TORIBIO ETXEBARRIA IBARBIA (1887-1968)Toribio Etxebarria Eibarren etorri zen mundura. Aita bertakoa...

28
TORIBIO ETXEBARRIA IBARBIA (1887-1968)

Transcript of TORIBIO ETXEBARRIA IBARBIA (1887-1968)Toribio Etxebarria Eibarren etorri zen mundura. Aita bertakoa...

Page 1: TORIBIO ETXEBARRIA IBARBIA (1887-1968)Toribio Etxebarria Eibarren etorri zen mundura. Aita bertakoa zuen eta ama, aldiz, Gasteizkoa. Amak euskaraz ez zekielako Etxebarria txikitatik

TORIBIO ETXEBARRIA IBARBIA(1887-1968)

Zerbitzu Nagusia

el Gobierno Vasco

KULTURA SAILA DEPARTAMENTO DE CULTURAHizkuntza Politikarako Sailburuordetza Viceconsejería de Política Lingüística

Page 2: TORIBIO ETXEBARRIA IBARBIA (1887-1968)Toribio Etxebarria Eibarren etorri zen mundura. Aita bertakoa zuen eta ama, aldiz, Gasteizkoa. Amak euskaraz ez zekielako Etxebarria txikitatik

Egilea:

ANTTON NARBAIZA

Page 3: TORIBIO ETXEBARRIA IBARBIA (1887-1968)Toribio Etxebarria Eibarren etorri zen mundura. Aita bertakoa zuen eta ama, aldiz, Gasteizkoa. Amak euskaraz ez zekielako Etxebarria txikitatik

Toribio Etxebarria Eibarren etorri zenmundura. Aita bertakoa zuen eta ama,aldiz, Gasteizkoa. Amak euskaraz ezzekielako Etxebarria txikitatik elebidunizateko bidean jarri zuen.

Txirio kalean —jaio zen kaleanbertan— aiton-amonek zutensutegiaren ondoan, Etxebarriamutikoak eskulangintzaren lehenengogorabeherak ezagutzeko aukera izanzuen eta, bide batez, orduko lan--munduaren arazoetan murgiltzenjoateko. Lanbide desberdinez beterikzegoen kale hartan, Toribiok haietakobat ikasi zuen: «damaskiñua» edodamaskinadua.

Etxebarriaren izaera eta zaletasuneiburuz esan dezakegu gizon zuhurraeta orekatua izan genuela esandezakegu, bere bizitzaren aldiriklarrienetan frogatu zigun bezala. Berezaletasunen artean, liburu artean ezzegoenean, Toribio mendira begira ibiliohi zen: natura maite zuen, landarediaeta mikologia, batez ere.

1

GIZONA

Toribio Etxebarria Ibarbia (1887-1968)

Page 4: TORIBIO ETXEBARRIA IBARBIA (1887-1968)Toribio Etxebarria Eibarren etorri zen mundura. Aita bertakoa zuen eta ama, aldiz, Gasteizkoa. Amak euskaraz ez zekielako Etxebarria txikitatik

ETXEBARRIAREN BIZITZA:ETENGABEKO KONPROMISOA

Toribio Etxebarriaren bizitzak bestehainbat gizakirenak bezala, garai, giroeta egoera oso desberdinak ezagutuzituen. Iraultza industrialak zekartzanaldaketak, euskal sozialismoaren etanazionalismoaren sorrera, gerra,matxinadak eta abar. Horrenbestegertakari bizi izan zituen gizon harenjardunbidea guk bi konpromiso motanagusitan ikusten dugu gizartearenaurrean. Hain zuzen, honako arohauek bereiztuko ditugu harengizartearekiko jarreran:

2

Toribio Etxebarriaren irudia, bere izeneko kalearihasiera ematen diona

Eibarko Txirio kalea. ToribioEtxebarriaren sorleku

Page 5: TORIBIO ETXEBARRIA IBARBIA (1887-1968)Toribio Etxebarria Eibarren etorri zen mundura. Aita bertakoa zuen eta ama, aldiz, Gasteizkoa. Amak euskaraz ez zekielako Etxebarria txikitatik

1. Konpromiso sozio-politikoa.Zalantzarik gabe zeregin haridenbora eta adore gehien eskainizion bere bizitzan zehar.

2. Konpromiso euskaltzalea.Helduaroan, erbestean, herriminakbultzaturik landu zuena.

KONPROMISO SOZIO-POLITIKOA

Guk bereiztu dugun aurreneko arlohau Etxebarriak bizitza osoan zainduzuela jakinaren gainean egonik ere,haren biografia jarraitzeko baliabideegokiagoa izango delakoan egindugu. Atalez atal joanez, ikusten duguToribioren lana bere herriaren izaerarieta kokapen geografikoari lotutadagoela. XIX. mende hondarrekoEibarren, orduan oraindik ez da goitareta behetar, nolabait esateko,agnostikoak eta eliztarrak, bereizketaitzali. Bere inguruko herriekikoberritasuna hortxe datza:karlistaldietatik datozen ideia liberalakoso errotuak daude herrian. Bada,Eibarko herria Ego erreka apalarenertzetan izaera berezia lantzen zihoanmundua genuen Toribio jaio zenerako.

