bb eranskina 09

4
berrobiberrieranskina 2009 1. zenbakia Berrobiko memoria historikoa Gerra aurreko garaiak Herri baten memoria herritar bakoitzak idaz- ten du bere bizitzaren joanean. Ehunka pieza txikiz osatutako puzzle bat da Berrobiren me- moria. Inoiz erabat osatu ezingo den puzzlea. Pieza batzuk galduak direlako dagoeneko. Izan ere, pertsona bakoitzaren memoria, oroi- tzapenak eta bizipenak galdu ahala galtzen du herri batek bere memoriaren zati bat. Aurten, Berrobiko memoriaren puska batzuk, puzzlea- ren pieza batzuk, berreskuratzeko ahalegina egin nahi izan dugu, eta datozen urteetan ere asmo berari eus- tekotan gara. 80 urtetik gorako hainbat herritar izan ditugu lagun asmo horretan. Belaunaldi horren eskutik urratu dugu iraganean eta jakin ditugu garai bateko hainbat kontu. Felixa Arzak, Joxepa Belauntzaranek, Lontxo Irazustak, Tomas Zabalak eta Piedad Lopezek fresko-fresko dute memoria, atzo gertatuak balira be- zala gogoratzen dituzte duela 70 urteko kontuak. Haien iturriak asko du oraindik emateko. Gerra aurreko urteak aipatu hutsarekin, “gu larre motzean ohituta gaude”, dio Piedadek. Eta Lontxok berehala erantzun “sardin zaharrak erdibana jaten eta… Babak noiznahi egosita...”. Esnea bai bazuten, noski, baserrietan, baina oliorik eta halakorik ez. Gerra aurrean, hala ere, ondorenean baino gose gutxiago oroitzen dute solaskideek. Lontxok baietz dio, 1941etik atzerako urteak gogorragoak izan zirela: 41, 42 eta horiek. Piedad: “Razionamenduan boniatoak ematen zizkiguten. Haiek labean erre eta gozoak”. Joxepa Belauntzaran, Piedad Lopez, Felixa Arza, Lontxo Irazusta eta Tomas Zabala, memoria hau osatzen lagundu diguten herritarrak.

description

eranskina 09

Transcript of bb eranskina 09

Page 1: bb eranskina 09

berrobiberrieranskina2009 1. zenbakia

Berrobiko memoria historikoa

Gerraaurreko garaiakHerri baten memoria herritar bakoitzak idaz-ten du bere bizitzaren joanean. Ehunka piezatxikiz osatutako puzzle bat da Berrobiren me-moria. Inoiz erabat osatu ezingo den puzzlea.Pieza batzuk galduak direlako dagoeneko.Izan ere, pertsona bakoitzaren memoria, oroi-tzapenak eta bizipenak galdu ahala galtzen duherri batek bere memoriaren zati bat.

Aurten, Berrobiko memoriaren puska batzuk, puzzlea-ren pieza batzuk, berreskuratzeko ahalegina egin nahiizan dugu, eta datozen urteetan ere asmo berari eus-tekotan gara. 80 urtetik gorako hainbat herritar izanditugu lagun asmo horretan. Belaunaldi horren eskutikurratu dugu iraganean eta jakin ditugu garai bateko

hainbat kontu. Felixa Arzak, Joxepa Belauntzaranek,Lontxo Irazustak, Tomas Zabalak eta Piedad Lopezekfresko-fresko dute memoria, atzo gertatuak balira be-zala gogoratzen dituzte duela 70 urteko kontuak.Haien iturriak asko du oraindik emateko.

Gerra aurreko urteak aipatu hutsarekin, “gu larremotzean ohituta gaude”, dio Piedadek. Eta Lontxokberehala erantzun “sardin zaharrak erdibana jateneta… Babak noiznahi egosita...”. Esnea bai bazuten,noski, baserrietan, baina oliorik eta halakorik ez. Gerraaurrean, hala ere, ondorenean baino gose gutxiagooroitzen dute solaskideek. Lontxok baietz dio,1941etik atzerako urteak gogorragoak izan zirela: 41,42 eta horiek. Piedad: “Razionamenduan boniatoakematen zizkiguten. Haiek labean erre eta gozoak”.

Joxepa Belauntzaran, Piedad Lopez,Felixa Arza, Lontxo Irazusta eta Tomas Zabala,

memoria hau osatzen lagundu diguten herritarrak.

