Agenda lh eus

62
Agenda ESTRATEGIKOA Euskadi 2015

description

 

Transcript of Agenda lh eus

Page 1: Agenda lh eus

AgendaESTRATEGIKOA

Euskadi 2015

agenda FP-eus.qxp:Maquetaci�n 1 29/5/13 11:30 P�gina 1

Page 2: Agenda lh eus

- 2 -

AURKIBIDEA

IDEIA OROKORRAK ..........................................................................................3

HELBURUAK ....................................................................................................10

LEHENTASUNAK ..............................................................................................58

agenda FP-eus.qxp:Maquetaci�n 1 29/5/13 11:30 P�gina 2

Page 3: Agenda lh eus

- 3 -

OROKORRAKIDEIA

agenda FP-eus.qxp:Maquetaci�n 1 29/5/13 11:30 P�gina 3

Page 4: Agenda lh eus

- 4 -

Bizi dugun krisi ekonomikoa oso larria daeta ez dago aurreikusterik zein izango denmunduko ekonomiaren etorkizuna.Euskadik goranzko bidea har dezan, etagoranzko bide hori modu jarraituan hardezan, ezinbestekoa da giza kapitala etaenplegagarritasuna indartzea, gaitasunak etajakintzak hobetuz. Horretarako, profilprofesionalak eta horiek eskuratzekoprestakuntza gero eta gehiago doitubehar dira produkzio-sektoreen benetakoeskarira. Izan ere, gure enpresak krisialditikirtengo badira, lehiakide gehiagorekin eta hobeekin egin beharko dute borrokan, etaaskotan prezio lehiakorragoak dituztenekinere bai. Besteen aldean gauzak hobeto edodesberdin egitera behartzen gaitu horrek.

Argi dago gauzak ustekabean ari direla aldatzen, oso bizkor, eta ekonomiaren garapenaketa produkzio-sektoreen bilakaerak behartu egiten ditu gure enpresak, lehia bizi eta estuanborrokatu, sendotu eta eustera. Enplegagarritasuna ere aldatzen ari da: profesionaltasunaaskoz konplexuagoa da, eta pertsonen kualifikazioa gero eta hobea izatea eskatzen du.

Zehatz ez dakigu zer-nolakoaizango den etorkizun hurbilean

edo ez hain hurbilean sortuko denesparru berria gaur egungo

krisialdia gainditu ostean. Badirudialdaketa handiak gertatuko direla,

eta horrek egungo gauza askoberriz pentsatzera eramango gaitu,

bai eta oraingo produkzio-ereduagaratzera ere. Giro berri horretan,

ezinbestekoa izango da balioamodu jarraituan sortzea, gure

enpresak lehiakorrak izan daitezeneta aukera berriak izan ditzagun

hazteko, eta lanpostuak etagizarte-ongizatea bultzatzeko.

agenda FP-eus.qxp:Maquetaci�n 1 29/5/13 11:30 P�gina 4

Page 5: Agenda lh eus

- 5 -

Etengabeko aldaketahorietatik, gizarte-eredu desberdin batsortuko da, etaegiturazko aldaketahorietatik oreka berribat jaioko da, baieta konplexutasuneta zalantza handiakere. Aldaketa horiekaurrera eramateko,berebizikogarrantzia dutepertsonek. Izan ere,jakintza, sormenaeta talentua edukieta garatzendutenak pertsonakdira. Eta guregizartea osatzenduten pertsonahoriek zabaldukodituzte, gehiago edogutxiago, etorkizu-nean beharko ditu-gun bide berriak.

Badakigu zein izango diren belaunaldien arteko erreleboarenondorioak ere, eta ezinbestekoa izango da behar adina gizabaliabide edukitzea, errelebo hori kualifikazio egokiz egiteko.Nahitaezkoa izango da Lanbide Heziketaren bidez eskulankualifikatuaren eskasia hori murriztea, enpresen —batik batETEen— eta Lanbide Heziketako zentroen artean proiektubateratuak egitea.

Aintzat hartu beharrekoak diragure gizartean gertatzen aridiren demografia-aldaketak.Batetik, biztanleria zahartzenari da eta erretiro-adinerahelduta lan-merkatutik irtengodirenek adinako kualifikazioaizan behar dute haiei txandahartuko dieten pertsonek, etaahal bada hobea. Baina,halaber, prest egon behardugu gure gizartea osatzenduten pertsonek beren buruajantzi eta beren jakintzaeguneratu dezaten, adinagorabehera. Hori horrela izandadin, prestakuntzakguztiontzakoa izan behar du;jakintzaren parametrozabaletara iritsi behar du,eta erakargarria etaeraginkorra izan.

agenda FP-eus.qxp:Maquetaci�n 1 29/5/13 11:30 P�gina 5

Page 6: Agenda lh eus

Pertsona kualifikatuakedo oso kualifikatuak

beharko dira Euskadikolanpostuen % 90ean

- 6 -

Gizartea aldatzen ari da;badaude enplegua lortzekoarazoak; lan-merkatua berregi-turatu beharra dago; teknolo-gia aurrera doa etengabe;produkzio-prozesuak gero etaautomatizatuagoak diraantolaketa- eta kudeaketa-mota berriekin; lanbide-eremuberriak ari dira sortzen, etateknikak eta ekipamenduakoso bizkor ari dira aldatzen.Horren guztiaren ondorioz,Lanbide Heziketa sakonaldatzeko ari dira eskatzenprodukzio-sektoreak. Euro-pako Batzordearen azkenazterketaren arabera, 2020anbiztanleria aktibo langilearen% 15 bakarrik egon ahalizango da kualifikatu gabe.Datu hori Euskadira ekarritaeta gure egungo produkzio-ehuna eta etorkizunean izangoduen garapena aztertuta,badirudi kualifikatu gabekobiztanleria aktibo langile hori,gure kasuan, inola ere ezingodela izan % 10etik gorakoa.Beraz, pertsona kualifikatuakedo oso kualifikatuak beharkodira Euskadiko lanpostuen% 90ean.

Gure gizartea aldatzen ari da, eta sistema estatikoek jaidute ingurunea aldatzen ari denean. Prospektiba,behaketa, zaintza, prestakuntza, kualifikazioa etaenpleguaren aldeko eredu berri bat definitu behar dugu,koherentea eta zentzuzkoa, gure produkzio-sektoreenbilakaerari erantzungo diona. Horretarako, sektoreezezagunetara bideratu beharko da lana, sortzen ari dirensektoreetara, gure ekonomiako sektoreriklehiakorrenetara nahiz sektore tradizionaletara, besteakbeste, familia-enpresetara, non langile asko ari diren etamunduko hainbat lekutako enpresekin lehiatu beharduten, dituzten ezaugarriengatik. Sektore horiek guztiakzalantzaren eta konplexutasunaren artean mugituko dira.

agenda FP-eus.qxp:Maquetaci�n 1 29/5/13 11:30 P�gina 6

Page 7: Agenda lh eus

- 7 -

Orain, beste bultzadabat eman behar zaioLanbide Heziketari,oraindik ikertu gabe

dauden bide berrietanbarrena

Euskadiko Lanbide Heziketa funtsezkoa dagure produkzio-sektoreen lehiakortasune-rako eta pertsonen enplegagarritasunerako.Euskadiko enpresetako lanpostuen % 65ean(industria-sektorekoen % 70ean) LanbideHeziketako titulua eskatzen da. Beraz,hein handi batean, pertsonen prestakuntza-mailaren araberakoa da enpresenlehiakortasuna, eta prestakuntza horrekgaur egun duen erronka da eremuberrietara zabaltzea eta hedatzea.

Gure enpresak eremu ezezagunetan sar daitezen, sortzen ari diren teknologiak garaditzaten eta produkzio-sistema gero eta lehiakorragoak izan ditzaten, Lanbide Heziketakgero eta hurbilago egon behar du enpresa horietatik, haiei lagundu eta haiek behar dituztenproiektuak landu behar dituzte, era horretan etorkizunak aurrez aurre jarriko dizkigunpremiei erantzun ahal izateko.

Euskadin ongi ohartzen gara gure giza kapitalak duen garrantziaz.Ideiei eta proiektuei jakintza, sormena eta bikaintasuna ematendietenak pertsonak dira. Jakintzaren gizartea benetakoa denean,prestatu egiten da gero eta bizkorragoak diren aurrerapenetarako;behar adina baliabide inbertitzen ditu prestakuntzaren,berrikuntzaren, ikerketa eta garapenaren alde, eta behar adinabitarteko ipintzen ditu biztanle guztien jakintza eta gaitasunakareagotzeko. Beraz, ezin dira zalantzan jarri prestakuntza etaikaskuntza integratua, etengabeko hobekuntza eta bikaintasuna,berrikuntza eta lankidetza.

Beste bultzada bat eman behar zaio Lanbide Heziketari, oraindik ikertu gabe dauden bideberrietan barrena.

agenda FP-eus.qxp:Maquetaci�n 1 29/5/13 11:30 P�gina 7

Page 8: Agenda lh eus

- 8 -

Ezinbestekoa da, baina, prestakuntza pertsonaguztiengana are gehiago hurbiltzea, batik batmalgutzea, eta bizitza osoan zehar ikasteko moduaantolatzea, ezartzea eta garatzea. Horreklehiakideak ez bezalakoak egingo gaitu, eta guregizartea irekia izango da, jantzia, erronkei aurreegiteko prest dagoena.

Izan ere, sakon aldatubeharrak areagotu egiten du

prestakuntzaren eta jakintzarenpremia, gizarteak aurrera

egiteko, lehiakortasunahobetzeko, enplegua

ziurtatzeko, ekonomiagaratzeko, bai eta

berrikuntzaren eta aldaketarentrena ez galtzeko ere. Gureprodukzio-sektoreek beren

burua berritu eta aldatu beharradute, produktuak, prozesuaketa zerbitzuak desberdinak,

hobeak eta lehiakorragoak izandaitezen, eta, gainera, Lanbide

Heziketako zentroen babesaeta dinamismoa behar dute.

Zentro horiek, beste erakundebatzuekin elkarlanean, lidergoeta helburu zehatzak ezarriko

dituzte, eta, besteak beste, hirueremu nagusitan ariko dira:

balioak sortzearen eremuan,berrikuntzaren eta

hobekuntzaren eremuan,eta estrategiaren eta

balioen eremuan.

Izan ere, sarritan baliabide urria da jakintza —hau da, pentsatzea, nahi izatea etaegitea—, baina, erabakigarria den heinean, heziketaren eta lanaren arteko diferentziekez dute zentzurik. Prestakuntza, produkzioa, hobekuntza eta berrikuntza integratuzjoango dira enpresak, eta nahitaezkoa izango da pertsonen eskura jartzea egoeraberri horrek eskatuko duen ikasi beharra.

agenda FP-eus.qxp:Maquetaci�n 1 29/5/13 11:30 P�gina 8

Page 9: Agenda lh eus

- 9 -

Ekonomia haztea etaenplegu osoa bilatzeabaino urrunago heltzen da,baina, prestakuntza.Prestakuntzak zuzentasunasendotu, berdintasunabultzatu eta gizarte-kohesioa indartzen du.Kohesio hori egunetikegunera beharrezkoagoada, garapen iraunkorrarenbidez gero eta hobeaden gizarte baterantzjoan gaitezen.

Hori dena kontuan hartuta, gure Lanbide Heziketaren gauregungo egoera aldaketa sakon batetik jaio zen, antolaketa etaekonomia mailako ahalegin ugari eskaini zaizkio, eta, horrieskerrak, egoera onean gaude, eta aldaketei aurre egitekoesperientzia lortu dugu, egonkortasunean eta prestakuntzaonean oinarriturik. Lanbide Heziketak gaur egun Euskadinduen egoeratik abiatuko da epe laburreko etorkizunarenplanteamendu estrategikoa.

agenda FP-eus.qxp:Maquetaci�n 1 29/5/13 11:30 P�gina 9

Page 10: Agenda lh eus

- 10 -

HELBURUAK

agenda FP-eus.qxp:Maquetaci�n 1 29/5/13 11:30 P�gina 10

Page 11: Agenda lh eus

- 11 -

1. Arau-esparru berri bat sortzea

Edozein proiektu etaharekin lotutako ekintzakabiarazteko, behar-beharrezkoa da, une oro,proiektu horrek aurreraegiteko bidea izangoduela bermatzea, beharadinako arau-esparru etaneurrien laguntzaz.

Euskadiko LanbideHeziketaren erreferenteakdira bai gaur egunindarrean dauden estatukonahiz erkidegokoaraudiak, bai EuskoJaurlaritzak 1997tik honaonartu dituen LHkoplanak eta programak.

