Iraultza eta Hexagonoko nazio ukatuak

21
Iraultza eta Hexagonoko nazio ukatuak E. Lopez Adan "Beltza" Iraultza Handiaren mito progresista Mitoak hasiera kontatzen du: edukin berean, historiaren eska- tologia eta salbamenduaren promesa dakartza. Frantziako Iraultza, Iraultza Handia, oraingo nazio-estatuaren hasieran dago; haren ondoan, historiografia progresistak balore-sistema bat eraiki du eta, denbora berean, estatuaren administrazioak, Iraultzak sortuta- ko legitimazioan finkaturik, barne eta kanpoko kolonialismoak justifikatu ditu. Honela, irudi kontradiktorio bat ageri da, liberta- tearen kultoa eta besteen askatasunen zapalkuntza biltzen dituena, Iraultzaren modeloaren unibertsaltasuna eta frantses txobinismoa uztarturik. Beraz, kontradikzioaz. ariko da lan hau. Ezkerrak sortu eta gurtu duen mito progresista honela labur daiteke: Iraultzak ordena feudala suntsitu zuen eta burgesiaren errcsuma abiatu; aitzineko erakundatze teologiko-monarkikoare- kin hautsiz, gobernu-sistema erakunde demokratiko-errepresenta- tiboen eskuetan ezarri zuen. Denbora berean, Iraultzak batasun nazionala sortu zuen, Bi prozesuak (askatasun demokratikoak eta

Transcript of Iraultza eta Hexagonoko nazio ukatuak

Page 1: Iraultza eta Hexagonoko nazio ukatuak

Iraultza eta Hexagonoko nazio ukatuak

E. Lopez Adan "Beltza"

Iraultza Handiaren mito progresista

Mitoak hasiera kontatzen du: edukin berean, historiaren eska-tologia eta salbamenduaren promesa dakartza. Frantziako Iraultza,Iraultza Handia, oraingo nazio-estatuaren hasieran dago; harenondoan, historiografia progresistak balore-sistema bat eraiki dueta, denbora berean, estatuaren administrazioak, Iraultzak sortuta-ko legitimazioan finkaturik, barne eta kanpoko kolonialismoakjustifikatu ditu. Honela, irudi kontradiktorio bat ageri da, liberta-tearen kultoa eta besteen askatasunen zapalkuntza biltzen dituena,Iraultzaren modeloaren unibertsaltasuna eta frantses txobinismoauztarturik. Beraz, kontradikzioaz. ariko da lan hau.

Ezkerrak sortu eta gurtu duen mito progresista honela laburdaiteke: Iraultzak ordena feudala suntsitu zuen eta burgesiarenerrcsuma abiatu; aitzineko erakundatze teologiko-monarkikoare-kin hautsiz, gobernu-sistema erakunde demokratiko-errepresenta-tiboen eskuetan ezarri zuen. Denbora berean, Iraultzak batasunnazionala sortu zuen, Bi prozesuak (askatasun demokratikoak eta

Page 2: Iraultza eta Hexagonoko nazio ukatuak

34 EMILIO LOPTiZ ADAN

eraikuntza nazionala) elkarrekin doaz: feudalismoa eta gibelamen-dua gaindituak utzi zituen, estatu-nazio moderno eta aurrerakoiasortzeko. Horiek honela, Frantziako Iraultza eredu unibertsal bi-hurtu zen.

Arrasto honetan, historiografiak urrats identifikagarriak emanditu; mitoaren eraikitzeak ere bere historia du.

Hasiera, Michelet-en lanetan aurkitu behar zaio1. Historiaerromantikoa da, frantses populuaren epopeia idatzi nahi duena:herria da protagonista, herri frantsesa, bere nortasun nazionalare-kin; eta herri honek sortzcn ditu, Iraultzaren bidez, libertate etajustiziaren erresuma erdiesteko baldintzak. Hitz batez, Hcrriak,Frantziak eta Demokraziak bat dagite.

Hurrengo pauso nagusia Jean Jaures-ek ematen du2. Bere la-nak, aitortza esplizitoaren bidez, zientzia eta ideologia biltzen di-tu; azpiegitura ekonomiko eta sozialari ematen dion lekuarengatik,lan marxista da. Baina ikusten ari garen mitoaren eraikuntzan, ba-lore berezi bat ematen dio Iraultzari: haren ustez, iraultza Han-diak demokrazia eta kapitalismoaren hedapena bideratu du eta,hori dela medio, proletalgoaren etorrera eta sozialismoa bera anto-latu ditu. Hitz batez, filosofia iraultzaile sozialistak humanitatea-ren eboluzioa nola pentsatzen duen ikusirik, Iraultza bide honetanzedarri bat da, bueltarik gabeko egitate aurrerakoia eta, gainera,guztiz eredugarria.

Frantziako marxismoak bide honetatik joko du, gero eta aurre-rago. Albert Mathiez aipatu behar da3: lan batean4, ErrusiakoIraultza eta Frantziakoa parekatzen ditu eta, irabazteko gaitasunaazpimarratzeko, alderdi leninistaren zentralismo demokratikoa etafrantsesen jakobinismoa konparatzen eta laudatzen ditu.

Nahi bada, ideologiak oso leku handia hartzen du Iraultzareninterpretazio marxista-progresistaren barnean. Hau esanik, ez ni-tuzke historiografia marxistaren lorpenak eta irakaspenak ahantzinahi; Georges Lefebvre edo Albert Soboul5, beharrezko erreferen-tziak dira. Baina lan honetan ikertu nahi dena zera da: nola lotzenden, hertsiki gainera, nazio frantsesaren eraikitzea eta irauhzarenesanahi progresista unibertsala; nola, azkcn finean, progresismoosoz janzten den eredu zentralista, eta, ondorioz, zein erraz iden-tifikatzen diren zentralismoaren aurkako jarrerak eta interes atze-rakoi edo kontrairaultzaileak. Clemenceau-ren hitza asko errepi-katu da: "La Revolution est un bloc", esan nahi bait da Iraultza

Page 3: Iraultza eta Hexagonoko nazio ukatuak

IRAUI.TZAKO NAZIO UKATUAK 3 5

osotasun bat dela, osotasun trinkoa, non ezin daitekeen atal batkritikatu esanahi orokorra dudatan jarri gabe6...

Eta jarrera honek ondorio iraunkor eta azkarrak ditu. Fran-tzian, gaur egun ere, zentralismoa eta frantses hizkuntzaren lekuaparta, gauza natural bezala jotzen dira, Iraultzak ekarritako liber-tatearen parte erauztezinak balira bezala; progresista orok onartubehar dituen baloreak dira, eta lekuan lekuko hizkuntzen eta nor-tasun politikoen aldeko deiak jarrera paseistak, erreakzionarioak,errepublikaren kontrakoak omen dira,

Eskema hain sinple hau oso sartua dago herriaren baitan, etaguztiz nabana Estatuaren funtzionari eta zuzendariengan, batezere politikari eta irakasleen jarreretan. Eskola-liburuen ikerketabatek, adibidez, ederki erakusten ditu mitoaren bizitza eta sarkor-tasun soziala.

Baina, tamalez, mito progresistaren destinoa aski petrala da.Ideologia progresista batek bultzatu du, baina estatu zentralistareninteresek baliatu dute; mito askatzailea, dagoen sistemaren justifi-kazio bihurtu da. Are gehiago, eta gero ikusiko dugunez, nazio--eraikitze guztiz frantses eta zentralistari ematen dion leku apar-taz, eskuin muturreko nazionalismo txobinistaren tema batzuekinlotzen da. Funtsean, nazio eta etnia ezfrantsesen zapalkuntza justi-fikatzeko, zingira berean ibili dira talastan ezkerra, estatua eta es-kuin muturra. Ikerle askok agerterazi duenez, nazionalismoa ez dainoiz inozentea eta potentzia handi baten nazionalismoa fereka-tzeak zapalkuntzaren ondorioak ekarri behar ditu.

