Hartzak, erlojuak eta beste piztia batzuk - img.txalaparta.eus · 4 Patxi Zubizarreta| (Ordizia,...

61
3 Joan Hartzak, erlojuak eta beste piztia batzuk

Transcript of Hartzak, erlojuak eta beste piztia batzuk - img.txalaparta.eus · 4 Patxi Zubizarreta| (Ordizia,...

Page 1: Hartzak, erlojuak eta beste piztia batzuk - img.txalaparta.eus · 4 Patxi Zubizarreta| (Ordizia, 1964). Euskal Filologia ikasketak egin zituen eta harrezkero Gasteizen bizi da. Haur

3

JoanHartzak, erlojuak eta beste piztia batzuk

maketa Joan 8:maketa mundua lo-1 17/11/10 12:32 Página 3

Page 2: Hartzak, erlojuak eta beste piztia batzuk - img.txalaparta.eus · 4 Patxi Zubizarreta| (Ordizia, 1964). Euskal Filologia ikasketak egin zituen eta harrezkero Gasteizen bizi da. Haur

4

Patxi Zubizarreta | (Ordizia, 1964). Euskal Filologiaikasketak egin zituen eta harrezkero Gasteizen bizida. Haur eta Gazte Literaturan ez ezik (Eztia etaozpina, Pantaleon badoa) helduen literaturan erearrakastaz idatzi ditu hainbat liburu (Jeans-akhozkailuan, Mundua lo dagoen bitartean).Itzulpengintzan ere jarduna da, bereziki munduarabiarreko lanak euskaratzen (Nagib Mahfuzen Milaeta bat gauen gauak edota Abdela Taiaren Salbaziokoarmada). Aspaldian, ikus-entzunezkoak eta literaturauztartzeko ahaleginean, zenbait ikuskizun edoperformance bideratu ditu (Zikoinaren hegaldia,Hamar mezu eta dei bat).

Luis

Mag

án

maketa Joan 8:maketa mundua lo-1 17/11/10 12:32 Página 4

Page 3: Hartzak, erlojuak eta beste piztia batzuk - img.txalaparta.eus · 4 Patxi Zubizarreta| (Ordizia, 1964). Euskal Filologia ikasketak egin zituen eta harrezkero Gasteizen bizi da. Haur

5

Patxi Zubizarreta

JoanHartzak, erlojuak eta beste piztia batzuk

maketa Joan 8:maketa mundua lo-1 17/11/10 12:32 Página 5

Page 4: Hartzak, erlojuak eta beste piztia batzuk - img.txalaparta.eus · 4 Patxi Zubizarreta| (Ordizia, 1964). Euskal Filologia ikasketak egin zituen eta harrezkero Gasteizen bizi da. Haur

6

lehenengo edizioa

Tafalla, 2010eko azaroa

© Txalaparta© Patxi Zubizarretak testuarena© Joserra Senperenak musikarena© Thomas Canetek irudiena© Martin Tejeriak© eta Maddi Oihenartek ahotsarena

grabaketak:

Xabier Mugicaren atelierrean2010eko ekainean (Joserra Senperena)

Xiberuko bozaren estudioan2010eko irailean (Maddi Oihenart)

Elkar grabaketa estudioan 2010eko irailean (Martin Tejeria)

nahasketak:

Jean Phocas eta Víctor Sánchez

dvdaren montaketa:Eguzki bideoak

editorial txalaparta e.m.l.

Navaz Vides, 1-278 Posta-kutxa31300 Tafalla nafarroa

Tel. 948 703 934Faxa 948 704 [email protected]

azala eta bildumaren diseinua

Esteban Montorioazaleko argazkia

Thomas Canet

maketazioa

Monti

inprimaketa

RGMIgeltzera poligonoa, 1 bis, A1 pab.48610 Urduliz - Bizkaia

isbn

978-84-8136-596-2

lege gordailua

bi. 3.055-10

txalaparta

maketa Joan 8:maketa mundua lo-1 17/11/10 12:32 Página 6

Page 5: Hartzak, erlojuak eta beste piztia batzuk - img.txalaparta.eus · 4 Patxi Zubizarreta| (Ordizia, 1964). Euskal Filologia ikasketak egin zituen eta harrezkero Gasteizen bizi da. Haur

1.Amaliaren fadoa

maketa Joan 8:maketa mundua lo-1 17/11/10 12:32 Página 7

Page 6: Hartzak, erlojuak eta beste piztia batzuk - img.txalaparta.eus · 4 Patxi Zubizarreta| (Ordizia, 1964). Euskal Filologia ikasketak egin zituen eta harrezkero Gasteizen bizi da. Haur

9

introducción

Erabakiak guk geuk hartzen ditugulakoilusioa bizi dugu baina, izan, damuak

baldintzatutako patuaren iruzur baino ez dira.

Trenbideko hautsa kentzea bezalacarla caeiro

‘monsieur pires, mario pires?’. Deia jasotzean, oha-zala bazterturik, ohe ertzean eseria zegoela esanzidan; hori, eta soinean elastiko beltz bat besterikez zeukala. Bere baitara bildua zegoen, nekeak bai-no gehiago halako apatia batek sorgortua, eta, izanhorregatik izan komunetik zabaltzen zen ile lehor-gailuaren harrabotsagatik, doi-doia entzun zuentelefonoa. Orduan, ufaka altxatu, eta hasperenetsitua egin zuen bere izena zekarkioten hitz haiekentzutean. ‘Monsieur Pires, Mario Pires?’. Eske-gitzekotan egon zen. Oso gutxi falta zen gauekohamabietarako, telefonoko ahots hondoan zurru-murru nardagarri bat entzuten zen, eta apenasjabetu ahal zen frantsesez mintzo zitzaizkiola. Etaeskegi egingo zuen baldin eta, akaberan, ohartuizan ez balitz benetan beraren izena zela emaku-mezko baten hizketa molde arrotzak ahoskatuzuena: ‘Monsieur Pires, Mario Pires?’, erre asko-rekin. Artega, buruari hizkuntzaren mekanismoapizteko astirik eman gabe, ‘Yes’ urrikalgarri batatera zitzaion, ozen, eta bien bitartean komune-

maketa Joan 8:maketa mundua lo-1 17/11/10 12:32 Página 9

Page 7: Hartzak, erlojuak eta beste piztia batzuk - img.txalaparta.eus · 4 Patxi Zubizarreta| (Ordizia, 1964). Euskal Filologia ikasketak egin zituen eta harrezkero Gasteizen bizi da. Haur

ko atea jo zuen. Hirugarren aldiz entzuna zuenberari buruzko galdera telefonoaren interferen-tziarekin, lehorgailuaren harrabotsarekin eta ateaerdizka zabaldu zuen emakumearen hitzekin bate-ra: ‘Oraintxe amaituko dut’. Baiezko inkontzien-tea egin zuen buruaz, imintzio bat ere egin zioneskuin eskuaz komuneko atetik agertu zitzaionemakume biluziari, lehorgailua itzal zezan, eta ‘Sí’atera zitzaion oraingoan, eta ‘Oui’ lotsati bat. ‘Bai,ni naiz, Mario Pires’.

Telefonoko elkarrizketa anabasa hutsa izan zelaesan zidan; hori, eta frantsesa, portugesa, ingele-sa eta gaztelania zipriztinduz harilkatu zutela, etagizonak imintzioka jarraitu zuela solaskide eze-zagunari bere hitzak hobeki agertze aldera. Ema-kumeak, gizonari begirik kendu gabe, egongelakointimitatean beste norbait sartua zelako sentsa-zioagatik edo, tanga beltz bat jantzi zuen gizonaegon zen ohe ertzean eseri aurretik. ‘João?’, aterazitzaion gizonari eta, berehala, ahopeka, emaku-meari paper mutur bat eta luma hartzeko eskatuzion. Honek kopeta ilundu, eta aldarte txarrez ekinzion bazterrak miatzeari. Laster, idaztekoak topa-turik, haur denborako diktaketa baten gisara kopia-tu zuen gizonaren esana: Pays Basque, Bayonne,Mauleon, Sainte-Engrâce, eta segidan, Iruri, Maria.Gizona berehala ohartu zen palindromoaz: Iruri;solaskideari telefono zenbakiaz galdegin beharziola pentsatu zuen deitura ezker-eskuin etaeskuin-ezker irakurri bitartean: Iruri; baina las-ter ohartu zen zenbakia luzeegia zela eta telefo-noan atxikia behar zuela, memorian jasoa. Kon-bentzimendurik gabe ‘Obrigado’ esanik, telefonoaitzali, eta tranpalahara etzan zen emakumeak utzi

10

maketa Joan 8:maketa mundua lo-1 17/11/10 12:32 Página 10

Page 8: Hartzak, erlojuak eta beste piztia batzuk - img.txalaparta.eus · 4 Patxi Zubizarreta| (Ordizia, 1964). Euskal Filologia ikasketak egin zituen eta harrezkero Gasteizen bizi da. Haur

berria zuen ohean. ‘João?’, galdegin zion emaku-meak; ‘João’, erantzun zuen gizonak. Isilune trin-ko baten atariko azken hitzak izan ziren, soil-soi-lik alboko gelako haur baten eztulak hautsia; horiere esan zidan, eta gero ekaitza piztu zitzaiela,halaxe adierazi zidan: ‘Ekaitza, badakizu’.

—Sentitzen dut, Adela, baina haren bila joan be-har dut, Frantziara… Salazarren tonerra! Lehen-bailehen…—Bila…? Orain, bila…!? Zer du, ba, oraingoan?Ezin gaituzu bakarrik utzi… Etxea obretan eta nibi haurrekin! Hemen… Ongitxo dakizu: Isabela-rekin ez dut nahikoa. Zer du, zer du ba orain kin-kilimanko horrek?—Ez dakit. Emakume baten ahotsa zen, frantse-sez, eta João oso gaixorik dagoela ulertu diot, etalehenbailehen joateko. Ez dakit ongi ulertu otediodan, baina uste dut ez duela ospitalera joannahi…—Ospitalera joan nahi ez…? Egoskorra da, gero!Edonola ere, gure etxeetan sartzeko eta gure bizi-tzak eteteko, ez zaio abilezia falta… Eta Margari-da? Zergatik ez dio arrebari deitu?—Ez jakin zergatik. Joãok nire zenbakia emangozion. Edozein modutan, Margarida Bostonen dago,zuk ere ongitxo dakizu. Iraila arte ez da itzuliko.Larrialdi bat da eta, benetan, ez dut uste friboli-zatzeko unea denik.—Ez, noski, baina beti anaia zaharrak kaka gar-bitu behar… Onartu beharko duzu.—Burua lehertzeko zorian daukat. To! Anaia larridago, ez al duzu ulertzen? Ezin dut pentsatu ereegin eta, mesedez, ez izorratu gehiago!

11

maketa Joan 8:maketa mundua lo-1 17/11/10 12:32 Página 11

Page 9: Hartzak, erlojuak eta beste piztia batzuk - img.txalaparta.eus · 4 Patxi Zubizarreta| (Ordizia, 1964). Euskal Filologia ikasketak egin zituen eta harrezkero Gasteizen bizi da. Haur

—Izorratu? Nik? Ongi entzun al dut? Horixe behargenuen! Zure anaia dabil atzera gu izorratzen, sar-kin hori…—Bai, bai, izorratu, zuk! Segi ekin eta ekin… Horre-xeri deitzen zaio laguntzea… Gogaikarria zara. —Gogaikarria, ni?—Orain ere komunean babestu behar al duzu?Arazoei aurre egin behar zaie, eta arazoak orainJoão izena du. Mesedez, zabaldu atea! Itzali behin-goz traste zahar hori! Zabaldu atea eta har deza-gun erabaki bat.—Umeak esnatuko dituzu. Papaoa! Kontu apurbat!—Popatik denak, utikan denak! Pues, pues, pues!

Halakoxe kalapita izan zutela esan zidan, ekaitzaalegia; hori eta, handik gutxira, ilea lehortutakoanemakumea komunetik irten, eta harritua geratubide zela senarra egongelan ez zegoela ikusirik.Baina gizona ordurako kaleetan barrena zebilen,ordu arteko nekeari eta apatiari amorrazioa gai-neratzen zitzaiela. Ustekabeko deia jaso ostean,kalera jo zuen ustekabean, zegoenetan kasik, etanoraezean. Luze gabe, are noragabetuago sentituzen Casa do Misericordia baten atarian ikusi zueneskale multzoarekin: entzuna zuen eliz arkupee-tan edo kanpinetan amaitzen duten aita batenbaino gehiagoren historia, gero eta kontzientea-go zen une batetik bestera hondamendia etor dai-tekeela ustez ziurtzat genuen gure mundutxora,eta eskekoen talde dekadente hartan aita langa-betu eta dibortziatu bat baino gehiago egongozela pentsatze hutsak izularritu egin zuen. Auzu-ne hartan jende gutxi zebilen, batzuk zaborontziak miatzen, bestetzuk zakurra pasiatzen, bai-

12

maketa Joan 8:maketa mundua lo-1 17/11/10 12:32 Página 12

Page 10: Hartzak, erlojuak eta beste piztia batzuk - img.txalaparta.eus · 4 Patxi Zubizarreta| (Ordizia, 1964). Euskal Filologia ikasketak egin zituen eta harrezkero Gasteizen bizi da. Haur

na ohartzerako Almirante Reis abenida osoa jai-tsirik, Rossio aldean zegoen, eta hango argitasu-nak, hango bizitasunak ezustean harrapatu zuten.Uztaila azkenetan egon arren, ez zuen espero,antza, hirigunean hainbesteko jendetzarik, bainabatik bat ez zuen han agertzea espero. Eta, egon,han zegoen. Elizgizonek haragiaren plazerei nola,halatsu egiten diote uko gurasoek gauari, eta kasikplazerei; hori ere aitortu zidan, begiak begietan,eta haurrengandik kanpo ere bizitza zegoela, bizi-tzak jarraitu egiten zuela.

Ez zekiela zergatik izan zuen horren erreakzio harri-garria, erantzun zidan, ihes antzeko hartaz galde-gin nionean; hori, eta beharbada ez zela horrenharrigarria ere. Egun txarra izan omen zuen. Goizerdian, ezezagun baten sms estrainio bat jaso zuen:«Seguruenik jakingo duzue, baina badaezpada ere:Federicoren aita hil da». Izu laborriak hartu omenzuen, panikoak. Gizonaren semearen izena da Fede-rico… Eta panikoak ez zion pentsatzen utzi: txan-txa bat iruditzen zitzaion, baina makurkeria han-diaz egina inondik ere. Egun txarra izan omenzuen eta gaueko deiarekin beraren nahasmenduakgoia jo zuen. ‘Eguna makur hasi zitzaidan, eta aremakurrago amaitu’. Ez, ez omen zekien zergatikizan zuen horren erreakzio adierazgaitza, halaxedefinitu zidan: ‘Adierazgaitza’. Baina beharbadaez zen horren harrigarria ere. Eta, kontuak kon-tu, ordurako kanpoan zegoen.