Euskadiko LanbideHeziketak, baina, erronkahandiei erantzun behar diegaur egun; berdin izango daetorkizunean ere, eta, beraz,zabaltzen eta eguneratzenjarraitu behar dugu arauenesparrua nahiz planen etaneurrien esparrua.

Horregatik, elkarrizketa, kontsentsua eta akordioaren bidez, Euskadiko Lanbide Heziketariburuzko lege-aurreproiektu bat egitea proposatuko da. Lege horren bidez ezarri etabermatuko da Euskadiko Lanbide Heziketak ingurune berrietan urrats tinkoak eta ziurrakegitea: prestakuntzan eta ikaskuntzan, teknologian, berrikuntza aplikatuan, etengabekohobekuntzan eta Euskadiko enpresen babesean eta lankidetzan.

Era berean, LanbideHeziketako EuskalKontseiluaren IV. EuskalPlanaren barruan, "LHEuskadi 2015" agendaestrategiko honetakopuntuak garatuko dira. Eusko Jaurlaritzaren PlanEstrategikoen barruan dagoLanbide Heziketarako IV.Euskal Plan hori.

agenda FP-eus.qxp:Maquetaci�n 1 29/5/13 11:30 P�gina 11

Page 12: Agenda lh eus

- 12 -

2. Lanbide Heziketako zentroen eta Enpresenarteko harremana estutzea

enpr

esak

Gaur egun Euskadiko produkzio-ehunaren parte diren eta Euskadiko ekonomiari etagizarte-ongizateari mesede handia egin dioten enpresa askoren sortzaileak LanbideHeziketatik etorritakoak dira. Aspalditik hona, Lanbide Heziketaren eta enpresen artekoaliantza estrategikoa da gure ekonomia, gizartea eta kultura garatzeko.

Urteetan zehar, enpresen eta LanbideHeziketako zentroen artekoelkarlanari esker sendotu diralankidetza, jakintza, eraginkortasunaeta balio-sorrera, zein baino zeingarrantzitsuagoak. Euskadiko LanbideHeziketako zentroak, publikoak zeinitunpeko pribatuak, urte askoan aridira bultzatzen Lanbide Heziketaintegratu bat: hasierako LanbideHeziketa eskaintzen die gazteei, etaenplegurako Lanbide Heziketa, berriz,gure enpresetako giza kapitalari etalangabeei. Hezkuntza-sistemaren ba-rruko Lanbide Heziketako zentroekEnplegu Prestakuntzarako 168.000ordutik gora eman zituzten 2012an.Euskadiko Lanbide Heziketarenhelburu nagusiak izan dira, orain etabeti, pertsonen enplegagarritasunaeta enpresen lehiakortasuna.

agenda FP-eus.qxp:Maquetaci�n 1 29/5/13 11:30 P�gina 12

Page 13: Agenda lh eus

Lanbide Heziketan eginbeharreko aldaketek barne-egitura sakon aldatzea eskatzendute, taxuz erantzun ahal izatekohelburu berriei, metodo berriei etaantolakuntza-sistema berriei. Sa-reko lana indartu behar dugu,proiektu berrietan sormenaindartu, jarduera berritzaileaksortu, enpresak irmoki babestu —gehienbat ETEak—, guregizarteak aurrera egiteko balioduten bide berriei beldurrik gabeheldu, eta gure biztanleria aktiboaganoraz orientatu eta kualifikatu.

- 13 -

Pertsonen etaorganizazioen

arteko lankidetza,baina, batez ere,

LHko ikastetxeen etaenpresen artekoa

Baina gauzak asko ari dira aldatzen, eta gure enpresak lehiakorrak izango badira etapertsonek enplegua lortu eta hari eutsiko badiote, nahitaezkoa dugu hobetzea, bestelakogauzak egitea eta bide berriak urratzea. Lehentasuna eman behar diogu, ostera ere,Lanbide Heziketako zentroen eta enpresen arteko harremanari eta elkarlanari.

Izan ere, Lanbide Heziketa ezin da defentsiban egon hainegoera konplexua dela eta. Beste era batean egin behar dulan, beste helburu batzuk izan, beste antolaketa mota bat,

etorkizunaren ikuspegi berri bat, gauzak egiteko moduberri bat, elkarlana eta lankidetza bilatu pertsonen eta

erakundeen artean, baina, batik bat, LHko zentroen etaenpresen artean. Ezinbestekoa da elkarlan hori areagotzea,

indarrak eta ahaleginak bateratuz sistema dinamikoaksortu eta ingurune aldakorretarako balio dezaten, eta bide

zuzenetik eta orekatutik joan daitezen prestakuntza,kualifikazioa, produkzio-sektoreak eta lan-merkatua.

agenda FP-eus.qxp:Maquetaci�n 1 29/5/13 11:30 P�gina 13

Page 14: Agenda lh eus

- 14 -

Prestakuntza, ekoizpena,hobekuntza eta berrikuntza

integratuz

Hainbat sare martxan jarriz gero,lehiakortasunerako hain garrantzitsuaden balioa sortuko dugu, eta inguruneadimentsuak ezarriko ditugu gureprodukzio-ehunean eta gure LanbideHeziketako zentroetan. Izan ere, gukzera nahi dugu: Lanbide Heziketakozentroek —berrikuntzen hedatzailediren heinean— berrikuntza aplikatukoproiektuak sortzea, batik bat industriareneremuan, eta ETEetarakoerreferentziakoak izatea.

Gainera, lehen genioen moduan, enpresekprestakuntza, produkzioa, hobekuntza etaberrikuntza integratuko dituzte eguneroko

lanean. Ildo horretan, gure profesionalekhobetu egin beharko dituzte beren

gaitasunak, teknikoak ez ezik oinarrizkoaketa zeharkakoak ere bai, eta, horietan,

ezinbestekoa izango da kultura, zientzia etateknologiaren arteko oreka.

Hori erantzukizun larria izango dahezkuntza-sistemarako, eta

bereziki Lanbide Heziketarako.

Gure enpresak krisialditik irtengobadira, lehiakide gehiagorekin etahobeekin egin beharko duteborrokan, eta, askotan,merkeagoak direnekin ere bai.Besteen aldean gauzak hobetoedo desberdin egitera behartzengaitu horrek. Izan ere, badirudioso apal hasiko garela hazten,astiro eta nekez hobetzen.

Elkarlana sortzeak, garatzeak eta sendotzeakematen dizkigun aukera berriei eusten ikasi behardugu, eta Lanbide Heziketako zentroak nahizenpresak hobetu eta berritu. Jakintza-sareak —besteak beste, unitate lehiakorrak— martxanjarriz gero, lehiakortasunerako hain garrantzitsuaden balioa sortuko dugu, eta inguruneadimentsuak ezarrikoditugu gure produkzio-ehunean eta gureLanbide Heziketako zentroetan.

agenda FP-eus.qxp:Maquetaci�n 1 29/5/13 11:30 P�gina 14

Page 15: Agenda lh eus

3. Estrategiaren muina. Lanbide Heziketako zentroak. Adimen estrategikoaren eta jakintzaren unitateak

- 15 -

Euskadiko LanbideHeziketak azkenurteotan landuduen indargunenagusietako batLHko zentroenlana izan da,sareko lana,eraginkorra,eskuzabala etaoso emankorra.Orain, sareko lanhori indartu beharda, proiektuberrietan sormenasustatu, jardueraberritzaileak sortu,enpresei irmokilagundu eta bideberriak urratu,gure gizarteakaurrera egiteko etagure biztanleriaaktiboa ganorazorientatzeko etakualifikatzeko.

Gauza asko egin dira ongi, baina gizartea gero eta aldakorragoada, ekonomia gero eta globalizatuagoa eta lehiakorragoa, etaetengabe aldatu behar ditugu Lanbide Heziketako gure zentroak,beren balio errotuei eta tradizionalei uko egin gabe, erakundearinak bihur daitezen, biziak, dinamikoak eta sortzaileak, ikasi,irakatsi eta partekatu, ideiaberriak eman, beti zabaliketa hurbil, ilusiozbetetako proiektubaten barruan. Zentroarinak, elkarlanarenbidez balioa sortzendutenak, arazoeiaurre hartzendietenak, etaingurune aldakorretanerakunde estatikoek jaidutela dakitenak.

agenda FP-eus.qxp:Maquetaci�n 1 29/5/13 11:30 P�gina 15

Page 16: Agenda lh eus

- 16 -

Organizazio arin etasortzaileak; ikasi, irakatsi

eta partekatzen duenorganizazio mota bat, ideia

berriak ekartzen dituena

Lehen esandako moduan,Euskadiko Lanbide Heziketaklotura estua du enpresekin,produkzioaren hainbat eta hainbatsektoretan. Horregatik, zentroekautonomia handia behar duteberen burua antolatzeko etakudeatzeko, ingurunean erroturikegon daitezen eta hainbat proiektugaratu ahal izan ditzaten,nahiz hezkuntzaren sektoreannahiz lanbideen sektorean.Enpresekiko lotura estu horri eskerezagutzen ditugu haiek izangodituzten premiak, hau da, epelabur eta ertaineko estrategiak,espezializazio malguak, kualifikaziohandia, berrikuntza aplikatua,euskal ekonomiako produkzio-sektore nagusien aldaketeierantzuteko gaitasuna eta LanbideHeziketako zentroek eskainitakozerbitzuen fidagarritasuna.

Lanbide Heziketako zentroakezinbestekoak dira Euskadikoprodukzio-ehunerako eta ekonomiarako.Baina erakunde irekiak izan behar dute,malguak eta berehala erantzuteko gaidirenak; helburuak etengabe birdefinitubehar dituzte eta harremanak etengabeberreraiki. Ezin da onartu burokraziarenoztoporik, oraindik ere hala gertatzen baitaeuskal ekonomiaren lehiakortasunerako osogarrantzitsuak diren jarduera eta proiektuaskotan. Lanbide Heziketako zentroekkudeaketa-unitate malguak eta eraginkorrakizan behar dute, autonomiaz erantzutekogai, barruko eta kanpoko sare etaaliantzetan parte hartu, HezkuntzaAdministrazioarekiko harreman-eredu berribat izan eta antolaketa zurrunak gainditu,ugariagoak izan daitezen eskaintzendituzten zerbitzuak eta aurreradaramatzaten proiektuak. Zentro bakoitzakerantzun zehatzak eman behar dizkieproblema zehatzei; prestakuntzaintegratua, espezifikoa eta espezializatuaeskaini; hainbat saretan parte hartu, etahainbat eremu jorratu ikaskuntzaren,berrikuntza aplikatuaren etahobekuntzaren arloetan. EuskadikoLanbide Heziketako zentroek gero etaproiektu gehiago landuko dituzte enpresaeta erakundeekin, proiektu eta zerbitzubakoitzera egokitutako aliantzen bitartez.

agenda FP-eus.qxp:Maquetaci�n 1 29/5/13 11:30 P�gina 16

Page 17: Agenda lh eus

- 17 -

Zentro bakoitzakprestakuntza espezifikoespezializatua eskainikodu, eta beste hainbateremutako saretanhartuko du parte. Sarehorietatik sortutakoaliantzek ingurune hur-bila gaindituko dute,eta oso irekiak etamultilateralak izangodira. Beraz, eskariaaskoz zabalagoa etaaberatsagoa izango da:prestakuntzak ez ezik,lankidetza-programekere garrantzi handiaizango dute. Hala,LHko zentroek gero etagehiago helduko dietekanpoko proiektuei;informazioa emanbeharko da eskainitakoprestakuntzari etazerbitzuei buruz, etaaldatu egin beharko daantolatzeko, kudeatzekoeta funtzionatzekomodua.