Mito honetaz, ba, baliatu egin da Estatua; funtzionalki, erabil-pen honen historia eta kritika, egin beharra dago, Honek, halere,ez du mitoa egia historikoa denik esan nahi.

Egia historikoari dagokionez, zentralismoa Iraultzan dago pre-sente, baina bien artean dagoen lotura ez da hain sinplea.

Zentralismoa Frantziako monarkiak hasi eta hedatu zuen;Iraultzan, berriz, herri-iniziatiba asko deszentralizazio eta federa-lismoaren aldekoa zen; finean, gaur egun arte iraun duen zentrali-zazio orokorraren sistema, Iraultza ehortzi zuen Napoleon enpe-radorearen obra da. Horregatik, irudiak matizatu eta haztatu behardira, eman zizkiguten sinplifikazioak argitu. Hala nola jabokinda-rren eta girondarren arteko gatazka. Historiografia batek kontraja-rri zituen taulak sobera linealak dira: Girondarrak federalistak etaburgesak ziren; Jakobindarrak, berriz, egiazko iraultzaileak eta

Page 4: Iraultza eta Hexagonoko nazio ukatuak

36 EMII.IO I.OCEZ ADAN

zentralistak... Baina gauzak hain ederki uztartzen dituen irudi hauez omen da egiazkoa: klase interes kontrajarriak zituztenik ez dainon frogatu, eta bien arteko haustura nagusiak hartzen zuen zioagerla atzerritarrean sartu ala ez izan zen... Gainera, irudi honekbere historia du, eta ideologo aski erreakzionario baten itzala dara-ma: Auguste Comte-k, hain zuzen7, bultzatu zuen jakobinismoa-ren goraipatzea, eta ez zuen honelakorik egin jakobindarren jarre-ra guztiz iraultzaileak pusaturik, baizik eta zentralizazioa "arra-zoiaren gihartzea" zelako. Honen filosofiak, preseski, 1789koIraultza gizadiaren goi-estatuaren bururatze beharrezkotzat jotzenzuen, "estatu metafisikoa" deitzen zuen, Mendebaldeak egitenzuen aldakuntza demokratiko-nazionalarekin amaitzen zelako.

Eta aipamen hau ez da anekdotikoa. Zentralismoa onartzeko,ezker eta eskuineko interpretazioak, ikerkuntza materialista etaidealistak, elkartzen dira. Nazionalismoaren eraginak eta Estatua-ren indarrak errazten dute elkarretaratze hori.

Kontsentsu honek, hain zuzen, ematen dio Estatuari indar gai-tza. Iraultzak, egia esateko, ez zuen aristokrazia suntsitu, nahiz etaboterean beste klase bat ezarri; suntsitu zuena, dudarik gabe, go-bernatzeko printzipio aristokratikoa zen, haren lekuan printzipiodemokratiko-ordezkatzaileak ezarriz. Ondorioz, Estatuak Herriaeta Nazioarekin identifikatu zuen bere burua; Estatuaren kontraaltxatzeko edozein legitimazio ukatu zuen, bere kontrako erresis-tentzia Antzinako Errejimena errestauratzeko borondatearekinparekatzen zuela. Engoitik, herriaren izenean zanpatuko du Esta-tuak, eta Errepublikaren etsaiak oro, definizioz, erreakzioarenmorroi gertatuko dira.

Herri ezfrantsesak zapalduz eta langileak ustiatuz eraiki zen,Estatuarentzat, mauka galanta zen justifikazio hori.

Zentralismoa

Iraultza, aristokraziaren aurka jazartzen, demokrazia finkatzeneta nazioa zentralismoaren bidez eraikitzen, gauza bat bera bezala,diotenez, egiten saiatu zen. Interpretazio hau partziala eta intere-satua dela esan dugu. Kritikaren haritik ibiliko gara.

Page 5: Iraultza eta Hexagonoko nazio ukatuak

IRAULTZAKO NAZIO UKATUAK 37

Hasiera-hasieratik, bestelako ikusmolderik ere egon da Iraul-tzaz. Ikertuko dugun arazoa hauxe da: Zentralizazioa, iraultzaileaote da?; edo, beste modu batez esanda, zentralismoa Iraultzareneginkizun originala ote da? Tocqueville-k, zer esan asko sortutakoobra bat utzi zuen idatzita8. Haren ustez, zentralizazioaren histo-ria askoz zabalagoa da: Kapetarrek hasi zuten, Borbondarrek ja-rraitu, Iraultzak indartu eta Napoleonek burutu zuten prozesua.Nahi bada, Antzinako erregimenaren despotismoa, Iraultzarenolde iraultzailea eta Napoleonen inperio zapaltzailea biltzen dirazentralismoaren obran. Horiek horrela, nekez onar daiteke zentra-lizazioa berez demokratiko-iraultzailea denik. Zentralismoarenhistoria, beraz, beste modu batez ikertu behar da; Estatu zentralis-tak, gizarte zibila eta komunitate historiko-kulturalak irentsi eginditu, bereziki Luis XIV.arengandik Napoleon Bonaparteganaino,eta historia hau ez da Iraultzaren historiarekin guztiz identifika-tzen; paraleloki irakurri eta aztertu behar da.

XVIII. mendetik hona, monarkiaren zentralismoa gero eta na-bariagoa zen; Justizian eta zergetan, bereziki, lekuan lekuko bote-reen indarra ahulduz zihoan. Horregatik, 1789rako Estatu Nagu-siak deitzen direnean, probintziek eta hiriek egiten dituzten "DoluKaierretan" ikus daitekeenez, denek aho batez zentralismoa sala-tzen dute, eta autonomia handiagoaren alde agertzen dira usu9.Erret Intendenteen abusuak egun-argitan jartzen dituzte. Zentra-lismoaren aurkako jarrera hau da, hain zuzen, Iraultzaren lehenurrats bat. Hala ere, abiadura autonomista honek eten handia,esankorrena beharbada, ezagutuko du segidan. 1789ko Abuztua-ren 4ean, gauez, aho batez erabaki zuen Asanblada Konstituziogi-leak pribilegio guztiak abolitzea, eta kontzeptu honen barnean,autonomia erregional eta hiritar guztiak suntsitzen zituen.

Diputatu euskaldunek, besteek bezala, onartu zuten suntsitzehau. Ematen du Dolu Kaierretan agertzen zenarekin kontraesa-nean zegoela hori. Eta halaxe zen, probintzia zaharren autonomia-ren jatorria antzinatetik zeukaten askatasun originalean ikustenbada. Baina Asanblada Konstituziogileak ez zuen ikusmolde bera;diputatuentzat, Antzinako sistemaren zedarriztapen oro feudo edojaurgoaren sistema zen, hau da, Erregetzak emandako legitimita-tean eraikitzen zen botere aristokratikoaren erresuma. Oro har,pribilegio guztiek zeukaten erregetzaren zigilua, hark ematen etaaldatzen, onartzen edo arbuiatzen bait zituen. Sistema monarkiko--aristokratikoa osotasun gisa abolitzean, berez desagertu behar zu-ten haiek ere.

