herri programa 2011 zirriborroa

11
Zaldibar maite dugulako

description

zaldibarko herri programaren zirriborroa

Transcript of herri programa 2011 zirriborroa

Page 1: herri programa 2011 zirriborroa

Zaldibar

maite dugulako

Page 2: herri programa 2011 zirriborroa

DEMOKRAZIA PARTE HARTZAILEA

Herriarekin herritarrentzat lan egingo dugu, zaldibartar guztion informazio eskubidea bermatuz eta erabakitzeko eskubidea ahalbidetuz. Horretarako behar diren bitarteko guztiak sortuko ditugu eta honako konpromiso hauek hartzen ditugu: Herritarren kontseilua sortuko dugu. Organo honetan herritar guztiek izango dute parte hartzeko eskubidea eta Zaldibarren garapenerako inportanteak eta estrategikoak diren proiektuak aurkeztuko dira eztabaidarako. Eragin sakon eta zabala duten gaien inguruan herri kontsultak antolatuko ditugu. Plenoak ordu egokian jarri eta herritarren parte hartzea bermatuko dugu. Informazio Batzordeak publikoak eta ordu egokietan burutuko ditugu. Zinegotziei ordutegi finko bat jarriko diegu herritarrak hartzeko. Web orrialdean osoko bilkuren deialdiak eta aktak argitaratuko ditugu, era berean tramite ezberdinak internet bidez egiteko aukerari bide emango diogu.

Page 3: herri programa 2011 zirriborroa

INGURUMENA ETA HIRIGINTZA

HONELA ERAIKI GURA DUGU ZALDIBAR Azken urteotan ikusten ari gara boterean daudenek zelan erabiltzen dituzten garapen jasangarria, gizarte garapena, hiritarron partehartzea etaantzekoak. Hau guztia euren benetako jokabidea ezkutatzeko itxurakeria baino ez da, gure udalean bertan agintzen dutenen itxurakeria. Eta ezin dugu utzi engaina gaitzaten. Horretarako azter dezagun egiten dena: Jasangarritasunaz berba egiten dutenak 724 etxebizitza eraiki nahi dituzte takada batean, espekulazioa gorputzez eta arimaz bultzatuz, gazteen etxebizitza premiei, esate baterako, bizkar emanez edo AHT eginez. Durangaldeko Lurralde Plangintzan diote lurraldearen neurrizko erabileran oinarritutako garapen urbanistikoa egin behar dela, baina udalak neurri gabeko urbanizazioa bultzatzen du, porlanaren azpian ezkutatutako interés espekulatzaileen mesedetan. Honen guztiaren aurrean honako hau bultzatuko du Batasunak: -Prozedurari dagokionez, herritarren parte hartze zuzena bermatuko duen baliabide multzoa:informazioa, eztabaida zabala,ekarpenak jasotzeko bidea, erabakiak batera hartzeko moduak. -Hasiera-hasieratik berrikusiko ditugu Arau Subsidiarioak,gerora Zaldibarko lehen Plan Generalaren oinarri izango direnak. -Udalerria,ingurumena eta ondarea orokorrean uztartuz garatzea, jardun urbanistiko orotan gizakia eta interés kolektiboak lehenetsiz. -Lur urbanoa eta erresidentziala merkatu librean etxebizitza eskuratu ezin dutenentzako etxebizitzak, jabegoan eta alokairuan, egiteko erabiliko da. -Etxebizitza gehiago egin baino lehen, hutsik daudenen gainean plan zehatz bat egin behar da. -Lehentasuna alokairu sozialeko etxebizitzak izango dute. -Hurrengo 8-10 urtetan eraikiko diren etxebizitzen %50 babes ofizialekoak izango dira.