Adimen estrategikoaAdimen estrategikoaren oinarrian, pertsonaz osatutako ekipoakdaude, eta haien esku dago proiektu berritzaileak hautatzea,planifikatzea, garatzea, aplikatzea, kontrolatzea eta ebaluatzea.Ekipo horiek konplexutasuna aztertzen dute, helburuak berrizpentsatu, espazio berriak sortu, jakin-mina piztu, interesa sortu,prozesu zehatzak finkatu eta parte-hartzea sustatu.Horretarako, prospektibaren bidez aztertzen eta aurreikustendute etorkizuna; teknologia eta ingurunea behatuz antolatzeneta sistematizatzen dituzte informazioak eta datuak, haiekeskuratu, aztertu, interpretatu eta sarean hedatuz; jakintzakudeatuta, datuak eta informazioa biltegiratu, berreskuratu etatransferitzen dituzte, jakintza-sareen bidez; eta adimenlehiakorraren bidez lantzen da informazioaz ohartzekogaitasuna, jakintza sortzeko, garatzeko, aplikatzeko etaustiatzeko gaitasuna, betiere oinarritzat harturik hausnarketa,ikuspegi estrategikoa, sormena eta ekintza.

agenda FP-eus.qxp:Maquetaci�n 1 29/5/13 11:30 P�gina 17

Page 18: Agenda lh eus

- 18 -

LankidetzaLankidetzak bermatuko digu proiektuak diseinatzea eta aurrera eramatea, jakintza-sareakunitate estrategikotan banaturik hainbat ingurune adimentsutan. Besteak baino azkarragoaketa hobeak izan behar dugu, berritzera ohitu eta proiektuak ez neurtu helburuen arabera,baizik eta emaitzen arabera. Horrek jarrerak aldatzea esan nahi du, teknika berriak ikastea,epe luzera lan egitea, produkzio-sisteman kultura eta ohiturak malgutzea, baina, batik bat,hezkuntza-sisteman eta Lanbide Heziketan, oraindik zurrunegiak baitira egungo etaetorkizuneko erronkei aurre egiteko.

Lankidetza garatze aldera hauek erabiliko ditugu: balioa sortzeko sareak,ingurune estrategikoak, unitate lehiakorrak, lankidetza-sareen nodoakespezializatzeko estrategiak, lantalde berriak, berrikuntza-poloak etainformazioa eta jakintza hedatzeko prozesu eraginkorrak.

Etikaeta balioakBiak ala biak bizikiinportanteak dira.Balio pertsonalak etaprofesionalakeskuratzea; pertsonarenbikaintasuna lortunahi izatea; jakintzaeta bertutea,erantzukizuna etazintzotasuna, nortasun-eta kidego-zentzua,zintzotasunaeta berdintasuna,eta leialtasuna etakonpromisoaaintzat hartzea.

KonpromisoaKonpromisoa da,zalantzarik gabe,Euskadiko LHrenezaugarri nagusia.Aurrera jarraitzenbadugu, egin beharrekoaegiteko eta gure laneanhobeak izateko konpromi-soa denok hartzenbadugu, Euskadik beharbezain eraginkorra izangoda Lanbide Heziketa.Konpromisoa etorkizuna-rekin, Herriarekin,LHrekin, zentroekin,haietako kideekin, inguru-nearekin eta gizartearekin.

agenda FP-eus.qxp:Maquetaci�n 1 29/5/13 11:30 P�gina 18

Page 19: Agenda lh eus

4. Aldatzeko gaitasuna areagotzea

- 19 -

Azken urteotan zehar, Euskadiko Lanbide Heziketak lan handiaegin du. Finkatu den sistemak behar bezala erantzuten die gureprodukzio-sistemen eta gure gizartearen premiei. Baina LanbideHeziketak eboluzionatu egin behar du antolaketa dinamikoagoeta eraginkorrago baterantz, lortutako emaitzak sendotu etaeremu ezezagunak jorratu.

Azken 20 urteotan,berebiziko lana eginda, eta, etorkizunaustez nolakoa izangoden ikusita, ordua iritsida Lanbide Heziketaberriz diseinatzeko,garapen, erantzukizuneta helburu berriakaztertu, egitura berri-tuta premia berriakase, antolaketa berri-tuta aldaketei aurreegin, malguak eta era-ginkorrak izan, betiereetengabe berrituz etabikaintasunera bidean.Gure ustez, sistemaosoa berrizpentsatzeko unea da,orain artekoak bainoeredu handinahiagoeta ausartago bat plan-teatu, diseinatu, plani-fikatu eta ezartzekounea da, EuskadikoLanbide Heziketa Euro-pako prestakuntzarenburuan egon dadin.

Une honetan, sistema osoabirpentsatu da eta erdu berribat planteatu, diseinatu eta

ezarri behar da

agenda FP-eus.qxp:Maquetaci�n 1 29/5/13 11:30 P�gina 19

Page 20: Agenda lh eus

- 20 -

Inguru berri bat, nonaldatzeko gaitasuna eta

erantzuteko azkartasunaegiazko errealitate bat baitira

Orain, ikuspegi estrategiko berri bat behar dugu, azken urteotakoesperientzia hartu eta helburu berriak definitu, epe ertain eta lu-zera, laurogeita hamarreko hamarkadan bezala izan gaitezenherri lehiakorra, solidarioa, garatua eta gizarte-ongizate handikoa,urtea joan eta urtea etorri. Ikuspegi estrategiko horren oinarriakhauek dira: errealistak izatea, inguruneari behatzea, erabakieieustea, ezezagunerako prestatzea eta lehentasunak finkatzea.Ikuspegi horrek, espezializazio adimentsuaren bidez, inguruneberri batean kokatuko gaitu, eta, han, bene-benetakoak izangodira aldatzeko gaitasuna eta erantzunak emateko azkartasuna.

Baina aldatu etaeboluzionatu beharradaukagu, erdizkaikusten hasi garenetorkizun berrihorretarako bidean.Euskadiko ekonomiahaz dadin, enpresaklehiakorragoak etapertsonak prestatua-goak eta kualifikatua-goak egon daitezen,nahitaezkoa daLanbide Heziketaprestatzea etaantolaketa berri batizatea, egiturafuntzional berri batenbitartez bideberritzaileak urratzea(oraindik batzukezezagunak), eta hainbeharrezkoa dugunaurrerapeneanlaguntzea guregizarteari, gureenpresei, gure gizakapitalari eta gureinformazio-sistemei.Era horretan lortukodugu Euskadin guknahi adinako lehiakor-tasuna, hazkundeaeta ongizatea egotea.

agenda FP-eus.qxp:Maquetaci�n 1 29/5/13 11:30 P�gina 20

Page 21: Agenda lh eus

- 21 -

Horretaz gainera, egoera hain aldakorra izanik eta norbera egokitzeko gaitasuna eskatukoduen etengabeko ikaskuntza baten barruan egonik, Lanbide Heziketak eta Unibertsitateakaliantza berri bat egin beharko dute, elkar osatzeko eta lankidetzan jarduteko. Elkarlanarenbidez lortu behar dugu geure burua egokitzea, ingurunea ez baita behin betikoa izango, etaezinbestekoak izango dira azkartasuna, malgutasuna, balioaniztasuna eta zeharkakotasuna.

Gure mundu hau gero eta konplexuagoa da, eta zientziaren eta teknologiaren aurrerapenaharrigarria eta oso azkarra ari da izaten. Azkartasun horrek eta aldatu behar horrek elkarlanaeskatzen du Unibertsitatearen eta Lanbide Heziketaren artean espezializazio handiko profilberriak bilatzea. Profil dinamikoak eta malguak, gure produkzio-sektorerik aurreratuenen gauregungo eta etorkizuneko problemak konpon ditzaten.

Enpresa lehiakorrak etakualifikazio handikopertsonak behar ditugu.Lehiakortasunari nahizenplegagarritasunaridagokionez, LanbideHeziketaren etaUnibertsitatearen artekolankidetzaren bidezikaskuntza bateratuzgero eta kualifikazio etaespezializazio handikoprofilak lortuz gero,balio handia emangodiogu gure enpreseneta gure gizakapitalaren lanari.

Izan ere, produktuek gero eta jakintza gehiago daramate,eta produktu horien garapena gero eta konplexuagoa da.Jakintza hori, ahalmenak eta trebetasunak osotasunkoherentea eta bereizezina dira, eta horrek bermatukodu gure giza kapitalak behar duen gaitasuna.

agenda FP-eus.qxp:Maquetaci�n 1 29/5/13 11:30 P�gina 21

Page 22: Agenda lh eus

- 22 -

Eta helburu horiekerdiesteko, plantea-mendu teorikoetatikabiatuta, irudimentsuakizan behar dugu,praktikoa aplikatzera-koan ausartak, etaUnibertsitatearen etaLanbide Heziketarenarteko lankidetza berrihorri etekina atera.

Aldaketak egiteko gaitasunak, baina, urte askoan ezarrita egon den kudeaketa-ereduabaztertzea eskatzen du. Aldatu egin behar dira organigrama klasikoak; aldatzeko

gaitasunaren aldeko urrats sendoak eman, eta talde autonomo eta autokudeatutanantolatutako pertsonei erronkei heltzeko aukera eman, beren erakundeak

aldaketetara moldatuz joateko.

Pertsonen etengabeko sormenetikbakarrik jaiotzen da berrikuntza.Gizakiok sormena izenekogaitasun baten jabe gara, eta,horren bidez, ideiak, alternatibaketa konponbideak sortzen dituguproblema zehatzak direla eta.Gizakiok geurezkoa dugusormena; horretan oinarrituta,geure burua aldatu eta egitenditugu berrikuntzak.

Benetako protagonistatzatpertsonak hartzendituzten erakundeaksortu behar ditugu.Erakunde sortzaileakbehar ditugu, pertsonen-gan oinarrituak, taldetanlan egiten dutenak,etengabe ikasten aridirenak, etorkizunarenikuspegia dutenak.

agenda FP-eus.qxp:Maquetaci�n 1 29/5/13 11:30 P�gina 22

Page 23: Agenda lh eus

- 23 -

Berrikuntza-proiektuakhonako esparru hauetan:

ekoizpenean, ikaskuntzan,teknologian eta

ezagutzarenantolatze-kudeaketan

Lanbide Heziketako zentroak premieierantzuteko eta beren burua aldatzeko gaiizan daitezen, kudeaketa-ereduak ereeboluzionatu behar ditugu. Eredu horiekpertsonen kudeaketa lehenetsi behar dute,eta berrikuntza-proiektuak kudeatzekometodologiak aplikatu behar dituzteprodukzioan, ikaskuntzan, teknologian,antolakuntzan eta jakintzan.

Zentroen antolakuntza ere berregituratubeharra dago, honako aldaketa haueiaurre egin ahal izateko:

- Teknologiaren aldaketa azkarrak.- Jakintza aplikatzearen ondorio den lana.- Enplegua eta profesionaltasuna

kontzeptuen aldaketa.

Kudeaketa-eredu aurreratu batLanbide Heziketako Zentroetarako

Lanbide Heziketako zentroek erronka larriakdituzte:

- Enpresa askok profesional mota berri batbehar dute, orain ez bezalako jakintzaketa gaitasunak dituena.

- Aldaketa handiak egin behar dirazentroen diseinuan eta antolakuntzan,departamentuetako lanean, ikastekometodoetan, irakasleek metodo horietanduten arduran eta ikasgelen diseinuaneta antolakuntzan.

- Enpresei lagundu behar zaie —batik batETEei—, hobekuntza eta berrikuntzaaplikatuaren arloan, garapenaren nahizprodukzioaren arloan.

agenda FP-eus.qxp:Maquetaci�n 1 29/5/13 11:30 P�gina 23

Page 24: Agenda lh eus

- 24 -

Zentroakantolatzekoeredu berri horilankidetzanoinarrituko da,pertsonenganakokonfiantzan,autonomianeta kudeatzekogaitasunean.Zentro horietangaur egundauden egiturakaldatzea eska-tuko du horrek.

Erakunde bat ez da egitura bat edo lan-sistema batzuk soilik. Gurezentroak ez dira organigrama huts bat. Boterea oso zentralizaturikegoteak mendekotasuna sortzen du eta erabat murrizten dubarietatea. Boterea oso deszentralizaturik egoteak, baina,ez du behar bezala bermatzen lankidetza.

Lanbide Heziketako zentroen kudeaketa-eredu berriak hiru eremuintegratuko ditu:

- Balio erantsiaren eremua. Han, zentroak zerbitzu horiek eskaintzen ditu.- Berrikuntzaren eta hobekuntzaren eremua. Han sortzen edo

hobetzen dira zerbitzu eta produktu berriak, eta antolatzekoedo lan egiteko modu berriak.

- Estrategiaren eta balioen eremua. Han garatzen dira sinesmenak,asmoak eta harremanak.

