GEHIGARRI KOMERTZIALA ERAIKUNTZA ETA AZPIEGITURAK€¦ · ERAIKUNTZA ETA AZPIEGITURAK Eraikitzen,...
Transcript of GEHIGARRI KOMERTZIALA ERAIKUNTZA ETA AZPIEGITURAK€¦ · ERAIKUNTZA ETA AZPIEGITURAK Eraikitzen,...
ERAIKUNTZA ETA AZPIEGITURAK
Eraikitzen, berritzenEraikuntzan, azpiegituretan eta garraioetan, hainbat proiektu
berritzaile martxan jartzen ari dira Euskal Herrian.
Bilboko geltoki intermodal berriko sarrera. MARISOL RAMIREZ / FOKU
GEHIGARRI KOMERTZIALA
BERRIA
Asteartea, 2020ko martxoaren 17a
Testuak: Joxi Ubeda Goikoetxea
ASKOTARIKO GARRAIOAK BILBOKOGELTOKI INTERMODAL BERRIANBilboko geltoki intermodalean bat egiten dute aldirietako trenek, metroak, tranbiak, Bilbobus autobus zerbitzuak, taxiek,Bilbao Bizi bizikleten udal zerbitzuak eta Loiuko aireportuarekiko konexioak.
ko ahalmena» izango du azpiegi-
tura berriak, eta ziur da aurreiku-
sitako zazpi milioi bidaiariren ko-
puru hori laster txiki geldituko
dela: «Hiriak nazioartean koka-
Bilboko autobus
geltoki berria,
lurpekoa eta in-
termodala, Bil-
bao Intermodal
izenekoa, azaro-
aren 29an hasi zen zerbitzua ema-
ten. Bi egun lehenago aurkeztu
zuten Juan Mari Aburto Bilboko
alkateak, Asier Abaunza Bilboko
Udaleko Obretako eta Hiri Plan-
gintzako Saileko zinegotziak, Al-
fonso Gil Bilboko Udaleko Mugi-
kortasuneko eta Jasangarritasu-
neko zinegotziak, eta udal korpo-
razioko beste zenbait kidek.
Bilboko geltoki intermodal be-
rriari esker, garraio publikorik
garrantzitsuenak eskura eta leku
bakar batean dituzte bilbotarrek
eta hirira etortzen diren bisita-
riek. Izan ere, Bilboko intermoda-
lak aldirietako trenak, metroa,
tranbia, autobusak, taxiak eta Bil-
bao Bizi bizikleten udal zerbitzua
biltzen ditu. Loiuko aireportuare-
kin ere lotura zuzena du, eta gai-
nera, Bilbobus Bilboko autobus
zerbitzua ere hara eramaten ari
dira.
AZPIEGITURAMODERNOAK ETA SEGURUAKBilboko intermodalarenak «az-
piegitura modernoak eta segu-
ruak» dira, Aburtok aurkezpen
ekitaldian azpimarratu zuenez,
eta haien funtzionamendua oso
desberdina da Bilbon zuten Ter-
mibus geltokiarenarekin aldera-
tuta: «Intermodalitatea, segurta-
suna eta modernitatea dira hiria-
ren proiektu honen gakoak».
Termibus geltokian 681 auto-
bus bidaia egiten zituzten egune-
ro. Geltoki intermodal berriak
horiek guztiak hartuko ditu, eta,
gainera, %25 hazteko aukera
izango du.
Aurkezpenean esan zutenez,
bultzatzaileek kalkulatu dute
egunero 19.000 lagunek erabiliko
dituztela Bilbo Intermodaleko
zerbitzuak. Horrek esan nahi du
urtean zazpi milioi izango direla
bidaiariak, gutxi gorabehera. Gai-
nera, Aburtoren arabera, «hazte-
tzeko elkarrekin lehian aritzen
garen honetan, azpiegitura ho-
nek beste bultzada bat emango
digulakoan nago».
Orotara, 25 dira Bilboko inter-
modala erabiliko duten enpresa
publiko eta pribatuak, agentziak,
autobus zerbitzuak eta abarrak.
Eragile horiek guztiak Euskal He-
rrikoak eta nazioartekoak dira.
