Emadazu muxu kopetan

5
GAIXO NAGO, EMADAZU MUXU KOPETAN Egunero bezala, Marta eskolara joana zen. Primeran gosaldu zuen eta poz-pozik abiatu zen eskolara, baina bi ordu beranduago gaizki sentitzen hasi zen. Masailak gorritu egin zitzaizkion, hotzikarak sentitzen zituen eta begi disdiratsuak zituen. Ez zen ezertaz ohartzen; zeharka ikusten zuen nola irakasleak idazten zuen eta marrazten zuen arbelean eta nola bere gelakideek eskua altxatzen zuten etengabe, birusez, urdaiez eta abarerez mintzatzen ziren bitartean. Baina Martak ezin zuen ezer ulertu. Eserita zegoela, esku hotza eta leuna bizkarrean sentitu zuen eta hau esan zion ahots batek; gaixo zaude, Marta. Sukarra daukazu. Jolasaldian bere aita hor zegoen zain. Pedriatarengana eraman zuen. Proba pila bat egin zion, belarriak, begiak eta eztarria begiratu zizkion; Fonendoa bularrean eta bizkarrean jarrita bere arnasa eta bere bihotzaren taupadak entzun zituen eta galdera asko egin zion eztulari buruz. Osasun-etxetik atera bezain laster, botikara joan ziren. Han oso botikari atsegin batek jarabe batzuk eman zizkion eta eztularen kontrako goxoki batzuk ere oparitu zizkion. Dena den, Marta hain zegoen gaixo non ez zuen goxokiak jateko gogorik. Azkenean, amonaren etxera iritsi ziren. Hau poza!, amona! .Martaren aitak lanera joan behar zuen berréala eta azaldu zion amonari medikuak esandakoa eta emandako botikak zeintzuk ziren.

Transcript of Emadazu muxu kopetan

Page 1: Emadazu muxu kopetan

GAIXO NAGO, EMADAZU MUXU KOPETAN

Egunero bezala, Marta eskolara joana zen. Primeran gosaldu zuen eta poz-pozik abiatu zen eskolara, baina bi ordu beranduago gaizki sentitzen hasi zen. Masailak gorritu egin zitzaizkion, hotzikarak sentitzen zituen eta begi disdiratsuak zituen.

Ez zen ezertaz ohartzen; zeharka ikusten zuen nola irakasleak idazten zuen eta marrazten zuen arbelean eta nola bere gelakideek eskua altxatzen zuten etengabe, birusez, urdaiez eta abarerez mintzatzen ziren bitartean.

Baina Martak ezin zuen ezer ulertu. Eserita zegoela, esku hotza eta leuna bizkarrean sentitu zuen eta hau esan zion ahots batek; gaixo zaude, Marta. Sukarra daukazu.

Jolasaldian bere aita hor zegoen zain. Pedriatarengana eraman zuen. Proba pila bat egin zion, belarriak, begiak eta eztarria begiratu zizkion; Fonendoa bularrean eta bizkarrean jarrita bere arnasa eta bere bihotzaren taupadak entzun zituen eta galdera asko egin zion eztulari buruz.

Osasun-etxetik atera bezain laster, botikara joan ziren. Han oso botikari atsegin batek jarabe batzuk eman zizkion eta eztularen kontrako goxoki batzuk ere oparitu zizkion. Dena den, Marta hain zegoen gaixo non ez zuen goxokiak jateko gogorik.

Azkenean, amonaren etxera iritsi ziren. Hau poza!, amona! .Martaren aitak lanera joan behar zuen berréala eta azaldu zion amonari medikuak esandakoa eta emandako botikak zeintzuk ziren.

Aitak, lanera joan aurretik, muxu bat eman zion kopetan eta alde egin zuen.

Amonak egin zuen lehenengo gauza eranztea izan zen. Goxo-goxo usaintzen zuen pijama eman zion janzteko eta bere ohean oheratu zuen. Bere ohea oso handia zen, gonbidatuena baino askoz ere handiagoa eta gainera bere maindireak zuri-zuriak ziren eta batere zimurrik gabe.

Gero, Martak hartu behar zituen botikak prestatu zituen, hori bai! Laranja zukuarekin batera. Horregatik, botikak txarrak baziren ere, ez zen ohartu zukua bikaina zelako. Amonak hezegailua ere jarri zuen hobeto arnas zezan.

