ARRATIAKO ESKOLA AGENDA 21 - Página de inicio 20102011/BULETINA_ARRATIA... · Martxoak 21:...

8
Aurkibidea Bioaniztasunak eta ekosistemek gure bizitza eta bizi-kalitaterako beharrezkoak diren «ondasunak eta zer- bitzuak» eskaintzen dizkigu. Emandako ondasunek eta zerbitzuek, merkatuan prezioa izan ala ez, ezinbes- teko balioa dute gizartearentzat eta pertsonentzat: ekonomia nazionalen ezinbesteko oinarria dira, eta enplegua eta gi- zarte eta ingurumen ongizatea sortzeko potentzial handia dute. Gure bizitza eta bizi-kalitatea habitatak eta ekosistema bizi eta osasuntsuak zain- tzearen mende daude. DIMAKO UGARANA IKASTETXEA , IGORREKO IGNAZIO ZUBIZARRETA IKASTETXEA ETA ARRATIAKO INSTITUTUA DIMAKO UGARANA IKASTETXEA , IGORREKO IGNAZIO ZUBIZARRETA IKASTETXEA ETA ARRATIAKO INSTITUTUA 3. alea. 2011ko Martxoa * Bioaniztasunak elikagaiak, bizirauteko ur geza eta lurzoru emankorrak, gu zaintzeko sendagaiak eta estaltzeko ehun zuntzak eta bestelako lehengaiak ematen dizkigu. * Ekosistema osasuntsuek gure klima erregulatzen dute eta CO2-a xurgatzen dute, edaten dugun ura garbitzen dute, uholdeak kontrolatzen dituzte, higadura geldiarazten dute eta elikagaiak ematen dizkigun lurzorua babesten eta ongarritzen dute. * Paisaiek eta eremu naturalek gure ondare naturalaren eta kulturalaren zati garrantzitsu bat babesten dute eta, beste balio batzuen artean, inguru osasungarria, aisia, bakea eta lasaitasuna, aurkikuntza eta ikasketa ematen dizkigute. Zeintzuk dira ondasun eta zerbitzu horiek? AURKIBIDEA BIOANIZTASUNA EZAGUTZEN 1 DIMA UGARANA LH 3 IGORRE IGNACIO ZUBIZARRETA LH 5 IGORRE ARRATIAKO INSTITUTOA 7 Bioaniztasuna eta ekosistemak ekonomikoki balioztatzen ez direlako, doakoak direlako eta onurak ematen dizkigu- telako, askotan gizarteek gutxietsi egin ditugu eta irrazionalki eta iraunkortasuna kontuan hartu gabe erabili ditugu. Ondorioz, hondatu egin dira. ARRATIAKO ESKOLA AGENDA 21

Transcript of ARRATIAKO ESKOLA AGENDA 21 - Página de inicio 20102011/BULETINA_ARRATIA... · Martxoak 21:...

Page 1: ARRATIAKO ESKOLA AGENDA 21 - Página de inicio 20102011/BULETINA_ARRATIA... · Martxoak 21: Zuhaitzaren Nazio arteko eguna. Martxoak26: Klimaren Nazio arteko eguna . UGARANA HH-LH

Aurkibidea

Bioaniztasunak eta ekosistemek gure bizitza eta bizi-kalitaterako beharrezkoak diren «ondasunak eta zer-

bitzuak» eskaintzen dizkigu. Emandako ondasunek eta zerbitzuek, merkatuan prezioa izan ala ez, ezinbes-

teko balioa dute gizartearentzat eta pertsonentzat: ekonomia nazionalen ezinbesteko oinarria dira,

eta enplegua eta gi- zarte eta ingurumen ongizatea sortzeko potentzial handia dute.

Gure bizitza eta bizi-kalitatea habitatak eta ekosistema bizi eta osasuntsuak zain-tzearen mende daude.

DIMAKO UGARANA IKASTETXEA , IGORREKO IGNAZIO ZUBIZARRETA IKASTETXEA ETA ARRATIAKO INSTITUTUADIMAKO UGARANA IKASTETXEA , IGORREKO IGNAZIO ZUBIZARRETA IKASTETXEA ETA ARRATIAKO INSTITUTUA

3. alea. 2011ko Martxoa

∗ Bioaniztasunak elikagaiak, bizirauteko ur geza eta lurzoru emankorrak, gu zaintzeko sendagaiak eta

estaltzeko ehun zuntzak eta bestelako lehengaiak ematen dizkigu.

