Billy Elliot

15
IKUS-ENTZUNEZKO LENGOAIA MINTEGIKO LANA KAPUKO 31 / M1 BILLY ELLIOT EGILEAK: Irati Aguirre Ainara Arkotxa Hodei Arrola

description

Lehenengo mailako ikus-entzunezko lana

Transcript of Billy Elliot

Page 1: Billy Elliot

IKUS-ENTZUNEZKO LENGOAIA

MINTEGIKO LANA KAPUKO 31 / M1

“BILLY ELLIOT”

EGILEAK:

Irati Aguirre

Ainara Arkotxa

Hodei Arrola

Page 2: Billy Elliot

SEKUENTZIAREN AZTERKETA

Fitxa teknikoa

Aukeratu dugun sekuentzia Billy Elliot izeneko pelikularen zati bat da.

Pelikula hau Billy Elliot izeneko mutil bati buruz doa. Mutil hau piketeak eta

langile borrokak egunerokoak diren hiri batean bizi da. Bere aitak boxeoan aritzea

nahi du, baina berak nahiago du balletean dantzatu. Guk aukeratu dugun

sekuentzia pelikularen klimax puntua da, izan ere, sekuentzia honetan mutilak

bere dantzatzeko afizioa erakusten dio aitaren harridurarako.

Billy Elliot, 2000.urtean Stephen Daldryk zuzendutako pelikula ingelesa

da. Protagonista Jamie Bell (Billy Elliot) da eta pelikulan ere Julie Walters (sta.

Wilkinson), Gery Lewis (Jackie Elliot, Billyren aita), Jamie Draven (Tony Elliot,

Billyren anaia), Jean Heywood (Billyren amama)eta Nicola Blackwell (Debbie

Wilkinson, Sta. Wilkinsonen alaba eta Billyren laguna) ageri dira, nahiz eta

aukeratutako sekuentzian soilik protagonista, laguna, aita eta aitaren lagun batzuk

agertzen diren.

Pelikula honek hainbat sarietara egon zen izendatuta: 3 Óscar, 3 Golden

Gloves, 13 BAFTA (3 jaso) eta 3 SAG. Melvin Burgessek, pelikularen ostean,

eleberri bat idatzi zuen, filmean oinarritu zena.

Aukeratu dugun sekuentziak 4:57 minutuko iraupena du; sekuentzia osoa bi

eszenatan banatuta dagoela kontutan hartuta.

SEKUENTZIAREN KOKAPENA

Sekuentzia hau bi tokitan garatzen da. Lehenengo minutuetan aire librean

daude Billy Elliot eta bere laguna, baina bi minutu t‟erdi igaro ondoren eszena

aldaketa bat dago eta protagonista eta bere laguna gimnasio batera joaten dira.

Lehenengo eszenan bi mutilak kalean daude eta eguberriko arratsalde bat

dela ikus daiteke. Billyk bere lagunari esaten dio Londresera joango dela ballet

eskola batera ikastera baina bere lagunak ez du bera eskola horretara joatea nahi,

Page 3: Billy Elliot

bestela ez baitu gehiago ikusiko. Aldi berean, Michaelek bistan uzten du uste duela

Billy Elliot homosexuala dela, baina hori ez zaio batere axola Billyri, gauza

guztien gainean lagunak direlako.

Bigarren eszenan gimnasio batetara doaz Billy eta laguna eta bertan

lagunari balleta dantzatzen irakasten dio. Baina bi mutilak konturatu gabe Billyren

aitaren lagun batek biak balleta dantzatzen harrapatzen ditu eta segidan aitari

ikusitakoa kontatzera doa. Orduan aita gimnasioan agertzen da Billy dantzatzen

dagoen bitartean eta aita ikusten duenean erakusten dio dantza egiteko gai dela, eta

ez dela joko moduko bat soilik, aitak uste baitzuen balleta neskentzat edota

maritxuentzat zelako.

ARGIZTAPENA

Hasierako planoaren argiztapena naturala da, kaleko argia delako. Zati

iluna da, batetik gaua delako eta bestetik kalean daudelako neguko arratsalde-gau

batean garatzen delako.

Dagoen argiztapen ez naturala gabonetako argiek eta farolaren batek

ematen dute, argazki honetan ikus dezakegun moduan

Gimnasioan daudenean, berriz, hainbat foko eta lehioetatik barrena sartzen

den argiaren bidez argiztatutako eszena da. Hala ere, sekuentzia honetan

argiztapena ez da elementurik garrantzitsuena.

ATREZZOA

Hasieran kanpoan daudenean atrezzoko elementu bakanak, gabon argiak,

elur panpina (suposatzen da biek egindakoa dela) eta inguruan dagoen elurra dira.

