Gerra zibila Ortuellan eta Gamiz-Fikan
-
Upload
ekain-etxeba -
Category
Documents
-
view
267 -
download
12
description
Transcript of Gerra zibila Ortuellan eta Gamiz-Fikan
GERRA ZIBILA (1936-1939)
ORTUELLAN ETA GAMIZ-FIKAN
Egileak:
Aldalur, Gemma
Avellanal, Eskarne
Campo, Julia
Carrión, Rebeca
Etxebarria, Ekain
2011/2012 Ikasturtea
Gizarte-Zientziak eta Beren Didaktika II
2
AURKIBIDEA
SARRERA 3
HELBURUAK 3
ERABILITAKO METODOLOGIA 4
HURBILKETA HISTORIKO ETA SOZIOEKONOMIKOA GAMIZ-FIKARA 5
HURBILKETA HISTORIKO ETA SOZIO-EKONOMIKOA ORTUELLARA 8
ELKARRIZKETATUEN AURKEZPENA 10
ELKARRIZKETAREN BALORAZIOA 11
ELKARRIZKETAKO GALDERAK 12
GERRA ZIBILA 16
AURREKARIAK 16 GAMIZ-FIKAN IZANDAKO AURREKARIAK 18 O POLITIKA BIZKAIKO LANDA EREMUAN 18 O GAMIZ-FIKAKO UDALETXEA ESPAÑAKO II. ERREPUBLIKAN 21
• Jeltzaleen nagusitasuna 21 • Ardoaren estatutua 23
ORTUELLAN IZANDAKO AURREKARIAK 26 AURREKARIAK NAZIOARTEAN 29 GERRA ZIBILA EUSKAL HERRIAN 31 O ALTXAMENDU MILITARRA 31 O GERRA BETEAN AUTONOMIA ESTATUTUA LORTU ZEN 33 O GAMIZ-FIKAN GERRAREN HASIERA 35 O ORTUELLAN GERRAREN HASIERA 40 O ZIBILEN ETA HERRIEN KONTRAKO BONBARDEAKETAK 42 O SANTOÑAKO ITUNA: EUSKAL HERRIAN GERRAREN AMAIERA 45 O ESPAINIAN GERRAK JARRAITZEN ZUEN 45 O NAZIOARTEKO LAGUNTZA 45 O GERRAREN ONDORIOAK 48
• Francoren diktadura (1939-1975) 48 � Frankismoaren ezaugarriak: 51
• Ondorioak nazioartean 56 � II. Mundu gerra (1939-1945) 56 � Gerra hotza (1945-1991) 57
HAUSNARKETA 58
ITURRIAK 60
3
SARRERA
Ikerketa lan honetan Ikastetxeetan gizarte zientziak era praktikoago eta
esanguratsuago batean irakasteko beste modu bat aurkezten dugu. Lan honetan Gerra
Zibila landu dugu. Baina, ikerketarako tresna nagusia elkarrizketa eta informazio
bilketa izan da. Izan ere, Gerra Zibila bizi izan duten Casimiro Bordegarairen
bizipenak izan dira lan honen abiapuntua (Juan Triguerosen bizipenak ere azaltzen
dira).
Alde batetik, Casimiro eta Juan elkarrizketatuak Ortuellakoak dira, taldeko kide batek
ezagutzen zituen eta elkarrizketa egiteko prest zeuden. Bestetik, beste taldekide batek,
Fikan baserria duenak, Gerra Zibilean Fikako Udaletxeko egoerari buruzko
informazioa lortzeko interesa azaldu zuen. Beraz, interesgarria iruditu zitzaigun,
Bizkaiko bi herrialde hain desberdinetan Gerra Zibila nola bizi izan zuten aztertzea,
beti ere denbora historikoan kokatuz.
HELBURUAK
• Gerra Zibilaren aurrekariak aztertu eta alderatuko ditugu.
o Herritarren bizipenak eta kontestu historikoa aztertuko dugu.
o Arlo politikoan bizi zen egoera, Gamiz-Fika eta Ortuellakoa eta
historikoa aztertuko dugu.
o Nazioarteko egoera ere aztertuko dugu.
• Gerra Zibila herritarrek nola bizi izan zuten Ortuellan.
o Gerra Zibileko bizipenak ezagutuko ditugu.
o Gerra Zibileko bizipenak kontestu historikoan kokatuko dugu.
o Gerra Zibileko gertakari nagusiak aztertuko dugu.
o Nazioarteko laguntzak ere aztertuko ditugu eta zer ondorio izan
zituzten ikusiko dugu.
• Gerra Zibila Gamiz-Fika eta Ortuellako udaletxean.
4
• Gerra Zibilaren ondoren Gamiz-Fika eta Ortuellan eman ziren aldaketak zehaztu
eta konparatu.
o Aldaketak esparru politikoan horren adierazle Udaletxea harturik.
o Aldaketak esparru sozialean, herritarren bizimoduan.
• Gerra Zibilaren ondorioak Gamiz-Fika eta Ortuellan esparru politiko eta
sozialean.
o Ondorioak alderatuko ditugu. Berdintasun eta Desberdintasunak
azpimarratu.
o Ondorioak kontestu historikotik aztertuko ditugu.
o Nazioartean zer nolako ondorioak eman ziren ere aztertuko ditugu.
• Gizarte irakasgaia lantzeko erabili dugun metodologia baloratu.
ERABILITAKO METODOLOGIA
Ikerketaren metodologia izan da gure lana egiteko oinarria. Lehenik eta behin helburu
batzuk finkatu ditugu. Helburu horiek bideratuta Gerra Zibileko informazioa bildu
dugu, horretarako liburuetara eta internetera jo dugu. Horrez gain, gure lanerako
informazio zehatzagoa behar izan dugu, bai Gamiz-Fikako eta bai Ortuellan Gerra
Zibilaren aurreko, gerrako eta ondorengo egoera eta herritarren bizipenak. Beraz,
Gamiz-Fikako Udaletxean garai hartan indar politikoen egora eta aldaketak islatzen
dituen aktak aztertu ditugu. Horrez gain, Ortuellako Udaletxeko egoera aztertzeko
Udaletxeko aktetatik ere informazioa bildu dugu.
Bestalde, Udaletxeetako egoera aztertzeaz gain Gerra Zibila bertatik bertara bizi izan
zuten, Casimiro Bordegarai eta Juan Triguerosi elkarrizketa egin genien. Casimirok
11 urte zituen eta Juanek 7 beraien bizipenak eta denbora historikoak izan ditugu
kontutan lan hau burutzerako orduan.
Informazio ugari geneukan eta denbora aldetik nahiko justu genbiltzanez. Taldeko
bilerak egin ondoren, asteroko lana banatu izan dugu eta Dropbox sistemaren bitartez
amankomunean jarri. Horrela erosoago izan da guztiontzat lan egitea.
5
Bukatzeko egindako lanak irakaskuntzan izan dezakeen erabilgarritasunaz hausnartu
dugu. Gizarte Zientziak edo Historia irakasteko eta ikasteko beste era bat izan da lan
honetan praktikan jarri duguna, eta horren inguruko gogoeta izan da lan honen azken
jomuga.
HURBILKETA HISTORIKO ETA SOZIOEKONOMIKOA GAMIZ-FIKARA
Gamiz-Fikako udala Bizkaiko iparraldeko erdigunean dago kokatuta, antzina Uribeko
Merindadea zenean. Egun, Plentzia-Mungia eskualdean sartzen da baina inguruko
zonaldearen gehiengoa ez bezala, lur lauak eta ibai-arteak daude Gamiz-Fikako
eremuan, zeintzuek Bizkaiko Sinklinala lotzen duten mendi tontor jarraituen bidez.
Hain zuzen ere, mendi tontor horiexek dira eremuaren historiaren bi mutur lotzen
dituztenak. Berreagako tontorrean herrixka harresitu bat kokatu zen bigarren burdin
aroan (K.a. I – K.o. I), justu erromatarrak iritsi aurretik, eta Urkuluko, Urruztiko eta
Gazteluko muinoetatik igaro ziren brigada nafar eta italiarrak Bilbora bidean 1937ko
udan.
Gamiz Fikako Udala 1928ko azaroaren hamazortzigarrenean eratu zen ofizialki,
Gamizko eta Fikako
udalerriak batzean eta
udaletxe berriko
zinegotziak zehaztean.
Hurrengo astean, 1928ko
abenduaren seigarrenean,
jada “Anteiglesia de
Gamiz-Fica” agertzen da
udaletxeko plenoetako
aktetan.
Fikako irudi panoramikoa
Baina bi herrixken lehen berriak askoz ere lehenago topatu dira: 1390ean “Tierra de
Vizcaya” deritzen lurraldeko elizateak aipatzen dira Libro I de la Nueva
6
Recopilaciónean, eta horien artean agertzen dira Gamiz eta Fica. Gaineratu dezakegu
bitxikeria bezala, Cristobal Colón nabigatzailearekin batera Pedro de Garaizar
fikatarra abiatu zela Indietara bidean eta, lau urte beranduago, 1498ean, Colónen
hirugarren bidaiko kideen artean Pedro de Gamiz, Ugarteko dorretxekoa, agertzen
dela (Magrobejo, 1996: 21-22, 38-39). Bestalde, aipatu Bizkaiko Batzar Nagusietan
60. eserlekua zuela Gamizek eta 61.a Fikak.
Gamiz-Fikako udalerriaren ezaugarri sozio-ekonomikoak garrantzitsuak dira, tokiko
dinamika ezberdinak ulertu nahi baditugu. Horregatik, udalerriaren garapen
demografikoa ikusi behar dugu:
Udalerriaren bilakaera demografikoa ingurunekoarekin erkatuko dugu, testuinguru
zabalago batean ulertu ahal izateko, eta dituen joerak ulertu ahal izateko. XIX.
Mendetik hazkundea izan zen nagusi Españako erreinuan, Amerikako koloniek
burujabetza lortzean bertara emigratzea zailagoa baitzen eta landu zitekeen lur azalera
handitu zelako hainbat lur desbinkulatzean desamortizazioekin, ezkontza-adina jaitsi
eta elikadura hobetzea eragin zuelarik. XX. mende hasierarako geldotu egin zen
igoera aurreko garaiko hazkundea estentsiboa izan zelako (lur gehiago lantzen ziren,
baina ez ziren produktiboagoak) eta Amerikarako emigrazioak abiada berria hartu
zuelako traba instituzionalak desagertuta. Hala ere, laster hasiko da berriro gora
biztanle kopurua, industrializazioaren testuinguruan garraiobideak hobetu, nekazaritza
teknika berriak aplikatu eta ondorioz, bizi-maila hobetu egin zelako.
Hazkundea batez ere 1940ko hamarkadaren bigarren zatian eta 1950ekoan emango
da, espainiar historiografian nekazaritza tradizionalaren urrezko aroa bezala definitu
den garaian, baina guk aztertutako garaian ere ikusten dira garapen horren zantzuak
7
artxiboko iturrietan. Batetik, 1936ko hauteskundeetan Gamiz-Fikako barrutia bi
sekziotan banatzen da: lehenengo sekzioa Gamizen eta bigarrena Fikan. Bestalde,
1944ko udan Gamizen mutikoen eta neskatoen eskolak banatuko dira, eskolaratzeko
adinean dauden haurren kopuruaren igoeraren 1ondorioz. Azkenik, industrializazioan
sakondu ahala, hirietan kontzentratzen joango da jendartea eta 1960ko hamarkadatik
beherantz egingo du landa guneetako biztanleriak.
Fikako plaza 40. hamarkadan
Bestalde, biztanleriaren jarduerak aztertu behar dira. Monasteriok (1997: 97) 1910eko
datuak ematen ditu aztertzen duen eskualderako. Une horretan, landa jendartea izaten
jarraitzen du, biztanleriaren ia osotasuna nekazaritzan aritzen delarik. Lurraren bi
1 (…) el Sr. Alcalde Presidente expuso que el objeto de esta reunión se refería como se expresaba en la convocatoria, para el examen de la propuesta de la Junta Local de Primera enseñanza de esta Anteiglesia que se dio lectura, y enterados los Sres. Concejales asistentes adoptaron los siguientes acuerdos:
1. Declarar la necesidad de creación de dos escuelas una de niños y otra de niñas por elevado número de niños [y] niñas en la edad escolar que cuenta este municipio.
2. Se compromete el Ayuntamiento a sufragar los gastos de adquisición del material de las dos escuelas de la nueva creación puesto que dispone de los locales adecuados para las dos escuelas propuestas.
3. Se preceda inmediatamente a incoar el oportuno expediente conforme a las disposiciones vigentes al acto (1944/07/10eko udal plenoko akta).
(…) Haciendo suya la resolución adoptada por la Junta Municipal de Enseñanza de esta localidad, en reunión celebrada el diez de los actuales, el Ayuntamiento acordó, se proceda a la creación de una escuela de niños y otra de niñas en esta localidad de Gamiz ofreciendo para locales de las mismas los dos que hay libres en el edificio de las actuales escuelas y que fueron construidos al efecto y material para la Escuela, así como casa habitación para maestros o, en su defecto, la indicación señalada por la Ley (1944/08/19ko udal plenoko akta).
dos que hay libres en el edificio de las actuales escuelas y que fueron construidos al efecto y material para la Escuela, así como casa habitación para maestros o, en su defecto, la indicación señalada por la Ley (1944/08/19ko udal plenoko akta).
8
heren basoa dira eta heren bat lantzen da, nagusiki artoa eta askoz gutxiago patata,
lekadunak, garia edota baratze produktuak. Horrez gain, nekazariek abeltzaintza eta
baso ustiapena dituzte beren etxeko ekonomiaren osagarri gisa. Lan honetan
aztertutako epean, badirudi egoera berbera mantentzen dela, 1930eko erroldan
biztanleen artean ia-ia guztiak agertzen baitira ´labrador/a´ bezala. Eta lurraren
jabetzari dagokionez, Arrietako udalerriko datuak daude eskuragarri eta bertan
nekazarien erdiak hektarea 1 eta bi arteko ustiategia du bere esku, %40ak 3-5
hektareako jabetza duen bitartean. Gainontzeko %10k ustiategi handiagoen jabetza
edukiko luke. Arrietako datu horiek Gamiz-Fikako egoeraren ideia bat egiteko balio
dutela uste dugu.
HURBILKETA HISTORIKO ETA SOZIO-EKONOMIKOA ORTUELLARA
Ortuella Bizkaiko udalerria da, Meatzaldea izeneko eskualdean dagoena,
Bilboaldearen barruan.
Ortuella Abanto-Zierbenako udalerriarekin egiten du muga ipar mendebaldean,
Santurtzirekin iparraldean, Portugaleterekin ipar-ekialdean, Trapagaranekin
ekialdean, eta Galdamesekin hegoaldean. Udalerria Trapagako haranean iparraldean
kokatzaen da Meatzaldeko eskualdean.
Serantes mendiaren magalean kokaturik, udalerria mendi honen lehen maldetan
ezartzen da. Ortuellako erliebea orokorrean malkartsua da, herriaren erdigunea muino
batean ezartzen da, udalerriaren ipar-ekialdean. Mendebaldean, gune industrialak eta
trenbidea.
Espainiako gobernuaren Estatistika Institutuaren arabera, Ortuella udalerriak honako
guneak ditu: Cadegal, Orconera, Nocedal, Ortuella, Triano eta Urioste. Hauetatik
batzuk auzo historikoak dira, tartean Urioste edo Nocedal. Ortuella sortu baino lehen
biztanledun gune propioak zirela. Cadegal eta Orconera meatzaritzaren hasierarekin
batera sortu ziren. Triano auzoa, berez, Abanto-Zierbenan dago, baina auzoko etxe
batzuk Ortuellan daudenez, zerrenda honetan kokatzen da.
9
Ortuella biztaledun gunea,
lehendabizikoz XVIII.
Mendeko bukaeran
aipatzen da eta bertan
badaude zenbait auzo ere.
Nagusienak Ralera,
Otxartaga, Gorbea
(hasieran Felix Basozabal),
Mendi-Alde eta Ganguren
dira.
Ortuellako irudi panoramikoa
Ortuellaren historia Enkarterriko historiarekin lotura handia izan du. Betidanik,
Somorrostro Haranaren errepublika barruan egon da, zehatzago bertoko Hiru
Kontzejuetan, Sestao eta Trapagaranekin batera. Hala ere, kontzejuaren izena ez zen
Ortuella izan Santurtzi baizik, eta izen bera mantendu zuen kontzejua udalerri bihurtu
zenean.
Udalerriaren izen ofiziala 1901ra arte “Santurce-Ortuella” izan zen. Urte hartan
Santurtziko udalerria Ortuellatik banandu zen. Banaketa gertatu zenean Ortuellak
Santurzik baino hiru bider biztanle gehiago zituen arren, Santurtzik gaur egun 45.000
biztanle inguru dauzka, Ortuellak baino ia lau bider gehiago.
1980ko hamarkadan, ofizialki “Santurtzi” hitza izenatik kentzen da “Ortuella” soilik
izeteko, bertokoek erabiltzen duten toponimia erabil dezala. Ebazpena Eusko
Jaurlaritzatik 1981eko martxoaren 27an egin eta maiatzaren 29 argitaratu zen.