Egitura berriaren helburua zera da: hiru eremu horiek kudeaketa-unitate autonomoak izatea, autoantolaketa maila handia izatea,eta zuzendaritzarekin helburu bateratu bat lortzen saiatzea.

agenda FP-eus.qxp:Maquetaci�n 1 29/5/13 11:30 P�gina 24

Page 25: Agenda lh eus

5. Ikasteko eredu berriak finkatzea

- 25 -

planteamendumetodologikoa

Euskadik gaur egun bizi duenegoera sozioekonomikoan, nonbalio erantsi txikiko jarduerakgalduz joango diren, produktuenbizi-zikloa gero eta laburragoa da;ideia berriak berehalakopiatzen dira, eta galdu egitenda lehiarako abantaila. Horretazgainera, produzitzeko gaitasunaribaino garrantzi handiagoaematen zaio produktu edozerbitzu berriak asmatzeari,diseinatzeari eta bizkor merkatu-ratzeari. Erronka handi bat dugu:gure prestakuntza-egituren ikas-teko eta antolatzeko ereduakegokitzea, eta lehiakortasunareneta enplegagarritasunaren eskaki-zun berrien gaitasunak bultzatzea.

Ikas giro berri horiek behar dituzten metodologia- eta antolakuntza-ereduek ahalik eta gehienbaliatu behar dute inguruneaz. Irakasleek ikasgelaren gaineko lidergoa garatu behar dute,jakintzan ez baizik pertsonengan oinarriturik, eta pertsona eta langile moduan garatzen lagundubehar diete, lankidetzazko ikaskuntza aktiboa sustatuz. Jakintzaren emariak etengabekoa izanbehar du ikasgelan, baina ez du izan behar buruz ikasitakoa, baizik eta praktikoa, kritikoa,erabilgarria eta berrerabilgarria, praktikaren bidez jakintza berria sortzen duena, ikasleak paperaktiboa duelarik ikasteko prozesuan.

agenda FP-eus.qxp:Maquetaci�n 1 29/5/13 11:30 P�gina 25

Page 26: Agenda lh eus

- 26 -

Garai desberdinetan,lan egiteko modu

desberdinak, metodoberriak, beste prozesu eta

ikasteko-mota batzuk

Enpresek gero eta gehiago eskatzen dituzte prestakuntza tekniko oso onaz gain bestelakogaitasunak ere, adibidez ekimena, erantzukizuna, konpromisoa, autonomia, talde-lana, aztertzeko gaitasuna, jakintza zabaltzea eta erabakimena.

Beraz, prestakuntza-sistemen metodologiaaldatu eta ikasteko bideberriak ezarri behar dira,ikasgelan jakintzazabaltzeko eta prozesuberriak eskuratzeko.

Funtsezkoa izango da nolaeta zer abiaduratanegokitzen garen aldaketara.Eta horrek eskatzen digu gureikasleen profil profesionalaaldatzea, eta, hein batean,pertsonala ere bai.

Garai berrietan, lanegiteko modu berriak;eta profil berrienbeharraren aurrean,ikasteko metodo,prozesu eta moduberriak.

Ikasteko ereduberriak hautatzea Ikasteko ereduen etametodologien aukera zabalada, baina zenbait gako etametodologia erreferentziakoakizan daitezke gaitasunenprofilak bat etor daitezengaur egun dauden premiekin.

agenda FP-eus.qxp:Maquetaci�n 1 29/5/13 11:30 P�gina 26

Page 27: Agenda lh eus

- 27 -

Lankidetzan ikastea Lankidetzan ikasten denean,kide bakoitzak konpromisoahartzen du besteek ere ikasdezaten; elkarren mendekota-sun positibo bat sortzen da,lehiarik gabekoa.

Lankidetzan jarduteko, esperientzia eta jakintza trukatubehar dira; taldeak helburu argi bat izan behar du, eta,ereduak arrakasta izango badu, feedbacka funtsezkoada. Taldeak lankidetzan lan eginda soilik ikas daitekeikasi beharrekoa. Taldeak erabakitzen du nola egin lana,zer prozedura erabili, nola banatu lana eta zein direnzereginak.

Ikasteko eta trebatzeko metodo horien oinarrian, teknologia dago, bai eta ikaslearentrebetasun pertsonalak eta sozialak garatu ahal izateko estrategiak ere, taldeko kidebakoitzak bere gain har dezan beraren eta taldeko beste kideen ikaskuntza.

Lankidetzan ikastekoproiektuek taldeko pertsonabakoitzaren nortasunaerrespetatzea eskatzen dute.Talde bakoitzaren prestakuntzakbeti emaitza desberdinakemango dizkigu, pertsonabakoitza desberdina baita, eta,guztiak elkartzen direnean ere,ez daude bi talde berdin.

Talde horren jardunaren abia-puntua autojakintza da, bai etahelburuak ezartzea ere. Helbu-ruak zenbat eta handinahia-goak izan eta taldekideakzenbat eta inplikatuago egon,orduan eta handiagoa izangoda taldearen errendimendua.

agenda FP-eus.qxp:Maquetaci�n 1 29/5/13 11:30 P�gina 27

Page 28: Agenda lh eus

- 28 -

Ikaskuntza

Proiektuetan eta proble-metan oinarrituta ikastea Proiektuetan oinarrituta ikastea etaproblemetan oinarrituta ikastea osoeraginkorra da gure ikasleek behardituzten gaitasunak gara ditzaten.Bi metodologia horiek elkarrekinnahasten dira askotan, sigla berakedukitzeaz gain (ingelesez PBL etaeuskaraz POI) garapena osoantzekoa baitute.

Proiektuetan oinarrituta ikastekoeskuliburuek diotenez, proiektuetanoinarrituta ikasten denean, galderaketa/edo problemak ebazten dira;ikasleak parte hartzen du ikasketadiseinatzen eta planifikatzen,erabakiak hartzen eta ikertzen; iadenbora guztian, nahiko moduautonomoan lan egiteko aukera du,eta, bukaeran, azken produktu bataurkeztu behar da besteen aurrean.Prozesu jakin bati buruz ikasitakoaaplikatzea bilatzen da, eta ikasleakkontzeptu teorikoak praktikan jarrizebatzi behar ditu problema errealak.

agenda FP-eus.qxp:Maquetaci�n 1 29/5/13 11:30 P�gina 28

Page 29: Agenda lh eus

- 29 -

Proiektuetan oinarrituta ikastea-ren eta problemetan oinarritutaikastearen arteko diferentzianagusiak honako bi hauek dira:

1. Problemetan oinarritutaikasten denean, taldeanlandu behar da problema.Horretaz gainera,problemaren hasieran ezdago jakintzarik, eta ikasleakerabakitzen du zer jakintzabeharko duen eta nolaeskuratuko duen.

2. Proiektuetan oinarritutaikasten denean, ez dagotaldean lan egin beharrik.Lehenago ikasgelan ikasita-koa aplikatzea bilatzen da.

Problemetan oinarrituta nahiz proiektuetan oinarritutaikasten denean, ikaslea da bere ikasketaren protago-nista; irakasleak oreka bilatzen du trebetasunaren etaerronkaren artean, eta ikasteak esperientzia atseginaeta eraginkorra izan behar du.

Proiektuetan nahiz problemetan oinarrituta ikasteariahalik eta etekin gehien ateratzeko, irakasleak ikasgiroa sortu behar du, hau da, guneak aldatu,informazioa eskura ipini, prozesua modelatu etagidatu. Irakasleak egin beharrekoen artean dago,gainera, prozesu metakognitiboak erabiltzenanimatzea, taldeko eta banakako ahaleginakindartzea, problemak diagnostikatzea, konponbideakeskaintzea, feedbacka ematea, emaitzak ebaluatzeaeta ikasleari bere eboluzio-prozesua hasten laguntzea,lortutako emaitzen ebaluazioaren bidez.

agenda FP-eus.qxp:Maquetaci�n 1 29/5/13 11:30 P�gina 29

Page 30: Agenda lh eus

6. Txandakako Prestakuntza garatzea eta indartzea- 30 -

Txandakako Prestakuntza Euskadin, Txandakako Prestakuntzaren sustraiakAprendiz Eskoletan daude. Enpresa handieksustatu zituzten XX. mendearen hasieran,inportatutako produkzio-prozesu berriak egitekoteknikariak behar zituztelako. Hala, beren koadroteknikoak eta langile espezializatuak erabili nahianantolatu zituzten prestatzeko eta ikastekoikastaroak, enpresaren lantegi, ekipamendu,baliabide eta metodoak erabiliz (Euskalduna,Cerrajera, Babcock & Wilcox, La Naval,....).

Industria-ehuna haztearekin batera, enpresa txikiasko sortu ziren, enpresa handiek "kanpora atera"zituzten prestakuntza-jarduerak, arte eta lanbide-eskolen sistema espezializatu batera, eta handikjaio zen gaur egungo Lanbide Heziketa.

Zeri esaten diogu, baina, txandakako prestakuntza?

Txandakako prestakuntza motako Lanbide Heziketan, batean, prestakuntza ikastetxean egitenda eta, bestean, lantokian (produkzioa nahiz zerbitzuak). Ikaslea aprendiza da; lan-kontratubat du, lan-eskubide eta lan-betebehar batzuk, eta prestakuntza-aldia amaitzean titulu edoziurtagiri bat eskuratzen du, txandakako prestakuntza nolakoa izan den.

agenda FP-eus.qxp:Maquetaci�n 1 29/5/13 11:30 P�gina 30

Page 31: Agenda lh eus

- 31 -

Txandakako prestakuntzan aritzen diren enpresek eta pertsonek abantaila hauek aipatzendituzte:

- Enplegagarritasun zuzena, azkarra eta arrakastatsua lan-merkatuan. - Jakintza eta trebetasun teknikoak eskuratzen dira, behar-beharrezkoak enplegu kualifika-

tuetarako eta enpresaren premia espezifikoak asetzeko.- Prestakuntza zuzenean loturik dago errealitate ekonomiko zehatz batekin, eta horrek po-

sible egiten du produkzio-ehunaren aldaketetara egokitzea. - Konfiantza, pertsonen arteko trebetasunak eta erantzukizuna garatzen dira lankideekiko,

zuzendariekiko eta bezeroekiko harremanean.

Horretaz gainera, txandakakoprestakuntzari esker:

- Belaunaldien arteko erreleboaerrazagoa da, eta egokitasun hobeadago eskaintzaren eta eskariarenartean.

- Enpresetako giza baliabideak aurrezkudea daitezke.

- Enpresa bakoitzaren kulturaramoldatzeko modua ematen du.

- Enpresa da bertako langile izangodirenen prestakuntzaren arduradun.

- Enpresak hobeto ezagut ditzakegerora kontrata ditzakeen pertsonak.

Espezializaziohandia behar duten

lanpostuetarako,gaitasunen garapena

azkartzea ahalbidetzea

Txandakako Prestakuntza.IKASI eta LAN programa

2008tik 2011ra, Euskadiko LHko bostzentrok IKASI eta LAN izenekotxandakako prestakuntza eskaini zuten.Esperientzia haren testuingurusozioekonomikoa oso desberdina zengaur egungoaren aldean. Proiektukolanbide-familietan, enplegu beteazegoen eta, areago, ez zegoen enplegukualifikatuak estaltzeko adina langile.

Baina egoera ekonomikoaren erabatekoaldaketa oztopo izan zen proiektuakordura arte bezala jarraitzeko. Edonolaere, IKASI eta LAN aukera aparta izanzen txandakako prestakuntza nolaaplikatu ikasteko.

agenda FP-eus.qxp:Maquetaci�n 1 29/5/13 11:30 P�gina 31

Page 32: Agenda lh eus

- 32 -

2012-2013 ikasturtean jarri zen martxanHEZIBI izeneko txandakako programa.Programa horren bitartez, heziketa-zikloen2. urteko ikasleek zikloko prestakuntzakonbinatzen dute zikloarekin zerikusiaduen enpresa bateko lan ordainduarekin.

Lanaren eta prestakuntzaren artekokonbinazio hori "prestakuntzarako etaikaskuntzarako kontratu" baten bidezantolatzen da, urtebetekoa, enpresaren etaikasleen artekoa. Ikas prozesuaren diseinua etatutoretza egitean, lotura estua dagozentroko eta enpresako tutoreen artean, etaerreferentzia moduan hartzen dira ikasleaegiten ari den Tituluko ikaskuntzaren emaitzak.

Txandakako Prestakuntza.HEZIBI programa

IKASIrekin eta LANekin nahiz HEZIBIrekin biziizandakoari eta ikasitakoari esker, txandakako biprestakuntza mota berri sortu ditugu, HIRU etaHIRU+ izenekoak. HIRU izeneko TxandakakoPrestakuntzaren oinarria HEZIBI programa da.Haren bidez, eta txandaketan sakontzeko asmoz,horretarako testuingururik egokienak erabiltzendira, eta ikasleen gaitasunak garatzea bilatzen dagure ingurunean estrategikoak eta berritzaileakdiren familietan eta sektoreetan.Sektore horietan espezializazio handi batlortzea bilatzen du HIRU programak.

