Sekuentzia Didaktikoa - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/24102011/dc/es-eu... · Web...

57
Sekuentzia Didaktikoa. Jakintzagaia: Gizarte, Historia. Gaia: Europa feudala. Maila: D.B.H. 2.a Saio kopurua: 14 saio Proposamenaren testuingurua: Lana DBHko 2. mailarako egina dago, Gizarte Zientziak ikasten dituzten ikasleentzat egokitua. Curriculumaren oinarrizko gaitasunak gidari hartuta moldatu da, eta, ikasgaiari dagokion programazioan, Erdi Aroko garaian txertatzekoa litzateke. Sekuentzia honetan zenbait jarduera proposatzen dira ikasleei erakargarria izan dakiekeen zeregin baten barruan: feudalismoa zer zen, zergatik agertu zen, eta nolakoa zen gizarte feudala. Landuko diren oinarrizko gaitasunak GAITASUN OROKORRAK Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna - Kontzeptuak definitzea. - Berezko iritzia eratzea eta ikuspuntu hori justifikatzea. - Hiztegia: feudalismoarekin zerikusia duten kontzeptuak. - Idatzizko eta irudi bidezko iturrietatik informazioa eskuratu eta testua taxutzea. 1

Transcript of Sekuentzia Didaktikoa - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/24102011/dc/es-eu... · Web...

Page 1: Sekuentzia Didaktikoa - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/24102011/dc/es-eu... · Web viewEtxebizitzak oso pobreak ziren, pezozkoak eta egurrezkoak. Gela bakarrekoak ziren,

Sekuentzia Didaktikoa.

Jakintzagaia: Gizarte, Historia.

Gaia: Europa feudala.

Maila: D.B.H. 2.a Saio kopurua: 14 saio

Proposamenaren testuingurua:

Lana DBHko 2. mailarako egina dago, Gizarte Zientziak ikasten dituzten ikasleentzat egokitua. Curriculumaren oinarrizko gaitasunak gidari hartuta moldatu da, eta, ikasgaiari dagokion programazioan, Erdi Aroko garaian txertatzekoa litzateke.

Sekuentzia honetan zenbait jarduera proposatzen dira ikasleei erakargarria izan dakiekeen zeregin baten barruan: feudalismoa zer zen, zergatik agertu zen, eta nolakoa zen gizarte feudala.

Landuko diren oinarrizko gaitasunak

GAITASUN OROKORRAK

Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna

- Kontzeptuak definitzea.

- Berezko iritzia eratzea eta ikuspuntu hori justifikatzea.

- Hiztegia: feudalismoarekin zerikusia duten kontzeptuak.

- Idatzizko eta irudi bidezko iturrietatik informazioa eskuratu eta testua

taxutzea.

- Adierazpen baten esanahia interpretatzea.

Ikasten ikasteko gaitasuna

- Informazioa koadrotan antolatzea.

- Kontzeptuak azaltzeko definizioak ematea.

- Laburpenak egitea.

1

Page 2: Sekuentzia Didaktikoa - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/24102011/dc/es-eu... · Web viewEtxebizitzak oso pobreak ziren, pezozkoak eta egurrezkoak. Gela bakarrekoak ziren,

Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna

- Entziklopedietan eta Interneten informazioa bilatzea.

- Informazioa lortzeko, iturri idatziak eta irudi bidezkoak erabiltzea.

Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna

- Gizarte feudala osatzen zuten estamentuen egoerari buruzko azterketa

eta gogoeta kritikoa egitea.

- Beste garai batzuetako pertsonekiko enpatia sentitzea eta zituzten arazoak,

ematen zituzten konponbideak eta izan zitzaketen sentimenduak ulertzea.

- Gizarte feudalaren botere-banaketa aztertzea.

GAITASUN ESPEZIFIKOAK

Denboraren gaitasuna

- Sistema feudalaren oinarrizko ezaugarriak azaltzea.

- Erdi Aroan nobleek, apaizek eta nekazariek zuten bizimoduaren ezaugarri

nagusiak zerrendatu eta deskribatzea.

- Gizarte feudalaren egitura ulertu eta piramide batean ematea.

Pentsamendu soziala

- Iraganeko egoera gaur egungo egoerarekin parekatuz, gobernuaren eta elizaren

arteko harremanari buruzko hipotesiak plazaratzea.

Helburuak 1. Inbasioen ezaugarri nagusiak ezagutzea.2. Sistema feudalaren sorreran nagusitu ziren arrazoiak ezagutzea.3. Nafarroako Erresumaren sorkuntza eta haren Erdi Aroko eboluzioa ezagutzea.4. Europako historian, zibilizazio kristauak eta islamiarrak Mediterraneo inguruko lurrak partekatzeak izan duen garrantzia ezagutzea.5. Feudalismoaren kontzeptua azaltzea eta Erdi Aroan zehar izan zuen garapena kokatzea.6. Erdi Aroko Europaren landa-paisaia feudalismoaren kontzeptuarekin lotzea.7. Nobleen, apaizen eta nekazarien bizi-baldintzak ulertzeko, gizarte feudalaren ezaugarriak aztertzea.

2

Page 3: Sekuentzia Didaktikoa - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/24102011/dc/es-eu... · Web viewEtxebizitzak oso pobreak ziren, pezozkoak eta egurrezkoak. Gela bakarrekoak ziren,

Edukiak

1. Kontzeptuak

1. Feudalismoaren agerpena eta haren ezaugarri nagusiak.2. Erdi Aroko gizartea. Gizartea, ekonomia eta boterea Europa feudalean.3. Estamentu bidezko gizartea.4. Nobleen bizimodua.5. Apaizen bizimodua.6. Nekazarien bizimodua.7. Islamaren jatorria eta hedapena.8. Iberiar penintsula Erdi Aroan eta Nafarroako Erresuma.9. Herri kristauen bizimodua.

2. Prozedurak, trebetasunak eta abileziak

1. Sistema feudala irudikatzeko eskemak egitea.2. Gertakizun eta prozesu historikoen kausak eta eraginak hautematea. Gizon eta emakumeen egitekoaren balorazioa egitea. Feudalismoarekin zerikusia duten irudiak aztertu eta deskribatzea.3. Idatzizko, irudi bidezko, grafiko bidezko eta ikus-entzunezko informazioak eskaintzen duena bilatzea. 4. Nekazarien bizimoduari buruzko irudiak aztertu eta deskribatzea.5. Feudalismoaren piramide soziala eratzea.6. Informazioa ateratzeko mapak interpretatzea.

3. Jarrerak

1. Gizarte feudaleko estamentuen bizimodua ezagutzeko jakin-mina.2. Pertsona batzuek jasaten zuten morrontza- eta esklabutza-egoerak ukatzea.3. Feudalismoak utzitako aztarnak baloratzea.5. Beste garai batzuetako sinesmen eta bizimoduekiko kontzientzia hartzea.

.

Jardueren sekuentzia

Unitate hau Antzinaroaren eta Erdi Aroaren arteko zubi gisa egituratuta dago.

3

Page 4: Sekuentzia Didaktikoa - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/24102011/dc/es-eu... · Web viewEtxebizitzak oso pobreak ziren, pezozkoak eta egurrezkoak. Gela bakarrekoak ziren,

Eduki hauek guztiek errealitate historiko bat moldatzen dute, eta errealitate hori, seguru asko, aurreko unitateetako egoera historikoa baino konplexuagoa izango da ikasleentzat.Hori dela eta, feudalismoaren aurreko jazoera historiko zenbaiten ezaugarriak arreta handiz aztertzea proposatzen da.

Jardueretako atazen zerrenda

1. jarduera. Feudalismoaren jatorria aztertzen

1.1. Jaso informazioa 1.1.1. Irakur ezazu

1.2. Jaso informazioa 1.2.1. Ikus ezazu

1.3. Ikasi eta landu informazioa 1.3.1. Ikusi irudiak eta erantzun galderei

1. irudia 2. irudia 3. irudia 4. irudia

2. jarduera. Gizarte-antolakuntza deskribatzen

2.1. Jaso informazioa2.1.1. Irakur ezazu

2.2. Landu informazioa2.2.1. Ikusi irudi hauek eta erantzun galderei

1. irudia 2. irudia

2.2.2. Antolatu informazioa

3. jarduera. Erregearen eta bere basailuen arteko harremanak aztertzen

3.1. Jaso informazioa3.1.1. Irakur ezazu

4

Page 5: Sekuentzia Didaktikoa - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/24102011/dc/es-eu... · Web viewEtxebizitzak oso pobreak ziren, pezozkoak eta egurrezkoak. Gela bakarrekoak ziren,

3.2. Landu informazioa3.2.1. Irakurri testua eta erantzun galderei3.3. Jaso informazioa 3.3.1. Ikusi

3.4. Landu informazioa 3.4.1. Egin ezazu irudiaren iruzkina

3.5. Jaso informazioa 3.5.1. Irakur ezazu

3.6. Ikasi eta landu informazioa 3.6.1.Irakurri testua eta atera informazioa

3.7. Jaso informazioa 3.7.1. Irakur ezazu

3.8. Jaso informazioa 3.8.1. Ikus ezazu

3.9. Ikasi eta landu informazioa 3.9.1. Irudiari erreparatuz, antolatu informazioa 3.9.9.1. Azaldu irudi bat eskemaren bidez

4. jarduera. Noblezia Iruñeko Erresuman aztertzen

4.1. Jaso informazioa 4.1.1. Irakur ezazu

4.2. Jaso informazioa 4.2.1. Ikus ezazu

4.3. Ikasi eta landu informazioa 4.3.1. Erantzun testu bati buruzko galderei 4.4. Jaso informazioa 4.4.1. Irakur ezazu 4.4.2. Ikusi

4.5. Ikasi eta landu informazioa 4.5.1. Lan bat egin

4.6. Ikasi eta landu informazioa

5

Page 6: Sekuentzia Didaktikoa - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/24102011/dc/es-eu... · Web viewEtxebizitzak oso pobreak ziren, pezozkoak eta egurrezkoak. Gela bakarrekoak ziren,

4.6.1. Mapari erreparatuz, erantzun galdera hauei

4.7. Jaso informazioa 4.7.1. Irakur ezazu 4.7.2. Ikusi 4.8. Ikasi eta landu informazioa 4.8.1. Errege-erreginen zerrendari erreparatuz, erantzun galdera hauei 4.8.2. Egin laburpen bat 4.8.3. Bilatu informazioa

5. jarduera. Feudalismoaren garaiko pribilegiodun taldea aztertzen.

