GABRIEL ARESTI, 1933-19752 SORRERA ETA GAZTAROA Gabriel Maria Aresti Segurola Bilbon jaio zen...

24
1 Bilbon kaleko horma baten gainean pintada hau hau irakur daiteke, esku ezezagun batek idatzirik: “Hildakoen bizia bizion oroitzapena da”. Oraingo esprailari horren egia biribila ukatu gabe, gogoan izan behar da ideia horri antzinako klasikoek “verba volant, scripta manent” —hitzak hegaz, idatziek iraun— erantsi ziotela, hau da, zerbait idatzirik utzi digutenean, pertsonez hobeki oroitzen garela azpimarratuz, eta arrazoi handiagoarekin, paperean utzia ongi idatzia izan bada. Eta hauxe da, zalantzarik gabe, Gabriel Aresti idazlearen kasua. AURRER A © Hizkuntza Politikarako Sailordetza GABRIEL ARESTI, 1933-1975 Nortasun handiko pertsona zen Gabriel, argazkietan argi nabari denez.

Transcript of GABRIEL ARESTI, 1933-19752 SORRERA ETA GAZTAROA Gabriel Maria Aresti Segurola Bilbon jaio zen...

Page 1: GABRIEL ARESTI, 1933-19752 SORRERA ETA GAZTAROA Gabriel Maria Aresti Segurola Bilbon jaio zen 1933.eko urriaren 14an. Hortaz, Espainiako gerra zibila hasi zenean, hiru urteko haurra

1

Bilbon kaleko horma baten gaineanpintada hau hau irakur daiteke, eskuezezagun batek idatzirik: “Hildakoenbizia bizion oroitzapena da”. Oraingoesprailari horren egia biribila ukatugabe, gogoan izan behar da ideia horriantzinako klasikoek “verba volant,scripta manent” —hitzak hegaz,idatziek iraun— erantsi ziotela, hau da,zerbait idatzirik utzi digutenean,pertsonez hobeki oroitzen garelaazpimarratuz, eta arrazoihandiagoarekin, paperean utzia ongiidatzia izan bada. Eta hauxe da,zalantzarik gabe, Gabriel Arestiidazlearen kasua.

AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

GABRIEL ARESTI, 1933-1975

Nortasun handiko pertsona zen Gabriel, argazkietan arginabari denez.

Page 2: GABRIEL ARESTI, 1933-19752 SORRERA ETA GAZTAROA Gabriel Maria Aresti Segurola Bilbon jaio zen 1933.eko urriaren 14an. Hortaz, Espainiako gerra zibila hasi zenean, hiru urteko haurra

2

SORRERA ETA GAZTAROA

Gabriel Maria Aresti Segurola Bilbonjaio zen 1933.eko urriaren 14an.Hortaz, Espainiako gerra zibila hasizenean, hiru urteko haurra zen beraeta ongi ezagutu zuen gerra ondokofaxismoak euskaldunen aurkaerabiliriko errepresio giro latza.

Maila apaleko familian hazi zen.Ama abertzalea zuen; aita, aldiz,frankista izan arren, etxean euskarazhala-hola zekien bakarra zen. Edonolaere, euskararen galera ez zen familiahartan oso aspaldikoa. Izan ere,Arestiren aitona-amona gehienakeuskaldunak ziren, baina Gabrielgazteak ez zuen haien hizkuntzjakiteaz baliatzerik izan, umetan hilzitzaizkion eta.

Barroeta Aldamar kalean bizi izanzen, hots, Bilboko portuaren ondoan;zamalari, kamioilari eta garraioarekinloturiko langile mordoa egunero biltzenzen auzunean. Horrek, noski, txikitandikezagutarazi zizkion gizartearen behekomailen egoera eta beharginenbizimodua, bere handitasun etamiserien argi-ilunekin. Geroago,Gineako zuren inportazioaz arduratzenzen Compañía Vasco-Africanaenpresako zamaketa-arduraduna izanzen eta horrek portuko langileekin areharreman zuzenagoak izateko aukeraemango zion.

Ikasketak Bilbon eginak zituen.Hasierakoak Berastegiko Eskoletan,Albiako lorategien aitzinean, SabinoAranaren jaiotetxearen parean, hainzuzen. Ondoren, Bilboko MerkataritzaEskolan Merkatal Peritua titulua

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Gabriel eskolan, behean hirugarrena ezkerretik.

Bere ama Asun Segurolaren ondoan.

Page 3: GABRIEL ARESTI, 1933-19752 SORRERA ETA GAZTAROA Gabriel Maria Aresti Segurola Bilbon jaio zen 1933.eko urriaren 14an. Hortaz, Espainiako gerra zibila hasi zenean, hiru urteko haurra

3

eskuratuko zuen. Kontu-eramailea izanzen bizibidez, eta gorago aipaturikokonpainiaz gainera, beste zenbaitenpresatan lan egin zuen Laudion,Bilbon, Eibarren eta Barakaldon, hauda, beti langile-herrietan. Guztiotanbere lana zintzo bete zuen, bereazken urteetan gaixorik gelditu arte.Halere, bere nortasun-agirian bereegiazko bokazioa jartzen zuen:idazlea, alegia.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Gabriel, hamabost urte zituenean, jadanik euskaraz

ikasten hasia zen.