Industria jarduerari dagokionez,Etxebarria jaio zen aldian berejaioterria XIX. mende amaierako herriindustriaduna da, armagintzannagusiki ari diren esku-langilez osatua.Armagintzak herritarrak ez ezikbaserriko hainbat seme ere bildukoditu pistola eta eskopetagintzak behardituzten edozenbat lan-mota egitera.Lanari loturik bor-bor dabilen gizartehark ezaugarri berezi batzuk ditu.Horrela, gremio haiek herriko arkupe,peora eta beste leku askotan

3

Damaskinadua. Toribio Etxebarriaren lehenengo lanbidea

Page 6: TORIBIO ETXEBARRIA IBARBIA (1887-1968)Toribio Etxebarria Eibarren etorri zen mundura. Aita bertakoa zuen eta ama, aldiz, Gasteizkoa. Amak euskaraz ez zekielako Etxebarria txikitatik

barreiatuta zeuden: «akabatzaileak»,«barrenarixak», «grabadoreak»,«gubilekoak», «kaxagiñak»,«limarixak», «lima-pikatzaileak»,«txispagiñak», «zulogiñak» eta abar.Ez dago esan beharrik, hainbatsailetan banaturik zegoen langintzatxiki hura oso hurbiletik ezagutu zuelaEtxebarriak.

Hasieran aipatu dugundamaskinadua Zuloagatarrenekimenari esker oso zabaldua zegoenherrian. Etxebarriak baina, behar hurautzi eta, jarraian, 1912an, Eibarkoudaletxean hasiko da lanean bertakoidazkaritzan laguntzaile-plazan. Bestehamahiru hautagairen artean beraizango da aukeratua. Adierazgarriada, dena den, hark egiten duen bereburuaren aurkezpena. Guztien arteanberak bakarrik aitortzen du euskarazbadakiela. Euskara ez ezik, frantsesaeta «la lengua auxiliar» edo esperantobera ere bai.

4

Damaskinadua Etxebarriaren garaian lanbide osopreziatua zen Eibarren. Ez zuen leku gehiegi behar.

Langilearen etxean bertan egin zitekeen. Trebetasunhandia behar da urrezko edo zilarrezko haritxoak sartuz

halako gauza ederretara iristeko

Page 7: TORIBIO ETXEBARRIA IBARBIA (1887-1968)Toribio Etxebarria Eibarren etorri zen mundura. Aita bertakoa zuen eta ama, aldiz, Gasteizkoa. Amak euskaraz ez zekielako Etxebarria txikitatik

Urtero irabaziko zituen 1.250pezetak baino ia erakargarriago,bertako lan-ordutegia zitzaion: seiorduko lan-egunak astia ematenbaitzion gainerako zaletasuneieusteko.

Oinarrizko irakaskuntza baino ikasiez zuen mutil hura, hasteko, etxeanzituen liburuak irakurriz bere jakin--mina asetzen ikusten dugu. Gero,bere kontura lortzen zituenak irakurrizkultura handia osatzeko bidean jarrizen. Etxeko uzta amarengandikzetorkion, neskametzan ibilitakoa izanarren, oso irakurtzalea baitzuen;kalekoa, berriz, herriko Centro Obrero-ko bibliotekan zeuden libururik

5

Etxebarriak bere burua aurkezten du udaletxekoidazkaritzan lan egiteko

Toribioren gutun baten zatia esperantoz idatzia

Page 8: TORIBIO ETXEBARRIA IBARBIA (1887-1968)Toribio Etxebarria Eibarren etorri zen mundura. Aita bertakoa zuen eta ama, aldiz, Gasteizkoa. Amak euskaraz ez zekielako Etxebarria txikitatik

gehienak oso gazterik irakurriz, berelan bikain hartan kontatzen digunbezala (Viaje por el país de losrecuerdos).

Gaztaroko urte haiek, asko entzuneta asko irakurri, Etxebarriaren aipatuberri dugun alderdia sendotuko dute:irakurzaletasuna. Sinesgaitza dirudiinolako ikasketa berezirik ez zuengizon hark bere autodidaktismoariesker lortu zuen erudizioa. Haren

6

obra guztian zehar askonabarmenduko den ñabardura izanenda. Bere liburuetan aipatu eta jorratuzuen egile sail handia ikustea bainoez dago.

Horrela bada, bere jakin beharrarengogoak, munduak planteatzen dituenbetiereko galdera lurtar etajainkotiarren aurrean, Etxebarriakbizitza guztian barrena lagun izanendituen liburuak eramanen ditu aldean.

Urki auzoko gurutzea.Etxebarriak atsegin zuenpasealekuetako bat

Page 9: TORIBIO ETXEBARRIA IBARBIA (1887-1968)Toribio Etxebarria Eibarren etorri zen mundura. Aita bertakoa zuen eta ama, aldiz, Gasteizkoa. Amak euskaraz ez zekielako Etxebarria txikitatik

Pablo Iglesias espainiarsozialismoaren sortzaileetako batEibartik pasatu zen, harrezkero,Eibartik bertatik igaro edo bertangeratuko diren, hainbat sozialistakeragina izango dute Etxebarriarenpentsaeran. Baina, guztien artean,Eibarrera bertara bizitzera datozensozialismoaren figura enblematiko biaipa ditzakegu: Jose Madinabeitiaoñatiar medikua, eta, Tomas Meabebilbotarra. Etxebarriaren hautua eginadago. Bere ideologia sozialista etagizatiarra sendotzen joango da.Ordurako Eibarko Gazteria Sozialistansartua da bertako buru izatera heltzendelarik.

