AJANGIZKO UDALAK 2014KO EKAINAREN 24AN OSPATUTAKO … · egin ondoren, Udal Osoa biltzen da ohiko...

15
Ajangizko Udala 1 AJANGIZKO UDALAK 2014KO EKAINAREN 24AN OSPATUTAKO OHIKO BILKURAREN AKTA.- Batzarreratuak: Alkatea: Mikel Ander Zubizarreta Gonzalez-Rua jauna Zinegotziak: Beñat Onaindia Goñi jauna Aiora Berrojalbiz Olaeta andrea Beñat Madariaga Aurrekoetxea jauna Ismael Oar-Arteta Undabeitia jauna Bitarteko Idazkaria: Saioa Pineda Aranburu andrea Ajangizko Udaletxean, 2014ko ekainaren 24an arratsaldeko 18:30etan eta horretarako deialdia egin ondoren, Udal Osoa biltzen da ohiko bilera ospatzeko, goian aipatutako zinegotziekin. 1.- AZKEN BILERETAKO AKTAK IRAKURRI ETA ONESTEA, BEHAR BADA.- 2014ko apirilaren 9an ospatutako ohiko bileraren akta hautespenerako jarrita, bertaratutako zinegotzi guztiek onartu dute. 2014ko apirilaren 9an ospatutako ez ohiko bileraren akta hautespenerako jarrita, bertaratutako zinegotzi guztiek onartu dute. 2014ko apirilaren 28an ospatutako ez ohiko bileraren akta hautespenerako jarrita, bertaratutako zinegotzi guztiek onartu dute. 2.- ALKATETZAK EMANDAKO DEKRETUEN BERRI EMATE ETA ONESPENA, BEHAR BADA.- Martxoaren 31ko 2014/34 ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- 2014ko 1. hiruhilabeteko zabor bilketa zerbitzuaren tasen padroiaren onarpena. Apirilaren 7ko 2014/035 ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- Kiroldegirako diru laguntza. Apirilaren 7ko 2014/036 ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- Kiroldegirako familia ugarientzako diru laguntza Apirilaren 7ko 2014/037 ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- Ibilgailuen baja dela kausa, 2014ko ibilgailuaren gaineko zergaren itzulketa burutzea.

Transcript of AJANGIZKO UDALAK 2014KO EKAINAREN 24AN OSPATUTAKO … · egin ondoren, Udal Osoa biltzen da ohiko...

Page 1: AJANGIZKO UDALAK 2014KO EKAINAREN 24AN OSPATUTAKO … · egin ondoren, Udal Osoa biltzen da ohiko bilera ospatzeko, goian aipatutako zinegotziekin. 1.- AZKEN BILERETAKO AKTAK IRAKURRI

Ajangizko Udala

1

AJANGIZKO UDALAK 2014KO EKAINAREN 24AN OSPATUTAKO OHIKO

BILKURAREN AKTA.-

Batzarreratuak:

Alkatea:

Mikel Ander Zubizarreta Gonzalez-Rua jauna

Zinegotziak:

Beñat Onaindia Goñi jauna

Aiora Berrojalbiz Olaeta andrea

Beñat Madariaga Aurrekoetxea jauna

Ismael Oar-Arteta Undabeitia jauna

Bitarteko Idazkaria:

Saioa Pineda Aranburu andrea

Ajangizko Udaletxean, 2014ko ekainaren 24an arratsaldeko 18:30etan eta horretarako deialdia

egin ondoren, Udal Osoa biltzen da ohiko bilera ospatzeko, goian aipatutako zinegotziekin.

1.- AZKEN BILERETAKO AKTAK IRAKURRI ETA ONESTEA, BEHAR BADA.-

2014ko apirilaren 9an ospatutako ohiko bileraren akta hautespenerako jarrita, bertaratutako

zinegotzi guztiek onartu dute.

2014ko apirilaren 9an ospatutako ez ohiko bileraren akta hautespenerako jarrita, bertaratutako

zinegotzi guztiek onartu dute.

2014ko apirilaren 28an ospatutako ez ohiko bileraren akta hautespenerako jarrita,

bertaratutako zinegotzi guztiek onartu dute.

2.- ALKATETZAK EMANDAKO DEKRETUEN BERRI EMATE ETA ONESPENA,

BEHAR BADA.-

Martxoaren 31ko 2014/34 ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- 2014ko 1.

hiruhilabeteko zabor bilketa zerbitzuaren tasen padroiaren onarpena.

Apirilaren 7ko 2014/035 ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- Kiroldegirako diru

laguntza.

Apirilaren 7ko 2014/036 ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- Kiroldegirako familia

ugarientzako diru laguntza

Apirilaren 7ko 2014/037 ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- Ibilgailuen baja dela

kausa, 2014ko ibilgailuaren gaineko zergaren itzulketa burutzea.

Page 2: AJANGIZKO UDALAK 2014KO EKAINAREN 24AN OSPATUTAKO … · egin ondoren, Udal Osoa biltzen da ohiko bilera ospatzeko, goian aipatutako zinegotziekin. 1.- AZKEN BILERETAKO AKTAK IRAKURRI

Ajangizko Udala

2

Apirilaren 7ko 2014/038 ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- Ajangizko landalur

katastroko 3. Poligonko 181 eta 182 lurzailetako itxitura berritzeko baimena.

Apirilaren 9ko 2014/039 ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- Ondare

erantzunkizun eskaerari ezetza.

Apirilaren 15eko 2014/040 ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- Kanpantxu 49,

Mentzeta baserriko teilatua birgaitzeko egindako lanen bukaera onartzea, eta ondorioz

espedientea bukatutzat ematea.

Apirilaren 15eko 2014/041 ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- Ajangizko landalur

katastroko 1. Poligonko 32 lur saileko itxitura berritzeko baimena.

Apirilaren 15eko 2014/042 ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- Ispizua auzoko

Uriarte baserria zaharberritzeko egindako lanen bukaera onartzea, eta ondorioz espedientea

bukatutzat ematea.

Apirilaren 16ko 2014/043 ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- Ibilgailuen baja dela

kausa, 2014ko ibilgailuaren gaineko zergaren itzulketa burutzea.

Apirilaren 25eko 2014/044 ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- Kanpantxu 57,

Astobieta Txiki baserrian, kanpoko hormen zaharberritzea eta teilatu hegalen konponketa

lanetarako baimena.

Apirilaren 28ko 2014/045 ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- Ajangizko Udaleko

2014ko etxez-etxeko laguntzarako 1/2014 espedientea onartzea.

Apirilaren 29ko 2014/046 ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- Lurraskako

egoitzan komun bi egiteko baimena

Apirilaren 29ko 2014/047 ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- Kanpantxuko

nekazal gunean P-2 (n-62) lur zatian etxebizitza bakar bat eraikitzeko lizentziaren titulartasun

aldaketa onartzea.

Apirilaren 30eko 2014/048 ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- Kiroldegirako diru

laguntza.

Apirilaren 30eko 2014/049 ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- GUZTIONA auzo

elkarteari diru laguntza.

Apirilaren 30eko 2014/050 ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- Bizkaiko Foru

Aldundiko Ogasun eta Finantza Saileko 142957167080K likidazioa ordaintzea, 63,11 euro.

