Basherri sarea udaletan eta aldundian aplikatzeko neurri zehatzak 3

11
UDALETAN ETA ALDUNDIAN APLIKATZEKO NEURRI ZEHATZAK 2011/04/15 Gipuzkoako EHNEren proposamena alderdiei Baserria biziberritu ahal izateko, honako 71 neurri hauek jarri nahi ditu Gipuzkoako EHNEk alderdi politiko guztien esku. Neurri zehatz eta konkretuak dira, Udaletan, Batzar Nagusietan eta Gipuzkoako Foru Aldundian aplikatzeko modukoak. Neurriok aplikatzeari garrantzitsua deritzo EHNEk, baserria guztiontzako osasun iturri baita. Era berean, EHNEk prestutasun osoa azaldu nahi die alderdiei elkarlanean jarduteko.

Transcript of Basherri sarea udaletan eta aldundian aplikatzeko neurri zehatzak 3

Page 1: Basherri sarea   udaletan eta aldundian aplikatzeko neurri zehatzak 3

UDALETAN ETA ALDUNDIAN APLIKATZEKO NEURRI ZEHATZAK

2011/04/15 Gipuzkoako EHNEren proposamena alderdiei

Baserria biziberritu ahal izateko, honako 71 neurri hauek

jarri nahi ditu Gipuzkoako EHNEk alderdi politiko guztien

esku. Neurri zehatz eta konkretuak dira, Udaletan, Batzar

Nagusietan eta Gipuzkoako Foru Aldundian aplikatzeko

modukoak. Neurriok aplikatzeari garrantzitsua deritzo

EHNEk, baserria guztiontzako osasun iturri baita. Era berean,

EHNEk prestutasun osoa azaldu nahi die alderdiei

elkarlanean jarduteko.

Page 2: Basherri sarea   udaletan eta aldundian aplikatzeko neurri zehatzak 3

UDALETAN ETA ALDUNDIAN aplikatzeko neurri zehatzak

1. orrialdea

UDALETAN ETA ALDUNDIAN aplikatzeko neurri zehatzak G I P U Z K O A K O E H N E - R E N P R O P O S A M E N A A L D E R D I E I

1.- GARAIAN GARAIKO ETA LEKUAN LEKUKO EKOIZPENAK SUSTATU

Erakunde publikoek eginahalak egingo dituzte lekuan ekoiztutakoa leku berean merkaturatua izan dadin. Noski, garaian garaiko produktuak.

Udalak

1. Kontsumo taldeak sortu ahal izateko azpiegiturak (lokalak, informazioa,…) eskaini. 2. Udalak, azoka publikorik balu, zerbitzu horren izaera publikoa bermatzeko konpromisoa

hartuko luke. Ekoizleek lehentasuna izango dute birsaltzaileen aurrean. 3. Salmenta zuzenerako makinak instalatzeko jabari publikoko eremuen emakida administratiboak

burutu. 4. Beharrezkoak diren tramite administratiboak gauzatzeko burokrazia erraztu eta laguntza

eskaini. 5. Herrialde mailako haragi-hiltegien koordinaziorako partzuergoko kide izatera pasa. 6. Folkloretik haruntzago, baserritarrentzako tresna baliagarriak izango diren azoka edo salmenta

guneak eratu.

Foru Aldundia

1. Zuzeneko salmenta sustatzeko egitasmo publikoen eta jada sektoreko eragileek martxan jarritakoen arteko elkarlanerako mekanismoak bultzatu. Bereziki, Landa Garapen Elkarteen bitartez bultzatzen ari direnak.

2. Zuzeneko salmentarako makinen erregulazioa arautu Foru Arau baten bitartez. Noski, erregulazio horren oinarria, aurretik eragileek adostutakoak behar du izan.

3. Herrialde mailako haragi-hiltegien koordinaziorako partzuergoko kide izan eta dagozkion inbertsioak egiteko prestutasuna adierazi. Noski, partzuergo horren eraketa eta formulazioa arloko eragileekin adostutakoa izan behar du. Beti ere, sektorearen biziberritzea ardatz hartuta eta ez hiltegien egoera ekonomikoa.