Page 4: Billy Elliot

Gimnasioan daudenean, berriz, atrezzoko elementurik garrantzitsuena ring-a da,

istorioaren zatirik handiena bertan gertatzen delako. Izan ere, ringak pelikula

honetan bi zentzu ditu, lehenengo batetik bertan aitak protagonistak boxeoan

ikastea nahi baitu, baina aldi berean, Billyk bere lagunari balleta irakasten dio,

zentzu duala erakutziz. Nahiz eta orokorrean ring-a gizonezko izaerari lotatuakoa

den, balleta ere sartzen da ring-aren erabilera horretan. Baita ere ballet munduari

lotuta dauden beste atrezzoko elementuak ageri dira, hala nola, tutua eta ballet

barra.

Bi planoen arteko arroparekiko kontrastea ikus dezakegu, izan ere, bi

lagunak kanpoan daudenean txamarra eta arropa askorekin ageri dira, baina

gimnasio barruan daudenean arropa motzekin agertzen dira, naiz eta ikusleak ez

ikusi arropaz aldatu direnik (raccord akatsa).

Hibridotasun ikonikoarekin ere jolasten da, izan ere, Michaelek, gorra bat

janzten badu ere, ballet tutu bat ere darama, hau da, estereotipoekin nolabait

apurtzeko. Erabiltzen duen txanoa hotzari aurre egiteko izanda ere, tutuarekin

kontraesan bat sortzen du, are gehiago homosexuala dela esan duelako. Tutua

janzten badu, homosexuala izateagatik da eta txano horrek hibridotasunaren irudia

sortzen du.

Page 5: Billy Elliot

MAKILLAJEA ETA ORRAZKERA

Sekuentzia honetan makillajeak ez dauka batere garrantziarik. Pelikula

guztietan bezala pertsonaiak pixka bat makillaturik agertzen dira, baina sekuentzia

honetan makillajea ez da nabarmentzen. Orrazkerari dagokionez makillajearekin

gertatzen den berdina da. Sekuentzia honetan ageri diren pertsonai guztiak

gizonezkoak dira, ile motzeko gizonak, beraz beren orrazkera oso simplea da.

KONPOSIZIOA

Kanpoaldean daudenean, konposizioarekiko oreka simetrikoa dagoela

sumatu dezakegu, plano guztietan bi mutilak alde banatan agertzen direlako.

Konposizioaren bi aldetan pisu berdina dago, gainera bi mutilak altuera

berdinekok dira eta horrek irudian oreka simetrikoa sortzen du.

Irudia osatzen duten elementuen arteko harremana egokia dela esan

dezakegu irudi honi erreparatzen badiogu. Pertsonaiengan baretasuna nabari da,

elementu guztiak ordenaturik daude, ez dago tentsiorik eta estatikotasuna

nabarmentzen da.

Gimnasio barruan daudenean, sekuentzia osoan zehar mantentzen den

bertikaltasunak jarraitzen du baretasun simetrikoa sortuz. Baino bigarren eszena

honetan oreka simetrikodun planoak ez dira hasierako eszenan daudenak bezain

ugariak eta tentsioa handitzen doan heinean bertikaltasuna hausten hasten da

elementu horizontalak agertuz aurreko oreka simetrikoa eta baretasuna hausteko.

Page 6: Billy Elliot

Horizontaltasuna boxeoko ringean eta balleteko barretan oinarritzen da,

sekuentzia osoan zehar horizontaltasuna ematen duten elementu bakarrak

direlako. Horizontalki lerrotutako elementuak ere agertzen dira, sekuentzian

traszendentziarik ez duten arren, hala nola gimnasioko lurreko lerroak, kanpoko

horma bat eta Billy Elliot gimnasioan soka gainean balantzatzen ari denean.

Sekuentzian bi interes puntu nabarmen daudela antzeman daiteke. Bata

Michaelek gimnasioan balleteko tutua soinean ezartzen duenean. Hemen gure

interesa pizten duen faktorea tutuaren kolore zuria da, zeinak argitasuna ematen

duen.

Beste interes puntu bat gizonak kanpoan daudenean eta haietako bat elur

panpinaren gainean txiza egiten hasten denean.

Eszena horretan begirada erakartzen duen puntu bakarra gizon hura da,ez

koloreak erakartzen duelako begirada baizik eta bitxia delako gizonak elur

panpinari txiza egitea.

Gimnasioan ring barruan daudenean hiru herenen araua ikusten da, hemen

pantaila, berdinak diren hiru zati bertikal eta horizontaletan banatzen da.

