2007KO GARAGARRILAREN 5EAN EGINDAKO APARTEKO UDAL … file- Udalerriko garapenaren inguruko gaiak...

17
1 2015EKO GARAGARRILAREN 16AN EGINDAKO APARTEKO UDAL BILKURA Herria: Bakio Tokia: Bakioko Udaletxea Eguna eta ordua: 2015 garagarrilaren 16an, arratsaldeko 7:00etan BATZARKIDEAK: Lehendakaria: - AMETS JAUREGIZAR BARAIAZARRA ANDREA Zinegotziak: - MARÍA ISABEL BARTUREN LASA ANDREA - EGOITZ ABIO ARRILLAGA JAUNA - AITOR IBARZABAL BARTUREN JAUNA - AITOR APRAIZ IMATZ JAUNA - IKER MURUAGA GOIKOETXEA JAUNA - JOSÉ LUIS MARÍA URRUTIA BILBAO JAUNA - JOSÉ ANTONIO ABIO ERKOREKA JAUNA - GORKA AZAOLA LÓPEZ DE GEREÑO JAUNA - ALAIN GÓMEZ BILBAO JAUNA - JOSU GARAI VARA JAUNA Helburua: Lehenengo deialdian, udalaren aparteko bilkura egitea. Era berean, kontuan hartu behar da Juan Francisco Eiguren Kortazar idazkariak bilkura horretako zinegotziei deitu deutsela legeak agintzen dauanaren arabera. Idazkari jaunak batzarrari hasikera emoteko legezko “quorum”a dagoala egiaztatu eta udalbatzako gaiak eztabaidatzen hasi aurretik, Amets Jauregizar alkate andreak oharpen modura ondoko hau adierazo dau: Lehenengo eta behin bildutako jendeari ongi etorria emon gura dot eta bilkurari hasikera emon aurretik hiru ohar honeek egin gura neukez: Ez deusku aurkezpena prestatzeko denborarik emon, baina gure asmoa da hurrengo udalbatzetan informatika euskarriaren bidez, udal gobernuaren proposamenen barri emon, bai eta udalbatzaren saioaren barri be, beti be saio horreen jarraipena errazteko asmoz. Horrezaz gain, udalbatzak grabau egingo doguz eta udalbatzarrera bertaratu ez danak be udaleko web orrian udal saioaren edukia eskuratu ahal izango dau. Hasteko, gaur grabau egingo dogu eta bideoa www.bakio.org jendearen eskura egongo da.

Transcript of 2007KO GARAGARRILAREN 5EAN EGINDAKO APARTEKO UDAL … file- Udalerriko garapenaren inguruko gaiak...

Page 1: 2007KO GARAGARRILAREN 5EAN EGINDAKO APARTEKO UDAL … file- Udalerriko garapenaren inguruko gaiak (lehen sektorea, zerbitzuak eta turismoa). ONGIZATEKO INFORMAZINO BATZORDEA KIDE KOPURUA:

1

2015EKO GARAGARRILAREN 16AN EGINDAKO APARTEKO UDAL

BILKURA

Herria: Bakio

Tokia: Bakioko Udaletxea

Eguna eta ordua: 2015 garagarrilaren 16an, arratsaldeko 7:00etan

BATZARKIDEAK:

Lehendakaria: - AMETS JAUREGIZAR BARAIAZARRA ANDREA

Zinegotziak:

- MARÍA ISABEL BARTUREN LASA ANDREA

- EGOITZ ABIO ARRILLAGA JAUNA

- AITOR IBARZABAL BARTUREN JAUNA

- AITOR APRAIZ IMATZ JAUNA

- IKER MURUAGA GOIKOETXEA JAUNA

- JOSÉ LUIS MARÍA URRUTIA BILBAO JAUNA

- JOSÉ ANTONIO ABIO ERKOREKA JAUNA

- GORKA AZAOLA LÓPEZ DE GEREÑO JAUNA

- ALAIN GÓMEZ BILBAO JAUNA

- JOSU GARAI VARA JAUNA

Helburua: Lehenengo deialdian, udalaren aparteko bilkura egitea. Era berean, kontuan

hartu behar da Juan Francisco Eiguren Kortazar idazkariak bilkura horretako zinegotziei

deitu deutsela legeak agintzen dauanaren arabera.

Idazkari jaunak batzarrari hasikera emoteko legezko “quorum”a dagoala egiaztatu eta

udalbatzako gaiak eztabaidatzen hasi aurretik, Amets Jauregizar alkate andreak oharpen

modura ondoko hau adierazo dau:

Lehenengo eta behin bildutako jendeari ongi etorria emon gura dot eta bilkurari hasikera

emon aurretik hiru ohar honeek egin gura neukez:

Ez deusku aurkezpena prestatzeko denborarik emon, baina gure asmoa da hurrengo

udalbatzetan informatika euskarriaren bidez, udal gobernuaren proposamenen barri

emon, bai eta udalbatzaren saioaren barri be, beti be saio horreen jarraipena errazteko

asmoz.

Horrezaz gain, udalbatzak grabau egingo doguz eta udalbatzarrera bertaratu ez danak be

udaleko web orrian udal saioaren edukia eskuratu ahal izango dau. Hasteko, gaur grabau

egingo dogu eta bideoa www.bakio.org jendearen eskura egongo da.

Page 2: 2007KO GARAGARRILAREN 5EAN EGINDAKO APARTEKO UDAL … file- Udalerriko garapenaren inguruko gaiak (lehen sektorea, zerbitzuak eta turismoa). ONGIZATEKO INFORMAZINO BATZORDEA KIDE KOPURUA:

2

Eta azkenik, udal gobernu honek jakinarazo gura dau udalbatzak amaitu eta berehala

edozein herritarrek galderak edo eritxiren bat emoteko aukerea izango dauala.

Ostean, alkate andrearen lehendakaritzapean ondorengo gai honeek eztabaidatu eta erabagi

dira:

1.- UDALAREN ERAKETARI BURUZKO AKTA ONETSI, HALA BEHAR

BALITZ.

Gaurko batzarraren eguneko aztergaien zerrendagaz batera bialdu jake zinegotziei 2015eko

bagilaren 13an udala eratu eta alkatea izendatzeko egindako ohiko bilkuraren aktea, eta

zinegotziek akta hori aho batez onartu dabe.

