III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren...

215
Luzaideko Euskararen Hiztegia Peio Kamino Kaminondo Patxi Salaberri Zaratiegi Colección MENDAUR bilduma III

Transcript of III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren...

Page 1: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

Luzaideko Euskararen Hiztegia

Peio Kamino KaminondoPatxi Salaberri Zaratiegi

Colección MENDAUR bilduma

III

Page 2: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

Liburuaren izenburua: Luzaideko Euskararen Hiztegia

Liburuaren egileak: Peio Kamino KaminondoPatxi Salaberri Zaratiegi

© Nafarroako Gobernua. Hezkuntza Departamentua© Euskaltzaindia / R.A.L.V.

Taiuketa eta moldaketa: Euskaltzaindia / R.A.L.V.Plaza Barria, 15. 48005 BILBO

Diseño/Azala: Iñaki Cabodevilla / CAB

Preinpresioa: Composiciones RALI, S.A.

Inprimategia: GRAPHICEMS, Gráficas CEMS, S.L.San Miguel industriagunea31132 VillatuertaNafarroa / Navarra

ISBN: 978-84-235-2935-3

Lege gordailua: NA-616-07

Nafarroako GobernuaHezkuntza Departamentua

Sustatzaileak eta banatzaileak:

Nafarroako Gobernuaren Argitalpen FondoaNavas de Tolosa kalea, 2131002 IRUÑATf.: 848427121Faxa: [email protected]/publicaciones

****

Euskaltzaindia / R.A.L.V.Plaza Barria, 1548005 BILBOTel.: 94 415 81 55Faxa: 94 415 81 [email protected]

Page 3: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

Eskaintza:

Añes Kaminondori eta Jose Mari Satrustegiri, Luzaideko eskuara

ederra maite zutelakotz

Page 4: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

AURKIBIDEA

Aitzinsolasa ....................................................................................................... IX

Hiztegia ............................................................................................................. 1

Bibliografia ....................................................................................................... 201

Page 5: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

AITZINSOLASA

Page 6: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

Luzaideko euskararen hiztegi hau gehienbat Garaziko herri horretako hizkerabizian dago oinarriturik, baina egungo euskaran ez ezik, horko testu ugariak ere,oraingoak eta iragan mendeetakoak, baliatu ditugu, baitakigu beste alderdi anitze-tan, gehienxkoenetan, patua ez dela hain aldekoa izan eta izkriburik ez dela edo, bal-din bada, arras urriak direla. Horregatik, alderdi berekoa zen Bernat Etxeparerenolerkiak aintzat hartu ditugu Luzaideko egungo materialak aztertzean, hitzen bila-kaera ikusteko, eta, halaber, XIX. mendeko Nafarroa Behereko gutun-predikuak,1856ko Salaberri Ibarrolakoaren hiztegi interesgarria eta Bonaparte printzearen hitzbilduma ttipia, besteak beste. XX. mendean idazki eta datu franko ditugu, Luzaidenbikario egondako Jose Mari Satrustegiren lanaren ondorioz batez ere, hots, idazkieta datu horiek ardura hark bilduak dira edo haren egitez eta eraginez jasoak, nahizez beti. Orobat, Ana Maria Etxaidek 1989an argitara emandako informazio abera-tsa baliatu dugu, Aranzadi Zientzia Elkarteak 1990ean karrikaratu zuena eta, berri-kiago, Euskaltzaindiak 1999an CD formatuan kaleratutakoa, bai eta ere, artetan,EHHA-eko datu bakan zenbait.

Jose Mari Satrustegik bildu edo bilarazi zituen materialen artean gelari zuenMaria Dolores Etxeberriari Luzaideko adiskide-ahaideek Urdiaina igorritako gutu-nak aipatu behar ditugu, hizkera herrikoian izkiriatuak izateaz landara biziki abera-tsak direlako, eta hagitz egokiak Luzaideko euskara sakonki aztertzeko, guk ahozbildutako datuak idatziz ageri diren horiekin erkatzeko aukera eman digutelako le-henik, eta inspirazio iturritako ibili ahal izan ditugulako gero, hots, gutunetan azal-tzen direnak egun bizirik ote dauden galdegiteko. Izan ere, ez egile bata ez besteaez gara sekulan lexikografian aritu eta, beraz, ez genuen esperiantzirik batere arlohonetan, hiztegia hasi aitzinetik, eta hori, garbi dago, nabaritzen da.

Ez dugu dudarik egiten lexikografo adituek akats eta oker bat baino gehiagoikusiko dutela gure lan hau egiteko ibili dugun metodologian, sarrerak eta azpisarre-rak emateko eran, etsenpluak sartzeko eta menturaz izkiriatzeko moduan, baina geu-re burua zuritzeko besterik ez bada ere erran dezakegu hiztegia osatzera bultzatu gai-tuen asmoa ona dela: Luzaideko euskara galbidean dago, Karrika aspaldixkotik dagoerdaldundua (edo orain idazten den bezala, erdararatua) eta bertako hizkera ongiatxiki duten baserrietan bizilagunak eskastuz doaz, Luzaideko patarretako bazterre-txe bakartuetan bizimodua ateratzea gero eta zailago delako. Hortaz, presako egin-beharra zen Iparraldeko mugako herriaren hizkera jasotzea, eta ez diogu hau anitze-tan aipatzen den topikoa errepikatzeagatik: gure informatzaile nagusia izan den AñesKaminondo luzaidarra hiztegia oraindik bide erditan zegoelarik joan zitzaigun eta

XI

Page 7: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

berekin hilobira eraman hain ongi ezagutzen zuen hizkeraren aberastasun eta sekre-tuetarik anitz.

Aipatu ditugun Luzaideko gutun horietako gehienak Azoletako Bidartea etxe-ko Anastaxi Bartzelonarenak eta auzo bereko Madaritxeta etxeko Mailuiz Auzkire-nak dira. Hauek, eta hauen idazki zoragarrien pasarte anitz, hiztegian zehar hamai-ka aldiz agertzen dira, lehena AB gisa eta bigarrena MA bezala. Hauetaz gainera,Arnegin sortu eta Ameriketan luzaz bizi ondoren han hil zen Arño Auzkiren (AA)eskutitzak ere baliatu ditugu, baina franko gutiagotan, eta inoiz Uharte Garaziko Ka-ttalin Barboten (KB) aipuño bat edo beste ere egiten dugu, baina arras gutitan. Ho-nelakoetan usaian pertsona eta etxe izenak X (eta Y, Z, pertsona edo etxe bat bainogehiago direnean) batekin ordezkatu ditugu, salbuespen zenbait egonagatik ere.Gure xedea beti hitzak eta erranairuak garbi adieraztea izan da, irakurleak hitz etaerrateko manera horiek zer adiera duten eta nola ibiltzen diren argi ikus dezan, ezgutunak argitara ematea, lanean hauen pasarte franko sartu baditugu ere, azaldu nahiditugun item linguistiko horien lagungarri.

Hiztegian laburdura franko darabiltzagu, alferreko errepikapen gogaikarriaksaiheste aldera. Hauek dira:

Ad. → aditza

Adier. → adierazkorra

Adlag. → adizlaguna

Adond. → aditzondoa

Aurriz. → aurrizkia

Atziz. → atzizkia

Banat. → banatzailea

Buk. → bukaera

Cf. → confer, alderatu, ikus

Esam. → esamoldea

Gald. → galdetzailea, galde hitza

Interj. → interjekzioa

Iz. → izena

Izlag. → izenlaguna

Izond. → izenondoa

Izord. → izenordaina

Junt. → juntagailua

Lok. → lokailua

Mailakat. → mailakatzailea

Mend. → menderagailua

XII

LUZAIDEKO EUSKARAREN HIZTEGIA

Page 8: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

Post. → postposizioa

Zenb. → zenbatzailea

Ikusten den bezala, gehien-gehienak hitzaren kategoriari dagozkio, garrantziz-ko iruditu baitzaigu hitz bakoitza zer den adieraztea, hau ematen duen baino lan zaila-goa bada ere. Zenbait aldiz zalantzan egon gara, hitz bat zer kategoriatakoa den ezinerranez; honelakoetan, hiztegigile aditu-arituek egiten dutenari jarraiki gatzaizkio,eta kategoria oker eman baino ez eman nahiago izan dugu zenbait aldiz. Holakoetanlaburdurarik gabe utzi dugu delako hitza.

Bestalde, badakigu oraingoan kausitu ez ditugun hitz franko aurkituko ditugu-la gero, edo ematen ditugunen aldaera eta adiera desberdinak; hemen gogoan edukibehar da galbidean badago ere, Luzaideko hizkera oraino bizirik dagoela, eta arruntnekeza dela hizkera bizi baten, are herri bakar batekoa delarik ere, hitz guztiak bil-tzea, jakina den bezala hiztun batzuek besteek ibiltzen ez dituzten formak baliatzendituztelako, izan duten bizimoduaren eta lanbidearen arabera, erraterako. Ez diogu,halarik ere, hitzak biltzeari utzi gogo eta ondoko beste argitaraldi batean, araiz, he-mengo honek eskas dituen itemak bilduko ditugu. Hola izanen ahal da! Agian bai.

Hiztegiko sarrerak beltzez eman ditugu eta, hitza bizirik dagoenean, azentuaezarri diogu, arrunki bakarra, nagusia, baina inoiz bigarrenkaria ere idatzi dugu, edomaila bereko bi azentu. Hitzak tilderik ez izateak, azentu grafikorik ez eramateakerran nahi du ez dugula belarriz jaso, ez dugula hizkera bizitik hartu, Luzaideko eus-karaz arduratu diren ikertzaileek egindako lanetarik edo gorago aipatu ditugun gu-tunetarik baizik. Gauzak argitze aldera, erreferentzia ematen dugu beti, hots, datuaknondik hartu ditugun zehazten dugu, non ez den oraino bizirik dagoen elea, bainaholakoetan azentua agertzen da, erran moduan. Aldaera bat baino gehiago daudene-an, denak ematen ditugu, era batera edo bestera, eta beharrezko iruditu zaiguneanedo irispidean genuenean etsenplua ere sartu dugu, ez kasu guztietan halere, arduraalferrik delako eta artetan adibiderik eduki ez eta gerok sortzeko gauza ez ginelako.

Bestalde, erran behar dugu transkripzio erdi fonetikoa egiten hasi ginela, ze-haztasun eta xehetasun zurrean, baina informatikaren munduak daraman ziztuakhastean generabilen letra mota fitexko zaharkitua utzi zuen, eta idazten errazagoaden sistemara igaro ginen: idazkera ohikoa da orain, eta bakarrik goranzko dipton-goak irudikatzen ditugu, ohikoa denaz landara. Adibidez, familiatu ‘familia egin edoizan, ezkondu-eta haurrak ukan’ familjátu izkiriatu dugu, azentuarekin, bizirik da-goenez geroztik, eta diptongoz ebakitzen dela adierazten duen <j> horrekin. Hots,eta transkripzio osoa eginez, [familjátu] erraten dela eman nahi dugu aditzera. Eraberean, gawérdi eman dugu, ez gauerdi, tildearekin hitza bizirik eta onik dagoelako,eta <w>-rekin jatorrizko bokal osoa kontsonante erdi bihurtu delako.

Sarrerak ia beti mugagabean ematen ditugu, salbu beti edo gehienetan plurale-an ibiltzen den hitzen bat denean. Hemen jakin beharra da oinarriak artikulua har-tzean, edo deklinabide hondarkia, bukaerako bokal osoak bokaltasuna galtzen due-

XIII

AITZINSOLASA

Page 9: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

la eta soinu irristari bilakatzen dela: ahalge + -a > ahálgja, buru + -a > búrja, ar-gibidez, baina hau azalpen sinkronikoa da, diakronikoki tartean [j] soinua izan de-lako, hitz bukaeran –u zegoenean behintzat (cf., gainera, ké baina kéja): buruja >búrja, eskuja > éskja…e.a. Hau adizkietan ere gertatu eta gertatzen da, mendera-gailua hartzean: du + -ela > dujela > djéla > díla, erraterako, baina gaia kasuz kasuaztertu behar litzateke, eta hiztegia ez da horretarako leku egokia. Honetaz Salabe-rri (2000) eta Kamino & Salaberri (2004) ikus daitezke. Orain artekoak erran nahidu, bestalde, giél-en tankerakoak hiatoarekin ahoskatzen direla, [giél] alegia. Hone-lakoak ohikoak dira, baina ez orokorrak, tarteko kontsonanteren bat erori denean.Beheranzko diptongoak, arazo informatikoak tarteko, ez ditugu inola ere irudikatu.

Luzaide muga herria izan da eta horregatik, hain justu, dago euskara egun da-goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira etazenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren eta fa-miliatu. Edo familiatu eta plantatu, gauza bera baita hondarrean. Manezaundikerraten duenez (1990: 241) Arnegiko jendarmak euskaldunak izan dira beti, ez bi-ziki urrunekoak gainera, baina Luzaideko karabinero eta funtzionarioak lekutako-ak ohi ziren, erdaldunak. Bestalde, frantsesarekiko ukipena handia izan da Doni-bane Garazira joera zuen eta duen herri honetan, eta, beraz, ez da mirestekoLuzaideko euskaran ibiltzen diren mailegu ugarietarik anitz frantsesetikakoak iza-tea, eta Iparraldean frantsesaren nagusitzea hain zaharra ez denez gero, ez da ha-rritzeko orain gainbehera amiltzen hasia den gaskoiaren eta beregainki honen dia-lektoa den biarnesaren eragina oraintsu arte Luzaideko hizkeran nabarmena izatea.Hau dela eta, Manezaundi luzaidar idazlearen «oroitzapen zaharrak» izeneko kon-takizuna irakur daiteke (1990: 79-81), adibidez.

Maileguez kestione, bakoitzaren etorkiaren berri ematera entseatu gara, bainaalde-aldeko lana burutu gabe, hori egiteko gai ez garelako: hitz batzuen jatorria ar-gia da (míta, frantseseko mite ‘pipia’-tik, papillóta, biarnes-gaskoiko papilhote ‘txi-meleta’-tik, póstre, gaztelaniako postre ‘otorduburukoa’-tik), beste batzuena gazte-lanian eta frantsesean xerka daiteke (adorazjóne), biarnes-gaskoian eta frantsesean(adréza), edo biarnes-gaskoian eta gaztelanian (kanbjátu). Beste batzuena, azkenik,iluna da, guretako segurik, ez baikara, pentsa daitekeenez, Iparraldeko latin hizkun-tzetan adituak. Norbaitek ausardia handiegia erakutsi dugula iritziko dio eta mentu-raz arrazoia duke, arrazoi handia, baina gure xedea ez da izan hitz guztien jatorria-ren erroraino iristea, nonbaiteko edo nolabaiteko arraiza genuenean irakurlearihitzen nondikakoa pittin bat azaltzea baizik, gauzen hobeki konprenitzeko. Ez diragutxi, ikus daitekeen bezala, galdera markak arlo honetan.

Hitzen adiera emateko tenorean ez dugu azalpen luze-gogaikarririk sartu nahiizan. Gurea hizkera baten hiztegia denez geroztik, batuan ibiltzen den hitza emandugu gehienetan, baita Luzaiden eta estandarrean hitz bera ibiltzen denean ere: baz-tértu ad. (da-du) Baztertu, bazterrera egin; ezpáin iz. ezpaina; itsusi izond. Itsusia;zaharrérja iz. Zaharreria…e.a. Norbaitek zalantzaren bat badu Orotariko Euskal

XIV

LUZAIDEKO EUSKARAREN HIZTEGIA

Page 10: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

Hiztegia-ra edo egun aski ezagunak diren beste hiztegi batzuetara jo dezake, argita-sun eske. Bestalde, zenbait aldiz adiera gaztelaniaz eman dugu, hobeki uler ziteke-ela iruditu zaigunean, partikulazki esamoldeen kasuan.

Bukatzeko, erran nahi dugu maizkara Luzaideko gutunetako pasarteak ez ezikIparraldeko literaturako idazleak eta testuak ere ekarri ditugula hiztegira. Luzaide-ko euskara mugaz haraindikoa da, Garaziko gainerateko herrietakoetarik hurrandena, Arnegikotik partikulazki, bi herriak onddo-onddoan izanik bien arteko harre-manak ardurakoak eta usuak izan baitira beti. Adibidez, Peio Kamino Kaminondo-ren amatxi Ondarrolakoa zen, legez Frantzia baina elizaz Espainia den auzokoa;frantsesik, ordea, ez zekien batere eta espainola kutsua baizik ez. Sorterriko euska-ra, ordea, xarmanki ematen zuen. Horregatik, Luzaideko hizkera ukitzean errefe-rentziak gehienetan Iparraldeko autoreei egin dizkiegu. Artetan, halarik ere, ekial-deko ezaugarri franko aurkezten dituen Joakin Lizarraga Elkanokoa aipatzen dugu,hitz bat edo esamolde bat Iparraldetik Iruñerriraino hedatzen zenean.

XV

AITZINSOLASA

Page 11: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

HIZTEGIA

Page 12: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

aarrósi, arrósi iz. Aharrausia, ahozabaltzea /arrósi ín ad. (du) Aharrausi egin.

aarrósika aizán, arrósika aizán ad. (da)Ahozabalka ari izan.

abandonátu ad. (du) Utzi (espainoleko aban-donar-etik edo frantseseko abandonner-etik): Trástu háundi bát zén gizón húra, táháurrak tá máztja abandonátu tá Améike-tat jwántzén.

abantáila, ahantáila iz. Abantaila.abantzátu, ahantzátu 1- ad. (da) Aurreratu,

aitzinatu: «Artuake ari tuxu anitz ahanza-tzen, izigarriko beruak in tixi» (MA), 2-izond. Aurreratua, aitzinatua: Béhi ernárihóri frángo abantzátja úk.

abantzu, ahántxu, ántxu adond. Abantzu, ia-ia: Lán háu ántxu ína íxit, behála jwáinnúxu. Luzaideko eskutitzetan abantzu,ahantxu ageri da, ‘aurreraturik’ adieraz:«...eta urte xaharra abantzu baita, desira-tzen dauziet familia guziain izenian urteberri hun baten pasatzeko grazia, konbenidiren guziekin» (AB), «orai urte xa[ha]rraahantxu baita, desiratzen deat heure fami-lia guziaikin urte hun baten pasatzeko gra-zia» (AB) / abantxuño, antxúño adond.Ia-ia: Antxúño finítja íxju ‘pixkatxo bat fal-ta zaigu bukatzeko’. Satrustegik (1963-64:255) abantxu eta abantxuño bildu zituen.

abár iz. Su egiteko adarra (≠ adár aziende-nak, zuhaitzenak eta ‘adabegia’). Salabe-rri Ibarrolakoak dio (1856) bakarrik suaegitekoa dela.

abarkéta jwán ad. (da) Abar bila joan.abarrikátu ad. (du) 1- Txikitu, abarrakitu:

Hárrjak baztér gúzjak abarrikátu txí,2- Izorratu, joditu: Úljek abarrikátja níxje(‘las moscas me están jodiendo vivo’);

íten báute botíga bérri bát béstjak abarri-kátuko txjé.

abarzama. Luzaideko arotzaren kontu libu-ruan ageri da (Satrustegi, 1969: 93, 258):«oguei abarr zama», «zazpi abar zama»,«oguei abar zama ecainian».

abéla iz. Habaila. Etxaidek (1989: 188) jaso-tzen du.

abéndo iz. Abendua.aberastasún iz. Aberastasuna.aberástu ad. (da-du) Aberats bihurtu.aberáts izond. eta iz. Diruduna.abére iz. Zaldi jendea: zaldi, behor, mando eta

astoa.abíl izond. Buruz argia, azkarra, ernea: Denbó-

raz abílak zirénak estudjátzea Irúñeatjwáiten zítxun.

abillón, abillun, babillun, pabillón iz. Satrus-tegik dio (1963-64: 260, 1969b: 22) lau isu-riko teilatua dela, baina guk ez dugu bilduahal izan. Nolanahi ere, aski bitxi suertatzenda –ill- segida hori Luzaideko euskaran,despalatalizazioa edo palatalizaziorik ezadelako nagusi. Badira, halarik ere, salbues-pen bakan zenbait (óllwa, ollárra, ollánda,olláskwa).

abís iz. Torlojua (frantseseko un vis-etik?):Traktórrai abís bát eróri záko. Luzaidekoarotzak ere ibiltzen zuen (Satrustegi,1969): «Bi abis» (135), «buztarri bat arri-ñatu abisaiquin» (150), «granpoin bat biabisequin» (202).

abisátu ad. (du) Gaztigatu. Ondarrolako esku-titzetan behin gaztigatuco ‘gaztigatuko,abisatuko’ ageri da (Satrustegi, 1971: 294).

ábjan izán ad. (da) Martxan egon: Zé, mézatábjan (xírea)?

3

A

Page 13: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

abjátu ad. (da) 1- Abiatu: «Ez diakixut jinaden; hura abiatzen delaik jinen gitxu. Jin-kuak nahi badu egoin gituxu bulttat goxo-ki» (MA); ikus partítu. 2- Hasi: «Gizonakari tuxu ihatzian, bana orai ja usuak abiatutuxu eta badakizie zer pasatzen den he-men» (MA). Inesiboarekin eta adlatiboare-kin ere ageri da: «Bidarteko Anastasia un-tsatia duxu, abiatia duxu mezan; AñaMarire polliki», «kaderatik erori eta geroz-tik medikiare ibilia dixie eta injizione zen-bait eman eta gaizkonduik egona duxu.Orai abiatia duxu mezat, bana anitz galdudixi» (MA).

abjón iz. Abioia. Luzaideko eskutitzetan abio-na eta abionia azaltzen dira.

abokát iz. Abokatua.abríztu iz: Zakúrrer íten zén xístja, ezpáinak

biribíldu gábe íten déna, zonbáit aldíz ér-jak sártuz. Azkuek arriztu dakar / abríztuín ad. (du) Abriztu egin.

abríztuka áizán, hási, ibíli ad. (da) Abriztukaaritu, hasi, ibili.

aburrítu ad. (da-du) Aspertu, pixka bat nazka-tu. Cf. Luzaideko gutunetako pasarte hau:«Treineko tenoriain bea aburrituik egonninduxun; gero X gibeleat juaiteko tenoriafrango justian [t]zixin» (AB).

adáilu iz. Adreilua. Cf. eskutitzetako pasarte-ño hau: «X gaitzeko obran ari uxu gainekopisuan; denak, paeta guziak, karrakatuik,artemurru guziak botaik, denak adailiekinin omen txi eta zoladurak plastratu» (AB).

adár iz. 1- Zuhaitz adarra, 2- Azienden adarra,3- Adabegia. Ikus abár.

adarbíldu iz. eta izond. Aziendetan, ardietanpartikulazki, adarrak barnerat sartuak di-tuena: Égun góizjan harrapátu íxit érdikadarbíldu hóri.

adarmótz, adarmótx iz. eta izond. Aziende-tan, behietan eta ardietan, adarra haustenduenari erraten zaio adarmótxa.

adarrukáldi iz. Adarkada, adarrekin ematenden kolpea. Áurten, sanfermínetan, zezénbaték izígarriko adarrukáldja emántzakóntoréro ménts báti, áski zín hainbéste ezhurbíltzja!

adarrukáldika aizán, hási, ibíli ad. (da):Entzjérrotan, izáiten dén jendeáldjaikin,estonátzeko úxu zezének, adarrukáldika

hásten djélaik, nóla eztutén jénde géjogarbítzen.

adarxabál, adarxaál iz. eta izond. Aziende-tan, ardietan partikulazki, adarrak kanpoaldera ateraiak dituena: Aurténgo sanfer-mínetako zezénak adarxaálak zjén ge-jenskwénak.

adín iz. Adina: Bordérreko mutíko gejéna enéadínekwa úxu; Péjo éne adíntsukwa dá.

adjó, ajó. Agur: Adjó, bestáldi bát artjó; adjózjén (bat baino gehiago daudenean).

adorátu ad. (du) Adoratu, gurtu.adorazjóne iz. Adorazioa, gurtzea (gaztelania-

ko adoración-etik edo frantseseko adora-tion-etik).

adrét izond. Trebea (biarnes-gaskoiko adrét-etik).

adréza iz. Helbidea (biarnes-gaskoiko adrés-se-tik edo frantseseko adresse-tik).

adrezatu ad. (da) Zuzendu (biarnes-gaskoikoadressà-tik edo frantseseko adresser-etik).Luzaideko gutunetan ageri da: «X lanikgabe beti; orai juana duxu Bilbaorat, le-hengo X-in familiari adrezatuik» (MA).

adwána iz. Aduana.aétz iz. eta izond. Aetza, Aezkoakoa. Ikus fer-

blankier.afáite- iz. Afaltze-: Afáiten aizán ad. (da)

Afaltzen ari izan / afáitea jwán ad. (da)Afaltzera joan / afáitetik jín ad. (da) Afal-tzetik etorri / afáiteko adlag. eta izlag.Afaltzeko / afáitean adlag. Afaltzean. No-labaiteko aditza ere izan daitekeela dirudi:Gúk béti tenóre bérjan afáiten dú. Denadela, bestelako aldietan afáldu ibiltzen da:Bíhar tenóre húntan afálduko dú.

afáldu ad (da-du). Afaria hartu: Xarmánkiafáldu ginén ostátu hórtan / xarmánki afál-du gínin Donjánen. Ikus afáite- eta baz-káldu.

afaltjár, afaltjér iz. Afaritara jin edo jinendena: Zónbat afaltjár zineztén bárda?

afári iz. Afaria: Zé afári edérra ín ginín Don-jánen.

afér izond. Alferra. Ikus gohótz / afér gohóz-tu izond. Arrunt alferra: Errínt bérrja aférgohóztu bát dúxu; hígi ádi hórtik úrde aférgohóztja. Cf. Patziku Perurenaren «Gorotzusaiari gorazarre» artikuluxkako hau (Eus-kaldunon Egunkaria, 2000ko maiatzaren

4

LUZAIDEKO EUSKARAREN HIZTEGIA

Page 14: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

5a): «Altzadi ortik demonio gorotza! Eunguzin pikoik yo gabe so alfer gorotz ori».

aféra iz. 1- Kontua, gaia, 2- Mugimendua, es-pantua, 3- Arazoa (frantseseko affaire-tik).Lehen adiera etsenplu honetan du: Bárdaherríko aixkíde gúzjak bíldu etá lanékoaférez mintzátu ginén. Halaber Manezaun-diren honetan (1990: 336): «Eta gehienakadostu ondoan, bathere samurtu gabe aferahorri buruz, han gelditzen dira bere baitanerranez: “Ba, ixilaraziko diat ba, emaztia,moltsa gizen hunekin”». E. Etxamendirenondoko aipuan ‘mugimendua’-edo da(1988: 25): «Oilo koloka ukuluan zabilan,klok, klok, klok, dena afera». Luzaidekogutunetako honetan, berriz, ‘espantu han-dian’ edo da: «Hor baixie eskola berri zon-bait ina, Escuela Laboral. Eztiaxu bateplazer iten; le[he]n afera haundian abiatuzitxun Orrian in behar zutela, eta gero deu-se. Etxu ez biziki [haur], hemengoik bizpa-lau. Denborak errain dixi» (AB). Beste gu-tun honetan, berriz, ‘arazoa’ adieratikhurbil dago: «Berant bada berant hastennuxu bi lerroin igortzen, erraiteko errezibi-tu niela xure bestetako felizitazionia; untsapasatu tuxu bestak, geiagoko aferaik gabe»(AB) / aféra gáitzjan, gáitzeko aféranadlag. 1- Espantuka, espantu handitan,2- Mugimendu handitan. Cf. Luzaideko es-kutitzetako pasarte hauek: «…eta gero xe-rriteia in behar zela afera gaitzian hasi etaorai finitzeko» (MA); «Atzo gaitzeko afe-retan zia[i]ltzatxun guardia hok; usua pasa-tu ta ondotik pasatu duxu gizon bat Fran-tziat, autua Edarretako onduan utzita.Autua ebatsia omen (t)zixin; ze trastiakdailtzan! Orai etxu nehoindako beldurrik»,«egun biziki denbora ederra ixiu; etxekuakari txu soruan. Ameriketako berrik eztixiu;gaitzeko aferan igorri ziauxun jinen [t]zie-la otubr[e]z, bana ono etxu ageri» (AB) /aférak xúxen ez izán ad. (da-du) Gauzakongi ez joan: Frántzjan undárreko áldihúntan aférak eztúzte xúxen ‘Frantzian az-ken aldi honetan gauzak ez doazkie ongi’ /aféran izán, aferátja izán, aférak izán,aferátwuik ibíli ad. (da) 1- Espantu han-dian ibili, 2- Pixka bat asaldatu, berotu: Zéaféran dén gúre gizóna, bakántzetako ba-

léntrien kondátzen!; zé aférak tín gúre gi-zónak, bakántzetako baléntrien kondá-tzen!; zé aferátja dailán gúre gizóna! Cf.frantseseko être affairé, s’affairer.

aferkérja iz. Alferkeria. Mutíko hórrek égungúzja pásten díxi aferkérjan.

aferma iz. Alokairua (biarnes-gaskoiko afèr-me-tik edo frantseseko à ferme sintagma-tik). Luzaideko arotzaren kontu liburuanagertzen da (Satrustegi, 1969: 141): «Be-ñardoin afermatic beratia parazeco», hauda, ‘Beñardoren alokairutik gelditua or-daintzeko’. Egun, dakigunez, ez da ibiltzenLuzaiden, baina Ezterenzubiko E. Etxa-mendik badarabil (1988: 117) «Nik enia-koian saltzeik galditen, aferman bakarrik.Bana madarikatu hak uste zikan, hola joka-tuz xerbitxu inen zaala!».

afértu ad. (da-du) Alfertu: Bétti léhen izígarrilangílja zúxun, bána orái afértja úxu ánitz.

afrontátu, afruntátu ad. (du) Molestatu: Pa-sátzjan afróntatu níxi ‘pasatzean traba egindit’. ABk aforontatu darabil, erranahi bera-rekin.

afróntu, afrúntu iz. Traba, eragozpena:Kentxíte afrúntutik ‘ken xaitez paretik, kenxaitez bidetik’; kadéra hóri afrúntjan dúxuhór érdjan ‘aulki hori traban da hor er-dian’.

agéri izán, agérjan egón, agérjan geldítu,agérjan izán ad. (da) Agertu, agerianegon, agerian gelditu, agerian izan: Agériixí sobéra ján duxúla ‘ezagun du soberajan duxula’; bixkár hórtaik agéri úxu Bi-dóndwa; agérjan geldítuxú zónbat balíozín mahájak. Maiz etorkizunean erabiltzenda, laguntzailerik gabe: Agériko zé pástukodén hémen ‘ikusiko dugu, ikusiko da, zergertatuko den hemen’.

Agérre iz. Gaindolako Agérrja-ko nagusia.Aitzinetik pertsona izena sartzen bada,etxe horretakoa dela adierazten da, nagu-sia izan edo ez izan. Bestela –ko + per-tsona izena erabil daiteke: BartzelónakoPéjo, Bidárteko Ferránddo, XaindjáingoJwanés…e.a. Agerrésa iz. Agérrja-koetxekoandrea.

agértu ad. (da) Azaldu. Añésez mintzátzen áigínen éta meménto hártan agértu zén kú-sjaikín.

5

HIZTEGIA

Page 15: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

ágjan Oxala: Ágjan eztík elúrrik ínen bihár ‘ezahal du elurrik eginen bihar’. Azkuek(1969 [1923-33]: 257) «Luzaire»-n ikasi-tako «Agian ilen aiz! ¡ojalá te mueras!» ja-sotzen du. B. Etxepareren agian (1980[1545]: 32) ‘beharbada’ dela dirudi: «Etadolu ukhen baduk bertan oro barkhatu / Etaagian hik eginen bertan berriz bekhatu».

agorríl iz. Abuztua. Luzaideko arotzak (Sa-trustegi, 1969) aburrilian ‘agorrilean’ ibiliohi du, eta irudi luke agorrilean eta abuz-tuan-en arteko nahasketa zerbait datekee-la: «aburrilian einic» (144), «Achuaingocondia aburrilian» (181).

agradezimendu iz. Esker ona; Luzaideko gu-tunetan ageri da.

agúrtu ad. (da-du) Agortu: Túrri hóri agúrtuxú.ahágo Iz. Belar baten izena da: Belár zikín bát,

péntzetan ateátzen déna. Barandiaranekdio (1974: 95) espainolez romaza dela.

ahakái iz. Haragitako ardia. Satrustegik(1963-64: 257) arakai edo aakai biltzendu. Luzaideko arotzak aracai (behin) etaaracayo (beste batean) darabil (Satrustegi,1969): «Aracayo borz emerezira libera»(201), «errezibitia bi aracai» (203).

ahál izán, ál izán ad. (da-du) Ahal izan: Náidílaik jíten ál dá; étxeat jwáiten ál nintzán.Cf. «…plastrian zarri ziokoxuten [zangoa],eta ono hortan delaik! Geiore ukaiten ahalzixin» (AB) / ahál déna izán ad. (da) Osotxarra izan: Hóla bizítzjaré ahál déna úxu‘vivir así da asco’. Honela dio ABk: «Xgaizuare hil izan [t]zuxun, eztiakixut jakinduxun; eztukexu eskelaik ikusi. Jinkuaikindola! Horren biziare ahal dena zuxun». Cf.Larreren hau (2001: 95): «Elkor izaitea ereahal dena baita, Jainkoak begira gaitzala» /ahál gúzja ín ad. (du) Ahal den guztiaegin; inoiz, gutunetan, bakar-bakarrik age-ri da ahal guzia: «Ahal guzia juaiten gitu-xu» ‘ahal dugun guztietan joaten gara’(MA).

ahálaz adond. Ahal bada. Ikus untsálaz sarreraeta Camino (2004: 98). Cf. hau: «Beharrikez baitut ahalaz uzten norbait jin artio»(MA).

ahálge iz. Lotsa (≠ lótsa ‘beldurra’).ahalgegábe izond. Lotsagabea: Zernái errán-

ka ái dúk ahalgegábe hóri!

ahalgegabekérja iz. Lotsagabekeria.ahalgetór izond. Lotsatia: Ostátu hórtako xer-

bitxárja étxu báte ahalgetórra, tupétaháundja baíxi.

ahalgétu ad. (da-du) Lotsatu. Cf. letretako pa-sarte hau: «Eskerrak emaiten dauzkitxutigorriak dazkiatxun letra guziendako;nihaur ahalgetzen nuxu, eta azkenian deli-beratu ixit bi lerro in behar dauzkitxutala»(AB).

ahalgingárri izond. Ahalkegarria. Ahalgingá-rri dá nóla dailtzán egúngo gáztjak.

ahán iz. 1- Arana, 2- Aranondoa / ahán ber-dailún iz. Aran mota bat, gaztelaniaz clau-dia deitzen dena. Lhandek (1926: 143)berdaildun ‘reine-claude’ dakar.

ahapáldi iz. Iraina: Zé ahapáldjak erráitendázkjatxun!

ahápeka adond. Ahapetik / ahápeka aizán,mintzátu ad. (da) Ahapeka aritu, mintzatu:Ahápeka mintzátzen ái dá Péjo.

ahápetik adond. Ahapeka, apal: Béttik ahápe-tik errántzjákoxon jwántzáin zakúrrainpúrdira ‘Bettik ahapetik erran zioxun joanzedin zakurraren ipurdira’ / ahápetik ai-zán ad. (da) Ahapeka, isilka ari izan.

ahapílo iz. Tresna baten ahoa. Satrustegik(1963-64: 255) aapilu bildu zuen.

ahári iz. Axuri arra. Cf. márro.ahárra iz. Liskarra. Satrustegik (1963-64:

255) ‘riña’ adiera ematen dio. ahárran áizán ad. (da) Liskarrean ari izan.

Añes Kaminondoren arabera bakarrik ani-malien arteko borroka da: Bixkáiko zakú-rra etá Unajáingwa ahárran ái txú, kalapí-ta górrjan.

aháte iz. Ahatea.ahatéki iz. Ahatekia, ahate haragia.ahátxe (eskuarki), ahátze (gutiagotan) iz. Ara-

txea. Manezaundik eta ABk ahetxe ibiltzendute, eta MAk ahatxe. Cf. etsenplu hauek:«Erraiten daxu hor ahetxiak ze prezio itendin (AB); «hemen ez dixie ez ahatxek horbezanbat iten ohono» (MA). Aratxeetanohótsa ‘arra’ eta urríxa ‘emea’ bereiztendira.

ahatxéki iz. Zekorkia, zekor haragia.ahátzi ad. (da-du) Ahantzi: Ahátzi zják kártzja

libúrja. Cf. letretako pasarteño hau: «Fran-tzesen egunian izan nuxu Orrian; untsa

6

LUZAIDEKO EUSKARAREN HIZTEGIA

Page 16: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

ohitu ninduxun ene familia guziez. AndreDena Mariain aitzinian etxintuan ahatzi;otoitz inixin denendako» (AB).

ahazkór izond. Ahanzkorra, ahazteko joeraduena.

ahaztorrátu ad. (du) Erdi ahantzirik izan. Hítzháu aháztorrátja níxin. Satrustegik (1963-64: 255) aantzorratu dakar; Azkuek ahaz-toratu ‘comenzar a olvidar’ biltzen du.

ahíde, aíde iz. Ahaide. Ikus askazi, jendákieta urrún.

ahidégo, aidégo iz. Ahaidetasuna. Hau dausaiako hitza. Ikus aidántxa.

áho iz. 1- Ahoa, gorputzekoa, 2- Tresna batenertz zorrotza. Luzaideko arotzak ago izki-riatzen du behin eta berriz (erraterako, «ai-zur bat zabala agoyoric» ‘aitzur bat zabalaaho jorik’, Satrustegi, 1969: 232) hain se-gur ere [áho] adierazi nahi zuelako, ezfranko zabaldurik dagoen [áγo]. Izan ere,egun hitz honek duen aspirazioa arrunt go-gorra baita, gaztelaniako jota delakotikhurbil dagoen soinua, alegia. Cf. «Pedro-guan garbayo» ‘Pedro Juan Garbayo’(ibid., 157), «condiac einic sanguanez»‘kontuak eginik Jaun Done Joane egune-an’, «gabi(e)rren condia buruilian asia»‘Jabierren kontua irailean hasia’ (ibid.,230). Nolanahi ere den, Satrustegik(1969b: 41) ago bildu zuen ondoko haurigarkizunean: «Agotik so egin eta kosteletguziak ageri» (labea) / aho barne iz. MA-ren eskutitzetan ageri da: «Egon nuxu ha-mabots bat egunez arras fattalian; zintzu-rretik lotu zuxun eta jateko gutiziaik bategabe, eta gero jateko gutizia ba eta ezin jan,aho barne guzia zaurtia nixin, mihi gainaketa denak» / ahoa luze izan ad. (da) Luzeaizan. MAren gutunetan ageri da: «Beharrikxerriak untsa gizenduik hiltzen baititu, ur-tiak ahua luze baitu» / ahóz góra, ahózgóiti adond. Ahoz gora: Ahóz góiti ló djó-xo / ahoz aho adond. Bekoz beko, aurrezaurre eta sekretuan. MAk darabil: «Enfin,hok erraiten dauzkitxut ahoz aho baginabezala», «ez nixin ez erran behar, ahoz ahoari bagina bezala erraiten dauxut». Ikusmihiz, míhi sarreran.

ahoáundi izond. Aho handia, ahoberoa: Zéahoáundja hízan! Ikus espàntuáundi.

ahoberritu ad. Luzaideko arotzak dakar (Sa-trustegi, 1969) agoberritu idatzirik. Ikusáho sarreran erran duguna: «Pala bat ago-berrituric» (142), «pala bat: agoberritu ma-charro bat arriñatu» (254). Ikusten denez,beti palak ahoberritzen ziren. Ikus aztal-berritu, begiberritu eta buruberritu.

ahojo ad. Luzaideko arotzak darabil, kontino(Satrustegi, 1969): «Aizur bat agoyoric»(139), «aizur bat eracachi, bat alzairatu, batagoyo» (140). ‘Lanabesen ahoa pikatu’adiera duela irudi du; Satrustegik (ibid.,271) ‘rectificar el corte’ dela dio.

ahosári iz. Aho-sabaia.ahóspeska, aóspeska adond. Ahoz behera:

Háurra aóspeska ló djóxo.ahótz, aótz iz. Arotza.ahozikín izond. Sakreka mintzo dena: Hágo

ixílik urdé ahozikín ustéla, etzákala hólakoastokérjaik errán!

ahózko iz. Arozgoa, arotzaren lanbidea.ahúl izond. Goseak ahuldua, goseak flakatua.

Ikus fláko. ahúldu ad (da-du). Goseak flakatu: Présta

záxu afári hún bát, ahúldja bainíz.ahulézja iz. Partikulazki goseak eragindakoa

denean erabiltzen da: Góiz gúzja ján gabénjóxo éta baíxit alimáleko ahulézja.

ahúntz iz. 1- Animalia, 2- Supazterrean jarriaegotean zangoetan ateratzen diren gorriune-ak. Erdaraz cabra erraten zaio eta Goizue-tan antxume. Etxaidek bi háhuntz ‘biahuntz’ biltzen du (1989: 386), baina gukbiziki drole kausitzen dugu forma hau,3- Erabakigarri suertatuko den partida, mu-sean; erdaraz cabras erraten diote.

ahúña iz. Antxumea. Ikus pittíka.ahúr iz. Ahurra. MAk ahurrain laxatzea ‘dirua

gastatzea’-edo darabil. Ikus laxátu.ahútra iz. Ahurtada: Kárrak ahútrat ártopi-

kór. Etxaidek (1989: 203) aγúrra bilduzuen.

áida interj. Behiei aitzina joateko erraten zaienhitza: Áida béhja!

aidántxa iz. Ahaidegoa; behin aditu dugu.aien iz. Satrustegiren arabera (1963-64: 256)

‘esqueje, sarmiento’ da. Bi mota bereiztenditu, aien beltxa eta aien xuria.

aingéru iz. Aingerua. Bonapartek (1881: 162)ainguru biltzen du, baina egun aingéru

7

HIZTEGIA

Page 17: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

erran ohi da. Guztiaz ere, kontuan hartu be-har da Etxaidek (1989: 205), oker edo zu-zen, aingurja jaso zuela. Eskutitzetan ain-geru, aingeria agertzen da.

aingíra iz. Aingira.aiotz iz. Aihotza. Luzaideko arotzak darabil: «Bi

ayoz agoyoric», «bi ayoz eracachi», «ayozbat eracachiric» (Satrustegi, 1969: 117,146).

aipaaldi iz. ABk darabil, behin: «Izan gintxunAlemanian atsalde batez eta Berdunen, ha-malaueko gerlan zenbait aipaaldi emana».

aipátu ad. (du) Zerbait ahotan hartu: Xahárrekbéti gázte dénborako gáuzak aipátzen txjé;etzaxúla áipare!

airátu ad. (da-du): Arbóla hártan úso át airá-tu zitzjáxun.

áire iz. 1- Iria: Jínen gitúk egwérdi áire hórtan;jínen gitxú zórtzjak áirjan. Cf. MAren hau:«Pedro Ferraneke jin behar omen dixi seur-ki. Sarri primadera aire horri jinen tuxuseurre, orai negia baita eta eguna labur».Aezkoan eta Alduden ere ibiltzen da erahonetan (Camino, 1997: 314), 2- Airea:Ganbára húnek áire fréskua beháixi,3- Doinua. Cf. Ondarrolako Pedro JuanEtxamendi «Udiri»-ren hau (2004: 209):«Guk (Airia) erten dugunari Españako par-tian erten diote (Doñua)» / áirez áire jwán,áire míla demónjo jwán ad. (da) (esam.):Fite, laster joan: Áirez áire bàdjatzík úrtjak!= áire míla demónjo bàdjatzík úrtjak! Ikusehún déurrjen zíztjan jwán eta zálu.

airegáixto iz. Tximista: Jwan dén igándjan ai-regáixto aték híl dázkju ánitz árdi. Satrus-tegik (1963-64: 256) –s-dun forma biltzendu (airegaisto).

airetikáko iz. Airetikakoa. Ezezko perpaus ho-netan ibiltzen da, zaizkikoa dela adierazte-ko: Etxí airetikákwa ‘de casta le viene’, ‘deraza le viene’.

airós izond. Alegera edo. Arropekin, jendeekinibiltzen da: Údan néskek arrópa airósakeremáiten dúzte.

áisa (normalean), áise (inoiz edo behin). Adi-tzondoak ohi dira; izenondotzat aiséta(arrunki) eta erréx (artetan) erabiltzendira: Ibáñetatik pástu ginén áisa. Bestalde,‘zaila da’ adierazteko eztá áisa erraten daardura. Nolanahi ere, Satrustegik (1969b:

80) adjektibotzat bildu zuen «saldurik! La-nik aisena inik» esaldian.

aisáski adond. Franko aise: Lán hóri aisáskiínen dúzje, hainbéste jéndeikin.

aisérja iz. Bizi erosoa. Péjo aisérján bízi dá,lán gúti eta sós ánitz. Manezaundik ereibiltzen du; cf. aipu hau (1990: 64): «Eme-ki, emeki, sos pilixta bat bildurik, artaldebaten yabe egin zen, eta gerla haundiarendenboran ardiak nahi zuen prezioan saldu-rik, itzultzen zen bere sor-xokorat, ez abe-rats okitua, bana bizia aiserian iragaitekodoian, eta etxalde baten erosteko xedean,bere betiko ametsa ardiesteko».

aiséta izond. Erraza: Háu lán aiséta úxu ‘haulan erraza da. Ikus áisa eta erréx.

aisetásun iz. Erraztasuna. Mutíko hóri eskwá-raz mintzátzen dá aisetasún háundiaikin,áita bezála.

aiséz (< aisa, aise + ez, irudi duenez). Hauéztó, éz oixó-ren parekoa da: –Eztukálakausítzen háu nóla dén! –Éz, aiséz (‘!no,qué va!), kausítu gábe!; –Eztákixula nólaérten dén «supurar» eskwáraz! –Éz, aiséz,kárri érten dúxu.

áita iz. Aita. Deikietan aitá erraten da / áita fa-míljako iz. Familiako aita, aita, etxe buruaedo etxe burukidea (frantseseko père de fa-mille-tik segur aski, Iparraldeko idazleek usuibiltzen baitute, baina espainoleko padre defamilia ere hor da). Ikus áma famíljako.

aitagúre iz. Aitagurea (otoitza).áitajarréba iz. Aitaginarreba.áitalábak iz. Aita-alabak. Luzaideko arotzak ere

badarabil: «Alabac bi egun arto yorran aitaalabac egun bana» (Satrustegi, 1969: 255).

aitámak iz. Gurasoak. Luzaideko gutunetanaita-amak, aita-amekin, aita-amer… etabeste ditugu, baina aitamen etxian, aitame-kin ere bai. Inoiz, gainera, aita eta amak-enmodukoak ere ageri dira. Satrustegik gura-soak jasotzen du (1969b: 67), baina ezdugu uste ele hau Luzaidekoa den.

áitasémjak iz. Aita-semeak. Cf. ABren hau:«Xu gu bano kunplitio izan xira gure aita-semen felizitatzeko». Arotzak ere bazera-bilen: «Eiaran egun bat aita semec» (Sa-trustegi, 1969: 209).

aitátxi iz. 1- Aitona, 2- Aita besoetakoa: «Izangituxu Ximon eta ni Arbonan Karmeloin

8

LUZAIDEKO EUSKARAREN HIZTEGIA

Page 18: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

haurrain bataiotan; alabañoat baixi pollita.Ximon zuxun aitatxi» / aitátxi xahár iz.Birraitona. Satrustegik (1969b: 67) dio ai-tatxi xaharra eta amatxi xaharra aiton-amonak (los abuelos, hitzez hitz) aipatze-ko bidea dela.

aitatxitu ad. (da) Aitatxi egin, bihurtu: «Fiers-ko zira, ba, aitatxiturik! Eta bietan ohono,sematxia baizinin!» (Satrustegik biltzendu, 1961: 225), «Don Jose Mari anitz lane-tan diailaxu, aitatxituik. O[ho]re haundiaizan dixi; besta ederra zelebratu zixienaraiz».

aitórtu ad. (da) Aitortu, baina ez elizan: Un-dárrjan aitórtu zíxin bérak ebátsi zíla óllwa.Ikus koosátu.

áitu ad. (du) Aditu: Gizón zahár hórrek gérlanizantzénetik etxí jaeré áitzen. Ikus entzún.

aitxintxáki iz. Ardiei belarrian egiten zaienmarka, ebakia. Ikus gjeltxáki eta sáki.

áitzia izán ad. (du) Entzuna izan: Áitzia baí-xit badéla médiku izígarri hún bát Bajónaáldjan.

aitzín, aintzín iz. Aurrea. Ai(n)tzína ‘aurrera’,‘aurrerantzean’. Ikus éla. MAk pare bat al-diz aitzinea darabil, baina arruntean aitzi-na ohi du: «Fontsian hilaindako berdin ba-lio dixi; nor bera untsa presta dailelaJinkuain aitzinea juaiteko»; ABk beti aitzi-na du. Ai(n)tzínjan ‘aurrean’; aditz batekinere erabil daiteke: Láneat jíteko aitzínjanógi puxkát erósi íxit askáiteko; «Don Pepeizan [t]zuxun Romat juaiteko aitzinian; biegun pasatu zi[t]xin, Pedromarinian»(AB). Ai(n)tzínetik ‘aurretik’, ai(n)tzíneko‘aurreko’, ai(n)tzínako ‘geroko, aurrerago-rako’: «Axuriak ohono ez dixiu kenduikbiziki, bana uzten tixie ahal guziak aitzina-ko» (MA). Batuko antzina lehén erratendute. Aitzíne hórtan ‘lehentxoago’; Luzai-deko gutunetan agertzen da (AB): «Aitzinehortan izan zixin bulta [t]xar bat, bana pa-satu zitziakoxun, eta berriz huneat emandixi»; aitzíneño hórtan ‘justu-justu lehena-go’: Jwanési atáke át emántzjakoxón ostá-tjan zélaik, aitzíneño hórtan enékin elákaaizána zúxun.

aitzinaméndu, aintzinaméndu iz. Aurrerape-na: Aitzinaméndu gáitza ín díxju hérrjanundárreko úrte húntan.

aitzinátu, aintzinátu ad. (da-du) Aurreratu,aurrera bultzatu: Gúre mutíkwa matemáti-ketan frángo aitzinátu dá; háur hóri ánitzaitzinátu úxu. Cf. pasarteño hauek: «Eneiduriko sobera fite aitzinatia zuxun Iruñekopisuain erostea; sosa koberatutare bazixin,ba, denbora afera horietan behala plantatugabe», «badakixu azkenian deliberatu zie-la juaitia, ez hain aisa, bana amain kontsei-liek etxie aitzinatu ez gibelatu. Bera askiuxu; berak kausitzen badu etxit uste gaizkiizain den» (AB).

aitzindári, aintzindári iz. Burua, buruzagia.aitzíndu, aintzíndu ad. (da-du) Aurrea hartu

norbaiti edo zerbaiti: Aitzíndu xíra tá ez-táxu útzi náhi nínain ítea; ótwak kamjónaaitzíndu zíxin Ibañétako bihurgúne lanje-rós bátjan. «Barda errezibitu dixit xureletra. Nik ingo nauxun, bana aintzindunuxu» (AB) ‘Bart jaso dixut xure eskuti-tza. Nik egin gogo nixun, baina aurreahartu didaxu’.

aitzinekálde, aintzinekálde iz. Etxearen edobeste edozein gauzaren aurrealdea. Ikusgielekálde.

aitzínka, aintzínka adond. Aurreraka. Ikusgiélka.

aitzínxko, aintzínxko adond. Franko aitzina:Nik ikúsi ordúko aitzínxko jwána zén.

aitzúr iz. Aitzurra. Satrustegik (1969: 271) dioLuzaideko arotzak aizur zabala, aizurrocheta larre aizur darabiltzala, yorrai ez ezik:«Aizur bat zabala agoyoric» (232), «larreaizur bat berria» (188).

aitzur zabal iz. Ikus aitzúr.Aitzúrre iz. Azoletako edo Aitzurreko zokoko

Aitzúrrja etxeko nagusia gehienetan, bainabertako beste norbait ere izan daiteke,aitzinetik izena ezartzen bada beregainki;Aitzurrésa iz. Aitzúrrja-ko etxekoandrea.Mitxelenak biltzen duenez (1964: 37),Ayçurra Luzaideko aurkintza baten izenazen, 1284an.

aitzurrotx, aitxurrotx iz. Luzaideko arotzakdarabil: «Aizurroch bat arriñaturic», «ai-churroch bat eracachiric», «aizurroch baterracachiric», (Satrustegi, 1969: 142, 147);Arruazukoaren arabera (ibid., 271) ‘escar-dillo de dos púas’ da.

9

HIZTEGIA

Page 19: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

aitzurrukáldi iz. Aitzurrarekin ematen den kol-pea: Aitzurrukáldi batéz garbítu ík zakúrra.

aitzurrukáldika aizán, hási, ibíli ad. (da): Ai-tzurrukáldika ibíli txú astapíto zikín hórjekhór, ezpáitute óno elgár garbítu!

aitzúrtu ad. (du) Aitzurtu.aixkidántza, aiskidántxa iz. Adiskidetasuna.

Ikus amistantxa.aixkíde iz. Adiskidea. ABk adixkide (edo adis-

kide menturaz) ibiltzen du eta MAk adiski-de eta adixkide; Ondarrolako 1841eko es-kutitzean (Satrustegi, 1971: 293-294)adisquide dago.

aixkidétu ad. (da) Adiskidetu, adiskide egin:Denbóraz etzitxún báte úntsa arrañátzen,bána undár áldi húntan aixkidétu txú.

aixtúrrak iz. Aizturrak, guraizeak.aizánki ad. Aizán (< ari izan) aditzaren alda-

era hanpatua. Ikus Iñigo & Salaberri & Zu-biri (1995: 292).

aizína iz. Denbora librea: Etxít aizínaik horréníteko.

aizinátja izán ad. (da) Astia eduki, astidunaizan: Intzáxu lán hóri, aizinátu edérrabaitxíra xu! ‘egin ezaxu lan hori, denboraanitz baituxu!’, aizinátu edérra híz hí!;Manéz gizón aizinátja úxu, etxí lán háun-dik íteko.

aizkóra iz. Aizkora. Luzaideko arotzak «aiz-cora bi agotaco bat» dakar (Satrustegi,1969: 229). Ikus esku-aizkora.

aizkorukáldi iz. Aizkorakada: Gúre osébatékzakúrra aizkorukáldi batéz garbítu zín.

áizpa iz. Ahizpa. MAk ahizpa izkiriatzen du:«Denboraingatik ez duxu ateatzen, Kattalinfalta. Bate ez niakixun, ahizpa Madalenaoperatia omen dixie eta harekin egoitea jua-na».

ajázi ad. (du) Oihuka, oihu handika zerbait erran(adiarazi-tik, itxuraz): Léhen étxe bátetikbéstea zerbáiten erráiteko ojúka ártzen zjéneta hórri erráiten zakóten «ajázi»; ohítzennúxu éne háur dénboran Xapárreko sémeaték nóla ajázi záun gúre béjak bére pén-tzjan sártjak zjéla: «Hóu, Bartzelóna, hóu,zjén béjak gúre péntzjan sártjak djéla!».

ajendrátu ad. (du) Lortu. Zaharrek ibiltzenzuten hitza; Satrustegik ere bildu zuen(1963-64: 256). Ikus ardjétsi, atrexátu etakontsegítu.

ajuntaméndu iz. Udaletxea. Ikus HerríkoÉtxe.

ajúta iz. Kolpea, pasoa / ajútat éman ad. (du)Kolpe bat eman, paso bat eman: Emáindját ajútat ezpaíz ixílik egóiten! Baztanenere ibiltzen da (ikus Salaburu & Lakar,2005: 273).

akér iz. Akerra.akétx iz. Aketza, apotea. Satrustegik (1963-64:

256) aketz bildu zuen. Ikus ohóts eta or-dóts.

akiáldi iz. Nekealdia / akiáldja bíldu, hártuad. (du): Akiáldi edérra hártu íxju belárre-tan.

akiázi ad. (du) Nekarazi: Akiázten ái xítuta énesolásekin?

akidúra iz. Nekea: Háu akidúra!, lehérrinanúxu!; akidúra hunékin enúxu xútik egói-ten ál.

akigárri izond. 1- Nekagarria, 2- Aspergarria.akita iz. Satrustegiren arabera (1969: 271)

‘permiso de aduana’ da (frantseseko acquitedo biarnes-gaskoiko aquìt-etik). Luzaide-ko arotzak darabil: «Aberren aquitac beo-rra» (250), irudi duenez ‘abereen akitakbehorra’ erran nahi du.

akítu ad. (da) Nekatu: Nóla akítu nizán pilótanaizánez!

akór(t) izán, akór(t) járri ad. (da) Ados egon,ados jarri. Satrustegik (1963-64: 263) el-gar artu biltzen du, ‘ados jarri’ adieraz.

akordeón iz. Akordeoia, eskusoinua.akórt éta apárt, akórtetapárt: Horjékilan

akórtetapárt. Honekin adierazi nahi danorbaitekin ados egon arren ez dugula be-rarekin ibili nahi, fidagarria ez delako edo.Baztanen ere, Arizkunen (Izeta, 1996:214), ibiltzen da akort eta apart.

akulátu ad. (du) Eztendu, akuilatu: Akúlaz-kitxú béhi hórjek ‘akuila itzaxu behi ho-riek’.

akúlu iz. Akuilua.ála junt. Ala: Jínen xírea ála hémen geldítuko

xíra? / aléz ala ez. Galderetan ibiltzen da,batuko ‘ezta?’ adierarekin: Mutíko hórihíre herríkwa úk, aléz?

alába iz. Alaba / alabáño iz. Alabatxoa.alabátxi iz. Alaba besoetakoa. Ikus semátxi.alabér adond. Halaber, berdin. Gure berrie-

maileari ezaguna zaio, baina ez daki nola

10

LUZAIDEKO EUSKARAREN HIZTEGIA

Page 20: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

erabili. Satrustegik (1963-64: 256) alaberbiltzen du eta «Igualmente. Contestaciónal saludo» dela dio. Guk Mezkiritzen aditudugu, agurraren arrapostutzat.

aláin Sakreetako indartzailea da: Urdía alái-na!, urdía aláin urdía!, zérrja aláina!,zérrja aláin zérrja! Ikus Kamino & Sala-berri & Zubiri (2004: 319).

aláindaine. Lokailu aurkaria da hau, nahizadiera zehatza zein den ez dakigun. Cf.MAren pasarteño hau: «Denbora txarra du,anitz haize eta euri, negia baita. Alaindaneez dut nehori erran, orai zuri bezik jauna,bana biziki egun trixtiak pasatu ditut ziekjuan eta, eta pentsatzen dut beste zenbaite-ke berdin egin duzketela».

aláintso interj. Arraioa, arranopola edo, gazte-laniako ¡vaya!, ¡hostia! goiti-beheiti, ala-jínkwa-ren biziki antzekoa: Aláintso!, zéóto edérra erosi uzún!; aláintso!, zé espán-tjak íten tín astapíto háundi hórrek! Cf.Manezaundiren hau (Irigarai, 1958: 50):«¡Alaintso! ¿Ordian egun latzak pastu di-tuk debru Ameriketa hortan?».

alajínko interj. Alajainkoa, alaintso: Alajín-kwa!, zé ajúta emántzakón erríntak panta-lónetan kakíntzílaik!

álan aizán ad. (da) Larretzen ari izan: Béjakálan ái txú bórda gainékaldeko péntzehórtan.

alargún iz. eta izond. Alarguna (gizona).alargúndu ad. (da) Alargun gelditu: Ordúko

bják alargúndjak zjén.alargúntsa iz. eta izond. Alarguna (emazte-

kia). Cf. MAren hau: «Gure kusia, JeanneMarie alarguntsare Galerietaik zualaik la-netik, bere mobiletian Izpurako bide hor-tan erori omen duxu eta biziki minartiagaizki omen duxu, soinburia hautsia dila,eta buriane».

alátu ad. (da) Larretu: Kabálak péntze hórtanalátzen túk normáljan.

aldaátu ad. (du) Aldaratu: Eztjákoxo bégik al-daátzen ‘ez dio begirik kentzen’. Satruste-gik (1963-64: 265) eskuz aldatua ‘fuera desitio’ jasotzen du, baina, izatekotz, eskuzaldaatia behar luke izan. Sósa aldaátu ‘di-rua aurreztu’ ere ibiltzen da Luzaiden.

Aldábe iz. Ondarrolako Aldábja-ko nagusia.Aitzinetik pertsona izena sartzen bada,

etxe horretakoa dela adierazten da, nagusiaizan edo ez izan. Bestela –ko + pertsonaizena ere erabil daiteke: BartzelónakoPéjo, Bidárteko Ferránddo, XaindjáingoJwanés…e.a.

aldáre iz. Aldarea.aldarrokátu ad. (da) Zenbait barazkirekin

ibiltzen da, hostatzen eta gorpuzten ari di-rela adierazteko: Ilárrak aldarrokátzen áidíra; jáz bábak etzjén úntsa aldarrokátu.

Aldáts iz. Gaindolako Aldátsja-ko nagusia edobertako beste norbait; Aldatsésa iz. Al-dátsja-ko etxekoandrea.

aldátu ad. (da) Arropa aldatu: Lánetik izérditrenpátwik átea níz éta bánwa étxeat aldá-tzea. Gainerakoan kanbjátu edo sañátuerraten ohi da. Larresoron ere berdin; ikusEpelde (2003: 230).

-álde atziz. 1- Multzo handia: Enterraméndjangáitzeko jendeáldja zúxun; cf. MAren hau:«Kontent tuxu gure gizonak; seur sabaiakuntsa beteik gelditu tuxu aurten. Ihatze al-deate baixie inik». Artoálde, belarrálde,egurrálde, ihatzeálde, ilarbiribilálde, ila-rrálde, jendeálde, lekaálde, lùsarrálde,onddoálde, soroálde edo sohoálde, suga-jálde, tomateálde, ùsoálde, xixálde, xoriál-de…e.a. ere erabiltzen dira, 2- Ingurua,hurbilekoa: atsálde, sukálde.

álde iz. Alderdia: Bartzelóna Luzáideko behére-ko áldjan dúxu. Absolutiboa edo leku geniti-boa eraman dezake: Donjáne áldjan alimá-leko hárri eráuntsja ín díxi; Aurízko aldétiketxú héldu gáuza húnik / -ain áldjan, -enáldjan. Erkaketan ibiltzen da: Mutíko hóribíziki háundja úxu, éne áldjan séurik. Cf.«Manez biziki untsa diailaxu, egona den al-dian» (AB), «Aña Mari polliki duxu biziki,tentsionia juan ziakoxu eta albuminare ba;diabeta ohono ez arras, bana juain ote zako?Betire izan denain aldian bera ohono ez kon-tent, ez dela lehen bezala» (MA) / áldjanbéste adond. Alderen alde, alderen beste:Ihízin ái zjélaik nái gábe tírwat emán tá bés-wa pástu zakón áldjan béste / Gainekáldjan,behéreko áldjan, beherekáldian, erdikál-djan, eskwinekáldjan, ezkerrekáldjan, pe-káldjan (= behéreko áldjan).

áldeat adond. Erabat, behin betiko, behingoan:Beháixju lána áldeat finítu ‘lana erabat bu-

11

HIZTEGIA

Page 21: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

katu behar dixugu’; Améiketat jwán dúxuáldeat ‘Ameriketara joan duxu betiko, ezitzultzeko’; cf. MAren hauek: «Nahiz erre-poski, hasten nuxu egun etsi-etsia xurekinlehenik eta hasian hasi in behar tutan gu-zien aldeat egiten», «nik ez dixit ikusi banadioxute aldeat jinak diela» / áldeat aizán,hártu, ibíli ad. Alde batera (‘a destajo’) ariizan, hartu, ibili: Lána hártu íxje áldeat;denbóra horjétan áldeat ártzentzjén oihá-njan.

aldérdi iz. 1- Aldea: Aldérdi hórtan etxú arbó-laik báte; cf. MAren hau: «X-re paarlesiakolpe bat izanik duxu; eskuineko alderdiahartia omen, zangoa eta besoa, bana polli-kiño omen duxu», 2- Partidu politikoa: Zéaldérditakwa dá hór telebisjónjan agértzenden hóri?

-áldi atziz. Denbora: aipaaldi, akiáldi,ate(r)áldi, egonáldi, harroáldi, pasáldi, pau-sáldi, torroskáldi, ukáldi. Ikus azken hau.

áldi iz. Txanda, aldia: Áldi húntan eztíxi gáuzahúnik ín; –Zé, heméngo áldi?, –Bá, hálaíxju; –Norén aldí dá órai? –Énia. Cf. MA-ren hau: «Aspaldian beti zier ixkiatzia go-guan, bana beti gieleat; orai jin duxu aldia»/ áldi gúziz adlag. Aldi oro: Harékin izáitennizán (áldi) gúziz samúrtwik itzúltzenízétxeat / zonbáit aldíz adlag. Batzuetan:Zonbáit aldíz karríkan ikústen dút, mozkór-twik.

aldíka adond. Tarteka, artetan. Cf. ABren hau:«Ikusten dixit xure letran lana frango itzu-likatzen duxula eta bestalde hoinbeste bi-siten errezibitzen. Untsa akitzen xira aldi-ka seurik». Ikus artétan.

aldízka adond. Txandaka: Lán hóri bí anájenártjan aldízka íten djáu.

aldizkátu ad. (da-du) Txandakatu: Hórjek al-dizkátu díra lán horrén íteko.

áldo-máldoka adond. Bestela balántzaka ereerraten da. Satrustegik (1963-64: 268) ildi-maldo ‘balancearse’ ere biltzen du, aldo-maldoka ez ezik.

aldudár iz. eta izond. Aldude herrikoa. ABkaldudiar darabil.

alégera izond. Alaia. Era mugatuan alegerájaerraten da.

alegerátu ad. (da): Gú ikústjaikin áma alege-rátu zén ánitz.

alégja déus éz adond. Bestela bezala, itxurakeginez: Botígan sártu zén éta alégja déus ézdénen aitzínjan járri zén lérrwan. Aezkoakoerabilerarako ikus Camino (1997: 487).

alégja ín ad. (du) Itxura egin: Alégja íntzínétxeat zwála, bána ostátjan sártu zúxun.

alegrántzja iz. Poza. Ez da biziki ibiltzen. Ikusbozkárjo.

alfórtxak iz. Astoei-eta gauzak eramateko jar-tzen zaizkien zaku modukoak (gaztelania-ko alforja-ren aitzineko aldaera batetik,*alforxa-ren tankerako batetik). Jendeekere ibiltzen dituzte.

alímale, alimále izond. Arrunt handia da es-kuarki, baina sakreetan ‘tresna (pertso-nez mintzatzerakoan)’ adiera hartzen du:Alimále déurrja úxu hóri! Errekáitu-renmodukoa da. Manezaundik (1990: 34)‘arrunt handia’ adieraz ibiltzen du, bainaez, dakigula, juramentutako: «Bainan,anartean, harramantzak yendea bilharaz-ten du, eta multzoaren artetik agertzen damutiko alimale bat, ukhondoka bidea ide-kiz, eta Gaxuxari erraiten dako (...)».Ikus animále / alímaleko, alimáleko iz-lag. Arrunt handia (ikus gáitzeko, ikara-gárri, izígarri, kristóin): Alimáleko bés-ta ín giníxin bárda ‘bart izugarrizko jaia,parranda egin genixun’.

alkáte iz. Auzapeza, mera.alkatésa iz. Emazteki alkatea.álki iz. Bankua (≠ kadéra ‘aulkia’), elizakoak,

erraterako. Etxaidek (1989: 189) á:lkia ‘zi-zeilu, escaño’ jasotzen du.

alkontrárjo lok. Aitzitik (gaztelaniako al con-trario-tik). Cf. MAren hau: «…bueno ezbadu erran untsa dela eta erran badu ez de-zan geio erran, eta haren Iruñeat juaitiaz ezduala deuse erran. Al kontrario, niaurekigorria zela komisionia».

alkúntze iz. Alua, animalia emeetan.alméiz iz. Almaiza, motrailua.álo interj. 1- Zera, 2- Hatozea, ‘venga’. Álo gi-

zóna, hágo géldik!; álo mutíkwa, hágo gél-dik, eztúka kústen lánjan ái nizála?; álo,hígi zízte hórtik!, zé ái zízte hór? Cf. arró-pa xúrjak, miísetá, álo, trápu tá gáuza xú-rjak (Euskaltzaindia, 1999: 110). Entona-zio berezia du; desira adierazten dueladirudi. Ikus áre.

12

LUZAIDEKO EUSKARAREN HIZTEGIA

Page 22: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

alór iz. Arto landa edo lursagar landa. Etxaidek(1989: 103) ahórra bitxia biltzen du. Erda-raz pieza erraten diote.

alorléku iz. Alorra egiten zen lekua. Barandia-ranek Donoztirin (1974: 45) arbilekia etaogilekia biltzen ditu.

alorrárte iz. Bi alorren arteko eremua.alrébes adond. Alderantziz, aldrebes (espaino-

leko al revés-etik): Gúk érten dakóu gáu-zak hóla ín ditzán éta bérak dénak alrébesíten tú béti. Ikus errebés.

altá lok. (aurkaritzakoa): Eztját ótwatén erós-teko sósik; altá banikék behárra; –Hírietzáik játen dukána agéri –Altá játen djátánitz. Satrustegik (1963-64: 267) halta da-kar, h-z, eta beranduagoko beste lan bateanere (1969b: 29) aspiraziodun aldaera agerida: «Itsusia! Halta, moda xaharrian, iru al-diz inguratia nixin lahatzian! (…) Qué ca-lamidad! Y eso que, a la antigua usanza, lehabía dado tres vueltas alrededor delllar…». Cf. eskutitzetako pasarte hauek:«Barkatuko uxu guk ez igortziaz xure feli-zitazionia. Untsa ohitu gintuxun, bana ezkunplitu! Alta, ez hola me[he]xi uxula-kotz» (AB), «nihaureke ez diakixut zer pa-satu zaitan hoinbeste denbora xure letrainerrepostiain iteko. Alta ez ahazten xituala-kotze» (MA).

altxaárri iz. Legamia, orantza. Etxaidek(1989: 159) áltxaárria eta altxaarría jasozituen; bigarrena drole kausitzen dugu. Sa-trustegik (1969b: 30) altxagarria dakar.

altxátu ad. (du) 1- Gorde: Tirántan altxátu út ‘ti-raderan gorde dut’, 2- Jaso: Hárri bát lurré-tik altxátu út. Ikus beirátu, goitítu eta irán.

altzairatu ad. (du) Luzaideko arotzaren kontuliburuan ageri da: «Aizur bat eracachi, bidaalzairatu», «bi aizur alzairatu, bida ago yo-ric» (Satrustegi, 1969: 136, 138). Arruazu-ko euskaltzainak ‘acerar’ dela dio. Ez dadudarik altzairatu zatekeela; cf. altzáiru.

altzáiru iz. Altzairua.áltzo iz. Magala: Atxíkazu ixtánpat háurra ál-

tzwan.Altzón iz. Karrikan den Altzonénja etxeko na-

gusia; lehen Ardandéja erraten zioten. Ko-munzki Altzonénja-ko nagusia adieraztendu, baina ez beti. Izen baten gibelean eza-rria delarik eramailea etxe horretakoa dela

ematen du aditzera, baina ez baitezpadaetxeko jauna edo etxekoandrea: PédroAltzón elakátu nín átzo góizjan. Altzonésaiz. Altzonénja-ko etxekoandrea.

álu iz. Urdea (biraoa): alúja!, álu zárra!, áluzár zikína, álu zikína!, alúja aláina, alújaaláin alúja, alúja ez bértzja!, álu háundi zi-kína, álu háundja (hí), úrde álu háundi zi-kína, urdé álu zár zikína!, urdé álu zikína(hí)!, urdé alúja!. Ikus potxótxa eta al-kúntze.

alukérja iz. Aluaren egitate gaitzesgarria.áma iz. Ama. Deikietan amá! erabiltzen da.áma famíljako iz. Familiako ama, ama, etxe

burua edo etxe burukidea (frantsesekomère de famille-tik segur aski, Iparraldeanaski erabilia baita sintagma hau, baina es-painoleko madre de familia ere hor da).Ikus áita famíljako.

amableki adond. Amultsuki. Luzaideko gutu-netan ageri da, behin.

ámaiarréba iz. Amaginarreba.amaizún iz. Amaordea.amalábak iz. Ama-alabak: Arnéiko Argáiko

amalábak izána(k) tíra bisítan.Amalláu iz. Pekotxetako Amalláinja-ko nagu-

sia. Aitzinetik pertsona izena sartzen bada,etxe horretakoa dela adierazten da, nagusiaizan edo ez izan. Bestela –ko + pertsonaizena erabil daiteke: Bartzelónako Péjo,Bidárteko Ferránddo, Xaindjáingo Jwa-nés…e.a. Amalláusa iz. Amalláinja-koetxekoandrea.

amáño iz. Inudea. Kattalín ukán zutén amáño-tako.

amarrátu ad. Amorratu. Bakarrik tankera ho-netako esaldietan ibiltzen da: Gósjak ama-rrátja núxu, gósjak amarrátwik jín dá. Ikuserrabjátu.

amasémjak iz. Ama-semeak.amátu ad. (da) Satrustegik (1963-64: 256)

‘ugaldu’, ‘orokortu’, adiera ematen dio; guksúja amátu esaldian aditu dugu, ‘sua zabalduedo’ adierazten duenean: Súja amátu dáméndjan.

amátxi iz. 1- Amona, 2- Ama besoetakoa /amátxi xahár iz. Birramona.

amazílo iz. eta izenond. Amazuloa.Améka iz. Ondarrolako Amekáinja-ko nagu-

sia. Aitzinetik pertsona izena sartzen

13

HIZTEGIA

Page 23: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

bada, etxe horretakoa dela adierazten da,nagusia izan edo ez izan: Péjo Bartzelóna,Féli Kittérja, Lúrdes Okaztrán. Bestela–ko + pertsona izena erabil daiteke: Bar-tzelónako Péjo, Bidárteko Ferránddo,Hargináingo Fakúnda, Xaindjáingo Jwa-nés…e.a.

amén. Bego. Ondoko esamolde honetan ibil-tzen da: Amén, hí hór ta ní hemén!

amén, hamén iz. Ahamena: Amén bát ján tápartítuko gítxu berehála méndirat.

amengátu ad. (da) Mendekatu: Ahál dílaikamengátuko dá, bá. Ikus mendekátu.

aménts iz. 1- Ametsa, 2- Galderetan ibiltzenden ala juntagailuaren eta beharbada-renarteko zerbait, espainoleko acaso-tik hu-rran dena: Zér txíra, presénta étxean útzikjín, aménts?; cf. Bidegainen hau (2002:172): «Zer zaigu eta, gure anderea gaitzitu,aments?» / aménts ín ad. (du) Amets egin.Soziatiboa eskatzen du: «Egun hotan anitzaments in dixit xurekin, ez diakixut zeren-dako; anitz plazer egin daxu berriak hoinxeheki igortziaz» (MA) / améntsetaik ai-zán ad. (da) Ametsetan egon, amets egin:Gáu gúzja améntsetaik aizána núxu.

ametítu ad. (du) Onartu: Eztút ametítzen álhóri ín dezáxun. Ikus hun hartu aditza,hún sarreran.

amistantxa iz. ABk darabil, behin: «X ze-nain amistantxak ageri zuzketxun, eta Xnlaunake baziela frango». Ikus aixkidán-txa, aiskidántxa. Salaberri Ibarrolakoak(1856: 9) amistanza ‘amitié intime’ da-kar.

amódjo iz. Maitasuna.anái iz. Anaia. ABk anaia ibiltzen du.anájerdi iz. Amaren edo aitaren aldetikako

anaia.analísi (espainoleko análisis-etik), analís

(frantseseko analyse-tik) iz. Analisia.anbulántzja iz. Anbulantzia.andána iz. Taldea, multzoa: Bazén gázte andá-

nat ostátjain aintzínjan.andderjár iz. Erdaraz ‘lechezuela’, ‘asadura’.

Satrustegik (1963-64: 257) anyiyar dakar.andeátu ad. (da-du) Hondatu: Ótwa sobéra

fíte ibíliz andeátu dját; ótwa izigárri zahá-rra úk tá andeátu úk.

andeatzále iz. eta izenond. Hondatzailea.

andére iz. Jáun hitzaren kidea, emaztekientza-koa: Mézan ikúsi tú záutzen ez gintín andé-re háundi átzu.

Andikórri iz. Azoletako Andikórrja etxekonagusia, edo bertako norbait; Andikorrísaiz. Andikórrja-ko etxekoandrea.

andjedár, anddeddár iz. Erbiunidea.andóila iz. Birika (hestebetea) (biarnes-gas-

koiko andoulhà, andoulhe-tik beharbada;cf., gainera, frantseseko andouille). Ikusbirika eta bulár.

andraái iz. Etxean gelditu behar duen alabazaharrena. Ikus maztegái eta prému sarre-rak. Luzaideko arotzaren liburuan ere age-ri da adiera honekin, baina andregai mo-duan (Satrustegi, 1969: 259): «Totainandregayac aizur bat eracachi…. 1’5».

Andredénamári iz. Ama Birjina. Luzaidekoarotzak ere badarabil, baina ez berdin-ber-din (Satrustegi, 1969: 154): «Condiake(i)nic anderdenamaric» ‘kontuak eginikAndredonamariz’. Satrustegik berak(1969b: 38-39, 67) Anderdena Maria, An-derdena maitia eta Orria’ko Ander DenaMary bildu zuen. Luzaideko gutunetan An-dredenamari agertzen da: «Ohono ez bai-niz juaiten mezarat. Orai nahi nikexi juanAndredenamaritan» (MA).

animále iz. Animalia, aberea. Ikus alimále.ánitz 1- adond. Asko: Ánitz ján díxit éta orái

áse núxu, 2- zenb. Asko: jénde ánitz / ánitz jénde jínen dúxu bestéta. Pluraleanere erabil daiteke: Anítzak híltzen txúxángrjaz, 3- mailakatzailea (ez da norma-la; partizipioekin partikulazki): «X-k ez-tikexi anitz inen hori ez baitzen anitz kol-patia» (AB); «etxi aski erraiten ahal zehamar egun goxuak pasatu tin zien kon-pañian; anitz estimatia ixi, gaixua!»(AB); «eta Maria Jesus ono eztea senda-tzen hoinbeste egun huntan? Anitz luzediaxu gaizua» (AB) / ánitz aldíz adond.Askotan: Ánitz aldíz izána núxu Donjá-nen / anítzek ez ín ad. (du) (esam.) Ia-ia,gutigatik: Etxí anítzek ín ezpainíz eróri‘gutigatik ez naiz erori’. Iparraldean ibil-tzen diren gutik egin du, gutitarik egindu, doi-doiak egin du, doi-doietarik egindu (ez bainaiz erori) formen baliokideada. Ikus dói-dójetaik / anítzez adond.

14

LUZAIDEKO EUSKARAREN HIZTEGIA

Page 24: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

Alderaketan ibiltzen da: MartzelinóinjaPutiláinja báno anítzez haundjógwa dá.

anjelúr (anjelúrra era mugatuan; frantsesekoengelure-tik) iz. Ospela. Ikus uspél.

ankoztíka iz. Berniza / ankoztíka emán ad.(du) Berniza eman, bernizatu: Aizína dwá-laik ankoztíka emán behár djákoxot gúreganbárako zólai.

áno iz. Ardoa. Etxaidek (1989: 153) ánhoa bil-tzen du, lehen bokala sudurkaria delarik.Ardandéja etxe izena bada Luzaiden, Ar-dandeguia 1863an (Satrustegi, 1969b: 93),antzina hitz hori erabili zelako seinale. Lu-zaideko arotzak ere ano darabil (Satruste-gi, 1969): «Canteroerdi bat ano» (197),«cantero bat ano» (228), «bi pinta ano»(238). Ikus mahásti.

antazjóne iz. Harremana / antazjónja izán ad.(du) Harremanak izan: Ahíde horrékilanbáixje antazjóne háundja.

Antónjo iz. Ondarrolako Antonjóinja-ko nagu-sia. Aitzinetik pertsona izena sartzen bada,etxe horretakoa dela adierazten da, nagusiaizan edo ez izan: Péjo Bartzelóna, FéliKittérja, Lúrdes Okaztrán. Bestela –ko +pertsona izena erabil daiteke: Bartzelóna-ko Péjo, Bidárteko Ferránddo, Hargináin-go Fakúnda, Xaindjáingo Jwanés…e.a.Antonjósa iz. Antonjóinja-ko etxekoan-drea.

ántrexántak iz. Luzaideko «ddantzetako» mu-gimenduetako bat, non oin bateko aztal-or-katilarekin besteko aztalgaina jotzen den /antrexántak kúrri iz. Luzaideko «ddan-tzetako» urrats baten izena; antrexantak ja-rraian egiteari deitzen zaio honela.

-ántxa buk. Beste hizkera batzuetako –antzabera: Arribántxa, aidántxa, aiskidántxa,espe(r)ántxa, konfiántxa, laborántxa. Lu-zaideko euskaran –ántza ere bada, aixki-dántza-n.

antxára iz. Enkantea (frantseseko enchère-tik). Galduxea bide dago hitz hau; orain su-básta erraten da.

ántxu iz. Urtebeteko ardia edo urte batean umeegin ez duena: Luzáiden árdjak éta ántxjakbeéx zártzen díra / antxu ttipi. MAk, irudiduenez, urtebeteko antxuak (antxu ttipiak)eta gaineratekoak (ántxjak) bereizten ditu:«Hazindake untsa tixiu orai; ilaitiain lehe-

nian ekarri zixien Andikoberrikuak antxuttipiak eta ardi axurdunak». Ikus ántzu.

Antxúriz iz. Karrikatik hurbil den Antxwizén-ja etxeko nagusia. Aitzinetik pertsona ize-na sartzen bada, etxe horretakoa dela adie-razten da, nagusia izan edo ez izan: PéjoBartzelóna, Féli Kittérja, Lúrdes Okaz-trán. Bestela –ko + pertsona izena erabildaiteke: Bartzelónako Péjo, Bidárteko Fe-rránddo, Hargináingo Fakúnda, Xain-djáingo Jwanés…e.a. Antxwizésa Antxwi-zénja-ko etxekoandrea. MAk <tz>-rekinizkiriatzen du: «A[n]txuritzenguake jinaktuxu etxe berrirat eta Beorleikuake ba, An-txuritzeneat gaztiak, xaharrak Behor-leian».

-ántza buk. Ikus –ántxa.antzár iz. Antzara / antzára ferrátzea jwán

ad. (da) (esam.) Pikutara joan. Jwán baldinbada ere, háil erraten dute, Luzaiden agin-terako hoa-ren modukorik ez baita ibil-tzen: Háil antzára ferrátzea ta útz nezáktránkil!

ántzu izond. eta iz. 1- Ume egiten ez duena,2- Esnea kendu zaiona, 3- Ernari geldituez den kabala, azienda. Ikus ántxu, an-txu ttipi.

antzútu ad. (da-du) Azienda bati emeki-emekiesnea galarazi: «Antzútu» érten dú, konpa-razjóne, déizten ái gjén árdjak méndiratigórri náhi túlaik égun gúziz déizteko pár-tez hásten gíra bakáno déizten éta hóla,eméki-eméki, ésnja gáltzen dú árdjak.

aótz iz. Arotza (≠ zurgín).apáindu ad. (du) Adabatu, adabakia ezarri:

Gúre mutíkwer pantalónak tarratátu zjéz-texu tá apáindu behár djéztexut.

apáiru iz. Otordua: Apáiru edérra ín dú ‘otor-du ederra egin dugu’, egúnak láu apáirutík: baruráustja, askárja, bazkárja, atsa-laskárja ta afárja. Ikus otórdu.

apál 1- izond. Goratasun gutxikoa: Maái hóribéste hóri báno apálo dá, 2- adond. Baxu:Gizón hóri érdi elkórra dá bána hálaré bí-ziki apál míntzo dá. Cf. góra. Ikus atsáldeeta umíl.

apáldu ad. (da-du) Beheititu: Prézjoak eztíraáisa apáltzen egúngo egúnjan.

apégo iz. Usategia, usoak harrapatzeko pos-tua (biarneseko apeu, apèu ‘usoak erakar-

15

HIZTEGIA

Page 25: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

tzeko ibiltzen den gailua’ hitzetik dator,irudi duenez). Ikus ihíziko pwésto sarre-ra. NTEM-XXXV-en Xirrixkinengo apre-guak toponimoa biltzen da (216. or.),baina guk ez dugu sekulan dardarkaridun(-r-dun) aldaerarik aditu.

apéntzja iz. Itxura edo (gaztelaniako apa-riencia-tik): «X-k sosa esperantxa zixienAmeriketaik, bana bost urteindako zarriaomen dixie intresian bankuan eta ono ezdenbora betia, eta eztiexute igorri. Geroapentziaz galdein dixie sosa, Iruñekoatedo agentziat eta hitzeman diexute» (AB).Bordelek beste adiera batekin ibiltzenduela dirudi (Satrustegik, 1965: 154):«Españako belarraz / Da diferentzia / Gukere desiratzen / Defendiatzia; / Frantzia-kua zela / Zer aperentzia! / Iretsi nahi zu-ten / Gure Probintzia». OEH-n ‘preten-sión’ erranahia ematen diote. /apéntzjaike éz ukán, izán ad. (du). Itxu-rarik ez izan. Uharte Garaziko letra bate-ko pasarte hau: «Etxu aparentziaike le-hengo X: buria galtzen dixi bultaka».

apetítu iz. Jateko gogoa. Zé apetítja dín mutí-ko húnek, idúri dú dénak ihétsi behár tíla;cf. MAren hauek: «Gripa gaixtua duxuaurten; ez dixit medikuik izan. Pasatu duxujeiki etzanka, bana fattalian utzi nixi. Oraiiduri dixi apetitia heldu dela», «baixit ape-titu bat xarmanta eta gau guzia lo».

apéz iz. Apaiza. Cf. gutunetako pasarte hau:«Behar da ikusi jakiteko zer den herritik biartzainak batian juaitia, apez nausia juanzen igandian» (AB).

apez nausi iz. Erretorea, itxuraz. MAk darabil:«Behar da ikusi jakiteko zer den herritik biartzainak batian juaitia, apez nausia juanzen igandian». Ikus ertór.

apezetxe iz. Apezetxea, apeztegia. Luzaidekogutunetan ageri den hitza da: «Apezetxiarefinitia ixie; orai garbitzeko. Biziki ederkigelditu dela erran dixie» (AB). Ikus apez-téi. Satrustegik (1969b: 95) ‘casa cural’adiera ematen dio.

apezgái iz. Apaizgaia.apézgo iz. Apez izatea, apez lanbidea.apeztéi iz. Apezetxea.apézttípi iz. Gaztelaniako coadjutor da. Cf.

apez nausi.

apéztu ad. (da) Apez bihurtu: Oséba apéztuetájwántzúxun Áfrikát misjonést.

apíl iz. apirila. ABren gutunetan apirila agerida; MArenetan ere apirila azaltzen da zen-bait aldiz, baina ohikoena apila da. Etxai-dek (1989: 58) apiíla bildu zuen. Hilabete-en izenekin instrumentala ezartzen dabaldin eta erdarazkoa bada: Júljoz, setjén-brez, otúbrez, baina inesiboa normaleaneuskarazko forma ibiltzen delarik: Uztái-ljan, otsáiljan, apíljan…, nahiz, jakina, sal-buespenak badiren. Luzaideko arotzak api-ril ibiltzen du (Satrustegi, 1969: 194):«Miga estalarazi apirilian», «beia estalaraziapirilian».

ápo iz. Zapoa, kunkuna. Etxaidek (1989: 119)áphoa jaso zuen.

apozáal iz. Zapaburua, apozaulia. EHHA-enbildutako datua da, ez gerok jasotakoa.

-ár atziz. Jatorria adierazten du, ezaguna denbezala: Arneitár, auriztár, baxenabartár,baztandár, donjandár, lasár, luzaidár, ùn-darlár, xùberatár... Ikus Kamino & Salabe-rri (2001: 70-71). Ikusten denez, -tár alda-era ere ibiltzen da, oikonimian beti (ikus–tár sarrera). Ikus, orobat, -tjár, -tjér.

ár izond. eta iz. Arra, emea ez dena.arábera adlag. 1- Batuko adiera bera, genitibo-

arekin: Ámain arábera léhen maztékjekmantelína ibíltzentzíxjen elízan; 2- ‘Propor-tzioan’ adiera ere izan dezake (ikus aráu-ka): Arábera xúk zángwa ník báno háundjoúxu.

aráiz 1- Noski, jakina: –Kásiko íxit hóri, ba–Baaráiz! (ba araiz; ‘bai noski!’); –Záu-tzen dúxja? –Baaráiz, 2- Agian, esperodut: Aráiz jínen dúxu tenóreko ‘espero dutgaraiz etor dadin’; etxíra aráiz kánpwatatéako denbóra hunékin! = aráiz etxírakánpwat atéako denbóra hunékin! Gazte-laniaz ‘no se te ocurrirá salir…’ da. Indar-tzeko araiz errepikatu egin daiteke: Aráiz,aráiz jínen dúxu tenóreko ‘benetan esperodut hura garaiz etortzea’.

arakai. Ikus ahakái.arakeitz, arakeiztu. Satrustegik biltzen du

(1963-64: 257) eta ‘mala encarnadura’, ‘in-fectarse’ adiera ematen, hurrenez hurren,baina guk ez dugu aditu ez kausitu. Bigarre-na errateko gaizkóndu erabiltzen da.

16

LUZAIDEKO EUSKARAREN HIZTEGIA

Page 26: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

arartéko iz. Arartekoa, bitartekaria. Satruste-gik (1986: 30) Etxeberriren dotrinaz min-tzatzean honela dio: «Hitzei dagokienez,zahar itxurako zenbait gorde izan da eliz-hizkuntz eta otoitzetan. Dotrina honetanhiru aldiz aipatzen da ararteko hitza etaarrunta zatekeen orduan. Duen gaurkota-sun erakarriagatik, bere esanahia aipatukodut». Beraz, badirudi egun ez dela erabil-tzen erran nahi duela, baina hau ez da ho-rrela, indarrean baita oraino.

aráuka adond. Proportzioan. Cf. Uharte Gara-ziko letra baten ageri den pasarte hau:«Orai Amatxi gabe etxia hutsa dixiu, bai-nan ez baigira hemengo eginak… Malu-roski arauka gazte geio hiltzen tuxu». Ikusarábera.

árbi iz. Arbia.arbóla iz. Zuhaitza.ardái iz. Satrustegik (1963-64: 257) biltzen

du eta erraten ‘yesca’ dela. Guk Luzaidenez dugu aditu, baina Euskaltzaindiak(1999) egindako Arnegiko grabaketanageri da hitz hau.

ardatz iz. Goruaren ardatza, irudi duenez. Lu-zaideko arotzak darabil, bitan (Satrustegi,1969: 210), baina guk ez dugu aditu: «ar-daza eracachiric», «zintac ardazac».

árdi iz. Ardia. Ikus gásna sarrera.ardibázka iz. Ardientzako belarra.ardigásna iz. Ardi esnez egindako gazta. Ikus

gásna.ardíki iz. Ardi haragia.ardimíhi iz. Belar mota bat, pentzeetan atera-

tzen dena.ardimoxtále iz. Ardi moztailea. Ikus moxtále.ardimóxte iz. Ardiei ilea, artilea, moztea: Bjár

ardimóxtja íxju.arditéi iz. Artegia.ardjétsi ad. (du) Erdietsi, lortu. Biziki guti

ibiltzen da; normalean kontsegítu erratenda. Ikus sarrera hau, ajendrátu eta atrexá-tu. Etxaidek (1989: 306) ardíetsí dakar.

ardúra adond. Maiz (≠ úsu ‘tapitua’, bakán-en kontrakoa; ikus sarrera hauek): Labo-rárjak ardúra kéxu díra. Etxaidek (1989:388) ardurá sa:ldú izán tu biltzen du,baina bistan da azentuatze hori ez dela Lu-zaidekoa. Cf. pasartetxo hau (MA): «Do-nianeat ez nuxu ardura juaiten; Urthats in-

gurian izan ninduxun osebain eta ttanttainikusten».

ardúrenjan adlag. Gehienetan.áre iz. 1- ‘Rastra’, nekazalgoko tresna bat. Cf.

Luzaideko arotzaren pasarteño hau: «Lapi-zec are berri bat» ‘Lapitzeneko nagusiakare berri bat’ (Satrustegi, 1969: 264), 2- in-terj. ‘Venga’ espainolez (≠ álo): Áre gwá-zen ‘venga vamos!’. Áre eta álo-ren artekoaldea ondoko honetan ikusten da: Áremutíkwa, gwázen; eta mutikoa mugitzen ezbada: Álo, hígi hádi hórtik!

are zur iz. Luzaideko arotzak biltzen du (Sa-trustegi, 1969: 198): «Are zur bati lau bur-din ezarri». Arruazuko euskaltzainak ‘ar-mazón de la narria’ adiera duela dio (ibid.,272).

Argái iz. Arnegiko Argája-ko nagusia. Ai-tzinetik pertsona izena sartzen bada, etxehorretakoa dela adierazten da, nagusia izanedo ez izan. Bestela –ko + pertsona izenaerabil daiteke: Bartzelónako Péjo, Bidárte-ko Ferránddo, Xaindjáingo Jwanés…e.a.MAk «Hargaiko Geaxan» dakar. Argáisaiz. Argája-ko etxekoandrea. GaztelaniazArgarái erraten zaio etxeari.

argál izond. Ehunez-eta mintzatzerakoan tapi-tuaren kontrakoa, ez da pertsonendakoibiltzen. Idúritzen zjáxu báhja mázja bánoargálogwa déla.

árgi 1- iz. Argia, gauzak ikusgai bihurtzen di-tuena, 2- izond. Ilunaren kontrakoa.

argiáste iz. Egunsentia. Etxaidek (1989: 80)ateáko girá argiástian dakar.

argitasún iz. Argia denaren nolakotasuna.argítu ad. (du) Argi egin, eguna hasi: Ekáina

baljátu behár dú méndirat jwáiteko, góizikargítzen báitu. Cf. MAren hau: «Egun goi-zian biziki denbora ederra argitu dixi etaorai ja iduri dixi berriz euritu behar dila».

-ári, -kári, -lári atziz. 1- Gaia, objektua: Afári,atsalaskári, bazkári, edári, janári, 2- Izenabstraktua: Nahikári, 3- Denbora (-kári):Egwerrikári, urteberrikári, 4- Egiletasuna:Aitzindári, arraintzári, beilári, eskelári,gelári, gidári, laborári, musikári, makilá-ri…e.a., 4- Zaletasuna: Elakári – elekári,maztekári, mendikári, zokokári.

ári, aizán, ártzen, artzéko, ártzea ‘aritzera’,aríko ad. (da-du) Ari izan: Áire pollít ba-

17

HIZTEGIA

Page 27: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

tén kantátzen ái dú; aríko girá pilótan hé-rriko mutílaikin; hainbéste hargínekin eztálánjan ártzen ál; norékin aizán zirá mú-sjan?; norékin ártzen zirá músjan? (≠ joká-tu ‘dirua jokatu’≠ jostátu ‘dibertitu’). Bu-kaerako –i hori galtzen da; ártzen ‘aritzen’,artzéko, ár bédi ‘ari bedi’ e.a.: Árradi ár,gústu-gústjan ‘ari hadi, ari, gustu-gustura’.Beste hizkera batzuetako aritu-ren tankera-korik ez da ibiltzen: Kántuz aizán ginén izí-garri úntsa; eláka aizán, futbóljan aizán,kartétan aizán, katzákan aizán, kítzikan ai-zán, lánjan aizán, menskérjetan aizán,músjan aizán, pálan aizán, pilótan aizán,zozókerjetan aizán... Zé, ári lánjan?

aríma iz. Arima; aríma béltza ‘gaizto errepi-katua’: Aríma bélzbát úxu hóri!

arín 1- izond. Arina, 2- izond. Leuna 3- adond.Agudo, fite: Idúrixí záma háu béstja banóaríno déla; pástu zjáxu marránta háu frán-go arín, tá sukárrare bá. Cf. ABren hau:«Aurten ze negu arina duan, onokuan seu-rik. Geioko elurrik in gabe azindak betikanpuan ibili txu». Satrustegik (1963-64:257) ‘ligero, irreflexivo’ adiera ematen dioarin-i. Ikus burwarín eta kaskarín / aríñoizond. Pixka bat arin, arintxo. Luzaidekoletra batean aurkitu dugu: «Bestiak denakuntsa tuxu; haurrak beti bezala eskolandenbora pasatzen dixie. Ez geiagoko haun-dik ma[e]stra ariño hunekin» (AB) / arín-txoño izond. eta adond. Arintxeago(a):Idúrixí aríntxoño utála marránta háu.

aríndu ad. (du) Arindu, eguraldiaz mintzo edoeritasun batez: Bí orénez eurín díxi, bánaorái idúrixí aríntzen díla Cf. «Atsalde atezizan ninduxun X-ain bisita baten iten etabiziki pozatu nindixin; berriz gibeleat oraiidurixi puskaño at hasi dela arintzen»,«egun denbora [t]xarra uxu; goiti elurra arizixin goizian go[ho]tik, bana atsaldekoarindu ixi» (AB).

arínki adond. Era arinean: «Anastasia Bidarte-kuare marranta arrapatuik, ohono ez dilaeztulik, hartu tixi injekzioneak; juan denurtiane arinkio pasatu zila» (MA).

aríña iz. Harea. Salaberri Ibarrolakoak (1956:78) harinna dakar, hots, hariña.

Árjas iz. Karrikako Arjasénja (Gauxórja le-hen) etxeko nagusia, edo bertako beste

norbait; Arjasésa iz. Arjasénja-ko etxeko-andrea.

-árjo, -kárjo atziz. Izenak sortzen ditu: Hilá-rjo, bozkárjo.

arkáldu ad. (da) Arkara jarri: Gure árdja ar-kálduxú. Ikus susáldu.

arkára iz. Ardiaren beroaldia / arkára izán,egón ad. (da) Ardia bero egon: Gúre árdjaarkára úxu. Ikus iháusi, ohára eta susára.

arkín iz. Altxirria.arkúma iz. Intziria.arkúmaka aizán, hási, ibíli ad. (da): Béhja

arkúmaka ai dúxu.árma iz. Ehizan aritzeko eskopeta.arneitár iz. eta izond. Arnegitarra, Arnegikoa.-áro atziz. Denbora: Beláro, usoaro.áro iz. Zerbaitetarako egokia den eguraldia:

Átzo áro háuta ginín onddóketa jwáiteko,«Egun denborat ederra ixiu; biziki denbo-ra freskuak ari tixi hemen, eta belaro guti:hamabi egun in tixi mutu eta euri» (AB),«in tixi biziki denbora hunak; ardiak ja er-dixe tuxu. Beharrik orai ez baita bizikiharo huna» (MA). Honek h-rekin izkiria-tzen du, baina háro ‘kalapita’-edo da.Ikus sarrera hau.

arrabota iz. Arotzaren marrusketa mota bat,Garmendiaren arabera (1969: 224).

arrabóts iz. Azantza handia.arradátu, arraátu ad. (du) Inausi: Arbólak

négjan arradátzen txú.arráila iz. Arraildura: Artemúrru hórtan arrái-

la háundi bát átea dá gáinetik béiti. arráildu ad. (da-du) 1- Pitzatu: Lurrikárjaikin

etxéko paétat arráildu ziáuxu, 2- Mozkórhitzarekin erabiltzen da, indartzeko: Bárdamozkór arráildja arribátu níntzan étxeat.Manezaundik (1990: 29) hordi arrailak da-rabil, baina lehen hitz hori egun ez da ibil-tzen Luzaiden, dakigula, eta bigarrenaerrateko normalago dirudi dela arráildjakerabiltzea.

arráin iz. Amuarraina. Ikus peskádo sarrera.Etxaidek (1989: 107) ‘pez, pescado’ adie-rekin itxásoan bada anítz árrain bilduzuen. MAk ‘arraina’ adieraz darabil behin:«20 egunendako ohian ezarri dixi; lehenbi-ziko 10 egunez berdura eta fruita bakarriketa orai utzi diakoxu 100 grama arrain etaehun grama haragi erreik».

18

LUZAIDEKO EUSKARAREN HIZTEGIA

Page 28: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

arráinki iz. Erdaratikako peskádo-ren balio-kidea.

arráintza iz. Arrantza, arrainak harrapatzea. arraintzári iz. Arrantzalea. Cf. Manezaundi-

ren «Kokotz» arraintzaria kontakizuna(1990: 40 eta hurr.).

arrakia iz. Arotzaren lanabesetako bat, Gar-mendiaren arabera (1969: 224). Autore ho-nek hitzak era mugatuan ematen dituenezgero, ez dakigu oinarria arrake, arraku alaarraki den, Luzaiden artikulua eranstean–e, -u eta –i + a > -ia (-ja) egiten baita.

arrakóil izond. arrunt mehea (raquítico es-painolez). Mailakatzea hau da: méhe →flakósta, mehakóil → arrakóil. Lhande-ren arabera (1926: 70) Hiribarrenek ibil-tzen duen arrakoil ‘porc, etc., mal châtré’da; OEH-n ‘barrabil bakarrekoa’, ‘boz er-lastua’, ‘aldatzen ari den ahotsa’ adieraematen zaio arrakoil, arkoil-i.

arrakóildu ad. (da) Arrunt mehetu: Arrúntarrakóilduxú Jwanés / arrakóildja ízanad. (da) arrunt mehe egon: Jwanés arra-kóildja úxu wái.

arránda iz. Ikus zahár arránda.arrangúra iz. 1- Kezka (ikus kézka sarrera);

cf. MAren hau: «Joakinaire eman diazko-txut goraintziak; arrangura duxu pakettaizan xinin», 2- Ezuntsa, mina: Baíxitarrangúrat bulárrjan. Cf. hau: «Gu denakuntsa gituxu; artetan zenbait arrangurapuskatzuikin, deuse gabe etxu izaitenahal» (AB), «Juanito Arroyore egun opera-tu behar zuela; hunek berriz estomakan zilaarrangura» (MA); 3- Protesta edo. Hemensar daiteke erronkatzat botatzen den (hík)báuka arránguraik?, báuka zeáit arrangú-ra? Gaztelaniako ¿te pasa algo?-ren tan-kerakoa da. Cf. Duny-Pétréren hau (1996:169): «–Zer duk hik? –Hik ez dukana!…–Baduka arrangurarik? / arrangúra ínad. (du): Nehóke etxí arránguraik ín ‘inorkez du deus ere erran’, ‘nadie ha dicho nimu’ / arrangúran egón ad. (da) Kezkatu-rik egon: Etxítela gurégatik arrangúranegón, léku séurretik jwáin baigíra.

arrangurátu ad. (da) Kezkatu: Áma gútazarrangurátzen dúxu áisa.

arráno iz. Putrea.arránpa iz. Karranpa.

arrañaméndu iz. Konponketa. Erreparazjó-ne ere ibiltzen da, baina gutiago. MArenletra batean arranjamendu ageri da.

arrañátu ad. (da-du) Konpondu: Arráña hór‘hor konpon’; mekaníka zikín háu etxít ne-hóntikane arrañátzen ál. Biarnesez etagaskoiz arranja eta arranjamen ditugu etafrantsesez arranger. Luzaideko arotzak,berriz, arriñatu ibiltzen zuen (Satrustegi,1969): «Bi gatina pare arriñatu» (151),«suas pare bat arriñaturic» (153), «a(i)zurbat mailu bat arriñaturic» (253). Luzaidekogutunetan arranjatu ageri da.

arrañatzále iz. eta izond. Konpontzailea.arrañátze iz. Konponketa. Ikus zérri arrañá-

tze.arrapakári iz. eta izond. Lapur antza, dena be-

retako nahi duena. arráro izond. Bitxia. Ikus dróle.arrarotasun iz. Luzaideko gutunetan kausitu

dugu: «...bana ez omen [t]ziakoxu deuseinportatzen, orai haren arrarotasunak zau-tzen omen baitu untsa».

arrás adond. 1- Biziki, izigarri (dakigula, gu-txi ibiltzen da adiera honekin). Ikus Satrus-tegiren hau (1981: 344): «Lusarrare arrashuna». 2- Erabat (ezezko perpausetan):–Finítuka lána? –Ez arrás; –Háurrek jandútea déna? –Ez arrás, eztié arrás finítja.Cf. Satrustegi (1981: 345): «Berdin holadenak erosiz, mila bedera libera pagatubaititu, arras ez, etxola barne». Luzaidekoeskutitzetan ere ardura agertzen da: «AtzoIrulein zitxun X-n emaztegaia[i]n etxian.Arras kontent jinak tuxu, bizi omen tuxuohono xaharrak, a[i]tatxi eta amatxi»,«orai ja pasatu dira oro, baititu bi apezarras planttakuak, Jinkuari eskerrak»(MA).

arraska iz. Luzaideko arotzak darabil; Satrus-tegiren arabera ‘rascadera que se utilizapara recoger los residuos de masa adheri-dos a la artesa’ da (1969: 143, 238, 272).

arráspa iz. Metalak eta zura leuntzeko erabil-tzen den tresna, ‘lima’ espainolez (biarnes-gaskoiko arraspe-tik atera dateke). Ikuslíma.

arrásta iz. Balazta, galga. Luzaideko arotzarenkontu liburuan (Satrustegi, 1969: 159, 197)maiz ageri da arrasta: «Orga arrasta bat

19

HIZTEGIA

Page 29: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

eracachiric», «arrasta burdina bat arriña-tu»…e.a. ikus orga arrasta.

arráza iz. Arraza: Béhi górrja arráza húna dágúre ménditan ibíltzeko.

arrazóin iz. Arrazoia: Erríntak mokokátu nin-díxin, éta arrazóinekin, eskólako léjwaháutsi bainín / arrazóin (háundja) ízanad. (da): Arrazóin dúxu / arrazóin sobe-rátja ízan ad. (da) Arrazoi osoa izan:Arrazóin soberátja xíra ‘arrazoi osoaduxu’, «Pentsatzen dixit engontik xeuremueble hon bea. Arrazoin haundia uxu,beti erraiten ari gitxu eta beti hitzemaiteneta sekulan ez eremaiten! Jende eternal ga-rrik gabekuak!» (AB).

arrazoinaméndu iz. Arrazoibidea: Zé arrazoi-naméndjak dirá hórjek? Nóla érten al txúhólako zozokérjak?

arrazoinzarka adond. Modu txarrean, mutiri-kiro. Satrustegik biltzen du (1963-64: 258).

arréba iz. arreba.arren. MAk ‘hortaz’ adieraz ibiltzen du, be-

raz-ekin batean: «Xure letra altxatu nixinerrepostiain iteko eta ez dixit atzemaitenahal. Arren itsura haizan beharko», «arrenheldu nitzauzu urte berri hun baten desira-tzera, osagarri hun batekin eta Jinko huna-ren laguntza haundi batekin eginbide gu-zien behar bezala betetzeko».

arrestélu iz. Arraztelua, zarrea. Luzaidekoarotzaren liburuan beti arrastelu agertzenda (Satrustegi, 1969). Arruazuko euskal-tzainak (271) arraztelu berezitzat hartzendu aipatu liburuan ageri den hamar hortze-koa: «Amarortzeco arrastelu bat einic»(188).

arrestelukáldi iz. Arrastelukada: Emántzakónarrestelukáldi bát izigárrja!.

árri interj. Astoei-eta erraten zaiena, aitzinajoan daitezen edo abian jar daitezen.

arribántxa iz. Iristea.arribátu ad. (da) Iritsi (≠ héldu) (biarnes-gas-

koiko arribà-tik segur aski): Arribátu giráIrúñeat; góizeko bostóntan arribátu gín-txun étxeat lehérrinik. Baina armairu batengaineko aldean dauden gauzez ezin hartze-az ari bagara eníz héltzen erraten da.

arrigolátu ad. Jan ondoan aserik gelditzea (biar-nes-gaskoiko arregoulà ‘rassassier, dégoû-ter’-ekin lotua). Behin bakarrik aditu dugu.

arrikonkolótx adond. Hankalepotas. Ikuskonkolótx.

arrixína iz. Erretxina. Barandiaranek (1974:22) arraxima bildu zuen Donoztirin.

arroátu ad. (du) Lapurtu. Behin bakarrik adi-tu dugu; normalean ebátsi erraten da. B.Etxeparek (1980 [1545]: 180, 182) arroba-tu zerabilen (espainoleko robar-etik?).

arróila iz. Lubakia, kanal ttipia.arróka iz. Haitza (gaskoiko arroc-etik edo es-

painoleko roca-tik). Péña ere erraten da.arrópa iz. Jantzia, arropa. Ikus beztiménta eta

soinéko.arrósa iz. 1- arrosa (lorea), 2- kolorea: Máztjak

erósi dín trikóta bérrja arrósa dá, arrósakolórekwa.

Arrosagarái iz. Karrikako Arrosagaráinja(Lilidóinja lehen, omen) etxeko nagusia,edo bertako norbait; Arrosagaráisa iz.Arrosagaráinja-ko etxekoandrea.

arrosárjo iz. 1- Elizkizuna, 2- Arrosarioan era-biltzen den aledun haria.

arrosina iz. Erretxina. Luzaideko arotzak bil-tzen du (Satrustegi, 1969: 182): «Bi burdi-na arrosina echiquizeco».

arrúltze iz. Arrautza: Égun askáiteko arrúltzeta xingár. Etxaidek (1989: 155) arróltziakbildu zuen.

arrúltze-koxkál iz. Arrautza azala, arrautzakoskoa. Ikus koxkál.

arrúltze-moléta iz. Arrautzopila. Bigarrenosagaia frantseseko omelette-tik atera da.

arrún(t) 1- adond. Erabat (≠ izígarri, bíziki.Arrún(t) gogorragoa da eta hagitz ez daibiltzen; arrás bai, bíziki edo izigárri-renindarrarekin, baina gutxiagotan): Gáuzahórjek errán óndwan arrún(t) tránkil gel-dítu níntxun, 2- izond. Kalitate txarrekoaedo, ez sobera ona: Harági háu arrúntaúxu.

árte iz. 1- Artea (animaliak harrapatzekoa),2- Bitartea: Etxétik átea nintzán tá ártehórtan alkátja jíntzén gúre xéka.

artéka-martéka adond. Tarteka, artetan.artéki iz. Hirugiharra.artemúrru iz. Erdaraz tabique erraten dena

da: «X gaitzeko obran ari uxu gaineko pi-suan; denak, paeta guziak, karrakatuik, ar-temurru guziak botaik, denak adailiekin inomen txi eta zoladurak plastratu». Ikus

20

LUZAIDEKO EUSKARAREN HIZTEGIA

Page 30: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

múrru. Satrustegik (1969b: 95) ‘medianil,tabique interior’ adiera ematen dio.

artétan adlag. Tarteka: Artétan jwáiten gírattánttain bisítatzea Donjáneat. Cf. ABrenaipu hau: «Orai urte xaharra ari ixiu buru-ratzen. Izan dixiu grazia untsa pasatzeko,artetan zeait arrangurekin». Ikus aldíka.

artizar. Satrustegik (1963-64: 258) biltzen du,baina guk ezin izan dugu jaso. Ikus góizi-zár.

ártjo. Denbora muga adierazten duen hitza,‘arte’: Néska gizáizo horrékin egón dá sósgúzja xahútu ártjo.

árto iz. Artoa. Pluralean ere erabiltzen da:«Ideia nikexi artuak ereiten tulaik eta untsabaniz, ordian jinen nizala» (AB), «lusarra-re arras huna eta artuake juan den urtianbano hobiak (MA) / árto púskat bezála-kwa izán ad. (da) On puska izan: Hóri ártopúskat bezálakwa úxu.

árto bihítu ad. (du) Artoa aletu. Léhen átsetanárto bihítzen ártzen zúxun herríko jéndja.

arto opil iz. Satrustegik arto opila ‘arto irinezegiten den opila’ jasotzen du (1969b: 54).Ikus opíl.

artoálde iz. Arto meta handia: Áurten gáitzekoartoáldja bíldu íxju.

artobihítze iz. Artoa aletzea.artobúru iz. Artaburua.artojórra iz. Cf. letretako pasarteño hau:

«Egun hotan denbora ederra ixiu; orai arto-jorran ari tuxu gure jendiak egun hotan»(AB). Cf. lusarjórra. Luzaideko arotzakere bazerabilen: «Alabac bi egun arto yo-rran aita alabac egun bana» (Satrustegi,1969: 255).

artokána. Ikus kána.artoléku iz. Artoa egiten zen tokia, artolanda

edo.artopikór iz. Arto bihia: Kárrak ahútrat arto-

pikór. Ikus bíhi eta pikór.artoxuítu ad. (du) Artazuritu, artaburuari hos-

toak kendu.artoxuítze iz. Artazuritzea. Satrustegik (1969b:

49) arto-xuritze dakar.Ártxa iz. Ondarrolako Artxáinja-ko nagusia:

«Egun hotan Frantziska Bidondokua fran-go apal duxu; Juanes Artxare hil izan duxu,ohit xira, Arneiko pietun izana» (AB);Artxésa iz. Artxáinja-ko etxekoandrea:

«Juan den egun batez izan ziaxu Artxesabisitan» (MA).

artzáin iz. Artzaina. Etxaidek dio (1989: 234)diptongoaren lehen osagaiak e irekia duela.

artzáin jóko iz. Josteta bat da, erdaraz tres enbarra deitzen denaren irudia. Honen azal-pena Duny-Pétrek (1996: 96) eta Aintzi-buru & Etxarrenek (2002: 104) egitendute.

artzainsa iz. Satrustegiren arabera (1969b: 97)artzainaren emaztea da.

artzár iz. Ardi zaharra, partikulazki jatendena. Satrustegik (1969b: 54) arzarrak ja-sotzen du.

-as. Atzizkitzat har daiteke atórras, bésoas etabúruas aditzondoetan. Ikus hásasa átea.

áse ad. (da-du) Ase (instrumentala galdegitendu): Egún guzíz asétzen núxu bazkáitjan;«Ohono belar kutsia baixiu iteko; euriainbeharra bazuxun, bana orai asetzen gitxi,bana soro anitz atera dixi» (MA). Badaerranairua: Óro ján, óro áse (zéin úntsa)!Otórdu bátjan déna játen délaik ta dénakasétzen djélaik erráitendá / ásja izán ad.(da) Aserik egon: Ásja núxu harágiz.

asegárri izond. Nekagarria, gogaikarria: Zéaségarrja hizán besténaz, bákja emáinduká noizpáit! Ikus hastjál.

áska iz. 1- Aziendentzako harraska, edangua,2- Ardiei zaldarea emateko ganbela. Ikusgórbe eta mañatera.

askáite- iz. Askáltze-: Askáiten aizán, askáiteajwán, askáitetik jín, askáitean, askáiteko,askáiten dú ‘askaltzen dugu’. Ikus afáite-,askáldu eta bazkáite-.

askáldu ad. (da-du) Goizeko bederatzietan-edo egiten den oturuntza. Otordu azkarrada hau: Askáldu íxit xarmánki, askáldunúxu xarmánki.

askári iz. Goizeko bederatzietako oturuntza.askazi iz. Satrustegik (1969b: 68) jendáki-re-

kin berdintzen du eta dio ‘ascendencia, co-munidad de sangre, parentesco’ dela. Ikusgazaita.

áski adond. Nahikoa. Bakarrik joan daiteke:Áski ján díxju egún. Aurrean izen bat due-nean partitiboa eskatzen du: Irázixjú sósikáski áurten. Aski aitzinean badago, ordea,partitiboaren beharrik ez da: Áski sós irá-zixjé jáz. Beste aditzondo batekin ere joan

21

HIZTEGIA

Page 31: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

daiteke: Untsáski finítu íxju lána, edo ize-nondo batekin: Mahái hóri etxú áski háun-di ganbára húntan zártzeko / áski izán,áski ukán (agindua adierazteko) ad. (du).Áski dík zorrátzja ‘izorra dadila’, áski úxuxuháuk ítja. Cf. «Le[he]nbailen aski txukarraztia; seur nuxu bautela garbitzen lana,Maria Jesusek eta biek aski tuzie garbitzia»(AB, sic). Normala da aditza datiboan pa-ratzea, hizkuntza estandarrean hau erakus-learen bitartez egiten bada ere: «Medallañohau Orrian hartu nixin Mª Ignaziarendako,aski dakoxu emaitia ene partez» (MA), ale-gia ‘…aski duxu berari ematea’ / áski séu-rik adond. Behar baino gehiago ere: Baíxitáski séurik trakása húntaik!; cf. hau: «En-fin, aski seurik fanfarron zuxun emaztehura bere haurrekin eta hura bezala bestebatzure batuxu» (MA) ‘behar baino aisefanfarronago zen…’ / askíko izán, ukánad. (du) Etorkizunaz mintzo garenean era-biltzen da (cf. beste hizkera batzuetako ho-beko): Eztjakixút askíko után sós hunékin(= eztjakixút áski izáin dután sós hunékin).

askóri egón ad. (da) Hodeien artetik eguzkiaatera eta gogor berotzen duenean askóridjóxo erraten da. Sínka hitzak hurbil da-goen kontzeptua bideratzen du; ikus sa-rrera hau.

aspáldi iz. eta adond. Maiz deklinaturik agerida: aspáldian, aspáldiko, aspálditik: As-páldiko usáiak gáldu txú arrúnt; –Eh, as-paldíkwa!, zer djozú?,–úntsa ta zú?; aspál-di huntan eztút apéza ikúsi.

aspíl iz. Ganbela: Zérrjer játea emáiteko zu-rézko úntzi zabála. Ikus plát.

astáña iz. Astemea. Sakretako ere erabil daite-ke, emakumeekin: Astáña zikína!, zé índúxu? Cf. «Eta emaztekia hipaka etaahuenka ari zelarik “herritar” batek errai-ten dako, “Debru astaña, mendikoak ez gi-tun hain pulloak”» (Manezaundi, 1990:84) eta «Atso astaña zozo horrek hara no-lako briganta formatu dien» (E. Etxamen-di, 1988: 44).

astapíto izond. Astoa, astapotroa: Astapítwa!Anitz ibiltzen den sakrea da hau, kide di-tuen astopúllo eta astozíri baino aisegehiago: Astapíto zárra!, astapíto zár zi-kína!, astapíto zikína!, astapítwa aláin

astapítwa!, astapítwa aláina!, astapítoháundja!, urdé astapíto zár zikína!, urdéastapíto zikína!, urdé astapítwa!, ze asta-pítwa hizán!

astapitokérja iz. Astapitokeria, astapitoek egi-ten duten ekintza gaitzesgarria: Astapito-kérja háundi bát ín dú zúre kúsi hórrek.

aste iz. Astea / Áste Sáindu iz. Aste Santua. /áste undár iz. Asteburua: «Mina zerratuziaxu; medikiak utzi nixi, orai aste unda-rreat juan behar dixit Iruñeat» (MA).

asteárt, asteárte iz. Asteartea (asteárta, aste-ártja era mugatuan).

astelén iz. Astelehena. Etxaidek (1989: 48) as-telé:na biltzen du, e luzearekin.

astezkén iz. Asteazkena. Etxaidek (1989: 50)asteazkéna jaso zuen.

ásto 1- iz. Astoa, 2- iz. eta izond. Astakiloa.astoferra iz. Astoen ferra. Luzaideko arotzak

darabil: Bi asto ferra (Satrustegi, 1969:162, 214).

astokérja iz. astakeria.astokúme iz. Astakumea, astokoa.astopúllo izond. Astapitoa. Ikus astapíto eta

púllo. Cf. Manezaundiren adibide hauek:«Asto pullo bat bezala, ilunbetan bizi hiz,gaizo Beñat» (Irigarai, 1958: 69), «asto pu-llo bat hiz, bethi aphotzarra bezala zilotikez urrundu nahiz» (1990: 48).

astozíri izond. Astapitoa: Zé astozírja hizán!asún iz. Asuna (landarea).atalága iz. Kanpotik ez irekitzeko ateek barneko

aldean duten haga. Kontuan har Luzaidenbórta erraten dela, ez atea, eta atari ezeza-guna dela egun. Ikus bortaga eta hága.

atalórtze iz. Atearen azpiko zura, kentzenahal dena, bordetakoa bereziki. Ikus au-rreko sarreran erran duguna. Satrustegik(1969b: 95) atalatz, atalotz, atalartze bil-tzen ditu eta honela definitzen: «Tope oescalón de la entrada, para sujetar la hojade la puerta. Puede ser de piedra o made-ra y va fijo en el suelo».

átea, atéra ad. (da-du) Atera: Átea záxu gásnapuxkát atsálaskáiteko; átea zíte étxe hún-taik lehénbailén; egún egún edérra áteaíxi. Adiera honetan argitu darabil MAk:«Egun goizian biziki denbora ederra argitudixi eta orai ja iduri dixi berriz euritu behardila». Etxaidek (1989: 80) ateáko girá ar-

22

LUZAIDEKO EUSKARAREN HIZTEGIA

Page 32: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

giástian dakar. ABk aldi batean ez gainera-ko guztietan atera ibiltzen du; MAk, be-rriz, biak (atera eta atea) erabiltzen ditufrankotan.

ateáldi iz. 1- Ustekabeko esaldi edo erantzuna:Zé ateáldja izán dín hórrek!, 2- Irtenaldia,bidaia. Cf. «Letra hau leitzen hasten xie-laik estonatuko xira ene atera aldi haun-diaz» (AB).

atentzjóne iz. Atentzioa, arreta, kunplimendua:Atentzjóne háundiaikín entzún zíxin gúkerrán ginína; cf. pasarteño hauek: «MariaDolores, anitz estimatzen dixit xure atentzio-nia ene horrat zien ikustea jiteko», «aten-tzione haundiekin atxiki nixie aski konpli-mendu ezin inez; biziki kontent nuxu emandetan plazerraz ene han ikustiaz» (AB).

atentzjóne fálta iz. Atentzio eza.atentzione gabetasun. Luzaideko letra batean

ageri da: «Lenbizikoik galdeiten daixutbarkatu beharko uxula gure atentzione ga-betasuna» (AB).

atérbe iz. Aterpea, babeslekua.atéri egón ad. (da) Ateri egon: Wái eztík éurik

ári, atéri djók.aterrárte iz. Aterrunea (cf. Arruazuko «ater-

kuntz». Satrustegi, 1963-64: 258). Iker-tzaile honek ederrarte ere biltzen du (ibid.,263), antzeko adierarekin, irudi duenez.

atértu ad. (du) Atertu: Óstjan éurja ái zíxinbána atértu íxi.

atórra iz. Atorra. Bonapartek (1881: 162) a-thor biltzen du, baina orain ez ohi da th en-tzun. Egun ebakitzen ez diren h-ak ditugu,orobat, Printzeak bildurikako hurbilen hi-tzotan: erhi, ilhe, ilhargi, manthar, ukhan.Hauek éri, íle, ilárgi, mantárra, ukán ahos-katzen dira orain.

atorrabarnéko iz. Larruasekoa, kamiseta.Ikus kamiséta eta larrwaséko.

atórras adond. Atorra hutsik: Hólako hótzai-kin tá zú atórras?

atrebítu izond. Lotsagabea, ausarta: Urdéatrebítu zikína hí! E. Etxamendik ere bada-rabil (1988: 35): «Behazok huni! Atrebi-tia!!!»; Salaberri Ibarrolakoak (1856: 19)‘hardi, impertinent’ adiera ematen dio.Ikus frikún.

atrexátu ad. (du) Lortu, erdietsi (biarnes-gas-koiko atrassà ‘ramasser’, ‘procurer’,

‘avoir’-etik?): Núntik atréxatu úk libúruhau? Ikus ajendrátu sarrera.

áts iz. Arratsa, gauaren lehen orduak. Ikusatsálde.

atsalaskáite- iz. Askaltze-: Atsalaskáiten ai-zán ‘merandatzen ari izan’, atsalaskáiteajwán ‘merendatzera joan’, atsalaskáitetikjín ‘merendatzetik etorri’, atsalaskáitean‘merendatzean’, atsalaskáiteko ‘merenda-tzeko’, átsalaskáiten dú ‘atsalaskaltzendu(gu)’. Ikus afáite- eta bazkáite-.

atsalaskáldu ad. (da-du) Merendatu: Zóin ún-tsa atsalaskáldu ginén atzó!, lánetik itzúl-tzen nizálaik atsalaskálduko út gústjan.Ikus atsalaskáite-.

atsalaskári iz. Merendua. Etxaidek (1989:167) atsálaskáldu jaso zuen ‘merienda’adierarekin, baina hori aditza da, ez izena.

atsálde iz. Arratsaldea: Atsaldeún ‘arratsaldeon’.

atsálde apál iz. Arratsaldearen azken orduak:Atsálde apáljan jwáin níz zúre étxeat. Ba-naketa hau da: atsáldja, atsálde apála, ilu-nárra, átsa ta géro gáwa.

