Ipuinak

97

description

Lehenengo gaian landuriko ipuinak

Transcript of Ipuinak

Page 1: Ipuinak
Page 2: Ipuinak

Bazen behin sei lagunez osaturiko talde bat.Bakoitzak

gauza berezi bat zeukan. Oihan zen sei lagun hauetatik protagonista.

Hamar urte zituen eta beltzarana zen. Oso begi argiak zituen eta ez

zituen praka motzak inoiz janzten.Bere amona,ama,aita,eta

arrebarekin bizi zen mendian zegoen baserri batean.Ez zihoan

ikastolara,gizon bat joaten zen irakastera bere etxera. Amak ez zuen

lanik egiten,baina aitak bai. Amona oso gaixorik zegoenez amak

zaintzen zuen. Aitak, mendi ondoan zegoen herriko denda batean,

egiten zuen lan. Batzuetan aitak Oihani berarekin jaisteko esaten

zion, baina berak ez zuen nahi. Hiru aldiz, besterik ez, egon zen

herrian. Bere arreba, Saioa, ez zion bakean uzten eta beti gezurren

bat esan behar zuen bakean uzteko. Bere gauza berezia animalia bat

zen, zaldi bat hobeto esateko,Tximista deitzen zen oso azkar

zihoalako. Aitonak irakatsi zion zaldian ibiltzen, baina aitonak

bihotzean zuen gaixotasun baten ondorioz aspaldian hil egin zen.

Oihan herrira joan zen lehenengo aldian lau urte zituen eta azkeneko

aldian hamar. Han ezagutu zituen bere lagunak, ez ziren euskaldunak,

baina lagunak ziren. Henry izan zen Oihanek ezagutu zuen lehengoa.

Bere aita Euskal Herrira etorri zen lanen bila eta Henry eta bere

Page 3: Ipuinak

arreba Nicole berarekin etorri ziren Kaliforniatik. Bere aita

zientifikoa zen. Henryren gauza berezia bere aitak oparitutako

zientziako liburu bat zen. Beti zegoen zerbait ikasten, hau edo beste

hori, beti zegoen horrela. Ondoren Lola ezagutu zuen. Granadakoa

(Andaluzia) zen eta bere amona, aita, ama, anaia eta ahizparekin iritsi

zen Euskal Herrira. Familia osoa azentu arraroa zuen eta asko

gustatzen zitzaien dantzatzea. Bere gauza berezia abaniko bat zen.

Une berean ezagutu zuen Ludmila. Errusiakoa zen eta bere

amonarekin etorri zen. Bere gurasoek Errusian geratu behar izan

zuten eta horregatik beti zegoen beraiei gutunak idazten. Bere gauza

berezia marrazo baten hortzaren lepoko bat zen, bere gurasoek

oparitu ziotena eta ez zion inori uzten. Handik 5 urteetara ezagutu

zuen Ying. Txinatarra zen eta bere aitona,amona eta anaiarekin heldu

zen Euskal Herrira.Oso lotsatia zen,baina bere txoriarekin zegoenean

ez zen ezer gertatzen. Horregatik zen animalia bere gauzarik

berezia. Ez zekien ondo euskara, baina bere aitona-amonek akademia

batean izena eman zuten berak eta bere anaiak ikas zezaten eta

poliki-poliki ikasten ari ziren.Segidan ezagutu zuen Daisy, Las Fabelas

(Brasil) izeneko auzo batetik heldu zen. Bere amarekin bakarrik

etorri zen hona. Las Fabelas auzoan hilketa asko zeudelako iritsi

ziren hona. Azkazalak margotzeko margoa zen bere gauza berezia.

Urtero lagun hauek udazkenean gelditzen ziren. Aurten Henryk

mendian zegoen haitzulo batetara joatea proposatu zuen. Telefonoz

deitu zituen denak eta ongi iruditu zitzaien.

Page 4: Ipuinak

-ondo pasatuko dugu! esan zuen Lolak.

-bai-erantzun zion Ying-ek- oso ondo pasatuko dugu.

Eta denak barrezka hasi ziren.

Hurrengo egunean sei lagunak Oihanen baserrian gelditu ziren. Ying

autotik atera zenean abesten ari zen. Bera izan zen lehenengo iritsi

zena. Ostean Lola iritsi zen eta motxila batean bere abanikorik

preziatuena zeukan. Gero Daisy iritsi zen eta azazkalak margotuta

zituen bere esmaltearekin, noski esmaltea berarekin ekarri zuen.

Henry bere aitak asmatu zuen helikoptero batean etorri zen eta bere

liburua zeraman soinean. Ludmila etorri zen azkena. Bere amonak ez

zekien gidatzen eta taxian heldu zen. Denak prest zeuden eta

ibiltzen hasi ziren. Oihan bere zaldian zihoan eta orduan galdetu zien

bere lagunei :

-aizue eta txandaka baldin bagoaz nire zaldian?

Page 5: Ipuinak

-nigatik ondo-esan zuen Lolak nekatuta zegoelako

-ni oso ondo noa- erantzun zion Ying-ek

-nire liburuak esaten duen bezala, hobeto ibiltzen da- Heryek

-Ludmila eta Daisy zuek zer esaten duzue?-galdetu zien Oihanek

-gu ondo goaz,lasai! Erantzun zioten Daisy eta Ludmila Oihani.

Zaldiak ez zuen nahi denak bere gainean jartzea eta Oihan lurrera

bota zuen. Oihani hizketan hasi zitzaion, baina irrintzika. Oihanek eta

bere lagunek ez zuten batere ulertzen.

“Hau talde tuntuna, ez didate ezer ulertzen. Ez dudala nahi inor nire

gainean jartzea!! Oihan izan ezik,noski.” Zaldiak pentsatu zuen:

Oihanek gogoratu zuen bere aitonak erakutsi ziona:

“Zaldia irrintzika hasten baldin bada azenario bat eman.”

Hori gogoratuta bere motxilatik azenario bat atera zuen. Zaldiari

muturrean jarri zion eta jaten hasi zen.

-Haitzuloa!!! Haitzuloa!!! Aurkitu dut!!!! Iritsi gara!!!

Esan zuen Lolak oso nekaturik

-Itxoin nire liburuan ikusiko dut...bai hori da, iritsi gara!!!

Gure lagunak iritsi ziren kobazulora.

Bazkaltzen hasi ziren. Bakoitzak bere janaria zuen: sushia, errusiako

entsalada...

-Emango al didazu sushi pixka bat, Ying?-galdetu zion Lolak

-Bai, noski- erantzun zion- nire amonak sushi bikaina egiten du,

probaturik nahi?

Page 6: Ipuinak

- Bai,bai -erantzun zioten denek

Egia zen,Ying-en amonak sushi bikaina egiten zuen. Bazkaldu orduko

haitzulora sartu ziren. Bi bide zeuden: bat oso iluna eta bestea

argiagoa. Orduan Henry-ek esan zuen:

-Goazen bide argitik!!!

Ying batere kasu egin gabe beste bidetik joan zen eta beste bost

lagunak beste bidetik joan ziren. Henryek bere liburuan begiratu eta

esan zuen :

-Hauek estalaktitak dira eta beste horiek estalagmitak.

-Zein polita den natura ! - erantzun zion Daisyk.

-Aizue eta Ying non dago ?- galdetu zuen Ludmilak.

Bat-batean Ying-en ahotsa entzun zen.

-Hemen nago!!!

-Goazen beregana azkar!!!-esan zuen Lolak

Yingen gana iritsi zirenean Yingek dena azaldu zien.

-Begira hemendik nindoala nire txoriarekin ate bat ikusi dut.

Ate izugarri handia zen, harriz osaturikoa. Zulotxo batean honela

jartzen zuen “saiatu irekitzen”.

-Zulo honetatik ez da ezer sartuko- esan zuen Oihanek

-Utzi kalkulatzen...bai hor tiburoi baten hortza besterik ez da

sartuko- erantzun zion Henryek

-Baina Ludmilak bat du.

-Ez, ezta pentsatu ere! ez dut erabiliko- baieztatu zien Ludmilak

-Mesedez!!!mesedez!!!-hasi ziren negar egiten bere lagunak

Page 7: Ipuinak

-Ongi da ,behin baino besterik ez dut erabiliko.

-Ni sartuko naiz aurrena- Ying-ek

Orduan Ludmilak bere gurasoek oparitu zioten lepokoa erabili zuen

irikitzeko..

Yingek bere txoria bere atzean jarri zuen eta lehena sartu zen.

Bapatean Ying-en txoriari zorabio bat eman zion.

- Ying ez makurtu!!, gasa dago lurrean. -Esan zion Oihanek

Baina Ying kasurik egin gabe makurtu egin zen. Biei zorabio bat eman

zien.

-Lasai, haitzuloetan dagoen gasak 30minutuko zorabio bat besterik

ez dizu emango, beno haitzulo honetakoa bakarrik- erantzun zion

Henryek.

-Ongi, ba nire zaldiarekin geldituko da.

Page 8: Ipuinak

-Ongi- erantzun zioten denek Ying izan ezik, noski.

Ludmilak lagundu zion kanpora ateratzen Ying.

Beste guztiak barruan gelditu ziren, Ludmila atera bezain laster atea

itxi egin zen.

-Ludmila atera hemendik !!! -garrasika hasi ziren barrukoak.

-Barkatu, baina jarraitu beharko duzue.

-Zergatik???

-Ez dudalako nire lepokoa berriro erabiliko. Animo! horrelako

abentura asko egin ditugu.

-Pasa azpitik lepokoa.

-La,la, la, la……

Eta horrela lau lagunak bakarrik gelditu ziren haitzulo ilun hartan.

-Atera linternak !!! - esan zuen Oihanek.

-motxilan utzi ditugu – erantzun zuten besteek.

-hor dago argi bat – esan zuen Lolak.

-Goazen aurrera!

Bat-batean magma ikusi zuten haitzuloan.

-Hori magma da- esan zien Henryek

-Goraka doa- esan zuen Daisyk

-Itxoin nire liburuan esaten da.......... hau sumendi bat da!!!

-Nola izango da hau sumendi bat?

Page 9: Ipuinak

-Bai hemen esaten du hau sumendi bat zela eta lau urteetan behin

pizten dela.

-Mesedez ez esan hori !!!

-Bai horrela da. Hil egingo gara !!!

-Lasai lagunak, kanpoan ere lurrikarak daude eta atea irekiko digute.

Bitartean haitzulo kanpoan Ying esnatu zen.

-Ying aspaldiko !! - esan zion Ludmilak.

-Non daude...???? lurra mugitzen ari da!!!

-Egia da,bai.Besteak haitzulo barruan daude. Zer egingo dugu ?

-Ba atea ireki!

-Ez, ezta pentsatu ere!

-Mesedez!

-Ez!

-mesedez!

-Ez!

-Mesedez!

-Ongi da!!!!!!!!! baina behin bakarrik irekiko dut.

Ludmilak atea ireki zuen, baina ez zituen besteak ikusi.

-Hau arraroa da, baina non egongo dira???

Berehala Yingek eta Ludmilak lagunen ahotsa entzun zuten.

-Azkar, itxi atea- garrasi egin zuten haitzulo barruko lagunek.

Denak haitzulotik atera ziren,Henry izan ezik,eta atea itxi zuten.

Asko kostatu zitzaien atea ixtea, baina azkenean lortu zuten.

Page 10: Ipuinak

-Itxoin! non dago Heny???-esan zuen Oihanek

-Haitzuloan gelditu da- esan zuen Yingek.

-Niri ikerketa batzuk egin behar zituela esan dit- esan zien Lolak

-Ludmila irekiko al duzu berriro atea???

-Lurra gehiago mugitzen ari da, beraz hilko gara!-esan zuten.

-Ez dakit,lagun bat da hori egia da...baina nire gurasoak....ongi da

irekiko dut-esan zien Ludmilak

Harrigarri zen, baina bat-batean Henry sumendiko kraterretik atera

zen poltsikoan zuen helikoptero txiki batetatik. Bere aitak egin zion

eta beti zeraman poltsikoan.

-Henry hor dago- esan zuen Oihanek

-Lagunak igo hona salbatu egingo gara denak- erantzun zien Henry-ek

Helikopteroa oso txikia zen eta bakoitzaren gauza berezia lurrean

utzi behar zuten salbatzeko:

-Baina nire zaldia eta Ying-en txoria hemen daude

-Ideia bat dut!Nire liburua lurrean utziko dut labak jan dezan, bota

itzazu zuen gauzak

-ezta pentsatu ere-erantzun zioten besteek

-Ba orduan ezingo zarete salbatu!!!

-Ongi da, nik hemen utziko dut.

Denek banan-banan bere gauzak bereziak lurrean utzi zituzten eta

helikoptero txikira igo ziren. Ludmilak asko pentsatu behar izan zuen,

baina azkenean bere lepokoa lurrean utzi zuen. Denak Henryren

helikopteroan igo zirenean etxera abiatu eta etxera heldu ziren.

Page 11: Ipuinak

Handik gutxira, Henry haitzulora itzuli zen.Harri bitxi bat aurkitu

zuen. Harrian bihotz,zaldi,txori,esmalte,abaniko,lepoko eta liburuaren

arrastoak zeuden.

Sara De la Cruz

Page 12: Ipuinak

Bazen behin Maialen izeneko neska bat. Orioko 28urteko neska jatorra, alaia eta besteei laguntzeko prest zegoen. Maialenek ile marroi luzea zuen, begiak marroiak ziren eta bere azala zuri-zuria zen, nahiz eta beti hondartzan egon. Maialenen lagun mina, Malen, oso jatorra, alaia, txukuna eta bere ikasketetan oso, oso ona zen. Malenek, ile marroi luzea, begi berdeak eta azala nahiko beltzarana zeuzkan neska garaia zen. Biei (Maialen eta Malen) izugarri gustatzen zitzaien munduan zehar bidaiatzea eta beste herrietako kulturak ikastea. Maialenek esan zion behin Maleni:

- Malen, nik uste dut beste bidai zoragarri bat egin beharko genukeela, zer iruditzen zaizu?

- Ideia ona da, baina nora? - Ez dakit..... ez daukat ezta ideiarik ere, zuk, lekuren bat

pentsatu al duzu?

