Gure haurrak hobeto_ezagutzen_laguntzen_digun_

15
Gure haurrak hobeto ezagutzen laguntzen digun blog-a. Izaskun-Maite Lizarralde Arregi [email protected]

Transcript of Gure haurrak hobeto_ezagutzen_laguntzen_digun_

Page 1: Gure haurrak hobeto_ezagutzen_laguntzen_digun_

Gure haurrak hobeto

ezagutzen laguntzen digun

blog-a.

Izaskun-Maite Lizarralde [email protected]

Page 2: Gure haurrak hobeto_ezagutzen_laguntzen_digun_

AURKIBIDEA

1. Sarrera.2. Gaiaren gaurko egoera.3. Helburuak.4. Metodologia.5. Beharrezko azpiegiturak.6. Lanerako plana eta denboralizazioa.7. Eranskina. Proiektua ezartzeko xehetasun

osagarriak.

Page 3: Gure haurrak hobeto_ezagutzen_laguntzen_digun_

1. - SARRERA

Proiektu bezala etiketatu den bakarkako lan honetan, zuei esker zabaldu berri zaidan mundu digital honetan ikasi ahal izan ditudan zenbait ezagutza martxan jarri nahiko nituzke. Honetarako, planteatu zaizkigun aukeren artean ausnarketa sakon bat egin dudala uste dut eta ondorio bezala, "Guraso zein Irakasleei (eta orokorrean haurren heziketan parte hartzen duten orori) zuzenduriko proiektu bat garatzea erabaki dut. Honetarako arrazoirik pisutsuena, azken urteetan 2 urteko geletan lanean ibili izana da. Ondorio bezala, datozen gaiak landuko diren BLOG-a sortzea pentsatu dut:

Eskolaren ezaugarriak.Orokorrean denori interesatzen zaizkigun gaiak. Gai horien inguruko hitzaldiak.Eskolako gertaera, festa, ...

Page 4: Gure haurrak hobeto_ezagutzen_laguntzen_digun_

1.1. - Eskolaren ezaugarriak:

Ezaugarri sozio-kulturalak: Lan egiten dudan eskola Zumaiako auzo batetan kokatua dago. Zumaiak 9.100 biztanle inguru ditu. Herri industriala da, 60/70eko hamarkadetan Extremadura aldetik inmigrazio handia jaso zuen. Momentuan herriaren %70a euskalduna dela esna dezakegu. Gure ikastetxeko ikaslegoaren gehiengoa ere euskalduna da, hau da, 2/3 guraso euskaldunen seme-alabak dira eta beste 1/3 guraso erdaldun edo mistoen seme-alabak ditugu.Etorkinen kasuistikari dagokionez, eskolan guztira 10 bat ume ditugu etorkin bezala kontsideratuak: Kuba, Venezuela, Kolonbia, Maroko, Txile eta estatu espainoletik pare bat ikasle une hauetan.

Page 5: Gure haurrak hobeto_ezagutzen_laguntzen_digun_

Zumaiako Herri Eskolak 2 urtetik hasi eta 18 urte bitarteko haurrak hezitzeko aukera ematen du. Bi zuzendaritzapean (HH-LH) alde batetik DBH eta Batxilergoa bestetik. Lehenengo eraikuntzan 2tik 7 urte bitarteko haurrak ditugu, guztira 15 gela HHrako eta 6 gela LHrako. Bigarren eraikuntza konpartitua dago LHko 2. eta 3. zikloko haurrekin eta DBHko ikasleekin. LHrako 12 daude.

Eskolaren dinamika:

Haur Hezkuntza: 25 ordu egiten dituzte astero gure ikastetxean. Egunean 5 ordu, goizez eta arratsaldez. Goizeko 9.30etatik 12.30etara; arratsaldez 14.30etatik 16.30etara. Talde guztiek antzeko ikasle kopurua dute: umeak taldekatzerakoan, hau da, 2 urterekin hasten direnean, honako irizpideak betetzen dira edo kontutan hartzen dira:

Euskaldun-erdaldun kopurua.Neska-mutil kopurua.Auzotasuna. Talde hauek 6. maila arte mantentzen dira normalean.

