IKTak aztertzen

download IKTak aztertzen

If you can't read please download the document

description

etxebarri bhi

Transcript of IKTak aztertzen

IKT azterketa

Etxebarri bhi

HEZKUNTZARI APLIKATURIKOTEKNOLOGIA BERRIAKHeziketa BereziaLARRAITZ URIARTE

AURKIBIDEA

Ikastetxearen kokapena eta ezaugarriak....................................................3

Ikastetxeko proiektuak............................................................................4

Ikastetxearen baliabide eta azpiegitura teknologikoak..................................7

Irakasleak IKT inguruan duten jarrera........................................................9

Proposamen didaktikoa..........................................................................10

IKASTETXEAREN KOKAPENA ETA EZAUGARRIAK.

Etxebarri BHI, Etxebarriko San Antonio auzoan kokatua dago; Santa Marina 21ean, hain zuzen ere.San Antonio auzoa, eraikin berriak direla eta, gaur egun erdigunearekin lotuta badago ere, orain gutxi arte nahiko baztertua zegoen. Bazterketa fisiko honi, auzokideen egoera kultural eta ekonomiko gutxitua gehitu behar zaio. Arrazoi hauek medio, gaur egun oraindik, ez-mesedetu ikastetxe edota centro desfavorecido gisa kontsideratua da. Jasotzen dituen laguntzak anitzagoak dira, irakasle mailan batez ere.Udaletxe mailan, euskara indarzte aldetik era laguntzak jasotzen dira; Xabi Paya, Julian Yantzi, Alex Txikon edota Fernando Morillo izan dira gurean. Gizarte laguntzaileak, eskola laguntza programak... ere anitzak dira.Aipatzeko da Mugarri Aisialdi eta Denbora librerako elkartea, udaletxeko kultura departamentuaren barruan dagoena. Hemen, ikastaroak, espazioa, aisialdia, eskola laguntzak... eskaintzen dira.Ikastetxe honetako ikasleen gehinego handi batek bekak jasotzen ditu.Etxebarri BHI derrigorrezkoa den bigarren hezkuntzako institutua da; bertan, ikasle guztiek D ereduan burutzen dituzte derrigorrezkoak diren 4 urteak edota 16 urte bete arteko ikasketak.Gaur egun, 153 ikaslek osatzen dute zentroa honako taldeetan banaturik:

MAILAIKASLE KOPURUA

DBH 1A17

DBH 1B18

DBH 1C17

DBH 2A18

DBH 2B17

DBH 3A19

DBH 3B19

DBH 4A20

OSAGARRIAN8

IKASTETXEKO PROIEKTUAK.

Etxebarri BHI institutuan momentu hauetan dauden proiektuak honako hauek dira:

HBSP edo PREEErrefortsuak emateko proiektuak dira. irakalse kopuru handiagoa eskaintzen da; gela berean irakasle bina egotea saio batzuetan, alegia.DBHko lehenengo zikloan onartua dago; 8 ordu lenguaia, euskara eta matematika saioetarako.

ESKOLA AGENDA 21Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta hezkuntza Sailak eramaten duen proiektua, Etxebarriko udalak parte hartzen du eta zentro guztien partaidetza eskatu.Institutuan Ingurumen batzordea eratzen da, estamentu guztien partaidetzaz.Natur zientzietako irakasleek, gelaz-gela aurkezpena egin eta jardunaldietan parte hartzeko ordezkariak aukeratzen dira.Orain arte, Klima aldaketa, Hondakinen birziklapena, Ura eta Biodibretsitatea landu dira. Honekin lotuta, 2.mailako ikasleak Sukarrietan, proiektu ezberdinak lantzeko aukera izan dute.Aurten, Elikadura eta osasuna lantzen ari dira,;gelaka gai honi buruz tailer bat landu dute inauteriak ostean.Arduraduna Montse Yusta da eta Wikia hurrengoa:http://www.ea21etxebarri.wikispaces.com

ELKARBIZITZAElkarbizitza plana izatea, beharrezkoa bihurtu da ikastetxe guztietan. Elkarbizitza planak Komunitate osoaren partaidetza eskatzen du, komunitateko kide guztien ongizatean garrantzi handia duelako.Ikasleen garapen pertsonal, sozialean eta errendimendu akademikoan ere, helburu bihurtu da.Lehen helburua hauxe da: Ikastexeen Elkarbizitza Behatokia sortzea eta Urteko elkarbizitza plana (UEP) bultzatzea.

Urteko elkarbizitza planak, 4 fase ditu:1- sentsibilizazioa.2- diagnostikoa.3- planifikazioa.4- jarraipena eta ebaluazioa.Arduraduna Mikel Lejarreta da.