Ortuellako biztanleriari dagokionez, azken mendean izandako bilakaera hurrengo
grafikoan dago ikusgai:
10
Iturria: wikipedia
Esan beharra dago datu hauek Ortuella Santurtzitik banandu eta gerokoak direla, eta
aurrekarietan biztanle kopurua handiagoa izan zela.
ELKARRIZKETATUEN AURKEZPENA
Casimiro Bordegarai Zamarripa orain dela 87 urte Uriosten, Ortuellako auzo batean,
jaio zen. Bere izenaren arrazoia bitxia da. Casimiro oso gaixorik zenez, bereahala
Trapagarango elizara bataiatzera eraman zuten. Horrela, lasai hiltzeko aukera izateko.
Aitak, osabak eta amamak eraman zuten elizara, Ama ere gaixorik zegoenez ohean
geratu behar izan zen. Egoera hain larria zenez, inork ez zuen erabaki zein izen jarri
jaio berriari. Eta azkenean apaizak erabaki zuen. Galdetu zuen ea zein zen egun
horretako santua, eta Casimiro zen. Orduan apaizaren hitzak hauek izan ziren:
“ Zein izen jarri ez du garratzirik, hain denbora gutxi biziko bada...”
Bere izena interneten edo gudako garaiko liburuan bilatzen badugu, SESB-ra 1937an
bidalitako ume euskaldunen artean aurkituko dugu, baina elkarrizketan azaldu
digunez, datu hau ez da egia. Familiaren azken minutuko erabakia etxera bueltatzea
izan zen, eta inoiz ez zen itsasontzira igo.
Juan Antonio Triguerosek ere gerra garaiko bere bizipenak kontatu dizkigu. Juanek 7
urte zituen Gerra piztu zenean. Casimiroren laguna da eta elkarrizketa egiterakoan
berekin zen. Nahiz eta ez eskatu, Juanek ere elkarrizketan parte hartu du eta
eskertzen diogu.
11
Casimiro Bordegarai
Juan Antonio Trigueros
ELKARRIZKETAREN BALORAZIOA
Casimiro aurretik ezagutzeak asko lagundu du elkarrizketa egiterakoan. Elkarrizketa
egin baino egun batzuk lehenago, berarekin adostu genuen zein egunetan eta zein
ordutan egingo genuen. Bazkalondoko loaldia errespetatzea izan zen bere balditza
bakarra. Pentsatu genuen komenigarria izango zela bera eroso sentitzen zuen toki
batean egitea, eta horrexegatik, Ortuellako Batzokiko bilera gela batera joan ginen.
Azpimarragarria da data eta ordu bat adosteko ordu bete behar izan genuela. Asko
poztu zen bere historia entzun nahi genuela azaldu genionean, eta berehala bitxikeri
piloa kontatzen hasi zen.
Elkarrizketa egunean, grabagailua erakutsi genion eta grabatzen hasi aurretik, galdera
guztiak irakurri genituen. Hasieran lasai zegoen baina grabagailua piztu genuenean
dena aldatu zen. Dena ondo ateratzea nahi zuen, horrexegatik bere kexka bat zen bere
12
ahotza grabagailuaren alboan egotea. Eta lehenengo galdera egin genionean, espero ez
genuena gertatu zen: Emozioz gainezka zegoenez negar egiten hasi zen. Grabaketa
moztu genuen, eta lasaitzeko denbora utzi genion. Minutu batean prest zegoen berriro
hasteko. Baina oraingo honetan jaso genituen erantzunak ez ziren aurreko egunekoak
bezain luzeak, eta “bitxiak”. Ez dugu esango monosilaboak zirela, baina bai erantzun
zehatzak. Ematen zuen berehala bukatu nahi zuela, presa izango balu bezala.
Dena den, bere jarrera oso egokia izan zela azpimarratu behar dugu. Galdetegia
bukatu genuenean, beste egun batean zerbait gehiago galdetu behar bagenion, inolako
arazorik gabe, pozik, berriro erantzungo zuela esan zigun.
Juan ere elkarrizketan izan zen eta ezin zion bere bizipenak kontatzeko gogoari eutsi.
Hainbat gertaera kontatu dizkigu eta solasaldi giro atsegina izan genuen.
ELKARRIZKETAKO GALDERAK
1) Nor zara eta non bizi zara?
Casimiro Bordegarai Zamarripa naiz. Ortuellan jaio eta bizi naiz, Urioste izeneko
auzoan.
Juan Trigueros naiz.
2) Zenbat urte zenuen guda piztu zenean?
Casimiro: 1936. urtean izan zen, beraz 11 urte neuzkan.
Juan: Nik 7 urte nituen.
3) Guda aurreko egunetan zerbait nabaritzen zenuten?
Casimiro: Bai, argi ikusten zen zer edo zer etortzear zegoela eta horrek zekarren
txutxu-mutxuak nabarmenak ziren. Arazoa heldu zen demokratizazioaren alde zeuden
herrialdeekin, Frankoren kontra baitzihoan.
Juan: Gainera, 1929ko krisitik Errepublika hasi arte urte gogorrak izan ziren, soldata
oso baxua zen. Lantegietan krisia zegoen. Errepublika garaian ere iskanbila zegoen.
13
4) Zer gogoratzen duzu guda piztu zen egunaz?
Juan: Nire aitarekin arratsaldeko 18:30ean etxerako bidean nihoala, milizianoen
kamioiak, beren eskopetak aldean zeramatela ikusi genituen. Aitari galdetu nion, zer
gertatzen da? Eta aitak erantzun: Gerra piztu da seme.
5) Zuk Casimiro zure arrebarekin ontziratu behar zenuen, baina ez zen
horrela izan. Zergatik?
Itsasontzia prest zegoen Santurtzitik Errusiara joateko, gure zain itxaroten zegoen
ordu erdi baino gehiago. Izan ere, auzoko 7 edo 8 familietako haurrak, guztioi batera
eraman behar ziguten, eta etxean zain geunden. Baina agurren orduan, amamak arreba
eta biok ez joatea erabaki zuen, ez ginela joango. Guztiok elkarrekin bertan geldituko
ginela esan zuen. Hil behar badugu, hemen hilko gara baina guztiok batera, esan zuen.
Eta horrela hemen gelditu ginen.
6) Casimiro zure emakumea aldiz, Euskaditik atera zen. Zer esan dezakezu
bere bizipenez?
Nire andrea Erandiokoa zen eta berak ezkondu ondoren kontatu zidan Inglaterrara
bidali zutela, eta handik Belgikara. Kanpamentu batean egon zen. Andreak baina,
osaba marinel baten laguntza izan zuen eta berak hartu zuen. Inglaterrako Gobernua
haurren kargu egingo zela uste zen, baina ez zen hala izan, abandonatuta utzi zituzten.
Gendeak lagundu zien haur horiei, batez ere sozialista eta komunistak zirenak.
7) Gaur egun berrien berri edonon aurki ditzakezu, irratian, egunkarietan,
telebistan, etab. Garai hartan nola enteratzen zineten?
Casimiro: Eskuz eginiko irrati moduko batekin gertuko berriak entzuten genituen.
Uriosten, lagun bakar batek zeukan tramankulu hori. La Gaceta egunkaria ere
bazegoen, baina ez zegoen irakurtzeko eta munduaz jakiteko zaletasunik.
8) Hainbat batailoi egon ziren. Zerbait gogoratzen duzu horretaz?
Casimiro: Ni ez nintzen gudan egon baina bai, batailoi asko zeuden, gudariez
osatutako euskal batailoiak ere bazeuden. Bilbotik Ortuellarako borroka guztiak ikusi
izan ditut. Jata bonbardatu zutenean esaterako. Izan ere, egun eguzkitsua zegoenean
menditik dena ikusten zen, eta dena sentitzen zen. Goiz batean, behiekin nengoela
tiroketa bat entzun nuen Artxanda aldean. Dena entzuten zen.
14
Juan: Gogoan dut Batzokian geundela eta nire tio Luciano PNVkoekin eta kapa eta
ezkopeta soinean zuten gudari batzuekin bildu zela.
9) Gudariak material gutxi zuten baina motibazio handia. Ulertzen duzu
hori?
Casimiro: Ortuella aldean, sentimendu sakona zuten. Gudariek dena ematen zuten.
10) Gernikako bonbardaketari buruz beti hitz egiten da, baina Trapagan ere
bonbardatua izan zen. Zer gogoratzen duzu?
Bai, gogorapen zehatza daukat niri tokatu zitzaidan eta. Hegazkinekin lehergailuak
bota zituzten. Hainbat pertsona hil zituzten, adibidez, garbitzen zeuden emakumeak.
Nik eta izeko batek, behiak zaintzen geunden bitartean, entzun genituen lehergailuak.
Fabrikek sirena jotzen zuten eta denok babeslekuetara joaten ginen korrika batean.
Egiten geundena bertan behera utzita. Ni behin behiak zaintzen nengoen eta sirena
entzun eta ziztu bizian alkantarilan ezkutatzen nintzen. Trapagaran bailara bonbardatu
zuten tropak herrian sartzeko. Eskuko 21 bonba bota zituzten, rompedoras hegazkinak
19 bota zituen eta gero 3 bonba handi. Bonbak askotan hurbil jausten ziren. Ondoko
familia bat hil zuten bonbardaketa horretan.
Gerra zibilean Frankisten aldetik aire errekonozimenduko bi hegazkin zeuden. Batari
arbuelo deitzen genion eta besteari alcaguetea. Lehenegoak bonbardaketak zetozela
abisatzen zuen, eta orduan fabrikek sirena jotzen zuten, eta jendea babeslekuetara
joaten zen. Bigarrenak, zonaldea ikuskatzen zuen gero non bonbardatu behar zuten
agintzeko.
11) Berdinezko gerrikoa. Nola bizi izan zen zure familian Garaikoetxearen
traizioa?
Inori ez zitzaigun ondo iruditu. Agian, falangistei ondo irudituko zitzaien.
12) Guda garaian eskolara joan ahal zineten?
Bai, eskola publikora. Denboraldi batean ez gudara joan behar zutelako, baina bestela,
bai.
15
13) Nola baloratzen duzu estatutuaren lorpena guda erdian?
Euskadirako gauza ontzat hartzen zen eta orokorrean denak estatutuaren alde
geunden.
14) Elikagai gehienak itsasontzitik heltzen ziren “Euskadiko marina
laguntzaile”ak zekarren. Zer jaten zen guda garaian?
Casimiro: Nire kasuan eta gehienen kasuan ez zen arazo handirik izan. Guda garaian
bazegoen jateko. Arazoa guda eta gero heldu zen 1940. urte inguruan. Gerra ondoren
dendetan ez zegoen jateko ezer, errazionamendua izaten genuen; 100 gramo azukre,
edo 200 gramo dilista edo arroza aste guztirako. Herrialdeen arabera errazionamendua
ezberdina zen. Euskadin gehiago zigortu zuten eta gutxiago ematen ziguten.
Meatzariei errazionamendu gehiago ematen zien besteei baino.
Juan: Gure etxean baina, ez genuen goserik pasa maria gailetak eta esne kondentsatua
geneukan.
15) Hotza pasatzen al zenuten?
Guda garaian eta lehenago, ez zegoen ezer berotzeko eta. Ohean sartzean bustita
zegoela zirudien eta adreilu bero bat sartzen genuen berotzeko.
16) Zer nolako arropa zeneramaten? Anaia-arreben edo lehengusuen artean
konpartitzen al zenuten?
Casimiro: Soberan zegoena aprobetxatzen zen. Aitaren prakekin umeentzakoak egiten
ziren, alegia.
17) Gaur egun garai hartako zauriak itxi direlakoan al zaude?
Bai. Gorrotoa desagertu da. Orokorrean, gaur egun ez dago.
18) Familia asko bananduta geratu ziren pentsaera edo ideologia dela eta.
Ikusi zenuen bando aldaketak interesengatik?
Bai bandoz aldatu ziren pertsonak egon ziren, bai. Horrek zekarrena haientzako onura
baino ez zen. Kasu batzuetan, harremanetan arazoak sortu ziren.
19) Errepresioa bizi izan duzu lehenengo pertsonan?
Casimiro: Ez. Baina nire amaren lehengusua Nazionalek hartu zuten eta paredoira
eraman zuten, tiro egin behar ziotenean, makurtu eta korrika alde egin zuen. Errekan
16
ezkutatu zen. Bost urte eman zituen ezkutatuta. Gero Gerrako editoriala irten zen,
beraz polizia-etxean, Larrinagan aurkeztu zen eta hilabete batzuk kartzelan eman
zuen, gero irten zen.
Juan: Nire ama Gernikakoa zen eta euskaraz bazekien, baina errepresioa zegoen eta
beldurra zuen eta ez zidan euskaraz hitz egiten, ez zidan euskara irakatsi.
20) Gudatik zerbait ikasi dezakegu?
Casimiro: Bai, noski. Gerrak herrientzat ez dira onak. Baina, egun ere leku batean ez
bada bestean gerran daude.
Juan: Zoritzarrez, gerrak egon dira, daude eta egongo dira. Baina ez dira onak.
GERRA ZIBILA
AURREKARIAK
Primo de Riveraren Diktadura (1923-1930)
Miguel Primo de Rivera Bartzelonako kapitan jeneralak 1923ko irailaren 13an bere
tropekin eraikin ofizialak hartu zituen, eta manifestu bat plazaratu zuen, ekintzaren
arrazoiak azalduz.
Anarkia egoera kontuan hartuta, biztanleri gehiena Estatu kolpearen alde agertu zen.
Baita erregea, Alfonso XIII.ena ere.
1928an diktaduraren gainbehera hasi zen, kausa nagusiak:
- Gero eta oposizio handiagoa
- Primo de Riveraren eta Alfontso XIII.aren arteko harremanetan arazoak
- Gatazka sozialak eta grebak berriro agertu ziren 1929an ( ikasle eta langileak)
Juan: “1929ko krisitik Errepublika hasi arte urte gogorrak izan ziren, soldata oso
baxua zen. Lantegietan krisia zegoen”
- Estatuaren egoera ekonomikoa: zorretan zegoen.
- Militarrak Primo de Riveraren kontra.
17
- Donostiako Ituna: 1930eko abuztuan indar politikoak elkartu ziren
etorkizunean Errepublika ezartzeko: erregionalistak, konstituzionalistak,
errepublikazale historikoak eta alderdi sozialista.
- Diktadorearen gaixotasuna.
1931n Espainian I Errepublika
Errepublika aldarrikatu zuen lehendabiziko udalerria Eibar izan zen 1931ko
apirilaren 13an. Laster, Konstituzio berria onartu zen, eskuineko alderdien gustukoa
ez zena. Izan ere, Gobernu errepublikarrak erreforma sozialak martxan jarri zituzten
langileen onurarako. Baina, burgesiak, militarrek eta elizak ez zuten bere pribilegioak
galdu nahi.
Espainian gizarte-asaldura izan zen garai hartako ezaugarririk nabarmenena.
Ezkerreko alderdiek Elizaren aurka azaldutako jarrerak eskuineko alderdiak
mugiarazi zituen. Gainera, azken horiek beren gizarte-pribilegioak kolokan ikusi
zituzten, ezker iraultzailearen indarra zela eta.
1932ko irailaren 9an Kataluniak bere autonomia-estatua lortzen du.
Hego Euskal Herriak ez zuen eskuratu horrelako testurik gerra hasi zen arte.
1933an Alderdi Eskuindarrak CEDAk irabazten ditu hauteskundeak. Bi urteko
Kontzerbadorea, Errepublika garaiko legeak atzera bota ziren.
1934ko Iraultza langileek grebak egin zituzten.
1936ko otsailaren 16an hauteskundeak egin ziren II. Errepublika
Hainbat gobernu krisiren ostean 1936ko otsailaren 16an, hauteskundeak egin eta
Fronte Popularrean elkartutako ezkerreko alderdiek (tartean Eusko Abertzale Ekintza)
irabazi zuten. Errepublikako presidente Manuel Azaña hautatu zuten. Azañak berriz,
Francisco Largo Caballero Sozilista-Komunista aukeratu zuen Gobernu buru.
Hego Euskal Herrian, berriz, eskuineko alderdiak irten ziren garaile. Eskuineko
blokeak hamabost diputatu, Fronte Popularrak hamabi diputatu eta EAJk hamar
diputatu lortu zituzten. EAJak, batez ere, herri txikietan eskuratu zituen bozka gehien.
18
Baina, kaleko biolentzia eta politikarien hilketak ohikoak bihurtu ziren. Gerra Zibila
piztu zuen ekintza: Ofizial errepublikarrek, 1936ko uztailaren 13an Jose Calvo Sotelo
hil zuten. Dolores Ibarruri “La Pasionariak” mehatxatu eta gutxira. Calvo Soteloren
hilketa muturreko eskuindarrek Jose Castillo tenientea hil zutelako ordaina izan zen.
Beraz, Calvo Sotelo Diputatu monarkikoaren hilketaren ondoren, Gerra Zibilaren
ekintza piztu zuen, Jose Sanjurjo, Emilio Mola eta Francisco Francok altxamendu
militarra prestatu zuten. Hasiera batean Estatu Kolpea izan behar zena, azkenean
Gerra Zibil bilakatu zen.