7

ETXEBARRIAREN KEZKA NAGUSIAK

Toribio oso arduratua ikusten dagazte-gaztetatik gizartearen baitangertatzen ziren injustiziez. Eta hareninguruko hausnarketa bezala, garaihartan bere inguruan oraindik gazteaden sozialismoak aurreikusten duenmunduaren ikuspegiari bidezkoa ezezik egiari ere gehien hurbiltzenzaiona dela deritzo. Centro Obrero,Casa del Pueblo-n eta herriko Salon--teatro-n izan ohi ziren hitzaldietan hanizango da Etxebarria kanpoko hizlariekzer dioten ezagutzen eta ikasten.Baina, batez ere, herriko tribunetatikpasatuko diren hizlari ezagun askokeragin handia izango duteToribiorengan. Bera oso gazte zelarik

Ezkerretik bigarrena, bibotedun kapeladuna, Jose Madinabeitia sendagileoiñatiarra (1870-1923). Bilbotik Eibarrera etorria sozialismoaren haziaereitera. Eskuinetik lehenengoa, Akilino Amuategi, zinegotzia Eibarkoudalean eta mitinlari sozialista ezaguna euskaraz (1877-1919).Etxebarriaren bizitzan eragin handia izango duten bi pertsonaia

Eibarko ¡Adelante!hamabostekaria.Etxebarriak esatendigunez argitalpenaketenaldi asko izanzuen. Guk ezagutzendugun aldirik luzeena1901-1902urteetakoa da

Page 10: TORIBIO ETXEBARRIA IBARBIA (1887-1968)Toribio Etxebarria Eibarren etorri zen mundura. Aita bertakoa zuen eta ama, aldiz, Gasteizkoa. Amak euskaraz ez zekielako Etxebarria txikitatik

8

Tuberkulosiak bere herio-sega gogor jotzen zuen garaian Jardin de Convalecientes deitu zenatsedenlekua sortzen Eibarren asko lagundu zuen Jose Madinabeitiak

Eibarko Armeria Eskola. 1913an eraikia.Eibartar gazteak industriagintzarakoprestatzen eginkizun garrantzitsua betezuen. Arratsalderoko ikasketen bidezgazteei lana utzi ondoren eurenprestakuntza teknikoa osatzeko aukeraematen zien. Herrian ez ezik inguruzabalean ere oihartzun handia izan zuen

Page 11: TORIBIO ETXEBARRIA IBARBIA (1887-1968)Toribio Etxebarria Eibarren etorri zen mundura. Aita bertakoa zuen eta ama, aldiz, Gasteizkoa. Amak euskaraz ez zekielako Etxebarria txikitatik

IDEOLOGIATIKPRAKTIKOTASUNERA

Baina XX. mende hasierako«biharginen» herri hark aurrera jokobazuen, era berean, beharrezkoa zuenindustriaren azpiegitura sendoa,ikasketetatik hasita: irakaskuntzatekniko arautua behar zuten han--hemenka sakabanaturik lantegizlantegi ziharduten gaztetxo haiek.1913an inauguratu zen Armeria Eskolahutsune hura betetzera zetorren. Denadela, eskola berriak nagusiegiharrapatu zuen gure pertsonaia.

Baina bere konpromiso sozialak ezdio non jaioa den ahanzten uzten:1918an La Liga de las Naciones y elproblema vasco liburuxka argitaratuzuen. Bertan iberiar federazio batenbarruan ikusten zuen Euskal Herria.

9

J. Arizmendiarrieta. Toribio Etxebarriarekin harreman idatziak izanzituen. Kooperatiba-munduak nola antolatu behar zituen lan--harremanak, gizakiaren garrantzia lan-esparruaren ardatz bezala, etabeste hainbat gai ukitu zituzten

Page 12: TORIBIO ETXEBARRIA IBARBIA (1887-1968)Toribio Etxebarria Eibarren etorri zen mundura. Aita bertakoa zuen eta ama, aldiz, Gasteizkoa. Amak euskaraz ez zekielako Etxebarria txikitatik

gorabeheratsua. Bere kontura ari direnarmagin txikiek prezioak ezin altxatudihardute: ekoizle handiek etasaltzaileek ezartzen dizkietenprezioetan saldu beharra izatenbaitute. Horrela sortuko zen XIX. mende amaieran Toribiok ekimen«sozietarioa» deitzen duena. Alegia,bere kontura ziharduten langilebakandu haien batasuna lortu bihelburu nagusirekin: lehenengoa,prezioei eustea, eta, bigarrenik, eurenlanak hainbat arinen kobratzea.

10

EKIMEN GARAIA

Toribioren ardurak, esan duguberriki, beti gizartearen aldekohobekuntzak aurkitu nahiaren osagarrigarbia du: eguneroko arazoei aurrebehar zaie. Alde horretatik,pragmatismorik zorrotzena hastapen,Toribiok egunero gauzatuz joandaitezkeen utopien alde borrokatu nahidu. XX. mende hasierako lan-girohartan armagintzak aldian aldiko kinkabizi du. Lana izan, bada, baina oso

ALFA enpresa. Atzean Isasiko Eliza eta ArmeriaEskola. Etxebarriak eta beste hainbat eibartarrekasmatu egin zuten euren erronkarekin garaikoindustria-jardueran, armagintza josteko makinenekoizpenaz osatu baitzuten

Page 13: TORIBIO ETXEBARRIA IBARBIA (1887-1968)Toribio Etxebarria Eibarren etorri zen mundura. Aita bertakoa zuen eta ama, aldiz, Gasteizkoa. Amak euskaraz ez zekielako Etxebarria txikitatik

Baina merkatuak Eibar eta bereingurua krisien bidez oso maizinarrosten zuen langintzaenblematiko hari ezegonkortasunaekartzen ziolarik, beste aukerabatzuk hausnartzen hasi beharrazegoen. Gauzak horrela, Etxebarriaketa beste zenbait eibartarrek,armagintzaren osagarri aurkitukoduten industria-mota berri hurajosteko makinena izango da.Aurrerantzean, beraz, armagintzarenmonokultiboa, nolabait adierazteko,saihestu eta eibartarrei bestelangintza berri bat ekarriko die.Erabaki hura baina, I. Gerra Handiaksortarazi zuen krisiaren ondorenhartu zuten. Aurretik, greba luzebatek 1920an eraikiko duten ALFAlantegiaren sortzea azkartuko du.