Maiatzaren 7ko 2014/051 ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- Mendieta 12, Obieta

Bekoa baserrian komuna eta sukaldea berriztu eta beheko solairuan zorua nibelean jartzeko

lanetarako baimenaren luzapena.

Maiatzaren 9ko 2014/052 ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- Maderas Elorriaga

S.L.k aurkeztutako eskaera onartu eta 2.104,00 euroko bermea itzultzea.

Maiatzaren 9ko 2014/053 ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- Ajangizko 5.

Poligonoko 129 partzelatik egurra ateratzeko herri bideak erabiltzeko udal baimen ematea.

Maiatzaren 12ko 2013/54 ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- Bilboko

Abusu ikastolak maiatzaren 15erako antolatu duen txangorako frontoiko aldagelak

erabiltzeko baimena.

Maiatzaren 13ko 2014/55 ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- 2014ko maiatzaren

13tik aurrera etxez-etxeko laguntza zerbitzua etentzea.

Maiatzaren 15eko 2012/56 ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- Barrutia LH

Ikastetxeko mantenu eta Azpiegitura lanen finantziaketa” hitzarmenean oinarrituta, Gernika-

Lumoko Udalari 2.278,76 euro ordaintzea.

Maiatzaren 15eko 2014/057 ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- Kiroldegirako

diru laguntza.

Page 3: AJANGIZKO UDALAK 2014KO EKAINAREN 24AN OSPATUTAKO … · egin ondoren, Udal Osoa biltzen da ohiko bilera ospatzeko, goian aipatutako zinegotziekin. 1.- AZKEN BILERETAKO AKTAK IRAKURRI

Ajangizko Udala

3

Maiatzaren 15eko 2014/058 ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- Oker kobratutako

erreziboen kopurua bueltatzea.

Maiatzaren 15eko 2014/059 ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- 4237-DFJ

ibilgailuari zergaren salbuespena onartzea, udal zerga ordenantzaren 4. artikuluan oinarrituta.

Maiatzaren 19ko 2014/060 ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- 2013-2014

ikasturteari dagokion hirugarren adinekoentzat luzaketak, postura egokiak eta erlajazio

ikastaroa 2014ko ekainaren 15erarte luzatzea.

Maiatzaren 19ko 2014/61 ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- 2015eko maiatzaren

14a Asentzio eguna, Udalerri osorako jaiegun modura proposatzea.

Maiatzaren 19ko 2014/62 ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- Ibilaldia 2014

elkarteari, ekainaren 1ean ospatuko den Ibilaldia 2014rako udaletxeko karpa-eztalkia uztea.

Maiatzaren 28ko 2014/063 ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- Ajangizko

Udaleko 2014ko etxez-etxeko laguntzarako 1/2014 espedientean aldaketa onartzea.

Maiatzaren 28ko 2014/64 ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- Ajangizko Mendieta

auzoko Ispizua-Auzokoa baserria (I. fasea) birgaitzeko lanetarako baimena.

Maiatzaren 30eko 2014/065 ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- Kiroldegirako

diru laguntza.

Maiatzaren 30eko 2014/066 ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- G-0394-Y

matrikuladun ibilgailuari zergaren salbuespena onartzea, udal zerga ordenantzaren 4.

artikuluan oinarrituta.

Maiatzaren 30eko 2014/067 ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- GI-2305-AH

matrikuladun ibilgailuari zergaren salbuespena onartzea udal zerga ordenantzaren 4.

artikuluan oinarrituta.

Maiatzaren 30eko 2014/068 ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- Ibilgailuen baja

dela kausa, 2014ko ibilgailuaren gaineko zergaren itzulketa burutzea.

Maiatzaren 30eko 2014/069 ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- BI-07293-VE

matrikuladun traktoreak Nekazaritzako Ikuskapenaren Txartela duela eta, 2014 urteko

ibilgailuaren gaineko zergaren salbuespena oartzea.

Maiatzaren 30eko 2014/070 ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- Harrera elkarteari

diru laguntza

Ekainaren 3ko 2013/71 ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- Muxikako

Urretxindorra HLHI ikastetxeak ekainaren 4rako (euria egingo balu) Ajangizera antolatu

duen txangorako frontoiko aldagelak erabiltzeko baimena ematea.

Ekainaren 6ko 2014/72 ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- Kanpantxu 13

Ariztieta dorretxean egin beharreko lanei baimen baldintzatua.

Ekainaren 6ko 2014/73 ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- Maier S.Coop.eri

aparkamenduko atal bat kanpo biltegi modura atontzeko beharrezko itxitura burutzeko

andamio bidezko behin behineko egitura egiteko baimena

Ekainaren 11ko 2014/074ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- Datu pertsonalen

babeserako 15/1999 Legea garatzen duen araudia jasotzen duen abenduaren 21eko

1720/2007 Erret Dekretuak 96. artikuluan araututakoa betetzeko, beharrezkoa da bi urteroko

auditoria INTER-IUS CONSULTING S.L. enpresari agintzea.

Ekainaren 11ko 2014/075 ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- Kreditu

aldaketarako espediente hasiera.

Ekainaren 12ko 2014/076 ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- BI-0502-AT

ibilgailuari baja ematea udal erroldan eta 2014ko ibilgailuen gaineko zerga itzultzea.

Page 4: AJANGIZKO UDALAK 2014KO EKAINAREN 24AN OSPATUTAKO … · egin ondoren, Udal Osoa biltzen da ohiko bilera ospatzeko, goian aipatutako zinegotziekin. 1.- AZKEN BILERETAKO AKTAK IRAKURRI

Ajangizko Udala

4

Ekainaren 13ko 2014/077 ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- 2014/39 alkate

dekretuaren aurka jarritako birraztertzeko errekurtsoari ezetza.

Ekainaren 13ko 2014/078ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- Desbroces Ordorika

enpresari, desbroze lanen esleipena.

Ekainaren 16ko 2014/79 ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- Maier S.Coop.eri

itzultzeko enbalajeen biltegirako markesina berri bi eraikitzeko baimena

Ekainaren 17ko 2014/080 ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- Mendatako 1.

Poligonoko 175 partzelatik egurra atera behar duela eta, Ajangizko herri bideak erabiltzeko

udal baimena.

Ekainaren 17ko 2014/081 ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- Ajangizko zenbait

gunetan egin beharreko egokipen lanak Construcciones Intxausti S.A. enpresari esleitzea.

Ekainaren 17ko 2014/082 ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- Egurra ateratzeko

herri bideak erabiltzeko jarritako bermearen itzulketa.

3.- 2013 EKITALDIKO KONTU OROKORRAREN ONARPENA, BEHAR BADA.-

Bizkaiko Lurralde Historikoko Toki Erakundeen Aurrekontuei buruzko abenduaren 2ko

10/2003 Foru Arauaren 63. artikuluak araututakoa betez, Ajangizko Udaleko 2013ko kontu

orokorrak jendaurrean (2014ko apirilaren 15eko 73 zenbakidun Bizkaiko Aldizkari Ofizialean)

aurkeztu ziren.

Jendaurreko epean inolako alegazio ezta erreklamaziorik aurkeztu ez zela kontutan hartuta,

Udal Osoko Bilkurak, batzartutako zinegotzien aho batez ebazten du:

2013ko Udal Aurrekontuko Kontu Orokorrak onartzea.

