Ikasgeletatik kaleetara! - kronika.eus 17... · Alma llanera, Azken dantza eta Baserritarra. Gero,...

16
z HERNANI Ikusmen murriztua erakusgai, Biterin Ikusmen urritasuna sortzen du t en gaixotasunei buruz, erakusketa jarri du Begisarek, Biterin. /3 z ASTIGARRAGA Gipuzkoara zabaldu nahian, Harituz Matazak egitasmoa, Gipuzkoako herri gehiagotara zabaldu nahi du aurten, Harituz elkarteak. Do- kumentala ere egingo dute. /10 z GOIZUETA 32 onenen artean, Iban eta Alain Euskal Herriko Mus Txapelke t a r en finalean aritu ziren Iban Esku de r o eta Alain Goizueta, eta 32 bikote onenen artean sartu ziren. /14 z EREÑOTZU Arazo teknikoekin, odol emate gutxi Odola emateko zita zeukaten Ereñotzun, astelehenean; baina arazo teknikoengatik, odola eman ezinda geratu ziren asko. /14 z ARANO Vicedoren lanak, Kontsejun ikusgai Amalurraren eskuak erakusketa jarri du Pino Vicedok, Kontsejun, martxoaren 30era arte. /15 GAUR KRONIKAN PENTSIONISTAK ETA JUBILATUAK Pentsio duinen alde, borrokan /6-7 2018ko martxoaren 17a, larunbata ::: 239 zk. ::: www.kronika.eus ::: Hernani /2-5 Portu-Elizatxo, Jasota Bezala, Goiz Eguzki, Ekhi Congil... Astigarraga /10-13 Antzerkia, Udala, EH Bildu... Ereñotzu /14 Goizueta /14-15 Arano /15 ERREPIDEKO denboraldian bete-betean sartuta dabiltza, txirrindula- riak. Eta gaurkoan, Hernanin daukate zita, gaztetxoek; txirrindulari infantil eta alebinek. Peña Otaño Saria jokatuko da, 16:00etan hasita, Urbieta kalean. Eta bertan izango dira, txirrindulari hernaniar eta astigartarrak. Hain justu, Astigarragan Mundarro Txirrindulari Eskola sortu nahi dutela aurreratu dio Ander Goikoetxeak, Kronikari. /5, 13 z TXIRRINDULARITZA Peña Otaño Saria jokatuko da gaur Hernaniko kaleetan barrena, 16:00etan hasita; eta bertan izango dira Hernaniko eta Astigarragako txirrindulari gaztetxoak, besteak beste. Hernanin zita, txirrindulari gaztetxoek Mobilizazioz betetako ikasturtea izaten ari da. Bi eguneko greba izan da aste honetan, eta Urumea Bailarako eskoletan eragin zuzena izan zuen. Zutabeetan joan ziren langileak Donostiara, Hernanitik hasi eta Astigarragatik pasata. yy Ikasgeletatik kaleetara!

Transcript of Ikasgeletatik kaleetara! - kronika.eus 17... · Alma llanera, Azken dantza eta Baserritarra. Gero,...

Page 1: Ikasgeletatik kaleetara! - kronika.eus 17... · Alma llanera, Azken dantza eta Baserritarra. Gero, Zarauzko abesbatzak hartuko du txan-da, Patxi Azkarate zuzenda-riaren esanetara,

z HERNANI

Ikusmen murriztuaerakusgai, BiterinIkusmen urritasuna sortzen du tengaixotasunei buruz, erakusketajarri du Begisarek, Biterin. /3

z ASTIGARRAGA

Gipuzkoara zabaldunahian, HarituzMatazak egitasmoa, Gipuzkoakoherri gehiagotara zabaldu nahidu aurten, Harituz elkarteak. Do -kumentala ere egingo dute. /10

z GOIZUETA

32 onenen artean,Iban eta AlainEuskal Herriko Mus Txapelke ta renfinalean aritu ziren Iban Esku de roeta Alain Goizueta, eta 32 bikoteonenen artean sartu ziren. /14

z EREÑOTZU

Arazo teknikoekin,odol emate gutxiOdola emateko zita zeukatenEreñotzun, astelehenean; bainaarazo teknikoengatik, odola emanezinda geratu ziren asko. /14

z ARANO

Vicedoren lanak,Kontsejun ikusgaiAmalurraren eskuak erakusketajarri du Pino Vicedok, Kontsejun,martxoaren 30era arte. /15

GAUR KRONIKAN

PENTSIONISTAK ETA JUBILATUAK

Pentsio duinen alde,borrokan /6-7

2018ko martxoaren 17a, larunbata ::: 239 zk. ::: www.kronika.eus :::

Hernani /2-5Portu-Elizatxo, Jasota Bezala,Goiz Eguzki, Ekhi Congil...

Astigarraga /10-13Antzerkia, Udala, EH Bildu...

Ereñotzu /14

Goizueta /14-15

Arano /15

ERREPIDEKO denboraldian bete-betean sartuta dabiltza, txirrindula-riak. Eta gaurkoan, Hernanin daukate zita, gaztetxoek; txirrindulariinfantil eta alebinek. Peña Otaño Saria jokatuko da, 16:00etan hasita,Urbieta kalean. Eta bertan izango dira, txirrindulari hernaniar etaastigartarrak. Hain justu, Astigarragan Mundarro Txirrindulari Eskolasortu nahi dutela aurreratu dio Ander Goikoetxeak, Kronikari. /5, 13

z TXIRRINDULARITZA

Peña Otaño Saria jokatuko da gaur Hernanikokaleetan barrena, 16:00etan hasita; eta bertanizango dira Hernaniko eta Astigarragakotxirrindulari gaztetxoak, besteak beste.

Hernanin zita, txirrindulari gaztetxoek

Mobilizazioz betetako ikasturtea izaten ari da. Bi egunekogreba izan da aste honetan, eta Urumea Bailarako eskoletaneragin zuzena izan zuen. Zutabeetan joan ziren langileakDonostiara, Hernanitik hasi eta Astigarragatik pasata. yy

Ikasgeletatik kaleetara!

Page 2: Ikasgeletatik kaleetara! - kronika.eus 17... · Alma llanera, Azken dantza eta Baserritarra. Gero, Zarauzko abesbatzak hartuko du txan-da, Patxi Azkarate zuzenda-riaren esanetara,

// 22018-III-17 larunbataHERNANIz GAZTE OLINPIADAK

Bigarren beroketa eguna, gaur Gaztetxean olinpiadetako bigarren beroketa egongo da gaur. Jolasaketa bazkaria antolatu dira. Talde bakoitzeko arduradunak esan behardu bere taldeko zenbat apuntatuko diren (10 euro pertsonako).Taldeko arduradunak eramango du dirua. yy

z ERRIGORA SARITUAK

Errigora produktuek badituzte sarituakKro ni kak eta Doberak zoz ketatu dituen Errigorako bi pro duk tu sortekbadituzte sarituak. Atzo egin zen zozketa eta irabazleak IdoiaIllarramendi eta Angel Ortiz dira. Dobe ra eta Kronikaren egoitzatikpasa daitezke saria jasotzera. yy

z EMAKUMEA

Brigada feminista antolatu da, gaurGaurko brigada feminista antolatu da, sagardotegi denboraldian ger-tatzen edo gertatu daitezkeen edozein eraso salatzeko. Plaza Berritikirtengo dira, 12:30etan, musikaz lagunduta. yy

z EUSKARABENTURA

Lana aurkezteko epea bihar amaitzen daEuskal Herrian zehar egingo dute EuskarAbentura uztailean, SantiagoBideari segika. Parte hartzeko, euskerarekin lotutako lan bat aurkeztubehar dute, 16 eta 17 urteko gazteek eta aurkezteko epea biharbukatuko da, eta Eus ko Ikaskuntzarekin batera la nak ebaluatu ondo-ren, apirilaren 16an jakinaraziko dute, zein 120 gaztek hartuko dutenparte. yy

UDALAK Portu eta Elizatxokoespazio publikoa hobetzekoeta bizilagunen mugikor ta -suna hobetzeko hiru urtekopla na prestatu du. Plangintzahonen ardatz nagusiak hirudira: trafikoaren erregulazioa,espazio publikoaren eralda -keta eta oinezkoen konexioenhobekuntza.

Gauzatzeko epeei dago ki -enez, hiru urtetan egitea au -rreikusten du Udalak (2018-2021). Trafikoaren erregu la -zioa lehenengo neurria izangoda, Aste Santuaren ondorenmar txan jarriko da, eta espa -zio publikoaren eralda ketarenlehen urratsak aur tengo udanhasiko dira.

Eskola egunetan 20 minutuzetenda egongo da trafikoaElizatxo Ikastolaren ingu ru -etan, sarrera-irteera orduetanpilatzen diren ibilgailuek se -gur tasun arazo bat sortzendute. Guraso askok autoz era -maten dituzte haurrak ikasto -laraino eta horrek arriskuegoerak sortzen ditu, bai auzo -kideentzat baita oinez ibiltzendiren guraso eta haurrentzatere.

Arrisku hori murriztunahian, Oindi kalean, eskolaegunetan, ibilgailuen pasoa 20minutuz etenda egongo da,sarrera-irteera orduetan (sa -rrera 8:45-9:05 eta irteera16:15-16:35).

Larrialdietan eta kasu osoberezietan soilik pasatzeaeskatzen da. Ordu zehatz

horietan sartu edo irten beharduten bi auzoetako bizila -gunek txartela eska dezaketeHHZn eta bi auzo elkarteenegoitzetan.

Trafikoaren mugatze horiapirilaren 16tik aurrera jarrikoda martxan eta ikasturtea bu -katzen denean baloratuko da.

Larramendiko sarreratik:1go abisua (seinaleen bidez):Larramendi-Elkano bidegu ru -tze an.

2garren abisua (seinaleenbidez): Larramendi-Oindi.

Kontrola (hesiaren bidez):Leokako Labaderoan. Udal -tzainek errepidea itxiko dutetrafikora eta gurasoek gelditueta bertan umeak uzteko au -kera izango dute. Leokakolaba deroko aparkalekuan buel - ta eman ahalko dute.

Portuko sarreratik: Kon -trola (hesiaren bidez): Shangaitaberna parean. Autobusek erebertan emango dute buelta.

8:45 baino lehenago doazengurasoek libre dauden ohikoaparkalekuetan utzi ahalkodute ibilgailua. Plan horrenasmoa da, ahal den neurrian,ikasleak eskolara oinez joateasustatzea.

Espazio publikoareneraldaketaOinezkoei lehentasuna ema -teko neurri grafikoak pro po sa -tzen dira: lurra gorriz mar -gotzea, maila igotzea, erre -pidea zati batzuetan estutzea,apaintzeko elemen tuak jar -tzea… Ibilgailuen abiadura

jaitsiarazteko eta oinezkoeiespazioa hartzera gonbidatzendituzten neurriak, alegia.

Trenbidearen azpiko tune -laren barrualdea eta tune la -ren Shangairen arteko kale -aren egokitzapena izango dirahartuko diren lehen neurriak.Ondoren egingo dira auzo eta -rako sarbideen hobekun tzak.

Oinezkoen konexioenhobekuntzaNeurri horiek osatuko duteplan gintza eta nabarmen tze -ko ak dira Pipiritako aldaparenzati bat zabaldu eta oinezkoenlehentasuna markatzeko ban -da bat margotzeko lanak.Horren lehentasuna epe luze -koa da.

Udala, auzotarrak eta eskolakomunitateak elkarlaneanegindako parte hartzeprozesuaren emaitzaAuzoetako bizila gunak eta es -kola komunitatea -ikasto lakoarduradunak eta gura soak-parte-hartze prozesu bateragonbidatuta egon dira. Bertanparte hartu dutenekin bateraerabaki eta diseinatu du Uda -lak plana.

Aspaldikoak dira Elizatxoeta Portu auzoetan mugi kor -tasun arloan dauden kora pi -loak. Parte-hartzaileek egin da -ko diagnostikoa, propo sa me -nak/neurriak aholkula ri tzateknikoarekin batera landu etaadostutako proiek tuaren emai -tza izan da ostegunean aur kez -tu zen plana. yy

Fernando Ederrari agurraKaixo, Fernandoren adiskide,lankide, ikasle, musikari edoezagun izan zareten guztioi.