II bEraikuntza eta azpiegiturak BERRIA
Asteartea, 2020ko martxoaren 17a
Aburtoren esanetan, «Bilboko
intermodala lurperatuta, moder-
noa eta segurua izango da; era be-
rean, gakoa izango da auzoaren
eta hiriaren garapenerako». Alde
batetik, Gurtubay kaletik dituen
sarrerak «hobeak»dira. Bestetik,
Bilboko intermodala lurpekoa
izanik, inguruari ekarriko dizkion
eraginak nabarmen txikiagoak
izango dira. Hartara, trafikoa ba-
retuko da, eta inguruari segurta-
suna ekarriko dio. Kendu egingo
dira autobusak lurgainetik eta
Luis Briñas kaletik, eta, hala, ber-
tako trafikoa baizik ez da ibiliko
kale horretan.
Lan guztiak amaitu ondoren,
Basurtu auzoan 7.500 metro koa-
dro libratuko dira, eta plaza bat
egiteko baliatuko dira. Gune horri
Sabino Arana etorbidean eta Erre-
kalde auzoan Zorrotzaurreko
uharteraino irabazitako 80.000
metro koadroak gehitu behar
zaizkio, FEVE trenbide konpai-
niaren linea lurperatu ostean gau-
zatutako urbanizazioari esker ira-
bazitakoak.
LAU SOLAIRUBilboko intermodala lurpeko au-
tobus geltokia «leku atsegina eta
segurua»da erabiltzaileentzat,
Abaunzak aurkezpen ekitaldian
azaldu zuenez. Lau solairu ditu
lurpean, 30 nasa, eta 500 aparka-
leku baino gehiago. Oinezkoen-
tzako sarbideak bi dira. Horietako
bat, egiten ari diren 7.500 metro
Bidaiariak, Bilboko geltoki intermodal berrian. MARISOL RAMIREZ / FOKU
«Intermodalitatea,segurtasuna etamodernitatea dirahiriaren proiektu honen gakoak»JUAN MARI ABURTOBilboko alkatea
«Aurre-aurrean egongogara Europan mugitzekomodu jasangarriago eta osasungarriagobaten alde egin dutenhirien artean»ALFONSO GILBilboko Udaleko Mugikortasuneko eta Jasangarritasuneko zinegotzia
koadroko plazatik, Termibus gel-
toki zaharraren eremuan dagoe-
na. Oinezkoentzako zuzeneko
sarbide bat da, eta Perez Galdos
eta Luis Briñas kaleetatik joan dai-
teke bertara. Beste sarbide bat da-
go San Mamesko geltokitik, non
Bilboko Metroak eta Renfe tren
konpainiaren aldirietako zerbi-
tzuak bat egiten duten. Aurreran-
tzean, errepideko garraio publi-
koarekiko konexioa ere izango da
hor, autobus geltoki berriari izae-
ra intermodala emanez.
Errepideko trafikoari dagokio-
nez, autobusak Gurtubay kaletik
sartuko dira, eta Perez Galdos ka-
letik aterako Gurtubay kalerantz.
Ibilgailuak Perez Galdos kaletik
sartuko dira, eta Gurtubay kaletik
aterako.
Lur arrasean, 700 metro koa-
droko areto bat egongo da, eta
han ere geltokirako sarbideak ko-
katu dira. Horrez gain, merkata-
ritza gune bat ere jarriko dute, eta,
gerora, merkataritza gune horre-
kin batera, hotel bat, gimnasio bat
eta ikasleentzako egoitza bat ere
zabalduko dituzte.
Halaber, kale bat sortuko da,
zortzi metro zabalekoa, Gurtubay
Informazio gehiago bildunahi izanez gero, bisitatuwebgune hauek:www.bilbao.eus
@
Autobusak, Bilboko intermodalek o nasa batean. MARISOL RAMIREZ / FOKU
kalea eta etorkizuneko plaza lotu-
ko dituena. Gainera, Bilboko In-
geniaritza Eskolaren eta geltoki
berriaren arteko kalea oinezko-
entzat izango da.