5.1. Jaso informazioa 5.5.1. Irakur ezazu

5.2. Jaso informazioa 5.2.1. Ikusi

5.3. Ikasi eta landu informazioa 5.3.1. Egin ezazu irudiaren iruzkina 5.3.2. Ikusi irudiak eta erantzun galderei

6. jarduera. Zaldunen bizimodua aztertzen

6.1. Jaso informazioa 6.1.1. Irakurri 6.1.2. Ikusi

6.2. Ikasi eta landu informazioa 6.2.1. Irudia ikusi eta erantzun galderei 6.3. Jaso informazioa 6.3.1. Irakurri 6.4. Landu informazioa 6.4.1. Ikertu

6.5. Jaso informazioa

6

Page 7: Sekuentzia Didaktikoa - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/24102011/dc/es-eu... · Web viewEtxebizitzak oso pobreak ziren, pezozkoak eta egurrezkoak. Gela bakarrekoak ziren,

6.5.1. Irakurri 6.6. Landu informazioa 6.6.1. Egin laburpen bat 6.7. Jaso informazioa 6.7.1. Irakurri 6.8. Jaso informazioa 6.8.1. Irakurri

6.9. Landu informazioa 6.9.1. Bilatu informazioa

7. jarduera. Feudo bat deskribatzen

7.1. Jaso informazioa 7.1.1. Irakurri 7.1.2. Ikusi

7.2. Landu eta ikasi informazioa 7.2.1. Ikusi irudia eta erantzun galderei

8. jarduera. Nekazariek egin behar zituzten lanak deskribatu

8.1. Jaso informazioa: 8.1.1. Irakurri

8.2. Ikasi eta landu informazioa: 8.2.1. Ikertu 8.3. Jaso informazioa 8.3.1. Irakurri 8.3.2. Atera testuaren informazioa

9. jarduera. Nekazarien altxamenduak zergatik gertatu ziren aztertu.

9.1. Jaso informazioa 9.1.1. Irakurri

7

Page 8: Sekuentzia Didaktikoa - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/24102011/dc/es-eu... · Web viewEtxebizitzak oso pobreak ziren, pezozkoak eta egurrezkoak. Gela bakarrekoak ziren,

9.2. Ikasi eta landu informazioa 9.2.1. Bilatu informazioa eta egin binaka lan bat

10. jarduera. Herrixketako bizimodua deskribatu

10.1. Jaso informazioa 10.1.1 Irakurri 10.1.2. Ikusi

10.2. Ikasi eta landu informazioa 10.2.1. Irudi bat aztertu

10.3. Jaso informazioa 10.3.1. Ikusi

10.4. Ikasi eta landu informazioa 10.4.1. Irudia ikusi eta galderei erantzun

11. jarduera. Nekazaritza teknikak deskribatu

11.1. Jaso informazioa 11.1.1. Irakurri 11.2. Jaso informazioa 11.2.1. Ikusi

11.3. Ikasi eta landu informazioa 11.3.1. Irudia ikusi eta galderei erantzun 11.3.2. Ikertu eta egin lan bat

Denboraren banaketa

1. jarduera: saio bat 2. jarduera: saio bat 3. jarduera: bi saio 4. jarduera: bi saio 5. jarduera: saio bat 6. jarduera: bi saio

8

Page 9: Sekuentzia Didaktikoa - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/24102011/dc/es-eu... · Web viewEtxebizitzak oso pobreak ziren, pezozkoak eta egurrezkoak. Gela bakarrekoak ziren,

7. jarduera: saio bat 8. jarduera: saio bat 9. jarduera: saio bat 10. jarduera: saio bat 11. jarduera: saio bat

Ebaluazio-irizpideak

1. Gizarte-estamentuek duten egitekotik abiatuta, Europa feudalaren ezaugarri diren berezitasun sozial, ekonomiko, politiko eta erlijiosoak deskribatzea, eta estatu modernoaren agerpenera arte izan duten bilakaera ezagutzea.

2. Indibidualki edo taldean, irakaslearen laguntzarekin, gertakizun edo gai bati buruzko deskripzio-lan sinple bat egitea, hainbat iturri baliatuz (behaketa, bibliografia, web- orriak, etab.), informazio egokia hautatuz, informazio hori eskema edo gidoi moduan barneratuz, eta azterketaren emaitza zuzentasunez eta hiztegi egokiarekin jakinaraziz.

Ebaluazio-adierazleak

- Ea ikasleak ohartu diren feudalismak Europan izan zuen garrantziaz.- Ea ikasi duten nola eta zergatik sortu zen feudalismoa.- Ea ikasleek ikasi duten nola egituratuta zegoen piramide feudala, eta bertan zeuden gizarte-taldeen behebeharrak eta eskubideak ezagutzen dituzten.- Ea ikasleei sortu zaien gizarte feudaleko estamentuek zuten bizimodua ezagutzeko jakin-mina.- Ea ikasleak gai diren sistema feudala irudikatzeko eskemak egiteko.

9

Page 10: Sekuentzia Didaktikoa - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/24102011/dc/es-eu... · Web viewEtxebizitzak oso pobreak ziren, pezozkoak eta egurrezkoak. Gela bakarrekoak ziren,

1. jarduera. Feudalismoaren jatorria aztertzen

1.1. Jaso informazioa:

1.1.1. Irakur ezazu:

IX. mendean, batetik, Karlomagnoren Inperioa desegin izanak eta, bestetik, normandoen, musulmanen eta hungariarren inbasioek sorturiko nahasmenduak krisi-egoera erakarri zuen.

Krisi-egoera horretan, errege-erreginen boterea oso ahula zen. Errege-erreginak ez ziren gauza lurraldea babesteko; hori zela eta, lurrak (feudoak) jaunei, nobleei eta elizgizonei, ematen zizkieten, euren izenean. Ezin zuten jendea babestu, ez zergarik bildu, ez armada fidelik eta egonkorrik mantendu ere. Beraz, errege-erreginek nobleen laguntza behar izan zuten, erresuma gobernatzeko eta hura baturik mantentzeko: zehazki, basailutza esaten zaion harreman-sistema bat ezarri zuten nobleekin.

Basailutza ezartzeko, omenaldia zeritzon ekitaldia egiten zen. Basailuak fideltasunezko zina egiten zuen eta, aldi berean, errege-erreginei aholkuak eta laguntza militarra nahiz ekonomikoa emateko hitza ematen zuen. Ordainez, errege-erreginek feudoa ematen zioten (inbestidura), basailuak lur hori goberna zezan eta han bizi zedin. Horra hor feudalismoaren sorrera. Horrela, konde, elizako kargudun (apezpikuak, abadeak) eta beste lurjabe asko jaun feudal bihurtu ziren; kargua biziartekoa zen eta oinordetzaz pasatzen zen. Aldi berean, noble handi horiek beren lurren (feudoen) zati bat garrantzi txikiagoko beste noble batzuen artean (zaldunen edo armagizonen artean) banatzen zuten, haietan bizitzeko, lur haiek gobernatzeko eta armada txiki bat mantentzeko. Beraz, boterea jaun feudalen esku zegoen, egiazki; haiek izan zuten benetako agintea erresumako lurraldeetan eta ia independente egin ziren. Horrela, segurtasunik ezak beldurturik eta errege-erreginek babesik ezin eman zutela ikusita, nekazariek jaunengana jotzen zuten babes eske.

1.2. Jaso informazioa:

1.2.1. Ikus ezazu web-orri hau: http :// www . youtube . com / watch ? v = K 5 s 2 HvP 8 c 64& feature = player _ detailpage

10

Page 11: Sekuentzia Didaktikoa - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/24102011/dc/es-eu... · Web viewEtxebizitzak oso pobreak ziren, pezozkoak eta egurrezkoak. Gela bakarrekoak ziren,

1.3. Ikasi eta landu informazioa:

1.3.1. Aztertu irudi hauek eta galderei erantzun: 1. irudia:

1. Zer hiru estamentu edo ordena daude gizarte feudalean? 2. Azaldu nolakoak ziren nekazari jopu baten eta nekazari aske baten bizimoduak.

3. Zergatik esaten da Erdi Aroko nekazariak autosufizienteak zirela?

11

Page 12: Sekuentzia Didaktikoa - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/24102011/dc/es-eu... · Web viewEtxebizitzak oso pobreak ziren, pezozkoak eta egurrezkoak. Gela bakarrekoak ziren,

2. irudia:

1. Azaldu esaldi hau: “Jopu-egoera gurasoengandik jasotzen zen oinordetzan”. 2. Zer da basailutza?

12

Page 13: Sekuentzia Didaktikoa - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/24102011/dc/es-eu... · Web viewEtxebizitzak oso pobreak ziren, pezozkoak eta egurrezkoak. Gela bakarrekoak ziren,

3. irudia:

1. Nola sortu zen feudalismoa?2. Noiz sortu zen? 3. Noiz bukatu zen feudalismoa?4. Aztertu: “Garai hartan gizarteko harreman guztiak menpetasun-loturazkoak ziren”.5. “Monarkak nekazari guztien defentsa bermatu ezin zuenez, horiek hurbilen zeuden

nobleen esku jartzen ziren. Nekazari-masa handia zegoen, eta, jaunen babesa eskatzen zutenean, independentzia eta askatasuna galdu eta jopu bihurtzen ziren”.Ikertu: nola lortzen zituen jaunak errentak?

