hhh.. - berria.eus · hhh.. hhh! 8 9 zergatik egiten dut amets hau? jada nahikoa izan ez banu...

12
5

Transcript of hhh.. - berria.eus · hhh.. hhh! 8 9 zergatik egiten dut amets hau? jada nahikoa izan ez banu...

Page 1: hhh.. - berria.eus · hhh.. hhh! 8 9 zergatik egiten dut amets hau? jada nahikoa izan ez banu moduan. bihar dira hogeita bost urte eta-k aita hil zuela. hogeita bost urte ez dira

4 5

Page 2: hhh.. - berria.eus · hhh.. hhh! 8 9 zergatik egiten dut amets hau? jada nahikoa izan ez banu moduan. bihar dira hogeita bost urte eta-k aita hil zuela. hogeita bost urte ez dira

6 7

hhh..

hh...hhh..

hhh!

Page 3: hhh.. - berria.eus · hhh.. hhh! 8 9 zergatik egiten dut amets hau? jada nahikoa izan ez banu moduan. bihar dira hogeita bost urte eta-k aita hil zuela. hogeita bost urte ez dira

8 9

zergatik egiten dut amets hau?

jada nahikoa izan ez banu

moduan.

bihar dira hogeita bost urte eta-k aita hil zuela.

hogeita bost urte ez dira izan nahikoa, bularrean geratu

zitzaidan zuloa betetzeko.

orduan, zergatik egiten dut amets hau?

“barkatzen diet”, esan

nuen orduan, eta hedabide guztiek jaso

zituzten apaizgai

umezurtz gaztearen

hitzak.

barkatzen diet...

esan nuen, bi hitz horien garrantziaz

benetan jabetu gabe.

barkatzen diet...

esan nuen, eta urrunean josu ikusten

nuen.

nik... bakartzen

diet...

ulertu ezinik zergatik, nire aitaren ehorzketan, josu, nire lagunik onena, ez zitzaidan hurbiltzen.

zerbait sumatu nuen, nonbait, hari

dei egitera bultzatu ninduen zerbait. alferrik izan zen. ez zidan erantzun.

josu!

nik... barka...

Page 4: hhh.. - berria.eus · hhh.. hhh! 8 9 zergatik egiten dut amets hau? jada nahikoa izan ez banu moduan. bihar dira hogeita bost urte eta-k aita hil zuela. hogeita bost urte ez dira

10 11

askotan gogoratzen dut eszena hura. eta ez dakit zergatik, baina kanpotik ikusita gogoratzen dut.

oroimenean, neure burua

urrunean ikusten dut, bakarrik;

josuren aurpegia, aldiz, aurrez

aurre, betilun eta burumakur,

euripean.

ez nuen josu berriro ikusi,

eta urte luzez oinazetu nau pentsatzeak

atentatuarekin zerikusirik

izan zezakeela, horrek

oharkabeko konplize

bihurtuko baininduen.

baina ez. ordurako

eta-n egon arren, josuk, antza, ez zuen

zerikusirik izan.

atentatuaren egilea,

biskarret izeneko bat, ez zuen ezagutu

ere egin.

andres biskarret besteek

hil zuten, gal-ekoek, handik urte batzuetara.

horrek martiri bihurtu zuelarik, haren aurpegia jasan behar nik, kaleak papereztatzen, santu

bat bailitzan.

tira, oraindik ez dut ulertzen

zergatik ditudan amets horiek, eta zergatik justu orain, hogeita bost

urte geroago...

kafesne bat,

mesedez.

kaixo, anton. berandu nator,

barkatu.

lasai, heldu berria naiz.

deskafeinatu bat jarriko, mesedez?

sentitzen dut, itziar, baina ez dut berri onik.