2.- TALDE POLITIKOEN ERAKETAREN ETA BOZEROALEEN

AUKERAKETAREN BARRI EMON.

Toki Erakundeetako Antolamendu, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoari buruzko

Araudiaren 25. artikuluan ezarritakoaren arabera, idazkari jaunak EAJ-PNV, EH-BILDU

eta BAKIOBAI talde politikoen eraketaren barri emon dau, hurrenez hurren. Hori guztia

jakinda, udalaren osoko bilkura talde horreen eraketaren jakinaren ganean geratu

da. Horrela bada, udal talde politikoak era honetara geratu dira osotuta:

EAJ/PNV:

- AITOR APRAIZ IMATZ

- IKER MURUAGA GOIKOETXEA

- JOSÉ LUIS MARÍA URRUTIA BILBAO

- JOSÉ ANTONIO ABIO ERKOREKA

- GORKA AZAOLA LÓPEZ DE GEREÑO

Talde horretako bozeroaleak:

Titularra:

AITOR APRAIZ IMATZ

Ordezkoak:

IKER MURUAGA GOIKOETXEA

EH-BILDU:

- AMETS JAUREGIZAR BARAIAZARRA

Page 3: 2007KO GARAGARRILAREN 5EAN EGINDAKO APARTEKO UDAL … file- Udalerriko garapenaren inguruko gaiak (lehen sektorea, zerbitzuak eta turismoa). ONGIZATEKO INFORMAZINO BATZORDEA KIDE KOPURUA:

3

- MARÍA ISABEL BARTUREN LASA

- EGOITZ ABIO ARRILLAGA

- AITOR IBARZABAL BARTUREN

Talde horretako bozeroaleak:

Titularra:

AMETS JAUREGIZAR BARAIAZARRA

Ordezkoak:

1) MARÍA ISABEL BARTUREN LASA

2) EGOITZ ABIO ARRILLAGA

BAKIOBAI

- ALAIN GÓMEZ BILBAO

- JOSU GARAI VARA

Talde horretako bozeroaleak:

Titularra:

ALAIN GÓMEZ BILBAO

Ordezkoa:

JOSU GARAI VARA

3.- INFORMAZINO BATZORDE IRAUNKORRAK SORTU ETA OSOTU ETA

BATZARTUKO DIRAN EGUNAK ETA ORDUAK ZEHAZTU ETA

INFORMAZINO BATZORDEETAKO BURUAK IZENDATU.

Lehenengo eta behin, Toki Erakundeetako Antolamendu, Funtzionamendu eta Araubide

Juridikoari buruzko Arautegiaren 124 eta 127. artikuluen arabera, Amets Jauregizar alkate

andreak, talde politiko bakotxari bialdutako idatzian lau Informazino Batzorde Iraunkor

sortzeko proposamena egin dau, zehaztuz, batetik, batzorde bakotxa bost kidek osotuko

dabezala (2 EAJ/PNV, 2 EH-BILDU eta 1BAKIOKAI); eta, bestetik bilerak egingo diran

egunak eta orduak.

Jarraian, talde politikoen bozeroaleek informazino batzorde horreetan parte hartuko

dabezan zinegotzien izenak emon dabezan ezkero, batzordeak era honetara geratu dira

finkatuta:

Page 4: 2007KO GARAGARRILAREN 5EAN EGINDAKO APARTEKO UDAL … file- Udalerriko garapenaren inguruko gaiak (lehen sektorea, zerbitzuak eta turismoa). ONGIZATEKO INFORMAZINO BATZORDEA KIDE KOPURUA:

4

Informazino Batzorde Iraunkorrak:

OGASUN ETA KONTUEN INFORMAZINO BATZORDE BEREZIA

KIDE KOPURUA: 5

José Antonio Abio eta Aitor Apraiz, EAJ/PNV talde politikokoak

Aitor Ibarzabal eta Amets Jauregizar, EH-BILDU talde politikokoak

Alain Gómez, BAKIOBAI talde politikokoa

Batzordeburutza ondoko zinegotziari eskuordetzeko proposamena: Aitor Ibarzabal

Barturen.

Bilera eguna eta ordua: hileko bigarren asteko eguenean, arratsaldeko 7:30ean.

Batzordeak jorratuko dauzen arlo eta gaiak:

- Udalbatzeak onartu beharreko aurrekontuen eta aurrekontuez kanpoko kontuen

inguruko ikerketak, azterketak eta txostenak.

- Era guztietako ekonomia eta ogasun gaiak.

- Udalerriko garapenaren inguruko gaiak (lehen sektorea, zerbitzuak eta

turismoa).

ONGIZATEKO INFORMAZINO BATZORDEA

KIDE KOPURUA: 5

Iker Muruaga eta Gorka Azaola, EAJ/PNV talde politikokoak

Isabel Barturen eta Amets Jauregizar, EH-BILDU talde politikokoak

Alain Gómez, BAKIOBAI talde politikokoa

Batzordeburutza ondoko zinegotziari eskuordetzeko proposamena: Amets

Jauregizar.

Bilera eguna eta ordua: hileko lehenengo asteko astelehenean, arratsaldeko 7:30ean.

Batzordeak jorratuko dauzen arlo eta gaiak:

- Gizarte zerbitzuak.

- Gazteria, emakumea, etorkinak eta 3. edadea.

- Beharra eta enplegua.

Page 5: 2007KO GARAGARRILAREN 5EAN EGINDAKO APARTEKO UDAL … file- Udalerriko garapenaren inguruko gaiak (lehen sektorea, zerbitzuak eta turismoa). ONGIZATEKO INFORMAZINO BATZORDEA KIDE KOPURUA:

5

BAKIO ERAIKI INFORMAZINO BATZORDEA

KIDE KOPURUA: 5

Iker Muruaga eta José Luis Urrutia, EAJ/PNV talde politikokoak

Egoitz Abio eta Amets Jauregizar, EH-BILDU talde politikokoak

Josu Garai, BAKIOBAI talde politikokoa

Batzordeburutza ondoko zinegotziari eskuordetzeko proposamena: Egoitz Abio

Arrillaga.