Page 4: herri programa 2011 zirriborroa

-Urbanizazio berrietan udalari dagokion %10 etxebizitza sozialetan inbertituko da. -Ospitaleko lurretan eta futbol zelai zaharrean zer egin erabaki behar dugu. -Parkeko Hotela zaharberritu bertan nagusientzako eguneko egoitza egiteko. -Kultur etxea Elexoste-Sanjuangoa zaharberrituan egingo da. -Aintzinako nesken eskola babestutako eraikinen zerrendan sartu eta kultur ekipamendu legez prestatuko dugu. -Bañerosten autopistarako sarbidea eta irteera egin. -Eitzagako zabortegia itxi eta berriak egitea debekatu. -Zaborren kudeaketak publikoa izan behar du eta ez espekulatzaileen mesederako.Atez-ateko hondakinen bilketa plana martxan jarri Zaldibarren. -Kirol eremuan polikiroldegi-igerilekua egiteko tokia gorde eta bideragarritasun plana egin. -Baserri lurrak babestuko ditugu, gure kulturaren oinarrietako bat bezala, ingurumenaren zaintzarako babes eta kalitatezko elikagaien iturri moduan. -Herriko baso zein basobideetan aisaldirako motordun ibilgailuen erabilera debekatzeko udal araudia onartu. -Errekak, ur iturriak eta lurpeko urak babestu.Eurotan jardunez gero bere bideak errespetatzea eta lurperatuak azaleraztea lehenetsiz. -Ortuak egiteko lurrak eskaini herritarrei,formakuntza…… -Komun publikoak non egin erabaki. -Komunikazio antenak jartzea argiro mugatu behar da gune jakin batzuetara. -Auzolanari atal berezia eskaini.

Page 5: herri programa 2011 zirriborroa

ONGIZATEA Gaur egun daukagun eredu kapitalistak herritar asko eta askoren pobrezia eta bizi-baldintzen okerragotzea eragiten du. Langabezian edo bizi irauteko baliabiderik ez dutenak gero eta gehiago dira euskal jendartean. Egoera honi aurre egiteko, ezinbestekoa da lan duina lortzeko eta aberastasuna banatzeko neurriak hartzea. Egungo prekarietateari aurre egiteko, herritar ororen gutxieneko eskubide sozial eta ekonomikoak bermatzea proposatzen dugu: -Pertsona guztien gutxieneko baliabide ekonomikoak, ezinduen zaintza, etxebizitza eskubidea eta enplegu duina ziurtatuz. -Gizarte Zerbitzu publikoak bultzatzearen aldeko apostua egiten dugu, hau da, titularitate publikoa eta udal langileek kudeatuta, eta ez azpikontratazioen bidez eskeinita. -Gizarte zerbitzu gehienak udalak kudeatu behar ditu, herritarrengandik erakunderik hurbilenak baitira. -Adinekoen eta beraien senitartekoen bizi baldintzak egokiak izan daitezen, Parkeko Hotelean eguneko zentroa eta egoitza egitea proposatzen dugu.

OSASUNA Osasuna oinarrizko eskubidea dugu, gizon eta emakume guztiei dagokien eskubide sozial, ekonomiko eta kulturala da. Osasun zerbitzu publikoa aldarrikatzen dugu, euskal herritar guztiei zabalik dagoena, doakoa, elkartasunean oinarritzen dena, integrala (prebentzioa, asistentzia eta errehabilitazioa barne hartuko duena), partaidetzazkoa eta demokratikoa. Guzti hau aurrera eramateko, hauek dira proposatzen ditugun lan ildoak: -Osasun zentro euskaduna aldarrikatzen dugu, herritar guztiei dagozkigun hizkuntza eskubideak bermatuko dituena. -Pediatra egunero gure osasun zentroan izatea. -Planifikazio eta Ginekologia zerbitzua martxan jartzea. -Osasunaren prebentzioarekin lotutako gaietan, udalak, hitzaldi-tailerrak bultzatu ditu.

Page 6: herri programa 2011 zirriborroa

HEZKUNTZA Hezkuntza da, dagokion sistemaren bidez, erabaki politikoetatik eratorritako eredu sozial, linguistiko, kultural, ekonomiko eta abarrek transmititzen dituena. Horren ondorioz, Euskal Herriaren errealitate linguistikoa, kulturala eta sozioekonomikoen beharrei erantzuteko hezkuntza sistema propioa eraikitzeko eskubidea, beharra eta erantzunkizuna dugu euskal herritarrok. Eta hezkuntza diogunean formala zein informala eta zaldibartar guztiak ditugu gogoan. Hortik abiatuta, hauek dira abian jarri beharreko neurriak:

- Herri eskolako matrikulazioa bultzatu. - Haur eskola eraiki. - Musika gela lortu. - Eskola eremua birrantolatu(eskola + haur eskola). - Hezkuntzaren hiru eremuak (formala, ez formala eta

informala) bakoitza bere aldetik ari dira. Eremu bakoitzean lantzen diren baloreak eta hezkuntza moduak kontraesankorrak dira. Hiru eremu horietan ari diren eragileek norabide bereko herri proiektua sortzea( kurtso hasieran denon artean helburu batzuk finkatu).

- Bertan zein kanpoan jaiotako pertsona helduak euskalduntzeko eta euskal kulturan sakontzeko ikastaroak antolatu. Eskolaratzea bideratu.