átso iz. Emakume zaharra, baina mespretxuzdeitua: Átso zikín hórri etzakóxola déusesinéts, ezpaitú gezúrrik bezík erráiten!

atsulítoki adond. Kosta ahala kosta, kostatzendena kosta (cf. frantseseko absolument):Atsulítoki jwán nája úxu ‘kosta ahala kostajoan nahia duxu’. Gutunetan bestelako al-daerak ageri dira: «Juan den urtian bezala,eta behar bada absolutuki, ze in beharkodu?» (KB); MAk atsulutuki eta adsolutukidarabiltza: «Berriz juanak tuxu Iruñeat; be-rak atsulutuki juan nahi, erran zakotelajuaiteko zenbait egunen burian», «…etahorire gauza trixtia, eta makurro dena, beraez konformatzen, adsolutoki sendatu nahi».

átx interj. Harridura edo mina adierazteko in-terjekzioa: Átx, zé káska hártután bórtatikpástjan! Zaraitzun ere ibiltzen zen leheneuskaraz (Arana, 2003: 36), eta ibiltzen daoraino erdaraz.

Atxétatupínak. Luzaideko ihauteetako per-tsonaiak. Bi gizon dira, bata emazteki arro-petan beztitua eta bestea ardi larru batekin.Atsoa eta tupina bide da etimologia.

atxíki ad. (du) 1- Mantendu: Hérri húntan be-hár djáu eskwára atxíki, 2- Gorde: Ánwa

23

HIZTEGIA

Page 33: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

sótwan atxikítzen dúk, 3- Eutsi: Atxíkizákéskjan aitzúr hóri; atxíki zaxú hóri ez dáinerór, 4- Eduki: Etxít náhi botíga hórtakofrwíta, arrúnt eskupilátwik atxikítzen bai-tuté ‘ez dixut nahi denda horretako fruta,arrunt eskuztaturik eukitzen baitute’; cf.MAren hau: «Ez diakixut badakixun, XIruñen duxu bulta xar izanik, beti bere bio-tzaikin; anbulantzia xeka jinik eraman zi-xien. Lehenik ospitalian atxiki dixie etaorai pasatu omen dixie al Opus». Bestalde,beste hizkeretan eduki-rekin osatzen direnadizkiak atxiki-rekin egiten dira Luzaidekoeuskaran, trinkoetarik kanpo: Sósa górdeikdaukát (orain) baina sósa górdeik atxíkidút (lehen). Ikus idúki.

atxíki-atxíkja jwán ad. (da) Gelditu gabejoan, baina ez zalu-zalua: Gwázen atxíki-atxíkja gizónak, kúsiko uzjé zé bazkárihúna ínen dún arribátzen gjélaik!

atxikiméndu iz. Atxikimendua. Cf. Gutuneta-ko pasarte hau: «Hortaik ageri uxu jendekatxikimendu haundia badauzietela» (AB).

atximakor. Satrustegik (1963-64: 259) ‘tóma-la; ahí la tienes’ adiera ematen dio. Gukezin izan dugu bildu (< atximak hor? Cf.kásumák ‘kasu emak’, ‘kontuz ibil hadi’).

Átxwa iz. Gaindolako Atxwáinja etxeko nagu-sia, edo bertako norbait; Atxwésa iz. A-txwáinja-ko etxekoandrea.

atzemán ad. 1- Aurkitu: Atzemán dját gáldunín pilóta, «Mundiain azken puntara juani-ke langilia denak lana atzemain» (MA),2- Harrapatu: Donjánen atzéman díxje bo-tigán ebátsi zín ohóina; jwàn dén négjanalímaleko marránta atzéman nín. Ikus ha-rrapátu eta kausítu.

átzo adond. Atzo.Auntxáina iz. Gainekoletako Auntxaináinja

etxeko nagusia edo beste norbait (oinarrianahuntzaina dago); Auntxainésa iz. Aun-txaináinja-ko etxekoandrea.

áupa interj. Bihotz emateko hitza. Ikus bíba.auriztár iz. eta izond. Aurizkoa.aurpégi iz. Begitartea. Lehengo zahar zenbaiti

aditua diogu; orain bisája erraten ohi da.Ikus orobat begitárte.

áurten adond. Urte honetan.aurtíki ad. (du) Bota (zuhaitzak bereziki). Bi-

ziki guti ibiltzen da. Cf. Luzaideko arotza-

ren kontu liburuko pasarte hauek (Satruste-gi, 1969: 148, 214, 228): «Gaztain ondobaten artiquizen ... 2», «gaztainain artiqui-ze ... 2», «gaztainen artiquizian ... 2»,«gaztainain artiquizen egun bat».

ausárki 1- adond. Anitz, ugari: Badját ausár-ki, eztját géjo náhi; irázi dík ausárki ‘askoirabazi dik’, 2- zenb. Anitz, ugari. Norma-lean eskuinetan joaten da: Úda hártan lánausárki izán gínin étxjan. Behin edo besteezkerretan ere ager daiteke: Órdjané au-sárki jéndekin ibíli gínen. Ikus izigárri.

ausartatu ad. (da) Ausartu. MAk darabil,behin: «...eta Dn. Jose Mariri ez nuxu au-sartatzen deusen galdeitia». Guk beti adi-tu duguna menturátu da. Ikus sarrerahau.

ausíki 1- iz. Hozka. Metaforikoki ere ibil dai-teke; MAren gutun batean ‘artalde han-dia’ adieraz ageri da: «Ordian gure Xi-mon kontentuxu, hau artzain xaharrabaita. Gazte hok hausiki haundiak beharlizketxie eta iduri bi egunez oro iretsi be-har duztela», 2- ad. (du) Hozkatu: Zakú-rrak ausíki níxi / ausíkin ad. (du) Hozkaegin: Ausíki bát ín dják zakúrrak ‘hozkaegin zidak zakurrak’, ausíkin djákoxo‘ausiki egin dioxu’.

ausíkika aizán, hási, ibíli ad. (da) Hozkaka ariizan, hasi, ibili.

ausmárrjan aizán, egón, izán ad. (da) Haus-narrean ari izan, egon: Béjak denbóra gú-zjan ausmárrjan egóiten txú, etxú geldítzen.

áuto iz. Beribila (espainoleko auto-tik). Ikus óto.áuzo iz. Auzokoa, ondoko bizilaguna. Ikus

kartjér sarrera. ABrendako auzo ‘kartie-rra’ da; MArendako, berriz, ‘auzoa (bizila-guna)’ eta ‘kartierra’. Ez batak ez besteakez dute kartier ibiltzen. Salaberri Ibarrola-koak (1856: 20) auzo ‘voisin’ du, baina ezkartier.

auzolán iz. Auzoen arteko elkar-lana. axéri iz. Azeria. Ikus azéri.axèribuztán, azèribuztán iz. Belar mota bat.

Satrustegik atxeri-buztan-belar biltzen dulehenik (1963-64: 259) eta azeri buztangero (1969b: 59). Autore honen arabera,gernuko gaitzaren kontra erabiltzen da.

axérjain eztéjak iz. Satrustegik (1963-64:259) «Se dice cuando llueve con sol. Tam-

24

LUZAIDEKO EUSKARAREN HIZTEGIA

Page 34: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

bién cuando sale el sol inmediatamentedespués de una tormenta» deskribatzen du.

Áxi iz. Ondarrolako Axínja etxeko nagusia,edo bertako beste norbait.

axikátu ad. (du) Txakurra xaxatu: Axíkazkítxuzakúr hórjek.

axíta izond. Arina, erabilerraza: Aizkóra háuzóin axíta dén!

axolagábe izond. Axolagabea. Ez dugu axolabiltzerik izan, Satrustegik (1963-64: 259)Luzaidekotzat ematen badu ere. Ezazól ereerraten da.

axpixiñ. Satrustegik biltzen du (1963-64: 259)‘lomillo de cerdo’ erranahiaz. Guk hauerrateko lómo ttípja jaso dugu. Ikus, denadela, azpizun, azpisuin, edozein hiztegitan.Arruazuko ikertzaileak bildurikako hitza-ren amaierako –ñ hori bitxia da, Luzaidendespalatalizatzeko joera baita. Ikus lómo.

axurdún izond. Axuria duen ardia: «Hazinda-ke untsa tixiu orai; ilaitiain lehenian ekarrizitxien Andikoberrikuak antxu ttipiak etaardi axurdunak» (MA).

axúri iz. Axuria. Hau da ohiko hitza; zenbaite-tan, halere, bildóts ere erabiltzen da.

axúrki iz. Bildoskia, bildots haragia.axúrki kostelét iz. Ikus kostelét.axurzai iz. Satrustegiren arabera (1969b: 97)

‘axuri zaina’ da hitz honen erranahia. Lu-zaiden, halarik ere, axurzain-en modukozerbait espero genuke. Cf. artzáin,haurtzáin…e.a.

áza iz. Aza.azál, axál iz. Azal lodia, azal mehea.azántz iz. Zarata. Ikus harrabóts eta kalapíta. azantzile. Satrustegik honela azaltzen du (1963-

64: 259) «(Mitología). Especie de duendeque turba la paz de las casas con estruendode ruidos nocturnos. Se relaciona con la pre-sencia de algún espíritu que recaba la ayudade los suyos. Se les llama también tarratai-le». Ikus, orobat, Satrustegi (1969b: 45). Eti-mologia azantz(a) + (e)gile dateke.

azáro iz. Urteko hamaikagarren hila.azazkál iz. Azazkala. Bonapartek ere (1881:

162) azazkal bildu zuen.azekia iz. Zekia, errekako erretena beharbada.

Luzaideko arotzak darabil: «Eiaraco con-dia; garbizen gaineco azequia» (Satrustegi,1969: 120).

azéri iz. Azeria. Ikus axéri.ázi ad. (du) Arazi: Eremanázi, harrázi, ikusá-

zi, sarrázi...e.a. B. Etxeparek (1980[1545]: 6) erazi darabil: «Irudi bazautzuinprimi erazi ditzazun».

ázi 1- ad. (da-du) Hazi, 2- iz. Hazia. Luzaide-ko arotzak ere badarabil: «Errezibitia azi-taco erregu bat arto», «errezibitia azitacoartu(a) borz gaizuru» (Satrustegi, 1969:223, 224).

azidénte iz. Istripua (espainoleko accidente-tik; cf. Iparraldeko akzident). Ikus erre-kóntru.

azínda iz. Edozein azienda, baina irudi du ‘ar-dia’ adierazteko ibiltzen dela gehienbat;ikus kabála, kaála. MAk bi aldiz aziendadarabil, baina normalean azinda izaten du /azjénda xúri iz. Ardia. Cf. ABren hau:«Azinda xuriaindako egun [t]xarrak; kan-puan etxie deuse jaten, karroinak denakarrunt zuritiak ditixi. Ze inen da? Pazien-tzia!».

azíta iz. Platera (frantseseko assiette-tik edobiarnes-gaskoiko assiétte-tik).

azkái iz. Sei bat hilabeteko zerria. azkamila iz. Satrustegik (1963-64: 260) ‘harri

edo haitz izugarria’ dela dio.azkamilka ibili ad. Satrustegik (1963-64: 260)

biltzen du, eta dio pisu handiko gauzak era-biltzea dela.

ázkar izond. eta adond. Sendoa, indartsua,gogor: Zé azkárra dén mutíko hóri!; háizeazkárra dáila égun, ázkar jóiten dú. Cf.Luzaideko gutunetako pasarteño hau:«Izigarriko haize hotza, norteko haizia,hegua bezain azkar». Ikus fjér / azkárrikadond. Cf. hau: «Ze apiril tristia in din!Beti euria eta lohitaik ezin ateraz. Egunmaiatzain le[he]n eguna ze kanbioa! Hai-ze hegua azkarrik atera ixi, ez baitakitkontinatuko din» / azkárrjan izán ad.(da) Sendo, bizkor egon: Zé, azkárrjanhíza gizoná? Ikus pixkórrjan izán.

azkárki adond. Larriki, gogorki: Azkárki kol-pátuxú azidénteátjan ‘larriki zauritu duxuistripu batean’. Cf. pasarteño hau: «Oraibiziki denbora ederrak tixiu, bero iten dixi.Kanpua azkarki piztu duxu, bahatziak edertuxu» (MA).

azkartasún iz. Sendotasuna.

25

HIZTEGIA

Page 35: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

azkártu ad. (da-du) Sendotu, indartu: Erremé-djo hórrek azkártu íxi gúre mutíkwa. Ikuspixkórtu.

azkén izond. Hondarrekoa / azkénjan adlag.Hondarrean / azkénekotz adond. Azkene-ko aldiz, hondarreko aldiz / azkénikadond. Hondarrik: «Orai azkenik X hilizan duxu, aspaldian xokuan zena» (MA).Ikus undár.

azkón iz. Azkonarra.azkúrri iz. Satrustegik (1963-64) ‘elikagaia’

dela dio. Guk Luzaiden azkúrri ttípikwaizán aditu dugu, nekez hazten den azienda-rendako.

azoletár, azoltár iz. eta izond. Azoletakoa. ázpi iz. 1- Pea: Zapétak mahái ázpjan díra; ho-

rrén ázpjan txú xúre gáuzak, 2- Izterra,pertsonetan eta kabaletan. Ikus xingárraz-pi.

azpildúra iz. Jantzi baten azken tolesa.ázpjan harrapátu ad. (du) Azpian harrapatu:

Zerrámak kúmeát ázpjan arrapátu íxi étahíl.

aztál iz. Aztala, orpoa. Luzaideko arotzak da-rabilen aztal hitzari Satrustegik (1969:273) ‘segaren saihetsa’ adiera ematen dio:«Bi tailu aztal berritu bat lamaturic», «tai-

lu bat aztala ezarriric», «tailu bat pezatu-ri(c) bat aztala ezarriric» (ibid., 212, 225,228).

aztalbehárri iz. Orkatilako hezurrak, bi aldee-takoak: Aztalbehárrja bi(h)úrtu zíxin mu-tíkwak.

aztalberritu ad. Luzaideko arotzak darabil,aztala berritu-rekin batean: «Bi tailu aztalberrituric», «bisar tailu bat aztal berritu»,«bi tailu aztal berritu» (Satrustegi, 1969:185, 266). Ikus aztál.

aztalezarri ad. Luzaideko arotzak darabil, az-tala ezarri-rekin batean: «Tailu bat aztalezarriric» (Satrustegi, 1969: 139). Arrua-zukoak dio (273) ‘acción de reforzar elarranque de la guadaña’ dela. Ikus aztál.

aztalka. Satrustegik (1963-64: 260) ‘pata-leo’ adiera ematen dio; guk ez dugu bil-tzerik izan.

aztapár iz. Atzaparra.aztapárka aizán, hási, ibíli ad. (da). Atzapar-

ka aritu, hasi, ibili: Aztapárka ái zjáxu gátuzikín háu!

aztaparkátu ad. (du) Atzaparkatu, atzapar egin.aztopatu ad. Satrustegik (1963-64: 260) ‘tro-

pezar’ adiera ematen dio; guk ez dugu bil-tzerik izan.

26

LUZAIDEKO EUSKARAREN HIZTEGIA

Page 36: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

bá ‘bai’, baina bajétz. Satrustegik (1963-64:260) baia eman ‘apalabrarse’ biltzen du;guk hitzéman bildu dugu.

ba óte (¿de veras?): –Mizél badják Améiketat,–Ba óte, –Bá, bá, ótja lárrjan utzítaré.

baázizkór iz. Zizerkora, kazkabarra. Ikus há-rri. Etxaidek (1989: 32) báazizkórra bil-tzen du.

baázizkórr eráuntsi iz. Kazkabar erauntsia.bába iz. Baba (landarea). babaléka iz. Baba freskua, lekan dagoena.babillun. Ikus abillón.badwajá? Berez ‘badoa’ da, baina ‘zer mo-

duz?’ adieraz ibiltzen da, zér djóxu?, zérdjózu? bezala.

bahatxúri, baatxúri iz. Baratzuria.bahatxúrikórda, baatxúrikórda iz. Baratzuri

porka.bahatxúrixixtér, baatxúrixixtér iz. Baratzuri

alea.bahátze, baátze iz. Baratzea. Cf. MAren hau:

«Orai biziki denbora ederrak tixiu, beroiten dixi. Kanpua azkarki piztu duxu, baha-tziak eder tuxu». Satrustegik (1969b: 47)baratzia jaso zuen.

báhe iz. Bahea, galbahea. Ikus máze sarrera.baigorrjár iz. eta izond. Baigorrikoa.baimén iz. Baimena. Permisjóne ere ibiltzen da.báitan Bizidunen deklinabidean ibiltzen den

adizlaguna: Egón nintxún néure báitanpentsáketa. Cf. MAren hau: «…bana zinezegia duxu fedia behar dela izan hemengogauzen eremaiteko; ez balitz fedeik Jinkobaitan, ez lukexu bizik».

baitó interj. Éztó eta éz oixó-ren baiezko al-daera da. –Hóri eskwáraz xarmánkimintzátzen dúxu; –Bai tó; hórrek etxí idé-jaiké.

baizíketá mend. Perpaus osagarrietan ibiltzenda: Ámak errán zjáxun baizíketá serórakjwán behárrak zjéla Luzáidetik. Ikus bezí-ketaré.

bája? Ba ‘bai’ aditzondoaren galderazko era:–Eróri zjáxu lotería, –Bája?

bájesús! (interj.) Kontrarietatea adierazten du. bajétz Ba ‘bai’-ren zeharkako era, ‘baietz’.bakán, bákan iz. eta adond., úsu-ren kontra-

koa: Gáizo zahár horrí bílo bakán bátzugeldítzen zazkó bakárrik; ártwa sórtu úkbákan.

bakándu ad. (da-du) Bakandu: Baátzeat jwánbeáut ártwen bakántzea.

bakántzak iz. Oporrak (frantseseko vacan-ce(s)-etik): Háurrak Egwérritako bakán-tzen béa djáudexu.

bakár 1- izond. Bakarra: Miljún bakárra gi-nín bánkwan órdjan, 2- Bakoitza: Batút bisagár bakárraindako ‘baditut bi sagar ba-koitzarendako’; batút bí sagár bakótxain-dako ere erran daiteke, 3- adond. Baka-rrik: MAk darabil era hau: «Bi lerrobakar-bakarra erraiteko untsa arribatu zi-rela gure gizonak; goizik hemen zitxun»,4- adond. Anitz: Úswak bakárrak eta ba-kárrak pástu txú áurten / bakár zonbáitzenb. Gutxi batzuk: Turísta ánitz pasátzendá Luzáidetik, éta bakár zonbáit geldítzendá erósteko / bakárretan adlag. Anitze-tan; bakárretan eta bakárretan adlag.Asko-askotan: Bakárretan áitu út hóri!;bakárretan éta bakárretan izáníz Donjá-neko merkátjan, astelénetan / bakárrik,bakár-bakárrik adond. Bakár-bakárrikgeldítu zén gáizo háurra étxjan, gáu hár-tan. Ikus bakótx.

bakartasún iz. Bakardadea.

27

B

Page 37: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

bakótx izord. Bakoitza: Bakótxak ín behár dúahál dína. MAk bakotxetan darabil behin‘bakarretan, anitzetan’ errateko: «Ez tixi ezhaurrak abandonatu ez etare auzoik afronta-tu; bakotxetan haur ttipia besuan eta bestezenbait gieletik ikusi dixiu kabalen arranja-tzen».

balakátu ad. (du) Losintxatu, lausengatu.balakuz adlag. Satrustegik (1963-64: 260,

1969b: 87) biltzen du eta ‘con halagos, abuenas’, ‘con suavidad’ erranahia ematen.Guk ez dugu bildu, baina bai balakátu.

balántzaka adond. Aldaroka, zealdoka. Ikusáldo-máldoka eta zútibalántzan izán.

balastra iz. Satrustegik (1969b: 95) eskailere-tako baranda dela dio.

baldar izond. ‘Contrahecho’, Satrustegirenarabera (1963-64: 260); ez dirudi Luzaide-ko elea denik.

baldín, balín, balín ba Baldintzako mendera-gailuak. Lehena arruntean, dakigula, esal-diaren hasieran ibiltzen da eta horzkaririkgabeko aldaera bestelakoetan: Jwáiten ba-lín baníz Irúñeat kárriko dázkitxut bunbú-nak ausárki.

balekibále adond. Badaezpada: Hártzáxupáltwa balekibále, géro ilúntzjan hóztukobaitú méntwaz.

bali aizan ad. (da), bali in ad. (du) Baliatu,profitatu. Luzaideko eskutitzetan agertzendira: «Oraiko pidaia duaike bali inen dixi;berak erran din arabera, esposatzea juanduxu» (AB), «Fakunda eta Ines untsa tuxu;hau ez dixit ardura ikusten. Fakundaikindenbora bali hartzen gituxu elgarretatzengielaik» (MA). Ikus baljátu.

baljátu ad. (da-du) Profitatu: Anájain ótwaxarmánki baljátu íxju Irúñeat jwáiteko; ai-támek útzi sósaz baljátu gítuk piája horréníteko. Cf. MAren hau: «Zenbait meza en-tzunik juan da mundutik; nik uste baliatu-ko zazkon». Ikus profitátu.

báljo izán ad. (du) 1- (Sosa…) balio izan: Ótohórrek ánitz báljo ík, 2- Merezi izan: Étxibáljo zozokérjetan ibíltzja, 3- Berdin izan,gauza bera izan. Cf. MAren gutunetako pa-sartetxo hauek: «X-ke segitzen dixi untsaez baitu berdin balio seurki, bana kasuin be-har baitu», «hoinbeste denbora zor nila le-tra eta naski biga, fontsian berdin balio bai-

tu. Orai ja lanak ttipitu baitira», 4- Deusta-rako balio ez izan (entonazio bereziz): Bál-jo dík púskat gure lan gúzjak géro nehókeez léitzeko! / berdín báljo ez izán ad. (du)Erabat desberdina izan edo, erdarazko ‘serotra cosica’: «Orai karreteraño hunekin ezbaitu berdin balio gauaz ibiltzeko» (MA) /berdín báljo izán ad. (du) Berdin izan:Berdín díxi báljo, bá’‘berdin da, bai’, xuka.Cf. MAren hau: «Orai biak berriak izaintuxu; duaike berdin balio baitu». Ikus igwálbáljo izán.

baljós izond. Balio duena, balioa baduena:Mutíko baljósa dá gúre lehén kúsja.

balúsak izlag. Panazkoak (biarnes-gaskoikobaloùs-etik): Pantalón balúsak ‘panazkogaltzak’.

bána: 1- junt.-lok. Baina: Ánitz sós irázten dúbána etzáko agéri, irázjak óro xahútzenbaititú; cf. ondoko pasartetxo hau: «Pen-tsatzen dixit ingoitik arrunt berantetsia xi-rela xure letrain errepostia, bana espresegon nuxu, bainakin baxinila Luzaidetikberri frango» (MA), 2- junt.-lok. Baizik:Azidéntja eztú ukán Enauténgwak, bánaZipilíngwak. Ikus bézik, 3- zenb. Bana (ba-natzailea, normalki bedéra): Sagár bána,emán gúri kullérana, kátxu pílotana.

bandéra iz. Bandera.banderári iz. Bolant egunean bandera erama-

ten duena. Ikus zapúr.bandíl izond. Alferra, bizitze txarrekoa. Sala-

berri Ibarrolakoak (1856: 23) bandit ‘ban-dit’ biltzen du; Manezaundi luzaidarraketsenplu hauek ditu, besteak beste: «Besteada, lanpide ezaguturik gabeko gizon bat,abila eta ernea, bainan bandila. Ez da labo-rari, ez da hargina, ez da zurgina, ez duetxerik ere, eta gauak iragaiten ditu barru-ki edo aterbe batean» (1990: 40), «azke-nian asto bandil eta afer hura etzan zen,edo hobeki erraiteko, belhaunikatu» (ibid.,200). E. Etxamendik ere badarabil (1988:116): «Ez zakala nigarrik in Zaaiztian, ezdik balio! Ze? Bandil tzar horrek doluin?Ez dik seurki mehexi! Urde kuskulla!».Baztanen mandile ‘alferra, alfer handia’ibiltzen da, Izetaren arabera (1996: 127).

bandilkérja iz. Bestilekeria, alferkeria, bizitzetxarra: Gúre aixkíde hóri béti bandilkérjan

28

LUZAIDEKO EUSKARAREN HIZTEGIA

Page 38: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

djáilaxu, etxí fundaméntu erréstoikè. Ca-minok (1997: 601) Aezkoan bandilkeria‘alferkeria’ ibiltzen dela dio.

bankár iz. eta izond. Bankakoa.báno 1- Alderaketan erabiltzen den hitza,

‘baino’: Maztéki hóri xú báno zahárro úxu,2- izond. Koldarra, eulia: Zé gizón bánwa!,herríko béstetan dének irríten djakóxote táeztíxi já eré erráiten!

bapátjan, bápatjan adlag. Bat-batean: Ótwai-kin zoálaik bapátjan arbólat eróri tá sékohílik geldítu zén. MAk bat-batian darabil:«Bat-batian oroitu ninduxun eta erran nie-xun zer lana inin», «egun denborare sanja-tu dixi bat-batian». Ikus bet-betan.

bapór iz. Lurruna. Ikus láno.barátu ad. (da-du) Gelditu: Éurja ái díxi bará-

tu gábe ‘euria ari dixu gelditu gabe’. Irudidu Luzaideko arotzaren liburuan baratuforma paratu-ren adiera berarekin ageridela, egungo paátu-renarekin, hots ‘or-daindu’ erran nahi duela (pahatu MAreneskutitzetan). Nolanahi ere, Satrustegik(1969: 273, 281) baratu ‘quedar pendien-te’ dela dio, eta inoiz horrela dela dirudi:«Arzeco baratu… 2,10» (195). Beste ba-tzuetan, ordea, ‘ordaindu’ dela irudi du,hots, paratu-ren adierakide: «Condu zaarrabaratia azaruan… 2,13» (154).

barbarista iz. Satrustegiren arabera (1963-64: 260) «Hormigueo. Se dice del picor oescozor que provoca a veces la mala cir-culación de la sangre» da. Guk ez dugubildu ahal izan.

barbér iz. Bizargilea. Lehen ibiltzen zen hitzada; orain ez da ohikoa. BarberainbórdaLuzaideko etxe baten izena da. Arotzak ba-darabil: «Barbera paratia domingoinechian zoolaic» (Satrustegi, 1969: 163).

Barberainbórda iz. Pekotxetako Barberain-bórda etxeko nagusia eskuarki, baina ber-tako beste edozein ere izan daiteke.

bárda adond. Bart: Bárda mozkórtwik sártunintzán ófjan. Cf. MAren hau: «Nik ustenixin egun zenbait egoin ziela bat edobestia harekin, bana barda berian jin zi-txun etxeat».

báre iz. 1- Animalia, 2- Erraia.baresáre iz. Bareari (erraiari) loturik dagoen

sare modukoa.

barkaméndu iz. Barkamena. Era mugatuabarkaméndja da, ez Etxaidek (1989: 212)dakarren bárkaméndua.

barkátu ad. (du) Barkatu.bárna 1- adond. Sakon(ki): Baátzia bárna

aitzúrtu behár dá, besténaz eztú báljo; lú-rra bárna beháúxu zilátu satórren atze-máiteko, 2- adlag. Barrenera: Oihánjanbárna sártzen díra ihiztárjak basúrdenharrapátzeko / bárna izán ad. (da) Zaleizan (inesiboa galdegiten du): Ní arráin-kjan enúk báte bárna ‘ez naiz baterearrainzalea (jateko orduan)’. Larrek ere(2001: 180) badarabil: «Ostatu bat begis-tatu ginuen behin, «Euskadi rojo» izena-rekin, bainan gu politika hortan, (politi-koa balinbazen), ez ginen batere barna» /burumúñetan bárna sártu ad. (da). Ikusburumúñak.

bárne iz. Barrena, barrua: Bárne húntan béro-úxu izígarri. Etxaidek (1989: 273) erdaraz-ko dentro-ren baliokidetako bárrenián gírabildu zuen eta de dentro, las cosas de den-tro-ren itzulpentzat bárrenekó gáuzák (ido-rrág dirá) (ibid., 274), baina ez dirudi hitzbarreneko –e- hori adi daitekeenik. Honeladeklinatzen da: barnétik, bárnjan,bárneat…e.a. / bárne tzárreko izlag. Ba-rren gaiztokoa, arima beltza / barnéko iz.Mahukarik gabeko jertse modukoa, aitzi-naldean botoiz ixten dena (chaleco gazte-laniaz).

barra iz. Luzaideko arotzak darabil: «Furneu-co burdina barra bat», «furneuco burdinbarrac», «bi burdin barra arriñatu bordaco»(Satrustegi, 1969: 184, 193, 202).

barra-barra adond. Satrustegik dio (1963-64:260) ugaritasun adiera duela (elurra barrabarra) edo ‘franko zigortu’ dela (barra ba-rra in artio eman). Guk elúrra zánpa-zán-pa besterik ez dugu bildu.

barrabíl iz. Barrabila, potroa. Ikus koskóil. barrabiláundi izond. Potroandia: Barrabi-

láundi hí!, nún ibíli híz orái ártjo? Ikuskoskoiláundi.

barradera iz. Satrustegik (1969: 273) ‘com-puerta’ adiera ematen dio Luzaideko aro-tzak darabilen hitz honi: «Bost santelizeberri barraderaco», «burusuri barradera ei-tian» (ibid., 222, 251).

29

HIZTEGIA

Page 39: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

barráka iz. Parrandazalea edo; gaitzestekoadiera du. Satrustegik dio (1963-64: 261)Luzaiden ‘poco sociable’ dela, eta Lapur-diko itsasaldean pertsona gaztuna, grazia-duna adierazten duela.

barreátu ad. (da-du) Barreiatu: Irúzkja atéa-tzen balínbadú barreátuko txjú belárrak.

barrendatu ad. Satrustegik biltzen du (1963-64: 261) eta ‘zelatan egon, zelatatu’ adieraematen. Ikus barréndun egón.

barréndun egón ad. (da) Zelatan egon: Bar-tzelóna barréndun egóitentzúxun háurreketzitzáten ahának ebáts.

barríka iz. Upela. Luzaideko arotzak ere baze-rabilen: «Bi burdin barrica b(a)tendac(o)»(Satrustegi, 1969: 70).

barrúki iz. Trasteak sartzeko gela da Luzai-den. Satrustegik dio (1963-64: 261) «lugarde pastoreo provisto de cerradura. Tambiénborda. Cuarto de desahogo de las casas»dela. Guk bakarrik hondarreko adiera ho-nekin bildu dugu.

Bartzelóna, Bartzalóna iz. Karrikako Bartze-lóna edo Bartzalóna etxeko nagusia. Lu-zaideko arotzak (Satrustegi, 1969) betiBarzalona darabil. Komunzki Bartzelóna-ko nagusia adierazten du, baina ez beti.Izen baten gibelean ezarria delarik errannahi du eramailea etxe horretakoa dela, eznahitaez etxeko jauna edo etxekoandrea:Añés Bartzelóna, Péjo Bartzelóna. Lekugenitiboarekin ere joan daiteke: Bartzeló-nako Añés zéna. Bartzelonésa iz. Bartze-lóna-ko etxekoandrea.

barúr iz. Baraura: Barúra háusteai értentzákobaruráustja édo desajúnwa / barúrikadond. Baraurik: Barúrik jwáníz medíkuraín behár baitzazkján prwéba átzu / barú-rik izán, barúrik egón ad. (da) Baraurikizan, baraurik egon / barúrín ad. (du) Ba-raur egin.

baruráuste iz. Gosari txikia, ‘desayuno’.Etxaidek (1989: 164) askál aitzína eta ba-rúl-áustea jaso zituen.

baruráutsi ad. (du) Jaiki eta berehala egitenzen otordua, normalean esnea edatea zen.Etxaidek (1989: 164) barúl-áustea eta as-kal-aitzína bildu zituen ‘desayuno’ errate-ko. Desajunátu ere erraten da edo ésnjahártu beste gisan. Aditz honek eskatzen

duen laguntzaileaz kestione, du dela segu-rua da, baina ez dakigu da ere ez ote den,afáldu út - afáldu níz eta bazkáldu út – baz-káldu níz erraten baita.

bása iz. eta izond. Salbaia: Ené áuzwa bása úkarrúnt!; zé náuk átea bása hórtaik? ‘zeratera nahi duk basati horrengandik’; urdébása zikína, zéndako in dák lán hóri? Ikussalbája.

basaáte iz. Basahatea.basagátu iz. Basakatua.basajáun iz. Pertsonaia mitologikoa.basáuntz iz. Orkatza.basaxarpota iz. Landare baten izena; Satruste-

gik dio (1969b: 59) kokaluxearen kontraibiltzen dela. Ikus xarpóta.

básme iz. Zaurietatik ateratzen den ura edo,gesala (ez da segurua). Satrustegik (1963-64: 261) basne biltzen du eta ‘tumor’, ‘bul-to’ adiera ematen.

báso iz. Edalontzia (gaztelaniako vaso-tik).básta iz. 1- Albainua, 2- Basta, txalma handia:

Mándo háundja básta háundja (esaera).basta burdina iz. Luzaideko arotzak darabil:

«Basta burdina bat» (Satrustegi, 1969:167).

basúrde iz. Basurdea.bát, báño zenb. Báño bakarrik erabiltzen da,

ez izen baten ondoan; hortaz, –Zónbatsagár náhi txú?, –Baño / bát, baina sa-gár bát, ez *sagár baño. Zenbaitetan,ezezko perpausetan, báte-ren kidea izandaiteke: Ín behár zítin lánetaik étxi báteín, báñoré ín ‘egin behar zituen lanetatikez du bat ere egin, baño ere egin’. -A, -e, -o ondoan hasierako b- galtzen du: alábat‘alaba bat’, atsálde atéz ‘arratsalde ba-tez’, sagár óswat ‘sagar oso bat’, baina ezi eta u ondoan: Árgi bát, búru bát… Atziz-kia, -ño, beste zenbakiekin ere erabil dai-teke. Cf. ABren pasarte hau: «Xuke aspal-diko bakantzak hartzekuak txu; etxit usteDon Jose Mari sobera izain zakon hamar-ñoat egunen uztia» / báte 1- Ezer: Galdíndúxa baté? ‘galdetu al duzu ezer?’,2- adond. (mailakatzailea) Batere: Lusársálda háu etxú báte húna átea; ánwa étxibáte máite ‘ardoa ez zaio batere gusta-tzen’. Ikus jéuse / batéko iz. Batekoa, le-hen karta palo bakoitzean / bátjan adlag.

30

LUZAIDEKO EUSKARAREN HIZTEGIA

Page 40: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

Batera: Sártu gintxún dénak bátjan; aná-jakilan bátjan jwán níntxun Donjánekomerkáturat.

bata iz. Mantala. MAK darabil: «Josefinaklaundu nindixin undarrian lisatzen ido-rrazteko bata eta trikota»; guk beti tauléraditu dugu.

batajátu, batejátu ad. (da-du) Bataiatu: NíLuzáiden sórtu nintzán éta hán batejátunindúten.

batájo, batéjo iz. Bataioa. B. Etxeparek (1980[1545]: 16) bateiarrira darabil. Cf. MArenhau: «Izan gituxu Ximon eta ni ArbonanKarmeloin haurrain bataiotan; alabaño atbaixi pollita. Ximon zuxun aitatxi».

batasun. Luzaideko gutunetan ageri da: «Bizi-ki eleganki zarriak tixi, beztituik arropazuri ederrekin; Santiago egunian estrena-tiak tixie. Frantzes hokin gaitzeko batasunhaundia ixie» (AB). Ikus unione.

bátu ad. (du) Edoski: Ahátxjak batú dja?; axú-rja bátzen ái dúxu xarmánki.

bátzu, bátzo zenb. Batzuk. B. Etxeparek (1980[1545]: 6) batzu darabil.

baxaán, baxakán iz. Patxarana. Satrustegiklehenik (1963-64: 261) basakan biltzen du,-s-z eta beranduago (1969b: 11) baxaka-han.

bàxenabartár- 1- iz. eta izond. Nafarroa Behe-rekoa, 2- iz. Nafarroa Behereko euskara.

baxtárt iz. eta izond. Bastarta, borta: Étxe hor-táko náusi zahárra baxtárta zén.

bázka iz. Aziendentzako jana: Péntze hórtanbaúxu alímaleko bázka (‘belarra’). Ikusbazkátu, urribázka eta zerribázka.

bazkáite- iz. Bazkaltze-: Bazkáiten dú ‘bazkal-tzen du(gu)’ / bazkáitea jwán ad. (da) /bazkáitean adlag. Bazkaltzean / bazkái-ten aizán ad. (da) Bazkaltzen ari izan /bazkáiten izán ad. (da-du): «Erraitendaxu bestak zinuztela, eta Iruñeko apezkantariake bazkaiten hor zinuztela» (AB),«Omia Saindutan Ferranenian ninduxunbazkaiten» (MA) / bazkáitetik jín ad. (da)/ bazkáiteko adlag. eta izlag. Bazkaltzeko:«Bueno Mª Dolores maitia, behaixit finitu,bazkaiteko tenoria baita eta, erran bezala,juan behar baitut» (MA).

bazkalaintzin. Satrustegik (1963-64: 261)‘hora del aperitivo’ adiera ematen dio.

bazkáldi iz. Aziendak bazkatzen diren aldi ba-koitza: Négjan, égun txárretan, árdjer hírubazkáldi emáiten deztéu.

bazkáldu ad. (da-du) Bazkaldu: Xarmánki baz-káldu íxju egún; izígarri úntsa bazkáldugíntxun átzo. Ikus apáiru eta bazkáite-.

bazkaltjár, bazkaltjér iz. Bazkaltiarra, bazka-ritara gonbidatua dena edo bazkaltzera bil-tzen dena.

bazkári iz. Eguerdiko apairua, otordua / baz-karíño iz. Bazkari txikia, ‘bazkaria, lagu-narteko hizkeran’.

bazkátu ad. (du) Aziendei jatekoa eman: Baz-katú txjá zérrjak?, «Andikoberriko bazkakerosiak tixi Ximonek beti bezala, ohonogainian tixie ardiak bana biltzen tixie etahasiak tuxu bazkatzen» (MA).

Bázko iz. Pazkoa: Bazkótan jwanintzán hérri-rat. Luzaideko arotzak «anguelen bazcocoasuria balio… 4» ‘Angel izeneko norbai-ten pazkoko axuria(k) balio (du)… 4’ da-kar (Satrustegi, 1969: 172) / Bázko áste iz.Pazkotako astea / Bázko biámun iz. Pazkobiharamuna. MAk Bazko bihamun darabil:«Bazko bihamunian izan ninduxun Bidar-tian» / Bázko egún iz. Pazko eguna / Baz-ko ondo iz. Bazkoren ondorengo egunak.MAk biltzen du: «Ni kontento nindukexuegun batez iten ahal banu, bana azkenianjinen nuxu, xuk erraiten duxun bezala,bana ja orai Bazko ondo artio nik uste utzibeharko dun. Hera zer iruditzen zaizienBazko ondoko astian, fontsian igor» / Báz-ko zahár iz. Lehen ibiltzen zen, pazko on-doko lehen igandea adierazteko. Lhandekdio (1926: 120) Harriet eta Hiribarrenenarabera ‘dimanche de Quasimodo’ dela etaZuberoako Zalgizen ‘Pâques fleuries’adiera duela. Azkueren arabera (1969[1905]: 139) bazko-zar, basko-zahar, zen-bait euskalkitan, pazko ondoko lehen igan-dea da.

baztandár 1- iz. eta izond. Baztanen sortua,Baztangoa, 2- iz. Baztango euskara: Gizónhóri mintzoúk baztandárrez.

baztér iz. 1- Bazterra, 2- Lekua (pluralean ko-munzki): Frántzjan baztérrak kéxu díra;«Arneiko otuan jiten duxu, goizian puxkatbazterrak garbitu eta» (MA). Ikus bide-baztér eta karríka baztér sarrerak.

31

HIZTEGIA

Page 41: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

bazterkín iz. Xíngar xáflaték álde atetík axálaizáiten dík ta bestétik bazterkína, errétzekokéntzentzakóna. Bazterkína, dena dela,edozein gauzarena izan daiteke, ez baka-rrik zingarrarena. Zérrjain baztérkinak(ikus fardílak).

bazterrétxe iz. Baserria. Guti ibiltzen da hitzhau orain; usaian laborári étxe erraten da.

baztértu ad. (da-du) Baztertu, bazterrera egin:Étxe hártan etzíxjen sobéra máite, baztér-tzen zíxjen.

béa egón, béha egón ad. (da) Zain egon, espe-roan egon: Híre béa egónuk atsálde gúzjantá ehíz agértu, álu zikína! Egun honelako-ak Iparraldekotzat jotzen dira, arrazoizgainera, baina oroitu beharra da 1596koBetolatzaren dotrinan hau dagoela (Mitxe-lena, 1955: 55): «…Arima Santak egoza-nak bere etorrunen begira» zein honelaitzultzen baita bertan: «…las Ánimas delos Santos Padres, que estaban esperandosu santo advenimiento». Cf. gutunetakopasarteño hau: «Atzo jan zila fileteño atgohotik; nik uste hasiko den ba. Erran dia-koxut behar lukela zerbait hartu azkartze-ko; orai X-n beha diaudexu».

beako. Satrustegik (1963-64: 261) biltzen du,‘begirada’ adieraz. Guk só bildu dugu.Etxeparek (1980 [1545]: 36) beha ‘begi-ra(tu)’ darabil: «Elas othoi hunat behabekhatore guzia».

beátzi zenb. Bederatzi. Etxaidek (1989: 354)bederátzi bildu zuen; beátzira ‘bederatzi-na’. Luzaideko arotzaren liburuan «lauzaqu ogui bederazira» ‘lau zaku gari bede-ratzina (franko)’ageri da (Satrustegi, 1969:241), beatzjeún ‘bederatziehun’.

beátziurrún iz. Bederatziurrena. Satrustegik(1969b: 80) behatziurrena biltzen du.

beáuxu otói! interj. Baito, bai zera: –Gúre kúsihórrek utziko daujá galdín ginákona? –Beáuxu otói!, etxú hórtaik ári ‘–Gure le-hengusu horrek utziko al digu eskatu ge-niona?, –Bai zera!, ez du ez holako asmo-rik’. J. Etxepare medikuak ere (1992: 353)badarabil: «–Ezagun da laguntzarik deus,behere hoitarik, ondarreko uholdeak hunkifamilientzat? –Berautzu otoi, Geaxan! Ezdakizuia mendi zokoetarat zoin nekez hel-tzen den sosa?».

béden lok. Bederen: Emázu éni áno xórtát bé-den; xúk hóri ín baxinéza béden. ikus has-téko eta séurik.

bedéra zenb. Bana: Bedéra bunbúna = bunbú-na bána ‘karamelo bana’; bedéra gizónikúsi djáu. Cf., halere, hau (Satrustegi,1981: 345): «Mila bedera libera pagatubaititu (...)». Milána (< mila bana) = bedé-ra míla.

bederázka adlag. Banaka: Árdjak sártu zitxúnbórdan bederázka.

bégi iz. Begia. Satrustegik, Luzaideko aro-tzaren liburuko hiztegia aztertzean, dio‘lanabesen zuloa’ ere badela (1969: 273):«Nabarra eracachiric beguia pezaturic»(139), «nabarra eracachi beguitic ausiricarinatu» (sic) (143), «ayoz bat beguia be-rria» (146) / bégi atxíki (ikus atxíki) ad.(du) Begi eduki, kontuz ibili. Cf. Aintzi-buru & Etxarrenen hau (2002: 130):«Joko hori errexa zen ikasteko, bainadenbora pasagailu ona, noiztenka begiaatxikiz artaldeari eta etor zitekeen piztiedo basabereari» / bégik ez hétsi, bégikez zerrátu ad. (du) Begirik ez itxi: Gáugúzjan etxít bégik zerrátu / begíño iz. Be-gitxoa.

begiberritu ad. (du) Tresna baten begia berri-tu. Luzaideko arotzaren liburuan ageri da:«Yorrai bat beguiberrituric», «arrastelu batbeguiberrituric» (Satrustegi, 1969: 138),«aizur bat beguiberrituric» (142), «burdinsagarde bat beguiberritu» (155), «ayoz batbeguiberritu» (157), «picotina bat beguibe-rritu alzairaturic» (164), «ayzurroch batbeguiberrituric» (181). Ikus ahoberritueta buruberritu.

begigóse izond. Jan dezakeen baino gehiagohartzen duena: Zé begigósja dén gúre mu-tíko háu, azíta betétzen dú ta géro eztú já-ten!

begimakúr izond. Ezkela. Eskólan bazén mu-tíko át arrúnt begimakúrra; harékilan elá-ka ái zinélaik etzinakín nóat só ítentzín.

begitárte iz. Aurpegia. Egun ez da ohikoa;normalean bisája erraten da; ikus sarrerahau eta aurpégi. B. Etxeparek begitartiazerabilen (1980 [1545]: 22).

bégjan zikína báno géjo ikúsi náhi ez izánad. (du) (esam.) Begiko zikina baino gu-

32

LUZAIDEKO EUSKARAREN HIZTEGIA

Page 42: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

txiago maite izan: Alú horí ez díxit kústenál bégjan zikína báno géjo.

behánt adond. Berandu. ABk beti berant ibil-tzen du: «Berant bada berant, nahi dauzki-txut igorri bi lerro aspaldiko partez, errai-teko errezibitu dula xure azkeneko letra,plazerrekin jakitiaz untsa ziztela, lana fran-goikin».

behár 1- iz. Beharra: Ník eztíxit behár háun-dik. Eskutitzetan beharrena ‘beharrezkoe-na’ agertzen da: «Egun hortan utzi lanakalde batea, beharrenak in eta» (AB), «en-fin, denetan zerbait ba eta osagarria beha-rrena» (MA), 2- Izanen dena edo, gaia edo:«Igandian besta pollita ginixin, apez beha-rrain eskeintzain ofreitzia gure Jinkuari;ono diakono uxu. Hemen zuxun obispojauna; apezgai pollita» (AB) / behár izánad. (du) Behar izan: Sós kútsja behaíxit ótobérri batén erósteko. Maiz ondoko adiz-kiarekin bat eginik aurkitzen dugu behar,eta aspirazioa galdurik. Cf. egún inbéautbokáta (F. Camino, Euskaltzaindia, 1999:110). Cf., orobat, ondoko pasartetxo hau:«Bauxu ba, hane noat buru in, bana gauzakjiten diren bezala hartu behar!» (AB) / be-hárko: –Bíhar jwán behauxjá láneat?–Bá, behárko (jwán). Hau, ikus daitekee-nez, aditz partizipioarekin edo gabe erabildaitezke; lehen kasuan aditzondo bateniruditsua da / behárrik adond. Uroski,gaitz erdi: Behárrik jín baitzakó Jwánes!,behárrik jíntziakoxó Jwanés! Indar gehia-go emateko errepikatu egiten da: Behárriketa behárrik! Ikus uróski sarrera. Cf. Bar-bierren hau (1926: 20-21): «Ainhoako parhetan, gibeleko pottoka zonbeit irrintzirekahasi ziren, beren lagunak aintzinean suma-tzearekin. Beharrik, laster ixildu baitziren,eta beharrik oraino, guardarik ez baitzenhan gaindi!» / beharrik adond. MAk adi-tzondotzat darabil beharrik, baina aitzine-koaz beste era batera: «Azkenian hastennuxu xuri buruz [ixkiatzen], hoinbestedenbora huntan in beharrik» / behárrika-ko izlag. Beharrekoa, beharrezkoa: Behá-rrikako Mañex díxju étxjan, besténaz ez-páitakit nóla atéako ginén aitzína ‘uroskiMañex etxean baitugu, bestenaz ez baitakitnola aterako ginen aitzina’. Cf. MAren

hauek: «Errain diakoxut Fakundaire igor-tzeko berriak; beharrikakua ixiu auzuan»,«atseko mezan izan eta segidan etxeat, ho-lako denboraikin, xutik ezin egonez karroi-naikin; beharrikako karretera!». Aezkoanere ibiltzen da, Luzaiden bezalatsu, irudiduenez: «Norbait beste norbaitez behartueta baliatu delarik hala esaten da lagun-tzaile gertatu denaz» (Camino, 1997: 601).

beharbídjan, bearbídjan adlag. Ordez, -tekopartez: Étxeat jwán be(h)arbídjan ostátubátea jwán zítxun. Gutxi ibiltzen da etagaldeginik baizik ez dugu atera ahal izan.Cf. Nicolas Politen hau (Satrustegi, 1987:279): «…baicican eguiten dute ere bertzebecatu mortal berri bat vere exemplu gaiss-to oquin aurrer emaiten duten esacanda-laingatiq, eman behar vidian exemplu unavere itz eta obretan».

behárri iz. Belarria. Satrustegik dio (1969:272) Luzaideko arotzak darabilen bearri‘muñón del yugo’ dela: «Buztarri bat laubearriac berrituric» (160), «buztarri batarriñatu lau bearriac berriac» (261) / behá-rriko mín iz. Belarriko mina.

beharrimótz iz. eta izond. Euskaraz ez dakiena;ikus kaskóin: Mutíkwa eskwaldúna dá bá,bána néskak eztáki hítziké, beharrimótzadá.

beharrixílo, beharrizílo iz. 1- Belarri zuloa,2- Sakrea (behin aditu dugu): Urdé behá-rrizílo zikína!

beharróndoko iz. Belarrondokoa, zafla.behártu ad. (da) Beste irtenbiderik ez izan:

Mutíkwa erítu úk tá behártu zják ospitále-at eréman ‘mutikoa gaixotu duk eta ospita-lera eraman beste irtenbiderik ez diat izan’;ótwa andeátu zjáxu tá húñez jwán behártuzjáxu ‘autoa hautsi zait eta nahitaez oinezjoan behar izan dut’ (xuka). Cf. letretakoaipu hauek hau: «Untsa pena izan dixit, un-darreat utzi eta gero deuse, beti arin! Un-darrian juan behartu ziakoxu uste bano le-heno» (AB), «polliki duxu, jeikitzen hasiaduxu, bana zangua ideki behartu eta Katri-ne untsa akitia duxu» (MA).

behátu ad. (da) Zerbaiti kasu egin. Ikus beirá-tu. Cf. Etxebarneren hau (1989: 134):«Beti, dena den, badakizue emaztea du-zuen gizon horiek, behar dela haunitz aldiz

33

HIZTEGIA

Page 43: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

emazteak erranari ere behatu». Gutunetanere ageri da: «Ameriketatik ez dixie ohonoixkiatu Felixi, fite errain diaxu. Josefinahasteko anitz behatzen ziakoxu» (MA).

behátz iz. Eri lodia. Ikus éri eta kikíl.behaztapátu ad. (da) behaztopatu. Ikus trabá-

tu.beherapén iz. Ilbehera. Ikus ilárgi.behére iz. 1- Behe (ikus zóla): Ibañétan bá,

bána behére hótan etxú elúrrik; Behérekopéntzjan badíra béhi átzo sártjak ‘behekoeuntzean badira behi batzuk sartuak’, 2-Beheitia, etxearen beheko estaia: –Nún dáManezáurra? –Behérjan.

behéx adond. Bereiz: Behéx zárri behár tjáuárdjak éta ántxiak ‘bereiz ezarri behar di-tiagu ardiak eta antxuak’. Cf. MAren hau:«Orai han miatuko dixie untsa duaike.Ganbara behex batian utzi dula, bertze Ta-fallako gizon batekin».

behéxi ad. (da-du) Bereizi, bakartu: Senár-mázte hórjek undárrjan behéxi txú.

béhi iz. Behia / béhi górri ‘pirenaica’, behimota bat / béhi ñabár behi zuri-beltza /béhi ñapúr (ikus ñapúr).

behi gatina iz. Luzaideko arotzak darabil,‘behiak lotzeko katea’ balioarekin, Satrus-tegik dioenez (1969: 274): «Bei gatina parebat(i) bi mail» (215). Cf. «bi gatina parrebeiendaco» (158).

behigásna iz. Behi esnez egindako gazta. Ikusardigásna eta gásna sarrera.

béhin, béin adond. Behin: Béin izán níntxunLúrdan / béine adond. Inoiz: «Be(h)ine ji-ten bazauxu seur nuxu bultaño batez izaindiela ze konda» (AB). Ikus sékulan / béi-ne éz inoiz ez (= sékula(n) éz, egúndainoéz): Etxít béine ikúsi hólakoik / béin bánogéjotán: Dónapaléun béin báno géjotánizána níz / nóizjan bé(h)in noizean behin;cf. hau: «Hartzen tixi injezioniak noizianbehin, bana hori duaike ez baita aisa kasa-tzen». Ikus noizténka.

behitéi iz. Behitegia.behizáin iz. Behizaina, behiak zaintzen dituena.behóka iz. Behor ttipia, behor gaztea.behór iz. Behorra.Behorléi iz. Ondarrolako Behorléja etxeko

nagusia; Behorléisa iz. Behorléja-koetxekoandrea.

béila iz. 1- Erromeria (ikus peregrinazjóne etaprozesjóne): Frantsésen béila zúxun,2- Gorpua laguntzea.

beilári iz. 1- Erromesa, 2- Gorpua laguntzengelditzen dena. Satrustegik (1963-64: 261)beilari dakar lehenerako eta beillari biga-rrenerako; guk ez dugu horrelako bereizke-tarik atzeman.

beirátu ad. (du) Gorde: Orái beirátzen ál dúxupapér hóri. Ikus altxátu, behátu eta górde.

béiti post. (datiboa eskatzen du): Bídjai béitijwán dúk; xáxi eskalerrér béiti.

beitíko iz. Beheitikoa, beherakoa. Ikus kanpa-tasún.

beitítu ad. Beheratu, beheititu.bekáda iz. Oilagorra. Bonapartek (1881: 163)

pekada biltzen du.bekáin iz. Bekaina, bepurua.bekáitz iz. Bekaitza, bekaizkeria. Ikus jelósko.bekáizko iz. Jeloskoa.bekáizti izond. Jeloskorra.bekatári iz. eta izond. Bekatuan dagoena, ba-

katua egiten duena.bekátu iz. Bekatua.bekátu ín ad. (du) Bekatu egin.békoz béko izán ad. (da) Aurrez aurre egon.

Ikus mokoz moko izan.belár iz. Belarra / belárrak ín ad. (du): Hél-

dwén ihakóitzjan, beláro balínbadá, Luzái-deat jwáinúxu belárren ítea; «Azindak bi-ziki untsa tuxu aurten; behiake ba, aurtenin baita belar eta soro frango. Halaike sa-rrixoño eman behar diexu ardier zaldarepuxkat, axuriak ederro in ditzaten» (MA).

belar epaite iz. Belar ebakitzea; Luzaidekoarotzak darabil (Satrustegi, 1969: 254).

belar gantxo iz. Luzaideko arotzak darabil:«Belar gancho berri bat», «belar ganchobat berria» (Satrustegi, 1969: 198).

belár páiteko mekaníka (= belár pikátzekomekaníka) iz. Belarra ebakitzeko makina.

belár páiten aizán ad. (da) Belar ebaten ariizan. Ikus belár pikátzen aizán: Belár pái-ten aizának gítxu góiz gúzjan = belár piká-tzen aizának gítxu góiz gúzjan. Ikus belarepaite.

belár pikátzeko mekaníka (= belár páitekomekaníka) iz. Belarra ebakitzeko makina.

belár pikátzen aizán ad. (da) Belarra ebaki-tzen aritu. Ikus belár páiten aizán.

34

LUZAIDEKO EUSKARAREN HIZTEGIA

Page 44: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

belár píru iz. Belar izpia. Ikus píru.belarkéta jwán ad. (da). Belar bila joan: Jwán

ginén belarkéta péntzeat. Luzaideko aro-tzaren liburuan «belarqueta nausi gazteaegun bat», «belarqueta e(gun) bat» ditugu(Satrustegi, 1969: 194, 196).

belarméta iz. Belar-meta; handia edo txikiaizan daiteke, hots, meta edo mukurua. Ikusméta.

beláro iz. Belarrak egiteko eguraldi egokia:Egún beláro dá, behár dú belárrak barreá-tu lehénbailén. Ikus –áro eta áro.

belarpáile iz. Belar ebakitzailea, segalaria.belarrálde iz. Belar pila: Zé belarráldja in dún

gúk áurten! Kamino & Salaberri (2001:69) lanean azentua oker ageri da.

belárretan aizán, belárrjan aizán ad. (da) Be-larretan aritu: Belárrjan ártzja léhen lán dór-pja zúxun, bána oráiko mekaníkekin áisoúxu.

belartórnu iz. Belar zama. Ikus tórnu eta záma.belar[t]zamaketa adond. Belar-zama bila. Cf.

Luzaideko gutunetako pasarteño hau: «Nikenixin ikusten, bana erraiten [t]zixien goi-zetan goizik jeiki eta beti arditat. Gero, be-lar pikatzen belar[t]zamaketa, sasoiniangaztaina erauzten... Zertako hoinbesteta-no?, eta orai denak utzi eta juaiten!» (AB).

beláun iz. Belauna.belaunikátu ad. (da) Belauniko jarri: Mézan

belaunikátzen gíntxun ardúra.beláuniko adond. Belauniko.beldúr iz. Beldurra. Inoiz aditzoinarekin kausi-

tzen dugu, eskutitzetan: «X jiten ziaxu atsal-detan, Y gizonekin baitzen bazkariaikinjuan eta, eta bestia eraztunak eror beldur»(MA), «Maria Luisak erran [t]ziaxun egunbatez hotz beldur zela» (AB). Ikus lótsa.

beldúr izán ad. (da), beldúrra izán, ukánad. (du) Beldur izan, beldurra izan: Bel-dúr núxu ez ote dín elúrrínen; hólako bel-dúrrik ezpalúte, xarmánki luzkétxu; gizónhóri arrúnt zahárra úk, bána eztík híltze-ko beldúrrik; éne áuzo hóri azkárra dá,bána eníz báte harén beldúr. Luzaidenezaguna da ondoko erranairu hau: Elúr-melúr ez gitúk híre beldúr, badjáu étxjanárto ta egúr! Baztanen Elur, melur, ez dietire beldur; badiet etxean artoa ta egurerraten da (Izeta, 1996: 207). Inoiz aditz

nagusia ezabaturik dagoela irudi du: «X-kizan dixi berrize bere bulta; pasatu ziako-xu, bana anitz sofritu. Hotzain hoben itendixie, bana ni beldur gaitz xarra den hori-re» (MA). Ikusten denez, mendeko aditzasubjuntiboan joan daiteke: «Beldur haun-dia bauxu zeait na[ha]skeria planta dain.Hobenik eztutenek patituko [i]xie, gai-xuak!» ‘Baduxu beldur handia nahaske-riaren bat izanen ote den. Errurik ez dute-nek ordainduko dute, gaixoak’ (AB). Cf.gutunetako beste pasarte hauek: «DonJose Marik badiazkitxu xure goiti-beitiak,eztixit beldurrik deusetan faltaik inendauxula. Orai egon trankil» (AB), «begi-tik operatia baita, tapatia dixi; gaizua, zeukaldi itsusi izan din!, zer pasatu baitare,Joakina beldur duxu zerbait bulta izan otedin; bisaia desfiguratu ziakoxu puskat»(MA). Beldúr háundja izán ere erraten da;gutunetan, bestalde, mailakatzaile eta adi-tzondo zenbaitekin ere agertzen da: «bizi-ki bildur zitxun», «untsa beldurraikinegonak» / beldurra sartu ad. Beldurtu.Cf. MAren pasarteño hau: «Denek kasuiteko eta kasu iteko, ordian beldurra sar-tzen zauxu» / beldúrraikin egón, beldú-rrez egón ad. (da) Beldurrez egon: «Gurietziauxu gertatu; untsa beldurraikin ego-nak» (AB); béti beldúrrez egóiten zuxúnbérriz atákja emán zezákon. Cf. MArenhau: «Untsa duxu bana ni beti beldurreznioxu noiz arte iraunen din eta hoinbesteibiltze azindekin».

beldurka adond. Beldurrez. MAren gutun ba-tean ageri da: «Medikiake bisitatia zuxuneta etzila deuse flakezia bezik, jan zezatenuntsa, gauza azkarrak, garbantzo eta ilarharagi, bana hok nik uste orai beti beldur-ka ari zien eta, bestalde, hok orai norbaitekemanez hobeki luzketxu».

beldúrti izond. Beldurbera, erraz beldurtzendena.

beldúrtu ad. (da-du) Izutu, ikaratu. Mane-zaundik gutitan ibiltzen du eta Aintziburu& Etxarrenek behin bakarrik. Komunzkiizítu erraten da. Ikus, orobat, harrítu etalotsátu.

beldurxko izan ad. Intzak (1974: 159) Luzai-deko esaera hau biltzen du: «Andredena

35

HIZTEGIA

Page 45: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

martxoko, behia larrean aseko: Erramuegunerako zezena da beldurxko».

béle iz. Belea.bélekáka iz. Belar mota bat.belttór iz. Zildorra.béltz 1- izond. Kolorerik edo argirik gabea, 2-

iz. Guardia zibila (lehen). Béltx ere ibiltzenda, baina gauza handiekin edo mespretxuaadierazteko béltz baizik ez da erabiltzen.

beltzúri ín ad. (du) Betozkoa jarri. Ikus kopé-ta txárra ín.

benedizjóne iz. Bedeinkazioa. Cf. ABren hau:«Maria Dolores maitia, desiratzen dauzietpasa ditzazien eguberri besta hun batzu Je-sus haurrain benedizione guziekin».

beneikátu ad. (du) Bedeinkatu; cf. pasartehau: «Baixi ilaite at ardi moxtia in ginila;orai ez dixiu etxian iten, karreteran ez pa-satzeatik Bartzelonako bordan iten tixie.Ez dixiu apezik ekarrazten. Negian benei-katzen tixiu» (MA). Satrustegik (1969b:44) kabalen benedikatzia biltzen du.

bénta iz. Benta.Béntta iz. Gainekoletako Benttáinja-ko nagu-

sia. Aitzinetik pertsona izena sartzen bada,etxe horretakoa dela adierazten da, nagusiaizan edo ez izan: Péjo Bartzelóna, FéliKittérja, Lúrdes Okaztrán. Bestela –ko +pertsona izena erabil daiteke: Bartzelóna-ko Péjo, Bidárteko Ferránddo, Hargináin-go Fakúnda, Xaindjáingo Jwanés…e.a.Benttésa iz. Benttáinja-ko etxekoandrea.

bér 1- izord. Bera: Bérak ín dú, 2- izond. Gáu-za béra ‘berdin’, gizón béra jín dá, egúnbérjan, orái bérjan, 3- adond. Bakarrik,hutsik: Béra jwán dúxu méndira ‘bakarrikjoan da mendira’, esnéa béra hártzen díxit‘esne hutsa hartzen dut’. Honela deklina-tzen da: béra ‘beraj, bérak ‘berak’, bérek‘berek’, bérai ‘berari’, bérea ‘bereraj, bé-reano ‘bereraino’, bére ‘bere’, béren ‘be-ren’, beráikin, beráikilan ‘berarekin’, be-rékin, berékilan ‘berekin’, bérjan ‘berean,bertan’, bérbera ‘berbera’…e.a.: «Eneideia berbera dila ilargirat juaite hortaz»(MA), 4- Baldintzazko menderagailua:Jwáiten ál zízte náuzjen lékura, bákjan úz-ten núzjen bér. Cf. pasarte hauek: «Txekia-rrari berdin zitzaion, alegia-eta lanean ka-rraskan ari egiten genuen ber» (Etxehandik

egindako Joanategiren lanaren itzulpena,48), «bertzalde gaizkirik egiten ez duenakez ote du, zerbait egiten duen ber, ongiaegiten?» (Leon, 1993: 167).

berantétsja, behantétsja, beantétsja izán ad.(da) Berantetsirik egon: Áma arrúnt bean-tétsja zúxun sémja etzélakotz héldu; Sa-trustegik (1981: 344) berantetsia du.

béraz Lok. Hortaz. Biziki guti ibiltzen da. Cf.pasarte hau: «Beraz Mª Dolores maitia idu-ritzen ziaxu xuk galdein guzien errepostiaegin dauxutala. Xuke epistola luzia igor-tzen xinila; nik uste ez dutan laburroguaeta ohono konprenditzen baduxu» (MA).

berdagáilu iz. Sáldatén prestátzen ái xjélaikemáitentzazkón gáuza hórjek, konparazjó-ne tipúla, baatxúrja, pórrja… Hórjek txúberdagáiljak ‘salda bat prestatzen ari xare-larik ematen zaizkion gauza horiek, adibi-dez tipula, baratxuria, porrua... Horiek di-tuxu berdagailuak’.

berdáil izond. Berdexka. Ikus berdáts.berdáts izond. Berdexka.berdátu ad. (da-du) Berdatu, berde kolorea

hartu: Éuri hók berdátu dúzte baztér gú-zjak.

bérde 1- izond. Berdea, 2- iz. Belar berdea,ebakia edo ebakigabea.

bérdin (baina desbárdin): 1- izond. Nolako-tasun berekoa: Péjo ta Mánez berdín-ber-dínak dirá, 2- adond. Era berean: Bí hó-rjek lána berdín ín díxje, 3- Menturaz edo.Cf. MAren hau: «Deuse ez dixi erran nahihunek, gero berdin huna iten ahal baitu»,4- Azken batean, erdarazko total-en iru-dia: Berdín Arnéirat jwáiteko ez ginínótoain behárrik; eztjakoxót zórra paátubehár, berdín fíte hílen dúxu! Cf. Satrus-tegik biltzen duen hau (1981: 345):«Bana nik beti erraiten niakoxun azindakbeti eta geio balio dila. Berdin hola denakerosiz, mila bedera libera pagatu baititu».Villasantek al fin y al cabo itzultzen duAxularren berdin: «Orai atsegin har de-zadan, ian dezadan, edan dezadan, zerenberdin eztut deusen eskasik, eztut gero-koren perilik, badut ethorkizunekotzatbehar den konplimendu guztia» (1976:81). Iñaki Caminok dio (1997: 301) Elka-nokoak desbardín darabilela eta Alliéresi

36

LUZAIDEKO EUSKARAREN HIZTEGIA

Page 46: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

jarraikiz behe-nafarreran bardin dugula.Hau, Luzaideko datuak ikusirik, sakonki-xeago aztertu behar litzateke. Ikus báljoizán.

berdíntsu 1- izond. Ia berdina dena: Hórjekberdíntsjak túk bják, 2- adond. Ia berdin:Ník hóri ín óndwan berdíntsu geldítu úxuétxja.

berdúra iz. Barazkia (espainoleko verdura-tik).beréhala, beréala, behála, beála adond. Be-

rehala: Hóla ibíltzen báda sósik gábe gel-dítuko dá beréala. Cf. MAren pasarte hau:«Izigarri untsa duxu, ez dixi berehala deli-beratu, badakixu sos haundia eman behardelakotz, bana nik beti erraiten niakoxunazindak beti eta geio balio dila».

beretakótu ad. (du) Beretako hartu: Náixi do-áike péntzja beretakótu.

berkói izond. Berekoia: Néska zikín hóri zéberkója dén!, harrapátjak óro berétakonáhi tú.

béro 1- iz. Beroa: Béro gáitza, gáitzeko bérwa,alimáleko bérwa, errétzeko bérwa, háubéro astapítwa! 2- izond. Beroa: Sálda bé-rwa goxóki sártzen dúxu / béro aizán ad.(da), béro ín ad. (du), béro izán ad. (du)Béro dá ‘bero da’, ‘beroa egiten du’, béroúxu izígarri ‘izigarriko beroa ari du’, béroái díxi ‘beroa ari dixu’, zé béro ái dín ‘zerberoa ari duen’, béro itsúsja ái díxi!. Cf.pasarteño hau: «Orai biziki denbora ede-rrak tixiu, bero iten dixi. Kanpua azkarkipiztu duxu, bahatziak eder tuxu» (MA).Pluralean ere erabil daiteke: «Beruak has-ten batu utzi beharko tixi» ‘Beroak hastenbaditu utzi beharko ditixu’ (MA). Ikus kál-da / errétzeko bérwa aizán, ín ad. (du)(esam.) Bero izugarria izan, egin: Aspáldi-ko sanfermín hétan errétzeko bérwa íntzí-xin!

berógi(a) iz. Toki beroa / berogiaño iz. Lekuberoñoa edo. Cf. Luzaideko letretako pa-sarte hau «Hemen bauxu haurretan epide-mia hori; anitz haur bauxu eritasun hune-kin eta berogia behar» (AB), «elizakoobrak ohono ez tuxu fini, bana orai ahantxuari tuxu, ez dixi berdin balio. Aurten besteberogiañoat duxu, orai ohoitzen bagiragastia badila horrek eta ahurrain laxatzea»(MA).

berotasún iz. Berotasuna.berótu ad. (da-du) Bero jarri: Hótzúxun tá

berótzeko supaztérrjan járri zítxun ‘hotzzuxun eta berotzeko sutondoan jarri zitu-xun’, ésnja berótu út láneat jwán bánoléhen.

bérri 1- izond. Zaharra ez dena, 2- Aditzekinere ibiltzen da: Péjo jwán bérrja úxu; Gúrebéhi mañotárrak alímaleko órrwak ítentzí-tin érosi bérrjan. Cf.: «…ta atsetan betielurra; oraire in berri ixi», «nik uste apezhok harritu dien ze sosa bildu zen. Hok jinberri hartan hainbeste hil suertatu zuxun!»(AB), 3- iz. Albistea: Añések emán djáxuháren bérri; «Anitz plazer egin daxu be-rriak hoin xeheki igortziaz» (MA). Luzai-deko gutunetan ardurakoa da –ko berriagertzea (Ameiketako berriak, Luzaidekoberriak…), baita Hegoaldean –ren berrierranen genukeen testuinguruetan ere:«Plazerrekin jakin tixiu xure pidaiako be-rriak, eta inguru guziak inik untsa arriba-tziaz» (AB), «horra Mª Dolores gure tratu-ko berriak xeheki», «nehoke ez dixi jakitenahal hunen gogoko berri» (MA) / berríñoizond. Berritxoa. Cf. gutunetako pasartehau: «Etzixin ez hola uste izaitia; etxe be-rriño hori inik horiendako, eztixi kustekoplazerrik izan. Mundia hola uxu! Ez jakinnoiz artio giren!».

berríki adond. 1- Arestian, 2- Berriki, orainegun batzuk.

berrítu ad. (du) 1- Berritu. Méndjan dún bór-da berrítzen ái gíra, 2- Aipatu edo: «Jakindixit Aurelio Eduardoin kusia hil dela; ja-kina nixin eta Bidartian berritu dixiu»(MA).

bérriz 1- adond. Beste behin, 2- lok. Aldiz /bérriz háste ‘vuelta a empezar’: Lána fi-nítja giníxin bána gáizki ín díxju ta oráibérriz háste!

berrói zenb. Berrogei; berroitahámarr, berroi-taámarr berrogeita hamar. Etxaidek (1989:366) bérroói jaso zuen.

bértsu izond. Ia gauza bera: Atzó errán zángáuza bértsja errán djáxu óstjan ‘atzoerran zidan gauza bertsua erran diadaxuarestian’.

bértz iz. Pertza. Etxaidek ere (1989: 182) bér-tza jaso zuen.

37

HIZTEGIA

Page 47: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

bértze. Ikus béste. B. Etxeparekoak berze ibil-tzen du.

besáinka bóta ad. (du) Zakurraren ipurdiraigorri, pikutara bota: Mekaníka háu bótanezákexu besáinka!

besarkaldi iz. Besarkaldia. Cf. MAren hau:«Naiz ikusi berria besarkaldi bat emain gi-nixin elgarri».

besarkátu ad. (du) Besarkatu.besátra iz. Besatara: Jwán sabáirat éta kárrak

besátrat belár.béso iz. Besoa.bésoas adlag. Mauka hutsik: Elúrra gohótik

ári tá mutíko hóri bésoas.besomótx izond. Besomotza.besóndo iz. Ukondotik sorbaldarainoko gor-

putz zatia.bésta iz. 1- Festa, 2- Parranda / bésta egún iz.

Jaieguna / bésta ín ad. (du) Parranda egin:Bárda gáitzeko bésta ín ginján.

Bestabérri iz. Corpus Christi eguna.bestabúru iz. Edozein besta handi (Bestaberri,

Bazko eguna…e.a.).bestálde lok. Gainera: Jwanések emán djaxú

botóilat áno ta bestálde bunbúnatzú.béste (inoiz bértze ere bai) det. eta izord. Bera

ez dena: «Untsa muntatuik, bana bestezbehar delaik etxu nahi dena ukaiten» (AB).Gutunetan, inoiz, euskara batuan ohikoa ezden hurrenkeran kausitzen dugu: «Eguerrion eta Urteberri hun bat desiratzen dauzki-tzut Ximon eta ene partez, lehenik osagarrihun batekin, hura baita beharrena, eta bes-te desiratzen duzun guziekin» (MA).

béste gaineatékwan adond. Bestela, gainera-koan. Marránta pástu íxi, bána béste gai-neatékwan xarmánki úxu.

besténaz adond. eta lok. Bestela: Etzazjélagásta sós gúzja, besténaz hiláitjain un-dárrjan eztúzje jatékoikè izáin. Cf. MArenpasarte hauek: «Horra bi ilaite bi egunen-gatik xure letra izanik. Nola pasatzen [den]denbora bestenaz!, beti oroitzen eta beti gi-beleat!», «nik pentsatia diexut San Joseegunian juaitia, ohono baita hamabosegun, zier untsa heldu bazauzie, edo beste-naz igandian, bi egun besta baitira» / bes-ténaze, bertzénaze Izan ere edo. Cf. MA-ren hauek: «Nik uste guk bezala berekekarriko duketen errakia, bertzenaze oro

artzainak baitira», «bixtan dena, orai ber-tzenaze bauxu orai Luzaiden nexka gazteklikat jostatzia bezik pentsatzen ez dute-na».

bestíle iz. Parrandazalea: Anája alimáleko bes-tílja dá, béti bésta béstain gáinjan ai dá.Ikus bésta.

bestóndo iz. Mozkorrondoa. Igánde átsjangáitzeko bésta ín tá biamúnjan izígarrikobestóndwa zúten.

bet-betan. Satrustegik (1963-64: 262) biltzendu, baina guk ez dugu horrelakorik aditu.Ikus bápatjan.

béte ad. (da-du) bete. Éuri frángo ín dú tá de-pósitwa gáineano béte záu.

beterinárjo iz. Albaitaria.beterrába iz. Erremolatxa (frantseseko bette-

rave-tik). MAk betarraba darabil.betespál iz. Betazala.béti adond. Denbora orotan / betídanik, betí-

ko izlag. Betikoa, eta adond. Betiko, betí-kotz adlag. Betiko: Étxe háu erósi díxjubetíkotz, betiré adond. Betiere: «Tentsio-nia juan ziakoxu eta albuminare ba; diabe-ta ohono ez arras, bana juain ote zako? Be-tire izan denain aldian bera ohono ezkontent, ez dela lehen bezala» (MA).

bettér iz. Beretterra, meza-laguntzailea:Bettér jwáiten níntxun bezpéreta. Satrus-tegik dio (1963-64: 262) beretter ereerraten dela.

Bétti iz. Karrikako Bettínja-ko nagusia. Ai-tzinetik pertsona izena sartzen bada, etxehorretakoa dela adierazten da, nagusia izanedo ez izan: Péjo Bartzelóna, Féli Kittérja,Lúrdes Okaztrán. Bestela –ko + pertsonaizena erabil daiteke: Bartzelónako Péjo,Bidárteko Ferránddo, Hargináingo Fa-kúnda, Xaindjáingo Jwanés…e.a.

Bexín iz. Gainekoletako Bexinénja-ko nagusiaedo bertako norbait; Bexinésa iz. Bexiné-nja-ko etxekoandrea.

bezáin Alderaketan erabiltzen den hitza: Nieníz zú bezáin abíla, bána kásumázu ené-kin.

bezála adond. Alderaketan edo moduzko per-pausetan ibiltzen den hitza / bezál-bezálaadond.: Gázte dénborako éne adixkídehúra léhen bezál-bezála dá, eztá fítsikkanbjátu / bezálako izlag. Bezalakoa.

38

LUZAIDEKO EUSKARAREN HIZTEGIA

Page 48: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

bezálatsu adond. Bezala gutxi gorabehera:Hórrek ník bezálatsu in dú lána; «Toloxe-sare egon duxu ba aurtene juan den urtetanbezalatsu, bana orai pasatia dixi» (MA).

bezálatsuko izond. Bezalakoa gutxi gorabehe-ra: Xúre ótwa gúrja bezálatsukwa úxu.

bezálaxe adond. Bezal-bezala: Xúk errán be-zálaxe ín díxju.

bezánbat. Berdintasunezko alderaketetan ibil-tzen den hitza, adina: Alkátjak árdi frángotú, bána eztitú gúk bezánbat.

bézik junt. Baizik. Egúngo egúnjan telebi-sjónjan eztá desgrázjaik bézik áitzen; etzínMartínez de Irújok irázi, Olaizólak bézik.Baldintzazko menderagailutako ere ibil-tzen da, kúsi(k) bézik ‘ikusi ezean’ esa-moldean: Kúsi bezík eztúk sinésten ál ‘iku-si ezean ez duk sinesten ahal’, «alta, zeaitsartu omen duxu aurtene etxe hortan, ezomen duxu holakoik izan, jendia ez omenduxu gelditu bi ilaite horietan, kusik bezikez omen duxu erraiten ahal» (AB). Ikusbána.

bezíketaré. Perpaus osagarrietan ibiltzen denmenderagailua, autore klasikoen ezen-enirudia dena: Áitak errántzín bezíketaré as-telénjan jwan behar giníla sinfált Donjá-neko merkátura zérrjain sáltzea. Ikus bai-zíketá.

bezpéra iz. Aurreko eguna. Soldádogwat jwái-teko bezpéran gáitzeko bésta íntzúten /bezpérak iz. Lehen egiten ziren elizkizunbatzuk, seigarren otoitz ordua, arratsaldeanegiten dena. Cf. pasarteño hau: «Beti beza-la bezperetat juan ginen eta ez apezik ezbezperaik» (MA).

beztiménta iz. Janzkia, arropa (biarnesekobestiment edo gaztelaniako vestimenta-tik); ikus arrópa eta soinéko.

beztítu ad. (da) Jantzi (biarnes-gaskoiko bestì-tik segur aski): Góizjan tarrápataka jéiki,beztítu tá etxétik atéa báno léhen eztútdénboraik izáiten ésne xórtaten hártzeko-ré. Etxaidek (1989: 302) bestítzja dakar. B.Etxeparek (1980 [1545]: 24) «Goiz etarratsegiten duk buluz eta beztitzia» izkiriatzendu. Ikus jáuntzi.

bí, bída, bíga zenb. Bi: Bí zílo ‘bi zulo’, bí nés-ka jín txú óstjan. Lehen aldaera gibeleanizena duenean ibiltzen da; bestela bída edo

bíga agertzen da: –Zénbat erósi tzjé?–Bíga, bí ahátxe erósi tú. Pluralean bják‘biak’ erraten da; ohikoa da, bestalde, nor-bait eta biak itzulia: «Atzo Pelo Heginianninduxun atsaldian; X eta biak ari gituxugaizo Maddai matalazen iten» (MA); bíra‘bina’, Luzaideko arotzaren kontu liburuan«bi aldiz bira gaizuru» dago (Satrustegi,1969: 172) / bíeta, bjéta adlag. Bi eratara,bi eretara: Hóri Luzáiden bjéta érten al dá,«xáto» édo «xáuri» / bíetan, bjétan adlag.Bi aldiz: Áurten bjétan izán (n)íz Bajónan;bíetan erdízka. Luzaideko jauzietakourratsa da.

biamún, biamúnjan adond. eta adlag. Bihara-mun, biharamunean: Biamúnjan ófjan gel-dítu zúxun hamekónak ártjo. Satrustegik(1999: 498) biramunian bildu zuen; MAkbeti bihamun darabil.

bia[x]ánte iz. Saltzaile ibiltaria (espainolekoviajante-etik): «Juan den egun batez erranzan zamorano biajante batek (…)» (MA).

bíba interj. Bihotz emateko hitza. Ikus áupa.Cf. MAren hau «Segi hola-hola, anitz la-nian aizanez, gauza hunaindako eta bibaeskualdunak beti».

Bidárt iz. Azoletako Bidártja-ko nagusia. Ai-tzinetik pertsona izena sartzen bada, etxehorretakoa dela adierazten da, nagusia izanedo ez izan: Péjo Bartzelóna, Féli Kittérja,Lúrdes Okaztrán. Bestela –ko + pertsonaizena erabil daiteke: Bartzelónako Péjo,Bidárteko Ferránddo, Hargináingo Fa-kúnda, Xaindjáingo Jwanés…e.a. Bidar-tésa iz. Bidártja-ko etxekoandrea.

bidaxkáko iz. Bikia: Árdi hórrek ukán tík bi-daxkákwak.

bidázka, birázka. Binaka.bíde: 1- iz. Bidea, 2- Aditz partikula: Ez bíde

dúk sobéra sofrítu ‘no has sufrido mucho,no!’. Cf. hau: «Doraiko bidetik sartu taMunoko lepoan eman bide zakon makilu-kaldi bat gaitza» (Satrustegi, 1999: 499).Cf. Elkanokoak egiten duen partikula ho-nen erabilera eta Iberoko katiximan ageridena.

bidebaztér iz. Bide bazterra. Ikus baztér etakarríka baztér.

bidejúnta iz. Bidegurutzea.bidéxka iz. Bide txikia.

39

HIZTEGIA

Page 49: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

Bidóndo iz. Azoletako Bidóndwa-ko nagusia.Aitzinetik pertsona izena sartzen bada,etxe horretakoa dela adierazten da, nagusiaizan edo ez izan: Péjo Bartzelóna, FéliKittérja, Lúrdes Okaztrán. Bestela –ko +pertsona izena erabil daiteke: Bartzelóna-ko Péjo, Bidárteko Ferránddo, Hargináin-go Fakúnda, Xaindjáingo Jwanés…e.a.Bidondósa iz. Bidóndwa-ko etxekoandrea/ bidondotár iz. eta izond. Bidóndwa etxe-koa: Karríkan ikúsi níxin mutíkwát éta le-mízjan eníxin záutzen, bána géro ohártuníntxun bidondotárra zatékela.

bigarrén zenb. Bigarrena. Etxaidek (1989:372) bigarréna bildu zuen / bigárren kúsiiz. Lehengusu txikia, lehengusina txikia.Ikus kúsi.

bigota iz. Luzaideko arotzaren liburuan agerida: «Picocha bigotaco bat erracachiric»,«bigotaco bat eracachiric», «bigota yorraibat arriñatu» (Satrustegi, 1969: 169, 252,258). Arruazukoak bigo aipatzen du eta diobi hortzeko lanabesa dela; OEH-n bi hor-tzeko zurezko xixpa, antzarraztelua delaerraten da, baina irudi luke arotzareneanbigo gabe bigota dugula.

bíhar, bíar adond. Bihar. bíhi iz. Pikorra, gariarena arrunki, guk dakigu-

la: Ogibihía. Ikus artopikór.bihítu ad. (du) Aletu: Ártwa bihítzen dúxu, arto

pikórren kéntzeko, buútxatekín. Ikus ogibí-hi.

bihótz, biótz iz. Bihotza. bihurgúne iz. Bihurgunea, bueltagunea.bihúrtu ad. (da-du) Bihurritu: Kasumák! Bes-

ténaz lépua bihúrtuko deát!; aztalbehárrjabihúrtu záko tá wái páusan dó.

bíla adond. Bila, xerka. Guti ibiltzen da. Ikusxéka.

bilakátu ad. (da) Bihurtu. Cf. MAren aipuñohau: «Gaizua, berak ez hil nahi haurrenga-tik eta haurrak Donianeko eta Arneiko bes-tetan tiraala jantzan. Mundia zer bilakatuden! Fontsian hilaindako berdin balio dixi;nor bera untsa presta dailela Jinkuain aitzi-nea juaiteko».

bilarróxi iz. Úrte batekó ahátxja dá bilarró-xja. Ikus míga.

bilátu ad. (du) Bilatu. Gutxi ibiltzen da; hitzohikoa xekátu da.

bildóts iz. Bildotsa. Ikus axúri.bíldu ad. 1- (du) Bildu, sakabanaturik dagoena

batu: Belárra bílduko íxju eurín báno lén;zé sosáldja bíldu zín égun hártan ertórrakméza náusjan, 2- (du) Harrapatu (Goizue-tan bezala): Izígarriko, alímaleko mozkó-rra bildu zján Ellándek; Pettánek alímale-ko marránta bildwík errékan ‘Beltranekizugarrizko katarroa harrapatu du errekan’;hóztu íxi tá alimáleko marránta bíldu íxit;tirála edáten aizántzén éta gáitzeko moz-kórra bíldu zín. Cf. gutunetako pasartetxohau: «Gu denak untsa gituxu, ni marrantahaundi batekin, ez hotz delakotz bildia,gaitzeko beruak ari tixi», 3- (da) Beste ba-tekin elkartu: alkátjaikilán bíldu díra he-rríko laborárjak égun góizjan, 4- (da) Txi-kitu: Pantalónak xuítzjan bíldu túk, 5- (du)Erakarri, beretakotu: Mizélek Jwanés bílduixí; urdé zikín horrék hérri gúzja bíldu dú.Ez du, ordea, beste hizkera batzuetan izanohi duen ‘paper batez edo ehun batez ingu-ratu’ adiera. Hau ingurátu erraten da.

bilgór iz. Bilgorra.biligárro iz. Biligarroa, hegazti mota bat.bilíntxi-balántxa ibíli ad. (da) Alderoka, za-

buka ibili.bilkúra iz. Bilera: Bihár baúxu bilkúra, bolán-

tegúnain prestátzeko ‘bihar baduxu bilku-ra, bolanteguna prestatzeko’.

billét iz. Billetea (frantseseko billet-etik, irudiduenez).

bílo iz. Ilea (≠ íle artilea ≠ lén trikota edo jer-tsea egitekoa).

binpér iz. Ifrentzua, ginberra / binpérrez itzú-li ad. (da) Hórjer óno lárrja binpérrez itzú-li behártzjék ‘berenak eta asto beltzarenakikusiko dituzte’; –Gizón hóri wái kanbjátiaúxu, –Bá, geróztik binpérrez itzúlja dukéxubá ‘bai, geroztik erabat aldatu izanen da,bai’ / bínperréz jáuntzi ad. (du) Kontrakoaldera jantzi, aldrebes jantzi: Egún gáltzakbinpérrez jáuntzi tút ‘gaur galtzerdiakifrentzuz jantzi ditut. Satrustegik (1963-64: 262) binperraz dakar.

biortxéko izlag. Bi urteko ardia.bioztérra izán ad. (du) Bihotzerrea izan: Bár-

da sobéra ján tá egún biózterraikin jéikinúxu.

bipér iz. Piper berdea. Ikus pimentón.

40

LUZAIDEKO EUSKARAREN HIZTEGIA

Page 50: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

bipéra iz. Sugegorria. biperrálde iz. Piper multzo handia.bipíl izond. Ernea: Gizón bipíla dá gúre Ma-

néz. Satrustegik dio (1963-64: 262) ‘agu-do’ dela, jendearendako hain segur ere.

bipíldu ad. (du) Lumatu: Ollásko hóri behár-ko dúzje bipíldu géro játeko.

birbirítta zenb. Bihi bakan zenbait; bihi edopikorrekin erabiltzen da bakarrik: Eméxuárdjer ogibíhi bírbiríttat. Manezaundik(1990: 333) birbira darabil: «Gizona, zo-zoa hiza, edo? Aski duk hedatzea herrautsbirbira bat ohearen zur xokoetan. Ez ditukgehiago agertuko... bi egunez bederen».Lhanderen arabera (1926: 174) birbiratu‘saupoudrer’ da eta birbirita ‘récolte pas-sable’.

biribíl izond. Biribila.biribildu ad. Luzaideko arotzak zerabilen:

«Marzelinok burdinat zilaturic biribildu-ric» (Satrustegi, 1969: 235).

birika iz. Satrustegik txistorra baino kalitategutxiagoko hestebetea dela dio (1969b:56). Ikus andóila eta bulár.

Birjína [birjína] iz. Andre Dona Maria.birla. Ikus fírla.birún iz. Urontzia (frantseseko bidon-etik, be-

harbada). Cf. Arbelbideren hau (2003:100): «Iguzkiak kizkilduak ginen. Bi bidunbanituen urez beteak».

bisája iz. Aurpegia (frantseseko visage-tik).Añes Kaminondok aurpégi ezagutzenzuen, baina erabiliena bisája da. Begitárteere ibiltzen bide da, baina orokorra, erranbezala, izenburukoa da. Satrustegik (1963-64: 262) bisai biltzen du, -a gabe, eta Lu-zaideko gutunetan ere hiru aldiz ageri dahitz hau, eta hiruretan bisai moduan. Deu-rríen bisája ere erraten da (ikus Kamino &Salaberri & Zubiri, 2004: 321). Cf. Mane-zaundiren hau (1990: 87): «Uhinak heltzendituk, mendiak bezala, lerroka, aitzinatzeneta hurbiltzen. Bat bathian, burrunban le-her eta zaphart egiten die harrokan bidiarihurbil, eta izigarriko gohoratasunerat al-txaturik, dena hagunez xuritua, uhaste ba-tek bezala bazterrak estaltzen ditik. De-brien bisaja! Zé bustialdia yasan nien!».

bisíta iz. Ikustaldia / bisíta ín ad. (du) Norbaitikustera joan.

bisoséko iz. Ikus sós.bísta, bíxta 1- iz. Ikusmena: Gáztjan bísta

húna nín, bána zahártzjaikin arrún gálduút, 2- adlag. Aurretik, hemendik, behingo-an; arrunki bísta húntaik sintagman: Háilbísta húntaik ‘alde egin ezak begien bista-tik’, éa finítzen dún lán háu bíxta húntaik,okaztátwik bainíz, 3- adond. Erabat segu-ru, bísta bezála sintagman: Hítz háu bear-nésetik hélduxú bísta bezála. E. Etxamendiezterenzubiarrak ere ibiltzen du (1988:140); cf. hau «Ba, eiten ginien: Ba, Zaaiz-tian hori samur diau ba bixta bezala! Hu-naat ez agertzen, ez agertzen! Gilenek ai-patzen zitu aski eta ia guk ezagutzen bezelazituu» / Bístan déna, bíxtan déna. Errate-ko manera bat da hau, ‘jakina’ adiera due-na: «…baixie bizitzeko manera pollita.Bistan dena, lanean aizan behar, bahatzekogauzak eta fruitak eta saltzeko duzten gu-ziak Miarritzeat eremaiten tixie» (MA).Ikus jakína eta kláro.

bítamína iz. Bitamina.bixkár iz. Mendi bizkarra, muinoa.Bixkár iz. Karrikatik hurbil den Bixkárrja-ko

nagusia.bixkótxa, bizkótxa iz. 1- Galleta, 2- Pastela. bixkotxastatu ad. Goxokiz bete: Satrustegik

dakar (1963-64: 262); guk ez dugu biltze-rik izan.

bizár iz. Bizarra.bizár nabála iz. Bizarra egiteko labana. Ikus

ganít eta nabála.bizardún izond. Bizarra duena.bízi 1- iz. Bizitza, 2- izond. Piperminen zapo-

rea, erdarazko «picante», 3- izond. Pertso-na ernea.

bízi izán ad. (da) Bizi izan: Amátxi bízi zélaikbéti eskwáraz míntzo gínen.

bízi izánki ad. Bízi izán aditzaren aldaera han-patua. Ikus Iñigo & Salaberri & Zubiri(1995: 292).

bizíki, bíziki adond. Oso; adjektiboaren edoadberbioaren mailakatzailea ere bada. Cf.arrás, arrúnt, izigárri: Mutíko háu bizí-ki pollíta úk, bíziki úntsa núxu denbórapuxkát húntan; bizíki pollíki hatzéman gi-níxin ttántta. Bíziki kóntentzen; bíziki bel-dúr zítxun egóiteko bjamún ártjo.Mailakatzailea ez ezik aditzondo edo zen-

41

HIZTEGIA

Page 51: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

batzailea ere bada (‘anitz’, ‘asko’): –Hítzhóri ibíltzen dea Luzáiden?, –Bá, bána ézbizíki; «X biziki kontent juaiten duxu ma-estra ttortta hunekin, nahi bade erakutsietxi biziki haur mutiko eta neskat[o], hoi-ta hiru lau» (AB).

bizitéi iz. Bizitokia, bizitegia: Hirítako étxekizáiten túzte anítz bizitéi.

bizkár iz. Bizkarra. Satrustegik (1969b: 95)teilatuko goiko gapirioa dela dio.

bizkarrezúr iz. Bizkarrezurra.bizpahíru zenb. Wái díla bizpahíru úrte Páise-

at jwántzén.bizpalau zenb. ABk darabil, behin: «Eztiaxu

bate plazer iten; le[he]n afera haundianabiatu zitxun Orrian in behar [t]zutela, etagero deuse. Etxu ez biziki, hemengoik biz-palau. Denborak errain dixi».

blú (blúja era mugatuan) izond. Urdina. Ikusurdín.

bokadíllo iz. Ogitartekoa (espainoleko bocadi-llo-tik).

bokáta ín ad. (du) Lixiba egin. Ikus xurikétaketa xúrru.

bokata itekoa iz. Bokata egiteko ontzia behar-bada, xúrru deitzen dena; Luzaideko aro-tzak darabil (Satrustegi, 1969: 221): «Qu-refierr bati zango bat berria bocataitequari».

bokátalatsári iz. Arropa garbitzailea. Ikus Sa-trustegi (1963-64: 262) eta latsári sarrera.

bolanddántza iz. Luzaideko «jauzi» edo dan-tza ezaguna.

bolánt iz. Bolantea, Luzaideko «jantzaria».bolantegún iz. Bazkoeguna, bolantak «jantza-

ra» ateratzen diren eguna.bolondrós izond. Eskuzabala.bóltsa iz. Boltsa. Ikus móltsa.bón! interj. (Frantseseko bon-etik). Ikus bwéno!bonéta iz. Txapela (frantseseko bonnet-etik,

menturaz). Luzaiden bazen Bonetpeltz dei-tura. Ikus xapél eta zapél.

bórda iz. Aziendendako tegia (≠ etxóla): Étxe-ai datxíkola baúxu bórdat.

borda borta iz. Bordako atea. Luzaideko aro-tzak darabil: «Borda bortaco partaderapare bat aundiac», «bi partadera borda bor-taco, pizu 11» (Satrustegi, 1969: 145, 146).

bordálde iz. Borda eta honek dituen funtsak,lurrak.

Bordaxár iz. Azoletako Bordaxárrja-ko na-gusia.

bordazain iz. Luzaideko arotzak darabil,behin: «Simon andicoberrico bordazainac»(Satrustegi, 1969: 253). Arruazukoarenarabera ‘casero’, ‘rentero’ da (274). Ikusetxetjár.

Bórdda iz. Azoleta edo Lezetako Bórdda etxe-ko nagusia; Borddésa iz. Bórdda-ko etxe-koandrea.

Bordél iz. Gaindolako Bordélja-ko nagusiaedo etxe horretako edozein; Bordelésa iz.Bordélja-ko etxekoandrea / bordeltár iz.Bordélja etxekoa. Etxe honetakoak zirenBordel bertsolari ezaguna eta California-tik kantuz liburuaren egile den Juan CruzArrosagarai (ikus Satrustegi, 1965, Arrosa-garai, 1983 eta Iñigo, 2005: 165).

Bordérre iz. Ondarrolan den Bordérrja etxekonagusia. Aitzinetik izena ezartzen bazaiobertan sortu den edo bizi den edozein lagunadieraz dezake; Borderrésa iz. Bordérrja-ko etxekoandrea.

borobildu. Satrustegik (1963-64: 262) ‘apel-mazarse’, ‘indigesto’ adierak ematen diz-kio. Guk ez dugu jasotzerik izan.

borondáte, boondáte iz. Borondatea, nahia.bórta iz. Atea / borta mitratua. Satrustegik

(1969b: 95) ‘kristaldun atea’ adiera ematendio, baina izatekotz ere borta mitratia be-har luke izan / bortáño iz. Atetxoa. Ikusgáineko bórta eta peko borta.

borta buruko iz. Satrustegik (1969b: 95) jaso-tzen du eta ‘atalburua’ adiera ematen dio.

borta gaineko iz. Satrustegik (1969b: 95) ‘ate-aren goiko zatia’ adiera ematen dio etaerraten leihotzat ibiltzen dela. Ikus gáine-ko bórta.

borta krisketa iz. Luzaideko arotzak darabil:«Borta crisqueta bat», «lau borta crisquetaberri» (Satrustegi, 1969: 174, 210). Ikuskriskéta, krixkéta.

bortaga iz. Satrustegik (1969b: 95) biltzen dueta ‘atalaga’ adiera ematen. Ikus atalága.

bortako lona iz. Satrustegik (1969b: 95) bil-tzen du eta ‘ate eta leihoetako barnekomarkoa’ erranahia ematen.

42

LUZAIDEKO EUSKARAREN HIZTEGIA

Page 52: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

bortako partadera iz. Luzaideko arotzak dara-bil: «Borda bortaco partadera pare bat aun-diac», «bortaco partadera 7 gonzequin»(Satrustegi, 1969: 145, 174). Ikus partadé-ra.

bortako xeila iz. Ateko langa. Luzaideko aro-tzak darabil (Satrustegi, 1969: 221): «Bor-taco seilari buburdinac» (sic). Ikus xéila.

bortapeko iz. Satrustegik (1969b: 95) atearenbeheko zatia dela dio. Ikus borta gainekoeta gáineko borta.

bortítz izond. Gogorra: Laborántxa lán bortí-tza úxu ‘nekazalgoa lan gogorra da’; aur-téngo négja áski bortítz dják ‘aurtengo ne-gua aski gogor zihoak’.

bortízki adond. Gogorki, gogorkeriaz: Anájakbortízki ibíli zján Jwanés; erríntsak bortíz-ki mokokátu íxi mutíkwa.

bórtxaz adlag. indarrez, gogoz kontra: Bór-txaz etxí baljo játja.

bospaséi zenb. Bost edo sei, bospasei: Bospa-séi aldíz izána nuxú hérri hártan.

bóst (normalean), bórtz (zenbait aldiz) zenb.Bost; bósna, bosteún. MAk bots ibiltzendu (botspasei eta hamabots, hamots erebai).

bóta ad. (du) Jaurtiki. Ikus tirátu. ABk behinbotatu darabil: «Anitz airegaisto botatu txihemen».

botíga iz. 1- Denda, 2- Ezteusa, deustako ezden batendako erraten da. Satrustegik diobotiga ‘denda’ dela eta bottiga-z honelamintzo da: «Se dice del hombre chismoso.También de poco fuste» (1963-64: 262).Guk ez dugu zeharo horrela ulertzen. Sa-kretzat ere ibiltzen da: botíga!, urdé botí-ga!, botíga zikína!, botíga zárra!, botígazár zikína!, urdé botíga zikína! Ikus Kami-no & Salaberri & Zubiri (2004: 320) /bottíga iz. Exdeuxa; indar gehiago emate-ko ibiltzen da palatalizazioa hemen.

botigés iz. Dendaria (gizona) / botigésa ‘den-daria (emakumea).

botóila iz. Botila.botóin iz. Botoia; bottóin botoi txikia.bótz iz. Botoa. Ikus bózka.bózka iz. Botoa, bózkak ‘hauteskundeak’.bozkárjo iz. Poza. Cf. gutunetako etsenplu

hau: «X-re bozkario haundiain bea dioxu»(AB).

bozkátu ad. (du) Botoa eman.brabán iz. Lurra lantzeko tresna, golde baten

modukoa.brakotx. Satrustegik (1963-64: 262) ‘bikoitia’

dela dio. Ikus britxi.brettóin iz. eta izond. Bretoia, behi mota bat.britxi izond. Satrustegik (1963-64: 262) bil-

tzen du eta erraten ‘parea’ dela. Ardurakoaez dela ere erraten du, ordea.

brója iz. Trastea: Ganbára háu brójez bétjadjóxo.

brokátu ad. (da) Bete-betea egon. Ikus emo-kátu eta fundikátu.

brónkjoak iz. Bronkioak: Gázte denbóranánitz pipátzen zín éta orái brónkjotáikarrúnt delikátu dá.

brontxíta iz. Bronkitia (frantseseko bronchite-tik).

brósta iz. Zuhamuxka, sasia, zakarra (biarnes-gaskoiko brouste-tik).

bruñitja izán ad. (da) Zale amorratua izan:Éne máztja bruñítja dá xokolátjai.

buháme, buáme iz. Ijitoa. Sakretako ere erabildaiteke, norbait iraintzeko: Buháme bátdúxu hóri! Ikus zíto.

buho. Satrustegik ‘buroa’, ‘madarikazioa’adiera ematen dio, eta formula batean era-biltzen dela erraten du. Guk ezin izan dugubildu.

bukéta iz. Lore sorta (frantseseko bouquet-etik). Ikus Jondonaaniko buketa.

bulanjér (bulanjérra era mugatuan) iz. Okina(frantseseko boulanger-etik). Luzaidekoarotzak bolanyer darabil XIX. mendean:«Bolanyerrari burdina bat berria» (Satrus-tegi, 1969: 254). Ikus panadéro.

bulár iz. 1- Bularra, 2- Titia, 3- Birikak, plura-lean erabilia.

bullóta iz. Boltsa beroa (frantseseko bouillo-tte-tik).

búlta iz. 1- Denbora tartea, laburra edo luzea,bolada: Hunékin badjáu búltatendakó ‘ho-nekin badiagu tarte baterako’. Cf. «Kon-prenditzen ditxit xure lanak, eta hemen be-zalatsu segitzen jendekin, anitz bultagalduz» (MA), 2- búlta, búltta ((t)xár)Atakea / búltat izán, búlta txár bát izánad. (du) Atakea izan, atake bat izan. Cf.hau: «Aitzine hortan izan zixin bulta txarbat, bana pasatu zitziakoxun, eta berriz hu-

43

HIZTEGIA

Page 53: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

neat eman dixi» (AB), «Bidondosak izandixi berrize bultta xar bat» (MA). Ikus kól-pe sarrera / bultáño iz. Denbora tartetxoa:«Ene pena zeait bazuxun; karrikan jakinnilaik ordian berian partitiak zineztela etaegon zineztela bultañoat» (MA) / búltta iz.Bulta txipia, bultañoa / bulttáño iz. Den-bora tarte txipia.

búltaka adond. Aldika, tarteka: Éne lána etxúbortítza, bána búltaka tokátzen zjáxu ár-tzja, frángo pollíki. Ikus aldíka eta arté-tan.

bulúte iz. Burutea, buru gainean pisua erama-teko jartzen den kuxin biribila.

bulúzgorri adond. larrugorritan: Átea díra te-lebisjónjan néska átzu bulúzgórri. B. Etxe-parek (1980 [1545]) buluzkorririk (24),buluzkorria (28) darabil.

bulúzi ad. (da-du) biluzi: Bulúzi núxu ‘biluzinauxu’ (nor), bulúzixít ‘biluzi dixut’ (nor-nork). Etxaidek (1989: 254) bulúzi-ri ‘des-nudo’ adiera ematen dio, baina hori, daki-gunez, bulúzik erraten da Luzaiden. B.Etxeparek (1980 [1545]: 24) «Goiz etarratsegiten duk buluz eta beztitzia» dakar.

bulúzik adond. Bilutsik.bunbúna iz. Karamelua.burdíko iz. Burkoa.burdín iz. Burdina. Etxaidek (1989: 26) burdi-

na bildu du eta Luzaideko arotzaren kon-tuetan (Satrustegi, 1969: 157) ere burdinaageri da: «Iru burdina tuguendaco», «biburdina einic», «carruai bi burdina», «lauburdina zilatu», «bi arrasta burdina peza-tu».

burdin barra iz. Ikus barra.burdin sagarde iz. Burdinazko sarde edo an-

tzarraztelua; ikus sagarde.burdintzíri iz: Egúrríteko ibíltzen dén burdí-

na dá burdintzírja. Luzaideko arotzak erejasotzen du (Satrustegi, 1969: 144, 149,150): «Burdin ziri berri bat», «palangabat, burdin ziri bat caldatu», «burdin ziribat arriñaturic».

burdintziri joiteko mailua iz. Luzaideko aro-tzak darabil (Satrustegi, 1969: 186): «Bur-din ziri yoiteco mailu bat arriñaturic».

búrjan búru adond. Mutur batetik bestera, al-deren alde, bururen buru. Cf. ArnegikoAAren hau: «Ikusi behar xinuke nola X-k

erakusten dazkian eskolan eiten tien ixto-rioak; izigarriko buru eta hartze huna dixi(alfabia). Oraikotz badiakixu burian burueta gogoz».

búrjan pasátu ad. (da-du) Bururatu, burutikpasatu: –Nauká ostátu hórtan sár gitén?–Éz, éz, búrjan pásaré! ‘–Nahi al duk osta-tu horretan sar gaitezen? –Ez, ez, inola ereez!’.

búrra iz. Gurina (frantsesezko beurre-tik?).burrúnba iz. Azantz handia.burrústa iz. 1- Zurrusta (ikus xirríxta eta zi-

rrísta), 2- Euri erauntsi laburra, zaparrada.Ikus tarrapáta sarrera / burrústan (= bu-rrústaka) adond. Borborka, ugaritasunez:Eurín díxi anítz tá túrritik húra hélduxúburrústan / burrústañó iz. Burrusta ttipia,zaparrada ttipia.

burrústaka adond. Burrustan, borborka, uga-ritasunez: izérdja héldu zjáxu burrústaka.Belarraz mintzatzean ere erabiltzen da:«Erraiten baituxu, ardiak untsa tuxu; oraija fini hemengo afera, bana denbora hune-kin [belarra] heldu duxu mendian burrusta-ka» (MA).

búru iz. 1- Burua, gorputz atala, 2- Aitzinda-ria: Jwanés zén fábrika hártako búrja dén-bora hétan, 3- Azienda alea: Artálde hó-rrek batxí berreún búru séurik / -enburjan post. ‘pasata’, ‘beranduago’, ‘enburuan’: Méndirat láneat jwántzúxun,bána fíte eneátu tá híru egúnen búrjan hé-mentzúxun berríze; indizjónja emán zako-tén ta híru egúnen búrjan untsátu zén / gu-zien burian ‘azken batean’. Satrustegik(1969b: 82) biltzen duen honetan ageri da:«Guzien burian berek ez dixie hobenik» /(arrúnt) búrjan hártja izán ‘buruan zer-bait erabat sarturik izan’, ‘nahitaez zerbaitegin nahi izan’: Búrjan arrúnt hártja íxijwán behár díla Errómat Áita Sáindjainkústea / (arrúnt) búrjan izán ‘buruanzerbait (erabat) sartua izan’; cf. ABrenhau: «Orai arrunt burian omen dixi xingo-la mina diela, gaizua haren! Hain untsabaitzailan! Orai kartzen omen diakoxufrango, aldiaka. Ze nauxu! Haren estaku-riak juain txu; berdin irauten ahal dixi» /buru eman ad. (du) Aurre egin: «Ba, kon-prenditzeko uxu karga haundia ziela buru

44

LUZAIDEKO EUSKARAREN HIZTEGIA

Page 54: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

emaiteko eta karga haundia horien guzienintresen itia» (AB) / buru in ad. (du) Au-rre egin. Cf. Luzaideko letretako pasarte-txo hau: «Bauxu ba, hane noat buru in,bana gauzak jiten diren bezala hartu be-har!» (AB) / búruas adond. Txapelik edoburuko jantzirik gabe: Elízan búruas sár-tzen dá jéndja. Satrustegik (1963-64: 262)buruats ‘a pelo’ biltzen du / burútik béitiemán ad. (du) ‘bereak eta asto beltzarenakeman’, ‘egurtu’, ‘joka erraustu’: Burútikbéiti emáin diát ezpaíz géldik egóiten!Ikus gáinetik béiti emán, káskotik béitiemán / burútik jwán, burútik jwánaizán ad. (da) (esam.) Erotu, burutik egin:Burútik jwána hizá? Cf. MAren hau:«...burutik juan zela eta manikomioat ere-maiten zutela bihamunian» / burútikmáingu ez izán ad. (da) (esam.) Abilaizan: Hóri etxú burútik máingu, ez! / bu-rútik úntsa ez izán ad. (da) (esam.) Buru-tik joana izan, zozokerietan ibili, zerbaitburugabekeria egin: Gizón háu eztá búru-tik úntsa, sóizu zé burugabekérja ín dín! /búruz adlag. Gogoz: Hóri búruz kási / (-ri, -rat) buruz post. Aldera, -rantz:Méndjai burúz jwán dá Nikolás = méndi-rat burúz jwán dá Nikolás. Cf. «Orai mezaemaiten dixie guri, jendiai buruz» (AB).Antzekoa da, baina ez arrunt berdina, MA-ren hau: «Azkenian hasten nuxu xuri bu-ruz [ixkiatzen], hoinbeste denbora huntanin beharrik».

búru-ingúru iz. Zorabioa: «Ez omen dixie ne-hor uzten ikustea, ez eta bere familia; ezdakitela zer pasatu zakon, bera erori dela,zerbait buru inguru izan ote din. Denetanez duxu penaik bezik» (MA).

buruáundi 1- izond. Buru handia duena; sa-kretako ere ibiltzen da: Urdé buruáundi zi-kína!, 2- iz. Bestondoa, ajea: Átzo béstaháundja ta égun buruáundi. Estornések(1985: 64) Otsagabiko «astelenan (sic) bu-ruandi. El lunés cabezón» biltzen du. Izanere, erdaraz cabezón ‘bestondoa’, ‘ajea’adierarekin ere ibiltzen baita.

buruáuste iz. Buruhaustea.burubéltz izond. Buru beltza duen ardia.buruberritu ad. Luzaideko arotzaren kontu li-

buruan ageri da (Satrustegi, 1969): «Pade-

ra bat buruberrituric» (158), «macharro batburuberrituric» (161), «guilza bat burube-rritu» (212). Ikus ahoberritu, aztalberri-tu eta begiberritu.

burugábe izond. 1- Fundamenturik, talenturikgabea, 2- Atzenkorra, gauzak ardura ahaz-ten dituena.

burugabekérja iz. Burugabeak egiten duenekintza gaitzesgarria: Mutíko éro hóri bétiburugabekérjetan ibíltzen dá, bátjan para-péntjan ibíli behár díla, béstjan Himalája-ra jwán behár díla, éta hóla.

burugasna. Satrustegik (1963-64: 262) heste-bete baten izena dela dio, buruki bezala.

buruharro izond. Satrustegik (1963-64: 262)‘urguluntzia’ dela dio; guk ez dugu adierazehazterik izan.

burukáldi iz. Burukada: Burukáldi bát emándakó samúrtu délakotz.

burúki. Satrustegik (1963-64: 262) hestebetebaten izena dela dio, burugasna bezala.Guk ‘azienda baten buruko haragia’ adie-rarekin aditu dugu.

buruko iz. Satrustegik (1969b: 66) lehenikmotto ‘motoa, mototsa’-ren adierakidetzatematen du, eta aitzinago (ibid., 95) ‘markobaten goiko zatia’ dela dio. Garmendiak(1969: 224) arrazteluaren pieza bat delaerraten du, giderrari zeharka doakiona,hortzak dituena. Ikus tutúla.

burukomín iz. Buruko mina: Izígarriko buru-komína jáuzja íxit.

burumuntatzále iz. eta izond. Kitzikatzailea.burumúñak iz. Muinak. Ikus múñak / buru-

múñetan bárna sártu ad. (da) Kaskoansartu: Búrumúñetan bárna sártu zitzákonAméiketat jwán behártzíla ‘kaskoan ongisartu zitzaion Ameriketara joan behar zue-la’. Ikus bárna.

burumutzítaka ibíli ad. (da) Axuriek, jostetanari direlarik, egiten dutena: Axúri hórjekburumutzítaka djáiltzatxu. Azkuek etaLhandek burbutzika ‘brincando, bondi-ssant’ dakarte.

bururátu ad. (da-du) Bukatu. Ez da anitz ibil-tzen; cf. ABren etsenplu hauek: «Xuk etxuetxian zuañatzaleik, beti noait ateratzenduxu. Don Jose Mari beti lanak ezin buru-ratuz, untsa akituik», «orai urte xaharra ariixiu bururatzen. Izan dixiu grazia untsa pa-

45

HIZTEGIA

Page 55: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

satzeko, artetan zeait arrangurekin». Ikusbuutátu eta finítu.

burutokiak iz. Uztarriaren arku modukoak,Garmendiaren arabera (1969: 223), bestelakazolak deitzen direnak.

Buruxúri, Buxúri, Buzúri iz. Bixkarreanden Buruxurínja edo Buxúinja-ko nagu-sia. Aitzinean izena ezartzen bada pertso-na hori bertan sortu dela edo bizi delaadierazten da; Buxurísa iz. Buruxurínjaedo Buxúinja-ko etxekoandrea. Cf. gutu-netako pasarte hau: «Mª Doloresi igor-tzen dakot gure koñata Buruxurisa zerfontsian juan zaun. Zenbait meza entzu-nik juan da mundutik; nik uste baliatukozazkon».

buruzági iz. Buruzagia.burwarín izond. Kaskarina. Ikus arín eta kas-

karín.burwaustále izond. Buruhauste anitz ematen

dituena.burwíl iz. Iraila. Etxaidek (1989: 63) ßuruíla

biltzen du, hasierako ezpainbikoa igurzka-ri edo frikaria dela eta hiatoarekin.

bústi ad. (da-du) Busti: Léitzen ái nintzálaikperjódikwa húreat eróri tá bústi zjáxu. Ikuselur bústi, mullítu, papér eta trenpátu.

bustiáldi iz. Bustialdia, trenpaldia: Paisólaikgábe átea níz éta gáitzeko bustiáldja hártuút. Ikus trenpáldi.

busúntsa iz. Makala. Cf. Luzaideko arotzarenhau (Satrustegi, 1969: 176, 249): «Busun-sa taulac seiain gasnateico», «pedoi bat bu-sunsa mozteco bat berria». Satrustegik(1969b: 125) busuntza dakar.

buutátu ad. (da) Bururatu, burutara etorri:Mutíko mukúzu zikín hórri etzjakóxo gáu-za húnik buutátzen. Ikus gootátu etaokurrítu.

buútxa iz. Artaburu aletua. Ikus bihítu.

buútxa jóko iz. Lokotx jokoa, arto-kozkor jo-koa: Zártzen txú buútxak lérrwan tá lérrohorrén búrjan zártzen dúxu sáskja tá bedé-ra-bedéra bíldu beártxú buútxak sáskirat.

buútzjaik ezín ín ad. (du) ezin burutu, ezin ka-rrerarik atera: Etxít buútzjaik íten ál mutíkohunékin; eztját buútzjaik íten ál hirékilan.Cf. P. Narbaitzen hau (1999: 16): «Bainanzu ere, Ama zerukoa, ari izan zitazke buru-tziarik ezin eginez... Eta halere barneko ba-kea ez duzu sekulan galdu...», eta Saint-Pierre «Anxuberro»-ren beste hau (1998:236): «Sukharra nausitu zitzaukun gehie-neri. Burutziarik ezin eginez, oren laurdenguziez egiten zuen medikuak: “Oinez ibil-tzeko on diren guziak abia ditezela”». Sa-trustegik (1963-64: 263) «burutzarik ezinegin» ‘ezin gauza onik egin’ biltzen du.

buxér iz. Harakina. Orain gehiago karnizéroibiltzen da.

buxérja iz. Harategia. Orain gehiago karnize-ría ibiltzen da.

buzóka iz. Hegaztia da, baina ez dakigu zehaz-ki zein. Putrea, dena dela, ez da, hau arrá-no erraten baita (biarnes-gaskoiko busòc‘mirua’ hitzetik). Hiriart-Urrutik (1972:121) ‘zozoa’, ‘ergela’ adieran darabil: «Zeretzarion jaun arrotz horri gutaz? Zozo ton-to buzoka eta huntz batzu ginela oro».Adiera hau biarnesean eta gaskoian ereibiltzen da.

buztárri iz. Uztarria. Uztárri ere ibiltzen da.buztarri udi, buztarri udiri iz. Satrustegiren

arabera (1969: 285) ‘aro del yugo dondeencaja el timón’ da. Luzaideko arotzak«buztarri udi berri bat», «buztarri udiriaezarriric», «buztarri udi berri bat» du(ibid., 154, 213, 226).

bwéno interj. (Gaztelaniako bueno-tik). Ikusbón.

46

LUZAIDEKO EUSKARAREN HIZTEGIA

Page 56: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

-dáde buk. Bakarrik konformidáde eta umidá-de maileguetan kausitu dugu. Ikus –táte.

daldárika egón ad. (da) Hotzez dardarka egon.dámu iz. Normalean dámu dén + izena segidan

ibiltzen da: Dámu dén ahátxja! ‘aratxe gai-xoa!’. D. Intzak (1974: 159) Luzaideko esamolde hau bildu zuen: «Damu den buriakibili behar gorputz horrekin. Buru ergelagorputz ederrean» / damurik, dámwik,damwík, adond. 1- Beharko, 2- Tamalez.Cf. gutunetako aipu hauek: «Anitz ohizennuxu xutaz; damuik gitxu elgarretaik urrun.Ni ere orai arras polliki nuxu; bestiake denakuntsa tuxu» (AB), «ari nuxu lanian, neure se-gidan. Damurik hoin hurrun gituxu; zoin go-hotik inen nin itzuliñoat ikus nindezazien etahorgo ene adixkide horiek» (MA).

dánda iz. Danda, ezkilek eta erlojuek egitenduten soinua, ordua ematean: Érna xíte,mézat jwáiteko dándak áitu baititút

datxíkola ad. Ondo-ondoan, segidan; atxíkiaditzaren forma ihartua, nahiz partizipioakorain ‘lotu’, ‘ondoan egon’ ez duen errannahi (ikus atxíki sarrera): Étxeai datxíkolabaúxu bórdat. Ikus ségi.

ddántza iz. Ikus jántza.ddantzári iz. Ikus jantzári.debálde adond. Alferrik: Debálde dúk hóla

ibíltzja, eztúk já kontsegítuko / debáldetanadond. Alferrik.

debáldeko lána iz. Alferreko lana, alferrikakolana.

debekátu ad. (du) Debekatu, galarazi: Wái de-bekátu uté léku públiko guzjétan pipátzja.Ikus galázi.

debéku iz. Toteltasuna; Baztanen mintzo-de-beku ibiltzen da (Izeta, 1996: 131) / de-békja izán ad. (da) Totela izan: Gizón hóridebékja úxu.

deitatu ad. (du) Deitu. Eskutitz batean aurkitudugu: «Juan den igandian mezatik etxeate-kuan deitatu nindixin xure berrien emaiteko,biziki gustatuik jin duxu eta kontent» (AB).

déitzi ad. (du) Jeitzi: Bihár góizjan góizik jéikibeaíxit béhjen déizteko. Ikus jeitzi.

déja adond. Dagoeneko: Déja hemén baitzizté!‘dagoeneko hemen zarete!’ (‘¡Ya estáisaquí!’), «Bixtan dena, hau bere alde eta bes-tiak berriz jakina zila berdin juain ziela, deiahaur hori sortuzkioz beti aitamen etxianegon tuxu» (MA). Ikus jadánik sarrera.

deláko izond. Izenekoa: «Mari egona duxuarras eri, fiebre malta delako atekin etaanitz denboraz ez ezagutu» (MA).

deliberátu ad. (du) Erabaki; adlatiboa eska-tzen du: Deliberátu íxju mendírat jwáitea;«Espezialistek erraiten dutela operatzia etaberare arrunt deliberatia» (MA).

delibéro iz. Erabakia / delibérwa hártu ad.(du) Erabakia hartu: Medíkura jwáitekodelibérwa hártu níxin, ezpaizitzán estóma-kako mína pásten.

delikátu izond. eta adond. Delikatua, delikatu(gaztelaniako delicado-tik, antza): Azítadelikátja dá hóri, kásumazú háutsi gabé;néska pollít hóri papér bústja bezáin deli-kátja úxu. Cf. MAren hau: «Erran bezalaJuanes beti delikatu bana arras negu polli-ta diamaxu, kasuinez, eta negiare ez baitabortitza». B. Etxeparek delikatuia darabil(1980 [1945]: 30). Ikus méndre.

demónjo iz. Deabrua, baina bakarrik zenbaiterranairutan: Zé míla demónjo áiz? (< arihiz); zé demónjo pásten dá hémen?; zé mílademónjo pásten dá hémen?

déna zenb. Dena. Izen baten ordainetan ibil-tzen da: Dénak jín dirá; déna jan dút. Ikusgúzi eta óro / denéta adlag. Denera, dene-

47

D

Page 57: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

tara: Denéta gastátu íxju ehún míla pezéta.Ikus orotat forma, óro sarreran.

denbóra iz. 1- Denbora: Horrén íteko etxúanítz denbóra behár, 2- Eguraldia: Denbó-ra húna, denbóra xárra, denbóra lorja-gárrja, xarmánteko denbóra… Zé denbóralorjagárrja dón! Pluralean ere erabil daite-ke: «Orai biziki denbora ederrak tixiu, beroiten dixi. Kanpua azkarki piztu duxu, baha-tziak eder tuxu» (MA), 3- Sasoia, garaia:Éne háur dénboran bazjén Luzáiden ánitzgwárdjazibíl, éta dénak españólak; gúregázte denbóretan jéndjak géjo míntzo zí-txun eskwáraz / denbóraz ‘antzina, garaibatean’: Denbóraz elúr géjo ítentzín. Cf.Saint-Pierre «Anxuberro»-ren hau (1998:58): «Egiaren erraiteko begi ona du etafina. Ardi toki izanak dire hauk denboran.Geroxeago, betarrabari loturik jendea, su-kre moldatzeko lantegiak altxatu dire baz-ter guzietan».

denbóra galgárri iz. Denbora galarazten due-na. Ikus galgárri.

denbóra pasagáilu iz. Denbora pasatzeko onden zerbait. Cf. Aintziburu & Etxarrenenhau (2002: 130): «Joko hori errexa zenikasteko, baina denbora pasagailu ona,noiztenka begia atxikiz artaldeari eta etorzitekeen pizti edo basabereari».

dendári iz. Jostuna. Ikus botigés, botigésa.Orain ez da gehiago ibiltzen (ikus jostun).

dentísta iz. Hortz-haginez arduratzen den me-dikua (espainoleko dentista-tik segur aski).MAren gutunetan, behin, dentistian agerida, hots, oinarritzat frantseseko dentisteduen aldaera.

depósito iz. Depositoa, likido biltegia: Éuri frán-go ín dú tá depósitwa gáineano béte záu.

derétxo iz. Eskubidea (espainoleko derecho-tik). MAk dretxo darabil.

des- aurriz. Gabetasuna, kontrakotasuna adie-razten du: Desbárdin, deséin – desín, deso-ragárri, desóre. Ikus ez-.

desajunátu ad. (da-du) Gosaldu. Ikus baru-ráutsi.

desajúno iz. Gosaria. Ikus baruráuste.desbárdin izond. Desberdina, berdina ez dena.