Bilera eguna eta ordua: hileko hirugarren asteko astelehenean, arratsaldeko

7:30ean.

Batzordeak jorratuko dauzen arlo eta gaiak:

- Ingurumena.

- Mugikortasuna.

- Urigintza, obrak eta zerbitzuak.

BAKIO BIZI INFORMAZINO BATZORDEA

KIDE KOPURUA: 5

Gorka Azaola eta José Luis Urrutia, EAJ/PNV talde politikokoak

Isabel Barturen eta Amets Jauregizar, EH-BILDU talde politikokoak

Josu Garai, BAKIOBAI talde politikokoa

Batzordeburutza ondoko zinegotziari eskuordetzeko proposamena: María Isabel

Barturen Lasa.

Bilera eguna eta ordua: hileko hirugarren asteko eguenean, arratsaldeko 7:30ean

Batzordeak jorratuko dauzen arlo eta gaiak:

Kulturea eta euskerea.

- Hezkuntzea.

- Kirola.

Page 6: 2007KO GARAGARRILAREN 5EAN EGINDAKO APARTEKO UDAL … file- Udalerriko garapenaren inguruko gaiak (lehen sektorea, zerbitzuak eta turismoa). ONGIZATEKO INFORMAZINO BATZORDEA KIDE KOPURUA:

6

Batzorde horreek osotu ostean, Ametsek berbea hartu eta “Udalaren funtzionamenduaren”

izenpean talde politikoei bialdu deutson proposamenaren gakoa zein dan azaldu dau, era

honetara:

“Herritar arrunt batentzat udalaren funtzionamendua ulertzea gatxa egitea normala da. Eta

funtzionamendu hori ulergarriagoa egiteko eta udalaren gardentasuna bermatzeko, egin

doguna da Bakiok daukazan esparru desberdinak batu eta lau zatitan multzokatu batzorde

bakotxak berari jagokona eztabaidatu daian

Informazio batzordeen helburuak hauek izango dira:

- Udalean gai bakoitzean egiten den lanaren berri eman. Dagoen informazio guztia

landu. Informazioa:

o Udal gobernuak dituen bilera guztien berri emateko konpromisoa hartzen

dugu.

o Egunero gai bakoitzean sortzen diren gauzetaz informatzeko konpromisoa

hartzen dugu.

- Udalean aurrera eraman beharko liratekeena proiektu desberdinak aztertu eta

landu. Proiektuak hiru iturritatik etorri daitezke:

o Herritarren proposamenak.

o Udal talde politikoen proposamenak.

o Udal gobernuak egiten dituen proposamenak.

- Gai bakoitzean osoko bilkurara bideratu beharreko gaiak landu eta bideratu.

(Preplenora bidaliko ditugu bertan zinegotzien guztien artean eztabaidatzeko).

Batzorde hauek nahiz eta zinegotziok osatuko ditugun, herritar desberdinak momentu

puntualetan gonbidatu ahal izango dira. Gaiaren arabera garrantzitsua delako bestelako

ikuspuntuak izatea.

Proiektuak eztabaidatzeko asmoz eta konpartitzeko asmoz, PARTE HARTZEA egituratzeko

konpromisoa hartzen dugu.

Batzorde informatiboetan landutako informazioa:

Lantzen dugun informazio guztia publikoa izango da eta herritarren eskura egongo da.

a. AUDIOAK grabatuko ditugu eta web orrialdean eskegiko ditugu.

b. Akta idatziko dugu eta akta hori web orrialdean publikatuko dugu.

Informazio guztia elkartrukatzeko talde politikook dropbox bat izango dugu bertan

batzordeetako informazioa konpartitzeko. Informazioa konpartitzeaz gain talde

politikoek lan egiteko beharrezko informazioa bertan konpartituko dugu. Talde

politikoek era honetan eskatu dezakete informazioa:

- Alkateari email bitartez informazioa eskatuta.

Page 7: 2007KO GARAGARRILAREN 5EAN EGINDAKO APARTEKO UDAL … file- Udalerriko garapenaren inguruko gaiak (lehen sektorea, zerbitzuak eta turismoa). ONGIZATEKO INFORMAZINO BATZORDEA KIDE KOPURUA:

7

- Eskaera orri bat bete eta sarrera emanez udaletxean.

Eskaria bost eguneko epean erantzun ezean, atzerapena idatziz arrazoitzeko

konpromisoa hartzen dugu.

Gardentasuna eta beste alderdien parte hartzea sustatzeko asmoz KOORDINAZINO

BATZARRA sortzeko konpromisoa hartu nahi dugu. Berau, hileko bigarren asteko

astelehenean egingo da.

Egitura honen helburua alkatearen konpetentzia desberdinak beste talde politikoekin

konpartitzea eta eztabaidatzea da. Ondoko gaiak lantzea proposatzen dugu:

- Hirigintza arloan sortzen diren auziak.

- Dekretuak aztertzea.

- Obra eta zerbitzu proiektuak eztabaidatzea.

- Kontratuak aztertzea eta erabakitzea.

- Herrian dauden arazo desberdinen azterketa egitea.

Egunero sortzen diren arazo eta auzi desberdinak aztertu nahi ditugu batzar honetan.

Horretarako udal gobernutik gai hauen inguruko informazioa konpartitzeko eta

informazio hau eztabaidatzeko konpromisoa hartzen dugu.

Batzar honen helburua egunerokotasunean sortzen diren arazoei konponbidea ematea

izango da.

Erabakirik hartu beharko bagenu kontzentzuz egitea da helburua. Kontzentzurik egon

ezean bozketa egingo genuke. Bozketan plenoaren proportzioa jarraituko luke.

Alkateak ez du kalitate botoa izango eta banaketa hau izango da:

- EAJ: 2

- Ehbildu:2

- Bakio bai: 1

Horren ostean, Aitor Apraiz zinegotziak, EAJ/PNVren izenean, berbea hartu eta hauxe

adierazo dau:

“Aitatutako informazino batzordeak, gure eritxiz, eskema eta gaien aldetik ondo dagoz,

baina horreri gehitzen badeutsagu Koordinazino Batzarra eta ohiko udalbatzen aurretiko

bilerak, ikusten dogu Bakiok daukan egiturarako batzorde lar sortzen dirala.

