IKUSI ETA IKASI 2012

20
2012ko URTARRILA - OTSAILA - MARTXOA txotxongiloak, ipuin kontalariak, magia, antzerkia... 3-12 urte BILBOKO HAUR KULTUR ZIRKUITUA

description

Urte berriarekin berriro datoz Bilbora umeentzako ikuskizunik onenak, euskaraz. Bilboko Udalaren Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak abian jarri du, aurten ere, Ikusi eta Ikasi programa, 3 eta 12 urte bitarteko umeentzat. Ekimen honen helburua da euskararen erabilera bultzatzea ume bilbotarren artean, aisialdirako eta modu dibertigarrian. Zortzigarren edizio honetako eskaintza era askotakoa da: antzerkia, magia, musika, pailazoak, ipuin kontalariak… Programa urtarrilaren 16an hasiko da eta martxoaren 17an bukatuko da. 30 jarduera baino gehiagok aisialdia, kultura eta hezkuntza uztartzen dute eta leku hauetan egingo dira: Begoñako eta Deustuko Udaltegiak, Indautxuko El Carmen aretoa, Bilborock aretoa eta Errekaldeberri, Tiboli, Zamakola eta Zurbaran ikastetxe publikoak. Bigarren urtez jarraian, programa Bilborock aretoan ere egingo da, Zazpi Kaleetako eta Bilbo Zaharreko inguruetan dagoen eskariari erantzuna emateko. Azken helburua eskaintza Bilbo osora zabaltzea da.

Transcript of IKUSI ETA IKASI 2012

Page 1: IKUSI ETA IKASI 2012

2012ko urtarrila - otsaila - martxoa

txotxongiloak,

ipuin kontalariak,

magia, antzerkia...

3-12 urte

BilBoko Haur kultur Zirkuitua

Page 2: IKUSI ETA IKASI 2012

Barriro dogu ate joka ikusi Eta ikasi, zuetako askorentzat klasiko bihurtu dana. urtearen hasierarekin batera Bilboko umeei eskaintzen deutsuegun programazioa. aurten ere zuen eskura euskarazko ikuskizunik onenak. Danetik izan-go dozue, antzerkia, pailazoak, magia, musika.

Badakigu zain zagoziela zuen udaltegiko aretora zortziga-rren urtez segidan joateko. aurten bigarren aldiz Bilborock aretoan izango dira ikusi Eta ikasiko ikuskizun batzuk. uste dogu etxetik ahalik eta hurbilen topatu behar dituzuela zuen gustuko ekitaldiak eta, alde horretatik, aurreko urtee-tako zabalkundeari -karmen aretoa goraino betetzen dozue eguaztenetan- jarraipena emon gura izan deutsogu. azken batean, programa Bilbo guztira zabaltzea da gure helburua.

Eta beren beregi eskerrak eman nahi deutsuet gurasoei, pro-tagonistak umeak izan arren zuen aldeko jarrera eta laguntza barik programa honek ez leukeelako lortuko orain arte izan dauen arrakasta. Zeuentzako saio batzuk prestatu ditugu, umeen ikuskizunen aldi berekoak gehienak, interes handiko gaiekaz, Bilbon euskara normalizatzeko lan honetan denok garalako lehen mailako protagonista.

La octava edición de IKUSI ETA IKASI está a la vuelta de la es-quina. Con el nuevo año llegan otra vez a Bilbao los mejores es-pectáculos infantiles en euskera. La oferta es de lo más variada, con teatro, magia, música, payasos; todo lo que tanto os gusta a vosotras y vosotros.

Y además, en escenarios cercanos a vuestra casa. Así como en años anteriores el programa se extendió a la zona de Indautxu -to-dos los miércoles el Salón del Carmen completó su aforo -, esta edición, por segunda vez, IKUSI ETA IKASI se llevará a cabo en la Sala Bilborock para atender la demanda existente en la zona de la Siete Calles y Bilbao La Vieja. Nuestro objetivo es, en definitiva, extender la oferta a todo Bilbao.