Programa hori txandaketagoiztiarrekoa da, eta zikloko1. kurtsoko zati bat, gehi 2. kurtsoosoa eta 3. kurtsoa sartzen da harenbarruan. Ikasleak prestakuntzaosagarri bat izango du,espezializazio handi baten bidezgure produkzio-sektoreriklehiakorrenen premiei erantzunahal izateko, eta sektore horietangure ikasleen enplegagarritasunahobetzeko.

Txandakako Prestakuntza. HIRU programa

agenda FP-eus.qxp:Maquetaci�n 1 29/5/13 11:30 P�gina 32

Page 33: Agenda lh eus

- 33 -

Programa horrek ikasleen kualifikazioa lortzea duhelburu, txandakako ikerketa eta berrikuntzaaplikatuko lanak eginez teknologia-zentroekin eta,batik bat, industria-sektorearekin lotutako enpresenI+G+b departamentuekin. Lanbide Heziketa berri-kuntza aplikatuarekin lotu nahi da, Lanbide Hezike-tako ikasleen bidez ETEetara hainbat metodologiaeta prozesu berritzaile eraman ahal izateko.

Espezializazio handi eta konplexuko postuetara doazen ikasleen gaitasunak azkartzekoere balioko du, normalean denbora asko behar bailukete beren funtzioak autonomiazegiten ikasteko.

Horretaz gainera, HEZIBI, HIRU eta HIRU+

programen bidez, Lanbide Heziketa egin etagarapen profesionala lortu nahi dutenpertsonak atzerrira joatea saihestuko dugu,ahal den neurrian. Programa horien bidez,ikasteko eta lan egiteko plan handinahi bateskaintzen da, gure enpresekin zuzenean loturik.

HEZIBI, HIRU eta HIRU+ programenoinarrian Prestakuntzarako etaIkaskuntzarako kontratua egongo da.

HIRU+ programari esker,berrikuntza aplikatuarenprozesuak eta prozedurakikasiko dira, eta beren lan-esparruagatik interesberezikoak diren enpresa,erakunde eta teknologia-zentroek hartuko dute parte.

Txandakako Prestakuntza. HIRU+ programa

agenda FP-eus.qxp:Maquetaci�n 1 29/5/13 11:30 P�gina 33

Page 34: Agenda lh eus

7. Lanbide Heziketa berritzeko bidean

Berrikuntza estu-estu dago loturik aldaketa, eboluzioa eta aurrerabidearekin. Ekonomiaren,enpresaren eta gizartearen alderdi guztietan agertzen da. Berria denari aurre egitendiogunean eta ezezaguna erronka moduan hartzen dugunean agertzen da berrikuntza.Etorkizun konplexuaren erronka ilusionagarriei aurre egiten ahal izateko, daudenarriskuez ohartu behar dugu, ziurtasunez aztertu eta ikertu.

“Pertsona,Berrikuntza,Enpresa”triangeluaGero etaglobalagoa etainterkonektatuagoaden munduhonetan, nonjakintza bizkorragodoan hurageureganatzekodaukagun gaitasunabaino, ekimenpertsonalaren etatalde-lanarenkonbinazioabezalakorik ez dagoberrikuntza-sareaketa garapen azkarrasortzeko erakundebatean.

Itxuraz elkarren kontrakoak diren bi polo horietako bakoitzak duenonena konbinatu nahi dugu. Batetik, pertsona bakoitzaren pasioa etasena, garunean dauden ideietatik gauza berritzaileak sortzeko gaita-sun paregabea. Pentsatzen ari den pertsona baita berrikuntzaren itu-rririk onena. Bestetik, enpresaren errutinak eta sistemak, denetarikogaitasunak eta eskumenak dituzten taldeak koordinatzeko metodoak.

Beste modu batean esanda,pertsonaren inspirazioaeta erakunde batek ideiahoriek garatzeko duengaitasuna elkartu nahiditugu, berrikuntzasistematikoa izan dadin.Izan ere, bi munduhoriek —pertsona etaerakundea— lotzeaizango da datozenurteetako benetakoerronka.

agenda FP-eus.qxp:Maquetaci�n 1 29/5/13 11:30 P�gina 34

Page 35: Agenda lh eus

- 35 -

Berrikuntza lehiakorrerantzBerrikuntza ohikoa bihurtu da egunerokobizitzan. Berrikuntza hori behin eta berriroari da aldatzen, eta horrek nahitaezkoaegiten du etengabe mugitzen etaeboluzionatzen ari diren prozesuak finkatzea.Berrikuntzaren kontzeptu ireki horrekberrikuntza lehiakorrerantz garamatza.Berrikuntza lehiakorrari esker lortuko dugubeharrezko aldaketak eta aurrerapenakfinkatzea eta denboran zehar mantentzea,eta, hartara, erantzun egokiak emango ditugu,garaiz eta ganoraz. Berrikuntza lehiakorrakhiru ardatz ditu: teknologia, jakintza etalankidetza. Hiru elementu horiek elkarriloturik daude, eta elkar osatzen dute.

Berrikuntza aplikatuaren proiektu bat abian jartzean, bi profil mota daude. Batetik, etengabeideia bikainak dituzten baina haietako bakar bat ere bete-betean garatzeko gai ez direnakpertsonak, hau da, ideia berritzaileak proposatzeko gaitasuna bai, baina ez dituzte beharbezala kudeatzen lantalde batean. Bestetik, agindu bat jaso eta azken xehetasunerainolantzen duten pertsonak daude. Ez dira lehen aipatutako pertsonak bezain berritzaileak,baina aproposak dira inoren proiektuei etekinik handiena atera nahi dien talde bateanaritzeko edo gidaritza-lanak egiteko.

Hots, lehen taldean, sormena dugu, eta bigarrenean, antolaketa. Erakunde batek denboranzehar modu jarraituan berritzeko premia duenean, bi profil profesional horiek ezagutu,konbinatu eta kudeatzen dituen egitura bat behar du. Talentua ongi kudeatzeak esannahi du bi profil profesional horien ezaugarriak indartzea eta bien arteko konbinazioabermatzen duen egitura bat diseinatzea.

agenda FP-eus.qxp:Maquetaci�n 1 29/5/13 11:30 P�gina 35

Page 36: Agenda lh eus

- 36 -

Ia edozein prozesutan, teknologiada berrikuntzaren motorra.Teknologiak aldatu ditu produkzio-ereduak, bizimodua, zientzia,osasuna, gure arteko harremanak...;hots, gizarte osoa aldatu du.

Lanbide Heziketan ezarri nahi ditugun prozesu berritzaileen oinarrian, lankidetza dago.Izan ere, etengabeko eboluzioa da berrikuntzaren ardatza. Eboluzio horrek elkarlana etaaniztasuna hartu behar ditu aintzat, eta haietan oinarritu. Euskadiko Lanbide Heziketarenbizkarrezurra lankidetza izango da. Elkarlanaren eta lankidetzaren bidez gauza berriaksortzea, eta lidergo sendo eta fidagarri batekin konfiantza eta ziurtasuna erakustea.

Jakintza eskuratu eta eguneratu ahal izateko,une eta egoera bakoitzean egokienak direnikaskuntza- eta prestakuntza-prozesuak ezarribehar dira. Prestakuntza arina, hurbila etamalgua, egoera bakoitzera egokitzen denaeta helburuak oso argi dituena.

Horretaz gainera, jakintza eskuratu, eguneratu eta kudeatzeko prozesuak garrantzi handikoakdira informazio egokia lortu, tratatu, aktibatu eta zabaltzeko. Eta, horretan ere, funtsezkoa dateknologia, haren bitartez hainbat prestakuntza-prozesu bideratu ditzakegu, bai eta ikasitakoaganoraz komunikatu eta zabaldu ere.

LHko ikastetxeen etaenpresen arteko

harremanek etorkizunhurbilerako balioestrategiko handiaduten inguruneak

sortzen dituzte

agenda FP-eus.qxp:Maquetaci�n 1 29/5/13 11:30 P�gina 36

Page 37: Agenda lh eus

- 37 -

LHko zentroen eta enpresen arteko harremanaren bidez euskal Lanbide Heziketan dugunbarne-potentzial handi horrek ingurune lehiakorrak sortzen ditu, eta oso estrategikoak izangodira etorkizun hurbilean. Era horretan, Lanbide Heziketako zentroen berrikuntza-ereduahelduleku sendoa izango da Euskadiko enpresetarako, gehienbat ETEetarako. Horregatik,beharrezkoak diren prozedurak ezarriko ditugu puntu hauek lortzeko:

- Argi edukitzea zer garen, norantz goazen, zein helburu dugun eta zer egin dezakegun. Eta, horiguztia, inguruneko erronkez ohartzeko gai, burua zabalik, jarrera aktiboarekin eta beti erne.

- Erantzun azkarrak, sortzaileak eta autonomoak finkatzea.- Prozesu berritzaileen barruko arriskuak ohikotzat hartzea, hutsegiteetatik ikasiz eta gero eta

hobeto asmatuz.- Lankidetza eta jakintza zabaltzea, sarean lan eginez, funtsezkoa izango baita Euskadiko

Lanbide Heziketak aurrera egin dezan.

Berrikuntza modu zabalean hartzeak aukera onak ematen ditu Lanbide Heziketak garrantzieta ospe handiagoa izan dezan ekonomiaren garapenean —prestakuntzaren helburu nagusiazharago—, beti izan baitu harreman estua lan-munduarekin eta lan-merkatuarekin.

ETEek zailtasunakdituzte berrikuntzarairisteko, eta LHkozentroak giltzarri izandaitezke jakintza berriasortzen dutenen etajakintza darabiltenenartean. Leku ezinhobean daudehorretarako, berrikuntzajarduera lokala baita etaLHko erakundeak deneanzabalduta baitaude.

agenda FP-eus.qxp:Maquetaci�n 1 29/5/13 11:30 P�gina 37

Page 38: Agenda lh eus

- 38 -

Etorkizuneko joerak eta erronkakEgin ohi duten lanaz gain, Lanbide Heziketako zentroek ETEei laguntzen diete berrikuntza apli-katuko prozesuetan teknologia aurreratuak erabiltzen eta beste enpresekin lankidetzan jarduten.

Erronka horri heldu ahalizateko, herrialde aurreratubatzuetako inguruneindustrializatuetan daudenLanbide Heziketakozentroek beren hasierakohelburuak aldatu dituzte,beren eskualdeko enpreseiteknologiak eta gaitasunakgaratzen laguntzeko.Era horretan, hezkuntzaeta prestakuntza ematearenxede nagusia hobetu etaosatzen dute, eta"teknologiaren bitartekari"dira: industriarekiko loturakindartu, enpresen artekolankidetza bultzatu,teknologia ebaluatu,gaitasun beharretanaholkatu eta informazioteknikoa ematen dute,sarritan beste zerbitzu-agentzia batzuekin bateginik eta, batzuetan,eskualdeko klusterrenpremia espezializaturaegokiturik.

Gero eta gehiago, LHko zentroek dinamika lokala / globalaeta hango premiak aztertu beharko dituzte, zeresan handiagoaizan dezaten gaitasunetan oinarritutako berrikuntzan.

Baldin eta LHko zentroak berrikuntza lortzeko bidelagunbihurtzen badira, zeregina zabalagoa eta egin beharrekoakkonplexuagoak izango dituztenez, aldatu egin beharko diraerakundeen estrategiak eta antolaketa moduak, beharadinako neurria, esparrua eta espezializazioa bermatzenduten politiken bidez.

agenda FP-eus.qxp:Maquetaci�n 1 29/5/13 11:30 P�gina 38

Page 39: Agenda lh eus

- 39 -

Ikuspegi global batetik, Euskadiko berrikuntza-politiken bereizgarriak izan daitezke lanareneta baliabideen arloan harremanak egotea, elkarrekiko loturak egotea eta ingurunealdakorra aintzat hartzea. Lanbide Heziketaren bikaintasunaren ikuspegitik, hainbatproiektuk izan duten arrakastak erronka handiago baterako bidea jartzen digute: LanbideHeziketaren bidez modu estrukturalean hobetzea Berrikuntza Sistemaren kapilaritatea.

Helburu hauek lortu nahi ditugu:

- ETEen balioetan ekarpen zehatzak egiten jarraitzea, haiek zabaltzea eta orokortzea,produktuak eta prozesuak optimizatuz.

- ETEei sektore berrietan sartzen laguntzea, eguneroko produkzio-lanetan murgilduta ezbaitute astirik problema teknikoak konpontzeko (adibidez, zehaztasun-baldintzak edo material konplexuak nola erabili).

- ETEen erantzuteko gaitasuna areagotzea, espezialitate osagarriak dituzten zentroen artekosinergien bidez.

- Industriaren arloko ekintzailetza-proiektuak probatzeko gune bat sortzea, banakakoenpresa edo sustatzaileekin lankidetzan.

- ETEen berrikuntza bultzatzen jarraitzea, fabrikazio-prozesu edo -teknologia berriakezartzean lagunduta, saiakuntza-banku eta prestakuntza espezializatuko gune bihurtuz.

- LH eta ETEen arteko harremanetik jakintza berria sortzea, elkarrekiko proiektuek aurreraegin dezaten.

ETEei laguntza ematea,berrikuntza aplikatuko hainbat

prozesutan teknologia aurreratuakmartxan jartzeko

agenda FP-eus.qxp:Maquetaci�n 1 29/5/13 11:30 P�gina 39

Page 40: Agenda lh eus

- 40 -

Jakintza-unitateak Gure lehiakortasuna ez da hobetuko ez badugu produkzioa handitzen eta berrikuntzarenbidean aurrera egiten. Krisialdi honetatik onik ateratzeko, faktore lehiakor nagusietako bat dajakintza trukatzeko eta sortzeko testuinguru egoki bat sortzea. Horretarako, zehaztu beharradago balioa nondik nora sortu gure ekonomiaren sektorerik estrategikoenetan.Lanbide Heziketan ezarriz joango diren unitate lehiakorrek hainbat sektoreri heldu beharkodiete; aliantzak eta lankidetzak bilatuko dituzte enpresen, eta, LHko zentroen artean, etajakintzaren triangeluan oinarrituko dira, hau da, prestakuntza, ikerketa eta berrikuntza.

Gure produkzio-sektoreek beren buruaberritu eta aldatu beharra dute, produktuak,prozesuak eta zerbitzuak desberdinak,hobeak eta lehiakorragoak izan daitezen,eta, gainera, Lanbide Heziketako zentroenbabesa eta dinamismoa behar dute.Zentro horiek, beste erakunde batzuekinlankidetzan, benetako jakintza-unitatebihurtuz joango dira; lidergo eta helburuberri eta zehatz bat izango dute;kudeaketa parte-hartzailea izango da —etengabe hobetzeko bidean—,eta ohikoa izango da berrikuntzak sartzeaeta esperientziak trukatzea. LHko zentroakautonomia handiko jakintza-unitateakbihurtuko dira; han, jakintza sortu,eskuratu eta zabalduko da, etengabekoaldaketa-prozesuak aplikatuko dira, eta hiruezaugarri nagusi garatuko dituzte:erantzukizun partekatua, aukera berriakgaratzeko gaitasuna, eta pertsonengarrantzia –balioa sortzen duten heinean—,lantaldeak sortuz eta esperientziak trukatuz.

agenda FP-eus.qxp:Maquetaci�n 1 29/5/13 11:30 P�gina 40

Page 41: Agenda lh eus

- 41 -

Lanbide Heziketako zentroen adimen lehiakorraLanbide Heziketako berrikuntzaren oinarriak Adimen Lehiakorra izan behar du, hau da,inguruneari behatzea eta sortzailea izatea gauzak egiteko eta ulertzeko modu berriakdiseinatzeko orduan, denetariko zerbitzuak eskainiz.

Gaur egungo erakundeakingurune dinamiko eta konplexuhonetan lehiakorrak izangobadira, aldaketa-seinaleezohartzeko gai izan behar dute.

Erabaki horiekhartu ahal izateko,estrategikoa daberrikuntzarenbidez problemakmodu adimentsuankonpontzea.Ikuspuntu beraeraman daitekeLanbideHeziketareneremura, etazentroekenpresekin dutenhurbiltasunarenarabera aplikatu.Horretarako,ezinbestekoa dajakintza integratzeaproiektu bakoitzean.

Adimen Lehiakorrak erakundearen estrategia indartzen du etaerabakiak hartzen laguntzen du. Beharrezko prozesuak aurreraeramateko, urrats hauek egingo dira:

1. Ikuspegi estrategikoa.2. Plangintza3. Informazioa bilatu eta bildu.4. Analisia, interpretazioa, antolaketa eta kudeaketa.5. Erabakiak hartu behar dituztenei adimena helaraztea.6. Ebaluazioa, emaitzak eta erantzunak.

Horretarako, jakintza hobeto eskuratu, aztertu, erabilieta zabaltzeko adimen-sistema formalizatuak edukibehar dira. Baita inguruneko aldaketak ezagutzekoekintzak bultzatu ere, erabaki estrategikoak hartzenlagunduz.

agenda FP-eus.qxp:Maquetaci�n 1 29/5/13 11:30 P�gina 41

Page 42: Agenda lh eus

- 42 -

Lanbide Heziketako zentroen ingurune guztietan ikuspegi globala eta aplikatua edukitzeafuntsezkoa da informazioa eta jakintza modu adimentsuan aplikatzeko eta etorkizunari ekiteko.Ingurune horiek eremu profesional berriak beharko dituzte, harreman berriak, jakintzahedatzeko modu berriak, bai eta denetariko teknologia konplexuak ere, zerbitzuen aukerazabala eskainiz.

Lanbide Heziketan adimen lehiakorra edukitzeak etorkizunaren esparru bat prestatzeko bideaematen digu, eta, batik bat, egungo errealitatea etengabe diseinatzeko bidea. Aurre hartzekojarrera hori pixkanaka sartu behar da kudeaketa-taldeetan, eta berrikuntza sortzen duten joeraeta premia berriei behatu. Garaiz ohartuz gero, soluzioak emango dizkiegu premiei,eskaintzen duguna eta behar dena bat ez datozela-eta problema larriak izan aurretik.Horretarako, lau oinarri izango ditugu:

1.- Antolaketa:Funtsezkoa izango da komunikazioalantzea adimena garatzen duten etaadimena erabili eta aplikatzendutenen artean. Koordinazioakzabalagoa izan beharko du.Egiturak arrakasta izan dezan,erakundeko pertsona guztieijakinarazi behar zaizkiehelburuak, kontura daitezeninformazio hori zein garrantzitsuaden proiektua errentagarria edoeraginkorra izateko.

2. - Sormena: Sormena erabili eta indartu behar daproblema zaharretarako konponbideberriak aurkitzeko edo sortzeko,edo erronka berriei erantzuteko.

agenda FP-eus.qxp:Maquetaci�n 1 29/5/13 11:30 P�gina 42

Page 43: Agenda lh eus

- 43 -

Adimen Lehiakorraren bidezezarriko dira berrikuntzaaplikatuko ekintzak, eta bostardatz nagusi izango ditu:

- Helburuak zehatzadieraztea.

- Lan-ildo berriak finkatzea.- Aurrerapena eta emaitzak

neurtzeko tresna bataplikatzea.

- Motibazio- eta aitorpen-sistema bat sortzea

- Neurketa-tresnakzabaltzea, horierabakigarria baitaprozesu osoan.

3.- Jakin-mina:Jakin-mina funtsezkoa da erakundean etorkizuneko agertokiak sortu ahal izateko.Adimen Lehiakorra galderak egitea da, jakin-mina pizten duten galderak egitea,benetako lehentasunak ezartzen laguntzeko.

4 - Komunikazioa:Adimen Lehiakorraren prozesu osoan elkarrizketa egotea da komunikazioaren oinarria,helburuak argi eta zehatz definitzeko eta parte-hartzaile guztiengana iristeko.

LHren arloan, adimen lehiatsuak aukeraematen digu egungo errealitatea birdiseinatzeko

etengabeko plan bat sortzeko

agenda FP-eus.qxp:Maquetaci�n 1 29/5/13 11:30 P�gina 43

Page 44: Agenda lh eus

- 44 -

Lanbide Heziketakozentroetan berrikuntzaaplikatua garatzea Lanbide Heziketako zentroetankultura berritzailea sortu ahalizateko, besteak beste,hiru faktore nagusi behar ditugu:

- Xedea partekatua izatea- Errealitatearekin bat etortzea- Sortze-tentsioa

Xedea partekatua izanda, erakundeak behar duen mobilizazioa lortzen da. Xedeak ausarta izanbehar du, lortzeko modukoa, konformagaitza eta berezitasuna bilatzen duena.

Prozesu horretan, funtsezkoak izango dira zintzotasuna, komunikazioa, errealismoa, konpromi-soak betetzeko seriotasuna eta exijentzia. Saihestu beharrekoa da eragozpenak gutxiesteko edoabantailak puzteko joera ere.

Pertsona libre da erronkari heltzeko edo bazterrean geratzeko, baina ez besteen erabakiak etaekintzak boikotatzeko edo oztopatzeko. Xede Partekatua bizirik egon dadin, eguneroko laneantxertatu behar da.

Errealitatearekin bat etortzeak errealista izatea esan nahi du.Ikusi nahi dena bakarrikikustea da erakundea hondamenera joateko bidea, nork bere burua engainatzea, aurkitudaitekeenaren beldurrarekin itsutzea eta bertan gozo geratzea. Honako hauek diraerrealitatearen pertzepzioa objektiboa izateko ardatzak:

agenda FP-eus.qxp:Maquetaci�n 1 29/5/13 11:30 P�gina 44

Page 45: Agenda lh eus

- 45 -

- Errealitateaz ohartzeko ekintzak: aginte-koadroak informazio erabilgarria, fidagarria etagaurkotua edukitzea, gatazka eta kezka guztiak aintzat hartzea, arrakastak ere aitortzeaeta ekintzatik gertu egotea.

- Errealitatea umiltasunez onartzea: Ezin gara bertan gozo egon edo geure burua goraipatzen."Eroso" sentitzea bera kezkagarria izan daiteke. Inork ez dakizki erantzun guztiak, eztajakin beharrik ere. Landu jakin-mina, entzuteko gaitasuna, pazientzia eta enpatia.

- Errealitateari eusteko konpromisoa eta gardentasuna: Errealitatearen berri ematea –etajasotzea— modu jarraituan. Erakundearen helburuak eta printzipioak argi adieraztea,eta denen bistan jartzea.

Sortze-tentsioa. Zerbait egin beharraadierazten digun sentipena da. Egin beharhorrek ateratzen gaitu konfort-zonatik, etaproiektu berritzaileei ekitera bultzatzen gaitu.

Sortze-tentsioa egon dadin, funtsezkoa dagauzak aldatzeko dugun gaitasuneanitxaropen eta konfiantza handia izatea.Ulertu behar dugu gutako bakoitzak zerbaitegin ahal eta egin behar duela (norberarenerantzukizuna), eta ez zerbait egin behardela (besteen erantzukizuna).

Aldaketa giro horretan, beharrezkoa etapositiboa da gatazka maila kontrolatubat egotea. Tentsiorik eta tirabirarik ezegoteak ekimen pertsonala falta delaadierazi ohi du, erakundean ez dagoelaberrikuntzarako gaitasunik.

agenda FP-eus.qxp:Maquetaci�n 1 29/5/13 11:30 P�gina 45

Page 46: Agenda lh eus

8. Lanbide Heziketako zentroetan enpresak sortzea

- 46 -

Gaur egungo ekonomiaren balio nagusiak sormena eta berrikuntza badira, aztertu beharradago ea Lanbide Heziketa ekintzailetza bultzatzen ari den, eta ea enpresen kulturak horretanlaguntzen duen. Epe luzerako kultura-aldaketa bat abiarazi behar da, enpresak sortzekoez ezik haiek sendotzeko eta hazteko. Lan hori modu koordinatuan artikulatuko daekintzailearen inguruan aritzen diren eragile eta erakundeekin.

Lanbide Heziketaren ustez, gizarteakonprometitua, lehiakorra etaekintzailea izango bada,estrategikoa da ekintzailetzagaratzea eta enpresak sortzea.Ekintzailetza garatzen eta enpresaksortzen lagundu nahi dugu,enpresen kultura bultzatuz etasormena eta berrikuntza sustatuz.

Gizarte industrialetik heredatutako enpresa-ereduaren kasuan, baietz esan genezake askotan,baina, gure analisiaren eremua zabaltzen badugu gure ekonomian itxuraz behintzat funtsezkoakizango diren beste sektore batzuetara, erantzuna oso bestelakoa izan daiteke.

Horregatik, enpresa-sena sustatze alderagaratuko ditugu jakintzak, gaitasunak,jarrerak eta ezaugarri pertsonalak;ekintzaile-sena sustatuko dugu enpresaberriak sor daitezen, eta hazkundea,lehiakortasuna, enplegagarritasuna etaerantzukizun soziala lortzeko bideaerakutsiko diegu etorkizuneanenpresaburu izango direnei.

