Bertsolaritza
-
Upload
maria-angeles-azanza -
Category
Documents
-
view
217 -
download
0
description
Transcript of Bertsolaritza
JOSEMAREKIN IKASITAKOA ESKOLAKO
LAGUNEKIN KONPARTITZEN
2011ko ekainaren 1a
Frantzisko Deuna Ikastetxe Publikoa
6. Mailan astean behin bertsolaritza ikasi egin dugu Josemarekin.
Asko ikasi dugunez, ikasturte bukaeran eskolako lagunei erakustea
erabaki genuen. Horretarako zenbait lan prestatu genuen.
Basoan bizi ziren
hiru txerri txiki
oinez ibiltzen ziren
poliki-poliki.
Beren bizilaguna
otso indartsua,
bakarrik falta zuen
sudurretik sua.
Ez ziren lasai bizi
hiru txerritxoak:
-Guztiak ikaratzen
gintuen otsoak.
Etxe berri-berria
denek egin zuten:
-Han lasai jolasteko
beharra genuen.
Bakoitzak bere aldetik
materiala ekarri,
-Denboraz egon ginen
estu eta larri.
Bukatu bezain pronto
zinemara joan
otsoa etorri ta
eseri ondoan.
Alferrena gaztea:
-Lana ez dut maite
lastozkoa egin dut
esfortzurik gabe.
Eskeita hartu eta
basoan barrena:
-Jolasteko gogokin
hartu nuen trena.
Etxea egin zuen
txerritxo ertainak
basotik ekarrita
egurrez eginak.
Egur asko zegoen
haritz ta pagoa
-Gurdiakin jaitsita
oso azkar noa.
Bukatu eta gero
noa anai bila
berarekin batera
a zer iskanbila.
Hirugarrenak berriz
harrizko etxea
kostata ta kostata
hura bukatzea.
-Harriak mendi goitik
ekarri nituen
zaila izan zen hori,
gruarik ez nuen.
Egun batez otsoa
bertan azaldu zen
ezer ez esan gabe
asko izutu ziren.
Orduan bai txerriak
izututa zeuden:
-Ziztu bizian,- Laster!,
etxeratu ginen.
Estakaz eta iltzez
atea itxi zuten:
-Otsoa han sartzeko
beldurra genuen.
Otsoa oso pozik
laster etorri zen:
-Haizea gogoz hartu,
gero bota nuen.
Txerri horrek korrika
egin zuen fuerte
egurrezko etxera
ailegatu arte.
Bi txerritxo etxean
beldurrez beteta
otsoa noiz etorri
han izkutatuta.
Otsoak indar handiz
bota zun haizea
poliki eta mantso
lurrera etxea.
Bi txerritxoak igo
kometa batera...
-...ta abiatu gara
harrizko etxera.
Otsoak haizea hartu
ta indarrez bota
-Saiatu naiz berriro
atearen kontra.
Aurpegi gorri-gorriz
zegoen otsoa
ta pentsatzen hasi zen,
-Ez naiz inozoa!
Otsoa teilatuan
tximinira igo
salto handi bat egin
ta gaizki berriro!
Txerri oso azkarrak
piztu zuten sua
hamar kilo egur ta
botata listua.
Otsoa tximinitik
sartu zen batera
sua ukitu eta
uluka atera.
Hauxe izan da dena,
hona bukaera,
-Orain hiru txerriak
pozik bizi gara.
Hala bazan ez bazan
sar dadila plazan
ta atera dadila
San Frantzisko eskolan.
Lastoa ta egurra
airez bota ditu
taldeko lana eginda
otsoa gainditu.
Lanak ongi eginda
hobeki aritu
poliki eta mantso
primeran gelditu.
Martin artzaina eta “Lagun”
txakurtxoa
Ezkaban bizi ziren,bai leku
goxoa!
Etxe txiki txuri bat
erreka ondoan
ura garbi ta fresko
udako beroan.
Artalde bat bazuen,
esaten dutenez,
ehun ardi zuri eta
hamabi ardi beltz.
Ezkaba jaitsi eta
hasi zen oihuka
megafonia eta
turuta hartuta:
-Otsoa dator eta
dut beldur handia
holako animaliak
jango nau erdia!
