DESANEXIOAK Erabakitzeko eskubidea udal mailakoa ere bada · bereizteko aukera aztertzen. Lau urte...

5
2014KO AZAROAREN 23A 4 ASTEKO GAIA DESANEXIOAK Azaroaren 23an erreferendumera deituta daude Usansoloko herritarrak. Oraingoz Galdakaoko auzoa dena udal bihurtzea gura duten esan beharko dute. Emaitza ez da juridikoki loteslea izango, baina bai politikoki esanguratsua. 2012tik udal berrien sorrera galarazten duen araua aldatzeko prest agertu da Bizkaiko Foru Aldundia, Usansolok udala izateko borondatea adierazten badu. 1983tik Euskal Herrian sortutako 36.a litzateke. Bitartean, zer gertatuko ote da Igeldon? Erabakitzeko eskubidea udal mailakoa ere bada | UNAI BREA | WIKIPEDIARI SINESTERA, Euskal Herriak 685 udalerri ditu. Horietatik 35 azken hiru hamar- kadetan sortuak dira, orrialdea pasatuta agertu- ko zaizuen koadroak xehe azaltzen duenez. Oso litekeena da Bizkaiko Usansolo, gaur- gaurkoz Galdakaoko auzoa dena, zerrendara gehitzea datorren urtean, edo agian hurrengo- an. Prozedura hauek, badakizue, denbora behar dute. Erratzeko beldurrik gabe esan daiteke usan- solotar gehienen borondatea, azaroaren 23ko kontsulta ez-loteslean berretsi beharko dutena, udal bat sortzea dela. Horren froga argia da Usansolo Herria plataformak aise irabazi zitue- la azken udal hauteskundeak Usansoloko dis- trituan. Haien hauteskunde programak hitz bakarra zuen ardatz: desanexioa. Herritarren nahia ez da nahikoa ordea, bes- tela aspaldi izango zuen Usansolok bere udale- txea. Baina oraingoan, badirudi hainbat urtez segregazioa gauzatzea galarazi duten oztopoak desagertzear direla, Bizkai Buru Batzarreko Itxaso Atutxak, Bizkaiko ahaldun nagusi Jose Luis Bilbaok eta Galdakaoko alkate Ibon Uribe USANSOLO HERRIA Igeldotar eta usansolotarren arteko elkartasun ekitaldia, 2013an. Argazkian, bi herrietako ordezkariak ageri dira Igeldoko udaletxe bihurtu litekeen eraikineko balkoian.

Transcript of DESANEXIOAK Erabakitzeko eskubidea udal mailakoa ere bada · bereizteko aukera aztertzen. Lau urte...

Page 1: DESANEXIOAK Erabakitzeko eskubidea udal mailakoa ere bada · bereizteko aukera aztertzen. Lau urte geroago galdeketa egin zuten, eta gehiengoa udala sor-tzearen alde agertu zen. “Handik

2014KO AZAROAREN 23A4 �

ASTEKO GAIA

DESANEXIOAK

Azaroaren 23an erreferendumera deituta daude Usansoloko herritarrak. OraingozGaldakaoko auzoa dena udal bihurtzea gura duten esan beharko dute. Emaitza ez da

juridikoki loteslea izango, baina bai politikoki esanguratsua. 2012tik udal berrien sorreragalarazten duen araua aldatzeko prest agertu da Bizkaiko Foru Aldundia, Usansolok udala

izateko borondatea adierazten badu. 1983tik Euskal Herrian sortutako 36.a litzateke.Bitartean, zer gertatuko ote da Igeldon?

Erabakitzeko eskubideaudal mailakoa ere bada

| UNAI BREA |

WIKIPEDIARI SINESTERA, Euskal Herriak 685udalerri ditu. Horietatik 35 azken hiru hamar-kadetan sortuak dira, orrialdea pasatuta agertu-ko zaizuen koadroak xehe azaltzen duenez.Oso litekeena da Bizkaiko Usansolo, gaur-gaurkoz Galdakaoko auzoa dena, zerrendaragehitzea datorren urtean, edo agian hurrengo-an. Prozedura hauek, badakizue, denborabehar dute.