Ikus bérdin. Ez da erabat, oker ez bagau-de, diferént-en adierakidea. Erraterakotxerrikumeak saldu behar direlarik itsusia

da desbardínak izatea, batzuk handiak etabesteak ttipiak; polita, berriz, denak berdí-nak izatea, hein berekoak. Diferént, aldiz,gaztelaniako ‘diferente’ da. Cf. ABren hau:«Sasoina orai in dixi ederra frangore; zeurrita xarmanta!, bana Luzaiden uso gutihil! Biziki desbardin jin tuxu usuak».Lhandek (1926: 203) desbardin hitzari‘inégal’, ‘dépareillé’ adiera ematen dio.

desérta iz. Azkenburukoa (frantseseko des-sert-etik irudiz, baina –s- horrek menturazbiarnes-gaskoitik hartu dela adieraztenduke, hizkuntza honetan Palayren araberadessèr(t) «mot entré depuis peu dans l’usa-ge» bada ere). Póstre ere erabiltzen da.

desín, deséin ad. (du) Desegin.desíra iz. Nahia.desirátu ad. (du) Nahi izan, opa izan.deskuraiatu ad. Gogoa galdu. MAk darabil:

«…tentsionia 25 zila 22eta jeutsi zakola,bana diabeta, eta oraiko aldian albuminapuxkat bat eta bera biziki deskuraiatia(…)».

desolátwik izán ad. (da) Arrunt atsekabeturikegon (frantseseko être désolé edo espaino-leko estar desolado-tik).

desoragárri izond. Desohoregarria.desóre iz. Desohorea. Baina ohóre erraten da.despeítu ad. (da-du) 1- Agurtu: «Gure jaun er-

torrak despeitu gitixi, bazuala etzuala, az-kenian korropilua trenkatu duxu» (MA),2- Bukatu: Éa despeítzen dún lán háu bístahúntaik ‘Ea bukatzen dugun lan hau behin-goan’.

déurru iz. Deurría sardákjon!, deurría sartú-ja!, deurría sarbalákjo! ‘deabrua sartukobalitzaio!’, deurría sàrbalákite! ‘deabruasartuko balitzaie!’, deurríek eremána ‘dea-bruek eramana’ / deurría izán ad. (du)(esam.) Anitz izorratu: deurría ziák Irúñe-at jwáitja!, Péjori deurría zjakók góizekosejóntan jeikítzja! / deurríak ez izán, deu-rríek ez izán ad. (du) (esam.): Ikásiko dú,bá, deurríak ezpaitú!, ínen dúte bá lána,deurríek ezpáute! ‘Arraioak ez badu’ /deurríak ikúsi ad. (du) (esam.) Gorriakikusi: Deurríak ikúsi nítxin árdjak bórdanezín sártuz!, eskapátzen zitzjázkjatxun! /deurríek hártja izán, deurríek jwánaizán ad. (da) (esam.) Burutik gaizki egon:

48

LUZAIDEKO EUSKARAREN HIZTEGIA

Page 58: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

Deurríek hártja hiza?, deurríek jwánakzízteà? Lehen formak ‘arrunt urduri egon’adiera ere badu, espainoleko estar negro:Deurríak hártja núxu ez delakótz héldu.Ikus E. Etxamendiren hau (1988: 63):«Aita ta Maurizio barrukitik heldu dirahanbestenarekin... Han ziren oraikoan xin-tximariak! Aldi huntan aita arrunt jauzizen, debruek harturik zen» / iz. (indartzai-lea): deurrú ergelá!, deurrú méntsa!, deu-rrú pekazína!, deurrú perréka!, deurrúzózwa! / izond. Gizón deurrú húnek zé lánaín dáun! / interj. 1- Deabrua, 2- Arraioa:Deurrú...!; Deurría! Ze ajúta emán dán zé-rri zikín hórrek!; zé déurru, jwáin gítxuhól-olá beztítwik!; zé déurru pásten dá hé-men?; zé míla déurru pásten dá hémen? /deurrjén aríma. Cf. Manezaundiren hau(1990: 86): «Debrien arima, Erramun, horiduk hori, garbitasuna, ez hemen bezaladena… ziztorrez betea» / deurrjén bisája.Zerbait gaizki ateratzen zaigunean erabil-tzen da, ez da gogorra: Deurrjén bisája, zékáska hartután! / deurrjén figúra: Deu-rrjén figúra, zé lána ín dáun zérri zikín hó-rrek! / deurrjén kendén: Deurrjén ken-dén, eníz nehóntikané heméntik atéatzenál! / deurrjén urdía / deurrú zahárra /deurrú zikína. Ikus Kamino & Salaberri& Zubiri (2004: 320-322) / adond. (maila-kat.): Fíte déurru jín zukán!

deurrukérja iz. Etsaikeria (ikus sarrera hau).Manezaundik (1990: 66) debrukeria ibil-tzen du: «Etzakien gaizoak ze debrukeriazuten asmatu lagunek beraz trufatzeko.Nola sinets afaria xede hortan egina zute-la?».

déus, déuse, déusez izord. Deus, deus ere,deus ere ez: Kusjuká déus? Eztját jéuseikúsi. Inoiz zenbatzailea-edo da; cf. hau:«Alde atetik ez gitxi denborak bate laun-tzen, beti denbora [t]xarrak, deuse lanikezin in» (AB) (= báte lánik ezín ín). Luzai-den ez da ezer ibiltzen. Ikus jéuse, jéusez.

-di atziz. Txistukari ahoskabe ondoan –ti dago.Multzoa, ugaritasuna adierazten du: Haíz-ti, zaakádi. Cf., gainera, Gaztainádja etaSaukádi toponimoak.

diabeta iz. (frantseseko diabete-tik) Diabetesa.MAren gutunetan ageri da: «Aña Marire

beti kasuinez tentsioniai eta diabetai, biakbaititu», «Aña Marire ez baita lehen beza-la, bere diabeta zar horrek bista biziki la-burtu diakoxu».

diesol. Satrustegik (1963-64: 263) ‘agurra’adiera ematen dio eta Arruazuko eta Luzai-dekotzat jotzen. Guk bigarren herrian ezdugu kausitu.

diferénki adond. Beste era batera: Baigorrjá-rrak diferénki míntzo díra.

diferént. Ikus desbárdin.diferéntzja, difeéntzja iz. Desberdintasuna.

MAk liferentzia darabil gutun batean: «Xi-mon untsa duxu; aurten juan den urtian sa-soin huntan bano hobeki duxu; zer liferen-tzia!». Ikus número sarreran dioguna.

difízila izond. Zaila: Kanpótjarrendako Luzái-den bezála mintzátzja arrún difízila dá.Ikus áisa, néke izán eta záil.

díla duela, orain dela (ABk diela): Díla biúrteizán gintxún itsáswan.

dilíndan adond. Zintzilik: Zíntza xíte, otói,múkjak dilíndan txú! / dilíndan zárri ad.(du) Zintzilikatu: Xérrja híl ondwan lu-káinkak éta tripótak íten txú tá makíl bate-tík dilíndan zártzen txú.

dilindátu ad. (du) Zintzilikatu: Lukáinkakhága zonbáitetaik dilindátzen díra, idór di-tén. Ikus dilíndan zárri.

dína zenbat. Doia, justua: Etzúxun mozkórtzen,bána edáten zíxin kóntent jártzeko dína.

Diputazjóne iz. Foru Aldundia.dirdiríka iz. Dardara. Satrustegik (1963-64:

263) dardara jasotzen du adiera honekin.direzione iz. Gidaritza, zuzendaritza. Satruste-

gik bildu zuen (1969b: 84), MArengandik:«Emaztekiak etxeko direzionia behar dueremen (sic). Ofeak garbi, etxea odrian etajatekuak tenorez».

disgustátu ad. (da-du) Atsekabetu, nahigabe-tu: Sémja lánetik bóta íxje éta áita arrúndisgustátja úxu. Ikus disgústja hártu, izáneta nahigábe hártu.

disgústu iz. Atsekabea, nahigabea. Ikus nahigá-be / disgústja hártu, izán, disgústu edérrahártu, izán ad. (du) Atsekabetu, nahigabetu:Eztákixu zé disgústja izán dín ámak hóri áitudílaik / Ikus nahigábe hártu.

diskutítu ad. (du) Eztabaidatu, eztabaidan,mokoka ari izan (espainoleko discutir-

49

HIZTEGIA

Page 59: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

etik): Hórjek eztúte pasátzen egúnik disku-títu gábe, béti bérdin. Ikus gérlan aizán,gérla górrjan aizán, mokóka aizán, pa-táskan aizán.

ditáre iz. Titarea.djók, djón, djózu… ad. Zér djózje? ‘zer mo-

duz zaudete?’, Zér djó Péiok? ‘zer moduzdago Peio’, aitámek zér djóte? ‘nola daudegurasoak?’.

dóbla Luzaideko «ddantzetako» urrats batenizena da.

dóbla ta híru Luzaideko «ddantzetako» urratsbaten izena da.

doblátu ad. Bikoiztu: Azkén úrte hótan pís-wen prézjoak doblátu díra Irúñen ;«Behieke biziki untsa in omen dixie fe-rietan; iten ahal dixi[e] gauzek, zergakdoblatu baitira» (MA). Ikus pleátu. MAkdoblatu ‘okertu’, ‘leher egin’ edo antzekoadierarekin darabil behin, segur aski es-painoleko estar doblado ‘leher eginikegon’-etik hartu duelako: «X doblatuikjartzen ari duxu, batian gerruntzetan mindila edo beste nunbait, karga puxkatenibiltzeko ez hun».

dóble zenb. Halako bi: Améiketako ótwak dó-ble háundjak túk / dóbljak iz. Dobleak,musean erabiltzen den hitza.

doháin iz. Patua, halabeharreko gauza. Cf. Arne-giko AAren hau: «Abion handi bat 248 sol-dadorekin eta 8 langile –abioneko langiliak–denak lurrerat juanak. Gaizo soldaduak hel-duki Eguberri eta Urthatsen pasatzerat etxe-rat eta zer gertakari izigarria! Guhaur hoin-bertze ibiliak abion horietan, halako bat egindaut neri seurik eta ez daut kuraia handirikeman berriz airian juaiteko. Errazu ez delahori burian hartu behar; ez da beti holakorikgertatzen. Hori dohai bat dela».

dói iz. Justua: Gizón hóri lánjan ánitz ártzendúk, bána bizítzeko dója bésteik eztík iráz-ten. Ikus dína, jústu / dói-dója adond. Jus-tu-justu: Doi-dója arribátu níntxun auto-búsain hártzeko. Ikus jústu-jústjan /dói-dójetaik adond. Oso gutxigatik, guti-tarik: Doi-dojetaík enúk eróri. Ikus aní-tzek ez ín.

dolore. MAk darabil: «Beti segitzen duxia do-loreik gabe?». Guk beti mín eta uñáze adi-tu dugu.

dólu iz. Dolua: Amátxi híltzélaik éne ámak dó-lja eréman zíxin úrte átez.

doludun iz. Dolua duena: «Ikusten nixin arrotzbat doludunetan, eta Jes! Enixin ezagu-tzen! Gero oroitu ninduxun senarra zenakba ziila sematxi bat Frantzian» (Satrustegi,1969b: 69).

dolútu ad. (da) Damutu, penatu. Cf. MArenpasarteño hau: «Ondoko egunetan jakinentuzie berriak xeheki; seurki gure gizon[ak]ez tuxu dolutiak horrat jitiaz».

doministíko: Norbáitek urtzíntz íten dílaikemáiten zakón errepóstja ‘norbaitek atrijaegiten duenean ematen zaion erantzuna’.

donádo iz. eta izond. Mutilzaharra. Ikus zikí-ro.

donjandár iz. eta izond. Donibane Garazikoa.dookona. Satrustegik dio (1963-64: 263)

maiztasun handiz ibiltzen den adizkia dela;irudi duenez batuko dagokiona bera da.

Dorái iz. Gaindolako Dorája etxeko nagusia;Doráisa iz. Dorája-ko etxekoandrea. Cf.1614ko aipu hau (Arbizu, 1992: 354):«…y otro (mojon) en el camino sendero deentre las dos piezas de sembradura de lacasa de Nabarlaz: y otro en donde Aldace-coeguia, y por otro nombre Doraycoborda-ondoa (…) y pasan por la puente de Doray(…)».

dórpe izond. 1- Traketsa, baldarra, 2- Pisua:Mekaníka háu frángo dórpja úxu, 3- Go-gorra: Háu bízi dórpja!

dozéna iz. Hamabi unitatekoa: Kattalín, ttúku-ttúku, Kattalín ariná, zónbana sáltzendúzu, dózena sardiná? (Pasaiako herritikbertsoaren airearekin).

dozenérdi iz. Dozena erdia, sei unitatekoa.dremendén adond. Gutxienekoa, ahal den gu-

txiena: Hígi xíte dremendéna ‘mugi zaitezahalik eta gutxiena’; dremendéna áskixísamúrtzeko ‘edozein huskeria nahikoa du(xuka) haserretzeko’.

drénde izond. Samurra (frantseseko tendre-tik): Atzó janíkako harágja drén-dréndjazén. Ikus uxtér.

dróle izond. Arraroa (frantseseko drôle-tik).Arráro ere ibiltzen da.

drolekérja iz. Arrarokeria.dúda iz. Zalantza. / dúda ín ad. (du) Zalantza

izan, duda egin: Etzaxúla dúdaik ín.

50

LUZAIDEKO EUSKARAREN HIZTEGIA

Page 60: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

dúda-múdaigábe adond. Dudarik gabe, indar-tua: Hóri érten dauzután bezála dá, dúda-múdaigábe.

dúdaigábe adond. Ikus dwáike, dwaikabé. -dún atziz. Ahoskabe ondoan –tun bihurtzen

da, baina ez beti. Duena, jabegoa, egileaadierazten du: Bizardún, doludun, erakus-tún, erdaldún, erostún, eskwaldún, esna-dún, hobendún, lunetadún, mustaxdún,pinttadún, sosdún, xixtadún, zordún.

dupín iz. Eltze handia. Jendearendako, gureberriemailearen arabera, tupín erraten da.Ikus sarrera hau.

-dúra, -kúra, -túra atziz. Izenak sortzen ditu:Akidúra, azpildúra, bilkúra, elkordúra, er-

lastúra, etendúra, fartzidúra, goaindidúra,hestúra, ilundúra, izjaldúra, lotúra, musi-dúra, oljadúra, ubeldúra, zoladúra, zurta-dúra.

durdúrikan egón ad. (da) Zalantzan egon,erabakia ezin hartuz egon.

dúte iz. Tea (frantseseko du thé-tik): Zitróinai-kilako dútja edán ginín.

dwáike, dwaikabé adond. ‘Dirudienez’erranahia du, ez ‘dudarik gabe’. Azken hauerrateko dúdaigábe ibiltzen da, edo dúda-múdaigábe (hau indartua): Luzáideko ka-rrétera arrañátu beáute, dwáike.

51

HIZTEGIA

Page 61: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

éa zehargalderetan ibiltzen den partikula; ABkera ibiltzen ohi du.

ebáindja izán ad. (da) Leher eginik egon:Ebáindja núxu egún gúzja lánjan aizánez.

Ebarísto iz. Gainekoletako Ebaristóinja-konagusia.

ebaska adond. Satrustegik (1963-64: 263) bil-tzen du, eta ‘ezkutuka, ‘a escondidas’ adie-ra ematen.

ebásko iz. Lapurreta, ohointza.ebastále izond. eta iz. Lapurra. Ikus ohóina.ébats. Luzaideko «ddantzetako» urrats baten

izena.ébats ta híru: Luzaideko «ddantzetako» urrats

baten izena.ebátsi ad. (du) Lapurtu. Ikus arroátu eta

ohóin.edále izond. eta iz. Edaten duena, edateko za-

letasuna duena.edán ad. (du) Isurkari bat hartu.edári iz. Edatekoa.Edarrét iz. Pekotxetan den Edarréta-ko nagu-

sia. Aitzinetik pertsona izena sartzen bada,etxe horretakoa dela adierazten da, nagusiaizan edo ez izan: Péjo Bartzelóna, FéliKittérja, Lúrdes Okaztrán. Bestela –ko +pertsona izena erabil daiteke: Bartzelóna-ko Péjo, Bidárteko Ferránddo, Hargináin-go Fakúnda, Xaindjáingo Jwanés…e.a.Edarretésa iz. Edarréta-ko etxekoandrea.Ikus Bártzelóna eta Tolóxa.

edér 1- izond. Ederra, 2- Handia: akiáldi edérrabíldu ‘nekaldi handia hartu’, disgústu edé-rra hártu, izán ‘atsekabe handia hartu,izan’, fálta edérra ín ‘falta handia egin, be-har handia izan’, húts edérra izán ‘huts, hu-tsune handia izan’, makúr edérra izán‘oker, zorigaitz handia izan’, 3- Mailaka-

tzailea, balio intentsiboa duena, biziki-renzentzuan; ez da ohikoa: Kánpwa xúri edérdjóxo. Cf. Lizarraga Elkanokoaren hau(JMESB, 405): «Batzuk ta geienak ematendirela munduari, Demonioari, ta aragiarigoiz ederr, atzendus, ta utzis Jangoikoaatzerat!» / edérra ín ad. (du) (esam.): Edé-rra ín djáuxute xúre ahíde zikín hórjek; cf.MAren hau: «Ederra in diakoxute osebai;sobera untsa gintuxun gu orai holako azin-daikin». Cf. lána ín / edérretaik eskapátuad. (da) (esam.) Ederretik, onetik libratu:Edérretaik eskápatjak txú, garbítzen al-baitzjén berén óto horrékin. Cf. haunditikeskapatu, haunditaik salbatu.

edergáilu iz. Apaingarria, edergailua,2- adond. Apaintzeko, edertzeko dagoena:Zéndako eztúxu jáunzten presént ináuxuneráztuna? Zértako náuxu?, Edérgailuta-ko?

edérki adond. Ongi, modu ederrean. Cf. Lu-zaideko gutunetako pasarte hau: «Apeze-txiare finitia ixie; orai garbitzeko. Bizikiederki gelditu dela erran dixie».

edertasún iz. Ederra denaren nolakotasuna.edértu ad. (da-du) Eder egin, edertu: Hólako

arrópekin etxí néska hórrek bére búrja so-béra edértzen!

édo junt. Edo: Gísatea édo béstea; góiz édo bé-ant azidénteat behártzixín izán ótwaikin.

edózein, edózoin det. eta izord. Edozein, zeinahi / edózein gísaz, edózoin gísaz lok.Nolanahi ere. Ikus zernái déla, zernái gí-saz.

egárri iz. Egarria: Zé egárrja után béro zikínhunékin / egárrjak zuhítja izán ad. (da)(esam.) Egarriak akabatzen egon: Gáitzekobérwa úxu tá egárrjak zuhítja núxu.

52

E

Page 62: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

egarrítu ad. (da-du) Egarria nabaritu: Marlúzaján díxit éta órai egarrítja núxu arrúnt.

egártsu iz. Gaztelaniazko ‘reseco’ da: Baíxitegártsu bát izigárrja!

égi iz. Egia: Égja érteko, áski akítja núxu.Égi iz. Ondarrolako Hégja etxeko nagusia.eginbide. Eskutitzetan ageri da, ‘eginbeharra,

betebeharra’ adieraz edo: «Arren heldu ni-tzauzu urte berri hun baten desiratzera,osagarri hun batekin eta Jinko hunaren la-guntza haundi batekin eginbide guzien be-har bezala betetzeko» (MA).

egjázki adond. Zinez, benetan: Egjázki bajétz!egóiki ad. Egón aditzaren aldaera hanpatua.

Ikus Iñigo & Salaberri & Zubiri (1995:292).

egoiljár, egoiljér iz. 1- Maizterra-edo: «Ezdiakixut erran zauxuten, X hunen etxianbaitzen, lehen estaian, bera erdikuan duxueta gainekuan bazixien egoilierra, eta juanziakoxu». Ikus etxetjár, 2- Turista: Luzái-den údan ánitz egoiljér izáiten díra.

egoitza iz. Satrustegik biltzen du (1969b: 18,95) Luzaideko etxeaz mintzatzean eta ‘es-tancia’ adiera ematen.

egón ad. (da) Egon. Mugaz hegoaldean bainofranko gutiago ibiltzen da Luzaiden, Ipa-rraldeko gainerateko hizkeretan bezala.Honen ordez ardurakoa da izán. Egón pe-rifrasi hauetan ibiltzen da, besteak beste:só egón, géldik egón, ló egón, jatzárrjanegón; hílik egón..., eta zenbait eguraldi hi-tzekin: askóri egón, denbóra edérraegón…e.a.

egonáldi iz. Nonbait ematen den denbora.egósi ad. (da-du) Egosi: Arrúltze egósjak, gátz

púxkatekin, máite txít izígarri.egoskín iz. Zerbait egosi ondoan gelditzen den

salda.egún, égun 1- iz. Eguna 2- adond. Gaur: Egún

góizeko bostóntan jéiki níz méndirat jwáite-ko, «Egun ekarri tixie ardiak behiti Azoleta-ko mendirat. Gure Ximonek etzixin geioutzi nahi, egunetik biharrea elur bat iten ahalbaitu» (MA); ikus gáur. Denbora adieraz-ten duten izenokin erakusle singularra erabildaiteke, aurretik zenbatzaile bat duenean,beste toki anitzetan bezala (Goizuetan beza-la, konparazione): Zonbáit egún húntan ériegóna núxu. Etxaidek (1989: 76) egún bés-

ta egúna dá dakar / égun bát árte adond.Aldizka, egun batean bai eta hurrengoan ez.Cf. MAren hau: «Eman diazkotxu pikuraketa biziki kausitu diakoxu, bana biziki flakoduxu. Orai emaiten diazkotxu berriz azkar-tzeko egun bat harte» / egúño. Cf. MArenhau: «Egon xite trankil; Jinko hunak nahibadu seurik oraiko ukaldi hau bezala, nehororoit ez delaik, ez luze ez, bi eguño aski ti-xit».

egúndaino éz adond. Inoiz ez (= sékula(n) éz,béine éz): Etzjáxu egúndaino holákoikgertátu / egúndainoko gúzjak, egúndai-noko gúzitaik (esam.) Kristorenak: Ilóbahórri útzi djázkotxo étxja tá egúndainokogúzjak ‘(gizon zaharrak) iloba horri etxeaeta ondasun guztiak utzi dizkio’, egúngoegúnjan zaldárer sártzen djéxute egúndai-noko gúzitaik! (behi eroen gaitza zelariksolasa).

egunún Egun on. –Egunún, –Baixurjé (baka-rra delarik, xuka) / –Egunún, -Baizurjé(bakarra delarik, zuka) / –Egunún, –Báiz-jerré (bat baino gehiago direlarik). Sa-trustegik (1969b: 43) hilerriko agur ederhau bildu zuen Joana Zihigoienetxengan-dik 1958an: «Jinkuak daiziela egun hun /hilak eta biziak, hemen zizten guziak. /Ziek gu bezala izanak / Gu ziek bezala be-harrak».

egúr (≠ zúr) iz. Egurra.egúr xehátzen aizán ad. (da), egúrra xehátu

ad. (du) Egurra txikitzen ari izan, egurratxikitu.

egúrketa ibíli, jwán ad. (da) Egur bila ibili,joan: Ojánjan ibíli ginén egúrketa.

egurrálde iz. Egurketa handia, egur multzohandia.

egurtéi iz. Egurtegia.egurtórnu iz. Egur zama. Ikus tórnu eta

záma.egwérdi iz. Eguerdia: Egwérditan jínen níz

zjéngana.Egwérri iz. Eguberri eguna: Egwérritan Lu-

záiden izánintzán. ABk normalean eguerriidazten du, baina pare bat aldiz gutxienezeguberri osoa ere badakar. Etxaidek (1989:75) egwérri jasotzen du.

Egwérri biamún iz. Eguberri biharamuna.MAk eguerri bihamuna darabil: «Atsal-

53

HIZTEGIA

Page 63: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

dian izan nuxu Bidartian, egun Eguerribihamuna baitzen».

Egwérrjak iz. Eguberriak, Gabonak: Egwérri-tan Luzáiden izánintzán.

ehai. Satrustegiren hitzak (1969b: 52) ongiulertu baditugu, ‘garia’-edo da, eho + gai-tik menturaz.

ehántzu iz. Lanerako gaitasuna edo: Gizón hó-rrek eztú báte ehántzwik láneko, ehántzugútiko gizóna dá. Izetak (1996: 74) enanzu‘enantzua, ahalmen handia’ dakar.

ého ad. (du) Eho. Etxaidek ere bildua zuen(1989: 310): ogjáin ehótzja.

ehule. Cf. ehúndu. Luzaideko arotzaren li-buruan eule agertzen da: «Beti euliancondia» ‘Betti ehulearen kontua’, Satrus-tegi (1969: 245).

ehún zenb. Honen eratorriak hauek dira: be-rreún, hirueún, laweún, bosteún, sejeún,zazpjeún, zortzjeún, beátzjeún. Satruste-gik (1963-64: 265) ameka eun ‘1.100’,amabi eun ‘1.200’…e.a. biltzen ditu,1.900 arte; salbuespen moduan dio ogei-tasei eun ‘2.600’ aditu duela. Guk ezdugu honelakorik biltzerik izan. Honda-rrekoa dela eta, izatekotz hogoitaseie(h)un beharko luke izan Luzaiden.Etxaidek éhun ‘ehun’ bildu zuen (1989:369) / ehún déurrjen zíztjan jwán ad.(da): Ehún dèurrjén zíztjan bàdjatzík úr-tjak! Ikus áirez áire jwán, áirez míla de-mónjo jwán / ehún púta ezpaúk, ez-páuzje… Sakrea da: Kásu ínen duzjé,ehún púta ezpáuzje ‘kasu eginen duzue,ehun deabru ez baduzue’. Baztanen ereerabiltzen da sakre hau / ehúna. Ehuna,bakoitzari ehun.

ehúndu ad. (du) Ehundu. ehúnka adlag. Ehunka.eihe. Etxaidek (1989: 193) éihja bildu zuen

‘ehe, lixiba’ adieraz.ejerzízjo [exerzízjo] iz. (espainoleko ejercicio-

tik), 1- Ariketa fisikoa, 2- Gogo jarduna. ekáin iz. Ekaina, ereiaroa: Ekáina baljátu be-

hár dú méndirat jwáiteko, góizik argítzenbáitu.

ekarri. Ikus kárri.ekípa iz. Kirol taldea (frantseseko équipe-tik):

Sokatíran bí ekípak tíraka ártzen txú bímutúrretaik.

éla interj. Etxe batean sartzeko baimena eska-tuz bezala erraten den hitza. Erantzunaai(n)tzina izaten da. Satrustegik (1963-64:267) hela! jasotzen du.

eláka, eléka adond. Berriketan / eláka, elékaaizán, hási ad. (da) Solasean, berriketanaritu, hasi: Maztéki hórjek gústu-gústjan áitxú eláka elgárrekilan.

elakári, elekári izond. Hiztuna, berriketaria:Zé elakárja dén erríntsa bérrja, denbóragúzja kalákan!

elakátu, elekátu ad. 1- (da) Berriketan ariizan: Elakátu núxu ámaikin, 2- (du) Nor-baitekin mintzatu. Ez da erraten eskwárazelakátu, eskwáraz mintzátu baizik. Nor-nork saileko aditza da: elakátu dját / elaká-tuixít ama. Cf. letretako pasarte hau:«Eduardo elekatu nixin; zien konpañan lauegun pasatu zitiela. Biziki kontent zela idu-ri zixin». Ikus mintzátu.

elapídja emán ad. (du) Norbaitek besteak be-raz gaizki mintzatzeko aukera, bide ema-tea. Satrustegik (1963-64: 263) ‘habladu-ría’ erranahia ematen dio.

elaska iz. Mintzatzeko manera drolea, solas-ñoa. Luzaideko gutunetan ageri da, behin:«Ageriko uxu falta, ba, Toloxan, harenelaska».

eldér iz. Lerdea: Eldérra darjóla jíntzúxun;xakúrra heldérra darjóla hélduxu. Ikushagún.

eldértzu izond. Lerdezua.éle 1- iz. Hitza, solasa; adiera gaitzesgarria du.

Bestela hítz ibiltzen da: Étxje éleike erránbilkúra gúzjan, 2- Elasturia, hitz jarioa: Zéélja dín hórrek! / déna élja izán ad. (da)(esam.): Hóri déna eljá úk ‘asko hitz egi-ten du, baina horretan gelditzen da’-edo dahau, !qué palique tiene! espainolez / éle ínad. (du) Solasa eman: Píto zikín hórrekeztjáxu aspáldjan éleik íten ‘pito zikin ho-rrek ez dit aspaldian solasik ematen’(xuka).

elegánki adond. Dotoreki: Elegánki bézti djá-xu hóri ‘dotoreki jantzirik doa hori’.

elegánt izond. Dotorea (frantseseko élégant-etik).

elexuritze iz. Satrustegik bilzen du (1963-64:263) eta honela definitzen: «Poner en clarolo que malas lenguas propalan».

54

LUZAIDEKO EUSKARAREN HIZTEGIA

Page 64: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

elezar. Satrustegik jasotzen du (1963-64: 263),eta ‘palabrota’ adiera ematen.

elgár izord. Elkar. Kúsiko íxju elgár. Satruste-gik (1969b: 83) etxean arduradunik ez delaadierazten duen erranairu hau bildu zuen:«Juan tirulí, denak elgar iduri». Guk tanti-rurí, bják elgár idúri bildu dugu, bi lagundirenean, eta tantirurí, dénak elgár idúrigehiago direnean. Biak edo denak berdin-tsuak direla erran nahi du.

elgár ezín ikúsi ad. (du) Elkar ezin ikusi. Sa-trustegik (1963-64: 263) elgar ezin ikusbiltzen du eta ‘elkar gorrotatu’ adiera ema-ten.

elgár hártu ad. (du) Satrustegik (1963-64:263) ‘ados jarri’ adiera ematen dio; ez di-rudi sobera ibiltzen denik. Ikus akór(t)izán.

elgárretátu ad. (da-du) Elkarretaratu, bildu.Gehiago juntátu ibiltzen da.

elíza iz. Eliza.elíza bórta iz. Eliza ataria.elizakuak hartu ad. (du) Hiltzeko zorian dau-

denei ematen zaizkien sakramentuak,jaunartzea bereziki. Gutunetan kausitudugu: «Bidondosare egon duxu biziki eri,Elizakuak, Oliadurak eta oro hartuik. Oraiiduri pollikiño dela, bana biotza eri dila bi-ziki, una lesión erran diexu medikiak»(MA).

elkór izond eta iz. Gorra: Gizón hóri érdi elkó-rra dá bána hálaré bíziki apál míntzo dá.Ikus sór.

elkordúra iz. Gorreria (behin baizik ez duguaditu).

elkorrérja iz. Gorreria. elkórtu ad. (da) Gortu.elórri iz. Elorria. Etxaidek (1989: 94) elhórria

biltzen du. Honelako multzorik (lh, nh sila-ba banatan) ez dugu sekulan aditu Luzai-den. Satrustegik dio (1969b: 11) elorri xu-ria eta elorri beltza bereizten direla.

éltze iz. Eltzea.eltzekari iz. Eltzekoa, eltzekaria; Satrustegik

biltzen du (1969b: 48).eltzeondóko iz. Eltzeburdina, eltzeei eusteko

ibiltzen zen burdinazko tresna.eltzestálgi iz. Eltze estalkia.elúntzi izond. Hitzontzia, berritsua: Háuxilík,

elúntzi hastjála!

eluntzikérja iz. Hitzontzikeria, berritsukeria:Etzakóxola káswik ín, hórjek eluntzikérjakbésteik etxú.

elúr iz. 1- Elurra: Elúrra zánpa-zánpa ai dík‘elurra mara-mara ari dik’. Ikus beldúrizán, ukán, 2- Elurtea; cf. MAren hauek:«Izan dixiu elur haundia eta gaixtua, luzazegon baita eta gainea karroina», «egunekarri tixie ardiak behiti Azoletako mendi-rat. Gure Ximonek etzixin geio utzi nahi,egunetik biharrea elur bat iten ahal baitu» /elur berri iz. Elur erori berria: «Mendianelur berria bazuxun; lehengo xaharrekerraiten zutela Ganderailu hotz negiamotz» (MA) / elúr bústi iz. Elur bustia /elúr xipíta iz. Elur maluta txikia / elúr za-páltza iz. Elur maluta: Zé elúr zapáltzak áitín! / elúr zipíta iz. Elur maluta txikiabaino handixeagoa / elúr eráuntsi iz. Elurerauntsia / elúrrín ad. (du) Elurra egin:Elúrrín díxi ánitz Ibañétan. Zenbait aldizpluralean ere erabiltzen da, beste eguraldihitz batzuk bezala: «Egun, igandia, bizikidenbora huna dixiu, bana izan tixiu bixikiegun txarrak, elurrak eta oro» (MA). Ikuselúrtu.

elúrtu ad. (du) Elurra egin: Gáu hártan izíga-rriko hótza íntzíxin éta biamúnjan eztítupuxkát éta beála elúrtu zíxin. Cf. eurítu.Ikus elúrrín.

emáile iz. Emailea, ematen duena.emáintsa iz. Emagina.emakume. Luzaiden ez da ibiltzen, baina

ABren gutunetan ageri da, behin besterikez bada ere.

emán ad. (du) 1- Eman: Ezpáxirá géldik egóitenemáin dauxút beharrondókwat, 2- Ezarri:Éta géro ítentzjén, sártzentzjén… leénik to-rroskátzentzjéntxaónaikín, géro emáiten-tzjéntxúrrjan éta emáitentzitzákon húra gai-nétik (F. Camino, Euskaltzaindia, 1999:110), 3- Bota: Éztjakoxót gátzik áski emánhúni.

emaxte gizon iz. Satrustegik (1969: 83) biltzendu: «Tienen un nombre despectivo para loshombres que queman demasiadas horas encasa, con abandono de las faenas del cam-po: emaxte gizon».

éme izond. eta iz. Emea, arra ez dena. Ikusurríxa.

55

HIZTEGIA

Page 65: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

eméki-eméki adond. Pixkanaka-pixkanaka.emendátu ad. (da-du) Berretu, gehitu: Botíge-

tan ardúra ibílizkjóz gúre sósa eztá ánitzemendátuko.

emokátu ad. (da) Bete-betea egon. Ikus bro-kátu eta fundikátu. Arbóla sagárrezemokátja úxu. Satrustegik (1963-64: 264,268) emokatu eta imokatu biltzen ditu eta‘lohiz zeharo zikindu’, ‘erabat zikindu’adiera ematen, baina, dakigula, hori fundi-kátu da Luzaiden. Beñat Dagorretek (Da-rricau, 2000: 87) ere Luzaideko adiera be-raz darabil: «Igan ziren ere Alfama auzora:jendez emokatua, etxeak batzuk besteengainean, Erdi Aroa eta arabiar hiriak gogo-ra emaiten baititu». Etxebarnek (1989: 95)igeltseroek gaztelaniaz manchar erratendutena adierazteko erabiltzen du, hots, pa-letarekin gotele zakar modukoa bota, pare-tara: «Eta huna nun egun batez ukaiten du-tan Esnausutik galdea eliza hura beharnuela dena emokatu edo zartatu. Lan aldeederra ba zen hor ere, eta aldamu egiten lanhaundia».

emozjonátu ad. (da-du). Améiketako sémjajíntzélaik áma emozjonátu zén izígarri.

emozjóne iz. Emozioa, zirrara.Enáut iz. Pekotxetako Enauténja-ko etxeko

nagusia; Enautésa iz. Enauténja-ko etxe-koandrea.

enbído iz. Musean erabiltzen den hitza.éne, enékin, enétako, éni... izord. Nire, nire-

kin, niretako, niri… Ikus ní.eneátu ad. (da) 1- Aspertu: Eníz zíneat jwáiten

gejénetan eneátzen bainíz, 2- Nazkatu edo,nekatu edo. Cf. MAren hau: «Bueno MªDolores gaizua, beharko dixit finitu, hasibainiz puxkat eneatzen».

enferméra iz. Erizaina (espainoleko enferme-ra-tik).

enganátu ad. (du) Tronpatu (biarnes-gaskoikoenganà-tik). Ikus tronpátu.

engóitik adond. Honezkero: Engóitik híl daté-ke (erdaraz desde ahora se habrá muertoerraten dute). Satrustegik (1981: 344) in-goitic bildu zuen eta MAk ere ingoitik du;ABk engontik ibili ohi du.

enkás Baldintzazko menderagailua da eta ba,balinba-rekin batean agertzen ohi da.Frantseseko en cas de-tik hartua dela irudi

du: Oséba enkás jíten báda errákoxu iha-kóitzjan dúla ardimóxtja. Cf. MAren pasar-teño hauek: «Emozionatu duxu, nigarra es-kapatu ziakoxu eta erran diaxu ixkiadezaxun Ameriketat eta enkas ez balinba-duxu adrezaik eman diaxu», «oraiko ustezjinen nuxu heldu den asteazkenian, heldubaita 9an, xuk erran bezala Montañesian.Enkas zerbait gerta baladi arte hortan tele-fona-ukaldi bat igorriko dixit, eta ziekegauza bera».

enkorgátu, enkorgátja izán ad. (da) Idortu,idortua egon, ezin kaka egin (frantsesekoengorger-etik, irudiz): Gúre hérrjan, léhenséurik, kabálak enkorgátzentzjélaik olígwaemáiten zéten purtzílotik, kakíntzezáten.

enpóildu ad. (du) Modu txarrean gastatu (gaz-telaniaz malgastar): Améiketan irázi sósgúzja enpóildu íxi. Satrustegik (1963-64:264) ‘atiborrarse’ dela dio, bai eta ere ‘pen-tzeetan sobera haunditua izateagatik etzan-da dagoen belarra’. Arruazuarraren lehenerranahi hori beste herri batzuetako (Goi-zuetakoa, konparazione) enpotu, enpo-enpo egin ‘entriparrarse’-ren adierakideadela irudi du.

entablatu, entaublatu ad. Luzaidekoa arotzakdarabil (Satrustegi, 1969: 137, 138, 139):«Tailu bat entablatu, eraztun berri bat»,«tailu bat entaublatu», «bi tailu entablatu,bat pezatu, bat aztala ezarri, bi tailu eraz-tun». Arruazuko euskaltzainak dio (ibid.,276) segari zurruntasuna eta gogortasunaematea dela.

enterraméndu iz. 1- Hileta elizkizuna,2- Ehorzketa. Ikus hilárjo.

enterrátu ad. (du) Lurperatu. Ikus ihórtzi.entráda iz. Txartela, saarrera: Kontsegítu dját

entrádat pilóta partídain ikústeko.entrama iz. Luzaideko arotzak darabil (Satrus-

tegi, 1969: 227, 249): «Sega entrama bat»,«entrama bat berria». Arruazukoak dio‘mordiente de los dientes de la sierra’ dela.

entrégu izond. Ausarta. Enúxu entrégu lán ho-rrén íteko ‘ez naiz trebe lan horren egitera’,‘ez naiz gai lan hori egiteko’. Satrustegik(1963-64: 264) ‘capaz, de mucha disposi-ción’ adiera ematen dio.

entsájo iz. Saioa, entsegua (gaztelaniako ensa-yo-tik). MAk darabil, behin: «Liturjia es-

56

LUZAIDEKO EUSKARAREN HIZTEGIA

Page 66: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

plikatu diauxu lehenik eta gero ensaiuakantuz» (MA).

entsaláda iz. Entsalada, barazkiz, olioz, gatzezeta ozpinez egindako nahasketa.

entseátu ad. (da) Saiatu: Entseátu níntzan sósgéjoin iráztea, bána undárrjan kánpwangeldítu níntzan láni(k) gábe.

entzuljér iz. Entzulea.entzún ad. (du) Entzun. Normalean méza

entzún erraten da: Méza entzún díxit égungóizjan. Bestela usaian áitu ibiltzen da(ikus sarrera hau), baina artetan entzún erebai.

epatítis iz. Hepatitisa, gibeleko eritasuna.epél izond. Epela: Áno háu epél dúxu, eztúxu

edáten ahál.epéldu ad. (da – du) Epeldu. Béro záxu, otói,

sálda háu bérriz, epéldu baitá puxkát.epér iz. Eperra.erakatxi. Luzaideko arotzak ibiltzen du (Sa-

trustegi, 1969). Arruazukoaren arabera‘añadir’, ‘empalmar’ da hitz honen erra-nahia (ikus lótu): «Are bat eracachiric»,«bi aizur eracachiric» (145). Usu aracachiere ibiltzen du arotzak.

erakustún iz. Erakusten, irakasten duena: Lu-záideko ddántzak ikási gintílaik ukán gíninerakustún bát izígarri húna.

erakútsi ad. (du) 1- Erakutsi: Erákus zakóxoháu anájai, éa zé idurítzentzakón, 2- Ira-katsi: Éne háur denbórako erríntseketzáuten báte úntsa erakústen, ník séurikenín já eré ikási.

erási ad. Zér dásak? ‘Zé míntzo híz?’, ‘¿quéleches dices?’. Satrustegik (1963-64: 264)‘revolver cuentos’, ‘chismorrear’, ‘decirtonterías’ adiera eman eta ondoan dio trin-kotako ibiltzen dela: Zer darasazu? ‘¿quéestás diciendo? Ikus erasjátu.

erasjátu ad. (du) Recriminar, reprender: Ámakerasjátu ík anája ‘amak erasiatu dik anaia;áitak erasjátu ník ni; apézak erasjátu zínháurra mézat behánt arribátu zélakotz.Ikus mokokátu.

eráuntsi iz. Zaparrada. Ikus elúr eráuntsi,euri erauntsi, hárri eráuntsi eta ortzántzeráuntsi. Laburra delarik burrústa edotarrapáta erraten zaio.

eráusi iz. Zaunka. Satrustegik (1963-64:264) erausi biltzen du eta ‘acometida de

perro’ dela dio, baina ez dugu uste hauzuzena den / eráusin ad. (du) Zaunkaegin: Eráusin djáuxu ‘zaunka egin digu’(xuka).

eráusika adond. Zaunkaka. Satrustegik (1963-64: 267) haunka ‘zaunka’ biltzen du; gukez dugu horrelakorik jasotzerik izan: Zakúrzár zikín horrék pástu íxi gáu gúzja eráusi-ka tá eztjáxu loítea útzi / eráusika aizánad. (da) Zaunkaka aritu.

eráuzi ad. (du) Gaztainak zuhaitzetik haga batezbota; gaztáina eráuzi sintagman ibiltzen da:Jéndja gaztáina eráuzten ibíltzen zúxun le-hén. Gaztelaniaz varear erraten diote. Cf.ABren hau: «Artuak bildu txiu biziki untsaaurten; gaztainaik etxiu bildu bate. Ze falta!Orai eztixie nehoke gaztaina erauzten aiza-nahi».

eraztún iz. Eraztuna. Luzaideko arotzak ardu-ra ibiltzen du, ‘burdinazko pieza biribila’adierarekin, antza (Satrustegi, 1969: 137,139, 181): «Tailu bat entablatu, eraztun be-rri bat», «bi tailu eraztun», «liña gatinaeraztun bat».

érbi iz. Erbia.erdaldún izond. eta iz. Erdalduna: «…lehenbi-

ziko astian nexkato gaztiak eta bestianemazteki erdaldunak, españolak eta gizoneskualdunak, eta mutiko gaztiak elgarre-kin, eta undarrik eskualdun emaztekiak etagizon españolak» (MA).

erdára iz. Erdara.érdi: 1- iz. Erdia, 2- ad. (da) Ume egin: Béhja

érdi úk ‘behia erdi(tu) da’; cf. MArenhauek: «Ardiak hemen tixiu, Andikoberri-ko bazkak tixiu, erdixiak tixiu» ‘ia-ia er-diak, ia-ia erdituak’, «in tixi biziki denborahunak; ardiak ja erdixe tuxu» / erdítik ínad. (du) Bitan zatitu, erdibitu.

erdíkala adond. Erdiraino, ontziekin: Kátxubáswát erdíkala húr ‘ekar ezaxu baso batur erdiraino beterik’.

erdízka 1- adond. Erdizka: Lán hóri eztúxufinítu, erdízka útzi úxu, 2- adond. Erdibana: Péntze hóri erdízka ín dú; Luzaide-ko arotzaren kontu liburuan «errezibitiaicazquia erdizca» dugu (Satrustegi, 1969:251), 3- iz. Luzaideko «ddantzetako»urrats baten izena. Ikus bíetan eta láwe-tan érdizka.

57

HIZTEGIA

Page 67: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

érdizka ta híru: Luzaideko «ddantzetako»urrats baten izena da. Ikus aitzineko sarrera.

eré. ré e lok. Ere. Aldaera osoa gutxitan ibil-tzen da, pertsona izenordain batzuekingehienbat, absolutiboan direlarik: Ní eré,hí eré, xú eré, zú eré, gú eré...e.a. Bestela,hitza bokalez bukatzen bada ré agertzenda: Alábaré, eskólaré, háriré, háuré, húra-ré, ‘hura ere’, kásiré úntsa kási dú ‘ikasiere ongi ikasi du’ oráiré. sémendakoré,‘Semeendako ere’. Hitza kontsonantez bu-katzen delarik e ibiltzen da: Báte ‘bat ere’,déuse ‘deus ere’, heméne ‘hemen ere’, hó-rre ‘hor ere’, neháte ‘inora ere’, níke ‘nikere’, xúke ‘xuk ere’.

eréin, erín (bigarren hau gehiago) ad. (du)Etxaidek ‘sembrar’ adieraz ereítja bilduzuen (1989: 104).

eréman, eremán ad. (du) Eraman; jwán ez daibiltzen, Etxeparerenganik hasita NafarroaBeherean agitzen denaz bestera, ‘eraman’adieraz (ikus Camino, 1997, 241). Bide be-retik, jín ez da ‘ekarri’ adieraz ibiltzen.

eremánki ad. Eréman aditzaren aldaera han-patua. Ikus Iñigo & Salaberri & Zubiri(1995: 292).

ergél izond. Zentzu edo adimen txikikoa, men-tsa, zozoa: Zé zozokérjak erráiten tín ergélhórrek!, etzakóxola káswik ín.

ergéldu ad. (da) Menstu, zozotu: Kúsja pla-xénta zúxun bíziki, bána horrékilan abjá-tuzkjóz arrúnt ergélduxú.

ergelkérja iz. Menskeria, tontakeria, zozokeria.éri iz. 1- Behatza. Ikus behátz eta kikíl sarre-

rak, 2- Gaixoa: Péjo éri dá egún. Ériháundi ‘gaixo larria: «X gaizua beti beza-latsu, zenbait aldiz mintzatzen dela kutsia,begiak zerratuik. Ze eri haundia, ez hila etaez bizi!»; éri xahár ‘aspaldidanik gaixodagoena’, ‘eri kronikoa’; cf. letretako hau:«Hil izan duxu Gaindola-Marttinoinekonausia, aspaldiko eri xaharra», «egun hilizan duxu Amallauneko etxekanderia, Ma-dalen, aspaldiko eri xaharra».

éri áire adond. Eriantza, erixko: Ttántta jwan-dén ástjan kúsi níxin tá éri áire zjáilaxún.Ikus eríska, eríxka.

éribehátz iz. Behatz lodia.érikikíl iz. Behatz txingarra. Ikus kikíl.

érimamól iz. Behatzaren mutur mamitsua (gaz-telaniaz ‘yema (del dedo)’). Ikus zángoma-mól.

ériméri adond. Erixka, pixka bat eri. erio iz. Herioa. MAk darabil: «Pena hartu duke-

zie andere horren hiltziaz, naiz ez nin eza-gutzen, anitz balio zina zukexun, bana erio-ak nehore ez errespetatzen, bana hurajuanike badukexu beste norbait segituko de-nik».

eríska, eríxka adond. Erixko, pixka bat eri:Eríska ibíli úxu ardúra. Ikus éri áire.

eritasún iz. Gaixotasuna.erítu ad. (da) Gaixotu: Alkátja erítuxú.-érja atziz. 1- Multzoa: Aisérja, gaztérja, gi-

zonérja, leherrérja, zibalérja (baina ez dazibal-en modukorik ibiltzen), zureri,2- Eritasuna, akatsa edo (ikus –kérja):Elkorrérja, eskasérja, gohorrérja, main-gérja, tirritérja, zaharrérja, zirinérja,3- Aurreko bien batuketa irudi duena:Girgillérja (baina ez dago girgill-en tan-kerakorik).

erjótze iz. Heriotza. MAk eriotze eta erio da-rabiltza, biak. Ikus erio.

érkin izán, egón ad. (da) Erditzeko puntuanegon: Xáxi bórdat zálu-zálja, béhja érkinbaitá. Izetak ere biltzen du Baztanen(1996: 76).

erlástu ad. (da) Marrantatu, eztarria urratu:Erlástja núk ‘ahotsik gabe nago’. Ikus ma-rrantátu.

erlastúra iz. Erláts-en eratorria da: Badjátzintzúrrjan kéntzen etzaitán erlastúrat. Sa-trustegik (1963-64: 264) erlatsdura ‘afo-nía’ dakar.

erláts adond. Ahotsik gabe / erláts izán ad.(da) Ahotsik gabe egon: Bárda sobéra kan-tátu níxin éta égun erláts núk. Ikus ma-rránta.

érle iz. Erlea.erlói iz. Erlojua, eskumuturrekoa edo pareta-

koa (cf. biarnes-gaskoiko arrelòdje etafrantseseko horloge). Ikus múntra.

erlúme iz. Erlearen kumea.ermáiru iz. Armairua: Léhen baginíxin alimá-

leko ermáiru zahár bát sukáldjan.ernári izán, egón ad. (da) Animaliek sabelean

umea izan. Ikus espeántxetan izán, egón.

58

LUZAIDEKO EUSKARAREN HIZTEGIA

Page 68: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

ernátu ad. (da) Ernatu, erne ibili: Érna ziztémutíkwak, béste gísan ez duzjé déus ínenmúndu húntan. Cf. MAren hau: «Aurten ezduxu bazkaria[i]n eremaiteare juaiten, niez bainiz juaiten. Alta, erna ordu lukexu».

érne 1- izond. Anitz mugitzen den pertsona,geldi egoten ez dena: Érnja dá zjén mutí-ko hóri, eztá lo egóiten djén horjétaik,2- adond. érne ibíli ad. (da) sintagmanibiltzen da: Góizetan érne ibíli behá úxuautobúsain hártzeko, zortzi óntan xúxenpásten baitá.

ernéta izond. eta iz. Errege-sagarra (biarnes-gaskoiko renét-etik?, frantseseko reinette-etik?).

-éro buk. Mailegu multxo txiki batean kausi-tzen dugu; ‘egilea’ edo ‘zaletasuna’ adie-razten du: Kloskero, putéro, saltséro, xiki-tero.

éro izond. eta iz. Eroa, zoroa: Maztéki érwa zéntá méndjan ibíltzentzén ortótzik, báita izí-garriko elúrretané.

erokérja iz. Erokeria, zorakeria.erolái izond. eta iz. Eroska: Hítz húnek eróska,

puxkát érwa errán náhi dú.erórgi iz. Herentzia, senipartea: Áita híltzen

délaik sémjak erórgi edérra bílduko íxi.eróri ad. (da) 1- Jausi, 2- Egokitu (loteria).

Ikus tokátu sarrera. «Jaz bezala errain da-koxu Don Jose Mari [era] Eguerriko lote-riatik billet bat hartuko din, erortzeko ilu-sionian» (AB).

eroríko iz. Eroria, erorikoa / eróriko át ín ad.(du) Erori bat egin «Politeneko Eloisekineegon nuxu atzo. Untsa duxu, bana egonaduxu hurare Fondazionian eroriko zenbaitinik» (MA).

erórtzeko mín iz. epilepsia. Barandiaranek(1974: 95) Donoztiriko erorteko min bil-tzen du eta ‘vertigo’ eta ‘epilepsia’ adierakematen dizkio.

erósi ad. (du) Erosi: Éne haurrídjak Donjáne-at jwáiten txú komisjónen ítea.

eróska izond. Eroantza, pixka bat eroa: Egún-go gáztjak frángo eróskak dirá dénak,ótwa hártu tá érwak bezála ibíltzen díra.Ikus erolái.

erostún iz. Eroslea: Agorríljan herríko botígakerostúnez iháurri izáiten díra.

erótu, ehótu ad. (da-du) Erotu, zoratu: Ehótjauxú hóri.

errábja iz. Amorrua: Ze errábja emán dán!‘Zer amorrua eman didan!’ / errabjátu ad.(da) Amorratu: Zakúr hóri errabjátja úxu.

errái iz. Erraia. Guk bihótzerrájak átea aditudugu, zerria hiltzean.

erráin iz. Ardien ipurdiaren gaineko aldea (cf.frantseseko rein). Hiztegi batuan Iparral-deko ‘giltzurruna’ adiera ematen zaio,baina Luzaiden ez da hori. Ikus giltxurrín.Ardiak bereizteko kolore izenekin erabil-tzen da: Ardi hórjek érrain blú txú. Ikusúzki sarrera. Barandiaranek (1974: 96)Donoztiriko erreinetako-mina ‘lumbago’dakar.

erráiteko manéra iz. Esamoldea. Ikus hiz-kúntzak / erráiteko manéran adlag. Esa-teko moduan, como quien dice: Larresóro-ko eskwára gúrja bezálakwa úxu,erráiteko manéran.

erráki iz. Errekia.errámu iz. Ereinotza / Errámu, Errámu egún

iz. Erramu eguna. Luzaideko arotzak (Sa-trustegi, 1969: 182) «condia einic erra-muz» ‘kontua eginik Erramu egunean’ da-kar. Gutunetan ere kausitzen dugu:«Pentsatzen ez ginilaik Erramu egunianpresentatu zituxun; meza nausirat juaitekoprestatzen ari ninduxun (…)» (AB).

Erramúnto iz. Pekotxetako Erramuntóinja-koetxeko jauna; Erramuntósa iz. Erramun-tóinja-ko etxekoandrea.

errán 1- ad. (du) Esan; errák, errán, errázu,erráxu ‘aizak’, ‘aizan’, ‘aizu’, ‘aixu’,2- Inoiz, aditza delarik, ‘aipatu’-edo adieradu eta instrumentala gobernatzen du:«Erraiten baituxu X-en ardiez, untsa tixiba, kontent tuxu, baina orai Y-en falta eza-gutzen» (MA) / ertékoik ez izán ad. (du)Eguraldiarekin erabiltzen da, ona dela, ke-xatzerik ez dela adierazteko: Denbóra hú-nek etxí ertékoik.

erranjak. Ikus errebañak.erránka adlag. Usaian zernái erránka aizán

esamoldean erabiltzen da: Zernái erránkaái dúk ahalgegábe hóri! Ikus zernái.

errápe iz. Errapea. Ikus érro / errápeko míniz. Behiek errapeetan duten eritasuna.

59

HIZTEGIA

Page 69: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

erráustja izán ad. (da) Leher eginik egon’.Egún gúzja lánjan ta orái erráustja núxu‘egun guzia lanean eta orain leher eginiknago’.

erráuts iz. Hautsa. Ikus háuts.errázgóra, errázgóiti adlag. Hankaz gora:

Errázgóra eróri nindúxun. Ikus pítoz gói-ti, pítoz góra sarrera.

érre ad. (da-du): Kozínan ái nintzálaik éskjaérre dút ‘sukaldatzen ari nintzenean eskuaerre dut’ / errétzeko bérwa aizán, ín. Ikusbéro.

erreálki adond. Zinez, benetan: Erreálki gizónhúna úxu hóri. Cf. Nicolas Politen hau (Sa-trustegi, 1987: 274): «Egia da malurosoriek bizi diren bitartian jaten dutela, eda-ten, irri egiten, libertitzen, munduko unta-sunez eta plazerrez gozatzen, eta gizonuros batzu iduri dutela; bana errealki diramiserable batzu (…)».

errebañak iz. / errebañak izan ad. (du). Bor-delek honela dakar (Satrustegi, 1965: 158):«Iruretan ogoi ta / Emeretzi urte / Trata-mendu oriek / Asirik badute; / Geroztik ter-mino bat / Guria in dute, / Gu afrontu gu-zien / Korrespondiente; / Errebañakbaitugu / Oray konpon bite». Arruazukoeuskaltzainak dio errebaña ‘norberarenpuska’ dela. Aintziburu & Etxarrenek(2002: 51) bertsoa sartzen dute, pixka bataldaturik: «Hiruetan hogei ta hemeretziurte / Tratamendu horiek hasirik badute /Geroztik termino bat gurea han dute / Guafrontu guzien korrespondiente / Erranyakbaitugu: orai konponbite» eta jarraianerranyak zer diren azaltzen: «“Erranyak”hitza ez dago euskal hiztegietan. Norbaitekeskukaldi bat egiten dizularik, ordainezzuk ere beharrorduan beste eskukaldi bateginen diozu. Baina beste gisa batetara ereordaintzen ahal duzu, zure ikustatea era-kusteko, hala nola opari bat eskainiz edoapairu bat edo beste zerbait. Ordaintze des-berdin horri zaio erraiten “erranyak”».Egia da erranyak ez dagoela hiztegietan,baina OEH-n errebaña biltzen da, Borde-len bertsoa eta Satrustegiren iruzkina bes-terik agertzen ez bada ere.

errebés 1- izond. Aldrebesa: Hóri mutíko erre-bésa úk. Ikus háize sarrera / errébesetik

emán, jó ad. (du) Zerbaiten ginberreko al-dearekin eman, jo. Cf. «atera zitzakon Bo-lokiko (i)turrian gatu itsusi bat marrumaka,eta iziturik gizona zeinatu zen eta (e)manzakon errebesetik makil ukaldi(a)» (Sa-trustegi, 1999: 498).

errebeskérja iz. Aldrebeskeria, okerkeria:Hargín horrén errebeskérjak etxít jasáitenál, etxí déus xúxen íten.

errebéski adond. Aldrebes, oker: Mutíko hóriarrúnt potrétagábja úxu, lán gúzjak erre-béski íten txí.

errebéstu ad. (da) Gúre mutíkwa léhen húnazén bána wái errebéstu záu arrúnt.

erreferra iz. Luzaideko arotzaren liburuanageri da (Satrustegi, 1969), baina ez daki-gu xuxen zer den, ferra mota zenbait edobestela: «Biferrac, bi erreferra» (155), «biasto erreferra» (162), «azaruan asia beierreferra bat sei ize» (165), «lau erreferra»(189).

erreferratu ad. (du). Ez da ferrátu-ren adiera-kidea eta ez dakigu xuxen erreferratzea zerzen, segur aski zer den ez dakigun erreferraezartzea: «beorra erreferraturic» (Satruste-gi, 1969: 167).

errefúsa izond. Erosleak ezin aukera ditzakeenardiak. Bestelakoei, erostunak aukeratzendituenei, háutak erraten zaie. Ikus jabal,jabel.

errefusátu ad. Ezetz erran (cf. gaskoiko arre-fusa eta frantseseko refuser). Cf. MArenhau: «Xure eta Dn Jose Maririn (sic) komi-tai errefusatzia ez baita aisa».

errége iz. Erregea.Errége, Errége egún: Errégetan elgárrekilan

izáin gítxu = Errége egúnjan elgárrekilanizáin gítxu. Luzaideko arotzak erreguezdarabil (Satrustegi, 1969: 148): «Erreguezcondiac ein».

erregebide iz. Errepidea. MAk darabil, behin,karretera-rekin batean. Ikus karretéra.

erregin iz. Erraina. Satrustegik (1969b: 68)erregina ‘nuera’ jaso zuen eta Etxaidek(1989: 222) erreãina. Guk ezin izan duguargitasunik erdietsi.

erregína iz. Erregina.erregu iz. Neurri bat, erregua. Luzaideko aro-

tzak darabil: «Errezibitia azitaco erregu batarto» (Satrustegi, 1969: 223).

60

LUZAIDEKO EUSKARAREN HIZTEGIA

Page 70: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

erreguerdi iz. Erreguaren erdia, neurria. Cf.Luzaideko arotzaren hau (Satrustegi, 1969:172): «Bi aldiz bi erregu erdi».

erréka iz. Erreka, ibaia. Luzaideko arotzak erebadarabil (Satrustegi, 1969: 197): «Eiaranbi egun garbizen errecain».

Erréka iz. Pekotxetako Erréka etxeko nagu-sia: Mizél Erréka, Errékako Mizél.

errekáitu iz. Tresna: Zé errekáitja hizán (bes-ténaz)! ‘!Qué elemento estás hecho!’, erre-káitu húna úxu hóri! Zaraitzun (Camino,1997: 619) ‘mandatua, esaterako norbaitilangunera eramaten zaion jana’ zen, hots,Uxueko companaje bera.

Errekálde iz. Gaindolako Errekaldéinja-konagusia.

errekésta iz. Arrakasta.erreklamátu ad. (du) Galdatu, erreklamatu

(frantseseko réclamer-etik edo gaztelania-ko reclamar-etik).

errekontrátu ad. (da-du) Aurkitu (frantsesekorencontrer-etik). Errekontrátu núxu Míkele-kin karríkan; errekontrátu íxit Mizél botí-gan.

errekóntru iz. Istripua edo. Erdarazko percan-ce-tik hurbil da: Zázte pollíkiño, errekón-trwik gabé; errekóntru háundi bát ukántzínótwaikin tá órdjan mutútu zén, geróztikeztá géjo mintzátu. Ikus azidénte.

Errekulúsa iz. Gainekoletako Errekulúsaetxeko nagusia.

errematixíma iz. Erreuma: Amátxi egóiten zú-xun errematixímaikin. MAk erromatisimadarabil: «Noizbait pasatu duxu, bana erro-matisima aurten hala duxu».

erremediatu ad. (du) Sendatu. MAren letrabatean kausitu dugu: «Arras eri egon txubiak. Gosta ziexu erremediatzia; orai untsatuxu».

erremédjo iz. Sendagaia: Léhen ibíltzen zutélaurín gazgábja erremédjotako, óllo kákai-kin nahásik, erredúren kóntra. MAk erre-mediotan ari (izan) du, hots, ‘botikak har-tzen ari izan’.

erremesiamendiak iz. Eskerrak, eskerrakematea (frantseseko remerciement-etik):«Mehexi zixin leheno igortzia erremesia-mendiak» (MA).

erremesiatu ad. (du) Eskerrak eman (frantsese-ko remercier-etik): «Beraz, anitz erremesia-

tzen zitut eta berrize zerbaitetan launtzenahal bazitut nitan kondatzen ahal duzu»(MA).

errénduka adond. Goiti botaka / erréndukaaizán ad. (da) Gora botatzen ari izan. Nor-malean góiti bótaka aizán erraten da, etainoiz errénduka aizán. Ikus góiti erréndu-ka aizán.

erreparazjóne iz. konponketa. Arrañaméndugehiago ibiltzen da.

errepáro, errapáro iz. lanerako jende anitzizatea: Hémen badéla errepáro! ‘jendeanitz dago hemen (lanean, lanerako)’.

errepartítu ad. (du) Banatu: Errepárti dezáunbizkótxa dénen ártjan.

errepikátu 1- ad. (da-du) Errepikatu, 2- izond.Esamolde honetan ere ibiltzen da: Gáixtoerrepikátja; Satrustegik (1963-64: 264)‘malo redomado’ itzultzen du.

errepóski adond. 1- Mantso, errepóski-erre-póski Mantso-mantso: Xáxi errepóski-errepóski, 2- Berandu. Cf. MAren pasar-teño hauek: «Nahiz erreposki, hastennuxu egun etsi-etsia xurekin lehenik etahasian hasi in behar tutan guzien aldeategiten», «Geio ezin egonez hasten nuxu,erraiteko aspaldi errezibitu nila xure letra,hainbeste berrikin eta nik beti bezala erre-poski».

errepóstu iz. Erantzuna / errepóstu emán,errepóstu ín ad. (du) Erantzun (ihardétsiere bai, baino gutxiago). Mugatzailedun for-ma ere erabiltzen da. Cf.: «Orai meza emai-ten dixie guri, jendiai buruz, eta meza ari de-laik behar txiu denek errepostiak eman»(AB). MAren eskutitzetan, behin, kontesta-tu agertzen da.

erreprótxu iz. Erdarazko reproche da (frantse-seko reproche-tik?) / erreprótxu ín ad.(du) Norbaiti zerbait leporatu edo.

erresa iz. Lehen xikorrarekin egiten zen ogibeltza (Satrustegi, 1969b: 54). Ikus xikór.

errespetátu ad. (du) Begiratu, errespetatu.errespétu iz. Begiramena, begirunea, errespe-

tua. Ikus kustáte.erréstaka, erréstan adond. Arrastaka / errés-

taka, erréstan eréman; erréstaka, errés-tan kárri ad. (du): Bilótaik hártu tá errés-tan erémantzíxin ganbárano, ófjano.

61

HIZTEGIA

Page 71: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

errésto iz. 1- Arrastoa: Átzo jíten ál níntxunbána eníxin gutízja erréstoike ‘atzo etor-tzen ahal ninduxun baina ez nixun gogoarrastorik ere’, 2- Oinkuntzea, arrastoa, az-tarna / errestua in ad. (du) Aztarna utzi:«Negia pasatu dixiu aski untsa, marrantazenbait, bana ez geiokoik; gripak in dixibere herrestua» (MA).

erretirátu ad. (da-du) 1- Etxera joan: Átzo afá-rja bagínin bána ní góizik erretirátu nín-tzan, 2- Pentsionatu, erretreta hartu: Oráijéndjak ahál bezáin gázteik erretirátzendíra.

erretíro iz. Erretreta.erretólika iz. Solas luze eta nekagarria.erréx izond. Erraza. Bakarrik izenondotzat

ibiltzen da eta, gainera, gehienetan aisétaerraten da.

erreximéta iz. Fruta dultzea (sagarrarena, ira-sagarrarena). Satrustegik (1963-64: 264,1969b: 57) erreximenta jasotzen du eta diodultzea gereziarena, aranarena nahiz saga-rrarena izan daitekeela.

errexítu ad. Satrustegik (1963-64: 264) ‘con-sentir, conformarse’ adiera ematen dio.Guk mína ezín erresítja íxit saéts húntan‘min jasanezina dixut saihets honetan’ bil-du dugu. Azkuek adiera desberdinak jaso-tzen ditu erresitu sarreran, herriaren arabe-ra: ‘moderatu’ (Erronkari), ‘hezi’(Oztibarre), ‘aurreztu’ (Zaraitzu).

errezelátu izond. Andeatua (biarnes-gaskoikorecelà, recellà ‘susmatu’-tik? OEH-n bil-tzen den errezelu-ren ‘défaut léger’, ‘infir-mité intérieure et cachée, restée a la suited’une maladie’-rekin lotua dateke Luzaide-ko adiera). Cf. MAren hau: «Errekako Do-mingore biziki gaizki eta Behorleiko nausiizanare ba. Aurten xahar eta errezelatiak ba-diatzitxu».

errezibítu ad. (du) Hartu, jaso (biarnes-gas-koiko recébe, arrecébe-tik?, gaztelaniakorecibir-etik? Ohart Axularrek ere ibiltzenzuela, eta beste askok ere bai): Errezibítuíxit xúre pakétta anítz bunbúnekin.

errínt iz. Maisua.erríntsa iz. Maistra.érro iz. 1- Erroa, zaina, 2- Errape muturra. Ikus

záil.

errobinéta iz. Iturria, kanila (frantseseko robi-net-etik): Ohártu núxu errobinétai húra es-kapátzen zákola.

errónda 1- iz. Erronda, edarialdia: Páha zákerróndat béden, urdé tupetáundja! ,2- izond. Biribila (frantseseko rond-etik):Errékan harrapátu ginín hárri errónda po-llít bát.

errosaar. Satrustegik biltzen du (1963-64: 264)eta ‘errapea’adiera ematen. Cf. zángosagár.

erróta iz. Gurpila (≠ ihára ‘errota’): Órgainerrótat hárri bát eróri dá.

errúle izond. eta iz. (Franko) erruten duena:Gúre óllo hórjek errúle gáitzak txú.

errún ad. (du) Errun, arrautza egin: Óllwakerrún dú; óllwak errún txí (‘errun ditixu)bóst arrúltze.

ertemaiak. Satrustegik biltzen du (1963-64:264) eta dio erdi behar duen edo erdi denemakumea zaintzeko lanak direla. Nola-nahi ere, orduko ia ez zela erabiltzen gehi-tzen du.

ertéro izond. Erdi eroa: Hóri ertéro bát uxú.ertór iz. Erretorea. Cf. pasarteño hau (Satrus-

tegi, 1981: 344): «Gure jaun ertorrak des-peitu gitixi». Ikus apez nausi.

ertsura iz. Herstura. Satrustegik (1963-64:265) biltzen du.

-ésa atziz. Bukaerako –a horrek erakustenduen bezala, femeninoak egiteko ibiltzenda beti, maiz etxe izenetan oinarriturikdaudenak: Agerrésa, Aitzurrésa, Aldatsé-sa, Altzonésa, Antxwisésa, Arjasésa,Artxésa, Atxwésa, Auntxainésa, Bartzelo-nésa, Benttésa, Bexinésa, Bidartésa, Bi-dondósa, Borddésa, Bordelésa, Borderré-sa, botigésa, Edarretésa, Enautésa,Ferranésa, Garnadésa, gwardjésa, Hargi-nésa, Inozentésa, Karrikaburúsa, Kiterjé-sa, Koxinésa, Kutzarrésa, Lapitzésa, La-sarrésa, Maatxetésa, Maestrúsa,Marjaurrésa, Martinésa, Okaztranésa,Paisésa, Pellósa, Putilésa – Puttilésa, To-loxésa, Urtxelésa, Xaparrésa, Xapitelésa,Xatanésa, Xehjésa, Xerosésa, Xualdésa,Xurginésa. Inoizka –sa dugu, ez –esa: Al-katésa, emáintsa, erríntsa (errínt < errientda maskulinoa), Xaindúsa. Maskulino ba-karra botigés dugu.

62

LUZAIDEKO EUSKARAREN HIZTEGIA

Page 72: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

eskáini ad. (du) Eskaini: Sósa frángo eskáinizáuten hát jwáiteatik bána hémen geldítugínen, hérrjan; lán húna eskáini zjákoxo-ten Donjánen bána etzíxin hártu náhi izán.Ikus ofreítu.

eskáinka adlag. 1- Eskainiz, 2- Mehatxuka.Gutunetan eskeinka agertzen da: «Hemeneanitz euri in dixi, egun egun huna duxu bi-ziki, bana egun guzia euria eskeinka»(MA) / eskáinka aizán ad. (da) Eskaintzenari izan: «Ora[i] baixiu ba ardi!, erosi tixieBuruxuringo Pelloin ardiak. Hor aspaldianXimoni eskeinka hari zitziakoxun» (MA).

eskáintza iz. Eskaintza. ABk eskeintza darabil:«Igandian besta pollita ginixin, apez beha-rrain eskeintzain ofreitzia gure Jinkuari;ono diakono uxu».

eskalapín iz. Eskalapoia. Ikus klóska.eskalapiníle iz. Eskalapoi egilea. Luzaideko

arotzaren kontu liburuan (Satrustegi, 1969:177) escalapineilia ageri da eta Satrustegikberak (1969b: 66) eskalapinailia jasozuen. Garmendiak (1969: 221) eskalapi-neilia dakar. Ikus kloskero.

eskalér, eskalérrak iz. Eskailera, eskailerak:Xáxi eskalerrér góiti / béiti.

eskalérpe iz. Eskaileraren azpikoa, zenbait al-diz itxia egoten dena; atea eta guzti izatendu batzuetan.

eskapátu ad. (da) ihes egin: Ohítzen núxu nólaaspáldi Segóvjatík préso átzu eskapátuzjén. Ikus edér eta háundi.

eskápu(ka) ibíli, jín, jwán ad. (da): Méndjanibíli zítxun eskápu(ka) zenbáit egúnez,bána undárrjan atzéman zítxjen.

eskasérja iz. Gabezia, eskasia. Satrustegik(1963-64: 265) ‘penuria, ‘estrechez’ adie-rak biltzen ditu.

éske ibíli, jin, jwán ad. (da) Eskean ibili, eto-rri, joan, batez ere eskaleek egiten dutena.Ikus gáldez.

eskéla iz. Eskela, norbait hil dela iragartzenduen egunkariko berria.

eskelári iz. Eskalea. Cf. txori baten izena denéuri-eskáilja.

eskér posp. Datiboa eskatzen du eta mugagabe-an nahiz pluralean ager daiteke: Xúri eskérerósi níxin étxja, eskérrak emán behár dáz-kitxut. Cf. hauek: «Gu denak untsa gitxu.Nike aspaldian etxit marrantaik eta eztulik

izan; biziki untsa nuxu Jinkuari eskerrak»(AB), «gu hemen oro untsa gira, Jinkoariesker eta araiz zieke hala kausitzen zizte de-nak» (MA) / eskermíla, eskermíla ánitz,eskérrak, mílesker. Eskerrak emateko era-biltzen dira. Ikus mértzianítz. ABk anitzeskermila, anitz eskermila anitz, eskermilaanitz, eskerrak, eskerrak anitz, mila esker,mila eskermila, milesker, milesker anitzibiltzen ditu. MAk, berriz, beste hauek:Anitz esker mila, eskermila, eskerrak, eske-rrak anitz. Cf. pasarte hauek: «Don JoseMari emain dazkotxu eskerrak anitz loteria-ko paperrain igortziaz, anitz eskermilaemain dazkotxu ene partez, tokatu izan ba-litzau horra jinen nintzala eskerren emaitea,eta zoin go[ho]tik!», «milesker anitz enepartez; sobera in dila atentzione horrenukaitia, eskermilain emaiteko» (AB). Inoizeskermila erran dio ABk, normalena, aitzi-neko adibidean ikus daitekeenez eman badaere: «Errain dakoxu eskermila; nik usaianbezala, izan dixit aski marranta azaruan».MAk eskerrak eman ibiltzen du, aditza sar-tzen duenean. ABk eskerrak emateko for-mula hauekin instrumentala (normalean),destinatiboa (behin) eta datiboa (behin) ibil-tzen ditu: «Bana edozein gisaz eni plazerhaundia in diaxu, biziki untsa ziztela, etaanitz eskermila igorri daxun bizkotxa hu-naz», «eskerrak emaiten dauzkitxut igo-rriak dazkiatxun letra guziendako», «bani-xin obligazione frango xuri ixkiatzeko, xureatentzione guzier eskerren emaiteko». MAkinstrumentala du horrelakoetan: «Bizikikontent jin tuxu; eskerrak anitz zien aten-tzione guzitaz eta ene parteze ba» / eskérttípja ín ad. (du) Grazia gutxi egin. Cf.MAren hau: «Beste mehe (t)xar horiek eniesker ttipia iten baitahate»/ eskérrakbi(h)úrtu ad. (du) Eskerrak eman. Bestelabi(h)úrtu ‘bihurritu’ adieraz ibiltzen da:Aztálbehárrja bi(h)úrtu zíxin mutíkwak; cf.Bordelen hau (Satrustegi, 1965: 34): «Ai-tamez gira oroitzen / Eta begiak bustitzen / Eztugulakotz aurkitzen; / Gure aurtasunean ba-zakiten / Hek gure ongi altxatzen, / Etsenpluonen emaiten, / Gutaz ziren urrikaltzen; /Eskerrak deztegu biurtzen» eta Manezaun-diren beste hau (1990: 379): «Atsoa, eskale

63

HIZTEGIA

Page 73: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

xahar okhitu bat zen, eman nakon bi sosekobat, eta eskerrak othoitz bathekin bihurtu zi-tuen...» / eskérrak emán ad. (du) Eskerrakbihurtu: Lánain harrápatzen laúndu zíxinéta eskérrak eman zjázkotxon bihótzetik.Manezaundik (1990: 37) eskerrak itzuli da-rabil.

eskóla iz. Eskola.eskolatei iz. Eskolak. Luzaideko arotzaren li-

buruan ageri da (Satrustegi, 1969: 193):«Escolateico labaa (sic) gatinaiquin be-rria».

eskórga iz. Orgattoa. Bestela karretílla erra-ten da.

ésku iz. Eskua.esku-aizkora iz. Luzaideko arotzak darabil

(Satrustegi, 1969: 188): «Esqu aizcora be-rri bat». Ikus aizkóra.

eskukáldi bát emán ad. (du) Lagundu: Eskú-kaldi bát emánakón laúntzeko. Cf. frantse-seko donner un coup de main. P. Narbai-tzek (1997: 57), halarik ere, eskukaldi (bat)egin darabil: «Bainan, zer ari niz? Auzogisa, bixtan da eskukaldi zonbaiten egiteratjoan behar nitzaiotela».

eskulárru iz. Eskularrua: Gáldu txít esku-lárrjak; jáuntzi txít eskulárrjak binpérrez.

eskumango. Satrustegik biltzen du (1963-64:265) eta ‘arrantza egiteko sarea’ adieraematen.

eskupilátu ad. (du) Eskuztatu: Etxít náhi botí-ga hórtako frwíta, arrúnt eskupilátwikatxikítzen baituté ‘ez dut nahi denda horre-tako fruta, arrunt ukitua, eskuztatua izatenbaitute’. Cf. eskustátu.

eskursjóne iz. Txangoa.eskús izán ad. (da) Zerbait egin gabe pasatu.

Eskús zuxún, bá, hóri ín gabéré. Satruste-gik (1963-64: 265) Ez gira eskus mutilikgabe ‘ezin dugu pasatu morroirik gabe’biltzen du.

eskustátu ad. (du) Zenbait aldiz ukitu: Árdihóri eskustátu íxit ernári dén ikústeko. Ikuseskupilátu.

eskwaldún izond. eta iz. Euskalduna: «…le-henbiziko astian nexkato gaztiak eta bes-tian emazteki erdaldunak, españolak etagizon eskualdunak, eta mutiko gaztiak el-garrekin, eta undarrik eskualdun emazte-kiak eta gizon españolak» (MA). Era mu-

gatuan eskwaldúna erraten da, ez Etxai-dek (1989: 258) nahi duen bezala eskwál-duná. Ikus nafartár.

eskwalduntasún iz. Euskalduntasuna.Éskwalérri iz. Euskal Herria.eskwára iz. Euskara.eskwín 1- iz. Eskuina: Európako léku gejéne-

tan eskwínetaik gidátzen dú ótwa, bána In-glatérran ezkérretaik jwáiten díra ,2- izond. Pilotan, futbolean edo beste zerbai-tetan eskuinarekin aritzen dena: Olaizólaanájak bják eskwínak díra.

eskwinaitzín, eskwinaintzín izond. Tresna batbi eskuekin hartzea, aitzinena eskuinaezartzen delarik: Belárretan ártzen gjélaikní arrestéljaikin béti eskwinaintzína núxu.Ikus ezkérraitzin, ezkérraintzin.

eskwingáin iz. Sos erresalbua: eskwingáinasósain izáitja dá. J. Etxepare medikuak etabeste idazle batzuek eskugain ibiltzendute, erdarazko ‘capital’ errateko. Cf. hau:«Boltsako tituluak, piran-piran ari dira ur-tzen. Ezinbertzearekin, armairu-xokoetakoazken eskugainak, alfer baitzauden han,gobernamenduko maileguak iretsi dauzki-gu» (J. Etxepare, 1996: 52).

eskwinukáldi iz. Eskuinkada (pilotan, futbole-an eta).

esnadún izond. Esne anitz ematen duen azien-da: Béhi esnadúna erósi dú gúk.

ésne iz. Esnea. Etxaidek (1989: 154) éznia bil-du zuen. Egia da guk jasotako hitzeko api-karia aski ahostundua dela, aldamenekosudurkariagatik, baina ez da, inola ere, biz-karkari ahostuna. Etxaidek berak gásnabiltzen du, ez *gázna / ésne emán ad. (du)Aziendek beren umeei esnea eman: «Ar-diek esne guti eta ari tuxu axurier esneemaiten» (MA) / ésnja emán ad. (du):Gúre béhjek áurten bíziki ésne gúti emándúte / ésnja hártu ad. (du) Ikus baruráu-tsi eta desajunátu / ésnja míndu ad. (da)Esnea ozpindu. Ikus míndu sarrera.

esnegáin iz. Esne gaina. Ikus gáin.esneketári iz. Esnea erostera etortzen dena.esneopíl iz. Flana, budina.esnúntzi iz. Esneontzia.espántu iz. Harrandia-edo da: Zé espántjak

ibíltzen tín hórrek! Salaberri Ibarrolakoak(1856: 57) ‘vanterie’ adiera ematen dio. Cf.

64

LUZAIDEKO EUSKARAREN HIZTEGIA

Page 74: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

Manezaundiren hau (1990: 69): «...kausi-tzen dute norbait, noiztenka, hiri haundi ba-tian izan berria, espantu gaitzetan ari denahaundikeriak kondatzen, hau eta hura ikhu-si dituela, eta denak hari so daudenak tetel-duak», edo beste hau: «–Debrien arima!Nahi dukana izanikan ere, hi beti kexu hiz,Manez. / –Ba, hori atsaldian hiauk ikusikouk, Pello; etzakala espantu haundirik in.Oraiko egunetan ustegabe gerthatzen ez de-nik ez duk» (1990: 28) / espántjak ibíli ad.(du): Eztú já eré bána zé espántjak ibíltzentín! Ikus ondoko bi sarrerak.

espàntuáundi izond. Ahoaundia: Hóri gizónespantuáundja. Cf. Baztango erranairu hau(Izeta, 1996: 208): «Gizon ttallak, espantuaundie». Ikus Kamino & Salaberri & Zubi-ri (2004: 322-323).

espántuka adond. Panparroikeriatan / espán-tuka aizán ad. (da) Panparroikeriatan ariizan: Hóri béti espántuka ártzen dúk ‘pan-parroikerian aritzen duk’.

españól 1- iz. eta izond. Espainola, Espainiakoa,2- iz. Gaztelania: «Orai arrosarioa beti espa-ñolez Elizan, bana etxian eskuaraz iten bai-tu, gaurre gure Frantxixak hala in baitu»(MA), 3- Gaztelaniaz mintzo dena: Españó-lek erráiten duténa, «…lehenbiziko astiannexkato gaztiak eta bestian emazteki erdal-dunak, españolak eta gizon eskualdunak, etamutiko gaztiak elgarrekin, eta undarrik es-kualdun emaztekiak eta gizon españolak»(MA),

espáre iz. Ezpara.espartín iz. Espartina.espeántxa iz. Itxaropena. Eskutitzetan espe-

rantxa agertzen da: «…eskuineko alderdiahartia omen, zangoa eta besua, bana polli-kiño omen duxu. Medikiak omen dixi es-perantxa sendatuko dela» (MA) / espeán-txa ukán ad. (du) Espero izan (usaianpertsonekin, baina gauzekin ere bai): Zúespeántxa zítut ‘zu espero zaitut’, hóri es-peántxa út ‘hori espero dut’, áma espeán-txa úte bazkáitea ‘ama espero dute bazkal-tzeko’. Cf., gainera, letretako pasartehauek: «Erten daxu Maria Alfaro esperan-txa xinila», «Bestaberritan esperantxa ixitbazkaitea Eloixa» (AB), «…udan lan anitzbaitute eta kasik hobe finituik solasa, bana

nik uste esperantxa tixie nexkatuain aita-amak egun zenbaitez bazkaitea» (MA).Beste erabilera hurbileko baina desberdin-xe pare bat ere bada: «Huntan gelditzennuxu. Xure berri hunen esperantxan, erre-zibituko tuxu gure familia guziain partezmilaka goraintziak» (AB), «artuake ba aur-ten, Amerikanua dixiu; artoalde ederrainesperantxa baixiu» (MA), «xure ikustekoesperantxan gaudela denak kontent, hau-rrake ba, eta jiteazkioz xato asteain pasa-tzeko esperantxan» (AB), «milaka gorain-tziak Dn Jose Mariri eta xu besarkatzenxitut bien partez biotzez, fite ikusteko es-perantxan» (MA) / espeántxetan izán,egón ad. (da-di) Haurdun egon: «Oro egontuxu eri. X esperantxetan dixie; kontenttuxu, arrazoinekin» (MA). Ikus ernáriizán, egón / esperantxa ekarri ad. (du)Itxaropena izan edo. MAk darabil, letra ba-tean: «Ageri zuxun haren solasetaik presta-tzen ari zela eta Esteban lehenbiziko ikusinineko ez nixin nik esperantxaik ekarri,bana hoin fite, bana eri haundia baitzen».

espezjalísta iz. Mediku espezialista.esplamia iz. Satrustegik (1969b: 95) biltzen du

eta honela azaltzen: «Corte achaflanado enel hueco resultante de ventanas y puertasabiertas en muros muy gruesos».

esplikátu ad. (du) Azaldu: «Liturjia esplikatudiauxu lehenik eta gero ensaiua kantuz»(MA).

espós iz. Senar edo emaztea / espós izán ad.(da) Ezkondu: Héldu dén igándjan Ferránjota Aña espós txú ‘heldu den igandean Fe-rranddo eta Aña ezkontzen dira’. Luzaide-ko gutunetan espos eguna ‘ezkonteguna’agertzen da / esposátu ad. (da) Ikus ez-kóndu.

esprés adond. 1- Propio, berariaz: Esprés jín-núk híre kústea; «Pentsatzen dixit ingoitikarrunt berantetsia xirela xure letrain erre-postia, bana espres egon nuxu, bainakinbaxinila Luzaidetik berri frango» (MA);cf. esprésuki, 2- Txantxetan: Esprés ái dáhóri, ez serjóski.

esprésuki adond. Propio, berariaz: Esprésukijínnúk híre kústea. Ikus esprés.

estagorri. Satrustegik (1963-64: 265) ‘heste-gorria’ adiera ematen dio, baina Luzaiden

65

HIZTEGIA

Page 75: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

guk ez dugu jasotzerik izan. Izatekotz her-tze-, hertza- behar luke izan.

estái iz. Solairua (biarnes-gaskoiko estàdje-tik?): Ni lánjan ártzeníz zazpigárren está-jan.

estakúru iz. Aitzakia / estakúru ezárri ad.(du) Aitzakia paratu. Eskutitzetan zenbaitaldiz ‘erreprotxu’, ‘kexa’ edo menturaz‘arazoa’ adiera ematen zaiola irudi du:«Gaizua! Haren estakuriak finitu txu. Oraigizonain hiltzia etxu deuse! Besteik etxuaitzen» (AB), «Peiore estakuriak ba, banabere eginbidetan zintzo», «batere ez diaki-xut ze estakuru ezarri behar dauxutan,hoinbeste denbora ixkiatzeko egoitiaz»(MA). Ikus kulísa.

estalázi ad. (du) Estalarazi, emeari arra eman:Béhi adarmótxa susára dá, behár dú esta-lázi. Luzaideko arotzak forma osoa erabil-tzen du (Satrustegi, 1969: 194): «miga es-talarazi apirilian», «beia estalaraziapirilian», «beia estalarazi urtarrilian».

estálgi iz. Estalkia. Ikus etxestalgi, lejór, ma-hajestálgi eta ofestálgi.

estáli ad. (du) Estalkia ezarri, estali. Satruste-gik (1969b: 41) igarkizun hau bildu zuen:«Egun guzian kakiten eta atsian bere kakazestalzen» (sic, sua). Ikus tapátu.

estazjóne iz. 1- Tren geltokia. Ikus gára, 2- Gu-rutzebideko estazioa: «Garizuma guzian ba-tixiu estazioniak asteazken eta ortzialetan,eta jendia frango untsa segitzen duxu: atse-ko zazpitan uxu eta segidan meza» (MA).

estekátu ad. (du) Soka batekin-edo lotu (≠lótu): Estékazkitxú zapétak. Ikus kórda.

ésti interj. Behiei gibelerat joateko erraten zaie-na.

estimátu ad. (du) Eskertu: Ánitz estimátzen dúgurékilán izán duzún atentzjónja. Satruste-gik dioenez (1969: 277), Luzaideko aro-tzak ‘tasar’ adierarekin darabil aditz hau:«Garraldat ernauti beia emanic umiac erdizsei urteindaco iru urtetan umiac estima tes-tiguac borderre cristobal macharde».

estómaka iz. Urdaila (cf. biarnes-gaskoiko es-toumàc). Cf. MAren hau: «X-re egun ope-ratu behar zutela; hunek berriz estomakanzila arrangura».

estonátu ad. (da) Harritu: Estonátwik egón‘harriturik egon’; eztá estonátzeko ‘ez daharritzeko’. Ikus harrítu.

estrena iz. Presenta, oparia (cf. biarnesezkoestrée). Gutun batean ageri da: «Bi mila li-bera emaiten dakotela eguneko eta bestemila liberakoat biltzen dila estrenetaikerran diaxu asteartian» (MA).

estu artu ad. (du), estu ibili ad. (da). Satruste-gik (1963-64: 265) jasotzen ditu, baina ezdira Luzaiden ibiltzen.

estudjánt iz. eta izond. Ikaslea, ikaszalea(biarnesetik? Cf. estudia, studiar, estudeyahizkera honetan).

estudjátu ad. (du) Ikasi, estudiatu (espainole-ko estudiar-etik irudi duenez; cf., hala ere,estudjánt).

-éta, -kéta atziz. 1- Garaia adierazten du, iru-diz, urríta (< urrieta) ‘larrazkena’, ‘udaz-kena’ hitzean, 2- Toki-ugaritasuna: Améri-keta – Ameikéta, ilarríta, Azoléta,Ganikólta, Lézta, Pekotxéta…e.a., 3- Ekin-tza, jarduera: Gogwéta, jostéta, pentsaké-ta, xintxukéta, xurikéta – xwikéta. Ikus–kéta.

éta, tá 1- Emendiozko juntagailu eta lokailua;2- Zera, pentsatzeko makulua: Errántzja-koxón etá… jwán behartzíla béste hérrihártara; etxéko arrópa xúri gúzjak etá…xuítzentzjén bátjan (F. Camino, Euskal-tzaindia, 1999: 110)

etendúra iz. Hernia.etsái iz. 1- Etsaia, 2- Behatz bixarra.etsaikérja iz. Deabrukeria (ikus deurruké-

rja). Zerbait gaizki ateratzen zaigularikerabiltzen den hitza. Erdarazko ‘contra-tiempo’-tik hurbil dago: Háu etsáikerja!Háutsi zják ótwa gejénik behár nílaik.

etsáitu ad. (da) Etsaitu, etsai bihurtu.etsénplu iz. Adibidea / etsénplu, etsénplia

emán ad. (du) (espainoleko dar ejemplo-tik edo frantseseko donner l’exemple-tik):Áitain lána dá séme-aláber etsénplu hú-nain emáitja; cf., gainera, Bordelen hau(Satrustegi, 1965: 34): «Ait-amez giraoroitzen / Eta begiak bustitzen / Ez tugula-kotz aurkitzen; / Gure aurtasunean bazaki-ten / Hek gure ongi altxatzen, / Etsenpluonen emaiten, / Gutaz ziren urrikaltzen; /Eskerrak deztegu biurtzen» eta Manezaun-

66

LUZAIDEKO EUSKARAREN HIZTEGIA

Page 76: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

diren beste hau (1990: 235) «Zé ikhusbideedo etsenplua emaiten daukuten mendiezbertze aldeko eskualdunek» / etsénpluhártu ad. (du) (gaztelaniako tomar ejem-plo-tik hain segur ere): «Gaixua ama fami-liako huna zuxun; oraiko anitz amek beharlikexie etsenplu hartu» (MA). Cf. Bordelenadibide hau (Satrustegi, 1965: 189):«…Hetaz oroiturik / Gauden doluturik, /Umiliaturik, / Etsenplu arturik, / Noiznahipartitzeko / Lur triste huntarik».

étsi-étsja adond. Gure berriemaileak ‘fite’adiera eman zion. Cf. MAren pasarte hau:«Nahiz erreposki, hasten nuxu egun etsi-etsia xurekin lehenik eta hasian hasi in be-har tutan guzien aldeat egiten» / étsja hár-tu ad. (du) Etsia hartu, amore eman. Cf.pasarteño hauek: «Etxinezake sinets ze bi-sitak izana[k] tin; bazitxin adixkidiake,gaizua!, eta ono iduri sendatu behar diela!Etxi ez etsia aisa hartzen» (AB), «X geruoeta apaltxoño; ja orai iduri dixi etsia hartudila. Jinko hunak sobera sofritu gabe ere-man baleza, gaixua» (MA).

etsítja izán ad. (da) 1- Etsita egon, 2- Aspertu:Etsítja núxu béa egóitez ‘arrunt aspertuanago esperoan egoteaz’, 3- Sinetsirik egon.Cf. letretako pasarteño hau: «X-i etzakote-la telefonatu hain [t]seur ofeat juanak zire-lakuan, eta ono sukaldian hatzeman! Etsi-tiak zirela etziela juain duaike. Biziki untsahatzeman duztela biak, denak kontent»(AB). Alegia, ‘etsiak, sinetsiak, komentzi-tuak zirela ez zirela joanen dirudienez’.

etxálde iz. Etxea eta honen funts, ondasunguztiak.

Etxáundi iz. Azoletan den Etxáundja-ko nagu-sia arrunki, baina bertako beste norbait ereizan daiteke, partikulazki aitzinetik izenaezartzen bada; Etxaundísa iz. Etxáundja-ko etxekoandrea. MAk Etxandirat,Etxaundikuak, Etxeaundirat, Etxeaundi-kuek darabiltza, eta ABk Etxeaundi ‘Etxe-aundiri’, Etxeaundiko Peio.

étxe iz. Etxea. Satrustegiren arabera ‘familia’adierazteko etxekoak erraten da (1969b: 67)/ etxéño iz. Etxe txikia / etxéxka iz. Etxe-txoa.

etxeaintzin. Satrustegik (1963-64: 256,1969b: 96) etxe aintzina, etxeaintzina ‘fa-chada principal’ biltzen du.

etxealda in ad. (du) Etxealdaira egin. ABk era-biltzen du: «Mari Sarrike in dixie etxealda;atzo in dixie». Larresoron álda in erratenda (Epelde, 2003: 230).

Etxebérri iz. Karrikako Etxebérrja-ko nagu-sia; Etxeberrísa iz. Etxebérrja-ko etxeko-andrea.

etxegiél, étxe gielekálde iz. Etxearen atzekoaldea.

etxekandére iz. Etxekoandrea: Xaparrékoetxekandérja záutzen díxit.

etxékoz etxéko adond. Etxekoak bakarrik, etxebarrenean, etxeko gauzekin: Eztéjak ín gín-tin etxékoz etxéko, bakárrik famíljakwak gínen; kabálak behár txú etxékoz etxékobazkátu, kanpótik erósiz aizán gábe. Cf.Larreren hau (2001: 219): «Erasia marma-rika batzu bai eginen ziozkan Margaritakbere kusi apezari, bizia baitzen, bainanetxekoz etxeko egiten diren heietarik, osa-garriaren biltzeko, erraiten den bezala(…)», edo Aintziburu & Etxarrenen bestehau (2002: 185): «Ez zen lehengo denbore-tan oraingo garbikari errautsik, baina gureaitzinekoek bazekiten nola egin, etxekozetxeko, gauzen garbitzeko, nolanahika an-deatu gabe».

etxeparetak iz. Etxearen kanpoko murruak di-rela dio Satrustegik (1969b: 96).

etxestalgi iz. Satrustegik (1969b: 96) ‘estalkia,eraikin baten teilatua’ adiera ematen dio.ikus estálgi.

etxetjár iz. Maizterra. Ikus egoiljár, egoiljér.etxezáin iz. Etxezaina, etxe zaintzen gelditzen

dena: «X-n bestan ni etxezain ninduxun,guardier jatea emaiteko» (MA).

etxiki ad. Irazeki. Luzaideko arotzak biltzendu (Satrustegi, 1969: 182): «Bi burdinaarrosina echiquizeco».

etxóla iz. Mendiko eraikuntza ttipia, partiku-lazki artzainek ibiltzen dutena: Méndjanibíli ginélaik sártu gíntxun etxólatjan.

etzán ad. (da) 1- Etzan: Ostátjan zélaik tren-petxártu zén éta lúrrjan etzán, 2- Oheratu:Égun akítja núxu tá etzáin núxu góizik. B.Etxeparek (1980 [1545]: 14) etzitian da-

67

HIZTEGIA

Page 77: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

kar; Salaberri Ibarrolakoak (1856: 59)etzan biltzen du.

etzángi iz. Etzauntza.étzi adond. Etzi.etzidámu adond. Etziren ondoko eguna.éuri iz. Euria / éuri eskáile iz. Txori baten izena

da / euri erauntsi iz. MAk darabil: «Altaaurten iten dixi aski bero; egun in dixi eurierauntsi bat, bana bazterrak idortiak tuxu».Eskuarki euriarena delarik eráuntsi erratea-rekin aski da / éuri xórta iz. Euri tanta:Etxétik átea nizálaik éuri xórtatzú hási txí.Ikus xórta / eurín ad. (du) Euria egin: Os-tjan eurín dú ánitz / éurja aizán ad. (du)Euria ari izan: Éurja ái díxi jéutsala; «Juanegun batzuz in tixi izigarriko beruak etaorai, atzo eta egun, jeuts ahala euria aridixi». Eskutitzetan mugagabean ere agerida, inoizka: «Atsalde guzia haize eta euri aridixi, eta ez nuxu menturatu, hainbeste errai-ten diaxute kasu iteko», «egun izigarrikodenbora (t)xarra dixiu, euri eta hortzantz ti-rala goiz guzia» (MA) / éurjak ín: Jwandén primadéran izígarriko éurjak íntzítinhémen.

eurítu ad. (du) Euri egin: Beldúr núxu ez ótedín eurítuko, izígarri ilún baitó ‘Beldurnauxu ez ote duen euria eginen, izugarriilun baitago’.

euríxka iz. Langarraren eta euriaren artekoa /euríxka aizán ad. (da) Langarraren eta eu-riaren arteko zerbait ari izan.

ez- aurriz. Gabezia, kontrakotasuna adieraz-ten du: Ezazóla, ezdéus – eztéus, ezúntsa.Ikus des-.

éz 1- adond. Ez, 2- iz. Eza, falta. Apostu egite-rakoan, ez + aditz jokatua + -la ibiltzen da:–Eztákixula nóla érten dén «supurar» es-kwáraz! –Éz, aiséz, kárri érten dúxu / ézoixó (xuka), éztó (zuka); baitóren kontra-koa da: –Hítz hóri etxú Luzáiden ibíltzen–Éz oixó, ibiligábe!; –Hítz hóri eztá Luzái-den ibíltzen; –Eztó! / ez óte: –Etxít hérrihórta géjo jwán behár! –Ez óte? / éza emánad. (du) Ezetz erran. Cf. pasarteño hau:«Izan nuxu beste bi atsaldez bakarriknihaur. X-k nahi zixin Y, bana eza eman za-kola» (MA) / éza. Hau ez adizlagunarengalderetako era da: –Heméntik aitzína etxúarrosárjoik izáin, –Ezá? Cf. bajá / ezpádai-

teké ezdáiteke, ezpádaiteké eztáiteké; ez-pádaiteké ezdjáitekexú, ezpádaiteké ezt-jáitekexú; ezpádaiteké ezdjáitekek/n, ez-pádaiteké eztjáitekek/n Ezin bada, ezinda, ezin bada ezin duk/n’, ezin bada, ezinduxu (esam.).

ezagutu, ezautu. Ikus záutu.ezazól izond. Axolagabea: Eztút horrékin jéusé

jakínáhi, arrúnt ezazóla baitá! Ikus axola-gábe.

ezdéus, eztéus izond. Deustako balio ez duen,ona ez den pertsona: Ezdéus aláina!, ez-déusa aláin ezdéusa! Ikus Kamino & Sala-berri & Zubiri (2004: 323).

ezétz ezetz: Galdínakón éa nái zín ésne xórtattá ezétz errántzán.

ezeztátu ad. (da) Deuseztatu: Márka ín núnbaitéta dénboraikin ezeztátzen dúxu. Satruste-gik (1963-64: 265) ‘kikildu’ adiera ematendio; guk ez dugu horrelakorik jasotzerikizan.

ezín iz. Ezina, ezintasuna / ezín izán ad. (da-du) Ahalik ez izan: Ezín sártuz ibíligintxún; ezín ín níxin (= enín ín ál izán),ezín jwán níntxun (= eníntzan jwán álizán). Baina ezin dut egin edo ezin naizjoan-en modukorik ez da ibiltzen.

ezinján iz. Jateko gogorik ez izatea: Ezínjánaíxit ‘ez dut apetiturik’. Satrustegik (1963-64: 265) ‘inapetencia’ dela dio, eta erranai-re hau biltzen du: Goseak ez du neore hil-tzen; ezin janak hiltzen du jendea.

ezkaátze iz. Ezkaratza.ezkábi iz. Ezkabia, larruaren eritasuna. Sa-

trustegik hau bildu zuen (1969b: 40):«Sarnafera, huna barnera gaistoa kanpo-ra! / Arto ta ogia Espaiñiara, ezkabiaFrantziara». Irudi du Sarnafera hori, edohorren lehen partea behintzat, ez dabilelabiziki urrun ezkabia-tik.

ezkér 1- iz. Ezkerra, eskuinaren kontrakoa,2- izond. Ezkertia. Ikus eskwín.

ezkerraitzín, ezkerraintzín izond. Tresna batbi eskuekin hartzea, aitzinenik ezkerraezartzen delarik. Ikus eskwinaitzín, es-kwinaintzín: Ní ezkerraitzína níz, bánaanája eskwinaintzína, xíxpaikin.

ezkerrajén iz. Landare igokaria.ezkerrukáldi iz. Ezkerkada (pilotan eta).ezkíla iz. Ezkila.

68

LUZAIDEKO EUSKARAREN HIZTEGIA

Page 78: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

ézko iz. Argizaria (gaia). Satrustegik (1969b:43) bela biltzen du: «Bela benedikatu, guzuri gomendatu». Ikus tórtxa.

ezkóndu ad. (da) Ezkondu: Denbóraz gizónzahárrak, sós bátzo bazúzten, néska gázte-kin ezkóntzentzjén zomáit aldíz. Espósizán eta esposátu ere ibiltzen dira.

ezkóntza iz. Ezkontza.ezkúr iz. Haritzaren fruitua.ezpáin iz. Ezpaina / ezpáinak lehértu ad. (da)

Ezpainetan ebakiak egin. Ikus mándo.ezpáta iz. Ezpata.ezteiljár iz. Ezteikidea: Éne kúsjain eztéjetan

ehún báno géjo eztéiljar bazúxun.eztéjak iz. Ezkondu ondoko oturuntza ugaria.eztén iz. Eztena.eztera iz. Luzaideko arotzak darabil, behin (Sa-

trustegi, 1969: 230): «Eztera arriñatu». Iru-di du ‘eztera’, ‘geztera’ dela, menturaz ‘zo-rroztarria’ adiera duena, baina errotarekinlotutako hitza ere izan daiteke. Ikus OEH.

ézti 1- iz. Eztia, 2- izond. Goxoa, lasaia: Áitagizón éztja zúxun.

eztíka, sagár eztíka izond. Sagar mota bat, ez-tia dena, hori-gorria: Sagár hóri eztíka úxu.

eztítu ad. (da-du) 1- Eztitu, norbaitek edo zer-baitek gogortasuna galdu, 2- Epeldu: Eztí-tu íxi puxkat, eztúxu góizjan bezánbat hótz.

eztúl iz. Eztula. Cf. MAren hau: «AnastasiaBidartekuare gripaikin zuxun. Izan nindu-xun; jeikia zuxun. Harek etzixin eztulik;nik eztul haundia izan dixit eta burukomina» / eztúlín ad. (du) Eztul egin.

eztúlka aizán ad. (da) Eztulka ari izan.ezúntsa, ezúntsaz adond. Ezongi(an), ondoe-

zik: Ezúntsa(z) zón Kattín átzo. Cf. letreta-ko pasarte hauek: «Heke egon diela ezun-tsaz gaitzeko marranta eta gripa[ikin],haurrake biziki eri; orai denak untsa diela»,«egonuxu bi ilaite pastuik ezuntsaz. Oraiiduri ziaxu puskat hobekitzen ari nizala;bestiak denak untsa txu» (AB).

69

HIZTEGIA

Page 79: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

fabóre iz. Mesedea. ABk fagore darabil. Beste-la, beste hizkera batzuetako faborez ‘mese-dez’ adierazteko otói erraten da. B. Etxepa-rek ere fabore darabil, pare bat aldiz (1980[1545]: 4, 114): «Bere lengoaie propriarenfaboretan» ‘bere hizkuntzaren defentsan’,«emazten fabore» ‘emaztekien defentsan’.

fallituik utzi ad. (du) Ahul utzi (frantsesekofaillir-etik?).

fálta iz. 1- Gabezia, eskasia. Normalean geni-tiboa eskatzen du; ikus éz, 2- Pilota jokoanibiltzen den hitza, 3- Hobena, errua / fálta(edérra) ín ad. (du) Beharrezkoa izan(gaztelaniako hacer (buena) falta-tik):«Alta, zenbait aldiz bano falta gutio itendixi» (MA) / fálta izán ad. (da-du) Eskasizan: Árdi bát fálta dút, «oraire Luzaidenetxu meza sariak falta izain» (AB), «ez di-xie deusen faltaik» (MA) / fálta záutu ad.(du) Falta nabaritu, faltan bota; genitiboaeskatzen du: Léhen anítz pipátzen nín, étagéro útzi, bána bazkálondwan harén fáltazáutzen dút óno.

faltátu ad. (du) Besteren aitzinean gaizki gel-ditu (gaztelaniako faltar-etik). Cf. pasarte-ño hau: «Nik pentsatzen nixin nehontikeahal baxinin ez xinila faltatuko; nik penanixin ez ikustiaz, bana Ximoni ez niakoxunekendu nahi, bere Pelo baitzen» (MA).

fáltsu izond. Fidagarria ez dena: Húra bizíkifáltsja úxu, etxitéla fída hártaz! / urdíabezáin fáltsja izán ad. (da) (esam.)Arrunt faltsua izan, arrunt zuria izan: Ur-día bezáin fáltsjak túk hórjek, ehíz hétazfidátzen ál!

faltsukérja iz. Faltsua denak egiten duen mal-tzurkeria: Hórrek erráiten tín gúzjak fal-tsukérjak túk, etzjakók já eré sinésten ál!

famátu 1- izond. Ospetsua, 2- ad. (du) Jende-ak erran: «X famatzen dixie Y-in alaba Z-ikin» ‘Jendeak erraten du X Y-ren alaba Z-rekin ateratzen dela’.

famílja iz. Sendia (gaztelaniako familia-tik,irudi duenez).

familjátu ad. (da) Familia egin edo izan, ez-kondu-eta haurrak ukan.

fanfarrón iz. Harroputza. Ikus urgulúntzi.fantési izond. Satrustegik (1963-64: 265) ‘co-

quetería’ dela dio eta fantesi utsa ‘presumi-dilla’ aipatzen du. Gure irudituan fantésti-ko-ren iruditsua da (ikus ondoko sarrera):Zé fantésja dén mázteki hóri!

fantéstiko izond. Harroxkoa, pertxenta. Jende-arendako erraten da: Zé fantéstikwa dénnéska hóri ‘zer harroxkoa, zer pertxentaden neska hori’.

fardan. Hots hitza, mantsotasuna, trakestasu-na aditzera ematen duena. Ikus firdun sa-rrera.

fardél izond. 1- Gaizki beztitua ibiltzen dena,2- Lanerako trebea ez dena, gauzak erre-beski egiten dituena: Gizón fardél hórrekeztú xagónjan sobéra gastátzen, béti urde-kátwik jwáiten dá.

fardílak iz. Zerria puskatu ondoan gelditzendiren haragi puxka ez handiak: Zérrjainbazterkínak túk fardílak. Ikus bazterkín.

fartzidúra iz. Haragi xehetua, perrexilarekineta, egun handietan jaten dena, oilaskoare-kin. Ikus fartzítu.

fartzítu ad. (du) Bete (frantseseko farcir-etik):Ollwa fartzítwik játen ál dúxu.

fartzúntzi izond. Urguluntzia, harroputza: Gi-zón fartzúntzi tá urgulúntzja dá gúre oséba.

fattáljan egón, izán, útzi ad. (da) Gaizki, ahulegon, utzi. Cf. MAren hauek: «Gripa gaix-

70

F

Page 80: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

tua duxu aurten; ez dixit medikuik izan.Pasatu duxu jeiki etzanka, bana fattalianutzi nixi», «egon nuxu hamabots bat egu-nez arras fattalian; zintzurretik lotu zuxuneta jateko gutiziaik bate gabe».

faxós izond. Atsegina ez dena (biarnes-gaskoi-ko fachoùs-etik?): Háize faxósa ‘atseginaez den haizea’.

felizitátu ad. (du) Zoriondu (frantseseko félici-ter-etik edo espainoleko felicitar-etik).

felizitazjóne iz. Zoriontzea (gaztelaniako felici-tación-etik edo frantseseko félicitation-etik).

ferblankier iz. Satrustegik dioenez (1969:277) ‘hojalatero’, ‘estañador’ erran nahi du(frantseseko ferblantier-etik). Luzaidekoarotzak darabil: «Ferblanquierraiquin aezaechiai estalzen amarretan yinic» (198).

férja iz. Feria: Áita zénak xarmánteko behórbát erósi zíxin úrte atéz Aurízko férjetan.

férra iz. Ferra. Luzaideko arotzak ere bada-rabil (Satrustegi, 1969): «Lau zamari fe-rra» (136), «beorrai lau ferra azaruan»(137), «beorrain lau ferra» (153), «bi astoferra» (162). Inoiz berra idatzirik agerida arotzaren liburuan: «Lau idi berra»(183), «lau mando berra» (189). Ikuserreferra.

Ferrán iz. Karrikako Ferranénja-ko etxekojauna; Ferranésa iz. Ferranénja-ko etxe-koandrea. Oikonimoa Ferran deituratikatera da; lehenago Janpjarrénja zeritzanetxeari, irudi duenez.

ferrátu ad. (du) Ferratu, ferrak ezarri: Háilantzára ferrátzea ta útz nezák tránkil!

ferréta iz. Suila, ontzi mota bat: Húrain kár-tzeko ibíltzentzén úntzja, pétik zahálodúxu gáinetik banó. Luzaideko arotzakere ibiltzen zuen hitza: «Ferreta ustai batguiderrac ezarririk» (Satrustegi, 1969:160). Lan honetan ferreta ez ezik berretaere azaltzen da: «Berreta bati guiderracezarriric» (ibid.).

fída izán ad. (da) Fidatu. Datiboa gobernatzendu: Enúxu báte fída gizón hórri. Aditzize-narekin –ko eskatzen du: Eztíra fída gúreétxeat jíteko.

fidátu ad. (da) Fida izan, fidatu: Urdía be-záin fáltsjak túk hórjek, ehíz hétaz fidá-tzen ál!

fidél izond. Leiala: «Zure familia guziari gurekomplimendurik hoberenak emain dezte-zu; gelditzen niz zure adixkide fidel neurebizi guziko» (MA).

filete iz. Haragi zerra. / filéteño iz. Haragi xe-rra. Cf. hau: «Atzo jan zila fileteño at go-hotik; nik uste hasiko den ba. Erran diako-xut behar lukela zerbait hartu azkartzeko;orai X-n beha diaudexu».

filúsa. Satrustegik dio (1963-64: 265) ‘cariciafingida’, ‘sin naturalidad’ dela. Guk bada-kigu hitz hau Luzaiden erabiltzen dela,baina ez dugu erranahia argitzerik izan.

fíni izán ad. (da-du) Norbaiti zerbait bukatu:Hórrek léhen ánitz edátentzín, bána giélaandeátu záko tá heméntik aitzína fíni izáindú ostátutan ibíltzja; éri bát móztu dakótetá wái fíni dú pilótan ártzja; Manézi me-díkjak errán dakó xángrja díla, orái fíni dágúre gizóna.

finítu ad. 1- Bukatu (da-du): Lán hóri ústebáno lehéno finítuté hék, 2- Hil (da) «Sanpedro atsaldian 7 orenetan izan omen zixinlehen bulta xarra, hura fite pasatu, bestiabizpahiru orenen burian, hura arras fierra,uste zutela finitzen zela» (MA). Ikus bu-rurátu, híl eta pausátu.

fir fir fir. Satrustegik (1963-64: 265) «para in-dicar ligereza; cosa de poco fuste» adieraematen dio.

firdun. Hots hitza, nolabaiteko arintasuna, tre-betasuna adierazten duena. Satrustegik(1969b: 30) honela dio, irute lanak solasgaiharturik: «Cierta noche le esperó el dueñode la casa. La lamia notó la diferencia en elritmo de trabajo y así se lo comunicó (Le-hen fir-dun, fir-dun eta orai far-dan, far-dan…?)».

fírla iz. Maratila. Satrustegik (1963-64: 265)‘bolo jokoko peza’ ere badela erraten du.Aintziburu & Etxarrenek (2002: 103) birladarabilte: «Beste jostatzeko molde bat: bir-lak».

fírletan aizán ad. (da) Boloetan ari izan.fíte adond. Agudo, laster (frantseseko vite-tik).fitéxko adond. Franko fite, agudo samar. Mén-

djan kúsi gintín baxaának fitéxko préstdíra játeko.

fixatu ad. (du) Zehaztu (frantseseko fixer-etik,irudiz); MAk darabil behin: «…bana nik

71

HIZTEGIA

Page 81: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

uste esperantxa tixie nexkatuain aita-amakegun zenbaitez bazkaitea; ordian fixatukoduten».

fjér izond. eta adond. Sendo, sendoa, azkarra,gogor, gogorra (≠ biguna) (frantsesekofier-etik, beharbada): Fjér xáiltxea?; gizónfjérra ‘gizon azkarra, sendoa’. Cf. eskuti-tzetako pasarte hauek: «Egun hotan denbo-ra hotzak biziki, egunaz iruzkiak berotzendixi bana gauaz karroin fierrak ari tixi»,«amare delikatu, oraire gripak arrapatudixi eta nekez pasatzen. Bietan izanak tuxuIruñen medikian; amatxi ohono fierrenik»(MA); ikus ázkar / fjérsko 1- izond. Sen-do samarra, azkar samarra, 2- adond. Ha-rroxkoa: «Fiersko zira, ba, aitatxiturik! Etabietan ohono, sematxia bai zinin!» (Satrus-tegi, 1969b: 69).

flakátu ad. (da-du) Ahuldu: Gázte dénborangizón azkárra zén, bána ánwak arrúnt fla-kátu dú. Cf. MAren hau: «Ohono ez dauxuterran X arras eri dela, orai pollikiño dela,bana ni beldur, gaixua flakatia baita».

flakézja iz. Ahulezia: «Medikiake bisitatia zu-xun eta etzila deuse flakezia bezik, jan zeza-ten untsa, gauza azkarrak» (MA). Honek fla-keza ere badarabil, baina ez arras adieraberarekin: «Jadanik lehene bazixin burukoflakeza hori juan den urtian eri egonezkioz».

fláko izond. eta adond. Ahul(a): Estómakatikoperátu uté éta ófjan hainbéste dénboraegón óndwan fláko dá orái. Cf. MAren hau:«Nik uste gripa zuken, orotaik minez egondela eta partikularzki gerruntzetaik, banaeztulik ez dixi izan, bana flako gelditu, etaapetituik batez». Ikus ahúl eta méhe.

flakósta izond. Mehea. Árdi méhendako errái-ten dá flakósta. Ikus arrakóil. Baztanen,akal-ekin batean, measta dago (Izeta,1996: 37. 130).

flóka iz. Ziriztiloa: Flókat ín beáixit.fóltsu iz. Pultsua: «Errezibitu tixit xure bi le-

trak; egon nuxu ezin menturatuz, banaohono naski ikusiko duxun bezala ene fol-tsia ez duxu sobera azkar» (MA).

fórni adond. Horniturik: Sósez úntsa fórnijwána úxu; úntsa fórni úxu háu!

fornítu ad. (du) Hornitu: Étxja úntsa fornítjaíxju egúrrez. Karnizérwak fornítzen dáuharágiz.

frángo 1- zenb. Franko: Izáin tík eróslja frán-go / erósle frángo / frángo erósle, 2- maila-kat. Franko: frángo fíte jín dúxu egún. Cf.Satrustegiren hau (1981, 344): «Bana es-pres egon nuxu, bainakin baxinila Luzai-detik berri frango». Cf. orobat, Manezaun-di (1990: 27): «Holako behi ederrak fiteizain ditik frango erosle», eta AB: «X fran-go untsa uxu, ni bano azkarro uxu, ba»; «Xfrango gaizki dela erran dixie». Cf., hala-ber: «Sasoina orai in dixi ederra frangore»(AB).

fránko iz. Frankoa, Frantziako lehengo dirua.frantsés, frantzés 1- izond. eta iz. Jatorriz Fran-

tziakoa dena, 2- iz. Frantses hizkuntza. freskátu ad. (da-du): Léhen béro háundja ái

zíxin, bána freskátu íxi azkárki, peko háiz-ja sártu íxi dwáike.

frésko izond. Freskoa.fríko iz. Janari hauta, gaztelaniako ‘manjar’.frikún izond. Lotsagabea, ausarta (ikus atrebí-

tu eta Kamino & Salaberri & Zubiri, 2004:323): Zé frikúna hizán!, nóla héldu hízgúre étxeat bazkáitea nehók komitátugábe?

fritátu ad. (du) Frijitu. Ikus unkáilu.frontón iz. Ikus pláza.frúta, frwíta iz. Fruta: Etxít náhi botíga hórta-

ko frwíta, arrúnt eskupilátwik atxikítzenbaituté.

frwítu iz. 1- Fruitua, 2- Ondorea / fruitu eka-rri ad. (du) Fruitu eman: «Ordian misio-niak untsa pasatu zitxun eta fruitu ekarri,Jinkuari eskerrak» (MA).

fundaméntu iz. Fundamentua, zintzotasuna:Etxí fundaméntwik báte hórrek / funda-mentugábe (= funsgábe, fonsgábe) Fun-damenturik ez duena: Fundamèntugábehorrekin etxú jéus ítekoìk!

fundikátu ad. (da-du) Zeharo zikindu: Lóhihórtaik pástu nizálaik arrúnt fundikátu níz.Satrustegik (1963-64: 264) adiera hauemokatu-ri ematen dio. Guretako emokátuaditza brokátu-ren adierakidea da eta‘bete-betea egon’ erran nahi du. Ikus urde-kátu.

fundítu ad. (du) Diru guztia xahutu (gaztela-niako fundir-etik?): Améiketatik sós bátzokárri zítin, bána ostátu horjétan beréalafundítu zítin irázjak óro.

72

LUZAIDEKO EUSKARAREN HIZTEGIA

Page 82: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

funsgábe, fonsgábe izond. Fundamenturik ezduena (ikus fundamentugábe): Etxúprótxwik funsgábe ménts horrékin!

fúnts, fónts iz. 1- Ondasunak (lurrak eta):Urrúntzén étxe hóri beré fúntsetaik ‘urrunzen etxe hori bere funtsetarik’, 2- Funda-mentua, zintzotasuna; ikus funsgábe,fonsgábe, 3- Modua: «Mª Doloresi igor-tzen dakot gure koñata Buruxurisa zer fon-tsian juan zaun. Zenbait meza entzunikjuan da mundutik; nik uste baliatuko zaz-kon» (MA) / fúntsjan, fóntsjan adlag.Azken batean, berdin (‘total’), azkenean,egia erran, bi hitzetan. Cf. ABren hau:«Errain dauxut marranta nizala eta enebronkioak ziztu iten dixie; eztula ttipitiaixit. Ni beti hatzemana, harrigarri uxu, ne-gian sartu orduko beti zeait! Funtsian de-nek pasatu ixiu».

funtzjonaméndu iz. Funtzionamendua.funtzjonátu ad. (du): Erlói zahár húnek eztú

báte úntsa funtzjonátzen, béti gielátzen dú.funtzjóne iz. Funtzioa.furnégo iz. Gaztelaniako ‘cocina económica’,

‘cocinilla’ (frantseseko fourneau-tik??).

Luzaideko arotzak ere bazerabilen, besteitxura batekin: «Furneuco burdina barrabat», «furneuco burdin barrac» (Satrustegi,1969: 184, 193). Ikus kozinilla eta kuzina.

furtxéta iz. Sardexka (frantseseko fourchette-tik).

futítu 1- ad. (da) Zerbaiti batere garrantzirikez eman, «paso» egin: Futítzen núk hór-taz!, 2- izond. Axolagabe eta lotsagabea:Zé futítja dén hóri!, futítu zikína! Satruste-gik (1963-64: 266) ‘frescales’ adiera ema-ten dio.

futitukérja iz. Utzikeria: Hórjek duténa úxulazakérja éta futitukérja. Ikus lazakérja.

futxo! interj. (‘¡caramba!’ edo). Manezaundikibiltzen du (1990: 34): «Ixildura labur hauonhartze bat iduri zaiko gizon hanpuru-tsuari, eta kantitu gabe hurbiltzen zakonexkatoari soberaxko, futxo!». Guk ezdugu aditu.

fwín 1- iz. Lepazuria (frantseseko fouine-tik),2- izond. Gaiztoa edo: Zé fúña dén maztékigizonketári hóri! Cf. E. Etxamendiren hau(1988: 35): «Alo! Ze fuña xu! So’ik horri!Bana; nehok ez xituia ikusi?».

73

HIZTEGIA

Page 83: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

-gábe atziz. Gabezia, eza: Ahalgegábe, axolagá-be, fundamentugábe, funsgábe – fonsgábe,garrik gabe, gazgábe, kustategábe, nahigá-be, paregábe, potretagábe, zentzugábe.

gábe Gabe: Undárra arribátu níntzan bazkái-tea éta gábe geldítu níntzan, maháipetikxíxtu ín nín. B. Etxeparek (1980 [1545])bage (6), gaberik (10, 12, 50), gabetarik(20), gabe (kausa gabe, 46) darabiltza.

gabetasun iz. Eza, gabezia. ABk ibiltzen du,atentzione gabetasun sintagman: «Lenbi-zikoik galdeiten daixut barkatu beharkouxula gure atentzione gabetasuna. Alta, ezhola uxulakotz mehexi». Ikus atentzjónefálta.

gabinet iz. Luzaideko arotzak darabil, behin(Satrustegi, 1969: 152): «Sapitelengo bor-daco condia artia gabinet bat». Arruazuko-ak ‘gabinete’ erran nahi duela dio (277).Ikus gaminét.