∗ Ekosistema osasuntsuek gure klima erregulatzen dute eta CO2-a xurgatzen dute, edaten dugun ura

garbitzen dute, uholdeak kontrolatzen dituzte, higadura geldiarazten dute eta elikagaiak ematen

dizkigun lurzorua babesten eta ongarritzen dute.

∗ Paisaiek eta eremu naturalek gure ondare naturalaren eta kulturalaren zati garrantzitsu bat babesten

dute eta, beste balio batzuen artean, inguru osasungarria, aisia, bakea eta lasaitasuna, aurkikuntza

eta ikasketa ematen dizkigute.

Zeintzuk dira ondasun eta zerbitzu horiek?

AURKIBIDEA

BIOANIZTASUNA EZAGUTZEN 1

DIMA UGARANA LH 3

IGORRE IGNACIO ZUBIZARRETA LH

5

IGORRE ARRATIAKO INSTITUTOA

7

Bioaniztasuna eta ekosistemak ekonomikoki balioztatzen ez

direlako, doakoak direlako eta onurak ematen dizkigu-

telako, askotan gizarteek gutxietsi egin ditugu eta

irrazionalki eta iraunkortasuna kontuan hartu gabe

erabili ditugu. Ondorioz, hondatu egin dira.

ARRATIAKO ESKOLA AGENDA 21

Page 2: ARRATIAKO ESKOLA AGENDA 21 - Página de inicio 20102011/BULETINA_ARRATIA... · Martxoak 21: Zuhaitzaren Nazio arteko eguna. Martxoak26: Klimaren Nazio arteko eguna . UGARANA HH-LH

Zeintzuk dira bioaniztasunaren Arriskuak ∗ Gure gaur egungo eredu kulturala eta eredu ekonomikoa aztertzen baditugu, bioaniztasunaren gale-

raren zergatiak hauetan oinarritzen direla ikusi dezakegu.

∗ Gure eredu kulturala neurririk gabeko kontsumoan oinarrituta dago eta, eredu ekonomikoak, baliabi-

deak erabiltzerakoan edo ekoizterakoan, naturaren beraren mugak eta gizartearentzako eta etorki-

zuneko belaunaldientzako epe ertaineko eta luzeko ondorioak ez ditu kontuan hartzen.

Bioaniztasunaren galeraren zergatiak Ondorioak

• Hirigintza, azpiegituren eraikuntza • Deforestazioa eta lurzoru naturala-ren artifizializazioa

• Ekoizpen industrialak eta nekazari-tzako eta abeltzaintzako jarduera intentsibo eta iraungaitzak

• Ekosistemak kutsatzea eta honda-tzea.

• Erregai fosilen erabilera batez ere • Klima aldaketa

• Espezie exotiko inbaditzaileak. • Bertako landaredia galtzea

∗ Gaur egun, ekosistemen produktibitate naturalaren murrizketak tokiko ekonomietan eragin zuzena du,

eta gizarteetan eta ingurumenean kostu handiak sortzen ditu. Ondorio horiek biztanleriako talde

kalte-berenetan dute eragin handiena, oraindik neurri handi batean baliabide naturalak behar baiti-

tuzte bizitzeko.

∗ Ondorioz, duela gutxi, Estatuak, Nazio Batuaren eraginez, bioaniztasunaren balio ekonomikoa ain-

tzat hartzen hasi dira, ekosistemen fun- tzionamenduari eusteak ematen dizkigun onuretan oi-

narrituz.

2

ZAIN DITZAGUN BERAZ BIOANIZTASUNA ETA GURE BALIABIDE NATURALAK!

Bioaniztasuna babestu egin behar dugu; zaindu ezean, etorkizuneko belaunaldiei utzitako herentzia eta bizitza nabarmen txikituko da.

