AZPEITIKO UDALAREN EUSKARA- · PDF file 2008-01-03 · Administrazio atal...

Click here to load reader

  • date post

    05-Jul-2020
  • Category

    Documents

  • view

    4
  • download

    0

Embed Size (px)

Transcript of AZPEITIKO UDALAREN EUSKARA- · PDF file 2008-01-03 · Administrazio atal...

  • Azpeitiko Udalaren EUSKARA PLANA

    UDAL BARNEKO ERABILERA PLANA

    (PROPOSAMEN TEKNIKOA)

    Azpeitiko Udala, 2003ko urtarrila

  • AURKIBIDEA

    SARRERA: EUSKARA PLANA 4-19

    1) Planaren sorburua 2) Helburuak 3) Metodologia 4) Administrazio-atalen sailkapena eta lehentasuna

    a. Administrazio atal elebidunak eta euskarazkoak b. Euskara Planaren lehentasunak ezartzeko irizpideak

    5) AZPEITIKO UDALA a. Bete beharreko helburuak b. Administrazio-atalen sailkapena c. Elebidun/Euskarazko izendatuko diren administrazio-atalak d. Euskara Planean lehenetsi diren atalak e. Prozedura eta edukiak

    1. AZPEITIKO UDALA: EGUNGO EGOERA, HELBURUAK ETA PROPOSAMENAK 20-74

    1.1.- AZPEITIKO UDALEKO LANJARDUNEN EGOERA, HELBURUAK ETA NORMALIZAZIO EKINTZAK 23-35

     Lanjardunen egoera 23-24  Lehentasunak eta helburuak 24-31  Normalizazio ekintzak 31-34  Lanjardunen neurketa eta jarraipena 34-35

    1.2.-ALORKAKO EGOERAREN ARABERAKO HELBURUAK ETA PROPOSAMENAK 46-69

     Langileen hizkuntza gaitasuna 36-41  Kanpo harremanak 42-44  Barne harremanak 44-46  Hizkuntza paisajea 46-47  Baliabide informatikoak 47-68  Jarrerak eta sentsibilizazioa 68-69

    1.3.-HIZKUNTZA IRIZPIDEAK 70-74

    1.3.1.-Hizkuntzen erabilerarako jarraibideak 70-72  Administrazio atal guztietarako jarraibideak  Administrazio atal elebidunetarako jarraibide propioak  Itzulpen irizpide osagarriak

    1.3.2.-Jarduera esparru desberdinetarako hizkuntza irizpideak 72-74  Hizkuntza prestakuntza eta etengabeko prestakuntza  Kontratazio administratiboak  Dirulaguntzak  Administrazioaren irudia eta argitalpenak  Ekitaldi publikoak

    2

  • 2. NORMALIZAZIO EKINTZAK ETA AZPIEGITURA 75-82

    2.1.-Normalizazio ekintzak eta baliabideak 76-79 2.2.-Azpiegitura 80-81 2.3.-Kronograma 82

    3. ERANSKINAK

    1. ERANSKINA: Udal langileen hizkuntza gaitasuna 1-12 2. ERANSKINA: Lanjardunen datu bilketa. 1-148 3. ERANSKINA: Lanjardunen proposamena 1-228 4. ERANSKINA: Lanjardunen proposamenak langilez langile. 1-258 5. ERANSKINA: Alorkako datu bilketa. 1-