6. “Jaunak basailu bati jaurgoa ematen zionean, basailuak lurrak zaintzen zituen. Jaunak, berriz, basoetatik eta larreetatik etekina ateratzeko eskubidea zuen”.

13

Page 14: Sekuentzia Didaktikoa - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/24102011/dc/es-eu... · Web viewEtxebizitzak oso pobreak ziren, pezozkoak eta egurrezkoak. Gela bakarrekoak ziren,

Aztertu: pentsa ezazu Erdi Aroko zalduna zarela eta zure jaunak zure lurraldean jaurgoa ematen dizula. Azaldu zure eginkizuna zein den eta horrek dituen abantailak.

4. irudia:

1. Basailutza-ekitaldiaren bidez errege-erreginek jaun bati feudoa ematen zioten. Zer esan nahi zuen horrek?2. Basailutzaren zeremonian zer egiten zen? 3.Antzeztuko al zenukete basailutzaren zeremonia?

2. jarduera. Gizarte-antolakuntza deskribatzen

2.1. Jaso informazioa

2.1.1. Irakur ezazu:

Gizartea estamentutan edo gizarte-taldetan banatuta zegoen eta sekulako desberditasunak zeuden haien artean. Jaiotzak egiten zuen pertsona talde honetako edo hartako kide; bizitza osorako, gainera. - Batetik, pribilegiodunak zeuden. Haien artean, bi estamentu edo ordena zeuden:

- Noblezia. Defentsa militarrean eta gerran aritzen ziren. - Eliz jendea. Apaizak, fraideak eta mojak. Otoitzean aritzen ziren Elizaren zerbitzura.

14

Page 15: Sekuentzia Didaktikoa - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/24102011/dc/es-eu... · Web viewEtxebizitzak oso pobreak ziren, pezozkoak eta egurrezkoak. Gela bakarrekoak ziren,

Gutxi izanik ere, pribilegio guztiak zituzten, lur (feudo) gehienen jabe ziren eta arlo militarrean, ekonomian eta erlijioan erabateko boterea zuten.

- Beste aldetik, pribilegio gabeen estamentua edo ordena zegoen. Pribilegio gabeen artean, gehien-gehienak nekazariak ziren; eta gutxi batzuk, artisauak. Bi taldeen eginkizuna lan egitea eta bi estamentu pribilegiodunak mantentzea zen. Pribilegiodunen mendean zeuden eta ez zuten inolako eskubiderik.

2.2. Landu informazioa:

2.2.1. Ikusi irudi hauek eta erantzun galderei:

1. irudia:

1. Zer hiru estamentu edo ordena zeuden gizarte feudalean? Zer eginkizun zuen haietako bakoitzak? 2. Nor ziren pribilegiodunak? Eta, pribilegio gabeak? 3. Zer eginkizun betetzen zituzten errege-erreginek eta nobleziak? 4. Zer-nolako garrantzia zuen Elizak?

2. irudia:

15

Page 16: Sekuentzia Didaktikoa - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/24102011/dc/es-eu... · Web viewEtxebizitzak oso pobreak ziren, pezozkoak eta egurrezkoak. Gela bakarrekoak ziren,

1. Zer gizarte-talde zeuden? 2. Zer eginkizun betetzen zuten errege-erreginek eta nobleziak? 3. Zerrendatu Erdi Aroko gizartean zeuden estamentuak eta deskribatu haien egoera. 4. Zer esan nahi du Erdi Aroko pertsona bat pribilegiatua izateak? Eta pribilegiorik ez izateak? 5. Azaldu nola lortzen zuen Erdi Aroko errege edo erregina batek aginpideari eustea.

16

Page 17: Sekuentzia Didaktikoa - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/24102011/dc/es-eu... · Web viewEtxebizitzak oso pobreak ziren, pezozkoak eta egurrezkoak. Gela bakarrekoak ziren,

2.2.2. Antolatu informazioa:

- Osatu taula hau Erdi Aroko piramidea aztertuz:

Egoera juridikoa Betebeharrak Eskubideak

Enperadore edoAita Santua

Errege edo Erregina

Nobleak Osatzen dute:

Gizaki libreak Osatzen dute:

Jopuak

3. jarduera. Errege-erreginen eta haien basailuen arteko harremanak aztertzen

3.1. Jaso informazioa:

3.1.1. Irakur ezazu:

Errege-erreginak eta basailuak

Gizarte feudalaren gailurrean erregea edo erregina zegoen. Erdi Aroko lehen mendeetan, eliza kristauak esana zuen errege-erreginak Jainkoak Lurrean zituen ordezkariak zirela eta bi eginkizun nagusi zituztela: herria gobernatzea eta erresuma baturik mantentzea.

Erdi Aroan, Erresumako lurraldeak ez ziren batere egonkorrak eta erregearen jabetzapeko lur guztiez osatuta zeuden.

Baina, noble bat beste errege edo erregina baten basailu egiten bazen, lurrak beste errege edo erregina horren eskuetara pasatzen ziren; beraz, beste erresuma batera ere bai. Gauza bera gertatzen zen erregeak, hiltzean, herentziaren zati bat beste errege-familiako batekin ezkontzen zen seme edo alabari ematen bazion.

17

Page 18: Sekuentzia Didaktikoa - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/24102011/dc/es-eu... · Web viewEtxebizitzak oso pobreak ziren, pezozkoak eta egurrezkoak. Gela bakarrekoak ziren,

Erregea primus inter pares zen; hau da, lehena, berdinen artean. Erregearen berdinak bere basailuak ziren, hots, goi-noblezia (kondeak, dukeak, markesak) eta elizako agintari nagusiak (apezpikuak eta abadeak); erregeak haiekin batera gobernatzen zuen erresuma. Gutxi ziren errege-erreginen eskumen osoak. Hona hemen garrantzitsuenak:

- Kanpaina militarrak zuzentzen zituzten. Basailuek beren armadak eraman behar zituzten; bestela, errege-erreginek traidoretzat jo eta feudoak kentzen zizkieten. - Zergak eskatzen zituzten, gerrarako eta koroatze, ezkontza eta abar izaten zirenean. - Auzietako epaile nagusiak ziren, baina ez zuten esku-hartzerik nobleen eta Elizaren feudoetan.

3.2. Landu informazioa:

3.2.1. Irakurri testua eta gero erantzun galdera hauei:

- Zer eginkizun zuten errege-erreginek? Nolako argudioak erabiltzen zituzten, eginkizun hori justifikatzeko? 3.3. Jaso informazioa:

3.3.1. Ikusi irudi hau:

“Anakel. Editorial Digitala”. Gizarte Zientziak. Geografia e Historia.

3.4. Landu informazioa:

3.4.1. Irudi hori ikusi ondoren, egin iruzkina.

3.5. Jaso informazioa:

3.5.1. Irakur ezazu:

18

Page 19: Sekuentzia Didaktikoa - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/24102011/dc/es-eu... · Web viewEtxebizitzak oso pobreak ziren, pezozkoak eta egurrezkoak. Gela bakarrekoak ziren,

Feudalismoa eta jaunen erregimena ez dira gauza bera. Lehenengoak nobleziako kideen arteko mendekotasun-harremanak hartzen ditu kontuan; bigarrenak, berriz, jaunen (nobleen) eta nekazarien artekoak.

Basailutza-kontratua ekintza edo erritu jakin baten bidez gauzatzen zen jaunaren gortean. Basailutza-errituak hiru une nagusi zituen: omenaldia, leialtasun-agindua eta izendapena, hurrunez hurren.

● Jaunari gorazarre egitea: izangaiak, belauniko eta eskuak jaunaren eskuen artean ezarrita, haren basailu izendatzen zuen bere burua.

● Leialtasun-agindua: jaunari leialtasun-zina egiten zion ebanjelioen aurrean, eta, beharrezkoa zenean, laguntza militarra emango ziola agintzen zion.

● Izendapena: lore bat, eraztun bat edo eskukada bat lur emanez, feudoa basailu noblearen esku uzten zuela adierazten zuen jaunak. Berez, betebeharrak betetzen ez baziren, edo basailua hiltzen bazen, jaunak feudoa berreskura zezakeen, baina ohitura hori ez zen batere hedatu, eta feudoak oinordetzan uzten ziren belaunaldiz belaunaldi. Oro har, aitak seme bati uzten zion arren, behin edo behin emakumeen esku ere geratu ohi ziren, nahiz eta betebehar militarrak betetzerik ez izan.

Hirugarren une honetan Nafarroaren sistemaren eta besteen sistemen arteko aldea ikus dezakegu. Nafarroko Erresumaren barruan “tenentzien” sistema erabiltzen zen eta ez ziren haien lurraldeak oinordetzan uzten.

3.6. Ikasi eta landu informazioa:

3.6.1. Boutrucheren testu hau irakurri eta adierazi basailutza-kontratuaren hiru zatiak:

Apirileko idusa baino zazpi egun lehenago , omenaldia egin zioten berriro kondeari (...). Lehenik eta behin (...), kondeak bere basailu izan nahi zuen galdetu eta honela erantzun zion : “ Bai , nahi dut” . Eskuak elkartu , kondearen eskuen artean ezarri eta , musu baten bidez , elkarri lotuta geratu ziren . Ondoren , basailuak hitz hauek esan zituen : “ Aurrerantzean , Gilen kondeari nire leialtasuna eta babesa eskainiko dizkiodala hitzematen dut , eta fede onez jokatu eta egia esango dudala beti ”. Azkenik , santuen erlikien gainean , zin egin zuen . Ondoren , kondeak , eskuan makila hartuta , babesa agindu , basailutza - hitza eman eta zin egin zuten guztiak basailu izendatu zituen .