4.-2014KO UDAL AURREKONTUKO 1/2014 ALDAKETAREN ONARPENA,

BEHAR BADA.-

Udal honetako Aurrekontuari eragiten dion kreditu gehigarrien bidez egin beharreko kreditu

aldaketarako espedientea irakurri da.

Idazkari kontuhartzaileak egindako txostenak dioenez, aipatutako espedientea aplikagarria

zaion araudiari egokitzen zaio, eta zehazki Toki Erakundeen Aurrekontuei buruzko abenduaren 2ko

10/2003 Foru Arauaren 34. artikuluan ezarritako beharkizun eta tramiteei.

Halaber aurrekontu-aldaketa honek Ajangizko Udalaren finantza-egonkortasuna abenduaren

20ko 9/2013 Lege Organikoak ezarritako terminoetan ez duela konprometitzen adierazten duen

Idazkari-kontuhartzaileak iraunkortasunari buruz egindako txostenaren berri ematen da.

Era berean, Ogasun Batzordeak 2014ko ekainaren 12an egindako aldeko txostena eta onespen

proposamena irakurri da.

Eztabaidatu ondoren botutara jarri eta udalbatzak aho batez, honako hau ERABAKI DU:

Page 5: AJANGIZKO UDALAK 2014KO EKAINAREN 24AN OSPATUTAKO … · egin ondoren, Udal Osoa biltzen da ohiko bilera ospatzeko, goian aipatutako zinegotziekin. 1.- AZKEN BILERETAKO AKTAK IRAKURRI

Ajangizko Udala

5

Lehenengo.- Udal honen aurtengo ekitaldiko Aurrekontuari eragiten dion kreditu gehigarrien

bidez egin beharreko kreditu aldaketarako 1/2014 espedientea onestea, proposamenaren eta ondoko

kapitulukako laburpenaren arabera:

KREDITU GEHIKUNTZAK

Kapituluak Izena Gehikuntzak

511.60101

121.22799

444.60102

514.21003

Urretxako bidearen konponketa

Teknikari eta asesoreak

Ispizuako argiteri publikoaren egokipena

Argiteri publikoaren mantenimendua

246.413,29 €

15.200,00 €

1.050,00 €

1.000,00 €

GEHIKUNTZAK GUZTIRA... 263.663,29 €

FINANTZATZEN DITUZTEN BALIABIDEAK

Kapituluak Izena Zenbatekoa

87001

Diruzaintzako gerakina / Remanente de Tesorería

263.663,29 €

GUZTIRA 263.663,29 €

Bigarren.- Jendaurrean ikusgai jartzea, erreklamazioen ondorioetarako. Erreklamaziorik

aurkezten ez bada, erabaki hau behin-betikotzat joko da. Espediente honi Aurrekontu Orokorra

onesteko ezarritako gainerako tramiteak eman beharko zaizkio.

5.- AJANGIZKO HIRI ANTOLAKETARAKO PLAN OROKORRAREN BEHIN

BEHINEKO ONARPENA BEHAR BADA.-

Udalak 2014ko otsailaren 12an egindako Osoko Bilkuran Ajangizko Hiri Antolaketarako Plan

Orokorra hasieran onartu zuen.

Hasierako onarpena akordioa, 2014ko otsailaren 20an 35 zenbakidun Bizkaiko Aldizkari

Ofizialean argitaratu zen (2014ko otsailaren 25eko 38 zenbakidun Aldizkari Ofizialean zuzenketa).

2014ko otsailaren 18an GARA eta DEIA egunkarietan argitaratu zen akordioa (2014ko

otsailaren 21eko egunkarietan zuzenketa).

Honekin Plan Orokorraren dokumentua jendaurrean aurkeztu da inguru-inpaktuaren baterako

ebaluazioarekin batera, 45 egunez eskudun administrazio publiko eta interesdun publikoari kontsulta

eginez, Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Sailak bidalitako idatzian adierazten zuen modura,

9/2006 Legeko 9 eta 10 artikuluak betez.

2014ko apirilaren 28an, Plan Orokorraren erredakziorako taldeak, administrazio publikoek

bidalitako idatziak eta aurkeztutako alegazioa kontutan hartuta, erantzun-txosten teknikoa egin zuen.

Txosten teknikoak hiru gai nagusi lantzen ditu:

Page 6: AJANGIZKO UDALAK 2014KO EKAINAREN 24AN OSPATUTAKO … · egin ondoren, Udal Osoa biltzen da ohiko bilera ospatzeko, goian aipatutako zinegotziekin. 1.- AZKEN BILERETAKO AKTAK IRAKURRI

Ajangizko Udala

6

1. Publikoarengandik jasotako alegazioak.

Etxebizitzarako eraikin berri bat ahalbideratzeko Arganako landa-gunea zabaltzearen aldeko

alegazioa, 2014ko martxoaren 24an (150 sarrera zbkia.) Mª Jesús GANDARIAS ECHEVARRIETA

andreak aurkeztutakoa.

Txostenaren arabera eskaera ez da ontzat hartu behar bertan zehazten denaren arabera.

2. Jendaurreko erakustaldi epean administrazio publikoek bidalitako txostenei

erantzuna:

o Industria, Energia eta Turismo Ministerioa. Txosten teknikoan jasotzen diren gehiketak

egiteko eskatzen du.

o Eusko Jaurlaritza. Osasun Publikoa. Ez du eragozpenik jartzen.

o Bizkaiko Foru Aldundiko Herri lan eta Garraio Saila. Zenbait gehiketa eskatzen ditu bai

grafikoak baita idatzizkoak ere. Txosten teknikoan zehazten dira.

o Urdaibaiko Biosfera Erreserbako Patronatoa. Azalpenak eskatzen ditu, bere momentuan

txosten teknikoak adierazitakoaren arabera bidaliak.

o Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Saila. Euskadiko Kultur Ondarearen zentruari kontsulta

egitea gomendatzen du. Txosten teknikoak ez du beharrezko ikusten.

o Eusko Jaurlaritza Kultura Saila. Txostenean aztertu diren zenbait gomendio egiten ditu.

Eusko Jaurlaritza. Ingurumen Saila. Ospatutako EAELABean aurkeztutako txostena

aurkezten du. Ez da kontutan hartzen txosten teknikoaren arabera loteslea ez delako.

o URA. Planak dituen aldaketak URAk 2013an egindako txostenarekiko eraginik ez dutela

azaltzen du. Busturialdeko Ur Partzuergoaren txostenaren beharrizana azpimarratzen dute eskaera

berriei aurre egiteko baliabideak badaudela zihurtatzeko.

o Bizkaiko Foru Aldundia. Nekazaritza Saila.Aplikatu beharreko araudia aipatzen du.

o IHOBE. Kutsatuta egon daitezkeen lurren gaurkotutako txosten zirriborroa.

3. Jendaurreko epearen aurretik jasotako Bizkaiko Foru Aldundiko Lehendakaritza

Sailak egindako landa-guneak justifikatzen duen dokumentazio eskaerari erantzuna.

Nekazal guneei dagokienez, udalak Plan Orokorraren erredakziorako onartutako irizpide

orokorretan azaldu bezala, aurreko Arau Sorosgarriek onartzen zituzten eraikin berdinak mantenduko

dira bai Argana zein Kanpantxun, irizpide koherentzia mantenduz: bi eraikin berri Arganan eta sei

Kanpantxun.