Gaugiro ederra egiten zuela esan zidan; hori eta,hala ere, tokiz kanpo sentitu zela, kaiolara ohitu,eta ustekabean askatu duten txoriñoaren gisara.Beharbada horrexegatik, konbultsiboki ari zen

13

maketa Joan 8:maketa mundua lo-1 17/11/10 12:32 Página 13

Page 11: Hartzak, erlojuak eta beste piztia batzuk - img.txalaparta.eus · 4 Patxi Zubizarreta| (Ordizia, 1964). Euskal Filologia ikasketak egin zituen eta harrezkero Gasteizen bizi da. Haur

ateratzen etxearekin lotzen zuen eta zilbor hes-tea zitzaion sakelako telefonoa. Emakumearendeiren baten zain. Baina hark deitzen ez. Hamai-ka taberna eta kafe kanpotik ikusmiratu zituen;sartu, ez sartu ibili zen, bat hautatu ezinik. Aka-beran, ezezaguna zitzaion kafe etxe batean sar-tzera deliberatu zen; besoak barran antxumatu,eta botila bat ardo zuri eskatuko zuen baldin etaezin patetikoago sentitu izan ez balitz, baldin etazerbitzariak eta zenbait bezero bakarti begirikkendu gabe zeudela sentitu izan ez balu. Huraberarentzako eztokia zelako uste osoarekin, kafeetxetik irten eta, aurrerago, nekadurak berak bereordez erabaki zuen terraza batean eseri behar zue-la, eta luze egon zen zerbitzariaren zain, harik etaohar bati erreparatu zion arte: «Mahai zerbitzu-rik ez». Salazarren tonerraka altxatu zen eta nora-gabeturik jarraituko zuen beste terraza bateanemakume beltzaran bat lanean ikusi izan ez balu.‘Botila bat ardo zuri, eta ibuprofeno bat, mesedez’,eskatu zuen bezeroen arteko anonimatoan ego-kitu zenean, sakelako telefonoa mahai gaineanutzirik. Eta poztu egin zen zerbitzari beltzaranakez ziolako galdegin ‘Botila bat ala kopa bat?, etapoza handiagotu egin zitzaion Monte Mayor ardoalentejoarra ezin hotzago atera zionean. Laketu-xeago sentitu zen han azkenik, eta bat-batean ohar-tu zen atsegina zela, askatasun estreinatu berrihartan, orain bera izatea denbora pasa besteeibegira zegoena. Eztarria lehor baino lehorragobaitzuen, hurrupa luze pare batean hustu zuenlehen kopa eta lurrera bota zuen pilula, bestorduzzigarrokinak nola. Telefonoa hartu zuen bien bitar-tean, behin, birritan, hirutan, eta nahigabea berri-tu zitzaion dei gehiago ez zeukala ikusirik. Azke-

14

maketa Joan 8:maketa mundua lo-1 17/11/10 12:32 Página 14

Page 12: Hartzak, erlojuak eta beste piztia batzuk - img.txalaparta.eus · 4 Patxi Zubizarreta| (Ordizia, 1964). Euskal Filologia ikasketak egin zituen eta harrezkero Gasteizen bizi da. Haur

nak miatzen hasi, eta, ‘João, zakilberde alaena!’, ate-ra zitzaion zenbaki ezin luzeago bat bistatzean, etabortitzegi sakatu zuen telefonoa itzaltzeko teklagorria: guztiz deskonektaturik egoteko premia sen-titu zuen. Azkar samar hustu zuen botilak lagun-durik, madarikazio gehiago ere jaulki zituen,denen kontrakoak, baita bere buruaren kontra-koak ere, eta whiski bat eskatu zuen. Egia esate-ra, batik bat emakume beltzarana hurbil zedineta haren irribarre zabala berriro ikustearren eska-tu zuela; hori ere aitortu zidan.

Erabaki bat hartu beharra zeukala esan zidan;hori, eta guztiz ezindurik zegoela, guztiz blokea-turik. Alde batera, João zegoen, harengana joanedo ez erabaki beharra zeukan; baina, beste alde-ra, ezer baino lehen gau hartan zer egin argitubehar zuen eta, inondik ere, beraren nekadura-rekin, beraren nahasmenduarekin, une hartan era-baki gehiegi ziren. Artean dei malapartatua eginzuenaren ahoskera arrotzaren oihartzuna entzu-ten zuen, edota emaztearen hitz zapuztuak, ‘Papao’,‘Kinkilimanko’, eta akaberan ‘Monsieur Pires,Mario Pires?’ hitzak berritu zitzaizkion.

Gaueko dinamika burbuilatsu hartan lekukorikpasiboena zela esan zidan, ikusezinena, han ego-nik ez baitzegoen han; hori, eta harritu egin zelaaurrena erlojuak eta harribitxiak eta, hurrena, Joãokesaten zuen bezala, pipatzekoak eskaintzera ingu-ratu zitzaizkionean. Telefonoa bezalaxe zegoen,deskonektatua, guztiz blokeatua, eta hala ere lehe-nengoz bihozkada izan zuen gau hartan ez zelaetxera itzuliko, ez zuela itzuli behar, etxera edoapartamentura; horixe zela inkontzienteki hartu

15

maketa Joan 8:maketa mundua lo-1 17/11/10 12:32 Página 15

Page 13: Hartzak, erlojuak eta beste piztia batzuk - img.txalaparta.eus · 4 Patxi Zubizarreta| (Ordizia, 1964). Euskal Filologia ikasketak egin zituen eta harrezkero Gasteizen bizi da. Haur

zuen lehen erabakia. Egia zen, emakumeak esanbezala, João anaia ttikia besteren lapikotan ogia sar-tu zalea zela, dohaina zuela besteren bizitzen nora-bidea aldatzeko, baina bikote barneko arazoen gai-netik zegoen ezbehar bat sumatzen zuen, larrialdibat.

‘Pipitaki, papataki’, esan zidan gero; hori, eta ‘Zerda airea bezain ikusezina izan arren, harria bezaingogorra eta elurra bezain hotza dena?’. Ezin uka-tuko dut hasiera batean ustekabean harrapatu nin-duela, eta antzeko zerbait sentitu nuela, kafebagoian, bat-batean Nortasunaren test tibetarra-ren kontuarekin hasi zitzaidanean. Bai, inondikere desegokia iruditu zitzaidan bere bizitzarenkontakizuna igarkizun batekin apurtzea, eta halaere, ustekabean, aliritzi hasi nintzen erantzunakbotatzen: ‘ura’, ‘izotza’, ‘kristala’ asmatu nuen hiru-garrengoan (testaren kontua amaitu, eta jostetaknoizean behin ongi daudela onarturik, nik ere IChing teknika baliatu nuen gero berari beste jokobat proposatzeko, eta damu dut proposatu izana,baina hori beste upel bateko garagardoa da). ‘Hori-xe, kristala!’, denborak bizitzan kristal bat ipiniaziola esan zidan haur baten irribarre malezia-tsuarekin, ‘Baina Joãori buruzko deia jaso aurre-tik, egia esan’; hori, eta, topikoa barkatzeko eska-tzearekin batera, eulien gisara behin eta berrirokristal haren kontra egiten zuela, eta ezinezkoazitzaiola aurrera egitea. Ustez, dena aditzera ema-ten zuen irribarre batez erantzun nion nik.

‘Pipitaki, papataki’, jarraitu zuen nire ezinegonaareagotuz; hori eta, ‘Ekuazio bat da: aukerak zatidamua gehi π’. Baina niri pentsatzeko astirik eman

16

maketa Joan 8:maketa mundua lo-1 17/11/10 12:32 Página 16

Page 14: Hartzak, erlojuak eta beste piztia batzuk - img.txalaparta.eus · 4 Patxi Zubizarreta| (Ordizia, 1964). Euskal Filologia ikasketak egin zituen eta harrezkero Gasteizen bizi da. Haur

gabe, ‘Erabakiak, erabakiak!’, erantzun zidan. Etaekuazioko π horrek zer esan nahi zuen galdeginniolarik, esan zidan pitokeriak zirela: ‘Edozeinerabaki harturik ere, π zeinuak gogorarazten dizubeti, egokiena eta zuzenena izanik ere, hutsala etahutsaren hurrengoa izango dela, eta bizitzarenzirimolak noranahi eramango zaituela pipirika’.Horrekin batera, gaineratu zuen istant batez auke-ra izpi bat sumatu zuela gertakari haietan: behar-bada, bide batez, egoera nahasgarri hura baliatu,eta bere bizitzaren zenbait kontu birplanteatzenahal zituen.

Mahaitik altxatzean botila ardoa eta bi whiskiordaindu zituela esan zidan; hori eta, bulkada batijarraiki, zerbitzariarentzako eskupekoa uzteare-kin batera, ordain-txartelean telefono zenbakiaidatzirik utzi zuela bere izenaren alboan. Horrenondotik, kafe etxetik urrundurik, kantoi bateangelditu zen emakumea azpiltxoa jasotzen ikuste-ko, beraren zenbakiaz ohartzen ote zen jabetze-ko, baina hura mahai artean presatua baitzebilen,ezin izan omen zuen halakorik ziurtatu. Nerabebaten gisara sentitzen zela, baina aztoramenduhandiegirik gabe, tren geltokira inguratzera deli-beratu zen, Santa Apoloniara. Eta beharbada bihoz-kada izan zuelako gau hartan ez zela Tranquili-dade apartamentuetara itzuliko –lehenengozaipatu zidan beraren behin behineko bizitokia-ren izena–, bide batez galdera egin zuen haran-tzean zeuden hoteletan, baina uztail amaiera iza-ki, eta asteburua ate joka, denak ala denak erebeterik topatu zituen. Eta orduan nik beraren jar-duna eten, eta esan nion tamala zela nirekin topoegin ez izana, ordutsu hartan ni ere kalerik kale

17

maketa Joan 8:maketa mundua lo-1 17/11/10 12:32 Página 17

Page 15: Hartzak, erlojuak eta beste piztia batzuk - img.txalaparta.eus · 4 Patxi Zubizarreta| (Ordizia, 1964). Euskal Filologia ikasketak egin zituen eta harrezkero Gasteizen bizi da. Haur

bainenbilen, baina handik urrun, Chiado ingu-ruan alderrai. ‘Patuak tren berean elkartu nahiizan gaitu, baina imajinatzen al duzu, bart, biokterraza berean eseri izan bagintu?’. Istant batez,gizonak begirakunea jaitsi, eta nire bularraldearijosi ziolarik, halako zorabio batek hartu ninduen;alditxarturik altxatu nintzen komunera joateko.

‘Egin kontu gizonen komun batera sartu eta, txi-zaginean ari zarela, argia itzaltzen zaizula, taber-nan xuhurrak direlako edo, besterik gabe, zureaurretik sartu denaren argialdiarekin hasi zare-lako’, esan zidan komunetik itzuli nintzelarik; hori,eta ‘imajina ezazu zure egonezin horretan bestebakarren bat sartu, argia piztu, eta sekulako ika-raldia hartzen duela zu, han, ilunpetan, auskalo-zertan ikustean. Izan ere komunetakoa, batik batgizonena, oso giro estrainioa baita. Egin kontu,estualdi batean, azken unean komun bat topatu,hara sartu, baina ez dagoela paper higienikorik,edota alboan dagoenaren arnasbeharrak eta gai-nerakoak entzutera behartua zaudela. Halakoxegiroa esan nahi dut…’. Hori ere esan zidan etaberriro harritu egin ninduen bere konparazio eska-tologiko samarrarekin. Gizonak argitu zidankomun sentimendua deitzen ziola horri, ‘Bizitza-ren aurrean deseroso, tokiz kanpo, ezdenboransentitzeari’, eta komun sentimendu horrexek har-tua zegoela adierazi zidan, horrela sentitu zela gel-tokira bidean topatu zuen giro dekadente hartan;baina sentimendu horrek askoz lehenagotik era-saten ziola. Atzera kontaketari loturik, geltokirabidean taberna zulo batetik emakume bat irten,eta larrutan egin nahi ote zuen galdegin ziola esanzidan; hori eta, galderak –edo egoerak?– bere ego-

18

maketa Joan 8:maketa mundua lo-1 17/11/10 12:32 Página 18

Page 16: Hartzak, erlojuak eta beste piztia batzuk - img.txalaparta.eus · 4 Patxi Zubizarreta| (Ordizia, 1964). Euskal Filologia ikasketak egin zituen eta harrezkero Gasteizen bizi da. Haur

nezina areagotu zuela: edozein bazterretatik ema-kumearen bizkarroia edo beste edonor irten, etalabana lepoan ipintzen ahal zion. Baina laster bis-tatu zuen geltokia eta, haren kanpoaldean, etor-kinen eskulturaren bazter batean kartetan ari zirentaxizaleak. Eta niri gustatu egin zitzaidan, barnegiro ilunarekin ibiliagatik, gizonak xehetasunaknabarmentzeko erakusten zuen jokamolde hura.

Surexpresoa arratsaldeko 16:01ean irteten zelajakinarazi zioten, ordutegiaren bitxikeria nabar-mendu zidan; hori, eta Hendaiara baino ez zelairisten, aspaldian kendu baitzuten urtetan hain-bat eta hainbat etorkin garraiatu zuen Lisboa-Parislinea. Hendaian, hala ere, Baionarako trena har-tzen ahal zuela; hori ere jakinarazi zioten, eta ordu-bete eskas baino ez zuela behar hara iristeko. Ezzidan erantzun hegazkinez ere joaten ahal zelaadierazi nionean. Besterik gabe argitu zidan arba-soen gisara bidaiatu nahi zuela, eta une hartan ezzitzaiola bururatu abiatzen zen lehen trena har-tzea, Coimbrarako esate batera, lehenbailehen abia-tzea alegia. Taxi bat hartzea eta apartamenturaitzultzea ere ez omen zitzaion bururatu. ‘Eskerrak,bestela ez zintudan ezagutuko’, esan zidan, etaezpainak atzamarraz inguratu zizkidan.

Geltokiko ingurumaritik lehenbailehen irten nahiizan zuela esan zidan; hori eta, pausu luzeka, hiri-gunera itzuli zela. Ez zuela gehiago hondoratunahi edota, txarrean, bere buruari ahalik eta kon-tu gehien egin nahi ziola. Luze gabe, ezezagunazitzaion Terminus hoteleko izarrak ikusi zituen,eta prezioari erreparatu gabe, disponibilitateazgaldegin zuen. Ez zen poztu baiezkoarekin eran-

19

maketa Joan 8:maketa mundua lo-1 17/11/10 12:32 Página 19

Page 17: Hartzak, erlojuak eta beste piztia batzuk - img.txalaparta.eus · 4 Patxi Zubizarreta| (Ordizia, 1964). Euskal Filologia ikasketak egin zituen eta harrezkero Gasteizen bizi da. Haur

tzun ziotenean eta, bai, aitzitik, 303 gelan –ordu-rako ez zitzaidan bitxia iruditu gelaren zenbakianabarmentzea–, telebistapean, minibarreko armai-rutxoa deskubritzean. Bourbon bat hartu zuen,miniaturazkoa, eta hurrupa bat jo ostean, mahai-ko papera eta luma eskuratu zituen. Terminus ida-tzi zuen. Terminus, besterik ez zitzaion atera.Komun desinfektatuegira joateko altxatu zen, eta,harantzean, hotelari buruzko propagandako libu-ruxka hartu zuen. Txiza egiteko komun ontzianeseri zenean, argibideak irakurtzen hasi, eta harri-tu egin zen hotelak eskaintzen zituen burukoenkartarekin. Gogoan ditut: lepokoa, duvet, latex etatop. Eta gogoan ditut, hain zuzen ere, oroitzennuelako, Japonian, pertsona bakartientzako buru-koak saltzen direla: beso babesle baten formare-kin emakumeentzat, eta hanka bilduak itxuratzendutenak, kuleroen erpin bat agerian, gizonentzat;baina gizonak ez zidan etenik egiten utzi. Tele-fonoa atera zuen gero eta ezin uka nahigabea har-tu zuela: aurreko terrazako zerbitzariari zenbakiautzia zion eta, nahasmenduarekin, gailua pizteaahantzi! Ez zuen espero, baina haren deia jaso-tzeko aukera hutsak kilikatu egiten zuen; eta espe-ro bezala pantaila geldo agertu zitzaion, dei bakarbaten aztarrenik ere gabe, ezta emakumearenaere, eta une hartan norbait berataz kezkaturikagertzea behar zuen, norbaitek berarekiko ardu-ra erakustea. ‘Beharbada, azken batean, hilik nen-goen…’, esan zidan, eta iruzkin hura ahoberoke-ria hutsa iruditu zitzaidan, boutade bat.

