MENDIETAKO 24 ETXEBIZITZA BARRIAK ESKATZEKO EPEA … Barria/06_b… · Web Orriak gure herriko...

6
1 Kultura Etxea: Inguruaren atontze lanak amaituta Ajangizko seme-alaba kutunak: Julita Berrojalbiz Badogu Web orria: www.ajangiz.net MENDIETAKO 24 ETXEBIZITZA BARRIAK ESKATZEKO EPEA ZABALIK barriak 03 • 2006 AJANGIZko Udal Informazioa Información Municipal del Ayuntamiento de AJANGIZ AJANGIZ Mendietako etxebizitza barrien adjudikazino eskaera egi- teko epea otsailera arte egongo da zabalik. Dakizuen lez, babes lokaleko 24 etxebizitza egiten dabil Bizkailur alkartea. Etxebizitza guztiak ohiko bizileku iraunkorra izan behar dabe. Eskaerak Udaletxean aurkeztu behar dira. Epea hiru hile- betekoa da eta aurreko azaroaren 8an hasi zen, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta gero. Babes Lokaleko Etxebizitzak 24 pisuak “Babes Lokaleko Etxebizitzak” dira; hau da, prezio aldetik babestuta dagoz baina ez dira “Babes Ofizialeko Etxebizitzak”. Azken honeek, BOE edo VPO erde- raz, bizitza guztirako babespean mantentzen dira. Ajangizko lakoak, “Babes Lokaleko Etxebizitzak” ordea, 15 urteko babesaldia daukie eta gero, libre geratzen dira. Honek esan gura dau, 15 urte horreetan etxebizitzetako jabeek ezin izan- go dabela saldu edo alokatu etxebizitza, garajea edo trastelekua; handik aurrera ordea, arazo barik. Atzera egiteko Eskubidea Salerosketaren eskritura sinatzen danetik 15 urteko epean, Ajangizko Udalak edo ta, Bizkailur alkarteak eta Bizkaiko Foru Aldundiak atzera egiteko eskubidea izango dabe. Honek esan gura dau, etxebizitzak, garajeak eta trastelekuak erosteko es- kubidea izango dabela, hasierako salneurri bardinean, (urteroko IPCa gehituta). Eskubide honen bidez, espekulazi- noa, iruzurra eta azpijokoa galarazo nahi dira. Baldintzak Aurreko ekainean, Ajangizko Udalaren Plenoak onartu ebazan esleipen edo adjudikazinorako baldintzak; zer bal- dintza bete behar dan etxebizitzen eskaera egin ahal izateko. Besteak beste, adinez nagusi eta etxebizitzaren jabe ez iza- teaz gain, 15.500 euro eta 35.000 euro bitarteko irabazi gor- dinak behar dira urtero. Hori lagun batek eskatu ezkero; senideak eskatu ezkero, 15.500etik 42.000 eurora bitarteko irabaziak azaldu behar dira (familiako kide guztien diru-sa- rrerak kontutan hartuta). Babes Lokaleko Etxebizitzak eskuratzeko aitatutako diru- sarrerak agertzen ohi dira adjudikazinorako baldintzatan. VPOren kasuan, bestelakoak dira, etxebizitzen kondizinoak ere desbardinak direlako.

Transcript of MENDIETAKO 24 ETXEBIZITZA BARRIAK ESKATZEKO EPEA … Barria/06_b… · Web Orriak gure herriko...

Page 1: MENDIETAKO 24 ETXEBIZITZA BARRIAK ESKATZEKO EPEA … Barria/06_b… · Web Orriak gure herriko argazki asko ditu eta Ajangizi buruzko informazino zehatza. Ajangizko deskripzinoa egiten

1

Kultura Etxea: Inguruarenatontze lanak amaituta

Ajangizko seme-alaba kutunak:Julita Berrojalbiz

Badogu Web orria:www.ajangiz.net

MENDIETAKO 24 ETXEBIZITZA BARRIAKESKATZEKO EPEA ZABALIK

bbaarrrriiaakk03 • 2006

AJANGIZko Udal Informazioa • Información Municipal del Ayuntamiento de AJANGIZ

AJANGIZ

Mendietako etxebizitza barrien adjudikazino eskaera egi-teko epea otsailera arte egongo da zabalik. Dakizuen lez,babes lokaleko 24 etxebizitza egiten dabil Bizkailur alkartea.Etxebizitza guztiak ohiko bizileku iraunkorra izan behar dabe.

