Hizkuntza eskubideen egoera 2013

69

description

 

Transcript of Hizkuntza eskubideen egoera 2013

Page 1: Hizkuntza eskubideen egoera 2013
Page 2: Hizkuntza eskubideen egoera 2013

Izenburua: Hizkuntza-eskubideen egoera Euskal Herrian, 2013Mota: urteko txostenaEgilea: Hizkuntz Eskubideen BehatokiaLegezko gordailua: LGNA 546-2014Argitaratze data: 2014ko maiatzaAle kopurua: argitalpen digitala (www.behatokia.org atarian eskuragarri)

Oharra: Liburu honetan agertzen diren datuak, informazioa eta abar baliatu nahi izanez gero iturria aipatzea eskertuko genuke.

Page 3: Hizkuntza eskubideen egoera 2013
Page 4: Hizkuntza eskubideen egoera 2013
Page 5: Hizkuntza eskubideen egoera 2013

Herritarrok aldaketarako giltza garela entzun izan dugu hamaika aldiz, eta neuk ere bat egiten dut esaldi horrekin. Azken bi mendeetan eskubideen esparruan egon diren aldaketaren jatorria herritarrak izan dira. Zerrenda luzea egin genezake egoera gutxiagotuan dauden kolektiboek eskubideen aitortza eta bermerako jorratu dituzten dinamikekin, baina horietan guztietan badago elementu komunik. Herritarren aldarrikapen irmoak eragin du eskubideen egikaritzea, horien legezko aitortza eta bermerako mekanismo eragingarriak abiatu eta jarri izana.

Hartara, hizkuntza-eskubideetan ere badakigu nondik jo dezakegun iraulketa egingo badugu, eta uste dut Hizkuntza Eskubideen Behatokiaren txostenak hori berresten duela. Izan ere, 2013ko Behatokiaren jardunak ere berresten du herritarrok garela giltza eta gakoa. Zenbait kasutan ikusi ahal izan da herritarren jarrera irmoak lorpenak ekarri dituela. Hartara, iruditzen zait mezu hori gizarteratzea dugula hurrengo urteetako erronka. Gizarte osoari erakutsi behar diogu hizkuntza-eskubideen aldeko defentsak beste batzuk mugiarazten dituela. Ruper Ordorikak abesti batean jaso zuen euskaldun izatea nekeza dela. Halere, eskuartean duzun txostenak orekatu egiten du esaldi hori; izan ere, gure jarrera irmoek boterean aldaketa eragin dezaketela egiaztatu dugu.

Herritarren jarrera irmoek lorpenak ekarri dituzte, bai. Akaso horietako batzuk txikiak direla pentsatuko dugu, baina esanguratsuak dira.Ez dugu egoera urte batetik bestera aldatuko, izan ere, badakigu prozesu hauek motelak direla. Halere, horrek ez du esan nahi gure hizkuntza-eskubideak bermatuko diren eguna ad eternum atzera daitekeenik, eta beraz, guri, herritarroi, dagokigu prozesu hori bizkortzea.

Aurten Behatokira jo duten herritar horietaz gain, euskaraz bizitzeko hautuari determinazioz eusteko herritarrok zeinek bere eremu edo esparrutik indar handiagoaz ekingo bagenio, gure benetako eragin-ahalmena erakusteko aukera izango genuke. Egia esan, orduan ohartuko ginateke geuk ere baditugula gaitasuna eta boterea hizkuntza-politiketan eragiteko. Gutako bakoitzak badu giltza bat, badugu eragiteko eremurik, eta hor hasi behar dugu geure indarra baliatzen.

Hartara, guk guztiok giltza bihurtu behar dugu, hain zuzen ere, gure hizkuntzan bizitzea galarazten diguten giltzarrapoak irekitzeko giltza. Ekin diezaiogun!!!

Paul Bilbao SarriaHizkuntz Eskubideen Behatokiko lehendakaria

HITZAURREA

5

Page 6: Hizkuntza eskubideen egoera 2013
Page 7: Hizkuntza eskubideen egoera 2013

0. SARRERA............................................................................................................................................9

1. OSASUNGINTZA.............................................................................................................................12

2. JUSTIZIA............................................................................................................................................16

3. HERRIZAINGOA...............................................................................................................................20 3.1. Segurtasuna 3.2. Trafikoa

4. HEZKUNTZA….................................................................................................................................25

5. ADMINISTRAZIOA..........................................................................................................................30 5.1. Administrazio orokorrak 5.2. Udalak 5.3. Administrazioen informazioa 6. EKONOMIA..........................................................................................................................................39 6.1. Ogasuna 6.2. Lan-mundua 6.3. Finantzak 6.4. Merkataritza/Elikadura/Ostalaritza 6.5. Publizitatea

7. ZERBITZUAK....................................................................................................................................46 7.1. Garraioa 7.2. Posta 7.3. Energia hornitzaileak 7.4. Telekomunikazio enpresak 7.5. Aseguruak 7.6. Zerbitzu profesionalak

8. HEDABIDEAK...................................................................................................................................52

9. AISIALDIA.........................................................................................................................................55

10. ERAGILEAK......................................................................................................................................59 10.1. Sindikatuak 10.2. Alderdi politikoak 10.3. Bestelako eragileak

7. ONDORIOAK....................................................................................................................................62

8. DATUAK.............................................................................................................................................66

AURKIBIDEA

Page 8: Hizkuntza eskubideen egoera 2013
Page 9: Hizkuntza eskubideen egoera 2013

HIZKUNTZA ESKUBIDEEN DEKLARAZIO UNIBERTSALA

Euskal hizkuntza-komunitatea estatus juridiko ezberdinen mende dago eta euskaldunari bizi den tokiaren arabera aitortzen zaizkio hizkuntza-eskubideak. Horrela, euskaldunon hizkuntza-eskubideei buruzko diagnosia, egun indarrean dauden ordenamendu juridikoen arabera eginez gero, hainbat kasutan eskubideak ez direla urratzen ondoriozta liteke.Hizkuntza-eskubideen diagnosi egokia egiteko, beraz, ezinbestekoa da beste erreferentzia bat erabiltzea.

1996an Bartzelonan PEN Club International eta CIEMEN (Centre Internacional Escarré per a les Minories Ètniques i les Nacions) erakundeak sustatu eta UNESCO erakundeak babestutako Hizkuntza Eskubideei buruzko Mundu Mailako Biltzarrean Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsala onartu zen. Bertan, 66 Gobernuz Kanpoko Erakunde, PEN International erakundeko 41 zentro eta hizkuntza-eskubideen inguruko 41 aditu bildu ziren eta Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsala onartu zuten.

Deklarazio honek abiapuntutzat du hizkuntza-eskubideak indibidualak eta kolektiboak direla. Horrela, hizkuntza-eskubideen betetasunaren erreferentetzat hizkuntza-komunitate historiko bat bere lurralde-eremuan hartzen du, beti ere, eremu hori ulerturik komunitate hori bizi den eremu geografikoa ez ezik, bai eta hizkuntzaren garapen osorako ezinbestekoa den espazio sozial eta funtzional gisa ere.

Horrela bada, nazioarteko adierazpen garrantzitsu hau abiapuntu eta oinarri hartuta garatzen du Hizkuntz Eskubideen Behatokiak bere jarduna.

HIZKUNTZA ESKUBIDEEN BEHATOKIA

Behatokia Euskal Herriko herritarren hizkuntza-eskubideez arduratzen da eta eskubide horiek Euskal Herri osoan, arlo publikoan zein pribatuan, babestera zuzentzen du bere jarduera.

Euskal hiztunen hizkuntza-eskubideak babestu eta defendatzeaz ez ezik urratzen direnean salatzeaz ere arduratzen da Behatokia.

Euskal Herrian euskaraz mintzatzeko, administrazioari zuzendu eta administraziotik zerbitzuak jasotzeko (osasuna, hezkuntza, justizia, informazioa edo beste edozein zerbitzu), bai eta orokorrean, jendarteak eskaintzen dituen aukerak euskaraz baliatzeko euskal hiztunek dituzten eskubideak babestea da Behatokiaren xedea.

Zein dira Behatokiaren lan-ildo nagusiak?

-Herritarren kexak hartzen ditu baldin eta Euskal Herrian euskara erabiltzeko eskubidea ez bazaie errespetatu, ukatu bazaie, edo euskaraz egiteagatik kaltetuak izan badira.

-Kexak bideratu egiten ditu erakunde publiko zein pribatuen aurrean eta, beharrezkoa denean, bide judizialera ere jotzen du. Horretarako Euskararen Telefonoa izeneko zerbitzua eskaintzen die herritarrei, gertatu zaizkien eskubide-urraketen berri Behatokiari jakinarazteko.

-Hizkuntza-eskubideen betetze-egoeraren azterketak eta txostenak egiten ditu eta horiek euskal jendarteari eta Euskal Herriko administrazio-erakundeei aurkezten dizkie.

-Euskal hiztunen hizkuntza-eskubideen egoeraren berri ematen du nazioartean eta harreman zuzena du munduko hainbat erakunderekin: Europako Kontseilua, Nazio Batuen Erakundea…

0.SARRERA

9

Page 10: Hizkuntza eskubideen egoera 2013

Hizkuntza-eskubideen edukiak zabaltzen ditu eta bertako hizkuntza erabili eta arlo guztietan garatzeko Euskal Herriko jendarteak duen eskubide gisa defendatzen ditu.

-Hizkuntza-eskubideekiko kontzientziatzea eta sentiberatzea lantzen ditu.

-Aldez aurreko lana egiten du eragin handiko tokietan euskararen presentzia soziala bermatzeko.

HIZKUNTZA-ESKUBIDEEN EGOERA 2013 URTEAN

Ondorengo lerro hauetan islatuko dugun azterketa 2013an zehar herritarrek Behatokira helarazitako gertaeretan oinarritzen da. Euskararen Telefonoaren bidez, administrazioaren sektorean zein pribatuan, euskaraz jarduteko eskubidea errespetatu ez zaienean, Behatokira jo dute babes bila edota salaketa egitera bizi izan duten hizkuntza-eskubideen urraketaren aurrean eragiteko asmoz. Horrela bada, azterlan honen iturria herritarren beraien bizipenak dira, euskal hiztunek euren egunerokoan euskaraz jarduten saiatu direnean bizi izan dituzten egoerak.

Behatokiak herritarrek helarazitako informazio horrekin protokolo zehatza jartzen du abian. Horrela, lehenik eta behin espedientea ireki eta erregistro zenbakia esleitzen dio kasu bakoitzari. Espedientea zabaldutakoan, gertaera aztertu eta datu gehiago jasotzen saiatzen da. Ondotik, eskubide-urraketa eragin duen administrazio edo erakundeari horren berri helarazten dio eta herritarrari, berriz, kexa hartzaileak Behatokira igorritako erantzun edo azalpenen berri ematen zaio. Horrela, salaketak egindako bidearen eta urraketa-egoera gainditzeko eragin dituen neurrien berri sistematikoki ematen zaio herritarrari.

Behatokiak ez du kexa anonimorik onartzen baina konfidentzialtasun osoz jokatzen du eta ez du herritarren daturik zabaltzen, ez eta erakundeak edo administrazioak berariaz eskatuta ere.

Esan behar dugu Behatokian kexa jartzeak beti dituela ondorioak. Kasu batzuetan, urraketa-egoera gainditzeko neurriak hartzea bultzatzen delako; beste batzuetan, berehalako neurri-hartzea ez badakar ere, egoera hobetzeko presio egiten delako eta, azkenik, euskal hiztunen hizkuntza-eskubideen benetako egoeraren isla eta neurgailua izanik, eskubide horien bermean eta euskararen normalizazioaren bidean hutsuneak identifikatzen dituelako.

Hizkuntza-eskubideak urratu zaizkionean herritarrak sentitu duen mina, gutxiespena eta bazterkeria ezin ditugu hemen islatu baina, banaka-banaka, jazotako gertaera guztiek, agerian uzten dute gaur egun euskararen lurraldean euskaldunok euskaraz bizitzeko ditugun zailtasunak eta oztopoak eta pairatzen dituen hizkuntza-eskubideen urraketak.

Euskal Herriko Iparraldean nola Hegoaldean, administrazio maila guztiekin (Estatu administrazioekin, administrazio autonomikoekin, toki-administrazioekin) eta sektore pribatuarekin zerikusia duten gertaerak helarazi dizkigute herritarrek 2013 urtean zehar.

Gertaera horiek guztiak errealitatearen zati bat, lagin bat besterik ez dira. Herritarrek ez dituzte salatzen egunerokoan pairatzen dituzten urraketa guzti-guztiak, bereziki mindu dutenen edota askotan errepikatzen direnen berri ematen dute soilik. Izan ere, mediku kontsultan euskaraz aritzeko eskubidea bermatu ez zaiolako, errenta aitorpena euskaraz ezin izan duelako egin, edota erantzun txar bat jaso duelako Behatokira jotzen duen herritarrak, egunaren buruan, beste hainbat egoeretan ikusi du urraturik hizkuntza-eskubidea. Baina ezin euskaraz bizitzeko oztopoak aldi oro eta etengabeki salatzen bizi.

Horrela bada, Behatokian jaso ditugun gertaera horiek guztiak errealitatearen zati bat, lagin bat besterik ez dira, baina euskal hiztunen benetako egoerara eta egunorokoan aurkitzen dituzten zailtasunetara gerturatzen gaituzte

10

Page 11: Hizkuntza eskubideen egoera 2013

11

Page 12: Hizkuntza eskubideen egoera 2013

OSASUN-ASISTENTZIA EUSKARAZ JASO NAHI DUTEN HERRITARRAK EGOERA DESEROSO ETA GOGAIKARRIETAN

Osasun zerbitzuei lotutako kexen nolakotasunari begira, Behatokiak 2013an kudeatu dituen kexek erakusten dute zerbitzua euskaraz hartzerik ez izatea dela gehien errepikatzen den kexa: egokitu zaien medikuarekin, pediatrarekin, erizainarekin, harrerako langilearekin eta abar, ezin izan dute herritarrak kasu askotan euskaraz mintzatu.

Gogorrak dira oraindik orain osasun-zerbitzuei lotuta herritarrek bizi behar izaten dituzten egoerak. “Ez da bidezkoa” horrelaxe deskribatzen zuen guraso batek bere 8 urteko semeak Groseko anbulatorioan bizitakoa bizi izandakoa. Semeari ekografia egin behar zioten gelara gurasoek sartu ezin zutenez, trago txarra pasatu zuen mutikoak mediku eta erizain erdaldunekin bakarrik eta eroso sentitzen ez den hizkuntzan.

Gasteizko ospitale berrian gertatutakoak ere agerian uzten dute osasun-asistentzia euskaraz jaso nahi duten herritarrak zein egoera deseroso eta gogaikarrietan aurkitzen diren askotan: 4 urteko umeari elektrokardiograma egin behar zioten erizainak euskaldunak ez zirenez, itzultzailelanak egiten aritu behar izatea salatzen zuen gurasoarena kasu; edo eta harreran zegoen pertsonarengandik hasi, pantailan azaltzen ziren mezuekin jarraitu, bi medikurekin batera egotea egokitu eta, bietako bat euskalduna ez zenez, azalpenak gaztelaniaz jaso behar izan zituen herritar nahigabetuarena.

OSAKIDETZA: PEDIATRA BAI BAINA EUSKALDUNA EZ

Bere alabarentzako euskaraz lan egiten duen pediatra euskalduna eskatu eta Osakidetzatik “pediatra bai, baina arreta euskaraz eskainiko duenik ez” jaso zuen erantzunarekin minduta sentitu zen gurasoak ere egin zuen salaketa Behatokian.

Osakidetzak haurren hortzak zaintzeko abian jartzen duen kanpainan, Padi programaren barruan, aurreko urtetan eman den egoera errepikatu da aurten ere: programaren barruan banatzen den dentista-zerrendan ez dago dentista euskaldunak zeintzuk diren jakiteko modurik. Eta zerrendan datu hori ez gehitzearen ondorioz, herritarrak azaltzen zuen moduan, “zoritxarrez, seme-alabak dentista erdaldunarengana joan ziren”. Zerrenda osatzeko orduan datu hori gehitzea oso lagungarri suerta gerta dakioke oso dentista euskalduna nahi dutenei, baina aurreko urtetako akats berbera salatu dute herritarrek 2013an.

Familia-medikua eta zaintzako medikua euskalduna ez izatea eta, ondorioz, kontsulta erdaraz pasatu behar izatea ere salatu dute herritarrek.

Aipatu egoera horietaz gain, Osakidetzaren mediku txostenak edota medikuazterketen emaitzak erdara hutsean jaso izana eta gaixotasun edo botika bati buruzko instrukzio-orriak erdara hutsean jasotzegatik ere kexatu dira herritarrak.

OSAKIDETZAREN EUSKARA PLANAK “BETETZE MAILA ESKASA”

2013an aurkeztu du Osakidetzak 2005-2012 I. Euskara Planaren ebaluazioa. Plan horretan lehen arretako zerbitzu-unitateak familia medikuak, erizainak, pediatrak… lehentasunezko arloak baziren ere, helburuen “betetze maila eskasa” aitortzen du Osakidetzak berak. Identitate korporatiboan eta errotulazioan helburuak neurri nahiko handi batean bete direla jasotzen da. Halere, “pulsador de alarma”, “donantes de sangre”, “por la otra puerta” eta “citas de hospital” bezalako ohar eta kartelak erdara hutsean egotea, edota euskaraz ageri direnean akatsak akastunak izatea salatu dute herritarrek.

1.OSASUNGINTZA

12

Page 13: Hizkuntza eskubideen egoera 2013

Behatokiak bideratutako kexari erantzunez, Osakidetzaren Erakunde Zentraletik Behatokira igorritako erantzuna gaztelania hutsean egoteak ez du erakusten aginte organoen lidergorik euskaldunen hizkuntza-eskubideak bermatzeko ahaleginean.

“Pixkanaka aurrera egin da”, “neurri handi batean bete”, “betetze-maila eskasa”, “gutxien garatu den arloa” eta “ez da aurrera egin” “neurri nahiko handian” bezalako balorazioek helburu eta neurri zehatzak eta horiek gauzatzeko epeak zehaztearen beharra erakusten dute.

2013ko abenduaren 3an onartu zuen II. Euskara Plana Osakidetzako Administrazio Kontseiluak. Euskalgintzako zenbait eragilek hainbat proposamen helarazi zizkioten osasun saileko arduradunei : bezero euskaldunei zerbitzua euskaraz ziurtatzeko langileak berrantolatu eta zirkuitu elebidunak baliatzea; langile eta zerbitzu guztiak euskaldunak izateko berehala eta progresiboki pixkanaka kontratazio politikan neurriak hartzea; erabiltzaileen hizkuntza lehentasunarekin datu base bat sortzea, besteak beste.

NAFARROAKO LEGERIAREN AITORTZA ESKASA ERE EZ DU BETETZEN GOBERNUAK

Nafarroako Osasun Departamentuak ez dio herritarrek jarritako kexa bakar bati ere erantzun. Horrek ez ditu herritarrek jasandako urraketa egoerak ezkutatzen ordea: familia-medikua, zaintzako medikua, pediatra, euskalduna ez izatea eta, ondorioz, kontsulta erdaraz pasatu behar izatea salatu dute herritarrek.

Horiekin batera, harrerako langilea, telefono bidezko arreta, jakinarazpen orokorrak, egiaztagiriak, botika hartzeko jarraibideak, agiriak, txanda-zenbakia eta irudi korporatiboa bera gaztelania hutsean egotea salatu dute Behatokira jo duten herritarrek.

Nafarroako legeriak ezartzen duen hizkuntza-eskubideen aitortza diskriminatzailea ere ez du kontuan hartzen eta irizpide bertsuak erabiltzen ditu Nafarroako herritar guztientzat: gaztelania.

Eremu euskaldunean kokatutako herrietan mediku eta erizain erdaldunak izendatu, ordezkapenak egitera euskaraz ez dakitenak igorri, administrari lanak betetzen dituen pertsona ordezkatzeko erdalduna bidali…

Argi eta garbi erakusten du Nafarroako Gobernuak euskaldunekiko duen mespretxuzko jarrera Basaburuko adibideak: 1974. urtetik bertan lanean ari zen erizainak erretiroa hartuko zuela jakin zutenean, Osasun-departamentura eskaera bideratu zuen Udalak igorriko zuten erizain berria euskalduna izan zedin. Eskaerak ez zuen erantzunik jaso eta, gainera, izendatu duten ordezkoa ez da euskalduna. Udalarekin batera, Basaburuko 234 bizilagunek kexa agertu eta, legea bete eta erizain euskalduna igortzeko eskaera egin zuten.

HERRITAR EUSKALDUNEI EMATEN ZAIEN OSASUN ARRETAREN KALITATEA KOLOKAN

Zein irizpiderekin jokatzen du Nafarroako Gobernuak plantila pertsonalorganikoan hizkuntza-eskakizunak ezartzeko orduan? Zergatik ezartzen zaio hizkuntza-perfilaprofila Etxarri Aranatz, Lesaka eta Doneztebeko pediatra lan-postuari eta ez zaio jartzen Altsasu, Irurtzun, Elizondo eta Leitzakoari?

13

Page 14: Hizkuntza eskubideen egoera 2013

Nafarroako herritarrek salatu duten beste egoera bidegabe bat Emakumeen Arretarako Zentroena da. Nafarroan zerbitzu hori eskaintzen duten profesional bakar batek ere ez dauka ezarrita hizkuntza-eskakizuna plantilla pertsonalorganikoan. Egoera horren ondorioz zerbitzua hau euskaraz jasotzeko ezintasuna salatu duten Barañain, Arbizu eta Etxarri Aranazko herritarrek Behatokira helarazitako kexak. Egoera hauek guztiak Nafarroako Gobernuak euskaldunekiko bereizkeria jartzen dute ageri-agerian.

Errealitate horrek erabat baldintzatzen du herritarrei ematen zaien osasun arretaren kalitatea. Ez dira udalerri horietako herritarren hizkuntza eskubideak bermatzen, eta ez dira, ezta ere, udal horiek eta herritar horiek dituzten behar linguistikoak asebetetzen.

EUSKARAK INONGO AITORPEN OFIZIALIK EZ IZATEAK ONDORIOAK DITU

Ipar Euskal Herrian osasun arloko eskumena Frantziako estatuarena da eta ez dago osasun zerbitzua euskalduntzeko inongo araurik. Lanhizkuntza frantsesa da. Profesionalak eta bitarteko materialak ez daude euskaraz lan egiteko prestatuta eta euskarri idatzietan zein ahozkoan euskara baztertu egiten da.

EREMU PRIBATUAN PRIBATUKO EGOERA OSO ANTZEKOA DA.

Eremu pribatuan herritarrek helarazitako kexak bide beretik doaz: telefonozko arreta gaztelaniaz, arrerako harrerako pertsona euskalduna ez, herritarren eskura jartzen diren liburuxkak, informazio-orriak, produktuen jarraibideak eta etiketak gaztelania hutsean… HauenHorien artean kexa gehien jaso dituena Donostiako Quiron ospitalea izan da.