Otsailak 14: energiaren Nazio Arteko Eguna Martxoak 22: Uraren Nazio Arteko eguna Martxoak 21: Zuhaitzaren Nazio arteko eguna. Martxoak26: Klimaren Nazio arteko eguna

Page 3: ARRATIAKO ESKOLA AGENDA 21 - Página de inicio 20102011/BULETINA_ARRATIA... · Martxoak 21: Zuhaitzaren Nazio arteko eguna. Martxoak26: Klimaren Nazio arteko eguna . UGARANA HH-LH

UGARANA HH-LH

DIMADIMA

3

Urriaren 8an Gaztaina eguna be ospatu genuen Lamin-

dao eta Indusin, bertan.

?

Zer da Habitat?Zer da Habitat?Zer da Habitat?Zer da Habitat?

Habitat-a bizidun batek bizi-irauteko behar duena aurkitzen duen lekua da:elikagaiak, ba-

besa eta bitartekoak.

Mundu mailan gizakion kopuru erdia hirietan bizi da, beraz hiriak , gizakiontzat habitat

garrantzitsuena bilakatu dira.

Aurtengo EA21 eguna, urriaren 4ean ospatu genuen “Habitat egunean”, beste gauza batzuen artean

honako gauza hauek aztertu genituen:

∗ 1.- Garapen iraunkorra eta Eskolako Agenda 21aren inguruan gogoeta eta eztabaida egin genuen

gelaz gela.

∗ 2.- Ingurumenaz arduratuko diren gelako delegatuak eta ingurumen-batzordeko kideak aukeratu

genituen.

∗ 3.- Geletako hitzarmenak sinatu genituen.

∗ 4.- Eta aurreko ikasturteko konpromiso eta proposamenak be berrikusi genituen.

Page 4: ARRATIAKO ESKOLA AGENDA 21 - Página de inicio 20102011/BULETINA_ARRATIA... · Martxoak 21: Zuhaitzaren Nazio arteko eguna. Martxoak26: Klimaren Nazio arteko eguna . UGARANA HH-LH

UGARANA HH-LH

DIMADIMA

Udalera bisita egin genuen pasa den abenduan. Bertan Jose Ramon Garai Alkateak Udala erakutsi zigun.

4

..Ezagutzen ikastea, egiten ikastea, elkarrekin bizitzen ikastea eta izaten

ikastea konpetentzien zutabeetan eta iraunkortasunean oinarritutako giza aurrerapena

eta biodibertsitatearen babesa bateragarri bilakatzea da gure ESKOLAren zeregina.

Page 5: ARRATIAKO ESKOLA AGENDA 21 - Página de inicio 20102011/BULETINA_ARRATIA... · Martxoak 21: Zuhaitzaren Nazio arteko eguna. Martxoak26: Klimaren Nazio arteko eguna . UGARANA HH-LH

Institutuko ikasleekin batera Udaletxera bisita bat egin genuen pasa den abenduan.

Bertan Alkateak Udaletxea erakutsi zigun, bulego ezberdinak bisitatu genituen eta Udalaren funtzionamen-dua zein den erakutsi zigun.

Inazio Zubizarreta eta Arratiako Institutoko ikasleak Udaletxera egindako bisita. ..

INAZIO ZUBIZARRETA HH-LH

IGORREIGORRE

Igorreko Alkatea: Galder Olivares eta Inguru-men zinegotzia Gotzone Amuriza, Udaletik ingu-rumen gaietan bultzatutako ekintzak aurkezten.

Igorreko Alkatea: Galder Olivares eta Institutu eta Inazio Zubizarretako ikasleak, Udala eza-gutzen.

Udaletxetik hartzen diren erabakiak herritarron eguneroko bizitzan eragina izaten dute: bertan hirigintzaren bitartez herria diseinatzen da: etxeak non joango diren, parkeak, zerbitzuak, e.a. erabakitzen da. Bestalde, kultura, kirola, euskara, ingurumena, berdintasuna, e.a. gaiekin lotutako zerbitzuak eskaintzen ditu Igorreko Udalak. Beste zenbait gaitan Igorreko Udala beste udaletxeekin elkartuz zerbitzuak eskaintzen dizkio herrita-rrei, Arratiako Mankomunitatearen bitartez adibidez: hemen hondakinak, mugikortasuna, ongizatea, e.a. beza-lako zerbitzuak eskaintzen dira era koordinatu batean.