- Udalak ikasleentzako antolatzen dituen ekimen guztietan eskaintza euskalduna bermatu.

Page 7: herri programa 2011 zirriborroa

EUSKARA Gure helburua zaldibartar eleanitzez osatutako Zaldibar euskaldun bat izatea da. Euskal Herritar eleanitzez osatutako Euskal herri Euskalduna. Horretarako espainiar eta frantziar estatuen hizkuntz polítika morroia gainditu eta bide berriak egin behar ditugu. Honenbestez, Zaldibarko Udalak honako ildo hauek landuko ditu:

- Euskara Euskal Herri osoan ofíziala izatea. - Euskararen Udal Kontseilua berpiztu, udalaren hizkuntz

polítika beronek erabaki dezan. - Administrazio eta zerbitzu publiko guztien euskalduntzea. - Lan esparrua, eta bereziki enpresa pribatua

euskalduntzeko baliabideak jarri. - Euskara ikasteko motibazio planak landu. - Lekuko euskal komunikabideak bultzatu. - Ume eta gazteek eskolaz kanpo euskara erabiltzeko planak

landu. - Ume eta gazteen eskolaz kanpoko jardueretako begiraleak

euskaldundu.

KULTURA

Kultura arloan,aberatsa eta bizia den herria nahi dugu.Horretarako herritarren parte hartzea ezinbestekoa dela uste dugu.Udala,herri ekimenaren zerbitzura egon behar du eta ez alderantziz.Gaur egun beti bezala, udalak kulturarekiko erakusten duen jarrera axolagabe,triste eta zekenari buelta ematea behar-beharrezkoa ikusten dugu. Horretara arlo hauek landuko ditugu udalean : -Kultur elkarteekin eta parte hartu nahi duten zaldibartar guztiekin udalaren kultura kontseilua eratu. -Sansoangoa Elexosten Kultur Etxea egin, kultura kontseiluak kudeatuko duena. -Euskal kultuaren adierazpenak bultzatu. -Gure ondare historiko- arkitektonikoa babestu -Jai batzorde iraunkor bat eratu,herriko eta auzotako jaiak ganoraz antolatuko dituena.Jai batzordea herrikoia,partehartzailea,erabakiorra eta bere kudeaketa garbia eta gardena izango da. -Kirola sustatzeko programak eta equipamenduak sortuko ditugu. -Zaldibartar orori kirola egiteko eskubidea erraztu eta bermatuko diogu.

Page 8: herri programa 2011 zirriborroa

MIGRACIONES

DIVERSOS ORIGENES,UN SOLO PUEBLO Hacemos nuestra la afirmación recogida en diversas Convenciones y Tratados Internacionales que definen a la emigración como un derecho humano. Reivindicamos asimismo el derecho de nuestro pueblo Euskal Herria a decidir sin interferencias sus propias políticas migratorias. Nos comprometemos a realizar una diagnostico incluyente, abierto y participativo de la realidad de la inmigración en nuestro pueblo . Impulsaremos asimismo la interculturalidad, organizando actos de intercambio entre todas las culturas existentes en el pueblo. Nuestra intervención va a estar orientada a impulsar políticas de mutuo respeto y reconocimiento, por eso proponemos una alianza a todas las personas y colectivos de inmigrantes para, desde el Ayuntamiento, dinamizar juntos políticas encaminadas a la consecución de la ciudadanía plena, a través del reconocimiento y aplicación de todos los derechos políticos, civiles, sociales y culturales.

Page 9: herri programa 2011 zirriborroa

GAZTERIA

-Gazteriak beti baldintza duinak behar ditu. Gazteria da gizartearen arazoak gogorren jasatzen dituena. Ez dago etxebizitza eskubiderik ez eta lan duina izateko aukerarik bermatzen. Uste dugu ere gazteriak bere inguruko gaietan erabakitze eskubide eta parte-hartze zuzena izan behar duela. Hau guztia lortzeko,ekimen hauek proposatzen ditugu: - Zaldibarren dauden etxe hutsak kudeatzeko plangintza egin. - Etxebizitza sozial eta alokairu publikoak bermatu. - Behin-behineko kontratuekin amaitzeko neurriak jarri. - Lan duina bermatuko duen lan poltsa publikoa sortu. - Gazteen aisialdia euskaldundu. - Gaztetxea eta autogestioa bultzatu.