Eskaerak Udaletxean aurkeztu behar dira. Epea hiru hile-betekoa da eta aurreko azaroaren 8an hasi zen, BizkaikoAldizkari Ofizialean argitaratu eta gero.

Babes Lokaleko Etxebizitzak 24 pisuak “Babes Lokaleko Etxebizitzak” dira; hau da,

prezio aldetik babestuta dagoz baina ez dira “BabesOfizialeko Etxebizitzak”. Azken honeek, BOE edo VPO erde-raz, bizitza guztirako babespean mantentzen dira. Ajangizkolakoak, “Babes Lokaleko Etxebizitzak” ordea, 15 urtekobabesaldia daukie eta gero, libre geratzen dira. Honek esangura dau, 15 urte horreetan etxebizitzetako jabeek ezin izan-go dabela saldu edo alokatu etxebizitza, garajea edotrastelekua; handik aurrera ordea, arazo barik.

Atzera egiteko EskubideaSalerosketaren eskritura sinatzen danetik 15 urteko epean,

Ajangizko Udalak edo ta, Bizkailur alkarteak eta Bizkaiko ForuAldundiak atzera egiteko eskubidea izango dabe. Honek esangura dau, etxebizitzak, garajeak eta trastelekuak erosteko es-kubidea izango dabela, hasierako salneurri bardinean,(urteroko IPCa gehituta). Eskubide honen bidez, espekulazi-noa, iruzurra eta azpijokoa galarazo nahi dira.

BaldintzakAurreko ekainean, Ajangizko Udalaren Plenoak onartu

ebazan esleipen edo adjudikazinorako baldintzak; zer bal-dintza bete behar dan etxebizitzen eskaera egin ahal izateko.Besteak beste, adinez nagusi eta etxebizitzaren jabe ez iza-teaz gain, 15.500 euro eta 35.000 euro bitarteko irabazi gor-dinak behar dira urtero. Hori lagun batek eskatu ezkero;senideak eskatu ezkero, 15.500etik 42.000 eurora bitartekoirabaziak azaldu behar dira (familiako kide guztien diru-sa-rrerak kontutan hartuta).

Babes Lokaleko Etxebizitzak eskuratzeko aitatutako diru-sarrerak agertzen ohi dira adjudikazinorako baldintzatan.VPOren kasuan, bestelakoak dira, etxebizitzen kondizinoakere desbardinak direlako.

Page 2: MENDIETAKO 24 ETXEBIZITZA BARRIAK ESKATZEKO EPEA … Barria/06_b… · Web Orriak gure herriko argazki asko ditu eta Ajangizi buruzko informazino zehatza. Ajangizko deskripzinoa egiten

2

ALKATEARENESKUTITZA

Hilabete batzuk barru, Ajangizekbabes lokaleko 24 etxebizitza barriizango ditu. Eraikuntza aurrera doaeta baldintzak bete ezkero, etxeokeskatzeko epea zabalik dago Uda-letxean, otsailera arte. Gero, adju-dikazinoa zozketa baten bidez egin-go da, notarioaren aurrean, legeakdinona betez. Zozketa publikoa, gar-bia eta agirian, prozesu guztiak izandauan gardentasun bardinagaz, he-rritar guztien aukera bardintsuakbermatzeko.

Gurea bezelako herri txiki batenalkatea izanda, pozgarri deritzotalbisteari, babestutako etxebizitzeiesker hainbat lagun herrian gera-tzeko aukera izango dabelako. Ajan-giztik kanpora etxe bila joan beharrikez dabe izango, eta bai gure arteangelditzeko aukera.