Erratzeko beldurrik gabe esan daiteke usan-solotar gehienen borondatea, azaroaren 23kokontsulta ez-loteslean berretsi beharko dutena,

udal bat sortzea dela. Horren froga argia daUsansolo Herria plataformak aise irabazi zitue-la azken udal hauteskundeak Usansoloko dis-trituan. Haien hauteskunde programak hitzbakarra zuen ardatz: desanexioa.

Herritarren nahia ez da nahikoa ordea, bes-tela aspaldi izango zuen Usansolok bere udale-txea. Baina oraingoan, badirudi hainbat urtezsegregazioa gauzatzea galarazi duten oztopoakdesagertzear direla, Bizkai Buru BatzarrekoItxaso Atutxak, Bizkaiko ahaldun nagusi JoseLuis Bilbaok eta Galdakaoko alkate Ibon Uribe

USA

NSO

LOH

ER

RIA

Igeldotar etausansolotarrenarteko elkartasunekitaldia, 2013an.Argazkian, biherrietakoordezkariak ageridira Igeldokoudaletxe bihurtulitekeen eraikinekobalkoian.

Page 2: DESANEXIOAK Erabakitzeko eskubidea udal mailakoa ere bada · bereizteko aukera aztertzen. Lau urte geroago galdeketa egin zuten, eta gehiengoa udala sor-tzearen alde agertu zen. “Handik

2014KO AZAROAREN 23A 5�

jeltzaleek azken hilabeteetan agertutako presta-suna ikusirik. Galdakaoko Udalak eta UsansoloHerria plataformak prozedurari buruz dituztendesadostasun nabarmenek nekez eragotzikodute Bizkaiak beste udal bat edukitzea, aipatu-tako hirurek hitzari eusten badiote.

Behin Usansolo Galdakaotik bereizita,oraintxe epaile baten esku dagoen Igeldokoauziari irtenbidea ematea besterik ez litzatekefaltako Euskal Herriko udal mapa ixteko, gora-goko erakundeetatik administrazio egiturarenerreforma sakonen bat etorri arte behintzat–baliteke luze gabe hala gertatzea FrantziakoEstatuan, baina hori beste historia bat da–.

1980ko hamarkadako desanexio eztanda1970eko hamarkadaren erdian sortu zen Desa-nexioaren Aldeko Herrien Koordinadora,batez ere Erandioko zenbait herritarrek bultza-tuta. Mugimendu haren sortzaileetako batek,Txetxu Aurrekoetxeak, adierazi digunez, koor-dinadoraren sustatzaile nagusiak Txorierri bai-lara bizkaitarreko herriak izan ziren (Erandio,Loiu, Derio, Sondika eta Zamudio), eta haienekimenari esker batu ziren Bizkaiko eta Gipuz-koako beste herri batzuk: Iurreta, Mendaro,Lasarte…

Txorierriko bost herriak frankismoan behar-tu zituzten Bilbon txertatzera. Horretarako biarrazoi zituen diktadurak, Aurrekoetxearenesanetan. Bata, ideologikoa: Espainia Handiakhiri handiak behar zituen. Beste arrazoiak han-ditasunarekin zerikusia du halaber, baina pro-saikoagoa da: hirigintza-planak gauzatzekolurra behar zen. Bilbokoa ez zen Euskal Herri-ko kasu bakarra izan, baina bai esanguratsuena.

Desanexioen aldeko koordinadorak helbu-rua lortu zuen hein handi batean, bistan dena.1982ko abenduaren 22an Eusko Jaurlaritzakbost udalerriok Bilbotik desane-xionatzeko dekretua sinatuzuen. Jaurlaritzak emandako erahorretako dekretu bakarra izanzen; handik aurrerako guztiakaldundien eskutik etorri dira.Bide batez esan dezagun desa-nexio masibo hori ez zela baka-rra izan; 1987an, lau herri aldiberean bereizi ziren Gernikaz.Historia Bilbokoaren berdintsuada. Beste askoren desanexioa banaka etorrizen, eta batzuen kasuan udala sortu bai bainaezin esan desanexioa egon zenik. Kontuakkontu, 30 udalerri sortu ziren Euskal Herrian1983 eta 1993 bitartean.