Lehenengo solairuan, geltokia-
ren zerbitzu nagusiak egongo di-
ra: txartelak erosteko leihatilak,
txartela baliogabetzeko gailuak,
bulegoak, kontrol aretoa, poltsak
Eraikuntza eta azpiegiturak b IIIBERRIA
Asteartea, 2020ko martxoaren 17a
,
gordetzeko kutxak, taberna, sal-
tokien eremua, eta San Mamesko
geltokiarekiko lotura intermoda-
la. Lehenengo solairutik bigarren
solairuko nasak ikus daitezke.
Bigarren solairuan 30 nasa
daude, erdigune baten inguruan
kokatuak. Erdigune hori beiraz
egongo da inguratua eta isolatua,
erabiltzailek ketik eta zaratatik
babesteko. Itxaroteko gune ho-
rretara, gehienez ere autobusa
atera baino 15 minutu lehenago
sartu ahal izango da, txartelean
bertan inprimatuta joango den
QR kode batekin edo Barik txar-
telarekin.
Hirugarren eta laugarren solai-
ruetan, azkenik, txandakako
aparkalekuak egongo dira, bos-
tehun baino gehiago, bai eta au-
tobusak uzteko, zaintzeko eta
garbitzeko guneak ere, autobus
horiek bidaldirik ez dutenean
erabiltzekoak.
Bilboko geltoki intermodal be-
rriaren ezaugarri nagusia mugi-
kortasun askotarikoa izatea da.
«Ondorioz, aurre-aurrean egon-
go gara Europan mugitzeko mo-
du jasangarriago eta osasunga-
rriago baten alde egin duten hi-
rien artean», Gilek aurkezpene-
an nabarmendu zuenez.
Proiektuaren oreka ekonomi-
ko-finantzarioa ziurtatzeko, gel-
toki intermodalaren ustiapena
Amenabar enpresak izango du,
40 urterako; ondoren, denboraldi
hori igaro ostean, azpiegituren
ustiapenaz Bilboko Udala ardura-
tuko da. Orotara, Bilboko Udalak
inbertsiorik egin behar izan gabe,
40 milioi eurotik gorako balioa
duten titulartasun publiko-pri-
batuko ekipamendu multzoa sor-
tu da Bilboko intermodalarekin.
ROBOTIKAAURRERATUAERAIKUNTZANTecnalia korporazio teknologikoakkoordinatuta, Europako hainbat enpresak eta unibertsitatek kable robot bat sortu dutealtuera handiko eraikinen muntatze eta mantentze lanetan erabiltzeko.
Europako Batzor-
dearen laguntza-
rekin eta Tecna-
lia korporazio
teknologikoak
koordinatuta,
Europako hainbat enpresak eta
unibertsitatek eraikuntzan era-
biltzeko kable robot bat sortu
dute, eraikin oso altuetako mun-
tatze eta mantentze lanetarako,
hain zuzen ere.
Europako Horizon 2020 pro-
gramak sustatutako Hephaestus
proiektuaren barruan sortu dute
kable robota, eta bultzatzaileek
aurreikusi dute bost urte barru
merkatuan izango dela. Lehen si-
mulazioak egin dituzte dagoene-
ko, eta egiaztatu da egokia dela
errezel hormako fatxadetan apli-
katzeko. Horrelako fatxadak era-
biltzen dira beiraz inguratutako
etxe orratzetan, Bilboko Iberdrola
dorrean, adibidez. Gainera, haren
doitasun milimetrikoa egiaztatu
da, eta ohiko garabi batena baino
handiagoa da, garabiarekin lan
gehiena eskuz egin behar baita.
Kable robota gai da eraikineta-
ko fatxadetan batetik bestera
mugitzeko eta instalazioarekin
zerikusia duten lan guztiak egite-
ko —ainguratzeko materialak jar-
tzea eta gainerako osagaiak
mugitu eta instalatzea—, baita
mantentze eta garbiketa lanak
egiteko ere. Halaber, pieza astu-
nak mugitzeko gaitasuna du,
baita forjatuetan zuloak egiteko
ere, ainguratze-materiala azken
posizioan jartzeko eta torlojutze-
ko. Beste ezaugarri nagusietako
bat da gainerako sistemak baino
eremu gehiagotara iristen dela,
eta biraketa guztiak kontrola
ditzakeela, bai eta fatxadaren
makurdurara egokitu ere.