Page 5: hhh.. - berria.eus · hhh.. hhh! 8 9 zergatik egiten dut amets hau? jada nahikoa izan ez banu moduan. bihar dira hogeita bost urte eta-k aita hil zuela. hogeita bost urte ez dira

12 13

gotzainarekin egon zara?

bai, atzo hitz egin nuen jesus marirekin, baina ez dago zer

eginik. esan zuen egoera kontuan hartuta...

ezin dudala lanpostuan

jarraitu.

ulertzazu, erlijio irakasle ezkongabe bat haurdun, eta

umearen aita gizon ezkondu bat...

ez dakit, itziar, ezkonduko bazinete behintzat,

zibiletik sikiera... nik...

ja! nahiago nuke!

gonzalok ez du emaztea utziko. hori esan dit.

nik abortatzea nahi du.

abortatu? eta zuk...?

zer...?

kakatara bidali dut. abortatuko

dudana gure harremana izango da.

zeu ere... ia berrogei urte itxaron, eta

azkenean liatu halako...

nahikoa da, anton. denek epaituko naute; mesedez, ez egin zuk gauza bera, zure

laguntza behar dut.

bai, bai... barkatu.

hori al da? besteek zer

esango?ez... ez.

zera...

jainkoarren, anton... zuk

ezin badidazu lagundu,

nork orduan?

ez dakit... hartzazu

abokatu bat... eraman kontua auzitegietara...

kasu honetan, elizatik kanpo

dago esperantza.

haurdunaldi zaila izaten ari da, sarri dut goragalea. ez dut pentsatu

ere nahi zer izango den umea jaiotzen

denean.

ez dit axola neuk bakarrik haztea; ez diot gonzalori eskatuko aitatasuna onartzeko... baina lan hori behar

dut, anton. egin zerbait, mesedez. egin dezakezu!

bikario nagusia zara!

bai, bikario nagusia naiz, eta horrexegatik ezin dut ezer egin.

postua eman zizutenean ere, nepotismoa aipatu zuten batzuek. pentsa zer esango

luketen...

obedientzia-botoa egin nuen, eta elizak bere arauak ditu...

ezin ditut hautsi, are gutxiago dudan kargua izanik...

Page 6: hhh.. - berria.eus · hhh.. hhh! 8 9 zergatik egiten dut amets hau? jada nahikoa izan ez banu moduan. bihar dira hogeita bost urte eta-k aita hil zuela. hogeita bost urte ez dira

14

amari kontatu diozu?

baina ez dakit animatu ala sustoz

hilko ote dudan.tira, beti esan izan du iloben kontuan huts egin diogula.

mutikoa bada, aitaren izena jarriko diot:

ignacio.

horrek ilusio handia egingo

dio.

oraindik ez.

bihar kontatzeko asmoa dut... aitaren heriotzaren urteurrena

dela aprobe-

txatuta...

apur bat

anima-tzeko. Josu

Page 7: hhh.. - berria.eus · hhh.. hhh! 8 9 zergatik egiten dut amets hau? jada nahikoa izan ez banu moduan. bihar dira hogeita bost urte eta-k aita hil zuela. hogeita bost urte ez dira

16 17

josu!

zer?

aspaldi honetan, lelotuta ematen duk.

ondo hago?

bai, tira... betiko moduan.

betiko moduan? txarto, orduan!

kar... kar.. zera...

institutuko lagun

batekin akordatu

nauk... hogeita

bost urte ikusi ez dudala.

jode, hogeita bost urte... konturatzen haiz?, gure adinean, edozer gauzaz ari garela, beti hogeita

bost urtetik gora pasatu dituk.

batez ere, gure bizitza duela zortzi urte geratu

zelako...

et, et, utzak hori, deprimituko

haiz eta. gehiagotan

atera beharko hintzateke,

badakik, neskekin ibili, dibertitu!

horixe duk, neskekin. ederto dakik hik lagun bat animatzen, txarli.

bai horixe! badakik zer kontatu didaten dominic-ez, bretoiaz?

haren andrea, nonbait, marseillako putetxe bateko

madama duk, eta, etortzerik ez duenean, bere nesketako bat

sartzeko moldatzen da!

zer deritzok? tratua egingo diagu harekin,

noizean behin guri bat bidaltzeko...

hara, txarli, ni ezkonduta nagok, eta

hi, entzerra-tzeko moduan.