Bisita benetan interesgarria iruditu zaigu!

5

Page 6: ARRATIAKO ESKOLA AGENDA 21 - Página de inicio 20102011/BULETINA_ARRATIA... · Martxoak 21: Zuhaitzaren Nazio arteko eguna. Martxoak26: Klimaren Nazio arteko eguna . UGARANA HH-LH

240 ikasle Inguru elkartu ziren pasa den urtarrilaren 19an

Igorreko Kultur Etxean, Eskola Agenda 21 prozesuaren ondo-

rioz antolatu zen “Den dena niretzat” Txotxongilo emanaldia

dela eta. Ikuskizun bikaina izan zen eta ikasleek emanaldia-

ren inguruan hausnarketa egin dute geletan.

♦ Nor da makila Jauna? ♦ Zergatik erabiltzen dute maskarila eskolan? ♦ Zer gertatzen da maskarilarik ez bada erabil-

tzen? ♦ Nor da Kattal in? ♦ Zergatik babestu behar ditugu gure basoak?

Den dena niretzat Txotxongilo emanaldia!

INAZIO ZUBIZARRETA HH-LH

IGORREIGORRE

6

Makila Jauna oso gizon diruzalea da. Hiri osoko basoak suntsitu nahi ditu, airea ontzietan sartu eta gero

maskarilekin

saldu ahal izateko.

Kattalin eta bere familia hirian gelditzen den azkeneko basoan bizi dira, eta ez dute saldu nahi. Lortuko

ahal du Makila

Jaunak aire guztiaz jabetzea? Zer gertatuko da Kattalinen etxearekin?

Oharra: Emanaldi hau ere Dimako Ugarana ikastetxeko ikasleek ikusteko aukera izan zuten ikastetxean bertan.

Page 7: ARRATIAKO ESKOLA AGENDA 21 - Página de inicio 20102011/BULETINA_ARRATIA... · Martxoak 21: Zuhaitzaren Nazio arteko eguna. Martxoak26: Klimaren Nazio arteko eguna . UGARANA HH-LH

Irauilean Autorik gabeko eguna antolatu genuen eta ikastetxe inguruan mugikortasunaren inguruko ezaugarri fisikoak nahiz bide-segurtasuneko arazoak detektatzen ibili ginen.

Zer dago txarto argazki hauetan?

ARRATIAKO INSTITUTOA

IGORREIGORRE

OHAR INTERESGARRIAK:

AUTOA PARTEKATU NAHI DUZU?? ARRATIA 21 web orrian autoa partekatzeko aukera eskaintzen da.

Antzeko ibilbidea burutu eta autoa partekatu nahi duten pertsonentzat on-line zerbitzua da: lanera joateko, unibertsita-tera... Bestelako aukerak ere eskaintzen dira: beste hirietara bidaiatzeko, atzerrira...

Zerbitzu horrek ingurugiroan eta gizartean hobekuntzak ekarriko ditu:

• Airearen kalitatea babesteko, autoaren arrazoizko erabilera sustatu, baliabide energetikoen arrazoizko kontsu-moa bultzatu eta gasen isurketa murrizten ditu.

• Auto pribatuaz herritarrek arrazoizko erabilera egitea errazten du.

Informazio gehiago:

http://www.arratia21.org/eusk/

??

?? ??

7

Page 8: ARRATIAKO ESKOLA AGENDA 21 - Página de inicio 20102011/BULETINA_ARRATIA... · Martxoak 21: Zuhaitzaren Nazio arteko eguna. Martxoak26: Klimaren Nazio arteko eguna . UGARANA HH-LH

Igorrebasora irteera antolatu genuen, bertan gauza ezberdinak aztertzeko aukera izan ge-nuen:oinez ibiltzearen garrantzia, udazkeneko koloreak, tradizioa…

ARRATIAKO INSTITUTOA

IGORREIGORRE

8

Aurten argazki lehiaketa antolatu dugu, gure ingu-runeari buruzkoa. Hauxe izan da argazki irabazlea.