Gure Lurra zaintzen - etakitto.eus · rixak zozketatuko dittue eta dantzarako musi- ... Sarrerak...

28
k ! ... eta itto . 2016-V-13 973 zkia. G G u u r r e e L L u u r r r r a a z z a a i i n n t t z z e e n n R.P.S. 253/14 Probatu doan / Konpromiso barik Audifonoak J. Etxeberria, 13 943 700 230

Transcript of Gure Lurra zaintzen - etakitto.eus · rixak zozketatuko dittue eta dantzarako musi- ... Sarrerak...

Page 1: Gure Lurra zaintzen - etakitto.eus · rixak zozketatuko dittue eta dantzarako musi- ... Sarrerak aurretik erosi leikez (Ibone estetikan, Gurbil ja-tetxian eta Adhara zentruan) eta

k !...etaitto.

2016-V-13 973 zkia.

GGuurree LLuurrrraa zzaaiinnttzzeenn

R.P

.S. 2

53/1

4

Probatu doan / Konpromiso barikAud i fonoakJ. Etxeberria, 13

943 700 230

Page 2: Gure Lurra zaintzen - etakitto.eus · rixak zozketatuko dittue eta dantzarako musi- ... Sarrerak aurretik erosi leikez (Ibone estetikan, Gurbil ja-tetxian eta Adhara zentruan) eta

etakitto.eus k !...etaitto.

zure elkarte edo taldeareninformazioa

zabaldu nahi duzu?

etakitto.eus webgunearen KOMUNITATEA atalaren bidez egin dezakezu.

Jar zaitez gurekin harremanetan: [email protected]

Page 3: Gure Lurra zaintzen - etakitto.eus · rixak zozketatuko dittue eta dantzarako musi- ... Sarrerak aurretik erosi leikez (Ibone estetikan, Gurbil ja-tetxian eta Adhara zentruan) eta

Eibarko Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiaketa Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak

diruz lagundutako aldizkaria

ARGITARATZAILEA: ...eta kitto! Euskara Elkartea.

HELBIDEA: Urkizu, 11. 20600 Eibar

TELEFONOAK: 943 20 67 76 / 943 20 09 18.

FAXA: 943 20 28 72.

ASTEKARIAREN E-MAILAK: [email protected] [email protected] [email protected]

ELKARTEAREN E-MAILAK:[email protected] / [email protected]

ERREDAKZIO-KONTSEILUA:Ana Aizpurua, Itziar Albizu, Jose Luis Gorostegi, SilbiaHernandez, Uxue Igarzaeta Haizea Arizaga.

ADMINISTRAZIOA: Marisol Uriarte.

KOORDINATZAILEA: Ana Aizpurua.

ERREDAKZIO-BURUA: Silbia Hernandez.

DISEINUA ETA MAKETAZIOA: J.L. Gorostegi.

ARGAZKI ARLOA:Leire Iturbe eta S. Hernandez.

HIZKUNTZA ARDURA: Juan Andres Argoitiaeta M. Aranberri.

PUBLIZITATEA: Itziar Albizu eta Belen Ulazia.

TELEFONOA: 943 20 67 76.

AZALEKO ARGAZKIA: Pello Gamarra

BANAKETA-ARDURADUNA:Ainhoa Luz.

TIRADA: 8.050 ale.

INPRIMATEGIA: GERTU koop. (Oñati).

COPYRIGHT-A: ...eta kitto!

LEGE-GORDAILUA: SS/430/92.ISSN: 1132 - 1679

("...eta kitto!”k ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzienerantzunkizunik)

EIBARKOUDALA

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

astean esanak“Euskara batua plazara eramateabatzuen erresistentzia eragin zueneta liburuko bertsolaria nintzela esatenzidaten, mespretxuz. Hizkuntzari,politikari eta gizarteari lotutako ideiaberriak ekarri genituen. Oraingo gauzaebidenteak direnak sasoi hartaneztabaida bizia sortzen zuten. Jendeabertsolaria gipuzkeraz entzuteraohituta zegoen; nik Bizkaian bizkaierajasoan kantatuko nuela erabaki nuen,eta hemendik kanpo batuan. Frogatugenuen bizkaierak errimarako aukeraasko ematen dituela”

(XABIER AMURIZA, BERTSOLARIA)

“Izan ziren sasoiak esaten zena ez zelaposible enplegua sortzea PIB-aren%3tik azpiko hazkundearekin. Bainaorain apurtu egin dugu paradigmahorin: orain bai sortzen dela enpleguahazkunde txikiagoarekin. Baina ezproportzio berean eta, gutxiagooraindik, kalitate berekoa. Penagarriada, baina ekonomia hau gauza dahazkunde ekonomia sortzeko enpleguahazi barik. Ez hori bakarrik, diru-bilketanere hazkunderik sortu gabe. DiruSarrerak Bermatzeko Errentaprestazioak igo badira, langabezikoakjaitsi direlako da, askok agortu baitituzteazken horiek”

(ANGEL TOÑA, JAURLARITZAKO LAN SAILBURUA)

“Zakur kaka bakoitzak hiru milioibakterio fekal izan ditzake. Haiendigestio organoek ia edozein gauzaonartzen dute; ondorioz, haiengorozkiak izugarri toxikoak dira. Zakurbatek, egun batean, pertsona batek,zaldi batek eta behi batek epe bereansor ditzaketen bakterioak bainogehiago sortzen ditu. Gehiago oraindik,gizakiek, behiek eta zaldiek eginikokaken hamalau eskorga bete adinabakterio ditu zakur batek astebeteaneginiko gorotzak. Eta 100 zakurrekbi-hiru egunetan sortutako gorotzek25 kilometroko ubide eta badia guneakixteko adina kutsadura sor dezake”

(PEPE VERA, BIOLOGOA)

Gure aurrekoek erabiltzen zuten euskeraLAMAI/LAMAIKO/LAMEIKO.- Antzinako txanpona, balio gutxikoa. “Lamaikuari begira bizi da”. LAMAI BALIO EZ.- Gauza batek ezer gutxi balio duela adierazteko. “Lamai balio ez daben gauziangora-behera, auzixetan bizi dira”.LAMAI EUKI EZ.- Dirurik ez izan. Gazteleraz, ‘no tener un chavo’. “Hainbeste zaratakin, ez dakalamai indianu horrek”.

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKAETA KULTURA SAILA (HIZKUNTZAPOLITIKARAKO SAILBURUORDETZA)

eskutitzak

Domekan, Eibar futbol taldeak Primeran jarrai-tzen duela “ospatzeko”, beste bi musika talderenostean Juan Magan igo zen Untzagan taula gaine-ra. Ziurrenik jakinaren gainean egongo zaretegehienok, horren harira ikaragarrizko iskanbila sor-tu delako herrian. Abeslari horren letrek emaku-meak modu onartezinean tratatzen dituzte eta, be-raz, herriko feministak kalera irten ginen gure eza-dostasuna erakustera. Martxa egin genuen, bestemezu batzuk helarazten dituen musika baten alde.Bere kontzertura ere joan ginen eta mezua argi era-kutsi genion: emakumeak ez direla gizonen men-

peko objektuak. Pankarta zabaldu orduko, inguru-koen irainak, kolpeak, pankarta erretzeko saiakeraketa gainera botatako tragoak jasan behar izan ge-nituen. Dena dela, mezu hau ez da salaketa egite-ko soilik, baizik eta gure ekintzetan parte hartu zu-ten guztiei eskerrik beroenak emateko. Zuen la-guntzak borrokan jarraitzeko indar ikaragarria ema-ten digu. Egin dezagun dantza, iraultza egiten du-gun bitartean! Eibar feminismora dantzatuz eta pe-rreatuz ere bideratu dezakegulako! Besarkada mo-reak denontzat.

Nalua Talde Feminista

Feminismora dantza eginez

Aurreko asteburuan Mandiola eta Gorosta auzo-ko Santa Kurutz jaixak ospatu genittuen. Jaixen ba-loraziñua egitterakuan hitzik gabe geldittu gara jaibatzordeko kidiok. Aurtengo egitaraua osua izanda, barrittasun batzuk egin doguz (Santa Kurutzeraigoeria Urkizuko itturrittik eta auzoko ganauaren fe-rixia tartian) eta asmatu dogula emoten dau.

Dana primeran urten da, eguraldixa lagun. Apiri-llaren 30eko bertso-afarixarekin hasi giñan, JulioSoto eta Iker Zubeldia bertsolarixekin. Auzoko san-txo eta ganadu jabieri eskindutako bertsuak entzu-nez barre mordua egin genduan. Maiatzaren 3an,Santa Kurutz egunian, mezia izan genduan eta jen-de asko alkartu giñan ermittan.

Zapatuan auzoko gaztiok herri-jolasak egin gen-duazen, beste gauza batzuen artian. Domekan, aldiz,Urkizuko itturrittik egin zan igoeriarekin hasi giñan.

Igoerako otarraren irabazlia Amaia Agirregomezkor-ta izan zan. Goiz osuan auzoko ferixia izan genduanikusgai. Ondoren mezia, Kezka dantza taldia, hamai-ketako mundiala, auzotar barrixeri ongi etorrixa,umien jolasak eta, egunekua amaitzeko, txapel jaur-tiketia. Nagusixen artian Andoni Egurrola eta umie-tan Beñat Oiñederra izan genittuan irabazle. Azkenikastelehen gabian karretillaren zenbakixa urten zan -191- eta segittuan agertu zan jabia: Ion Alcoba bera.

Bertara juan eta parte hartu dozuen guztiori mi-lla esker, zuen laguntzarik gabe ez gendualako ho-lako jairik antolatzia lortuko. Ezin aittatu gabe lagajaixetan lagundu deskuen danak: Eibarko Udala,Debemen, auzokuak, famelixakuak, lagunak...

Datorren urtian be Santa Kurutzeko jai batzorde-kuok gogotsu antolatuko dittugu jaixak.

Santa Kurutzeko Jai Batzordia

Gogotsu antolatuko dittugu Santa Kurutzeko jaixak

Page 4: Gure Lurra zaintzen - etakitto.eus · rixak zozketatuko dittue eta dantzarako musi- ... Sarrerak aurretik erosi leikez (Ibone estetikan, Gurbil ja-tetxian eta Adhara zentruan) eta

...eta kitto!danon ahotan2016-V-13

4

Aurreko asteburuanondo baiño hobeto ibi-lli ziran Santa Kurutzjaixetan. Pronostikue-ri kaso egin barik, az-kenian eguraldixa por-tatu egin zan eta edar-to emon zittuen zapa-tu eta domekia ermi-tta inguruak hartu zi-ttuan ekitaldixetanparte hartzera animauziranak. Azken urtiota-ko martxan, auzokogaztiak gatza eta pipa-rra ipiñi zetsen egin-dako guztieri eta jaixak agurtzeko, gaiñera, generoz betetako karretillaren zozke-tia egin eben: 191. zenbakixarendako izan da premixua aurten (irabazlia agertuda). Jaixetako argazkixak eta bideua etakitto.eus webgunian, "Mediateka" atalianikusgai dagoz nahi daben guztiendako.

Primerako jaixak Santa Kurutzen

asteko

datua900.936

euro pagauko detsaz udalak VISESAri 6 urteko epian Txontarako etxebizitza proiektua garatzeko: 77.056 metro karratuko azaleran babes ofizialeko 235 etxe eta beste 300 etxebizitza libre egin biharko dittue, bestiak beste.

Astelehenetik aurrera Untzagak hartu-ko daben Memoriaren Plaza ekimenibiltarixa aurkeztu eben martitzenianAintzane Ezenarro Gogora, Memoriaren,Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Insti-tutuko zuzendarixak eta Miguel de los To-yos alkatiak, udaletxeko alderdi politikoguztien izenian. Azaldu ebenez, "helburuaazken urtiotako gertakarixen inguruko le-kukotzak biltzia eta azaltzia da, memorixaplural eta partekatu bat eraikitzeko as-muarekin".

Alkatiaren berbetan, "Eibarko udalak ur-te asko daroiaz memorixa historikua lan-tzen, beti be gorroto eta mendekutik iheseginda eta justiziaren eta aitortzaren bidiajorratuta". Horren adibide modura "gerrakoumien" inguruko proiektua eta Arraten iazzabaldutako Eibarko Gerra Zibilaren Inter-pretazio Zentrua ekarri zittuan gogora.Aintzane Ezenarrok "udalian ordezkatuta-ko alderdi guztiak proiektua babestiarengarrantzixa" azpimarratu eban: "Memori-

xia anitza da, modu subjektibuan jasota-kua eta horren eraikuntzan danon parte-hartzia biharrezkua da". Agerraldixa eibar-tar guztiak erakusketara gonbidatzekoaprobetxatu eban.

Erakusketia astelehenian, 18:00etanzabalduko dabe eta hillaren 22ra arteegongo da bisitan juateko aukeria, aste-gunetan 09:00etatik 20:00etara(15:00etatik 16:00etara izan ezik) eta as-teburuan, barriz, 10:00etan zabalduko da-be. Aurreratu ebenez, nahi dabenak berelekukotza grabatzeko aukeria eukiko dauhorretarako preparautako eremuan, Ge-rra Zibillaren zein 107/2012 Dekretuarenbabespeko frankismuaren biktimen leku-kotzak entzun ahal izango dira, baitta te-rrorismuaren biktimenak be, hainbat do-kumental proiektatuko dittue (Eibarko"gerrako umiena" tartian) eta mahai-ingu-ruak be antolatu dittue. Goizez 16-18 ur-te bittartekuendako taillarrak eskindukodira. Horrekin batera, alkatiarekin eta al-

kate-ohiekin “Eibarko memoria hurbila”mahai-ingurua egingo da martitzenian etaeguenian, barriz, Jesus Gutierrez histo-riadoriak hitzaldixa emongo dau (bixak19:00etan hasiko dira).

Untzaga Memoriaren Plaza izango da

Martitzenian presentau eben herririk-herridabillen ekimena udaletxian. Silbia

Jaixotan egindako ganadu ferixia izan da aurtengo barrittasunetako bat. Leire Iturbe

Iaz baiño zorte haundixagua euki dabeaurten As Burgas Galiziako Kultur Etxe-kuak jaixekin eta, eguraldixa lagun, Urkizu-ko parkia eta ingurua jendez betetzia lortueben asteburuan, batez be zapatu arratsal-de eta illuntzixan. Betiko lez, barixaku arra-tsaldian hasi eta domeka gabera arte Gali-ziako jateko eta edatekuak izan ziran pro-tagonista, musika eta dantzekin batera. Ze-lako girua izan zan ikusi nahi dabenak, ho-rretarako aukeria dauka etakitto.eus gurewebguneko mediatekara sartu eta igo do-gun argazki bildumari begiratuta.