Ipar Euskal Herrian ere eremu pribatuan herritarrek bideratutako kexak ildo beretik doaz: gomitak gonbidapenak, telefonozko harreran entzun itxoite itxarote-mezua ezin euskaraz jaso, mota askotako idatzizko euskarriak, liburuxkak, informazioberripaperak, … erdaraz.

AipatuAipatutako gertaerak, eta antzeko beste hainbatek, nabarmen erakusten dute osasun-zerbitzuak euskaldunen hizkuntza-eskubideak bermatzetik urrun daudela kasu askotan eta askotan. Euskaldunen hizkuntza-eskubideei erreparatu, garrantzi handiagoa eman eta gogor lan egin beharko da egoera iraultzeko.

HIZKUNTZA-ESKUBIDEEN BERMEA HERRITARREN JARRERAREN BAITAN

Hala ere, kasu batzuetan lorpenak ere izan dira herritarrek jarritako erreklamazioen ondorioz. Behatokiak igorritako kexa kontuan hartuz, CAPIO Baionako klinika sarea osatzen duen Lafourcade klinikak, esate baterako, euskararen sustapenerako lan taldea osatu eta, Euskararen Erakunde Publikoarekin elkarlanean, pazienteen esku utziko dituzten dokumentuak euskaratzea erabaki du.

14

Page 15: Hizkuntza eskubideen egoera 2013

Hizkuntza  Eskubideen  Deklarazio  Unibertsala

52.  ar7kulua.  Gizaki  orok  eskubidea  du  lan-­‐jarduerak  eta  lanbideak  lurraldeko  berezko  hizkuntzan  egiteko.  Salbuetsi  egingo  dira  lanpostuari  dagozkion  funtzioek  beste  hizkuntzen  erabilera  eskatzen  duten  kasuak,  esate  baterako,  hizkuntza-­‐irakasleak,  itzultzaileak,  turismo-­‐gidariak.

15

Page 16: Hizkuntza eskubideen egoera 2013

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak 2013 urtean justizia administrazioaren arloan bideratutako kexek berretsi egiten dute justizia administrazioan eleaniztasunari bidea zabaltzeko dagoen erresistentzia. Erresistentzia hori administrazio guztietara hedatzen da, Estatu mailako administrazioetatik hasi eta Autonomia Erkidegokoetaraino, eta berdin eragiten die, justizia administrazioaren gaineko informazioari, hizkuntza paisaiari, izapide administratiboei, zein jarduketa judizialei. Erresistentzia are nabariagoa da, baina, ahozko jardunean.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAK TRATU BAZTERTZILEA EUSKALDUNEI

Justizia administrazioak eskaintzen dituen zerbitzuen gaineko informazioa zein hizkuntzatan ematen duen aztertu besterik ez dago, euskarak tratu baztertzailea jasotzen duela ondorioztatzeko: Jabetza Erregistroaren webguneak gaztelaniaz baino ez du eskaintzen informazioa. Gainera, bulegoen helbideak ematerakoan ez du EAEko lurralde historikoen izen ofizialen grafia errespetatzen, gaztelaniazko grafiaz idatzita ageri dira. Dirección General de los Registros y del Notariado-ren webgunean, gauza bera gertatzen da, informazioa espainieraz soilik eskura daiteke eta EAEko lurralde historikoen izendapena erdal grafiaz ageri da.

Justizia Ministerioaren web-orriari dagokionez, itxura batean informazioa euskaraz ere ematen duela irudi lezake, baina nabigaziorako menuak dira euskaratuta dauden bakarrak; edukietara joz gero, edukiak gaztelaniaz soilik bistaratzen dira. Webgunearen eduki aldakorrari dagokionez, gauza bera gertatzen da, izenburuak euskaraz daude (Ministerioaren berriak, Agenda, Nabarmenenak), baina haietan txertatutako informazioa espainieraz soilik irakur daiteke.

Gauzak horrela, euskal hiztunek ez dute bermatuta Justizia Administrazioari buruzko informazioa euskaraz jasotzeko eskubidea, eta euskarari ematen zaion trataera bera koofizialtasun estatusari dagokionetik urrun gelditzen da.

HIZKUNTZA PAISAIA EUSKARARI JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAN EMAN NAHI ZAION PRESENTZIAREN ADIERAZGARRI

Hizkuntza-paisaia oso elementu adierazgarria izaten da aztergai dugun espazio edo eremuan hizkuntzari eman nahi zaion presentzia neurtzeko. Jaso ditugun kexek erakusten dutenez, justizia administrazioak ez dio euskarari leku handirik egin nahi bere jardunean: Deustuko Jabetza Erregistroa, eta Bizkaiko Probintzia Auzitegia horren adibide ditugu. Jendeari zuzendutako errotulu, ohar eta informazioak gaztelania hutsean daude, eta euskaraz dauden apurrak trakets idatzita ageri dira. Bizkaiko Probintzia Auzitegiaren kasuan, ulergaitza ere egiten da horrelako jokabidea. Batetik, eraikina ez delako berritu zaharra, eta horrek aukera ezin hobea eskaini duelako errotulazioa legeak agintzen duenera egokitzeko. Bestetik, epaitegiak legea bete eta betearazteko daude, beraz, euskararen ofizialtasunetik eratorritako betebeharrak betetzen lehenak beharko lukete izan; eredu gainerako administrazioentzat.

Kexa horiek ikusita, eta hizkuntza-paisaiak herritarren hizkuntza-hautua baldintzatzeko duen ahalmena aintzat hartuta, pentsa genezake justizia-administrazioak herritarrak euskara erabiltzera animatu ordez kikildu egin nahi dituela, euskara inguru bisualetik kanpo uzteak edo modu traketsean erabiltzeak espazio horretan euskaraz jaso litekeen tratuaren gaineko pertzepzio ezkorra sor baitezake herritarrengan.

2.JUSTIZIA

16

Page 17: Hizkuntza eskubideen egoera 2013

EUSKARAZ JARDUN NAHI IZATEAK SEGURTASUN EZA ERAGITEN DIO HERRITARRARI

Epaitegietan idatzizko tramiteak euskaraz burutu nahi izatea ez da ariketa samurra izaten batzuetan: Tolosan ez dizkiote euskara hutsean aurkeztutako froga-agiriak onartu herritarrari, gaztelaniaz aurkeztu ezean ez dizkiotela kontuan hartuko jakinarazi diote. Donostiako Auzitegian ez zuten mediku-proba idatziak euskaraz egiteko eredurik eta herritarrak gaztelaniaz erantzun behar izan zuen galdesorta.

Herritarrak euskaraz aurkeztu zuen udaltzainen aurkako salaketa Nafarroako Auzitegi Nagusian; epaiketarako izapide guztiak gaztelani hutsean jaso zituen ordea. Bizkaiko Probintzia Auzitegian zitazio berria eskuratu zioten lekukotza ematera joan zen herritarrari. Zitazioa jaso zuela egiaztatzeko sinatu behar izan zuen agiria gaztelania hutsean idatzita zegoen. Zitazio berria ele bietan zegoen baina euskarazko eta gaztelaniazko testua ez zetozen bat. Euskarazkoan herritarrari azaroaren 12rako ikustaldia bertan behera gelditu zela jakinarazteko agintzen zuen, gaztelaniazkoan, aldiz, ikustaldia bertan behera gelditu zela zioen, besterik gabe. Herritarrak ez zuen bertaratu arte jakin ikustaldia bertan behera utzi zutela.

Horrela bada, izapide-eredua elebiduna denean ere, ez da bermatzen euskaraz eta erdaraz informazio bera jasotzea. Ondorioa da, epaitegiekin euskaraz jardun nahi izateak izugarrizko segurtasun eza eragiten diola herritarrari, eta larritasuna eransten, epaitegietan hartzen diren erabakiek izan ditzaketen ondorioengatik.

AHOZKO ZERBITZUA EUSKARAZ JASOTZEA EZINEZKOA

Edozein kasutan ere, justizia administrazioaren arloan ahozko zerbitzua euskaraz jasotzeko eskubidea urratua ikusi duten herritarrek helarazi dute kexa gehien Behatokira 2013 urtean. Kexa horiek argi uzten dute, izatez, gaztelania dela epaitegietan baliozko hizkuntza bakarra.

Agoizko epaitegian ez dago langile euskaldun bat bera ere, nahiz eta auzitegi-barruti horrek legeak eremu euskaldun gisa izendatzen duen zonaldeko herriak hartu bere baitan.

Bizkaiko Probintzia Auzitegian epaitegiko langileengana euskaraz zuzendu eta erantzuna gaztelaniaz jasotzea da ohikoena, bai telefono bidezko harremanean, bai aurrez-aurrekoan, hala informazio-zerbitzuan, nola bestelako funtzionarioen aldetik. Herritarra euskaraz egiten ahaleginduta ere gaztelaniaz erantzuten dute.

Donostiako Auzitegian proba medikuak egiteko profesional kualifikatu euskaldunik ez dago, eta itzultzailea jartzen diote proba medikua euskaraz egin nahi duen herritarrari.

Usurbilgo bake-epaitegiko idazkariak erretiroa hartu zuen. Haren lekua betetzeko bidali duten funtzionarioak ez daki euskaraz, eta lanpostuak 2015. urtean du derrigortasun-data.

Nafarroako Justizia Auzitegian epaiketa euskaraz egitea eskatuz gero, itzultzailea jartzen dute, epaile euskaldunik ez dagoelako nonbait. Herritarrak hurrekotasunerako eskubidearen printzipioari eutsiz itzultzailea onartzen ez badu, eta euskaraz deklaratzen badu, defentsarik gabe gelditzen da.

IZENDATZEN DIREN ITZULTZAILEEK EZ DUTE ITZULPEN EGOKIA BERMATZEN

Hala, Nafarroako Administrazio Auzitegian abokatuak euskaraz jardungo zuela jakinarazi zuen auzi-saioa baino egun batzuk lehenago. Eguna iritsi eta bere txanda egokitu zitzaionean euskaraz hasi zen. Bere harridurarako, itzultzaileak uko egin zion azalpenak itzultzeari, bere burua ez zuela itzulpena egiteko gai ikusten argudiatuta. Itzultzailea bidali zuen enpresak Nafarroako Gobernuarekin du kontratua.

17

Page 18: Hizkuntza eskubideen egoera 2013

Kexok argi erakusten dute euskarari ukatu egiten zaiola epaitegietan ofizialtasun estatusa, eta Euskal Herriko epaitegietan euskaraz jardun nahi duten herritarrei sistematikoki urratzen zaiela defentsa zein babes judizial eraginkorrerako eskubidea.

Epaile, magistratu, fiskal eta idazkari judizialen jarduera Botere Judizialaren Lege Organikoak arautzen du. Lege horren arabera, prozedura judizialak izapidetzeko hizkuntza gaztelania da, eta berezko hizkuntza ofiziala duten Autonomia Erkidegoetan berezko hizkuntza erabili ahalko da, alde batek ere ez badu hizkuntza hori ezagutzen ez duelako babesgabetasuna alegatzen. Honek esan nahi du, euskaraz ez dakiela alegatzen duen pertsona bakarra egotea aski dela auzi-saioa euskaraz ezin egin ahal izateko.

Bestetik, epaile, magistratu eta idazkari judizialei ez zaie gaztelaniaz bestelako berezko hizkuntza ofizialak ezagutu beharra eskatzen berezko hizkuntza ofizialak dituzten erkidegoetan jarduteko, ez Konstituzioak, eta ez EAEko Autonomia Estatutuak ez eta Nafarroako Hobekuntza Legeak ez baitute xedatzen berezko hizkuntza ofizialak ezagutu beharra. Ondorioz, aski dute Konstituzioaren arabera derrigorrez ezagutu beharreko hizkuntza, hau da, gaztelania, jakitea.

EUSKALDUNOK BERME ESKASAGOAREKIN JARDUN BEHAR PROZEDURAK EUSKARAZ BURUTZEA HAUTATZEN DUGUNEAN

Horiek horrela, itzultzailearen bitartekotzaz soilik ahalbidetu dakieke herritarrei prozedurak haien aukerako hizkuntza ofizialean burutzeko eskubidea. Itzulpenak, ordea, ez ditu defentsa eta babes judizial eraginkorrerako eskubideak %100 bermatzen, nahiz eta Epaitegi Konstituzionalak balio osoa aitortu itzulpen bidez gauzatzen diren prozedurei. Konstituzioaren 120. artikuluak ahozko prozedurak hobesten ditu kausan inplikatuta dauden pertsonekin harreman zuzena izateko, eta hizkuntzaz kanpoko elementuak ere baloratu ahal izateko. Euskaldunoi, ordea, interpretea inposatzen zaigu adierazpenak euskaraz egin nahi ditugunean, eta horrek hurrekotasunerako eskubide formala edukiz husten du. Euskara ala gaztelania erabiltzea ez da gauza bera artekaritzaren berme prozesalari dagokionez, eta ondorioz, euskaldunok berme eskasagoekin jardun behar izaten dugu prozedurak euskaraz burutzea hautatzen dugunean.

Are gutxiagorekin, ezartzen diren bitartekoen gaitasuna guztiz zalantzazkoa bada. Izan ere, zer berme eskain dezakete itzultzaileak gaitzeko indarrean diren irizpideek? Botere Judizialaren Lege Organikoaren 123.5 artikuluaren arabera, Epaileak edo Epaimahaiak erabiliko den hizkuntza ezagutzen duen edozein pertsona gaitu ahal izango du interprete modura jarduteko, aurrez zin edo promesa eginda. Nafarroako Administrazioarekiko Auzi-saiora itzultzailea bidali zuen enpresak erantzun du ez dutela argi Nafarroako Gobernuarekin duten kontratuak administrazioarekiko aferak barne hartzen ote dituen. Nafarroako Gobernuak, berriz, ez du inolako azalpenik eman gaiaren inguruan.

EUROPAKO KONTSEILUARI ETA EUROITUNARI MUZIN ESPAINIAKO ESTATUAK

Justizia-gaietan eskumena duten erakundeei dagokienez, ohikoa den eran, hizkuntza-eskubide urraketa larrienak eragin dituzten erakundeak Estatu mailakoak izan dira. Ez da harritzekoa prozedura judizialak arautu eta organo judizialak izendatzeko ardura haien esku dagoela kontuan hartzen badugu. Hala ere, ez da inolako jarrera aldaketarik antzeman Justizia agintarien aldetik Europako Kontseiluak eskatu bezala langile elebidunen kopurua handitzeko, eta are gutxiago Euroituna sinatzean Espainiako Estatuak hartutako konpromisoak bete ahal izateko legean egin beharreko aldaketak egiteko. Gehiago esango dugu, Espainiako Justizia Ministerioak eta Epaitegiek helarazi zaizkien kexak haien eskumenekoak ez direla jakinarazteko soilik erantzun dute. Erantzukizuna zuten kasuetan ez dutela legerik urratu aipatzera mugatu dira.

Eusko Jaurlaritzari dagokionez, 10/1982 Legeak, Euskararen erabilera normalizatzekoak, 9. artikuluan dio Eusko Jaurlaritzak, dagokien organoekin elkar hartuta, Justizia Administrazioan euskararen erabileraren normalizazio bultzatuko duela. Alde horretatik 174/2010 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko hizkuntza-normalizaziori buruzkoak, bide berria zabaldu zuen, justizia administrazioan hizkuntza-arrazoiengatik lanpostuak bereizten hasteko, herritarrei arreta euskaraz bermatzeko helburuz. Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak jakinarazi du justizia administraziorako lanpostuen zerrendak berritzen ari dela eta aurrera doala “lanpostuak bereizteko

18

Page 19: Hizkuntza eskubideen egoera 2013

prozesua” deitzen duena, bereizitako lanpostu horiei dagokien hizkuntza-eskakizuna ezartzeko. Momentuz, erkidegoko 11 barruti judizialetako lanpostuen zerrendak onartu dira, eta Bilbo, Barakaldo eta Donostiakoak gelditzen dira prozesua guztiz burutzeko.

Komunikazio egintzei dagokienez, Justizia Sailak jakinarazi du Komunikazio Egintzen eta Betearazpenen Zerbitzuan erabiltzen diren agiri guztiak bi hizkuntzetan ateratzen direla automatikoki eta ez dagoela gaztelania hutsean ateratzen den dokumenturik. Hala ere, noizbait gertatzen denez langileren batek indarrean dagoen eredua erabili beharrean baztertutako agiri zaharra erabiltzea, praktika desegoki horiek ezabatzeko neurriak hartzeko agindua eman dutela adierazi dute. Euskarazko eta gaztelaniazko testua bat ez zetozen jakinarazpen elebidunaren kasuan, dokumentu akastuna identifikatu eta dagokion zuzenketa txertatu dute.

Horrekin batera, Jaurlaritzak “Auzia euskaraz” proiektuaren aurkezpena egin du. Proiektuaren helburua justizia administrazioan izapidetze osoa euskaraz egin ahal izatea da, eta horretarako, lanpostu batzuen profilak zehazteaz gain, euskara erabiltzeko programak eta aplikazioak sortu dituzte (EpaiBI, e-Tollbar, Justizia Sip aplikazioak), bai eta lantalde elebidunak ere. Urte amaierarako zenbait esperientzia pilotu prestatu ditu gainera lantalde elebidunen funtzionamendua zehazten joateko. Abokatuen parte hartzea ere ezinbestekoa denez helburua lortzeko, Jaurlaritzak gonbidapen zuzena luzatu die abokatuei proiektuan inplika daitezen.

Nafarroako Gobernuak, Hizkuntza Eskubideen Behatokiaren bitartekaritza ez duela onartzen esateko soilik erantzun du.

HERRITARREN INPLIKAZIOAK ETA IRMOTASUNAK NEURRIAK BIDERATZEA DAKAR

Euskararen normalizazioak bide luzea du egiteko justizia administrazioan. Nolanahi ere, herritarren inplikazioari esker, apurka-apurka, neurri batzuk bideratzea lortu da Euskal Autonomia Erkidegoan (174/2010 Dekretua, komunikazio-egintza elebidunak, hizkuntza-eskakizuna izango duten lanpostuak).

Beste alde batetik, herritarrek helarazitako testigantzek erakutsi digute, ahalduntzea, eta euskaraz bizi nahiari irmotasunez eustea berebizikoak izango ditugula jarrera pertsonaletan eragiteko. 1030-2013 eta 1032-2013 dosierretan jasotako kasuak ditugu horren adibide. Herritarrak, bereari eutsiz, lortu egin zuen euskaraz erantzun nahi ez zioten funtzionarioek euskaraz egitea.

19

Page 20: Hizkuntza eskubideen egoera 2013

SegurtasunaESPAINIAKO GOBERNUAREN NAN-A IZAPIDETZEKO BULEGOETAN ESPAINIAKO HIZKUNTZA OFIZIALEAN LAN EGITEN DUTE

Donostiako, Bilboko zein Iruñeko NANa izapidetzeko bulegoetan zerbitzua euskaraz jasotzerik izan ez duten herritarren kasuek horixe erakusten dute. Donostiako Komisario Nagusiak dio Donostiako bulegoetan langile elebidunak daudela, baina bertara joan zen herritarrak bi langilerekin izan zuen harremana, eta ez batarekin, ez bestearekin ezin izan zuen euskaraz egin, eta inork ez zion langile euskaldunekin jarduteko biderik eman.

Bilboko Komisario Nagusiak, berriz, adierazten du funtzionario guztiek euskara bikain ez dakiten arren, norbaitek eskatuz gero badagoela zerbitzua euskaraz ematerik, nahiz unean uneko arreta erraztea sarritan ezinezkoa izan funtzionarioen lan ordutegiagatik. Beraz, Bilboko bulegoan euskal hiztunei eta gaztelaniadunei ez zaie zerbitzua baldintza berdinetan ematen.

Iruñeko Polizia Burutza Nagusiko Buruak dio, haiek dakitela ez dela inor Nortasun Agiri Nazionala eskuratu gabe gelditu hizkuntza bat edo bestea erabili izanagatik. Hala ere, aitortzen du une honetan ez dutela herritarrei arreta euskaraz eskaintzeko gai den langilerik, eta langileak hartzeko eskumenik ez dutenez, kexa Barne Ministerioko Segurtasuneko Estatu Idazkaritzari bidali diola.

Beste alde batetik, Nortasun Agiriaren web-orrian ez dira Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko lurralde historikoen izen ofizialak errespetatzen: gaztelaniazko grafiaz ematen dira, uztailaren 5eko 19/2011 Legeak euskal grafiaz ofizialdu zituen arren.

NAFARROAN EZ DAGO NAN-A LUZATZEKO EUSKARAZKO EUSKARRIRIK EZ ETA EUSKARRI ELEBIDUNIK ERE

Nafarroan luzatzen dituzten Nortasun Agiri guztiak gaztelania hutsezko euskarrian luzatzen dira, eta sinadura elektronikoaren erabilerarako informazioa ere gaztelaniaz soilik ematen dute. Garai batean euskarri elebiduna erabili izan zuten baina gaur egun ez da halakorik erabiltzen. Bulegoko buruak erantzun du gaztelania-euskara koofizialtasunak ez dionez Nafarroako lurralde osoari eragiten, gainerako erkidegoetan sortzen ez den gorabehera sortzen dela, eta horrexegatik ez dela aplikatzen gaztelaniaz gainera berezko beste hizkuntza ofizial bat duten Autonomia Erkidegoetan luzatzen diren Nortasun Agiri Nazionaletan ageri diren datu pertsonalei buruzko testuak hizkuntza horretan ere idazteko 2001eko martxoaren 13an onetsitako akordioa. Nortasun Agiria gaztelaniaz luzatzen da hori delako lurralde osoan ofiziala den hizkuntza eta sinadura elektronikoaren erabilerarako informazioa ere horregatik ematen da hizkuntza horretan.

IRUÑEKO NAN-A IZAPIDETZEKO BULEGOKO HIZKUNTZA PAISAIAN GAZTELANIA DA NAGUSI, EUSKARAREN PRESENTZIA ANEKDOTIKOA IZAKI

Ahozko zerbitzua eta nortasun agiria euskaraz ez bermatzeaz gain Iruñeko bulegoko hizkuntza paisaian gaztelania da nagusi: jendeari zuzendutako ohar idatzi elebidun bat edo beste salbu, gainerako errotulu eta ohar guztiak gaztelania hutsean idatzita daude. Informazio kanpainetako kartelak eta gainerako euskarriak ere gaztelaniaz baino ez dira ageri. Txanda emateko txartela ere gaztelania hutsean idatzita dago. Bulegoko buruak dio Nafarroako Administrazio Publikoetan euskararen erabilera arautzen duen 29/2003 Foru Dekretuaren 16.1. artikuluaren arabera, oharrak gaztelaniaz idatzi beharko direla, eta haren jarraituz idatzita daudenez ezin duela kexa aintzat hartu.

3.HERRIZAINGOA

20

Page 21: Hizkuntza eskubideen egoera 2013

DEFENTSA MINISTERIOA – ESTATU BAT HIZKUNTZA BAT

Herritarrek Defentsa Ministerioari zuzendu dizkioten kexek informazio euskarriekin dute zerikusia. Batetik, Euskal Herriko prentsan txertatutako komunikazio kanpainan euskara aintzat ez hartu izana salatu du herritarrak. Bestetik, Ministerioak Bilboko Gobernu Militarraren kanpoaldean gaztelania hutsean dituen ohar idatzi eta errotuluak zuzendu ez izanak eragindako kexa dugu. Urtero errepikatzen da kexa, baina ez du ondorio praktikorik, mezuek bere horretan jarraitzen baitute. Ez diote inolako jaramonik egiten euskararen koofizialtasunik ezartzen dituen betebeharrei. Estatu bat hizkuntza bat printzipioa dute lege.