"Amara Berri"ko sistema jarraitzen da HHko maila guztietan. Ingelesa goiztiar proiektuan sarturik gaudenez, 4 urtetik hasita ingelesa emango dute haurrek (astean ordu erdiko 3 saio).

Page 6: Gure haurrak hobeto_ezagutzen_laguntzen_digun_

Lehen Hezkuntza:

Astean 27.5 orduko eskola ordua dugu. Goizez 9.30etatik 12.30etara eta arratsaldez 14.30etatik 16.30etara.Lehen eta Bigarren zikloko tutoreak dira ordu gehien egoten direnak gela barruan eta gai gehienak beraiek ematen dituzte baina 3. zikloan gai desberdinak irakasle desberdinek ematen dituzte, espezializazioak kontuan edukiz eta DBHrako bidea irekiz.Lehenengo zikloan Amara Berri sistema jarraitzen da, baina 2 eta 3. zikloan liburuak erabiltzen ditugu, Txanela proiektua jarraituz.

1.2. - Organigrama: (web gunean izango dute eskuragarri slideshare programaren lotura baten bidez).

Page 7: Gure haurrak hobeto_ezagutzen_laguntzen_digun_

1.3. - Orokorrean denori interesatzen zaizkigun gaiak (blog-ean agertzen dira aztertuak):

Etapa ezberdinetako haurren ezaugarri orokorrak.Familia. Bere garrantzia haurren heziketan.Elikadura, nutrizioa eta dietetika. Bere garrantzia.Heziketa sexuala.Sare sozialak eta gure haurrak. Nola lagun diezaiekegu?

Page 8: Gure haurrak hobeto_ezagutzen_laguntzen_digun_

1.4. - Gai horien inguruko hitzaldiak:

Psikomotrizitatea: Aurreko kurtsoaren jarraipen gisara, Albaro Beñaranen eskutik, urtarrilean arlo honen 2. zatia eskeiniko da(3 orduko 3 saio).Egokitzapen aldia: nahi zuenak kurtso haseran izan zuen aukera hitzaldi honetarako.Zer nolako jostailuak dira egokienak nire haurrarentzat? Udalak etxe bakoitzera banatzen du txostentxo bat, hala eta guztiz ere blog-ean informazioren bat sartuko dut.Jolas heuristikoa: etapa honetan ere beharrezkoa, blog-ean izango da ikusgai.

1.5. - Eskolako gertaera, festa, ...:

San Martín.Euskararen eguna.Santo Tomás.Olentzero.

Tanborrada. Santa Eskea. Inhauteriak. Eskolako festa.

Page 9: Gure haurrak hobeto_ezagutzen_laguntzen_digun_

1.6. - Espezialisten laguntza: Eskolan laguntza ezberdinak jaso ahal izango dituzte horrela eskatzen duten umeek:

Eskolako aholkulari eta PTak, haurrari beharrezkoak ikusten dituzten hainbat froga pasako dizkiote. Arazoa eskolan zuzendu baliteke, gurasoekin eta tutorearekin hitzegin ondoren logopediako saio ezberdinen ordutegiak, e.a. antolatzen hasiko lirateke.Bestelako arazorik balego, gurasoekin eta irakasleekin elkarrizketa egingo litzateke. Eskolaz kanpoko laguntzaren beharra susmatuko balitz, pediatrarengana zuzenduko genituzke gurasoak (EPIra zuzendu beharko balitz) edota Berritzeguneko aholkulariari bideratuko litzateke.