Page 2: Emadazu muxu kopetan

Martak galdetu zuen:

-Sukarrik badut?

Orduan, amona hurbildu zitzaion eta muxu handi bat eman zion kopetan.

Martak oso gustuko zeukan baina ez zuen ulertzen zein zen harremana muxua eta sukarraren artean,

-Sukarra jeisten ari da. Telebista piztea nahi duzu? Edo irratia jartzea? Edo ipuin bat kontatzea?

-Ez, amona. Bakarrik nahi dut nirekin geratzea.

Amona ohearen ertzean eseri zen, Martaren ondoan, eta eskua eman zion. Bazirudien esku horrek gorputz osoa estaltzen zuela, eguzkia izkutatzen zela eta gaua iristen zela. Hori zen logurearen seinale.

II

Martaren amonak ikusi zuenean bere biloba lo zegoela eta oso egokiro arnasten zuela, altxatu zen poliki-poliki esna ez zedin.

Beste muxu bat kopetan emanez, sukarra jeisten ari zela egiaztatu zuen, estalkiarekin estali zuen eta ixil-ixilik atera zen logelatik.

Jakin bazekien Martak ez zuela ongi jango, sukarra altua eta eztarriko mina duzunean ezin duzulako ongi erantsi. Horregatik ondo pentsatu behar zuen zer prestatu. Zerbait gustukoa izan behar zen, bitamina asko zeukana eta eztarritik ongi pasako zena.

Amonak badaki, oso jakintsua baita, gaixo zaudenean, barazkiek eta fruituek dituzten bitamina asko hartu behar direla ondo sendatzeko.

Sukaldean sartu aurretik amaren lanera eta aitarenera deitu zuen ongi zegoela esateko. Berak badaki gurasoak izugarri arduratzen direla semea edo alaba gaixo daudenean. Gero, zerrenda egin ostean, supermerkatura deitu zuen eskaera egiteko. Etxera bidaltzeko esan zien ez baizuen bere biloba bakarrik utzi nahi. Egun horretan diru asko gastatu zuen, mota guztietako frituak, barazkiak eta yogurtak erosten.

Hau dena egin ondoren, jokuen eta ipuinen bila ibili zen. Ziurrenik Marta askoz hobeto esnatuko zen eta jolasteko edo irakurtzeko gogoa izango zuen.

Page 3: Emadazu muxu kopetan

Beranduago, Martaren gustuko barazki purea prestatu zuen eta erretiluan jarri zuen zukuarekin eta jogurtarekin batera.

Logelara itzuli zen, beste muxu bat eman zion sukarrik ez zuela konprobatzeko eta berriro bere alboan eseri zen.

Egun horretan, amonak ezin izan zuen yoga-klasera joan, ezta erosketak egin ezta bere lagunekin kafetxo bat hartu.

III

Arratsaldean , bere ama lanetik iztuli zenean muxu handi bat eman zion eta besarkada handia ere bai. Martak purea, zukua eta jogurta jana zuela esan zion eta askoz hobeto sentitzen zela.

Amonak zukuak eta ura etengabe eskaintzen zizkion, gaixo zaudenean,likidoak hartzea oso ona baita.

Gainera, amonak arropa aldatu zion esnatu zenean izerditan blai zegoelako.

Amonak esaten du izerditzea oso ona dela, sendatzen ari zarela esan nahi du, baina arropa busti bezain laster arropa lehorra jantzi behar da ez hozteko.

Egia esan, amonak asko asko daki. Martak oso ongi daki botikek ez dutela sendatu, berak maitekiro prestaturiko bazkariek, bitaminez betetako edariek, gorputz osoa hartzen duten besarkadek eta kopetan emandako muxuek baizik.

Martaren amonak eta amak luzaro hitz egin zuten gaixotasunez; eztulaz, tripako minez eta begizuloez...

Martaren aita iritsi zenean, hirurak hizketan aurkitu zituen. Aitak oso nekatua zegoela esan zuen. Orduan amona altxatu zen eta muxu bat eman zion kopetan. Martak bazekien zergatik egiten zuen; sukarra zuen ala ez jakiteko.

Page 4: Emadazu muxu kopetan