ESPAINIAKO GOBERNUAREN GIPUZKOAKO ORDEZKARIORDETZA – LEGEA LEGE

Espainiako Gobernuaren Gipuzkoako Ordezkariordetzak txostena gaztelaniaz bidaltzeko eskatu dio su artifizialei buruzko txostena euskara hutsean bidali duen UEMAko udal bati. Legez erakunde publikoek bi hizkuntza ofizialen erabilera bermatu behar dutela gogorarazi diote udalari. Txostena teknikoa izaki, bi erakundeen arteko harremanera mugatua, ez zen aski hizkuntza ofizial bietako batean idatzita egotea? Ez da euskara gaztelania bezain ofiziala? Eta legeak ezarritako betebeharrei lotuz, bermatzen ditu ele bietan Gobernuaren Gipuzkoako Ordezkariordetzak bere egintza eta administrazio-jakinarazpen guztiak?

Segurtasun arloko estatuko administrazioen ahozko hizkuntza-jardunari dagokionez, beste behin ere argi erakutsi dute 2013 urtean jasotako kexek, euskara erabiltzeko eskubidearen gainetik gaztelania jakin beharra lehenesten dutela, euskal hiztunak gaztelaniaz jardutera behartuz.

EUSKARAREN OFIZIALTASUNAK EZ DU ONDORIORIK SORTZEN ERTZAINTZAN

Herritarrek 2013 urtean Ertzaintzari zuzendutako kexek erakusten dutenez, euskararen ofizialtasun estatusak ez ditu dagozkion ondorioak sortzen Ertzaintzaren jardunean. Herritarrei ez zaie hizkuntza hautua errespetatzen, eta agenteek gaztelaniaz egitera behartzen dituzte.

Donostia, Orereta, Bilbo, eta Zarauzko ertzain-etxeetan zerbitzua euskaraz jasotzerik ez izatea zerbaiten adierazgarri da. Ez dira ertzain-etxe txikiak; agente mordoxkak egingo du lan bertan seguruenik, horietako batzuk herritarrei arreta egiteko lanpostuetan gainera, bertaratzen direnei lehen harrera egiten nahiz telefono deiak erantzuten. Ez lukete pertsona horiek gutxieneko hizkuntza profil bat izan behar? Ez badute, asko eskatzea litzateke euskaraz arreta egingo duen norbait izatea edo herritarrei haiek aukeratzen duten hizkuntzan erantzuteko protokolo eraginkor bat martxan jartzea? Bada ez, ahaleginik txikiena ere ez, “mejor en erdera”, “no te entiendo, hablame en castellano”, “estoy yo solo y no sé euskera, si quieres declarar en euskera vienes a la tarde o te vas a Azkoitia” izan dira herritarrek ertzain-etxeetako agenteengandik jaso dituzten erantzunak.

EUSKARAZKO HARRERA “AHAL DEN NEURRIAN”

Gertaera horiek jakinarazita, Polizia Zerbitzuen Hobekuntzarako Ekimen Bulegotik honakoa erantzun diote Behatokiari: “Egun horretan lanean zeuden agenteetako batek ere ez du gogoratzen arreta euskaraz inori ukatu zitzaionik”. Hala ere, neurri zuzentzaile gisa, Unitateko burutzak berriz ere eskatu die polizia arduradunei erraztasunak eman ditzatela , ahal den neurrian, hala eskatzen duten herritarrei arreta euskaraz emateko.

Patruilan zebiltzan agenteekin ere antzeko egoerak gertatu dira. Agente erdaldunek euskaraz dakitenei hitza eman ordez, zerbitzu publikoan ari direla ahaztu eta erdaraz hitz egiteko eskubidea aldarrikatzen dute, eta herritarrei gaztelania jakitera derrigortuta daudela gogorarazi, sarri askotan larderia, mespretxu edota mehatxuzko jarrerak erakutsiz.

2121

Page 22: Hizkuntza eskubideen egoera 2013

AGENTEEK GAZTELANIA JAKITERA DERRIGORTUTA DAUDELA GOGORARAZI HERRITARRARI

Horrela gertatu zitzaion Hernanitik Goizuetarako bidean abiadura muga gainditu zuelako gelditu zuten herritarrari. Ertzainetako batek gaztelaniaz eman zizkion azalpenak herritarrak euskaraz agurtu zuen arren. Ondoren, bigarren ertzainak euskaraz bazekiela ikusita, ea zergatik ez zion lankidearekin euskaraz aritzeko aukerarik eskaini galdetu zion lehen ertzainari. Hark harro, bere datuak herritarrari emateko esan zion lankideari, salaketa egin nahi bazion ere. “Pero espera, que habrá que decírselo en euskera, que igual no entiende” iseka eginez. Herritarrak euskaraz egiteko eskubidea zuela erantzun zion eta orduan ertzain erdaldunak Konstituzioak gaztelaniaz jakitera derrigortzen zuela esan zion eta berak ere bere eskubideak bazituela.

Azpeitiko taberna batean bi ertzain agertu ziren. Lehena gaztelaniaz zuzendu zitzaion tabernariari. Tabernaria, hori ikusita, bigarren ertzainarekin euskaraz egiten saiatu zen, baina hark honela erantzun zion ironiaz: “Tú tranquilo, que entiendo castellano”. Azpeitiko taberna batean Zarauzko ertzain-etxeko 10 ertzain azaldu ziren. Tabernariak “Inork euskaraz badaki?” galdetu zuen eta agente batek mehatxuzko NO lehor batekin erantzun zion.

EUSKARA NORMALIZATZEKO DEKRETUAK EZ BETETZEAK BADITU ONDORIOAK

Azaldutako kasuek agerian jartzen dute, Ertzaintzan euskara normalizatzeko Dekretuan ezarritako helburuak bete ez izanak ekarri dituen ondorioak. Urte hauetan guztietan gaztelania izan da Ertzaintzaren lan eta zerbitzu-hizkuntza. Horrek hizkuntza-ohitura batzuk barneratzea ekarri du, gaztelaniaz lan egitekoa alegia, eta agenteek elebakartasunaren aldeko diskurtsoa garatzea, sarri askotan euren hizkuntza-eskubideak baliarazi nahi izan dituzten herritarren aurrean jarrera desegokiak agertuz.

Egoera bideratzeko neurriak abian izan daitezkeen zantzuak badaude, hala ere. Polizia Zerbitzuen Hobekuntzarako Ekimen Bulegotik jakinarazi dutenez Segurtasun Saila Ertzaintzan euskararen erabilera normalizatzeko plana prestatzen ari da, eta plan horren bidez lehentasuna duten unitateak zein diren definituko da estreinakoz, gero unitate horietan herritarrak euskaraz egiteko modua izan dezan zer neurri hartu behar diren argitzeko.

Hala ere, ez legoke gaizki Ertzaintza Euskalduntzeko plana definitu bitartean, herritarrei ematen zaien tratua eta agenteek darabilten diskurtsoa zuzentzeko formazio-saioak bideratzea agenteentzat.

“MI NIVEL DE EUSKERA ES MUY BASICO Y VOY A HABLAR EN CASTELLANO” (“Nire euskara maila oso oinarrizkoa da eta gaztelaniaz hitz egingo dut”)

Jarduera polizialaz aparte, bestelako jarduera batzuk ere eragin dute herritarren kexa. Esaterako, Hezkuntza Segurtasun Sailen arteko lankidetzan, bizikidetza sustatzeko planaren barruan gaztelaniaz eman dizkiete Ertzainek D ereduko DBH3 eta DBH4ko ikasleei droga-kontsumoak, sare sozialak eta abarrek ekar ditzaketen arriskuen gainean sentsibilizatzeko hitzaldiak “Mi nivel de euskera es muy básico y voy a hablar en castellano” hitzekin zurituz gaztelaniaz aritzea.

Bide-seinaleetan euskararen presentzia ez zaintzea eta twitter kontuko txioetan gaztelania nagusi izatea izan dira Ertzaintzari helarazi zaizkion beste salaketa batzuk.

SOS ZERBITZUAN “MEJOR EN ERDARA” (“Hobe gaztelaniaz”)

Segurtasun alorrean SOS DEIAK izan da herritarren kexuak eragin dituen zerbitzuetako bat. Informazioa jakinarazteko deitu eta operadoreak euskaraz ez zekielako gaztelaniaz egin behar izatea, edo euskaraz jaramon egingo zioten galdetu eta “mejor en erdera” moduko erantzuna jasotzea izan dira

22

Page 23: Hizkuntza eskubideen egoera 2013

jasotako salaketak. Twittereko kontuari dagokionez, txioa hain euskara traketsean idatzia zegoen ezen ezin baitzen ulertu ere.

Segurtasun Sailetik jakinarazi dute euskaraz ezin egin izatea, gertatzen dela batzuetan, baina ez dela ohikoa, izan ere deiei erantzuteko protokoloaren arabera operadoreak euskaraz ez badaki, arreta euskaraz emateko aukera eskaini behar zaiolako herritarrari. Horregatik, zerbitzuko operadore guztiei deiei erantzuteko protokoloa gogoraraziko dietela adierazi dute. Sare sozialetako txioei dagokienez, euskarazko komunikazioan gabezia handia zela sumatuta bitartekoak jartzen ari direla jakinarazi dute egoera normalduago bat lortzearren.

NAFARROAKO SEGURTASUN ARDURADUNEK EZ DUTE EUSKARA IKUSI ETA ENTZUN NAHI

Nafarroako Gobernuak Foruzaingoaren hainbat ibilgailutatik euskarazko izendapena kentzeko agindu du, euskara ofiziala ez den eremuetatik igarotzen direla argudiatuta. Aldiz, oso ohikoa da euskara ofiziala den eremuan gaztelania hutsezko errotulazioa duten ibilgailuak ibiltzea. Zein da orduan Foruzaingoaren ibilgailuei aplikatzen zaien hizkuntza-irizpidea? Ofizialtasunarena, ala euskara ahal bezain gutxien ikusaraztearena?

Larrialdietako Nafar Agentzian, berriz, euskaraz egindako deiei ez diete gaztelaniazkoei besteko arretarik eskaintzen. Herritarrak 112 zerbitzura deitu zuen eta euskaraz agurtu zuen deia hartu zuen langilea. Hark itxaroteko eskatu zion eta lankideekin hizketan sumatu zuen pertsona euskaldun baten bila. Ez zuen aurkitu nonbait, eta “pues cuelgo” bat entzun zuen herritarrak. Esan eta egin, telefonoa eseki zioten inolako azalpenik eman gabe. Era horretan joka daiteke larrialdi zerbitzu batean deia euskaraz jasotzeagatik? Eta egoera larritasun handikoa balitz?

TrafikoaGAZTELANIA EZAGUTU BEHARREKOA DA BAINA EUSKARA EZ DA NAHITAEZKOA

Trafiko Zuzendaritza Nagusiak ez ditu Euskal Herriko gidarien hizkuntza-eskubideak bermatzen. Gaztelaniaz burutzen du bere jardun osoa, gaztelania Estatu osoko hizkuntza komuna eta guztiok ezagutu beharrekoa dela argudiatuz.

Horrela, gaztelania hutsean jakinarazitako isunei buruz dio inon ez dela xedatzen euskara nahitaez jakin beharrekoa denik, ez eta gaztelania jakinarazpen ofizialetatik bazter utzi behar denik ere. Beste alde batetik, Europako Kontseiluko 1. Erregelamenduari aipu egiten dio adieraziz, bertan komunikazioak herritar guztiek ulertzeko eran egitea lehenesten dela segurtasun juridikoaren mesedetan, eta jakinarazpenak gaztelaniaz eginez Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2011/82/UE arteztaraua betetzen dutela, hots, jakinarazpenak hartzaileak ongi ulertzeko probabilitaterik handieneko hizkuntzan egitea, herritarrak jakinarazten zaiona ongi ulertzeko bermerik handiena eskaintzen duen hizkuntzan, alegia. Beraz, jakinarazpenak gaztelaniaz idazteak herritar guztiek ulertzea bermatzen omen du eta euskal eta erdal hiztunen arteko diskriminazioa eragozten.

23

Page 24: Hizkuntza eskubideen egoera 2013

24

ERAGINKORTASUNAREN IZENEAN, EUSKAL HIZTUNAK DISKRIMINATURIK

Trafiko Zuzendaritzak www.dgt.es webgunean isunak ordaintzeko sistema erdara hutsean izateari buruz dio, Espainiako Estatua bezalako errealitate anitz eta konplexu batean diharduen administrazioak eraginkorra izan behar duela eta horrek eskatzen duela DGTren web orria herritar guztiek ulertuko dutela bermatzea, segurtasun juridikoa ziurtatzeko. Beraz, herritar guztiek isunak ordaintzeko sistema uler dezaten gaztelania erabiltzeak ez omen dakar inolaz ere hizkuntza-eskubideak urratzea.

Argudio berberak erabiltzen ditu Gidabaimena euskaraz ez izatea arrazoitzeko.

Beste behin ere, Espainiako Estatuko Administrazioak muzin egiten dio Euroitunaren bidez hartu zituen konpromisoak betetzeari, bai eta Europako Batzordeak konpromiso horiek egiazki gauzatzeko hartu beharreko neurriei buruz eginiko gomendioei ere.

Page 25: Hizkuntza eskubideen egoera 2013

EUSKARAZ IKASTEKO ZAILTASUNAK IKASKETA MAILA GUZTIETAN EAE-N.

10/1982 Legeak, euskararen erabilera normalizatzekoa, orain 32 urte onetsi zenak, herritarrei ikasketak bi hizkuntza ofizialetan egiteko eskubidea aitortzen badie ere, Euskal Autonomia Erkidegoan ikasketak euskaraz egin nahi dituzten hainbat ikasle zenbait oztopo eta trabari aurre egin beharrean aurkitzen dira, hezkuntza-administrazioak ez dituelako eskubide hori bermatzeko behar diren bitarteko guztiak eskura jartzen.

Hor ditugu Murgiako gurasoak, haurrak Murgiako ikastetxean D ereduan eskolatu ezinean, ikastetxeak B eredua soilik eskaintzen duelako. Euren hautua adierazteko aukerarik ere ez zaie eskaintzen gurasoei aurre-matrikula egiterakoan, programa informatikoak B ereduan izen-ematea soilik ahalbidetzen duela argudiatuta. Era horretan, ez dago D eredua Murgian eskainiko balitz haren aldeko demanda zenbatekoa izango litzatekeen jakiterik ikastetxeak egiten duen eskaintza gurasoen eskaerara egokitu ahal izateko. Gauzak horrela, haurrak D ereduan eskolatu nahi dituzten Murgiako gurasoek 4 kilometrora dagoen Izarrako ikastolara bidali behar dituzte umeak 3 urte dituztenetik. Baldintza horietan, guraso askok B ereduaren aldeko hautua egiten dute haurrak joan-etorrian ibili beharrik izan ez dezaten, baina ez berez B eredua nahiago dutelako, D eredua baldintza berdinetan eskaintzen ez delako baizik.

BEHAR BEREZIAK DITUZTEN HAURREKIKO BEGIRUNE ESKASA

Behar bereziak dituzten haurrek arreta euskaraz jasotzeko dituzten zailtasunek arreta berezia eman digute. Espezialistek prozesu terapeutikoan jartzen dute indarra, hizkuntza bigarren maila batera alboratuz, hizkuntzak terapia bideratzeko prozesuan zerikusirik ez balu bezala. Bestetik, erakundeek ez dituzte euskal hiztunen beharrak kontuan hartzen bitartekoak bideratzeko garaian; ondorioz, erabiltzaile euskaldunak kaltetuak izaten dira, ez dutelako kalitatezko zerbitzua jasotzen, batetik, eta bestetik, alboko kalte ondorioak pairatu behar izaten dituztelako. Horra adibide bat: Familia euskaldun bateko 9 urteko haurra, euskaraz ongi mintzo zena, baina gaztelania hitz egiten hasi berria, Bizkaiko Foru Aldundiaren Umezaro sailera bideratu zuten. Amak hasieratik jakinarazi zuen psikologo euskalduna nahi zutela umea gaztelaniaz ikasten hasi berria zelako.

Garrantzitsuena terapia lehenbailehen abiatzea zela esan zioten eta psikologo erdalduna jarri zioten, psikologo euskaldunari haurraren ordutegia ongi ez zetorkiolako. Lehen saioaren ondotik, semeari zer moduz moldatu zen galdetuta “txarto” erantzun zion, arazoak izan zituela gaztelaniaz hitz egiteko; hala ere psikologo erdaldunarekin jarraitzen du oraindik. Psikologoarekin dituen saioez gain Aldundiak dituen etxeetako batean igaro behar du semeak aste erdia. Amak herri euskaldun batera eramateko eskatu zuen, ez zuelako umea erdalduntzea nahi, eta Mungiara eraman zuten.

Bertako langileek nekez egiten dute euskaraz, eta zentroko hizkuntza-paisaian erdara da nagusi, nonbait euskaraz ez dakiten umeak ere badaudelako. Haurra eskolatzeaz Bizkaiko Foru Aldundia arduratzen da, eta Mungiako Ikastetxe publikoan eskolatu dute mutikoa. Bertan andereñoak bakarrik egiten du euskaraz, beste ume guztiak erdaraz aritzen dira gelan tartean atzerritarrak ere badirelako. Hilabete eta erdiko epean mutikoak geroz eta traketsago egiten du euskaraz. Bizkaiko Foru Aldundiak ez dio inolaz ere euskarazko zerbitzua bermatu behar bereziak dituen haur horri eta amak inpotentziaz ikusten du bere semea nola ari den euskara galtzen.

IKASKETA MAILAN GORA EGIN AHALA, AUKERAK MURRIZTEN DIRA

Ikasketa mailak ere baldintzatzen du euskaraz ikasi ahal izatea: ikasketa mailan gora egin ahala, euskaraz ikasteko aukerak nabarmen murrizten dira. Horrela Biasteriko gazteek ezin dute Biasteriko BHIn batxilergoa euskaraz ikasi, eta herritik kanpora atera behar dute batxilergoa euskaraz ikasi ahal izateko.

4.HEZKUNTZA

25

Page 26: Hizkuntza eskubideen egoera 2013

Lanbide-heziketan zikloen %10 inguru eskaintzen dira D ereduan, baina haietan ere ez da bermatzen ikasgai guztiak euskaraz izango direnik. Sestaoko Saturnino de la Peña BHIn, gertatzen dena horren adibide dugu: Animazio Soziokulturala eta Turistikoa Goi Mailako Heziketa zikloa D ereduan egiteko aukera eskaintzen dute, baina 7 ikasgaitatik 3 bakarrik ikas daitezke euskaraz.

Unibertsitate ikasketei dagokienez, gisa bereko kexak jaso ditugu 2013 urtean. Hala, UPV-EHUn ingeniaritzako euskarazko ikasketetan ezin dira hainbat ikasgai euskaraz ikasi. Liburu batzuk gaztelaniaz daude eta euskaraz dauden zenbait itzulpen kaxkarrak baino ez dira. Gainera, Teknologia IIko irakaslerik ez dute eta ezin izango dute azterketa euskaraz egin. Nafarroako Unibertsitate Publikoan, berriz, Matematika ikasgaia euskaraz aukeratu zuten Ingeniaritzako 40 ikasle ikasgaia gaztelaniaz hartzera behartu zituzten, irakasle euskaldunik ez zegoelako.

NAFARROAKO GOBERNUAK EUSKARAZKO IRAKASKUNTZA OZTOPATZEN JARRAITZEN DU

Legeak eremu ez euskaldun bezala izendatzen duen horretan, ez da irakaskuntza publikoan D ereduan ikasteko aukerarik eskaintzen derrigorrezko eskolaldian, eta euskaraz ikasi nahi duten haurrek joan-etorrian jarraitzen dute, urtero milaka kilometro eginez, garraioko gastuak eta jantokikoak gurasoen bizkar direla. Nafarroako Parlamentuak 2013ko apirilaren 12ko lan-saioan PSN, Bildu Nafarroa, NaBai eta Ezkerra alderdiek D ereduan ikasteko demandari erantzuteko baldintzak sortzen diren bitartean joan-etorrian dabiltzan familiei bidaietarako eta jantokia ordaintzeko laguntza emateko diru-partida bat sortzeko eskatuz aurkeztutako mozioa eztabaidatu eta onartu zen parlamentuko osoko bilkuran.

Proposamenak aurrera egin arren, egundaino ez du ondoriorik sortu. Bitartean, Nafarroako Gobernuak PAI programa inposatzen jarraitu du, eskaerarik egon gabe ere, Nafarroako lehendakariak telebista kate bati eskainitako elkarrizketa batean azaldu zuen moduan D ereduaren aldeko hautua ahultzeko eraginkorra dela ikusi dutelako. Ez da ordea horretara mugatu D ereduaren aurkako erasoa; 2013 urte amaieran, Nafarroako Gobernuak Guardia Zibilaren ustez sekretua zen txosten bat haizatuz D eredua kriminalizatzeko toxikazio kanpaina bat abiatu zuen D ereduko irakasleen aurka, eta berriki, ikasle euskaldun eta erdaldunen arteko bizikidetza bultzatzeko aitzakiaz, D ereduko ikastetxeen funtzionamendua erdalduntzea ekarriko duen proposamena onetsi du Nafarroako Parlamentuak.

Hala eta guztiz ere, une honetan Hego Euskal Herrian Wert legea dugu euskarazko irakaskuntzaren aurka abian den erasorik handi eta bortitzena.

FRANTSES JUSTIZIAK EUSKARAZKO MURGILTZE EREDUAREN KONTRA JO DU, FALLOUX LEGEAREN IZENEAN, EUSKARAZ IKASTEKO ESKUBIDEA URRATUZ

FALLOUX LEGEA

Falloux legea 1850. urtekoa da eta hezkuntzan muga zorrotzak ezartzen ditu. Falloux Legeak guztiz debekatzen dio administrazio publikoari eskola pribatuak laguntzea, diruz nahiz egoitzak edo lurrak emanez, eta Paueko auzitegiak gogorarazi du 1850. urteko lege hori oraindik indarrean dela. Lege hori dela eta bai Hendaiako baita Beskoitzeko ikastolen garapena mugatzen ari da Estatua.

26

Page 27: Hizkuntza eskubideen egoera 2013

EUSKARAZKO ERAKASKUNTZA BERMATZEN DUEN MURGILTZE SISTEMAREN HEDAPENA OZTOPATZEKO ERASOAK IZAN DIRA

HENDAIAKO IKASTOLA

Hendaiako “Gure Ikastola” handitzeko Hendaiako Herriko Etxeak emandako laguntza legezkoa ote den aztertu zuen 2013an Paueko auzitegiak, eta jakin zen erabakia ezezkoa izan zela, hau da, Herriko Etxe batek ezin duela ikastola lagundu, eta egoitza berria eraikitzeko onartu zuen erabakia legez kontrakoa dela. Ebazpenak Patrick Dallenes Baionako suprefeta berriari arrazoia ematen zion, eta Falloux Legea berresten zuen.