Kableen tentsioa, bestalde,
denbora errealean monitorizatu-
ta dago, beti eutsita dagoela ziur-
tatzeko. Izan ere, aurrez ezarrita-
ko tarte batetik irteten dela
detektatzen badu, sistema bere-
hala gelditzen da. Makineria guz-
tia ordenagailu batera konekta-
tuta dago, eta eskuz erabil
daiteke; hala ere, erabat autono-
moa da.
LAN ARRISKUAKMURRIZTUHephaestus proiektuak proposa-
tzen duen automatizazioak
onura hauek ekarriko lituzke:
instalazio denborak eta kostuak
% 20 murriztea; mantentze lanen
eta garbiketen urteko kostuak
% 44raino murriztea, azken
emaitzaren kalitatea hobetzea,
eta langileen segurtasuna hobe-
tzea.
Kable robota martxan jartzeko,
eskulan teknifikatua beharko da,
eta segurtasun baldintza hobee-
tan lan egin ahal izango da; hori-
xe da une honetan sektorearen
erronka nagusietako bat.
IV b Eraikuntza eta azpiegiturak BERRIA
Asteartea, 2020ko martxoaren 17a
Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatuwebgune hau:www.tecnalia.com
@
Tecnaliako teknikari batzuk, kable robotarekin. TECNALIA
ENPRESABERRIARENLANTEGIAEnpresa Kultura Berriaren Fabrika eraikitzenari da Adegi Gipuzkoako Enpresarien Elkartea,Donostian. Enpresen kultura eraldaketarakogoi errendimenduko zentro bat izango du.
Adegi Gipuzko-
ako Enpresa-
rien Elkartea
Donostiako
M i r a m o n
Enpresa Par-
kean eraikitzen ari da Enpresa
Kultura Berriaren Fabrika. Erai-
kineko lehen harria ipintzeko
ekitaldian, urtarrilaren 24an,
Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritza-
ko lehendakariak, Arantxa Tapia
Eusko Jaurlaritzako Ekonomia-
ren Garapeneko eta Azpiegiture-
tako sailburuak, eta Eduardo
Junkera Adegiko presidenteak
parte hartu zuten.
Enpresa Kultura Berriaren Fa-
brikak enpresen kultura eralda-
ketarako goi errendimenduko
zentro bat izango du, eta etorkizu-
neko enpresaren eta ekonomia-
ren kultura ikuskera berri bat sus-
tatuko du, proiektuaren bultza-
tzaileek azpimarratu dutenez,
pertsonak ardatz dituen eta talde-
lanean eta parte hartzean oinarri-
tuta dagoen enpresa kultura berri
bat.
Hain zuzen ere, parte hartzean
oinarritutako enpresa eredu in-
klusiboaren arabera lan egingo
du, eta Eusko Legebiltzarreko tal-
de guztien babesa jaso du. «En-
presa Kultura Berriaren Fabrikak
enpresa pertsonengandik, oina-
rritik, prestakuntzatik eta talen-
tutik abiatuta eraldatzeko ilusioa
transmititzen du», Urkulluk aur-
kezpen ekitaldian azpimarratu
zuenez.
Enpresa gazteentzako eta ta-
lenturako jomuga gisa erakarga-
rri egingo duen eredu bat sustatu-
ko du Fabrikak. «Horrek esan
nahi du pertsonak partaide direla,
onartuta daudela eta behar bezala
ordaintzen dietela sentitu behar
dutela, eta familia bizitza ordutegi
malguekin, egonkortasun kon-
promisoarekin eta lanbide karre-
ra erakargarri batekin bateragarri
egin ahal izango dutela», Urku-
lluren hitzetan.
NAZIOARTEKO IZAERAEustat Euskal Estatistika Erakun-
deak enpleguari buruz argitara-
tutako datuak aipatuz, lehenda-
kariak azpimarratu zuen langa-
bezia tasa % 10etik behera kokatu
dela, lehen aldiz 2011. urteaz ge-
roztik. «Joera positiboa da, nora-
bide egokian lortutako emaitza».