Dagoeneko jakingo duzu enbezala, Fernando pasa denudara bukaeran hil zen. Bereheriotzak nahiko us te kabeanharrapatu gintuen denok etaez genuen behar bezala agur -tzeko aukerarik ere izan.

Orain, bere heriotzatik hila-bete batzuk igaro direnean,talde bat sortu dugu Hernanin,Fernandori merezi duen ome-naldia antolatzeko.

Lan horretan, ezagutu ze nu -ten guztion laguntza es ka tzendugu: Hernaniko ikas te txe takolankideak eta ikasleak, gitarraberarekin ikasi zenutenok, fes-tetan berarekin lan egindakoak,lagunak, musikariak...

Idatzi honen arrazoia hauda, hain zuzen ere, Fernan dokutzitako arrastoari eran tzunaematea eta berak egindakoesker oneko lanari, errekono-zimendua ematea.

Horregatik, egingo zaionagurrean eta honen prestake-tan parte hartu nahi duzuenguztiekin harremanetan jar -tzea da gure nahia.

Orain arte bildu ditugun pro-posamenak honako ha uek dira:

San Joanak hasi bezperan musi-ka ekitaldi bat antolatzeaherrian, ekainaren 22an, ostira-la; musikari mo duan parte har-tuko luketen guztiekin antola -tzea eta forma ematea ekitaldia-ri; eta bere argazki batekin oroi-garri moduko bat ateratzea, sor-tuko diren gastuei aurre egiteko.

Proposamenak egiteko, bil -tze ko eta antolatzeko garaiz ga -biltza oraindik, beraz, animatueta gurekin harremanetan jarrizaitezte aztar na@az tarna.comhelbide elektronikoaren bidez,zuen izena eta telefono zenbakiabertan utzita.

Ekitaldia prestatzeko bilerabat antolatu dugu mar txoaren19an, astelehena, arratsaldeko18:00e tan, Sandiusterrin.

Fernandoren bi semeak jaki-naren gainean daude etaberaien musika taldearekinparte hartuko dute ere.

Animatu eta jarri gurekinharremanetan, Fernando ma iteizan genuen guztion artean bereagurra behar bezala prestatzeko.

Iosune Aranburu Silvan,Esteban Garmendia Salaberria,

Gema Ines Murillo, MaiteArostegi Martin, Joxan

Goikoetxea Maritxalar etaImanol Kamio Etxeberria

1 JASOTA BEZALA4 Gutuna argitaratzeko ezinbestekoak dira: izena eta bi abizen, NAN edo EHNA erakus-tea eta telefonoa 4 Gehienez 1.800 karaktere onartuko dira 4 Kronikak beste hizkuntze-tan jasotako kartak euskeratzen ditu 4 Kronikak ez ditu bere gain hartzen sail ho ne tanesaten direnak, edo itzultzeko garaian izan daitezkeen gaizki ulertuak.

Trafikoaren erregulazioa,neurri azpimarragarrienaPortu eta Elizatxoko espazio publikoa hobetzeko eta bizilagunenmugikortasuna hobetzeko hiru urteko plana prestatu du Udalak.

z UDALA PORTU-ELIZATXOKO MUGIKORTASUN AZTERKETA

Arga

zkia

: HER

NANIKO

UDA

LA

Bizilagunak Koro Etxeberria zinegotziarekin batera.

Page 3: Ikasgeletatik kaleetara! - kronika.eus 17... · Alma llanera, Azken dantza eta Baserritarra. Gero, Zarauzko abesbatzak hartuko du txan-da, Patxi Azkarate zuzenda-riaren esanetara,

// 3 2018-III-17 larunbata HERNANI

ATZOTIK apirilaren 3ra arte,Biterin jarri den erakusketainteraktiboaren bitartez, ikus -men murriztua dutenek nolaikusten duten ezagutzeko es -perientziak bizi ahal izangodi ra, Retinosis Gipuzkoa Begi -sare elkartearen eskutik. Izanere, erakusketa berezia jarridu: zortzi maniki jarri dira,bakoitza betaurreko interak -tibo batzuekin. Mugikorretanaplikazio bat deskargatuta,maniki horietako bakoitzakzein ikusmen arazo dituenikusi ahal izango du norberakmugikorreko pantailan.

Erretinosi Pigmentarioa gai - xo tasuna dutenek izaten di tuz -ten sintometako batzuk eza - gutu ahal izango dira horrela.

Nekane Miner hernania -rrak ez dauka gaixotasun hori,baina bai Dege ne ra zio Maku -lar Miopikoa, eta beraz, ikus -men murriztua du.

Ikusmen Murriztua Dutdioen bereizgarria erabiltzenduzu. Zertan laguntzen dizu?Euskerazko, gaztelaniazko etainge lesezko bertsioak daude,eta nik hirurak dauzkat! Uda le -txean kanpaina egin zen, etalogoa zeukan pankarta zin tzi likjarri zenetik, jendeak eza gutzendu irudia, eta asko la guntzendu; kontu ra tzen da ez dudalaondo ikus ten. Askotan sentitudut ez nautela uler tzen, ondoikusi ez arren, mu gikorrekopan tai latik ira kur tzen baitut.Txapa erakutsita, beste jokaera

bat izaten du jendeak, errespetuhaun diagoa edo. Hasieran lotsaema ten du txapa era kusteak,baina lagungarria da. Erakus -ketara joatea aukera polita danola ikusten dugun jabetzeko;askok ez dute ulertzen. Trababakarra, 2-3 ikusmen arazobatera ez direla erakusten.

Zein da ikusmen murriztuaeragiten dizun gaixotasuna?Degenerazio Makular Mio pi -koa. Normalean 60 urtetik go -rakoekin lotzen da, baina nikjaiotzetik miopia haundia dau -kat; 26 diotria begi ba koi tzean,eta horrelako kasuetan, gai -xotasun hau garatu dai teke.Nik 30 urterekin naba ritu nuen.

Zein dira sintomak?Makula da detailera ikustekoerabiltzen duguna, eta hori lau - so tuta ikusten dut. Begiarenzen troan eragiten du. Gaixo ta -sun degeneratiboa da, eta ezdauka sendabiderik. Gehienezere, garapena geldotu deza ke -zu. Beraz, begi batean %5ekoikusmena edo gutxiago dau -kat; dagoeneko ez didate neur -tu ere egiten! Eta bestean, %15-

20koa. Erdigunea lausotutaikus ten dut begi batean, etabes tean, trata men duari esker,erdigunea baino beherago era -giten dit. Baina miopia altuaere badauka da nez, inguruaere ez dut ondo ikusten.

Sendabiderik ez du, bainatratamendua aipatu duzu.Orain 15 urte, nahiko esperi -men tala zela-eta, probatu eginnuen injekzioak jartzea. Orainasko jartzen da. Minbiziarengarapena geratzeko sortu zen.Lausotuta ikusten dudan zatihori ez mugitzea eragiten du.

Nola eragiten dizu ikusmenmurriztuak egunerokoan?Hernaniarra izan arren, ez nin -tzen bertan bizi. Baina Her na -nira itzuli nintzen, ga rraio pu -bli ko ona daukalako eta eza -gutzen nuelako. Ezin dut gidatu.Baina lan egiten dut oraindik;lan adminis tratiboa, eta lu pe -kin eta gailu bereziekin, ira kur -tzeko gai naiz. Hala ere, gero etagaldera gehiago egin behar dut:pintxo honek zer dauka?

Degeneratiboa izateakkezkatzen zaitu?Asko. Beldurra eta tristura, in -potentzia sentitzen ditut. Bainasaiatzen naiz umorez hartzen.Gehiago kezkatzen nau te ingu -ru koek, asko sufri tzen baitute.Baina asko la gun tzen didate,eta hori polita da. Esan zidatenbost urtetan itsu geratukonintzela, eta pasa dira 15! yy

«Aukera polita da nola ikusten dugunjabetzeko; askok ez du ulertzen»Erretinosi Pigmentarioa ikusmen urritasuna sortzen duengaixotasun bat da, baina ez bakarra, eta horiek ezagutzekoerakusketa jarri du Begisarek, Biterin. Era berean, ‘IkusmenMurriztua Dut’ bereizgarria sortu du, elkar-ulermena errazteko.

z RETINOSIS GIPUZKOA BEGISARE ERAKUSKETA

Begisareko Amaia Gereñu, eta ikusmen murriztua duen Nekane Miner hernaniarra, erakusketan hurbildutako gazteekin.

KONTZERTU berezia eskainikodute gaur, Milagrosa kaperan.Arratsaldeko 19:30etan hasita,Udaberriko kontzertua eman -go dute, bi abesbatzak: GoizEguzki abesbatzak, batetik; etaberaiek gonbidatuta, ZarauzkoUdaberri abesbatza etorrikoda, bestetik.

Bi abesbatzen artean, ma -kina bat kanturekin osatutakoegitaraua prestatu dute, herri -tarrei eskaintzeko: 16 guztira.

Goiz Eguzki abesbatza ari koda aurrena, Javier Zubi men dikgidatuta, eta zazpi abesti kan -tatuko dituzte: Maite, Si semuere el mar, A ti, Itxasoa,Alma llanera, Azken dantza eta

Baserritarra. Gero, Zarauzkoabesbatzak hartuko du txan -da, Patxi Azkarate zuzen da -riaren esanetara, beste zazpiabes ti kantatzeko: Udaberri,Goizian argi hastian, Bihotzbat, Kuku, Irten ezazu, Mari -ñelak eta Illunabarra.

Eta bukatzeko, elkarrekinkantatuko dituzte beste bi:Kantuz eta Euskal Herriko. yy

Udaberrikoa gaur,Milagrosa kaperanUdaberriko kontzertua eskainiko dute,Goiz Eguzki abesbatzak eta ZarauzkoUdaberrik, arratsaldeko 19:30etan.

z KONTZERTUA GOIZ EGUZKI ABESBATZA

«Askotan sentitu dutez nautela ulertzen,ondo ikusi ez arren,mugikorrekopantailatikirakurtzen baitut».

Ospakizun urtea, aurtengoa

Katy eta Eukene ama-alabek orain dela 25 urte ekin zio-ten Eukene Jantzidendaren ibilbideari. Lehen urratsakIzpizua kaleko 5garren zenbakian eman zituztenHernaniko zein bailarako bizilagunak janzten. Azken urtehauetan, ordea, Nafar kalean topatuko ditugu modakoazken tendentziekin, gizon edo emakumeentzat, egunero-rako edota zeremoniatarako jantziekin.

15 urtez aritu dira ama alabak elkarren ondoan lanean,Katy jubilatu zen arte. Ordutik, Maria Jesus eta Amparorenlaguntzarekin egin du aurrera Eukenek.

Urteurren honetan, Eukene eta jantzidenda osatzenduen lan talde osoaren izenean, mila esker urte hauetanguztietan zehar erakutsitako konfiantzagatik!

25 urte beteko ditu aurten Eukene JantzidendakHernani eta bailarako bizilagunak janzten.

z EUKENE JANTZIDENDAPUBLIERREPORTAJEA

Amparo, Maria Jesus, Eukene eta Katy Nafar kaleko jantzidendan.

Goiz Eguzki etaZarauzko Udaberriabesbatza arikodira, 19:30etan.

Page 4: Ikasgeletatik kaleetara! - kronika.eus 17... · Alma llanera, Azken dantza eta Baserritarra. Gero, Zarauzko abesbatzak hartuko du txan-da, Patxi Azkarate zuzenda-riaren esanetara,

// 42018-III-17 larunbataHERNANI // KIROLAK

HERNANIARRA zara, bainaEtxarri Aranatzen bizi zara.Bai, hori da. Ni Hernanin jaionintzen eta Langile ikastolanikasi nuen; baina aita gai xo tuzen eta amaren herrira eto rriginen bizitzera, Etxa rri ra. 18urte ditut, eta erdibanatuadut bihotza: %50 nafarra eta%50 gipuzkoarra.

Kirol berezia eta ezezagunada zurea, Euskal Herrianbehintzat. Nola hasi zinenmonozikloarekin ibiltzen?Kirol txiki txikia da, hemenbehinik behin. Duela lauz pa -bost urte hasi nintzen mono -zikloan ibiltzen. San Fermi ne -tan erosi nuen nire lehenen -go monozikloa. Kaleko sal -men ta postu batean ikusinuen eta kuriositatea sartuzitzaidan, urtebetetze ingu -rua zenez oparia aurreratueta oinarrizko monoziklo ba -tekin bueltatu nintzen etxera.Saltzailearen aholkua jarraitunuen, kaleko farola bati eutsieta hasi bueltak ematen. Etxa -rriko musika kioskoaren zu -ta beak ere baliagarriak izanziren orekari eusteko.