Armagin izatetik josteko makina--egile izatera pasatuko den hasierakoALFA kooperatiba hura eredua izangoda hainbat gauzagatik. Aipagarriakdira sortaraziko zituen lan-harremanak,soldata berdinduak, bai eta gainerakozerbitzuak: ekonomatoa, biblioteka,udalekua langileentzako eta abar.Filosofia hark, osotasunezkoaurreikuspenak, kutsu berri etaaurreratzailea eskainiko zion lantegiari.Bestalde, udaletxeko lana amaituondoren eta ezer kobratu gabekooperatibaren ardura hartua zuenEtxebarriak. Gero, 30eko hamarkadan,egitasmoa gauzatua zutela ikusirik,jendaurrean hitz egitearen lagun ezbazen ere, zenbait hitzaldiren bidezALFAren betekizunak esplikatzenjardun zuen han-hemenka.

11

Page 14: TORIBIO ETXEBARRIA IBARBIA (1887-1968)Toribio Etxebarria Eibarren etorri zen mundura. Aita bertakoa zuen eta ama, aldiz, Gasteizkoa. Amak euskaraz ez zekielako Etxebarria txikitatik

POLITIKAGINTZAREN ARGI-ILUNAK

1931n, monarkia erori zelarik, etaegoera politikoa lagun, irudi zuen urteoparoak ezagutuko zituztelaEtxebarriak eta bere lagunenekimenak.

Eibarren Estatuan lehenengo aldizapirilaren 14ko goizaldean, oraindikbeste inork ez duelarik ezer erabaki,Espainiako II. Errepublika aldarrikatzenda udaletxeko balkoian. Euforia

garaiak dira, oso laburrak tamalez,izan ere, askatasun formalakberrezartzera datorren sistema berriakarazo ugari ezagutuko ditu berebarruan eta, batez ere, kanpotik egitenzaizkion erasoengatik.

Espainiako Estatuan ezkerraagintzen jarri zelarik, Errepublikarengobernuan kargu politikoa emanzioten Etxebarriari. Estatuarenordezkari izendatuko dute CAMPSApetrolioen monopolioarekinharremanak finkatzeko.

12

Untzaga Plaza eta udaletxea aurrez aurre. Izen aldaketa egiteko garaian. Plaza de la República ezarri zitzaion. Eibarko historian lekuenblematikoa. Errepublika lehenengo aldiz aldarrikatu zen tokia

Page 15: TORIBIO ETXEBARRIA IBARBIA (1887-1968)Toribio Etxebarria Eibarren etorri zen mundura. Aita bertakoa zuen eta ama, aldiz, Gasteizkoa. Amak euskaraz ez zekielako Etxebarria txikitatik

1933an, hauteskunde osteaneskuina agintzen jarriko zen BiurtekoBeltza deitu izan zen aro gogor batiekinez. Toribioren lana Madril aldeanetenik geratuko da. Are okerrago,gertakariak guztiz kontrakonorabidean joango dira ezkerraren etaEtxebarriaren ideologiaren ikuspegitik.Gauzak horrela, 1934an, Espainiakoezkerraren sektore batek, Errepublikaonartzen ez duen CEDAultraeskuineko partidua gobernuansartuko dela iragartzen delarik,matxinada bultzatuko du estatuan.Botere hurbila hartzea da helburu.Asturiasko meatzariak aurrenik,Kantauri aldeko industriguneak gero,estatuan barrena istiluak izango diraurrian zehar, Urriko Iraultza deitu izanden hilabete odoltsuari izena emanez.Eibarren, noski, armak erraz atzemanzitezkeen bertako arma-biltegiakbaliatuz. Ezkerreko ekintzaileekHerriko Goardia Zibilen kuartelarieraso egingo diote. Errepublikak bereburua defendatzeko propio sorturikoarmada langileen kontra joko du:asaltoko goardiak, armada bera,ordena ezartzera abiatuko dira. Istiluhaietan Etxebarriak, odol gehiago isurez dadin —zazpi izan baitziren hilakmanifestari eta ordena-zaintzaileenartean—, bandera zuria haizaratuz,bakea eskainiko die berebarrikadetatik Estatuko indar armatuei.

Atxilotuak Iruñeko kartzelaraeramango dituzte, Etxebarria berabarne. Ia urte t’erdi igaroko du bertan,beste 143 eibartarrekin batera, hariketa Frente Popular koalizioak ekarrikoduen amnistiak —1936ko otsailekohauteskundeak irabazi ondoren—denak kaleratuko dituen arte.