Dena den, hori ez dela nahikoa
esan zuen, eta inbertitzen, berri-
tzen eta euskal enpresak nazioar-
tekotzen jarraitu behar dela, jar-
duera sektore berriak eta kalitate
handiagoko enpleguaren sor-
kuntza bultzatzeko.
«Enpresa kultura eraldatzea
eskatzen duen garai aldaketa ho-
nen aurrean», Adegi elkarteak
pertsonen gardentasunean, kon-
fiantzan eta konpromisoan oina-
rritutako enpresa kultura berri
bat abian jartzeko gomendio
praktikoen multzo batez osatuta-
ko gida bat egin du.
Bide horretan, Enpresa Kultura
Berriaren Fabrikak aukera eman-
go du Adegi elkartea enpresen
kultura eraldaketako prozesue-
tan egiten ari den laguntza lana
hautemateko eta haren balioa az-
pimarratzeko.
Proiektuak nazioarteko izaera
duenez gero, Enpresa Kultura Be-
rriaren Fabrikak nazioarteko
aholku batzorde bat izango du.
«Batzorde horretan, nazioarteko
enpresen zuzendari nagusiek be-
ren ideien, egitasmoen eta espe-
rientzien ekarpena egin ahal izan-
go dute, eta enpresen kultura
eraldatzeko erronka handi hone-
tan lagundu ahal izango digute».
Adegi elkarteko arduradunen hi-
tzetan.
Enpresa Kultura Berriaren Fabrikaren eraikina nola izango den adierazten duen irudia. ADEGI
Eduardo Junkera, Adegi Gipuzkoako Enpresarien Elkarteko presidentea, eta Iñigo Urkullu, Eusko Jaurlaritzako
lehendakaria, eraikineko lehen harria ipintzeko ekitaldian. ADEGI
Eraikuntza eta azpiegiturak bVBERRIA
Asteartea, 2020ko martxoaren 17a
Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatuwebgune hau:www.adegi.es
@
IKUSKARITZA TEKNIKOAEGITEKO ERRAZTASUNAKMaiatzaren 1etik aurrera, Euskoregite plataformak Euskal Autonomia Erkidegoko EraikinenIkuskaritza Teknikoaren prozesu osoaren tramitazio elektronikoa hartuko du bere barnean, etaadministrazioen arteko interakzioa bermatuko du.
Euskoregite Eus-kal AutonomiaErkidegoko Erai-kinen Ikuskari-tza Teknikoa ku-deatzeko plata-
formaren berritasunak aurkeztuzituen Iñaki Arriolak, Eusko Jaur-laritzako Ingurumen, LurraldePlangintza eta Etxebizitzako sail-buruak, otsailaren 24an. Aurkez-pen ekitaldia Eusko Jaurlaritza-ren Gasteizko egoitzan egin zen,eta Arriolarekin batera izan zirenlursail administratzaileen, arki-tektoen eta aparejadoreen elkar-go profesionaletako zenbait or-dezkari, baita Euskal AutonomiaErkidegoko udaletako eta hirigin-tza eta birgaitze sozietate publiko-etako hainbat teknikari ere.Maiatzaren 1etik aurrera, Eus-
koregite plataformak (www.euskoregite.com) EraikinenIkuskaritza Teknikoaren prozesuosoaren tramitazio elektronikoahartuko du bere barnean, etaadministrazioen arteko interak-zioa bermatuko du.Atariak agente mota bakoitza
sartzeko eremu berezia izangodu. Erabiltzaile guztiek, ataritikbertatik modu erraz eta intuitibo-an erabili ahal izango dute ikus-kapen horiek kudeatzeko infor-mazio tresna bateratu bat,Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa-ren zirkulu osoaren tramitazioelektronikoa erraztuko duena.Esaterako, txostena idaztea,identifikatutako zuzenketa pro-zesua egitea, Eraikina Erabiltzekoeta Mantentzeko Plana jabeenesku jartzea, txostena EuskalAutonomia Erkidegoko Eraiki-nen Ikuskaritza Teknikoen Erre-gistroan sartzea eta erregistrohorretan dagoen informaziopublikoa herritarren eskua jar-tzea.Jabeek, ikuskatzaile teknikoek
eta esleitutako udal langileek uneoro kontsultatu ahal izango duteEraikinen Ikuskaritza Teknikoa-ren administrazio egoera: adibi-dez, txostena sinatu den, bidaliden, jaso den eta argitaratu den ja-
kiteko, baita Eraikinen Ikuskari-tza Teknikoaren beraren egoera-ren berri jakiteko ere: dagokionepearen barruan dagoen, egitekedagoen, beharrezko esku hartze-ko mailekin aurkeztu den —1, 2, 3eta 4. mailak—, zati batean edoosorik zuzendu den, iraungita edozain dagoen, eta abar.