Araban bat ere ez, Iparraldean batAzpimarratzekoa da aipatutako denbora tar-tean, eta gerora ere, ez dela egon desanexio edosegregaziorik Araban, eta Ipar Euskal Herrian

bakarra izan dela. Ez bereizketarik, ezta eskari-rik ere. Iparraldeaz den bezainbatean, Frantzia-ko Estatuak duen arazo bat hartu behar dakontuan: udal inflazio izugarria. Europar Bata-sun osoko udalen ia erdia Frantzian dago(36.000 inguru!), eta Parisek ez du gehiagonahi. Ez dago udalerri berriak sortzea debeka-tzen duen legerik, baina bai balizko eskaereki-ko printzipio orokor bat, zeinaren aplikazioaprefetei baitagokien: eskarioi ezetz erantzutea.

Bizkaiko eta Gipuzkoako desanexio olatuaArabara iritsi ez izanak badu bere azalpena,Iñaki Moro EHUko Geografia irakasleak dios-kunez: “EAEko hiru lurraldeetan Araba daudalen lur komunal gehien mantendu dituena;horrek ahalbidetu du entitate txikiek kudeatzegaitasunari eutsi ahal izatea hainbat arlotan”.

Beharrik ez, nahirik ez. Denboran oso atze-ra egin gabe, Eskoziako eta Kataluniakokasuek erakutsi dute burujabetzari buruzkoeztabaidan gero eta garrantzi handiagoa duelanork berea kudeatzeko eskubideak, ohiko nor-

tasun elementuekin batera. Halabada nazio osoen kasuan, zeresanik ez udal mailan. Usansolonbezala Igeldon, “metropoliak”eskaintzen dien arreta eskasa dazutabe nagusietakoa bereizi nahidutenen diskurtsoan. Eta halaere desanexio prozesuetan nor-tasun osagaia egon badago, dis-tantzia fisikoak edo tradizio his-torikoak emana, sarritan biek.

1983an hasitakoa burutzeko urrats bi falta1980ko hamarkadako desanexio eta segregaziooldeak bakea ekarriko zukeen Euskal Herrikoudal banaketari dagokionez, baldin eta hirukasu ez balira geratu konpontzeke: Igeldo,Usansolo eta Itziar. Hirugarrena bideratu eginda azkenik, itziartarrek eurek, Debako Udalaketa Gipuzkoako Foru Aldundiak jarritako tra-bez gogaituta, amore eman zutelako 2000ko

Usansoloko baztereta balkoiakdesanexioarenaldeko pankartezbete diraazaroaren 23kogaldeketa hurbilduahala. “Kontsultapribatua da, bainaguztiz legezkoaeta guztiz zilegi”,dio UsansoloHerriaplataformak .

Bizkaian eta Gipuzkoanindarrean dauden udalensorrerari buruzko arauak beren-beregi euren desanexio nahiagauzatu ez dadin sortuak direlauste dute Igeldon eta Usansolon

USA

NSO

LOH

ER

RIA

Page 3: DESANEXIOAK Erabakitzeko eskubidea udal mailakoa ere bada · bereizteko aukera aztertzen. Lau urte geroago galdeketa egin zuten, eta gehiengoa udala sor-tzearen alde agertu zen. “Handik

DESANEXIOAK

2014KO AZAROAREN 23A6 �

hamarkadaren hasieran. Udala lortzeko nahiaalboratuta, Debaren barruan udal-auzo bihur-tzeko borrokari ekin zioten duela urte batzuk,eta hori ere denen gustukoa ez izan arren badi-rudi helburua gauzatzear dela.

Usansolo eta Igeldoko gatazkek gaurdainoiraun izana ulertzeko, berriz, ezinbestekoa dalegedian izandako zenbait aldaketa azaltzea.EAEn, aldundiek dute eskumena udal berriensorrerari dagokionez. Euri askotxo bota du1983ko lehen desanexio haietatik, eta hainbatforu arau sortu dira segregazioak –“desanexio”hitza ez duzu aurkituko arauotan– burutzekobaldintzak ezartze aldera. Usansolon eta Igel-don udala sortu nahian dabiltzan taldeak kexudira bai Bizkaian bai Gipuzkoan nahi horioztopatzeko ad hoc sortuak direla arauak.