Para terminar, quiero agradeceros especialmente a las madres y los padres vuestra actitud positiva hacia el programa porque, si bien está dirigido al público más joven, vuestra colaboración ha resultado imprescindible en el éxito de IKUSI ETA IKASI. Hemos preparado para vuestras hijas e hijos una programación con te-mas de gran atractivo, porque en el impulso del euskera en Bilbao todas y todos somos protagonistas de primer orden.

sabin anuzita PomposoEUSKARA, GAZTERIA ETA KIROL SAILEKO ZINEGOTZIACONCEJAL DE EUSKERA, JUVENTUD Y DEPORTE

ikusi Eta ikasi 2012

Page 3: IKUSI ETA IKASI 2012

EGUNA ORDUA LEKUA TALDEA

01/16 17:30-19:30 Begoñako udaltegian Jolasen txokoa01/17 17:30-19:30 Begoñako udaltegian Jolasen txokoa01/20 17:30-19:30 Deustuko Bidarte udaltegian Jolasen txokoa01/21 10:30-12:30 Deustuko Bidarte udaltegian Jolasen txokoa01/24 18:00 Begoñako udaltegian Hitzen Lapurra01/25 18:00 Bilboko Karmen aretoan Tor Magoa01/26 18:00 Tibolin, Epalza Alargunaren Ikastetxean Toni La Sal01/28 11:00 Deustuko Bidarte udaltegian Patata Tropikala01/31 18:00 Begoñako udaltegian Ane Monna, Oskola eta Karramarroi

02/01 18:00 Bilboko Karmen aretoan Toni La Sal02/02 18:00 Tibolin, Epalza Alargunaren Ikastetxean Lur Korta02/04 11:00 Deustuko Bidarte udaltegian Ane Monna, Oskola eta Karramarroi02/07 18:00 Begoñako udaltegian Sun Magoa02/08 18:00 Bilboko Karmen aretoan TTR Teatro02/09 18:00 Tibolin, Epalza Alargunaren Ikastetxean Patata Tropikala02/11 11:00 Deustuko Bidarte udaltegian Madiber Magoa02/14 18:00 Begoñako udaltegian Maite Arrese02/15 18:00 Bilboko Karmen aretoan Jakin eta Jolas02/18 11:00 Deustuko Bidarte udaltegian Txatxilipurdi02/21 18:00 Begoñako udaltegian Txotxongilo Taldea02/22 18:00 Zamakolan, Juan Delmas ikastetxean Permin02/23 18:00 BilboRock aretoan Zirika Zirkus02/25 11:00 Deustuko Bidarte udaltegian Monda eta Lironda02/28 18:00 Begoñako udaltegian Begira02/29 18:00 Zurbaran herri ikastetxean Rum Rum Rock

03/01 18:00 BilboRock aretoan Patata Tropikala03/03 11:00 Deustuko Bidarte udaltegian Hipo eta Tomax03/06 18:00 Begoñako udaltegian Monda eta Lironda03/07 18:00 Zabalan, Iruarteta ikastetxean Elsa Pamparacuatro03/08 18:00 BilboRock aretoan Sun Magoa03/10 11:00 Deustuko Bidarte udaltegian Bapateanzirko03/13 18:00 Begoñako udaltegian Potxin eta Patxin03/14 18:00 Errekaldeberrin, Gabriel Aresti ikastetxean Zurrumurru taldea03/15 18:00 BilboRock aretoan Begira03/17 11:00 Deustuko Bidarte udaltegian Txotxongilo taldea

EGitarauaOT

SAIL

AUR

TARR

ILA

MAR

TXOA

Page 4: IKUSI ETA IKASI 2012

urtarrilaren 16an17:30etatik 19:30eraBegoñako udaltegian (Circo amateur Club Deportivo, 2)

urtarrilaren 17an17:30etatik 19:30eraBegoñako udaltegian (Circo amateur Club Deportivo, 2)

urtarrilaren 20an17:30etatik 19:30eraDeustuko Bidarte udaltegian(agirre lehendakaria, 42)

urtarrilaren 21ean10:30etatik 12:30eraDeustuko Bidarte udaltegian(agirre lehendakaria, 42)

urtarrilaren 24an (asteartea) | 18:00etanBegoñako udaltegian (Circo amateur Club Deportivo, 2)

3, 2, Zast...egin jolas!