Page 6: Iraultza eta Hexagonoko nazio ukatuak

3 8 EMII.IO LOPEZ ADAN

Eta hemen hasi zen gaur egun arte iraun duen konfusioa. Baiki,antzinako erakunde politiko-judizialetan monarkiaren eskua no-nahi ikusten zen; baina, kasu askotan, monarkiak ez zituen sistemaoriginal eta autonomoak sortu: antzinako probintziek sortutakoerakunde original ezberdinetan sartu zen erregetza, bere probetxu-rako eraldatuz, ahulduz edo bermatuz, nahiz eta sistema horiekbeste jatorri bat izan. Monarkiak emandako irudia, non erregetza-ren nagusitza azpimarratzen bait zen, zentralismoaren obra zen;irudi hori errealitate osotzat hartuz, Errepublikak autonomia guz-tiak ezabatu zituen. Eta monarkia eta aristokrazia likidatu nahiz,monarkia honek kudeatzen zuena beronena balitz bezala tratatuzuen Iraultzak. Kultura ezfrantsesak ukatuko zituen zentralismo-ak, Abuztuaren 4eko gauean, legitimitate ikaragarria hartu zuen,sortze sortzetik despotismoa akabatzeko nahikundearekin uztartubait zuten sistema zentralista. Mistika askatzaile ikaragarria zebi-len egun horietan; libertatearen egarriz ari ziren diputatuak, etainor gutxik ikusi zuen libertatearen izenean finkatzen zen in-justizia10.

Hala ere, erreakzioak eta kontradikzioak laster agertu ziren,errepublikar asko federalista bait zen. Bide bihurri bat ibiliko da1792-1793 arte, non sistema zentralista iraunkorki finkatuko baitda.

Prozesu hau eguneroko borrokan garatu da. Iraultza aurreraeramateko, lekuan lekuko botere tradizionalak (politiko, sozial,ekonomiko edo erlijiosoak) ez ziren fidagarriak; izpiritu berria etaindar iraultzailea garaile ateratzeko, "Comite de Salut Publique"delakoak sortzen dira; Pariseko ideiak errepresentatzeko, Komisa-rioak etortzen dira. Eta guztion obrak praktika zentralizatzaile batedukiko du: antzinako erakundeak suntsiturik, miliziak eta behin--behineko gobernuak sortzen dituzte; erakunde ohien botere fis-kal eta judizialak eskuratzen dituzte; poliki-poliki, zergetan, sol-dadutzan, hauteskundeetan, Frantzia osorako araudi berdinakaplikatzen dituzte. Bereziki, nazio-estatua, departamenduak etaherri txikiak ere gobernatzeko, Nazioak emandako legitimitate batbakarrez osatzen den hierarkia politiko-administratibo bat eta ba-karra sortzen da: lekuan lekuko biltzarre eta administrazioak orobotere zentralaren ordezkarien kontrolpean ezartzen dira. Abiadahonetan, eta premiazko eginkizun bezala, Frantzian armada batbakarra izango da (Gobernuarena, noski) eta ordena publikoaz

Page 7: Iraultza eta Hexagonoko nazio ukatuak

[RAUl rZAKO NAZIO UKATUAK 3 9

arduratuko den polizia bat bakarra (nahiz eta espezializatua izan:Gendarmeria, kanpainetan, eta Surete deitua, hirietan. Baina biekdute kontrol eta legitimitate bera: Gobernu zentralak ematen die-na).

Prozesu hau Iraultza baino luzeago da, XIX. mendean finkatu-ko da. Erregetzak hasitako bidea burutuko du, baina zentraliza-zioaren aurpegia eta edukina aldatu egingo dira: ez da gauza beraMonarkiak egin nahi zuena eta Errepublikak lortzen duena.

Monarkiak igorritako Intendenteek tradizioak sortutako bote-reekin konposatu eta oreka bat bilatu behar zuten, fiskoaren pre-sioa baliatuz indar-harreman berriak inposatzeko, eta erregetzakemandako indarra erabili parlamentuen ahalak murrizteko.

Napoleonen prefektuek hartu zuten intendenteen lekua, bainaez zuten beste jatorriko botereekin paktatu behar. Lekuan lekukojauntxoek, hasieran, eta kanpainetan bereziki, Errepublikaren legi-timitatea ukatu zuten usu; baina, XIX. mendearen bukaerarako,onartuta zuten egoera berria: beren eragina mantentzeko, Errepu-blikako instituzioetan kokatu behar zutela, eta boterea erabiltzekolegitimitatea, gero eta gehiago, Estatu zentralistak eta beronen me-kanismo demokratikoek ematen zutela, ulertu zuten haiek, es-kualdeetan izandako munta eta zilegitasun tradizionalen eragina,ahulduz eta ahulduz, desagertzera zihoala ikusi bait zuten.

Zentralismoa, lehenik, Monarkiaren abusoekin identifikatzenzen; gcro, demokraziak emandako legitimitate progresistarekin.Eta, bitartean, bien zapalkuntza pairatu zuten herrientzat, gauzakokertzen ari ziren: Errepublikaren kontra ekiteko zilegitasuna ezzen gehiago eskubide utzezinen ondorioa, Antzinako Erregimena-ren abuso eta pribilegioekin jarraitzeko borondate antierrepubli-karra baizik.

Identitate nazionala: Etsai atzerritarren irudia

Hala ere, nazionalismo frantsesak ere hartu zuen parte prozesuhonetan.

Lehen aipatu dugunez, zentralizazioa eguneroko borroketanoratzen da, Komite Iraultzaileen eta Pariseko Gobernuen obrare-kin lotuta. Eta borroka honen edukina oso modu esankorrez

Page 8: Iraultza eta Hexagonoko nazio ukatuak

40 EMILIO LOE'EZ ADAN

aurkezten dute garaian garaiko protagonistek: Frantzia erditzenari da, etsaien kontra, eta etsai horiek, hain zuzen, atzerritarrakdira edo atzerritarren zerbitzutan dihardutenak.

Edozein nazio eraikitzeko, etsai atzerritarren mehatxua guztizbeharrezkoa da, atzerritasun horrek, kontrapuntuz, nazionalismo-aren afirmazioa ekartzen bait du.

Frantzia ez da arau honetatik kanpo geratzen. Antzinako Erre-gimena suntsitzen duten bitartean, oraingo nazioa eraikitzen dute,eta nazionalismo frantsesak indar handia hartuko du. Nolabait,Iraultza sintesi aparta izan da, ideologia demokratikoa eta pasionazionalista koktel indartsu eta leherkor batean biltzen zitucna.Honek eman bide zion duen leku historiko berezia.

Hala ere, ideia nazional frantsesa, nazio natural eta handiarenmitoa, ez du Iraultzak sortzen. XVIII. mendean, dagoeneko, muganaturalen kontzeptua ageria zen". Mende honetakoa da gero Sie-yes-ek12 ozenki erabiliko duena ere: nola benetako herri frantsesaaristokrazia atzerritar batek zanpatu zuen. Ideia honek zioenarenarabera, herri xehea galiarra da, eta noblezia, berriz, inbasore ger-mano-frankoen ondorengoa. Teoria hau bereganatuz, Iraultzaknobleziaren desligitimazioa azpimarratzen du; bitan gertatzen daatzerritar: jatorri etnikoagatik, lehenik, eta herri-borondatearenarabcra, gero. Honela ixten da oboa: herriaren etsaiak atzerritarrakdira, eta, haien kontrako borrokan, abertzalea eta irauhzailea gau-za bat bera izango dira.

