AIZA! - cdn.website-start.de · inguruan egindako ospakizunetan. Aldi bat gehiagotan eguzkiak,...

17
AIZA! 2016ko negua #001

Transcript of AIZA! - cdn.website-start.de · inguruan egindako ospakizunetan. Aldi bat gehiagotan eguzkiak,...

AIZA! 2016konegua#001

3AIZA! negua2016

Abotsanitz ARI da.

Abotsanitz ezker abertzalearen irekiera da, gure kideetako batek aurkezpen bideoan oso ongi definitzen zuen bezala. Herriari begirako mugimendu irekia, bertan parte hartu nahi duenari ateak irekita dituen taldea, asanblearioa, he-rriko gai garrantzitsuenei buruzko erabakiak herrian eta herritarrekin hartuko dituen mugimendua.

Helburua, hondarribiarrek dituzten behar eta nahiei erantzutea da. Gehienek konpartituko lituzketen hitz hauen atzean estrategia, pentsaera eta gauzak desberdin egiteko modu bat dago. Herriko eragile desberdinekin, langile, gaz-te, jubilatu, auzo elkarte, dendarien elkarte, mugimendu sozial eta bestelakoe-kin gauzak konpartitu eta modu eraginkorrean arituko gara, inor baztertu gabe. Elkarlanerako batzen gaituzten helburuetan eragile desberdinekin lan egingo duen mugimendua gara.

Hasiak gara lanean, ARI gara lanean. Eta egiten dugun lanaren berri eman eta gure pentsatzeko eta lan egiteko modua erakusteko aldizkari hau ateratzea pentsatu dugu. Parte hartze eta auzolanerako proiektu honetan, zuek, herri-tarrak, ezinbestekoak zarete eta zuen iritziak, kritikak, iradokizunak, nahiak eta bestelakoak jasotzea ezinbestekoa da gure lanerako. Eta, aldizkari honek horretarako ere balioko duela pentsatzen dugu.

1. Azala (Telmo Basterretxea Seijo)3. Sarrera4. Neguko Festak (Nikolas Aldai Eizagirre)5. Liburuak: Ritos Funerarios (Maribel Gartzia (pediatra))6. Bertsolaritza Hondarribian (IOMANI)8. Herriko adopzioko semeak badu zertan kezkatu (Aitzol Arroyo Tumas)10. Udalgintza (Abotsanitz udal taldea)18. Argazki Salaketa (Abotsanitz herrigintza taldea)20. Elkarrizketa (Jose Mari Erauskin Vazquez. Kaleratzeak Stop Deshaucios taldeko abokatua)28. Irribarreen Iraultza (Xabi Strubell Pastor / Judas Arrieta)30. Beste Hondarribia (Telmo Basterretxea Seijo / J.Park)32. Kontrazala (Mikel Louvelli Nieves)

ABOTSANITZSan Pedro kalea, 37-220280 Hondarribia (Gipuzkoa)[email protected]: 688 68 70 58

www.facebook.com/Abotsanitzwww.abotsanitz.com

Diseinua eta maketazioa: Mikel Louvelli Nieves

Inprenta: Ondarribi grafikagintza, s. l. l.

54 AIZA! negua2016 AIZA! negua2016

Neguko Festak egiten jarraitu zuten kultura zaharrek be-ren usadioak kunplituz. Egia da, adituek diotenez, ospa-kizun horien esan-nahia ere, aldatzen etorri dela gerora. Baina “berriztatze aldia eta birsortze aldia” bezala aitor-men eginez eta jaialdiak, feriak, elkarretaratzeak, erritua-lak eta beste hainbat ospakizun eginez.

OLENTZERO

Eta guzti honetan, non gelditzen da Olentzero? Izatez, “Olerntzero pertsonaia kristautasunaren aurrekoa dela eta neguko solstizioko ospakizunetan sartu behar dela” dio, esate baterako, Klaude Labatek. Pertsonaia bat ez ezik, Olentzero aro bat ere izan daiteke-ela dio Joxemiel Barandiaranek. Ezpairik gabe, jentilen garaiko sinismen zaharreko Pertsonaia dugu Olentzero. Zer adierazten ote zuen Ne-guko Solstizioko festakizunetan? Ikazgile izateaz gain, zein ote zen bere eginkizuna gizarte hartan?Lekuan lekuko aurreko ohiturak sinismen berrira egokitzen ahalegindu zen Kristautasuna. Horregatik jarri zuen Olentzero Jesusen jaiotzaren albistari Erdi Aro beranduan. Artean Neguko Solstizioko ospakizunek gure artean idarrean jarraitzen zutelako.Eta jentila omen zenez, azken jentila hainbat lekutako ipuinen arabera, zarpail, axolagabe, mozkor eta beste hainbat itsuskeriaegile eta beldur-sortzaile bezala heldu izan zaigu. Atzera uzten zen denbora zaharraren sinbolo edo irudi, eta erre beharrekoa omen zen guzti hori. Hala egiten zuten hainbat lekutan. Olentzero erre. Mielotxin bailitzan? To!!!!Denborarekin, itxuraz txukuntzen eta hasieran “enten-dimentu gabe”ko buru handia genduena, entendimentuz jantzia bihurtu zaigu gerora. Eta seguru, hala eskatuko balitzaio, pipa hortzian duela azaltzeari ere uko egingo liokeela.Olentzero ez da garai bateko haurrak izutzen zituen gi-zaki beldurgarria; urteak egunak hainbat begi eta zudur zituena. Borondate oneko eta espiritualitate beteko en-bajadore dugu Olentzero. Ondo portatu direnei opariak ekarriko dizkiena eta ikatza, gaizki portatu direnei.

Euskal Herriko mitologia ikertu dutenak bat datoz, kris-tautasunaren aurretik hemen bizi ziren jendeek erligio propio bat bazutela esateko hainbat zantzu badaudela ai-tortzean. Baina inork ez du esan nolako erlijioa zen. Josemiel Barandiaranek esaten zuen gutxienez eneolitos garaitik gaurdainokoan hemen bizi izan den gizakia, eus-kalduna dela.

Neolitoa “Harri Berria”ren aldia da. Hau da, harria lant-zeko teknikaren jabe izanik, nekazaritzarako baliatzeko trebezia gizakiak bazuen aldia. Aldi honetan domestikatu zituzten lehen abereak ere. Baina artean ez zuten burnirik ezagutzen; brontzea, bai.

Izan ere, brontzea aurrena eta hainbat metalekin batera burnia landu beharrak aurrerapen handiak ekarriko zitue-la pentsatzekoa da.Teknika berri desberdinak asmatu eta erabili arren, ordea, egur-sua eta egur-ikatz sua geroago, ezinbesteko baliabidea izango zen meategietatik atera-tako minerala tajutzeko.