Hitzak dira protagonista Ander eta Amaia txotxongiloen, eta Libe eta Ximon antzez-leen istoriotxoan. Zertara jolasten dute gure haurrek? Plazan ez bada jolasteko lekurik, gurasoek kulunpioetan zenbatzen ere ahaz-tu badute… Lehen harrapaketak, txabolak egin... Azkenean, zertara jolastu ezin asma-turik ibiliko dira.

Halako batean baina, jeinu bat agertzen da euren ondoan, eta jolasten ikasten hasiko dira denak elkarrekin.

Libe y Ximon juegan y juegan hasta abu-rrirse. Es entonces cuando aparece un genio y les enseña nuevos juegos.

JolasEn txokoa

HitZEn laPurra

Page 5: IKUSI ETA IKASI 2012

urtarrilaren 26an (osteguna), 18:00etantibolin, Epalza alargunaren ikastetxean (tiboli, 5)

teleipuina

Elkarreraginezko antzerki honetan, Tonik ez du ulertuko nola sartu diren pertsonak tele-bista barrura. Baina ez dirudi honek Toni La Sal batere arduratzen duenik.

Nagusiak bere etxean telebista emisore be-rrien seinaleak instalatzeko agindu dio, eta aldrebeskeriaz betetako egoerak biziko ditu.

Toni Lasal no entiende cómo puede ha-ber personas dentro de un televisor, pero aún así intentará instalar los cana-les y no dará pie con bola.

urtarrilaren 25ean (asteazkena), 18:00etanBilboko karmen aretoan (indautxu Plaza, z.g.)

Hator magiara

Magia emanaldi parte-hartzaile eta diber-tigarria dakarkigu Tor magoak oraingoan ere, umore eta sorpresaz beterik hasieratik amaierara.

El mago Tor nos vuelve a traer un es-pectáculo de magia lleno de diversión y sorpresas.

tor maGoa

antZEZkiZuna talDEa

Page 6: IKUSI ETA IKASI 2012

urtarrilaren 31n (asteartea), 18:00etanBegoñako udaltegian (Circo amateur Club Deportivo, 2)

maddi pirata Maddi kostaldean bere familiarekin oso po-zik bizi zen, harik eta Miss Cauliflower erregi-na zitala gaiztakeriak egiten, dirua lapurtzen eta guztien bizitza izorratzen hasi zen arte. Maddiren ametsak eta ohiturak arriskuan zeuden, baita bere alaitasuna ere.

Honen aurrean Maddik erabaki sakon bat hartu behar izan zuen: pirata bihurtzea!

Maddi es una niña que vive en la costa y decide ser pirata para luchar contra la malvada Miss Cauliflower.

urtarrilaren 28an (larunbata) | 11:00etanDeustuko Bidarte udaltegian (agirre lehendakaria, 42)

Zapata gorriak Zapatari batek zapatak saltzen ditu, baina ez dira zapata arruntak, ezin ditu edonork jantzi. Ausarta, sentibera, eta burua erabil-tzen jakin behar da zapata hauek janzteko!

Ametsek zapatak jantziko ditu eta izugarriz-ko abenturan murgilduko gaitu txotxongilo eta antzerkiaren bitartez.

Amets se pondrá los zapatos mágicos para zambullirse en una aventura sin par en el mundo de los sueños.

Patata troPikala

anE monna, oskola Eta karramarroi

Page 7: IKUSI ETA IKASI 2012

otsailaren 2an (osteguna), 18:00etantibolin, Epalza alargunaren ikastetxean (tiboli, 5)

otsoz otso Aurorita ipuin berriekin datorkigu, betiko le-gez bere maleta gorriarekin presaka, alai eta berritsu. Maletan otso bat sartu zaiola eta beldurtuta dator, Auroritari txakurrak asko gustatzen baitzaizkio, baina otsoak ez. Hala ere, otso hau zintzoa dela konturatzen da, otso guztiak ez baitira gaiztoak!

Aurorita vuelve con nuevos relatos, esta vez sobre lobos, pero se dará cuenta de que muchas veces no hay porqué asustarse, ya que no todos los lobos son malos.

otsailaren 1ean (asteazkena), 18:00etanBilboko karmen aretoan (indautxu Plaza, z.g.)