Varennes-ko gertakariak13 indar berria emango dio arazoari;froga egina zen, ongi ikusten zen nola, Iraultzaren kontra, aristo-kratek konplot iraunkorra zeramaten, eta konplot hori EuropakoGorte monarkiko guztietan hedatzen ari zen. Beraz, Iraultzarenalde atzerritarren kontra borrokatu behar zen; hala, gerra zibilarigerra atzerritarra gaineratzen zaionean, biek bat egingo dute Iraul-tzaren errepresentazio estrategiko-ideologikoan. Are gehiago,kanpoko monarkien erasoak Iraultza Handiak zuen balore uniber-tsala frogatzen zuen, Europa osoan libertatea hedatzeko abiadan:nazio frantsesak, beraz, bere libertatea finkatzeko eta munduanaskatasuna zabaltzeko egin behar zuen bere gerra nazional eta na-zionalista,

Errepresentazio honen barnean, gauzak modu argi batez eba-kitzen dira. Iraultzaileak abertzaleak dira, eta hitz honekin ("pa-triotes") deitzen dute bere burua. Etsaiak, berriz, aristokratak dira.

Page 9: Iraultza eta Hexagonoko nazio ukatuak

IRAULTZAKO NAZIO UKAXUAK 41

Nazionalismoa positibotzat agertzen da, iraultzaileen monopoliohaizu bezala.

Bideari jarraiki, kanpoko gerren denboretan aldarrikatuko diraozenki lehen aipatu ditugun nazionalismoaren osagarri mitikoak(hau da, muga naturalak eta galiarren mitoa).

Eta iraultzaren etsaiak oro, bestalde, atzerritarrak ez direnean,traidore bezala salatzen dira.

Afera argia da: estranjeroen kontra borrokatzen denean, nazio-aren aurka aritzen dira gobernuaren legitimitatea onartzen ez du-tenak. Iraultzaren aurkako jarrera guztiak bahe honetatik pasatzenziren; konplot aristokratikoaren alde ziharduten Iraultzarenetsaiak oro: zuten hobena, laidogarriena zen, traizioarena alegia.Traiziorik gabeko naziorik ez da; eraikitze nazionalean, kanpokoeta barneko etsaiak bildu behar dira errepresentazio batu batean.Iraultza hemendik ibiliko da.

1792an, atzerritartzat aitortzen dituzte Errege eta noblezia, etanazioaren gorputzetik at lagatzen. Laster, kanpoko gerra dela eta,etsai atzerritarrarekin cdozein konplizitate posible edo imajinario,nazioaren aurkako saldukeriatzat salatzen da. Iraultzaren zuzen-darien artean izandako liskar eta garbiketetan ere, traizioaren pre-sentzia guztiz nabaria da; imajinario ideologiko hau herri ezfran-tsesen kasuan bizi-bizia izango da.

Adibide bat emango dugu: 1793an aleman hizkuntzaren erabi-lera debekatzen da Altsazian14. Sedizioaren beldurrez erabaki zenhori, izan ere mugaz bestaldean Errepublikaren etsaiak alemanezmintzatzen bait ziren. Baina taktika politiko-militarrak agintzenduen jarrera honetan, errealitatea modu ideologiko eta konplexubatez irakurtzen da: izaera natural eta objektiboa (herriak alema-nez hitz egitca) jarrera politiko eta subjektibo batekin nahasten da(alemanez hitz eginez ulertzen dute elkar Errepublikaren etsaiek).Ondorioz, hizkuntzak edukin politiko-subjektiboa hartzen du, etaideologia nagusi den garai haietan, dimentsio honek garaituko duaipatu dugun egoera natural-objektiboa.

Esan nahi bait da: frantsesez mintzatzea abertzale onaren mar-ka bilakatzen da, eta ikusmolde honek justifikatzen ditu zentralis-moaren hizkuntza inposatzeko bortizkeriak.

Azken finean, Iraukzaren unibertsoan errealitateak oro sub-jektibitatez dira beztitzen. Iraultza aitzina eramateko oztopoobjektiboak (hala nola komunitate linguistikoen erresistentzia eta

Page 10: Iraultza eta Hexagonoko nazio ukatuak

42 EMILIO LOPEZ ADAN

gizarte laborarien inertzia) jarrera politiko bezala kontsideratzendira, eta moralki eta politikoki epaitzen dira. Iraultzaren aurkaikusten badituzte, etsaiaren obra dira eta traizioaren marka.

Ondorioz, Iraultza garaile atera-nahiak traidoreak zigortu be-harra dakar. Oztopoak etsaiek ezartzen dituzte; konplota, aristo-kratikoa eta atzerritarra da. Etsaien aurka, libertatearen etsai atze-rritarraren kontra, Iraultzak ez du gupidarik izan behar.

Ikusmolde honek dena irensten du: aristokrazia, feudalismoa,antzinakoa, frantses ez dena, atzerritarra... Egoera guztietara mol-datzen da, eta gauzen nola pertsonen erresistentzia orori aplika-tzen zaio.

Beraz, lehen aipatutako nahasketa (eraikuntza nazionala etairaultza demokratikoa) aurkitzen dugu berriz ere, baina, honetan,haren dimentsio subjektibo-ideologikoa azpimarratzen ari gara.Ideologia nazionalista-demokratikoak justifikatzen du, libertatea-ren izenean gainera, oztopo guztien ezabatzea, terrorea erabiliz,gainera, behar denean. Zentralismoaren obra oso kontzientziaonaz janzten da, balore unibertsal izan nahi duen kontzicntziare-kin, hain zuzen.

Horrcgatik, bizitza luzea izan du jarrera honek. Gaur eguneanere, gauzak honela ikusten dira: Errepublikaren etsaiak, berez, ko-munitate nazionaletik kanpora botatzen dira, eta Errepublika, bereburua defendatzeko, gerra atzerritarretan erabili ohi diren sal-buespenezko legeak haien kontra erabiltzeko legitimaturik dago.

Ipar Euskadin Frantziako botereak daraman politika, ikuspegihonen ilustrazio nabaria da. Bertako hizkuntza eta kultura, halanola erresistente politikoak, frantses izan nahi ez duen multzo ba-ten barnean daude, eta, horregatik, traizio erreakzionarioaren es-parruan kokatzen dira; haien kontra giza eskubideak ukatzen di-tuzten prozedurak erabiltzeak ez du inongo frantsesik harritzen.

Komunitatez komunitate

Konplot aristokratikoaren ideologia oso plastikoa dela esandugu. Haren azpian, komunitate ezfrantsesetan izandako edozeinerresistentzia ikus daiteke. Hala ere, Iraultza onartzeko erresisten-tzia objektiboek bestelako jatorria zutela esan dugu; bi ditugu na-

Page 11: Iraultza eta Hexagonoko nazio ukatuak

IRAULT2AKO NAZIO UKATUAK 4 3

gusiki azpimarratzeko: partikularismo historiko-kulturala, eta gi-zarte laborariaren erresistentzia propioa. Hauei, berezitasun gisa,arazo erlijiosoa gaineratuko zaie.

Altsazia

Altsazia dugu lehen kasu bat. Hizkuntzaz alemanak dira; his-toriak Frantzia eca Alemaniaren artean astindu duen lurraldea da,1648an, Frantzian ezarri zuen Westfaliako Tratatuak, 1681canStrasburg konkistatu zuen Louis XIV.ak. Iraultza hasi zenean,1789an, Altsazia, oro har, haren aldekoa da: Alemania tiraniarensinbolotzat jotzen dute, feudalismoari lotuta; hain zuzen, lehenerresistentzia kontrairaultzailea Altsazian jabetza zuten Inperiokoprintzeek zuten sustatu. Gero, Izualdia heldu zenean (1793-1794),Frantziako beste leku askotan bezala, politika antierlijiosoak etaapaizen kontrako lasterketek asaldatu zuten Iraultzaren aurka he-rriaren parte bat.