Aurpegia doi bat freskoturik, esan zidan atzeramahaira eseri, eta eskolan zigortu duten haurra-ren gisara ekin ziola terminus hitza kopiatzeari:

20

maketa Joan 8:maketa mundua lo-1 17/11/10 12:32 Página 20

Page 18: Hartzak, erlojuak eta beste piztia batzuk - img.txalaparta.eus · 4 Patxi Zubizarreta| (Ordizia, 1964). Euskal Filologia ikasketak egin zituen eta harrezkero Gasteizen bizi da. Haur

terminus, terminus, terminus, maiuskulaz, haursaiatuaren idazkeraz, sendagile letraz…, harik etadena marraz eta zirriborroz bete, eta papera birrin-du zuen arte; harik eta, errepikatuaren poderioz,hitza esanahigabetu zuen arte. Hori esaten arizitzaidala, ezustean, tren bat bortitz igaro zitzai-gun kontrako norabidean eta, mugimendu arebortitzagoaren eraginez, trenbide paraleloko argi-tasun iheskor hark asaldatu egin zuen gizona. Kon-taketa eten behar izan zuen. Begiak begietan gera-tu zitzaidan. ‘Barkatu’, esan zidan; hori, etasentitzen zuela, bera peripatetikoa irudituko zitzai-dala –oso gustuko ez dudan hitz hori erabili zuen–,eta seguruenik onena kontaketa nardagarria–adjektibo hori erabili zuen, hala ere– bere horre-tan uztea izango zela. Irribarre batez erantzunnion nik. ‘Benetako historiak interesatzen zaizkit,benetako historien xehetasunak’. Uste dut orduanizan zela, orduan edo maparen kontua aipatzeanbestela, Coimbrako Unibertsitatean Historia ira-kaslea zela adierazi zidanean. Eta nik ere begiakbegietan, vinho verde xorta bat zerbitzatu nion,hondarra.

Hoteleko gelan galtzak erantzi zituela esan zidan;hori, eta orduan ohartu zela galtzontzilorik gabezegoela. Egiaztapen horrek areagotu egin bide zionjaustasuna: horren kontzientzia ez izateak begienbistara ekarri omen zion nahasmenduaren handia.Elastiko beltz hutsarekin geratu zen ohearen ertzbatean, ohazala alboko ohera erretiratu ostean. Gauhartakoa erabakia zuela pentsatu zuen, baina biha-ramunekoa ikuskizun zegoela, eta seguruenik horre-xegatik ez zuela lokartzerik izan. Tranquilidadeapartamentuetatik irten zenetik gutxi gorabehe-

21

maketa Joan 8:maketa mundua lo-1 17/11/10 12:32 Página 21

Page 19: Hartzak, erlojuak eta beste piztia batzuk - img.txalaparta.eus · 4 Patxi Zubizarreta| (Ordizia, 1964). Euskal Filologia ikasketak egin zituen eta harrezkero Gasteizen bizi da. Haur

ra hogeita lau ordu igaroak zirela nabarmenduzidan, eta ikaragarria dela bizitza nola alda dai-tekeen kasik une batetik bestera. Eta uste nue-nean berriro ere komun sentimendua aipatzen etabizitzaren aurrean deseroso sentitzen zela esakahasiko zitzaidala, aitorpen hau egin zidan: ‘Eske-rrak noizean behin zu bezalako izar iheskorrekzeharkatzen duten…’, eta esakune maiztu horreksentipen kontrajarriak eragin zituen niregan.

Asko edana zela esan zidan; hori eta, hala ere, ezzegoela mozkorturik. Masturbatzen saiatu zen,mekanikoki. Bazekien horrek lasaitzen lagundu-ko ziola. Bakarrean ahalegindu zen, gau hartakozerbitzaria edo gogoko zituen emakume batzukgogora ekarriz; telebistan ordaindu gabe ikustenziren irudi elurtuekin gero, baina ezinezkoa ger-tatu zitzaion. Harrera gelako langilearen bitartez,emakume larrumerkeren bat eramatea bururatuzitzaion, lehen ikusitakoa ez bezalako norbait, bai-na ez zuen beste inorekin egoteko gogorik. Besteburuko bat eskatzeak ere ez zion ezer askoriklagunduko. Azken ordutako gertakariak berritzenhasi zen, akaberan, azken eszenak aletzen, etalehenengo aldiz pentsatu zuen zakarregia izanzela bikotekidearekin, beharbada neurriz kanpo-ko erreakzioa izan zuela. Alabaina, ez zuen erru-dun sentitu nahi, ‘Ez dut errudun sentitu behar’,zehaztu zidan, eta begirakunea nire eraztunei josizien arren, poztu egin ninduen horiei buruzkogaldera ez egiteak.

Loezak gutxitan erasaten ziola esan zidan; horieta, noiz edo noiz, hala ere, lehendabiziko loarenostean esnatu egiten zela. Halakoetan, izaretan

22

maketa Joan 8:maketa mundua lo-1 17/11/10 12:32 Página 22

Page 20: Hartzak, erlojuak eta beste piztia batzuk - img.txalaparta.eus · 4 Patxi Zubizarreta| (Ordizia, 1964). Euskal Filologia ikasketak egin zituen eta harrezkero Gasteizen bizi da. Haur

jira eta bira hasten omen zen, altxatu ere eginbehar izaten zuen, komunetik pasatu, ura edaneta, oherakoan, haurrak ikusi. Bai, loezak gutxi-tan erasaten zion, baina halakoetan bazirudienez zela bere gorputzean kabitzen, barrena bider-katu egiten zitzaiola, zabaldu beharra zeukala, etahalakoetan ohekidearen presentzia eramanezinagertatzen zitzaiola, itogarria. ‘Nire espazioa ken-tzen didan arerioa iruditzen zait’. Iglu baten ame-tsa ere aipatu zidan, baina ez nion behar bezalaulertu. Txantxa txar bat eginez –aitortu beharradaukat–, apartamentuen eraikinak Tranquilidadeizena izan arren, han hertsirik sentitzen zela esanzidan, klaustrofobia eragiten ziola, ezinegon larria.Beharbada horregatik zebilela horren erretxin,hitz hori erabili zuen: ‘erretxin’, edo ‘gozagaitz’bestela. Emakumearekiko erreakzioa ere hortixebide zetorkion, edo goizean jaso zuen sms nahas-garri hartatik: ‘Eguna makur hasi zitzaidan, etaare makurrago amaitu’. Esango nuke kontu horiek,izan berritasunagatik izan larritasunagatik, guz-tiz asimilatu gabe zituela, eta bere burua arteanbezperako gertakari likatsuetatik atera ezinik zebi-lela, alegia, oztopoak zituela nirekin bizitzen arizen orainaldi iheskorra bete-betean sentitzeko.Niri, baina, kontrara gertatzen zitzaidan, eta ‘Bai-na ez zara logale…?’, erantzun nion, maleziatsu,bere ohe bagoira joatea proposatu zidanean. ‘Neu-re gelan har dezakegu…’.

Loezaren arrazoietako bat erabakia hartzeko uneaberandutzea ere izan zitekeela esan zidan; horieta, tarteka, gau minean bere bihotz pilpira azka-rrak garbi entzutea. ‘Gertatu al zaizu noizbait?’,zuzendu zitzaidan, ‘baina ez halako esfortzu fisi-

23

maketa Joan 8:maketa mundua lo-1 17/11/10 12:32 Página 23

Page 21: Hartzak, erlojuak eta beste piztia batzuk - img.txalaparta.eus · 4 Patxi Zubizarreta| (Ordizia, 1964). Euskal Filologia ikasketak egin zituen eta harrezkero Gasteizen bizi da. Haur

ko baten ondotik, bestela baizik, ustez erlaxatu-rik zaudela… Halakoetan bihotza une batetik bes-tera geldituko zaizula pentsatzen duzu: azkenazoroitzen zara, azkenak beldurtzen zaitu’. Uste dutorduan esan zidala portugesez angústia hitza lati-neko angustus hitzetik datorrela, eta toki estu etahertsia adierazten duela; esango nuke orduanberriro ere aipatu zidala igluaren ametsa. Gogoe-ta haiek burutik uxatu nahian, telefonoa jaso zuenmesanotxetik: gaua pantailan. Eta berak zerbi-tzaria gogoan, eta João, eta Adela. Papao deitu ezzion, bada. Papao… Baina biraoa, berez, ez omenzitzaion horren mingarria. Serioski pentsatzenhasirik, mingarriagoa familia pantomima batenpartaide izatea zitzaion, urteetan rol bera jokatuizana eta, areago, aurrerantzean ere jokatu beharizatea. Nekaturik zegoela aitortu zidan. Familiakelkarren kalkoa zirela esan zidan, elkarren foto-kopia. ‘Erdizka bizitzera ohitzen zara, erdizka, bizi-poz handiegirik gabe, zure bizimoldea plegatze-ra…’. Etxean obretan zeudela gaineratu zidan, etahorregatik zeudela apartamentuen eraikin ziztrinhartan. Etxea berregokitu beharrean, langela ken-du, eta seme-alabei gela bana eskaini nahi izan zie-tela azaldu zidan; hori, eta beharbada berak erebere barne gelak berregokitu beharrean zegoela.Nahasirik zegoela esan zidan, eta barkatzeko bereerredundantzia, bere itzulinguruak. Baleki, topikoaizan arren, niri zenbat gustatu zitzaidan barne gelakberregokitzearen kontu hori; baleki nik inbidiazbegiratzen niola, aukera hori zeukalako, eduki…;baleki beraren konpartimendua –konpainia– oasiazitzaidala, estutasun hark hurbiltasuna indartzenzidala.

24

maketa Joan 8:maketa mundua lo-1 17/11/10 12:32 Página 24

Page 22: Hartzak, erlojuak eta beste piztia batzuk - img.txalaparta.eus · 4 Patxi Zubizarreta| (Ordizia, 1964). Euskal Filologia ikasketak egin zituen eta harrezkero Gasteizen bizi da. Haur

Gero berriro ere kontaketari lotu, eta esan zidan,sosegatu ezinik, ohetik altxatu zela; hori, eta mahai-ra eseririk pantomima idatzi zuela arestiko Ter-minus hitzaren ordez, eta monotonia, eta asper-duria, eta jaustasuna, eta gorrotoa. João idatzi zuenhurrena. Sintrako jauregia ezagutzen ote nuen gal-degin zidan, eta ba ote nekien portugaldarrek Sete-ais esaten diotela. ‘Bai’ eta ‘Ez’ erantzun bainion,esan zidan frantsesek Portugal inbaditu zuteneanhango edergailu eta aberastasun guztiak lapurtuzituztela, eta horrek herritarrengan sekulako nahi-gabea eragin zuenez, harrezkero Seteais edo Zaz-pi Aieneen Jauregia deitzen diotela. Etxean, baka-rrean zeudela, emakumeak ‘Seteais’ esaten zionJoãori, eta ‘Seteais’ idatzi zuen gizonak. Bi bat urteziren anaia ttikiak Pirinioetara alde egin zuela,ustez eta tesia egitera Erromanikoan deabruakdituen errepresentazioei buruz, gabonetako zorionpostal bakanak behinik behin handik jaso zituz-tela eta, horiek salbu, harrezkero ez zutela harenberririk izan. Amak, ostera, joan zenetik Sebas-tian deitzen zion Joãori, Afrika iparraldean egin-dako espedizioaren ondotik itzuli ez zen erregea-ren gisara. Baina amak jada ez omen zuenbereizten nor zen nor, eta gainbehera horretan,gizonaren ustetan, Joãok eragin nabarmena izanzuen. ‘Haren begikoa izan da beti…’.

Oso gazterik, unibertsitateko ikasketak amaituere gabe, anaia ttikiak pintura sail batekin sarinazionala eskuratu zuela esan zidan; hori, eta era-kusketak Postmoderniako deabruaren mozorroakizenburua zuela –bitxi iritzi nion tesiak nahiz era-kusketak deabru hitza agertzeari–. Baina sariajasotzeko ekitaldian berriro ere mozkortu zen,

25

maketa Joan 8:maketa mundua lo-1 17/11/10 12:32 Página 25

Page 23: Hartzak, erlojuak eta beste piztia batzuk - img.txalaparta.eus · 4 Patxi Zubizarreta| (Ordizia, 1964). Euskal Filologia ikasketak egin zituen eta harrezkero Gasteizen bizi da. Haur

pasa-pasa eginik agertu omen zen, eta, ‘Ongi eto-rri infernura’, oihukatu bitartean, ikusleriaren gai-nera pintura gorriz beteriko globoak jaurtitzeariekin zion, tartean kultura ministroaren gainera:‘Gucciren soineko bat zeukan, hortik atera kon-tuak’. Gertakariak telebista guztietan agertu ziren,handiki askoren modelo zipriztinduak eta piurabarregarriak nonahi argitaratu ziren; koplak ate-ra zizkioten anaiari eta harrezkero Artearen etsaiezizena geratu zitzaion. ‘Bere buruari harrika egin,eta, esan gabe doa, gainbehera etorri zitzaion’.Harrezkero João laguntza eske joaten zitzaien,gero eta sarriago, eta bera izan zen bere bizitza-ren hondamendiaren eragile nagusia: arte gale-ria bat zabaldu nahi zuela, best-sellerra izangozen liburu baten proiektua zela…; eta, gero etaokerrago, oraingo honetan zaldi negozio bat zela,Errusiatik etorritako karga ontzi bateko eztia eros-teko proposamena zela… Aitak ere uko egin beharizan zion herentzia aurreratzea eskatu zionean:egunen batean gurasoen etxea anaia zaharra etaarrebaren artean banatuko zuten; horren truke, Joãokbitartean gurasoen aurrezki gehienak jasoko zituen.Gizonaren ustetan, aitak ongi jokatu zuen, bainabi anaien arteko harremanak hondoa jo zuen etaJoãok, egun batetik bestera, Lisboatik alde eginzuen. ‘Belearena egin zuen, beti bezala’. Furgonetanjoan zen, Pirinioetara, eta familian gero eta gutxia-go ekartzen zuten hizpidera, kasik tabu bihurtze-raino: berririk ez, berri on. Funtsean, gizona bat zeto-rren Adelarekin, baina ezin zuen esplizitatu.‘Etxekalte’, idatzi zuen gizonak. Baina albisteak iri-tsi berriak ziren, ustekabean etorri ere, eta, itxuraguztien arabera, berri txarrak ziren. ‘Gibelandi, bizi-zale, potrozorri’, idatzi zuen gero, ‘Seteais’.

26

maketa Joan 8:maketa mundua lo-1 17/11/10 12:32 Página 26

Page 24: Hartzak, erlojuak eta beste piztia batzuk - img.txalaparta.eus · 4 Patxi Zubizarreta| (Ordizia, 1964). Euskal Filologia ikasketak egin zituen eta harrezkero Gasteizen bizi da. Haur

Berriro ere telefonoa hartu zuela esan zidan; hori,eta aparailuko argazkien karpeta zabaldu zuelaFatima eta Federico seme-alaben argazkiak ikus-teko; baina trenean, niri, zorionez ez zizkidan era-kutsi. Handi omen zeuden, oso handi, eta batzue-tan izularritu egiten zen haiek ikustean, batik batdutxarako unean. 9 eta 7 zenbakiak idatzi zituenhaien izenen alboan, eta akaberan: 47. Eta izula-rritu egin zen berriro ere, eta bere izena idatzizuen, eta alboan: ‘Papao, oilobusti, zakilberde’.Mario izena idatzi zuen berriro ere, behin eta berri-ro, eta amaierako o letra 0 zenbakia bilakatuzitzaion, eta izen hau ere esanahigabetu eginzitzaion kopiatzearen poderioz. Bai, noiz edo noizzorabio berbera sentitzen zuen seme-alabek ‘Aita’esaten ziotenean, haiek bere aitatasunaz, adinaz,arduraz, betebeharrez kontziente egiten zutenean.