4. Jantoki eta ekitaldi publikoetan garaikoak eta bertakoak diren produktuak lehenetsiko dira.

Page 3: Basherri sarea   udaletan eta aldundian aplikatzeko neurri zehatzak 3

UDALETAN ETA ALDUNDIAN aplikatzeko neurri zehatzak

2. orrialdea

2.- LURRARI ETA HERRIARI LOTUTAKO EREDU IRAUNKORRAREN ALDEKO APUSTUA

Lurrari lotutako eredu iraunkorren eta baserri txikien aldeko urratsa eman beharra dago. Horretarako beharrezkoa da diru laguntza politika guztia moldatu eta norabide horretara zuzentzea.

Udalak

1. Udalek herri-lurren inbentario bat egitea beharrezkoa da. Herri-lur horien artetik baserrigintzarako egokiak direnekin “Lur banko” egin behar dute.

2. Urtero lur bakoa lur berriz hornitzeko diru partida bat bideratuko da udal aurrekontuetan. Noski, diru hori nekazaritzarako lur egokiak erostera bideratuko da.

3. Lurren premian dauden baserritar profesionalei, emakida administratiboen bitartez ”Lur bankuko” lurrak eskaini behar zaizkie. Gazteek eta lurrik gabekoek lehentasuna izango dute.

4. Herri-lurren erabilera desberdinak uztartzeko arautegi zehatzak egin behar dituzte. Horretarako, sektoreko eragileen partehartzea ezinbestekoa izango da.

Foru Aldundia

1. Nekazaritza politika forala zuzendu eta eredu estentsiboak bultzatzera bideratu behar da. Noski, diru laguntza politika ere norabide berean kokatu behar da.

2. Foru Aldundiaren jabetzakoak diren lurren inbentario bat egin behar du. Horien artetik baserrigintzarako egokiak izan daitezkeenekin “lur banku bat” egin behar du.

3. “Lur bankua” lur gehiagoz hornitzeko, urtero lur erosketak egin beharko dira. 4. Lurren premian dauden baserritar profesionalei, emakida administratiboen bitartez ”Lur

bankuko” lurrak eskaini behar zaizkie. Gazteek eta lurrik gabekoek lehentasuna izango dute. 5. Baso-belardi sistemak bultzatu lur publikoetan.

Page 4: Basherri sarea   udaletan eta aldundian aplikatzeko neurri zehatzak 3

UDALETAN ETA ALDUNDIAN aplikatzeko neurri zehatzak

3. orrialdea

3.- BASERRIETAN EKOIZPEN DIBERTSIFIKATUAK SUSTATZEA

Beharrezkoa da gai konkretutan espezializatuta egotetik dibertsifikazioan oinarritzen diren baserri ereduetara jauzia ematea. Horrek, halabeharrez, egitura komertzialen moldaketa eta egokitzapena dakar.

Udalak

1. Modu dibertsifikatuan ekoizten duten baserritarrek lehentasuna izango dute herri lurrak erabiltzeko.

2. Udalaren baso lurretan balore ekonomikoez haratago doazen jarduerak ere bermatuko dira: aisialdia, paisaia, uraren eta lurraren kontserbazioa, ingurumena… Horretarako, inbentario bat egin beharko da lehenik eta aurrerantzean egin beharreko landaketak aztertu bigarrenik.

3. Mendi pistak egoera onean mantenduko ditu udalak, eta irisbide egokiak bermatu beharko ditu, pistak neurrigabe egitearen arazoak kontuan edukiz gero, beti ere.