-gái atziz. Materiala, izan behar duena: Ahakái,andraái, apezgái, azkái, gizongái, ikazgai,marrogái, maztegái, senargai, sugái.

gái iz. Zerbaiten egiteko gaia, materiala.-gáilu atziz. Gaia, objektua. Zentzu aktiboa du

gehienetan: Berdagáilu, denbora pasa-gáilu, edergáilu, unkáilu, zokobetegáilu.

gáin iz. 1- Gaina: Mahái gáinjan útzi daz-kitxút libúrjak. Satrustegik gaina gorritu‘labearen gaina berotu’ dakar (1969b:53), 2- Goitia, etxearen goiko solairua;ikus behére, 3- Esnegaina. Ikus esne-gáin. Postposizoa ere bada, jakina: Tei-látjain gáinjan bazén gátu zíkin bát ma-rrúmaka tá eztút gáu gúzjan bégik hétsi /gaina hartu ad. (du) Aurrea hartu, nagu-situ. MAk darabil: «X-n hiltziak onduaekarri dixi; batek beti iduri ixilik egon

behar dila, bana ez, azkenekoz batek be-rak ez dakila gaina hartzen diakoxute».Cf., gainera erabat Luzaideko euskaranez den A. Aintziburu luzaidarraren aipuhau: «…baina barkatzen ez duen eritasunhorrek hartua baitzen, berriz ospitaleratitzuli behartu zitzaion, baina oraikoanezin izan dako gaina hartu eritasunarieta hilik ekarria izan da ospitaletik» (He-rria, 2002-1-04, 5. or. Etzana gurea da) /gáinjan adlag. Mendian: «Aurten goizikin tuxu, negu huna dixiu frango. Oraiegun hotan haize haundia eta gainian elu-rra ari dixi», «Andikoberriko bazkak ero-siak tixi Ximonek beti bezala, ohono gai-nian tixie ardiak bana biltzen tixie etahasiak tuxu bazkatzen» (MA).

gainázpika adond. Elkar-gainka / gainázpikaibíli ad. (da) Elkar-gainka ibili: Bórdabárnjan ahátxjak gainázpika djáiltzatxu.

gáinbehéra adlag. Gain behera: ótwa gáin-behéra eróri zén erréka zólano. Ikus gái-netik béiti.

gáindi post. ‘-en zehar’; ablatiboa galdegitendu: Péntze hártaik gáindi jwán ginén bór-dat; Aurítzeat jwáiteko Ibañétatik gáindipástu behár dá.

gáindika jwán ad. (da) Gainezka egin (likido-ek eta, suan direlarik).

gaindikátu ad.(da) Gainezka egin: Kentzáxusálda hóri, kalkárika ái baitá éta gaindiká-tzeko lanjérra íxi.

gaindolár iz. eta izond. Gaindola auzokoa.gáinea adond. Gainera: Etzán zórra paátu tá

gáinea urdé zikín hórrek sósa galdín dáitbérrize, zé tupéta dín besténaz!

gaineatéko izond. Gainerakoa: Kúsja tá bjákétxjan geldítu ginén, bána gainatékwak ka-

74

G

Page 84: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

rríkat jwántzjén, bolánten ikústea. Ikusbéste gaineatékwan.

gáineko bórta iz. Ateak dituen bi zatietakobat, goikoa, egunez irekita egoten dena.Ikus borta gaineko.

gainekoltár, ganikoltár iz. eta izond. Gaine-koleta auzokoa. MAk gainekoletar osoa-goa darabil: «Guke bots edo sei bagielaikekartzen dixiu frangotan Toloxano. 30 ptspahatzen dixiu. Gainekoletarrek berdin ezduxu geio nehor huñez ibiltzen».

gáinekoz ázpira adlag. Buruz beheiti: Zárra-xu hésol hóri gáinekoz ázpira ‘jar ezazu ta-ket hori buruz beheiti’.

gáinetik béiti adlag. Goitik behera: Hargínateilátjan lánjan ái zélaik gáinetik béiti eró-ri tá hán bérjan séko geldítu zén. Ikusgáinbehéra eta pétig góiti, pétig góra /gáinetik béiti emán ad. (du) Jo, egurtu.Ikus búrutik béiti emán eta káskotik béi-ti emán.

gáinetik gáindi post. ‘–en gainetik’; genitiboaeskatzen du: Pástu zján murrjáin gáinetikgáindi ‘pasatu zuan murruaren, paretarengainetik’.

gáitz 1- Eritasuna: Etxí éz, híltzeko gáitzik hó-rrek!, 2- Handia: Bésta gáitza ín giníxinbárda (= gáitzeko bésta ín giníxin bárda),3- Garrantzizkoa. Cf. «Egun hotaik batezizan [t]ziazkitxiu profesorra eta bi perito,gizon batzu gaitzak, nahi baginin igorri»(AB) / gáitzeko izlag. Izugarrizko: Gái-tzeko bésta ín giníxin bárda (= alímalekobésta ín giníxin bárda); Arrétxek undárre-ko áldjan gáitzeko partída ìntzján Elkóro-kilán. Ikus alímaleko, ikaragárri, izíga-rri, kristóin.

gaitzítu ad. (da) Gaizki hartu: Haundískilahári gaitzítu zitzákon ník errána; maztékihóri frángo kóska úxu tá behála gaitzítzendúxu.

gaitzúru iz. Gaitzerua, neurri bat. Luzaidekoarotzak ere bazerabilen (Satrustegi, 1969:152, 172, 202): «Artua sei gaizuru» ‘artoasei gaitzeru’, «bi aldiz bira gaizuru» ‘bi al-diz bina gaitzeru’; «ecainian zaldarriaicondia bi gaizuru irin» ‘ekainean Zalda-rriari kontua bi gaitzeru irin’ (ZaldarriaAurizko etxea da), «errezibitia artua borzgaizuru» ‘errezibitua artoa bortz gaitzeru’.

gaitzurútra iz. Gaitzerukada.gaixtagín izond. eta iz. Gaizkilea. Satrustegik

(1963-64: 266) gaistagina eta gaistakinabiltzen ditu; B. Etxeparek (1980 [1545]:28) gaizkigilia dakar.

gaixtakérja iz. Gaiztakeria.gaixtátu ad. (da-du) Gaizto bilakatu.gáixto izond. 1- Gaiztoa. Zenbait aldiz, inten-

tzionalitatea badelako edo, gauzekin ereibiltzen da: «Beti juaitekotan nioxu, banadenbora hunekin bide hori gaixtua duxu»(MA). Pilotaz mintzo sáke gáixtwa erratenda.

gáizki adond. Gaizki / gaizkíxe izán ad. (da)Arrunt ongi egon: Gaizkíxe úxu!, gaizkíxeúxu oixó! Erdarazko ‘¡poco bien que está!’,‘¡está poco mal!’ errateko ibiltzen da, ale-gia, bat hagitz ongi dagoela adierazteko.

gaizkítu ad. 1- (da) Okerrago jarri: Aitátxi gaiz-kítu dá, 2- (du) Haserre eman, errieta egin:Ámak gáizkitu níxi sós ánitz gastátu dwála-kotz. Ikus mokokátu.

gaizkóndu ad. (da) Gaizkoatu: Átzo táiljaikinínín píkwa gaizkóndu zjáxu ‘atzo segarekinegin nuen ebakia gaizkoatu zait’.

gáizo, gáixo izond. Gizajoa, gaixoa. Bakarrikdoanean, harridura perpausetan bigarrensilaban darama azentua: Gaizúa, gaixúa!Lagundurik dagoenean, berriz, lehen sila-ban: Mutíko gáizwa! Hasmentan ere ezardaiteke: Gáixo Kattálin, zé káska hártudín! Ikus gizáizo, gixáixo.

gaizúma iz. Garizuma. Etxaidek (1989: 71)ga:izúma jasotzen du. MAk garizuma da-rabil: «Garizuma guzian batixiu estazio-niak astezkenetan eta ortzialetan, eta jen-dia frango untsa segitzen duxu; atsekozazpitan duxu eta segidan meza. Ahal gu-zia juaiten gituxu». ABk, ordea, gaizomadu: «Etxu hemen geiagoko berririk konda-tzia balio dinik. Don Jose Mari ari dukexuanitz lanian. Orai Gaizoma Saindia eta xukbauxia anitz lan? Badailea oraire jende?Beharrik baituxu usaia kozinain prestatze-ko».

gajándu ad. (da) Harropuztu, urguluntzitu,besteen gainetik jarri: Frantsés hók puskátgajándjak zítxun, bána írrjak sártu zjezté-xu bá! Satrustegik (1963-64: 266) ‘domi-nar’, ‘adueñarse’ adiera ematen dio.

75

HIZTEGIA

Page 85: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

gáko iz. Giltza. Ikus giltza.gakótu ad. (du) Giltzatu, giltza eman: Bórta

gakótu íxit.galarróts, galarrótsak iz. Zintzarri joaldia. Xe-

hetasun gehiago nahi duenak Euskaltzain-diaren 1999ko lanean (141-142. orr.) biltzenden Arnegiko lekukotasuna ikus dezake.

galázi ad. (du) Denbora galarazi: Denbóragalázten ái dáuxut. Bestela debekátuerraten da.

galdatu. Satrustegik (1963-64: 266) biltzen du‘eskatu, ‘galdetu’ adierekin, baina guk ezdugu jasotzerik izan. Ikus galdín, galdéin.

gálde iz. Eskaria. MAk ‘abisua’ adieraz darabilbehin: «Oseba untsa duxu, ikusi berria di-xit; igorri ziaxun galdia etxia hustu beharziela eta puska arropa batzu eta zapeta ba-tzu eman ziazkiatxun, puskak» / gáldez ái-zán, egón, ibíli, izán, jín, jwán ad. (da)Zerbait eskatzen ari izan, egon, ibili, izan,etorri, joan: Árdjak marrákaka ái txú bór-dan bázkain gáldez. Genitiboa eskatzen du,ikusten denez / gáldja ukán ad. (du) Eska-ria izan: Anájak gásnatén gáldia ukán díxi.

galdín (normalean), galdéin (gutxiagotan) ad.(du) 1- Eskatu: Galdín dikwát kártzekoótwa ‘eskatu diot ekartzeko autoa’, 2- Gal-detu: Galdín díxi éa zónbat djén ‘galdegindixu zenbat diren’. Ez dituzte bi esanahiakbereizten (cf. frantseseko demander).

galdíntza iz. Galdera. MAk galdeintza eta gal-deitza darabiltza; ABk lehena bakarrik.

gáldu ad. (da-du). Galdu.galérja iz. Galeria, etxeaitzineko balkoia.galgárri iz. Zerbait galarazten duena. Ikus

denbóra galgárri. Uharte Garaziko esku-titz batean ere ageri da: «Telebistaikine pa-satzen dixiu anitz oren (galgarri bat duxuhau ere)».

Gallúrru iz. Ondarrolan den Gallúrrja etxekonagusia.

galtxamótx iz. Azpantarra, ‘polaina’ gaztela-niaz.

galtxarrótx iz. Galtzorratza. Satrustegik(1963-64: 266) galtxorratx eta galtxarrotxbiltzen ditu.

gáltza iz. Galtzerdia, kaltzetina. Ikus panta-lón.

galtza pundu biltzeko mekanika iz. Trikota-tzeko makina, irudi duenez. MAk darabil:

«X etxian duxu. Anaiek erosi diakoxutegaltza pundu biltzeko mekanika eta Iruñenikasten egonik hasia duxu lanian».

galtzále iz. eta izond. Galtzailea.gaminét iz. Armairu mota bat da, logeletan

egoten dena. Mailegua dela garbi dago, etairudi du frantseseko cabinet-etik (ErdiAroan gabinet, antza duenez) hartua dela,nahiz espainoleko gabinete ere hor den.Ikus gabinet.

ganbára iz. Gela (≠ sabája). Ikus gelári sarrera.ganbarazain iz. Gelazaina, gela garbitzailea.

MAk darabil, behin: «Sasoina in dixi X-k,maiatzain lehenetik hasik urriain erdi artioMiarritzen hotelian, ganbarazain; atsetanetxeat jiten homen zuxun».

gandáilu iz. Ganderailu eguna. Luzaideko aro-tzak (Satrustegi, 1969) ganderairu (irakur-keta hutsa ote?) darabil behin eta gande-railu normalki: «Condiac einic martinbarberaingo Mart(i)nequin einic ganderai-ruz» (225), «errecaldein condia ochailianganderailuz einic» (184), «miga estalaraziganderailuz» (233), «condiac einic gande-railuz» (235). MAk ere ganderailu darabil:«Mendian elur berria bazuxun; lehengo xa-harrek erraiten zutela Ganderailu hotz ne-gia motz».

gandera iz. Satrustegik dioenez (1969b: 43)hildakoen argiak dira ganderak.

ganér (ganérra era mugatuan) iz. Etxeko bihi-tegia. Ikus sabái.

ganít iz. Labana edo aiztoa eta ‘navaja’, ‘canif’(ez dakigu frantseseko canif-etik atera den,gaskoiko ganibet(e)-tik, edo bien artekonahasketa, gurutzaketa gertatu den) (≠ na-bála ‘bizarra egitekoa’). Luzaideko aro-tzak (Satrustegi, 1969: 169, 223) canit da-rabil: «Canit bat berria», «canit berri bateinic». Etxaidek (1989: 179) kánitáin gíde-rrá bildu zuen lehenik eta gánitá gero(ibid., 180). Hondarreko azentuatze hau bi-txia da arrunt.

gantxigórrak, gantxjórrak iz. Gantzigorrak,gantza txigortu eta gero gelditzen diren pi-kor modukoak.

gantxo iz. Ikus belar gantxo.gántz iz. Gantza, urin gogortua edo urtugabea:

Zérrja híltzen délaik hértzen ártjan baómen dúxu gántza.

76

LUZAIDEKO EUSKARAREN HIZTEGIA

Page 86: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

gapa iz. Ikus kápa. gár iz. Sugarra. Ikus hitzéman.gára iz. Tren-geltokia (frantseseko gare-tik).

Ikus estazjóne.garaztár iz. eta izond. Garazikoa.garbántzo iz. Txitxirioa. gárbi 1- izond. Zikintasunik gabea, 2- adond.

Argiki, garbiro.garbíki adond. Garbiro.garbimen iz. Garbitasuna, argitasuna. Luzai-

deko gutun batean ageri da: «Bizpahiru al-diz izanak zitxun Iruñen, bana badakixuzer dien horiek, garbimen guti, ihihi etaahaha eta deusez, bana azkenian medikiakerran diaxu nihauri» (MA).

garbitasún iz. Garbitasuna.garbítu ad. 1- (du) Zikinkeria kendu, urik

gabe: Sukáldja garbítu játsaikin konpazjó-ne. Ikus kúzi, xahútu eta xuítu, 2- (da-du)Hil: Frantsés bát garbítu zúkan áutwaikinhórgo bihurgúne hórtan; aitzurrukáldi ba-téz garbítu ík zakúrra; gáixo hárek un-dárrjan bére búrja garbítu íxi ‘gaixo harkazkenean bere burua hil du’.

garíka iz. Egur mehe átzu txú. Satrustegik(1963-64: 266) dio ‘leña delgada’ dela.

garkóla iz. Garondoa. Salaberri Ibarrolakoak(1856: 67) garkhora dakar.

Garnáda iz. Gaindolako Garnáda (Granada-tik) etxeko nagusia, edo bertako norbait;Garnadésa iz. Garnada-ko etxekoandrea.

garranga iz. Zakurrei, otsotik babesteko, jar-tzen zaien arantzadun lepokoa. Luzaidekoarotzak darabil, behin (Satrustegi, 1969:142): «Garranga pare bat berriac».

garratóin iz. Arratoia. Etxaidek (1989: 117)garratóina eta arratóina bildu zituen.

garráxja iz. Garrasia / garráxja ín ad. (du)Garrasi egin.

garráxjaka aizán, hási ad. (da) Garrasikaaritu, hasi: Érja érre zíxin supaztérrjanéta hási zúxun garráxjaka tá nigár ma-rráskaka.

-gárri atziz. Zerbait sortzen, eragiten duena.Zentzu aktiboa du: Ahalgingárri, akigárri,altxagárri, asegárri, denbóra galgárri, de-soragárri, galgárri, harrigárri, hunkigá-rri, ikaragárri, irringárri, izígarri – izigá-rri, lorjagárri, lotsagárri, nigarringárri,okaztagárri, ondagarri, peningárri, tre-

sondagarri, xoragárri, zapartgarri. Bitangutxienez izenak sortzen ditu: Osagárri,ungárri.

gartak. Satrustegiren arabera (1963-64: 266)‘témporas’ adiera du.

gasáila iz. Sesioa, istilua: Áma-sémek égungúzja gasáilan pástu íxje / gasáilan aizánad. (da) Sesioan ari izan: Áma-sémjak égungúzjan gasáilan aizának txú.

gasjósa iz. Gaseosa, gasdun edaria (gaztelania-ko gaseosa-tik): Nexkáto hórrek gasjósaánitz edán díxi éta zotínka hási úxu.

gásna iz. Gazta. MAk gasñaño dakar honentxikigarritzat, baina guk aditu duguna gas-náño da. Satrustegik (1969b: 57) ardi gas-na ‘ardi esnez egindako gazta’ eta behigasna ‘behi esnez egindakoa’ jasotzenditu, bai eta ere gasna xuria ‘fresko saltzenden gazta’, behi esnez egindakoa arrunki.Ikus ardigásna, behigásna eta ésne.

gasnaálde iz. Gazta multzo handia.gasnatéi iz. Gaztategia. Luzaideko arotzaren

kontu liburuan «Busunsa taulac seiain gas-nateico» dugu, alegia, ‘makal oholak Xehia-ren gaztategirako’ (Satrustegi, 1969: 176).

gasóil izond. eta iz. Burusoila, karsoila: Ez ái-tak ez aitátxik etzúten báte bíloik búrjan támutíkwaré gáztja dá bána arrúnt gasóila.

gasóildu ad. (da): Burusoildu, karsoildu: Gúreáita soldadógotik jintzéneko gasóildja zén.

gastátu ad. (du) 1- Pestatu, mimatu (biarnes-gaskoiko gastà-tik), 2- Dirua-eta xahutu(gaztelaniako gastar-etik). Cf., lehen adie-ra dela eta, P. Narbaitzen hau (1999: 20):«Egia erran, biligarro pollita heldu zaukuPettan: bortz urte baizik ez eta, zer xoria!Funtsean, guhaurek ere gastatzen dugupoxi bat, naski. Ttipiena...». Ikus pestátu.

gástu iz. Gastua, xahutzea.gatalabróxa iz. Pastel mota bat (frantseseko

gâteau à la broche-tik). Satrustegik(1969b: 51) katalabrox dakar.

gatína iz. Katea: Négjan Ibañétatik pástekoelúrra délaik behártzen záu gatínen zár-tzea / gatína xixtadún iz. Aezkoan alanbretziztadun deitzen duten bera (Camino,1997: 545), beste toki batzuetako alanbrearantzaduna alegia.

gatina eraztun iz. Luzaideko arotzak darabil:«Liña gatina eraztun bat», «gatina eraztun

77

HIZTEGIA

Page 87: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

bat» (Satrustegi, 1969: 181, 230). Ikuseráztun.

gatina mail Katenbegia. Luzaideko arotza-ren kontuetan ageri da (Satrustegi, 1969:159): «Bi gatina mail berri», «lau gatinamail berri».

gatinan zil iz. Luzaideko arotzaren liburuanageri da (Satrustegi, 1969: 135), bainabehin bakarrik, eta ez dakigu xuxen zererran nahi duen edo hutsa ez ote den: «Ga-tinan cil bat, ferra bat». Ez dakigu, ezta ere,gatinan hori zein kasutan dagoen, geniti-boa balitz gatinain izanen baikenuke. Bes-te posibilitate bat inesiboan egotea da, ale-gia, ‘katean zil bat’ izatea. Ikus xéna.

gatobázk iz. Euskal pastela (frantseseko gâ-teau basque-tik).

gátu iz. Katua.gatu zilo iz. Satrustegik (1969b: 96) dio ‘kata-

zuloa’ dela.gatukúme iz. Katakumea.gatúlu iz. Katilua.gátz iz. Gatza.gatzági iz. Gatzagia. Satrustegik (1969b: 57)

gatxagia jasotzen du.gatzúntzi iz. Gatzontzia.gáu iz. Gaua: Éne máztja ardúra gáwaz jatzár-

tzen dá améntsetaik / gaún ‘gau on’.gáur adond. Gaur gauean. Ikus egún sarrera.gáuza iz. Gauza. Ikus ló.gawérdi iz. Gauerdia: Gawérditan ófjan sár-

tzen gíra.gawiñára iz. 1- Gauenara, saguxaharra,

2- Gautxoria, gauez parrandan ibiltzen dena:Gawiñára pollíta dá hóri, gáu gúziz hórgáindi ibíltzen da kúrri. Baliteke, denadela, garai batean gauxórja ibiltzea (cf.Gauxórja eta Gawelja [<* Gaubelea] oi-konimoak). Etxaidek (1989: 110) jinkoáinólloa bildu zuen, baina uste dugu oker da-goela; Bonapartek ‘tximeleta’ adierarekinjaso zuen (ikus papillóta sarrera).

gaxúr iz. Gazura. Ikus zemeráun eta zirikota.gazaita. Satrustegik (1963-64: 266) biltzen du

eta ‘aita pontekoa, aitabitxia’ adiera ema-ten. Hala ere, aitatxi eta amatxi gehiagoibiltzen direla gaineratzen du. Ondoko bes-te lan batean (1969b: 68) mendearen hasie-ra arte ohikoa izan zela dio eta bakarrik za-harrek ezagutzen dutela. Otoitz honetan

ageri da: «Mauma, gaur enuk ire beldurloan / ez ihatzarrian. / Jinkua diat aita / An-derdena Maria, ama, / Jondonahani (S.Juan) gazaita, / Jondoni Petri, kusi, /horiekdenak ditiau askazi; / loiten ahal diau au-sarki».

gazgábe izond. Gatzik gabea: Léhen ibíltzenzutéla urín gazgábja erremédjotako, óllokákaikin nahásik, erredúren kóntra.

gázi izond. Gatz gehiegi duena.gazitéi iz. Zurezko kaxa handi bat, gatzez bete-

tzen dena, gero bertan zingarrazpiak sartueta gazitzeko. Salaberri Ibarrolakoak diogazitei ‘saloir’ (‘saladero’) dela.

gazítu ad. (du) Gatzetan ezarri: Zérrja híl ón-dwan xingarrázpjak zárri tút gazítzen.

gaztáin iz. 1- Gaztaina, 2- Gaztainondoa. Gar-bi dago bukaerako –a berezkoa artikulutzathartzea berria dela, Gaztainádja toponimo-an ikus daitekeen bezala / gaztáina eráuziad. (du) Gaztainak zuhaitzetik bota. Ikuseráuzi. Cf. ABren hau: «Orai eztixie neho-ke gaztaina erauzten aizan [n]ahi».

gaztainadi iz. Ez dugu izen arruntzat bilduahal izan, baina Gaztainádja toponimoaezaguna da, seinale hitz hau berriki arte bi-zirik zegoela.

gaztainóndo iz. Gaztaina zuhaitza. Luzaidekoarotzak ere badarabil (Satrustegi, 1969: 139,143, 248): «Sugaya gaztaina ondo batena»,«errezibitiac gaztaina onduac», «gaztainondo baten artiquizen». Ikus gaztáin.

gaztanbéra, gaztaméra iz. Mamia. Etxaidek(1989: 159) kallátja ere bildu zuen, gaztam-béra ez ezik, eta Satrustegik mamia harriga-rria, Luzaidekoa irudi ez duena (1969b: 58).

gázte izond. Urte gutxikoa.gaztérja iz. Gazteen multzoa.gaztétu ad. (da-du) Gazte(ago) bihurtu.geézi iz. 1- Gerezia, 2- Gereziondoa. MAk ge-

hezi darabil eta Satrustegik gereziak jaso-tzen du (1969b: 57).

gején 1- zenb. Gehiena: Gejénak hérrjan gel-dítu txú, 2-izond. Seme edo alaba zaharre-na: Étxe hórtako séme gejéna híl dúxu;«Ahatzi gabe behar dauxut erran nexkatogehiena serora juan zela» (MA). Hemenikus daitekeen bezala, hasperendun aldae-ra ageri da / gejénik adond. Gehien: Háuduxú gejénik gustátzen zána ‘hau da

78

LUZAIDEKO EUSKARAREN HIZTEGIA

Page 88: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

gehien gustatzen zaidana’ / gejenskwénazenb. Gehientsuena.

géjo 1- zenb. Gehiago. Gutunetan zenbaitetangehiago aldaera osoa ere agertzen da; On-darrolako 1841eko eskutitzean guehiagodago (Satrustegi, 1971: 294), 2- adond. Ja-danik edo (frantseseko plus-en kalkoa iru-di du). Cf. letretako hau: «Eztuxu geio ezadixkideik ez ahideik ez nehore» / gejóxo-ño, gehixoño zenb. ‘gehixeagoño’. Izena-ren aitzinean ere joan daiteke: «Finitu be-harko dixit gaizo Mª Dolores, ez baitutgeio lekuik», «orai ja gehixoño jende eza-gutzen baitut» (MA).

géka mintzátu, míntzo izán ad. (da) Frantse-seko [R] ubularea ebakiz mintzatu: Don-jándarrak géka míntzo díra eskwáraz; le-héngo zahárrak ez, bána oráiko gáztjak,dénak. Erran [R]éka mintzátu erraten da,aipatu [R] ubulare horrekin.

gelári iz. Apezaren andre laguntzailea (‘gela’errateko, ordea, ganbára ibiltzen da Lu-zaiden). Cf. J. Etxepare medikuaren pasar-teño hau (1996: 199): «Gelaria eta andereserora akort doazkonean, ertora urus da».

géldi egón, géldik egón, géldi-géldja egón ad.(da) Mugitu gabe egon: Arrúnt mutíkonerbjósa dá hóri, eztá géldik egóiten ahál.Cf. MAren aipu hau: «...han ez baitzin be-rak nahi zinik iten, hok betiko trastiak bai-tira. Ofian dioxu geldi-geldia».

geldítu ad. (da-du) Gelditu.gérla iz. 1- Gerra: Ené aitátxi gérlan ibíli zú-

xun, 2- Mokokaldia: Zé hastjálak djén mu-tíko hórjek, béti gérlan. Bada erranairua:Étxe hútsa óro gérla ‘etxe hutsa aharra hu-tsa’ / gérlan aizán, gérla górrjan aizánad. (da) Mokoka ari izan, eztabaidan, ezta-baida gogorrean ari izan: Gérla górrjan áitxú bi anájak. Ikus diskutítu, mokóka ai-zán, patáskan aizán.

gerléro izond. Gerla plantatzen duena; sakreta-ko ere ibiltzen da: Húra gizón gerlérwa!,harékilan eztá sékulan bákeik izáin étxehártan!

géro adond. Gero: Géro geróko gísa ‘gero ge-rokoak’. Cf. orái oráiko gísa.

gerrén iz. Gerrena, haragiaren erretzeko ibil-tzen den burdina: Aótzain étxjan gerrénazúrez. Luzaideko arotzaren kontu liburuan

ere agertzen da (Satrustegi, 1969): «Bi ga-tina mail, guerren bat» (161), «gu[e]rrenbat bi suburdina arriñatu» (169).

gerríko iz. Paxa. Ikus uhál.gerrúntze, gerrúntzjak iz. Gerruntzea(k) / ge-

rrúntzjan mín izán, gerrúntzjetan mínizán ad. (du) gerrietan mina izan / gerrún-tzetaik mínez egón ad. (da): Gerrietakomina izan, gerrietako minarekin egon,‘lumbago’ izan: Gerrúntzjan mín díxit; ge-rrúntzetan mín díxit; gerrúntzetaik míneznjóxo.

gertátu ad. (da) 1- Gertatu: Eztjakixút zé ger-tátu dén étxe hórtan, 2- Egokitu, suertatu:«Biziki denbora [t]xarra gertatu ziexun bi-dian juaiteko» (AB), «Alcaldek erranakegiak gertatu» (MA). Ikus pástu, pasátu.

gesal. Satrustegik (1963-64: 266) gesal, gesal-du biltzen ditu eta ‘deshielo, deshelar’adiera ematen.

gesáldu ad. (da-du) Elurra urtzen hasi: Elúrragesáldu úk.

gezúr iz. Gezurra / gezúrra errán ad. (du) Ge-zurra esan / gezúrra sakátu ad. (du) Ge-zurra esan, sinetsarazi: Zé gezúrra sakátuzakón saltzále harí!

gezúrti izond. Gezurteroa, gezurra erratenduena: Díla hamár úrte izán ginín etxetjá-rra arrúnt gezúrtja zén.

-gi, -ki atziz. Lekua: Barrúki, berógi, etzángi,hedági, sárgi.

gída iz. Goiti doan zuhaitzaren adar nagusia;erdaraz guía ibiltzen dute gauza berarenerrateko.

gidári iz. Gidaria.gidér iz. Giderra, kirtena. Luzaideko arotzak

ere ibiltzen zuen (Satrustegi, 1969): «Pre-dotuac gatina pare bat, borz guider, bat ari-ñatu» (182), «ferreta bati bi guiderrac eza-rriric….6» (212). Inoiz kiderra du:«Ferreta bati quiderrac ezariric» (137).Etxaidek (1989: 179) kánitáin gíderrá jasozuen. Ikus tailugidér.

giél iz. 1- Atzea: Giéleat ‘atzera’, giéljan‘atzean’, giéleko ‘atzeko’, giélekozaintzín ‘atzekoz aurrera’, giélaxo ‘gibel-xeago’, gielatékwan ‘atzera etortzean,bueltan etortzean’: Gielatékwan kártzaz-jé ógja. MAk pare bat aldiz gibel aldaeraosoa darabil; ABk, berriz, gibel osoa eta

79

HIZTEGIA

Page 89: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

gil- laburtua (gilo ‘gibelago’, gileat ‘gi-belera’) darabiltza, hondarreko hau bes-tea baino gutiagotan, ordea; giél eta giéla‘atzeraturik’ errateko ere erabil daitezke:Lán hóri bihárko finítu behár giníxin,bána óno giél díxju, tá eztíxju bururátu-ko; «hemen bauxu lan, belarrak puxkatgiela tixiu», 2- Gibela, organoa.

gielátu, gjelátu ad. (da-du) Atzeratu: Áurtensagárrak gielátu txú puxkát; jáz ilárrakgielátu zjén ánitz hótzaingatik. ABk gibe-latu darabil normalean, baina behin gilatu;MAk gielatu du: «Aizan tuxu etxetat jipa-bide iten eta lanak gielatu. Etxandirat inomen dixie xarmanta lehengo beretik(…)».

gielekálde iz. Etxe baten edo beste zerbaitenatzeko aldea. Ikus aitzinekálde, aintzine-kálde.

gielerrájak iz. Satrustegik (1963-64: 266)gibelarriak jasotzen du eta dio ‘asadura(en la matanza)’ dela. Luzaideko hitza,ordea, guk jaso duguna da, zerria hiltzendenean mihia, bihotza, birikak… bateraateratzen dira eta horiek dira gielerrájak,nahiz eta giéla, gibela alegia, bereiz ate-ratzen den.

giélka adond. Atzeraka: Giélka sártu gíninótwa étxjan.

gielóndo iz. Gibelondoa, lana: Bórdako gielón-do gúzjak ínik héldu txú. MAk gilondo da-rabil: «Iduri dixi puxkat hari dela zerbaiteniten, behien gilondo eta hola».

gielurdín iz. Gibelurdina, ziza mota bat.giélxko adond. Franko gibel: Lasterkári húna

zéla értentzúten bána fíte giélxko geldítuzén.

giistíno iz. eta izond. Kristaua. Etxaidek (1989:207) girixtínoa bildu zuen.

-gíle, -íle atziz. Egilea, egiten duena: Azantzi-le, bestíle, langíle, tarrataile, xwikitíle.Ikus –gin.

giltxurrín iz. Giltzurruna: Gizón hárek sobéraedáten zíxin gaztédanik tá berrói urtétakogiéla tá giltxurrínak jodítjak zítxin.

giltza iz. Luzaideko arotzaren liburuan agerida: «Guilza bat buruberritu», «guilza batbeguia berrituric», «guilza berri bat» (Sa-trustegi, 1969: 212, 221). Egun gáko era-biltzen da, ez giltza.

-gín atziz. Egilea, egiten duena: Gaixtagín,hargín, ikazkín, jostagín, zapatáin, zurgín.

ginárri iz. Giharra, gizena ez dena: Mutíko mu-turfín húni zérrjain ginárrja bezík etzjako-xó gustátzen, gizéna étxi máite.

girgillérja iz. Bitxi merkeen multzoa. Cf. hau(Barbier, 1926: 53): «…Piarresek sinhesteguti zuelakotz arras, eztul tzar bat aziende-ri emaiteko baizik ez diren girgilleria zikinhetan».

gíri izán ad. (da) Behorra bero, igel egon: Xur-gináineko behórra gíri úxu.

gísa iz. Modua: Bí gísetá erráiten dá hóri ‘bimodutara erraten da hori’ / -ko gisa(n):Géro géroko gísa, orái oráiko gísa; cf. MA-ren hau: «Gu ere bagiatzitxu aitzina negukogisan, marranta eta han min hemen min» /bére(n) gísa egón ad. (da), bére(n) gísaútzi ad. (du) Lasai utzi, dagoen bezala utzi:Úzkitxù hórjek béren gísa; bégo hóri béregísa / béste gísan adond. Bestenaz, gainera-koan: Hóbe dú estudjátu, béste gísan eztúáisa aprobátuko. Cf. hau: «Trein hortan jua-nez arribatuko omen [t]zuxun lau orenetakoeta beste gisan, oren batekuan juanez, atse-ko hamekak eta hola egun argiz arribatzenduxu» (AB) / gísa bérjan ‘berdin’: «Errezi-bitu tixit xure letra eta felizitazionia; nikeeta Ximonek gisa berian desiratzen dauxiu,Jinko hunak nahi din bezala» (MA) / gisaguzieta, gisa guziz ‘beraz’ edo: «Ze gauzaederra familian hoinbeste urtein pasatzia!Eskerrak Jinkuari! Anitz estimatzen dixitxure atentzionia gisa guzieta» (AB), «kon-tent nuxu hoin untsa baitzizte gisa guziz etaxure minak hola juanik, lana frangore iten»(MA) / gisa hortan ‘beraz’ edo: «Gu denakuntsa gitxu, eta zieke ba, gisa hortan, bisitafrango errezibituz» (AB) / gisala ‘antza, iru-di duenez’; behin bakarrik ageri da Luzai-deko gutunetan: «Egonak zitxun gisala bez-peran ene beha, bana gure X-k lanak untsaibili tixi» (MA). Arnegiko AAren eskutitze-tan, berriz, behin baino gehiagotan agertzenda: «Diela bi aste errezibitu dut Anaia X-nkarta eta huna zer igortzen dautan: telefonaukaldi bat izan du Bordeletik, norbaitek gi-sala nahi du jakin, Y eta Z nun diren eta nahidu horien adreza» / gísatea édo béstea‘modu batera edo bestera’ / gísatéz ‘gisa ba-

80

LUZAIDEKO EUSKARAREN HIZTEGIA

Page 90: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

tez’, ‘nolabait (ere)’: «Eztiakixut urteberri-tan jinen den; eguerritan etzela jiten ahal.Gisatez kontent gintxun etzain jin; beti bi-dian akituik eta onokuan kontent untsa jitenbaita» (AB).

gisáko, gixáko izond. Atsegina: Zé gixákwadén nexkáto hóri!

gitárra iz. Gitarra, musika tresna (espainolekoguitarra-tik, itxuraz).

gizáizo, gixáixo 1- izond. Gizajoa (bakarrik gi-zonekin ibiltzen da), gáizo, gáixo (gizonnahiz emaztekiekin): Mutíko gizáizo ho-rrékin egón dá sós gúzja xahútu ártjo. Gái-zo, gáixo usu maitasunez-edo ibiltzen da:«Beraz, gaixo Mª Dolores, hamarrak etaerdia baduxu eta lo itea juan nahia nuxu»,2- izond. Inozoa: Gáizo háundi bát dá nés-ka hóri, nautén gúzja íten dúte horrékin.

gizatxár, gizatzár izond. eta iz. Gizon gaiztoa:Kasumán gizatxár hórri, zernái íteko ka-páble baitá. Bigarren aldaera lehena bainooraino gogorragoa da.

gizén 1- izond. Gizena, lodia, 2- iz. Gizena, gan-tza: «Ximon beti azkar, bana untsa akitiaduxu eta gizenak aisa jasaiten tixi» (MA).

gizéndu ad. (da-du) Loditu, gizendu: Béstaegún hótan gizéndu níz izígarri; étxjan zé-rrja gizéntzen díxje géro abéndwan híltzeko.

gizón iz. Gizona.gizóndu ad. (da). Gizon egin: Gúre mutíkwa

ohártu gábe gizóndu záu.gizonérja iz. Gizon pila. Zé gizonérja bíldu

zén kórwan kántuz ártzeko!gizongái iz. Senargaia. Senarra adierazteko,

ordea, ez da gizón erraten. gizonketári izond. Gizon bila ibiltzen dena: Ez

gínin úste Gaxúxa hóin gizonketárja zéla,harrapátzen tin gúzjekin ibíltzen dá. Ikusmaztekári.

gizontasún iz. Gizontasuna.gizotsu. Satrustegik (1963-64: 266) gizon be-

rezia dela dio, basapiztiaren larrua eta in-dar handia duena.

gjeltxáki iz. Ardiei belarrian egiten zaien mar-ka, ebakia. Ikus aitxintxáki eta sáki.

glizina iz. Landare baten izena (frantsesekoglycine-tik): «Felixek moztiak tixi glizinaketa in behar dienak».

glórja iz. Loria: «Jinkuak bere glorian dauka-la» (AB). Ikus lórjan egón.

-go atziz. 1- Izena sortzen du: Ahidégo, jelósko,samúrgo, 2- Lanbidea, jarduera: Artzáingo,apézgo, ahózko, soldadógo, xoférgo; ikus -tza, 3- Ekintza: Ebásko.

goaindidúra iz. Egozgalea, goragalea. MAkgohaindidura darabil: «Alta nihauren us-tez ez dixit jatiane golosokeriaik iten,bana gohaindidurat pasatzen dixit». Ma-nezaundik, berriz, gohaindi, gohaindiga-rri eta gohaindika darabiltza: «Zonbaitere aldi-xartu ziren, denak nahasiak khetzar haren ganik, eta eztul zalaparta harenondorioz gohaindika eta okhaka gehienakkanpoan hustu zituzten sabelak...» (1990:47), «han zagon ukhurtua mamu itsusia,buztan gaitz bilhodun bat: zabaldua, azta-parrak arras haundiak, eta sudurretik athe-ratzen zaiko halako buztan luze mehar etabuluzi baten itxurazko zerbait, bustia edourindua iduri. Gauzarik gohaindigarrie-na» (ibid. 58), «eta gohaindirik gabe yanhintiena?» (ibid., 88).

goaindítu ad. (da-du) Goragaletu, egozgaletu:Horrén usínak bérak goáinditzen níxi.

goén izond. Goiena, goieneko alderdia: Péntzegoéna óno íteko íxju; pekáldja góizjan finí-tu íxju. Cf. Goenétxja (euskaraz) / CasaGoinétxe (gaztelaniaz).

gógo, góho, góo iz. Gogoa. Cf. letretako pasar-te hauek: «Arribatu ziaxu xurekin eleka-tzeko orena; beti gogoz ari ninduxun ixkia-tzen eta sekulan ez lotzen» (AB),‘gogoarekin’, ‘buruarekin’ alegia / gógo-ko, gógozko izlag. Ohikoak dira: «Zé go-gózko ásja ín dún!» anítz denbóra elákapásten délaik érten dá, gogózko, gústukogáuzekin; «…atzo partitu dela Ameriketatseme gaztenaikin; han bazi[t]xin duaikebere gogoko zenbait» (AB) / gógoz adlag.‘Gogoarekin’, ‘buruarekin’ ez ezik (ikusatalño honetan berean, goitixeagoño) ‘bu-ruz’ ere bada: Gógoz kási íxi libúru gúzja.Cf. Arnegiko AAren pasarte hau: «Ikusibehar xinuke nola X-k erakusten dazkianeskolan eiten tien ixtorioak; izigarrikoburu eta hartze huna dixi (alfabia). Orai-kotz badiakixu burian buru eta gogoz» /gógwa sáldja (ez) izán ad. (du) itzuliak‘(ez) amore eman’ erran nahi du: «Orai le-henik jin behaixie gizonek, ez dixie gogua

81

HIZTEGIA

Page 91: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

saldia» (MA) / gógwan atxíki, gógwanhártu, gógwan izán ad. (du): Gógwanatxíkaxu ník errán dauxútana / gohótik ai-zán ad. (da-du): Gohótik ái zíxin elúrraégun hártan / gohótik ín ad. (du) / gohótikjín, jwán ad. (da): Gohótik ínen dixju lánhóri (gústjan ínen díxju lán hóri), «untsagohotik jin nindiaikexu» ‘ongi gogotik eto-rriko nintzateke’, xuka (AB) / Bestalde,goo izán, gó izán ad. (du) ‘asmoa izan’ da:Eztút étxeat jíngó ‘ez dut etxera etortzekogogorik’, eztuzjé hérrira itzúligó ‘ez duzueherrira itzultzeko gogorik’, gáitzeko afárjaíngo íxju = gáitzeko afárja góo íxju ín ‘izu-garrizko afaria egiteko asmoa dixugu’.ABk honela dio: «Untsa muntatuik, banabestez behar delaik etxu nahi dena ukaiten;orai ez balitu ereman eniakoxun geioerrango». Bestela, beste hizkera batzueta-ko gogo gutízja erraten da; ikus sarrerahau eta idéja izán, idéja ukán.

gogwéta iz. Gogoeta. Ez da biziki ibiltzen; ho-nen adierazteko pentsakéta erraten daarruntean.

gohór izond. Gogor.gohórnu, goórnu iz. Gobernua. Ikus goorna-

tu.gohorrérja iz. Idorreria (komunera joaten ga-

renean).gohortasún iz. Gogortasuna.gohórtu ad. (da-du) Gogor bihurtu, gogortu:

Igándjan elúr púxkat intzíxin, géro ka-rróindu éta beréhala gohórtu.

gohótz iz. Gorotza. Ez da, dakigula, soberaibiltzen egun. Guk gohótza bezáin aférraizán errateko maneran aditu dugu: Gohó-tza bezáin aférra úxu mutíko hóri. LesakanEtxaidek (1989: 247) alfér gorotzá bilduzuen. Ikus afér.

gohóztu izond. Goroztua. Sakreetan ibiltzenda, afér-ekin batean beti: Hígi hadí hórtik,afér gohóztu zikína!

goianditu. Satrustegik (1963-64: 266) biltzendu eta ‘prepotente’ adiera ematen.

góibél iz. Hodeia. ikus hodéi eta láno. Etxai-dek (1989: 37) hoibela (hoibela) biltzen du.

góiti 1- adlag. eta post. Gora (ikus góra); nor-malean datiboa gobernatzen du: Méndjaigóiti jwán ginén; xáxi eskalerrér góiti,2- post. Ablatiboarekin, ‘-tik aitzina, aurrera’

adieraz: Heméntik góiti hásiko gítxu ejer-zízjo puxkatén íten, 3- iz. Gorakoa, goitika,oka / góiti bóta ad. (du) Gora bota, okaegin. Ikus errénduka aizán.

góiti bótaka aizán ad. (da) Errenduka ari izan:Béti góiti bótaka ái dúxu.

góiti errénduka aizán ad. (da) Errenduka ariizan, goiti botaka ari izan.

góitibéiti iz. Gorabehera, harat-hunata / pux-kát góitibéiti ‘gutxi gorabehera’: Puxkátgóitibéiti badákju zónbat góstako záunétxja; –Hóla deà hóri? –Púxkat góitibéitibá.

goitítu ad. (da-du). Ikus altxátu, gorátu etairán. Prezioak goitítu edo gorátu egitendira, ez altxátu.

góiz 1- iz. Goiza: Góiz górri, átseko itúrri(esamoldea; arruntean túrri ibiltzen dute),2- adond. Goiz / góiz édo béant ‘tarde otemprano’: Góiz édo béant azidénte át be-hártzíxin izán ótwaikin / góizik adond.Goiz: Igándjan góizik jéiki níntxun mén-dira jwáiteko.

góizizár iz. Artizarra.goiztjár izond. Goiztiarra, goiz ontzen dena:

Landátu íxju lusár goiztjárra. MAk goix-tiar darabil, behin: «Lusarre bauxu untsa;guk ez dixiu ohono dena ateaia, goixtiarpuskat».

golátu 1- ad. (da). Ardiek paparreko gaitzahartu (ikus gólo), 2- izond. Sakretako ereibiltzen da: Urdé golátu zikína hí!

golde iz. Goldea, nekazaritzako lanabesa. Lu-zaideko arotzak darabil (Satrustegi, 1969:182, 242): «Golde burdina bazu», «zazpigatina mail berri einic golde narredac».

gólko iz. Mordoa. Ikus maháts.gólo iz. Ardien gaitza da, paparrekoa. Izetak

(1996: 114) kolatu ‘tisiak jo <ponerse tísi-cas las ovejas>’ dakar.

golosokeria iz. MAk darabil, behin; guk ezdugu inoiz aditu: «Alta nihauren ustez ezdixit jatiane golosokeriaik iten, bana go-haindidurat pasatzen dixit».

gomendatu ad. Satrustegik (1969b: 43) bil-tzen du: «Bela benedikatu, gu zuri gomen-datu».

góntz iz. Gontza, ate orpoa. Ikus partadéra.Luzaideko arotzak badarabil (Satrustegi,1969: 146, 162, 174): «Bi partadera pare

82

LUZAIDEKO EUSKARAREN HIZTEGIA

Page 92: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

gonzequin», «borz gonz berri partaderaarriñatu», «bortaco partadera 7 gonze-quin».

Góñi z. Gainekoletako Goñínja etxeko nagu-sia. Góñi azken jabearen deitura da; lehenKoxinénja erraten zitzaion etxeari, etaizendapen hau ez da erabat desagertu.

goornatu ad. (du) Gobernatu. MAk darabil,behin.

goósti iz. Gorostia.gootátu ad. (da) Bururatu: Gootátu zjákoxo lo-

tería géjoin eróstja. Ikus buutátu eta oku-rrítu.

gopór iz. 1- Zurezko ontzia, 2- Animalien va-gina (≠ umeontzia). Ikus umeúntzi.

góra 1- adlag. Goiti (góiti normalagoa da adie-ra honetan): Góra njáxu, elízat, 2- izond.Garaia, altua (era mugatuan gorája): Lu-záide óndoko méndjak gorájak txú bíziki,3- adond. Ozenki: Míntza xíte góro, besté-naz eztauxút áituko. Ikus apál / góraikadond. Goraturik, gora, xut: Hórrek náixidwáike péntzja beretakótu, tá óno búrjagóraik ibíliko úxu / gorásko adond. Fran-ko gora. MAk gohorasko dakar: «Leheno-re izana ninduxun, bana orai kenduzkiozaparato hori, polliki duxu biziki. Besua go-horasko goititzen dixi».

goráintzi, goáintzi iz. Goraintzi: GoráintziPátxi!, goráintzjak Pátxi! ‘goraintzi(ak)Patxiri’. Luzaideko eskutitzetan milakagoraintziak, goraintziak milaka, mila go-raintziak, miliunka goraintziak, gorain-tziak agertzen dira ondoan datiboa dutela,lehena batik bat. Mugagabeko aldaera ereazaltzen da gutunetan: «Dener goraintziene partez, eta auzoko andere horierre ba»(AB), «Ximonen parteze urte hun eta go-raintzi» (MA) / goráintziak emán (nor-malean), goráintziak errán (zenbait al-diz) ad. (du) Goraintziak, eskumuinakeman. Luzaideko gutunetan goraintzierran ere badago: «Goraintzi errexu enepartez», «Juan den astelehenian izan nin-duxun Donianen eta X-n ikusten, bistandena. Erran diaxu goraintzi eta jinen gieladenbora lazatzen delaik», «erran diaxugoraintziak erraiteko haren partez» / go-raintziak errezibitu ad. (du) Goraintziakhartu. Eskutitzetan agertzen da: «Errezi-

bituko tuxu gure familia guziain partezgoraintziak. Don Jose Mari gisa berian»(AB).

góraki adond. Ahots goran, ozenki: Gizónhúra béti góraki míntzo zén; míntza xítegóraki, áitzeko gísan; MAk gohoraki da-kar, pasarte berezi batean: «X-n hiltzia ezdixie hain gohoraki hartu; igorria omenziexun berak etzela bate untsa».

gorapén iz. Ilgora.goratasún iz. Garaiera: Goratasún háundia

íxi méndi hórrek; zapéta ttípjak ibíltzen túdín goratasúnaindako. Manezaundik(1990: 87) gohoratasun darabil: «Uhinakheltzen dituk, mendiak bezala, lerroka,aitzinatzen eta hurbiltzen. Bat bathian,burrunban leher eta zaphart egiten die ha-rrokan bidiari hurbil, eta izigarriko goho-ratasunerat altxaturik, dena hagunez xuri-tua, uhaste batek bezala bazterrakestaltzen ditik. Debrien bisaja! Zé bus-tialdia yasan nien!»

gorátu ad. (da-du) Igo, goititu: Píswak undá-rreko úrte hotán ánitz gorátu txú Irúñen,inférnutan góiti jwának txú! Ikus altxátueta goitítu. MAk gohoratu darabil, ‘gore-tsi, laudatu’ adieraz: «Gaixo apezak, zoinhunak dien Luzaidendako, dien lekutaiknola ari dien Luzaide aski ezin gohoratuz».

górbe iz. Behiei zaldarea emateko lekua.górde ad. (da-du) Ezkutatu: Ermáiru horrén

bárnjan górde níz ‘armairu horren barruanezkutatu naiz’, ermáiru hórtan górde dút.Ikus altxátu eta beirátu.

górdeka adond. Ezkutuka / górdeka ibíli ad.(da) Ezkutatzen ibili: Hórjek etxjé enékinmintzátu nái tá górdeka djáiltzatxú.

gorkáil izond. Gorrixka. Cf., atzizkia dela eta,zarkáildu.

gormandíza iz. Goxokia (frantseseko gour-mandise-tik): bizkótxa, bunbúnak...e.a.

gormánt izond. Goxozalea, goxokizalea (cf.frantseseko gourmand): Gátjak gormán-tak tíra.

gorpútz iz. Gorputza.górri izond. 1- Kolorea, 2- Zerbaiten intentsi-

tatea adierazten duen hitza: Bixkáiko zakú-rra etá Unajáingwa ahárran ái txú, kalapí-ta górrjan; gérla górrjan ái txú bi anájak,3- iz. buru gorria duen ardia, 4- iz. Bolant

83

HIZTEGIA

Page 93: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

eguneko pertsonaia, gorriz beztiturik joa-ten dena. Eskuarki bi edo lau izaten dira,bikoteka ateratzen baitira.

gorrínak iz. Helgorria: Mixél gorrínekin djó-xo.

gorríngo iz. 1- Arrautzaren gorringoa, 2- Zizamota bat, horixka Satrustegiren arabera(1969b: 57).

gorrítu ad. (da-du) Gorritu: Léhen gásnak sú-jain óndwan gorrítzentzjén, azálain íteko.

gosáil izond. Dena jan nahi duena, dena bere-tako bildu nahi duena (< gose + hil, men-turaz. Cf. beste hizkera batzuetako gose-kila).

góse iz. Gosea / góse izán ad. (da): Góse nizá-laik ógi púxkat ján éta xarmánki geldítze-núxu / gósjak amarrátja izán ad. (da):Égun gúzjan lánjan aizána núxu éta wáigósjak amarrátja núxu.

gosétu ad. (da-du): Baruráustetik ján gabé nótá arrúnt gosétu níz.

gósta izán, gostátu ad. (da) Kostatu: Gósta zjé-xu arrañátzja ‘kostatu zaie konpontzea’,mutíko hórri zernái gostátzen zjákoxo ka-bálen arrañátzja; gostáko záko ánitz; gos-tátuko zé ánitz / gostája izond. Kostatua:Anítz gostája íxit óto bérrja / gostátzendéna gósta ‘kosta ahala kosta’: Óto bérrjaerósi beháixju gostátzen déna gósta.

góstuz posp. Genitiboarekin erabiltzen da ‘–enkontura’ adierazteko: Aitámen góstuz bízidá hóri.

goxáro adond. Izugarri gustura: Goxároedán nezaké báswat áno. Ikus goxóki,goxókixko.

góxo izond. Goxoa / góxo (ez) izán ad. (da)Atsegina (ez) izan: Eztá góxo lánetik lán-da béjen déiztea jwán béhar izáitja. Cf.letretako pasarteño hauek: «Gelditzennuxu xure berri hunen esperantxan; bizi-ki goxo ziaxu xure letrain leitzia» (AB),«zernahi dela, ez duxu goxo bezperan un-tsa utzi eta bihamunian bietano hilik atze-man», «lanak akitzen dixi ba, bana ez deagoxo, atsetan, etzatea juaitean kontzien-tzia trankil, eguna untsa beteik?» (MA).Ikus plazér izán.

goxóki adond. Gustura, gustuan / goxókixkoadond. Goxaro: Báswat áno hártu íxit go-xókixko. Ikus goxáro.

gozátu, goxátu ad. (da-du) Gozatu. Cf. Le-tretako pasarteño hauek: «Denbora gutipasatu ixie hor; etzizte biziki goxatu he-mengo berritan, bana pentsatzen dixitprintzipalak ihardoki tuziela» (AB), «oraiguri iduritzen zitziauxun haurrak hazikbehar zila puxkat gozatu, bana Jinko hu-nak ez baitzin nahi» (MA).

grama iz. Gramoa (frantseseko gramme-tik).Cf. MAren hau: «20 egunendako ohianezarri dixi; lehenbiziko 10 egunez berduraeta fruita bakarrik eta orai utzi diakoxu 100grama arrain eta ehun grama haragierreik».

granpóin iz. Satrustegik dioen bezala (1969:278) ‘grapa’ adiera du gaur egun ere,konparazione gatína xixtadúna atxikitze-ko ibiltzen dena. Luzaideko arotzak erebadarabil: «Granpoin bat bi abisequin»(202), «zinta bat amasei granpoin» (212),«iru maquilen zinta, sei granpoin berri»(215), «granpoin bat pincheta pare batarriñatu» (254).

grázja iz. Grazia / grazia eman ad. (du):«Nike jiten nizalaik Jinkuak grazia emai-ten badait, errain dauzkitxut» (MA) / grá-zja ín ad. (du) Grazia egin: Etzán báte grá-zjaik ín hórrek errántzának.

grilla iz. Erretokia, ‘parrilla’ (frantseseko grille-tik). Luzaideko arotzak darabil (Sa-trustegi, 1969: 165, 182): «Grilla pare batarriñaturic», «grilla bat furneuco».

grípa iz. Gripea (frantseseko grippe-tik). Grí-pa izena ardura gáixto, izígarri eta zár ize-nondoekin ibiltzen da: Harrápatu íxit gri-pát izígarria! Cf. MAren hau: «Ikustendixit jakina duxula ez untsaz egon nizala,ama hil zelaik egon ninduxun hoin eri, 15urte. Gripa gaixtua duxu aurten; ez dixitmedikuik izan» / grípa atzéman, bíldu,harrapátu ad. (du) Hotzeria harrapatu.Ikus ondoko sarrera.

gripátu ad. (da): Átzo méndirat jwán, bústi étagripátu nintzán / gripátja izán ad. (da)Gripearekin egon, gripea izan.

gú, gúk, gúre, gurékin, gurékilan, gúri, gú-taz, guháur, guháuk, guháuri…e.a.izord. Gu, guk, gure, gurekin, guri, gutaz,guhaur, guhaurk, guhauri…e.a. Cf. hau:«Guk orai guarendako ez ginikixi holako

84

LUZAIDEKO EUSKARAREN HIZTEGIA

Page 94: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

trakasa beharrik, nahiz Ximone hola gus-tatzen den» (MA). Satrustegik (1969b:84) kanpoko mutil bat Luzaideko neska-ren batekin harremanetan hasten zeneanherriko mutilek ibiltzen omen zuten esa-moldea jasotzen du: «Urdia! ¿zertâ jitenda hunat? Guk etxiu guaunak guaundakosobera…». Nolanahi ere, pasarte hau xu-kan dago, franko gauza bitxia testuinguruhonetan.

gudronoztátu ad. (du) Enbreatu (frantsesekogoudron, goudronner oinarritzat harturik).

gukúlu iz. Artoaren muturra: Mózten zúxun lé-hen bérdian, ganít bátekin, béjer emáiteko.

-gúne atziz. Lekua: Bihurgúne, haizeitzalgúne,itzalgúne, zelaigúne.

guraso iz. (Satrustegi, 1969b: 67). Ikus aitá-mak.

gúri 1- izond. Biguna: Bizkótxa hórjek arrúntgúrjak txú, kátxu bésteát, 2- adond. Bigun:xokolátja irúzkitá egóna úxu tá wái gúridjóxo arrúnt.

gurítu ad. (da-du) Bigundu: Ógja plástikwáinbárnjan sártzen báuzu, gurítuko záuzu.

gustátu ad. (da) 1- Gogokoa izan, 2- Ongi pa-satu. Cf. gutunetako bi aipu hauek: «Juanden igandian mezatik etxeatekuan deitatunindixin xure berrien emaiteko, biziki gus-tatuik jin duxu eta kontent», «guk orai gua-

rendako ez ginikixi holako trakasa beha-rrik, nahiz Ximone hola gustatzen den»(MA).

gústu iz. Gustua: Gústu-gústjan ján dút ‘gustu-gustura jan dut’, «engontik etxia ari duke-xu xeure gustian zartzen» (AB). Ikus gógo.

gúti adond. eta zenb. Gutxi; gútjo gutxiago,gutjéna gutxiena.

gutízja iz. Gogoa / gutízja izán ad. (du) Go-goa izan: Eztút gutízjaik ‘ez dut gogorik’,eztút hóri íteko gutízjaik ‘ez dut hori egi-teko gogorik’, átzo jíten ál níntxun bánaeníxin gutízja erréstoike ‘atzo etortzenahal nintzen baina ez nuen gogo arrastorikere’. Ikus gógo.

gúzi zenb. Guztia: Gizón gúzjak jín dirá. Ez daeskuarki segurik gúzja ján dút erraten –ho-nen ordez déna ján dút ibiltzen da–, baina gutunetan honen modukoak kausi-tzen ditugu: «Huntan gelditzen nuxu, ema-nez guzien partez milaka goraintziak DonJose Mari, Maria Jesusire hor bada», «Xgaizua eztiakixut jinen ahalko den; untsaplazer ginikexi guziek» (AB). Ikus dénaeta óro. Formari doakionez, nabarmendudaiteke B. Etxeparek ere (1980 [1545]: 18)guzia darabilela.

gwárdja iz. Guardia zibila / gwardjésa iz.Guardia zibilaren emaztea.

85

HIZTEGIA

Page 95: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

haatásko adond. Franko harat: Háurra haa-tásko jwána úxu. Ikus hára, hárat.

haatekálde iz. Hango aldea, haatekáldetikadlag. Hango aldetik.

haatékwan adond. Hara joatean: Haatékwangéldi xíte botígan éta erós zaxú botóilatáno. Ikus hunatékwan.

hága iz. Haga, makila lodi eta luzea. Ikus ata-lága.

hagín iz. Hagina (ahokoa).hagún iz. Lerdea, aparra. Ikus eldér.haidór izond. Lanean trenpean, martxa onean

aritzen dena. Cf. Manezaundiren hau (Iri-garai, 1958: 69): «Ez, ez diat adituko hola-ko erdeinuak, eta ikusiko die adixkideek eznizala pikaren azken umia, ez eta ere irriegiteko errekaitu bat, tetela, ergela, edomentsa, bainan gizon bat haidorra, eta burubipilekoa».

háil ad. Hoa, joan hadi. Aginteran hoa-renpartez ibiltzen da: Háil áitainganà taérrakok jín dáin beréhala. Erabilera ho-nen ondorioz mespretxuko erranairuetanere agertzen da, jakina: Háil antzára fe-rrátzea, háil kakítea, háil pórru landá-tzea, háil zakúrrain púrdira(t). Bestela,jakín aditzaren laguntzarekin edo horigabe, ‘auskalo’ balioa du, notáki-k due-naren antzekoa: Háil (jakítea). Xuka etazuka ari direlarik jwán aditzaz baliatzendira: Xáxi (jakítea), zázi (jakítea). Ikusnór.

háin. Hain: Háin dúxu pollíta! ABk eta MAkhain-ekin batean hoin ere usu ibiltzen dute.Cf. hainbéste, hoinbéste.

háin justóki adond. Hain zuzen ere. Ikus jus-tóki.

hainbat. Ikus hamagáixto.

hainbéste, hoinbéste, hoinbertze Hainbeste:Nún egóna xíra hainbéste denbóra hún-tan? ABk eta MAk hainbeste eta hoinbes-te-rekin batean hoinbertze ere badarabilte,baina ardurakoenak lehen bi aldaerak diragutunetan, eta bi hauetan dudarik gabehoinbeste da gehien agertzen dena, aldehandiz. Satrustegik (1969b: 44) ekaitzakurruntzeko ondoko hitz hauek erraten dire-la dio, eta gehitzen du Aezkoako euskara-ren eragina jaso dutela: «Jangoikuak duelaparte, Aingeriak bertze ainbertze, Etsaiekbatre».

haintséur, haintséurre adond. Segur aski(ere): Gú etxéa ordukó anája haintséur hándukúxu. ABk –g-dun aldaera erabiltzenzuen: «Potretake igorri dizkiaxie biziki po-llitak. Xurire igorriko dauxute hain [t]se-gur». Ikus seúr.

haítz iz. Haritza. Luzaideko arotzak ariz ondodu: «Errezibitia bi ariz ondo» (Satrustegi,1969: 161).

háize iz. Haizea / háizja aizán ad. (du), háiz-ja ibíli ad. (da): Háize azkárra djailak!‘haize handia ari du’; háize látza djailak,háize látza ái dík ‘haize mehea ari du’ (ai-zán gutxiago ibiltzen da), háize errebésadjailak! (batez ere hegoaizea dabilenean,haize handia), háize faxósa ‘haize desatse-gina’ edo, háize háundja ‘haize handia’,háize mírja, háize míru bát ‘haize hotza’.Cf. MAren hau: «Fruitare guti, sagarrikerreximeta iteko doia eta orai ibili dixi izi-garriko haizia, denak bota baititu». AñesKaminondorendako háize látza hegoaizehotza zen eta háize mírja pekoaize hotza.Ikus haizégo, iruzkiáize, péko háize etazejarráize.

86

H

Page 96: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

háize-tirurítu iz. Haize zurrunbiloa: Bárdakoháize tirurítjak eréman djáuxu teilátu gú-zja. Ikus tírurítu.

haizégo iz. Hego haizea. Ikus háize eta hégo.haizeitzalgúne iz. Haize gerizpea.haizeukáldi iz. Haize kolpea.haízti iz. Hariztia.hála adond. Hala. Euskara batuko honela-ren

kiderik ez dute; ikus hóla / hálalá adond.Hala-hala, bere horretan. Ikus hólolá. MA-ren eskutitzetan hala-hala ere ageri dabehin: «…eta hor (…) atzeman dixie ero-rik, karrikatik heldu delaik, eta harek, jaki-na –beldurtia beti– hala-hala utzia».

hálaiké lok. Halarik ere.haláko izond. Halakoa.halátsu adond. Goiti-beheiti hala.haláxe-oláxe adond. Hola-hola: –Nóla zíra

egún? –Haláxe-oláxe.háltz iz. Haltza.hamagáixto (esapidea) Hainbat zuretako kal-

tea. Ez da ohikoa; dakigula hurrengo esa-moldean ibiltzen da: Hamagáixto hór sár-tzen baxíra! ‘hainbat zuretako kaltea horsartzen bazara!’.

hámar zenb. Hamar; hamárna, haméka, hamé-kara ‘hamaikana’, hamábi, hamábira ‘ha-mabina’, hamaíru (Etxaidek [1989: 358]hamahíru jaso zuen), hamaláu, hamóst(normalean. ABk hamabost erabiltzen du;Etxaidek [1989: 360] hamabóst bilduzuen), (h)amabórtz (F. Camino, Euskal-tzaindia, 1999: 110), hamaséi (Etxaidek[1989: 361] amaséi bildu zuen), hamazáz-pi (Etxaidek [1989: 362] amazázpi jasozuen).

hamarréko iz. Mus jokoan bost puntuz egitenden tantoa.

haméketako iz. Hamaiketakoa edo. Ikus Sa-trustegi (1969b: 49).

hán adond. Han, hántik (ABk handik eta han-tik ditu batean, MAk hantik baizik ez),hángo, háat, hára, haráno / hántik aitzí-na, hántik góiti ‘handik aurrera’.

hanbáteko izlag. Izugarrizkoa (= izígarriko).Gutxi ibiltzen da. Ikus alímaleko, gáitze-ko eta izígarri.

háneménka ibíli ad. (da) Hantxe-hementxe,harat-honat ibili. Ikus hántxeméntxe ibílieta hát éta húnat ibíli.

hánka iz. Aldaka, iztargaina. Ikus zángo.hanpátu ad. (da) Hanpatu, enpotu; ase handi

bat egin ondoan hanpátu níz erraten da.hántu ad. (da) Kolpe baten ondorioz handitu

(≠ hértu): Hántu zjaxú zángwa; hántu dénlékutik hértuko úxu. Haserre dagoenaren-dako erraten da, pasatuko zaiola aditzeraemateko.

hántxe adond. Han berean.hántxeméntxe adond. Harat-honat: Igánde

gúzja pástu íxit Irúñen hántxeméntxe /hántxeméntxe ibíli ad. (da) Harat-honatibili. Ikus háneménka ibíli eta hát étahúnat ibíli.

hapátu ad. (da) Hatsankatu, hatsanditu. Ikushatsankátu eta hatsbahítu.

hár iz. Harra.hára Adlag. Hara (adlatiboa); hárat, haát, hát

ere ibiltzen dira.hará Interj. Harridura adierazteko hitza: Hará!

Hémen dá bérrize gúre mutíkwa.harági iz. Haragia.hardít izond. Ernea (gaskoiko hardit ‘ardi’,

impudent’-etik). Satrustegik (1963-64:257) «ardíta.- Espabilado, listo» dakar.

hargín iz. Igeltseroa. Luzaideko arotzak ar-guin mailu dakar (Satrustegi, 1969: 186).

Hargína iz. Azoletako Hargináinja etxeko na-gusia. Aitzinetik pertsona izena sartzenbada, etxe horretakoa dela adierazten da,nagusia izan edo ez izan. Harginésa iz.Hargináinja-ko etxekoandrea.

hargíntza iz. Igeltserotza.hári iz. Haria.háro iz. Kalapita edo. Cf. MAren hauek:

«Deuse ez dinat senditzen, ez diakinat ze-rendako plantatu duten holako arua»,«…bana beste aferaik jin baita, nahiz ba-den lekia denendako, izigarriko harua diai-laxute». Cf. áro.

harrabóts iz. Kalapita. Ikus azántz eta kalapí-ta.

harrapátu ad. (du) 1- Harrapatu, hartu (Biarne-sez eta gaskoiz arrapà, rapà da aditza):Hágo ixtánpat ágo, harrapátzen bahút kúsi-ko úk!; óto aték harrapátu íxi, 2- aurkitu,kausitu: Harrapátu dját gáldu nín pilóta;harrapátu íxit gáldja nín peténta, ganbá-ran; harrapátu hút ‘harrapatu haut’; gáitza,marránta… harrapátu. Ikus atzéman eta

87

HIZTEGIA

Page 97: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

kausítu / búztanetik harrapátu ad. (du)Erranairua da, ‘joan eta harrapatu’ adieraduena: Zózwa idúri zján bána bánkuko dire-tórra ín djé, harrápa zák buztánetik, tó!

hárri iz. 1- Harria; giltzurrunetakoak ere há-rrjak dira, 2- Harriabarra, ale larriko kaz-kabarra: Baázizkórra báno haundjógwaúxu hárrja.

hárri eráuntsi iz. Ale larriko kazkabar eraun-tsia. Ikus eráuntsi.

harri landu iz. Satrustegik (1969b: 95) ‘piedrade sillería’ adiera ematen dio.

harrígarri izond. 1- Estonagarria, 2- Beldur-garria: Zonbáit gázte zé irrískutan ibíltzendjén! Harrígarri úxu bá!

harríka adlag. Harri botaka: Harríka igórrigintján hérritik.

harriketa adond. Harri bila. Luzaideko aro-tzaren kontu liburuan arriqueta ageri da(Satrustegi, 1969: 156, 197).

harristátu ad. (du) Harriztatu. Satrustegik(1963-64: 258) arristatu ‘empedrar’ dakar.Manezaundik, berriz, harriztatu darabil(1990: 304).

harrísu iz. Péntze batén zerrátzeko íten denharrízko múrru ttípja.

harrítu ad. (da-du) 1- Estonátu, 2- Arrunt izu-tu, kikildu. Cf. Elkanokoaren lotsatu ‘bel-durtu’, eta lotsarritu ‘biziki beldurtu’. Hó-tzak harrítja izán erranairuak ‘hotzakakabatzen egon’ adiera du. Ikus hótz, izítueta lotsátu.

harriukáldi iz. Harrikada, harriarekin ematenden kolpea.

harriukáldika aizán, hási ad. (da) Harri bota-ka ari izan, hasi.

harrjázi iz. Izialdura: Zé harrjázja emán da-xún! ‘Zer izialdura eman didazun!’ Ikusizjaldúra. Izetak (1996: 45, 102) arrialdu-re eta izialdure biltzen ditu Baztanen.

hárro izond. 1- Bestaegilea, parrandazalea,2- Harroa, harrotua: Bílo hárro bátzukinjéiki zúxun. Ikus urgulúntzi.

harroáldi iz. Harrotua: Gáitzeko harroáldjaemán dakóu íljai. Satrustegik (1963-64:258) arroaldi ‘sacudida, meneo’ bilduzuen. Ikus harrótu.

harrói iz. Harrobia. harrótu ad. 1- (da-du) Harrotu (zentzu fisiko-

an, ez ‘harropuztu’): Bílwa harrótu, ílja

harrótu ‘artilea harrotu’, erráutsa harrótu;cf. letretako pasarte hau: «Izan nuxu biatsaldez Joakinaikin Juanitoin matalazainiten. Ile berria eta eskuz harrotu nahi zixin;in dixiu matalaz bat ederra. Oihalare ede-rra» (MA), 2- (du) Erabili, ibili: «Mª Jesusez dela untsa? Ez dikexi gauza haundikaraiz. Pentsatzen dixit hemengo berriakharrotu tuziela» (MA), 3- (da) Mugitu,egoera jakin batzuetan (ohatzetik eta): Níkúste mutíkwak hásjak tjén harrótzen (ófetikjeikítzen) / búrja harrótu, káskwa harró-tu ad. (da) Burutik egin, erotzen hasi edo;norbait zozokeriak egiten hasten delarikerraten da: Zé, búrja harrótzen hásja úkà?;zé, káskwa harrótzen hási zéjà?

hartáko 1- izord. Hartarako, 2- adond. Horre-gatik: «Bihar Inesen ttanttain urteburia;juan beharko dixit, hartako ari nuxu»(MA).

hártu ad. (du) Hartu: Libúru bát hártu níxinéta jwán níntxun ófeat harén léitzea.

hártz iz. Hartza.hartzále iz. eta izond. Hartzailea. Luzaideko

gutunetan ageri da: «Orai egoiten nuxupentsatzen ttanttak nola utzi ote tin; gutazeztukexu ez ohitu, hane hartzalia frangoba» (AB).

hártze iz. Ikasteko erraztasuna. Cf. ArnegikoAAren hau: «Ikusi behar xinuke nola X-kerakusten dazkian eskolan eiten tien ixto-rioak; izigarriko buru eta hartze huna dixi(alfabia). Oraikotz badiakixu burian burueta gogoz».

hartzeko iz. Hartzekoa, kobratzekoa. Luzai-deko arotzak darabil (Satrustegi, 1969):«Arzeco baratu 2,10» (195), «arzeco ba-ratia» (205).

hásasa átea, ibíli, jwán ad. (da) Arropa guti-rekin atera, ibili, joan: Etxétik átea núxuhásasa, béro délakotz. Cf., gainera, ató-rras, búruas, larrwaséko.

hasberapén iz. Hasperena.hási ad. Hasi (da-du): Érja érre zíxin supaz-

térrjan éta hási zúxun garráxjaka tá nigármarráskaka; lán hún batén harrápatzekobehárko uxú inglésain ikásten hási. Zen-bait aldiz artio-rekin batean ibiltzen da,abiapuntua eta abiaburua adierazteko:«Sasoina in dixi Karmelok, maiatzain le-

88

LUZAIDEKO EUSKARAREN HIZTEGIA

Page 98: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

henetik hasik urriain erdiartio Miarritzenhotelian ganbarazain» / hásjan-hási esa-moldea ere ibiltzen da ‘hasi bainaiz, bai-tzara, baikara…’ adierarekin: «Nahizerreposki, hasten nuxu egun etsi-etsia xu-rekin lehenik eta hasian-hasi in behar tu-tan guzien aldeat egiten» (MA).

hastapén iz. Hastea, hasiera: Hastapénjan ení-xin jáeré konprendítzen, bána wái áski ún-tsa arrañátzen núxu; hastapénjan úste ní-xin presúna húna zéla.

háste iz. Hasiera: Háste-hástetik núxu hémen;háste-hastetik njákixun nólakwa zén; hás-tjan kónten(t) zuxún bana beála hási zuxúnnigárrez / bérriz háste ‘vuelta a empezar’.Ikus bérriz.

hastéko lok. Behintzat. Ník hastéko etxít jwánnáhi léku hórta ‘nik behintzat ez dixut lekuhorretara joan nahi’. P. Larzabalek ere ibil-tzen du (1998: 153): «Goiz aldera, mezaerran behar bainuen, urrundu nintzen han-dik eta goiz hartan berean hil zen gizona.Ez dakit familiakorik nehor bazuenetz, ezzen hasteko nehor agertu ni gana».

hastjál adond. Nekagarria, gogaikarria (biar-nes-gaskoiko hastiàu ‘qui dégoûte, quidonne du dégoût, de la répugnance’, ‘fasti-dieux’ hitzaren arbasotik, *hastial-en mo-duko batetik, azken batean latineko fasti-dium-en eratorri batetik. Ikus Coromines& Pascual, 1998, hastío sarrera): Zé has-tjála dén gizón hóri; zé hastjála dén meka-níka zikín hau! Ikus asegárri. Satrustegik(1963-64: 258) «astiala insoportable, ina-guantable» bildu zuen.

hát éta húnat adlag. Itzulika: Atsálde gúzjapástu dú hát éta húnat, geldítu gábe / hátéta húnat ibíli ad. (da) Hantxe-hementxeibili. Ikus háneménka ibíli eta hántxe-méntxe ibíli / hát-hunátak iz. Gorabehe-rak, hikamikak: Péjo ta bjék izán txjúguháun hát-húnatak. Ikus góitibéiti / haá-tik ez hunátik ez izán ad. (du) Esamoldeada, gaztelaniazko ‘no tener vuelta de hoja’-ren parekoa: Hórrek etxí haátik ez hunátik,náusjak manátu djáuxu éta obedítu behár.Ikus hára.

hátik, ahatik lok. Haatik. Guk hátik aditudugu beti eta ABk ere aldaera hori bera da-rabil, baina MAk ahatik du: «X egoiten

duxu ohian erreposkixoño, bana gero, aha-tik, egunaz okupatzen duxu bere ardiekin»,«hemen urte huna dixiu, artuak biziki ede-rrak tuxu eta ilar anitz. Ahatik ohono ezbildiak denak».

háts iz. 1- Arnasa, 2- Indarra. Cf. hau: «Bazkalonduan jinak zitxun; polliki duxu, mehatiaduxu anitz, hola behar zila biotzaindako,bana ez dixi hats haundik» (MA) / hats záriz. Aho kiratsa: Gizón hórrek izígarrikoháts zárra íxi, etxíra horrén óndwan egói-ten ál / hátsa hártu ad. (du) Arnasa hartu:Áitak, gáztjan, ánitz pipátzen zíxin éta za-hártzjaikin hátsa etzíxin hártzen ál. Cf. es-kutitzetako pasartetxo hauek: «Mariaurre-sare atzo juana uxu Iruñeat; etzuxunhobeki kausitzen, pasatzen zitxin hatsaezin hartuzko bultta batzu» (AB), «X-keizan dixi bulta (t)xar bat; hatsik ezin hartia,aski luze, gauaz ofetik ateraik eta medikia-re ekarrazik goizeko oren batian» (MA).

hatsankátu ad. (da) Hatsanditu: Lastérka jínnúxu ta hatsankátja núxu wái. Ikus hapátueta hatsbahítu.

hatsbahítu ad. (da) Hatsankatu, hapatu, ha-tsanditu. Ikus hapátu eta hatsankátu.

hátz iz. Hazgalea, azkura. Ikus hazkíle / hátzaizán ad. (du) Hazgalea izan. Ikus hazkátueta hazkílja izán.

hatzéman, hatxéman ad. (du) 1- Harrapatu:Ohítzen níz éne gázte dénboran zíto bátzukbaztérretxe átjan ebátsi zutéla tá beálahatzémantzuztéla, 2- Aurkitu: Bíziki pollíkihatzéman giníxin ttántta.

háu, húnek, húni, hunékin, hunéndako, hu-néngatik…e.a. izord. eta izond. Hau, ho-nek, honi, honekin, honendako, honenga-tik…e.a. Háu zér dá (esamolde modukoa):Járrik idúrixí «háu zér dá» ‘jarririk, eseri-ta, irudi du zerbait badela, ongi dagoela’.

háugi ad. Hator. Ikus ondoko sarrera.háuk, háuk, háuk… gí, gí, gí interj. ‘Haugi’,

behiak deitzeko egiten diren soinuak. Ikus,dena dela, auk, auka sarrera OEH-n.

háundi 1- izond. Handia, 2- adond. Ugari: Lu-záiden béstetan jénde háundja bíltzentzú-xun léhen, wái éz; cf. MAren hau: «Izigarriuntsa duxu, ez dixi berehala deliberatu, ba-dakixu sos haundia eman behar delakotz,bana nik beti erraiten niakoxun azindak beti

89

HIZTEGIA

Page 99: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

eta geio balio dila» / háundi ín ad. (du)Gauza handia egin: Háundi ín xínin ámainospítaleat eremáitja ‘gauza handia egin xe-nuen ama ospitalera eramatearekin’ / háun-di izán ad. (da) Harrigarria izan: Háundiúxu nóla ez dutén eréman ‘harrigarria duxunola ez duten eraman’ / haunditik eskapa-tu ad. (da) (esam.), haunditik, haunditaiksalbatu ad. (da-du) (esam.): «Ba, Igandeilunarrian mezat juana zuxun etadesku[i]datia zuxun duaike; errota zan-guain gainetik pasatu, hexur ttipi zenbaitbazixin hautsia duaike. Aski bazixin, banahaunditik eskapatia uxu», «Ferranengo gai-xo horiek izan duten makurra, bana haundi-taik salbatu txu!» (AB). Cf. edérretaik es-kapátu.

haundiskíla iz. eta izond. Jauntxo uste handi-koa: Éni jénde haundískilen ártjan etzjáxugustátzen ibíltzja. Ikus muturzúri.

haunditasún iz. Handitasuna.haundítu ad. (da-du) Handitu: Mutíko hóri az-

kén bí urtétan haundítu úxu izígarri.haundíxko izond. Handi xamarra.haundízki adond. Handiro. Cf. Luzaideko gu-

tunetako pasarte hau: «Eskerrak haundizkiemaiten dauzkitxut, guretako dituxun aten-tzione guziez».

haunka iz. Zaunka. Satrustegik (1963-64:267) biltzen du; guk ez dugu aditu eta,arruntean, dakigunez, eráusi eta eráusikaaizán erraten da.

háur iz. Haurra. Animaliekin kúme ibiltzenda, eta pertsonekin háurra. ABk, halere,ume ere ibiltzen du haurra-ren partez /háurño iz. Haurtxoa.

haurríde, aurríde iz. Senidea, anaia edo arreba.ABk abride ibiltzen du maiz. Cf. emaztekihonek erabiltzen ere duen nebraljia ‘neural-gia’.

háurtu ad. (da) Haur bihurtu, txotxolotu. Cf.Uharteko hau: «Ttantta Luzaidekua bizikipolliki duxu; oseba X etxiu ikusi aspaldian,ez diauxute ekartzen, bainan haurtia izanbehaixi».

haurtzáin iz. Haurrak zaintzen dituena.hauskaldór iz. Bokátain íteko háutsa dá haus-

kaldórra. Barandiaranek (1974: 97) aus-kaldar biltzen du Donoztirin. Aintziburuketa Etxarrenek (2002: 185-186) «Nola egi-

ten zen hauts galdorra?» izeneko ataleanazaltzen dute prozesua.

hausko iz. Hauspoa. Satrustegik (1969b: 28)ausko dakar, h-rik gabe.

hauskór izond. Hauskorra.haustále izond. Hauslea.háuste, háuste egún iz. Hausterre eguna. Egún

háuste úxu; háustez jwáin gítxu étxeat.Etxaidek (1989) háuste egúna bildu zuen.Luzaideko arotzak hau dakar (Satrustegi,1969: 213): «Bi bei estalaraziric ochilian23 auste egunia(n) echechurico bordan».

haustéi iz. Haustegia, hautsa, errautsa atxiki-tzeko lekua.

háuta izond. 1- Bikaina: Harági háu háuta úk,2- Erosleak aukera dezakeen ardia; ikuserrefúsa eta jabal, jabel.

hautemán, hautéman ad. (du) Nabaritu, su-matu. Ikus séndi, sendítu. Azantzekin ibil-tzen da: Hautemán dját bárdako lurriká-rja; hautemán díxit étxjan sártu délaik;hautemán txít míntzo átzo ‘somatu ditutahots batzuk’. Gorputz sentsazioak adie-razteko ere ibiltzen da: Egún góizjan lán-jan fjér áizaníz tá géro gorpútzak haute-máitentzín.

háuts iz. Errautsa. Ikus erráuts. Satrustegikerranairu hau dakar (1969b: 41): «Etxekosua etxeko hautsaikin estali», eta dio fami-liakideen arteko tirabirek ez dutela etxetikatera behar erran nahi duela. Lan bereanaitzinxeago (44), Hausterre egunean, hautsbedeinkatua elizan hartu, etxera eraman etafamiliakide guziei paratzerakoan erratendena jasotzen du: «Hautsa zira eta errhautsbilakaturen zira» ‘eres polvo (ceniza) y enpolvo te has de convertir’ (Xuhialde).

háutsi ad. 1- (da-du) Apurtu, puskatu, 2- (da)Buruz edo gorputzez jaitsi, galdu. Cf. MA-ren pasarte hau: «Gaixua hari duxu haustenburuz anitz. Alta huna zixin. Izan gintxunAuritzen bazkaiten; hurare hari duxu haus-ten, bana buruz untsa duxu», 3- (du) Zati-tu, txerri-hiltzean. Cf. E. Etxamendirenhau (1988: 58): «Ferranjo berriz jin zengure etxerat oren baten buruan nunbaithan. Zerria hautsia ginduen eta gazitzenezarria». Ikus kraskátu.

háutsi-máutsi iz. Konponketa, arrainamen-dua, hitzarmena. Cf. Manezaundiren hau

90

LUZAIDEKO EUSKARAREN HIZTEGIA

Page 100: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

(1990: 307): «Saraizuko ibarrak edo hara-nak, bai eta Aezkoakoek ere urthe guzizegiten dituzte antolamendu eta hautsi-mautsiak Baxenabarrekoekin, heien eta he-mengoen alhapidetan azinden bazkatze-ko».

haxít izond. Arina: Kadéra hóri bíziki haxítaúxu.

házka adond. Hatz eginez / házka aizán, hásiad. (da) Hatz egiten ari izan, hasi: Béhjaarbóla hórri kóntra házka ái dúxu.

hazkátu ad. (du) Hazka egin: Búrjain hazká-tzen ái núxu meméntu húntan.

hazkíle iz. Asenahia, azkura. Ikus hátz / haz-kílja izán ad. (du), hazkíljak izán (da)Azkura izan: Lásto gáinjan ló ín díxit étaorái hazkíljak núxu; hazkílja íxit biz-kárrjan.

hedági iz. Hedagua, arropa hedatzeko tokia.hedátu ad. (du) Xuriketak hedatu: Wái denbó-

ra húna baitá behar tút xwikétak kánpwanhedátu.

héde iz. Hedea, uhal txikia: Uhál ñimíñwa,juáretan ibíltzen déna, míhjain atxikítzeko.Ikus uhál.

hegál iz. Txorien hegoa, hegala. Satrustegik(1969b: 95) h-rik gabeko aldaera jasotzendu eta ‘etxe baten hegala’ adiera ematen.

hegaldátu ad. (da) Hegalkatu: Ikúsi gintín úsoátzu arbólatján éta gú hurbildu ginélaikhegaldátu zjén.

hegátz iz. Teilatu hegala.hégo iz. Hego haizea. Ikus háize eta háizego.

Hégwa béltza sártu íxi Astabizkárretik.héin iz. 1- Neurria, maila: Eskwáraz badáki

héin bátjan; bétezaxú botóila héin hórtano.Cf. MAren hauek: «Hura juan den urtianeri egonezkioz etzuxun lehengo heinian ja-rri», «ni biziki kontent nuxu, ja lehengoheinea jin nuxu» eta Barbierren beste hau(1926: 50): «…otharreak, saskiak, zurezkountziak, leher egiteko heinean betheak!»,2- Unea, sasoia, adina edo antzeko zerbait.Cf. MAren pasarte hauek: «Eni pena haun-dia emaiten diaxu; beharrik fede haundiabaitu, bana makur haundia haurrendakore,holako langilia bere heinik hobenian»,«…juaiten duxu gohotik eta etxiane langi-lia duxu biziki. Fontsian hiruak hala tuxu,orai heiniane baitira» / héin bátjan adlag.

Hainbatean, hainbestean: –Nóla xíra Ma-ñéx?, –Héin bátjan, njáun bétiko arrángu-rekin.

hék, hér, hén báitan, hétan, hétako, hékin,héndako… izord. eta izond. Haiek, haiei,haiengan, haien baitan, haietan, haietako,haiekin, haiendako…

héla interj. Ikus éla.héldu ad. (da) Etorri: Heldwén igándjan Za-

ráutzeat jwáin gítxu egúnain pástea; hélduginén Irúñeat ‘Iruñera gentozen’, héldugirá Irúñeat ‘Iruñera gatoz’, enúk héltzengáinea ‘ez nauk ailegatzen gainera’. Bainafrúta, frwíta húndu erraten da, ez *fruta,fruita heldu.

helménjan izán ad. (du) Irispidean izan: Ga-níta helménjan díxit, kásumaxu.

hémen adond. Hemen, heméngwa / heméntik(ABk batzuetan hemendik du eta beste ba-tzuetan hementik) / heméntik aitzína, he-méntik góiti adlag. Hemendik aurrera.

heméntxe adond. Hemen berean.hemerétzi zenb. Hemeretzi; Etxaidek (1989:

364) emerétzi bildu zuen.hemezórtzi zenb. Hemezortzi; Etxaidek

(1989: 363) emezórtzi bildu zuen.héneun adond. Herenegun.heneunágwan adond. Herenegunago.herábe iz. Beldurra edo. Ezaguna da Luzaiden

egun, baina ez da anitz erabiltzen; beldurrabezala da. Cf. «Egun hotaik batez izan[t]ziazkitxiu profesorra eta bi perito, gizonbatzu gaitzak, nahi baginin igorri. Amakbazixin bere herabia igortzeko ttipia dela-kotz; hok izain dutena gaixtua irakoitz gu-ziez etxeat jitia, eta negia bestalde» (AB).

herdóil iz. Herdoila / herdóildu ad. (da-du)Herdoildu.

hérra iz. Gorrotoa: Zé hérra dakón hórri! / hé-rran izán, hérran egón (norbaitendako)ad. (da) Arrunt haserre egon norbaitekin.Cf. Uharte Garaziko letra bateko pasartehau: «Geroztik pasatzen tuxu hemen medi-kurat juaiteko eta Undarlarat, bainan etxuoseba jeusten ototik. Herran duxu gureta-ko. Hara 26 ilabeten burian zertaratu gi-ren».

hérri iz. Herria.Herríko Étxe iz. Udaletxea. Irudi du eraikin

berria egin zutelarik hasi zela jendea

91

HIZTEGIA

Page 101: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

Ajuntaméndu erraten. 1863ko zerren-dan (Sarustegi, 1969b: 94) Erricoecheaageri da.

herríko mutíl iz. Almirantea. Ikus ojantzáin.herritár iz. Herrikidea.herríxka iz. Herri ttipia.hértsi izond. Estua; ez da sobera ibiltzen. Ikus

hétsi eta mehár.hértu ad. (da) Hantu-ren antonimoa: Hántja

nín zángwa hértu zjáxu ‘handitua nuenzangoa jaitsi zait’; hántu dén lékutik hértu-ko úxu. Haserre dagoenarendako erratenda, pasatuko zaiola aditzera emateko.

hértze iz. Hestea. Etxaidek (1989: 136) hér-tzjak bildu zuen ‘erraiak’ errateko, bainabistan da gauza bana direla. Alabaina, ai-tzinago ‘hesteak’ adieraz ere jaso zuen hér-tziak (ibid., 140. or.).

hertzeartéko iz. Zerriaren hesteen artean da-goen gantza: Zérrja híltzen délaik hértzenártjan ba ómen dúxu gántza edó, tá hóriúxu hertzeartékwa, tá kéntzen dúxu. Húnierráiten zjákoxo «trípen iakúrtzja», trípengarbítzja, hértzen beéxtja… Géro hértzehorjékin íten txú lukáinkak.

hési iz. Hesia.hesól iz. Taketa. Ikus zútibalántzan sarrera.hestúra iz. Estualdia (ustez). Satrustegik

(1963-64: 265) ertsura ‘estrechez’ jaso-tzen du.

hétsi ad. (da-du) Itxi; eskuarki zerrátu erratenda. Ikus, orobat, hértsi.

hezúr iz. Hezurra / hexúr iz. Hezur txikia. Cf.:«Behi pare atekin zezenetik heldu zelaikbehiak izitu eta lurreat bota eta gainetik pa-satu behiak, eta zanguan hexur bat hautsi»(AB) / zázpi hexúrrak: Zérrja híl óndwanjáten djén zázpi kostelét ttípjak.

hí, híre, hirékin, hirétako, hiáur, hiáuk,hiáuri… izord. Hi, hire, hirekin, hiretzat,herori, herorrek, herorri…e.a.

higátu ad. (da-du) Higatu: Donjáneat joáitennizálaik atórrat erósi beaíxit, háu higátjabaitút. Satrustegik (1963-64: 268) igatueta igatuxea biltzen ditu, h-rik gabe.

higiméndu iz. Mugimendua. Normaleanmohiméndu erraten da.

higítu ad. 1- (da-du) Mugitu: Hígi adí hórtik,urdé afér gohóztu zikína! Hau mohítubaino aise gehiago ibiltzen da Luzaiden,

2- (du) Belarrari buelta eman: Beláro atéaíxi tá behár txjú belárrak higítu.

híl 1- ad. (da-du) hil. Ikus finítu eta pausátu,2- ad. (da-du) Itzali; bigarren adiera hone-kin ezagutzen dute, baina erabili guti; nor-malena itzáli da, 3- iz. Hildakoa; cf. MA-ren hau: «Hemengo berriak nik ez igorrikepentsatzen dixit badazkitxula, bi hil izantula Azoletan, eta xu betiko kunplitia».

hilárjo iz. 1- Hileta-elizkizunak, 2- Ehorzketa.Cf. Luzaideko eskutitzetako pasarte hau:«Atzo izan ninduxun otoitzen iten eta geroX-n mezan ninduxun; atsaldeko bost etaerditan zuxun hilarioa, jende haundia. Sor-tziak hiltzia zor; badiaxu frango Luzaide-ne, denbora puskat huntan (sic). Hau denekzor». Orain arruntean enterraméndu erranohi da.

hilárri iz. Hilobia. Satrustegik (1963-64: 268)ilarri biltzen du adiera honekin, eta ilobiere bai, gauza beraren errateko. Guk biga-rren hau ez dugu sekulan aditu. MAk ere h-rik gabeko aldaera dakar: «Omia Saindu-tan ez baxira jiten ahal egon trankil, nikezarriko tixit ilarrian liliak, nekez ibiltzekoez baitu balio jitia». Ikus túnba.

híldo iz. Ildoa. Satrustegik (1963-63: 268) «Il-dua.- Surco del arado» dakar.

híljan izán ad. (da) Merke egon: «Berrize ba-tixiu hiru xerri ernari, izan tuxu puxkat hi-lian xerriak, bana orai berrize badiatzitxufrantsesain ikastea» (MA).

hilkéta iz. Gorpua hilerrira eramatea; Satruste-gik (1963-64: 268) ilketa du.

hiltzále iz. eta izond. Hiltzailea.hiltzéinu iz. Norbait hiltzen delarik elizako ez-

kilekin egiten den deia. Ikus mezazéinueta zéinu.

hípet egón, izán, járri ad. (da) Anitz gizendu:Nóla gizéndja dén Benát! Hípet járrja úxu.Salaberri Ibarrolakoak (1856: 97) iphete‘plein de graisse’ dakar eta ondoko etsen-plua biltzen: «Gizon hori iphete egin da cethomme est devenu tres-gros et gras». Ge-roko hiztegigileek baxenabartarraren lane-tik hartzen dute hitza.

híri iz. Hiria.hiritár iz. Hirikoa.híru zenb. Hiru; hírwak hirurak’, hirwétanói

hirurogei (Etxaidek [1989: 367] irúetano-

92

LUZAIDEKO EUSKARAREN HIZTEGIA

Page 102: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

gói dakar), hirúna hiruna, hirunázka hiru-naka.

hirúzpaláu zenb. Hiru edo lau: Eztakít zónbatbáso áno hártu dín, hirúzpaláu séurik bá.

híts izond. Zurbila / híts izán ad. (da) Zurbilegon: Zóin híts xjén egún! Etxírea úntsa?ABk ‘triste’, ‘ilun’ adieraz ere erabiltzendu, eguraldiaz mintzatzean: «Gu denak un-tsa gitxu mementian; orai denbora hitsaktixiu biziki, goiz guziz lano behereano. Ez-tiakixut eztei haundi hok ze denbora be-hauten, [t]xarra bada ni ez nuxu juain; gai-tzeko jendia izan behaixie».

hítz iz. Hitza (ikus éle): Eztját hítz báte kon-prendítu, eztját hítz báte konpreíntu.

hitzártu ad. (da) Hitzartu: Hitzártu ginén gói-zeko zortzjóntan méndirat jwáiteko. Mane-zaundik (Irigarai, 1958: 50) aditz iragan-kortako ibiltzen du: «Bana errak, Erramun,harat yoaitian artzaingorat ¿ez hiena aitzi-netik hitzartu mutilgoa nausi batekin?».

hitzéman ad. (du) Agindu, prometatu: Hitzé-man djáxu kárri behár dála presént pollítbát Bajónatik; hitzémantzán jínentzéla,bána undárrjan etzén agértu, urdé zikína.Cf. letretako hau «Arrazoin haundia uxu,beti erraiten ari gitxu eta beti hitzemaiteneta sekulan ez eremaiten! Jende eternal ga-rrik gabekuak!» (AB).

hizkúntzak iz. Errateko manerak, esamoldeak.Ikus erráiteko manéra.

hizkúntzazár iz. Juramentua, sakrea.hóbe izond. Hobea: Luzáideko apégwak Etxa-

lárkwak báno áisa hóbjak tíra, éta ník ústepaátzen dutén géjo.

hobéki adond. Hobeki / hobékixoño adond.Hobekixeagoño.

hobekítu ad. (da) Hobetu, hobeki jarri: Frán-go éri egón dá Áña, bána fíte hobekítu dá.Ikus pollikítu eta untsátu.

hobén iz. Errua. Pluralean ere erabiltzen da:«…eta nigar eta nigar hasi zela, eta beraktila hobenak, zendako ez den eman» (MA)/ hoben in ad. (du) Errua bota: «Hotzainhoben iten dixie, bana ni beldur gaitz (t)xa-rra den horire» (MA) / hobena eman ad.(du) Errua bota: «Medikiak emaiten diako-xu hobena, orai bultta huntan hartzen zixinegun guziz injekzionia diabetaindako etaundarreko Iruñen izan zelaik dosia doblatia

ziakoxuten eta hunen iduriko sobera zela,biotza etzilakotz azkar» (MA). Cf. Xalba-dorren hau (1989: 63): «Goraxago aipatuestatu hortan aurkitzen garen hok, zainen hoben emaiten dugu gehienek, zai-nek edukitzen gaituztela airean» / hobenaizan ad. (du). Satrustegik (1969b: 82) bil-tzen duen honetan ageri da: «Guzien bu-rian berek ez dixie hobenik».

hobén izond. Onena. Etxaidek (1989: 330)obéenak ‘hoberenak’ bildu zuen; azentua-tzea drole kausitzen dugu guk. MAk ho-berena eta hobena darabiltza; ABk lehenabehin du eta bigarrena bakanka baizik ez.Aldaera errepikatua ere, hobén-hobénaalegia, ibiltzen da: Hobén-hobéna egjáinerráitja úxu.

hobendún izond. Erruduna.hóbi iz. Oia (haginena eta hortzena).hodéi iz. Hodeia. Normalean goibél erraten

dute (ikus sarrera hau eta láno), bainabehin uréste edo uholde handi batzuk izanziren Luzaiden eta hodéi bát lehértu zélaaditu genuen.

hógoi zenb. Hogei, hoitamárr hogeita hamar.Etxaidek (1989: 365) ógoi bildu zuen; ho-góira hogeina.

hogóisoséko, hoóisoséko iz. Pezeta. Ikus sóssarrera. Donoztirin Barandiaranek (1974:66) ‘libera’ adiera zuela bildu zuen.

hoin. Hain: «Anitz plazer egin daxu berriakhoin xeheki igortziaz» (MA). Ikus háin.

hoinbéste. Hainbeste. Ikus hainbéste.hók, hón, hókin, hóndako, hóngatik… izord.

eta izond. Hauek, hauen, hauekin, hauen-dako, hauengatik…e.a.

hóla adond. Horrela. Ikus hála / hóloláadond. Hola-hola: Útzak hólolá. Cf. ho-láxe, holáxet eta hálalá. MAk hola-holadarabil: «Bordaxarre hola-hola ahatxebatekin minartuik duxu; orai ekendia dia-koxute plastria».

holáko izond. Holakoa.holátsu adond. Goiti-beheiti hola: «Holatsu

duxu X-re, biziki eri egonik, bihotza hare-ke».

holáxe, holáxet adond. Horrelaxe. Hau adie-razteko hólolá ere erraten da; ikus hóla.

hópexíx. Erronka jo nahi denean erraten denhitza, norbaitek gu harrapatzea nahi dugu-

93

HIZTEGIA

Page 103: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

nean. Duny-Pétrék (1996: 80) euskarazHope Manex! Hope!… biltzen du eta fran-tsesez Chiche Jeannot! Chiche! Azken hiz-kuntza honetan chiche ‘ezetz…?’ balioare-kin erabiltzen da; Luzaideko hitzean berrizbiak, euskarazko eta frantseseko hitzak,biltzen dira, batean.

hór adond. Hor; hórgwa, horráno, horrát,hórtik.

horáil izond. Horixka. Ikus -káil.hóri, hórrek, horrékin, hórren, horréndako,

hortákwa… izord. eta izond. Hori, horrek,horrekin, horren, horrendako, horreta-koa…e.a.

hórjek, horjékin, hórjen, horjéndako…izord. eta izond. Horiek, horiekin, horien,horiendako…e.a.

hortaátu, hortátu ad. (da-du) Horretaratu:Zék hortaátu xítu? Ikus huntaátu, nolaká-tu eta zertarátu, zertaátu.

hórtaik ári (ez) izán ad. (da) Zerbait egitekoasmorik (ez) izan: «Ez diakixut igorri nau-xun nahi zutela Etxeaundirat bildu, bana ezduxu seur hartaik hari» (MA): Étxu hórtaikári. Cf. Minaberriren hau (1998: 181):«Oihanean denek bazakiten “Herabe” eta“Itxulingo” elgarrendako eginak zirela,adinerat heldu eta elgarrekin biziko zirela.“Itxulingo” ez zen hortarik ari». Zenbaitaldiz baiezkoan ere agertzen da: Bá, hór-taik ái dúxu.

hórtxe adond. Hor berean.hórtz iz. 1- Hortza; -ortxéko, aitzinean zenba-

kia duela, ardiaren adina bereizteko ibil-tzen da: bíortxéko ‘bi urteko ardia’, lá-wortxéko ‘hiru urteko ardia’, séjortxéko‘lau urteko ardia’, 2- Edozein tresna edomekanikak duen ateragunea: Arrestéljainhórtzak, belár pikátzeko mekaníkain hór-tzak…e.a. / hórtzez irúzkita béa egón(esam.): Egóiten ál txíra hórtzez irúzkitabéa! ‘ya puedes esperar sentado’.

hórtz adár iz. Ostadarra. Etxaidek ere (1989:39) hórtz adárra bildu zuen, bi hitzetan.

hórzmóztu izond. Hortzak galtzen hasten denardia.

hósto iz. Hostoa.hótz iz. eta izond. Hotza: Hóztúk ‘hotza ari

dik’, hóztá ‘hotz da, hotza ari du’, hóztúxu‘hotz duxu’, zé hótza ái dín!, hótz háundja

úk / hótzak harrítja izán (esam.) ‘hotzakakabatzen egon’: Hótzak harrítja núk ‘ho-tzak akabatzen nagok!’.

hóu interj. Norbaiten atentzioa deitzeko egitenden oihua, gaztelaniako eh!-ren parekoa.Ikus ajázi.

hózka ín ad. (du) Edozein gauzari puxkaño batkentzea: Hózkat ín behár dézu gaztáinerpadéran sártu aitzínetik, besténaz jáuzikahásten díra. Ikus ausíki.

hozpíl izond. Hozpera.hoztasún iz. Hoztasuna.hóztu ad. Hoztu (da-du): Hóztu núxu bídjan;

hóztu dú éta méntwaz elúrrínen dú.hún 1- izond. Ona. Baina ikus egunún, gaún,

2- iz. Eguraldi ona: «Deuse ez dixi errannahi hunek, gero berdin huna iten ahal bai-tu» (MA), 3- iz. Pollikitzea, untsatzea:«Orai ditutan erremedio guziak bitaminaktixit. Egunetik egunea ezagutzen dixithuna, bana gaixo Mª Dolores hau palizagaitza duxu» (MA) / hun hartu ad. (du)MAk darabil, guk ametítu erraten dugunaadierazteko: «Iduri dukexu makurro izandela, bana ene kontzientziak etziaxun hunhartzen geio» / hún izán ad. (da) Ahalizan, hún ez izán ad. (da) Ezin izan: Enú-xu hún karríkat atéatzeko óno, sukárháundja baitút. Cf. MAren hau: «Aste ba-tendako juan zuxun eta ardien jeiztea X-kbeharko [juan], hun bada eta ez bada» /hún daizúla, hún daixúla, hún daizjéla,otorduetan ibiltzen den formula: Hún daiz-jéla ‘on dizuela’ / húneat emán ad. (du)Onera egin, ongitu, untsatu: Cf. letretakopasarte hau: «Aitzine hortan izan [t]zixinbulta [t]xar bat, bana pasatu zitziakoxun,eta berriz huneat eman dixi» (AB) / húne-at ín ad. (du) Onera egin: Gúre kúsjaarrúnt gáizki zén, bána errepóski-errepós-ki húneat ín dú.

hunáno adlag. Honaino.húnat adlag. Hona; hunátekaldetik hemengo

aldetik, hunátekáldea hemengo aldera...Ikus hára.

hunatékwan adond. Hona etortzean: Hunaté-kwan errákoxu Mizéli bíhar jwán behárdúla iízira. Ikus haatékwan.

húndu ad. (da-du) Ondu, heldu: Béro hókinahának behála húnduko díra. Ikus héldu.

94

LUZAIDEKO EUSKARAREN HIZTEGIA

Page 104: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

hunkigárri izond. Zirraragarria. Cf. gutuneta-ko pasarteño hau: «Ze pena haundiak dienalderdi horietan; hunkigarri uxu, ze beharden aitu!».

hunkítu ad. (du) 1- Ukitu, 2- Kobratu (frantse-seko toucher bezala). Satrustegik (1963-64:267) hunki biltzen du eta dio ‘ukitu’ eta ‘ko-bratu’ izan daitekeela. Cf. MAren pasartehauek: «Izan tixiu ereman zauzki(u)tenbehien sariake. Ez gitxu meskontent, 44 milapezetakoat hunkitu dixiu», «ahatik pahatzendixi 300.000 franko, urtian hunkitzen din za-har arranda». Ikus koberatu, kobrátu.

húnsko izond. Onskoa, on samarra.huntaátu ad. (da-du) Honetaratu: Drógak

huntaátu íxi. Ikus hortaátu, hortátu, no-lakátu eta zertarátu, zertaátu.

huntasún iz. 1- Ondasuna, 2- Ontasuna.húntz iz. Hontza.huntzósto iz. Huntza.huñáze, uñáze iz. Oinazea.huñetáko, uñetáko iz. Oinetakoa. húñez adlag. Oinez (baina zángo ‘oina’). B.

Etxeparek Huin eskuiak darabil, hots, oin-eskuak (1980 [1545]: 28) / huñézkako iz-lag. Oinezkoentzakoa: Huñézkako bíde bé-rri bát ín duté étxe hártat jwáiteko. AngelAintziburu luzaidarrak Herria-n izkiriatu-tako artikuluxketan ardura ibiltzen duoinezkako ‘oinezkoa’: «Goizean oinezka-koak atera dira Luzaideko elizatik Orrea-garat buruz goizeko 6 ak eta erdietan, arri-batu dira 9 ak aldera Orreagan» (2606.zkia., 2001-5-17, 5. or.).

húr iz. Ura. Bonapartek (1881: 163) aspiraziorikgabe biltzen du, baina orain garbia da h-. Eramugatua húra da.

húr iz. Hurra (aspirazioa ez bide da hainen gar-bia). Era mugatua húrra da.

húr turrústa, húr zurrústa iz. Zurrusta, urtxirri handia. Ikus hurrrengo sarrerak etattirríla, xurrústa, zurrústa.

húr xirríxta iz. Ttirríla baino handiagoko urtxirria.

húr zirrísta iz. Húr xirríxta baino handiagoaden ur txirria, baina húr turrústa eta húrzurrústa baino txikiagoa.

húra, hárek, háren, harékin, haréndako,haréngatik, hárta(t), hártaik, hártan,

hártano , hártaz… izord. eta izond.Hura, hark, haren, harekin, harendako,harengatik, hartara, hartatik, hartan, har-taraino, hartaz…e.a. –Nóla xíra? –Hár-tan-hártan –Háuxilík urdé espántwánd-ja! ‘hago ixilik, urde espantu, panparroihandia’.

húrbil 1- adond. Hurbil: Péjo heméntik húrbilbízi úk, «kalapitan abiatia duxu berrize; en-fin, hunen ixtoriak, hurbiltxo bagina be-den» (MA), 2- post. Datiboa eskatzen du:Étxjái húrbil dioxo béhja. Ikus húrran,3- izond. Hurbilekoa: Manéz éne ahídehurbíla úxu.

hurbíldu ad. (da-du): Frántzjat jwán ginélaikfrángo hurbíldu gínen Paríseat, bána ezgínen arribátu; tirála gáldez ái zén éta un-dárrjan bákja emántzezán hurbíldu nákonaitzúrra.

hureztátu ad. (du) Ureztatu. Ikus hurtátu.hurkéta jwán ad. (da): Ur bila joan, iturrira.húrran adond. Hurbil. Ikus húrbil. hurrándu ad. (da-du) Hurbildu.húrrats iz. Urratsa, pausoa.hurrítz iz. Hurritza, hurrak ematen dituen

zuhaitza.hurtátu ad. (du) Ureztatu. Ikus ihiztátu eta

hureztátu.hurúntzi iz. Urontzia, ura iturritik ekartzeko

ibiltzen zen ontzia.hústu ad. (da-du): Jwán dén igándjan Máne-

zek hústu zíxin botóilat áno tá mozkórarráildwik jwantzúxun étxeat. Ikus lékjakhústu, léku sarreran.

húts 1- izond. Barnean deus ez duena: Étxe hú-tsa óro gérla ‘etxe hutsa aharra hutsa’,2- iz. Falta: «Nahiz gu bano hobeki den, fa-miliain pena duxu eta hutsa, hoin fite juai-ten delaik», 3- iz. Huts egitea: Zé hútsa índún!, 4- Sakreen indartzeko ibiltzen denhitza: Hóri zózo hútsa dá, eztáuzu gáuzahúnik ínen; háu astapíto huts-hútsa dá! /hútsik adond. 1- Beste deusekin nahasigabe: Frantsesér káfjain hútsik hártzjagustátzentzé; étxjan ésnja béti hútsik hár-tzen díxju, 2- Barnean deus ez dela: Jan-dármak arribátu zjéneko étxja hútsik zén /hutsín ad. (du) Ez asmatu, gauzak gaizkiegin.

95

HIZTEGIA

Page 105: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

iakúrtu ad. (du) Trípak iakúrtu. Ikus hertze-artéko.

iasagár iz. Irasagarra (fruitua eta zuhaitza):Éne étxjan iasagárrezko erreximéta ítenzíxjen.

iátze, ihátze iz. Iratzea. ABk beti iratze erabil-tzen du eta MAk ihatze. ‘Iratze lanetan’adierazteko iratzian, ihatzian ari izan izki-riatzen dute ABk eta MAk (ikus belár):«Orai iratzian ari txu gizonak; denborafreskua arixi biziki. Etxu uso aro» (AB),«gizonak ari tuxu ihatzian, bana orai jausuak abiatu tuxu eta badakizie zer pasa-tzen den hemen» (MA). Ikus jasáil.

iatzeálde, ihatzeálde iz. Iratze multzo handia.Cf. MAren hau: «Kontent tuxu gure gizo-nak; seur sabaiak untsa beteik gelditu tuxuaurten. Ihatze aldeate baixie inik».

iatzekéta, ihatzekéta adond. Iratze eske, garobila: Jwán ginén méndira iatzekéta. Luzai-deko arotzaren kontu liburuan «irazeque-ta», «beiequin (i)razequeta egun bat», «ira-zequetan egunac 1» ageri dira, besteakbeste (Satrustegi, 1969: 146, 148, 165,181). Arruazuko euskaltzainak (1969b: 12)iratzeketa biltzen du.

iatzeméta, ihatzeméta iz. Iratze meta, garometa.

iatzetórnu iz. Iratze zama. Ikus tórnu eta záma.ibíli ad. 1- (da) Ibili: Ibíliz ibíliz háutsi zítin

zapétak, 2- (du) Erabili: Hítz hóri eztá báteibíltzen Luzáiden. Ikus háil.

ibílki ad. Ibíli aditzaren aldaera hanpatua. IkusIñigo & Salaberri & Zubiri (1995: 292).

-íde, -kíde atziz. Kidea: Aixkíde, ahíde, (h)au-rríde.

idéja iz. 1- Ideia, 2- Asmoa / idéja izán, idéjaukán ad. (du) Asmoa izan: Irúñeat jwáite-

ko idéia dút ‘Iruñera joateko asmoa dut’.Ezezkoan ‘ez jakin’ adiera du, espainolezeta bestez bezala: eztút idéjaiké ‘ez dakitbatere’.

ídi iz. Idia.idíki, idéki ad. (da-du) Ireki.idór izond. 1- Lehorra, 2- Lehortea; cf. MAren

hau: «Jinkuari eskerrak ez dixiu arrangura-tzekoik; zenbait lekutan idorraikin deuseez dutela», 3- Begikoa ez dena, murritza,4- Esne guti ematen duen behia edo ardia.

idórte iz. Lehortea.idórtu ad. (da-du) Lehortu. idúki ad. (du) Eduki, musean ibiltzen den hi-

tza. Aditz honen forma trinkoak ibiltzendira: dáukat, dáukazje, gináukan, záuka-ten…; hemendik kanpo, ordea, atxíki era-biltzen da.

idúri iz. Usu éne idúriko ‘nire iritzian’ sintag-man erabiltzen da, baina xú idúri bátúxuhóri ‘xure antzekoa duxu hori’-ren modu-koetan ere ohikoa da, izaeraz ari garelarik;bestela íte ‘eitea’ ibiltzen baita. Ikus sarre-ra hau / idúri izán ad. (du) Eman, itxuraeuki: Idúri dú kóntent déla. B. Etxeparek(1980 [1545]) irudi bazautzu (6), irudipropiara (10) darabil, eta, beraz, metatesia,harrezkeroztik burutu dela pentsatu behar-ko dugu. Salaberri Ibarrolakoak (1856: 92)iduri, iduritu dakar. Ikus elgár / idurítuad. (da) Iruditu: Etzjáxu úntsa idurítzenhóri étxjan geldítzja.

iduripén iz. Iruditzea: Iduripéna íxit enganátunutéla.

igánde iz. Asteko zazpigarren eguna.igandekári adond. Igandearekin: Nóla jín ziz-

té igandekári? igél iz. Igela.

96

I

Page 106: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

igérika aizán ad. (da) Igeri egin, igerian ariizan.

igin. Satrustegik (1963-64: 268) jasotzen du,‘gorrotoa, ezinikusia’ adieraz. Hortaz, ba-tuko higuina bera da.

igindua. Satrustegik (1963-64: 268) biltzen dueta ‘gaizki ikusia’, ‘gorrotatua’ dela dio,‘ezin jasanezkoa’, batuko higuindua edo.Guk ez dugu aditu, baina izatekotz ereigíndja litzateke.

igórri ad. (du) Bidali: Astapíto háundi húraundárrjan zakúrrain purdirát igórri nín.

igwál báljo izán ad. (du) Berdin balio izan:Igwál díxi báljo hát jwáitja édo hémen gel-dítzja.

ihakóitz, iakóitz iz. Larunbata. Etxaidek(1989: 53) iakóitza dakar, baina oin-oharbatean «conoce también larumbata» gehi-tzen du. Ikus launbát. ABk irakoitz eta ia-koitz idazten ditu; badaiteke, nolanahi ere,hondarrekoaren azpian ihakoitz egotea:«Urte guziez sanjaka eta gazte ergel batzujiten tuxu, irakoitz atsalde guziez lasterkaberen etxetat juanez eta astelenetan noiz ji-ten dira? Untsa heldu zelaik». MAk, berriz,ihakoitz darabil / Iakóitz Sáindu iz. La-runbat Santua.

ihára iz. Errota. Luzaideko arotzak eiara, eya-ra ibiltzen du (Satrustegi, 1969: 170,173…): «Eiaran egun bat aita semec»(209). Ikus erróta, ihazáin eta kafé ihára.Arruazuko euskaltzainak ehiaraldia ‘mo-lienda’ ere badakar (1969b: 52), ‘eiheral-dia’, ‘errotaldia’ alegia, ‘eiherara ehotzekoaldi bakoitz igortzen den bihi kopurua’.

ihardétsi ad. (du) Erantzun; gutxi ibiltzen da.Ikus errepóstu emán.

ihardóki ad. (du) 1- Iruzkindu: Átzo Péjoikinihardóki níxin; cf. letretako pasarte hauek:«Jakinak nitixin untsa X-ainganik ze bisitaizan duzien. Denbora guti pasatu ixie hor;etzizte biziki goxatu hemengo berritan,bana pentsatzen dixit printzipalak ihardokituziela» (AB), «errain dakoxu Dn Jose Ma-riri lan haundia in dila eta gure izenake be-har zitxin ezarri. Atzo X-aikin ihardokitzenginixin; fontsian erran diakoxut duaike li-burutan ezarri tilaik hun zielako marka.Hola gu juaiten gielaike horiek hor gelditu-ko tuxu» (MA), 2- Kontra egin edo; cf.

ABren hau: «Gaixua! Gero inket dukexueta eritasuna ihardoki behar! Hane etzixindeusen faltaik beste gisan, bana zeait be-har!».

ihártu ad. (da-du) Ihartu: Irúzki soberakínakétxe ondóko líli gúzjak ihártu tú. Etxaidek(1989: 250) arbolá onék adarrák ejárteaktú biltzen du. Ez du irudi hori Luzaidekoeuskara pur-purra dela.

ihats ttipi iz. Satrustegiren arabera (1969b: 28)ihats ttipia edo imilitxa ‘beheko sua garbi-tzeko erratz motza’ da. Autore honek iats‘isatsa’ ere badakar (ibid., 55). Ikus játs.

iháurgi iz. Inaurkina: Ardíer iháurgja bótadjéxut.

iháurri adond. Gainezka, bete-beterik, muku-ru / (zerbáitez) iháurri izán ad. (da) Zer-baitez bete-beterik egon: Luzáideko béste-tan ostátjak jéndez iháurri izáiten txú; éneoséba sósez iháurri úxu; étxja ságuziháurríxje. Satrustegik (1963-64: 267) iau-rri biltzen du eta ‘desparramar, tirar por elsuelo’ adiera ematen.

iháurtu 1- ad. (du) Inaurtu: Béhjak iháurtutxít, 2- (Metaforikoki) beteak, estaliak (er-daraz ‘forrados de’): Hórjek aberáts okí-tjak txú, sósez iháurtjak txú. Ikus iháurri,2- izond. Mehea, baina mesprezuz erranik:Ihártu zikín hórri húnat bérriz ez jítekoerrán nakón, bána agértu urdía!

iháusi iz. Zerriaren beroaldia / iháusi izán,egón ad. (da) Zerria bero egon. Ikus arká-ra, susára.

iháustu ad. (da) Zerria berotu, irausi. Gúrezérrja iháustuxú. Ikus arkáldu, gíri izáneta susáldu.

iháut iz. Inautea: Iháut-igández jwáin núxuétxeat. Luzaideko eskutitzetan ihaut igan-dez, ihaut astearte eta ihaut asteartez age-ri dira. Ikus ihautíri. Satrustegik (1963-64:267) iauteigande ‘domingo de carnaval’jasotzen du; Luzaideko arotzak (Satruste-gi, 1969: 225) «iautastelenia(n) predo euliamutilac egun bat» dakar. BarandiaranekDonoztirin (1974: 75) alderantzizko orde-na duten hitz elkartuak biltzen ditu: igan-de-ihaut, astelehen-ihaut, asteart-ihaut.

ihautíri iz. Ihauteria, aratustea. Arruntean kar-nabálak erraten da egun. Satrustegik(1963-64: 267) iauteri ‘tiempo de carna-

97

HIZTEGIA

Page 107: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

val’ biltzen du; Etxaidek (1989, 47) ihauti-ria dakar.

ihazáin iz. Eiherazaina, errotazaina, errota-ria. Luzaideko arotzaren kontu liburuan«Eiarazainain condia», «eierazainariiziac paratu»… ageri dira (Satrustegi,1969: 192, 193, 214). Arruazuarrak(1969b: 72) 1644ko agiri batean azaltzenden Luzaideko Errotaçayarena oikonimonahasgarria aipatzen du, eta nahasgarriadiogu erróta Luzaiden, egun, gurpila de-lako eta Iruñerri aldean –zai zena hemen–záin delako.

ihétsi ad. (du) Irentsi. Cf. esamolde hau: Jés,ník kakín ta hík ihéts. B. Etxeparek (1980[1545]: 54) «irestera aphaindurik ifernuiaazpitik» dakar; MAren eskutitzetan ere ire-tsi dago.

íhi iz. Ihia.ihihi eta ahaha. Irri-karkailaren onomatopeia.

Luzaideko gutun batean ageri da: «Biz-pahiru aldiz izanak zitxun Iruñen, bana ba-dakixu zer dien hok, garbimen guti, ihihieta ahaha eta deusez, bana azkenian medi-kiak erran diaxu nihauri» (MA).

ihitéi iz. Igitaia. Luzaideko arotzak (Satrustegi,1969: 160) iitai darabil: «Bi iitai berri»,«iitai bat arriñaturic». Etxaidek (1989:178) ihitéja dakar.

ihítz iz. ihintza / ihítza jéiki ad. (da) Ihintzaidortu: Údan eztúk belárra barreátzen ihí-tza jéiki artjó.

ihízi iz. 1- Ehiza, 2- Basapiztia / ihízin aizán,ibíli ad. (da) Ehizan ari izan, ehizan ibili:Bihár góizik jeikitzen baníz ihízin ártzeajwáin núxu.

ihíziko pwésto iz. Usoak harrapatzeko ehizapostua, usategia. Ikus apégo.

ihiztári iz. Ehiztaria.ihíztarjálde iz. Ehiztari multzoa: Zé ihízta-

rjáldja bíldu zén Luzáiden jwandén úrrjan!ihiztátu ad. (du) Ur gutxirekin ureztatu. Sa-

trustegik (1963-64: 268) ‘rociar’, ‘regar’esanahiak biltzen ditu, baina guk bigarre-na adierazteko hurtátu, hureztátu bilduditugu.

ihiztín iz. Hegazti harraparia. Badirudi oina-rrian ihizi duela.

ihiztór izond. Ehizakoa: Zakúr ihiztórra ‘ehizatxakurra’.

ihórtzi ad. (du) Ehortzi, lurperatu (enterrátugehiago ibiltzen da). Etxaidek (1989: 243)erdarazko enterrar-en baliokidetako ihós-tja bildu zuen.

ihortzíri iz. Ortzantza, ortotsa. Satrustegik(1963-64: 268) ‘oinaztura’ adiera ematendio ihortziri hitzari, baina egun ostótsaohi da. Etxaidek ere (1989: 30) iórtziriabiltzen du, ortzántza-rekin batean, ‘osto-tsa’ adieraz.

ihortzíri karráska iz. Ostots, ortzantz han-dia. Cf. hau: «Ze denbora terribliak! Zeeuriak eta ihortziri karraska itsusiak etazimiztak» (AB). Ikus karráska etaortzántz karráska.

ihortzírika aizán ad. (du) Ortzanzka, ostoskaari izan: Atsálde gúzja ihortzírika aizánaúxu, bána eztíxi báte éurik ín.

ikára, ikáre daldárikan izán, geldítu ad.(da) Dardaraka ari izan, egon, gelditu:Gáitzeko izjaldúra hártu zíxin tá ikáradaldárikan geldítu zúxun. Cf. Barbierrenhau (1926: 23): «Herrestan eremaitendute zaldiek ehun bat urhats oraino; bai-nan gero, leher eta zapart eginak hek ere,eta Piarres gibel-karga hazkarkiago egi-nik, zankez gelditzen dire, ikare-daldare-tan». Satrustegik dio (1963-64: 268)«ikare»-k ‘temblor’ erranahia duela, etaadibidetzat ikarea sartu zaio biltzen /ikára járri ad. (da) Beldurtu: Manézkontrabándan ártzentzélaik arrúnt ikárajártzentzén.

ikaragárri, ikáragarri izond. Izugarria: Iká-ragarriko pixtáfla bíldu zutén igándjan‘izugarrizko mozkorra harrapatu zutenigandean’. Ikus alímaleko, gáitzeko, izí-garri, kristóin.

ikási, kási (bigarren hau normalean) ad. (du)Ikasi.

ikátz iz. Ikatza.ikazgai iz. Ikatza egiteko gaia. Luzaideko aro-

tzaren liburuan (Satrustegi, 1969: 144)ageri da: «Errezibitia icazgaia». OEH-k‘ikatza egiteko egurra’ dela dio.

ikazki. Ikatza edo; Luzaideko arotzaren libu-ruan ageri da: «Errezibitia icazquia erdiz-ca» (Satrustegi, 1969: 251). OEH-n, galde-ra ikurrarekin, ‘madera para hacer carbón’dela diote.

98

LUZAIDEKO EUSKARAREN HIZTEGIA

Page 108: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

ikazkín iz. Ikazkina, lanbidetzat ikatza egiteaduena.

ikúsi, kúsi (gehienetan bigarrena, baina lehenaere franko ibiltzen da) ad. (du) Ikusi: Ikús-ten eztutén bégjek etxjé nigárrik íten(esam.). Cf. Axularren ikusten eztuen be-giak ez du minik / bérjak éta ásto beltxái-nak ikúsi ad. (du) Zuriak eta beltzak ikusi,gorriak ikusi, bereak eta asto beltzarenakikusi / kúsetakónda (esam.) ‘ikus eta si-nets’, goiti-beheiti.

ikustate. Ikus kustáte.-íla, -kíla atziz. Txikigarria da: Haundiskíla,

jaunskíla, menskíla, puxkíla, ttirríla, xortí-la, zortíla.

iláite iz. Hila, hilabetea.ilár iz. Babarruna. Satrustegik (1963-64: 268)

ilar bat ederra! jasotzen du, ‘gezurra’adie-raz / ilár apál iz. Babarrun mota bat da, so-bera goiti hazten ez dena / ilár béltx iz. Ba-barrun beltza / ilár biribíl iz. Ilarra.Etxaidek (1989: 89) forma hori bera dakarbaina oin-ohar batean dio berriemaileaketsilarra ere ezagutzen duela. Bigarrenforma hau Urdazubin eta Zugarramurdinere jasotzen du / ilar haragi. Iz. Ilardun ha-ragia, antza duenez. Ikus beldurka sarre-rako aipua / ilár pinttadún iz. Babarrunpinttarduna / ilár xúri iz. Babarrun zuria.

ilarbiribilálde iz. Ilar biribil multzo handia.ilárgi iz. Ilargia / ilárgi béte iz. Hilbetea. Ikus

beherapén.ilarrálde iz. Ilar, babarrun multzo handia.ilarríta iz. Hilerria: –Nóat zazí?, –Ilarrítat;

ikus hilárri. Satrustegik (1963-64: 268)ilerri ‘hilerria’ biltzen du, baina guk ezdugu horrelakorik inoiz entzun.

iláun iz. Paperaren, lastoaren edo zernahi gaiarinen errautsa.

íldo iz. Ildoa. Íldwa xúxen eréman behár dá;leéngo denbóretako hítza dá hóri, wái eztáárto háundik eréiten.

íle iz. 1- Artilea, 2- Egilea; ikus bílo eta lén. Lu-zaideko arotzaren liburuan, XIX. mendean,eile ageri da ‘egilea’ aditzera emateko: Es-calapin eiliac zorra (Satrustegi, 1969: 245).

ilóba iz. Dakigunez bakarrik ‘sobrino’ adierazibiltzen da / iloba ttipia. MAk ‘biloba’adieraz ibiltzen duela irudi du: «Ez duxuardura gertatuko holako familia eta denak

hemen, bere haurrak eta iloba ttipiak».EAEL-k ere (357 zkia.) iloba ttipia dakaradiera horrekin.

ilórtu ad. (da) Animaliek umea galdu, aborta-tu: Béhja ilórtu dá. Sakre gogorra ere bada,norbait iraindu nahi dugularik: Ilórtu zikí-na, nóla érten dúk ní itsúsja nizála!

ilúmina iz. Elemenia: Áurten sagárrez ilúminagúzja báuxu.

ilún izond. Iluna.ilunaár, ilunár iz. Ilunabarra. Etxaidek (1989:

82) itzúliko girá ilúnaárrian dakar. Eguna-ren bigarren zatiaren banaketa hau da:atsáldja, atsálde apála, ilunárra, átsa tagéro gáwa.

ilunbéltz. Gauean, biziki ilun delarik: Ilun-béltzjan arribátu zjén étxeat. Cf. hurrengohau (Satrustegi, 1999: 498): «Eldu zelaiccarricatik ilumbelcia(n) Gañecoletaco gi-zonbat, atera zitzacon (…)».

ilúndu ad. (da-du) Ilun bihurtu, ilundu.ilundúra iz. Hodei batzuk heldu direlarik, bat-

batean iluntzen duelarik erabiltzen da: Zéilundúra járri dín, fíte eurítuko íxi; zé ilun-dúra zén egún hártan, géro alimálekoortzántzak ín zítxin.

ilúnkara adond. Franko ilun: Denbóra háuilúnkara djók.

iluntasún iz. Iluntasuna.ilusítu ad. (da-du) Ilusionatu: Lotería erósi dú

tá arrúnt ilusíturik dó, pentsátzen dílakotzeróriko zakóla.

ilusjóne iz. Ilusioa.imilitxa. Satrustegik dio (1963-64: 268) ‘behe-

ko suko isats ttipia’, ‘erratz motxa’ dela.Guk ez dugu bildu ahal izan. Autore berakadiera berarekin ihats ttipia ere biltzen du(1969b: 28).

imínistánpatéz adlag. Gaztelaniako en unsantiamén bera da, hots, ‘begi itxi-ireki ba-tean’: Finítu zixín lána imínistánpatéz.

