Bizilore, garapen askea irakasgaimaxixatzen.tok-md.com/pdf/344._ALEA_webgunerako.pdf · aurretik...

24
maxixatzen Azkoitiko herri aldizkaria, 2015eko ekaina - 344. zenbakia Bizilore, garapen askea irakasgai

Transcript of Bizilore, garapen askea irakasgaimaxixatzen.tok-md.com/pdf/344._ALEA_webgunerako.pdf · aurretik...

Page 1: Bizilore, garapen askea irakasgaimaxixatzen.tok-md.com/pdf/344._ALEA_webgunerako.pdf · aurretik etorri da albistea; ez dakit kasualitatea den edo ez, baina oraingoan, neurtuta etorri

maxixatzenAzkoitiko herri aldizkaria, 2015eko ekaina - 344. zenbakia

Bizilore, garapen

askea irakasgai

Page 2: Bizilore, garapen askea irakasgaimaxixatzen.tok-md.com/pdf/344._ALEA_webgunerako.pdf · aurretik etorri da albistea; ez dakit kasualitatea den edo ez, baina oraingoan, neurtuta etorri
Page 3: Bizilore, garapen askea irakasgaimaxixatzen.tok-md.com/pdf/344._ALEA_webgunerako.pdf · aurretik etorri da albistea; ez dakit kasualitatea den edo ez, baina oraingoan, neurtuta etorri

EkAINEKO EkAINEKO aldizkarian zer?aldizkarian zer?Iritzixe 4> Angel Rocha

Kejie ta desditxie 5

Izena ta dizena 6> Bizilore

Kalien galdezka 9

Galdetu ahala erantzun 10> Kontuk eta komerixek

Iritzixe: 12> Ixabel Jauregi

Tokiteko puntetik 13> Imanol Larrañaga

Izena ta dizena: 14> Juan Ignacio Uria

Maxixatzen maxixatuiez 16> Aloña Juaristi

Publierreportajie 17> Z estudioa

Hilebetin begixetatik 18

Agendie 19

Zaharrak berri 20> San Juango bainuetxea

Eskure komeni 21

Ezetz asmau 22

Kale Nagusia, 62

Gipuzkoa, 20720 Azkoitia

943.853.617

www.maxixatzen.eus

Argitaratzailea:

Maxixatzen Euskaldunon Elkartea

Erredakzio taldea eta kolaboratzaileak:

Olaia Juaristi, Ainhoa Cuende, Miren

Arrieta, Ane Olaizola, Aitor Arruti, Idoia

Alberdi, Laida Beristain eta Naroa Olalde.

Koordinazioa eta maketazioa:

Olaia Juaristi

Publizitatea:

Ainhoa Cuende

Telfonoa: 943 85 36 17

Logotipoaren diseinua:

Amaia Guridi

Inprimategia:

Gertu inprimategia

Tirada:

5.000 ale

Lege Gordailua:

SS-246-2009

ISSN: 2171-7656

Oharra:

Maxixatzenek ez du bere gain hartzen

IRITZIAN, KOMIKIAN eta GUTUNEAN

adierazitakoaren erantzukizunik. Argitaratu

ahal izateko, eskutitz guztiek ondo identifi-

katuta egon beharko dute. Ez ahaztu datu

hauek jartzea: izen-abizenak, NA eta tele-

fono zenbakia, nahiz eta gero izen-abizenak

soilk argitaratu. Idatziek gehienez 25 lerro

izan beharko dituzte eta maxixatzen@ma-

xixa-tzen.eus helbidera bidali beharko dira,

hilabeteko azken astelehena baino lehen.

14

10

6

tellagorri.blogspot.com

Page 4: Bizilore, garapen askea irakasgaimaxixatzen.tok-md.com/pdf/344._ALEA_webgunerako.pdf · aurretik etorri da albistea; ez dakit kasualitatea den edo ez, baina oraingoan, neurtuta etorri

Iritzixe 4

stegun gaua da, ekainaren

18a. Beste egun beltza Euskal He-

rriarentzat. Oraintxe jakin berri

dugu, hainbat herriko taberna itxi

egingo dituztela, eta pertsona ba-

tzuk kondenatuta daudela politikan

aritzeagatik. Ez noa sakontzera,

baina azaletik behintzat, oso gogo-

rra eta krudela egiten zait egoera.

Udal hauteskundeen ondoren, eta

Gure Esku Dagoren ekitaldiaren

aurretik etorri da albistea; ez dakit

kasualitatea den edo ez, baina

oraingoan, neurtuta etorri da bere-

ziki. Udal hauteskundeak igaro

berri dira, eta galdera ikur asko ar-

gituta daude. Analisi asko egin da,

eta ziurrenik, herritar askoren aho-

tan ibili diren zaborren eta meski-

taren aferek zer esan handia izan

dute. Egunerokoan ordea, ez gara

hain sinpleak, eta beste faktore ba-

tzuk ere badaude batzuen alaitasu-

nean, eta besteen porrotean.

Aurrera begiratzeko unea da

orain. Zer eskatzen dio gutako ba-

koitzak udal gobernu berriari? Non

daude marrak? Ondorengo lerroe-

tan neure lehentasunak azaltzen

saiatuko naiz:

•Denontzako Azkoitia bat nahiko

nuke. Ez ditut nahi lehen eta biga-

rren mailako herritarrak. Denok

gara Azkoitiarrak, eta elkarrekin

eratu behar dugu sarea; herria, Az-

koitia... Arrazakeria eta xenofobia

indartzen dituzten jarrerek ezin

dute izan lekurik.

•Zaborren gaiari irtenbide norma-

lizatu bat ematea komeni da. Hel-

buru orokorrean zentratu

(birziklatzea), eta sistema aldaketa

nola bideratu marraztu behar da.

Lorpen handiak ere badaude gai

honetan, eta onerako diren hei-

nean eutsi egin beharko litzaieke.

•Erabakitzeko eskubidearen alde

herrian sortu den ilusioari bide

ematea nahiko nuke, Jostunak do-

kumentalean behin eta berriz erre-

pikatzen den bezala, eskubide

demokratiko bat delako.

•Herri bizia izaten jarraitzeko

erronka daukagu. Erakargarri eta

lehiakor izan behar dugu alor guz-

tietan, eta gazteen bizipoza indartu

behar dugu. Handia da, esaterako,

egun Azkoitian bizi den kale giroa.

•Krisi garaian bereziki, gehien

behar dutenen ondoan egotea ere

egokitzen da. Politika sozialak sus-

tatzea eta baztertuta daudenak

aintzat hartzea garrantzitsua litza-

teke.

•Baina batez ere, batasun sakona

nahiko nuke; anai-arreben; lehen-

gusuen, lagunen, ama-semeen… be-

sarkada sumatzen dut faltan.

Barruraino sartzea izango da,

baina euskaldunok badaukagu ego-

era natural eta beroak hozteko gai-

tasun moduko bat. Eta behingoz

elkarrekin bizitzeko indarra eta ke-

mena hartzen hasi beharko ge-

nuke. Gure ondorengoei ez

diedalako opa nahi aurreiritzietan

eta ika-miketan oinarritutako

mundua.

Angel Rocha

O

Elkarrekin bizi

Page 5: Bizilore, garapen askea irakasgaimaxixatzen.tok-md.com/pdf/344._ALEA_webgunerako.pdf · aurretik etorri da albistea; ez dakit kasualitatea den edo ez, baina oraingoan, neurtuta etorri

Nor geratu daNor geratu daatzean?atzean?

Kejie ta desditxie 5

omiki tira irakurri duda-

nean sartu zait amorrua eta ezine-

gona; guztiz deskolokatuta utzi

nauten marrazkiak neure barruan

bere lekuan jartzeko ahalegina egin

ondoren etorri zait idazten jartzeko

beharra.