Page 7: Billy Elliot

Kasu honetan lerro bertikalak bi mutilak izango lirateke eta lerro

horizontalak boxeoko ringaren sokak osatzen dituzte. Lerroak gurutzatzen diren

lau puntuak, puntu indartsuak dira eta hemen puntu indartsu hauek esanahi nabaria

dute. Hiru herenen arauaren lehengo eta hirugarren puntuak Michael enfokatzen

dute. Lehenengo puntuak, bere txapela enkoadratzen du eta hirugarren puntuak

balleteko tutua enkoadratzen du. Bi puntu hauek kontraesanean daude,

hibridotasun ikonikoa sortuz. Bigarren eta laugarren puntuek Billy enkoadratzen

dute, baina ez dute garrantzia handirik. Plano honetan ere ihes puntua sumatzen da,

kasu honetan ihes puntua gimnasioko atea izango litzatekeena. Planoko

elementurik gehienak aterantz zuzendurik daude, hala nola bi mutilen kamiseten

marrak. Zuzendariak planoaren edozein lekuan koka zezakeen atea, baina bi

mutilen artean kokatzea erabaki du, ihes puntuan, alegia.

SOINUA

Sekuentziaren zati gehienetan soinuari dagokionez pertsonaien ahotsak dira

soinua betetzen dutenak.

Hala ere badaude bi momentu sekuentzian zehar musika entzuten dena.

Batean pianozko soinua entzuten da, Billy bere lagunarekin ring barruan

dagoenean. Bestea Billy bere aitaren aurrean ballet dantzatzen ari denean izango

litzateke, zeina Billy Elliot pelikularen soinu bandako abesti bat den. Bai

lehenengoa nahiz bigarrenean soinua diegesiz-kanpokoa edo extradiegetikoa da,

hau da, soinuaren iturria ez dago istorioa garatzen ari den esparruan baizik eta

zehaztugabeko esparru batean. Entzuten dugun soinua akusmatikoa da edo off

soinuan dago, honek esan nahi du soinua sortzen duen elementua pantailan ikusten

ez dugula.

Isiltasunezko momentuak ere badaude, adibidez biak kanpoan daudenean.

Hemen biek mantentzen duten elkarrizketa lasaia eta baita ere nahiko pausatua da,

beraz isiltasun momentuak daude, garrantzitsuena Michael homosexuala dela

agerian utzi baino instant bat lehenago, suspenseari erantzun eginez. Beste

isiltasun momentu bat ageri da Billyren aita eta beraren lagunak kanpoan

Page 8: Billy Elliot

daudenean, aitaren lagun batek gimnasioak argia duela ikusten du; hau da,

isiltasun horrek sorpresari erantzuten dio.

Zaratari erreparatuta, argiak piztean, dantzatzean lurrean zapatekin

eragindako zarata, Billyren aitaren lagunak txiza egiterakoan kremailera jaisten

duenean eta txiza egiten duenean eta abar.

Sekuentzian agertzen diren ahots eta zarata guztiak diegetikoak dira, aldiz,

agertzen diren musikak extradiegetikoak dira, soinu banda eta pianoarenak horren

juxtu.

PLANOEN AZTERKETA

Planoa ikus-entzunezko lengoaiaren oinarria da. Espazio eta denbora

unitatea, hau da, iraupena adierazten duen elementua da. Mugimendua duen irudia

da.

Sekuentzia osoan zehar plano ertaina eta plano amerikarra dira

bereizgarrienak agertzen diren plano motak.

Agertzen diren plano ertainen artean azpimarragarriak eta garrantzia handiena

dituztenak hauek dira:

1. Michaelen eta Billyren plano ertaina

Plano ertaina kamara gerritik gora enfokatzen dueneko plano mota da. Plano

honetan ikusi dezakegu Michael eta Billy enfokatzen dituela. Plano mota hau

orokorrean elkarrizketak daudenean erabiltzen da. Kasu honetan Michael eta Billy

Elliot kalean hizketan ari dira.

Page 9: Billy Elliot

2. Michaelen plano ertaina

Irudi honetan ikusi dezakegun moduan, Michael gerritik gora enfokatzen

du. Plano ertaina gizakien egindako adierazpenetarako ere erabiltzen da. Kasu

honetan bi lagunak gimnasioan sartzen dira eta Michael lagunari hizketan hasten

zaio.

Agertzen diren plano amerikarren artean azpimarragarriak eta garrantzia

handiena dituztenak hauek dira:

1. Billyren plano amerikarra

Plano amerikarra edo baita ere hiru laurdenen planoa izenekoak pertsonaiak

belaunetik gora mozten ditu, eskuekin egiten den ekintza azpimarratzeko asmoz.