13

Etxebarriak Mitxelenarekin izan zuen epistolarioaren lagin bat.Errenteriarra bere hiztegi mardula osatzen ari zela, Toribiorekin izanzituen harremanetan harriturik geratu omen zen Etxebarriak zuen lexikobildumarekin

Etxebarriaren nortasuna justiziazalebezain bakezalea da. Horregatikindarkeria ez du aintzat hartuko.Gizakien arteko konponezinak, soil--soilik, eztabaidak eta negoziazioakebatz ditzake. Beti ere lagunhurkoarenganako begirunea erakutsiz.Hori dela eta, Espainian barrenamendearen lehen herenean zehararmen bidez egindako hainbatatentatu, eraso eta hilketa ikusten

Page 16: TORIBIO ETXEBARRIA IBARBIA (1887-1968)Toribio Etxebarria Eibarren etorri zen mundura. Aita bertakoa zuen eta ama, aldiz, Gasteizkoa. Amak euskaraz ez zekielako Etxebarria txikitatik

dituelarik, Eibarko paradoxa erakutsikodu: milaka eta milaka pistola egitenden arren, gure herrian, behargin--ugazabaren arteko harremana maizestuegia eta istilutsua gertabazitekeen ere, ez zen inolako erasoarmaturik gertatzen, esan izango duEtxebarriak.

Iruñeko kartzelaren egonaldiakhausnarketa egiteko garaia ematendio berriro. Egonaldi hura gizakiarenbetiereko galdekizunak bururaekartzeko erabiliko du. Ordukoa duaipaturik geratu den Metafísica aUrcola saiakera, berarekin itxialdianegon zen herritar bati eskainia.

14

Unamuno eta Indalecio Prieto Eibarren. Unamunoren kasuan, euskarari iragarri zion etorkizun tristeaz hainbat iritzi kontrajarri sortarazi zuen filosofo etapentsalaria. Eibarren sarritan izan zen hitzaldiak eskaintzen

Page 17: TORIBIO ETXEBARRIA IBARBIA (1887-1968)Toribio Etxebarria Eibarren etorri zen mundura. Aita bertakoa zuen eta ama, aldiz, Gasteizkoa. Amak euskaraz ez zekielako Etxebarria txikitatik

15

Egunerokotasun gordinera itzuliz,harrezkeroko gertakariek behin betikobaldintzatuko dute Etxeberria eta beregaraiko euskaldunen etorkizuna.1936ko Gerra sarraski handiabihurtuko da bertan galtzailesuertatuko direnentzat. GerrakEspainiako Mediterraneo aldeanlanean harrapatzen du. Familia hartueta erbestea: mugaz handik Bordelerairitsiko dira eta bertatik itsasontzizAmeriketara.

Erbestea, izan litekeenik onena ere,beti izango da norbanakoaren

askatasunari egiten zaion erasoizugarria. Han, Venezuelan, Etxebarriaklasikoak irakurtzen segituko du buru--belarri. Eta, batez ere —paradoxatzatjo baliteke ere, Toribiok bizi izan zuenegoera ezaguturik—, Ebanjelioak etaBiblia.

Garaikide izan zituen hainbatpertsonaia ospetsurekin izan zuenharremanik. Bizitza hain oparoaezagutu zuen gure pertsonaiak bereidatzien lekukoa utzi digu. Harenkezkak hobeto ezagutzeko aukeradugu idatzi zituen gutunen bidez:

Tomas Meaberen omenez Kalamua mendiaren maldan eraikitako aterpetxea. «Osasuna eta Kultura» lemapean jasoa, jende asko igotzen zenbertara. 1934ko Iraultzan asalto goardiek nahikoa hondatu zuten. 1936ko Gerrak txikituta utzi zuen

Page 18: TORIBIO ETXEBARRIA IBARBIA (1887-1968)Toribio Etxebarria Eibarren etorri zen mundura. Aita bertakoa zuen eta ama, aldiz, Gasteizkoa. Amak euskaraz ez zekielako Etxebarria txikitatik

J. Arizmendiarrieta, Koldo Mitxelena,Karlos Santamaria, Indalecio Prieto etabeste edozenbat intelektualek elkarrenkezken berri izan zuten (azken honekinizan zituenak liburu moduanargitaratuta daude: Epistolario. T. Echevarria-Indalecio Prieto).Toribiok, haiek eta bera ere arduratzenzituen gaien inguruan aritu zen: EuskalHerriko industriaren garapena,politikagintza, fedearen etakonpromiso etikoaren arteko lotura,euskararen bilakaera; esan daiteke,erbestearen urruntasunak Etxebarriariinteresatzen zitzaion errealitatearenezagutze handiagoa eragotzi bazionere, eibartarra jakinaren gaineanzegoela bere jaioterrian eta munduanbarrena gertatzen ziren berriez.

Hain zuzen, J. ArizmendiarrietaArrasateko kooperatibensortzailearekin izan zuen loturaazpimarra dezagun, hark Eibarkoiraganeko ALFA kooperatibarenesperientziaren berri jakin nahibaitzuen, Arrasateko bizipenekinnolabait alderatzeko eta, ahal zuenneurrian, aberasteko.

Zuzentasun hark, Etxebarriarenetika, politikan zein lan-harremanenmunduan eredugarri bihurtuko du.Beste eibartar ezagun baten hitzakbere eginez (Akilino AmuategiTxikillana eibartar mitinlari sozialistaeuskaldunarenak), aurkitua zuenkorrupzioaren kontrako formula.Lantoki garrantzitsu baten buruan norjar, galderari, honela erantzutenbaitzion Txikillana-k: «pertsonarikfiñena, baina lapur haundiña moduanzaindu».