Enpresak sortzea, gizarte konprometitu,lehiakor eta ekintzaile baten bilakaerarako

bizitza-estrategia gisa

agenda FP-eus.qxp:Maquetaci�n 1 29/5/13 11:30 P�gina 46

Page 47: Agenda lh eus

- 47 -

Enpresak sortzeko eta ekintzailetza sustatzeko laguntzaUrratsbat programa izango da jarduera-esparrua. Programa horrek bost elementu nagusi ditu:

1. Ekintzailea: la persona que lidera la implantación de la idea emprendedora:

Ekimen ekintzaileek ideia baten liderra izango den norbait behar dute, kasu honetan,Lanbide Heziketako zentro baten barruan. Pertsona hori (ikasle / ikasle ohi ekintzailea)gai da negozio-aukerak ikusteko edo bere gain hartzeko, eta erronka pertsonal etaprofesional moduan gauzatzen du bere negozio-proiektua, bere enpresa. Kasu askotan,talde bat biltzen du bere inguruan, eta, betiere, bere helburuak lortzeko laguntzaileaketa babesak bilatzen ditu.

Ekintzaileak gauzak burutu egiten ditu, eta enpresa-ekimenaren aldeko edozein programatan—adibidez, Urratsbat delakoan—, ekintzaile horren inguruan antolatu behar dira gainerakobaliabideak eta babesak.

Ikasle ekintzaileak emaitzak bilatzenditu; ekimenaren jabe dela sentitueta horrek bultzatuta egiten duaurrera, bere buruaz ziur; kezkaintelektualak ditu, beste ingurunebatzuetako ideiak etengabe bilatueta atzeman, eta haiek martxanjartzeko modua bilatzen du; baduekimena, sormena eta sena; badakiideiak saltzen eta, bere trebetasunsozialei esker eta bere enpresa-proiektua ongi ezagutu eta ulertzenduelako, eragin nabarmena izandezake bere lantaldean eta bereingurunean; lantaldea mugiaraztekogai da, proposatutako ekimena lortuarte, eta asertibitate eta enpatiahandia erabiltzen du horretarako.

agenda FP-eus.qxp:Maquetaci�n 1 29/5/13 11:30 P�gina 47

Page 48: Agenda lh eus

- 48 -

2. Irakasle dinamizatzailea: ekintzailetza-prozesuaz duen ikuspegiaz etaezagutzaz laguntzen dio ikasle /ikasleohiekintzaileari.

Irakasle dinamizatzailea funtsezkoeragilea da; zentroko eta kanpokobaliabide guztiak koordinatu, etaekintzailetza-prozesuaren zerbitzuraipintzen ditu. Behar-beharrezkoa daprogramak arrakasta izan dezan,ekintzailetza-prozesuari buruzkojakintza teknikoak ez ezikharremanetarako trebetasunak erebaititu, eta arrakastaz ezarri, mantendueta burutzen du ekintzailearen etairakasle dinamizatzailearen artekoharremana.

Gidaria eta eragilea izateaz gain,baliabideak eta babesak bilatzenlaguntzen du. Horretaz gainera, sarritanzorrotz jokatu behar du ekintzailearekin,eta enpresa-proiektuari buruzko galderaketa gogoetak egitera behartzen du.

Programaren barruan, irakasledinamizatzaileak ere bilatzen du ikasleenartean ekintzaile-sena —sentsibilizazio- etaprestakuntza-jardueren bidez—; banan-banan laguntzen die ideia mamitzen hasidiren ekintzaileei, eta harremanetan jartzenditu enpresa-proiektuari mesede egindiezaioketen zerbitzu edo baliabideekin.

Urratsbatprogramaren bidez,

LHko zentroaenpresen egiazko

sehaska bihurtzen da

agenda FP-eus.qxp:Maquetaci�n 1 29/5/13 11:30 P�gina 48

Page 49: Agenda lh eus

- 49 -

3. Lanbide Heziketako zentroa: han han sustatzen eta garatzen dira ikaslearen / ikasle ohienjarduera ekintzaileak.

Urratsbat programaren bidez, Lanbide Heziketako zentroa enpresen sehaska bihurtzen da.Gune tekniko-profesional horretan gauzatzen da ekintzailetza. Zentroak ekintzailetzarekinduen konpromisoari esker, ikaslearen ekintzaile-sena aintzat hartu eta garatu egiten da.Lanbide Heziketako zentro bateko irakasleengan, jakintza eta trebetasun zabala biltzen da;badaude instalazioak eta ekipamenduak, bai eta loturak ere enpresekin, gizartearekin etaerakundeekin. Hori guztia ekintzailearen zerbitzura jartzea bezalakorik ez dagoekintzailetzari laguntzeko.

4. "Urratsbat zentroen" sarea dinamizatzea: zentroek,irakasle dinamizatzaileek eta ikasle ekintzaileek osatzenduten sarea da bermerik onena kudeaketa eraginkorraizateko, programa garatzeko eta berrikuntzak txertatzeko.

Tknikak laguntza profesionala ematen dio sare osoari;Lanbide Heziketako Sailburuordetzak emandakobaliabideak behar bezala erabiltzeaz arduratzen da,eta goi-goiko maila eskatzen du parte-hartzaile guztienlanean eta, azken batean, programaren emaitzetan.

Era horretan, "Urratsbat zentroei" teknika, prestakuntzaeta kudeaketa mailako baliabideak emateaz gain,osagarri moduan, EKINGUNE plataformak parte-hartzaileguztiak on-line harremanean jarri eta denen interesekoaden informazioa partekatzen du, hala nola irakasledinamizatzaileak programaren jarraipena egitekoerabilitako dokumentuen kudeaketa. Baliabide hori osotresna garrantzitsua da Urratsbaten berri emateko ere.

agenda FP-eus.qxp:Maquetaci�n 1 29/5/13 11:30 P�gina 49

Page 50: Agenda lh eus

- 50 -

Azkenik, "Urratsbat zentroen" sarea dinamizatzeko lanen artean daude esperientzia hori he-datzeko / aurkezteko jarduera ugari, nazioko eta nazioarteko foro askotan. Izan ere, pro-grama hori 2001eko ikasturtean jaio zen, eta, gaurdaino, ondoko tauletan ageri den moduan,hari esker, besteak beste, 660tik gora proiektu garatu dira, 330etik gora enpresa sortu, eta ho-rietatik % 75ek baino gehiagok "bizirik" jarraitzen dute merkatuan.

5. Lanbide Heziketako Sailburuordetzarenbabesa eta aitorpena ezinbestekoak diraUrratsbat programaren emaitzahoriek erdiesteko.

Bultzada: parte-hartzaile guztiakesperientzia horren inguruan biltzeko etamotibatzeko gaitasuna, baliabideekonomikoen bidez (enpresa-ekimenasustatzeko aurrekontua) eta baliabidepertsonalen bidez (irakasledinamizatzailearen eta dinamizatzailearenliberazioak). Horregatik izan dituUrratsbat programak hain emaitza onak.

Babesa: ekimenak aurrera eramatekobaliabideak bermatzea, sor litezkeenoztopoak edo mugak gaindituz.

Aitorpena: babesa emanda eta konfiantzaerakutsita parte-hartzaileak inplikatuegiten dira, konprometitu eta motibatu,eta emaitzak hobeak dira.

660 proiektu bainogehiago garatu dira,

eta 330 enpresa bainogehiago sortu

agenda FP-eus.qxp:Maquetaci�n 1 29/5/13 11:30 P�gina 50

Page 51: Agenda lh eus

9. Hobekuntza-sistema berriak ezartzea

- 51 -

Azken 17 urteotan Lanbide Heziketanezarritako kalitate- eta hobekuntza-sis-tema sendotuta dago, eta emaitzabikainak izan ditu. Baina lana ongi egindela-eta bertan goxo egotea arriskutsuada etengabe hobetzeko bidean aurreraegiteko. Gauzak ongi egin dira, etasistema sendo dago: 500 puntu EFQMdituzten 9 zentro, 400 puntu EFQMdituzten 51 zentro, ISO 9000 duten55 zentro, ISO 14.000 duten 21 zentro,ISO 18.000 duten 6, Investors in Peopleduten 13 zentro...

Horretarako, ikasi dugunetik abiatuta, gure sistemak argiagoa, intuitiboagoa eta hurbilagoaizan behar du, eta lanari balioa eta kalitate-bermea emateko behar-beharrezkoak direnprozesuak eta prozedurak bakarrik izan behar ditu.

Lanbide Heziketak erantzun azkarrak emanbehar dizkie gero eta konplexuagoak direnproblemei. Azkarrak, koherenteak eta arinakizan behar dugu hobekuntza-sistema malgu eta ireki baten barruan, eta 2.0 ingurunearenaukerak aprobetxatu (azkartasuna,eskuragarritasuna, aplikazioak, etaprestakuntza eta jakintza hedatzeko gaitasuna).

Baina kalitatearen kontzeptuak aldatuz doazdenborarekin, eta baldintza eta premiaberriak daude kudeaketan, erabiltzaileengan,LHko zentroen antolaketan edo, oro har,sistema osoan. Erronka eta helburuberrietarantz joateko ordua dugu, betierehobekuntza, eraginkortasuna etakonpromisoaren bidean. Ikuspuntua berriakbilatu behar ditugu, metodologia berriakhautatu eta gauza berriak probatu,Lanbide Heziketak aurrerapauso bat emandezan etengabeko hobekuntzaren arloan ere.

LHk erantzunazkarrak eman

behar dizkie geroeta konplexuagoak

diren problemei

agenda FP-eus.qxp:Maquetaci�n 1 29/5/13 11:30 P�gina 51

Page 52: Agenda lh eus

- 52 -

Hobekuntza-gune berrietarantz Etengabeko hobekuntzaren bidea sendotzekoeta bide horretan aurrera egiteko proiektuei ekinbaino lehen, oinarrizko 4 galdera egin behardizkiogu geure buruari:

- Zer ez dugu gehiago egin behar?- Zer jarraitu behar genuke egiten?- Nola jarraitu behar genuke egiten?- Zer hasi behar genuke egiten?

Lehen bi galderak eginda daude, eta, haiengainean, lanean ari gara. Orain, hirugarren etalaugarren galderei erantzuteko ordua da.

Nola jarraitu behar genuke egiten?

Urte hauetan guztietan zehar, zentroek sarean egindako lana funtsezkoa izan da. Sareko lanhorrek jarraitu egin behar du eta indartu egingo dugu. Izan ere, hobekuntza-sistema bateksistema partekatua eta irekia izan behar du, garatzean autonomia ahalbidetzen duena. Bideaeta lehentasuna eman behar die errealitateari behatzeko, ulertzeko, harremanak izateko,garatzeko eta kudeatzeko modu berriei. Ikasi dugun guztiaz baliatuta eta 2.0 ingurunean laneginda, hobekuntza-sistema sinple, arin eta partekatu bat zabaldu eta sendotu nahi dugu.

Orain arte bildudugun eskarmentuhanditik abiatuta,

hobekuntza-sistemaerraz, arin eta partekatu

bat hedatuko dugu

agenda FP-eus.qxp:Maquetaci�n 1 29/5/13 11:30 P�gina 52

Page 53: Agenda lh eus

- 53 -

Zer hasi behar genuke egiten?

Hobekuntzaren bidea beti da zabala, eta helburua ongi zehaztu behar da, proiektuarekinasmatu ahal izateko. Urteotan zehar, LHko zentroen kudeaketa hobetzen eta bermatzen duensistema on bat aurkitzeko ahaleginak egin dira. Orain, Lanbide Heziketako sistemaren ohikogarapenean gertatzen diren mugak atzemateko unea da. Zein diren, nola gertatzen diren etanola konpon daitezkeen.

Gure ikasleen emaitzak hobetzensaiatzea ere oso garrantzitsua da.Ikasleen arrakasta handia den arren,emaitza horiek hobetzekoprozesuak eta prozedurak ezarribehar ditugu, estrategia berrienbidez eta horretarako diseinatutakobeste tresna batzuk erabiliz.

