1pearsonespana.blob.core.windows.net/books/Hiritar Gazteak... · Web viewHiritartasunaren eta Giza...

43
Programazioa Euskadi – Hiritar Gazteak 1

Transcript of 1pearsonespana.blob.core.windows.net/books/Hiritar Gazteak... · Web viewHiritartasunaren eta Giza...

1

Hiritar Gazteak

Programazioa

________________________

Hiritartasunaren eta Giza

Eskubideen Aldeko Hezkuntza

Programazioa

1. unitatea: Nitik gura

Helburuak, edukiak eta ebaluazio-irizpideak

Helburuak

· Nortasun pertsonalaren ezaugarriak identifikatzea, genero identitatearen, interes pertsonalen, eta norberaren zein besteen ongizatearen ingurukoak barne.

· Duintasuna jotzea pertsonaren morala zehazten duen ezaugarri nagusitzat.

· Berdintasunean oinarrituta, adierazpen afektibo eta sexual askotarikoak errespetatzea.

· Familia erakunde bat dela, elkar babestu eta errespetatu egin behar dela, eta eguneroko lanetan berdintasunetik lagundu behar dela onartzea.

· Elkarrekiko harremanetan, sentimendu eta afektuak garatu eta adieraztea, eta talde-jardueretan elkartasunez eta tolerantziaz parte hartzea.

· Gizarte arauak onartzea eta erabiltzea. Errespetuan eta elkarlanean oinarritutako bizikidetza, antolamendu eta parte-hartze moduak onartzea.

· Diskriminazio mota oro arbuiatzea, batez ere ikaslearen inguruan: familian, ikastetxean eta lagun artean.

· Informazioa pentsaera kritikoa garatzeko erabiltzea.

Edukiak

· Pertsona bakoitza bakarra eta berezia da, eta besteekiko harremanean garatu behar du bere bizi proiektua.

· Pertsonek pentsatu, sentitu eta jardun egiten dute, eta berezkoa dute duintasuna, ezin zaio horri uko egin.

· Nortasun afektibo-sexuala eratzeko orduan eragiten duten faktoreak –sexu biologikoa, genero-identitatea, sexu-joera– eta prozesu horretan sor daitezkeen arazoak.

· Familiaren ezaugarri nagusiak eta elkarrekiko betebeharrak.

· Ikastetxean, bat egiten dute gizarte proiektuen ondoriozko behar pertsonalek eta gizartea ugaltzeko ezinbestekoak diren mekanismoen ondoriozko behar sozialek.

· Ikasteko arrazoiak.

· Irakasle-ikasleen arteko bizikidetza printzipio nagusiak.

Ebaluazio-irizpideak

· Gizakiaren ezaugarri banakako eta kolektiboak ezagutzea.

· Inguruko bizikidetzan gizarte demokratikoetako gizalegezko balioak identifikatzea, ikastetxean eta inguruan parte hartzea, errespetuzko giza trebeziak garatzea, eta arazoak konpontzeko elkarrizketa eta bitartekaritza erabiltzea.

· Genero, jatorri, sinesmen, ideologia edota joera afektibo-sexualagatiko diskriminazio-faktoreak identifikatu eta arbuiatzea, eta norberarenak ez bezalako ohiturak, balioak, sentimenduak eta bizimoduak errespetatu eta onartzea.

· Demokraziaren printzipioak onartzea eta hainbat egoeratan aplikatzea, bai ikastetxean eta bai ikastetxetik kanpo.

· Administrazioek bermatu beharreko zerbitzu publiko nagusiak identifikatzea.

· Herritarrek zerbitzu horiek mantentzeko ematen duten laguntza onartzea eta eguneroko egoeretan gizalegez jokatzea.

Oinarrizko gaitasunak

· Gizartea osatzen duten giza-talde eta kultura desberdinen kohesioa ahalbidetzen duten kultur arteko gaitasunak garatzea.

· Proiektu pertsonal eta kolektiboak garatu eta gauzatuta, arazoak ikusteko, konponbideak aurkitzeko eta gizartean eragile izateko gaitasuna garatzea.

· Ikaslearen inguruko esparruetan –familian, eskolan eta gizartean‑ planifikazioa, negoziazioa, akordioa, erabakiak, parte-hartzea eta erantzukizuna sustatzeko ekimenak bultzatzea, pertsona eta kolektibo gisa.

· Elkarrizketaren bidez argudio moralak sustatzea, iritzi desberdinak errespetatuta eta iritziek argudio arrazionalak eduki behar dituztela onartuta.

1. unitatea: Nitik gura

Bibliografia eta Interneteko hainbat orri interesgarri

· Irakaslearentzat:

ARRANZ, E. (2004): Familia y desarrollo psicológico. Pearson Alhambra, Madril.

BLANCO, A., BECERRA, A. eta CABALLERO, A. (2003): Psicología de los grupos. Pearson Alhambra, Madril.

MAYER, R. E. (2004): Psicología de la educación: Enseñar para un aprendizaje significativo. Pearson Alhambra, Madril.

ORMROD, J. E. (2005): Aprendizaje humano. Pearson Alhambra, Madril.

PINTRICH, P. eta SCHUNK, D. (2006): Motivación en contextos educativos. Teoría, investigación y aplicaciones. Pearson Alhambra, Madril.

RICE, F. P. (2000): Adolescencia. Desarrollo, relaciones y cultura. Pearson Alhambra, Madril.

VV AA (2003): Psicología social, cultura y educación. Pearson Alhambra, Madril.

VV AA (2004): Psicología y género. Pearson Alhambra, Madril.

· Ikaslearentzat:

ANDERSEN, H. C. (2005): El patito feo, en Cuentos completos. Cátedra, Madril.

DELIBES, M. (1990): El príncipe destronado. Destino, Bartzelona.

FORSTER, E. M. (1970): Maurice. Alianza, Madril.

GALINDO GALINDO, A. (2003): Inteligencia emocional para jóvenes. Pearson Alhambra, Madril.

GOLDING, W. (1998): El señor de las moscas. Alianza, Madril.

KIPLING, R. (2002): Capitanes intrépidos. Alianza, Madril.

(2001): El libro de las tierras vírgenes. Alianza, Madril.

LIMB, S. (2005): Chica de casi 16. Una auténtica tortura. Anaya, Madril.

McCOMBIE, K. (2003): El mundo de Ally. Espasa-Calpe, Madril.

MISHIMA, Y. (2002): Confesiones de una máscara. Espasa-Calpe, Madril.

VIVES, L. (1987): Diálogos sobre la educación. Alianza Editorial, Madril.

· Ikus-entzunezko materiala

Al este del Edén, Elia Kazan (Ameriketako Estatu Batuak, 1995)

Barrio, Fernando Leon de Aranoa (Espainia, 1998)

Beautiful Thing, Hettie MacDonald (Erresuma Batua, 1996)

El señor de las moscas, Harry Hook (Ameriketako Estatu Batuak, 1990)

La costa de los mosquitos, Peter Weir (Ameriketako Estatu Batuak, 1986)

La extraña pareja, Gene Sacks (Ameriketako Estatu Batuak, 1968)

La gran familia, Fernando Palacios (Espainia, 1962)

Máscara, Peter Bodganovich (Ameriketako Estatu Batuak, 1984)

Maurice, James Ivory (Erresuma Batua, 1987)

Mentes peligrosas, John N. Smith (Ameriketako Estatu Batuak, 1995)

Rebelión en las aulas 2, Peter Bodganovich (Ameriketako Estatu Batuak, 1996)

Rebelión en las aulas, James Clavell (Erresuma Batua, 1967)

· Interneteko orriak:

Unitate honetako gaiei buruzko web orri ugari dago. Guk horietako batzuk hautatu ditugu, gai horien inguruko pluraltasunari erantzuten diotelakoan:

http://www.familiayeducacion.org

http://www.iesf.es/cast/home.asp

http://www.islaternura.com

www.acosoescolar.com

www.educacionenvalores.org

www.educaweb.com

www.forofamilia.org/

www.joseantoniomarina.net

www.naciongay.com

2. unitatea: Giza eskubideak

Helburuak, edukiak eta ebaluazio-irizpideak

Helburuak

· Pertsona izate hutsagatik pertsona guztiek duintasuna dutela aitortzea.

