«Erreferenduma egin egingo da»hiruka.tok-md.com/pdf/hiruka_082-web.pdf · Herriak Getxo H ilaren...

24
Korrikari ondoetorria egiteko batzordeak antolatzen dabiltza eskualdeko herrietan. 20 Siriako gatazkatik ihesi, itsasoa zeharkatu gura duten errefuxiatuen zorigaitza irudikatzen ahalegindu da Endika Basaguren artista. 3 Kultur Maratila Umeei begirako berezia plazaratuko du HIRUKAk, hilabete amaiera bakoitzean; orrialde biko denbora-pasen txokoa izango da. 22-23 Otsailaren 1etik 5era, maratila askatu eta euskal kultur sormen freskoa sartuko da Kultur Leioara. Aurton, bost eguneko egitaraua antolatu du Artedrama plataformak, Kultur Leioagaz elkarlanean. Sei ikuskizun eskainiko ditu Kultur Maratilak bere seigarren edizioan. 8 AGENDA LEIOA Hirukira Olgetan BEREZIA UMEENTZAKO DENBORA-PASAK Berangon etxebakoei aterpea emateko hitzarmena izenpetu dute Mankomunitateak eta Getxoko Udalak. 3 Paperaren eta kartoiaren batze-zerbitzu berria esleitzeko prozesua martxan ipini du Mankomunitateak. 6 Euskara ikasteko tailerra antolatu du Lemoizko Udalak, horretan izena emateko azkeneko eguna hilaren 26a da. 7 Plentziako Danontzat gaztetxearen laugarren urteurrena ospatuko dute aste-akabuan, hilaren 26tik 28ra bitartean. 7 82. zenbakia 2017ko urtarrilaren 26tik otsailaren 1 era arte Juanma Rojas CUPeko Nazio Idazkaritzako kidea Tosu landan egon zen, atxikimendua erakusteko eta hitzaldia emateko. Kataluniaren egoeraz berba egin dugu beragaz. 18-19 «Erreferenduma egin egingo da» Izena emateko garaia da! Matrikulazio-garaia 2017 - 18 ikasturtea Hezkuntza gehigarri berezia

Transcript of «Erreferenduma egin egingo da»hiruka.tok-md.com/pdf/hiruka_082-web.pdf · Herriak Getxo H ilaren...

Page 1: «Erreferenduma egin egingo da»hiruka.tok-md.com/pdf/hiruka_082-web.pdf · Herriak Getxo H ilaren 21ean, 50 lagun bai-no gehiago batu ziren Ge-txon Bentaren etorkizunaz berba egiteko.

Korrikari ondoetorria egiteko batzordeak antolatzen dabiltza eskualdeko herrietan. 20

Siriako gatazkatik ihesi, itsasoa zeharkatu gura duten errefuxiatuen zorigaitza irudikatzen ahalegindu da Endika Basaguren artista. 3

Kultur MaratilaUmeei begirako berezia plazaratuko du HIRUKAk, hilabete amaiera

bakoitzean; orrialde biko denbora-pasen txokoa izango da. 22-23

Otsailaren 1etik 5era, maratila askatu eta euskal kultur sormen freskoa sartuko da Kultur Leioara. Aurton, bost eguneko egitaraua antolatu du Artedrama plataformak, Kultur Leioagaz elkarlanean. Sei ikuskizun eskainiko ditu Kultur Maratilak bere seigarren edizioan. 8

agenda leiOa

Hirukira Olgetanberezia UmeentzakO denbOra-pasak

berangon etxebakoei aterpea emateko hitzarmena izenpetu dute Mankomunitateak eta Getxoko Udalak. ▸3

paperaren eta kartoiaren batze-zerbitzu berria esleitzeko prozesua martxan ipini du Mankomunitateak. ▸6

euskara ikasteko tailerra antolatu du Lemoizko Udalak, horretan izena emateko azkeneko eguna hilaren 26a da. ▸7

plentziako danontzat gaztetxearen laugarren urteurrena ospatuko dute aste-akabuan, hilaren 26tik 28ra bitartean. ▸7

82. zenbakia2017ko urtarrilaren 26tik otsailaren 1era arte

Juanma rojas CUpeko Nazio Idazkaritzako kidea Tosu landan egon zen, atxikimendua erakusteko eta hitzaldia emateko. Kataluniaren egoeraz berba egin dugu beragaz. 18-19

«Erreferenduma egin egingo da»

Izena emateko garaia da!

Matrikulazio-garaia

2017-18ikasturtea

Hezkuntzagehigarri berezia

Page 2: «Erreferenduma egin egingo da»hiruka.tok-md.com/pdf/hiruka_082-web.pdf · Herriak Getxo H ilaren 21ean, 50 lagun bai-no gehiago batu ziren Ge-txon Bentaren etorkizunaz berba egiteko.

HerriakGetxo

Hilaren 21ean, 50 lagun bai-no gehiago batu ziren Ge-txon Bentaren etorkizunaz berba egiteko. Lehenengo

eta behin, Benta eraikina bisitatu zu-ten, azpiegituraren nondik norakoak ezagutzeko. Ondoren, bilera eta ezta-baida egin zuten Geroa ikastolan. Ber-tan, Bentaren beharrizanez eta auke-rez hausnartu zuten, horrek auzoa dinamizatzeko dituen aukerak kon-tutan hartuta. Bileran parte hartu zu-tenek jakinarazi dutenez, askotariko proposamenak egon ziren, eta horien arteko topagune bat bilatzeko boron-datea egon zen. «BentaraNoa» ekime-na 2016ko urrian hasi zen, eta proze-sua zapatuan amaitu zen; hala ere, oraindino, ez dute zehaztu zein izan-

go den Benta eraikinaren etorkizune-ko funtzioa. Proposatutako jarduerak honako gai hauekaz lotuta daude: ongizatea, elikadura osasungarria, gastronomia, kontsumo arduratsua, prestakuntza, garapen pertsonala, ekintzailetza, turismoa, teknologia nahiz sorkuntza- eta kultura-indus-triak. Jasotako proposamenak asko-tarikoak izan dira, erabilerari zein ku-deaketa-ereduari dagokienez, baina

guztiak bat datoz: «Benta irekitzea» da garrantzitsuena euren arabera, eta proiektu horrek «auzoa suspertzeko lehen urratsa» izan behar du.

ramiro pinillaren museoa«BentaraNoa» prozesua aprobetxa-tuz, kultura-munduko ehun pertsona ospetsu inguruk Ramiro Pinilla idazle getxoztarrari gorazarre egiteko museo bat egitea proposatu dute.

Getxoko Benta eraikina biziberritzeko guran getxoko azpiegiturari erabilera berria emateko «BentaraNoa» prozesuari amaiera eman zioten joan den zapatuan.

50 lagun baino gehiagok parte hartu zuten «BentaraNoa» prozesuaren amaierako saioan.

Romo Kultur Etxe berriaren ingurua egokitzeko proiektua aurkeztu du

Udalak, «pertsonentzako inguru han-diagoak eta berdegune gehiago sor-tuz eta hesi bisualak kenduz», ardu-radunek azaldu dutenez. Jarduketa integral horren helburua ekipamendu soziokultural berria inguratzen duen esparrua egokitzea da, gaur egungo urbanizazioa nabarmen hobetzeko as-

moz. Gainera, Romo Kultur Etxearen jarduera bere parajeko inguruagaz ba-teratu eta berriro baloratu gura da. Go-bernu-taldeak prestatutako 2016/2019 Legealdi Planak aurreikusten dituen lehentasunezko ekintzetako bat da proiektua. Horren gaineko erakuske-ta publiko bat antolatzen dabil Udala, martxoan egiteko asmoa du, «beha-rrezkoa denean» iragarriko du.

Txakurrak eta euren ugazabak Biz-kaia Zubiko bidaiarien kabinan

joan daitezke daborduko. Orain arte, autoen lekuan joan zitezkeen; baina jasotako kexak direla eta, araudia al-datzea erabaki du enpresak. Hala, 40 kilogramotik beherako katuak zein txakurrak euren jabeakaz joan ahal izango dira, doan, uhalagaz lotuta edo horiek garraiatzeko motxiletan.

Daborduko maskotak eroan ahal dira Bizkaia Zubian

RKEren ingurua egokitzeko proiektua martxan da

Getxoko Udalak etxetik egin dai-tekeen euskararen transmisioa

bultzatu gura du datozen asteotan. Horretarako, hainbat euskarritan az-pimarratuko du pertsona guztion ga-rrantzia, bakoitzak ahal duen neu-rrian, etxean euskararen presentzia areagotzeko, indartzeko eta euskaraz bizitzen ikas dezagun. Lehenengoz, Udalak gurasoei Emaiozu bizia, dale vida al Euskara liburuxka emango die, erditze-prestaketaren saioetan dau-denei. Horretan elebitasunaren aban-tailak, aholkuak eta sor litezkeen za-lantzen argibideak azalduko dizkie gurasoei. Gainera, Udalak Eman giltza kanpainan parte hartzen du. Horrez gainera, 2017an jaiotako umeei mate-riala bidaliko die, etxean euskaraz era-bili ahal izateko oinarrizko kontuakaz: musika, euskarazko berbak, aholkuak eta abarrak. Hala, aipatutako hiru il-doen inguruko informazioa eta baita umeen artean euskararen erabilera sustatzen laguntzeko ideiak eta ahol-kuak batzen dituen liburuxka argita-ratu du Udalak. Argitalpena Getxoko etxebizitza guztietara helduko da, as-teko Getxoberriagaz batera.

info+: Hiruka.eus/getxo

www.getxo.eus

Etxetik euskararen transmisioa bultzatu gura du Udalak

Page 3: «Erreferenduma egin egingo da»hiruka.tok-md.com/pdf/hiruka_082-web.pdf · Herriak Getxo H ilaren 21ean, 50 lagun bai-no gehiago batu ziren Ge-txon Bentaren etorkizunaz berba egiteko.

32017ko ur tarrilak 26 | otsailak 1

Kalean lo egiten dutenei gaueko ostatua emateko hitzarmena si-

natu dute Getxoko Udalak eta Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak. Hala, tenperatura baxuak direla eta, urtearen hasieratik Berangon zabalik dagoen aterpetxea erabiltzea gomen-datu dute. Hala ere, neurria behin-behinekoa dela zehaztu dute, «behin betiko proiektua eta kokapena ezarri arte». Berangoko alkate Anabel Landa zehaztu duenez, «gauero hiru lagun joan ohi dira aterpetxera»; bost lagun izan dira, gehienez, joan den urtarrila-ren 4tik hona.

Domeka honetan, urtarrilaren 29an, Amilami ikuskizuna eskaini-

ko du Pantzart antzerki-taldeak, eus-karaz, Berango Antzokian. Hitzordua 18:00etan ipini dute, eta sarrerak euro batean egongo dira. Amilami ipuin-kontaketa musikatua, Juan Kruz Ige-rabideren eleberrian oinarrituta dago. Lamien istorioak kontatzen ditu, ger-taera fantastikoak gaur egungo jen-dartean kokatuz. Ongiaren eta gaiz-kiaren arteko borroka dago istorioaren muinean eta, kontaketaren barruan, usain-belarrak, sehaska-kantak, aho-korapiloak eta hainbat instrumentu-ren musika ere txertatzen dira. Euskal kultura herrikoia eta Senegaleko mu-sika batzen ditu ikuskizunak.

Aurton ere familia berangoztarrak Alto Campoora (Kantabria) eskia-

tzera joan ahal izango dira, otsailaren 4an, zapatuan. Interesa daukatenek, aldez aurretik izena eman beharko dute, Berangoko kultur etxean; ur-tarrilaren 27ra arte dago horretarako aukera. Udalak azaldu duenez, auto-buseko leku-kopuruak inskripzio-hu-rrenkeraren arabera gordeko dituzte, eta Berangon erroldatutakoek lehen-tasuna edukiko dute. Txangoaren pre-zioari dagokionez, helduek zein umeek 5 euro ordaindu beharko dituzte; errol-datuta ez daudenek, ostera, prezioa galdetu beharko dute izena emateko orduan. Gaineratu dutenez, 12 urtetik gorako gazteak euren kontura, baka-rrik, joan ahal izango dira txangora.

Etxebakoei aterpea emateko zerbitzua martxan da

Amilami ipuina, Pantzart taldeagaz, domeka honetan

Eskiatzera joateko txangoa egingo dute, otsailaren hasieran

Getxo

testUa: kepa Ugarte martiarena argazkia: HOdei tOrres

Besteak beste, Siriako gatazka-tik ihesean, itsasoa zeharka-tu gura duten errefuxiatuen zorigaitza irudikatzen saiatu

da Endika Basaguren Ansoleaga artis-ta berangoztarra. Margolanak dira na-gusi erakusketan.

Zer kontatu gura izan duzu erakuske-ta honen bidez?Siriako gatazka islatzen ahalegindu naiz: itsasoa zeharkatuz, bizitza hobe bat aurkitzen saiatzen diren errefuxia-tuen arazoa da gai nagusia. Baina, ez naiz horretara mugatzen; abiapuntua Siriako gatazka izan arren, itsasoz bi-daiatuz, etorkizun hobea lortu gura duten lagun denak irudikatu nahi izan ditut; horien artean, ni neu. Bideo ba-tean neure burua ikus daiteke hainbat margolan itsasora botatzen, nazioarte-ko erakusketa-aretoetara hel daitezen. Gutako askoren aitita-amamek ere itsasoa zeharkatu behar izan zuten, bi-zimodu hobe baten bila.

Baina, denak ez dira bizirik heltzen.Itota hil aurretik ala ez, itsasora salto egindako errefuxiatuek bizi dituzten azken momentu latzak islatzen ahale-gindu naiz, margolanen bidez. Bene-

tan, tragikoa izan behar du etorkizun hobeagoa lortu gura eta azkeneko ha-tsa botatzea helburua lortu barik.

Askotan sorrarazten du beldurra itsasoak, ezta? Alde ona eta txarra dauzka itsa-soak; garai batean, etxera diru-apu-rrak eroateko guztiz beharrezkoa zen. Orain, astialdirako erabiltzen dugu, gehien bat. Hari horretatik tiraka, era-kusketako lanetako batean erdi-itota agertzen naiz ni; izan ere, urpekaritza egiten nenbilela, istripu larria eduki nuen. Hiltzeko zorian egon nintzen! Ez da kontu bera; baina, saiatu naiz sen-titu nuena alderatzen errefuxiatuek sufritzen dutenagaz; erreskatatuak izateko esperantzaz heltzen dira kos-taldera, horietako asko seme-alabak altzoan. Askotan, ez dute lortzen. Kua-drillako lagun bat dago Greziako erre-fuxiatuen kanpaleku batean, sorosle. Kontu izugarriak kontatzen dizkigu, etortzen den bakoitzean.

Erakusketako lanak margotzen zen-biltzala sortu zen Siriako gatazka...Bai. Lehenengo eta behin, aipatzea beharrezkoa da, urte biko lana dagoe-la Helmugak erakusketaren atzean. Bestalde, hau guztia prestatzen hasi nintzenean, itsas margoetan oinarri-tutako posta-txartelak elkartrukatzen

nenbilen mundu osoko artistakaz; korronte ozeanikoak irudikatu gura nituen... Munduaren bestaldera bida-litako zirriborroak artelan bihurtuta bueltatzen zizkidaten artista horiek. Neurri batean, itsasoak daukan mu-ga-izaera apurtu gura nuen. Lan ho-rregaz nenbilela sortu zen Siriako ga-tazka, bai...

Zure obretan ez duzu edertasuna bakarrik bilatzen; errealitatea islatu gura duzu. Zer dela eta?Literatura, arte-plastikoak eta, oroko-rrean, sorkuntza-lan denak jende as-korengana heltzeko tresna boteretsua direla pentsatu izan dut beti. Kazeta-ritza-munduan kontu bera gertatzen da: zure iritzia daukazu, eman deza-kezu, jende gehiagorengana heltzen zara... Artean ez du zertan denak poli-ta izan behar. Estetikaz baliatuz, kon-tu mordoa kritika ditzakezu, eta jende askori pentsatzea eragin.

