Comparecencia Sindicato LAB

5
GIPUZKOAKO BATZAR NAGUSIETAKO AGERRALDIA LAB sindikatuaren ustez bizi dugun egoera “Emerjentzia Sozialeko” egoera bat da: 2012. urtean 77.000 lanpostu galdu ziren Hego Euskal Herrian. Urte amaieran 215.400 pertsona zeuden langabezia egoeran. Hego Euskal Herriko langabezia tasa %16,02koa da, Portugaleko langabezia tasaren oso antzekoa. Europar Batasunean Espainia eta Greziak bakarrik dute tasa altuagoa. Hego Euskal Herriko gazteen ia erdia langabezia egoeran dago eta emakumeen diskriminazioak indarrean jarraitzen du lan merkatuan; soldata bajuagoak, aldi partzialeko lanpostu gehiago, langabezia altuagoa, ... Hego Euskal Herriko familien %9an kide guztiak langabezia egoeran daude. Gero eta jende gehiagok ez du inolako prestaziorik jasotzen. ... Egia da Gipuzkoako datuak zerbait hobeak direla; Hego Euskal Herriko 4 lurraldeetan langabezia tasa txikiena duena da (%12,59), baina urtez urte datuak okertzen ari dira eta 2012. urte amaieran 39.500 pertsona zeuden langabezia egoeran. Gure ustez emerjentzia egoera honen jatorria ez da krisia bakarrik; krisi egoeratik ateratzeko martxan jarri diren politikek ekarri gaituzte egoera honetara. Izan ere, krisia hasi zenetik 5 urte igaro dira eta 2012. urtea izan da enplegu gehien galdu den urtea. Aplikatu diren politikek enplegu galera azkartu egin dute. 2013. urterako aurrikuspenak are eta okerragoak dira.

Transcript of Comparecencia Sindicato LAB

Page 1: Comparecencia Sindicato LAB

GIPUZKOAKO BATZAR NAGUSIETAKO AGERRALDIA

LAB sindikatuaren ustez bizi dugun egoera “Emerjentzia Sozialeko” egoera bat da:

2012. urtean 77.000 lanpostu galdu ziren Hego Euskal Herrian. Urte amaieran 215.400 pertsona zeuden langabezia egoeran. Hego Euskal Herriko langabezia tasa %16,02koa da, Portugaleko

langabezia tasaren oso antzekoa. Europar Batasunean Espainia eta Greziak bakarrik dute tasa altuagoa.

Hego Euskal Herriko gazteen ia erdia langabezia egoeran dago eta emakumeen diskriminazioak indarrean jarraitzen du lan merkatuan; soldata bajuagoak, aldi partzialeko lanpostu gehiago, langabezia altuagoa, ...

Hego Euskal Herriko familien %9an kide guztiak langabezia egoeran daude.

Gero eta jende gehiagok ez du inolako prestaziorik jasotzen. ...

Egia da Gipuzkoako datuak zerbait hobeak direla; Hego Euskal Herriko 4 lurraldeetan langabezia tasa txikiena duena da (%12,59), baina urtez urte datuak okertzen ari dira eta 2012. urte amaieran 39.500 pertsona zeuden langabezia egoeran.

Gure ustez emerjentzia egoera honen jatorria ez da krisia bakarrik; krisi egoeratik ateratzeko martxan jarri diren politikek ekarri gaituzte egoera honetara. Izan ere, krisia hasi zenetik 5 urte igaro dira eta 2012. urtea izan da enplegu gehien galdu den urtea. Aplikatu diren politikek enplegu galera azkartu egin dute.

2013. urterako aurrikuspenak are eta okerragoak dira. Gasteiz eta Iruñako gobernuetatik eta patronaletatik enplegu gehiago suntsituko dela abisatu dute baina ez batak eta ez besteak ere ez daukate egoera honetara ekarri gaituzten politikak aldatzeko inolako asmorik.

Aplikatu diren politika eta neurri guztien atzetik badago faktore komun bat: kapitala lanaren gainetik jarri da. Hau da, lana bigarren maila batean utzita, erabaki guztiak kapitalaren mesetan hartu dira. Hori izan da emerjentzia sozial egoera honetara ekarri gaituena.

Horren ondorioz, egoera honetatik ateratzeko ezinbestekoa da politiken norabidea aldatzea eta Euskal Herrirako politika propioak egitea.

Enpleguari daukan garrantzia eman behar zaio. Gure ustez krisiari aurre egin ahal izateko ezinbestekoa da dagoen enplegua mantendu eta berria sortzea,

Page 2: Comparecencia Sindicato LAB

eta enplegu horrek kalitatezkoa izan behar du gainera.