G. Aresti zortzi urterekin, lehen jaunartzea egin zuenean.

Page 4: GABRIEL ARESTI, 1933-19752 SORRERA ETA GAZTAROA Gabriel Maria Aresti Segurola Bilbon jaio zen 1933.eko urriaren 14an. Hortaz, Espainiako gerra zibila hasi zenean, hiru urteko haurra

4

EUSKARA IKASTEN HASTENDA

Batzuetan nahasiak etakorapilatsuak izaten dira kausa--ondorioen hariak. Aita frankista izateapisu mingots eta nolabait lotsagarriazuen Gabrielek, gainerako senideenabertzaletasuna kontuan izanda.Berak aitortzen zuenez, aitaren erruhori nolabait garbitu nahiak bultzatuzuen bera euskaraz ikastera. Hasi ere,12 urterekin hasi zen, bera bakarriketa metodorik gabe; autodidakta gisa,beraz.

Egia esan, ez zen batere erraza1950.eko hamarkadan, non eta Bilbon,norbaitek bere kontutik euskaraikastea inolako gidaritzarik izan gabe.Alde batetik, gure literatur hizkuntzaoraindik euskalkitan zatikaturikzegoen, bizkaiera eta gipuzkeranagusiak izanik. Bestalde, frankismoakeuskararen inguruko arazoakaskatasunez eztabaidatzeko inolakoaukerarik uzten ez zuenez, gerraaurreko garbizalekeria-giroak nagusizirauen oraindik, irtenbide egokiagorikezagutu gabe. Eta euskara latinetik ezzetorrenez gero, garbizalekeriatentazio nabaria izaten zuten ordukoeuskaldun berri guztiek.

Gabriel Euzkeltzale-Bazkunaelkartearen Método gradual para

aprender el Euzkera izenekoirakasbide hiperpuristaz baliatu zen,sinets ezineko proposamen irrealakeuskara “jator”-tzat eskaintzen zituenirakasbideaz. Arestik berak kontatzenzigunez, behin Debara joan etabertako jatetxe batean “arrautza eliagaimelduta” eskatu omen zuen,arrautza frijitu pare bat eskuratunahirik. Eta zerbitzariak honelaerantzun omen zion: “Barkatu jauna,baina hemen ez dakigu alemanez”.Horrela konturatu zen, antza, liburukohizkuntza artifizial hartatik irten etaherriko euskarara hurbildu beharrazuela, herriko jendearen ohikomintzaira eredu harturik.

Euskara ofiziala ez zen eta inolakoonespen sozialik ez zuen garai hartan,zaila izaten zen, benetan, maisuegokiak aurkitzea. Apaizak izatenziren, era ofiziosoan behintzat, berenpredikazio eta dotrinetan euskara

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Page 5: GABRIEL ARESTI, 1933-19752 SORRERA ETA GAZTAROA Gabriel Maria Aresti Segurola Bilbon jaio zen 1933.eko urriaren 14an. Hortaz, Espainiako gerra zibila hasi zenean, hiru urteko haurra

5

gehienik erabiltzen zutenak. Normalazen, beraz, eznormaltasun-girohorretan, euskaraz aditurik handienakerlijiosoen artean aurkitzea. Etahoriexengana jotzen zuen maizGabrielek argi bila. Maiz Begoñaaldean “apaiz beneragarri” jubilatuekzuten babesetxera joaten zen, erlijiosozaharrekin euskaraz eta euskararengainean mintzatzera. Garai bateanfrantziskotar gazte euskaltzaleekin ereharreman handia izan zuen eta,dirudienez, berak ere inoiz fraidejoateko gogoa izan omen zuen.

Nola edo hala, gure hizkuntza ongiikasi zuen, ikasi ere, hogeita bat urtezituenean euskaldun erbesteratuekGuatemalan argitaratzen zuten Euzko--Gogoa aldizkarian euskara idaztenhasi zen eta. Arestik beti izan zuenteatrorako joera eta Antonio MariaLabaien tolosarraren lanak ezaguturik,beronekin eskutitzez harremanetanjarri zen 1953. urte inguruan. Geografiurruntasuna zela eta, garai hartako

garraiabide erosorik ezagatikareagotua, Labaienek Alfonso Irigoieneuskaltzaina bidali zuenArestirengana, euskal munduan gidazezan. Honexengandik jasoko zuenArestik, seguraski, bertsolaritza--zaletasuna, behin ere utzi ez zuena.Alde horretatik, aita Zavalak Auspoasortan argitaratzen zituen bertso--liburuak irrikaz miretsi eta irenstenzituen, iturburu garbieneko urak balirabezala. Irigoienen gomendioz,halaber, hasi zen euskal liburu klasikozaharrak irakurtzen (Etxepare, Axular,Kardaberaz, Mogel...) eta autoreherritarragoak ere bai (Kirikiño, Orixe,Lizardi, Altube...).

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Arantzazuk biziki erakartzen zuen Gabriel: Argazkian Luis Villasante

eta Joxe Azurmendi idazleen artean.

Page 6: GABRIEL ARESTI, 1933-19752 SORRERA ETA GAZTAROA Gabriel Maria Aresti Segurola Bilbon jaio zen 1933.eko urriaren 14an. Hortaz, Espainiako gerra zibila hasi zenean, hiru urteko haurra

6

Euskal literaturaz gainera —eta horibaino lehenago—, munduko literaturaorotara irekirik egon zen Gabriel.Txikitandik irakurle amorratuhorietakoa izan zen. Gaztelaniaz,frantsesez, ingelesez eta, neurri batez,alemanez ere zekienez gero,hizkuntza horietan idatziriko obraklehen eskutik zituen ezagunak. Ezziren edonolakoak izan, noski, hortikatera zuen kultura, ikuspegi zabala etaestilo ondarea.

