Ikasketa Eta Lanbide Orientazio Plana 2009-2010

download Ikasketa Eta Lanbide Orientazio Plana 2009-2010

of 5

Transcript of Ikasketa Eta Lanbide Orientazio Plana 2009-2010

Ikasketa eta Lanbide Orientazio Plana

IKASKETA ETA LANBIDE ORIENTAZIOA

2009-2010 IKASTURTEA

ASKATASUNA BHI

(BURLATA)

ORIENTAZIO MINTEGIA

Ikasketa eta Lanbide Orientazio Plana

1.- Sarrera

Hezkuntza Orientabidea arautzen duen 153/1999 Foru Dekretoak, hezkuntza orientabideak barnebiltzen dituen alderdien artean garapen akademiko eta profesionala aipatzen du.

Foru Dekreto berean, eta hezkuntza orientabidearen funtzio orokorretaz ari dela, alderdi akademiko eta profesionaleei buruz informatu eta aholkatu ikasleei eta familieiadierazten du.

Foru Dekretoan azaltzen diren egituren artean Tutoretzarako Koordinazio Departamendua seinalatzen du, eta egitura honen funtzioak honelakoak dira:

a) Lanbide eta Ikasketa Orientabiderako Plangintzako proposamenak adieraztea KPBn ezarritako hildoekin bat eginez, eta KPBra berara eraman eztabaidatu, eratu eta Proiekto Kurrikularrean sartzeko.

b) Ikasburuarekin kolaboratu Lanbide eta Ikasketa Orientabiderako Plangintzaren antolaketa, koordinaketa eta garapenean.

c) Ikasketa Orientabidea planifikatu eta gauzatu, ikastetxe, etapa zein ziklozko aldaketean bereziki eta, era berean, aukera akademiko, formatibo zein profesionaletarako.

d) Ikaslearen etorkizun akademiko eta profesionalari buruz egin beharreko orientazio aholkuan parte hartzea.

e) Familiei aholkatu eta ikasleen gurasoengana zuzendutako formazio programen garapenean kolaboratu.

Askatasuna Institutuak Tutoretza Plangintzan hiru lan eremu aipatzen dira Ikasketen eta Lanbide Orientabideari dagokionez:

Ikasketei buruz informazioa.

Hezkuntza sistemak eskeintzen dituen aukerei buruzko informazoa.

Erabakiak hartzeko laguntza.

Izan ere, kontutan hartzekoa da 43/98 foru aginteak diona:

El centro y los profesores orientarn a los alumnos en la eleccin de materias optativas y deben incluir anualmente las directrices pertinentes para ello...

Halaber, ikastetxeak onartutako helburuen artean Ikasketa Orientabideari dagokionak honela dio:

9.- Ikasleari dagozkion erabaki hartzeak erraztea.

2.- Ikasketa eta Lanbide Orientazioaren helburuak

Lehenago aipatu den helburua honelako azpihelburuetan zehazten dugu:

2.1.- Ikasleei dagokiela

a.- Ikas zein lanbide ibilbide ezberdinen ezagutza erraztea.

Hautazko jakintzagai ezberdinei buruzko iharduera eta baliabide informatiboak prestatu Mintegi bakoitzean.

Ikas ibilbideei buruzko informazioa.

Lan mundurako aterabideei buruzko informazioa.

b.- Erabakiak hartzeko buruko estrategiak ematea ikasleei.

Erabakiak hartzeko prozesuetan entrenamendua.

Planifikazio jokabideak sustatzeko arauak irakastea.

c.- Ikasketa aukera ezberdineei buruz erabakiak hartzen laguntzea.

Hautazko jakintzagaiak eta ikas ibilbideak aukeratzeko aholkularitza, ikaslearen ezaugarrien arabera.

2.2.- Gurasoei dagokiela

a.- Gurasoak inplikatu beraien seme-alaben erabakiak hartzeko prozesuan, eta berau ezagutu eta lagundu diezaieten.

- Informazioa ematea.

Erabakiak hartzeko prozesua ikasleak gauzatu behar du, eta inoiz ez, bere ordez, hezkuntza komunitateko beste edonork (gurasoek, irakasleek, tutoreak edota orientatzaileak). Hori bai, ikasleek behar duten orientazioa eta informazioa eskaintzeko ezinbesteko ardura dute.

Prozesu honetan 3 pausu antzematen dira:

1.- Informazio eta Ikerketa: une honetan ikasleak bere buruari buruz, hezkuntza sistemari buruz edo eta lan munduari buruz duen ezagutza zabaldu eta sakontzen saiatzen da. Honetaz gain, informazio bilatu, bereiztu, tratatu eta helerazteko estrategia pertsonalez hornitu.