Horretarako enplegu suntsiketa gelditu beharra dago: enpleguari eusteko formulak bilatu beharrean, patronalak kaleratzeen bidea hautatu du eta enplegua suntsitzen duten beste formula batzuk aplikatzen ere ari da, adibidez malgutasuna.

Gainera lan erreformak enplegu suntsiketa erraztu eta ondorioz azeleratu egin du.

Gure ustez enpleguaren bermeak ezinbesteko baldintza izan behar du edozein enplegu politiketarako. Instituzioak ezin dira enplegu berria sortzeaz aritu enplegu suntsiketaren kontra ezer egiten ez duten bitartean.

Bestalde, ezinbestekoa da kalitatezko enplegua sortzea ere: enplegua, aberastasuna banatzeko modu egokienetako bat da politika fiskala eta aurrekontu politikarekin batera eta desberdintasunak murrizteko ere ezinbestekoa da.

Kalitatezko enplegurik gabe, miseriazko soldatekin, prestaziorik gabe, ez dago berpizkunde ekonomikorik. Gaur egungo langabezia maila altua eta kalitatezko enplegu ezak kontsumo maila jaistea dakar, zerga bilketa ere gutxitu egiten da eta guzti horrek ezinezko egiten du ekonomiaren suspertzea.

Eskuduntza falta arazo larria da: Benetako enplegu politika bat garatu ahal izateko, eta Madril eta Parisetik inposaturiko erreforma ezberdinek Euskal Herriko langileengan eraginik izan ez dezaten, ezinbestekoa da lana arautzeko ahalmena.

Euskal Herrian ez daukagu ahalmenik benetako enplegu politika bat garatu ahal izateko. Hego Euskal Herrian politika aktiboak ditugu, baina hauek, politika pasibo eta lana arautzeko ahalmenik izan ezean, enplegua sortzeko edo enpleguaren kalitatea hobetzeko duten gaitasuna marjinala da.

Enplegua sortzeko eta enpleguaren egoera hobetzeko ezinbesteko tresna moduan saltzen dituzte politika aktiboak, baina langabezia gelditzeko edo enpleguaren kalitatea hobetzeko guztiz askiezinak dira, lan harremanen erregulazio osoa Estatuen menpe baitago.

Era berean aipagarriak dira enpresa batzuk, batez ere enpresa txiki eta ertainek (PYME) dituzten finantziazio arazoak: Gipuzkoan enpresen %80 baino gehiago enpresa ertain eta txikiak dira, eta kasu batzutan, nahiz eta produkzio eskariak izan itxi beharrean suertatzen ari dira finantziazio arazoen ondorioz. Izan ere momentu honetan enpresa hauentzat ia ezinezkoa da 2-3

Page 3: Comparecencia Sindicato LAB

urterako kredituak lortzea eta horrek ito egiten ditu.

Zentzu honetan lotsagarria iruditzen zaigu finantza erakundeak, baina bereziki Kutxabank izaten ari den jarrera: ez du arazorik izan Euskal Herritik 500 milioi euro ateratzeko Caja Sur-eko zuloak estali eta “Banco malo” deiturikoan sartzeko, baina bitartean ez du dirurik jartzen ekonomia errealerako, Euskal Herriko ekonomiaren mesedetan.

Egoera ikusirik LAB moduan ez dugu gaizki ikusten enpresa txiki eta ertain hauek laguntzea, baina beti ere baldintza batzuk betetzen badituzte eta kontrol zorrotza mantenduz.

Adibidez gure ustez ezinbesteko baldintza da enplegua mantentzea; hau da, laguntza jasotzen duten enpresek epe batean enplegua mantenduko dutela ziurtatu beharko lukete.

Beste baldintza bat izan liteke diru hori inbertsiora zuzentzea, ...

Espainiar Estatuaren egoerak ere eragin kaltegarriak ditu: krisia hasi aurretik, Gipuzkoako ekoizpenaren zati handi bat Espainian saltzen zen baina gaur egun merkatu hori ia desagertu egin da.

Horregatik, ezinbestekoa da beste merkatuak bilatzea eta enpresa txiki eta ertainek arazo gehiago izaten dituzte zeregin horretarako tamainaren ondorioz. Beraz, egoki ikusiko genuke diru zati bat zeregin horretara zuzentzea ere.

Beraz, LABen ustez, “Garapen Ekonomikoa, ekonomia eta enplegua bultzatzea” partidako 7.600.000 euroak Gipuzkoako enplegua mantedu eta berria sortzera zuzenduta egon behar lukete, batez ere gazte eta emakumeen enplegua.

Eta enpresen finantziazioari dagokionez, enpresa txiki eta ertainek jaso beharko lukete finantziazioa baina zeregin konkretu batzuetarako (inbertsioak, nazioarteratzea, ...), baldintza batzuk beteta (batez ere enplegua mantentzea) eta kontrol zorrotzarekin.