Artzaina itxoiten zen
lasai eserita
laguntza iritsi zain
eskuan pilota.
Herritarrak iritsi
ziren motorrekin
artzaina lasai-lasai
zegon ardiekin.
Herritarrak haserre
jarri ziren oso
artzainak gezur pila
erran zuelako.
Baina artzain gezurtia
mintzatu astiro
jende guztia haserre
bueltatu zen gero.
Oso berdea zenez
artzainaren broma
jendea oso haserre
bueltatu zen hona.
Martin lagun batekin
jaitsi zen herrira
eta jende guztia
berari begira.
Herritarrak berriro
mendira igo ziren
artzaina laguntzeko
guztiak prest zeuden.
Sardeak ta labanak
otsoa hiltzeko
-Baina artzainak barre
egin nuen asko.
Artzainak gezurrez
ikusi mendian
jaitsi ziren menditik
haserre bizian.
- Artzain gezurti hori
akatuko dugu
motosierra hartu ta
alferra astindu.
Handik gutxira otsoa
goian agertu zen
horregatik artzaina
herriraino zuzen.
Motorra hartu eta
herrira jaitsi zen
herritarrei otsoa
dator esan zien.
Herritarrek ez zuten
ezer ez sinistu
Martin negarrez eta
bazen haserretu.
Herritarrak beldurrez
ez ziren hurbildu
otsoak ardiak janda
ahoan murgildu.
Otsoak barrez barrez
ardiak irentsi
labana ta sardeska
ez du erabili.
Ardi denak jateko
hortzak ditu aski
odola ta odola
ikusten zen, noski.
Hementxe bukatzen da
gure ipuintxoa
espero izatea
zuen gustokoa.
Ondorioa entzuten
egon adi-adi:
gaizki dago esatea
gezurrak ugari.
Urtarrila lehenadatoz erregeak
negu erdiangaude,
ez daude loreak.
Otsaila dator gerohauxe da motzena
mozorro eta kantakbertan dituena.
Martxoa hirugarren, udaberria hasihostoak hazten dira
eta guk ikusi.
Ondoren apirilaeuria etorriAste Santua amaitu,gaude oso larri.
Maiatza, bai, maiatzaeguraldi onalangileen eguna,
hau da zoriona.Ekaina bukaeraneskola amaitu
oporrak hasten dira, horrek gu alaitu.
Uztailan San Ferminakzuri eta gorrifestak hasiko dira
ez al da pozgarri?
Abuztua da etagoaz hondartzarakrema eman ondorendenok uretara.
Irailan eskolara,hau alferkeria!Ta bertara berandu
iritsi ia-ia.
Urrian udazkena,dago fruitu pilaErriberara goazmahatsaren bila.
Negua hasiko daazaroan zeharSan Martin egunean
txerria hil behar.
Abenduan urteabukatzen da bizkor
hau da hau zorionaOlentzero dator.
Zazpiretan altxatu
aitak ni esnatu
bost minutu geratu
eta nau zigortu.
Oheari agurtuz
ogiak txigortu
eta horren ondoren
autobusa hartu.
Klasean sartu eta
bi kontrol sorpresa
protestatu egin dut,
oharra etxera.
Irakaslearen bronka
jaso eta gero
bi kontrolak bukatu,
atera dut zero.
Patiotik atera naiz
atsedenaldian
Aliziak hartu eta
utzi nau bankuan.
Ta hurrengo klasean
bigarren kontrola
baina penkatzen badut
niri ez zait axola.
Eguerdian banoa
ni pozik etxera
kaka bat zapaldu dut,
handia gainera.
Bazkaltzeko tipula
ta gero purea,
ai amatxo maitea!
behar dut bakea.
Logale pilarekin
bi ordu ikastera
mate ta ingurune,
posible ote da?
Klasea bukatu da
ta orain inglesa
zortzitan bukatu ta
nolako sorpresa.
Ni ordenagailuan
hor nago etxean
amak deitu egin dit
afaltzera joan.
Gaurko eguna ez dut
ahaztuko sekula
afaltzeko zegoen
goizeko tipula!