GABRIELEN KEZKAK:LITERATURA ETA POLITIKA

Gaztetan G. Aresti PNV/EAJko EGIgazte-taldearen inguruan ibili zen. InoizBaionaraino ere joan zen Jesus MariaLeizaolaren hitzaldiren bat entzutera.Halere, erbestean hainbat denboranbizi behar izanak eta Euskal Herrikogazteria berriaren egiazko kezka etahelburuak ongi ez ezagutzeak, hots,jelkide zahar batzuen politika-jokabidekontserbadoreegiak, hizkuntzaz zituztenideia purista desfasatuekin batera,urrundu egin zuten Gabrielhoriengandik.

Bere anaia zaharragoak, Juan Marik,Gabriel Bilboko La Concordia kafetxekotertulia politiko-literarioetara eraman ohizuen. Bertan ezagutu zituen ArestikVidal de Nicolás, Angel Ortiz Alfau,Ramiro Pinilla, Gabriel del Moral,

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

La Concordia-ko lagunartea. Ezkerretik hasita: Goiko, Emiliano Serna,G. Aresti, Meli, Mª Victoria eta Juan Mari Aresti, Vidal de Nicolás, JoséMaria Basaldua eta emaztea, Gregorio San Juan eta emaztea, AngelOrtiz Alfau, Sabina de la Cruz eta Alfonso Irigoien.

Page 7: GABRIEL ARESTI, 1933-19752 SORRERA ETA GAZTAROA Gabriel Maria Aresti Segurola Bilbon jaio zen 1933.eko urriaren 14an. Hortaz, Espainiako gerra zibila hasi zenean, hiru urteko haurra

7

Gregorio San Juan eta Bilboko besteerdal idazle batzuk. Ordukoxea da,gainera, Agustin Ibarrolaeskultorearekin eta Martin Arrizubietaeuskaldun apaizarekin beti izan zuenadiskidetasun handia. Gehienak,guztiak ez esatearren, ezkertiarrak zirenbaina euskal mundutik erabat apartebizi ziren. Horien ezagutzari eskerGabrielek Blas de Otero, Gabriel Zelaiaeta Curros Enríquez poeta sozialekinegin zuen topo, eta horien eraginanabarmen ageri da haren harrezkerokoobretan. Garai berean hasi zenmarxismoaz interesatzen.

Karlos Santamaria, GregorioMonreal eta, batez ere, Juan SanMartin bezalako euskaldun intelektualaurrerazaleekin ere harreman onakizan zituen. Bestaldetik, Jon Mirandezuberotar faxistarekin ere tratu onazerabilen, bien euskaltzaletasun etaliteraturzaletasunean oinarritua.

POETAREN IDEOLOGIA

Maiz aipatu da idazle eta artista“espainolistek” Arestiren ideologiaezkertiarrean izan zuten pisua baina,aldi berean, maizegi ezkutatu daArestik eta bere lanak lagun horiekeuskal arlora hurbiltzeko izan zuteneragin nabarmena. Izan ere,ordurarte, euskal literatura, eta oro har,euskal kultura osoa, zerbait baserritar,atzeratu eta liluragabetzatkontsideraturik zegoen kaletar“ikasien” artean. Arestik, aldiz, berenortasun dialektiko eta obrabaliotsuekin argi erakutsi zien euskaragai zela goi mailako literatura egiteko,berak elebidun argitaratzen zituenliburuek ederki frogatzen zutenez.Ordudanik Euskal Herriko sozialistaeta komunisten aldetik euskalerreibindikazioak bestelako begiekinikusten eta bestelako “tolerantziaz”onartzen hasi ziren, lehenbizikoekazken aldion, berriz ere, ahantzisamar dituzten arren.

Aresti ideologiaz marxista ortodoxoedo, berdin dena, “zurrunegia” delaesan dezakegu. Ez zen sekulaEspainiako Alderdi Komunistako kideaizan, batzuek interesatuki inoizbestelakorik esan badute ere. Etahorren arrazoia garbi zegoen: alderdihorrek euskaldunon nazio-arazoariburuz orduan zuen jarrera

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

G. Aresti bere adiskide Angel Ortiz Alfau bilbotarrarekin.

Page 8: GABRIEL ARESTI, 1933-19752 SORRERA ETA GAZTAROA Gabriel Maria Aresti Segurola Bilbon jaio zen 1933.eko urriaren 14an. Hortaz, Espainiako gerra zibila hasi zenean, hiru urteko haurra

8

zentralistagatik. Eta Gabriel, ororengain, euskalduna zen, Euskal Herrikosemea, eta euskararekiko epelkeriaetxeko abertzaleei aurpegiratzenbazien, ez zegoen bekatu horikanpokoei barkatzeko prest. Ondogogoan dut berarekin Baionara joatenginenean —bere automobilean PatxiAltuna eta biok maiz eramatenbaikintuen, euskararen batasunareninguruan Txillardegirekin, Xarritonekineta Iparraldeko beste idazle batzuekinbilerak egiteko— zer egiten zuenArestik Irungo muga pasatzean.Behobiako zubiaren erdira heltzeanbeti “Gora Euskadi Askatuta” oihuegiten zuen, Francopeko agintetikirtetean bere barruko gogoa asaskatueta askatasun-deia adierazi nahirik.

Erlijioari dagokionez, hasieranfededuna izan zen, geroago, zenbaitkristauren eta bereziki Francopeko elizhierarkien faltsukeriaz nazka eginik,erlijioa utzi bazuen ere. Berejokabidean, aldiz, fedea galdurikopertsona askoren antzera, moralzuzena zeraman, eta era guztietakohipokrisia, injustizia eta zapalketenaurka zintzo eta jator agertzen zenbeti. Batzuetan erlijioari zor handiaziola esaten zuen umorez, harengustuko edaririk maiteena Bénédictinebaitzen, Arestiren klerikalismo bakarra.