BOUTRUCHE, R: Señorío y feudalismo, Siglo XXI, Madrid, 1972.

3.7. Jaso informazioa:

3.7.1. Irakur ezazu:

19

Page 20: Sekuentzia Didaktikoa - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/24102011/dc/es-eu... · Web viewEtxebizitzak oso pobreak ziren, pezozkoak eta egurrezkoak. Gela bakarrekoak ziren,

Feudalismoaren garaian, errege-erreginek oso botere txikia zuten. Gortea legelariek, klerikoek eta gerlariek osatzen zuten. Neurri handi batean, haien erabakiek errege-erreginen agindupeko lurraldeetan soilik zuten eragina.

Errege-erreginen armada txikia zen eta basailuen armada pribatuen beharra zuen, erresuma defendatzeko. Kanpoko mehatxu bat zegoenean, errege-erreginek nobleei deitzen zieten, haien armadek eta errege-erreginenak bat egin eta etsaiari aurre egiten zioten.

Erregearen diru-iturri nagusia bere feudoetatik eta zenbait hiritatik zetorren, ez baitzuen nahiko botererik bere basailuen lurraldeetan zergak kobratzeko. Egoera berezietan (adibidez, gerrak edo ezkontza-akordioak), Elizak eta noble handiek laguntzen zioten.

3.8. Jaso informazioa:

3.8.1. Ikus ezazu lotura hau:

http :// esomedieval . blogspot . com /2009/02/ el - sistema - feudal . html

3.9. Ikasi eta landu informazioa:

3.9.1. Irudiari erreparatuta, antolatu informazioa.

3.9.1.1. Azaldu irudi hau eskema baten bidez zure koadernoan.

4. jarduera. Noblezia Iruñeko Erresuman aztertzen

4.1. Jaso informazioa:

4.4.1. Irakur ezazu:

Iruñeko Erresumaren goren aldia

Antso III.ak Iruñeko Erresuma hedatu zuen Gaztelako eta Aragoiko konderrietako lurraldeak bereganatuta. Pisuergaren ingurutik Ribagortzaraino hedatu ziren haren jabetzak, euskal lurraldeak tartean zirela.

20

Page 21: Sekuentzia Didaktikoa - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/24102011/dc/es-eu... · Web viewEtxebizitzak oso pobreak ziren, pezozkoak eta egurrezkoak. Gela bakarrekoak ziren,

XI. mendeko lehen herenean, Antso III.a Nagusiarekin, Nafarroak nagusitasuna lortu zuen penintsulako estatu kristauen artean.

Erresuma musulmanen erasoetatik babesteko, Antso III.a Nagusiak bere mugak berrezarri eta sendotu zituen, gaztelu zaharrak berriro eraikiz (Faltzes, Caparroso) edo berri batzuk eginez, besteak beste, Loarreko gaztelua (Huesca). Antso III.aren oinordetza

Antso III.aren erresuma zabalak denbora gutxi iraun zuen, hil zenean (1035), bere semeen artean banatu baitzuen:

. Gartzia Santxez III.ari Iruñeko Erresuma eman zion. . Fernandori Gaztelako Konderria eman zion, eta geroago bere burua errege izendatu zuen. . Gontzalori Sobrarbe eta Ribagortzako Konderriak eman zizkion. . Ramirori Aragoiko Konderria eman zion. Gero, Gontzalo hil zenean, Sobrarbe eta Ribagortzakoak bereganatu zituen.

Iruñeko Erresumaren banaketa

1076an, Antso Gartzeiz IV.a hil zuten, eta orduan Iruñeko Erresuma Gaztela eta Aragoiren artean banatu zuten:

21

Page 22: Sekuentzia Didaktikoa - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/24102011/dc/es-eu... · Web viewEtxebizitzak oso pobreak ziren, pezozkoak eta egurrezkoak. Gela bakarrekoak ziren,

- Alfontso VI.a monarka gaztelauaren esku geratu ziren Errioxa, Bizkaia, Araba eta Gipuzkoa gehiena.- Aragoiko Antso Ramirezek Nafarroako gainerako lurraldeak (Gipuzkoako ekialdea barne) bereganatu zituen. Iruñeko errege titulua ere hartu zuen beretzat.

Alfontso I.a Borrokalariak (1104-1134) Bizkai eta Araba gehiena berreskuratu zituen, eta Iruñeko eta Aragoiko azken erregea izan zen.

1134. urtean, zendu zenean, bi erresuma horiek bereizi egin ziren: Iruñekoa Tuterako Erriberara mugatu zen; eta Aragoi, aldiz, gainerako lurrekin gelditu zen.

Nafarroako Erresumaren berezitasunakNafarroako Erresumaren barruan feudalismo mota desberdin bat zegoen:“tenentziak”. Sistema horrek bere berezitasunak zituen; hala nola, errege-erreginek ezin zituzten beste lurraldeetan zituzten eskumenak nolanahi erabili: gorteen esanak bete behar zituzten, ezin zuten konderrien ekoizpen guztia ustiatu, eta abar. Antso Gartzeiz III.aren garaia salbuespena izan zen, harreman mota diferenteak baitzituen bere erresumako lurraldeekin. Adibidez, Zuberoan eta Lapurdin egindako loturak familien bidezkoak izan ziren, eta bizkonderriak ezarri zituen bertan.

Konkistaturiko lurraldeak gobernatzeko, monarkak funtzionarioa (dukea, markesa, kondea) izendatzen zuen bere ordez egon zedin. Azkenik, eta monarkak nekazari guztien defentsa bermatu ezin zuelako, haiek hurbilen zegoen noblearen esku jartzen ziren. Basailutzaren bidez nekazariak bere lurrak jaunari uzten zizkion babesaren truk.

Errege-erreginek markes edo konde bati jaurgoa ematen ziotenean, hark lurrak lantzetik, basoetatik eta larreetatik etekina ateratzeko eskubidea zuen, eta lurralde haietan justizia administratzeko, arauak emateko eta abarretako eskubidea ere bai. Gainera lurralde haietan egiten zuenagatik inori konturik eman beharrik ez zuen.

4.2. Jaso informazioa:

4.2.1. Irakur ezazu testu hau:

1004. urtea: Antso III . a Nagusia Iruñeko errege goratu dute . Lapurdiko Bizkonderria sortu du bere lehengusu Antso Gilenentzat eta Zuberoa Guillaume Fort kondeordearen eskuetan utzi du ; bere errege- antolamendu barruan ditu euskaldunak bizi diren lurralde guztiak : Nafarroa ( Garaia eta Beherea ), Araba , Bizkaia , Errioxa , Gipuzkoa , Lapurdi eta Zuberoa ; Gainera , Gaskonia , Aragoi , Gaztela eta Tolosa ko Konderria ere bere menpean ditu . 1054. urtea: Antso III . aren seme eta oinordeko Gartzia III . a Santxez hil dute Atapuercan , bere anai a Fernando I . aren , Gaztelako erregearen , tropek 1076. urtea: Funes - en Antso IV . a Gartzes Peñalengoa hil dute bere anaiek . Aitzaki a hori erabiliz, Gaztelako Alfontso VI . a Errioxan , Bizkaian eta Gipuzkoan sartu da .

22

Page 23: Sekuentzia Didaktikoa - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/24102011/dc/es-eu... · Web viewEtxebizitzak oso pobreak ziren, pezozkoak eta egurrezkoak. Gela bakarrekoak ziren,

1193. urtea: Lapurdiko Guillaume Raymond kondeordeak bere eskubideak saldu dizkio Henrike II . a Plantagenet Ingalaterrako erregeari , Leonor ( Aliénor ) Akitaniako dukesarekin ezkondu baita hura. 1196. urtea: Alfontso VIII . a Gaztelakoa , Alfontso II . a Aragoikoa eta Antso VII . a Azkarra Nafarroakoa Nafarroako Fitero herrian elkartu dira . Errege bakoitza bere erresumako lurretan eseri eta mahai baten inguruan jan eta hitz egin dute erresuma horien arteko mugei buruz.

4.3. Ikasi eta landu informazioa:

4.3.1. Testu hori irakurri eta erantzun iezaiezu ondoko galderei:

1. Zein zen errege edo erreginaren tokia gizarte feudalean? 2. Zein eskumen zituzten errege-erreginek? 3. Zer lurralde batu zituen Iruñeko errege Antso III.a Nagusiak? 4. Antso IV.a hil zutenean krisialdia etorri zen Nafarroako Erresumara. Bila ezazu horri buruzko informazioa. 5. XII. eta XIII. mendeen bitartean, euskal lurraldeak inguruko erresuma boteretsuen

artean zeuden. Gertaera nagusiak, azter itzazu kronologiaren arabera. 4.4. Jaso informazioa:

4.4.1. Irakur ezazu:

Antso III.a Gartzeiz Nagusia 992an jaio zen, eta Oviedon hil, 1035eko urriaren 18an. Semenotarren dinastiaren Iruñeko VIII. erregea (1004 - 1035) eta euskal lurraldea batu zuen lehena, arabiar kronistek "Euskaldunen Jauna" deitua. Azken ikerketek haren erregetzaren hasiera 1004an jartzen dute; bitarte horretan, erregearteko hutsunea tutore talde batek bete zuen. Antso III.a, Gartzia II.a Santxezen eta Semena Fernandezen semea zen.

1023.ean Antso III.a Nagusiak Lapurdiko Bizkonderria sortu zuen bere lehengusu Lupo Antsorentzat, eta hura Baionan finkatu zen. Zuberoa, Gillen I.a Indartsua kondeordearen esku utzi zuen eta Baigorriko Bizkonderria sortu zuen (1033); ekintza horiek, sistema feudalaren barnean kokatu behar dira, baina, euskal batasunerako ondorio erabakigarriak ekarriko zituzten.