· Duintasuna giza eskubideen oinarria dela onartzea.

· Giza eskubideak gizarte bizitzako arlo guztien izandako prozesu historiko luze baten emaitza direla onartzea: erlijioan, filosofian eta, noski, baita politikan eta gizartean ere.

· Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala ezagutzea.

· Giza eskubideak zehazteko mugarri izan diren lege eta arauak ezagutzea.

· Teorian eta praktikan, giza eskubideak errealitate amaigabea direla ulertzea.

· Elkarren arteko harremanetan, sentimenduak eta afektuak garatu eta adieraztea, eta talde-jardueretan elkartasunez eta tolerantziaz parte hartzea.

· Gizarte arauak onartzea eta erabiltzea. Errespetuan eta elkarlanean oinarritutako bizikidetza, antolamendu eta parte-hartze moduak onartzea.

· Informazioa pentsaera kritikoa garatzeko erabiltzea.

Edukiak

· Pertsonen duintasuna.

· Giza eskubideen oinarria, duintasuna, eta ezaugarriak: eskubide unibertsalak dira, preskribaezinak, besterenezinak, galdagarriak, eta Justiziaren ideala zilegitzeko eta gauzatzeko printzipioak.

· Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala elikatzen duten prozesu erlijioso, filosofiko, politiko eta sozialak.

· Eskubideen hiru belaunaldiak: liberalak, sozialak eta hirugarren belaunaldikoak.

· Giza eskubideen historian mugarri izan diren arauak; Giza Eskubideen 1948ko Aldarrikapen Unibertsala, bereziki.

· Giza eskubideen muga teoriko eta praktikoak.

Ebaluazio-irizpideak

· Pertsonen duintasuna berezkoa dela, eta berezko dituzten giza eskubideetan dutela isla onartzea.

· Giza eskubideen ezaugarri oinarrizkoak identifikatzea.

· Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala ezagutzea eta horiek nazioarteko kode batean gauzatzearen garrantzia onartzea.

Oinarrizko gaitasunak

· Giza eskubideak erreferentzia etiko direla onartzea, eta jokabideak eta arauak epaitzeko erabili behar direla, bai pribatuak eta bai publikoak.

· Justizia, askatasun eta berdintasun balioak onartzea, giza eskubideek gauzatzen dituztenak.

· Elkarrizketaren bidez argudio moralak sustatzea, iritzi desberdinak errespetatuta eta iritziek argudio arrazionalak eduki behar dituztela onartuta.

2. unitatea: Giza eskubideak

Bibliografia eta Interneteko hainbat orri interesgarri

· Irakaslearentzat:

BAIGORRI, J. A., CIFUENTES, L. M., ORTEGA, P., PICHEL, J. eta TRAPIELLO, V. (2001): Los derechos humanos. Un proyecto inacabado. Laberinto, Madril.

BELTRÁN, J. (1995): Guía de los derechos humanos. Pearson Alhambra, Madril.

CAMPS, V. (1998): Evolución y características de los derechos humanos. Los fundamentos de los derechos humanos desde la filosofía y el derecho. EDAI, Madril.

FERNÁNDEZ, E. (1984): Teoría de la justicia y derechos humanos. Debate, Madril.

GARCÍA MORRIÓN, F. (1988): Los derechos humanos a lo claro. Popular, Madril.

GIL, F., JOVER, G. eta REYERO, D. (2001): La enseñanza de los derechos humanos. Paidós, Bartzelona.

IGNATIEFF, M. (2003): Los derechos humanos como política e idolatría. Paidos, Bartzelona.

MARINA, J. A. (2000): Crónicas de la ultramodernidad. Anagrama, Bartzelona.

MARINA, J. A. eta de la VÁLGOMA, M. (2000): La lucha por la dignidad. Anagrama, Bartzelona.

PECES-BARBA, G. (1988): Escritos sobre derechos fundamentales. Eudema, Madril.

VALENCIA VILLA, H. (1998): Los derechos humanos. Acento Editorial, Madril.

VV AA (1985): Los fundamentos filosóficos de los derechos humanos. Serbal-UNESCO, Bartzelona.

· Ikaslearentzat:

Barreiro Barreiro, C. (1981): Derechos humanos, declaraciones solemnes, continuas violaciones. Salvat, Bartzelona.

DÍAZ, E. (1982): La sociedad entre el derecho y la justicia. Salvat, Bartzelona.

ENDE, M. (1973): Momo. Alfaguara, Madril.

HERSCH, J. (1968): El derecho de ser hombre. Tecnos-UNESCO, Madril.

KERR, J. (2002): Cuando Hitler robó el conejo

rosa. Alfaguara. Madril.

SERRA I FABRA, J. (2005): Donde el viento da la vuelta. Edebé, Bartzelona.

TUCKERMANN, A. (1996): Muscha. Bruño, Madril.

· Ikus-entzunezko materiala :

Arde Mississipp,Alan Parker (Ameriketako Estatu Batuak, 1998)

El Bola, Achero Mañas (Espainia, 2000)

La conversación, Francis Ford Coppola (Ameriketako Estatu Batuak, 1974)

La lengua de las mariposas, Jose Luis Cuerda (Espainia, 1999)

Promesas, Carlos Bolado eta B. Z. Goldberg (Ameriketako Estatu Batuak, 2001)

Tras el silencio, Angela Pope (Alemania-Espainia-Ingalaterra, 1996)

Novecento, Bernardo Bertolucci (Italia, 1976)

· Interneteko orriak:

Honako hauek aholkatzen ditugu:

NBE:

http://www.un.org/spanish/

UNESCO:

http://portal.unesco.org/es/ev.php-URL_ID=29011&URL_DO=DO_TOPIC&URL_SECTION=201.html

UNICEF:

http://www.unicef.es/

ACNUR:

http://www.eacnur.org/index.cfm

ACNUDH:

http://www.unhchr.ch/spanish/html/hchr_sp.htm

Amnesty International:

http://www.es.amnesty.org/

Human Rights Watch:

http://www.hrw.org/spanish/

Bestelako zenbait helbide interesgarritarako loturak:

http://www.derechos.net/links/esp/

3. unitatea: XXI. mendeko gizarte demokratikoak

Helburuak, edukiak eta ebaluazio-irizpideak

Helburuak

· Zuzenbideko sistema sozial eta demokratikoaren ezaugarri oinarrizkoak ezagutzea.

· Sistema totalitarioen ezaugarri oinarrizkoak ezagutzea.

· Giza eskubideak edukitzeko erakundeak beharrezkoak direla ulertzea.

· Ikasleei demokraziaren eta horren konplexutasun eta arazoen berri ematea.

· Elkarren arteko harremanetan, sentimenduak eta afektuak garatu eta adieraztea, eta talde-jardueretan elkartasunez eta tolerantziaz parte hartzea.

· Informazioa pentsaera kritikoa garatzeko erabiltzea.

Edukiak

· Aginte politiko motak.

· Demokrazia, herri-subiranotasuna eta sufragio unibertsala.

· Sufragio unibertsal zilegia egiteko baldintzak.

· Botere banaketa.

· Gaur egungo sistema demokratikoen aurrekariak.