Page 13: Ipuinak

- Ez, beno bai,Himalaiara joan beharko genueke,zer iruditzen

zaizu? - Nik uste dut ez dudala hotzez hil nahi! - Ongi da,ea ideia hobeagorik daukazun! - Ba ,zergatik ez gara Egiptora joaten? - Zu,zu erotuta zaude, praka motzekin joateko eta ia arnasarik

hartu gabe itzultzeko? Ez neskatxa ez. - Galdera bat,zergatik aipatzen dituzu praka motzak?Ez du

zentzurik! - Ez dakit, egia esan. - Ba,orduan ez esan zentzurik ez dituen gauzak! - Ongi da,baina hori ez da garrantzitsua - Zergatik ez goaz Japoniara? Inoiz egon al zara? - Ez naiz inoiz egon,ideia ona,goazen Japoniara!! - Inoiz eman al dut ideia txarren bat? - Beno....ja,ja,ja - Nola geldituko gara? 7:30etan aireportuan? - Bai,bihar arte! - Agur

Page 14: Ipuinak

Hurrengo egunean aireportuan...... Kaixo,ongi etorri Orioko aireportura,azkeneko abisua emango dizuet:Txinako hegazkina 9:00tan aterako da, Egiptokoa 10:00tan eta Japoniara joateko hegazkina 13:30etan... entzun zen aireportuko bozgailuetatik. - Ni ez naiz 3 orduz itxoiten egongo! Kexuka hasi zen Maialen - Onez gero ohituta egon beharko zinateke,badakizu beti ordu

batzuk lehenagotik egon behar zarela aireportuan.Behin 6 ordu igaro nituen aireportuan

- Bai,baina 5 ordu pasa ondoren ia bidaia bertan bera utzi zenuen - Hala ere, egia esan,asko itxoin zenuen - Hori ez da kontua,ni urduri nago eta goseak amorratzen,esan

zuen, Malenek. - Arrozoi osoa duzu;zuk zure portatila ekarri al duzu? - Ez eta zuk? Galdetu zion Malenek. - Ez - Eta,portatilak hatzen baditugu? Zer diozu? - Bai,nik uste dut bidaian zehar pelikula bat ikusi beharko

dugula,bidai luzea da eta behintzat ez aspertzeko - Arrazoi duzu eta bide batez aurikularrak ere hartu ditzazkegu. - Bai baina ez ditugu gauza gehiago hartuko,ados? - Ados!

Etxera joan ziren pelikulak,portatila eta aurikularrak hartzera. Biak nahiko urduri zeuden.Aireportura itzuli eta berehala entzun zen Japoniara joateko hegalaldiaren azken deialdia

Page 15: Ipuinak

- Azkar Maialen gure hegazkinaren azken deialdia da! - Lasaitu zaitez Malen! Hementxe gaude eta - Uf,oraingo honetan, ozta-ozta hartu dugu hegazkina.

Handik gutxira,hasi zen hegazkinaren gidaria hizketan,eta, guztiei hegalaldi ona opa zien,handik pixka batera azafatak segurtasun uhala lotzeko esan zigun. Azafatak,jateko eta edateko gauzak eskaintzen hasi ziren:

- Zerbait nahi al duzue? Galdetu zigun azafatak. - Bai, patata frijituak mesedez,esan zuen Maialenek. - Zenbat poltsa? - Lau poltsa mesedez erantzun zuen Malenek. - Hemen daukazue,gozatu bidaiaz! esan zigun andreak,patata

frijituak ematen zizkigun bitartean,eta,ezer gehiago behar baduzue,deitu.

- Zein goxoak!! esan zuen Malenek. - Eta gainera egin berriak!! - Beno,logurak nago,lo egingo dut.

- Nik berdina egingo dut Maialen,ondo lo egin. - Berdin,Malen! - Maialen esnatu Japonian gaudela!

Page 16: Ipuinak

Iritsi zirenean……

- Ze ondo!,banuen hemendik ateratzeko gogoa! - Nik ere! - Non hartuko dugu hostatu? Hotel horretan adibidez? Galdetu

zuen Malenek - Ez,hor ez. Nahiago dut beste horretan.Eztabaidan hasi zen

Maialen. -Orduan,hor? Galdetu zuen Malenek -Ongi, gainera hondartza gertu dago. -Bai,goazen horra esan zuten biak aho batez. Korrika joan ziren logela bat hartzera eta zortea eduki zuten,handiena , hoberena eta merkeena lortu zuten. Lehenengo egunean biak hondartzara joan ziren “voleyball” era jolastera.Biak ia denbora osoan lurrean pasa zuten. Bigarren egunean turismoa egitera joan ziren.Tokioko dorrea ikusi zuten.Bat-batean,Maialenek esan zuen: -A ze dorrea! -Bai,Eiffel dorrea bezalakoxea da! -Bai,horrek New Yorken dauden dorreen garaiera berdina dauka! -Aaaaaaaaa!Lagunduuu!-dio Maialenek -Zer,zer gertatzen zaizu? -Ezin naiz altxa! -Hori al da gertatzen zaizuna?Ez eman horrelako sustorik!-Haserre Maialenek-. Hurrengo egunean… -Ni hondartzara noa,ez dut hemen gelditu nahi! -Zurekin bat nago,hau aprobetxatu behar da! Ez gera betirako hemen geldituko. -Bai,baina mesedez ni erotu gabe,izutzen nauzu eta! -Ja ja oso barregarria da! Nahiz eta askotan haserretu,bata bestea gabe ezin zuten egon.

Page 17: Ipuinak

Hirugarren eguna zen,erosketak egitera joan ziren.Nahiz eta hainbeste ez gustatu.Erosketak egiten ari zirela,Maialen desagertu zen.Egun horretan Malenek 29 urte bete zituen eta tarta erostera joan zen.Afaltzeko tarta bat hartu zuten.Kandelak itzaltzerakoan hurrengo eguna primerakoa izatea eskatu zuen,baina guztiz kontrakoa gertatu zen. Hurrengo egunean,hoteleko lorategian zeuden pixka bat deskantsatzen.Halako batean,dena mugitzen hasi zen,Malenek garrasika hasi zen: -Itsasikaraaaaa! -Ez,mesedez,ez dut hil nahi!!-Maialenek negarrez-. -Aaaaaaaa!A ze mina!Lagunduuuuu! -Maialen non zaude?Lagunduuuu! minez nago!!! -Beldur naiz!Maialen non zaude?Kriston zauria daukat! -Badakit zer egin!Maialen aurkituko zaitut! Boligrafo,papera eta botila aurkitu zuen.Ia ondoratuta zegoen etxe bat aurkitu zuen eta haren teilatura igo zen.Mezu bat idatzi zuen: Maialen bazara igo etxe baten teilatura.Beste edozein baldin bazara laguntza bilatu. Bat-batean beste olatu handi bat etorri zen: -Mesedez,esan zer egin dut nik hau merezi izateko?Maialen etortzen bazara besarkatuko zaitut eta ez zaitut askatuko! Urrutian Malen ikusi zuen: -Zein ondo aurkitu zaitudala,bestela ez nuke jakingo zer egin! -Hurrengo batean kasu egingo dizut! -Hala ere nik ezetzik ez nizun esan! Orduan erietxera joan ziren sendatzeko asmotan. Hurrengo egunean,etxera itzuli ziren.Handik aurrera bidaiatzerakoan gauza gehiago kontutan hartu zituzten. AINARA BODEGAS

Page 18: Ipuinak

Bazen behin Unai izeneko mutiko bat.12 urtekoa zen eta Donostiakoa zen.

Berari futbola gustatzen zitzaion.Unaik arreba txiki bat zeukan sei urtekoa,bere

arrebaren izena Izaro zen.Unai begi urdinekoa zen eta ile horia zuen.Bere arreba

ere ile horikoa zen eta begi berdeak zituen. Aita eta amarekin bizi zen.

Egun batean oporrak pasatzera joan ziren Hawaiira.Hegazkinez joan

ziren.Izarori asko gustatzen zitzaion hegazkinez joatea. Iristean bere hotelera

joan ziren. Unaik galdetu zuen bere gurasoei:

- Joan naiteke hondartzara?

- Bai, noski! –esan zuen amak.

Unai hondartzara joan zen.Han neska bat ezagutu zuen.

- Nola duzu izena ? galdetu zion Unaik.

-Nerea, eta zuk?

- Unai.

Geroago Unaiek bat-batean Nereari esan zion

-Nahi al duzu nirekin abentura bat egin?

-Bai noski!-erantzun zion Nereak.

-Aizu, hemen ba al dago sumendirik?

Page 19: Ipuinak

-Bai, zergatik!

-Ez, jakiteagatik!

Bat-batean,Unai surf egiten ari zenean sumendia piztu egin zen.

Hurrengo egunean jantzi eta sumendirantz abiatu ziren. Geroago kobazulo

batetik sartu behar ziren eta Nereak esan zuen:

- Ni hemen ez naiz sartuko,oso ilun dago! Orduan Unaiek linterna bat atera

zuen eta sartu ziren kobazulora.Halako batean soinu arraro bat entzun zuten eta

Nerea beldurtu zen eta korrika joan zen barrualdera eta galdu egin ziren.Unai

bere atzetik joan zen korrika. Segituan argi bat ikusi zuten eta kanpora irten

ziren.Ordurako gosea sartu zitzaien eta ez zeukaten ezer jatekorik,beraz janari

bila hasi ziren.Platano bat,sagarra batzuk eta kokoa aurkitu eta jan zituzten.

Page 20: Ipuinak

-Goazen sumendira!-Esan zuen Nereak.

- Azkar,euria hasiko du eta!!!-Erantzun zion

- Goazen ba !!!!!

Iristen ari zirenean mutiko bat ikusi zuten galduta.

-Nola duzu izena ,mutiko? – galdetu zion Unaik.

-Jon dut izena, eta zuek?-erantzun zion.

-Ni Unai naiz eta neska hau Nerea da.

-Nahi al duzu gurekin etorri sumendira?-galdetu zion Nereak Joni.

-Ongi!

Gau itsusi horretan euria hasi zuen eta Jon,Unai, eta Nerea bustitzen ari

ziren.Hotzak ziren eta ondoan zeuden zuhaitz batzuen azpian gelditu ziren.

Hurrengo egunean Nerea oso pozik altxatu zen sumendia ikusteko aukera

izango zuelako.

Page 21: Ipuinak

-Egun on bioi! Zer moduz egin duzue lo?galdetu zien Nereak bi lagunei.

-Ondo eta zu?

- Ni oso ondo!

-Abiatuko al gara?

-Bai,bai, oraintxe bertan!

Hortxe abiatu ziren hirurak tipi tapa, aldapa gora eta behera ibili ziren. Iritsi ziren goraino eta sumendia ikusi zuten. Jonek eta Unaik esan zuten sumendiak oso arriskutsuak zirela.Nereak ez zekien zergatik, eta galdetu zienean erantzun zioten: -Sumendia pizten denean,kraterretik botatzen duelako laba!!! - A bale!!!!!!!!!!!!!!!-erantzun zuen Nereak. Sumendia piztu egin zen . -Goazen hemendik! -esan zuten hirurek.- Hondartzara joan ziren eta bat-batean euria hasi zuen. -Ea euriarekin itzaltzen den sumendia!- esan zuten lagunek. Hawaii guztia suntsituta gelditu zen. Denak etorri ziren, poliziak,... laguntzeko prest.

Page 22: Ipuinak

Harrez geroztik Jonek, Nereak eta Unaik ez zuten sumendi batera igo nahi. Eta ez zuten nahi sumendirik ikusi. Ikastolan dena kontatu zuten.Hitz egin zuten sumendiari buruz eta Unaiek esan zuen altuan: - Nazkatu naiz sumendiaz hitz egiten, Hawaii-n sumendi bat zegoelako eta erupzioak izan zituelako ia hil ginen.Ia ia zuhaitz bat nire gainean erori zen! esan zuen. SOUMYA ARRAZOLA

Page 23: Ipuinak

Aspaldian,duela berrogeita hamar urte gertatutako istorio bat

kontatuko dizuet.

Ainhoa izeneko gaztea zientzialaria zen.Hogeita hamabi urte zituen eta

asko gustatzen zitzaion ikertzea:fosilak,sumendiak,failak,kobazuloak …

Ainhoak ile beltz luzea zuen.Begi marroiak zituen eta oso arina zen,

agian txikitan egindako baletaren ondorioa zen.Beti prest zituen

mendiko botak libre zeukanean mendira joateko,nahiz eta eguraldi

txarra egin joaten zen mendira ikertzera.Gehienetan,igandero joaten

zen mendira,larunbatetan atletismoko lasterketak edukitzen

zituelako.Nahiko ona zen eta bigarrena askotan gelditzen zen bigarrena

edo.Aste barruan ez zen joaten mendira,entrenamendua edukitzen zuen

eta.Zientziak ikastera joaten zen.Astelehenetan,asteazkenetan eta

ostiraletan atletismo entrenatzera joaten zen.Asteartetan eta

ostegunetan zientziak ikastera joaten zen.Ainhoa bi lagunekin bizi zen

Alde Zaharrean,Ikatz kalean hogeita bi atarian bosgarren A pisuan.

Bere bi lagun horiek Maialen eta Leire ziren.Maialen Ainhoa baino

zaharragoa zen,hogeita hamabost urte zituen.Maialen nahiko jatuna zen,

asko jaten zuen baina ez zegoen gizena euskal dantza egiten zuelako.

Astearte eta ostegunetan joaten zen dantzatzera,eta ostiraletan umeei

erakusten zien euskal dantzak dantzatzen.Maialen igandeetan ere bai

Page 24: Ipuinak

joaten zen Ainhoarekin mendira,asko gustatzen zitzaion.Maialenek ile

horia eta begi berdeak zituen.Maialeni asko gustatzen zitzaizkion

animaliak eta horregatik lau arrain zituen bere gelan.Berak ahizpa bat

zeukan berrogei urtekoa,eta baserri bat zeukan Hernanin.Bere ahizpak

txakur bat zeukan.Lehen Maialen askotan joaten zen bere

ahizparengana.Maialen askotan joaten zen albaitariarengana ikusteko

nola sendatzen zituzten animaliak.Leire guztietatik gazteena zen

hogeita bederatzi urte zituen.Leirek ile marroia zuen eta begi urdinak,

bere katuaren bezalakoak.Leirek katu bat zuen, begi urdinak zituen eta

ile beltza zuen,beti Leireren ohe azpian egoten zen.Leireren katua emea

da eta bi ume eduki zituen.Orain katuek gela bat dute berarentzat

bestela arropa puskatzen ziotelako Leireri.Leire nahiko altua zen eta

saskibaloi taldean jolasten zuen.Hiru arratsaldetan entrenatzera joaten

zen.Astearte eta ostegun goizetan eta astelehen arratsaldetan balet

egitera joaten zen.Partidu egunaren arabera,joaten zen mendira bere bi

lagunekin.Beste batzuetan baleteko ikuskizunak izaten zituen.Leirek

anai bat zeukan,hemezortzi urtekoa.Beraiek aita daukate,baina amarik

ez, duela urte asko hil zitzaielako.Uztaileko arratsalde batean pentsatu

zuten maletak egitea eta Kanarisetara joatea. Hurrengo goizean abioia

hartuta abiatu ziren.

Page 25: Ipuinak

Han sumendia ikertu nahi zuten, eta bidez batez hango herriak ezagutu

nahi zituzten.

Hegazkinez,eguerdi argitsu batean iritsi ziren hiru lagunak,Ainhoa,

Maialen eta Leire.Abioitik atera zirenean maletak hartuta hotelera joan

ziren. Hotelak “Itsaso Polita” zuen izena. Hotelean sartu ziren eta esan

zuen Ainhoak:

-Tokia al dago gau bat pasatzeko hemen?-galdetu zuten.