4.4.2. Ikusi mapa hau:

23

Page 24: Sekuentzia Didaktikoa - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/24102011/dc/es-eu... · Web viewEtxebizitzak oso pobreak ziren, pezozkoak eta egurrezkoak. Gela bakarrekoak ziren,

Iruñeko Erresuma Antso Gartzeiz III.hil zenean (1035).

   Iruñeko Erresuma   Aragoiko Konderria, 922tik aurrera iruindarren eskuetan   Sobrarbe eta Ribagortzako konderriak 1018-1025   Antsok ezarritako mugak 1018-1025   922an galdutako lurraldeak   X. mendetik aurrera iruindarren eskuetan   Gaztela eta Arabako konderriak   Gaztelak eta Leonek eztabaidan izandako eskualdea   Leongo Erresuma   Taifa erresumak

4.5. Ikasi eta landu informazioa:

4.5.1. Aztertu Antso III.a Nagusiaren garaiko gertaera horiek eta egin ezazue binaka lan bat. Gai hauek landuko dituzue:

- Antso III.a Nagusiaren garaian, Nafarroak lortu zuen nagusitasuna penintsulako estatu kristauen artean.

- Feudalismoaren aztarnak Antso III.a Nagusiaren garaian (Lapurdi eta Zuberoa).

4.6. Ikasi eta landu informazioa:

4.6.1. Mapari erreparatuz erantzun galdera hauek:

24

Page 25: Sekuentzia Didaktikoa - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/24102011/dc/es-eu... · Web viewEtxebizitzak oso pobreak ziren, pezozkoak eta egurrezkoak. Gela bakarrekoak ziren,

- Zein lurraldek osatu zuten Iruñeko Erresuma? Zein euskal lurralde zegozkion erresuma horri Antso III.a Nagusiaren erregealdian?

- Nora zabaldu ziren lurraldeak Iruñeko Erresumaren goren aldian, hau da, Antso Gartzeiz III.aren garaian?

- Antso III.ak erresuma bere semeen artean banatu zuen. Gertaera horrek ondorio bat ekarri zuen lurraldeen zatiketan, gaur egun arte iraun duena. Azaldu nola geratu zen banatuta erresuma.

4.7. Jaso informazioa:

4.7.1. Irakur ezazu:

Historian zehar Euskal Herrian izan ziren erresuma guztien artean garrantzitsuena, dudarik gabe, Nafarroako Erresuma izan zen, hura izan baitzen zazpi lurraldeak era independentean gobernatu zituen erresuma bakarra .

Baskoien lurraldean sortu zen Iruñeko Erresuma izan zuen sorburu Nafarroako Erresumak, eta Eneko Aritza bertako lehen Errege izendatu zutenetik, hau da, 824. urtetik, XVI. mendera arte indarrean egon zen. Denbora aurrera zihoala, haren mugak Iruñetik harantzago zabalduz joan ziren, gaur egungo Euskal Herriak dituen lurrak eta gehiago bereganatuz.

Hedadurarik handiena Antso III.a Nagusia errege zela lortu zuen, egungo euskal lurralde guztiak batzeaz gain, atlantiar lurraldeetarantz eta Ebro ibaitik hegoalderantz zabalduz. Erresumaren hedadura, XII. mendetik aurrera, gutxituz joan zen pixkanaka. Horren kausa nagusia Gaztelako Erresuman sartzea izan zen. Hori gutxi balitz, erresumak berak barne gatazka larriak izan zituen galera ekonomiko handiak sorraraziz.Gauzak horrela, inguruko erresumak krisi horretaz baliatu ziren euskal lurrak berenganatzeko, eta probintzia bakoitzak patu desberdina izan zuen.

Gipuzkoa, Bizkaiko ekialdea eta Araba gehiena, Gaztelako koroak konkistatu zituen 1200. urtean.1234an, Antso VII.a, azken errege baskoia, hil zen eta Champagneko kondeen familiak hartu zuen nafar koroa.1332an, Arabako lurraldeak itun bat sinatu zuen Gaztelako erregearekin. Itun horretan harenganako menpekotasuna adierazi zuten bertako jaunen eraginez.

4.7.2. Ikusi lotura hau:

"http :// eu . wikipedia . org / wiki / Nafarroako _ errege - erreginen _ zerrenda "

4.8. Ikasi eta landu informazioa:

25

Page 26: Sekuentzia Didaktikoa - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/24102011/dc/es-eu... · Web viewEtxebizitzak oso pobreak ziren, pezozkoak eta egurrezkoak. Gela bakarrekoak ziren,

4.8.1. Nafarroako errege-erreginen zerrendari erreparatuz, erantzun galdera hauei:

- Semenotaren leinua azter ezazu:

- Antso III.a Nagusia Semeno leinuan kokatu. - Noiz jarri zen leinu hau boterean? Noiz arte iraun zuen? - Nondik zetorren leinu hau? - Zergatik bukatu zen leinu hau? - Zein leinu ezarri zen ondoren Nafarroako Erresuman? - Antso III.ak zer lurralde batu zituen?; zer bizkonderri sortu zituen?

4.8.2. Nafarroako Erresumaren historian egon diren leinuen laburpen bat egin.

4.8.3. Bilatu Antso III.a Nagusiari buruzko informazioa eta egin laburpen bat.

5. jarduera. Feudalismoaren talde pribilejioduna aztertzen

5.1. Jaso informazioa:

5.1.1. Irakur ezazu:

Konde, duke eta markesak erregearen basailu zuzenak ziren eta odol-noblezia osatzen zuten. Horiek, aldi berean, zaldunen, militarren eta aitoren semeen jaun ziren.Garai hartan, mendetasun-loturaz bat eginda zeuden gizarteko ia kide guztiak, piramidearen egitura hierarkikoa osatuz.Piramidearen oinarrian nekazariz osaturiko masa handia zegoen. Jaunen babesa eskatzen zutenean jopu bihurtzen ziren.

Besteak bezalaxe jaun feudala zen erregeak ohorezko lekua zuen piramidearen erpinean, “denen jaun izanda inoren basailu ez zelarik”.

Gizarte feudalean, nobleziaren eta erregearen beraren eginkizun nagusia armagizon izatea zen. Zaldunak ziren eta armen ofizioan aritzen ziren. Familia nobleetako semeak, armagizon izateko hezten eta entrenatzen zituzten. Lehenbizi, morroi edo mutil aritzen ziren, eta, gero, beste zaldun batzuen ezkutari. 18 urterekin, zaldun egiten zituzten, hau da, ospakizun berezi batean, armak ematen zizkieten. Une horretatik aurrera, zaldun-ordenako kide ziren, ausart izan behar zuten, jaunari leial izan behar zitzaizkion eta ahulak eta emakumeak defendatu. Beren lurraldea defendatzeko eta beste noble batzuei aurre egiteko egiten zuten nobleek gerra, bai eta obeditu behar zioten erregeari edo beste jaun bati laguntzeko ere. Garaile

26

Page 27: Sekuentzia Didaktikoa - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/24102011/dc/es-eu... · Web viewEtxebizitzak oso pobreak ziren, pezozkoak eta egurrezkoak. Gela bakarrekoak ziren,

ateratzekotan, gerrak bere saria zekarren, hau da, lurrak eta ondasunak ematen zituen eta horrek nobleziaren boterea handitzen zuen. Nobleak etengabe saiatzen ziren beren lurraldeak zabaltzen eta horixe zen, hain zuzen ere, Erdi Aroko gerra gehienen arrazoi nagusia.

Zaldunak nobleak ziren, zaldi gainean egiten zuten borroka eta lantza, ezkutua eta mazoa erabiltzen zituzten. Bake garaietan zaldunak borrokarako trebatzen ziren eta torneoak antolatzen zituzten.

5.2. Jaso informazioa:

5.2.1. Ikusi irudi hau:

5.3. Ikasi eta landu informazioa:

27

Page 28: Sekuentzia Didaktikoa - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/24102011/dc/es-eu... · Web viewEtxebizitzak oso pobreak ziren, pezozkoak eta egurrezkoak. Gela bakarrekoak ziren,

5.3.1. Egin ezazu irudiaren iruzkina. 5.3.2. Irudia ikusi ondoren, erantzun galdera hauei:

- Piramide honetan errege izateak zer esan nahi du? Zein zen erregearen tokia gizarte feudalean? Zein zen erregearen boterearen jatorria?

- Pentsa ezazu Erdi Aroko zalduna zarela eta zure jaunak zure lurraldean jaurgo bat eman dizula. Azaldu zure eginkizuna zein den eta horrek dituen abantailak.

6. jarduera. Zaldunen bizimodua aztertzen

6.1. Jaso informazioa:

6.1.1. Irakurri:

Gazteluak jaun feudalen egoitza gotortuak ziren eta, eraso eta inbasiorik izatekotan, feudoan bizi ziren gizon-emakumeentzako aterpeak ere bai: nekazari, artisau eta apaizentzako alegia. Hasieran, gaztelu asko hesi batez inguratutako dorre hutsak izan ziren; lehendabizi, zurezkoak, eta, gero, handitu eta harriz eraiki ziren.