Beraz, asko edo gutxi, ikazkinak ariko ziren hemengo mendietan erromatarrak etorri baino askoz lehenago ere. Zenbat lehenago? Agian bi mila urte lehenago:Ordurako bazuten munduaren ikuskera propio bat gara-tua hemengo jendeek. Gauza jakina eta onartua da, beste kultura askotan bezelatsu, euskaldunok ere ospatu egiten genuela eguzkiaren indar-berritzea eta izadiaren esnat-zea. Hala ere, Erromatarrak harritu zituena, euskaldunok ilargi betea ospatzen genuela. Jose Mari Satrustegik esan ohizuen, ilargiarekin lotutako erritualak eta, zaharragoak edo lehenagokoak direla eguzkiarekikoak baino.

Egia da, ordea, erromatarren eragina bortitza izan zela gure artean ere. Eta erromatarren eskutik heldu zela Eus-kal Herrira kristautasuna; kristautze prozesu hori, erro-matar inperioa desagertu eta geroago, nahiko astiro eta

mendeetan zehar gauzatu bazen ere, gure artean. NEGUKO SOLSTIZIOA

Urtean bi solstizio izaten dira. Udarakoa, eguzkia lurretik gertuenen dagoenean, eta negukoa, eguzkia lurretik urru-tien dagoenean. Ekainaren 21-22an bata, eta abenduaren 21-22an, bestea.

Adituek diotenez, kultura zaharretan festak egiten ziren solztizioetan eta hainbat erritual berrizten ziren suaren inguruan egindako ospakizunetan. Aldi bat gehiagotan eguzkiak, argiak iluna menderatu izana, eta, ondorioz, Eguberritik aurrera eguna luzatzen hasteak poztasuna sortzen zien jentilei, emeki-emeki indar-berritzen hasten zen ama-lurrak bezalaxe. Hasten zen aldi berrirako bi-zi-iraupen berme baitzituzten; nola bata hala bestea.

Elizak abenduaren 25ean jarri zuen Eguberri eguna. Bai-na esan-nahaia aldatuz. “Dies Natalis Solis Invicti”, aben-duaren 21etik 25era kasu batzutan, eta luzaroago beste batzuetan, lehen aipaturiko eguzkiaren garaipena ospat-zen zuten Europako kultura desberdinek. Elizak Jesukris-to jarri zuen eguzki garaile bezala.

Nolanahi ere, azpimarratzekoa da Eguberri eguna aben-duaren 25ean ospatzen 330. urte aldera hasi zela, kris-taubidea hartu zuen Konstantino erromatar enperado-rearen agindupean. Ospakizun hau, era ofizialean 336ko egutegi erromatarrak jaso zuen lehenengo aldiz.

Nahiz eliza agintean egon, “Sol Invictus”aren erlijioa in-darrean egon zen erromatarren artean ere 380. urtera arte. Urte horretan debekatu zuen “Neguko Solstizio”ko festa zaharrak egitea Teodosio I enperadoreak.

Zorionez, mundua ez zen dena Erromatar Inperioa, eta

N E G U K O F E S T A KRITOS FUNERARIOSBurial Rites (Lurperatzeko erritoak)

Idazlea: Hannah Kent (Australia 1985)

Itzultzailea: Ana Vidal.

Islandiako 1828ko gertakari bat-zuetan oinarritua, idazleak hainbat gertaera azaltzen dizkigu modu erakargarri batean. Eta gertaera horiekin batera, lurralde hotz har-tako bizimodua, ohiturak, etxeen egiturak, eguraldia eta abar ezagu-tarazten dizkigu.

Kapituluetako batzuk lehen pertso-nan idatzita daude eta protagonis-taren gogoak, bizipenak eta sen-timenduak konpartituko ditugu, emakumea, pobrea eta errebeldea izateagatik pairatzen duen patua.

Oso modu erakargarrian idatzitako eleberria da, jakiteko gogoa pizten duena irakurlearengan. Zatika zati-ka, puzle haundi bat eraikiko dugu gure irudimenean, eta bukaera arte ez dugu jakingo zer gertatu zen.

Garai ilun eta leku ezezagun be-zain interesgarri batera bidaiatze-ko modua da liburu hau irakurtzea.

Ongi pasako duzu!

(Hondarribiko Liburutegian badugu)

Nikolas Aldai Eizagirre

LIB

UR

UA

K

Maribel Gartzia (pediatra)

76 AIZA! negua2016 AIZA! negua2016

Bertsolaritza munduko kultura gehient-suenetan eman izan den eta oraindik ere ematen den fenomenoa da. Noski kultura bakoitzean izan duela garapen eta bilakae-ra propioa. Bestalde, “Kordel Literaturaren” aurretikoa da bertsolaritza adituen ustez. Noizkotasunez ari garenez, non finkatu ote daiteke bertsolaritzaren loratzea Euskal He-rrian? Inor gutxi ausartuko litzateke zehaz-tapen hori egiten, arabiarrek ekarri zutela dioenik baden arren. 888.urtea seinalatzen dute gertakari horren urte bezala. Baina bada bestelako arrastorik ere.

Hasteko, unibertsaltasunaren haritik, Juan Mari Lekuonari jasoa da, kultura prebibli-koetan, preislamikoaetan eta prekolonbi-noetan bazela edo izan zela bertsolaritza. “Ikaskuntzak Euskal Literaturaz”/ 258.orrialdean.

Biblia Kristo aurreko 900 urte aldera hasi omen ziren idazten. Beraz aurreragoko kul-turetan bazen bertsolaritza. Eta euskaldu-non artean eta Hondarribian? Noiztikakoa ote da bertsolaritzaren eta Hondarribiaren arteko lotura?

Jose Migel Barandiaran antropologo os-petsuak zioenez, “Eneolitos Haroan gure lurralde honetan zebiltzan lagunak euskal endakoak zirela adierazten daukute Santi-mamiñen eta Urtiagan agertu ziren giza he-zurrek; bai eta Euskal Herrian zehar ageri diren trikuharrietan bildutakoek ere “Obras Completas” XVII. Liburukia / 90. orrial-dean.

Kristo aurreko bi mila eta bostehun urte inguruan jartzen du Barandiaranek Eneo-litos Haroaren hasiera. Eta aipatu dugun

Liburukian bertan ondoren-go hauek jasotzen ditu 99-100 orrialdeetan: “Oraingo (orduko, Eneolitos garaiko) lanabes batzuen izenak dira haizkora, haitzur, haizto, zulakaitz eta orratz. Lana-bes horiek haitzezkoak edo harrizkoak ziren garaian ezarritako izenak, dirudie-nez: Eneolitos garaikoak edo agian lehenagokoak”… Izen hauek aski adierazten daukute indoeuroparren erangintzaz sortuak ez, baina lehenagotik hemen zebiltza-nak direla. Beraz euskararen zubila hemen zebilen”.