-Zenbat zarete? -esan zuen hoteleko arduradunak

-Hiru pertsona gara.-erantzun zuen Maialenek.

-Bai, badago!Etorri erakutsiko dizuet non dagoen zuen gela.

-Yupi! .Esan zuten hirurek.

Gelara iritsi ziren,atea ireki zuen giltzaz eta gela erakutsi zien.

-Begira, hemen komuna,hemen hiru oheak, alde honetan armairua eta

hor balkoia.Tori giltzak. Agur! -esan zien.

Ainhoa balkoira irten zen eta esan zuen:

-Zein paisai polita!, zein itsaso ederra!

Segidan Leire irten zen eta esan zuen.

Page 26: Ipuinak

-Hondartzara joango al gara?

-Bai! -esan zuen Maialenek.

Prestatu ondoren hondartzara joan ziren.Hondartzan egon ziren

boleibolean jolasten. Ainhoak,Leire eta Maialenen kontra jolastu zuen

eta Leirek eta Maialenek irabazi zuten.Ondoren beste partidu bat

jolastu zuten Leire ,Maialen eta Ainhoaren aurka.Leirek irabazi zuen

puntu batengatik.Jarraian,zazpi t´erdietan hotelera joan ziren arropaz

aldatzera eta gero afaltzera joateko, biharamunean goiz esnatu behar

zutelako.Aldatu eta afaltzera joan ziren. Hotelean buffeta zegoenez

hor afaldu zuten.Ondo afaldu eta gero gelara joan ziren.Ostean pijama

jantzi zuten hirurek.Handik gutxira hirurak ohera joan ziren.

Beranduago irakurri eta gero lo egin zuten. Goizeko zortzietan esnatu

ziren.Prestatutakoan sumendia ikertzera joan ziren.Galdetu zuten

hirurek turismo bulegoan

-Sumendia piztuta al dago?

-Ez dakit, baina duela asko ez dela ezer nabaritzen!-esan zuen.

- Ba, joango gara ikertzera -esan zuen Ainhoak.

- Bai noski! -esan zuten Leirek eta Maialenek.

- Goazen!-esan zuen Ainhoak.

Hirurak ibili ziren sumendiaren azpira iritsi arte.Iritsi zirenean

sumendia eskalatzen hasi ziren.Sumendiaren irekigune ondora iritsi

Page 27: Ipuinak

zirenean Ainhoak arnesa jarri zuen.Arnesean soka lotu zuten eta

Maialenek eutsi zion goitik.Ainhoa bera jaitsi zen ikertzera eta

argazkiak ateratzera.

-Oso polita da sumendia!- esan zuen Ainhoak.

-Atera argazki asko! -oihukatu zuen Leirek.

-Zein bero egiten duen hemen.!Igo soka azkar,Maialen.Magma konotik

ari da ateratzen eta erre egingo gara.-esan zuen.

-Bai,bai, banoa… azkar igoko naiz.

Atera eta korrika alde egin zuten.Korrika zihoazela Ainhoa erori egin

zen.Zorte txarra izan zuen,laba hanka gainera erori zitzaiolako.

Ondoren bere bi lagunek hartu zuten laguntzeko asmoz.Deitu zuten

anbulantzian sartu zuten eta ospitalera eraman zuten.Ospitalean egon

zen aste bete eta azkenean hanka gabe geratu zen.

Page 28: Ipuinak

Harrez geroztik, Ainhoak ez du pentsatzen sumendiez, agian beste

hanka erreko zaiolako.Orain asko kostatzen zaio mendiak igotzea hanka

bakar batekin.Horregatik batzuetan bakarrik joaten dira Maialen eta

Leire mendira.

IRATI JIMENEZ ARITZETA

Page 29: Ipuinak

Kaixo! Erik dut izena eta nire bizitza aldatzen den egunetik hasiko

naiz.

Eguraldi txarra egiten zuen eta euriak gure teilatuan talka egiten

zuen. Larunbata izan arren nik etxerako lan asko egin behar nituen,

baina ni hor nengoen ohean etzanda musika entzuten. Musika itzali

eta irakurtzen hasi nintzen.Hasi bezain azkar nire ama logelan sartu

zen.

-Erik telefonoa hartu- Hori esanez joan zen.

-Bai nor da?-esan nuen.

-Erik?-entzun nuen.

-A! kaixo Luis.

-Erik, nire aitak esan dit bere espaziontzian jolasten utziko digula .

-Oso ideia ona da!Azkar jantziko naiz eta oraintxe noa zure etxera.

-Agur- hori esanez elkarrizketa bukatu zuen.

Page 30: Ipuinak

Telefonoa eskegi genuen. Azkar jantzi nintzen eta Luisen etxera

abiatu nintzen. Nik hamaika urte ditut, ile beltza, altua, begi

marroiak eta nahiko bihotz onekoa naiz.

Luisek, berriz, ile gorrixka du, baxua, begi urdinak eta bihotz onekoa

da. Iritsi eta Luis itxoiten ari zen. Hor bi ume fisikoki dituzten

ezberdintasun guztiak ikusten ziren,baina hala ere oso lagunak ginen.

Luisen aitak espazio-ontzira eramango gintuen.Nik ez nuen ezagutzen:

-Luis, zure aita nola deitzen da?

- Pedro - erantzun zuen.

- Zertan lana egiten du? - galdetu nuen

-Espaziontziak egiten ditu.

-Ze? Zein polita den bere lana!

Une horretan Luisen amak gonbidatu zigun beraren txokolatezko

tarta probatzera:

-Bai, nola ez!- erantzun nion.

-Eskerrik asko ama! -esan zuen Luisek

Hori esan bezain azkar esan zidan belarrian:

-Munduko tartarik hoberena da.

Hori, Luisen etxean sartzen nintzen lehenengo aldia izan zen.

Etxea barrutik oso polita zen. Sukaldea nahiko handia zen, baldosak

ori kolorekoak ziren. Orduan pisa egiteko gogoa sartu zitzaidan:

- Luis, non dago komuna?

- Egongelako atetxo batean.

- Eskerrik asko.

Page 31: Ipuinak

Egongela polita eta handia zen. Telebista erraldoi bat txuri eta urdin

kolorekoak zegoen izkina batean.Komunean pisa egin eta bueltatu

nintzen.Tarta ikusi nuenean jan besterik ez nuen egin nahi.

-Jan Erik, bestela hoztu egingo da - esan zuen Luisek

-Banoa, banoa - erantzun nion

Tarta oso ona zegoen.

- Ona ezda?! - esan zuen Luisek

-bai, oso ona- erantzun nion

-Gaileta batzuk eraman nahi al dituzue? - galdetu zuen Luisen amak.

- Bai, nola ez - erantzun zuen Luisek.

Momentu horretan Luisen aita etorri zen:

-Kotxean igo- esan zuen.

-Zergatik?- galdetu genuen.

-Espazio-ontzira eraman behar zaituztet eta.

-Egia da! Ahaztu egin zait!esan nuen!

Kotxean igo eta harea abiatu ginen. Iritsi eta kartel batean jartzen

zuen NASA

-Zer da NASA!- galdetu zuen Luisek

-NASA konpainia bat da -esan zion aitak.

Aita, kanpoan gelditu zen eta gu espazio-ontzira igo ginen.Mahi

batean botoi asko zeuden eta nik denak ukitu nahi nituen

Bat ukitu eta …….soinu arraro bat entzun genuen.

Page 32: Ipuinak

Halako batean espazio-ontzia mugitzen hasi zen. Hegan hasi

eta espaziora abiatu ginen.Orduan walkitalkie hartu eta esan nuen: -Houston arazo bat dugu!

-Hemen Houston- esan zuen ahots batek.

-Kaixo Houston- esan nuen

-Kaixo astronauta 007-esan zidaten .

-Abiatu gara espazioa aldera! Zer egin behar dugu?

-Kalkulatu helio kantitatea, hau da, martxa hartzeko behar duen

energia!

-Ados, hori egingo dugu!

Orduan walkitalkie itzali genuen lasai egiteko bidaia.

-Troposfera pasa dugu.

-Eta zer?

-Ezer ez! Aurrera goazela!

Page 33: Ipuinak

-Gutxienez Houstonek ez digu adarra jotzen.

-Orain estratosferan.

-Ez da zaila izango hau gidatzen- esan nuen.

-Espero dut talka ez egitea sateliteekin- esan zuen Luisek.

-Begira, hor dago satelite bat.

Espaziontzira gidatzen saiatu ginen. Baina ez ginen astronautak eta

ez genuen asmatu.

-Zertarako balio du botoi honek?-galdetu nuen.

Ukitu eta misil bat atera zen, eta estazio espaziala puskatu zen.

Oihu bat entzun genuen:

-“Kakaxka”

-Zer esan du?- galdetu zuen Luisek.

-Estazio espaziala errusiera zen eta agian zerbait errusieraz esan

du- erantzun nion.

-ZZZZZ!!!!

Biok oso harrituak geunden.

-007 konexioa galdu dugu- esan zuen Houstonek

-Orain hau!-oihukatu zuen Luisek.

Orduan walkie-talkiearekin kolpeak ematen hasi ginen.

-ZZZZZZ!!!

- walkitalkia puskatu dugu – esan nuen

- Orain …

- Exosferan gaude!!! – moztu nion.

Page 34: Ipuinak

Bakoitzak jantzi espazial bat hartu eta jantzi genuen. Gero eserita

geundela zerbait arraroa nabaritu genuen.

-Erortzen ari al gara? – galdetu nuen.

- bai, hala iruditzen zait.

- A,A,A…..!!! – oihukatu genuen.

- Hori sumendi bat al dat? – galdetu nuen

- Bai, Mauna Loa sumendia da,baina orain ez dauka indarrik, itzalita

dago.

Mauna Loan sartu ginen eta plakak ikusi genituen.Biak oso izuturik

geunden

- Horiek plakak al dira? – galdetu nuen

- Bai, nik baietz esango nuke!

-Kono ingurutik pasa gara.

-Zer da Konoa?

-Pilatutako magma harria da.

-Zer da magma harria?

-Ez dakizu ezer sumendiei buruz!

-Berdin du, zer da magma harria?

-Magma hozten denean …..

-Bai,bai!

-Harri hori- erantzun nion

-Ez dago magma hemendik.

PUM!!!entzun nuen eta handik bi ordutara esnatu nintzen:

-Erik!!!

Page 35: Ipuinak

- Zer Luis?-galdetu nuen.

- Kriston kolpe hartu duzu –esan zidan

- Non gaude?-galdetu nion.

- Lurraren barne nukleoan.

- Hemen 7.500 C-tik gora egiten du – esan nuen nik

- Hori ez da egia!

- Zergatik?-galdetu nion.

- Tenperatu handi horretan ez dagoelako bizitzerik eta ni bizirik

nagoelako.Atera naiz – esan zuen

- Zer!!!Ez da posible!Entzun nion baina ez nuen sinisten.

- Zergatik erori gara? – esan nuen.

- Energiarik gabe geratu garelako.

- Nola aterako gara hemendik?

- Ez dakit!

- Begira,suerte ona izan dugu, espazio-ontzian ura eta janaria

dagoelako.

Etxe txikitxo batean, barne nukleotik ateratzeko bidea jartzen

zuen.

- Orain bide hau hartuta Vesubiotik ateratzeko beste bide bat

topatu behar dugu.

- Bai. Hemen ozeano bat dago. Inguruko gauzez baliaturik txalupa bat

egin dezakegu – proposatu zuen.

- Bai,egingo dugu.

Page 36: Ipuinak

Biok lanean hasi ginen,txalupa egin eta gero uretan jarri eta flotatu

egiten zuen. Beste zati batzuekin hozkailu txikia egin genuen.

- Erik, lortuko al dugu hemendik irtetea?

- Espero dut baietz

- Martxan jarri!- esan zuen.

- Orain!- esan nuen.

Pum!!!entzunez motorra martxan jarri zen.Ordu erdi pasa eta

motorra itzali zen:

-Orain, kohete bat jarri!.

Berriz ere martxan jarri eta PUM!!!entzunez espazi-ontzia abiatu

zen.

-Erik, arroken kontra talka egingo dugu!

-Badakit

Botoi bat zapaldu genuen, kohetea gora joan zen eta txalupa gelditu

zen.

-Orain Vesuvio bilatzera joan behar dugu.

-Hori Vesuvio al da?

-Nola igoko gara tximiniatik?

-Behitu!!!-oihukatu nuen.

-OOO!!!- esan genuen biok.

Page 37: Ipuinak

Gerrako hegazkin bat zen,misil asko zeuden eta batzuk erabili

genituen igotzeko tximiniatik.

Bizkarrean jarri genituen ,igo eta bukatu genuen Vesubioaren

kraterrean.

-Koheteak bizkarrean jarri eta hemendik etxera joan gaitezke-

proposatu nuen.

Begiratu zidan eta parra egin zuen.

-Bai,bai goazen! Hau bai dibertigarria!- esan nuen.

Hor geunden mila metro gora kohete batekin bizkarrean eta

bostehun km orduko abiaduraz.

-Hor Donostia – esan nuen

-Bai,bai – erantzun zidan

Harrez geroztik erabaki genuen espaziontzian gehiago ez ibiltzea:

-Niri ideia ona iruditzen zait- esan zuen Luisek.

-Niri ere- erantzun nion nik.

Hor geure gurasoak ikusi genituen negarrez, pentsatzen zutelako

hilda geundela baina ez, bizirik geunden.

Erik Perez

Page 38: Ipuinak

Duela 40 urte ni itsasoan nenbilen. Neptuneta deitzen zen

itsasontzi baten kapitaina nintzen, eta niri Nepu deitzen zidaten.

Ilegorria nuen eta oso altua nintzen. Nire emaztearekin bizi nintzen,

baita nire 2 seme-alabekin ere. Nire emaztea Briggit deitzen zen,

Inglaterrako erregegina bezala, bere idoloa.

Nire alaba, umeetatik handiena, Dansa deitzen zen, musika asko

gustatzen zitzaion baina bakarrik musika tekno klasikoa.

Nire semea Erodrik deitzen zen, brilet jolasa asko gustatzen

zitzaion.

Egun batean marrazo txuri bat arrantzatu genuen, marrazoaren tripa

laban batekin ireki eta... Arrainez josita zegoen, era

ezberdinetakoak: exotikoak, arrainkatua, arrainzaldia... hori izan zen

gure afaria.

Jerenalak deitu eta hauxe bera esan zuen:

-Zer moduz Nepu, nire tripulazioarekin?

-Oso ondo nago ,Aris, eskerrik asko galdetzeagatik.

Page 39: Ipuinak

-Beno ba... gauzatxo bat esan behar nizun.

-Ba bota, esan nahi duzuna, baina ez esan kalegorrira noala!!

-Ez, ez. Zu horrela oso ondo zaude kapitaina bezala.

-A zer sustoa eman didazuna!

-Baina... Felido marinela etorri behar da, azkar!

-Zer ba?? Daukagun sendagile bakarra da eta...

