Donostia ppt 2013 14 eus lh

45
2013-2014 ikasturtea KONTSUMO JASANGARRIA

Transcript of Donostia ppt 2013 14 eus lh

2013-2014 ikasturtea

KONTSUMO JASANGARRIA

Zer da kontsumo jasangarria?

Bene-benetan merezi al du nahi duzun hori erosteak? Produktuaren prezioaz gain, kontutan hartu ezazu nork eta nola ekoiztu duen: nolako lan baldintzetan, ingurugiro baldintza osasuntsuetan ala kaltegarrietan... Izan ere, merke erosteak ez du esan nahi, derrigorrez, ondo erostea.

Nondik dator bada, erosiko dudan produktua? Produktu horrek milaka kilometro bidaiatu behar izan baditu zure eskuetara iritsi baino lehen, argi dago gure planetan “aztarna-ekologiko” handiagoa utziko duela. Hori ekiditeko, erosi inguruko herrietako ekoizleei zuzen-zuzenean. Zalantza izatekotan, ondo begiratu bai etiketa eta bai “letra txikia”, ahalik eta informazio gehien izateko.

Zer da kontsumo jasangarria?

Zer dago gure esku?

Zu, irtenbidearen zati zara!!!

Kontsumo jasangarriaren

alde egin dezagun

HONDAKINAK

Nondik lortzen dira gauza guzti hauek egiteko lehengaiak? Eta ondoren sortzen diren hondakinak nora doaz?

Naturak beharrezkoak ditugun lehengaiak eta gure hondakinak asimilatzeko duen gaitasuna MUGATUA da.

HONDAKINAK

2012. urtean Donostiako biztanle bakoitzak eguneko 1.19 kg hondakin sortu zituen, urtean, gutxi gora behera 434.5 kg. UFF!!!, A zer pila, ezta?

Egia da hondakin guzti hauek ez dutela zabortegian bukatzen, zati haundi bat gaika biltzen delako.

2012an gaika bildu zena guztiaren % 33 izan zen.

HONDAKINAK

Nahikoa al da ???

HONDAKINAK

Donostiako Udala, orain arteko banaketaz gain (beira, papera eta ontziak) janari hondarren bilketa egiten hasi da.

Nola ordea?

Materia organikoa etxean sortzen ditugun hondakinen %40 inguru da.Donostian 3 bilketa modu daude:- Banaka- Komunitatean, auzoetan

- Edukiontzi marroien bidez

HONDAKINAK

ENERGIA

Jakingo al zenuke esaten, hatz bakarra mugituz, egunean zenbat aldiz pizten duzun argia, ordenagailua, telebista, bideoa, DVDa, musika ekipoa, bideokontsola…?

ENERGIA

Energia modu ezberdinez lortu daiteke:

Iturri berriztagarriak Iturri berriztaezinak

Eguzki-energia Ikatza

Energia hidraulikoa Petrolioa

Energia eolikoa Gas naturala

Biomasaren energia Uranioa

Energi geotermikoa

Itsas energia

Zenbat energia kontsumitzen dugu bakoitzak urtean?

ENERGIA

Zer egin dezakegu kopuru hau murrizteko?

ENERGIA

• Etxetako energia kontsumoaren %10a stand by egoeran uzten ditugun tresnei dagokie.• Kontsumo baxuko bonbilek ohikoak baino %80 energia gutxiago konsumitzen dute eta 8-10 aldiz gehiago iraun dezakete. • Ordenagailuetan pantailak energia asko kontsumitzen du. Itzali behar

ez duzunean.

Pertsona bakoitzak urtean 1403 kW/h erabiltzen ditugu etxean batazbeste eta 1262 kW gas

ENERGIADonostiako Udalaren helburua energia-baliabideak hobetu eta energia berriztagarrien ezarpena bultzatzea da. 2012. urtean, alor honetan egindako jardueren artean:

- Energia berriztagarriak hainbat eraikinetan:

- Martuteneko 27 poligonoan

dagoen ENERTIC eraikina- Zuatzo poligonoko PI@ eraikina- Ubako aterpetxe

- “Donostia – CO2: familiak klimaren alde” proiektuaren 3. edizioa

- ...

ENERGIA2012n ekoiztutako energia berriztagarria: 6.901.724 kW/orduko, gutxi gorabehera 4100 etxebizitzatako energia beharrei erantzuteko adina da.

GOGORATU!!! Energiarik merkeena eta garbiena kontsumitzen ez dena da.

URA

URA

Ura edatea, dutxatzea, sukaldatzea, ureztatzea… hain erraza da iturria irekitzea eta momentu oro ura edukitzea..., ura baliabide agortezin gisa tratatu eta barra-barra gastatzen dugula. Baino uste hau ez da egia.

