OSKAR ESTANGA «Bertsolaritza meza berria da» · Etxahun Lekue eta Oskar Estanga biltzen dira....

5
2014KO URRIAREN 12A 10 Baserrian hazitako gaztea zara. 14 urtera arte han izan nintzen, ia herritik atera gabe. Aitona-amonekin bizi ginen, ani- maliez inguraturik: txerriak, ahuntzak, oiloak, katuak… Gaur egun behiak daude oraindik. 14 urtetan irakasleak esan zien gurasoei batxi- lergoa egiten ahal nuela, eta nahiz eta ni Lan- bide Heziketa eginda moldatzen ahal nintzen, amak dena antolatu zuen ni Iruñera ikastera bidaltzeko. Barneko ikasle bizi nintzen apaiz- tegiko ikastetxean. Hori ikaragarrizko aldake- ta izan zen. Eremu “heidistiko” euskaldune- tik Iruñeko Nafarroa osoko 50 mutileko egoitzara. Nahiko gogorra izan zen. Lagunar- te lasaiera ohituta egonik, giza harremaneta- rako baliabide asko landu behar izan nituen denbora gutxian. Bertso eskola zer izan zen zuretzat? Giro berri eta arrotz horretan benetako oasia izan zen. Txikitatik hasia nintzen Beteluko bertso eskolan eta gero Iruñera etorrita jarraitu nuen hemen zebilen Manu Gomeze- kin. Iruñeko gune euskaldun ia bakarra izan zen niretzat orduan. Bertsozalea txikitatik? Bai. Auzokide bat, Matxindoko Ramon, oso zalea zen eta nik haria jarraitzen nion. 12 urte nituenean berak 50etik gora, eta grazia egiten zion ni berarekin aritzeak. Gure aitonak ere bertsoak maite zituen. Gainera eskolan ira- kasle bat genuen oso bertsozalea. Hitzetik hortzera saioko atalak jartzen zizkigun eta ber- tsoak entzun, bertso zaharrak ezagutu, erri- mak egiten genituen… Pilotan normala nin- tzen, futbolean ez zidaten baloia pasatzen eta bertsotan ona nintzen, nolabait esateko. 14 urterekin Nafarroako Eskola Arteko Txapel- keta irabazi nuen. Garai hartan Ekintza Landa, Nerea Bruño eta beste gazte batzuk atera ginen, gu baino helduxeagoak zirenekin batera: Xabier Silveira, Estitxu Arozena, Esti- txu Fernandez… Eta zaharrak ere bazeuden, oraindik lehengo mundu klasikokoak. Oso nahasketa berezia. Ilea morez tindaturik oholtzara igo den lehen bertsolaria izan zara? Agian! Nire bizitzan fase desberdinak izan dira. Hasieran pena handia sentitzen nuen herritik atera behar izateagatik, mundu klasi- koarekin puskatzeagatik. Bigarren fasea, aldiz, mundu horrekin deus jakin nahi ez izatea izan zen. Errebeldia garaia, ilea morez tindatu, rock musika eta gitarra jotzen hasi heavy talde batean... Garai hartan Lekunbe- rriko gaztetxean egin genuen koadrila eta han oso identifikatuta sentitzen ginen. Bera- ra joan nintzen UBI egitera eta bi aldiz erre- pikatu ondoren Magisteritza egitea erabaki nuen, horrek aukera ematen zidalako Iruñean jarraitzeko bertsolari elkartean, kantuzaleekin lanean, musikarekin eta batu- Oskar Estanga Ezkurdia. Nafarroako Gaintza herrian jaioa 1978ko azaroaren 27an. Baserrian sortua eta hazia. Duela 20 urte bertsogintza berritu zuten bertsolari gazteen labekadakoa. Eta horretan jarraitzen du. Urte gutxitan ikusi dugu gitarrarekin heavy gogorra egiten, musika elektronikoa pintxatzen, herriz herri kantu zaharrak abesten, bertso musikatuak egiten, batukada taldeak gidatzen han hemenka, haur eta gaztetxoekin lanean eta orain Contact Inprobisazio dantza egiten. NORTASUN AGIRIA PERTSONAIA «Bertsolaritza meza berria da» “Ez dakit handitan zer izan nahi dudan”. | REYES ILINTXETA | Argazkiak: Dani Blanco OSKAR ESTANGA

Transcript of OSKAR ESTANGA «Bertsolaritza meza berria da» · Etxahun Lekue eta Oskar Estanga biltzen dira....