Birusak erasoan!Airez dela, doministiku edota usoen hega-den bidez; kablez dela, ordenagailuen bi-dez; edonondik datoz gure bizitza lohitzera. Baina... nortzuk dira ba birus hauek? Esko-lara joaten al dira? Maitemindu egiten dira? Zergatik dira hain txikiak?

Toni La Sal bere gauzetan dabil, hemendik hara, bere garbiketarako orgari bultzaka. Izango al da horrenbesteko zikinkeria bak-teriarrari aurre egiteko gai?

Todo nuestro entorno está repleto de virus, incluso los ordenadores. ¿Podrá Toni La Sal hacer frente a esta plaga?

antZEZkiZuna talDEa

lur korta

LUR KORTA

Page 8: IKUSI ETA IKASI 2012

otsailaren 7an (asteartea), 18:00etanBegoñako udaltegian (Circo amateur Club Deportivo, 2)

xistera magikoaSun Magoa emanaldi berri eta zoragarri ba-tekin datorkigu: Xistera Magikoa. Dibertsioz beteriko ikuskizun honetan, Sun Mago kla-sikoak barre eta zirrara eragingo die txikiei parte hartzearen bitartez.

Tras haber sido premiado en 2011 con el Premio Nacional de Magia, Sun nos trae su nuevo espectáculo.

otsailaren 4an (larunbata), 11:00etanDeustuko Bidarte udaltegian (agirre lehendakaria, 42)

ino ino ino, badator bonbardinoAne Monna haurdun dago eta laster ume-txo bat edukiko du; bere izena Bonbardino izango da. Eskolara joaten hasten denetik, bere ikasgelako neska ergel batek trufak eta bihurrikeriak egiten dizkio etengabe.

Bonbardino zapuztuta dago eta inork ez duela maite sentitzen duenez, oso erabaki inportantea hartuko du... Zer gertatuko da Bonbardinok boligrafo magikoa erabiltzen duenean?

Bonbardino sufrirá las travesuras y el desprecio de sus compañeros de cla-se. ¿Qué ocurrirá cuando decida utilizar su bolígrafo mágico?

anE monna, oskola Eta karramarroi

sun maGoa

Page 9: IKUSI ETA IKASI 2012

otsailaren 9an (osteguna), 18:00etantibolin, Epalza alargunaren ikastetxean (tiboli, 5)

amona Joxeparen istorioakEgun berezia da gaur! Merlin aztia eta amo-na Joxepa gure herrian bildu dira, Merlin aztiak magiarekin liluratuko gaitu eta mun-du magikoan murgilduko gaitu amets egin dezagun.

Ondoren amona Joxepak ipuinak kontatuko dizkigu txotxongilo eta guzti, bidaia miragarri bat egiteko!

El mago Merlín y la abuela Joxepa nos contarán interesantes fábulas ayudados de marionetas.

otsailaren 8an (asteazkena), 18:00etanBilboko karmen aretoan (indautxu Plaza, z.g.)

Pepa eta kutxoKlown ikuskizun honetan elementu asko nahasten dira: pailazo klasikoen jokoak, mimo, partaidetasun antzerkia, objektuen antzerkia, absurdoren antzerkia… Ikusle-goari eskaintzeko zenbait egoera barregarri asmatu dituzte Pepa eta Kutxok haien kide-tasunaren truke.

Espectáculo de clowns con infinidad de recursos clásicos que conseguirán la amistad de los más pequeños.

ttr tEatro

Patata troPikala

Page 10: IKUSI ETA IKASI 2012

otsailaren 14an (asteartea), 18:00etanBegoñako udaltegian (Circo amateur Club Deportivo, 2)

txoritxo batek esan dit...Maite Arreseren kontaketa euskal idazle ezagunen ipuinez osaturik dago, misterioz eta emozioz betetako emanaldian.