Page 2: bb eranskina 09

1. zenbakia 20092 Berrobiko memoria historikoa

Gerra aurreko urte haietara etorrita, Tomasekoraindik gogoan du mutil kozkorra zela nola eramatenzuen ogia etxera: “Eskolatik atera eta 12:00ak aldean

ogia hartu eta baz-kaltzera. Seikoaesaten zitzaion.Sei librako ogia. Fa-milia handiak zirenorduan eta ogiakere handiak behar.Gu sei senide gi-nen, adibidez. Tolo-san egiten zen ogiaeta hemen denda-tan saldu. Markelizena zuen panade-roak. Panaderoa-rengana, hala ere,oso gutxi aterakoziren ogi bila. Ha-rek hiru etxe zeuz-kan uzteko. Estan-koan uzten zituengehienak. Aldaba-txen beste mor-doska bat, eta Jo-xepan etxean bes-te batzuk. Guk Al-dabatxetik erama-ten genuen”. Gero,gerra garaian, Be-rastegitik ekar-

tzen zuten ogia plazara. “Usinok, kamioian. Pastelabaino gozoagoa zen ogi hura”, oroitu du Piedadek.

Jakina, orduan ez zen oraingo auto eta aurrerape-nik. Oinak arinak behar eta, onenean, astoa lagun. Pie-dadek eta Joxepak, adibidez, makina bat joan-etorriegin zituzten Tolosara oinez. Joxepa astoarekin gehie-netan. “Egunero jaisten ginen esnea eramatera hain-bat etxetara. Garaiz, 06:30etarako behera. Eta goizbuelta”.

Tomasek, hala ere, gogoan du Etxabe aitona hasiazela ordurako autobusarekin gora eta behera. Halaere, goizeko lehen ordu haietan oinez ibili beharra ze-goen, eta egunari aurrea hartuta, gainera. Zer erre-medio. Baziren oilarrak jotzerako lan franko egindako-ak. “Galtzastegiko Juaniton eta hauen ama, Monika,izan zen guk ezagutu gendun azkarrena. Tolosa joaneta buelta izugarri goiz egiten zuen”.

Joxepa bera ere goiz asko, 06:30ak aldean jaistenzen Usarretik behera. “Behin akordatzen naiz zer sus-toa eman zidan Antonio lehengusuak. Hura papeleratiketxera. Euria zen. Terraza batekin tapatuta zetorreneta hura sustoa eman zidana! Euria zenean alpargatakerantzita joaten ginen. Orduan asko balio zuten alpar-gata pareak”. Ordubete inguruan iristen ziren Tolosa-ra astoarekin.

Txapelarekin ere gazte-gaztetatik hasten ziren.“Umetatik ia”, Tomasen hitzetan. Piedadek, adibidez,gordeta dauka Lontxo senarraren argazkia, 10 bat ur-te zituenekoa, mutil kozkorra artean, “eta txapelare-kin agertzen da”.

Eskola, komunio handia eta lanaGaur egungo udaletxe azpian, hor zen eskola. “Hemen-txe bertan, gauden tokian”, dio Piedadek. Izan ere,udaletxeko beheko gelan aritu gara berriketan. Duela70 urtetik gorako gela hura begien aurrean ikusiko ba-lu bezala ekarri du Piedadek orduko irudiaren printza:“Txapazko leiho bat zegoen horrako horretan eta estu-fa zahar bat”.

Lontxok, berriz, Maistra Puri du gogoan. SeñoritaPuri. Nafarra. “Estankoko horretan, Maritxuren ama-renean apopilo egoten zen. Alkate ere egon zen parebat hilabetez edo, ondo gogoratzen banaiz”. TomasekPuriren aurretik izan zen maistra ere buruan dauka.Ramona, Ramona Etxarri. “Hura ere nafarra. Harekinibili zirenek guk ez bezalako eskola ikasi zuten”. Baiez-koa dio Joxepak ere: “Hura maistra ona zen, bai. Eus-kalduna. Nire ahizpa-eta, bai, harekin ibili ziren. Ni ez”.Piedad: “Nire gizona ere harekin ibilia da. Zorrotzaomen zen, hala dio berak, baina maistra ona”.

Zorroztasunarena, ordea, ez zen soilik RamonaEtxarrirena. Lontxok botatakoa da arrazoia: “Orduanzorrotzak ziren denak: apaizak, maistrak, idazkariak,denak…”.

Sei urterekin hasten ziren orduan eskolan. Kozkortusamar. Eta txertatuta, eskolara joateko txertatu eginbeharra zegoen aurretik. “Aurrena kartila, a, b, c…ikasten genuen. Kartila zen irakurtzen ikasteko. Etagero kartoia. Katona”, ekarri dute gogora solaskideek.

Señorita Puriren alkatetzarekin kontua arrotuta,Tomasek gogoratu du, maistraren ondoren, Zelestinosegituan jarri zen alkate. Eta haren aurretik Berrobi-zarko Karlos ere egon zen, Piedadden arabera. “BaitaEstankoko Juan Martin eta Seskea Berrikoa ere egon

Anbuko MariaAntonia DorronsoroArgentinara ezkonduzen, senarra,Donostikoa, hanherbesteratutazegoelako.