Ekainaren 30eko 2/2006 Euskadiko Lurzoruaren eta Hirigintzaren legeak araututakoa kontutan

hartuta,

Goian aipatutakoa aintzat hartuta, proposamena botaziorako aurkeztu da:

- Aldeko botuak: lau (4) BILDU taldeko zinegotzienak

- Kontrakoak: bat (1) EAJ/PNV taldeko zinegotziarena

Oar Arteta jaunak, kontrako botua zergatik ematen duen azaltzen du. Bere ustez Mentzeta

nekazal gune modura mantentzea defendatu beharko litzateke, eta udalak behar izan ezkero

COTPVk bidalitako txostenari kontra egiteko demanda jarri beharko luke zerbitzu juridikoen

bitartez.

Page 7: AJANGIZKO UDALAK 2014KO EKAINAREN 24AN OSPATUTAKO … · egin ondoren, Udal Osoa biltzen da ohiko bilera ospatzeko, goian aipatutako zinegotziekin. 1.- AZKEN BILERETAKO AKTAK IRAKURRI

Ajangizko Udala

7

Alkateak Mentzeta defendatzeko ahalegin guztia egin dela aipatzen du, baina COTPVk argi

utzi zuen legea betetzen ez zuela eta ezinezko zela nekazal gune modura onartzea.

Jasotako emaitza ikusita, alkatetzak honako akordio hau onartutzat aldarritzen du:

Lehenengo.- Mª Jesús GANDARIAS ECHEVARRIETA andreak aurkeztutako alegazioa

deuseztea, teknikariek egindako txostenean oinarrituta.

Bigarren.- Lan taldeak aurkeztutako txostenean oinarrituta, txostenak azaltzen dituen

aldaketa, akatsen zuzenketa, zehaztapen edo omisioak onartu eta Ajangizko Hiri Antolaketarako Plan

Orokorra behin behinez onestea.

Hirugarren.- Nekazal guneei dagokienez, udalak Plan Orokorraren erredakziorako onartutako

irizpide orokorretan azaldu bezala, aurreko Arau Sorosgarriek onartzen zituzten eraikin berdinak

mantenduko dira bai Argana zein Kanpantxun, irizpide koherentzia mantenduz: bi eraikin berri

Arganan eta sei Kanpantxun.

Laugarren.- Ajangizko Udalean 2013ko azaroaren 8an jasotako 2013ko urriaren 31ko 1679

Foru Aginduan Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Sailak zehaztutako eskaerak bete ondoren,

Ajangizko Hiri Antolaketarako Plan Orokorrari dagokion espediente administratibo eta teknikoa

Bizkaiko Foru Aldundiari bidaltzea ingurumen-inpaktuaren behin betiko adierazpena egiteko

epearen etena bukatutzat eman eta behin betiko onarpen prozedurarekin aurrera egin dezaten.

Bosgarren.- Ebazpen honen berri interesdunei ematea jakitun izan daitezen eta dagozkion

ondorioak sortu ditzan.

6.- URRETXAKO BIDEA KONPONTZEKO PROIEKTUAREN ONARPENA,

BEHAR BADA.-

Ajangizko Udalak, Urretxa inguruko bidearen egoera ikusita, nahita nahiezko ikusten du bide

horri konponbidea ematea, bai bidea pixka bat zabalduz autoen pasabidea errezteko, bai asfaltoaren

egoera zuzenduz, baita bertako erabiltzaileei, ibilgailu zein oinezkoei, segurtasuna bermatzeko.

Horretarako abenduaren 31ko 2012/138 alkate dekretu bidez, Kanpantxun Urretxarako

bidearen egokitzapenerako proiektuaren erredakzioa INGENIERIA ARTAZA S.L. enpresako

Carlos Ortiz de Zarate jaunari agindu zion 4.525,40 euroko kostu orokorrarekin (BEZ eta

gainontzeko gastuak barne).

Alkateak, proiektuak afektatutako jabe guztiekin hitzegin duela aipatzen du, eta ia denen

oneritzia jaso duela, guztiak dohaineko zesioak egitearen alde aurkeztuz.

Proiektua burututa eta bere exekuziorako pausuak aurrera doazela, Alkatetzak proiektuaren

onarpena proposatzen du, tramitazioak ahalbideratzen duen heinean lanen esleipenarekin jarraitzeko

asmoz.

Oar Arteta jaunak, Jesus Oar Artetaren lurretan, lurrak eusteko horma bat egitea ondo legokela

aipatzen du. Bestalde, ez du uletzen bere etxe aurreko zesioa.

Page 8: AJANGIZKO UDALAK 2014KO EKAINAREN 24AN OSPATUTAKO … · egin ondoren, Udal Osoa biltzen da ohiko bilera ospatzeko, goian aipatutako zinegotziekin. 1.- AZKEN BILERETAKO AKTAK IRAKURRI

Ajangizko Udala

8

Alkatetzak une honetan gauza horiek proposatzea bidezko ikusten ez duela aipatzen du, horrelako

aldaketa batek aurrekontua aldatuko lukeelako. Jabe ia guztiekin akordioa lortu dela aipatzen du, Oar

Arteta neba-arrebekin izan ezik, ez direlako batzarrera etorri.

Proiektua botaziora aurkeztuta, honako emaitza jaso du:

- Aledko botuak, 4 BILDU taldeko zinegotzienak

- Kontrako botuak, 1 EAJ/PNV taldeko zinegotziarena

-

Jasotako emaitza ikustia, Ingenieria Artazak, Urretxako herri bidea eta baserrietarako bideak

egokitzeko lanetarako egindako proiektua onartutzat aldarrikatzen du alkatetzak 246.413,29 euroko

kostu orokorrarekin.

Kontrako botuagatik galdetuta, Oar Arteta jaunak bidea konpondu beharra ikusten duela dio,

baina behar den modura: Jesusen lurretan eusteko muroarekin, bere etxe aurreko zesioa… Proiektu

hau “pan para hoy y hambre para mañana” dela dio.

Alkateak proiektuan aldaketak egiteko aukerak eman direla aipatzen du, erreztasunak eman

direla bakoitzak bere proposamenak aurkezteko, eta ahal den neurrian eskariak betetzea bultzatu

dela.

“Erreztasunak Mikel Anderrek eman ditu?” galdetzen du Ismael Oar Arteta jaunak.

Alkateak baietz erantzuten dio, telefonoz deitu ziola hitz egiteko eta baimena emateko hiru

baino ez zirela gelditzen aipatu ziola.

Oar Arteta jaunak martitzenean hitz egingo zutela esan zion, eta gaur martitzena da.

Beñat Onaindia zinegotzi jaunak, gaur jabe izatea eta ordezkaritza politikoa nahazten ari dela

uste duela aipatzen dio Oar Arteta jaunari. Bi gauzak banatzea komenigarria litzatekeela : jabe

modura aipatu beharrekoak aurreko batzar batean aztertu izan behar zirela eta ordezkari politiko

modura ez dela norberen terrenoaz eztabaidatu behar, herritarren interes orokorrari buruz baino.