Gazteluetako bizimoduan ez zen gorabehera handirik izaten. Bertara juglareak eta trobadoreak agertzen ziren eta abestiak kantatuz eta olerkiak errezitatuz alaitzen zutengiroa. Ehiza ere oso gogoko zuten. Zaldi gainean eta zakurrak erabilita, basurde, orein eta azeriaren atzetik abiatzen ziren, morroiek lagundurik. Era berean, arma-jokoetan aritzen ziren; torneotan, bereziki. Emakumezkoak oso gutxitan irteten ziren gaztelutik, eta seme-alaba txikiak zaintzen eta brodatzen ematen zuten denbora. 6.1.2. Ikusi Erdi Aroko gaztelu baten aldeak lotura honetan:

sociales 2 eso . wordpress . com / about / part

28

Page 29: Sekuentzia Didaktikoa - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/24102011/dc/es-eu... · Web viewEtxebizitzak oso pobreak ziren, pezozkoak eta egurrezkoak. Gela bakarrekoak ziren,

6.2. Ikasi eta landu informazioa:

6.2.1. Gazteluaren irudia aztertu ondoren, erantzun galdera hauei:

- Bereiz itzazu Erdi Aroko gaztelu baten aldeak eta azter ezazu horietako bakoitzaren funtzioa.

- Non zeuden kokatuak zalditegiak eta zerbitzuak? - Koka itzazu leku hauek: harrera-eremua eta gelak. - Barrutiaren inguru osoan harresi bat zegoen eta, zenbaitetan, lubanarro batek inguratzen zuen gaztelua; gaztelu barrura sartzeko, zubi altxagarri bat jartzen zen. Zertarako erabiltzen ziren? - Zein ziren dorrearen inguruan zeuden bestelako lekuen funtzioak?: aletegiak, aroztegia, morroientzako etxebizitzak, labea. - Non bizi ziren nobleak? Eta morroiak? - Ikertu zure herrian edo inguruetan gaztelurik ote dagoen. Bildu informazioa eta azaldu gazteluaren historia eta ezaugarriak. - Gazteluko erdigune gisa omenaldi-dorrea kontuan hartuta, azaldu marrazki baten bidez gazteluko gelak eta haren atalak.

6.3. Jaso informazioa:

29

Page 30: Sekuentzia Didaktikoa - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/24102011/dc/es-eu... · Web viewEtxebizitzak oso pobreak ziren, pezozkoak eta egurrezkoak. Gela bakarrekoak ziren,

Arnaut Daniel XIII. mendeko grabatu batean.

6.3.1. Irakurri:

Erdi Aroko epopeiek eta haietako antzinako heroiek Europako herrien nazio izaera finkatzeko

beharrari erantzuten zioten. Heroi horien bizitza miragarriak eta ohorezko erronkak gesta

kanten gaiak ziren. Bestalde, agintean zegoen noblezia goratuz, feudalismoaren gizarte-

egitura sendotzen zuten. Kanta epikoak, egile ezezagunekoak, ahoz aho zabaltzen ziren.

Juglareak artista ibiltariak ziren, eta janari, jantzi edo diru truke, buruz abesten edo

errezitatzen zituzten kanta horiek plazetan eta gazteluetan, beste kanta edo poesia lirikoekin

batera. Kanta tradizionalak ziren eta forma aldakorra zuten, juglare bakoitzak bere erara

moldatzen baitzituen.

Nobleek gustuko zituzten horrelako errezitazioak, beren dohainak ikusten baitzituzten heroi

epikoengan, eta, era berean, herriari asko gustatzen zitzaizkion, bere bizimodu gorrian

30

Page 31: Sekuentzia Didaktikoa - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/24102011/dc/es-eu... · Web viewEtxebizitzak oso pobreak ziren, pezozkoak eta egurrezkoak. Gela bakarrekoak ziren,

atseden une bakarrak zirelako. Bestalde, beraien bidez historia ez ezik berriak ere zabaltzen

ziren orduko jendeen artean. Poema asko galdu egin dira, eta soilik ezagutzen ditugu idatziz

bildutako bertsioak, gehienetan sortu eta denbora luzera jasoak.

Erdi Aroan, musika elizetan jotzen zen bereziki, baina bazegoen, halaber, musika profanoa,

hau da, herri-musika, juglareek eta trobadoreek eskaintzen zutena. Juglareen eginkizuna,

kantatzea eta dantzatzea eta mila komedia egitea zen, baina ez musika sortzea.

Trobadoreak, berriz, musikariak eta kantariak ziren. Gaur egun ez dira Erdi Aroko abesti

profano asko ezagutzen, baina badakigu abesti horiek gaitzesten zituztela Elizaren ediktuek.

6.4. Ikasi eta landu informazioa:

6.4.1. Ikertu: bilatu trobadore famatuei buruzko informazioa.

6.5. Jaso informazioa:6.5.1. Ikusi lotura hau:

Erdi Aroko epopeia handiak: hiru . com

6.6. Ikasi eta landu informazioa:6.6.1. Bilatu Arnaut Danieli buruzko informazioa eta egin laburpen bat.

6.7. Jaso informazioa:6.7.1. Ikusi Iotura hau:

http://www.ayto-vallearanguren.com/es/lugarygente/historia/curiosidades/

6.8. Jaso informazioa:6.8.1. Irakurri:

Gauza gutxi dakigu Nafarroa babestu zuten Erdi Aroko gazteluei buruz. XV. mendean, ehun inguru zeuden, baina, gaur egun, ia ez dago aztarnarik. Kasurik hoberenetan, eraikin horien hormen puskaren bat besterik ez da gelditzen.

Erdi Aroko dokumentuek argi uzten dute, batetik, erresuma hark gotorlekuak eraikitzean oinarritu zuela bere defentsa eta, bestetik, herritarrek mantentzen zituztela.

31

Page 32: Sekuentzia Didaktikoa - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/24102011/dc/es-eu... · Web viewEtxebizitzak oso pobreak ziren, pezozkoak eta egurrezkoak. Gela bakarrekoak ziren,

Irulegiko gaztelua Aranguren mendilerroan kokatuta dago. Gizakiak Burdin Arotik aurrera aukeratu zuen toki horretan, gaur egun XIII. mendeko gazteluaren oinarriak ditugu ikusgai, naturaren erdian, inguru oso ederrean. Euskal herriko historiaren garai desberdinetan jazotako gertaeren lekukoa izan da, estrategikoki ondo kokatua dagoen mendia delako eta, morfologiaren aldetik, hara hurbiltzen zirenentzat babesleku zoragarria izan delako.

Ez dakigu ziur zein urtetan eraiki zen gotorlekua, baina haren kokaleku estrategikoak eta inguruko gotorlekuekin duen komunikazioak pentsarazten digute Iruñeko Erresumaren hastapenetan eraiki zela.

Burdin Aroko oppidum edo herrixka bateko harriak berrerabiliz egin zen gaztelua Iruñeko Erresumaren babesean. Hasierako gotorlekua bideak zaintzeko zen, VIII. eta IX. mendeetan hain ohikoak izan ziren musulmanen edo frankoen sarraldiei aurre egiteko. Horretaz gain, duen kokapen estrategikoa zela eta, ikusteko seinaleak bidali ahal izango zizkien gertuko mendilerroetan kokatutako beste gotorlekuei.

Gaztelua X. mendekoa omen da. Erresumak galdu egin zuen, baina Antso VII.a Nafarroakoak 1223 inguruan lortu zituen gaztelua bera eta gertuko hiribildua; izan ere, Nafarroako erregeak Aragoiko infanteari 9.000 soseko mailegua eman eta berme moduan gaztelua eta herria okupatu zituen. Azken epea bukatu eta aragoarrak ezin izan zuenez dirua itzuli, behin betiko geratu zen Nafarroan. Era horretan Escó, Peña, Petilla, Gallur, Trasmoz, Sádaba, eta beste hainbat gaztelu ere lortu zituen.

1236an Tibalt I.ak Adan Sadakoari eman zion. Sada leinuaren esku egon zen, 1474an, Joana Aznarez Sadakoa Martin Azpilikuetako baztandarrarekin ezkondu arte. Azpilikuetako jaunaren alaba, Maria Joanes, jaun harekin ezkondu eta hura gazteluaren jaun bihurtu zen.

1512ko Nafarroako konkista gertatu eta gero, Joanes Jatsuko eta bere oinordekoa zen Miguel Jatsu Azpilikuetako agramondarrek Nafarroako errege-erreginen alde egin zutenez, Cisneros kardinalak 1516an gazteluaren eraiste osoa agindu zuen. Familia hartako senide txikiena Xabierreko San Frantzisko izan zen.

SAGREDO, Iñaki: Castillos de Navarra, Pamplona/Iruña, 2006.

32

Page 33: Sekuentzia Didaktikoa - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/24102011/dc/es-eu... · Web viewEtxebizitzak oso pobreak ziren, pezozkoak eta egurrezkoak. Gela bakarrekoak ziren,

6.9. Ikasi eta landu informazioa:

6.9.1. Bilatu gaztelu honi buruzko informazioa:

- Non dago kokatua? - Noiz izan zen eraikia? Noiz arte iraun zuen? - Bilatu gaur egun egiten ari diren indusketei buruzko informazioa

7. jarduera. Feudo bat deskribatzen.

7.1. Jaso informazioa:

7.1.1. Irakurri:

Gizon-emakume gehienak nekazariak ziren (% 90). Nekazari jaio eta hiltzen baziren ere, haien artean bi maila zeuden:

. Nekazari libreak. Beren lurren jabe izan zitezkeen, baina hori ez zen maiz gertatzen. Bestalde, beren buruaren jabe ziren, ezkontzeko, feudotik alde egiteko, lanbide batean aritzeko, etab.

. Jopuak. Ez ziren beren buruaren jabe eta jaunaren lurrari lotuak zeuden. Horren ondorioz, ezin zuten lur haietatik alde egin, ez ezkondu, ez ondasunik oinordetzan utzi, jaunaren baimenik gabe.

Ikusi dugun bezala, nobleek lurraldeak jasotzen zituzten, errege-erreginei fideltasuna zin egitearen truke. Lurralde horiei feudo edo jaurerri esaten zitzaien. Feudo bakoitzean, gaztelu bat -jaunaren egoitza-, zenbait herrixka -jaunaren mendeko nekazarien bizilekua- eta soroak, larreak eta basoak zeuden. Bi lurralde mota zeuden: erreserba eta mantsoak.