Igeldoko Itxas Aurre elkarteko Jose IgnacioGalparsorok gogorarazi digunez, 1990ean hasiziren bertako hainbat herritar Donostiatikbereizteko aukera aztertzen. Lau urte geroagogaldeketa egin zuten, eta gehiengoa udala sor-tzearen alde agertu zen. “Handik gutxira foruarau berria egin zuten, preseski Igeldoren kon-tra, inola ere bete ezin ditugun bi baldintzadituena: bata, gutxienez 2.500 biztanle izatea[1.000 inguru ditu Igeldok], eta bestea jatorriz-ko udalarekin adostea; baina Donostiako Uda-lak sekula ez du igeldotarron nahia onartu nahiizan”. Gaur egun indarrean dagoen araua2003koa da, eta bi baldintza horiek manten-tzen ditu.

1995ean, Igeldo bereiztearen aldekoek argu-diatu zuten euren prozedura araua sortu bainolehen hasi zela, eta beraz haren aurreko baldin-tzak ezarri behar zitzaizkiola. Urteotan arrazoiaeman diete bai EAEko Auzitegi Gorenak baiMadrilgoak, baina horrek ez die balio izan:2010ean, azkenik, Aldundiak dekretuz ezetsizuen desanexio eskaera, 1986an indarrean zeu-den baldintzak kontuan hartuta.

Bizkaian erabateko debekua 2012tik2012ra arte, oso antzekoak ziren Gipuzkoakoeta Bizkaiko foru araudiak, 2.500 biztanleenbaldintza barne. Baina urte hartan, GernikakoBatzar Nagusiek arau berria onartu zuten,oraindik indarrean dagoena. Arau horrekdebekatu egiten du Bizkaian udal gehiago sor-tzea. Usansolo Herria (UH) plataformakoMonika Menak uste du aldaketaren helburuaoso zehatza zela, “Bizkaian abian dagoen desa-nexio prozesu bakarra gurea da eta”. UH saiatuegin zen arauak xedapen iragankor bat jasozezan, zeinaren arabera epe bat zabalduko bai-tzen lehendik martxan zeuden prozedurakburutzeko, baina ez zuten helburua lortu.

Arau hori egongo ez balitz, edo aipatutakoxedapena erantsiko balitzaio, Usansolok aukerabikaina edukiko luke Galdakaotik bereizteko,aurreko foru arauek ezarritako baldintza guz-tiak betetzen baititu. 5.000 biztanle ingurudauzka, Galdakaoko erdigunetik behar bezainurrun dago eta ekonomikoki bideragarria daberriki EHUk egindako azterketa baten arabe-ra. Izan ere, harrigarriena da oraindik udal ezizatea, kontuan hartua 1988an hasi zirela hel-buru hori lortzeko ahaleginak.

Menak azaldu digunez, 1990eko hamarka-daren hasieran hiru azterketa egin ziren Usan-solo independentearen bideragarritasuna neur-tzeko. Bi aldekoak izan ziren, bainahirugarrenaren ezezkoak prozesu osoa geldia-razi zuen. Azterketa negatibo hura EAJrekinharreman estua daukan abokatu bulego batekegin zuen.

Ondorioa hamabost urteko impassea izanzen. 2011n, desanexio nahia indarberritu etaUH plataforman gorpuztu zen. Udal hautes-kundeetan ezusteko emaitza lortu zuten: zine-gotzi bi eta gehiengo zabala Usansolon.Hurrengo urtean, udal berriak eratzeko debe-kua ezarri zuen Aldundiak. Une honetan, UHk

ITXAS AURRE

2013ko azaroaren10ean egindakogaldeketan, Igeldoudal bihurtzearenalde bozkatu zutenparte hartu zutenen%61ek. Emaitzarimen eginez,GipuzkoakoAldundiak udalsorrera dekretuaeman zuen, bainaotsailetikindargabetuta dago,Donostiako Udalekoosoko bilkurakaurkeztutakohelegitea dela eta.

Page 4: DESANEXIOAK Erabakitzeko eskubidea udal mailakoa ere bada · bereizteko aukera aztertzen. Lau urte geroago galdeketa egin zuten, eta gehiengoa udala sor-tzearen alde agertu zen. “Handik

2014KO AZAROAREN 23A 7�

DESANEXIOAK

1983KO URTARRILAREN 1EANBilboko bost auzo desanexionatuzirenetik, beste 30 udal sortu diraEuskal Herrian, ia denak 80kohamarkadan eta 90ekoaren hasie-ran. 1994tik bost udal berri beste-rik ez dira eratu, eta bakarra XXI.mendean: Ziortza-Bolibar.