· Eskubideak eta horiek edukitzeko modua ematen duten erakundeak.

· Erakunde publikoak eta zergak.

· Totalitarismo motak.

Ebaluazio-irizpideak

· Pertsonen duintasuna berezkoa dela, eta berezko dituzten giza eskubideetan dutela isla onartzea.

· Printzipio demokratikoak eta horiek aldarrikatzen dituzten erakunde oinarrizkoak aitortzea.

· Herri administrazioek bermatu beharreko zerbitzu publiko nagusiak ezagutzea.

· Zergen bidez eta horiek behar bezala erabilita, herritarrek zerbitzu publikoak mantentzen eta hobetzen laguntzen dutela onartzea.

Oinarrizko gaitasunak

· Giza eskubideak erreferentzia etiko direla onartzea, eta jokabideak eta arauak epaitzeko erabili behar direla, bai pribatuak eta bai publikoak.

· Herritarron giza eskubideak eta betebeharrak ezagutzea.

· Estatuak eta horien erakunde demokratikoak antolatzeko moduak ezagutzea.

· Elkarrizketaren bidez argudio moralak sustatzea, iritzi desberdinak errespetatuta eta iritziek argudio arrazionalak eduki behar dituztela onartuta.

3. unitatea: XXI. mendeko gizarte demokratikoak

Bibliografia eta Interneteko hainbat orri interesgarri

· Irakaslearentzat:

BOBBIO, N. (1985): El futuro de la democracia. Plaza & Janés, Bartzelona.

DAHL, R. A. (1992): La democracia y sus críticos. Paidós, Bartzelona.

del ÁGUILA, R., VALLESPÍN, F. eta beste (1998): La democracia en sus textos. Alianza, Madril.

DUNN, J. (ed.) (1995): Democracia. El viaje inacabado (508 a.C.-1993 d.C.). Tusquets, Madril.

HELD, D. (2001): Modelos de democracia. Alianza, Madril.

LIJPHART, A. (1977): Democracia en las sociedades plurales. Prisma, Mexiko.

LINZ, J. J. (1987): La quiebra de las democracias. Alianza, Madril.

MacPHERSON, C. B. (1987): La democracia liberal y su época. Alianza, Madril.

NINO, C. S. (1977): La constitución de la democracia deliberativa. Gedisa, Bartzelona.

PRZEWORSKI, A. (1995): Democracia y mercado. Cambridge University Press, Londres.

SARTORI, G. (1998): Teoría de la democracia. Alianza, Madril.

TOURAINE, A. (1994): ¿Qué es la democracia? Temas de Hoy, Madril.

· Ikaslearentzat:

CRESPO, J. A. (2004): La democracia real explicada a niños y jóvenes. FCE, Mexiko.

DÍAZ, E. (1982): La sociedad entre el derecho y la justicia. Salvat, Madril.

PANIAGUA SOTO, J. L. (1984): Regímenes políticos. Salvat, Madril.

RIVAS, M. (1998): El lápiz del carpintero. Alfaguara, Madril.

SAVATER, F. (1992): Política para Amador. Ariel, Bartzelona.

SWIFT, R. (2003): Democracia y participación. Fundación Intermón Oxfam, Bartzelona.

· Ikus-entzunezko materiala :

Bichos, John Lasseter (Ameriketako Estatu Batuak, 1998)

El buen pastor, Robert de Niro (Ameriketako Estatu Batuak, 2006)

El viento que agita la cebada, Ken Loach (Erresuma Batua, 2006)

Hormigas, Eric Darnell (Ameriketako Estatu Batuak, 1998)

La caja de música, Constantin Costa-Gabras (Ameriketako Estatu Batuak, 1989)

La vida de los otros, Florian Henckel-Donnersmarck (Alemania, 2006)

Queimada, Gillo Pontecorbo (Italia, 1969)

Tierra y Libertad, Ken Loach (Erresuma Batua, 1995)

· Interneteko orriak:

Bistakoa denez, nazioarteko hainbat erakundek –NBE, UNICEF, UNESCO, EB, OEA, Amnesty International– demokraziari eta giza eskubideei buruzko edukiak eskaintzen dituzte. Alderdi politikoen web orriak ere bisita daitezke. Eta, horiez gain:

Wikipedia (demokrazia hitza):

http://es.wikipedia.org/wiki/Democracia

Justizia Ministerioaren atari ofiziala:

http://www.justicia.es

Demokraziaren aldeko gazteen munduko mugimendua:

http://www.ymd.youthlink.org/ymd/es/resources.html

Demokrazia partehartzailearen inguruko Espainiako sarea:

http://www.ucm.es/info/femp/red.htm

4. unitatea: Espainia demokratikoa

Helburuak, edukiak eta ebaluazio-irizpideak

Helburuak

· Espainiako Konstituzioaren ondorio diren eskubide eta betebeharrak ezagutzea, onartzea eta positiboki baloratzea, horren oinarri diren balioak bereizi eta jokabide banakako eta kolektiboak zein errealitate sozialak etikoki baloratzeko irizpide direla onartuta.

· Sistema demokratikoen oinarri diren printzipioak, Espainiako Estatua eta Europar Batasuna ezagutzea eta mirestea, eta bertako ondare komunaz eta dibertsitate sozial eta kulturalaz jabetzea.

· Ikasleak demokraziaren esanahi historikoaren, eta horren zailtasun eta arazoen jakinaren gainean jartzea.

· Herritarrek ondasun komunak zaintzeari dagokionez dituzten betebeharrak onartzea, bai eta Estatuak zerbitzu publikoen bermatzaile gisa duen funtzioa ere.

· Gizarte arauak onartzea eta erabiltzea. Errespetuan eta elkarlanean oinarritutako bizikidetza, antolamendu eta parte-hartze moduak onartzea.

· Informazioa pentsaera kritikoa garatzeko erabiltzea.

Edukiak

· 1978ko Konstituzioaren aurrekari historikoak.

· Espainia, monarkia parlamentarioa.

· 1978ko Konstituzioko botere banaketa.

· 1978ko Konstituzioko eskubide eta askatasunak.

· 1978ko Konstituzioko sistema ekonomiko eta soziala.

· 1978ko Konstituzioko zerga sistema.

· Gure lurralde sistema: autonomia erkidegoak.

· Espainia eta Europar Batasuna.

Ebaluazio-irizpideak

· Espainiako Konstituzioak eta autonomia estatutuek xedatutako printzipio demokratiko eta erakunde oinarrizkoak aitortzea.

· Herri administrazioek bermatu beharreko zerbitzu publiko nagusiak ezagutzea.

· Herritarrek zerbitzu publiko horiek mantentzen laguntzen dutela onartzea eta eguneroko bizitzan gizalegez jokatzea.

· Erkidegoen Estatuak antolatutako kultur pluraltasuna ezagutzea.

Oinarrizko gaitasunak

· Estatua eta horren erakunde demokratikoak antolatzeko moduak ezagutzea.

· Gaur egungo gizartea osatzen duten talde eta kulturen arteko kohesio handiagoa ekarriko duten kultur arteko gaitasunak garatzea.

4. unitatea: Espainia demokratikoa

Bibliografia eta Interneteko hainbat orri interesgarri

· Irakaslearentzat:

ACOSTA SÁNCHEZ, J. (1998): Formación de la Constitución y jurisdicción constitucional. Tecnos, Madril.

BLANCO VALDÉS, R. (2003): La Constitución de 1978. Alianza, Madril.

CARRILLO, S. (2003): La memoria en retazos: recuerdos de nuestra historia más reciente. Plaza & Janes, Bartzelona.

COLOMER VIADEL, A. (2002): Constitución Española. Civitas, Madril.