. Erreserba jaunak berak ustiatzen zuen lurraldea zen. Erreserban lortzen ziren labore guztiak jaunarenak ziren. . Mantsoak jaunak nekazariei ematen zizkien lur zatiak ziren, elikagaiak lor zitzaten. Lur horien truke, nekazariek errentak ordaindu behar zizkioten jaunari. Errenta horiek dirua edo produktuak emanez (uztaren zati bat, ehunak, animaliak...) eta, batez ere, zerbitzu pertsonalen bidez (esaterako, jaunaren lurretan denboraldi batez kobratu gabe lan egitea) ordaintzen zituzten.

Jaun feudalak, gainera, jurisdikzio-eskubidea zuen feudoko lur guztien gainean; bai bere lurren gainean, bai beste jabe batzuen lurren gainean. Hau da, aginduak eta legeak eman, justizia egin, zerbitzu guztiak kontrolatu (zubiak, errotak, labeak, etab.), zerbitzu horiei zegozkien zergak kobratu eta tributuak ere ezartzen zituen.

33

Page 34: Sekuentzia Didaktikoa - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/24102011/dc/es-eu... · Web viewEtxebizitzak oso pobreak ziren, pezozkoak eta egurrezkoak. Gela bakarrekoak ziren,

Feudoan, oso baso zabalak zeuden. Jaunarenak ez beste inorenak ziren, eta hark erabakitzen zuen nekazariek basoan noiz egin zezaketen ehiza edo noiz bil zezaketen egurra. Nekazariek basoetan jateko fruituak eta etxerako egurra biltzen zituzten; jauntxoak, berriz, ehizan ibiltzen ziren.

7.1.2. Ikusi irudi hau:

7.2. Ikasi eta landu informazioa:

7.2.1. Irudi honi erreparatuz, erantzun iezaiezu galdera hauei:

- Mantsoetan nekazariek erabiltzen zuten lurra lantzeko teknika (lugorri utzi) aztertu. Jaunaren erreserban nekazariek egiten zituzten lanak aipa itzazu.

- Basoek lur eremu handia hartzen zuten. Zer lortzen zuten nekazariek basoetatik? Zer egiten zuten jaunek basoetan? - Zer zerbitzu pertsonal egin behar izaten zituzten nekazariek jaunaren erreserban? - Mantsoetako lurrak erabiltzeko eskubidearen truke, zer egin behar zuten nekazariek?

34

Page 35: Sekuentzia Didaktikoa - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/24102011/dc/es-eu... · Web viewEtxebizitzak oso pobreak ziren, pezozkoak eta egurrezkoak. Gela bakarrekoak ziren,

8. jarduera. Nekazariek egin behar zituzten lanak deskribatu

8.1. Jaso informazioa:

8.1.1. Irakurri:

Nekazarien egoera legala ez zen txarra, baina produkzioaren zati handiena lurjabeen eskuetan geratzen zen (jaunen, Elizaren eta Estatuaren eskuetan, alegia). Errenten banaketa hauxe zen:

● Nekazariek hamarrena ordaintzen zioten Elizari; errentak eta era askotako betebeharrak eta zerbitzuak ordaintzen zizkieten jaun feudalari eta Estatuari; gainera, zerga zuzenak eta zeharkakoak ere ordaindu behar zituzten.

● Lurra, oro har, jabe aristokraten edo goi-kleroaren esku zegoen, eta horiek errentak kobratuta edo jabetzak zerbitzarien bitartez ustiatuta bizi ziren, zergarik ordaindu gabe.

8.2. Ikasi eta landu informazioa:

8.2.1. Ikertu:

- 7. jardueran agertzen den irudiari erreparatuz, bila ezazu nekazariek jaunari eman behar zizkioten errentei buruzko informazioa (batzuk jenerotan, beste batzuk diruz).

8.3. Jaso informazioa

8.3.1. Irakurri:

Maçon herriko San Bizente elizako kartularioaren zati honetan zehazten da zer ordaindu behar zioten jaunari: “Bazkotan, arkume bat; belarra moztean, sei txanpon; garia moztean, bazkari bat eta oloa; mahatsa biltzean, hamabi denario, hiru ogi eta ardoa; Garizuma iristean, kapoi bat; Garizumaren erdialdera, sei txanpon... “. Horietaz gainera, zerbitzu pertsonalak edo corveak (jaunaren erreserban egiteko lanak: lurra goldatu, erein...) .

8.3.2. Atera ezazu testu horren informazioa: adierazi zer ordaindu behar zioten nekazariek jaunari.

35

Page 36: Sekuentzia Didaktikoa - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/24102011/dc/es-eu... · Web viewEtxebizitzak oso pobreak ziren, pezozkoak eta egurrezkoak. Gela bakarrekoak ziren,

9. jarduera. Nekazarien altxamenduak zergatik gertatu ziren aztertu

9.1. Jaso informazioa:

9.1.1. Irakurri:

Nobleen botere ekonomikoa handia zen. Lur-sail bat zuzenean ustiatzeko bazuten ere (erreserba), gehienak nekazariei ematen zizkieten landu zitzaten. Horrela errenta handiak jasotzen zituzten. Jaunaren errenta haiek ziren diru-iturri nagusia, baina horrez gain errota, labea edo ganaduarentzako larreak erabiltzeagatik kobratzen zizkieten zergak nekazariei. Bestetik, jaunek beren jaurgoetan justizia egiteagatik bazituzten diru-sarrerak.

Krisialdietan (izurriteetan, uztak txarrak zirenean, eskulana urri zenean...) jaunek errentak igo egiten zituzten edo, bestela, errenta finkoak ezartzen zituzten. Ondorioz, jaunen eta nekazarien arteko harremanetan tirabirak izaten ziren eta nekazariek altxamendu ugari egiten zituzten, bizimodu hobea nahi zutelako.

Zerga asko ordaindu behar izaten zuten nekazariek. Cens edo pecha zerga garrantzitsuena zen. Baina Nafarroako Foru Orokorrak beste zerga batzuk inposatzen zituen, hala nola, cena (albergada), pecha de reconscienza (erregeak basailu hildakoaren ondasunak bereganatzen zituen), pacendera (hainbat lanetarako zerbitzu pertsonala), pecha azaguerrico (mendiko larreak erabiltzeagatik), escanciania (tropak igarotzen zirenean, haiei eman beharrekoak) eta beste asko. Ikusten denez, zerbitzuei zegozkien zergak eta tributuak oso handiak ziren, eta, batez ere, XIV. mendean egoera larriagotu zen krisiak Europako nekazaritza gogor jo zuelako, hainbat urtez jarraian izandako uzta txarrek eraginda. Bi arrazoik eragin zituzten uzta txarrak: kontrako klimak eta, lursail zabalak luberritzean, kalitaterik gabeko lurrak landu izanak. Horren ondorioz, gari-ekoizpena nabarmen murriztu, eta gosea Europa osora zabaldu zen.

Lehenbiziko arazo horri jaun feudalen arteko gerra ugariak erantsi zitzaizkion. Borroka- tokietako eta armadek zeharkatutako lurrak arpilatu egiten ziren. Basoetan, gainera, bidelapurrak ezkutatzen ziren eta horrek bideetako segurtasun-eza handitu zuen.

Urterik latzenak 1347an hasi ziren, Izurrite Beltzak Europako bazterrak gogor astindu zituenean; izurriteak gaizki elikatua zegoen jendea jo eta heriotza kopuru handia eragin zuen.

Biztanleriak behera egin izanak berehalako eragina izan zuen nekazaritzan; eskulanak nabarmen gutxitzeaz gain, laborantza-sail asko ere landu gabe gelditu ziren. Jaunen errentakmurriztu egin ziren eta, desoreka horri aurre egiteko, jopuei zerga handiagoak ezarri, haien baldintzak gogortu, eta ez zieten baimenik eman lurretatik alde egiteko.

Beraz, ez zegoen behar adina elikagairik, prezioak garestitu, eta jopuen bizi-baldintzek okerrera egin zuten. Horren ondorioz, giro soziala erabat tenkatu zen nekazarien artean.

36

Page 37: Sekuentzia Didaktikoa - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/24102011/dc/es-eu... · Web viewEtxebizitzak oso pobreak ziren, pezozkoak eta egurrezkoak. Gela bakarrekoak ziren,

Nekazarien matxinadak Europa osora zabaldu ziren eta jaunen aurkako kutsu nabarmena izan zuten; esaterako, jacqueries direlakoak Frantzian.

Evreux leinuko Nafarroako Karlos II.aren erregealdian (1332-1387) nekazariak matxinatu egin ziren erregearen kontra. Miseria gorria handitzean, kaltetuenek baldintzak hobetzea eskatu zuten. Eskulanak gutxitzeaz gain, soro asko landu gabe geratu ziren. Gariaren zerga igo egin zen. Gauzak horrela, nekazariak matxinatu egin ziren baina Karlos II.ak oso gogorki erreprimitu zuen matxinada, eta antolatzaileak Iruñeko Miluzeko zubian eta merkatuan urkatu zituzten.

9.2. Ikasi eta landu informazioa:

9.2.1. Bilatu informazioa; horren ondoren, egin ezazue binaka lan hau:

- Karlos II.aren leinua kokatu Nafarroako errege-erreginen zerrendan. - Aztertu Europako beste matxinada batzuk; adibidez, jacqueries direlakoak Frantzian.