2.- Hausnarketa: ikasleak bere errealitatea, dauden aukerak eta dituen ahalmenak egokitzeko hausnarketa sustatzen da.

3.- Erabakiak hartu: ikasleak hezkuntza eta lanbide alternatiben artean aukera egin behar du .

3.- Ikasketa eta Lanbide Orientazioaren helburuak ziklo eta etapen arabera

3.1.- DBHrako helburuak:

Ikasleek beraien etorkizunari buruzko erabakiak hartzen has daitezen. Erabaki hauek bere ahalmenak eta interesak kontutan hartuz egin ditzaten. Erabakiak hartu behar dituzte lehen momentutik, erabaki baten aurrean jartzen ditugunean,beraien heldutasuna eta ahalmenak kontutan hartu behar ditugu. Erabakiz ikasiko dute erabakiak hartzen.

Hezkuntza sistema ezagutu dezaten.

3.2.Batxilergorako helburuak:

Unibertsitatean sartzeko behar dituzten itinerarioak ezagutzea.

Unibertsitateko ikasketei buruzko informazioa ematea.

Ziklo formatiboetan sartzeko behar dituzten gai bereziak ezagutzea.

4.- Iharduera Plana eta denboralizazioa

4.1.- DBHko 2. eta 3. Maila

Iharduerak/ekintza mota/denboralizazioa.

- Etapako hautazkotasunaz eta ahalezko erabakietaz informazioa (norbanakoari, taldeari eta familiei/2. eta 3. Hiruhilean).

- Erabakiak akademiko eta profesionalak hartzeko prozesuetan entrenamendua (taldeari/2. eta 3. Hiruhilean)

- Eremu profesionaleei buruzko itaunketak (taldeari/2. eta 3. Hiruhilean).

- Ikaslego zalantzakorrari laguntza (norbanakoari/2. eta 3. Hiruhilean).

- HPPko ikastetxeetara bisitak

4.2.- DBHko 4. Maila

Iharduerak/ekintza mota/denboralizazioa.

- Etapako hautazkotasunaz eta ahalezko erabakietaz informazioa (norbanakoari, taldeari eta familiei/2. eta 3. hiruhilean).

- Tutoretzaren lamketarako koadernoa egin eta landu gelan (2. hiruhilabetean

- DBH bukatutakoan ibilbide akademikoei buruzko informazioa (norbanakoari, taldeari eta familiei/2. hiruhilean).

- Lan mundurako aterabideei buruzko informazioa (norbanakoari, taldeari eta familiei/2. eta 3. hiruhilean).

- Erabaki akademiko eta profesionalak hartzeko prozesuetan entrenamendua (taldeari/2. eta 3. Hiruhilean)

- Ikaslego zalantzakorrari laguntza (norbanakoari/3. Hiruhilean).

- Bere buruko ikasketa orientabiderako itaunketak (taldeari/2. hruhilean).

- Arlo profesionalei buruzko itaunketak (taldeari/2. eta 3. hiruhilean).

- Hainbat ikasketa eskaintza zuzenean ezagutzeko bisitak.

- Orientazio aholkua ematea (norbanakoari/3. hiruhilean).

- LHko ikastetxeetara bisitak

4.3.- Batxilergoko 1. Maila

Iharduerak/ekintza mota/denboralizazioa.

Ibilbide akademiko eta profesionaleei buruzko informazioa:

Koadernoa (taldeari/2. hiruhilean).

- Elkarrizketak (ikasle eta familiekin/ikasturte osoan)

4.4.- Batxilergoko 2. Maila

Iharduerak/ekintza mota/denboralizazioa.

Hasierako inkesta (abenduan)

Ibilbide akademiko eta profesionaleei buruzko informazioa:

Koadernoa (taldeari /2. hiruhilean).

- Hitzaldia (taldeari /2 hiruhilean).

- Nafarroako Unibertsitatearen hitzaldia (2. hiruhilean)

-NUP-erako bisita- Boloniako prozesua eta berrikuntzak azaltzeko saioa (NUP) -Donapea, Virgen del Camino edoeta Escuela Sanitariarako bisitak (2. hiruhilean) - Elkarrizketak (ikasle eta familiekin/ikasturte osoan)-Aurreinskripzioa unibertsitateetan (ikastetxetik egin ahal diren kasuetan; ekainan)