35 udalerri berrietatik, hamaseiBizkaian daude, bederatzina Gipuz-koan eta Nafarroan, eta bat Baxena-barren. Betiere bereizketa batenondorioz sortutako udalez ari gara,ez elkarketaz sortutakoez. Bereizke-ta horietako asko desanexioak dira,baina badira zatiketak ere, tamainabertsuko udalak eman dituztenak.Leaburu-Gazteluk, esaterako, erdi-bitzea erabaki zuen 1995ean; zazpiurte lehenago, hiru zatitan banatuzen Iruerrieta, Gipuzkoan ere bai.

Nafarroan, udal berri gehienakIruñerriko zendeen zatiketaz jaiodira. Zendea esaten zaie Iruñeainguruan sortutako bost herri bil-guneri (udal izaera dute): Zizur-koa, Oltzakoa, Galarrekoa, Izakoaeta Antsoaingoa. Azken hori ez daexistitzen dagoeneko; 1991n,Antsoain eta Berriozarrek zendeautzi eta udal bilakatu ostean, gera-tu ziren gainerako herriek Berrio-beiti eratzea erabaki zuten.

Bitxia da zendeetatik bereizidiren udal gehienak, behin sortuta,zendea bera baino biztanletsuagoizan direla. Esaterako, askoz popu-lazio handiagoa dute Barañaineketa Zizur Nagusiak euren jatorriz-ko udala den Zizurko Zendeakbaino, hura ez baita 4.000 biztanle-ra iristen. Barañain, izan ere,zerrenda honetako udal popula-tuena da, Erandioren ostean.Aldea hain nabarmena ez badaere, gauza bera gertatu zen Beriaineta Orkoienen kasuetan.

1983tik Euskal Herrian sortutako udalak

� Berriatua 1983 Ondarroa Bizkaia 1.200� Derio 1983 Bilbo Bizkaia 6.200� Erandio 1983 Bilbo Bizkaia 24.200� Loiu 1983 Bilbo Bizkaia 2.400� Mendaro 1983 Elgoibar eta Mutriku Gipuzkoa 2.000� Sondika 1983 Bilbo Bizkaia 4.500� Zamudio 1983 Bilbo Bizkaia 3.200� Barañain 1984 Zizurko Zendea Nafarroa 21.500� Lasarte-Oria 1986 Hernani, Urnieta

eta Andoain Gipuzkoa 18.200� Astigarraga 1987 Donostia Gipuzkoa 4.900� Forua 1987 Gernika-Lumo Bizkaia 1.000� Kortezubi 1987 Gernika-Lumo Bizkaia 400� Murueta 1987 Gernika-Lumo Bizkaia 300� Nabarniz 1987 Gernika-Lumo Bizkaia 250� Baliarrain 1988 Iruerrieta Gipuzkoa 150� Ikaztegieta 1988 Iruerrieta Gipuzkoa 450� Orendain 1988 Iruerrieta Gipuzkoa 200� Altzaga 1990 Itsasondo Gipuzkoa 150� Iurreta 1990 Durango Bizkaia 3.800� Lekunberri 1990 Larraun Nafarroa 1.500� Ajangiz 1991 Gernika-Lumo Bizkaia 450� Alonsotegi 1991 Barakaldo Bizkaia 2.800� Antsoain 1991 Antsoaingo Zendea Nafarroa 11.000� Berriobeiti 1991 Antsoaingo Zendea Nafarroa 6.000� Berriozar 1991 Antsoaingo Zendea Nafarroa 9.500� Irurtzun 1991 Arakil Nafarroa 2.300� Beriain 1992 Galarreko Zendea Nafarroa 3.900� Orkoien 1992 Oltzako Zendea Nafarroa 3.700� Zizur Nagusia 1992 Zizurko Zendea Nafarroa 14.100� Arratzu 1993 Gernika Bizkaia 400� Gaztelu 1995 Leaburu-Gaztelu Gipuzkoa 150� Leaburu 1995 Leaburu-Gaztelu Gipuzkoa 380� Zierbena 1995 Abanto-Zierbena Bizkaia 1.500� Garrüze 1997 Donapaleu Nafarroa Beherea 300� Ziortza-Bolibar 2004 Markina-Xemein Bizkaia 450

Udala Sorrera Lehen zer Herrialdea Biztanleurtea udaletan zegoen kopurua

foru arau berriaren aurkako helegitea daukaaurkeztuta Espainiako Auzitegi Gorenean.