URA ALTXOR BALIOTSUA ETA MUGATUA DA.

URAAñarbeko Urak Mankomunitatearen arabera, Donostiako biztanle bakoitzak egunean, 144 litro kontsumitu zituen, 2012. urtean. Honek 52.560 litro/biztanle/urteko suposatzen du.

XXI. mendean munduko biztanleria hirukoiztu egin da, ur kontsumoa berriz 6 aldiz handitu da.

Beste kontsumo batzuk:

Bartzelona 116 l/egun

Paris122 l/egun

New Delhi172 l/egun

Tokio320 l/egun

New York503 l/egun

Pekin666 l/egun

URAEtxeko ur kontsumoa:

%37

%32

%16

%2

%13

URAGarbigailua 100-200 litro

Ontzi garbigailua 20-30 litro

Ontziak eskuz txorrota zabalik 100 litro

Bainualdia 250 litro

Dutxa, 5 minutu 50 litro

Eskuak garbitzea 2 litro

Zisterna 10-15 litro

Janaria prestatu - Edan 5 litro

Autoa makinaz garbitu 35 litro

Autoa mangeraz 10 minutu 200 litro

Txorrota irekita, minutuko 12 litro

Hortzak garbitu txorrota zabalik 7 litro

URAProduktu hauek ekoizteko behar diren ur litroak!

URA• Ba al zenekien komuneko zisternak pulsadore bikotza

duela? Egoera bakoitzaren aurrean behar duzun ur kopurua erabiltzea baimentzen dizu,

• Ontziak xaboitzen edo/eta hortzak garbitzen dituzunean iturria ixten ohitzen bazara, litro asko aurreztuko dituzu.

• Ur tanta bat segunduko, 30 litro ur dira eguneko. Hobe dugu tantaka dagoen iturri edo zisterna hori konpontzea!

URADonostiako Udalaren helburu nagusia:

UR KONTSUMOA MURRIZTU ETA UR KALITATEA ETA

HORNIKUNTZA ETA SANEAMENDU SISTEMAK

HOBETU

MUGIKORTASUNA

MUGIKORTASUNAGaur egun hara eta hona etengabe mugitzen gara, baino gure mugimendu hauek giza, gizarte eta ingurumen-balio altuak dituzte.DONOSTIARREN MUGITZEKOMODUEN EBOLUZIOA:

MUGIKORTASUNAZer dio Udalak? – Mugikortasun Jasangarri Plana

- Oinez Donostian- Eskola Bidea- Dbizi- Car Sharing-a

ZURE PAUSOAK GARRANTZITSUAK DIRA!

MUGIKORTASUNAZer egin genezake guk?

• Gogoratu toki askotara oinez edo bizikletan joan zaitezkeela.

• Erabili garraio publikoa autoa beharrean.

• Eros itzazu zure herritik ahalik gertuen ekoiztutako produktuak, gai hauen garraioa ez baita hain luzea.

ZURE PAUSOAK GARRANTZITSUAK DIRA!

ELIKADURA

ELIKADURA

abere mota ugari izaten ziren eta...

...barazki eta fruta espezie asko.

Garai bateko baserrietan...

ELIKADURABaserrian ekoiztutakoa...

...azokan saltzeko.

Etxean jateko izaten zen eta...

ELIKADURA

Beraien jatorria

Baina gure barazkiak:Euskaldunpeto-petoak al dira?

ELIKADURAGaur egungo egoera:

- Bost enpresek elikagai gehienak (%70) kontrolatu.

Mundua alderantziz?- Hemen ekoiztutako elikagaiak urrutian

saldu eta urrutiko elikagaiak hemen saldu.

ELIKADURAGure aldetik, zer egin dezakegu?

Tokian tokikoak

“Gertu duguna jatea, ekologikoa jatea bezain edo garrantzitsuagoa da”

Jorge Riechman

Gure eguneroko elikaduran kontuan izan beharreko 2 aholku:

Garaian garaikoak

ELIKADURAEta Donostian zer?

Kontsumo Taldeak

Produktu ekologikoen ekoizle zertifikatuak

Ekolapiko proiektua: eskola jangela arduratsuak nekazaritzaekologikoaren eskutik.

JOSTAILUAK

Urtean zehar aukera asko izaten ditugu opariak eskuratzeko. Eskatzen dituzun guztiak jasotzen al dituzu?, zenbat aldiz jolasten duzu jostailu bakoitzarekin?, beharrezkoak al dituzu guztiak?...egin hausnarketa gelakideen artean.