Foru Aldundia

1. Modu dibertsifikatuan ekoizteko kontzientziazio kanpainak eta trebakuntza zikloak jarriko ditu abian.

2. Modu dibertsifikatuan ekoizten duten baserritarrek lehentasuna izango dute herri lurrak erabiltzeko.

3. Dibertsifikatzen duten baserritarrek laguntza handiagoak jasoko dituzte. 4. Mendi eta basoetan errepueblak egiterakoan larreguneak ere aintzat hartuak izango dira. 5. Hostozabalak landatzeko laguntzak hobetuko dira. 6. Baldintza sanitarioaren gaiari heldu behar zaio: Eusko Jaurlaritzarekin batera “Baserriko

Produktuak” baimen sanitarioa lortzeko bete beharreko baldintzak zehazteko Europako beste herrialdeetan bezala.

Page 5: Basherri sarea   udaletan eta aldundian aplikatzeko neurri zehatzak 3

UDALETAN ETA ALDUNDIAN aplikatzeko neurri zehatzak

4. orrialdea

4.- LURRAREN ARTIFIZIALIZAZIOA GELDITU ETA BASERRIGINTZARAKO LURRAK ALDARRIKATU

Baserrigintzarako egokiak diren lurren bermerako beharrezkoak diren lege mekanismo arautzaileak martxan jarri behar dira.

Udalak

1. Baserrigintzarako egokiak diren lurrak babes berezia jaso behar dute herriko Ordezko Arau eta Plan Orokorretan. Lege egitasmo horiek arreta berezia jarri behar dute balore agrologika duten lurrak identifikatu eta babesteko. Landa lurretan eraikuntza berriak egiteko baldintzak zorroztu.

2. Hirigintzarako arauek, ezinbestean, baserrigintzarako lur egokien erreserbak egin behar dituzte. 3. Artifizializazio basatiari aurre egin eta neurri bermatzaileak hartzeko konpromisoa hartu behar

dute udalek. 4. Jada artifizializatuak dauden lurren berrantolaketa eta egokitzapena lehenetsiko da bestelako

alternatiben aurrean. Horrexegatik, ez dira onartuko %1 artifizializaizoa edo handiagoa suposatzen duten egitasmoak.

5. Beste erakunde publikoek bultzatutako egitasmoetan ere neurri berak exijituko dira. Hala ez bada, udalak dituen baliabide guztiekin aurre egiteko konpromisoa hartzen du.

6. Herri lurren erabiltzaileek azpiegitura egokiak izango dituzte (edanlekuak, itxiturak…), baldintza egokietan lan egiteko.

Foru Aldundia

1. Dituen baliabide guztiak erabili behar ditu balore agrologiko egokia duten lur eremuak identifikatu eta babesteko. Horretarako tresna egokia izan daiteke PTS Agroforestala. Horrexegatik, konpromisoa hartzen du bere gauzapena desblokeatu eta berriz ere martxan jar dadin Jaurlaritzarekin hartu-emanetan jartzeko.

2. Artifizializazio basatiari aurre egin eta neurri bermatzaileak hartzeko konpromisoa hartu behar du.

3. Udalerrien hirigintzarako Ordezko Arau eta Plan Orokorren errebisioei oniritzia emateko beharrezkoa izango da:

i. IVtik beherako balore agrologikoa duten lurren identifikazio espresua egin eta babes bereziko bezala kalifikatzea.

ii. Lur horiek baserrigintzarako lur gisara erreserbatzea. iii. Jada artifizializatuak dauden lurren berrantolaketa eta egokitzapena lehenetsi

dela bermatzea (alegia, artifizializazio tasa maximoa gainditu ez dela bermatzea).

4. Baldintza berdinak exijituko dira beste erakunde publikoek, bere kaxara edo Foru Aldundiarekin elkarlanean, bultzatzen dituzten egitasmoetan.

Page 6: Basherri sarea   udaletan eta aldundian aplikatzeko neurri zehatzak 3

UDALETAN ETA ALDUNDIAN aplikatzeko neurri zehatzak

5. orrialdea

5.- LURRARI LOTUTAKO NEKAZARITZA LEHENETSI

Lurraren zikloekin bat egiten duen nekazaritza eta abeltzaintza lehenetsi.

Udalak

1. Ekoizpen ekologikoan lan egiten dutenek lehentasuna izango dute udalerrietako herri lurrak erabiltzeko.

2. Ekoizpen mota honen garrantzia jakinarazteko kontzientziazio kanpainak sustatuko dituzte (ikastetxeetan, Agenda 21ean…).