DÍEZ RONCAL, Á. (1995): Mil cuarenta preguntas sobre la Constitución. Tecnos, Madril.

FERNÁNDEZ FERNÁNDEZ, G. (1999): Religión y poder: transición en la Iglesia española. Edilesa, Madril.

PÉREZ LUÑO, A. E. (2003): Derechos Humanos, Estado Derecho y Constitución. Tecnos, Madril.

· Ikaslearentzat:

TAMAMES, R. (1998): Introducción a la Constitución Española. Alianza, Madril.

SANTAMARÍA LÓPEZ, A. (1989): Introducción al estudio de la Constitución Española. Larrauri, Bilbo.

VV AA (1981): Espainia, 1978: una Constitución para el pueblo. Salvat, Bartzelona.

CHIRBES, R. (2006): La caída de Madril. Anagrama, Madril.

CERCAS, J. (2001): Soldados de Salamina. Tusquets, Madril.

MENDOZA, E. (1975): La verdad sobre el caso Savolta. Seix-Barral, Bartzelona.

· Ikus-entzunezko materiala :

Días contados, Imanol Uribe (Espainia, 1994)

Dragón Rapide, Jaime Camino (Espainia, 1986)

La escopeta nacional, Luis Garcia Belanga (Espainia, 1977)

La vaquilla, Luis Garcia Berlanga (Espainia, 1985)

Las bicicletas son para el verano, Jaime Chavarri (Espainia, 1984)

Las verdes praderas, Jose Luis Garci (Espainia, 1979)

Operación Ogro, Gillo Pontecorvo (Espainia, 1979)

Raza, Jose Luis Saenz de Heredia (Espainia, 1941)

Soldados de Salamina, David Trueba (Espainia, 2002)

· Interneteko orriak:

Presidentziako Ministerioa. Ikasketa Politiko eta Konstituzionalen Zentroa. Espainiako konstituzioak:

http://www.cepc.es/Constit_española.asp

Espainiako Konstituzioari buruzkoa baino ez den web orri instituzionala: http://www.constitucion.es/

Presidentziako Ministerioa. Ikasketa Politiko eta Konstituzionalen Zentroa. Espainiako konstituzioak:

Konstituzioa dosierra. Zuzenbide Konstituzionalari buruzko Datu-Base elkarreragilea:

http://www.cepc.es/Bibliografias.asp

Rueditaren abenturak, Espainiako Konstituzioa haurrentzat:

http://www.lasaventurasderuedita.es/indice.html

Diputatuen Kongresua:

http://www.congreso.es/

Herri Administrazioen Ministerioa:

http://www.igsap.map.es/cia/dispo/lbe.htm

5. unitatea: Hiritarren parte-hartzea

Helburuak, edukiak eta ebaluazio-irizpideak

Helburuak

· Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren eta Espainiako Konstituzioaren ondorio diren eskubide eta betebeharrak ezagutzea, onartzea eta potitiboki baloratzea, horren oinarri diren balioak bereizi eta jokabide banakako eta kolektiboak zein errealitate sozialak etikoki baloratzeko irizpide direla onartuta

· Hiritarren parte-hartzearen bi aldeak ezagutzea: betebehar gisa eta publikoa denarekin borondatezko konpromiso gisa.

· Ondasun komunak zaintzeari dagokionez, herritarrek dituzten betebeharrak onartzea: zerga ordaintzea eta horien erabilera egokia.

· Gure zerga sistemaren oinarri diren printzipioak ezagutzea.

· Estatuak zerbitzu publikoen bermatzaile duen funtzioa baloratzea.

· Bideko segurtasunari dagokionez, herritarrek duten betebeharra baloratzea.

· Herritarrek politikan eta bestelakoetan parte hartzearen garrantzia baloratzea, asoziazionismoa eta boluntariotza, besteak beste.

· Elkartasuna, errespetua, tolerantzia eta konpromisoa sustatzea.

· Dibertsitate pertsonal eta kulturala errespetatzea.

· Elkarrizketa eta eztabaida aditu eta arrazoituan aritzera ohitzea.

· Informazioaren bilaketa kritikoa eta teknologia berrien erabilera sustatzea.

Edukiak

· Hiritarren parte-hartzearen bi aldeak: betebeharra eta konpromisoa.

· Eskubideak ez dira doan: gastu publikoa zergen bidez ordaindu beharra (motak eta ez ordaintzearen ondoriozko iruzurra).

· Babes zibileko zerbitzu publikoaren bi aldeak: herritarren betebehar gisa eta boluntarioen jarduera gisa.

· Bideko erantzukizunaren betebeharra.

· Herritarrek erakunde eta zerbitzu publikoetan duten parte hartzea: politikako eta sindikatuetako parte-hartzea.

· Herritarren erakundez kanpoko parte-hartzea: asoziazionismoa eta boluntariotza.

Ebaluazio-irizpideak

· Eskubideekin batera, herritarrek betebeharrak ere badituztela jakitea.

· Gastu publikoa finantzatzeko betebeharraren ezaugarri nagusiak eta gure zerga sistemaren oinarri diren printzipioak ezagutzea.

· Zerga iruzurra ezagutzea eta arbuiatzea.

· Babes zibilaren ezaugarri nagusiak ezagutzea, betebehar eta borondatezko jarduera gisa.

· Bideko erantzukizunaren eredu den jokabide baten ezaugarriak ezagutzea, eta herritarren betebeharra dela ulertzea.

· Hiritarren parte-hartze mota nagusiak ezagutzea, publikoa denarekiko konpromisoa den neurrian; bai erakundeetan parte-hartzea –jarduera politikoa, sindikalismoa– eta bai erakundez kanpokoa – boluntariotza–.

· Gertakari erreal edo irudizkoetan oinarrituta, herritarren betebeharrak betetzen ez direneko edo ondasun publikoak behar bezala erabiltzen ez direneko egoerak identifikatu eta baztertzea.

· Elkarrizketa eta eztabaida arrazoitua erabiltzea.

· Informazio iturriak kritikoki erabiltzea.

· Ikasgelako jardueretan elkarlanean aritzea.

Oinarrizko gaitasunak

· Gaitasun orokorrak garatzea, esparru pertsonalean zein publikoan, gizartean bizitzeko eta herritar demokratikoak izateko trebetasunei dagokienez.

· Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsaleko eta Espainiako Konstituzioko eskubide eta betebeharrak ezagutzea.

· Hainbat balio garatu eta barneratzea, betebehar demokratikoekiko errespetua, elkarlana, elkartasuna, justizia eta konpromisoa, besteak beste.

· Taldean lan egiteko, arrazoitzeko eta linguistikoki komunikatzeko gaitasuna garatzea.

· Publizitatea kritikoki aztertzea eta informazio iturriak kritikoki erabiltzea.

5. unitatea: Hiritarren parte-hartzea

Bibliografia eta Interneteko hainbat orri interesgarri

· Irakaslearentzat:

BOBBIO, N. (2000): El futuro de la democracia. FCE, Mexiko.

DAHL, R. A. (1999): La democracia: una guía para los ciudadanos. Taurus, Madril.

HABERMAS, J. (1999): La inclusión del otro. Estudios de teoría política. Paidos, Bartzelona.

IBARRA, P. eta TEJERINA, B. (eds.) (1998): Movimientos sociales. Trotta, Madril.

MONTAGUT, P., ZUBERO, I., PETRUS, A., ORDUNA, G., GARCÍA, A. eta GARCÍA ROCA, X. (2003): Voluntariado: La lógica de la ciudadanía. Ariel, Bartzelona.

RUBIO-CARRACEDO, J., ROSALES, J. M. eta TOSCANO MÉNDEZ, M. (eds.) (2000): Retos pendientes en ética y política. Trotta, Madril.