Nahiz eta komikiari erantzuteko

idazten jarri, modu inkontziente ba-

tean mila irudi pasa zaizkit begi au-

rretik, eta era guztietako komiki

tirak bonbardatu naute. Orain hila-

bete garagardoarekin batera plaza

erdira ekarri ziguten neska ile ho-

riaren argazkia etorri zait, eta ho-

rrekin batera bere irribarre

perfektua inbaditzen zuten titi

monstruosoak. Komikiko txapeldu-

nak dioenean “akordatze al haiz

gure gazte denboran nola ibiltze zin

andrak pañolukin? Ta andrak e-

txeko lanak etteko hittuan, sozieda-

deta ezin sartu...”, zenbaiteraino

gara libreagoak emakumeak guztia

uniformizatzen duen arropa per-

fektu, makillaje pote amaigabe eta

ile distiragarriarekin ibiltzen gare-

nean? Baina irudi gehiago agertzen

diren heinean, badirudi ez dela gure

gizarte matxista atzean geratu den

bakarra, txapeldunak jarraitzen du

“ta elizik nola mugatze zigun aska-

tasuna? Dantzan separaute ein ber...

dana pekatue huan”; zer esanik ez

oraindaino elizak bere isiltasunetik

jazartzen dizkigun onaren eta txa-

rraren arteko bereizketa, etiketa,

seinale edo herritarron begi zorrot-

zen epaiketak. Nahiz eta komikiko

Joxe mezkitaren eta larunbat

Maxixatzenek zure iritzia

jakin nahi du. Bidali mezua

[email protected],eta guk jarriko dugu.

Maxixatzenen 343. aleko komikia. ANBRUX

gaueko zarata eta txixa usainaren

arteko konparaketa erraza egitera

ausartzen den, argi dago Azkoitian

azken finean beldurgarriena eliza-

ren azaleko isiltasun sakona dela.

Beraz komikiko txapeldunak mez-

kitara datozenak urte batzuk atze-

rago “baine ez hainbeste!” dabiltzala

dioenean, zer esan nahian dabil

atzetik aurrerako pauso horrekin?

Espazio kontua da, lerroan lehena

edo azkena izatea? Denbora kontua

da, lehendik orainera igaro diren ur-

teak? Edo burua non kokatuta

dugun adierazten digu, behean

hanka artean edo goian lepo gai-

nean?

Azken egunotan asko pentsatu

gabeko hainbeste zeresan entzun

dira kalean, batzuk botoak irabazi

nahian edozer esateko prest zirudi-

telako eta besteak joko horretan

erorita dena libre zela uste zutelako,

edo nork handiagoa bota lehiaketa

batean murgilduta genbiltzalako.

Azken finean pintxo potea edo txi-

kiteoko momentuak dirudite herriko

kontuak aireratzeko uneak, baina

hain geure egiten ditugu bertan

esandakoak nazkagarria baita ber-

tako pasadizoak modu honetan ko-

mikiko tira batean irudikatuta

ikustea.

A. O

K

Page 6: Bizilore, garapen askea irakasgaimaxixatzen.tok-md.com/pdf/344._ALEA_webgunerako.pdf · aurretik etorri da albistea; ez dakit kasualitatea den edo ez, baina oraingoan, neurtuta etorri

Izena ta dizena 6

Idoia Alberdi

Haurren jakin-minetik, ikasi eta irakatsi

iru urteko hausnarketa eta

gogoeta prozesu baten ondoren, Bi-

zilore Eskola Libreak 2014ko urtarri-

lean zabaldu zituen ateak Azkoitian,

Bizilore Familia Elkartearen eskutik.

Udalak utzita, Bizenta Mogel kaleko

4. zenbakian dute, oraingoz, egoitza,

euren premiak hobeto aseko dituen

lokal egokiago baten bila dabiltzan

arren. Hiru eta lau urte arteko zazpi

ikasle dituzte. Ume bakoitzaren

erritmo eta berezitasunak errespe-

tatuz, askatasunez ezagutzak barne-

ratzea dute helburu, erabakiak

haurren esku utzita.

Sei urte arte eskolatzea ez da de-

rrigorrezkoa. Adin horretatik aurre-

rako ikasketak Bizilore bezalako

eskola libreetan ez daude homolo-

gatuta, baina azken urteotan urra-

tsak ematen ari dira, sistema

ofizialetik kanpoko hezkuntza ere-

duak legez onartuak izan daitezen.

Euskal Herrian geroz eta gehiago

dira eskola libreen aldeko hautua

egiten ari diren gurasoak, eta sarea

zabaltzen ari da.

Irune Agirregabiria Izagirre (Deba,

1978) irakaslea eta psikomotrizita-

tean aditua da Biziloreren eragilee-

tako bat. Hezkuntza sistema

arautuan hainbat urtez lanean ibilia,

‘hutsune nabarmenak’ ikusten diz-

kio sistema ofizialari. Bere hitzetan,

“hezkuntza konbentzionala kanpotik

barrura eta goitik behera dago egi-

turatuta. Egunerokotasunean hau-

rrekin harremanik ez duten

politikoak egituratzen dituzte hez-

Haurrek ikasteko eta ikertzeko duten berezko grina erdigunean jarrita, umeen garapen askean

sinesten du Bizilore Familia Elkarteak. Proiektua finkatzen eta mamitzen ari dira Azkoitian.

kuntzako legeak, helburu jakin ba-

tzuekin. Ahalik eta pertsona sumi-

soenak, pentsamendu kritiko eta

sormenik gabeak sortzea da helbu-

rua. Gure helburu nagusia horri

buelta ematea da; pertsona kriti-

koak, askeak, autonomoak eta sor-

tzaileak hezi nahi ditugu”.

Bizilore Eskolan haurra da bere

ikasketa prozesuaren gidaria. Ikas-

teko eta ikertzeko duen berezko

Irune Agirregabiria Biziloreko ikasleekin, natura bertatik bertara ezagutzen.

H

Page 7: Bizilore, garapen askea irakasgaimaxixatzen.tok-md.com/pdf/344._ALEA_webgunerako.pdf · aurretik etorri da albistea; ez dakit kasualitatea den edo ez, baina oraingoan, neurtuta etorri

Izena ta dizena 7

grina kanporatuz, ‘kanpotik ezer in-

posatu eta programatu gabe”, hau-

rrak euren kasa ikasteko gai direla

defendatzen dute. Seme-alabei kon-

fiantzaz, maitasunez eta errespetuz

ikasteko gune bat eskaintzea da hel-

burua.

Agirregaberiaren iritzian, “hez-

kuntza konbentzionalean haur guz-

tiek gauza berdina ikasten dute,

momentu berdinean, haurrak gai

horrekiko interesa duen edo ez be-

giratu gabe eta bizitzen ari den mo-

mentua kontuan hartu gabe”.

Bizitzan oinarritutako irakas-

kuntza bultzatzen du Bizilorek.

Erreferente bat baino gehiagori be-

girada luzatuta, iturri askotatik

edaten dute, metodologia bat baino

gehiago uztartuz. Ohiko testu libu-

ruek ez dute lekurik eskola honetan.

Ikasten ikasiz, ezagutzak modu na-

turalean barneratzea da xedea, in-

posiziorik gabe.

Irakasleak, bidelagunak

Irakaslea haurraren bidelaguna da

Bizilore Eskola Librean. Bidelaguna-

ren zeregina ikasleen esperientziak

bideratzea eta dinamizatzea da,

haurrak behatuz eta beraien beha-

rrei erantzunez, umeen berezko

erritmoei aurrea hartu gabe. ‘Horre-

tarako, haurrari bere dimentsio

guztietan entzuteko gai izan behar

du bidelagunak; entzuten, ikusten

eta sumatzen duenari esanahia

ematen jakin behar du’, nabar-

mendu du Agirregabiriak.