La emocionante actuación de Maite Arrese se compone de varios cuentos de reconocidos autores vascos.

otsailaren 11n (larunbata), 11:00etanDeustuko Bidarte udaltegian (agirre lehendakaria, 42)

Umeak izango dira benetako protagonistak, momentu guztietan Madiberren jokoetan parte hartuz. Objektuen desagerpenak eta agerpenak, umore ona…

Espectáculo participativo lleno de buen humor, desaparición de objetos…

maDiBEr maGoa

maitE arrEsE

Page 11: IKUSI ETA IKASI 2012

otsailaren 18an (larunbata), 11:00etanDeustuko Bidarte udaltegian (agirre lehendakaria, 42)

ipuin kontalariaElkarbizitzarako baloreak ipuinen bitartez irakasten dira. Ikusleok kontalariarekin batera ipuin bat sortuko duzue, istorioan bete-betean parte hartuz.

Los relatos transmiten valores para la convivencia. El cuentacuentos creará una nueva historia entre todos los asis-tentes.

otsailaren 15ean (asteazkena), 18:00etanBilboko karmen aretoan (indautxu Plaza, z.g.)

asmakuntzak salgaiJolas oso zientifiko berezia da. Denetarik egiten du: abestu, dantzatu, jolastu... eta as-makuntzak sortu! Oraingoan Benidormeko hondartzara joan da asmakuntzak aurkez-tera, eta bertan, publikoaren laguntzarekin, bere laborategi sekretuan egindako objektu batzuk erakutsiko dizkigu.

Dena ondo irten ez arren ere, ez du irribarrea galduko gure asmatzaileak!

Jolas es un científico muy divertido que también canta, baila, juega, y además viene a enseñarnos sus inventos.

Jakin Eta Jolas

txatxiliPurDi

Page 12: IKUSI ETA IKASI 2012

otsailaren 22an (asteazkena), 18:00etanZamakolan, Juan Delmas ikastetxean (Zamakola, 174)

txanan txanan!Permin klowna gainbehera egin duen zirku bateko kidea da. Bakarrik gelditu da, akro-batek, magoek eta gainerako langileek ihes egin dute-eta.

Baina munduko ikuskizun handienak aurre-ra egin beharra dauka, beraz zirku ikuskizu-neko saio guztiak bere kabuz egiten ahale-ginduko da! Hori bai, bere erara…

Permin se ha quedado solo. Sus com-pañeros han huido del circo, pero se las arreglará él solito para sacar adelante el espectáculo.

otsailaren 21ean (asteartea), 18:00etanBegoñako udaltegian (Circo amateur Club Deportivo, 2)

GaltzagorriakGaltzagorriak euskal mitologiako izaki txiki-txikiak dira eta nagusiek agintzen dietena egiten dute. Peru, nahiko alperra den gizona, pozik zegoen galtzagorriek laguntzen ziotelako. Zoritxarrez, honek ez du luzaroan iraungo, egoerak buelta emango baitu. Zer gertatuko ote da?

Los Galtzagorris son seres obedientes, pero hay que saber mantenerlos bajo control. Peru es un poco vago y se apro-vecha de ellos. ¿Qué ocurrirá?

txotxonGilo talDEa

PErmin

ek

Page 13: IKUSI ETA IKASI 2012

otsailaren 25ean (larunbata), 11:00etanDeustuko Bidarte udaltegian (agirre lehendakaria, 42)

Baietz lortu!Monda eta Lironda bidaia berezi bat egin ondoren elkartu dira. Gauza asko daude Mondarentzat, baina Lirondarentzat berriz... ezer ez! Haurren laguntzarekin, Monda bere lagunak espero ez duen zerbait egiten saia-tuko da. Lortuko ote du?

Monda y Lironda han quedado para con-tarse cosas. Hay un montón de regalos para Monda, pero nada para Lironda. Aunque con la ayuda del público, quién sabe…

otsailaren 23an (osteguna), 18:00etanBilborock aretoan (mesedeetako kaia, 1)

lara larikaLara eta Larika lagunei ipuinak kontatzeko geratu dira, baina Larika berandu dabil eta oraindik ez da heldu. Lara izebak, heldu bi-tartean txokolatea prestatuko dio. Ondoren akrobaziak, malabareak… eta dantzara!

Lara y Larika han quedado, pero esta última no llega, con que su tía Lara pre-para chocolate mientras espera para contarle cuentos a su sobrina y jugar con ella.