Atsegingarri ere badot AjangizkoWeb Orria aurkeztea. Herriak etaajangiztarrok aro barriaren gurpilarieusten deutsogu eta informazino etateknologia barrien gizartea esatendan horretan nortasun osoagazsartzen gara. Internet, gero eta ge-hiago erabiltzen dan tresna dogu.Egunero. Eta, ajangiztarren eta uda-laren arteko hartu-emonetarakotresna baliogarria izango dala segurunago.

Ez neukez lerro txiki honeek agor-tu nahi, herriko biztanle guzti-guztioigabon jai zoriontsuak opatu barik.Eta gauza bera ere opatu gura neu-kio udalean burkide izan dan IgorLezamiz, iaz desagertutako lanki-deari. Berak ere gure herriaren aurre-rakuntza jarraituko daualako, men-diren baten gorengo gailurretik.

Jai zoriontsuak guztioi, bihotzez.

Pisu barriak 80tik 85 m2 bitarteko azalera izango dabe, garajea (30 m2koagehien jota), eta trastelekuagaz (15 m2 gehien jota) .

Etxebizitzen gehieneko salneurria, garajea eta traslekua barne, 144.075 euroda (BEZ edo IVA sartu barik). Metro karratu erabilgarria 1.695 eurotan jarri da, etahonekin atera daiteke etxebizitzaren gehieneko salneurria. Honela, 80 m2ko etxe-bizitza estandarraren prezioa 135.600 euro izango da, BEZ kontutan hartu barik.

Etxebizitzak eraikitzeko lanak iazko uztailean hasi ziren eta datorren urteanamaituko dira.

PISUAK, GARAJE ETA TRASTELEKUAGAZ

Zubietatik Aristietarainoko bidekoatontze lanak amaitzerakoan Zubitxu-Aristieta bide osoa konponduta egon-go da. Zati bitan egin da lana: lehe-nengoa iaz egin zan Zubitxutik Zubial-deraino; bigarrena, hile honetanhasiko da.

Bide barria lehengoa baino nahikozabalagoa da, hiru metroko zabale-ratik lau metro t’erdira pasatu da eta.

Lanak egiteko lurra mugitu beharizan da, eta gero, legarra eta aglome-ratu asfaltikoagaz barriro bete.

Bidegorria eta badenak Zabalagoa izateaz gain, bide barri

aseguruagoa ere izango da oinez-koentzat, bidegorria ere egokitu jako-lako. Badenak eta abiadura murriztekoseinaleak ere jarrita egongo dira segur-tasuna areagotzeko.

Lan guzti honeek egiteko 170.000euro erabili dira.

Udaleko bideak zabaltzeko lanakdatorren urtean jarraituko dau, besteibilbide batzuri ekinez. Konpondukodiran bide barriek ere zabalera bardinaizango dabe aurrerantzean.

ATONTZE LANAK ZUBIALDE-ARISTIETA BIDEAN

Eraikin barria 7.500 m2ko lur sailean egiten dabilz. Udaletxeak lurzoru zati hauBizkaiko Foru Aldundiko Bizkailur etxegile publikoari eskeini eutsan babestutakoetxebizitzak egiteko. Partzela honetan egin daiteken eraikuntza 2.800 m2koa izandaiteke gehien jota.

Page 3: MENDIETAKO 24 ETXEBIZITZA BARRIAK ESKATZEKO EPEA … Barria/06_b… · Web Orriak gure herriko argazki asko ditu eta Ajangizi buruzko informazino zehatza. Ajangizko deskripzinoa egiten

3

Kultura Etxearen ingurunearen urbanizazinoa laster amaitukoda. Ingurune osoan egiten dira lanak, ez bakarrik lehengoAbadetxearen bueltan.

Herri-lanak iaz hasi ziren. Kultura Etxearen inguruko harresiakonpondu zan eta galtzadan, harri-bidea jarri zan. Etxearen sa-rreran, barandak ere ipini ziran.