Nola entrenatzen zara,monozikloarekin lehiatzeko?Monozikloan entrenatzeko, nibehintzat, ziklistak entre na -tzen diren moduan ari naizaurten. Bi gurpiletan ibil tzendirenek egiten ohi dituztenentrenamenduei buruz ira -ku rri eta nire kirolera ego -kitzen saiatzen ari naiz. Besteherrialde batzuetan, mono zi -klista taldeak badaude etaentrenatzailearekin ibiltzendira, baina hori ez da nirekasua. Entrenamenduaz gain,gozatzeko eta ongi pasatzekoPenintsulan gauden monozi -klista gutxiok tarteka elka rre - taratzeak egiten ditugu, mo no - zikloan egin daitezkeen ibil -bideak aukeratu eta egunpa saedo asteburupasak eginez.

Mundu mailan nolakojarraipena daukamonozikloak?Mundu mailan uste bainomonoziklista gehiago daude.Afizio gehiena Japonen dago;izan ere, herrialde horretan1997 urteaz geroztik, lehen

hezkuntzako eskolen %90eanmo nozikloa kirol kurrikulu -mean sartu zen, horri eskergaur egun milioika pertsonadaude monozikloan ibiltzendakitenak. Hala ere, hori ezda batere ohikoa gainontzekoherrialdetan, gurean urrutigabiltza datu horietatik.

Modalitate asko daudemonozikloarekin, ezta? Zu zeinetan aritzen zara?34 modalitate ezberdin dau de.Multzokatuta, ondoko hauek,guzti guztiak ingeles ize ne kin:track (100m, 200m, 400m…),urban (skate eta trial mun -duan egiten den antzekoa),freestyle (patinaje artistikoanegiten diren moduko koreo -grafiak), muni (mendiko mo -no ziklo lasterketak, cyclo -cross, crosscountry, uphill,downhill edo mendi jaitsiera)eta road racing (bideberria edoerrepidea 10, 42 eta 100 km).

Ni azkeneko bietan ari tzennaiz, men dian eta bide be rri an,baita luzerazko saltoan ere.

Kanpotik ikusita, bitxia bai,baina ikusgarria erebadirudi monozikloak...Edozein kirolek bezala, berexarma du. Niretzat izuga rriz -ko kirola da, baina noski, de -nok ez dugu berdin pentsa -tzen. Unibertsitatera joatekoere monozikloa erabiltzen duteta noizbait hondatua izandu danetan txirrindula har -tzen dut, baina ez da berdina.

Zuri zer aportatzen dizu,monozikloan ibiltzeak?Hitz batean esanda: pozta su -na. Beste kirolek ez dute niganmonozikloak duen xarmasortzen, kirol gutxitu hone -tan aritzeak dituen alde oneta txarrekin ere.

Europako eta Mundukotxapelketetan hartu duzuparte dagoeneko, eta emaitzabikainak lortu dituzu.Ni oso pozik nago lortu du da -narekin. 15 urterekin, 2015ean,lehen aldiz parte hartu nuenEuropako txapelketan, Italian.Mendi jaitsieran finalera iri -tsi nintzen eta horrek adoreaeman zidan horrekin jarrai -tze ko. Hurrengo urtean, Mun -duko Txapelketa Donostianizan zen eta bertan mundumailako 10garren sailkatzealortu nuen mendi jaitsieranziklokrosean 12garren. Joanden urtean, Holandan ospatuzen Txapelketa Europarra.Adin txikikoa nintzen, bainaegundoko ilusioa nuen ber -tan parte hartzeko, eta bidaiaongi prestatu eta hantxe joannintzen bakarrik. Ederki ibilinintzen eta emaitza onekin,

lau dominarekin buel tatuz.Egia esateko, espero ez ni tu -en emaitzak izan ziren.

Babesle bila zabiltza, SeulgoMunduko Txapelketarako.Zaila da laguntza lortzea?Orain arteko bidaiak, Italiaeta Herbehereak, ez dira hainluzeak izan; beraz, ama etaamonaren laguntzari eskerjoatea posible izan da. Saka -nako erakunde ba tzuek erelaguntza eskaini didate. Aur -ten goa, Korea, beste kontu batda. Lehiaketa kontuetan sar -tzen garenean, monoziklistokarazo haundia daukagu. Gu -re an, monoziklismoa arautugabe dago eta ez da kirol mo -duan hartzen. Eta edozeinins ti tuziok edo elkartek kiro -le rako eskaintzen dituztenla guntza edo beka eskatunahi bada, goi mailako edoerren di mendu altuko kirolariaza re la frogatu behar duzu ofi -zial ki. Nazioarteko txapelketabatean aurkeztuko banaizere, gertukoen baliabideekinkontatzen dut soilik.

Zein helbururekin joangozara Seulera?Egia esatea nahi baduzu, ezdut helburu zehatzik finka -tzen. Ahal dudan guztia egi -ten ari naiz, kirola magis te ri -tza ikasketekin uztartuta; etaSeulen dena emateko asmoadut. Ateratzen den emaitza -re kin kontentu; eta noski,oso ona bada, kontentuago. yy

Ekhi Congil, monozikloarekin, Donostian. Bertan aritu zen aurrenekoz, Mundialean. Argazkia: Lauro Gravot.

«Beste kirolek ez dute sortzennigan, monozikloaren xarma»Monozikoarekin lehiatzen da Ekhi Congil, duela lau-bost urtetik. Hernaniarra jaiotzez,Etxarri Aranatzen bizi da orain. Aurtengo Seulgo Munduko Txapelketa dauka buruan.

z MONOZIKLISMOA EKHI CONGIL MENDIOLA

«Kaleko farola batieutsi eta hasibueltak ematen,horrela ikasi nuen»

z TXIRRINDULARITZA

Askizura, biharGetariako Askizura joango dira bihar,Zikuñako Ama taldeko zikloturistak.60 kilometro egingo dituzte, goizeko09:00etan Zinkoeneatik abiatuta. yy

z MENDIRIZ MENDI

San Antonera irteera,astebete atzeratutaBihar egitekoak ziren, San Antoneraedo Getariako sagura irteera, Men di -riz Mendik antolatuta. Baina astebeteatzeratu dute, eta datorren igandeanizango da azkenean, martxoaren25ean. Zarautzetik abiatuta, mahas-tietan barrena eta itsasertzearen goi-kaldetik ibiliko dira, Getariara iristeko,Talaia Bidetik. Behin Getarian, SanAnton mendira igoko dira. Gaztetxo -en tzako irteera da, eta Biterin elkar-tuko dira, goizeko 09:00etan. yy

MARTXAN da GRAVNI torneo ga -rrantzitsua, beste urte batez. Ber -tan izango dira, Gipuzkoa, Bizkaia,Araba, Nafarroa, Iparralde etaErrioxako pelotari onenak; etahorien artean ariko dira hainbathernaniar, eskuz zein palaz, fron-toian eta trinketean.

Frontoian aritzeko aukeratu duGipuzkoak, Amaia Irazusta ba rre napalista, nagusietan; Iruñako uni-bertsitatean jokatuko du gaur,10:00etan, Nafarroaren kontra. Etaeskuz aritzeko, Ioritz Arrie ta etaMarkel Lizeaga aukeratu di tuz tenagusietan; baina printzipioz, au -rreneko jardunaldi honetan ezdute jokatuko.

Trinketerako, berriz, palan ari -tzeko aukeratu dute Ariane Arri e -ta, nagusietan; eta Alaitz Te jedoreta Garazi Urdangarin, gazteetan.Hiruek, Iruñako Mendillorrin joka-tuko dute gaur, 15:30etan, Na fa rro -a ren kontra. Eta eskuz aritzeko,Ekaitz Cis ne ros, Xabat Pagola etaEndika Ariz men di deitu ditu Gi puz -koak, 22 urtez azpikoetan. Cisne ro -sek, asteartean jokatu zuen buruzburu, eta 24-40 galdu zuen, Gil na -fa rraren kontra. Pagola eta Ariz -men di, bi naka ariko dira gaur,10:30etan Mendillorrin Nafarroa kobikotearen kontra. yy

GRAVNI torneogarrantzitsua,martxanBederatzi pelotarihernaniar ariko dira,eskuz zein palaz.

z PELOTA

Page 5: Ikasgeletatik kaleetara! - kronika.eus 17... · Alma llanera, Azken dantza eta Baserritarra. Gero, Zarauzko abesbatzak hartuko du txan-da, Patxi Azkarate zuzenda-riaren esanetara,

// 5 2018-III-17 larunbata HERNANI// KIROLAK

ETXEAN ariko dira gaurkoan,beste urte batez, Hernaniko txi-rrindulari alebin eta infantilak.Peña Otaño Saria jokatuko da,arratsaldeko 16:00etan hasita,Hernaniko kaleetan barrena.

JOCC txirrindulari elkarteakantolatuta, Urbieta kaletik abia -tuko dira, Ka rre ro tabernarenparetik, eta ohi ko zirkuitua osa -tuko dute: Ertzainetako erroton-dara joan, Latsunbetik Zinkoe -ne ara jaitsi, eta Txirrita kaleangora berriro Urbietara. Laster -ke tek iraun bitartean, kale ho -rietan trafiko mozketak izan godira; eta Urbietako autobus gel-tokia, anbulategi aurrera mugi-tuko dute.

Alebi nen lasterketa izangoda aurrena, eta beraiek, hiru

buelta emango dizkiote zir kui -tuari. Infan tilek, be rriz, bede-ratzi buelta egingo dituzte,ondoren. Guztira, 80 neska-mu tiletik gora ariko dira, herri-ko kaleetan barrena, bederatzitaldetakoak: Herna niko JOCC,Astiga rraga, Do nosti Berri, Iru -nes, Oarsoal dea, Bu run tzazpi,Zarauz tarra eta Zumaiako txi-rrindularitza eskoletakoak.

Ginkana, ondorenLasterketak bukatzean, ginka-na egingo dute, bigarren urtez.Hesiak eta oztopoak gainditubeharko dituzte txirrindulariek,eta abilezia haundiena erakus-ten dutenek irabaziko dute.

Latsunbeberrin egingo duteginkana: txirrindulari infanti-lena, kirol pistan; eta alebine-na, tenis pistan. yy

Txirrindulari festa gaur,Peña Otaño SariarekinAlebin eta infantilmailako lasterketakjokatuko diraHernanin barrena,16:00etan hasitaUrbieta kalean.

z TXIRRINDULARITZA

Partehartzaileen artean izango dira txirrindulari hernaniarrak ere.

z KIROL TABLA ASTEBURUKO PARTIDUAK

z ARRAUNA

Urdazurin gaur, Hernaniko batelakLapurdin ariko dira gaur, Gipuzkoako Batel Ligan. Urdazuriko uretanizango da, 13:00etan hasita; eta Hernaniko sei batel ariko dira bertan:neska absolutuak eta promesak, eta mutil kadete eta infantilak. yy

Anartz Artola, erdian (342 dortsalarekin), Euskadiko selekzioko kideekin.

Sukarrak jota Espainiakoan, ArtolaEuskadiko selekzioak deituta, Espainiako Kros Txapelketan izan zenAnartz Artola hernaniarra, aurreko igandean, Meridan. Baina zoritxarrez,sukarrak jota egin behar izan zuen lasterketa, eta 48garren izan zen20 urtez azpikoetan, ia 100 korrikalariren artean, 27:12 denboranosatuta 8 kilometroak. Autonomia erkidegoen arteko sailkapenean,zazpigarren izan zen Euskadi. Eva Esnaola, bere aldetik, BartzelonakoMaratoian aritu zen, eta onena izan zen, bere kategorian. yy

z ATLETISMOA

LIGAKO momentu erabakiga-rrian sartu da Hernani, jubeni-len Ohorezko Maila nazionale-an. Lau partidu besterik ez dirageratzen, eta jaitsiera postue-tan daude; baina badaukatemailari eusteko aukera. Etahorretarako, bereziki klabeakizango dira hurrengo bi parti-duak, Zubipen.