Egia esateko, erresistentzia honetan cz da ageri jarrera naziona-lista-kulturalik, altxatzen diren altsaziarrengan. Baina, gerokoakgero, borondate nazionalista frantsesak ez zuela afera konpondulaster ikusiko da. 1871 tik 1918rarte, berriz Alemanian sartu zutenAltsazia. Gertakari honek eman zion parada nazionalismo frantse-sari naziotasunaz teoria original bat gauzatzeko. Ernest Renan15

dugu horretaz idazle ezagunena: borondate subjektiboarekin lo-tzen da naziotasunak duen indar nagusia; bat egiteko nahikundepolitiko-afektiboak indarrik nahikoa du desberdintasun kulturaleta linguistiko guztien gainetik pasatzeko. Altsazia frantsesa dalibertatea lortzeko Iraultzak piztu zuen borondatez, eta Alemania-rrekin lotzen duen hizkuntzaren komunitatea borondate horrekgaindituko du. Hemen, beraz, nazioaren oinarria etnian eta kultu-ran ikusi nahi duten teorietatik oso urrun gaude.

Baina tamalez, ez gaude teorien mundu intelektual batean, na-zio-eraikuntz prozesu gordinean baino. Altsaziako arazoa osopresente egon da Frantziako historia kontenporaneo osoan16, eta,nain zuzen, nazionalismo ultraeskuindarrentzat ahitu ezinezkoiradokizun-iturria izan da. Maurice Barres-ek eta Charles Mau-rras-ek, besteak beste, hor edan izan dute.

Errepika dezagun, berriz ere, nazionalismoa ez dela inozente.Behin zulotik ateraz gero, nonnahi aurkitzen da: libertatea heda-tzeko, Nazio Handiaren ideologian; Inperioa elikatzeko, Napo-

Page 12: Iraultza eta Hexagonoko nazio ukatuak

4 4 F.Mir.IO LOPEZ ADAN

leonen garaian; diktadura eta arrazismoa pizteko, ultraeskuinda-rren jarreretan. Eta, beti, administrazio zentralistaren desmasiakkontzientzia hoberenarekin justifikatzeko jarrera iraunkorrean.

Korsika

Korsikan, bereziki, lehen aipatu ditugun osakinak ederki ikus-ten dira: iraultza askatzailea, frantses cz diren nazioen ukamena,eta atzerritarren presentzia, han ditugu aurkitzen.

Korsika Frantziak 1768an hartu zion Genovari, Versailles-koItunaz. Hala ere, 1755etik 1768ra independentea izan zen irla, etaMonarkiak, bere kontrolpean ezartzeko, errepresio ugari erabilikodu: atxilotze, deportazio, exekuzioak... Pascal Paoli, independen-tziaren heroia, erbestera joango da.

1789an, Monarkiak zeraman jarrera kolonialistatik ateratzeko,askatasunaren bila, Frantzian sartzea eskatu zuten Estatu Oroko-rretan ziren Korsikako ordezkariek. Irlan bertan, errepublikarrek(burgesia eta Buonaparte familia barne) Paoli itzulerazten dute.Korsika osoa, sutsuki, Errepublikaren alde dago.

Gauzak laster minduko dira. 1792an kanpoko gerrak dira hasi;Sardiniako espedizioan parte hartzeko cz da oso bero Paoli: mesfi-dantzaz mesfidantza, ordezkari zentralisten presioa emendatuzdoa, etena arte. 1793an Paolik independentzia proklamatzen du;Konbentzioak, legez kanpo ezagutuz erantzuten du. Lagunak be-har eta Paoli-k ingeles armada deitzen du, eta IngalaterrakoGeorge III.a erregetzat onartzen.

Horiek horrela, 1796an ingelesak joan zirenean, errepresioa etaerreboltaren dialektika hasten da, zentralismo monarkikoarendcnborctan bezala. Baina Napoleonek burutuko duen errepresioakbeste edukin bat hartu du, atzerritar, aristokrata eta traidoreenaurka eramaten delako.

Esan dezagun, halere, Korsikan aurkitzen dugun oihu inde-pendentista eskasa dela frantsesez mintzatzen ez diren beste ko-munitateetan. Borroka antiiraultzailea ez da lotzen inongo ideianazionalistarekin, ez Flandrian, ez Bretainian, ez Okzitanian, ezeta Ipar Euskal Herrian ere17.

Page 13: Iraultza eta Hexagonoko nazio ukatuak

IRAULTZAKO NA7.IO UKATUAK 45

Okzitania eta beste

Flandria alde batera utziko dugu, hango gertakizunak orainikertuko dugun gizarte laborariaren erresistentziatik oso urrungertatzen direlako.

Bretainia inguruko lurraldeetan (Anjou eta Vendee) eta Okzi-taniako Languedoc-en, erresistentziak jarrera berezia hartzen du:Antzinako Erregimenaren defentsari lotuta ageri da. Armada kon-trairaultzailearen gorputz nagusia laborari txikiek osatzen dute,lekuan lekuko nobleziak enkuadratzen ditu militarki, eta apaize-riak ematen die zimendu ideologikoa. Kontutan ideologia eta bu-ruzagiak soilki hartzen badira, 1793an bereziki gertatzen den ja-zartze handia, erreakzioaren obra dela esan daiteke, eta ez garaharrituko konplot aristokratikoaren barnean ikusia eta salatua izanbada.

Hala ere, analisi sinple hau maingua da. Egia da herri xehearenaltxamendua apaizeria eta jauntxokeria erreakzionarioaren zuzen-daritza pean gertatzen dela; baina altxatzeko arrazoi nagusiak ezdira ideologikoak edo politikoak, alderantziz, eguneroko bizimo-duari lotzen dira cta, azken funtsean, miseriaren emendatzea zeka-rren kapitalismoaren sarketaren aurka jazartzen dira laborariak18.

Ez dira aurrerakuntza historikoa eta progresua konfunditu be-har; denboraz aitzinago izateak, ez du esan nahi horrek, bestegabe, libertate gehiago dakarrenik. Herri xehearen bizi-kondizioe-tan eta eguneroko libertatean ikusi behar dira aldakuntza politi-koen ondorioak. Eta, askotan, nazio-estatu batean ondorioak ezdira berdin neurtzen leku eta klase ezberdinetan.

Dudarik gabe, abiadura propioa daramate laborariek Iraultza--denboretan. Alde dira 1789an, eskubide seinorialak kentzeko bo-rondatez; baina laster ikusiko da nola burgesiak bere probetxurakoesplotatu nahi duen aristokraziarengandik askatzen ari den neka-zaleria: hain zuzen, eskubide horiek diruz erosi behar zirela eraba-kiz, joko-erregelak bere alde argi eta garbi eratu zituen19,

Horiek horrela, 1789an aristokraziaren aurka zegoen laborariaIraultzaren kontra izango da 1793an, burgesiak Iraultza bere kon-trolpean ezartzen zuen neurrian20.

Laborariek kanpainetako burgesiaren aurrean zuten jarreraulertzeko eta altxamendu kontrairaultzaileen edukina konpreni-tzeko, frantses edo marxistak ez diren historilariek eman digute

Page 14: Iraultza eta Hexagonoko nazio ukatuak

4 6 EMILIO LOPEZ ADAN

klabe asko21. Kapitalismoaren sarketa Iraultza baino lehen hastenda, eta ondorioak aski nabariak ziren XVIII. mendean ere: erren-tak emendatzen ari ziren, diru-ekonomia gero eta hedatuagoa zen,eta, oro har, ustiapen berri hau antzinako dretxo seinorialak bainopisuago gertatzen zitzaion laborari txiki askori. Ugazaba gehienek(burges edo aristokrata) mentalitate ekonomiko berria onartzenzuten; laborari txikien defentsa, ordea, eskasa zen: Elizak, karita-tez gozatzen zuen miseria neurri batetan, eta diru-ekonomiarendenboretan bere burua egokitzeko gauza ez ziren jauntxoak labo-rariak bezain marjinatuak sentitzen ziren.