Eskolako egunerokoa ez dago pro-

gramatuta, ez dute egunero gaitegi

zehatz bat lantzen halabeharrez.

Ekimen askeari ematen diote balioa;

ume bakoitzak duen ekimenaren

arabera aukeratzen du zer ikertu

nahi duen, eta horrela, erabakiak

hartzera ohituko dela diote. Bidela-

gunen iritzian, programazio zehatz

bat jarraitu behar izateak “zaildu

egiten du irakaslea haurrari begira

jartzeak, profesionalak burua pro-

gramazioari begira jartzen baitu,

haurraren benetako beharrei eran-

tzun beharrean”. “25 ume gauza

bera egiten egon beharrak ez du

aniztasuna onartzen. Haur bakoitza

ezberdina da, erritmo ezberdina du,

interes ezberdinak ditu, ikasteko

modu ezberdina”.

Jolasa da euren ikasketa tresna.

Ezagutzak barneratzeko modu na-

turala jolasa dela azpimarratzen

dute, eta beraz, une oro jolasean ari

dira ikasleak Biziloren. “Jolasa es-

pontaneoa bada, haurraren barneko

egiturarekin konektatzen du. Ho-

rrek, inteligentzian, pentsamendu

sortzailean eta barne antolaketan

funtzio oso garrantzitsu bat bete-

tzen du”, zehaztu du Agirregabiriak.

Irakaskuntza konbentzionalean

haurraren garapena baloratzeko

neurgailu gisa erabiltzen diren txos-

tenek edota notek ez dute lekurik

Bizilore proiektuan. Eskola honetan

ebaluaziorako bide garrantzitsuena

“behaketa antolatua eta sistematiza-

tua da”. Ez da inoiz azterketarik egi-

BALIOAK

.ESKOLA TXIKIA

“Bizitzaren formak neurri hu-

manoago bat duenean, harre-

manak hobeto zaintzen dira”.

.NATURAN, HEZI

“Espazio naturalean ibiltzen

diren haurrek aniztasun gehia-

goko jolasak lantzen dituzte”.

.HEZKUNTZA PERTSONALIZATUA

“Haur bakoitzaren egoeratik

abiatu eta bakoitzaren errit-

moak eta gaitasunak kontuan

hartzen dira”.

.ESPAZIOAREN GARRANTZIA

“Ikaskuntza errazteko moduan

antolatuta daude espazioak.

Ikastetxe barruko zein kanpoko

espazioak modu askean erabi-

liko dituzte haurrek”.

.AUKERA BERDINTASUNA

“Gure hezkuntza prozesua nor-

bere berezitasunaren arabera,

askotariko izaerak onartuz, ge-

nerotik at egiten dena da”.

Page 8: Bizilore, garapen askea irakasgaimaxixatzen.tok-md.com/pdf/344._ALEA_webgunerako.pdf · aurretik etorri da albistea; ez dakit kasualitatea den edo ez, baina oraingoan, neurtuta etorri

Izena ta dizena 8

Zer bota dezu San Juan suen sutea?Zer bota dezu San Juan suen sutea?ten, haurrei ez zaie notarik jartzen.

Behaketaren bidez, gurasoekin el-

karlanean, haurraren “jarraipen zu-

zena” egiten da.

Eskola bat baino askoz gehiago

Bizilore Familia Elkarteak jarri zuen

abian proiektua, “hezkuntza sistema

konbentzionalak dituen hutsuneei

erantzuna” eman nahian. Egun,

zazpi familiak osatzen dute elkartea;

bizitza prozesuekiko errespetuzko

ikuspegia jorratzen dute, adin guz-

tietako herritarrei bideratutako eki-

menen bidez.

Ez da eskolara mugatzen Bizilo-

reren eskaintza; atal asko jorratzen

ditu, kolore askotakoak, norbanako-

aren izaeraren garapen askearen eta

harreman osasuntsuen hautua jo-

mugatzat hartuta. Hala, haurdunal-

dia eta erditzea elkarrekin bizi eta

partekatzeko gunea eskaintzen du

elkarteak. Guraso eskolak eta profe-

sionalentzako formazioa ere eskain-

tzen du. Bestalde, hezkuntza eredu

honetan sinesten duten gurasoek

euren seme-alabekin aisialdia igaro-

tzeko gunea ere badu elkarteak,

beste ekimen askoren artean.

Proiektu autogestionatua da, eta

horrek, egitasmoan parte hartzen

duten familien eta profesionalen

erabateko inplikazioa eskatzen du.

Asko eman eta asko jaso. “Guztion

elkarlanari esker dirau Bizilorek. In-

plikazio maila altua eskatzen duen

arren, eta guraso eta profesionalok

asko ematen dugun arren, bueltan

ere asko jasotzen dugu. Asko ema-

ten diogu proiektuari eta asko ema-

ten digu proiektuak”.

Eredu alternatibo honekiko gi-

zartean, oraindik, dauden aurreiri-

tziak “ezjakintasunaren ondorio”

direla dio Agirregabiriak. Bere hi-

tzetan, “frogatuta dago sistema ho-

netako eskoletan ikasten duten

haurrak eskola konbentzionalean

sartzen direnean, oso ondo molda-

tzen direla. Haur hauek ohituta

daude elkarbizitzako arauak onar-

tzen, erabakitzen eta kritikoak iza-

ten. Kasu askotan, DBHra pasatzen

direnean, tutoreak harrituta gera-

tzen dira ikasleek ez dutelako ikas-

teko grina galdu, ez direlako

ikasteaz aspertu”.

Azkoitian hasi duten bideak a-

tzera bueltarik ez duela garbi dute.

Harrera bikaina izateaz gain, herri-

tarren artean gaiarekiko interes

handia dagoela ikusi dute. “Hez-

kuntza sistemak aldaketa behar

duela nabaria da eta honelako esko-

lek aldaketarako akuilu izan nahi

dute”, gaineratu du.

Itxaropentsu begiratzen diote

etorkizunari; hiru eta hamabi urte

bitarteko 45 haur hartuko dituen

eskola bat abian jartzea lantzen

ari dira. Hala ere, ez dute bazter-

tzen adin mugarik ez jartzea, eta

hamabi urtetik aurrerako ikasleak

ere hartzea.

Unax, Iraultza eta Irune Biziloreko haurrak, beraien izenak ikasten.

Page 9: Bizilore, garapen askea irakasgaimaxixatzen.tok-md.com/pdf/344._ALEA_webgunerako.pdf · aurretik etorri da albistea; ez dakit kasualitatea den edo ez, baina oraingoan, neurtuta etorri

Zer bota dezu San Juan suen sutea?Zer bota dezu San Juan suen sutea?

“Lau urtetako karrerako apunte

danak bota dittut sutea”.

Koldo Alberdi

“Pobrezixe eta gosie bota dittut nik

sutea”.

Lore Aranbarri

“Lehen eskolako liburuk botatze

nittun, eta oin, berriz, korruptuk”.

Jon Garate Nerea Etxaniz

“Nik injustizixek bota dittut”.

“Egurre bota det nik sutea, su

haundixe etteko”.

“Jende inbidiosue bota

deu guk sutea, eta batte

lapurreke”.

Inazita Arregi

Mª Josefa Peñagarikano

eta Euxebio Osoro

Kalin galdezka 9

Page 10: Bizilore, garapen askea irakasgaimaxixatzen.tok-md.com/pdf/344._ALEA_webgunerako.pdf · aurretik etorri da albistea; ez dakit kasualitatea den edo ez, baina oraingoan, neurtuta etorri

Galdetu ahala erantzun 10

Aitor Arruti

Belaunaldiz belaunaldi gordetako gureohitura zaharrei eutsi nahi diegu”

spaldi handitik dator Eus-

kal Herriko etxe eta elkartzeko le-

kuetan ipuinak kontatzeko ohitura.