GALIZIAR-KA TALANEKINHARREMANETAN

Katalan eta galiziar literaturak ereez zituen batere arrotz. Gaur horinormala irudi dakiguke, bainagogoratu beharra dago,frankismoaren propagandaofizialagatik hizkuntza horiek“dialekto”-tzat jotzen zirenean,galego-katalanen lumen emaitzak,euskarazkoekin batera, gure arteanbehintzat, aski gutxietsiak etamesprezioz ikusiak izaten zirela.Galiziarrak, bestalde, Euskal Herrirahelduriko etorkin langile pobreakizaten ziren, maiz erdeinuz ikusiak.Gabrielek, ordea, haiek, haienhizkuntza eta kultura benetanestimatzen eta goraipatzen zituen.Zinez esan daiteke gaur hain modandagoen Galeuska edo Bartzelonakoitun autonomikoaren aitzindarikartsua izan genuela Aresti,

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Gabriel Mundakan, galiziar literatur txapelketa bateko epaimahaikideenartean

Page 9: GABRIEL ARESTI, 1933-19752 SORRERA ETA GAZTAROA Gabriel Maria Aresti Segurola Bilbon jaio zen 1933.eko urriaren 14an. Hortaz, Espainiako gerra zibila hasi zenean, hiru urteko haurra

9

Espainiako zentralismopeko nazioenadiskidantza eta elkartasuna hasiera--hasieratik bultzatu zuen eta.

Gauza jakina da oso ongikonpontzen zela Euskal HerrikoGaliziako etxeetakoekin, eta maizhoriek antolaturiko literaturtxapelketetako epaimahaietan partehartu zuela. Galizieratik F. Marcos daPortela-ren Nekazariaren dotrina(1969), Castelao-ren Nos (1974) etaGarcía Lorcaren Seis poemas galegos(1974) euskaratu eta eman zituenargitara. Ricard Salvat eta SalvadorEspriu katalan poetekin ere osoharreman onak izan zituen.

GABRIEL ITZUL TZAILE

Kanpoko literaturei dagokienez,ongi konturatzen zen Aresti gurehizkuntzaren oinegiturarik ezaz,atzerriko letren emaitzak gaztelaniazhelduriko itzulpenen bitartez irakurribehar genituen eta. Izan ere,Espainian oso ohikoa ez bada ere,kanpoko literaturetako autore asko—Europaren ekialdekoak batezere— beren baitako sormen--lanarekin batera, aldi berean,atzerriko obrak itzultzen saiatzendira eta hori gogoan izanik, beregustuko autore arrotz baliotsuaskoren lanak euskaratzenahalegindu zen, eta oso trebeki,Mitxelenak berak aitortzen zuenez.Euzko-Gogoa eta

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Page 10: GABRIEL ARESTI, 1933-19752 SORRERA ETA GAZTAROA Gabriel Maria Aresti Segurola Bilbon jaio zen 1933.eko urriaren 14an. Hortaz, Espainiako gerra zibila hasi zenean, hiru urteko haurra

10

Egan aldizkarietan, adibidez,Shakespeare, Baudelaire, HugoWast, Tomás Meabe, Juan RamónJiménez, Bertold Brecht eta Blas deOtero-ren lanak argitaratu zitueneuskaraz. Aparteko liburu gisa,gainera, Boccaccio-ren ipuinhautatu batzuk (Dekamerone tipibat, 1979) eta Nazim Hikmet poetaturkiarraren Lau gartzelak (1971)eskaini zizkigun.

ARESTIREN POESIA

Dena den, Gabriel Arestik arlobereziena poesia izan zuen, eta horrelasalatzen dute bere bizitzan eremuhorretan izandako literatur sari ugariek:Loramendi saria (1959), Orixe saria(1963), Lizardi saria (1966) eta J.M.Iparragirre saria (1968). Lehenbiziko langarrantzitsua, eta kritikarien iritzizliteratura aldetik hoberena, Maldanbehera izan zen, EuskaltzaindiakEuskera aldizkarian 1960an argitaratua.Hor gizakiaren bilakabide historikoaeuskal poesiarenarekin bikainkibilbatzen jakin zuen.

Entzute handiagoa, ordea, harenbigarren obrak izan zuen, Harri etaherri-k (1963). Hau, edukiz eta formaz,lehenagoko euskal poesiarengarabide ederra izan zen, eta anitzberrikuntzaformal ekarrizituen.Gizakiarenbetikosentimenduakbestelaaurkeztenditu, baserri--giro lasai eta

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Bilduma honeklehenegoz ikusi zuen

argia 1960ko Euskeraaldizkarian.

Page 11: GABRIEL ARESTI, 1933-19752 SORRERA ETA GAZTAROA Gabriel Maria Aresti Segurola Bilbon jaio zen 1933.eko urriaren 14an. Hortaz, Espainiako gerra zibila hasi zenean, hiru urteko haurra

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

ederretik derrigorrez kale latzerabizitzera beharturiko pertsonarenikuspuntutik. Bestetik, protestako gaisozialak ere nabarmen darabiltza etaordurarteko garbizalekeriarekin behinbetiko hausten du. Bide beretikabiatuko ziren, besteak beste, Euskalharria (1967) eta Harrizko herri hau(1970).

Arestiren poesiak arrakasta itzelaizan zuen gazte-jendearengan.Gerraurreko euskal poesia klasikobaina harrezkero zaharkituaren lekuan,Gabrielek bestelako balioak, kezkabiziagoak eta forma hurbilagoak

eskaintzen zizkion gazteriari, euskaraulergarriago eta praktikoanaurkezturik. Ez zen harritzekoa, hortaz,batxilergo eta unibertsitateko ikasleenartean Arestiren obrak idearioberriaren sinbolotzat hartzea. Euskalkultura, alde batetik, zapaldurik eta,bestetik, mespreziaturik zegoen garaihartan, Bilboko poetaren obrek ozenkialdarrikatzen zuten norbera aldiberean euskaldun eta aurrerazale izanzitekeela, eta euskaraz mintzatzea etaidaztea ez zela atzerakoi edo irrigarrigelditzeko motiboa.

