GELA ETA IKTak

5
4. TXOSTENA: GELA ETA IKT-AK HEZKUNTZA DIGITALEN OBJEKTUEN DISEINU ETA GARAPENAREN AKZIOAK 1. Indarrean dagoen ideia: IKT-en integrazio eraginkorra hezkuntza sisteman. XXI. mendeko gizarteari dagokionez, hezkuntza, irakaskuntza/ikasketa prozesuen moldaketa batean aurkitzen da. Hemen, irakasle eta ikertzaileei esker agerian gelditu da, teknologia hezkuntza sistema aldatzeko tresna dela, eta beraz hezkuntzarako aurrera pauso bat. Ikasleei autonomo izateko beharra sartzen zaie, malgutasuna eta elkarrekintza ere era berean. Hezkuntzaren zerbitzu gisa sarea dugu, non honen bitartez hainbat zerbitzu, eduki, aplikazio eta konponbide ematen dizkion hezkuntzari. XXI. mendean sarearen esku- hartzea beharrezkoa dela agerian geratzen da. Zentzu honetan, hartu beharreko neurriak mota integralekoak izan beharko dira eta zenbait esparruetarako irtenbideak begietsi beharko dira: infraestruktura, euskarri tekniko eta pedagogikoa, baliabide eta material digital hezitzaileak, formakuntza eta dinamizazioa, integrazio kontestuala eta sistemikoa, administrazioa bermatzea, eta iniziatiba edo proposamen berritzaileen babesa. 2. Hezkuntza digitalen edukiak estrategia gisa Sormena bermatzeko, kalitatezko material digital hezitzaileen zabaltzea eta ebaluaketa sustatzeko beharra dago. Horretarako ezinbesteko elementu batzuk ditugu; hezkuntza kalitatearen material digitalen sormena, zabalkundea eta ebaluazioak. IKTen erabileran oinarritzen diren irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak zuzendu ahal izateko, ezinbestekoa izango da “ezagutzaren gesti o” azkarra ahalbidetuko duten kalitatearen irizpideen, katalogazio eta indexazio sistemen ezarpena, baita proposatuak

description

4. sintesia

Transcript of GELA ETA IKTak

Page 1: GELA ETA IKTak

4. TXOSTENA: GELA ETA IKT-AK

HEZKUNTZA DIGITALEN OBJEKTUEN DISEINU ETA GARAPENAREN

AKZIOAK

1. Indarrean dagoen ideia: IKT-en integrazio eraginkorra hezkuntza

sisteman.

XXI. mendeko gizarteari dagokionez, hezkuntza, irakaskuntza/ikasketa prozesuen

moldaketa batean aurkitzen da. Hemen, irakasle eta ikertzaileei esker agerian gelditu da,

teknologia hezkuntza sistema aldatzeko tresna dela, eta beraz hezkuntzarako aurrera

pauso bat. Ikasleei autonomo izateko beharra sartzen zaie, malgutasuna eta elkarrekintza

ere era berean.

Hezkuntzaren zerbitzu gisa sarea dugu, non honen bitartez hainbat zerbitzu, eduki,

aplikazio eta konponbide ematen dizkion hezkuntzari. XXI. mendean sarearen esku-

hartzea beharrezkoa dela agerian geratzen da.

Zentzu honetan, hartu beharreko neurriak mota integralekoak izan beharko dira eta

zenbait esparruetarako irtenbideak begietsi beharko dira: infraestruktura, euskarri

tekniko eta pedagogikoa, baliabide eta material digital hezitzaileak, formakuntza eta

dinamizazioa, integrazio kontestuala eta sistemikoa, administrazioa bermatzea, eta

iniziatiba edo proposamen berritzaileen babesa.

2. Hezkuntza digitalen edukiak estrategia gisa

Sormena bermatzeko, kalitatezko material digital hezitzaileen zabaltzea eta

ebaluaketa sustatzeko beharra dago. Horretarako ezinbesteko elementu batzuk ditugu;

hezkuntza kalitatearen material digitalen sormena, zabalkundea eta ebaluazioak.

IKTen erabileran oinarritzen diren irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak zuzendu ahal

izateko, ezinbestekoa izango da “ezagutzaren gestio” azkarra ahalbidetuko duten

kalitatearen irizpideen, katalogazio eta indexazio sistemen ezarpena, baita proposatuak

Page 2: GELA ETA IKTak

izan diren formakuntza mailak identifikatzea eta edukien izaera akademikoa eta

profesionala nabaritzea ere.