Bihar, Getxo hartuko dutetxu ri-berdeek, 17:30etan hasita.Hain justu, sailkapenean au rre -

tik dagoen taldea da bizkaita-rra, jaitsiera postuetatik kan po,lau puntura. Beraz, irabaziz ge -ro, jaitsieratik ateratzetik pun tuba ka rrera geratuko litzatekeHernani. Horregatik, zaleen ba -besa es ka tu du taldeak; Zubi pe -ra jaitsi eta animatzea.

Biharkoa irabazita, hurren-goa ere klabea izango da: Anti -guoko hartuko dute datorrenasteburuan Zubipen. Sei puntuau rretik daude donostiarrak. yy

Partidu klabea biharjubenilek, ZubipenGetxo kontrario zuzena hartuko dute,jaitsiera saihesteko lehian, 17:30etan.

z FUTBOLA

Page 6: Ikasgeletatik kaleetara! - kronika.eus 17... · Alma llanera, Azken dantza eta Baserritarra. Gero, Zarauzko abesbatzak hartuko du txan-da, Patxi Azkarate zuzenda-riaren esanetara,

// 62018-III-17 larunbata

BADIRA aste batzuk, pil-pileandagoela pentsioen gaia; eta horihorrela da, gero eta gehiagodirelako, kalera ateratzen aridiren jubilatu eta pentsionis-tak, «duintasuna» eskatzeko;

pentsio duinak behar eta me -rezi dituztela aldarrikatzeko.

Orain dela bi astetik, astele-henero el kartzen dira Herna -nin, eguerdiko 12:00etan Plazan;eta ostiralero Goizue tan, eguer -

diko 12:00etan. Bai la rako gai-nerako txokoetatik, berriz, bes -te herrietara mugitzen dira.

Baina diote, ez dela beraienborroka bakarrik: «guztion etor -kizunagatik ari gara borrokan,

eta hurrengo belaunaldiek ere,hartu behar dute parte».

Horregatik, deia luzatu die te,gaur hiriburuetan egingo di renmobilizazioetan parte hartzeko;18:00e tan abiatuko dira, Donos -

tian, Alderdi Ederretik, eta Iru -ñan, Gaztelu Plazatik.

Gaiaren inguruan sakontze -ko, Hernani, Astigarraga etaGoi zuetako jubilatu eta pen tsio -nistekin bildu da Kronika. yy

«Guztion etorkizunagatik», borrokanGero eta gehiago dira, kalera ateratzen ari diren jubilatu eta pentsionistak, «duintasuna» eskatzeko. Hernanineta Goizuetan, ari dira mobilizazioak egiten; eta astigartarrak Donostiara joaten dira. Hain justu, hiriburuanjarri dute zita gaur, 18:00etan Alderdi Ederren, eta adinekoak bakarrik ez, gizarte osoari luzatu diote deia.

z PENTSIONISTAK ETA JUBILATUAK

«EZ da gaurko kontua, eroste-ko ahalmena galtzen ari gare-la. Zapaterok soldatak izoztuzizkigunean aurrena, eta geroPPk pentsioei urtero %0,25ekoigoera aplikatuta, urteak da -ra mazkigu ahalmen hori gal -tzen. Eta protestak ere ez diragaurko kontua, urteak dara-mazkigu kalera ateratzen,bai na orain arte gutxi ginen,elkartzen ginenak. Zergatikorain gehiago? Ba akaso, bate-tik, whatsappak eta teknolo-gia berriek ahalbidetu dutela-ko; eta bestetik, haserrea sortuduelako, nola egin dituztengau zak orain, gutaz erabatahaztuta, eta dirua beste tokibatzuetara bideratuz, guri esa - teko dirurik ez dagoela. Etahorren aurrean, nahikoa delaesateko beharra ikusi dugu»,nabarmendu dute Miren Cle -mentek, Alicia Blazquizek, LoliCorredoirak, Javier Arraztioketa Koro Santa Cruzek.

Hernanin astelehenero bil -tzen ari diren zientoka pen -tsiodun eta jubilatuetako bostdira beraiek, eta pozik daudemugimendua hartzen ari denindarrarekin: «gero eta gehia-go gara, nabaritzen da ezine-gona eta haserrea haunditzenari dela, eta eskatzeko ausar-

dia ere bai. Batasun haundiadago, ez kolorerik eta ez mai-larik; bat gatoz borroka hone-tan», nabarmendu dute.

«Pentsionisten erdiak bainogehiagok, 700 euro bainogutxiago kobratzen ditugu»Pentsio duin bat da eskatzendutena, «zahartze aktiboa etaduina izateko. Badakigu horre -la ezin garela bizi. Dena ari dagarestitzen: gasa, butanoa,elek trizitatea... Euskal Herrikopentsionisten %58ak kobratzenditu 700 euro baino gutxiago,eta emakumeen artean, %77ak.Eta hori bikotearentzat, seme-alabak etxean ez badauzkazu,noski. Gainera, askok etxekolanak egin ditugu, eta adine-koak zaindu, eta horiek ez dau -kagu pentsio eskubiderik. Etaalargunek, %52a soilik jaso tzendute. Burla bat da», diote.

Funtsean, lau eskaera dira:%0,25eko igoerarekin apurtzea,1.080 euroko pentsio minimoaezartzea, KPIa erreferentzia be -zala hartzea igoerak aplikatze-ko, eta Babes eta SegurtasunSozialerako erakunde propioasortzea Euskal AutonomiaErkidegoan. Eskaera horiekin,mozioa aurkeztu dute Herna -niko Udalean, datorren astear-

teko plenoan landuko dena.Eta mozioa sinatzeko aukeraizango dute herritarrek, babe-sa erakutsiz, asteleheneko mo -bilizazioan, 12:00etan Plazan.

«Oraingo egoeran ezin dabizitza duin bat izan, eta bu -ka tzen dugu elikadura kaxkarbat eramaten, ahal dugunbezala bizirauten, kale fakzioaez pizten... Eta askotan, seme-ala ben dependentzia izaten.Baina haiek ere, egoera kax-karrean daude, hipotekekin,kontratu prekarioekin... Beraz,salaketa hau gizarte osoarenada», aldarrikatu dute.

Horregatik ari dira, gazteenbabesa ere eskatzen: «pixka-naka nabaritzen dugu babes-ten gaituztela. Egia da, erdibro metan esaten digutela, zuekbehintzat pentsioa daukazue,guk hori ere ez dugu izango.

Ba mobilizatu zuek ere. Ezin -bes tekoa da pentsio sistemaaldatzea. Gaur ikusiko dugu,gazteen aldetik zenbateko ba -be sa daukagun; beraien etor-kizuna ere badelako kolokandagoena», diote.

«Guk ere negoziatu eta hitzartu nahi dugu»Pentsio sistema aldatu behardela azpimarratu dute, dirua«egon badagoelako; azkar askoigo diete soldata militarrei,adibidez. Txerritxoan diruasartuarazi ziguten, eta oraintxerritxoan ez dago dirurik.Beraz, nahi duguna da soluziobat bilatzea, baina kontutanhartu dadila gure hitza. De neknegoziatu eta hartzen dituzteneurriak adinekoentzat; bainaadinekook ere badauzkagu ide -iak, eta ba dakigu negoziatzen.

Badirudi orain Toledoko Hi tzar -mena negoziatzen ari direla.Ba guk ere negoziatu nahidugu, eta hitzartu nahi dugu.Eta beharbada, ez bihar bertan1.080 euroko pentsio minimoaizatea, baina bai pautak mar-katzea, duintasunezko kopu-ru horretara iristeko. Pausoakeman daitezela norabide ho -rretan, borondate politikoa dabehar dena, larrialdi egoerabat delako. Sortu digute armi -arma sare haundi bat, eta ezdakigu nola atera, ez badapuskatuta», adierazi dute.

Mobilizazioak, asteleheneroDuela bi astetik elkartzen diraastelehenero, 12:00etan Plazan;eta hala egiten jarraituko dute.Hurrengoa, etzi. Orain, komi-te bat ere sortuko dute, mugi-mendua koordinatzeko. yy

«Sortu digute armiarma sare haundi bat,eta ez dakigu nola atera, ez bada puskatuta»

z HERNANI

Pozik daude Alicia Blazquiz, JavierArraztio, Koro Santa Cruz, Loli Corredoiraeta Miren Clemente, Hernanin jubilatueta pentsionisten mugimendua hartzenari den indarrarekin.

Koro Santa Cruz, Loli Corredoira, Miren Clemente, Alicia Blazquiz eta Javier Arraztio, Plazan.

URUMEA

Page 7: Ikasgeletatik kaleetara! - kronika.eus 17... · Alma llanera, Azken dantza eta Baserritarra. Gero, Zarauzko abesbatzak hartuko du txan-da, Patxi Azkarate zuzenda-riaren esanetara,

// 7 2018-III-17 larunbata URUMEA

«ZIRIA sartzen ari zaizkigu,eta nekatuta gaude hainbestegezurrekin. Bada garaia altxa -tzeko eta kalera ateratzeko»,diote Mari Luz Zamarrok etaEmilio Adanek: «%0,25 igotzeapentsioak, barregarria da, etaburla egiten ari zaizkigu. Aregehiago, politikarien arteaneta gobernuetan hainbestekoiruzurra eta ha rrokeria dago-enean. Guri ezin bazaizkigupen tsioak igo, zergatik bera iensoldatak bai? Zergatik ban-kuei emateko bai? Pentsioakhaunditzeko dirurik ez bada-go, da inbertitu dutelako bera -ien negozioetan, eta hustu du - telako beraiena ez zena, haienonurarako. Mafia bat da».

Horregatik, uste dute alda-keta sakon bat behar dela: «ezda posible, beraiek bizitza oso -rako soldatak izatea, edo milioipila bat eramatea, eta gukhorrelako pentsioak izatea.Ezin da onartu. Eta ez bazaiokonponbidea bilatzen, zerbaitoso potoloa gertatuko da. Gureatzetik datozen guztiak, orain -dik eta okerrago daude. Kan po -tik datozenek laguntza haun -diagoak dauzkate, guk baino».

Kritikatu dute, gainera, po -litikariek asko esan eta gutxiegiten dutela: «esaten digute-na, beraiek ere ez dute sinis-ten; moto bat saldu nahi digu-te, ez duena arrankatzen, etaez duena sekula arrankatuko».

Astigartar «asko» dira, bes -te herrietako mobilizazio eta rabatzen direnak, «baina gehia-go izatea nahiko genuke. Ba -daude batzuk, jasotzen dute-narekin konforme daudenak.Baina borrokatuz gero, guz-tion onurarako izango da. GuAGIJUPER (Gipuzkoako Jubilatueta Pentsionisten Elkartea)pla taforman gaude, ez gaitualderdi politiko edo sindikatubatek bultzatzen», diote.

«Boterea beraien alde dute,eta justizia erosita daukate»Nabarmendu dute, gainerakoherritarren babesa ere nabari -tu dutela: «mobilizazioak noizdiren ere galdetzen digute, joa -

teko. Eta noski etorri behardirela, ea gaur asko elkartzengaren, hiriburuetan».

Pentsionista eta jubilatuenartean, diote badirela egoeranahiko egonkorrean daude-nak; «baina gehiago dira osolarri daudenak. Eta badakitebatzuk asko ari direla sufri -tzen, baina beraien onurarakozerbait ateratzerik daukaten

bitartean, jarraitu egiten dute.Boterea beraien alde dute, etajustizia erosita daukate».

«500 eurorekin, alarguneta semeak etxean edukitalangabezian daudelako, mira-riak egin behar dira aurreraateratzeko. Jarriko nituzkepo litikariak, hiru hilabetezhorrela; ez dituzte bi aguan-tatzen!», aurpegiratu diete. yy

«Nekatuta gaude hainbeste gezurrekin; saldu nahidigute ‘moto’ bat, ez duena sekula arrankatuko»

z ASTIGARRAGA

Astigarragan ez dute mobilizaziorik deitu oraingoz; baina askodira, beste herrietako manifestazioetara mugitzen ari diren astigartarrak. Mari Luz Zamarrok eta Emilio Adanek garbi daukate: «jarriko genituzke politikariak, hiru hilabetez horrelabizitzen; ez dituzte bi aguantatzen!».

Mari Luz Zamarro eta Emilio Adan, Galtzaur jubilatuen egoitzan.