Gure arbasoak leize-zuloetan bizi

zirenean hasitako ohitura dela dioe-

nik ere bada. Izan ere, literatura ha-

siera batean ahozkoa izan zen, eta

idatzizko bihurtu zen askoz ere ge-

roago.

Aspaldi hartako gizon-emaku-

meek jakin zuten istorioak konta-

tzeak eta entzuteak irudimena

zabaltzen duela, eta adimena pizten.

Jakinduria horren harira, neguaren

bukaera aldera jaso genuen Gurutz

Garmendiaren testuekin eta Iosu

Arrietaren ilustrazioekin osatutako

Urola aldeko kontu ta komerixek li-

burua.

Joxe Miel Barandiaranek bildutako

ipuinak gure bailarako kontakizune-

kin lotu zituen Garmendiak, eta

baita berriak sortu ere. Testuak osa-

tuta, Iosu Arrietak irudiak erantsi

zizkien ipuinei, haiek kolore erakar-

garriz jantzita biziaraziz.

Azkoitian eta Azpeitian aurkeztu ze-

nuten liburua lehenengo. Urola bai-

larako beste herrietan ere aurkeztu

al duzue?

Bai, Azkoitian eta Azpeitian egin di-

tugu aurkezpenak eta horiez gain,

Zumaian ere aurkeztu liburua. Bes-

talde, Elgetako liburutegitik ere

deitu zidaten, eta bertan Euskal si-

nesmen zaharrei buruzko tailerra

eman nuen.

Zer moduko harrera izan duzue

orain artekoan? Nolako iritziak jaso

dituzue?

Egia esan, oso harrera ona izaten ari

gara. Ezin esan jendetza uholderik

ere etorri zaigunik aurkezpenetara,

baina liburua irakurri dutenek, asko

gustatu zaiela esan digute, eta oso

pozik gaude alde horretatik.

Ipuinak kontatzen ere aritu izan

zara azken urteetan. Emankizunak

egiten jarraitzeko asmorik bai?

Bai, bai. Egia esan, azken urteetan,

saltsa askotan sartuta ibili naiz, eta

neuri benetan gustatzen zaizkidan

zereginetan murgiltzeko asmoa

daukat hemendik aurrera. Oso ga-

rrantzitsua iruditzen zait geure ai-

Gurutz Garmendia eta Josu Arrieta, liburuaren egileak

A

Josu Arrietak eta Gurutz Garmendiak Urola aldeko kontu ta komerixek ipuin liburua idatzi dute.

Oso garrantzitsua irudi-

tzen zait geure aittitte eta

amamen ipuin eta kontaki-

zunak berreskuratzea, eta

horretan gabiltza

Garai bateko euskaldun jendeak kontatzen zituen ipuinak eta sortu berriak argitaratu di-

tuzte Gurutz Garmendia eta Josu Arrietak Urola aldeko kontu ta komerixek ipuin liburuan.

Page 11: Bizilore, garapen askea irakasgaimaxixatzen.tok-md.com/pdf/344._ALEA_webgunerako.pdf · aurretik etorri da albistea; ez dakit kasualitatea den edo ez, baina oraingoan, neurtuta etorri

Galdetu ahala erantzun 11

ttitte eta amamen ipuin eta konta-

kizunak berreskuratzea, eta horre-

tan gabiltza. Urola aldeko kontu ta

komerixek liburuko ipuinak Azpei-

tian, Elgetan eta Errezilen kontatu

dittut orain arte, eta toki gehiagotan

ere kontatzeko asmoarekin nabil.

Zer adinetako jendearentzat dira

egokiak liburuko ipuinak?

Ipuinak garatzeko ohitura ahozkoa

izan da eta aittitte-amamek, etxe eta

baserrietako sutondoetan kontatzen

zizkieten txikienei. Horrela gorde

dira, belaunaldiz belaunaldi gure

ohitura zaharrak, eta guk horri eutsi

nahi diogu. Beraz, adin aldetik ez

dugu mugarik jartzen.

Ikastetxeetarako material egokia dela

kontuan izanik, ikasleengana iristeko

pausorik eman al duzue?

Orain arte liburu aurkezpenekin

ibili gara buru-belarri, baina badau-

kagu bai asmoa ikastetxeetara ere

hurbiltzeko. Ondo diozun bezala,

garrantzitsua litzateke herriko eta

eskualdeko haurrek, geure sinesmen

zaharren berri izatea horiek ez dai-

tezen galdu eta biziberritu ditzagun.

Beraz, hurrengo pausoa horixe

izango da, bai, ikasleengana eta ikas-

tetxeetara gerturatzea.

Iosu Arrietak ilustratu du liburua.

Elkarrekin beste proiekturik ba al

duzue esku artean?

Oso marrazki ederrak egin ditu

Josuk, eta hemendik aurrera ere el-

karrekin lana egitekotan gabiltza.

Benetan interesgarria eta beharrez-

koa den egitasmo batean sartu

behar dugu.

Eskualdeko aittitte-amamei elka-

rrizketak egin eta grabatu, ondoren

web orrialde batean zintzilikatu,

materiala aztertu, eta horrekin guz-

tiarekin haurrentzako material di-

daktikoa ateratzekotan gabiltza.

Esaera zahar batek dio,

nora joan jakiteko, nondik

gatozen jakin behar dela

eta guk horixe bera bul-

tzatu nahi dugu

Bestalde, euskal sinesmen zaharrak

berreskuratzeko taldetxoa osa-tzen

ere bagabiltza (ateak zabalik daude,

gerturatu nahi duenaren-tzako) eta

horiei buruzko jardunaldiak anto-

latu nahi ditugu. Garran-tzitsuak

dira Grezia edo Egiptoko sinesmen

zahar edo mitologiak, baina berta-

koak ahaztu gabe. Leize zuloetatik

datozkigun sinesmenak dira geu-

reak, eta oso garrantzitsuak dira

aintzinako Europa nolakoa izan zen

hobeto ezagutzeko. Esaera zahar

batek dio, nora joan jakiteko, nondik

gatozen jakin behar dela eta guk

horixe bera bultzatu nahi dugu.

Urola aldeko kontu ta komerixek ipuin liburuko argazkia.

Page 12: Bizilore, garapen askea irakasgaimaxixatzen.tok-md.com/pdf/344._ALEA_webgunerako.pdf · aurretik etorri da albistea; ez dakit kasualitatea den edo ez, baina oraingoan, neurtuta etorri

Iritzixe 12

Gozatzeko eta gozarazteko lekua

tsaso tropikala, koralak ur az-

pian, gaur egun harrobia marmol

gorria eskalatzeko leku paregabea.

Zeharkatzen duen ibaiaren hon-

doan basaltozko harritzarrak, su-

mendiaren aztarnak.

Zazpi hektareako lur muino harre-

situa, duela 2500 urtekoa, eta ber-

tan: fibula, errota, zeramika zatiak…

hor bizi izan zirenen arrastoak.

Paradisu txikia bere txara, baso, ur

jauzitxo, mendi gailur, errekasto ur

gardendunak…

Flora eta fauna aberatsez osatu-

tako aukera paregabea: koartzak,

katagorriak, kaioak, uroiloak, martin

arrantzaleak, kormoranak, ahateak,

txantxangorriak, beleak, zozoak, kar-

dantxiloak, okilak… Zuhaitzak ere

bere betean dabiltza: arkazi aran-

tzadunak mahats-sortak bailiran

oparo loratuak, astigarra bere frui-

tuak dilindan dituela; baita lizarrak

ere. Sahatsak, hurritzak, haltzak eta

abar ere ez dabiltza atzetik. Gaztai-

nondoak, pikondoak eta intxaurron-

doak beren udazken eta negurako

altxorrak prestatzen.