SARTORI, G. (1998): Homo videns. La sociedad teledirigida. Taurus, Madril.

(1999): Partidos y sistema de partidos. Alianza, Madril.

SEQUEIROS, L. (1997): Educar para la Solidaridad. Octaedro, Bartzelona.

WEBER, MAX (1996): El político y el científico. Alianza, Madril.

· Ikaslearentzat:

SAVATER, F. (1994): Política para Amador. Ariel, Bartzelona.

HUXLEY, A. (2003): Un mundo feliz. Plaza & Janes, Bartzelona.

ORWELL, G. (2005): 1984. Destino, Bartzelona.

(2003): Rebelión en la granja. Destino, Bartzelona.

· Ikus-entzunezko materiala :

Fahrenheit 9/11, Michael Moore (Ameriketako Estatu Batuak, 2004)

Germinal, Claude Berri (Belgika-Frantzia-Italia, 1993)

JFK, Oliver Stone (Ameriketako Estatu Batuak, 1991)

La ciudad de la alegría, Roland Joffe (Erresuma Batua-Frantzia, 1992)

Papá está en viaje de negocios, Emir Kusturica (Jugoslavia, 1985)

Sacco y Vanzetti, Giuliano Montaldo (Italia-Frantzia, 1971)

Sostiene Pereira, Roberto Faenza (Portugal, 1996)

· Interneteko orriak:

Gazteen eta gidatzearen inguruko gaia lantzeko, honako orri hauek kontsultatu:

ATIENZA, M., BLASCO, R. eta FERNÁNDEZ, V.: Seguridad vial. Los jóvenes y la velocidad. Caja Españaren Gizarte Ekintzaren gazteen inguruko ikerketa. Honako orri honetan ikusi:

http://www.cajaespana.es/Images/06_tcm25-27983.pdf

Alderdi politikoen blogak:

http://www.alianzo.com/top-blogs/spain/politica

Espainiako alderdi politiko eta sindikatuen web orriak:

http://www.famma.org/enlaces/partidos_sind.htm

6. unitatea: Diskriminazioaren aurkako borroka

Helburuak, edukiak eta ebaluazio-irizpideak

Helburuak

· Giza duintasuna eta giza eskubideak urratzen dituzten egoerak identifikatzea.

· Desberdintasunak kritikoki baloratzea, eta emakumeen aurkako diskriminazioa arbuiatzea; baita etnia, sexu-joera, sinesmen edo gizarte mailagatikoa ere.

· Denok eskubide eta aukera berak edukitzea baloratzea.

· Emakumeen beren eskubideak lortu izana, eta gaur egun duten egoera baloratzea.

· Elkartasuna, errespetua, bakea tolerantzia eta konpromisoa sustatzea.

· Diskriminazio mota arruntenen kausa nagusiez jabetzea.

· Diskriminazioaren ondoriozko bizikidetza eza eta indarkeria motak ezagutzea.

· Dibertsitate pertsonal eta kulturala errespetatzea.

· Elkarrizketa eta eztabaida aditu eta arrazoituan aritzera ohitzea.

· Informazioaren bilaketa kritikoa eta teknologia berrien erabilera sustatzea.

Edukiak

· Diskriminazioa, pertsonen duintasunaren aurkako eraso gisa.

· Emakumeen aurkako diskriminazioa: kausak –matxismoa eta sexismoa nozioak‑, ondorioak –emakumeen aurkako indarkeria motak eta mailak–, horren aurkako neurriak.

· Emakumeen eskubideen konkista: amaitu gabeko lana. Feminismoa nozioa.

· Etniagatiko diskriminazioa: kausak –Arrazakeria nozioa eta horren sasi-arrazoi zientifikoa–, ondorioak –etniagatiko indarkeria motak eta mailak–, horien aurkako neurriak.

· Sexu-joeragatiko diskriminazioa: kausa nagusiak eta ondorioak.

· Erlijioagatiko diskriminazioa: kausa nagusiak eta ondorioak. Hori konponbideak –tolerantzia nozioa– eta sinesmen eskubidearen muga.

· Gizarte mailagatiko diskriminazioa: kausak, ondorioak eta konponbideak.

Ebaluazio-irizpideak

· Gertakari erreal edo irudizkoetan oinarrituta, jatorri, genero, sinesmen, joera afektibo-sexual, eta gizarte maila desberdineko pertsonen aurkako diskriminazioa identifikatzea.

· Diskriminazioak urratzen dituen giza eskubideak identifikatzea.

· Emakumeen aurkako diskriminazioaren kausak, ondorioak eta konponbideak ezagutu, bai eta etnia, sexu-joera, sinesmen edota gizarte mailagatiko diskriminazioarenak ere.

· Elkarrizketa eta eztabaida arrazoitua erabiltzea.

· Informazio iturriak kritikoki erabiltzea.

· Gelako jardueretan aktiboki parte hartzea.

Oinarrizko gaitasunak

· Gaitasun orokorrak garatzea, esparru pertsonal zein publikoan, gizartean bizitzeko eta herritar demokratikoak izateko trebetasunei dagokienez.

· Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsaleko eta Espainiako Konstituzioko eskubide eta betebeharrak ezagutzea, bai eta horiek urratzen dituzten egoerak ere.

· Hainbat balio garatu eta barneratzea, betebehar demokratikoekiko errespetua, elkarlana, elkartasuna, justizia, konpromisoa eta bakea, besteak beste.

· Taldean lan egiteko, arrazoitzeko eta linguistikoki komunikatzeko gaitasuna garatzea.

· Publizitatea kritikoki aztertzea eta informazio iturriak kritikoki erabiltzea.

6. unitatea: Diskriminazioaren aurkako borroka

Bibliografia eta Interneteko hainbat orri interesgarri

· Irakaslearentzat:

CAMPS, V. (1998): El siglo de las mujeres. Catedra, Madril.

DAVIS, A. Y. (1981): Mujeres, raza y clase. Akal, Madril.

IBAN, Y. eta FERRARI, S. (1998): Derecho y religión en Europa occidental. McGraw-Hill, Madril.

SEGALEN, M. (2000): Antropología histórica de la familia. Taurus, Madril.

TEZANOS, J. F. (2001): La sociedad dividida. Biblioteca Nueva, Madril.

VALCÁRCEL, A. (2004): La política de las mujeres. Catedra, Madril.

VIGARELLO, G. (1999): Historia de la violación. Siglos xvi-xx. Catedra, Madril.

VOLTAIRE (2002): Tratado sobre la Tolerancia. Espasa-Calpe, Madril.

WALLERSTEIN, I. (1979): El moderno sistema mundial. Siglo xxi, Madril.

WRIGHT, E. O. (1994): Clases. Siglo xxi, Madril.

· Ikaslearentzat:

BEN JELLOUN, T. eta SAVATER, F. (1998): Papá, ¿qué es el racismo? Alfaguara, Madril.

CALVO BUEZAS, T. (1990): ¿Espainia racista? Voces payas sobre los gitanos. Anthropos, Bartzelona.

KEISER, H. (1987): La llamada del muecín. SM, Madril.

LESSING, G. E. (1985): Natán el sabio. Espasa-Calpe, Madril.

SHARON, G. (1984): La discriminación de la mujer. Molino, Bartzelona.

VIOLI, P. (1991): El infinito singular. Catedra, Madril.

