Haur Hezkuntzako Dekretuarekin lanean

2
Aurreko klasean,geure haurtzaroan eskolan erabili genituen objektu eta materialei buruz hitz egin genuen. Gaurkoan aurrekoari jarraiki, haur hezkuntzako dekretu currikularrarekin alderatuko ditugu material hauek eta ondorio batzuk aterako ditugu. Eusko Jaurlaritzako Euskal Autonomia Erkidegoko dekretu honetan, legearen ikuspuntutik ikaskuntzak nolakoa izan behar duen eta zein helburu, antolamendu eta aplikazio dagozkion azaltzen digu. Aurreko klasean, lehenik, oroimena lantzeko fitxak behatu genituen eta ondoren, matematika eta idazketa lantzeko erabilitako ariketa ezberdinak aztertu genituen: OROIMENA LANTZEKO FITXAK -Fitxa hauen bitartez, ohiko eta eguneroko egoerak lantzen eta ezagutzen dituzte. Adibidez, munduko hainbat txoko ezagutzen dituzte eta hauei buruzko informazioa barneratzen dute. -Joko honen bidez, alderdi kognitiboa lantzen dute. -Pixkanaka, kanpoko munduarekin erlazionatzen dira, eta honen bidez, hainbat termino eta definizio ikasten dituzte. -Taldean daudenez eta denek batera erantzun behar dutenez, haurrek parte hartzeko erraztasuna dute eta pixkanaka beraien buruarekiko konfiantza hartzen dute, nortasuna garatuz. -Norberaren kultura-nortasuneko eta inguruko kultura-nortasuneko zenbait nortasun ezaugarri

description

.

Transcript of Haur Hezkuntzako Dekretuarekin lanean

Aurreko klasean,geure haurtzaroan eskolan erabili genituen objektu eta materialei buruz hitz egin genuen. Gaurkoan aurrekoari jarraiki, haur hezkuntzako dekretu currikularrarekin alderatuko ditugu material hauek eta ondorio batzuk aterako ditugu.

Eusko Jaurlaritzako Euskal Autonomia Erkidegoko dekretu honetan, legearen ikuspuntutik ikaskuntzak nolakoa izan behar duen eta zein helburu, antolamendu eta aplikazio dagozkion azaltzen digu.

Aurreko klasean, lehenik, oroimena lantzeko fitxak behatu genituen eta ondoren, matematika eta idazketa lantzeko erabilitako ariketa ezberdinak aztertu genituen:

OROIMENA LANTZEKO FITXAK

-Fitxa hauen bitartez, ohiko eta eguneroko egoerak lantzen eta ezagutzen dituzte. Adibidez, munduko hainbat txoko ezagutzen dituzte eta hauei buruzko informazioa barneratzen dute.

-Joko honen bidez, alderdi kognitiboa lantzen dute.

-Pixkanaka, kanpoko munduarekin erlazionatzen dira, eta honen bidez, hainbat termino eta definizio ikasten dituzte.

-Taldean daudenez eta denek batera erantzun behar dutenez, haurrek parte hartzeko erraztasuna dute eta pixkanaka beraien buruarekiko konfiantza hartzen dute, nortasuna garatuz.

-Norberaren kultura-nortasuneko eta inguruko kultura-nortasuneko zenbait nortasun ezaugarri (hizkuntzak, ohiturak, tradizioak) ezagutu eta aintzat hartzen dituzte.

-Jolasaren bitartez hainbat inguru ezberdin ezagutzen hasten dira eta horrela jakin-mina pizten zaie inguru anitzak ezagutzeko, motibazioa ardatzat hartuta.

MATEMATIKA ETA IDAZKETA LANTZEKO FITXAK

-Fitxen laguntzaz pixkanaka motrizidade fina landu eta menperatuko dute.

-Gero eta autonomia handiagoa izango dute eguneroko bizitzako berezko jarduerak gauzatzeko.

-Taldean lanean ari direnean eta ikaskide batek lana egiteko zailtasunak baditu, elkar lagunduko dute eta besteak errespetatuko dituzte.

-Garapen kognitiboa eragingo diete ariketa hauek.

-Gai interesgarrien hautaketaren bidez, haurrak motibaturik sentituko dira eta arlo ezberdinak batera esperimentatuko dituzte.

-Ingurune fisikoa aztertuko dute, hau da, elementuak, harremanak eta neurriak landuko dituzte.

-Idazketako fitxak landuz, haurrek komunikatzeko modu berri bat ikasiko dute.

-Plastika landuko dute hainbat material ezberdin erabiliz eta honekin batera, bai matematika eta bai idazketa landu dezakete.