Herrian eta inguruan herritar eza-

gunen irudiak, oroitarriak: bi korri-

kalari, filologoa, musikaria,

zalduntxoa, politikoa, pilotariak, gi-

zonezkoak denak… Hori dela eta

errotonda txiki batean xume, isil,

emakumeari keinua egiteko jarri

dute bere irudia, herriko emakume

ezezagun denen ordez.

Herria sortu zeneko bi tokitara

igotzeaz bat, ikus daitezke bere

edertasunean sei auzo, eta ibaiaren

ezkerretara eta eskubitara herri on-

dare oparoa: dorretxeak, ermitak,

jauregiak, kale izendegi bitxia… eza-

gutzea merezi duena.

Herri gunetik irteten bagara ur

osasuntsuak dituen edo inoiz izan

dituen bainu-etxe baten aztarnak

ikusiko ditugu, eta horren inguruan

bidegorria, elkarren aldameneko bi

herri lotzen dituena, nahiz oinez

nahiz bizikletaz gorputza astinara-

ziko eta zentzumenak piztuko diz-

kiguna.

Herri hau oso gertuan dugu

1314.urtean sortu zen San Martin de

Iraurgi izenpean.

Euskararen arnasgune izatearen

kontzientzia ba omen du, bere eus-

kalkia eta hitanoa ditu. Herritar ge-

hienek ezagutzen eta ulertzen dute,

nahiz nahi adina ez erabili. Beraz,

euskaraz mintzapraktika lantzeko

leku aproposa, geu ere hizkuntza

bat ondo ikasteko hizkuntza hori

jator eta egoki egiten den lekutara

joaten baikara.

Hauxe da datorren opor garai ho-

netan gozatzeko dugun herria geu-

retzat, eta gozarazteko kanpotik

datozenentzat.

I

Ixabel Jauregi

Herri harresituaren indusketa egin zuten Munoaundin Aranzadi elkarteko kideek, hamabost egunez.

IXABEL JAUREGI (2013)

Page 13: Bizilore, garapen askea irakasgaimaxixatzen.tok-md.com/pdf/344._ALEA_webgunerako.pdf · aurretik etorri da albistea; ez dakit kasualitatea den edo ez, baina oraingoan, neurtuta etorri

Tokiteko puntetik 13

oiz eta zergatik erabaki

zenuen kanpora bizitzera joatea?

Betidanik eduki izan dut kanpora

joateko asmoa, txiki txikitatik. Baina

lanean hasi eta diru pixka bat eduki

arte ezin izan nuen nire lehen bidaia

egin. Ez nuen uste kanpoan bizitzen

geratuko nintzenik, hasieran aben-

tura eder bat egiteko asmoa baka-

rrik zen.

Lehen geltokia Mexiko izan zen;

lagun on batekin egin nuen bidaia

hori. Hasieran pare bat hilabeterako

joateko asmoarekin hasi ginen bi-

daia prestatzen, baina azkenean,

kontu eta komeriekin 9 hilabeteko

egonaldia egin genuen.

Zein herrialdeetan bizi izan zara?

Lehenengo bidaia 20 urterekin egin

nuen, baina, esan bezala, bidaia bat

izan zen. Handik berriro herrira

itzuli nintzen, baina ez geratzeko in-

tentzioarekin, poltsa bete eta berriro

alde egiteko asmoz baizik. Baina

oraingoan zerbait ikasteko gogoare-

kin. Ingelesa ikasteko asmoz, nire

neska-laguna zenarekin Australiara

joatea erabaki nuen. Australian ur-

tebete igaro eta Zeelanda Berrira bi-

daiatu nuen, handik Asia

ezagutzeko gogoarekin. Asiako

hego-ekialdera joan nintzen, Indo-

nesia, Thailandia, Laos eta Kanbo-

diara. Hori egin ostean, Sri Lanka,

India eta Nepal ezagutu nituen be-

rriro etxera bisita bat egitera itzuli

aurretik. Herrian bisita egin eta be-

rriro Mexikora joan nintzen, eta

handik berriro Thailandiara.

Zein da ezagutu dituzun herrialde-

etatik gehien gustatu zaizuna?

Gehien gustatu zaidan herrialdea

Mexiko izan da, alde batetik nire

anaia bertan bizi delako eta bestetik

nire lehen bidaia handiena izan ze-

lako. Gainera klima oso atsegina da,

eta mexikarrak nire nortasunarekin

ondo egokitzen diren pertsonak di-

rela uste dut. Oso lurralde polita da

eta denetarik aurkitu daiteke ber-

tan.

Zer egin izan duzu eguneroko ogia

irabazteko?

Bizimodua aurrera ateratzeko mota

guztietako lanak egin behar izan

ditut; obretan peoi moduan, etxe-

bitzetako berrikuntza lanak, fruta

bilketan, kalean xaboizko burbuila

erraldoiak egiten, malabarismoak

eta urpekaritza ikastaroak ematen

besteak beste.

Non ikusten duzu zure burua etor-

kizunean?

Ez dakit non amaituko dudan,

baino seguruenik leku tropikal ba-

tean, hotza eta eguraldi txarra ezin

ditut jasan. Ez dut uste Azkoitian

amaituko dudanik, baina ez dago ja-

kiterik. Egia da, ordea, noizean

behin herri mina ere izaten dudala.

Kanpotik ikusten den bezain polita

al da horrenbeste bidaiatzea?

Dena ez da kanpotik ikusten den

bezain polita edo erreza, eduki izan

ditut nire garai txarrak ere. Gehien-

bat diruz oso larri ibili naizenean.

Baina behin egoerari buelta

emanda, bizi ikasgai bilakatzen da,

eta barre egiten duzu.

Gomendatuko al zenioke inori kan-

pora irtetea eta esperientzia bizi-

tzea?

Guzti-guztiei gomendatuko nieke

kanpora bizitzera joatea denbora

luze baterako, batiz bat begiak za-

baltzeko eta gure ingurutik at beste

gauza asko ere badaudela ikusteko.

Mundua oso handia da beti leku

berdinean egoteko.

Laida Beristain

Mundua oso handia da beti lekuberdinean egoteko”

Imanol Larrañaga, Thailandian bizi den azkoitiarra

Imanol Larrañaga 29 urteko azkoitiarra da eta duela bi urtetik Thailandiako Koh Tao uhar-

tean bizi da. Pura Vida Pro urpekaritza eskolan irakasle lanetan aritzen da bertan.

Imanol Larrañagak bi urte daramatza Thailandian bizitzen; bizitoki tropikalak maite ditu.

“N

Page 14: Bizilore, garapen askea irakasgaimaxixatzen.tok-md.com/pdf/344._ALEA_webgunerako.pdf · aurretik etorri da albistea; ez dakit kasualitatea den edo ez, baina oraingoan, neurtuta etorri

Izena ta dizena 14

Naroa Olalde

Juan Ignacio Uria Epelde; Francoondorengo lehen alkatea

976-1979 urte bitartean bera-

rekin udaletxean jardun zuten Juan

Luis Elorza Etxeberria eta Alejandro

Castillo Zulandegirekin elkartu gara

garai hartaz eta Juan Ignacio Uriaz

gehiago jakin nahian.

Ez ziren garai errazak. Franko hil

ondoren Eduardo Olanok, orduko

alkatean dimititu egin zuen. Politika

egiteko modu berriak nahi zituen

herriak eta Uriari proposatu zioten

alkate izateko. Txema Urrutiak ida-

tzitako “Alcaldes en lucha” liburuan

Uriak berak azaltzen duenez nahiko

modu arraroan. Egun batean he-

rriko 40 bat lagun joan omen

zi-tzaizkion etxera, arlo desberdine-

takoak. Guztiek, aho batez, nahi

omen zuten bera alkate izatea. Ha-

siera hartan, ordea, ezetz esan zuen

Uriak. Ondoren, bera presionatzeko

sinadura biltzen hasi omen ziren eta

600 bat herritarren sinadurak lortu

omen zituzten. Mugimendu hori

ikusita baiezkoa eman zuen Uriak.