Horrela, erabiltzaileen dibertsitatea dela eta, garrantzitsua da kolektibo bakoitzak

dituen eskakizunak, zein hauen eskari espezifikoak asetzea, eta ondorioz eduki, zerbitzu

eta material ezberdinak edukitzea.

Horregatik, helburu nagusia, edukien eta materialen katalogo handi bat sortzea da.

Honen bitartez, modu irekian eta doan, publikoki materiala konpartitzeko aukera

baitago eta sarean denak sarbide irekiaren bitartez eskuragarri egongo den material hau

lortu ahal izateko aukera edukiko duelako.

3. Zer ulertzen dugu hezkuntza digitala entzutean?

Gaur egun oso zaila da hezkuntza eduki digitalei definizio zehatz bat ematea.

Hezkuntza eduki digitalei buruz hitz egiten dugunean, hauek heterogeneoak direla esan

dezakegu, bai produktuan eta baita motibazio prozesuetan eta berrerabiliaren aukeretan

ere.

Bestalde, esan, sistema bera aurrera eramaten duen eguneroko eboluzioa, oso

konplexua bihurtzen duela mundu honetan parte hartzen duen hezkuntza eduki

digitalentzat muga nabariak ipintzea.

Terminoaren esanahia <<bricosoftware>> izenez ezagutzen den eredu konstruktibo

eta irekitik; arlo eta maila hezitzailearen arabera ezberdindutako pakete global gisa

azaltzen den faktoretzako produktu integralera dagoen eduki hezitzaile digital orori

zabaltzen da.

4.- Diseinu eta hezkuntzaren edukietarako plan instituzionalak

Badira urteak, Espainiako Hezkuntza Administratiboak, hezkuntza sisteman

teknologia berrien erabilpena bultzatzeko eta zabaltzeko programa ezberdin eta plan

jeneralak egin zituela. Horrela, eskuragarri diren konpetentzia horiek guztiak

Page 3: GELA ETA IKTak

mesedegarri eginez eta indartuz, IKTen erabileraren bidez hezkuntza sistemak aurrera

pausu bat egiteko.

Hezkuntza komunitatearen exijentziei erantzuteko, ekimen ezberdinak egingo dira

eta horren helburua, kalitatezko material multimedien sormena, zabalkuntza eta

katalogazioa da, unibertsitate kanpoko hezkuntzan eduki digitalen existentzia errazteko.

Programa handi hauetaz aparte, Espainiar hezkuntza administratiboak, ekimen

ezberdinen bitartez, ikerkuntza eta eremu honen garapenaren alde ekimen ezberdinak

egin ditu.

Hezkuntza eta Zientzia Sailak eta baita komunitate autonomoek ere martxan jarri

dituzte multimedia materialak sortzeko proiektuak. Europa mailan Minerva programa

ere abian dago.

5. Hezkuntzaren eduki digitalen garapena “ Internet eskolan” planaren

barnean

90. hamarkadatik aurrera, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak <<Centro Nacional

de Información y Comunicación Educativa (CNICE)>> aurrera eraman ditu eduki

hezitzaile digitalen produkziora bideratutako ekintzak, hasieratik irekiak, egokigarriak,

modularrak eta malguak izateagatik nagusitu direnak. Honek, <<Internet en la

Escuela>> planaren markoan hezkuntza administrazio ezberdinen eskuetatik eginiko

kolaborazio ekintzen jarraibideak markatu dituelarik.

Aipatutako plan honek, gogoetarako, berrikuntzarako eta esperimentaziorako

espazio bat bermatzen du, eta batez ere haur eta lehen hezkuntzara zuzendua dago.

Hemen bi proiektu nabarmentzen dira daukaten espezifikotasunagatik eta

dibertsitateagatik. Lehena, hezkuntza behar berezietara bideratuta dago (Proyecto

Aprender) eta besteak komunikabide sozialen integrazio kurrikularra bermatzen du

(Mekos).

Page 4: GELA ETA IKTak

Elkarlana printzipio gisa hartuz, adituen hiru profil ezartzen dira, (edukiak,

produkzio grafikoa eta audiobisuala eta garapen teknikoa) IKT-en inguruan

esperientziadun koordinatzaile batek bideratuko lituzkeenak. Produkzio Sistema honen

bidez hamalau lan talde martxan jarri zirelarik. Azkenik aipatu behar, esperientzia

honen emaitzek eduki hezitzaile digitalak eman dizkigula.