Oar Arteta jaunak jabe modura errakuntza bat izan duela komentatzen du, berak gaur hitzegin

ahal izango lukeela uste zuelako, pleno aurretik edo ostean. Ordezkari modura, proposamen bat egin

eta ez dela onartu aipatzen du, aurrekontua aldatuko litzatekelako. Beraz dena eginda badago bere

partaidetza ez dela beharrezkoa. Berak eskatzen duen horma kurba bat baino ez omen da eta ez da

aztertu ere egin nahi izan.

Onaindia jaunak, udal gobernuari gauza asko kritikatu dakiokela esaten du, baina ez du uste

negoziazio eza kritikatu dakiokenik edo partaidetzarik egin ez dela. Horregatik ez du kontrako botua

ulertzen, aukerak egon direlako eritzi desbedinak emateko.

Ismael Oar Arteta jaunak, batzarrera ez dela etorri aipatzen du, plenoan batera daudelako, eta

uste zuelako ez zela horren beste formalismorik egon behar. Beste batzuen eskaerak onartu direla

aipatzen du eta ondorioz zesioak ez direla denak gratis izan.

7.- EUSKARA SUSPERTZEKO DIRU LAGUNTZA ONARPENA ETA

“EUSKARAREN BIHOZFERA” PROIEKTUAREKIN BAT EGITEA, BEHAR BADA.-

Page 9: AJANGIZKO UDALAK 2014KO EKAINAREN 24AN OSPATUTAKO … · egin ondoren, Udal Osoa biltzen da ohiko bilera ospatzeko, goian aipatutako zinegotziekin. 1.- AZKEN BILERETAKO AKTAK IRAKURRI

Ajangizko Udala

9

Seber Altube Ikastolak, Ibilaldia 2014ren egitasmoen artean garatuko duen proiektu

didaktikoaren memoria aurkeztu du udaletxean. Proiektuaren xede nagusia euskarak Busturialdean

duen aberastasuna era dibulgatiboan jasotzea da, eta eskualdeko ikastetxeetan ikasleok horren

garrantziaz jabetzea.

Seber Altube Ikastola Gernikan kokatua egon arren, Busturialdeko 18 udalerrietako ikasleak

batzen ditu (horietako batzuk Ajangiztarrak), era horretan eskualdeak hizkuntza aldetik duen

dibertsitatea agerian utziz.

Proiektuak eskualdeko euskarak duen aberastasun eta ezaugarriak ikasgeletan lantzeko tresna

bat sortzea du helburu, ikasleek urdaibaiko hizkuntza bariazioaren zertzelada nagusienak esku-eskura

izan dezaten. Hizkuntza aldaera horiek guztiak arlo geografikoarekin erabateko lotura dutenez,

material didaktiko hau Ingurumenaren Ezaguera gaiarekin batera erabiltzeko diseinatu da, eta

bereziki Lehen Hezkuntzako 3. Zikloari eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako I. zikloari

egokituta.

Proiektuak hiru atal aurreikusten ditu:

Batetik, ikastetxeko irakasleei bideratutako Busturialdeko euskararen ezaugarri nagusiak era

sintetikoan bilduko duen liburuxka sortzea.

Bestetik, ikasgelan bertan ikasleen eurek dituzten euskararen aldaerak eta dibertsitatea

jasotzeko eta identifikatzeko ariketak proposatzea.

Azkenik, web orri baten diseinua.

Proiektu hau burutu ahal izateko 13.900 euroko aurrekontua dauka Ikastolak.

Proiektu honen emaitzak ikastolako ikasleez gain gure herriko edozeinen esku izango dela

kontutan hartuta, eta Ajangizko Udalak urtetan zehar euskararen alde egin izan dituen aportazioak

kontutan hartuta, Kultura Sailetik jasotako proposamena aintzat hartuta, botazioa ospatzen da:

- Aldeko botuak, lau (4) BILDU taldeko zinegotzienak

- Kontrakoak, ez daude

- Abstentzioak, bat (1) EAJ/PNVko zinegotziarena

-

Jasotako emaitza ikusita, alkatetzak honako akordioa onartutzat aldarrikatzen du:

Lehenengo.- “Euskeraren Biozfera” proiektuarekin bat egitea.

Bigarren.- Guztira 13.900 euroko kostua duen proiektu hau ekonomikoki laguntzea,

3.000,00 eurorekin.

Hirugarren.- Jasotako diru laguntza justifikatzeko, proiektuaren arduradunek izandako

gastuen likidazioa aurkeztu beharko dute; hau da jasotako diru laguntzak kostuen fakturen

kopiekin batera.

8.- JUAN CARLOS BORBOIKOAREN ABDIKAZIOAREN AURREAN, BILDU

TALDEAK AURKEZTUTAKO MOZIOAREN ONARPENA, BEHAR BADA.-

Alkateak Juan Carlos Borboikoaren abdikazioaren aurrean BILDU taldeak aurkeztutako

mozioaren aurkezpena eginda, botazioak honako emaitza jaso du:

Page 10: AJANGIZKO UDALAK 2014KO EKAINAREN 24AN OSPATUTAKO … · egin ondoren, Udal Osoa biltzen da ohiko bilera ospatzeko, goian aipatutako zinegotziekin. 1.- AZKEN BILERETAKO AKTAK IRAKURRI

Ajangizko Udala

10

- Aldeko botuak: lau (4) BILDU taldeko zinegotzienak

- Kontrako botuak: ez daude

- Abstentzioak, bat (1) EAJ/PNV taldeko zinegotziarena

-

Jasotako emaitza ikusita, alkateak mozioa onartutzat aldarrikatzen du.

******

Juan Carlos Borboikoaren Abdikazioaren aurrean

Juan Carlos Borboikoaren Abdikazioa, Frankismotik eratorritako eredu politiko-instituzionalaren krisi sakonean beste urrats bat gehiago izan da. Kolpe Militar Frankista eman zutenek, beraien jardunaren inolako ardura zein ondoriorik nozitu gabe, eta zituzten pribilejio eta botere guneak mantenduz, “lotuta eta ondo lotuta” utzi zuten Estatu botereen etorkizuna. Estatuaren zatiezintasuna aldarrikatuz eta hori hala izan zedin armadari berme funtzioa emanaz itxi zuten erreforma. 1978 ko Konstituzio espainiarra, zeinaren ondorioz Juan Carlos Borboikoa Estatu Buru gisa geratu zen, Euskal Herriak ez zuen onartu. Euskal Herriak uko egin zion konstituzio horri, besteak beste, herri gisa etorkizuna libreki eraikitzeko eskubidea ukatzen zigulako eta benetako haustura demokratikorik ez emateaz gain, Hego Euskal Herria bi eremu administratibotan zatitzen zuelako. Frankismoaren amaieratik eratorritako eredu politiko-instituzional espainiarrak, demokrazia eza, gure herriaren ukazioa eta diktadura frankistarekiko haustura demokratiko eza ordezkatzen ditu. Eredu politiko hau ordea, ez da gai izan Espainiako estatuaren menpeko herrien zein Estatuko herritarren aldarrikapen demokratikoak geldiarazteko. Gero eta nabarmenagoak eta indartsuagoak dira, estatu espainiarreko nazioek beraien etorkizunaren jabe izateko egindako aldarrikapenak. Atzeraezinezko prozesuak ari dira eraikitzen. Herriak, herritarrak eta eskubide demokratikoak protagonista diren prozesuak hain zuzen ere. Bitartean, eredu politiko-instituzional honen krisiaren adierazle argia da, PP eta PSOEk, eta ordezkatu duten bipartidismoaren zilegitasun eta sinesgarritasun krisia.