Amerikarraren izena Westernetatik datorkio pelikula haietan erabiltzen zutelako.

Nahiz eta belaunetatik moztuak agertzen diren, orokorrean ezin da gorputz

ataletatik pertsonaia erdibitu.

Irudi honen kasuan Billy da planoaren protagonista eta garrantzia

handiagoa ematen zaio berak eskuekin egingo duen ekintzari, kasu honetan

Page 10: Billy Elliot

balleteko soka hartuko du horrekin dantza egiteko.

Agertzen diren plano orokorren artean azpimarragarriak eta garrantzia

handiena dituztenak hauek dira:

1. Billy eta bere aitaren plano orokorra

Plano orokorrak pertsonaien gorputz osoa eta testuingurua aurkezten

digu. Nagusiki pelikulen azaletan agertzen da. Eszenatokiaren zatirik handiena

okupatzen du eta pertsonaiak inguruan kokatzen ditu. Normalean eszena bat

hastean edo ekintza baten kokapena egitean erabiltzen da.

Adibide honetan Billy eta bere aita daude gimnasio barruan. Momentu

honetan Billyk bere aitari erakutsiko dio balletarekiko berak duen zaletasuna bere

aurrean dantzatuz. Azkenean, aita ohartu egingo da bere semeak balleta

dantzatzeko benetan balio duela.

Agertzen diren lehen planoen artean azpimarragarriak eta garrantzia

handiena dituztenak hauek dira:

1.Billy eta Michaelen lehen planoak

Page 11: Billy Elliot

Plano mota honek gizakiaren aurpegia nabarmentzen du. Irudia

pertsonaien sorbalda edo aurpegietatik mozten du. Intimitatea edo pribatutasuna

adierazten du plano mota honek. Kasu honetan plano-kontraplanoekin jokatzen da.

Bien arteko solasaldia adierazteko. Billy hitzegiten dagoen bitartean bere lehen

planoa eta Michaelen kontraplanoa ageri da, eta Michael denean hizketan dagoena

kontrakoa gertatzen da. Kasu honetan, plano-kontraplanoaren fenomenoaren

aurrean egongo ginateke, bien arteko konfiantza azpimarratuz. Telenobelatan,

ostera, elkarrizketa bat agertzen denean bakarrik hitz egiten duenari egiten zaio

lehen planoa.

KAMARA

Angulazioa: Ikus-angeluak irudiaren kokapena zehazten dute eta altuera

eta motaren arabera bereizten dira. Normalak, pikatuak, kontrapikatuak,

zenit, nadir edota ezinezko angeluak izan daitezke, nahiz eta hiru lehenak

ohikoenak izan.

Sekuentzia honetan gehien errepikatzen den angulazio mota normala

da. Begi-bistako perspektibatik hartuta dago eta naturaltasuna

adierazten du. Irudi honen bidez ikusi dezakegu:

Hala ere badago angulazio kontrapikatuaren presentzia:

Page 12: Billy Elliot

Irudi honetan ikusi dezakegu kamara begien kokapenaren azpitik

dagoela jarrita. Angulazio kontrapikatuak nagusitasuna, arrakasta eta boterea

adierazi nahi du. Kasu honetan nagusitasuna aitak dauka bere semearen gainetik.

Angulazio pikatuaren adibide bat ere badago. Angulazio pikatua

gizakiaren goialdetik hartutako irudia da, proportzio ezberdintasuna dago bi

buruen artean eta pertsonaiak txikitu egiten ditu. Gutxiagotasuna adierazteko ere

balio du eta adibide honetan Billy izango litzateke bere aitaren aurrean

gutxiagotasuna adierazten duen pertsonaia.

Sekuentzia honetan ez dago nadir, zenit edo ezinezko angulazioaren

inongo presentziarik.

Mugimendua:

Panoramika: Hasieran panoramika horizontala agertzen

da. Panoramika mota honetan kamara ezkerraldetik

eskuinera edo alderantziz mugitzen da, eremuaren

barruan dagoena erakusteko. Sekuentzia honetan ez dago

bertikala ezta eslaia den panoramikarik.

Travelling: Sekuentzia honetan ez dago travellinga

azaltzen duen inongo kameraren mugimendurik. Hala ere

travellingaren ordezko kamera mugimendu bat dago,

steadicam-a hain zuzen ere.