Zirika Zirkus

monDa Eta lironDa

Page 14: IKUSI ETA IKASI 2012

BEGira

rum rum roCk

otsailaren 29an (asteazkena), 18:00etanZurbaran herri ikastetxean (Zumaia, 1)

Hiru mekanikari eta lasterketa pilotu bat be-raien Formula 1eko kotxearekin plazan ager-tu dira. Atera aurretik kotxea prest dagoela konprobatu beharko dute mekanikariek, ko-txea ondo dagoela ziurtatzeko. Dena prest egongo al da?

Musika, jolasak, animazioa eta publikoaren laguntzarekin Formula 1eko pilotua irabaz-ten ahaleginduko da. Helduko al da helmu-gara?

Tres mecánicos y el piloto del equipo de F1 irrumpen en escena para ganar el campeonato. Para salvar los contratiem-pos necesitarán la ayuda del público.

otsailaren 28an (asteartea), 18:00etanBegoñako udaltegian (Circo amateur Club Deportivo, 2)

PirataklownBi pirata-pailazo, bata ona bestea gaiztoa, altxorraren irlaren bila doaz. Umeek tripu-lazio bezala parte hartuko dute eta altxorra gordetzen duen mamu ikaragarri baten aur-ka aritu beharko dira. Helduko ote dira irla-ra? Lortuko al dute altxorra?

Trata de las aventuras de dos piratas que buscan la isla del tesoro, y para ven-cer al fantasma de la isla necesitarán la ayuda de los pequeños.

Page 15: IKUSI ETA IKASI 2012

HiPo Eta tomax

Patata troPikala

martxoaren 3an (larunbata), 11:00etanDeustuko Bidarte udaltegian (agirre lehendakaria, 42)

Dinbi-danbaHipo eta Tomax pailazoek abentura berri bati ekingo diote berriz ere. Oraingoan, zi-nemako plato batean elkartuko dira. Guz-tia prest dago indio eta bakeroen pelikula bat grabatzeko, eta Tomax aguazilak ezer ez ukitzeko agindua jaso du. Hipotolomeo garbitzaileak, berriz, bakeroen pelikulak mi-resten ditu. Ezer ez ukitzeko? Orduan elka-rrekin nola jolastu?

Hipo y Tomax se reencuentran en el plató de una película de indios y va-queros. Tienen orden de no tocar nada, pero hacen de todo menos su trabajo.

martxoaren 1ean (osteguna), 18:00etanBilborock aretoan (mesedeetako kaia 1)

Baso sorginduaMorgana izeneko erregina maltzur batek neskatilak igel bihurtzen ditu. Ninok, prota-gonistak, Merlin Magoaren laguntzaz igelak berriro neska bihurtzen saiatu beharko du baso sorginduan barrena. Honi esker, lagun berri pila egingo ditu: zuhaitzak, ipotxak, ha-rriak…

La malvada reina Morgana convierte a las chicas en sapos, y Nino deberá en-trar al bosque encantado para salvarlas.

Page 16: IKUSI ETA IKASI 2012

martxoaren 7an (asteazkena), 18:00etanZabalan, iruarteta ikastetxean (Juan de Garay, 51 bis)

ipuin mitologikoakEuskal Mitologiari buruzko hainbat kondaira daude Euskal Herrian. Hainbat pertsonaia ezberdini buruzko ipuinak dakartza Elsak haurrei kontatzeko, Lamiak, Sorginak, Gal-tzagorriak edo Basajaun protagonista izan-go dituztenak. Antzinateko istorioetan mur-gildu nahi?

Elsa nos transportará al antiguo mundo de la mitología vasca a través de his-torias sobre las Lamias, las Sordinas o Basajaun.

martxoaren 6an (asteartea), 18:00etanBegoñako udaltegian (Circo amateur Club Deportivo, 2)

Hau desioa! Monda eta Lironda pailazoek desio asko di-tuzte, baina zein izan daiteke gogokoena? Agian txorizo bokata erraldoi bat jatea, ispilu magikoa aurkitzea ala oilo bat izatea? Agian nahi bat ala beste egi bihurtuko da.

Umeekin primeran pasatzera etorri dira! Be-raien abenturetan parte hartzeko prest?