Testuinguru horretan eman da Juan Carlos Borboikoaren Abdikazioa. Eta egoera honen aurrean, bistan da, ukazioan eraikitako eta politikoki agortutako marko politiko eta juridiko honi iraunarazteko itxuraldaketa operazio baten aurrean gaudela. Juan Carlos Borboikoaren abdikazioak ordea, ez dakar aldaketarik bere baitan: herrien ukazioan oinarrituriko eredu politiko-instituzionala ez bait da gainditu.

Erreforma inposatu zenean irekita zeuden gatazka politiko guztiak bere baitan mantentzen dira eta Juan Carlos Borboikoaren Abdikazioarekin batera, 1977an abian jarririko Frankismoaren Erreformaren fasea amaitzea beharrezkoa da. Hori da herri honen aldarrikapena. Abdikazioaren aurrean, benetako haustura demokratikoa emateko unea da.Herrien eta herritarren eskubideak gauzatu ahal izateko. Espainiako herritarrek beraien sistema politikoa erabakitzeko erreferendum-a egitearen alde gaude. Baina Euskal Herria ez da eztabaida horren subjektua. Euskal Herritarrok gure erabakiak geuk hartzeko dugun eskubidearen errespetua aldarrikatzen dugu, etorkizunean libreki gure egitura politikoa eraiki ahal izateko.Herriok dugun erabakitzeko eskubidearen gauzapena nola egingo den erabakitzeko unea da. Honen guztiaren aurrean, Ajangizko udalak honako adierazpen hau onartzen du: Juan Carlos Borboikoaren Abdikazioaren aurrean, Ajangizko Udalak benetako haustura demokratiko baten aldeko aldarrikapena egiten du, Euskal Herritarrok gure herriaren etorkizuna erabakitzeko dugun

Page 11: AJANGIZKO UDALAK 2014KO EKAINAREN 24AN OSPATUTAKO … · egin ondoren, Udal Osoa biltzen da ohiko bilera ospatzeko, goian aipatutako zinegotziekin. 1.- AZKEN BILERETAKO AKTAK IRAKURRI

Ajangizko Udala

11

eskubidea aldarrikatuz. Era berean, herri honek ez dio inolako zilegitasunik onartzen espainiako Koroaren inongo ordezkariri. Bizi dugun egoera politikoaren aurrean, gure herriaren aitortza eta erabakitzeko eskubidea eskuratzeko helburuarekin lan egiteko deialdia luzatu nahi diegu Euskal Herriko alderdi politiko, sindikatu, eragile eta herritarrei.

Euskal Herrian, 2014ko ekainean

9.- HAUSTURA HIDRAULIKOA IKERTZEKO ABIAN DAUDEN BAIMENEN

ETETEARI BURUZ BILDU TALDEAK AURKEZTUTAKO FRACKING EZ

MUGIMENDUAREN MOZIOAREN ONARPENA, BEHAR BADA.-

Alkateak Haustura Hidraulikoa ikertzeko abian dauden baimenen eteteari buruz BILDu

taldeak aurkeztutako Fracking ez mugimenduaren mozioaren aurkeztu du.

Ismael Oar Arteta jaunak, hau egiten ez bada, gas, gasolina edo gasoilaren litroa zenbat

kostako den ba al dakiten galdetzen du. El Pais-en irakurritako artikulu batean, gasolina 1,5% igo

dela aipatzen omen zuen. Frackingak kostu asko dauka baina prest egongo ginateke gasoila 144ren

ordez 244ra ordentzera? Enpresak mantendu al izango lirateke?

Beñat Madariaga jaunak galdera ona dela erantzuten dio, baina gaur egun bizitza zelan

antolatu den zentzurik duen galdetu beharko litzatekela aipatzen du. Kontsumo hauek mantendu

daitezke?

Oar Arteta jaunak oraindik zer dagoen ez dakigula esaten du, eta frackingari bidea uzteak

merezi du zer ekarri dezakeen jakin gabe?

Beñat Onaindia zinegotzi jaunak eztabaida hau askotan sortu dela azaltzen du, energía atomiko

eta abarren kasutan. Alde batetik gasoila gareztiago ordaintzeko prest gaude? Edo edateko ura

ordaindu beharko genuke gehiago? Bikotomia horren aurrean beste aukera bat legoke energía berriak

erabiliz gero, nahiz eta hasiera baten egin beharreko inbertsioa gareztiagoa izan.

Ismael Oar Artetak horrekin bat datorrela adierazten du, eta frackingetaz ezer ez dakielez

abstenitu egingo dela azaltzen du, ezjakintasunean ez duelako ezetzan jarri nahi.

Onaindia jaunak momentu honetan aurrera eginez gero atzera etortzeak zer suposatuko lukeen

galdetzen du. Arriskua oso handia dela aipatzen du, eta hasieratik kontrol bat beharko lukeela.

Berdin gertatu zen tabakoaren kasuan ere, hasieran onartu egin zen, eta gero ordaindu diren kostuak

merezi ez dutela ikusi da.

Alkate jaunak bidea agortzen ez diren energía berrizgarriak izan behar dutela aipatzen du, eta

horren arabera mozioak alde egiten duela.

Mozioa botaziora aurkeztuta, honako emiaitza jaso du:

- Aldeko botuak, lau (4) BILDU taldeko zinegotzienak

- Kontrakoak, ez daude

- Abstentzioak, bat (1) EAJ/PNV taldeko zinegotziarena

Page 12: AJANGIZKO UDALAK 2014KO EKAINAREN 24AN OSPATUTAKO … · egin ondoren, Udal Osoa biltzen da ohiko bilera ospatzeko, goian aipatutako zinegotziekin. 1.- AZKEN BILERETAKO AKTAK IRAKURRI

Ajangizko Udala

12

Jasotako emaitza ikusita, alkateak mozioa onartutzat jotzen du.

******

Euskal Autonomi Erkidegoan (EAE) hidrokarburoak bilatzeko saiakera asko egon dira. Gure lurraldeak hidrokarburoetan aberatsak ziren beste lurralde batzuekin zituen antzekotasunengatik, petrolio enpresentzat zonalde interesgarria zirudien. Hainbat saiakera egon diren arren, ez dira inoiz izan uste bezain arrakastatsuak.

Hala ere, gasa metodo berrien bidez bilatzeko munduan zehar dagoen bolada berri baten ondorioz,

gure lurraldea lehentasunezko eremua bihurtu da berriro. Ezberdintasuna, kasu honetan, zulaketa horizontala eta etapa anitzetako haustura hidraulikoaren arteko konbinazioan datza. Fracking bezala ezagutzen da teknika hau eta Ipar Ameriketan garatua izan da.

Eusko Jaurlaritzak sistema honen aldeko apustua egin du, horren froga nabariena SHESA, %100an

diru publikoko enpresa, gure lurraldean eman diren hidrokarburoen ikerketa baimenen bultzatzailea izan dela da. Ez da interesa duen enpresa bakarra, baina bai bere baimenekin lurralde eremu handiena hartzen duena.