Gerra Zibila aurreko mende bukaeratik zirauen gerra sozial, politiko eta erlijiosoaren
ondorioa izan zen.
Ortuellako Casimiro Bordegaraik Gerra aurreko garaiak gogoan ditu “argi ikusten
zen zer edo zer etortzear zegoela eta horrek zekarren txutxu-mutxuak nabarmenak
ziren”.
GAMIZ-FIKAN IZANDAKO AURREKARIAK
o POLITIKA BIZKAIKO LANDA EREMUAN Une honetara iritsita, 1930ko hamarkadan Gamiz-Fikan topatuko ditugun ideologiak
ezagutu behar ditugu. Horretarako, derrigorra da Ander Delgadoren lanera hurbiltzea.
Bere tesia, Euskal Herriko Unibertsitateak argitaratua (2008a), Bizkaiko landa
eremuaren garapen politikoaren aldarri bat da, gure egin duguna. Izan ere, eremu
horren garrantzia
“fue crucial en la configuración de la Diputación Provincial, que tan destacadas
atribuciones tenía conferidas dentro del sistema de los Conciertos Económicos. En
segundo lugar, las nuevas élites económicas y políticas vizcaínas surgidas de
crecimiento industrial y minero necesitaban extender su poder a esta zona para
mantener su hegemonía política en la provincia. Para compensar la implantación y
empuje del republicanismo y socialismo en los núcleos mineros e industriales
vizcaínos, necesitaban el respaldo que podían recibir de la zona oriental de
Bizkaia” (ibid.: 16).
19
Aurreikusten da, pasarte horretan, eremuan ideologia kontserbadoreak izango direla
nagusi. Hain zuzen ere, monarkikoak, karlistak eta abertzaleak topatuko ditugu
1930eko hamarkadan Gamiz-Fikan, eta ezkerreko ideologia banakako gutxi batzuek
izango dute. Hala ere, ez dira hiru ideologia kontserbadore horiek egoera berdinean
iristen garai horretan. Izan ere, 1876an Errestaurazioaren sistema ezartzen denean,
gerra galdu duen karlismoa izango da erabat nagusi eskualdean, baina Errepublikaren
aldarrikapenaren hurrengo urteetan abertzaleak ia-ia hegemonikoak izango dira.
Honakoa esan dezakegu, aipatu Delgadoren lanean oinarrituta, indar kontserbadoreen
bilakaerari buruz:
Lehenik eta behin, Errestaurazioaren sistema politiko-ekonomiko liberala
sostengatzen zuten monarkikoak zeuden, karlisten aurkakoak. Horiek kazikeen
inguruan egituratzen ziren eta eragin bide informalak (harreman pertsonalak eta
klientelak) erabiltzen zituzten boterea mantentzeko. Kazikismoaren adibide dira
Gernikako (bertan sartzen zen Gamiz-Fika) eta Markinako barrutietan Allendesalazar
familiako kideak 2 eta indar politiko nagusia ziren 1890eko hamarkadan. Mende
bukaeran, industria iraultzan kapitala metatzen joan ziren Bilbo aldeko familia
burgesak agertu ziren politikan eta azkenean, ezkerraldeko industrializazioaren
laguntza ekonomikoa eta landa eremuko sare klientelarren artean Unión Liberal ( ´la
piña´ bezala ezagutua) delakoa osatu zelarik. Monarkikoek, hala ere, harreman
sozialetan jarraitu zuten oinarritzen beren politika eta ez zituzten sozializazio
politikorako tresna berriak erabili, hedatzen zihoan masa jendartearen ezaugarri
izango zirenak. Gainera, karlisten aurka egin beharrak berak mantentzen zuen talde
politikoaren kohesioa eta ez ziren egituren eta ideologiaren uniformizatzeaz kezkatu.
Aipatu karlistak bestalde, erabat errotuak jendartean nahiz eta erakundeetan
ordezkaritzarik ez izan, erabat desegituratuta geratu ziren azken karlistaldian galtzaile
atera ondoren, gerraosteko erbesteratze eta errepresioarekin. Gainera, hasiera batean
korronte “integrista” deritzona nagusitu zen, parte-hartze politikoa eta egitura
ofizialak baztertu eta garrantzia jendartea birkatolizatzeko lanean jartzen zuena.
Jarrera horrek, boteretik aldenduta mantentzean, eragin soziala gutxitu zion
2 1930eko Gamiz-Fikako landalur kontribuzioetan agertzen da Manuel Allendesalazar delako bat Barandieta izeneko baserriaren jabe bezala, bertan Landeta-Iriagui familia bizi zelarik urte bereko erroldaren arabera.
20
mugimenduari. Baina jarrera aldatu eta parte-hartzea hobestean ere, oso zaila zen
monarkikoen botere ekonomiko eta sare sozialei aurre egitea, eta erakundeetan
gutxieneko ordezkaritza bat bermatzeko, bigarrenekin akordioetara iritsi ziren.
Jokabide horrek, baina, bere oinarri sozialaren aurrean legitimitatea galtzea eragin
zion eta bidea erraztu zion oso hurbileko ideologia zuen Euzko Alderdi Jeltzaleari.
XX. mende hasierako EAJ-PNVn bat egin zuten Sabino Aranaren ideologia
independentista eta sektarioak eta Sociedad Euskalerria de Bilbaotik zetorren Ramón
de la Sotaren liberalismo foruzaleak. Horrela, hasierako garaietako erdi
klandestinitate eta elitismotik, barne demokrazia parte-hartzailea sustatzen zuen eta
ideologiaren propagandara bideratuta zegoen masa Alberdi batera igaro zen. Gainera,
Eliza katolikoak hobetsitako “batasun katolikoko” hautagaitzetan zalantzarik egin
gabe aurkeztu zen hauteskundeetara 1910eko hamarkadak, karlistak dudamudatan
ibili ziren bitartean. Ikusia zegoen nola mende aldaketa garaian ideologia foruzale
“esentzialista” (inolako proiektu politikorik gabea) zuten hautagaitzek bazuten boto
kopuru garrantzitsua lortzeko aukera eta horri katolikotasunaren alde gogor egitea
gehituta, jeltzaleek gero eta emaitza hobeak lortu zituzten 1917 eta 1918ko
hauteskundeetan garaile atera arte.
Garaipen horrek izugarri kezkatu zituen gainontzeko sektore kontserbadoreak eta
landa eremuan ezkerreko oposiziorik ez egotean, faktore determinantea bihurtu zen
nazioaren auzia. Hau da, monarkikoek eta karlisten sektore batek españolismoa
aldarrikatu zuten, zeina krisian zegoen errestaurazioaren sistema osoa bezala bai
politikoki bai ideologikoki (1898ko kolonien galerak identitate española bere
osotasunean krisian sartu zuen – urte hartan izan zen lehen aldiz Sabino Arana Foru
Aldundirako ordezkari bezala hautatua). Eta are gehiago I Mundu Gerraren osteko
testuinguruan Wilson USAko presidenteak eta Lenin sobietar iraultzako buruak
autodeterminazioaren aldarria haizatu zutelarik. Garai hartan EAJk izan zuen
hedapena izugarria izan zen, bere diskurtsoa batez ere naziotasunaren auziaren
inguruan egituratzen joan zen neurrian (karlisten sektore bat ere hurbildu zitzaion,
katolikotasuna eta euskal lurraldeen autonomiaren inguruan elkarlanean aritzeko).
Hala ere, hazkundeak muga jo zuen, sektore kontserbadore-españolista sendo
egituratu zelako eta hauteskundeetan “intervención gubernativa” delakoa, hots,
21
emaitzen makillatzea, egon zelako. Baina 1923an Primo de Riveraren estatu kolpeak
hauteskundeak eta alderdi politikoak galarazi zituenerako, sistema politikoaren
akatsak zuzendu eta Españaren batasuna nahita nahiez mantentzeko helburuarekin,
ezkerreko alderdien eta nazionalismo periferikoen indartzearen testuinguruan,
jeltzaleak oso errotuta zeuden jada Bizkaiko landa eremuko jendartean.
o GAMIZ-FIKAKO UDALETXEA ESPAÑAKO II. ERREPUBLIKAN
• Jeltzaleen nagusitasuna
Adierazgarria da 1931n osatzen den udaletxeak ez diola erreferentziarik egiten
errepublikaren aldarrikapenari, honakoa adierazten su soilik:
“se dio lectura por mí el Secretario al acta de Constitución de este Ayuntamiento el día
diez y ocho del corriente mes dando cuenta también del parte telefónica remitida Excmo.
Sr Gobernador Civil de la Provincia y Presidente de Gobierno Provisional Alcalá Zamora
de la constitución de este Ayuntamiento la adhesión al mismo” (1936-04-26ko udal
plenoko akta).
Badirudi ez zaiola garrantzirik ematen erregimen aldaketari, baina eskura ditugun
iturriak kontsultatzean, Gamiz-Fikako udaletxean hiru ordezkari errepublikazale ageri
dira (Euzkadi, 1933-04-02: 3, in: Talde, 1975: 100-102). Hala ere, horrek ez du zertan
adierazi joera errepublikazaledun hiru zinegotzi egon zirenik. Izan ere, errepublikaren
aldarrikatzearekin, monarkikoak desagertu egin ziren definizio horrekin,
independiente, eskuineko errepublikazale, tradizionalista edo jeltzale bezala
birformulatuz eta, beraz, 1933ko iturriak une horretan udaletxeko ordezkariek zuten
joera da aipatzen duena (de la Granja, 2008: 101), hasiera batetik errepublikazaleak
izatea ezin dezakegun arren baztertu. Badirudi udalaren lehentasun politikoak beste
batzuk zirela, galdutako foruen defentsaren ildotik 3 . Mugimendu foralista
autonomiazalearen gailurra Lizarrako Estatutua izan zen 1931n, eskuineko sektore
ezberdinak ordezkatzen zituen udalen asanbladak Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta
3 “se adhiere a la moción presentada el 24 de Diciembre último al Ayuntamiento de Bilbao, por don Vicente Alayo, en defensa de los Fueros y sobre la pérdida de las libertades seculares, así como la oposición a cuanto suponga vulneración de derechos el 26 de Octubre de 1839, que fueron suprimidas” (1931/02/05eko udal plenoko akta).
22
Nafarroarako erregimen autonomikoa, erlijio arloko eskuduntzak barne, aldarrikatuz,
gobernu zentralak onartu ez zuena.
Bestalde aipatu behar da hainbat udalerri txikitan zinegotziak 29. artikuluaren bidez
aukeratuak izan zirela (orduan indarrean zegoen 1907ko hauteskunde legearen
arabera, aukeratuak izan behar ziren zinegotzi kopurua baino hautagai gehiago ez
baleude, aurkeztu direnak zuzenean aldarrikatuak izango lirateke) apirilaren 5ean eta
Gamiz-Fika horietako bat izan zen 4 , (hurrengo atalean aztertuko ditugu
hauteskundeetako emaitzak).
Kontua da Espainiako gobernuaren 1932ko abenduaren 20ko legeak 29. artikuluaren
bidez aldarrikatutako zinegotziak kargugabetu zituela eta beren ordez gestorak ezarri,
hauteskundeak egin arte. Gamiz-Fikan, EAJko lau zinegotzi, jeltzaleen hurbileko bat,
monarkiko bat eta aipatutako hiru “errepublikazaleak” izan ziren kargugabetuak eta
beren ordez hiru kideko gestora bat ezarri zen gobernazio zibiletik: Antonio Llona
Lotina, Goicoabadeneko (Ergoyen auzoa) nekazaria; Maria Luisa Estévez Urquijo,
Gamizko maistra eta Ramona Izagirre Meabe, Arene baserriko (Acillona auzoan)
nekazaria 5 . Hala ere, ez daukagu 1931n ezarritako zinegotzien ordezkapenaren
berririk, udaletxeko akta liburuan 1932/07/07 eta 1933/02/25 arteko aktak jasotzen
dituzten orriak erauzita daudelako ez dakigun arrazoiren batengatik. Kontua da
gestora horrek 1933ko apirilerako hauteskundeak antolatu zituztela eta horietan
Euzko Alderdi Jeltzalea izan zen nagusi, bederatzi ordezkariak lortuz (hurrengo
atalean aztertuko ditugu hauteskundeak).
Horrek erakusten du oso errotuta zegoela Gamiz-Fikan EAJ-PNV. Primo de
Riveraren garaian (1923-1930) ezin izan zuen alderdi politiko bezala aritu ofizialki
baina present egon zen kulturaren eta kirolaren bitartez eta indartsu iritsi zen
diktaduraren bukaerako unera (Delgado, 2008b: 121). Oinarrizko askatasunak zabaldu
zirenean, EAJk bere egituraketa eta komunikabide indartsuak erabili zituen euskal
4 “Los que deben continuar en el ejercicio de sus cargos durante el presente bienio cuyos nombres son los siguientes (…) cuyas acreditaciones credenciales presentaron en Secretaría en tiempo oportuno sin que resulte declarada ni reclamada su incapacidad y declarados concejales por el art. 29 de la Ley Electoral de 1907” (1931/04/18ko udal plenoko akta). 5 1930eko erroldaren araberako datuak dira.
23
nazionalismoaren inguruan eskuineko jendea biltzeko. Izan ere, Jose Antonio Agirre
Euzko Jaurlaritzako lehenengo lehendakaria izango zenak kontatzen duenez,
“El día 15 de Abril [1931] desfiló potente por las calles de Bilbao el nacionalismo vasco.
Llamó poderosamente la atención aquella majestuosa marcha de miles y miles de vascos
nacionalistas, que a su paso, era engrosada por la juventud rebosante de entusiasmo. Y
los balcones de muchas casas, hasta entonces cerrados, se abrieron aquel segundo día de
República, aplaudiendo desde ellos quienes atemorizados se habían ocultado recelosos.
El nacionalismo vasco les prestaba confianza. No se había visto nunca, según uno de los
que aplaudían, “una tan grande multitud con tanta camisa limpia6”
Masa alderdi baten gisan egituratu ziren jeltzaleak, aurreko atalean aipatu joera
jarraituz, eta hedapen kuantitatiboa hobetsi zuten kualitatiboaren gainetik boterea
lortzeko tresna bezala. Gure eskualdeari dagokionean, 1930eko bukaeran jada
udaletxeen ia erdian zuen Udal Batza bat, Gamiz-Fikan 1931n eratu zena, eta 1933an
jada Plentzia-Mungiako biztanleen %100ak zuen bere udalerriak EAJra afiliatzeko
aukera. Hazkundea itzela izan zen, afiliatuen datuek adierazten duten bezala: 1930ean
3.000 inguru ziren Bizkaia guztian eta hiru urtetan zenbaki hori hirukoiztu egin zuten
(Tápiz, 2001). Horregatik, jeltzaleek markatu zuten eskualdeko, eta Hego Euskal
Herriko (eskualdekako ñabardurekin), agenda politikoa II Errepublikaren garaian.
• Ardoaren estatutua
Zentzu horretan, 1933ko apirileko hauteskundeetan eratutako udaletxeak eratu osteko
egunean bere intentzioen deklarazio bat egiten du:
(…) a propuesta del Sr. Alcalde se adoptaron por unanimidad los siguientes acuerdos:
1º. Este Ayuntamiento protesta por la Ley de 25 de Octubre de 1839 impuesta por la
monarquía Española a Bizkaya y sus hermanas las regiones vascas peninsulares; y
pide a los poderes de la República la declaración de ilegitima su aplicación en
Bizkaya con todas las consecuencias jurídicas que de esta declaración hayan de
derivarse.
2º. Este Ayuntamiento pide el inmediato término de la comisión gestora [de] Bizkaya y
su sustitución por una comisión de Alcaldes, nombrados en asamblea de municipios
de Bizkaya, en cuanto no se convoque a elecciones populares para la diputación.
6 AGIRRE LEKUBE, José Antonio (1976), Entre la revolución y la libertad, 1930-1935. La verdad de un lustro, Bilbo, editorial Geu. Hemen aipatua: Díaz Freire, 1993: 36-37.
24
3º. Pide igualmente que cesen las humillantes y abusivas detenciones Gubernativas,
decretándose la libertad inmediata de cuantos ciudadanos en Bizkaya actualmente
las padezcan (1933/05/11ko udal plenoko akta).
Eta jarrera ideologiko horrek, praktikan, euskal estatutu autonomiko baten aldeko
lanera zeraman. Hain zuzen ere, 1933ko hasieran Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako
Foru Aldundietako gestorek estatutua eratu eta martxan jartzeko batzorde bat aukeratu
zuten, PSOEko, Euzko Abertzale Ekintza-Acción Nacionalista Vascako (euskal
nazionalista liberal-ezkertiarrak) eta joera errepublikarreko kideekin (horiek ziren
gestoretan presentzia zuten alderdiak). Batzorde hori 1932an lau Foru Aldundietako
gestorek eta Hego Euskal Herriko udalek onartutako proiektuan (baina Nafarroak eta
karlistek bertan jarraitzeari uko egin ondoren bertan behera geratu zena) oinarritu zen
aurre-proiektua zehazteko, baina EAE-ANVk batzordea utzi egin zuen lanen
geldotasuna argudiatuta eta ekinbidea udalek hartzea proposatu zuen. Azkenean,
udaletxeek asanbladan onartu zuten Estatutu proiektua Gasteizen 1933ko abuztuan eta
erreferendum bidez onartu zen azaroaren bosgarrenean (Gamiz-Fikan boto guztiak
aldekoak izan ziren).