Etxearen ingurua gorabeheratsua izanda, lurrak atondubehar izan ziran eta porlanezko horma eusgarriak eraiki.

Aurtengo azken hiru hilabeteetan konponketaren bigarrenfasea egin da. Batez ere, argi indarraren hariak eta telefonoare-nak lurperatu dira; arketak ipini; inguruko bidea eta elizarenaharriztatu eta zintarriak jarri oinezkoen pasabiderako. Farolatxikiak, jezarlekuak eta zaborrontziak jarri dira, argazkian ikustendiran moduan.

Bigarren faseko lanak egiteko 147.735 euro erabili dira.2007an birgaitze eta atontze lanak jarraituko dabe, etxearen

barrukaldean batik bat.

KULTURA ETXEAREN INGURUNEA URBANIZATUTA

ABADETXETIK KULTURA ETXERA

Ajangizko Abadetxe izandakoa 1822ko eraikuntza ederradogu, Juan Bautista Belaunzaran arkitektoak egindakoa.Belaunzaran Bizkaiko neoklasiko estiloan arkitekto esangu-ratsua da eta berari zor deutsogu baita ere abadetxe ondokoeleiza: Jaunaren Igokundearen Eleiza, egilearen obra ospe-tsua.

Etxea eraikin sendoa da, harri landuaz egindakoa, 500 m2

erabilgarri dituena. Lurzoruak 260 m2 ditu eta Bilboko Go-tzaindegiaren jabegopean egondako inguruko lur urbanoak2.000 m2 baino gehiago dira. Etxeak hiru solairu ditu; hiruga-rrena, ganbara.

Abadetxea Kultura Etxea bihurtzeko hainbat lan behardira. Besteak beste, igogailua jarriko da, herriko lagun guz-tientzat erabilgarria izan daiten.

Page 4: MENDIETAKO 24 ETXEBIZITZA BARRIAK ESKATZEKO EPEA … Barria/06_b… · Web Orriak gure herriko argazki asko ditu eta Ajangizi buruzko informazino zehatza. Ajangizko deskripzinoa egiten

4

1957: Lehenengo ikastolaBizkaiko lehenengo ikastola sortu eban taldeko bultza-

tzailetariko bat izan zan Julita. 1957ko urriaren 9an, BilbokoSan Nikolas eleizako katekesiaren ikasgelatan sortu eben.Lehenengo ikastola haretan 14 ume ibili ziren, Julitaren Isabeleta Ander seme-alabak tartean. Ikasturtea hasita, beste 14ume gehitu jakezan. Ikasturtea amaitzerakoan, Gurpidegotzainak, gobernadoreak aginduta edo, erdi ezkutuan aritzenzan lehenengo ikastola zarratu egin eban.

Etxebizitza partikularrakDebekuaren ostean, Iralabarriko frantzizkotarren

egoitzara jo eben. Han ere galarazoa, eta multa, diru isuna,bultzatzaileei. Baina multak edo gogorragoaren mehatxuakez ziren nahiko: euskaltzale taldeak etsi ez, eta etxebizitzapartikularretara jotzea erabaki eban. Julitak berak bereetxea atondu eban ikastola bihurtzeko, eta hantxe hartuebazan hamabiren bat ikasle.

Ikastola legeztatuUrteak igaro eta arazoa lehengoatan egoan: Zelan gain-

ditu legearen debekua eta ikastola legeztatu?Euskaltzaindiako kideak lagunduta, Bizkaiko Aldundira joeben, orduko presidentea zan Fernando de Ybarragazberba egiteko. Harengandik idatzi bat lortu eben azkenean,

“favorable a la creación de un Colegio de PrimeraEnseñanza, donde ha de cultivarse el vascuence, junta-mente con el idioma oficial”. Idatzia eskuetan hartuta, Julitaeta Alfontso Irigoien euskaltzaina Madrilera joan ziranMinisteritzaren baimen ofizialaren bila. Hori ere gainditueben eta 1966ko ekainaren 8an Azkue Ikastolak babeslegala lortu eban. Elkano kaleko 6 zenbakian egoan etainaugurazino ekitaldian euskeraz eta erderaz aritu zanGurpide gotzaina bera.