-Gertatzen dena da... Zure emazteak sukarra handia du eta hemengo

sendagileak oso garestiak direnez ba pentsatu dut Felido doan

aterako zitzaigula.

-Ba orduan... Bai oraintxe bertan esango diot abiatzeko, baino

lehenengo bere iritzia jakin behar dut.

-Bale, gero deitu orduan. Briggitek esan dit bere partez esateko hitz

eman behar duzula ez zarela itsasora bueltatuko...

-Oh! Ez! ni kapitaina izateri utzi...

-Eta orduan esan diot zu jenerala izango zarela.

-A bai??

-Bai, askoz gehiago merezi duzu.

-Beno Felido deitu beharra dut.

-Bai, egia da. Agur.

-Felido zatoz hona ,mesedez.

-Bai?

-Ejem, ejem, ejem…..

-Barkatu, bai Nepu kapitaina?

Page 40: Ipuinak

-Jeneralarekin itzuli behar duzu.

-Zer ba?

-Briggit da, sukarra handia du......

-Zer sukar mota?

-Jarilosi, oso kaltegarria da.

-Bai hori badakit, baina gertatzen dena da…..

-Esan azkar oraintxe abiatu behar zara.

-Gertatzen dena da Briggit sendatzeko 55º latitudera joan behar

dela.....

Eta bat-batean esan zuen marinela batek:

-55º latitudera iritsi gera eta koral arraro bat harrapatu dute

arrantzaleek.

-Azkarrago joateko lantxa hartuko dut. Eman arrantzaleek harrapatu

duten koral hori Briggit sendatzeko da eta.

-Bai baina, ondo zaindu 1.905.756,99 $ balio duelako.

-Bai. Agur. Horra noa Aries jenerala!

-Ondo izan bidaian Felido.

-Agur eta Briggit ondo jarriko da, lasai nire esku dago gogoratu!!

Felido marinela lainoetan desagertu zen arte ez nuen begitik kendu

eta orduantxe Aries jeneralari deitu nion.

-Aries? Oraintxe doa gure marinela.

-Nepu gaur irratitik esan dute oso eguraldi txarra egingo duela.

-Ez kezkatu badakigu izutu nahi gaituzu.

Page 41: Ipuinak

Baino Aries ez zen gezurretan ari eta Nepu arriskuan zegoen.

-Agur Aries, ez diguzu orain izutuko ondo lo egin.

-Baina arriskuan zaudete!!

-Agur eta ez izan gezurtia atzo bezala.

Eta Nepuk irratia itzali zuen.

-Guztiak lotara!!

Eta guztiek erantzun zioten koroan bezala:

-Bai nagusi!

Halako batean lotan zeudela tsunami alarma entzun zen:

-Niu, niu, niu, niu.!!!!!

Nepu kapitainak izuturik esan zien bere tripulazioari:

-Esnatu! Bizkor!!!

Baina tripulazioak ez zion entzun eta itsasoan desagertu ziren,

guztiak.Nepu, irla batean bukatu zuen:

“SANTA ESPERANTZA IRLA”.

Esnatu zenean hauxe esan zuen:

-Zer mina, buru osoan golpe bat eman dut...

Page 42: Ipuinak

Baina Nepu ez zegoen bakarrik, mutil batekin zegoen, eta mutila

galdetu zion:

-Jaraba, to sus da oilo?

-Zer? Hizkuntza arraroa, bai, bai.

-Jaboliso?

-Zer hizkuntza da ori?

-Hiz-kun-tza Sa-bo-li-so da.

-Aiba, nire hizkuntza al dakizu?

-Ez ha-in-be-s-te.

-Saiatu zaitez eta horrela ondo aterako zaizu nire hizkuntza.

-Ondo atera al zait?

-Ikusten! Ondo atera zaizu!

-Nire herrira eramango zaitut eta han jateko zerbait emango dizut!

-Oso ondo.

Ondoren tigre basati bat atera eta Nepu izutu zen , baina mutila ez

zen izutu eta Nepu harriturik galdetu zion.

-Ez al zaude beldurrik?

-Ez, baina ez duzu izango laban bat?

-Bai, baina zergatik nahi duzu zuk

horrelako laban zorrotza?

-Tigrea hiltzeko eta gero nire herrikoei

bere haragia eta bere ilea emateko.

-Zer ondo!

Herrira iritsi eta gero Nepuk galdetu zion:

Page 43: Ipuinak

-Telefonorik ba al duzue?

-Bai ,zergatik?

-Nire jeneralari deitzeko.

-Tori.

-Jenerala?

-Bai?

-“SANTA ESPERANTZA IRLAN” nago.

-eta?

-Erreskate txalupa bidali, mesedez!

-Bai. Eta gauza bat, Briggit ondo al dago?Salbu?

-Bai. Salbu dago.

-Baina nire marinelak ez daude

-Zer? Lasai!New York-en daude guztiak.

-Bai?

-Bai irla batean aurkitu zituen Felidok.

-Beno, agur.

-Bai, agur.

Harrez geroztik nik hitz eman nuen itsasora ez nuela inoiz gehiago

bueltatuko eta nire familiarekin pasatuko nituela udako egunak, hiri

handi batean, adibidez New York.

Naroa Nájera

Page 44: Ipuinak

Behin batean, Hawaiien bizi zen familia bat hondartza txiki batera

joan zen eguzkia hartzera.Familian lau pertsona zeuden:Iker ile

horia,begi urdinak eta baxua zen.Bere neska-laguna,Amaia,altua

zen,begi berdeak zituen eta argala zen.Ikerren aita potoloa

zen,baxua eta ilea marroi kolorekoa zeukan.Ikerren ama berriz

zorrotza da,betaurrekoduna eta altua zen.

Hondartzan lehenengo eguzkia hartu zuten eta gero beroa

zeukatelako uretara joan ziren eta baloiarekin egon ziren jolasten

uretan.Ondoren,uretatik atera ziren, krema eman zuten gorputzean

eta eguzkia hartzen jarraitu zuten.Ikerren amak hamaiketakoa eman

zien,banatu eta jan zuten.Geroxeago Ikerren aita lokartu egin zen

eta erre egin zen.Ikerren amak esan zien azken bainoa egiteko

bazkaltzera joan behar zutelako eta uretara sartu ziren.

Uretatik atera eta hondartzaren hondoan zegoen jatetxe batera joan

ziren bazkaltzera.Jatetxea Zuhazi deitzen zen.Ikerrek eta Amaiak

makarroiak jan zituzten.Ikerren gurasoak langostinoak.Postrerako

jogurt bat jan zuten.Bukatu ondoren bazkaltzen hondartzara joan

ziren berriro.Eguzkia hartzen segitu zuten.

Page 45: Ipuinak

Halako batean 30 metroko olatua ikusi zutenean Ikerrek esan zuen:

-Utzi gauzak eta goazen korrikan kotxea hartzera! Kotxearen bila

joan ziren.Iritsi zirenean, Amaiak,Ikerren neska laguna esan zuen:

-Hoberena da hemendik joatea -eta Ikerren aitak esan zuen:

-Egia da, goazen hemendik!

Autoa gasolinarik gabe zegoen eta Ikerren aitak esan zuen:

-Atera kotxetik,azkar!

Eta autotik atera ziren.

Ikerrek esan zuen:

-Goazen gure etxera,surfeko taulak daude, goazen hartzera!

Korrikan joan ziren surfeko taulak hartzera.Korrikan zihoazenean

Amaia,Ikerren neska laguna lurrean erori zen eta esan zuen:

-Lagundu lurrera erori naiz eta ezin dut altxatu!

Ikerrek esan zuen:

-Nik lagunduko zaitut,baina lehengo etxera joango naiz surfeko

taulak hartzera!

Page 46: Ipuinak

Eta etxera joan ziren.Etxera iritsi zirenean Ikerren amak giltza

atera eta etxea ireki zuen.Ikerrek surfeko taulak hartu zituenean

esan zuen:

-Amaiaren bila noa,itxaron hemen!

Ikerrek Amaia lurretik altxa eta gero Ikerren gurasoen bila joan

ziren.Ikerren gurasoak aurkitu zutenean Ikeren aitak esan zuen:

-Prestatuko gara olatua hartzeko,oso gertu dago eta.

Ikerrek eta Amaiak esan zuten:

-Bale!Prestatuko gara olatua hartzeko!

Eta olatua hartzeko prestatu ziren.Olatua etorri zenean, Amaiak ez

zekien surf egiten orduan Ikerrek esan zuen:

-Etorri nirekin surfeko taulan ,eta horrela elkarrekin egongo gara.

Eta elkarrekin joan ziren.Etxeak lurrera erori ziren eta zuhaitzak

ere.Olatua hautsi egin zenean,Amaia,Ikerren neska laguna,surfeko

taulatik erori zen.Iker ez zen konturatu Amaia erori egin zela

Ikerren gurasoek esan zuten:

- Non dago Amaia? -Eta esan zuen Ikerrek:

- Nire atzean dago- Ikerren amak erantzun zuen:

-Zure atzean ez dago!

Ikerrek begiratu ondoren,bere gurasoei esan zien:

-Olatua pasatzen denean, Amaia aurkituko dugu.Gurasoek esan zuten:

-Ongi da!

Olatua pasa zenean,Iker eta bere gurasoak,Amaia aurkitzen hasi

ziren.Etxeak puskatuak zeuden eta bat-batean entzun zen:

Page 47: Ipuinak

-Lagundu! Lagundu!

Ikerrek entzun zuenean bere gurasoei esan zien ahots hori

Amaiarena zela.Berriro entzun zen eta Ikerren aitak esan zuen:

-Badakit non dagoen Amaia,etxe horren azpian dago.

Ikerrek Amaia ikusi zuenean lasterka joan zen beregana.Hankan

odola zeukan.Ezin zuten Amaia sendatu olatuak gauza guztiak eraman

zituelako.Iluntzen hasi zenean esan zuen Ikerrek:

-Iluntzen ari da toki batera joan beharko dugu!-eta esan zuen

Ikerren amak:

-Nora?

-Ez dakit! -erantzun zuen Ikerrek:

-Ba,hemen gelditzen gara lotan esan zuen Amaiak.Zeuden lekuan lotan

gelditu ziren.Hurrengo egunean,esnatu zirenean,bat-batean autobusa

etorri zen Iker,Amaia eta Ikerren gurasoen bila.Ospitalera eraman

zituzten.Amaia sendatu ondoren,esan zuen Amaiak:

-Ze ondo,sendatuta nago!Ez daukat minik!

Page 48: Ipuinak

-Bale!! Orain Donostiara joango gara betirako- esan zuten Ikerren

gurasoek.

Harrez geroztik ez ziren Hawaiiera bueltatu inoiz eta oso pozik bizi

izan ziren Donostian.

OIER SUBIJANA

Page 49: Ipuinak

Behin batean Iker izeneko mutiko bat Donostian bizi zen.11 urte

zituen,begi berdeak eta ile horixka zuen.Iker oso mutiko alaia

eta dibertigarria zen.Asko gustatzen zitzaion sumendietara

igotzea.Urtarrilak 2an,negua, eta hotz handia egiten zuen

kalean. Iker ikastolara joan zen eta ikastola bukatu zenean bere

lagunari esan zion berarekin joateko Teidera.Teide sumendi

ezaguna da.Bere laguna Enekok baietz esan zion eta oso pozik

jarri ziren biak.Eneko oso alaia eta dibertigarria zen.Begiak

marroiak zituen eta ilea beltza kolorekoa zuen.Enekori ere asko

gustatzen zitzaion mendietara eta sumendietara igotzea.Enekok

trebetasun handia zeukan mendian.Ez zen sekula santan galdu.

Iker gauean etxera iritsi zenean bere amari galdetu zion ea

Teidera joan zitekeen bere lagunarekin,Enekorekin.Bere amak

ezetz esan zion.Iker haserretu egin zen eta bere logelara joan

zen.Bere gelan amak konturatu gabe telefono hartu eta Enekori

deitu zion,baina Enekok esan zion berari ere ez ziotela uzten

Teidera joatea. Hurrengo egunean ikastolan Iker eta Eneko

elkartu egin ziren eta Enekori idei bat bururatu zitzaion eta

Ikerri kontatu zion.Maletak egin eta aireportura joatea zen bere

plana.

Page 50: Ipuinak

Gauean Iker bere logelara joan zen eta maletan

zapatilak,botak,arropa linterna,bisera…… sartu zituen.Enekok

berdina sartu zuen bere maletan.

Hurrengo egunean Ikerren amak esan zion:

-Nora zoaz maleta horrekin?

Antzerki baterako gauzak zirela esan zion,baina gezurra

zen.Ikastola bukatu ondoren Iker eta Eneko elkartu ziren eta

bere andereñoaren autoa lapurtu zuten.Bilboko aireportura iritsi

eta billeteak lapurtu eta hegazkinean igo ziren.

Hegazkinean edariak hartu eta guztiak edan zituzten.

Kanariasetara ailegatu zirenean autobus bat hartu eta hotelera

joan behar zuten.Hotelak San Francisco zuen izena. Bidean

polizia gelditu zuen autobusa. Eneko eta Iker korrika atera ziren

eta Teidera iritsi ziren. Iker eta Eneko Teidera iritsi zirenean

erabaki zuten kraterrera igotzea eta laba ikustea.

Page 51: Ipuinak

Kraterrera iritsi ziren eta halako batean dardaka hasi zen

sumendia.Jendea korrika hasi zen, baina gure lagunak Iker eta Eneko

begira gelditu ziren.

Ikerrek esan zion:

-Eneko! goazen korrika,hau oso arriskutsua izan daiteke!

Enekok erantzun zion:

-Bai! Goazen! arrazoia duzu,goazen korrika!

Biak korrika hasi ziren,baina laba oso azkarra zen.Sumendiaren

beheko aldean dagoen magma oso beroa dago eta ateratzen denean

tximiniatik,laba 6.000 gradutan dago.Kanpora ateratzen denean

poliki-poliki hozten joaten da..Iker eta Eneko oso azkar korrika

egiten zuten baina oraindik laba atzetik zetorren.Bat-batean motor

bat agertu zen eta biak oso pozik jarri ziren.Biak motorrean igo eta

oso azkar abiatu ziren sumenditik.Bidearen erdian oraindik jendea

zegoen.

-Orain nator zuei laguntzera !esan zion Enekok jendeari.

Behera jaitsi zirenean Enekok ez zekien nola lagundu

jendeari.Bitartean Iker gasolina ari zen botatzen motorrean.Enekori

ideia bat bururatu zitzaion bezain laster,helikopteroa bat hartu eta

gora igo zen.Jendea hartu zuenean hondartzara joan ziren.Bitartean

Iker konturatu zen gasolinarik ez zegoela eta bakarrik gelditu

zela.Iker konturatu zen labak motorra estali zuela,ez zekien zer egin

eta korrika hasi zen herri bateraino.