Hondarribian ere ezagutzen dira Eneolitos Haroko hainbat aztarnategi. Hau guzti hau kontuan hartuta, nork daki hitzezko jolas hori noiz hasi ote zen garatzen gure herrian? Zeren gauza bat da idatziz iritsi zaizkigun bertso zaharrenen aztarrenak Erdi Arokoak izatea, eta beste bat, horiek izatea hemengo bertso zaharrenak. ( Jarraitzeko).

BERT S O L A R I T Z A H O N DA R R I B I A NIOMANI

ZUBIAURRE (1879-1963), Bertsolariak. Olioa 195.5x246cm

98 AIZA! negua2016 AIZA! negua2016

El nombramiento del arqui-tecto Pedro Muguruza como hijo adoptivo de Hondarri-bia es una herencia más de la era franquista. Dentro de las muchas obras de las que fue partícipe destaca “El valle de los caídos” por ser uno de los símbolos más importantes del régimen y además porque en él está enterrado Francis-co Franco. Conociendo la biografía de este personaje es cuestionable mantener esta distinción.

Pedro Muguruza, atzealdean Valle de los Caidos duela.

Ospea lortu zuen estatu mailan XX. mende hasieran, Hendaia eta Hondarribia artean zubi internazionala eraiki nahi zuen arkitektoa izan baitzen. Hondarribiko obretan lanean zebilela, udalak herriko adopziozko-seme izendatzea erabaki zuen 1945ean.

Baina arkitekturan katedra eskuratu zuen elgoibartar honen atzean badago beste hausnarketa bat, Errepublika garaia eta Gerra Zibilaren ostean honen gorakada justifikatzen edo ulertarazten duena. Gerra Zibilean, nazionalen alde jarri zen Muguruza, baita Falange Española-ko kide bihurtu ere. Jakina den bezala, Gerra Zibilean zehar eta ondoren, gizartearen zati handi batek errepresioa, heriotzak eta erbestea pairatzen zituen bitartean, beste batzuk hori baliatu zuten beraien bizitza pertsonal eta profesionaletan goraka egiteko eta bertan sendotzeko, Pedro Muguruza kasurako.

Gerrako suntsiketak konpontzeko eta berreraikitzeko, nazionalen behin-behineko gobernuak “Dirección Ge-neral de Arquitectura” eratu zuen, honen kargu Falange Española zela. Eta kasualitatez, Pedro Muguruza izan zen izendatua zuzendaritza honen buru, Falangearekin zuen hartu-eman ona azaleratuz.

1942an iritsi zitzaion bere bizitzako proiekturik garrant-zitsuena: Gerra Zibileko garaileentzat eta Falangeko sortzaile izan zen Jose Antonio Primo de Riverarentzat mausoleo bat eraikitzea San Lorenzo de El Escorialen, gerora “Valle de los Caídos” izenarekin ezaguna egingo zena. 1959an inauguratua, gaur egun han dago Francisco Francoren gorpua.

Madrilen hil zen elgoibartarra, 1952an. Baina Hondarri-biko herriko adopziozko semearen izendapenez aparte, hainbat eta hainbat oroigarri izan zituen post mortem,

bai Elgoibarren eta baita gure herrian ere. Honen adibide garbia da gure herrian haren omenez jarritako oroimen plaka, oraindik ere ikusgai dagoena. Pasa den urtean, Pedro Mourlane Michelenaren ize-

na zuen kalea izenez aldatu zuten, Nestor Basterretxearen izena jarriz, Mourlane Michelenaren ekintza edo ardura politikoengatik, “Cara al Sol” letraren idazleetako bat izan zelako. Ondorioz, Pedro Muguruzak Falan-gearekin eta Frankismoarekin izan-dako ardura edo ekintza politikoak ez al dira nahikoa herriko adopziozko seme izatea uzteko? Faxismoaren ikur nagusia den “Valle de los Caídos” proiektua aurrera eraman zuenak, ez al du ba, kezkatzeko motiborik?Pedro Muguruzak, beraz, badu zer-tan kezkatu etorkizun laburrean…

HERRIKO ADOPZIOZKO SEMEAKBADU ZERTAN KEZKATU

Askorentzat ezezaguna den izena da Pedro Muguruzarena. Herriko historiografia-ren arabera, arkitekto elgoibartarrak hainbat eta hainbat obra egin zituen herrian, gaur egun arte iraun dutenak, hala nola, Arrantzaleen Hermandadea edota Mira-marreko eraikuntza.

Aitzol Arroyo Tumas

Bilboko “Sagrado Corazón de Jesus” ere Pedro Muruguza eta Lorenzo Coullauten eskultorearen 1923.urteko obra da.Argarzkia: Garikoitz Estornes Zubi-zarreta, 1991.

1110 AIZA! negua2016 AIZA! negua2016

UDA

LGIN

TZA

UDA

LGIN

TZA

HONDARRIBIKO UDAL LANGILERIAJakina denez, Hondarribia handitzen ari da. Gaur egun, 17.071 biztanle gara. Ezin esan herri handia garenik, baina kontuan hartzekoa bai, zalantzarik gabe. Gure he-rria hazten ari den heinean, zerbitzuak handitu egin be-har dira, hauek hornitu eta zerbitzuei loturiko gizon eta emakumeez osatu, langileez alegia. Zerbitzuak bide-ratzeko orduan, bestetik, zerbitzu horiek nola kudeatu edo gestionatu erabaki behar da. Kudeaketa publikoa, pribatua, fundazioak edo eta erakunde publiko-pribatuak antolatzeko erabakiak hartzen dira, honenbestez. Orain-go honetan kudeaketa publikoari buruz arituko gara.

Kudeaketa publikoa ongi antolatzea behar beharrezkoa da. Ezin dugu ahaztu herri bateko erakunde publikoak herritarren zerbitzura egon behar duela, herriko etxea kudeatu eta zerbitzuak eskaintzeko. Kasu honetan, Hondarribiko Udalak zerbitzu publikoak eskaintzeaz gain, hauek bermatu behar ditu eta bermatzeaz gain, eraginkorrak izan behar dute.

Gaur egun, Hondarribiko udaleko barne antolakuntzan gabeziak daude, udal langileei dagokienez, hain zuzen ere. Azken urte hauetan udaleko hainbat sailetan lan-gileak falta dira arrazoi desberdinak medio, erretiroa hartu dutelako, aldi bateko kontratuak egiten direlako, eta abar. Egoera honek udal langileen kopurua pixka-naka txikitzea ekarri du, langileen lan zama handituz eta udal sailen egoera okertuz.