Hendaiako ikastolaren aferak Herriko Etxeak Ikastolari eraikin berri bat eraikitzeko lurra uzteko erabakian abiatzen da. Izan ere, horren aurrean, Baionako suprefeta berriak Herriko Etxera gutun bat bidali zuen 2013ko urtarrilean eta erabakia legez kanpokoa zela adierazi zuen, Falloux Legean oinarriturik. Gainera, helegite prozeduraren bitartean lanak egiteko debekua ezarri zion.

2013ko ekainean, Lionel Beffre Paueko prefetak Baionako suprefetaren iritzia berretsi zuen. Eta 2013ko irailaren 12an, Paueko epaitegiak biei eman die arrazoia eta Herriko Etxeari ikastola berria eraikitzea onartzeko erabakia bertan behera uzteko agindu dio eta suspenditu du. Izan ere, Berehalako jujamenduaren epaian Paueko epaitegia Herriko Etxearen kontra agertu da, eta herriko kontseiluak ikastolaren alde hartu zuen deliberoa indargabetu du. Herriko Etxearen deliberoaren kontra bi prozedura abiatu zituen prefetak. Alde batetik deliberoa kentzea eskatu zuen, eta bestetik indargabetzea. Lehen prozedurak denbora anitz hartzen ahal zuenez, berehalako auzi prozedura abian eman zuen deliberoa suspenditzeko.

BESKOITZEKO IKASTOLA

Herriko Etxeak Seaskaren 31. ikastola eraikitzeko zelaia uztea erabaki zuen 2013ko uztailean, erabakia bertan behera uzteko agindu dio suprefetak.

Orain arte, Beskoitzeko Ikastola egoitza pribatu batean zen, eta Beskoitzeko Herriko Etxeak uztailean erabaki zuen herriko eremu bat ikastola berria eraikitzeko Seaskari utziko ziola. Haatik, Patrick Dallennes suprefetak, erabaki hori bertan behera uzteko agindua eman zuen, berriz ere, Falloux legean oinarrituz.

Izan ere, 2013ko uztailaren 9an, Beskoitzeko herriko kontseiluak, Ikastolari 520m2ko zelai bat uzteko deliberoa hartu zuen, sei urtero berritzen ahal den kontratuarekin. Hilero 300 eurotan alokatu nahi zion Herriko Etxeak ikastolari. Patrick Dallennes suprefetak azaldu zuen "legearen arabera, Herriko etxeak ezin diola ikastolari lokalik utzi edo diru laguntzarik eman". Aldiz, "merkatuaren prezioan, ikastolari zelai pribatu bat saltzea" posible dela aipatu du.

EZIN BAXOA AZTERKETA EUSKARAZ EGIN

Aitzineko urteetan bezala, Baionako Etxepare Lizeoan unibertsitate aurreko ikasketak euskaraz egiten dituzten ikasleei ikas-prozesu bukaerako azterketa, baxoa, euskaraz pasatzea ukatu zaie. Izan ere, baxoa, ezin dute euskaraz egin eta egun euskaraz pasatzeko eskubidea aldarrikatzen jarraitzen dute. Baxoa erdiesteko azterketak estatu mailakoak dira eta ikasketa guztiak euskaraz egin ostean, baxoa frantsesez egin beharrak kalte egiten die ikasle euskaldunei. Hori dela eta ikasleek, ekintzak burutu dituzte eta fruituak lortu ere bai: orain arteko Historia-Geografia probaz gain, 2012an Matematikakoa ere euskaraz egin ahal izatea lortu dute, baina, lorpena horretara mugatzen da.

27

Page 28: Hizkuntza eskubideen egoera 2013

28

HEZKUNTZAKO LANGILE ETA ERAGILE EUSKALDUNEKIKO BAZTERKERIA ADMINISTRAZIO JARDUKETETAN

2013 urtean jaso ditugun kexek horixe erakusten dute: Espainiako Gobernuaren Bizkaiko Ordezkariordetzan, Hezkuntza Saileko Araba eta Gipuzkoako lurralde ordezkaritzetan, Gasteizko Hezkuntza ikuskaritzan, EHUko Donostiako irakasle-eskolan, EHUko Tituluen Bulegoan, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko ate zaindaritzan, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Beken atalean, herritarrek ezin izan dute ahozko zerbitzua euskaraz jaso.

Kontratuak gaztelaniaz, gaztelania hutsezko eskabide-orriak, erdara hutsean argitaratutako iragarkiak, euskarri idatzietan zer hobetu badela iradokitzen dute.

D ereduko ikasleen gurasoekin bilerak gaztelaniaz egitea, klaustroak gaztelaniaz egitea, ikastetxeko plan estrategikoa eta barne-sareko dokumentuak gaztelaniaz baino ezin eskuratzea, ikasgelaz kanpo euskaraz lan egiteko dauden zailtasunen adierazgarri dira.

Nafarroako Gobernuak gaztelania hutsean gauzatzen du hezkuntzako eragileekin idatziz duen harreman guztia: mezu elektronikoak, deialdiak, jakinarazpenak, zerbitzu-orriak, ziurtagiriak, erantzunak… ez ditu euskaraz bidaltzen propio euskaraz eskatuta ere.

Euskararen bazterkeriak hizkuntza paisaian ere badu isla: UNEDen Bizkaiko Ikastegiko hainbat kartel eta errotulu, Arabako campuseko obretako seinaleak, Campus aldizkariaren bilgarriko testuak, Nafarroako Gobernuko gutun-azal eta idazpuruak, irudi korporatiboa, gaztelania hutsean ageri dira.

Hezkuntzako eragile pribatuei dagokienez, telefono bidezko arreta eta posta elektroniko bidezkoa euskaraz ez bermatzea, jendeari zuzendutako oharrak gaztelania hutsean idaztea, eta informazioa emateko esku-orriak gaztelania hutsean argitaratu eta hedatzea izan dira herritarrek salatu dituzten gertaerak.

Page 29: Hizkuntza eskubideen egoera 2013
Page 30: Hizkuntza eskubideen egoera 2013

Administrazio orokorrakAdministrazio ezberdinek eskaintzen dituzten mota guztietako zerbitzu orokor eta berezietan telefono bidezko zerbitzua edo aurrez aurrekoa, jakinarazpenak, e-postak, fakturak eta abar euskaraz jaso ezin izana dira erabiltzaile euskaldunek Behatokira igorritako kexen arrazoiak.

Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek Espainiako estatuko administrazioarekin derrigor konplitu beharreko izapideetan, eta horiek jakinarazteko igorritako gutunetan, ez du euskaraz aritzeko aukerarik ematen; zenbait kasutan, izen ofizialak ere ez dira errespetatzen: Guernica y Luno, Artecalle, Vizcaya, Guipuzcoa…

Frantziako estatuko erakunde publiko desberdinek urratzen dituzte euskaldunen hizkuntza-eskubideak. Frantsesaren ondoan beste atzerriko hizkuntzak baliatzea gertatzen zaio, euskara, ordea, inoiz.

“HERRITARREN HIZKUNTZA ESKUBIDEAK BERMATZEA EZ DAGOKIO ETXEBIZITZA SAILBURUODETZARI”

Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politika sailburuordetzak Jaurlaritzaren sail bakoitzak bere euskara unitatea eratuko duela iragarrita ondotik, deigarri egin zaigu Enplegu eta Gizarte Politiketako sailetik jaso dugun erantzuna: “herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzeko eskumena ez dagokio Etxebizitza sailburuordetzari Kultura Saileko Hizkuntza Politikako Sailburuordetzari baizik”

Bestalde, SPRIk, Gizarte Politika sailak edota ALOKABIDEk eskainitako arretarekin kexu dira Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrak. Bilboko kale nagusian egoitza duen Izatezko Bikoteen erregistroaren kasuan tratu desegokia ere salatu zuen herritarrak: “funtzionario jaunari euskaraz egin nion baina gaztelaniaz jarraitu behar izan nuen euskaraz ez zekielako”. Jendeari emandako zerbitzu txarra eta edukazio falta egotzi zizkionean, “Nahi baduzu zoaz horra behera kexa jartzera. Juan dut izena” erantzun zion.

EUSKARAREN PRESENTZIA EZABATZEKO POLITIKA NAFARROAN

Nafarroako Gobernuari bideratutako kexetan jasotako gertaerek agerian jartzen dute beste behin euskaldunen eskubideen aurka urte luzeetan daraman etenik gabeko hizkuntza politika murriztailea. Horren adierazgarri da Leitzako Guraso Elkarteari gertatutakoa. Elkartearen estatutuak aldatu, eta Nafarroako Gobernuan euskara hutsean aurkeztu ondotik, gaztelaniazko bertsioarekin batera aurkezteko beharra jakinarazi zioten.

E-postak, eskabideak, gonbidapenak eta abar herritarren esku gaztelania hutsean jartzen segitzen du. Nafarroako Gobernuak, euskararen presentzia ezabatzeko eta herritarren hizkuntza-eskubideak murrizteko politika burutzen du. Eta politika, askotan, hori legeak ezarritako betebeharrei bizkar emanez garatzen du.

5.ADMINISTRAZIOA

30

Page 31: Hizkuntza eskubideen egoera 2013

Laurogei udalerrik, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak osatzen duten Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak zaborraren fakturan hainbat eduki gaztelania hutsean egoteagatik jaso du kexa. Partzuergoak ez dio kexari erantzun.

BIDE AZPIEGITURETARAKO ERROTULAZIOAK LEGEA URRATZEN DUTE

Gezurra badirudi ere bide-azpiegituretako errotulazioak kexa iturri izaten jarraitzen du. Kasu batzuetan, zaharrak direlako eta legeak ezarritako irizpideetara egokitu ez dituztelako urratzen dute legea errotuluek; beste batzuetan erakundeek kanpoko enpresei esleitzen dizkieten herri-lanetan legeak ezarritako hizkuntza-baldintzak betearazteko ardurarik hartzen ez dutelako. Horrela, ugari dira oraindik gaztelaniazko toponimoak agertzen dituzten seinaleak, toponimo ofizialen euskarazko grafia errespetatzen ez dutenak, edota oharrak gaztelania hutsean ageri dituztenak.

Kexa gehienak Bizkaiko Foru Aldundiari zuzendutakoak izan dira. Herri lanetako bide-seinaleen kasuan erantzukizuna lanean ari ziren enpresena zela argudiatu du Aldundiak. Behatokiak lanen esleitzaile bezala kontratuaren baldintzetan hizkuntza-betebeharrak txertatzeko duen erantzukizuna ekarri dio gogora, eta azkenean enpresek euskaraz eta gaztelaniaz jarri dituzte kartelak, guztiak euskara txukunean ez badaude ere.

Bizkaiko Foru Aldundiaren eskumenekoak diren bide-seinaleen kasuan, irtenbide desberdinak hartu ditu Aldundiak. Kasu batzuetan zuzendu egin dituzte errotuluak, euskaraz eta gaztelaniaz idatziz; beste batzuetan seinaletik kendu dituzte gaztelaniazko testuak bide-segurtasunerako beharrezkoak ez zirela iritzita, eta kasuren batean seinaleak egokitzea oso garestia dela eta etorkizunera begira bidea hobetzeko aurreikusita dagoen proiektuan sartu dute seinalea aldatzea.

Arabako Foru Aldundiak, berriz, kendu egin du sute arriskuaren berri ematen duen seinalea, baina kexa egin duen herritarrari zonaldean kontuz ibili behar dela jakinarazteko eskatu dio Behatokiari, sute-arriskua handia delako inguru horretan. Herritarren segurtasuna jar liteke arriskuan seinale bat euskaraz jarri nahi ez izateagatik?

KANPOKO ENPRESEI ESLEITUTAKO LANETAN EZ DIRA EUSKALDUNEN HIZKUNTZA ESKUBIDEAK BERMATZEN

Kanpoko enpresei esleitutako herri lanetan diharduten ibilgailuen errotulazioak ere eman du zeresanik. Gaztelania hutsean zituzten errotuluak, edo panel bidez ematen zituzten mezuak. Bizkaiko Foru Aldundiak esleituta zuen zerbitzuaren kasuan enpresak zuzendu ditu bai errotuluak eta baita panelen bidez ematen zuen informazioa eta ele bietan ditu orain.

Autopistetako zerbitzuari dagokionez, kexak herritarrei idatzizko harremana euskaraz ez bermatzeagatik (AUDENASA) eta erabiltzaileei gaztelania hutsezko publizitatea banatzeagatik (ARABAT) izan dira.

BIDE SEINALEETAN EUSKARA TRABA

Urraketa horiek konponbide erraza dute, hala ere, asko dira oraindik erdara hutsean ageri diren seinaleetako testuak. Batzuetan seinaleak zaharrak direlako da, eta oraindik berritu ez dituztelako. Beste batzuetan, seinaleak berriak dira eta nahita ezabatu da euskara (Audenasa, Iruñeko Udala, Frantziako Autopistetako bide-seinaleak) horretarako legea oinpean hartu badute ere. Ulergarritasuna argudiatu izan dute bideko oharrak gaztelania hutsean emateko, euskara traba dela adierazi nahian edo.

EAEko erakundeek, oro har, ongi hartu dituzte Behatokiaren iradokizunak. Kasu batzuetan egoerak zuzendu dituzte eta, beste batzuetan, konpontzeko neurriak abiarazi dituzte.

31

Page 32: Hizkuntza eskubideen egoera 2013

Administrazioen komunikazio/dibulgazio politika“SARE SOZIALETAKO EDUKIAK EZ DIRA DERRIGOR ITZULI BEHARREKOAK”

Ohikoa da kanpaina ezberdinetako euskarriak, kartelak, prentsa-iragarkiak, afixak, iragarkiak eta abar gaztelania hutsean argitaratzea. Horrela, Espainiako Industria, Energia eta Turismo ministroak turismoa sustatzeko kanpaina martxan jarri zuen kanpainaren afixak edota Diru eta Tinbre Fabrikak txanpon-bildumak ezagutzera emateko iragarkiak gaztelania hutsean argitaratu zituen.

Gero eta indar handiago duen komunikazio digitalean ez du hobeki jokatzen Espainiako administrazioak. AEMET, Agencia Estatal de Metereologia erakunde publikoak Nafarroa eta EAErako Twitterren dituen kontuetan txioak erdaraz baino ez dituzte zabaltzen. Kexa honi erantzunez igorritako gutunean, Erabiltzaileen Arretarako buruak dioenez 2013ko martxoaren 21ean onetsi zen Komunikazio Digitalerako Gida. Gida horren arabera “sare sozialetako edukiak ez dira derrigor itzuli beharrekoak, giza baliabide, baliabide ekonomikoak eta antolakuntzakoak planifikatzea eskatuko bailuke”.

Deva, Motrico, San Sebastian, …. AEMETek bere webgunean ematen duen informazioan ez du euskal toponimoen ofizialtasuna ere betetzen.

INFORMAZIOA ETA PUBLIKAZIOAK EUSKARAZ JASOTZEA EZINEZKOA IPAR EUSKAL HERRIAN

Frantziako estatuko erakunde publikoek plazaratzen dituzten euskarriak, informazioa eta publikazioak euskaraz jasotzea oso zaila da, ia ezinezkoa da. Euskarari presentzia eskaintzen zaionean, modu sinbolikoan besterik ez da izaten. Halaxe salatu dute herritarrek Behatokira helarazitako kexetan. Esaterako, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorrak urtean zehar argitaratu eta hedatu 64 aldizkarian artikulu bakarra dago euskaraz edota bere webgunea frantses hutsean da. Beraz, oro har, euskarak ez du lekurik publikoarekiko harremanetan. Are gehiago, zenbait kasutan, frantsesez, gaztelaniaz eta portugesez baina euskarari batere lekurik egin gabe igortzen zaio informazioa herritarrei.

Horiek horrela, argi dago Estatuko agintariak herritar guztiak berdintasunez tratatzeko urrats asko eman beharrean daudela.

GAZTELANIA HUTSEAN EDO GAZTELANIAZ ETA INGELESEZ

Nafarroako Gobernuak ere herritar guztien artean zabaltzekoak diren liburuxkak, esku-orriak, aldizkariak eta informazio euskarriak gaztelania hutsean zabaltzen ditu orokorrean. Horren adibide dira, esaterako, “Ante la gripe: ¡Vacúnate! eta “Normas de caza 2013-2014” esku-orriak, eta “Entornos de Navarra” aldizkaria. Nafarroako Gobernuak euskaldunekiko darabilen politika baztertzailearen neurria ematen du Biomasa Azoka iragartzeko kartelekin gertatutakoa. Kartelak gaztelaniaz eta euskaraz eginda egon arren, atzera bota eta gaztelania hutsean hedatu zituen.

Euskal Autonomia Erkidegoko kexen kasuan, berriz, corpusarekin dute zerikusia. Ingurumen eta Lurralde Plangintza sailak urtero Euskal Herriko azoken egutegiaren berri emateko liburuxkan ageri diren akats ortografiak, semantikoak… kasu. Horrekin batera, Eusko Jaurlaritzak sustatzen duen www.mugitu.org egitasmoa espainieraz eta ingelesez soilik, euskarazko bertsiorik gabe, agertzen delako kexa iritsi da Behatokira.

32

Page 33: Hizkuntza eskubideen egoera 2013

ASALDURA SORTARAZTEN DUTEN AKATSAK

Zio berarengatik jaso ditu kexak Bizkaiko Foru Aldundiak ere: Dantza bekadunen emanaldian “iristen didana”, “gustatuko zeniguke”, “obe”, “gusti”, “segurazki” “gustioi”… bezalako akats larriez betea ageri ziren euskarazko azpitituluak. Foru Aldundiko Kultur Ekintzako Zerbitzuko buruak igorri zigun gutunean azaltzen duenez, onartzen dute azpitituluak akats askorekin atera zirela “emanaldiaren ekoizpenaren zailtasuna eta ia emanaldiaren egunera arte itzuli beharreko testuak ez genituen eskuratu”.

Hurrengo adibidean ez dugu uste denbora aldetiko larritasuna izango zenik arrazoia, baina liburu baten izenburuan “Bizkaiako (sic) pago”. Herritarrak zioen moduan “…asaldatuta, zabarkeria norainokoa izan litekeen beldur. Lotsagarria iruditu zait bai liburua hala argitaratzea, bai salgai ipintzea”

Udalak eta Herriko EtxeakKexen zioa aztertuta, zailtasunak daude idatzizko jakinarazpenak, ahozko zerbitzua, oharrak, ordainagiriak, kaleko errotulazioa, argitaratutako informazioa, aldizkariak, web guneko informazioa, udal-iragarkiak, propaganda eta abar euskaraz jasotzeko panelak. Horiekin batera kale eta obretako kartelak, kaleko errotulazioa eta kale izendegiak erdara hutsean paratzeagatik kexak jarri dituzte herritarrek Hizkuntza Eskubideen Behatokian. Egoera horietako askotan, gainera, udal-araudia ere urratu egiten da.

Euskaraz aritzeko oztopoak daude ere udalek kontratazio bidez egiten dituzten lanetan eta eskaintzen dituzten zerbitzuetan; kasu batzuetan udalak ez dituelako hizkuntza-irizpideak ezari eta, beste batzuetan, irizpideak jarrita ere, zerbitzua eskaintzen duten enpresek arduragabeki jokatu dutelako.

Horrela bada, udal eta herriko etxeetan euskaldunen hizkuntza-eskubideak eta herritarren arteko berdintasuna bermatzeko babes-neurriak hartu beharrean daude toki administrazioek

ARABAKO UDALAK

2013an Arabako udalen atalean 11 kexa jaso ditugu. Gasteizko Udalaren kasuan bide seinale eta i r a g a rk i e t a n e u s k a r a re n p re s e n t z i a e z ziurtatzeagatik izan dira horietako batzuk.

Horiekin batera Abetxuko auzoan kokaturik zeuden bi haur-eskoletatik bat, D ereduko Virgen Blanca, ixteko erabakiarekin kexu agertu ziren herritarrak; erabaki horrek, D ereduan eskolatu nahi dituzten gurasoek, seme-alabak beste auzo batera eramatera behartzen zituztelakoz. Gasteizko Udaleko Hezkuntza Zerbitzuko buruak eta Haur-eskolen Partzuergoko Gerenteak Behatokira igorritako gutunean jakinarazi dutenez, Virgen Blanca haur eskolak eskaintzari eutsiko dio 2013-2014 ikasturtean. Horrela bada, familia, langile eta eragile sozialek eginiko presioaren ondorioz, Abetxukoko haur eskola ixteko proposamena atzera bota zuen Gasteizko Udalak.

Biasteriko udaltzainarekin euskaraz egiten saiatu eta gaztelaniaz aritu behar izateagatik ere kexa jaso du Behatokiak.

Azkenik, Kultur Etxearen azpialdean dagoen tabernan menua gaztelaniaz eta ingelesez, baina euskaraz ez egoteagatik jaso du kexa Eltziegoko Udalak.

33

Page 34: Hizkuntza eskubideen egoera 2013

BIZKAIKO UDALAK

Bilboko Udala izan da kexa gehien jaso duena. Kexen arrazoiak hauexek izan dira: San Mames Barria futbol zelaiaren ondoko aparkalekuko errotuluak eta Erriberako azoka ondokoak gaztelania hutsean paratzea, Basque/fest kartel handietan informazioa erdaraz baino ez egotea eta obretako oharrak eta kartelak gaztelania hutsean ipintzea.

Beste batzuk gutuna, iragarkia eta oharrak gaztelania hutsean igortzeagatik izan dira. Aipatzekoa da ere Bilbao Eutokiaren web-gunea gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez egotea eta euskarazko bertsiorik ez izateagatik jasotako kexa. Horrekin batera, Udalera euskaraz zuzendu den herritarrari erantzuna gaztelania hutsean igorri izanagatik ere kexa bat jaso da Behatokian.

Abadiño, Abanto-Zierbena, Amorebieta-Etxano, Bakio, Barakaldo, Barrika, Berriz, Durango, Errigoiti, Ermua, Getxo, Iurreta, Leioa, Mallabia eta Portugalete izan dira kexak jaso dituzten beste udalak.

Abadiñoko Udalak bi kexa jaso ditu eta etxebizitzen zozketan onartutakoen zerrenda eta honekin zerikusia duen dokumentua web-gunean gaztelania hutsean argitaratzeagatik izan dira biak.

Abanto-Zierbenako Udaletik gutuna eta e-posta gaztelania hutsean jasotzeagatik kexatu dira herritarrak eta baita egunkarian argitaratutako iragarkia euskaraz ez egoteagatik ere. Amorebieta-Etxanoko Udalak jaso dituen bi kexak Udalak argitaratutako iragarkiak gaztelaniaz baino ez egoteagatik izan dira. Horietako bati erantzunez Behatokira igorritako gutunean, Udalak ezarrita dituen irizpideen arabera iragarkiak ele bietan joan behar dutela jakinarazten du. Gaztelania hutsean agertzea akats baten ondorioz izan dela argitzearekin batera, berriro horrelakorik gerta ez dadin, arduradunarekin hitz egin dutela jakinarazten du.

Barakaldoko Udalak jaso dituen kexa gehienak bide-seinaleekin lotutakoak izan dira. Kexa horiei erantzunez Behatokira igorritako gutunean jakinarazten duenez, kasu batean kartel elebiduna jarri da eta beste batean egoera zuzentzeko bidean dago.