Zein mezu bidali gura duzu Helmu-gak erakusketagaz?Askotan, egundoko garrantzia ematen diegu geure interesei; beste guztienak baino garrantzitsuagoak direla uste iza-ten baitugu. Baina, askoz gutxiagoga-tik, oso txarto dabiltzanak aurki ditza-kegu edonon. Horrenbesterako ez diren gauzei ematen diegu garrantzia.

«Siriatik ihesi, itsasoan galtzen dute bizia»endika basaguren ansoleaga artista berangoztarraren Helmugak erakusketa ikusteko aukera dago Algortako Torrene aretoan, urtarrilaren 29ra arte.

Erakusketa ikus daiteke eguaztenetik barikura (11:00-13:00 / 17:00-20:00), zapatuan (12:00-14:00 / 18:00-21:00) eta domekan (12:00-14:00).

Berango

Page 4: «Erreferenduma egin egingo da»hiruka.tok-md.com/pdf/hiruka_082-web.pdf · Herriak Getxo H ilaren 21ean, 50 lagun bai-no gehiago batu ziren Ge-txon Bentaren etorkizunaz berba egiteko.

2017ko ur tarrilak 26 | otsailak 14

Erandio

Altzagako eta Astrabuduko Udal Gizarte Zerbitzuetan egin ahal izango dira Gizarte Larrialdietarako Laguntzen

(GLL) eskaerak, 09:00etatik 14:00eta-ra. Udalak jakinarazi duenez, iaz es-kaera aurkeztu eta baldintzak bete zi-tuzten erandioztar denek jaso zituzten laguntzak. Erandioko Udalak azpima-rratu duenez, «erandioztar bat ere ez zen GLLetatik kanpo geratu» 2016an. Hala, 414 eskaera jaso zituzten iaz gi-zarte-zerbitzuek. Horien artetik bost espediente baztertu zituzten, baldin-tzak ez betetzeagatik; era berean, 3 pertsonek uko egin zieten laguntzei. Horrenbestez, 406 pertsonek jaso zu-ten GLLren bat; 470.572 euro bidera-tu zituzten, denera. Udalak 158.388

euroko diru-partida bat onartu zuen Eusko Jaurlaritzak egindako ekarpe-na (312.184 euro) osatzeko, EAJk eta PSE-EEk osatzen duten Udal Gober-nuak azpimarratu duenez.

Joseba Goikouria alkateak nabar-mendu du «guretzat garrantzitsuena dela pertsona bat ere ez dela bazte-rrean gelditu, aurrekontu nahikorik ez izateagatik. Beharrak agertu diren hei-nean, diru-partida berriak gehitu eta egundoko orekak egin ditugu lagun-tza horiei dagozkien funtsak ipintze-ko, ulertzen baitugu garrantzitsuena pertsona horien beharrak zirela».

eboluzioaUrtez urte, eta iaz arte, gora joan da Gi-zarte Larrialdietarako Laguntzak osa-tzeko Udalak ipini duen diru-kopurua. Hala, 68.900 euro izan ziren, 2011n; 89.510,86 euro, 2012an; 123.607,24 euro, hurrengo urtean; 151.040 euro, 2014an; eta udal-ekarpena 220.971 eu-rokoa izan zen orain dela urte bi.

Gizarte-laguntzen epea zabaltzear dagoeguaztenetik aurrera eskatu ahal izango dira Udalaren Gizarte Larrialdietarako Laguntzak.

Laguntza ukatu zieten 29 pertsonari 2015ean, aurrekontu faltagatik. © ERANDIOKO UDALA

Zapatu honetarako, hainbat lagu-nek proposatutako plan parega-bea egongo da aukeran, «2017a

osasunez eta alaitasunez hasteko». Maitane Aragana antolatzaileak azal-du duenez, Erandio zeharkatzeko «ibil-bide zirkularra» egingo dute, Altzagan hasi eta bertan amaitu. Zeharkatuko dituzten auzoetan «herriko ondarea, historia, kondairak» eta bestelakoak elkarregaz ezagutzeko aukera izango dute. Txangoa 09:30ean hasiko dute itsasadarreko garabitik, horma-iru-diaren albotik. Lau ordu pasatxoko ibilaldia Jado kalean amaituko dute, 14:00ak aldera. Ez dago aurretik izena

eman beharrik. Aranagak oroitarazi duenez, egingo duten laugarren ibilbi-dea izango da zapatukoa. Urte amaie-ran izan ohi da, baina pasa den aben-duaren 31n ez zuten halakorik egin, egun berezia zelako. Aurtengo ibilbi-dean, Altzagatik Arriagara igoko dira parte-hartzaileak; handik Astikara eta bertan txoko okupako kideek presta-tutako hamaiketakoaz gozatuko dute, proiektua aurkezten dieten bitartean. Ondoren, Lutxanan, bertako ortuen eta eskolaren proiektuak ezagutzeko auke-ra izango dute; azkenik, Altzagan, Ka-lezulo gaztetxearen nondik norakoak azalduko dizkiete.

Txango gidatua egingo dute auzolandegietatik, zapatuan

Erandioko Udaleko Osasun Publi-koa eta Kontsumo Sailak kanpaina

berri bati ekin dio, 3 eta 5 urte bitarteko neska-mutilen artean elikadura-ohitu-ra onak bultzatzeko. Jorge González zinegotziak azaldu duenez, «progra-maren helburu nagusia da Haur Hez-kuntzako neska-mutilen gurasoak kontzientziatzea, nutrizio-heziketa egoki batek duen garrantziaren gai-nean. Heziketa hori umeen egungo eta etorkizuneko osasunaren ezinbesteko oinarria izango da». Udalak umeen-tzako ehunka mahai-oihal atera ditu, kanpainaren bitarteko legez. Oihale-tan oinarrizko bost aholku inprimatu dituzte, modu grafikoan, «etxeko txi-kienek euren elikadura hobetzeko ohi-turak sustatzeko». Mahai-oihal bana eskatu ahal izango dute gurasoek. Es-kaera udaletxean egin daiteke, baita Astrabuduko Hiritarren Arretarako Bu-legoan ere (Meso kalea, 20).

info+: Hiruka.eus/erandio

Elikadura-ohitura egokiak bultzatu gura dituzte umeen artean

Erandioko Helduen Hezkuntza Eten-gabeak (HHE) izena emateko epea

zabaldu du daborduko, otsailaren 3ra arte. Zentroak aukera asko eskainiko ditu ikasturte berrirako: DBHko gra-duaren titulu ofiziala lortzeko ikastaro denak; unibertsitatera sartzeko probe-tarako prestakuntza; irakurtzen, idaz-ten, zenbatzen ikastea eta hobetzea; kultura eguneratzea; Interneta, power point-a, ingelesa eta argazkilaritza di-gitala; eta beste hainbat tailer.

info+: 944 673 504

«Emakumeen historia» ere ikas daiteke.

Helduen Hezkuntza Etengaberako matrikula, zabalik

Page 5: «Erreferenduma egin egingo da»hiruka.tok-md.com/pdf/hiruka_082-web.pdf · Herriak Getxo H ilaren 21ean, 50 lagun bai-no gehiago batu ziren Ge-txon Bentaren etorkizunaz berba egiteko.

52017ko ur tarrilak 26 | otsailak 1

Leioa

Bizkaiko Lurralde Auzitegian epaituko dute ikasle bati se-xu-abusuak egitea egotzi dio-

ten Leioako Gaztelueta ikastetxeko irakasle ohia. Hala ere, 40.000 eu-roko fidantza ezarri dio Opus Deiko ikastetxeko hezkuntza-zentroko mai-sua zenari Emilio Lamo de Espinosak, Getxoko Lehen Instantzia eta Instruk-zioko 5. epaitegiko buruak. Azken ur-tebetean bera arduratu da auzi horren instrukzioaz. Egunotan plazaratutako ebazpenean, «jarraikako sexu-abusu delitua» leporatzen dio epaileak Gaz-teluetako maisua izandakoari; «ho-rretarako bere nagusitasunaz balia-tu zen», Lamo de Espinosak dioenez. Akusatuak otsailaren 14an aurkeztu beharko du Bizkaiko Lurralde Auzite-gian, Bilbon. Horren ostean erabakiko dute epaiketaren data. Hainbat iturrik adierazi dutenez, 10 urtera arteko es-petxe-zigorra eska dezakete ustezko sexu-erasotzailearentzat.

Orain urte batzuk, 2013ko urtarri-lean, mutikoaren aitak ezagutarazi

zuen auzia, semeak ustez jasandako abusua hainbat komunikabidetan sa-latuz; ikastetxeak salaketei erantzun egokia eman ez ziela uste baitzuen. Ha-ren berbetan, Gazteluetako irakaslee-tako batek sexu-abusuak egin zizkion mutikoari, hasieran 12 urte zituela, 2008-2009 eta 2009-2010 ikasturteetan. 2011n eduki zuten gurasoek horren be-rri, gazteak ikastetxera joateari uko egin zionean. Hala ere, familiak sala-ketarik ez ipintzea erabaki zuen, muti-koa auzia jasateko moduan ez zegoela-ko orduan; baina, adin-nagusi izatera heldu zenean, familiak kereila aurkez-tu zuen Getxoko epaitegian.

Gazteluetako irakasle ohia Bilbon epaituko dute

Aurton 28 urte beteko ditu Leioa-ko Agate Deuna Eguneko Kanta

Lehiaketak. Ohi den legez, maila bi egongo dira: 16 urte artekoen maila, eta adin horretatik gorakoena. Besteak beste, bost jarduketa-eremu ipini di-tuzte: Lamiako, Pinueta-Ibaiondo, er-digunea, San Bartolome (Artatza eta Artatzagana barne) eta Kandelazubie-ta-Udondo. Talde bakoitzak ondoen datorkion gunea aukeratu ahal izan-go du; zein inskripzio-orrian adierazi beharko dute. Hala, hilaren 30era arte egongo da izena emateko aukera, Kul-tur Leioan. Bestalde, antolatzaileek leku eta ordu zehatz batzuk esleituko dizkiote 16 urte artekoen talde bakoi-tzari, aukeratutako gunearen barruan; bertan abestu beharko dute. Ostera, 16 urtetik gorakoen taldeek Euskal Etxeen plazan abestu beharko dute. Sariei dagokienez, 350, 250 eta 175 eu-rokoak izango dira; otsailaren 11n, za-patuan, banatuko dituzte, 12:00etan, Kultur Leioako erakusketa aretoan.

info+: [email protected]

Agate Deuna sariketan izena emateko aukera, urtarrilaren 30era arte

Partekatu proiektuaren bidez, gazte leioaztarren parte-har-tzearen inguruko diagnosti-ko «informala» egin gura izan

du Udalak. «Leioako komunitateagaz identifikatzen diren, egitekotan zelan egiten duten, eta herria zelan senti-tzen duten» ziren helburu nagusiak, Joxe Belmonte Hezkuntza eta Par-taidetza teknikariak azaldu duenez. Ikerketa-lan hori egiteko, Etorkintza fundazioagaz elkarlanean jardun dira agintari leioaztarrak; aipatutako el-kartea arduratu da neska-mutilakaz harremanetan ipintzeko bide egokiak topatzeaz. Bestalde, Buffalo Produk-zioak taldeko kideek grabazioak eta bideoen muntaketa egin dituzte.

Harrituta eta pozikIa ordu erdiko ikus-entzunezko lan batean jaso dute horren emaitza, eta abenduaren 15ean aurkeztu zuten Mendibile Jauregian; gazteek, hain-bat udal-agintarik zein teknikarik, eta

Etorkintzako kideek parte hartu zuten ekitaldian. Gainera, azterketaren on-dorioakaz «harrituta eta pozik» dau-de agintari leioaztarrak. Partaidetza Sailak nabarmendu duenez, «Leioa-ko gazteek euren komunitatean parte hartzeko gaitasun eta gogo izugarriak dauzkate. Aisian, kirolean, kulturan zein jendartean sare oso eraginkorra dauka Leioak, eta sare hori indartzeko potentziala itzela da».

Baieztatu dutenez, lonjetako eta kuadrilletako neska-mutilak euren ar-tean harremanak dauzkate. Bestalde, «ideologia politikoek ez dituzte eu-

ren arteko harremanak oztopatzen», udal-agintarien berbetan. Baina, za-lantza barik, bertoko gazteak leioaz-tarrak izateaz «harro» daudela jaki-teak eragin du pozik handiena: «Leioa oso bizia da; lo-hiri kontzeptutik al-dendu egin da», nabarmendu du Joxe Belmonte teknikariak. Udal iturriek emandako datuen arabera, 94 neska-mutilek eta 22 elkartek (zuzenean edo zeharka) parte hartu dute Partekatu proiektuan: Betiko ikastolak, Baran-diaran institutuak, Lamiako Maskara-dak, gazte-asanbladak eta Kantika Ko-ralak, besteak beste.

Leioaztarrak izateaz harroHerriko gazteen parte-hartzea aztertu du Udalak, Partekatu proiektuaren bitartez.

Neska-mutilei egindako elkarrizketakaz bideoa egin dute. © LEIOAKO UDALA

Ikasle bati sexu-abusuak egitea egozten diote.

Ikastoletan eskola jazarpena-ri aurre egiteko KiVa meto-doa martxan jartzen ari gi-nen egun berean, UNESCOk

munduko eskola umeen laur-denak jazarpena jasaten duela ondorioztatzen duen txostena publiko egin zuen, eta horrek argi erakusten digu berebiziko tamaina duen arazo baten au-rrean garela. Izan ere aipatuta-ko metodo horretan azpimarra-tzen den bezala, jazarpenak ez die biktimei soilik eragiten, era-sotzaileei ere, eta azken batean erasoaren inguruko hezkuntza komunitate osoari ere bai.

Horregatik arazoa bideratze-ko taldea inplikatu behar da, taldeak ematen baitio indarra erasotzaileari; batzuek, nolabai-teko babesa ematen diotelako, eta beste batzuek, ez ikusiarena egiten dutelako. KiVa Metodoak taldeko kide bakoitzak bere erantzukizuna zein den ulertzea du helburu, taldearen jarreraren aldaketarekin erasotzailea inda-rra galduz joango delako. Tal-dearekin batera ikastetxea ere inplikatu behar da Curriculuma-ren bitartez, KiVa zentroa garela gogorarazten duten elementuen presentziarekin eta jazarpen ka-suak gertatzen direnean, modu hezitzailean aurre egin.

Ikastetxe bakoitzetik hara-go ere, hezkuntza sareek eta, orokorrean, gizarteak ere au-rrera pauso bat eman beharra dute, horrela ulertu dugu Ikas-toletan. Ezin genuen inora era-maten ez gintuzten dinamikak errepikatzen murgilduta jarrai-tu eta gure izpiritu eraldatzai-leari jarraituz, eremu honetan ere eredu berritzaile baten al-deko apustua egin dugu: KiVa. Lehenengo egun hauetan oso suspergarria da ikasle guztiak honetan jartzen ari diren ilusioa ikustea, familien interesa eta langileen inplikazioa. Datorren maiatzeko inkestaren datuetan ikusiko dugu ze bilakaera gerta-tzen den.

Iritsi da gure artera KiVa metodoa

kOldO tellitU meJiaIkastolen elkarteko lehendakaria

Lumak astindu

Page 6: «Erreferenduma egin egingo da»hiruka.tok-md.com/pdf/hiruka_082-web.pdf · Herriak Getxo H ilaren 21ean, 50 lagun bai-no gehiago batu ziren Ge-txon Bentaren etorkizunaz berba egiteko.