Kontratazio publiko iraunkorrerako Hondarribiko Uda-laren azkenengo deialdi publikoa 2006an izan zen, duela hamar urte. Udaleko sail batzuk lanez gainezka daude, langileen lan baldintzen eta herritarrei eman beharreko zerbitzuaren kalterako. Udaleko beste sail batzuk, berriz, beraien lana behar bezala burutu ezi-nik daude edota burutzeko zailtasunekin, premia du-ten hondarribiarren eskaerei ezin aurre eginik. Kasu batzuetan hitzorduak hiru hilabeteko atzerapenarekin emanez, herritarren eskaeren aurrean isiltasun admi-nistratiboa eraginez, udal ordenantzen jarraipen eza etab.

Hondarribiko Udalean 81 langile daude, horietatik %58a lanpostu finkoan. Gainontzeko %42 aldi bate-rako kontratuekin dabil lanean. 17 dira aldi baterako lanpostuak, eta beste 12 lanpostu bete gabe daude. Lanean baina izendatu gabe dauden 5 langileren egoera gehitu behar zaio guzti honi. Gure ustez, bar-

ne deialdia egin behar du Udalak eta libre geratzen diren lanpostuekin deialdi publikoa zabaldu. Azken urteetako Espainiako gobernuaren lan erreformaren legeak mugak eta baldintzak jartzen badizkigu ere ezin dugu egoera hau bere horretan onartu. Zeintzuk dira oinarrizko zerbitzuak eta zeinek ezartzen dizkigu?

Horregatik eskatzen dio Abotsanitzek Hondarribiko Udala zuzentzen duen udal gobernuari lehen bait le-hen hartzeko hartu beharreko erabakiak. Hondarribiko Udalaren egoera ekonomiko ona kontuak izanik, ongi bermatu litezke udal langileen egoera eta egin beha-rreko egokitzapenak.

Hondarribia goza la excepcionalidad de crecer demográficamente. Según el padrón municipal somos 17.071 hondarribiarras. Una población a la que se debe garantizar unos servicios públi-cos eficaces. Esto requiere de medios técnicos y humanos adecuados.

A pesar de que el Ayuntamiento cuenta con po-sibilidades de dotación, el servicio público se ha reducido. Vacantes por jubilación sin cubrir, contratos temporales y amortización de plazas, entre otros, han agravado la situación laboral de las trabajadoras y trabajadores municipales que sufren una mayor carga de trabajo. Esto se traduce en demora o ausencia de respuesta, lista de espera para dar cita, en algunos casos de hasta tres meses, y demás. En definitiva ha empeorado la calidad del servicio. Por tal razón solicitamos al Gobierno Municipal que dentro del margen que permite la ley, actualice la plan-tilla municipal hasta conseguir las condiciones laborales que posibiliten un servicio público efi-caz.

UDALGINTZA

Kontratazio publiko iraunko-rrerako Hondarribiko Udalaren azkenengo deialdi publikoa 2006an izan zen, duela hamar urte.

1312 AIZA! negua2016 AIZA! negua2016

UDA

LGIN

TZA

UDA

LGIN

TZA

TXINGUDI ZERBITZUAK:

PARTEHARTZEA ETA GARDENTASUN GEHIAGO.MAS PARTICIPACIÓN, MAS TRANSPARENCIA.

TXINZERreko batzarraren eta administrazio kontsei-luaren irekiera eskatu dugu, oposizioko udal talde guz-tiek parte hartzeko aukera izan dezagun.

TXINZERrek bulego bat jartzea Hondarribian, eta be-harrezkoak diren zerbitzu guztiak eskaini, hondarribia-rrok egin beharreko kudeaketak herrian bertan egin ahal izateko.

Ez dugu begi onez ikusi ur eta zaborren tasen igoera proposamena. Gure ustez Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) araberakoa izan behar du igoerak. Birziklapenaren kasuan, hobariak egiterakoan, modu integral batean egin behar dela uste dugu.

Egoera ekonomiko larrian dauden biztanleei ur hor-nidura ez moztea eta erabaki hori ordenantza baten bidez onartzea eskatzen dugu.

Uraren ziklo integralari dagokionez eskatzen dugu:Bilera monografiko bat, eragin diren zalantzak argitzeko; Argindar ekoizpenaren datu zehatzak.

Domikako zentraleko ubidean itota hiltzen ari diren animalia espezieak babesteko neurriak hartu daitezela.

-Hiri hondakin solidoei dagokionez, zaborraren bilketa eta tratamendua ezagutzeko bisita informatibo-gida-tuak antolatzea. Kaleko zaborrontziak aldatu edo ego-kitzea, birziklapena bermatu eta sustatzeko.

HONDARTZA KIROLDEGIA:

SINATUTAKO BALDINTZA AGIRIA BETE DADILA. LANGABETU ETA FAMILI UGARIEI KUOTA BE-REZIAK EZARRI.CUOTAS ESPECIALES PARA DESEMPLEADOS Y FA-MILIAS NUMEROSAS. CUMPLIMIENTO INTEGRO DEL PLIEGO DE CONDICIONES.

Hondarribiko Udalaren eta KIROLZERen arteko bal-dintza agiria betetzea. Ez da betetzen beharrezkoak di-ren langileen kopurua. Ondorioz, kiroldegiko langileak berak eta erabiltzaileak dira kaltetuak.

Langabetuei eta familia ugarituei kuota berezi bat ezartzea eta euskararen udal ordenantza bere osota-sunean betetzea eskatzen dugu.

Iraileko geldialdi teknikoaren ondorioz, hilabete ho-rretan, kiroldegia hogei egunez bakarrik dago zabali. Beraz, bazkideei kobratu beharreko kuota murriztea eskatu dugu.

TRAFIKO PUNTU BELTZAK:

Txiplao eta Santa Engrazia lotzen duen zebra bidean segurtasun neurriak gehitzea, eta berdin Zumardian, Sabino Aranatik Irun kalera pasatzerakoan dagoe-nean eta ikastetxeetatik gertukoenetan. Azterketa sakona eta segurtasun neurriak hartu behar dira, be-randu baino lehen.

GIZARTE ZERBITZUAK:

ELKARLANEAN BURUTU BEHARREKO GENERO IN-DARKERIAREN AURKARO PROTOKOLOA. CREACIÓN EN CONJUNTO DE UN PROTOCOLO CON-TRA LA VIOLENCIA DE GENERO.