Egoera honetan, Iraultzak desoreka areagotu egingo du. Men-talitate hiritar eta burgesaren nagusitza ekarri zuen. Honekin bate-ra, gerra atzerritarra mantendu beharrez, zergak handitu egin zireneta soldadutzarako gizonaltxatzeak biderkatu. Presioak bizi-biziakziren, aristokratak altxatuta zebiltzan, eta, egoera honetan, labora-rien erresistentziak armen bideari ekin zion: buruzagitzat, askimodu natural batez onartu zuten Iraultzaren etsai ziren indar tra-dizionalen nagusitza.

Zita luze bat ekarriko dut, nere ustez egoeraren edukina osoongi ispilatzen bait du:

Ue plus, lcs habitants des Mauges ont quelquc chose a perdre dansles reformes qu'on veut imposer a I'Eglise, dont les revenus pa-roissiaux apportent un ccrtain soulagement aux sans travail, ct dontl'autorite fait contrepoids a celle dc la bourgeoisie locale. Confier lesalut public et le pouvoir politique a ces rnemcs negociants ct hom-mes de loi qui ont fait leurs prcuves en diminuant les salaires, enaugmentant les loyers des terrcs qu'ils possedent ou qu'ils adminis-trent, en acroissant sans cesse et pour leur seul profit l'etendue dcleurs domaines est une perspective qui, pour le bien-etre de la po-pulation ruralc dans sa majorite, constitue en fait une menace .

Baina, nobleziaren zuzendaritzapean eta armada atzerritarrenlaguntzarekin ibili ziren laborari horiek. Eta, gainera, gerra galduegin zuten. Bi datu horien ondorioz, mugimenduak gorde duenitxura gaurdaino hedatu da.

1792ko irailean proklamatu zen Errepublika Bata eta Ezinzati-tua. Gerra Zibilean, laborariek eman zuten armada kontrairaul-tzailearen masa nagusia; gehiago dena, frantsesez mintzatzen ezziren nekazariak genituen kontrairaultzaile asko. Errebolta, beraz,konplot aristokratiko antifrantsesaren atal gisa ikusi zuten aber-tzale frantsesek, eta frantses mintzairaren erabilpena, berriz ere,

Page 15: Iraultza eta Hexagonoko nazio ukatuak

IRAULTZAKO NAZIO UKATUAK 47

iraultzaile bilakatzen zaigu. 1794eko urtarrilaren 24ean, frantsesmintzaira egitate publiko guztien hizkuntza obligatorioa bihurtuzen, logika kartesiar bati jarraikiz.

Eta, geroztik, erregionalismo guztia susmagarria da, eskuinda-rra, etsai atzerritarren laguna. Izandako kasu konkretuak, hala no-la 1940-1944ean Bretainian izandako naziekiko kolaborazioa,erregionalismo guztien esentzia bilakatzen da frantses ideologiapolitikoaren imajinarioan. Imajinario iraunluze eta astun honetan.

Ideologia nazionalistaren desmitifikazioa

Artikuluaren ildotik, ari gara zerbait agerterazten. Iraultzarenfilosofia politikoak borondate nazionalaren gainean finkatu zuenboterearen legitimitatea. Ideia honek, zuzenki, erregetzaren antzi-nako sistema zapaltzailearekin hautsi egiten zuen, baina tirania be-rri baten etorrera errazten, Esan nahi bait da: Estatuak botere etabiolentziaren monopolioa eskuratzen du, eta, haren aurrean, gi-zartea indarge gelditzen da, indibiduo pribatuen multzo bezala.Bien artean ez dago ezer, ez dago legitimitate propiorik duen besteinongo botererik. Horrela, borondate nazionala abstrakzio bilaka-tzen da, Estatuak bakarrik gihartzen ahal duena, eta, ondorioz,Estatuak bahitzen duena.

Tirania berria, bereziki, beste edozein legitimitateren ukazioandatza. Estatua kontrolatzeko, gizarteak hauteskunde demokrati-koak erabiltzen ditu, baina kontrol honek ez du jatorrizko hobenaezabatzen. Estatuaren egiturak komunitate edo klase batzuen esis-tentzia bera ukatzen duenean, ukatuak gertatzen dircnentzat de-mokrazia zapalkuntza bilakatzen da, nahitaez, Kritika hau, Iraul-tzak sortutako demokrazia errepresentatiboari anarkistek egindiote23. Hala ere, erraz ikusten da nola Iraultzaren praktikak era-kutsi zituen legitimitate berriaren muga tiranikoak.

Errepublikak, soziala zen heinean, jabego pribatua eta jabegohonen erabilpen librea onartzen zituen: azken funtsean, burgesia-ren erresuma antolatzen zuen. Baina zanpatuak gertatzen zirenlangileen elkarteak debekatzeko, lehen aipatutako teoria erabilizuten: Estatua eta indibiduoaren artean legitimitate propiorikduen elkarterik ez da, langileen erakunde espezifikoak naziotikbereizten dira, kontrairaultzaileak dira24. Teoria honek, praktikan,

Page 16: Iraultza eta Hexagonoko nazio ukatuak

4 8 KMILIO LOPEZ ADAN

zera suposatzen zuen: langileriaren desarmatze osoa, burgesiakkontrolatzen zuen Estatu guztiz ahaltsu baten aurrean. Logika be-ra aplikatu zitzaion edozein patriotismo erregionali; abertzaleta-sun haizu bakarra Nazio Handiarena zen, eta, abiada honetaz,gerra atzerritarraren kaldaz, separatismoa heriotz zigorra merezizuen krimena zela aldarrikatu zuen Danton-ek, 1793an.

Baina hemen argi utzi nahi dena zera da: hiri eta probintzienlibertateak ukatzea ez da soilki gerraren ondorioa; Iraultzaren filo-sofia politikoaren barnean dator, haren parte erauztezina da.1789an hasirik, eta bereziki 1793an, Frantzia "hiritarren nazio"bilakatzen da, eta hiritartasuna definitzeko jarrera politikoa daosakin nagusia, ezberdintasun etniko-linguistiko edo historikoakoro ezabatzen dituena.

Pierre Fougeyrollas-ek seinalatzen duen bezala25, Iraultzakuzkailtze semantiko bat obratzen du: nazioa, gizarte modernoaeratzeko forma politiko nagusi, bakar, bilakatzen da; eta, herriak,berriz, antzinako komunitate etnikoak, nazionalitateak ditu izen-datzen, eta gauza zaharren sotora eramaten ditu, despotismo ohia-rekin desager daitezen. Etniatik naziora sortzen duen etena, guztizpolitikoa da, Iraultzaren obrak eta filosofia politikoak zulatzendituena. Frantzia, hain zuzen, despotismoaren aurkako borrokanhedatu da; Nazio Handiak, libertate modernoen atea irekitzen diomundu osoari.