Page 52: Ipuinak

Bitartean Eneko helikopteroaren motorra ari zela hondatzen poliki-

poliki jaisten joan zen.Iker herrian zegoen, ez zegoen inor baina ez

zekien zergatik.Eneko uretara erori zen helikopteroarekin eta

berarekin batera ere jendea erori zen.Eneko oihuka hasi zen eta

Ikerrek entzun zion.Bat-batean Iker korrika hasi eta hondartzaraino

iritsi zen.Han txalupa bat zegoen,Ikerrengana hurbildu zen eta

hondartzaraino ekarri zituen.Ondoren Enekori bere amak deitu zion.

-Baina Eneko non zaude kezkatuta nengoen - esan zion amak.

-Kanariasetan nago, ama.- esan zion mutilak.

-Oraintxe bertan goaz zure bila! Ikusiko duzu a ze bronka botako

dizugun!

Iker eta Eneko maletak egin zituzten eta aireportura joan ziren.Han

billeteak hartu eta Iker eta Eneko itxoiten gelditu ziren.Handik ordu

batera oraindik guraso etorri gabe zeuden, beraz Ikerrek eta Enekok

erabaki zuten hegazkinera igotzea.Handik 5minutuetara hegazkina

airean zegoen,jende guztia oso pozik eta lasai zeuden.Bat-batean

hegazkina erditik zatitu zen eta Himalaya mendira erori ziren.Atera

zirenean hegazkinetik konturatu ziren bakarrik gelditu zirela.Ikerrek

bat-batean pertsona bat ikusi zuen.Korrika jaitsi ziren eta bere

aurrean iritsi zirenean,otso handia eta basatia zela konturatu

ziren.Ikerrek pistola bat atera zuen eta tiro bat bota zuen airean.

Otsoa beldurtu egin zen eta korrika joan zen.

Page 53: Ipuinak

Eneko eta Iker poliki-poliki behera joaten ziren.Ikerrek erreka bat

ikusi zuen.Biak errekara bota ziren.Ondoren herri txiki batera heldu

ziren.Han gizon batek bere etxera eraman zituen bi mutikoak eta

Ikerrek eta Enekok bere gurasoak etorri arte itxaron zuten

han.Handik bi ordutara gurasoak etorri ziren eta Donostiara bueltatu

ziren guztiak.

EGOITZ ESNAOLA

Page 54: Ipuinak

Bazen behin neska bat Laia izenekoa. 19 urte zituen. Oso alaia eta

nahiko altua zen. Ikastolan nota onak ateratzen zituen eta bere gurasoak

poztu egiten ziren.19 urterekin ez zuen lanik aurkitu eta ume txikiak

gustuko zituenez,erabaki zuen umeak zaintzea arratsalde batzuetan. Oso

ondo pasatzen zuen umea zaintzen. Batzuetan bazkaltzen eman behar

izaten zion,umearen amak lanera joan behar zuelako.

Egun batean umea gaixorik jarri zen eta ez zekienez zer egin

behar zuen, umearen amari deitu zion esanez gaizki sentitzen zela.

Hurrengo egunetan bere anai txikia Unai izenekoa zaintzen hasi zen.

Ba zuen beste anai bat bera baino urte bat zaharragoa. Ama Ane zen eta

aita Ander. Anek 40 urte zituen eta arropa denda batean egiten zuen lan.

Anderrek berriz, 41 urte zituen eta taberna batean egiten zuen lan.

Neska honek pentsatu zuen bere zazpi lagunekin Haitira joatea.Udaro

guztietan gelditzen zirelako abuztuan joateko elkarrekin norabaitera.

Zazpi lagun horiek ziren Yubo, Daisuke, Carol, Laura, Yaiza, Zelina eta

Marc. Yubo , Chinako zen eta bere amak ez zuenez lanik aurkitzen Euskal

Herrira joan ziren lan bila. Daisuke, Japonekoa zen eta nahi zuelako bere

aita eta amarekin joan zen Euskal Herria. Carol, Irlandakoa zen eta

Page 55: Ipuinak

Euskal Herrira etorri zen euskara ikastera. Laura, Los Angelesen bizi zen

eta bere aitarekin joan zen Euskal Herrira pelikula bat grabatzera.

Yaiza, Canariasekoa zen eta itsasontziz joan zen Euskal Herrira. Zelina,

Amazonasetatik ekarria zen. Marc, Laiaren lehengusua zen eta bere

etxera joan zen bizitzera. Beraz Laiak bere ideia kontatu zien lagunei eta

ondo iruditu zitzaien Haitira joatea. Interneten bidez hondartza ondoan

hartu zuten etxe bat nahiko handia. Hurrengo egunean Laiak bere zazpi

lagunei deitu zien Haitira joateko goizeko 9:30. Goizean denak pixka bat

lehenago iritsi ziren aireportura. Hegazkinera igo eta abiatu ziren.

Halako batean inor konturatu gabe iritsi ziren. Bat-batean Laurak esan

zuen:

-Ze handia eta ze polita!!

-Nire ustez oso ondo pasatuko dugu - esan zuen Laiak.

Orduan hegazkinetik jaitsi ziren eta beraien etxera joan ziren maletak

uztera. Berandu zenez ohera joan ziren. Hurrengo goizean Yubok esan

zuen:

Page 56: Ipuinak

-Nik gosaldu egingo dut gose handia daukat eta.

Handik bost minututara gosaltzen hasi ziren denak eta denetatik

zeukaten jateko. Gosaldu ondoren hondartzara joan ziren, eta Yaizak

esan zuen:

-Ze hondartza handia!

-Bai arrazoia daukazu.

-1,2 eta 3 uretara !!, eta Daisuke izan zen uretara sartu zen bakarra.

Bitartean besteak toallak jarri zituzten hondar gainean. Toallak jarri

ondoren uretara sartu ziren zeren bestela Daisuke haserretu egingo zen.

Uretan olatuekin jolasten ibili ziren eta oso ondo pasa zuten.

Hondartzatik atera bezain laster bazkaria eginda zeukaten eta Laiak

esan zuen:

-Bazkaltzera gosez nagoelako!!

-Hori hori!!

-Zer dago bazkaltzeko?.

-Makarroiak eta oilaskoa goxo-goxoa.

Bazkaldu ondoren berriro hondartzara joan ziren ondo pasatzeko.

Hondartzara iristean uretara joan ziren denak batera ,oraingoan ez zen

Daisuke bakarrik joan. Uretan zeuden bitartean Laia merienda prestatzen

ari zen. Orduan besteak ikusi zutenean Laia merienda prestatzen ari

zela denak merienda hartzera joan ziren korrika batean eta Laiak esan

zuen:

-Zer esan behar didazue?

-Eskerrik asko Laia!

Page 57: Ipuinak

-Oso ondo, oso ondo!

Merienda jan eta segidan berriro uretara bota ziren denak batera.

Zazpik eta erdi aldera lehortu egin ziren eta afaria prestatzen hasi ziren.

Prestatzen hasi baino lehenago etxeko arropa jantzi zuten eta orduan

hasi ziren afaria prestatzen. Daisukeri edalontzi bat erori zitzaion inor

konturatu gabe eta inori ez zion esan nahi ezer uste zuelako zerbait esan

behar ziotela besteek. Eta Daisukek esan zuen :

-Ai ama, hemen edalontzi bat puskatuta dago .

-Egia da .

Besteek bazekiten Daisuke izan zela, baina Daisuke triste ez jartzeko

berari arrazoia eman zioten.

Hori gertatu ondoren afaltzen hasi ziren. Afaltzeko orduan denbora

guztian hitz egin eta hitz egin ibili ziren .

Batak besteari galdetzen zio :

-Zer egingo dugu gaur goizean?

-Hori hori zer egiten dugu?

-Ba, nire ustez goizean hondartzara joan beharko genuke.

-Bai ideia ona!

Afaltzen bukatu zutenean denak batera ohera joan ziren logalea handia

zeukatelako .

Page 58: Ipuinak

Hurrengo goizean gosaldu egin zuten . Gosaldu ondoren motxilak prestatu

zituzten hondartzara joateko .Motxilak prestatu eta gero

hondartzarantz abiatu ziren denak batera. Hondartzara iristean uretara

joan ziren eta oraingoan Yaizak esan zuen:

-A ze olatu handiak!

-Ez esan gezurrik!

Oraingoan bai zirela olatu handiak , eta besteak ez zirenez itsasoari

begira ez zituzten olatu handiak ikusi. Baina bai ikusi zutela jendea

hondartzatik korrika eta garrasika ateratzen.Ikusi zutenean jendea

horrela zegoela itsasora begiratu zuten eta itsasikara zela ohartu ziren .

Eta Laiak esan zuen :

-Denak eskuetatik heldu eta saiatu ez askatzen, bestela gero ez gara

aurkituko !

-Ongi da !

Olatua iritsi zen eta zaurituak suertatu ziren.Laiak hanka batean ,Yubok

aurpegian odola zeukan,.Daisukek besoa puskatu zuen, Karolek bizkarra

eta hankan minberaturik zituen,Laurak buru guztia zauriz betea ,Yaizak

hanka hautsita eta aurpegia odolez. Zelinak berriz,gorputz osoa odolez

,eta azkenik Marcek burua irekia zuen.

Denak oso gaizki pasa zuten eta halako batean Laiak esan zuen :

-Denak al gaude batera?

-Bai

-Oso ondo, orain txoko batera joango gara eta lasaitzen saiatuko gara.

-Bai , bai ongi da.

Page 59: Ipuinak

-Ezin dut ibili ,mina asko daukat hankan.

Orduan lagunek lagundu zioten eta pertsona bat aurkitu zuten.Eta Yubok

galdetu zion :

-Ba al dakizu non hartu dezakegun hegazkin bat Euskal Herrira

bueltatzeko?

-Bai ,etorri nirekin.

Eta neska horrek kotxe arraro batean eraman zituen hegazkin batera eta

horko bost sendagilek sendatu egin zituzten zazpi lagunak Sendatu

ondoren hegazkinera igo ziren eta Euskal Herrirantz abiatu ziren. Euskal

Herrira iritsi zirenean bere gurasoei kontatu zieten zer gertatu zitzaien.

Harrez geroztik erabaki zuten ez joatea gehiago Haitira

oporrak pasatzera egun horietan gaizki pasa zutelako.

IZARO BIAIN

Page 60: Ipuinak

Jakeren abentura

Bazen behin herri txiki batean Jake izeneko mutil bat.Herri txiki hori uharte batean zegoen.Jake oso azkarra zen.Begi marroiak zeuzkan eta 13 urte zituen.Bera oso behartsua zen.Ez zeukan amarik,ez eta aitarik baina bai txakur txiki bat. Bere txakurra polita zen eta Finn izena zuen. Oso azkarra zen Jake bezala.Finn oso jolastia zen.Begiak beltzak zeuzkan . Txakurra iletsua zen eta bere ilea marroi -beltza zen . Jake zubipean bizi zen Finn txakurrarekin.Jakek hotza zeukanean Finn beti jartzen zen bere ondoan .Jakek janaria lapurtu egin behar zuen txakurrari mateko:ogia, haragia ……. Baina egun batean udaltzainak Jake harrapatu zuen eta espetxera eramen zuen, kalean bizi zelako eta hori debekatua zegoelako. Jake oso azkarra zen eta espetxetik irten zen.Bere txakurraren bila joan zen eta biek herritik alde egin zuten.Iritzi ziren hondartza batera,baina udaltzaina bere atzetik zihoan.Mutilak bizkor pentsatu zuen eta hondarren azpian sartu zen txakurrarekin.Astebete pasa zuen hondar azpian.Gero atera zen eta etxe bat egin zuen.Barazkiak landatu zituen jan ahal izateko.Urteak pasa ziren eta Jake eta txakurra handitu ziren. Jake beti joaten zen herrira erosketak egitera eta hor neska batekin maitemindu zen. Neska ere maiteminduta zegoen. Neska errege baten alaba zen.jake erregearengana joan zen. -Ezkondu al naiteke zure alabarekin?-Galdetu zion.

Page 61: Ipuinak

Erregea parrez hasi zen eta erantzun zion: -Ez! nire alaba abenturazalea den mutil batekin ezkonduko da. Jake oso triste joan zen bere etxera. Halako batean, herri horretan lurrikara egon zen. Lurra mugitzen hasi zen.Jake etxe barruan zegoen eta bere etxea herritik banandurik geratu zen. Jake ez zen ezertaz konturatu lotan zegoelako.Esnatu zenean eta etxetik atera zenean, konturatu zen herria puskatuta zegoela.Jake harritua geratu zen.Ez zekien zer egin behar zuen eta handik ateratzeko ondoan zegoen izeberg batera igo zen bere txakurrarekin, biak glaziarretara iritsi ziren. Jake iritzi zenean hotza zeukan.Bere txakurrak manta ekarri zion eta jarri zen bere gainean ,halaz ere hotza zeukan.Izeberga glaziarretara hurbildu zen. Jakek izebergetik salto bat eman zuen uretara, baina bere gauzak puskatu ziren eta oso triste jarri zen.Bere txakurra konturatu zen uretan marrazo bat zegoela ,txakurra igerian hasi zen eta Jakek begiratu zuen eta esan zion: -Nora zoaz? Txakurra hasi zen zaunka egiten eta Jake joan zen bere atzetik. Jakek begiratu zuen atzera eta ikusi zuen marrazoa eta hasi zen bizkor igeri egiten eta Jakek begiratu zuen aurrean eta hor lurra ikusi zuen.Bizkor iritsi ziren lurrera, baina marrazoa ez zen beraien atzetik joan, pinguino bat zegoen atzetik. Jake altza zen lurretik eta joan zen aurrera bere txakurrarekin. Baina Finn txakurra zorabiatu zen eta lurrera erori zen eta Jake bizkor joan zen Finengana eta esan zuen:

Page 62: Ipuinak

-Finn esnatu mesedez,ez hil- Jake negarren hasi zen eta esan zuen: -Lagundu! Lagundu! Mesedez!!!!! Eta Jake ere zorabiatu egin zen eta erori zen. Bat batean atera zen artza txuri bat eta hartu zituen biak eta eraman zituen herri batera eta hor txaman bat zegoen eta berak esnatu zuen Jake. Jake esnatu zen eta harrituta geratu zen. Gero Finn esnatu zen. Jake kanpora joan zen eta hor ikusi zuen irla txiki bat eta esan zion. -Utxiko al dizkidazu katalejoak- Tramanak utzi zizkion katalejoak eta hor ikusi zuen bere etxea.Korrika joan zen, bota zen uretara eta iritsi ziren biak etxera.Denbora pasa eta bizi zen uhartea rla eta kontinentea elkartu egin ziren, lur plakak mugitzen direlako.Horrela, Jake erregerengana joan zen.bere abentura kontatu eta erregeak esan zion; -Ezkondu zaitezke nire albarekin! Eta handik haurrera denak oso pozik bizi ziren.

Jorge Lozano Herrera.