Publizidadeak beti “puntako modeloa” erostea bultzatzen gaitu. Azken bideojolasa, musika aparagailu txikiena…

TEKNOLOGIA BERRIAK

Baina…benetan behar al ditugu produktu guzti horiek?

Ba al dakizu nola sortzen diren?

Eta zaharkitu edo hondatu ondoren zer gertatzen da beraiekin?

KIUB: Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegoa.

• 1987. urtean ireki zen• Helburu nagusia: hiritarrei kontsumo arloari

dagokionez, dituzten eskubide eta betebeharren berri eman, informazioa emanez, prestakuntza eskainiz, aholkularitza emanez eta beren defentsa gauzatzeko ahaleginak egin.

• Azken finean, kontsumitzailearen informazioa eta erreklamazioen kudeaketa

Zertan ari da Donostiako Udala?

Zertan ari da Donostiako Udala?

PLANGINTZA 2008-2013ko Tokiko Ekintza Plana (TEP), 10 ildo estrategikoekin. 5.a Hirian Kontsumo iraunkorra sustatzea delarik.

Aurretik zer egin da kontsumoa murrizteko?

AURREKARIAK • Aalborgeko Gutunaren sinadurarekin bat egiten (1998)

• Tokiko Agenda 21eko lehen Ekintza Plana (2004-2007)).

Zertan ari da Donostiako Udala?

Hamar puntutan egingo da lan

1. SENTSIBILIZAZIO, HEZKUNTZA ETA PARTAIDETZA

2. HIRI-GARAPEN IRAUNKORRA

3. NATUR BALIOAK, BIOANIZTASUNA ETA PAISAIA

4. JARDUERA EKONOMIKOA ETA INGURUMEN ERRESPETUA

5. HIRIA ETA KONTSUMO IRAUNKORRA

6. KUTSADURA AKUSTIKOA ETA ATMOSFERIKOA

7. MUGIKORTASUN IRAUNKORRA

8. URAREN KUDEAKETA

9. HONDAKINEN KUDEAKETA

10. BALIABIDE ENERGETIKOAK

Zertan ari da Donostiako Udala?

Zer dio 5. puntuak? Hirian kontsumo iraunkorra sustatu.

-“Eraikinen eraginkortasun energetikoa” bultzatzeko arauak sortzeko pausuak eman. - Udalean “erosketa berdea” bultzatzeko plana.

- “Zer egin dezaket?”, udal langileei zuzenduriko ikastaroa.

- Donostiabuseko langilei zuzenduta “Modu eraginkorrean gidatzen” ikasteko ikastaroa.

Udal eraikinetan:

-.

Zertan ari da Donostiako Udala?

•Donostitruk: bigarren eskuko azoka da. Hileko bigarren larunbatetan izan ohi da.

•Behemendi elkarteak: bertako nekazarien produktuak hiritarren eskura jartzen ditu. Hilabetean hainbat azoka antolatzen ditu hirian,

•Produktuen Azoka ibiltaria: bertan ekoiztutako elikagai fresko eta produktuak erosle eta saltzaileen arteko zuzeneko harremanarekin lortzeko aukera eskaintzen du. Larunbatero plaza batean.

Hainbat azoka antolatzen dira urtean zehar:

Zertan ari da Donostiako Udala?

Donostiako Sustapen-arloak, hiriko saltokien inplikazioarekin, ekimen hau jarri du martxan, iraunkortasunaren alorrean Donostiako komertzioaren berrikuntza bultzatzeko helburuarekin. Programak hainbat ingurumen-hobekuntza sustatzen ditu.

“Green commerce”

Zertan ari da Donostiako Udala?

DONOSTIAKO KALE-IZENDEGIA: KONTSUMO ARDURATSUA Gros eta Alde Zaharra

Donostiako hirian dauden Bidezko Merkataritza eta produktu ekologikoen salmenta eta konponketa establezimenduen liburuxka da.

Emakumeen bizi-kalitatea hobetzeko proiektua da eta bi zati ditu:

- Denda Gratix

- Denbora Bankua

Zertan ari da Donostiako Udala?

GABILTZA gipuzkoako artisau biltzarra 1996. urtean sortu zen helburu berdinak partekatzen zituzten artisauak biltzeko. Bretxan igandero eta Aste Nagusi eta Santo Tomasetan izanten dituzte azokak.

Bestalde, Donostian kontsumo taldeak daude:

- Amarako Taldea

- Egiako Kontsumo Taldea

- Guardaplata

- Miramon Kontsumo Taldea

- Antiguotarrak

- Groseko Baratza Kontsumo Taldea

Guk ere asko egin dezakegu!!!