· Ikus-entzunezko materiala :

Agua, Deepa Mehta (Kanada, 2005)

Antes que anochezca, Julian Schnabel (Ameriketako Estatu Batuak, 2000)

Con el viento solano, Mario Camus (Espainia, 1966)

Crash, Paul Huggis (Ameriketako Estatu Batuak, 2004)

El color púrpura, de Steven Spielberg (Ameriketako Estatu Batuak, 1985)

Los lunes al sol, Fernando Leon (Espainia, 2002)

Man to Man, Regis Wargnier (Frantzia-Hegoafrika-Erresuma Batua, 2006)

No sin mi hija, Brian Gilbert (Ameriketako Estatu Batuak, 1991)

Osama, Siddiq Barman (Afganistan-Japon-Irlanda, 2003)

· Interneteko orriak:

Unitate honetarako, komenigarria da ondorengo web orri hau bisitatzea; izan ere, “Cuadernos de analisis” delakoan diskriminazio moduekin zerikusia duten hainbat gai lantzen ditu:

www.movimientocontralaintolerancia.com

Bikotekide arteko tratu txarren alde psikologikoen aurkezpen xumea aurki daiteke honako orri honetan:

http://www.sec.es/publicaciones/congresos/3CongresoSAC/ponencias/Aspectos%20psicologicos%20de%20la%20pareja%20maltratada.pdf

Emakumearen Institutuko dokumentazio zentroak Europako emakumeei buruzko link nagusiak eskaintzen ditu, bai eta emakumeari buruzko informazioa duten Espainiako autonomia erkidegoetako liburutegi eta datu-baseena ere. Hezkuntza ez sexistarako bibliografia zabala eta bideoak ere baditu:

http://www.mtas.es/mujer/servicios/centro_documentacion/index.html

Generoaren inguruko gaiei eta emakumeen aurkako indarkeriari buruzko bibliografia eta bestelako baliabideak kontsultatzeko, honako orri hau bisita daiteke:

http://www.amnistiainternacional.org/publica/muj_tallersen/bibliografia.pdf

Kristauen jazarpenari dagokionez, honako orri hau kontsultatu:

www.releaseinternational.org

7. unitatea: Garapen iraunkorra eta kontsumo erantzulea

Helburuak, edukiak eta ebaluazio-irizpideak

Helburuak

· Globalizazioak ingurumenean, merkataritzan eta kontsumoan dakartzan desberdintasunak eta ondorioak kritikoki baloratzea.

· Klima aldaketaren, kontsumoaren eta merkataritza arduragabearen, eta 3. belaunaldiko giza eskubideen urratzearen arteko loturaz jabearaztea.

· Ingurumenaren zaintzaren eta kontsumo arduratsuaren inguruko herritarren erantzukizun eta betebeharrak onartzea.

· Herritarrek politikan eta bestelakoetan parte hartzeak duen garrantzia baloratzea, asoziazionismoa, elkarlana eta boluntariotza, besteak beste.

· Elkartasuna, errespetua, tolerantzia eta konpromisoa sustatzea.

· Elkarrizketa eta eztabaida arrazoitua erabiltzea.

· Informazioaren bilaketa kritikoa eta teknologia berrien erabilera sustatzea.

Edukiak

· Ingurumen arazoen globalizazioa eta 3, belaunaldiko giza eskubideen urratzea.

· Ingurumen arazo nagusiak –bioaniztasuna galtzea, berotegi efektua, ozono geruzako zuloa handitzea, euri azidoa, basogabetzea eta basamortutzea–, kausa nagusiak eta konponbideak.

· Garapen iraunkorra: horren nozioa eta ekonomiaren, naturaren eta kontsumoaren arteko harreman berri horren elementu nagusiak.

· Kolonialismoaren ondorengo nazioarteko merkataritza: ezaugarri nagusiak eta ondorioak.

· Kontsumo arduratsua.

Ebaluazio-irizpideak

· Gertakari erreal edo irudizkoak oinarri hartuta, herritarren betebeharrak betetzen ez direneko edo natura gehiegikeriaz edo behar ez bezala erabiltzen deneko egoerak identifikatu, ondasun publiko nagusitzat baitugu hori.

· Ingurumen arazo orokor nagusiak, horien arteko harremana eta konponbideak identifikatu.

· “Garapen iraunkorra” nozioa eta planteamendu horren elementu nagusiak identifikatzea.

· Bidezko merkataritzaren eta aurreko mendeetatik eratorritako egoeraren arteko desberdintasunak ezagutzea.

· Kontsumo arduratsuaren berezko ezaugarriak ezagutzea.

· Elkarrizketa eta eztabaida arrazoitua erabiltzea.

· Informazio iturriak kritikoki erabiltzea.

· Gelako jardueretan aktiboki parte hartzea.

Oinarrizko gaitasunak

· Gizarte eta herritar gaitasuna globalizazioak ingurumenari dagokionez dakartzan inplikazioak aintzat hartuta garatzea.

· Etika eta gizalegea garatzen laguntzea, inguruko balioak onartzen lagunduta eta erabakiak hartzeko orduan horiek aintzat hartuta.

· Herritarren erantzukizun eta betebeharrak onartzen laguntzea.

· Taldean lan egiteko, arrazoitzeko eta linguistikoki komunikatzeko gaitasuna garatzea.

· Publizitatea kritikoki aztertzea eta informazio iturriak kritikoki erabiltzea.

7. unitatea: Garapen iraunkorra eta kontsumo erantzulea

Bibliografia eta Interneteko hainbat orri interesgarri

· Irakaslearentzat:

BECK, U. (1994): La sociedad del riesgo: hacia una nueva modernidad. Paidos, Bartzelona.

CANTOS, E. (1998): El porqué del comercio justo: Hacia unas relaciones Norte-Sur más equitativas. Icaria, Bartzelona.

LABANDEIRA VILLOT, X. (2000): Economía ambiental. Pearson Alhambra, Madril.

FRIEDEN, J. A. (2006): Capitalismo global: el trasfondo económico de la historia del siglo xx. Crítica, Bartzelona.

INTERMON (1997): Comercio justo, consumo responsable: nuevas perspectivas de las relaciones comerciales Norte-Sur. Intermon Oxfam fundazioa, Bartzelona.

KLEIN, N. (2000): No logo. El poder de las marcas. Paidos, Bartzelona.

NOVO, M. (2006): El desarrollo sostenible. Pearson Alhambra, Madril.

RIECHMANN, J. (2005): Comerse el mundo: sobre ecología, ética y dieta. Editorial del Genal, Málaga.

TOHARIA, M. (2006): El calentamiento global y el futuro del planeta. Debate, Bartzelona.

NEBEL, W. (1999): Ciencias ambientales. Ecología y desarrollo sostenible. Pearson Alhambra, Mexiko.

· Ikaslearentzat:

ATTENBOROUGH, D. (1989): El planeta viviente. Salvat, Bartzelona.

CLEMÉNT, C. (2006): El segundo viaje de Teo. Siruela, Madril.

DELIBES, M. (2006): La tierra herida. Destino, Bartzelona.

EALES, S. (1992): El libro del ecohumor. SM, Madril.

HARE, T. (1990): El efecto invernadero. SM, Madril.

RONDININI, C. (2000): La ecología. Editex, Madril.

SCHEURMANN, E. (comp.) (2000): Los papalagi. RBA, Bartzelona.