2017ko ur tarrilak 26 | otsailak 16

Uribe Kosta

Azkenaldian herritar askok kritikatu dute paperaren eta kartoiaren gaikako bilke-tan Uribe Kostako Zerbitzu

Mankomunitateak egindako kudeake-ta; kontratu berriak hainbat «hutsu-ne» ei dituelako eta kontratuko bal-dintzak bete ez ei dituelako. Sopelako udalerriak jasan ditu ondorio larrienak. «Edukiontziak sarritan pilatzen dira es-paloi eta kaleetan zehar zikinkeria ara-zoak sortuz», deitoratu du Sopelako Udalak. Horren aurrean, Mankomuni-tateak hainbat kontu argitu gura izan ditu: paperaren eta kartoiaren gaikako bilketa-zerbitzuaren segimendu «sako-na» egin dute; horri esker, 2016ko urta-rrilean kontratua hasi zenetik, zerbitzu horrek «hutsune garrantzitsuak» ditue-la egiaztatu da; «egoera hau txarrera joan zen udan bereziki». Horren ostean, joan den urteko azaroaren 25ean enpre-sa-arduradunagaz kontratuaren ebaz-

pena sinatu zuten. Hori dela eta, proze-dura-agiriak prestatzeko azken fasean dago orain Mankomunitatea, papera-ren eta kartoiaren gaikako bilketa-zer-bitzu elkartua kontratatzeko. Hala, lizitazio berria izan arte, gaur egun kon-tratua duen enpresak zerbitzua egoera berdinean eskaintzera «derrigortuta» dagoela ohartarazi dute arduradunek, «kontratazioa beste modu batera egitea ezinezkoa da eta». Bilketa-zerbitzuak eragindako arazoak zuzentzeko neurri-rik hartu ez izana ere ezeztatu du Uri-be Kostako Zerbitzu Mankomunitateak. «Ordezkari politikoek eta teknikoek zerbitzua uzten duen enpresagaz egu-neroko harremana izan dute, momentu oro, zerbitzu egokia betetzea behin eta berriz eskatuz, eta herritarren ongiza-teaz arduratuta beti», gaineratu dute. Sopelako Udalak ere Garbialdi enpre-sari kontratua amaitu artean bere egin-kizunak betetzeko eskatu dio.

Bilketa-zerbitzua dela eta, kezka

Edukiontziak sarritan bete-betetzen direla deitoratu dute.

Sopelako Jauregizar plazako jolas-parkea «arriskutsua» dela salatu

zuen Denok Batera taldeak, hilaren hasieran. Horren harira, Udalak inkes-ta bat martxan ipini duela gogoratu du Gontzal Hermosilla Sopelako alkateak, eta ikerketa horrek hartu beharreko erabakien inguruko pistak emango di-tuela. Prozesu hori martxan ipintzea DBko zinegotziakaz adostutako eraba-kia izan dela dio Hermosillak, eta ho-rren lehenengo emaitzak abenduan jaso zirela. Halere, DBren ustez, egin-dako ikerketa hori «hutsala eta funtsik gabekoa» da. «Dagoeneko bagenekie-na eta Sopelako edonork ikus dezakee-na bakarrik dauka barne ikerketak», deitoratu dute. Joan den urrian, 154 inkesta batu zituzten, guztira; Iturrie-ta, Gernika, Jauregizar, Urgitxieta eta Errekagane parkeen erabiltzaileen iri-tzia ezagutzeko helburuagaz, eta beha-rren zein erabileraren ereduak jasotzen dituen txostena lantzeko.

Getxo, Gorliz, Plentzia eta Sopelak euren turismo-eskaintzak aurkez-

tu dituzte egunotan Madrilgo Nazioar-teko Turismo Azokan (FITUR). Udalerri horietako ordezkariek Euskadi-Basque Country izeneko erakustokian parte hartu zuten, Eusko Jaurlaritzako Tu-rismo Sailak ipini zuen erakusleiho hori. Bertan, Bilbo eta Bizkaiko erakar-garri turistikoak erakutsi ditu hilaren 18tik 22ra arte. Azoka horretan aurkez-tu zuten Bay of Biscay/Golfo de Bizkaia gida berria, besteak beste, Lonely Pla-netegaz elkarlanean egindakoa. Aur-tengoa 37. edizioa izan da, eta 231.872 bisitari eta 165 herrialdetako 9.605 en-presa egon dira denera.

Hermosillak dio DBkoakaz adostu zela prozesua abiatzea

Eskualdeko eskaintza turistikoak aurkeztu dituzte FITURen

paperaren eta kartoiaren bilketa-zerbitzu berria esleituko du Mankomunitateak. Bitartean, bere eginkizunak betetzeko eskatu dio Garbialdi enpresari Sopelako Udalak.

Hauxe da sindikatuak aukeratutako goiburua aurten maiatzean egin-go dugun 9. Biltzar Na-

gusirako. Ongi dakigu sistemak baduela bere 4.0 eredua diseina-tua, neoliberalismo basati baino basatiago bat oinarri, produk-zio sistemei eta kontsumo ere-duei dagokienez. Argi daukagu kapitalismoan ez dagoela ondo bizitzerik, eta proposamenak eta alternatibak jarriko ditugu mahai gainean egoerari buelta emateko. Guretzat sozialismoa da bizitza on bat edukitzea ziur-tatuko duen sistema. Espazio ezkertiar soberanista sendo bat behar dugu, eta euskal sindi-kalgintzaren ekarpenak eraba-kigarria izan behar du espazio horren eraikuntzan. Hain zuzen ere, Euskal Herri sozialista erai-kitzeko, feminismoa, ekosozia-lismoa eta independentismoa dira gakoak. Feminismoa ideo-logia transformatzailea delako eta bakarrik horrela ziurtatuko dugulako eraikitzen dugun sis-tema guztientzat izatea, gizo-nentzat zein emakumeontzat; ekosozialismoa ezin dugulako bizitza duina eta ona kontsu-moan eta neurririk gabeko pro-dukzioan oinarritu; eta inde-pendentismoa, sistema berri bat eraikitzeko behar beharrezkoa delako Estatu burujabe bat iza-tea, herriaren esku egoteko sis-temaren gaineko boterea, Herria bere erabakiak hartzeko aske izateko.

Bada kapitalaren 4.0 kon-tzeptu zapaltzaileak LABen 4.0 dinamikarekin egingo du topo. Aurrez aurre izango gaitu, ga-raiko langile borroka eta aro be-rriko sindikalismoa ikur. «Gure garaia» dela aldarrikatu nahi dugu. Gogoeta prozesu oso bat egin dugu, gure eredu sindika-la birpentsatzeko erronkarekin. Garai berri bat irekitzera goaz, eta langileak erdigunean egon-go dira, LANGILE KLASEA hizki larriz aldarrikatzeko garaia da.

Biltzar Nagusira begira: LAB 4.0 gure garaia

iratxe azkUe reinares LABeko Eskumaldeako idazkaria

LABetik atera berri

Page 7: «Erreferenduma egin egingo da»hiruka.tok-md.com/pdf/hiruka_082-web.pdf · Herriak Getxo H ilaren 21ean, 50 lagun bai-no gehiago batu ziren Ge-txon Bentaren etorkizunaz berba egiteko.

72017ko ur tarrilak 26 | otsailak 1

Euskara ikasteko zein euskara-mai-la hobetzeko ikastaroak antolatu

ditu Lemoizko Udalak. Eskola horiek gurasoentzat dira, «seme-alabakaz euskaraz berba egin ahal izateko», besteak beste. Interesa dutenek So-pelako udal-euskaltegian izena eman dezakete, urtarrilaren 26ra arte. Ikas-taroaren prezioa 50 eurokoa da eta es-kolak otsailaren 2an hasiko dira.

Uribe Kosta

Lau urte pasatu dira Plentziako Danontzat gaztetxeak ateak zabaldu zituenetik. Hori dela eta, gune autogestionatuak

urteurreneko jaialdia antolatuko du hurrengo egunotan, hilaren 26tik 28ra bitartean. Antolatzaileek jakina-razi dutenez, eguenean hasiko dute ospakizun-jaialdia. Egun horretara-ko, Errepresioaren 11 aurpegi Sakanan izenburuko berbaldia eskainiko dute, Altsasuko Herri Asanbladaren ekime-nez, arrastiko 07:00etatik aurrera. Hu-rrengo egunean, barikuan, Fredi Paiak eta Alaia Martinek bertso-doinua ipini-ko diote gune-autogestionatuan egin-go den afariari, 22:00etatik aurrera;

sarrerak 12 euroan daude salgai, lan-bako eta ikasleentzat, 8 euroan. Azke-nik, egun handiena zapatuan izango da. Hala, 17:00etatik aurrera, egitarau luzea egongo da; ordu horretan, Txan Magoak ikuskizuna egingo du, berta-ratuko diren guztien gozamenerako.

Ostean, 19:00etan, Gure Esku Dago tal-deko kideek Santa Agedako entsegua egingo dute, eta jarraian, 20:00etan, poteo-musikatua egingo dute Gorliz-ko kaleetan. Amaitzeko, urtemuga ospatzeko jaia egongo da gaztetxean, 00:00etatik aurrera.

Lau urte gaztetxeagaz dantzanplentziako danontzat gaztetxeak laugarren urteurrena ospatuko du datozen egunotan.

Domeka goizaldean amaituko da urteurrena ospatzeko jaialdia.

EgitarauaUrtarrilak 26, eguena19:00 Altsasuko Herri Asanbladaren berbaldia: Errepresioaren 11 aurpegi Sakanan goiburudun gaia izango dute berbabide.

Urtarrilak 27, barikua22:00 Bertso-afaria egingo dute, Fredi Paia eta Alaia Martin bertsolariakaz. Sarrera 12 euroan egongo da salmentan; ostera, langabeek eta ikasleek 8 euroren truke erosi ahal izango dute.

Urtarrilak 28, zapatua17:00 Txan Magoak, Txinbili txanbala ikuskizuna aurkeztuko du.19:00 Gure Esku Dago taldekoek Santa Agedako entsegua egingo dute.20:00 Poteo-musikatua, kaleez kale, Gorlizen.00:00 Jaia gaztetxean izango da.

Cantarranas ingurua hobetuko du Udalak

Udalerriko azpiegiturak hobe-tzeko guran, Barrikako Udalak hainbat proiektu martxan ipini

ditu, San Telmo auzoko Cantarranas inguruan. Hala, Barrika Piragua Talde-ko eraikina hobetu gura du, baita Gure Etxea eraikinaren barrualdea, besteak beste. Horrez gainera, kableen lapurre-tak saihesteko sistema abian jartzeko 7.800 euroko inbertsioa egingo du.

Daborduko, Gure Etxea izeneko eraikina hobetzeko proiektua martxan da: kanpoko azpiegitura zaharberritu dute; eta laster ekingo diote eraikina-ren barrualdea egokitzeari, herritarrek erabiltzeko lokala izan dadin, oraindi-no ez zehaztu arren horren helburua zein izango den.

Horrez gainera, Gure Etxearen on-doko pabiloia hobetzeko lehiaketa aurkeztuko du Udalak. Hasteko, az-piegitura horretan egin beharreko lan guztiak zehaztuko ditu; ondoren, la-

nen esleipena egiteko prozesua mar-txan ipiniko du.

Bestalde, kableak ez lapurtzeko sis-tema berria martxan ipintzeko 7.800 euro bideratuko ditu Udalak. Sistema hori 2015ean ipini zuten martxan, uda-lerriko hainbat lekutan. Udalak jaki-narazi duenez, emaitza «oso ona» izan da; sei lapurreta-ahalegin egon dira, eta horietako batean ere ez dute lortu kablea eroatea. Sistema horrek aginte-koadroen blindajea babestea ahalbi-detzen du; horrela, baimenik ez duen inork ezin ditu horiek manipulatu. Izan ere, alarma-sistema bati konek-tatua dago, koadroa itxita dagoenean. Gailu horrek koadroen arteko komuni-kazioa kontrolatzen du eta komunika-zio hori eten egingo du bakarrik lapu-rreta-saiakeraren bat egotekotan. Hori dela eta, sistemak edozein interbentzio ilegal detektatzea ahalbidetzen duela jakinarazi dute arduradunek.

Urdulizko etxebizitza tasatuen behin-behineko zerrendaEtxebizitza tasatu bat lortzeko 57 es-

kaera onartu ditu Urdulizko Uda-lak. 37 etxebizitza eraikiko dituzte, guztira, Atzeragaine eremuan, Iparral-de kiroldegiaren ondoan. Emandako datuen arabera, 10 lagun prozesutik kanpo lotu dira: dokumentazio-falta-gatik, diru-sarrera nahikorik ez izatea-gatik, beste etxebizitza bat jabegoan

izateagatik edo zozketan parte hartu gura ez izateagatik. Hala ere, horiek helegitea aurkeztu ahal izango dute urtarrilaren 27a baino lehenago. Os-tean, behin betiko zerrenda osatuta egonda, Udalak informazioa bidaliko dio proiektuaren sustatzaileari, SAK kooperatibari, berak egin beharreko zozketa egin dezan.

Euskara ikasteko tailerra antolatu du Lemoizko Udalak

Page 8: «Erreferenduma egin egingo da»hiruka.tok-md.com/pdf/hiruka_082-web.pdf · Herriak Getxo H ilaren 21ean, 50 lagun bai-no gehiago batu ziren Ge-txon Bentaren etorkizunaz berba egiteko.

2017

ko u

rtar

rila

ren

26ti

k ot

sail

aren

1er

a ar

te

leiO

a

Otsa

ilare

n 1e

tik 5

era

sei

ikus

kizu

n eg

ongo

dira

, Kul

tur

Leio

an, A

rtedr

a-m

a pl

ataf

orm

ak e

ta L

eioa

ko U

dala

k an

tola

tuta

. Hal

a, le

hene

ngo

egun

ean,

Am

oran

te la

na e

skai

niko

du

Iban

Uri-

zar

mus

ikar

iak.

Hitz

ordu

a 20

:00e

tan

ipin

i dut

e, e

raku

sket

a-ar

etoa

n; s

arre

-ra

, do

akoa

. Bi

hara

mun

ean,

Beh

eko

Larr

aine

tald

eare

n At

te h

il au

rret

ik a

n-tz

ezla

na ik

uste

ko a

uker

a eg

ongo

da,

20:3

0ean

, en

tzun

gela

n, 3

-6 e

uror

en

truk

e. E

gita

raua

ri ja

rrai

tuz,

ots

aila

-re

n 3a

n, b

arik

ua, H

aria

k da

ntza

-ikus

-ki

zuna

taul

arat

uko

du E

rtza

tald

eak,

20

:30e

an,

entz

unge

lan;

sar

rera

, 5-

10

euro

an. Z

apat

uan,

ost

era,

zita

bik

oi-

tza

iraga

rri d

ute:

ATX

Tea

troa

kon

pai-

niar

en F

akiu

ant

zezl

ana,

20:

30ea

n,

entz

unge

lan,

3-6

eur

oan;

eta

Sha

ne

McG

owan

en g

ibel

a ik

uski

zuna

, U

nai

Elor

riaga

ida

zle

algo

rtar

rak

Gibe

lur-

dine

k m

usik

a-ta

lde

urib

ekos

tarr

agaz

so

rtut

ako

lana

, 22:

00et

an, e

ntzu

nge-

lan;

4-8

eur

oan.

Am

aitz

eko,

ots

aila

-re

n 5e

an, d

omek

an, R

uper

Ord

orik

ak

kont

zert

ua em

ango

du,

19:0

0eta

n, en

-tz

unge

lan;

6-12

eur

oan.

Kul

tur

Mar

a-til

aren

em

anal

di g

uztie

tara

ko b

onua

k 30

eur

o ba

lio d

u.

info

+: w

ww

.art

edra

ma.

com

/kul

tur-

mar

atila

.htm

l

Sei i

kusk

izun

ez g

ozat

zeko

au

kera

, Kul

tur M

arat

ilan

Shan

e M

cGow

anen

gib

ela

ikus

kizu

na e

skai

niko

dut

e Un

ai e

lorr

iaga

idaz

le a

lgor

tarr

ak e

ta g

ibel

urdi

nek

mus

ika-

tald

e ur

ibek

osta

rrak

.

antz

erki

aUr

tarr

ilak

28,

zap

atUa

Las

muj

eres

sab

ias

19:0

0 | b

eran

go a

ntzo

kia

| ber

ango

Txirl

ora

antz

erki

tald

eaga

z. G

azte

lani

az.

Sarr

era:

1 e

uro.

Urta

rril

ak 2

9, d

Om

eka

Amila

mi

18:0

0 | b

eran

go a

ntzo

kia

| ber

ango

Ipui

n-ko

ntak

eta,

Pan

tzar

t ant

zerk

i tal

deag

az.