Etxebarriarengan, beraz, pertsonapragmatikoa eta era berean utopiabaztertzen ez zuen mundukobiztanlearen ortzemuga uztartzen dira.Hori bai, eztabaida orotatik alferrikakohitz hutsalak baztertuz. Berak erairrigarri batez esaten zuen bezala:«Zer da filosofixia? batek esaten ebanletz, luzetu barriketia eta inoiz alkaraittu ez».

16

Herriko Casa del Pueblo Errepublikaldian, sozialisten bilgunea

Page 19: TORIBIO ETXEBARRIA IBARBIA (1887-1968)Toribio Etxebarria Eibarren etorri zen mundura. Aita bertakoa zuen eta ama, aldiz, Gasteizkoa. Amak euskaraz ez zekielako Etxebarria txikitatik

GAZTAROA

Bere bizitzaren bide nagusia XX. mendean egitera datorren eibartarhari, beste euskaldun askori bezala,ez datorkio mende-hasiera gozoa.

Toribio Etxebarriaren gaztaroankokatzen garelarik euskararen patua,beste hainbat hizkuntzaminorizaturena bezalaxe, ez dasamurra izango. Are gehiago, hainbataldaketa sozialen zurrunbiloan izugarrizailduko da haren etorkizuna.Historiaren korronteak, inoiz bainogehiago XX. mende hastapen hartan,ez doaz euskararen bidean. Hasteko,

1901ean, Euskal Herrian zeinEspainian itzal handia hartzen ari denMigel Unamuno bilbotarra bere herrikoLore-Jokoetan euskaldunokeuskararen inolako premiarik ezdugula esatera datorkigu. Hurrengourtean, oraingoan idatziz, «la cuestióndel vascuence» artikulua emango duargitara. Urte berean Romanoneskondearen agintepean dagoengobernuak agertarazten duen ErregeDekretuak debeku harrigarriakdakartza; hots, 1902ko azaroaren21eko dekretu hark euskaraz ematenzen dotrina bera ere gaztelaniazematera behartzen ditu maisu-maistrak.

17

KONPROMISO EUSKAL TZALEA

Eibarko hiria 1936ko Gerrak hondatua. Bidebarrieta, Barrenkale eta Arrandikale. Gerra Zibilak etengogorra bezain doilorra ekarri zuen hainbat euskaldunentzat. Behin betikoa askorentzat

Page 20: TORIBIO ETXEBARRIA IBARBIA (1887-1968)Toribio Etxebarria Eibarren etorri zen mundura. Aita bertakoa zuen eta ama, aldiz, Gasteizkoa. Amak euskaraz ez zekielako Etxebarria txikitatik

Esan izan da Unamunok euskarariegin zion diagnosiak —alegia, «kulturhizkuntza bilakatu ezin den herri--hizkera da»—, kontrako indarrasortaraziko zuela, hau da, hasierakonazionalista haien sua bizitzea,hauspoa ematea. Ez da hori, azaleanbehintzat, Eibarren gertatuko nonToribio oraindik gazte delarik bertakosozialismoaren zenbait buruzagik,unibertsaltasun gaizki ulertu batekastinduak, euskarari herri-hizkerarenestatus hura baino maila handiagorikez dioten iritziko. Gordetzen den 1901-1902 bitarteko herriko aldizkariazen Adelante dugu lekuko.

18Santiago Arizmendi. J. Arizmendiarrietaren lehengusua, Etxebarriarenlaguna eta esperantoaren bultzatzaile sutsua. Gerra ostean EibarkoClub Deportivo-n klaseak ematen

Santiago Arizmendi ikasle batekin

Page 21: TORIBIO ETXEBARRIA IBARBIA (1887-1968)Toribio Etxebarria Eibarren etorri zen mundura. Aita bertakoa zuen eta ama, aldiz, Gasteizkoa. Amak euskaraz ez zekielako Etxebarria txikitatik

19

Euskarari zenbait esparruintelektualetan egiten zitzaiongutxiespenak, unibertsaltasunarenlaudorioa zekarren berarekin, arestianikusi dugun bezala, eta, ia beti,munduan zebiltzan hizkuntza nagusienaldeko diskurtsoan gauzatzen zen.Bien bitartean Etxebarria bezalakoekahalegin handiz eta etekin ezhorrenbestez gizakien arteko elkaraditzea bilatzen zuten laborategikohizkuntza zen esperantoa jendaurreanezagutaraziz. Zertzelada hark eibartargazte haien kezka unibertsalistaerakusten digu. Giro hartan bizi izanzituen, beraz, Etxebarriak berenortasuna finkatuko zuten urteak. Egiada berak, bere euskarari buruzko

hausnarketan, hizkuntza herri--hizkeraren estatusa baino askozgorago ikusten duenik ez digulaadierazten. Baina euskara haindarama barruan, hain du etxekoa nonbeste okerreko juzkurik egin aurretik bigauza aintzat hartu behar ditugun.Lehenik, Etxebarria bere garaiankokatu, eta, bigarrenik, ikusi etaaztertu garaikide izan zituen ustezkoeuskaltzaleek zer nolako ekarpenaegin zioten euskarari. Izan ere, Toribiokfedea bere lanen bitartez ederkifrogatua zuen. Horregatik, esanakesan, hark bere euskaltzaletasunagorde egingo du inolako hastandurarikgabe.

Indalezio Prieto Eibarkoudaletxeko balkoian.