Genero indarkeriaren aurkako protokoloaren beharra dugu Hondarribian. Udala, eragile, elkarte eta pertsona desberdinen artean protokolo bateratu behar dela uste dugu. Horregatik proposatzen dugu alde guztien arte-ko elkarlana, protokolo hori herriari egokitutakoa izan dadin. Gaur egun erabiltzen diren prozedurez haratago joan behar da.

Hondarribiko Udalak neurriak hartu ditzala eskatu dugu, zerbitzu hau behar duten hondarribiarrei hiru hilabeteko epearekin ari baitzaizkie ematen hitzordua.

HIGER FAROLA:

HEZIKETA, AISIALDIA, TURISMO BERDEA ETA HE-RRIARI IREKIA.FORMACIÓN, OCIO, TURISMO VERDE Y PARA EL PUEBLO.

Pasaiako Portu Agintaritzatik jasotako eskaintzaren aurrean, Hondarribiko Udalak itsas argia kudeatzeko aukera dauka. Heziketari eta aisialdiari lotuta, turismo berdea bultzatzeko balioko duena eta herriari irekita egongo den itsas argia nahi dugu, eta hori da gure pro-posamena. Arlo ezberdinetatik jorratu behar da gaia. Lehenik, erakundeen arteko elkarlana. Farolaren era-berritze lanak heziketa programa baten bidez, gero. Es-kaini beharreko zerbitzua, hirugarrenik, ostalaritzako heziketa erakundeekin hitzartuz. Eta, azkenik, Jaizki-bel mendiko natur gunerako (itsasoa, geologia, biolo-gia, etnografia) atea izatea nahi dugu, farolak Honda-rribiarekin eta badiarekin duen lotura gogoratuz, bisita gidatuak eginez eta herritarrei irekia izango dena.Herritarrei galdera:- Higer itsas argia Hondarribiko Udalak eskuratu eta kudeatu beharko lukeela uste duzu?

LABURRAK:

HAUEK DIRA AZKEN HILABETEETAN HONDARRIBIKO UDALEAN ABOTSANITZETIK EGIN DITUGUN ESKAERAK:

1514 AIZA! negua2016 AIZA! negua2016

UDA

LGIN

TZA

UDA

LGIN

TZA

BIDASOA-TXINGUDI PARTZUERGOA ETA BIDASOA BIZIRIK:

OPOSIZIOKO UDAL TALDEEN PARTE HARTZEA.PARTICIPACIÓN DE LOS GRUPOS DE LA OPOSI-CIÓN.

Bidasoa-Txingudi mugaz gaindiko partzuergoko lan batzordeetan parte hartze zuzena izatea eskatu dugu, ez batzarretan bakarrik. Hasiera batean baiezkoa esan eta gero, lan batzordeen egituraketa Hondarri-bia eta Irungo udal gobernuko kideekin bakarrik osatu da. Gero, lan batzordeetan izateko aukera eman zai-gu, baina modu sinbolikoan bakarrik. Iritzia emateko aukera dugu, baina bozkatzeko aukerarik gabe.

Bidasoa Bizirik garapenerako agentzian parte hartu ahal izateko eskaera ere egin dugu. Udal hauteskun-deetako emaitzen proportzionaltasunak, kanpoan uz-ten ditu udal desberdinetako oposizio taldeak. Gaur egungo egituraketarekin ez da bermatzen talde politi-koen parte hartzea.

Abotsanitzek aurkeztu eta onartutako emendakinak:

1. Genero indarkeriaren aurkako pro-tokolorako 6.000€.

2. Higer itsas-argiaren kudeaketarako plangintza egiteko 7.500€ .3. Ezintasunak dituzten haurrentzako jolasparkeak egokitzeko 10.000€.

Abotsanitzek aurkeztutako laugarren emendakin bati diru kopurua gehitzea onartu zen. 25.000€ parte hartzea sustatzeko ekimenarentzat.

Bozketara eraman ez geni-tuen emendakinak, aukera ikusi delako udaleko beste prozedura batzuen bitartez eramateko aurrera:

1. Berdintasun teknikari baten kontra-tazioa.

2. Gizarte zerbitzuetako itxaron ze-rrenda eguneratzeko bitartekoak jarri.

3. Zuloaga etxea liburutegi berritua-rentzat giza baliabide eta teknikoak gehitu.

4. Amuteko komentu aurreko biribil-gunea egokitu.

5. Herri barruko bide gorri sarea osa-tu.

6. Alde zaharrean motorrak aparkat-zeko estalpeak jarri eta zirkulazioa an-tolatzeko ordenantza egin.

7. Udal ondarearen inbentarioa egin eta eguneratu.

8. Presa lurzoruan hobekuntzak egin.

9. Mendeluko haur jolasparkea egoki-tu.

10. Aranzadi elkartearentzat diru la-

Bozketara eraman eta onartu ez zizki-guten emendakinak:

1. Argindar pobrezia ekiditeko neurriak.

2. Euskararen udal ordenantza betetzeko bitartekoak.

3. Udal euskaltegiko doakotasuna.

4. Udal langilegoaren estrukturaziorako plangintza.

5. Herriko auzoak elkartu eta herri barrurako, mi-kro-bus bidezko zerbitzua.

6. Haur jolasparke bati estalkia jartzea.

7. WC publikoak San Kristobal inguruan, Amuten eta Alde Zaharrean.

8. Amute auzoan soinua ekiditeko panelak.

9. Udal lurzorua erosteko ekimena.

10. Alokairua sustatzeko diru kopuru handiagoa.

11. Kaleko zaborra birzikaltzeko zaborrontzi egokiak.

2016UDAL AURREKONTUAK+

x

-

guntza, Guadalupeko gotorlekuan egin beharreko in-dusketentzat.

11. Eskola liburuak erosteko diru laguntza.

2016ko aurrekontuetan, Abotsanitzek 1.977.000€tako 27emendakin aurkez-tu zituen.UDALGINTZA

Guzti hau kontuan izanik, eta asmoak baino ekintza ze-hatzak eta hauek garatzeko aurrekontuak finkatzea ezin-bestekoa denez, Abotsanitz udal taldeak, ezezko botoa eman die 2016 urterako aurrekontuei.

Udal gobernuak asmo onak dituela esateaz gain, beste-lako jarrera bat izan behar duela uste dugu, eta hitzetatik ekintzetara pasa.

Hondarribiko udala gidatzen duen EAJk hainbat hamar-kadetan abiatutako politikagintza ereduari eusten dio. Eragin eskaseko hainbat inertziaren kudeaketa eredu da. Udal langileen egoera, kultur etxearen egoera, etxebizit-zaren arloa, enplegu eraginkorra sustatzeko ekimen fal-ta, euskararen erabilera benetan bultzatzeko jarrerarik eza, herriko proiektuak hondarribiarrekin batera konpar-titze falta eta, azkenik, herriari begira baino kanpora be-gira egindako politikak. Hauexek dira udal gobernu honi gure babesa ez emateko argudioak.