Galiziako giruak bete eban Urkizu

Page 5: Gure Lurra zaintzen - etakitto.eus · rixak zozketatuko dittue eta dantzarako musi- ... Sarrerak aurretik erosi leikez (Ibone estetikan, Gurbil ja-tetxian eta Adhara zentruan) eta

...eta kitto!danon ahotan

2016-V-135

autuanBixar 11:00etan hasiko da bigarrenez anto-latu daben Zumba maratoi solidarixua, As-telena frontoian. Nerea Blasco eibartarrarenekimenez egingo dan ekitaldixan edozeiñekhartu leike parte, "baitta aurretik zumba edodantza kontuetan sekula ibilli barikuak be".Dantza saiua gidatzeko monitoriak egongo di-ra eta, hainbat enpresa eta dendaren lagun-tzari esker, parte hartzen dabenen artian opa-rixak zozketatuko dittue eta dantzarako musi-kia ipintzen Rubenek jardungo dau. Sarrerakaurretik erosi leikez (Ibone estetikan, Gurbil ja-tetxian eta Adhara zentruan) eta bixar be fron-toiko txarteldegixan salgai ipiñiko dittue, 8 eu-rotan (10 urtetik beherakuendako duan). Ba-tzen dan diru guztia AFESD, diagnostikorik ezdaken gaixotasunen bat daken umien fameli-xen alkartiari laguntzeko erabilliko dabe.

Alkartasunez betetako “zumbathoia”

Datorren asteko eguenerakopintxo-pote tematikuaantolatu dabe Ekingnkealkartekuak Arrate KulturElkartean. "Hobetzerik al dagogure produktibidade personalaeta taldearena tresna digitalakbaliatuta? GTD metodua"izenburuari jarraittuko detsansaiuan produktibidadepersonala hobetzeko “GettingThings Done” edo GTDmetodologixia azalduko dabe:19:00etan aurkezpena egin etajarraixan, trebakuntza-hitzaldixa emongo dau MU-koMiguel Fernández hezitzailliaketa, amaitzeko, pintxo-potianeztabaidarako tartia egongoda. Izena [email protected] idatzi edo 943 208420 telefono zenbakiradeittu leike.

EKINGUNEREN PINTXO-POTIA

Parekidetasun jaixak eta andrazkuen parte har-tzia sustatzeko asmuarekin, Udaleko Berdinta-sun Batzordeak pegatiña lehiaketia ipiñi dau mar-txan. Presentatzen diran lanak goiburua erantsitaeukitzia eta kartazal itxixan egilliaren datuak (adi-ña, izen-abizenak, NAN-aren kopixia, helbidia etatelefonua) eskatzen dabe. Lanak ekaiñaren 3ra-ko, arratsaldeko 14:30xak baiño lehen Pegoran la-ga biharko dira. Sarixa Eibarko dendetan gasta-tzeko 200 euroko erosketa txartela izango da.

Jaixetan parekidetasuna sustatzeko pegatiñia

Udalak eta Armerixa EskolakElektronbITs Topaketiaantolatu dabe maiatzaren18rako, eskualdeko goimaillako teknologixiaezagutzera emotekoasmuarekin. Udaletxianegingo dabe topaketia,arratsaldian: 17:00etatik18:30xetara DBH 4. etaBatxillergoko 1. eta 2.mailletako ikasliendako taillarpraktikua antolatu dabe eta,horrekin batera, guraso,enpresa eta interesa dakanedozeiñi zuzendutaelektronika arloko eskaparatiapreparauko dabe, 18:00etatik19:30xetara ikusteko.Informaziñua eta izen-emotiaegittekowww.armeriaeskola.eushelbidera jo leike.

ELEKTRONBITS TOPAKETIA

Hillaren 18xan 38. Museuen Nazioarteko Eguna go-goratuko dabe. Aurtengo goiburua "Museuak eta pai-saje kulturala" izango da eta, horren harira, munduosuan jarduera berezixak egingo dittue, baitta Eibarrenbe: maiatzaren 18tik 22ra Armagintzaren Museora sar-tzia duan izango da. Eta, horrekin batera, "Duela 100 ur-teko Eibartik zehar paseatuz" bisita gidatua eskindukodabe, Nerea Alustiza historialarixaren eskutik, dome-kan euskeraz eta hillaren 22xan, barriz, gazteleraz. Egunbixetan 11:30xetan hasi eta 13:30xetan amaittuko da.

Museuen Eguna

Udan oporretan kamisetakEibar-Sahara alkartiak "Udan Oporretan" programako kami-setak saltzeko postua ipiñiko dau Untzagan, jubilauen aldian,gaur arratsaldian eta bixar goizian. Ume zein helduendako ka-misetak, kolore ezberdiñetan eta tamaiña guztietan 10 eurotanegongo dira salgai eta etaratzen daben dirua udan ume gehixa-go ekartzeko erabilliko dabe.

Page 6: Gure Lurra zaintzen - etakitto.eus · rixak zozketatuko dittue eta dantzarako musi- ... Sarrerak aurretik erosi leikez (Ibone estetikan, Gurbil ja-tetxian eta Adhara zentruan) eta

...eta kitto!danon ahotan2016-V-13

6

Dendarixendakodohaiñeko taillarra

Dendarixendako taillarra antolatu dabeGipuzkoako Merkataritza Ganberak etaEibarko Merkataritza Bulego Teknikuakalkarlanian astelehenerako. "¡Re-estre-na tu comercio! Ganar más, disfrutan-do de tu negocio" izenburuko taillarraduan eskinduko dabe eta, bestiak bes-te, eskaparatiak zein dendak zelan an-tolatu, produktua nola presentau, iru-dixa eta gestiñua lantzeko asmua da-ke. Portaleko ikastaro gelan izango da,14:15etatik 16:15etara eta parte har-tzeko 943254083 telefonora deittuta(Leire Ojanguren edo Aitor Agirre) [email protected] / [email protected] helbidie-tara idatzitta emon leike izena.

IGNACIO ZULOAGA, dinastiaren hirugarren pertsonaia, 1870ko uztailaren 28an jaio zen familiaren Kontadorekua jauregian. Etxean zegoen arte giroak berehala baldintzatuko du bere etorkizuna. Aita Plazidorekin dibujoa ikasita, oso gazte agertuko du margotzeko trebetasuna. Hamazazpi urterekin egin zuen lehenengo kuadroa. Sasoiko modetatik ihes egin zuen. Europan inpresionismoa eta kubismoa nagusi ziren garaian, Inaziok estilo errealista landu zuen. Horregatik Espainiako margolari klasikoekin konparatu izan dute sarritan. Inaziok denbora asko

ematen zuen Eibartik kanpo. Hala eta guztiz ere, betidanik izan zuen herriarekiko maitasun berezia.

Horren froga dira Eibarko parajeetan oinarritutako hainbat eta hainbat lan.

Madrilen hil zen 1940an.

kale izenapertsonaiaren izana

Dibujo Eskolarekin elkarlaneanJOKIN DE LOS TOYOS

Eguaztenian banatu zittuen CAF-Elhuyar sarixak Donostianeta kultura zientifikua sustatzeko lanak eta proiektuak nabar-mendu dira aurten, "Jarri txertoa kultura zientifikoaren alde" goi-burua izan daben ediziñuan. Sariketak zientzia eta teknologixa-ren arloko gaixak eta ikerketak argittara emoten dittuen artiku-luak, kazetaritza-lanak eta gizarteratzeko proiektuak aitortzia etabultzatzia billatzen dau eta sarituak Xabier Artaetxebarria Artiedaeta Antton Alberdi Estibaritz ikertzailliak eta Edu Lartzaguren Ur-dangarin kazetarixa izan dira. Enrique Hurtado Mendietak, berriz,Txalaparta digitala eta interaktibua proiektua garatzeko bekia ja-so dau. Eta Merezimendu Sarixa Kepa Altonaga Sustatxarentzatizan da.Edu Lartzagurenek (Eibar, 1969) Berrian argitaratutako “Behi etaberriz” artikuluarengaittik jaso dau sarixa, zientzia-kazetaritza ka-tegorixan. Arlo horretan 2015ean euskeraz sortu eta argitaratu-tako lanen bat saritzen dabe eta kazetarixak 2.000 euro eta Ima-nol Andonegiren eskultura jaso dittu. Lartzagurenek ikus-entzu-nezkuen kazetaritza ikasi eban Madrilgo Unibertsidade Konplu-tensean. Irratixan hasi eban bere ibilbidia kazetari gisa. "Ostiela!"aldizkariko zuzendaritza-batzordeko kide izan zan, eta artikulo

mordua emon zittuan argittara agerkari hartan. EuskaldunonEgunkarian biharrian jardundakua, Berrian dihardu erredaktore-lanetan haren sorreratik. Argia Saria jaso eban 2013an Berrian ar-gitaratutako elkarrizketengaittik eta oinguan erreportaje batekinirabazi dau sarixa. Epaimahaixaren eritziz, "izenburutik bertatik ka-tiatzen dau irakurlia. Erreportajea osatzeko, gaiñera, adituak al-karrizketatu dittu eta horrek lanaren balixua areagotzen dau". Hiz-kuntzaren aberastasuna eta erabillitako infografixia eta maketa-ziñua be goraittatu dittu epaimahaixak.

CAF-Elhuyar sarixa Edu Lartzagurenendako

Lartzaguren (bigarrena eskumatik) beste sarituekin batera.

Atzo udalbatza berezixa hartu eban udaletxeko pleno aretuak, herriko ikasliak Es-kolako Agenda 21-eko pleno berezixan parte hartu eben eta. Ikasturte honetan biodi-bersidadiaren gaixa landu dabe eta plenuan euren ondorixo, proposamen eta eskaeriakazaltzeko aukeria euki eben ikasliak. Danera 9 eskoletako (Amaña, Arrateko Andra Ma-ri, Urkizu, San Andres, J.A. Mogel, Itzio DBH, La Salle Azitain, La Salle Isasi eta MogelIsasi) 80 ikaslek hartu eben parte.

Eskolako Agenda 21

Page 7: Gure Lurra zaintzen - etakitto.eus · rixak zozketatuko dittue eta dantzarako musi- ... Sarrerak aurretik erosi leikez (Ibone estetikan, Gurbil ja-tetxian eta Adhara zentruan) eta

...eta kitto!elkarrizketa

2016-V-137

- Zuen kontrako epaiketa hastear dago,baina zu atxilotuta eraman zintuzten etakartzelan ere egon zinen...

2010eko irailaren 14an atxilotu gintuzten9 lagunak, lauzpabost eguneko inkomunika-zioa aplikatu ziguten denoi eta horren osteandenok torturak salatu genituen. Urte bi emangenituen kartzelan, bataz beste etxetik 500kilometrora zeuden espetxeetan eta harrez-gero epaiketaren zain gaude.- Eta nola bizi izan dituzu hilabete hauekguztiak, epaiketa noiz izango zen jakinbarik?

Ziurgabetasuna itzela da. Hori ez baduzumodu kontziente batean lantzen blokeatueta gainditu zaitzake. Eta, epaiketaren zain

egotearekin batera, bizitzako kontu guztiakatzeratzen joaten dira, ezin duzu planik egin,etorkizunerako proiektuetan pentsatu...- Egun gutxi falta dira epaiketa hasteko,nola zaude animoz?

Entzutegi Nazionalak guk salatu genituentortura horien bitartez lortutako adierazpe-netan oinarrituko du epaiketa. Gutariko ba-koitzarentzat 9 eta 15 urte bitarteko kartze-la zigorra eskatzen du akusazioak, Dignidady Justiciak. Epaiketa oso gogorrari egin be-harko diogu aurre, guk salatu genituen tor-turetan parte hartu zuten Goardia Zibilekintopo egingo dugu, gertatutakoa berriz go-gora ekarri… eta hori guztia euren joko-ze-laian, gainera.

- Egunotan hainbat kasutan zigorrak berri-kusi eta jaisteko aukeraz berbetan dihar-dute. Horrek epaiketarako baikorrago iza-teko arrazoirik ematen dizu?

Gaur gaurkoz espetxera joateko meha-txuak bere horretan dirau, guztia pasatzenden arte ez dago tentsio maila jaisteko mo-durik. Ezin dugu ahaztu ETA-ren su-etena ira-garri eta 9 egunera atxilotu gintuztela gu, ge-rra-trofeo modukoa gara.- Ez da denbora asko zure ahizpa atxilotueta askatu dute, … Nola egiten zaio aurrehorrelako egoerari?

Bere garaian egindako autuekin berretsi-ta, horien zilegitasunean are gehiago sinis-tuta, baina oso gogorra da, bai. Naroa eresententziaren zain dago eta etxe eta inguru-koentzat egoera gogorra da.- Eibarko Librek zein beste batzuek adie-razitako elkartasunak aurrera egiten la-guntzen dute?

Horrelakoak beharrezkoak dira, zoritxa-rrez. Denok nahiko genduke gauzak beste-lakoak izatea, baina gauden egoeran egon-da, egiten dutena benetan txalotzeko mo-dukoa da, are gehiago jakinda oraindik erezer nolako mehatxua dagoen. Biharko egi-taraua antolatzeaz gain, epaiketa egunera-ko ere epaiketa salatzeko mobilizazioak an-tolatzen dabiltza eta gertatzen den guztia-ren berri ematen joango dira BasqueLives-Matter, #9akLibre-ren bidez.

Ekinen antolakuntzaren kide izatea egotzita bederatzi euskal herritarren aurkako epaiketa hasiko da datorren astean, maiatzaren 17an. Auzipetuetako bat da Aniaiz Ariznabarretaeibartarra, torturan oinarritutako epaiketasalatzeko asmoz orain dela hile batzukabiatutako 'Basque Lives Matter' kanpainako protagonistetako bat. Estatuaren biolentziaren aurrean oldartzeko 2013an hainbat ekintzaile beltzek Estatu Batuetan ohikatu zuten"Black Lives Matter" berea egin nahi izandute, "Euskal Herrian giza eskubideez gozatzen ez duten bizitzek ere axola dutela uste dugulako".

”Epaiketa oso gogorrari egin beharkodiogu aurre, eta euren joko-zelaian”

ANIAIZ ARIZNABARRETA (BLM #9akLibre):

Epaiketarako egun batzuk baino falta ez direne-an, Aniaizi babesa eta elkartasuna erakusteko as-moz Eibarko Libre Eguna antolatu dute biharko Ei-barko Libre lantaldekoek, goizetik abiatu eta gaueraarte iraungo duen egitarauarekin. Adierazi dutenez,"asteak daramatzagu elkartasuna adierazteko zeinepaiketaren kostu ekonomikoa ahalik eta gehienarintzeko beharrean. Herri mugimenduko hainbateragilek, Eibar Sahara Elkarteak, Hankamotxak ber-tso eskolak, EH Bilduk, Sarek, LAB sindikatuak, Gaz-te Asanbladak, Ernaik, Sortuk eta beste batzuek gu-re manifestuarekin bat egiteaz gain, herriko taber-nari eta dendariek egindako ekarpen ekonomikoaere aipatzekoa da. Eibarko herriari elkartasuna adie-razten jarraitzeko deia egin nahi diogu, guztiok bate-ra Aniaiz libre izatea lortuko dugu eta!".

Page 8: Gure Lurra zaintzen - etakitto.eus · rixak zozketatuko dittue eta dantzarako musi- ... Sarrerak aurretik erosi leikez (Ibone estetikan, Gurbil ja-tetxian eta Adhara zentruan) eta

...eta kitto!tantanez tantan2016-V-13

8

Maiatzaren 21ean, zapatua, ailegatuko daEibarrera euskararen aldeko olatua.2008. urtean ekin zioten herriko

euskalgintzako taldeek ekitaldi hau antolatzeari,eta aurtengoa, beraz, 5. edizioa izango da, biurtetik behin izaten da-eta. Eibarren euskaraz bizinahi dugula aldarrikatzeko aukera paregabea.