Um

eent

zat.

Eusk

araz

. Sar

rera

: 1 e

uro.

berb

aldi

akUr

tarr

ilak

26,

egU

ena

¿Cóm

o ay

udar

les

en la

s ta

reas

es

cola

res,

si n

o sa

bem

os

eusk

era?

16:4

5 | z

ipiri

ñe ik

aste

txea

| so

pela

Urib

e Ko

stak

o M

anko

mun

itate

ak e

ta Z

ipiri

ñeko

gu

raso

en e

lkar

teak

ant

olat

uta.

Gaz

tela

niaz

. Sa

rrer

a, d

oan.

No s

abem

os e

uske

ra. ¿

Cóm

o po

dem

os a

yuda

r a n

uest

ros

hijo

s e

hija

s?18

:30

| rom

o ik

aste

txea

| ge

txo

Iñak

i Eiz

men

di p

edag

ogo

eta

sozi

olin

guis

tika

aditu

agaz

. Gaz

tela

niaz

. Sar

rera

, doa

n.

Urta

rril

ak 2

7, b

arik

UaIn

dom

able

libu

ruar

en

aurk

ezpe

na, i

dazl

eaga

z 19

:00

| alg

orta

ko k

ultu

r etx

ea |

getx

oM

ujer

es c

on V

oz e

lkar

teak

ant

olat

uta.

Fát

ima

Dja

rra

Sani

libu

ruar

en e

gile

ak p

arte

har

tuko

du.

G

azte

lani

az. S

arre

ra, d

oan.

Urta

rril

ak 2

8, z

apat

UaTx

iapa

s: E

ZLN

eta

brig

adis

tak

12:0

0 | b

rank

a ta

bern

a (r

omo)

| ge

txo

Txia

pase

kin

plat

afor

mak

, Gilt

za

form

akun

tza-

tald

eak

eta

Lum

altik

Her

riak

erak

unde

ak a

ntol

atut

a. G

azte

lani

az. D

oan.

dan

tza

Urta

rril

ak 2

7, b

arik

UaAI

REno

AR20

:30

| kul

tur l

eioa

ko e

ntzu

ngel

a | l

eioa

AIRE

noAR

tald

eaga

z. S

arre

ra: 5

-10

euro

.

deia

ldia

kUr

tarr

ilak

31,

mar

titz

ena

Herr

i-gal

deke

ta e

gite

ko

bide

-orr

iare

n au

rkez

pena

19

:30

| gob

ela

ikas

tola

(neg

uri)

| get

xoG

etxo

ko G

ure

Esku

Dag

ok a

ntol

atut

a. D

oan.

erak

USke

tak

Urta

rril

aren

27r

a ar

teDe

nbor

an ze

har b

idai

aUr

ibe

kost

a in

stitu

tua

| ple

ntzi

aBe

rtok

o ik

asle

en a

rgaz

kiak

. Sar

rera

, doa

n.

Urta

rril

aren

31r

a ar

teLe

vita

tion

algo

rtak

o ku

ltur e

txea

| ge

txo

Vane

sa P

irese

n ar

gazk

iak.

Ast

eleh

enet

ik

zapa

tura

. Sar

rera

, doa

n.

Emak

umee

n le

ge ir

aultz

aile

abr

anka

Her

riko

tabe

rna

(rom

o) |

getx

oTx

iapa

seki

n pl

ataf

orm

ak, G

iltza

form

akun

tza

tald

eak

eta

Lum

altik

Her

riak

erak

unde

ak

anto

latu

ta. S

arre

ra, d

oan.

Ots

aila

ren

8ra

arte

In

stan

tes

algo

rtak

o ku

ltur e

txea

| ge

txo

Serg

io S

ánch

ez Is

asire

n m

arra

zkia

k, ti

ntaz

eg

inda

koak

. Ast

eleh

enet

ik z

apat

ura.

Doa

n.

ikaS

taro

akUr

tarr

ilak

31,

mar

titz

ena

arga

zki-e

dizi

oa19

:30-

21:0

0 | a

txut

egi k

alea

, 15

| era

ndio

Astr

abud

uko

Foto

club

tald

eak

anto

latu

ta. D

oan.

kon

tzer

tUak

Urta

rril

ak 2

6, e

gUen

aro

mo’

s ai

res

(tang

oa)

20:0

0 | s

ilver

s ta

vern

(alg

orta

) | g

etxo

Get

xon

Zuze

nean

zik

loa.

Sar

rera

, doa

n.

Urta

rril

ak 2

7, b

arik

UaJu

an C

risós

tom

o de

arr

iaga

ko

ntse

rbat

orio

ko ik

asle

ak18

:00

| are

etak

o m

usik

a-es

kola

| ge

txo

Sarr

era,

doa

n.

abre

u, h

ariz

ko la

ukot

ea19

:00

| ast

rabu

duko

kul

tur e

txea

| er

andi

oEr

andi

oko

Mus

ika

Esko

lak

anto

latu

ta. D

oan.

Urta

rril

ak 3

1, m

arti

tzen

aFl

auta

-ent

zuna

ldia

18:3

0 | a

stra

budu

ko k

ultu

r etx

ea |

eran

dio

Eran

diok

o M

usik

a Es

kola

k an

tola

tuta

. Doa

n.

zin

ema

Urta

rril

ak 2

6, e

gUen

aSi

empr

e Al

ice

18:0

0 | l

anda

dok

tore

a, 3

| so

pela

Itzar

tu e

mak

umee

n el

kart

eak

anto

latu

ta.

Gaz

tela

niaz

. Sar

rera

, doa

n.

Urta

rril

ak 2

8, z

apat

UaM

asco

tas

17:0

0 | a

stra

budu

ko k

ultu

r etx

ea |

eran

dio

Um

eent

zako

ani

maz

io-f

ilma.

Gaz

tela

niaz

. Sa

rrer

a: 2

eur

o.

Pepp

a Pi

g: la

s bo

tas

de o

ro18

:00

| kul

tur e

txea

| Ur

duliz

Um

eent

zako

ani

maz

io-f

ilma.

Gaz

tela

niaz

. Sa

rrer

a: 3

,50

euro

.

Belle

za o

culta

20:1

5 | k

ultu

r etx

ea |

Urdu

lizFi

lma

12 u

rtet

ik g

orak

oent

zat d

a. G

azte

lani

az.

Sarr

era:

4,5

0 eu

ro.

La m

aldi

ción

de

Mon

a Li

sa21

:00

| get

xo ta

bern

a (a

lgor

ta) |

get

xoG

arro

bi e

lkar

teak

ant

olat

uta.

Gaz

tela

niaz

. Sa

rrer

a, d

oan.

Izen

-em

atea

: inf

o@ga

rrob

i.com

Urta

rril

ak 3

1, m

arti

tzen

ael

bot

ón d

e ná

car

20:0

0 | k

ultu

r lei

oako

ent

zung

ela

| lei

oaPe

rseo

zin

efor

uma.

12

urte

tik g

orak

oent

zat.

Gaz

tela

niaz

. Sar

rera

: 2,5

0 eu

ro.

Page 9: «Erreferenduma egin egingo da»hiruka.tok-md.com/pdf/hiruka_082-web.pdf · Herriak Getxo H ilaren 21ean, 50 lagun bai-no gehiago batu ziren Ge-txon Bentaren etorkizunaz berba egiteko.

Gehigarri berezia2017ko urtarrilaren 26tik otsailaren 10era arte

Lehen eta Bigarren Hezkuntzako matrikulazio-epea martxan da:2017ko urtarrilaren 30etik otsailaren 10era izen-ematea egiteko aukera egongo da, online (hilaren 9ra arte baino ez) edo ikastetxeetan bertan, eskualdeko eskola publikoetan zein pribatuetan.

Matrikulazio-garaia

2017-18ikasturtea

2017-18 ikasturteari begira, izena emateko garaia da!

Page 10: «Erreferenduma egin egingo da»hiruka.tok-md.com/pdf/hiruka_082-web.pdf · Herriak Getxo H ilaren 21ean, 50 lagun bai-no gehiago batu ziren Ge-txon Bentaren etorkizunaz berba egiteko.

Erandio1.862 izen-emate

Hezkuntza gehigarri berezia

Plentzia317 izen-emate

Urduliz301 izen-emate

Sopela1.572 izen-emate

1.541%98

31%2

301%100

d ereduab eredua d eredua

317%100

d eredua

Gorliz570 izen-emate

Lemoiz91 izen-emate

Leioa5.534 izen-emate

Getxo4.897 izen-emate

D eredua aukeratuena, eskualdeko herri denetanHaur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako 2017/18 ikasturteko matrikulazioak egiteko ordua heldu da. Kontuak hala, urtarrilaren 30etik otsailaren 10era bitartean, izena emateko aukera egongo da, online zein ikastetxeetan bertan, eskualdeko zentro publikoetan zein pribatuetan. Gure eskualdean, herri bakoitzaren arabera, hizkuntza-eredua kontuan hartuta, matrikulatzeko lau aukera daude: A eredua (gaztelaniaz), B eredua (elebiduna, gaztelaniaz eta euskaraz), D eredua (euskaraz) eta X eredua (bestelako hizkuntza bat; gure kasuan, ingelesez).

Aurreko matrikulazio-garaian, 2016/17 ikasturtean, 15.823 ikaslek izena eman zuten; horien arteko %64k D eredua aukeratu zuen. Bizkai-mailan, berriz, zenbatekoa handiagoa izan zen: %70. Gaztelaniaz eta euskaraz ikasteko ereduan, ia laurden batek eman zuen izena Bizkaian; gurean, ordea, %21,5 izan zen B ereduaren aldea. A ereduari dagokionez, Bizkaian 5.143 ikaslek izena eman zuten gaztelania hutsean ikasteko; horien ia erdia Uribe Kostakoak izan ziren, Getxokoak eta Leioakoak, hain zuzen ere. Gainontzeko hizkuntzei dagokienez, portzentaiak oso txikiak izan ziren Bizkaian zein gurean, %1,5 ingurukoak.

Matrikula egindako zentroaren tipologiari begiratuz gero, portzentaiak oso antzekoak izan dira zentro publiko zein pribatuetan egindako izen-emateak Uribe Kostan, %46,9 eta %53,1, beren-beregi.

A eredua bizirik, Getxon eta LeioanTauletan ikus daitekeenez, D eredua da nagusi Uribe Kostako herri denetan, zentro publikoetan zein pribatuetan. Herri txikietan, gainera, euskarazkoa izan zen aukeratutako eredu bakarra, Berangon ez ezik, ia erdiak ingelesez ikasteko aukera egin baitzuen iaz. Herri handietan, portzentaiak bestelakoak izan ziren, eta nabarmentzekoak dira Getxoko eta Leioako kasuak. Herri biak dira A ereduan ikasteko eskaintza duten bakarrak eskualdean; eredu horretan 2.057 neska-mutilek izena eman zuten, guztira. Horien arteko 1.805 matrikula zentro pribatuetakoak izan ziren.

ITURRIA: Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saila

Berango589 izen-emate

1349%72,5

2.932%53

513%27,5

1.184%21,4

1.418%25,6

1.419%29

873%18

2.605%53

91%100

d ereduab eredua

d ereduab ereduaa eredua

d ereduab ereduaa eredua

d eredua

Matrikulazioak 2016/17

matrikulazioak herriz herri

355%60

570%100

234%40

d ereduaX eredua

d eredua

3.381%21,5

26.607%24,1

2.057%13

5.143%4,7

234%1,5

1.344%1,2

10.061%64

76.938%70

matrikulazioak Uribe Kostan matrikulazioak Bizkaian

d ereduab ereduaa ereduaX eredua

Haur, lehen eta Bigarren Hezkuntzako datorren ikasturteko matrikulazioen garaia da. Hona hemen pasa den ikasturteko matrikulazioen datuak, Bizkaikoak eta eskualde-mailakoak, horiek herriz herri banatuta. Eskualdean lau eredu eskaintzen dituzte zentro publikoek zein pribatuek.

Page 11: «Erreferenduma egin egingo da»hiruka.tok-md.com/pdf/hiruka_082-web.pdf · Herriak Getxo H ilaren 21ean, 50 lagun bai-no gehiago batu ziren Ge-txon Bentaren etorkizunaz berba egiteko.

San Nikolas ikastola Santísima Trinidad ikastetxea

San Nikolas ikastola, etengabe gaurkotzen den sistema pe-dagogikoa duen hezkuntza proiektua da, bere eguneroko-

tasunean langileak, gurasoak eta ikas-leak integratzen dituena.

Ikastolak kalitatea eta garapenare-kin konpromiso sendoa dauka, irakas-le eta langileriaren formakuntza eta berrikuntza proiektuak etengabe sus-tatzen dituelarik. Hori horrela, ikasto-laren helburua, hezkuntza, gizarte eta euskal kulturaren erreferentea izatea da, hezkuntza eta kudeaketa proiek-tu sendoa eskainiz, kalitateko sistema batekin, eta gaurko zein etorkizune-ko guraso eta ikasleen beharrizan eta nahiak asez. Hori dena, gizarte eragi-le ezberdinen inplikazio eta parte-har-tzearekin.

Haur Hezkuntzako ikasle, irakas-le eta gurasoak “Konfiantzaren Peda-

gogia” proiektuan daude murgilduta, guztion artean gehiago ikasi, eta gure umeekin hobeto jokatzeko familia mintegiak eginez.

Aurten ere, ikastolak eskolako ja-zarpenaren ebidentziaren aurrean bulling kasuak ekiditeko KiVa proiek-tu Finlandiarra jarri du martxan lehen hezkuntzan. Bizi dugun digitalizazio garaian, ikasleak IKTetan trebeak iza-tea da beste helburuetako bat, horre-gatik, DBH osoa EKI proiektu digitalen barruan dago murgildua. Euskara eta bere erabileraren sustapena errotu-ta izan arren proiektu eleaniztuna du ikastolak, ikasgaiak ingelesez ere lan-tzen direlarik.

Orientazio zerbitzua ere bada-go hala nola, kirol campusak, kultur ekintzak eta eskolaz kanpoko jardue-rak ere egin daitezke.

info+: www.sanikolas.eus

Algortako Santísima Trinidad ikastetxea, Trinitarias legez ezaguna, hezkuntza-komu-nitate bat da, eta 60 urte bai-

no gehiagoko eskarmentua dauka.Zentroak heziketa pertsonalizatua,

berritzailea eta kalitatezkoa eskain-tzen du. Proiektuaren ardatza da ikas-leei formakuntza integrala ematea, «pertsonaren, bizitzaren eta mundua-ren ikuskera kristauaren araberakoa». Hala, «jendartea eraldatu eta hobetze-ko» prestatzen dituzte gazteak, fami-lien eta ikastetxearen arteko harreman hurbilari esker.

Trinitariasek honako hezkuntza-mailak eskaintzen ditu: Haur Hezkun-tza (1-2 urteko eta 3-5 urteko zikloak), Lehen Hezkuntza eta DBH. Haur Hez-kuntzan proiektu hirueleduna abiatu dute eta beste mailetan B hizkuntza-e-reduan ikas daiteke. Besteak beste,

ikasgelatik kanpoko honako eskaintza dauka Trinitariasek: ikasle goiztiarren-tzako arreta 08:00etatik aurrera, janto-kia, liburutegia, erabilpen askotariko patioak edo orientazio-zerbitzua ikas-leentzat eta sendientzat. Era berean, kultur jarduerei garrantzia ematen diete: Inauteriak, Agate Deuna, Euska-ra Eguna, hezkuntza-egonaldiak ater-peetan, txango ekologikoak, euska-razko jarduerak, ingurumen-heziketa, zumba, gitarra, margoa, jolasak, sor-kuntza, euskara-tailerrak eta abarrak. Kirola ere ohiko osagaia da zentroaren bizitzan; igeriketa, futbola, saskiba-loia eta judoa praktika daitezke.