· Ikus-entzunezko materiala :

Al calor de las chimeneas, Enrique Pacheco (Espainia, 2006)

Bailando con lobos, Kevin Costner (Ameriketako Estatu Batuak, 1990)

Dersu Uzala, Akira Kurosawa (Errusia, 1975)

El día de mañana, Roland Emmerich (Ameriketako Estatu Batuak, 2004)

La fuente, Martin Marezek (Txekiako Errepublika, 2005)

La selva esmeralda, John Boorman (Erresuma Batua, 1985)

Un tipo genial, Bill Forsyth (Erresuma Batua, 1983)

Una verdad incómoda, Davis Guggenheim (Ameriketako Estatu Batuak, 2006)

· Interneteko orriak:

Kataluniako Unibertsitate Politeknikoko iraunkortasunaren UNESCO katedraren mende dagoen web orria:

http://portalsostenibilidad.upc.edu/index.php

Kontsumo arduratsuari buruz, ekologiaren hezkuntzaren esparruan:

www.ecologistasenaccion.org

Ingurumen hezkuntzarako lotura interesgarriak:

http://www.miliarium.com/Paginas/Formacion/pdg.htm

Kiotoko Protokoloa ikusteko:

http://unfccc.int/resource/docs/convkp/kpspan.pdf

Bidezko merkataritzari buruz:

www.setem.org

Multinazionalen behatokia:

www.corporatewatch.org

Bideko Merkataritzaren Estatuko Koordinakundea:

www.comerciojusto.org

8. unitatea:Globalizazioa

Helburuak, edukiak eta ebaluazio-irizpideak

Helburuak

· Arlo ekonomiko, politiko eta kulturalaren globalizazio prozesuaz eta elkarrekiko duten mendekotasunaz jabetzea.

· Nazioz gaindiko organismo nagusiak ezagutzea eta duten funtzioa kritikoki baloratzea.

· Migrazioen gaur egungo ezaugarriak bereiztea, bai eta horien kausa nagusiak ere.

· Bizikidetza plurala giza eskubideak errespetatuz antola daitekeela jabetzea.

· Kultur erlatibismoaren mugak ezagutzea.

· Elkartasun, errespetu, tolerantzia eta konpromiso balioak onartzea.

· Dibertsitate pertsonal eta kulturala aitortzea, bai eta horren aberasgarritasuna ere.

· Elkarrizketa eta eztabaida arrazoitu eta dokumentatua erabiltzea.

· Informazio iturriak eta teknologia berriak modu kritikoan erabiltzea.

Edukiak

· Globalizazioa: horren nozioa eta ezaugarriak.

· Globalizazio ekonomikoa: faktore erabakitzaileak eta esklusio esparruak.

· Globalizazio politikoa: aurrekariak eta erronka nagusiak.

· Globalizazio kulturala: ezaugarriak.

· Globalizazioaren arrisku nagusiak eta horiei aurre egiteko neurriak.

· Nazioarteko erakundeen eta gizarte zibilaren funtzioa, mundu globalizatuan.

· Globalizazioaren ondoriozko migrazioak.

· Migrazioen kausa nagusiak.

· Europa eta Espainia, emigrazio iturri eta immigrazioaren hartzaile.

· Interkulturalitatea eta giza eskubideak. Kultur erlatibismoarem mugak.

Ebaluazio-irizpideak

· Globalizazioaren ezaugarriak ezagutzea, horren arlo ekonomiko, politiko eta kulturalean. .

· Globalizazioaren arrisku nagusiak eta horiek neutralizatzeko neurriak bereiztea.

· Gaur egungo gizarteen ezaugarriak eta bizikidetza hobetzeko jarrera arduratsuak bereiztea.

· Migrazio nozioa eta horren kausa nagusiak ezagutzea.

· Migrazioak globalizazioaren ondorio direla, eta Espainia eta Europa emigrazio igorleak eta immigrazio hartzaileak direla onartu.

· Globalizazioaren ezaugarriak bereiztea, gaur egun informazioak eta hedabideek duten funtzioari dagokienez.

· Globalizazioaren ondorioz, munduko hainbat herrialdetako pertsonak elkarren mende daudela eta herrialde garatuetako zenbait bizimoduk garatze bidean dauden herrialdeei eragiten diela onartzea.

· Nazioarteko erakundeek eta gizarte zibilak mundu globalizatu honetan duten funtzioa kritikoki baloratzea.

Oinarrizko gaitasunak

· Esparru pertsonal eta publikoan gaitasun orokorrak garatzea, gizartean bizitzeko eta herritar demokratikoak izateko trebetasunak lortzeari dagokionez.

· Hainbat balio barneratu eta garatzea, errespetua, elkarlana, elkartasuna, justizia eta konpromisoa besteak beste.

· Taldean lan egiteko eta arrazoiarekin argudiatzeko gaitasuna eta komunikazio linguistikoa garatzea.

· Publizitatearen azterketa kritikoa egitea eta informazio iturriak kritikoki erabiltzea.

8. unitatea: Globalizazioa

Bibliografia eta Interneteko hainbat orri interesgarri

· Irakaslearentzat:

BECK, U. (2002): ¿Qué es la globalización? Falacias del globalismo. Respuestas a la globalización. Paidos, Bartzelona.

CASTELLS, M. (1997): La era de la información. Alianza, Madril.

GIDDENS, A. (2000): Un mundo desbocado. Los efectos de la globalización en nuestras vidas. Taurus, Madril.

HELD, D., McGREW, A., GOLDBLATT, D. eta PERRATON, J. (2002): Transformaciones globales. Oxford University Press, Mexiko.

MEDINA RIVILLA, A. (2004): Interculturalidad. Formación del profesorado y educación. Diversidad y educación inclusiva. Enfoques metodológicos y estratégicos para una enseñanza colaborativa. Pearson Alhambra, Madril.

MARTÍNEZ BENLLOCH, Isabel (2005): Población inmigrante: su integración en la sociedad española. Pearson Alhambra, Madril.

MUÑOZ, B. (2005): La cultura global. Pearson Alhambra, Madril.

SEN, A. (1999): Ética y economía. Alianza, Madril

(2004): Nuevo exámen de la desigualdad. Alianza, Madril.

VIDAL-BENEYTO, J. (zuz.) (2003): Hacia una sociedad civil global. Taurus, Madril.

· Ikaslearentzat:

ALBANELL, P. (2007): ¿Es tuyo? Anaya, Madril.

ESTEFANÍA, J. (2001): Hij@, ¿qué es la globalización? Aguilar, Madril.

MOUSTAKI, G. (2007): Siete cuentos fronterizos. Belacqua, Bartzelona.

NAÏR, S. (2001): La emigración explicada a mi hija. Plaza & Janes, Bartzelona.

VV AA (2005): Inmenso Estrecho: cuentos sobre inmigración. Kailas, Madril.

· Ikus-entzunezko materiala :

11´09´´01, pelikula kolektiboa (Frantzia, 2002)

El norte, Gregory Nava (Ameriketako Estatu Batuak, 1984)

El señor Ibrahim y las flores del Corán, François Dupeyron (Frantzia, 2003)

Hijos de los hombres, Alfonso Cuaron (Erresuma Batua-Ameriketako Estatu Batuak, 2006)

Las cartas de Alou, Montxo Armendariz (Espainia, 1990)

Pan y rosas, Ken Loach (Erresuma Batua, 2000)

Privatizando el mundo, Carole Poliquin (Kanada, 2003)

Un franco, 14 pesetas, Carlos Iglesias (Espainia, 2006)

· Interneteko orriak:

Jarraian adierazitako web orriko “Baliabideak” atalean, unitatearekin zerikusia duten hainbat gida tematiko daude: Refugiados, Banca ética, Inmigración en España, Banco Mundial y FMI, Helburuak del Milenio, eta abar.

www.canalsolidario.org

Lanaren eta globalizazioaren inguruko informazioa bilatzeko, honako orri hau kontsultatu:

http://www.gobernabilidad.cl/modules.php?name=News&new_topic=3

Gizarte mugimenduetara orientatutako kontrainformazio telematikoa:

http://www.gobernabilidad.cl/modules.php?name=News&new_topic=3

http://www.indymedia.org/es/index.shtml

Herritarrei laguntzeko diru transakzioen zergak zehazteko elkartea. Herrialde askotan dago Attac, eta hainbat motatako jarduerak egiten ditu: MME eta nazioarteko finantza erakundeak, zorra, diru transakzioak egiteko zergak ezarri, zerbitzu publikoak, ura, merkataritza askerako gunea eta abar:

www.attac.org/?lang=es

9. unitatea: Pobrezia

Helburuak, edukiak eta ebaluazio-irizpideak

Helburuak

· Emakumeen eskubideak aitortzea, sexuen arteko desberdintasuna eta eskubide berdintasuna baloratzea, eta emakumeak diskriminatzen dituzten estereotipo eta aurreiritziak arbuiatzea.