Egitasmo hau 2005ean hasi zen, hainbat baimenen eskaerarekin, horietako lehena 2006an eman

zelarik. Enara deritzon baimena ezagunena bada ere, 2014ko apirilean EAE-n emandako 11 baimen daude (Ebro A, E, D, Libra, Usoa, Enara, Mirua, Usapal, Urraca, Geminis eta Saia) eta eskatutako eta emateko tramitean dauden beste 6 (Pegaso, Lurra, Lore, Galileo, Sustraia, Landarre) ere. Baimen guzti hauek EAE-n zati handi bat hartzen dute: Arabaren %88a, Bizkaiko %78a eta Gipuzkoako %40a inguru.

Teknika hauek erabili diren zonaldeetan hainbat arazo sortu dira, hala nola edateko uraren kutsadura,

mugimendu sismikoen agerpena, airearen kutsadura, lurren okupazio eta putzuen inguruan bizi diren biztanleengan osasun arazoak besteak beste. Gaur egun, fracking-ak dakartzan ondorio kaltegarriak hainbat txosten eta ikerketa zientifikoetan erraz egiaztatu daitezke

Hau dela eta fracking-a egiten ari diren edo egiteko asmotan dauden lekuetan biztanlegoaren aurkako

jarrera gero eta nabarmenagoa da. Instituzioetan ere hasia da islatzen aurkakotasun hori, eta hainbat lekuetan fracking-a mugatzen edo debekatzen dituzten, adierazpenak, galdeketak, legeak eta abar onartuak izan dira. Adibide gisa, Vermont estatuak, AEB-etan edo estatu frantziarrak, europan, fracking-a debekatu dute beraien lurraldeetan. Guregandik gertu, Nafarroan, Errioxan eta Kantabrian fracking-a debekatzen duten lege autonomikoak onartu dira. Eta estatu espainiarrean 400 udalerritik gora izan dira bere burua "fracking gabeko udalerria" bezala izendatu direnak.

Teknika hau sortzen ari den arazoen aurrean, eta berauek agertzeko dagoen aukera aurreikusi eta

eragozteko xedez, mozio honen helburu da udalerri honen mugen barruan teknika honen erabilera galaraztea. Honen guztiagatik, Udalbatza honi aurkezten diogu akordio proposamen hau eztabaidatua eta

onartua izan dadin: 1. Ajangizko Udalbatzak fracking-aren bitartez aztertu, ikertu edo ustiatu daitezken

hidrokarburo ez konbentzionaletarako Ikerketa Baimen guztiak bertan behera geratzea eskatzen dio Hidrocarburos de Euskadi enpresa publikoari.

Page 13: AJANGIZKO UDALAK 2014KO EKAINAREN 24AN OSPATUTAKO … · egin ondoren, Udal Osoa biltzen da ohiko bilera ospatzeko, goian aipatutako zinegotziekin. 1.- AZKEN BILERETAKO AKTAK IRAKURRI

Ajangizko Udala

13

2.- Ajangizko Udalbatzak Udal Gobernuari eskatzen dio fracking-aren aurkako iritzia dela eta, jarrera aktiboa har dezan Ajangiz “Fracking gabeko Udalerri” izendatuz eta, ondorioz, “Fracking ez” seinalea udalerriaren sarreran jarriz.

3.- Frackingaren debekua eskatzen duen Herri Ekimen Legegilearen helburuarekin bat egiten

duenez, Ajangizko Udalbatzak udaletxeko harrera bulegoetan sinadurak jasotzeko orriak izango ditu eta herritar guztiak sinatzera gonbidatuko ditu.

10.- URDAIBAIKO SANEAMENDU AZPIEGITURAK BEREHALA EGITEAREN

INGURUAN ETA HORRETARAKO ERAKUNDE EZBERDINEN ARTEAN SINATU

BEHARREKO HITZARMENAREN INGURUAN BILDU TALDEAK AURKEZTUTAKO

MOZIOAREN ONARPENA, BEHAR BADA.-

Alkateak Urdaibaiko Saneamendu azpiegiturak berehala egitearen inguruan eta horretarako

erakunde ezberdinen artean sinatu beharreko hitzarmenaren inguruan BILDU taldeak aurkeztutako

mozioaren aurkezpena eginda, bertaratutako zinegotziek aho batez onartu dute.

******

UDALEKO OSOKO BILKURARI

Udal honetako EH Bildu taldeko zinegotziok, Urdaibaiko saneamendu azpiegiturak berehala egitearen inguruan eta horretarako erakunde ezberdinen artean sinatu beharreko hitzarmenaren inguruan honako MOZIOA aurkezten dugu: AZALPENA: Urdaibaiko Biosfera Erreserbak 30 urte beteko dituen honetan, Oka ibaiaren arro osoaren baitan betetzeko dauden konpromisoei berehalakoan heltzeko garaia da gure ustez. Izan ere, ura bizitzeko oinarrizko baliabidea izanik, ezinbestekoa da uraren kudeaketari loturiko azpiegituren egoera ona bermatzea. Bide horretan, balioan jarri behar dugu, Busturialdean bertoko ura erabiltzen dugula kontsumorako eta baita berau araztu ondoren itsasadarrera bueltan doala uraren ziklo integrala berton kudeatuz. Horretarako hain zuzen ere, Busturialdeko Ur Partzuergoa sortu zuten Oka arroan kokatuak dauden herri gehienek. Gaur egun, Busturialdeko Ur Partzuergoak 45.000 biztanleri ematen dio zerbitzua, 229,22 km2tan Bizkaiko lurralde osoaren %10,33. Bada, bereziki kezkagarria eta arduratzeko modukoa da eskualde osoko saneamenduaren egoera. Zalantza barik, Urdaibaiko Biosfera erreserba, Bizkaia mailan eta Euskal Herri mailan saneamendu egoera okerrena duen zonaldea da. Asko dira horren barri ematen duten ikerketak, esaterako, 2008an Euskal Herriko Unibertsitateak egindako azterketan inguru honetako estuarioko uren kalitatea ez zela ona esaten zen; zentzu berean 2012. Urtean AZTIK eta Urak egindako uren egoera ekologikoaren segimentuan esaten zen Okako urek ez zutela egoera kimiko egokia, eta udaro Eusko Jaurlaritzako Osasun departamentuak Urdaibaiko estuarioko hondartzetan kontzentrazio baktereologiko handia dagola esaten du eta Sukarriteako Toña hondartza bainurako itxi ere egiten du. Aurreko guztiaren arrazoia hauxe da: oraindik hainbat azpiegitura falta direla edota egiteke daudela bere garaian onartu zen Saneamenduaren Lurralde Planaren baitan. Are gehiago, laster, Lamiarango araztegia martxan jarriko den honetan, izatez, 65.000 biztanlerentzako aurreikusita dagoen azpiegitura, bere

Page 14: AJANGIZKO UDALAK 2014KO EKAINAREN 24AN OSPATUTAKO … · egin ondoren, Udal Osoa biltzen da ohiko bilera ospatzeko, goian aipatutako zinegotziekin. 1.- AZKEN BILERETAKO AKTAK IRAKURRI