ín ad. (du) 1- Egin, 2- Prezio bat iritsi; cf.hauek: «Erraiten daxu hor ahetxiak ze pre-zio iten din» (AB), «hemen ez dixie ez aha-txek hor bezanbat iten ohono» (MA),3- Atera, kobratu: «Behi bat saldu dixiu, 25mila pezeta in dixiu» (MA), 4- (néure bái-tan) Pentsatu: Ín níxin néure baitán hórietzéla hóla izáiten ál, 5- Urteak bete:«Haurrare biziki moñoña dutela, bi urte

99

HIZTEGIA

Page 109: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

otsailian in behar eta ikustekua omen duxuzoin polliki ari den elaka» (MA), 6- Ba-tzuetan lehentxeago aipatu aditza ez erre-pikatzeko ibiltzen da: Eróri, bá, ardúraíten dá. Cf. MAren hau: «…bana bizikiegun trixtiak pasatu ditut ziek juan eta, etapentsatzen dut beste zenbaiteke berdinegin duzketela». Ikusten den bezala, gutu-netan egin ere azaltzen da.

inála ín ad. (du) Ahal den guztia egin, ahalguztia egin. MAk inhala eta in ahala dara-biltza, aditzondotzat, laundu aditzarekin:«Nik laundu dixit in ahala eta erran diako-xut aitzinare inen duala».

inarrosáldi iz. Astindua, astinaldia: Inarrosál-di bát edérra emán zjakoxón náusjak mutí-lai.

inarrósi ad. (du) Astindu: Páltwa inarrósi zí-xin háutsain kéntzeko.

indár iz. 1- indarra, 2- Ahalegina: Íntzazjé in-dár bát Egwérritan étxeat jíteko.

indárka aizán, ibíli ad. (da): Etxitéla lánjanindárka ár, otói ibíltzaxú búrja púxkat.

indizjóne, injezjóne iz. Injekzioa / indizjónjaemán, hártu, zárri ad. (du): Indizjóne átzárri djákoxo; «X-re marranta arrapatuik,ohono ez dila eztulik, hartu tixi injekzione-ak; juan den urtiane arinkio pasatu zila»(MA).

inférnu iz. Infernua: Inférnuko déurrja / infér-nutan góiti jwán ‘oso gora joan, anitz igo’(esam.): Píswak undárreko úrte hotánánitz gorátu txú, inférnutan góiti jwánaktxú! Etxaidek (1989: 206) iférnia jasotzendu.

ingurátu ad. (du) 1- Inguratu: Bázko egúnjanbolántak jéndez ingurátwik aizán zjén plá-zain érdjan; zakurrér erráitentzé «íngura,íngura!», árdjen ingurátzeko, 2- Paperean-eta bildu: Egwérritako preséntak papérrai-kin ingurátu gíntin átzo.

ingúru iz. Ingurua: Éne étxe ingúrjan batxúánitz háitz.

ingúruka adond. Arránwak ingúruka dáiltza,kabála zonbáit hílik dutélako márka.

inket adond. Urduri edo (frantseseko inquiet-etik?). «X-k erran diaxu egun hotaik batezizan dela bisitan, erraiten [t]zakola lo gutiiten diela. Gaixua! Gero inket dukexu etaeritasuna ihardoki behar! Hane etzixin deu-

sen faltaik beste gisan, bana zeait behar!»(AB) / inkét egón, izán ad. (da) Urduri-edoegon.

inkór, inkorritan. Satrustegik (1963-64: 268)inkor, inkorritan biltzen ditu, eta ‘que ardebien’, ‘buen momento del fuego’ adierakematen, hurrenez hurren. Guk inkór jasodugu, Satrustegik ematen dion adieraz.

Inozénte iz. Karrikako Inozentéinja etxeko na-gusia; Inozentésa iz. Inozentéinja-ko etxe-koandrea.

inpórt(a) izán ad. (da) Axola izan: Etzjáxubáte inpórt(a) xúk ze íten dúxun.

inportánt izond. Garrantzitsua (frantsesekoimportant-etik).

inportántzja iz. Garrantzia (espainoleko im-portancia-tik, irudi duenez).

inposíble izán ad. (da): Inposíble zén denbórahártan wái bezála bizítzja. Ikus posíbleizán.

inposíblez bá adond. Segur aski: –Éuri hókintúrrjak atéako dirá, –Inposíblez bá!

inpresjóne iz. Inpresioa (frantseseko impre-ssion-etik edo gaztelaniako impresión-etik) / inpresjóne ín ad. (du) Inpresio egin.

interesánt izond. Interesgarria (frantseseko in-téressant-etik).

interesátu ad. (da-du) Interesa izan, interesatu(frantseseko s’intéresser-etik edo espaino-leko interesarse-tik): Ferránddo háurretikinteresátu zén pilótaz.

interritu. Satrustegik (1963-64: 269) ‘hablarmal de un ausente’ adiera ematen dio. Gukez dugu kausitu.

intrés, interés (espainoleko interés-etik?). Cf.«Eta bestiaz ez gitxi prisatzen, intresa pa-hatu eta» (Satrustegi, 1981: 345).

intzáur 1- Fruitua, 2- Zuhaitza.intzaurróndo iz. Intxaurrondoa.iñára iz. Enara.ipúko iz. Idiak uztartzean ibiltzen den pieza.

Luzaideko arotzak forma osoa, zaharra,darabil, ipuruko alegia (Satrustegi, 1969:181, 183, 188): «Ipuruco berri bat», «ipu-ruco bat arriñaturic», «ipuruco berri bat ei-nic».

iragan. Satrustegik (1963-64: 269) biltzen du,baina guk ez dugu kausitu. Arrunteanbehintzat pasátu, pástu erraten da.

irakín, iakín ad. (du) Irakin.

100

LUZAIDEKO EUSKARAREN HIZTEGIA

Page 110: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

irán ad. (da-du) Igan, igo: Teilátura iráníz.Etxeberriren dotrinan «Ceruetara igarai-ten» ageri da (Segurola, 1985: 143). Mane-zaundik gehienetan igan ibiltzen du, bainabehin edo beste iran ere badu: «Eta ikhus-tekoa zen nola Yanpiarreeneko lasterbide-ko patar xuta iraiten zien dremenden akhi-durarik gabe» (1990: 384). Iragankortzateskuarki altxátu edo goitítu erraten da.

iránja iz. Laranja. Gavelek dioenez (Éléments,246) hitz hau gaskoierazko l’iranye ‘laran-ja’-ren bitartez iritsi da euskarara.

iránja jús iz. Laranja zukua. Ikus jús.iraulde iz. Luzaideko arotzak darabil (Satrus-

tegi, 1969: 255): «Iraulde egun bat ariaegun erdi bat». Arruazukoak (278) iraul-den egun bat ulertzen du, baina badaiteke,orobat, -n-rik gabeko forma zuzena iza-tea. Arotzak irauden ‘iraulden’ eta irau-dequer ‘irauldekoei’ ere badakartza:«Irauden egun bat» (138), «iru gatina mailberri iraudequer» (160).

iráulden adond. Iraultzen / iráulden aizán,hási, ibíli ad. (da) Lurra iraultzen aritu,hasi, ibili: Góiz gúzjan lúrriráulden aizá-nak gitúk.

iráuli ad. (du) ‘Lurrari buelta eman’ besterikez da Luzaiden; bestela uzkáli ibiltzen da.Narbaitzek (1999: 17) lur itzuli darabil.

irázi 1- ad. (du) Irabazi. Ondarrolako 1841ekoeskutitzean (Satrustegi, 1971: 293) yrabazbide eta yrabaztendut ditugu. MAk irahaziibili ohi du, behin irazi badu ere; ABk betialdaera laburtua dakar, 2- iz. Irabazia: Níkaféra hórtan etxít báte irázik ikústen; MAkirahazi darabil: «Xuke Mª Dolores badaki-xu zer duxun inik eta zer irahaziak in tu-xun» / irázjan izán ad. (da) (dirua) irabaz-ten ari izan. Cf. ABren hau: «Ze nauxu,denendako zeait jinen mundiain uzteko!Horre orai goxoki ziaudexun familia guziahazik eta denak irazian».

iraztále izond. eta iz. Irabazlea.irín iz. Irina. Arotzak ere ibiltzen zuen (Satrus-

tegi, 1969): «Boteroico condia irinetic uziazaarra», «ecainian zaldarriai condia bi gai-zuru irin» (172), «borz gaizuru irin miz-quirizerat» (244). Ikus ogi irin.

irindéi iz. Irindegia, irina gordetzen zen gela.Salaberri Ibarrolakoak (1856: 99) irinteia

biltzen du eta honela definitzen: «Pièceoú l’on passe la farine, oú l’on pétrit lepain».

iríndu ad. (du) Irin bihurtu.írri iz. Barrea / irrín ad. (du) Barre egin.

MAk behin irrin du, bitan irri in eta bes-te batean irri iten zixin ‘irri egiten zixun’,‘irri egiten zuen’ (xuka) / írrjak sártuad. (da-du) Gaztelaniako bajar los hu-mos-en parekoa da: Frantsés hók puskátgajándjak zítxun, bána írrjak sártu zjez-téxu bá! (Frantzian izandako uholdeeierreferentzia eginez); sártuko djázkotxòtbá, írrjak hórri! Cf. P. Larzabalen hau(1992: 84): «Jakin-azu, ez naizela batereirrigura. Eta ere, gaur hemen irri eginnahi lukenari, sartuko diozkatala nik bereirriak».

irrigóse izán ad. (da) Irri egiteko gogoa izan:Enúxu irrigóse.

írrikarkáila iz. Barre algara, barre karkara.Satrustegik –l-z bukatu aldaera biltzen du,baina, dakigunez, -a du hitz honek amaie-ran. Karkáila hutsa ere erabil daiteke.

írrikarkáilaka aizán ad. (da) Barre algarakaari izan: Írrikarkáilaka ái zjén.

írrimuníka iz. Irribarrea / írrimuníka ín ad.(du) Irribarre egin: Írrimunikát ín díxi.

irringárri izond. Barregarria / irringárri gel-dítu ad. (da): Irringárri geldítu dá gáizogizón hóri, pitokérjak bésteik eztítu érten!

irringarrikérja iz. Barregarrikeria.irrintzína iz. Zaldi-jendeak egiten duen soinua. irrintzínaka aizán ad. (da) Irrintzika ari izan. irriskátu ad. (da-du) Arriskatu: Eztját éne sós

gúzja operazjóne hórtan irriskátu nái, ba-lekibále.

irrísku iz. Arriskua: Zonbáit gázte zé irrísku-tan ibíltzen djén! Harrígarri úxu bá!

irún ad. (du) Irun.irunddár iz. eta izond. Iruñekoa.Irúñe iz. Iruñea: Irúñe edérra dá, Irúñen, Irú-

ñeat, Irúñeano, Irúñetik, Irúñeko karríkak,Irúñek zónbat jénde tú?

irúzki iz. Eguzkia.iruzkiáize iz. Ekialdeko haizea. Ikus háize.iruzkistátu ad. (da-du) Eguzkiztatu: Léjwak

idéki tú étxia iruzkísta dáin. Satrustegik(1963-64: 269) iruzkitatu ‘solearse’ jaso-tzen du.

101

HIZTEGIA

Page 111: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

irúzkita egón ad. (da) Eguzkitara, eguzkitanegon.

iruzpegi iz. Egutera, eguzkiagerria, eguzku-nea. MAk darabil: «Behiek bezalako erra-piak baduztela eta untsa bazkatzen baitiraAndikoberriko bazkekin. Kanpo haundiaktuxu eta iruzpegian, azinda beti gohotikegoiten duxu».

istíl iz. Putzua, euria egiten duenean egiten denur geldia. Ikus pútzu.

itáte iz. Egitatea, egikaria. Juan Cruz Arrosa-garaik ere (Satrustegi, 1967, 114) badara-bil: «Etsenplu hartzen bada / Horien itatiaz/ Baliatu dira ongi / Zauketen sekretiaz».

itazúr iz. Itaxura, itogina: Teilátu hóri itazúrezbétja úxu. ABk itaxur darabil, eta Satruste-gik itasura (1963-64: 269, 1969b: 83), ita-xura (1969b: 96) dakartza.

íte iz. Eitea, antza: Áitain íte háundja íxi sém-jak. Izaeraz ari garenean idúri erabili beharda; ikus sarrera hau. Manezaundik eite da-rabil (1990: 347): «Baztan’go Mutil dan-tzak badu eite zerbait harekin, eta nik ustedut handik hartua dela, bainan neri etzaithain ederra».

itékoik ez izán ad. (da) Zer eginik ez egon:Háur hókin etxú jéus itékoik, etxjé báte ká-swik íten! Ikus prótxwik ez izán

íto ad. (da–du) Ito: Aspáldjan áitu út norbáitíto zéla Luzáideko errékan, gérla óndwannáski.

itóka ján ad. (du) Fite eta anitz jan: Jín dúxugósjak amarrátwik tá hór ai dúxu itóka já-ten!

itots. Satrustegik (1963-64: 269) biltzen du;honela dio: «ITOTS. El que va delante delganado en las faenas del campo. Itautsemaitea».

itótsemáile izond. eta adond. Idien edo behienaitzinean gidari joaten dena, itzaina.

itsáso iz. Etxaidek (1989: 107) itxáso biltzendu itxásoan bada anítz árrain esaldian.

itsasórro iz. Luzaidetik aditzen (omen) denitsasoaren azantza.

ítsu izond. eta iz. Itsua / itsúra adlag. Itsu-itsuan. Cf. MAren hau: ««Xure letra altxa-tu nixin errepostiain iteko eta ez dixit atze-maiten ahal. Arren itsura haizan beharko».

itsúsi izond. Itsusia.itsuskérja iz. Itsuskeria.

itsúski adond. Izugarri: Itsúski lodítja úxuojantzáina

itsustasún iz. Itsustasuna.itsústu ad. (da-du) Itsusi bihurtu, itsusi utzi:

Karmútza hórrekin itsústen dúxu xéurebúrja.

itsutasún iz. Itsutasuna.itsútu ad. (da-du) Itsu bihurtu.itúrri. Ikus túrri.itxáin iz. Izaina. Etxaidek (1989: 113) icáina

bildu zuen, itzaina alegia, baina hau beste-rik da. Ikus itzáin sarrera.

itxalóskan aizán, hási, ibíli ad. (da) Ihalozka,iraulka ari izan, hasi, ibili: Gúre ástwa itxa-lóska ái dúxu kórljan.

itxaloskátu ad. (da) Ihalozkatu, iraulkatu:Ástwa kórljan itxaloskátuxú.

itxíndu iz. Ilentia. Satrustegik (1963-64: 269)‘piztu’ adiera ematen dio, baina badirudibeste hizkeraren bateko hitza dela (cf. itsin,itxina…). Donoztirin ere (Barandiaran,1974: 21) itxindia dago. Etxaidek (1989:190) itxíndja ‘tizón’ jasotzen du.

itxúra iz. Irudia, itxura / itxúretan adlag. Itxu-raz, irudiz: «Ez diakixut Mª Dolores, batekez ote din hobe hiltzia hola bizitzia bano.Jinkuak hola nahi baitu duaike; itxuretanbiziki untsa duxu, kasik gizen», «pollikiduxu itxuretan; haure biziki untsa gizen-dia, bana ez duxu kontent bronkiotako zi-rrinta hori etzakolako juaiten» (MA).

itzáin iz. Itzaina. itzalgúne iz. Toki ospela. Satrustegik (1963-

64: 269) itzalgun dakar.itzáli ad. (da-du) Itzali. Ikus híl sarrera.ítze iz. Iltzea.itzeile. Satrustegik (1963-64: 269) biltzen du,

‘iltzegilea’ adieraz.itzílipúrdi iz. Itzulipurdia: Itzílipúrdi bát ín gi-

níxin.itzílipurdika adond. Itzul-amilka, itzulipurdi-

ka: Erórizúxun itzílipurdika béiti.itzúli 1- ad. (da-du) Bueltatu: Atzó itzúli

nintzán étxeat, 2- ad. (du) Teilaberritu,etxe edo eraikuntza bati teila zaharrakkendu eta berriak ezarri; cf. Luzaidekoarotzaren liburuko aipu hauek (Satrustegi,1969: 210, 228): «Burusuric bi egunechiain izulzen» ‘Buruxurik (Buruxurine-ko nagusiak) bi egun etxea teilaberritzen’,

102

LUZAIDEKO EUSKARAREN HIZTEGIA

Page 112: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

«bordain izulzen», 3- iz. Buelta: Gwázenitzúli batén emáitea, ítea / itzúli bátemán, itzúli bát ín ad. (du) Buelta bateman / itzulíño iz. itzulixka, bueltaxka /itzúlixka iz. Itzuliñoa, bueltatxoa: Beháí-xit itzúlixkát ín hérrjan gáindi.

itzulikatu. Satrustegik (1963-64: 269) ‘re-volver’ adiera ematen dio, baina Luzaide-ko gutunetan ‘lan egin’, ‘landu’ adieradu: «Bi lerro erraiteko denak untsa girela;ni ere biziki pixkor eta ikusten dixit xureuntsa xiela, lan guziak itzulikatuz», «bilerro erraiteko gu denak untsa girela, etaikusten dixit xure letretan untsa ziztela,lana frango itzulikatuz» (AB). Cf. P. Lar-zabalen hau (1998: 182): «Geroztik,1960ean, Biarritzeko irratitik, Michel La-béguerie gure laguna hasi zen bere gita-rrarekin kantu berri zenbaiten itzulika-tzen». J . Etxepare medikuak ereerabiltzen du (1988: 220), honek Satrus-tegik biltzen duen adierarekin edo: «He-men azken egunetan jin depexa batekitzulikatu ditu eta nahasi hainitzak».

ixíl izond. Isila, hitz egiten ez duena, zaratarikateratzen ez duena / ixíl-ixíla adond. Ha-gitz isilik: «Zernahi dela denbora badiaxuixil-ixila» / ixílik adond. Isilik, mintzatugabe, zaratarik atera gabe: Háuxilík í, pítozikína! ‘hago isilik hi, pito zikina!’.

ixíldu ad. (da-du) Isildu.ixiltasún iz. Isiltasuna.ixkilíma iz. Izkilinba.ixkjátu ad. (du) Izkiriatu, idatzi: Lehéngo za-

hár zonbáitek xarmánki ixkjátzen zúten es-kwáraz.

ixkjatzále iz. eta izond. Idazten duena.ixkjátzeko mekaníka iz. Idazmakina.ixkjóne iz. 1- Idazkera, 2- Izkribua. Cf. Lu-

zaideko letra bateko pasarte hau: «Barka-tu ene ixkione makurraz; orai burukomina jina ixit».

íxo interj. Ixilik. Norbait isilarazteko erratenda.

ixpíxo iz. Apostua. Satrustegik (1963-64: 269)ixpixu biltzen du. Salaberri Ibarrolakoak(1856: 90) «Ichpicho ‘pari, gageure’» da-kar.

ixtánt 1- iz. Unea, momentua: Xáuri húnat ix-tánpát; baúxu ixtánpáteko lána! ‘izuga-

rrizko lana duxu!’; hágo ixtánpat ágo,arrapátzen bahút kúsiko úk!, «Izigarrikodenbora xarmanta dixiu, soruak in tixiu ix-tanpatez, anitz eta hunak» (MA), 2- adlag.Berehala: Ixtánteko ína íxit ‘berehala egi-nen dixut’; ixtántjan béteko txít laétanóiúrte ‘berehala beteko ditixut laurogei urte’/ ixtáño iz. Une laburra: Xáde ixtáñwat.

ixtápe iz. Iztapea, hankartea, iztartea. Satruste-gik (1969b: 46) ondoko konjuru formulahonetan iztape bildu zuen: «Pues, pues,aparta satán / berrehun iztapetan».

ixtikátu ad. (du) Oinkatu: Ihiztári zikín hórjekarrúnt ixtikátu djáuxute ógi alór gúzja.Ikus zápaka aizán eta zapátu.

ixtoria iz. MAren letra batean kausitu dugu:«Kalapitan abiatia duxu berrize; enfin, hu-nen ixtoriak, hurbiltxo bagina beden»; gukixtórjo erabiliko genuke hemen.

ixtórjo iz. Kontakizuna, kondaira, afera.izán ad. 1- (da) Izan: Héneun Irúñen izán

nintzán, ospitáljan, 2- (du) Eduki: Ttípjanintzálaik banín atórra górri-górri bát,3- (du) Hartu, jaso, errezibitu: «Joakinaireeman diazkotxut goraintziak; arranguraduxu paketta izan xinin» (MA), 4- (du)Denbora adierazteko ere erabiltzen da: Ba-íxi anítz denbóra enizála mézan izána; ba-íxi bi áste Luzáiden izán nintzála. Ikusegón eta ukán, 5- MAk, behin, ‘joan’ adie-rarekin-edo darabil: «Aña Maringana izannuxu».

izánki ad. Izán aditzaren aldaera hanpatua. IkusIñigo & Salaberri & Zubiri (1995: 292).

izár iz. Izarra.izári iz. Neurria. Ikus izártu eta néurri.izarkítu ad. (du) Txingarrak gauean estali, hu-

rrengo egunean sua pizturik egon dadin.Satrustegik izarki dakar lan batean (1963-64: 269) eta izargitu beranduagoko bestebatean (suiain izargitzia, 1969b: 38). Aez-koan Caminok (1997: 602) edazarki bildudu eta Zaraitzun Aranak (2003: 154) izar-ki.

izártu ad. (du) Neurtu: Izárzkitxu pantalónak,éa nóla héldu zázkitxun. Etxaidek izartúgáuza bát biltzen du (1989: 78).

izérdi iz. Izerdia: Izérdja burrústaka hélduzitzjáxun / izérdi trénpan izán ad. (da)Izerdi patsetan egon / izérdi(ak) trenpátu

103

HIZTEGIA

Page 113: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

izán ad. (da): Lánetik izérdi trenpátwik áteaníz éta bánwa étxeat aldátzea; izérdjak tren-pátja núxu. Ikus trénpán atxíki, trénpanzárri.

izértu ad. (da) Izerditu: Lastérka jíníz Arnéitiktá frángo izértu níz.

izigárri, izígarri 1- izond. Handia: Gizón izi-gárrja zén húra, 2- adond. Biziki, arrás-enpareko mailakatzailea, arrúnt baino behe-ragoko mailakoa: Izigárri úntsa íntzín lánamutíko hárek; izigárri húna; izigárri pollí-ta, 3- izlag. Ikaragarrizkoa: izigárriko pás-wa emántzakón. Ikus alímaleko, gáitzeko,ikaragárriko, kristóin. B. Etxeparek ere(1980 [1545]: 38) izigarri erabiltzen du,4- adond. Anitz eta anitz; ausárki bainogehiago da. Cf. MAren hau: «Ilar anitzbauxu eta leka izigarri izan dixiu».

izikór izond. Izukorra, aise izutzen dena.izítu ad. (da-du) Beldurtu, izutu, ikaratu. Cf.

ABren pasarteño hau: «Behi pare atekinzezenetik heldu zelaik behiak izitu eta lu-rreat bota eta gainetik pasatu behiak, etazanguan hexur bat hautsi». Satrustegik haubiltzen du: «Ez haila izi! Hire anaia nuk.

Hail behala eta emazkik bi meza Orriaganenetako» (1969b: 75). Ikus beldúrtu, ha-rrítu eta lotsátu.

izjaldúra iz. Ikara, ikaraldia, susto gaztelaniaz/ izjaldúra emán, hártu ad. (du) Sustoaeman, hartu: Ze izjaldúra emántzán ‘zersustoa eman zidan’, gáitzeko izjaldúraemán dáxu! Luzaiden gauza bera adieraz-teko harrjázi ere erraten da; Izetak (1996:45, 102) arrialdure eta izialdure biltzenditu Baztanen.

izorrátu ad. (da-du); ikus zorrátu. Satrustegik(1963-64: 269) izurratu dakar; guk ezdugu horrelakorik bildu ahal izan.

izótz iz. Izotza: Zé izótza bóta dín!, zé izótzadén égun! Ikus karróin.

izóztu ad. (du): Bárda gárbi egóna dá tá izóz-tu dú izígarri, déna xúri-xúrja dó. Ikus ka-rróindu.

iztatrok. ‘Andar los niños a caballo sobre elcuello’ (Satrustegi, 1963-64: 269). Guk ezdugu bildu ahal izan; honen ordainez arri-konkolótx edo konkolótx aditu ditugu.

iztér iz. Izterra. Ikus ázpi.-izun atziz. Ordezkoa: Amáizun.

104

LUZAIDEKO EUSKARAREN HIZTEGIA

Page 114: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

já. Jada, jadanik: «Aspaldian ezin menturatuzbezala nindon, zuri bi lerroren egitea. Oraija deliberatu dut iduritzen baitzitzaitan fal-tatzen ari nintzala» (AB).

já [xá], já eré [xá eré] zenb. Batere, deus ere:Jáunzkitxú lunétak, béstenaz etxú já erékúsiko.

jabal, jabel izond. Satrustegik (1963-64: 267)‘kalitate txarrekoa’ dela dio eta lur iabele-ko artoa ‘maíz de tierra pobre’ jasotzen.Cf. MAren pasarte hau: «Behi bat saldu di-xiu, 25 mila pezeta in dixiu, eta etxeko tti-pienaikin, ardi zenbaite saldu dixiu, jabale-netaik, zaharrak; nahi izan bagintu salduhautak bira mila pezeta emaiten ziakoxu-ten». Hemen jabal hori ‘ahula, ‘kaskarra’-edo da, segur aski usaian errefúsak dei-tzen direnak, hots, erosleak ezin aukeraditzakeen ardiak. Bestelakoei, erostunakaukeratzen dituenei, háutak erraten zaie.

jábe iz. Jabea.jabétu ad. (da) Zerbaiten jabe egin. jadánik adond. Ja. Cf. MAren hau: «Jadanik

lehene bazixin buruko flakeza hori juanden urtian eri egonezkioz». Ez da soberaibiltzen; honen ordez déja nahiago izatenda. Ikus sarrera hau.

jájá, jájájá, jájájájá interj. Espainoleko ¡quéva, qué va! edo ¡no, no, no!-ren baliokideada, hots, ‘ezta pentsatu ere’-edo da horrenadiera: –Gáur jwáin gírea sanferminetá?–Jájájájá, arrún leherrína núk tá eztjátbáte gutízjaik. Hau eta baitó, eztó ez diraarras gauza bera.

jaketá kausazko mend. Normalean aditzari–en menderagailua ezartzen zaio: Jaketáétxeat héldu xjén, kárzkitxú bí ógi. Esku-titzetan pare bat aldiz –az gainian adiera-

kidearekin batean ageri da: «…hera zer-baitetaik biltzen tuan gastatu tuanainda-ko, jaketa gure Jinko hunak laneko hoinhun utzi ninaz gainian, nahi dixi harnain» (MA). Bestela, -az gainian baka-rrik ere ager daiteke, erranahi berarekin:«Nike untsa plazer hartuko nixin ikusiizan baxintut Iruñen; X-k erran [t]ziaxunikusi xintila. Ni ere kusi nahiko ninduxu-la han [n]intzanaz gainian» (AB). Gutu-netan jakeeta jatorrizko aldaera ere ager-tzen da.

jáki iz. Otordu bateko bigarren platera.jakín ad. (du) Zerbaiten berri ezagutu, jakin /

jakína. Zerbait agerikoa dela adieraztekoibiltzen da: Hórrek sós ánitz irázten dú,bána, jakína, hortáko lánjan lehér ín artjóaizán behár; ikus bístan, bíxtan dená etakláro. Bada esamoldea edo erraiteko ma-nera bat Luzaiden, jakíten ahál izán, ‘se-guru izan, egon’ adiera duena: Jakíten aldúk jínen déla ‘seguru egon haiteke etorri-ko dela’, jakíten al dúk (bajétz) ‘seguruegon haiteke (baietz)’.

jakínki ad. Jakín aditzaren aldaera hanpatua.Ikus Iñigo & Salaberri & Zubiri (1995:292).

jakíntsún iz. eta izond. Anitz dakiena, jakin-tsua: Érten dúte gizón hóri jakintsún háun-dja déla.

jakitáte iz. Jakinduria: Jakitáte háundiko gizó-na úk hóri.

jakítu adond. Neurriz, emeki, jateko gehiegigastatu gabe jan: Jántzák jakítuz. Cf. J.Etxepare medikuaren pasarteño hau (1987:81): «Penarekin ikusten diat ehizala iza-nen, hi, sekula deustako; aseko hiz beharbada noizean behin, jaki onaren jakituz ja-

105

J

Page 115: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

ten jakinen dukan ez diat uste». Ikus Izeta(1996: 185) eta OEH-ko jakitu sarrera.

jále izond. eta iz. Jatuna: Áita izígarri jáleháundja zúxun.

jalgi Satrustegik (1963-64: 267) ‘salir, prove-nir’ adiera ematen dio; guk ez dugu seku-lan aditu. Cf. B. Etxepareren «jalgi adi pla-zara» ezaguna (1980: [1545]: 250).

ján ad. (du) Jan. janári iz. Jatekoa.jandárma iz. Jendarmea (frantseseko gendar-

me-tik). Satrustegik (1969b: 83) ‘mari-mandona’, ‘marisarjenta’ adierarekin bilduzuen.

Jandenaki. Manezaundiren arabera (1990:282) Luzaiden lehen Yandenakitan ibiltzenzen orain Santjágotan erraten dena adie-razteko: «Ohartzekoa da Benabarren, La-phurdin eta Xuberon nola deitzen dutenSantiago eguna. Yandenaki, (YaundoneYaki = santo señor Yako). Ene sortherrian(Luzaide) galdegiten balinbaduzue noiz di-ren herriko bestak ihardetsiko dauzutue(sic): “Yandenakitan” (Santiagotan).Ikhusten dugun bezala mendiez beste alde-koek, (eta bai ere Iruñekoek lehengo den-boretan), bethi yaun ezartzen zuten doneaitzinetik».

janíza iz. Apetitu handia: Zé janíza dín mutíkohúnek!

jankatu ad. (du) (Anitz) jan. Luzaideko gutunbatean ageri da: «Ehun eta lauetan hogoilaunena manatia omen dixie. Ze jankiak di-tun hok! Denak jankatzen txie hok!». Es-kuarki xaflátu erraten da. Cf. itzulikatu.

janki izond. Jatuna. Luzaideko letra bateankausitu dugu; normalki jále erabiltzen da.Ikus aitzineko sarrera.

jantéi iz. Aziendei belarra emateko tokia, bor-detan egoten dena.

jántza iz. Dantza: «…eta haurrak Donianekoeta Arneiko bestetan tiraala jantzan» (MA)/ jántzan aizán ad. (da) Dantzatu.

jantzári izond. eta iz. Dantzaria.jarráiki 1- ad. (da) Norbaiten gibeletik segitu.

Segítu ibiltzen da bestela, 2- Izond. Jarrai-tua, jarraipena duena: Gizón jarráikia‘hombre constante’ (guti ibiltzen da),3- adond. Gelditu gabe. Cf. MAren hau:«Alta, hartzen ahal gituxu jarraiki-jarrai-

kia» ‘alta aritzen ahal gaituxu gelditugabe’.

járri ad. (da) 1- Eseri: Bétti, ganbáran sártu,éta bórta ondwán zén kadéran járri zén,2- (da) Jarri: Járradí teléfonan, 3- Ohitu,usatu: «Egun meza apezak guauri so emandixi. Hor hasiak ziztea? Apezendakore lanhaundia duxu jarri artio» (MA). Iraganko-rra denean zárri ibiltzen da.

jasáil iz. Irasaila, iralarrea. Ikus iátze. Satruste-gik (1963-64: 268) ihatsail ‘helechal’dakar.

jasaile. Satrustegik (1963-64: 267) biltzen dueta ‘victima’ adiera ematen. Hurrengo le-kukotsasuna ere badakar: «Alakuen egilebano obe da jasaile se dice en casos de in-justicia manifiesta».

jasán ad. (du) 1- Jasan: Pízu hóri eztút jasáitenál!; hí ejút jasáiten ál!, 2- Haurra jaso, hau-rra besoetan hartu, bataiatzean (Satrustegi,1969b: 68).

jastátu ad. (du) Dastatu, probatu: Jastátu be-háut artzáin famátu horrén gásna hórtaik,solása baitá háuta déla.

jatéko iz. Janaria: Hotél hártan xarmánki egónginén, tókja pollíta tá jatékwaré húna.

játs iz. Isatsa, erratza.jatsilárre iz. Isatsainarra, txilar erratza. Satrus-

tegik (1963-64: 267) iats ilar biltzen du.jatzárrjan egón ad. (da) Iratzarririk egon: Bi

orén húntan játzarrjan njóxo. Satrustegik(1969b: 68) ihatzarrian bildu zuen. Ikusgazaita.

jatzártu ad. (da-du) Iratzarri: Égun góizekobostóntan jatzártu núxu. Etxaidek (1989:298) irátzartú dakar.

jáun iz. Jauna: Jáun apéza, jáun medíkja, jáunalkátja…e.a. / jáuño iz. Jaunskila.

jáunskíla iz. Adiera gaitzesgarria du: Jáunskí-la ménts horrékin eztút jéuse jakín nái.

jáuntto, jaunttoño iz. Jaunskila. Ikus aitzine-ko sarrera.

jáuntzi ad. (du) Jantzi: Jáuntzi txít eskulárrjakbinpérrez; jáunzkitxú lunétak, béstenazetxú já eré kúsiko. Ikus beztítu.

jáuzi 1- iz. Jauzia, saltoa, 2- iz. Luzaideko«jantzetako» bukaerako saltoa, 3- iz.Dantza: Luzáideko jáuzjak ‘Luzaidekodantzak’, 4- ad. (da) Atera, jarri (ikuslótu): Burúko mína jáuzten zjáuxu ardú-ra; burúko mína jáuzja íxit. Cf. Luzaide-

106

LUZAIDEKO EUSKARAREN HIZTEGIA

Page 116: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

ko gutunetako pasarteño hauek: «…etagoizian hoztu baitzen, sahetsian punta bat(‘min bat’) jauzik, egun pareat egon ho-men duxu ohian», «X-e operatuik duxueta orai flebitis jauzi ziakoxo» / jauzínad. (du) 1- Jauzi egin, 2- Fite alde egin:Úswak héldu djélaik ihiztárjek jáuzitendíxje méndirat / jáuzjak ín ad. (du) Fitealde egin: Zákurrak ikústen nílaik jáuzjakíten txí etxétik / jáuzjan jwán ad. (da)Ahalik lasterren joan: Sósa galdín zjáxuntá wái kústen nílaik jáuzjan jwáiten dúxuník ez dezátan hatzemán.

jáuzika aizán, ibíli, hási, jín, jwán… ad. (da)Saltoka aritu, saltoka ibili, hasi, jin, joan...Ikus jáuzteka aizán, ibíli.

jauzikári iz. eta izond. Jauzilaria, jauzi egitenduena.

jauzimózka aizán ad. (da) Haur josteta da; Sa-trustegiren arabera (1963-64: 268) ‘bioinak aldi berean mugituz jauzika aurrerajoan’ da honen erranahia. Axuriak jauzikaari direlarik ere jauzimózka ari direla erra-ten da.

jáuzteka aizán, hási, ibíli ad. (da) Jauzika ariizan, hasi, ibili. Ikus jáuzi.

jáz adond. Joan den urtean, iaz.jéiki ad. (da) Jaiki.jéiki-etzánka ibíli ad. (da), jéiki-etzánka pa-

sátu ad. (da-du) Jaiki eta etzan, behinbaino gehiagotan. Cf. Luzaideko gutun ba-teko pasarte hau: «Gripa gaixtua duxu aur-ten; ez dixit medikuik izan. Pasatu duxu jei-ki-etzanka, bana fattalian utzi nixi» (MA).

jeitzi. Ikus déitzi. MAk erabiltzen du; cf. pa-sarteño hau: «Ximone ardiak jeitzita, egunaizina baitzin, juan duxu etzatea».

jelós izond. Bekaiztia: Gizón hóri izígarri je-lósa dúxu / jelós izán ad. (da) Susmoaizan. Cf. Arnegiko AAren pasarte hau:«Itzuli xarmanta eginik Kanadan jin gin-tuxun eta ez pentsatzen holakorik gertatu-ko zitzakula. Bakarrik han ere jelostianinduxun puxka bat; etzixin jaten usaianbezela (sic) eta orduko zerbeit hasia zuke-xun haren estomakan».

jelósko iz. Jeloskeria, bekaizkeria.jeloskór izond. Bekaiztia.jenatu ad. (da) Haserretu edo (frantseseko gê-

ner-etik). Gutunetan aurkitu dugu: «Or-

dian eninduxun bate jenatu eta ekarri zi-xien hiru gizonendako sei atorra, heldubaita bira atorra botigako» (MA).

jendáki iz. Ahaidea. Ikus ahíde eta askazi.jénde iz. Jendea. Pluralean ere erabil daiteke,

singularrean ez ezik: Jénde húnak léku gú-zitan badirá; jénde gáitza bíldu zén bolán-ten egúnjan Luzáiden; hérri ttípi hórtanehún bát jénde bízi díra; jénde háundja‘jendetza handia’, jénde anítz, anítz jénde‘jende asko’, alimáleko jéndja ‘jendetzahandia’. Cf. letretako pasarteño hauek:«Hortaik ageri uxu jendek atxikimenduhaundia badauzietela», «ehun bat jende ba-zuxun» (AB), «juan den ortzialian Iruñengintxun Josepein ezteietan; alimaleko jen-dia bazuxun, 80 lagun», «konprenditzenditxit xure lanak, eta hemen bezalatsu segi-tzen jendekin, anitz bulta galduz» (MA).

jendeálde iz. Jendetza: Ze jendeáldja bíldu zénbázko egúnjan bolánten ikústeko! Jendeál-de gáitza!

jendekín izond. Jendekoia.jés harridurazko interj. «Ikusten nixin arrotz

bat doludunetan, eta jes!, enixin ezagutzen.Gero oroitu ninduxun senarra zenak bazilasematxi bat Frantzian. Eta ura zuxun!»(Satrustegi, 1969b: 69). Jés!, zé déurru áidá gizón hóri hémen?

jéuse, jéusez. Gehienetan forma hau erabiltzenda, baina déuse ere ibiltzen dute. Jéuse gal-dín dúxa? ‘ezer galdetu al duzu?’ (xuka).Ikus déus. Etxí jéustako báljo (= etxí sósbáte báljo ‘ez du deus ere balio’) / jéuseta-né ez ‘inola ere’, gaztelaniako por nada delmundo-ren baliokidea: Jéusetané énindjái-tekexù léku hórtan sár!

jéutsalá adond. Goian-behean (euria): Euríajéutsalá ái díxi. Satrustegik (1963-64: 268)ieustiala biltzen du eta «torrencialmente.Se dice de la lluvia» gaineratzen du. Ikusgohótik (gogo sarrera), eta zurrúpitaka ai-zán.

jéutsi ad. (da-du) Jaitsi. jín ad. (da) Etorri. Batzuetan joan erabiliko

genukeen tokietan agertzen da, gutunetan:«Ondoko egunetan jakinen tuzie berriakxeheki; seurki gure gizon[ak] ez tuxu dolu-tiak horrat jitiaz» ‘hurrengo egunetan jaki-nen dituzue berriak zehazki; zalantzarik

107

HIZTEGIA

Page 117: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

gabe gure gizonak ez daude penaturik ho-rra joateaz’.

jínki ad. Jín aditzaren aldaera hanpatua. IkusIñigo & Salaberri & Zubiri (1995: 292).

jínko iz. Jainkoa: Jínko máitja!; behárrik e-tzjákoxò jéuse pástu, jínkwai eskér díla!

jínkwain óllo iz. Tximeleta. Etxaidek (1989:110) jinkoáin óllo biltzen du erdarazko‘murcielago’-ren kidetzat, baina hau gawi-ñára erraten da. Etxaidek bildutakoa Bo-naparteren arabera (Yinkoain ollo, 1881:163) ‘tximeleta’ da; egun hau adieraztekonormalena papillóta da.

jípa iz. Jeep-a, lur orotakoa. ABk xipa idaztendu.

jipabide iz. Lur-orotako ibilgailuentzako bi-dea. MAk darabil; ikus gielátu, gjelátu.

jó ad. (du) 1-Jo, kolpe bat eman, 2- Musikatresna bat jo, 3- Oinetako batek oineanmina eman: Zapéta zikín hók jóiten djáxu-te (erdaraz estos zapatos me pegan erratendute), 4- iz. Joa, gaztelaniako ‘pegada’: Zéjóa zín Arrétxek! / jó éta xintxirikátu ad.(du) Jo eta akabatu: Géldik egóiten ez paízjó ta xintxirikátuko hút! Ikus xintxirikátu.

jodítu [xodítu] ad. (da-du) Izorratu: Jodítu íxitálu hóri. Ikus zorrátu.

jóile iz. Jotzailea.jóka aizán ad. (da) Jotzen aritu: Bí anájak jóka

aizának túk ‘bi anaiak joka ari izanak di-tuk’.

jokátu ad. (da-du) 1- Tartean dirua dagoeneanibili ohi da (≠ aizán ≠ jostátu), baina ezbeti, jakina: Lépwa jokátzen deát hík bánolehéno finítuko utála lána. Cf. ABren hau:«Familia juntatuxu; orai ageriko nola plan-tatuko dien, era buruz jokatuko dien»,2- Oilarra oiloaren gainean jarri, ernaltzeko:Oilárrak óilwa jokátu dú.

jóko iz. Jokoa. Ikus ártzain jóko eta buútxajóko.

jokolári izond. eta iz. Jokalaria, kartetan edobeste edozein jokotan dirua jokatzen duena.

Jondanaaniko buketa iz. Satrustegik(1969b: 96) ‘ramo de San Juan’ adieraematen dio eta erraten Jaun done Joaneseguneko goizean borta nagusiko atalbu-ruan ezartzen dela.

Jondonaaniko elorri xuria iz. Done Joanegoizean, argitu aitzinetik, etxeko atean eta

bordetan zurezko gurutze txikiak ezartzendira, eta bedeinkatutako elorri adaxka(Iondonaaniko elorri xuria) (Satrustegi,1969b: 44).

Jondonahani iz. Jaun done Joanes. Luzaidekoarotzaren liburuan Sanguanez eta Yondu-naniz, Yandunaaniz ageri dira (Satrustegi,1969: 283). Ikus gazaita.

Jondonimarti iz. Cf. Intzak (1974: 161) Lu-zaiden bildu zuen erranairu hau: «YondoniMarti, prest dena, parti!».

Jondonipetri iz. San Pedro eguna. Ikus gazaita.-jóne (-jón inoiz) atziz. Izenak sortzen ditu:

Abjón, adorazjóne, atentzjóne, benedizjó-ne, diputazjóne, emozjóne, erreparazjóne,eskursjóne, estazjóne, felizitazjóne, fun-tzióne, ixkjóne, ilusjóne, indizjóne, inpre-sjóne, kamjón, kestjóne, komiñóne, kondi-zjóne, konpazjóne, konfirmazjóne,misjóne, nazjóne, obligazjóne, okasjóne,okupazjóne, pentsjóne, peregrinazjóne, ro-gazjóne, satisfazjóne, separazjóne, telebis-jóne, tentsjóne, unjóne…e.a.

jóri izond. Ugaria edo; jatekoekin ibiltzen da,irudi duen baino gehiago betetzen duenaedo irauten duena adierazteko. Cf. Mane-zaundiren hau (1990: 30): «Eta hitz horienondotik, Manezek sakelatik ateratzen ditudiru-paper yoriak».

jornál iz. Eguneko soldata. Arotzak ere baze-rabilen (Satrustegi, 1969: 163): «Gu[e]robazcaria bat yornalaindaco paraturic». Ikussoldáta.

jórra iz. Jorra, jorratzea / jórran aizán ad. (da)Belar gaiztoak kentzen aritu. Ikus artojó-rra, jorrátu eta lusarjórra.

jorrái iz. Jorratzeko ibiltzen den aitzur txikia.Cf. Luzaideko arotzaren liburuko etsenpluhauek (Satrustegi, 1969: 136, 139): «Biagotaco yorrai bat arriñatu» ‘bi ahoko jo-rrai bat konpondu’, «yorrai bat eracachi-ric» ‘jorrai bat eratxikirik’…e.a.

jorrásta iz. Bigarren jorra. Satrustegik(1963-64: 269) ‘escardillo’ dela dio (ikusjorrái), alegia, ‘jorratzeko ibiltzen denaitzurkoa’. Guk bigarren adiera honetanez dugu aurkitu.

jorrátu ad. (du) Jorratu, belar gaiztoak kendu.Ikus jórran aizán. Ikus sarátu.

jósi ad. (du) Josi.

108

LUZAIDEKO EUSKARAREN HIZTEGIA

Page 118: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

jostagín izond. Jostuna, jolastaria: Zé jostagí-na dén mutíko hóri!

jostagúra iz. Jostatzeko, jolasteko gogoa:Enúxu jostagúra ‘ez dut jostatzeko gogo-rik’, xuka.

jostátu ad. (da) Dibertitu. Ikus ári, jokátu,jostétan aizán.

jostéta iz. Jolasa: Kukúka ártzja jostéta pollítadá / jostétan aizán ad. (da) Jolasean ari izan:Háurrak jostétan ái txú herríko plázan.

jostun. Satrustegik (1963-64: 269) ‘costurera’adieraz jasotzen du, baina badirudi hitza ezdela Luzaidekoa. Lehen dendári erraten zen.

juáre iz. Joarea. Hiru silabatan ebakitzen da; Sa-trustegik (1963-64: 269) ioale biltzen du.

júdu iz. Judua.júje iz. Epailea (biarneseko judge, judye-tik?).

Kontuan hartu behar da, jatorriaz mintza-tzean, B. Etxeparek ere iuge, iuye ibiltzenzuela (1980 [1545]: 34, 52…e.a.).

juntátu ad. (da-du): Héldu dén iakóitzjan hé-rriko kínto gúzjak bílduko gíra. Ikus elgá-rretátu.

juraméntu iz. Hizkuntzazarra, sakrea, biraoa /juraméntu ín ad. (du): Zé juraméntjak ín-tzitín Péjok égun hártan!

juraméntuka aizán ad. (da) Biraoka ari izan:Éskja bórtaikin harrapátu éta juraméntukaaizán zúxun búltatez.

jús iz. Salda, zukua (frantseseko jus-etik). Ikusiránja jús.

justóki adond. 1- Hain zuzen ere. Cf. MArenaipu hau: «Añain launtzen ez ninduxunhan, justoki Bixkarrian ninduxun Graxiainlauntzen xerriain arranjatzen, Carmen ai-

taikin baitzen gaizua». Ikus háin justóki,2- Doi-doi: «Justoki atzeman nintixin (sic)Barkoxekuak eta erran niexun nik entzunbehar nila Dn Jose Mari eta heke enekin se-gitu zitxun» (MA).

jústu Doia. Cf. Luzaideko gutunetako pasartehau: «Treineko tenoriain bea aburrituikegon ninduxun; gero X-e gibeleat juaitekotenoria frango justian [t]zixin». Ikus dói /jústu-jústjan adond. Doi-doia: Jústu-jús-tjan harrápatu íxju tréina. Ikus dói-dója.

jwá interj. Behiei gelditzeko erraten zaiena.Ikus áida eta ésti.

jwáiki ad. Jwán aditzaren aldaera hanpatua.Ikus Iñigo & Salaberri & Zubiri (1995:292).

jwán ad. (da) 1- Joan, 2- Hil: «Mª Doloresiigortzen dakot X zer fontsian juan zaun.Zenbait meza entzunik juan da mundutik;nik uste baliatuko zazkon», «hamar batardi orotat juan duxu, lehen Frantzian juai-ten zien bezala» (MA), 3- Desagertu, pasa-tu: «Kontent nuxu hoin untsa baitzizte gisaguziz eta xure minak hola juanik» (MA).Zenbait aldiz jakítea-rekin edo gabe ‘aus-kalo’ adieraz ibiltzen da: Xáxi (jakítea)zónbat denbóra huntákwa dén! (sukaldekogoilaraz errana) ‘auskalo zenbat urte di-tuen’. Ikus háil eta nór / jwantxe ad. (da)Ia-ia joan: «Orai idurixi X-i juantxe zakola(‘ia-ia joan zaiola) faringitis; iraun diakoxubi ilaite seurik» (AB). Ikus Kamino & Sa-laberri (2001: 84).

jwánjín iz. Joan-etorria: Jwánjín bát ín behái-xit Irúñeat.

109

HIZTEGIA

Page 119: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

-ka atziz. 1- Txikigarria: Behóka, pittíka, 2-Errepikapena (-kan zenbaitetan): Abríztu-ka, ahapéka, aldíka, aráuka, arkúmaka,eláka, karkáilaka, kaskárikaka, kiríkaka,kokorázkaka, kukúka, lastérka, lawázka,nóizjan béhinka, noizténka, óhju patárra-ka, zotínka…e.a. Ikus Kamino & Salaberri(2001: 77-78).

kaatéra iz. Izaera: Zé kaatéra txárra dín ustélzikín horrék! ABk karatera ibiltzen du.

kabála, kaála iz. Azienda: Bi kaála, bi kabála;gúre hérrjan, léhen séurik, kabálak enkor-gátzentzjélaik olígwa emáiten zéten purtzí-lotik, kakíntzezáten. Ikus azínda.

kabalgáta iz. Errege egunaren bezperako ikus-kizuna.

kabalier iz. Ezteietan neska bakoitzari lagun-du behar dion mutila (Satrustegi, 1969b:69). MAk ere badarabil, ‘senarra’ adierare-kin: «Duten makurra Ferminek lau banogeio ez eremaiten ahal, seurrenik jinentuxu hor izan ginen lauen kabalierrak».

kabila iz. Satrustegik dio (1969: 274) ‘gur-dientzako tornu txikia’ dela eta zamari eus-teko balio duela. Luzaideko arotzak dara-bil: «Bi cabila», «bi orga cabila einic»,«cabila bat gatina mail bat», «bi cabila arri-ñatu» (ibid., 153, 183, 184, 221).

kabrón izond. Alua: Kabrón zikína!, úrde ka-bróna!, úrde kabrón zikína!

kadána iz. Kadena, katea, ume egin eta ondo-an botatzen dena: Xáde bórdan béjak ka-dának bóta ártjo.

kadéra iz. Aulkia (≠ álki ‘bankua’).kaésa iz. Fereka, balakuzko eta maitasunez-

ko tratamendua (frantseseko caresse-tik).Baztanen Izetak (1996: 110) karesa da-kar.

kaesánt izond. Pertsona balakatzailea, maita-suna ematen duena (frantseseko caressant-etik, caresser aditzaren oraineko partizi-piotik, irudi duenez).

kafár (kafárra era mugatuan; frantseseko ca-fard-etik) iz. Labezomorroa.

káfe iz. 1- Habia: Óllo káfia úxu óllwak arrúl-tzjak errúten tín lékja, 2- Kafea: Eztút és-neik náhi, átea záxu káfe hútsa.

kafé ihára iz. Kafea ehotzeko errotaxka.kafésne iz. Kafesnea.-káil atziz. Azkuek (1969 [1923-33]: 200, 202)

txikigarritasuna adierazten duten hizkimailakatzaileen arean sartzen du, -ail-etik aparte, baina bistan da atzizki beraren al-daerak direla. Luzaiden gorkáil ‘gorraila’,‘gorrixka’ izenondoan eta zarkáildu(< *zarkail) ‘andeatu’ aditzean kausitudugu, horáil-en ez ezik.

káka 1- iz. Kaka. Iraintzeko noiznahi ibiltzenda: Kakála híre!, káka déla híre!, káka délahíre tó, kakála híre tó! ‘kaka izan dadila hi-retako’, káka déla háren, kakála háren,káka déla zjén, kakála zjén...etab. Duhauk(2003: 401) forma hauek bildu ditu Bes-koitzen: Káka híre!, káka hietzat!, kakaalaharrentzat!, 2- izond. Kakazu: Zé káka dénmaztéki hóri!, 3- interj. Haserrea adieraz-ten du: Káka!, bérrizé érja harrapátu djátbórtaikìn! / káka zahár interj. Haserreaadierazteko ibiltzen da: Káka zahárra! /kakín ad. (du) Kaka egin: cf. esamoldehau: Jés, ník kakín ta hík ihéts. Satrustegik(1969b: 41) igarkizun hau bildu zuen:«Egun guzian kakiten eta atsian bere kakazestalzen» (sua). Ikus háil.

kakamárlo iz. Gaztelaniaz ciervo volante da.kakaméta iz. Kaka pila.

110

K

Page 120: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

kakamokórdo 1- iz . Kaka mokordoa,2- izond. Kakazua, sakretako ibiltzen da:kakamokórdwa aláin kakamokórdwa!,kakamokórdwa aláina!, kakamokórdwa!,kakamokórdwa ezbértzja!, kakamokórdozár zikína!, kakamokórdo zárra!, kaka-mokórdo zikína!, urdé kakamokórdo zárzikína!, urdé kakamokórdo zárra!, urdékakamokórdo zikína! Duhauk (2003:401) kaka mokhordo harrentzat! biltzendu.

kakázu (kakazúja era mugatuan, sakretakoibiltzen delarik; bestela kakázja eta kaká-xja erraten da) izond. Kakazua: Kakazúja!,kakazúja aláin kakazúja!, kakazúja alái-na!, urdé kakazúja! Salaberri Ibarrolakoak(1856: 101) kakazu ‘qui a de la merde’ bil-tzen du. Ikus káka.

kakíle iz. Kakagalea, kakagura / kakíljakegón ad. (da) Kakagaleak egon: Kakíljaknjók ‘kakagaleak negok’. Ikus mókwanizán, móko sarreran.

kakólak iz. Txalma, aziendetan ezartzen zentresna; kakóla (singularrean) izond. Kai-kua. Satrustegik (1963-64: 270) bigarrenadiera biltzen du eta dio ‘poco mañoso’dela.

kakótx iz. Matxarda, sardeia (gaztain morko-tsak hartzeko pintza modukoak).

kakurrín iz. Kaka urrina, kaka usaina. Ikus pi-zurrín, urrín, zipilurrín.

-kala atziz. Bakarrik erdíkala ‘erdiraino’ (on-tziekin) hitzean kausitu dugu.

kalákan aizán ad. (da) Eleka ari izan. Ikuselakári.

kalakári izond. Elekaria.kalapíta iz. Zarata handia. Ikus azántz, háro

eta harrabóts: Zé kalapíta zén Luzáidekoostátu hártan bolánt egúnjan! Satrustegik(1963-64: 257) ‘grito, griterío’ erranahiaematen dio / kalapíta plantátu ad. (du):Zé kalapíta plantátu utén háur hórjek! /kalapitan abiatu ad. (da): «Kalapitanabiatia duxu berrize; enfin, hunen ixtoriak,hurbiltxo bagina beden» (MA).

kalapitaháundi izond. Burrunberoa, azan-tzilea: Hágo géldik éta ixílik, kalapita-háundja aláina!

kálda iz. Bero sapa: Zé kálda, errétzeko bérwaái díxi!

kaldatu ad. Satrustegiren arabera (1969: 275)‘templar el hierro’ erran nahi du Luzaidekoarotzak darabilenak: «Mazeta bat caldatu-ric» (195), «mazeta bat caldatu» (199), «biburdin ziri caldatu» (101), «bi mazeta cal-datu» (207).

kalefakzjóne iz. Kalefakzioa (espainoleko ca-lefacción-etik, antza). MAk kalifakzioniadu behin.

kalípjo iz. Kalipua, adorea. Satrustegik (1963-64: 270) kalapio jaso zuen.

kalítu ad. (du) Sugeak hil. Satrustegik (1963-64:270) ‘matar (se dice de las alimañas)’ dakar.

kalítxa iz. Garatxoa.kalkárika aizán ad. (da) Borborka ari izan:

Kentzáxu sálda hóri, kalkárika ái baitá étagaindikátzeko lanjérra íxi.

kalla. Satrustegik (1963-64: 270) biltzen du,‘galeperra’ adieraz (frantseseko caille-tik?). Guk ez dugu aditu.

kallarri iz. Uharria. Satrustegik (1963-64:270) biltzen du.

kalostrápe iz. Eliza aurreko arkupe modukoa.Satrustegik (1969b: 96) ‘atalaurrea’, ‘ata-ria’ adierak ematen dizkio, hitza edozeinetxetakoa adierazteko erabiltzen ahalkobalitz bezala.

kalota iz. Kapela, txanoa (frantseseko calotte-tik). MAk darabil: «Ikusi baxinu Eliza bor-tan X enegana jinik haurra nola atxik mana-tzea!, buruko kalotare ez utzi nahi kentzea!,ohono holakoik ez dixiu entzun!».

kálte iz. Kaltea / kálte ín ad. (du) Kalte egin:Jwandén egúneko xíxek kálte íntzjáxuten.

kamamíla iz. Kamamila, landarea eta infusioa. kamiséta iz. Barne jantzia (gaztelaniako cami-

seta-tik). Atorrabarnéko eta larrwasékoere erabiltzen dira, baina gutxiago.

kamjón iz. Kamioia (frantseseko camion-etikedo gaztelaniako camión-etik).

kamjóntra iz. Kamioikada: Jwandén egúnjanjíntzén kamjóntrat lásto.

kána iz. Artokana: Ártwa ihártzen délaik gel-dítzen dén makíla; léhen bíltzen zítxuniháurgitako.

kanbjakór izond. Aldakorra. Ikus sanjakóreta sanjant, sañant.

kanbjátu ad. (da-du) Aldatu (gaztelaniakocambiar-etik edo biarnes-gaskoiko cam-bià-tik). Ikus aldátu eta sanjatu, sañátu.

111

HIZTEGIA

Page 121: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

kánbjo iz. 1- Aldaketa (espainoleko cambio-tik): Denbóra húnek baíxi kánbjoa; cf.MAren hau: «Orai egun hotan marranta,denborak kanbio haundia hartu baitu»,2- Diru xehea. Ikus xéhe.

kaneta iz. Luzaideko arotzak darabil, baina ezdago guztiz garbi zer erran nahi duen: «Ca-neta bat iziac» (Satrustegi, 1969: 186).OEH-k ‘tuyau, orifice d’une source’, ‘petittube’, ‘godet en metal avec anse’ adierakematen dizkio.

kankáil izond. Gizon handi, lodi eta trakets an-tza.

kanpatasún iz. Beheitikoa, kakeria. Biziki gu-titan aditzen den hitza da hau; lehen gehia-go ibiltzen bide zen.

kánpo iz. 1- Kanpoaldea: Zázi kánpwat; záudekánpwan, 2- Mendia edo, pentzeak eta(gaztelaniako campo bera): Áurten góizohási dá kánpua pízten.

kanpokálde 1- iz. Kanpoaldea: Kanpokáldjanbaúxu noáit xúre béa, 2- post. (genitiboa-rekin): Étxjain kanpokáldjan bazjén líli po-llít bátzu.

kanpoko leio iz. Satrustegik jasotzen du eta‘contraventana’adiera ematen (1969b: 96).Ibarrak (1995: 661) kanpoleio bildu zuenUltzaman erranahi horrekin.

kanpotjár, kanpotjér izond. eta iz. Kanpota-rra: Orái Irúñe kanpotjárrez jósja úxu.

kantári izond. eta iz. Kantatzen duena.kantátu ad. (du) 1- Abestu, 2- MAk ‘atera, ata-

rramentu izan, gertatu...’ adierarekin darabileta Añes Kaminondok ere ezagutzen zuenerabilera hau: «Ez diakixut undarrian gaizogure X-k zer kantatuko din; berak iduri dixiuntsatu dela, untsa jaten dixi, lo itene ba,bana sukar dezima horiek segitzen».

kantero, kanteroerdi iz. Txanbila. Luzaidekoarotzak darabiltza (Satrustegi, 1969):«Canteroerdi bat ano» (197), «cantero batano» (228). Ikus pegár.

kantítu ad. (da). Ezezkoan ibiltzen da, ‘ezhanditu’ adieraz: Mutíko hóri ttípi geldítudá, eztá kantítu ‘ez da handitu’.

kantóin iz. Izkina.kanton arri iz. Satrustegik (1969b: 96) jaso-

tzen du eta ‘kantoi harria’ adiera ematen.kántu iz. Kanta, abestia: «Liturjia esplikatu

diauxu lehenik eta gero ensaiua kantuz»

(MA) / kántuz áizán ad. (da) Kantatu,abesten ari izan.

kántzer iz. Minbizia (espainoleko cáncer-etik). Ikus xángre.

kañíka iz. Puxtarria (espainoleko canica-tik;palatalizazioa adierazkorra dateke): Kañí-ketan ái txú mutíko hórjek.

kápa iz. Kapa; hilarioan dolua adierazteko be-soan eramaten zen jantzia. ABk gapa ibil-tzen du; honela dio, argazki batez ari dela-rik: «Irriz aizana nuxu ene baitan;kaputxinaikilako hau etxit zautzen eta nahinikexi jakin nor den. Errekoxu Don JoseMari eztela geio manteletaik zartzen eta gi-zonek gapaike ez enterramendutan».

kapáble izán ad. (da) Gauza, gai izan (frantse-seko capable-tik): Kapáble xíra horrén íte-ko; hóri kapáble úxu zernáitako.

kapilon iz. Satrustegik (1969b: 96) biltzen du etaerraten ‘vigueta inclinada del tejado’ dela.

kaputxína iz. Lehengo emaztekiek ezkonduondoren karrikan eraman behar zuten lu-rrerainoko kapa txanoduna. Cf. hau: «Erre-koxu Don Jose Mari errezibitu duala igorridan liburu menderen mendetakua, istoriopollitekin, aizina dualaik zenbait pasaldiemain dakotala. Irriz aizana nuxu ene bai-tan; kaputxinaikilako hau etxit zautzen etanahi nikexi jakin nor den» (AB). Ikus, hitzhau dela eta, Satrustegi (1969b: 64).

kaputxúljak (kaputxúlu) iz. Supazterreanibiltzen diren burdinak. Satrustegik(1969b: 28) kaputxiliak dakar.

-kara atziz. Antza: Ilúnkara, zalúkara.karakól iz. Marraskiloa.kárga iz. Zama: Záku húnek zé kárga dín! (‘zer

pisua duen!’). Ikus tórnu eta záma sarrera.kárjo 1- iz. Garestia; Etxeparek carioqui dara-

bil (1980 [1545]: 28), 2- adlag. ‘-en ka-riaz’, ‘-en karietara’, ‘-ela eta’; zér káriozitzulian ibiltzen da bakarrik: Eztjakixút zérkárjoz errántzín, ín dúxun, jwán den... ‘ezdakit zer dela-eta erran zuen, egin duxun,joan den…e.a.

karjótu ad. (da-du) Garestitu.karkáila iz. (Barre) Algara. Ikus írrikarkáila. karkáilaka áizán, írrikarkáilaka áizán ad.

(da) (Barre) algaraka ari izan.kárki ad. Kárri aditzaren aldaera hanpatua. Ikus

Iñigo & Salaberri & Zubiri (1995: 292).

112

LUZAIDEKO EUSKARAREN HIZTEGIA

Page 122: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

karkúla iz. Kalkulua (frantsesezko calcul-etik? Gaskoiz-biarnesez calcùl eta carcùlerraten da) / kárkulak ín ad. (du) Kalkula-tu.

karkulaméndu iz. Kalkulua, zerbaiten kalku-latzea / karkulaméndjak ín ad. (du) Kal-kulatu.

karkulátu ad. (du) Kalkulatu (gaskoiz-biarne-sez carcula, calculà ‘kalkulatu’ ibiltzendira).

karmañól iz. Kolore bizi desberdinak dituenarropa (fr. carmagnole): Zé atórra karma-ñóla damázun! Satrustegik ere (1963-64:270) biltzen du eta ‘desfundamentado,simple’ adiera ematen.

karmútza iz. Zimak, kalparra: Mótzaxù, otói,karmútza hóri, xuháun búrja itsústendúxu!

karmutzáundi izond. Zimaluzea, kimazua:Urdé karmutzáundja, nóiz móztu behár túkbílo lúze zikín hórjek?

karnabálak iz. Ihauteriak. Ikus iháut etaiháutíri.

karnizería iz. Harategia. Ikus buxérja.karnizéro iz. Harakina. Ikus buxér.karrákaka 1- iz. Eztarria garbitzeko, eztarriko

lakarra kentzeko egiten den eztul modu-koa. Satrustegik (1963-64: 270) biltzen du,2- adond. Karrakatuz: Zártáin hóri karrá-kaka garbítu behárko úxu, béstenaz ezta-kóxo dín zóldra kénduko.

karrakalátja egón, izán ad. (da) Adinagatikajeturik, zaharturik egon. Izetak Baztanen(1996: 110) adiera bertsuko karrakaildubildu du.

karrakátu ad. (du) Raer, racler: Konpazjónezartáinek éta éltzek dutén zóldrain kéntze-ko karrakátzen díra. Cf. eskutitzetako pa-sarteño hau: «X gaitzeko obran ari uxu gai-neko pisuan; denak, paeta guziak,karrakatuik, artemurru guziak botaik, de-nak adailiekin in omen txi eta zoladurakplastratu» (AB). Zerria ere, hil eta erre on-doan, ganibetekin karrakatzen da (Satrus-tegi, 1969b: 55). P. Narbaitzek (1999: 18)bide karrakatu darabil: «Joanes ari zautgogotik lur itzultzen, bai eta ere, behar or-duan, aza landatzen edo bide karrakatzen».

karráska iz. Ihortziri edo ortzantz handia: Zékarráska ín dín! Cf. Gutunetako pasarte

hau: «Ze denbora terribliak! Ze euriak etaihortziri karraska itsusiak eta zimiztak»(AB) / karráskan aizán ad. (da) Lanean joeta ke ari izan: Zé, karráskan ái zizteá?Ikus ihortzíri karráska eta ortzántz ka-rráska.

karrera iz. Satrustegik (1969b: 96) ‘viga infe-rior’ dela dio.

karretéra iz. Errepidea. Ikus erregebide.karretílla iz. Orgattoa. Ikus eskórga.karréun adlag. Garraioan: Égun gúzja pástu

íxju egúr karréun / karréun aizán, ibíliad. (da) Garraioan aritu, ibili.

karreúza iz. Garraioa: Léhen gáwaz gáitzekokarreúza zúxun hémen.

kárri (Luzaideko eskutitzetan ekarri ere ager-tzen da) ad. (du) 1- Ekarri, 2- Supurar,suppurer: «Orai arrunt burian omen dixixingola mina diela, gaizua haren! Hain un-tsa baitzailan! Orai kartzen omen diakoxufrango, aldiaka. Ze nauxu! Haren estaku-riak juain txu; berdin irauten ahal dixi»(AB), «orai artio egunian bietan iten zia-xun medikiak kura; egun behin bakarrik. Jazerratia dixit, guti ekartzen diaxu, seur bai-tu zerbait ekarrik» (MA). OEH-k ekarri sa-rreran ez du ‘supurar’ adiera biltzen, bainaekartze-n, berriz, ‘supuración’ jasotzen dabigarren erranahitako. Ikus esperantxaekarri, obedentzia karri, ondorio ekarri.

karríka iz. 1.- Kalea, 2- Luzaideko erdigunea,elizaren ingurua. Bigarren kasu honetanKarrika idatzi behar da, izen berezituabaita.

karríka baztér iz. Guk ‘ostatua’ adieraz aditudugu: Zé bárda karríka baztér hórjetan ibí-ljak zizteá? Ikus baztér eta bidebaztér.

Karrikabúru iz. Karrikan den Karrikabúrja-ko nagusia gehienetan, baina bertako bestenorbait ere izan daiteke, bereziki aurreanizena paratzen bada: Anpér Karrikabúru.Leku genitiboaren hondarkia ere ibil daite-ke: Karrikabúruko Anpér. Karrikaburúsaiz. Karrikabúrja-ko etxekoandrea. XIX.mendean, Luzaideko arotzaren kontu libu-ruan, «carricaburusac» ageri da (Satruste-gi, 1969: 179), ergatiboan.

karrikatár iz. eta izond. 1- Karrikan ibiltzeagustatzen zaiona, 2- Karrikakoa dena.

karro. Ikus órga.

113

HIZTEGIA

Page 123: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

karróin iz. Horma. Usu háundi edo fjérra dualdamenean: Aurténgo négjan karróinháundjak ín tú; «Egun hotan denbora ho-tzak biziki, egunaz iruzkiak berotzen dixibana gauaz karroin fierrak ari tixi» (AB).

karroin itze iz. OEH-ren arabera ‘horma, izotzpuntzoia’ da honen adiera. Luzaideko aro-tzak darabil (Satrustegi, 1969: 136, 159,235): «Iziac, carroin iziac», «ferra bat, ca-rroin iziac», «carroin iziac 8».

karróindu ad. (da-du) Hormatu: Húra ka-rróindu úk; hótz hunékin karróindja núk;«Aurten izigarriko betarrabak batixiu; jus-toki bildiak gintxin, bertzenaz oro karroin-diak izain baitzien» (MA).

karrósa iz. 1- Zalgurdia, jendea eramatekogurdia (biarnes-gaskoiko carròs-etik seguraski). Erran digutenez, lehenbiziko autoeisúzko karrósak erraten omen zieten Lu-zaiden. Luzaideko arotzak ere bazerabilen:«Suteico icaza carrosain arriñazen», «ca-rrosai bi zinta» (Satrustegi, 1969: 188,206), 2- Tobera. Ikus OEH.

karróta iz. Azenarioa (frantsesezko carotte-tikhartu dela irudi du). Pastanáda ere ibiltzenbide da.

kartjér (kartjérra, era mugatuan, frantsesekoquartier-etik) iz. Auzoa (tokia). Ikus áuzosarrera.

kartsuki adond. Sutsuki: «Beti bezala bezpere-tat juan ginen eta ez apezik ez bezperaik; or-dian pentsaketa egon nintzan elizan apezikgabe zein trixte zen eta otoitz egin nin kar-tsuki sekulan ez ginten apezik gabe geldi»(MA).

kasátu ad. (da-du) Desagertu, desagerrarazi.Asúnak behár txú pikátu béhin éta bérrizkasátu ártjo. Cf. MAren etsenplu hau: «X-re ez baita lehen bezala, bere diabeta zarhorrek bista biziki laburtu diakoxu. Har-tzen tiki injezioniak noizian behin, banahori duaike ez baita aisa kasatzen».

kási ad. (du) Ikasi. Ikus ikási.kásik adond. Ia. Elúr hunékin kásik hóbe hé-

men geldítzen bagíra, etxétik átea gábe.káska iz. 1- Bolantek lehen ibiltzen zuten ka-

pela (frantseseko casque-tik?), 2- Kolpea:Púta zikína, zé káska hártután!, Zé káskahártu dwán káskwan ‘zer kolpea hartu du-dan buruan’. Cf. MAren pasarteño hau:

«X-re berrize minartuik eroriko batetaik,bana ez dixi deuse hautsik, kaska baka-rrik».

kaskárikaka aizán, egón, hási ad. (da) Ho-tzez dardarka ari izan, egon, hasi: Méndiratjwán gínen tá sukárraikilan kaskárikakahási níntzan. Satrustegik (1963-64: 270)kaskarika biltzen du.

kaskarín, kaxkarín izond. Buruarina, txoribu-rua: Bestáldi batéz etxitéla háin kaskarínaizán!

kaskarot. Satrustegik (1963-64: 270) ‘sardi-nera’adiera ematen dio; guk ezin izan dugubildu.

kásko iz. 1- Burua / káskotik béiti emán ad.(du) Egurtu: Káskotik béiti emáin déat ez-paíz géldik egóiten! = burútik béiti emáindéat ezpaíz géldik egóiten!, 2- Mendi gailu-rra: Astabizkárreko káskwa xúri-xúrja djó-xo. Ikus harrótu.

kaskóin iz. eta izond. Euskaraz ez dakiena;ikus beharrimótz: Ikásak eskwáraz urdékaskóin zikína!

kasú interj. Kontuz / kasúman ad. (du) Kon-tuz ibili: Ganíta helménjan díxit, kasú-maxu! / kaswín ad. (du) Kontuz ibili:Kánpwat jwáiten xjélaik kaswín behárdéxu ótwer.

kaswalitáte iz. Halabeharra, kasualitatea: Zékaswalitátja!, sóixu nún héldu dén Putíkozahárra!

katexíma iz. Katixima, kristau-ikasbidea:Háurrjan eskólan apéza jíten zitzáun kate-xímain erakústea.

kattalingórri iz. Marigorringoa.-kátu atziz. (< -ka + -tu) Eskuarki errepikape-

na adierazten duten aditzak sortzen ditu,baina ez beti: Abarrikátu, aldizkátu, besar-kátu, elekátu, emokátu, laukátu, laurden-kátu, marruskátu, torroskátu…e.a. IkusKamino & Salaberri (2001: 79).

katzáka iz. Borroka, eztabaida: Zé katzáka ibí-li utén étxe hórtan! / katzákan áizán, ibíliad. (da) Borrokan bezala aritu, elaka, ezta-baidan: Katzákan ibíli zineztén hán.

kauséra iz. Buñuelo, beignet. Menéndez Pida-lek dioenez (1962: 29-30) Luchairek ikusizuen lehenengoz hitz hau euskaran gasko-nismoa dela, hots, gaskoitik (caussere-tik)hartu duela gure hizkuntzak.

114

LUZAIDEKO EUSKARAREN HIZTEGIA

Page 124: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

kausítu ad. (du) 1- Aurkitu: Káusítu diát PélloAurítzen, 2- Asmatu: Tírwat bóta ta kausí-tu diát ‘tiro egin dut eta eman diot’; tele-bisjónjan errán díxje elúrrín behár dílabána eztjákixut kausítuko utén ala ez; –Ez-tukála kausítzen háu nóla dén! – Éz, aiséz,kausítu gábe!

ká[x]a iz. Kaxa (gaztelaniako caja-tik). Ikuskésa.

káxa iz. Giderdun eltzea.kaxinéta iz. Bufanda (frantseseko cache-nez-

etik?).kazolak iz. Uztarriaren arku modukoak, Gar-

mendiaren arabera (1969: 223), bestelaburutokiak deitzen direnak.

ké (kéja era mugatuan) iz. Kea.kedárre iz. Kedarra.kéfa. Ikus pikún sarrera.keinátu ad. (du) Keinu egin. kéinu iz. Imintzioa, zeinua, seinalea / kéinu ín

ad. (du) Zeinu egin, seinale egin: Kéinu bátín dakót; hoitaméka níla kéinu ín dakót‘hogeita hamaika nuela keinu egin diot’

kéndu ad. (da-du) Kendu: Kén hádi bidétik!;kéntzaxú hóri hórtik! MAk ekendu ibiltzendu zenbait aldiz, nahiz ardurakoena kenduden emazteki honen eskutitzetan: «Borda-xarre hola-hola ahatxe batekin minartuikduxu; orai ekendia diakoxute plastria».ABk, berriz, beti kendu du.

-kérja atziz. Izenak sortzen ditu, beti adierarigaitzespena gehituz: Aferkérja, ahalgega-bekérja, alukérja, astokérja, astapitokérja,bandilkérja, burugabekérja, deurrukérja,drolekérja, eluntzikérja, ergelkérja, ero-kérja, errebeskérja, etsaikérja, faltsukérja,futitukérja, gaixtakérja, irringarrikérja,itsuskérja, lazakérja, menskérja – ments-kérja, nahaskérja, pitokérja, sorginkérja,tranpakérja, urdekérja, urgulukérja, zerri-kérja, zikinkérja, zozokérja. Ikus –érja.

késa iz. Kaxa (frantseseko caisse-tik). Ikuská[x]a.

kestjóne post. Instrumentala eskatzen du eta‘-ela eta’ balioa du (frantseseko question-etik). Cf. Luzaideko letretako pasartehauek: «Ba, hemene izan zituxun eta erranziaxien nola ideia bazuten zien etxea jite-ko, paperren itiaz kestione, noizko planta-tuko zinezten». Ikus, halaber, Saint-Pierre

«Anxuberro»-ren hau (1998: 54): «Berrion bat aireplanez kestione; egun hautanaurdiki dauzkigute etsaien xori gizonek es-kualdeko presuneren listak. Hiltzat ginauz-kan batzu bizi dire».

-kéta atziz. ‘Bila’, ‘xerka’ adiera du: Abarkéta,belarkéta, belar[t]zamaketa, egurkéta, ha-rriketa, hurkéta, hilkéta, iatzekéta – ihatze-kéta, medíkuketa, oholketa, onddokéta, pi-tralketa, tablonketa – taulonketa,ungarrikéta, zurketa.

-ketári atziz. Bila, xerka doana: Esneketári, gi-zonketári, zerriketári.

kexátu ad. (da): Langíle txárra zúxun, ardúrakexátzentzúxun tá undárrjan náusjak bótaíxi.

kéxu izán ad. (da) Atsekabeturik egon: Kéxuníz ez dálakotz zór dán sósa emáiten ‘atse-kabeturik nago ez didalako zor didan diruaematen’; hóri béti kéxu!

kézka iz. Kezka. Hitz hau ibiltzen da, bainaarrangúra baino aise gutiago.

-ki atziz. 1- Modua: Ausárki, azkárki, bizíki –bíziki, edérki, elegángi, errebéski, garbóki,goxóki, ohíki, pollíki, potretagábeki, seúr-ki, tínki…e.a., 2- Zatia: Ahatxéki, ahatéki,ardíki, arráinki, erórgi, erráki, ikazki,ollaskóki, zerríki…e.a., 3- Zaletasuna edo:Janki, 4- Tresna, objektua: Estálgi, 5- Ze-haztugabea: Maztéki.

kiáts izond. Mikatza: Iránja hóri kiáts dá. Ikussamín.

kikíl iz. Eri txingarra. Ikus behátz, éri eta éri-kikíl.

kilíka iz. Kilima / kilíkak ín ad. (du) Kiliko-rrak egin, kilimak egin.

kilikátu ad. (du) Kilikak egin, kilimak egin:Enezázula kilíka.

kilikór izond. Kilikabera.kílo iz. Pisu neurria.kilómetra iz. Kilometroa (frantseseko kilome-

tre-tik). -kín atziz. 1- Gelditzen den, ezin balia daiteke-

en zatia: Arkín, bazterkín, egoskín, sobera-kín, xwikín, 2- Zalea: Jendekín, launkín.

kinkila-kankala ‘Sostenerse con dificultad’da Satrustegiren arabera (1963-64: 270).

kinkur iz. Satrustegik (1963-64: 270) ‘nuez dela garganta’ adiera ematen dio, baina gukez dugu bildu ahal izan. Irudi du hau Saka-

115

HIZTEGIA

Page 125: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

nako aldaera dela, ez Luzaidekoa. Ikus Er-dozia (2004: 175).

kintal iz. Pisu neurria (46 kilo zenbait leku-tan). Luzaideko arotzaren kontu liburuanardura agertzen da (Satrustegi, 1969):«Iru quintal soro emanic» (146), «lastuacquintalac 6» (148), «errezibitia belarraclau quintal» (159).

kiríkaka aizán, ibíli ad. (da) Sartu-ateraka i-bili, ezkutuka ari izan: Primadéran ardúrairúzkja kiríkaka ibíltzen dúxu.

kirkirika iz. Satrustegiren arabera (1963-64:270) ‘prurito’ da. Guk ez dugu biltzerikizan, baina bai irudiko adiera duen kirki-ríta.

kirkiríta iz. Zintzurreko hazgalea: Baíxitzintzúrrjan kirkirítat.

kirríkili-karrákala adond. Hémen njáilaxu,kirríkili-karrákala ‘hemen nabil, main-guen modura’.

kiskún-kaskún adond. Erdipurdi: Hóri esk-wáraz kiskún-kaskún míntzo úxu. Cf. Ize-tak Arizkunen bildutako erranairua (1996:213): «Ixkun kaskun, bas-euskaldun». Ca-minok Aezkoan triskun-traskun bildu du(1997: 613), adiera berarekin: «Makeskiedota ahal bezala mintzatzea; norbait guz-tizko hizkuntz gaitasunera oraino iritsi ezden kasuetan erabiltzen da».

kísu iz. Karea (≠ plástre ‘igeltsua’).kisulábe iz. Galtzina-labea.Kitérja iz. Gaindolako Kittirjáinja (Kiteriare-

na-tik) etxeko nagusia; Kiterjésa iz. Ki-ttirjáinja-ko etxekoandrea.

kítoik adond. Dohainik: Átea zazú híru zalítrailár, kítoik baitá.

kitzíkan aizán, hási, ibíli ad. (da) Zirika ariizan, hasi, ibili: Kontíno kitzíkan ái zjáxudéurru zikín háu!

kitzikátu ad. (du) Zirikatu: A urdé zikína! Bétiéne kitzikátzen ibíltzen dúxu!

kixkáildu ad. (da-du) Zipilatu, arrunt erre. Gu-txi ibiltzen da.

kixkíl izond. Gaiztoa edo. Jendearendako erra-ten da: Zé gizón kixkíla hóri! Satrustegirenarabera (1963-64: 270) ‘que hace charra-das’ adiera du.

kixkildu ad. Satrustegik (1963-63: 270) ‘abra-sarse’ adiera ematen dio; guk kixkáildubildu dugu adiera honekin.

kixkíta iz. eta izond. Ardietan adar ttipi-ttipiakdituena. Ikus mándo.

kixkorrakátu ad. (da-du) Arrunt idortu: Belárhók arrúnt kixkorrakátu txú, béro itsúsi hu-nékin.

klankanátu ad. (du) Zerbait kontatu, kontatuzhedatu. Ardura ezezko perpausetan aditudugu, baina baiezkoetan ere erabil daiteke:Otói etzaxúla hóri klankána, etxít náhijéndjak jakín dezán.

klár (klárra era mugatuan) izond. eta adond.Argia, argiro (biarnes-gaskoiko clà-ren ja-torri berekoa, irudi duenez, clar-etik ale-gia): Atór klárra erósi uxú ‘atorra argiaerosi duxu’, etxít klár ikústen ‘ez dixut argiikusten’, wái gáuzak klárro ikústen txít‘orain gauzak argiago ikusten ditixut’. Lei-zarragak (1571) claro darabil.

klárki adond. Argiki: Míntza xíte klárki! B.Etxeparek ere (1980 [1545]: 58, 184) klar-ki zerabilen; Leizarragak, berriz, klaroki du1571n.

kláro interj. Zerbait agerikoa dela adieraztenduen mailegu berria (gaztelaniako claro-tik). Ikus bístan edo bíxtan dená eta jakí-na.

kláse iz. Mota: Bána, bána, zé jénde kláse dáhóri? Ikus móta.

kláska, kláxka iz. Behietan ibiltzen den joal-koa. Ikus tulúnta.

klíka iz. Lagunartea, koadrilla (frantseseko cli-que ‘lagunartea’-tik): «Bixtan dena, oraibertzenaze bauxu orai Luzaiden nexkagaxte klikat jostatzia bezik pentsatzen ezdutena» (MA).

klikátu ad. (du) Harraldi bakarrean edan: Zé-rri hórjek botóila óswa klikátu íxje.

klínika iz. Erietxe pribatua (espainoleko clíni-ca-tik). MAren gutunetan klinika dago;ABrenetan glinika agertzen da gehienetaneta klinika hiru aldiz.

klisketa. Satrustegik (1963-64: 271) ‘cerradu-ra’ adiera ematen dio. Ikus kriskéta.

klóka sóinu iz. Oilo-koloka soinua: Óllo hó-rrek baíxi klóka sóinja ‘oilo horrek kolokasoinua du’. Ikus koróka.

klóska iz. Zurezko eskalapoia. Ikus eskalapín.kloskero iz. Satrustegik dio (1969: 275) ‘eska-

lapoigilea’ adiera duela. Luzaideko arotzakdarabil: «Basoco eiaraco bi partadera pare

116

LUZAIDEKO EUSKARAREN HIZTEGIA

Page 126: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

closqueruaindaco» (230), «closqueruar(en)paguen marcazen lanian bentaco onduanparatia» (238), «zurguinec closqueruac biano oguia undarla sosan bi pinta ano»(238). Lehen Kloskeróinja Karrikako egun-go Prasedesénja etxearen izena zen. Ikuseskalapiníle.

-ko atziz. 1- Txikigarria: Mutíko, oháko,2- Ukaldia, kolpea: Beharrondóko, ostíko(?), zabletáko, 3- Tresna: Kopetáko, mutu-rréko.

koberatu. Ikus kobrátu.kobrátu ad. (du) Dirua irabazi, dirua jaso. ABk

koberatu darabil: «Ono etxie deuse kobera-tu», «ene iduriko sobera fite aitzinatia zu-xun Iruñeko pisuain erostea; sosa koberatu-tare bazixin, ba, denbora afera horietanbehala plantatu gabe». Luzaideko arotzakere coberatu du (Satrustegi, 1969: 139,188): «Lastoetaric mailia coberatia» «eia-raco arn(au)d coberatia» . Ikus hunkítu.

kofóin iz. Erlauntza, erlategia.-kói atziz. Joera duena: Berkói.kokalúxe iz. Gaztelaniako tos ferina (frantse-

seko coqueluche-tik). «X-an haurrak hobe-ki tixie; kokaluxia zixien eta gehienakbrontxita eta biak» (MA).

kokátu ad. (da) 1- Sartu, kabitu: Pakéta hórisobéra háundja úxu, etxú ótwan kokátzen,2- Kokatu: Óllwa kokátu úxu úntsa arrúl-tzen gáinjan. Cf. hau: «X-en letrare egunerrezibitu ixiu; denak untsa diela, Bakers-fieldetik jinak diela Pasadenat. Agian horkokatuko txu!» (AB).

kokín izond. Gaztelaniako pillo, pilla da; hau-rrekin ibiltzen da: Háu mutíko kokína!,zórtzi úrte bésteik eztítu ta sóizu zé deurru-kérjak íten tín!

kokorázka adond. Kokorokoka.kokorázkaka aizán ad. (da) kokorokoka ari

izan: Gúre óllwak kokorázkaka ái txú. Sa-trustegik (1963-64: 271) kokorazka ‘caca-reando’ biltzen du.

kokótz iz. Kokotsa.kóliko iz. Kolikoa (espainoleko cólico-tik).

MAk kolika darabil (frantseseko colique-tik): «Juan den astian nihaurek izan dixitkolika bat gaixtua».

kolóre iz. 1- Kolorea, 2- Zentzua: Ixtórjo hó-rrek etxí kolóreik. Cf. Beskoitzeko hau

(Duhau, 2003: 404): Ezkontzik eztik kolo-reeikee, giistino bidez kanpo ‘le mariagen’a aucun sens en dehors d’une perspectivechrétienne’.

kolpátu ad. (da-du) Zauritu. Ikus kólpe etazáuri: Gazán azkárki kolpátu zén díla ho-gói úrte, Ibañétatik béiti héldu zélaik. ABkkolpatu eta golpatu darabiltza.

kólpe iz. 1- Kolpea, 2- Zauria; ikus ukáldi etazáuri, 3- Osasun arazoekin lotutako ‘ata-kea’ adiera ere izan dezake. Cf. MArenhauek: «X-re paarlesia kolpe bat izanikduxu», «ingoitik badakixu izan zila ten-tsione kolpeat. Anitz sendi in diakoxu etagero magasinain uztiake in diakokexu bereafera». Ikus búlta.

komédja iz. 1- Artetan herrian egiten zen an-tzerki lana, 2- Komeria iz. Háu komédja,lánjan aizánái tá ezín!

koméni izán ad. (da) Komeni izan: Etzáuxukoméni néska horrékin ibíltzja; ámakerrántzakón etzitzákola koméni sobéraedátja. Luzaideko eskutitzetan konbeniagertzen da beti.

komiñóne iz. Jaunartzea. Luzaideko letra ba-tzuetan (AB) kominione agertzen da, etainoiz komunione ere bai: «Biziki kontenthatzeman nixin, goiz hartan errezibitia zie-la kominionia, Don Javierrek eremantza-kola. Biziki apez gisakua uxu», «igandianpasatu uxu haurren komunionia; hemezor-tzi bazituxun. Biziki besta ederra; jendegaitza zuxun meza nausian».

komijióne iz. Mandatua: Banjáxu karríkat ko-misjiónen ítea.

komít izán, ukán ad. (da): «Ximon Andikobe-rrian zuxun bazkaiten eta niere komit nin-duxun, bana ez ninduxun joan» (MA).

komíta iz. Gonbita: Komíta igórri nákon afái-tea jintzáin, bána etzén agértu.

komitatéi iz. Komuna: Bánwa komitatéi-ra(t). ABk behin komitate dakar («komi-tatea jeiki eta han lurrian hatzeman zixingoizian barrian»), dudarik gabe J. Etxe-pare medikuaren (1988: 177) komoditatebera dena (cf. frantseseko commodité):«Abereen edateko aska baitatxikite sahe-tsean edo barrokiaren beraren barnean.Zonbaitek ixurkia eman ere dakote ko-moditatetarat». Ikus -téi.

117

HIZTEGIA

Page 127: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

komitátu ad. (du) Gonbidatu: Héldu én iha-kóitzjan komitátu gítxje kúsi báten eztéietá.

komodós 1- izond. Erosoa, 2- adond. Eroso.komúzki adond. Arrunki: Komúzki atsáldeko

zortzítan jíten dúxu. Satrustegik gomuzkibiltzen du (1963-64: 267). Gehiago nor-málki erraten da.

konbéntu iz. Komentua.kondaira, kondera. Bi sarrera hauek Satrus-

tegik (1963-64: 271) biltzen ditu. Gukezin izan ditugu jaso. Dakigunez ixtórjoerraten da.

kondátu ad. (du) 1- Kontatu, erran, 2- Zenba-tu. Pertsona izenordainekin ‘nire, zure, ha-ren… laguntza izan’ adiera duen nítan, zú-tan, hártan, gútan… kondátu erabiltzen da;gutunetan ere ageri da: «Beraz, anitz erre-mesiatzen zitut eta berrize zerbaitetanlauntzen ahal bazitut nitan kondatzen ahalduzu» (MA). OEH-n «kondatu norbaitengainean» ageri da horren errateko, seguraski frantseseko compter sur quelqu’un-enkalkoa dena.

kondizjóne iz. Baldintza.kóndu iz. Kontua. Gastátzen dúnain kóndja

eréman beaíxju ‘gastatzen dugunaren kon-tua eraman behar dugu’, xuka. Cf. Luzai-deko arotzaren «beti eulian condia» ‘Bettiehulearen kontua’, Satrustegi (1969: 245) /kondia ein, in ad. Kontua egin. Luzaidekoarotzak darabil: «Eierazainai condia einicazaruan 15», «ochailian einic condia lee-nian», «doraico condia erreguez inic» (Sa-trustegi, 1969: 199, 203) / kondia hasi ad.Kontua hasi. Luzaideko arotzak darabil(Satrustegi, 1969: 215, 233): «Pedromariincondia apirilian asia», «ei(a)raco condiaurrian asia» / kondian pasatu ad. Kontuansartu. Luzaideko arotzak darabil: «Picochabat baratia condian pasazeco» (Satrustegi,1969: 200) / kóndu emán ad. (du) Kontueman, kontu errendatu.

konfesatu ad. Ikus koosátu.konfiántxa iz. Konfiantza.konfirmazjóne iz. Sendotza.konformátu ad. (da) Etsi. Cf. MAren pasarte

pollit hau: «X duxu han, bana deus ez ite-koik, zintzur guzia hartia. Orai ja beharomen diakoxute, deuse itekotz, moztu etatuiua ezarria (sic), eta horire gauza trixtia,

eta makurro dena, bera ez konformatzen,adsolutoki sendatu nahi».

konformidáde iz. Etsipena: «Biziki kontentduxu; atea behar zin egunian mediku es-kualdun batek erran omen diakoxu pollikidela bana kasu in behar dila, “biotzetikdaukazu, nehoke ez baitzan erraiten; Jin-kuak igorri dian”, hori erraiten ziaxun.Gaixua, fede haundiko presunain konfor-midadia!, eta berari erraitiare konbeni,hola kasuin dezan hobeki» (MA).

konkolótx adond. Hankalepotan. Ikus arri-konkolótx.

konkorrian. Satrustegik (1963-64: 271) ‘muturegon’ dela dio; guk ez dugu bildu ahal izan.

konpañía iz. Laguntza, lagunartea. ABk kon-paña darabil: «Zien konpañan lau egun pa-satu zitiela».

konpazjóne 1- iz. Konparazioa, 2- adond. Adi-bidez: Doi-dója zútik egóiten dénai errái-tentzjákoxo, konpazjóne hesól bát «zútiba-lántzan dúxu» erráiten dúxu.

konprendítu, konpreíntu ad. (du) Ulertu: Ez-tját hítz báte konprendítu; eztját hítz bátekonpreíntu.

kónten(t) adond. Pozik, kontent: Etzizté séku-la kóntent; aditzizen batekin instrumentalagaldegiten du: «Kontent gituxu jakitiaz DnJose Mari jin zakola anaia» (MA). Bestelabait- menderagailua ager daiteke: Izígarrikónten níntzan kúsja tenóreko jín baitzén.

kontésko, kontensko adond. Franko kontent.Bigarren aldaera MAren gutun batean age-ri da: «Anastasiare kontensko duxu bere li-buriaikin». Idazle honek normalean kon-tesko ohi du.

kontinatu ad. (du) ABk erabiltzen du, ‘segi-tu’ adieraz; «Ze apiril tristia in din! Betieuria eta lohitaik ezin ateraz. Egun maia-tzain le[he]n eguna ze kanbioa! Haize he-gua azkarrik atera ixi, ez baitakit kontina-tuko din».

kontíno adond. Etengabe: Láneat kontíno fal-tátzen dúxu; cf. ABren hau: «Orai ari gitxukontinoko lanetan, sasoinak manatzen dinbezala lur lanetan». Lizarraga Elkanokoakere badarabil: «Baña ignoranzia gonen ka-sos juizioko egunean sazerdoteek espezial-ki eman bear dute kontu, ezpadiote berenkargukoei predikatu nai kontino, zer gaiz-

118

LUZAIDEKO EUSKARAREN HIZTEGIA

Page 128: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

kiak ta nolakoak datozin ordikeriatik»(Apezetxea, 2004: 250) / kontinuan ‘eten-gabe(an)’: «Gexina han dioxu kontinuaneta gure haure egon duxu» (MA).

kontorlatu ad. Luzaideko arotzaren liburuanageri da, paper hitzari erreferentzia egitendiola (Satrustegi, 1969: 252): «Paper mar-catia contorlaturic». Ez dakigu xuxen zererran nahi duen; badaiteke kontrolatu-renaldaera izatea, baina ez da segurua.

kóntra post. Datiboa gobernatzen du edo geni-tiboa: Paétai kóntra jwán zúkan ótwaikin;béhja arbóla hórri kóntra házkaka ái dúxu;horrén kóntra etxu déus íten ál, ótwajwántzúxun paétain kóntra. Hondarkirikgabe ere ibil daiteke; cf. ABren hau: «Egunsobera bero iten dixi, sasoin kontra».

kontrabánda iz. Kontrabandoa (frantsesekocontrebande-tik): Gúre hérrjan gértatuizán dúxu norbáitek béste norbáit salátudíla kontrabándan ái zélakotz.

kontrabandísta iz. Kontrabandoan ibiltzendena.

kontrapása iz. 1- Usoen Europa alderako he-galaldiko ehizaldia, 2- Luzaideko «ddan-tzetako» urratsa.

kontrazintzúrretik jwán ad. (da) Kontrakozintzurretik joan.

kontsegítu ad. (du) Lortu: Kontsegítu dját en-trádat pilóta partidáin ikústeko. Ikus ajen-drátu, ardjétsi, atrexátu.

kontseilátu ad. (du) Aholkatu. Kontseilátunindín géldi egón nindáin.

kontséilu iz. Aholkua: «Beti goguan atxikitzenditut eta atxikiko zure kontseilu hunak etaetzitut sekula ahazten ene kominione on-duan iten dutan sakramendu sainduaren bi-sitan» (MA).

kontsérba iz. Kontserban jartzen den edozeingauza / kontsérban zárri ad. (du) Kon-tserban paratu, jarri.

kontserbátu ad. (du-da): Wáiko frigorífikoe-tan xarmánki kontsérbatzen díra janárjak,játekwak.

kontsolaméndu iz. Kontsolatzea.kontsolátu ad. (da-du) Norbaiten gogoa arin-

du, soleitu.kontze[x]ál iz. Zinegotzia. Satrustegik (1967:

79) zinahuzia bildu zuen, baina guk ezdugu aditu.

kontzjéntzja iz. Kontzientzia. Cf. MArenpasarteño hau: «Lanak akitzen dixi ba,bana ez dea goxo, atsetan, etzatea juaite-an kontzientzia trankil, eguna untsa be-teik?».

koñát iz. Koinatua, koinata.koosatéi iz. Aitorlekua: Elízan batxú bí koo-

satéi.koosátu ad. (da-du) Aitortu, elizan: Bekátjak

koosátu txít Bázkoz; átzo koosátu níntxunapéz bérrjaikin. MAk konfesatu darabil:«Ni mezan ninduxun; ordian konfesatu zi-xin Dn Migelek eta 11 orenetan eman zia-koxun komunionia». Ikus aitórtu.

kópa iz. 1- Sega-potoa, 2- Likoreak edatekoontzia, 3- Karta paloa. Luzaideko arotzak‘lanabesen burdinazko zatia’ adierarekin-edo ibiltzen duela irudi du, baina ez da se-gurua. Cf. kopatu.

kopatu ad. Luzaideko arotzak zerabilen, bainaez dakigu adiera zehatza zein zen: «Mailubat copatu», «bi mailu copaturic» (Satrus-tegi, 1969: 195, 255). Ikus kopa.

kopéta iz. Bekokia. Ikus tupéta / kopéta hú-njan, xárrjan izán, egón ad. (da) Haserreegon, mutur egon: Guré mutíkwa arrúntkopéta xárrjan dúxu! Ironiaz kopéta hún-jan izán, egón ere erraten da, kontrakoaadierazteko: Kopéta húnjan dúxu Pjarrésegún! / kopéta txárra ín ad. (du) Beltzuriegin, betozkoa jarri: Sósa galdín nakólaikamátxik kopéta txárra íntzán ‘dirua eskatunionean amonak beltzuri egin zidan’. Ikusbeltzúri ín.

kopetáko iz. Uztarrian ezartzen dena.-kór, -tór atziz. Joera duena, zaletasuna duena:

Ahalgetór, ahazkór, hauskór, ihiztór, izikór,kanbjakór, kilikór, lerrakór, pixkór, sanja-kór, sarkor, sendikór, umekór, zikinkór.

korál iz. Abesbatza.kórda iz. Lokarria, soka: Kórden estekátzen ái

núxu ‘lokarriak lotzen ari nauxu’. Ikus es-tekátu, soka eta sokatíra.

korkóila izond. Satrustegik (1963-64: 271)‘torpe’ adiera ematen dio.

kórle iz. Korralea. Etxe ondoko lur eremua edomendikoa, bigarren hau itxia, ardiak be-reizteko, eskuarki borden eta etxolen on-doan egoten dena. Satrustegik (1969b: 47,96) korralia dakar.

119

HIZTEGIA

Page 129: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

koróka iz. (Oilo) loka / koróka izán ad. (da)Koloka egon: Óllo hóri koróka úxu. Sa-trustegik (1963-64: 271) koloka eta koro-ka, biak, biltzen ditu. Ikus klóka sóinu.

koropilakor. Satrustegiren arabera (1963-64:271) koropilakorra ‘bihurritzen eta nahas-ten den kalitate txarreko haria’ da.

koropilo. Satrustegik (1963-64: 271) ‘korapi-loa’ adiera ematen dio. Ikus korropílo sa-rrera.

korropilátu ad. (da-du) Korapilatu.korropílo iz. Korapiloa / korropílo ín ad. (du)

/ korropílwa trenkátu ad. (da) Korapiloaaskatu, zerbait argitu: «Gure jaun ertorrakdespeitu gitixi, bazuala etzuala, azkeniankorropilua trenkatu duxu» (MA). Ez trén-ka ez korropílo (esam.): Aférat deliberá-tzen eztélaik ez álde átea ez béstea. Duny-Pétrék hau dakar (1996: 158): «Zertan dagizon totala? / Hor dugu, beti bezala, / Ezaintzina, ez gihila, / Ez trenka, ez korropi-la!». Honela azaltzen du idazle honek: «Eztrenka, ez korropila: expression proverbia-le de l’indécision. On la trouvait surtoutparmi les artisans de la couture ou du tis-sage».

kortxíla iz. Bordako izkina batean dagoen lekuitxia, axuri gaitzetsiak eta amak atxikitze-ko ibiltzen dena, berriz ere ardiak umeamaita dezan.

kosetxa iz. Uzta (espainoleko cosecha-tik).MAren gutunetan kausitu dugu, behin. Ar-negiko AAren letretan, berriz, errekoltaageri da, frantseseko récolte-tik.

kóska izond. Aise gaitzitzen dena: Zé maztékikóska dén hóri, etzjakoxó jéus erráiten ál.Duhauk (2003: 394) Beskoizko koska bol-da-atzu batik ‘koska bulta batzuk baditik’dakar / kóskan egón ad. (da) Mutur egon,haserre egon.

koskóil iz. Barrabila. Ardura pluralean ibiltzenda hitza: Zé koskóilak tín urdé zikín hórrek!Ikus barrabíl.

koskoiláundi izond. Barrabilandia, potroan-dia: Hóri mutíko koskoiláundja!, alimálekolána íteko éta eztú píkoik tirátzen. Ikus ba-rrabiláundi.

kostelét iz. Saiheskia (biarnes-gaskoiko cous-teléte-tik, antza): Axúrki kostelétak zéingóxwak tjén! Uharte Garaziko gutunetan

kosta ageri da ‘saihets hezurra’ adierare-kin. Satrustegik (1969b: 41) kostelet bilduzuen ondoko haur igarkizunean: «Agotikso egin eta kostelet guziak ageri» (labea).

kostúma iz. Ohitura (biarnes-gaskoiko coustu-me, costume-tik): Atxíki behar tjáu kostú-ma húnak. Ikus usája.

kótxu iz. Ontzia, kaikua.Koxín iz. Gainekoletako Koxinénja etxeko na-

gusia, orain gehiago Goñínja (azken jabea-ren Goñi deituratik) deitzen dutenekoa;Koxinésa iz. Koxinénja-ko etxekoandrea.

koxkál iz. Arraultza azala. Ikus arrúltze-kox-kál.

kóxko iz. Ogi kozkorra.koxkór, kozkór 1- izond. Koskorra, kozkorra,

aski hazia: Mutíko kozkórra dá hóri, 2- iz.Handitua: Átea zjakoxó kopétan koxkórbát, 3- iz. Indarra: Zé kozkórra dín xúrekúsi hórrek! Kóxkor erran edo kozkór erranbada aldea. Ikus zukrekoxkór sarrera.

kozínan aizán ad. (da) Sukaldean ari izan, su-kaldatu.

kozinilla iz. Luzaideko arotzak darabil (Sa-trustegi, 1969: 206): «Burdin barra cozini-llaco». Ikus furnégo eta kuzina.

krabáta iz. Gorbata (frantseseko cravate-tik).kráko iz. Arropa hedatzeko pintza. kraskátu ad. (da-du) Puskatzen hasi edo,

arraildu edo. Bada errateko manera bat:Sartxíte xú hórjen ártjan makíl kraskátubatékin! Erran nahi du fidagarriak ez direnpertsonak elkarrekin liskarrean ari direla-rik hobe dela erdian ez sartzea. Háutsi-re-kin ere ibiltzen da: Sartxíte xú hórjen ár-tjan makíl háutsi batékin! Cf. Leitzakohau: Sar tzattea makill autsikin! Ollo utseda. Gizonak bizimodu txar ikeraarrie ema-tten ziola ta, senidek bere alde aurre intzioan gizonari, da ordun gizonan alde ya-rri bera (B. Lizarraga, 2006).

kráxa iz. Karkaxa (frantseseko crachat-etik):Egún góizjan eztúlka hási núxu etá kráxa-tzo bóta txít.

krefier, grefier iz. Luzaideko arotzak darabil;Satrustegik dio (1969: 282) ‘trébede’, ‘pa-rrilla’ dela: «Crefier berri bat» (165), «bicrefier furneuco» (180), «grefier bat arri-ñatu» (196), «qurefierr bati zango bat be-rria bocata itequari» (221).

120

LUZAIDEKO EUSKARAREN HIZTEGIA

Page 130: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

kriskéta, krixkéta iz. Kisketa, atea ixtekogailua. Luzaideko arotzak ere bazerabilen(Satrustegi, 1969: 212): «Lau crisqueta biaizur alzairatu». Ikus borta krisketa.

krisketa pintuna iz. Luzaideko arotzak dara-bil (Satrustegi, 1969: 198, 213): «Crisque-ta pintunac zorzi», «lau crisqu(e)ta pintu-na, bat urtarrilian pintuna bat». Ez dakiguzer erran nahi duen.

kristóin izlag. Arrunt handia: Kristóin mozkó-rra bíldu zín bárda! Ikus alímaleko, gái-tzeko, ikáragarriko, izígarriko.

kuhutzátu ad. (da-du) 1- Gurutzatu: Kásumá-xu karríkain kuhutzátzjan, 2- Harremanakizan: «X ez duxu geio kuhutzatzen Y-inmutiko harekin».

kúja iz. Kalabaza. Cf. Manezaundiren hau(1990: 40): «Bat, zozoa, buru haundi bate-kin, kuia alimale baten heinekoa, erdi men-tsa erdi ergela, urratsak herremel eta hurri,lepo gainian duen aztak nekatzen duelaibiltzeko iduri».

kúku iz. Kukua.kukúka aizán ad. (da) Altxapeka, ezkutuka

aritu.kukurrúku iz. Oilarrek egiten duten soinua. kukurrúkuka adond. Ollárra áitu nín kukúrru-

kuka etxétik partítzjan / kukurrúkuka ai-zán, kukurrúkuka hasi ad. (da): Hási uxúollárra bérrize góizjan goizik kukurrúkuka.

kukurústa iz. Oilarraren galdurra.kukúso iz. Arkakusoa.kulinka adond. ‘Erixko’, ‘ukitua’ da hau Sa-

trustegiren arabera (1963-64: 271).kulísa iz. Aitzakia edo. Cf. Angel Aintziburu-

ren hau (Herria, 2001-11-23): «Lehenagopagoa edo haritza zuten hautatzen, pahatxaedo ezkurraren kulisan, aurten goseak bai-no gehiago bortxatu ditu egarriak (…)».Ikus estakúru.

kulléra iz. Koilara (frantseseko cuillère-tik?).kullératra iz. Koilarakada: Emázu kullératrat

sálda béro.kúme iz. Animalien umea: Gúre xakúrrak ín tú

bóst kúme. Ikus háur eta úme.kunpliméndu, konpliméndu iz. Kunplimen-

dua: Maztéki horrén kunpliméndjak etzaz-kít báte gustátzen.

kunplítu izond. Kunplitua, adeitsua (biarnes-gaskoiko coumplì-tik edo gaztelaniako

cumplir-etik). Cf. ABren hau: «Pentsatzendixit engontik ene letra berantetsia uxula;arrazoinekin, ez gitxu ez xu bezain kunpli-tiak letren errepostien eiteko». B. Etxepa-rek konplitu eta konplimenduia darabiltza(1980 [1545]: 4, 92).

-kúntza atziz. Ekintza: Hizkúntza, hizkúntzazár.kurája iz. Kemena (biarnes-gaskoiko couràd-

je-tik segur aski). Cf. gutun bateko ondokopasarteñoa: «Ez gitxu ez xu bezain kunpli-tiak letren errepostien eiteko. Ni egon nuxubate kuraiaik gabe ixkiatzen artzeko etabeste lanetakore berdin» (AB).

kurjós izán ad. (da) Jakin-minez egon (cf. fran-tseseko être curieux): Kúrjos núxu zé pástu-ko dén. Cf. jakin[n]ája núxu zé pástuko dén.

kúrri ibíli ad. (da) Harat eta hunat ibili: Gáztehók béti kúrri djáiltzatxú; gawiñára pollítadá hóri, gáu gúziz hór gáindi ibíltzen dakúrri. Ikusi pottakúrri.

kurrída iz. Harat-hunata. Cf. MAren pasarte-ño hau: «Ximone puxkat akitia diailexu;beti beldurrez nindioxun, hainbeste kurridaardi hokin».

kurrínka iz. Zerriak egiten duen soinua / ku-rrínka ín ad. (du): Zérrjak jóiten duxúlaikkurrínka íten díxi.

kurrínkaka aizán, hási, ibíli ad. (da) Kurrin-kaka aritu, hasi, ibili.

kurrítu ad. (da) Laster egin (frantseseko cou-rir-etik): Híre ótwa énja banó fítjo kúrritzendúk = Híre ótwa énja banó fítjo ibíltzen dúk.

kurutzebide iz. Gurutzebidea. MAk darabil:«Bueno Mª Dolores maitia, finitu behar-ko dixit; atsaldian nahi nikexi juan kuru-tzebidia baitu eta gero atseko mezat».Ikus kuútze.

kurutzekari iz. Satrustegik dio (1969b: 68)norbait hiltzen denean gauzak antolatzeazarduratzen dena dela eta segizioko buru jo-aten dela.

kús, ikús iz. Begiratua, soa / kús bát ín ad.(du): Xáxi kús báten ítea ‘xoaxi begiratubat ematera’. Ikus só. Cf. MAren pasarteñohau: «Juan den urtian lukainka guziak han-deatu homen baizitzezten. Araiz aurten ezduxu inen. Egun juan behaixit ikus batenitea». Ikus ikúsi.

kúsi 1- iz. Lehengusua, lehengusina, maila ze-haztu gabe / lehén kúsi iz. Lehengusu, le-

121

HIZTEGIA

Page 131: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

hengusina propioa / bigárren kúsi iz. Le-hengusu, lehengusina txikia. Etxaidek(1989: 224, 225) leénkhúsia bildu zuen er-darazko primo, prima-ren euskal balioki-detako, baina lehen-dun forma ‘lehengusu,lehengusina propioa’ adieraz erabiltzen da,eta, bestalde, aspirazioa tokiz aldatua da-goela dirudi. Satrustegik (1969b: 68) le-hen-kusi eta bigarren kusi dakartza, 2- ad.(du) Ikusi: Kúsetakónda ‘ikus eta sinets’(esam.). Cf. ikúsi.

kúska ibíli ad. (da) Zerbait ikusten ibili: Átsozíkín hóri kúska ibíltzen dúxu étxe ingúruhótan!

kusljér iz. Ikuslea.kustáte iz. Ikustatea, begirunea, gaztelaniako

consideración. Izetak (1996: 116) kustete‘agradecimineto’ eta kustetea in ‘agrade-cer’ dakartza; Aintziburu & Etxarrenek(2002: 51) ikustatea erakutsi ‘errespetuaerakutsi’ darabilte: «Baina beste gisa bate-tara ere ordaintzen ahal duzu, zure ikusta-tea erakusteko, hala nola opari bat eskainizedo apairu bat edo beste zerbait. Ordaintzedesberdin horri zaio erraiten “erranyak”».

kustategábe izond. Ikustaterik, begirunik ezduena. OEH-n ez da ikustategabe biltzen,baina bai ikustategabekeria ‘errespetu fal-ta’, ‘esker txarra’.

kutsári iz. Honela dio Satrustegik (1963-64:271) hitz honetaz: «KUTSARI.- Presenteque se lleva en la visita de enfermos (eti-mología ikus-sari)».

kutsátu ad. (du) Kutsatu: Éne láneko laún ba-ték kutsátu dáit grípa.

kútsu zenb. Pixka bat. Usaian kútsja ‘pixkabat’ erraten da eta artetan kútsu bát ere bai, baina gutiago. Bestela puxkát erran daite-ke. Puxíñwat, mikóñwat baino gehixea-go da.

kútxa iz. Hilkutxa.Kutzár iz. Gaindolako Kutzárrja (Kurutzeza-

harrea-tik) etxeko nagusia; Kutzarrésa iz.Kutzárrja-ko etxekoandrea.

kuútze iz. Gurutzea. MAk kurutze eta kuhutzedarabiltza: «…eta hura arropekin jin ordu-ko beste bultat jin eta hartan berian moi-mendu bat egin gabe pausatia zuxun, bieskiak kuhutzian». Ikus kuhutzátu, kuru-tzebide eta kurutzekari.

kuxín iz. Kuxina. kuxkúla iz. Txintxarria (‘cascabel’ gaztela-

niaz). Ikus pinpilín eta xintxa.kúzi ad. (da-du) Ikuzi, urarekin garbitu: Bisa-

ja kúzi, éskjak kúzi. Baina: arrópa xuítu,sukáldja garbítu játsaikin ‘sukaldea isatsa-rekin garbitu’, sukáldja xahútu ‘sukaldeagarbitu’: Ái txú mítren kúzten ‘kristalakgarbitzen ari dira’ (urarekin) ≠ ái txú mí-tren garbítzen (urik gabe).

kuzina iz. Luzaideko arotzak darabil: «Qusinabat beguia einic» (Satrustegi, 1969: 182).Ez dakigu zer erran nahi duen, baina cosi-na-ren partez egon liteke, hots, kozina-reneta furnégo-ren baliokide izan liteke. Ikuskozínan aizán.

122

LUZAIDEKO EUSKARAREN HIZTEGIA

Page 132: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

laandai, lahandai iz. Labean ogia sartzekopala (Satrustegi, 1969b: 30, 52); OEH-kbiltzen duen labendai-ren aldaera, labe-reneratorria, itxuraz.

laátz, lahatz iz. Laratza. Satrustegik (1969b:29) laatza biltzen du lehenik eta lahatziangero, bitan: «Itsusia! Halta, moda xaha-rrian, iru aldiz inguratia nixin lahatzian!»,«utzak geldirik lahatz hori! Gure Jinkuazerutik jeutsiko huk…». Lan berean, ai-tzinxeago (41), negoziogizon aseezinaren-dako edo diruzale-zeken amorratuarenda-ko honela erraten dela dio: «Hemengolahatza hemen utzirik joain».

labadóra iz. Garbigailua.lábe iz. Labea.labe burdina iz. Luzaideko arotzak darabil

(Satrustegi, 1969: 255): «Labe burdinabat pizu 13».

labe garbitzeko iz. Satrustegiren arabera(1969b: 52) labe garbitzekua adar berdezegindako isatsa da.

labe gorritu ad. Adar iharrekin labea berotu,Satrustegiren arabera (1969b: 53).

laborántxa iz. Nekazaritza.laborári iz. Nekazaria: Laborárjak ardúra

kéxu díra.laborári étxe iz. Baserria: Peningárrja dá

ikústia nóla geldítzen ái djén Luzáideko la-borári étxjak, dénak hútsik, zahárrak híl tásegídaik éz. Ikus bazterrétxe.

labúr izond. Laburra.labúrtu ad. (da-du) Laburtu.laburzki adond. MAk darabil: «Biziki denbo-

ra ederra dixiu; seur ez gitxu eneatuko, ezbaitu lana falta. Laburzki uzten xitut; Car-men jin duxu, etxit ohono ikusia».

lahár iz. Laharra.

laharrósto iz. Lahar hostoa: Árdjek játen díxjelaharróstwa.

laka iz. Eiherazainak ehotzearen ordainez gel-ditzen zuena eta neurgailua bera. Luzaide-ko arotzaren kontu liburuan ageri da (Sa-trustegi, 1969: 153, 164): «Errezibitia seigai[z]uru a[r]to laca bat guti», «errezibitiaerregu bat arto laca eta erdi guti».

lakásta iz. Akaina.lakét izán ad. (du) Gustatu; dakigunez guti

ibiltzen da (ikus gustátu): Ánwa lakét (d)ú.lakétu 1- ad. (da-du) Lekukotu: Undárrjan

Irúñen lakétu núk, «errain daxu era jendiasegitu den, Don Jose Mari era kontent den,eta era laketu din», 2- izond. Zerbait egitenohitua: Úso lakétjak. Ikus úso.

láko iz. Mahatsa edo sagarrak prentsatzekotresna; F. Kaminok darabil (Euskaltzain-dia, 1999: 110).

láma iz. Pikatzeko mekaniketan ezartzen denburdinazko xafla zorrotza (frantsesekolame-tik, antza).

lamatu ad. Luzaideko arotzak darabil (Satrus-tegi, 1969: 167, 212): «Tailu bat lamatu-ric», «bi tailu aztal berritu bat lamaturic».Arruazukoak dioenez, ‘lanabesa zorroztu’,‘dar corte a un instrumento’ da honen adie-ra. Ikus láma.

lamína iz. Lamina, pertsonaia mitologikoa.lán iz. 1- Lana, 2- Jukutria: Gizón hórrek, nor-

báitaré, alúja behaíxi izán lán hórren íte-ko; cf. MAren hau: «Enfin, erran niakoxunhera zerendako in zan lan hori» / lan in ad.(du) Lan egin (normalean lanjan áizánerraten da): «Hura ni bano hobe lukexu balanian hartzeko, bana ohono harek banolan geio iten dixit» (MA) / lána ín ad. (du)Jukutria bat egin / lának emán, lának izán

123

HIZTEGIA

L

Page 133: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

ad. (du) Lan handia eman, lan handia izan,zama izan: Zé lának emáiten deztén aitá-txik; Zé lának duztén étxe hórtan áitaikin /lanjan áizán ad. (da) Lanean aritu: Lánjanáizán gíra zortzjónak ártjo; lánjan ánitz ai-zán gintxún ungárri emáiten; «ikusten di-xiu Dn Jose Marire anitz ari dela lanian, etaLuzaiden ohoratzen, Azoletare aipatuz»(MA).

lánbro iz. Herlaino fina.lanbróts iz. Langar fina.lánda 1- iz. Toponimian ageri da (Landalúxe,

Azoleta-Parisko pentzea, Lándaáundi,Ondarrola-Xaparreko pentzea), bainaegun ez dago bizirik, 2- post. (ablatiboagaldegiten du): Mézatik lánda jwán beaí-xit komisjónen ítea ‘mezaren ondoanmandatuak egitera joan behar dixut’; hán-tik lánda Donjáneat jwán gínen ‘handikaterata, hura finitu-eta Donibanera joanginen’, bilkúratik lánda ostátjan sártuzjén ‘bilkura bukatu-eta ostatuan sartu zi-ren’. Cf. MAren hauek: «Aurten xerriarekario. Nik udan saldu nixin baño a 38 – 83kilos eta orai saldu dixit 47 peseta[s] 139kilos, gaztainetaik landa ez baituzte sobe-ra gizen nahi eta orai pahatzen tixie 49 eta50», «holaxet juaiten nuxu noizian behin.Urte berritan izana ninduxun; bihar atsal-dian juain nuxu bezperetatik (sic) landaX-ikin egoitea ixtanpat».

lanegun iz. Luzaideko arotzak darabil, behin(Satrustegi, 1969: 143): «Catalin frantsesaizur bat erracachi 2 laneguna II, 1879, 1».

langár iz. Zirimiria: Langár xéhea, langár lá-rrja (ikus euríxka eta lanbróts): Óstjan áizíxin langárra frángo lárriki / langárra ai-zán, hási ad. (du) Étxeat héldu ginélaiklangárra hási dú tá trenpátu gíra / lan-gárxka iz. Langar xehea, larria ez dena.

langíle iz. Langilea, langina: «Mundiain azkenpuntara juanike langilia denak lana atze-main» (MA).

lanjér iz. Arriskua.lanjerós izond. Arriskugarria.láno iz. 1- Herlainoa, 2- Hodei finak; hodéi ere

erraten dute, baina komunzki goibél ibil-tzen dute batuko ‘hodeia’ adierazteko.Etxaidek (1989: 36) lánhoa (lánhoa) bil-tzen du; guk ez dugu aspiraziodun forma-

rik jaso. Ikertzaile berak lánhoa biltzen du(ibid., 133. or.) ‘vapor’ adieraz. Ikus bapór/ láno izán ad. (da) 1- Herlainoa egon,2- Goibel egon. Mailakatzailea ere onartzendu: «Baixi hiru egun arrunt lano dela»(MA).

lanótu ad. (du) Lainotu: Ibañétan denbóraedérra zúxun egwérditan, bána atsáldeapáleko lanótu zíxin arrúnt tá etzúxun gi-dátzen ál, ezpaitzén já eré kústen.

lanpústu ad. (da-du) Kamustu. lanpúts izond. Kamutsa: Ganít hóri lanpúts dí-

xit.lantéi iz. Lan egiten den mendiko tokia.lantzúrda iz. Elur maluta ttiki eta hormatua.

Cf. ABren hau: «Egun biziki egun hotzaarixi, gaitzeko lantzurda eta peko haize ho-tza».

lapásta iz. Elur geruzaño bat, ia-ia ageri ezdena: Ibañétan pástu gjélaik bazukán la-pástañwát. Satrustegik (1963-64: 271)‘nieve a corros’ adiera ematen dio, baina ezda hori, erran duguna baizik. Hau bat helduda Azpirotzek Leitzan bildu zuenarekin:«lapashta. Elur lapashta ‘capa delgada denieve’. Elur lapashta bat egin du» (1963-64: 326).

lapatín iz. Landare baten izena, lapa-belarra,lapatsa.

lapín iz. Untxia (frantseseko lapin-etik).lapínki iz. Untxi haragia.Lápitz iz. Gaindolako Lapitzénja etxeko nagu-

sia; Lapitzésa iz. Lapitzénja-ko etxekoan-drea. Luzaideko arotzak ere badakar: «La-pizec are berri bat» ‘Lapitzeneko nagusiakare berri bat’ (Satrustegi, 1969: 264).Arruazuko euskaltzainak (1969b: 94) bil-dutako 1863ko Luzaideko etxeen zerren-dan Lapitzesa ageri da, segur aski Lapitze-neko etxekoandrea adierazi nahi zelako.Izan ere, zenbait aldiz oikonimoetan oina-rritutako antroponimoak kausitzen dituguaipatu zerrenda horretan.

lapitz harri iz. Satrustegik biltzen du eta ‘arbelharria’ adiera ematen (1969: 58).

lardai iz. Satrustegik dio ‘timón (del carro)’dela (1969: 279). Luzaideko arotzak dara-bil: «Bi orga lardai zintac ezarriric», «lar-daya tincaturic» (159), «orga lardayai bizinta» (234).

124

LUZAIDEKO EUSKARAREN HIZTEGIA

Page 134: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

lardérja iz Errespetua.larrabóta iz. Matxinsaltoa.larraótte iz. Kilkerra.larrazkén iz. Udazkena: Gaztáinak erórtzen ái

txú pírti-púrta sasóin húntan, larrazkén-jan. Ikus urríta.

lárre iz. Oihanik gabeko mendia, otea, elorriaeta horrelako landareak hazten diren alder-dia. Ikus sóro. Intzak (1974: 159) esaerahau biltzen du: «Andredena martxoko,behia larrean aseko: Erramu egunerako ze-zena da beldurxko».

larre aitzur iz. Luzaideko arotzak darabil (Sa-trustegi, 1969: 188): «Larre aizur bat be-rria». Ikus aitzúr.

lárri izond. Handia. Cf. ABren hau: «Egunatsaldian in diauxu harri erauntsi bat fran-go larria, itsusia. Gure gauzak, ze pena!Seur nuxu frutake golpatu tiela biziki».Gátz lárrja / gátz xéhja; hárri lárrja / há-rri xéhja; langár lárrja / langárxéhja…e.a. Ikus xéhe.

lárriki adond. Handizki, gogorki: Óstjan ái zí-xin langárra frángo lárriki.

larriskwén izond. Handiena: Eurítu báno lénbeár txjú larriskwénak bíldu. Salaburuk &Lakarrek (2005: 407-408) larriskoen bil-tzen dute, antzeko testuinguruan.

lárru iz. Larrua. Era mugatuan lárrja da,Etxaidek lárroa bildu bazuen ere (1989:151).

larrútu ad. (du) Larrua kendu: Bíhar bazkáite-ko beháut lapína larrútu.

larrwaséko iz. Orain kamiséta gehiago ibil-tzen da; ikus atorrabarnéko. Barandia-ranek (1974: 24) larruarraseko ‘camisetade franela’ bildu zuen Donoztirin, etahori da, izan ere, Etxepare medikuak da-rabilena, atorraren azpikoa adierazteko:«Arropak erauntzirik da hobekienik ohe-an, atorra eta larru arrasekoa bakarriksoinean» (1985: 252).

lasár iz. eta izond. Lasakoa, Lasa herrikoa. Lasárra iz. Gaindolako Lasarráinja etxeko

jauna; Lasarrésa iz. Lasarráinja-ko etxe-koandrea.

lastér iz. Hitz hau lastér batéz (‘en una corri-da’ erranen genuke hau gaztelaniaz) sin-tagman baizik ez da ibiltzen: Kátxu lastérbatéz húra; xáxi lastér batéz péko túrrira-

no húr xéka / lásterrín ad. (du) Lasteregin: Lásterrín behárko dú ezpalín badúbústi nái.

lasterbíde iz. Bidezidorra edo. Satrustegik ere(1963-64: 272) biltzen du eta ‘atajo’ erra-nahia ematen. Izetak ere (1996: 119) bada-kar.

lastérka adond. Lasterka: Lastérka átea ginénkarríkat. Cf. MAren hau: «...eta hor prisa-ka eta lasterka, guri deuse erran gabe pres-tatu dixie». Emazteki honek ‘fite, bereha-la’ adieraz ere badarabil: «Ez dauxut deusgeio ezartzen, Jinko hunak nahi badu lasterikusteko esperantxan eta anitz berri konda-tzeko» / lastérka aizán, hási, ibíli, jwánad. (da) Lasterka, presaka aritu, hasi, ibili,joan.

lasterkári izond. eta iz. Laster egiten duena.lasterkátu ad. (da): Lasterkátu núxu árdjen

giéletik éta alímaleko lehérraldja hártu íxit.lastíma adond. Tamalez, damurik.lásto iz. Ahotza: Áurten idór jwán díxi éta be-

hártu zjáuxu Erribérat jwán kamjóntratlásto eróstea.

lásto-pakéta iz. Ahotz multzoa, aisekiago era-biltzeko trinkotzen dena.

láta iz. Zurezko teilatuetan ohóla, téila edoláuza-ren azpian ezartzen zen taula ttipia.Izetak ere biltzen du Baztanen (1996: 119).

latsári iz. Bokata edo lixiba errekan egitenduena. Ikus bokátalatsári.

láu zenb. Lau; láuna, launázka, lawetanói edolaetanói ‘laurogei’ (Etxaidek [1989: 368]láwetanoãói jaso zuen), lawetanóitahá-marr, lawetanóitaámarr, laetanóitahá-marr edo laetanóitaámarr ‘laurogeita ha-mar’.

laudátu ad. (du) Goretsi. Ez dakigu zer neurri-tan den herrikoia hitz hau Luzaiden, ez oteden eliza elea.

laudórjo iz. Goresmena. Ikus aitzinekoanerran duguna / laudorioak igorri ad. (du)Goretsi, laudatu; MAk behin darabil: «DnJose Mariri goraintziak milaka, segi dezanhola-hola lanian. Ikusten dixiu horrek Lu-zaidendako igorri tin laudorioak eta Dia-rio-an ikusi dixiu horrendako jin dienaketa potretare ba».

laukátu ad. (du) Tiraka ibiltzeko bigarren behiparea ezarri.