EAJ/PNV proposamena da Informazino Batzordeetan zinegotzi guztiak parte hartzea,

horrela danok danagaz jakinaren ganean egoteko aukerea izan daigun, aurreko udal

legegintzaldian lez, eta ez sakabanatuta. Ganera batzarrak goizetan egin beharko

litzatekez, beharra hobeto egiten dalako eta, behar izan ezkero, udal beharginak eskura

egongo litzatekezelako, ganera, arratsaldeak libre izanik beharra eta familia uztartzen

lagunduko leuke,

Koordinazino Batzarrari buruz esan beharra dago hori sortu beharrean badagoala tokiko

araubide legeak ahalbideratzen dauan organo egikaritzagiletariko bat, eta hori da Tokiko

Gobernu Batzordea. Hiru talde politikoak Batzorde hori sortzeko berbea emon genduan

Page 8: 2007KO GARAGARRILAREN 5EAN EGINDAKO APARTEKO UDAL … file- Udalerriko garapenaren inguruko gaiak (lehen sektorea, zerbitzuak eta turismoa). ONGIZATEKO INFORMAZINO BATZORDEA KIDE KOPURUA:

8

udal hauteskundeen aurretik, bai eta hiru talde politikoko ordezkariek osotuko ebela be.

Azken hau organo egikaritzagilea da, hau da, erabagiak hartu daiekezena, eta ez

informatiboa, Koordinazino Batzarra edota Informazino Batzordeak diran modura.

Beraz, ez dakit zergaitik ez dan sortu Batzorde hori, horretarako konpromisioa guztiok

hartu genduanean, eta, horren ordez zergaitik sortu dan Koordinazino Batzarra, beronek,

ganera, ezin dauala erabagirik hartu kontuan hartuta. Edozelan be, guk ez dogu baztertzen

legegintzaldia aurrera joan ala eta, Koordinazino Batzarrak funtzionatu ezik, Tokiko

Gobernu Batzordea sortzeko berriro eskabidea egitea.

Azkenik dino EAJ/PNV taldearen partetik Aitor Apraiz eta José Antonio Abio zinegotziak

arituko dirala Koordinazino Batzarrean”.

Jarraian, Alain Gomez zinegotziak, BakioBai taldearen izenean, hauxe adierazo dau:

“Batetik, Informazino Batzordeak, udalbatzaren aurretiko bilerak eta koordinazino

batzarra, batzorde asko diran ezkero, behar asko eskatuko dabenik ez dogu zalantzan

jarten, eta Aitorrek hor arrazoia dauka. Baina, hori guztiori akuilua izango da udal

legegintzaldi honetan daukagun beharrari aurre egiteko. Eta horretarako, uste dogu,

Informazino Batzordeetan talde politikoak eta landu beharreko gaiak ondo egituratuta

dagozala. Horrenbestez, ikuspuntu horretatik alkate andreak egindako proposamenagaz bat

gatoz

Bestetik, egia da Tokiko Gobernu Batzordea sortzeko konpromisoa sinatu genduala. Baina,

harrezkero, EH-Bildugaz hartu-emonak izan eta udalaren funtzionamendurako proposatu

euskun egiturea, eta horren barruan Koordinazino Batzarra, begin onez ikusi genduan. Izan

be, Batzar horren barruan udal eskumeneko hainbat gai eztabaidatzea proposatzen da, eta

horrek Tokiko Gobernuaren Batzordea beharrezkoa izatea egiten dau. Egia da, Batzorde

hori toki araubidearen legean, osaketari, eskumenei eta funtzionamenduari jagokenez, ondo

zehaztuta dagoala, administrazino-egintzak kaleratzeko eskumena be badauka-eta,

Koordinazino Batzarrak ezin izango dauana egin. Bada, legearen aldetik Batzorde hori

hain zorrotz zehaztuta egoteak (esaterako, hamabostetik behin egin behar dira batzarrak,

eta horreri gehitzen badeutsagu gainontzeko Informazino Batzordeak, sortuko dan

beharraren zamak ezinezko egingo leuke Tokiko Gobernu Batzordea behar dan lez

jarraitzea) bultzatu euskun Koordinazino batzarraren alde egitera, hau da,

funtzionamenduari jogokonez, bestea baino malguagoa dalako.

Ganera, Koordinazinoaren Batzarraren funtzionamendua begi onez ikusi genduan, ze

bertan eztabaidatuko diran gaiak talde politikoen artean adostu egingo diralako, eta

alkateak ez dau kalidadezko botorik erabiliko. Hasteko, EH-Bilduren proposamena ona

dala deritxogu, baina funtzionatu ezik udal antolakuntzari buruzko beste neurriren bat hartu

beharko dala argi daukagu”.

Horren ostean, alkate andreak hauxe adierazo dau:

Page 9: 2007KO GARAGARRILAREN 5EAN EGINDAKO APARTEKO UDAL … file- Udalerriko garapenaren inguruko gaiak (lehen sektorea, zerbitzuak eta turismoa). ONGIZATEKO INFORMAZINO BATZORDEA KIDE KOPURUA:

9

“Informazino Batzordeak, Koordinazino batzarra eta ohiko Udalbatza aurretiko bilera

arratsaldeko 7:30ean egitea proposatzen dogu; izan be, guk betidanik aldarrikatu dogu

arratsaldez egitea. Bizitza familiarra eta beharra uztartzeko orduan arratsaldez batzarra

egitea oztopoa izan leitekela-eta esan beharra dago batzordeak goizez egiteak arazoak

ekarri daikezela, zinegotziren baten batek bilerara joateko beharreko baimena lortu ezin

izanagaitik edo lortzea komeni ez izanagaitik. Horregaitik, pentsau dogu batzarrak

arratsaldez egitea hobea dala.

Udal teknikoen parte hartzearen beharrizanari buruz hauxe: batetik, edozein zinegotzik,

goizez, edozein udal teknikoari udalagaz zerikusia daukezan galderak egin ahal izango

deutsoz; eta, bestetik, batzarrean gai zehatz bateri edo batzuei buruz berba egiteko udal

teknikoaren agerpena beharrezkoa izan ezkero, tekniko horreri batzarrean agertzeko

aurretiaz abisau eta uste dogu ez leukela izango ezelako arazorik.