Horietaz gain, egunkarian paratutako iragarkia gaztelania hutsean argitaratzeagatik ere kexa bat jaso du. Kexa honi ez dio erantzun Barakaldoko Udalak.

Barrikako herritarrak kexu dira udaletxera telefonoz deitu eta ez dutelako arreta euskaraz jasotzerik izan. Herritarrak dioenez, arazoa konpontzeko beste bide batzuk topatu behar izan zituen horrek dakarren kalte eta denbora galtzearekin.

Berrizko Udaleko langileei igorritako gutuna, lan-arriskuen inguruko idazkia eta dokumentu hori jaso izanaren adierazpena gaztelania hutsean egoteagatik kexatu dira Udaleko beharginak. Baita kiroldegiko larrialdi-planaren inguruko ikastaroa eta bertan banatutako idatzizko materiala erdara hutsean egoteagatik ere. Kasu honetan, gainera, material idatzia euskaraz bazuten galdetu eta ezezkoan jaso zuten, Udalak ez ziela euskaraz ezer prestatzeko eskatu.

Bilboko Udalaren ondotik, Durangokoa izan da kexa gehien jaso dituena. Obretako kartelak, kaleetako bide-seinaleak, kiroldegiko aldageletako garbitzaileek betetzen dituzten fitxak eta Deia egunkarian argitaratutako iragarkia gaztelania hutsean egoteagatik izan dira. Durangoko Udalak bi kexei erantzun die. Obretako kartelen kasuan aldatzeko agindua eman dio lanak egiten ari den enpresari eta iragarkiarenean, berriz, Udalaren zerbitzuetako baten akatsa izan dela argitu ondoren, barkamena eskatzen du.

Errigoitiko Udalarekin zerikusia duen kexa, Udaletik bertatik jaso da. Izan ere, zinegotziek eskari eta galderak euskaraz egin arren, erantzun gehienak gaztelania hutsean jasotzen dituzte. Horrekin batera, Udalak argitaratzen duen aldizkarian gaztelaniari ematen zaion garrantzia nabarmenaz ere kexatu dira.

34

Page 35: Hizkuntza eskubideen egoera 2013

Egunkarian paratutako iragarkia gaztelania hutsean argitaratzeagatik dute zerikusia Ermuko, Leioako eta Mallabiko Udalek jaso dituzten kexak. Azken honek igorritako erantzunean jakinarazten duenez, neurriak hartu ditu egoera errepika ez dadin.

Getxoko Udalak zinegotzien eskura jartzen duen dokumentazioa gaztelania hutsean banatzeagatik kexa bat baino gehiago jaso du. Gai-ordena, mozioak eta udal-taldeen lanerako behar-beharrezkoak diren bestelako dokumentuak izan dira horien artean.

Iurretako Udalak kale bat egokitzeko lanak egingo zituen enpresarekin sinatutako obra kontratuan instalatu beharreko kartel guztiak elebitan idatziko direla jasotzen den arren, obrako bide-seinaleak gaztelaniaz daudelako kexa jaso du Iurretako Udalak. Kexa honi erantzunez Udalak jakinarazi du obrak egiten ari den enpresari idatziz ohartarazi diola izan duen akatsa eta horrelako errakuntzak zaindu behar dituela.

Portugaleteko Udalak gaztelania hutsean jarritako bide-seinaleagatik jasotako kexari erantzunez igorritako gutunean jakinarazten duenez, Lan eta Mantentze Saila martxan jarri da bide-seinale elebiduna paratzeko eta eskerrak ematen ditu etengabeko hobekuntzan laguntzeagatik.

Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak, azkenik, kexa bat jaso du Durangoko atletismo-pistan zerbitzuak (komunak, harmailak…) iragartzen dituen errotuluak erdara hutsean egoteagatik.

GIPUZKOAKO UDALAK

Zazpi kexa jaso ditu Donostiako Udalak. Horietako bik telefono bidezko eta aurrez aurreko arretarekin dute zerikusia. Kexa bati erantzunez Donostiako Udalak helarazitako gutunean jakinarazten duenez, Behatokiak bideratutako kexa baliatuko dute hizkuntza irizpideetan hobetu eta sakontzeko. Donostiako Udalari helarazitako gainontzeko kexek honako arrazoiak izan dituzte: zirku emanaldia iragartzen duten kartelak gaztelania hutsean egotea, zaborraren erreziboan kontzeptua gaztelaniaz soilik agertzea eta kale izena txarto ipintzea. Azken honi erantzunez, plaka aldatzeko prozedura administratiboa abiatu duela iragartzen du Donostiako Udalak.

Eibarko Udalak, berriz, Errabalen egin beharrekoaren gaineko aurkezpena eta power-pointa gaztelaniaz egiteagatik jaso du kexa. Baita hilerrian jarritako oharra gaztelania hutsean zegoelako ere. Azken hau konponduta dagoela jakinarazi du Udalak Behatokira igorritako erantzunean.

Euskararen ofizialtasuna legedian jasota badago ere, gertaera hauek guztiak erakusten dute praktikan oztopoak dituztela herritarrek euskaraz jarduteko baita gertuen duten administrazioetan ere. Hizkuntza-eskubideak urratzen dituzten gertaerak ekiditeko eta herritarren eskubide linguistikoak praktikara eramateko helburuarekin, pauso garrantzitsua eta ausarta eman zuten 2013an Gipuzkoako 36 Udalek: euskarari lehentasuna eman eta kontratazioetan hizkuntza-irizpideak onartzea. Neurri hau, prebentzio lana egiteko, aurreko lerroetan jaso ditugun gertaerak saihesteko eta, finean, euskaldunak bigarren mailako herritarrak izateari uzteko bidean tresna eta urrats garrantzitsua zalantzarik gabe.

Espainiako Gobernuak, ordea, hortzak erakutsi ditu eta, erabakiek legea urratu dutelakoan, neurri hori onartu duten Udalen kontra jo du eta helegiteak jarri dizkie. Horrela, Espainiako Gobernuak bere eskumeneko diren zerbitzuetan euskaldunen hizkuntza-eskubideak ez errespetatzeaz gain, herritar euskaldunen eskubide linguistikoak bermatzeko bidean Euskal Herriko administrazioek emandako urratsak oztopatu eta ezerezean utzi nahi ditu.

35

Page 36: Hizkuntza eskubideen egoera 2013

NAFARROAKO UDALAK

Nafarroan, Iruñeko Udala izan da kexa gehien jaso dituena. Hainbat dira Iruñeko Udalak euskaraz bizitzeko jarri dituen oztopoak: kaleetan jarritako panel elektronikoetako mezuak, jakinarazpenak, ebazpenak, esku-orriak, Gabonetako programazioaren egitaraua, gonbidapenak, inprimakiak, ohar idatziak, isunak, informazio-orria, liburuxkak, afixak eta abar herritarren artean gaztelania hutsean zabaltzea izan dira herritarrek salatu dituzten horietako batzuk.

Ahozko arretari dagokionez, berriz, zerbitzua euskaraz ez eskaintzeaz gain, tratu desegokia ere jaso du herritarrak Iruñeko Udaleko Segurtasun alorretik 092 telefonora laguntza eskatzeko deitu zuenean. Telefonoa hartu zuenak gaztelaniaz egin zuen lehen hitza: “Buenas noches, Policia

Municipal” esanez; berak “gabon” erantzun zionean “Buenas noches, Policia Municipal” oihukatu eta azalpen gehiagorik gabe telefonoa eskegiz.

Kexa gehienak, halere, kale-izenen plakek, norabidezko seinaletikak, errotulazioak, kartelak eta hainbat elementu gaztelania hutsean paratzeagatik izan dira.

Azken urteetan behin baino gehiagotan eman zaio Iruñeko Udalari herritarrek jasandako eskubide-urraketa horien berri, baina Udalak ez du arduraz jokatu eta ordenantza bera ere urratzen jarraitu du.

Egoera honen aurrean, Iruñeko euskalgintzak, euskararen presentzia duina bermatze aldera, elkarlanari ekin eta Udaleko alderdi ezberdinekin eta herritarren parte-hartzearekin 14.000 euroko partida onartu zen 2013an oker dauden euskarriak ordezkatzeko. Horrela, gaztelania hutsean dauden kartel eta errotuluak, euskara letra tamaina txikiagoan daukatenak, euskara gutxiago nabarmentzen den koloretan daudenak eta euskaraz informazio kopuru txikiagoa ematen duten euskarriak aldatzeko dinamika abiatu zuten.

Ez dio Behatokiak bideratutako kexa bakar bati ere erantzun.

Jakinarazpenak, abisuak, ordainagiriak, gutunak, web-guneak, SMSak, errotuluak, ziurtagiriak eta abar gaztelania hutsean bideratu eta argitaratzeagatik izan dira Artzibar, Barañain, Burlata, Lizarra, Otsagabia eta Ziordiko Udalek jasotako kexen arrazoiak.

Horiekin batera, Altsasuko Udaleko Berdintasun Sailak ikastaroetarako irakasleak kontratatzeko osatu duen lan-poltsan euskara meritu eta ez ezinbesteko izatea salatu dute herritarrek. Etxauriko Udalak, berriz, udal-langileen hizkuntza profilak deuseztatzeagatik jaso du kexa.

Arakilgo Udalak Behatokiak bideratutako bi kexei erantzun dio eta bietan herritar euskaldunen hizkuntza-eskubideak babesteko neurriak hartu dituela jakinarazi du. Batetik, langileen arteko protokoloa ezarri du herritarrek hautatutako hizkuntzan zerbitzua eskaini ahal izateko; eta, bestetik, Nafarroako Gobernutik gaztelania hutsean jasotzen dituzten kontribuzioari buruzko jakinarazpenak euskaraz ere bidaltzeko eskaera egin dio.

Iruñerriko Mankomunitateak esku-orriak, e-posta, web-orria, liburuxka eta eranskailuak, ordainagiriak eta abar gaztelania hutsean argitaratzeagatik jaso ditu kexak. Sakanako Mankomunitateari, berriz, langileen epe jakineko lan-kontratu gehienak gaztelaniazko agirietan sinatzeagatik eta telefono bidezko deian herritarrari gaztelaniaz zuzentzeagatik bideratu zaizkio kexak.

Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak Nafarroako hainbat udalekin burututako bileran banatutako dokumentazioa gaztelania hutsean egoteagatik jaso du kexa.

36

Page 37: Hizkuntza eskubideen egoera 2013

HERRIKO ETXEAK

Ipar Euskal Herrian ez Herriko Etxeek, ez lotuak zaizkien egiturak (kultura zerbitzuak, turismo-bulegoak…) ez dute euskal hiztunen informazio eskubidea bermatzen eta euskal hiztunen hizkuntza-eskubideak bermatzeak gainkargua eragiten diela diote administrazioek.

Kexa gehienak Herriko Etxeen komunikazio-jarduerekin zerikusia duten kexak dira. Horrela, esaterako, ohikoa da erakunde zein herritarrek gutunak frantses hutsean jasotzea, antolatu ekimenen euskarriak frantses hutsean ikustea, Herriko Etxeenak zein Herriko Etxeei lotutako egiturenak.

Herritarren artean zabaltzeko informazio liburuxkak, afixak, kartelak eta abar ere, usu, erdara hutsean argitaratzen dira edo euskarari leku bat egiten zaiolarik, hutsaren hurrengoa izatea. Euskara bermatzen delarik, bigarren mailako hizkuntza bezala

kontsideratzen da, eta gaztelaniari emanen litzaiokeen leku bera eskaintzen zaio.

Esan behar da herri nagusiek jaso dituztela kexa gehienak, eta oso antzerakoak direla, Baiona, Angelu, eta Miarritze, BABeko hiru herri nagusienek hain zuzen ere. Herri horiek urte osoan urratzen dituzte herritarren hizkuntza-eskubideak eta 2013an Baionak 16 kexa jaso ditu, Miarritzek 8 eta Angeluk 6.

Horrez gain, Donibane Lohizunek ere 8 kexa jaso ditu. Euskara erabiltzeak gainkargu bat eragiten duenaren aitzakiaz, euskarari leku murritza eskaintzen diete Herriko Etxeetako zerbitzuek, horrela erantzun zion Donibane Lohizuneko Kultura Zerbitzuak Behatokiari. Herriko Etxeen komunikazioari doakionez, ugari izan dira web-guneetan atzeman zitekeen hizkuntzekin lotutako kexak, izan herri handi edo ttikietan, Angelun, Donibane Lohizunen, Itsasun edota herriko aldizkariarekin zerikusia dutenak, Baionan, Angelun, Urruñan.

Beste Herriko Etxeetan ere herritarren hizkuntza-eskubideak urratzen dira eta herritarrek segurtasunari buruzko informazioa ez dezakete euskaraz jaso, edo euskararen presentzia hutsaren hurrengoa da, guztiz sinbolikoa.

Miarritzeko hondartzaren oharrei doakionez, segurtasun oharrak aurten ezarri dira, berri berriak dira eta frantsesez, gaztelaniaz eta ingelesez agertzen dira, euskarari ez zaio lekurik eskaintzen, berriz ere herritarrek haien hizkuntzan segurtasun informazioa jasotzeko duten eskubidea urratuz.

Herriko Etxeek ez dute hizkuntza-paisaian euskara bermatzen. Eta ondorioz herriko karriken izenak, trafikoarekin zerikusia duten seinaleak edota Herriko Etxeen barne seinaletika frantses hutsean dira, edota, euskaraz bai, baina huts batzuekin.

Aparkalekuetako informazio eta oharrak frantses hutsean dira.

Herritarrek ez dezakete euskaraz egin herriko etxearekin, ahozkoan ere ez. Ahozko mezuak ere frantsesez edo gaztelaniaz egiten dira, euskaraz, ordea, ez.

37

Page 38: Hizkuntza eskubideen egoera 2013

38

Herriko Etxeko kanpo zerbitzuek ez dituzten herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzen eta euskaraz zerbait ematen dutelarik ere, hutsaren hurrengoa da.

Euskara bermatu nahi baina hizkuntzaren kalitatea zaindu gabe, euskara gaizki idatzia ikusi behar izan dute Kanboko herritarrek.

Uztaritzetik Kanbora doan bidean, Arnagara joateko bide gurutzean, “Kanboko trena ttiki” adierazten duen banderola zintzilik egon da uda osoan. Gisa berean agertzen da herri barnean den geltokian. Euskaraz idatzia baldin bada ere, huts bat agertzen da, “Kanboko tren ttikia” litzateke esaldi zuzena.

Page 39: Hizkuntza eskubideen egoera 2013

OgasunaOGASUN SAILEK EZ DUTE HERRITARREN EUSKARAZ BIZITZEKO NAHIA ABERASTEN.

Nafarroako Gobernuak Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zergaren (PFEZ) aitorpenaren agiriek gaztelaniaz igortzeagatik jaso ditu kexa gehienak. Herritarrak eskaera euskaraz aurkeztu arren, Gobernuak gaztelania hutsean erantzun izanak ere Nafarroako Gobernuak euskaldunekiko duen jarrera eskasaren adierazgarri da.

Horrela, hizkuntza-eskubideen urraketa-egoerak gainditzearen aurkako politikarekin segitzen du temati Nafarroako Gobernuak. Izan ere, Ogasun saileko kudeatzaile, ikertzaile laguntzaile eta teknikari lanpostuak oposizio bidez betetzeko deialdia egin du 2013an. 20 plaza izango dira beteko direnak. Horietako 11tan ingelesak %10 puntu eman ditzake eta 9tan %6. Euskararen ezagutza, aldiz, ez da aintzat hartu.

Bizkaiko Foru Aldundian, berriz, ahozko zerbitzua ezin izan dute euskaraz jaso herritarrek. Tratu egokia ez emateagatik eta sortutako eragozpenengatik barkamena eskatzen du Aldundiak. Aldundiaren Ogasun sailak euskaraz bizi nahi duten herritarrekiko konpromiso sendoagoa behar duenaren adierazgarri.

Lan munduaFUNTZIONARIOAK EUSKARA ULERTU ARREN, HERRITARRARI EUSKARAZ EGITEA GALARAZI.

Espainiako Gobernuaren Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak bizi laboralaren komunikazio kanpainari zegokion informazio pertsonalizatua, eta honekin batera igorritako euskarriak gaztelania hutsean bidaltzeagatik jaso ditu kexa gehienak. Horiekin batera, jakinarazpenak, ebazpenak, SMSak, agiriak eta abar gaztelania hutsean jasotzen dituztela salatu dute behin eta berriro herritarrek.

Zuzeneko harremana ere ez da euskaraz bermatzen, ez aurrez aurrekoan ez eta telefono bidezkoan ere. Horrela, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak Behatokira helarazitako gutunean aitortzen duenez, badakite bezero guztiek euskaraz artatuak izateko eskubidea dutela baina hau ez dela beti posible izaten. Oso begirune gutxikoa iruditzen zaigu euskaraz zuzentzen

den herritarrari gaztelaniaz egiteko eskatzea, edo zuzenean gaztelaniaz erantzutea. Are eta okerrago funtzionarioak euskaraz ulertzen duela egiaztatu arren, herritarrari euskaraz egitea galaraztea.

Gizarte Segurantzaren Institutuak Europako osasun-txartela eta honekin igorritako gutuna eta bestelako euskarriak gaztelania hutsean luzatzeagatik kexa bat baino gehiago jaso ditu. Bizkaiko Lurralde Zuzendaritzaren kasuan, berriz, “Bizkaia” izendapen ofiziala bera ere ez du errespetatzen.

6.EKONOMIA

39

Page 40: Hizkuntza eskubideen egoera 2013

FOGASAri Nafarroako herritarrak jarritako kexari erantzunez adierazi du, Nafarroako administrazio-unitatea Iruñean duela, euskara ofiziala ez den eremuan, eta ez dagoela jakinarazpena edo ebazpenak ele bietan ematera behartuta.

Eusko Jaurlaritzaren kasuan, Behatokian jaso diren kexa guztiak Lanbideri, Euskal Enplegu Zerabitzuari bideratutakoak izan dira. Idatzizko harremanei dagokienez, trebakuntza-saioei buruzko informazioa, iragarkiak eta SMSak gaztelaniaz jasotzea izan dira kasurik ohikoenak. Ahozko erabilerari dagokionez, berriz, Behatokira helarazitako kexek salatzen dutenez, ukatu egiten zaio herritarrari hark aukeratutako hizkuntzan harrera egiteko eskubidea.

ESKUBIDE URRAKETA EZ EZIK, BEGIRUNE ETA ERRESPETU FALTA

Euskaraz mintzatzeko eskubidearen urraketa ez ezik, begirune eta errespetu falta ere nozitu behar izan du herritarrak kasu batean. Izan ere, Lanbidek antolatutako formazio saioa eta azterketa gaztelania hutsean egin behar izatea salatu zuen herritar batek. Hona, formazio klaseak jaso ondorengo azterketa egitera joan zenean herritarrari gertatutakoa: “Galdetegia gaztelania hutsean jaso nuenez euskaraz bazuten galdetu nuen. Ezetz esan zidaten, baina ez zuela inporta, berak erdaraz hitz egingo zidala… Galdetegia euskaraz eskatuz prestaturik neraman testua luzatu nion……beste pertsonen aurrean nirekiko hartu zuen jarrera ez zen batere egokia izan. Erreklamazioa egingo nuela esan nion. Eta berak …Si la reclamación la voy a contestar yo! Tu lo que quieres es no hacer la prueba”. (Erreklamazioa nik erantzungo dut eta! Zuk ez duzu proba egin nahi).

Euskaraz mintzatzeko eskubidea urratu ez ezik, jarrera iraingarria ere nozitu behar izan du herritarrak kasu honetan.

Telefono bidezko arreta, SMSak eta abar gaztelania hutsean bidaltzeagatik bideratutako kexa bakar bati ere erantzun ez dio erantzun Nafarroako Gobernuko Enplegu Zerbitzuak. Ez dirudi kezka handirik dutenik euskaldunek hizkuntzagatik pairatzen duten bereizketaren aurrean.

LAN MUNDUAN EUSKARA INTEGRATZEKO ETA ERABILERA AREAGOTZEKO BEHARRA.

Ipar Euskal Herrian, esan genezake, hainbat kasutan toki gehiago eskaintzen zaiela atzerriko hizkuntzei berezkoa den euskarari baino. Zerbitzu ezberdinak eskaintzen dituzten enpresen web orriak ere, kasu askotan, gaztelaniaz, frantsesez, portugesez eta ingelesez kontsultatu daitezke baina ez euskaraz. Hobetuz fundazioak kexa bakarra jaso du 2013an. Herritar batek idatzia gaztelania hutsean jasotzeagatik emandako erantzunean, kexaren arrazoia egiazkoa dela eta akatsa onartu ondoren, gertakaria ez dela batere ohikoa jakinarazi du.

FinantzakFINANTZA ENTITATEEK HIZKUNTZA ESKUBIDEEI BALIORIK EZ Finantzen arloan zerbitzua euskaraz jasotzeko dagoen zailtasuna da gehien nabarmendu den zioa, eta harekin batera, finantza-erakundeek herritarrei zuzendutako publizitatea eta produktuen gaineko informazioa bideratzerakoan euskaldunekiko duten begirune eza.

Kutxabank, La Caixa, Laboral Kutxa, Nafarroako Rural Kutxa, Vital Kutxa, Citibank, BBVA, Triodos Bank, Crédit Agricole, Banco Santander eta Espainiako Bankua dira zerbitzua euskaraz jaso ezin izanagatik kexak jaso dituzten entitateak.

40

Page 41: Hizkuntza eskubideen egoera 2013

Jendeari begirako informazioan, ahozko zerbitzuetan, banku-agirietan, harreman idatzietan, gutunetan, inprimakietan, ordainagirietan, e-posta bidezko mezuetan… euskara alboratzea oso ohikoa dela ikusi ahal izan dugu.

Bestalde, entitate hauek eskaintzen dituzten produktuen gaineko kartel, esku-orri, informazio-orriak, iragarkiak eta webgunea erdara hutsean agertzen dira maiz. Eta oraindik oso ohikoa da ere eragiketa automatizatuetako idazpenak gaztelania hutsean edo gaztelania eta beste hizkuntza batzuetan agertzea.

HERRITARREN AHALEGINAREN EMAITZAK

Kutxabankek sistematikoki erantzun dio Behatokitik bideratutako kexei. Horietako zenbaitetan salatutako egoera gainditzeko neurri zuzentzaileak iragartzen ditu. Hala nola, Irungo San Migel auzoko sukurtsalean zerbitzua bideratzen ari ziren pertsonak euskaldunak ez zirelako kexari erantzunez, “aldaketak egin eta 3 langiletatik 2 euskaldunak direla” iragarri zuen. Kutxazain automatikoetan hizkuntza hautatu ahal izateko 3.pantailara iritsi arte aukerarik ematen ez zuelako jarritako kexari erantzunez, berriz, “informatika arduradunarekin hitz egin eta pantaila horien konfigurazioa

aldatu” zuela jakinarazi zuen. Beste kasu batean, bideo-zaintzaren eta segurtasun neurrien berri ematen dituzten kartelak erdara hutsean egoteagatik jarritako kexari emandako erantzunean ohartarazten duenez, “agindua emanda dago bi hizkuntzetan jartzeko oraindik elebitan ez daukaten Arabako bulego guztietan”.