Ikastola kooperatibanBehin legeztatuta, denbora oso gitxian ikasleen kopurua

ugaldu zan. Arrakastak ikastola itotzeko zorian jarri eban,irakasteko leku aproposik ez eukan eta. Julitak kooperatibasortu eta ikastola etxea eraikitzea proposatu eban. Horrelaegin eben eta 1972an Lauro Ikastola inauguratu eben izenbereko auzoan, Loiu herrian. 500 bazkide kooperatibistaeta mila ikasle.

Julita Berrojalbizek landatutako haziak lora galantak emonebazan nongura. Beste hainbat lekutan ikastola barriak zabal-du ziran. Eta hor ere, barriro bultzatzaile eta laguntzaile jarduneban Julitak. Julia Berrojalbiz, Julita, 1967ko martxoan izen-datu eben Euskaltzain, eta Euskaltzaindiako Ohorezko Kide1998an, Julita hil zan urte berean.

Julia Berrojalbiz Berrojalbiz, beragaz hartu-emona izan ebenguztientzat Julita, Mendieta auzoko Urrutia baserrian jaio zan 1923an.Hiru neba-arrebaren artean zaharrena, Gasteizko Teresianekin ikasieban eta gero, Magisteritza Bilbon, Medikuntza ikasteko gogoa izanarren. Bilbora ezkondu zan, José Andrés Andia abokatuagaz, eta hangaratu eban bere benetako bokazinoa, bere bizitza publikoaren ardatznagusia izango zana: euskerea eta euskeraren irakaskuntza garai iluneta bortitzean.

JULITA BERROJALBIZ(1923-1998) Bizitza osoa euskeraren alde

AJANGIZKO SEME-ALABA KUTUNAKAjangizek baditu seme-alaba bikainak, arlo desbardinetan nabarmendu direnak.Orain dala denbora gitxi desagertu dan bat gogoratu gura geunke aldizkari honetan, bere lana eta bere oroimena oso bizirik dagozelako: Julita Berrojalbiz,emakume aparta, Bizkaiko ikastolen sortzailea urte latz eta ilunetan etaEuskaltzaindiako kide 1967tik.

Page 5: MENDIETAKO 24 ETXEBIZITZA BARRIAK ESKATZEKO EPEA … Barria/06_b… · Web Orriak gure herriko argazki asko ditu eta Ajangizi buruzko informazino zehatza. Ajangizko deskripzinoa egiten

5

Gure herriko Web Orria gertu dago. Udalak helburu bi izan dauz Web Orria martxan jartzeko: alde batetik, Ajangiz ezagutuez eta Internet-era jotzen dabenei gure herriaren gaineko zertzelada batzuk emon; eta bestetik, herritarroi komunikazino tres-na bizkorra eskeini. Horretarako, Web Orriaren informazinoa gaurkoratu egingo dogu eta tramitazino elektronikorako doku-mentuak eskegi doguz: eskabideak, agiriak, ordenantzak...Ajangizko Web Orria Lantik enpresa publikoak egin dau. LantikBizkaiko Foru Aldundiak sortutako enpresa da, informatika arloan zerbitzua emoteko.

G: Zer da Web Orriaren helduerrazta-suna?

E: Web Orrira iristeko erraztasuna. Hel-duerraza bada, pertsona guztientzat uler-garria da; batez ere, elbarrientzat.

G: Itsu edo gor batentzat, esate bat-erako?

E: Bai, baina ez bakarrik ikusteko,

entzuteko eta ordenadorearen teklatuaerabiltzeko ezinduta dagozenentzat.

Helduerraztasunak beste hau ere adier-azoten dau: ordenadoreagaz ez ezik,beste tresna informatiko batzuk erabilita,PDA, telefono mugikorra edo telebistaerabilita ere, Web Orria ikusi eta irakurrigeinkela.