Page 10: Gure haurrak hobeto_ezagutzen_laguntzen_digun_

2. - GAIAREN GAURKO EGOERA:

Proiektua nahiko aurreratua izan nuen unean, eskolako dinamizatzaileari agertu nion nire asmoa. A ze sorpresa jaso nuena, eskolan orain urte batzuk blog bat sortu zutela entzutean; denboraldi batean albo batetara utzita zeukatela ere esan zidan eta ondorioz, nire ekimenari bizkarra eman beharrean, hoberena berarekin aurrera egitea zela pentsatu nuen. Honetarako arrazoi ezberdinak ikusten nituen:

Proiektu berri baten hastapen eta prestaketarako denbora falta.Ordura arte egina neukan lana gustokoa eta ongi enfokatua ikusten nuelako.Nik sortuko dudan blog-ean, eskolakoan agertzen ez ziren hainbat puntu ukitzen nituelako.

Page 11: Gure haurrak hobeto_ezagutzen_laguntzen_digun_

3. - HELBURUAK 3.1. - Gurasoei zuzenduak:

Eskola familiara gerturatzea.Informazioa, orientabideak eta aholkularitza. Familiaren partehartzea sustatzea.Haurren hazkundean familiak inplikatzea, dena eskolaren eskuetan utzi gabe.IKT-ko mundu zabala gerturatzea. Formakuntzarako oinarrizko ikastaroak.Beste gurasoak ezagutzea. Eskolako baliabide ezberdinen berri ematea familiari.

3.2. - Irakasleei zuzenduak:

Familia irakasleei gerturatzea.Irakasleen artean lan-dinamika sortzea. Formakuntza ezberdinak eskeintzea: teoriko zein praktikoak(IKT-een inguruan, ...).Talde-lana bultzatzea.

Page 12: Gure haurrak hobeto_ezagutzen_laguntzen_digun_

4. - METODOLOGIA:

Blog-aren sorkuntza eta behar izango diren aldaketak aurrera eramatearen zama, gutxienez 3 irakaslez osatutako talde baten esku egongo da:

"Lider"a: taldea gidatzeaz arduratuko da.Beste bat, blog-a eta familiaren arteko lotura izango da. Familiaren bozeramailea guraso elkarteko arduradun bat izango delarik.Azken bat, blog-a eta irakasleen arteko lotura izango da. Zikloka aukeratuko dira blog-ean azaltzea nahi ditugun gertaera, irteera, ...

Material ezberdina sortzen denean zati honetaz arduratuko den irakasleak guztia sarean sartuko du eta ondoren dinamiza-tzaile "lider"ak dena blog-era igoko du.

Page 13: Gure haurrak hobeto_ezagutzen_laguntzen_digun_

5. - BEHARREZKO AZPIEGITURAK:

Azpiegituren aldetik, kurtso honen haseran egin nituen eskolako mapa eta informearen arabera eskola ongi hornitua dagoela erakutsi zen; hau horrela izanik gai honen inguruan ez dut zehaztapen gehiagorik egitearen beharrik somatzen.

Page 14: Gure haurrak hobeto_ezagutzen_laguntzen_digun_

6. - LANERAKO PLANA eta DENBORALIZAZIOA:

Guzti hau aurrera modu egokian eraman ahal izateko, denboralizazio jakin bat aurrez ezartzea beharrezkoa iruditzen bazait ere, egunean eguneko beharren arabera jokatu beharra dagoela uste dut. "Lider"a eta beste bi irakasle dinamizatzaileak hilean behin elkartuko dira eta honen ondoren, azken hauek guraso elkarteko arduradunarekin ere hilero izango dute topaldia.

Honek ez du esan nahi ordea, tartean inolako elkarteratzerik izango ez denik, denok baitakigu eskola batetan eguneroko lanak aldaketa nabariak ekartzen dizkiotela aurrez planteaturiko guztiari.

Page 15: Gure haurrak hobeto_ezagutzen_laguntzen_digun_

7. - ERANSKINA. PROIEKTUA EZARTZEKO XEHETASUN

OSAGARRIAK.

Proiektu hau arrera eraman ahal izateko, garatuko ikastaro honetan ezagutu eta ikasi ditugun hainbat lan tresna erabiltzea da nire helburua, horrela aberastasun eta

berrikuntza puntua emateko.