125

HIZTEGIA

Page 135: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

laún iz. Laguna. MAk behin lahun izkiriatzendu, baina gainerako guztietan laun darabil.

launbát iz. Mañex Kamino Hazketek erran zi-gunez (1913-1982), lehengo zaharreklaunbáta ibiltzen zuten. Ikus ihakóitz.

laúndu ad. (du) Lagundu: Étxeat laúndu núaixkíde aték; lán horrén ítea laúndu út.

launkín izond. Lagunkoia, lagunzalea.laúntza iz. Laguntza.launtzále izond. eta iz. Laguntzailea.laupa iz. Luzaideko arotzaren kontuetan ageri

da: «Beorain laupa» (Satrustegi, 1969:155), baina ez dakigu zer den.

láurden iz. Laurdena. Axúrki láurden bát eró-si níxin karnizerían ihakóitzjan

laurdenkátu ad. (du) Abere bat hil eta gero laupartetan zatitu.

láuso iz. Elurra metatzen den lekua.láuza iz. Arbelezko harlauza, teilatuetan ezar-

tzen dena, láta-ren gainean. Ikus láta. Lu-zaideko arotzak ere badarabil (Satrustegi,1969: 147, 149): «Sisel berri bat lauzaco»,«bi sisel lauza aterazeco». Arruazuko eus-kaltzainak lauzo dakar (1969b: 96), bainabukaerako –o hori huts bat besterik ez delairudi du.

láwázka adond. Lauhazka (animaliak) / la-wázka abjátu, hási, jwán, jín ad. (da)Lauhazka abiatu, hasi, joan, etorri: Behó-rrak jwán txú lawázka tírwak áitu duzté-laik.

láwetan érdizka iz. Luzaideko «ddantzetako»urrats baten izena da.

láwortxéko izlag. 1- Hiru urteko ardia,2- Hortz makurtuak dituen antzarrazteluedo zizpa.

laxátu ad. (da-du) Askatu. Ikus ahúr eta lazá-tu. Cf. MAren pasarteño hau: «Elizakoobrak ohono ez tuxu fini, bana orai ahantxuari tuxu, ez dixi berdin balio. Aurten besteberogiaño at duxu, orai ohoitzen bagiragastia badila horrek eta ahurrain laxatzea».

láxo adond. Aske: Zakúrra láxo útzi giníxinbárda / láxwan útzi ad. (du) Aske utzi: Za-kúrra láxwan útzi giníxin bárda. Ikus lázo.

lazakérja iz. Utzikeria: Zé lazakérja jénde ho-rjéna, bórda erórtzea útzi djé potretagábe-ki! Ikus futitukérja.

lazátu ad. (da-du) Eztitu, epeldu. Cf. eskuti-tzetako pasarteño hau (MA): «Juan den as-

telehenian izan ninduxun Donianen eta X-n ikusten, bistan dena. Erran diaxu gorain-tzi eta jinen giela denbora lazatzen delaik».

lázo izond. Utzia, zabarra: Gizón hóri arrúntlázoa úxu. Lázo zárra, lázo zár zikína, urdélázwa…e.a.; cf. MAren hau: «Hoben-ho-bena egiaren erraitia, lazo zar nizala». Ikusláxo.

-le, -tzále atziz. Egilea: Andeatzále, arrañatzá-le, belarpáile, burumuntatzále, ebastále,galtzále, garbitzále, hartzále, haustále,hiltzále, íle, iraztále, prestatzále, salbatzá-le, xwitzále…e.a.

leatxúnak iz. Belarra eramateko zurezko tres-na, partikulazki pentze edo leku maldetanibiltzen zena, orgarik sar ezin zitekeen to-kietan. Lera-rekin lotua?

lehén, léen zenb. Lehena, lehenbizikoa: Lehénegúnjan etzín gáuza húnik ín, bána hántikgóiti xarmánki aizán zén / lehén, léen, le-héno, leéno adond. Antzina / lehénik, leé-nik, lehén-lehénik adond. Lehenik, au-rren-aurrena / lehénbailén, leénbailén,lénbailén, lehénbanolén, leénbanolénadond. Lehenbailehen / lehéntxoñoadond. Lehentxeagoño / lehemizíko, lemi-zíko izond. Lehenbizikoa (Etxaidek, 1989:371, léemizíkoa bildu zuen) / lemízjan ‘ha-sieran’ (ez da bestela lemizi erraten): Bán-katik kárri ginín béhja lemízjan arrúntbása zén, bána orái idúri dú maltxátzenhásja déla / Beste hizkera batzuetako lehenóstjan erraten da, orain bi minutu, bi orduedo lau ordu gertatu bada ere.

lehén kúsi iz. Lehengusu, lehengusina pro-pioa. Ikus kúsi.

lehéntxa iz. Lehen aldiz erdi behar duen edoerdi den ardia. Orotariko Euskal Hiztegia-n arlentz eta arlentx jasotzen dira adieraberarekin.

lehér post. Anitz (instrumentala eskatzen du):Luzáideko béstetan jéndez lehérra bazú-xun pláza bérrjan pilóta partíden ikústen;úsoz lehérra pasátu dá áurten. Cf. Saint-Pierre «Anxuberro»-ren hau (1998: 33):«Oraino segurik bazterrak ixil daude.Alanbrez leherra igorri berria daukute,erreken gerizatzeko. Ez dute zeren alema-nek sudurrik ager» / lehér ín, lehér etázapárt ín ad. (du) Leher egin, izorratu,

126

LUZAIDEKO EUSKARAREN HIZTEGIA

Page 136: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

unatu, erabat nekatu: Lehér ín bezá, tó!‘izorra dadila’. Cf. E. Etxamendiren hau(1988: 96): «Deurriek juana! Ba to azke-nian leher in beza!»; lehér eta zápart ínbaléza úrde zikín ustél hórrek!; lánjananítz áizanúk tá leher ína núk; lánjan anítzáizanúk ta lehér etá zapárt ína núk; góize-ko bostóntan arribátu gíntxun étxeat lehé-rrinik; lehérríteko ásja ín djáu. Cf. Bar-bier-en (1926: 23) hau: «Herrestaneremaiten dute zaldiek ehun bat urhatsoraino; bainan gero, leher eta zapart egi-nak hek ere, eta Piarres gibel-karga haz-karkiago eginik, zankez gelditzen dire,ikare-daldaretan». Ikus leherráldja bíldu,hártu eta zapárt ín.

leherráldi iz. Gaitzeko akialdia. Ikus palíza /leherráldja bíldu, hártu ad. (du): Finál-jan pilotárjek leherráldi bát gáitza hártuzúten.

leherrérja iz. Ardiek hanketan (azazkaletan)izaten duten eritasuna, maingérja bainoare gaiztoagoa dena.

lehértu ad. 1- (da-du) Zapart egin: Gáixo mu-tíkwari glóbwa lehértu záko, 2- (du) Zapal-du: Zángwa lehértu dázu ohártu gábe ‘oinazapaldu didazu ohartu gabe’; jwandénegúnjan, hérriko béstetan, béhi kakát lehér-tu, lerrátu tá pítoz góti eróri níntzan / lehérbajétz interj. Gaztelaniako ¡como haydios! bera da: –Zé, ehún úso híl tukála áur-ten?, ez dját sinésten, –Bá, lehér bajétz!

léitu ad. (du) Irakurri: Nexkáto abíla zén húratá ánitz léitzentzína.

leizár iz. Lizarra.léjo iz. Leihoa: Léjwa hétsi nín, bána mítra

háutsja baitzén, péko háize azkár bát sár-tzentzén zílotik.

lejór iz. Estalkia: Zerbáiti lejórra édo estálgjazárri, konparazjóne étxe batí téilátja zár-tzen zakólaik lejórra zárri zakóla erráitenál dúxu.

léka iz. Leka, beti berdean delarik. Ikus baba-léka eta mántxa.

lekaálde iz. Leka multzo handia.léku iz. Tokia. Hau gehiago ibiltzen da tóki

baino: Etxítela gurégatik arrangúranegón, léku séurretik jwáin baigíra / lékjakhústu ad. (du) Alde egin: Apézak lékjakhústu zitján hántik / lékjak ín ad. (du) Alde

egin: Apézak lékjak ín zitikán hántik. Fran-tsesez quitter les lieux erraten da hau. Ikuslekútu.

lekútu ad. (da) Alde egin: Áire míla déurrulekútu zítxun hántik ‘ziztu bizian alde eginzixuten handik’. Ikus lékjak hústu etalékjak ín.

lén iz. Trikota egiteko gaia (frantseseko laine-tik). Ikus bílo eta íle.

lengwáia iz. Hizkuntza.lepaméhe izond. Sakretako ibiltzen da, ‘gaiz-

toa’, ‘urdea’, ‘zerria’ adierarekin: Lepamé-he atrebítu horrékin kásumák!

lepamurrítz izond. Lepoan lumarik ez duena:Óllo lepamurrítza, oilo mota bat da, lepo-an lumarik ez duena.

lépo iz. Lepoa / lépo zintzúrreanò ásja izánad. (da): Lépo zintzúrreanò áse gitúk; lépozintzúrreanò ásja núxu komédja húntaz! /lépotik éta góro ásja izán ad. (da): Lépo-tik éta góro ásja núk híre menskérjez! Fisi-koa izan daiteke, aserik gaudelako eta bai-ta nazkaturik gaudelako ere.

léra iz. Lera. Ikus líña.lerrakór ad. eta izond. Irristakor, irristakorra:

Bárda karróindu zíxin éta égun karríka le-rrakór djóxo.

lerrátu ad. (da): Zonbáit aldíz, elúr lapástatíten dílaik éta géro karróintzen, áisa dá le-rrátzja ta erórtzja.

lérro, lérro-lérro iz. Ilara: Háurrak eskólatikátea tá lérro-lérro jwántzítxun plázano,erríntsa aintzínjan zutéla / lérrotan bíldu,zárri (belarra) ad. (du) Belárrak, gáwainpasátzeko, sobéra idór eztjélaik zártzendíra lérrotan; besténaz, frángo idór djélaikzártzen díra métetan, tá arrúnt idórtjakdjélaik sártzen díra sabáirat.

létra iz. Eskutitza, gutuna (frantseseko lettre-tik).

létxa iz. Haragi zerra (lèche-tik). Lehen ibil-tzen zen hitza da: Ahatxéki létxa.

lezafín iz. Liztorra. leztór iz. Zomorro baten izena. Cf. liztor za-

baldua.liaberkina iz. Birabarkia. Luzaideko arotzak

darabil (Satrustegi, 1969: 187): «Liaber-quina bati guiderrac ezarri».

librátu ad. 1- (da) Haur ukan, 2- (da) Kakaegin: Undárrjan librátu núxu éta orái

127

HIZTEGIA

Page 137: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

gústjan núxu, 3- (du) Preso dagoena aska-tu, 4- (da) Zerbait egin behar ez izan(ablatiboarekin): Librátuxú soldadogwáinítetik.

líbro izán ad. (da) Libre izan, zilegi izan: Anítzlékutan etxú líbro pipátzja; etxú líbro ihízinártzja sasóinez kánpo.

lího iz. Lihoa. Etxaidek líhua eta líhwa biltzenditu (1989: 88). Ikus zimúrtu.

líli iz. Lorea. Satrustegik (1969b: 83) kanpoanuso, etxean otso erranairuaren Luzaidekoaldaera hau bildu zuen: «Kanpoan lili taetxean elorri».

lilítu ad. (da) Loratu: Geezjóndo gúzjak lilí-tjak txú.

líma iz. Lima (espainoleko lima-tik): Límakbezála játen dú ‘anitz jaten du’ (gaztelania-ko come como una lima-ren kalkoa). Ikusarráspa.

línja [línya] iz. Emakumeak ezkon-dotetzatdaraman arropa (frantseseko linge ‘lienzo’,‘arropa zuria’-tik?).

líña iz. Lera; ikus lera. Hitz hauen etimologia-rako ikus Mitxelenaren FHV, 67.

liña gatina iz. Cf. Luzaideko arotzaren hau:«Liña gatina pare bat beguia berrituric»(Satrustegi, 1969: 187).

lípu iz. Armiarma / lípja báno tzárro izán, lí-pja bezáin zárra izán ad. (da) (esam.)Arrunt gaiztoa izan: Lípja báno zárro úxuhóri!, lípja bezáin zárra dá hóri! (esam.).Etxaidek (1989: 112) lypia jasotzen du.

lipusáre iz. Armiarma sarea, amarauna.lisaburdín iz. Arropa lisatzeko burdina. Lu-

zaideko arotzak ere badarabil (Satruste-gi, 1969: 167, 196, 198), -a itsatsiarekin,etimologiaz dagokion moduan: «Lisa-burdina bat arriñaturic», «bi aizur eraca-chi bat alzairatu lisa burdina bat guiderraezari», «lisa burdina bati guiderra arriña-tu».

lisátu ad. (du) Lisaburdinarekin arropari zimu-rrak kendu.

listún iz. Listoia? ABk ere erabiltzen du: «Lis-tuna frango tatxatu ixi».

liturgia iz. Liturgia. MAk darabil: «liturjia es-plikatu diauxu lehenik eta gero ensaiuakantuz».

lizentzjátu ad. (da–du) Soldadogoa bukatu etalibre gelditu.

-ljár, -ljér. Irudi du –ár, -tár, -tjár, -tjér atziz-kiaren alomorfoa dela: egoiljár, egoiljér,kusljér.

ljéra iz. Libera, pezeta, frankoa. ABk liberaibiltzen du; Ondarrolako 1841eko eskuti-tzean ere libera dago (Satrustegi, 1973:293). Badját sakélan míla ljérat. Cf., for-ma eta edukia direla eta, ondoko pasarte-ñoa (Satrustegi, 1981: 345): «Berdin holadenak erosiz, mila bedera libera pagatubaititu, arras ez, etxola barne: 84 ardi etaetxola, 84 mila pezeta». Arruazuko euskal-tzainak dio (1969b: 54) hiru libera ttipi-kkiloa osatzen dutela, eta, beraz, irudi dupisu neurria ere badela, honen arabera.Ikus pezéta, pézta.

ló iz. eta adond. Lo / ló egón ad. (da) Lo egon:Háurra ló djóxo / loín ad. (du) Lo egin:Zé ló edérra ín dután!; loítea jwán dúxu.Ez dira lotan, lotara, lotatik…e.a. ibil-tzen. Cf. MAren hau: «Egun ez baitutsiestaik in, juan behaixit loitea» (MA);bjarrártizjeló ‘bihar arte egizue lo’, gaue-an ohera joatean erraten da; erantzunagáuza béra da.

loále iz. Logalea / loále izán, loálja izán ad.(da) Logaleak egon: Loálja núxu ta banjá-xu ófeat; háurra loálja úxu / loalétu ad.(da-du) Logaletu: Loalétja núxu ta banjáxuófeat / loáljak egón ad. (da) Logura izan /loáljak izán ad. (da) Logaleak egon, logu-ra izan / loáljak porrokátia izán ad. (da)Logaleak akabatzen egon: Gáur loáljakporrokátja núxu. Zenbait aldiz hasperen-dun aldaera ibiltzen da, lohále alegia: Lo-háljak porrokátja zúxun Pettán tá ófjatjwántzúxun áire míla demónjo.

lódi izond. Lodia, gizena.lodítu ad. (da-du) Gizendu: Maztéki hóri gáz-

tjan arrúnt méhe zúxun, bána wái nóla lo-dítja dén!

loditasún iz. Gizentasuna, lodiera.lóhi iz. Lokatza. Cf. hau: «Ze apiril tristia in

din! Beti euria eta lohitaik ezin ateraz.Egun maiatzain le[he]n eguna ze kanbioa!Haize hegua azkarrik atera ixi, ez baitakitkontinatuko din» (AB).

lohítu ad. (da) Lokaztu.lokártu ad. (da) Loak hartu. Lehér eta zapárt

ína nintzán tá beála lokártu nintzán. Eba-

128

LUZAIDEKO EUSKARAREN HIZTEGIA

Page 138: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

kuntzak ere gaixoa lokártwik delarik egitendira maiz.

lokumulúxka iz. Lo kuluxka / lokumulúxkatín ad. (du) Lo kuluxka bat egin.

lólo 1- izond. Zozoa: Zé lólwa dén gúre áuzohóri!, 2- iz. Esnea (haur hizkeran).

lómo iz. Solomoa. Solomo mota bati urinékoerraten zitzaion, urinetan sartzen zelako /lómo ttípi iz. Solomillo. Satrustegik azpi-xiñ (1963-64: 259) eta expixun ttipi(1969b: 56) biltzen ditu. EuskaltzaindiarenHiztegi Batua-n azpizun ‘solomoa’ agerida; Sarasolak azpisuin biltzen du HLEH-n,baina azpizun forma Euskal Hiztegia dela-koan.

lopéto izond. Lotia: Zé lopétwa dén mutíko hóri!lorjagárri izond. Arrunt ederra. Eguraldiare-

kin anitz ibiltzen da: Egún denbóra lorja-gárrja dó.

lórjan egón, zéruko lórjan egón ad. (da)Arrunt ongi egon: Zéruko lórjan djóxu‘arrunt ongi dago’. Ikus glórja.

lorjátu ad. (da) Liluratu: Lorjátwik egónnintzán jantzári hér só.

lóte iz. Epaitza (espainoleko lote-tik).lotería iz. Loteria (espainoleko lotería-tik) /

lotería eróri, lotería tokátu ad. (da) Lote-ria egokitu.

lótsa iz. Beldurra (≠ ahálge). Ikus beldúr.lotsagárri izond. Izigarria. Cf. Luzaideko gu-

tunetako pasarte hau: «Egun hotan ari gi-txu azkar belarrian; orai artio hotzak egongitxu eta orai lotsagarriko beruak zenbaitegun huntan» (AB).

lotsátu ad. (da-du) Arrunt beldurtu: Lotsátzenníxi lán hórrek. Ikus beldúrtu, harrítueta izítu.

lótu ad. 1- (da) Itsatsi (≠ estekátu): Lapatínbát lótu zjáxu ‘lapats bat eratxiki zait’(xuka), 2- (du) Sendaketa, kura egin. Ikuslotúra. 3- (da) Ekin: Lót gíten lánai, «Eznuxu xu bezain aisa lotzen plumai» (AB),4- (da) Jarri (ikus jáuzi): «Beti bezalausaiako lanak iten [t]zitixin eta egun horta-ne bazkaria prestatuik, gasna bilduik, jarriaomen [t]zuxun, eta eguerditan erraitenomen diakoxu Ellandei buruko min batlotu zakola». Ablatiboa ere goberna deza-ke: «Gerruntzetaik lotia nixin. Kontentninduxun aurtengo negian ez niela deuse

izan, bana oraiko zioxun» (AB), «egonnuxu hamabots bat egunez arras fattalian;zintzurretik lotu zuxun eta jateko gutiziaikbate gabe, eta gero jateko gutizia ba etaezin jan, aho barne guzia zaurtia nixin,mihi gainak eta denak» (MA), 5- (da-du)Zuritu: Jwán dén egúnjan elúrra íntzíxin,bána etzíxin lótu, 6- Batu, gaztelaniazko‘empalmar’, Luzaideko arotzaren libu-ruan, Satrustegik (1969: 279) dioenez:«Pala bat lotu» (154), «sagarde bat lotiu-ric» (sic) (155), «pala bat guiderra loturic»(167). Ikus erakatxi.

lotúra iz. Sendaketa, zauri bat, min bat senda-tzea: Mín hártu níxin béswan tá medíkjakíntzjáxun lotúrat, lótu zjáxun. Goñerrikotestu batean ere adiera berarekin aurkitzendugu lotu: «Bañ[e] Samaritano atek bideanzebillena, allegatu edo etor ze a[r]ren on-dora eta ikusiriken ure, mugitu edo bete ze[mi]serikordie edo piedades. Urbildurikarrengana, lotu zitio h[e]ridek, ixuritzenzuelarik olioa eta ardoa (...)» (Camino,2004: 171).

lukáinka iz. Lukainka.lúma iz. Luma.lúmatxa iz. Txoriek eta hegaztiek ateratzen di-

tuzten lehen lumak.lumerjátu ad. (da) Oiloek-eta lumak aldatzea:

Gúre etxéko óllwak hási díra lumerjátzen.lunetadún izond. Betaurrekoduna.lunétak iz. Betaurrekoak (frantseseko

lunettes-etik): Jáunzkitxú lunétak, béste-naz etxú já eré kúsiko.

lupéko iz. Sagu txiki baten izena da (sataina?,luhartza?, satitsua?).

lúr iz. Lurra. Cf.: «Behi pare atekin zezenetikheldu zelaik behiak izitu eta lurreat botaeta gainetik pasatu behiak, eta zanguan he-xur bat hautsi» (AB).

lurrikáre iz. Lurrikara: Bárdako lurrikárjahautéman giníxin; lurrikárjaikin etxékopaétat arráildu zjáuxu.

lurritzultzéko iz. Baratzean ibiltzen den tresna,lurra iraultzeko, lau edo bost hortz zabal di-tuena. Sardearen antzekoa da, itxuraz.

lusaár, lusár iz. Patata. Luzaideko gutunetanlusar agertzen da ia beti; salbuespena MAkbehin darabilen lusagar da. Patáta ereerraten da, baina aise gutiago.

129

HIZTEGIA

Page 139: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

lusarjórra iz. Patata jorra. Cf. artojórra.lusarrálde iz. Patata multzo handia.lusartéi iz. Patata biltegia.luzaidár iz. eta izond. Luzaidekoa.luzamén iz. Luzamendua.luzátu ad. 1- (da-du) Luze(ago) egin, 2- (du)

Berandu, berandutu. Cf. letretako pasarte-ño hauek: «Errezibitu nixin xure azkene-ko letra plazerrekin jakitiaz untsa ziztela.Luzatzen dixit puskat errepostiain iten»(AB), «otoi in errepostia nik bezala luza-tu gabe» (MA).

lúzaz adond. Denbora luzez: Agérrekwa lúzazizántzén Améiketan. Mailakatzailea onar-tzen du: áski lúzaz, frángo lúzaz.

lúze 1- izond. Luzea, hedadura handikoa,2- Gora, altua, goratasun handikoa: «Santia-gotan zautia nixin apez luze at, bana arruntmehia. Gaixua! Ageri zixin, ba, lanian arizela!» (AB), 3- adond. Luzaro: «Pastu ixitgripa puskat; hastetik ez iduri gauza haun-dia zela, bana aski luze ukan dixit» / lúzejwán ad. (da) Berandu, berandutu, frankoiraun, atzeratu: «Ikusten dixit arrunt beran-tetsia xiela gure letra. Ba, gure ixiltasunapuskat luze juan duxu; egon nuxu beti bea,xuri nahiz erran noiz ukain ginin haurrenkomunionia» (AB).

luzérna iz. Alfalfa (frantseseko luzerne-tik).luzetasún iz. Luzera.

130

LUZAIDEKO EUSKARAREN HIZTEGIA

Page 140: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

Maatxét iz. Azoletako Maatxéta edo Maéxta(Madaritxeta-tik) etxeko nagusia arrunte-an, baina bertako beste norbait ere adierazdezake; Maatxetésa iz. Maatxéta-ko etxe-koandrea. Ikus Madarítx.

madáma iz. Anderea, baina adiera gaitzesga-rria du (frantseseko madame-tik): Ze ústedú madáma hórrek!

madarikátu izond. Madarikatua; sakreetanibiltzen da: Mutíko madarikátja!, pilótahóri énja dá ta érten dú bérja déla. Cf. Ma-nezaundiren hau (1990: 34): «To, Yuanes,hetiko madarikatu gizontto harek etzikiatzer uste nintzala iduri zitzaikon bere lizun-keriekin».

Madarítx iz. Azoletako Maatxéta etxeko na-gusia. Ikus Maatxét.

Maéstru iz. Pekotxetan den Maestrjáinja-konagusia normalki. Luzaiden errínt ‘mai-sua’ erraten baita, irudi du oikonimoarenoinarrian Iparraldeko maistru, maesturu‘zurgina’ dagokeela; Maestrúsa iz. Ma-estrjáinja-ko etxekoandrea.

magasin iz. Biltegia, denda (frantseseko ma-gasin-etik). MAren gutunetan ageri da:«Anitz sendi in diakoxu eta gero magasi-nain uztiake in diakokexu bere afera». Gukez dugu aditu.

mahái iz. Mahaia. Maháipetík xíxtu! Erranairuedo formula modukoa da, eta norbait baz-kaltzera edo afaltzera berant iristen delarikerraten da, jan gabe gelditu dela adierazteko.Baztanen (Izeta, 1996: 212) Maipetik xuxtuerraten omen da, egileak zer adiera duen edonoiz, zer egoeratan ibiltzen den zehazten ezbadu ere / maháiño iz. Mahaitxoa.

mahajestálgi iz. Mahaiestalkia. Ikus estálgieta ofestálgi.

mahásti iz. Ardantzea. Satrustegik (1969b:72) biltzen duen Luzaideko 1644ko etxe-en zerrendan Pedro de Ardanche, Ardan-che ageri da. Honek erran nahi duke ar-dantze hitza garai hartan Luzaiden bizirikzegoela.

maháts iz. Mahatsa.maháts gólko iz. Mahats mordoa. Etxaidek

(1989: 91) mahaz gólkoa dakar. máil iz. Eskailera maila. Cf. páuso.máilu iz. Gabia, mailu handia. Ikus hárgin.mailu kopa iz. Mailuaren burdinazko zatia,

irudi duenez. Luzaideko arotzak darabil(Satrustegi, 1969: 195): «Mailu copa batalzairat(u)». Ikus kopa, xixelkopa eta zi-zél.

mailúka iz. Mailua.maingérja iz. Ardiek hanketan (apatxetan)

zenbait aldiz izaten duten gaitza. Erdarazpatera erraten diote eta biziki normala da.Izetak (1996: 125) Baztango maingueri-ri‘fiebre aftosa’ adiera ematen dio, baina Lu-zaiden ez da hau.

máingu izond. eta adond. Herrena.máinguka ibíli ad. (da) Herrenka ibili, herren

egin.maitátu ad. (du): Behánt izán zíxjen háur hóri

éta izígarri maitátzen díxje. Cf. MArenhau: «Frantxixa beti leku berian; bizikikontent tuxu, maitatia dixie anitz eta untsairahazten dixi».

máite izond. Maitea / máite izán ad. (du)1- Gustatu, gustuko, gogoko izan: Etxítánwa sobéra máite, áisa mozkórtzen nizá-lakotz, 2- Maitatu: Behánt izán zíxjen háurhóri éta izígarri máite íxje.

majátz iz. Maiatza, urteko bosgarren hilarenizena.

131

M

Page 141: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

makíl iz. Makila. Satrustegik dio (1969b: 87)haurrak sobera zigortzea ez dela zuzena,«astua makilai bezala» ohitzen direlako.

makilári iz. Bolantetako ddantzaria, makilare-kin ibiltzen dena.

makilukáldi iz. Makilkada, makila kolpea.Makilukáldi bát emán nakón búrutik béiti.

makilukáldika adond. Makila kolpeka, maki-lakadaka / makilukáldika aizán, hási, ibí-li ad. (da) Makilakadaka aritu, hasi, ibili.

máko iz. 1- Belarra ateratzeko ibiltzen den ma-kila sudurduna, kakoduna, 2- Bastoia.

makúr 1- iz. Zorigaitza: Zé makúrra gertátuden Eztenzúbin!, 2- izond. Okerra, bihu-rria: Gainekóltako bídja makúrra úxu bízi-ki!. Cf. «Barkatu ene ixkione makurraz»(AB), 3- adond. Gaizki: «Gu ere untsa gi-tuxu; ni ere ez nuxu makurro» (MA) / ma-kúrra izán, makúr edérra izán ad. (du)Zorigaitza izan, zorigaitz handia izan: Zémakúrra izán dutén étxe hórtan séme gaz-téna potréta hórtan gáldwik.

makúrtu ad. 1- (da) Makur bihurtu, okertu:Lehén arrúnt zuzéna zén makíla, bána wáimakúrtu dá, 2- (da-du) Bihurritu: Zángwamakúrtu íxit. Ikus ukúrtu.

malba iz. Satrustegik (1969b: 47) sendabelar-tzat hartzen du.

malbaizka lili iz. Landare baten izena; Satrus-tegik dio (1969b: 59) eztula sendatzekoerabiltzen dela.

málda iz. Aldapa. Ikus patár. malízja iz. Malezia. MAk behin malezia darabil.maltxátu ad. (da) Otzandu, apaldu: Bánkatik

kárri ginín béhja lemízjan arrúnt básazén, bána orái idúri dú maltxátzen hásjadéla.

máltxo izond. eta adond. 1- (Animalia) otzana,2- Apal, apala. MAk aldi batez maltso da-rabil: «Gaixo M.D., ni berrize maltso nio-xu; hartzen dixit pasaldi bat huna, banakonforme nuxu Jinko hunak hola nahi bai-tu, eta aitzinare harek nahi dina izan daile-la» (Satrustegi, 1981: 346).

maluros izond. Zoritxarrekoa (biarnesez etagaskoiz malurous ‘malhereux’ da). Luzai-deko gutunetan ageri da, behin bakarrik:«Hor untsa duxu, ez bada eneatzen seurik;seroraño atzu gisakuak batxu, frango untsapahatzen izan behaixi, bana ez duxu malu-

ros, baixi pahatzekua» (MA). Satrustegik(1969b: 83) malurus jasotzen du esaera ho-netan: «Angelus, senarrik eztuena maluruseta duena ez beti urus». Ikusten den beza-la, euskara hau ez da Luzaidekoa, edo ez daongi bildu. Guk honen errateko usaian mi-seáule, mixeáule aditu izan dugu.

maluróski adond. Zoritxarrez: Maluróski eztúétxe bérrjain erósteko sósik áski.

mamútxa iz. Eltxo mota bat. Ikus zórka ai-zán.

manaméndu iz. Agindua: Áitak emán dáit ma-naméndja árdjen xéka jwán beáutála.

manátu ad. (du): 1- Agindu (≠ hítzemán ‘pro-metatu’): Erríntak manátu zjákoxon libúr-ja kártzezán, bána etzíxin obedítu, etzíxinkáswik ín, 2- Eskatu: «Dn. Javier izan zia-xu eta manatu diakoxut mezat eta errandiaxu egun hortan meza nausia izain delaguretako» (MA).

mánddo iz. eta izond. Adarrik gabeko ardi edoaharia. Ikus mándo.

mándo 1- iz. Astoaren eta zaldi edo behorrarenumea: Mándo háundja básta háundja (esa-era). Etxe handia izatea gauza ona da,baina lana ere ematen du; mándo hílai púr-tik ólwa (esaera) ‘mando hilari ipurditikoloa’, ‘hil eta gero salda bero’, 2- Iz. Es-kuetan-eta berez egiten diren ebaki modu-koak; ikus ezpáinak lehértu, 3- iz. etaizond. Adarrik gabeko ardi edo aharia. Ikuskixkíta eta mánddo.

mandoúli iz. Mandeulia.manéra iz. Modua: Zé manéra díra hók? Cf.

MAren hau: «Baixie bizitzeko manera po-llita. Bistan dena, lanian aizan behar, baha-tzeko gauzak eta fruitak eta saltzeko duz-ten guziak Miarritzeat eremaiten tixie» /manéra txár. Itxura txarra: Manéra txárrakústen dakót aféra hórri. Ikus erráitekomanéra.

manikómjo iz. Eroetxea.mantár iz. Larruaseko modukoa: Maztékjek

ibíltzentzutén kamiséta zúxun mantárra.manteléta iz. Emaztekiek elizkizunetara joate-

ko buruan ezartzen zuten jantzi luze etabeltza. Barandiaranek ere bildu zuen(1974: 24), Donoztirin.

mantelína iz. Mantelina (biarnes-gaskoikomanteline-tik, antza). Elizkizunetara joate-

132

LUZAIDEKO EUSKARAREN HIZTEGIA

Page 142: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

ko emaztekiek buruan ezartzen zuten jantzimotz beltza, mantilla gaztelaniaz, mantillefrantsesez.

mánto iz. Emaztekien berokia (frantsesezkomanteau-tik). Ikus pálto.

mántxa iz. 1- Leka idortua; ikus léka, 2- Or-bana, zikinunea (gaztelaniako mancha-tik), 3- Mus partidaren zati bat, erdarazchico deitzen dena.

mantxút. Erantzuteko lehen ibiltzen zen hitza,honela, konparazione: –Benát!, Benát!–Mantxút –Xáuri húnat ixtánpát. Satruste-gik (1963-64: 273) mantzut! biltzen du eta‘!Qué dice¡’, ‘ulertu ez den galderari ema-ten zaion erantzuna’ adiera ematen dio;mantxut! ere ibiltzen dela gehitzen du, «entono familiar», xuka beharbada.

mañatera iz. Satrustegik (1969b: 96) dio ar-diei jaten ematen zaien erdiko ganbeladela. Ikus áska eta górbe.

maratela iz. Luzaideko arotzaren liburuanageri da (Satrustegi, 1969), baina ez daki-gu xuxen zer erran nahi duen. Baliteke bes-te hizkera batzuetako maratila bera izatea,baina fírla erraten da egun Garaziko he-rrian. Hau da lekukotasuna: «Maratela batberriac» (sic) (256).

marimutíko. Marimutila, mutikoekin ibil-tzea gustatzen zaion neska: Gúre háurdenbóran bazén nexkáto bát béti muti-kwekìn ibíltzentzéna tá hári erráiten giná-kon marimutíko.

Maríño iz. Azoletan den Mariñóinja edo Ma-ñóinja-ko nagusia normalki; Mañósa iz.Mariñóinja, Mañóinja-ko etxekoandrea /mañotárra iz. eta izond. Mariñóinja-koa:Baginíxin étxe hórtako béhi bát tá mañotá-rra erráiten ginjákoxon.

Marjáurra iz. Azoletako Marjaurráinja etxe-ko nagusia eskuarki; Marjaurrésa iz.Marjaurráinja-ko etxekoandrea.

márka iz. 1- Seinalea. Ardura aitzinean –ela-ko loturazko gailua duela ibiltzen da: Sósánitz gastátzen dú hórrek, aberátsa délakomárka; arránwak ingúruka dáiltza, kabálazonbáit hílik dutélako márka. Cf. MArenhau: «Atzo Joakinaikin ihardokitzen gini-xin; fontsian erran diakoxut duaike liburu-tan ezarri tilaik hun zielako marka. Holagu juaiten gielaike horiek hor geldituko

tuxu» / márka ín ad. (du): Markát ín be-hár djákoxot behárrjan árdi húni. Ikusmarkátu, 2- Nekazaritzako lanabesa, Sa-trustegiren arabera (1969: 279): «Marcazur bat zinta bat bi burdina» (136), «mar-ca orz berri bat» (149), «ustai maraca bat»(157).

markátu ad. (du) Marka egin. Luzaideko aro-tzarenean ageri da (Satrustegi, 1969):«Closqueruar(en) paguen marcazen lanianbentaco onduan paratia» (238), «papermarcatia contorlaturic» (252).

marlúza iz. Bakailaoa.marmaro iz. Satrustegik (1969b: 28-29) dio

ihats ttipia edo imilitxa egiteko ibiltzenden landarearen izena dela.

márra iz. Marra: Papér húntan ín díxit márraháundi bát. Ikus zirrimarráko.

marráka iz. Janba, ardiek egiten duten soinua/ marráka ín ad. (du) Ardiek janba egin.

marrákaka aizán, hási, ibíli ad. (da) Janbakaari izan, hasi, ibili: Árdjak marrákaka áitxú bórdan bázkain gáldez.

marrakakari. Satrustegiren arabera (1963-64:273) «miauka, ñarraukaka ari izaten denkatua» da.

marrakúku iz. Gaztaz betetzen den taloa, an-tza.

marránta iz. Katarroa, hotzeria. Ikus erlátseta erlastúra / marránta atzéman, bíldu,harrapátu ad. (du) Katarroa bildu, harra-patu / marránta izán, marrantátja izánad. (da) Marrantatua egon, katarratuaegon: Jwandén ástjan puxkát marrantátjaizánintzán. Cf. MAren hau: «Anitz jendebauxu hemen marranta».

marránta sóinu iz. Mafrundi ahotsa edo: Baú-xu marránta sóinja ‘baduxu katarro boza’.Ikus sóinu.

marrantátu ad. (da) Katarratu, mafrunditu:Marrantátu núk.

marráska iz. Haurrak negarrez ari delarik egi-ten duen soinua. Ikus nigár marráskakaaizán, hási, ibíli, jín, jwán / marráska ínad. (du).

marráskaka aizán, hási, ibíli ad. (da) Marras-ka soinua egiten aritu, hasi, ibili.

marraxa, marraza iz. Garmendiaren arabera(1969: 223, 224) arotzaren lanabesetakobat da, bi ahoko labanaren modukoa.

133

HIZTEGIA

Page 143: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

marréa iz. Marrega, zaku oihalez egindakoa(frantseseko marégue-tik? Lhandek [1926:727] hala uste zuen).

márro iz. Aharia. Ikus ahári.marrogái iz. Marrotako, aharitako uzten den

axuria.marrúma iz. Katuak, ohara delarik, egiten

duen soinua / marrúma ín ad. (du) Marru-ma egin.

marrúmaka aizán, hási, ibíli ad. (da) Marru-maka aritu, hasi, ibili. Cf. Satrustegik (1999:498) bildutako pasarte hau: «Atera zitzakonBolokiko (i)turrian gatu itsusi bat marruma-ka, eta iziturik gizona zeinatu zen eta (e)manzakon errebesetik makil ukaldi(a) (…)».

marruskátu ad. (du) Zerbait bi eskuen arteanbortizki estutu.

marruskéta iz. Zurgin zepilloa, marrusketa.Luzaideko arotzak ere bazerabilen: «Ma-rrusqueta mii bat» (Satrustegi, 1969:242). Sakana erdialdean marraxko erratenzaio tresna honi, Erdoziak (2001: 152)dioenez.

marrusketa mihi iz. Luzaideko arotzak ibil-tzen zuen: «Marrusqueta mii berri bat»(Satrustegi, 1969: 150).

martáilu iz. Tailua pikatzeko, sega zorroztekomailu berezia. Ikus mailúka.

Martinenéa iz. Gaindolan den Martinénja-konagusia eskuarki; Martinésa iz. Martiné-nja-ko etxekoandrea / martinetárra iz. etaizond. Martinénja etxekoa.

Marttíno iz. Gaindola-Marttinóinja-ko etaGainekoleta-Marttinóinja-ko nagusia nor-malean; Marttinósa iz. Gaindola-Martti-nóinja-ko eta Gainekoleta-Marttinóinja-ko etxekoandrea.

martxandisa iz. Satrustegiren arabera (1969b:97) ‘salgaia’, ‘merkantzia’ da hitz honenadiera.

martxanta iz. Satrustegik dioenez (1969: 97)‘merkataria’ erran nahi du.

mártxo iz. Martxoa, urteko hirugarren hilarenizena.

masakrátu ad. (du) Txiki-txiki egin (frantse-seko masacrer-etik edo espainoleko masa-crar-etik). Cf. MAren hau: «Xerri huna hildixie, ba, eta X untsa duxu bere hartan,bana gaizua, masakratuik gelditu duxu hu-nen aurpegia, eta berare akitia duxu anitz».

maskáil izán ad. (da) Goibel egon: Égun mas-káil dúxu; méntwaz eurínen díxi.

maskáildu ad. (du) Goibeldu: Óstjan irúzkiedérra zjóxon bána orái maskáiltzen áidíxi.

maskula. Luzaideko arotzaren kontu liburuanageri da, sobera garbia ez den pasarte bate-an: «Piziak masqula» (Satrustegi, 1969:170). Gure irudiz ‘pisuak baskula’dugu hor,‘baskularako, pisagailurako pisuak’ edo.

masóin iz. Oiloendako egiten zen bazka. IkusOEH-ko mason sarrera.

master iz. Maizterra. Luzaideko arotzaren li-buruan ageri da (Satrustegi, 1969: 246):«Bid[o]ndoco master[r]ae zorra» (sic).Ikus bordazain eta etxetjár.

mataláz iz. Lastaira (frantseseko matelas-etik). Cf. Satrustegi (1981: 344): «Izannuxu Felipaikin Ferranenian bi egunez ma-talazen iten».

matél iz. Matela, masaila: Matéljan emántzja-koxón páswat.

mateláki iz. Zerriaren mazelatik ateratzen denartekiaren antzekoa. Caminok (1997: 609)maxelki ‘zerriaren matraileko alderdikojaki gizen eta oso estimatua’ biltzen du;Otsagabian maxela erraten zaio erdaraz.

mateláko iz. Matelan, masailean ematen denkolpea.

matelakósko iz. Aurpegiko alde banatako ate-ragunea, erdarazko ‘pómulo’.

matelezúr iz. Masailezurra. Etxaidek (1989:131) matélhezúrra jaso zuen.

matoin iz. Satrustegik dio (1969b: 57) gaztan-bera hartu eta gazta egiteko zanpatzeanateratzen dena dela, ongi ulertu badugu.

Matxarde iz. Gaindolako Matxardéinja etxe-ko nagusia (ikus Jimeno [zuz.], 1996: 204).Guk ez dugu bildu, baina Luzaideko aro-tzaren liburuan «cristobal matxarde», «ma-charde soru(a)c» ageri da (Satrustegi,1969: 124, 133).

matxarro. Luzaideko arotzak darabil (Sa-trustegi, 1969): «Macharro bat, pinchetapare bat arriñaturic» (145), «pala bat:agoberritu macharro bat arriñatu» (254).Satrustegiren arabera (ibid., 279) ‘taloakegiteko pala biribila’ da edo zen. Behinmacharra ageri da: «Macharra bat arriña-tu, gatina pare bat» (144), eta beste bate-

134

LUZAIDEKO EUSKARAREN HIZTEGIA

Page 144: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

an nacharro: «Nacharro bat buruberritu-ric» (155).

máuri iz. Marrubia. Etxaidek (1989: 97) ma-húria biltzen du.

máze iz. Bahearen antzeko tresna, aski tupituadena: Idúritzen zjáxu báhja mázja báno ar-gálogwa déla.

mazeta iz. Mailu mota bat, ‘gabia’, ‘mazo’OEH-ren arabera. Guretako erdarazko ma-ceta burdinazko mailu karratu edo kubikoada, mailu normala baino pisuago eta han-diagoa dena, nahiz giderra ohiko mailua-ren heinekoa duen. Luzaideko arotzak ze-rabilen (Satrustegi, 1969): «Mazeta batcaldaturic» (195), «mazeta bat caldatu»(199), «bi mazeta caldatu» (207).

mázte iz. 1- Emaztea (normalean), 2- Emaku-mea (gutxitan). Ikus maztéki sarrera /maztéño iz. 1- Emaztetxoa, 2- Emakume-txoa.

maztegái iz. Andregaia. Ikus andraái, gizon-gái eta prému. MAk emaztegaia dakar.

maztekári iz. Gonazalea: Gizón maztekári pu-téro zikína! Cf. gizonketári.

maztéki iz. Emakumea, andrea, baina ez emaz-tea.

mazúrtza iz. Marrubia. Etxaidek (1989: 96)ma:rzúza biltzen du.

medálla iz. Domina / medallaño iz. Cf. MA-ren hau: «Medallaño hau Orrian hartu ni-xin Mª Ignaziandako, aski dakoxu emaitiaene partez».

médiak iz. Erdiak, musean erabiltzen den hi-tza.

medíku iz. Sendagilea (gaztelaniako médico-tik): Medíkura jwáiteko delibérwa hártuníxin, ezpaizitzán estómakako mína pásten/ medikúsa iz. 1- Medikuaren emaztea,2- Medikua den emaztekia.

medíkuketa izán, jín, jwán ad. (da) Medikubila joan, etorri, medikuaren xerka joan,etorri. Cf. MAren hau: «Astelehenian Do-nianen ninduxun; ttantta arras eri atzemandixit ohian bere biotzaikin. Gauaz osebamedikuketa izanik izitu dela anitz, hatsiketzila bate hartzen ahal».

medjalúna iz. Kisuskileek-eta ibiltzen dutentresna baten izena. Luzaideko arotzak erebazerabilen: «Medialunak duruac 19» (Sa-trustegi, 1969: 216).

mehakóil izond. Biziki mehea. Pertsonez etaanimaliez erraten da, meheak izan eta gi-zentzen ez direnean. Zé mehakóila dén Mi-xél! Ikus arrakóil. Lhanderen arabera(1926: 722) ‘svelte’, ‘mince’ da mehakoil.Ikus, orobat, OEH.

mehakóildu ad. (da) Arrunt mehetu.mehár izond. Estua (= hértsi ≠ méhe ‘me-

hea’). Normalean mehár erraten da, ezhértsi.

mehátu ad. (da) Mehetu. Cf. letretako pasartehauek: «Gaizo gizona! Gaztia eta langilia,undar artio aizan duxu beti lanian, bana bi-ziki mehatia uxu. Medikiek erran dutelaeztiela anitz egunen bizik. Hola uxu gureizaitia» (AB), «bazkal onduan jinak zi-txun; polliki duxu, mehatia duxu anitz,hola behar zila biotzaindako, bana ez dixihats haundik» (MA).

mehatxátu ad. (du) Mehatxu egin.mehátxu iz. Mehatxua. Eguraldiaz mintzatze-

ko ere erabiltzen da: Denbóra húnek etxímehátxwik ‘eguraldi hau ona eta ziurra da’.Satrustegik (1969b: 87) dio Luzaidarrek,haurrak sobera zigortu beharrean, bakoi-tzaren izaeraren arabera jokatu nahiagoizaten dutela, «batzuk balakuz, bertzeakmeatxuz» tratatuz / mehátxu ín ad. (du)Mehatxatu.

mehátxuka adond. Mehatxu eginez / mehá-txuka aizán, hási, ibíli ad. (da) Mehatxu-ka ari izan, hasi, ibili: Mehátxuka ái díkálde hártaik, fíte eurítuko ík.

méhe izond. Mehea, gizena ez dena. Cf. ABrenhau: «Santiagotan zautia nixin apez luze at,bana arrunt mehia. Gaixua! Ageri zixin, ba,lanian ari zela!». Ikus arrakóil eta meha-kóil.

méhe ín ad. (du) Mehe eguna, bijilia egunaegin.

mehéxi izán ad. (du) Merezi izan: Hórrek me-héxixí zanpáldi hún bát; cf. MAren hau:«Gaizo Mª Dolores, ez nikexi mehexi se-kulan geio kasuik itia». B. Etxeparek(1980 [1545]: 32) merexitu du.

mekaníka iz. Makina: Mekaníka zikín háuetxít nehóntikane arrañátzen ál. Ikus belárpáiteko mekaníka, belár pikátzeko me-kaníka, ixkjátzeko mekaníka.

melátu izond. Ikus píko melátu.

135

HIZTEGIA

Page 145: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

meleka izond. Jale txarra: Arrúnt jále melékadá mutíko hóri. Ikus milingína.

melloátu ad. (da) (Kordea galdutakoan) norbere onera etorri, akorritu, akorduratu, norbere baitara itzuli. Lhandek (1926: 723)meilloratu dakar eta «cf. béarn, melhoura»gehitzen du. Lespy-Raymondek mielhura,mielhurar dakarte eta Palayk melhurà etaamelhourà.

melón: 1- Meloia (fruitua), 2- Tokiloa, ergela(gutunetan): «Melona huni zonbat aldizerran dakou?» (AB).

meménto, meméntu iz. Momentua, unea /meméntwan, meméntjan adlag. Momen-tuan, oraingoz / meméntoko adlag. Orain-goz: Meméntoko eníz hérrirat jwáin, hé-men úntsa níz.

-mén, -(ta)pén, -méndu, -méntu atziz. 1- Ekin-tza: Aitzinaméndu, arrañaméndu, atxiki-méndu, baimén, barkaméndu, beherapén,gorapén, hastapén, luzamén, mohiméndu,pentsaméndu, sofriméndu, trataméndu…e.a., 2- Gaitasuna edo: Helménjan (izán),3- Neurria edo: Amén – hamén.

mendekátu ad. (da): Arneitár hórrek ántxupáre át ebátsi ómentzákon Wárteko artzáinbatí, bána géro úntsa penátu zitzákon,edérki mendekátu baitzén artzáin hóri.Ikus amengátu.

Mendekóste iz. Mendekoste. Luzaideko aro-tzak ere badarabil (Satrustegi, 1969):«Boryaco condi[a]c mendecoste[z] einic»(144), «condiac einic mendecostez» (181).

mendéku iz. Mendekua.méndi iz. Mendia / mendíxka iz. Mendiñoa,

mendittoa.mendikári iz. eta izond. Mendizalea.méndre izlag. Delikatua (osagarriz, osasunez):

Zé méndrja dén maztéki hóri. Cf. dremen-dén.

menskérja, mentskérja iz. Zozokeria: Zémen(t)skérja errán duzjén!

menskíla izond. Xoxoa: Deurrú menskíla!, zéastapitokérja ín dúk oráikwan?

ménstu ad. (da) Tontotu: Ménstu deá? ‘ergel-du al da?’, ménstja izá? ‘tontoturik hago?’.

ménts izond. Ergela, zozoa / ménts pástu,urdé ménts pástu izond. Ments alena (sa-krea da): Háuxilík, urdé ménts pástja!‘hago isilik, ments alena!’ / méntsa ín ad.

(du) (esam.): Zé méntsa íten dukán (besté-naz) iháun behárri lúze horjékin! Norbaitiraindu nahi dugunean ibiltzen da; lehenzatian egitura finkoa du, baina berez biraoadena aldatu egin daiteke, nahiz ardurenikmenturaz pítwa aditzen den; bigarrenean,berriz, iraindu eta laidoztatu nahi den per-tsonaren akats zenbait aipatzen da. Honenirudikoak dira, baina gogorragoak, pítwaín eta ustéla ín. Mailakatzea hau da: mén-tsa ín → pítwa ín → ustéla ín. Ikus kami-no & Salaberri & Zubiri (2004: 327).

menturátu ad. (da) Ausartu: Errán zjáxutenhát jwáiteko bána enúxu menturátzen;«Errezibitu tixit xure bi letrak; egon nuxuezin menturatuz, bana ohono naski ikusikoduxun bezala ene foltsia ez duxu sobera az-kar. Polliki segitzen dixit, bana indarrakohono ttipi» (MA). Gobernatzen duen adi-tza adlatiboan egoten da: Eníz menturátujwáitea ‘ez naiz ausartu joatera’. Zernahidela, eskutitzetan, inoiz, absolutiboan ereagertzen da.

mentúraz, méntwaz adlag. Beharbada:Mentúraz bá ‘beharbada bai’. Ikus ágjaneta órwat. Cf. MAren hau: «Lehenbizikoegunian ezarri balu hola menturaz senda-tia izain zuxun, inen baitzitin behar ziti-nak behar bezala».

merkátu 1- iz. Azoka, 2- ad. (da-du) Merkea-go jarri, prezioa beheititu, jaitsi.

mérke izond. eta adond. Merke(a), garesti edokarioaren kontrakoa.

mertxíka iz. 1- Muxika, melokotoia, 2- Muxi-kondoa.

mértzianítz. Mailegu berriaren itxura du;arruntean eskermíla, eskermíla ánitz, mí-lesker erraten da. Ikus eskér sarrera.

meskontent izan ad. (da) Kontent ez egotea,haserre antza egotea (cf. frantseseko mé-content. Irudi luke, halarik ere, biarnesa -edo tartean ibili dela; Palayk mescoun-tentà ‘mécontenter’, mescountentamén‘mécontentement’ biltzen du). Cf. MArenhau: «Ez gitxu meskontent, 44 mila peseta-ko at (sic) hunkitu dixiu; arras pollikiarranjatu gitixie eta ohono batixiu 9 behiburu. Jendiak bano aiso muntatzen baitirabehiak».

136

LUZAIDEKO EUSKARAREN HIZTEGIA

Page 146: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

méta iz. Pila handia, beste toki batzuetakometa, edo pila txikia, bestetako mukurua.ikus belarméta, ungarriméta…

metál iz. Metala / metal harri iz. Burdin harria(Satrustegi, 1969b: 58).

metátu ad. (da-du). 1- Mukuruak egin: Behártxjú belárrak metátu éurja hási báno lén,2- Bildu, metatu: Múndja metátzen dúxusanfermínetako entzjérrotan Irúñen.

métra iz. Metroa (frantseseko mètre-tik).metxa iz. Arrazteluaren hortzak sartzen diren

zuloak egiteko arotzak ibiltzen duen broka(Garmendia, 1969: 224).

méza iz. Meza: Lehénbiziko méza, méza náus-ja, átseko méza… Singularrean ibiltzen da:mézan, mézat, mézatekwan, mézatik… Cf.MAren hau: «Egun meza apezak guauri soeman dixi. Hor hasiak ziztea? Apezenda-kore lan haundia duxu jarri artio» / mézaemán ad. (du) Meza eman / méza entzúnad. (du) Meza entzun.

mezasári iz. Meza emateagatik apezari edoElizari ematen zaion dirua. Luzaideko aro-tzak ere badakar (Satrustegi, 1969: 227):«Meza sari bat yuanes surguinain». Ikussari.

mezazéinu iz. Sinestunak mezara joan daite-zen egiten den ezkila jotzea.

mezkiiztár iz. eta izond. Mezkirizkoa.miakúlu iz. Mirakulua. ‘Harrigarria’ adieraz-

teko ere ibiltzen da, ezezko perpausetansegurik: Etxú miakúlu lánik gábe geldí-tzja, afér gohóztu bát baitá. Galderetan,berriz, zé déurru ‘zer arraio’, nún déurru‘non arraio’, nwát déurru ‘nora arraio’ etabesteren adiera hartzen du: Zé miakúluíten dúzje zjék hémen, ténore húntan?,nwát miakúlu dwá hóri?

miátu ad. (du) Miatu, aztertu. cf. MAren pa-sarteño hau: «Igorri dixi ospitaleat, letrateman ziakoxun, orai han miatuko dixie un-tsa duaike». Honek inoiz <h>-rekin ereidazten du; ikus ondoko sarrera.

miatzále iz. eta izond. Miatzen ibiltzen dena:«Izan ziauzkitxu behien mihatzaliak tuber-kulosaindako» (MA).

míga iz. Biga, bi bat urteko aratxe edo txeko-rra.

míhi iz. Mihia, mingaina, gizakiarena edo ez-kila, xilintxa eta besterena/ mihiz adlag.

Ahoz, aurrez aurre: «Gaixo Mª Doloreszenbat gauza nuken erraiteko mihiz ari ba-gina», alegia, ‘aurrez aurre ari bagina’,«nolazpait iduritzen ziaxu azkeneko letrapuxkat trixtia igorri nauxula, bana noizbaitJinko hunak nahi badu mihiz errain dauz-kitxut» (MA). Ikus ahoz aho, áho sarre-ran.

mihi gainak iz. Luzaideko eskutitzetan agerida: «Egon nuxu hamabots bat egunez arrasfattalian; zintzurretik lotu zuxun eta jatekogutiziaik bate gabe, eta gero jateko gutiziaba eta ezin jan, aho barne guzia zaurtia ni-xin, mihi gainak eta denak» (MA).

mihípeko záin iz. Mihi haria.míhipúnta iz. Mingain punta. Míhipúntan dí-

xit hítz hóri, bána étxi átea náhi.mihíse, miíse iz. Maindirea. Etxaidek (1989:

198) mihíxia bildu zuen; Satrustegik lihoz-ko maindire lodiak adierazteko mihixe lo-diak dakar (1969b: 67).

Mikeláu iz. Gaindolako Mikeláinja (Mikelauantroponimoaren gainean moldatua da)etxeko nagusia eskuarki, edo bertako nor-bait: Patzíko Mikeláu; Mikeláusa iz. Mike-láinja-ko etxekoandrea.

míko iz. Guti: Etxí míkoiké ján afári gúzjan,eztjakixút zé déurru dín / mikóño iz. Pixka,gutiko bat: Jántzaxú harági mikóñoat jas-tátzeko béden. Bestela puxíño ibiltzen da /mikótta izond. Nimiñoa, ttipi-ttipia: Mikó-tta txár hórrek pilotárja izán náhi díla?Nóla izáin dá bá, indárrik ezpádu?

míla zenb. Mila. mílaka adond. Milaka.milapeztáko iz. Mila peztako billetea. Bada

erdara-euskara nahasten dituen erranairua:De la bisoseko se hace la milapeztako.

mílesker Eskerrik asko. Ikus eskér.milingína izond. Jale txarra, jale meleka: Zé mi-

lingína den gúre nexkátwa, eztú déuse mái-te!

miliunka adond. Milioika: «Arren finitzen di-xit huntan. Miliunka goraintziak emaindazkotxu Dn Jose Mariri» (AB).

miljún zenb. Miloia.mími iz. Mina, haur hizkeran. Zaraitzun ere

hitz hori bera ibiltzen zen; ikus Arana(2003: 197): «Ama, mimi! aurrek erratendie».

137

HIZTEGIA

Page 147: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

mín iz. 1- Mina: Buruko mína, gerrúntze(ta)komína, hagíneko mína, tripáko mína, zintzú-rreko mína / hán mín (tá) hémen mín:«Gu ere bagiatzitxu aitzina neguko gisan,marranta eta han min hemen min» (MA),2- Zauria, 3- Zerriaren gibelari kentzenzaion boltsañoa (behazuna, gibelmina).Satrustegik (1963-64: 261) beazuna bil-tzen du Luzaiden; Barandiaranek (1974:97) Donoztirin xerrimin jaso zuen / mínaizán ad. (du): Baút burúko mína; bazka-lóndwan tripáko mína nín; búrjan mín dút/ mínaikin egón ad. (da) Minez egon: «Xoraire bere buruko minaikin egon duxu, bi-ziki fier» (MA) / mínez egón ad. (da) Minaizan, minarekin egon; ablatiboarekin ibil-tzen da: Burútik mínez njóxo, trípatik mí-nez djáudexu; hagínetik, hagínetaik mínezgjáudexu; gerrúntzetik, gerrúntzetaik mi-nez djóxo, zintzúrretik mínez njóxo. Cf. pa-sarteño hauek: «X-k oraire hartu dixi pa-saldi bat, bana polliki duxu. Nik uste gripazuken; orotaik minez egon dela eta parti-kularzki gerruntzetaik, bana eztulik ez dixiizan» (MA), «X besotik minez dioxu, anitzsofrituz. Aita beharrik azkar baita!» (AB).

minártu ad. (du): Nekáttwak, karríkan eróri,tá béswan minártu zíxin / minártwik,minártja izán, egón ad. (da). Cf. MArenpasarteño hau: «Bordaxarre hola-hola aha-txe batekin minartuik duxu; orai ekendiadiakoxute plastria».

míndu ad. (da) Ozpindu. Esnearendako etasaldarendako erraten da: Ésnja míndja uxú.Ikus ozpíndu eta píztu.

mintzátu ad. (da-du) Hitz egin: Famílja hór-tan eskwáraz mintzátzen txú; teléfonazmintzátu ginjákoxon ihakóitzjan. Bestalde,míntza musaren kentzeko ibiltzen den hi-tza da. Aditz honek datiboa (norbáitimintzátu), absolutiboa (norbáit mintzátu)edo soziatiboa (norbáitekin mintzátu) gal-degiten du. Ikus elakátu, elekátu sarrera.

míntzo iz. Mintzatzeko gaitasuna / míntzo átín ad. (du) Gaztelaniako ‘dar un toque’-edo da: Beterinárjoa jíten délaik ínendauxút míntzo át / míntzoik gabé géldituad. (da) Mintzamena galdu: undárrjanmíntzoik gabé gélditu zúxun aitátxi / mín-tzo izán ad. (da-du) 1- Hitz egin, mintza-

tu. Cf. «Haurreke biziki polliki mintzoomen dixie inglesa, eskolake hurbil duz-tela eta biziki errintsa gixakuak» (AB),2- Erasi, murmurikatu: Zé míntzo híz hí?= zér dasák? ‘zer derasak?’ / míntzwakáitu, míntzwak hautéman ad. (du): Hau-temáiten txít míntzo átzo kánpwan (‘oírvoces’).

miráila iz. Ispilua (biarnes-gaskoiko miràlh-etik). Menéndez Pidalek dio (1962: 30)hitz hau gaskoitik heldu dela Luchairekikusi zuela lehen aldiz.

míru 1- iz. Mirua (hegaztia), 2- izond. Hotza.Azken hau bakarrik háize mírja, háizemíru bát ‘haize hotza’ esaldian ibiltzen da.

mirula iz. Belar baten izena, hinojo erdaraz(Satrustegi, 1969b: 59). Autore honen ara-bera tentsioaren kontra ibiltzen da.

miseáule, mixeáule izond. eta adond. Gixajoa,zoritxarrekoa, tristea, zorigaitzekoa: Dró-gaikin ibíltzen djén hórjek miseáule háun-di átzo txú. Ikus maluros. MAk miserabledakar: «Supitoki ohian hilik atzeman omendixie. Miserablia!, undarrian zer eriotziaizan din!», baina ABk miserable eta mise-raule ditu: «Ze denbora miserauliak ditun!Guk artuak erinak tixiu; beste frango ite-ko». Ikus erreálki sarreran ageri den N.Politen aipua.

misjóne, misjónjak iz. Misioa(k): «Ordianmisioniak untsa pasatu zitxun eta fruituekarri, Jinkuari eskerrak» (MA).

misjionést iz. Misiolaria: Oséba apéztu-etájwántzúxun Áfrikát misjonést.

míta iz. Pipia (frantseseko mite-tik). Euskal-tzaindiaren Hizkuntza Atlasak (1999) bípubildu du Luzaiden.

mítra iz. Kristala, leihokoak ere bai (frantsese-ko vitre-tik?): Ái txú mítren kúzten (urare-kin) ‘kristalak garbitzen ari dituxu’, ái txúmítren garbítzen ‘kristalak garbitzen ari di-tuxu’ (urik gabe); Léjwa hétsi nín, bána mí-tra háutsja baitzén, péko háize azkár bátsártzentzén zílotik. Luzaideko arotzak (Sa-trustegi, 1969: 170) bitra darabil, behin:«27 eieraco, bitrac paratiac».

mítra sasísa iz. Kristala sartua dagoen zurezkopeza. Ikus sarisa.

miúri iz. Gaztaina alea.mixkína izond. Fundamentugabea edo.

138

LUZAIDEKO EUSKARAREN HIZTEGIA

Page 148: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

Mizelmáite iz. Gainekoletako Mizelmaiténjaetxeko nagusia.

mizpíra iz. 1- Mizpira (fruitua), 2- Mizpiron-doa, mizpira zuhaitza.

móda iz. 1-Moldea: Móda bérrja, móda xahá-rra: «X aitaikin ari duxu xerritei baten itenoraiko moda berri hotan» (MA) / módaxahárrjan aizán, ín…e.a. ad. (da-du):Étxe hórtan lán gúzjak móda xahárrjaníten túzte; cf. hau (Satrustegi, 1969b: 29):«Itsusia! Halta, moda xaharrian iru aldizinguratia nixin lahatzian!», 2- Moda.

módaxahárreko izlag. Gauzak lehengo eraraegiten dituena edo, gaztelaniako chapado ala antigua-ren baliokidea da: Gúre Jwanészóin módaxahárrekwa dén! Belárrak meka-níkaikin íteko pártez táiljaikin pikátzen txí /móda xahárrekwak izán ad. (da). Satruste-gik dioenez (1969b:79) mespretxuz erratenda, gaztelaniako ‘sois antiguos’ adierazteko.

mohiméndu iz. Mugimendua. Cf. higiméndu.mohítu ad. (da-du) Mugitu: Móhi adí ‘mugi

hadi’. Higítu aise gehiago ibiltzen da.mokanés iz. Mukizapia.móko iz. Mokoa / mokoz moko izan ad. (da)

Aurrez aurre egon. MAk darabil: «BuenoMª Dolores, finitu beharko dixit, ez baituthuntan geio igortzen ahal. Bagina mokozmoko geiore erranezakexu». Ikus békozbéko izán / mókwan izán ad. (da) Kakale-ak akabatzen egon: Jwán behar dját kakí-tea, mókwan baitút; káka mókwan díxit!‘kagagaleak akabatzen nago!’.

mokóka aizán ad. (da) Eztabaidan ari izan:Mokóka ái txú bí mutíko hórjek. Ikus dis-kutítu, gérla górrjan aizán, gérlan ai-zán, eta patáskan aizán.

mokokátu ad. (du) Haserre eman, ahakar egin:Ámak azkárki mokokátu níxi; erríntsakbortízki mokokátu íxi mutíkwa. Ikus gaiz-kítu.

mokóts iz. Lakatza, karloa, morkotsa.molde iz. Uztargileak uztarriaren arkuak edo

burutokiak ongi egiteko ibiltzen duen plan-tillari moldia erraten zaio, Garmendiarenarabera (1969: 223).

móltsa iz. Sosa eramatekoa, diru-zorroa. Cf.bóltsa.

mondóngo iz. Adegua, lukainken egitekoprestatzen den haragi xehatua.

moñoña, moñóño izond. Polita. «Kusiko uxuze haur moñoña» (AB).

morrodo iz. Ogi berezia, Satrustegiren arabera(1969b: 30)

móta iz. Mota: «Aurten iten dixie untsa, ka-bala mota guziak, eta ja beste alderdianbano kario hemen berian» (MA). Kláseere ibiltzen da.

motto iz. Motoa, mototsa (Satrustegi, 1969b:66). Ikus buruko eta tutúla.

mótz izond. Motza.Móxo iz. Gainekoletako Moxóinja-ko nagusia

eskuarki; Moxósa iz. Moxóinja-ko etxeko-andrea.

moxtále iz. Ardi moztailea. Ikus ardimoxtále.móxtu ad. (du) Ardiei ilea moztu. Ikus móztu.mozkór iz. eta izond. Hordia / mozkór

arráildwik adond.: Jwán dén igándjanMánezek hústu zíxin botóilat áno tá moz-kór arráildwik jwantzúxun étxeat / moz-kórra bíldu ad. (du): Izígarriko mozkó-rra bíldu zín éta errékano jwántzénpúnpaka / mozkórtu ad. (da–du) Horditu:Bíziki mozkórtu óndwan pásoka hási zi-tján. Ikus pixtáfla.

móztu ad. (du) Moztu: Égun góizjan jwáníz bí-lwain móztea.

múble iz. Altzaria (frantseseko meuble-tik, iru-di duenez). Ikus mwéble.

múku iz. Mukia: Zíntza xíte, otói, múkjak di-líndan txú!

mukúrru iz. Hodei mota bat, espainoleko cú-mulo bera.

mukúzu izond. Mukizu: Mukúzu zár bát dúxutá pipátzen aizán beár!; mukuzúja!

mullítu ad. (da-du) Zipatu (frantseseko mouiller-etik): Eráuntsi baték harrapátunú tá mullítwik sártu níz étxjan. Trenpá-tu gehiago ibiltzen da.

múndu iz. 1- Mundua, 2- Jendea. Cf. MArenhau: «Aurten ez duxu karrikan mundiakontent xerriain prezioaz. Esniare goitituduxu» / múndutik jwán, múndu húntaikjwán ad. (da) Hil. Cf. MAren hau: «MªDoloresi igortzen dakot X zer fontsian juanzaun. Zenbait meza entzunik juan da mun-dutik; nik uste baliatuko zazkon» / mun-duz mundu izan ad. (da) Munduan barnaibili. Cf. ABren hau: «Andre Dena Mariainaitzinian etxitut ahatzi, galdein dixit ene

139

HIZTEGIA

Page 149: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

umendako munduz mundu baitira gaixuak,eta xuretako eta nik begiak untsa busti».

muntátu ad. (du) Antolatu (frantseseko mon-ter-etik??). Cf. MAren hau: «Ez gitxu mes-kontent, 44 mila pesetako at (sic) hunkitudixiu; arras polliki arranjatu gitixie etaohono batixiu 9 behi buru. Jendiak banoaiso muntatzen baitira behiak».

múntra iz. Eskumuturreko erlojua (biarnes-gas-koiko mountre-tik). Dena dela, ukaraikoarierlói ere erran dakioke.

múñak iz. Muinak. Etxaidek (1989: 126) bu-rumúñak, múñak biltzen ditu ‘sesos’ adie-raz, eta múña ‘tuétano’ errateko.

muriko iz. Satrustegik dio (1969: 280) Luzai-deko arotzak darabilen murico ‘morillo’dela, baina liburuan ageri diren bi lekuko-tasunak zalantzazkoak dira, oikonimoakdirela irudi baitu, edo oikonimoan oinarri-tu izendapenak: «Muricoin bat ausiric arri-ñaturic» (150), «Muricoineco condiaoch[a]ailian einic» (252). Oikonimoa mu-riko-n oinarritua egotea besterik da, ordea.

murrítz 1- izond. Ele gutiko pertsona, 2- Soilaedo; ikus lepamurrítz, 3- Triste (bakan zen-baitetan): Sukáldja súi(k) gábe murríztuxú.

múrru iz. Pareta, horma, murrua. Ikus arte-múrru.

murruxóri iz. Etxetxoria, paretatxoria.murtxikátu ad. (du) Murtxatu: Gósjak ama-

rrátja zukán tá hexúrraké murtxikátu zítjan.mús iz. Mus jokoa / músjan aizán ad. (da)

Musean jokatu.musarda iz. Satrustegiren arabera (1969: 280)

hortzak dituen mailua da, harria lantzekoibiltzen dena. Luzaideko arotzak darabilhitza: «Bi musarda arriñaturic» (187).

musidúra iz. Urdina, lizuna. Salaberri Ibarro-lakoak (1856: 182) zurmin biltzen du adie-ra honekin.

músika iz. Musika. Ikus sóinu.musikári iz. Musikaria, musika jotzailea: Bo-

lantegúnjan musikárjak Donjánetik jíten-tzitxun lehén.

musítu ad. (da) Urdindu, lizundu: Ógja musí-tu úk. Ikus zurmíndu.

muslári iz. Musean aritzen dena.mustátx iz. Bibotea (frantseseko moustache-tik).

mustaxdún iz. eta izond. Biboteduna.mustúka iz. Sukaldeko zapi bustia. Salaberri

Ibarrolakoak (1856: 129-130) «Mustuka, s.Poignée de vieux linges avec laquelle lesdomestiques frottent les meubles ou ne-ttoient la vaisselle» biltzen du eta mustuka-tu «frotter des meubles avec mustuka».

mustúpilka eróri ad. (da) Muturrez aurreraerori: Amátxi, etxétik atéatzjan, hárri bá-tjan trabátu tá mustúpilka eróri zén.

mutíko iz. 1- Mutil gaztea, 2- Mutila / mutí-koño, muttíko, muttíkoño iz. Muttiko tti-pia.

mutíl iz. Morroia. ‘Gizon gaztea’ adieraz ezohi da ibiltzen. Honen ordainez mutíkoerabiltzen da.

mútu 1- izond. Mutua, ezin mintza daitekeena,2- adond. Belarra egiteko garaian goibelegotea: Egún belárretan aizán nái ginín,bána mútu dá éta ezín aizán.

mutúr iz. Muturra / mutúr egón, geldítu, izánad. (da) Haserre egon, haserre gelditu:Anájai enjakoxón ótwa útzi éta wái mutúrgeldítu úxu, tá héldu én ástjané mutúrregóin dúxu, hóri hólakwa baitá.

muturfín izond. Mokofina, muturzuria: Mutí-ko muturfín húni zérrjain ginárrja bezíketzjakoxó gustátzen, gizéna étxi máite.

muturzikín izond. Mutur zikina duena: Áuzo-ko mutíkoño muturzikín horrékin jwán dágúre Jwanés.

muturzúri izond. Muturfina, mokofina: Hór-jek jénde haundiskílak txú, arrúnt mutur-zúrjak, etxú edózoin ostátuta komitatzenál.

mutútu ad. 1- (da) Mintzamena galdu: Erre-kóntru háundi bát ukántzín ótwaikin táórdjan mutútu zén, geróztik eztá géjomintzátu, 2- (du) Goibeldu: Ník ustéatsáldeko mutútuko dín éta méntwazortzánztuko. Erdoziak mututu ‘eskuak ho-tzarekin ezin mugitu’ biltzen du (2001:344); ez dakigu Luzaideko hitzarekin zu-zeneko loturarik ba ote duen.

mutxurdín iz. Neskazaharra.muxár iz. Muxarra.mwéble iz. Altzaria (espainoleko mueble-tik).

Ikus múble.

140

LUZAIDEKO EUSKARAREN HIZTEGIA

Page 150: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

-na (kontsonante ondoan), -ra (bokal ondoan)atziz. Banatzailea da: Bána, bedéra, bíra,hirúna, láuna, bósna, séira, zazpíra,zortzíra, beátzira, hamárna, ehúna…e.a.

naár, nabar iz. Nekazaritzako lanabesa. Lu-zaideko arotzak anitzetan aipatzen du,maiz ahojo, arriñatu, xorróstu eta erakatxiaditzekin (Satrustegi, 1969).

nabála iz. Bizarra egiteko labana. Ikus bizárnabála eta ganít.

nabar mutur iz. Luzaideko arotzak darabil(satrustegi, 1969: 186): «Nabar muturrecoburdina bat». Arruazukoaren araberaaziendek goldetik tiratzeko dagoen bur-dinazko barra da (280).

nabar zur iz. Nabarraren zura dateke. Luzai-deko arotzak darabil (Satrustegi, 1969:181, 198): «Nabar zurai iru zinta», «bi zin-ta nabar zurari».

Nabarlátz, Naharlátz, Naarlátz iz. Gaindo-lan den Nabarlátzja-ko nagusia. Mitxele-nak (1964: 37) biltzen duenez, NavarrOlatze aurkintza baten izena zen 1284an.

nabártu ad. (du) Ilunabartu, Ilundu: Nabár-tzen hásja úxu ‘iluntzen hasi duxu’.

nafartár iz. eta izond. Nafarra. Etxaidek(1989: 257) nafártarrá dakar, baina azen-tuaketa hori ez da Luzaidekoa.

nági izond. Nagia: Jéiki hádi ófetik, nági zikína!nagitasun. ABk darabil, behin; gainerakoetan

pereza ibiltzen du: «Ikusten dixit gure be-rriak berantetsiak xiela; ba, ez gitxu ez guxu bezain kunplitiak. Ixkiatzen hastekonike nagitasuna». Ikus peréza.

nagítu ad. (da) Nagi bihurtu. Cf. MAren hau:«X aitaikin ari duxu xerritei baten iten orai-ko moda berri hotan. Lehengo ungarriteihuntan iten dixie eta ohono ikusiko dienak

gazte hokin. In ditzatela, gu orai nagitu gi-tuxu, launduko tixiu inahala. Gure X langi-lia duxu eta Y-[k] alimalekin gustu haundiadixi».

nahási 1- ad. (da) Zoratu, txorabiatu: Nahásinúxu bídjan áutwan, 2- ad. (du) Nahasi:Papér gúzjak nahási djazkotxót, 3- izond.Nahastailea: Zé gizón nahási zárra dénhóri! (¡qué revolvedor...!, adiera txarrean),urdé nahási zikína!, nahási ustelá!, urdénahási zárra!. Ikus Kamino & Salaberri &Zubiri (2004: 325) eta ñaukéla.

nahaskérja iz. Nahaspila, istilua. Cf. ABrenhau: «Beti huelga langilen artian, eztutelaaski irazten, eztuk holako naskeriaik bezikaitzen, pena anitz familietan».

nahastéka iz. Nahasketa: Nahastéka háundjaíxit búrjan.

náhi izán, náhi ukán, nái izán, nái ukán ad.(du) Nahi izan. Beste aditz batekin doaneanaitzinean nahiz gibelean ezar daiteke, behárizán-en kasuan bezala: náhi dút ikúsi zónbatjénde jín dén edo ikúsi náhi dút zónbat jén-de jín dén. Cf. nahitia izan, náhiz eta ná-hja(k) izán. Batzuetan náhixít (< nahi dixit‘nahi dut’ xuka) errateko manera da, ‘jaki-na’ adiera duena: «Nik bienak entzun etaixilik, bana iduritzen ziaxu zerbait-zerbaititen dela, batzui eta bester eta arrarua delarenahixit (…)» (MA). Iparraldeko literaturanardura agertzen da; cf. Hiriart-Urruti zaha-rraren hau (2004: 128): «Nahi dut hortanere, bertze eginbide guzietan bezala, ez di-rela oro bardin hobendun. Ez jakinik edobertzela, hein batez arinago ditake baten hu-tsa baino bertzearena».

nahigábe iz. Atsekabea, zorigaitza. Cf. ABrenhau «Ikusia ixit periodikuan Antonio anaia

141

N

Page 151: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

hil izan zela; ene partez errekoxu parte har-tzen duala izan duten nahigabian». Ikusdisgústu / nahigábe hártu ad. (du) Atse-kabetu. Cf. ABren pasarteño hau: «Gaizogizona! Geiokoik eri egon gabe, eta onogizon gaztia! Ze nahigabe haundia hartudin, eta familiak!». Ikus disgustátu etadisgústja hártu.

nahikári iz. Gogoa: «X-en berri hunake bati-xiu, biziki untsa dela orotaz, hurrun salu.Eguerriko nahikaria permisionia iza[i]nzila, bana ez» (MA).

nahitia izan ad. (da-du). Eskutitzetan arduraagertzen da: «Ni ere nahitia nuxu X gai-zuain letra leitu» (AB), «igandian juan godixit mezat, Jinkuak nahi badu nik bezalaseurki. Aspaldian juainaitia (sic) nuxu»,«X-k erran diaxu lehen bezala in behardula itzuliñoat harek pahatuko dila, noiz ezbaitakit, orai naski Paisen duxu. Nik errandiakoxut ikusi nahitiak ziuztetala» (MA).Normalean náhja izán, náhja(k) izánerraten da.

náhiz 1- adlag. Nahian; partizipio baten lagun-tza ohi du: «Orai artio ez dixit nik kon-prenditu X ez ikusi nahiz dailtzala» (MA).Náhi izán, náhi ukán bezala, aditzaren ai-tzinean ere ager daiteke: «Beti egon nuxunahiz xuri plazer bat eman, erraiteko xurepuska hok, erraiteko ereman duztela»,«egon nuxu beti bea, xuri nahiz erran noizukain ginin haurren komunionia» (AB).Honelakoetan erdian eta juntagailua ereerabil daiteke: «Zien etxeanore jin go gini-xin biek; beti egon gitxu gibeleat, nahiz etabelarrak finitu, ene jiteko, bana etxiu pla-zer hori ukan» (AB). Inoiz mendeko per-paus osagarri batekin kausitzen dugu: «Ezginixin karrazi ez nahiz han falta in zezan»(AB), 2- Perpaus kontzesiboetan ibiltzenden menderagailua: Náhiz kárjo dén be-hárko ún erósi.

náhja izán ad. (da), náhja(k) izán ad. (du):Ní eré náhja núxu jwán edo ní eré jwánnáhja núxu. Nája xíra hóla ibíli!, níké ná-jak txít gáuza hók bísta húntaik eréman.Ikus nahitia izan. Cf. Duvoisinen (1986:137) pasarteño hau: «Hori aditu nahianintzen, ezen Eskal herrian (sic) athera-tzen da probetxurik gehiena», G. Adéma-

ren (1887: 52) beste hau: «Beraz baitez-bada han nahia zela, eta han berean kape-ra bat galdetzen zuela ezaguturik, bereha-la hasi ziren lanean» eta ElkanokoLizarragaren beste hau (1994: 141): «Etaala zego ansiatzen arara naiak; ta kunplituzio Jangoikoak deseoa».

náhjo, nájo izán; náhjo, nájo ukán ad. (du)Nahiago izan: «X-i erran omen ziakoxunnahio zila han otuan ibili bano, Y-an astuanibili, bana astua utzia dixie karrikatik seu-rik» (MA).

narredak iz. Luzaideko arotzak darabil (Sa-trustegi, 1969: 242): «Zazpi gatina mailberri einic golde narredac». Baliteke goldenabarrac terminoaren itxuratxartzea iza-tea.

náski adond. Irudi duenez. Aspáldjan áitu útnorbáit íto zéla Luzáideko errékan, gérlaóndwan náski. Cf. MAren hau: «Jakina du-kexu, X ospitalian egonik etxeat jina duxu,bana naski sobera fite, berak ez baitzinegon nahi geio naski, han ez baitzin beraknahi zinik iten».

natx iz. Ardatza. Luzaideko arotzak darabil(Satrustegi, 1969: 184): «Nach bati bi abislau ize».

natx mutur iz. Ardatz muturra. Luzaidekoarotzak dakar (Satrustegi, 1969: 148, 222):«Bi nach muturreco burdina bi sorroila»,«orga nach muturreco bi zinta bi burdina».

náusi iz. eta izond. Nagusia.nausítu ad. (da) Nagusitu.naza iz. Satrustegik (1969: 280) ‘encañonado

del canal a la entrada del molino’ adieraduela dio. Luzaideko arotzak darabil: «Na-zaco gastia burusuri egun bat» (170), «na-zan egun bat» (186), «nazan burusurii pa-ratu» (192).

nazjóne iz. Nazioa.negél iz. Larruaren eritasuna da, baina ez bes-

te toki batzuetako ‘sarpullido’ (cf. Baz-tango negala) edo ‘herpes’ (ikus xingola-mín), ‘hazteria’ baizik, gaztelaniaz sarnadeitzen dena.

négu iz. Negua / négu béltz iz. Negu gorria:«X marranta arrapatuik, ohono ez dila ez-tulik, hartu tixi injekzioniak; juan den ur-tiane arinkio pasatu zila. Orotan zerbait ba,eta negia beltza» (MA).

142

LUZAIDEKO EUSKARAREN HIZTEGIA

Page 152: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

nehát, neháte, nehátez adlag. Inora (ere) (ez):Etxít neháte jwán náhi; zé jénde ttúla hó-rjek, eztíra neháte higítzen!

nehón, nehónez adlag. Inon, inon (ere) ez:Etxít nehóne kúsi ‘ez dixut inon ere ikusi’ /nehón ezténa éz izán ad. (da) (esam.) Bes-te mundukoa ez izan: Hóri eztuxu nehóneztén étxja ‘esa no es ninguna casa del otromundo’. Cf. Minaberriren hau (1998: 39):«Egun batez, oilar bat bazabilan pasean,baserri batean. Bat batean, zer ikusten du?Bide bazterrean, landare xume bat, ez ne-hon ez dena, bainan bazuen lore bat! Lorebat, ba, xoragarria: su pindarra bezain go-rria eta dirdiranta».

nehóntikè, nehóntikanè ahál izán ad. (du).Esamoldea da eta erran nahi du aukerarenbat baldin bada, den txikiena izanik ere, zer-bait eginen dela: Nehóntikè ahál baút jwái-níz pilóta partídain ikústea; mekaníka zikínháu etxít nehóntikanè arrañátzen ál. Cf.MAren hau: «Seurki untsa estimatia dixiexure jitia. Nik pentsatzen nixin nehontikeahal baxinin ez xinila faltatuko; nik pena ni-xin ez ikustiaz, bana Ximoni ez niakoxunekendu nahi, bere Pelo baitzen» (MA). Ipa-rraldeko izkribuetan nihundik ahalaz kausi-tzen dugu, antzeko adierarekin. Cf. Herria-tik ateratako hau (2005-2-24, 3. or.):«Muntadura frango ere beharko da araberansegurtatu eta besteak beste eskola berri bat.Bi hektarako lur peza badute jadanik begis-tatua hortarako. Bide batzu ere beharko diraberritu eta nihundik ahalaz zabaldu».

nehór, nehóréz izord. Inor, inor (ere) ez: Ku-sjuká nehór?, ez dját nehór(e) ikúsi. Egunez da B. Etxepareren (1980 [1545]: 32)ehor-en modukorik ibiltzen.

nekabídjak iz. Nekeak, egoera gogorra; behinbakarrik aditu dugu.

nekátto, nekáttoñó iz. Neska ttipia. Ikus néska.néke izán ad. (da) Nekeza izan, zaila izan:

Frángo néke úxu horrén ítja. Ikus áisa, di-fízila eta záil.

nékez adond. Erraztasunik gabe, aisetasunikgabe: Mutíko hóri nékez ártzen dúxu es-kwáraz.

nerbjós izond. Urduria.nerbjóstu ad. (da-du) Urduritu: Nerbjóstu níz,

nerbjóstja níz. Ikus záin.

néska iz. Neska (cf. nekátto ‘neska ttipia’).neskáto iz. Neskamea. Ikus hurrengo sarrera

eta nekátto. Satrustegik dio (1963-64:274) neskato ‘eltzeei eusteko ibiltzen denburdinazko tresna’ dela; guk adiera hone-kin ez dugu kausitu.

néurri iz. Bitan aditu dugu Luzaiden, esaldiberean, Anita Etxegarai (1898-1992) onda-rrolarraren ahotik. Esaldia hau da: Harrá-xu (sálda húntaik…) nauxún néurrjan.Bestela, hitz hau ez da normala edo aregehiago dena, ezezaguna dela erran deza-kegu. Arruntean izári erraten da.

nexkáto iz. Neskatila. Ikus neskáto.ní, nítaz, niháur, njáuk, njáuri…e.a. izord. Ni,

nitaz, nerau, neronek, neroni…e.a. Ikus éne.nigár iz. Negarra / nigárrez aizán, nigárrez

hási ad. (da). MAk nigar eta nigar hasi da-rabil: «…eta nigar eta nigar hasi zela, etaberak tila hobenak, zendako ez den eman»/ nigárrin ad. (du) Negar egin.

nigár marráskaka aizán, hási, ibíli, jín, jwánad. (da): Érja érre zíxin supaztérrjan éta hásizúxun garráxjaka ta nigár marráskaka.

nigár zotínka adond. Negar-zotinka. Ikus zo-tínka / nigár zotínka aizán ad. (da) Ne-gar-zotinka aritu: Háurra nigár zotínka áidúxu anájak zanpátu dílakotz /

nigarringárri izond. Negargarria.níni iz. Ninia. Ikus ñiñi.nó. Tori (noka mintzatzean).noáno adlag. Noraino. MAren eskutitzetan

nohano agertzen da behin.noapáit adond. Norabait. MAk nohapait dara-

bil.nóat, nwát gald. Nora: Nwátwá, méntsa?

‘nora hoa, ergela?’, nwátwá píto zikínhóri? ‘nora doa pito zikin hori?’.

nóiz gald. Noiz / nóizbait, noizbáit, nóiz-pait, noizpáit adond. Noizbait, noiz edonoiz. Luzaideko gutunetan beti noizbaitagertzen da / nóizezkjóz adond. Noiztik,Cf. MAren hau: «Ordu balinbadu hastennuxu bi lerroen egiten; ahatzia dixit janoizezkioz xitutan zor letra. Altxatu nixinbana nun da?, bana ez dixi inport» / nói-zjan bé(h)in adond. Inoiz edo behin. Ikusbéhin, béin.

nóizjan bé(h)inka adond. Behin edo beste.noiznái adond. Noiznahi.

143

HIZTEGIA

Page 153: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

noizténka adond. Noizik behinka. Ikusbéhin, béin.

nóka aizán, hási, mintzátu ad. (da) Emaku-meekiko hika moldea erabili, hitz egitean.Ikus tóka aizán, hási, mintzátu.

nóla gald. Nola, zer modutan.nolakátu ad. (da): Sóixu nolakátjak gjén! ‘Be-

gira zertaratuak garen!’. Ikus hortaátu,huntaátu, zertarátu, zertaátu.

nólako, noláko gald. Nolakoa.nolanái adond. Nolanahi, edozein modutan.

Cf. MAren hau: «Pentsaketa ari ninduxun,xuk zor xinan errepostia hala nik ote nin,bana nolanahi izanik in go nixin eta haranun errezibitu duan xure letra, plazerrekinzien berri hunak jakitiaz».

nór, nók, nóri, nóren, noréndako, norékin,norékilan, noréngatik…e.a. gald. Nor,

nork, nori, noren, norendako, norekin, no-rengatik…e.a. Notáki! ‘Nork daki!’, ‘batekdaki!’ Esamolde modukoa da (= háil (jakí-tea), xáxi (jakítea), zázi (jakítea) ‘auskalo’).

norbáit, noáit, nwáit izord. Norbait, baten bat. normál izond. Ohikoa, deus berezirik ez duena

/ normáljan adlag. Normalean, usaian,komuzki.

normálki adond. Arrunki, usaian.número iz. Zenbakia. ABk behin bederen lu-

mero darabil; cf., gainera, MAren liferen-tzia ‘diferentzia’.

nún gald. Non: Nún dirá jwán dén egúnjanútzi nazkítxun sósak? / núntsu gald. Non-tsu, non goiti-beheiti: Bazikját núntsu dénhérri hóri.

nunbáit adond. Nonbait: Nún dá Patxi? Nun-báit dukék.

144

LUZAIDEKO EUSKARAREN HIZTEGIA

Page 154: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

ñabár. Bakarrik béhi ñabár ‘behi zuri-beltza’sintagman eta besteren batean erabiltzenda, dakigunez. Ikus nabártu.

ñapúr izond. Zerratu batetik ihes egiten duenbehia: Béhi ñapúrra úxu zerrátu batetík es-kapátzen déna.

ñáuka aizán, hási, ibíli ad. (da) Zarrapoka,katuka ari izan, hasi, ibili: Háurra hásiúxu ñáuka.

ñaukéla izond. Nahasia, nahastailea: Urdéñaukéla, béti baztér gúzjak nahási behár,útz jéndjak bákjan, otói!

ñíki-ñáka aizán ad. (da) Kitzikan, katzakanari izan.

ñimíño iz. eta izond. Nimiñoa, biziki txipia:Ondóko étxjan baíxje háur ñimíño át. Gu-tunetan, behin, ‘haur txipia’ adieraz agerida, izena ezabatu delako edo: «EniakixunPilartxuk ñimiñua bazila; gaixua, eztixixantzaik» (MA).

ñiñi iz. Ninia; ikus níni. MAk darabil: «Mo-xoinian baixie beste ñiñi bat, nekattua.Oraire uste bano leheno jin omen duxu,bana untsa omen duxu».

-ño atziz. Txikigarria da: Alabáño, amáño,aríño, báño, begíño, berríño, bultáño,jauño, mikóño, sudurño…e.a. Ikus bát,báño.

145

Ñ

Page 155: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

obedentzia, obedjéntzja iz. Esanekotasuna /obedentzia karri ad. (du) Obeditu. ABkdarabil: «Soldaduek permisioniak ken-diak omen [t]zitixien, ez omen txu untsaportatu. Denetan zeait! Nehoke etxie nahiobedentziaik karri nahi» (sic). Bordel lu-zaidar bertsolariak ere badarabil: «Nafa-rrua eta bertze / Iru Probintzia. / Etzutenkarri nahi / Obedentzia: / Orai obe lukete/ Umiliatzia, / Ez badute bilatzen / Eskla-bo jartzia» (Satrustegi, 1965: 182). OEH-n ‘guardar (respeto, obediencia)’, ‘rendir(honor)’, ‘tener (envidia, amor)’ adierakematen zaizkio ekarri-ri, besteak beste etahori da, hain justu ere, hemen duena. Ikusesperantxa ekarri (espeántxa sarrera),ondorio ekarri.

obligátja izán ad. (da) Behartua egon: Obligá-tjak gíra horrén ítea ‘nahitaez egin behardugu hori’.

obligatuki adond. Nahitaez. MAk darabil,behin: «Jakiten ahal duxu ni ere ohoitzennizala obligatuki zietaz, bana Jinkuak holanahi baitu duaike».

obligazjóne iz. Obligazioa: Nikolásek etzíxinobligazjóneik mendírat jwáiteko, bána kú-sjak jwáiteko errántzjákoxon.

odéi iz. Ekaitza / odéja lehértu ad. (da) Izuga-rrizko ekaitza izan: Ámak kondátzentzíxinbéra háurra zélaik odéi bát lehértu zéla táalimáleko uréstjak izántzjéla. Dakigunez,biziki guti ibiltzen da; normalean góibéladitzen da. Aipatutako pasadizo horretazikus Aintziburu & Etxarren (2002: 89). J.Etxepare medikuak ere, lehenago (1992:339-340), hitz egiten du uholde larri horre-taz: «Zazpiak irian, huna nun hedoi beltzbat zaukun lehertzen herriaren gainera, or-

tzantz burrunba ilun eta ximixta gar saminbatzuen artetik».

odéno iz. Luzaiden eta bestetan edaten den li-kore gogorra, alkoholarekin eta intxaurre-kin egina (frantseseko eaux de noix-etik).Luzaideko aldaera erdiesteko jatorrizkoodénwa forma mugatutzat hartu zela kontuegin beharko dugu, eta oker interpretatuzela, ólo + -a, óllo + -a > ólwa, óllwa ere-duaren arabera.

odól iz. Odola. / odóla ín ad. (du) Jan behar di-ren animaliei ganibetarekin odola ongi atera.

odóldu ad. (da) Odoletan egon, etorri…e.a.:Muttíko gáixto hóri arrúnt odóldwík jítenzjáuxu egún guzíz eskólatik.

odolústu ad. (da-du) Odolustu: Xérrja híl ón-dwan odolústu behár dá, dénain úntsajwáiteko.

ódre iz. Ordena (frantseseko ordre-tik) / ódr-jan zárri ad. (du) Ordenan paratu: Xúreganbára hóri arrún púrdiz góiti úxu; zár-tzaxú otói ódrjan.

ófe (eskuarki), óhe (behin edo beste). Etxaidek(1989: 196) óhia bildu zuen lehenik etaojetíg ‘ohetik’ gero (ibid., 300). MAk bi al-daerak ibiltzen ditu, maiztasun bertsuare-kin; ABk, berriz, ofe du beti.

ofestálgi iz. Ohearen estalkitako jartzen dena(sobrecama gaztelaniaz). Ikus estálgi, le-jór eta mahajestálgi.

ofízjo iz. Lanbidea.ofreítu ad. (du) Gutxi ibiltzen da; askoz ohi-

koagoa da eskáini.ógi iz. 1- Ogia, 2- Garia. Cf. Etxaidek (1989:

310) biltzen duen ogjáin ehótzja ‘garia eho-tzea’.

ogi irin iz. Gari irina. Arotzak darabil (Satrus-tegi, 1969): «Ogui irina» (134).

146

O

Page 156: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

ogibíhi iz. Gari pikorra. Ikus artopikór.ogikóxko iz. Ogi kozkorra. Ikus kóxko.oháko iz. Sehaska.oháldu ad. ( da) Katuak eta txakurrak berotu.

Ikus arkáldu, iháustu eta susáldu.ohantza iz. Kamaina. Satrustegik biltzen du

(1969b: 36).ohára iz. Katu eta txakurraren beroaldia / ohá-

ra izán, egón ad. (da) Katua edo txakurrabero egon: Gúre gátja ohára úxu. Ikus ar-kára, iháusi eta susára.

ohártu ad. (da) Konturatu: Ohártu núxu erro-binétai húra eskapátzen zákola.

oháska iz. Oramahaia, ogia oratzeko mahaia,«gran artesa de madera» Barandiaranen hi-tzetan (Donoztiri, 1974: 21). Satrustegik(1969b: 30, 52) oaska ‘artesa’ biltzen duLuzaiden eta Izetak (1996: 143) oramaiBaztanen.

ohaska karrakatzeko iz. Satrustegiren arabera(1969b: 52) ohaskan itsatsita gelditu direnhondarrak biltzeko ibiltzen den burdinazkotresna (rasqueta) da oaska karrakatzekua.

ohátu ad. (da) Ohean luzaz egon (eri edo). Cf.Narbaitzen hau (1999: 27): «Lauetan hogoiurte hurbil ditu ene senarraren amak...etalau urte huntan kasik ohatua: haur batgehiago etxean».

ohíki (< ohit(u) + -ki) adond. Faltarik gabe,oroiki: Xáxi ohíki Donjáneko matadéroat.B. Etxeparek (1980 [1545]) orhituki dara-bil adiera honekin edo antzekoarekin:«Goiz etarrats orhituki haren izena lauda-tu» (14), «eta noren izenetan fundatu deneliza / Orhituki othoi egin, dakizkian ba-lia» (20), «orhituki igandian behar dugupensatu» (26). Oinarria orhit da (ibid.,129): «Nor da gizon modorroa harzaz orhiteztena / eta gero halakoa gaitz erraitenduiena?». Ikus sinfált.

ohíntza iz. Ohointza, ebasgoa. Cf. ohóin.ohítu, ohít izán ad. (da) Oroitu. Bernat Etxe-

parekoak orhit izan darabil. Ikus ohíki. Or-hitu (12) eta orhit adi (14), daten orhit (20)ere erabiltzen ditu aipatu idazleak (1980[1545]). ABk ere ibiltzen ditu antzeko egi-turak: «Ez ninduxun bate ohit Frantziansortia zela. Xu ere arras untsa ateraia ziuz-te (sic) [h]oja hartan». MAk oroitu etaoroit izan ere badarabiltza.

ohitzapén iz. 1- Oroitzapena, 2- Oroikarria.ABk ‘goraintzi’ adierarekin ere ibiltzenzuen: «Anitz eskermila igorri dazkiatxunohitzapenez; errain daixut denak untsa gi-rela memento huntan».

óhju, óju iz. Oihua. Era mugatuan óhja aditzenda / ojwín ad. (du) Oihu egin.

óhju, óju patárraka aizán; óhju, óju zapár-taka aizán ad. (da) Garrasika ari izan / oh-júka, ojúka aizán ad. (da) Oihuka ari izan.

ohóildu ad. (du) Barreiatu: Zakúrrak óllogúzjak ohóildu txí. Barbierrek (1926: 19,25) adiera horrekin berarekin ibiltzen duohildu, nahiz eta 1992ko argitalpenarenprestatzaileak ez duen ongi konprenitu.Honela dio: «Ezinbertzean ohilduko zaiz-te beraz, eta ihesari emanen, Otsans-behe-reko Madalenarat gero atheratzeko»,«Piarres, arrats hartan berean, Donianengaindi itzuli zen etxera. Haren lagunak,zoin bere alde, joanak ziren hek ere, ber-tze balentria bat arte zuhurki ohilduak».Manezaundik (Irigarai, 1958: 89-90)‘bota’, ‘bidali’ adieraz ibiltzen du: «…zergudu izigarriak izan dituzten beren artean,egundainoko herrakundeaz inarrosiak, sa-rraski gorrienean odolztatuak, frantsesarrotzak ohildu nahiz Nabarr-iria auzo-tik, hok bizi zirelarik jaun done Satordielizaren inguruan».

ohóin iz. Lapurra. Kásu horrékin, ohóin háun-di bát baitá. B. Etxeparek (1980 [1545]:28) Ohoineki ‘lapurrekin’ darabil. Ikusebastále eta ohíntza.

ohól iz. Ohola, teilatuan ezartzen zirenak, tei-len partez. Ikus láta, láuza eta téila. Lu-zaideko arotzak oola darabil, ez baitu <h>sekulan izkiriatzen (Satrustegi, 1969):«Besinec oolac einic 550 ei(n)ta paratia»‘Bexinek (Bexinénja-ko nagusiak) oholakeginik, 550, egin eta paratua(k)’.

oholketa adond. Ohol bila (joatea). Luzaide-ko arotzaren liburuan «amar asto oolque-ta», «lau peon oolqueta» ageri dira (Sa-trustegi, 1969: 163). Ikus tablonketa,taulonketa.

ohorátu ad. (du). Cf. MAren hau: «Ikusten di-xiu Dn Jose Marire anitz ari dela lanian, etaLuzaiden ohoratzen, Azoletare aipatuz».

ohóre iz. Ohorea. Cf. desóre.

147

HIZTEGIA

Page 157: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

ohóts izond. Aratxeetan arra (≠ urríxa). Ikusordóts.

óixo, óizu. Orizu, tori (xuka, zuka). Tokamintzatzean tó erraten da eta noka nó.Satrustegik (1969b: 40) hau dakar: «Jau-na oizu su zaharra eta ekatzu berria»; hor-tza erortzen delarik sutara bota eta «oizuzaharra eta ekatzu berria» erraten da(ibid.).

ojál iz. Oihala. Luzaideko eskutitzetan ohialagertzen da: «Ohialen xuritzea. X-k eta Y-khila atea zelaik biak gelditu zitxun eta ohialzikin guzien saka batzuta bilduik utzi zi-txien» (MA).

oján iz. Basoa, oihana. Luzaideko gutunetanohian ere ageri da: «X kontent duxu ba,eneatia zuxun ba, beti ohianian bere moto-sierraikin» (MA).

ojantzáin iz. Herriko mutila, albintea. Ikus hé-rriko mutíl.

ojártzun iz. Oihartzuna.okasjóne iz. Aukera: Bajónan izán ginélaik

okasjóne izán ginín presént pollít bátenerósteko.

okaztagárri izond. Nazkagarria: Zé denbóraokaztagárrja, béti éurja!

okaztátu ad. (da) Nazkatu: Okaztátu níz zuréerokérjez.

Okaztrán iz. Gainekoletako Okaztránja (Or-kaztaran dago oinarrian) etxeko nagusiaeskuarki, baina ez beti; Okaztranésa iz.Okaztránja-ko etxekoandrea.

okér 1- izond. Begibakarra, 2- iz. Korroka: Uz-kérra báno makúrro okérra / okerrín ad.(du) Korrok egin: Etzaxúla okérrik ín, zi-kína aláin zikína!

okérka aizán, hási ad. (da) Korroka(ka) ariizan, hasi: Zerbéza edán óndwan okérkahási nintzán.

okítu izond. Arrunt, erabat: Gizón hóri zahárokítja duxu; hórjek aberáts okítjak txú, só-sez iháurtjak txú.

okupátu ad. (da) Arduratu, kezkatu (kezka txi-kia denean): Enúxu báte okupátja hórtaz‘ez nago batere kezkatua horrekin’.

okupazjóne iz. Eginbidea, eginbeharra edo;gaztelaniako ocupación eta frantsesekooccupation bera da.

okurrítu ad. (da) Bururatu. Ikus buutátu etagootátu.

olígo iz. Olioa.oljadúra iz. Oliadura, hiltzeko zorian daude-

nek hartzen duten sakramentua / oljadúraemán, hártu ad. (du). Cf. MAren hau: «X-re egon duxu biziki eri, Elizakuak, Oliadu-rak eta oro hartuik. Orai iduri pollikiñodela, bana biotza eri dila biziki, una lesiónerran diexu medikiak». (MA).

olláki iz. Oilo haragia.ollánda iz. Oilanda: Óllo txárra béti ollánda

(esam.).ollár iz. Oilarra.ollásko iz. Oilaskoa.ollaskóki iz. Oilasko haragia. Hitz hau erabil-

tzen da, baina normalagoa da olláskwa jándút erratea ollaskókja ján dút baino.

ollatéi iz. Oilategia.óllo iz. Oiloa.ólo iz. Oloa, labore baten izena: Mándo hílai

púrtik ólwa ‘mando hilari ipurditik oloa’,‘hil eta gero salda bero’ (esam.).

ómen Aditzekin ibiltzen den partikula: Behántjín ómentzén. Honen antzekoa da izán be-hár izán duen itzulia: «Pena haundia dixiDonianeko ttanttaz; biziki eri egon gabejuan izan behaixi» (MA) ‘oso gaixorikegon gabe hil omen da’. Honelakoak ahur-taka ageri dira Perurenaren Leitzako erregeerreginak liburuan, leitzarren ahotan. Cf.MAren beste pasarteño hauek, non omeneta bait- batean ageri baitira: «Giltxurrine-tik operatu dutela, bana gaurko esperantxazixien, bihar behar omen baitute xerriahil», «…eta denak ezteietan omen baitzieneta ene berriak Kattalinek emanak».

omjasáindu, omiñasáindure iz. Domu Santu-ru eguna, Santu guztien eguna. Cf. MArenpasarteño hauek: «Aurten jinen xirea OmiaSainduz?», «Omia Saindutan ez baxira ji-ten ahal egon trankil, nik ezarriko tixit ila-rrian liliak, nekez ibiltzeko ez baitu baliojitia», «Omia Saindure pasatu zuxun untsa;ezarri nitxin xure tonban liliak beti beza-la». ABk Kominiasaindure eguna du: «Ko-miniasaindure egunian bazia[u]dexun xurekus bea. Borderresak galdein ziaxun era jinxinen eta beste atzuke ba; bestaldi bat izainduxu!».

ondagarri. Satrustegik (1963-64: 275) biltzendu eta ‘ruinoso’ adiera ematen.

148

LUZAIDEKO EUSKARAREN HIZTEGIA

Page 158: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

ónddo iz. Onddoa / onddobéltx iz. Onddomota bat.

Ónddo iz. Gainekoletako Onddóinja-ko nagu-sia normalki, baina etxeko beste norbaitere izan daiteke.

onddoálde iz. Onddo multzo handia.onddóketa ibíli, jwán ad. (da) Onddo xerka

ibili, joan: Átzo áro háuta ginín onddóketajwáiteko.

óndo iz. 1- Aldamena: Áma béti éne óndwanizán níxin; Arnéiko óndo hórjetan badírapatár háundi bátzu. Ikus pár, 2- Gibele-koa, atzekoa, hurrengoa: Ondóko ástjan jí-nenúxu betíko tenórjan; kárri dún xakúrttípi hóri béti éne ondótik ibíltzen dúxu /óndo-óndoko, óndo-óndora, óndo-óndwat,óndo-óndotik, óndo-óndwan: Basúrde ba-tén óndo-óndwan egón gíntxun / onduaekarri ad. (du) Ondorio ekarri. MAk dara-bil, behin: «X-n hiltziak ondua ekarri dixi;batek beti iduri ixilik egon behar dila, banaez, azkenekoz batek berak ez dakila gainahartzen diakoxute». ABk, berriz, ekarri da-rabil adiera horrekin edo antzeko batekin.

ondóko ín ad. (du) Norbait oinordeko egin.Barandiaranek (1974: 34) ondokoin ‘hijoadoptivo’ bildu zuen Donoztirin. Cf. MA-ren pasarteño hau: «Bera hemen delaikustu dixie etxia eta nexkain etxeat Iruleiratjuan tuxu, ondoko iten duztela (…)».

ondórjo iz. Ondorena / ondorio ekarri ad.(du) MAk darabil: «Aurten iten dixie un-tsa, kabala mota guziak, eta ja beste alder-dian bano kario hemen berian. Ez baitakiuzer ondorio ekarriko din hunek, beti gau-zak goiti. Hemen ez dixie ez ahatxek horbezanbat iten ohono». Idazle honek berakondua karri dakar, adiera berarekin. Ikusgoitixeago / -ren ondórjoz adlag. Zérri zi-kín hórrek uzkérrin dú éta étxe gúzja urrín-du dá háren ondórjoz.

ondósta iz. Lur lantze mota bat: Lehénik jórraíten dúxu tá géro ondósta; mekaníka pás-ten dúxu tá lúrra bí alderdjetá baztértzendúxu, tá hóri dúxu ondósta. Ártwaikín tálusárraikin hásteko íten dúxu / ondóstanaizán ad. (da).

ondostátu ad. (du) Ondosta egin. Ikus ondósta.oneski. Luzaideko eskutitzetan ageri da, ‘ongi

jantziak’ edo adierazteko: «Ezteiake untsa

pasatu ziela erran dixie eta biziki oneskiziela denak» (AB).

óno, ónore adond. Oraino, oraindik, oraino ere,oraindik ere. Harridurako perpausetan ereerabiltzen da. Cf.: «Hemengo medikiak ere-man [t]zixin Iruñeat; plastrian zarri ziakoxu-ten, eta ono hortan delaik!» (AB). B. Etxe-parek (1980 [1545]: 6) orano darabil etabadirudi Luzaideko aldaeraren jatorria horbilatu behar dugula, ez oraino-n. Herri ho-netako MAren letretan, ardura, ohono agerida; ABk, berriz, beti ono laburtua darabil.

operátu ad. (da-du). Ebakuntza bat egin: Énelanéko laún bát bihótzetik operátu beáute.

operazjóne iz. 1- Ebakuntza, 2- Negozioa edo:Eztját éne sós gúzja operazjóne hórtanirriskátu nái, balekibále / operazjóne át ínad. (du) Operazio bat egin: Operazjóne átháundja íntzjakoxotén bihótzjan.

opíl iz. Opila. Satrustegik opil txabala ere ja-sotzen du (1969b: 53). Ikus arto opil etaésneopíl.

orái, wái adond. Une honetan, orain: Orái orái-ko gísa. Cf. géro géroko gísa / orái bérjan,wái bérjan adond. Oraintxe / oraiko ustez‘oraingoz’, gaztelaniako ‘en principio’ bera:«Orai emain dauxut beste berri bat, X-in le-tra izan dixit, emanez berria uztailian bisita-tuko gituztela, oraiko ustez hamasei aire har-tan jinen diela» (AB), «oraiko ustez jinennuxu heldu den asteazkenian, heldu baita 9an,xuk erran bezala Montañesian» (MA).

órdago iz. Hordagoa, musean erabiltzen denhitza / órdago jó ad. (du): Bi batéko zítxintá órdago jó zíxin háundira.

órdjan adlag. Une hartan, orduan: Jwanés ór-djan kúsi níxin karríkan. Irudi duenez honenjatorria B. Etxeparek darabilen orduian for-man (1980 [1545]: 30) bilatu beharra da.

ordóts izond. Zerrikumeetan arra (≠ urríxa‘emea’). Ikus akétx eta ohóts.

órdu iz. Ordua, tenorea. Bakarrik honelakoe-tan ibiltzen da: Ba(h)in órdu jíteko!‘Bahuen etortzeko tenorea’, Gúre mutíkohúnek etxí báte lánik íten. Altá, érna órdulukéxu. Ikus orén eta tenóre.

ordúko adond. Orduko, une, sasoi, denborahartako: Ní arribátu ordúko belárrak sár-tjak zítxjen bórdan; ordúko fábrika hártanái zén lánjan.

149

HIZTEGIA

Page 159: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

orén iz. Ordua: Zónbatónatirá? ‘zer ordu da?’,orén báta, orén báta púndu-púndjan, bió-nak, hirwónak, lawónak, bostónak, sejónak,zazpjónak, zortzjónak, beatzjónak, hama-rrónak, hamekónak, hamabjónak, orén bátéta érdja, bíak éta érdja, hírwak éta érdja,láwak eta érdja, bóstak éta érdja, séjak étaérdja, orén bát éta hámar, orén bát hamárgúti díra, bíziki orén txárrak pástu txít hírebéa / Nóiz jínen zizté? Orén batján, bióntan,hirwóntan, lawóntan, bostóntan, sejóntan,egwérditan, orén bát éta érditan, bják éta ér-ditan, hírwak éta érditan, bóstak éta érditan,orén bát éta laurdénetan, bják éta laurdéne-tan, hírwak éta laurdénetan, orén bát étahamárretan, bják éta hamárretan, orén báthamár gútitan, bják hamár gútitan, hírwakláurden gútitan, bják púndu-púndjan, seión-tan xúxen jwáiníz zúre étxeat / Nóizko jíneníz? Orén batekó, bióntako, hirwóntako, la-wóntako, bostóntako, bostóntako xúxenzáurte húnat. Gutunetan oren forma osoakausitzen dugu: Bi orenak, hiru orenetan, 9orenetako…e.a. Ikus púndu eta xúxen.

orénka adlag. Orduka: Orénka paátzen djáuxu-te botíga hórtan.

órga iz. Gurdia. Luzaideko arotzaren kontuetan(Satrustegi, 1969: 157) «carruai bi burdina»dugu, carrua alegia. Etxaidek ere kárruabildu zuen; guk, ordea, beti órga aditu dugu.

orga arrasta iz. Gurdi galga. Luzaideko aro-tzak darabil (Satrustegi, 1969): «Orgaarrasta burdina bat eracachi» (206), «orgaarrasta burdina eracachiric» (221). Ikusarrásta.

orga kabila iz. Gurdi tornua. Luzaideko aro-tzak darabil: «Bi orga cabila einic» (Sa-trustegi, 1969: 183). Ikus kabila eta orgasorroila.

orga lardai iz. Ikus lardai.orga natx iz. Ikus natx mutur.orga sorroila iz. Luzaideko arotzak darabil

(Satrustegi, 1969: 156): «Bi orga sorroila».Arruzuko euskaltzainak dio (284) gurdia-ren sokak tenkatzeko tornua dela. Ikusorga kabila eta sorroila.

orgáno iz. Elizako organoa. ABk organa dara-bil (frantseseko organe-tik).

orgátra iz. Gurdikada: Kárri ginín orgátratbelár.

óro zenb. Biziki guti ibiltzen da: Gizónak órojín dirá; harrápatjak óro jan tík. Arrunkidénak erraten da; ikus, orobat, gúzi. Cf.MAren hauek: «Orai ja pasatu dira oro,baititu bi apez arras planttakuak, jinkuarieskerrak», «lehenik gripa zar horrekinoro batian atzemanak izan gitxu». Erra-nairua bada: Oro ján, óro áse (zéin ún-tsa)! Otórdu bátjan déna játen délaik tadénak asétzen djélaik erráiten dá / oro-tan adlag. Denetan: «X-re marranta arra-patuik, ohono ez dila eztulik, hartu tixiinjekzioniak; juan den urtiane arinkio pa-satu zila. Orotan zerbait ba, eta negia bel-tza» (MA) / orotat adlag. Denera: «Ha-mar bat ardi orotat juan duxu, lehenFrantzian juaiten zien bezala» (MA). Ikusdenéta, déna sarreran eta total.

orrátz iz. Orratza.orráxe iz. Orrazia.orraxtátu ad. (da-du) Orraztu: Góizjan jeikí-

tzjan dutxátu, bílwa xukátu éta géro orrax-tátzeníz.

orrjatár iz. eta izond. Orreagakoa. Cf., oina-rriaren formari doakionez, Luzaideko aro-tzaren kontu liburuko «orriaco bi aizur»,«orriaco ostatian» (Satrustegi, 1969: 146eta 177).

órrwa iz. Marrua, behiak egiten duen soinua /órrwa ín ad. (du) Marru egin: Gúre béhimañotárrak alímaleko órrwak ítentzítinérosi bérrjan.

órrwaka aizán ad. (da) Marruka ari izan: Bé-hjak órrwaka ái txú bórda bárnjan.

ortótzik adond. Oinutsik. Etxaidek (1989:255) ortóxik bildu zuen; Satrustegik ere(1969b: 189) ortoxik dakar.

ortzántz iz. Ostotsa: «Egun izigarriko denbora(t)xarra dixiu, euri eta hortzantz tirala goizguzia» (MA).

ortzántz eráuntsi iz. Ekaitza. Cf. pasarteñohau: «Egun atsaldian in diauxu ortzantzerauntsi haundi bat, harri puskate ba»(MA). Ikus eráuntsi.

ortzántz karráska iz. Ostots handia. Ikusihortzíri karráska.

ortzánzka aizán, hási ad. (du) Ihurtzurika, os-toska ari izan, hasi: Óstjan idúri zíxinortzánzka hási behártzíla, bána pástu íxigejóko aférai(k) gábe.

150

LUZAIDEKO EUSKARAREN HIZTEGIA

Page 160: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

ortzánztu ad. (du) Ortosketa izan: Ortzánztubeháíxi ‘ortzantza eginen du’, kasú ez ótedín ortzánztuko!

ortzeún iz. Osteguna. Etxaidek (1989) ortzeú-na bildu zuen; ABk beti ortzeun idazten du/ Ortzeún Sáindu iz. Ostegun Santua.MAk Ortzegun Saindu du: «OrtzegunSaindu egunian ereman zixin Pedroi he-men berian 11 axuri».

ortzjále iz. Ostirala. ABk ortziraile ibiltzendu beti; MAk ortziale ohi du arrunteaneta ortzirale behin. Etxaidek (1989) or-tziralja bildu zuen, dardarkari ahulaz /Ortzjále Sáindu iz. Ostiral Santua. MAk«Ortzirale Sainduz elizan zuxun» dakar.Satrustegik dio (1969b: 87) senar-emaz-teak etxeko zaharrekin ongi konpontzenez direnean elkarren arteko gauzak ere ezdirela biziki ongi joaten, eta «aste bakoi-tzian izain dixie ortziral bat» erraten delaholakoetan.

órwat adond. Menturaz: Órwat Pjárres jínendá. Ikus ágjan eta mentúraz.

-ós atziz. Izenondo mailegatuetan kausitzendugu: Komodós, lanjerós, malurós, ner-bjós, satisfós, serjós, urós.

osagárri, osaárri, osárri iz. Osasuna. B. Etxe-parek osagarri izkiriatzen du (1980[1545]: 4). Cf. MAren hau: «Arren heldunitzauzu urte berri hun baten desiratzera,osagarri hun batekin eta Jinko hunarenlaguntza haundi batekin eginbide guzienbehar bezala betetzeko».

oséba iz. Osaba. Ikus ótto.oso izond. Osoa, guzia: Sukárra nín éta égun

óswa ófjan egóna níz. Ez da mailakatzaile-tzat ibiltzen; honen ordainetan arrás, bizí-ki edo izígarri ibiltzen dira.

ospitále iz. Ospitalea, erietxea.ostáila iz. Adar puska bere hostoekin. Azalpen

gehiagotarako Arnegiko berriemaileakdioena ikus daiteke, Euskaltzaindiak egin-dako grabazioetan (1999: 143-144).

ostáler iz. Tabernaria (gizona). Cf., etorkiadela eta, biarnes-gaskoiko oustalè / osta-lértsa iz. Tabernaria (emakumea). Satrus-tegik (1969b: 97) ostalersa bildu zuen.

ostátu iz. Taberna. ostíko iz. 1- Putarra, uztarra, 2- Gaztelaniako

contrafuerte.

ostíkoka aizán, hási, ibili ad. (da) Ostikoakematen ari izan, hasi, ibili.

óstja interj. Sakrea da: Zé óstja ái zizté hór?;Óstja!, zé káska hártután káskwan! Erratendutenez bazen órtzja erraten zuen norbait,segur aski eufemismo moduan, biraoetan-eta egiten den bezala, hitzari indarra ken-tzeko, edo nolabait ezkutatzeko.

óstjan adond. Arestian, lehen / ostéko izlag.Arestikoa: Ostéko gizón húra éne lehénkusjazján; óstjan ái zíxin langárra frángo lárriki.

óte 1- Galderazko partikula: Ba ótè? ‘¿de ve-ras?’; ikus ba óte, 2- iz. Otea, lore horiakdituen landare ziztaduna.

óto iz. Autoa (frantsesezko auto-tik; azentua-keta, dena dela, ez da frantsesarena; cf.déja). Áuto ere erabiltzen da.

otói interj. Mesedez / otói-otói! (aldaera indar-tua).

otóitz iz. Otoitza / otóitzín ad. (du) Otoitz egin /otóitzjan aizán ad. (da) Otoitzean ari izan.

otoiztu ad. (du) Mesedez eskatu, galdegin:«…eta etzitut sekula ahazten ene kominio-ne onduan iten dutan sakramendu saindua-ren bisitan, eta otoizten zitut zu ere gutazoroit ziten» (MA).

otórdu iz. Oturuntza. Ikus apáiru.ótso iz. Otsoa / ótswain búrja sálu béste gúzja

izán ad. (da) (esam.) ‘denetarik izan’: Hánbazúxun ótswain búrja sálu béste gúzjak(sic). Larrek (2001: 219) ere badarabil, adi-tza pluralean ezarriaz: «Bazen, huntan ere,bigarren ganbara bainan ez hutsa batere:gazte horien guzien tresneriaz betea egoitenzen, musika, teatro, pilota, balona, bakantze-tako ateraldietako ta beste mila jostagailu, li-buruki eta orotan baliatzen zirenak. Hots,otsoaren burua salbu, denak baziren han».

ótto iz. Osaba. Ikus oséba eta ttántta.otxáil iz. Otsaila. Etxaidek (1989: 56) otxaila

bildu zuen. ABk ere otxail erabiltzen du;MAk, berriz, zalantzako kasu batez besteguztietan, otsail du.

ozítu ad. (da) Hozitu, ernamuindu: Lusárrakozítzen hásjak túk (= lusárrak pízten há-sjak túk). Ikus píztu.

ozpín iz. Ozpina.ozpíndu ad. (da) Ozpin bihurtu: ánwa ozpín-

dúxu (≠ ánwa píztu úxu). Píztu mintzenhastea da; ozpíndu berriz erabat mintzea.

151

HIZTEGIA

Page 161: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

pá iz. Musua, haurrekiko hizkeran / pá emánad. (du) Musu eman, haurrekilako solase-an: Emáxu pá.

paaméndu iz. Ordainketa. MAk pahamendiadarabil.

paarlesia, paarlesia kolpe iz. Perlesia (frantse-seko paralysie-tik), perlesia kolpea. Cf.MAren hauek: «X-re paarlesia kolpe batizanik duxu», «buruilain undarrian paarle-sia kolpeat izanik ezkerreko besuan, ilaite-at Pauben pasatuik jina etxeat, medikiekerraiten dakotela sendatuko dela untsa,bana luze izain dela» (MA). Ikus kólpe etaperlésja.

paátu ad. (du) Ordaindu. Luzaideko arotzak(Satrustegi, 1969) usaian paratu erabiltzendu, baina zenbait aldiz baratu ere bai. Az-ken honetaz, Satrustegik (ibid., 273) ‘que-dar pendiente’ dela dio, hain segur ere Lu-zaiden barátu-k, egun, ‘gelditu’ adieraduelako. Testuinguruak, halarik ere, etanahiz arrunt garbia ez den, baratu eta pa-ratu bata bestearen aldaerak direla pentsa-razten digu. MAk pahatu ibiltzen du:«Axuriak erran bezala saldu gintxin denak,etxetik beretik, bazkak pahatu axuritaik eta30 axuri aitzinako».

paátxa iz. Pago ezkurra, pagatxa.paatzále iz. eta izond. Ordaintzailea. MAk pa-

hatzale darabil: «Beti segitzen merke badi-ra eta kario bada eta pahatzale seurra».

padéra iz. Gaztainak erretzeko tresna. Arotzakere badarabil (Satrustegi, 1969): «Paderaberri bat» (155), «padera bat buruberritu-ric» (158).

padéra gidér iz. Paderaren giderra, kirtena.Luzaideko arotzaren kontu liburuan ereagertzen da (Satrustegi, 1969): «Padera

guider bat arriñaturic» (139), «padera gui-der berri bat» (165).

paéta iz. Pareta: Lurrikárjaikin etxéko paétatarráildu zjáuxu. Cf. gutunetako pasarteñohau: «X gaitzeko obran ari uxu gaineko pi-suan; denak, paeta guziak, karrakatuik, ar-temurru guziak botaik, denak adailiekin inomen txi eta zoladurak plastratu» (AB).

págo iz. Pagoa.País, París iz. Azoletan den Paísja-ko nagusia;

Paisésa iz. Paísja-ko etxekoandrea. paisóla iz. Euritakoa.pakéta iz. Paketea (frantseseko paquet-etik):

Pakétat tabáko eróstea átea zúxun tá eníngéjo ikúsi / pakétta iz. Pakete txikia: «Joa-kinaire eman diazkotxut goraintziak;arrangura duxu paketta izan xinin» (MA).

pála iz. 1- Igeltsero tresna. Cf. Luzaideko aro-tzaren etsenplu hauek (Satrustegi, 1969:154, 167): «Pala bat lotu», «pala bat guide-rra loturic», 2- Edozein tresnaren zurezkoosagai laua, zapala, 3- Pilotarekin aritzekokirol tresna.

palánga iz. Palanka. Luzaideko arotzak ere ba-darabil (Satrustegi, 1969: 149, 151): «Pa-langa bat, burdin ziri bat caldatu», «palan-ga bat chorrosturic».

palangeta iz. Palanka txikia. Luzaideko aro-tzak darabil (Satrustegi, 1969: 139, 141,156): «Palanguetac chorrosturic», «palan-gueta puntac», «lau palangueta berri einic».

palátra iz. Palakada: Hárrak palátrat aríña‘har ezak palakada bat harea’.

palíza iz. 1- Leherraldia: Zé palíza hartutánbelár sártzen égun, 2- Zanpaldia, zafraldia:Samúrtu zjén tá bátek béstjai alímalekopalíza emántzákon. Ikus leherráldi, pasal-di, zafráldi eta zanpáldi.