11

Page 12: GABRIEL ARESTI, 1933-19752 SORRERA ETA GAZTAROA Gabriel Maria Aresti Segurola Bilbon jaio zen 1933.eko urriaren 14an. Hortaz, Espainiako gerra zibila hasi zenean, hiru urteko haurra

12

GABRIEL ETA GAZTEAK

Gazteen arteko arrakasta huraikusita, garai hartako kantariospetsuenek berehala jarri zietenmusika Gabrielen poemei.Lehenengo, Xabier Letek eta gero,batez ere, Oskorri taldearenantolatzaile izan zen Natxo de Felipeklau haizeetara hedarazi zutenArestiren poesi eta gizarte-mezubortitza. Poema batzuk, gainera,Gure ama Itsasoa adibidez —Ondarroako marinel-kantentxapelketan saritua—, Oskorri-kkantatzeko prestatu zuen Arestik.Kanta horietako batzuk jadanik herri--folklorekoak bilakatuak dira (SanSimon eta San Juda eta Egun daSanti Mamina, adibidez) eta maizhoriek kantatzen dituen jendeak ezdaki, jakin, norenak diren ere, halaxe,betidanikoak balira bezala edo ikasiditu eta, Anteron txamarrotea edoBoga-Boga bezalatsu.

Gazteekin tratu handia eta zuzenaizaten zuen. Kultur elkarteetan maizhitzaldiak egin eta, ondoan, beraentzutera etorririko gazteekin basoerdi bana edatera edo afaltzera joatenzen, garaiko kezkez eztabaidatzeko.Behin Bartzelonako Unibertsitateanere hitzaldi bat egin zuen, bertanikasten ari ziren euskaldunestudianteek antolaturik.

Orduko euskal kulturaren egoeraikusita, ez zien Gabrielek muzin egitenlan apalagoei eta horien premiaikusten zuenean prest egoten zen betigazte eta gazteagoen beharrizaneierantzuteko. Hori dela eta, Asterix-enkomiki ezagunak euskaratu zituen, etabehin haurrentzat ipuin-disko bat aterabehar zela eta, bere boz sendo etasakona eskaini zuen Txanogorritxorenotsoarena egiteko.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Page 13: GABRIEL ARESTI, 1933-19752 SORRERA ETA GAZTAROA Gabriel Maria Aresti Segurola Bilbon jaio zen 1933.eko urriaren 14an. Hortaz, Espainiako gerra zibila hasi zenean, hiru urteko haurra

13

BILBOKO EUSKALDUN BERRIA

Abertzale motelek bere alferkeriaezkutatzeko, euskara, umetandik ezbazen, ikastezina zela esaten etasinestarazten ziguten garaian, Aresti,bere jarrera pertsonalarekin, erabatekomito-hausle izan genuen. Bere bizitzanzehar argi utzi zuen bigarren hizkuntza,gogoz eta sentimenduz hartzen denean,norbere eguneroko, norberesentimenduen eta sormenaren lehenhizkuntza bilaka zitekeela. Arestik beregogo, ahalegin eta ekimen setatiarekineuskara, etxe aberatseko neskamepobrea, ordurarteko Mari Errauskinmespreziatua, baserriko sutondokoerrautsetatik atera eta, bere lumarekin,

ipuineko maitagarriaren makilatxomiragarriaz bezala, haren pobrezianobletu eta haren baitako balio ezkutuaknabarmendu zituen, behartsuak ere,duintasunez, txukun eta apain ibildaitezkeela erakutsiz, haren distirarekinEuskal Herriko jendea liluratu arte.

Bere garaiko gazte abertzaleeneredu imitagarria bilakatu zen Aresti,eta anitz hasi ziren beragatik euskaraikasten. Halaxe aitortua du JonJuaristik berak, gaur euskal bidetiksaihestu xamar dabilkigun arren.Egiazki esan dezakegu, gure arteanbera izan zela, F. Krutwig etaTxillardegirekin batera, ondorengobelaunaldi osoaren aitzindaria.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Page 14: GABRIEL ARESTI, 1933-19752 SORRERA ETA GAZTAROA Gabriel Maria Aresti Segurola Bilbon jaio zen 1933.eko urriaren 14an. Hortaz, Espainiako gerra zibila hasi zenean, hiru urteko haurra

14

EUSKAL HERRIKO ARTISTENLAGUNA

Ernazimenduko gizakien bidetik,literaturaz landa Arestik gizaantzearen adierazpen guztiak erezituen maite. Bere garaian, adibidez,adiskidetasun handia izan zuen,besteak beste, Jorge Oteiza etaAgustin Ibarrola artistekin. Beronek,gainera, bere Euskal Harria liburuarenedizioaren marrazki bikainak eginzizkion, apaingarri.

Arestiren poemek —Nire aitarenetxea defendituko dut, adibidez—,iradokizun ederra eskaini dioteeuskaldun artistei. Aipatzekoa da,adibidez, Eduardo Txillidaren Gureaitaren etxea deritzon monumentuerraldoia, Gernikan eraikia.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Agustin Ibarrola

pintatzaileak bere

marrazkiekin Euskal

Harria poema liburua

apaindu zion

Gure aitaren etxea, Txillidaren eskultura erraldoia Gernikan,Arestiren poeman oinarritua.