Baina jarraian iritsi zen eskuina gobernura Madrilen, erreferenduma egin eta bi astera
ospatu ziren hauteskunde orokorretan. Eta estatutua geldiarazteaz gain, Estatu
españolaren barnean mugarik onartuko ez zuela ebatzi zuen. Horrela, 1933an zerga
berriak ezarri zituen eta baskongadetan ere kobratzen saiatu zen. Eskuineko alderdi
españolek lege proposamen bat egin zuten Ardoaren Estatutua aldatzeko, ekoizpen
espainiarreko ardoaren gaineko zergak ezartzea debekatuz, baina, bigarren atalean
ikusi dugun bezala, ardoaren gaineko zerga oinarrizkoa zen euskal udaletxeen
finantzaketarako. Udaletxeek kontzertu ekonomikoa bera arriskuan ikusi zuten
(gobernu zentralari estatutua lortzearen alde presio eten bakoa egiteko jeltzaleek zuten
dinamika politikoaren testuinguruan) eta 1934ko uztailaren 5erako asanblada batera
deitu zuten (Gamiz-Fikatik alkatea bidali zuten 7 ), zeinetan monarkiko eta
tradizionalistek ere parte-hartu zuten. Bertatik batzorde bat atera zen, zeinak gobernu
zentralarekin negoziatzeko “Comisión Permanente en defensa del Concierto
7 “(…) acuerdan designar representante del Ayuntamiento, con voto en nombre del mismo, para la Asamblea de todos los Ayuntamientos de Álava, Gipuscoa (sic) y Vizcaya que se celebrará el día cinco del próximo mes de julio, a las once horas de la mañana, en la casa Consistorial de la Villa de Bilbao a Don Juan Bta Ibarzabal Ercoreca” (1934/06/28ko udal plenoko akta).
25
económico y de la autonomía municipal” aukeratzeko zeharkako hauteskunde bidez
(udal hautetsien bitartez) bat martxan jarri zuen. Baina hiru herrialdeetako
gobernadore zibilek galarazi egin zuten bozkaketa, komisio horrek Foru Aldundietako
gestorak ordezkatuko zituelako akusaziopean.
Egin egin ziren Bizkaia eta Gipuzkoako udalerri gehienetan eta Arabako zenbaitetan
zeharkako hauteskunde horiek, hala ere, eta hainbat izan ziren hautetsiek jasotako
isunak. Giroa gori-gori zegoen eta irailaren hirugarrenean, udaletxeek kontzertu
ekonomikoa bermatzearen alde Zumarragan egindako asanbladaren hurrengo
egunean, alderdi katalandarretako gonbidatuak Gernikako arbola bisitatzen ziren
bitartean, Errepublikako segurtasun indarrak ongietorria egiten ari zirenei oldartu
zitzaizkien. Horren ondorioz, Ardoaren Estatutuaren eraldaketaren aurka
mobilizatutako udaletxeek dimisio kolektiboa eman zuten. Honatx Gamiz-Fikakoa:
“Y una vez reunidos y siendo el objeto de esta reunión, como se decía en la convocatoria,
dar cumplimiento a la orden [del] acuerdo adoptado por los Comités Ejecutivos de los
Ayuntamientos del País Vasco reunidos en Bilbao el día cuatro de los corrientes, de
presentar la dimisión colectiva de los Ayuntamientos del País Vasco.
El Sr. Alcalde Presidente presentó su dimisión y seguidamente renunciaron de sus
respectivos cargos los concejales Don Matías Menica, Don Timoteo Oleaga, Antonio
Llona, Don Fernando Gamboa, Don Gregorio Rique, Don Máximo Echegaray, Don
Domingo Atela, Don Pedro Acillona.
El Sr. Alcalde Presidente manifestó que,
En la Asamblea de Municipios del País Vasco celebrada en Bilbao se acordó nombrar
una comisión que, actuando en su representación, defendiera el concierto económico y la
autonomía municipal del país. Por haber cumplido este acuerdo se ha procedido a
destituir alcaldes y concejales, procesarlos y sancionarlos con repetidas multas.
Una vez nombradas las comisiones se han visto mediatizadas por el Gobierno español
declarándolas facultas e ilegales.
Por los actos de fuerza y violencia improcedentes con [los] que se trató de impedir la
reunión de la Asamblea de Parlamentaros y representantes de los municipios del país en
Zumárraga.
Por el trato de absoluta desconsideración de que fueron objeto los representantes
parlamentarios vascos y catalanes y el pueblo de Guernica en la visita que aquellos
hicieron a esta localidad después de acudir a la Asamblea de Zumárraga. Por destitución
26
del Ayuntamiento de Vitoria y su sustitución por la comisión Gestora de nombramiento
gubernativo.
La actuación de los Municipios hasta el presente, encaminada a la defensa de sus
intereses, ha resultado prácticamente obstaculizada por todos los medios, incluso la
violencia. Ante la imposibilidad de velar con dignidad por los derechos municipales y del
país, cuya defensa les fue encomendada, renuncian [a] los cargos que el pueblo les otorgó
con dicho objeto” (1934/09/09ko udal plenoko akta).
Herritarrek aukeratutako hautetsiak berriro ere gestorek ordezkatu zituzten eta horiek
izan ziren udaletxeetan Frente Popularrak hauteskundeak irabazi eta kargugabetutako
zinegotziak beren postuetan berrezarri arte8.
ORTUELLAN IZANDAKO AURREKARIAK
1923 – Primo de Riveraren Kolpe Militarra
Primo de Rivera Generalaren Kolpe Militarrak udaletxe guztien kargugabetzea ekarri
zuen. Honela izanik, 1923ko urriaren 2an, Ortuellako udaletxea kargugabetua izan
zen eta bere alkatea eta zinegotzi guztiak kanporatuta modu sekretu baten bidez eta
junta militarrez alkate eta zinegotzi berriak aukeratzen diren heinean.
Diktadura honetan modu berezi honetan aukeratua izan zen lehengo alkatea Ignacio
Garaygordobil izan zen, bere izaera industriala zela eta, 1924ko martxoaren 24rarte
iraun zuena.
1930 - Trantsizio urtea
Primo de Riveraren mandatua bere amaierara helduta, Dámaso Berenguerrek
zuzendutako aro berri bati hasiera lasaia ematen zaio.
1930. otsailaren hamabostean Konstituzio Lege berria ezartzen da udaletxean,
diktaduran jasandako egoera zuzentzeko espiritu gartsuaz. Lege berri hau udalerriko
8 “(…) bajo la presidencia del Sr. Alcalde Don Pedro Echegaray y Uriarte se reunieron previa convocatoria personal los Sres. concejales de nombramiento Gubernativo (…) asistiendo también los Sres. concejales de elección popular de Abril de mil novecientos treinta y tres (…) y dada lectura de la telegrama del Excelentísimo Sr. Gobernador civil de la Provincia recibida en esta secretaría con fecha de hoy para que se de posesión a los Sres. Concejales de elección popular en cumplimiento del mismo, cesan en este momento los Sres. concejales nombrados gubernativamente, y reponiendo en sus respectivos cargos a concejales de elección popular de veintitrés de Abril” [1933] (1936/02/23ko udal plenoko akta).
27
hauteskundeak eratu arte egongo da ezarrita. Zinegotzien erdia zerga ordaintzaile
handienak dituzten biztanleak izango dira, eta beste erdia 1917-1923 urteen bitartean
bozka gehien izandako zinegotziak izango dira.
Udaletxe berria eratzean, Andrés Allende Alonso izendatzen dute alkate, zinegotzi
zeharrena izateagatik. Baina denbora gutxian desoreka soziala ageria da, eta politikan
nabariak dira honek dituen ondorioak Alfonso XIII herrialdetik alde egiterakoan.
Alkate eta zinegotzien falta nabarmena da udal plenoetan, baina egoera hau II.
Errepublikarekin aldatuko da.
1931 – I. Errepublika
1931ko apirilaren hamabian, igandean, Ortuella udalerriko hauteskundeak ospatzen
dira, eta bertan jasotako emaitzak ezkertien aldekoak eta errepublikaren
aldekoentzakoak dira. Sozialistek sei eskainu jasotzean, komunistek hiru eta talde
ezkertiar errepublikanoak bost.
Hauteskunde hauek izan eta bi egunetara, hau da, 1931ko apirilaren hamalauean, II.
Errepublika ezartzen da ofizialki.
Apirilaren hamabostean Vicente Vicandi izendatzen dute alkate 9 , gobernutik
jarraibide berriak jaso arte. Momentu honetan, Euskadiren izaera hobesten da, izaera
9 (…)Sesión constitutiva provisional del ayuntamiento de Santurce (Ortuella), con el motivo de la
proclamación de la republica de España. En dicho acontecimiento se reunieron los concejales, elegidos
por sufragio universal, en las elecciones del 12 de abril, y son los siguientes:
Tomas Andres, Santiago Fernandez, Nicolas Lopez, Enrique Arostegi, Candido Lopez, Anastasio
Romero, Guillermo Pardo y Lucio Gomez.
En la reunión se leyó el art. 53 de la ley municipal del 2 de actubre de 1877, manifestando que han
cumplido los deseos de todos al verse proclamada la republica de España, manifestando seguidamente
que se va a proceder a constituir internamente el ayuntamiento de santurce, hasta tanto reciban
isntrucciones de las autoridades constitutivas.
Seguidamente se lee el art 55 de la misma ley y se aucerda por unanimidad proclamar al alcalde
interino, al Sr. Vicente Vicandi, quien toma posesion del mismo , procediendo seguidamente a leer el
art 56 y 57 para proclamar por unanimidad a:
• Teniente alcalde 1 a Candido lopez
• Teniente alcalde 2 a Santiago Fernandez
• Procuradores a Tomas Andres y Enrique Arostegi
Se acuerda que las sesiones ordinarias del ayuntamiento se celebren el miercoles a las 20h y las
subsidiarias los viernes a la misma hora. Se acuerda dirigir un telegrama de salutacion al Gobierno del
a republica, al gobernador, al presidente y se acuerda a su vez adquirir una bandera republicana.
28
historikoa, norberaren gobernaziorako eskubidea, dena Ortuellako Buru Batzarrak
sinatutako dokumentuan.
Egoera hau diktaduraren koadroekin zer egiten den aztertzeko eta kaleen izenak
aldatzeko erabiltzen da.
1932ko irailean Vicente Vicandik bera kargua utzi zuen, izan ere, Errepublikak
sortutako ideiak eta ahaleginak desagertzen zihoazen, eta ez ziren kapazak lehen
mailako behar izanei aurre egiteko. Egoera nahasi honek eta eskuinak jasaten ari den
gorakadak CEDA-ren inguruan, herrialde askori dimisioa aurkeztera bultzatu zuten,
hauen artean Ortuellako udalari. Honela, gobernuak izaera kontserbadoreko gestora
bat jarri zuen urriaren hogeita hamarrean.
1932 oso urte latza izan zen, bertan izan ziren hilketa kopuru handiagatik, bai
nazionalisten artean eta militante sozialisten artean ere. Urte gogorrak izan ziren,
1934 arte, CEDA gobernuan sartu eta estatu faszistaren sorrera ematen den arte.
Urriaren seian greba orokorrerako deialdia egiten da. Ortuellan egoera kontrolatzeko
asmoz, guardiak heldu eta jende asko kartzelaratu zituzten.
1936 – Frente Popularraren garaipena II. Errepublika eta Gerra Zibila
Errepublikarekin jarraitu nahian, ezkertiarrak 1936ko otsaileko hauteskundeetara
“Frente Popular” bezala aurkeztu ziren, eta baita irabazi ere. Honela, Ortuellako
alkate Enrique Atozqui izendatzen dute eta zinegotzi bezala 1931an kanporatuak izan
zirenak izendatzen dituzte10. Hala ere, ezjakintasuna eta urduritasuna agerikoa da
Referente a los cuadros y objetos relativos al regimen, se acuerda quemarlos y entregarlos al pueblo.
A contionuacion se lleva a cabo el nombramiento del as comisiones, por unanimidad, y se acuerdan las
siguientes:
Comision de hacienda y fomento, Gobernacion y estadistica, Beneficiencia, Instruccion publica,
Matadero y alhondiga, Banda y festejos, Local y enseñanza Comision escombrera del zarzal .(...)
(1931/04/15eko udal plenoko akta).
10 (...)Alcalde: D. Enrique Atozqui
Concejales: Sr. Antolín, Sr. Fernández, Sr. Del Campo, Sr. Romero, Sr. Andrés, Sr. Pardo, Sr.
Velazquer, Sr. Nuñez, Sr. Nicomendes López y Sr. Cándido López.
29
uztailaren 18ko altxamendu militarra dela eta. Otxandio da lehenengo bonbardaketa
jasaten duen herrialde zibila.
Militarren eta errepublikazaleen arteko lehia gogorra ematen zen bitartean, 1936ko
urriaren 1ean, Euskadiren administrazioa, politika eta autonomia arautzen zituen lege
judizialak onartu ziren gorteetan. Ortuellako udaletxea berri honengatik poztu egin
zen.
AURREKARIAK NAZIOARTEAN
Nazioarteko egoera politikoak eragina izan zuen Espainian, horren arabera muturtu
baitziren jarrera politikoak. Alde batetik, Italiako faxismoak, Alemaniako nazismoak
eta Europako beste lurralde batzuetan, demokraziaren aurkako indarrek eginiko
aupadaz baliatu zen eskuina herri fronteen politikari aurre egiteko, eta muturtu egin
zen bi blokeen arteko enfrentamendua.
ITALIAN
Italian Lehen Mundu Gerran (1914-1918) sartu zenean Benito Mussolini ados zegoen
eta gainera bolondres moduan joan zen gerrara eta bertan karguz igo zuten gerran
egindako merituengatik.
Gerra bukatu zenean, Italiako Gizartea ez zegoen gustura Italiak Versallesko tratatuan
abantaila ekonomiko txikia eta lurrei dagokionez etekin handirik lortu ez zuelako,
nahiz eta Frantzia eta Britainia Handiak egindako promesengatik gerran parte hartu.
Reposición de los cargos a los aguaciles interinos destituidos por la autoridad militar D. Caludio
Iñiquer y José Airra y al músico de la banda municipal D. Demetrio Sanchez.
Destitución Jefe Guardia Municipal D. Mamerto Lorenzo.
Acta de arqueo entre alcalade entrante y saliente.
Telegrama del Presidente Frente Popular al Sr. Alcalde agradeciendo el ofrecimiento de esta alcaldía y
Ayuntamiento al posicionamiento de nuevo de este Ayuntamiento. (1936/02/28ko udal plenoko akta).
Delegación en Alcaldía para fiscalizar acuerdos de la gestora.(...)
30
Nahigabe horren ondorioz, langile eta nekazarien grebak egiten zituzten etengabe,
gerratik etorritako soldaduak ere batu zitzaizkien. Gainera, Mussolinik
Ezkerreko alderdien kontra altxatzeko deia egin zuen, Gizarteak bizi zuen egoera
beraiei leporatuz. Hortik sortuko da ondoren Alderdi Nazional faxista.
ALEMANIAN
1932ko hauteskundeetan NSDAP-en porrotaren ondoren matxinadak eta kale borroka
bultzatu zuen Adolf Hitlerrek. Beraz, Gobernu berri, eta oraindik ahula, kolapsora
eman zuen. Estatuko jefea Paul von Hindenburg Hitlerrekin akordio batera iristeko
presionatua izan zen. Ondorioz, Hitler Alemaniako kantziler izendatu zuten. Kargua
hartuta, hauteskunde berriak dekretatu zituen, propaganda nazi izugarria egin zuen.
Gainera, hauteskunde egunerako gutxi falta zela, Reichstag eraikinari su eman zioten
eta Hitlerek komunistei egotzi zien errua. Sutea matxinada baten hasiera zela aditzera
eman, eta izua piztu zuen hauteskundeetan emaitza hobeak lortzeko asmoz. Eta hala
izan zen. Hitlerrek irabazi zuen eta lege bat ezarri zuen bide demokratikoetatik
diktadura ezartzen zuena. Bera zen “herria”, eta bere gain zeuden erabaki guztiak.
SOBIETAR ERREPUBLIKA SOZIALISTEN BATASUNA
Errusiako Iraultzak Sobietar Batasuna sortzea ekarri zuen 1917an. Iraultzak Tsarraren
irudian oinarritutako sistema ordezkatu zuen. Bi garai bereiz daitezke Iraultzan:
Lehenengoa 1917ko Otsaileko Iraultza izan zen, Errusiako Nikolas II.a tsarraren
autokraziarekin bukatu zuena eta errepublika liberal bat ezarri zuena, eta bigarren
fasea Urriko Iraultza, eta bertan Sobietarrek, Boltxebike alderdiaren menpean, boterea
kendu zioten behin-behineko gobernuari.