Hexagonoan, beraz, Iraultzak ematen dio abiada lekuan lekukopatriotismo "txikien" kontrako jarrerari. Egia esan behar bada, ezzuen indarrik obra hori bururaino eramateko: etnia ezfrantsesakdesagertzeraino eramaten ari den politikak fruitu nagusiak XIX etaXX. mendeetan emango ditu. Iraultzak, hala ere, edukin progre-sista eman zion barne-kolonialismo honi. Barne-kolonialismoarenhistorian, 1968aren inguruan bereziki salatua izan den bezala26, binazionalismo frantses mota nahasten dira: lehena, Iraultzatik dato-rren nazio abstraktuarena, libertatearen obra; bestea, lurra bezainapala, frantses nazionalismo konkretua, hizkuntza kontingente ba-tez jantzia. Historiaren kritika honek, lehcn aipatu ditugun gauzakazpimarratzen ditu. Nola, hasieran, herria despotismoaren aurkajazartzeko, lekuan lekuko hizkuntzak erabili ziren (testuak hordaude, euskaraz, okzitanieraz, bretoieraz edo alemanez); nola, las-ter, Iraultzaren izpiritua gihartzeko, frantses hizkuntza, frantseserresuma eta frantses mito nazionalak inposatu ziren; eta nola,ondorioz, patriota iraultzaile izateko frantses hizkuntza bihurtuzen baliozko aukera bakarra27.

Page 17: Iraultza eta Hexagonoko nazio ukatuak

IRAUl.TZAKO NAZIO UKATUAK 49

Frantzia barneko herri zanpatuek ez zuten berehalako erresis-tentzia nazionalistarik erakutsi, Korsikan salbu; baina beste heinekonomiko, kultural eta historiko azkarrago eta helduagoa zutenFrantziaren inguruko erresumetan, gauzak ez ziren berdin gertatu:Nazio Handiaren mugak eta kontraesanak laster ezarri zituztenbegi-bistan hauek.

Lehen denboraldietan, monarkia zaharren aurka, Frantziakopatriotismo iraultzailea eredu bilakatzen da: nazio moderno etalibreak eraikitzeko, frantses eredua aldarrikatzen dute Belgika, Re-nania, Holanda, Italia, Prusia, Austriak eta Errusiako progresistek.Baina, laster, Errepublikaren bulimia eta Inperioaren zanpa naba-riak egiten direnean, konkista (nahiz eta frantsesa izan!) onartunahi ez duten herriengan, sentimendu antifrantsesak bihurtuko di-ra nazionalismo modernoen osakin nagusi bat, Sentimendu horieneragina guztiz nabaria da: Italian, Alemanian, Errusian eta Espai-nian bereziki. Orain arte iraun dute askotan.

Konkista kolonialen desmasiak eta erridikuluak aipa genitzake,baina sobera luze joko luke horrek.

Nabaria da, hala ere, nola libertatea hedatzeko eredu nazionalunibertsala nazionalismo arrunt eta zapaltzaile batekin nahastuden. Errealitate kontradiktorio honetan nortasun nazionala ukatuizan duten herrientzat, Estatu zentralak errealitatearen alde batbakarra, alderdi progresista, erabili du zentralismoa justifikatzeko.Eta, eremu honetan, Iraultzaren errealitate kontraesankor horretazjabetzea guztiz beharrezkoa da.

Iraultzaren kontraesanezko errealitatea

Hona heltzean, argi gera bedi artikulu hau ez dela Iraultzarenarbuiatze soil bat; Bigarren Mendeurrena dela eta, Estatuak inpo-satzen duen irudi apologetikoaren buelta erakusteko gogoa ez zai-gu falta, baina, egia egia da. Iraultza, zentralismo zapaltzaile batenohantzea da; denbora berean, libertatearen bila dabilen herri batenepopeia. Bi aldeak elkarrekin ikusi behar dira, eta erakutsi nola,azkenean, Estatuak herria itotzen duen. 1789tik 1793ra, herriarenmugimenduek deszentralizazioa, autonomia eta demokrazia zuze-na bultzatzen dituzte: asanbladak, hautatze irekiak, bozketa publi-koa ziren joko erregelak. Hitz batez, Estatu eta zentralismoaren

Page 18: Iraultza eta Hexagonoko nazio ukatuak

50 EMILIO LOPEZ ADAN

kontrako jazartze orokorra da, zentralismoa ere, esan dugunez,monarkiaren obra delako: hain zuzen, hori salatuko zutenKaierrek.

Oldar askatzaile honek herri ekintza originalak eta esanahi-tsuak bultzatzen ditu: komiteak, miliziak, biltzarreak, elkarteak,festak, okupazio eta suntsitze sinbolikoak, herri-epaiketak... He-rriaren soberania aldarrikatzen da, eta, obretan, herri-autonomia-rekin uztartzen da. Intsurrekzio herrikoi batek hartu zuenBastila28.

Baina, paraleloki, beste prozesu bat gertatzen da. Burgesiaorganizatzen da; herri-ekintzak bideratzeko eta kontrolatzeko bi-tartekoak eskuratzen ditu. Parisen legeztatzen denean, goi-maile-tan armada eta polizia eratzen direnean, han izango dira bereordezkariak. Estatuak legitimitate bakarra duelako teoria, Iraul-tzaren obra da; Estatuaren eragin eta autoritatea hiri, herri etainstituzio guztietan hedatzen du. Poliki-poliki, Estatuaren apara-tuak, legitimitate honetaz jantzirik, beste iniziatiba guztiak itotzenditu.

Jarrera hau Izualdiak zorrozten du: Robespierre-k, hain zuzen,zanpatu zuen sekzioen mugimendua (1793-1794) eta honek jozuen herri-iniziatiben hil-ezkila. Termidor-ek, bere aldetik,(1794-1795) argi eta garbi utziko du egoera: harekin, herriarenordezkariengan uzten den legitimitate errepresentatiboak guztizgaraitzen du herri-autonomian oinarritzen den legitimitate iraul-tzailea.

Engoitik, diskurtsu iraultzailearen funtzioa aldatu egingo daFrantzian: hasieran, kontestazio eta jazartzearen osakina zen; ge-ro, Estatu errepresentatibo modernoaren propaganda eta etsaiakdeskalifikatzeko argudio iraunkor bilakatuko da.

Funtzio hau gero eta inbasiboagoa izango da. XIX. mendean,oraindik, antzinako erregimenaren nostalgiak Monarkia eta Elizagurtzen zituenean, gobernu zentralen errepublikanismoak haizeerradikal eta gorriak zituen. Behin Pariseko Komuna zanpatu(1871) eta Elizak Errepublikarekin "Ralliement" delakoa onartuzuenean (1892aren inguruan)29, lekuan lekuko jauntxo gehienek,guztiek laster, bereganatuko dituzte Errepublikaren instituzioaketa portaerak.

Erreakzionarioek eta progresistek, burgesek eta gorriek (sal-buespena salbuespen), berdin aldarrikatuko dituzte Errepublika-

Page 19: Iraultza eta Hexagonoko nazio ukatuak

IRAULTZAKO NAZIO UKATUAK 51

ren sakratua eta zentralizazioaren ukiezina, berdin bideratuko du-te txarrena eta hoberena lotzen dituen nazionalismo frantsesa.

Hain zuzen, Iraultzaren «blokea» zartarazi behar da. Irudiapuskaturik, zentralismoa arbuiatu, demokrazia errepresentatiboa-ren alde tiranikoak argitan jarri, eta herri iraultzailearen olde liber-tarioa gureganatu.

E.L.A.

1 MICHELET, J. (1847-1853): Histoire de la Revolution Française.2 JAURES, J. (1901-1904): Htstoire socialiste de la Revolution française.3 MATHIEZ, S. (1922-1927): La Revolutton française. Hauxe da beronen lanik

nagusicna.4 MATHIEZ, A. (1920): Le Bolchevisme et le Jacobinisme.5 LEFEBVRE, G. (1951): La Revolution Française. SOBOUL, A. (1962): Precis

d'histoire de la Revolutton française. Hauek dira erreferentzia nagusiak.6 Hona, adibidcz, Soboul-ek zer dioen: "La Revolution françaisc fut bien anti-

-feodalc ct anti-aristocratique, bourgeoise et capitaliste, nationale enfin. Me-connaitre I'un dc ces aspects, c'est la denaturer".