Tomas

“Gure etxean behintzatgurasoak orduan ez zirenjabetzen behin komuniohandia eginda eskolagehiago beharra zegoenik.Ogia behar zela eta lanaegin behar zela, ez zirenbesterik konturatzen”

Joxepa

“Egunero jaisten ginenastoa hartu eta Tolosara,esnea eramatera hainbatetxetara. Garaiz,06:30etarako behera. Etagoiz buelta. Euria zeneanalpargatak erantzita joatenginen. Orduan asko baliozuten alpargata pareak”

Page 3: bb eranskina 09

2009 1. zenbakia 3Berrobiko memoria historikoa

ziren alkate”, erantsi Lontxok. Gerra aurre hartan, be-rriz, Sabino ezagutu zuen alkate Tomasek. “Errepubli-ka garaian, gu eskolan genbiltzala, Sabino zen alkate,bai”.

Eskolan erderaz irakasten zieten, baina gainerako-an, etxean, lagunartean, euskara hutsean aritzen zi-ren. Horregatik, erdaraz ez zutela nahi beste ikasi, dioTomasek. “Maistra erdalduna eta guk batere ikasi ez.Zer atentzio hartzen genuen guk! Euskaraz dotrina ba-karrik zegoen. Don Rikardorekin ikasi beharra zegoendotrina. Komunioa egitekotan beharko!”.

Elizan bertan irakasten zien apaizak dotrina. “Ze-menterio zahar horretan, mutilak alde batera eta nes-kak bestera”, bota du Piedadek. Udaberri, uda, udaz-ken eta negu. “Izotzarekin eta hotz handiekin ere hor-txe”, Lontxoren hitzetan.

Dotrinak ere bazituen bere lizentziatura modukoak.Komunio txikia bederatzi urterekin egiten zuten. Eta12 urterekin komunio handia. Tomasen esanetan, behinkomunio handia eginda, karrera bukatuta izaten zen.“Komunio handia eginda etxetik ateratzeko moduan zi-nen, gurasoen aldetik gutxienez. Gure etxean behin-tzat gurasoak orduan ez ziren jabetzen behin komuniohandia eginda eskola gehiago beharra zegoenik. Ogiabehar zela eta lana egin behar zela, ez ziren besterikkonturatzen”. Horregatik, neska-mutil askorentzatkomunio handia mugarri moduko bat zen: eskola utzieta lanean hasi beharraren arteko mugarria.

Lan ordaindua esan nahi da. Bestela ere lana erruzegin behar izaten zuten-eta orduko neska-mutilek.“Eskolan ibilita ere lana gogotik egin behar izaten zen.Zazpi urterekin itzulean, mendira garotara… Askotanezin etorri eskolara”, ekarri du gogora Lontxok.

Eskola gehiago ezin joanaren pena hori ezagun dutebelaunaldi hartako kideek. Hala azaldu du Tomasek:“Egia esan, lotsa ematen zigula etortzen ginen eskola-ra. Lagunak, nik Segundo, Xanti, Luis Usategikoa… ho-riek nituen. Haiek hasiera-hasieratik hasten ziren es-kolan eta gu handik bi hilabetera igual. Lotsa zen huragero! Ikasi gutxi halabeharrez”.

Gerrarekin, eskolan bertan ere ederki zorroztu zi-

ren kontuak. Gerra aurrean ez bezala, “Buenos diasseñorita Puri!” esatera behartzen zituen maistrak.Eta “Cara al Sol” abestera ere bai. Geroztik urte askojoan badira ere ondo iltzatua dute denek abestiaren le-tra. Beharko, ez ziren haiek txantxetarako garaiak.“Hemen bertan, eskolan, eta Don Rikardorekin gehie-na, abesten genuen Cara al Sol”. Gerrako kontuak, or-dea, hurrengorako utziko ditugu.

Lehen esandako moduan, gerrak ekarri zuen ebakia.Ordura arte, Lontxok dionez, “eskasia, eskasia, ez,baina gehiegirik ereez zen. Sei-zazpiume etxean, hiru-lau behi, eta huradena mantenduegin beharra. Ahalzuena morroi, bes-tea neskame… Ho-rrela moldatu be-harra zegoen, ahalzen moduan. Ni ne-roni, Astigarra-gan, Harrobi-Txu-lon, morroi egonnintzen gerra den-boran. Hango se-mea soldadu eta nimorroi”.