Neurri horiek hartu izanak agerian jartzen dute herritarrek egindako ahaleginak, erakutsitako irmotasunak, euskal hiztunen hizkuntza-eskubideen bermean urratsak ematea eta ondorio positiboak erdiestea dakarrela.

FINANTZA ENTITATEEN BEGIRUNE ESKASA

Larria iruditzen zaigu, bestalde, Crédit Agricole banketxeko bezeroa euskaldunari euskaraz idatzitako txekea pausatu bezain laster atzera itzuli eta ez onartzea.

Euskararen erabilera guztiz baztertzen dutela erakusteaz gain, jarrera honekin agerian uzten dute zenbaterainoko begirunea eta balioa ematen dioten entitate hauek euskaldunon hizkuntza-eskubideei. Herritarrekin zuzeneko harremana izan behar duen langilea euskalduna ez izatea ere bezeroekiko begirune eskaseko jokabidea dela agerikoa da.

MerkataritzaEUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN 123/DEKRETUAK EZARTZEN DITUEN GUTXIENEKO BETEBEHARRAK ERE EZ DIRA BETETZEN

Aurreko urtetan bezalaxe, bideratu diren kexa guztietan urratu da hizkuntza-eskubidea; baina Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat kasutan, indarrean den 123/2008 Dekretuak ezartzen dituen gutxieneko betebeharrak ere ez dituzte beti betetzen. Horrela, eskubide urraketa ez ezik, legea ere urratu da. Legea betetzen ez den kasutarako zehapenak 2012an ezerezean geratu izanak, errazago egiten du EAEn hizkuntza-eskubideen urraketa.

Idatzizko zein ahozko zerbitzua, SMS mezuak, megafonia bidezko mezuak, gutunak, deskontu-txartelak, jakinarazpenak, ordainagiriak, e-postak, webguneak, oharrak eta abar erdara hutsean jarri dira herritarren eskura. Are gehiago, zenbait kasutan errazago izan da atzerriko hizkuntzan aritzea euskaraz jardutea baino, Eroski kooperatibak Zarautzen duen saltokian ordainketa automatikoa egiteko makina kasu.

41

Page 42: Hizkuntza eskubideen egoera 2013

Askotan, kexek erakusten duten moduan, errazen bete daitezkeen betebeharrak ere ez dituzte betetzen saltoki hauek (hizkuntza-paisaia, ordainagiriak…). SMS-en kasuan, esaterako, 160 karakteretara mugatua egoteak bi hizkuntzetan bidaltzea ez duenez ahalbidetzen, Forum Sportek nahiago izan du SMS-ak bidaltzeko datu-basetik bezero euskalduna ezabatzea, euskara hutsean jaso nahi dituzten bezeroen datu-basea sortzea baino.

LEGEZ INONGO BETEBEHARRIK EZ IZATEAK ERRAZTU EGITEN DU EUSKALDUNEN HIZKUNTZA-ESKUBIDEAK URRATZEA

Ipar Euskal Herriko eta Nafarroako kontsumitzaile eta erabiltzaileek inolako lege-babesik ez izateak orokortu egiten du eskubideen urraketa merkataritza-kate eta guneetan. Horrela erabat orokortuta dago ordainagiria, fakturak, hizkuntza-paisaia, e-postak eta abar gaztelania hutsean zabaltzea.

Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko erabiltzaile eta kontsumitzaile euskaldunen existentzia bera ere ez dute aitortzen eta, oro har, komunikazioa erdara hutsean egiten dute merkataritza-gune handi eta denda erraldoietan. Horrez gain, nazio mailako egitura izateak hizkuntza ofiziala

erabiltzeko derrigortasuna ezartzen diela diote.

MOTA GUZIETAKO SALTEGIEK URRAKETA BERDINAK ERAGITEN DITUZTE

Enpresek igorritako erantzunen artean, orokorrean, hitz politak aurkitzen ditugu. Iradokizuna ulertzen dutela… Baina horiekin batera argi azaltzen dute ez direla inongo legerik urratzen ari. Beraz, egoera hau aldatzen ez den bitartean argi dago euskal hiztunen hizkuntza-eskubideak errespetatzen ez dituzten enpresek berdin jarraitzeko asmoa dutela.

Honela, Euskal Herri osoko tamaina handiko zein txikiko enpresak eta zerbitzuak izan dira erreklamazioak jaso dituztenak. Beraz, eta ondorio gisa: babesteko arau juridikoa garatzen ez den bitartean eta erabiltzaileen eskubideak aitortzen diren kasuan arauak betearazteko neurririk zehazten ez den bitartean, kontsumitzaile euskaldunen hizkuntza-eskubideak enpresen borondatearen eskuetan daude.

PRODUKTUEN ETIKETAK HAINBAT HIZKUNTZATAN, BAINA EUSKARAK BATERE TOKIRIK EZ

Produktuen etiketetan euskarak batere tokirik ez izatea ere salatu dute herritarrek. Areago, produktu askotan Estatukoak ez diren beste hainbat hizkuntzetan agertzen dira baina euskara ez da inon ageri.

Produktuen merkaturatzean euskararen erabilera normalizatzeko oso neurri gutxi hartu dira, eta orain artean oso produktu gutxitan azaltzen da etiketa euskaraz. Arlo horretan Euskal Herrian onartutako lege bakarra 2003ko ekainean sinatu zuen Eusko Jaurlaritzak. Lege horretan kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza eskubideak jasotzen dira, eta, «Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban dauden bi hizkuntza ofizialetako bata zein bestea erabiltzeko eskubidea» aitortzen du. Lege horrekin, baina, ez da euskararen erabilera bermatzen, eta etiketetan euskaraz idatzi nahi duen orok bere borondatez egingo du, eta ez legeak eskatzen diolako.

42

Page 43: Hizkuntza eskubideen egoera 2013

MERKATARITZA TXIKIA

Merkataritza txikiaren esparruan herritarrek gehien salatu duten gertaera publizitatea euskaraz ez egitea izan da; baina, ordain-agirietan, poltsa-paperetan, hizkuntza-paisaian eta webguneetan euskara bazter uztea ere ohikoa dela erakusten dute bideratu ditugun kexek.

Horiekin batera, Bilboko Zazpikaleetako Merkatarien Elkarteak Gabonetako zozketa-txarteletan euskarari tarterik eskaintzen ez zaiolako ere kexa jaso da Behatokian. Ez da harritzekoa, EAEko 6/2003 Legea garatzen duen 123/2008 Dekretuak, kontsumitzaile eta erabiltzaileen hizkuntza-eskubideei buruzkoak, ez baitie inolako betebeharrik ezartzen 15 langile baino gutxiago dituzten erakunde edo establezimenduei.

ElikaduraETIKETAK HAINBAT HIZKUNTZATAN BAINA EUSKARAZ EZ

Elikadura ataleko kexak gehienak etiketei, publizitateari eta webguneei loturikoak izan dira, eta EAEn ekoitzitako produktu baten kasuan legea urratu da. Izan ere, 6/2003 Legean, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuan zehazten denez, jatorri-deitura edo kalitate-deitura duten euskal ondasunek eta artisau-produktuek dituzten etiketetan jartzen diren nahitaezko datuak eta borondatezko informazio gehigarriak, euskaraz agertuko dira gutxienez.

Etiketetan, bilgarrietan eta abar euskara kontuan ez hartzeagatik kexatu dira Nafarroako herritarrek. Webgunea gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez baina euskaraz ez egoteagatik eta, kasu batzuetan, herriaren izendapen ofizial ez errespetatzea ere salatu dute. Gogoratu behar da Nafarroako kontsumitzaile euskaldunek ez dutela inolako lege-babesik hizkuntza-eskubideei dagokionez.

OstalaritzaEUSKARARI INOLAKO PRESENTZIARIK EZ ESKAINTZEAZ GAIN, TRATU ZAKARRA.

Ostalaritzan, eta idatzizko erabilerari dagokionez, menua, karta, kartela, publizitate-euskarri eta iragarkiei buruzkoak dira, euskarri horietan euskarari ez zaiolako inolako presentziarik eskaintzen eta, leku egiten zaionean, oso modu traketsean azaltzen delako.

Ahozko erabileraren inguruko kexak ere jaso dira eta, kasu pare batean, erantzun zakarrak eta errespetu gabeak nozitu behar izan ditu herritarrak; berezko hizkuntza-komunitateko hiztunak erabat diskriminatu dituzte, informazioa atzerriko hizkuntzetan eskaintzeari lehentasuna eman dioten bitartean.

PUBLIZITATEA

Halere, hain masiboa den publizitatearen arloa da batik bat herritarrek salatu dutena. Ohikoa da iragarkiak, kartelak, esku-orriak, publizitate-aldizkariak, gutunak, afixak eta abar erdara hutsean jasotzea Euskal Herri osoko herritarrek.

Horrela, kexa gehienak, saltegi gune handien komunikazioari zuzendu zaizkio 2014ean. Urtetik urte errepikatzen diren kexak ditugu horiek. Multinazionalak direnez edota kexa eragin duen jarduerak Estatu mailako hedapena dutenez, euskaldunak “ulertu” egin behar du euskara ez erabiltzea.

Izan ere, Frantzia osoan ber dokumentua hedatzen duten aitzakiarekin, frantses hutsean izan behar dela azpimarratzen dute Ipar Euskal Herriko saltokiek. Bide beretik, publizitate kanpaina Estatu mailakoak

43

Page 44: Hizkuntza eskubideen egoera 2013

izatea argudiatu zuen Bilboko El Corte Ingelesek gaztelaniaz eta ingelesez agertzen zen kartel bat zela eta emandako erantzunean. Bitxia oso Estatuan ofiziala den hizkuntza kontuan ez hartzea eta atzerrikoaren presentzia bermatzea.

Urteak joan urteak etorri, eta salbuespenak salbuespen, merkataritza-gune eta -kateek ez dute neurri esanguratsurik hartu publizitatean euskarari berdintasunezko trataera emateko.

44

Page 45: Hizkuntza eskubideen egoera 2013

45

Page 46: Hizkuntza eskubideen egoera 2013

Garraio zerbitzuakGarraio-zerbitzuen eremua definitzerakoan garraio zerbitzu-publikoak eta garraio-zerbitzu pribatuak bateratu ditugu.

GARRAIO ZERBITZU PUBLIKOAK

GARRAIO ZERBITZU PUBLIKOEK EZ DUTE BEHAR BESTEKO ERANTZUKIZUNIK ERAKUSTEN

Garraio-zerbitzuak, zerbitzu publikoak eta unibertsaltasun baldintzetan eman beharrekoak dira. Ondorioz, garraio enpresek legez ezarritako hizkuntza betebeharrak dituzte erabiltzaileen hizkuntza-eskubideen bermeari begira. Zoritxarrez, enpresa publikoek ez dute behar besteko erantzukizunik erakusten eskubide horiek zaintzeko garaian, eta 2013 urtean jaso ditugun kexek erakusten dutenez, oso ohikoa da ahozko arreta euskaraz jasotzeko eskubidea urratua ikustea, zeinahi dela ere aukeratutako harreman mota (telefono bidezkoa edo aurrez aurrekoa) eta garraio mota (airekoa, trenekoa edo errepidekoa).

Horrela, sarri gertatzen da erantzungailuak erdaraz erantzutea (gaztelaniaz eta ingelesez baina ez euskaraz), megafonia bidezko mezuak gaztelaniaz eta ingelesez soilik ematea, euskaraz zuzentzen den erabiltzaileari gaztelaniaz erantzutea edo gaztelaniaz egiteko eskatzea, bai eta egindako galderekin zerikusirik ez duten erantzunak jasotzea ere (zer galdetu zaien ulertu ez dutelako, noski). Ikus daitekeen moduan, atzerriko hizkuntzekiko begirune gehiago dago bertakoa eta ofiziala den hizkuntzarekiko baino.

TRENETAKO TABERNARIAK BAI, LEHIATILAKO LANGILEAK ETA IKUSKARIAK EZ

Testuinguru honetan deigarria egiten da CiUk Espainiako Kongresuan herritar batek ibilbidea Katalunia barruan egiten zuen abiadura handiko treneko tabernan katalanez hitz egiteagatik zerbitzariarengandik jaso zuen tratu zakarraren gainean galdera eginik, Sustapen Ministerioak emandako erantzuna; alegia, hemendik aurrera Renfeko trenetako ostalaritza zerbitzuan lehiatzen diren enpresetan zerbitzariek gaztelania eta ingelesa jakiteaz gain trenak ibilbidean zeharkatzen dituen autonomia erkidegoetako hizkuntza ofizialetan jario egokiarekin hitz egin beharko dutela. Beraz, treneko tabernan zerbitzari izateko ezinbesteko baldintza izango da hizkuntza koofizialak jakin eta jariotasunez hitz egitea, ez ordea leihatilako langile edo treneko ikuskari izateko.

Idatzizko harremanari dagokionez, pantailetako informazio idatziak, jendeari zuzendutako ohar idatziak, errotuluak, … gaztelania hutsean izatea, txartel-makinetan euskaraz ezin jardutea, euskaraz eginiko erreklamazioei gaztelaniaz erantzutea, gaztelania hutsean idatzitako jakinarazpenak jasotzea, egunkarietan iragarkiak gaztelania hutsean argitaratzea, herrien euskarazko toponimoak ez errespetatzea, edota euskararen erabilera traketsa izan dira herritarrek gehien salatu dituzten urraketak.

7.ZERBITZUAK

46

Page 47: Hizkuntza eskubideen egoera 2013

BERDINTASUN IRIZPIDEA KOLOKAN

Bizkaiko Garraio Partzuergoak kudeatzen duen BARIK txartelak kexa zenbait eragin ditu; izan ere, ez zuen txarteldegi automatikoetan eragiketak euskaraz egitea ahalbidetzen, euskara hautatuta ere makinek gaztelaniaz egiten zutelako. Nonbait aurrez txartelaren hizkuntza zehaztu behar zen, baina erabiltzaileek ez zuten horren gaineko informaziorik. Beraz, esan genezake, BARIK txartelaren arduradunek gaztelaniari nolabaiteko lehentasuna eman diotela, euskaraz jardun ahal izateko hizkuntza-hautua aldatu egin behar baita.

Berdintasun irizpiderik ez da beraz, hizkuntza-eskubideei dagokienez behinik behin, Euskal Herriko garraio-zerbitzu publikoetan.

GARRAIO ZERBITZU PRIBATUAK

AHOZKO ZEIN IDATZIZKO OHARRAK, ORDAINAGIRIAK ETA ABAR ERDARAZ SOILIK

Garraio zerbitzu pribatuetan panorama ez da oso bestelakoa. Kasu honetan ere, ahozko zerbitzua da kaltetuena. Txarteldegietan egon ohi diren langileek ez dute behar besteko gaitasunik erabiltzaileei hauek aukeratzen duten hizkuntza ofizialean arreta egiteko. Gaztelaniaz egitera behartzen dituzte propio eskatuta, edo eta gaztelaniaz erantzunez. Inoiz, egindako galderarekin zerikusirik ez duten erantzunak jasotzen dituzte erabiltzaileek. Beraz, garraio-zerbitzuetako enpresak legeak ezarritako betebeharrak betetzetik urrun daude oraindik ahozko arretan.

Idatzizko komunikazioari dagokionez, jendeari zuzendutako oharrak gaztelania soilik idatzi edo erakustea, web-orrietan informazioa euskaraz ezin eskuratu izatea, emate-agiri, faktura eta ordainagiriak gaztelania hutsean luzatzea, erreklamazioa euskaraz bete eta gaztelaniaz idaztera behartzea bezalako gertaerak izan dira herritarrek salatu dituztenak.

Hizkuntza-betebeharren jarraipen zorrotzagoa eta araudi xeheago baten falta sumatzen da garraio-enpresa pribatuen hizkuntza-jardunean.

Posta eta telegrafoakELEANIZTASUNAREN ALDEKO URRATSAK EMAN DIRA. HALERE, BIDE LUZEA HIZKUNTZA-ESKUBIDEAK ONGI ZAINTZEKO

Posta- eta telegrafo-zerbitzuetan eleaniztasunaren aldeko urratsak sumatu ahal izan ditugu azken urteetan, batik bat, posta zerbitzuetan erabiltzen diren inprimakiei dagokienez, bai eta bulegoetako hizkuntza-paisaiari dagokionez ere. Hala ere, zuzeneko zerbitzuari dagokionez, bide luzea gelditzen da oraindik herritarrei aitortzen zaizkien hizkuntza-eskubideak ongi zaintzeko. Izan ere, herritarrek gehien salatu duten gertaeretako bat da zerbitzua euskaraz jasotzerik ez izatea.

Horrekin batera, herritarrek bidalketaren berri emanez jasotzen dituzten posta elektroniko bidezko edo sms bidezko mezuak gaztelania hutsean

idatzita egotea izan da gehien errepikatu den kexetako bat. Correosen esanetan, bidaltzaileak aukeratzen du mezua zein hizkuntzatan egin, eta beraz, eurek ez dute inolako erantzukizunik herritarrek jasotzen dituzten mezuak euskaraz idatzita ez badaude. Behatokiaren iritziz, CORREOSen hizkuntza aniztasunaren aldeko jarrera berak dioen bezain proaktiboa balitz, ez luke

47

Page 48: Hizkuntza eskubideen egoera 2013

eragozpenik izan behar mezuak ele bietan bidaltzeko aukera eskaintzeko. Hala ere, positibotzat baloratu behar dugu mezuak euskara hutsean bidaltzeko eskaintzen duen aukera, eta ildo horretan, aukera hori baliatzera animatu nahi ditugu CORREOSen erabiltzaile euskaldunak.

Urratsak urrats, CORREOSen jardueran zuzendu beharreko zenbait kontu antzeman daitezke oraindik ere, hala nola, postetxeetako zigiluak (gaztelania hutsean dituzte idazpenak), Gipuzkoako lurraldearen izen ofizialaren euskarazko grafia ez errespetatzea, edo eta Arabako Guardiatik bueltan bidali duten gutunean itzulketaren zergatia azaltzeko ezarritako zigilua gaztelaniaz eta frantsesez bai baina ez euskaraz ez egotea; hau da, ofiziala den hizkuntza bati lekurik ez egitea, eta aldiz, atzerrikoa denari bai.

Energia hornitzaileakTARIFEN IGOERAK EZ DU ISLARIK IZAN BEZEROEN HIZKUNTZA ESKUBIDEEN BERMEAN.

Argindar konpainiak izan dira energia-hornitzaileen eremuan kexa gehien jaso dituzten erakundeak.

IBERDROLAk ez die bezeroei arreta euren aukerako hizkuntza ofizialean bermatu, ez erantzungailuaren bidez, ez bezeroarentzako arreta telefonoaren bidez, ez komertzialen bidez, ez eta euskaraz eginiko eskaerei erantzuteko garaian ere. Azpimarratu behar da telefono bidezko arretan, herritarrek 2, 3 eta 4 dei ere egin izan dituztela arreta euskaraz jasotzeko esperantzan, baina 35 minuturainoko itxaronaldiak, “el idioma que habla Vd. es otro ¿no?” bezalako erantzunak (auskalo nongo plataformatatik emanak), eta bezeroaren telefono faktura gizentzea beste emaitzarik ez diote ekarri erabiltzaileari.

Iberdrolak dio bezeroak bereganatzeko kanpainetako agente komertzialei ez diela euskaraz jakitea eskatzen bezeroak berak aukera dezakeelako harreman hori nahi duen ala ez. Ez dirudi beraz, Iberdrolak bezero euskaldunenganako interes berezirik duenik, haiengana hurbiltzeko bitarteko egokirik ez du bideratzen behintzat.

Bezeroentzako arretan, 6/2003 Legeak eta 123/2008 Dekretuak agindutakoa zuzen betetzen dutela dio bestalde kontratu-agiriak, kontsulta, intzidentzia eta erreklamazioen arreta (bai telefonoz, bai eta zuzeneko arreta guneetan), eta hala nahi duten bezeroei fakturak euskaraz luzatzeari dagokionean. Baina horra kontraesana, urte amaierako beste erantzun batean neurriak bideratu dituela jakinarazi du zentralitarekin harremanetan jarri eta euskaraz egin nahi duten pertsona guztiei operadoreek arreta egokia eman diezaieten. Ez al zituzten bada legeak ezarritako hizkuntza-betebeharrak zuzen betetzen?

ENDESAK gaztelania hutsean luzatu dizkie fakturak, eta euskaraz egindako eskaerei erdaraz erantzun die zerbitzua oraindik ez dutela horretarako prest argudiatuta, nahiz eta bezeroek kontratua sinatzean harremanak euskaraz nahi zituztela jakinarazi.

ENERGIA HORNITZAILEEK EZ DITUZTE LEGEAK EZARRITAKO HIZKUNTZA BETEBEHARRAK BETETZEN

NATURGAS ENERGIAk gaztelania hutsean egin dio bezeroari gasa eta argindarra hornitzeko kontratua eta EROSKI gasolindegiak gaztelania hutsean idatzitako kartelen bidez jakinarazi du bezeroei zuzendutako informazioa.

Eroskiren gasolindegian, ordea, gainerako kasuetan ez bezala, akatsa onartu eta euskaraz eta gaztelaniaz jarri dituzte bezeroei informazioa emateko kartelak.

48

Page 49: Hizkuntza eskubideen egoera 2013

Telekomunikazio enpresakEUSKARA BAZTERTUA BEZEROEKIKO KOMUNIKAZIO POLITIKATIK

2013 urtean jaso ditugun kexek erakusten dutenez telekomunikazio enpresek euskara bazterturik dute euren bezeroekiko komunikazio politikatik. Askotan kontratua adosteko baldintza komunikazioak euskaraz izatea izanda ere, behin kontratua eginda ez da baldintza errespetatzen, eta bezeroek gaztelaniaz jasotzen dituzte enpresek bidaltzen dizkieten era guztietako jakinarazpenak: fakturak, sms mezuak, informazio-orriak, erreklamazioen erantzunak, eta abarrekoak. Askotan kontratua bera ere, gaztelaniaz baino ezin da eskuratu.

Ahozko komunikazioari dagokionez, ohikoa da bezeroen arretarako telefonoetan zerbitzua euskaraz jasotzeko aukerarik ez izatea, ez erantzungailuaren bidez, ez zuzenean langileek artatuta. Kasu batzuetan, Movistarren esaterako, enpresei ez zaie euskaraz egiteko aukerarik eskaini ere egiten.

EAE-N EZ DITUZTE LEGEAK EZARRITAKO BETEBEHARRAK BETETZEN

EAEko kasuan Kontsumitzaile eta Erabiltzaileei aitortutako hizkuntza-eskubideak urratzeaz gain telekomunikazio enpresek ez dituzte Legeak ezarritako hizkuntza-betebeharrak betetzen. 123/2008 Dekretuaren IV. Kapitulua –-arau-hauste eta zehapenei buruzkoa- baliogabetu izanak, ordea, zigorrik gabe uzten ditu bai erabiltzaileei eragindako eskubide-urraketak baita lege-urraketak ere.

Komunikazio teknologia berriei dagokienez, EUSKALTEL kenduta konpainia bakar batek ere ez du eskaintzen webgunea euskaraz bistaratzeko aukera.