Page 15: GABRIEL ARESTI, 1933-19752 SORRERA ETA GAZTAROA Gabriel Maria Aresti Segurola Bilbon jaio zen 1933.eko urriaren 14an. Hortaz, Espainiako gerra zibila hasi zenean, hiru urteko haurra

15

BESTELAKO IDAZLANAK

Gabriel Arestik teatro-lanak eregogoz idatzi zituen: Mugaldekoherrian eginikako tobera, Justiziatxistulari, Etxe aberatseko semegaldua eta Madalenaren semesantua, ...eta gure heriotzeko orduan,Beste mundukoak eta zoro bat,besteak beste. Zaletasun horrekPedro I. Barrutia Arrasatekoeskribauaren GabonetakoIkuskizuna, lehenbiziko euskal teatrolana, sakonki aztertzera bultzatuzuen, eta ederki baino ederkiagonabarmendu zituen XVIII. mendehasierako obra zokoratu horrenliteratur balio ezkutu eta harrigarriak.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Egan, 1961.

Egan, 1967 urteko eranskina.

Page 16: GABRIEL ARESTI, 1933-19752 SORRERA ETA GAZTAROA Gabriel Maria Aresti Segurola Bilbon jaio zen 1933.eko urriaren 14an. Hortaz, Espainiako gerra zibila hasi zenean, hiru urteko haurra

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Haren lumatik helduriko eleberribakarrak, Mundu-munduan, helburudidaktikoz egin zuen. Artikulumordoa ere argitaratu zituenGabrielek Zeruko Argia, Olerti, Eganeta Anaitasuna aldizkarietan.Horietako asko polemiko,probokatzaile eta latz xamarrakizaten ziren.

Hain emaitza baliotsuekin ez daharritzekoa Euskaltzaindiak 1957anGabriel Aresti euskaltzain urgazleizendatzea, hau da, Euskaltzaindiarenkide laguna. Harrezkero, Gabrielekbileretan parte hartzen zuen, literatureta hizkuntz eremuetan bere iritzi etaproposamenak azalduz.

16

Egan, 1962.

Euskal Elerti, 1969.

Euskera, 1960.

Page 17: GABRIEL ARESTI, 1933-19752 SORRERA ETA GAZTAROA Gabriel Maria Aresti Segurola Bilbon jaio zen 1933.eko urriaren 14an. Hortaz, Espainiako gerra zibila hasi zenean, hiru urteko haurra

17

ARESTIREN FAMILIA

1960. urtean, Gabriel Aresti, 26 urtezituenean, Amelia (Meli) Estebanekin

ezkondu zen. Bere emaztea, Meli,edertasun nabarmeneko andrea,poetaren musa bilakatu zen. Gabrielekhura biziki maite zuen eta poemabikainak eskaini zizkion. Hiru alaba izan

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Gabriel eta Meli, beren ezkontza-egunean.Oso aita jator eta umezalea zen Aresti.

Gabriel harro sentitzen zen bere alabez.

Page 18: GABRIEL ARESTI, 1933-19752 SORRERA ETA GAZTAROA Gabriel Maria Aresti Segurola Bilbon jaio zen 1933.eko urriaren 14an. Hortaz, Espainiako gerra zibila hasi zenean, hiru urteko haurra

18

zituzten: Nerea, Gurea eta Andere--Bihotz. Irala auzotegian bizi ziren. Aitagisa, gizon maitakorra zen erabat,haurrekin jolasean aritzea atsegin zuena.

Azpimarratzekoa da, noski, Arestikbere alabei euskal izenak ipintzeanerakutsi zuen borondatea etaahalegina, jarrera hori ez baitzen inolaere hain erraza Francorendiktaduraren garai hartan.

GABRIELEN IZAERA

Sarritan G. Aresti gizaki zakar,muker eta haserrekortzat aurkeztunahi izan da. Ondo ezagutugenuenok, ordea, zin-zinez esandezakegu, egiazki oso bestelakoazela. Pertsona lagunkoia zen,irribarretsua eta umore onekoa,txantxetan ibiltzea gustatzen zitzaiona.Horrek ez zion kentzen, ordea,zirikatzaile eta istiluzale galanta izatea.Eta agian horrexek ekarri dio batzuekhortik hedarazi dioten fama txarra.

Gabrielen iritziz, euskal mundutradizionala geldoegi zegoen, maizuste faltsu bezain kritikagabeengainean eraikirik, eta euskara etaeuskal kultura plazara aterako baziren,hura guztia astindu beharra zegoen.Berak kulturan borroka eta eztabaida--giroa sortu eta eragin nahi zituen,bakeak, Francok hainbat aldizaldarrikaturiko bake motelak,hilerrietako lasaikeria hark, harenhitzetan “euskarari kalte egiten baitio”.

Ezin uka daiteke, alde batetik,Arestik oso gogokoa zuelaprobokatzaile agertzea. Bizikigustatzen zitzaion betiko jendetradizional lasaia bere senetikateratzea, eta haien topiko zaharrakhankaz gora jartzea. Inoiz hitzbiribilegiak ere erabiltzen zituen haien

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Meli eta Gabriel, beren hiru alabekin: Nerea, Gurea eta Andere.

Page 19: GABRIEL ARESTI, 1933-19752 SORRERA ETA GAZTAROA Gabriel Maria Aresti Segurola Bilbon jaio zen 1933.eko urriaren 14an. Hortaz, Espainiako gerra zibila hasi zenean, hiru urteko haurra

19

moteltasuna kritikatzeko.Kontraesanak azaleratzeko asmoz,noiz behinka, gainera, eskandalubatzuk ere antolatzen zituen,ortografian edo ideologian, horriburuzko eztabaidak sustatzeko.