Gainera, administrazioen arte-ko ahalik eta interakzio elektroni-korik handiena ahalbidetuko du,eta etengabe eguneratu ahal izan-go da.Euskoregite plataforma berria
abian jarri arte, eta formulario be-rrietara ohitu ahal izateko, ikus-kapen txostenak idazteko modu-
lu bat jarriko da teknikarien esku.Era berean, prestakuntza eta in-formazio aldi bat zabalduko da in-plikatuta dauden eragile guztien-tzat.Arriolak aurkezpen ekitaldian
nabarmendu zuenez, EraikinenIkuskaritza Teknikoa da herrita-rrak bizi diren eraikinen kontser-
bazio eta segurtasun egoera ziur-tatzeko sistemarik aproposena,«baita etorkizunean arrisku etakonponketa larriei aurrea hartze-ko sistemarik egokiena ere».
AZTERKETA TEKNIKOASegurtasun arrazoiengatik, 50urte baino gehiago dituzten etxe-bizitzak egoera onean daudelaegiaztatzera behartuta daudeAraban, Bizkaian, Gipuzkoan etaNafarroan, eta azterketa teknikobat egin behar dute. Araban, Biz-kaian eta Gipuzkoan, EraikinenIkuskaritza Teknikoa (EIT) izenadu ziurtagiriak, eta, Nafarroan,Eraikinak Ebaluatzeko Txostena(EET). Ipar Euskal Herrian etxebi-zitzek ez dute zertan agiri horiizan. Dena den, eraginkortasunenergetikoaren ziurtagiria izateaderrigorrezkoa da Lapurdin, Na-farroa Beherean eta Zuberoan.Eusko Jaurlaritzak 2018an
moldatu zuen eraikinen azterke-ta teknikoa egiteko agintzen duendekretua. Horrela, alde bat kalerabegira duten etxebizitzek baka-rrik egin behar dute ikuskaritzateknikoa. Eta, ondorioz, nekaza-ritza edo abeltzaintza ustiapenaduten baserriek ez dute azterketateknikoa egin beharrik, ezta ba-nakako etxebizitzek ere. Baldin-tza bakarra dago: etxeen jabeektokian tokiko udalarekin adostubeharko dute eraikinak ikuskari-tza teknikoa gainditu beharkoduen ala ez. Udalak ontzat jotzenbadu soilik geldituko dira azter-keta egitetik salbuetsita.Berez, EIT eta EET ziurtagiria
lortzeko azterketetan, eraikina-ren egitura, aurrealdea, estalkia,hornikuntza, ur zikinen sarea,iristeko erraztasuna eta energiaeraginkortasuna aztertzen dira.Teknikariek egiten dute ikuska-pena, baina etxe jabeek eurekhasi behar dute prozesua.Arkitekto bati edo eraikitze inge-niari bati eskatu behar diote erai-kinaren azterketa egiteko, etahark emandako ziurtagiria uda-lean aurkeztu behar dute ondo-ren. Hego Euskal Herrian berritze
edo birgaitze lanak egin nahi di-tuzten 10 urtetik gorako eraiki-nen jabeek ere izan behar duteEIT edo EET ziurtagiria, lan ho-riek egiteko diru laguntzak eska-tu nahi badituzte behintzat.Etxebizitza bakoitzaren adina
ezagutzeko eta azterketen gaine-ko informazioa jakiteko, EuskoJaurlaritzaren Euskoregite plata-formaren webgunea (www.eus-koregite.com) eta Nafarroako Go-bernuaren www.vivienda. na-varra.es webgunea kontsultadaitezke.