Mutilak morroieta neskak neska-me, hala zen garaihartan. Lontxorenetxean, bi anaienaurretik, lau arre-ba izan ziren etadenak neskame jo-an ziren norabait.Tomasek, adibidez, ez zituen gazte denboran ezagutuLontxoren arrebak, denak kanpora neskame joanak bai-tziren. Tomas bera ere Azpillagan egon zen morroi. Seiurtetan. “Urtean behin izaten zen paga. Hala zen le-hen”.

Garai hartako Berrobin, baserria zen nagusi, eta ba-serriko lanetik bizi ziren gehienak, baina ordurako fabri-kak baziren inguruan. “Urangane aspaldikoa da. Txiki-txikia zen hasieran”, oroitu du Lontxok. Joxepa eregazterik hasi zen lanean. “Beotibarren ibili nintzenhainbat urtetan”.

Aspaldiko Berrobi.

Lontxo

“Eskasia, eskasia, ez,baina gehiegirik ere ez zen.

Sei-zazpi ume etxean,hiru-lau behi, eta hura

dena mantendu eginbeharra. Ahal zuena

morroi, bestea neskame…Horrela moldatu beharra

zegoen, ahal zen moduan”

Piedad

“Zementerio zaharhorretan irakasten zigun

Don Rikardok dotrina,mutilak alde batera eta

neskak bestera.Izotzarekin eta hotz

handiekin ere hortxe”

Page 4: bb eranskina 09

1. zenbakia 20094 Berrobiko memoria historikoa

Amerikara joan ziren azkenekoakAho asko jateko, denentzako lanik ez eta Amerikara jo-an beharreko garaiak atzean geratuak ziren ordurako.“Amerikara gure aurrekoak joan ziren. Gure belaunaldi-koak ja ez”, dio Lontxok. Tomas Berrobizarko senide ba-tekin, Joxerekin, gogoratzen da juxtu-juxtu. “Huraizango zen gerra aurretik joan zen azkenetakoa”.

Piedadek eman dizkigu azalpen gehiago: “Barkuanbidali zuten Berrobizarko Joxe. Hemengoak izan bainahan bizi zirenak zain egoten ziren barkua noiz iritsiko.Ia hilabete pasatzen omen zuen barkuak Ameriketara-ko bidea egiten. Epifaniaren anaia-eta ateratzen omenziren haien zain. Berrobizarko Joxe iritsi zenean, or-dea, inor agertu ez haren bila eta mutila negarrez.“Nongoa zara, mutiko?” galdetu omen zioten bestebatzuk. “Ni, Berrobikoa, esan zidaten etorriko zelanorbait bila, baina inor ez da agertu eta orain nik ez da-kit nora joan”, esan omen zien gaixoak. “Berrobikoa?Lasai, gu Berastegikoak gara eta guk ezagutzen ditu-gu zuen osaba-eta”. Jaso izango zuten nonbait, bainagero hotsak zabaldu ziren erotu egin ote zen edo”.

Piedadren beraren tartekoak ere joan ziren Ameri-kara. “Senarraren izebak eta osabak, adibidez. Haiekhilak dira dagoeneko, lehengusuak ere hiltzen ari diraeta orain haien seme-alabak geratzen dira. Asko hitzegiten dugu haiekin oraindik ere”, azaldu du Piedadk.

Tomasek dio Errepublika garaian asko joaten zirelaAmerikara. “Kasu gogorrak ere badira tartean. Etxa-beko semea, mandoa esaten ziotena, joan zen, iritsizen iritsi beharreko lekura, baina hari ere inor azalduez. Zaldi gainean emakume batek ikusi, euskaldunarentraza hartu eta galdetu omen zion zer egiten zuen han.Etxabekoak orduan “halako tokitatik etorri naiz eta he-men itxoiteko esan didate, baina inor ez zait azaltzen”.Azkenean emakume hark hartu omen zuen.

Lontxok beste xehetasun bat ere jakinarazi diguAmerikarako emigrazio hartaz: “Hemen soldaduskaraez joateko, libratzeko, gure aurretik kontrabandoanere pasatzen zituzten Amerikara. Joxe Mari Goikoe-txeak berak mutilak pasatzen zituen kontrabandoan”.

Honaino aurtengo kontuak. Gerrarainokoak jorratuditugu aurten. Hurrengoan gerrako hainbat gorabehe-ra eta bizipen, une latz eta gordin ekarriko dituguorrialde hauetara.

Mila-mila esker Berrobiko historiaren puskahauek, printza hauek ekartzeagatik. Hemengeratuko dira betiko, jada ez dira galduko.Inork beste zerbait erantsi, osatu, zuzendu,berritu nahiko balu, eskuzabalik hartuko du-gu. Datorren urtera arte!

Ramona Etxarri maistrabere ikasleekin,Berrobiko elizarenaurrean (1911).