Elorzak eta Castillok azaldu digute-

nez herriak Uria nahi zuen alkate.

Eta udaletxeko zinegotziek , orduan

zinegotziek aukeratzen baitzuten al-

katea, alkate izendatu zuten. Udala

hiru herenen teoriaren arabera osa-

tzen zen. Heren bat sindikatuetako

ordezkariak, heren bat “familiabu-

ruak” zirenak eta beste herena atal

kulturalekoa. 1976ko otsailaren 1ean

hartu zuen kargua Uriak.

Garai hartako udaletxeko lanez

galdetzean politika beste modu ba-

tera egiten zela esan digute Juan

Luisek eta Alejandrok. Zegoenarekin

herria kudeatzen ahalegintzen ziren;

25 edo 26 milioiko aurrekontua

omen zuten.

Ikastolak sortu berriak ziren. Au-

rreko urteetan borrokan aritu omen

ziren ikastola ere gainontzeko he-

rriko ikastetxeak bezala pinta zeza-

ten, baina beti erantzun bera izaten

omen zen, ez zegoela dirurik. Uria

alkate zenean gaur egungo Xabier

Munibe ikastetxea denaren lurrak

erostea lortu zuten eta ondoren

ikastola eraikitzea.

Uriak kontaktu asko zituela gogo-

rarazi digu Castillok, jende asko eza-

gutzen omen zuen. San Jose egoitza

eraikitzeko proiektua ere bera alkate

zen garaian hasi omen zen, eta garai

hartan bederatzi edo hamar milioi

ekarri omen zituen.

Jenio bizia omen zuen eta ezetz

esaten ere ba omen zekien. Juan

Luisek gaur egun Floreagako ikaste-

txean garai hartan zeuden “mesede-

1

Maiatzaren 31n hil zen Juan Ignacio Uria Epelde. Asanblada Konstituziogileko senataria,

Eusko Legebiltzarreko ordezkaria Madrilen, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko

presidente eta zuzendaria izan zen, besteak beste.

Baina guk alkate izan zeneko garaiak gogoratu nahi izan ditugu.

Hauteskunderik egin

ez arren, herriak aukeratu-

tako alkatea izan zen. Uda-

lean lan egiteko beste

modu bat ekarri zuen,

asanblearioagoa eta alka-

tetzari distira eman zion”

Anaitasuna eta Lagun Onak futbol taldeen arteko partida, lehendakaritza berriaren alde dirua

biltzeko. Irudian: Juan Ignacio Uria (Azkoitiko alkate berria), Josefa Villalba moja (Ama nagusia),

Maria moja (Karitatearen alaba), Santiago Iraundegi (Anaitasunako presidentea), Jose Maria

Galarraga (Azkoitiko parrokoa), Epifanio Zubizarreta (Anaitasunako kapitaina), Zendoya (Lagun

Onakeko kapitaina) eta Ortiz de Mendivil (Nazioarteko epailea). ANGEL MARI ARENAS (1978)

Page 15: Bizilore, garapen askea irakasgaimaxixatzen.tok-md.com/pdf/344._ALEA_webgunerako.pdf · aurretik etorri da albistea; ez dakit kasualitatea den edo ez, baina oraingoan, neurtuta etorri

Izena ta dizena 15

tako” fraideekin gertatutako pasadi-

zoa ekarri du akordura. Fraideek es-

kolan futbol zelaia egiteko dirua

eskatu omen zuten. Joan omen

ziren eskola ikustera eta sarrera na-

rras xamar aurkitu omen zuten.

Dena lokaztuta. Hura txukundu arte

dirurik ez ziela emango esan omen

zien Uriak. Bera han ikasitakoa zela

eta umetan txukunago egoten zela

sarrera hura. Dirua nahi bazuten,

txukuntzeko ataria.

Herriko kontuez gain Euskal Herri

mailako mugimenduetan ere aritu

zen. Aurretik Juan Luisek hasitako

bidea jarraituz, Bergarako alkateen

mugimenduan parte hartu zuen

Uriak. Foruzale porrokatua zen. Iku-

rrina legeztatu bezperetan, 1977ko

urtarrilaren 16an, alkateen mugi-

menduak ekitaldia antolatu zuen

Etxarri-Aranatzen. Azkoititik, he-

rriko bandera hartuta, auto batean

abiatu omen ziren udaletxeko hain-

bat ordezkari, tartean Uria, Juan

Luis eta Castillo. Zegama aldera

hartzerakoan Guardia Zibilek alto

eman zieten. Uria Guardia Zibilekin

berriketan aritu omen zen, herriko

banderaren esanahia azaldu… Hala

ere, ez zuten lortu pasatzea, eta

buelta hartu eta Bergarara joan

omen ziren.

Etxarriko ekitaldia debekatu egin

zuen Gobernazio Ministerioak.

Etxarrira iritsi ez ziren alkate, zine-

gotzi eta herritar ugari Bergaran

bildu ziren azkenean eta amnistia,

foruak eta euskararen ofizialtasuna

eskatzen zituen mozioa onartu

zuten. Mozioa eta gero Etxeberrira

joan omen ziren bazkaltzera. Baz-

.Juan Ignacio Uria Epelde(alkatea).Jose Aranbarri Etxaniz(alkateordea).Juan Luis Elorza Etxeberria(alkateordea).Jose Sagarzazu Elorza (alkateordea).Epifanio Zubizarreta Elorza (zinegotzia).Juan Arregi Zubizarreta (zinegotzia).Juan Zubizarreta Aramendi (zinegotzia).Elias Larrañaga Zellitu (zinegotzia).Guillermo Sudupe Artajalegi (zinegotzia).Alejandro Castillo Zulandegi (zinegotzia).Jose Sudupe Alberdi (zinegotzia).Ramon Baglieto Martinez (zinegotzia).Pedro Aldalur Zabala (zinegotzia)

Udal ordezkariak 1976tik 1979ra

Alejandro Castillo Zulandegi eta Juan Luis Elorza Etxeberria, J.I. Uria ondo ezagutu zuten bi azkoitiar.

karia nork ordaindu zuen ez dute

argi, bakoitzak berea edo Uriak or-

daindu zuen bere poltsikotik. Ho-

rrelakoa omen zen. Ikurrina

urtarrilaren 17an legeztatu zen, eta

Azkoitiko udaletxean jarri zuten

egunean xanpainarekin ospatu

omen zuten Uriaren etxean.

Hauteskunderik egin ez arren, he-

rriak aukeratutako alkatea izan zela

azpimarratu dute Juan Luisek eta

Alejandrok. Udalean lan egiteko

beste modu bat ekarri omen zuen,

asanblearioagoa eta alkatetzari dis-

tira eman omen zion.

Castillok eta Elorzak gogoratzen

dutenez pertsona ona zen Uria, “fe-

nomeno” bat, hitz-jario handikoa.

Fidel Castro txiki utziko lukeela ko-

mentatu dute biek barrez elkarriz-

keta amaieran.

Page 16: Bizilore, garapen askea irakasgaimaxixatzen.tok-md.com/pdf/344._ALEA_webgunerako.pdf · aurretik etorri da albistea; ez dakit kasualitatea den edo ez, baina oraingoan, neurtuta etorri

Maxixatzen maxixatuiez 16

Herrian euskaraz bizi nahi badut, neukegin behar dut horretarako bidea

herrian, herriko albisteak euskaraz

irakurri ahal izateko. Horrez gain,

euskarak beti behar du euskal hiz-

tun bakoitzaren bultzada. Eta nik

argi dut: nire herrian euskaraz bizi

nahi badut, neuk egin behar dut ho-

rretarako bidea, albokoaren zain

egon gabe. Maxixatzeneko bazkide

Zergatik egin zinen Maxixatzeneko

bazkide?