«BIZITZA garestitzen ari daorokorrean, IPCa gora doa,dena ari da igotzen; eta pen -tsioak berdin daude», salatudu Ramon Sainz de Murietak,Goizuetako jubilatuen elkarte-ko presidenteak: «eskatzendugu pentsio duin bat, etabehintzat IPCaren arabera igoditzatela pentsioak. Urtero%0,25 igoera aplikatzea ez dajuxtua, burla bat da. Nahikoakentzen digute alde guztieta-tik; guk gero eta erostekoahalmen txikiagoa daukagu,eta beraiek ederki kobra tzendute gero».

Badira hiru ostiral, herrikoplazan elkartu direla jubilatueta pentsionista goizuetarrak,protesta egiteko: «gero etagehiago gara, kalera ateratzenari garenak. Gazteek ikustendutenean beraien etorkizunalarri, hasiko dira mugitzen.Bi tartean, gu ari gara borroka -tzen», dio Sainz de Murietak.

Hala ere, onartzen du badi -rela gazteagoak ere, 40 urtetikbeherakoak, ostiraletako mani -f es taziora azaltzen ari direnak:«beraien etorkizuna ere badajokoan dagoena. Eta uste dut,gaurko mobilizazioetara gazte

gehiago azalduko direla», au -rreikusten du berak.

Iruñara joateko, autobusaIruñako deialdira joango dira,hain justu, goizuetarrak. Etaautobusa jarri dute, arratsal-deko 15:30etan abiatuta, ber-taratzeko. 40-50 lagun joangodira; Goizuetako mobilizazio -e tan elkartzen ari direnakbai no gutxixeago.

Sainz de Murietak dioenez,Goi zuetan «pentsionista guz-tiok ezagutzen dugu elkar, etabeharbada, egoera ez da hainlarria; herriko bizitza ez dela-

ko garestitu, besteak beste».«Baina gero eta erosteko

ahalmen gutxiago daukagu,eta konponbidea behar dugu.Fondo bat bazegoen, Gobernuagastatzen joan dena. Orduan,

bideratu dezatela diru kopurubat pentsioetara, aurrekon-tuetatik», dio berak. Eta espe-ro du, «kaso pixka bat» egingodietela; «besterik ez bada, hau -teskundeak gerturatzean». yy

«Pentsioei urtero %0,25eko igoera aplikatzeaburla bat da, dena igotzen ari denean»

z GOIZUETA

«Fondo bat bazegoen, gastatzen joan dena; bideratu dezateladiru kopuru bat pentsioetara, aurrekontuetatik», dio RamonSainz de Murietak, Goizuetako jubilatuen elkarteko presidenteak.Ostiralero ari dira mobilizatzen herritarrak, Goizuetan bertan.

Ramon Sainz de Murieta, Goizuetako jubilatuen elkarteko presidentea.

Page 8: Ikasgeletatik kaleetara! - kronika.eus 17... · Alma llanera, Azken dantza eta Baserritarra. Gero, Zarauzko abesbatzak hartuko du txan-da, Patxi Azkarate zuzenda-riaren esanetara,
Page 9: Ikasgeletatik kaleetara! - kronika.eus 17... · Alma llanera, Azken dantza eta Baserritarra. Gero, Zarauzko abesbatzak hartuko du txan-da, Patxi Azkarate zuzenda-riaren esanetara,
Page 10: Ikasgeletatik kaleetara! - kronika.eus 17... · Alma llanera, Azken dantza eta Baserritarra. Gero, Zarauzko abesbatzak hartuko du txan-da, Patxi Azkarate zuzenda-riaren esanetara,

// 102018-III-17 larunbataASTIGARRAGA

Gipuzkoako herriei deia, bat egin dezaten

2014AN hasi zuen Harituz El kar - teak Matazak Indarkeria Se xis -taren Kontra egitasmoa, eta 2018urte honetan, egitasmoa za bal -tzea izango da as moa. Ho ri azal -tzeko, prentsaurrekoa es kainizu ten asteartean Uda lak eta Ha -rituz Elkarteak berak el ka rrekin;aurrenekoa Zorione Etxe zarragaalkateak ordezkatuta, eta biga-rrena, Isabel Ote rok.

Gipuzkoatik hedatzea, helburuGipuzkoa Berdintasuna Ehun -tzen planaren baitan kokatzenda proiektua, eta hemendikaurrera, Astigarragatik zabal -tzea izango dute helburu: «Gi -puzkoako gainontzeko herrieideia egin nahi diegu, bat egindezaten egitasmoarekin».

Hori hala izanda, aurkezpe-nean izan ziren Gipuzkoakobeste herrietako ordezkariak:Lezo, Beasain eta BillabonakoUdaletakoak, eta Lasarte-Oria -ko Atsobakar zentrokoak.

Bertan aldarrikatu zutenelkarlanaren beharra: «ekin -

tzaren helburu nagusia daemakumeen elkarlana bultza -tzea, baita indarkeria sexista-ren borrokaren kontrako infor-mazioa partekatu eta ikusa-raztea».

Gipuzkoa izango da, hainzuzen, aurtengo kokalekua,«Es painiako beste toki askotanegon ondoren, eta nazioartean,Tunez eta Portugalen babesalortuta». Izan ere, «nahiz etaehunaren tradizioa oso sendo-tuta egon, euskal gizartearenizaera eta orografiagatik ez dahain ohikoa izan».

Dokumentala prestatzenHorrez gain, iragarri dute Ma -tazen proiektuaren inguru ando kumentala egingo du tela2018an zehar. Eneko Olasa gas -tik zuzenduko du, eta helburuada proiektua bera eta atzeandau den emakumeen lana kon-tatzea. Alde batetik, partehar -tzaileen ahalduntzerako; etabes tetik, indarkeria sexistarenkontra egiten dutenei babesaadierazteko. yy

Asteartean aurkeztu zuten Matazen egitasmoa Harituz Elkarteak eta Astigarragako Udalak, bat eginda:«Gipuzkoako gainontzeko herriei deia egin nahi diegu, bat egin dezaten egitasmoarekin», azaldu zuten.

Familia osoakplana, bihar

IGANDE arratsalderako planaantolatu du biharko Udalekokultura sailak, beste behin.Arratsal deko 17:00etan hasi-ta, Kalean otso, etxean usoantzerkiarekin gozatu ahalizango dute astigartar gaztezein helduek.

Sarrerak, kultur etxekoharreran egongo dira salgai,bi preziotan: helduek 5 euro,eta haurrek 2,5 euro.

Ipuinen nahasketaPatata Tropikala antzerki-laborategiak eskainiko dubiharko antzezlana, ipuinen

nahasketa bat izango dena.Helburua izango da, hainjustu, «egungo gizarteko ara -zo eta bizikidetzaren gaiajorratzea, modu dinamikoeta dibertigarrian». Horreta -rako, txotxongiloak ere era-biliko dituzte. yy

z HARITUZ ELKARTEA ETA UDALA

z ANTZERKIA

‘Kalean otso, etxean uso’ antzerkia izango da kultur etxean, bihar 17:00etan.

z UDALA

Parkea estaltzeari ekin diote, Sagardo PlazanAzkeneko hilabeteetako lanen ondoren, dagoeneko bukatzen ari dira Sagardo Plazari dagozkion lanak.Abendu aldera egin zuen galdeketa Udalak, auzoko familien artean, eta horrela aukeratu zituzten jolastokihorretako elementuak. Horiek jarrita eta jolastokia osatuta, estalpea jartzen hasiak dira dagoeneko; lane-kin jarraituko dute datozen asteetan, eta Udalaren aurreikuspenen arabera, martxoaren bukaerarako prestegon daiteke. Ordutik aurrera, parke berria inauguratu ahal izango dute herriko txikienek! yy

Hasi dira estalpea jartzen, Sagardo Plazako parkean.

Zorione Etxezarraga alkatea eta Isabel Otero Harituzeko ordezkaria, asteartean, Udaletxean egindako aurkezpenean.

«Egungo gizartekoarazo etabizikidetzarengaiak jorratzea» daasmoa.

Page 11: Ikasgeletatik kaleetara! - kronika.eus 17... · Alma llanera, Azken dantza eta Baserritarra. Gero, Zarauzko abesbatzak hartuko du txan-da, Patxi Azkarate zuzenda-riaren esanetara,

// 11 2018-III-17 larunbata ASTIGARRAGA

Haur Eskola berria, Kontxa Etxeberria plazan

ASTIGARRAGAKO Haur Eskolapu bliko berria Kontxa Etxe be -rria plazako 7, 8 eta 9. zenbaki enetxeen azpietan egongo da, Uru -mea Berri auzo berrian. Uda ranhasiko dituzte obra-lanak, hau -rrentzat lehenbailehen irekiahal izateko. Hala jakinarazidu Udalak, prentsa-ohar bidez.

«Aurrekoak baino ia 200 m2 gehiago»Oharrean azaltzen dutenarenara bera, «egun Kiriketa haures kola Nabarra Oñatz kaleko bilokaletan kokatuta dago, 11 eta3-5 zenbakietan. Lokal hauek,

hurrenez hurren, 281,87 m2 eta80 m2-ko azalera daukate. Hor -taz, Urumea Berriko lokal be -rri ak, 550 m2-rekin, egungo lo -kalarekin konparatuta, %35 e koirabazia suposatzen du». Hauda, «aurrekoak baino ia 200 m2

gehiago dauzka».

Espazioaren antolaketa prestAdierazi dute, gainera, «Hau -rres kolak Partzuergoak dagoe-neko egina dauka lokalaren es -pazioen antolakuntzako pla-noa». Horren arabera, «nahizeta aurretik espazio txikiagoaizango zen, proposamena egin

da 7 geletako oinarri batekin,izan ere, azkeneko hiru urteta-ko matrikulazio datuek ez duteinoiz 6 gela baino gehiagohartu». Dena den, «Udal gober-nuak leku gehiago gehitu dio,eta 9 gelara arteko aukeraizango da», onartu du Udalgobernuak oharrean.

Gehiagorako lekuaHorrez gain, nabarmendu dutePartzuergoak nahiko balu, txo -ko gehiago sortzeko lekua ba -da goela: «Partzuergoaren es -ka erari jarraituta, aukera izan-go da sortzeko jantoki bat, bil-tegi bat, familientzako ha rre - ra-txoko bat, garbiketa-gunebat, sukalde txiki bat eta txokobat haurrentzako kotxea uzte-ko», onartu dute.

Gainera, kokaleku horrekkanpoan beste jolas-gune bategiteko aukera ere ematendue la adierazi dute, 130 m2-takoa hura.

«Hezkuntza da erronka nagusia»Oharra bukatzeko, udal gober-nuak adierazi du hezkuntzadela «erronka nagusia», etabide horretan, AstigarragakoEAJ «aurrerapauso sendoak»ematen ari dela: «Herri Es -kolako haundipena iragarriberri da, baita Eskola Kon -tseiluak eskatutako jantoki txi-kiaren zabalpena ere. Etaorain, Kiriketa Haur Eskolamartxan jarriko dela jakinara-zi da». «Laster», DBHren ingu-ruko bilera deituko duela ziur-tatu du udal gobernuak. yy

Udalak jakinarazi du lokal berria Kontxa Etxeberria plazako 7, 8 eta 9 zenbakietan kokatuta dagoela.Aurreikuspenen arabera, aurtengo udaran hasiko dituzte obrak, haurrek lehenbailehen erabili dezaten.

z UDALA PRENTSA-OHARRA

Merkataritza-gune haundien zabalkundeenondorioengatik «kezkatuta», EH Bildu

EUSKO Jaurlaritza merkatari -tza-gune haundiei buruzko Lu -rralde Arloko Plana egiten arida egun, eta hain justu, horiapro betxatu dute EH BildukoGi puzkoako herrietako haute -tsiek, horien inguruko kezkaka leratzeko.

Hain zuzen, Asti garraga, Her - nani, Irun, Hon da rribia, Erren -teria, Lezo, Pa saia, Oiartzun, Do -nostia, La sar te-Oria, Andoain etaUsurbilgo ordezkariak izan zirenbertan: «geure lurraldearen ga -ra pen iraunkor eta orekatuare-kin lotutako eskaintza egin nahidugu».

