IPUINAK

20
Deabru bat maiteminduta dago Bazen behin zeruan zeuden bi hiri des- berdinak. Hiri horiek deitzen ziren Aingepi- llapolis eta bestea Infernua. Infernuan ze- goen deabrua Pablo izena zuena. Orain dela urte asko izan zen guda bat deabruarekin eta aingeruarekin. Horregatik ezin elkarre- kin bizi. Egun batean Pablo jaitsi zen mundura. Munduan neska bat zegoen Zuriñe deitzen zena. Zuriñe neska oso jatorra zen. Pablok Zuriñe ikusi zuen ikastolan. Pablo gizaki bizidun bihurtu zen. Geroago Pablok eta Zuriñek elkar ezagutu zuten. - Kaixo! Ni Zuriñe naiz - esan zuen Zuri- ñek. - Kaixo! Ni Pablo naiz.

description

Zuen lanak

Transcript of IPUINAK

Page 1: IPUINAK

Deabru bat maiteminduta

dago

Bazen behin zeruan zeuden bi hiri des-berdinak. Hiri horiek deitzen ziren Aingepi-llapolis eta bestea Infernua. Infernuan ze-goen deabrua Pablo izena zuena. Orain dela urte asko izan zen guda bat deabruarekin eta aingeruarekin. Horregatik ezin elkarre-kin bizi.

Egun batean Pablo jaitsi zen mundura. Munduan neska bat zegoen Zuriñe deitzen zena. Zuriñe neska oso jatorra zen. Pablok Zuriñe ikusi zuen ikastolan. Pablo gizaki bizidun bihurtu zen. Geroago Pablok eta Zuriñek elkar ezagutu zuten.

- Kaixo! Ni Zuriñe naiz - esan zuen Zuri-ñek.

- Kaixo! Ni Pablo naiz.

Page 2: IPUINAK

Zuriñek Pablo gonbidatu zuen bere etxera. Pablo gorri-gorria jarri zen.

- Ez dakit, nire gurasoekin hitz egin behar dut - beldurrez esan zuen Pablok.

Orduan Pablo joan zen Zuriñeren etxera.

- Zein handia da zure etxea!

- Nirentzat oso txikia da - esan zuen Zuri-ñek.

Ordu batzuk pasa ondoren, gaua zen. Pablo eta Zuriñe lotan zeuden. Hurrengo egunean Pablok esan zion Zuriñeri:

- Zuriñe, esan behar dizut gauza bat.

- Zer esan behar didazu?

- Mainteminduta nago zurekin.

- Bai. Ni ere nago maiteminduta zurekin.

Pablo eta Zuriñe hizketan ari ziren.

- Baina ni ez naiz ume bat, ni deabru bat

naiz- esan zion Pablok Zuriñeri.

Page 3: IPUINAK

- Baina gera al zaitezke ume bat bezala, ezta?

- Bai.

Orduan Zuriñe eta Pablo handiak egin ziren eta ezkondu ziren.

Page 4: IPUINAK

PABLOREN ABENTURA6

Bazen behin 10 urteko ume bat. Pablo oso bihurria zen.

Estatu Batuetan bizi zen. Pablok ez zeukan amarik. Bere ama

hil zen autoko istripu batean. Pablo bere aitarekin bizi zen.

Baina bere aita astronauta zen. Bere aita espaziora joaten

zenean, Pablo aitona-amonekin gelditzen zen.

Bere aitona-amonak beste hiri batean bizi ziren. Han

Pablok beste lagun batzuk egin behar zituen. Horregatik,

Pablo bere aita joaten zenean, triste gelditzen zen.

Aitak beti esaten zion:

- Pablo, ez jarri triste ni joaten naizenean.

- Nik nahi dut nire aita egunero etxera itzultzea.

- Hori ez da posible. Badakizu ni astronauta naizela eta ezin

dut beti zurekin egon.

Une horietan Pablok bere amarengan pentsatzen zuen eta

bere lagunen inbidia zeukan.

Pabloren aita bi urtez behin joaten zen espaziora eta

urte honetan ez zitzaion tokatzen baina Pablok uste zuen

baietz, tokatzen zitzaiola. Horrexegatik , Pablo bidaiarako

gauza guztiak prestatzen hasi zen. Ez zion ezer esan inori.

Gauero ohean pentsatzen zuen nola sartu espaziontzian

espaziora joateko.

Bakarrik ikastolako lagun onenari, Markori, kontatu

zion bere plana. Markok esan zion zoratuta zegoela, baina

Pablok ez zion kasurik egin. Pablok guztia prestatu zuen eta

azkenean eguna ailegatu zen. Pablo oso goiz altxatu zen eta

espazio-geltokira joan zen. Alde guztietara begiratu zuen eta

ez zegoen inor. Jausi batean espaziuntzian sartu zen eta

ezkutatzeko leku bat aurkitu zuen.

Hori egin eta gero, espaziuntzia espaziora joan zen.

Espazioan zegoenean, Pablo bere aita bilatzen hasi zen

espaziuntzian, baina ez zegoen inor. Bera bakarrik espazioan!

Bitartean aita etxera itzuli zen eta Pablo esnatzera joan zen

baina ez zuen aurkitu. Aita oso kezkatuta zegoen.

Pablok irrati bat aurkitu zuen eta kontrol-dorrera deitu zuen.

Hasieran beldur handia izan zuen baina gero espaziuntzia

Page 5: IPUINAK

gidatzen ikasi zuen. Kontrol-dorreak esan zion espaziuntzia

prestatuta zegoela bi urte egoteko espazioan.