1716 AIZA! negua2016 AIZA! negua2016

UDA

LGIN

TZA

UDA

LGIN

TZA

Tres enmiendas aprobadas:

1. Redacción de un Protocolo contra la violencia de género: 6000€.

2. Planificación para el proyecto del faro Higuer : 7.500€.

3. Acondicionar algunos parques infan-tiles para discapacitados: 10.000€.

Además se aprobó aumentar hasta 25.000€ la partida económica de una cuarta enmienda y que tiene que ver con el fomento de la participación ciu-dadana.

Enmiendas que acordamos no presentar a votación por que se tramitarán por otros cauces:

1. Contratación de una Técni-co de Igualdad.

2. Medidas para agilizar la lista de es-pera en Servicios Sociales.

3. Dotar de más medios humanos y técnicos a la nueva Biblioteca Munici-pal.

4. Mejorar la rotonda de Amute-Kon-bentuaurre.

5. Enlazar la red de bidegorri del pue-blo.

6. Redacción de una ordenanza que regule el aparcamiento en Alde Zaharra y acondicionar un área de aparcamien-to para las motos en esa zona.

7. Actualización del inventario del patri-monio municipal.

8. Acondicionar el solar de Presa.

2016PRESUPUESTOS MUNICIPALES

Abotsanitz presentó a los presupues-tos de 2016 un total de 27 enmiendas por un importe de 1.977.000€.

darribia durante las últimas décadas. Se trata de un modelo lastrado por la inercia y la in-eficacia. La situación de los trabajadores del ayuntamiento, la gestión de la casa de cultura, las políticas de vivienda y empleo, la desidia en el fomento del euskara, las actuaciones uni-laterales o a posteriori en diferentes obras y, en definitiva, la política de mirar hacia fuera en vez de compartir con las y los hondarribiarras los diferentes proyectos, son razones suficien-tes para no dar nuestro apoyo a este gobierno municipal.

+

x

-

9. Mejoras en el parque infantil de Mendelu.10. Subvención a Aranzadi para las excavaciones en el Fuerte de Guadalupe.

11. Subvenciones para material escolar.

Enmiendas rechazadas:

Enmiendas que presentamos a votación y que fueron rechazadas:

1. Aprobación de medidas para erradicar la pobre-za energética.

2. Dotar al Ayuntamiento de medios adecuados para garantizar el cumplimiento de la ordenanza sobre el euskara.

3. Gratuidad del euskaltegi municipal.

4. Mejorar la planificación y reorganización interna de los diferentes departamentos del Ayuntamiento.

5. Minibus para enlazar los barrios y tráfico interno.

6. Propuesta para para cubrir un parque infantil.

7. WC públicos en San Cristobal, Amute, Alde zaharra.

8. Paneles acústicos para el barrio de Amute.

9. Actuación para la compra de terreno municipal.

10. Aumentar la partida económica para fomentar el alquiler de viviendas.

11. Instalación de papeleras adecuadas para el re-ciclaje.

Al final el grupo municipal de Abotsanitz votó en con-tra de los presupuestos de 2016 porque las buenas intenciones del gobierno municipal no bastan, es nece-saria otra actitud que permita pasar del dicho al hecho.Porque estos presupuestos apuntalan el modelo de ac-tuación política puesto en práctica por el PNV en Hon-

1918 AIZA! negua2016 AIZA! negua2016

Madaleneko Kuboko zati izango ote harlan-du hauek?

Garaiko harresiaren arrastoak ote? Berre-rabilita eta bete-lan gisa erabiliak izan ote dira? Hau ote da

Hondarribi-ko Udala-ren zabor bilketaren eredua?

?

argazkisalaketa

?[San Pedro kaleko obretan harresikoak izan zitezken harlandak agertu ziren eta ikerketarik gabe eraman zituzten handik.]

2120 AIZA! negua2016 AIZA! negua2016

JOSE MARI ERAUSKINI ELKARRIZKETAKALERATZEAK STOP DESHAUCIOS

TALDEKO ABOKATUA

Resulta evidente, al menos para mí, que han pesado más las ins-trucciones de los de arriba que las necesidades de los de abajo, que a fin de cuentas son quienes les han elegido y a quienes deben el inten-tar proteger y hacerles la vida más fácil.

2322 AIZA! negua2016 AIZA! negua2016

Hipoteka maileguetan erabili ohi den interes tipo bat da IRPH. Oso era berezian kalkulatzen da, baina beti ateratzen da bankuen onuran eta mailegua eskatzen duenaren kaltetan.

2- ¿Qué decisión tomo la comisión europea acerca del IRPH y como actuó en consecuencia dicho parla-mento?El 16 de abril pasado, mi compañera Maite y yo comparecimos ante la Co-misión de Peticiones del Parlamento Europeo, donde tras explicar todos los pormenores del funcionamiento del IRPH acep-taron estudiar nuestra petición, de manera que en octubre elaboraron una conclusión demoledora, advertir al Gobierno español, al Banco Central

Europeo, a la Co-misión y al Conse-jo, que el IRPH era contrario a la Di-rectiva 93/13/CEE de cláusulas abu-sivas en contratos suscritos por consu-midores. Por fin lo habíamos logrado, la Comisión de Pe-ticiones del Parla-mento Europeo, de corte jurídico eco-nómico nos daba la razón y acababa con el IRPH; la noticia corrió por las redes

sociales; un millón trescientas mil familias se be-neficiaban de ello. Sin embargo, esa propuesta de resolución debía someterse a la votación del Parlamento Europeo, es decir, de los políticos, no

“Con el conjunto de da-tos de las 134 entidades que operan en Espa-ña se hace una media simple, sin ponderar el peso que cada uno de esos datos tiene en el mercado hipotecario español esta diferencia entre 1,884% y 4,020%, que viene a ser del or-den de 300 euros de media por mes y prés-tamo,es lo que lleva a que muchas familias no puedan pagar toda la cuota.”

1- ¿Qué es el I.R.P.H?El IRPH es un tipo de interés que se utiliza en algunos préstamos hipotecarios, que tiene la particularidad de que se publica y determina mensualmente por el Banco de España haciendo una media de los datos que le envían todas y cada una de las entidades financieras, Cajas y Bancos, que operan en España.

Entre los días uno y quince de cada mes, cada entidad remite al Banco de España la media de lo que ha cobrado a sus clientes por intereses y comisiones el mes anterior, de manera que con el conjunto de datos de las 134 entidades que operan en España se hace una media simple, sin ponderar el peso que cada uno de esos datos tiene en el mercado hipotecario español.