Zentroak ingeleseko eskaintza za-bala du eta Trinity College-ren ziurta-giria ateratzeko edo Hizkuntz Eskola Ofizialaren titulura aurkezteko auke-rak ematen ditu.

matrikulazioa: trinitariasalgorta.net/admisión

Hezkuntza sendo eta komunitarioa

Kalitate handiko heziketa integrala

etengabeko hobekuntza pedagogikoa darabil San Nikolas ikastolak. Horren adibide da KiVa, bullyngaren aurkako tresna.

tradizioa eta berrikuntza uztartzen ditu Algortako Trinitarias ikastetxeak; Haur Hezkuntzan eredu hirueleduna abiatu dute.

Hezkuntza gehigarri berezia

Page 12: «Erreferenduma egin egingo da»hiruka.tok-md.com/pdf/hiruka_082-web.pdf · Herriak Getxo H ilaren 21ean, 50 lagun bai-no gehiago batu ziren Ge-txon Bentaren etorkizunaz berba egiteko.

Hezkuntza gehigarri berezia

Mesedeetako Andra-Mari

50 urtez ikasleak hezten, 1966-2016Zu zara etorkizuneko hazia

Karitateko Mesedeetako sero-rek sortutako ikastetxea da Andra Mari zentroa: berton, ikasleak dira ekintzaren hel-

buru nagusia, eta euren izaera esparru denetan gara dezaten bilatzen da.

Ikastetxearen antolatzeko moduak honako hauek ziurtatzen ditu: batetik, parte-hartzea sustatzen da, horretara-ko, hezkuntza-komunitateko kide guz-

tiak baloratu eta horien motibazioa bilatzen da; bestetik, irakasleen eten-gabeko prestakuntza eta metodologia berritzaileen aldeko apustua egiten da. Azkenik, egoki kudeatzen dituz-te proiektua aurrera ateratzeko beha-rrezko baliabideak.

estrategia eta balioak Hezkuntza Proiektuak balioetan hez-

tea du oinarri, hau da: ikasleei lagun-tzea gizakiaren existentziari zentzua ematen dioten oinarrizko galderei modu aske eta autonomoan erantzu-teko prozesuan.

Dibertsitatea dakarten heltze-eta-pa ezberdinak errespetatzen dira, hez-kuntza-komunitateko kideen artean eratzen diren harremanetan zein ebo-luzio-prozesuetan. Jarrera lagunkoia eskaintzen da, eta hizketa-giroaren zein ulermenaren alde egiten da. As-kotarikotasuna ikasteko aukera beza-la ulertzen da, eta pertsonarekiko eta komunitatearekiko konpromisotzat dute dibertsitateari eskainitako arreta.

leioako erdigunean bertan dago ikastetxea. Itunpeko ikastetxe pribatua eta elebiduna da, euskaldun jendartean murgilduta dagoena, plurala eta balioetan hezitzailea.

B eredua

Adin-tartea 1-16 urte

Eskola-ordutegia Haur Hezkuntza 1. zikloa: 09:00-12:00 / 14:30-16:30 *Sartzeko ordutegi malgua: 7:30etik 10:00etara. Irtetzeko ordutegi malgua: 16:30etik 18:00etara.

Haur Hezkuntza 2. zikloa eta lehen Hezkuntza: 09:00-12:30 / 14:30-16:30

bigarren Hezkuntza (dbH): 08:30-12:40 / 14:30-16:30*Ostiraletan: 08:30-14:00

Zerbitzuak• Autobusa eta jantokia. • Haurtzaindegia.

Eskolaz kanpoko zerbitzuak• Eskolaz kanpoko kultur jarduerak

antolatzen dira eguerdi eta arratsaldeko ordutegian.

• Familiei eta ikasleei zuzenduriko hezkuntza-orientabidea eskaintzen da.

Izena emateko jarraibideak• Online: Eusko Jaurlaritzaren

webgunearen bitartez: www.hezkuntza.net

• idazkaritzan: 9:00-13:00 eta 14:30-17:00 ordutegian.

Page 13: «Erreferenduma egin egingo da»hiruka.tok-md.com/pdf/hiruka_082-web.pdf · Herriak Getxo H ilaren 21ean, 50 lagun bai-no gehiago batu ziren Ge-txon Bentaren etorkizunaz berba egiteko.

Hezkuntza gehigarri berezia

Betiko ikastola

Berritasunean oinarritutako ikastolaHezkuntza eraldatzen

Leioako Betikok ikastola-ere-duaren lau ezaugarri nagu-siak hartzen ditu. Kontuak hala, ikastola honek hezkun-

tza eredu propioa garatzen du; ikas-learen irteera profiletik abiatuta, mar-ko pedagogiko propioagaz, euskal curriculumean eta konpetentzietan oinarritutako ereduari jarraitzen dio. Euskalduna da; Betikon euskaraz bizi

dira, euskaraz bizi gura duten herrian. Herritarra da; hezkuntza zerbitzu pu-blikotzat ulertuta, herritarrengandik hurbilen dagoen erakundea izan gura du Betiko ikastolak. Kooperatiba da; gurasoak dira kooperatibistak eta gi-zarte partaidetza eta erantzukizuna ditu ardatz: «Ikastolen Elkartea Eu-ropar kooperatiban batzen gara beste ikastola guztiekin», azaldu dute Be-

tikoko arduradunek. Ikastola eralda-tzailea da; Betikon etengabe dabiltza euren eskaintza pedagogikoa berri-tzen, konfiantzaren pedagogia eta EKI bezalako proiektuakaz lanean, edo oraintsu martxan ipinitako KiVa ize-nekoagaz. Arkitektonikoki ere eralda-ketak egin dituzte, eremuak berrituz eta zabalduz. Gainera, jantoki propioa eta autogestionatua ere badute; elika-dura-prozesu osoa bertan egiten dute.

Hala ere, argi eta garbi diotenez, aldatzen ez den zerbait ere badago Betiko ikastolan: «Euskara eta euskal kulturaren mesedetan dihardugu, be-tiko moduan».

eremu berritzaileak, teknologia berritzailea, eskola- jazarpenari aurre egiteko KiVa proiektu berritzailea, ikasmaterial berritzaileak, eduki digital berritzaileak... Hezkuntza berritzailea du oinarri Betiko ikastolak.

Ikastola-eredua

Adin-tartea 0-16 urte

Eskola-ordutegia Haur Hezkuntza: 08:00-18:30 * Ikasturtean zehar haur hezkuntzako ikasleentzat goizeko 08:00etatik arrastiko 06:30era arte haurtzaindegi-zerbitzua dago. Zerbitzua doakoa da. Ikasleak askaria jasotzeko aukera ere badago.lehen eta bigarren Hezkuntza: 09:00-16:30

Zerbitzuak• Autobusa: San Inazio, Erandio,

Astrabudua, Goierri, Leioa, Lamiako, Itzubaltzeta/Romo, Areeta, Algorta, Berango.

• Jantokia: bazkaria ikastolan bertan prestatzen da, bertoko produktuez osa-tutako menu orekatuak eskaintzen dira.

• Haurtzaindegia.

Eskolaz kanpoko zerbitzuak• Eskolaz kanpoko jarduera asko antola-

tzen dira eguerdietan eta arrastietan; eskola-kirola, saskibaloia, eskupilota eta futbola, berbarako, arrastietan.

Izen-ematea zabalik dago beti!Hitzordua eskatzeko 944 642 364 zenbakira deitu. Bilera pertsonalizatuak eta ikastola ezagutzeko aukera izango dituzue.

Page 14: «Erreferenduma egin egingo da»hiruka.tok-md.com/pdf/hiruka_082-web.pdf · Herriak Getxo H ilaren 21ean, 50 lagun bai-no gehiago batu ziren Ge-txon Bentaren etorkizunaz berba egiteko.

Hire Ondoan pedagogia-zentroa Jado Ikastetxea

Iranzu Arroitajauregi pedagogoak «garrantzi handia» ematen die ikasleen emozioei, arretari, erla-xazioari eta kontzentrazioari. Hire

Ondoan pedagogia-zentroko buruak azaldu duenez, ikasten hasi baino lehen, arreta eta kontzentrazioa man-tentzeko jarduerak egitea oso garran-tzitsua da edozein ikasgaitan; «emai-tza onak ematen ditu eta erraza da lantzen». Era berean, dioenez, umeek «emozioak izan behar dituzte tartean ikasteko, bestela ez dute berdin ikas-ten. Umea motibatu eta emozionatu behar dugu ikasteko; hala, dena as-koz hobeto joango da». Halere, Arroi-tajauregiren lana askotan umearen inguruan alerta piztu denean hasten da: «eskolan zailtasunak agertzen di-renean, nigana etortzen dira gurasoak, ikasketetan zailtasunak daudenean». Hire Ondoaneko arduradunak gomen-

datu du profesionalengana jotzea tra-baren bat topatuz gero, «lehenbai-lehen; ez utzi. Askotan gerorako uzten da eta batzuetan berandu da, umea au-toestimu aldetik oso baxu baitago. An-tzematen dugun unetik, konponbidea bilatzen ahalegindu behar dugu». Hor-tik aurrera, Arroitajauregik aztertzen du zer doan txarto eta zein den ara-zoaren zergatia: «proba batzuk egiten ditugu, baita elkarrizketa batzuk ere, ikastolakoakaz eta gurasoakaz». On-doren, tratamendua ematen du. Lehen Hezkuntzan arazoak batez ere irakur-ketagaz eta idazkeragaz lotuta daude, «berehala ikusten dira horrelakoak». Arreta falta, kontzentrazio eskasa, dis-pertsioa, eta atzerapena ere ohikoak dira. Hire Ondoanen batez ere Lehen Hezkuntzako ikasleei ematen diete arreta, baita nagusiagoei ere bai, bai euskaraz, bai gaztelaniaz ere.

XXI. mendeko irakaskuntza-ren oinarria berrikuntza de-naren irizpidea erabat barne-raturik du Jado ikastetxeak.

Gizartea aldatuz doa eta, bilakaera geldiezin horren ondorioz, sortzen di-ren aldaketetara heziketa ere egokitu behar da, metodologia berriak garatuz eta baliabide teknologikoak berriztuz.

Ildo horretatik, Jado ikastetxearen Hezkuntza Proiektua orekatua da arlo guztietan, eta diseinatu da Haur Hez-kuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHren beharrak kontuan hartuz. Bere proiek-tua adimen-mota guztien garapenean datza (logikoa, linguistikoa, korpora-la, musikala, espaziala, naturalista, barne pertsonala eta pertsonen arte-koa), eta estimulazio goiztiarra ere lantzen da, urte batetik aurrera.

Gainera, ikasleen arteko lan koo-peratiboa garatzeko prozesuan buru-

belarri dabiltza, talde-lana oso eragin-korra baita ikasleen ezagutze-maila eta hainbat gaitasun garatze aldera.

Ikasgelako jardueretan teknologia berrien erabilera ohikoa da. Baina be-rrikuntzak ez dira metodologian soilik egin. Instalazioak ere etengabe berri-tzen dituzte; ikasturte honetan, urte bateko eta bi urteko umeen gelak be-rriztatu dituzte, baita ikasle txikienen-tzako psikomotrizitate-gela ere.

Hizkuntzari dagokionez, Jadok eleaniztasuna du helburu, D eredua abiapuntu izanda. Erandioko egoera soziolinguistikoaz jabeturik, euskara-ren erabilera bultzatzeak berebiziko garrantzia duelakoan dago Jado; beraz, euskal kultura eta euskararen aldeko ekimenetako antolakuntzan (Korrika, Euskararen Eguna, Kanpomartxo, eta abar) esku hartzen du, beste eragile euskaltzale batzuekaz batera.

«Konponbidea, lehenbailehen»

Berrikuntzaren aldeko apustua

neska-mutilak ikasten laguntzeko oinarrizko tresna dira harreman pertsonala eta hurbiltasuna, Hire Ondoan zentroan.

d eredua abiapuntu izanda, Jadok eleaniztasuna du helburu.Urte bateko eta bi urteko umeentzat ikasgela berriak egin ditu.

Hezkuntza gehigarri berezia

Page 15: «Erreferenduma egin egingo da»hiruka.tok-md.com/pdf/hiruka_082-web.pdf · Herriak Getxo H ilaren 21ean, 50 lagun bai-no gehiago batu ziren Ge-txon Bentaren etorkizunaz berba egiteko.

Hezkuntza gehigarri berezia

Nerabeakaz eta gazteakaz D ere-duan lan egiten duen institutu publikoa da Uribe Kosta BHI;

eleaniztasuna eta sare-hezkuntza dira bere proiektuaren oinarriak. Ikaske-ta kooperatiboa eta parte-hartzailea eskaintzen du ikastetxeak, banakako trebeziak eta gaitasunak bultzatzeko

asmoz. Ikasgelez gainera, liburutegia, informatikako hiru gela eta chrome-book gela bi, hainbat laborategi, gim-nasioa eta kirolean jarduteko patio estalia zein estaligabea dauzka, bes-teak beste. Gaur egun, martxan dau-kate hamaika proiektu, horien artean: Agenda 21, Nolega eta Bidelaguna.

Uribe Kosta BHI

Izena emateko bideakOnline edo ikastetxeko idazkaritzan. Ordutegia: 09:00-16:o0. Telefono-zenbakia: 946 571 040. Helbide elektronikoa: [email protected]

Helbidea: Gatzamina, zk.g 48620 Plentzia

telefono-zenbakia: 946 571 040

e-maila: [email protected]

Webgunea: www.uribekostabhi.com

adin-tartea: 12-18 urte

Irakaskuntza euskalduna eta peda-gogia berritzailea izan dira Aixe-rrota institutuaren ezaugarri na-

gusiak, 1983an sortu zenetik. Gaur egun, B eta D ereduak eskaintzen ditu. Proiektuak pertsonaren hezkuntza in-tegrala du helburu; zeregin horretan oinarrizko balioak dira errespetua, as-

katasuna eta autonomia pertsonala. Kulturaren balio integratzailea ardatz hartuta, bizikidetzarako eta komuni-kaziorako elementu nagusia da euska-ra. Gaur egun, proiektu asko dauzka-te martxan, horien artean: Agenda 21, IKT, Normalkuntza, Sare Hezkuntza eta Eleaniztasunerantz.

Aixerrota BHI

Izena emateko bideakOnline edo ikastetxeko idazkaritzan: 09:00-13:30 / 15:00-16:30 (eguen eta barikuetan izan ezik).

info+: www.aixerrota.hezkuntza.net

Helbidea: Santa Marina Haitza, 14 48993 Getxo

telefono-zenbakia: 944 911 786

e-maila: [email protected]

Webgunea: www.aixerrota.hezkuntza.net

adin-tartea: 11-18 urte

Artatza-Pinueta D ereduko ikas-tetxe publikoa da, lerro baka-rrekoa eta familiarra. Urteetako

hainbat berrikuntza fisikoren eta me-todologikoren ostean, eskola Helduta-sun Teknologikoa eta Ikas komunitate sareko parte da 2004. urtetik; horre-la, ikastetxeko komunitate osoaren

parte-hartzea bultzatuz. Gaur egun-go jendartera moldatzeko prestakun-tza duen ikasleria euskalduna heztea dute erronka nagusitzat. Metodologia aktiboa eta parte-hartzailea eskain-tzen dute, euskal kultura bultzatuz, giro atseginean murgilduta eta anizta-sunari erantzuna emanez.

Artatza-Pinueta HLHI Ikastetxea

Izena emateko bideakOnline edo ikastetxeko idazkaritzan. Ordutegia zehazteko telefonoz deitu. Sendi berriek banakako hitzordua eskatzeko aukera daukate. Telefono-zenbakia: 944 638 429.