Noizbait ere burua paperetatik jaso, eta hotelekogelan halako klartasun ahula sartzen hasia zelaohartu zen; hori esan zidan, eta eguna gauari gai-lentzen zaion guztietan bezala –eta alderantziz–istant gutxiko krisi existentzial bat nozitu zuela.Bai, beharbada orduan esan zidan irakaslea zela,edo nik ondorioztatuko nuen. ‘Egon al zara Belém-eko museo kartografikoan?’, galdegin zidan eta,nire ezezkoarekin, erantzun zidan berarentzattoki kuttuna zela, eta badela bertan xiv. mende-ko mundu ezaguna erakusten duen mapa bathonako idazkuna daukana: «De aqui para diantesó há dragões». Eta gaineratu zidan bera ere hala-xe sentitzen zela, aldi ezagunegi baten amaieran,zer etorriko… ‘Zure jokoko erantzunek ere ez dida-te bestelakorik iragarri’, gaineratu zidan mingu-

27

maketa Joan 8:maketa mundua lo-1 17/11/10 12:32 Página 27

Page 25: Hartzak, erlojuak eta beste piztia batzuk - img.txalaparta.eus · 4 Patxi Zubizarreta| (Ordizia, 1964). Euskal Filologia ikasketak egin zituen eta harrezkero Gasteizen bizi da. Haur

lin. Ezin ukatuko dut aitorpen horiek gizona mai-tagarriago egin zidatela, eta uxatu egin nituela tar-teka harekiko sentitu nituen zalantzak. Orduanbakarrik izan nuen nik ere asaskatzeko gogoa,neure barrenaz, nire familiaz; baina gizonak ezzuen etenik egiten eta nik, aukeran, horrela nahia-go: «De aqui para diante só há dragões».

Argitasunak, egun hartan, erabaki beharra zekar-kiola esan zidan: ‘Badakizu: aukerak zati damuagehi π’; hori, eta Joãorengana joan beharra senti-tzen zuela, baina baita hura antzarak ferratzerabidaltzeko gogoa ere, edota bere bizimoldea bir-planteatzeko gogoa, baina edozertarako ere gogo-gabeturik zegoela. Hotelaren kanpoaldetik, espa-loi garbigailu baten harrabotsa heldu zitzaion.Trepeta burrunbatsu horiek espaloietan harra-patzen zutenean, kontzientziarekin konparatzenzituen, eta kontzientziaren harrak segitu egitenziola iruditzen zitzaion. Baina gogoeta horiek eten,paperak berriro ere txiki-txiki egin, eta komunerajo zuen. Ispiluak itzuli zion irudia arrotza irudituzitzaion: begi zulo haiek, makarrak, bizarraren lohia,dena berea zuen, baina ez zuen bere burua ezagu-tu. ‘Arestian aipatu dizut komun sentimenduarena,ezta?’. Xaboien saskitxoa arakatu zuen bizarra egi-teko tresnen bila, bizarra mozteagatik baino gehia-go, urarekin eta aparrarekin luze freskotzeko, ideiakargitzeko. Baina hori ez beste guztia aurkitu zuen,eta besterik ezean dutxa bat hartu zuen.

Gelatik irten zen gero, eta minibarretik ez zuelaezer hartu esan zuen harrera gelan, despistez edoerresumin hutsez. Egunsentiko krisi areagotuagorabehera, goiz giroak on egin zion, egun berriak

28

maketa Joan 8:maketa mundua lo-1 17/11/10 12:32 Página 28

Page 26: Hartzak, erlojuak eta beste piztia batzuk - img.txalaparta.eus · 4 Patxi Zubizarreta| (Ordizia, 1964). Euskal Filologia ikasketak egin zituen eta harrezkero Gasteizen bizi da. Haur

aukera berriak zekarzkiola sentitu zuen. Bulkadahorrekin Alfamarako lehenengo tranbiara igo zen–beharbada Joãorekin igarotako haur denboraraitzultzeko– eta, luze gabe, neska gazte bat eserizitzaion alboan. Haren ezker oinari erreparaturik,neurrikoa zeukala esan zidan, ez luzeegia ez labu-rregia; hori, eta berak emakumeetan horrelakoakzituela gustuko, baina ni han ez banengo bezalaesan zuen, eta gaineratu zuen behatzetako atza-zalak morez margotuak zituela, eta hatzetakoetanpuntu beltz ñimiño bana, eta gona lila labur batekizter guriak ikustarazi zizkiola. Azken aldian nes-ka gazteengan sarri ikusi izan zituen orkatileta-ko horietako bat zeraman. Laster, baina, ez omenzuen pentsatu neskatilaren aita izan zitekeelakotopikoa; aitzitik, neska bere seme-alabak bezalaimajinatu zuen, erregalizak edo pipitak jaten, etahorrek itzali egin zion niri piztu berria zidan desi-ra. Ordurako begiratua ote zion nire oinari, zeriritziko ote zion?

Gero berriro ere kontaketari lotu, eta esan zidan,tranbiatik jaitsitakoan, ezustean eta bat ere zalan-tzarik egin gabe, kafe etxe jendetsu batera sartuzela; hori eta, gogogabeturik gosaldu arren, kroa-sanak eta kafe beroak indarberritu egin zutela, gor-putz baten jabe zela oroitarazi. Komunera ere joanzen; normalean gosaldu eta gero libratzen zen.Han zegoela, argia itzali zitzaion eta komun sen-timenduak harrapatu zuen berriro ere. Madari-kazio batzuk jaulki ostean irten zen, eta ordukohartan gutxi-asko berea sentitu zuen ispiluko iru-di urrikalgarria. Beste ezer erabaki aurretik, ohiez bezala, orduantxe deliberatu zen bizartegi bate-ra joatera. Gero, gerokoak.

29

maketa Joan 8:maketa mundua lo-1 17/11/10 12:32 Página 29

Page 27: Hartzak, erlojuak eta beste piztia batzuk - img.txalaparta.eus · 4 Patxi Zubizarreta| (Ordizia, 1964). Euskal Filologia ikasketak egin zituen eta harrezkero Gasteizen bizi da. Haur

Kalean barrena zihoala, gizonilo batekin estrope-zu egitean bere harridurak goia jo zuela esan zidan;hori eta, narrasti baten gisara, herrestan, gizon-txoak espaloia zeharkatu, eta bizartegi batean sar-tu zela. Bere onera etorri ezinik, irudikeria bat iku-si izan balu bezala, gizonak ezker begiratu zuen:auto biplaza horietako bat zegoen eta gizon herren-bela seguruenik handixe irten zen. Eskuin begira-tu zuen gero: bizartegi barnean, gizoniloa eserle-ku batean egokitua zegoen ordurako, bizarginarekinhizketan. Gora begiratu zuen akaberan: Tras-os-Pêlos, Cabaleireiro de homens. Eta gizona sartu eginzen oro ispilu eta axuleiu biribil zen bizartegian.Bizarginak, Quasimodo antzekoarekin hizketanjarraitu bitartean, gizonari eskuoihal handi bategokitu, eta zirujau baten zehaztasunarekin ari-tu zitzaion, eta heriotza horren hurbil sentiturik,gorputza bizirik zuela nabaritu zuen, eta gorpu-tzak eskertu egiten zituela heriotzaren ertzeanegonagatik kasik laztanak zitzaizkionak. Buruagoratzerik ez bazuen ere –bizia zuen jokoan–, begi-rada nola-hala jaso, eta New York hiriko argazkibeti-bat markoztatua begiztatu zuen, baina oin-ohar ironiatsu batekin: Chavesko ikusmira par-tziala. ‘Ez dakit Chaves iparraldeko hiriaren adi-tzea duzun’, argitu zidan zeharka, eta txukunerabili zuen elipsia. Café a Chave d´Ouroko egu-tegi bat ere ikusi zuen, eta begirakunea uztaila-ren 29 zenbakiari josirik, ongieza egin zitzaion.Orduan pentsatu omen zuen bera ere errealita-tean herrestan zebilela. Akaberan, erlojuko bi orra-tzak 9an zeudela ikustearekin batera, Hendaia-rako Surexpresoa 16:01ean irteten zela oroituzuen. Listua irenstean, zintzurra lehenengo gora

30

maketa Joan 8:maketa mundua lo-1 17/11/10 12:32 Página 30

Page 28: Hartzak, erlojuak eta beste piztia batzuk - img.txalaparta.eus · 4 Patxi Zubizarreta| (Ordizia, 1964). Euskal Filologia ikasketak egin zituen eta harrezkero Gasteizen bizi da. Haur

eta gero behera mugitu zitzaion, labanatik hurbil.Edozer erabakirik ere, berak gorputz atalak orozituen edozer aurrera eramateko; hori ere senti-tu zuela aitortu zidan.

Ustekabean, baina, izterrean telefono deia entzunaurreko dardarizoa sumatu zuela esan zidan; horieta, doinua entzuten hastean, bizarginari lasai se-gitzeko esan ziola, gero hartuko zuela, eta bizar-gin axolagabeak Bragako futbol taldearen gorabe-herez jarraitu omen zuen adiskide berbatsuare-kin. Bizarra egindakoan, biek ala biek ere hotzagurtu zuten, baina bera freskaturik irten zenkanpoko errealitatera, bere baitako gelak une ba-tez aireberritu izan balira bezala. Eta gizonak na-rrasti gisako gizon tarrapot hura izango zuen go-goan baldin eta telefonoak berriro jo izan ez balu.Pantailan, emakumearen izena agertu zitzaionager-gordean, baina, hitz egiteko prest sentituaga-tik, orduan ere ez zuen erantzuteko gogorik izan.Geroago deituko zuela erabaki zuen, deliberorenbat hartutakoan, berak nahi zuenean.

Noraezean, ibilian jarraitu zuela esan zidan; horieta, bien bitartean gogokoen omen duen igarki-zunaz oroitu zela: ‘Pipitaki, papataki: goizeanhamaika dorre eta gaztelu dituen paisaia da, bai-na iluntzerako denak eraitsiak dituena’. Baina nikez nuen erantzuterik izan, zeren orduantxe neu-re telefonoak jo baitzuen. Istant anbiguoa gerta-tu zen, bere laburrean gaizki ulertuz betea, zeren,nire telefonoaren doinuari argi antzeman arren,gizonaren eskua supituan mugitzen ikusi bainuen,eta iruditu baitzitzaidan, deiaren aurretik hasita-ko mugimendua zela, ni laztantzeko asmoarekin

31

maketa Joan 8:maketa mundua lo-1 17/11/10 12:32 Página 31

Page 29: Hartzak, erlojuak eta beste piztia batzuk - img.txalaparta.eus · 4 Patxi Zubizarreta| (Ordizia, 1964). Euskal Filologia ikasketak egin zituen eta harrezkero Gasteizen bizi da. Haur

agian, beharrizanarekin agian, baina gizonak sake-lera eraman zuen eskua, bere telefonora, eta niordurako solasean ari nintzen: ‘Bai, ongi bidean,ordu laurden barru Gasteizen naiz. Ados, gelto-kian’. Ospitalean izango dut astia igarkizunarenerantzun egokiaz pentsatzeko.

Gizona begirik kendu gabe nuen eta telefono zen-bakia emateko eskatu zidan; hori, eta ea axola zi-tzaidan noizbait deitzea. ‘Istorioak atsegin baldinbadituzu, agian nirea zertan amaitzen den ezagu-tu nahiko duzu’. Nik uste orduan etorri zitzaiolanirea ezagutzeko gogoa, baina ordurako beran-duegi zen, izan. Nahiago nuela ez ematea eran-tzun nion, gurea bere horretan izan zela kilikaga-rria eta, azken batean, nik berarekin harremane-tan jarri nahi izatera, aski nuela Coimbrako uni-bertsitatera deitzea eta ‘Monsieur Pires, Mario Pi-res?’ jaunaz galdera egitea. Ohe bagoiko konketanbigarrengoz doi bat txukundu, eta gizonak kon-partimenduraino lagundu zidan maleta ttikia ja-sotzera. ‘Ongi da’, esan nion, ‘hemendik aurreranahiago dut bakarrik ibili. Ez zaizkit despedidakgustatzen’, agurtu nintzaion, eta hori esatearekinbatera, ordurako lo trinko zeuden bidaideekikoaxolagabe, musu eman nion. ‘Erregalia izan da ni-retzat. Good night, and good luck’.

32

maketa Joan 8:maketa mundua lo-1 17/11/10 12:33 Página 32

Page 30: Hartzak, erlojuak eta beste piztia batzuk - img.txalaparta.eus · 4 Patxi Zubizarreta| (Ordizia, 1964). Euskal Filologia ikasketak egin zituen eta harrezkero Gasteizen bizi da. Haur

2.Marioren fadoa

maketa Joan 8:maketa mundua lo-1 17/11/10 12:33 Página 33

Page 31: Hartzak, erlojuak eta beste piztia batzuk - img.txalaparta.eus · 4 Patxi Zubizarreta| (Ordizia, 1964). Euskal Filologia ikasketak egin zituen eta harrezkero Gasteizen bizi da. Haur

introducción

Zenbat eta handiagoa izan gizarte batek lortutakozibilizazio maila, orduan eta errazago jabetzen da

bizitzaren konplexutasunaz. Hain da eramanezinaaskatasunak eta ezaguerak aurrez aurre ipintzen digutenhartu beharreko erabaki eta galderen kopurua, akaberan

paralizatu egiten baikaituzte.

toni segarra

bada lisboan, cais do sodré inguruan, erloju bitxi bat daukanBritish Bar bat. Bertan, segundo eta orduen orratzek aurreraegiten dute atzeraka idatzitako zenbakietan eta, ohitua ego-nagatik, norbera noragabe eta desorientaturik geratzen da, esa-te batera, ni bezala 11:35ean sartu, eta 10:03an irteten denean.Eta beharbada horrexegatik zuzendu naiz British Bar horreta-rantza, hiriguneko jendetzatik urruntzeko edo, besterik gabe,ibiltzearen onurengatik baino gehiago, Bar horretan neuretzakoispilu egokia topatuko nuelakoan. Dena garagardo –bete egi-ten nau eta asetu ez– eta whiski –bartekoarekin aski!– denedandegian, kopa bat vinho verde eskatu dut, edota ardo zuriahalik eta hotzena. Noragabe eta desorientaturik, begira gera-tu natzaio erlojuaren alboko zerbitzari beltxaren eskulturari,haren irribarre zabalari. ‘Pipitaki, papataki: zer da aurrera eginarren, berez atzera eta atzera, ezerezaren amildegiraino era-maten zaituena?’, jaurti diot, baina lehen bezain irribarretsu,lehen bezain isila jarraitu du. Adin batetik aurrerakoek bainoasmatzerik izango ez duten eta inondik ere hobetu beharkodudan igarkizuneko denborak horixe eragiten dit, desorienta-zioa, dekadentzia, desasosegua. Eta, azkenean, Joaõrengana joa-tea erabaki izanak ez dit sentipen hori arintzen (oraindik ere

35

Eskaparatearen beste aldetik

maketa Joan 8:maketa mundua lo-1 17/11/10 12:33 Página 35

Page 32: Hartzak, erlojuak eta beste piztia batzuk - img.txalaparta.eus · 4 Patxi Zubizarreta| (Ordizia, 1964). Euskal Filologia ikasketak egin zituen eta harrezkero Gasteizen bizi da. Haur

ez dakit erabakia zehazki non eta zein ordutan hartu dudan;oraindik ere ez dakit erabakia ere izan den, edo bulkada batbaino ez, betebehar familiar antzeko bat). Zer gertatuko zenatzoko deia jaso izan ez banu, pantomima domestikoak etenikizan ez balu? Zer gertatuko zen anaia popatik hartzera bidali,eta hemen geratuko banintz? Edota, zer gertatuko zen atzokozerbitzariak deitu izan balit, gaua elkarrekin igaro izan bage-nu?