Bakioko udal funtzionamendurako egitura egokiena eta eraginkorrena diseinatu dogula-eta

gagoz udal zabal bat eratzeko asmoz; baina, dana dala, gure proposamena ez da inposizino

bat, alderantziz, hemendik denbora batera ikusiko bagenu batzordeei buruzko aldaketak

egiteko beharrizana dagoala, ez geunke arazorik izango danon artean egin behar diran

aldaketak aztertu eta udalbatzan erabagitzeko.

Toki Gobernu Batzordearen ganean hauxe: egia da hiru aldeon artean konpromisoa hartu

gendula organo hori sortzeko, baina, gaia ondo aztertu ostean pentsau genduan udalaren

funtzionamendurako egokiagoa zala koordinazino batzordea sortzea; izan be, horretarako

arrazoiak ondo azaldu dauz Alainek. Ganera, batzorde hori ez sortzeko arrazoietako bat

izan da 2011ko pleno baten EAJk eta PNVk, aho batez, ordura arte indarrean egoan Toki

Gobernu Batzordea bertan behera ixteko hartutako erabagia, izan be, legeak ez deusku

Batzorde hori eratzera behartzen. Beraz, horrek bultzatu deusku egitura alternatibo bat

sortzea.

Informazino Batzordeetan zinegotzi guztiak egoteko EAJren proposamenari buruz, esan

beharra dago, horreetan ez, baina ohiko udalbatzaren aurretiko bileretan bai hartuko dabela

zinegotzi guztiak parte. Batzarra hileko laugarren asteko astelehenean izango da”.

Azkenik, EH-Bildu talde politikoa osotzen daben 4 zinegotzien (Amets Jauregizar

Baraiazarra, María Isabel Barturen Lasa, Egoitz Abio Arrillaga, Aitor Ibarzabal Barturen)

eta BakioBai talde politikoa osotzen daben 2 zinegotzien (Alain Gómez Bilbao eta Josu

Garai Vara) aldeko botoagaz, eurok bertaratutako gehienak izanik, Bakioko Udalbatzak,

arestian azaldutako “Udalaren funtzionamenduaren” izenpean alkate andreak

aurkeztutako proposamena onartzea erabagi dau, besteak beste, Informazino Batzorde

Iraunkorrak sortzeari eta landu beharreko gaiei jagokenez, bai eta nortzuek osotuko

daben eta bileren egun eta ordutegiari jagokenez be.

EAJ/PNV talde politikoa osotzen daben Aitor Apraiz Imatz, Iker Muruaga Goikoetxea,

José Luis María Urrutia Bilbao, José Antonio Abio Erkoreka, Gorka Azaola López de

Gereño zinegotziek, barriz, abstenidu egin dira, Aitor Apraizek lehen aitatutakoagaitik.

Page 10: 2007KO GARAGARRILAREN 5EAN EGINDAKO APARTEKO UDAL … file- Udalerriko garapenaren inguruko gaiak (lehen sektorea, zerbitzuak eta turismoa). ONGIZATEKO INFORMAZINO BATZORDEA KIDE KOPURUA:

10

4.- UDALAREN OSOKO BILKURAK EGINGO DIRAN EGUNAK ETA

ORDUAK ZEHAZTU.

Alkate andreak aitatu dau udalaren osoko bilkurak egiteko egunak eta orduak erabagi behar

dirala. Horrela, korporazinoko kideek honen inguruan eztabaidatu ostean eta Toki

Araubideko Oinarriak araupetzen dauzan apirilaren 2ko 7/85 Legearen 46. artikuluan

ezarritakoaren arabera, honakoa erabagi da bilkurara bertaratutako zinegotzi guztien aldeko

botoagaz:

Udalaren ohiko osoko bilkurak egitea hilabete bakotxaren azken eguenean, 19:00etan

hasita. Eguena jai eguna izan ezkero bezperan egitea, ordu berean.

Aitor Apraiz zinegotziak abuztuan ia udalbatzarrik egingo da galdetu dau.

Amets Jauregizar alkate andreak dinotso hasikera batean asmoa abuztuan informazino

batzordeak eta ohiko udalbatza egitea dirala, bai eta garagarrilean ohiko udalbatza be,

baina hobeto aztertuko dabela.

5.- KORPORAZINOKO ORDEZKARIAK IZENDATZEA UDALBATZAREN

ESKUMENEKO KIDE ASKOTAKO ORGANOETAN.

Alkate andreak ondorengo organo eta erakundeetan udal ordezkari honeek izendatzeko

proposamena egin dau:

- Urkitza ikastetxe publikoaren Eskola Kontseilua.

Titularra: María Isabel Barturen Lasa.

Ordezkoa: Amets Jauregizar Baraiazarra.

- Gizarte zerbitzuen Mungialde Mankomunidadea.

Titularra: Amets Jauregizar Baraiazarra.

Ordezkoa: María Isabel Barturen Lasa.

- Mungialdeko Gurutz Gorriko Eskualde Biltzarra.

Titularra: Amets Jauregizar Baraiazarra.

Ordezkoa: Aitor Ibarzabal Barturen.

- Bizkaiko Foru Aldundiko Baso Batzordea.

Titularra: Egoitz Abio Arrillaga.

Ordezkoa: Amets Jauregizar Baraiazarra.

Page 11: 2007KO GARAGARRILAREN 5EAN EGINDAKO APARTEKO UDAL … file- Udalerriko garapenaren inguruko gaiak (lehen sektorea, zerbitzuak eta turismoa). ONGIZATEKO INFORMAZINO BATZORDEA KIDE KOPURUA:

11

- Euskal Kostaldea-Bizkaia Costa Vasca.

Titularra: Aitor Ibarzabal Barturen.

Ordezkoa: Amets Jauregizar Baraiazarra.

- Haurreskolak Partzuergoa.

Titularra: María Isabel Barturen Lasa.

Ordezkoa: Amets Jauregizar Baraiazarra.

- Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa.

Titularra: Amets Jauregizar Baraiazarra.

Ordezkoa: Egoitz Abio Arrillaga.