Kezka «partekatua»«Kezka dugu, eta kezka hori par-tekatua da Gipuzkoako hainbatsektore sozioekonomikotan,mer kataritza-gune haundienzabalkundeak hankaz gora jarriditzakeelako dagoeneko ahulxa marrak izan daitezkeen ore-kak», hasi ziren azaltzen.

Hain justu, gaur egun Do -

nostia inguruan merkataritza-gu neek 180.000 m2 hartzen di -tuz t ela azaldu zuten: Txingudi,Lin tzirin, Urbil, Garbera, Belar -tza... «Gaur egungoa gutxi ez, etaazken aldian maiz ari zaizkiguiristen merkataritza-gune haun-diei buruzko albisteak. Guneberrien proiektuak nonahi sortudira».

«Mahai gainean daudenproiektu guztiak gauzatzen badi-ra, beste 200.000 bat metro koa-dro izango ditugulako, datozenurteetan, eremu txiki honetan»,azaldu zuten. Eta aipatu zituz-ten, besteak beste: Zaldunbor -dako outlet berria, Hondarribian;Garberaren zabalkundea, Ilunbeeta Belartza 2 Donostian; Tere -sategi eta Michelin, LasarteOrian; Urbilen haunditzea, Usur -bilen…

Gainera paradoxa bat ereaurkeztu zuten: «haunditzekojoera hori ez dator bat munduzabalean, eta guregandik gertuere, nabarmentzen den eredua-

ren krisiarekin. Gaur egun, mer-kataritza-guneak ixten ari dira.Joera orokorra da, bestelakoeredu batzuek, bereziki onlinemerkataritzak, hartu dutenindarrarengatik».

Oreka, helburuAldarrikatu zuten, hain zuzen,oreka bilatu beharra dagoelasalerosketen munduan: «lurral-de osoaren garapen iraunkorrabilatu nahi badugu, eta herri etaauzo biziak nahi baditugu, orekaezinbestekoa da. Proiektu berri -en presakako tramitazioek des-estabilizazioa ekar dezakete.Onar dezagun orain ere ahuladela oreka hori eta kaltetu nagu-sia, zalantzarik gabe, merkata-ritza txikia dela». Adibide gisaaipatu zuten, Donostian 557

denda itxi direla azkenaldian.

Erregulazioa, beharrezkoaHorregatik guztiagatik, «sektro-rea erregulatzea» ezinbestekoaikusten dute: «inoiz baino beha-rrezkoagoa da merkataritza-,kon tsumo- eta bizi-ohiturakzaintzea, eta gure herrietakoizaera, erro sakonak dituena,babestea».

Horregatik eskaera luzatu die -te, bereziki, EAJ eta PSE-EEri:«batetik, Eusko Jaurlaritzaren Lu - rralde Arloko Plan berrian, mer-kataritza-gune haundiei 2004 anezarritako mugak berres kura -tzea, eta bestetik, moratoria bataplikatzea. Eta, halaber, plan horionartu bitartean, Donostia ingu-ruko udalek inongo garapenik ezahalbidetzea». yy

Gune haundiak irekitzean, «kaltetu nagusia merkatari txikia dela» onartu du EH Bilduk prentsaurrekoan. «Inoizbaino beharrezkoagoa da merkataritza kontsumo- eta bizi-ohiturak zaintzea», nabarmendu dute.

z EH BILDU PRENTSA-OHARRA

EH Bilduko hautetsiak, prentsaurrekoan.

«Laster» DBHreninguruko bileradeituko duelaziurtatu du udalgobernuak.

Eskaera luzatudiete, bereziki,EAJri eta PSE-EEri.

Page 12: Ikasgeletatik kaleetara! - kronika.eus 17... · Alma llanera, Azken dantza eta Baserritarra. Gero, Zarauzko abesbatzak hartuko du txan-da, Patxi Azkarate zuzenda-riaren esanetara,

// 122018-III-17 larunbataASTIGARRAGA

z GAZTE ASANBLADA

Pala txapelketa, bertan beheraAstigarragako Gazte Asanbladak jakinarazi du gaur egitekoak zirenPala Txapelketa Mistoa bertan behera geratu dela. Azaldu dutenez,oso bikote gutxik eman dute izena, beraz, ezinezkoa izango da egitea.Pena haundia ematen diela adierazi dute antolatzaileek, eta horregatik, saiatuko direla aurrerago antolatzen. yy

z MUSIKA ESKOLA

Beste bi emanaldi, datorren asteanPianoa izango da datorren asteko protagonista nagusia NorbertoAlmandoz Musika Eskolaren emanaldietan. Etzi, pianoa, zeharkako txirula eta biolina entzun ahal izango dira, musika eskolako aretoan,arratsaldeko 19:00etan. Eta ostegunean, pianoko ikasleek eskainikodute emanaldia, ordu eta leku berean. yy

z LITERATUR SOLASALDIA

Literatur solasaldiaJorge Carrerok zuzenduta, Robert Seethler idazlearen Toda una vidaliburuaren inguruan hitz egingo dute astelehenean. Arratsaldeko19:30etan izango da, ohi bezala, liburutegian. yy

z ZILEGI ESKOLA

Hortzetako pasta egiten ikasi nahi?AEK euskaltegiko Zilegi Eskolen barruan Hortzetako pasta egiteko tai-lerra antolatu dute astearterako; Mari Artanok erakutsiko du nola eginhortzak garbitzeko pasta. Arratsaldeko 18:30etan izango da, NabarraOñatz kaleko AEKren egoitzan. Prezioa: 5 euro. yy

z IRAKURKETA KLUBA

‘Zwei Frauen’, Irakurketa KlubeanJoxean Agirre idazlearen Zwei Frauen liburua irakurriko dute astearte-ko Irakurketa Klubean, Saioa Joanes Jauregiren laguntzaz. Arratsal -deko 19:30etan izango da, liburutegian. Partehartzea irekia da. yy

z ESKU PELOTA

Gurutzealdek galdu, GRAVNInGRAVNI txapelketarako aukeratua izan da Oier Gurutzealde astigarta-rra, Gipuzkoa eskuz banaka ordezkatzeko, eta asteazkenean izan zuenaurreneko norgehiagoka. Nafarroako Etxamendiren aurka neurtuzituen indarrak, eta galdu egin zuen, 40-33. yy

Bitan erretiratu beharra,Urko Semperenak

DUELA pare bat aste hasi zenerrepideko denboraldia, etajoan den asteburuan ere, hi -tzordu ezberdinetan partehar tu zuten Astigarragakotxi rrindulariek.

Horien artean zegoen Ur -ko Semperena open mailakotxirrindulariak asteburu ga -zi-gozoa izan zuen; larunba-tean, erretiratu beharra izanzuen, eta igandean, aldiz,eguneko ihesaldiko protago-nista bilakatu zen.

Bi zita, Urko SemperenakHain zuzen berak, Sempere -nak bi zita izan zituen aurre-ko asteburuan: larunbatean,Lehendakari Txapelketarenau rreneko jardunaldia izanzu en, eta igandean, CiriloZunzarren Memoriala jokatuzuen Lizarran.

Aurrenekoan, hainbat ihe -saldi egiten saiatu ondoren,ez zuen ezer lortu eta erretira-tu beharra izan zuen, Azka ra -

te Gaina pasata. Bigarrenean, aldiz, proba-

ren animatzaile izan zen,eguneko ihesaldiko protago-nista izatea lortuta. Halamantendu zen, ihesaldian, 70kilometroz. Ondoren, atzeangeratu zen, eta pelotoiarekinjarraitu zituen beste 30 kilo-metro, kideei laguntzen,baina ezin izan zuen, etaberriro ere, erretiratu beharizan zuen. Oraingo honetanpozik, egindako lanarekin.

Astigarragatik, Telmo Telmo Semperenak juniormaila ko Zumy Txapelketanhartu zuen parte, besteakbeste, Astigarragatik pasatzenden horretan. Bertan, DirectEnergie profesional taldefrantsesaren filial baten txi-rrindulariak izan ziren jauneta jabe, momenturo. Haiekoztopatzeko aukera bakarraizan zutenak bi izan ziren,Aitor Larrañaga eta Iñigo

Zapirain, Donosti Berri talde-koak biak.

Enekoitz Azparren etaJaime Romero kadeteak,azkenik, Elgoibarko Sarianizan ziren. Azparren hiruga-rren izan zen, eta ondoreniritsi zen Jaime Romero, pelo-toi nagusiarekin.

Hernanin gaur, gaztetxoenakGaur jarraituko du denboral-diak, eta hainbat zita izangodituzte astigartarrek: Herna -niko Sari Nagusian izangodira alebin eta infantilak, Mu -trikun, Juniorrak, eta Lehen -dakari Sariaren bigarren jar-dunaldian izango da UrkoSemperena, Laukizen (130kilometro).

Eta bihar, Azpeitiako Sariaizango dute kadeteek, etaopen mailako txirrindulariek,aldiz, Oteizan (Nafarroa) osa-tuko dute Pascuas Zirkuitua135 kilometroz osatutakoa. yy

Alebin eta infantilak Hernanin jokatuko dute gaur; etaSemperenak Lehendakari Txapelketarekin jarraituko du, bihar.

z TXIRRINDULARITZA

Lau tailer,Aste Santuan

ASTE Santurako gero etagutxiago falta da, etafamilia gehienak ari dirahaurren oporraldirakopla nak egiten. Lan horre-tan laguntzeko, hainbates kaintza izaten dira As -tigarragan, tartean, Uda -leko kultura arloak anto-latzen dituen Aste San -tuko tailerrak dira.

Hain zuzen, martxoa-ren 26tik apirilaren 6rabitarte luzatuko dira etadagoeneko irekita dagoize na emateko epea. Ho -rretarako, Kultur Etxea -

rekin jarri beharko daharremanetan: 943 33 5064 telefonoan edo [email protected].

Lau tailer, aukeranDenera lau tailer izangodituzte aukeran 6 eta 12urte bitarteko gaztetxoek.Bi martxoaren 26tik 28ra,eta beste bi, apirilaren 3tik6ra. Horiek izango di ra,hu rrenez hurren: Errit moexotikoak eta su kaldaritzatailerra; eta zientziarekinjolasean eta sukaldaritzaosasuntsua. yy

6 eta 12 urte bitarteko haurrentzatantolatu ditu Udalak tailer hauek.

z ASTE SANTUA

Arritxulon,asteburua

OIARTZUNGO Arritxulo aterpetxe-ra egingo dute asteburu pasaapirilaren 14-15ean Xagu xarAisialdi Taldeak antolatuta. 30haurrek izango dute joateko au -kera, eta ostiralean eman behar-ko dute izena Kultur etxean(17:00etatik 19:00etara bitarte).

Prezioa 30 eurokoa izango da,eta momentuan ordaindu be har -ko dela argitu dute. Horrez gain,azaldu dute guraso bakoitzak 3haur besterik ezin izango dituelaapuntatu, eta 30era iristean, ize-nematea itxi egingo dela. yy

Apirilaren 14-15eanjoango dira, eta ostiralean jarri dutezita izena emateko.

z XAGUXAR

z KIROLAK ASTEBURUKO PARTIDUAK

Page 13: Ikasgeletatik kaleetara! - kronika.eus 17... · Alma llanera, Azken dantza eta Baserritarra. Gero, Zarauzko abesbatzak hartuko du txan-da, Patxi Azkarate zuzenda-riaren esanetara,

// 13 2018-III-17 larunbata ASTIGARRAGA

«Datorren urterako Mundarro TxirrindulariEskola sortzea da helburu nagusia»

MUNDARRO Txirrindularitzataldeak urte batzuk daramatzaAstigarragan martxan eta pix-kana-pixkana hazten ari da.Talde eta maila desberdinekosatzen dute. Sekzioaren koor-dinazio lanetan aritzen daAnder Goikoetxea eta Mun da -rro osatzen duten taldeakzeintzuk diren azaltzen du.

«Hasieran talde txiki batginen bizikletan ibil tzeko irte -tzen ginenak. Gero haunditzenjoan da sekzioa eta gaur egundauzkagu zikloturistak, eskolakirola egiten dutenak, konpeti-ziora zuzendutako beste taldeadago, Petritegi Astigarraga tal-dea sortu dutena, eta gerodaude herri mailan antolatzendiren ekintzetarako taldea.Hauek noizean behin egitendituzte irteerak, adin guztieta-ko jendeari dago zuzenduta etaginkanak, bueltaxkak ere egi-ten dituzte herrian bertan».

