DESKARTESEN RAZIONALISMOA

1
DESKARTESEN RAZIONALISMOA Duda metodikoa eta lehen zihurtasuna: cogito-a Eszeptizismoa ez da ailegatzen lehendabiziko egia aurkitzen duelako Descartesek. Izan ere, zalantzan jar dezaket oro (bai munduaren existentzia, bai nire ideien egia…) baina zerbaitetan badut nabaritasun argia eta bereizia: zalantza edukitzeaz hain zuzen. Eta zalantza orok zalantzak dituen, engainatuta dagoen, irudikatzen duen norbaiten (subjektu baten) existentzia suposatzen duenez, hau da ondorioa: zalantzak dituen subjektu bat existitzen da edo, Descartesen hitzetan, “cogito ergo sum” (pentsatzen dut beraz banaiz). Zalantzak izateak, beraz, gure existentzia frogatzen du eta, gainera, zer nolako existentzia mota dugun adierazten digu: gu gara irudikatu, ulertu, maite izan, zalantzak eduki egiten duen gauza zeren eta Descartesentzat pentsatzea subjektuaren baitan gertatzen den oro da. Dena den, pentsatzen dut beraz banaiz delako proposizioak adierazten duena da existitzen naizela baldin eta pentsatzen badut, hau da proposizio horrek adierazten duena egia da pentsatzen dudan bitartean. Beraz pentsatzea eta existitzea batera gertatzen dira: pentsatzen dudalako kontzientzia daukat eta, batera, existitzen naizela zuzenki dakit. Pentsamendua jarduera denez jarduteko zerbait behar da eta hori “nia” edo arima da. Arima, beraz, sustantzia da eta, ikusiko dugunez, Jainkoak sortua eta, ondorioz, finitua. Sustantzia, Descartesentzat, “existitzeko ezeren beharrik ez duena” da. Ideia motak: adbentziak, faktiziak eta jatorrizkoak Dugun egia bakarra pentsamenduaren existentzia denez bere jarduera analizatu behar dugu ea beste egia aurki dezakegun. Eta analisi horrek dakarkiguna ideiak dira. Pentsamenduak ideiak ditu, alegia. Ideietan bi eite bereizi behar da: subjektiboa eta objektiboa. Subjektiboki ideia guztiak gogoaren egiteak dira eta, horrela ikusita, berdin berdinak dira. Objektiboki, ordea, beraien ezberdina den zerbait adierazten dute (eduki objektiboa duten heinean). Eite honi dagokionez, Descartesek hiru ideia mota bereizten ditu: adbentiziak, faktiziak eta jatorrizkoak. 1. Kanpokoak gure kanpoko edo barneko esperientziaren bidez ailegatzen zaizkigunak dira. Lehendabizikoek suposaturiko kanpoko munduaren berri ekartzen digute; bigarrenek, berriz, gure gorputzaren barnean gertatzen omen zaigunaz 2. Egindakoak giza gogoa sortzeko gai direnak dira, irudimena erabiliz eta ditugun beste ideiak nahasiz. 3. Jatorrizkoak ez dira, Platonek zioen bezala, jaiotzerakoan ditugunak baizik eta gure pentsamenduan daudenak baina ez kanpotik, ez barrutik, ez gure gogoaren eraginez eratorriak ez direnak. Jatorrizko ideiak dira ezagutza ziurraren bidean aurrera egiteko balio duten bakarrak baina matematikako egiak eta munduaren existentzia ez dituzte bermatzen. Horretarako fede gaiztoz jokatzen ez duen Jainko baten beharra dugu. Jainkoaren existentzia frogatuz gero, metodoaren lehengo egia eta beretik ondorioztatzen den oro oinarrituta izango da.

Transcript of DESKARTESEN RAZIONALISMOA

Page 1: DESKARTESEN RAZIONALISMOA

DESKARTESEN RAZIONALISMOA

Duda metodikoa eta lehen zihurtasuna: cogito-a

Eszeptizismoa ez da ailegatzen lehendabiziko egia aurkitzen duelako Descartesek. Izan ere, zalantzan jar

dezaket oro (bai munduaren existentzia, bai nire ideien egia…) baina zerbaitetan badut nabaritasun argia eta

bereizia: zalantza edukitzeaz hain zuzen. Eta zalantza orok zalantzak dituen, engainatuta dagoen, irudikatzen

duen norbaiten (subjektu baten) existentzia suposatzen duenez, hau da ondorioa: zalantzak dituen subjektu bat

existitzen da edo, Descartesen hitzetan, “cogito ergo sum” (pentsatzen dut beraz banaiz). Zalantzak izateak,

beraz, gure existentzia frogatzen du eta, gainera, zer nolako existentzia mota dugun adierazten digu: gu gara

irudikatu, ulertu, maite izan, zalantzak eduki egiten duen gauza zeren eta Descartesentzat pentsatzea

subjektuaren baitan gertatzen den oro da. Dena den, pentsatzen dut beraz banaiz delako proposizioak

adierazten duena da existitzen naizela baldin eta pentsatzen badut, hau da proposizio horrek adierazten duena

egia da pentsatzen dudan bitartean. Beraz pentsatzea eta existitzea batera gertatzen dira: pentsatzen dudalako

kontzientzia daukat eta, batera, existitzen naizela zuzenki dakit. Pentsamendua jarduera denez jarduteko

zerbait behar da eta hori “nia” edo arima da. Arima, beraz, sustantzia da eta, ikusiko dugunez, Jainkoak sortua

eta, ondorioz, finitua. Sustantzia, Descartesentzat, “existitzeko ezeren beharrik ez duena” da.

Ideia motak: adbentziak, faktiziak eta jatorrizkoak

Dugun egia bakarra pentsamenduaren existentzia denez bere jarduera analizatu behar dugu ea beste egia aurki

dezakegun. Eta analisi horrek dakarkiguna ideiak dira. Pentsamenduak ideiak ditu, alegia. Ideietan bi eite bereizi

behar da: subjektiboa eta objektiboa. Subjektiboki ideia guztiak gogoaren egiteak dira eta, horrela ikusita,

berdin berdinak dira. Objektiboki, ordea, beraien ezberdina den zerbait adierazten dute (eduki objektiboa duten

heinean). Eite honi dagokionez, Descartesek hiru ideia mota bereizten ditu: adbentiziak, faktiziak eta

jatorrizkoak.

1. Kanpokoak gure kanpoko edo barneko esperientziaren bidez ailegatzen zaizkigunak dira. Lehendabizikoek

suposaturiko kanpoko munduaren berri ekartzen digute; bigarrenek, berriz, gure gorputzaren barnean

gertatzen omen zaigunaz

2. Egindakoak giza gogoa sortzeko gai direnak dira, irudimena erabiliz eta ditugun beste ideiak nahasiz.

3. Jatorrizkoak ez dira, Platonek zioen bezala, jaiotzerakoan ditugunak baizik eta gure pentsamenduan

daudenak baina ez kanpotik, ez barrutik, ez gure gogoaren eraginez eratorriak ez direnak.

Jatorrizko ideiak dira ezagutza ziurraren bidean aurrera egiteko balio duten bakarrak baina matematikako egiak

eta munduaren existentzia ez dituzte bermatzen. Horretarako fede gaiztoz jokatzen ez duen Jainko baten

beharra dugu. Jainkoaren existentzia frogatuz gero, metodoaren lehengo egia eta beretik ondorioztatzen den

oro oinarrituta izango da.