Al tratarse de una media simple, el dato que resulta no es, como se pretende ha-cernos creer, el reflejo de lo que pagan la media de los españoles. Un ejemplo, en el año 2013, el Banco de Santander concedió préstamos hipotecarios por un importe de 54.250 millones de euros a un interés medio de 1,880%, en tanto que el Banco Pichincha España únicamente concedió 51 millones de euros a un interés medio de 6,160%. Si hicieramos una media ponderando la cuota de mercado de cada uno, el resultado sería 1,884%, que sería la media de lo que realmente han pagado los clientes, pero al hacerse una media simple en la que no se tiene en cuenta la cuota de cada uno, el resultado sería 4,02%. Esto es el IRPH, y esta diferencia entre 1,884% y 4,020%, que viene a ser del orden de 300 euros de media por mes y préstamo, es lo que lleva a que muchas familias no puedan pagar toda la cuota y de que en poco tiempo acumulen tal deuda que pierden su vivienda.

2524 AIZA! negua2016 AIZA! negua2016

juristas, cuyo pronunciamiento no afecta a la naturaleza jurídica del IRPH pero sí a lo que procede hacer desde un punto de vista político social. Y la votación fue frus-trante, el PP votó en contra de la propuesta de resolución; PNV, Bildu, Ezkerra Republicana, IU, Podemos, Bloque Galego, Iniciativa per Cataluyna votaron en apoyo de la propuesta de resolución, y los socialistas que nos habían dado una palmada por la mañana nos dieron una puñalada por la tarde y se abstuvieron, sabiendo que su abstención posibilitaba que la propuesta fuera rechazada.

Nahiz eta izaera juridikoa duen Europako Parla-mentuko Eskari Batzordeak onartu IRPHaren in-guruko gehiegikeriak, eskaria politikoen eskuetara pasa zenean, alegia, Europako Parlamentutik pasa zenean, atzera bota zuten adierazpena. Alderdi Po-pularrak kontrako botoa eman zuen eta PSOEko europarlamentarioak abstenitu egin ziren.

3- ¿Qué es la cláusula suelo. En que situación se encuentra la gente?Cuando alguien contrata un préstamo a interés variable está haciendo una apuesta por la incertidumbre de la va-riación del euribor, de tal manera que si el euribor sube pagará más y si baja pagará menos. Es una apuesta ho-nesta en igualdad de condiciones con la entidad. Pero la entidad, sin explicar nada y sin negociar introduce una cláusula por la que se establece que el interés a pagar nun-ca será menor de una cantidad que se fija, de tal manera que la incertidumbre se reduce a cuanto subirá el euribor porque si baja, la cláusula suelo impedirá que el cliente se beneficie de la bajada, como viene ocurriendo.

Esta cláusula ya ha sido declarada abusiva hasta por el

Tribunal Supremo, quien, en una decisión increible, con-sideró nula la cláusula pero estableció que no procedía la devolución de lo cobrado porque la cantidad a devolver podía ser tan importante que podía poner en riesgo la via-bilidad de las entidades. Decir que quien se enriqueció ilegalmente no tiene que devolver lo robado porque eso le podría suponer un problema resulta increíble y una mues-tra de lo que es la politización de la justicia en España.

Frente a esta decisión se han posicionado varias audien-cias provinciales, que han planteado la cuestión prejudicial ante el Tribunal de Justicia de la UE. En este momento estamos a la espera de lo que éste decida, pero ya se nos ha adelantado que la Comisión ha concluído su informe previo y que en el indica que la devolución ha de ser por la totalidad de lo que se cobró por su aplicación, lo cual es una excelente noticia para los consumidores y un varapalo al Tribunal Supremo.

Espainiar Auzitegi Gorenak onartu arren zoru klausula gehiegizko interes tipoa dela, hura erabi-liz aberastu direnei onartu egin diete kaltetuei di-rurik ez bueltatzea. Europako Batasuneko Justizia Epaitegian dago orain auzia, eta bide onetik doala dirudi.

4-¿Qué situación tenemos en Hondarribia?En lo que se refiere a abusos bancarios, los ciudadanos de Hondarrria son víctimas de los mismos abusos que sufren el resto de los ciudadanos, sufren cláusulas suelo, IRPH, comisiones ilegales, intereses moratorios nulos, cláusulas swap, etc, como los demás.

En lo que se refiere a desahucios, hasta donde nosotros

conocemos sólo tenemos un caso de riesgo serio de pér-dida de vivienda, pero la Junta de Portavoces del Ayun-tamiento fue informada con detalle del caso y todos sus integrantes se prestaron a poner todos los medios posibles para evitarlo.

Hondarribiko herritarrek gainerako herritarrek pairatzen dituzten gehiegikeria berak jasaten di-tuzte.

5-¿Por qué no se ha declarado Hondarribia terri-torio libre de desahucio. Qué actitud tiene el go-bierno municipal?Hondarribia no se ha declarado Territorio Libre de Desahucios, en apoyo de la moción que las plataformas antidesahucios de Euskadi han presentado en todas las instituciones, porque el partido que sostiene al Gobierno Municipal votó en contra. Es cierto que alternativamente presentaron y aprobaron una moción suya, pero lo que se sometía a votación era la nuestra, la que la práctica totali-dad de los ayuntamientos de Euskadi han apoyado, no una moción descafeinada llena de buenas intenciones genéri-cas y sin compromisos concretos.

La cúpula del PNV no era partidaria de apoyar la mo-ción, de ahí que sus ediles, en los diferentes municipios, se han abstenido. En Hondarribia han ido más lejos y se han opuesto.

Resulta evidente, al menos para mí, que han pesado más las instrucciones de los de arriba que las necesidades de los de abajo, que a fin de cuentas son quienes les han elegido y a quienes deben el intentar proteger y hacerles la vida más fácil.

Y lo más curioso es que este Ayun-tamiento está siempre dispuesto a hacer lo que haga falta por ayudar en materia de desahucios, lo que ocurre es que luego cuando tiene que votar por posicionarse políticamente a fa-vor de cosas que ya viene haciendo, sorprende que no lo haga por obede-cer instrucciones de quienes deciden fuera de Hondarribia. Y eso me lleva a pensar en la conveniencia de que, a falta de 10 ediles independientes actuando con libertad de conciencia, bastaría con un representante de Jo-seba Egibar en Hondarribia con un poder de 10 votos.