Eguerdiko 13:00etan hasiko da ekitaldia,eta aurten ere, Urkusuko iturria izango duabiapuntu. Gantxila bertan bete eta eskuz eskugiza katea osatuz Untzagaraino ailegatuko da,euskararen aldeko olatua irudikatuz.Antolatzaileek, ibilbide osoa betetzeko, 500 batlagun elkartzea beharko dela aurreikusi dute,eta horregatik, dei egiten die herritarreiekitaldiarekin bat egin dezaten.

Orain dela 8 urte, Euskararen GizarteErakundeen Kontseiluak 10 urte betetzen zituela-eta, ospakizunen bat antolatzeko elkartu zirenEibarren euskararen alde lanean dihardutenhainbat talde, eta batzorde horretatik sortu zenTantanez Tantan ekitaldia. Aurreko lau edizioetandenetarik izan da, euria, beroa, hotza… Bainabeti errepikatu izan dena herritarren parte-hartzealtua izan da. Gantxila betetzearen ardura erealdatzen joan da: J.A. Mogel Ikastolak, AsolaBerri Elkarteak eta guraso berbalagunek beteizan dute orain arte zeregin hori, eta aurten,euskararen transmisioa nabarmendu nahian,lau belaunalditako lau emakumek beteko dutegantxila.

Amaiera Untzagako harmailetan izango da.Jon Mikel Mugikak idatzi eta irakurriko dualdarrikapena, Tantanez Tantan ekitaldiarenbertsoa abestuko da (hurrengo orrian duzuebertsoa) eta Euskaraz bizi nahi dut kantuaabestuz agur esango zaio aurtengo ekitaldiari.

Tantanez Tantan, eibartarrak euskaraz blai!

Ibilbidea 12 tartetan

Gauzak errazte aldera, aurten, ibilbidea, hainbat tartetan banatukoda, 12 guztira, eta tarte horietan egoteko gonbidapenak banatudira herriko ikastetxeetan, kultura- eta kirol-elkarteetan… Denadela gonbidapenik jaso ez dutenak ere ibilbideko edozein tartetanjartzeko aukera izango dute, edo antolatzaileek jende premiahandiena antzematen duten tarteetara bideratuko dira.Behin gantxilla pasatutakoan pankarta atzean elkartu etaUntzagarantz abiatuko gara.Behean duzuen grafikoan ikus dezakezue ibilbidea zehatz-mehatz.

Urkizu Kioskoa Azpiri Ogasuna Ibarkurutze Coliseoa

U R K I Z U T I K

Page 9: Gure Lurra zaintzen - etakitto.eus · rixak zozketatuko dittue eta dantzarako musi- ... Sarrerak aurretik erosi leikez (Ibone estetikan, Gurbil ja-tetxian eta Adhara zentruan) eta

...eta kitto!tantanez tantan

2016-V-139

Plazaola Rural Kutxa Anbulatorioa Ongi-etorri Deportiboa Euki

KOADRODUN ZAPIA eta ARROPAURDINAOrain arteko ohiturari jarraituta, aurtenere, antolatzaileek, koadrodun zapiajanztea eskatzen diete parte-hartzaileei.Baina aurten bada berritasunik: zapiazgain arropa urdina eramatea ere eskatubaitute; edozer izan daiteke: alkandora,kamiseta, jertsea, txamarra…Euskararen aldeko olatuaren tantakirudikatuko dira horrela.

Batetik bestera tartea lagaAntolatzaileek egin duten besteeskaeretako bat, giza kateaosatzerakoan, pertsona batetikbestera metro inguruko tartealagatzea da, hau da, beso-zabalikematen duen tartea uztea. Behin gantxila abiatu denean, beraz, tarte hori uzten joan beharkogara, giza katea ondo luza dadin.

1)Urkusuko iturriannagusi, heldu, haureuskalzaletasunakelkartu gaitu gaur.Untzagaraino goazpozik eta ziuraho bete euskaragantxilla bete ur.

2)Gantxilla eskuz eskueta buruz buru,elkarlanari eskerUntzaga helburubidean ongi doapoliki, seguru.Euskararekin berdinEgin behar dugu.

3)Guztiok euskararenalde egon arren,hori nahikoa denikez pentsatu arren.Begiratu gantxillakzer mezu dakarren:euskara hutsez bizinahi dugu Eibarren.

ELKARTU

HASI

Doinua: “Triste bizi naiz eta…”

U N T Z A G A R A

Page 10: Gure Lurra zaintzen - etakitto.eus · rixak zozketatuko dittue eta dantzarako musi- ... Sarrerak aurretik erosi leikez (Ibone estetikan, Gurbil ja-tetxian eta Adhara zentruan) eta

...eta kitto!geure gaia2016-V-13

10

Gure eskualdan 1984-85 urtetik anto-latzen dira Sanisidruak Arraten. Ha-mendik gertu, Mutrikuko Olatz au-

zuan be izaten dabe zertan gozatu egun ho-rretan. “Egun seiñalatua” dala diño Agur-tzane Etxaniz Debemen DebabarrenekoLanda Garapenerako alkarteko ordezkari-xak. “Halanda be, basarrittik bizi diranak gi-txi izanda, jaieguna ez bada tokatzen, biha-rra dala-eta askok zailttasunak izaten dittueospatzeko”, diño. Olatz Alberdi Mandiola-Gaiñeko basarrikuak esaten deskunez, “az-ken aldixan, eta gaztien artian batez be, ba-gabiz alkartzeko ahalegiña egitten eta baz-karixan be izango gara”.

Eibarko inguruak “dittuan aldapak dira-la-eta” gatxa da basarrixan lan egittia etabadira hainbat basarri aktibidaderik gabe-kuak. Baitta aktibidade mistuari (ortugin-tza eta ganaua) eusten detsenak. “Garbi-tze aldera egittia da beste zeregiñetakobat”. Dana dala, Etxanizek eta Alberdik di-ñuenez “basarrittik bizi, 4-5 izango dira Ei-barren”. Etxanizek datu batzuk mahairatudittu: “Gipuzkoan %85 gitxittu da basarri-xetako produkziñua; erosketa-ohitturak bealdatzen juan diran neurrixan”.

Bertatik bizitzeko laguntasun nahiko da-ke basarrittarrak? Europatik datoz diru-la-guntzok, “gero Diputaziñuak bideratuta”.Baiña askotan gitxieneko dimensiñua es-katzen jakue laguntzak jasotzeko. Basarri-ttarrak onartzen dabe “salmentarako eral-datutako produktuak kontrolak bihar di-ttuela. Araudixa malguagua izatia akaso?Baiña ez kontrolik gabekua”, diño Debe-menekuak. Laguntzak jasotzeko betebiharreko baldintzak dagoz eta, inbersi-ñuak egitterakuan, “basarrixa ezin da ma-kroindustria baten parian ipiñi” kejatzen di-ra. Horren inguruan, aurreko hillaren25eko plenuan %95eko bonifikaziñua

onartu eben Udalian“Eibarko basarrixetakoeraikuntza, instalaziñoeta obren zergetan, be-ti be aktibidadia regis-tratuta baldin badago”.Askotan lan administra-tibua egittera bihartutadagoz halakuetan: “Ezda lan samurra izaten.Hainbat betebihar da-goz, arau sanitarixuakjarraitu bihar dira...”.

Euren egunerokuariaurre egitteko basarri-

ttarren arazo nagusixenak “belaunaldi al-daketarik eza eta lurra eskuratzia” diraladiño Alberdik. Basarrixa esku batzuetatikbeste batzuetara pasatzia “kosta egittenda; horren aldeko kultura askorik ez daka-gu”, onartzen dabe. Jarduerarekin lotutaizan biharrian, lurrari lotuta dagoz diru-la-guntzak be. Gurian “gero eta gazte gehi-xago” daguala basarrixan lan egitteko go-goz diñosku Mandiolakuak. “Lotura etamaittasuna bihar dira, lanbidia eta bizimo-dua dalako aldi berian. Bizi ahal da, baiñagatxa da: txipa aldatu bihar dozu eta oporluziak eta halakuaz ahaztu”. Halanda be,abantaillaz galdetuta, “danak” erantzungodesku: “Bizitzeko lasaitasuna eskintzendetsu: zure erritmora jarduteko aukeria,naturarekin hartuemonian”.

Patrimonixuaren biharra azpimarratzendabe. “Bueltia emoteko, lurraren jabia izanbihar dozu hori dakagu-eta lehelengo ba-liabidia”. Barazgintzak aukera gehixagoemoten dittu, ganaduak lur-saillak eska-tzen dittualako. Basak eta lurrak garbitzealdera be jardun leike, baiña halako kon-tratuekin gatxagua da aurrera egittia. Ema-kumiaren eta gizonaren lana antzerakua dagaur egun, “gehixenak kanpoko lanarekinkonpaginatzen dabelako. Hori bai, kan-puan saltzen andrak dira gehixago”.

Altzubarreneko basarriko baratzak negua ahaztu eta badoia sasoi honetako bizittasuna hartzen.

Aurten domekan jausiko danekazarixen santuaren eguna,aproposagua akaso biharrazertxobait alboratu eta ondomerezitta daken moduan ospatzeko.Egunaren inguruko programaziñuaizango da Arraten (24. orrikoagendan). Data hori aprobetxatuta,hamengo basarrittarren nondik-norakuak pixka bat ezagutu nahi izandogu. Euren jarduna ez da errazaegitten, baiña pozik dagoz bzimoduhorrek merezi dagualakuan. Baittabide horretatik jarraitzeko prest.

San Isidrok badauka nork lagundu

Luma Gorriko oillaskuekin egingo dabe Euskal Jaiko afarixa.

Page 11: Gure Lurra zaintzen - etakitto.eus · rixak zozketatuko dittue eta dantzarako musi- ... Sarrerak aurretik erosi leikez (Ibone estetikan, Gurbil ja-tetxian eta Adhara zentruan) eta

...eta kitto!geure gaia

2016-V-1311

Eibarko merkatu plazan Eibarko bedera-tzi basarrittar egoten dira orokorrian. “Ba-rixakua da asteko egun haundixena, zapa-tua baiño gehixago”. Agurtzanek diñua-nez, “bere txikitasunian, gure plazia baka-rrenetakua da egunero produktuak sal-tzen”. Hortik kanpo Eibarren ez dago ohi-ttura haundirik azoketan parte hartzeko:Sanandresetan, esaterako, Loixola, Gisa-sola eta Sosola, hórrek hirurok dira urteroparte hartzen dabenak. Euskal Jaiko zapa-tu goizeko azokian, bestalde, zazpiraiñoigotzen da kopuru hori: aittatutako hiruraketa Mandiola Gaiñekua, Sumendixa Behe-kua, Zelaikua eta Mendigoitxi.

Euskal Jaixarekin alkarlanianBadira 15 urte gitxienez basarrittarrak

maiatzaren azken asteburuko azokian par-te hartzen dabela, artisauekin batera. Jen-diaren aldetik be, “gero eta mentalizaziñohaundixagua” igarri dabe eta iaz baitta igo-eria produktuak saltzerakuan. Azokatik jau-zixa emon eta, bai zapatuko kantu-afari-xan, baitta domekako herri-bazkarixan, bi-xetan egongo dira “bertoko produktuak”,basarrittarrak urtian zihar landutakuak. Ho-rrek “geuriari eusteko” gogua dakar, Ma-riano Luke Euskal Jaia antolatzen dabenKlub Deportiboko Kultura batzordeko bu-ruak esaten deskun moduan: “Horren al-de egittiak lan gehixago eskatzen bades-

ku be, balore sentimentala hartu bihar do-gu kontuan. Aberasgarrixa da indarrak in-bertitzia, elikadura burujabetzaren bidian,halako gauzetan. Guria herri bat ezaugarri-tzen daben elkarte kulturala dalako”. Au-rreko urtiotan catering-aren bidez egittenziran aittatutako afarixak eta bazkarixakbeste urrats bat egin zeban herriko sozie-dadien kolaboraziñua lortu zebanian etabeste pausu bat izan da herriko basarrixe-tako produktuekin prestatzia hórrek jator-du bixok. “Gaiñera, jaten emotiak eska-tzen daben lana ez da ikusten askotan.Baiña parte-hartze hori billatzia da gurehelburuetako bat. Billera asko izan dira tar-tian, soziedadeetako jendiaren alkarlane-rako prestutasuna....”. 17 elkarte gastro-nomiko izango dira aurten be parte har-

tzen lan horretan, “batzue-tan 80 lagunendako janari-xa prestatzen”. Afariko en-saladilla rusa eta bazkarikoensaladarako barazkixakLoixola, Mandiola, Zelai-kua, Mendigoitxi, Gisaso-la, Sumendixa, Barrundieta Altzubarrenekuak dira.“Elgoibarko Zeleta basarri-ko negutegikuak, bestal-de, jango dittugun toma-tiak”. Afarixan “Lumago-rrin” aske hazittako basa-rriko oillaskuak jango dittu-gun moduan, bazkariko

haragixa “lehendik be lan bikaiña egittendaben” Mujika harategiko Aitor Oregikprestauko dau, Eibarko Mendigoitxi basa-rrixan hazittako txekorrarekin. Gaztaia etaogixa Sosola basarrikuak izango dira.

Basarrixaren etorkizuna bermatzeko al-karlanak jendia konzientziatu nahi dau ho-rren “izaera multifuntzionalaz: kalidade etasegurtasun funtziñuarekin, funtziño eko-nomikua, ekologikua eta sozio-kulturala betartian daguazelako”.

Debarroa menditik itsasoraSan Isidro eguna aprobetxatuta, Deba-

rroa Menditik Itsasora ekimenaren 10. ur-teurrenian, Debemenek hainbat eskerronadierazi nahi izan dittu eta baitta urtiotakohainbat alkarteren jarduna omendu. Ho-rrela, antolatutako ibillaldietan parte har-tziagaittik errekonozimendua egingo de-tsez Deba baillarako hamar ikastetxeri, tar-tian Eibarko La Salle eta Urkizuri. Eta ba-sarrittaren inplikaziñua saritzerakuan, kon-tuan izan dabe Sosola basarrixak emonda-ko laguntasuna eta erraztasunak. Aurre-kuarekin batera, antolatutako ipuin, ma-rrazki eta bertso lehiaketako irabazliak sa-rixak jasoko dittue. Debarroa programa ho-rretan basarrixetara egindako bisitetanohizko eta gaurko nekazaritza, arrantza, eli-kagaixen prozesua, talogintza, artzainmundua, ogigintza eta ehungintza, basa-rrittaren ustiapeneko alde guztiak landuizan dira.

Debemen, basarrittarrak eta Euskal Jaixa alkarlanian jardun izan dabe.

Mendigoitxiko txahala sakrifikatu dabe Euskal Jaiko herri-bazkarirako gisaua prestatzeko.