Sobietar Batasuna Errusiako Iraultzaren ondoko gerra zibila garaitu eta gero sortu zen
1922. urtean, eta Mikhail Gorbatxev gobernuburu zela desegin zen 1991. urtean.
Itsaso Baltikotik eta Itsaso Beltzetik hasi eta Ozeano Bareraino zabaltzen zen. Errusia
zen Batasunaren errepublika handiena, bai zabaleran bai biztanle kopuruaren aldetik.
Errusiak agintzen zuen bai politikoki eta baita ekonomikoki ere.
Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna edo Sobietar Batasuna XX. mendearen zati
handi batean mantendu zen herrialde sozialista izan zen.
31
GERRA ZIBILA EUSKAL HERRIAN
Espainiako Gerra Zibilak ezaugarri bereziak izan zituen Hego Euskal Herrian.
Lehenik, eskuindar espainolen matxinada lagundu eta bultzatu zuen masa-mugimendu
bat zegoen: karlismoa. Bigarrenik, Espainian ez bezala, burgesia abertzaleak
Errepublikaren alde egin zuen. Hirugarrenik, gerra-egoerak sortutako baldintzen
ondorioz, Lizarrako Autonomia Estatutua lortu eta, botere politikoaz gainera, euskal
gudarostea ere sortu zen. Laugarren eta azkenik, elizaren jokaera berezia izan zen:
elizaren zati batek eskuin matxinatuen aurka eta errepublikarren alde egin baitzuen,
Espainian ez bezala.
o ALTXAMENDU MILITARRA 1936ko uztailaren 17an Francisco Franco jenerala Melillan Errepublikaren aurka
altxatu zenean, harekin bat egin zuen Iruñean zegoen Emilio Mola jeneralak eta nafar
errekete karlistek. Araban ere, Jose Luis Oriol lurjabe karlistak, bere botereaz
baliatuz, altxamenduaren alde jarri zuen ia herrialde osoa. Bizkaia errepublikaren alde
agertu zen eta Gipuzkoan zalantza uneak izan ziren hasiera batean. Horrela, laster
Hego Euskal Herria bitan zatitu zen.
Juan Triguerosek gogoan du gerra piztu zeneko momentua, bere bizipen batekin
lotzen du berehala: “Nire aitarekin arratsaldeko 18:30ean etxerako bidean nihoala,
milizianoen kamioiak, beren eskopetak aldean zermatela ikusi genituen. Aitari
galdetu nion, Zer gertatzen da? Eta aitak erantzun: Gerra piztu da seme.”
Matxinoek EAJ beraien alde jartzea espero zuten, alderdi kontserbadore eta kristaua
zelako, baina EAJ Errepublikaren alde azaldu zen. Hala ere, alderdiaren jarrera
eztabaidan zen azken unera arte.
Altxamenduaren aurrean Hego Euskal Herriko herrialde guztietan jokabidea ez zen
homogeneoa izan eta fase desberdinak eman ziren.
32
Gerra Zibila piztu zenean haur asko erbesteratu egin zituzten Gerra pairatu ez zezaten.
Baina beste hainbeste, nahiago izan zuten bertan gelditu eta familia osoarekin egon.
Casimiro oraindik hunkitzen da une horiek gogoratzean: “Itsasontzia prest zegoen
Santurtzitik Errusiara joateko, gure zain itxaroten zegoen ordu erdi baino gehiago.
Izan ere, auzoko 7 edo 8 familietako haurrak guztioi batera eraman behar ziguten, eta
etxean zain geunden. Baina agurren orduan, amamak arreba eta biok ez joatea
erabaki zuen, ez ginela joango. Guztiok elkarrekin bertan geldituko ginela esan zuen.
Hil behar badugu, hemen hilko gara, baina guztiok batera, esan zuen. Eta horrela
hemen gelditu ginen.”
“Nire andrea Erandiokoa zen eta bera Inglaterrara bidali zuten, eta handik
Belgikara. Kanpamentu batean egon zen. Andreak baina, osaba marinel baten
laguntza izan eta berak hartu zuen. Inglaterrako Gobernua haurren kargu egingo
zela uste zen, baina ez zen hala izan, abandonatuta utzi zituzten. Gendeak lagundu
zien haur horiei, batez ere sozialista eta komunistak zirenak”.
“Amaiur” batailoiko gudariak, Faustino Etxebarria fikatarra beheko ilararen erdian dagoelarik
Hasiera-hasieratik, Espainia osorako garrantzi handikoa izan zen Iruñean Mola
jeneralak egin zuen altxamendua, oligarkiak, karlistek, Eliza katolikoak eta hedabide
nagusiek lagunduta. Nafarroan matxinatuen aurkako indarrak desagertarazteko
errepresio bortitza nagusitu zen (3.000 lagun hil zituzten kolpistek). Bortizkeriaren
biktima nagusiak langileen sindikatuak izan ziren. Aipatzekoa da, Sartagudako
sarraskia 1300 biztanleko herrian 90 bizilagun hil zituzten. Sartagudak alargunen
herria ezizena hartu zuen.
33
Gipuzkoan, ordea, errepublikarrek matxinada berehala menderatu zuten. Baina
eskuindarrek Nafarroatik inbaditu zuten eta Alfonso Beorlegi buru zela Irun hartu
ondoren irailaren 4an, berehala iritsi ziren Donostiara 1936 ko irailaren 13an. Horrela
iparraldeko frontea Frantziako mugatik isolatuz eta errepublikar ejertzitoaren ahulezia
agerian utziz. Irun eta Donostia hartuta Mola generalaren tropak Gipuzkoa osora
berehala hedatu ziren.
Gerra hasi eta handik hiru hilabetera, frontea Gipuzkoa eta Bizkaiaren arteko mugan
zegoen.
Casimiro: “Gerra garaian Eskolara joaten ginen bai, baina bazeuden Gerra zela eta
joaten ez ginen denboraldiak ere. Nahiz eta orokorrean joaten ginen.”
o GERRA BETEAN AUTONOMIA ESTATUTUA LORTU ZEN 1936ko irailaren bukaeran, Bizkai Buru Batzarrak inoiz baino duda gehiago zituen
Errepublikari emandako sostenguaz, batez ere irailaren 25ean Altuna-Mendi eta Cabo
Quilates itsasontzi-espetxeetan egindako sarraskiak eta gero. Buruzagi jeltzaleak
arrakastarik gabe saiatu ziren britainiar diplomaziarekin harremanetan jartzen,
Londresek euskal gobernu autonomo bat babes zezan. Mugimendu horien berri izan
ondoren, Errepublikako Gobernuak Valentzian 1936ko urriaren 1ean onartu zuen
Euskadiren Autonomia Estatutua. Beraz, Lizarrako Autonomi estatutua lortu eta
Euzko Jaurlaritza osatu zen urriaren 7an.
Carimiro Bordegaraik: “Gure ustez, Euskadirentzako ona zen Autonomia Estatutua
lortu izana. Sozialistek ere babestu zuten gainera. Lehenengo Euskal Gobernua Jose
Antonio Agirrek Gobernatu zuen”
Izan ere, 1936ko urriaren 8an Gernikako Batzar Nagusian Jose Antonio Agirrek
Euzko Jaurlaritzaren lehendakari kargua zin egin zuen. Gobernuak bederatzi hilabete
iraun zuen. Batasun gobernua sortu zuen abertzale, komunista, errepublikazale eta
sozialistekin. Beronen ekimena praktikan estatu independente batena izan zen,
halabeharrez gerrak bultzatuta: bere unibertsitate, diru, armada, eta abarrekin.
34
Ortuellako udaletxeak kontutan hartzen du autonomia estatutuaren aldarrikapena, eta
honako hitzekin jasota dago:
(...)Se propone acordar felicitar al Gobierno Vasco en el día de su formación al darse el
Estatuto a esta región, adquiriéndose esta corporación a su gestión, esperando que sus
actividades se desplieguen en pro del bien de la República y del país Vascongado.(...)
(1936/10/09ko udal plenoko akta)-
Euzko Jaurlaritza sorberriak hartutako lehendabiziko neurrietako bat indar polizial
guztiak desegitea eta bere ordez Ertzaintza jartzea izan zen. Horrela, ordena publikoa
hobetu zuen eta, salbuespenak salbuespen, exekuzio politikoekin bukatu. Hala ere,
ezin zituen Bilboko sarraski basatiak geldiarazi: 1937ko urtarrilaren 4an, Larrinagako
espetxean zeuden 224 preso politiko erail zituzten miliziano sozialistez osatutako
batailoiek. Gudariek sarraskia gelditzea lortu zuten, 100 preso salbatuz. Eusko
Jaurlaritzak erantzuleak epaitu eta haietako sei fusilatu zituen. Eraso honen ondoren,
Euzko Jaurlaritzak frontetik zortzi batailoi kendu zituen Bilbon ordena publikoa
mantentzeko.
1936ko urriaren 5ean Bilboko Burdinazko Gerrikoa eraikitzeari ekin zion
Jaurlaritzak. Lanak bukatu eta hilabetera, lanen zuzendariordea atxilotu eta fusilatu
zuten, matxinoekin harremanetan jartzen saiatzeagatik.
Urriaren erdi aldera, Bilbora hegazkin, kanoi, metrailadore eta armaz jositako
itsasontzia heldu zen. Urriaren 26an, Jose Antonio Agirrek eusko indar guztiak berak
zuzendutako Euskadiko Defentsa Batzarraren aginduetara zeudela aldarrikatu zuen,
hau Errepublikako Armadatik independentea zela adieraziz. Azaroaren 7an, Eusko
Gudarostearen Aginte Nagusia sortu zuten. Juan Trigueros gogoratzen da behin
batzokian gudari batzuk ikusi zituela:“Batzokian geunden eta nire tio Luciano
PNVkoekin eta kapa eta ezkopeta soinean zuten gudari batzuekin bildu zen.”
Eusko Gudarosteak 1936ko azaroaren 20an entrenamendu gabeko infanteriako 27
batailoi zituen, 25.000 lagun ingururekin. Gainera, frontean 10.000 eta 12.000
miliziano inguru zituen, orduan geldirik.
35
Gasteizen, azaroaren 30ean egin zen Euskal Armada eratu berriaren erasoaldi bakarra
eta azkena, Legutioko gudua edo ofentsiba izenekoa. Euskal armadak Araban eraso
egin eta Gasteiz hartzen saiatu zen. Horretarako 29 batailoi, 5 ingeniarien konpainien
laguntza zutenak, 25 kanoi eta 8 gerra-gurdi zituzten Gasteiz konkistatzeko. Operazio
honen helburua altxatutakoek Sevilla eta Irun artean zuten komunikazio-lerroa
zatitzea zen. Baina, ez zuten lortu Mola generalaren aire ejerzitoek abantaila ematen
baitzien.
Bizkaian, negua eta gero, 1937ko udaberri aldera hasi zen Bizkaia menderatzeko
frankisten ofentsiba, Iparraldeko frontea izeneko kanpaina hasiz. Horretarako, Molak
lau errekete-brigada nafar erabili zituen, 28.000 lagun ingururekin: Brigadak Araban
eta Gipuzkoan osatutako 10 batailoi, karlista nafar asko eta Espainiatik etorritako
tropa erregularrek osatuta zeuden.
Gainera italiarren laguntza izan zuten; Kondor Legioko 140 hegazkin, eta artilleriako
7 kanoi-bateria. Molak bere alde zuen airea eta baita itsasoa ere, Euskadiren
kostaldean ezarritako blokeoarengatik.
Gudariek aldiz, ez zuten hainbesteko armarik izan eta alderdikoek herririk herri
boluntarioen bila biltzen ziren tropa sendoagoak sortzeko asmoz. Casimiro
gogoratzen da: “Ortuellako altxamenduan sozialista eta komunisten kuadrilak batez
ere, genteari borrokarako presta zitetzen esaten. Eskopetak eta zegoena hartzen
zuten. Ez zuten ezer eta.”
“Boluntarioak ziren gehienbat, dena ematera zihoazen gudariak”. Baina, bazeuden
erdi behartuta eraman zituztenak ere, dio Juanek. “Nire aita Asturiasera eraman
zuten Francoren tropak zetozela eta borrokara”.
o GAMIZ-FIKAN GERRAREN HASIERA 1937ko uztailaren 18ko altxamendu militarrak huts egin ondoren, Bizkaia gobernu
konstituzionalaren kontrolpeko zonaldean geratu zen, baina altxatuen menpe zeuden
Araba eta Nafarroatik laster hasi zen erasoa. Atal honetan, nahiko era grafikoan
36
azaltzen dugu gerrak Gamiz-Fikan duen eragina. Horretarako, tropa nazionalen
hurbiltzea eta udaletxeko aktetan gerrari buruzko zeharkako aipamenak erkatu ditugu,
frontea hurbildu ahala gero eta eragozpen handiagoak izango baitira herrian:
Lan honen sarreran aipatu dugu nola Gamiz-Fikako eremua menperatzen duten
tontorretatik igaro ziren Brigada nafar eta italiarrak. Izan ere, inguruko mendietan
eratu zen Bilboren Defentsarako Linea, nazionalek “burdinazko gerrikoa” deitu
zutena. 1937ko maiatzaren lehenean Bermeon ziren tropa nazionalak eta Bilboko
biztanleriaren zati bat ebakuatzen hasi ziren. Hurrengo hamabost egunetan Bizkargi
aldean eraso eta kontraerasoak etengabeak izan ziren, baina hilaren 20rako Fruiz eta
Morga erori ziren. Azkenik ekainaren 1ean Gamiz-Fika hartuta zuten nazionalek eta
aurrez-aurre zuten Bilboren defentsarako gerrikoa.
37
Gaztelumendiko tontorrean dagoen gudarien gotorlekua nazionalei aurre egiteko
Fikako plazatik zuzenean mendian gora abiatuz gero, Urruztiko gainera iritsi daiteke.
Handik goitik Larrabetzurako bidea hartzen badugu Gaztelumendiko tontorrera
helduko gara. Hain zuzen ere, eremu hori zen defentsarik kaskarrenak zituena Bilboko
Defentsarako Linean (Jimenez de Aberasturi, 2003: 227, 235; Egaña, 1999: 185).
Ekainaren hamabigarrenean hegazkin alemaniarrek eta nazionalen artilleriak lau
orduz bonbardatu zuten gune hori eta I, V eta VI brigadek Gaztelumenditik zeharkatu
zuten “burdinazko gerrikoa”, bertako defentsan hil zirelarik nazionalen aurkako
Saseta, Sacco, Venceti, Salsamendi eta Celta batailoietako kideak. Handik aste betera
jaso zen honako mezua Franco generalisimoaren kuartel jeneralean: “Frente de
Vizcaya. Esta tarde a las 3,10 las tropas han entrado en la capital de Vizcaya. Bilbao
ya es España”.
Eta Gamiz-Fikako udaletxean, modu xelebre honetan adierazten da antzeko zerbait:
Diligencia: por la presente hago constar yo el Secretario que por haber adquirido otro
libro para las sesiones por el ayuntamiento que queda anulada para en lo futuro y doy fe.
Gámiz-Fica a veinticinco de junio de mil novecientos treinta y siete.
Bonifacio Martinez
38
Ez dago esan beharrik aurreko akta liburua bukatu barik zegoela.
Honela izanik, Gamiz-Fikan lehen udaletxe nazionala ezartzen da, eta modu honetan
jaso zen aldaketa garrantzitsu hau:
Acta de constitución Provisional del Ayto
En la Anteiglesia de Gamiz-Fika a veinticinco de Junio de mil novecientos treinta y siete;
se reunieron en esta casa consistorial los Sres. designados por las derechas de este pueblo
para la constitución del nuevo Ayuntamiento, totalidad que en arreglo a la [ley] municipal
vigente corresponde a este municipio y que al margen se expresan, y así reunidos e
inmediatamente por los referidos señores se procedió al nombramiento de cargos, dando
el siguiente resultado:
Don Francisco Echegaray Güenechea Alcalde Presidente
Don Mateo Sagasti Hormaeche 1er teniente alcalde
Don Francisco Menchaca Oleaga 2º teniente alcalde
D. Eugenio Furundarena Legarreta Regidor Síndico
Do Ramón Galdona Goitia Concejal
Don Gregorio Izaguirre Meabe ibid.
D. Patricio Goyenechea Badiola ibid.
Don Victor Endemaño Uriarte ibid.
Don Felix Madariaga Larrabeiti ibid.
Constituído el nuevo Ayuntamiento provisional, conforme a lo dispuesto en el arto 57 de
la Ley municipal vigente, acuerdan por unanimidad señalar el Domingo de cada semana a
la hora de las nueve de la mañana para la celebración de sus señores.
Con lo cual se dio por terminado este acto y firman todos los Sres. concurrentes de que
yo el Secretario doy fe (1937/06/25eko udaleko plenoko akta)
Horrelaxe ezartzen da udaletxe nazionala Gamiz-Fikan, aztertu dugun bezala,
jeltzaleen nagusigodun eremu batean. Hala ere, udaletxean topatzen ditugun izenak ez
dira ezezagunak ez eta kanpokoak, jarraian ikusiko dugunez11:
11 1930ko erroldako, 1930 eta 1944ko kontribuzioetako eta Gamiz-Fikako erregistro zibileko (1877tik aurrerakoa da) datuak erabili ditugu.
39
- Francisco Echegaray Güenechea (1910, Ergoyen auzoko Agarre etxekoa):
bere osaba Juan herriko hogeita lau zerga ordaintzaile handienen artean
zegoen 1914an egin zen zerrenda eta bere aita Pedro Echegaray Uriarte (1883)
Gamizko alkatea izan zen 1916an eta 1928an Gamiz-Fikako lehen udaletxean
ordezko zinegotzi bezala izendatu zuten. Ondoren, 1930eko udalaren
berritzean zinegotzi izan zen eta, azkenik, 1934ean udaletxe jeltzaleak
dimititzean, bera izendatu zuen gobernadore zibilak udalerriko alkate.
- Mateo Sagasti Hormaeche (1867, Elejalde auzoko Inchaurra etxekoa): Fikako
alkate izan zen 1909-1911 artean eta 1914ko zerrendan hogeita lau zerga
ordaintzaile handienen artean zegoen. Bere anaia Juan Ignacio ere izan zen
Fikako alkate, 1918an. Azkenik, 1933an, Fikako Guardia Municipal kargutik
dimititu zuen udaletxe jeltzalea eratu zen egun berberean.
- Francisco Menchaca Oleaga (1902, Ergoyen auzoko Echezurikoa): ez dut
lotura aipagarririk topatu.
- Eugenio Furundarena Legarreta (1912, Olagorta auzoko Loaga Becoa
etxekoa): bere aita Juan zerga ordantzaile handienen artean dago da 1944an.
- Ramón Galdona Goitia (1880, Ergoyen auzoko Cafranga etxekoa): bere anaia
Benito ordezko izan zen 1928ko Gamiz-Fikako lehen udaletxean eta 29.
artikuluaren bidez izendatua izan zen 1931an. Badirudi, Ramón Unión
Patriótica Primo de Rivera diktadoreak eratu zuen alderdi politikoko ordezkari
izan zela12.
- Gregorio Izaguirre Meabe (1903, Acillona auzoko Arene etxekoa): bere arreba
Ramona udaletxeko gestorako kide izan zen 1933ko hauteskundeetatik
udaletxe berria eratu arte.
- Patricio Goyenechea Badiola (1904, Ergoyen auzoko Larraco Mayo etxekoa):
ez dut lotura aipagarririk topatu.
12 “acuerda la comisión municipal que se expida el libramiento a favor de Don Ramón Galdona de diez pesetas en representación del Ayuntamiento a la Unión Patriótica“ (1930/02/20ko udal plenoko akta)
40
- Victor Endémaño Uriarte (1872, Olagortako Maniena etxekoa): zinegotzi izan
zen 1930ean.
- Felix Madariaga Larrabeiti (1902, Acillona auzoko Asilloa etxekoa): bere
osaba Juan Madariaga Mallona Fikako alkate izan zen 1916-1917 artean.
Beraz, udaletxe nazionala ezin da okupazio baten eran hartu, herritarren zati baten
(gehiengoa) ordezkarietatik beste zatiaren (gutxiengoa) ordezkarietara boterea
igarotzea den heinean. Gainera, aldaketa horrek 1934 azaldu dugunaren antza du:
batetik, herrialdeko gobernaziotik ezartzen direlako karguak eta bestetik, lotura
pertsonal zuzenak daudelako. Bestalde, bi kideren inguruan ez dugu aurreko
udaletxearekin loturarik topatu baina kontuan hartu behar dugu gazteenak direla, eta
baliteke gerran zehar irabazi izana kargu horretarako izendapena lortzeko beste
legitimitate (alkateak 27 urte bakarrik ditu eta horrekin erlazionatuta egon daiteke,
frankismoaren hasieran erakundeetan ezarri zen “generación azul” delakoaren baitan
(Mariezcurrena, 1983: 79)).
o ORTUELLAN GERRAREN HASIERA Arestian aipatu bezala, gerraren aztarnak gero eta nabarmenagoak ziren, eta Franco
generalaren mandatupean zeuden faxisten aurrera pausoak errepublikanoen sinesmena
eta indarrak gutxitzen zituen. Honela, 1937ko ekainaren 23an, tropa faxistak
Ortuellan sartu eta komisio gestore bat sortu zuten13 alkate berria izendatzeko eta
herriaren boterea berreskuratzeko.Honatx tropak sartu eta hurrengo eguneko udal
plenoetako aktetan jasotakoa:
Acta de constitución de la Comisión Gestora con motivo de la entrada de las tropas del
Generalísimo Franco en este Concejo de Santurce (Ortuella)
13 (...)Se acordó mandar el siguiente telegrama al Generalísimo Franco. Al tomar posesión esta Gestora
Municipal felicitamos al V.S. como salvador de España esperando que con la cooperación de su
glorioso ejército conduzca a la nación a una España nueva por la que todos
aspiramos.(...)(1937/07/28ko udal plenoko akta)
41
En el Consejo de Santurce (Ortuella) a veinticuatro de Junio de mil novecientos treinta y
siete siendo las ocho de la noche y con motivo de la entrada triunfal en este pueblo de las
tropas del gneralísimo Franco defensor de la causa de la Falange Española, reuniéndose
en el salón de sesiones de esta Casa Consistorial bajo la presidencia del Capitán de la
Falange Española Don Angel Senarriaga Fernández, Don Angel Esteban Brizuela
Delegado de la Falange Española por el partido tradicionalista ( según carta autorizada de
Falange a favor de ambos que exhiben), los vecinos de este Concejo previamente citados
de orden de los Delegados indicados Señores Don Bernando Ibarra e Ibarra, Don Avelino
Fania Oses, Don Ramón Ciordia Miguel, Don Domingo Castillo y Alonso, Don Federico
Caira Cujiga, Don Faustino Landabaso Salcedo, Don Calisto Villanueva Buintarra
asistidos de mi el infrascrito Secretario.
Por el presente Capitán de la Falange Sr. Snarriaga después de pronunciar elocuentes y
patrióticas frases en favor de la causa nacional española que se va consiguiendo en esta
guerra merced a los triunfos de las tropas y esfuerzos de los buenos patriotas, indicó a los
Sres. Citados el objeto de esta reunión que era el nombrar una Comisión Gestora que se
haría cargo provisionalmente de la vida administrativa y orden público de este Concejo
hasta el momento oportuno en que se constituya un Ayuntamiento definitivo y que dicha
Comisión, en virtud de las atribuciones que él y su citado compañero Sr. Esteban traen de
la Falange Española e informes recibidos, quedaba constituida desde este momento, con
dichos vecinos relacionados comparecientes en este acto axcitándoles a cumplir
dignamente y con entusiasmo su cargo en bien de España.
Los Sres. mencionados, aceptaron el cargo de Gestores con el que se les honraba
prometiendo desempeñarlo lealmente en favor de España, acordando reunirse mañana
viernes para tomar otros acuerdos y nombrar presidente de la Gestora.
Entre los delegados citados y Señores Gestores cruzándose frases de afecto y
españolismo en honor de ARRIBA ESPAÑA dándose por terminado el acto con la
presente acta que firman por triplicado los concurrentes a fin de enviar un ejemplar al Sr.
Gobernador, otro para los delegados y otro para el Ayuntamiento, de todo lo cual
certifico. (...) (1937/06/24ko udal plenoko akta)
42
o ZIBILEN ETA HERRIEN KONTRAKO BONBARDEAKETAK Ofentsiba hartan arma berri bat erabili zuten, ordura arte munduko inongo gerratan
ikusi gabea: herritar zibilak bonbardatzea eta herriak suntsitzea, morala jaisteko eta
erresistentzia ahultzeko asmoz.
Zibilen kontrako lehenego bonbardaketa Durangaldean egin zuten. Durangoko
bonbardaketan Aviazione Legionariako italiar hegazkinek 336 pertsona hil zituzten.
Ofentsibaren etapa honetan, Eibar, Elgeta, Elorrio eta Otxandio ere bonbardatuak izan
ziren, lehen lerrotik gertu zeuden herriak baitziren.
Durangoko Bonbardaketa airetik. Durango 1937ko martxoak 31.
43
Durangon bonbardaketak 336 hildako eragin zituen.
Guztira hegazkinek 281 bonba baino gehiago jaurtiki zituzten. Durangok ez zuen aireko erasoen
kontrako inolako babesik.
Altxatuek Euzko Gudarostearen posizioen aurka aire eta artilleria bidez gogor egin
ostean, lurretik ekin zioten Bizkaiaren inbasioari. Apirilaren 20 eta 24aren artean,
Intxortako gudua gertatu zen, matxinatuak eusko gudarien fronte-lerroarekin talka
44
egin zutelarik, Elgeta inguruan. Hasiera batean, Euskadiko konpainiek erasoaldia
atzera botatzea lortu bazuten ere, azkenean Intxortak eta Udalaitz menderakaitza
erasotzaileen eskuetan gelditu ziren, frontea hautsiz eta matxinatuei Bizkaiarako
sarrera irekiz.
Casimiro: “ Bilbotik Ortuellarako borroka guztiak ikusi izan ditut. Jata bonbardatu
zutenean esaterako. Izan ere, egun eguzkitsua zegoenean menditik dena ikusten zen,
eta dena sentitzen zen. Goiz batean, behiekin nengoela tiroketa bat entzun nuen
artxanda aldean. Dena entzuten zen.”
Bi egun beranduago, 1937ko apirilaren 26an, Gernika bonbardatu zuten alemaniarrek.
Merkatu eguna zen eta hildakoak 126 eta 300 artean izan ziren. Eraikinen %70,
berriz, suntsituta gelditu zen. Hilabeteko erresistentzia bortitza bertan behera gelditu
zen.
Ondoren tropa frankistak Bilbora joan ziren. Bilbon errepublikazaleek defentsa
moduan Burdinezko Gerrikoa egin zuten, baina Matxinoek defentsa sistema horren
ahulezia guztiak zekizkiten Pablo Murga eta Alejandro Goikoetxea ingeniarien
traizioa zela eta. Hala ere, babes sistema hori zaharkituta zegoen, orduan sortu berriak
ziren hegazkin bidezko erasoen aurrean.
Casimiro eta Juanek ondo gogoan dute hegazkinen bonbardaketak: “ Fabrikek sirena
jotzen zuten eta denok babeslekuetara joaten ginen korrika batean. Egiten geundena
bertan behera utzita. Ni behin behiak zaintzen nengoen eta sirena entzun eta ziztu
bizian alkantarilan ezkutatzen nintzen. Trapagaran bailara bonbardatu zuten tropak
herrian sartzeko. Eskuko 21 bonba bota zituzten, rompedoras hegazkinak 19 bota
zituen eta gero 3 bonba handi. Bonbak askotan hurbil jausten ziren. Ondoko familia
bat hil zuten bonbardaketa horretan.”
“Gerra zibilean Frankisten aldetik aire errekonozimenduko bi hegazkin zeuden.
Batari arbuelo deitzen genion eta besteari alcaguetea. Lehenegoak bonbardaketak
zetozela abisatzen zuen, eta orduan fabrikek sirena jotzen zuten, eta jendea
babeslekuetara joaten zen. Bigarrenak, zonaldea ikuskatzen zuen gero non
bonbardatu behar zuten agintzeko.”
45
o SANTOÑAKO ITUNA: EUSKAL HERRIAN GERRAREN AMAIERA Euskal Herrian gerra 1937ko abuztuaren 24an amaitu zen, Francoren alde borrokatzen
ziren italiarren eta EAJren artean Santoñako Ituna sinatu zenean. Frankistek
euskaldunen lurrak bereganatu ondoren sinatu zuten. Alde batetik, euskaldunek
hartutako konpromezuak: armak utzi eta materiala legionario italiarren esku uztea,
okupatutako lurretan ordena publikoa ziurtatzea eta Santoña eta Laredon zeuzkaten
presoen bizitza eta askatasuna ziurtatzea. Bestalde, italiarrek hartutako
konpromezuak: euskal gudarien bizitzak errespetatzea, euskal agintarien bizitza
errespetatu eta erbesterako bidea ez oztopatzea eta Euzko Jaurlaritzaren aldeko jarrera
azaldu zuen edonork jazarpenik ez jasatea. Euskaldunek beren baldintzak bete
zituzten, baina Francoren alde borrokatzen ziren italiarrek ez; euskal agintariak eta
gudariak kartzelaratu egin zituzten eta euskal gudarien bila iritsitako itsasontzi
ingelesak hutsik itzuli ziren.
o ESPAINIAN GERRAK JARRAITZEN ZUEN Espainian Gerra Zibilak jarraitu zuen, 1938ko otsailean Teruelera jo zuten eta bere
egin zuten. Udan Ebroko Bataila hasi zen Errepublikarren Katalunia babesteko
asmoarekin, baina ez zuten lortu. Izan ere, azaroan Errepublika-Gudarostea Ebroko
frontetik erretiratu zen.1939ko urtarrilean Francoren armadak Bartzelona hartu eta
Alacanten zegoen Errepublikako gobernuak Frantziara alde egin behar izan zuen.
1939ko martxoan, Madril hartu ondoren, gerra amaitu eta Francoren diktadura faxista
hasi zen 1939 ko azaroaren 1ean, eta 1975 arte, Franco hil arte, luzatuko zen.
o NAZIOARTEKO LAGUNTZA Europako hiriek Espainako Gerra Zibilean ez parte hartzeko akordia hartu bazuten
ere, Alemaniak eta Italiak ez zuten bete tropa frankistak aktiboki sostengatu
baitzituzten. Baita gerora Sobietar Batasunak ere. Herrialde demokratikoetako
pasibitate antifaxistak haserretzen zituen sobietarrak.
46
ITALIA ETA ALEMANEN LAGUNTZA MATXINATUEI
Italia izan zen Espainiako Gerra Zibilean aktiboki parte hartu zuen lehen estatua.
Mussolini Nazionalista espainiarrei laguntzeko interesa zuen Italia nazio “handi,
errespetatu eta beldurra eragiten zuena” bilakatu nahi zuen. Helburu hori lortzeko
bide onenea faxismoa Europatik zabaltzea zela uste zuen Mussolinik. Horrez gain,
Italiak mediterraneoan zuen pisu politiko eta batez ere militarra indartu nahi zuen,
Ingelesen eta Frantsezen eragina gutxituz. Gainera, Espainian komunismoari aurre
eginez Mussolinik Hitler inpresionatu nahi zuen eta horrela Alemaniarekin zituen
hartu emanak sendotu.
Beraz, Italiak espainiar nazionalismoa ekonomikoki babesten 1934an hasi zen II
Errepublika desusestatzeko asmoz.
Gerra Zibilean, Nazionalistek Alemania eta Italiako erregimen faxistei laguntza
eskatu zien. Francok ezin zituen bere tropak Marokotik Espainiara eraman
Gibraltargo itsasartea errepublikarrek blokeatuta zutelako. Beraz, Mussoliniri
laguntza eskatu zion hegazkinez tropak Penintsulara eramateko.
Mussolinik uste zuen bere laguntzarekin gerra berehala bukatuko zela eta Italiak
Espainian faxistek garaile izanda abantaila garrantzitsuak lortuko zituela kostu
handiegirik gabe. Baina, Errepublikazaleek erresistentzia gogorra egin zuten,
onodrioz Mussolinik gero eta gerra-material gehiago bidali behar izan zuen
matxinatuen porrota gerta ez zedin.
Ofizialki, Italiak Gerran ez parte hatzeko Europan egin zen tratatua sinatu zuen,
gainontzeko herrialdeak bezala. Horregatik, Mussolinik une oro ezeztatu zuen faxistei
ematen ari zen laguntza
Alemanian, Hitlerri garrantzitsua iruditzen zitzaion Europan ideologien oreka egotea.
Beraz, oso interesatua zegoen Espainian faxista-nazionalista eta Errepublika-
sozialisten arteko arazoek ekarriko zutenaz. Ortaz, argi ikus daiteke, Alemaniak Gerra
Zibilean izan zuen parte hartzea ez zela komunisten kontrako gorrotoak bultzatua
bakarrik izan, baita hausnarketa pragmatikoen ondorio ere.
47
Gainera, Alemaniari Espainian nazionalisten kontrolpean zeuden baliabide mineralak
( kobre, burdina) interesatzen zitzaion. Bestalde, Hitlerrek bere armak gerran probatu
nahi zituen, etorkizun batean gerra orokorrago bat, mundu gerra bat, pizteko zegoen
aukera ikusita.
Alemaniako kanpo arazoetako ministerioak Francoren gerrarako laguntza eskaera
errefusatu eta bi egunera. Hitlerrek laguntzea erabaki zuen, ministerioaren babesik
gabe. Alemaniak Gerra Zibilean ez parte hartzeko Europan sinatu zuten tratatuari
jaramonik egin gabe. Francoren tropak Afrikatik penintsulara garraiatzen lagundu
zien, errepublikarren itsas blokeoa saiestuz. Gainera, Condor Legioa bidali zuen,
Francok Gerra irabazteko gakoa izan zen indar aereoa.
Bai Mussolinik, bai Hitlerrek Francori berari, eta ez beste inori, eman zioten laguntza.
Horrek matxinatuen lider bakarra bilakatzeko aukera eman zion.
SOBIETAR ERREPUBLIKA SOZIALISTEN BATASUNA (SESB)-REN LAGUNTZA
ERREPUBLIKARREI
Ikuspuntu desberdinak daude. Batzuen ustez, SESBak errepublikarrei laguntza eman
zien tradizio komunistari jarraiki, hau da, Nazioarteko solidaridade demokratiko eta
faxisten aurkako ekintza izan zen errepublika salbatzeko. Beste ikuspuntu kritiko
batzuen ustez, Stalinei kritika egiten dio, izan ere, uste dute SESBak Errepublikari
eskainitako laguntza gerra luzatzeko bakarrik izan zela eta ez gerra irabazteko. Guzti
hori europako demokrata eta botere faxisten arteko erresumina pizteko.
Gauza batengatik edo bestearengatik, baina SESBak Gerran ez parte hartzeko tratatua
sinatu zuen, batez ere Alemania eta Italiarrek eskaintzen ari ziren laguntzen
justifikazioarik izan ez zezaten.
SESBak bazekien Italia eta Alemania laguntzen zebiltzala, beraz, Gerra hasieran
gutxi, baina gerora asko inplikatu zen. Gerrarako material ugari bidali zituen, karroak,
hegazkinak… Casimiro horren lekuko izan zen “ Zeruan bi aldeetako hegazkin cazak
borroka egiten zuten, gu begira-begira gelditzen ginen”.
48
Errepublikaren alde borrokatu ziren 40.000 bolondres ere bidali zuten, Nazioarteko
Brigadak deituak izan ziren. Brigada horiek esperientzia handiagoa zuten Gerra-
gatazketan, Lehen Mundu Gerran arituak baitziren Espainiako soldaduak ez bezala.
Nazioarteko Brigadak garrantzi berezia izan zuten, Teruelgo edo Ebroko batailan
esaterako, eta Madrilen defentsan.
o GERRAREN ONDORIOAK
• Francoren diktadura (1939-1975)
Errepresio eta zapalkuntza ideologikoak 40 urtez iraun zuen. Francoren Diktadurak
iraun zuena, 1939tik 1975era, hain zuzen ere.
Alde nazionalak errepresio bortitza abiatu zuen bere esku geratu ziren lurralde
guztietan. Horretarako, batetik justizia arrunta erabili zen (Bizkaiko Instrukzio
Militarreko lehen epaile Gonzalo Queipo de Llano jenerala izendatu zuten) eta,
bestetik, milizianoen justizia paraleloa. Oro har, 900 pertsona baino gehiago fusilatu
zituen alde nacionalak Bizkaian. Gamiz-Fikako artxiboetan ez dago horrelako
berririk, ez eta auzokoen deklarazioerik ere beste udalerri batzuetan egon ziren bezala.
Baina bai izendatzen direla milizianoak eta ez diogu ikusten errepresiorakoa ez den
beste zentzurik:
(…) acuerda por unanimidad la corporación municipal designar a Cornelio
Echegaray, Aniceto Torrontegui, Antonio Olazar, José Gangoiti, Genaro
Furundarena, Juan Duo y Telesforo Arrien como milicianos para el cuidado del
pueblo y cumplimiento de las órdenes que se reciban de la superioridad
(1937/07/18ko udal plenoko akta).
Bestalde, Gamiz-Fikako erakunde publikoetako ordezkariek ere jasan zituzten neurri
bereziak. Udaletxeko idazkaria, adibidez, bere postuan mantendu zuten “por ser
afecto a las derechas14” eta baita posta zerbitzuko arduraduna: Victor Endemaño
zinegotzia. Baina sendagileak eta udaletxeko fondo-gordailuzainek isunak jaso
zituzten. Are gehiago, bigarrenak dimisioa eman zuen.
14 1937/07/25eko udal plenoko akta
49
Ortuellan ere jasan zituzten errepresioaren gordinkeriak:
(...)Esta sesión tenía por objeto dar cuenta de los informes de la Delegación de Falange y
Guardia Municipal referentes a los expedientes de empleados suspendidos de empleo y
sueldo de este Ayuntamiento, y no levantada la suspensión o resuelto su expediente.
Prudenciao Herranz Herranz, oficial de 1ª de Secretaria= El informe dice que ignora haya
pertenecido a ningún partido político pero ha sido muy simpatizante del benecido Frente
Popular; habiendo asesorado en muchos casos a su cuñado Alcalde de este Ayuntamiento
y Presidente de dicho Frente Popular, por lo tanto declarmos desafecto al Glorioso
Movimiento Nacional e imcompatible con la nueva España.
Jesús Ugalde Pére, 2º oficial de Secretaria= El informe dice que es person de orden y que
no se le ha observado tenga simpatías más que por los partidos de derechas, siendo buena
su conducta y creyéndole afecto al Glorioso Movimiente Nacional y fiel colaborador de
la nueva España.(...)(1937/09/02ko udal plenoko akta).
Gerra Zibila frankistek irabazi ondoren, zentralismo indartsu bat ezarri zuten estatu
osoan, lurralde historikoetan bereziki, eta ezdeusean gelditu ziren autonomia
erregimen guztiak. Euzko Jaurlaritzak erbestean lan egin behar izan zuen. Euskaldun
asko ere Venezuelara, Argentinara, Mexikora eta Amerikako beste herrialdeetara
atzerriratu ziren.
Francok Bizkaia eta Gipuzkoako foruak indargabetu zituen “provincias traidoras”
izendatuz. Araba eta Nafarroak berriz, Gerran Altxamenduarekin bat egin zutenez,
eskubide foral batzuk mantedu zituzten, hala nola, polizia eta zergen autonomia.
Juan: “1950. urtean Araban bide hobeak zeuden Bizkaian baino, Bizkaia zigortuagoa
izan zen, ez zuelako gerraren alde egin Arabak ez bezala.”
Euskaraz hitz egiteko debeku bortitza zegoen. Eskoletan dena erderaz ematen zen,
etxeetan euskaraz hitz egitea debekatuta zegoen.
Juan: “ Nire ama Gernikakoa zen eta euskaraz bazekien, baina errepresioa zegoen,
beldurra zuen eta ez zidan euskaraz hitz egiten, ez zidan euskara irakatsi”.
Beste familia batzuetan baina, etxean euskaraz egiten jarraitu zuten eta seme-alabei
irakatsi zieten. Klandestinoki ere irakasle batzuek euskaraz ematen zituzten klaseak.
Aldaketak etengabe gauzatzen ziren arlo guztietan, baita kaleen izenak aldatu ere,
50
Ortuellan aurkitutakoan ikus daitekeen bezala:
(...)Diose cuenta a la Gestora del último arqueo de fondos llevado a cabo el 21 del
corriente, por el Alcalde que cesó Sr. Atozqui, según el cual la existencia en Caja
asciende a 9.870,68 pesetas de la cuales son en papel 9.850,00 y en calderilla 20,68
pesetas.
Acto seguido acordase variar los nombres de las calles siguientes; a la calle llamada de
Pablo Iglesias s ele llamará del General Mola, a la de la República calle del Generalísimo
Franco, a la de Fancisco Ferres de D. Alfonso Echats y a la Plaza de la República Plaza
de España.(...)(1937/06/25eko udal plenoko akta).
Bestalde, matxinatuen garaipenarekin batera, Estatu Berriaren aurkakotzat jotzen
ziren berrikuntza errepublikar ororen aurkako politika bizia bideratu zen, hala nola,
1931ko Konstituzioan jasotzen ziren eta estatuak bermatu beharreko askatasun eta
gizabanakoen eskubide guztiak. Baliorik gabe utzi zituzten baita ere 1932an
Nekazaritzaren erreformarako xedatu zen Legea, eta beraz, itzuli egin zitzaien lurjabe
handiei orduan kenduriko lur-eremu zabalak. Langileek eta nekazariek gizarte eta lan-
eskubideak galdu zituzten.
Arlo ekonomikoan, Gabeziek, goseteek, lehen mailako ondasunen eskasiak eta
errazionamenduak izan ziren gerraostean.
Casimirok ondo gogoan du: “Gerra ondoren dendetan ez zegoen jateko ezer,
errazionamendua izaten genuen; 100 gramo azukre, edo 200 gramo lenteja edo
arroza aste guztirako. Herrialdeen arabera errazionamendua ezberdina zen.
Euskadin gehiago zigortu zuten eta gutxiago ematen ziguten. Meatzariei
errazionamendu gehiago ematen zien besteei baino.”
Juanek: “Gure etxean baina ez genuen goserik pasa maria gailetak eta esne
kondentsatua geneukan.”
Espainiako ekonomia nazioarteko ekonomiaren menpe bizi zen eta ahalmen eskasa
erakutsi zuen barne-merkataritzaren faktore ekonomikoak suspertzeko Langileen
soldata-errenta apalak ziren eta beraz gerra aurreko urteetan baino bizi-baldintza
apalagoak ziren.
51
Gerra galdu zuten errepublikarren aurka bideraturiko bortizkeria biziki luzatu zen
gerra osteko lehen urteetan, eta etengabeak izan ziren fusilamenduak (25.000-30.000
pertsona 1939-1945 urte bitartean), jabegoak kentzea, errekisak, garbiketa
administratiboak (7.000 irakasle inguru, besteak beste), bortxazko lanak, irainak,
zigorrak edo espetxeratzeak (271.000 preso zeuden 1939.urte amaieran, hau da,
biztanleria aktiboaren %8tik gora).
Casimiro: “Nire amaren lehengusua Nazionalek hartu zuten eta paledoira eraman
zuten, tiro egin behar ziotenean, makurtu eta korrika alde egin zuen. Errekan izkutatu
zen. Bost urte eman zituen izkutatuta. Gero Gerrako editoriala irten zen, beraz
komisaldegian, Larrinagan aurkeztu zen eta hilabete batzuk kartzelan eman zuen,
gero irten zen.”
Casimiro: “Bizi izan dugun Gerratik ikasi daiteke bai, Gerrak herrientzat ez dira
onak. Baina, Gaur egun ere leku batean ez bada bestean gerran daude”.
� Frankismoaren ezaugarriak:
Erakunde frankisten ezaugarrietako bat jarraikortasunaren printzipioa da.
Mariezcurrenak (1983: 89) ederki azaltzen du:
“Hubo en el franquismo notable interés en dejar bien claro que una de las principales
virtudes del régimen inaugurado tras la guerra civil era su “continuidad”, antídoto contra
las acciones revanchistas y las políticas partidistas, que garantizaba, se aseguraba, el éxito
de las gestiones públicas al mantenerse siempre el mismo criterio político que, no había
lugar para la duda, era el único correcto, y evitaba los cambios destructivos y nefastos
(…) en virtud de la misma [continuidad] los hombres que dejaban los cargos “no se iban”
y los que accedían a ellos, no comenzaban entonces “a servir a la Patria”. Es tal el deseo
de hacer aparecer las sustituciones en los cargos como meros trámites sin apenas
significación”
Horrela, Gamiz-Fikan, bat-batean Francisco Echegaray alkatea desagertu egingo da
1938ko otsailaren 10ean eta hurrengo urteko ekainean kargura bueltatu arte ez dugu
52
jakingo soldadu ibili denik 15 . Eta 1942ko maiatzean, ageriko argudiorik gabe,
udaletxeko gestora osorik aldatzen da16.
Sinbologia: Erregimen aldaketa bakoitza bere sinbologia propioarekin iristen da eta
Francoren aldekoa ez da salbuespena. Horien artean garrantzitsuena bandera: hiru
koloredun errepublikarraren edota ikurrinaren ordez “rojigualda” monarkikoa,
estetika faxistako arranoarekin apaindua, eta honen adibideak Gamiz-Fikako
udaletxean aurkituko ditugu:
(…) acuerda la corporación municipal expedir libramiento a favor de (…) Luis Castillo y
Cía. por lo satisfecho por 14 metros de Perca para la bandera Nacional (1937/09/05eko
udal plenoaren akta)
(…) acuerda la corporación expedir libramiento (…) a favor de Luis Castillo de treinta y
siete pesetas por una bandera nacional para la escuela mixta de Fica (1937/11/25eko udal
plenoaren akta).
Eta erregimenaren buru, Francisco Franco generalisimoa: “[acuerdan expedir
libramiento] a favor de Victor Endenaño Uriarte en concepto de lo satisfecho por dos
retratos del Exmo. Sr. Gobierno Don Francisco Franco17”. Eta Errepublikaren garaian
heroiak martir errepublikazaleak izan baziren18, orain errekete karlistak dira: “por
15 “Se hizo cargo inmediatamente de la Alcaldía Presidencia el Sr. Alcalde Don Francisco Echegaray Güenechea, después de varios meses de ausencia de esta localidad que fue forzosamente a prestar el Servicio militar, cesando el que venía desempeñando como alcalde en funciones Don Francisco Menchaca y Oleaga” (1939/06/15eko udal plenoko akta). 16 “se constituyeron en la casa Consistorial, con asistencia del presidente anterior, D. Francisco Echegaray y Güenechea, Alcalde, y los concejales (…) componentes todos del Ayuntamiento anterior que ha venido actuando hasta el presente, y seguidamente comparecen también [?] los señores (…), designados concejales-gestores del nuevo Ayuntamiento de este Municipio; y estando presentes todos los que han de componer la nueva Corporación, el Sr. Presidente dio la bienvenida y después le diose lectura por el Secretario, de orden de la Presidencia a los respectivos documentos del cese de la corporación y nuevos nombramientos, la Presidencia confirió la posesión del nuevo Alcalde Presidente Don Agustín Marcaida Abio, así como a los concejales-gestores que integran la corporación Municipal, haciendo la presentación en el acto de las insignias de Autoridad y sello de la Alcaldía y abandonando seguidamente la silla presidencial y salón de actos en compañía de los concejales salientes (…). Seguidamente constituido el nuevo Ayuntamiento bajo la Presidencia de D. Agustín Marcaida se hizo constar que, conforme al oficial nombramiento que se ha leído anteriormente ha sido designado por el Excmo. Sr. Gobernador Civil para Alcaldía de este Ayuntamiento a D. Agustín Marcaida Abio y para 1er y 2º tenientes de Alcalde D. Juan Madariaga Mallona D. Juan Madariaga Sagasti respectivamente” (1942/05/16). 17 1937/09/26ko udal plenoaren akta 18 Por orden del Sr. Alcalde yo el Secretario di lectura a la carta particular del Excmo. Sr. Gobernador Civil de la Provincia dirigida al Sr. Alcalde, interesando contribuyera este Ayuntamiento a la
53
unanimidad acuerda la corporación adherirse al homenaje a las Gloriosas Brigadas de
Navarra por su brillante actuación en la liberación del Norte de España19”.
Armada: elementu progresistetaz garbitua gerran zehar, kontrol sozialaren eta
zapalketaren instrumentu bilakatu zen.
Honela, imaginario kolektibo euskaldunean nahiko errotuta dago erregimen
frankistaren eta Guardia Civilaren arteko harremana (bereziki errepresioaren auziari
dagokionean). Izan be, une honetan agertzen dira udaletxearen eta benemeritaren
arteko erlazioak, noski erakunde armatuaren agindu sotiletara. Ikus dezagun Gamiz-
Fikako udal plenoetako aktetan jasotakoa:
“el Sr Alcalde Presidente expuso que en la última visita a este por el comandante de la
guardia civil del puesto de Munguía, que se interesó en que se asignase una cantidad
mensual para el chofer que les hacía el servicio con el auto, puesto que no percibía sueldo
ni remuneración alguna para los servicios que venía prestando. Enterados los Sres.
concejales asistentes acuerdan por unanimidad abonar de los fondos municipales la
cantidad de quince pesetas mensuales hasta el día treinta y uno de Diciembre del
corriente año de mil novecientos treinta y siete” (1937/09/26ko udal plenoaren akta).
Aipatu epea bukatzean beste sei hilabetean hamar pezetako laguntza emango du
udaletxeak. Azkenik, 1942ko udan beste “proposamen” bat egin zion Guardia Civilak
Gamiz-Fikako udaletxeari:
“vista la opción que se da a los Ayuntamientos en la comarca de la Alcadía de Munguía
fecha 6 de Agosto último, para pagar el importe de la máquina de escribir adquirida para
el Cuartel de la Guardia Civil de Munguía, bien en dinero bien en especie, se acuerda
abonar la participación correspondiente de este Municipio en dinero, ó metálico, que
asciende a 68.75 ptas.” (1942/08/26ko udal plenoaren akta).
suscripción abierta con destino al Monumento que a los Mártires de Jaca ha de erigirse en Madrid, pidiendo en este caso ser enviada directamente la cantidad que se acuerde al Banco de España a nombre de Comisión del Monumento en Madrid. Enterados los Srs. Concejales asistentes acuerdan contribuir con veinticinco pesetas (1934/05/10ko udal plenoko akta). 19 1937/11/18ko udal plenoaren akta
54
Gaztelumendiko tontorrean zutik jarraitzen duen oroigarri frankista
Eliza katolikoa: matxinada irmoki bermatu zuen eta laguntza moral eta
ideologikoa eman zion. Ordainetan eragin soziala berreskuratu eta ordain
ekonomikoak jaso zituen.