- “Jata-Ondo” Mendi Nekazaritzako Alkartea

Titularra: Aitor Ibarzabal Barturen.

Ordezkoa: Amets Jauregizar Baraiazarra.

Alkate andreak dino be: proposamen hori EAJ/PNVri eta BakioBari bialdu jaken, eta

eurekaz izan genduzan hartu-emonetan adierazo izan deutsagu ordezkarien izendapenei

buruzko proposamenak egin ahal dabezela, baina EAJ/PNVren proposamenik ez dogu jaso

eta besteak esan euskun ez daukala ordezkaririk izendatzeko asmorik, hori dala-eta EH-

Bilduk bere proposamenari ekin deutso. Hori bai, zehaztuta geratzea gura dogu udal

ordezkariak aitatutako erakundeetan aurkeztuko dauan proposamena jagokon Informazino

Batzordeak proposatutakoa izango dala eta, ostean, erakunde horreek hartutako

erabagiaren barri jagokon Informazino Batzordean azaldu eta eztabaidatuko dala be.

Ostean, Aitor Apraiz zinegotziak hauxe adierazo dau: ordezkarien izendapen horreek ez

dau udal hauteskundeetan izandako emoitza irudikatzen. Uste dogu ordezkariak hiru

taldeak izan beharko leukezela eta egia da BakioBai ezetza emon dauala bere aldetik

ordezkaririk proposatzeari, baina EAJ/PNVk, behintzat, bai gura dau ordezkariak

proposatu, eta ikusten gara guztiz kanpo.

Alkate andreak erantzun deutso esanez, batetik, udal ordezkariek erakundeetan aurkeztuko

daben proposamena aurretiaz Informazino Batzordeak proposatutakoa dan neurrian, uste

dogu horrek udaleko hiru talde politikoen parte hartzea bermatzen dauala; eta, bestetik,

ados dagoala Aitorrek dinoenean EH Bilduk proposatutako izendapenok ez dabela udal

hauteskundeetan izandako emoitza islatzen, baina, egia be badala ez dogula jaso

EAJ/PNVren proposamenik.

Dana dala, Ametsek dino be: prest gagoz Mungialdeko Gurutz Gorriko eskualde Biltzar eta

Bizkaiko Foru Aldundiko baso batzorderako udal ordezkariak EAJ/PNVkoak izatea, beste

Page 12: 2007KO GARAGARRILAREN 5EAN EGINDAKO APARTEKO UDAL … file- Udalerriko garapenaren inguruko gaiak (lehen sektorea, zerbitzuak eta turismoa). ONGIZATEKO INFORMAZINO BATZORDEA KIDE KOPURUA:

12

erakundeetan, barriz, EH Bildu taldekoak izatea gura geunke, esaterako, Urkitza ikastetxe

publikoaren Eskola Kontseiluan uste dogu udal gobernuko ordezkaria egon behar dala,

gure ustez, hezkuntza lantzeko organo oso garrantzitsua dalako.

Aitor Apraizek erantzun deutso esanez EAJ udalean daukan ordezkaritza kontuan hartuta,

aitatutako zortzi erakundeetan ordezkari bi barik lau eukitea jagokola, eta euren

proposamena hori dala.

Alkate andreak dinotso proposamen hori bitxia dala ze 2011-2015 udal legegintzaldirako

Udalbatzan 2011n erakundeetako ordezkariak izendatu ziranean Bilduk EAJk orain egin

dauan proposamena egin ebala (EAJk 6 zinegotzi eukazan eta Bilduk 5), baina guk

ordezkari bi izendatzea proposatu deutsagu behintzat, eta eurak, orduan, aukera hori ez

eben emon.

Azkenik, arestian aitatutako organo eta erakunde bakotxean izango diran ordezkariak

izendatzeari ekin deutsoe, ondorioz, emoitza hauxe izanik:

EH-Bildu talde politikoa osotzen daben 4 zinegotzien (Amets Jauregizar Baraiazarra,

María Isabel Barturen Lasa, Egoitz Abio Arrillaga, Aitor Ibarzabal Barturen) eta BakioBai

talde politikoa osotzen daben 2 zinegotzien (Alain Gómez Bilbao eta Josu Garai Vara)

aldeko botoagaz, eurok bertaratutako gehienak izanik, Bakioko Udalbatzak, organo eta

erakunde bakotxean izango diran ordezkariei jagokenez, arestian zehaztutako alkate

andrearen proposamena onartu dau

EAJ/PNV talde politikoa osotzen daben Aitor Apraiz Imatz, Iker Muruaga Goikoetxea,

José Luis María Urrutia Bilbao, José Antonio Abio Erkoreka, Gorka Azaola López de

Gereño zinegotziek, barriz, izendapen horreen kontrako botoa emon dabe, Aitor Apraizek

lehen aitatutakoagaitik.

6.- ALKATEAREN EBAZPENEN BARRI EMOTEA, BETI BE

ALKATEORDEAK IZENDATZEARI JAGOKENEZ

Alkate jaunak ondorengo gaien inguruan hartutako ebazpenen barri emon deutso

korporazinoari:

Alkateordearen izendapena:

Toki Erakundeetako Antolamendu, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoari buruzko

Araudiaren 46. artikuluak emondako ahalmen eta eskumenen arabera, alkate jaunak,

bagilaren 17ko 129/2011 dekretuaren bidez, alkateorde honeek izendatu dauz:

Lehenengoa: María Isabel Barturen Lasa

Bigarrena: Egoitz Abio Arrillaga

Hirugarrena: Aitor Ibarzabal Barturen

Page 13: 2007KO GARAGARRILAREN 5EAN EGINDAKO APARTEKO UDAL … file- Udalerriko garapenaren inguruko gaiak (lehen sektorea, zerbitzuak eta turismoa). ONGIZATEKO INFORMAZINO BATZORDEA KIDE KOPURUA:

13

Alkateordeak alkatearen zeregin guztiak hartu behar izango dauz honako kasu honeetan

guztietan: batetik, alkateari bere zereginak betetzea ezinezko egingo jakon ausentzia,

gaixotasun edo beste trabaren bat egon ezkero; bestetik, alkatetza bete barik dagoan

kasuetan, harik eta alkate barria bere karguaz jabetu arte.