10. jarduera. Herrixketako bizimodua deskribatu

10.1. Jaso informazioa:

10.1.1. Irakurri:

Herrixken barruan, etxeak elizaren edo gazteluaren inguruan biltzen ziren. Hasiera batean, herrixketan ekoizten zuten behar zuten guztia (izan ere, ia ez zegoen merkataritzarik). Biztanleak lurrak emandakotik edota basoan biltzen zutenetik bizi ziren. Herrixka bakoitzean errementari bat zegoen metalezko objektuak egiteko, eta emakumezkoek soinekoak ehundu eta kontserbak egiten zituzten elikagaiez. Elikaduran oinarrizko hiru jaki zeuden: laboreak (ogia egiteko), barazkiak eta baratzeko egoskariak. Batzuek oiloak eta abereak ere bazituzten; horrela, arrautzak, esnea eta gazta lortzen zituzten.

Etxebizitzak oso pobreak ziren, pezozkoak eta egurrezkoak. Gela bakarrekoak ziren, han jan eta lo egiten zuen familia osoak, eta sua ere bertan egoten zen, argitzeko eta berotzeko.

10.1.2. Ikusi ondoren agertzen den irudia.

10.2. Ikasi eta landu informazioa:

37

Page 38: Sekuentzia Didaktikoa - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/24102011/dc/es-eu... · Web viewEtxebizitzak oso pobreak ziren, pezozkoak eta egurrezkoak. Gela bakarrekoak ziren,

10.2.1. Ondoan agertzen den irudian, seinala itzazu herrixka baten alderdiak.

- Basoa - Jaunaren gaztelua - Labore-sailak - Jaunaren errota - Eliza - Herrixka: etxeak eta baratzak - Bidesaria

38

Page 39: Sekuentzia Didaktikoa - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/24102011/dc/es-eu... · Web viewEtxebizitzak oso pobreak ziren, pezozkoak eta egurrezkoak. Gela bakarrekoak ziren,

10.3. Jaso informazioa:

10.3.1. Ikusi web-orri hau:

http :// www . artehistoria . jcyl . es / historia / vida . htm .

10.4. Ikasi eta landu informazioa:

10.4.1. Ikusi irudia eta erantzun galderei:

- Azaldu nolakoa zen nekazarien bizimodua: etxeak, jantziak, lana. - Esan ezazu nekazarien janaria nolakoa zen. - Deskribatu etxea, laburpen bat idatziz: gelak, altzariak, lastozko teilatua, beheko sua, ukuilua, oheak, logela bakarra, etab.

39

Page 40: Sekuentzia Didaktikoa - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/24102011/dc/es-eu... · Web viewEtxebizitzak oso pobreak ziren, pezozkoak eta egurrezkoak. Gela bakarrekoak ziren,

11. jarduera. Nekazaritza-teknikak deskribatu

11.1. Jaso informazioa:

11.1.1. Irakurri:

Goi Erdi Aroan, hiri-jarduera bereizgarriak (artisautza eta merkataritza) ia erabat desagertu ziren, trukeak gauzatzea oso zaila baitzen segurtasun faltaren ondorioz. Gauzak horrela, bakoitzak behar zuen guztia ekoizteko joera indartu egin zen, eta, lehenago adierazi dugun moduan, feudoak gizarte- eta ekonomia-bizitzaren ardatz bihurtu ziren.Autohornikuntza zen helburu nagusia.

Erdi Aro osoan, ekonomiaren oinarri nagusia nekazaritza (estentsiboa, gehienbat) izan zen. Uzta txikiak biltzen zituzten, lanabesak oso oinarrizkoak zirelako. Bestalde, lurrak ongarritzen ez zirenez, etekin handirik ez lortzeaz gain, bi urteko txandakatze-sistema erabili behar izaten zuten. Hau da, bi lur-eremu ezarri eta, horietako bakoitza, txandaka, urtebetez landu eta urtebetez lugorri uzten zuten, eraberritzeko. Ikusten denez, naturaren mende zeuden, bete-betean.

Elikagai-urritasunaren arrazoi nagusiak nekazaritza-teknika oinarrizkoak ziren. Ia lanabes guztiak zurezkoak ziren, eta lurrik arinenetan eta lehorrenetan besterik ezin ziren erabili. Horrela, baso eta zingira izugarriak sortzen ziren edonon, eta nekazariak, aldiz, soilgune txikietan pilatuta bizi ziren. Baina soilgune horiek ere ez zituzten osorik lantzen, ongarririk ez zutenez erabiltzen, bi urtetik behin edo sarriago, eremuak lugorri utzi behar izaten zirelako. Lur txiki haietan ere etekinak urriak ziren.

Beraz, uztak inoiz ez zituen behar guztiak asetzen. Arazo horiei guztiei eguraldi txarra gehitzen zitzaienean, goseteak sortzen ziren maiz. Jendeak hamaika konponbide hautatzen zuen, goseari aurre egiteko: eskean ibiltzea, familiaren jabetzak saltzea edo bahian ematea... Beste aukera nekazaritza-lanak ugaritzea zen, alegia, luberri gehiago prestatzea eta lantzea.

11.2. Jaso informazioa:

11.2.1. Ikusi irudi hau:

40

Page 41: Sekuentzia Didaktikoa - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/24102011/dc/es-eu... · Web viewEtxebizitzak oso pobreak ziren, pezozkoak eta egurrezkoak. Gela bakarrekoak ziren,

11.3. Ikasi eta landu informazioa:

11.3.1. Aurreko irudiari erreparatuz, erantzun iezaiezu galdera hauei: - Zer lan agertzen da irudi bakoitzean? - Elkartu jarduerak urtaroen eta hilabeteen arabera. - Egin nekazaritza-egutegiaren eskema bat. - Zer jarduera egiten zituzten nekazariek urte osoan? - Zer lanabes erabiltzen zituzten eta zer produktu lantzen zituzten? - Zer-nolako garrantzia zuen klimak Erdi Aroko nekazaritzan?

11.3.2. Ikertu:

Egin ezazu lan bat gaur egungo Euskal Herriko baserrietan egiten den nekazaritza eta Erdi Arokoa konparatuz.

41

Page 42: Sekuentzia Didaktikoa - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/24102011/dc/es-eu... · Web viewEtxebizitzak oso pobreak ziren, pezozkoak eta egurrezkoak. Gela bakarrekoak ziren,

Bibliografia

SAGREDO, Iñaki: Castillos de Navarra, Pamiela, Pamplona/Iruña, 2006.

BOUTRUCHE, R: Señorío y feudalismo, Siglo XXI, Madrid, 1972.

ZENBAITEN ARTEAN: Geografia eta Historia 2. D.B.H, Zubia Santillana. Etxabarri,

2008.

ZENBAITEN ARTEAN: Lurra. Gizarte zientziak, geografia eta historia. Bigarren hezkuntza. Bigarren Maila, Vicens Vives. Alberite, 2008.

Interneteko loturak:

1. jarduera:

web-orria :http :// www . youtube . com / watch ? v = K 5 s 2 HvP 8 c 64& feature = player _ detailpage 11. or.: 1. irudia: web-orria: portalplanetasedna . com . ar

12. or.: 2. irudia: web.orria: elescritoriode1900.blogspot.com

12. or.: 3. irudia: web-orria: web.educaster.princast.es

13. or.: 4. irudia: web-orria: webquestmontessori . blogspot . com

2. jarduera:

14. or.: 1. irudia: web-orria: albertoriveraherrera . blogspot . com

15. or.: 2. irudia: web-orria: historialasalle . blogspot . com

3. jarduera:

17. or.: 1. irudia: web-orria: portalplanetasedna . com . ar

19. or.: web-orria : http :// esomedieval . blogspot . com /2009/02/ el - sistema - feudal . html

4. jarduera:

20, 21 eta 22. or.: web-orria: http :// www . puntubi . com /laburrak/antsoIIInagusia

42

Page 43: Sekuentzia Didaktikoa - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/24102011/dc/es-eu... · Web viewEtxebizitzak oso pobreak ziren, pezozkoak eta egurrezkoak. Gela bakarrekoak ziren,

23 eta 24. or.: web-orria: Archivo: Reino de Pamplona Sancho III.s.v.g

25. or.: web-orria:

http :// eu . wikipedia . org / wiki / Nafarroako _erreg e-erreginen _ zerrenda

5. jarduera:

27. or.: irudia: web-orria: iesramonolleros . es

6. jarduera:

27- 30. or.:

web-orria: sociales 2 eso . wordpress . com / about / part (Partes de un castillo medieval)

web-orria: clio . rediris . es / clionet / fichas / anexo 1 (Partes de un castillo)

web-orria: www . comosyporques . com ( ¿Cómo eran los castillos medievales?)

Irudia: El castillo medieval : web-orria: pllanos.wikispaces.com

Erdi Aroko epopeia handiak: web-orria: hiru . com

web-orria: hiru.com - Ahozko olerkia Erdi Aroan (I). Lirika

30, 31 eta 32.or.: web-orria: aranguren.es castill medieval

7. jarduera:

33 eta 34. or.: http :// www . edugoro . org / blog /? p =730

9. jarduera:

36 or.: web-orria:

http :// eu . wikipedia . org / wiki / Nafarroako _ errege - erreginen _ zerrenda

10. jarduera:

37 eta 38. or.: web-orria: kalipedia.com.

43

Page 44: Sekuentzia Didaktikoa - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/24102011/dc/es-eu... · Web viewEtxebizitzak oso pobreak ziren, pezozkoak eta egurrezkoak. Gela bakarrekoak ziren,

Recursos 2.0 para Ciencias Sociales:TAREA FINAL 1: EL FEUDALISMO . Power Point: La aldea medieval. Feudalismo y sociedad medieval. Prof. Pablo Torres Costa

38 eta 39. or.: web-orria: http :// www . artehistoria . jcyl . es / historia / vida . htm

38. or.: irudia: web-orria: ligacaohistorica.blogspot.com

39. or. : irudia: web-orria: kalipedia.com. web: Juanjo Romero. Recursos de Geografía e Historia y Tic´s

11. jarduera:

41. or.: web-orria: : kalipedia.com

44