Helbidea: Artatza auzoa, 81 48940 Leioa

telefono-zenbakia: 944 638 429

e-maila: [email protected]

Webgunea: www.artatzapinueta.hezkuntza.net

adin-tartea: 2-12 urte

Page 16: «Erreferenduma egin egingo da»hiruka.tok-md.com/pdf/hiruka_082-web.pdf · Herriak Getxo H ilaren 21ean, 50 lagun bai-no gehiago batu ziren Ge-txon Bentaren etorkizunaz berba egiteko.

www.hiruka.eus

HIRUKA Koop. elk.Helbidea: Martikoena, 16, 2.a 48991 GETXO e-maila: [email protected] P.-Ku.: 171Telefono-zenbakia: 944 911 337Publizitatea: Erika Martinez /Ninbe Landa

Erredakzioburua: Irantzu Sagarminaga

Erredakzioa: Iker Rincon, Kepa Ugarte, Iñigo Fernandez de Martikorena

Argazkiak: Hodei Torres

Testuen orrazketa: Zunbeltz Vega Olaeta

Diseinua: Artefakto

Kudeaketa: Ziortza Merino

Filmazioa eta Inprimategia: BEPSA

L.G.: BI-2022-2014 ISSN: 2386-98-95

Ale-kopurua: 8.000 ale CC-BY-SA

Urtean,35 €

Astekaria eguaztenero zure e-mailean; zozketak

astean behin; zorion-agurrak, umeentzako txokoa, sailkatuak, eskelak...

merkeago!

hiruka zaitez!...eta abantaila askoz goza egizu!

hiruka.eus/harpidetza/laguna/ 944 911 337 [email protected] Koop.elk. Martikoena kalea, 16, 2. solairua. 48992 GETXO

Abenduaren 13ko Datu Pertsonalen Babes Legearen 15/1999 Lege Organikoaren arabera, erabiltzaileek HIRUKAri emandako datuak fitxategi automatiko batean sartuko dira, erabiltzailearekin harremanetan jartzeko eta HIRUKAren informazioa eta publizitatea helarazteko. Bestelako erabilpenik erabiltzailearen aurretiko baimen zehatza behar du. Erabiltzaileak nahi duenean datuok zuzentzeko edo kentzeko bere eskubideak bete ditzake helbide honetara idatziz: [email protected]

Page 17: «Erreferenduma egin egingo da»hiruka.tok-md.com/pdf/hiruka_082-web.pdf · Herriak Getxo H ilaren 21ean, 50 lagun bai-no gehiago batu ziren Ge-txon Bentaren etorkizunaz berba egiteko.

Euria

ant

zezl

ana,

Mar

keliñ

egaz

Mar

keliñ

e an

tzer

ki-ta

ldea

ren

Euria

ikus

kizu

nak

berb

abid

e di

tu z

erba

it m

aite

eta

gal

tzen

dug

unea

n ge

rtat

zen

zaig

u-na

eta

sen

titze

n du

guna

. Zer

bait

alda

tu d

ela

uler

tzek

o et

a on

artz

eko

beha

r dug

un d

enbo

ra n

ekag

arri

horr

en g

aine

an

egite

n du

ber

ba E

uria

lana

k.

noiz

: Urt

arri

lak

29, d

omek

a.

Ord

ua: 1

8:00

no

n: A

reet

ako

Andr

és Is

asi m

usik

a-es

kola

. sa

rrer

a: 5

eur

o.

bera

ngO

getx

OgO

rliz

Ludo

teka

gaz

bate

ra,

otsa

ilare

n 25

ean

egin

go d

uten

ara

tust

e-de

sfile

an p

arte

ha

rtu

gura

dut

en u

mee

k iz

ena

emat

eko

auke

ra e

duki

ko d

ute

urta

rrila

ren

30er

a ar

te.

Gura

soak

ere

joa

n ah

al i

zang

o di

ra, 3

eur

o or

dain

duz

gero

.

Gaur

, ur

tarr

ilak

26,

Algo

rtak

o ku

ltur

etxe

a bi

sita

tuko

du

Mire

n Go

rrot

xate

-gi

ida

zle

azpe

itiar

rak,

33

ezki

l el

ebe-

rria

z be

rba

egite

ko. U

ribe

Kost

ako

Ira-

kurz

alee

n Tx

okoa

k an

tola

tuta

ko s

aioa

19

:30e

an iz

ango

da;

sarr

era,

doa

koa.

Urt

arril

aren

31

n,

mar

titze

nean

, az

e-ri-

txot

xong

iloa

egite

n ik

aste

ko a

uker

a iz

ango

dut

e 5

eta

12 u

rte

arte

ko u

mee

k,

Gorli

zko

kultu

r et

xeko

ludo

teka

n. N

es-

ka-m

utile

k at

eak

zaba

lik iz

ango

ditu

zte

17:3

0etik

19:3

0era

; sar

tzea

, doa

koa.

Moz

orro

-des

filea

n iz

ena

emat

eko

auke

raM

iren

Gorr

otxa

tegi

id

azle

a, U

KITX

enEs

kula

nak

egin

go

ditu

zte l

udot

ekan

test

u ba

rik m

arke

liñek

fam

ilia

osoa

rent

zat p

rest

atut

ako

antz

ezla

na. ©

MAR

KELI

ÑE

getx

O

Otsa

ilare

n 25

era

arte

, Ne

guko

Bi

-da

ia

kont

zert

u-zi

kloa

ren

bede

ratz

iga-

rren

edi

zioa

egi

ngo

dute

, za

patu

ero,

19

:30e

an,

Aree

tako

And

rés

Isas

i m

usi-

ka-e

skol

an. E

man

aldi

bak

oitz

eko

sarr

e-ra

ren

prez

ioa

5 eu

roko

a iz

ango

da;

3 e

u-ro

koa,

ika

slee

ntza

t. H

ala,

urt

arril

aren

28

ko sa

ioan

, Bur

gosk

o Fe

tén

Feté

n fo

lk-

biko

teak

joko

du;

kon

tzer

tuar

en o

stea

n,

berb

aldi

a eg

ongo

da.

Plen

tzia

ko e

ta G

orliz

ko E

uska

ra

Agen

da b

ater

atua

ren

barr

uan,

za-

patu

hon

etan

, ur

tarr

ilare

n 28

an,

Txin

bili

txan

bala

iku

skiz

una

es-

kain

iko

du T

xan

mag

oak.

Hitz

or-

dua

17:0

0eta

n ip

ini d

ute,

Ple

ntzi

a-ko

Dan

ontz

at g

azte

txea

n; s

arre

ra,

doak

oa. O

tsai

lare

n 10

ean,

ber

riz,

zirk

u-ja

ia e

ging

o du

te, 1

7:00

etan

, Ko

rrik

aren

abe

stia

k gi

rotu

ta.

Feté

n Fe

tén

tald

eak

joko

du

Negu

ko B

idai

a zi

kloa

ren

barr

uan

Txan

mag

oak

saio

a es

kain

iko

du,

Eusk

ara

Agen

dan

plen

tzia

Jorg

e ar

ribas

eta

die

go g

alaz

. © F

ETéN

FET

éN

© T

xAN

MAG

OA

argi

hizk

iak

Azke

neko

egu

nAk

: ur

tarr

ilare

n 27

ra a

rte

Jo

su M

urue

ta k

ultu

r etx

ean

(Era

ndio

)

Arg

Azk

iEtA

n o

inA

rrit

utA

ko

TEST

U LA

BURR

EN

V. L

EHIA

KETA

ren

ERAK

USKE

TA

antz

erki

aUr

tarr

ilak

28,

zap

atUa

Las

muj

eres

sab

ias

19:0

0 | b

eran

go a

ntzo

kia

| ber

ango

Txirl

ora

antz

erki

tald

eaga

z. G

azte

lani

az.

Sarr

era:

1 e

uro.

Urta

rril

ak 2

9, d

Om

eka

Amila

mi

18:0

0 | b

eran

go a

ntzo

kia

| ber

ango

Ipui

n-ko

ntak

eta,

Pan

tzar

t ant

zerk

i tal

deag

az.

Um

eent

zat.

Eusk

araz

. Sar

rera

: 1 e

uro.

berb

aldi

akUr

tarr

ilak

26,

egU

ena

¿Cóm

o ay

udar

les

en la

s ta

reas

es

cola

res,

si n

o sa

bem

os

eusk

era?

16:4

5 | z

ipiri

ñe ik

aste

txea

| so

pela

Urib

e Ko

stak

o M

anko

mun

itate

ak e

ta Z

ipiri

ñeko

gu

raso

en e

lkar

teak

ant

olat

uta.

Gaz

tela

niaz

. Sa

rrer

a, d

oan.

No s

abem

os e

uske

ra. ¿

Cóm

o po

dem

os a

yuda

r a n

uest

ros

hijo

s e

hija

s?18

:30

| rom

o ik

aste

txea

| ge

txo

Iñak

i Eiz

men

di p

edag

ogo

eta

sozi

olin

guis

tika

aditu

agaz

. Gaz

tela

niaz

. Sar

rera

, doa

n.

Urta

rril

ak 2

7, b

arik

UaIn

dom

able

libu

ruar

en

aurk

ezpe

na, i

dazl

eaga

z 19

:00

| alg

orta

ko k

ultu

r etx

ea |

getx

oM

ujer

es c

on V

oz e

lkar

teak

ant

olat

uta.

Fát

ima

Dja

rra

Sani

libu

ruar

en e

gile

ak p

arte

har

tuko

du.

G

azte

lani

az. S

arre

ra, d

oan.

Urta

rril

ak 2

8, z

apat

UaTx

iapa

s: E

ZLN

eta

brig

adis

tak

12:0

0 | b

rank

a ta

bern

a (r

omo)

| ge

txo

Txia

pase

kin

plat

afor

mak

, Gilt

za

form

akun

tza-

tald

eak

eta

Lum

altik

Her

riak

erak

unde

ak a

ntol

atut

a. G

azte

lani

az. D

oan.

dan

tza

Urta

rril

ak 2

7, b

arik

UaAI

REno

AR20

:30

| kul

tur l

eioa

ko e

ntzu

ngel

a | l

eioa

AIRE

noAR

tald

eaga

z. S

arre

ra: 5

-10

euro

.

deia

ldia

kUr

tarr

ilak

31,

mar

titz

ena

Herr

i-gal

deke

ta e

gite

ko

bide

-orr

iare

n au

rkez

pena

19

:30

| gob

ela

ikas

tola

(neg

uri)

| get

xoG

etxo

ko G

ure

Esku

Dag

ok a

ntol

atut

a. D

oan.

erak

USke

tak

Urta

rril

aren

27r

a ar

teDe

nbor

an ze

har b

idai

aUr

ibe

kost

a in

stitu

tua

| ple

ntzi

aBe

rtok

o ik

asle

en a

rgaz

kiak

. Sar

rera

, doa

n.

Urta

rril

aren

31r

a ar

teLe

vita

tion

algo

rtak

o ku

ltur e

txea

| ge

txo

Vane

sa P

irese

n ar

gazk

iak.

Ast

eleh

enet

ik

zapa

tura

. Sar

rera

, doa

n.

Emak

umee

n le

ge ir

aultz

aile

abr

anka

Her

riko

tabe

rna

(rom

o) |

getx

oTx

iapa

seki

n pl

ataf

orm

ak, G

iltza

form

akun

tza

tald

eak

eta

Lum

altik

Her

riak

erak

unde

ak

anto

latu

ta. S

arre

ra, d

oan.

Ots

aila

ren

8ra

arte

In

stan

tes

algo

rtak

o ku

ltur e

txea

| ge

txo

Serg

io S

ánch

ez Is

asire

n m

arra

zkia

k, ti

ntaz

eg

inda

koak

. Ast

eleh

enet

ik z

apat

ura.

Doa

n.

ikaS

taro

akUr

tarr

ilak

31,

mar

titz

ena

arga

zki-e

dizi

oa19

:30-

21:0

0 | a

txut

egi k

alea

, 15

| era

ndio

Astr

abud

uko

Foto

club

tald

eak

anto

latu

ta. D

oan.

kon

tzer

tUak

Urta

rril

ak 2

6, e

gUen

aro

mo’

s ai

res

(tang

oa)

20:0

0 | s

ilver

s ta

vern

(alg

orta

) | g

etxo

Get

xon

Zuze

nean

zik

loa.

Sar

rera

, doa

n.

Urta

rril

ak 2

7, b

arik

UaJu

an C

risós

tom

o de

arr

iaga

ko

ntse

rbat

orio

ko ik

asle

ak18

:00

| are

etak

o m

usik

a-es

kola

| ge

txo

Sarr

era,

doa

n.

abre

u, h

ariz

ko la

ukot

ea19

:00

| ast

rabu

duko

kul

tur e

txea

| er

andi

oEr

andi

oko

Mus

ika

Esko

lak

anto

latu

ta. D

oan.

Urta

rril

ak 3

1, m

arti

tzen

aFl

auta

-ent

zuna

ldia

18:3

0 | a

stra

budu

ko k

ultu

r etx

ea |

eran

dio

Eran

diok

o M

usik

a Es

kola

k an

tola

tuta

. Doa

n.

zin

ema

Urta

rril

ak 2

6, e

gUen

aSi

empr

e Al

ice

18:0

0 | l

anda

dok

tore

a, 3

| so

pela

Itzar

tu e

mak

umee

n el

kart

eak

anto

latu

ta.

Gaz

tela

niaz

. Sar

rera

, doa

n.

Urta

rril

ak 2

8, z

apat

UaM

asco

tas

17:0

0 | a

stra

budu

ko k

ultu

r etx

ea |

eran

dio

Um

eent

zako

ani

maz

io-f

ilma.

Gaz

tela

niaz

. Sa

rrer

a: 2

eur

o.

Pepp

a Pi

g: la

s bo

tas

de o

ro18

:00

| kul

tur e

txea

| Ur

duliz

Um

eent

zako

ani

maz

io-f

ilma.

Gaz

tela

niaz

. Sa

rrer

a: 3

,50

euro

.

Belle

za o

culta

20:1

5 | k

ultu

r etx

ea |

Urdu

lizFi

lma

12 u

rtet

ik g

orak

oent

zat d

a. G

azte

lani

az.

Sarr

era:

4,5

0 eu

ro.

La m

aldi

ción

de

Mon

a Li

sa21

:00

| get

xo ta

bern

a (a

lgor

ta) |

get

xoG

arro

bi e

lkar

teak

ant

olat

uta.

Gaz

tela

niaz

. Sa

rrer

a, d

oan.

Izen

-em

atea

: inf

o@ga

rrob

i.com

Urta

rril

ak 3

1, m

arti

tzen

ael

bot

ón d

e ná

car

20:0

0 | k

ultu

r lei

oako

ent

zung

ela

| lei

oaPe

rseo

zin

efor

uma.

12

urte

tik g

orak

oent

zat.

Gaz

tela

niaz

. Sar

rera

: 2,5

0 eu

ro.

Page 18: «Erreferenduma egin egingo da»hiruka.tok-md.com/pdf/hiruka_082-web.pdf · Herriak Getxo H ilaren 21ean, 50 lagun bai-no gehiago batu ziren Ge-txon Bentaren etorkizunaz berba egiteko.

Berbetan

Erakundeak borrokaguneak dira CUPentzat?CUPek dituen borroka-eremua horiek dira: erakun-deak. Izatez, gu erakunde instituzionala gara. Halere, erakundeak berak ez du ezer irabazteko. Hori jendar-teari helarazi behar diogu: lan-eskubideak ez ziren instituzio batean lortu, baizik eta langileen borrokari esker; borroka feministak lortu ditu gizonen eta ema-kumeen arteko parekidetasunera hurreratzeko es-kubideak; arrazakeriaren aurka irabazi den guztia, Rosa Parksen desobedientzia ekimenaren eztandatik eta atzetik zegoen borrokatik atera zen. Lege-aldake-ta egiten duen azken geltokia da erakundea, baina al-derik kontserbadoreena ere bada. Beraz, instituzioek beraiek ez dutela aurrera egingo ondo asumituta ba-dugu, orduan ondo goazela uste dut.

Kataluniako Parlamentak iniziatiba bi onartu ditu, independentziaren gaineko erreferenduma egiteko aurten. Batean, Espainiako Estatuagaz hitzartuta-ko erreferenduma proposatu da; bestean, alde ba-karreko erreferenduma. Zein da zuen jarrera?Berez askoz hobea eta erosoagoa da hitzartutakoa, beste aldearekin elkarlana egongo litzatekeelako. Gainera, eskubide demokratikoa da. Baina Estatu es-painolak duen historia ikusita eta Euskal Herriko zein Kataluniako lurralde-gatazkei zelan erantzuten dien begiratuta, uste dugu ez dugula denbora alferrik gal-du behar, erantzuna aurretik ezagutzen baitugu. Are gehiago, berbakideak jarrera hori behin eta berriro erakutsi digunean; ez da CUPen kasketa bat: «alde

bakarrekoa izan behar da ala bestela ezer ez». Ez dugu baimenik eskatu behar; elkarlanean hasi gura badute, ederto; ez badute kolaboratu nahi, guk de-mokrazia berdin-berdin gauzatuko dugu.