7.- ALKATETZAREN ERABATEKO DEDIKAZINOARI BURUZKO ERABAGIA

HARTU.

Atoan, Amets Jauregizar alkate andreak hauxe dino:

“Udalbatzarrera dakargun proposamena, hau da, ez da guk bilatu dogun egoera idilikoa,

beti esan dogu Bakion alkate karguak erabateko dedikazinoa izatea eztabaidatu eta aztertu

beharra legokela, eta umiltasunez hemen jarri nahi dogu gure kontraesan hau, hona

dakargun proposamena dala eta. Egunen batean Bakiok daukazan arazo desberdinak neurri

handi batean konponduko balitz, eta udalak egoera normalean jardun, alkate edo zinegotzi

karguak erabateko dedikazinoa izateak ez leuke eukiko zentzurik.

Udalbatzara ekarri dogun proposamena aurretiaz ondo aztertuta egindakoa da. Eta hainbat

kontu ipini doguz mahai ganean, eta kontu horreek bultzatu deuskue proposamena egitera,

alde batetik, udal gobernua udalean ez da gehiengoa; eta bestetik, beste arrazoitariko bat

erabateko dedikazinoari buruzko proposamena egiteko da guk behin eta barriro aldarrikatu

dogula kudeaketa eredu baten aldaketa egitera gatozela eta, beraz, udal honen

funtzionamendua errotik aldatzera gatozela, eta aldaketa hau integrala izan beharko da.

Beraz, horrek eskatuko dauan beharra gauzatzeko egin beharko dan esfortzua eroan gaitu

proposamen hori egitera, erabateko dedikazino figura hori gure gustukoa ez izan arren,

goian aitatu dogun modura.

Esan behar dot be bai Alkatea izan arren, ez nazela ez gerentea ez gestorea, beraz, alkate

karguan jarduteko soldata duin bat besterik ez dot behar. Eta soldata hori ez da izango

aurreko legegintzaldia indarrean egon dana, beraz soldata horren zenbatekoa zainpetuta

dagoan aurrekontu partidea %42,50 murriztu beharko dogu. Ganera Bakioko udalaren

egoera ekonomikoa kontuan hartuz ezin da proposatu dogun soldata baino handiagoa

ipini”.

Hasteko, Aitor Apraiz zinegotziak ondoko hau adierazo dau:

“Ondo ikusten dogu alkate andrea karguan erabateko dedikazinoan jardutea, uste dogulako

beharrezkoa dala.

Soldataren zenbatekoari jagokonez, uste dogu karguak eskatzen dauan araberakoa izan

behar dauala, eta alkatea udal-burua da eta, beraz, udalaren jardueragaz zerikusia daukan

arduradun nagusia, eta, hori dala-eta, ardura eta soldataren zenbatekoaren artean

proportzionaltasuna gorde behar da. Hau da, karguaren ordain-saria kalkulatzeko orduan,

Page 14: 2007KO GARAGARRILAREN 5EAN EGINDAKO APARTEKO UDAL … file- Udalerriko garapenaren inguruko gaiak (lehen sektorea, zerbitzuak eta turismoa). ONGIZATEKO INFORMAZINO BATZORDEA KIDE KOPURUA:

14

ez da logikoa norberaren egoerea edo burutazinoak neurri-gailu modura erabiltea, ordain-

saria karguan eskatzen dauan ardurearen araberakoa izan behar dalako, esan dogun lez.

Horrezaz gain, gu ez gara inor esateko soldata bat duina dan ala ez, horretarako, lehen

EUDELen soldaten baremoei buruzko gomendioak egozan (orain Foru Aldundiak

ezarritakoak), soldatea baremo horren barruan egon ezkero bidezkoa izango da”.

Alain Gomez, BakioBairen izenean dino:

“Uste dogu alkate andreak erabateko dedikazinoa izan behar dauala, Bakioko udalaren

egoera ekonomiko kaskarra kontuan hartuz hori zuzentzeko egin beharko dan beharra dala-

eta. Dana dala ez dogu ondo ikusten erabateko dedikazinoa Bakion ohiko bihurtzea, hau da

betiko, denboraren poderioz unez une aztertu beharreko gaia dalako.

Ez gagoz ados aurreko legegintzaldian alkateak kobratzen eban soldatearen zenbatekoagaz,

ezta Aitorrek esandakoagaz be, hau da, erantzukizunaren eta soldataren loturaz, zergaitik

eta, erantzukizuna pertsoneak beren berean daukan zerbait da eta, eta ez soldateak

ipinitako. Hau da, erantzukizuna pertsonearen borondateari jagoko”.

Aitor Apraizek eta Alain Gomezek soldataren ganean eztabaida izan dabe.

Segiduan zinegotziek botoa emoteari ekin eta emoitza hauxe izanda:

Horrenbestez, EH_Bildu talde politikoa osotzen daben 4 zinegotzien (Amets Jauregizar

Baraiazarra, María Isabel Barturen Lasa, Egoitz Abio Arrillaga, Aitor Ibarzabal Barturen)

eta BakioBai talde politikoa osotzen daben 2 zinegotzien (Alain Gómez Bilbao eta Josu

Garai Vara) aldeko botoagaz, eurok bertaratutako gehienak izanik, Bakioko Udalbatzak,

alkate andrearen proposamena onartu dau

“Udal honetan dagozan gai korapilotsuak kontuan izanik, indarrean dagozan hainbat

zerbitzuren jarraipena arretaz egiteko betebeharra ikusirik, biztanleria kopuruari

jagokonez urte barruan herrian izaten diran gorabeherak aintzat harturik eta

kudeaketa ereduaren aldaketa integrala egin behar dala aurreikusirik.

Bizkaiko toki korporazinoetako kideek ordainsariengaitik eta berteratzeengaitik jaso

daikiezan gehieneko mugak arautzen dauzan Bizkaiko Foru Aldundiaren bagilaren

9ko 81/2015 Foru Dekretua kontuan hartuz, hauxe:

LEHENENGOA. Bakioko Udaleko alkate-karguak bere funtzinoak erabateko

dedikazinoaren pean egitea.