La razón esgrimida por el Gobierno Municipal es que algunas de nuestras peticiones no se ajustaban a la lega-lidad, y es cierto, pero ha de partirse de la base de que nuestra legislación hipotecaria es “ilegal” en relación con el ordenamiento comunitario, como reiteradamente señala el Tribunal de Justicia de la UE. En esta situación se han producido más de 600.000 deshaucios “ilegales”, por lo que no podemos seguir aferrados al cum-plimiento de la legalidad española a sabiendas de que es contraria a la le-gislación comunitaria.

Una de estas ilegalidades que impi-dió que prosperara nuestra moción

“La Comisión de Peticiones del Parlamento Europeo,de corte jurí-dico económico nos daba la razón y acababacon el IRPH Sin em-bargo, esa propuesta de resolución debía someterse a la votación del Parlamento Europeo, es decir, de los políticos, no juristas, Y la votación fue frustrante.”

“Decir que quien se enriqueció ilegalmen-te no tiene que devolver lo robado porque eso le podría suponer un problema resul-ta increíble y una muestra de lo que es la politización de la justicia en España.”

2726 AIZA! negua2016 AIZA! negua2016

era que el Ayuntamiento no permita que los guardias municipales acudan a sacar a las familias de sus casas en caso de deshaucio. Será ilegal no enviar a los guardias municipales si el juez lo exi-ge, no lo niego, pero creo que ningún ciudadano de Hondarribia apoyaría que una parte de nuestros hijos sacara de sus casas, a la fuerza, a otra parte de nuestros hijos, con lo que entiendo que este acto de desobediencia tendría el apoyo de la ciudadanía, que es, a fin de cuentas, a quien se deben. Creo hones-tamente que con el apoyo de la ciuda-danía y en la convicción de que se actúa por razones de justicia social se puede ir a cualquier parte, incluso a la desobe-diencia de leyes que no traen más que desgracia y pobreza.

Hondarribiko herria ez bada Etxegabetzerik gabeko herria Hondarribiko EAJk ez duelako nahi izan gertatu da. Stop Kale-ratzeak plantaformak aurkez-tutako mozioen aurrean, herri gehienetan, abstenitu egin dira EAJkoko zinegotziak, baina Hondarribiko zinegotzi jeltza-leek goikoen aginduak bete eta herritarren gehiengoaren na-hiari entzungor eginez kontra bozkatu dute.

2928 AIZA! negua2016 AIZA! negua2016

Katalunia herri historikoa da, mila urte-ko historia duena. Bere sorrera historikoa Okzitaniako herriekin harremanean dago, hain zuzen ere, erromatar inperioaren gainbeheraren ondotik “frantziar hexago-noan” iraun zuten hiri eta eskualdeen bai-tan sortu eta berrasmatu zen kultura eta zibilizazio baten ondorena, trobadore eta poeten kultura bat.

Zonalde geografiko hau oso garrantzitsua izan zen, Kordobako Kalifato islamiarra eta Europa “barbaroaren” arteko zubi lana egitea tokatu baitzitzaion. Unibertsita-teen mugimendua lehenik islamean hasi bazen ere, nahiko goiz hasi ziren eskual-de okzitano-katalan hauen eta islamaren arteko “estraperlo” kulturalak. Eta islamak, greziar eta erromatar ondare kulturalaren transmisioa, eta gainera, Marokotik Txi-naraino iristen zen zerumuga kulturala adierazten zuen. Medizina, zuzenbidea, astrologia, matematika eta abar izan ziren garai bikain honen sorkariak, oro har X. eta XIII. mendeen artean koka daitekeena. Lehen berpizkundean, hain zuzen ere.

Honela -eta koordenada jakin horietan- jaiotzen da Katalunia. Bertan, gure na-zioaren oinarrizko trazak marraztuta gera-tuko dira, eta historian zehar azaleratuko diren konstanteak; hizkuntza, kulturare-kiko eta jakinduriarekiko maitasuna; he-rriaren bultzada iraultzailea, eta munduko herriekiko abegikortasuna. Katalunian klase-borroka historiaren motor garrantzitsu bat izan da. Neka-zalgoaren borrokari esker, lehenik, eta langileria industrialaren borrokari esker, geroago, Katalunia Europako herri aurre-ratuenen artean egon da, eskubideen kon-kistei dagokienez.

Kataluniar sistema ekonomiko, sozial eta geografikoak kontraesanak azaleratu di-tuen neurrian, herriak erantzun berri eta sortzaileak aurkitu ditu. Lehenik, XIII eta XIV. mendeetan, feudalismoaren gain-ditze historikoan, eta kataluniar konsti-

tuzionalismoaren sorrerarekin. Bigarrenik, XIX. mendeko ka-pitalismo basatiaren gainditzea-rekin, demokrazia herrikoia eta kataluniar errepublikanismoaren jaiotzearekin.

Egun Kataluniak bizi duen “irribarreen iraultza” gure tradizio historiko iraultzailearen azken manifestazioa da, sustrai historiko sakon batzuen azaleratzea. Kataluniar izaeraren bi aurpegi historikoen arteko talkan eta borrokan, alegia, “seny” eta “rauxa” -“sena patsaratsua” eta “ausardia eroa”-, (edo, azken batean, konformismo paktista edo iraultzara garamatzan ostia txarraren arteko talka), “rauxa” iraultzailea atera baita garaile, krisi ekonomiko sakonak, fiskalitate irrigarriak eta autogobernu txepelak sortutako egoeran.

Azken batean, herriaren bizirau-teko sena iraultzaileak aurrea har-tu du Kataluniaren konfigurazio juridiko-politikoaren aitzindarit-zan. Honatx, laburki, aurki Ka-taluniako Errepublika aldarrikat-zera eramango gaituen prozesu historikoa.

Irribarreen iraultzaAita katalana dut -eta sendi erdia-, eta kataluniar kultura

oso presente dago nire bizitza eta formazioan.

Testua: Xabi Strubell PastorMarrazkia: Judas Arrieta

Catalunya, situada geográfica-mente en una zona estratégica, tiene una larga historia y ha sido puente y punto de en-cuentro de diferentes culturas. En ese escenario se ha forjado la identidad catalana y se ha desarrollado la iniciativa, la ca-pacidad de respuesta creativa ante los grandes cambios eco-nómicos, sociales y culturales. La “revolución de las sonrisas” que se vive hoy es un ejemplo de ello y un triunfo de la auda-cia en el camino hacia la Re-pública de Catalunya.

beste hon-d a r r a b e s l j y -f,gb vcn-gre hon-d a r r a b e s b s º , -j f . j b .j,i67,n-hve hondarra beste ho-r r a bese hon-d a r r a beste hon-d a r r a e s o n d a -rra bm-fdjfdm-f d g f d b -s a g d w a

BESTE HONDARRIBIA

ARI da.ARI gara.