2014KO URRIAREN 12A10 �

Baserrian hazitako gaztea zara. 14 urtera arte han izan nintzen, ia herritikatera gabe. Aitona-amonekin bizi ginen, ani-maliez inguraturik: txerriak, ahuntzak, oiloak,katuak… Gaur egun behiak daude oraindik.14 urtetan irakasleak esan zien gurasoei batxi-lergoa egiten ahal nuela, eta nahiz eta ni Lan-bide Heziketa eginda moldatzen ahal nintzen,amak dena antolatu zuen ni Iruñera ikasterabidaltzeko. Barneko ikasle bizi nintzen apaiz-tegiko ikastetxean. Hori ikaragarrizko aldake-ta izan zen. Eremu “heidistiko” euskaldune-tik Iruñeko Nafarroa osoko 50 mutilekoegoitzara. Nahiko gogorra izan zen. Lagunar-te lasaiera ohituta egonik, giza harremaneta-rako baliabide asko landu behar izan nituendenbora gutxian.

Bertso eskola zer izan zen zuretzat?Giro berri eta arrotz horretan benetako oasiaizan zen. Txikitatik hasia nintzen Betelukobertso eskolan eta gero Iruñera etorritajarraitu nuen hemen zebilen Manu Gomeze-kin. Iruñeko gune euskaldun ia bakarra izanzen niretzat orduan.

Bertsozalea txikitatik?Bai. Auzokide bat, Matxindoko Ramon, osozalea zen eta nik haria jarraitzen nion. 12 urtenituenean berak 50etik gora, eta grazia egitenzion ni berarekin aritzeak. Gure aitonak erebertsoak maite zituen. Gainera eskolan ira-kasle bat genuen oso bertsozalea. Hitzetikhortzera saioko atalak jartzen zizkigun eta ber-tsoak entzun, bertso zaharrak ezagutu, erri-mak egiten genituen… Pilotan normala nin-tzen, futbolean ez zidaten baloia pasatzen etabertsotan ona nintzen, nolabait esateko. 14urterekin Nafarroako Eskola Arteko Txapel-

keta irabazi nuen. Garai hartan EkintzaLanda, Nerea Bruño eta beste gazte batzukatera ginen, gu baino helduxeagoak zirenekinbatera: Xabier Silveira, Estitxu Arozena, Esti-txu Fernandez… Eta zaharrak ere bazeuden,oraindik lehengo mundu klasikokoak. Osonahasketa berezia.

Ilea morez tindaturik oholtzara igo den lehenbertsolaria izan zara?Agian! Nire bizitzan fase desberdinak izandira. Hasieran pena handia sentitzen nuenherritik atera behar izateagatik, mundu klasi-koarekin puskatzeagatik. Bigarren fasea,aldiz, mundu horrekin deus jakin nahi ezizatea izan zen. Errebeldia garaia, ilea moreztindatu, rock musika eta gitarra jotzen hasiheavy talde batean... Garai hartan Lekunbe-rriko gaztetxean egin genuen koadrila etahan oso identifikatuta sentitzen ginen. Bera-ra joan nintzen UBI egitera eta bi aldiz erre-pikatu ondoren Magisteritza egitea erabakinuen, horrek aukera ematen zidalakoIruñean jarraitzeko bertsolari elkartean,kantuzaleekin lanean, musikarekin eta batu-

Oskar Estanga Ezkurdia. Nafarroako Gaintzaherrian jaioa 1978ko azaroaren 27an. Baserrian sortua etahazia. Duela 20 urte bertsogintza berritu zuten bertsolarigazteen labekadakoa. Eta horretan jarraitzen du. Urtegutxitan ikusi dugu gitarrarekin heavy gogorra egiten,musika elektronikoa pintxatzen, herriz herri kantu zaharrakabesten, bertso musikatuak egiten, batukada taldeakgidatzen han hemenka, haur eta gaztetxoekin lanean etaorain Contact Inprobisazio dantza egiten.