Denborak nire erabakia bera moldatu du, edo aldarazi egitenahal zuen. Trena ordu ttikitan irten izan balitz, esate batera,04:01ean, nire itsutasunean hartu egingo nuen eta kitto, baina16:01ean irteten da eta denbora tarteak zalantzak areagotu bai-no ez dizkit egin (une batez anaiarena nola-hala bideratu, eta,alkoholaren eferbeszentzian, Luziarengana joatea ere burura-tu zait, Granadara…, edo hari sms bat bidaltzea: gogoratzen zai-danean harekin bizitzerik ez dudan guztia, azala pinportu egi-ten zait). Trena goizaldean irten izan balitz, Adelari trenetikbertatik deitzeak lagundu egingo zidan neure burua desenku-satzen eta adoretzen. Ez dakit. Haren gaitzespen edo galderenerasoari erantzun ezinik geratzean, erraz esaten ahal nion tre-na tunel bat zeharkatzen ari zela, ez zegoela estaldurarik (noiz-bait estaldurari buruzko igarkizuna asmatu behar dut, bainanagusientzat, hau ere haurrentzat zail samarra da) eta behar-tua nengoela etetera. Baina trena 16:01ean irteten da (orduestrainioa inondik inora), eta Joãorengana joateko erabakia har-tu dudanez, Rossioko bazter jendetsu bat hautatu dut Adelarinire erabakiaren berri emateko, zurrunbilo horren babesare-kin markatu ditut harengandik bereizten nauten bederatzizifrak. Begi klinikoa du Adelak, eta niri buruzko zenbat etadatu gutxiago eman, hobe.

Telefonoa eskuetan, zain egon naiz, baina noizbait ere keme-na bildu, eta deitu egin diot. ‘Zer moduz zaude?’, galdegin dit,

36

maketa Joan 8:maketa mundua lo-1 17/11/10 12:33 Página 36

Page 33: Hartzak, erlojuak eta beste piztia batzuk - img.txalaparta.eus · 4 Patxi Zubizarreta| (Ordizia, 1964). Euskal Filologia ikasketak egin zituen eta harrezkero Gasteizen bizi da. Haur

eta ni zur eta lur geratu naiz (atzo, ordutsu honetan, Federico-ren aitaren heriotzari buruzko smsa jaso nuenean bezalaxe;gero, berandu, beranduegi jakingo nuen institutuko ikaskidebaten aitaz ari zirela). Errietaka, mehatxuka hasiko zitzaidala-koan nengoen. Ea non egin dudan lo, hori galdegin dit segidaneta gaua bulegoan igaro dudala esan diot. Bere buruaz ezer esanaurretik, haurrek nitaz galdezka dabiltzala erantsi du, ez dakit,ni hunkitzeagatik edo. Itzulinguruka ibiltzeko gogorik ez nue-nez, banoala esan diot, joan beharra daukadala, bai, Joãorenga-na edo Joãorengatik, ez dakit oso ongi zer esan diodan, bainanire erabakia ozenki entzuteak neure burua konbentzitzen lagun-du dit. Eta trenez joango naizela, Surexpresoan, autoko agintepaneleko pantailak etengabe gogorarazten baitu «Hurrengoazterketa 35 egun lehenago egin beharra». Barkamena eskatu,ez eskatu egon naiz, baina azkenean ez dut egin. Ez dut erru-dun sentitu nahi, ez dut zertan errudun sentitu. Egoera da, hala-beharra, edo nik konbentzimendu horretan babestu nahi izandut. Bai, deituko dudala, noski, eta orduan izan da. ‘Sentitzendut’, esan dit, eta nik ez dut jakiterik izan zehazki zer sentitzenzuen, Joãorena, nirea, gurea… ‘Moldatuko al zara?’, galdegin diotlistua irentsi eta gero, eta berak baietz erantzun dit, ez kezka-tzeko, badirela nola-hala konpontzen ahal diren arazoak etakonponbiderik ez dutenak, letalak direnak alegia… Isilune batenostean, esan dit: ‘Eta zu, ez al zara gutxienez maleta egitera eto-rriko?’. Ezetz erantzun diot, bulegoko ezinbesteko lanak amai-tu behar ditudala, Manuel lankidearekin batzartu, eta bizpahiruegunetarako ezer gutxi behar dudala, ni ere moldatuko naize-la (Manueli lehenago deitu diot, uztailean geratzen diren lanapurrak beraren esku uzten ditudala esateko).

Adelari deitzeko, trenean lortzerik izan ez dudan zarata, babe-sa esan nahi dut, kalean topatu dut. Baina, zarata gorabehera,jasanezinak egin zaizkit bion arteko isiluneak, batez ere agu-rra zaildu duten azken hitzen artekoak. Haurrak jartzeko eska-

37

maketa Joan 8:maketa mundua lo-1 17/11/10 12:33 Página 37

Page 34: Hartzak, erlojuak eta beste piztia batzuk - img.txalaparta.eus · 4 Patxi Zubizarreta| (Ordizia, 1964). Euskal Filologia ikasketak egin zituen eta harrezkero Gasteizen bizi da. Haur

tzea bururatu zait, baina haiek Isabelarekin egongo ziren, nos-ki, eta Adela ospitalean. 12:21ean eskegi dut (‘Kapikua’, esan-go zidan Federicok alboan egonez gero, eta nik ‘Betirako txer-tatua’, esango nion josteta gogaikarriari uzteko; hark, azkenik,‘Antitxertoaren ziztada’, amaituko zuen, eta berriro ere hasikozitzaidan kapikuaka: begi matematikoa du semeak…).

Pays Basque, Bayonne, Mauleon, Sainte-Engrâce, Iruri, Maria.

Ez dakit zergatik, baina Casa do Alentejon bazkalduko nuela-koan nengoen, Baixan, baina, gero, seguruenik Adelaren oroi-tzapenek han eraso egingo zidatelakoan (zenbat ospakizun inti-mo, eta antzinako…), aurrera egin dut, jendetza eta turistasaldoen urrun, eta British Baretik Chiadorantza igotzean, ahan-tzia nuen La Brasserie de L’Entrecôte jatetxea ikusi, eta doi batlasaitu nau bertan bazkaltzea erabaki izanak (aukeran, Tajoibaiaren bestaldeko jatetxe xumeren batera joango nintzenitsas zapo caldeirada bat dastatzera, baina astirik ez, eta, bes-talde, futxo!, banuen hona etortzeko gogoa). Hala ere, lehena-go turista sentiarazi nauten zenbait erosketa egin behar izanditut: merkealdian zegoen Fred Perry markako bidaia poltsobat, nezeserra, alkandora beltz bat, galtzontzilo beltz parea, den-bora pasarako aldizkari bat eta koaderno hauxe. Eskerrak, bes-talde, telefonorako kargagailua erosterik izan dudan. Black-Berrya azkenetan nuen. Baina Rúa Garrett aldean erosketakegiten ari nintzela, to!, Ruben ikusi dut, Joãoren lagun mina.Kasualitatea. Bihotza golkora igo zait. Ez nuen nahi ni ikustea.Horrela ikustea. Anaiari buruzko argibiderik eman behar iza-tea. Gainera, langabezian dagoenetik are astunago dabil etagauza da anaiaren antzera laguntza eske hasteko, edota, jen-detasunik gabe, gizendu egin naizela esateko… Pues, pues, pues!Telefonoa belarrira jaso, eta deitzen ari nintzelako itxurak egi-ten hastea bururatu zaidan arren, espaloiz aldaturik, bizkarrezgeratu naiz eskaparate baten aurrean, kristaletan begira. Eta

38

maketa Joan 8:maketa mundua lo-1 17/11/10 12:33 Página 38

Page 35: Hartzak, erlojuak eta beste piztia batzuk - img.txalaparta.eus · 4 Patxi Zubizarreta| (Ordizia, 1964). Euskal Filologia ikasketak egin zituen eta harrezkero Gasteizen bizi da. Haur

Ruben, beti bezain kalakari, mapa bat ikusmiratzen ari zirenbi neskari hurbildu zaie. Antzarak ferratzera bidaliko zutela-koan, harriduraz ikusi dut, imintzioka, haiekin batera espaloianaurrera egiten. Ni, ostera, jatetxe honetan babestu naiz, turis-ta baten gisara kasik.

Jatetxeko zerbitzari adeitsu batek adierazi didanez, hamabosturte dira, eguerdi eta gau, menu bera eta berbera eskaintzendutela: entsalada bat aukerako hiru saltsarekin, eta izokina edoentrekota patata frijituekin. 13:08ak dira eta oraindik bazkal-tiar gutxi inguratu da. Ez erretzaileen eremu hau zoragarriada, oso klasikoa, eta kanpoko argitasun demasaren aldean esker-tu egiten da barneko giro ilunxko eta freskoa. Hala ere, auke-ran ispilu gehiegi du eta, doi bat altxatuz gero, norberarenburua hainbat ikuspuntutatik ikusteko arriskua dago. Horre-gatik (neure buruarekin topo ez egitearren, alegia), koadernoaidazten hasi aurretik, telefonoko argazki bakanak berrikustenhasi naiz, baina utzi egin behar izan diot. Fatima, Federico. Hon-dartzan. Izozkia jaten. Futxo! Ze gogoko dituzten nire igarki-zunak. Baina oraindik ez diet azaldu hondartzarena, harresieta gazteluena. Horri nekez igarriko diote. Ez dakit ez ote nai-zen errudun sentitzen. Ez dut inoren itsaso izan nahi. Eta, halaere, ez naiz damu. Olatuek irentsi duten gaztelu eraitsia naiz.

PLANALTODouro

Vinho Branco Seco2008

Este vinho, como o seu nome sugere, é provenientede uma planáltica da região do Douro. Abrigada

dos ventos atlánticos pela Serra do Marão, oPlanalto é produzido em pequenas quantidades, a

partir da más rigorosa selecção de castas nobres daregião. É um branco seco de alta qualidade, leve,

delicado e muito elegante.

39

maketa Joan 8:maketa mundua lo-1 17/11/10 12:33 Página 39

Page 36: Hartzak, erlojuak eta beste piztia batzuk - img.txalaparta.eus · 4 Patxi Zubizarreta| (Ordizia, 1964). Euskal Filologia ikasketak egin zituen eta harrezkero Gasteizen bizi da. Haur

Ardoa gero eta atseginagoa zait, udan zuria batez ere. Burualanbrotzea eta zerbait ahanztea nahi dudanean, zuria batezere. Hala bada, urte osoan gero eta gehiago (hala ere, beze-roekin nahiz bakarrik, gero eta gutxiago joaten naiz lehengotaberna eta jatetxe chicetara, eta joatekotan, kopa bat hartzeraeta lehengo denborak gogoratzera baino ez naiz sartzen, erre-prografia negozioan hastean izaten nuen euforia hura…; eta,halabeharrez, gero eta gehiago joaten naiz taberna zuloetara,arropari frijituen kiratsa itsasarazten dioten horietara, alegia).Botiletako etiketak ere gero eta gustagarriago zaizkit, edo geroeta hobeak egiten dituzte. Poesia hutsa dira. Enologo izannahi nuke. Edota etiketa hauek idazten espezializatu den adi-tua. Baina, hasi, ardandegietara joan, eta etiketa horiek inpri-matzeko eskaintza onak egiten hasi beharko nuke.

‘Kontuz, platera oso bero dago’, ohartarazi dit zerbitzari neu-rritsuak okela ekartzean. Leve, delicado e muito elegante da,ardoa bezalaxe (zure kopari begirik kendu gabe dabiltzan eta,eskatu gabe, zure ardoa zure izotzontzitik zerbitzatzen dutenzerbitzariak, jakin gabe zuk gehiago hozten utzi nahi duzunedo, besterik gabe, zuri zerbitzatzea gustatzen zaizun ala ez,jasanezinak zaizkit, adeitsuegiak –koipetsuegiak– direnakbezainbeste). Oso bitxia da okela eta patatei bero eusteko tra-mankulotxoa, eta sinplea aldi berean: bi kandelatxo pizturikazpila pean. Ez da besterik, eta hala ere benetan bero dagoguztia: behar den bezala. Eta, bien bitartean, ardoa oso hotzdago: ezinbestekoa den bezala. Eta zerbitzari neurritsuak boti-lari begiratzen badio ere, oharkabean egiten du. Neurririk ezdu nire barrenak orain.

Etorriko al naiz noizbait hona Adelarekin? Edozer gertaturikere, ongi legoke (etorriko al naiz noizbait hona Luziarekin,nola egongo ote da?, zergatik aipatu dut bigarrengoz koa-derno hasi berri honetan?). Jendetasunez amaitu nahi nuke.

40

maketa Joan 8:maketa mundua lo-1 17/11/10 12:33 Página 40

Page 37: Hartzak, erlojuak eta beste piztia batzuk - img.txalaparta.eus · 4 Patxi Zubizarreta| (Ordizia, 1964). Euskal Filologia ikasketak egin zituen eta harrezkero Gasteizen bizi da. Haur

Txispatzen hasia naiz, eta betetzen, eta beroa zabaltzen dut.Doi bat baztertu dut tramankuloa. Eta badator, diskrezioz eto-rri ere. Zikoina baten kolore eta dotoreziarekin. Nahasten arinaiz.

Ez dakit norekin, baina ziur nago itzuliko naizela. Zerbitzariakpostre aukera aparta ekarri dit bi apaleko gurditxo batean. Edo-zein karta baino praktikoago eta dotoreago iruditu zait, gozote-gi bateko eskaparate baten antzekoa. Erabakirik hartu beharrikez izatera ohitua, ezin erabakirik egon naiz, baina gazte galaiak‘Mousse de chocolate com compota de Ananás e Pimenta Verde’aholkatu didanez, horixe aukeratu dut. Eta ez naiz damu. Ardozuriaren hondarrak ere ongi laguntzen dio. Koaderno hau ero-si izanaz ere ez naiz damu. Letrek ordezkatu dituzte, aspaldikopartez, zenbakiak. Azken batean, zenbakiak ere erabakiak dira(Cariocamatikakoak zain egongo dira, tonerrik gabeko bost fo-tokopiagailutzar pack berean, eta kreditoak, eta uztailaren aka-berarekin epearen urkabilurra lepoan…). Aukerak zati damuagehi π. Palindromoak datozkit kapikuak ordezkatzera. Pitoke-riak. Iruri…

41

maketa Joan 8:maketa mundua lo-1 17/11/10 12:33 Página 41

Page 38: Hartzak, erlojuak eta beste piztia batzuk - img.txalaparta.eus · 4 Patxi Zubizarreta| (Ordizia, 1964). Euskal Filologia ikasketak egin zituen eta harrezkero Gasteizen bizi da. Haur

nortasunaren test tibetarra

Izan zaitez zintzoa eta ez jo erantzunetara amaitu aurretik.Galdeketa honek zer pentsa emango dizu bai zure lehenta-sunei buruz bai zure bizitzari buruz. Hobe duzu aurrena dator-kizun burutazioa erantzun hausnartuegia baino.

1. Sailka itzazu animaliok zeure gustuaren arabera.

• Behia 4

• Tigrea 2

• Ardia 3

• Zaldia 1

• Zerria 5

2. Egokitu iezaiozu hitz bakoitzari zure ustez hobekien des-kribatzen duen hitza.

• Zakurra bakardadea

• Katua finezia

• Arratoia tonerra

• Kafea dosia

• Itsasoa misterioa

3. Egokitu ondoko kolore bakoitzari zuretzat garrantzitsuakdiren pertsona ezagunak, betiere pertsona bat koloreko.

• Horia aita

• Laranja Fatima

• Gorria Joao

• Zuria Federico

• Berdea Luzia

4. Idatz itzazu zure zenbaki eta astegunik gogokoenak, etapentsa ezazu desio bat.

69; osteguna

42

maketa Joan 8:maketa mundua lo-1 17/11/10 12:33 Página 42

Page 39: Hartzak, erlojuak eta beste piztia batzuk - img.txalaparta.eus · 4 Patxi Zubizarreta| (Ordizia, 1964). Euskal Filologia ikasketak egin zituen eta harrezkero Gasteizen bizi da. Haur

Dagoeneko trenean noa, bai, baina txiripaz… Futxo! Geltoki-rantza lasai ederrean nindoala, bihotza golkora igo zait pol-tso berria jatetxean ahantzi dudala ohartu naizenean. Sake-lako telefonoak 15:15 markatzen zuen. Nire asalduran, kapikuairuditu zaidalako gogoratzen dut, eta berandutzen hasia zitzai-dalako. Jatetxera oinez itzuliz gero, trena galtzeko arriskuaizango nuen, baina ezinbestekoak nituen gauzak hor zeuden.Neure burua madarikatu dut, madarikatu dudanez (gero etagutxiago jasaten ditut saihesten ahal diren hanka sartze txe-pel hauek: munduko denbora guztiaren jabe izan, eta beran-du ibiltzea ere…). Aieru bat izan ote zitekeen pentsatzeko asti-rik ere gabe, pausu luzeka itzuli naiz jatetxerantza.