“Zure indarra eta irribarrea gurekin gelditzen dira”AHAZTUKO EZ ZAITUZTEN ZURE LAGUNAK

(Manolo, Mariaje, J. Antonio, Mari Carmen, Larra, Conchi, Jose, Nerea eta Alberto)

GARBIÑE LUIS ESCRIBANO(2016-V-7)

Page 12: Gure Lurra zaintzen - etakitto.eus · rixak zozketatuko dittue eta dantzarako musi- ... Sarrerak aurretik erosi leikez (Ibone estetikan, Gurbil ja-tetxian eta Adhara zentruan) eta

KITTO12

Jone Barandika eta Yanire Horna Intruders dantza taldearen koreografoak dira, eta orain dela bi asteburu Bilboko Euskaldunan izandako D’zanp lehiaketako senior kategorian hirugarrenak geratu dira “street dance” modalidadean. Yanirek 26 urte ditu eta Lehen Hezkuntzako ikasketak egin ditu, eta 27 urteko Jonek gizarte integrazioa ikasi zuen eta psikologia ikasten dihardu. Nerea Lodosaren Dantza Taldeko dantzari eta irakasleak dira eta biek diote ahal duten artedantzan jarraituko dutela, hau baita duten pasioa.

“Izugarrizko sorpresa izan daD´Zanp lehiaketan saria lortzea”

Jone Barandika eta Yanire Horna (dantzariak):

- Zer da “D’zanp”?Bilboko Euskaldunan urtero egiten

den lehiaketa da. Goizean dantza mo-dernoa izaten da eta arratsaldean HipHop. Espainiako toki desberdinetatiketortzen dira, batez ere Madriletik go-ra, hegoaldean beste txapelketa ba-tzuk daude-eta. Eta hainbat kategoriadaude. Guk senior mailan hartu ge-nuen parte, hau da, 17-18 urte bitarte-ko gazteekin. - Nola hartu zenuten hirugarren pos-tua irabaztea?

Izugarrizko sorpresa izan zen eta osopozik gaude. Guk dantza kontenpora-neoa egiten dugu Nerea Lodosarekin,jazz eta horrelakoak; street dance-a ezda gehien menperatzen duguna. Joanden urtean taldetxo hau oso motibatu-ta zegoen txapelketara joateko, etabertan zer egiten zen ikusteko joan gi-nen. Eta aurten hobeto entrenatu ga-ra, baina ez genuen espero hain ondogelditzea.- Nola prestatu zineten lehiaketanparte hartzeko?

J.B.: Ni Intruders taldearen irakasleanaiz Ipurua dantza taldean. Lehiaketaaparte hartu genuen, ostiraletan biltzenginen. Interneten bideoak ikusten eta

horrela prestatu genuen dantza.Y.H.: Gero gure esperientziatik ere

aportatu dugu, zeren gu txikitatikegon gara dantzan egiten. Kurtsoa ha-sieratik hasi ginen prestatzen, bainamerezi izan du. Oraindik ez dugu os-patu, ez dugu denborarik izan. Coli-seoko ikuskizuna bukatzen duguneanafaritxo bat egingo dugu.- Beraz, Coliseoan baduzue ikuski-zuna prestatuta…

Ekainaren 7, 8, 9 eta 10ean izangodira. Ipurua dantza taldeko denak joan-go gara. Nerea Lodosa da denen zu-zendaria. Urtean zehar ikasitakoa era-kusteko da, eta talde bakoitzak bi dan-tza egiten ditu gutxienez. Orain ari ga-ra jantziekin gora eta behera. - Zer nahiago duzue, kalean edo an-tzokian egitea dantza?

Antzokia erosoagoa da. Kalean, lurradela-eta, ez da hain erraza izaten. An-tzokiko dantza intimoagoa da. Kalekoabisualagoa da, jende gehiago egotendelako. San Juanetan, esate baterakodenek nahi dute parte hartu, baina ur-te batetik gorakoak bakarrik egin ahaldute, gauean delako, 11ak aldera. Osoesperientzia polita izaten da Untzaganjardutea.

667 54 89 16 (Ritxar) [email protected] DRIVELINE enpresak

EKOIZPEN LANGILElanposturako pertsonen DATU-BASEAeguneratu behar du.

BEHARREZKOA: Erdi mailako edo goi-mailako heziketa zikloko titulua.

Bidali CV eguneratua: i f a c t o r y @ i n c re s s . c o m

Page 13: Gure Lurra zaintzen - etakitto.eus · rixak zozketatuko dittue eta dantzarako musi- ... Sarrerak aurretik erosi leikez (Ibone estetikan, Gurbil ja-tetxian eta Adhara zentruan) eta

13KITTO

Berrikuntza eta TeknologiaTransferentziarako TKguneFabrikazioa Sarean integratu-tako Lanbide Heziketakozentroek TKgune Gazteentza-ko Enpresa Industrialen IdeiaLehiaketaren III. edizioa abiatudute. Lehiaketan 35 urtera ar-teko gazteek har dezakete par-te eta bi sari banatuko dituzte:Enpresa industrial ideia onena-ren saria (2.500 euro dirutan,

40 prestakuntza ordu susta-tzailearen beharren arabe-ra,100 aholkularitza ordu en-presa proiektua garatzeko eta300 ordu beharrezkoak direnbaliabide industrialak erabiltze-ko) eta Euskadiko Lanbide He-ziketako ikasle edo ikasleohiak aurkeztutako enpresa in-dustrial ideia onenari saria(2.000 euro dirutan, 40 presta-kuntza ordu sustatzailearen

beharren arabera, 50 aholkula-ritza ordu enpresa proiektuagaratzeko eta 100 ordu beha-rrezkoak diren baliabide indus-trialak erabiltzeko).

Proiektuak aurkezteko epeazabalik dago eta ekainaren13ra arte izango da horretara-ko aukera. Baldintzak, eskaeraformularioa eta memoria tek-nikoa, berriz, IMHren webgu-nean (www.imh.eus) kontsul-ta daitezke.

Gazteentzat TKgune enpresa industrialen ideia lehiaketa

Jaixak Herrixak Herrixandakok San Juanetarako,Gazte Eguneko kamiseten diseinua aukeratzekolehiaketa antolatu du aurten ere. Diseinua zuri-bel-tzean aurkeztu beharko da eta honako hauek ager-tu beharko dira: Jaixak Herrixak Herrixandako; jaieuskaldun, parekide, partehartzaile eta herrikoiak.Lehiaketarako proposamenak e-mailez [email protected] helbidera bidali behar-ko dira, maiatzaren 19rako (hori da azken eguna). Ira-bazleak herri bazkarirako lau tiket jasoko ditu.

Gazte Eguneko kamisetentzakodiseinu bila

Elgoibarko IMHn aurkeztu zutenlehiaketaren edizio berria oraindela egun batzuk.

J.A. MOGEL IKASTOLAKO GURASOEN ELKARTEA ...ETA KITTO! EUSKARA ELKARTEA

8€autobus

zerbitzua

Goizeko 09.30eanIRTENDA

Arratsaldeko 19.30etanBUELTATZEKO

Ibilaldia 2016durangon

Page 14: Gure Lurra zaintzen - etakitto.eus · rixak zozketatuko dittue eta dantzarako musi- ... Sarrerak aurretik erosi leikez (Ibone estetikan, Gurbil ja-tetxian eta Adhara zentruan) eta

Muzategi 2 (EIBAR) San Ignacio 2 (ELGOIBAR)Tfnoa. 943 20 34 46 Tfnoa. 943 74 33 74

✽ Fisioterapia /Errekuperaketa funtzionala

✽ Min-Unitatea✽ Inkontinentzia urinarioak✽ Kirol medikuntza✽ Ama izateko prestakuntza

CRF AMOSTEGIERREHABILITAZIOA

EErrrreehhaabbii ll ii ttaazziiooaa

EEsstteett iikkaa kkll iinniikkaa

DDeenntt iissttaakk

Urkizu, 13 (Orbeako Dorreak)

Telf.: 943 120 200 - 943 425 706

www.mariadoloresolaizola.com

Ikusten ez den ortodontzia

Ortodontziaume eta

helduentzat

Mª Dolores Olaizola Doktorea

EIBARKO ZENTRO MEDIKOA

MIGUEL SEMINARIOZURIARRAIN

Bidebarrieta, 7 - 1. esk. 943-702896

ODONTOLOGOAOdontologia orokorraOrtodontziaInplanteak

B. IZAGIRREclínica dental

hortz-klinika

EGUNERO

Untzaga, 5 - 4. Tel. 943 70 23 85

Egiguren, 6 - behea 943 206 044

MEDIKUNTZAESTETIKOA

KIRURGIAESTETIKOA

Hortz-osasunekoprofesional taldeazure zerbitzura

Irribarreetan adituakESPEZIALITATE GUZTIAK

Julian Etxeberria, 12 - 1. Esk. Tfnoa. 943 20 85 52

www.clinicairazabal.com

RPS 04/02

ARRETA-ZERBITZUINTEGRALA

RPS 195/11

Hortz-Klinika

Pedro Etxeberria GisasolaDENTISTA

Calbeton 19 - 3. ezk. Tfnoa: 943 20 72 17

09.00etatik 13.00etara eta 15.00etatik 20.00etaraEGUNERO

GASTESIHo r t z - K l i n i k a

Odontologia orokorra eta prebentziozkoa / PADIOrtodontzia / Inplanteak / Laser Teknologia

Bidebarrieta, 10 - 2. eskuma 943 70 00 90

Ane Gastesi

GGiinneekkoollooggooaakk

Mª Jose Ruiz de PorresDOKTOREA

T. Etxebarria, 4 - 1. ezk. 943 20 28 57

– Bularren azterketa– Minbiziaren azterketa prebentiboa – Zitologia – Baginako eta sabelaldeko ekografia– Mamografiak– Bularretako ekografia – Nerabeentzako arreta– Menopausiadunentzako arreta– Dentsitometriak– Haurdunaldiaren kontrola– Kontrazepzioa

FFiissiiootteerraappeeuuttaakk

ANE MENDIA970 Kolegiatu zbkia.

ARRAGUETA, 20TLF: 943 53 06 42

[email protected]

HORTZ KLINIKACLÍNICA DENTAL

Zerbitzu guztiak klinika berberanMAITANE G. IÑIGUEZ

San Agustín, 4 behea ezk.943 537 076 - 688 884 808

[email protected]

osasungida

Page 15: Gure Lurra zaintzen - etakitto.eus · rixak zozketatuko dittue eta dantzarako musi- ... Sarrerak aurretik erosi leikez (Ibone estetikan, Gurbil ja-tetxian eta Adhara zentruan) eta

Iñaki Rivero Zabaleta

Calbeton, 4 - 2.(Untzagako dorrea)

Tel. 943 20 86 41

Nerea Arregi (123 Kolegiatu zbkia.)Rosarito Rodriguez (125 Kolegiatu zbkia.)

Amagoia Zubizarreta (122 Kolegiatu zbkia.)

BIDEBARRIETA, 48

EIBAR

943 203050

ERDIKO KALE 54

ARRASATE

943 799746

PODOLOGOAMaiderLopez

Etxeberria

65 Kolegiatu zbkia.

Arragueta 2 Bis-B, Behea CTfnoa. 943 82 04 88

ARORPSIKOLOGIA - LOGOPEDIA

(Ume eta helduendako)

- Afasiak- Disfoniak- Dislaliak- Degluzio atipikoa

Ana Artamendi

T. Etxebarria, 10 - 6. ezk. (EIBAR)Tel. 943 20 27 15 / 670 82 43 27

- Dislexiak- Hizmoteltasuna- Eskola arazoak

OOkkuull iissttaakk

JOSE ALBERDI

San Juan 11 - solairuartea

943 20 19 82

arratsaldez

R.P

.S.2

34/1

3

Psikologia klinika etaPsikoterapia zentroa

Oscar Mondragon Lili

Urkizu, 13 - behea

Telf. 943206823 eta 686859023

GOIZEZ ETA ARRATSALDEZ

Lorena Izaguirre GarciaPSIKOLOGOA-PSIKOTERAPEUTA

Errebal, 15 - 1. ezk.................EIBARZuberoa, 4 .......................ZARAUTZ

Tel. 943 831 618

Arantza AlvarezPsikologoa-Sexologoa

1517 - GZ Kol. zkia.

www.centrodesexologia.comTfnoa. 645 73 23 88

KONTSULTAK: Eibar / Durango / Donostia

PPooddoollooggooaakk

• Kiropodiak, gogortasunak eta kailuak• Atzazkal orbainduak• Oinazpiko garatxoak (papilomak)• Plantillak digitalizatuak (scanner

bidezko inpresioa)

T. Etxebarria (DOS DE MAYO), 5 - 1. A943 12 14 93 / 696 555 208

ELENA AIZPUN

PODOLOGOA124 kolegiatu zenbakia

LLooggooppeeddaakk

AHOTS-LANIsasi, 17 - 1. esk.943 [email protected]

LOGOPEDIA-PSIKOLOGIA

Diagnostikoa eta tratamenduaDegluzio atipikoaDisfonia

Ikaste-arazoak

Arretaarazoak

Berba arazoakDislexia

LEHENENGO KONTSULTA DOAN

AIDA CORTA ANTÓN

SAN AGUSTIN, 2-4 (B LOKALA)Mobila: [email protected]

Ebaluazioa eta

tratamendua:

- Hizkuntza- Mintzaira- Ahotsa- Dislexiak- Entzumena- Degluzio atipikoa

PPssiikkoollooggooaakk

PSIKOLOGIA KLINIKOA ETA OSASUN ZENTROA

Coro Ortíz de UrbinaPSIKOLOGOA (G201987 kolegiatua)

- Masterra Praktika Klinikoan- Master P.N.L.- Trainer

BIDEBARRIETA, 27 - B, 1. solairua, 9. bulegoaw w w . c e n t r o a m e t s . c o m

Tel. 675 70 68 07

Maialen HernandezPSIKOPEDAGOGOA

- Lengoaia trastornoak - Hiperaktibitatea- Gizarteratze arazoak - Autoestima arazoak- Autoestima arazoak - Dislexia

Tel. 605 75 75 06

Page 16: Gure Lurra zaintzen - etakitto.eus · rixak zozketatuko dittue eta dantzarako musi- ... Sarrerak aurretik erosi leikez (Ibone estetikan, Gurbil ja-tetxian eta Adhara zentruan) eta

...eta kitto!kolaborazioa2016-V-13

16

Gipuzkoan hainbat diseinatzaile ospe-tsu edo ezagun daude; esate batera-ko, Valenciaga. Baina horiek hemengo-ak izan arren, nork bultzatzen du gauregungo eta etorkizuneko diseinatzaile txi-ki edo ertainen agerpen-sustapena?

Eibarren azken aldian hainbat proiektuberri ikusten ari naiz, esaterako Amañakoospital berria edo Errebalgo “MerkatuPlaza”. Gainera, lehen Galerías Precia-dos eta gero El Corte Ingles izan zen erai-

kinean Stradivarius (Inditex esango dugu)ireki behar dutela entzunda daukat. Guz-tiak proiektu handiak eta enpresa han-dienentzat. Baina non dira ekintzaile txikieta berrien proiektuak eta horiendako la-guntzak? Ez dihardut bakarrik ekonomiaarloaz. Zein ondorio ekar ditzake enpre-sa handi horien denda bat irekitzeak Ei-bar bezalako erdi mailako hiri/herrian?

Zerotik hasten garenok eta proiektuaeginda daukagunok udaletxera lehenen-goz informazio bila joaten garenean, Ei-barren hazi eta bizi garenentzako lagun-tzarik dagoen galdetzera, zelako erantzu-na jasotzen dugu? Ezer ere ez. Gauzabera Foru Aldundian.