· Politikan edo bestelako jardueretan parte hartzearen garrantzia baloratzea, elkarlana, asoziazionismoa eta boluntariotza, besteak beste.

· Giza eskubideak urratzearen, pobreziaren eta desberdintasunen kausak, eta gerren eta azpigarapenaren arteko lotura ezagutzea. Mundua bidezkoa izan dadin, bakea, segurtasuna, eta parte-hartze aktiboa lortzeko ekintzak baloratzea.

· Gaur egungo arazo sozial eta moral nagusiak aitortzea, eta hedabideek eskaintzen dizkiguten ereduen aurkako jarrera kritikoa garatzea.

· Hiri global bateko kide garela onartzea, eta beharrean dauden pertsona et ataldeekin elkartasunez jokatzea.

· Pertsonen arteko harremanetan sentimendu eta afektuak adieraztea eta talde-jardueretan elkartasunez eta tolerantziaz jokatzea.

· Gizarte arauak onartzea eta erabiltzea. Errespetuan eta elkarlanean oinarritutako bizikidetza, antolamendu eta parte-hartze moduak onartzea.

· Informazioa pentsaera kritiko eta erabakigarria garatzeko erabiltzea.

Edukiak

· Pobrezia, giza eskubideen ukatze gisa. Pobrezia absolutu eta erlatiboa.

· Pobreziaren aurkako borrokaren arriskuak.

· Pobreziaren izaera zirkularra: horren kausak horren ondorio dira.

· Pobreziaren feminizazioa.

· Pobreziaren aurka borrokatzeko beharrezkoak diren neurri ekonomikoak.

· Pobreziaren aurka borrokatzeko neurriak: juridiko-politiko eta ekologikoak, eta osasunaren, informazioaren nahiz hezkuntzaren arlokoak.

Ebaluazio-irizpideak

· Gertakari erreal edo irudizkoetan oinarrituta, jatorri, genero, ideologia, sinesmen, eta joera afektibo-sexual desberdineko pertsonen aurkako diskriminazioa identifikatzea eta arbuiatzea, pertsonen desberdintasunak errespetatu eta iritzi askatasuna erakutsita.

· Hainbat informazio iturri erabiltzea, eta tokiko arazoei edo arazo orokorrei buruz egiten diren eztabaidetan agertzen diren aukera eta jarrerak aintzat hartzea.

· Giza Eskubideen aldarrikapen Unibertsalaren printzipio oinarrizkoak eta horien bilakaera bereiztea, eskubide horiek urratzen dituzten egoerak identifikatzea, eta izatezko edo legezko desberdintasunak arbuiatzea; batez ere, emakumeei eragiten dietenak.

· Globalizazioaren ezaugarriak, eta hedabideek globalizazioari dagokionez duten funtzioa identifikatzea. Gure gizarteko eta munduko bete herrialdeetako pertsonen arteko harremanak onartzea.

· Gatazkak badirela, eta nazioarteko erakunde eta bakezko indarrek horietan funtzio bat betetzen dutela onartzea. Legeek eta laguntza humanitarioak gatazken ondorioak leuntzeko duten garrantzia baloratzea.

Oinarrizko gaitasunak

· Nazioko nahiz munduko gizarte arazoez jabetzea, eta horiek kritikoki aztertzea.

· Pertsona guztien eskubide berdintasuna babestea.

· Elkar ulertzea bultzatzea, tolerantzia eta elkartasun jarduerak garatuta.

· Jokabide eta arau pribatu nahiz publikoak epaitzeko orduan, giza eskubideek erreferente etiko izan behar dutela onartzea.

· Gizarte arazoen eta horien konponbideen inguruan jarrera bat hartzea suposatzen duten kasuak aztertzea, konpromiso pertsonala hartzea proiektu pertsonal edo kolektiboetan parte hartuta.

9. unitatea: Pobrezia

Bibliografia eta Interneteko hainbat orri interesgarri

· Irakaslearentzat:

AMIN, S. eta HOUCART, F. (eds.) (2003): Globalización de las resistencias. El estado de las luchas 2003. Icaria, Bartzelona.

DUBOIS, A., MILLÁN, J. L. eta ROCA, J. (coords.) (2001): Capitalismo, desigualdades y degradación ambiental. Icaria, Bartzelona.

MADELEY, J. (2003): El comercio del hambre. Intermon Oxfam fundazioa, Bartzelona.

RAVENTÓS, D. (coord.) (2001): La Renta Básica. Por una ciudadanía más libre, más igualitaria y más fraterna. Ariel, Bartzelona.

STALKER, P. (2000): El proceso de globalización mundial, hacia la ciudadanía global.Intermon Oxfam fundazioa, Bartzelona.

(2004): Emigrar no es una ganga, mitos y realidades. Intermon Oxfam fundazioa, Bartzelona.

WAYNE, E. (2003): Casino mundial. Claves de la globalización económica. Intermon Oxfam fundazioa, Bartzelona.

· Ikaslearentzat:

ANDERSEN, H. C. (2004): La pequeña cerillera. Anaya, Madril.

ZIEGLER, J. (2000): El hambre en el mundo explicada a mi hijo. Muchnick Editores, Bartzelona.

(2003): Los nuevos amos del mundo. Destino, Bartzelona.

SEABROOKE, J. (2004): El mundo pobre. Fundación Intermón Oxfam, Bartzelona.

NAÏR, S. (2001): La inmigración explicada a mi hija. Plaza & Janes, Madril.

Ikus-entzunezko materiala

El príncipe y el mendigo, Richard Fleischer (Ameriketako Estatu Batuak, 1977)

La ciudad de la alegría, Roland Joffe (Ameriketako Estatu Batuak, 1992)

La estrategia del caracol, Sergio Cabrera (Kolonbia, 1993)

La rosa púrpura del Cairo, Woody Allen (Ameriketako Estatu Batuak, 1985)

Las cenizas de Ángela, Alan Parker (Erresuma Batua, 1999)

Las uvas de la ira, John Ford (Ameriketako Estatu Batuak, 1940)

Lazarillo de Tormes, Fernando Fernan Gomez (Espainia, 2000)

Los lunes al sol, Fernando Leon de Aranoa (Espainia, 2000)

Los santos inocentes, Mario Camus (Espainia, 1984)

Oliver Twist, Roman Polanski (Ameriketako Estatu Batuak, 2005)

Víctimas de la pobreza, Francisco Guerrero (Mexiko, 1986)

· Interneteko orriak:

Pobreziari buruzko web orri ugari daude. Nazioarteko erakunde guztiek –Munduko Bankua, NBE, UNICEF, UNESCO, FAO, EB, Iberoamerikako Estatuen Batasuna eta abar– eskaintzen dute pobreziari buruzko informazio garrantzitsua. Beste horrenbeste egiten dute GKE askok ere; honako hauek aholkatzen ditugu: Caritas, Manos Unidas, Intermon Oxfam edo Ayuda en Accion. Informazioa kontsultatzeko, frantsesez eta ingelesez ere interesgarria, nahikoa da bilatzaile batean sartzea eta horietako edozein e

PAGE

1

Programazioa Euskadi – Hiritar Gazteak