amona lanpetuak GZ 05 IRAILA

2
“AMONA LANPETUAK” ENTZUMENA (GZ IRAILA 2005); ELKARRIZKETARAKO GALDERA GIDARI ZENBAIT. KOMENTATU INTERESGARRIAK DIRELA DERITZEZUNAK, ALA ZURE BAITAKOAK ZUZENEAN. 1. Belaunaldiz belaunaldi, ezaugarri fisikoak (begien kolorea…), geneak bitarteko transmititu egiten dira; sentiberatasuna, izaera, nortasuna ere heredatu egiten dira, ala inguruak eta heziketak dira horien sorburua? 2. Geure gurasoek burubide eta ideia zaharkituak dituzte, gureen aldean. Sarri, beste maila soziokulturalekoak dira, beste adin batekoak, bestelako heziketa jaso dute… Besterik gabe baztertu beharrekoak dira, ala aintzat hartzekoak? 3. Geure edadetuek –guraso, aiton-amonak-, urteak pasatu ahala, arreta handiagoa eta maitasun gehiago eskatzen dute. Adinekoen laguntasuna gogoko al duzu? Nola uztartu hori besteon bizi-nahiarekin? Zaharren- egoitzak irtenbidea al dira, ala … 4. Zure gurasoren baten eskemak errepikatzen al dituzu, bereziki, hura, zure oraingo adinekoa zeneko jokabide horiek? 5. Jatorrizko etxean, neskatilek zein mutikoek berdintasunezko tratua jaso al duzue? Izan al du horrek eraginik ondoko bizimoduan? Zure etxean horrelako ezberdintasunak ba al daude, seme-alabarik izatekotan, ala, horrelakoak bultzatuko al zenituzke, etorkizuneko balizko familia batean? 6. Zer iruditzen zaizkizu Ratoncito Pérez, Olentzero, Errege Magoak … bezalako umeen ilusioak? Egia ahalik eta lasterren esan behar al zaie? 7. Zahartzaroan zure “Memoriak edo “Oroitzapenak idatziko al zenituzke? Interesgarriak lirateke ala ez? Kasu batean ala bestean esan arrazoia.

Transcript of amona lanpetuak GZ 05 IRAILA

Page 1: amona lanpetuak GZ 05 IRAILA

“AMONA LANPETUAK” ENTZUMENA (GZ IRAILA 2005);

ELKARRIZKETARAKO GALDERA GIDARI ZENBAIT. KOMENTATU INTERESGARRIAK

DIRELA DERITZEZUNAK, ALA ZURE BAITAKOAK ZUZENEAN.

1. Belaunaldiz belaunaldi, ezaugarri fisikoak (begien kolorea…), geneak bitarteko transmititu egiten dira; sentiberatasuna, izaera, nortasuna ere heredatu egiten dira, ala inguruak eta heziketak dira horien sorburua?

2. Geure gurasoek burubide eta ideia zaharkituak dituzte, gureen aldean. Sarri, beste maila soziokulturalekoak dira, beste adin batekoak, bestelako heziketa jaso dute… Besterik gabe baztertu beharrekoak dira, ala aintzat hartzekoak?

3. Geure edadetuek –guraso, aiton-amonak-, urteak pasatu ahala, arreta handiagoa eta maitasun gehiago eskatzen dute. Adinekoen laguntasuna gogoko al duzu? Nola uztartu hori besteon bizi-nahiarekin? Zaharren-egoitzak irtenbidea al dira, ala …

4. Zure gurasoren baten eskemak errepikatzen al dituzu, bereziki, hura, zure oraingo adinekoa zeneko jokabide horiek?

5. Jatorrizko etxean, neskatilek zein mutikoek berdintasunezko tratua jaso al duzue? Izan al du horrek eraginik ondoko bizimoduan? Zure etxean horrelako ezberdintasunak ba al daude, seme-alabarik izatekotan, ala, horrelakoak bultzatuko al zenituzke, etorkizuneko balizko familia batean?

6. Zer iruditzen zaizkizu Ratoncito Pérez, Olentzero, Errege Magoak … bezalako umeen ilusioak? Egia ahalik eta lasterren esan behar al zaie?

7. Zahartzaroan zure “Memoriak edo “Oroitzapenak idatziko al zenituzke? Interesgarriak lirateke ala ez? Kasu batean ala bestean esan arrazoia.

8. Jubilatuek ikasketak has ditzakete? 60 urteko andreak dantza-ikastaroa hartzea egokia litzateke? Maitemindu al daitezke bata besteaz? Ala horretarako sasoia alde egina dute?

9. Zahartzarorako aurreikuspenak egiten al dituzu, ala “Jainkoaren eskuetan uzten duzu dena?

10. Lana uzteko itxaropena noizko duzu? Zer egiteko, ordu hori ailegatzean?

Page 2: amona lanpetuak GZ 05 IRAILA

Iturria: “El libro de las preguntas” Varda Fiszbein. Ediciones Obelisco. ( moldatua)