NORTASUN AGIRIA

PERTSONAIA

«Bertsolaritza meza berria da»

“Ez dakit handitan zer izan nahi dudan”.

| REYES ILINTXETA |

Argazkiak: Dani Blanco

OSKAR ESTANGA

�12 2014KO URRIAREN 12A

OSKAR ESTANGA

kadarekin. Jarraian musika elektronikoarenolatua etorri zen eta musika jartzen aritunintzen denbora dezentez. Korronte kon-trako mugimenduetan, underground girotan,ibiltzen nintzen asko: Iruñeko eta, batez ere,Lekunberriko gaztetxeetan. Ordu pila bile-rak egiten, proiektuak pentsatzen, entsea-tzen… eta beti entzuten genuena zen horrekez zuela ezertarako balio. Baina gure instin-tua, gure sena, hortik zihoan. Eta asko ikasigenuen antolakuntzan eta helburuak zehaz-ten, adibidez. Gerora asko balio izan digu-ten irakaspenak. Koadrila hori biltzen gare-nean beti amaitzen dugu urte horietazsolastatzen. Egia esan, urte haietan askoaldatu zen kaleko kultura.

Orain berriz adiskidetu zara baserriarekin?Batez ere lanera joan behar dudanean. Bai,eta baserri giroko jendearekin ere bai. Urteaskoan nire erabaki batzuekin ez dira bat eto-rri, adibidez apostasia egin nuenean, bainaorain uste dut gazteak oso leku pribilegiatuanjarri gaituztela. Hori eskertu egin behar dutmila eta milioi bat aldiz. Eta guk, horrenaurka borrokatu beharrean, prozesu horiosatu behar dugu, egoki ikusten dugun beza-la. Orain arteko kezka nagusia izan da gukjatekoa izatea, hotzik ez pasatzea eta ikaske-tak izatea, eta hori dena gure aurrekoek lortudute, izerdi patsetan ibilita. Lortu dute guongi bizitzea eta orain gure esku gelditzen dahori dena kudeatzea eta kulturalki ere eraba-kitzea nola kokatzen garen munduan. Erron-ka garrantzitsua dela ohartu naiz eta hamaikaertz ditu, gainera: ikusi behar da emozioei zerarreta ematen zaien, elikadurarekin zer egitendugun… Baserri klasikoaren eredua osolotua da. Gurea da aisialdia, denbora libreaizan duen lehen belaunaldia, esate baterako.Orain artekoa mantentzeazaila da, gaur egungutxi egin eta asko atera eredua nagusi bilakatudelako gure gizartean, baina mundu klasiko-tik badira oinarri batzuk oso garrantzitsuak

izan daitezkeenak etorkizunerako ere: herria-rentzat lan amankomunak egitea, batzarrak,auzolana… Hori eredu handia da.

Zentzu horretan, Euskal Herrian lurrarekikoharreman gehiago dugu beste toki batzuetanbaino?Gertuago daukagu, behintzat. Hiri dosialtuak har ditzakegu eta gero hori osatu herridosi batzuekin. Hori Euskal Herrian oso abe-rasgarria da gure barne oreka mantentzeko.Beste adibide bat izan daiteke zorionez ekoiz-le asko ekologikoaren aldeko apustua egitenari direla, eta ez modagatik bakarrik. Horrenazpian dago elikaduraren prozesua eta natu-raren zikloak diren bezala bizi nahi izatea,norbera bere emozioekin eta inguruarekinkonektatuz.

Gazte errebeldea izan zara. Nola ikusten duzuegungo gazteria?Aldaketa asko izan dira eta egoera oso des-berdinean bizi gara orain. Orduan helburusozialak, ikasketa maila, egoera ekonomi-koa… bestelakoak ziren. Orain gazteekbeste jomuga batzuk dituzte. Oro har, dago-en eredu nagusia gorputzarena da, itxurare-na, agian egoera ekonomikoa hobea delako,orokorrean. Onerako ere asko aldatu diragauza batzuk. Egun, esate baterako, edozeingaztek kamera txiki batekin izugarri sormenlan polita egin dezake, baina indibidualismohandia dago. Ematen du arazo nagusia delalan eroso bat lortzea eta sinesten dugu horiiritsiko dela pixka batez itxoin eginez gero.Gure garaian gogoeta egiten genuen ea zergenuen gustuko eta hori garatzeko zer behargenuen. Espazio bat behar genuen entsea-tzeko, biltzeko, mozkorraldi batzuk lagunar-tean harrapatu eta barruan genuen errabiaaskatzeko… Ez ginen gehiengoa, lau pitzatubesterik ez, baina hor ginen. Egun, aldiz,iruditzen zait erosotasun gehiago dagoenezpesimismoa ere handiagoa dela. Ez dakit

Bat-bateanBat-bateanekimenean JonMartin, AimarKarrika, MigelMari Elosegi,Etxahun Lekue etaOskar Estangabiltzen dira. Bat-batekobertsoakkantatzen dituztealdez aurretikaukeratutakomundukomusikekin (samba,sona, tangoa…).