152

LUZAIDEKO EUSKARAREN HIZTEGIA

P

Page 162: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

palóte iz. Luzaideko arotzak ere badarabil(Satrustegi, 1969). Arruazukoak ez duadiera zein den azaltzen; OEH-n ‘paleta,llana de albañil’ dela erraten da, nahiz bigauza desberdin diren paleta eta llana.Arotzarenean behin ageri da: «Palote be-rri bat» (169).

pálto iz. Gizonen berokia, jaka (cf. frantsesekomanteau): Pálto háu hotzáindako erósi út.Ikus mánto.

panadéro iz. Okina (espainoleko panadero-tik). Ikus bulanjér.

panpátu ad. (du) Jo, ipurdian eman. Zanpátubera da, baina haur hizkeran: Panpátukoxítut géldik egóiten ezpaxíra.

pantalón iz. Galtzak, prakak (espainoleko pan-talones-etik edo frantseseko pantalons-etik). Eskuarki pluralean ibiltzen da: Ala-jínkwa!, zé ajúta emántzakón erríntakpantalónetan kakín zílaik!; Bartzelóna, Ta-rragóna, púrti(k) zílo pantalóna!

pantxéta iz. Hesteki mota bat. Salaberri Iba-rrolakoak (1856: 148) phantxeta ‘farci faitavec des boyaux d’agneaux bien nettoyés’dakar; Barandiaranek (1974: 30) plantxeta‘ardiaren tripekin eta birikekin egiten denhestekia; tipula eta piperra ere ematen zaiz-kio’ biltzen du.

pantzóil iz. Zerriaren urdaila. Salaberri Ibarro-lakoak (1856: 148) phanzoil ‘estomac desanimaux’ dakar. Armendaritzen phantzoila‘sabel handia’ da, Caminok (2004b: 456)dioenez.

papér iz. Papera (papérra era mugatuan.Biarnes-gaskoiko papè-tik beharbada) /papér bústi bezála izán ad. (da) Bizikidelikatua izan. Cf. «X-e berrize marran-ta, paper bustia bezala uxu» (MA). Ikusdelikátu.

papillóta iz. Tximeleta (biarnes-gaskoiko pa-pilhote-tik). Bonapartek (1881: 163) Yin-koain ollo biltzen du; egun normalenaizenburuko aldaera bada ere, baliteke Bo-napartek jasotzen duena ere bizirik egotea.Ikus jínkwain óllo.

pápo iz. Paparra.papogórri iz. 1- Txantxangorria, 2- Mezara ur-

tean behin-edo joaten zirenak.pár iz. Aldamena, ondoa: a) absolutiboarekin:

Xúre étxe párrortán baúxu xarmánteko tú-

rri bát, b) leku genitiboarekin: Arnéikopárrjan badíra patár háundi bátzu, c) ja-bego genitiboarekin: Gúre étxjain párrjanbadá bihurgúne háundi bát. Ikus óndo.

paraísu iz. Paradisua. Bonapartek (1881: 163)parabisu biltzen du.

páre iz. Bikoa. Cf. letretako pasarte hau: «Behipare atekin zezenetik heldu zelaik behiakizitu eta lurreat bota eta gainetik pasatubehiak, eta zanguan hexur bat hautsi» (AB)/ paréño iz. Pare txipi bat.

parga iz. Arotzaren liburuan agertzen da (Sa-trustegi, 1969: 202): «Parga bat alzairatu».Ez dakigu adiera zein den.

parispunta, paispunta iz. Satrustegik, arotza-ren kontu liburuko hiztegia aztertzean,zazpi bat zentrimetroko iltzea dela dio, tei-latuetan ibiltzen dena (1969: 281). Aipatuliburuan lekuko hauek ditugu: «Paris pun-tac» (135), «paispuntac donibanetic paque-ta bat» (170), «paqueta bat paris punta»,«parispuntac paqueta ba» (252).

partadéra iz. Gontzetik ateratzen den eta atea-ri lotzen zaion burdinazko zatia. Luzaide-ko arotzak ere bazerabilen: «Borda bortacopartadera pare bat aundiac», «bi partaderaborda bortaco, pizu 11», «partadera andibat berria» (Satrustegi, 1969: 145, 146).Ikus góntz.

párte ín ad. (du) Erdibitu: Bí párte íntzaxú ma-kíl hóri ‘erditik egin ezaxu makila hori’ / -en partez ‘-en partez, -en partetik’: …táerrákoxo ené partéz behála héldu nizálaétxeat. Cf. MAren hauek: «Milaka gorain-tziak Dn Jose Marii gure partez eta besar-katzen xitut biotzez Ximonen eta ene par-tez», «erran diaxu goraintziak erraitekoharen partez» / -teko pártez adlag. ‘(aditzpartizipioa) beharrean, beharbidean’,‘-teko ordez’: Hóri erráiteko partéz ixílikgeldítu zén ‘hori erran beharrean isilik gel-ditu zen’, étxeat jwáiteko partéz sártu gi-nén ostátjan, edárja úzteko partéz lehénbáno géjo edáten dú.

partída iz. Etsaia, aurkaria / partida izan ad.(du) Etsaia izan, gogokoa ez izan: Hórreklána íxi partída ‘horrek ez du lana soberamaite’; datiboa eskatzen du zenbait aldiz:«Lehene ezagutia dixit denbora gaixto ho-tan; hotzer partida dixi ene minak» (MA).

153

HIZTEGIA

Page 163: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

partikulázki adond. Batez ere, bereziki: Frúi-ta gustátzen zják ánitz, partikulázki ahána.MAk partikulazki-rekin batean partiku-larzki aldaera osoagoa ere ibiltzen du: «Nijinezkioz euria dixiu, eta atzo eta egun par-tikularzki biziki denbora (t)xarra eta gai-nian elurra».

partítu ad. (da) Abiatu (biarnes-gaskoikopartì-tik edo frantseseko partir-etik): Bí-har góizjan góizik partítuko gítxu Irúñeat.Cf. Intzak (1974: 161) biltzen duen erra-nairu hau: «Yondoni Marti, prest dena, par-ti!». Ikus abjátu.

pártz iz. Zorriak erruten duen arrautza: Pártzabezála mjátu dikíxi ‘partza harrapatzekobezala miatu izanen du’.

pása iz. Luze, pilota jokoan erabiltzen den hitza.pasáldi iz. 1- Gaztelaniako pasada-ren balioki-

dea: Zé pasáldja hártutén belár hók bérohunékin!, «errekoxu Don Jose Mari errezi-bitu duala igorri dan liburu menderen men-detakua, istorio pollitekin, aizina dualaikzenbait pasaldi emain dakotala» (AB), 2-gaztelaniako paliza-ren adierakidea: Cf.hauek: «Atzo izan nuxu Bidartian; Anasta-siak oraire hartu dixi pasaldi bat, bana poli-ki duxu». Ikus leherráldi.

pasátu, pástu ad. (da-du) 1- Igaro: Irúñeatjwáitjan Zubíritik pásten dá, 2- (da) Gerta-tu: Zé déurru pástu zén égun hártan? /ménts pástu, urdé ménts pástu izond.Ments alena. Ikus ménts.

páso iz. Ukabilkada: Emáin dauzút páso átkáskotik béiti.

pásoka aizán, hási, ibíli ad. (da) Ukabilka ari-tu, hasi, ibili: Bíziki mozkórtu óndwan pá-soka hási zitján ‘arras mozkortu ondoanukabilka hasi zituan’.

pastanáda iz. Azenarioa. Ikus karróta.pastílla iz. Pastilla, pilula.patár iz. Malda handia, malda gaiztoa: Déna

patárra úxu Luzáide, belárrjan ártzekoléku xárra. Ikus málda.

patáska iz. Eztabaida (cf. euskara batuko ga-tazka): Zé patáska plantátu utén zérri zikínhórjek! / patáskan aizán ad. (da) Eztabai-dan ari izan, eztabaidatu. Ikus diskutítu,gérlan aizán eta mokóka aizán.

patáta iz. Lursagarra; ikus lusaár, lusár.

patítu ad. (du) Ondorioak jasan, ondorioak or-daindu (biarnes-gasakoiko patì-tik edofrantseseko pâtir-etik): Wái sobéra edátenbaúk géro patítuko úk. Cf. ABren hau:«Beldur haundia bauxu zeait na[ha]skeriaplanta dain. Hobenik eztutenek patituko[i]xie, gaixuak!» ‘Baduxu beldur handianahaskeriaren bat izanen ote den. Errurikez dutenek ordainduko dute’.

pattár iz. Aguardienta. Satrustegik (1969b:48) patxarra biltzen du.

páusa iz. Atsedenaldia / páusat ín, páusa pux-kát ín ad. (du) Atsedenaldi(txo)a hartu:Lánjan segítu báno léhen páusat ín behárdú gúk, zjék nauzjéna ítja áski uzjé.

pausáldi iz. Atsedenaldia: Baúxu bá pausáldihún batén behárra!

páusan egón ad. (da) Egonean egon, deskan-tsuan egon. Cf. Saint-Pierre «Anxuberro»-ren hau (1998: 10): «Bainan pausuan direngizonek emanen diote egun handi horri do-hakon ohorea».

pausátu ad. (da) 1- Atseden hartu: Lánjanakítu gíra ánitz éta orái jwáin girá pau-sátzea bulttát, 2- Zendu (biarnes-gaskoi-ko pausà-tik): Aitátxi lawétanóita hámarúrtekin pausátu zúxun; cf. MAren pasar-teño hau: «Beraz, gu ere untsa gituxu etakontent xu ikusik, eta bulttañoat pasa-tuik. Gaixua Juanita egun pausatu duxu».Ikus finítu.

páuso iz. Maila, harmaila, escalón gaztelaniaz.Ikus máil.

pazjéntzja iz. Eroapena, egonarria (gaztela-niako paciencia-tik): Zé pazjéntzja behárdén hirékilan!

peatún iz. Postaria. Ikus pietun.pedói iz. Laharrak-eta mozteko tresna, ‘zarra-

kamalda’. Cf Luzaideko arotzaren aipuhauek (Satrustegi, 1969: 216, 249): «Pedoivida agoyo», «pedoi bat busunsa moztecobat berria».

peéstu izond. Prestua, ona, esanekoa: Ní ttí-pjan izígarri mutíko peéstja níntxun.

pegár iz. Botaxa (biarnes-gaskoiz pegà gazte-laniako ‘cántaro’ eta ‘botijo’ izan daiteke,eta pegarre ‘jarra’): Éne háur dénboranbaginíxin pegár pollit bát étxjan; húrainatxikítzeko ibíltzen giníxin.

154

LUZAIDEKO EUSKARAREN HIZTEGIA

Page 164: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

Pejomóxo iz. Karrikako Pejomoxóinja (Mami-ténja lehen, Marimaiterena-tik) etxeko na-gusia eskuarki, edo bertako norbait; Pejo-moxósa iz. Pejomoxóinja-ko etxekoandrea.Etxe izen honen oinarrian Moxóinja dago,edo zehazkiago erran, bertan sortu eta PéjoMóxo izena zuen norbait.

pekálde iz. Beheko aldea. Étxe pekáldjan baí-xju bórda edér bát; zúhjain pekáldjan atzé-man zíxjen alímaleko arráin bát.

pekazín 1- iz. Txori mota bat, bécassin Sala-berriren arabera (1856: 143), 2- izond. Er-gela.

péko (normalean mugatua, pékwa), péko hái-ze, péko áize iz. Ipar haizea, behetik, Ga-razi aldetik heldu den haizea. Ikus háize.Gutunetan norteko haizia ageri zaigu pekohaize-rekin batean: «Ze otxail txarra eztuin? Izigarriko haize hotza, norteko haizia,hegua bezain azkar, eta atsetan beti elurra;oraire in berri ixi», «egun biziki egun hotzaarixi, gaitzeko lantzurda eta peko haize ho-tza» (AB).

péko bórta iz. Atearen beheko zatia. Luzaide-ko arotzak ere badarabil (Satrustegi, 1969:174): «Peco bortai partadera gonzequin».Ikus gáineko bórta.

pekotxetár izond. eta iz. Pekotxetakoa.pelátu ad. (da) Zipatu, erabat busti, trenpatu:

Ortzántz eráuntsi aték harrapátu gíntxin táarrúnt pelátwik arribátu gíntxun étxeat.Ikus trenpátu.

pélla iz. Azalorea.Pellóinja iz. Ondarrolan den Pellóinja etxeko

nagusia edo bertako beste norbait; Pellósaiz. Pellóinja-ko etxekoandrea.

péna iz. Nahigabea, bihozmina / péna emánad. (du) Péna emáiten dáit xakúrrain hólaikústjak. Letretan absolutiboarekin eta ins-trumentalarekin kausitzen dugu: «Untsapena eman dixi jendeari forma hortan juai-tiaz» (AB), «ohono jeizten tixi (ardiak),pena emaiten uztia (sic), denbora freskobaita eztuxu sobera gohora juaiten» (MA) /péna hártu ad. (du): «Le[he]nbizian penahartu nixin, bana konprenditzen dixit etzie-la elgarrekin egoiten ahal, zortzi ilaite pa-satu utela elgarrekin» (AB) / péna izán ad.(du): «Untsa pena nixin ez bainintzan juai-teko hun».

penátu ad. (da) Damutu: Arneitár hórrek án-txu páre át ebátsi ómentzákon Wártekoartzáin batí, bána géro úntsa penátu zitzá-kon, edérki mendekátu baitzén artzáin hóri/ penátja izán ad. (da) Nahigabeturikegon. Cf. MAren hau: «Pilartxure kontentdukexu bere haurra untsa juaitiaz, aski pe-natia zuxun gu izan ginelaik».

peningárri izond. Penagarria: Peningárrja dáikústia nóla geldítzen ái djén Luzáideko la-borári étxjak, dénak hútsik, zahárrak híl tásegídaik éz.

pentsakéta iz. Pentsatzea, gogoeta / pentsake-ta in ad. (du) Pentsatu, gogoeta egin:«Aferak ez dualaik (sic) nik nahi bezala, ezsobera pentsaketa iteko» (MA) / pentsake-ta ari izan, pentsáketa egón ad. (da) Pen-tsatzen ari izan. MAk pentsaketa ari izaneta pentsaketa egon darabiltza: «Pentsake-ta ari ninduxun, xuk zor xinan errepostiahala nik ote nin», «beti bezala bezperetatjuan ginen eta ez apezik ez bezperaik; or-dian pentsaketa egon nintzan elizan apezikgabe zein trixte zen eta otoitz egin nin kar-tsuki sekulan ez ginten apezik gabe geldi».

pentsaméndu iz. Pentsamendua. Pentsáketaohikoagoa da.

pentsátu ad. (du) Pentsatu.pentsjóne iz. Pentsionea. Géro tá zahár géjo

badá tá eztakít pentsjónja kobrátuko dúnjubilátzen gjélaik.

péntze iz. Euntzea, belatsoroa: Étxe hórrekpéntze edérrak eta zelájak tú erréka baz-térrjan.

péña iz. Haitza (espainoleko peña-tik, irudiduenez). Larrakáizko péñak (erdaraz Laspeñas de Larrakaitze). Ikus arróka.

peñon iz. Satrustegik (1969b: 96) bi isurikoteilatua dela dio, laukoa den abillon-i kon-trajartzen zaiona.

peón iz. Peoia. Arotzak ere badarabil (Satrus-tegi, 1969: 163): «Lau peon oolqueeta»,«lau peon ool ezarzen».

peontza iz. Satrustegik (1969b: 97) biltzen dueta dio behin-behineko langilea izateariegiten diola erreferentzia.

peregrinazjóne iz. Ikus béila.peréza iz. Nagikeria (espainoleko pereza-tik).

Ikus nagitasun.perlésja iz. Buruko infartoa. Ikus paarlesia.

155

HIZTEGIA

Page 165: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

permisjóne iz. Ikus baimén.perréka. Sakretako ibiltzen da, pikalapórt ‘er-

gela’-ren adierakidetako. Lhanderen ara-bera (1926: 857) ‘piltzarra’, ‘baliorik ezduena’, ‘ospe txarreko pertsona’ adiera du;hiztegigile honen ustez biarneseko perrec-etik heldu da. Ikus Kamino & Salaberri &Zubiri (2004).

perrexíl iz. Perrexila.pértsu iz. Bertsoa. pertsulári iz. Bertsolaria.pesámen iz. Doluminak ematea (gaztelaniazko

pésame-tik; cf. Hegoaldeko hizkera ba-tzuetako besamena). Cf. letretako lekuko-tasun hauek: «Eskerrak xure atentzione gu-ziez; errezibitu ixiu xuk igorri letra,pesamena emanez Katalini» (AB), «he-mengo berriak nik ez igorrike pentsatzendixit badazkitxula, bi hil izan tula Azole-tan, eta xu betiko kunplitia. Ikusi nixin le-tra pesamenekua; pentsatzen dixit gurenexkek ekarri baitzuten» (MA).

peskádo iz. Arráinki ere erraten da; ikus sa-rrera hau eta arráin.

peskeítu ad. Satrustegik dio (1963-64: 276)‘desagertu’, ‘aztarnarik ez utzi’ dela. Gukgaldegin eta berriemaileak hitza ezagu-tzen zuela erran zuen, eta izenburuan eza-rri bezala ebaki, baina etsenplurik ez zi-gun eman.

pésta iz. Balakua, lausengua (mimo gaztela-niaz) / pésta ín ad. (du) Balakatu: «BerazMª Dolores gaizua, anitz esker mila ziek indazkiatzien pesta guziez eta Ximonen par-teze».

pestátu ad. (du) Balakatu, lausengatu: Ámahórrek sobéra pestátzen txí háurrak. Ikusgastátu.

pestúntzi izond. Lainezosoa: Etxitéla hóinpestúntzja izán, emáxu bákja!

peténta iz. Belarritakoa: Harrapátu íxit gáldjanín peténta, ganbáran. Normalean plurale-an ibiltzen da. Etorkia dela-eta garbi dagoerdaratikako hitza dela (cf. frantsesekopendre, pendant), baina ez dakigu zuzene-ko jatorria zein den.

pétig góiti, pétig góra adlag. Behetik gora:Bórdat héltzeko pétig góra jwán behárraúxu. ikus gáinetik béiti. Satrustegik suaitzaltzeko erremedio hau aditu zuen: «Ti-

razkik petigora iru tiro eta itzaliko huk»(Satrustegi, 1969b: 45).

petikora iz. Aldapa. MAk darabil: «Lehenikbelaun bat, ezkerrekua, hantu ziakoxu etagero bi zanguak, aztal beharriak. Orai her-tu ziazkotxu, bana hatsa nekez hartzen dilapetikoretan».

petrél iz. Tirantea, petrélak tiranteak (frantse-seko bretelle-tik).

pettittarrége iz. Txepetxa, txori baten izena.péza iz. Pieza. Konparazjóne arráin haundi

bát harrapátu éta «zé péza!» erráiten aldá. Beraz, erdarazko «¡Qué pieza!» edo da.Mekaníkatén pézaré erráiten ál dá ‘maki-na baten pieza ere erraten ahal da’.

pezatu ad. Luzaideko arotzak darabil (Satrus-tegi, 1969: 139, 147, 157): «Bi tailu enta-blatu, bat pezatu, bat aztala ezarri, bi tailueraztun», «bi tailu pezaturic», «bi arrastaburdina pezaturic». Arruazuko euskal-tzainak ‘apetachar’ adiera duela dio (ibid.,282).

pezéta, pézta iz. Pezeta. Ljéra baino gehiagoibiltzen da (ikus sarrera hau).

piája iz. Bidaia. ABk pidaia ibiltzen du, bainaMAk piaia / piája ín ad. (du): «Bataiokozeremonia oro eskuaraz ederki eta haurrainaita eta amare han. Zer nahuxu, gastu pux-kat in dixiu, bana biziki piaia goxua in di-xiu. Goizian 8 eta erditan atera eta atsekotenore bereko hemen gintxun» (MA). On-darrolako 1841eko eskutitzean (Satrustegi,1971: 294) bidaya dago; B. Etxeparek,XVI. mendean viage darabil (1980 [1545]:26). Irudi duenez, biarnes-gaskoiko biatye,biayge, biàdje, biàje-rekin lotua da.

pietun. ABren gutunetan ageri da (biarnes-gaskoiz pietoû da eta frantsesez piéton):«Egun hotan X frango apal duxu; Y-re hilizan duxu, ohit xira, Arneiko pietun izana».Guk peatún bildu dugu.

píka iz. 1- Mika, 2- Luzaideko «ddantzetako»urrats baten izena da / píka lúze iz. Luzai-deko «ddantzetako» urrats baten izena da /píka ta híru iz. Luzaideko «ddantzetako»urrats baten izena da / píka bezáin ergélaizán ad. (da) Arrunt ergela izan: Píka be-záin ergéla dá néska hóri, eztú gáuza húnikíten sékulan / pika bezain mehia izan ad.(da) Mehakoila izan, arrunt mehea izan.

156

LUZAIDEKO EUSKARAREN HIZTEGIA

Page 166: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

ABren gutunetan ageri da: «X pika bezainmehe, bana berak hala nahixi» / píka be-záin ohóina izán ad. (da) Arrunt lapurraizan: Píka bezáin ohóinak díra buhámjak,laborárjen ústez. Manezaundik, eta Iparral-deko literaturako beste idazle batzuek ere,«pikaren azken umea izan» darabilte, bainaguk ezin izan dugu ahoz jaso. Honela dioidazle margolariak (Irigarai, 1958: 69):«Bainan egun batez ezin yasanez ihakintzaeta irri horiek, erabaki zien Iruñerat yuaitea,bere baitan erranik: “Ez, ez diat adituko ho-lako erdeinuak, eta ikusiko die adixkideekez nizala pikaren azken umia, ez eta ere irriegiteko errekaitu bat, tetela, ergela, edomentsa, bainan gizon bat haidorra, eta burubipilekoa”».

pikabuztán izond. Ergela: Tá géro pikabuztánzonbáit jínen zázkju hérrirat erránez gúbáno géjo djéla. Ikus Kamino & Salaberri& Zubiri (2004: 326). Hiriart-Urruti zaha-rrak ere ibiltzen du (2004: 435): «Eta pika-buztan horrek ardietsiko duela, hori banogehiagokoek ezin ardietsi dutena! Horrenhitzari behar gu fidatu!!».

pikalapórt 1- iz. Txori baten izena da, Mane-zaundiren arabera (1990: 178): «Urria ilha-bete eztia, ihiztarien loria; xixpak bere er-doilduraz garbiturik eta urinduak, hor dirahaize hegoaren beha. Usoak, biligarroak,uzkinazoak, pikalaportak, zozuak, apezxo-riak, papogorriak, hots, hegaztin mota gu-zietarik milaka eta milaka iraganen diraerrekari goiti (…)», 2- izond. Guk Luzai-den jendearendako erabiltzen aditu dugubakarrik, ‘ergela’ erranahiarekin edo, urdépikalapórta sintagman (ikus Kamino &Salaberri & Zubiri, 2004: 326). Lhandek(1926: 865) ‘pie-grieche’, ‘antzara-xori’,‘suge-xori’ adiera ematen dio lehenik eta‘femme d’humeur aigre et querelleuse’gero.

pikátu ad. (du) 1- Ebaki: Éskja pikátu íxitmítra hunékin ‘eskua ebaki dut beira ho-nekin’, belárrain pikátzetik héldu gítxu‘belar ebatetik heldu gituxu’, 2- Tailua,sega ingudean pikatu, zorroztu, mailuka-daka: Táilja ungídjain gáinjan zárri támartáilu batekín pikátzentzúxun. Biarne-sez eta gaskoiz pica edo picà ‘piquer, ai-

guilloner, smiller, marteler, couper’ da.Cf. pica lou dalh ‘marteler, rebattre lafauxs’.

píko 1- iz. Pikua, 2- iz. Pikuondoa, 3- iz. Eba-kia: Píkwát ín díxit éskjan ganítaikin; záu-rjain gáinjan píkwa (esaera) 4- adlag. Gor-putzaldi edo egoera onean egon: «Enúxupíkwan egún» erráiten dúxu etxjéla arrásúntsa erráiteko; mekaníka hóri etxú pík-wan ‘tresna hori ez dago erabat ongi’.

píko melátu iz. Piku pasa.píkoik tirátu gabé egón ad. (da) Alferkerian

egon: Afér zikín horí píkoik tirátu gabédjóxo atsálde gúzja. Ikus afér gohóztu,afér sarreran / píkoik ez tirátu ad. (du) Al-ferkerian egon, kolperik ez jo: Hóri mutíkokoskoiláundja!, alimáleko lána íteko étaeztú píkoik tirátzen. Léonek pikorik ezeman darabil (1993: 175): «Zer egin badapikorik eman gabe diru milatu haren bil-tzeko?».

pikokári izond. Mokoka aritzen dena: Zóin pi-kokárja dén ollár zikín háu!

pikór iz. Arto alea. Ikus artopikór eta bíhi.pikotín iz. Pikotxa. Luzaideko arotzak ere ba-

zerabilen, baina –a itsatsiarekin: «Picotinabat eracachiric» ‘pikotx bat eratxikirik’,«picotina bat chorrostu» (Satrustegi, 1969:216, 226). Ikus pikótz.

pikótz iz. Luzaideko arotzak pikocha darabil:«Picocha bat erracachiric», «picocha batbaratia condian pasazeco» (Satrustegi,1969: 135, 200). Arruazuko euskaltzainakdio ‘pikotxa’ adiera duela, baina Donozti-rin Barandiaranek pikotx ‘azadón’, ‘aitzurhandia’ biltzen du (1974: 55), eta Luzaidenere hori bera dateke, baina ez gaude segu-ru. Izan ere, ‘pikotxa’ adierazteko usaiakohitza pikotín da.

pikún izond. (cf. espainoleko picón). Ahoarengoiko alderdia behekoa baino ateraiagoduenaz erraten da. Kontrakoa, irudi due-nez, kéfa da. Baztanen pikon erraten da(Izeta, 1996: 149).

pilare iz. Satrustegik (1969b: 96) ‘pilarea’adiera duela dio.

pílda 1- izond. Fundamentugabea edo: Hórimaztéki pílda!, 2- iz. Astwáin gáinjan zár-tzen dén arrópa. Azkuek bere hiztegian‘colgajo de ropa’, ‘lambeau de vêtement’

157

HIZTEGIA

Page 167: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

eta ‘mujer de vida airada’, ‘rouleuse, fem-me de vie légere’ adierak ematen dizkio fil-da-ri. Lhandek (1926: 861) philda ‘termede mêpris, homme ou femme de rien’ da-kar; filda ere jasotzen du eta Azkuerenadiera berak ematen dizkio. Izetak dio(1996: 84) filde ‘arropa zahar eta honda-tua’ eta ‘traketsa, zitala’ dela; bigarrenerranahia dela-eta Mutiko filde orrek eztugauz onik adibidea dakar. Fílda, filde Etxa-lar, Ituren eta Auzan ere erabiltzen da, az-ken erranahiarekin.

pilóta iz. 1- Pilota, 2- Pilota jokoa / pilótan ai-zán ad. (da) Pilotan jokatu.

pilotári iz. Pilota jokalaria.piltzár iz. Trapu zaharra. Ikus trápu.pimentón iz. Potoko piper gorriak. Otsagabian

ere ibiltzen zen pimenton ‘piperra’ adieraz;ikus Camino (2004: 237).

pindár iz. Txinparta, txinda.pindárka aizán, hási ad. (da): Txinpartaka ari

izan, hasi: Egúr úmja errétzjan pindárkahásten dúxu.

píno iz. Pinua, lerra.pinpilín iz. 1- Zenbait ardik lepotik dilindan

dituzten bolatxo modukoak, 2- Txintxarrittipiak, soinurik egiten ez dutenak. Ikuskuxkúla.

pinpirín adond. Polit jantzirik: Zóin pinpiríndwán gúre nexkátwa! Izetak (1996: 149-150) pinpin ‘pinpirina, garbi eta apaina’biltzen du.

pinpirríndu ad. (da). Oilandei galdurra gorri-tu. Izetak (1996: 150) Baztango pinpirrin-du ‘txispatu, arinki mozkortu’ dakar.

pínta iz. Isurkari neurria, hiru litro laurden: As-káiteko píntat áno edán ginín bjén ártjan.Luzaideko arotzak ere badarabil (Satruste-gi, 1969): «Bi pinta ano» (238), «bi pintaano undarlatic».

pintatia izan ad. (da). MAk darabil, behin, gaz-telaniako ser pintado a, hots ‘norbaiten bizi-ki antzekoa izan’ adierarekin: «Gaizua, xar-manta duxu nexkatua, 25 urte, à Toulousebizi duxu, biak postan enpleatiak omen tuxu,urte bat dutela ezkonduik, aita pintatiaduxu».

pintérdi iz. Neurria, pinta erdia. Luzaidekoarotzak ere badarabil (Satrustegi, 1969:239). Ikus pínta.

pintuna iz. Ez dakigu zer erran nahi duen. Lu-zaideko arotzak darabil (Satrustegi, 1969:213): «Lau crisqu(e)ta pintuna, bat urtarri-lian pintuna bat». Ikus krisketa pintuna.

pintxétak iz. Surako orrika modukoak (fran-tseseko pincettes-etik). Ikus suhatsak. Lu-zaideko arotzak ere badakar: «Macharrobat, pincheta pare bat arriñaturic» (Satrus-tegi, 1969: 145).

píntza iz. Baba; oin, esku eta bestetako handi-tsu urtsua.

pipátu ad. (du) Tabakoa erre: Pipátzen duká?pipatzále iz. eta izond. Erretzailea.pirpiríka, pilpiríka iz. Taupada, beldurraren

eraginez-eta izaten dena / pirpiríka, pilpirí-ka aizán ad. (da): Alímaleko izjáldura hártuút éta wái bihótza pilpírika ái záit, geldítugábe.

pírti-púrta adond. Hots hitza: Gaztáinak erór-tzen ái txú pírti-púrta sasóin húntan, la-rrazkénjan; herríko xahárrak híltzen áidíra pírti-púrta.

píru iz. Belar izpia: Péntze hórtan áurten étxjupírwike bíldu.

pitilín iz. Pitilina, zakila.píto 1- iz. Zakila, 2- izond. Tontolapikoa, zo-

zoa edo: Píto zárra!, píto zár zikína!, pítozikína!, pítwa aláin pítwa!, pítwa aláina!,pítwa ez béstja!, urdé píto zár zikína!, urdépíto zikína!, urdé pítwa!, zé pítwa hízan,besténaz, étxeat tenórez jín hindáin erránneán bárda, tá hàlaiké béti bezála behánt /pítwa ín ad. (du) (esam.): Zé pítwa íten du-kán besténaz iháun búru háundi horrékin!,zé pítwa íten dukán besténaz iháun púrdiháundi horrékin!, zé pítwa íten duzjénzjáun sudúr háundi horrékin!, zé pítwa ítendutén besténaz béren írri zózo horrékin!Ikus méntsa ín eta ustéla ín.

pitokérja iz. Zozokeria, menskeria: Etzákalapitokérjaik errán!, hóri hóla úk, ník djátarrazóina.

pitóti izond. Pitoa: Pitótja hí!, zé pitótja hizán!pítoz góiti, pítoz góra adond. Ahoz gora, la-

gunen arteko solasean: Jwán dén egúnjan,hérriko béstetan, béhi kákat lehértu, lerrá-tu tá pítoz góti eróri níntzan. Ikus errázgó-ra, errázgóiti / pítoz góiti, pítoz góraegón, eróri ad. (da) Ahoz gora egon, erori,lagun arteko hizkeran.

158

LUZAIDEKO EUSKARAREN HIZTEGIA

Page 168: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

pitráil 1- iz. Habea, zutabea, 2- izond. Handiaeta lodia, jendeaz ari garelarik. Duhauk(2003: 393) petrela dakar: «Ze gizon pe-trela! ‘quel homme déglingué, inintérés-sant’». Satrustegik (1969b: 96) pitral, pi-trala ‘gapirioa’ jasotzen du.

pitralketa. Luzaideko arotzaren liburuan pi-tralqueta, pitralquetan ditugu, alegia, ‘zu-rezko zutabe bila (joan)’ (Satrustegi, 1969:183, 250).

pittíka iz. Antxumea. Ikus ahúña.pitxér iz. Pitxerra (biarnes-gaskoiko pichè, pi-

cher-etik, antza).pitxítxi interj. Katuei etortzeko erraten zaiena.pitxu iz. Luzaideko arotzak darabil (Satruste-

gi, 1969: 157, 210): «Lau eraztun pichue-quin», «azpico pichuac bida». Ez dakiguzer erran nahi duen. Pixu ere irakur daite-ke; cf. pízu.

píx, píz iz. Pixa (irudiak dira bi aldaerak); ikuspizagórri eta urxúri / pixín, pizín ad. (du)pixa egin. Lehena normalki eta haurrekinibiltzen da; bigarrena haur ttipiekin ez.

pixíle, pizíle iz. Pixagalea / pixíljak egón, pi-zíljak egón ad. (da) Pixagaleak egon: Pixí-ljak njok, pizíljak njók / pizíljak hántjaegón, izán ad. (da) Pixagaleak akabatzenegon. Ikus pizatúrri.

pixkór izond. eta adond. Azkarra, sendoa:Maztéki hóri pixkór kausítu íxit / pix-kórrjan izán ad. (da) Azkar egon: Pixkórr-jan xírea?, zé, pixkórrjan?, zé, pixkórrjanhíza? Ikus azkárrjan izán, azkár sarreran.

pixkórtu ad. (da, du) Azkartu, indartu: Dénbo-ra atéz arrúnt éri izántzúxun, bána erremé-djo át hártu tá beála pixkórtu zúxun.

pixtáfla iz. Mozkorra: Ikáragarriko pixtáflabíldu zutén igándjan.

pixtaflátu ad. (da) Mozkortu: Ihakóitz gúzizpixtaflátwik arribátzen dúxu étxeat. Ikusmozkór sarrera.

pizagórri iz. Gorri koloreko pixa, behi zenbai-tek zahartzearekin egiten dutena.

pizatúrri iz. Pixaldia, pixerreka: Banjáxu pi-zatúrri batén ítea, pizíljak hántja bainíz; zépizatúrrja ín dukán!

pizíle iz. Pixagalea / pizíljak izán, egón ad.(da) Pixagaleak egon / pizíljak hántia izánad. (da) Pixagaleak akabatzen egon: Pizí-ljak hántja núxu tá banjáxu komitatéira.

píztu ad. (da-du) 1- Izeki: Árgja píztu ík taófetik jéiki úk, 2- Ozpintzen hasi: Ánwapíztu úk; ikus ozpíndu, 3- Hozitu: Lusá-rrak pízten hásjak túk (= lusárrak ozítzenhásjak túk).

pízu 1- izond. Pisua, astuna: Zé pízja dén gizónhóri!, 2- Pisua iz. Anájak etxí pízwik hár-tzen ál, gerrúntzetaik mínez baitá, 3- Neur-tzeko tresna iz. Cf. Luzaideko arotzarenhau (Satrustegi, 1969: 168): «Pizu pare batarriñatu».

pizurrín iz. Pixa usaina. Ikus kakurrín, urrín,zipilurrín.

plaméta iz. Birusa edo: Hóri plaméta zár zon-báit dukéxu. Lhandek planeta biltzen dueta ‘épidémie’ adiera ematen.

plantátu ad. (da) (biarnes-gaskoiko plantà-tik?) 1- Zerbaitetan hasi edo: Anája jíntzé-laik beála plantátu gíntxun músjan. Cf.MAren pasarteño hau: «Deuse ez dinat sen-ditzen, ez diakinat zerendako plantatu dutenholako arua», 2- ad. (da-du) Negozio bat ja-rri, zerbaiti ekin: Lan hórtan plantátu txú,laborántxan; oráiko gáztek etxjé artzáin-gwan plantátu nái; horrén aitámak izigárriaberátsak txú tá alábaindako plantátu íxjegáitzeko botíga Irúñen. ABk, inoiz, espai-noleko erabileratik hurbil dauden pasarteakditu. Cf. hau: «Eztixit elekatia X galdeitekoera hunat jin zen ala ez. Orai Y-n bea egunakkondatuik. Z eztiakixut noiz plantatukoden», 3- ad. (du) Sortu, antolatu, eragin edo:«Galdein niakoxun “zer pasatu zain?”,“deuse ez dinat senditzen, ez diakinat zeren-dako plantatu duten holako arua”» (MA).

planttáko izlag. Plantakoa, ederra…: néskaplanttákwa úxu hóri. Cf. letretako pasartehau: «Orai ja pasatu dira oro, baititu bi apezarras planttakuak, Jinkuari eskerrak» (MA).

plánttan adond. Polliki, ederki: Lána plánttangeldítzen ái zjáuxu.

plántxa iz. Beheko suko burdinazko xafla (biar-nes-gaskoiko planche-tik, gaztelaniakoplancha-tik edo frantseseko planche-tik).Luzaideko arotzak ere badakar (Satrustegi,1969: 74): «Bi ize pla(n)chaindaco».

plastrátu ad. (du) Igeltsua eman, ezarri. Cf.hau: «X gaitzeko obran ari uxu gaineko pi-suan; denak, paeta guziak, karrakatuik, ar-

159

HIZTEGIA

Page 169: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

temurru guziak botaik, denak adailiekin inomen txi eta zoladurak plastratu».

plástre iz. Igeltsua (biarnes-gaskoiko plàstre-tik) ≠ kísu ‘karea’ / plástrjan zárri ad.(du): Plástrian zárri djáxute zángwa ‘igel-tsua paratu didate hankan’.

plát iz. Azpila, plater handia (frantsesez plat).Ikus aspíl.

plaxént izond. Atsegina, begikoa (biarnesekoplasent-etik). Ikus ergéldu eta plazér.

pláza iz. 1- Plaza, 2- Frontoia (bigarren adierahau galduxea da), 3- Lekua edo. Caminok(2004b: 471) Gamarteko biga baten plazanaipatzen du, eta honelakoak normalak diraLuzaiden ere: Juáin núxu háren plázan ‘jo-anen naiz haren lekuan’ / pláza ín ad. (du)Lekua bete, (behar bezala) ordezkatu: «Xekarri dixie etxeat, bana hunek ez dixi arrasX-en plaza inen» (MA).

plazér iz. Atsegina (biarneseko pladze, plaser-en moduko forma batetik beharbada; hala-rik ere, gaztelaniako placer ere hor dago,jakina) / plazér emán, hártu, ín, izán,ukán ad. (du): Zé plazérra hártu ginínámain ikústjan!; plazér háundja dá holákojénde plaxéntaikin egóitja ‘Pozgarria daholako jende atseginarekin egotea’. Cf. gu-tunetako aipu hauek: «Beraz, anitz plazer inziaxun xure letrak eta hain fite», «beti egonnuxu nahiz xuri plazer bat eman» ‘beti egonnauxu xuri plazer bat eman nahian’ (AB),«pentsatzen dixit hendakore plazer zelaxure han ikustiaz», «plazer dixit untsa bai-tzizte eta lanian anitz ari» (MA).

pleátu ad. (du) Tolestu: Mihísja pleátu beháí-xju. Lhandek (1926: 877) plegatu dakar,eta ez da dudarik Luzaideko aldaera hortikatera dela. Plegatu, bestalde, biarnes-gas-koiko plegà-tik atera dateke.

pollíki, pollíki-pollíki adond. 1- Ongi: Frángopollíki íntzíxin lána, 2- Mantso: Zázte po-llíki-pollíki, errekóntrwik gabé / pollíkiñoadond. Polliki / pollíkixoño adond. Polli-kixeagoño.

pollikítu ad. (da) Polliki jarri, sendatu: Zjénoséba pollikítu zená? ‘Zuen osaba sendatual zen?’. Ikus hobekítu eta untsátu.

pollít izond. Polita. Hau da normalean erabil-tzen dena; nolanahi ere, MAren eskutitze-tan pare bat aldiz polita ageri da. Ez daki-

gu aldaera honek ez ote duen ñabardurazenbait: «Hoita hamar bat ardi jeizten dixieeta gasna polita iten dixiu», «jin duxu Xbere senarraikin, lehengo X, biziki xinple-ki eta polliki. Senarrare polita, gaztia, bai-gorriarra» / pollíxko izond. Franko pollita:Nexkáto hóri pollíxkwa úxu, ámain ítja íxi.

porrokátja izán ad. (da) Dakigunez bakarrikloáljak porrokátja izán sintagman ibiltzenda. Ikus loále.

porróska iz. 1- Purruska, 2- Ogi apurra. Usupluralean erabiltzen da. Ikus porróxka.

porroskátu ad. (da-du) Porroskak egin, xehe-tu, txikitu.

porróxka iz. 1- Purruska ttipia, 2- Ogi apurtxoa.Usu pluralean erabiltzen da. Ikus porróska.

pórru iz. Porrua / pórru landátzea jwán ad.(da) Antzarak ferratzera joan: Zázte pórrulandátzea, urdé ustélak! Ikus háil.

posíble izán ad. (da) (cf. espainoleko ser posi-ble eta frantseseko être possible): Eztá po-síble égun gúziz góizeko bostóntan jeikí-tzja. Ikus inposíble izán.

pósta iz. Postetxea (frantseseko poste-tik): «Ezduxu Fundazionian, Donianeko Hospizio-an duxu, garako bidian, Postako onduan»(MA).

póstre iz. Azkenburukoa (gaztelaniako postre-tik). Ikus desérta.

potréta iz. 1- Argazkia (frantseseko portrait-etik), 2- Modua, manera: Zé makúrra izándútén étxe hórtan séme gazténa potrétahórtan gáldwik.

potretagábe izond. Zabarra edo: Hóri maztékipotretagábja, etxéko lán gúzjak óno ítekotá béra trankíl-trankíla proménan!

potretagábeki adond. Zabarki, trakeski: Hó-rrek hargína déla erráiten dú bána lángúzjak arrúnt potretagábeki íten tú; zélazakérja jénde horjéna, bórda erórtzeaútzi djé potretagábeki!

pótt iz. Musua. Cf. B. Etxepareren potaren gal-datzia ‘musu eskatzea’ (1989 [1545]: 168).Eskutitzetan beti pot izkiriaturik kausitzendugu, baina ez dakigu zer neurritan den kon-tu grafikoa / pótt emán ad. (du) Musu eman.

pottakúrri iz. Ezteietan egiten zen jolas mo-dukoa; ondokoari pott eman behar zitzaionmatelean, eta honek ondokoari, segituz.Ikus Satrustegi (1969b: 78).

160

LUZAIDEKO EUSKARAREN HIZTEGIA

Page 170: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

pottóka iz. Zaldi txikia.potxótxa iz. Alua, motza. Ikus álu.pozále iz. Suila.pozalétra iz. Suiltada: Kárrak pozalétrat húr.pozóin iz. Pozoia.pozointsu. Satrustegik jasotzen du (1963-64:

276); guk ezin izan dugu aurkitu.predikári iz. Sermolaria, predikatzailea.predíku iz. Sermoia.prému iz. Etxea gelditu behar duen semea,

normalean zaharrena. Ikus andraái.préntsa iz. Prentsatzeko mekanika. F. Cami-

nok darabil (Euskaltzaindia, 1999: 110).preónak ojwín ad. (du) Ezkondu aurreko pre-

gonak egin. Cf gutunetako adibide hau(AB): «Errain daixut Buruxurineko Roza-ritoin preonak igandian oiuin zitxin; espo-satugo ixi duaike».

Preóttwa iz. Azoletako Preottwáinja-ko nagu-sia eskuarki, baina bertan sortu edo biziden beste norbait ere izan daiteke / preo-ttuar iz. eta izond. Preottwáinja etxekoa.Cf. MAren hau: «… nik ez dixit ikusi ope-ratia bainintzan, bana Preottuarra, Felixiduri bat omen duxu (…)».

prepario iz. Prestaketa, preparua. MAk dara-bil: «Gehezi sasoinian izan tuxu 4 senar-emaztiak; egun batez etxian presentatu zi-txun nik deuse jakin gabe; prepariohaundiak ikusten nitxin, bere sukalde gar-bitzen». Salaberri Ibarrolakoak ere biltzendu (1856: 146). Cf., forma dela eta, Ipa-rraldeko hizkeretako –eta ondorioz litera-turako– gobernu / gobernio, kalipu / kali-pio, mendeku / mendekio pareak.

presént iz. Oparia (frantseseko présent-etik) /presént ín ad. (du) oparitu, oparia egin:Améiketako osébak presént intzán urrézkoerlói bát, hántik jíntzélaik / presénta ukánad. (du) Oparia hartu, jaso: «Zieke ikustendixit Eguerri besta hunak pasatu tuziela,hoinbeste present ukanik, hori untsa markahuna baita jendia kontent dela ziekin»(MA).

presentátu ad. 1- (da) Agertu: Étxjan presen-tátu zitzázkjan báte abisátu gábe, 2- (du)Aurkeztu: Éne kúsjak presentátu zán béremaztegája.

préso 1- iz. Gatibua, 2- adond. Atxilo / présoatxíki, eréman, hártu, sártu… ad. (du).

presondéi iz. Kartzela.prést adond. Gertu: Présnúk jwáiteko. MAk,

zenbait aldiz, baina ez beti, prets du, bots‘bost’ eta amots ‘hamabost’ bezala.

prestátu ad. (da–du) Apailatu, atondu, presta-tu: Afárja prestátu dját izígarri húna; Ka-rríkat jwáiteko prestátu zén.

prestatzále iz. eta izond. Prestatzailea, presta-tzen duena.

prézio iz. Salneurria (gaztelaniako precio-tik).príma iz. Saria (cf. frantseseko prime eta gaz-

telaniazko prima). primadéra iz. Udaberria (biarnes-gaskoiko

primabère, primebere-tik segur aski,baina ezin da gaztelaniako primaveraahantzi).

prísa iz. Lehia, presa (gaztelaniako prisa-tik,irudiz).

prísaka adond. Presaka. Ikus lastérka eta ta-rrápataka / prísaka ibíli, jín, jwán ad.(da) Presaka ibili, etorri, joan: Prísakagjailtzatxú éta ezgítxu gélditzen ál.

prisátu, prisátja izán ad. (da-du) Lehiatu,presaka ibili (cf. frantseseko être pressé):Enúxu hémen egóiten ál, prisátja núxu. Cf.«…eta bestiaz ez gitxi prisatzen, intresapahatu eta» (Satrustegi, 1981: 345).

profitátu ad. (da-du) Baliatu (zerbait edo zer-baitez) (frantseseko profiter-etik seguraski): Profitátu beháixju náusjai sós géjoingaldíteko; Majáundik piája profitátu zínalábain kústeko; nítaz profitátu túk bérenbízi gúzjan. Ikus baljátu.

proména iz. Paseoa / proména ín ad. (du) Pa-seatu / proménan ibíli ad. (da) Paseotanibili: Nún ailá, proménan?

promenátu ad. (da) Paseatu (frantseseko (se)promener-etik): Jwán dén egúnjan promé-natu ginén xarmánki.

propína iz . Eskupekoa (espainolekopropina-tik).

prótxwik ez izán ad. (da) Deus egitekorik ezizan: Eztá prótxwik xanfarín horrékin!Ikus itékoik ez izán.

prozesjóne iz. Prozesioa (gaztelaniako pro-cesión-etik edo frantseseko procession-etik). Ikus béila eta peregrinazjóne:Frantzésen prozesjíonja zúxun átzo.MAk prosazione darabil eta ABk prosa-zione, prozesione.

161

HIZTEGIA

Page 171: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

prwéba iz. Proba / prwéba ín, prwébat ín ad.(du) Proba (bat) egin: Prwébat ín beaíxju,éa úntsa funtzjónatzen dín.

puda iz. Luzaideko arotzak darabil (Satrustegi,1969: 188): «Puda alzairatu». Arruazukoeuskaltzainaren arabera ‘hezurdun haragiamozteko sukaldean ibiltzen den tresna’ da.

Púdes iz. Ondarrolan den Pudesénja etxekonagusia, edo bertako beste norbait.

púllo 1- iz. Astokoa, 2- izond. Pertsona astoa:Zé púllwa dén hóri! Ikus astopúllo.

pulmonía iz. Alborengoa (gaztelaniako pul-monía-tik).

púlo iz. Meta txikia: Ungarritéitik atéatzen zú-xun ungárrja ta péntzetan úzten zúxun pú-lotan, géro barreátzeko.

púndu iz. 1- Puntua, 2- Ziria: Zé púndja sártudakón álu zikín hórri! Izórra bédi, 3- Pun-tuan, xuxen: Bják púndu-púndjan díra; hirwónak púndjan zjén. Denborazko per-pausak egiteko ere erabiltzen da, –t(z)ekopúndjan itzulian, batuko ‘–t(z)eko pun-tuan, -t(z)eko zorian’ adierarekin: Béhjagáineko patár hártan erróizteko púndjanzúxun ‘behia goiko patar hartan amiltzekozorian zegoen’, Jwanés híltzeko púndjandúxu ‘Joanes hiltzeko zorian dago’.

puniméndu iz. Zigorra. Cf. MAren hau: «Zai-nak diela orai erran dakola medikiak, lanikbate-bate ez dezan in; ez diakoxu seur pu-nimendu txarra eman».

punítu ad. (du) Zigortu (frantseseko punir-etik): Mutíkwa punítu íxje, gáixtwa baitá.

púnpaka adond. Boteka, itzulipurdika: Izíga-rriko mozkórra bíldu zín éta errékanojwántzén púnpaka. / púnpaka hási, ibíli,jwán ad. (da).

punpúla iz. Bolanten bonetatik zintzilik dau-den boletako bakoitza.

púnta iz. 1- Punta, muturra: Arbólatén púntanikúsi níxin papogórria kántuz ári; «mun-diain azken puntara juanike langilia denaklana atzemain» (MA) / 2- Min sarkorra, oi-naze bizia: «…eta goizian hoztu baitzen, sa-hetsian punta bat jauzik, egun pareat egonomen duxu ohian».

punttalakúlo izond. Kakáxja bezala zela erranziguten, baina OEH-n punttalakurlo ‘meti-culoso’, ‘puntilloso’ definitzen da. Cf. Mi-xel Oronoz (2001: 100): «Aurrez aurre nuen

espainol ordezkaritzan Racla deitu aholku-laria, arrunt puntalakurloa, formalista, bihu-rria eta jukutrilaria». Duny-Pétrék (1996:85) dio puntt ala kulo jokoaren izena fran-tseseko la pointe ou le cul-etik heldu dela,baina kurloa ‘iskilinba burua’ da, eta, beraz,etimologia hori airean gelditzen da. Ikus,OEH-ko punta ala kurlo, «punta» sarreran.

pupéta iz. Panpina (cf. frantseseko poupée).pur izond. Garbia, petoa: Eskwáldun púr-pú-

rrak tirá hórjek.púrdi iz. Ipurdia. Ikus úzki sarrera. Etxaidek

(1989: 152) ipúrdia bildu zuen / púrdizgóiti izán, egón ad. (da) Hankaz goraegon: Xúre ganbára hóri arrún púrdiz gói-ti úxu, zártzaxú otói ódrjan / púrdja lástozizán ad. (du) (esam.) Beldurrez egon, bel-durrez kaka eginik egon: Sú emán duténhórjek púrdja lástoz dikíxite. E. Larrerenipurdia lastoz ibili darabil (2000: 158):«Gero beharko zen aita superioraren bule-goan pasatu, eta han ukanen ginuen epaileospetsu horien notatxoa, buruzagiarenaholku zonbaitekin. Gertatuko zen, aldi ba-tzuez, ipurdia lastoz ibiliko zela bat lehenaldi heietan, mututua geldituz, gehiago hitzbat ezin ateraz».

púrdi zikín 1- iz. Bateko urrearen jokoa. Átzoaizán gíntxun púrdi zikínjan atsálde gúzja,2- izond. Ipurdi zikina duena.

púrdimazél iz. Ipurmamia.pùrdimilikatzále iz. eta izond. Ipurdigarbi-

tzailea, ipurloxintxeroa: Pùrdimilikatzáleustél zikína, lán hóri enétako zján!

purdjáundi izond. Iraintzeko ibiltzen den hitzarina; usaian ipurdia gizen antza duenarierraten zaio: Kén hádi bidétik purdjáundja,ezpainíz pásten ál besténaz!

purifikátu izond. Sakreen indartzailea da: Zárpurifikátja úxu hóri ‘gaizto baino gaiztoa-goa da hori’.

púro iz. Erretzeko zigarro handia (gaztelania-ko puro-tik).

púrra-ttítta interj. Oiloei etortzeko erratenzaiena.

purtzílo iz. Ipurtzuloa. Sakretako ere ibiltzenda: Urdé purtzílo zikína hí!

púsaka adond. Bultzaka / púsaka aizán,hási, ibíli ad. (da) Bultzaka ari izan, hasi,ibili.

162

LUZAIDEKO EUSKARAREN HIZTEGIA

Page 172: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

pusátu ad. (du) Bultzatu, bulkatu (frantsesekopousser-etik, antza). Zakúrrerré értentzé«púsa, púsa!», árdjen gjéletik pusátzeko‘zakurrei ere erraten zaie «pusa, pusa», ar-diak gibeletik bultzatzeko’.

púska iz. 1- Zatia, 2- Osagaia: «Santiagotanuntsa ohoitu nuxu xutaz; bortz etxetako intixit aurten roskillak, puskak berek ema-nik, bana kontent nuxu untsa atera bai-tzien», 3- Maletak eta, gaztelaniaz bultoerraten dena; cf. MAren hau: «Eta orai bes-te etxia hustiaikin izigarri baita zer din pus-ka eta mueble», 4- Gauza: «Egon dailelahor, untsa baita. 1.500 irazten dixi ilaitianeta anitz puska emaiten diakoxute» (MA).Ikus púxka, puxkíla eta puxkáño / pús-kan adlag. Anitzez (alderaketako mailaka-tzailea): Orái dután ótwa lehéngwa bánopúskan hóbja úk.

puskátu ad. (da-du) Hautsi, puskatu: Azíta lú-rreat eróri zitzákon éta puskátu zén.

púta izond. eta interj.: Púta zé áno húna!; pútazikína zé káska hártután búrjan! Izenon-doa gizonekin eta emaztekiekin ibiltzenda: Púta zárra!, púta zár zikína!, púta zikí-na!, urdé putá!, urdé putá zár zikína, urdéputá zikína! Ikus Kamino & Salaberri &Zubiri (2004: 327).

putár iz. Uztarra, zaldi jendearen ostikoa:Ellánde soberáxko hurbíldu zitzakón etxé-ko mándwai tá húnek alimáleko putárraemántzakón púrdian. Cf. Aintziburu etaEtxarrenen pasarte hau (2002: 65): «Bainahorra non bi urtez gelditu ziren lanetik1866an, berriz hasteko 1868an. Ez luzara-ko, oraino bi aldiz errea izan baitzen, lehe-nik 1869an, gero 1871n. Azken putarrakeman zituen (Orbaizetako Olak) 1873an».

putárka aizán, hási, ibíli ad. (da) Uztarka ariizan, hasi, ibili.

putarkari izond. Uztar emailea, ostikolaria.Manezaundik Mando putarkaria izenekoartikulua du (1990: 54): «Yaun anderiak.Orai atheratuko dugu mando putarkari etaizikor bat, eta norbaitek ardiesten balinba-du haren gainean egoitea ehun liberaz sa-ristatua izanen da».

putéro izond. Putanera, putaneroa, putetanibiltzea gustatzen zaiona: Putéro zikína,nóiz zentzátu beháuk?

Putíko iz. Azoletako Putikóinja etxeko nagu-sia, edo bertako norbait; Putikósa iz. Puti-kóinja-ko etxekoandrea.

Putíla, Puttíla iz. Karrikan den Putiláinja edoPuttiláinja-ko nagusia, edo etxe berekobeste norbait; Putilésa, Puttilésa iz. Puti-láinja, Puttiláinja-ko etxekoandrea.

puttárgi iz. Ipurtargia.pútz iz. Putza (ipurdiarekin egiten dena). Ikus

úfa / putza ín ad. (du): Pútz háundi bátíntzíxin éta ganbára gúzja urríndu zíxin /pútzik salátu éz (esam.): Urdía! Eztík hóla-ko pútzik salátu! Gaztelaniaz: ‘¡Cabrón!¡Qué calladico se lo tenía!’ Cf. Etxarren-Lohigorriren hau (1993: 100): «Joandenarats batez, nik uste alimaleko izialdura,orroitzekoa, bildu duten zubi ondoan… Ezdute, ez, hemen holako putzik salatu, bainannik jakin haatik Katixaren ganik». IzetakBaztanen (1996: 209) «eztik olako putziksaltzen» dakar, baina ez du adiera argitzen;hiru urte beranduagoko lanean, berriz(1999: 225), «ez dik holako putzik saltzen»(sic) bildu eta honela azaltzen du: «Pertsonabatek gauza onak bakarrik agertzen tu, bañogaizki egiten badu, hori ez du agertzen». Pa-tziku Perurenak (Egunkaria, 1999-2-12)hauek biltzen ditu: «Loteria tokatu zila Ma-tteori? Urde alua, etzeak niri holoko putzhaundik esan!», «estadun dola Mikela!? Ez-kontzen zelakoa bai, biño, etzeonan holakoputz haundik esan gure amari». Honela bu-katzen du Goizuetako idazleak: «Esamoldeeder horietan ere, putz haundia, nolazpaitisilean pasatako kontua duzu».

Pútzi iz. Karrikako Putzínja etxeko nagusia,edo bertako beste norbait.

pútzu iz. 1- Putzua: Ník eztút béine pútzwikzáutu Luzáiden, jéndjak túrritá jwáiten-tzjén, 2- Istila: Izígarriko éurjak íntzítinátzo ta orái bíde gúzjak pútzuz béteik díra.Ikus istíl.

puxíño iz. Pittin bat, pixkatxo bat; puxíñwat‘puxiño bat’. Bestela mikóño (mikóñwat)erran daiteke.

púxka iz. Puska ttipia / puxkáño iz. Puxka tti-pia / puxkát 1- iz. Pixka bat: Denbóra pux-kát húntan eníz méndja ukán / puxkíla iz.Puxka ttipia. Bestela kútsu erran daiteke;ikus sarrera hau eta púska.

163

HIZTEGIA

Page 173: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

rebísta iz. Aldizkaria (gaztelaniazko revista-tik).resultádo iz. Emaitza (gaztelaniazko resulta-

do-tik).ré[x]imen iz. Erregimena / re[x]ímena ín ad.

(du): «Ez dila regimena untsa in erran da-kotela; gaixua, hunek apetitu haundia, etaregimen haundia in behar. Untsa sofritzendixi ba» (MA).

-ro atziz. Behin bakarrik aurkitu dugu, goxároaditzondoan.

rogazjóne iz. Euriaren galdegiteko egiten zi-ren otoitzak (frantseseko rogations-etik):«Errain daixut ermitare biziki ederki arran-jatu utela; rogazionetan han eman zixienmeza. Lengo elizako ezkila ttipiare han za-rrixie, biziki untsa» (AB).

roskílla iz. erroskila, pasta biribila (gaztelania-ko rosquilla-tik).

164

R

Page 174: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

sabái iz. Belartegia, baina bordetan bakarrik:Jwán sabáirat éta kárrak besátrat belár.Ikus ganér. Cf. MAren hau: «Izigarrikodenbora xarmanta dixiu, soruak in tixiu ix-tanpatez, anitz eta hunak. Kontent tuxugure gizonak; seur sabaiak untsa beteikgelditu tuxu aurten».

sagár iz. 1- Sagarra, 2- Sagarrondoa / sagáreztíka iz. Ikus eztíka.

sagarde iz. Zurezko edo burdinazko sardea,antzarraztelua. Bigarrenari, burdinazkoari,burdin sagarde ere erraten zion Luzaide-ko arotzak, sagarde ez ezik (Satrustegi,1969: 155): «Sagarde bat lotiuric» (sic),«burdin sagarde bat beguiberritu», «burdinsagarde bat arriñaturic».

sagarráno iz. Sagardoa.sagárrerrói iz. Sagarroia.sagarróndo iz. Sagar zuhaitza. Ikus sagár.ságu iz. Sagua.saháts iz. Sahatsa.sahéska adond. Alde batera: Kadéran járrik

zólaik sahéska eróri zúxun; saéska erórizúxun tá izigárriko mína hárture bá.

sahéts iz. Saihetsa. Cf. MAren hau: «X-re atzooperatia, tumor bat bazila, kasik medikiekez in nahi eta berak berriz absulutoki nahi.Tripa sahets batian omen zixin».

sahets burdin iz. Luzaideko arotzaren kontuliburuan azaltzen da: «Bi saesa burdin 2»(Satrustegi, 1969: 235). Arruazukoak ‘hie-rro lateral’ adiera ematen dio.

sáil iz. Saila: Artojórran ártzen ginélaik bakó-txak sáil bát hártzen zíxin, alórrain puskát.

sáindu 1- izond. eta iz. Santua, 2- iz. Onomas-tika eguna. Etxaidek (1989: 208) sáindwadakar, baina bistan da ebakera hori ez delaLuzaidekoa. Cf. gutunetako pasarte hau:

«Milaka goraintziak Dn Jose Mariri, harenfamiliari eta xuri, ahatzi gabe, behant ba-dare, felizitazioniak xure sainduko» (MA), 3- izond. eta iz. Sobera elizazalea (gaitzes-garria da): Sáindu háundja bá, bána gérogiéletik zerrikérja edérrak íten tú.

sáinduki adond. Santuki.saindutasún iz. Santutasuna.saindútu ad. (da-du) Santutu, santu bihurtu.sáka-sáka aizán ad. (da) Jo eta ke ari izan.

Bereziki jaterakoan ibiltzen da: Hémen ainúxu, sáka-sáka játen. Cf. biarnes-gas-koiz chacà, sacà ‘mâcher’ (‘ahoan xehe-tu, txikitu’).

sakadera iz. Arotzak darabil (Satrustegi,1969: 170, 206): «Sacadera bat ausiric arri-ñaturic», «sacadera bat berria». Arruazukoeuskaltzainak ‘zuloetarik lurra ateratzekokoilara’ dela dio (283).

sakátu ad. (du) 1- Maltzurkeriaz sartu edo:Zé zírja sakátu dakón!; gezúrra sakátuzjákoxon ámai. Biarnes-gaskoiz chacà,sacà ‘ahoan xehetu’ ez ezik ‘chiquer’ erebada, hots, ziria sartu, 2- Lehen joa emanpilotari: Xálak izígarri úntsa sakátzen díxiezkérraikilàn.

sáke iz. Pilota jokoan, lehen joaldia. Ikus gáixto.sakéla iz. Poltsikoa.sáki iz. Ebakia: Ganítaikín in dú alimáleko sá-

kja béswan, ezpáitakit zé gertátuko dén.Ikus aitxintxáki eta gjeltxáki.

sakraméndu iz. Sakramentua: «Beti goguanatxikitzen ditut eta atxikiko zure kontseiluhunak eta etzitut sekula ahazten ene komi-nione onduan iten dutan sakramendu sain-duaren bisitan» (MA).

sákre iz. Biraoa (frantseseko sacre-tik, irudiz).Ikus hizkúntzazár eta juraméntu.

165

S

Page 175: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

sála iz. Jateko, egoteko, gauzen atxikitzekogela.

salátu ad. (du) Salatu: Gúre hérrjan gértatuizán dúxu norbáitek béste norbáit salátudíla kontrabándan ái zélakotz. Ikus pútziksalátu éz esamoldea. Cf. MAren hau: «Ar-dura batzuk edo bestek batixie xure berriaketa badakixu eziuzteula ahazten, elgarre-tazkioz fite salatzen tula».

salatzaile. Satrustegik (1963-64: 277) jasotzendu; guk ezin izan dugu bildu. Zernahi gi-saz, irudi du salatzale izan behar lukeela,Luzaideko hizkeraren nolakoa ikusirik.

salbája iz. eta izond. Basa (irudi duenez biar-nes-gaskoiko saubàdge-ren etorki berekoada, albokoa bokaldu gabe zuen salbatge-ren moduko batetik-edo aterea).

Salbatóre, Salbatóre egún iz. Satrustegik dioe-nez erdarazko ‘(día de) la Ascensión’ da.Arotzak ere badarabil (Satrustegi, 1969:170): «Bernateneco condia salbatorez ei-nic», «salbatoreco condiac einic». Luzaide-ko gutunetan ere agertzen da: «Salbatoreegunian izan ninduxun Bernatenian Juani-tain ikusten; heke biak gripaikin egonaktuxu. Holaxet juaiten nuxu noizian behin»(MA).

salbátu ad. (du) Salbatu (gaztelaniako salvar-etik segur aski).

salbatzále iz. eta izond. Salbatzailea.salbu izan ad. (da) Onik egon, salbu egon.

ABren letra batean ageri da: «Gripa hu-nek frango atakatu gitxi; X-e egon duxuzonbait egun ofian. Y-ek pasatu ixi arin-txoño; Z onokuan salbu duxu, marrantapuskatzu pasatu tixi bana geldituik etxuegon». Ikus sálu.

sálda iz. Salda: Lusár sálda háu etxú báte húnaátea; sáldatén prestátzen ái xjélaik emái-tentzazkón gáuza hórjek, konparazjóne ti-púla, baatxúrja, pórrja… Hórjek txú ber-dagáiljak.

sáldu ad. (du) Saldu.sáltsa iz. Saltsa.saltséro izond. Egoerak nahasten dituen per-

tsona: Igórraxu saltséro háundi hóri zakú-rrain púrdira!

sálu. Salbu, izan ezik: Jwan dén Egwérritanhaurríde gúzjak bíldu ginén Kattín sálu.Ikus salbu izan.

salutátu ad. (du) Agurtu (irudi luke zuzenkilatineko salutare-tik hartu dela, apika elizabidez): Zérri zikín hórrek orái karríkankústen nílaik eníxi salutátzen.

saltzále iz. eta zond. Saltzailea.samín izond. Mikatza, ondu gabeko fruitaren

zaporea. Ikus kiáts.samúr adond. Haserre. Ikus drénde / samúr

egón, samúr izán ad. (da) (norbaitekinedo norbaitendako) Haserre egon: Samúrnúxu ‘haserre nago’; cf. MAren hauek:«Erran diakoxut ezetz, samur ez nizala, niez nizala nehokin samur egoiten», «puxkatsamur egona nuxu gure Jinkuaindakore,hainbeste galdeiten bainakon ez nindezanoperatzea ereman».

samúrgo iz. Haserrea.samúrtu ad. (da) Haserretu: Sósa galdíntzjá-

xun bérrize, éta ezpainakón emán samúrtuzúxun izígarri.

San Bladi, San Blas. Satrustegik (1969b: 39)San Blas eta Jaun San Bladi biltzen ditu. Lanberean Jose Maria de Luzaide izenekoarenJaun Sen Bladi ere jasotzen du arruazuarrak.

sanja iz. Aldaketa. MAren letra batean kausi-tu dugu: «Milaka goraintziak D. Jose Ma-rii eta haren familiari; guk berrize apezasanja dixiu».

sanjáka adond. Aldatuz. Cf. ABren hau: «Urteguziez sanjaka eta gazte ergel batzu jitentuxu, irakoitz atsalde guziez lasterka berenetxetat juanez eta astelenetan noiz jitendira? Untsa heldu zelaik».

sanjakór izond. Aldakorra. Ikus kanbjakóreta sanjant, sañant.

sanjant, sañant izond. Aldakorra (frantsese-ko changeant-etik). ABk darabil: «Oraipuskat sanjanta diailaxu denbora eta fran-go fresko; orai hasi gitxu lur lanetan».Ikus kanbjakór.

sanjatu, sañátu ad. (da-du) Aldatu (frantsese-ko changer-etik): Telebisjónja andeátu záutá behárko dú sañátu. Luzaideko gutune-tan sanjatu agertzen da usu. Ikus aldátueta kanbjátu.

sanmigél iz. Gaztaina mota bat; ikus xerto-béltz eta xertogórri.

sáno izond. Osasuntsua. Ikus séndo.Santjágo egún iz. Santiago eguna, uztailaren

25a: «Biziki eleganki zarriak tixi, beztituik

166

LUZAIDEKO EUSKARAREN HIZTEGIA

Page 176: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

arropa zuri ederrekin; Santiago egunian es-trenatiak tixie. Frantzes hokin gaitzeko ba-tasun haundia ixie». Santjágotan ere erra-ten da, data edo garaia adierazi nahidenean. Luzaideko arotzak (Satrustegi,1969: 172, 191) santiago ibiltzen zuen:«Diuria santiagotaco arrap(an)daco ema-nic» ‘dirua Santiagoetarako arroparakoemanik’, «uztailian santiago astiaiquin ba-ratia borz aste». Ikus Jandenaki.

sápa iz. Sargoria.sarátu ad. (du) Baratzan belar gaiztoak kendu,

erein baino lehen. Cf. jorrátu.sáre iz. Sarea.sárgi iz. Sartzea, sarrera.sari iz. Saria, ordainketa. Luzaideko arotzak

darabil (Satrustegi, 1969: 250): «Bien sariaerrezibitia 12» . ikus mezasári.

sarisa iz. Satrustegik (1969b: 96) jasotzen dueta ‘bastidor de una ventana’ adiera ematendio. Ikus mítra sasísa.

sarista iz. Luzaideko gutunetan kausitu dugu,aldi bakar batez; ‘saria’-edo erran nahiduela dirudi: «San Jose egunian ze lanakibili txun, hainbeste haurren xokolatenxerbitxatzen; untsa mexitia uxu saristahun bat» (AB). Irudi luke Manezaundikdarabilen saristatu aditzetik atera dela,zatiketa faltsu baten ondorioz. Ikus pu-tarkari.

sarkor izond. 1- Barreneraino sartzen dena.Zentzu honetan Manezaundik (1990: 99)ibiltzen du lau aldiz: «Erraiten ohi duteidazti pollitenak eta sarkorrenak direlabihotzetik atheratzen zaizkigunak; ezadimendutik eta burutik zentzuz etazuhurki agerrarazten ditugunak», 2- Go-gorra. MAren gutun batean kausitu dugu:«X-k erran ziaxun erran zazkola zenbaithitz sarkorrak (sic)».

sarrátea iz. Sar-atera / sarráte át ín ad. (du)Sartu-atera bat egin: In díxju ahíde horjénétxean sarráte át.

sárri adond. 1- Gero, 2- Fitexko / sarríxoñoadond. Geroxeago: «Halaike sarrixoñoeman behar diexu ardier zaldare puxkat,axuriak ederro in ditzaten» (MA) /sarrjártjo Gero arte.

sártu ad. 1- (da) Barrura joan, barrura igaro,2- (du) Barrura jonarazi, barrura igaroarazi.

sáski iz. Zarea baino handiagoko ontzia. IkusSatrustegik biltzen duen istorioa (1969b:83). Arotzak ere badakar (Satrustegi, 1969:197): «Ungarr[i]a sasquiac 48 soro epaiten2». Ikus záre.

saskítra iz. Saskikada: Alórrjan bíldu íxju sas-kítrat árto.

sasóin iz. 1- Urtaroa: Primadéra Luzáiden sa-sóin góxwa úxu, eztíxi ez hótzik ez béroikíten, 2- Eguraldia: «Egun denbora xarrauxu; goiti elurra ari zixin goiziango[ho]tik, bana atsaldeko arindu ixi. Sasoi-na orai in dixi ederra frangore; ze urritaxarmanta» (AB), 3- Uztaldia edo: «Udanjuan behar omen dixi Frantziat sasoinainitea, han geio iraziko omen dixi, iten ahalduna inen dixiu» (AB), 4- Garaia, denbora:«Gehezi sasoinian izan tuxu lau senaremaztiak; egun batez etxian presentatu zi-txun nik deuse jakin gabe», «…bana artoereiteko sasoina baitzen jin zuxun X-inetxeat» (MA). Ikus trénpe.

sasóinekwa izán ad. (da) Sasoian egon, sasoi-koa izan: Záutu nílaik óno gizón sasóine-kwa zúxun húra. Ikus trénpe.

sásu iz. Sasia, sasidia. Irudi du analisi oker ba-ten fruitu datekeela aldaera hau, hots, sasi+ a → sásja → sásu, buru + a → búrjaereduaren arabera (cf. bizkaierazko loraeta Luzaideko bereko múku, hemen azal-pena bestelakoa ere izan daitekeen arren).

sasutéi iz. Sasidia.sasútu ad. (da) Sasiz bete: Ihárako péntzja útzi

giníxin belárrítetik tá orái arrúnt sasútuúxu.

satár iz. Ardien gaitz baten izena da hau (‘car-bunco’?): Árdi hórrek badú satárra / satarzuri. MAk darabil; ez dakigu xeheki ‘sata-rra’-ren erabateko kidea den edo antzekobeste eritasunen bat adierazten duen:«Bospasei ardi ixtanpatez hil zitxun, bateeri ezautu gabe. Lehen Frantzian zelaik be-zala orai hunat jin duxu (vasquilla), errai-ten diakoxute eskuaraz satar zuria».

satisfazjóne iz. Gogobetea, gogobetetasuna(gaztelaniako satisfacción-etik edo fran-tsesek satisfaction-etik). Luzaideko eskuti-tzetan satifazione ere agertzen da.

satisfós adond. Gaztelaniako ‘satisfecho’ da.Eskutitzetan behin bakarrik ageri da hitz

167

HIZTEGIA

Page 177: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

hau, tarteko -s- hori gabe gainera: «Etxiiduri hain satifos dela; erran diakoxut “ja-rriko hiz, ba”, hori bakarrik usatia baita»(AB).

satór iz. Satorra.satór púlo iz. Sator lurra.satorrárte iz. Satorrak harrapatzeko artea.

Arotzak ere badarabil (Satrustegi, 1969:231): «Bi burdina sator arte baten».

sáuka iz. Intsusa. Cf. Saukádi, Saukatéka tokiizenak.

sauka lili. Satrustegik dio (1969b: 59) senda-belartzat ibiltzen dela.

Saukádi iz. Bakarrik toponimotzat kausitzendugu egun, baina bistan da ez biziki aspal-dian izen arrunta, egunerokoa zela.

seatu ad. Arotzak darabil, behin baino gehia-gotan (Satrustegi, 1969). Arruazukoak dioxeatu izan daitekeela (egungo xehátu ale-gia), baina egurra delarik segatu ‘zerratu’ere uler litekeela.

sedén iz. Hotza, freskua (gaztelaniako baroja,baroji-ren parekoa da): Ze sedéna sartzenden bórta hórtaik!

seetárjo iz. Idazkaria (espainoleko secretario-tik, irudi duenez).

séga iz. Zerra. Beste toki batzuetako sega he-men táilu erraten da.

ségazáhi iz. Zerrautsa. Izetak Baztanen (1996:195) zerrazagi bildu zuen.

ségi 1- post. (datiboa eskatzen du) Ondo-ondo-an: Étxjai ségi baúxu bórdat. Ikus datxíko-la, 2- ad. (du) segítu aditzaren aginterakoforma.

segída 1- iz. Martxa, erritmoa: «Xuk ixkia xeu-re segidan, gustatzen baitzait anitz xure le-train leitzia» (AB), «horre hemengo segidabera duziela, gaztanbera jastatzen duzie-la», «ari nuxu lanian, neure segidan» (MA)/ segídan adond. Jarraian: Béstetan,atsáldjan izáiten txú pilóta partídak éta se-gídan sóinja herríko plázan.

segítu ad. 1- (du): Benátek úntsa segítzen díxi,2- (da): Zakúrra segítu zjákoxo etxéano‘zakurra jarraiki zaio etxeraino’. Cf.:«Errain daxu era jendia segitu den» (AB).

séhi iz. Morroia edo neskamea.séi zenb. Sei; séira ‘seina’, sejeún ‘seiehun’.séjortxéko izlag. Lau urteko ardia. Lau urte

baino gehiago baditu zerrátu erraten zaio.

séko (hílik) geldítu ad. (da): Ótwaikin zoá-laik bapátjan arbólat eróri tá séko hílikgeldítu zén; hargína teilátjan lánjan áizélaik gáinetik béiti eróri tá hán bérjanséko geldítu zén.

sékula (éz), sékulan (éz) adond. Inoiz (ez): Sé-kula(n) izán xírea Parísen?; etzizté sékulakóntent; sékulan étxeat jíten báda erránbehár dazkót zénbait gáuza (cf. béine éz,egúndaino éz ‘inoiz ez’). Alderaketan ereerabiltzen da: Orái sékula báno hobéki dáaitátxi.

séllo iz. Zigilua (espainoleko sello-tik).semátxi iz. Seme besoetakoa: «Fiersko zira,

ba, aitatxiturik! Eta bietan ohono, sematxiabaizinin!», «ikusten nixin arrotz bat dolu-dunetan, eta jes!, enixin ezagutzen. Gerooroitu ninduxun senarra zenak bazila se-matxi bat Frantzian. Eta ura zuxun!» (Sa-trustegi, 1961: 225 eta 1969b: 69). Ikusalabátxi.

séme iz. Semea: Étxe hórtako séme gejéna híldúxu / seméño iz. Semetxoa.

senár iz. Senarra. Adiera honekin ez da gizónerabiltzen. Ikus gizongái.

senargai. Luzaideko gutunetan agertzen da;ikus gizongái.

senármáztjak iz. Senar-emazteak. MAk se-nar-emaztiak darabil.

sendátu ad. (da-du) Sendatu, osatu. sendatzále iz. eta izond. Sendatzen duen per-

tsona.séndi, sendítu ad. (da-du) Nabaritu, sumatu:

Etxít hótzik séndi = etxít hótzik sendítzen;bíhar eztúxu béroik sendítuko. Ikus haute-mán, hautéman. Cf. Lizarragaren pasarte-ño hau (2004: 540): «Ortara goazen orai.Eztut bada nik senti an probetxu ta gustoandirik, diozu (…). Ariman bada ez sentimejoria ta gustorik? (…) baña an sentibada loi-urrin, bekatu-urrin, infernu-urrin,nola senti erregalo gonen ona?». Sendituizenondoa ere izan daiteke; ikus sendikór.

sendi inazi, sendi inahazi ad. (du) Nabariarazi.Luzaideko gutunetan agertzen dira: «Untsagitxu denak; ni ere orai idurixi hasi nizalahobekitzen, bana erreposki. Juaiten nuxumezat, Sanpedrotan izan nuxu eta aitzinekoigandian. Orai araiz segituko ixit. Bizikisendi inazi diaxu [eritasunak]» (AB), «bana

168

LUZAIDEKO EUSKARAREN HIZTEGIA

Page 178: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

eztulik ez dixi izan, bana flako gelditu, etaapetituik batez, sendi inahazi diakoxu»(MA).

sendikór izond. Sentibera. MAk behin sendi-tia (izan) darabil, adiera honekin.

séndo 1- adond. Sendaturik: Lótuko dáuxutmína ta bihárko séndo ‘artatuko dizut minaeta biharko sendaturik’, 2- izond. Osasun-tsua (baina sáno gehiago ibiltzen da adierahonetan): Gizón séndwa úxu hóri.

sentoria iz. Belar baten izena, gorrina edo el-gorriaren kontra ibiltzen dena, Satrustegi(1969b: 59).

separazjóne iz. Bereizketa (gaztelaniako sepa-ración-etik edo frantseseko séparation-etik).

sérjo izán ad. (da) Egoera serioa izan: Gérlafinítzjan etzén játekoik báte tá órdjan sé-rjo zén.

serjós izond. Serioa (biarnes-gaskoikoserioùs-etik edo honen aldaera zenbaiteta-rik).

serjostasún iz. Seriotasuna.serjóstu ad. (da) Seriotu, serio jarri, serio

bihurtu.seróra iz. Moja. Seróreta jwán ‘mojetara

joan’, seróretan ibíli ‘mojetan ibili’. Sa-trustegik (1969b: 43) ‘elizako lanen ardu-raduna’ dela dio («la encargada de las aten-ciones de la iglesia», hitzez hitz).

séur 1- izond. Segurua (biarnes-gaskoikosegù-ren aurreko forma batetik, segur-etik;femeninoa segure da hizkuntza honetan):Denbóra séurra úxu egún, eztíxi kanbjátubehár; 2- adond. Seguru / séur izán ad.(da) Seguru egon: Séunúxu hóri hóla déla.Cf. ABren esalditxo hau: «Seur nuxu bau-tela garbitzen lana» / séurre adond. Seguraski, hain segur ere: Séurre egún atsáldjaneztukéxu Ferranddo jínen / séurrenikéadond. Seguruenik ere, hain segur ere:Séurreniké bíhar jwáin gítxu mendírat ár-djen eremáitea. Ikus haintséur, haintséu-rre.

séurik lok. Behintzat (≠ béden): Ní séurik jwáinnúxu; «Aurten ze negu arina duan, onokuanseurik» (AB). Cf. xúk hóri ín baxinéza bé-den.

séurki (≠ haintséur ≠ séurik) adond. Espaino-leko desde luego-edo da: Lán hóri séurki

úntsa pahátja dá, égja balín badá hainbés-te kobrátzen díla séurik. B. Etxeparek(1980 [1545]: 12) darabilen segurki-k, be-rriz, ‘ziurki’ edo adiera duela irudi du:«Obra honak ukhenen du goalardona fran-goki / Baietare bekhatuiak punizione segur-ki».

séurkitále (< segurki eta hala ere) adond. Bai-ki; gaztelaniako ‘desde luego’: Balukúxubehárra séurkitalé ‘¡buena falta haría des-de luego!’. Bordelek segurki alere darabil(Satrustegi, 1965: 124); Izetak segurki ala-re biltzen du Baztanen (1996: 211), bainaez du adiera zein den erraten. Ikus séurki.

seurtámen, seúrtamen iz. Ziurtasuna: Améi-ketat jwántzén lán xéka, bána báte seúrta-meni(k) gábe.

seurtátu ad. (du) Segurtatu, ziurtatu: Diputazjó-njak seurtátu záun sósa emáin záula bídenarrañátzeko.

sinétsi ad. (du) Sinetsi. Gúre Péjok érten daz-kóten gúzi-guziak sinésten tú.

sinfált adond. Faltarik gabe, oroiki: Kátxu hóribihárko sinfált! Ikus ohíki.

sínka iz. Eguzkiak hodeien artetik bulta bat be-rotu duelarik sínka pollíta egin du erratenda. Ikus askóri egón.

síno iz. Sineskeria, zozokeria: Háustez íten dénhóri sínwa úxu. Satrustegik (1963-64: 277)‘capricho tonto’ adiera ematen dio. IkusOEH-ko sinu sarrera.

sinúntzi iz. eta izond. Zozokerietan sinestenduena. Satrustegik (1963-64: 277) ‘melin-droso, caprichoso’ adiera ematen dio.

sitwazjóne iz. Egoera (gaztelaniako situación-etik edo frantseseko situation-etik).

sjésta iz. Bazkalondoko lo koluxka (gaztela-niako siesta-tik) / sjésta ín ad. (du) Bazka-londoko lo kuluxka egin.

-ska, -xka atziz. Txikigarria da: Bidéxka, elas-ka, eríska – eríxka, eróska, etxéxka, eurís-ka, herríxka, itzúlixka, langárxka, lokumu-lúxka, mendíxka, tarrapatáxka, untzíxka.

-sko, -xko atziz. Txikigarria da: Fjérsko, go-rásko, goxókixko, haatásko, haundíxko,húnsko, kontésko, soberásko – soberáxko,ttipísko – ttipíxko, untsásko.

só 1-iz. Begirada / só egón, só geldítu ad. (da)Begira egon, gelditu: Telebisjónjai só njók‘telebistari begira nagok’, éni só geldítu dá

169

HIZTEGIA

Page 179: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

botíga zikín hóri / sóin ad. (du) So egin,begiratu. Osagarri zuzena onartzen du:Hítz hóri beaíxju sóin libúrjan ‘hitz horibegiratu behar dixugu liburuan’, sóik hórri‘begira horri’, étxe hórri sóin dakót úntsa;xáxi só batén ítea (= xáxi kús batén ítea) /sóño iz. So ttipia / sóñwat ín ad. (du) Sottipi bat egin: Sóñwát ín dakót.

sobéra adond. Gehiegi: Péjo sobéra háundjaúxu étxe ttípi hórtan sártzeko; Añések so-béra ján dú / sobéraik adond. Egún enúxusobéraik úntsa / soberásko, soberáxkoadond. Gehiegitxo: Egún soberásko edándúxu; bárda soberáxko afáldu nján. Ikussoberakínik.

soberakín 1- iz. Soberan dagoena. Cf. Luzai-deko letretako pasarte hau: «Gaixua! Untsapena eman diaxu haren etxetik juaitia (sic),iduriz hura dula soberakina». Baztanen ereerabiltzen da (Izeta, 1996: 159), 2- iz.Gehiegikeria: Hóri soberakína úxu ‘horigehiegikeria da’, ‘eso es una pasada’, 3-izond. Izugarri ona edo: «Errezibitu gini-xin X-kin igorri paketta, anitz esker milabien partez. Soberakina xira gaizua eta betibadakixu plazer iten dutela beti behar diengauza horiek» (MA). Nola sailkatu ez da-kigun esaldi hau ere aditu dugu: Jéndja so-berakína járrja úxu ‘jendea gehiegikeriakegiten ari da, pasatzen ari da’ (xuka) / so-berakínik adond. Sobera, -egi: Egún enú-xu soberakínik úntsa. Cf. Arnegiko AArenhau: «Erran behar dauzut ez nintzala sobe-rakinik untsa osagarriaren partetik, ilabetebat pasa egoniz ez eri handi, bakarrik eztultzar batekin (…)». Ikus sobéraik.

sofriméndu iz. Sufrimendua.sofrítu ad. (du) Sufritu.sóho iz. Ikus sóro.sohopíl iz. Larreetako garbietan, soiluneetan

izaten diren belar tokiak, hesitugabeak; ar-diak gehiago ibiltzen dira honelakoetanbestelakoetan baino. Ikus sohótza etasóro.

sohótza iz. Larreetako garbietan, soiluneetanizaten diren belar tokiak, hesitugabeak.Ikus sohopíl eta sóro.

sóin iz. Ardietan lepoaren gibeleko aldea da.Hor tindua ezartzen zaie, besteetarik be-reizteko: Árdi hórjek soinbérdjak díra /

sóinjan adond. Jantzita: Jwanintxún pál-twa sóinjan / sóinjan eréman ad. (du)Arropa jantzita eraman: Sóinjan atórrabérrja náman, Manézek kúsi nindílaik.

soinburu iz. Soingaina, sorbalda. MAk dara-bil; ikus alargúntsa eta sorbálda.

soinéko iz. Janzkia. Ikus arrópa eta bezti-ménta.

soingáin iz. Sorbalda. sóinu iz. 1- Musika: Égun baúxu sóinja karrí-

kan. Ikus músika, 2- Soinua edo: Óllo hó-rrek baíxi klóka sóinja ‘oilo horrek kolokasoinua dixu’. Gaztelaniaz voz erraten dena-ren parekoa ere izan daiteke; ikus marrán-ta sóinu.

soka iz. Luzaideko arotzak darabil, behin (Sa-trustegi, 1969: 170): «Urtarrilian soca parebat». Egun normalki kórda ibiltzen da. Cf,dena dela, sokatíra.

sokatíra iz. Sokatira: Sokatíran bí ekípak tírakaártzen txú bí mutúrretaik / sokatíran aizán,hási, ibíli ad. (da) Sokatiran aritu, hasi, ibili.

solás iz. 1- Berriketa. Cf. ABren hau: «Oraikosolasen arabera kafeterare zarri diexu nau-siak», 2- Mintzagaia: «Ni ere juaiten ahalbanintz juan nindiaikexu. En fin, ze go-gozko ilusioniak! Bueno Maria Dolores,solasa kanbia dezatan» (AB). Elkartu bate-an edo aitzinean genitiboaren hondarkiaduela ere ager daiteke: Úso solása, norbái-ten ezkóntzain solása… / solása ibíli ad.(da-du), Sanfermínetan Irúñeat jwáitekosolása ibíli íxju; cf. MAren hau: «Maia-tzian juan behar dixi soldado a Cadiz; han-tik duaike Afrikat. Solasa diailexu hunekjuan behar din lekia uzten dutela otsailainlehenetik goiti, bana ohono ez duxu seu-rrik deuse». Mendeko perpausaren ordez,genitiboko osagarria eraman dezake, jaki-na: Améiketako ahíden solásak ibíli gíntinjwan dén egúneko afárjan / solása izán,solásak izán ad. (da): solása dá áurtengáitzeko bérwa ínen díla údan ‘erratendute aurten izugarriko beroa eginen duelaudan’, solása úxu apéz bérri bát jín behá-rra déla; solásak txú apégwak kárjo su-bastátuko djéla / solásjan aizán ,egón…e.a. ad. (da-du) Hizketan aritu,egon: Irúñeko kúsjak jíntzjélaik solásjanpástu giníxin atsálde gúzja. Mugagabean

170

LUZAIDEKO EUSKARAREN HIZTEGIA

Page 180: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

ere erabiltzen da: Solásetan pástu giníxingóiz gúzja.

solbezio, solbezio egun iz. Irailaren zortzia;Luzaideko gutunetan ageri da: «Gu denakuntsa gituxu, ni marranta haundi batekin,ez hotz delakotz bildia, gaitzeko beruak aritixi; beti haize hegua gauaz eta egunaz Sol-beziotan usaian bezala» (AB), «ni ez nuxuizan Orrian ez Solbeziotan ez Frantsesenegunian» (MA).

soldádo iz. Soldadua / soldádo izán ad. (da)Soldadu egon. Cf. ABren hau: «X-ri, sol-dado baita Irunen, tokatu zakola 180 milpesetas. Ze soldadogo pollita! Ohituko txuberen denboran anitz soldadoi tokatuzela».

soldadógo iz. Soldaduska.soldáta iz. Soldata. Ikus jornál.solíbo iz. Gapirioa (cf. biarnes-gaskoiko sou-

libèu eta frantseseko soliveau). Satrustegikdio (1969b: 96) ‘vigueta de madera parapisos’ dela.

sór izond. Gorra. Ikus elkór.sorájo izond. Hotzarendako, minarendako eta

abarrendako minbera ez dena.sorbálda iz. Zerriaren aitzineko hanka, jateko

denean. Ikus soinburu eta soingáin.sorgín iz. Sorgina.sorginkérja iz. Sorginkeria.sóro iz. 1- Bigarren ebakialdiko belarra; adiera

hau duenean sóho ere erraten zaio. Cf.,hala ere, pasarteño hauek «Orai ari gitxusorotan, bana ez gitxi denborak launtzen;bero guti» (AB), «artuake ari tuxu anitzahanzatzen, izigarriko beruak in tixi; profi-tatu ginixin soruen iten. Kontent gituxu; indixiu soroaldeat» (MA), 2- Larreetako gar-bietan, soiluneetan izaten diren belar to-kiak, hesitugabeak; ardiak gehiago ibiltzendira honelakoetan bestelakoetan baino.Hau errateko sohópil eta sohótza ere erra-ten da. Ikus lárre / sórotan aizán (gehie-netan), sórwan aizán (zenbaitetan) ad.(da), sórwa ín (bakanka), sórwak ín (nor-malki) ad. (du) Bibelarretan ari izan, bibe-larrak egin: «Azindak biziki untsa tuxuaurten; behiake ba, aurten in baita belar etasoro frango. Halaike sarrixoño eman behardiexu ardier zaldare puxkat, axuriak ederroin ditzaten» (MA).

soroálde, sohoálde iz. Soro multzo handia.sorroila iz. Satrustegiren arabera (1969: 284)

gurdiaren sokak tenkatzeko tornua da. Lu-zaideko arotzak darabil: «Bi nach muturre-co burdina bi sorroila» (148). Ikus orga so-rroila.

sorseñále iz. Orezta, orina. Barandiaranek dio(1974: 92) Donoztirin sotsinale dela. Cf.Txomin Artolak eta Amaia Zubiriak kanta-tzen duten Anderea gorarik abestiaren pa-sarte hau: «Eskutari jaun bilho urdin fal-tsuia / hi ote hiz nihaurren lehen semea /aItxazak, altxa ezker aldeko begia / ene se-meak han baitik sor seinalea».

sortérri iz. Jaioterria.sortétxe iz. Jaiotetxea: Éne sortétxja Arnéitik

Luzáideat arribátu aitzíneko bihurgúneháundi bátjan dúxu.

sórtu ad. (da) Jaio: Gizón húra Luzáiden sórtuzén, bána géro Amériketat jwán éta etzéngéjo itzúli.

sós iz. Dirua: Hóla ibíltzen báda sósik gábe gel-dítuko dá beréala; étxi sós baté báljo ‘ez dudeus ere balio’ (= etxí jéustako báljo). Diruahitza ez da ibiltzen egun, baina Luzaidekoarotzaren kontu liburuan diuria maiz ager-tzen da: «Burusuric diuria eman, lan etacondiac eini(c)» ‘Buruxurik (Buruxurineaetxeko nagusiak) dirua eman, lan eta kon-tuak eginik’. Bisoséko, hogóisoséko edohóoisoséko ere erabili izan dira, lehena ha-mar zentimoko espainiar txanpon zaharraadierazteko, eta bigarrena ‘pezeta’ errateko.

sosálde iz. Dirutza: Sosálde háundia metátuginíxin.

sosdún iz. eta izond. Diruduna.sóto iz. Sotoa: Sótwa úk ánwa atxikítzen dén

lékja.sú (súja era mugatuan) iz. 1- Sua, 2- Larruko

pikorrak eta: «Lehenik jartzen txu gorputzguzia suz beteik gorrinekin bezala eta jar-tzen duxu koloriak sanjatuik, beharriaketa sudurra eta eskuko eriak ubelduik»(AB), 3- Garra, gogo bizia. Cf. MArenhau: «X han dioxu kontinuan eta haureegon duxu, bana orai ez diakixut eneatzenhasia ote den; ez dixi iduri halako suiadila». Cf. Larreren pasarte hau (2001: 22):«Anaia Janpier ez ginuen berez bihurria:etxean haurretik kabalak maite zituen eta

171

HIZTEGIA

Page 181: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

gogotik zoan heien ondotik. Erran deza-ket su zuela ere etxeko ala auzoetako ha-zindetarat (…)». B. Etxeparek suian zera-bilen, inesiboan (1980 [1545]: 52);gogoan hartu behar da gure lehen idazle-ak -u + -a beti –uia egiten zuela.

subásta iz. Enkantea (espainoleko subasta-tik). Ikus antxára.

suburdín iz. Beheko suan egurra aitzina erorez dadin trabeska jartzen den burdina.Luzaideko arotzak –a itsatsiarekin zera-bilen (Satrustegi, 1969: 160, 169): «Su-burdina bat zangua berria», «gu[e]rrenbat bi suburdina erriñatu» (sic), «suburdi-na bat arriñaturic». Ikus sutaitzinekoburdina.

sudúr iz. Sudurra / sudúrño iz. Sudur ttipia.sudurráundi iz. Sudurrandia. Iraintzat ibiltzen

da, batez ere sudur handia duen norbaitizendatzeko.

sudursártu izond. Sudurluzea, sartu behar ezduen gauzetan ere sartzen dena, ‘metete’,‘entrometido’ gaztelaniaz: Zé sudursártjakziztén zjék besténaz!

sudurzílo iz. Sudur-zuloa.sugái iz. Sua egiteko gaia: egurra, abarrak...e.a.

Cf. arotzaren hau (Satrustegi, 1969: 139):«Sugaya gaztaina ondo batena».

sugajálde iz. Sugai multzo handia.súge iz. Sugea.sugebandíl iz. Sugandila.sugemuskér iz. Muskerra.sugemútu iz. Suge mota bat, itsua omen.suhatsak iz. Surako orrikak, formaz pintxetez

bestelakoak direnak. Luzaideko arotzarenliburuan (Satrustegi, 1969: 153, 160, 162)«suas pare bat arriñaturic», «suas pare bateracachiric», «suas pare bat arriñatu» kau-sitzen dugu. Ikus pintxétak.

súhi iz. Suhia. Satrustegik suhiya dakar(1969b: 68) eta Etxaidek (1989: 222)súhia, baina ez dirudi Luzaiden hiru sila-batan ebakitzen denik, era mugatuan súhjaerraten baita.

sukálde iz. Sukaldea. Cf. sulárda.sukálde xóko iz. Ikus supaztér. MAk sukal

xokua darabil: «Ez dixie deusen faltaik. X-re negu guzia sukal xokuan»; ABk, berriz,sukalde xokuan ibiltzen du usaian, etabehin sukaldeko xokuan: «Errain daixut

plazer haundi batekin errezibitzen tualaxure letrak; sukalde xokuan jarrita leitzentxit, hoinbeste berrikin eta jakitiaz untsaziztela; gu ere orai mementian untsa gitu-xu».

sukár iz. Sukarra, kalentura.sukiléko iz. Subila: Sújain íteko zártzen dén

trúnko háundja úxu sukilékwa.sulárda iz. Sukaldearen ondoan den gela ttipia.sumíndu ad. (da): Gorputz atal bat hozmindu.

Eskuak-eta sumintzen dira, elurrarekinibiltzean edo arrunt hozturik daudelarik.

súnda iz. Usaimena: Zakúr húnek alímalekosúnda ík.

suntsítu ad. (du) Txikitu, erabat desegin, bi-rrindu: Suntsítuko jút! Bakarrik testuingu-ru honetan ibiltzen da. Ikus xintxirikátu.

suntsúna izond. Zozoa, ergela: «Nike jiten ni-zalaik Jinkuak grazia emaiten badait,errain dauzkitxut; suntsunat zela baniaki-xun, bana ez nixin uste hoinbeste» (MA).

supaztér iz. 1- Beheko sua: Supaztér bérrja índáu hargínak, 2- Sutondoa: Supaztérrjanjárriko gíra. Satrustegik (1969b: 28) subazterra dakar.

supazterzílo izond. Sutondozalea, supazterre-an egotea gustuko duena, supazterkaria.

supítuki adond. Bat-batean: Osaárriz úntsazéla idúri zín, bána jwán dén igándjan su-pítuki híltzén gizáizwa.

susáldu ad. (da) Behia berotu. Ikus arkáldu,iháustu eta oháldu.

susára iz. Behiaren beroaldia / susára egón,izán ad. (da) Behia bero egon: Béhi adar-mótxa susára dá, behár dú estalázi. Ikusarkára, iháusi eta ohára.

sutaitzineko burdina iz. Su aurrean paratzekoburdina. Luzaideko arotzak darabil: «Su-taizineco burdina bat» (180), «sutaizinecoburdina bat eini(c)» (208). Ikus suburdín.

sutei iz. Sutegia. Luzaideko arotzaren liburuanageri da: «Suteico icaza corrosain arriña-zen» (Satrustegi, 1969: 188).

súzko karrósa iz. Lehenbiziko autoei errateneman zitzaien horrela. Ikus karrósa.

swertátu ad. (da) Gertatu. «Nik uste apez hokharritu dien ze sosa bildu zen. Hok jin berrihartan hainbeste hil suertatu zuxun!» (AB).

swérte iz. Zoria (gaztelaniako suerte-tik). Ikusxántza eta xórte.

172

LUZAIDEKO EUSKARAREN HIZTEGIA

Page 182: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

tablonketa, taulonketa adond. Tabloi bila.Luzaideko arotzaren liburuan «tablonquetaegun bat» eta «taulonquetan egun bat» di-tugu (Satrustegi, 1969: 183, 185, 250). Cf.oholketa.

tailárri iz. Tailua zorrozteko harria.táilu iz. Sega.táilu ungíde iz. Satrustegik dio (1969: 284)

sega zorrozteko lurrean sartzen den euska-rria dela. Arotzak ere badarabail: «Tailuunguide bat alzairaturic» (152), «tailu un-guide bat arriñaturic» (160).

tailugidér iz. Segaren giderra.tallari iz. Segalaria. Dokumentazio zaharrean

kausitu dugu: «…afronta con pieza deArosteguia o Ariña (...) y con Barda (...)una Borda en Azoleta con una pieza (...)afrontante a pieza de Grazianarena (…) unprado feneral en el paraje o endrezera lla-mada Errealburu de 5 tallaris» (Aurizkoprotokoloak, 42, 1878). Ikus daitekeenez,<ll>-rekin idatizirik dago hitza, nahizegun táilu erraten den. Jaurrietan talláriahitz arrunta izan da; ikus Artola (2003:239). Erdaraz tallador erraten zitzaion, an-tza duenez: «Yt un jirado y pieza de maiztraer llamados Landa-andia y Echeberricoalorra afrontante con camino vecinal, here-dades de la casa de Bordel, de la casa deYrauzqueta: yt una borda y prado llamadoGañecoborda y pencea de dos talladores»(Agoizko hipotekak, 3, 458. or., 1851).

tálo iz. Arto irinez egiten den opila. Ikus ma-rrakúku.

tapátu ad. 1- Estali (da-du): Ófjan mántaikinúntsa tapátzen núxu hótzik ez pásteko, 2-Goibeldu (du): Idúrixí denbóra húnek ta-pátu behár díla. Ikus maskáildu.

tapíza iz. Oinpekoa, alfonbra (frantseseko ta-pis-etik).

–tár atziz. Edozein etxe izenekin erabil daite-ke, bertakoa adierazteko: bordeltár Bor-délja etxekoa, mañotár Mariñóinja edoMañóinja etxekoa: Mañóinjan erósi béhibatí mañotárra erráiten ginjákoxon; mo-xotár Moxóinja etxekoa...e.a. Oikonimia-tik kanpo, ordea, -ár nahiz –tár ibiltzendira, noiz nola: arneitár, auriztár, baxena-bartár, baztandár, donjandár, lasár, luzai-dár, undarlár, xuberatár... Ikus Kamino &Salaberri (2001: 70-71), –ár eta –tjár.

tarrapát, ttarrapátt iz. Gauzak lasterregi etaaxolagabekiro egiteko joera duena: Gáu-zak tarrápataka íten tínai «ttarrapátt» ér-ten dakóu; hóla ibíltzen dénai erráiten zjá-koxo «tarrapát» édo «ttarrapátt».

tarrapáta iz. Euri zaparrada laburra. Ikus bu-rrústa eta eráuntsi / tarrapatáxka iz.Euri xaparrada, euri burrusta ttipia: Jwandén údan idórtja izán giníxin, etzíxin érte-ko manéran eurík ín, artétan tarrapatáxkaátzu, bána gáuza háundik éz.

tarrápataka adond. Lasterregi, modu txarre-an, erdarazko «aprisa y corriendo». Cami-nok Aezkoan ttarrapatta ‘sosegurik ezduen jendea’ bildu du (1997: 613). Ikus ta-rrapát, ttarrapátt.

tarráta iz. Puzkerraren soinua: Zé tarráta índuxún!

tarrataile. Ikus azantzile sarrera.tartár (tartárra, era mugatuan) izond. eta iz.

Elakaria, solasturia. ABk tartara darabil:«Kondatuko dauzkitxu, ba, X tartara ho-rrek».

tar[x]éta iz. Txartela (gaztelaniako tarjeta-tik).

173

T

Page 183: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

-tasún atziz. Izenak sortzen ditu: Aberastasún,argitasún, azkartasún, edertasún, eritasún,garbitasún, iluntasún, urostasún, xeheta-sún…e.a.

-táte buk. Izenetan aurkitzen dugu; inoiz, ozenondoan, -dáte ageri da: Borondáte, itáte,jakitáte, kaswalitáte, kustáte.

-tátu atziz. Aditzak sortzen ditu; zenbait aldiz -taratu bukaera zaharrago batetik atera da(cf. hortátu – hortaátu, huntaátu, zertarátu– zertaátu), baina beste batzuetan –tatu-nberean bilatu behar dugu etorkia: Buutátu,deitatu, elgarretátu, eskustátu, gootátu,hegaldátu, ihiztátu, iruzkitatu, okaztátu,orraxtátu, hurtátu, hureztátu, ihiztátu, xiki-tátu, zikitátu. Beharbada oinarriko hitzeant zuten aditzak eredutzat harturik sortu di-rateke, hots, honelakoetan oinarriturik:Disgústu → disgustátu, errespétu → erres-petátu, fálta → faltátu, gáixto → gaixtátu,tríste → tristátu. Inoiz atzizkia –státu deladirudi: Eskustátu, iruzkistátu, saristatu(ikus sarista). Kasu batean –ztatu dago(gudronoztátu) baina gudron-etik abiatzenbagara azaldu gabeko –o- bat gelditzen zai-gu, menturaz –e-tik atera dena.

tatxátu ad. (du) Zikindu (frantseseko tacher-etik). ABk erabiltzen du: «Listuna frangotatxatu ixi».

táula iz. Taula (≠ ohól; ikus sarrera hau) (biar-nes-gaskoiko taule-tik, antza). Gaztagin-tzan ere erabili izan da (Satrustegi, 1969b:58).

taulén iz. Baratzekari jakin bati eskainitakobaratze puska: Ilár taulén bát eréin díxit.

taulér (taulérra era mugatuan) iz. Mantala(segur aski biarnes-gaskoiko taulè-renaurreko forma batetik atera dateke, tau-ler-en modu batetik alegia; cf. taulere fe-meninoa). Barandiaranek (1974: 24) tau-lier bildu zuen Donoztirin. MAk batadarabil.

taulinéta iz. Gau-mahaia. Barandiaranek Do-noztirin (1974: 60) tablo de nita bilduzuen. Segur aski frantseseko table de nuit-etik hartutako forma da hau, euskal aldae-retako bukaerako horzkaria nahasgarrixeabada ere.

-te atziz. Denbora, garaia: Aste, háste, idórte,úrte.

teatúlu iz. Daratulua. Luzaideko arotzak teatu-li zerabilen: «Teatuli pare bat arriñatu»(Satrustegi, 1969: 215), «teatuli pare batausiric eracachi» (ibid., 229).

-téi atziz. Ozen ondoan –déi ageri zaigu, bainasalbuespenen bat ere bada. Tokia adieraz-ten du (< -tegi): Apeztéi, arditéi, behitéi,bizitéi, egurtéi, gasnatéi, gazitéi, haustéi,irindéi, jantéi, komitatéi (< komoditate +-egi, -tegi, menturaz), koosatéi, lantéi, lu-sartéi, ollatéi, presondéi, sasutéi, sutei, un-garritéi, untzitéi, xamindéi, xerritéi – ze-rritéi, zerrandéi. Ardandéja eta Behorléjaetxe izenak dira orain.

téi iz. Txerritegia.teila iz. Teila. Ikus láta, láuza eta ohól. Sa-

trustegik teila atxikitzeko arria ere biltzendu (1969b: 96) eta erraten teilei eustekoparatzen diren harriak direla.

teilátu iz. Teilatua.telebisjóne iz. Telebista (gaztelaniako televi-

sión-etik edo frantseseko télévision-etik).teléfona iz. Telefonoa (frantseseko téléphone-

tik) / telefonaka mintzatu, telefonatikmintzatu, telefonaz mintzatu, ad. (da-du).Telefonoz hitz egin. Eskutitzetan ageri dira:«Atzo kontent ninduxun telefonatik xuremintzuain aitziaz, iduri onduan xintuala,nik ez baitut usaiaik izan telefonatik min-tzatzeko sekulan, hortako biziki arrotznuxu», «ono bazitxin hamar egun hemenpasatzeko, bana X-k telefonaz mintzatuziakoxun, arrunt berantetsia zutela, beti te-lefonaka mintzatzen, eta deliberatu zixinjuaitia» (AB).

teléfona ukáldi iz. Telefono deia / teléfonaukáldi bát ín ad. (du) Telefono deia egin:Ezpaxíra jíten ál teléfona ukáldi bát ín éni.MAk telefona ukaldi igorri dio behin: «En-kas zerbait gerta baladi arte hortan telefona-ukaldi bat igorriko dixit, eta zieke gauzabera».

telefonátu ad. (du) Telefonoz deitu, hots egin(frantseseko téléphoner-etik): Teléfona zá-koxo ámai ohíki; étxjan nintzálaik kúsjaktelefonátu zjáxun erráiteko gúre Améiketa-ko aixkídja híltzéla.

téma iz. Egoskorkeria / téma izán, ukán ad.(du): Zé téma dín mutíko hórrek! Hitz hauOEH-n ‘obstinación’ itzultzen dute.

174

LUZAIDEKO EUSKARAREN HIZTEGIA

Page 184: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

temóso izond. Egoskorra, burugogorra, kaske-tosoa: Horrékin etxú diskutítzen ál, temósoháundi bát báita. Ikus téma.

tenóre iz. Ordua, garaia (espainoleko edo biar-neseko tenor-etik, irudi duenez): Zé ái hízhémen tenóre húntan? Aláintso! Háu deáétxeat jíteko tenórja?; jwáiteazkjóz zaztétenórez ‘joaten bazarete zoazte garaiz’,bazkáiteko tenórja, méza tenórja. Cf. MA-ren hau: «Barkatuko duxu ez tenorekoigortziaz felizitazioniak xure urte betetze-ko, bana biotzez iten xitut, eta agian anitzurtez, Jinko hunak nahi badu».

tentsione kolpe iz. MAk biltzen du: «Ingoitikbadakixu izan zila tentsione kolpeat».

tentsjóne iz. Tentsioa (gaztelaniako tensión-etik edo frantseseko tension-etik): Medí-kjak tentsjónja hártu zjákoxon.

tetél izond. Ergela. Ikus Kamino & Salaberri &Zubiri (2004: 328).

-ti atziz. Joera: Beldúrti, gezúrti. Cf. pitóti.tindátu ad. (du) Pintatu: Ník záutzen dwán

bátek hártzen tín libúru gúzjak tindátzentxí.

tindór (tindórra era mugatuan) iz. Pintorea:Sémjak etzín estudjátu nái, éta undárrjantindór sártu zén.

tíndu iz. Tindatzeko, pintatzeko gaia.tinkátu ad. (du) Estutu: Kórda hóri tinkátu be-

hár dú, sobéra láxo baitá. Luzaideko aro-tzak ere badarabil (Satrustegi, 1969):«Buztarri bat tincaturic» (155), «lardayatincaturic» (159).

tínki adond. Estuturik edo: Kórda hóri tínkiatxíki beháuzje, xakúrra eztáin eskápa.

tipúla iz. Tipula.tíraka aizán, hási, ibíli ad. (da) Tiraka ari

izan, hasi, ibili: Sokatíran bí ekípak tírakaártzen txú bí mutúrretaik, «…orai Elizatjuaiteko egunak baitira, beldur nuxu tirakaote dailan; ageriko gero» (MA).

tirála, tírala adond. Eginahalean: –Zé ái zíz-te? –Hémen, tirála lánjan «Egun izigarri-ko denbora (t)xarra dixiu, euri eta hor-tzantz tirala goiz guzia» (MA). Idazlehonek pare bat aldiz tira ala izkiriatzendu.

tiran izan ad (da) Mina izan (?): «Gure ilobaX-k baixi mutikoñoat; puxkat tiran izan(a),bana orai biziki polliki» (MA).

tiránta iz. Tiradera (frantseseko tirant ‘ce quisert a tirer’-etik?): Tirántan altxátu út ‘tira-deran gorde dut’.

tirátu ad. (du) (biarnes-gaskoiko tirà-tik?,frantseseko tirer-etik?, gaztelaniako tirar-etik? Ez jakinki) 1- Kolpea bota: Ollárrakpíkwat tirátu djáxu ‘oilarrak mokoarekineraso egin dit’ edo. Ikus píkoik tirátugabé egón, 2- Erakarri: «Egun zortzi egunatera ginela etxetik; pentsatzen dixit araizuntsa diela, ni anitz ohitzen hemene fami-liaikin, bana ene xokuak tiratzen», 3- Tiroegin: «Tirazkik petigora iru tiro eta itzalikohuk» (Satrustegi, 1969b: 45).

tirritérja iz. Zirin kakeria.tirtirika. Satrustegiren arabera (1963-64: 278)

honen adiera ‘lana beranduagorako utzizjoan’ da.

tirúla iz. Tila, belar baten izena (frantseseko ti-lleul-etik?).

tirurítu iz. Haize zurrunbiloa. Ikus háize-tiru-rítu.

títi iz. Bularra, titia.títimutúr iz. Titi punta, titiburua.titipúnta iz. Titiburua.-tjár, -tjér atziz. Irudi du –ár, -tár, -ljár, -ljér-

en alomorfoa dela: Afaltjár, afaltjér, baz-kaltjár, bazkaltjér, kanpotjár, kanpotjér.

-to atziz. Txikigarria da: Neskáto, nexkáto.tó. Tori (toka).tóka aizán, hási, mintzátu ad. (da) Gizoneki-

ko alokutiboa erabiliz mintzatu, mintza-tzen hasi. Ikus nóka aizán, hási, mintzátueta óixo.

tokátu ad. (da) Egokitu: Áurten etzáit báte to-kátu lotería. Ikus eróri sarrera.

tóki iz. Lekua. Léku gehiago erabiltzen da.Tolóxa iz. Komunzki Azoletan den Tolóxa

etxeko nagusia adierazten du, baina ez beti.Izen baten gibelean ezarria delarik errannahi da eramailea etxe horretakoa dela,baina ez nahitaez etxeko jauna edo etxeko-andrea: Náti Tóloxa (= Tolóxako Náti); To-loxésa iz. Tolóxa-ko etxekoandrea. Cf.MAren hau: «Toloxesare egon duxu baaurtene juan den urtetan bezalatsu, banaorai pasatia dixi». Etxe batean bi bikote di-relarik, gazteak eta zaharrak bereizteko xa-hárra / gáztja gehitzen zaio oikonimoarengain moldatu izendapenari: Tolóxa xahá-

175

HIZTEGIA

Page 185: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

rra, Tolóxa gáztja, Toloxésa xahárra,Toloxésa gáztja. Ikus Satrustegi (1969b:184).

tomáte iz. Tomatea (espainoleko tomate-tik).tomateálde iz. Tomate multzo handia.tónto izond. Zozoa. Gutxi ibiltzen da hitz hau

Luzaiden. Ikus zózo.tórnu iz. Zama: Egurtórnja (belartórnja, iatze-

tórnja, ungarritórnja…) kárri níxin ojáne-tik. Cf. Luzaideko arotzaren hau: «Egur tor-nu bat ecariric», «as batez tornu bat»(Satrustegi, 1969: 187, 209). Ikus kárga etazáma.

tornu burdina iz. Tornuaren, lanabesarenburdina. Luzaideko arotzak darabil (Sa-trustegi, 1969: 188): «Tornu burdina berribat», «tornu burdina berri bat arriñatu»(206).

torroskáldi iz. Masajea, igurtzaldia: Gerrún-tzetan mín dút éta éa emáiten ál dazún to-rróskaldi hún bát, bána pollíkiño, kaswí-nez.

torroskátu ad. (du) Igurtzi: Éta géro ítentzjén,sártzentzjén… leénik torroskátzentzjéntxa-ónaikín, géro emáitentzjéntxúrrjan étaemáitentzitzákon húra gainétik (F. Cami-no, Euskaltzaindia, 1999: 110).

tórta izond. Arrautza tolota, usteldua. Ikusttortta.

tórtxa iz. Argizaria, kandela: Kátxu ermáirukotórtxa, árgja jwán baitá. Ikus ézko.

total iz. Denerakoa, dirua edo beste edozeingauza kontatzen ari garenean. Luzaidekoarotzak darabil, behin (Satrustegi, 1969:221): «Totala pezetac 42,12 sosac». Ikusdenéta, déna sarreran, eta orotat, óro-n.

-tra (< -tara) atziz. Neurria, -kada: Ahútra, be-sátra, gaitzurútra, kamjóntra, kullératra,orgátra, palátra, pozalétra, saskítra, untzí-tra, xixpátra, zakútra, zalítra.

trabailatu ad. (da) Lan egin. Luzaideko es-kutitzetan agertzen da: «Errekoxu eztainsobera trabaila, horren buria anitz gisetanakitzen dela, eta xuke kasu eixu sobera ai-zan gabe» (AB). Ikus lán.

trabáilu iz. Lana. Komunzki lána erraten da.Cf. ABren hau: «Ikusten dixit untsa ziztelaeta lana frangoikin; Don Jose Marike zetrabailia din hoinbeste lanekin eta jendeerrezibitzen, eta xuke gisa berian».

trabátu ad. (da-du) Behaztopatu: Amátxi,etxétik atéatzjan, hárri bátjan trabátu támustúpilka eróri zén; hóri kiskún-kaskúnmíntzo dá eskwáraz, beála trabátzen dá.Ikus behaztapátu.

trábu iz. Oztopoa. Kén xíte trábutik! trágo iz. Zurrutada / trágo ín ad. (du): Lána fi-

nítu íxju tá gwázen trágo atén ítea.tragótu ad. (da) Mozkortu: Bárda tragótja

jína, eh? traidóre izond. Iruzurtia, traidorea, saldukeria

egiten duena.trakása iz. Lan handia edo, gaztelaniako jaleo.

Cf. MAren hau: «Jakiten ahal duxu horien-gatik direla denak. Guk orai gua[u]rendakoez ginikixi holako trakasa beharrik, nahizX-e hola gustatzen den» / trakásan aizánad. (da) Bihurrikeriak egiten ari izan, lane-ko gauzak nahasten ari izan. Cf. MArenhau: «X untsa duxu bere hartan, buria jua-na eta elkor, bana trakasan hartzeko tren-pian, bigarren amatxi».

trakasánt izond. Bihurria, nahastailea, gaixta-rrota. Haurrekin erabiltzen da.

traktór (traktórra, era mugatuan) iz. Traktore,nekazari lanetan-eta erabiltzen den ibil-gailua: Andikórrjan traktór háundi báterósi bérri úte.

tránkil izond. Lasaia.trankíldu ad. (da-du) Lasaitu.trankiltasún iz. Lasaitasuna.tránpa 1- iz . Eskai lburua, mai lar tea ,

2- izond. Negozio zikinetan sartua dabilena:Urdé tránpa zárra! Irudi duenez gaztela-niako trampa hitzak duen adierarekin(‘negozio zikina’) loturik dagoke. Cf.Juan Cruz Arrosagarairen (Satrustegi,1967: 113-114) bertso hauek: «Aspaldiandiferente / Dituzte kondutak, / Batzuekdira onest / Eta bertziak tranpak. / Esti-matzen ditut anitz / Azkeneko notak / ja-kitiaz tranperiak / Dituztela, ba, kulpak»,«Arrazoina bazitaken / Ba, horien artian,/ Erreklamatu beharra / Ba zegon aspal-dian; / Izanikan ere tranpak / Abil zikane-rian / Tronpatuak omen dira / Orai ustegabian». Ikus Kamino & Salaberri & Zu-biri (2004: 328).

tranpakérja iz. Tranpak egin duen azioa. Sa-trustegik (1967: 113) tranperia biltzen du.

176

LUZAIDEKO EUSKARAREN HIZTEGIA

Page 186: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

trápa iz. Ardien eritasuna; Izetak dioenez(1996: 166) Baztanen ‘arnasestua’ da / tra-pátu ad. (da): Árdi hóri behárko íxju kén-du, trapátja baitá.

trápu iz. Zapi zaharra; hau da eskuarki ibiltzenden hitza, piltzár ere ezaguna izanagatik.

trástu izond. Tresna, trastea, pertsonez mintza-tzean. Zentzu txarra du. Cf. MAren aipuhau: «...han ez baitzin berak nahi zinikiten, betiko trastiak baitira. Ofian dioxugeldi-geldia».

trataméndu iz. Tratamendua.tratánt iz. Tratularia: Jwan dén egúnjan Auríz-

ko tratánt bát jíntzúxun ahátxjain eróstea.tratátu ad. (du): Étxe hárta jwán ginélaik izí-

garri úntsa tratátu gíntxjen.trátu iz. Tratua, saleroste egiunea.tratulant iz. Satrustegik biltzen du (1969b: 97)

eta dio azienda tratularia dela. Ikus tra-tánt.

trébe iz. Trebea, iaioa.trebetasún iz. Iaiotasuna.tréfla iz. Hirusta (frantseseko trèfle-tik).tréin iz. Trena (frantseseko train-etik): Tréin-

jan jwánúxu Paríseanó.trenkasega iz. Arpana edo trontza-zerra, Gar-

mendiak dioenez (1969: 224) .trenkátu ad. (da-du) Eten (biarnes-gaskoiko

trencà-tik): Indárka aizán txú tá kórda un-dárrjan trenkátuxú. Ikus korropílwa tren-kátu.

trenpáldi iz. Bustialdia. Ikus bustiáldi.trénpan atxíki ad. (du) (biarnes-gaskoiko

trémpe-tik edo frantseseko trempe-tik).Gaztelaniako ‘tener a remojo’, ‘poner aremojo’ da: Marlúza trénpan atxíkixjú‘bakailaoa uretan izan dugu’ / trénpanizán ad. (da) Izérdi trénpan níntxun sukárharékin ‘izerdi patsetan ninduxun sukarharekin’. Ikus izérdi / trénpan zárri ad.(du) Gaztelaniako ‘tener a remojo’, ‘po-ner a remojo’ da: Ilárrak trénpan zárritxít.

trenpátu ad. (da-du) Zipatu, pelatu, pela-pelaegin (biarnes-gaskoiko trempè-tik edofrantseseko tremper-etik): Izérdjak tren-pátja núxu; sanfermínetan lejótik húra bo-tátzen dúte tá ázpjan harrapátzen duténaarrúnt trenpátzen dúte. Ikus mullítu etapelátu.

trénpe iz. Gorputzaldia, gogoa (cf. espainole-ko temple): Trénpe txárra dú. Ikus trakása/ trénpe txárrjan izán ad (da): Banjáxuófeat, trenpe txárrjan bainíz / trénpjan ai-zán ad. (du) (Euria) gogor egin: Atzó éurjazé trénpjan ái zín! / trénpjan izán ad. (da)Sasoian, indar betean egon: Trénpjan núk‘sasoian nago’. Ikus sasóinekwa izán.

trenpetxártu ad. (da) Alditxartu (cf. espaino-leko estar, ponerse de mal temple): Bazkái-ten ái zélaik trenpetxártu zúxun tá behálahíl.

tresondagarri izond. Desohoragarria. Satrus-tegik (1963-64: 279) biltzen du.

trikóta iz. Jertsea edo artilezko edozein gauza(biarnes-gaskoiko tricòt-etik edo frantse-seko tricot-etik).

trípa iz. Tripa (biarneseko tripe-tik, frantse-seko tripe-tik edo espainoleko tripa-tik):Ohítzen níz étxe hártako gizón zahár há-rek zé trípa háundja zín / trípako mín iz.Tripako mina. Ikus mín.

tripa salda iz. Satrustegik (1969b: 56) biltzendu eta honela erraten: «A veces, mandancaldo de morcilla (tripa salda), a determi-nadas familias. Se calienta, le añaden so-picones, y resulta un plato muy agrada-ble».

tripajóko izond. Anitz jatea gustatzen zaiona.Ikus tripáundi.

tripáki iz. Ardien tripekin egindako salda.tripáundi izond. Sabel handikoa, asko jatea

gustuko duena. Ikus Kamino & Salaberri& Zubiri (2004: 328). Ikus tripajóko.

tripóso izond. Tripandia.tripóta iz. Odolkia.tripustél izond. 1- Iraintzeko ibiltzen den hi-

tza, iraindua tripandia izan edo ez izan;ikus Kamino & Salaberri & Zubiri (2004:329): Háuxilík, urdé tripustél zárra, etzá-kala hólako zozokérjaik errán!

tristátu ad. (da-du) Triste jarri.tríste, tríxte izond. eta adond. Triste, tristea:

Tríste zúxun Kattalín étxeat jíntzélaik.tronpátu ad. (da-du) Atzipetu, engainatu:

Arrazóin, dúxu, arrún tronpátu núxu. En-ganátu baino gehiago ibiltzen da hau.

troska iz. Luzaideko arotzak darabil (Satruste-gi, 1969: 182): «Trosca aterazen egun bat».Arruazukoak (284) ‘rosca’ dela dio, eta

177

HIZTEGIA

Page 187: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

hori da OEH-n biltzen den adiera, bainabadaiteke, toska izatea.

troxátu ad. (du) Haurrari oihalak ezarri.trúnko iz. Enborra.-tsu atziz. Gutxi gorabehera: Berdíntsu, bértsu,

bezálatsu, holátsu, lehéntsutik, núntsu,zaintsu…e.a.