Monda y Lironda tienen infinidad de de-seos, pero ¿cuál de todos será su prefe-rido? Adéntrate en sus aventuras y pide tu propio deseo.

Elsa PamParaCuatro

monDa Eta lironDa

MONDA eta LIRONDA

HAUDESIOA!

Page 17: IKUSI ETA IKASI 2012

martxoaren 10ean (larunbata), 11:00etanDeustuko Bidarte udaltegian (agirre lehendakaria, 42)

Pon ta PaPon-en urtebetetzea da eta Pa-k sorpresa ugari prestatu dizkio. Susto, korrikaldi, opari eta bizkotxo artean gure bi lagunek mala-bare-akrobazia eta xaboi ponpen mundura eramango gaituzte. Dena da posible zirkua eta antzerkia nahasten dituen ikuskizun ho-netan!

Pa ha preparado un montón de sorpre-sas para el cumpleaños de Pon, incluso algún susto… Todo es posible en esta obra de carácter circense y teatral.

martxoaren 8an (osteguna), 18:00etanBilborock aretoan (mesedeetako kaia, 1)

magic spectacular2011ko Espainiako Magia Saria irabazi zuen emanaldia dakar Sun Magoak Bilborockera: Magic Spectacular.

El Mago Sun nos ofrecerá Magic Spec-tacular, el espectáculo que obtuvo el Premio Nacional de Magia en 2011.

BaPatEan

sun maGoa

Page 18: IKUSI ETA IKASI 2012

martxoaren 14an (asteazkena), 18:00etanErrekaldeberri, Gabriel aresti ikastetxean (Errekalde Plaza, 3)

txurrimurri eta morritostonTxurrimurri eta Morritoston beraien zirku txi-kia aurkeztuz bidaiatzen duten bi pailazo dira. Dena aldrebes egiten dutela dirudien arren, azkenean guztia ongi ateratzen zaie.

Zirku honetan malabare, akrobazia, dantza eta magiaz gozatzeko aukera izango dugu.

Txurrimurri y Morritoston viajan presen-tando su pequeño circo, y aunque pare-cen torpes, todo les sale bien.

martxoaren 13an (asteartea), 18:00etanBegoñako udaltegian (Circo amateur Club Deportivo, 2)

ohitura onakPotxinek eta Patxinek pil-pilean dauden gaiak jorratuko dituzte. Antzerki, mimo, malabare, joku eta elkarrizketaren bitartez bizitzaren ohitura onen berri izango dugu. Mugikortasunari buruzko esketxa landuko dugu, ikastetxera joateko garraio mota des-berdinak aipatuz. Hamaiketakoan janari fres-ko eta osasungarriak eskainiko dizkigute…

Potxin y Patxin tratarán de explicar bue-nas costumbres alimenticias mediante juegos y malabares.

Zurrumurru talDEa

Potxin Eta Patxin

Page 19: IKUSI ETA IKASI 2012

martxoaren 17an (larunbata), 11:00etanDeustuko Bidarte udaltegian (agirre lehendakaria, 42)

Erreka mariBa ote liteke Euskal Herrian oraindik Lamiak bizi izatea? Nekez. Hainbeste zikinkeria, inbidia eta marmarren ondorioz apurka-apurka ezkutatu eta desagertu baitziren. Baina ez larritu; oraindik ere bada bat gure artean, Erreka Mari. Euskal Herriko azken lamiaren istorioa ezagutu nahi?

Aunque parezca difícil, todavía queda una Lamia entre nosotros, Erreka Mari. ¿Quieres conocer su impresionante historia? Acércate a un mundo de ilu-siones.

martxoaren 15ean (osteguna), 18:00etanBilborock aretoan (mesedeetako kaia, 1)

romanusklownErromatarren film bat egiten ari den ameri-kar zuzendaria kokoteraino dago, aktoreak ez baitu ezer prestatu. Hala eta guztiz ere, eszena ezberdinak filmatzen ahaleginduko dira. Hori bai! publikoaren laguntzarekin…

La falta de compromiso de los actores de una película de romanos, llevará al director a grabar varias escenas con la ayuda del público.

txotxonGilo talDEa

BEGira

Page 20: IKUSI ETA IKASI 2012