Ez dago ezer Eibarko eta Gipuzkoakodiseinatzaileei laguntzeko, ezta sustape-nerako planik. Eibarren eta Gipuzkoan di-seinatzaile ospetsuak egon arren, ez da-go moda-diseinatzaile txikien sustapene-

rako ezer. Baina bai, ordea, beste gauze-tarako. Gurean langabeziak gora egitenduen neurrian, horrelako proiektuak kon-tuan hartu beharko liratekeela pentsa-tzen dut: eibartarren proiektu txikiak eu-ren herrian aurrera eraman ahal izateko,eta ez denda handienenak.

Ziur laster zentro komertzial handi etairekia izango dela Eibarren, baina kanpo-ko lau multionazional izango dira bakarriketa, horrez gain, bertan ez da egongoerakundeek bizkarra emandako herrikoekintzaileen ideiak gauzatzeko aukerarik.

Etxekoa sustatu beharrean...

modaarkitektura

Higiezinen merkatuak azken aldi ho-netan izan duen krisia dela eta, susta-tzaileek aldaketak eta berrikuntzak sar-tu dituzte eraikitzen dituzten etxebizi-tzetan. Zer da bilatzen dutena horrekin?Argi dago, hobeto saltzea eta merkatuanduten lehian irabazle irtetea dela. Fakto-re asko daude berrikuntza horiek sartze-ra behartu dituztenak: Kontuan izan be-har da legeak gero eta eskakizun gehiagojarri dituela eraikitzerakoan eta horrek

eraikuntzaren prezioa garestitu egin due-la, horren ondorioz baliabide berriak aur-kitu behar dira. Beste alde batetik, denokdakigu azken aldian etxe-salmenten ko-purua erabat murriztu dela, nahiz etaorain zertxobait errekuperatu. Horregatik,tentuz ibili behar da eraikinak diseinatze-rako orduan, arkitekturak, diseinuak etaetxeak dituen zerbitzuak oso garrantzi-tsuak dira eraikinak eroslearengan eragi-na izan dezan.

Horrela gauzak, gurpilak egiten dituenenpresari batek erroberak saltzea nahiduen bezala, eraikinen promotoreek eregauza bera nahi dute, eraikitzen dituztenetxeak ahalik eta bizkorren saltzea. Etahara non piszinak erdian agertu zaizkiguerakargarri bezala. Hori da hain zuzen ereazken aldi honetan komunikabideetanagertu den berririk nabarmenena. Norkpentsa zezakeen daukagun klimarekinhorrelakorik ikusiko genuela gurean? Ja-da gurean ditugu teilatuan piszina txerta-

tuak dituzten etxebizitzak. Posible da,prezio berean salmentan dauden bi etxe-en artean, igerilekua duenak lehenagosaltzea bestea baino. Baina ez pentsa de-na hain polita denik, zenbat egunetanerabili daiteke horrelako igerileku bat gu-rean? 10? 15? Eta igerilekua egoera ego-kian edukitzeko egin behar den gastua?Nire gomendioa zein den? Tentuz jokatueta jakin zer den erosten duzuena.

Uraren bitartez isladatzerik bai?olatz etxeberria -ARKITEKTOA-

mikel solas -MODA DISEINATZAILEA-

https://www.facebook.com/solasdesigns

Page 17: Gure Lurra zaintzen - etakitto.eus · rixak zozketatuko dittue eta dantzarako musi- ... Sarrerak aurretik erosi leikez (Ibone estetikan, Gurbil ja-tetxian eta Adhara zentruan) eta

...eta kitto!kirolak2016-V-13

17

Bi urte eta erdi Tuteratik jasotako deiaribaietz esan ziola. Pozik dago lanean, emai-tzak lagun: lehen denboraldian taldea egoe-ra larrian zegoela hartu zuen eta baita salba-tu ere. Bigarrenean bosgarren sailkatu zenTudelano, promozioko lau postuetatik ondo-ren. Eta aurten hirugarrena da eta igoerakopromozioa ziurtatuta du ligako azken parti-duaren faltan. Aurreko domekan Pousoren(hau ere Eibarko entrenatzailea izandakoa)UD Logroñesekin husna berdindu zuten etaaukera polita galdu lider jartzeko. JavierMandiola “Manix” damu da aukera galduizanaz. Baina promozioari itxaropentsu eki-teko moduan dago: golik jaso ezean ez daerraza izango, inorentzat, horrelako dinami-kan sartuta dagoen taldeari irabaztea.

Egiten diharduten balentriaz jabetzen ba-da ere, “horrelakoetan zortea ere beharrez-koa duzu” esaten digu. “Birritan zutoinaksalbatu gaitu eta penalti bat kanpora botazuten”. Hori bai, jokalari guztiek norabideberean dihardute lanean eta ez dago figura-rik: “Erdi-profesionalak dira. Tuteratik kanpobizi dira asko, Zaragozan eta Iruñean. Eta na-farrak dira asko”. Hainbeste minututan golikjaso gabe egonda, normala da atezainak os-pea hartzen joatea, baina Manixek dioenez:“Azken aldian ez dakigu ondo edo txarto da-goen ere, aukera gutxi egiten dizkiotelako.Pena ere badut promozioa hasi aurretik az-ken partiduetan ordezko atezainari aukera-rik eman ez diodalako, baina marka jokoandagoenez...”. Partiduero bi-hiru jokalari al-datzen dituela dio eibartarrak: “Taldea dina-mika onean dago eta ez du merezi ondo da-goena larregi aldatzerik”.

Tuteran foballaren inguruko kulturarik ezdagoela esaten digu. “Areto-foballeko tal-dea dute maila gorenean, Bartzelonarekin-eta lehiatzen duen Aspil Ribera Navarra, etafoballa baino jende gehiago mugitu du orainarte. Gurekin orain hasi dira ilusionatzen. Ga-raipenek jendea piztu egiten dute, bainazenbat eta ilusio handiagoa izan danbatekoaorduan eta handiagoa izaten da. Ahaleginaegin beharko dugu behintzat ahal den etaurrutien heltzeko”. Badaezpada, lehenengokanporaketarako autobusa bete dute. Eiba-rren bertan: “Nire peñakoen ideia izan daeta han izango dira”. Aurretik, baina, mailagaldu duen Peña Sport izango du aurkari li-ga amaieran: “Hor behean dago, baina na-farrak izanda... Zeozergatik esaten da ezpaltxarrena egur berekoa dela”. Ez da fio, ba-daezpada. Tudelanok hartu duen dinamika-ren sekretua “jokalarien artean batak bes-teari laguntzeko prest egotean datza. Badi-ra tartean beterano batzuk, hainbat bataile-tan jardundakoak, eta berriekin bat egin du-te; hor errenditu dira guztiak”.

Eibarrekin zorretan“Neri Eibarrek foballean naizena eman dit,

eskertuta nago guztiz” dio Manixek. Bertanhasi zen eta, behe mailatik hasita, igoera batbestearen atzetik ezagutu zituen bigarren tal-dean. “Promozietan ere nahiko zorte izandut, hirutan igo baitugu maila. Aukerak txi-kiagoak izaten dira helburua lortzeko, aurtenbezala: igotzeko, hiru kanporaketa gainditubeharko ditugu”. Kontratua aurten amaitzenzaio eta Tuteran jarraituko duela uste du. Ha-ra joatea ere hainbat aldaketei esker izan

zen: “Arrasatek Lumbreras eraman zuenDonostiara eta haren hutsunea bete nuen”.Foballean lana aurkitzea zaila dela aitortzendu, baina berarentzako “lehiatu behar izatehori droga modukoa da. Onartuta zelai er-tzean egotea sufrimendua ere badela, batgoian dagoenean bestea behean egon be-har delako derrigorrez. Gainera, talde onaegokitzen zaizunean, exigentzia ere mailaberekoa izaten da”. Partiduak zutik jarraitzenditu orokorrean Eibarko entrenatzaileak, “golbatek (sartu edo jaso) zure barruak pizteko,edo plof egiteko, gaitasuna badu ere”. Fo-ballean magiarik ezin daitekeela egin esatendigu. Hala ere foballak eboluzionatu duela-koan dago, “mundua ez dagoelako geldirik”.Aurkariari garrantzirik ez ematearen aldekoada, “norberaren energia asko xahutzen du-gulako horrelakoetan”.

Esperientzia txarrena Gasteizen bizi izanzuen: “Sei aste besterik ez nituen egin Ala-vesen eta denboraldi hartako porrotaren par-te izan nintzen, bere neurrian”. Eta Tuteranlaguntzailerik ez badu ere, asko gogoratzendu Iñigo Arriola elgoibartarrarekin bizitutako-ak: “Hura bezalaorik ez dago, bikaina da arloguztietan!”. Inguruko taldeen entrenamen-duak jarraitzen ditu eta Mendilibarrekin bategiten du: “Berarekin jokatu nuen Sestaon,baita Valverderekin ere. Taldeek duten one-na ateratzen daki eta Eibarrekin lan bikainaegin du. Ospakizunak ondo ikusten ditut, Ei-barrek egindakoak merezi duelako. Hori bai,esaten denaren aurka, %120n jokatzea ezi-nezkoa da!”.

80 minutuko kontua da. 2. B mailako lehen multzoko Tudelano talde nafarramaila nazionaleko foball taldeen arteko marka egiteko zorian dago. Taldeak ez dugolik jaso azken 13 partidutan eta asteburuan, Peña Sport-en aurka izango duenpartiduan, maila horretako historian (1. Maila, 2. A, 2 B eta 3. Maila) golik jasogabe denbora gehien egon den taldea bihurtu daiteke. Horretan ahaleginduko daMikel Pagola atezaina. Golik jaso gabe, jakina, aspalditik partidurik galdu gabedago Tuterako taldea: 22 dira honezkero ezin makurraraziz. Itzuli osoa bainogehiago. Jakinda meritua jokalariena dela, entrenatzaileak ere izango du zeresaniktaldeak horrela funtzionatzeko. Javier Mandiola “Manix” eibartarraren merituaere bada lorpen hori. “Defentsa-jokoaren aldekoa” izatearen ospea gainetik kenduezinik. Igoerako promozioa ate joka izango dute hemendik aurrera, taldeak orainarte inoiz egindako urratsik garrantzitsuenari ekiteko.

”Markak lortzeko zorteaere lagun izan behar duzu”

JAVIER MANDIOLA (entrenatzailea):

Page 18: Gure Lurra zaintzen - etakitto.eus · rixak zozketatuko dittue eta dantzarako musi- ... Sarrerak aurretik erosi leikez (Ibone estetikan, Gurbil ja-tetxian eta Adhara zentruan) eta

...eta kitto!kirolak2016-V-13

18

Aurreko zapatuan Felix Ormaetxea "Pampo" memorialaren 6. edizioaegin zen Aixolako urtegian. 35 bat lagun elkartu ziren goizean goiz hasieta arratsaldera arte iraun zuen ekitaldian. Maratoia 08:00etan hasi zeneta erdi maratoia, berriz, 10:00etan. Parte-hartzaile bakoitzak nahi bestebuelta egiteko aukera izan zuen. Antxitxiketaldia amaituta, 12:00etan loreeskaintza egin zuten eta 15:00etan, berriz, Iruki sagardotegira bazkaltze-ra joan ziren.

Felix Ormaetxea “Pampo” gogoratzen

Urbateko waterpolistek mailarieutsi zioten Mitxelenaren agurrean

Denboraldiko partidu osoeneta-koan Urbat Santoñari nagusituzitzaion euren arteko hirugarrenpartiduan. Orbean jokatutakoneurketa horretan erritmo biziaipini zuten eibartarrek hasieratiketa lehen laurdeneko 6-3koaamaierako 21-10 bihurtu zuten.Buia postuan hainbat urtetan jar-dun izan duen Anartz Mitxelenak

azken partidua jokatu zuen seniortaldearekin eta, azken aldaketaegiterakoan, igerilekuan zeudenguztien txaloak eta errekonozi-mendua jaso zituen taldeko kapi-tainak bere agurrean. Jokalarihandi bat joan da, baina taldeakEuskal Herriko liga onenean ja-rraituko du hurrengo denboraldianere.

Laino eta euripean ibili zen 36 lagunek osatutakomenditaldea Kantabria Mendilerroko bigarren zehar-kaldia egiten. Aurreko zapatuan Herrera mendatean ha-si eta Pipaonerainoko mendi buelta egin zutenek 1.297metroko Eskamelo alboratu eta 1.334 metroko Cerveragainera jo zuten, gero ondo merezitako bazkarian inda-rrak berreskuratzeko. Autobus txikia bete zuten (“han-dirik ezin da hango gailurretara iritsi”, euren esanetan)eta atseden gutxi izan zuten zeharkaldi guztian. Hilaren21ean hirugarren etapa egingo dute: Pipaonetik Lagra-nera, 1.454 metroko Larrasatik pasatuta.

Halako txangoetan kale egiten ez duen PerikoIriondok beste ikus-entzunezko bat eskainiko du da-torren martitzenean, hilaren 17an, 19:30etik aurrera KlubDeportiboan. Ardo eta Arrain bideko Bermeotik Oione-ra arteko iirteeraren irudiak ikusi ahal izango dira.

L.P. Machado Tankemansek egin zuen Ligako ira-bazlea Kopatik kanporatzeko balentria: partiduan ba-na berdindu eta gero, penaltietan bizkaitarrei irabazzien. Orain finalerdietan Alkideba izango dute aurrez-aurre biharko bigarren partiduan (10:30ean). Aurretikjokatuko da Bar Areto eta Kontent taldeen arteko fina-laurrekoa (09:00etan). Final-laurdenetan emaitza nahi-ko estuak izan ziren talde guztien artean: aipatutakoberdinketarekin batera, Alkidebak 1-0 irabazi zion SlowXok-i, Bar Aretok 2-1 EzDok-i eta Kontent-ek 2-0 Spor-ting Novak-i.

Durango Liga txapeldunaKopatik kanpo foball-zaletuan

Deporreko mendizaleek eguraldi kaxkarrari aurre egiten

Zapatuan Gabirian jokatutako infantil eta alebin mailetako ju-do torneoan 160 neska-mutil izan ziren parte hartzen, bederatziherrietako ordezkarirekin. Eibartik joandakoek otarra dominez be-teta ekarri zuten: urrezko sei eta zilarrezko eta brontzezko launa.Urrezkoa Asier Nuñezek, Eneko Kortak, Euken Kortabarriak, AlexJimenezek, Zhe - Yi Linek eta Julen Goenagak irabazi zituzten,euren borroka guztiak irabazita.

14 domina Kalamuako judoka gazteentzat Gabiriako torneoan

Page 19: Gure Lurra zaintzen - etakitto.eus · rixak zozketatuko dittue eta dantzarako musi- ... Sarrerak aurretik erosi leikez (Ibone estetikan, Gurbil ja-tetxian eta Adhara zentruan) eta

...eta kitto!kirola

2016-V-1319

Partidu handia domekan Astelenan1988an Aspe enpresa sortu zenetik txa-pelketa nagusiaren buruz-burukoarensei finalerdi jokatu dira Katedralean, etadomekakoa izango da zazpigarrena. Inte-res handia piztu du Irribarria profesionale-tan hasiberriaren eta Oinatz Bengoetxea-ren arteko norgehiagokak, batez ere Ama-rakoak Aimar Olaizola kanporatu zueneanemandako joko ikusgarriari esker. Atzogoizean egin zen partidu nagusirako pilota-aukeraketa Astelenan bertan.