Garrantzitsua iruditzen zaidalako

herri aldizkari euskaldun bat izatea

BAZKIDE ORRIA: Proiektuko BAZKIDE izateko (urtean 25€, hilean 2€ inguru soilik) bete ondorengo datuak:

Izen-abizenak:

Helbidea:

Herria:

Telefonoa:

Helbide elektronikoa:

Kontu zenbakia:

Bi aukera dituzu:

1- Bete orri hau eta bidali Kultur Etxea, 110 p.k helbidera. (Edo sartu doan gure postontzian)

2- Bidali datu guztiak honako helbidera: [email protected]

OHARRA: Datu babesak

Izaera pertsonaleko datuak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak xedatutakoa jarraituz, jakinarazten dizugu, xedearen arabera biltzen diren da-

tuak Maxixatzen herri komunikabideko (Azkoitiko kultur etxea) titularitatepeko fitxategi automatizatu batean sartuko direla. Era berean, jakinarazten dizugu, es-

kubidea duzula datu horietara jotzeko, zuzentzeko baliogabetzeko eta aurkatzeko, eskubide hori Maxixatzen herri komunikabideko (Azkoitiko kultur etxea)

Erregistro Orokorrera zuzenduz ahal izango duzularik.

izatea, hori lortzeko urrats bat da

nire ustez, eta oraindik bazkide ez

direnak, halako talde euskaldunak

indartzera animatu nahi ditut.

Aldizkariko zein atal irakurtzen

duzu gustukoan?

Atal guztiak gustura irakurtzen

ditut, baina, agian, iritzi artikuluak

eta agenda nabarmenduko nituzke.

Parte hartzen al duzu Maxixatzenen

aldizkariko lehiaketan?

Ez, egia esan ez daukat horretarako

ohiturarik. Baina hemendik aurrera,

agian, animatuko naiz.

Aloña Juaristi Maxixatzeneko bazkide

“”

loña Juaristi azkoitiarra duela

zortzi urtetik da Maxixatzen elkar-

teko bazkide.

A

Page 17: Bizilore, garapen askea irakasgaimaxixatzen.tok-md.com/pdf/344._ALEA_webgunerako.pdf · aurretik etorri da albistea; ez dakit kasualitatea den edo ez, baina oraingoan, neurtuta etorri

Publierreportajie 17

Irailean, denda berria irekiko

dute Aingeru kaleko 2. zenba-

kian, eta jendeari entzuteko

prest daude.

Proiektu bakoitzak dituen

ezaugarriak ongi aztertzen di-

tuzte, emaitza egokienak eta

berezienak lortzeko. Horreta-

rako, zerbitzu osoa eskaintzen

dute, lehenengo aholkutik hasi

eta azkeneko apaingarriraino.

Forma eta prezioa jartzen

diote buruan beti biraka dabil-

kigun horri. Gainera, lehe-

nengo bisita doan eskaintzen

dute, dendara egindakoa nahiz

zure etxera egindakoa.

Honako lan hauek eskaintzen

dituzte: dekorazioa, errefor-

mak eta aurrekontuak; 3D

erako proiektuak; altzariak eta

osagarriak; lokal komertzialak,

lizentziak eta proiektuak;

horma-irudiak; koadroak; era-

kusleihoetako eta ezkontzetako

diseinuak. Funtsean, dekora-

zioarekin eta diseinuarekin lo-

tutako guztia egiten dute.

Malguak dira, eta aukera han-

dia daukate. Pertsonei egokitu-

tako diseinua lantzen dute;

hau da, bezeroaren ideiak eta

izaera kontuan izanda, horiei

forma ematen diete beraiek.

Estudio berria irekiko dute irailean, Aingeru kaleako 2. zenbakian.www.zestudioa.com

Bezeroari egokitutako diseinua

IRAGARRI ZAITEZ MAXIXATZEN-EN:

[email protected]

ZAingeru kalea,5

estudioa ezagutzera gon-

bidatu nahi zaituztegu:

25 urte daramatza Beatriz

Pozok espazioak jantzi eta bizi

propioa ematen. Saioa Imazek,

berriz, hamabi urteko espe-

rientzia du aurrekontuak

landu eta gremioen koordina-

ketan. Bi munduak uztartzen

dituzte, bezeroei arreta osoa-

goa eskainiz.

Page 18: Bizilore, garapen askea irakasgaimaxixatzen.tok-md.com/pdf/344._ALEA_webgunerako.pdf · aurretik etorri da albistea; ez dakit kasualitatea den edo ez, baina oraingoan, neurtuta etorri

Hilebetin begixetatik 18

Maxixatzenek urtebeterako akordioa sinatu zuen Udalean. Dantza jauziak, Kontsejupean.

Tratu Onen festa Herriko plazan.

San Juan bezperako sua Baldan.Pelotai Eune ospatu zuten Azkoitiko hainbat pilotarik lehendabiziko aldiz.

Javier Zubizarreta izango da Azkoitiko alkate berria, datozen lau urteetan.

Page 19: Bizilore, garapen askea irakasgaimaxixatzen.tok-md.com/pdf/344._ALEA_webgunerako.pdf · aurretik etorri da albistea; ez dakit kasualitatea den edo ez, baina oraingoan, neurtuta etorri

Uztailean zer?Uztailak 1, asteazkena:Uztailak 1, asteazkena:

*Matamation helduentzako animazio

zikloa: Is the man who is tall happy?

09:30ean, Matadeixen.

Uztailak 4, zapatua:Uztailak 4, zapatua:

*Orion elkarteak antolatuta, Kaiola

Galeper tiraketa (Gipuzkoako txapel-

keta).

*Txoixo kaleko festak.

Uztailak 10, ostirala:Uztailak 10, ostirala:

*Beasaindik abiatuta, VI. Ehun-milia

edizioa (168 km).

Uztailak 11, osteguna: Uztailak 11, osteguna:

*Musika Bandaren kalejira izango da,

goizean zehar.

*12:00etan Oteiza Frontoietan,

Hementik elkarteak antolatuta,

Nestor Basterretxea eta Fernando La-

rruquert-en Pelotari filma eta Pilotar-

hitza ikuskizuna.

Uztailak 12, ostirala:Uztailak 12, ostirala:

*Urrategi auzoko jaiak.

Uztailak 18, osteguna:Uztailak 18, osteguna:

*Orion elkarteak antolatuta, “Andra-

maixetako plater tiraketa”.

*Herriko plazan, 23:00etan, Azkoi-

ttiko Tabernaixen elkarteak antolatu-

tako kontzertua.

Uztailaren 22tik 25era:Uztailaren 22tik 25era:

*IPAKA astea.

Agendie 19

Page 20: Bizilore, garapen askea irakasgaimaxixatzen.tok-md.com/pdf/344._ALEA_webgunerako.pdf · aurretik etorri da albistea; ez dakit kasualitatea den edo ez, baina oraingoan, neurtuta etorri

Zaharrak berri 20

ipuzkoak bainuetxeen ingu-

ruan bizi izan zuen loraldiaren adi-

bidetako bat izan zen Azkoitiko San

Juango bainuetxea. XX. mendera

arte, milaka izan ziren hango ur su-

fretsuaren onurak probatu zituzte-

nak; turistak nahiz herritarrak. Hala

nola, Isabel II.a Espainiako erreginak

ere bisitatu zuen bainuetxe ospe-

tsua, 1883an.

San Juango bainuetxea izango ze-

naren lehenengo datuak XVIII. men-

dekoak dira. Aguas de la playa de

Larramendi gisa agertzen dira

hango uren lehen erreferentziak.