Bizkaitar politiko sozialistakharreman handia izan zuen

EtxebarriarekinErrepublika-

-garaian zein erbestean

Page 22: TORIBIO ETXEBARRIA IBARBIA (1887-1968)Toribio Etxebarria Eibarren etorri zen mundura. Aita bertakoa zuen eta ama, aldiz, Gasteizkoa. Amak euskaraz ez zekielako Etxebarria txikitatik

HELDUAROA ETA ERBESTALDIA

Aurrerago aipatu ditugun 1936 urtearteko garai zail eta maiz iskanbilatsuakez ziren, egia esan, egokienakkulturgintza sakon eta egokiaabiarazteko. Itzulerarik gabeko bidaiabilakatuko zen Venezuelako egonaldian,Toribiok, zenbait libururen bitartez, bereirakurketen interpretazioa ez ezikezagutu zituen hainbat pertsonaia etaegoera desberdinen zirrara ereurreratuko zizkigun. Horrela sortu ziren,aipagarrienak: De mi correspondencia.La experiencia socialista en Españavista desde mi pueblo, eta Recordandola guerra. Diario de viaje de unrefugiado español. Bere gizakiaren etageroaren inguruko hausnarketa ahantzigabe, aipaturik geratu den Metafísica aUrkola, eta bere Ebanjelioei buruzkogogoeta: El hijo del hombre. Vidapública de Jesús de Nazareth, saiakera.

Baina atzera gabeko Venezuelakoerbesteak Toribiorengan herrimina eta,batez ere, euskaltzaletasunaberpizteko balio izango du. Horrela,gaztarorantzako itzulaldia balitzbezala, Etxebarriak orduko lekukoaketa bizipenak identifikatzeko biderikegokiena hautatuko du: euskara. Bereemaztearen laguntza oparoaz,oroitzapenen makina abian jarriko dueta, haren ondorioz, liburu moduan

argitaratuko dituen zenbait lan etorrikodira. Horrela sortuko dira hainbat etahainbat folioren ondorio bezala, berakeuskaraz idatziko dituen liburu biak,hurrenez hurren: Ibiltarixana etaLexicón del euskera dialectal de Eibar.Beste edozenbat orri argia noiz ikusikogeratuko dira.

Baina euskarari ekarpen bikainaegingo dion aldetik, bigarren aipatuduguna gailenduko genuke. Nahiz eta,berak aitortzen digunez, erbesterakobidean ordurarte bildutako lana galdu,Lexikoian gero hiztegigileek erabilikoduten hitz eta esapide andana oparoaageri da. Esaterako, Koldo Mitxelenakbere Orotariko Euskal Hiztegia-netengabeko aipamenak jasoko dituEtxebarriaren Lexikoitik.

20

Hendaian 1959an.Ideologiadesberdinekoeibartarraksolasean. HemenEtxebarria bieuskaltzaleeibartarren erdianageri da: Luis Ormaetxea eta Edorta Alberdi

Page 23: TORIBIO ETXEBARRIA IBARBIA (1887-1968)Toribio Etxebarria Eibarren etorri zen mundura. Aita bertakoa zuen eta ama, aldiz, Gasteizkoa. Amak euskaraz ez zekielako Etxebarria txikitatik

21

Toribioren gutunaerbestetik bere aspaldiko

lagunei

Toribio Etxebarriaren libururikesanguratsuenen azalak: Viaje por el

país de los recuerdos, Eibarkooroitzapen samurrak biltzen ditu

bertan. Ibiltarixanak, erbestetik hitzlauz eta prosaz idatzitako lan

atsegina, eta, azkenik, Lexicon ospetsua Eibarkoeuskararen altxor bikaina

Mende hasierakogutun ireki batEibarko euskaran.Hauteskunde-garaian «kaleko»beharginekbaserrikoei botoaeskatzen diete,elkarren arteanindarra egitekojauntxoen kontra

Page 24: TORIBIO ETXEBARRIA IBARBIA (1887-1968)Toribio Etxebarria Eibarren etorri zen mundura. Aita bertakoa zuen eta ama, aldiz, Gasteizkoa. Amak euskaraz ez zekielako Etxebarria txikitatik

Hasiera batean, bere herri--hizkeraren oroitzapen soila izan nahiduen liburua, azkenean hizkerariegiten zaion omenaldia ez ezik harenbalioestea ere bilakatuko da. BereEibarko «berbeta internazionala» hiri--euskara baten lekuko ederra da,arestian aipatu ditugun langileek,besteak beste, erabiltzen zutena.

Izan ere, izenburuari begiraturikherri-hizkera baten bilduma soilaizateko sortu zuen liburua, bereegileak zuen helburu apala bainoaskoz gehiago izango da: galdurikdauden lanbide eta bizibide bereziaskoren altxor preziatua.

Lexikoia mirestera haren hitz etaesaera aberatsen bildumakbagaramatza, Ibiltarixanak-en, berriz,lehenengoan agertzen direnpertsonaia askoren biografia etapasadizoak kontatzen dira eraerrimatuan. Esan daiteke, neurri handibatean erdarazko Viaje-n ageri direnpertsonaiak gogora ekartzen dizkigula.Herri mailako heroiak dira, Etxebarriakxera eta maitasun berezi batekinizendatzen dituen pertsonaiak.Horrekin batera, hark Ameriketan etamunduan zehar ikusi eta bizitutakoesperientziak jakinarazten dizkigu.Halaber, liburuan bertan, hainbatitzulpen aurkituko ditugu. TestamentuZaharreko zenbait pasarte ageri dira

liburuan, baita zenbait klasikorenitzulpenak ere —Heptameron,Canterbury-ko ipuinak— bere herriko euskaran jarriak.

