Braille sistema

2
“Aniztasunak inguratzen gaitu” 2012-2013 Braille, itsuek irakurtzeko sistema Braille idazkera irakurtzeko sistema bat da, ukipen idazkera da. Hau pertsona itsuek irakurri ahal izateko pentsatutako sistema da. Idazkera mota hau Louis Braillek, frantziarrak, asmatu zuen XIX. mendean. Braille 1809ko urtarrilaren 4ean jaio zen Coupvray herrian, Frantziako hiriburutik kilometro gutxira, eta aitaren tailerrean izandako istripu baten ondorioz, ikusmena galdu zuen hiru urte zituela. Braille txikia zenean itsuentzako eskola batean egon zen. 10 urterekin, bertako irakasle batek irakur eta idazteko sistema bat frogatzeko eskatu zion. Sistema hori Charles Barbier militarrak asmatu zuen, ukimen-kodearen bitartez, gaueko iluntasunean mezuak elkarren artean igorri ahal izateko. Urteak aurrera joan ahala, Braille sistema hau oso baliagarria zela konturatu zen eta antzeko sistema bat asmatu zuen. Braille sistema alfabeto bat da, ez hizkuntza bat. Brailleren bitartez letra, puntuazio marka, zenbaki... guztiak adierazi ahal dira eta honekin edozein hizkuntzez idatzi ahal da. Braillea 6 puntutako zeldaz osatzen da, puntuak erliebean izaten direlarik. Alfabetoa

description

HJA 2012ko iraila

Transcript of Braille sistema

Page 1: Braille sistema

“Aniztasunak inguratzen gaitu” 2012-2013

Braille, itsuek irakurtzeko sistema

Braille idazkera irakurtzeko sistema bat da, ukipen idazkera da. Hau pertsona

itsuek irakurri ahal izateko pentsatutako sistema da. Idazkera mota hau Louis

Braillek, frantziarrak, asmatu zuen XIX. mendean. Braille 1809ko urtarrilaren

4ean jaio zen Coupvray herrian, Frantziako hiriburutik kilometro gutxira, eta

aitaren tailerrean izandako istripu baten ondorioz, ikusmena galdu zuen hiru

urte zituela.

Braille txikia zenean itsuentzako eskola batean egon zen. 10 urterekin, bertako

irakasle batek irakur eta idazteko sistema bat frogatzeko eskatu zion. Sistema

hori Charles Barbier militarrak asmatu zuen, ukimen-kodearen bitartez, gaueko

iluntasunean mezuak elkarren artean igorri ahal izateko. Urteak aurrera joan

ahala, Braille sistema hau oso baliagarria zela konturatu zen eta antzeko

sistema bat asmatu zuen.

Braille sistema alfabeto bat da, ez hizkuntza bat. Brailleren bitartez letra,

puntuazio marka, zenbaki... guztiak adierazi ahal dira eta honekin edozein

hizkuntzez idatzi ahal da.

Braillea 6 puntutako zeldaz osatzen da, puntuak erliebean izaten direlarik.

Alfabetoa

Page 2: Braille sistema

“Aniztasunak inguratzen gaitu” 2012-2013

Puntuazio markak

Maiuskulaz edo letra larriz idazteko aurrizkia:

Zenbakiak adierazteko aurrizkia: Zenbakiak idazteko alfabetoaren lehenengo hamar letrak erabiltzen dira, zenbaki aurrizkia kokatuz: