GIPUZKOAKO HITZA · 2020. 7. 3. · GIPUZKOAKO HITZA ATARIA Herrien arteko senidetzeak hedatu egin...

8
GIPUZKOAKO HITZA ATARIA Herrien arteko senidetzeak hedatu egin ziren Bigarren Mundu Gerraren ostean, eta Gipuzkoan ere askok dituzte halako harremanak b Elkar ezagutzea eta kooperazioan aritzea izan ohi dute helburu b 2-3 Ahaideak han eta hemen Konfinamendua Itxialdian bizi izandakoari begirada feminista erantsi nahi diote Arrasaten 7 Tolosa Andre Maria parrokiako barrunbeak ezagutzeko bisitak antolatu dituzte uztail-abuztuetarako 6 Ostirala 2020ko uztailaren 3a XI. urtea 452. zenbakia PREZIOA: 0,50 € www.gipuzkoa.hitza.eus [email protected]

Transcript of GIPUZKOAKO HITZA · 2020. 7. 3. · GIPUZKOAKO HITZA ATARIA Herrien arteko senidetzeak hedatu egin...

Page 1: GIPUZKOAKO HITZA · 2020. 7. 3. · GIPUZKOAKO HITZA ATARIA Herrien arteko senidetzeak hedatu egin ziren Bigarren Mundu Gerraren ostean, eta Gipuzkoan ere askok dituzte halako harremanak

GIPUZKOAKOHITZA

ATA

RIA

Herrien arteko senidetzeak hedatu egin ziren Bigarren Mundu Gerraren ostean, eta Gipuzkoan ereaskok dituzte halako harremanak b Elkar ezagutzea eta kooperazioan aritzea izan ohi dute helburu b 2-3

Ahaideak

han eta hemen

Konfinamendua Itxialdian biziizandakoari begirada feminista

erantsi nahi diote Arrasaten

7Tolosa Andre Maria parrokiakobarrunbeak ezagutzeko bisitak

antolatu dituzte uztail-abuztuetarako

6Ostirala

2020ko uztailaren 3aXI. urtea452. zenbakiaPREZIOA: 0,50 €

[email protected]

Page 2: GIPUZKOAKO HITZA · 2020. 7. 3. · GIPUZKOAKO HITZA ATARIA Herrien arteko senidetzeak hedatu egin ziren Bigarren Mundu Gerraren ostean, eta Gipuzkoan ere askok dituzte halako harremanak

2GIPUZKOAKO HITZA

Ostirala, 2020ko uztailaren 3aAstekoa

Miren Garate

Euskal Herrianbertan, Europannahiz beste konti-nenteren batean.Herriek ere haneta hemen izaten

dituzte senideak. Luzea da ze-rrenda, baina adibide batzuk jar-tzen hasita, Donostia Bojador (Sa-hara), Marugame (Japonia), Ply-mouth (Ingalaterra), Reno (AEB),Trento (Italia) eta Wiesbaden(Alemania) hiriekin dago senide-tuta; Arrasate, Sunchalesekin(Argentina); Azpeitia, Hazparne-rekin (Lapurdi); Zarautz, Pontar-lierrekin (Frantzia); eta Antzuola,Aiherrarekin (Nafarroa Beherea).Pertsonen artean gertatzen denbezala, harreman horiek estuakizaten dira batzuetan, eta antzua-goak beste batzuetan.Batik bat, Bigarren Mundu Ge-

rraren ostean hedatu zen udalenarteko harremanak finkatzekoohitura hori; hein batean, adiski-detze behar batek bultzatuta.Hain zuzen, 17.000 senidetze bai-no gehiago daude gaur egun Eu-ropan —Alemania eta Frantziadira halako gehien dituzten he-rrialdeak—. Elkar ezagutzea dutehelburu nagusi, eta, horretarako,jai eta folklore kutsuko egitasmo-ak antolatu ohi dituzte elkarren-tzat, baita ekonomia sustatzekoproiektuak ere. Alabaina, badau-de guztiz bestelako senidetzeakere, kooperazioari begirakoak.Esate baterako, Gipuzkoako he-rriek hainbat lotura finkatutadauzkate Palestinarekin, Mende-baldeko Sahararekin eta Latinoa-merikako herrialdeekin.

URRETXU ETA

SCHWARZENBRUCK

bbb Elkar ezagutzeko gogoa

Alemaniako Schwarzenbruckherriarekin dago senidetuta Urre-txu, 1991tik. Honako hau dio hi-tzarmenaren aktak: «Europa as-ke bat, kontinenteko herriak ba-kean eta askatasunean bizitzekoaukera emango duena, indar guz-tiek bat egiten dutenean eta es-kualde bakoitzaren berezkoezaugarriak errespetatzen dire-nean bakarrik izango da posible».Adostu zuten dokumentuarenarabera, horretarako beharrez-koa da «hizkuntza desberdinakhitz egiten dituzten pertsonek,mugak gorabehera, topo egiteaeta elkar ezagutzen ikastea». Ale-manian bizi zen urretxuar batenbidez hasi zen erlazioa, 1988an.Europako Batasunak ere susta-tzen zituen lotura horiek, diru la-guntzen eta bestelako tresnen bi-dez. Urte batean, urretxuarrak jo-

Gipuzkoako herri asko eta asko daude Euskal Herriko edo atzerriko beste herri batekin edo batzuekin senidetuta. Elkar ezagutzea eta elkarrekin zenbaitproiektu abian jartzea izaten da herrien arteko senidetze horien helburu nagusia.Era berean, badaude kooperaziora bideratutako senidetzeak ere.

Herrien familia zabalakmundu osoan barrena

Aiztondoko zenbait ordezkari El Salvadorko Segundo Montes komunitatera egindako bisita batean. HITZA

Page 3: GIPUZKOAKO HITZA · 2020. 7. 3. · GIPUZKOAKO HITZA ATARIA Herrien arteko senidetzeak hedatu egin ziren Bigarren Mundu Gerraren ostean, eta Gipuzkoan ere askok dituzte halako harremanak

3GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2020ko uztailaren 3a Astekoa

aten ziren Schwarzenbruckera,

eta hurrengoan, alderantziz. Ha-

sieran, udaleko ordezkariek har-

tzen zuten parte bidaietan, eta ge-

ro, kultur, kirol eta gizarte arloko

pertsonek ere bai, herritarren ar-

teko harremanak sendotzeko.

«1990ean, adibidez, 54 lagun

etorri ziren Urretxura, eta herriko

jendearen etxeetan hartu zuten

ostatu», kontatu du Miren Casti-

llo Urretxuko Sustapen Soziokul-

turaleko koordinatzaileak. Hu-

rrengo urtean gauzatu zuten ofi-

zialki senidetzea. Udal

agintariekin batera, txistulariak

eta Lurra taldeko dantzariak joan

ziren Alemaniara, eta bost arlo

hauek bultzatzea adostu zuten:

truke kulturalak, kirol trukeak,

lankidetza teknikoa eta presta-

kuntza, garapen ekonomikoa eta

truke sozialak —bidaia turistiko-

ak, ikasketa bidaiak eta beste—.

Esaterako, senidetzearen osteko

urteetan, zenbait urretxuar Sch-

warzenbrucken izan ziren, ume-

ak zaindu eta hizkuntza ikasten.

Gorabeherak ere izan dira, or-

dea. Akordioa sinatu eta hurren-

go urtean, 60 lagun etorri ziren

Alemaniatik, eta, guztientzat

etxerik ez zegoenez, erdiek hote-

letan hartu behar izan zuten osta-

tu. «Alemaniako familia gehie-

nak etxebizitza familiabakarre-

tan bizi ziren, baina Urretxukoak

pisuetan. 60 pertsonako taldeen

mantenuak eta ostatuak eragiten

zituen kostu handiak tarteko,

planteatu zen zaila zela maila ho-

rretako truke kulturalei eustea».

Senidetzea sinatu eta bost urte-

ra egindako balorazioan ere, bi al-

kateek onartu zuten sinbolikoak,

folklorikoak eta trukeari lotuta-

koak izan ez ziren egitasmoek ez

zutela garapen handirik izan,

nahiz eta sortu ziren zenbait lotu-

ra. Nabarmendu zuten ezen, uda-

lek harremana izatea garrantzi-

tsua izan arren, herritarrek izan

behar zutela protagonista.

Hala, 1998tik 2008ra artean,

harreman instituzionalen ordez

harreman pertsonalak izan ziren

nagusi, aurrez egindako adiski-

deak bisitatzen jarraitu baitzuen

jendeak. «Gernikan bizi zen ale-

maniar batek xake txapelketa ere

antolatu zuen senidetuta zeuden

Alemaniako eta Euskal Herriko

herrien artean». 2003tik 2011ra

egin zen txapelketa hori, baina

2012an, egoera ekonomikoa zela

medio, bertan behera geratu zen,

eta 2013anonline egin zuten. Az-

ken urteotan indartu egin da bi

herrien arteko harremana. Iaz, 50

lagun etorri ziren Urretxura Sch-

warzenbruck, eta aurten UGLE

eskolako hogei gazte ziren hara

joatekoak, Erasmus antzeko pro-

grama baten bidez, baina pande-

miagatik bertan behera geratu da.

ZIZURKIL: SEGUNDO MONTES

ETA LLADO

bbb Lankidetza erdigunean

Bestelako helburuak ditu Aizton-

do haraneko herrien eta El Salva-

dorko Segundo Montes komuni-

tatearen arteko senidetzeak.

1992a zen, eta Mikel Arrastoa Zi-

zurkilgo alkatea eta Euskal Fon-

doko kidea zen —gaur egun lehen-

dakariordea da—. Erakunde ho-

rren bidez iritsi zitzaien El Salva-

dor bisitatzera joateko gonbida-

pena. «GKEek bultzatuta, udalen

aurrekontuaren %0,7 kooperazio

proiektuetara bideratzeko kan-

paina zegoen orduan. El Salvar-

dorren gerra amaitu berria zenez,

pentsatu genuen han izango zute-

la beharrik handiena». Bitxikeria

bat ere izan zen lehen hartu-eman

hartan: katalanak zirela pentsatu

zuten, eta katalanez abestu zieten.

«Hala ere, oso ondo kantatzen

zutela esan genien, eta Euskal He-

rrira etorriz gero, arrakasta izango

zutela».

Hala, etxera itzulitakoan, El

Salvadorko talde bat ekartzeko

bidaia prestatzeari ekin zioten zi-

zurkildarrek. «Hango egoera

kontatu nahi genuen. Kontzertu

dezente eman zituzten, eta atera-

tako diruarekin ordaindu zituz-

ten egonaldia eta bidaia». Urte

horretan bertan gauzatu zuten

senidetzea Zizurkilek eta Segun-

do Montes komunitateak,

1993an, eta Aiztondo haraneko

herriei ere zabaldu zieten gonbi-

dapena. Hala, hurrengo urteetan,

Asteasuk, Adunak eta Villabona-

Amasak, ere bat egin dute egitas-

moarekin.

Proiektu nagusietarako lagun-

tza —ura, saneamendua, gene-

roa...— Euskal Fondotik bidera-

tzen dute. «Baina mikroproiek-

tuak ere egiten ditugu herrietako

laguntzarekin: Asteasun, kros bat

egiten dute urtero; Zizurkilen, el-

kartasun taloak saltzen ditugu;

Adunan, Santa Agedan biltzen

dute dirua...». Eta baliabide ho-

riekin, besteak beste, haurtzain-

degi baterako baratzea eta gazte-

entzako ikasteko bekak sortu di-

tuzte. «Gazteek egoera oso txarra

dute, marengatik, indarkeriaga-

tik eta abar; nahi duguna da musi-

karen, antzerkiaren eta beste tres-

na batzuen bidez, joera horietatik

apartatzea».

COVID-19a dela eta, aurten

ezin izan dute senidetze eguna os-

patu, baina, bestela, urtero egite-

ko ohitura dute, maiatzeko azken

larunbatean, herriz herri, txan-

daka. Segundo Montes komuni-

tateko zenbait ordezkarik parte

hartu ohi dute, eta Aiztondotik

ere joan izan dira El Salvadorrera.

«Whatsapp bidez ere harreman

handia dugu: han edo hemen zer-

bait gertatzen bada, elkarri galde-

tzen diogu zer moduz gauden, el-

kartasuna adierazteko udalaren

idatziak bidaltzen ditugu, eta

abar».

Urtero ospatzen duten egun

horretan, Kataluniako Llado he-

rriko ordezkariak ere izaten dira;

izan ere, herri horrekin ere seni-

detuta dago Zizurkil. «Guztiz bes-

telako funtzionamendua du: ha-

rreman kultural edo politikoa da,

ez kooperazio harreman bat».

2017ko urriaren 1eko erreferen-

dumean, adibidez, nazioarteko

ordezkari moduan joan ziren zen-

bait lagun Kataluniara.

LEABURU: GUELTA

ETA LARRESORO

bbbHerritarren ekimena

Leaburu ere bi herrirekin dago

senidetuta: Mendebaldeko Saha-

rako Gueltarekin eta Lapurdiko

Larresororekin. «Saharakoa

elkartasun proiektu bat da; izan

ere, herritar batzuk oso inplika-

tuta daude hango egoerarekin:

urtero joaten dira kanpalekueta-

ra, Oporrak Bakean proiektuan

parte hartzen dute...», azaldu du

Jose Ramon Eizagirre alkateak.

2005ean sinatu zuten senidetzea.

Leaburuk Larresororekin duen

harremana ere herritar batzuek

bultzatutakoa da. «Hemengo

batzuek eta Larresoroko batzuek

elkar ezagutu zuten, eta elkar

gonbidatzen hasi ziren: hangoak

etortzen ziren, gero hemengoak

hara joan...». Denborarekin,

sakondu egin zuten harreman

hori. «Halako batean, bi udalok

pentsatu genuen gauza polita

zela, eta udaletik bultzada bat

eman behar geniola ofizialki, eta

horrela etorri zen senidetzea».

2014ko abenduan izan zen.

Urtero, gutxienez pare bat

egunpasa egiteko ohitura dauka-

te. «Bat hemen eta bestea han,

eta, horretaz gainera, azokaren

bat edo ekitaldi kulturalen bat

dagoenean, elkar gonbidatzen

dugu». Harreman horien balora-

zio oso positiboa egiten dute uda-

leko ordezkariek. «Uste dugu

horrelako harremanak oso mese-

degarriak direla, elkar ezagutzen

laguntzen dutelako».

1990ean, 54 lagun etorri ziren Urretxura,eta herriko jendearenetxeetan hartu zutenostatu»Miren CastilloUrretxuko Sustapen Soziokulturala

«El Salvardorren gerraamaitu berria zenez,pentsatu genuen han izango zutelabeharrik handiena»Mikel ArrastoaEuskal Fondoko lehendakariordea

«Uste dugu horrelakoharremanak osomesedegarriak direla,elkar ezagutzenlaguntzen dutelako»Jose Ramon EizagirreLeaburuko alkatea

‘‘

Page 4: GIPUZKOAKO HITZA · 2020. 7. 3. · GIPUZKOAKO HITZA ATARIA Herrien arteko senidetzeak hedatu egin ziren Bigarren Mundu Gerraren ostean, eta Gipuzkoan ere askok dituzte halako harremanak

4 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2020ko uztailaren 3aIritzia

RIRITZIAJuan Luis Zabala

Konputerizatu ala hil

Hortaz, hik benetan

uste dun —galdetu

nion— aginte konpu-

terizatua behar duela

munduak, algoritmoen mende

utzi beharko duela gizakiak era-

baki politiko, sozial eta ekonomi-

koak hartzeko ahalmena?

—Gure panorama ikusita, au-

kerarik egokiena ez ezik mundua

eta gizateria salbatzeko modu

bakarra ere izango duk laster.

—Baina gizakiek kontrolatzen

ditizten konputagailuak.

—Gizakion artean mundu mai-

lako gutxieneko akordio orokor

nagusi batzuk lortuko bagenitu,

ordea, giza eskubideen bertsio

berrikusi bat adibidez, eta kon-

putagailu nagusi indartsu bati

behar diren irizpideak eta datuak

emanez gero…

—A zer erokeria!

—Erokeria gaur egungo egoera

duk. Gero eta premiazkoagoa duk

mundu mailako erabakiak har-

tzea, baina estatu bakoitzaren no-

rabidea estatu horren interesen

arabera erabakitzen jarraitzen

diagu, edo, zehatzago esateko,

unean uneko agintarien intere-

sen arabera, gero eta epe laburra-

goko interesen arabera gainera,

eta botere ekonomikoen kontrol

gero eta handiagoaren mende.

Hori amildegirako bidea duk.

—Ezinezkoa iruditzen zaidan

mundu mailako horrelako akor-

dio batera iristea.

—Orain bai, baina gero eta be-

harrezkoa izango duk, harik eta

azkenean derrigorrezkoa izan

arte. Gutariko gehienontzat es-

kuko telefonoa, Interneteko ko-

nexioa eta abar edukitzea beha-

rrezkoa bihurtu den bezala, eta

azken hilabeteetan aurpegi erdia

estaltzeko maskara.

—Aginte globala konputagailu

handi baten eskuan uztea ez al

litzateke gizakiaren dimisio edo

amore emate lotsagarria izango?

—Lotsagarria al da gure harre-

manek, are intimoenek ere, az-

ken urteetan izan duten konpu-

terizazioa? Gero eta gutxiago lo-

tsatzen gaitik horrek, eta gaurko

giza agintaritza politiko, ekono-

miko eta sozialaren lotsagabeke-

ria maila ikusita…

—… aginte globala ere konpute-

rizatuta, hobe, ezta?

—Egokiagoa eta pozgarriago

izango lukek gizakiak konputeri-

zaziorik gabe lortutako harmonia

unibertsal bat, eta hori izan duk

pentsalari eta ekintzaile utopiko

askoren asmo ederra, baina, gaur

egungo kapitalismo unibertsala

iritsi den punturaino iritsita, uto-

pia horiei begira bizitzea arra-

zoiaren bideetatik ikaragarri

urrundutako lilura batean bertan

goxo egitea iruditzen zaidak.

—Beraz, utopiek ez dute ezerta-

rako balio gaur egun?

—Bai, baina tokian tokiko lor-

pen txikietarako baino ez. Espe-

rientzia txalogarriak zeudek eta

egongo dituk gero ere, baina ka-

pitalismoaren aurkako borroka

globala gaur egun ameskeria hu-

tsa duk. Horregatik, gutxieneko

oreka bizigarri bat lortzeko bide

bakarra duk gizakiek ahalik eta

epaile neutralenen bidez ebaztea

beren arteko desadostasunak.

Gero eta arlo eta kontu gehiago-

tan ari gaituk ematen konfiantza

handiagoa konputagailuei giza-

kiei baino, eta azken pausoa,

egun batean derrigor eman be-

harrekoa, hil ala bizikoa, horixe

izango duk, munduaren aginte

globala konputerizazioaren esku

uztea.

—Konputerizatu ala hil?

—Horixe bera.

Azken pausoa, egun batean derrigoreman beharrekoa,

izango dukmunduaren aginte

globalakonputerizazioaren

esku uztea

Irudiab Azpeitia

Bueltan dira kultura arloko ekitaldiakDonostian, duela hiru aste hasi ziren normaltasun berriko kultura ekitaldiak, Zea Maysen kontzertuarekin, eta

Gipuzkoa osoan, antzera hasi dira, herriz herri. Azpeitian, udako egitaraua aurkeztu du Kulturaz kooperatibak.

Ekainaren 26an izan zen itzulera, eta gaur, Deñeren kontzertua izango da Sanagustin kulturgunean. Bihar,

Grande Days ariko da, toki eta ordu berean, eta uztailaren 10ean, 22:00etan, Belako. KULTURAZ KOOPERATIBA

Lohia urtean milimetro bateko abiaduranpilatzen da Gipuzkoako kostaldean

BILBO bLokatz hondakinak urtean milimetro bateko abiaduran pila-

tzen dira Gipuzkoako kostaldean, EHUren Geologia Fakultateko iker-

keta batek erakutsi duenez. Harea ikerketa taldeak aztertu du zer era-

gin izan duen gizakiaren jardunak lohi metakinetan, eta ikusi dute

XIX. mendearen bukaeratik pilatutako lokatzetan metal gehiago da-

goela; industrializazioaren ondorioak itsasoraino iritsi diren erakusle.

1.244.000GIPUZKOAKO ODOL BANKUAK JASO DITUEN ODOL EMATEAK

Gipuzkoako Odol Bankuak 55 urteko ibilbidea du, eta guztira 1.244.000

odol emate jaso ditu. Herritarrei elkartasuna eskatzeko, Besarkaden

zain, besoen beharreankanpaina abian dauka, eta helburua da urrian

1.250.000 odol ematetara iristea. Sabin Urzelai lehendakariak adierazi

du odola ematea eskubide bat ez ezik, denon erantzukizuna ere badela.

GIPUZKOAKO HITZAk irakurleen eskutitzak argitaratzen ditu. Ez dituzte 3.400 ka-

raktere baino gehiago izan behar, tarteak barne, eta GIPUZKOAKO HITZAk mozteko

eskubidea du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria adierazita:

Gipuzkoako Hitza, Martin Ugalde kultur parkea z/g, 20140 Andoain. Eskutitzak Inter-

net bidez bidaltzeko:[email protected].

%

—Oso estututa egon beharko li-

keten agintariek horretara iristeko.

—COVID-19ak erakutsi dik bi-

dea. Oso estututa egon dituk agin-

tariak eta aurrez ezin pentsatuz-

koak ziren erabakiak hartu behar

izan ditiztek. Ez zegok premia la-

rria baino eragile eta akuilatzaile

hoberik, eta planeta hau gero eta

premia larriagoan zegok.

Page 5: GIPUZKOAKO HITZA · 2020. 7. 3. · GIPUZKOAKO HITZA ATARIA Herrien arteko senidetzeak hedatu egin ziren Bigarren Mundu Gerraren ostean, eta Gipuzkoan ere askok dituzte halako harremanak

%30HOTELEK ZENBATEKO OKUPAZIOA ESPERO DUTEN UDARAKO

Gipuzkoako Hotelak elkartearen arabera, aurreko urteetan «beteta» ibili

dira, baina aurtengo udarako, koronabirusaren eraginez, %30eko oku-

pazioa espero dute. Iragan astean bildu ziren hotel horien kudeatzaileak

Eneko Goia Donostiako alkatearekin, euren kezken berri emateko.

Inoizko antxoabiomasa handienaBizkaiko Golkoan

DONOSTIA bGipuzkoako eta Biz-kaiko ontziek 4.600 tona antxoaarrantzatu dute aurtengo kanpai-nan, eta, Azti zentroak bultzatu-tako ikerketa baten arabera,arrain horren biomasa inoizkohandiena da Bizkaiko Golkoan:Bioman kanpainak ondorioztatudu antxoa biomasa 330.000 tona-raino iristen dela.

Tolosandbluesjaialdia abian da, etagonbita behar da

TOLOSA bAtzo hasi zen Tolo-sandblues jaialdia, eta gaur TheLuckymakers taldearen kontzer-tua izango da, 19:30ean, Gipuz-koa plazan. Bihar, Star Blues(13:00etan, Lopez Mendizabalplazan), Victor, Fredi, Noa VD(19:30ean, Zerkausian) eta BigDani Perez (22:30ean, Plaza Be-rrian) ariko dira; eta, igandean,Iker Piris (20:00etan, Txurrerian).Koronabirusagatik, gonbidapenabeharko da kontzertuetarako.

3,1 milioi euro,enpresetantalentua lantzeko

DONOSTIA bGipuzkoako en-

presetan talentua sustatu, eta

kalitatezko enplegua, etenga-

beko ikaskuntza eta antolaketa

eredu berriak bultzatzeko, foru

aldundiak 3,1 milioi euroko diru

sail bat onartu du. Imanol Lasa

Ekonomiaren sustapenerako

diputatuak aurkeztu zuen, aste-

lehenean, 2020rako diru lagun-

tzen deialdia, eta udal gober-

nuak asteartean onartu zuen.

COVID-19ak eragindako osa-

sun krisiaren testuinguruan,

Gipuzkoak «ikasten jarraitzen

duen lurralde bat» izan behar

duela nabarmendu du Lasak,

«giza kapital indartsu batekin».

Iaz, 88 proiektu lagundu zituen

Gipuzkoako Foru Aldundiak

diru laguntza horiekin.

Aurtengo egoera berezia

dela nabarmendu du Ekono-

miaren sustapenerako diputa-

tuak, eta jakinarazi du aldi bate-

rako 9.365 enplegu espediente

aurkeztu zirela herrialdean,

maiatzaren 27a bitartean. Do-

sier horiek 63.656 langileri era-

giten ziela ere erantsi du, koti-

zatzaileen %20ri: «Ia inoiz ez be-

zalako krisi global bati aurre

egiten ari gara».

5GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2020ko uztailaren 3a Gaiak

«55.000 euroko zigorra abisubat besterik ez da izan. Misiokamikazea litzateke iraileanberriro [‘Aita Mari’] itsasotikjendea erreskatatzera itzultzea»Iñigo GutierrezItsas Salbamendu Humanitarioa GKEko presidenteordea

Page 6: GIPUZKOAKO HITZA · 2020. 7. 3. · GIPUZKOAKO HITZA ATARIA Herrien arteko senidetzeak hedatu egin ziren Bigarren Mundu Gerraren ostean, eta Gipuzkoan ere askok dituzte halako harremanak

Josu Artutxa Dorronsoro Tolosa

Tolosako Andre Maria

parrokia 1503ko sute-

an erretako beste eliza

txikiago baten ordez-

koa da. Tamainari dagokionez,

1.630 metro karratu dauzka, eta

Gipuzkoako eliza handienetan

bigarrena da, Donostiako Artzain

Onaren katedralaren atzetik. Be-

rrehun urte baino gehiago behar

izan zituzten parrokia eraikitze-

ko. Hainbat estilo nahasten dira

bertan, besteak beste, euskal

errenazentista, barrokoa eta neo-

klasikoa. Erdian kanpandegia

dauka, eta alboetan, berriz, bi do-

rre txiki. Gainera, Tolosako patroi

San Joan Bataiatzailearen eskul-

tura dago barnean.

Informazio hori guztia eta

gehiago ematen aritu izan da az-

ken urteetan Brian Cullem, Tolo-

saldea Tour turismo bulegoko

gida. Urte sasoi honetan bisita gi-

datuak antolatu izan ditu Tolosa-

ko Udalak, herritarrak eta bisita-

riak Tolosa ondo ezagutzera gon-

bidatzeko. Aurten, osasun krisia

dela medio, hainbat hilabetez

etenda egon da zerbitzua, baina

asteazkenean ekin zieten bisitei.

Eta berrikuntzekin dator, gai-

nera, aurtengo eskaintza. Batetik,

segurtasunerako eta osasunerako

protokoloa prestatu dute Tolosa-

ko Udalak eta Tolosaldea Gara-

tzen eskualdeko garapen agen-

tziak, elkarlanean. Bestetik, eta

bisitei dagokienez, be-

rregokitze lanak amaitu

ondoren lehenengo al-

diz, aukera izango da eli-

zako bobedak, organoa,

artxiboa eta museoa bisi-

tatzeko.

Korutik bobedetaraAbuztuaren 27ra bitarte,

egunean hiru bisita gida-

tu eskainiko dira, astele-

henetik larunbatera.

10:00etan izango da le-

hena, eta alde zaharreko

txokoen historia azaldu-

ko da. Ondorengo biak

Andre Mari elizan sartuko dira.

«Bisita oso bereziak izango dira,

orain arte publikoarentzat ezeza-

gunak ziren txokoak ikusteko au-

kera izango baita», nabarmendu

du Nerea Letamendiak, Tolosako

Udaleko merkataritza, turismo

eta azoketako zinegotziak.

11:00etan izango da parrokiako

lehen bisita. Elizako organoa eta

tenpluko bobedak bisitatuko

dira, berregokitze lan handia egin

ondoren. Azken urteetako bisita-

riek behin eta berriz egindako es-

karietako bat izan da bobedak

ezagutzea. Elizako korutik argiz-

tatutako eskailera kiribil bateko

110 mailak igota heltzen da bobe-

detara eta kanpandorreetara.

«Bisita horretan, gainera, bitxi-

keria eta xehetasun historikoak

ezagutu ahal izango dira; tartean,

Tolosako Udalak Aldaban baso

oso bat erosi zuela, bobedak egi-

turatzeko behar den egurraz hor-

nitu ahal izateko», dio Cullemek.

Goialde horretan, korua ikus-

teko modua ere izango da. «Ber-

tan dago 1885eko Stoltz-Freres

organo erromantiko bikaina,

bere kaxa barrokoa mantentzen

duena, eta osagarri elektroniko-

rik ez duena», esan du gidak.

Bigarren bisita gidatua, berriz,

12:00etan izango da. Eugenio Ma-

ria Azkue margolariak XIX. men-

de erdialdean egindako artelanak

ezagutzeko aukera izango da.

«Oriotarrak Gipuzkoan duen

obra garrantzitsuena da, eta ten-

plu batean dagoen hormako pin-

tura multzo bakarra», dio Culle-

mek. Azken hilabeteetan, horie-

tako bi berritzen aritu dira,

Gipuzkoako Foru Aldundiak, To-

losako Udalak eta elizak hitzartu-

tako finantzaketa baten bitartez.

Bisita berean, gainera, 1530tik

1904ra Gipuzkoako Artxibo

zaharra izan zena eta egun museo

txiki bat den espazioa ere bisita-

tuko da. «Bertan daude, besteak

beste, Gipuzkoako lehen arma-

rriaren erretaula, Jeronimo

Larrea eskultore tolosarraren

XVII. mendeko lau bertute kardi-

nal polikromatuak, Izaskungo

Ama Birjinaren jatorrizko pieza

eta balio historiko handiko beste

altxor ugari», aipatu du Culle-

mek.

Bertakoentzat, doanGehienez hogei laguneko talde-

tan egingo dira bisitak, eta aurrez

eskatu behar da ordua. Hala ere,

eta lekurik bada, unean bertan

gerturatzen denak ere izango du

aukera. Halaber, segurtasuna

bermatzeko, nahitaezkoa izango

da bisitan maskara eramatea. Bi

hizkuntzatan izango dira bisita

guztiak, eta bisitarien arabera

egokituz joango dira gidak.

Tolosaldeko biztanleentzat, lau

urtetik beherakoentzat eta ira-

kasleentzat doakoak izango dira

bisitak; aldiz, eskualdetik kanpo

bizi direnek hiru euro ordaindu

beharko dituzte. Horietan, baina,

hamabost pertsonatik gorako tal-

deak, 4 eta 16 urte bitarteko hau-

rrak, erretirodunak, langabetuak

edota Nekatur eta Basquecard

txartela dutenak baldin badira,

euro eta erdiko tarifa aplikatuko

zaie. Andre Maria plazako turis-

mo bulegoan erosi ahal dira txar-

telak. Informazio gehiago nahi

izanez gero, 943 697 413 telefono-

ra deitu edo [email protected]

helbide elektronikora idatzi

behar da.

Urtero bezala, uztailean eta abuztuan TolosakoAndre Maria parrokia bisitatzeko aukeraeskaini du udalak. Lehen aldiz, bertakobobedak ezagutu ahal izango dira.

Bisitak elizarenbarrunbeetara

Bisitarien eskarietako bat bobedak ezagutzea izan da; aurten posible izango da, lehen aldiz. JOSU ARTUTXA / TOLOSALDEKO ATARIA

Azkuek 1856an

utzitako altxorra

berreskuratzen

RSanta Maria elizaren ba-

lio artistikoa eta kultur

ondarea haziz doaz. Orain, Eu-

genio Maria Azkueren (1822-

1890) 1856ko artelanak erabe-

rritzen hasi dira. Neoklasizis-

motik Erromantizismora igaro

zen XIX. mendeko lehen margo-

lari gipuzkoarra da. Helburua

oriotarraren obra osoa osatzen

duten sei obrak zaharberritzea

da. Oraingoz, bi ari dira lehene-

ratzen: Kristoren pizkundeaeta

Emakume adulteroa Kristoren

aurrean. Estaldura geruza oso

iluna denez, zaila da pinturen ja-

torrizko kolore deigarria antze-

matea.

Bisita oso bereziak izango dira,orain arte publikoarentzatezezagunak ziren txokoakikusteko aukera izango baita»Nerea LetamendiaTolosako Udaleko turismo zinegotzia

«Eugenio Maria Azkuemargolari oriotarrakGipuzkoan duen obragarrantzitsuena elizan dago»Brian CullemTolosaldea Tour turismo bulegoko gida

‘‘

6 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2020ko uztailaren 3aGaiak

Page 7: GIPUZKOAKO HITZA · 2020. 7. 3. · GIPUZKOAKO HITZA ATARIA Herrien arteko senidetzeak hedatu egin ziren Bigarren Mundu Gerraren ostean, eta Gipuzkoan ere askok dituzte halako harremanak

Beñat Alberdi Arrasate

Bukatu zen nahi eta nahi

ez etxean itxita egote-

ko garaia. Komuneko

paperaren krisitik ha-

sita irinaren krisiraino, bizipenen

hamaika bertsio entzungo dira

kalean; hala ere, badago gertaera-

ren kontaketa kolektibo bat. Isto-

rio konpartitu horrek historia

osoa jasotzen ote duen, ordea, za-

lantzan jarri du Arrasateko Ema-

kumeen Txokoak. Herriko ema-

kumeen testigantzak biltzen ari

dira, kontakizuna osatzeko.

Urteak daramatza lanean Arra-

sateko udal zerbitzuak. Besteak

beste, ikastaroak eta arreta zerbi-

tzuak eskaintzen dituzte, indar-

keria matxista jasan duten ema-

kumeak artatzeko. Udal zerbi-

tzuei ere heldu zitzaien krisira

moldatu beharra, eta jarduna

mantendu zuten ahal zen gisan,

aurrez aurrekoak kenduta. Eraso

matxistei erantzuteko protokoloa

ere prest zeukaten, baina «zorio-

nez» ez zutela abian jarri behar

izan azaldu du Maite Barreña Ber-

dintasun teknikariak.

Egoera beste modu batera ikus-

ten zuten, dena den. «Hasieratik

ulertu dugu emakumeengan

zuen eragina komunikabideetan

ikusten zen baino askoz handia-

goa zela», gaineratu du teknika-

riak. Bi adierazletan jarri zuten

arreta: umeen zaintzan eta etxean

gelditzeko aginduan. Lehen ka-

suan, etxe askotan edo gehiene-

tan zaintza lana emakumeen esku

geldituko zela aurreikusita, saiatu

dira plangintzarekin irtenbide bat

eskaintzen. Bigarrenean, berriz,

etxe kontzeptua jarri du zalan-

tzan Barreñak: «Idealak balira

moduan saltzen dizkigute: denek

dute hamar metro karratuko te-

rraza; inork ez dauka arazorik, eta

inon ez dago tentsiorik». Azaldu

du ezen, indarkeriarik gabeko ka-

suetan ere emakumearen gain

erortzen dela tentsioa baretzeko

sostengu lana, dakartzan ondo-

rioekin. Derrigorrez etxean egon

behar hori bukatuta, gertatu ze-

naren kontakizuna izan dute ar-

datz. «Ikusten genuen bazegoela

kontaketa moduko bat bertsio

guztiak jasotzen ez zitue-

na, denok gauza bera bizi

izan bagenu moduan»,

argitu du teknikariak. Ja-

zotakoari ikuspegi femi-

nista bat gehitu nahi dio-

te, eta, horretarako, ezin-

bestekoa ikusten dute ge-

nero aldagaia sartzea.

Krisiak sistemaren hu-

tsuneak argitara atera di-

tuela zehaztu du Emakumeen

Txokoko kideak. Batetik, emaku-

meek ordaindu gabe egiten duten

lanik gabe sistema ezin delako

mantendu; eta, bestetik, bizitza

ez, kapitala jartzen duelako erdi-

gunean. «Ikusi da eskolarik gabe,

zaintzailerik gabe, ezin garela la-

nera joan. Bat-batean, sistemak

antolatua zuen sarea erori egiten

da», azaldu du. «Gero, emaku-

meok sortu behar izan ditugu sare

berriak». Oraindik ez da jakin

zenbatek eskatu duten lanaldi

murriztua edo telelana zaintza la-

nak euren gain hartzeko. «Zeinek

eskatu duen ere ez dakigu. Hori

guzti hori agerian geldituko da

denborarekin».

Egoera parekoa izango zen

Arrasaten zein Villabonan, baina

Emakumeen Txokoak herrikoa

aztertu du. Emakumeen ahotik

entzun nahi dute nola bizi izan du-

ten, zer hausnarketa egiten duten

eta zer zirrara dituzten.

Lanketaren lehen urratsaKonfinamendua bukatu ahala ja-

so nahi izan dituzte testigantzak,

denborak ez dezan oroitzapena

ahuldu edo jazotakoa erlatibizatu.

Baina, segur aski, irailetik aurrera

ere jasoko dituzte testigantza

gehiago. Finean, bai pasatu berri-

tan kontatutakoak eta bai urrutia-

gotik begiratuta kontatutakoak

badutelako indarra, bakoitzak be-

re erara.

Ez da artxibo lana izango, ordea.

«Dugunaren arabera emango

diogu irteera bat», argitu du Ba-

rreñak. «Aldizkari bat izan daite-

ke, edo bideo bat. Ikusiko da».

Emakumeen konfinamenduko testigantzakjasotzen ari da Arrasateko Emakumeen Txokoa.Beste soslai bat gehitu nahi diote itxialdiari,perspektiba feministatik, ikuspegi osoa izateko.

Beste begiradabat itxialdiari

Maite Barreña, Arrasateko Berdintasun teknikaria. JAZKI FONTANEDA / FOKU

7GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2020ko uztailaren 3a Gaiak

www.gipuzkoaturismoa.eus #VisitGipuzkoaJaso zurea Turismo Bulegoetan

Uda Gipuzkoan gozatzeko

pasaportea

Hasieratik ulertu dugu egoerakemakumeengan zuen eraginakomunikabideetan ikusten zenbaino handiagoa zela»Maite BarreñaArrasateko Udaleko Berdintasun teknikaria

‘‘

Page 8: GIPUZKOAKO HITZA · 2020. 7. 3. · GIPUZKOAKO HITZA ATARIA Herrien arteko senidetzeak hedatu egin ziren Bigarren Mundu Gerraren ostean, eta Gipuzkoan ere askok dituzte halako harremanak

Unai Zubeldia

45 urte betetzear dira MarokokMendebaldeko Sahara okupatuzuenetik, eta berezko egoera gor-din horri osasun krisia gehituzaio orain. Errefuxiatuen kanpa-lekuetan, oraingoz, ez duteCOVID-19aren probetan positi-borik izan, baina, Jose Angel Zua-zua (Donostia, 1946) DonostiakoSahararen aldeko elkarteko pre-sidenteak azaldu duenez, blokeoegoerak bere horretan jarraitzendu oraindik. «Laguntza behardute».Joan den astean, Sahararen al-

deko elkartasun deia egin zenu-

ten Donostiako udaletxean.

Nola daude gaur egun?

Osasuna kontuan hartuta, gorai-patzekoa da egoera, koronabiru-sak kutsatutako herritarrik ezdaukan Afrikako herrialde baka-rra delako Mendebaldeko Sahara.Polisarioak muturreko neurriakhartu zituen hasieratik: errefu-xiatuen kanpalekuetan egunero-koan baldintza negargarriak edu-ki arren, bertan behera utzi zituz-ten kanpalekuetako sarrera etairteera guztiak; ikastaroak ereegin zituzten eskuak nola garbitubehar ziren ikasteko; maskarakere banatu zituzten... Erabatekoarrakasta izan dute. Aljeriako Go-bernuak ere ospitale bat utzi zien,eta larri dauden gaixoentzat es-kura daukate beharrezko mate-rial guztia. Antolatzeko gaitasunharrigarria erakutsi du Saharak;bai gobernuak eta bai herritarrek.Meritu handia dauka egiten aridirenak.Osasun krisia krisi, ordea, arlo

politikoan, bere horretan jarrai-

tzen du blokeo egoerak, ezta?

Bai, bai. Nazioarteko egoera dago,batetik, eta Sahararen lurraldeokupatua, bestetik. Gero eta pena-garriagoa da gune horren egune-rokoa; ezin da inor sartu. Europa-ko Auzitegiak Europako Batasu-neko herrialde guztiei argi eta gar-bi esan die Marokotik, Saharakoeremutik, ezin dutela elikagairikhartu Sahararen baimenik gabe,arrantza tartean, baina Marokokberak hori ez du aintzat hartzen,eta lotsagarria da Espainiako Go-bernuaren jarrera ere. Denak adosdaude Sahararen auziarekin, bai-na agintera iristearekin batera al-datu egiten dute iritzia. Marokokxantaia handia egiten dio Espai-niari migratzaileekin-eta. Osasun krisiak eraginda, bertan

behera gelditu da Oporrak Ba-

kean egitasmoa ere. Aurten, be-

raz, haur sahararrik ez da etorri-

ko Euskal Herrira?

Ez dira etorriko, ez. Urtero, Saha-rako 350 bat haur etortzen diraEuskadira, eta horietatik 30 batDonostiara, baina gero eta zaila-goa da familiak aurkitzea, etaaterpetxe modukoak berreskura-tzeko aukera aztertzen ari gara.Saharako haurrek albergeetanigaroko lituzkete bi hilabete ho-riek, nahiz eta horrela galdu egin-go litzatekeen familiekin sortzenden harreman hori. Baina, tira, haur sahararrek gu-

regana etortzerik izango ez dute-nez, nolabaiteko ekintzak antola-tzen hasi dira kanpalekuetan ber-tan, eskauten itxurakoak, gazteeidenbora pasarazteko. Izan ere,oso gogorrak izaten dira Saharakoudak. Hilabete batzuetan 40 gra-du izaten dira 23:00etan, eta or-

dutik aurrera egin behar izatendute bizimodua kalean; 08:00eta-tik aurrera, berriz, asko igotzen datenperatura.Elikagai bilketa ere egiten du-

zue urtero, gero errefuxiatuen

kanpalekuetara eramateko, bai-

na, COVID-19aren eraginez, iritsi

ezinik gelditu dira elikagai ho-

riek ere, ezta?

Abenduan eta urtarrilean egitendugu elikagai bilketa, bai dende-tan eta bai eskoletan. Bigarren es-kuko zazpi kamioi erosi, eta horie-tan eraman genuen galkorra ezden 250 tona elikagai, baina ka-mioiak Alacanten [Herrialde Ka-talanak] daude geldirik, lehenen-go Oranera eta gero errefuxiatuenkanpalekuetara joateko baimena-ren zain. Espero dezagun elikagai

guztiak egunen batean iristea, bai-na mugak itxita daude oraingoz.Zailtasun horien jakitun, nola la-

gun dezakete herritarrek?

Joan den astean errealitate ho-rrengatik egin genuen agerraldiaDonostiako udaletxean. Euskadi-ko Sahararen aldeko elkarteakkontu korronte bat ireki du Labo-ral Kutxan, dirua biltzeko, behargorrian daudelako kanpalekue-tan. Kontuan hartu behar da mar-txoaren 15etik ez zaiela ezertxo ereiritsi kanpotik. Herrialde batzuenelkartasuna da euren bizi euska-rria, eta egoera larrian daude gauregun. Bost milioi euro inguru be-har dituzte aurrera egiteko.Zertara bideratuko litzateke he-

rritarren ekarpenari esker bildu-

tako diru hori guztia?

Gaur-gaurkoz, 223.000 lagun bizidira errefuxiatuen kanpalekue-tan, eta, aipatu berri digutenez,bularra ematen ari diren emaku-meak eta haurrak elikadura urri-tasun handia sufritzen ari dira;%35-40 daude egoera horretan.Elikadura urritasun horren ondo-rioz, areagotu egin dira hiperten-tsio eta diabetes arazoak. Osasun

arazo horietara bideratu nahi dutediru sailik handiena, eta baita urgabeziari irtenbide bat emateraere. Denbora askoan, zinkezkoontzietan jaso izan dute ura, fami-liaz familia, baina zinkak kaltetuegiten zuen ura. Oiartzungo el-kartearen laguntzarekin, duelaurtebete hasi ginen plastikozkobiltegi batzuk egiten, eta horietannahiko ondo mantentzen da ura.Laurehun bat lortu ditugu jada, fa-milia bakoitzarentzat bat, eta milalitro sartzen da bakoitzean. Bidehorretan pausoak emateko erebeharrezkoa dugu herritarren la-guntza. Donostiako Udalarekindaukagun hitzarmenari esker,beste ehun edo berrehun biltegieskuratzen saiatuko gara aurten. Aipatu duzun moduan, gordina

da errealitatea. Testuinguru ho-

rretan, zer proiektu lantzen ari

zarete etorkizun hurbilerako?

Guretzat oso garrantzitsua da le-hen aipatu dugun uraren kontuhori, eta ahalegin handia eskatzendigu Elkartasun Karabanak ere.Herriz herri, sare handia daukagusortuta, eta, haurrak hartzekogaian salbu, elkartasun handia na-bari da gainerako esparruetan.Medikuen sare bat ere badaukagu,eta Saharako Zinema Jaialdia erefinantzatu genuen duela bi urteraarte; geldialdi txiki baten ondoren,indarra hartzen ari da berriz ere.Gure elkartea senidetuta dago Do-nostiako Giza Eskubideen Zine-maldiarekin, eta senidetze horiberritzen saiatuko gara. Aurten,nazioarteko izaera hartuko du Sa-harako Zinema Jaialdiak, eta ber-takoentzat garrantzi handia dau-ka jaialdi horrek, ilusioa sortzenduelako. Sahararrentzat oso ga-rrantzitsua da eurekin gogoratzea,badirela aintzat hartzea. Guk bi hi-labete pasatxo igaro ditugu konfi-natuta, eta kexu ibili gara, nahizeta telebista, janaria, Internet bi-dezko erosketak, osasun sistema...eduki ditugun. Bada, pentsa kan-palekuetan nola bizi diren!

«Sahararrentzat oso garrantzitsua daeurekin gogoratzea»

Jose Angel Zuazua b Donostiako Sahararen aldeko elkarteko presidentea

Urtero, elkartasun olatua iristen da Euskal Herritik Mendebaldeko Saharakoerrefuxiatuen kanpalekuetara, baina koronabirusak erabat trabatu du zubilan hori. Krisi giroan, herritarren babesa eskatu du Jose Angel Zuazuak.

GIPUZKOAKO HITZAOSTIRALA, 2020ko uztailaren 3a

Zuzendaria: Unai Zubeldia. Argitaratzailea: Euskal Editorea

Lege gordailua: SS-1514-2010

www.gipuzkoa.hitza.eus [email protected]

sELKARRIZKETA

JON URBE / FOKU

«Koronibusarekin,antolatzeko gaitasunharrigarria erakutsi duSaharak; bai gobernuaketa bai herritarrek»