Foru Aldundia

1. Ekoizpen ekologikoan jarduteko instalatu nahi duten gazteek lehentasuna izango dute laguntza planetan.

2. Ekoizpen ekologikoan lan egiten dutenek lehentasuna izango dute Aldundiaren herri lurrak erabiltzeko.

3. Ekoizpen konbentzionalean ari diren baserritarrei diru laguntzak, aholkularitza, trebakuntza eta hobariak eskaini ekologikoan jardun dezaten.

Page 7: Basherri sarea   udaletan eta aldundian aplikatzeko neurri zehatzak 3

UDALETAN ETA ALDUNDIAN aplikatzeko neurri zehatzak

6. orrialdea

6.- TRANSGENIKORIK EZ

Guztiok hartu behar dugu transgenikoen kontrako jarrera argia.

Udalak

1. Udalerriek transgenikorik gabeko gunea direla aldarrikatuko dute. Hartara, udalerri horretan modu horretan ekoiztea mugatuko da.

Foru Aldundia

1. Gipuzkoa transgenikorik gabeko lurralde izendatuko du. Hartara, galarazita egongo da modu horretan ekoiztea.

2. Transgenikorik gabeko pentsua erabiltzen duten nekazaritza kooperatibek hobariak izango dituzte.

3. Transgenikoen inguruan, kontzientziazio kanpaina jarriko du abian.

Page 8: Basherri sarea   udaletan eta aldundian aplikatzeko neurri zehatzak 3

UDALETAN ETA ALDUNDIAN aplikatzeko neurri zehatzak

7. orrialdea

7.- NEKAZARITZAK ENPLEGU SORTZAILEA IZAN BEHAR DU

Dekadentzian dagoen sektorea izatetik enplegu sortzaile izatera pasa behar du. Horrek, halabeharrez, erakunde publiko eta alorreko eragileen inplikazio zuzena eskatzen du.

Udalak

1. Baserritar gazteen lehen instalaziorako egon daitezkeen oztopoak malgutzeko konpromisoa hartzen dute.

2. Baserritar gazteak sektorean lan egiten hasi daitezen hobariak, lurren emakidak, zergen ordainketa frakzionatuak,… bultzatuko dira.

3. Ildo horretan, garrantzia berazia hartuko dute eskualde mailako garapen ekonomikorako agentziek. Horrexegatik, lehen sektorera baserritar berriak erakartzeko politika eta proiektu zehatzak aktibatuko dira.

4. Baserrien birmoldaketen inguruan eman daitezkeen maula edo iruzurren aurrean, udalek tinkotasunez jokatzeko konpromisoa hartzen dute. Ondorioz, beharrezkoak diren neurri koertzitiboak hartzeko prestutasuna adieraziz.

Foru Aldundia

1. Baserritar berriak sektorera gehitu daitezen beharrezkoak diren politikak aktibatu beharko dira: diru laguntzak, lurren emakidak, hobariak,…

2. Lehen instalazioko laguntzak gradualak izango dira. 3. Erreleborako planak berrezarriko dira. Horretaz gain, sektorearen biziberritzean duen

garrantzia ikusita, plan hori iraunkortu eta egonkortzeko neurri zehatzak hartuko dira.

Page 9: Basherri sarea   udaletan eta aldundian aplikatzeko neurri zehatzak 3

UDALETAN ETA ALDUNDIAN aplikatzeko neurri zehatzak

8. orrialdea

8.- BIZI BALDINTZA DUINAK BASERRITARRENTZAKO

Gainerako herritarrek bezala, baserritarrek ere bizitza kalitatea izateko eskubidea dute.