BIGARRENA. Horren truke, behean aitatzen dan ordainsaria onartzea alkate

andrearen karguari begira. Izan be, ordainsaria hamalau ordainsariren bidez

ordainduko da, euretariko hamabi, urteko hile bakotxari jagokonez eta, beste biak,

barriz, bagilako eta abenduko hilei. Ganera, Gizarte Segurantzako araubide

Page 15: 2007KO GARAGARRILAREN 5EAN EGINDAKO APARTEKO UDAL … file- Udalerriko garapenaren inguruko gaiak (lehen sektorea, zerbitzuak eta turismoa). ONGIZATEKO INFORMAZINO BATZORDEA KIDE KOPURUA:

15

orokorrean alta hartuko dau. Bestalde, korporazinoak ezinbestean hartu behar dauz

bere gain enpresa-kuoten ordainketak.

— Alkatearen karguak jasoko dauan urteko ordainsari gordina 30.170 eurokoa

izango da.

HIRUGARRENA. Erabagi hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

EAJ/PNV talde politikoa osotzen daben Aitor Apraiz Imatz, Iker Muruaga Goikoetxea,

José Luis María Urrutia Bilbao, José Antonio Abio Erkoreka, Gorka Azaola López de

Gereño zinegotziek, barriz, abstenidu egin dira, Aitor Apraizek lehen aitatutakoagaitik.

8.- 2015-2019 UDAL LEGEGINTZALDIAN, ZINEGOTZIEK UDAL

ORGANOETAN PARTE HARTZEAGAITIK JAGOKEZAN DIRULAGUNTZAK,

BAI ETA UDAL TALDEEI JAGOKEZAN DIRU SARIAK BE ONARTU.

Hasteko, Amets Juaregizar alkate andreak dino EH-Bilduren proposamena izan dala

aurreko legegintzaldian udal organoetan parte hartzeagaitik onartutako dirulaguntzak eta

udal taldeei jagokezan diru sariak errespetatzea, baina, astelehen honetan, BakioBaik beste

proposamen bat azaldu deuskun ezkero, eta eztabaidatzeko astirik ez dagoan ezkero be,

onena erabagirik ez hartzea izango litzatekela, harik eta gaia behar dan modura landu arte.

Josu Garay zinegotziak, BakioBairen proposamenaren nondik-norakoa azaldu dau.

Azkenik, Udalaren Osoko Bilkurak ez dau izenburuan aitatutako gaiari buruzko erabagirik

hartu.

9.- KONTRATAZINO MAHAI IRAUNKORRA SORTU.

Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko Legearen Testu Bateginaren 320. artikuluan

eta 817/2009 Errege Dekretuaren (ED) 21. artikuluan kontratazio-mahaiei buruz

ezarritakoa betez, Bakioko Udalbatzak, aho batez, erabaki hau hartu du:

1) Honako honeek − udal honetako funtzionario eta zinegotzien artean − organo

honen Kontratazino Mahaiko kide izendatzea modu iraunkorrez eta

organoaren ahalmen arloko kontratu guztietarako:

Titularrak

Page 16: 2007KO GARAGARRILAREN 5EAN EGINDAKO APARTEKO UDAL … file- Udalerriko garapenaren inguruko gaiak (lehen sektorea, zerbitzuak eta turismoa). ONGIZATEKO INFORMAZINO BATZORDEA KIDE KOPURUA:

16

- Mahaiburua: Amets Jauregizar Baraiazarra, alkate andrea

- Mahaikideak: Juan Francisco Eiguren Cortazar, idazkari-kontuhartzailea;

Xabier López Querejeta, aparejadorea; eta José Luis María Urrutia Bilbao

eta Alain Gómez Bilbao zinegotziak.

- Idazkaria: Itxaso Urazurrutia Bilbao, funtzionarioa.

Ordezkoak

- Mahaiburuarena: María Isabel Barturen Lasa, alkateordea.

- Mahaikideenak: Jasone Barruetabeña Longaray, funtzionarioa; eta Iker

Muruaga Goikoetxea eta Josu Garay Vara zinegotziak.

- Idazkariarena: Itziar Mezo Urrutia, funtzionarioa.

2) Kontratazio Mahaiaren osaeraren berri ematea honako aldizkari ofizial

honetan: Bizkaiko Aldizkari Ofizialean

3) Kontratazio Mahaiaren funtzionamenduari buruzko ondorengo arau

espezifikoak onartzea, aplika dakizkiekeen arau orokorrak kaltetu gabe.

1. Kontratazio Mahaiko bilkurakideen gutxieneko kopurua 817/2009

EDko 21-7. artikuluan xedatutakoaren menpe egongo da.

2. Mahaiak bilkurakideen botoen gehiengo soilez hartuko ditu bere

erabakiak eta ez da abstenitzerik egongo.

3. Mahaiak egiten dituen bozketetan berdinketa egonez gero, berriro

bozkatuko da eta, horretan ere, berdinketa izanez gero, mahaiburuak

erabakiko du.

4. Mahaiaren bilkurak egiteko beharrezkoa da aurretiaz mahaiburuak

idatzizko deialdia eta gai-zerrenda egitea.

10.- BAKIOKO UDALEKO ALKATE ETA ZINEGOTZIEN JARDUNERAKO

KODE ETIKOAREN DEKALOGOA ONARTU.

Page 17: 2007KO GARAGARRILAREN 5EAN EGINDAKO APARTEKO UDAL … file- Udalerriko garapenaren inguruko gaiak (lehen sektorea, zerbitzuak eta turismoa). ONGIZATEKO INFORMAZINO BATZORDEA KIDE KOPURUA:

17

Amets Jauregizar alkate andreak bialdutako kode etiko hori zinegotzi guztiak eskura

daukien ezkero, zinegotziek botoa emoteari ekin deutsie eta Udalaren Osoko Bilkurak, Bakioko Udaleko alkate eta zinegotzien jardunerako kode etikoa onartu egin dau, aho batez.

Eguneko aztergaien zerrenda barruan gai gehiagorik eztabaidatu eta erabagitzeko ez

dagoanez, alkate jaunak batzar hau 20:15ean emon dau amaitutzat, eta horrelaxe egiaztatu

dau idazkariak.

Alkatea Idazkaria