Page 13: Billy Elliot

Zoom-a edo itxurazko mugimendua: Mugimendu honek

kamararen objetiboa gerturatu edo atzeratzearen aukera

ematen du. Sekuentzia honetan zoom-aren adibide asko

aurki ditzakegu:

JARRAITUTASUNA

Sekuentzia osoan jarraitutasuna mantentzen da, momentu batean ez

ezik: Billy eta Michael kalean daude arropa askorekin jantzita, baina bat-batean

gimnasio barruan daudenean arropa gutxiagorekin (arropategian jarraitutasun

akatsa) ageri dira.

BALORAZIOA

Sekuentzia aurrera doan heinean tentsioa handiagotzen da, azkenean

klimax puntura ailegatuz, alegia, hori da sekuentzia interesgarria egiten duena.

Azterketan azaldu dugun bezala, baretasuna eta oreka sekuentzia osoan zehar

gailentasuna dute nahiz eta momentu zehatzetan hautsi.

Erakargarria iruditu zaigu ia elementu guztiak bertikalak izatea eta une

oro pertsonaia guztiak zutunik agertzea. Horrek, sekulako oreka transmititu digu

eta pelikulak orokorrean dituen elementuak ere, nahiz eta aztergai izan dugun

sekuentzian guztiak agertu ez.

Kamerari dagokion esparruan zailtasun asko izan ditugu azterketa

garatzean, izan ere, askotan travelling edo zoom-a bereizten jakin ez dugulako,

haatik arraro egiten zaigu ere gimnasio batean travelling baten muntaketa egitea,

Page 14: Billy Elliot

eremu txikia delako eta gure sekuentzian kanpoaldean agertzen diren planoek

garrantzia handirik ez dutelako. Hala eta guztiz ere, travellingaren ordez beste

kameraren mugimenduak daude zeintzuen erabilera posibleagoa den.

Billy Elliot pelikula aukeratu badugu arrazoi zehatzen eraginagatik izan

da. Pelikula honek oso balore didaktikoak aditzera ematen ditu eta

hausnarketarako bidean uzten gaitu. Istorioa thatcherismo izeneko garaian

garatzen da, hau da, Margaret Thatcher “Burdinezko Dama” Britania Handiko

Lehen Ministro izan zenean. Eskuineko politika arrotzak ezarri zituen eta Billyren

familiak eta garaiko familia askok meategietan lan egiten zuten, eta garai horretan

gatazko ugari egon ziren.

Horretaz aparte, arazo sozialak ere planteatzen ditu. Alde batetik,

genero-rolei lotutakoa. Boxeo-ballet dilema horren inguruan Billyk erabaki

beharrekoa, izan ere, genero-rolei jarraiki, boxeoa gizonozkoentzat eta balleta

emakumezkoentzat izan „ohi‟ da. Hau da, pelikulak oso argi bereizten ditu zer

diren gizon eta emakume izaerak.

Beste alde batetik, bakoitzari dagozkion rolak ez betetzeagatik sortzen

den baztertze soziala norbanakoaren orientazio sexualaren kolokan jartzea.

Gainera, film honek homosexualitatearekin ere jolasten du, oso gaztea den ume

batean. Genero-rola apurtzen bada ere argi uzten da genero-rolak ez duela inongo

zerikusirik bakoitzaren orientazio sexualarekin.

Azkenik, autoestimua pizten digu ere. Zailtasunen aurrean gure nahiei

eusteko ezkutuko grina dago, izan ere, Billyk bere balleta dantzatzeko nahiei

eusten die bere familiaren sostengua izan ez arren eta azkenean familiak ikusiko

du nahi horiek guztiz zilegi zirela.

Gauza guzti hauek ez dira sekuentzian ikusten baina zerikusia dute gure

sekuentzian gertatzen dena hobeto ulertzeko, adibidez filma ikusia ez duen

pertsonentzat. Bukatzeko, azken puntu honetan adierazi duguna ez dauka erlazio

handirik edo inongo erlaziorik azterketa morfologiko edota sintaktikoaren barruan

baina hala eta guztiz ere, ikus-entzunezko mezu garrantzitsua eskaintzen digu.

Orobat, filmean eta sekuentzian agertzen diren pertsonaiak modu

hierarkikoan daude antolatuta eta azpi-istorioak kontatzen dizkigu filmak. Filmak

Page 15: Billy Elliot

Billy Elliot umeak dantzatzeko duen grina kontatzen du baina pertsonaia

bakoitzak badu bere istorio propioa, aita eta anaia, langile borroketan dihardute,

Billyren erabakiaren auziak ahaztu barik eta Michaelek bere homosexualitatean

ardura duela, baina aldi berean kezkatuta dago Billyk Londreseko ballet eskola

batera joan nahi duelako eta inoiz gehiago elkar ikusiko ez dutenaren beldur

delako.