Mota desberdinetako txi-rrindularitza eskaintza egote-ak nahasmena sortu dezake,baina bakoitzaren funtzioadesberdina da eta ongi bereiziadago. Gero ere kontutan hartubehar da Astigarragan badirelaka npoko taldeetan lasterka aridiren txirrindulariak. «Umeenartean astigartar bat Her -naniko JOCCen dabil eta bizpa-hiru Oarsoaldeko OTXEn dabil -tza, Donosti Berrin ere besterenbatzuk badabiltza. Zikloturistabezela asko dabiltza bere kon-tura edo gurekin lizentziadutenak baino bazkide ere ezdirenak» dio Goikoetxeak.

Mundarroren helburuetakobat eskola kirolaren barruan,guraso elkartearekin batera,txirrindularitza egitea da etahiruhileko honetan bosgarreneta seigarren mailakoek egin-go dute. «Bizikleta ekimenak,ginkanak egingo dituzte aste-an bitan eta baita larunbateta-ko lasterketa. Eta gure helbu-rua da aurrera begira, hurren-go kurtsorako MundarroTxirrindulari Eskola sortzeainfantil eta alebin mailetan,gaur egun inguruko herritakobeste taldeek eskaintzen dute-na».

Mundarrok 14 neska-mutilinguru mugitzen ditu eta gerojarraipena ematea herrian

nahi dute. «Taldeak edukikobalu sekzio bat maila horietanlehiatzeko hortik bideratukogenituzke bertako txirrindula-riak eta kanpora irten beharrikez lukete, aurten bi txirrindu-larirekin gertatu den bezela.Oarsoaldera joan behar izandute».

Pena ematen dio Anderribertako txirrindulariak saka-banatu behar izatea. «Herriakbolumen haundia hartu du,asko hazi da, ume asko mugi -tzen dira Mundarro inguruaneta helburua hori da, datorrenurtean eskaintzea txirrindularieskola bi maila horietan».

Apirilaren 15ean Donostia-Baio na-Donostia martxan,zikloturistak eta ondorenbazkaria, IpintzanKoordinazio lanetan sei pertso-na aritzen dira Mun darron.

Gero batzarrak hartzen dituerabakiak. Batzuk lizen tziadute, baina ez dira bazkide etabazkide direnak lizentziarikgabe ere badaude. «Semea ber-tan dabilelako, mundu horigustatzen zaielako... Ziklo tu -ristak inguruko martxetarajoaten gara, irteerak egin gureartean eta aurten Donostia-Baiona-Donostia martxa eki-menean parte hartuko dugu.Apirilaren 15ean izango da etaondoren Ipintzan bazkariaegingo dugu. Ekipazioak urteroberritzen ditugu eta orain damomentua eskatzeko etazerrendak ipini ditugu».

Txirrindulari eskolaren ba -rruan guraso elkartea dago,eskola kirola eta orain Mun -darrorekin elkarlanean LH5eta LH 6 mailako umeek (alebi-nak) aritzen dira. «14 neska-mutiletatik erdiak joaten dira

lasterketetara. Errepidekoakiza ten dira eta batzuk ez dutelehiatu nahi izaten. Askea daaukera. Gainera batzarreanera baki zen lehiaketari ez zi -tzaiola garrantzirik emango.Hel burua ez da lasterketak ira-baztera joatea. Ez dugu frena-tuko, baina helburua ongipasatzea da, lagunekin ibili etaminik ez hartu».

Txirrindulari eskola horiMundarrora ere zabaltzea hel-buru nagusia da. «Bos ga rrenmailakoak seigarrenera pasa-ko dira eta seigarren mailako-ak DBH lehen mailara etahoriek infantilak dira. Ea lor -tzen dugun hor taldea sortzea.Horrek aukera emango lukekanpoan dauden infantilakAstigarragako taldera buelta -tzea».

Martxoaren 24an txikiekinirteera eta apirilaren 28anlasterketa AstigarraganTxikientzako ere irteerak anto-latzen ditu Mundarrok. Her -nani aldera umeekin joatendira, «gero hamaiketakoa edomerienda egiten dugu, ginka-na ere antolatzen dugu. Urtean

bitan edo hirutan antolatzendugu eta datorren astean,martxoaren 24an umeentzakobueltaxka antolatu da».

Lehiaketa mailan herrianbi lasterketa ere antolatzendira. «Datorren apirilaren 28aneskualdeko alebin eta infantilmailako federatuen lasterketadago eskualdeko txirrindulariguztientzat eta uztailaren 28anSantio festetan Santio igoeraegiten da. Ermitara igoeraherrikoi bat prestatzen arigara, nahiz eta eguna oraindikez den zihurra».

Petritegi Astigarraga Taldea,sortu berriHiru txirrindulari dabiltza las-terketetan parte hartzen. IbonIriondo, Mikel Arriaga eta JonBlanco. «Taldean daude bainabere kaxa moldatzen dira etamugitzen dira. Finantzazioaberaiek bilatzen dute berebabesleekin eta lizentzia gure-kin ateratzen dute. Master las-terketetan lehiatzen dira etaberaien lizentzia ere masterrada. Taldeko beste hiru partaidedira eta ekitaldietan laguntzendute». yy

Urtetik urtera hazten doa Astigarragako txirrindulari eskaintza eta bertako txirrindulariak adin batetik aurrerakanpora irten behar ez izatea nahi da. «Bertako txirrindulariak sakabanatu behar izatea pena da».

Mundarrok txirrindulari sekzioa ere badu eta bertan daude eskola kirola,zikloturistak, ekimenetan parte hartzendutenak eta Petritegi taldekoek erelizentzia Mundarrorekin ateratzen dute.

Ander Goikoetxea Astigarragako talde desberdinen maillotekin; Petritegi, txirrindulari eskolarena eta zikloturistena.

z TXIRRINDULARITZA ANDER GOIKOETXEA

Page 14: Ikasgeletatik kaleetara! - kronika.eus 17... · Alma llanera, Azken dantza eta Baserritarra. Gero, Zarauzko abesbatzak hartuko du txan-da, Patxi Azkarate zuzenda-riaren esanetara,

// 142018-III-17 larunbataURUMEA

«Gutxitan aritzen gara txapelketetan,baina honetan egindakoaren ondoren...»

EZ zuten «inondik inora» espero,Alain Goizueta eta Iban Esku -dero goizuetarrek, Euskal Herri -ko Mus Txapelketan egin dutenbalentria: 32 bikote onenenartean geratu dira, txapelketahasi zuten 2.200 bikote inguru-tatik: «gure asmoa zen, Goizu -e tako kanporaketan partidarenbat irabazi eta, zorte pixka ba te -kin, sariren bat irabaztea. Au -rre neko 32etan sartzea ikara-garri zaila da», diote.

Uztaritzen elkartu ziren la -runbatean, Euskal Herriko fi na -lerako, zazpi probintzietako 128muslari onenak: «pilota plazanelkartu ginen izena emateko,eta orduan, kamixeta eta pa -txaran botila txiki bana emanziguten, baita kafea eta pastabatzuk ere. Eta hortik frontoirajoan ginen, musean jokatzera»,kontatu dute.

«Guztiak ere nahiko larri,baina ligaxkako hiru partidakirabazi genituen»Finala hasteko, ligaxka jokatuzuten, lau bikoteko taldetan:«bikote bakarra pasatzen zenhurrengo fasera. Eta guztiakere nahiko larri, baina hirupartidak irabazi genituen, etaaurrera egin genuen».

Horrekin, 32 onenen arteanzeuden dagoeneko, eta arratsal -dean jarraituko zuten jokatzen,kanporaketetan. Baina aurretik,bazkari polita izan zuten: «li gax -ka pasa genuenak, bazkal tzeragonbidatu gintuzten, eta osogiro polita sortu zen. Batzuk,kantatzera ere animatu ziren!».

Galdu... txapeldunen kontra!Arratsaldean, ordea, aurrenekokanporaketa galdu zuten, gerotxapeldun izanen zen bikotea-

ren kontra: «Bergarako bikotebat zen, oso jatorra, eta ongipasatu genuen partidan zehar.Bukatutakoan, esan genien fi -na la irabazi behar zutela, txa -peldunen kontra galdu genuelaesan ahal izateko. Eta baita eginere!». Galdu ondoren, bestepartidak ikusten geratu ziren

goizuetarrak: «baina orduan,ja da giro serioagoa zegoen.Somatzen zen sariak zeudelajokoan», diote.

«Ez dugu muserako ohiturahaundirik, baina orain akasogehiagotan animatuko gara»Onartzen dute, ez dutela muse-

rako ohitura haundirik; bainajokatzen dutenean, elkarrekinaritzen direla gehienetan: «gu -txi tan aritzen gara, eta herrianantolatzen direnetan bakarrik.Baina Euskal Herrikoan egin-dako paper onaren ondoren,uste dugu gehiagotan anima-tuko garela». yy

32 bikote onenen artean geratu dira IbanEskudero eta Alain Goizueta, EuskalHerriko Mus Txapelketan: «gure asmoa zenGoizuetakoan partidaren bat irabaztea!».

z EUSKAL HERRIKO MUS TXAPELKETA ALAIN GOIZUETA ETA IBAN ESKUDERO

Alain Goizueta eta Iban Eskudero (ezkerretik bigarrena eta laugarrena), Uztaritzen, gerora txapeldun izanen zen bikotearekin.

Arazo teknikoak tarteko,bederatzi estrakzio bakarrik

EZ zen nahi bezain ondo joanasteleheneko odol ematea, Ere -ñotzun. Auzotar mordoxka batizan ziren, Auzo Etxera azalduzirenak, 21 guztira. Baina ara zoteknikoak tarteko, mediku a renzerrendan azaltzen ez zirelaeta, odola eman ezinda geratuziren zazpi lagun. Eta bestebostek ere ezin izan zuteneman, osasun arazoengatik.Hortaz, bederatzi estrak ziobesterik ez zituzten egin.

Orain, odola ematerik izanez zutenek, Hernanin ematekoaukera daukate; apirilaren 3an

izango da hurrengoa, anbula-torioan, 18:30etatik 20:30etara.Izan ere, Ere ñotzun ezingo du tebeste odol emate egunik lotuurrira arte, azaldu dutenez.

Asteleheneko arazoengatik,barkamena eskatu nahi izandiete, odola ematera gerturatueta aukerarik izan ez zutenauzotarrei. yy

Odola eman ezindageratu ziren, AuzoEtxera azaldu ziren21 lagunetatik 12,astelehenean.

z EREÑOTZU ODOL EMAILEAK

Azaldu ziren lagunen erdiak baino gutxiagok eman ahal izan zuten odola.

Irubiden egin zuten bazkaria, ‘Epeleko Poxpolinek’. Argazkia: Kontxi Ormazabal.

z EREÑOTZU MARTXOAK 8

Hutsik egin gabe, ‘Epeleko Poxpolinak’Beste urte batez elkartu ziren, martxoaren 8aren bueltan eta hutsikegin gabe, Epeleko Poxpolinak. Irubide jatetxean egin zuten urterokobazkaria, joan den larunbatean, giro ederrean eta umoretsu. yy

z EREÑOTZU ELIZA

Barkamen sakramentua, asteazkeneanDatorren astean ospatuko dute Elkarteko Barkamen sakramentua,Ereñotzuko San Antonio elizan; asteazkenean, 19:00etan. yy

z EREÑOTZU SAN ANTONIO JAIAK

Festak prestatzen hasteko, osteguneanDatorren ostegunean egingo dute aurreneko bilera, San Antonio jaiakantolatzen hasteko: arratsaldeko 19:00etan, Auzo Etxean. yy

Page 15: Ikasgeletatik kaleetara! - kronika.eus 17... · Alma llanera, Azken dantza eta Baserritarra. Gero, Zarauzko abesbatzak hartuko du txan-da, Patxi Azkarate zuzenda-riaren esanetara,

Harakin lanak ikasteko gazte bat behar dugu. Deitu: 943 55 28 82 / 943 33 24 38

Helduak zaintzeko pertsona euskaldun bat eskaintzen da, kotxearekin. Deitu: 678 992 110Emakume euskaldunak adineko pertsonak zainduko lituzke, egunez nahiz gauez. Kotxearekin. Deitu:620 040 184

Emakume euskalduna eta esperientziarekin sagardotegietan edo jatetxeetan lanerako pronto: zerbitzaile,garbitzaile... Helduak zaindu edo etxeko lanak ere egingo nituzke. Deitu: 697 396 394

Esperientzia haundiko transportista lan bila. Mota guztietako karnetak dauzkat eta bidaia nazionalaketa internazionalak egiteko pronto nago. Almazenero moduan ere arituko nintzateke.Deitu: 685 708 805.