Harantzean zuhurrago jokatu dut eta bidean nindoala deitudiot taxiari, itzulerarako jatetxean gertu izan nezan. Hala bada,zerbitzari adeitsuak ikusi bezain laster luzatu didan poltsoajasorik, ‘Azkar, Santa Apolonia tren geltokira!’ esan diot gida-riari; baina trafiko handia izan, eta, Salazarren tonerra!, gelto-kitik hurbil geunden arren, taxian bertan entzun ditut irratikolaurak… Lehengo ardo freskoa izerdi tanta berotan isuri zaiteta, artega, kopeta behin baino gehiagotan xukatu behar izandut esku gainaz. Neure burua madarikatzen jarraitu dut, mada-rikatzen jarraitu dudanez. Berandu nenbilen eta billeterik ereez nuen. Berriro ere patuak neure ordez erabakia hartua zue-la pentsatzeko astirik ere gabe, taxizaleari eskuzabaltasunezordaindurik, esan diot: ‘Kobratu, mesedez, baina egingo al dida-zu itxaroteko mesedea? Ohi bezala, trena berandu irtetea espe-ro dut, baina hala izan ezean, Orienteko geltokira eraman behar-ko nauzu, ziztuan…’. Autotik lasterka irten arren, ordurako(16:07) nasa huts baino hutsago topatu dut eta taxira ufakaitzuli naizenean gidariak ongi etorri eskasa egin dit: ‘Pentsa-tzen aritu naiz eta, Orienteko geltokira ere, trafiko honekin, tre-na baino geroago helduko gara. Zeuk ikusi’.

43

maketa Joan 8:maketa mundua lo-1 17/11/10 12:33 Página 43

Page 40: Hartzak, erlojuak eta beste piztia batzuk - img.txalaparta.eus · 4 Patxi Zubizarreta| (Ordizia, 1964). Euskal Filologia ikasketak egin zituen eta harrezkero Gasteizen bizi da. Haur

Bitxia da, baina ez dut zalantzarik egin. Bidaia bertan beherautzi, eta egunerokotasunari eusten ahal nion, baina ez. ‘Hen-daiara noa, baina Surexpresoa hartzeko ez dugu Coimbrarai-no joan beharrik izango, ezta?’, atera zait gehiegi pentsatu gabe(trenbidea ongitxo ezagutzen dut eta taxizalea frogatzeko auke-ra zitzaidan). Gidariaren esku nuen neure burua. Dirutza ordain-du beharko nion edonola ere. Baina taxizaleak zentraltxora deibat egin, eta nik neuk entzun ahal izan dut Orientekoaren ondo-ko geltokiaren izena: Entroncamento. ‘Han aise hartu ahal izan-go duzu’, amaitu du diruaren hotsak halabeharrez sentiaraz-ten zion poztasuna erakutsi gabe.

Harainoko ordubetetsuko bidea isilean egin arren, ufaka etamadarikazioka joan naiz ni. Anabasa hutsa sentitu dut neuresabel bete berrian, damua nire digestio gorabeheratsuagatik.Eta ez naiz saiatu ere egin nire korrokadak disimulatzen, kope-ta esku gainaz xukatzen. Loezak jotako zenbait gautan beza-laxe sentitu naiz taxiaren espazio urrian (aldi berean iglu etasauna). Aspaldiko partez, nire bizitzaren protagonista halakobat sentitzen hasia, horra hor berriro ere ni barregarri, horrani berriro ere peripatetiko, komun sentimenduak hartua. Etatarteka-marteka izerdi txirraia bizkarrean behera. Baina Entron-camentoko geltokira, heldu, heldu gara eta, gidariari dirutzaordaindurik, ez nau ikaratu leihatila aurreko ilarak, Murphykez nau ustekabean harrapatu. Bidaiariei Hendaiara nindoaladesenkusaka hasi natzaie, eta ea txanda pasa egiten utziko zida-ten. Eta ez dut zalantzarik ere izan saltzaileak ohe bagoia edo,besterik gabe, eserlekua nahi ote nuen galdegin didanean(‘Lehen mailan ez da tokirik geratzen’): ohe bagoia. Atsedena,erosotasuna eta intimitatea behar nituen. Atsedena, erosota-suna eta intimitatea behar ditut.

Surexpresoa etorri bitartean, aldizkariko test tibetar delakoabetetzen –neure burua lasaitzen, ezertan ez pentsatzen– eman

44

maketa Joan 8:maketa mundua lo-1 17/11/10 12:33 Página 44

Page 41: Hartzak, erlojuak eta beste piztia batzuk - img.txalaparta.eus · 4 Patxi Zubizarreta| (Ordizia, 1964). Euskal Filologia ikasketak egin zituen eta harrezkero Gasteizen bizi da. Haur

dut denbora. Alabaina, trena agertzean, berriro ere zalantzakerasan nau. Neure burua berriro ere leihatilan imajinatu dut,Santa Apoloniarako billetea hartzen, eta saltzailearen harri-dura imintzioa. Baina dagoeneko Hendaiarako trenean nago,neure ohe bagoian. Eta banoa. Eta, kanpoan dena da argita-suna. Osteguna izan arren, sumatu egiten da asteburu bez-pera itxaropentsua, eta nire barne giroa, ostera, tonerra bezainilun dago. Bitxia da. Adierazgarria.

«De aqui para diante só há dragões».

45

maketa Joan 8:maketa mundua lo-1 17/11/10 12:33 Página 45

Page 42: Hartzak, erlojuak eta beste piztia batzuk - img.txalaparta.eus · 4 Patxi Zubizarreta| (Ordizia, 1964). Euskal Filologia ikasketak egin zituen eta harrezkero Gasteizen bizi da. Haur

nortasunaren test tibetarraren erantzunak

1. Hona animalia bakoitzaren esanahia.

• Behia (4) lasterketa

• Tigrea (2) harrokeria

• Ardia (3) maitasuna

• Zaldia (1) familia

• Zerria (5) dirua

2. Hona deskribapenen esanahia.

• Zakurraren deskribapenak (bakardadea) zure nor-tasuna adierazten du.• Katuaren deskribapenak (finezia) zure bikotea adie-razten du.• Arratoiaren deskribapenak (tonerra) zure etsaiakadierazten ditu.• Kafeak sexua (dosia) nola hartzen duzun adieraztendu. • Itsasoak zeure bizitza (misterioa) adierazten du.

3. Hona koloreen interpretazioa.

• Horia (aita): sekula ahantziko ez duzun norbait.• Laranja (Fatima): benetako adiskidetzat duzun nor-bait.• Gorria (Joao): benetan maite duzun norbait.• Zuria (Federico): zure arima bikia.• Berdea (Luzia): zure bizitzan beti gogoan izangoduzun norbait.

4. Zure desioa ostegun batez beteko da.

46

maketa Joan 8:maketa mundua lo-1 17/11/10 12:33 Página 46

Page 43: Hartzak, erlojuak eta beste piztia batzuk - img.txalaparta.eus · 4 Patxi Zubizarreta| (Ordizia, 1964). Euskal Filologia ikasketak egin zituen eta harrezkero Gasteizen bizi da. Haur

Zur eta lur nago. Ez dakit familia goregi eta dirua beheregiez ote zaizkidan atera… Bakardadearena ulergarria zait, bai-na barregarria. Bestalde, bai bitxia alaba benetako adiskideateratzea eta Luzia molde horretan agertzea, eta Joãorena…Ez dakit test honetako irizpide kulturalek ez ote duten soilikEkialderako balio. Adela, azkenik, orain konturatu naiz ezdudala aipatu ere egin, salbu eta, zeharka, katuaren deskri-bapenean (finezia). Bai, inondik inora zer pentsa ematen duentesta da, baina nik pentsatzeko gogorik ez.

Aldizkariak dakarrenez, testari buruzko power point bat omendabil sarean, eta testak hor hartzen du benetako indarra. Horre-kin batera, galdeketa email bitartez jasoz gero, 69 ordu bainolehen bidali beharra dago, hain zuzen ere norberak aipatuta-ko jende kopuru horrexeri. Topikoekin jokatzeagatik gertatuzait (nik neuk leporatu nion Adelari ijitoak eskainitako erro-meroa onartu izana…). Horrela beteko da norberaren desioa,norberak aipatutako egunean, ostegunean alegia…

Gero eta jasanezinagoak zaizkit halako power point eta antze-ko email mengelak. Salazarren tonerra! Ez dakit zer egitendudan halako txorakeriak egiten. Ardoaren eragina bide da…Ez dakit zehazki zer desiratu. Otoi, jeinurik ez dakidala orainagertu hiru desiren kontu horrekin! Agian noizbait Luziare-kin berriro ere elkartzea…

47

maketa Joan 8:maketa mundua lo-1 17/11/10 12:33 Página 47

Page 44: Hartzak, erlojuak eta beste piztia batzuk - img.txalaparta.eus · 4 Patxi Zubizarreta| (Ordizia, 1964). Euskal Filologia ikasketak egin zituen eta harrezkero Gasteizen bizi da. Haur

introducción

Zenbat eta handiagoa izan gizarte batek lortutakozibilizazio maila, orduan eta errazago jabetzen dabizitzaren konplexutasunaz. Hain da eramanezina

askatasunak eta ezaguerak aurrez aurre ipintzen digutenhartu beharreko erabaki eta galderen kopurua, akaberan

paralizatu egiten baikaituzte.toni segarra

goizaldeko 4:30ak pasatxo dira (BlackBerryaren erlojua ordu-bete aurreratu behar izan dut) eta ezin dut lorik egin. Ahalizanez gero ere, ezin askorik egin, izan ere trena Hendaiaragoizeko 7:10ean iristekoa baita. Idazten jarraitzeko, lehen ida-tzitako lerroak irakurri, eta konturatu naiz azken orduotakonahasmenduak bere horretan jarraitu arren, orain, gutxienez,autoestima hobekixe dudala. Amaliak ‘erregalia’ hitza erabi-li du, eta atsegin izan zaio portugesez (antza, gaztelania zaha-rrean ere bai) hori adierazteko darabilgun gure ‘presente’hitza, aditz denborarekin oso lotua. Aintzat hartu nau Ama-liak.

Gasteiz du izena. Vitoria gaztelaniaz. Hiriaren argitasun laran-ja gero eta urrunago ikusten dut. Amalia dagoeneko hangokaleetan barrena joango da, geltokira bila joan zaionarekin,eta ezin izango du Surexpresoa desagertzen ikusi (segurue-nik kontatu ere ezin izango du ezer egin). Biok badakigu beti-ko desagertu garela elkarrentzat. Gertatu den ere… AmaliakBritish Bareko erlojuaren sentipena berrituarazi dit: agurtunauenetik, oparia eskuetatik aienatu zaidanetik, aurrera doantren batean atzeraka noala sentitzen dut.

48

maketa Joan 8:maketa mundua lo-1 17/11/10 12:33 Página 48

Page 45: Hartzak, erlojuak eta beste piztia batzuk - img.txalaparta.eus · 4 Patxi Zubizarreta| (Ordizia, 1964). Euskal Filologia ikasketak egin zituen eta harrezkero Gasteizen bizi da. Haur

Hamabi ordu inguru dira Entroncamenton trena hartu duda-la. Ez dut ohe bagoian askorik iraun, hala ere. Miniaturazkokonketan doi bat freskotu, eta alkandora aldatu ostean, klaus-trofobia sentitu dut, eta damua –gero ez bezala– ohearenordez konpartimendu bateko eserleku bat hautatu ez izanaz.Coimbratik aurrera ez da jendetzarik ibili eta, batez ere, entre-tenigarriagoak dira. Nire itolarritik urruntzearren, korrido-rera irten behar izan dut eta, kafe bagoiaren bila nindoala,orduan gertatu da. Bera leihoaren alboan eseria ikusi dut eta,liluraturik utzi naute udako soineko beltzak agerian uztenzizkion sorbalda beltzaranduek. Hainbesteraino non, ez batez bi, beraren konpartimenduan sartu bainaiz (geroago kon-turatu naiz hobe nuela itxurak egitea eta hurrengo geltokiraarte itxarotea, baina damua garaiz; hala ere, damua, beneta-koa, berari buruz ezer ez jakiteak eragiten dit orain, oso jen-detasun gutxirekin jokatu dut berarekin, eta beste galderabatek ere erasaten dit: zer gertatuko zen berarekin batera Gas-teizen jaitsi izan banintz…? Uste dut damuari buruzko besteigarkizun bat pentsatu behar dudala). Sartzerakoan, nire agu-rra oso apala izan da, ahopekoa, eta berarena xuxurla antze-ko bat, baina hankak pareko eserlekutik baztertu, eta buruaniregana zuzendu duenean, beraren begi nini beltxek urdu-ritu egin naute. ‘Niregatik ez jaitsi’, esan diot hankak seina-latuz eta emakumearen neurri-neurriko oinei erreparatuz, bai-na berak irribarretsu baztertu ditu eta ni buruz buru eserinatzaio. Eta testa orduan egin behar nuela bururatu zait,orduantxe jakin baitut zer desio nuen…

Ilunabarra ez da ederra izan. Ilunabarrak ezin dira ederrak izan.Eguzkiak emakumeari ñabardura asko eman dizkio, ilean, aur-pegian, sorbaldetan…; baina nik gaua lehenbailehen etortzeanahi nuen, bai bainekien iluntasunak kristala ispilu bihurtu-ko zuela eta nik bera hobeki eta lotsagabeago ikusi ahal izan-go nuela. Paisaian interesatua banengo bezala. Besterik ere

49

maketa Joan 8:maketa mundua lo-1 17/11/10 12:33 Página 49

Page 46: Hartzak, erlojuak eta beste piztia batzuk - img.txalaparta.eus · 4 Patxi Zubizarreta| (Ordizia, 1964). Euskal Filologia ikasketak egin zituen eta harrezkero Gasteizen bizi da. Haur

desiratu dut, hau da, beraren konpartimendura beste inor ezsartzea. Biok biotara joatea. Eta ez zen sexu irrits hutsa. Edobai. Imajinatu dut betile luze horietako bat begian sartzenzitzaiola eta nik zapi mutur batez ateratzen niola. Baina ima-jinatu dut, aldi berean, bere betileak –ere– erabiltzen zituelanire zakilburua laztantzeko (Fatimak emanarazten dizkidantximeleta musuak bezala, baina bestela), eta tarteka begiradaniregana altxatzen zuela. Eta kontua da orain ez dudala zer-tan imajinatu gertatu egin delako. Gertatu berria delako nola-bait ere (beraren sexuaren usaina eskuetan itsatsia daukatoraindik eta ez dut ezabatu nahi). Alabaina, zenbat denborabehar du gertakari batek oroitzapen bilakatzeko?