Euren arteko lehia etziko jaialdiaren par-

tidu nagusia izango da. Aurretik maila han-diko neurketa izango da Retegi Bi eta Me-rino II.a alde batetik eta Ezkurdia eta Ba-rriola bestetik, nor baino nor. Jaialdia amai-tzeko, Jaunarena-Irusta eta Elordi-Ceciliobikoteen arteko partidua dago antolatuta.

Jaialdirako erreserbak egiteko 661-259-009 (Olaya) telefono zenbakira deitu dai-teke eta, bestela, domekan bertan zabal-duko dute txartel-leihatila, honako ordute-giarekin: eguerdian, 12:30etik 13:30era;eta arratsaldez, 15:30etik 17:00etara.

Bidasoako Itzulitik Nafarroakora gonbidatutaEsperientzia aberatsa izan dute Eibar Energia Hiria taldeko txirrindulariek Bi-dasoako Itzulian, etapetan banatutako itzulia osatu duten euren lehen aldian. Aur-tengo edizioan Colpack Italiako taldekoak nagusitu dira goitik behera, podiuma eretalde horretako hiru txirrindularik osatu baitute. Eibarko taldekoek eguneroko ihe-saldietan bilatu dute protagonismoa eta Armendariz izan da ordezkari onena, 54.postuan. Itzulian egindako lan onari esker, Deportiboko taldeak Nafarroako Itzulianparte hartzeko gonbidapena jaso du.

CENTRO MEDICO - OSASUNDEGIA

1) Kardiologia 2) Zirugia 3) Dermatologia 4) Dietetika / Nutrizioa 5) Analisi Klinikoak 6) Ortodontzia 7) Otorrinolaringologia 8) Pediatria9) Psikiatria

10) Neurologia

URKIZU PASEALEKUA, 13Orbeako dorreak / 1. solairua☎ 943 12 02 00 Faxa:943 12 02 04

Helbidea

11) Barne Medikuntza12) Radiologia13) Urologia14) Traumatologia15) Koloproktologia16) Erizaintza17) Zoru pelbikoaren

errehabilitazioa 18) Foto-depilazio

Unitatea

Azkoitiko Floreaga bolatokian joka-tutako jaurtialdian izandako emai-tzek sailkapeneko bigarren mailanzeuden bolari batzuk aurreko postue-tara gerturatu ditu eta gauzak lehenbaino gehiago estutu ditu. Asola Be-rriko Mikel Urkiarekin berdinduta dau-de Floreagako Gorka Etxaniz eta SanMigueleko Unai Loiola sailkapeneko

goi-goian (hirurak 22 txirlorekin) etaeurengandik txirlo bakarrera dago SanMigueleko Javier Osoro. Azken aste-buruan sei txirlo etzanda Beñat Asti-garragarekin batera onenak izan direnXabier Loiola (S. Miguel) eta SebasAranzabal (Elgeta) 18 txirlora heldu di-ra. Hurrengo jaurtialdia bihar izangoda, 17:00etan, Debako Lasturren.

Lehia borrokatua hiru-txirlo txapelketan

TenisaUdarako tenis egitaraua kaleratu du Kirol Pa-tronatoak. Izena Ipurua, Unbe eta Orbea kirol-degietan eman daiteke. maiatzaren 31ra arte.Prezioa asteko: 26,75 € (41,75 ez bazkideek).

Gimnasia ErritmikoaAurreko zapatuan ospatu zuten GimnasiarenEgunean zozketatutako motorra 5.724 zenba-kiari egokitu zaio. Jabea azaldu da.

Page 20: Gure Lurra zaintzen - etakitto.eus · rixak zozketatuko dittue eta dantzarako musi- ... Sarrerak aurretik erosi leikez (Ibone estetikan, Gurbil ja-tetxian eta Adhara zentruan) eta

...eta kitto!kultura2016-V-13

20

“Jendea kontsumo arduratsuazjabetzea da asmoa”Astelehenean Egoaizia GGKE-aren eta Aldatzen bolondres taldearenekimenez abiatu zen Kontsumo Arduratsuaren Astearen barruan, ekitaldinagusia bihar goizean izango da, 10:30etik aurrera anbulatorio parekoparkean. "Kontsumo arduratsua martxan jarri!" goiburuarekin helburubikoitza lortu nahi dute: "Naturarekiko errespetu eta zainketan eta justiziasoziala oinarri duen kontsumo eredu alternatiboa ezagutaraztea.Eta, horrekin batera, Eibarko herritarrengan kontsumo arduratsuabultzatzea". Horren guztiaren berri eman digu Egoaiziako Amaia Iturrik.

AMAIA ITURRI(Egoaizia)

Flysch-era irteera Berbalagunekin

Debabarreneko Eskolarteko XXXII. Antzerki Jar-dunaldien barruan, bihar Sun magoak “MagicSpectacular” ikuskizuna eskainiko du Coliseoan,20:30etik aurrera (sarrerak 10 euro balio du). Astele-henean, berriz, dohaineko emankizunak bueltan izan-go dira: 15:00etan “Ilargiaren zikloa” antzezlana tau-laratuko du Teatro Paraiso (Araba) taldeak, HezkuntzaEsparruan. Eta martitzenean, 15:00etan “Cada cosa asu tiempo” (BMP, Madrid) hartuko du Coliseoak.

Eskolarteko antzerki gehiago

- Zer prestatu duzue Kontsumo Ardu-ratsuaren I. Asterako?

Udaletxeko harreran erakusketak ipiniditugu eta bihar, berriz, 10:30etik14:00etara anbulatorioko parkean egongogara, bidezko merkataritzako eta tokiantokiko elikagai ekologikoen erakusketaeta salmentarako postuarekin. Horrekinbatera, 12:00etan elikagaien dastaketaeskainiko da, 12:00etatik 13:00era "Hazi-dun bonben" tailerra egingo da, 7 eta 12urte bitarteko haurrentzat, EkologistakMartxan-en eskutik eta 14:00etan saskiazozketatuko dugu. Ekimena antolatzekohainbat eragilerekin elkarlanean jardun du-gu: Kidenda, EHNE Bizkaia, Aza Ta PorruaEibarko Kontsumo Ekologiko Taldea, Bizi-lur eta Estatu mailako Bidezko Merkatari-tzako Koordinakundeak hartu dute parte.

- Nondik nora sortu da ekimena?Ekimena “Hezkuntza unibertsala, gu-

re konpromezua Iparraldean eta Hegoal-dean”, Egoaizia GGKE-k eta ALDATZEN-ek elkarlanean garatzen duten proiek-tuaren barnean txertatzen da. Orain de-la sei urte abiatutako proiektuak Udala-ren eta Aldatze ikastetxeko Guraso El-kartearen babesa dauka eta bi dira ar-datz nagusiak: bizitza eredu alternatibo-ak sustatzeko asmoz ikasle eta guraso-en eskutik hilean bi zapatutan BilbokoKidendatik ekarritako produktuekin egi-ten den salmenta. Eta, horrekin batera,Cuzcon nekazal-giroko eskolei laguntze-ko egiten den lana. - Zeintzuk dira Bidezko Merkataritzakontsumitzeko arrazoi nagusiak?

Zerrenda luzea da: lan baldintza ego-

kiak, naturarekiko zaintza berezia, ema-kume eta gizonen arteko berdintasuna,produktuak ekologikoak eta kalitate han-dikoak direla, umeen esplotaziorik ez da-goela, jasangarritasuna, etekinen zatibat komunitatera joaten dela…- Horrekin batera, tokian tokikoari eregarrantzia ematen diozue, ezta?

Hala da, ahal dela garaian garaikoaeta tokian tokikoa kontsumitzearen ga-rrantzia azpimarratu nahi dugu. Eiba-rren, adibidez, Aza Ta Porrua kontsumi-tzaileen kooperatibak horretarako au-kera eskaintzen du. Bazkideek asteanbirritan inguruko barazkiak eta bertakoproduktuak erosteko aukera daukateeta, bestela, kafea, kakaoa eta horrela-koak Bidezko Merkataritzatik ekartzendituzte.

Aurreko zapatuan, ...eta kitto! Euskara Elkartearen Berbe-tan egitasmoaren barruan, Zumaiako Flysch-a Algorritik itsa-sontzian ikusteko aukera izan zuten berbalagunek. Goizeko11:30ean kirolporturtik irten eta kaialdetik itsasoratu ziren Al-gorrira, Laienek Flysch-aren jatorriaz eta garrantziaz azalpenakeman zituen bitartean. Eguerdi aldera berbalagunek Itzurunhondartzan eta Zumaiako kaleetan paseatu ostean, bazkari ede-rraz gozatu zuten Basusta Erretegian. Giro ezin hobean amaituzuten txangoa, Eibarrera buelta trenean eginda.

Page 21: Gure Lurra zaintzen - etakitto.eus · rixak zozketatuko dittue eta dantzarako musi- ... Sarrerak aurretik erosi leikez (Ibone estetikan, Gurbil ja-tetxian eta Adhara zentruan) eta

...eta kitto!kultura2016-V-13

21

Urtero bezala, herriko ikasle gazteek bertso jaialdia eskainiko duteColiseoan, ikasturtean zehar landu eta ikasitakoa bertatik bertara, taulagainean erakusteko. Hiru egunetan jarraian, astelehen, martitzen etaeguaztenean jardungo dute taldeka bertsotan, 18:00etan hasita. Sarrerakeuro bi balio du.

Bertsolari gazteak ColiseoanEguazten arratsaldean, 19:00etan aurkeztuko dute"Bidean gaude, aurrera goaz, joan zirenekin", IbonMuñoa Arizmendiarrietaren hirugarren liburuaBeleko tabernan. Aurreko zapatuan auzolaneanmuntatuko lana ezagutarazteko ekitaldian"Gartzelaz gogoeta musikatua" emanaldia etaurtebetetzeko ospakizuna ere egingo dituzte.

Arrate Kultur Elkarteak gazta egiten ikastekoirteera antolatu du Sosola baserrira maiatzaren22rako. Goizeko 10:00etatik aurrera 3 ordukoikastaroan parte hartu eta, gazta nola egiten denikasteaz gain, hamaiketakoa ere egingo dute izenaematen dutenek. Prezioa 3 eurokoa da Kulturalekobazkideentzat eta 5 eurokoa gainontzekoguztientzat. Izena emateko 943 202 299telefonora deitu (bulego ordutegian) [email protected] helbidera idatzi daiteke.

Sosolara irteera

Banatu diraIpurterre Sariak

Astixak kudeatzen duenGaztetan Udanegitasmoaren barruan, 12-16 urte bitartekoekuztailaren 11tik 15eraUrdaibaira akanpadanjoateko aukera izango dute. Han emango dituzten egunetan,piraguan ibiltzeko, "paddle-surf" delakoa praktikatzeko eta hondartzazein mendira ateraldiak egiteko aukera izangodute. Izen-emateko epea hilaren 17tik 22rabitartean egongo da zabalik, Indianokuagaztelekuan, 18:00etatik 20:00etara.

Gaztetan Udan

Eguaztenean banatu zirenIpurterre Ipuin eta Gutun lehia-ketako 22. edizioko sariak,Hezkuntza Esparruko antzokiakhartu zuen ekitaldian. Aurtengoirabazleak Zoihartze Elizegi, Sal-ma Aghbalou, Ainara Landa, Mi-ren Ferrero eta Izei Sologaistuaizan dira. Idazle gazteek euren la-gunek inguratuta pozarren jasozituzten sariak. Zorionak!

Hileroko martxan, bihar arratsaldeko 19:45etik aurrera Kaleetan Kan-tuz taldekoak kantu kalejiran ibiliko dira, Untzagatik abiatuta, Musika Es-kolako trikitilariekin batera herriko kaleak girotzen.

Liburu aurkezpena

Kantu kalejira zapatuan

Page 22: Gure Lurra zaintzen - etakitto.eus · rixak zozketatuko dittue eta dantzarako musi- ... Sarrerak aurretik erosi leikez (Ibone estetikan, Gurbil ja-tetxian eta Adhara zentruan) eta

...eta kitto!kultura2016-V-13

22

Klub Deportiboko Argazkilaritza Batzordeareneskutik hilabete amaierara arte irudi ikusgarriezgozatzeko aukera paregabea izango da, Argazki-laritza Maiatzean programaren barruan: Argizaio-la Sarikoak Klub Deportiboan ikus daitezke; De-porreko Argazki Taldekoen lanak, berriz, Ambigueta Portalea tabernetan; Manuel Vilanova-ren "Fa-ces of the world" El Corte Inglesean; Jose Ma-nuel Lucenaren lanak Topalekuan; Agustin Sa-gastiren "Arquitectura y tiempo", Koldo Badilloren"Del caos al laberinto" eta Oskar Gaskon (Oho-rezko Saria 2015eko I. Ojanguren Lehiaketan)Portalean; eta Gipuzkoa Nazioarteko Saria Untza-gako jubilatu etxean.

Horrez gain, bihar arratsaldean argazkigintza ka-lera, Untzagara aterako dute, 17:00etatik21:00etara: besteak beste, erakusketa kolektiboaegingo dute aire librean, udaletxepean doako es-

tudio-erretratuak egingo dituzte, kamera minutu-laria erabiliko dute eta argazkilaritza artistikoarensalmentarako postua egongo da zabalik. Eta egi-taraua agurtu aurretik, maiatzaren 29an argazkirallya egingo da.

Argazkilaritzak Untzaga hartuko du bihar

Agifes buru gaixotasuna du-tenen eta senideen Gipuz-koako elkartearen eskutik"Zinema eta Buru Osasuna" zi-ne-forum zikloa hasi da aste ho-netan, "Mintzatuz osatu" sentsi-bilizazio kanpainaren barruan.Saioak maiatzeko astelehene-tan (16an, 23an eta 30ean) izan-go dira, Coliseoko 1. aretoan,19:30ean. Sarrera doan da, bai-na gonbidapenak aldez aurretikjaso beharko dira zinemakoleihatilan bertan edo Agifesekoegoitzan, pelikula bakoitzarenproiekzioaren aurreko asteanzehar, astelehenetik aurrera. Gehienez bi sarrerahar ditzake pertsona bakoitzak saio bakoitzeko.

Datorren astelehenean fo-bia soziala eta beste nahas-mendu batzuk lantzen di-tuen "Elling" pelikula norve-giarra eskainiko da. Maiatza-ren 23an, berriz, Joe Wright-en "El Solista" proiektatukoda eta zikloa "Shine" filmaustraliarrak itxiko du, maia-tzaren 30ean, eskizofreniaizan zuen David Helfgott pia-nista eta haur prodijioarenbizitzan oinarritutako istorio-arekin. Ikusleek, pelikularenondoren, psikologo batek gi-datutako solasaldian parte

hartzeko aukera izango dute, filmaren mezuansakontzeko.