Errimatuz,gareneraarrimatuz Bertsoa eta hip-hopa uztartzendituen ekimenada. Nerabeeizuzendurikoproiektu honek,oinarri musikal etazuzeneko gitarralagun, bat-batekoeta aurrezlandutako hip-hopkantak dituoinarri.

2014KO URRIAREN 12A 13�

zein puntutaraino dagoen gogorik gauzakegiteko. Agian ez dugulako haien munduaulertzen gara pesimistak, gure gurasoakgurekin pesimistak izan ziren bezala. Denaden, argi dago ez dauzkatela guk izan geni-tuen baloreak. Konpromiso sozialari dago-kionez optimismoa eta elkarlana galtzen aridira. Eta modu berean gauzak egiteko inte-resa, diruagatik ez bada.

Ez zara inoiz geldirik egoten. Zertan zabiltzaorain interesatua?Musikan edo bertsolaritzan, adibidez, lankomunitarioak zer garrantzia duen ari naizikusten. Hasieran lan indibidualak direnakgero gizarteratu egiten dira eta hori nolagauzatzen den aztertzea interesatzen zait.Bertsolaritza, esate baterako, meza berria da.Jendea elkartu, sermoiak egin eta jendeakbaieztatu edo ezeztatzen du txaloen bidez.Hori dena bere espiritualitatearekin, berehutsalkeriekin, bere erritoekin… Urte gutxi-tan aldaketa asko gertatu dira gizarteratzehorretan. Bertsolari bezala nire galderak diranor naizen ni eta zer esan nahi dudan. Ezdut erronka erronkagatik nahi, baizik etabenetako elkarrizketa sortzeko. Nire nahiak,nire zalantzak, nire ideiak azaldu, ez egiborobil edo formula magiko bilatu. Ikusinola aritzen diren pertsonak pertsonekin, ezsuper-izarrekin. Asko hitz egiten duguhorretaz.

Bertso musikatuekin ere oso apustu per-tsonala egiten ari naiz eta esango nukeeremu klasikoetan aritu direnek ere ikustendutela modu berezi bat badagoela hemenbertsoak egiteko. Nire kezka, alor guztietan,eredu osasuntsuak lantzea da. Esate batera-ko, parranda egiteko eta jendearekin harre-manak egiteko orduan, auskalo nondik eto-rritako lotsa gainditzeko, edaten dugu, diruagastatzen dugu eta osasunari kalte egitendiogu. Sanferminetako eredua da hori eta ezzait iruditzen harreman bat sortzeko modu

osasuntsua. Benetan inteligenteak eta lan-duak egongo bagina ez genuke txispatutaegon beharrik izango dantza egiteko edoelkarrizketak edukitzeko. Hori konplexubatetik abiatzen da askotan. Praktika osa-suntsuak aldarrikatzen ditut. Bertsolaritzanberdin: handiago sentitzeko besteak txikiagoutzi behar dituzu. Behar ditugu espazioakdenok elkarrekin kantatzeko, kantuak osa-tzeko, dantzatzeko, epaituak izan gabe. Kul-tur erreminta hauekin eremu osasuntsuakzabaldu behar ditugu.

Zuek ereBatukada etaeuskal kantuanahastuz sorturikodisko berria daZuek ere.

�14 2014KO URRIAREN 12A

OSKAR ESTANGA

Eta batukada?Batukada edo perkusio ikastaroek erakutsididate lehenbizi zeure buruarekin ongi egonbehar duzula eta gero besteak entzun. Errit-moa badoa edo ez doa. Erritmoaren magiagertatzeko beharrezkoa da erlaxatzea, kon-tzentratzea eta elkar aditzea. Musika jartzennuenean ere hori zen helburua: jendea,mugak puskatuz, gustura egotea. Sentipenaksortzen badituzu, gero haiek dinamikaberriak sorraraziko dituzte.