Askok ez zioten gazte hari ausartziahori inoiz barkatu eta era guztietakoirainak eta difamazioak asmatuzituzten haren kontra: erlijioaren kontrazebilela, komunista zela, espainolistaeta antiabertzalea besterik ez zela...Eta hura zokoratzen ere ahaleginduziren. Alferrik baina, Aresti bezalakoerraldoia ez baitzen erraz kikiltzen, etaharen aurka eginiko erasoei are kritikagogorragoekin erantzuten zien, pisuhandiko arrazoiak jaurtiz.

Egia da alderdi eta talde abertzalebatzuen sektarismo eta dogmatismobatzuen kontra mintzatu zela. Bainaantzeko eztabaida latzetan jardutenzuen sarritan Espainiako AlderdiKomunistakoekin edoantiabertzaleekin ere, euskararen etaeuskaldungoaren defentsa sutsuan.Polemika odolean zeramala esanliteke, beti honen eta haren aurka,jarririko eta onarturiko ordena eta legeguztiak puskatu nahian, saltsa guztieneragile.

Edonola ere, aitortu behar daArestiren eraginez euskara, ordurartemuseoko erlikia moduan bai bainazeregin praktikoetarako ia inorkaipatzen ez zuenean, eztabaidagaibilakatu zela eta gero eta lagungehiago hasi zirela gure hizkuntzazarduratzen, prentsa bera ere euskalmunduko albisteez kezkaraziz.

Erlijio aldetik, fedegabea izanik ere,fraideen eta elizgizonen artean lagunonak zituen, Gabrielek zintzokiestimatuak: L. Villasante, Iratzeder, P.Xarriton, B. Gandiaga, I. Berriatua, J.Azurmendi, J. Intxausti, J. M.Torrealdai, N. Altzola Gerediaga, P.Altuna... Alde horretatik pertsonaerabat tolerante eta irekia zen .

Gabrielek beste ezaugarri bat zuen,oso nabarmena: langile porrokatua

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Oso pertsona lagunkoia zen Gabriel.

Page 20: GABRIEL ARESTI, 1933-19752 SORRERA ETA GAZTAROA Gabriel Maria Aresti Segurola Bilbon jaio zen 1933.eko urriaren 14an. Hortaz, Espainiako gerra zibila hasi zenean, hiru urteko haurra

20

izatea. Zerbaitetan lanean hastenzenean, gramatika edo literaturaarloan, orduak eta orduak ematenzituen nahi edo behar izandakodatuak aurkitu arte, eta maiz gauosoak pasatzen zituen liburuakaztertzen, argibideak biltzeko.Euskaltzaindira aurkezten zituenlanetan hori guztiori nabarmen agerizen, guztien mirespenerako.

ARESTI ETA EUSKARARENBATASUNA

Gabriel Arestiren izena beti agertukoda loturik gure hizkuntzaren literaturbatasunarekin.

Gaur egun inork ez du euskararenbatasunaren premia zalantzan jartzen.Gehienik ere, euskara batuarenosaeran euskalki ezberdinek izanbehar duten partaidetasunaz edobatasunerako aukeratzen diren hitzenegokitasunaz egin daiteke eztabaida,baina euskarak, bizirik segitzeko,batasuna behar duela mundu guztiakikusten du gure egunotan. Ez zen horigertatzen, ordea, duela hogeita hamarurte, Arestiren denboran. Orduanaskok uste zuten euskalki guztiakberdin landu beharra zegoela etaguztietan eskain zitekeelairakaskuntza, hau da, mundukogainerako kultur hizkuntzek orok

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Umore oneko gizona zen gure poeta.

Gabriel (hirugarrena ezkerretik) Euskaltzaindiko lagunekin.

Page 21: GABRIEL ARESTI, 1933-19752 SORRERA ETA GAZTAROA Gabriel Maria Aresti Segurola Bilbon jaio zen 1933.eko urriaren 14an. Hortaz, Espainiako gerra zibila hasi zenean, hiru urteko haurra

21batasuna

egina zuten bitartean,gureak, salbuespenez, batasunikgabe iraun zezakeela.

Zorionez, orduko idazle hoberenakongi konturatuak ziren absurduhorretaz. Haien artean Aresti. Etaasmoetatik eginetara lehenbailehenigarotzeko pertsona zenez, ahaleginakegin zituen batasunaren lehenurratsak bultzatzeko.

1964. urtean Ipar eta Hegoaldekoeuskal idazle-talde batek bilera batantolatu zuen Baionan. Helburua:euskararen literatur batasunerakooinarriak jartzea. Aresti, lehenbizikounetik, horren alde agertu zen. Ongikonturatzen zen, ordea, mugimenduhark arrakasta izango bazuen,beharrezkoa zuela goi-gidaritza, eta,berez, zeregin hori Euskararen

Akademiarena zela. Euskaltzaindian,ordea, ez zegoen garai hartan giroonegirik batasunaren alde. Halere,Arestik, gure Akademiaren 50.urteurrena ospatzeko, ArantzazunKoldo Mitxelenaren zuzendaritzapeanbatzar berezi bat antolatzea eskatuzuen. Gabrielen proposamena onartueta hortxe hasi zen, era ofizialeanbehintzat, gure mintzairaren batasuna.