Kamarero edo enkofradore bezela lan bila, deitu: 665 424 207

ZUBI-LANALan bila dabilen herritarrak bertan mezu bat jarri nahi badu, astero jakinarazi beharko dio Kronikari;mezuan azaldu beharko du zein lan mota bilatzen duen edo zertarako eskaintzen duen bere burua.Aldiz, lana eskaintzen dutenek, iragarki merke gisa argitaratu beharko dute lan eskaintza; etaKronikak, Zubi-Lana txokoan argitaratuko die, debalde. Bi kasuetan, ostiral eguerdia baino lehen, iragarkiak [email protected] helbidera bidali behar dira edo 943 33 08 99 telefonora deituta azaldu. Gehienez 235 karaktere onartuko dira, hutsuneak barne.

ESKAINTZAK

LAN-BILA

«Emakumea beti izan dadirudiena baino gehiago»

MARTXOAREN 8an inau-guratu zuen Pino Vicedoaranoarrak, Maisuenean,Amalurraren eskuak era-kusketa; eta orain, Kon -tsejun dago ikusgai, mar -txoaren 30era arte.

«Emakumeen Egune -ra ko egindako erakusketaizan da, emakume lan -gile aren inguruko lanakdira», azaldu du Vicedok.

Arkatzez egindako ma -rrazkiak dira denak, etaho rietan, ikusten da ema -kumea eskuekin ura eda-ten, eskuetan haurra du -e la, eskuekin lana, esku -e tan zigarroa hartuta,

eskuetan txita duela...«Horietako batzuetan,

barrez ageri da. Makur tu -ta baina burua altxata.Emakumea beti izan dadirudiena baino gehiago.Eta burua tente izatekoarrazoiak dauzka. Barrezageri den marrazkiek, iru -dikatzen dute, hainbestelan egin ondoren, guremomentua dela, indarradaukagula barre egiteko»,azaldu du Vicedok. Era -kusketaren izenak, berriz,aditzera ematen du «ema-kumearen eta lurrarenar te ko konexioa».

Hiru hilabeteko lana

izan da: aurrena, argazkiperiodistikoak bilatu etaaukeratu, eta ondoren,arkatzez kopiatu; 30-40ordu behar izan ditu, ma -rrazki bakoitza egiteko.

Hurrengo erakusketa,urari buruzkoaTatuatzailea da Vicedo, etaondo datorkio marraztea,«teknika hobetu eta eskuahartzeko». Aurreneko era - kusketa izan du hau, etabeste herri batzuetaraeramango du gero. Bainabu ruan dau ka bigarrena:«urari buruzkoa izanenda», aurreratu du. yy

Pino Vicedoren ‘Amalurraren eskuak’ erakusketa dagoikusgai Kontsejun, emakume langileari eskainia.

z ARANO ‘AMALURRAREN ESKUAK’

Udaberriko kontzertuaelizan, gaur zortzi

KONTZERTUA antolatu du GoizuetakoUmore Ona abesbatzak, martxoa buka -tzeko. Udaberriko kontzertua izanenda, eta gaur zortzi eskainiko dute, da -torren larunbatean.

Goizuetako elizan izanen da, arra -tsaldeko 19:30etan hasita; baina ezdira bakarrik egonen, Umore Onakokideak: Igeldoko Lezkarri abesbatzagonbidatu dute, kontzertura. yy

Umore Ona abesbatzak eta Igeldoko Lezkarrik eskainiko dute, arratsaldeko 19:30etan hasita.

z GOIZUETA UMORE ONA ABESBATZA

z GOIZUETA UDALA

Udal aurrekontuak behin betiko onartu diraOtsailaren 13an argitaratu zen, Nafa rroako Aldizkari Ofizialean, 2018ko Udal Aurrekon -tuaren hasierako onarpena; 802.498,46 eurokoa. Eta erreklamazioetarako 15 egune-ko epea igarota, alegaziorik jaso ez denez, bere horretan onartu dute, behin betiko. yy

z GOIZUETA ESKU PILOTA

Semifinaletako bigarrena gaur, Aimar OlaizolakBigarren partidua jokatuko du gaur Aimar Olaizolak, Ander Imaz oiartzuarrarekin, Bina -kako Txapelketaren semifinaletako ligaxkan. Aurrenekoa irabazi egin zuten, eta bestepartiduko bikote irabazlea izanen dute aurrean: Elezkano II eta Rezusta. Labriten joka-tuko dute, arratsaldeko 17:00etan hasita, jaialdiko bigarren partiduan. yy

Hiru goizuetarrek, finala Etxalarren eta LizarranBi final jokatuko dituzte gaur, hiru pilotari goizuetarrek. Oihan Legarretak eta EgoitzElizegik, Lizarran jokatuko dute, Nafar Jokoetako finala, alebinetan; Remontival pilotaplazan, 10:00etan. Xanet Apezetxeak, berriz, Bortzirietako Txapelketako finala jokatukodu, Otxandorena lesakarraren kontra, 10:00etan Etxalarren. yy

z GOIZUETA MARTXOAK 8

Eskolako genero tailerren eskutik, antzerkia 28anMartxoaren 8aren bueltan, azkeneko ekintza bat antolatu dute Goizuetan, martxoaren28rako. Antzerki saioa eskainiko dute, Xalto eskolako jangelan, goizeko 11:00etanhasita. Hain justu, eskolako ikasleek eskainiko dute emanaldia, genero tailerretan lan-dutakoarekin osatu dutena. yy

15-20 herritar bertaratu ziren, hiru hizlarien esperientziak ezagutzera. Argazkia: Felix Loiarte.

z GOIZUETA ‘GOIZUETAN LAN ETA BIZI’

Gaztagintza eta abeltzaintza, bizitza ereduBigarren saioa egin zuten aurreko larunbatean, Goizuetan Lan eta Bizi egitasmoarenbarruan. Eta oraingoan, hiru emakume izan ziren hizlari, Emakume ekoizleak eta elikaduraburujabetza Nafarroan izan baitzen aukeratutako gaia, martxoaren 8aren harira: Domiñabaserriko Maite Sanchez abeltzain goizuetarra, Leitzako Gotzone Sestorain gaztagilea, etaMaialen Chantre Mugarik Gabe Nafarroa elkartekoa. Udaletxean elkartuta, beraien espe-rientziak ezagutzera eman zizkieten, bertaratu ziren 15-20 herritarrei. yy

Martxoaren 8an, Emakumeen Egunean, inauguratu zuten erakusketa, Maisuenean.

// 15 2018-III-17 larunbata URUMEA

Page 16: Ikasgeletatik kaleetara! - kronika.eus 17... · Alma llanera, Azken dantza eta Baserritarra. Gero, Zarauzko abesbatzak hartuko du txan-da, Patxi Azkarate zuzenda-riaren esanetara,

Argitaratzailea: Dobera Euskara Elkartea Lan-taldea: A. Arbelaitz, I. Goñi, L. Goñi, B. Los Arcos, I. Lujanbio, A. Moreno, J. Osa, M. Ramirez de Alda, L. Rekondo eta J. Zubitur. Egoitza: Larramendi 11(Hernani) % 943 33 08 99 - 688 660 714. Eposta: [email protected], [email protected], [email protected] eta [email protected]. Lege gordailua: SS-400/2014 ISSN: 2341-2976

IRAGARKI MERKEAK

Belardenda bat alokatzen ala saltzen da jubilazioagatik Urnietan. Deitu: 943 55 64 37Pixu ederra salgai Latsunbe-berri auzoan. 3 logela, 2 komun, trasteroa eta garajea aukeran.

Partikularra. Deitu: 659 447 678Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia,

akupuntura,... Deitu: 943 33 28 94 - 626 80 76 33 (Agustindarren plaza, 4)

2018ko martxoaren 17a, larunbataUrumeako Kronika 239 zk.::: www.kronika.eus :::

& | TAXIAK: 943 550093 (Hernani) 622 222 343 (Astigarraga) | UDALTZAINGOA: 943 248900 (Hernani) 943 335230 - 699 487 587 (Astigarraga)| DYA: 943 464622 | AUTOBUSAK: Garayar: 943 556658, Areizaga: 943 452708, Korreoa Goizueta-Hernani: 948 514037| ANBULATORIOA: 943 006666 - 943 203020 (Hernani) 943 33 56 44 (Astigarraga) | JOKALARI / ALKOHOLIKO ANONIMOAK: 943 3311039 / Egunez: Urrutia Etxeberri, 1 (Hernani) 943 557738 /Gauez: Castilla Urbieta, 7 (Hernani) 943 552941 EG

URALDIA Eguraldiak ildo beretik jarraituko du.

Giro nahasiarekin jarraituko du egu-nak, eta tarteka, zaparradak botakoditu gaur ere bai. Tenperaturak beheraegingo du. Min.3º / Max.8º (e

uska

lmet

)GAUR BIHARNabarmen hoztuko du gaur, eta tarteka,zaparradak botako ditu. Lainotuta egongoda zerua ia egun osoan zehar, eta balitekeekaintzen bat garatzea.Min.6º / Max.11º

NEGUA badoa eta egun gutxigeratzen dira udaberriari ongietorria egiteko. Aurtengoa oso-euritsu joan da eta hotza ereegin du. Gainera elurra itsaso-ra ere iritsi da behin bainogehiagotan.

Betiko iragarpenez haratagojoaten diren euskaldunak askodira eta tenporei erreparatzendiete askok, euskaldun zaha-rren ohiturari jarraituz. Etaeguraldiaz hitzegiten ari gare-nean tenporak aipatu behardira derrigor.

Udaberriko tenporak pasadira eta otsailaren 28an izanzen tenpora eguna. Asko, horiikusita, beldurtu dira elurramara mara bota bait zuen goi-zean goizetik. Tenporetan adi-turen bat bada Euskal Herrianhori Pello Zabala da eta adi adijarraitu ditu udaberriko tenpo-rak. Elurra egin zuen, baina

Arantzazuko fraileak txanpo-naren beste aldeari ere begira -tzen dio. Euskadi IrratikoLandaberri saioan esan zuenbezela «astebete lehenago,hain justu izan zen tenporeta-ko lehen eguna, eta otsailaeuritsu hain segidako hura, 20egun denak segidan euritanegin ondoren, eten zuen».

«Asteazken elurtsu harenarratsalderako jada eguzkiaordu batzutan ikusi genuen.Osteguna garbi ekarri zigun,ostirala ere garbi, larunbataere bai... hori izan zen kontra-ko aldea ordurartekoari eran -tzunez. Horrela etorri zirenigandea, astelehena eta astear-tea euririk gabe asteazkenairitsi arte. Honek esan nahi duudaberriak bietatik ekarrikodituela. Euriak pilatuagoakizan leizke baino hori ikusikodugu nola portatzen dan. Hala

ere ez da hain arraroa, arraroaizango zen astezken hori eguz-kitsu geratzea eta orduan bailehortearen arriskua legoke».

Ondorengo egunetan euriaegin zuen, ez asko baina baizerbait eta egun argiak ikusiziren. Asteazkenean eta oste-gunean esaterako. Hego haizeaibili zen, baina freskatu erefreskatu zuen egun batzuetanarratsalde partean. Giro epelaeta udaberriko goxotasunaizan genuen, tarteka busti iku-tuekin.

Baino Pellok beti gogoratzenduen bezela kontutan hartubehar dena haizea izaten da.«Haizea nola ibili den begira -tzen da tenporen egunetan.Hori horrela izanik esan litekeudaberri polita datorrela. Euriaegingo du modu pilatuan,baina eguzki egunak ere nagu-situko dira». yy

z EGURALDIA

Elurra egin zuen eguna, otsailak 28, tenpora eguna izan zen,baina arratsaldean eguzkia irten zen eta egun argiak etorri ziren.

«Udaberriak bietatik ekarrikodu; giro ona eta euria ere bai»

Pello Zabala Arantzazuko Santutegian.