“Zinema eta Buru Osasuna” zine-forum zikloa

“Norbera bere ametsenjabe” Su Ta GarGustatuko litzaidakepoesiaz aritzea, baina ez.“Garai zailak diraameslariontzat” zioenJean Pierre Jeunetzinegile frantsesarenAmèlie filmak.Horrela da, bai. Izan ere,prentsan agertu berri da,egunotan, Eibarrek duelaGipuzkoako langabezi-tasarik handiena: %15,9,hain zuzen ere.Gure zulo armagina,herri ekintzaile industrialeta langilea, beheak jota.Nola da posible? Hiltzenlagatzen ari al gara guregazteria, politikaeutanasikoen bitartez?Herri geriatriko batbilakatuko al da? Albistea irakurri osteanigarri da tripakomina,ardura eta inpotentziaauzoan. Hala ere, dramamediatikoak ez du biegun baino gehiagoiraungo, harik etabakoitza norbereegunerokotasuneangaldu arte. Edo S.D.Eibarrek beste gol batzutoinetik sartu arte. Baina, guri ez. Guri ezzaizkigu datuak horrenazkar ahazten. Ezgarelako komodo bizi. Gugeu garelako langabeziaedota lan prekarietatea(nire kasuan) azalean bizidugun gazteak. Izena etaabizena dauzkagu,karrerak, lan-esperientziaeta gastu fijoak hilero. Hala eta guztiz ere, ezdugu etsiko. Gurearbasoek gugatik etagure herriagatikborrokatutako dana ezdugu hain errez kentzenlagako. Murriztukodizkigute baldintzak,prekarizatu lanak,areagotu kaleraketak,kendu loa, jeitsi soldatak,itxi enpresak, baina inolazere ez dituzte zapuztukogure pasio, desio etaametsak.

ANE URKIOLA

Aurreko asteaz geroztik Udako Euskal Uniber-tsitatearen 44. Udako Ikastaroetan izena ema-teko epea zabalik dago. Egitarau zehatza kontsul-tatzeko www.ueu.eus helbidera jo daiteke edo,nahiago izanez gero, 943 821 426 telefono zen-

bakira deitu. Bestalde, gogoan izan Eibarren errol-datutakoek Udalak ematen duen diru-laguntza es-katuta matrikula merkeago izango dutela (diru-la-guntzari buruzko informazioa www.eibar.euswebgunean eta Pegoran dago eskuragarri).

Udako ikastaroetarako matrikula zabalik

Page 23: Gure Lurra zaintzen - etakitto.eus · rixak zozketatuko dittue eta dantzarako musi- ... Sarrerak aurretik erosi leikez (Ibone estetikan, Gurbil ja-tetxian eta Adhara zentruan) eta

Fracking Ez EgunaAZPEITIANBihar Fracking Ez Eguna egingo daAzpeitian. Goizean, bilera ireki etainformatiboa egingo dagaztetxean, legean eman direnazken mugimenduen berriemateko. Ekitaldia gaian interesaduen jende guztiarentzat zabalikegongo da. 14:00etan bazkariahasiko da eta 17:30ean"Frackolinpiadak", herriko plazan.Eta gaueko 22:30etan gaztetxeaneskainiko diren kontzertuekinamaituko da egitaraua.

...eta kitto!agenda2016-V-13

23

Barixakua 13EGUNEZ Elorza (J. Gisasola, 18)

Zapatua 14EGUNEZ Iraundegi (Calbeton, 19)

Domeka 15EGUNEZ Mendinueta (Urkizu, 6)

Astelehena 16EGUNEZ Azkue (T. Etxebarria, 4)

Martitzena 17EGUNEZ Zulueta (S. Agustin, 5)

Eguaztena 18EGUNEZ Mandiola (S. Agustin, 3)

Eguena 19EGUNEZ Castaño (J. Etxeberria, 7)

Barixakua 20EGUNEZ Azkue (T. Etxebarria, 4)

farmaziakhildakoak- Jose Luis Basterra Arana. 65 urte. 2016-V-4.- Vicente Isasi Goikolea. 89 urte. 2016-V-5.- Eusebia Zubigarai Elorza. 93 urte. 2016-V-7.- Garbiñe Luis Escribano. 52 urte. 2016-V-7.- Bernardo Larrañaga Susperregi. 91 urte. 2016-V-7.- Mª Luisa De la Fuente Zubeldia. 90 urte. 2016-V-9.- Juan Antonio Leguina Telleria. 87 urte. 2016-V-9.- Lorea Gisasola Solozabal. 94 urte. 2016-V-9.- Mª Rosario Goenaga Galarraga. 88 urte. 2016-V-11.- Pio Aranberri Gurrutxaga. 89 urte. 2016-V-11.

jaiotakoak

eguraldia (EUSKALMET.NET)

GAUEZ BETI -2016AN- Iraundegi (Calbeton, 19)

- Malen Pérez de Lastra Mateos. 2016-V-3.- Laia Arriola Oregi. 2016-V-3.- Unai Miguel Carabantes. 2016-V-5.- Julen Arrillaga Hernandez. 2016-V-11.

AURREKOAREN EMAITZA

SUDOKUA

Kantu eta Dantza EgunaELGETANMaiatzaren 22an Kantu eta DantzaEguna ospatuko da Elgetan:egitaraua 13:00ean plazatikabiatuko den kantu-jirarekin hasikoda. Ondoren, 14:30ean kiroldegianbazkaria egingo da (15 euro,txartelak aldez-aurretik, maiatzaren19rako hartu behar dira Bola Tokitabernan edo Udalaren3035.0009.11.0090900039 kontuzenbakian dirua sartuta, izena eta"bazkaria" ipinita). Bazkalosteankanturako tartea egongo da eta18:00etan Herrixa Dantzandantzaldia egingo da kiroldegianbertan, Jainaga eta Narbaizarenzuzeneko musikarekin eta PatxiMonterok gidatuta..

SOS deiak.................................112Pegora ......................................010Udaletxea ..................943 70 84 00Portalea .....................943 70 84 39Udaltzaingoa.............943 20 15 25Mankomunitatea.......943 70 07 99Debegesa ..................943 82 01 10KIUB ..........................943 20 38 43Epaitegia ...................943 03 34 00Iberdrola....................901 20 20 20Naturgas....................902 12 34 56DYA Larrialdiak.........943 46 46 22Gurutze Gorria..........943 22 22 22Mendaro osp.............943 03 28 00Anbulategia...............943 03 25 00Torrekua ....................943 03 26 50Errepideak.................902 11 20 88Ertzaintza ..................943 53 17 00Eusko Tren................902 54 32 10Pesa...........................902 10 12 10Taxiak ........................943 20 30 71...................................943 20 13 25Alkohol.Anon............629 14 18 74Al-Anon/Alateen.........650 26 59 63

telefono

jakingarriak

Euskelga taldearenkontzertua ERMUANErmuko Galiziako Jaietako32. edizioan, gaur 23:00etanEuskelga musika taldeakkontzertua emango du San Isidrokalean. Folk-celta estiloa lantzenduen talde honetan bi eibartar etaermuar bat daude: MartaZubiaurre (bioliña eta ahotsa) etaIñaki Ortega (whistles, ullean pipeeta bodhram) eibartarrak dira etaLuis Arias (irlandar txirula,whistles eta galiziar gaita), berriz,ermuarra. Hauetaz gain, Eibarrenbizi den Walter Tuzzeo (baxua)itailarrak eta Zallako-IrlandakoJohnny Kinnaird-ek (gitarra etaahotsa) osatzen dute Euskelgataldea.

Page 24: Gure Lurra zaintzen - etakitto.eus · rixak zozketatuko dittue eta dantzarako musi- ... Sarrerak aurretik erosi leikez (Ibone estetikan, Gurbil ja-tetxian eta Adhara zentruan) eta

Eguena 19IKASTEN10:00. Hitzaldia: "Iruñakoerresuma", Josu Chuecareneskutik. Armeria Eskolan.BILERA19:00. Kaleratzeak StopDebabarrena. Portalean.EKINGUNE19:00. Pintxo-potetematikoa: "Hobetzerik aldago gure produktibitatepertsonala eta taldearenatresna digitalez baliatuta?-GTD Metodoa". ArrateKultur Elkartean.GOGORA19:00. Eibarko memoriahistorikoari buruzkohitzaldia, Jesus Gutierrezhistoriagilearen eskutik.Untzagan.KALEETAN KANTUZ19:30. Entsegua.San Andres elizan.

...eta kitto!agenda2016-V-13

24

Barixakua 13GAZTELEKUA16:30. Mahai-jolasak.Indianokuan.

Zapatua 14

Domeka 15SAN ISIDRO11:00. Meza, Lizarreta etaNarbaiza bertsolariekin etaBaltzola anaiak trikitilariekin.Ondoren, prozesioa etaaurreskua, Kezka dantzataldearen eskutik. Jarraian,Sagarmiña “GetarikoTxakolina”, “Artzai Gaztako”Mausitxa, Sosola etaGoienetxen gazta eta askehazitako Basatxerritxerrikien dastaketa.Ondoren, “Debarroa”aipamen eta sari banaketa.12:30. San IsidroetakoXIV. Aizkolari Txapelketa:Larretxea-Larrañaga,Bihurri-Telletxea, Txikon-Rekondo. Tartekaturik, IzetaII.a, Joseba Ostolaza etaUdane Ostolaza aita-alabaeta Landarbideharrijasotzaileen saioa.14:30. Anaiarteko bazkaria,Kantabria jatetxean.Jarraian, bertsolariak(Lizarreta eta Narbaiza) etatrikitilariak (Baltzola Anaiak).17:30. Idi-demak, Oliden,Artazo eta Soarterenpartaidetzarekin. Arraten.GAZTELEKUA17:00. Play/Wii.Indianokuan.

KONTSUMOARDURATSUA10:30. Bidezkomerkataritzako eta tokiantokiko elikagai ekologikoenerakusketa eta salmenta.12:00. Elikagaien dastaketa.12:00/13:00. "Hazidunbonben" tailerra, 7-12 urtebitarteko haurrentzat..14:00. Saskiaren zozketa.Sapali perkusioak etaTtakun txalaparta taldeekin.Anbulatorioko parkean.ZUMBA MARATOIA11:00. Zumbathonsolidarioa, AFESD-arenalde. Sarrera: 8 euro (doan10 urtetik beherakoentzat).Astelena frontoian.LIBRE EGUNA12:30. TrikipoteoaUntzagatik abiatuta.14:00. Argazkia, ToribioEtxebarriako eskaileretan.14:30. Bazkaria.Untzagako arkupeetan.16:30. Mahai-ingurua:Mozal Legearen mehatxua,Ione San Ildenfonso etaJoseba Alvarezen eskutik.Untzagako arkupeetan.19:00. Manifestazioa:"Basque Lives Matter #9akLibre", Untzgatik gaztetxera,22.00. Kontzertuak: Issuna,Los W.C., Patx&run etaPatxadaz. Gaztetxean.GAZTELEKUA17:00. Gazte Paintballa.Itzioko zelaian.ARGAZKILARITZA17:00/21:00. "Topaketakkalean argazkilaritzarekin".Untzagan.UMEENDAKO ZINEA17:30. "Carlitos y Snoopy".El Corte Inglesean.KALEETAN KANTUZ19:45. Abesbatzarenkantu irteera. Untzagatik.ANTZERKIA20:30. “Magic Spectacular”(Mago Sun). Coliseoan.

Martitzena 17IKASTEN10:00. "Gatazkarenaldaketa eta memoria", IñigoRetolazaren (Helduenhezkuntza eta gaitzea)eskutik. Untzagan.ANTZERKIA15:00. Debabarrenekoeskolarteko XXXII. AntzerkiJardunaldiak: “Cada cosaa su tiempo” (BMP, Madrid).Coliseoan.LANDAREEN FOROA15:00/18:00. Ikastaroa,Mentxu Amunategirekin(bakarrik bazkideentzat).Portalean.IKASTEN16:00. Puntu-tailerra.17:00. Joskintza tailerra.Portalean.BERTSO JAIALDIA18:00. Umeena. Sarrera:2 euro. Coliseoan.GOGORA19:00. "Eibarko memoriahurbila". Alkate eta alkate-ohien arteko mahai-ingurua.Untzagan.GURE ESKU DAGO19:00. Bilera irekia. ArrateKultur Elkartean.IRAKURKETA-KLUBA19:00. Gaztelerazkoklubeko saioa: "La felicidaddesesperadamente" (AndrèComte-Sponville). Portalean.IKUS-ENTZUNEZKOA19:30. "Ardo eta Arrainbidea. Bermeo-Oion".Periko Iriondoren eskutik.Klub Deportiboan.

Eguaztena 18IKASTEN11:00. Kafe-tertulia: "50-65-75 urteak, heldutasunahasten denean". Untzagakojubilatu etxean.BERTSO JAIALDIA18:00. Umeena. Sarrera:2 euro. Coliseoan.LIBURU AURKEZPENA19:00. "Bidean gaude,aurrera goaz, joan zirenekin",Ibon Muñoaren liburuarenaurkezpena. "Gartzelazgogoeta musikatua"emanaldia eta urtebetetzekoospakizuna. Beleko-n.EIBARKO KANTUZALEAK19:00. Entsegua.San Andres elizan.DANBORRADA19:00. Umeen entsegua .20:00. Helduen entsegua.Beistegi eraikinean(Bittor Sarasketa, 7).

Astelehena 16IKASTAROA14:15/16:15.Dendarientzat. Portalean.ANTZERKIA15:00. Debabarrenekoeskolarteko XXXII. AntzerkiJardunaldiak: “Ilargiarenzikloa” (Teatro Paraiso).Hezkuntza Esparruan.BERTSO JAIALDIA18:00. Umeena. Sarrera:2 euro. Coliseoan.GOGORA18:00. Memoriaren,Bizikidetzaren eta GizaEskubideen Institutuarenerakusketa. Untzagan.ZINE-FORUMA19:30. "Elling" pelikularenemanaldia eta solasaldia.AGIFES elkartearen "Zineaeta Osasuna" egitasmoarenbarruan. Coliseoan.

Page 25: Gure Lurra zaintzen - etakitto.eus · rixak zozketatuko dittue eta dantzarako musi- ... Sarrerak aurretik erosi leikez (Ibone estetikan, Gurbil ja-tetxian eta Adhara zentruan) eta

Zure senide edo lagunen bat zoriontzeko aukera ezin hobea eskaintzen dizugu.Argazki arruntaren prezioa 4 eurokoa izango da; argazki bikoitzarena, 8 euro

(bazkideentzat %20ko deskontua). Argazkia eta testua eguaztena baino lehen egonbeharko da ...eta kitto!-n. Hemendik aurrera zorion-agurrak etakitto.eus webgunean

ere argitaratzeko aukera daukazue. Prezioak bertan kontsultatu ditzakezue.

943 20 09 18 [email protected]

laztanak emoten...

Zorionak, DANELMakibar, aste honetanbost urte bete dozuz-eta. Muxu haundi batetxekuen eta, batezbe, Liberen partez.

“Buenos días, princesa”,gaur zazpi urte egittendozuz-eta. Zorionak,LIDE, eta muxu haundi-haundi bat famelixaguztiaren partez.

Zorionak, AMAIABordas, gaur zazpiurte egitten dozuz-eta. Famelixaren eta,batez be, Gorkanebaren partez.