7 COMTE, A. (1854): Systeme de politique posttive. Bereziki III. liburukia.8 TOCQUEVILLE (1856): L'Anden Rigime et la Revolution.9 Berdin cgiten dute okzitaniarrek, bretoinek, euskaldunek edo frantses pro-

pioek; Ipar Euskal Herrian gertatzcn dena mugimendu orokor honen barneanikusi behar da, berezitasun handirik gabe.

10 Adibidez, bolada honetan onartuko dira oso testu inportanteak, hala nola Hiri-tar eta Gizacmakumeen Eskubideen Deklarazioa (1789,08.26an). Zegocn misti-ka, era berean askatasunzale eta libertizida, ederki deskribatzen du PierreKROPOTKINek (1909): La Grande Revolution. 1789-1793.

11 Itsasoak, Pirinioek, Alpeek, Rhin eta Meuse ibaiek mugatzen dute Frantzia"natural" hori.

12 SIEYES, EJ. (1789): Qu'est-ce que le Tiers Etat?13 1791ko Ekainaren 20an erret familiak Frantziatik ihcs egin nahi izan zucn.

Bidean zihoazela, Varennes hirian acxilotzen dituzte, eta handik Pariseraeraman.

14 1793ko Abenduarcn 17an, hain zuzen. Jean-Louis CALVET-ek dioenez, "c'e-tait une mesure a la fois impopulaire et inapplicable" (Le colonialisme linguisti-que en France, 1973). Baina Austria eta Prusiako armaden hizkuntza alemanazen.

15 RENAN, E. (1882): Qu'est-ce qu'une nation?16 "La Question d'Alsace-I.orraine" deitua.

Page 20: Iraultza eta Hexagonoko nazio ukatuak

52 EMILIO LOPEZ ADAN

17 Ipar Euskal Herriak artikulu berezi bat du aldizkari honetan; hemen gutxitanaipatuko da, beraz.

* Egoera berezi honek gurean ere kezkatu ditu karlismoarcn historia eta IparEuskadiko fededuneria ikertu dituzten abertzaleak. Ncuk ukitu dut gaia bilanetan: "Mediaoon y alienacion: dcl carlismo al nacionalismo burgues", 1978,eta "Ipar Euskal Herria: 150 urte historiarik gabe (1789-1934)", 1978.

Kropotkin-ek (lan aipatua) munta oso handia ematen dio laborari eta burgesenarteko kontradikzio honi.

20 Historiografia marxistak asko egin du laborarien egoera argitzeko, Testu nagu-sia: LEFEBVRE, G. (1932): La Revolution française et les paysans.

21 Adibidez, C O B B A N , A. (1964): The social interpretation of tbe Vrench Revo-lution.

22 T I L L Y , Ch . (1986): La France conteste. Harvard University Press. Autore ame-rikarra.

23 I rakur , bereziki, Rudolf R O C K E R (1949), Rousseau-ren eragina eta Iraultza-ren filosofia politikoa salatzeko: Nacionalismo y cultura, eta berezikiago X.kapitulua ("Libcralismo y dcmocracia").

24 Le Chapelier Legea 1791n onartzen da, ekainaren 14ean: estatu edo lanbidebereko hiritarren elkarteak debekatzen ditu. Lege hau aipatuz, Yves PERSON-ek(L'ideologie de l'unite, 1973) azpimarratzen du langileak eta nazionalitatcakuka tzeko mentalitatearen batasuna.

25 F O U G E Y R O L L A S , P. (1987): La Natton.26 Ikus, erreferentzia nagusi (baina ez bakarrak) bezala: L A F O N T , R. (1967): Snr

la France, eta F O U G E Y R O I . L A S , P . (1968): Pour une France federale.27 Ikus, bereziki, Jean-Louis C A L V E T e n lan aipatua.2 8 I raul tzaren historia idatzi denean, askotan isildu dira herr iaren iniziatibak. Bi

tes tu g o m c n d a t u k o d i tugu : G U E R I N , D . (1946): La lntte de classes sous laPremiere RepMique; eta S O B O U L , A . (1968): Les Sans-culottes parisiem enVan II.

29 Ipar Euskal Herrian ere gertatu zen fenomeno orokorra ezagutzeko, irakurINTXAUSTI, J. (1972): Iraultzaren hildotik. Jakin, Oñati.

LA REVOLUCION Y LAS NACIONES NEGADAS DEL HEXAGONO

LA REVOLUTION ET LES NATIONS INTERDITES DEL'HEXAGONE

El autor expone en la primera parte del irabajo las coordenadas principalesdentro de las cuales se mueve la ideologia naclda y demrrollada en tomo a laRevolucion Francesa. Hace una exposicidn dd "Mito progresista de la Gran Revo-lucion", siguiendo el discurso cldsico y diverso de Michelet, Clemenceau, Mathiez,Soboul o Comte.

En las pdginas que siguen a esta inlroduccian, se atiende al tema del centralamopolttico, renovado y fortalecido apartir de la Revolucion. Se recuerdan las decisio-

Page 21: Iraultza eta Hexagonoko nazio ukatuak

1RAUI.TZAKO NAZIO UKATUAK 53

nes institucionales y las opciones ideoldgicas que fundamentaron dicho centralis-mo, para pasar a ofrecer una reflexion histarica sobre el desarrollo de la identidadnacional francesa a partir, en nuestro caso, de un nacionalismo que ha encontradosu simbologia en la Revolucion. Las guerras republicanas, en respuesta al acosointernacional de las Coronas reales europeas, contribuyeron a cohesionar el esplri-tu nacionalista de los revolucionarios.

En el capltulo final del trabajo se pasa revista a las diversas comunidades yelnias del Hexdgono frunces. Se recuerdan las vicisitudes y avatares revolucionariosa que han debido hacer frente dichos colectivos nacionales, ante una concepcidnpolitica del Estado que nos les ha favorecido en su desenvolvimiento hLstdricoulterior: Alsacia, Cdrcega, Occitania, eic.

Dos hreves reflexiones finales completan el andlisis expuesto: La desmitifica-cion de la ideologia nacionalista, y la realidad de las contradicciones internas de laRevolucion.

L'autcur expose dans la premifire partic du travail, les coordonn£es principa-les a l'intericur desquelles l'idcologie nee se mcut et se developpe autour de laR£volution Française. II fait un expos^ du "Mythe 'progressiste dc la GrandeRcvolution" en suivant le discours classique et divers de Michelet, Cli§meneeau,Mathiez, Soboul ou Comte.

Dans les pagcs qui suivent cctte introduction, il s'occupe du th£me du centra-lisme politique r£nove et fortifi£ a partir dc la Rfivolution. Les d£cisions institu-tionnellcs et les options idfiologiques qui furent le fondcment de ce dit centralis-me sont rappclSes sans oublier une reflexion historique sur le developpcment del'identite nationale françaisc a partir d'un nationalisme qui a trouve sa symbologiedans la Revolution. Les guerres r£publicaines en reponse au harcelement interna-tional des Couronnes royales curopeennes ont contribue a la coh^sion de l'espritnationaliste revolutionnaire.

Le dernier chapitre passe en revue les diverses communaut£s et ethnies del'Hexagone français. On rappelle les vicissitudes ct avatars revolutionaires dontles collectifs nationaux ont du faire face dcvant une conccption politiquc de l'Etatqui ne les a pas favorises dans leur deroulemcm historiquc ult^rieur: Alsace,Corsc, Occitanie, etc.

Dcux brtves reflcxions finales compl^tent l'analyse exposee: la d£mythifica-tion de l'id^ologie nationaliste et la realit£ des contradictions internes de la Revo-lution.