Sortu berri zen Euskalerriaren Adis-

kideen Elkarteak garrantzia berezia

izan zuen Gipuzkoako bainuetxeen

sorreran; haiek jarri zituzten balioan

ur termalak, eta osasunak eta higie-

neak garrantzia hartzen zuten hei-

nean, haien onuren inguruko

azterketa ugari egin zituzten kideek.

Azkoitian, hasieran Udalaren esku

egon zen bainuetxea, eta herriko

miserikordiako gaixoei eskaintzen

zien zerbitzua. Karlistadak amaitu-

takoan, ordea, esku pribatuetan ge-

ratu zen, eta inbertsio handiak egin

zituzten. Besteak beste, eraikin be-

rria (irudikoa) egin zuten 1881ean,

gurutze formakoa.

Hain zuzen, XIX. mendearen bi-

garren erdian iritsi zen bainuetxeen

iraultza; turismoari lotutakoa zerbi-

tzua izaten hasi zen, baina goi kla-

seari lotutakoa izatez gain, baserri-

tarrek ere erabiltzen zuten ostatua.

Bezero askok gainera, herriko etxe-

bizitzetan igarotzen zituzten gauak,

inguruan apenas zegoelako ostatu-

rik. XX. mendean, turismo ohiturak

aldatzearekin bat, bainuetxeen gain-

behera etorri zen, eta Gipuzkoako

beste askok bezala, Azkoitikoak ere

ez zuen aurrera egiterik izan;

1950ean itxi zituzten ateak.

Egun, ondarearen jatorria gera-

tzen da; hura. Iturri originala man-

tentzen da, futbol zelaiaren ondoan.

San Juango ur sendagarriak

Iturria: Juan Bautista Mendizabal,

Azkoitiko kronista ofiziala.

GAzkoitiko udaletxeko artxiboko irudia da. Orain, San Juango futbol zelaia dagoen lekuan, lehen bainuetxea zegoen; 1950. urtean itxi zuten. MAXIXATZEN

Page 21: Bizilore, garapen askea irakasgaimaxixatzen.tok-md.com/pdf/344._ALEA_webgunerako.pdf · aurretik etorri da albistea; ez dakit kasualitatea den edo ez, baina oraingoan, neurtuta etorri

Eskure komeni 21

Udaletxea

Udaltzaingoa

Suhiltzaileak

Epaitegia (Azpeitia)

Azkoitia Lantzen

Iraurgi Berritzen

Abarketatxo ludoteka

Artxamendi Gaztelekua (GIB)

Zubiaurre Elkargunea

KIUB

KZ Gunea

Ertzaintza

San Martin ondaregunea

Musikagunea

Anbulatorioa

Plaza Ondo Jubilatuen Etxea

Bake Epaitegia

San Jose Egoitza

Aizkibel liburutegia

AEK

Baztartxo

Gurutze Gorria

DYA

Lanbide (Azpeitia)

SOS Deiak

Txerloia Futbol Zelaia

Gurea pilotalekua

Torre Zuri erakustokia

Txerloia Tenisa

Kultur Etxea

Postetxea

Gipuzkoako Urak

Xabier Munibe Haurreskola

Xabier Munibe Ikastola

Floreaga ikastetxea

Bizilore

Urola Ikastola BHI

Garbigunea

Mankomunitatea

Tamaina handiko trasteak

jasotzeko zerbitzua

Aldalur

Eusko Tren

La Guipuzcoana

PESA

Piper Elkartea

Taxiak

943-08 00 80

943-85 71 71

112

943-02 51 91

943-85 71 51

943-85 08 43

943-02 60 27

943-85 60 27

943- 85 25 44

943-85 73 05

943-02 36 19

943-08 37 80

943-85 71 70

943-85 10 70

943-00 76 10

943-85 21 68

943-85 15 97

943-85 13 23

943-85 08 98

943-08 31 18

943-85 19 86

943-85 32 97

943-46 46 22

943-15 04 02

112

943-85 20 61

943-85 36 39

943-85 71 70

669-62 18 02

943-85 71 70

943-85 33 93

943-85 08 83

943-08 07 37

943-85 06 46

943-85 30 43

637-70 57 20

943-85 21 74

696-67 64 56

943-85 73 19

943-45 98 74943-85 27 18

902-54 32 10

943-85 11 59

943-21 26 99943-85 25 87

943-851020

Telefono interesgarriak:

Zure iragarki laburrak, agurrak eta zorionmezuak jaso nahi ditugu.

Bidali itzazu helbide honetara:[email protected]

1, 13, 14, 15, 16, 17, 18, 19

Jaen (Azkoitia)

943-850785

2, 3, 4, 5

Azpiazu (Azkoitia)

943-852989

Farmaziak (Uztaila)

Egunez (09:00-22:00)

Gauez (22:00-09:00)

Odol-emaileak

Uztailaren 20an izango dute

hitzordua, 17:00etatik

21:00etara, Berdura plazan.

Iragarki laburrak

142.000 km-tako Mercedes

markako autoa. Egoera oso

onean. Interesatuek deitu

667-00 01 09 telefono zen-

bakira.

AAUUTTOOAA SSAALLGGAA II

1

Jaen (Azkoitia)

943-850785

2, 3, 4, 5

Azpiazu (Azkoitia)

943-852989

6, 11, 12, 15

Aranburu (Azpeitia)

943-811350

7, 10, 16, 28

Beristain (Azpeitia)

943-811949

Ugarteigarango

igerilekua astelehene-

tik igandera, egunero,

zabalduko dute,

10:30etik

20:00etara.

6, 7, 8, 9, 10, 11, 12, 27, 28, 29, 30, 31

Gisasola (Azkoitia)

943-851235

20, 21, 22, 23, 24, 25, 26

Mendiola (Azkoitia)

665-496744

8, 14, 17, 27

Alberdi (Azpeitia)

943-815974

9, 13, 18, 19, 29, 31

Eizagirre (Azpeitia)

943-811274

20, 21, 22, 23, 24, 25, 26

Mendiola (Azkoitia)

665-496744

Page 22: Bizilore, garapen askea irakasgaimaxixatzen.tok-md.com/pdf/344._ALEA_webgunerako.pdf · aurretik etorri da albistea; ez dakit kasualitatea den edo ez, baina oraingoan, neurtuta etorri

Argazki lehiaketa

Uztailaren 20a baino lehen bidali

beharko da erantzuna, eta zuzen

erantzuten duzuen guztion artean,

zozketa egingo dugu. Irabazleak,

Odriozolako saski bat jasoko du

opari gisa.

Animatu parte hartzera, eta sartu

gutuna Kultur Etxeko igogailu

ondoko gure postontzian edo bidali

zuen erantzunak helbide honetara:

[email protected].

Gogoratu mezuan zuen izen-abi-

zenak idazteaz gain, zuen telefono

zenbakia ere idaztea komeni dela,

irabazleari deitzeko.

Aldatutako argazkia. JAVIER BERISTAIN

Ezetz asmau 22

Lehiaketaren irabazlea Emili Uria da.

Aizkibel liburutegian zer aldatu ge-

nuen asmatu behar zen; liburute-

giko erdiko dorrea luzeegia zen.

er dago aldatuta Flore-

aga jauregiko argazkian?

Argazki originala. JAVIER BERISTAIN Emili Uria lehiaketako irabazlea saria jasotzen.

Z Zorionak Emili eta gozatu

sariarekin!

Page 23: Bizilore, garapen askea irakasgaimaxixatzen.tok-md.com/pdf/344._ALEA_webgunerako.pdf · aurretik etorri da albistea; ez dakit kasualitatea den edo ez, baina oraingoan, neurtuta etorri
Page 24: Bizilore, garapen askea irakasgaimaxixatzen.tok-md.com/pdf/344._ALEA_webgunerako.pdf · aurretik etorri da albistea; ez dakit kasualitatea den edo ez, baina oraingoan, neurtuta etorri