Page 63: Ipuinak

Bazen behin lau lagun, Maialen, Arrate, Leire eta Abril. Laurak lagun-

minak ziren. Maialen Donostiakoa zen eta 13 urte zituen, ile gorrixka,

begi urdinak, argala eta azala zurikoa zen. Beti kiroleko arropa

eramaten zuen astean kirol asko egiten zuelako, korrikalari aparta

zen. Motots bat eramatea gustatzen zitzaion. Bromazalea zen

lagunekin, andereñoarekin berriz ez, bestela zigorra jasoko zuen.

Arrate Bilbokoa zen 12 urte zituen, ile horia eta kizkurtua zeukan.

Begi grisak, azala zuria eta gorputz arrunta zeukan. Kamiseta motzak

eta praka bakeroak janztea gustatzen zitzaion. Betaurrekoak

eramaten zituen urrutitik ondo ikusteko. Bera zintzoa zen, ez zion

inori minik egiten.

Leire Iruñakoa zen eta 13 urte zituen, ile marroia eta luzea zeukan.

Begi berdeak, azala marroixka eta argala zen. Kamiseta luzeak eta

“leggins-ak” eramaten zituen beti. Txirikorda bat eramatea

gustatzen zitzaion. Neska alaia eta baikorra zen.

Abril Bartzelonakoa zen eta 15 urte zituen. Bera oso altua zen,

Arrate berriz baxua. Ile beltza eta harrotua zeukan. Begi marroiak

Page 64: Ipuinak

zituen eta beltzarana zen. Beti kamiseta motzak eta praka motzak

janzten zituen. Bi mototsa eramatea gustatzen zitzaion. Neska lasaia

zen.

Maialen, Arrate eta Leire Bartzelonara joan ziren Abrilekin uda

pasatzera. Abrili ideia bat bururatu zitzaion, bere aitaren

itsasontziarekin munduari bira ematea laurak bakarrik. Laurek baietz

esan zuten. Orduan Abrilek bere gurasoei esan zien hitz egindakoa

eta bere gurasoek baietz esan zuten. Segituan joan ziren munduko

mapa hartzera ikusteko nondik nora joango ziren. Abrilek esan zuen

lehenengo Madagaskarrera joango zirela bere familia bisitatzera.

Gero Leirek esan suen Indiako irletara joango zirela Barren sumendia

bistatzera. Une berean Maialenek esan zuen Australiara joango zirela

koalak eta kanguruak ikustera. Jarraian Arratek esan zuen Estatu

Batuetara joango zirela. Ondoren Supermerkatura joan ziren janaria

erostera. Janari dezentea erosi zuten. Janaria erosi eta gero

itsasontzia garbitzera joan ziren.

Itsasontzia Abrilen aitonarena zen, handia eta zaharra zen. Dena

egurrez egina zegoen. Erdi-Arokoa zirudien. Bertan sei ohe zeuden.

Itsasontzia garbitu eta gero arropa prestatu zuten. Geroxeago

afaltzera joan ziren. Afaldu bezain laster ohera joan ziren hurrengo

egunean goiz jaiki behar zirelako.

Page 65: Ipuinak

-Bihar hasiko da gure abentura!-garrasika esan zuen Leirek. Leire ez

zen konturatu bere lagunak lo zeudela eta azkar-azkar ohera joan

zen.

Goiz hartan denak urduri zeuden bidaia hasi egingo zelako. Maletak

hartu eta itsasontzira joan ziren. Abrilek itsasontzia gidatzen zuen,

besteak berriz paisaia ikusten ari ziren. Bartzelonako kaia oso polita

zen. Lehenengo Madagaskarrera abiatuko ziren, Abrilen familia

bisitatzera. Han 14 egun pasa ziren. Madagaskarren Abrilen familia

bisitatzera joan ziren. Han ama, aita, amona, aitona eta izeba bizi

ziren. Amonak janari ederra prestatu zien, idi errea, fruitu lehorrak

eta arroza saltsa pikantearekin. Segituan herrikoek festa bat

antolatu zuten. Emakumeek herriko dantzak dantzatu zituzten.

Gizonek berriz danborrak jotzen zuten eta beste batzuk abesten

zuten.

Page 66: Ipuinak

Hurrengo egunean kaira abiatu ziren itsasontzia hartzera.

Itsasontzia hartu eta bidai berri bateri ekin zioten. Orain Indiako

irletara joan behar ziren Barren sumendia bisitatzera. Itsasontzian

gauza asko pasa ziren, adibidez Arrateri betaurrekoak itsasora erori

zitzaizkion. Orduan kainabera batekin hartu behar izan zituen

betaurrekoak. Irletara iritsi zirenean hotel batera joan ziren han

egun batzuk pasatzeko. Lehenengo herria bisitatuko zuten eta gero

herriko sumendia. Izozki-denda batera joan ziren izozki bat jatera

bero asko egiten zuelako. Maialenek marrubizkoa hartu zuen, besteak

berriz txokolatezkoa. Izozkia jan eta gero sumendia bistatzera joan

ziren. Sumendia handia eta polita zen. Bat-batean Abril sumendira

gerturatu zen eta sumenditik behera erori zen.

-Aaaa!-oihukatu zuen Abrilek.

-Ondo al zaude Abril?-galdetu zion Leirek.

-Ez!!, hanka puskatu dudala uste dut.

-Zuk ez mugitu hortik, sendagile bati deituko diogu.

Abril bitartean sumendia esploratzera joan zen. Makil batekin

ibiltzen zen ez erortzeko. Min asko zeukan hankan. Sumendia

esploratzen hezurrak eta holako gauzak aurkitzen zituen. Han txakur

batekin topo egin zen. Txakurra zaurituta zegoen eta hanka

puskatuta zeukan. Bitartean Maialen, Leire eta Arrate hotelera iritsi

ziren. Hotelean telefonoz sendagileari deitzen saiatu ziren, baina

telefonoa ez zihoan ondo. Abrilek berriz, txakurrarekin segitzen

Page 67: Ipuinak

zuen hor barruan irtenbideak bilatzen. Geroago konturatu zen

sumendiaren paretan zerbait idatzita zegoela, baina hieroglifikoz

idatzita zegoen. Minutu batzuk geroago konturatu zen hieroglifiko

haiek ikastolan eman zituela. Paretan jartzen zuen: Lagundu!

Sumendiaren barru-barruan nago lagundu mesedez. Bi aldiz pentsatu

gabe pertsona horri laguntzera joan zen bera eta txakurra. 10 minutu

geroago gizona aurkitu zuten, argala eta zaharra zen. Gizonak ez zuen

bere hizkuntza hitz egiten, baina Abrilek pixka bat ulertzen zion.

Segituan gizona, txakurra eta Abril irtenbide baten bila joan ziren.

Eskerrak neskak bere motxila eraman zuela, han janaria eta gauzak

zituelako. Geroago gosea etorri zitzaien eta janari pixka bat jan

zuten. Ilundu zuenean bere linterna atera eta irtenbide batzuk

bilatzera joan ziren. Azkenean irtenbide bat aurkitu zuten eta

sumenditik atera ziren. Sumenditik atera zirenean gizonak, txakurrak

eta berak taxi bat hartu zuten eta hotelerantz abiatu ziren. Beste

neskak berriz, toki guztietatik bilatzen ari ziren Abril. Hotelera

iritsi zirenean Maialen, Arrate eta Leire oso pozik jarri ziren.

-Zeintzuk dira horiek ?-galdetu zion Maialenek.

-Sumendian ezagutu ditudan lagun batzuk dira- erantzun zion Abrilek.

Jarraian kaira abiatu ziren itsasontzia hartzera. Iritsi zirenean

txakurra eta gizona besteekin itsasontzira joan ziren Bartzelonara

joateko.

Page 68: Ipuinak

Harrez geroztik gizona eta txakurra Bartzelonako etxe polit batean

bizi ziren. Une berean lana aurkitu zuen jatetxe batean, bera

zerbitzaria zen. Jatetxea bere etxearen ondoan zegoen. Beste

neskak berriz, bere herrietara joan ziren pozik abentura

hunkigarriagatik. Abril Bartzelonara joan zen, bera han bizi zelako.

Bisita asko egiten zizkion lagun berriari eta batzuetan Euskal Herrira

joaten ziren beste neskak bisitatzera. Beste neskak oso pozik

jartzen ziren bisitengatik. Azkeneko bileran planak egin zuten

hurrengo udarako, eta orduan sei lagun izango ziren abenturan.

Leire Solis

Page 69: Ipuinak

Bazen behin jende gutxik ezagutzen zuen herri txiki bat. Negua zen

eta hotz handia egiten zuen. Herrixka hartan bizi zen jendea ez zen

oso aberatsa, baina bizitzeko adina diru bazuen. Han bazegoen mutil

gazte bat Peru deiturikoa. Begi urdinak zituen, ile beltza, beti zihoan

txandalaz jantzia eta kamixeta normalarekin. Jende askok miresten

zuen mutil hura, oso argia zelako, bihotz onekoa zelako etab…

Gazte horrek amets bat zeukan, lurraren bihotzeraino joatea zen.

Bere amak tenperatura 7.500ºC-tik gorakoa izan zitekeela esaten

zion eta oso arriskutsua zela, baina berak joan nahi zuen. Bere amak

ile horia zeukan, begi urdinak, eta Peru bezain bihotz onekoa zen.

Bere aitak ile beltza eta begi marroiak. Bazuen oso maite zuen arreba

txiki bat eta bera bezain jatorra zen. Arrebak ama bezalako begi

urdinak zituen eta aita bezalako ile beltza. Biek logela berdinean

egiten zuten lo, bere gurasoek ondoan zeukaten logela batean.

Arrebak Maria izena zuen eta marraztea gustatzen zitzaion, bere

ametsa margolaria izatea zen. Bere aita Joxe deitzen zen eta bere

Page 70: Ipuinak

ama berriz Margarita, baina Marga deitzen zioten. Peru, aeroespazial

ingeniaritza ikasten ari zen. Lur azpian ez urtzeko lur-ontzi bat

asmatu nahi zuen. Gau eta egun ematen zuen ikasten, bere lagunak

festan ateratzen ziren bitartean, berak ikasi eta ikasi egiten zuen

gelditu gabe, baina gero, oso nekatuta ibiltzen zen ezin zutik egon.

Bere ametsetako abentura guztiak bere ahizpari kontatzen zizkion.

Norbaitek ontziei buruz edo bere ametsari buruz zerbait esaten

baldin bazion emozionatu egiten zen. Peruren lagun batek amets

berdina zeukan. Lagun hori Ander deitzen zen, begi marroiak zituen,

ilea ere marroia zeukan, oso bihotz onekoa zen, Peruk bezalako

arropak janzten zituen, oso argia zen eta berak ere arreba txikiago

bat zeukan. Arreba Naia deitzen zen, ilea marroia eta horia zeukan

eta begiak marroi kolorekoak zeuzkan. Peruk eta Anderrek berdina

ikasten ari zirenez eta amets berdina zutenez, elkarrekin, lurraren

bihotzeraino joatea erabaki zuten. Biak ere oso ausartak ziren, eta

oso arriskutsua bazen ere, elkarrekin egon ezkero lortu egingo zuten.

Beraien arrebek ere zuten amets berdina, margolari profesionalak

izatea. Ander eta Peruren elkarren ondoan bizi zirenez, elkarrekin

joaten ziren unibertsitatera. Beti egiten zuten dena elkarrekin,

adibidez etxeko lanak egin, ikasi, pelikulak ikusi, festetara joan

etab… Biek zeukaten neska laguna, Perurena Ane deitzen zen, ile

beltza zeukan eta begiak urdin kolorekoak. Anderrena, berriz Ibane

izena zuen eta oso bihotz onekoa zen. Ane eta Ibane bikiak ziren eta

anai gazteago bat zuten, Sabi izena zuena. Bizi ziren herria, esan

Page 71: Ipuinak

dizuedan bezala, oso txikia zen, bi fruta denda zeuden, bi arrain

denda, egunkari eta aldizkari denda bat, gozotegi denda bat,

litxarkeria asko zeuden denda bat etab…Gehienak etxeak ziren, baina

bazeuden txalet batzuk, txabola batzuk eta txokolate fabrika bat

ere. Naiz eta herria txikia izan, behar zuten guztia zegoen. Peruri

eta Anderri, bururatu zitzaien lurraren bihotzeraino joateko ontzi

bat egitea. Ondoren, ontzia egiteko mapak hartu eta lanari ekiten

hasi ziren. Egun osoa eman zuten ontzia egiten eta azkenean,

bukatzea lortu zuten.

Egun batean,lur zati bat kendu zuten, zulo bat eginez. Ontzia zulora

eraman zuten. Ander ontzian sartu zen eta Peruk zulora bota zuen.

Anderrek, ontzitik esku batzuk atera zituen eta paretara heldu zen,

esanez:

-Peru igo azkar eta zuloa itxi!

-Bai,orain noa.

Page 72: Ipuinak

Lur zatia hartuz, ontzian sartu, familiari agur esan eta gero zuloa

estali zuen. Gero, traje bereziak jarri zituzten eta berantz abiatu

ziren. Ontziak denetatik zeuk: janaria, jantziak, kasko …...

Ontzi osoa barrendik ikusi bezain laster, Peru hizketan hasi zen:

-Zer ondo antolatu dugun ontzi hau!

-Bai, bai. Ez dut sinesten guk egin dugunik, diskoteka gela bat, traje

berezi pila bat badaezpada ere eta gauza askoz gehiago ere!

-Ander! Begira harri horietara, ontzi bat trabatuta dagoela dirudi!. -

- Norena zango da?

-A bai, ontzi bat da! Gerturatu egingo gara norena den jakiteko.

Esan eta egin ere, gerturatu egin ziren eta neska bat ikusi zuten.

Zorabiatuta zegoela ematen zuen. Ander eta Peru hizketan hasi

ziren:

-Ni joango naiz eta ontzira ekarriko dut. -esan zuen Anderrek eta

Peruk honela erantzun zion:

-Ba, baina azkar itzuli.

-Ondo da!

Jarraian, jantziaren kaskoa jantzi zuen eta beste ontzirantz abiatu

zen. Beste ontziko atea zabalik zegoen eta Ander barrura sartu zen.

Neska eserlekuan eserita zegoen, baina zorabiaturik. Anderrek

besoetan hartu zuen neska eta ontzitik kanpora atera zuen. Anderrek

Peruri atea irekitzeko esan zion eta horrela erantzun zion Peruk:

Page 73: Ipuinak

-Pasahitza atearen leihoan utzi dut, irakurri eta esan sartu ahal

izateko.

-Hemen gurasoak jartzen duen paper bat besterik ez dago.

Gurasoak hitza esan bezain laster, irekitzen hasi zen. Neska, gela

batean zegoen ohe gainean utzi zuten eta aurrera jarraitzea erabaki

zuten. Neska esnatu zenean ez zegoen inor gelan eta gelatik

ateratzea erabaki zuen. Ahotsak entzuten zituenez, jarraitzea

erabaki zuen. Peru eta Ander zeuden tokira iristean honela galdetu

zuen:

-Non nago?

Eta Anderrek erantzun zion:

-Gure ontzian zaude. Nola izena duzu ?

-Emili deitzen naiz. Eta zuek?