    60

    3

  • SARRERA: EUSKARA PLANA 1) Planaren sorburua

    Euskal Autonomia Erkidegoko Euskararen Erabilpena Arauzkotzezko Oinarrizko Legeak, azaroaren 24ko 10/1982 zenbakidunak, herritarren hizkuntza-eskubideak aitortu eta herri-aginteek hizkuntzaren alorrean dituzten betebeharrak ezartzen ditu. Legearen 14. atalak herritarrei administrazioarekiko harremanetan aitortutako hizkuntza- eskubideak bermatzeko, administrazioaren zerbitzupeko pertsonala arian arian euskalduntzea aurreikusten du eta administrazioetako plantiletan bi hizkuntza ofizialen ezagutza derrigorrezkoa duten lanpostuak finkatu beharra ere bai. Euskal Autonomia Erkidegoko Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen V. Titulua eta hau garatzeko Eusko Jaurlaritzak herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko onartutako erreglamenduzko arauak euskararen ofizialtasunak funtzio publikoaren eremuan izan beharreko isla ez ezik, herri- administrazioetako euskararen erabileraren normalkuntza-prozesuaren oinarri ere badira. Honi loturiko lehen plangintzaldian (1990-1995) euskal herri-administrazioetako euskararen erabileraren normalkuntza-prozesuak izan duen helburu nagusia administrazioaren giza bitartekoak arian-arian euskaraz ere jarduteko gaitzea izan da. Bigarren plangintzaldia araupetzen duen Euskal Autonomi Erkidegoko 86/1997 Dekretuak, apirilaren 15ekoak, elementu berriak erantsi dizkie lehenengo plangintzaldiko arauei. Izan ere, lehen plangintzaldian aurrera-pauso nabarmenak eman badira euskarazko hizkuntza-gaitasuna duten langileen kopuruan, orain administrazioaren baitan euskarazko erabilera areagotzeko ardura eta, hori lortzeko, neurri osagarriak hartu beharra azaltzen dira. Horrela, euskararen erabilera normalizatzeko plana onartu beharra ezarri die euskal herri-administrazio guztiei1. Gainera, plan horiek jaso beharreko gutxieneko osagaiak adierazten dira aipatu dekretuaren 18. atalean. Urrats horiekin loturik, Azpeitiko Udalak, beraz, indarrean dagoen araudia eta bere eskumeneko jardun-eremurako emandako jarraipideak betez, berari dagokion euskararen erabilera normalizatzeko plana onartu behar du, eta hain zuzen ere, plan horixe duzu eskuartean duzun dokumentu hau.

    1 86/1997 Dekretua: 4. artikulua.- “Euskal herri-administrazioetako hizkuntz normalkuntza-prozesua hezurmami dadin, entitate bakoitzak euskararen erabilera normalizatzeko plana onartu eta gauzatu beharko du.”

    4

  • 2) Helburuak

    Herri Administrazioetan euskararen erabilera indartzea eta areagotzea da euskara planen helburu nagusia, bai zerbitzu hizkuntza bai lan hizkuntza modura, euskararen erabilera bermatu eta herritarren hizkuntza eskubideei erantzun ahal izateko.

    Euskara Planon helburu estrategikoek helburu nagusia lortzeko landu beharreko ildo nagusiak markatuko dituzte:

    1. Herritarrekiko harremanetan euskara zerbitzu hizkuntza izan dadin bermatzea, beti ere herritarren hizkuntza eskubideak errespetatuz.

    2. Euskara beste administrazioekiko harremanetako hizkuntza izan dadin bermatzea.

    3. Hala dagokionean, Euskara administrazio barneko lan hizkuntza izan dadin bermatzea.

    Testuinguru honetan EAEko Euskararen Erabilera Arauzkotzezko 10/1982 Oinarrizko Legea onartu zenetik, herri administrazioetan hainbat urrats eman da euskararen normalizazioa sustatu eta lortzearren. Horrela, uztailaren 6ko Euskal Funtzio Publikoaren 6/1989 Legea garatuz, herri administrazioek, besteak beste, bertako langileek euren lan eginkizunak euskaraz betetzeko hizkuntza ezagutza maila egokia lor zezaten neurriak hartu zituzten, 1990-1995 plangintzaldian.

    86/97 Dekretuak aurreko plangintzaldian egindako ibilbideari jarraitu eta ezagutzatik erabilerarako jauzia emateko oinarriak ezarri zituen. Bigarren plangintzaldi honetan eginbeharreko nagusia erakunde bakoitzak bere hizkuntza egoeratik abiatuz euskararen erabilera normalizatzeko planak2 zehaztea eta abian jartzea izango da.