Modu aurrerakoi batean, bai CNICEk proposatutako edukiak (Palladium, EduSport)

eta baita << Internet en la Escuela >> programaren bidez hezkuntza administrazioek

burututako kolaboraziotik sortutakoak beraien web orrialdeetan material eraldagarria eta

garapeneko dokumentu estrategikoak sartzen joango dira.

Plan honek, instituzio ezberdinekin harremana izateko eta horrela elkarlanean

aritzeko aukera ematen du eta programa hau, eskoletan egunerokotasunean erabiltzea da

helburu.

6. "Interneta gelan" edo “Internet en el aula” plana

“Interneta gelan”, helburuen hazkuntza bat esan nahi du, gaur arte definituak, bere

egituraren, zabalkuntzaren eta erabilpenaren sustapenean.

2005-2008. urte bitarteko << Internet en el Aula >> planak, inklusio digitalari

heltzen dio, lantaldean oinarritzen diren produkzio prozesuen bidez. Hauetan, eduki

digital irekiak, jomuga eta bitartekoak izanik. Kolaborazio bidez egindako edukiak,

administrazio hezitzaileen ingurukoak direnak, zenbait agente desberdinen inplikazioa

eskatzen dute: intelektual aholkulariak, IKTak aplikatzeko eta erabiltzeko adituak,

programatzaileak, talde koordinatzaileak, errepresentazio organuluak…

IKT-en Komisio Teknikoak, eremu eta maila ezberdinak proposatzen ditu,

hezkuntzan objektu batzuk garatzeko. IKT-ak, eremu eta maila definituetan aplikatzen

dituzten adituen taldeek, heztearen objektu horiei izenak jartzen dizkiete, gelan

detektatzen diren lehentasun eta beharren arabera eta diseinu hezitzaileak egiten dituzte.

Heziketa diseinu honek, edukien garapenaren urratsak adierazten ditu, heziketa objektu

independenteen eragiketan zehazten dituenak.

Page 5: GELA ETA IKTak

7. Estandarren aplikazioa hezkuntza digital irekiaren edukien garapenerako

Ekimen eta jardunaldi batzuk egiten ari dira hezkuntza, objektu digitalen gestio eta

garapenean, hezkuntza eta teknologi estandarren garapen eta aplikaziorako. Jardunaldi

hauek, helburuen beharraren erantzunagatik agertzen direlarik. Horregatik, hurrengo

proiektu hauek hasten dira; analisi, ikerketa eta garapenarekin erlazionatuta daudenak

eta helburu nagusia eduki hauekin erlazio gehiago duten beste bide batez kontrolatzea

eta optimizatzea dutenak.

Alde batetik, ODHen diseinu, garapen, administrazio, bilaketa, bisualizazio eta

berreskuratze prozesuak estandarizatzea bilatzen da. Hau, berrerabilpenean eta

interoperabilitatean zentratua dagoelarik.

Bestetik, ODHen konbinaketa, paketatzea eta transferentzia gestionatzen dituzten

prozesuetan jarri da proiektuaren xedea.

7.1. ODE-aren garapen, administrazio, bilaketa eta bisualizazioa eta

errekuperaketa prozesuen estandarizazio proiektuak

Orain arte, proiektu hauek izan dira garatuenak: Hezkuntza eta Zientzia,

Industria, Turismoa eta Komertzioaren hauek, Ministeriora eramaten dituzte. Helburu

nagusiena ODEaren diseinu instituzionalari buruzko informazioa lortzea izan da, baita

esplizitua izatea ere. Horretarako, edozein ODE perfilekin etiketatuta utziko zaio,

edozein erabiltzaileri, ODE hori informazio horrekin bilatzea eta informazio hori

edukitzea. Honek objektuaren erabileran, etekinean, motibazioan eta hezkuntza

materialak erabiltzen eta lan egiten dituzten erabiltzaileen asetzea nahi du.

b. Konbinaketa, empaquetamiento eta ODE trasferentziarako prozesuen

estandarizaziorako proiektuak

Administrazio berdinek hartzen dute parte, AENOR izan ez ezik, baina horrez

gain, askoz ere garapen txikiagoa dute. Izan ere, jatorrizko estandar bat txertatzea

erabaki da eta ez berri baten diseinua lantzea. Prozesu horiek Global Learning

Consortium-eko eta bere SCORM bertsioko IMS estandarrak erabiliz egiten dira.