Hitz hauek oraindik ere oroitzapen ez diren eszenak berrirodastatzen laguntzen didate. Ze pena, baina, hitz egokiak hau-tatzeko dohaina ez edukitzea, poeta ez izatea (ziur nago boti-letako etiketak idazteak lagunduko lidakeela halakoetan, eto-rria erraztuko lidakeela alegia). Kontua da Guardan bikotebat eta agure bat sartu direla (eskerrak ez dioten eserlekuenzenbakiari erreparatu eta ez nauten tokia aldatzera behartu),eta nik, are lotsagabetuago, emakumeari zuzendu natzaiolaeta, halako batean, galdegin egin diodala ea zein liburu ira-kurtzen ari zen. Begiak begietan eta isilean egon gara puskabatean. Liburuaren azala erakutsi dit gero eta nik Fadoa Coim-bran irakurri ahal izan dut (bide batez, hatz nagian bi eraz-tun ikusteak alarguna izan zitekeela pentsarazi dit). ‘Gazte-laniaz’, esan diot, argi baitzegoen ez zegoela portugesez idatzia.‘Euskaraz’, esan dit berak. Gutxien uste nuena. Eta oraindikere beraren ahotsa ezagutzearen plazera guztiz dastatu gabe,Joãori buruzko deia etorri zait gogora, Pays Basquekoa huraere. ‘Utziko al didazu gainbegiratzen?’.

Fadoa Coimbran

50

maketa Joan 8:maketa mundua lo-1 17/11/10 12:33 Página 50

Page 47: Hartzak, erlojuak eta beste piztia batzuk - img.txalaparta.eus · 4 Patxi Zubizarreta| (Ordizia, 1964). Euskal Filologia ikasketak egin zituen eta harrezkero Gasteizen bizi da. Haur

Eta horrela hasi da guztia.

Bi hitzak –bi eraztunak bezalaxe– ezagutzen nituen arren, ezinesanahiari zuzen igarri. Deklinabide kontuak aipatuz, esanahiaargitu dit eta ni fadoari buruzko igarkizun bat asmatzekotanegon naiz, baina une horretan ikuskatzailea agertu da, nahi iza-nez gero jatetxean afariak ematen hasiak zirela adierazteko(doi bat larritu naiz, izan ere lehenago billetea ohe bagoianzulatua baitzidan, baina ez du ezer nabarmendu).

‘Amelia’ izena zuela esan dit nirearen berri eman diodaneaneta elkarren ezagutzak egin ditugunean. Istant batez begiakbegietan jarraitu dugu, isilean. ‘Kafe bat har genezake, edoelkarrekin afaldu, Amalia’, esan diot luze iritzirik, ‘zeren zureizena, portugesez, Amalia baita, fadista handiaren antzera’.Eta onartu egin du aldaketa, eta onartu egin du proposame-na. Eta nik ere baiezkoa egin diot, edateko, kartatik botila batvinho verde aukeratu duenean (ez jakin zergatik, baina eznuen uste trenean halakorik edukiko zutenik). ‘Bakarrik ibil-tzearen desabantailetako bat duzu: otorduetan ez dago per-tsona bakarrarentzako neurri egokirik, toki gutxitan eduki-tzen dituzte botila ttikiak’. Arrazoi du: ardoa guztiz bestelakoada koparen bestaldean norbait duzunean; eta topa egin dugu,barre egin dugu, izan ere ironiatxoak barre bihurtzeko ere bilagun behar baitira; eta sekretuka hasi gara, izan ere, batzue-tan, ezezagunetan ezezagunena bihurtzen baita adiskiderikmamiena, halabeharrezko konfidentea. ‘Beharbada nahitaraez dituzte botila ttikiak egingo, beti ere edankidea bilatzenahalegindu gaitezen’, esan diot. Eta, ez bat ez bi, bera zehar-ka eta modu dibertigarriagoan ezagutzeko test tibetarra egi-tea proposatu diot, gutxi-asko oroitzen nuen gisara, eta berakerantzunak ezpainzapi honetan jaso ditu.

51

maketa Joan 8:maketa mundua lo-1 17/11/10 12:33 Página 51

Page 48: Hartzak, erlojuak eta beste piztia batzuk - img.txalaparta.eus · 4 Patxi Zubizarreta| (Ordizia, 1964). Euskal Filologia ikasketak egin zituen eta harrezkero Gasteizen bizi da. Haur

1. • Behia 2

• Tigrea 1

• Ardia 5

• Zaldia 4

• Zerria 3

2. • Zakurra bilaketa

• Katua misterioa

• Arratoia urrun

• Kafea ni, adibidez (‘Kafezale itxura guztia duzu…’)

• Itsasoa Atlantikoa (‘Ozeano Barea inondik ere ez’)

3.

• Horia Mikel

• Laranja Nora, alaba zaharra

• Gorria Ainhoa, alaba ttikia

• Zuria ama

• Berdea Olarizu, ahizpa ttikia

Gero izango dut beraren erantzunak nireekin alderatzeko astia,baina, erantzunak gogoan, esanguratsua iruditu zait ardia, hauda, amodioa azkena aukeratzea; kasualitatea iruditu zait bion ala-ba benetako adiskide irtetea, edota berak katuari egokitzea nikitsasoari erantsitako misterioa, eta, futxo!, nola adierazi kafeare-na… Mikel hori senarra ote duen galdegin diodanean, ezetz eran-tzun dit, adiskide aktore bat dela eta hain zuzen ere horregatikgorroto duela kolore horia (nik adierazi diot esku-hortz horix-kengatik aukeratu dudala aita erretzailea, eta nire ezkontza egu-nean alkandora hori batekin agertu zelako…). ‘Baina beltza, nondago beltza!?’, galdegin du gero, eta orduan esan dit tentelke-ria dela testaren kontu hori, eta orduan nik esan diot baietz, bai-

52

maketa Joan 8:maketa mundua lo-1 17/11/10 12:33 Página 52

Page 49: Hartzak, erlojuak eta beste piztia batzuk - img.txalaparta.eus · 4 Patxi Zubizarreta| (Ordizia, 1964). Euskal Filologia ikasketak egin zituen eta harrezkero Gasteizen bizi da. Haur

na bera ezagutzeko aukera eman didala. ‘Arrazoi duzu, ten-telkeriak ere ongi daude noizean behin’.

Begiak begietan geratu zait berriro ere, katu baten antzera,eta nik ezin izan diet beraren pentsamenduei igarri. Ez batez bi, ni ere jostatzeko prest ote nagoen galdegin dit. Jakina,bera nire testari erantzuteko prest agertu denez, nik ere baiez-koa eman behar izan diot jostetari. ‘Egizkidazu axola zaizki-zun bi galdera’, esan dit, eta ni ez naiz gehiegi luzatu: ‘Nola-koa izango da nire etorkizun hurbila? Zer gertatzen zaioJoãori?’. Azkarregi erantzuteak hori dakar: nabarmen geratuda egoera honetan ere neure buruaz egin diodala lehen gal-dera, baina Amaliak ez dit halakorik leporatu. Aitzitik, pol-tsotik Fadoa Coimbran nobela atera, eta liburua zabaltzekoeskatu dit. ‘Edozein liburu I Ching balitz bezala erabil daiteke’,zuzendu zait, eta nik badaezpada ere ez diot esan ez nuela hala-ko zeraren berririk. ‘Zabaldu liburua edozein orrialdetan etairakur ezazu 1. paragrafoko 5. lerroa, orrialdeak gutxienez hiruparagrafo baldin badauzka, eta elkarrizketak baztertuta betie-re. Horixe izango duzu erantzuna’. Eta nik 69. orrialdeari dago-kion esaldi hau irakurri dut: «Mediokritatearen etimologiazgaldegin zion». Gero, bi ahaleginetan huts egin ostean: «Lai-noa sartu zen orduan». To bigarren erantzuna. Begiak begie-tan jarraitu dugu puska batean eta nik uste orduan esan dio-dala kristalaren igarkizuna, orduan hasi naizela, kasikkonturatu gabe, nire azken ordutako gorabehera lainotsuakkontatzen.

Amaliak bost zenbakia hautatu du testa amaitzeko, eta osti-rala, baina zein izango ote haren desioa?

53

maketa Joan 8:maketa mundua lo-1 17/11/10 12:33 Página 53

Page 50: Hartzak, erlojuak eta beste piztia batzuk - img.txalaparta.eus · 4 Patxi Zubizarreta| (Ordizia, 1964). Euskal Filologia ikasketak egin zituen eta harrezkero Gasteizen bizi da. Haur

introducción

Zenbat eta handiagoa izan gizarte batek lortutakozibilizazio maila, orduan eta errazago jabetzen dabizitzaren konplexutasunaz. Hain da eramanezina

askatasunak eta ezaguerak aurrez aurre ipintzen digutenhartu beharreko erabaki eta galderen kopurua, akaberan

paralizatu egiten baikaituzte.toni segarra

euria da. zakar ari du. Leihoa zabalduko nuke doi bat fres-kotzearren, baina, korridorekoa ez bezala, ohe bagoikoa blo-keatua dago eta orain ezin naiz inora joan. Amaliari noiz edonoiz egiten dudan ametsa ere kontatu diot: ilunpetan, herres-tan noa giza gorputza baino handixeagoa den hodi edo tunelilun batean barrena, nekez hartzen dut arnasa eta nire larri-dura, amaieraren aztarrenik ez izatean, unean baino uneanjasanezinagoa da; noizbait ere, hodian aurrera izerdiz bel-tzitua noala, halako argitasuna sumatzen dut urrunean, egun-sentiarena izan daitekeena, eta horrek are gehiago gaizkitzennau, baina aire zabala sumaturik, zazpi ahaleginak egiten ditutargitasunera iristeko, eta halako batean heldu naiz, baina hodia-ren amaieran zer eta iglu bat dago, iglu hertsi eta irteerarikgabeko bat, eta aldian aldiko ametsean aldatu egiten zaizkithan zain ditudan pertsonak, noiz gurasoak, noiz Adela, noizJoão bera… Amaliaren oroitzapenak (nik uste dagoeneko har-takotzat jo dezakedala), hala ere, eramangarriago egiten ditklaustrofobia antzeko hau. Beraren lurrinak, beraren sexua-ren sentipen likatsuak, beraren hitzen oihartzunak. ‘Errega-lia izan da niretzat. Good night, and good luck’.

Zakar ari du, kristalak euri tanten kolpeak jasotzen ditu, bai-na, apalegiak izaki, apenas entzuten diren. Azkenean, trena-

54

maketa Joan 8:maketa mundua lo-1 17/11/10 12:33 Página 54

Page 51: Hartzak, erlojuak eta beste piztia batzuk - img.txalaparta.eus · 4 Patxi Zubizarreta| (Ordizia, 1964). Euskal Filologia ikasketak egin zituen eta harrezkero Gasteizen bizi da. Haur

ren beraren zaratara ere ohitu (lasaigarria gertatzen da azke-nean), eta ez da ezer entzuten. Non eta merkantziaren batek,ziztuan, gurearen kontrako norabidean igarotzen ez den. Edo-ta tuneletan goazela, barrunbe hertsiak zarata milaka biderhanditzen ez duen. Ilun dago paisaia. Doi-doia errepiderenbateko argiak, herrixkaren batekoak. Ilun nago ni.

Apenas afaldu dugun. Sandwich banarekin amaitu dugu boti-la, eta bina belar likore hartu ditugu (orain ez dut gogoratzenAmaliak erabili duen izena, baina bagacera moduko bat zen).Zerbitzariari hirugarrena eskatu diodanean, ezezkoarekinerantzun dit adeitasunez: kafetegia ixtear zegoen. Nik mihipuntan neukan senarrari buruzko galdera eta, zeharka, atza-marrean zeramatzan bi eraztunei buruzkoa, baina galderaegin gabe geratu zait eta kontuarekikoak egin ditut.

Bagoitik irtetean, begi niniak begi ninietan, ohe bagoian na-goela aitortu diot, eta hala nahi izatera prest nengoela niresuita erakusteko. ‘Neure gelan har dezakegu…’, esan diot esal-dia amaitu gabe eta nire harridurak goia jo du, ez bat ez bi,‘Baina ez zara logale?’, begi limurtzailez erantzun didanean.Zerbitzaria adi egon da, antza, zeren kristalezko bi ditare es-kaini baitizkigu. ‘Hau etxearen kontura’. Eta ni Lisboako zer-bitzariarekin gogoratu naiz, eta hura bezala, une hauskor ho-rietan leve, delicado e muito elegante izaten saiatu naiz (orain,ostera, telefono zenbakia utzi nion neska zerbitzaria datorkitgogora).

Harrigarria zait: korridore estua gorabehera, bi ditareak eskue-tan eraman arren, Amaliak besotik heldu dit. Beraren kon-partimendura itzuli gara, maleta jasotzera, baina agurea loikusi dugu ezkerreko eserlekuan luze, eta eskuinekoan biko-tea, haiek txirikordatuak, eta maleta bertan uztea erabakidugu. Besotik heldurik iritsi gara.

55

maketa Joan 8:maketa mundua lo-1 17/11/10 12:33 Página 55

Page 52: Hartzak, erlojuak eta beste piztia batzuk - img.txalaparta.eus · 4 Patxi Zubizarreta| (Ordizia, 1964). Euskal Filologia ikasketak egin zituen eta harrezkero Gasteizen bizi da. Haur

Zahartzen ari naiz: aspaldian ez daramat kondoirik aldean.Eta, hala ere, ze plazera gorputz arrotz bat deskubritzea, eskuarrotzak zurean sentitzea, mihiei mintzatzen uztea (itxi-ire-kian dabiltzan betileek zakilburua laztantzea fantasietarakoutzi beharko), oraindik bizirik sentitzea (ipurmasailetan ukal-ditxoka hasi natzaionean, eskuari heldu, eta esan dit ‘Filmpornoak ez zaizkit gustatzen’, baina ez nau gaizki sentiarazieta sutsu jarraitu du, ‘Bularrak, laztandu bularrak batik bat,milikatu astiro’).

56

maketa Joan 8:maketa mundua lo-1 17/11/10 12:33 Página 56

Page 53: Hartzak, erlojuak eta beste piztia batzuk - img.txalaparta.eus · 4 Patxi Zubizarreta| (Ordizia, 1964). Euskal Filologia ikasketak egin zituen eta harrezkero Gasteizen bizi da. Haur

introducción

Zenbat eta handiagoa izan gizarte batek lortutakozibilizazio maila, orduan eta errazago jabetzen dabizitzaren konplexutasunaz. Hain da eramanezina

askatasunak eta ezaguerak aurrez aurre ipintzen digutenhartu beharreko erabaki eta galderen kopurua, akaberan

paralizatu egiten baikaituzte.toni segarra

bayonne. baiona. ‘Zergatik ez zara hegazkinez etorri?’, gal-degin dit Amaliak lehentxoago. Eta nik neure arbasoen bideaegin nahi nuela erantzun diot, arrapostua literatura doi batezjanzteko edo. Ez diot aitortu hegazkina aipatze hutsak bel-durrak hilik jartzen nauela, eta hala ere azaldu diot ilunaba-rrean nahiz egunsentian gaizkitu egiten naizela. Dena dela,gaurko egunsentiak Hendaiako geltoki barnean harrapatunau eta ni kafeko bazter batean babestu naiz. Gero, ostera,Baionarako hartu dudan tgvko leihatilatik, paisaiak bere eder-tasunaz sariztatu nau: mendi eta muinoen espiral ezin ber-deagoa etxe zuriez zipriztindua, etengabe kukuka aritu zai-dan itsasoa, Biarritz ezaguna… (Orain naiz benetan kontzienteAmaliari buruz izan dudan jokamolde ziztrinaz: ni asaskatunaiz, eta hark arretaz entzun nau, baina beharbada alkoholgaindosiaren eraginez, irudipena dut berbalapiko hutsa izannaizela eta apenas jakin dudala ezer berari buruz. Ez, ez naizmuito elegante izan. Mediokritatearen etimologiaz galdeginzion…).