AJANGIZEK BADAUKA WEB ORRIA: WWW. AJANGIZ.NET

Esteban Nieto. Informatikan aditua.

“AJANGIZKO WEB ORRIAK HELDUERRAZTASUNAREN BALDINTZAK BETETZEN DITU”

Web Orriak gure herriko argazki asko ditu eta Ajangizi buruzkoinformazino zehatza. Ajangizko deskripzinoa egiten hasten da,kokapena eta historiari buruzko jakingarriak azalduz: Ajangizkolehen idatzizko erreferentziak; “ledania” status juridikoaren ingu-rukoak; herria bide-gurutz Done Jakuaren Bidean, Ardaoareneta Arrainaren Bidean edo ta Zin-Egite Ibilbidean ere.

Naturaren ondasunak presentzia handia dauka Web Orrian,Ajangiz eta Urdaibaiko Biosfera Erreserbari buruzko informazi-noa, fauna eta florari buruzko azalpen ugarigaz.

Herriko kultura ondareak ere zabal erakusten dira. Ondareerlijiosoko eleiza eta ermiteak; ondare zibileko Dorre-Etxe, jaure-gi eta baserriak; eta industria ondareari dagokiozan burdinolaeta errotak.

Aisialdirako pasealekuak ere gomendatzen deuskuz WebOrriak; hamarren bat ibilbide, luzeera, iraupena eta zailtasunariburuzko informazinoagaz. Ibilbidearen bazter ikusgarriak ereseinalatzen dira.

Komunikazino tresna ajangiztarrentzatAjangizko herritarrei zuzendutako atalak ere baditu Web

Orriak, hainbat informazino bilduta udal zerbitzuen inguruan

(bulegoaren ordutegia, Udal Liburutegia, Bake Epaitegia,Erregistro Zibila...) eta telefono erabilgarriak. Udalak antolatu-tako ekitaldi eta ikastaroei buruzko albistea ere badator eta udaltramiteak egiteko bide zuzena: agiriak eta eskabideakInterneten bitartez bideratu ahal izateko.

Beste atal batek, herriko albisteen barri emoten deusku etaesku artean dozun “Ajangiz Barriak” aldizkaria ere bilduta dagoWeb Orrian.

AJANGIZ OSOA KLIK BATEAN!

Page 6: MENDIETAKO 24 ETXEBIZITZA BARRIAK ESKATZEKO EPEA … Barria/06_b… · Web Orriak gure herriko argazki asko ditu eta Ajangizi buruzko informazino zehatza. Ajangizko deskripzinoa egiten

6

“Ajangiz udala txirrindularitxapelketa”ren bigarren edizinoa

Aurreko uztailaren 8an egin zan “Ajangiz UdalaTxirrindulari Txapelketa”ren bigarren edizinoa, EuskadikoTxirrindularitza Txapelketa kadeteentzat, hain zuzen ere.Aurtengo kadeteak 1990 eta 1991an jaiotako kirolariakdira.

Txapelketa Gernikako Txirrindulari Alkarteak antolatueban, Ajangizko Udalaren laguntzagaz. Harrera oso onaizan eban, ia berrehun txirrindularik izena emon eben eta.Hain justu, 190 kirolari apuntatu ziren eta azkenean 117klortu eben proba osoa egitea: 60 kilometro baino ge-hiagoko zirkuitua; eta abiadura bizkorrean, irabazlearenbatezbestekoa orduko 35 kilometroko izan zan eta.

TELEFONO ERABILGARRIAK: AAjjaannggiizzkkoo UUddaallaa:: 946 251 913 (Ordutegia: 08:30tik 14:30ra) • SSooss DDeeiiaakk:: 112 MMeeddiikkuu LLaarrrriiaallddiiaakk:: 946 035 800 • SSuuhhiillttzzaaiilleeaakk:: 946 250 917

Yoga et LasaitzeIkastaroaEstresaren aurkako tek-nikak. Barriz ere ikas-taroa jarri dogu martxanaurten, azaroan hasi etadatorren urteko maia-

tzera arte. Ikastaldiak astean bitan etaordu t’erdiz emoten dira. Aurtengo ikas-taroan 11 lagun dagoz: 10 emakumezkoeta gizonezko bat.