Carles Puigdemont presidentak konfiantza-kate bat eskatu zizuen, gehienez jota irailean «errefe-renduma ala erreferenduma» egingo zuela iragarri eta gero. Gaur egun badago konfiantza hori?Konfiantza mantentzen jarraitzen dugu, horregatik goaz aurrera. Baina konfiantza ezin da itsuan eman, ekimenen eta elkarrekikotasunaren beharra dau-ka konfiantzak. Guk konfiantza-kate hori erreferen-dumarekin eta prozesu konstituziogilearekin lotzen dugu, horregatik erabaki dugulako gure arerio poli-tikoekin batera ibiltzea. Helburu zehatza da estrategi-koki Junts Pel Sí eta gu batzen gaituena. Ildo horretan aurrera baldin bagoaz, konfiantzak segituko du. Au-rrera ez bagoaz, konfiantza zalantzan ipiniko dugu.

Azkenean erreferenduma egingo dela uste duzu?Egin egingo da, ez delako alderdien kontu bat. Ez da CUPek, Junts Pel Sík, ERCk edo PDECk gura duten zerbait, jendarte katalanak gura duena baizik. Inde-pendentziaren alde ez dagoen jende multzo batek ere sinesten du bozkatzeko eta erabakitzeko bidezko es-kubidean. Beraz, erreferenduma egin egingo da. Es-tatu espainolak gura ala ez, egingo da.

Berriro ere A-9koa moduko prozesu parte-hartzaile ez eraginkorra izateko arriskua dago?Beste A-9 bat gertatzea ez dugu onartuko. A-9 egin ge-nuen, horrek balorazio positiboa zein negatiboa ditu, eta jasotako kritiketatik ikasi behar dugu. Ez gabiltza prozesutik tiraka beste A-9 bat egiteko. Horrek gura ez ditugun zorigaiztoko ondorioak ekarriko lituzke. Guk ez genuke horretan lagunduko. Ostera, dagoeneko lanean dihardugu, egindakoa errepika ez dadin.

Junts Pel Sík ohartarazi du aurrekontu barik ez dela erreferendumik izango. Zer deritzozu horri?Artur Mas gabe hauteskundeak egongo zirela ere esan zuten: «Mas o març». Bakoitzak negoziatzeko bere es-trategiak erabiltzen ditu. Guk uste dugu neurriz kan-pokoa dela lotzea jendartearen gehiengo zabal batek gura duen erreferenduma eta aurrekontu autonomi-ko batzuk. Izatez, erreferenduma ekintza demokrati-ko handi bat da, herriaren independentzia ere ekar dezakeena. Guk hala gura dugu. Bestalde, aurrekon-tuak daude; proiektu independentistan sinesten ba-

Ikus dezatela independentzia den moduan:

78ko erregimenekiko apurketa- ekintza iraultzailea da

Juanma rojas arcos (La Garriga, Bartzelona) CUPeko Nazio Idazkaritzako kidea da, pasa den abuztutik. Getxoko Tosu landan egon zen, erresistentzia-kanpaldiari atxikimendua emateko eta berba egiteko instituzioen eta herri-mugimenduen arteko harremanaz. Rojasek gizarte-mugimenduetan militatu du zenbait urtez, baina politikan sartzeko ardura heldu zaio, erregimena bota, konstituzio-prozesua abiatu eta Errepublika Katalana eratzen laguntzeko. Ostean, ohiko bizimodura bueltatu gura du.

«Erreferenduma egin egingo da, jendarteak gura duelako»

testUa: iÑigO Fernandez de martikOrena / argazkia: HOdei tOrres

Page 19: «Erreferenduma egin egingo da»hiruka.tok-md.com/pdf/hiruka_082-web.pdf · Herriak Getxo H ilaren 21ean, 50 lagun bai-no gehiago batu ziren Ge-txon Bentaren etorkizunaz berba egiteko.

dugu, datorren urtera arte baino ez dute iraungo. Ez dugu ikusten bien arteko harremanik. Gainera, CUP ahalegin handiak egiten dabil aurrekontu horiekin. Inoiz ez dira antikapitalistak izango eta inoiz ez dira gureak izango, baina nazio-ikuspegia eman diegu, ez guri gustatuko litzaigukeen ikuspegi ideologikoa, edo alternatiba bat eraikitzeko haina. Guk esan ge-nuen gutxieneko batzuk ezarri behar zirela, eroso onar ditzagun. Gutxieneko horiek oraindino ez dau-de. Beraz, militantziak baloratuko du Junts Pel Sík mahai-gainean ipinitakoa nahikoa den ala ez.

Zeintzuk dira gutxieneko puntu horiek?Murrizketa batzuen lehengoratzea, erreferenduma eta aberatsenei zergaren bat ipintzea. Biztanleriaren %4ari eragingo lioke eta neurri positiboetan itzuliko litzaieke beste denei. Ez genuen marra gorririk ezarri formatu aldetik, baina aberastasuna birbanatzea lor-tu gura dugu. Governaren esku utzi dugu zelan egin.

Hezkuntza-mundua ere azpimarratu duzue.Bai, gaur egun sektorerik mobilizatuenetako bat da. CUPek oin bi ditu: bata, instituzioetan dago; bestea, kalean. Garrantzia ematen diegu horrelako mobiliza-zioei, borrokan daudenei zor diegu. Horretaz kanpo ere, errepublika bat eraiki gura badugu, hezkuntza da edozein jendarteren oinarrizko zutoinetako bat. Defendatu beharra dago, gauza guztien gainetik. Go-bernu eta proiektu politiko denentzat hezkuntza ezin-bestekoa da, eta euren interesen arabera moldatzen

dute. Guretzat ez luke negoziagarria izan beharko hezkuntza publikoari behar dituen baliabide denak ematea, irakasleek bere lana lasaitasunez eta murriz-ketarik eta doiketa-neurririk gabe egin dezaten.

Puigdemont negoziazioetan egotea gura zenuten.Garrantzi handia eman diogu mahai-gainean ipini-tako presio-neurriari, hau da, erreferenduma aurre-kontuen arabera baldintzatzeko kontuari. Horrega-tik diogu presidentearen mailako kontua dela, eta ez Ekonomiaren arduradunarena. Aurrekontuei herrial-de-mailako zentzua eman gura diegu, ez aurrekon-tu-zentzu soila; bestela, ez genituzke inoiz onartuko. Herrialde-mailako kontua bada, Puigdemontek ba-rruan egon eta keinuren bat egin beharko luke.

Noiz erabakiko dute CUPeko militanteek aurrekon-tuak pasatzen utzi ala atzera botako dituzten?Aste honetan. Zapatuan hartuko da azken erabakia.

Puigdemonten arabera hau da «autonomiaren oste-ko eta independentziaren aurreko ezohiko legeal-dia». Bide-orri horretan, non zaudete gaur egun?Atea irekitzear. Atea aurrean daukagu eta borondatea besterik ez dugu ipini behar zabaltzeko, eta hitzetatik ekintzetara pasatzeko, beti da zatirik garrantzitsuena. Gure ustez, erreferendumak egoera honekin amaitu-ko du eta «independència, independència» aldarrika-tzetik independentzia gauzatzera pasatuko gara. Guk Puigdemont bera, elkarteak eta jendarte osoa gonbi-datzen ditugu ekintza horretan parte hartzera: erre-ferenduma antolatzen, su eta gar defendatzen eta botoa ematen. Ikus dezaten den moduan: 78ko erre-gimenekiko apurketa-ekintza iraultzailea. Erregimen horrek dituen gabezia demokratikoak erakusten ditu behin eta berriro, baina hautetsontziak kentzea izan-go litzateke demokrazia eza horren irudi bukolikoa.

Azkeneko iritzi-azterketen arabera, katalanen %63k botoa emango luke alde bakarreko erreferen-dum batean, eta haietatik %79k independentziaren alde egingo luke. Egoera hobea izan daiteke?Hobea beti izan daiteke, kar, kar, kar. Argi duguna da ez dugula bakarrik lan egin behar erreferendumera deitzeko; irabazteko ere ahalegin handia egin behar dugu, independentistak gara. Zilegitasun bera du ezezkoa ateratzeko lan egin dezakeen jendeak; erre-ferenduma egin ondoren, onartu egin behar izango dugu denok aterako den emaitza. Zergatik gara inde-pendentistak? Uste dugulako politika zaharrarekin apurtzeko aukera onena independentzia dela. Orain arte erakundeek indartu egin dute norbaitek «lotua eta ondo lotua» utzi zuen eredua. Hori eraldatzeko tresnarik onena da independentzia; 78ko erregime-narekin eta bere zutoineko bat den Espainiako lu-rraldetasunarekin banatzea ekarriko du horrek. Hori nazio denek erabakitzeko eskubidea dutena ahaztu gabe: herritarrek erabakiko dute non bizi gura duten.

CUPeko hainbat militante eta hautetsi eroan dituz-te Espainiako Auzitegi Nazionalera; Parlamenteko Mahaiaren eta A-9ko auziak ere hor daude; eta zen-bait lege katalan baliogabetu dituzte. Zure ustez ze bilakaera izan dezake egoera horrek?Logikoa denez, aurreikuspena da hori guztia han-diagotzen joatea: akzio-erreakzio eskema da. Estatu espainolaren tresnak errepresioarenak dira eta ho-rretaz zuek guk baino gehiago dakizue. Legalitatea legitimitatearen gainetik defendatzeko euren modua izango da eta, behar izanez gero, ez diote euren le-galitateari jaramonik egingo edo, zuzenean, beste bat asmatuko dute. Azkenean, euren pribilegioen eta status quoaren alde egingo dute. Horrek gugan eragi-na izango du, baina ez gaitu geldituko. Errepresioa ez da izango hau geldiarazteko gai.

Herri katalanak zelan erantzun behar du?Orain arteko erantzuna ona izan dela esango nuke. Errepresioa normalizatu dugu, gatazkaren biktima bihurtu gabe. Tresna demokratikoak erabiltzen ditu-gu guk; ostera, euren tresnak zalantzazko legalita-tean oinarritzen dira. Izan ere, legalitate osoa erre-gimen faxista eta totalitario baten gainean eraikita dago. Besteak beste, horren isla da Auzitegi Naziona-la; adibidez, epaitu gintuen azkeneko epailea Polizia frankistako kide ohia zen. Guk ez diogu horri aginta-ritzarik onartuko. Bestalde, joan ala ez, militanteen erabaki politikoa da.

Ez dugu bakarrik lan egin behar erreferenduma deitzeko; irabazteko ere ahalegin handia

egin behar dugu

JUANMA ROJAS ARCOS 192017ko ur tarrilak 26 | otsailak 1

Page 20: «Erreferenduma egin egingo da»hiruka.tok-md.com/pdf/hiruka_082-web.pdf · Herriak Getxo H ilaren 21ean, 50 lagun bai-no gehiago batu ziren Ge-txon Bentaren etorkizunaz berba egiteko.

Udaberrian zeharkatuko ditu Korrikak Euskal Herri osoko bideak eta errepideak, mar-txoaren 30etik apirilaren 9ra

arte; Otxandion hasi eta Iruñean amai-tuko da euskararen aldeko lasterketa-

ren 20. edizioa, AEK-k jakitera eman duenez. Uribe Kostari dagokionez, apirilaren 5ean, eguaztena, Laukiztik helduko da Urdulizera 23:40ak aldera, eta Gorliz, Plentzia, Barrika, Sopela, Berango, Algorta, Itzubaltzeta/Romo,

Areeta, Leioa eta Erandio zeharkatu-ko ditu Korrikak, apirilaren 6an, gaue-ko ordu txikietan. Goizaldeko 04:55ak aldera agurtuko dugu Barakaldora bi-dean, ohi den legez, itsasadarra trai-neruz pasatuz. Erandiogoikoan buel-tan izan go dugu Korrika egun berean, gaueko 09:25ean.

Behin datak zeintzuk diren jakin-da, daborduko eskualdeko herrietako

batzordeak lanean hasi dira; Beran-gon, Gorliz-Plentzian eta Itzubaltzeta/Romon batzen hasi dira, besteak bes-te; gainontzeko herrietan hurrengo egunotan batuko dira. Korrika-batzor-deek izaera zabala daukate, edozeinek parte har dezake: elkarteek, kirol-tal-deek, norbanakoek… Batzordeen zere-ginen artean dago herrian egingo di-ren ekitaldiez arduratzea.

Kultura

Emakume arteanpiztu da alerta,errefuxiatuakzain daude zer gerta,munduak ematen duerrusiar ruleta...alerta etengabeanbizi gara eta!

inaziO Vidal gUrrUtxagaBertsolari leioaztarra

Hitza emanda

Alerta

HIRUKAk proposatutako hitz baten harira, ALBEko kideek bertso bat jarriko digute atal honetan, astero-astero.

Udaberrian, 20. Korrika Korrika egiteaz gainera, herrietan egongo diren ekitaldiak antolatzen laguntzeko aukera dago, batzordeetan parte hartuz edo euskaltegietan galdetuz.

Korrika Uribe KostanHerriz herriapirilak 5, eguaztenaUrduliz (23:41)apirilak 6, eguenaGorliz (00:06) / Plentzia (00:26) / Barrika (00:47) / Sopela (01:06) / Berango (01:44) / Algorta (02:08) / Leioa (03:23) / Erandio (03:56)Erandiogoikoa (21:25)

korrika-batzordeen bilerakerandio. Urtarrilak 26, eguena. 18:30ean, Berbotsen egoitzan.Urduliz. Urtarrilak 27, barikua. 17:30ean, kultur etxean.algorta. Urtarrilak 27, barikua. 19:00etan, Azebarri kultur elkartean.barrika. Otsailak 1, eguaztena. 18:00etan, kultur etxean.sopela. Otsailak 2, eguena. 18:30ean, Kurtzio kultur etxean.leioa. Otsailak 2, eguena. 19:30ean, Lamia euskaltegian.

euskararen aldeko lasterketak apirilaren 6an zeharkatuko ditu eskualdeko herriak, Lemoiz izan ezik.

Ablazioaren inguruko berbaldia, Algortan

Ablazioa izango dute berbabide Mujeres con Voz elkarte getxoz-tarrak antolatutako ekitaldian,

bariku honetan, urtarrilaren 27an; Munduko Medikuak gobernuz kanpo-ko erakundeko langile ginear Fatima Djarra Sanik Indomable: de la mutila-ción a la vida liburua aurkeztuko du. Hitzordua 19:00etan ipini dute, Al-gortako kultur etxean; sarrera, doan. Djarrak ondo daki genitalen erauzke-tak zer-zelako ondorioak dakartzan. Lau urte zeuzkala, ia klitori osoa eta baginako ezpain txikien zati bat erau-zi zizkioten, laban batez, bere jaiote-rrian, Ginea Bissaun. Baina, ablazioa-ren ondorio fisikoek eta psikologikoek ez zuten Djarra makurraraztea lortu; emakumeen eskubideak erasotzen di-tuzten bere herrialdeko tradizio denen aurka borrokatzeko gogo menderakai-tza eragin zioten ordea.

Nafarroako Munduko Medikuak erakundearen bitartekaria da Djarra;

mutilazio genitala saihesteko gogor lan egiten du. Ildo berean, Afrikako gi-zonen eta emakumeen arteko berdin-tasuna sustatzen ahalegintzen da. Uda aurreko garaian bereziki lanpetua ego-ten da, Munduko Medikuak elkarteak Iruñean daukan egoitzan jardunean; izan ere, ablazioa egiten den herrial-deetako gurasoak dituzten neskatilak senideengana oporraldia igarotzera joan ohi direlako, eta genitalak erauz-teko arriskua handiagoa da orduan.