Udalak

1. Baserri eremuetan ematen diren zerbitzuen egokitasuna bermatu (ura, zaborra, garraioa,…). 2. Udalaren eskumeneko giza zerbitzuei erantzun egokia eman (zaharrentzako programak, aisialdi

eskaintzak,…). 3. Baserritarren artean denek erabiltzeko moduko instalaziorik behar izatekotan, baliabideak

jarriko ditu udalak (belarra lehortzeko sistemak, makineria landa garapen elkarteekin elkarlanean, eraldaketarako zentro komunak, salmenta guneak,…).

Aldundia:

1. Gipuzkoa osoko baserritarren bizi kaliteari buruzko ikerketa sakona egingo du Aldundiak (bideen egoera eta irisgarritasuna, ur hornidura, zaharren eta ezinduen egoera eta zaintza, ordezkapen zerbitzuak, umeak eskolara eramateko aukerak...).

2. Ikerketa horretan aurkitutako gabezia garrantzitsuenei modu praktikoan aurre egiteko mekanismoak ezarriko dira, plangintza zehatzen bidez.

3. Baserri auzoak bizirik mantentzeko edo/eta berpizteko helburuz diseinatu behar dira landa garapenerako aurrekontuak. Helburu hori lehentasunezkoa izango da.

Page 10: Basherri sarea   udaletan eta aldundian aplikatzeko neurri zehatzak 3

UDALETAN ETA ALDUNDIAN aplikatzeko neurri zehatzak

9. orrialdea

9.- EMAKUME BASERRITARREN IZAERA AKTIBOA ALDARRIKATU

Matxismoa, bazterketa, diskriminazioa… gainditu eta gure emakume baserritarron izaera eta garrantzia aldarrikatu eta defendatu beharra dago.

Udalak

1. Dependentzia legea dela eta, lege horrek aurreikusten dituen edukien inguruko informazioa zabaltzeko neurriak hartu.

2. Dependentzia legeak aurreikusten dituen formula desberdinak martxan jartzeko trebatze programak bultzatu, aholkularitza zerbitzuak eskaini… bera dira udaletxetako gizarte zerbitzuetatik.

Foru Aldundia

1. Kotitularitatea aldarrikatzen duen legeari jarraikiz, urrats zehatzak eman daitezen programa desberdinak aktibatzeko konpromisoa hartu.

Page 11: Basherri sarea   udaletan eta aldundian aplikatzeko neurri zehatzak 3

UDALETAN ETA ALDUNDIAN aplikatzeko neurri zehatzak

10. orrialdea

10.- INSTITUZIO PUBLIKOEN KONPLIZITATEA

Beharrezkoa da instituzio publiko guztiak sektorearen biziberritzean inplikatzea.

Udalak

1. Nekazaritza batzordeak jarriko dira martxan udaletan, sektoreari dagozkion gaiak handik bideratzeko.

2. Nekazari eraikuntzak egiteko orduan, baserritarrek hobariak jasoko dituzte: nekazaritzako gizarte segurantza kotizatzen dutenei eta jarduera nagusia nekazaritzatik dutenei (ATP) ez zaizkie udal tasak kobratuko, edo itzuli egingo zaizkie. Udalak aparejadoreen edo teknikoen jarrera positiboa sustatuko du, legediaren interpretazio malgua eginez.

3. Udalak sektorearen aldeko jarrera aktiboa erakutsiko du, eta sektorean bertan sortutako ekimenei (behetik gorakoei) lehentasuna emango die.

4. Sektorean sor daitezkeen arazoei irtenbidea emateko baserritarron ordezkariekin elkarlana izango da ardatz nagusia.

5. Sektoreari eragiten dioten egitasmo, proiektu,… guztietan aintzat hartua izango da sektoreko eragileen iritzi eta jarrera.

Foru Aldundia

1. Aldundiak sektorearen aldeko jarrera aktiboa erakutsiko du, eta sektorean bertan sortutako ekimenei (behetik gorakoei) lehentasuna emango die.

2. Sektorean sor daitezkeen arazoei irtenbidea emateko baserritarron ordezkariekin elkarlana izango da ardatz nagusia.

3. Sektoreari eragiten dioten egitasmo, proiektu,… guztietan aintzat hartua izango da sektoreko eragileen iritzi eta jarrera.