Umeen Euskal DantzakAurreko urriaren 6an hasi zan EuskalDantzen ikastaroa umeentzat. Talde biegin dira: bat, 4tik 6 urtera bitartekoumeentzat; eta bestea, 6 urtetik gora-koentzat. Guztira, 28 ume dagoz: 15,lehenengo taldean, eta 13, bigarrenean.Klaseak euskeraz emoten dira eta dato-rren urteko ekainean amaituko dira.Aurtengo irakaslea, Garbiñe Delgado,Elai Alai taldeko dantzari ajangiztarra da.

Munduko DantzakHarrera oso ona izan eban gure herrianMunduko Dantzak ekitaldiak eta lehenekitaldi haren ondoren, beste hiru egiteaerabaki zan: urriaren 28an, azaroaren25ean eta abenduaren 23an.

Ardao Dastatze IkastaroaUrriaren 27an egin zan, Pertxamenditxokoan. Gasteizko “Ardao Eskola”kogerentea, Jorge Martinez, aritu zanirakasle, ardaoa dastatzeko teknikakazalduz. Ardao desbardinak ere das-tatzeko aukera izan eben ikastaroraapuntatu ziren 15 lagunek.

Lasturrera IbilaldiaAurreko irailaren 23an,emakumeez osotuta-ko taldeak Gipuzkoa-ko Deba aldeko Lasturbailarara ibilaldia egineban.

Bazkal ostean, Getarirajarraitu eban taldeak,Cristobal Balenciagajostun ospetsuak berejaioterrian daukan mu-seo etxera. MuseoaAldamar Jauregian da-go; hain zuzen ere,Belgikako Fabiola erre-ginaren gurasoen uda-ko etxean, Balenciagabertan hasi zan eta jos-tun lanetan. Gaur egun,jauregiaren ondoan Ba-lenciagaren museo ba-rria eraikitzen hasi dira.

AJANGIZTARRENTZAT ZABALIK

JJeessúúss RRuuiizz TTeerráánn.. GGeerrnniikkaakkoo TTxxiirrrriinndduullaarrii AAllkkaarrtteeaa::

“Ajangiz ibilbide osoa da txirrindularientzat”

Jesus Ruiz gernikarra txirrindulari profesionala iza-tera heldu zan; gaur egun bizikleta denda dauka etaGernikako Txirrindulari Alkarteko kirolari kadeteakzuzentzen ditu.

G: Zer deritzozu “Ajangizko Udala TxirrindulariTxapelketa”ri?

E: Proba oso interesgarria da eta jende asko mugitzendau batetik bestera. Aurten 200 gaztek parte hartu dabe, etailusio handiagaz egin dabe lehia.

G: Zelangoa da Ajangizko ibilbidea?E: Ibilbide ederra da, bai txirrindularientzat eta baita

ikusleentzat ere. Ibilbideari lau buelta emon behar jakoz,guztira 60 kilometro. Eta txirrindulari zaleek txirrindularienahalegina lau aldiz ikusteko aukera dabe.

G: Eta txirrindularientzat?E: Ajangiz zirkuito konpletoa da. Aparteko ibilbidea txi-

rrindulari gazteentzako, gorabehera handirik ez dauka etaaldapatsuegia ez dalako. Eta ez hori bakarrik: ibilbideteknikoa da, guztiz aproposa ikasitako trebetasunak landudagiezan. Txirrindulari gazte nafarra irabazlea: Iñaki Zugasti; bigarren, Iván

Sánchez; eta hirugarren, Mikel Astiz.

Ajangizko udaletxeko ateak zabalik dagoz, ajangiztarren iradokizunak jaso eta herritarren jakingura asetzeko diren ekitaldiak antolatu ahal izateko.