    3) Metodologia

    Herri Administrazioetan euskararen erabilera era mailakatuan indartu eta areagotzeko asmoz sortu zen "AEBE" programa (Administrazioetan Euskara Bermatzeko Egitasmoak). Programa honek erakundeen derrigortasun indizearen arabera bete beharreko helburuak finkatzen laguntzen du; hizkuntza egoera zehazteko eta euskara planaren diseinua egiteko bidea ematen du; planaren garapenerako tresnak zehaztu eta ordenatzeko argibideak ematen ditu eta, azkenik, jarraipena eta ebaluaketa egiteko mugarriak finkatzen ditu.

    Programa hau martxan jarri eta garatzeko "Administrazioetan Euskara Bermatzeko Egitasmoen Metodologia (AEBEMET)" tresna metodologikoa sortu eta garatu da azken urteotan, Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren eskutik. AEBE programa eta metodologia erakunde mota ezberdinen egoeretara egokitzeko sortuta

    2 Hemendik aurrera, “Euskara Plana” deituko zaie.

    5

  • daude. Kasu honetan udaletarako egindako egokitzapenak hartu izan dira kontuan.

    AEBEMET metodologiak azken hamarkadan alor sozio-ekonomikoan landutako metodologia du abiapuntu. Euskadiko maila txiki eta ertaineko herri administrazioetako euskara planetarako egokitu ondoren, gaur egun, tamaina eta egoera orotako erakundeetara egokitu da. Gainera AEBEMET metodologia bereziki sortutako aplikazio informatikoaz osatuta dago. Metodologia honen ezaugarriak eta aldiak datoz ondoren.

    Ezaugarriak:

    1. Erakunde osoa hartzen du kontuan: egitura, funtzionamendu eta administrazio atal desberdinen egoera.

    2. Erakundearen helburu funtzionalak hartzen ditu kontuan eta erakundearen egoera soziolinguistikoari egokitutako lehentasunak finkatzen ditu.

    3. Hasieratik helburu zehatzak, lorgarriak eta neurgarriak ezartzen ditu. 4. Planaren proposamenean eta inplementazioan langileen partehartzea sustatzeko

    bideak ezartzen ditu.

    Metodologia aplikatzerakoan hiru aldi nagusi bereizten dira, hurrengo orrialdeko irudian agertzen den bezala.

    Aldiak:

    I. Euskara Planaren bideragarritasun txostena egitea eta lehentasunak finkatzea. (1. irudiaren 1-3 urratsak).

    Euskara planen bideragarritasun txostena egiteko orduan, aintzat hartuko dira erakundeari dagokion helburu mailakatua eta hizkuntza egoera. Txosten horretan, besteak beste, administrazio atalak izaeraren arabera sailkatu eta lehentasunak, bai sailka bai udal osoari begira, ezarriko dira.

    II. Egindako datu bilketa oinarri hartuta, Udalari euskararen erabilera normalizatzeko proposamena egingo zaio eta erakundearen jarduera esparru desberdinetarako hizkuntza irizpideak ezarriko dira. (1. irudiaren 4-6 urratsak)

    Datu bilketa hiru azterketetan oinarritzen da: lanjardunen azterketa, alorren azterketa eta banakako galdesorta. Datuak bildu eta aztertu ondoren, proposamena egiten da, hiru ardatzoi jarraituta: lanjardunen proposamenak, alorkakoak eta hizkuntza irizpideak. Proposamen honetan jasotako normalizazio ekintzak aurrera eramateko baliabideak eta kostuak ere zehazten dira.

    III. Planaren garapena eta jarraipena burutzea. (1 irudiaren 7-8 urratsak).

    Atal honetan euskara plana bideratzeko epeak, planaren erantzukizuna duten

    6

  • guneak, azpiegitura eta baliabideak jasotzen dira. Era berean, planaren jarraipena eta ebaluazioa adierazleen bidezko ebaluazio sistema etengabe eta osatuan oinarrituta egingo da.

    Ebal