MOVISTAR konpainiaren kasua euskal erabiltzaileok dugun lege-babes eskasaren adierazgarri da. Movistarrek 2013 urtearen hasieran berritu zuen web-gunea eta gaztelaniaz eta katalanez bistaratzeko moduan jarri zuen, euskaldunak eta galegoak bazter utziz. Gaur egun, galizieraz ere bistara daiteke webgunea baina euskaraz ez. Ez dakigu ziur, baina pentsatzen dugu Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Estatutuaren Legeak teknologia berrien arloan telekomunikazio enpresei betebeharrik ez ezartzeak eragin zuzena duela Movistarrek gauzatzen duen hizkuntza-politikan.

Sare sozialetako jardueran, edozein konpainia aztertzen dugularik ere erdararen nagusitasuna erabatekoa da telekomunikazio enpresen munduan.

PUBLIZITATEAK GAZTELANIAZ HITZ EGITEN DU

Telekomunikazio enpresek, gaztelaniaz baino ez dituzte egiten bezeroei zein bezero-gaiei zuzendutako zerbitzu, ondasun eta produktuen publizitate-euskarriak. Horrela, fakturarekin batera helarazten dituzten eskaintzen berri emateko publizitate-orrietan, prentsan argitaratutako iragarkietan, etxez etxeko publizitatean, saltokietan jendearen eskura jartzen dituzten produktuen katalogo eta eskaintzetan, ez dugu euskararen arrastorik aurkituko.

AseguruakZERBITZUA KONTRATATZERAKOAN ADOSTUTAKO HIZKUNTZA BALDINTZAK EZ BETETZEA.

Aseguru-etxe batzuk euskaraz agintzen dituzte zerbitzuak, alabaina, zerbitzua emateko ordua iristen denean, arreta gaztelaniaz egiten dute. Horrela gertatu zitzaion LAGUN ARO aseguru etxeko aseguru-hartzaile bati. Ez telelaguntza zerbitzuan, ez eta garabizaleak, ez zioten euskaraz aritzea ahalbidetu. Handik egun batzuetara gainera jasotako zerbitzuaren gaineko inkesta egin zioten ordenagailu bidez. Hura ere gaztelaniaz egin behar izan zuen, hitzik ere ez baitzen ageri euskaraz.

49

Page 50: Hizkuntza eskubideen egoera 2013

BERARIAZ ESKATUZ GERO, EUSKARAREN ALDEKO URRATSAK.

Hala ere, hutsuneak eta guzti, esan beharra dago Lagun Aro Aseguru etxea izango dela aseguru-etxeen artean euskara gehien darabiltenetako bat. Izan ere, Behatokian jaso ditugun kexek erakusten dutenez, oso ohikoa da aseguru etxeek zerbitzuen berri emateko herritarren eskura jartzen dituzten liburuxka, esku-orri, iragarki eta gisakoak erdara hutsean argitaratzea, edo eta bezeroei kontratatutako produktuen gaineko informazioa zein jakinarazpen pertsonalizatuak erdara hutsean helaraztea. Lagun Aroren alde esan behar da horiek euskaraz eskaintzeko urratsak eginak dituela, batzuetan berariaz eskatu behar bazaizkio ere.

IPAR EUSKAL HERRIAN EUSKARA BERMATZEAK BALIABIDE EKONOMIKO ETA TEKNIKOAK ESKATZEN DITU ETA BEZEROA EKONOMIKOKI KALTETUA LITZATEKE.

Mutualek, oro har, frantses hutsean komunikatzen dute, informazio orriak direla edota gutunak. Jasotako erantzuna oso adierazgarria da. Izan ere, euskarazko itzulpena egiteak baliabideak eskatzen dituela dio, baliabide ekonomikoak zein teknikoak eta horrek herritarrek ordaintzen dituzten kuotetan emendatzea eragingo lukeela. Berriz ere, euskara erabili nahi izateak kalte ekonomikoak eragingo dituenaren mehatxua ikusten dugu.

ASEGURUEN KODEAK FRANTSESAREN ERABILERA DERRIGORREZKOA BILAKATZEN DU.

Konstituzioaren 2. Artikulua edota Toubon legearen aipamena ez denean, Aseguruen Kodearen atzean ezkutatzen dira aseguru-etxeak euskarari bermerik ez emateko. Izan ere, Aseguruen kodearen L.112-3 artikuluaren arabera frantsesaren erabilera derrigorrezkoa egiten du, kontratua frantses-legearen baitakoa bada, beraz, frantsesaren erabilera derrigorrezkoa da.

Profesionalak eta ZerbitzuakEUSKARA ALBO BATERA KOMUNIKAZIO ETA INFORMAZIO EUSKARRIETAN

Profesionalen eta zerbitzuen alorrean komunikazio eta informazio euskarriak izan dira kexa-iturri nagusiak.

Euskarak ez du tokirik profesionalen eta zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresen webguneetan. Erdaraz soilik eskura daiteke informazioa, kasu batzuetan hizkuntza bat baino gehiagotan, ingelesez esaterako, baina ez euskaraz, nahiz eta bezeroak euskaldunak izateko probabilitatea handia izan.

Profesionalek eta enpresek zerbitzuak ezagutzera emateko darabiltzaten euskarri idatzietan, publizitate-orri, fax, eskuorri eta abarretan ere, maiz ez da euskararik ageri, jarduera eta euskara bateraezinak balira bezala.

JARRERA BAZTERTZAILE KEZKAGARRIAK.

Jarrera batzuk, ordea, kezkatzekoak dira; euskaldunak aintzat ez hartzea baino gehiago euskararen erabileraren aurkako jarrera aktiboa erakusten baitute. Atariko administrazio lan gehienak gaztelania hutsean jakinarazteaz gainera, udalak ele bietan bidalitako informazioa gaztelaniaz soilik jakinarazi die Ordiziako zerbitzu enpresa batek bere bezeroei. Hau da, Ordizia bezalako herri euskaldun batean euskara propio ezabatu dute herritarrei zuzendutako informaziotik. Horrelako jokabideek gaitzespena ez ezik zigorra ere mereziko lukete, legea urratzen duten heinean.

50

Page 51: Hizkuntza eskubideen egoera 2013

Nolanahi ere, profesionalen eta zerbitzu-enpresen alorrean jaso diren kexek zerbait agerian jartzen badute, jarduera sozioekonomikoan produktu eta zerbitzuen eskaintza eta publizitatearen arloan hizkuntza-betebeharrei buruz dagoen lege-hutsunea da.

Page 52: Hizkuntza eskubideen egoera 2013

Hizkuntzaren normalizazioan berebiziko garrantzia duten komunikabideetan euskara eta gaztelaniaren erabilera erabat desorekatuta izaten jarraitzen du Euskal Herrian, eta horren lekuko dira lurralde osoan, erakunde publiko zein enpresa pribatuetatik, sustatzen diren hedabideak, eta azken urteetan erakunde ofizialek, Nafarroako Gobernuak bereziki, hedabideen gain ezarritako murrizketa ia erabatekoak.

EUSKARAZKO HEDABIDEAK ERABAT ZOKORATUTA NAFARROAN

Nafarroan, Foru lurraldea hiru zonaldetan sailkatzen duen Vascuencearen legeak (1986) dioenez, Nafarroako Gobernuak euskararen presentzia bultzatuko du komunikabideetan eta horretarako diruz eta materialez laguntzeko planak gauzatuko ditu. Hala eta guztiz ere, aurtengoan ere horri muzin eginik, Foru lurraldean euskaraz aritzen diren hedabideak ez sustatzeaz gain, dagozkien diru laguntzak ukatu eta oztopoak ere jarri dizkie.

2013ko apirilean, esaterako, 25 urte betetzeko hilabete gutxi falta zitzaizkiolarik Europako Parlamentuko Eremu Urriko Hizkuntzen Taldean bere egoeraren berri eman zuen Euskalerria Irratiak; alegia, legeak ezarritako lehiaketa publikoetan parte hartu arren, lizentziarik gabe jarraitzen zuela, nahiz eta epaileek garbi adierazi duela hamasei urteko (1998koa) esleipena irregularra izan zela. Hori dela eta, 2013ko azaroaren 7an mende laurdena bete zuen Iruñerriko Euskalerria irratiak oraindik ere legez kanpokoa izaten jarraitzen du, Nafarroako Gobernuak hala nahi duelako eta Iruñerriko hiritar gehienei bizkarra emanez. Hortaz, Iruñerriko euskaldunen hizkuntza eskubideak urraturik segitzen dute, irrati zerbitzu erabat legezkoa jasotzeko aukerarik gabe.

Horrekin batera, 2013ko urriaren 25ean Nafarroako Parlamentuak (UPN eta PP alderdiak kenduta, gainerako alderdien oniritziarekin) LTD bidez ikusi ahal izateko EITBri haren sarea digitalizatzeko eskatu bazion ere, Nafarroako Gobernua kontra agertu zen. Are gehiago, “legez kanpoko okupazioa” zela salatu eta Espainiako Gobernuari legezkotasuna ezartzeko behar ziren neurriak hartzeko eskatu zion.

TOKIKO HEDABIDEAK NEURRI ZORROTZAK HARTZERA BEHARTURIK

Tokian tokiko hedabideak, euskal komunitatearen ideia zabaltzeko ezinbesteko lana egiten dutenak, diru laguntzarik gabe gelditu dira, Nafarroan ez ezik, Euskal Herriko beste zenbait txokotan ere, eta hori dela eta lanpostu murrizketak, itxierak eta bestelako neurri zorrotzak hartzera behartuta egon dira. Horien adibidea, esaterako, Gipuzkoako Aiurri hedabideak (astekaria, hamabostekari eta web-gunea) urriaren 21etik azaroaren 20ra bitarte egin behar izan zuen etenaldia estutasun ekonomiko larriak zirela medio.

EUSKARA “ININTELIGIBLE”

Egun teknologia berrietan erabat murgilduta bizi garen garaietan, maiz euskara baztertua suertatzen da edo alor horretan erabiltzen diren gailuak erabiltzeagatik euskaldunok zerbitzu eskasagoak jasotzen ditugu.

Horren erakusgarri ETBk 2013ko Sanferminetako informazio baten harira Iparraldeko euskaldun batzuen bikoizketa testuan agertutako “ininteligible” mezua. ETBk esandakoaren arabera, ahotsaren errekonozimendu sistema automatizatu horrek gaztelera besterik ez omen du ezagutzen, beraz euskaraz ageri diren esanak ez ditu ulertzen ezta itzultzen ere. Herritarrak egindako kexaren harira, ETBk sistema erdi automatizatua erabiltzea aztertzeko asmoa duela esan du horrelako gertaerak berriro ez emateko.

8.HEDABIDEAK

52

Page 53: Hizkuntza eskubideen egoera 2013

EUSKAL TOPONIMOEI ERRESPETURIK EZ

Ez da berria Euskal Herrian argitaratzen diren idatzizko hedabideen artean Euskal Herriko toponimoak behar ez diren moduan idatzita aurkitzea. Estatu espainiarreko komunikabideek sarri egiten dute (TV13 telebistak, kasu), baina Euskal Herrian ere badira horren adibide argiak; El Correo egunkaria, esaterako.

EUSKAL TELEBISTAKO SAIOETAN GAZTELANIA BARRA-BARRA

ETBko euskarazko katean maiz agertzen da gaztelaniazko hiztuna eta hainbatetan ez da azpititulurik ere jartzen, baina alderantzizkorik ez da gertatzen ETB2an.

Bereziki aipatzekoa da ETB1 katean eskainitako “Atsuak” saioan pertsonaiek tartekatzen zuten gaztelaniazko esaldi mordoa. Programaren gidoigile eta zuzendariek hautatutako lizentzia artistikoa dela arrazoitu arren, ETBk emandako erantzunean aipatu du saioa berriro eginez gero, saiatuko direla herritarraren kexa eta saioaren irizpide artistikoak uztartzen.

EITBk esandakoaren arabera, ematen du gaztelaniazko hedabideetan euskararen presentzia normaltzen hasteko asmoa dagoela.

HARRERA ETA PROMOZIO EKIMENAK ERDARA TXUKUNEAN

Inongo konplexurik gabe Euskal Herriko zenbait hedabidek, horien artean El Correo egunkariak bereziki, antolatzen dituzten ekimenak iragartzeko erabilitako afixak edo esku-orriak gaztelania edo frantses hutsean egiten dituzte.

Eta horrekin batera, sare sozialen baitan euskararen presentzia eskasa da oraindik ere erakunde zein enpresen partetik; izan ere Facebook eta Twitterreko kontuak maiz erdara hutsean ageri baitira. Eta kontuan izanik horietako hainbat kultur ekitaldi edo jarduera erakunde ofizialen babesa duela, legez bermatu beharko litzateke euskararen erabilera. Adibide gisa, Gasteizko V. Telebista Jaialdiaren webgunea eta Facebook eta Twitter kontua, guztia beti ere gaztelania txukunean.

Are gehiago, hedabide hauetako zenbaiten erredakzioetara deituz gero, harrera erdara hutsean egiten dute irakurle euskaldunaren hizkuntza eskubideak berriro ere urratuz, Nafarroako Diario de Noticiasen gertatzen den moduan.

53

Page 54: Hizkuntza eskubideen egoera 2013
Page 55: Hizkuntza eskubideen egoera 2013

AISIALDI ERDALDUNA

Aisialdian euskararen presentzia bermatzea ezinbestekoa da euskararen normaltasunerantz urratsak ematen jarraitzeko, izan ere esparru honetan hizkuntza gozagarri bilakatzen baita guk aukeratutako ekimenetan (zinea, antzerkia, literatura, argitalpenak, kirol-jarduerak, e.a.), baldin eta gure hizkuntza erabiltzeko aukera baldin badugu, noski.

Bada, esparru honetan euskara erabiltzeak zer garrantzi duen kontuan izanda, Euskal Herrian bideratzen diren hainbat eta hainbat aisialdi ekimenetan euskara maiz baztertuta gelditzen da; frantsesa eta gaztelaniaren mesedetan. Ematen du aisialdiaz gozatzeko modu bakarra bi hizkuntza horietan dela, euskara bigarren mailako hizkuntza bilakatuz.

Bideratzen diren kultura-jarduera horietarako sarrerak (zinema txartelak bereziki –Golemetan, Les Ecrans Luziens aretoetan, Antiguo Berrin-), web-guneak eta sare sozialak, ekimen horietan bezeroei egiten zaien harrera eta ekitaldi horiek iragartzeko egiten den publizitatea (afixa iragarleak, esku-orriak, e.a.) gaztelaniaz eta frantsesez ematen dira soilik.

ARGITALPENETAN EUSKARA KANPO

Eta komunikazio munduan ere, argitalpenetan, euskararen presentzia hutsala izaten da behin baino gehiagotan; ez soilik aldizkarietako artikulu eta publizitatean, baizik eta hedabide edo argitaletxeen webgune eta sare sozialetan ere bai.

Horren lekuko gurera iritsi diren kexen protagonista izan diren Hiria Argitaletxearen webgunea, Denak Argian aldizkaria eta Ekitions Trois Petits Points-en ETC Magazinea, besteak beste.

KIROLA ERDALDUNENTZAT

Kirolari dagokionez, egiten diren ekitaldien afixa iragarle, sarrera, izen-emate, harrera, ikastaro, Twitter mezu eta webguneetan gaztelaniak eta frantsesak askotan alboratzen dute euskara, maiz desagerrarazteko punturaino.

Horrela bada, aipatzekoa da 2013ko apirilaren 2tik 6ra bitarte burututako Euskal Herriko Itzuliaren webgunea gazteleraz soilik egotea, nahiz eta Euskal Herrian barna egin eta Eusko Jaurlaritzaren diru laguntzak jaso. Eta errepideetan paratzen diren kartel iragarleetan euskara hirugarren hizkuntza gisa agertzen zen gaztelania eta frantsesaren gibeletik.

Iazko txostenari erreparatzen badiogu, Osasuna taldeak bazuen asmoa zuzendaritza berriarekin euskarari merezi duen

tokia emateko, baina aurten ere hainbat kexa jaso ditugu Taxoaren antolatutako Eskola Arte Futbol Txapelketa, taldearen harrera telefonikoa edota afixak gaztelania hutsean egoteagatik.

Eta ezin ahaztu, era berean, José Luis Korta kirolariak ACTko Zuzendaritza Batzordeak haren kontra jarritako diziplina-espedienteari aurre egiteko aurkeztutako frogabideak euskaraz aurkezterakoan, ACTko Diziplinako Epaileak jakinarazi zion 5/13 prozeduraren barruan aurkezten zizkion idazkiak gaztelaniaz

9.AISIALDIA

55

Page 56: Hizkuntza eskubideen egoera 2013

aurkeztu behar zituela ezinbestean, eta hala egin ezean ez zituela. Kexaren harira, ACTko presidenteak igorritako erantzunean aipatzen zen J.L. Kortaren idatziak gaztelaniazko itzulpenarekin helarazi behar zituela, hizkuntza hori delako elkarte pribatu horretako hainbat prozeduretan erabiltzen den hizkuntza komuna.

Erreala futbol-talde hagitz ezaguna eta jarraituaren denda ofizialean, bestalde, hainbatetan harrera gaztelaniaz egiten zaio bertaratzen den euskaldun zaletu erosleari.

GAZTELANIAZKO ARAUDIAK LEHENTASUNA

Hala diote behintzat Eusko Jaurlaritzaren Kirol Zuzendaritzak Errugbi Federazioarekin lankidetzan, Euskadiko XXXII. Eskolarteko Kirol Jokoak Errugbi 2013ren baitan erabiliko diren joko arauek. Alegia, euskara eta gaztelaniazko araudien interpretazioetan ezberdintasunak izanez gero, gaztelaniazkoak lehentasuna izanen duela.

EUSKALDUNENGANAKO MESPRETXUA: “ES UNA LENGUA DE MIERDA”

Euskal hiztunei oztopoak jartzeaz gain, desairea agertzea ere ez da zoritxarrez gutxitan gertatzen den zerbait. Asturiasko Hipika Federazioak 2013ko martxoan antolatutako talde arteko txapelketan parte hartu nahi izan zuen Bizkaiko gaztetxo batek jakinarazi zigunez, lehiaketaz kanpo parte hartu behar izan zuen, epailearen arabera, aurkeztu zuen lizentzia ez zelako baliozkoa. Espainiako Hipika Federazioak luzatua izan arren, gaztelaniaz gain euskaraz idatzita zegoelako, “en una lengua de mierda” adierazi zion epaileak.

KULTUR ESKAINTZA OREKATUA IZATETIK OSO URRUN ORAINDIK ERE.

Nafarroako Gobernuak, Iruñeko Udalak eta La Caixa-ren Iruñeko CIVICANek antolatutako jarduera nagusienetan euskaldunek parte hartuko ez balute bezala funtzionatzen dute hiru erakunde horiek, euskararen presentzia hutsaren hurrengoa izaten baita.

Nafarroako herritarrek jarritako kexak ikusita, argi dago egoera orekatua izatetik oso urrun dagoela. Kultura Departamentuak zein Iruñeko Udalak ez dute euskaldunon eskubide hau bermatzeko asmorik. Egoera hau ez da, tamalez, urteetan aldatu. Semana Música Antigua de Estella, Música para Organo en Navarra, Festival Punto de Vista, Filmotekaren egitaraua, Cultur, Festival Inmediaciones eta Nafarroako Gobernuak antolatutako antzeko batzuk dira herritarrek gehien aipatzen dituzten jarduerak, baita Iruñeko Udalak antolatutako ekimen bereziak eta CIVIVOXetan garatzen den eskaintzaren ingurukoak. LA CAIXAren CIVICAN zentroaren erabiltzaileek ere urtero errepikatzen dute honen inguruko erreklamazioa.

LAN ESKAINTZETAN BAZTERTUTA ETA “SAREAN” ERDARA NAGUSI

Aisialdiko zenbait enpresek argitaratzen dituzten lan eskaintzen iragarkietan euskaldunek bigarren mailako hiritarrak izaten jarraitzen dugu hainbatetan. Xaker kirol-zerbitzuen enpresak El Correo egunkarian gaztelania hutsean paratu zituen iragarkiak, nahiz eta kiroldegiak Euskal Herrian egon.

Kultur elkarte gehientsuenak murgildu dira teknologia berrien olatuan, baina euskaldunon kalterako horietako gehienek errespetu gutxi erakusten diote euskal hiztunari euren informazioaren gehiengoa erdaraz eskainiz.

Ugariak dira zoritxarrez horren adibideak hainbat talderen webgune erdaldunei erreparatuz: Ur Kirolak “Le triathlon des Corsaires” lasterketaren antolatzailea, Ur Kirola Gym Azkaineko kirol elkartea, Aviron Bayonnais Rugby kirol taldea, 5+11 Fundazioa edota Nafarroako “La Miguel Indurain” txirrindulari lasterketa.

56

Page 57: Hizkuntza eskubideen egoera 2013

Eta saskibaloi munduan albistegietako hainbat minutu bereganatzen dituen Saski Baskonia Gasteizko saskibaloi taldeak, esaterako, gaztelera hutsean egiten ditu bere Twitter ofizialeko txio guztiak eta salbuespen bakarrak ingelesez aritzeko egin ditu. Herritarrak jarritako kexari erantzunez, taldeak konpromisoa hartu du euskararen presentzia areagotzen joateko bere baliabideen arabera.

KULTURA EZ DA EUSKALDUNONTZAT

Kultur ekitaldietako kartel iragarle, txartel, iragarki, egitarau, propaganda-foileto, web-gune eta sare sozialetan erdarak nagusi izaten jarraitzen du. Ematen du euskaldunoi kultura ez zaigula interesatzen edo ez dugula gustuko.

Nafarroako Argitalpen Zerbitzuak, esaterako, euren langileei mezua gaztelaniaz pasatu izan die eta Nafarroako Gobernuko Reyno de Navarra turismo markaren sare sozialetan (FB eta Twitter) gaztelania da nagusi.

Erriberriko Antzerki Klasikoaren 14. Jaialdian antzezlan bakar bat bera ere euskaraz ez izateaz gain, argitaratutako liburuxka eta kartela gaztelaniaz eman ziren. Eta Lizarran antolatzen den Antzinako Musikaren Asteko kartela ere gaztelania hutsean argitaratu zen, hiriaren izen ofiziala (Estella-Lizarra) errespetatu gabe.

Euskal Autonomia Elkargoari dagokionez, BEC-en antolatutako zenbait feriak ere ez dituzte euskaldunon eskubideak errespetatu hainbat alderdiri erreparatzen badiegu: afixa iragarleak, web-guneko informazioa, e.a.

Euskalduna Jauregian ere bisita gidatuen kartela gaztelera hutsean dago eta Bilboko Arte Ederren ekintzen eskaintzan euskaraz programatutako ekimenek oso eskasak izaten jarraitzen dute.

57

Page 58: Hizkuntza eskubideen egoera 2013

58

Page 59: Hizkuntza eskubideen egoera 2013

Sindikatuak Alor sindikalean euskararen erabilera ez da langileen eskubideei dagokiena, izan ere hainbatetan egiten diren adierazpenak, sindikatuek karrikaratzen dituzten buletinak, hedabideetara igortzen dituzten prentsa oharrak edota burutzen dituzten ekimenetarako diseinatzen dituzten esku-orriak, gaztelera hutsean baitaude edo euskarak toki marjinala du.