Page 8: hhh.. - berria.eus · hhh.. hhh! 8 9 zergatik egiten dut amets hau? jada nahikoa izan ez banu moduan. bihar dira hogeita bost urte eta-k aita hil zuela. hogeita bost urte ez dira

18 19

kar, kar! entzerratzeko moduan!

bai txantxa ona!

“batez ere, gure bizitza duela zortzi urte geratu zelako...”

ez da egia. bizitza ez da geratu, gorputza ez zait geratu. aldatu egin da zortzi urte

hauetan.

ilea, esaterako,

urdintzen ari zait.

bai zera...

beste gauza batzuk ere aldatu dira. ziurtasunak ez dira ziurtasun, eta lehen lur sendoa zirudiena harea

mugikor bilakatu da, ni irentsi nahian dabilen zingira.

ez, horiek askoz lehenago geratu ziren, “enpresan”

sartu nintzenean.

zer geratu zen duela

zortzi urte? nire bizitza

soziala? nire familia

bizitza?

orduan, zer geratu zen duela zortzi urte?

Page 9: hhh.. - berria.eus · hhh.. hhh! 8 9 zergatik egiten dut amets hau? jada nahikoa izan ez banu moduan. bihar dira hogeita bost urte eta-k aita hil zuela. hogeita bost urte ez dira

20 21

kox, kox! sartu leike?

zelan hitzaldia?

ondo.

zertaz izan da?

umm... itxaron,

irakurriko diat.

“comment faire face aux défis sociaux et personnels de

manière affirmative et prosociale”.

ostras! eta zer

esan nahi du horrek?

aaa! joatea huen!

kontuz ibili, josu, aukera txikiena aprobetxatzen ditek burua jateko... “de manière affirmative et

prosociale”.

kar. kar.

kar, kar kar,

kar

zertarako? ezer berririk esan zuten? gogoratu

beste historiagile harena, ira-z mintzatu zena...

txor-txor-txor!

oso ulerberak dira denak,

gatazkak inorenak direnean.

ni, behin, horietako hitzaldi batera joan nintzen, baina

b.b. ikustearren.

b.b? brigitte bardot?

kartzelan?

mmm? baina orain berak

ematen dik-eta balea.

ez esan halakorik, oskar. zahartu egin duk, noski, baina duintasunez.

oso gustuko diat emakume hori, menderaezina duk.

fatxa bat da baina!

begira, hitzaldi horretara

gustura joango nintzen.

ba batzuetan oso jende ona etortzen da.

joan zen astekoak pilo bat zekien palestina eta

israelen arteko gatazkaz.

eta zuek galdu egin zenuten.

bai, la santé-n izan zen. orain kezkatzen duten gaiak erabili behar

zituen: zezenketak direla, baleak direla... niri bost, horiek guztiak. nik bera

ikusi nahi nuen.

fatxa men-deraezina, horixe!

kar, kar. eta, zer moduz?

Page 10: hhh.. - berria.eus · hhh.. hhh! 8 9 zergatik egiten dut amets hau? jada nahikoa izan ez banu moduan. bihar dira hogeita bost urte eta-k aita hil zuela. hogeita bost urte ez dira

22 23

azkenean ez zen etorri. haren fundazio-ko

ordezkari bat azaldu zen.

pentsa zer desilusio. gela leporaino,

bizardo bat ikusteko... kabreatu, eta han utzi

genuen tipoa bakar-bakarrik. kar,

kar

nola azaldu txarliri, mikeli eta oskarri...

nola azaldu ito egiten naizela.

airea behar dudala. hitzaldi horietara

joaten naizela inoren hitzak

entzuteko beharra dudalako...