Maila berri batera iritsi behar dugu:kalitate-eskakizunak beteko badira,gure arreta emaitzara edo prozesuraorientatu ordez, erakundeoso-osoaren kalitatera orientatubehar dugu, era horretan eskuratukobaititugu gure helburu nagusiak izanbehar dutenak, hau da, legitimazioa,ulermena, konfiantza, hobekuntzaeta transferentzia. Lan-metodohorrek ulertzen lagunduko digu;geure burua hobetzeko bideaizango da, eta jakintza etaesperientziak transferitzeko eta trukatzeko modua emango digu. Laburbilduz, kalitate-ereduhorren bitartez, lanean ongi ari garela egiaztatzen dugu; egungo eta geroko egoera eta premiakhobeto ulertzen ditugu, eta geure burua hobetzeko bidea eskaintzen dugu, eredu hori moldatuegiten baita egungo eta batik bat etorkizuneko premia berrietara.

agenda FP-eus.qxp:Maquetaci�n 1 29/5/13 11:30 P�gina 53

Page 54: Agenda lh eus

10. Orientazioaren esparru berriak jorratzea

- 54 -

Prestakuntzapertsonalak gero etagehiago moldatubehar du eginbeharreko lanera, etaezinbestekoa izangoda profesionalenjakintza enpreseneskarira moldatzea.Argi, zehatz etaganoraz orientatzeada hezkuntza-sistemaren eta lan-merkatuaren erronka.

Ezinbestekoa da gureprodukzio-sektoreei eskatzenzaien lehiakortasuna aintzathartzea, bai eta pertsonenenplegagarritasuna ere.Horretarako, kontuan izanbehar ditugu gureprodukzio-ehunekoaldaketak: gure giza kapitalahobeto prestatu beharra;aldaketen abiadurarierantzuteko gaitasuna,eta espezializazio malguakgaratzea.

Lanbiderik egokienaaukeratzeko,informazio ona etaorientazio zehatzaeman behar da,zalantzarik gabe.Gaur egungobiztanleria aktiboosoa ganorazinformatzeko etaorientatzeko, baina,doikuntza eta aldaketasakonak egin behardira. Ekonomia,teknologiak etaprodukzio-moduak,besteak beste,eboluzionatzenari dira; gero etabizkorrago ari diraaldatzen lanarenmundua eta jarduera-esparruak; informazioeta orientazio berria etalanduagoa eskatzen da.

agenda FP-eus.qxp:Maquetaci�n 1 29/5/13 11:30 P�gina 54

Page 55: Agenda lh eus

- 55 -

Gaur egun, hezkuntza-fasea amaitzean lanbide bat hautatzea jada ez da bizitza aktibo osorako:prozesu bat bihurtzen da, eta aldaketa handiagoak edo txikiagoak jasanez joan daiteke.Laneko espezializazioak, etengabeko prestakuntza, lanpostu-aldaketak edo bizitza aktiboarenetenaldiak beti loturik doaz sarritan korapilatsuak diren erabaki-prozesuekin, eta hortiksortzen diren kezka pertsonal eta profesionalek orientazio argia, doia eta eraginkorraeskatzen dute, informazio zehatza eta eguneratua, eta hori dena, sarritan pertsonalizatuakdiren orientazio-neurri eta -ekintzen bidez.

Sistemak lan-informazioa eta -orientazioa eskaini behar diehori eskatzen duten pertsonaguztiei, egoera pertsonala edolanekoa edozein izanik ere.Kalitate berarekin informatubehar da hezkuntza-aukereiburuz, hasierako nahizenplegurako lanbide-heziketariburuz, lan-merkatuarenegungo eta etorkizunekoperspektibei buruz, eta horiekharremanean jarri behar dirapertsonen baldintzekin,interesekin, jakintza etagaitasunekin, eta haienegoerekin.

Baina enpresek ere eskatueta jaso dezakete egoeraberrietara egokitzekoinformazioa eta orientazioa,beren giza kapitala ongiplanifikatzeko eta harenpotentziala bete-beteanustiatzeko. Produkzio moduberriak, teknologiaaurreratuak, lanaantolatzeko beste modubatzuk, produktu desberdinak,merkatu globalizatuak etanazioarteko lehiaren presioa....Horren guztia aintzat hartuta,giza kapital hori garrantzihandiko produkzio-faktorea da.

Horretaz gainera,gizartearen egituraeta ekonomiaaldatzen ari da;jakintzarengizarterantz doa,eta horrekinformazio- etakomunikazio-teknikaketengabe hobetubeharra dakar.Horrek ahalik etainformazio gehienlortzea eskatzen du,esku-eskura egoteaedonondik eta ahaliketa modu gehienetan.

Argi, zehatz eta ganoraz orientatzea dahezkuntza-sistemaren eta lan-merkatuaren erronka

agenda FP-eus.qxp:Maquetaci�n 1 29/5/13 11:30 P�gina 55

Page 56: Agenda lh eus

11. Lanbide Heziketa nazioartera eramatea

- 56 -

Ekonomiaren globalizazioa,nazioarteko merkatuengarapenean daudendiferentzia larriak,merkataritzaren ateakzabaldu izana, profesionalenjoan-etorria... Horrek guztiaknazioartera joatera behartuditu euskal enpresak, bai etaenpresa-proiektu iraunkorrakgaratzera behartu ere, lehianjarraitu ahal izateko.

Izan ere, bizi dugun krisialdi latzak argi utzi digu nahitaezkoa dela gureprodukzio-ehuna nazioartera zabaltzea. Gure enpresen aldaketa lehiakorrak

kanpora begira jarri ditu, beste kontinenteetara eta hamaika herrialdetara begira.

Gaur, inoiz baino gehiago, enpresek hainbat aliantzaeta harreman-eredu eduki behar dituzte, arlo guztietaneta modu globalean. Denetariko gaitasunak, jakintzaketa indarrak elkartzea da gure inguruko enpresaglobalizatu asko lehiakor izateko ardatza. Horregatik,gure enpresek sare indartsuak sortuta osatu beharkodute beren fabrikazioa, garapen teknologikoa,merkaturatzea, hornikuntza, bai eta giza kapitalarenprestakuntza ere, dauden lekuan daudela.

"Kanpoko merkatuak" edo"esportazioak"bezalakohitzei txanda hartu dietekontzeptu berriek,hala nola "merkatuglobalak", "banatutakobalio-kateak" edo"erabaki-nodoak".Baditugu enpresa globalak,hornidura-kate konplexuak,eta hainbat tamaina etaespezializazio.

Gure enpresak munduosoari begiratzenhasi dira, bestelekuetan haztekoaukerei begira, eta,horretan oinarriturik,ikuspegi globala etaintegratua ematendiete berenbalio-kateei,nahiz erosketei nahizberrikuntzari.

agenda FP-eus.qxp:Maquetaci�n 1 29/5/13 11:30 P�gina 56

Page 57: Agenda lh eus

- 57 -

Nolanahi ere, nazioarteratzeko eredu hori aldatzen ari da hasierako fasetik hona, hau da,enpresen jarduera kanpora saltzea (esportatzea) besterik ez izatetik, enpresa globalareneredu batera, non jarduerak, pertsonak eta kapitalak eramaten diren enpresa lehiakorragoegiten duten herrialdeetara.

Erronka hori, baina, ez da enpresena soilik. Lanbide Heziketak ere bere gain hartu behar duerronka hori, eta bere ohiko jarduera askori nazioarteko ikuspegia eman.

Euskadiko LanbideHeziketak sustrai sakonakditu Euskadiko enpresetaneta produkzio-ehunean.Haren babesa funtsezkoada enpresa askotarako,batez ere ETEetarako,produkzioan,prestakuntzan,hobekuntzan etaberrikuntzan. Baina orain,gainera, nazioarterazabaltzen lagundu behardie gure enpresei, premiaberriak sortuko baitzaizkieingurune desberdinetan,kultura eta lan egitekomodu desberdinekin.

Programa horiei laguntzen jarraitu behar dugu, eta LHko zentroak animatu beste herrialdeetakozentroekin truka ditzaten zuzendaritza-taldeak, irakasleak eta ikasleak.

Ikasleei EuroparBatasuneko besteherrialdeetanprestakuntza emateada kontuan hartubeharreko beste puntugarrantzitsu bat.Europakomugikortasun-programei etatrukaketa-programeiesker, gure ikasleekesperientzia berriakeskuratu, kulturaberriak ezagutu, etajantzi egiten dirapertsona eta langile gisa.

LHk gureenpresen ondoan

egon behar dunazioarteanhedatu etazabaltzendirenean

agenda FP-eus.qxp:Maquetaci�n 1 29/5/13 11:30 P�gina 57

Page 58: Agenda lh eus

LEHENTASUNAK

- 58 -

agenda FP-eus.qxp:Maquetaci�n 1 29/5/13 11:30 P�gina 58

Page 59: Agenda lh eus

- 59 -

1. helburua.- - 2014rako Lanbide Heziketaren IV. Euskal Plana egitea.- 2015eko bigarren seihilekorako LHri buruzko lege-aurreproiektu bat egiteko

aukera ikustea.

2. helburua.- - Ingurune estrategikoak eratzea euskal ekonomiaren sektore nagusietan, enpresak

eta LHko zentroak sarean lanean arituta.- Enpresei eta batik bat ETEei laguntzeko proiektuetan lan egitea, prestakuntzaren,

produkzioaren, hobekuntzaren eta berrikuntzaren arloetan.

3. helburua.- - Zentroek beren autonomia handitzeko tresnak ezartzea, erakunde malguak

bihur daitezen, erantzun autonomoak eta azkarrak emateko gai, eta hainbatsaretan parte hartu.

- LHko zentroen egitura eta antolaketa aldatzea, adimen estrategikoko prozesuakezarriz eta sareko lana indartuz.

4. helburua.- - LHko zentroetan aldatzeko gaitasuna bultzatzea, kudeaketa-ereduak garatuz,

laguntza-metodologia berriak aplikatuz eta pentsamendu eraikitzailea landuz. - Prestakuntza-esparru berri bat diseinatzea, espezializazio handia duten

profesionalak lortze aldera, jakintza eta gaitasun berriak biltzen dituen profil berri baten bidez. Unibertsitateak eta Lanbide Heziketak elkarrekindiseinatuko dituzte curriculumak.

agenda FP-eus.qxp:Maquetaci�n 1 29/5/13 11:30 P�gina 59

Page 60: Agenda lh eus

- 60 -

5. helburua.- - Finkatuta dauden ikaskuntza-eredu berriak areagotzea eta zabaltzea, problemetan

oinarritutako nahiz proiektuetan oinarritutako ikaskuntza, bai eta sarekolanaren bidez ezarriz joango diren beste batzuk ere.

- Ikasgelaren kontzeptu berri bat diseinatzea eta lantzea, ikasteko sistema berrietaraegokitzen dena.

6. helburua.- - HEZIBI izeneko txandakako prestakuntza lantzen jarraitzea. - HEZIBIri gehitzeko bi programa berri ezartzea. HIRU programa, goi-

espezializaziorako txandakako prestakuntza, eta HIRU+ programa,berrikuntzarako txandakako lanbide-heziketa.

7. helburua.- - Berrikuntza lehiakorraren eredua ezartzea LHko zentroetan. Berrikuntzaren

kontzeptu ireki bat lantzea LHko zentroetan, berrikuntza lehiakorraren bidez.- Mugimendu-unitateak bultzatzea Euskadiko LHn, eta kudeaketan adimen

lehiakorreko sistemak garatzea.

8. helburua.- - Enpresak sortzeko babesa zabaltzea eta areagotzea Lanbide Heziketako

zentroen bidez, URRATSBAT programaren barruan.- LHko ikasleen ekintzaile-sena bultzatzen jarraitzea, "Ikasenpresa" programaren

bidez.

agenda FP-eus.qxp:Maquetaci�n 1 29/5/13 11:30 P�gina 60

Page 61: Agenda lh eus

- 61 -

9. helburua.- Hobekuntza-eredu berriak lantzea, helburu hauekin- LHko zentroen garapen optimoa oztopatzen duten mugak bilatzea.- Heziketa-zikloetako ikasleen emaitzak hobetzea, eta oraingo maila

% 10etik behera jaistea.

10. helburua.-- Lanean orientatzeko sistema arin, malgu eta hurbil bat lantzea, 2.0 ingurunea

erabiliz.- Prestakuntza eta orientazio integraleko zerbitzu bat ezartzea LHko zentro

guztietan.

11. helburua.-- Beste herrialde batzuetan kokatuta dauden euskal enpresei laguntzea prozesuak

aztertzen, planifikatzen eta finkatzen.- Gure ikasleak atzerrira joan daitezen bultzatzea, lantoki nagusia Euskadin

izan arren beste herrialde batzuetan ere kokatuta dauden enpresetan praktikakeginez.

agenda FP-eus.qxp:Maquetaci�n 1 29/5/13 11:30 P�gina 61

Page 62: Agenda lh eus

agenda FP-eus.qxp:Maquetaci�n 1 29/5/13 11:30 P�gina 62