-Ni Peru deitzen naiz eta hau Ander da.

-Nora zoazte ontzi honekin?

-Gu Lurraren bihotzeraino goaz.

Hori esan bezain laster, Peruk eta Anderrek traje bat eman zioten.

Iristen ari ziren, baina pixka-batean gelditu egin ziren zerbait

jateko, goseak zeuden eta, baita Emili ere. Pixka-bat jan eta gero,

bideari ekin zioten. Kanpoko nukleoan zeudelarik, bero handia egiten

zuen, baina ontziaren barruan ez zen nabaritu ere egiten. Azkenean

iritsi ziren barne nukleora. Han metala solido eran zegoen eta

Peruren amak esan zien bezala 7.500ºC-tik gorako tenperatura

zegoen. Bat-batean Emilik esan zuen:

Page 74: Ipuinak

-Bero onekin urtu egingo gara.

-Lasai Emili, Peruk badaki zer egiten ari den.

-Harri bat al daukazue?

-Bai. Zertarako?

-Kanpoan jarri eta urtzen hatsen denean buelta emateko.

-Bale, hemen duzu harria.

Emilik harria hartu ondoren, kanpoan lotu zuen. Jarraian, harria

urtzen hasi zen. Bat-batean, Ander konturatu zen ontzia ere urtzen

hasi zela eta Peruri abisatu zion, honela esanez:

-Peru, ontzia urtzen hasia da, buelta eman beharko genuke.

-Ander, ez esan txorakeriarik! Eta ez nazazu ni izutu!

-Ez badidazu sinesten begiratu zuk!

Peru begiratzera joan zen eta Anderrek arrazoia zuen. Eskerrak

ontziaren barruan beste ontzi txiki bat zutela, bestela bertan kiskali

egingo ziren. Anderrek honela galdetu zuen:

-Peru, beste ontzi bat al daukagu, ezta?

-Bai, goazen azkar bertan kiskaldu baino lehen!

-Emili, zatoz azkar!, ontzia su hartzen ari da eta.

-Orain noa!!!!!

Hori esan bezain laster ontziak su hartu zuen eta ziztu bizian guztiak

joan ziren beste ontzi txikira. Ontzian sartu eta gero, ateak ireki

zituzten eta arrapaladan irten ziren. Irten ondoren, beraiek egindako

zulorantz azkar abiatu ziren. Atzera begiratu zutenean ontzia sutan

ikusi zuten eta honela esan zuen Anderrek:

Page 75: Ipuinak

-Eskerrak ontziaz gogoratu naizen eta azkar atera garen, bestela

bertan kiskali egingo ginateke.

-Bai, eskerrak, zuri esker salbatu gera.

Emili oso nekaturik zegoen eta logela batera joan zen. Halako batean,

ontzi bat ikusi zuten beraien aurka zihoala eta alde batean jarri

ziren. Ontziaren barnean espazioko gizaki maltzur bat zegoen.

Anderrek eta Peruk ontzian zituzten tresnak hartu eta leihoetatik

atera zituzten. Espazioko ontzia beraien aurka zihoanez Peruk eta

Anderrek ateratako makilen kontra jo eta beherantz joan zen.

Segidan, hori ospatzeko gordeta zuten bizkotxoa atera eta jaten hasi

ziren. Lurra ikusten hasi zen eta beraiek egindako zuloa ere. Zuloa

ikusten ari ziren bitartean, geroz eta abiadura handiago hartu zuten,

kanpoan agertu arte. Kanpoan zeudelarik ziztu bizian atera ziren eta

beraien familia osoari besarkada handi bat eman zioten. Peruk eta

Anderrek honela esan zieten:

-Azkenean iritsi gera!

-Asko pozten gera zuek ikusteaz!

-Begira neska bat ekarri dugu.

-Nondik atera duzue neska hori? -galdetu zuten gurasoek.

-Hor behean zegoen ontzi batetik.-erantzun zuen Anderrek.

BARNE - NUKLEOA

Page 76: Ipuinak

Handik aurrera, hain bidaia zoragarria egin zutenez, erabaki zuten

handitan errepikatu egin behar zutela. Emilik familiarik ez zuenez

ezta etxerik ere, Perurekin bizitzen gelditu zen. Azkenik, oso

zoriontsu bizi izan ziren guztiak.

UXUE OTAÑO

Page 77: Ipuinak

Bazen behin,bi umez eta bi gurasoz osatutako sendi bat.Lehenengo

semeak,18 urte zituen eta zaharrena zen.Hile hori kolorekoa zuen,

begi urdinekoa zen eta altua zen. Bere arreba ertaina zen eta 13

urte zituen.Hile marroia zuen,begi urdinekoa zen eta argala zen.

Txikienak 11 urte zituen, hile horikoa zen,begi marroikoak zituen,

altua eta argala zen. Amak 48 urte zituen, beltzarana zen,ez zen ez

oso altua ez eta oso baxua ere.Begi marroiak zituen eta oso argala

zen.Aitak 47 urte zituen eta hile motza marroia zuen.Begi urdinak,

altua eta piska bat potoloa zen.Beraien izenak hauek ziren:handiena

18 urtekoa Ignacio zen, ertainak,13 urtekoa,Itziar izena zuen,eta

familiako txikienak,11 urtekoa,Pablo izena zuen.Amak Maria izena

zuen,aitak Joan izena zuen.

Oviedon bizi ziren denak, Ignacio, Itziar, Pablo, Maria eta Joan. Bere

gurasoekin joaten ziren leku guztietara Ignacio ezik,Ignacio bere

lagunekin joaten zen ia-ia beti. Ignacioren zaletasunk eskubaloian

jolastea zen eta txikitan pianoa jotzen zuen.Itziarrek eskubaloian

Page 78: Ipuinak

jolasten zuen eta txikitan pianoa jotzen zuen,baina gero gitarra

jotzen hasi zen.Pablo eskubaloian jolasten zuen eta pianoa jotzen

zuen.

Egun batean hegazkina hartu eta Hawaiira joan ziren. Hegazkinean

irakurtzen eta jolasten aritu ziren. Hawaii-n sumendi bat zegoela eta

piztuta zegoela irakurri zuten, beraz kontuz ibili behar zuten

ingurukoa magma-harriz inguratuta zegoelako.Hawaiira iritsi zirenean

dena oso oso polita iruditu zitzaien,oso belardi handiak,zuhaitz

berdeak,palmondo politak,kokoz josita inguru ederra,eta platano

pila…Dena sinestezina eta oso magikoa zen. Hotela handia zen

igerilekura handi batekin ,logela bat jokoekin.Beraiei bost zirelako

logela handi bat eman zieten hiru komunekin.Bat gurasoen logelan

zegoen, beste bat mutilen logelan eta beste komuna neskaren logelan.

Hotelean tenis kantxa handiak zeuden,oso handiak. Pablok, Itziarrek

eta Ignaciok igerilekura joan nahi zuten bolei bolera jolastera.

Page 79: Ipuinak

Halako batean sumendia ikustera joan behar zutela erabaki zuten.

Mutil batek esan zien sumendira iristeko bide bakarra zegoela eta

bide zaila zela.

-Baina arriskutsua al da?-Galdetu zuen Mariak.

Mutikoak baietz esan zion eta sumendietara iritsi nahi ba zuten mapa

bat behar zutela.

-Goazen goazen ! -esan zuen Joanek oso abentura zalea zelako.

Mariak izkina batera eraman zuen Joan.

-Joan, oso arriskutsua da!.

-Baina sumendiak ikusi nahi dituzte!- esan zuen Joanek.

-Ongi da, ba. -esan zuen Mariak.

Sumendiak ikusi baino lehen, hotelera joan ziren janari eta edari

hartzera.Motxilak bete eta jarrain mutilarengana joan ziren berriro:

-Neregana berriro? -esan zuen mutilak.

-Bai, mapa bat behar dugu, sumendia ikustera joango garelako. –esan

zuen Mariak.

-Barkatu, baina azkeneko mapa emakume horri eman diot. –Esan zuen

mutikoak emakumeari begiratuz.

-E! Emakume! mapa behar dugu eta horren truke 10€ eman dizkizut!-

esan zuen Pablo.

-Beno, ongi da. -esan zuen emakumeok.

Mapa hartu bezain laister, sumendira abiatu ziren.

Page 80: Ipuinak

-Mapa aldrebes hartzen ari zara. –esan zion Itzirrek Ignaciori.

Bidean,ondar mugikorrak zeunden sumendira iritsi aurretik. Ondar

mugikorrak pasa orduko sumendia ikusi zuten aurrean. Ikusten ari

ziren guztia oso polita zen. Igo ostean burrunbada bat entzun zuten.

Bruum!!!!

-Aah! Korri umeak. -esan zuten gurasoek batera.

Korrika hasi ziren guztiak,Mariari labak haragia erre zion. Maria

Joanen bizkar gainean igo zen eta korrika jarraitu zuten hotelera

iritsi arte.

-Ospitalea non dago?- galdetu zuen Joanek.

-Eramango zaituztet,baina umeak hotelean gelditu behar dira. -esan

zuen mutikoak.

Ospitalera abiatu ziren eta iristean Maria operatu egin

zuten.Haragia beste leku batetik kendu eta hankan jarri zioten.

-Lasai ondo nago.Medikuak asko deskantsatu behar dudala esan dit.

- esan zuen Mariak.

-Goazen umeengana. -esan zuen Joanek.

Page 81: Ipuinak

Handik aurrera ez ziren inoiz berriro joan Hawaiera, inoiz ez. Etxera

joan aurretik Itziarrek magma-harri bat hartu zuen.

-Ama, begira zein polita. -Esan zuen Itziarrek.

ANE FERNANDEZ

Page 82: Ipuinak

Bazen behin ,duela denbora asko, irla batean bizi ziren pertsona batzuk. Bi neska

eta bi mutil ziren. Maskota bat zuten: Scoby Doo izeneko txakurra zen eta bere

zaintzaileen izenak ziren: Davne , Vilma , Shagi eta Fredy.

Davne oso neska polita eta jatorra zen. Bere begiak moreak ziren, oso politak.

Indartsua zen, gainera oso azkarra zen ia-ia tigre bat baino azkarragoa. Irlaren

beste puntan bizi zen Vilmarekin. Biak oso ondo moldatzen ziren, eta janariarekin

ez zuten arazorik erdia batentzat eta beste erdia bestearentzat. Horrela jaten

zuten. Davnek arazoren bat baldin bazeukan bere lagunaren laguntza eskatzen

zuen eta biak beti misterioak eta abenturak egiten zituzten.

Vilma oso interesantea zen, gainera gauza harrigarri bat asmatu zuen inork

asmatu ez zuena: txalupa bat! Harrigarria. Lehen esan dudan bezala Vilma eta

Davne oso ondo moldatzen ziren. Vilmaren kolorik gustukoena laranja zen eta

Davnerena berriz,morea zen.

Shagi oso umoretsua zen eta Fredy eta Scoby Doo-rekin bizi zen. Davne Fredyaz

maiteminduta zegoen. Bere lagunik onena Scoby zen eta denetarik jaten zuten.

Shagik zerbait berdea ikusten bazuen txotxolo bihurtzen zen berdea zelako

Page 83: Ipuinak

bere gustuko kolorea. Shagi eta bere pandila islaren erdian bizi ziren. Berari

gehien gustatzen zitzaiona zen neska berriak ezagutzea.

Fredy serioa zen Vilma bezala. Bere kolorerik gustukoena urdina zen eta gauzak

deskubritzea zen bere zaletasun nagusiena. Neskak ez zitzaizkion interesatzen

baina Davne bai. Ez zeukan beldurrik eta tranpak prestatzea gustatzen zitzaion

animalientzat.

Scoby Doo oso beldurtia zen, eta beldurrez zegoenean Shagiren besoetan

jartzen zen. Bere janari gustukoena Scobygailetak ziren.

Egun batean denak lotan zeudela sumendi bat piztu egin zen. Sumendia Davne eta

Vilmaren etxearen ondoan zegoen. Davne esnatu egin zen eta egoera hura

ikustean, Vilma esnatu zuen horren berri emateko. Bat-batean sumendiaren laba

jaisten hasi zen eta Vilmak esan zuen:

-Hemendik irten behar dugu Fredy eta Shagiren etxera joateko eta honen berri

emateko!Azker! Azkar!

-Scoby basoan da eta bilatu behar dugu, bestela labak jan egingo du! -erantzun

zion norbaitek.

Ostean Scoby…ari zen…

-La, lara, lara…….Lore politak dira, bai horixe! Nahiko lore ditut Vilma eta

Daverentzat. ! Fredyrentzat, gero berak Davneri emateko.

Bila eta bila ibili ziren Davne eta Vilma, Scoby aurkitu zuten

arte:

-Scobyyy!!! Scoby! Scoby! Scoby!

Scobyk berehala ikusi zituen eta bere etxera eramateko esan zien, baina Vilmak

zerbait esan aurretik sumendiak eztanda egin zuen. Gero Davnek esan zuen:

Page 84: Ipuinak

-Hori esan nahi zuen! Hasi korrika edo bestela hil egingo zarete!

Egoera larri horretatik ihes egiteko korrika hasi ziren Shagi

eta Fredyren etxera iritsi ziren arte:

-Kaixo mutilok! Ia-ia desegiten gara, baina orain salbu gaude

eta hori da garrantzitsuena!!

-Entzun dugunean eztanda larritu egin gara, ez genekien

hilda edo bizirik zeundeten. Esan zuen Shagik

Gaua iritsi zen eta Fredyk sumendira joan nahi zuen ikusteko zerk eginarazi zuen

laba ateratzea. Vilmak berdina egin nahi zuenez, biek adostu zuten denak lotan

zeudela joatea. Orduak pasa ziren eta denak lotan zeuden Fredy eta Vilma

ezik.Harea abiatu ziren ixil ixilik.

Iritsi zirenean sumendia keaz inguratua zegoen, eta Fredyk esan zuen:

-Hau bai lainoa! Vilma ez hartu arnasa kea dagoen bitartean!

-Ongi da, kasu egingo dizut, sumendiez asko dakizu eta! Erantzun zion.

Lainoa joan zenean Fredyk ikusi zituen antortxa batzuk ikusi zituen. Beraiei

segika zeudela ziruditen. Fredyk keinu batzuk egin zizkion jakiteko hor zeudela.

-Vilma, basoan norbait dago eta ez zait batere gustatzen!

-Nik uste dut kanibalak direla zeren aurreko astean niri segika egon ziren.-

erantzun zion.

Orduan, sumendiaren laba igotzen hasi ziren berriro, eta Fredy jaisten hasi zen

Vikmarekin eta kanibalekin. Kanibalak hurbildu ziren Fredy eta Vilmarengana.

Page 85: Ipuinak

Kontatu zieten zergatik sumendiak laba asko ateratzen zuen eta esan zuen

kanibalen erregeak:

-Sumendia haserre, gu poztu behar!!.Baina ezin poztu. Zuk lagundu. Nola dudu

izena?