Ajangizko Udala

14

kapazidadearen oso azpitik jardungo du, soilik Bermeo ta Mundakako urak jasoko dituelako. Itsasadarraren eskuinaldeko herrien saneamendu sare nagusia eginda badago ere, berau ezin da Gernikako araztegira konektatu, azken honek ezin baititu ur horiek jaso, azpiegitura zaharra eta txikia delako. Gainera Gernika eta Lamiarango araztegia batu behar duen kolektore nagusiaren obren zati gehiena ere egin gabe dago oraindik. Hortaz, orain arte egindako inbertsioak ere, ez dira probestuko falta diren inbertsioak burutu arte. 2003.urtean hitzarmen bat sinatu zuten Busturialdeko ur partzuergoak eta Eusko Jaurlaritzak saneamendu kolektore nagusia martxan jartzeko. Bide horretan ere, Espainiar Estatuko gobernuak bere ekarpena egin zuen Lamiarango araztegia eraikitzeko eta egun 23 miloi €tako inbertsioarekin ia buruta dauka bere konpromisoa faltan duen gauza bakarra emisarioaren obra delarik zeina une honetan burutzen ari den. Bizkaiako Foru Aldundiak ere bere konpromezua bete du eta 92 miloi € inbertitu izan ditu Bermeo eta Gernikako herri saneamentu sarea egokitzen; Gernikako obrak bukatzear daudelarik. Busturialdeko Ur Partzuergoak ere berak hartutako ardurak burutuak ditu eta 3 miloi € inbertitu izan ditu lursailak desjabetzen, proiektuak idazten eta obra zuzendaritzak egiten. Eusko Jaurlaritzak 35 miloi € inbertitu ditu ondoko hoditeria sareetan: Bermeotik EDAR LAMIARANera doana, EDAR LAMIARANetik Mundakarako tartean eta Busturia Sukarrieta tartean. Ezinbestean erakunde ezberdinen arteko akordioa eta konpromisoa ezinbestekoa da, Urdaibaik behar eta merezi duen saneamendu sistema egokia izateko. Bide horretan, gogoratu behar dugu, erakunde gehienek konpromiso horiek bete izan dituztela eta egun falta den bakarra hoditeria sarearekin bukatzea dela, Muxika eta Mundaka bitartean dauden herri guztiak EDAR LAMIARANera konektatu ahal izateko. 2004. Urtean, proiektuak idatzi zirenean, jakin izan zuen Eusko Jaurlaritzak konprometitutako 35 miloi €ak ez zirela nahikoa izango obrarekin bukatzeko eta bikoitza beharko zuela horretarako. Zoritxarrez 2004. Urtetik 2014.era bitarteko urte guztietan gobernu ezberdinek ez dute partida gehigarririk egokitu lehentasunezko eta ezinbestekoa den obra honekin bukatzeko. Gauzak horrela, Busturialdeko herritarren, gure ingurumen baliotsuaren eta gure etorkizun ekonomikoaren mesedetan denon arteko akordio berria egitea ezinbestekoa da. Gaur egun BEZak izandako igoerarekin eta prezioen berrikuspenarekin falta den diru kopurua obrarekin bukatzeko 50 milioi euro dira. Dena den, agerikoa da ere, dena ezin dela egun batetik bestera jarri, baina bai aurreikusi urtez urte kopuru bat, azpiegituren artean ere lehentasunak jarriz, eta bide horretan, Sukarrietako ponpaketa eta Gernika-Lamiaran kolektorearen eraikuntza dira lehenetsi beharrekoak, jarraian Muxika Gernika tarteari helduaz. Bide horretan, nabarmena da gaur egungo egoera ekonomikoa ez dela egokiena, eta hortaz, herri erakundeek inoiz baino zorrotzago erabaki behar dituzte inbertsio publikoetan zeintzuk diren lehentasunak. Bada, kasu honetan, nabaria da, ura bizitzeko oinarrizko baliabidea izanik, Eusko Jaurlaritzaren aldetik, lehentasuna eman beharko litzaiokela inbertsio honi, eta gainera, ezinbestekoa da obra horiek 2015 urteko hasieran martxan egotea. Hartara, datorren urteko EAEko aurrekontuetan ezinbestekoa da azpiegitura honi begirako diru publiko nahikoa egotea, obren hasiera bermatu dutenak, eta horrela 10 urte beranduago bada ere, Europako Ur Zikinen tratamentauren inguruko Zuzentarauak, 91/271, esaten duena betetzea zeinak, beranduenez, lan hauek bukatuta egon behar zirela esaten zuen 2005. Urtearen bukaerarako. Hori dela eta, honako MOZIOA aurkezten dugu: Udal honek Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio, Busturialdeko Ur Partzuergoarekin Urdaibaiko saneamendu azpiegiturak egiteko beharrezkoa den hitzarmena 2014. urtea bukatu aurretik adosteko eta sinatzeko konpromisoa har dezala.

Page 15: AJANGIZKO UDALAK 2014KO EKAINAREN 24AN OSPATUTAKO … · egin ondoren, Udal Osoa biltzen da ohiko bilera ospatzeko, goian aipatutako zinegotziekin. 1.- AZKEN BILERETAKO AKTAK IRAKURRI

Ajangizko Udala

15

Udal honek Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio, 2015eko aurrekontu orokorretan, Urdaibaiko saneamendu azpiegiturei ekiteko beharrezkoa den diru partida nahikoa bermatu dezala eta inbertsio publikoen baitan, azpiegitura honen eraikuntza lehenetsi dezala. Akordio hau Eusko Jaurlaritzari, Eusko Legebiltzarrari, Bizkaiko Foru Aldundiari, Bizkaiko Batzar Nagusiei eta Busturialdeko Ur Partzuergoari helaraziko zaio.

Ajangizen, 2014ko Ekainaren 19an

11.- ERREGU ETA GALDERAK.-

Alkateak laster ez ohiko pleno bat ospatuko dela azaltzen du, Urretxako bidearen plegua

onartu eta adjudikazioarekin aurrera egiteko.

Beñat Madariaga zinegotzi jaunak, Maierretik familiari Inglaterran lanpostua eskaini diotela

aipatzen du hiru urterako, eta lanpostua udaletxeko zinegotzi karguarekin konpatiblea ez denez utzi

egin beharko duela.

Oar Arteta lan berria onerako izango delakoan zorionak eta zorte on opa dio.

Alkate jaunak egindako lanagatik eskerrak ematen dizkio, 2011tik ona abentura honetan parte

hartzeagatik.

Alkate jaunak beste gairik ez dagoenez batzarra bukatu baino lehen jendea Urretxako

bidearen konponketa lanekin pozik azaldu dela argi utzi nahi du, eta desepzio handia hartu duela

udalarentzako garrantzitsuenak diren proiektuetan EAJ/PNV taldeak ezetza ematean. Berdin argi utzi

nahi du izan duen poztasunik haundienetakoa aurrekontuak aho batez onartzea izan zela.

Eta beste aztergairik ez dagoenez, batzarra bukatutzat ematen da arratsaldeko zortziak laurden

gutxitan, eta horren sendespena egiten dut Udaleko bitarteko Idazkari naizen honek, Alkate

Lehendakariaren oniritziarekin.

ALKATEA

Mikel Ander Zubizarreta Gonzalez-Rua

BITARTEKO IDAZKARIA

Saioa Pineda Aranburu