Aurrekoetan legez, Bilboko Ondare Aretoak artista bizkaitar bat gon-

bidatu du, Izadiaren argazkilariak 2016 erakusketan parte hartzeko. Oraingo honetan, Santi Yaniz argazkilari bilbo-tarrak Izadi sublimea izeneko lana aur-keztu du. Ikusmenean zein emozioetan inpaktu handia daukaten bost koka-leku erakutsi ditu: Gaztelugatxeko in-guruak; Otxarretako basoak eta Be-laustegiko ur-jauzia, Gorbeiako Parke Naturalean; Tunelbokatik (Galea, Ge-txo) Barrikaraino doan kostalde-zatia; eta Urkiolako Parkea. Yaniz argazkilari ezaguna da; eta, kazetaria, da 1980. ur-tetik. Haren argazkilaritza-estiloa «xu-mea» da proeiktuaren antolatzaileen esanetan. Erakusketa urtarrilaren 31ra arte ikusi ahal izango da, ordu haue-tan: 10:00etatik 13:00etara eta 17:00eta-tik 21:00etara, astelehenetik barikura; eta 10:00etatik 14.00:00etara, zapatue-tan. Sarrera doakoa izango da.

info+: www.bizkaikoa.bizkaia.net/ondarearetoa

Tunelbokatik Barrikarainoko kostalde- zatiko argazkiak ikus daitezke, Bilbon

Fatima Diarra Sani ginearra. ECUADOR ETxEA

Page 21: «Erreferenduma egin egingo da»hiruka.tok-md.com/pdf/hiruka_082-web.pdf · Herriak Getxo H ilaren 21ean, 50 lagun bai-no gehiago batu ziren Ge-txon Bentaren etorkizunaz berba egiteko.

Kirolak

Hasteko, berdinketa

Euskal Herriko Waterpolo Kopa-ren lauko finalak jokatu zituzten pasa den zapatuan, Iruñean. Ber-

tan, Askartzako emakumezkoen tal-dea izan zen Uribe Kostako ordezkari bakarra. Leioaztarrek iaz irabazi bazu-ten ere, aurten ez dute balentria hori errepikatzerik izan. 9802 waterpolo-talde nafarrak etxean jokatu zuen eta abantaila hori baliatu zuen finalaurre-ko partida estuan. Etxekoen alde egon

zen markagailua lehenengo zatian. Bi-garrenean, leioaztarrak aurreratu ziren tanto batengatik, 4-5. Hirugarren zatia amaitzean, 7na berdinduta zeuden; baina, azken zatian, 9-7 nagusitu ziren nafarrak. Hala ere, kopa Eibarko Ur-bat taldearentzat izan zen emakumeen atalean, 9802 taldea 11-7 mendean har-tu ostean. Gizonezkoen atalean, nafa-rrek lortu zuten kopa, Bilboko Deporti-vo taldea garaituz finalean.

Hiru aukera ditugu gaur egun. Alde batetik jatea, eta jateari elikagai bat jateari soilik deitzen badiogu, soilik gosea kentzeko helburuarekin egiten dugun ekintza da. Bestalde, elikatzea oso ezberdina da, izan ere, gorputzak dituen eskariak asetzeko egiten dugun ekintza baita,

horietako bat gosea kentzea delarik. Hirugarren aukera modari jarraitzea da, gaur egun esaten dena alegia, aste osoan elikatu eta asteburuko askari batean cheat meal delakoa, hau da, gosea kentzeko jan. Nire hautua zein den argi dau-kat. Gorputzak esaten didanari jaramon eginez elikatzen naiz eta ez «nigan» pentsatzen duten negozioen ikerketen menpe.

Getxo Rugby Taldeak puntu bi batu zituen pasa den za-patuan, Madrilen, Ohorezko Mailako Iberdrola ligaren es-

treinaldian. Hori-beltzek Majadahon-dako urdin-gorriek 15na berdindu zuten, partida oso orekatu batean. Ba-lorazio positiboa egin du Isabel Rodrí-guez entrenatzaileak eta jokalariak: «berdinketak zapore ona utzi digu oraingoan». Izan ere, Ohorezko Mai-lako ligaren lehenengo partida ez zen erraza, madrildarrak iazko txapeldu-nordeak dira eta. Gainera, talde hori-beltzak ezin izan zituen zelairatu zaz-pi jokalari, ezin izan zirelako partidara joan, hainbat arrazoi tarteko. Halere,

Fadurakoen joko ona ikusi ahal izan zen, lehenengo zatian, batez ere. Rodrí-guez pozik agertu zen emaitzagaz, bai-na jakin badaki taldeak zer duen hobe-tzeko: hasierako «erasoetan asmatu ez izana da, beharbada, partidaren aka-tsik handiena, atsedenaldira abantai-la zabalagoagaz heltzeko aukera izan genuen». Bestalde, taldeko beteranoak azpimarratu du taldearen jokalari be-rriak ondo jardun zirela: «jokalari de-nek egin zuten partida oso ona».

Zapatukoa Getxoren lehenengo partida izan bazen ere, ez zen Iber-drola ligako lehenengo jardunaldia, bigarrena barik. Aurrekoa, Sanse Sc-rum talde madrildarraren aurkakoa,

bertan behera geratu zen; Espainiako selekzioaren deialdian zeudelako Ge-txo Rugby Taldeko hiru jokalari: Saioa Jaurena, Nerea Agirre eta Uribarri Ba-rrutieta, azken hori Durango taldeko kidea da, baina aurtengo denboral-dian Getxogaz jokatuko du. Hala, San-se Scrumen aurka martxoaren 26an jo-katuko dute, Madrilen.

Espainiako hiriburuan jokatuko ditu partida gehienak Getxok aurtengo denboraldian: lau aldiz bisitatuko du Madril, denera. Beste hiru norgehiago-kak Faduran jokatuko ditu. Hurrengo partida otsailaren 12an izango da, Bar-tzelonako INEFen aurka, berton. Zazpi egun beranduago, bisita egingo diote Madrilgo Hortalezari. Martxoaren 4an, Gironako GEIEG taldearen anfitrioiak izango dira; hilaren 19an, ostera, Ma-drilera joango dira, berriro ere, Pozue-loko Olimpico taldearen aurka joka-

tzeko. Atzeratutako norgehiagokaren, Getxok CRAT Coruña taldearen kontra erabakiko du sailkapena azken jardu-naldian, apirilaren 2an, Faduran.

gizonezkoak, zulotik ateratzenPasa den astean, Ian Fowler entrena-tzaile australiarra kargutik kendu eta Tongako Simon Hafoka teknikaria kon-tratatu zuen Getxo Rugby Taldeak. Klu-bak Ohorezko Mailako gizonezkoen tal-deko arduraduna aldatzeko erabakia iragartzean ez zituen ezkutatu arrazoi mingarriak: «denboraldian izandako emaitza kaskarrak» eta «kirol-egoera txarra». Domekan, Hafokak lehenengo aldiz zuzendu zituen hori-beltzak. Ge-txoztarrek Faduran hartu zuten Alco-bendas liderra; partida parekatua izan zen eta etxekoek zirrara ona eragin zu-ten zaleengan, 11-28 galdu arren. Azke-nak dira sailkapenean.

iberdrola ligan estreinatu da Getxo Rugby Taldeko emakumezkoen senior taldea, modu gozoan. Ostera, krisitik atera gura du gizonezkoen lehenengo taldeak.

Iberdrola liga izena hartu du aurten Ohorezko Mailako ligak. © ESTHER CHAPARRO - CRM

Euskal Herriko Waterpolo Kopa barik geratu da Askartza

Kirolaz beste

Jan, elikatu edo modari jarraitu

iÑaki etxegia mardaras Kirolaria

Page 22: «Erreferenduma egin egingo da»hiruka.tok-md.com/pdf/hiruka_082-web.pdf · Herriak Getxo H ilaren 21ean, 50 lagun bai-no gehiago batu ziren Ge-txon Bentaren etorkizunaz berba egiteko.

Hirukira olgetan

Ganbaran

Labirintoa

Bai bitxia! Zazpikoa

maripurtzil eta Pelloziri zakurraren bila dabiltza, gaur bainatzeko beharra duelako. Pinttok, ordea, ez ditu xaboia eta ura batere gogoko eta alde egin die. Ganbaran gorde ote da? zer uste duzu?

itsaspean aurkitu beharko ez genituzkeen elementuak daude hemen. zeintzuk dira?

bila egizuz bi irudi hauen artean dauden zazpi aldeak.

lagundu igelari urmaelera heltzen. zomorroak dituzten

laukietatik pasatuz, gora, behera, ezker edo eskumara jo,

baina ez diagonalean.

sOlUziOak:

Pintto

ea ondoko elementuok ere aurkitzen dituzun.

kapela margo-potoaGutuna

Page 23: «Erreferenduma egin egingo da»hiruka.tok-md.com/pdf/hiruka_082-web.pdf · Herriak Getxo H ilaren 21ean, 50 lagun bai-no gehiago batu ziren Ge-txon Bentaren etorkizunaz berba egiteko.

232017ko ur tarrilak 26 | otsailak 1

Zorri gogaikarriak

Sudokua

Non da parea

Aibala!

ai ene, hori azkura. orrazia pasa eta pasa, baina, halere, hamarretik sei zorri harrapatu ditu, eta lau libratu egingo dira. zeintzuk?

Pellozirik galtzerdia galdu du, hain zuzen eskuan daukanaren parea. non demontre dago ordea! Gelan egon beharko luke, baina non? despistatu xamarra da eta lagundu egin beharko diozu bilaketan

bost biribiletatik bat ez da zuzena. zein da?

1 2 3 4 5

bete zuriz dauden laukiak 1etik 6rako zenbakiak erabiliz.

Gogoratu zenbaki bakoitzak behin agertu behar duela

zutabe, ilara eta azpilauki bakoitzeko.

1 2 5 6

4 1

3 5

3 6 1

5 3

3 2 6

zomorroa naizelabadakizu ondo,baina intsektu ez naizta ez naiz izango.aldea zein ote dendizuet esango:intsektuek dituztehiru pare zango.

egin gurutzea laukian,erantzun zuzenari:

armiarmak begiak adina zango ditu.lau pare zango.Guztira hamar zango.

arraioa, zenbat hanka

ditu ba alu horrek!

Lehiaketa:: Non da?

Uribe kostan ateratako argazkiaren hurbileko irudia duzu lehiaketa-atal honetako protagonista. nOn eta zeri ateratakoa den badakizu?

ilea ebakitzeko BONUA familia osoarentzat

marsun ileapaindegiaren ekimenez, familia bereko 4 kidek (nagusi 2, gehienez) ilea garbitzeko eta ebakitzeko bonua irabaz dezakete. 

bonua lortu gura baduzu, otsailaren 6a baino lehenago, helarazi erantzuna, zure izen-deiturak eta harremanetarako bide bat hona: [email protected] edo 944 911 337

saria

Page 24: «Erreferenduma egin egingo da»hiruka.tok-md.com/pdf/hiruka_082-web.pdf · Herriak Getxo H ilaren 21ean, 50 lagun bai-no gehiago batu ziren Ge-txon Bentaren etorkizunaz berba egiteko.

www.hiruka.eus

HIRUKA Koop. elk.Helbidea: Martikoena, 16, 2.a 48991 GETXO e-maila: [email protected] P.-Ku.: 171Telefono-zenbakia: 944 911 337Publizitatea: Erika Martinez /Ninbe Landa

Erredakzioburua: Irantzu Sagarminaga

Erredakzioa: Iker Rincon, Kepa Ugarte, Iñigo Fernandez de Martikorena

Argazkiak: Hodei Torres

Testuen orrazketa: Zunbeltz Vega Olaeta

Diseinua: Artefakto

Kudeaketa: Ziortza Merino

Filmazioa eta Inprimategia: BEPSA

L.G.: BI-2022-2014 ISSN: 2386-98-95

Ale-kopurua: 8.000 ale CC-BY-SA

Erakunde laguntzaileak:

Berangoko Udala

Plentziako Udala

Lemoizko Udala

Gorlizko Udala

Urdulizko Udala

Barrikako Udala

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak(Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Aldizkari honekBizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du

Urdulizera bueltatu gara oraingoan, Aita Go-tzon kalean dagoen Txiberri edanlekura, beren-beregi. Tabernara sartu bezain laster, etxeko garagardoz eta pintxoz beteriko ba-

rra ikus dezakegu; ezin ahaztu, aipatzekoa da eta, zelan ez, taberna hartzen duen eraikinaren atzeko aldean pilotan jolasteko dagoen frontoia. Kirola egin eta gero, indarberritzeko egundoko lekua da Txibe-rri, beste kontu askoren artean. Gainera, askotariko pintxoak eta ogitartekoak eskaintzen dituzte bertan, frontoian pilotari kolpeka ibili ostean edonor susper-tzeko modukoak. Horien artean nabarmentzekoa da orriotara ekarri dizuegun perretxiko-nahaskia. Ogi-tarteko hori 1,2 euroan saltzen dute; hala ere, hori

zelan egiten den zuei, gure irakurleoi, erakusteko baimena eman digute. Goazen bada! Lehenengo eta behin, perretxikoak, kipula eta piper gorriak txikitu eta ardo zuriagaz gisatuko ditugu. Behin ardoa lu-rrundu denean eta dena eginda dagoenean, arrautza bota eta den-dena nahastuko dugu. Bitartean, ogi zati bat hartu eta oliotan txigortuko dugu. Horren os-tean, nahaskia ogiaren gainean ipini beharko dugu, eta Modenako ozpina bota horren guztiaren gai-nean. Amaitzeko, mokaduari azken ukitua emateko, perrexil apurrak botako dizkiogu denaren gainetik, pintxoari kolorea emateko. Erraza, ezta? Eta ze gozo dagoen! Ez zalantzarik izan eta proba egizue etxean, ez zaizue damutuko eta!

Perretxiko-nahaskia, kipula eta piper gorriagaz

Sukaldean

txiberri edantOkiaaita Gotzon, 4 - 48610 Urduliztel.: 946 760 715

Osagaiak: Perretxikoak, kipula, piper gorria, Modenako ozpina, arrautza, ardo zuria, perrexila eta ogia.

Dastaketa fitxatxakOlina: Bitxia.Upeltegia: Talleri.dastaketa: Eraso atsegina, arin bezain zaporetsua, lorratz luzekoa. Azidotasuna oso ondo orekatuta dago, eta horrek edari freskoa eta edateko atsegina bihurtzen du. Igaroaldi gozoa du ahoan zehar, gatz-arrasto arinaz eta amaiera mikatz samarraz, gosea eragiteko asmoz. Sudurraren atzeko aldean, ederto azaltzen du bere fruta-kutsua, esentzia baltsamikoak sorraraziz. Ezin hobea aperitiboan, eta gazta bigunakaz edo gehiegi prestatu gabeko arrain zuriakaz hartzeko.

Itxuraz lehengoak hobeak zirela uste dut. Lehen, gainera, oinak ere erabili ahal genituen zabaltzeko; orain, eskuak bakarrik... Horrez gai-nera, antza berdinegia dute denek.

JosEba arEstIALGORTA

Edukiontzi gehiegi dago orain, eta aparkatzeko lekua kendu dute. Daborduko arazoak ditugu apar-kalekuakaz eta kokaleku berriakaz leku gehiago kendu dituzte.

crIstIna lamElasALGORTA

Lehengoek pedalak zeuzkaten za-baltzeko, oraingoek ez; antihigie-nikoak dira. Halere, egia da, orain papera eta plastikoenetan gauza handiagoak sar daitezkeela.

JaImE GoIrIaALGORTA

Uste dut Udalak ez duela asmatu horiek aldatzerako orduan. Lehen-goak praktikoagoak ziren; zituzten pedalek erosoagoak egiten zituz-ten, zaborra botatzeko orduan.

anton urIzarGETxO

Politagoak direla uste dut, baina deserosoagoak baita ere. Gainera, kolorez antzekoak dira denak, eta lohiagoak dira, eskuagaz zabal-tzea beharrezkoa da eta.

marIsa carrEraALGORTA

Zer deritzezu Getxoko edukiontzi berriei?