Esaterako, Irungo tren-geltokian tren publikoaren alde banatutako esku-orriak gaztelaniaz eman zituzten CCOO eta CGTkoek euskaldunei ematen zuten informazioa ukatuz.

Zenbaitetan prentsa oharrak eta jendartean zabaltzen dituzten argitalpenak gaztelania hutsean helaraztea ere salatu dute herritarrek. Horren adibide dira LABek jasotako bi kexak.

Alderdi politikoakZoritxarrez politikagintzan ere euskal hiztunen eskubideak sarri urratzen dituzte alderdi politikoek eta, gainera, aurrerapausoren bat eman nahi denean kontrako jarrerak sortzen dira. Honen harira, aipatu beharrekoa da, esaterako, UPyD alderdiak Gipuzkoako Foru Aldundiak lehiaketa publikoetara aurkezteko ezarritako euskara-eskakizunak ikertzeko jarritako eskaera.

Beste alderdi batzuek banatutako aldizkariak (Plentziako Talde Independenteak, kasu) gaztelania hutsean argitaratzen dira eta esku-orriak eta oro har komunikazio frantsesez soilik egiten dituzten alderdiak ere badira (Front de Gauche, PSF edota Lutte Ouvrière).

Eta Gasteizko Udalean lanean ari diren hainbat alderdik (PP, PSE, EAJ eta Bildu) hedabideetara igorritako oharrak gaztelania hutsean izan dira. Batzuen

kasuan, betidanik izan da horrela (PP), eta besteetan, aldiz, behin behineko arazoak direla medio edo. Bi kasuetan, dena den, Gasteizko euskaldunen eskubideak urratu dira.

MUNDU ASOZIATIBOAN ERE BEREIZKERIA

Euskal Herrian barna diren molde anitzeko elkarteetako bazkide eta jarraitzaileek euren kexak helarazi dizkigute, agerian utziz oraindik ere lan mordoa dagoela egiteke horietan guztietan euskararen presentzia normala bermatzeko.

Izan ere, bazkideei igortzen zaizkien gutunak, elkarte eta talde hauek antolatzen dituzten ikastaroak, euren ekimenak iragartzeko afixak, esku-orri eta liburuxkak, baita haien berri emateko erabiltzen dituzten sare sozialak (Facebook eta Twitter bereziki) zein iragarkiak edota haiengana jotzen denean egiten duten harrera bera ere, erdara hutsean izaten baita nahi baino gehiagotan. Euskara bigarren edo hirugarren mailako hizkuntza da eta erabat marjinatua gelditzen da.

Kontuan hartzekoa da CEN Nafarroako Enpresarien Konfederazioak,

10.ERAGILEAK

59

Page 60: Hizkuntza eskubideen egoera 2013

Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren laguntza jasotzen duen erakundea izanda ere, “Convenio intersectorial autonómico 2012” (2012ko sektore arteko erkidego-hitzarmena) izeneko jardueraren baitako ikastaro guztiak eta horiek iragartzeko zabaldutako esku-orriak gaztelania hutsean izatea. 2012ko erkidego-hitzarmena bada ere, herritarrek 2013ko maiatza eta ekainean helarazi zizkiguten horren inguruko kexak.

KOMUNIKAZIO MOLDE BERRIETAN ERE BAZTERTURIK

Euskal Odol Emaileen elkartea, bere patronatuan Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak egonda ere, Facebookeko orrian euskara bigarren mailan egotea (orriaren izena, aurkezpena eta hainbat atal gaztelaniaz eta horman argitaratzen diren euskarazko mezuak akastunak) eta Twitterren txioaren gehiengoa erdaraz izatea. Egun Facebook-eko orrialdea aldatu dela ematen du eta mezuetan euskara lehenetsi eta bi hizkuntzak erabiltzen dira. Halere, irudietan azaltzen diren testuak gehienetan gaztelaniaz ageri dira.

Twitterren, ordea, izenburua eta azalpena euskaraz ageri diren arren, mezuen gehiengoak gaztelaniaz izaten jarraitzen du.

Ipar Euskal Herrian, bestalde, aurreko urteen moduan aldizkari erlijiosoetan euskararen presentzia hutsaren hurrengoa izan da, euskal fededuna erabat alboratuz.

Eta Oeuvre Ithurria Fundazioari helarazitako kexaren harira (alegia, euskarri guziak, internet gunea barne, frantses hutsean dutela) Behatokiari helarazitako erantzuna oso adierazgarria da, batetik, euskara eta “ euskal” nortasuna definitzen dituzten ikurrak nahasten direlako; hots, izena bera “Ithurria” euskaraz dela eta ikurra makila dutela. Bestalde tokiko “euskal” eragileekin partaidetzan lan egiten dutela (kultura-, kirol-… eragileak), diru laguntzak zabaltzen dituztela eta euskara ez dela erabiltzen kostu arazoengatik, gaztelaniaz eta ingelesez egiteko ez ordea, laguntzaileak dituztelako eta, dena den, nazioarteko foro bat delako. Horrez gain, Behatokia auziperatzeko mehatxua ere egiten du.

Euskaldunek euskaraz irakurri nahi dituzte elkarte horiek guztiek antolatutako ekimenak, euskaraz egin nahi dituzte euren ekimenak eta euskaraz artatuak izan nahi dute. Hau da, euskaraz normaltasunez aritu nahi dute elkarte horietan guztietan.

60

Page 61: Hizkuntza eskubideen egoera 2013

61

Page 62: Hizkuntza eskubideen egoera 2013

HERRITARREN INPLIKAZIOARI ETA IRMOTASUNARI ESKER HARTZEN DITUZTE NEURRIAK ADMINISTRAZIOEK

Administrazio publikoak herritarrek sostengatutako zuzendutako zerbitzuak dira; administrazioen betebeharra da herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzea. Horretarako, beharrezkoak diren neurri eta bitartekoak jartzea, baina hemen jasotako gertaerek erakusten dutenez, huts egiten dute.

2013an hamaika traba izan dira euskararen herrian euskaraz hitz egiteko; gaztelania eta frantsesa lehenestea da behin eta berriro herritarrek aurkitzen duten tupustarria. Norberaren hizkuntzan bizitzeko oinarrizko giza eskubidea urratu egiten da.

Euskaraz bizi nahi duten herritarren eskubidea ez dago bermatuta. Oraindik orain nabarmena da frantsesaren eta gaztelaniaren nagusitasuna, eta erakunde publiko zein pribatuek hizkuntza-eskubideen bermea aintzat ez hartzearen ondorioz, herritarrak eskubidez gabeturik ikusten du bere burua askotan.

LEGEZ INONGO BETEBEHARRIK EZ IZATEA BALIATZEN DA LAPURDI, NAFARROA BEHEREA ETA ZUBEROAKO EUSKALDUNEN HIZKUNTZA ESKUBIDEAK EZ BERMATZEKO

Erakunde publikoek eskaintzen duten harrera, plazaratzen dituzten euskarriak, jakinarazpenak eta informazioak frantses hutsean dira eta Frantziar estatuko administrazioak eta erakundeek urratu egiten dute zerbitzua euskaraz jasotzeko eskubidea.

2013 URTEA BEREZIKI ZAILA IPAR EUSKAL HERRIKO MURGILTZE BIDEZKO IRAKASKUNTZARENTZAT

Batetik, 1850eko legea baliatu du Frantses estatuak murgiltze-bidezko irakaskuntzaren kontra jotzeko. Izan ere, Falloux legea urratzen dutela argudiaturik, Paueko prefetak eta Baionako suprefetak Hendaia eta Beskoitzeko ikastolen kontra hartutako jokabidea biziki larria izan da 2013an. Horrela, frantsesaren lehentasuna bermatu eta babestearekin batera, urrunago joan eta euskarazko murgiltze eredua trabatzeko ahalegina egin du Frantziar estatuak.

Bestetik, aitzineko urteetan bezala, Baionako Etxepare Lizeoan unibertsitate aurreko ikasketak euskaraz egiten dituzten ikasleei ikas-prozesu bukaerako azterketa, baxoa, euskaraz egitea ukatu zaie beste behin. Hargatik, 2013 urteko txostenak aurreko urtetakoek jasotako ondorioak berresten ditu: behar-beharrezkoa da euskaldunen hizkuntza-eskubideak aitortzea eta haien babeserako neurriak hartzea.

ESPAINIAKO ESTATUAREN JOKABIDE ZAHARREK, BETIKO EMAITZAK EMATEN DITUZTE: HIZKUNTZA-ESKUBIDEEN URRAKETAK

Herritarrei helarazi informazioa, gutunak, inkestak, liburuxkak gidak, inprimakiak, egiaztagiriak, panelak, kartelak, webguneak eta abar luze bat erdara hutsean jarri ditu herritarren eskura. Telefono bidezko harreran zein aurrez aurrekoan ere euskaraz aritzea ezinezko suertatu zaie herritarrei. Horrela, herritarrek, bereizkeriarik gabe, jardun orotan euskara erabiltzeko duten eskubidea ez da bermatu eguneroko bizitzan.

Baina Espainiar estatuak berak eskaintzen dituen zerbitzuetan eskubide urraketa sistematikoa eragiteaz gain, Gipuzkoako Aldundiak eta hainbat udalek euskararen normalizazioa azkartzeko ezarritako

11.ONDORIOAK

62

Page 63: Hizkuntza eskubideen egoera 2013

kontratazio irizpideen aurka egin izanak, erakusten du Espainiako estatuak ez duela berdintasun printzipioa oinarri hartuta jokatzen. Are gehiago, euskararen normalizazio prozesua galgatzea duela helburu.

EUROPAKO PARLAMENTUAK DESAGERTZEKO ARRISKUAN DAUDEN HIZKUNTZAK BABESTEKO ESKAERA GOBERNUEI

“Desagertzeko arriskuan” dauden hizkuntzen aurkako diskriminazio praktikak albo batera uzteko eskatu zien Europako Parlamentuak Europako 28 estatuei 2013an. Hizkuntza ondarea babesten eta zabaltzen gogo biziz konprometitzeko eta hizkuntzak suspertzeko politikak martxan jartzeko galdegin zien Europako Parlamentuak.

Honen harira, gogoratu behar dugu, Erregio edo Gutxiengoen Hizkuntzen Europako Itunaren konpromisoen betetze mailaren ebaluazio guztietan, ohartarazi diola Europako Batzordeko Ministroen Kontseiluak Espainiako estatuari eskualdeetako hizkuntzak babesteko neurriak hartzeko beharra. Frantziako estatuan, berriz, Hollande-ren Gobernuak ez du, horrela agindu zuen arren, “hizkuntza erregionalak” herrialdeko Konstituzioan sartzeko urrats esanguratsurik eman.

Horrela bada, esan genezake, 2013 urtean Frantziako eta Espainiako estatuek Europako Parlamentuak iradokitakoaren kontrako norabidean eman dituztela urratsak.

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO EUSKALDUNEK BIZI DUTEN UKAZIO EGOERA, AMAIERARIK GABEKO SOKA

Nafarroako Gobernuaren jardunak ez du aldaketarik izan 2013an eta euskararen aurkako jarrera izan du ezaugarri: euskaltegiak diru-laguntzarik gabe, euskarazko komunikabideak ere diru laguntzarik gabe, udaletako euskara zerbitzuetarako dirua nabarmen murriztuta…

Baina diru-gorabeherarik ez dagoen gaietan ere hizkuntza-eskubideen urraketa sistematikoa izan da: D ereduaren hedapena oztopatzen segitzen du; liburutegietan, osasun etxeetan, epaitegietan, emakumeen arretarako zentroetan ez du Nafarroako Gobernuak euskarazko zerbitzurik bermatzen, ezta hizkuntza ofiziala den zonaldean ere.

Horiekin batera, Nafarroako administrazio-sail guztietan egon dira oztopoak aurrez aurreko harrera zein telefono bidezkoa euskaraz jasotzeko. Eta ohiko jakinarazpenak, gutunak, e-postak, inprimakiak eta abar gaztelania hutsean jaso dituzte. Ondorioz, hizkuntza-eskubideen urraketa sistematikoaren bideak eta herritarren arteko eskubide desberdintasunak ez du etenik izan 2013an. Bidegabea eta baztertzailea izaten segitzen du euskal hiztunekiko politikak eta administrazioak muzin egiten die herritarren hizkuntza-eskubideak babesteko betebeharrari; indarrean dagoen lege eskasak ezartzen duena ere ez du betetzen hainbat arlotan Nafarroako Gobernuak.

OFIZIALTASUNAREN AITORTZAK EDOTA LEGEDIA INDARREAN EGOTEAK EZ DU ESAN NAHI ASKI DENIK EUSKAL HIZTUNEN ESKUBIDEAK BERMATZEKO

Euskal Autonomia Erkidegoan euskarak ofizialtasuna duen arren, nabarmenak dira euskaraz jarduteko aurkitzen diren zailtasunak: osasun zerbitzua euskaraz hartzerik ez izatea, ertzain-etxeetan gaztelaniaz egitera behartuak, justizia gaietan euskara hutsean aurkeztutako froga-agiriak ez onartzea, izapideak euskaraz burutzeko zailtasunak…

Euskararen erabilera normalizatzeko 10/1982 Legeak, orain 32 urte onetsi zenak, herritarrei ikasketak bi hizkuntza ofizialetan egiteko eskubidea aitortzen badie ere, hezkuntza-administrazioak ez ditu eskubide hori bermatzeko behar diren bitarteko guztiak eskura jartzen: Biasterin ezin batxilergoa euskaraz ikasi; Murgian, Arabako Zuiako hiriburuan, D ereduan ikasteko trabak; unibertsitate mailako euskarazko

63

Page 64: Hizkuntza eskubideen egoera 2013

ikasketetan ikasgaiak euskaraz ikasteko oztopoak; behar bereziak dituzten haurrek arreta euskaraz jasotzeko dituzten zailtasunak…

SEKTORE SOZIO-EKONOMIKOAN, ARAURIK EZ EGOTEAK EDO ARAUA BETEARAZTEKO NEURRIK EZ EZARTZEAK, ESKUBIDEEN URRAKETA AHALBIDETZEN DU

Interes orokorreko zerbitzuak legez unibertsalak izanik ere, Ipar Euskal Herrian eta Nafarroan zerbitzu horiek euskaraz jasotzeko inongo berme juridikorik ez dute kontsumitzaile eta erabiltzaile euskaldunek. Ez dago herritar euskaldunen hizkuntza-eskubideen babeserako inongo legerik. Ondorioz, erakundeek eta enpresek lasai asko jarraitu dute euskaldunen hizkuntza-eskubideak urratzen.

Euskal Autonomia Erkidegoan, berriz, erabiltzaile eta kontsumitzaile euskaldunen hizkuntza-eskubideak bermatzeko 128/2008 Dekretuak betebeharrak ezartzen baditu ere, horiek ez betetzeak inongo ondoriorik ez dakarrenez, asmo hutsalean geratzen dira kontsumitzaile zein erabiltzaile euskaldunei aitortutako hizkuntza-eskubideak.

AURRE HARTZEA, PREBENTZIOA, URRAKETA EKIDITEKO BIDEA

Botere publikoei, administrazioei, instituzioei dagokie hizkuntza-eskubideen bermea eta eskubide hori praktikara eramateko ahalegina eta euskararen erabilera normalizatzeko neurriak abiatzea. Baina, bai administrazioek zuzenean kudeatzen dituzten zerbitzuetan, eta baita kanpoko enpresei esleitutako lanetan ere, askotan bazter geratzen dira euskal hiztunen hizkuntza-eskubideak.

Urratze-egoerak saihesteko, urraketak ahalbidetu ditzaketen egoerei aitzinatu eta prebentzio neurriak hartzea da euskaldunen eskubide linguistikoak ziurtatzeko biderik eraginkorrena.

Zentzu horretan, erabaki positiboak eta aurrerapausoak izan dira 2013an. Batetik, Gipuzkoako Aldundiak, eta berarekin batera 36 Udalek, zerbitzuak kontratatzeko hizkuntza-irizpideak onartu eta hainbat neurri onetsi dituzte. Kontratu-mota zeinahi dela ere, hizkuntza-irizpideak bete beharko dituzte udal-zerbitzuak kudeatu edo administrazio horiendako bestelako lanak egingo dituzten enpresa edo entitateek.

Horrekin batera, Eusko Jaurlaritzak “Auzia euskaraz” proiektuaren aurkezpena egin du 2013an. Proiektuaren helburua justizia administrazioan izapidetze osoa euskaraz egin ahal izatea da, eta horretarako, euskara erabiltzeko programak,aplikazioak eta lantalde elebidunak sortu dituzte.

ADMINISTRAZIOEN AXOLAGABEKERIAREN AURREAN, ASKOTAN, HERRITARRAK DIRA HIZKUNTZA-ESKUBIDEEN BERMEAREN GAKOA

Herritarren nahiaren atzetik doaz askotan administrazioak eta sarri askotan jokatzen dute ezaxolati euskal herritarren hizkuntza-eskubideei dagokienean. Herritarrek hizkuntza-eskubidea egiazki betetzeko indar egiten ez duten bitartean, oso jasangarria zaie administrazioei bere-berean mantentzea.

Baina, herritarrek hizkuntza eskubidea baliatzeko joera erakusten badute, posible da euskaldunen hizkuntza-eskubideak bermatuko dituen neurriak hartzea eta urratsak ematea. Horrela, herritarren duintasunak eta jarrera aktiboak, hizkuntza-eskubideen arloan pauso eraginkorrak bideratzeko balio du kasu batzuetan. Hori erakusten dute behintzat 2013an herritarrek egindako ahaleginaren ondotik, zenbait entitate eta administraziok bideratutako neurriek eta hartutako erabakiek. Hona hemen zenbait adibide:

-Arazo ekonomikoengatik itxi egingo zutela jakinarazi arren, gurasoen eginahalaren ondotik Gasteizko Abetxuko auzoan D ereduko Virgen Blanca haur eskolak eskaintzeari eutsi egin dio Haur-eskolen Partzuergoko Zuzendaritza Batzordeak.

64

Page 65: Hizkuntza eskubideen egoera 2013

-Kutxabankek kexa dezente jaso ditu eta hobetzeko asko baldin badu ere, hainbat neurri hartu ditu herritarrek salaketa helarazi ondotik:

-Hizkuntza aukeratu ahal izateko kutxazainetako konfigurazioa aldatu -Bideo-zaintzaren eta segurtasun-neurrien berri ematen duten errotuluak aldatu Arabako bulego guztietan -Irungo San Migel bulegoan euskaraz artatzeko langile-aldaketa egin euskarazko zerbitzua bermatu ahal izateko.

-Barakaldoko Max Center merkataritza guneko web-guneak informazioa gaztelania hutsean zegoelako herritar batek Behatokira helarazitako kexaren ondotik, “zuen iradokizunari esker, egokitze-prozesu baten ondoren, web-guneak informazioa euskaraz eskuratzeko aukera eskaintzen du” jakinarazi zuen merkataritza-guneko zuzendariak.

-Baionako LAFOURCADE klinikak (CAPIO kliniken elkartze gunea), herritarren eskura ezarri informazio buletina eta harrera liburuxka frantses hutsean egoteagatik kexa jaso ondoren, “kexa kontuan hartu, eta Euskararen Erakunde Publikoarekin elkarlanean, pazienteen esku uzteko diren dokumentuak euskaratzea” erabaki zuen.

-Barañaingo herritarrak, udalaren idatzizko jakinarazpena jaso zuen etxeko postontzian. Jakinarazpena abisu bat zen, eta herritarrari buruzko informazioa euskaraz ez zegoelako, herritarrak Behatokira jo zuen. Honek bideratutako kexaren ondotik, jakinarazpen ereduak egokitu eta ele bietan jarri dituztela jakinarazi zuen Barañaingo Udalak.

-Bizkaiko Foru Aldundiko Herri-lan sailak, Durangoko Udalak eta Euskal Herriko Unibertsitateak ere, hainbat bide-seinale eta kartel gaztelania hutsean egoteagatik jasotako kexaren ondoren, aldatu eta euskarazkoak ere jarri dituzte.

-Nafarroa Hegoaldean neska-mutikoek D ereduan ikasteko ezintasunaren kontura, herritarrak Behatokiarekin batera abiatutako “Maite ditugulako” dinamikaren ondotik, D ereduan ikasteko demandari erantzuteko baldintzak sortzen diren bitartean, joan-etorritan dabiltzan familiei bidaietarako eta jantokia ordaintzeko laguntza emateko diru-partida bat sortzeko mozioa onartu zuten PSN, Bildu Nafarroa, NaBai eta Ezkerra alderdiek Nafarroako Parlamentuko osoko bilkuran.

-...

Horiek horrela, euskaraz bizi nahi duten pertsonek erakusten duten irmotasunak eta jarrera proaktiboak, administrazioen eta entitateen hizkuntza-portaeran aldaketak sustatzen dituzte, neurriak hartzea eragiten dute. Eta urrats txikiak edo neurri apalak direla iruditu arren, horietako bakoitzak, euskara erabiltzeko eta euskaraz bizitzeko aukerak areagotu egiten ditu.

65

Page 66: Hizkuntza eskubideen egoera 2013

KASUAK OROTARA

JATORRIA MOTA KOPURUA

HERRITARREK HELARAZITAKOAK

KEXAK 973

HERRITARREK HELARAZITAKOAK

Eremu publikoa %62

HERRITARREK HELARAZITAKOAKEremu sozioekonomikoa %38

HERRITARREK HELARAZITAKOAKZORIONTZEAK 49

HERRITARREK HELARAZITAKOAK

IZAERA GABEAK 24/4

HERRITARREK HELARAZITAKOAK

KONTSULTAK 12

KASUAK OROTARA 1.062

SEKTORE PUBLIKOA

ERAKUNDEA Kop.

Frantziako Estatuko Administrazioa 8

Espainiako Estatuko Administrazioa 92

Bestelakoak 2

Eusko Jaurlaritza 95

Nafarroako Gobernua 107

Arabako Foru Aldundia 3

Bizkaiko Foru Aldundia 39

Gipuzkoako Foru Aldundia 2

Ipar Euskal Herriko Etxeak 54

Nafarroako Udalak 113

Arabako Udalak 11

Gipuzkoako Udalak 12

Bizkaiko Udalak 49

Mankomunitateak 17

OROTARA 604

12.DATUAK

66

Page 67: Hizkuntza eskubideen egoera 2013

SEKTORE SOZIOEKONOMIKOA

EREMUA Kop.

Aisialdia 65

Aseguruak eta finantzak 61

Elikadura eta hostalaritza 34

Interes orokorreko zerbitzuak 74

Lan mundua 3

Merkataritza gune handiak, kateak denda erraldoiak 81

Profesionalak, zerbitzuak eta merkataritza txikia 19

Mundu asoziatiboa 17

Mugimendu soziopolitikoa 15

OROTARA 369

ESPEDIENTEEN BILAKAERA 2002-2013

67

Page 68: Hizkuntza eskubideen egoera 2013

HIZKUNTZA

ESKUBIDEENEGOERA

2013

Page 69: Hizkuntza eskubideen egoera 2013