Ttálo iz. Pekotxetako Ttalóinja-ko nagusia batezere, baina bertako beste norbait ere izan dai-teke. 1863ko zerrendan (Satrustegi, 1969b:94) Talo ageri da etxe izentzat (ustez).

ttántta iz. Izeba (frantseseko tante-tik).ttarrapátt. Ikus tarrapát.ttattóla iz. Etxola txar bat. Ikus, honen inguruan,

Satrustegi (1969b: 18, 97 eta 1970: 99).ttiliki-ttalaka izond. Satrustegiren arabera

(1963-64: 279) ‘fundamentu gutxiko gizo-na’ da.

ttíntta, ttinttáño iz. Xortaño ttipia. Tanta hitzaez da erabiltzen; ttántta-k, berriz, ‘izeba’erran nahi du, ikusi bezala.

ttípi izond. Txikia / ttípjan adlag. Txikitan,haurrean: Ní ttípjan izígarri mutíko peéstjaníntxun.

ttipísko, ttipíxko izond. Txiki samarra: Áutohóri enétako ttipíxkwa úxu.

Ttipíttwa iz. Gaindolako Ttipittóinja-ko nagu-sia, edo etxe bereko beste norbait; Tti-pittósa iz. Ttipittóinja-ko etxekoandrea.

ttipítu ad. (da) 1- Txikitu: Gáixo maztéki hórinóla ttipítu dén zahártzjan!, 2- Gutxitu (≠emendátu, haundítu): Sósa ttipítu zjáuxuazkárki étxe bérrja eróstjan; Cf. MArenhau: «Hoinbeste denbora zor nila letra etanaski biga, fontsian berdin balio baitu.Orai ja lanak ttipitu baitira» / ttipítja izánad. (da) Bukatu hurran egon, eduki; cf.MAren hau: «Orai ilar biltzen, biziki den-bora ederrak tixiu, ja ttipitiak tixiu».

ttirríla iz. Xirríxta baino meheagoko xurruxta(ikus xirríxta, xurrústa eta zurrústa).

ttjúntta iz. Txorien txioa. ttjúnttaka adond. Txioka / ttjúnttaka aizán,

hási ad. (da) Txioka aritu, hasi: Xórjakdenbóra húna hautemáitjaikin hásten txúttjúnttaka.

-tto atziz. Txikigarria da: Jáuntto, nekátto.ttonttoabíl izond. Zozoa irudi duena baina ez

dena: Kasúmaxú ttonttoabíl horrékin, idú-ri dú zózwa, bána etxú báte hála.

ttortta izond. Ttunttuna?, larderia gutikoa?ABren gutunetan kausitzen dugu: «Hau-rrak hiruak juaiten txu eskolat; X bizikikontent juaiten duxu maestra ttortta hune-kin, nahi bade erakutsi etxi biziki haur mu-tiko eta neskat[o], hoita hiru lau». OEH-nLhandek biltzen duen ‘molle’ adiera ema-ten zaio, pilotaz mintzatzean. Torta sarre-ran, berriz, Gure Herria-tik ateratako pa-sarteñoa hartu dute, non, ikusten denbezala, izenondoa pertsona bati aplikatuabaita. Ikus tórta.

ttorttóil iz. Usapala. Garbi dago maileguadela, baina ez dakigu zein hizkuntzatatikhartua den (Streptopelia turtur izen zienti-fikoa, tórtola gaztelaniaz, tourterelle fran-tsesez, tourte, tourtére biarnes-gaskoiz).Salaberri Ibarrolakoak (1856: 166) tturtte-rela dakar.

ttottáño iz. Xorta ttipia. Ikus xórta, xortáñoeta xortíla.

ttótto ad. (da) Jarri, eseri, haur hizkeran: Ttó-tto xíte hór ‘exer xaitex hor’. Izetak (1996:167) adiera bereko ttuttu biltzen du Bazta-nen.

ttúku-ttúku. Hots hitza: Kattalín, ttúku-ttúku,Kattalín ariná, zónbana sáltzen dúzu, dó-zena sardiná? (Pasaiako herritik bertsoa-ren airearekin).

ttúla izond. Energiarik gabeko pertsona, er-nea ez dena, Duhauk (2003: 393) daka-rren ‘personne sans énergie, pas dégour-die’ bera: Zé jénde ttúla hórjek, eztíraneháte higítzen! Satrustegik (1963-64:279) ‘de poco fuste, poca cosa’ adieraematen dio. Cf., gainera, P. Larzabalenhau (1991: 162): «Bakea emazu, xoro ttu-la, zu!… Ez da, bi besoak kurutze biziz,sortzen etxean neguko xingarra».

ttunttúr iz. Konkorra.tturríndu ad. (da) Porrot egin: Gizón hóri ttu-

rríndu dá.-tu atziz. Aditzak sortzen ditu: Aitatxítu, aitzi-

nátu, familjátu, hobekítu, pollikítu…e.a.tú iz. Listua / túja bóta ad. (du) Listua bota.tuasa iz. Arotzak darabil (Satrustegi, 1969:

170): «Errezibitu bi tuasa lauza». Euskal-tzain zenak ez du adiera zehazten, eta OEHArruazukoarena jasotzera mugatzen da,erranahia argitu gabe. Irudi du neurria

178

LUZAIDEKO EUSKARAREN HIZTEGIA

Page 188: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

dela; gu Nafarroako erdal dokumentaziozaharrean toasa ikusiak gara, oker ez ba-gaude, hiztegietan kausitu ez badugu ere.

tuberkulósis iz. Tuberkulosia (espainoleko tu-berculosis-etik). MAk tuberkulosa du (fran-tseseko tuberculose-tik): «Izan ziauzkitxubehien mihatzaliak tuberkulosaindako».

tújo iz. Hodia (frantseseko tuyau-tik). Cf. MA-ren hau: «X duxu han, bana deusez itekoik,zintzur guzia hartia. Orai ja behar omendiakoxute, deuse itekotz, moztu eta tuiuaezarria, eta horire gauza trixtia, eta maku-rro dena, bera ez konformatzen, adsolutokisendatu nahi».

tulúnta iz. Behietan ibiltzen den joare handia,dunba. Ikus kláska, kláxka.

túnba iz. Hilobia. MAk tonba darabil: «OmiaSaindure pasatu zuxun untsa; ezarri nitxinxure tonban liliak beti bezala», baina ABktunba du. Ikus hilárri.

túnpa izond. Inoxoa edo: Á gáizo túnpa hí, iká-siko úk, bá, denbóraikin!

tupéta iz. Kopeta (ez gorputzekoa): Zé tupétadín hórrek! ‘zer kopeta duen horrek!’. Cf.frantsesezko il a un toupet!

tupetáundi iz. Kopetandia, kopeta handikoa:Páha zák erróndat béden, urdé tupetáundja!

tupín iz. Jendearendako erraten da, sakre mo-duan edo. Cf. beste alderdi batzuetako kai-kua. Ikus Atxétatupínak eta dupín.

Turbúru iz. Azoletako Turbúrja etxeko nagu-sia, edo bertako beste norbait; TurburúsaTurbúrja-ko etxekoandrea. MAk hasieranbokala duen aldaera darabil, oikonimoarenkasuan: «Iturburuko Mikaelak baixi bamutila, hor dutena bulta huntan, Sunbilla-koat, lehen Barberainbordan egona».

turnatu ad. Itzuli, bihurtu (biarnes-gaskoikotournà-tik, antza). Satrustegik (1969b: 76)biltzen du: «Mutil egon zen etxean saski batmaats ebatsi zila eta hura turna zezaten».

túrri iz. Iturria: Túrri hóri agúrtuxú; eurín díxianítz tá túrritik húra hélduxú burrústan.

Halarik ere, erranairu honetan itúrri agerida: Góiz górri, átseko itúrri. Ikus, orobat,Turbúru.

turrústa iz. Txorroa. Ikus burrústa eta xirríxta.turtxwín iz. Mandarra.tutúla iz. Mototsa. Ikus buruko eta motto.tutúlu, ttuttúlu izond. Eritasun baten ondorioz

ahul gelditu dena eta burua ezongi duena /tutúljan izán, ttuttúljan izán ad. (da) Bu-rua fier ez izatea, tutuluturik, ttuttuluturikizan: «X berrize puxkat tutulian; orai juanbeharrak gitxu biak berrize Iruñeat medi-kurat» (MA). Arizkunen ere tutul dagoerraten delarik norbait ongi ez dela, frankoeri dagoela adierazten da.

tutulútu ad. (da) Eritasun baten ondoriozahuldu edo burua ongi ez izan.

txamindeiko oial iz. Satrustegik biltzen du(1969b: 28); ikus xamindéi. Bitxia da ha-sierako tx- hori Luzaideko hizkeran;Arruazuko euskaltzaina zenak behin bainogehiagotan idazten du tx-rekin berez x-zhasten diren hitzak.

txár izond. 1- Txarra, ona ez dena, 2- Txikia:Xakúr txár bát harrapátu nín ótwaikin;óllo txárra béti ollánda (erranairua; ikusIntza, 1974: 161). Xár ere erraten da.

txarpíl izond. 1- Txar antza, 2- Ttipi antza:Erósixít aizkóra bérri bát, bána txarpíla,tá wái ohártzeníz haundjógwa behár níla.

-tza atziz. 1- Lanbidea, batez ere -gin atzizkiaduen hitz bati eransten zaionean: Hargín-tza, peontza, zurgíntza; ikus –go, 2- Ekin-tza: Eskáintza, ezkóntza, galdíntza, laún-tza, ohíntza, záutza, 3- Lekua: Egoitza,ohantza, sohótza. Ez dakigu atzizki hauduen elúr zapáltza-k; ez dakigu, ezta ere,arráintza zein sailetan sartu.

-tzapén atziz. Izena sortzen du: Ohitzapén.tzár izond. Zarra, gaiztoa. Sakreetan-eta ibil-

tzen da. Ikus zár.-tzia atziz. Bakarrik bi hitzetan aurkitu dugu:

Buútzja (buútzjaik ezín ín), zuhúrtzja.

179

HIZTEGIA

Page 189: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

ubéldu ad. (da) Ubeldu: Alimáleko kólpja hár-tu út bégjan tá arrúnt ubéldu záit.

ubeldúra iz. Ubeldura. Kólpe át hártu óndwanatéatzen déna. Ikus uspél.

úda iz. Uda, udara.udáre iz. 1- Udarea, 2- Udareondoa.udáreóndo iz. Udare arbola.udi, udiri iz. Garmendiak dio (1969: 223) udi-

ria uztarriak erdian duen zuloa dela, Gi-puzkoako Beterrin kurteriantzako zuloadeitzen dena. Luzaideko arotzak «buztarriudi berri bat», «buztarri udiria ezarriric»,«buztarri udi berri bat» du (Satrustegi,1969: 154, 213, 226). Ikus buztarri udi,buztarri udiri.

Udíri iz. Ondarrolan den Udirínja etxeko na-gusia, edo bertako beste norbait; Udirísaiz. Udirínja-ko etxekoandrea.

úfa iz. Putza (ahoarekin egiten dena). Ikuspútz / úfa ín ad. (du) Putz egin (ahoare-kin): Íkoxo úfa sújai eztáin itzál.

ufáka adlag. Puzka / ufáka aizán, hási ad.(da) Puzka ari izan, hasi: Añés sújai ufákaái dúxu.

uhál iz. 1- Uhala, uztarriaren lotzeko ibiltzenden larruzko soka, beste toki batzuetanhede deitzen dena. Garmendiak (1969:223) ubala dakar. Ikus héde, 2- Gerrikoa.Ikus gerríko.

uháno iz. Zakuetan-eta erosten den ongarria,ez aziendek egiten dutena.

uhérri iz. Ánitz euríten dílaik bídetan jéustendjén úr zurrústak dirá uhérrjak.

ukái iz. Eskumuturra. ABk ukarai darabil;Etxaidek ere (1989: 144) ukaraja biltzendu.

ukáldi iz. Kolpea: Alimáleko ukáldja emán-tzakón makílaikilán. Elkartu franko sor-

tzen ditu hitz honek: Adarrukáldi, aitzu-rrukáldi, arrestelukáldi, burukáldi, esku-káldi, haizeukáldi, harriukáldi, makílu-káldi, teléfona ukáldi, xixpaukáldi...e.a.Cf. MAren hau: «Begitik operatia baita,tapatia dixi; gaizua, ze ukaldi itsusi izandin!, zer pasatu baitare, Joakina beldurduxu zerbait bulta izan ote din».

ukáldika aizán, hási, íbíli ad. (da) Kolpeka ariizan, hasi, ibili.

ukán ad. 1- (du) izan: Létrat ukán dút ‘eskutitzbat jaso dut’; gúre áuzwak háurra ukán dú(haurrak beti ukaiten dira. Cf. érdi), 2- (da)izan: Irúñen ukának gitúk (= Irúñen izánakgitúk), 3- (du) Jaso, errezibitu: Jwandén hi-láitjan létrat ukán ginín Parísetik. Ikuserrezibítu eta izán.

ukánki ad. Ukán aditzaren aldaera hanpatua.Ikus Iñigo & Salaberri & Zubiri (1995:292).

ukóndo iz. Ukalondoa.ukúr adond. Makur, oker / ukúr egón, ibíli,

ízan ad. (da): Gázte dénboran gizón azká-rra zén, bána wái ukúr ibíltzen dá.

ukúrtu ad. (da) Makurtu: Ukúr xité papérro-rrén bíltzea. Ikus makúrtu.

úli iz. 1- Eulia, 2- «El hombre que se diluye enfaenas de mujer» (Satrustegi, 1969: 83) /ulia bezala izan ad. (da) Anitz izan(esam.): «Españolez inguratuik jin nindu-xun eta atentzione haundiekin; jeustiantreinetik maleta berek jeutsi ziaxien etanihaure ba. Española ulia bezala bauxununai» (AB).

ulibéltz iz. Eulibeltza, beltzulia. ulítx iz. Eltxoa.úme iz. 1. Umea, 2. Kumea. Ikus háur eta

kúme.

180

U

Page 190: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

umekór izond. Umezalea: Árdi umekórra.umeúntzi iz. Umea egiten den lekua. Ikus go-

pór eta kadána sarrerak.úmi izond. Hezea: Belár hók úmi tuk ‘belar

hauek heze zeudek’, xukádor háu úmi úxu,behárko ixju sañátu ‘eskuoihal hau hezeduxu, aldatu beharko dixugu’.

umidáde iz. Hezetasuna.umíl izond. Apala: Gázte dénboran zernái es-

pántuka ártzen zúxun, bána Améiketa jwánta hántik umíl-umíla itzúli zúxun.

undár 1- izond. Azkena: Hók túk étxjan túnundárrak, 2- Hondarra, edozein gauzarenbukaera edo: Káfiain undárrak bóta txít.Cf. gutunetako pasarteño hau: «X ukan[t]zuxun atsalde atez xure etxian undarrengarbitzen» (AB) / undárrjan adlag. Azke-nean (azkénjan), undárreko izlag. (azké-neko): Undárreko aldíz osébain hilárjoanikúsi nín kúsja; undárreko áldjan gúre kúsihúra ikúsi giníxin / undárreko adlag. (az-kéneko): «Ahantxu erdia pahatia dixiu etabestiaz ez gitxi prisatzen, intresa pahatueta, bana Jinkuak nahi badu behar ginikixiurte hunen undarreko pahatu» (MA) / un-dárrekotz adlag. Azkenerako (azkéne-kotz): Undárrekotz ez ginjákixun zé ín táhólola útzi giníxin ‘Azkenerako ez geneki-xun zer egin eta bere hartan utzi genixun’ /undárrik (azkénik): «…lehenbiziko as-tian nexkato gaztiak eta bestian emaztekierdaldunak, españolak eta gizon eskualdu-nak, eta mutiko gaztiak elgarrekin, eta un-darrik eskualdun emaztekiak eta gizon es-pañolak» (MA).

undarlár iz. eta izond. Undarla-koa, Ondarro-lakoa.

undértze iz. Hondoestea, ipurtestea. Baztanenondoertze erraten da Izetaren arabera(1996: 141).

ungárri iz. Ongarria.ungarrikéta iz. Ongarriketa, ongarri bila joatea:

Bíhar díxju ungarrikéta / ungarrikéta ibíli,jín, jwán...e.a. (da) Ongarri bila ibili, etorri,joan...e.a.: Ibíli gitúk egún gúzjan ungarri-kéta. Luzaideko arotzarenean «ungarrique-tan ba(t)» dago (Satrustegi, 1969: 196).

ungarriméta iz. Ongarri meta. ungarritéi iz. Ongarrikuntzea, ongarria gorde-

tzeko tokia.

ungarritórnu iz. Ongarri zama. Ikus tórnu etazáma.

ungíde iz. Ingudea: Táilja ungídjain gáinjanzárri tá martáilu batekín pikátzentzúxun.

unione iz. Batasuna. Eskutitzetan ageri da,behin: «Agian ukain dixie grazia elgarre-kin luzaz bizitzeko, bake eta unionian. Fiteigorriko txie, ba, berriak» (AB). Ikus bata-sun.

unkáilu iz. Ongailua: Olígwan baatxúri bátzárri, fritátu tá gáinetik botátzentzakóna,sáldai.

úntsa adond. Ongi. Mailakatzailea ere bada:Úntsa akítjak gítxu, ojánian aizán óndwan.Etxaidek (1989: 268) ontsá níz bildu zuen,baina ez azentuaketa ez ontsa forma diraLuzaidekoak. B. Etxeparek (1980 [1545]:10) hongi darabil / untsáño adond. Ongi-txo, ongixko.

untsalaik adond. Untsalaz. MAk darabil, bitan:«Egun xure urte betetzia, untsalaik egunhor behar zixin izan [letrak], bana ikustenduxu ohitu nizala halaike», «emain dazko-txu erremesiamendiak ene partez; untsalaikniaurek ixkiatu behar niakoxun, bana baita-kit ene berriak biek jakiten tziela».

untsálaz adond. Ahal bada, ahalbaz, ahalaz:Behár ginikék huntsálaz Irúñeat jwán; lánháu untsálaz hóla behár giníkixi ín.

untsáski adond. Aski ongi.untsásko adond. Franko ongi.untsátu ad. (da) Onera egin, sendatu. Cf. MA-

ren pasarteño hau: «Bidarteko Anastasiauntsatia duxu, abiatia duxu mezan; AñaMarire polliki». Ikus hobekítu eta pollikí-tu.

-úntzi atziz. Joera duena, -ontzia. Adjektiboaksortzen ditu: Elúntzi, fartzúntzi, pestúntzi,sinúntzi, urgulúntzi.

úntzi iz. 1- Ontzia, 2- Itsasontzia; ABk barkozdarabil behin. Salaberri Ibarrolakoak ez dubiltzen / untzíño iz. Ontzi txikia / untzíx-ka iz. Ontzi txikia.

untzitéi iz. Ontzitegia: Untzitéja dá azítenatxíkitzeko paétan zártzen dén mwéblja,bána éz xurrútain gáinjan zártzen déna.

untzítra iz. Ontzikada: Kárri zutén untzítratésne.

uráunka adond. Fite (pertsonendako ibiltzenda): Uráunka haundítu ‘fite handitu’, mutí-

181

HIZTEGIA

Page 191: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

ko hóri uráunka haundítzen ái dúxu. Cf. E.Etxamendiren hau (1988: 39): «–Zer diokXaixtian? / –Deusez! / –Ze deusez? Haun-ditzen seurik ari hiz hur-hagunka!».

urbíde iz. Ubidea, pentzeetara ura eramatekoegiten ziren bideak. Luzaideko arotzak erebadarabil, behin baizik ez bada ere (Satrus-tegi, 1969: 135): «Sei santel ize berr[i] ur-bideko». Arruazuko euskaltzainak dio(285) ‘conducción de agua’ adiera duela.

urdandei iz. Zerritegia. Satrustegik biltzen du(1963-64: 277, 280).

urdé izond. Zerria. Beti sakretako ibiltzen da:Urdé astapítwa!, urdé háundja hí!, urdékabróna!, urdé madarikátu zár zikína!,urdé madarikátu zikína!, urdé méntsa!,urdé pikalapórta!, urdé pítwa hí!, urdé na-hási zikína!, urdé nahásja!, urdé urdía!,urdé ustéla!, urdé ustéldja!, urdé zár zikí-na!, urdé zárra!, urdé zikína!, urdé zikírobuztán(a)!, urdé zózwa!, urdía!, urdíaaláin urdía!, urdía aláina! Ikus Kamino &Salaberri & Zubiri (2004: 329) / urdía be-záin fáltsja izán ad. (da) (esam.) Arruntfaltsua izan, arrunt zuria izan: Urdía bezáinfáltsjak túk hórjek, ehíz hétaz fidátzen ál!Ikus zérri.

urdekátu ad. (da-du) Zerritu, kakaztu: Arrúnturdekátwuik jíntzíra bórdatik égun ‘zeharokakazturik etorri zara bordatik gaur’; san-fermínetan jéndjak urdekátwik ibíltzen txú.Ikus fundikátu. Izetak (1996: 142, 173)orakatu eta urdetu biltzen ditu, antzekoerranahiarekin.

urdekérja iz. Zerrikeria. Ikus zerrikérja.urdín izond. Beltzantza: Átzo árdi urdín bát

erósi nján Aurízko férjan, bílo urdína ‘biloxuria eta beltza nahasirik dituena, bainafranko iluna’. Ikus blú. Satrustegik (1969b:85) etxeaz diharduen MAren ondoko pasar-teño hau bildu zuen: «Etxea urdinago geldi-tuta ere, bildu, bildu… denbora txarraikinezin da bildu ta», eta honela itzultzen: ‘Aun-que lo de casa quede a medias, es preciso re-coger, recoger… que con mal tiempo no hayquien recoja’. Dena dela, bukaerako ezin dabildu ta hori, kausazko menderagailu hori,arrotza da Luzaideko hizkeran.

uréste iz. Uholdea; cf. húr. Uharte GarazikoKBen letra batean hurestek ‘uholdeek’age-

ri da, h-rekin. Manezaundik (1990) uhasteibiltzen du: «Bat bathian, burrunban lehereta zaphart egiten die harrokan bidiari hur-bil, eta izigarriko gohoratasunerat altxatu-rik, dena hagunez xuritua, uhaste batek be-zala bazterrak estaltzen ditik» (87),«zerbaitek edo norbaitek erderaren uhastehorri ez balinbadu zalhukara oraidanik ze-darri azkar batekin ihardokitzen, ephe la-burrik barne xahutuko eta suntsituko dagure eskuara maitia» (152-153). Aintzibu-ru & Etxarrenek (2002: 88) uraste darabil-te: «1927-ko Andredena Mariz, beraz ago-rrilaren 15ean, beti bezala DonibaneGaraziko bestak ziren. Haatik egun hartanizigarriko urastea izan zen gure eskualde-an. Geroztik ukan ditugun erauntsiak ezdira izan ordukoaren idurikoak, hurbiltze-korik ere eta funtsean hobe guretako».

urgúlu iz. Harrokeria / urgúlutan sártu ad.(da) Harrotu, harropuztu: Píto háundi hórilotérja eróri zitzákonetik urgúlutan sártjadá.

urgulukérja iz. Harrokeria.urgulúntzi izond. Harroa (≠ hárro): Zé urgu-

lúntzja dén mutíko hóri! Duhauk Beskoi-tzen (2003: 395) urgulutsuia biltzen du.Ikus fanfarrón.

urín iz. Urina, koipea: Léhen ibíltzentzutén uríngazgábja erremédjotako, óllo kákaikin na-hásik, erredúren kóntra / urinéko iz. Ikuslómo.

urinbrox iz. Satrustegik ‘(bilgor) zopa txigor-tuak’, ‘migas tostadas’ dela dio (1969b:30). Cf. gatalabróxa.

urkátu ad. (du) Urkatu: Éne gázte denbórangizón bát harrapátu zíxjen urkátwik béreetxéko ganérrjan.

urós izond. eta adond. Zoriontsua, zoriontsuki:Manéz urós bízi úk bakárrik ‘Manez zo-riontsu bizi duk bakarrik’, zéin urós bízigjén gú! (= zéin uróski bízi gjén gú!), zé gi-zón urósa den Benát ihazáina. Biarnesezeta gaskoiz uroùs ‘hereux’ da. Ikus malu-rós.

uróski adond. Zoriontsu(ki): Zéin uróski bízigjén gú (= zéin urós bízi gjén gú!). Ikus ai-tzineko sarrera. ABk ‘beharrik’ adierarekinere ibiltzen du (ikus behár): «Ahaztenziazkiaxu anitz gauza zartzeko ixkiatzen

182

LUZAIDEKO EUSKARAREN HIZTEGIA

Page 192: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

hasita, uroski ez baitute inportantziaik.Adio gaixuak».

urostasún iz. Zoriona, zoriontasuna.urráts iz. Urratsa, pausoa: Urráts bát géjo ín

izán bálu, errékat eróriko zén. Ikus páuso.úrri iz. Urria, urteko hamargarren hilabetea.urribázka iz. Soroak egin eta ondoan, urrian

ateratzen den belarra. Ikus bázka eta ze-rribázka.

urrikári izán ad. (du) Norbaitez errukitu:Urrikári dút horrékin ezkóntzen déna, gái-xo mutíkwa!

urrín iz. Usain txarra. Ikus kakurrín, pizu-rrín, usín eta zipilurrín.

urríndu ad. (da-du) Usain txarra paratu, jarri:Zérri zikín hórrek uzkérrin dú éta étxe gúz-ja urríndu dá háren ondórjoz.

urríta iz. Udazkena. Cf. letretako pasartetxohau: «Sasoina orai in dixi ederra frangore;ze urrita xarmanta!». Ikus larrazkén.Etxaidek (1989) larrazkéna biltzen du, etahau da, oker ez bagaude, Luzaiden gehienibiltzen den forma.

urríxa izond. eta iz. Emea ardietan, behietan,zerrietan… Bestela árra eta émja ibil-tzen dira, katu, zakur… eta beste edozeinanimaliarekin. Ikus, hala ere, ahári etamárro sarrerak; ikus, orobat, ohóts etaordóts.

urrjanmáu interj. Belarrak eta soroak buka-tzen direlarik erraten dena. Satrustegik(1969b: 44) urriamau dakar eta dio etxeaestaltzen bukatzean adar berdea ezarri etabazkaria egiten dela, ospatzeko.

úrrun adond. (≠ húrbil, húrran): Astabizká-rre urrún djóxu ‘Astabizkar urrun diagoxu’/ urrunekuak iz. Satrustegik (1969b: 68)urruneko ahaideak adierazteko ibiltzendela dio.

urtarríl iz. Ilbeltza.Urtáts iz. Urtezar arratsa edo gaua: Urtátsetan

jíneníz ‘Urtezarretan etorriko naiz’.úrte iz. Urtea.urteáldi iz. Fruta zuhaitzek zenbait aldiz urte

ona izaten dute, hots, fruitu franko ematendute, eta beste batzuetan, aldiz, ez. Lehenada urteáldi-a: Sagár húnek áurten eztú ur-teáldi.

Urtebérri iz. Urtearen lehen eguna: Urtebérri-tan itzúliko dirá Irúñeat. Luzaideko aro-

tzaren liburuan ere agertzen da (Satrustegi,1969: 141): «Condiac eini(c) urteberriz».

Urteberrikári adlag. Urteberri egunean, Urte-berriarekin: Urteberrikári jintzén osébaAméiketatik.

urtebetétze iz. Urtebetetzea, urtemuga.urtebúru iz. Urteurrena: «Bihar Inesen ttan-

ttain urteburia; juan beharko dixit», «biharAitzurreko Extebeni zenain urteburia»(MA).

Urtxél iz. Gainekoletan den Urtxelénja-ko na-gusia batez ere, baina etxe horretako bestenorbait ere izan daiteke; Urtxelésa iz. Ur-txelénja-ko etxekoandrea.

urtxíntx iz. Katagorria.urtzíl iz. Gauzen zutik atxikitzeko ibiltzen den

makila, urkila itxurakoa.urtzíntz iz. Atija, doministikua / urtzíntzín

ad. (du) Atija egin, usin egin. urtzínzka aizán, hasi…e.a. ad. (da) Atijaka,

doministikuka ari izan, hasi…e.a.urúbi iz. Ulua, zakurrak triste delarik egiten

duen soinua / urúbi ín ad. (du) Ulu egin.urúbjaka aizán, hási… ad. (da) Uluka ari

izan, hasi: Zakúrra hási uxú urúbjaka.urxúri iz. Pixa: Fínki mintzátzeko píxa edo

píza erráiteko partéz, erráiten dúxu urxú-rja. Etxaidek (1989: 169) úrtxuriá jasotzendu, píxa-rekin batean, eta MAk hur churiadarabil. Axularrek (1643: 409) ibiltzenduen ur-isuria bera dela dirudi: «Eta bere-hala Erresumako sazerdote, midiku, etagaiñerako hartako ziren guztiek, konsultaeginik, erran zioten: bere senharraz bertze-rekin egitekorik izan etzuen emazte batengernuaz, eta vr-isuriaz garbitu behar zitue-la bere begiak, eta halatan bere hala argitu-ko, eta sendatuko zeitzala» (etzana gureada). Ikus píx, píz.

usája iz. Ohitura (biarneseko usadge, usatge-tik edo frantseseko usage-etik). Kostúmabaino gehiago ibiltzen da.

usakostuman adlag. Usaian edo. Cf. MArenhau: «Izan nixin xure felizitazionia, usa-kostuman ahatzi gabe, anitz eskermila».

usátu ad. (da) Ohitu (biarnes-gaskoiko usà‘avoir coutume’-tik). Adlatiboa eskátzendu: Enúk usátja horrén ítea ‘ez negok ohi-tua hori egitera’. Ondoan izena daramala-rik berau soziatiboan joaten da: «Zola ho-

183

HIZTEGIA

Page 193: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

tan eztuxu elurrik, bana gain horietan bau-xu. Ederraikin usatuta orai etxu goxo hola-ko kanbioa» (AB).

usín iz. Usaina: Usín húna, usín gáixtoa, usíntxárra. Etxaidek (1989: 132) usáin hónabildu zuen ‘olor’ errateko. Ikus urrín.

usíndu ad. (du) Usaindu: Zakúr ihiztór hórrekbaztér gúzjak usíntzen tú béti.

úso iz. Usoa. Etxaidek úsua biltzen du (1989:108). Caminok dio (2004b: 456) Baxena-barren urzo edo ur(t)xo ibiltzen dela, bainaez uso, oker, bistan denez, Luzaide Garazinsartzen badugu segurik. Úso lakétjak. Gaz-telaniaz palomas cebadas erraten da; pasa-ko usoak dira, besteak baino gehiago gel-ditzen direnak.

úso trópa iz. Igarotzen diren uso taldeak: Átzokúsí nín alímaleko úso trópat.

usoálde iz. Uso multzo handia: Alímaleko uso-áldja pástu dá egún, ihiztárjak kóntent di-tázke; égun híl dú usoálde edérra.

usoaro iz. Usotan, uso ehizan aritzeko egural-di egokia. ABk darabil: «Orai iratzian aritxu gizonak; denbora freskua arixi biziki.Etxu uso aro; bat etxie hiltzen onokuan».

uspél iz. 1- Toki ospela, laiotza: Hóri léku uspé-la úxu arrúnt, 2- Ubeldura (ikus ubeldúra).Beste herri batzuetako ‘ospela’ delakoari,hotzarekin ateratzen den gorriuneari, anje-lúr erraten zaio (frantseseko engelure-tik).

úste iz. Ustea, iritzia: Eréman níxin askárjabórdat ústez hán zjén, bána etzítxun hán;enústez mutíko hórrek hobékjo íten al zí-txin gáuzak / úste izán ad. (du) Pentsatu.

ustél izond. Ustela. Sakretako ere ibiltzen da:Zé gizón ustéla dén hóri! / ustéla ín ad (du)(esam.): Zé ustéla íten dukán (besténaz)iháun ahó makúr horrékin! Duhauk (2003:400) Beskoitzen bildu duen ze sakatrapuiaiten diina! honen modukoa da, ikusten de-nez pitoa-ren ordainez sakatrapuia baduere. Ikus méntsa ín eta pítwa ín.

usteldu ad. (da-du) Usteldu. Biraotzat ere era-biltzen da: Zé gizón ustéldja zén húra!

úsu adond. Tapitukiro, trinkoki; ikus bakán:Ártwa sórtu úk úsu. ‘Maiz’ errateko ardú-ra ibiltzen da. Ondarrolako 1841eko esku-titzean, halarik ere, ageri da horren adie-

razteko (Satrustegi, 1971: 294): «Eta igorzakadozie anaiai letra bat iskiriaturik untsakausitzen nizala eta hunat gaztigatuko ahalbezain usu berriak hunat».

usu belar iz. Belar mota bat, Satrustegiren ara-bera (1969b: 59).

usuala iz. Anisa, Satrustegiren arabera (1969b:48). Guk ez dugu Luzaiden bildu ahal izan.

útzi ad. (du) Utzi. Gobernatzen duen aditzizenakadlatiboan behar du egon: Alkátjak herríkogázter frontónain ibíltzea útzi zén ‘alkateakherriko gazteei frontoia erabiltzen utzi zien’.

uxtér izond. Samurra. Satrustegik bildu zuen(1963-64: 280), eta gure berriemaileakezagutzen du, baina erabili, drénde era-biltzen du.

uzkáli ad. (da-du) Irauli: Órgat uzkáli záu tabelár gúzja lúrreat jwán dá. Ikus iráuli.

uzkér iz. Puzkerra / uzkérrin ad. (du) Puzkeregin. Ikus urríndu.

uzkérka adond. Puzkerka / uzkérka aizán,hási, ibíli ad. (da) Puzkerka aritu, hasi, ibili:Ilárrak ján duzté tá orái tírala uzkérka áidirá.

úzki iz. Ipurdia, baina bakarrik ardietan ibil-tzen da, kolore desberdinekin tindatzen di-renean, elkarretarik bereizteko: Guré ár-djak úzki górrjak txú éta béste étxehortákwak úzki blújak. Ikus erráin etapúrdi sarrerak.

uzkinázo iz. Eskinosoa, uzkinaxoa, hegazti ba-ten izena.

uztái iz. Uztaia: Béhjer tá árdjer lépwan zár-tzen zéna, zurézkwa. Luzaideko arotzak(Satrustegi, 1969) upel eta ferretei ezartzenzaizkienei ere horrela erraten die: «Sunru(surru ‘xurru’ behar luke izan) baten usta-ya barrica bati» (157), «ferreta ustai bat us-tai bat guiderrac ezarriric» (160).

uztáil iz. Uztaila, urtearen zazpigarren hila.uztárri iz. Uztarria. Búztarri ere ibiltzen da.

Ikus udi, udiri.uztártu ad. (du) Uztartu, uztarria ezarri. Sa-

trustegik (1969b: 83) liskar edo eztabaidabatean hoben guztia liskarzaleetako batengain uzten delarik erabiltzen den esaerahau biltzen du: «Idia ez da bakarrik uztar-tzen».

184

LUZAIDEKO EUSKARAREN HIZTEGIA

Page 194: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

wartjár izond. eta iz. Uharte Garazikoa

185

W

Page 195: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

xaflátu ad. (du) (Anitz) jan. Ikus jankatu.xagón, xaón iz. Xaboia: Leénik torroskátzen-

tzjéntxaónaikín (F. Kamino, Euskaltzain-dia, 1999: 110).

xagonátu ad. (du) Xaboiztatu: Atórra hóri ún-tsa xagonátu beháuxu, béste gísan etzjako-xó zikína kénduko.

xahár iz. Zaharra, maitasunez-edo erabilia de-nean. Ikus xár eta zahár.

xahartasún iz. Zaharreria.xahártu ad. (da-du). Ikus zahártu.xáhu izán ad. (da) (esam.) Gureak,

zureak…egin: Ezpadú fíte euríten xáhu gí-txu áurten, etxú belárrik atéako ‘Lastereuri egiten ez badu gureak egin du aurten,ez duxu belarrik aterako’. Cf. D. Intzak(1974: 43) Esteribarren bildu zuen erranai-ru hau: «Xau dire Uritz-en karakolen bil-tzeko ez badiote euritzen».

xahútu ad. 1- (du) Gastatu: Sós anítz irázi zínAméiketan, baná hántik yín ta beála xáhú-tu zitín dénak, 2- (da) Arrunt akitu, unatu,leher egin: Pilótan aizánez xahútu núk (=pilótan aizánez lehérrínúk), 3- (du) Garbi-tu (ikus, gainera, Satrustegi, 1981: 345):Sukáldjain xahútzen ái dúxu áma. Ikusgarbítu, kúzi eta xuítu.

Xáindu iz. Pekotxetan den Xaindjáinja-ko na-gusia, edo bertako beste edozein; Xaindú-sa iz. Xaindjáinja-ko etxekoandrea.

xakúr iz. Normalean ‘txakur txikia’ adiera ohidu; bestela zakúr erraten da.

xakurkúme iz. Txakurkumea.xamár iz. Brusa modukoa, orain dantzariek-

eta ibiltzen dutena.xamindéi iz. Tximinia. Luzaideko arotzak «sa-

mideyain arrinazen», «samindeico burdinabat» du (Satrustegi, 1969: 162, 206).

xanbrela iz. Satrustegik dio (1969b: 97) ‘jam-ba’ adiera duela.

xanfarín izond. Kaskarina, txoriburua: Néskaxanfarín hórrek eztíxi gáuza húnik íten ezétxjan, ez eskólan ez nehóne, béti béstagógwan; eztá prótxwik xanfarín horrékin!Cf. Hiriart-Urruti zaharraren hau (2004:435): «Ar bedi, jadanik hasia den bezala,arno emaiten burrustan. Baitezpada ezinegona duenaz geroz, dugun edan –ona ba-lin bada– bainan bozik ez eman xanfarinhorri».

xángre iz. Minbizia (biarnes-gaskoiko chàn-cre-tik edo frantseseko chancre-tik): Láne-ko laún bát xángrjaikin híl dá jwan dénegúnjan. Ikus kántzer.

xánka iz. Makulua. xánpa interj. Zakurrari erraten zaio, erausi,

zaunka egin dezan: Xánpa, Lábri, xánpa!xantxipárrak izán ad. (da) (esam.) Gorriak

ikusi: Izáin txú óno xantxipárrak! ‘gorriakikusiko dituzte oraindik’. E. Etxamendik(1988: 63) darabilen xintximariak izan-enparekoa da: «Aita ta Maurizio barrukitikheldu dira hanbestenarekin... Han zirenoraikoan xintximariak! Aldi huntan aitaarrunt jauzi zen, debruek harturik zen».

xántza iz. Zortea (frantseseko chance-tik; cf.,hasierako txistukariaz kestione, xarmánt).Ikus MAren pasartetto hau: «Dena zozoele, hau dela, hura dela. Naski xantza txa-rra behaixi». Swérte ere erraten da. Ikus,gainera, xórte.

Xapár iz. Ondarrolan den Xapárrja etxeko na-gusia, edo bertako norbait; Xaparrésa iz.Xapárrja-ko etxekoandrea.

xapél iz. Kapelua, sombrero espainolez. Ikusbonéta eta zapél. Satrustegik dio (1969b:

186

X

Page 196: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

97) pilareen goiko partea dela, gapirioen oinarri lana egiten duena.

Xapitél iz. Gaindolan den Xapitelénja-ko na-gusia, edo hor sortu edo bizi den laguna;Xapitelésa iz. Xapitelénja-ko etxekoan-drea.

xár 1- izond. Txarra: Denbora xárra djóxuégun, 2- adond. Ahul, ez bizkor. Cf. MA-ren hau: «X-n ez nuxu bultta huntan izana,untsa tuxu; Y xar dioxu eta ja kasik ama be-zain sor». Ikus txár, xahár eta zahár.

xardína iz. Sardina. Ikus zonbána.xárga iz. Zurkaitza: Makíl lúzja úxu, ilárrer

zártzen zéna.xarmánki adond. Ederki: Jwán dén egúnjan

proménatu ginén xarmánki.xarmánt izond., xarmánteko izlag. Ederra

(biarnes-gaskoiko charmàn-en aurrekocharmant batetik [femeninoa charmanteda], edo frantseseko charmant-etik): Xar-mánteko denbóra djóxo égun! = denbóraxarmánta djóxo égun!, xarmánteko ótwaerósi zíxin anájak = óto xarmánta erósi zí-xin anájak.

xarpóta iz. Ezkaia, espainoleko tomillo. Ba-randiaranek (1974: 31) Donoztirin xarbotabildu zuen, Salaberri Ibarrolakoak (1856:36) charpota dakar eta Satrustegik (1969b:50) txarpota. Ikus basaxarpota eta txa-mindeiko oial.

xarrantxa iz. Luzaideko arotzak darabil,behin: «Charrancha bat» (Satrustegi, 1969:136). Arruazukoak dio (1969: 275) errota-ko lanabesa dela, errotarrien arteko aldeafinkatzeko balio duena.

Xatán iz. Karrikako Xatanénja etxeko nagu-sia, edo bertako beste norbait; Xatanésa iz.Xatanénja-ko etxekoandrea. Lehen Beho-txaináinja erraten zitzaion etxeari.

xatár iz. Haur oihala. Salaberri Ibarrolakoak(1856: 36) forma hau bera biltzen du, bai-na horzkaria hasperendua duela, chatharalegia, xathar egungo grafian.

-xe atziz. 1- Pittin bat: Aríntxoño, giélaxo, géi-xoño, juantxe, lehéntxoño, pollíkixoño,2- Indartzailea: Hántxe, heméntxe, holáxe,hórtxe.

xeakatu ad. Txiki-txiki egin. Satrustegik bil-tzen du (1963-64: 281). Guk xehátu aditudugu beti.

xehátu ad. (da-du) Txikitu, xehetu: Egúr xe-hátzen aizán núxu góizjan; báswa erórizáko mutíkwai tá xehátu dá, xintxirikátu;xéha záxu úntsa ihétsi báno léhen ‘xeheezazu ongi irentsi baino lehen’. Cf. ABrenpasarteño hau: «Egun hotaik batez ari nin-duxun kafiain xehatzen, xuk utzi iharai-kin».

xehatzále iz. eta izond. Txikitzailea.xéhe izond. eta iz. 1- Tamaina txikikoa, pisu

gutxikoa: Gátz lárrja ta gátz xéhja, langárlárrja ta langár xéhja, éuri lárrja ta éurixéhja, jénde xéhja ‘gente humilde’. Ikuslárri, 2- Ganbioa (dirua): Báuxja xéheik?

xehéki adond. Zehazki: «Anitz plazer egindaxu berriak hoin xeheki igortziaz» (MA).

xehetasún iz. Zehaztasuna: Bérrja emán zjáu-xutén xehetasún gúzjekin.

Xéhja iz. Azoleta edo Lezetako Xehjáinjaetxeko nagusia, edo bertako beste norbait;Xehjésa iz. Xehjáinja-ko etxekoandrea.Ikus séhi.

xéila iz. Ateka, langa. Luzaideko arotzak baze-rabilen, XIX. mendean: «Seila azpico bur-dina bat» (Satrustegi, 1969: 188). Garazikobeste leku batzuetan barne-aspirazioa du(xehella); ikus Camino (2004: 456).

xéka adond. Bila; absolutiboa edo genitiboagaldegiten du: Áno xéka jíntzén ostáturat;jwánúxu ótwain xéka garájeat. ABk xerkaibiltzen du. Bíla ere erabiltzen da, baina bi-ziki guti.

xekári iz. Zerbaiten xerka edo bila joaten dena:Bíhar góizjan góizik jínen dúxu ahátxjainxekárja ‘bihar goizean goiz etorriko da ara-txearen, zekorraren bilatzailea’.

xekátu ad. (du) Bilatu. Hau da normalean ibil-tzen dena: Étxe gúzjan xekátu níxin paisó-la zahárra, bána eníxin harrapátu ál izán.Ikus bilátu.

xelaria iz. Arotzaren lanabesetako bat da, Gar-mendiak biltzen duenez (1969: 224). Oina-rriaren formaz kestione, ikus arrakia sa-rreran erran duguna.

xéna iz. Katea (frantsesezko chaîne-tik). Ba-randiaranek (1974: 25) Donoztirin urrexe-nak ‘collares de oro’ bildu zuen. Ikus gatí-na.

xéndra iz. Bidexendra, mendietan animaliekegiten dutena.

187

HIZTEGIA

Page 197: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

xerbitxári iz. Zerbitzaria.xerbitxátu ad. (du) Zerbitzatu: Néska xarmánt

baték xerbitxátu gíntxin.xerbítxu iz. Zerbitzua.Xeróra iz. Arnegiko Xeroráinja etxeko nagu-

sia, edo bertako beste norbait; XerorésaXeroráinja-ko etxekoandrea. Cf. MArenhau: «Izan ziazkiatxu Martxelin eta MariEzponda eta Xeroresa ikusten egon gin-txun goxoki».

xerrent izond. Lan bat egiteko geroko gerotanibiltzen ez dena, arduratsua (ikus Lhande,1926). Cf. MAren pasarteño hau: «Errezi-bitu dixit xure letra berrize; gaizua, ni banoxerrentogua xira zien lan guzien hartetik».

xérri iz. Zerria. Ikus zérri.xerrihíltze, xerriíltze iz. Zerri hiltzea: «Xerri

hiltziak nik uste ja finitu dien» (MA). Ikuszerrihíltze, zerriíltze.

xerritéi iz. Zerritegia. Zerritéi ere erraten da.xertátu ad. (da-du) Txertatu: Bórdako árdi gú-

zjak xertátu tú, balékibále; xertátu núxugrípain kóntra. Cf. MAren hau: «Oraianitz prueben iten ari zazkola. Biotzeaduan zain bat xertatu, naski xerria[i]na,plastikuake ezartzen diela».

xérto iz. Txertoa / xértwa zárri ad. (du) Txer-toa jarri.

xertobéltz iz. Gaztaina mota bat; ikus sanmi-gél eta xertogórri. Izetak (1996: 179) xer-togorri eta sanmigel biltzen ditu, eta haue-kin batean ostobeltz, Luzaidekoxertobéltz-en partez.

xertogórri iz. Gaztaina mota bat. Ikus sanmi-gél eta xertobéltz.

Xertólo iz. Gainekoletako Xertolóinja etxekonagusia, edo bertako beste norbait.

xétre ikúsi, xétre kúsi ad. (du) Gorriak ikusi(irudi du biarnes-gaskoiko chètre ‘chétif,piètre’-tik atera dela): Gúre aitátxik, Améi-ketan egóntzélaik, lemízjan xétre ikúsi zí-xin lána ezín harrápatuz.

xifarrakátu ad. (du) Ura mugituz garbitu:Úntzjer zólain kúzteko emáitentzjéxu húrxórtat éta itzúlika higítuz kúzten txú; xi-farráka záxu kútsja esnúntzi hóri. Cf.kúzi.

xifrítja izán ad. (da) Arrunt kezkatua, nerbios-tua egon: Mutíkwa jwán dúxu méndira taetxú héldu, xifrítja núxu!

xikán iz. Iruzurra, jukutria (frantseseko chica-ne-tik). Ikus zikaneria sarrera.

xikín izond. Zikina, baina normalki iraintzekoibiltzen da, biraoetan: Xikína, xáxi bíxtahúntaik! Ikus zikín.

xikitátu ad. (du) Zikiratu. Ikus zikitátu.xikitero iz. Luzaideko arotzak darabil (Satrus-

tegi, 1969: 250): «26 urtarrilia lasaco si-quiteruac». Argitaratzailearen irudiko ‘zi-kiratzailea’, ‘osatzailea’ erran nahi du.Beranduagoko lan batean (1969b: 97) txi-kitero jasotzen du.

xikór iz. Zahi xehe-xehea, zerriei zaldareta-ko ematen zaiena. Lehen erresa izenekoogi beltza egiteko ibiltzen zen (Satruste-gi, 1969b: 54). Ikus erresa. Luzaidekoarotzak bazerabilen (Satrustegi, 1969:134): «Ogui irina / erregu bat arto / sico-rra (…)».

xilátu ad. (da-du) Xiloa egin. Ikus zilátu.xilíntxa iz. Ardiei ezartzen zaien joare ttipia.

Luzaideko arotzak «lau sincha mii» darabil(Satrustegi, 1969: 198). Arruazuko euskal-tzainak (1963-4: 279) txilintxa ‘campani-lla’ biltzen du; lan berean (281) xilintz etaxintxa ‘campanilla’ ere jasotzen ditu. Ikuszintxa mihi.

xilíntxa míhi iz. Ardiek ibiltzen duten joare tti-piaren mihia.

xílko iz. Zilborra.xílo iz. Zulo ttipia. Ikus zílo.ximíno (= zimíno) iz. Tximua.ximítx iz. Zimitza. Ikus zimítz.ximíxta iz. Oinaztura. Bonapartek (1881: 163)

shimishta biltzen du, eta Etxaidek (1989:28) ximísta. Ikus zimízta / ximíxta bezálajín, jwán, pástu ad. (da) (esam.) Aire milademonio jin, joan, pasatu: Ximísta bezálajíntzén; ximíxta bezála jwán gínen; ximíxtabezála pástu zjén ‘ziztu bizian jin zen, joanzen, igaro zen’.

xingár iz. Urdaiazpiko zerra, erdarazko ma-gra-ren adierakidea-edo da.

xingár xáfla iz. Urdaiazpiko zerra. Zingár zá-fla ere erran daiteke, baina orduan handia-goa da.

xingarrázpi iz. Urdaiazpikoa, zerri hanka, er-daraz pernil: Erósi behár djakoxót xingá-rrázpi bát. Zingarrázpi ere erraten da.Ikus ázpi.

188

LUZAIDEKO EUSKARAREN HIZTEGIA

Page 198: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

xingarxúri iz. Urdai anitz duen zingar zafla,zerra.

xingóla iz. Kolorezko zetarekin egiten direnzerrendak, dantzariek gibelean eramatendituztenak. Satrustegik biltzen duenez(1969b: 29), laratza mugitzen delarik on-doko hau erraten ohi da: «Xingola, mingo-la / paretai gora!».

xingolamín iz. Herpesa. ABren letra batean,ordea, erpe azaltzen da.

xínple izond. Xumea.xínpleki adond. Xumeki: «Jin duxu X bere se-

narraikin, lehengo X, biziki xinpleki eta po-lliki» ‘biziki xumeki eta ongi (jantzirik)’.

xintxirikátu ad. (da-du) Txiki-txiki egin: Bá-swa eróri ta xintxirikátu záit! Arlo honeta-ko aditzen arteko mailakatzea hau da: háu-tsi → xehátu → xintxirikátu. Ikus,orobat, jó eta suntsítu.

xintxukétan aizán ad. (da) Zurezko edozeintresnaren egite edo konpontzea. Cf. Bar-bierren bertso hau (1987: 238) «Aitatto, ja-rririkan bere zizeluan, / Pafa pafa ari dapipa bat ahoan; / Aita, erne ernea, kanitaeskuan, / Xitxuketan eman da supazter xo-koan». Hemen, ikusten den bezala, tartekosudurkaria ez duen aldaera ageri da.

xinúrri iz. Inurria, zinaurri ttipia. Ikus zinúrri.xíri, xiriño iz. Ziri txikia. Ikus zíri.xirríxta, xirríxtaño iz. Txirria mehea, iturritik

erortzen dena. Ikus ttirríla, turrústa, xu-rrústa, zirrísta, zurrústa.

xirúla iz. Txirula: Gaztáinaikin íten zítxun xi-rúlak Luzáiden, eta hóla erráitentzíxin xi-rúla ítentzínak, primadéran, barnékwáinkéntzeko: «Xirúla-mirúla, kántarí, erréka-ko pútzjan sárradí, zís-zás atéradí».

xíta iz. Txita.xitún egón, geldítu, zárri ad. (da–du) Isilik

egon, gelditu, norbait bere lekuan ezarri:Jakíten ál duxú xitún egón zjéla ník moko-kátu nitílaik.

xíxa iz. Ziza.xixaálde iz. Ziza multzo handia.xixelkopa iz. Arotzaren lanabesetako bat (‘for-

món de media cana’): ikus Garmendia(1969: 223). Luzaideko arotzak ere bazera-bilen (Satrustegi, 1969: 184): «Tailu eraz-tun da siselcopa eracachiric». Ikus kopa,mailu kopa eta zizél.

xíxka iz. Lan ederra, lan handia: Egún atsál-djan ín dú alimáleko xíxka. MAk bitan sis-ca idazten du, eta behin chichca, egungografiarekin xixka emanen genukeena.

xíxpa iz. Antzarraztelua, sardea.xixpátra iz. Sardekada: Hárzkitzu bi xixpátra

iátze.xixpaukáldi iz. Sardekada, antzarrazteluare-

kin ematen den kolpea.xíxta iz. Zizta; ikus gatína xixtadún, gatína

sarreran. MAk ‘injekzioa’ adieraz darabil:«Nola dateke hunen gorputza hoinbestexixta eta erremedio harturik?».

xixtátu ad. (da-du) Ziztatu: Xixtátu núk elórribatékin.

xíxto iz. eta izond. Behi eta zezenetan adar zo-rrotz-zorrotzak dituena: Éne háur dénbo-ran baginíxin étxjan béhi bát hóla, xíxtoerráiten ginákona.

xixtór iz. Txistorra.xíxtu iz. 1- Txistua, ahoarekin egiten den soi-

nua, 2- Haserrea, xíxtu izán ‘tener muchoshumos’ esamoldean. Cf. hau: «Jakiten ahalduxu han noaitek xixtu ziela» (AB),3- Txistua, musika tresna / xíxtu ín ad.(du) Txistu egin. Ikus mahái.

xíxtuka aizán, hási, ibíli ad. (da) Txistuka ariizan, hasi, ibili.

xofér iz. Gidaria (frantseseko chauffeur-etik).xoférgo iz. Txofertza, gidaritza. Cf. MAren

hau: «Iten diexu paper huna lili arranjatzeneta xoferguane».

xóil izond. Lurrik ez duena: «Haizégwa xóilenhága» (esam.): Haizégwa íten dílaik gaz-táinak erórtzen txú hágaik gábe tá órdjanxóilek profitátzen díxje gaztáinen lúrretikbíltzeko; artzáin xóila ‘lurrik ez duen ar-tzaina’. Satrustegik dio (1969b: 98) ‘Inde-pendiente. Que trabaja por su cuenta’ dela.

xóko iz. Irudi du zóko baino txikiagoa dela;bestelako konnotazioekin ere erabil daite-ke / xokóño iz. Cf. MAren hau: «Senarraaspaldi etzatea juana duxu, orai ez diakoxualta X-k igortzen. Ni Jinkuari eskerrak xo-koño huntan bero-berua».

xokoláte iz. Txokolatea.xokolatésne iz. Txokolate eta esnea.xoragárri izond. Zoragarria.xorátu ad. (da-du) Zoratu. xóri iz. Txoria / xoríño iz. Txoritxoa.

189

HIZTEGIA

Page 199: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

xoriálde iz. Txori multzo handia.xoribúru izond. Ergela.xorikúme iz. Txorikumea.xorróstu ad. (du): ganíta háu xorróstu behá-

íxit, lanpústja baitút. Luzaideko arotzakere badarabil (Satrustegi, 1969: 137, 139,140): «Are bat chorrosturic», «palanguetacchorrosturic», bi picotina chorrosturic».Cf. zorróztu.

xorrótx izond. Zorrotza: Táilu háu etxú bátexorrótx, behárko íxit pikátu. Cf. zorrótz.

xorrotxárri iz. Zorroztarria.xórta iz. 1- Pixka bat (likidoekin): Edánján

húr xórtat; úntzjer zólain kúzteko emái-tentzjéxu húr xórtat éta ítzulika higítuzkúzten txú, 2- Tanta. Ikus éuri xórta, zórtaeta zortíla / xortáño iz. Xorta ttikia. Ikusttottáño eta xortíla.

xórte iz. Soldadogora joateko zozketa: «Aur-ten, bihar, soldadogoko xortia» (MA); ezdakigu euskarazko zorte hitz zaharretikatera den edo frantses eta biarnesezko sort-etik. Espainoleko suerte ere hor da, jakina.

xortíla iz. Xorta ttipi bat.xórtxe iz. Satrustegik (1969b: 58) xortxa dakar

eta dio zurezko eraztun malgu modukoadela, gaztak egiteko erabili izan dena. Ikuszortze sarrera OEH-n.

xotín iz. Zotina. Ikus zotín.xóxo iz. Zozoa (hegaztia). Ikus zózo.xú, xúk, xúri, xúre, xurékin, xurékilan, xu-

réganik, xurégatik…e.a. izord. Xu, xuk,xuri, xure, xurekin, xurekilan, xuregandik,xuregatik…e.a.

Xuálde iz. Gaindolako Xuáldja (Zubialde-tik,antza) etxeko nagusia, edo bertako bestenorbait; Xualdésa iz. Xuáldja-ko etxeko-andrea. Satrustegik (1964: 23) etimotikhurbilago dagoen Xuhialde jasotzen du.

xuberatár izond. eta iz. 1- Zuberotarra. Cf.«suberatarrac», Luzaideko arotzaren kon-tuetan (Satrustegi, 1969: 167), 2- Zubere-ra: Hórjek ái túk xuberatárrez.

xuhúr izond. eta adond. Urria, urri: Ésnjaxuhúr áirjan kárri úzje gáur. Ikus zuhúr‘zekena’.

xuítu ad. (da-du) 1- Arropa ikuzi: «Berek itentixie xuritziak eta oro; labadorat ederraerosia dixie, arrunt hedatzeko prets (sic)ezartzen diuzten horietaik» (MA), 2- Edo-

zein gauzari azala kendu: «Artuake bil-duik, xurituik ganerrian tixiu» (MA); ikusdaitezkeen bezala, hemen xuritu osoa age-ri da, 3- Zuri kolorea hartu, eman: Áurtenbehaíxju étxja xuítu, 4- Elurrak lurra estali:Úrrjan úrte hártan elúr háundi bát íntzíntá Garázi gúzja xuítu zín / egárrjak zuhít-ja izán Ikus egárri. Halaber, ikus garbítu,kúzi, xahútu eta zurítu.

xuitzále iz. eta izond. Garbitzailea.xúka aizán, hási, mintzátu ad. (da) Xuka

erregistroa erabiliz aritu, hasi, mintzatu.xukádor iz. (xukadórra era mugatuan) Es-

kuoihala.Xurgína iz. Azoletako Xurgináinja-ko nagu-

sia, edo etxeko beste norbait; Xurginésaiz. Xurgináinja-ko etxekoandrea.

xúri izond. Zuria / xúrjak éta béltxak ikúsiad. (du) (esam.) Gorriak ikusi: Egún batézgáldu ginén méndjan éta xúrjak éta béltxakikúsi gíntin etxéko bídja hatxéman beárrez.Ikus gásna, zernái ikúsi eta zúri.

xurikétak, xwikétak iz. Bokáta-ren iruditsuada baina ez, antza, gauza bera. Ikus Eus-kaltzaindia (1999: 110) / xurikétak ín,xwikétak ín ad. (du) Bokata, lixiba egin.

xúrru iz. Lixiba egiteko ibiltzen zen ontzi han-dia: Xwikéten íteko úntzi háundi bát zúxunxúrrja. Ikus Euskaltzaindia (1999: 110).Baztanen lixu-zurrute ibiltzen zen (Izeta,1996: 121).

xurru uztai iz. Irudi duenez lixiba egiteko on-tziari ezartzen zaion burdinazko uztaia da.Luzaideko arotzak darabail: «Surru ustaiberri bat» (Satrustegi, 1969: 185).

xurrústa iz. Zurrústa ttípja ‘ur txirria txikia’.Txikia bada xurrústa erraten zaio, etamehe-mehea bada, biziki txikia, húr ttirrí-la, ttirríla.

xurrúta iz. Harraska.xútik adond. Zutik: Háu akidúra!, lehérrina

núxu!, akidúra hunékin enúxu xútik egóitenál / xutík járri ad. (da) Zutitu, zutik jarri /xútik zárri ad. (du) Zutik paratu. Ikus zú-tik.

xutítu ad. (da-du). Ikus zutítu.xúxen, xuxén 1- izond. Zuzena: Órrjatik Aurí-

tzea jwáiteko bídja xuxéna dá, 2- adond.Zuzenki: Ostátutik átea éta xúxen étxeatjwán gínen. Orduekin ibiltzen da aldaera

190

LUZAIDEKO EUSKARAREN HIZTEGIA

Page 200: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

txikigarri hau ardura, ‘puntu-puntuan’adierazteko: Bostóntako xúxen záurte hú-nat; sejóntan xúxen jwáiníz zúre étxeat.Ikus orén eta púndu / xún-xúna adond.Zuzen-zuzen. Ikus zúzen.

xuxéndu ad. (du) Ikus zuzéndu.xwikín iz. Zurikina, artoa zuritzen denean gel-

ditzen den hosto ihartua. Satrustegik xuhi-kina jaso zuen (1969b: 67).

xwikitíle iz. Zuriketa egiten duena.Xwiláu áts iz. Gabon gaua (ez da anitz ibiltzen

egun): Xwiláu átsjan jwáin gítxu afáitea.Satrustegik (1969b: 40) Xuhilau atsa bil-tzen du, eta Etxaidek (1989: 74) gaizki uler-tu eta gaizki zatitutako sóila oatsa dakar.

191

HIZTEGIA

Page 201: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

zaáka iz. Bago gaztea.zaakádi iz. Bago gazteen multzoa.zabál. Ikus zahál.zabletáko iz. Zafla.záfra iz. Zafla.zafráldi iz. Joaldia edo / zafráldja bíldu, hár-

tu ad. (du) Gáitzeko zafráldja bíldu zíxjenmutíko zár hórjek. Ikus palíza.

zafrátu ad. (du) 1- Zaflatu, zafla eman: Erríntgáixto hárek Ferránddo ttípja zélaik zafrá-tzentzíxin ardúra, 2- Bukatu: «Hari gituxulanian azkar orai belarrian; aurten denborahunak diatzitxu, belarrak zafratiak tixiu.Juan den urtian bano gutixoño duxu, banahunak iten tuxu biziki» (MA).

zahági iz. Zahagia, ardoaren atxikitzeko la-rruzko ontzia.

zahál (normalean), zabál (inoizka) izond. etaadond. Zabala, zabal: Zahál-zahála erórizén lúrreat.

zahár iz. Zaharra. Cf. xahár.zahár arránda iz. Pentsionea: «Ahatik paha-

tzen dixi 300.000 franko, urtian hunkitzendin zahar arranda» (MA).

zaháro iz. Makila malgua: Erríntak zaháro ba-tekín zanpátzen nindíxin.

zaharrérja iz. Zaharreria. zahártu ad. (da-du) Zaharra egin, zahar bihur-

tu. Ikus xahár.záhi iz. Zahia (salvado gaztelaniaz).záil izond. Gogorra edo, haragiaz-eta mintzatze-

an. Behiak edo ardiak jeiztean ere érro zái-lak dituztela erraten da, gogorrak direlarik.Ikus érro. Bestela, batuko zaila izan difízilaedo néke izán erraten da, edo áisa ez izán.

-záin atziz. Zaintzailea, jagolea: Artzáin, behi-záin, etxezáin, ganbarazain, haurtzáin,ihazáin, itzáin, ojantzáin.

záin iz. Zaina / záinak jáuzjak izán ad. (du)(esam.) Hagitz urduri egon: Záinak jáuzjaktxít ‘oso urduri nago’ / záinetaik éri izánad. (da): Záinetaik éri zúxun maztékja;záinetaik éri úk ‘está de los nervios’, bainagero nerbjóstu erraten da. Zenbait aldizéri gabe ere erabiltzen da, hots, záinetaikizán: «Dioxute zainetaik dela» (MA).

zain egon ad. (da) Zaintzen egon. MAren gu-tun batean kausitu dugu «X negu guziabere bronkioin zain egonik, juaiten duxumezat». Ikus béa egón, béha egón.

záindu ad. (du) Zaindu: Gúre xakúr hórrekeztú étxea báte úntsa záintzen.

zaintsu izond. eta adond. Urduria. MAk dara-bil, pasarteño honetan: «Atzo Donianenninduxun; X ikusi dixit, gaixua biziki zain-tsu iduritu ziaxu, aspaldi ez nixin ikusia».

zaintzále iz. eta izond. Zaintzailea. Gáuzaháundja úxu xakúr zaintzále húnain izái-tja. Ikus zoinatzále.

zája iz. Emaztekien soinekoa (espainolekosaya-tik??). Salaberri Ibarrolakoak ere bil-tzen du (zaya ‘jupon’, 1856: 176).

zakár iz. Postilla.záku iz. Zakua. Luzaideko arotzak ere ibiltzen

du (Satrustegi, 1969): «Zaqu artua aben-duain birano», «zaqu ogiac» (134), «11ecainian erosiric zaqu artuac» (239),«amar zaqu arto» (240).

zakúr iz. 1- Txakurra, 2- Erdarazko galbana(Otsagabian perra esaten diote gaztelaniaz):Béro háundi hétan bazkálondwan alimálekozakúrra izáiten gínin, tá lánjan ártzeko ka-lípjo ttípja. OEH-k D. Intzak Ultzaman ja-sotako «a ze zakurre arrapatu dun» biltzendu / zakúr ihiztór ‘ehiza txakurra’. Ikusihiztór / zakúrrain púrdira(t) igórri,

192

Z

Page 202: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

jwán ad. (da) (esam.) Antzarak ferratzerabidali, joan: Zázte zakúrrain púrdira(t),urdé madarikátu zikínak! Ikus háil, pórrueta Satrustegi (1969b: 92) / zakúrrak jánad. (du) (esam.) Bakarrik zakúrrak játen áldú hólako bízja esaldian aditu dugu. Ikusxakúr.

zakurkúme iz. Txakurkumea. Ikus xakurkú-me.

zakútra iz. Zakukada: Kárri beháixit zakútratirín.

zaldáre iz. Pentsua: Egúngo egúnjan zaldárersártzen djéxute egúndainoko gúzitaik!(behi eroen gaitza zelarik solasa).

záldi iz. Zaldia.zaldízko iz. 1- Zalduna, zaldi gainean atera-

tzen dena, 2- Bolant eguneko pertsonaia.záli iz. 1- Zalia, burruntzalia, 2- Errota edo

eiherako tresna zenbait (Satrustegi, 1969:283). Arotzak darabil: «Lau sali ustai ei-nic» (189), «sali ustai bat berria» (237).

záli xilátu iz. Bitsadera: Arrúltze fritátjain zar-táinetik atéatzeko úntsa hélduxú záli xilátja.

zalítra iz. Zalikada: Áteazkítzu híru zalítrailár, kítoik baitá.

zálu 1- izond. Lasterra eta arina: Mutíko hóribíziki zálja dá tá ohártu ordúko arbólaingáineko púntara irána dá, 2- adond. Agu-do, laster: Jwántzúxun zálu míla déurru he-méntik / zálu-zália adond. Arrunt agudo,arrunt laster, arrunt fite: Xáxi zálu-zálja bo-tígat tá kárraxu botóilat áno.

zalúkara adond. Aski laster, agudo aski, fran-ko zalu: Mutíko húra zalúkara jwántzúxun.

záma iz. Leatxúnak direlakoekin egiten zenbelar edo iratze zama. Ikus kárga eta tór-nu. Cf. Luzaideko arotzaren hau: «Errezi-bitia lau zama lasto» (Satrustegi, 1969:147).

zangalúze izond. Zangoak luzeak dituena:Zangalúze zikín hórrek gezúrra errán djákbérrizé!

zángo iz. 1- Hanka, 2- Oina / zángoko érjakiz. Oineko behatzak.

zángomamól iz. Zangosagarra. Ikus érimamól.zángosagár iz. Zangomamola.zángozóla iz. Oin zola, oinazpia.zánko adond. Bat-batean. Cf. MAren hau:

«Ikusi baxinu zanko nola ixildu zen!». Ipa-rraldeko literatura zankez kausitzen dugu

balio berarekin. Ikus, konparazione, J.Etxepare medikuaren hau (1987: 171):«Gain-behera xut luzesko baten zolan gel-ditzen gira zankez».

zánpa-zánpa aizán ad. (du) Elurra hitzarekinerabiltzen da, gogotik ari duela adierazte-ko: Elúrra zánpa-zánpa ái dú.

zanpáldi iz. Zafraldia, joaldia / zanpáldja bíl-du, emán, hártu ad. (du): Éne herríko atígázte dénboran izígarriko zanpáldjaemántzakotén éta antxúño garbítu zutén.Ikus palíza eta zafráldi.

zanpátu ad. (du) Jipoitu. Jó ere ibiltzen dute,baina bada aldea; mailakatzea hauxe da: jó→ zanpátu. Ikus panpátu.

zanpatzále iz. eta izond. Zanpatzen duena.zánpez adond. Erabat: Áurten sabáia zánpez

béte djáu belárrez ‘sabaia mukuru betedugu belarrez’; zánpez ló djóxo ‘lozorroanda’, ‘erabat lo dago’.

zantilítze iz. Iltze biziki handiak. Luzaidekoarotzak ere badarabil hitza (Satrustegi,1969: 135, 222, 234): «Sei santel izeberr(i) urbideko», «bost santelize berri ba-rraderaco», «sei santelize berri».

zápaka aizán ad. (da) ‘Sabaiko belarra zapal-tzen ari izan’ adieraz aditu dugu guk. Ikusixtikátu eta zapátu.

zapárt ín ad. (du) Leher in: Lánjan anítz áiza-núk ta lehér eta zapárt ína núk.

zapartgarri Izond. Zeharo barregarria; Satrus-tegik (1963-64: 282) biltzen du.

zapata iz. Satrustegik (1969b: 97) jasotzen dueta honela deskribatzen: «Soporte de ma-dera que va sobre el remate del muro».Ikus zapéta.

zapatáin iz. Zapatagina, zapataria.zapátu ad. (du) ‘Sabaiko belarra zapaldu, isti-

katu’ adierarekin aditu dugu. Ikus ixtikátueta zápaka aizán.

zapél iz. Kapelu (‘sombrero’) handi, zakar,itsusi… bat. Cf. xapél.

zapéta iz. Zapata: Bajónat jwáiten nizálaik za-péta bérrjak erósigó txít.

zapúr iz. Bolant eguneko pertsonaia, aizkora-rekin ibiltzen dena. Cf. Manezaundirenhau (1990: 327): «Heien aitzinean doabanderaria, gero zaphurrak, buruetan ardilarru iledun beltz haundi bat, haizkorakbizkarrian».

193

HIZTEGIA

Page 203: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

zár izond. Tzarra, gaiztoa. Sakreetan-eta ibil-tzen da: Zé zárra dén hóri!, zár purifikátja!Ikus tzár. Ikus, orobat, Kamino & Salabe-rri & Zubiri (2004: 330-331). Cf. MArenhau: «Lehenik gripa zar horrekin oro batianatzemanak izan gitxu». Satrustegik (1969b:83) erraten du gizon biziotsuendako edoemazteki arin edo fama txarrekoak senarraaurkitzen duenean ondoko hau erraten dela:«Marizar bezanbat Joasneszar bada mun-duan».

záre iz. Saskia baino txikiagoko ontzia. Ikussáski.

zarkáildu ad. (da) (Eskuak eta) andeatu: És-kjak zarkáildjak tút laborántxan aizánez.Cf. J. Etxepare Landerretxeren hau (1991:31): «Gizon zahar koskoildu bat hurbilduzen, alkoolak zarkaildua, itsustua, bortiz-tua». Cf. gorkáil ‘gorrixka’.

zarpíl iz. Atxetatupinek (ikus sarrera hau) es-kuan eramaten duten jotzeko tresna. Kide-rra zurezkoa da eta gero korda baten mutu-rrean, estu-estu eginik, trapuzko pilotabaten antzekoa du, jendearen jotzeko.

zarramíska iz. Atzaparkada, arramazka. Sa-trustegik (1963-64: 258) arramiska biltzendu, baina Luzaiden bederik z- du hasieran.

zarramiskátu ad. (du) Atzapar egin, arramiz-ka egin.

zárri ad. (du) Ezarri, paratu: Zartzák hóri ma-hái gáinjan, zarrák hóri mahái gáinjan.Ikus járri.

zartáin iz. Zartagina.zartátu ad. (du) Orearekin pareta berdindu,

gaztelaniazko ‘revocar’ eta ‘lucir’ aditzenbidez adierazten direnak adierazten ditu:Hargínak arrún gáizki zartátu zíxin paéta.Cf. Letretako pasarteño hau: «X-e etxiaarixi zartatzen. Besteat idurixi orai; kon-tent ikusiko uxu, ba, undar eguna finitzendutelaik». Ikus emokátu. Dakigunez ‘le-hertu’ adierarik ez du Luzaiden.

záti iz. Puska. Ez da sobera ibiltzen, baina adi-tzen da zenbait aldiz: Pikátu djáu alimálekozátja.

záuri iz. Zauria. Dakigunez záurjain gáinjanpíkwa esaeran erabiltzen da. Bestela záu-ri eta zaurtu ez dira normalak Luzaiden;hauen ordainez kólpe eta kolpátu erabil-tzen dira. Hala ere, MAk honela dio: «Eta

gero jateko gutizia ba eta ezin jan, ahobarne guzia zaurtia nixin, mihi gainak etadenak».

zaurtu ad. (da-du) Zauritu. Ikus aitzineko sa-rrera.

záutu ad. (du) 1- Ezagutu. MAk ezagutu ibil-tzen du normalki, eta pare bat aldiz ezautu;ABk, berriz, arruntean zautu ibiltzen du etabehin ezautu, 2- Nabaritu, hauteman: Ámaundarréko aldíz kúsi nílaik záutu nín etzé-la úntsa. Ikus fálta.

záutza iz. Ezagutza: Záutza gáldu ‘kordea gal-du’; kontrakoa melloátu da. ABk ‘ezagu-tza’ eta ‘errokonozimendua’adierez ibiltzendu: «Behar diren grazia guziak errezibituikjuan duxu; igande atsaldian, seiak aire har-tan pausatu omen [t]zuxun, zautza osuan,bana mintzua gelditu», «San Sebastianekoandere heke igorri zauxuten beren zautza,arras untsa. Zer da hendako?».

zázpi zenb. Zazpi; zazpíra ‘zazpina’, zazpjeún‘zazpiehun’.

zedárri iz. Mugarria.zéhe iz. Arra betea.zéin (gutxi), zóin (normalki), zóinek, zóinen,

zóinekin, zóinekilan, zóinendako, zéi-nengatik…e.a. gald. Zein, zeinek, zeinen,zeinekin, zeinendako, zeinengatik…e.a.:Zóin dá pollítena?

zeinátu ad. (da) Aitaren egin: Elízan sártzjanzéina zíte.

zéinu iz. Elizako ezkilekin egiten den deiarenmodukoa. Ikus hiltzéinu eta mezazéinu.

zeiru iz. Garmendiak dioenez (1969: 223) aro-tzaren lanabesetako bat da zeiria, gaztela-niaz azuela deitzen den bera.

zejár, zejarráize iz. Mendebaleko haizea. Ikusháize.

zelái 1- iz. Zelaigunea: Luzáiden anítz patárbadá, zelái gúti, 2- izond. Laua: Étxe hó-rrek péntze edérrak eta zelájak tú errékabaztérrjan.

zelaigúne iz. Leku zelaia: Zelaigúne hórtangeldítuko gítxu istanpát pausátzeko.

zeláitu ad. (da-du): Péntze hóri beháixju zelái-tu puxkát, sobéra málda baitá.

zemeráun iz. Zenbera. Etxaidek (1989: 158)zemberáuna jaso zuen eta Satrustegik(1969b: 58) zenberauna. Gásna ín óndwangeldítzen déna egósten dúxu tá atéatzen

194

LUZAIDEKO EUSKARAREN HIZTEGIA

Page 204: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

déna zemeráuna úxu. Ta géro geldítzendúxu gaxúra.

zén 1- izlag. Zeren: Eztá zén, etxú zén, eztúkzén ‘ez da, ez duxu, ez duk zeren’, ‘ez ho-rregatik’, eskermíla-ren errepostutzat erra-ten da / zén tá (báit-) 2- mend. Zeren eta(bait-): Eztút hérrirat jwán behár, zén tááutwa andeátja baitút.

zéna. Berez izan aditzaren iraganeko hiruga-rren pertsona da, gibelean erlatiboa eta mu-gatzailea daramatzana. Batuan bezala, hiladen norbait aipatzean ibiltzen da: Bartzeló-nako Añés zéna.

zénbait, zónbait zenb. 1- Batzuk, zenbait;hau izenaren aitzinean agertu ohi da: Zen-báit jéndek eztjákixute gáuzak nóla ítendjén; zenbáit aldíz jwáiten gítxu Bajónatitzúli batén ítea, 2- ‘-ren bat’, ‘-ren ba-tzuk’ gibelean ezarria delarik: Egún zon-báitez jwáin gítxu xúre ikústea; turístaánitz pasátzen dá Luzáidetik, éta bakárzonbáit geldítzen dá erósteko; lukáinkakhága zonbáitetaik dilindátzen díra, idórditén. Zenbaki baten ondoan ‘eta gehiago’da batzuetan, erdarazko y pico-ren kide:–Zónbat jín díra? –Hogoita zonbait ‘ho-gei eta gehiago’.

zénbat, zónbat gald. Zenbat: Zénbat úrte dúIrúñen bízi gjéla?; zónbat afaltjár zinezténbárda?

zéndako gald. 1- Zertarako: Hérrjan nehók ez-takí zéndako erósi utén étxe háundi hóri,2- Zergatik: Eztakít zéndako jínizán, ber-dín hémen eztút jéuse íten. Eskutitzetan ze-rendako osoa agertzen da: «Galdein niako-xun “zer pasatu zain?”, “deuse ez dinatsenditzen, ez diakinat zerendako plantatuduten holako arua”». Zértako ere ibiltzenda, adiera berarekin.

zentrál iz. Argindarretxea. Hedaduraz zentralhauetako baten ondoan zen etxeari ere Zen-trála erraten zioten.

zentzátu ad. (da) Zentzatu, fundamentua har-tu: Putéro zikína, nóiz zentzátu beháuk?

zéntzu iz. Zuhurtasuna.zentzugábe izond. Zentzurik ez duena, buru-

gabea: Hóri mutíko zentzugábja, sósik ézeta hólako óto kárjoa erósi behár!

zér, zé gald. Zer. Joera da adizki trinkoekin zeraldaera osoa erabiltzeko eta gainerako in-

guramenduetan biak: Zér dá, zér dirá, zérdáki, zér duté hórjek? Zér girá gú? Zérri-zí? ‘zer haiz hi?’… Baina: Zé déurru! edozér déurru! zé demónjo, zé demóntre pás-ten dá?, zé edán zutén? edo zér edán zu-tén?, zé gizón háundja!, zé maztéki itsúsja!Zé kánbjoak izán dirén Luzáiden undárre-ko hogói úrte húntan! ABk beti, kasu guz-tietan, zer ibiltzen du, KB uhartearrak be-zala; MAk, aldiz, zer eta ze darabiltza,lehena kasu guztietan eta ze aldameneanaditz perifrastikoa edo izena duenean, bai-na inoiz ere ez ondoan adizki trinkoa due-nean / zér djóxu?, zér djózu? (esam.) Zermoduz? Ikus badwajá?

zéra iz. Espaloia (espainoleko acera-ren ceraaldaera herrikoitik).

zérbait, zéait izord. eta zenb. Zerbait: Zéait sósirázi nái dút, sós zéait irázi nái dút ‘diruzerbait irabazi nahi dut’; étxe hártan lánjanaizán nintzálaik zérbait ikási nín, tá zérbaitbáno géjore bá.

zerbéza iz. Garagardoa (espainoleko cerve-za-tik).

zeremónja iz. Ospakizuna edo (espainolekoceremonia-tik).

zérga iz. Zerga, ordaindu beharrekoa. Luzaide-ko arotzak ere badarabil, behin (Satrustegi,1969): «Eiaraco zerga» (252).

zernái 1- izord. Zernahi, edozein gauza: Zé-rrjek zernái játen díxje, 2- zenb. Anitz:Égun karríkan zernái jénde bazúxun / zer-nái déla lok. Zernahi gisaz / zernái errán-ka aizán ad. (da) (esam. Ikus erránka)Kristorenak erran: Éne kóntra zernáierránka áizán dúxu / zernái gísaz lok. Zer-nahi dela, nolanahi ere. Ikus edózein gísaz,edózoin gísaz / zernái ikúsi ad. (du) Go-rriak ikusi: Zernái ikúsi giníxin árdjak bór-dan ezín sártuz!. Cf. Saint-Pierre «Anxu-berro»-ren hau (1998: 236): «Ilhuneankarro tzar batzu jinik, higitzeko on zirenguziak heien barnean sakatu zituzten. Zernahi ikusi ginuen, bideak eta oro gaixtoakbaitziren, eta gero euria bizkar hezurrean».Ikus xúrjak éta béltxak ikúsi / zernái izá-nik lok. Zernahi dela: «Dioxute zainetaikdela; ez diakixut, zernahi izanik hein hor-tako gizona hola egoitia, nunbait zeait bau-xu» (MA).

195

HIZTEGIA

Page 205: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

zerráma iz. Urdama.zerrandéi iz. Itxitura, zerratua: «Yt(em) una

borda llamada de Enayonea (...) af(ren-tan)te a heredades de Recalde, Burdinerre-ca (...) yt(em) una Cerrandeguia, llamada(...) de Borya con árboles castaños conti-gua a la anterior» (1850, Agoizko hipote-kak 3, 225-226). Egun Tránpako zerrandé-ja toponimoa dago. 1892ko katastroanCerrandeguia ageri da eta 1914koan Ce-rrandeguizarra eta Cerrandeguizola.

zerrapo iz. Zerrapoa, sarraila. Luzaideko aro-tzak darabil (Satrustegi, 1969): «Zerrapobat arriñaturic» (157), «bi zerrapo arriñatu-ric» (191), «bentaco zerrapo bat arriñatu»(221).

zerrátu 1- ad. (du) Itxi: Gáu gúzjan etxít bégikzerrátu, 2- iz. Lau urte baino gehiagoko ar-dia, hortz guztiak dituena. Ikus hórtz, 3- iz.Hesitua: Béhi ñapúrra úxu zerrátu batetíkeskapátzen déna. Ikus hétsi.

zérri iz. eta izond. Txerria, zerria. Urdé ez be-zala, animalia izendatzeko nahiz sakretakoibil daiteke: urdé zérri zár zikína!, urdé zé-rri zikína (hí), urdé zérrja!, zérri háundjahí!, zérri zikína!, zérri zárra!, zérri zár zi-kína, zérrja!, zérrja aláina, zérrja aláin zé-rrja! Xérri ere erran daiteke animaliarenadierazteko, baina handia bada beti zérriizanen da / zérri angéla iz. Gizentzen ezden zerria. Satrustegik (1963-64: 257) ho-nela azaltzen du angela: «Se dice de lanuez difícil de separar».

zérri arrañátze iz. Zerria hil ondoan egiten di-ren hauste, puskatze eta bestelako lanak.Xérri arrañátze ere erran daiteke.

zerribázka iz. Zerriari ematen zaion bazka.Ikus ardibázka, bázka eta urribázka.

zerrihiltzále, zerriíltzale iz. Zerriak hiltzenduen pertsona.

zerrihíltze, zerriíltze iz. Zerri hiltzea. Xe-rrihíltze, xerriíltze ere erran daiteke.

zerrikérja iz. Ikus urdekérja.zerriketári iz. Zerri bila joaten dena: Egún

atsáldjan zerriketárja jin beárra úxu zerri-kúmen xéka.

zerríki iz. Txerrikia, txerri haragia.zerrikúme iz. Txerrikumea. Hauetan ordótsa

‘arra’ eta urríxa ‘emea’ bereizten dira. Xe-rrikúme ere erran daiteke.

zerrikutín iz. Zerrikumea. Normalean zerri-kúme erraten da.

zerritéi iz. Txerritegia. Arotzaren liburuan«serriteico bortaco lana parazeco» agerida (Satrustegi, 1969: 199). Xerritéi ereerraten da.

zértako gald. 1- Zertarako: Hérrjan nehók ez-takí zértako erósi utén étxe háundi hóri,2- Zergatik: Eztakít zértako jínizán, berdínhémen eztút jéuse íten. Ikus zéndako etahurrengo sarrera.

zertarátu, zertaátu ad. (da) Zertaratu. Ez gi-nakín zertáatuko zén ‘ez genekien zertarairitsiko zen’. Ikus hortaátu, huntaátu etanolakátu. ABk eta MAk zertako ‘zertara-tuko’ darabilte: «MªDolores, diela zonbaitegun errezibitu nixin anaiain letra; erraiten[t]ziaxun ttantta etzuala hobekituz, etzaki-tela zertako zen» (AB), «ttanttare berrizarras eri duxu; ez diakixut undarrian zerta-ko den» (MA).

zéru iz. Zerua. Ikus lórjan egón.zezén iz. Zezena. Cf. «Behi pare atekin zeze-

netik heldu zelaik behiak izitu eta lurreatbota eta gainetik pasatu behiak, eta zan-guan hexur bat hautsi» (AB).

Zeztáu iz. Ondarrolan den Zeztáwa etxeko na-gusia, edo bertako beste norbait; Zeztáusaiz. Zeztawa-ko etxekoandrea.

ziátika iz. Ziatika gaitza (gaztelaniako ciática-tik edo frantseseko sciatique-tik). MAk ze-atika darabil.

zibalérja iz. Haur multzoa (cf. gaztelaniakochavalería): Zé zibalérja dén hémen!

zigánte iz. Bolant eguneko pertsonaia, erral-doia.

zigantepéko iz. Zigántja daraman laguna.zigárro iz. Tabako multxoa, paperean bildua

erretzen dena (gaztelaniako cigarro-tik).zikaneria. Juan Cruz Arrosagaraik darabil (Sa-

trustegi, 1967: 114): «Arrazoina bazitaken/ Ba, horien artian, / Erreklamatu beharra /Ba zegon aspaldian; / Izanikan ere tranpak/ Abil zikanerian / Tronpatuak omen dira /Orai uste gabian». Guk xikán ‘iruzurra, ju-kutria’ bildu dugu.

zikín 1- izond. Zikina: Zikína! Sakreetan anitzibiltzen da, sakretako eta indartzailetako,biraoari indar gehiago emateko: Madariká-tu zikína!, urdé zár zikína!, 2- iz. Zikinke-

196

LUZAIDEKO EUSKARAREN HIZTEGIA

Page 206: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

ria: Alú horí ez díxit kústen ál bégjan zikínabáno géjo (esam.). Ikus xikín eta Kamino& Salaberri & Zubiri (2004: 330-331).

zikíndu ad. (da-du) Zikindu.zikinkérja iz. Zikinkeria.zikinkór izond. Aise zikintzen dena: Xúrja ko-

lóre zikinkórra úxu. Beskoitzen ere ibiltzenda (Duhau, 2003: 263).

zikíro 1- iz. Zikiroa. Bonapartek dio (1881:162) Luzaiden ari ibiltzen dela eta Baigo-rrin zikiro, baina egun lehen herrian zikí-rwa da ohiko hitza honen errateko, 2- iz.eta izond. Mutilzaharra, donadoa (lagunar-teko erregistroan; cf. Otsagabiko bókea1- Akerra, 2- Mutilzaharra): Zikíro tzár ho-rrékilan éz gátzi neháte. Ikus ahári eta zi-kirobésta.

zikirobésta iz. Zikiro jatea: Léhen axúri ahá-rjak méndirat igórtzentzítxun buztánamóztu gábe, hán gizéntzeko tá úda pasátuóndwan, gizéndu óndwan játentzítxun, étahórri értentzitzjákoxon zikirobésta édo zi-kirojátja.

zikirobuztán izond. Adiskidetasun giroan,jostetan ibiltzen den sakre gisako zerbait:Háuxílik, zikirobuztána, etzákala pitoké-rjaik errán; urdé zikirobuztána, háu deáétxeat jíteko tenórja? Luzaiden eta Ipa-rraldean usaia izan da zikiroei buztana ezmozteko, hain segur ere gero aisekiagobereizteagatik.

zikirojáte iz. Ikus zikirobésta.zikitátu ad. (du) Zikiratu. Batuan –ratu buka-

era duten zenbait aditzek Luzaideko euska-ran –tatu dute: burutátu ‘bururatu’ eta go-otátu ‘bururatu’ erraten da adibidez.

zíko iz. Larrua jotzea, txortan egitea / zíkwanáizán ad. (da) Larrua jo, txortan egin.

zikótu ad. (du) Larrua jo: Zikótu úte izígarriúntsa.

zila burdina iz. Arotzak darabil (Satrustegi,1969: 206): «Sila burdina bat». Irudi luke‘zulaburdina’ dela, zuloak egitekoa alegia,erdarazko barrena edo.

zilár iz. Zilarra.zilátu ad. (da-du): Pilótan ártzen bazíra pan-

talónak zilátuko zazkítzu. Ikus xilátu.zílo iz. Zuloa. Ikus xílo / zílo izán ad. (du):

Pantalón hók púrtik zílo txít ‘Galtza hauekipurdi aldean zulatuak ditixut’.

ziméndu iz. Zimendua.ziménta iz. Porlana (frantseseko ciment-etik).zimentatu ad. (du) Porlandu, porlanez estali

(cf. frantseseko cimenter).zimíko iz. Atximurra (≠ ximíko; aldea ta-

mainan dago) / zimíko ín ad. (du) Atximuregin: Háur mukúzu gáixto hórrek alimále-ko zimíkwa ín dakó béste hórri.

zimikobérri. Norbaitek jantziren bat estreina-tzen, musten duenean, txantxetan zimikoaegiten zaio, zimikobérri erranez.

zimíkoka adond. Atximur eginez / zimíkokaaizán, hási, ibíli ad. (da) Atximurka ariizan, hasi, ibili.

zimíno (= ximíno) iz. Tximua.zimítz iz. Gaztaren egiteko moldea. Ikus xi-

mítx eta Satrustegi (1969b: 58).zimízta iz. Inaztura. Cf. «Ze denbora terri-

bliak! Ze euriak eta iortziri karraska itsu-siak eta zimiztak» (AB).

zimíztaka áizán, hási ad. (du) Tximistaka ari-tu, hasi: Zimíztaka ái díxi, fíte éurja.

zimúr iz. Zimurdura.zimúrtu ad. 1- (da-du) Zimurtu, zimurrak ate-

ra: Líhozko arrópak izígarri zimúrtzendíra; adínaikin jéndja zimúrtzen dúxu.

zíne iz. Zinema (gaztelaniako cine-tik).zínez adond. Benetan, egiazki / zin-zinéz

adond. Bene-benetan: Zin-zinéz erráitendáuxut jwain nizála lán horrén ítea.

zingár iz. Ikus xingár.zingarrázpi iz. Urdaiazpikoa: Erósi behár dja-

koxót zingarrázpi bát buxérrai. Ikus xin-garrázpi.

zinkór izond. Zuhurra, zikoitza. Cf. Ondarro-lako P. J. Etxamendiren erranairu hau(2004: 200): «Zinkorra izan balitz iruzki,berorik ere etzuen emanen nehori».

zinta iz. Luzaideko arotzak darabil, Satrustegi-ren arabera (1969: 285) ‘banda de hierro’adierarekin: «Carrosai bi zinta» (206), «arezurain zinta bat» (207), «zinta bat amaseigranpoin» (212), «iru maquilen zinta, seigranpoin berri» (215), «lau zinta nabar(ba)tzuc» (215), «bi muturreco zinta» (216).

zintxa mihi iz. Luzaideko arotzak dakar (Sa-trustegi, 1969: 198, 207): «Lau zincha miiezarriric», «lau sinch mii», «lau sincha miiezarril (sic) ai[z]cora bat alzairatu», «bisincha mii arrastelu bat ize bat». Satruste-

197

HIZTEGIA

Page 207: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

giren arabera (283) ‘txintxarria’, ‘joare txi-kia’ da xintxa (edo zintxa). Cf. xilíntxa.

zintzúr iz. Eztarria: Badját zintzúrrjan kéntzenetzaitán erlastúrat.

zinúrri iz. Inurria. Ikus xinúrri. zipilátu ad. (da-du) Erre. Béro astapíto húne-

kin belár hók zipilátuko txú ixtántjan.Zipíli iz. Pekotxako Zipilínja-ko nagusia, edo

etxe honetako beste norbait. Ez dugu Zipi-lísa-ren modukorik aditu, baina bazateke-en; cf. MAren hau: «Kontxita izan duxu,betiko serora pollita, Iruñen duxu; orai bul-tta zenbaitendako jina. Zipilingo Juaniñoregaizua hospitalian duxu, operatu behardila; zer din ez diakixut».

zipilurrín iz. Erre usaina. Ikus kakurrín, pi-zurrín eta urrín.

zíri iz. Ziria. Txikia denean xíri edo xiríño da.zíribuztánka bóta ad. (du) Enbor bat, hesol

bat edo antzeko gauza luzexka eta pisuamutur batetik hartu, zutik jarri eta aitzinabota: Bóta záxu trúnku hóri zíribuztánkabéiti. Cf. OEH-n biltzen diren buztanka,buru-buztanka, buruz-buztanka eta buz-tanki. Izetak Baztanen (1996: 197) ziripuz-tenka ‘tarrapataka’, ‘presaka’ bildu zuen.

zirikota iz. Satrustegik dio (1963-64: 283) ‘re-siduo de suero después de extraído el re-quesón’ dela. Guk gaxúr aditu dugu beti.

ziríndu, ziríndja izán ad. (da) Zirineriarekinegon, aziendak kakeriarekin egon: Ahátxehóri ziríndja úxu.

zirinérja iz. Animalien kakeria.zirrimarráko iz. Zirriborroa, garabato erda-

raz. Cf. márra.zirrínta, xirrínta iz. 1- Soinua, txistua: «Polli-

ki duxu itxuretan; haure biziki untsa gizen-dia, bana ez duxu kontent bronkiotako zi-rrinta hori etzakolako juaiten» (MA). ABkhau bera errateko ziztu in darabil: «Erraindauxut marranta nizala eta ene bronkioakziztu iten dixie; eztula ttipitia ixit»,2- Errainua, izpia: Árgi xirrínta.

zirrísta iz. Xurruxta; xirríxta baino handiago-ko txirria. Ikus húr turrústa, turrústa, tti-rríla, xurrústa, zurrústa.

zirtzíl izond. Zarpazua, gaizki jantzia joatendena: Urdé zirtzíl zikína!, nóiz aldátu behártúk pílda tzár hórjek? Eguraldiarekin ereerabiltzen da: Zé denbóra zirtzíla!, béti éuri!

zirurikatu ad. Gai baten gainean behin eta be-rriz ari izan. Satrustegik (1963-64: 283)biltzen du.

zíto iz. Ijitoa: Ohítzen níz éne gázte dénboranzíto bátzuk baztérretxe átjan ebátsi zutélatá beála hatzémantzuztéla. Sakretako ereibiltzen da hitz hau: Donjáneko merkátjanez erósi Lásako gizón hórri, zíto hútsa bai-tá! Ikus buháme.

zitróin iz. Limoia (biarnes-gaskoiko citroû-tikedo frantseseko citron-etik): Zitróinaikila-ko dútja edán ginín.

zizél iz. Zizela, lan tresna. Luzaideko arotzak(Satrustegi, 1969) sisel zerabilen, mentu-raz xixel ebakitzen zuelako: «Sisel berri batlauzaco» (147), «bi sisel lauza aterazeco»(149), «bi sisel chorrosturic» (166). Hau,hala ere, ez da segurua, /s/ (z idatzia) irudi-katzeko ere <s> ibiltzen baitu. Garmendiak(1969: 223, 224) arotzaren lanabesa denxixel-kopa aipatzen du. Ikus kopa.

zizel itze iz. Luzaideko arotzak dakar (Satruste-gi, 1969: 71): «Gonz bat bi sisel ize bi berri».

zizpadun. Satrustegik (1963-64: 283) ‘burdi-nazko muturra duen makila’ adiera ematendio. Ikus xíxpa.

zizpúr izond. Kizkurra: Bílo zizpúrra ‘ile kiz-kurra’.

zíztu iz. 1- Txistua, soinua, 2- Abiadura handia:Zé zíztjan jwán dén zakúrra! / zíztu ín ad.(du) Zarata atera, soinua egin. Ikus zirrínta.

zjék, zjér, zjékin, ziháur - ziáur, ziháuk –ziáuk, ziháuri - ziáuri, zjén báitan,ziháun báitan - ziáun báitan…e.a. izord.Zuek, zuei, zuekin, zeroriek, zeroriei, zuenbaitan, zerorien baitan…e.a.

zóhi 1- iz. Zohia, lur zatia, 2- izond. Zoria, on-dua. Cf. MA hau: «Hari gituxu anitz la-nian; orai alderdi guzitat sointa lana duxu:ilar anitz bauxu eta denak zohi».

zohítu ad. (da) Zoritu, heldu, ondu: Ilárrak zo-hítu díra éta beréhala behárko tú bíldu.

zoinátu ad. (da-du) Zaindu (frantseseko soigner-etik, irudiz): Éne máztjak izígarriúntsa zoinátzen nú éri nizálaik. Gutunetangehienetan zuañatu agertzen da, bainabehin edo beste suañatu ere bada.

zoinatzále iz. eta izond. Zaintzailea. Luzaide-ko gutun batzuetan zuañatzale ageri da.Ikus zaintzále.

198

LUZAIDEKO EUSKARAREN HIZTEGIA

Page 208: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

zóko iz. Zokoa. Ikus xóko. zokobetegáilu Deusetako ez den gauza, baka-

rrik lekua hartzeko on dena: Zértako úktrésna háu étxjan zokobetegáilu?; etxít zo-kobetegáilu náhi libúru hók.

zokokári izond. Besteren gauzak biltzen-etaaritzen dena: Zokokárja úxu zókotanibíltzja gustátzentzakóna, etxú sobéragáuza húna.

zóla iz. 1- Zolua, lurra, 2- Leku baten behekoaldea ere adierazten du. Cf. ABren hau:«Zola hotan eztuxu elurrik, bana gain ho-rietan bauxu. Ederraikin usatuta orai etxugoxo holako kanbioa». Ikus behére,3- Etxearen beheko solairua, ‘beheitia’.Satrustegik (1969b: 53) ‘labearen behea,zola’ adieraz jaso zuen.

zoladúra iz. Zola: Gúre etxéko zoladúra xahá-rra dá éta behár dú arrañátu ‘gure etxekozola zaharra da eta konpondu behar dugu.Satrustegik (1969b: 97) ‘tarima’ adieraematen dio.

zolápe iz. Sapaia.zolatu ad. Zola jarri edo. Luzaideko arotzak

darabil (Satrustegi, 1969): «Zapata parrebat zolat» (sic) (218), «zolaze» (223).

zoldazu izond. Zikina, ezdeusa. Satrustegik(1963-64: 283) biltzen du.

zóldra iz. Zolda, gauzei atxikitzen zaien zikin-keria: Zartáin hóri karrákaka garbítu be-hárko úxu, béstenaz eztakóxo dín zóldrakénduko.

zonbána, zenbána banat. Zenbana: Kattálin,ttuku-ttuku, Kattalín áriná, zónbana sál-tzen dúzu dózena xardiná? (kantua).

zór iz. Zorra, beste norbaiti ordaindu edobihurtu beharrekoa / zór izán ad. (du) Mílapézta zór dázkitxut. ABk gutunetan betinor-nori-nork saila darabil aditz honekin,baina MAk sail hori ez ezik nor-nork erebadu, pare bat aldiz: «Ordu balin badu has-ten nuxu bi lerroen egiten; ahatzia dixit janoizezkioz xitutan zor letra».

zordún iz. Zorra duena.zórka aizán ad. (da) Zorrien edo edozein ma-

mutxaren hiltzen ari izan: Óllwak zórka áidjélaik euríten díxi. Azkuek hiztegian Zu-beroako zorkan ‘matando piojos’, ‘picote-ando las plumas’ bildu zuen. Horixe berada Luzaideko adiera.

zorrátu (gehienetan), izorrátu (gutxitan) ad.(da-du) Izorratu, joditu (baina ez ‘andeatu’adieraz): Zorrátu behár dú píto zikín hóri‘izorratu behar dugu pito zikin hori’, izórrahádi, zórra bédi.

zórri iz. Zorria / zórrja bezáin póbrja izánad. (da) (esam.) Arrunt pobrea izan: Maz-téki hórri senárra híltzitzákon éta oráizórrja bezáin póbrja dá.

zorripíztu izond. Bat-batean, denbora gutibarne aberasten dena: Zorripíztu zikín hó-rrek, aberástu dénetik, eztáit éleik íten.

zorrízu izond. Zorrizua: Urdé zorrízu zikína!,nwát jín híz húnat, baztérren nahástea?

zórro iz. (adier.) Sabela: Zé zórrwa ín dukán,urdía!, zé ján dúk?

zorroáundi izond. (adierazk.) Tripaundia: Zo-rroáundi hórrek egún gúzja pásten dú já-ten, núntik eztá gizénduko hóla?

zorrótz izond. Zorrotza. Ikus xorrótx.zorróztu ad. (du). Zorroztu. Ikus xorróstu.zórta iz. Xorta handia. Ikus xórta.zortíla iz. Zorta ttipia. Ikus ttottáño, xortáño

eta xortíla.zórtzi zenb. Zortzi; zortzíra ‘zortzina’, zortzje-

ún ‘zortziehun’.zóta iz. Txota, karta bat.zóte. Luzaideko «ddantzetako» urrats baten

izena / zóte ta híru. Luzaideko «ddantze-tako» urrats baten izena.

zotín iz. Zotina. Ikus xotín.zotínka adond. Zotinka. Ikus nigár-zotínka /

zotínka aizán, hási ad. (da) Zotinka aritu,hasi: Nexkáto hórrek gasjósa ánitz edán dúéta wái zotínka hási úxu.

zózo 1- iz. Zozoa (hegaztia), 2- izond. Mentsa(jendearendako erraten da): Zózo háundjahí!, deurrú zózwa!, zózwa idúri zján bánabánkuko diretórra ín djé, harrápa zák buz-tánetik, tó! Ikus Kamino & Salaberri & Zu-biri (2004: 331), tónto eta xóxo. Cf. MA-ren aipu hau: «…eri eritasun drole atekin,zainak diela orai erran dakola medikiak, la-nik bate-bate ez dezan in; ez diakoxu seurpunimendu (t)xarra eman. Dena zozo ele,hau dela, hura dela».

zozokéria iz. Menskeria: Zé arrazoinaménd-jak dirá hórjek? Nóla érten al txú hólakozozokérjak?; zé zozokérjak erráiten tín er-gél hórrek!, etzakóxola káswik ín.

199

HIZTEGIA

Page 209: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

zozólo izond. Zozoa, zozoxka: Urdé zozólwa,zéndako ín dúk hóri!

zozótu ad. (da-du) Menstu, tontotu: Mutíkohóri léhen abíla zúxun, bána orái arrúntzozótja úxu.

-zu atziz. Ugaritasuna: Bátzu, eldértzu, kakázu,mukúzu, zoldazu, zorrízu.

zú, zúk, zúri, zúre, zuháu, zuháuk, zuáu-ri…e.a. izord. Zu, zuk, zuri, zure, zerori,zerorrek, zerorri…e.a.

zúhi iz. Zubia: Arnéitik jíteakwán zuhítik béitieróri zúxun.

zuhúr izond. Zekena, zikoitza: Aberáts okítjazén, bána zuhúrra, eta arrúnt póbreki bez-títzentzén. Ikus bolondrós eta xuhúr.

zuhúrtzja iz. Zuhurtzia, burutsua izatearen no-lakotasuna

zúka aizán, hási, mintzátu ad. (da) Zuketanaritu, hasi, mintzatu. Eztabaidako erregis-troa da.

zukrátu 1- ad. (du) Azukrea eman zerbaiti,2- izond. Azukrea duena: Kafésnja zukrát-wik gustátzentzjáxu.

zúkre iz. Azukrea (frantseseko sucre-tik).zukrekoxkór iz. Azukre koskorra.zukremokór iz. Azukre koskorra.zukreúntzi iz. Azukre ontzia.zun-zuná adond. Zuzen-zuzena: Étxeat jwán

zukán zun-zuná. Ikus zúzen.zúr iz. (zúra era mugatuan) Zura, landutako

egurra.zureri iz. Etxeko zureria da, Satrustegiren ara-

bera (1969b: 97).zurgín iz. Zurgina, zura lantzen duena.zurgíntza iz. Zurgingoa, zurginaren lanbidea.zúri izond. Zuria. Ikus xúri.zurítu ad. (da-du) Zuritu, zuri kolorea hartu:

«Azinda xuriaindako egun [t]xarrak; kan-puan etxie deuse jaten, karroinak denakarrunt zuritiak ditixi. Ze inen da? Pazien-tzia!». Normalena x-dun aldaera da; ikusxuítu.

zurketa. Luzaideko arotzaren kontu liburuan«zu(r)quetan cantero erdi bat ano» dago,

hots, ‘zurketan, zur bila joatean pegar erdibat ardo’ (Satrustegi, 1969: 238).

zurmíndu ad. (da) Urdindu, lizundu: Ógi hórizurmínduxú ‘ogi hori zurmindu, lizunduduxu’. Ikus musítu.

zurpáil izond. Zurixka.zurrúpitaka aizán ad. (da) Euria arrunt gogor

egin: Zurrúpitaka ái dú éurja ‘euria goian-behean ari du, arrunt gogor’. Caminok(1997: 615) Aezkoako tzurrupitaka ‘euriagogotik ari duenean esaten da’ dakar.

zurrústa iz. Ur txirri handia. Txikia bada xu-rrústa erraten zaio, eta ttirríla arrunt txi-kia bada, mehe-mehea. Cf. húr turrústa,húr zurrústa. Caminok Zaraitzun zurrus-taka «turrustaka; esaterako, euria gogotikari duelarik» bildu zuen (1997: 623).

zurtadúra iz. Gorputz handia edo (zúr-etik,irudiz): Jántzaxu, ján. Xúre zurtadúrainda-ko zeáit beháuxu! Behin bakarrik aditudugu.

zurúbi iz. Eskuzko eskailera (≠ eskalér).zútibalántzan izán ad. (da) Erori-ez erori

egon: Doi-dója zútik egóiten dénai errái-tentzjákoxo, konpazjóne hesól bát «zútiba-lántzan dúxu» erráiten dúxu.

zútik adond. Zutik. Ikus aurreko sarrera etaxútik / zútik járri ad. (da) Zutitu / zútikzárri ad. (du) Zutik paratu.

zutíkako iz. Zurkaitza, zerbait atxikitzekoezartzen den taketa.

zutítu ad. (da-du) Zutik jarri: Zakúrra eráusi-ka hási zélaik áire míla demónjo zutítu zénéta lékjak íntzitín hántik.

zúzen, zuzén 1- izond. Okerra ez dena: Auríz-ko bíde hóri zuzén-zuzéna dá, 2- adond.Zuzenki. Étxeat jín tá zuzén jwántzén ófe-at. Kasu honetan indarra emateko hitzaerrepikatzean zún-zúna edo xún-xúnaerraten da: Étxeat jín tá zún-zúna jwántzénófeat. Ikus xúxen.

zuzéndu 1- ad. (du) Zuzen ezarri: Jwán dénástjan xíxpai zuzéndu ginjakoxón hórtzbát. Ikus xuxéndu.

200

LUZAIDEKO EUSKARAREN HIZTEGIA

Page 210: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

201

ADÉMA, G. (1887): Escualdun Pelegrinaren Bidaltzailea, Baiona.

AINTZIBURU, A. & ETXARREN, J. B. (2002): Luzaiden gaindi, Elkarlanean, Donostia.

ARANA, A. (2003): Zaraitzuko hiztegia, Nafarroako Gobernua, Alegia.

ARANZADI ZIENTZIA ELKARTEA (1990): Euskalerriko Atlas Etnolinguistikoa (EAEL),lehen atala, bigarren zatia, Donostia.

ARBELBIDE, X. (2003): Euskaldunak Aljerian (1954-1962), Elkar, Donostia.

ARBIZU, F. (1992): El conflicto de los Alduides (Pirineo Navarro), Nafarroako Go-bernua, Iruñea.

ARROSAGARAI, J. K. (1983): California-tik kantuz, Auspoa liburutegia 163, Tolosa.

ARTOLA, K. (2003): «Zaraitzuera aztertzeko ekarpen berriak. (3 - Eaurta: bukaera)»,FLV 93, 211-245.

AXULAR (1643): Gvero, Bordele. Guk Euskaltzaindiak 1988an egindako faksimileaerabili dugu. Bada, orobat, Villasantek 1976an egindako argitalpena, itzulpe-naz hornitua, Jakin, Arantzazu-Oñati.

AZKUE, R. M. (1969 [1905]): Diccionario Vasco-Español-Francés, La Gran Enci-clopedia Vasca, Bilbo, bi liburuki.

——–—(1969 [1923-1933]): Morfología Vasca, hiru liburuki, La Gran EnciclopediaVasca, Bilbo.

AZPIROTZ, J. M. (1963-64): «Azkue jaunaren iztegia osatzeko, Naparroako Leitze-nbildutako itz-bilduma», Euskera VIII-IX, 31.

BARANDIARAN, J. M. (1974): «Rasgos de la vida popular de Dohozti», Ikuska 2º. Mo-nografías de la Vida Popular, in Obras Completas, IV. alea, 17-104, La GranEnciclopedia Vasca, Bilbo. Lan hau lehenago Eusko-Folklore-n argitaratuazen, 151-179. zenbakietan.

BARBIER, J. (1926): Piarres, Baiona. Bada 1992an Ramón Sanchezek prestatutakoargitalpena, Euskal Editoreen Elkartea, Donostia.

——–—(1987): Supazter sokoan, Euskal Editoreen Elkartea, Bilbo.

BIDEGAIN, E. (2002): Anbroxio, Elkar, Donostia.

BIBLIOGRAFIA

Page 211: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

202

LUZAIDEKO EUSKARAREN HIZTEGIA

BONAPARTE, L. L. (1881): «Observaciones acerca del vascuence de Valcarlos», Re-vista Euskara IV, 161-166.

CAMINO, I. (1997): Aezkoako Euskararen Azterketa Dialektologikoa, NafarroakoGobernua, Lasarte-Oria.

——–—(2004): Hego-nafarrera, Nafarroako Gobernua, Iruñea.

——–—(2004b): «Nafarroa Behereko euskara», FLV 97, 445-484.

COROMINES, J. & PASCUAL, J. A. (1989): Diccionario Crítico Etimológico Castellanoe Hispánico, Madril, Gredos, lehen argitalpenaren bigarren berrinprimaketa.

DARRICAU, B. (2000): Beilaria, zertan da gaua?, Elkarlanean, Donostia. Beñat Da-gorretek egindako itzulpena.

DUHAU, H. (2003): Hasian Hasi. Beskoitzeko Euskara (Beskoitzeko Heskuara), Eus-kal Kultur Erakundea & Beskoitze, Donibane Lohizune.

DUNY-PÉTRÉ, P. (1996): Xirula Mirula, Eusko Press, Baiona.

DUVOISIN, J. P. (1986 [1858]): Laborantzako liburua, Euskal Editoreen Elkartea, Za-rautz.

EPELDE, I. (2003): Larresoroko euskara, Gasteizen aurkeztutako doktorego tesi ar-gitaragabea.

ERDOZIA, J. L. (2001): Sakana erdialdeko euskara, Nafarroako Gobernua, Iruñea.

——–—(2004): Sakanako Hiztegi Dialektologikoa, Nafarroako Gobernua & Euskal-tzaindia, Iruñea.

ESTORNÉS, J. (1985): «Zoilo’ren uzta. La cosecha de Zoilo», FLV 45, 31-93.

ETXAIDE, A. M. (1989): El Euskera en Navarra: Encuestas Lingüísticas (1965-67),Eusko Ikaskuntza, Donostia.

ETXAMENDI, E. (1988): Gilentegiko Gilen, Gipuzkoako Kutxa, Donostia.

ETXAMENDI, P. J. (2004): California’ko bertsolari eta musikari, Auspoa 288, Donostia.

ETXARREN-LOHIGORRI, J. B. (1993): Zubi madarikatua, Pamiela, Iruñea.

ETXEBARNE, E. (1989): Erramun Harginaren Oroitzapenak, Auspoa Liburutegia198, Donostia.

ETXEPARE, B. (1980): Linguae vasconum primitiae (Edizio kritikoa), Patxi Altunakparatu argitalpena, Mensajero, Bilbo. Bada Akesolok eta Lafonek 1978an Do-nostian egindako argitalpena (1545. Bernat Dechepare. Olerkiak, Txertoa) etaEuskaltzaindiak egindako beste argitaraldi bat, 1995ean. Hondarreko honetantestua beste bost hizkuntzatara iraulirik dator.

Page 212: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

203

BIBLIOGRAFIA

ETXEPARE, J. (1985): Jean Etchepare Mirikuaren (1877-1935) Idazlanak. II Mediku-solas, Piarres Xarrittonek paratu argitalpena, Elkar, Donostia.

——–—(1987): Beribilez, Klasikoak 17, Euskal Editoreen Elkartea, Donostia.

——–— (1988): Jean Etchepare Mirikuaren Idazlanak. III Kazetaritza (A) (1903-1915), Piarres Xarrittonek prestatu argitalpena, Elkar, Donostia.

——–— (1992): Jean Etchepare Mirikuaren Idazlanak. IV Kazetaritza (B) (1916-1935), Piarres Xarrittonek paratu argitalpena, Elkar Donostia.

——–—(1996): Jean Etchepare Mirikuaren Idazlanak V. Euskalerriko Bizia, PiarresXarrittonek paratu argitalpena, Elkar, Donostia.

ETXEPARE LANDERRETXE, J. (1991): Mendekoste gereziak, Inazio Mujikak paratu ar-gitalpena, Erein, Donostia.

EUSKALERRIA IRRATIA & MUXIKA, M. (1990): Nafarroako Euskaldunen Mintzoak,Nafarroako Gobernua, Iruñea.

EUSKALTZAINDIA (1999): Euskal Herriko Hizkuntza Atlasa. Ohiko Euskal Mintza-moldeen Antologia, Bilbo.

——–—(2000): Hiztegi Batua; lan hau Euskera aldizkariaren separata moduan argi-taratu zen (2000, 2, 45) eta ez da hiztegi bukatua, in fieri dagoena baizik.

GARCÍA-PELAYO, R. & TESTAS, J. (1998): Diccionario Español-Francés / Français-Espagnol, Larousse.

GARMENDIA, J. (1969): «El “eskalapineilia” de Valcarlos», CEEN 8, 221-226.

GAVEL, H. (1969 [1920]): Éléments de Phonétique Basque, RIEV XII, La Gran En-ciclopedia Vasca, Bilbo.

HIRIART-URRUTI (1972): Zezenak Errepublikan, Jakin, Aranzazu argitaletxea, Oñati

——–—(2004): Ni kazeta-egilea naiz. Artikulu, berri, istorio, X. Altzibar arg., La-bayru & Bilbao Bizkaia Kutxa, Bilbo.

IBARRA, O. (1995): Ultzamako hizkera. Inguruko euskalkiekiko harremanak, Nafa-rroako Gobernua, Iruñea.

IÑIGO, A. (2005): Jose Mari Satrustegi: ereile eta lekuko, Mendaur bilduma I, Na-farroako Gobernua - Euskaltzaindia, Iruñea.

IÑIGO, P. & SALABERRI, P. & ZUBIRI, J. J. (1995): «-Ki aditz-atzizkiaren gainean»,FLV 69, 243-295.

INTZA, D. (1974): Naparroa-ko Euskal-Esaera Zarrak, Príncipe de Viana, Iruñea.

IRIGARAI, A. (1958): Prosistas navarros contemporáneos en lengua vasca. XX-ga-rren mendeko Nafarroako euskal idazlariak, PV, Iruñea.

Page 213: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

204

LUZAIDEKO EUSKARAREN HIZTEGIA

IZETA, M. (1996): Baztango Hiztegia, Nafarroako Gobernua.

——–—(1999): Baztango kontuak, Nafarroako Gobernua & Labayru Ikastegia, Bilbo.

JIMENO, J. M. (zuz.) (1996): Nafarroako Toponimia eta Mapagintza / Toponimia yCartografía de Navarra (NTEM), XXXV alea (Auritz – Erroibar – Kintoa -Luzaide – Orreaga).

JOANATEGI, G. (2003): Alemaniara deportatua, M. Etxehandiren itzulpena, Elkar,Donostia.

KAMINO, P. & SALABERRI, P. (2001): «Hitz eratorriak Luzaideko hizkeran», FLV86, 67-86.

——–—(2001b): «Aditz trinkoen orainaldiko formak Luzaideko euskaran», FLV 87,193-202.

——–—(2004): «Nafarroa behereko hiru eskutitz», FLV 95, 89-113.

——–—(2006): «Luzaideko eta Ondarrolako hiru gutun», FLV 101, 95-108.

KAMINO, P. & SALABERRI, P. & ZUBIRI, J. J. (2004): «Luzaideko hizkera adierazko-rra. I. Sakreak», FLV 96, 317-322.

LARRE, E. (2001): Ene artzain-etxolak, Auspoa - Sendoa 273, Oiartzun.

LARZABAL, P. (1991): Piarres Larzabalen Idazlanak I. Etxahun eta…, Piarres Xarri-ttonek paratu argitalpena, Elkar, Donostia.

——–—(1992): Piarres Larzabalen Idazlanak III. Orreaga…, Piarres Xarrittonek pa-ratu argitalpena, Elkar, Donostia.

——–—(1998): Piarres Larzabalen Idazlanak VII. Oroitzapenak, Piarres Xarrittonekparatu argitaraldia, Elkarlanean, Donostia.

LEGRAN, M. et. alii (1995): Le Robert pour tous. Dictionnaire de la languefrançaise, Paris.

LEIZARRAGA, J. (1571): Iesus Christ gure Iaunaren Testamentu Berria, Arroxela.

LÉON, L. (1993): Alegia deus ez! Elkar, Donostia-Baiona.

LESPY, V. & RAYMOND, P. (1998): Dictionnaire Béarnais Ancien & Moderne, J. La-fittek egindako argitalpena.

LHANDE, P. (1926): Dictionnaire Basque-Français, Paris.

LIZARRAGA, B. (2006): «Leitzako hizkera adierazkorra: biraoak», FLV-en 103. zen-bakian atera beharreko lana.

LIZARRAGA, J. (1994): Jesukristo, Maria eta Santuen Bizitzak (JMESB), J. Apezetxe-ak eta F. Ondarrak egindako argitalpen kritikoa, Nafarroako Gobernua, Iruñea.

Page 214: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

205

BIBLIOGRAFIA

——–—(2004): Doctrina Christioaren Cathechima, J. Apezetxeak paratu argitalpe-na, Nafarroako Gobernua, Iruñea.

MANEZAUNDI (ENRIQUE ZUBIRI) (1990): Artikulu bilduma, R. M. Pagolak prestatuargitalpena, Euskal Editoreen Elkartea, Bilbo.

MENÉNDEZ PIDAL, R. (1962): En torno a la lengua vasca, Espasa-Calpe Argentina,Buenos Aires.

MINABERRI, M. (1998): Marijane konta zan, Elkarlanean, Donostia.

MITXELENA, K. (1955): «La DOCTRINACRISTIANAde Betolaza», ASJU II, 43-60.Sobre Historia de la Lengua Vasca-n ere agertu zen («Julio Urkixo» Euskal Fi-lologia Mintegiko Urtekariaren Gehigarriak X, A. Lakarrak M. T. Etxenikereneta B. Urgellen laguntzarekin egindako argitalpena, Donostia), 824-837.

——–—(1964): Textos arcaicos vascos, Minotauro, Madril.

——–— (1987-2005): Orotariko Euskal Hiztegia / Diccionario General Vasco(OEH), Euskaltzaindia, Bilbo.

——–—(1990 [1961]): Fonética Histórica Vasca (FHV), «Julio Urkixo» Euskal Fi-lologia Mintegiaren Gehigarriak IV, Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostia, 4.argitaraldia.

NARBAITZ, P. «P. ARRADOY» (1999): Kattalinen gogoetak, Elkarlanean, Donostian.

ORONOZ, M. (2001): Oilandoiko kapera, Elkarlanean, Donostia.

PALAY, S. (1991 [1974]): Dictionnaire du Béarnais et du Gascon modernes, CNRSéditions, hirugarren argitalpenaren berrinprimaketa.

PERURENA, P. (1996): Leitzako Errege Erreginak, Euskaltzaindia & Bilbao BizkaiaKutxa, Bilbo.

PICOCHE, J. (1994): Le Robert. Dictionnaire étymologique du français, Paris.

SAINT-PIERRE, P. «Anxuberro», (1998): 14eko Gerla Handia, Piarres Xarrittonek pa-ratu argitalpena, Klasikoak, 85, Euskal Editoreen Elkartea, Donostia.

SALABERRI IBARROLAKOA (1856): Vocabulaire de mots basques bas-navarrais tra-duits en langue française, Baiona.

SALABERRI, P. (2000): «Luzaideko euskara, Mezkirizkoaren eta Aezkoakoaren ar-gitan», Dialektologia gaiak, Koldo Zuazo arg., Arabako Foru Aldundia, Ara-ba, 221-259.

SALABURU, P. & LAKAR, M. (lag.) (2005): Baztango Mintzoa: gramatika eta hizte-gia, Mendaur bilduma II, Nafarroako Gobernua – Euskaltzaindia, Bilbo.

SARASOLA, I. (1984-1995): Hauta-Lanerako Euskal Hiztegia, CAP-GK, Donostia.

Page 215: III - Euskaltzaindia · goen egoeran: muga eta aduanaren karietara ehunka erdaldun jin ziren herrira eta zenbaitek berehala alde egin bazuten ere, beste anitz Luzaiden plantatu ziren

——–—(1996): Euskal hiztegia, Kutxa Fundazioa, Donostia.

SATRUSTEGI, J. Mª. (1961): «Aportación al estudio de la onomástica tradicional vas-ca», Euskera VI, 1961, 209-229.

——–—(1963-64): «Vocabulario popular», Euskera VIII-IX, 255-283.

——–—(1964): «Luzaideko otoitz ttipiak», Egan 1-6, 19-31.

——–—(1965): Bordel bertsularia, Auspoa 45-46, Donostia.

——–—(1965-66): «Las casas de Valcarlos», Anuario de Eusko-Folklore XXI, 13-34.

——–—(1966): «Folklore de Valcarlos I. Los numerales en el Folklore», BRSVAPXXII: 1, 17-36.

——–—(1967): Luzaide’ko kantiak, Auspoa 65, Donostia.

——–—(1968): «Las casas de Valcarlos», Revista de Dialectología y Tradiciones Po-pulares XXIV, cuadernos 1º y 2º, 120-45.

——–—(1969): «Libro de cuentas de un herrero de Valcarlos (S. XIX)», FLV 2, 133-286.

——–—(1969b): Estudio del grupo doméstico de Valcarlos, CEEN 2, 1969ko separata.

——–—(1969-70): «Toponimia de Valcarlos», Anuario de Eusko-Folklore, Sociedadde Ciencias Aranzadi, Donostia, XIII. Zenbakia, 129-158.

——–—(1970): «Notas al libro de cuentas de Valcarlos», FLV 4, 95-115.

——–—(1971): «Correspondencia familiar vasca del siglo XIX», FLV 9, 291-306.

——–—(1981): «Xukako aditz joskera Luzaideko mintzairan», Euskalarien Nazioar-teko Jardunaldiak, Iker-1, Euskaltzaindia, 343-354.

——–—(1986): «Luzaideko Echeverriren dotrinari oharrak», ASJU 20, 3-30.

——–—(1987): Euskal testu zaharrak I, Euskaltzaindia, Bilbo.

——–—(1997): «Lesaka eta Luzaideko euskal testu parekatuak», FLV 74, 99-126.

——–—(1999): «Lamias y sirenas a través de la simbología», CEEN, 74, 497-520.

SEGUROLA, I. (1985): «Etxeberri Luzaideko bikarioaren dotrina argitaragabea»,ASJU XX-1, 129-197.

XALBADOR (FERRANDDO AIRE) (1989): Odolaren mintzoa, Auspoa Liburutegia, To-losa.

206

LUZAIDEKO EUSKARAREN HIZTEGIA