Jendea parrandan dabilela horretara bidera-tzea zaila izanen zen, ezta? Bai, polita baina gogorra. Horregatik orainune jakinetan baino ez dut egiten. Asko neka-tu nintzen. Azken hiruzpalau urteotan askolantzen ari naiz dantza eta mugimendua.Dantza integrala deitzen den formakuntzaegiten ari naiz Zaragozan. Mugimendutikgizakiaren alderdi ezberdinak lantzea, gara-tzea, osatzea eta praktikara eramatea du hel-buru. Contact Inprobisazioa deitzen dendantza egiten dut. Euskal Herrian elkarteasortu dugu eta badira hainbat toki hau prakti-katzeko. Kontaktuaren bidez inprobisatzenden dantza da. Maiteminduta nago honekin.Larunbat goizetan talde bat biltzen garaIruñean. Sexualitatearen tabu asko apurtzendira horren bidez, adibidez.

Baina euskaldunak horretarako oso itxiakgarela diote…Nik formakuntza ikastaroan askotan esatendut nire baitarako, “zeinen zaila den horiguretzat!”. Beldur handiekin eta konplexuekinbizi gara. Denbora gutxian aldaketa handiakizan dira gure inguruan eta beldur gara. Goseapasatuta, bat-batean opulentziara iritsitakogizartea gara. Ondasun materialak eta estatusaerakutsi bai, baina ez ditugu edonorekin kon-

partitzen. Buruaskiak izan nahi dugu, dauka-guna kontserbatuz. Eta harremanen inguruanoso gutxi hausnartu dugunez, zuzenean psi-kologoei deitu diegu laguntza eske. Ene ustezgako bat da gizarte osasuntsua eraikitzea jar-duera kultural osasuntsuen bidez. Dena den,kontuan hartu behar dugu badela jendea egi-tura klasikoekin aski duena. Kosta egin zaitohartzea, baina orain argi ikusten dut: honekez du zertan mundu guztiarentzat beharrez-koa edo baliogarria izan behar.

Eta hemendik aurrera, zer?Oraindik ikasketa eta ikerketa garaian nago.Egun batean ekintza batzuk finkatu eta garatunahi nituzke. Maila batean, beti sortzen egoteaongi dago, baina oinarri sendoa behar da horigaratu ahal izateko. Diziplinartekotasunak saremoduko bat sortzen du eta hortik artista inte-gralaren kontzeptua. Harantz noala sentitzendut. Zaila da bizitza pertsonalarekin eta dirua-ren beharrarekin uztartzea, baina gauza batzuksendotu nahi ditudanez, erabaki dut aurtensormen proiektu handitan ez sartzea.

Ezetz esaten ikasten ari zara?Ikasi dut beldurrik gabe adierazten zer nahidudan. Aitzakiarik gabe. Besteekin konplitubehar dut, baina neure buruarekin ere bai.Asko eman dut eta oraingo erronka da orekabilatzea, egiten dudanarekin pozik egotea.

Zorionaren klabeak dira horiek?Niretzat bai. Koherentzia du egiten dudanguztiak. Meditazioa bezalako tresnak ereerabiltzen ditut, gorputza lantzen dut, saia-tzen naiz kirola egiten, mendirajoaten, elikadura zaintzen. Edo-zein arlotan norbera ez badagoongi, ezin izango du ongi elka-rreragin. n

“Umeekin ikusten dut oso mundu interesgarria dagoela, ezbaitute hainbeste aurreiritzirik harremanak egiteko etamugitzeko. Magia gertatzen da hor. Gaztetxoekin bertsoudalekuetan ere oso pozik nago. Asko hitz egiten dugu: zeregin nahi dugun, zer gustatzen zaigun, nola sentitzen garenedo nola alda dezakegun gustuko ez duguna. Erreferentziabezala hor gelditzen zaie betirako. Borondatezko jardueretanaritzen naiz eroso, baina ez eskolan, ikusten baitut han indargehiegi joaten dela energia neutralizatzera. Egungo eskolaeredua gizartearena da, eta gizartea aldatzen ez den heinean,eskola ere ez da aldatuko. Emaitzari begira gaude beti,prozesua begiratu beharrean. Gero eta ondasun gehiago behardugu gure autoestimua pizteko”.

Eskola

AZKEN HITZA