Arantzazuko erabakiak kaleratu etajendartean ezagutarazteko, Arestikbilera batzuk antolatu zituen Ermuaneta Eibarren euskal idazleekin etaBatasunaren Kutxaizeneko hiztegitxoaargitaratu ere bai,euskal hitzakeuskaraz azaltzenzituenlehenbizikoa.Geroztik, GabrielArestik laneanjardun zuenEuskaltzaindianaditzarenbatasuna1973an lortuarte. Horretarako,Etxepare, Leizarraga eta Axularrenaditz-sistema osoak aztertu zituen,lan-batzorde horretako lankideeiaztergai bikainak eskainiz. Ikerketahorietariko batzuk Fontes Linguae

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Aresti Azkoitian, Euskaltzaindiko lagunen artean. Ezkerretik eskuinera:

Nikolas Altzola, Alfonso irigoien, Koldo Zuazo, G. Aresti eta Xabier

Kintana.

Page 22: GABRIEL ARESTI, 1933-19752 SORRERA ETA GAZTAROA Gabriel Maria Aresti Segurola Bilbon jaio zen 1933.eko urriaren 14an. Hortaz, Espainiako gerra zibila hasi zenean, hiru urteko haurra

22

Vasconum hizkuntzalaritza-aldizkarianeman zituen argitara.

Baina Mitxelenak berak aitortuzuenez, lan teoriko hauez gainera, G.Arestik batasunari egin zion mesederikhandiena bere obra idatzia bera izanzen. Izan ere, are batasuna plazaratubaino lehen, Arestik euskara batuareneredu propioa erakutsi zigun berepoesi lanetan, eta literatur hizkuntzahorren edertasunak eta baliopraktikoak gainerako idazleak liluratueta erakarri zituen, prosan Txillardegikbere eleberriekin egin zuen bezala.

Euskara batuaren alde hainbatartikulu argitaratu zuen Anaitasunaaldizkarian, hor A. Zelaieta eta I.Berriatua lankide izanik. Bestalde,batasunean sakondu eta hurafinkatzeko asmoz, 1973an Hiztegi tipia

argitaratzen hasizen, nolabaitoraingo euskalentziklopedienbide-urratzaile.

Ez zegoen, ordea, herri-euskarajator eta dialektalaren aurka, ongibaitzekien hortik zer nolako altxorraatera zitekeen. Bera izan zen,adibidez, Justo Mari MokoroarenOrtik eta emendik esapide-hiztegiaargitaratzeko lehenbiziko ahaleginerabakigarria egin zuena,horretarako diru-laguntza ederra lortuzion eta.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Page 23: GABRIEL ARESTI, 1933-19752 SORRERA ETA GAZTAROA Gabriel Maria Aresti Segurola Bilbon jaio zen 1933.eko urriaren 14an. Hortaz, Espainiako gerra zibila hasi zenean, hiru urteko haurra

23

ARESTI ETA LUR EDITORIALA

Irakaskuntza osoa erdaraz genuengaraian, garbi zegoen euskallieraturak ezingo zuela aurrera egin,baldin eta belaunaldi gazteekeuskaraz irakurtzen eta idaztenikasten ez bazuten. Hortixek sortu zenAlfabetatze-Kanpaina, Rikardo Arregikazetari gipuzkoar gaztearen eraginariesker. Ez zen nahikoa, ordea,euskaraz irakurtzen jakitea, gazteengogoko irakurgai interesgarriak erebehar ziren, eta horretarakodibulgazio-lan modernoakplazaratzeko editoriala sortu beharrazegoen.

Arregiren inguruan, Gabriel Aresti,Ibon Sarasola, Ramon Saizarbitoria,Arantza Urretabizkaia, Luis Haranburueta lerro hauen egilea bildu ziren,besteak beste. Horrela antolatu zenLur-Editoriala, gure hizkuntzarenbatasuna eta euskal kulturaeraberritzeko helburuarekin. HorGabrielen lana ezin ahantzizkoa izanzen.

Bere azken urteetan, editorialhonen bidez, Bernardo Atxagarekinere izan zituen harremanak Arestik.Euskal letretan nabarmentzen hasiberria zen gazte hari adorezko hitzakematen zizkion, aurrera segitzekoanimatuz.

GABRIELEN HERIOTZA

Gabriel Aresti 1975.eko ekainaren5ean hil zen, Bilboko Ospitaleaneginiko ebakuntza baten ondorioz, 42urte betetzeko oraindik. Hiletan,haren adiskide mina zen ImanolBerriatua frantziskotarrak eman zuenmeza, sermoi eder bezainhunkigarriarekin. Jendeak ere,gazteriak bereziki, azken omenaldiaeskaini nahi izan zion eta elizamukurruraino bete zuen.Biharamunean ere jendetza handiabildu zen Derioko hilerrian. Juan SanMartin euskaltzainak, Eibarko apaizlaikoen tradizioari jarraituz, adiskideguztien izenean agur hitzak esanzizkien hunkiturik bertan zirenei,guztiok, Gabrielen antzera, aitarenetxearen alde segitzeko prest.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Page 24: GABRIEL ARESTI, 1933-19752 SORRERA ETA GAZTAROA Gabriel Maria Aresti Segurola Bilbon jaio zen 1933.eko urriaren 14an. Hortaz, Espainiako gerra zibila hasi zenean, hiru urteko haurra

24

Euskal kulturak galera handia izanzuen haren heriotzarekin. Mitxelenakprentsara eginiko adierazpenean XX.mendeko euskal poetarik hoberenagaldua genuela esan zuen.

Urte bereko azaroak Francodiktadorea eraman zuen mundu

honetatik, eta Euskal Herria gauilunaren ondoko egunsenti argia hasizen ikusten. Arestik ereindakoharrizko euskal hazia laster ernekozen. Herriak ez du bere semeaahantzi eta zenbait kalek etairakaskuntza-institutuk haren izenadaramate, betiko oroigarritzat.

ATZERA © Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Gabriel Melirekin.