-Ni Fredy naiz eta hau Vilma. Zergatik dago haserre sumendia?-esan zuten biek.

-Sumendia parra egin behar. Horrela gu, ondo egon.Eta

bera pozik egon ez ateratzeko laba.-erantzun zuen

erregeak.

-Ondo da, guk lagunduko dizuegu, baina hitza eman behar diguzue ez gaituzuela

jango. Badakigu zuek kanibalak zaretela.

-Bai, hitz emango dizut.Esan zien erregeak.

Ondoren, Fredy eta Vilma txisteak kontatzen hasi ziren:

-Badakizu zein da… Bla, bla,bla?

Sumendiak parra egin zuen pozez, eta horrela txiste eta antzerki asko egin

zuten sumendia poztu zezan..

Handik urte batzuetara sumendia eta kanibalak lagunak egin ziren. Eta Vilmak

asmatutako txaluparekin hirira joan ziren. Azkenean Fredy eta Davne ezkondu

ziren eta bi ume izan zituzten:Karlos eta Sara. Oso pozik bizi ziren betirako.

Luda Mujika Mozo

Page 86: Ipuinak

Bazen behin Tom Sawyer deituriko mutiko bat. Polly

atsoarekin bizi zen. Italian bizi zen, hantxe zegoen Vesubio sumendia.

Tom Sawyeri asko gustatzen zitzaizkion abenturak, mota guztietako

abenturak: itsasoan, ibaian, mendian, hondartzan… Polly Tomen izeba

zen, ile beltza zuen, begiak urdinak zituen eta haserretzen zenean

oso jenio bizikoa zen. Tomek bi lagun zituen: Mario eta Marko. Mario

alferra zen, inoiz ez zituen etxeko lanak egiten, ile horia zuen eta

begiak marroiak.

Marko oso hezigabea zen, ez zituen amaren aginduak betetzen, ile

marroixka zuen eta begi berdeak.

Page 87: Ipuinak

Egun batean ikastolara joan zenean bere lagun Mario eta Markorekin

(horiei ere gustatzen zitzaien abenturak) topatu zen:

-Kaixo lagunak!!!-esan zuen,

-Kaixo!!!-erantzun zien bere bi lagunek batera.

Ondoren, gelan sartu ziren. Sumendiei buruz hitz egin zuten.Tomek

pentsatu zuen: ”ideia bikaina Vesubiora joatea gure hurrengo

txangoan “. Eskola eta gero Tom etxera joan zen motxila prestatzera,

baina izebak esan zion:

-Zergatik ari zara motxila prestatzen? Ez goaz oporretara -,baina

Tomek gezurra esan zuen, bestela ez zion utziko.

–Markoren etxera noa lo egitera- beraz izebak utzi egin zion.

Hurrengo egunean, izebari agur esan ondoren, Mario eta Markoren

etxera joan zen beraien bila, eta Vesubiora abiatu ziren. Bidaiak bost

gau eta lau egun iraun zituen.Azkenean Vesubio sumendira iritsi ziren.

Han zeudela kanpin denda jarri zuten eta sua prestatu zuten. Haragia

afaldu zuten, afaldu ostean lo zakua prestatu zuten eta lo egin zuten.

Esnatu bezain laster, txokolate eta gailetak gosaldu egin zuten .

Segidan Vesubio sumendia barrutik nolakoa zen ikustera joan ziren.

Barruan magma ikusi zuten. Handik ordu erdira jada kanpin-dendan

zeuden bazkaltzen. Arratsaldean kartetan jolasten zuten bitartean

beraien etxeko gauzaz hitz egin zuten, ezin zuten bere familia eta

bere etxea burutik kendu.Handik bi ordutara afaldu egin zuten:okela

zati bat eta arrantzatutako arrainak. Jarraian kanpin-dendan sartu

Page 88: Ipuinak

ziren. Istorio beldurgarriak kontatu zituzten bi orduz.Bat-batean

Vesubio sumendiaren erupzioa entzun zuten –lagundu!- esan zuten eta

izututa kanpin-denda, janaria, motxilak eta gainontzeko guztia zuten.

Ziztu bizian etxerako bidea hartuta, herrira joan ziren oinez,

bidaiak, berriz ere bost gau eta lau egun iraun zuen.

Bizitza osoan ez zuten abentura hori ahaztuko eta harrez gero ez

ziren gehiago sumendi batera joango.

IRATI NAVEIRO

Page 89: Ipuinak

Bazen behin Jon izeneko mutil bat. Jonek 21 urte zituen. Altua zen ,

ile horia zuen eta bere begiak urdinak ziren.Mutil hau Donostian bizi

zen. Bere lagunik onena Joan zen.Hau altua eta beltzarana

zen.Eskalatzea asko gustatzen zitzaion.Etxetik irten ziren arratsalde

batean Jonek eta bere lagun Joanek kartel handi bat ikusi

zuten.Kartel horretan jartzen zuen mutil indartsuak behar zirela

marinel lana egiteko itsasontzi handi batean.

- Gu oso indartsuak gara, eta joango bagina?-galdetu zion Joanek

-Nik ez dakit zer egin,eta zerbait txarra gertatzen bazaigu ?

-Ez,ez zaigu ezer gertatuko,zu lasai egon zaitezke!

-Ongi da, joango naiz zurekin!

2 egun falta ziren irteteko eta oso urduri zeuden. Eguna iritsi baino

lehen, maletak egitera joan ziren.Egun iritsi zenena maletak utzi

zituzten itsasontzian. Ondoren kapitaina agertu zen eta esan zuen:

-Bihar 9:00etan denak hemen, mesedez.Hau ondo ateratzen bada

5000euro irabaziko dituzue.Ulertu al duzue ?

-Bai, bai kapitain jauna!

-Orain, denok zuen izena esango didazue!

Page 90: Ipuinak

Bakoitzak bere izena esan zuen.Itsasontzia prest zegoen eta Jonek

itsasontziak gidatzen zekienez bera izendatu zuten gidaria.Joanek

prismatikoak hartuta,itsasoari begira ibiliko beharko zuen eta

zerbait ikusten bazuen kapitainari esan beharko zion.Hurrengo

egunean denak 9:00etan itsasontzian ziren, baina bat falta zen,eta

hori Jon zen.Jon lokartua gelditu zen,baina bera gidaria zelako itxoin

egin zuten. 9:30etan Jon azkenean agertu zen eta errieta egin zion

kapitainak.Gero aingerua jaso zuten eta kaitik atera ziren.

Halako batean tsunami erraldoi bat ikusi zuen Joanek.Korrika batean

joan zen kapitainaren bila.Aurkitu zuenean esan zuen Joanek:

-Kapitaina tsunami erraldoia ikusi dut!

-Nola, tsunamia esaten al duzu?

-Bai, bai etorri eta ikusi!

Kapitaina ikustera joan zen eta esan zuen:

-Egia da! tsunamia da!.Goazen! jendeari esango diegu

Page 91: Ipuinak

Kapitainak esan zion jendeari ikusitakoa.Ondoren,Jonek esan zuen:

-Eta irla horretara joango bagina babesteko?

-Hori da,harea joango gara baino azkar!

Iritzi baino lehenago tsunamiak harrapatu zituen.Jon,Joan eta

kapitaina izan ezin beste guztiak hil egin ziren.Hauek bizirik zeuden

eta igeri egiten joan ziren irlaraino .Momentu horretan esan zuen

Joanek:

-Ni janariaren bila joango naiz!

-Ongi da, ni sua egiten geldituko naiz –esan zuen Jonek.

-Nik sua egiten lagunduko dizut -erantzun zion kapitainak.

Bakoitzak bere lana egin zuen.Jonek eta kapitainak bukatu zuten sua

egiten eta esan zuen kapitainak:

-Jon,entzun! eta txalupa egingo bagenu?Ba dakit ez dugula gaur

bukatuko, baina….

-Ongi da, ideia ona.Goazen ba egitera!

Bien artean hasi ziren txalupa egiten.Joan itzuli zen eta aurkitu

zituen platanoak eta kokoak jaten hasi ziren hirurak.Jan eta gero

ohera joan ziren.

Hurrengo egunean,kapitaina ez zegoen han.Joanek atera zituen

prismatikoak eta kapitaina txalupa txiki batean ikusi zuen.

-Kapitainak txalupa lapurtu digu !- esan zuen Jonek

-Egia da!,baina ez zenuten bukatu,ezta?

-Ba, ez naiz gogoratzen!Begira! badoa….

Page 92: Ipuinak

Geroxeago,Joan janari bila joan zen eta Jon sua egiten gelditu zen.

Ondoren Jonek sua egiten bukatu zuenean txalupa egiten hasi

zen.Joan etorri zenean janariarekin,txalupa egiten lagundu

zion.Jarraian,afaltzeko ordua iritsi zen eta afaltzen hasi ziren.Esan

zuen Joanek:

-Txalupa egiten asko aurreratu dugu!

-Egia da ! segur aski biharko bukatuko dugu.

-Bai! Orain goazen afaltzera.

-Ongi da,goazen afaltzera.

-Atzoko berdina ?

-Bai,bai.

Joan eta Jon hasi ziren afaltzen. Bukatu ondoren buelta bat ematera

joan ziren. Joanek esan zion Joneri:

-Ikusten nola gauden hemen! horregatik ez nuen etortzerik nahi!Hilda

egon gintezke!

Isilik gelditu ziren eta bat-batean esan zio Jonek Joaneri:

-Joan, zer dago hor?

-Kobazulo bat dagoela uste dut.

-Sartuko al gara ikustera?-galdetu zion.

-Ez,oraingo honetan ez.

-Ongi da,bueltatuko gara ba.

Eta Jon eta Joan txaluparantz abiatu ziren. Iritsi eta Jonek esan

zion Joaneri:

-Goazen txalupa egitera,ea gaur bukatzen dugun!

Page 93: Ipuinak

-Ongi da,goazen!

Beranduago bukatu zuten txalupa egiten,eta berandu zenez afaltzera

joan ziren.Berriro,Jon sua egiten zuen bitartean,Joan janari bila joan

zen.Joan bueltatzerakoan Jonek esan zion:

-Ni nazkatuta nago,beti berdina jan behar dugu.

-Hori egia da,baino ez dago ezer ez gehiagorik!

-Ikusi,ikusi bi otartxo egin ditut janaria eramateko.

-Eta horiek txalupan eramango al ditugu?

-Noski!

Afaltzen segitu zuten eta Joanek esan zuen:

-Beno nik bukatu dut.

-Nik ere bai,orain ohera lo egitera.

-Bai ohera,nekatuta nago eta.Ondo lo egin !

Hurrengo egunean esnatu,eta janari bila joan ziren.Janari mordoa

hartu zuten bien artean.

-Beno aterako al gara ?-esan zuen Jonek

-Bai bai,oraintxe bertan.- erantzun zion Joanek

Txalupan janaria guztia sartu eta abiatu ziren.Jon poz-pozik esan zio

Joaneri:

-AZKENEAN ETXERA !

-Bai,azkenean! Bai,baina bi egun baino gehiago falta zaigu iristeko.

-Badakit,baina etxera goaz.

Bi egun pasa ondoren:

-Zein arraroa,oraindik ez gara iritsi,zer dela eta ?

Page 94: Ipuinak

-Ez dakit,baina harrituta nago.

-Utzi primatikoak.

-Tori,baina zertarako nahi dituzu ba?

-Begira ! hor dago gure etxea,Donostia.

-Egia da,iritsi gera !

Azkenean iritsi ziren,besarkada bat eman eta bakoitza bere etxera

joan zen. Baina Jon iritsi zenean bere etxera,bakarrik ikusi zuen bere

aita eta galdetu zion:

-Eta ama ? Non dago?

-Jon ,hau zaila izan da guztiontzat,eta,ama hil egin da.

Jon lehertuta negarrez hasi zen.Bere aitak besarkada handi bat eman

zion eta lasaitzen saiatu zen.

Hurrengo egunean hiletara joan ziren,jendez beteta zegoen ,bere

ama pertsona ona zen eta jende askok maite zuen.

Jonek harrez gero,ez zuen berriro itsasontzi batera igo nahi.Eta

bere aita oso zaharra zenez,azkenean hil egin zen.

ADRIAN DIEZ

Page 95: Ipuinak

Érase una vez en Donostia hace seis años una familia que vivía en Gros

.Donostia era una ciudad pequeña de la costa y Gros era un barrio donde había

una playa. Esa playa era grande y conocida .En invierno hacia mucho frío y

nevaba, pero en verano hacia calor y toda la gente iba a la playa. La familia

estaba formada por el padre, la madre y los dos hermanos. El padre se llamaba

Oscar era fuerte y esbelto, tenia un carácter animado y divertido .Le gustaba

mucho el fútbol en su casa tenia un montón de balones. La madre se llamaba

Sofía era alta y rápida y tenia un carácter y feliz le gustaba la moda y las joyas.

El primer hermano era muy guapo se llamaba José, era alto y tenia el pelo

rubio, era amable y de buen corazón. Le gustaban los juegos de mesa y ver la

tele. El segundo era feo y monstruoso. No tenia sentimientos, era malo y

gamberro, no hacia caso a nadie y siempre se metía en líos.

Page 96: Ipuinak

Pero un buen día los hermanos estaban jugando en la playa cuando…….

Un terrible tsunami derrumbo la ciudad .Era muy grande y fuerte. Se llevo las

casas, los coches, y las personas. De la familia sobrevivieron la madre y el hijo

bueno .La madre lloraba todos los días pero… no habían muerto se los llevaron

a una ciudad china .Estaban curándose, pero la madre creyó que estaban muertos

y siguió triste y dolorida. A veces estaba enfadada y siempre les añoraba. Su

amigo también estaba triste

Un día el amigo leyó en el periódico que unos hijos estaban buscando a su

madre. El amigo se puso tan feliz que fue corriendo a decírselo y además le

regalo un ramo de flores. La madre también se alegro y fue a buscarlos a China.

Pero no los encontró .Anduvo por los orfanatos y no los encontró. Se puso otra

vez triste y le dijo a su amigo que jamás en la vida los encontraría.

- No te preocupes, Sofía ¡Vamos a buscarlos! veras como los encuentran

allí.

- Gracias Oscar, me estas ayudando mucho.

Page 97: Ipuinak

Fueron a los restos del Tsunami después de andar mucho vieron vacas muertas,

coches encima de otros y personas medio muertas. Fueron de aquí para allá, de

allá para aquí durante tres meses y 15 días Estaban muertos de hambre, cansados

y tristes. Ya no aguantaban más y decidieron ir a casa De repente a lo lejos, se

oyó:

- Sofía, estamos aquí !!!!

Sofía se quedo asombrada porque esas voces eran conocidas y se dio la vuelta.

A lo lejos se veía dos personas que se le hacercaban a ella corriendo y gritando.

Estaban doloridos y con arañazos pero vivos. La madre asombrada pero feliz

fue a su encuentro a abrazarse llorando de la emoción.

A partir de ese día no volvieron a viajar por esas tierras.

NASSER ABDELLAOUI