Gasteizko etxebizitza batzuk. JUANAN RUIZ / FOKU
VI bEraikuntza eta azpiegiturak BERRIA
Asteartea, 2020ko martxoaren 17a
EGUZKIENERGIARENONURAKSolar Power Europe elkarteak eguzki energiafotovoltaikoak eraikuntzan ekar ditzakeenonurei buruzko txosten bat argitaratu du.
Solar Power Euro-pe eguzki ener-giaren Europakoelkarteak Solarskins, an oppor-
tunity for grea-
ner cities izenburuko txostenaargitaratu du (Eguzki inguratzai-leak, aukera bat hiri iraunko-rrentzat), hainbat erakunderekineta ikerketa zentrorekin elkarla-nean aritu ondoren: besteakbeste, Tecnalia korporazio tekno-logikoarekin. Solar Power Europe (www.
solarpowereurope.org) eguzkienergia sustatzen duen Europakoelkarterik handiena da, eta, aipa-tu txostena osatzeko, ikerketa lanbat bultzatu du eguzki energiafotovoltaikoa eraikuntzan eguzkiinguratzaileen bitartez integra-tzeko moduei buruz. Eguzkiinguratzaileek eraikuntzan onu-rak ekar ditzaketela ondorioztatudu, hiri arkitektura lagungarriaizan daitekeela karbono gutxikoenergia sorkuntzaren aldekotrantsiziorako.Halaber, txostenak neurri jakin
batzuk finkatu ditu energia foto-voltaikoa eraikuntzan integratueta aukerak sortzeko, eta teknolo-gia horren diseinuaren malguta-suna eta heldutasun tekniko han-dia nabarmentzen ditu.Hauek dira bertan bildu diren
proposamenetako batzuk: erai-kin publikoak eraikin energetikobihurtzea eguzki panel ingura-tzaileen bitartez, jabetza priba-tuen titularrentzako finantzaketasistema berriak sustatzea, etaeraikinen eta garraioen elektrifi-kazio sistematikoa bultzatzekopolitika eraginkorrak, araudiaketa pizgarriak abian jartzea.
TRANTSIZIOENERGETIKOA«Eguzki inguratzaileak aukerabat dira trantsizio energetikoagauzatzeko», Tecnalia korpora-zio teknologikoko arduraduneknabarmendu dutenez. «Energiafotovoltaikoa integratua duteneraikinen bidez, hiriak lagun-koiagoak izaten dira ingurumenazaintzearen aldetik; karbonomaila txikia izango duen ekono-mia garatzeko trantsizio energeti-koa sustatzen dute; lanpostuaksortzen dituzte industria fotovol-taikoaren eraikuntzaren eta ins-talazioaren arloetan; hirien bizikalitatea eta erakargarritasunahobetzen dute; eta sare elektriko-en deszentralizaziorantz aurreraegitea ahalbidetzen dute».Hori guztia lortu ahal izateko
hainbat oztopo gainditu behardirela dio Solar Power Europeelkarteak argitaratu duen txoste-nak: berritze tasa txikiak, energia
berriztagarrien in situ integraziomotela eta neurri horiek eskain-tzen dituzten onurei buruzkokontzientziazio falta historikoa.Tecnalia (www.tecnalia.com)
BRTA Basque Research andTechnology Alliance partzuergozientifiko-teknologikoko kidea
da, Euskal Autonomia Erkidego-ko beste zenbait eragile zientifi-korekin batera. BRTA partzuer-goa, euskal zientzia, teknologiaeta berrikuntzaren sareko hama-sei zentro teknologiko eta ikerke-ta zentro kooperatiboren, EuskoJaurlaritzaren, Arabako, Bizkaiko
eta Gipuzkoako foru aldundieneta Spri Taldearen arteko lanki-detza hitzarmen baten bidezsortu da, Euskal Autonomia Erki-degoko industria erronkei eran-tzuteko, eta ikerkuntzaren etateknologiaren alorretan lan egi-teko.
Solar Power Europe elkarteak argitaratu duen txostenak neurri jakin batzuk finkatu ditu energia fotovoltaikoa
eraikuntzan integratu eta aukerak sortzeko. SOLAR POWER EUROPE
Eraikuntza eta azpiegiturak bVIIBERRIA
Asteartea, 2020ko martxoaren 17a