... hemen atxilo ez dagoen norbai-tenak.

hi, josu! entzun al

duk?

leihoa zabaldu behar dudala

airea sar dadin...

mm? txarlik ziok baduela argudio hutsezin bat, espainiako gobernua

konbentzitzeko komeni zaiola euskaldunok,

katalanak eta galegoak independente izatea.

zuek ez badakizue ere, herrialde mugakideek elkarri eman ohi diote botoa jaialdi

horretan. zergatik ez du espainiak inoiz irabazten?

argi dago: bi herrialderekin baino ez duelako muga.

eurovision-eko jaialdia!

eta zergatik ez? nik pozarren egingo nikek. spain twelve points, l’espagne

douze points.

ondo zagok, bai. eta hik uste duk, independente izan eta gero, euskaldunok, katalanek eta

galegoek espainiari emango geniokeela botoa...

kar, kar. argudio hutsezina da, bai!

pena bakarra, frantziarekin ez duela balio,

bederatzi mugakide ditik eta...

beste batzuetan, tranpa egiten dut. ihes egiten dut.

Page 11: hhh.. - berria.eus · hhh.. hhh! 8 9 zergatik egiten dut amets hau? jada nahikoa izan ez banu moduan. bihar dira hogeita bost urte eta-k aita hil zuela. hogeita bost urte ez dira

24 25

gorputzaz gabetzen naiz...

... eta ihes egiten dut.

ezin nau inork seinalatu, ez epaitu

ni izateari uzten diot, ez dut jada izenik

dena naiz, eta ez naiz ezer, ez nau inork

ikusten

ez dut zertan itxurak eta plantak egin

eta nahi dudan tokira joan naiteke

nahi bezain arin

nahi badut, etxera buelta

naiteke

batzuetan, portuko usaina aditzea lortzen dut,

eta bokaletik sartzen diren ontzien sirenak entzutea

ikus dezaket jendea bizi egiten dela

karmele eta aritz ikus ditzaket, eta nola falta ditudan esan

so geratzen zaizkit, besarka ditzadan

uzten

inoiz, karmeleren soak apur batez

lotzen nau

eta konturatu orduko, antonekin buruz buru nengoen, elkar ezagutu genuenean,

institutuko lehen egunean

oraingoan, baina, antonek ez du ezer esaten... haren begiek ez dute ezer adierazten...

gehienetan, aritz ume bat da, baina gaur, bere hamalau urteetatik

begiratu dit, eta neure burua

ikusi dut, bere adina

nuenean

Page 12: hhh.. - berria.eus · hhh.. hhh! 8 9 zergatik egiten dut amets hau? jada nahikoa izan ez banu moduan. bihar dira hogeita bost urte eta-k aita hil zuela. hogeita bost urte ez dira

26 27

hurbildu natzaio, eta sentitu dut

bihotza harenarekin batera taupaka

hitzak tantaka irten dira

hogeita bost urtez irten

nahian

bi hitz baino ez

hain ahulak, eta hain

izugarriak

...

sentitzen diat

azken aldiz ikusi nuenean bezala...

duela hogeita bost urte,

euren aitaren ehorzketan

beraz, itsu izatea ez dut sekula muga modura bizi

izan.

... hemengo askok ezagutuko nauzue: idazlea naiz, baita

kantaria eta esataria ere, eta

munduan zehar ibili naiz...

baina mediku batek segurtatu zidan ebakuntza

eginez gero zerbait ikusiko

nuela.

galtzekorik ez nuela pentsatu

nuen, eta, hala, ondoren gertatu-

takoa ustekabe bikoitza izan zen.

lehen ustekabea ebakuntzaren emaitza izan zen: argia eta iluna

bereizten hasi nintzen, baita silueta batzuk ere.

pozarren egongo nintzela

pentsatuko duzue...

bada, horra bigarren ustekabea: ez, ez

nengoen batere pozik.

hogeita bost urtez egon dira ezkutuan