LANGILERIA Udal Batzorde berezi bat antolatuko dugu herriko ehun produktiboa sendotzeko eta enplegu duinaren alde egiteko, honako helburu hauekin : - Enplegu berriak eta finkoak sortu, bereziki osasun arloan, hirugarren adinean, ingurumenean, kultura eta aisialdian. - Udal eraikinak garbitzen dituztenak udal langile bihurtu. - Eskualde mailako Garapen Agentzia bultzatu,egitura produktiboari egiturazten laguntzeko. -Herriko ehun produktiboan gaixotasun laboralak eta lan istripuak ekiditeko eta osasun laborala hobetzeko lan ildoak antolatu. Udal administrazioko lan baldintzak hobetzeko asmoz, neurri hauek hartuko ditugu: -Lan banaketa bultzatzeko, ez dugu ordu estrarik onartuko ez eta enplegu aniztasunarik ere ez.Bestaldetik ez dugu inongo kontrataziorik onartuko ETT delakoaren bitartez, ez hori bakarrik, aurre egingo diegu zabor-kontratuei ,gizonezko eta emakumezkoen arteko ezberdintasunei eta edozein motako lan baldintza prekarioei. - Kalitatezko enplegua sortze aldera , azpi-kontrataziozko enpresekin bukatuko dugu. -Nekazaritza politika sustatuko dugu , horretarako beharrezkoa den diru publikoaren zati bat erreserbatuz. -Komertzio eta kontsumo arduratsua bultzatuko dugu,kontsumismo salatuz , herri mailako komertzio txikiak lagunduz,bertoko produktuen kontsumoa sustatuz . - Lan poltsa publiko bat sortuko dugu.

KIROLA

Page 10: herri programa 2011 zirriborroa

BERDINTASUNA Gaur egun indarrean dirauen eredu patriarkalak jendartean aspaldi ezarritako harreman hierarkikoei esker, emakumezkoen gizonekiko mendekotasuna ekarri du. Mendekotasun horren agerpen dira emakumeak jendartean duen parte hartze asimetrikoa, lanaren munduan jasaten duen diskriminazio objektiboa edota, are eta larriago, etengabe jasaten duen biolentzia sexista. Horren aurrean, alor guztietan emakumeen diskriminazioa suntsituko duten ekimenak eta politikak bultzatu behar ditugu. Zaldibarko Ezker Abertzalearen ikuspegitik planteamendu orokor eta integrala behar da egoera honi aurre egiteko. Horretarako, Euskal Herriko Emakumeen Eskubideen Karta erreferentziatzat harturik eta mugimendu feministatik egiten diren proposamen eta exijentziei arreta eskainiz, udal politikari begira ondorengoa proposatzen dugu:

Berdintasunerako Batzordea sortzea. Herriko emakumeen egoeraren diagnostiko erreala burutu

eta honetan oinarritutako zeharkakotasuna printzipio izango duen Berdintasunerako plana osatzea.

Berdintasunerako plana martxan jartzeaz arduratuko den Berdintasunerako teknikariaren lanpostua sortzea.

Emakumeen parte hartzea bermatuko duen Emakumeen Kontseilua sortzea. Planaren jarraipena eta ebaluazioa egingo duena.

Emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko politika eraginkorrak sustatzea.

Eraso sexisten aurrean erantzun protokoloa zehaztuz. Sentsibilizazio kanpainak eginez. Eskola komunitatearekin batera hezkidetza programak

bultzatuz. Autodefentsa ikastaroak antolatuz.

KIROLA

Ingurumenarekin begirunea erakusten duten kirol jarduerak bultzatuko ditugu, pertsonaren eta herriaren osasunerako mesedegarriak direlako. Herrian diren, eta izan daitezkeen, kirol elkarteekin elkarlana bultzatuko dugu. Kirolaren Udal Kontseilua eratuko dugu, herriko kirol elkarteek eta parte hartu nahi duten pertsonek osatua. Kirol ekipamenduetarako lurra gordeko dugu. Herriarenak diren kirol instalazioen erabilera zaldibartar guztien eskura jartzeko plan bat egingo dugu. Futbol zelai zaharra zegoen eremua erabilera anitzetarako atonduko dugu.

Page 11: herri programa 2011 zirriborroa

“Las condiciones para el cambio político y social están dadas en Euskal Herria, y les queremos decir hoy a los inquisidores del siglo XXI, a quienes pretenden ponerles puertas al campo y al mar, que la izquierda abertzale, a pesar de todo, no nació para resistir, ni tan siquiera para responder, NACIMOS PARA GANAR Y VAMOS A GANAR.” Arnaldo Otegi.