Iñaki Lasagabaster EHUko AdministrazioZuzenbide katedradunak bere iritzia eman diguarau horretaz: “Berez, ez zait txarto iruditzenhalako arau bat ezartzea desanexio eskaerarikez bada aurreikusten. Gainera, administrazioa

arrazionalizatzeko balio du. Beste kontu bat damartxan dagoen prozesu bat gelditzea, horiherritarren kontrako neurria litzateke. Aldun-dia jabetu da egoerak ezin duela honela jarraitu,eta adierazi du araudian moldaketak egingodituela usansolotarren borondatea errespetatzealdera”. Zuzen dabil Lasagabaster. Jose Luis

Page 5: DESANEXIOAK Erabakitzeko eskubidea udal mailakoa ere bada · bereizteko aukera aztertzen. Lau urte geroago galdeketa egin zuten, eta gehiengoa udala sor-tzearen alde agertu zen. “Handik

�8 2014KO AZAROAREN 23A

DESANEXIOAK

Bilbaok ez ezik, EAJk eta Galdakaoko Udalakadierazi izan dute prest daudela Usansolorensegregazioa ekar lezakeen prozesu bat abiatze-ko –erakundeen kasuan– eta babesteko –alder-diarenean–.

Prozesu horren lehen urratsa foru arauaaldatzea litzateke, eta azkenaherri galdeketa bat egitea.Horretarako entrenamenduaaste honetan bertan izango duteusansolotarrek, UHk azaroaren23rako antolatu duen erreferen-dumean. Galdera, hauxe:“Usansolo udalerria izatea nahiduzu?”.

Emaitzek ez dute balio juridi-korik izango, baina bai politikoa.“Galdakaon, Bilbon eta Madrilen Usansolorennahia zein den entzutea gura dugu”, dio Moni-ka Menak. Ibon Uribe Galdakaoko alkateakesan du ez duela erreferenduma oztopatuko,baina babestu ere ez, prozedurak bestelakoaizan behar lukeelako. UHren eta Uriberen arte-ko ika-mikak zeresan ugari eman du azkenaskeotan, baina ez du ematen horrek Bizkaiko113. udalerriaren sorrera oztopatuko duenik.

Bi hilabetez udal izan zen herriaBizkaia 113.enera bidean, eta Gipuzkoan

89.aren jaiotza etenda. Ondo ezagunak diraIgeldon aurreko neguan gertatutakoak: galde-keta bidez gehiengoak segregazioaren aldebozkatu ondoren, Foru Aldundiak dekretuzagindu zuen Igeldoko udal berria eratzea,baina aurtengo otsailean EAEko Auzitegi

Gorenak bertan behera utzizuen dekretu hori, DonostiakoUdalaren helegiteari men egi-nez. Bi hilabetez udal izanostean auzo izatera itzuli zenIgeldo, eta Itxas Aurre elkarte-ko kideak, hala nola herritargehienak, atsekabez ari zaizkioorain epailearen behin betikoebazpenari itxaroten.

Zergatik Igeldoren kasuanEAJk ez du Usansolorekiko agertu duenjarrera bera?, galdetu du publikoki ItxasAurrek. Hona Sabin Etxearen erantzuna:“Usansolon eta Igeldon argi ikusten da bieredu daudela. Bata, Gipuzkoako Aldundiakaurrera eraman duena, inposizioarena, BBN-Netan beren buruari emandako legeak ezerrespetatuz eta Igeldori baliogabeko galdeketa batekin iruzureginez. Eta bestea, EAJk Usanso-lon proposatzen duena: legearenbarruan galdeketa bat egitea”. n

Usansolo Herria plataforma etaGaldakaoko alkatea ez datoz batprozedura bideratzeko moduaridagokioez, baina ez du ematenhorrek Bizkaiko 113. udalerriarensorrera oztopatuko duenik