Monarkikoak: karlistek eta Alfontso XIII.aren partaideek sutsuki lagundu zituzten
matxinatuak. Baina Francok erregimen monarkikoa berrezartzeari eman zion
ezetzak, bi talde hauek beraien kokapenak diktadorearengandik urrun zitzaten
eragin zuen.
Falangea: talde faxistak gizonak eta berme ideologikoa jarri zituen altxamenduaren
alde. Bere buruek kargu garrantzitsuak izan zituzten espainiar Administrazioan
1945erarte, Bigarren Mundu-gerran Ardatzaren porrotaren ostean, Francok bere
erregimenaren kutsu faxista desagerrarazten saiatu zen arte.
Erregimen frankista, edo Mugimendu Nazionalak, ezaugarri argi batzuk agertzen
zituen: Franco jeneralaren irudian gobernu autoritarioa. Alderdi bakarra,
Espainiar Falangea, karlismoa eta erakunde eskuindarren arteko batasunak Espainiar
55
Falange Tradizionalista eta Nazional Ofentsiba Junta Sindikalistan bildu ziren (FET
eta JONS-etakoak).
Edozein oposizioren gaineko eskala handiko zapalketa.
Sindikatu bertikala, hau da, hierarkizatua eta bakarra, Estatuak kontrolatutakoa.
Ekonomi autarkia eta nazioarteko isolamendua.
Arlo ekonomikoan diktadura frankistak funtsezko bi garai zeharkatu zituen:
Autarkia: ekoizpenean laguntzarik behar ez izatea lortzeko saioaren hutsegitea,
emaitza nazioaren pobrezia orokorra izan zelarik.
Garapen ekonomikoa: 1960ko hamarkadaz geroztik laguntza estatubatuarrak
Espainia ehun industrial batez hornitzea baimendu zuen, aldakorra zen arren
biztanleriaren bizi maila igoarazi zuen. Turismoa izan zen beste aberastasun
nazional iturri bat.
Arlo sozialean atzeraturik zegoen nekazal gizarte batetatik erdi mailako gizarte hiritar
eta industrial batetara pasatu zen.
Data garrantzitsuak:
1936 Altxamendu militarra. Franco, Estatu buru matxinatuek aukeratua.
1939 Gerra Zibilaren amaiera. Francok Espainia osoaren gain agintzen du.
1945 Bigarren Mundu-gerraren amaiera. Franco tesi faxistetatik urruntzen da.
Espainiarren Forua.
1947 Ondorengotza Legea.
1953 Lehen ituna Estatu Batuekin.
1955 Espainiaren onarpena Nazio Batuetan.
1956 Mugimenduaren Oinarrizko Printzipioen Legea.
1965 Lehen ikasle protestak.
1966 Prentsa legea.
1967 Estatuaren Lege Organikoa.
1968 ETA lehen aldiz aritzen da.
56
1969 Francok Borboiko Juan Carlos Printzea izendatzen du ondorengo bezala.
1973 ETAk Gobernu burua zen Carrero Blanco almirantea erailtzen du.
1975 Francoren heriotza.
• Ondorioak nazioartean
� II. Mundu gerra (1939-1945)
Alemania Lehenengo Mundu Gerrako galtzaile nagusia izan zen. Alemaniak mendeku
nahiari eutsi zion eta Adolf Hitlerren agindupean hedapen politika gogor bati ekin
zion. Honela inguruko estatutak bereganatu eta Poloniari eraso zion. Eraso horrekin
II. Mundu Gerra hasten da 1939ko irailaren 1ean.
Bitartean, Ozeano Barean, Japoniak hedapen politika bat hasi zuen Ozeanoaren
ekialde eta mendebaldea menperatu nahian (Txina, Indotxina, Filipinak). Japoniaren
asmoen oztopo nagusi Amerikako Estatu Batuak izan zen.
Beraz, Mundu mailako egoera ikusita, Bigarren Mundu gerraren zergati nagusia
goaian aipatutako diktadura horien oldarkortasun eta hedapen politika izan zen.
1941eko abenduaren 7an, japoniarrek Pearl Harbor-en bonbardatu zuten AEB-ko itsas
armada, eta ondorioz, Roosevelt-en aginduz ipar-amerikarrek bete-betean sartu ziren
gerran. Lau urte beranduago, Hirosima-n, 1945eko abuztuaren 6an, Estatu Batuarrek
bonba atomikoa jaurti eta 80.000 hildako eta 140.000 kaltetu eragin zuten; hiru egun
beranduago, abenduaren 9an, Nagasakin jaurtiki zuten beste bonba atomikoak 20.000
hildako eta 50.000 zauritu eragin zuten. Ondorioz, Japoniak baldintzarik gabeko
kapitulazioa onartu (irailaren 2an) eta gerra amaitu zen.
Gerran, 40 milioi hildako izan ziren, naziek hildako juduak barne. Gerraren ondorioz
Alemania bitan banatu zen eta mundua ere bitan banatu zen: alde batean merkatu-
ekonomiako estatuak, AEBa buru, eta bestera SEBS eta ekonomia sozialista zuten
gainerako estatuak.
57
� Gerra hotza (1945-1991)
Gerra hotza II mundu gerra ondorio bat izan zen, oraindik II. Mundu Gerrako bake-
hitzarmenak hizketa gai zirenean. Mundu-gerran garaile irtendako aliatuen arteko
zatiketaren arrazoiak era askotakoak izan ziren:
Ikuskera politiko ezberdinak: alde batetik, kapitalismo demokratikoa, Estatu Batuak
buru zirela; bestetik, komunismoa Sobietar Batasunak gidatua.
Eraginkortasun-eskualdeen banaketan desadostasuna potentzia garaileen artean,
batez ere Balkanen inguruan eta Asiako Hegoaldean.
Inperio britainiar eta frantsesen ahultzea: bi herrialdeek aliantza bilatu zuten
Estatu Batuekin, inbasio sobietar posible bati aurre egin ahal izateko. Bestalde, bai
Sobietar Batasuna bai Estatu Batuak beren eraginkortasun-eremua hedatu nahian
zebiltzan, Frantzia eta Erresuma Batuko antzinako koloniekin.
1945etik aurrera, mundua izaera antagoniko eta bateraezineko bi aliantza edo "bloke"
handitan banatua geratu zen eta honek bien arteko gerra baterako aukerak zabaltzen
zituen:
Bloke mendebaldarra: Estatu Batuek eta Europako mendebaldeko herrialdeek
osatua. Gainera Latinoamerika, Australia, Zeelanda Berria eta, Afrika eta Asiako
beste zenbait herrialderen laguntza zeukan. Bere sistema militarra NATOn
oinarritzen zen (Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundea, 1949an sortua).
Bloke komunista: Sobietar Batasuna, Txina, Mongolia, Ekialdeko Europa eta,
Afrika eta Asiako beste zenbait herrialdek osatua, Kubak ere bai iraultzaren
ondoren. Hauen erakunde militarra Varsoviako Hitzarmena izango zen, 1955ean
fundatua.
Gerra Hotzaren datu garrantzitsu batzuk
1945 Bigarren Mundu-Gerra amaitzen da.
1947 Marshall Plana Europa berreraikitzeko.
1948 Berlingo krisia.
1949 NATOen fundazioa. Sobietar Batasunak bere lehen bonba atomikoa
leherrarazten du.
1950-1953 Koreako gerra.
58
1959 Iraultza kastristaren garaipena Kuban.
1960 Vietnamgo gerra lehertuko da. Esku-hartze estatubatuarra.
1961 Berlingo harresiaren eraiketa.
1979 Afganistango inbasio sobietarra.
1991 Komunismoaren erorialdia Sobietar Batasunean eta Europako mendebaldean.
Alemaniako batze-prozesua hasten da.
HAUSNARKETA
Historia arazo batetik abiatuta eta ikerketaren bidez ikastea oso erabilgarria iruditu
zaigu. Izan ere, albisteetan egunero azaltzen dira gizartean ditugun arazoak. Gainera,
arazo horiek askotan lehengo garai batzuen ondorio dira. Gure lanaren abiapuntua
kasu: ume lapurtuak. Gaur egun jakitera eman den kontua da, baina Frankismo
garaian gertatzen zena. Eta Frankismoa Gerra Zibilaren ondorioa izan zen. Beraz, ikus
daitekeenez, denak du lotura bat; kausa eta ondorioak daude. Era honetan, historia
bere osotasunean hartzen da, lan honetan egin dugun bezala. Izan ere, Gerra Zibila da
gure abiapuntua, baina Gerra Zibilaren aurrekariak aztertuz Primo de Riveraren
Diktaduraraino jo dugu, Gerra Zibila bera aztertu dugu, garai horiek bizi izan dituzten
pertsonen bizipenekin. Horrela, errealago eta humanoagoa egiten dugu, ez da bakarrik
liburuetan agertzen den testua. Gerraren ondorioak ere aztertu ditugu, eta horrek II.
Mundu Gerrari buruzko informazioa jasotzera bideratu gaitu, eta hortik Gerra Hotza
aipatzera. Beraz, Historia era global batean ikastea ahalbidetzen du gertaerak kausa-
ondorioen bidez aztertzean. Izan ere, denak du lotura bat. Horrela ikasiz gero historia
ulertu egiten da eta ez da loturarik ez duten datu eta gertaera batzuk memorizatzea.
Historia ikerketaren metodologiaren bidez ikastea oso aberasgarria da ikasleentzat.
Beraiek dira ikasketa prozesuaren protagonista, eta era aktibo batean aritzeko aukera
ematen du gainera. Informazioa bilatu behar dute, horretarako iturri desberdinak
erabiliz; internet, entziklopediak, udaletxean aurki daitekeen informazioa, argazkiak,
aiton-amonen edo gurasoen bizipenak...
Bizipenak ezagutzeko elkarrizketak oso erabilarriak dira, gainera horrek ikasleei
denboraren kontzeptua barneratzen laguntzen die. Orainaldia, lehenaldia eta
59
etorkizuna desberdintzen, hain zuzen ere. Beraz, denboraren kontzeptu abstraktua,
ikusgarriago edo ulergarriago egiten da lehengo garaiei buruzko informazioa
jasotzeko elkarrizketen bidez. Ez hori bakarrik, elkarrizketa enpatia lantzeko oso
aproposa da, garai hori bizi izan duten protagonisten lekuan jartzen zarelako. Eta gero
testuetako informazioa beste era batean jasotzen duzu, enpatia handiagoarekin, ez dira
datu soilak.
Lan honen bidez, konturatu gara historia ikastea zein interesgarria izan daitekeen,
gakoa da klaseak nola planteatzen diren. Gainera, ikastola non dagoen, bertako
gertaerei eman behar zaie garrantzia. Ez da zertan den-dena eman behar. Guk
esaterako, lan honetan, Gerra Zibila aztertzerakoan Euskal Herriaz aritu bagara ere,
Bizkaiko gertaerak era zehatzago batean aurkeztu ditugu. Bizkaian kokatu baitugu
gure ikuspuntua, bertan bizi garelako.
Lanaren informazioa bilatzerakoan zailtasunak aurkitu ditugu. Izan ere, Ortuellako eta
Fikako Udaleko aktak irakurri ditugu, eta akta horiek udaletxe barruan daudenez,
goizean baino ezin izan ditugu erabili. Gainera aktak eskuz idatzita daude eta
irakurtzea ez da erraza izan. Beraz, ikerketaren metodologia erabiliz, ikasleek ere
aurki ditzaketen arazoei aurre egin beharko die, hori ere bizitza errealerako
ikasketaren prozesua izanik.
60
ITURRIAK
Bibliografia
DE LA GRANJA SÁINZ, José Luis (2008), Nacionalismo y II República en el País
Vasco: estatutos de autonomía, partidos y elecciones. Historia de Acción
Nacionalista Vasca: 1930-1936, Madrid, Siglo XXI CASANOVA, Julián; GIL ANDRÉS, Carlos (2009), Historia de España en el siglo
XX, Madrid, Ariel. DELGADO CENDAGORTAGALARZA, Ander (2008a), Gernika-Lumo (1876-
1937). Sarrera historikoa, Donostia, Eusko Ikaskuntza. DELGADO CENDAGORTAGALARZA, Ander (2008b), La otra Bizkaia: política
en un medio rural durante la Restauración (1890-1923), EHU. DIAZ FREIRE, Javier (1993), La República y el porvenir. Culturas políticas en
Vizcaya durante la segunda república, Donostia, Kriseilu. EGAÑA, Iñaki (zuz.) (1999), Gerra Zibila Euskal Herrian, Andoain, Aralar liburuak. GONZÁLEZ PORTILLA, Manuel; GARMENDIA, José María (1988), La posguerra
en el País Vasco. Política, acumulación, miseria, Donostia, Kriselu. JIMENEZ DE ABERASTURI CORTA, Luis Mª (2003), Crónica de la guerra en el
Norte (1936- 1937), Donostia, Editorial Txertoa. LUENGO TEIXIDOR, Félix (1990), “La formación del poder local franquista en
Gipuzkoa (1937-1945)”, Gerónimo de Uztariz 4: 83-95. MAGROBEJO, Endika (1996), Gamiz-Fikako elizatearen kondaira, Bilbo, Editorial
Magrobejo Zabala. MARIEZCURRENA, Elena (1983), "La clase dirigente vizcaína durante el
franquismo", Saioak 25: 35-50 MONASTERIO ALONSO, Raquel (1997), Gamiz-Fika, Arrieta eta Meñaka:
azterketa historikoartistikoa, Bilbo, Bizkaiko Foru Aldundia. GARITAONAINDIA, Carmelo; DE LA GRANJA, José Luis (ed.) (1987), La guerra
civil en el Pais Vasco. 50 años después, EHU MAQUEDA MOTA, Luis Manuel; RODRIGUEZ ANDRES, José; RODRIGO
CAMARERO, Juan Ignacio; RODRIGUEZ QUINTANA, Maite, Concejo de
Ortuella Cronicas de su evolución hasta 1937, Ortuella, Ortuellako Udala. TALDE EUSKAL ESTUDIO ELKARTEA S.A. (1975), Euskadi, ante las elecciones
municipales, Donostia, Ediciones Vascas.
61
TÁPIZ, José María (2001), El PNV durante la II República (organización interna,
implantación territorial y bases sociales), Bilbo, Fundación Sabino Arana.
AGIRREAZKUENAGA, Joseba, MAJUELO, Emilio, URQUIJO, Mikel (1998), “
Historia”, Erein.
Sareko baliabideak
BILBO, DONOSTIA ETA GASTEIZKO ELIZBARRUTIETAKO ARTXIBO HISTORIKOEN SAKRAMENTU ERREGISTROAK. Eskuragarri hemen: <http://www.snae.org/sacramentales.eu.php>
http://es.wikipedia.org/wiki/Ortuella
http://es.wikipedia.org/wiki/Guerra_Civil_Espa%C3%B1ola
http://eu.wikipedia.org/wiki/Gernikako_bonbardaketa
http://eu.wikipedia.org/wiki/Durangoko_bonbardaketa
http://eu.wikipedia.org/wiki/Espainiako_Gerra_Zibila_Euskal_Herrian
http://eu.wikipedia.org/wiki/Espainiako_Gerra_Zibila
http://gerrazibila.wordpress.com/8-gerra-euskal-herrian/
http://es.wikipedia.org/wiki/Segunda_Guerra_Mundial
http://www.hiru.com/historia/la-segunda-guerra-mundial-i
http://es.wikipedia.org/wiki/Miguel_Primo_de_Rivera
http://www.gerediaga.com/
http://eu.wikipedia.org/wiki/Gerra_Hotza
http://www1.euskadi.net/harluxet/
BIDEOAK
http://www.youtube.com/watch?v=NKT4kPvfGt0
http://www.youtube.com/watch?v=JAnOH8i-agE&feature=related
http://www.youtube.com/watch?v=54wH8skGYbI&feature=fvwrel
http://www.youtube.com/watch?v=qlYTtbphDSE&feature=related
http://www.youtube.com/watch?v=UGZRe6jKeew&feature=related
http://www.youtube.com/watch?v=UpkDwp2grkQ&feature=related
62
Ahozko iturriak
Juan AntonioTrigueros eta Casimiro Bordegarairi egindako elkarrizketak
Artxiboak
BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
1. Sail Administratiboa
a. Gobernua eta Eliza-auziak
b. Ogasuna eta Estatistika
c. Udal erregimena eta hirigintza
2. Udal funtsak:
a. Gamizko udala
b. Fikako udala
c. Gamiz-Fikako udala
GAMIZ-FIKAKO UDAL ARTXIBOA
1. Erregistro Zibila
2. Kontribuzio industrialak
3. Landalur eta abel kontribuzioak
4. Udal Plenoetako aktak
5. Udaletxean jasotako komunikazioak
ORTUELLAKO UDAL ARTXIBOA
1. Udal Plenoetako aktak
2. Udaletxean jasotako komunikazioak
63
Ortuellako Udal plenoetako akten liburuak