Toribioren pentsamenduangizatasuna da nagusi. Berezuzentasunak etsaiei beraiei erebegirunea izatea eskatzen dio.Salbuespen batekin: Franco jenerala.Hendaiatik, ia hogeita hamar urte etorrigabe, haren erruz jasan behar izandutena gogoratuz, honela deitzen dudiktadorea bere herriko euskaran:«muga horren ostian dagon irutxurlarialua».

22

1936ko Gerrak hondamendia ekarri zuen hainbat eta hainbat fedeoneko hiritarrentzat. Hemen, gerra amaitu eta laster, ikusten dituguirabazleak Konstituzio-plazari «Plaza de los Mártires de la NuevaEspaña» ezartzen

Page 25: TORIBIO ETXEBARRIA IBARBIA (1887-1968)Toribio Etxebarria Eibarren etorri zen mundura. Aita bertakoa zuen eta ama, aldiz, Gasteizkoa. Amak euskaraz ez zekielako Etxebarria txikitatik

Bere lanen lagin bezala,Etxebarriaren argitaratu gabekoenartean ondoko bertsoak hautatuditugu. Lehenengo, hitz neurtuxumeen bidez, Toribiok bere gazte--denbora dakar oroimenera: burutuzitezkeen proiektuak baina gerobizitzaren patuak bestela agindurikbete ezineko nahia geratu direnak.Horregatik hitz esanguratsu haiek:«Ura joanda gero presia». Gauregungo ortografian emango ditugu:

23

Ura joanda gero presia

A, baneu jakin gaztetannik gaur dakiran guztiaedo zar, sasoi honetan,baneu gaztetako adolia!

Baina, mundu dan ezkero,Betiko zorigaiztua,Uraldixa juanda geroPresi’ ein urandakua

Aukerak be mundu honetanUraldixa juan ezkerik.Izan banitu gaztetanDituranak behin zarturik!

Eibarko Urkuzuko (Urkizu) iturria. Eibarko beste lekuenblematiko bat. «Bixamuna» pasatzeko ur

«mirakulosoa». Makina bat errondariren bidegurutzea

Page 26: TORIBIO ETXEBARRIA IBARBIA (1887-1968)Toribio Etxebarria Eibarren etorri zen mundura. Aita bertakoa zuen eta ama, aldiz, Gasteizkoa. Amak euskaraz ez zekielako Etxebarria txikitatik

Azkenik, beste jite bateko bertsoekinamaituko dugu. Izan ere, bizitzan zeharhainbat aldiz historiaren lerroetan letralarriz idazten diren hitzei aurre eginbeharhark uzten zion Etxebarriari umorerakoastirik. Jarraian erakusten ditugun bertsoineditu eta atsegin hauek bezala:

Apurrak

Zadarikuak tabernan (Zahagikoak, alegia) Banau ni biztutzen,Zure ezpanetako ardauakBittan nau mozkortzen.

Pentsatzen bazenduanTriste ni ikustia,Kontu’n ez zendualakoGoiko tabernia.

Taberni’ eta jokuaTa gainera gonakNere senar jatorranKondiziño onak!

Ez dau dakiran batek Saltzeko andria,Andrian taberna barikNola alper bizi ha?

Jan da eran zan artianDana farra-farraKontua eiterakuanHasarri ’ta abarra

Iltzen naizenerakoEiñ dot testamentuNere narru’ deixelaZadari bihurtu.

Nahiz da Infarnuan beste keia eta orrua,Aldatseko tabernanNeretzat zerua

24

Arrateko Santutegia. Eibartarrengan, edozein koloretakoak izanik ere, oroimenean agerida beti Arrate. Toribiok berak «Arratetikuen hizketia» deitzen zion maiz bere Eibarkoeuskarari

Page 27: TORIBIO ETXEBARRIA IBARBIA (1887-1968)Toribio Etxebarria Eibarren etorri zen mundura. Aita bertakoa zuen eta ama, aldiz, Gasteizkoa. Amak euskaraz ez zekielako Etxebarria txikitatik

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak liburuxka honen material grafikoa ondorengoei esker lortu du:

¥ Eibarko Udal Artxiboa

¥ Ego Ibarra Fondoa

¥ Gipuzkoako Agiritegi Orokorra

¥ Indalezio Ojanguren Fondoa

¥ Castrillo Ortuosto Fondoa

¥ Imanol Olazabal argizkilaria

¥ Karlis Argazki-Foto

Zuzendaritza: Mikel Atxaga

Argitaraldia: 1.a, 1999ko abendua

Ale-kopurua: 2.000

© Euskal Autonomi Erkidegoko AdministrazioaKultura Saila

Argitaratzailea: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu NagusiaDonostia-San Sebastián, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz

Fotokonposizioa: Ipar, S. Coop. Particular de Zurbaran, 2-4 - 48007 Bilbao

Inprimaketa: RGM, S.A.Padre Larramendi, 4 - 48012 Bilbao

ISBN: 84-457-1452-X (Obra osoa)84-457-1454-6

L.G.: BI - 2.684-99

Page 28: TORIBIO ETXEBARRIA IBARBIA (1887-1968)Toribio Etxebarria Eibarren etorri zen mundura. Aita bertakoa zuen eta ama, aldiz, Gasteizkoa. Amak euskaraz ez zekielako Etxebarria txikitatik

Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia

Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco

KULTURA SAILA DEPARTAMENTO DE CULTURAHizkuntza Politikarako Sailburuordetza Viceconsejería de Política Lingüística