Zorionak, IZARO,haraiñegun 11 urteegin zenduazelako.Famelixaren partez.Asko maitte zaittugu.

Zorionak, ANDER,haraiñegun urtetxuabete zenduan-eta.Aitxitxa-amama etagurasuen partez.

Zorionak, IBAI, atzo6 urte egin zenduazen-eta. Patxo haundi batBeñat eta famelixarenpartez.

(1 ARETOAN)14an: 22:3015ean: 20:00

(1 ARETOAN)14an: 17:00, 19:4515ean: 17:00, 20:00(Antzokian)

16an: 20:30(Antzokian)

”El olivo” Zuzendaria: Iciar Bollain

”Espías desde el cielo” Zuzendaria: Gavin Hood

”La noche que mi madre...” Zuzendaria: Inés París

(2 ARETOAN) 14an: 19:45, 22:3015ean: 17:00, 20:00

”Capitán América” Zuzendaria: Anthony Russo

(ANTZOKIAN) 14an: 16:30(2 Aretoan)

15ean: 17:00

zineaColiseoan

Ongi etorri, MALEN!, hillaren 3tikgure artian zagoz-eta. LOREA beoso pozik dago kopin barrixarekin.

Zorionak, DANEL,haraiñegun bederatziurte egin zenduazen-eta. Etxekuen eta, batezbe, Aner eta Noarenpartez.

Zorionak, LOREA,atzo zortzi urte eginzenduazen-eta. Muxuhaundi bat, bitxito,etxekuen partez.

Zorionak, JAVIER Bikandi eta MARIAUnanue, atzo 60 urte bete zenduezelakoezkondu ziñaziela. Famelixa guztiarenpartez.

Ongi etorri, UNAI Miguel Caravantes! Famelixa guztiareneta, batez be, zure anaixa OIERrenpartez. Asko maite zaittu-eta!

LIBEren urtetxuarekin batera amama ROSARITOren urte askotakolanaren deskansua heldu da!!!Zorionak bixori eta asko disfrutau!

Zorionak, LIBE (urtetxua) eta AMANE(lau urte), atzo zuen eguna izan zan-eta. Patxo haundi-haundi banaPantxika, Martxel eta Inhar-en partez.

Ongi etorri!!!, JULENArrillaga Hernandez,hillaren 11tik gurekinzagoz-eta. Zorionak,amatxo Deyane etaaitatxo Aitzol.

Page 26: Gure Lurra zaintzen - etakitto.eus · rixak zozketatuko dittue eta dantzarako musi- ... Sarrerak aurretik erosi leikez (Ibone estetikan, Gurbil ja-tetxian eta Adhara zentruan) eta

1. Etxebizitza

Atal honetako iragarkiak doan dira, etxeen, lokalen, autoen eta irakaskuntzakoeskaintzen kasuan izan ezik. Azken horietako PREZIOAK honakoak dira:

Etxeak, lokalak eta garajeak: alokatu, 12 euro; saldu, 17 euro. Autoak eta irakaskuntzakoeskaintzak: 12 euro. Doako iragarkietan, 12 hitz onartuko dira gehienez. Iragarki guztiak etakitto.eus webgunean ere argitaratuko dira.

1. ETXEBIZITZA

1.1. Salgai

1.2. Errentan

1.3. Konpartitzeko

1.4. Etxe trukaketa

2. MOTORRA

2.1. Salgai

3. LOKALAK

3.1. Salgai

3.2. Errentan

4. LANA

4.1. Lan bila

4.2. Langile bila

5. IRAKASKUNTZA

5.1. Eskaerak

5.2. Eskaintzak

6. DENETARIK

6.1. Salgai

6.2. Eman

6.3. Galdu/Aurkitu

6.4. Bestelakoak

6. Denetarik

3. Lokalak

5. Irakaskuntza

1.1. Salgai

– Etxebizitza salgai Santo Domingo de la Cal-zadan. Ondo kokatua eta argitsua. Konpon-tzeke. Prezio onean. Tel. 699-960037.– Pisua salgai Debako erdigunean. Bi kaletaraematen du. 3 logela, egongela eguzkitsua, jan-gela handia, sukalde berria, 2 komun, trasteroeta terraza txikia. Leiho berriak kristal bikoitza-rekin. Tel. 656-737198 eta 635-751970.

iraga

rkilab

urrak

943 20 09 18 [email protected]

i

– Lokala salgai edo alokagai jubilazioagatik.Estetika zentro moduan prest. Tel. 665-344815 eta 943-702854.

3.1. Salgai

– Neska eskaintzen da nagusiak zaindu etaetxeak garbitzeko. Tel. 631-101991.– Emakumea eskaintzen da umeak edo na-gusiak zaindu eta etxeko lanak egiteko. Tel.602-463839.– Emakumea eskaintzen da nagusiak edoumeak zaindu, garbiketak egin eta sukalde-laguntzaile jarduteko. Tel. 631-562380.– Emakumea eskaintzen da edozein laneta-rako. Ordutegi zabala. Tel. 612-545143.– Gizona eskaintzen da nagusiak zaintzeko.Esperientzia eta erreferentziak. Tel. 695-701753.– Emakumea eskaintzen da nagusiak zain-tzeko. Esperientzia. Tel. 631-064707.– Emakumea eskaintzen da nagusiak zain-tzeko. Ordutegi zabala. Tel. 612-245326.– Emakumea eskaintzen da nagusiak zain-tzeko. Baita gauez eta asteburuetan ere. Es-perientzia. Tel. 633-808931.– Emakumea eskaintzen da umeak edo na-gusiak (baita gauez ere) zaindu eta pegorakgarbitzeko. Tel. 688-959575.– Neska eskaintzen da nagusiak edo umeakzaintzeko. Orduka. Tel. 678-814941.– Emakumea eskaintzen da nagusiak edoumeak zaindu eta garbiketak egiteko. Tel.603-740755.– Gizona eskaintzen da nagusiak zaindu,mendia garbitu eta ortuan jarduteko. Tel. 604-134961.– Neska eskaintzen da nagusiak edo umeakzaindu eta garbiketak egiteko. Tel. 634-709827.– Neska eskaintzen da nagusiak edo umeakzaindu eta garbiketak egiteko. Tel. 632-408771 eta 943-743347.– Emakume arduratsua eskaintzen da nagu-siak zaintzeko. Tel. 631-376744.– Emakume arduratsua eskaintzen da nagu-siak edo umeak zaintzeko, baita gauez ere.Esperientzia eta erreferentziak. Tel. 628-318570.– Neska eskaintzen da nagusiak zaindu etagarbiketa-lanak egiteko. Tel. 634-627696.– Emakumea eskaintzen da nagusiak zaindu,etxeko lanak egin eta pegorak garbitzeko. Tel.617-571210.– Neska eskaintzen da nagusiak edo umeakzaindu, kamarera jardun eta garbiketak egite-ko. Tel. 666-380843.– Emakumea eskaintzen da umeak zaindueta garbiketa-lanak egiteko. Tel. 660-184603.– Neska eskaintzen da ileapaintzaile eta es-teticienne jarduteko etxez-etxe. Tel. 662-423898.– Neska arduratsua eskaintzen da nagusiakedo umeak zaindu eta garbiketa-lanak egite-ko. Erreferentziak. Tel. 678-112785.– Emakumea eskaintzen da nagusiak edoumeak zaindu eta garbiketa-lanak egiteko.Tel. 631-466742.– Neska eskaintzen da umeak edo nagusiakzaindu eta garbiketa-lanak egiteko. Tel. 637-304817.– Neska eskaintzen da tabernan lan egiteko.Extra moduan edo lan berezietarako. Espe-rientzia. Oinarrizko euskara. Tel. 669-512815.– Neska eskaintzen da umeak edo nagusiakzaindu eta garbiketa-lanak egiteko. Tel. 631-995976.– Neska eskaintzen da umeak edo nagusiakzaindu eta garbiketa-lanak egiteko. Tel. 631-316113.

– Binilozko LP-ak eta diskoak erosten ditut.Tel. 688-624326.

6.1. Salgai

1.2. Errentan

– Pisua hartuko genuke alokairuan Lekeitionabuzturako. Erdigunean egotea eta igogai-lua izatea ezinbestekoak. Tel. 605-830388.Lourdes.– Ikasle batzuk pisu bat alokairuan hartunahidugu Eibarren edo Ermuan. Tel. 608-827724eta 677-808687.– Pisua hartuko nuke alokairuan Eibar erdial-dean. Tel. 632-682005.– Neska batek logela hartuko luke alokairuan.Tel. 943-203184.– Pisua (edo logela) hartuko nuke alokairuanEibarren. Lagun bakarrarentzako. Tel. 622-315458. Abraham.

– DBH, Batxilergoa eta Unibertsitate mailakoMatematika etabar ematen dira. 1-3 ikaslekotaldeak. Goizez ere bai. Tel. 677-592509. Al-berto.

5.2. Eskaintzak

– Neska eskaintzen da umeak edo nagusiakzaindu eta garbiketa-lanak egiteko. Orduka.Erreferentziak eta esperientzia. Tel. 672-442318.– Neska eskaintzen da nagusiak zaindu etagarbiketa-lanak egiteko. Tel. 631-133431.– Neska langilea eskaintzen da nagusiakzaindu (etxean edo ospitalean) eta garbiketakegiteko. Esperientzia eta erreferentziak. Tel.631-925362.– Emakumea eskaintzen da edozein lan egi-teko. Tel. 606-017974.– Emakumea eskaintzen da arratsaldez gar-biketa-lanak egin eta nagusiak zaintzeko. Or-duka. Tel. 632-682005.– Emakumea eskaintzen da nagusiak zain-tzeko. Tel. 699-509130.– Eibarko neska arduratsua eskaintzen daumeak zaindu eta enkarguak eta garbiketa-lanak egiteko. Goizez edo orduka. Tel. 658-845081.

– ...eta kitto!-k banatzaileak behar ditu. 16 ur-tetik gorakoak, arduratsuak eta euskaldunakizan behar dira. [email protected].– Pertsona behar da Amañako degustazioa-rako. Jornada osorako. Tel. [email protected]– Sukaldari orientala behar da autoarekin. Tel.670-672515.– GKN Driveline enpresak ekoizpen langileposturako data-basea eguneratu behar du.Beharrezkoa: erdi edo goi-mailako heziketazikloko titulua. Bidali curriculuma: [email protected]– Kamarera/o behar da asteburuetarako. [email protected]– Neska euskalduna behar da astean zehargoizez umeak zaintzeko. Deitu arratsaldez.Tel. 637-012625.

4.2. Langile bila

– Martxan dagoen ileapaindegia alokagai Ei-barren. Prezio interesgarria. Tel. 679-425467.

3.2. Errentan

4. Lana

– Emakumea eskaintzen da nagusiak zaindueta garbiketak egiteko. Tel. 628-738472.– Neska eskaintzen da edozein lan egiteko.Tel. 631-044382.– Emakumea eskaintzen da nagusiak zaindueta garbiketak egiteko. Tel. 632-911709.– Emakumea eskaintzen da nagusiak zain-tzeko. Externa. Tel. 671-924731.– Emakumea eskaintzen da nagusiak edoumeak zaindu eta sukalde-laguntzaile jardu-teko. Tel. 631-562380.– Emakumea eskaintzen da nagusiak zain-tzeko. Baita ospitalean ere. Tel. 634-748531.– Emakumea eskaintzen da garbiketak egineta nagusiak zaintzeko. Esperientzia. Tel.631-378463.

4.1. Lan bila

Page 27: Gure Lurra zaintzen - etakitto.eus · rixak zozketatuko dittue eta dantzarako musi- ... Sarrerak aurretik erosi leikez (Ibone estetikan, Gurbil ja-tetxian eta Adhara zentruan) eta

Bidebarrieta, 5 Tel. 943 201 547

Ipini zaitez sasoian astero bakarrik 20 minutu eginez

55saiokosaiokoBONOABONOA

ESTETIKA ZENTROA ETA LURRINDEGIACAPIZaintzen Zaitugu

JARRAITUIGUZU: facebook.com/capiestetica

AAUURRPPEEGGII TTRRAATTAAMMEENNDDUUAAKK

LASER DEPILAZIOA 30€

Hanka osoak + Izterrondoak: 90€ zonabakoitza

www.capiestetica.es

Berria!

MASAJEAK

1010saiokosaiokoBONOABONOA

L i f t i n g j a p o n i a r r aR a d i o f r e k u e n t z i a

M a n t x a kM e s o t e r a p i a b i r t u a l a

- Betileetarako liftinga- Iraupen luzeko rimel-a- Ia betirako manikuraPROMOZIOAK: 35€- GEL ATZAZKALAK- BETILE LUZAPENAK GGoo rrppuu tt zz tt rr aa tt aammeenndduuaakk

BESOAK

lehen orain

ESTRIAK

lehen orain

LEHEN ORAIN LEHEN ORAIN

Kabitazioa / Laser lipolitikoa /Presoterapia / Mesoterapia / ...

LEHEN

GERO

HyundairenGO! Serie Berezi Berria

5.000€-KO

GUTXIENEKO

DESKONTU

BERMATUA

Aurkitu Hyundairen GO! Serie Berezi berria eta eraman 5.000€-ko gutxieneko deskontu bermatuarekin.Eta gozatu zure Hyundaiaz topera!

PVP i20 GO! 1.2MPi (85CV) GO (12.115€). PVP i30 5 ate GO! 1.4 MPi (100CV) BD GO! (14.430€). Penintsulan eta Balearetan gomendatutatko PVP-a. BEZ, garraioa, Matrikulazio-zerga, promozio-deskontua, kontzesionarioaren ekarpena, mantenimendu-eskaintza eta Gobernuaren PIVE Plana (Gobernuaren Planhorretako baldintzen betearazteari lotuta) barne. Eskaintza aplikagarria gutxienez 60 hilabetetan eta 10.000€ko (i20 GO! eta i30 GO!-en kasuan) gutxieneko zenbatekoan Santander Consumer EFC S.A.-ren bidez finantzatuko duten bezero partikularrentzat. Finantza-entitatearen azterketa eta onarpenarilotutako finantziazioa. 2016/05/31ra arte balioko du eskaintza honek. Erakutsitako modeloak: i20 GO PLUS! eta i30 GO PLUS! Mantenimendua ibilgailuaren finantziazioari lotuta. Begiratu eskaintza eta mantenimenduaren baldintza guztiak Hyundai kontzesionarioetako sare ofizialean edo hyundai.es helbidean.

HYUNDAI KONTZESIONARIO OFIZIAL BERRIA GIPUZKOARAKO

ELGOIBAR Olaso Polig., 17 943 74 14 80

i20 GO! Serie Berezia: CO2 Emisioak (gr/km): 99-112. Kontsumo mistoa (1/100 km): 4,3-4,8.i30 5 ate GO!: CO2 Emisioak (gr/km): 99-135. Kontsumo mistoa (1/100 km): 3,8-5,8.

Finantzatutako autoentzat.Pive Plan 8a barne.

Page 28: Gure Lurra zaintzen - etakitto.eus · rixak zozketatuko dittue eta dantzarako musi- ... Sarrerak aurretik erosi leikez (Ibone estetikan, Gurbil ja-tetxian eta Adhara zentruan) eta

RPS

: 53/

13w w w. i n n o v a d e n t a l c l i n i c a s . c o m