EUSKERA NORMALKUNTZAEskolak dituen gabeziak ikusita martxan jarritako proiektua da.Eskola eta komunitatearen diagnosia eginda, datuak interpretatu eta euskeraren erabilera sustatzeko bideak, proeiktuak... diseinatu ziren.Gaur egun, formakuntzan dihardugu, hizkuntzaren zuzentasuna, hitzez eta idatziz landu dugu eskola formakuntza orduetan.Ikaslegoari begira, udalaren laguntzaz, hitzaldiak, euskara sustatzeko jokoak, EITBra bidaia saioa grabaketa batera ikusle bezala...Batzorde bat eratu da, arduraduna Iigo Iturralde da.

WEB ORRIALDEAAgenda 21 proiektuaren barruan koka daiteke; programazio laburrak, ariketak, informazioa... daude bertan. Sukarrietako egunerokoa eta argazkiak ere bertan zintzilikatzen dira. Helburua institutuaren berri ematea da.Arduraduna Amaia Basaldua da.Helbidea: http://www.etxebarribhi.net/

PROAEskolaz kanpo ematen den eskola laguntza programa. Aurton martxan jarria, DBH lehenengo zikloko 20 ikaslek parte hartzen dute.Ardunaduna, zentroko orientatzailea da; Felipe Tejedor.

IKT IKASTETXE EREDUAWEB 2.0 formakuntza egin da azken 2 ikasturtetan, berritzegunearen laguntzarekin. urratsak eman dira IKtak integratuz joan daitezen irakaskuntza-ikaskuntza prozesuetan. Administrazio-kudeaketa prozesuetan baita, biek espazioa eta denbora partekatzen baitute.Helburuak:ikastetxearen "heldutasun teknologikoen eredua" egitea.irakasle bakoitzaren profil digitala zehaztea.institutuko ekintza plana diseinatzea.Aurten, Eskola 2.0 ikusten ari gara, kurtso honetan institutura heldutako ikasle berriak ordenagailu portatilak erabiliz ikasketak lantzen hasi diren lehenak direlako.

IKT dinamizatzaileak astean 8 ordu ditu IKT ardura eta PREMIArako.Honek, ikasleak zein irakasleak teknologia berrietan formatzen ditu, hezkuntza eredua aireberritzeko asmoz eta ikasleen partaidetza bultzatuz.Asteazkenetan batzen gara formakuntza orduetan; Sites hastapenekin ari gara momentu honetan. Ikastetxe barneko ikasle zein irakasleen sareko kontuak sortu ditugu; karpetak mintegika...Arduraduna Arrate Aldaiturriaga da.

IKASTETXEAREN BALIABIDE ETA AZPIEGITURA TEKNOLOGIKOAK.

Institutua, teknologi mailan, honela hornitua dago.

LEKUAORDENAGAILU KOPURUA

Mate mintegia1

Natu mintegia1

Hizkuntza mintegia1

Gizarte mintegia1

orientazioa mintegia4

Teknologi tailerra3

Laborategia1

Informatika gela16

Plastika gela11

Liburutegia4

Irakasle gela2

Zuzendaritza 5

Portatilak4 + arbel digitalekoak

Martxan daudenak eta erabiltzen diren inprimagailuak 6 dira eta eskaner bat.Fotokopiagailauak, inprimatzeko eta eskaneatzeko lanak ere egiten ditu.Gela bakoitzean arbel digital bana dago; gabonetan jarri zituzten baina oraindik martxan jarri gabe daude, portatilak ezartzeko armairuak noiz ekarri zai.Badira beste 2 arbel digital. Lehenengoa plastika gelan dago eta IKT ardura duenak, 4. mailako ikasleekin matematika saioak emateko erabiltzen du. Bestalde, gizarte irakaslea ere astean behin, ikasleak gela honetara eramaten ditu, arbel digitalak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatuz.2.na informatika gelan dago, honen erabilera murritzagoa da, gehienbat formakuntzarako erabiltzen da.

Lehen aipatu bezala, 1 DBHko ikasleek, portatil bana dute, gelabakoitzean, armairu bana dago hauek gorde eta kargatu daitezan.

IRAKASLEAK IKT INGURUAN DUTEN JARRERA.