Arbasoen antzinako ibilbidean eten bat egin eta, Paris edourrunagora jo beharrean, Baionan gelditu naiz. Ezer bainolehen, ordutegia ikustera joan aurretik, mapa bat erosi dut,gutxienez neure burua doi bat kokatzen hasteko. Hemendik

57

maketa Joan 8:maketa mundua lo-1 17/11/10 12:33 Página 57

Page 54: Hartzak, erlojuak eta beste piztia batzuk - img.txalaparta.eus · 4 Patxi Zubizarreta| (Ordizia, 1964). Euskal Filologia ikasketak egin zituen eta harrezkero Gasteizen bizi da. Haur

hurbil ageri da Mauleon –Maule euskaraz–, baina, jakinara-zi didatenez, trena erdi bidera baino ez da heltzen, Pirinioenateetan dagoen Saint Jean Pied de Port –Donibane Garazi–herri honetaraino, alegia.

Neure burua kokatu arren, berriro ere nahasmendua jabetuda nitaz. Batez ere, handik gutxira, dagoeneko ezezaguna ezzaidan telefono luze arrotza pantailan nagusitzean (deiakugaldu egin dira eguerdiaz geroztik, baina nik, errietaldiaatzeratu nahi duen nerabearen antzera, modu isilean ipinidut telefonoa). Geroago deitzea erabaki dut, atzo Adelarekineta laster egingo dudan bezala. Mapa bildu ezinik ibili naiz:dragoiak izango ote ditu barnean?

Argi d´AnsaIROULEGUY

2008

Irulegik, Euskal Herriko maldetan kokatua, etamahasketa eskuz baizik egina, arno indartsuak etabihoztunak ematen ditu. Idorra eta fruitu gustudun,

arno hunek ongi laguntzen ditu arrainkiak,xerrikiak, eta beste errekiak. Ezin hobea da

lagunarte apairu batendako. Hobe bi urte barneedatea. Freskorik dasta 8 eta 10 graduren artean.

Nire bizitza osoan egin ez dudana birritan egin dut egun gora-beheratsuotan. Baionan ere bizartegi batean sartu naiz eta ezinukatuko dut on egin didala: freskura, garbi usaina… Amalia-rekin ez bezala, orain konturatu naiz beste erregistro bateansartu naizela; bart, trenean, honetaz eta hartaz mintzatu garaeta ni kasik ez naiz ohartu ere egin bera gaztelaniaz eta niportugesez aritu garela, baina bizargilearekin elkar ulertu ezi-nik ibili gara, ibili garenez. Telefono pantaila ere izan da hiz-kuntza nahaste-borraste horren lekuko, bai Portugaletik Espai-niara igarotzean bai, orain, Espainiatik Frantziara pasatzean;

58

maketa Joan 8:maketa mundua lo-1 17/11/10 12:33 Página 58

Page 55: Hartzak, erlojuak eta beste piztia batzuk - img.txalaparta.eus · 4 Patxi Zubizarreta| (Ordizia, 1964). Euskal Filologia ikasketak egin zituen eta harrezkero Gasteizen bizi da. Haur

bietan ere hainbat telefono konpainiaren sigla arrotzak nagu-situ zaizkit.

Baionan kalerik kale ibili naiz, astiro, eta hiri domestiko atse-gina iruditu zait, giza neurrira egindakoa eta estetikoki uni-formea, postal bat kasik, gero Donibane Garazira ekarri nauentren ttikiak erakutsi didan paisaia bezalakoa: hain perfektua,berdamen ederrean landetxe zuri teilatu gorri apainekin, haindekoratua, deseroso samar sentiarazi bainau. Donibane Gara-zi hau, ostera, herri bat iruditu zait, baina antzinatasuna dario-na bere harresi eta jauretxeekin, antzinatasun gaurkotua han-hemenka ikusten diren Santiagorako erromesekin. Jatetxeanargitu didatenez, Europako hainbat tokitako jendea hemen-dik abiatzen da Donejakue bidea oinez egitera, zortzi ehunkilometro baino gehiago… Futxo!

Alabaina, ni bertan goxo nago jatetxe tipiko batean, piperra-da delako plateraren ostean ahatekia jaten, baina badakit las-ter hasiko naizela urduritzen Mariaren telefono luzea mar-katzeko orduan.

Irouleguy izeneko ardoa dute hemen, baina, etiketak aldera-turik, Errioxakoa hain zen osasungarria, horixe aukeratu bai-tut… (izena ere gustatzen zait, beharbada afera atsegin batoroitarazten didalako).

JUDITDe

Valdelana2007

Osasuna ardoa bitarte

Ardoa osasungarria da~betiere neurrian harturik~

59

maketa Joan 8:maketa mundua lo-1 17/11/10 12:33 Página 59

Page 56: Hartzak, erlojuak eta beste piztia batzuk - img.txalaparta.eus · 4 Patxi Zubizarreta| (Ordizia, 1964). Euskal Filologia ikasketak egin zituen eta harrezkero Gasteizen bizi da. Haur

Ardoa da:

Hodi zabaltzaileaLasaigarriaDiuretikoa

Gantz xurgatzearen laguntzaileaKolesterol onaren estimulagarria

Hori dela eta, ondoko gaixotasunakgalarazten edo uxatzen

laguntzen du:

AlzheimerraMinbiziaInfartoak

Patologia kardiobaskularraBegi gaixotasunak

Hipertentsioa

Gure ginja oroitarazten duen digestifa behar izan dut (patxa-rana ere esaten diote) nire lozorro anestesiagarri honi euste-ko eta telefonoan Maria Iruriren telefono zenbakia marka-tzeko. Eta haren ‘Allô?’ entzutearekin batera duela kasik biegun entzundako hitzak berritu zaizkit: ‘Monsieur Pires, MarioPires?’, eta, uxatzen ninduen errealitatearen aurrez aurre,arrotz sentitu naiz, eta noragabetua, eta zalantza sortu zaithona etortzeko hartutako erabakiaz, batez ere emakume eze-zagunaren hizkera gaitzesgarria entzutean (seguruenik lehe-nago telefonoa hartu ez izana leporatzen ari zitzaidan, edoanaiaz behar bezala ez arduratzea eta berandu iritsi izana).Joãori buruz galdegin nahi izan diot, zer moduz ote dagoen,baina frantsesez, telefonoz, ezin luzatu, eta doi-doia ulertuahal izan diot Citröen ax zuri batean etorriko dela nire bila.

Trinketean, 17:30ean.

60

maketa Joan 8:maketa mundua lo-1 17/11/10 12:33 Página 60

Page 57: Hartzak, erlojuak eta beste piztia batzuk - img.txalaparta.eus · 4 Patxi Zubizarreta| (Ordizia, 1964). Euskal Filologia ikasketak egin zituen eta harrezkero Gasteizen bizi da. Haur

introducción

Zenbat eta handiagoa izan gizarte batek lortutakozibilizazio maila, orduan eta errazago jabetzen dabizitzaren konplexutasunaz. Hain da eramanezina

askatasunak eta ezaguerak aurrez aurre ipintzen digutenhartu beharreko erabaki eta galderen kopurua, akaberan

paralizatu egiten baikaituzte.toni segarra

hilabete inguru behar izaten omen da Santiagora iristeko.Ez da ezinbestekoa sinestuna izatea eta, hala ere, finean bidaiaizpirituala omen da. Seguruenik alkoholaren behin behine-ko baikortasuna izango da, baina oraintxe bertan abiatukonintzateke dendetan ikusi dudan «Erromesaren set» horie-takoren bat erosirik: botak, galtzerdiak, makila kuiaduna,motxila eta kapelua (ez, ezin dut neure burua itxura horre-kin irudikatu, baina kontua abiatzea litzateke). Irudipena dut,ez, ziur nago gero eta gehiago atzeratu nahi dudala anaiare-kin elkartzeko unea. Azken batean, arrotza zait eta ez dut iku-si nahi, are gutxiago inongo egoera tamalgarrian. Bidaia izpi-ritualik ere ez dut nahi, baina gutxienez neure burua argitzenlagunduko lidake.

Beharbada astia nuelako, beharbada Joãok Adela oroitarazididalako, beharbada ibilian nenbilela kafe etxe bat Internete-rako sarbidearekin ikusi dudalako, barnera jo dut, alegia, Ade-laren posta elektronikoan sartu naiz, zer suma (aspaldian eznintzen sartzen, gure azken krisialdi afektibotik, esanguratsuaizango da, baina dagoeneko apenas sorrarazten didan jakin-minik). Joãok eragindako gure behin behineko banaketak emaz-tearengan ere izan behar zuen eraginik (gurea, finean, horixebaita, behin behineko banaketa anaiak mozorroa ipini baldin

61

maketa Joan 8:maketa mundua lo-1 17/11/10 12:33 Página 61

Page 58: Hartzak, erlojuak eta beste piztia batzuk - img.txalaparta.eus · 4 Patxi Zubizarreta| (Ordizia, 1964). Euskal Filologia ikasketak egin zituen eta harrezkero Gasteizen bizi da. Haur

badio ere, eta nago behin betiko banaketa asko eta asko horre-la hasten direla, erabaki irmorik hartzeko ezintasunetik); lite-keena da Adela norbaitekin askatu izana, eta haren posta elek-tronikoan kuxkuxean ibili nahi izan dut… neure buruaargitzeko, neure burua hobeki kokatzeko.

Eta to eta horra:

Nork: A delaBidalketa gaia: ostirala, 2010eko uztailaren 31 11:14Nori: EvaA fera: zuloak

ene, ene Evaez dakin ze gogoa dudan etxeko lanak amaitu, eta gure­ra itzultzeko, geure onera itzultzekobaina gaurkoan bestelako zuloak aipatu nahi dizkinat:Eme ez zabilen ongi, ez zakinat obrak uste baino gehia­go eragin dion edo zerbait ezkutatzen didan, inbertsiohandia egin dinagu, gure aurreikuspenak biderkatu eginditun eta batzuetan pentsatzen dinat zerbait paraleloaduela edo kezka handiren bat bestela, noizbait sumatuere egin dinat Emeren fotokopia enpresa horrek porrotegin duela eta ez didala aitortu nahiutzi behar haut, ez, utzi, berak utzi nain, João, bada­kin, Seteais gaixorik omen dagoela esateko deitu zio­tenan, Frantziatik, eta ika­mika baten ostean, badakin,hara joan dun ni hemen haurrekin bakarrik utzita, horre­xegatik eseri behar izan dinat hiri lerro hauek idaz­tekobaina esandakoa, utzi behar haut hain zuzen ere tti­kiengana joateko, esadan zerbait, otoimx beroa

Nork: EvaBidalketa gaia: ostirala, 2010eko uztailaren 31 13:13Nori: A delaA fera: Re: zuloak

A dela, nire erizain maitea.

62

maketa Joan 8:maketa mundua lo-1 17/11/10 12:33 Página 62

Page 59: Hartzak, erlojuak eta beste piztia batzuk - img.txalaparta.eus · 4 Patxi Zubizarreta| (Ordizia, 1964). Euskal Filologia ikasketak egin zituen eta harrezkero Gasteizen bizi da. Haur

Bazakinat posta elektronikoa biderik txarrena dela lasai­tasuna eskatzeko, baina lasai hartzen saiatu. Badakinesaerak zer dioen: mudantza garaian, aldaketarik ez.

Lasai, beraz, obretan aztoratua egotea munduko gauza­rik normalena dun, baina gogoan izan lehengo emailak,zuenean inoiz baino gehiago sinesten huela esaten hidan,ezta?

Izan pazientzia, akaso apur bat urruntzeko beharra izan­go zinan. Ez hartu presakako erabakirik, itzuli etxeberritura, toki zoragarria dun eta, kontatu didanaga­tik, ziur nagon primeran geratuko zaizuela.

Goza ezan eta gero gerokoak, eta orduan hasi Mariore­kin hitz egiten, baina batik bat ez utzi zuen artekoisiluneak handi daitezen.

Zenbat denbora da ez duzuela egin…?

A hal dunanean, bidali obraren argazkiren bat.

Zorterik onena eta 1001 musu.

Salazarren tonerra! Adela sorgin samarra da, edo haren begiklinikoa izango da bestela, eta negozioarena sumatu du nikezertxo ere esan gabe (hasi berritan, perspektibak primera-koak ziren, baina gaur egun fotokopisteriak bideo dendakbezalaxe desagertzen ari dira, eta gurea bezalako enpresa tti-kiek nekez egin dezakete aurrera; megadendetan gaur eguneros daitezkeen inprimagailuek era guztietako zerbitzuakdakartzate: eskanerra, faxa, fotokopiak, eta baita enkoader-nazioa bera ere; baina, futxo!, ezin dute zerbitzu pertsonali-zaturik eskaini!). Guztiarekin, argi dago gurearen alde eginnahi duela, eta ez duela bestelako harremanik. Edo ez: izandezake nik ezagutzen ez diodan helbide elektronikorik, etaadiskiderik minenari ere esatera aitortzen ez den sekreturik(beharbada Joãorengandik gero eta hurbilago nagoelako, ezta-

63

maketa Joan 8:maketa mundua lo-1 17/11/10 12:33 Página 63

Page 60: Hartzak, erlojuak eta beste piztia batzuk - img.txalaparta.eus · 4 Patxi Zubizarreta| (Ordizia, 1964). Euskal Filologia ikasketak egin zituen eta harrezkero Gasteizen bizi da. Haur

baidetan anaiak leporatzen zizkidanak datozkit gogora, ‘Dra-matiko hutsa haiz’, edota, geroago eta sutsuago, ‘Klase ertai-neko komunista alaena!’, edo ‘Amen-amen jende horietarikoahaiz!’). Nik orain Amaliarena dudan bezala. Baina orain ezdaukat hori guztia nori kontaturik, ezta Amaliari berari ere(Historia irakasle unibertsitatean… Ez, seguruenik onena izanda nork bere bidetik jarraitzea. Historia irakaslea izan nin-tekeen, izan nintekeenez, publikoan nahiz pribatuan, bainaitxaropen handirik ez, azkenean atezain oposaketak atera, etahorrekin etsi nuen: to, egia. Porrota, porrota, porrota… Ade-lak diagostiko egokia egin du. Pues, pues, pues! Ez, egia ereez, zeren ez bainuen unibertsitatean ikasi besteren aginduakbetetzeko eta besteren fotokopiak kartara eta esklabo batenantzera egiteko. Baina erreprografia asko aldatu da oso den-bora gutxian, eta enpresa handiak ttikienak azpiratu nahiandabiltza, kate motzean nahi gaituzte, mozkin hutsalekin. EtaManueli abuztua ordaintzeko ere lanak, eta egunotako gas-tuekin… Beharbada berez-berez datorkit Cariocamatika enpre-sakoei bost fotokopiagailu halabeharrez pack berean erostea-ri ezetza emateko erabakia. Ez dakit).

Erosketa batzuk egitera joan behar dut: lotarako pilulak beharditut, eta beharbada haurrentzako zerbait erostea komeni zait(lehen ikusi dudan sorgin baten apaingarria Fatimarentzateta egurrezko ezpata bat Federicorentzat?). Beharbada Ade-lari ere zerbait erosten ahal diot Maria etorri aurretik; erlojumerkeren bat topatuz gero, horixe.

Lehen hartu ditudan oharrak gainbegiratu, eta ikusi dut18:00etan irteten dela Baionarako azken trena. Eta itzulikobanintz, eta Adelarengana eta haurrengana lehenbailehen jokobanu? Haientzako gezurren bat asmaturik, Hendaian gaurgauean bertan Lisboarako trena hartu ahal izango nuen, etaberriro ere normaltasunari lotu… Ez jakin. Edonola dagoela

64

maketa Joan 8:maketa mundua lo-1 17/11/10 12:33 Página 64

Page 61: Hartzak, erlojuak eta beste piztia batzuk - img.txalaparta.eus · 4 Patxi Zubizarreta| (Ordizia, 1964). Euskal Filologia ikasketak egin zituen eta harrezkero Gasteizen bizi da. Haur

ere, Joãok egingo du aurrera. Argi gabeko farola halakoa! Belartxarra berez irteten!

Nor izango ote da Maria hori? Nolakoa ote? Zein harremanizango ote du anaiarekin?

65

maketa Joan 8:maketa mundua lo-1 17/11/10 12:33 Página 65