Orokorrean, irakasleek agertzen duten jarrera ona bada ere, gehiengoak ez du bere burua teknologi berrietan kokatua ikusten; zaila egiten zaie eta aldi berea ezezagunari zaion beldurra nagusitu egiten da.Orain arte, arbel digitalak ez dira ia erabili. Lehen aipatu bezala IKT arduradunak matematika saioetarako besterik ez zuen erabiltzen. Gero gizarteko irakaslea ere erabiltzen hasi zen. Honek ez du orain arte inongo arazorik suposatu; izan ere, erabili nahi izanez gero ez da arazorik izan eta ez jakite edo ez erabiltze horrek ez du atentziorik deitu.Informatika gelan aldiz, erabilerarako arazoak anitzagoak izan dira. Hemen informatika saioak kokatu behar izate horrek gelaren erabilpena mugatu izan duelako baina saio hauetatik at, oso gutxi erabilia izan da. Hizkuntzetako saio batzuk kenduta, ezer ez esateraino.Ikus aitekeen ordenagailu kopurua kontuan hartuz, erabilera eskasa dela ondorioztatu genezake.Laugarren ikasturtea da bertan nagoela eta 3.na teknologia berrietan formatzen ari garena. Erritmoa, taldeak orokorrean ezartzen duena, oso motela da eta erabilera aldetik pertsonala dela aipatuko nuke; izan ere, hezitzaile bezala irakasle askok ematen dituzten eskoletan egoten naiz eta ez dut inor ikusi eskolak ematerakoan teknologia berriak aplikatzen ezta erabiltzen ere.Arbel digitalak astesantu osterako prest egongo direla uste dut, eskura izateak erabiltzen edota frogatzen hasteko aukera emanen du eta erabiltzen hasteak gehiagora eramaten duenez, apurka-apurka teknologi berriak erabiltzen hasiko gara.

PROPOSAMENA; JARDUERA DIDAKTIKOA.

Koordinazio falta sumatzen da. Institutu txikia da gurea eta ez dago informatika aditua den espezialista adibidez. Honek duen ondorioa honako da: lehenengo mailetan ematen diren informatika orduak eta 4.neko mailan ematen direnak, orduak faltan dituen irakasleak eman behar izatea. Kasu honetan 4 gelata horietan ematen ditu informatika ikasgaia, eta gela bakoitzean irakasle ezberdin batek ematen ditu eskolak.Nik uste, informatika saioak IKT eta proiektuekin; Agenda 21, normalkuntza edota mintegiekin koordinatuak izan beharko zirela eta komuneko zerbait landu; horrela, ikasleak eskolako partaidetzan teknologia berriak erabiliz motibatu eta agente aktibo bihurtuz.Nire proposamena GLOGSTERa da. motibagarria izaetaz gain, informazioa sintetizatzen ikasi eta ikasgai guztietan erabili daitekeen programa delako.programa dohainikoa da, erregistratu besterik ez da egin behar:

http://www.glogster.com/

Glogsterra, poster digita bat da zeinetan, posterraren hondoa aukeratu daiteke (wall), testurako bokadilloak, post-it edo lainoak (test), irudi estatiko zein mugimenduzkoak jarri (grafics), markoak, bideoak, linkak... hau guztia modu erraz eta erakargarri batean.Badira posterrak egiteko beste hainbat programa, baina honek duen berezitasuna da; mikrofonoa eta webcam-a izanez gero, programatik bertatik grabatzeko aukera ematen duela.Posterra, pribatu edota publiko bezela jarri dezakegu eta facebook-era edota txitter-era igotzeko aukera ematen du.Badago, aplikazio berezi bat, Euglogster. Honek, kontuak ezberdinak izateko aukera ematen du, ikasleekin lan egin ahal izateko.

http://www.edu.glogster.com

Proposamena laguntza gelan erabiltzeko litzateke, DBHko lehenengo ziklokoikasleekin.Helburua, Glog-aren bidez, teknologia berrietan trebatzea litzateke; hizkuntza lantzeko, ideiak sintetizatzeko, sormen adierazpena errazteko, informazioa partekatzeko eta hezkuntza proiektuan, parte hartzea bultzatzeko.Programaren nondik norakoak ikasteko, ikasleei gaia aukeratzeko eskatuko genieke eta programak eskaintzen dituen aukerak aztertu asmoz Glog edota posterra sortu. Eginez eta konpartituz ikasten dugunez, guztion zalantzak eta beldurrak behin uxatuz normalkuntza proiektua darama arduradunarekin bilduko ginateke.Normalkuntza proiektuaren barruan, urtero legez euskara sustatzeko asmoz, hizlari moduan nor etorriko den jakin eta elkarlana bultzatuz, kasu honetan, idazle honi buruzko informazioa landu eta partekatuko genuke gure Glog-a medio.Behin bukatuta, inprimatu eta institutuko paretetan jartzeaz gain, web orrialdean ere eskegiko genuke.