Pablo egon zen bi urte bakarrik espazioan. Bakarrik

egon bitartean, gauza asko ikasi zuen: bakarrik egotea,

janaria prestatzea, beldurra ez edukitzea … baina batez ere

bi urte horietan handia egin zen. Etxean gauzarik onenak

zeuzkala ikasi zuen: aita, aitona-amonak eta aita ez zegoela

berarekin denbora guztia baina asko maite zuela. Eta hori zen

garrantzitsuena.

Bi urte pasa eta gero, espaziuntzia automatikoki Lurrera

itzuli zen. Mundu guztia oso harrituta geratu zen Pablo bi

urtez eman zituelako espazioan. Aitona-amonak eta aita

Pablo jasotzera joan ziren. Pablok esan zien gauza

garrantzitsu bat ikasi zuela.

Zer ikasi zuen?

Edukitzen ditugun gauzei garrantzia eman behar diegu eta ez

besteek daukatenari. AMAIERA

ANDER P. 4.A

Page 6: IPUINAK

LAURAREN AMETSA

Bazen behin bazegoen Laura izeneko neska bat. Laura Londresen bizi zen, baina, berak herri batean bizi nahi zuen zalditegi bat egiteko eta lasaitasuna gustatzen zitzaiolako. Laurak galdetzen zion ea al zuen herri batean bizi ala ez eta bere amak esaten zion ezetz, hor lana eta etxea zituelako.

Egun batean, gauean, Laurak alde egin zuen eta bere amonaren herrira abiatu zen. Bere amonaren herrira ailegatu zenean, txirrina jo zuen:

- Din don!

- Nor da?

- Kaixo amona, Laura naiz.

- Laura!, zer egiten duzu hemen?

- Irekitzen badidazu kontatuko dizut.

- Bale, sartu.

Laurak kontatu zion dena bere amonari. Hurrengo egunean, Laura atera zen bueltatxo bat ematera.Bere amak deitu zion amo-nari eta esan zion:

- Kaixo ama! Patrizia naiz, Laurak alde egin du eta uste nuen agian hor zegoela.

- Bai hemen dago, bueltatxo bat ematera joan da.

- Orduan, ordu erdi bat pasa ondoren ailegatuko naiz.

- Bale, agur.

Page 7: IPUINAK

Arratsaldea zen, ordu erdi hori pasa ondoren Patrizia ailegatu zen. Patrizia amonaren etxera igo zen, eta esan zion amonak:

- Kaixo Patrizia, Laura parkean dago.

- Oraintxe bertan joango naiz.

Patrizia parkera joan zen. Laurak kontatu zion zergatik zegoen hor eta zein zen bere ametsa.Hizketan zeudenean, Patriziak esan zion Laurari:

- Laura, maitia, badakit herri batean bizi nahi duzula eta horrexe-gatik herri batean etxe bat erosi dut.

- Ezkerrik asko ama, nire ametsa bete da!

Page 8: IPUINAK

Unairen hortza

Orain dela hiru hilabete Unairi bere lagunek esan zioten Perez-sagua ez

zela existitzen. Hala ere, berak ez zuen sinetsi. Ikastolatik ateratzean, azkar-azkar joan zen etxera, amari esan zion: - Ama, Perez-sagua benetakoa da edo zu zara? - Ez, ni ez naiz Perez-sagua, zergatik? - Hori esan didate nire lagunek, Aitorrek eta Mikelek.- Unai sei urteko mutiko azkarra zen eta konturatu zen bere amak saguaren aurpegia jarri zuela.

Unaik jarraitu zuen bere bizitza arazoa ahaztuz: jolasten, ikastolara

joaten,…Baina herenegun Unairi hortz bat erori zitzaion ikastolan. Etxera ailegatzean hortza burukoaren azpian jarri zuen, amari ezer esan gabe. Atzo goizean, esnatzeko orduan, burukoaren azpian ez zegoen oparirik, hortza baizik. Unai haserretu zen amarekin eta esan zion gezurti bat zela. Bere amak ez zuen ezer ulertzen eta hasi zen negar egiten. Bat batean ikusi zuen sagu bat leihotik. Sagu hori, Perez-sagua zen eta ezuste bat emango zion Unairi gauean gaiztoa izateagatik.

Gauean, Unaik ez zuen nahi afaria jan eta joan zen ohera amari hitz egin gabe. Gainera ez zion eman muxu bat. Lotan zegoela, bat batean esnatu zen eta kobazulo batean aurkitu zen. Kobazuloa oso iluna eta handia zen. Saguz beteta eta erdian gaztelu handi bat zegoen, hortz distiratsuaz eginda. Hor, saguak biziten ziren. Kobazulo garbitu behar zuen, saguek zigortu zutelako. Unaik kobazulo garbitu ondoren bat batean etxean agertu zen.

Goizean esnatzean, burukoaren azpian opari bat aurkitu zuen: liburu eta euro bat. Liburua Geronimo Stiltonena zen. Liburuaren izenburua “EN EL REINO DE LA FANTASÍA” zen.

Ikastolara iristean bere lagunei kontatu zien istorioa, gauean gertatu zitzaiona. Unaik lagunei esan zien Perez-sagua benetakoa zela, gutxienez bere etxean. Hara heltzean amari bakarmena eskatu zion, muxu handi bat eman zion eta besarkada bat ere bai.

Handik aurrera Unaik egunero garbitzen du etxea eta etxean amari laguntzen dio. Dena Perez-sagutxori esker.

Page 9: IPUINAK

Eta egia ala gezurra,

Begi bien artean sudurra.

Jurgi Bonilla Viana

Page 10: IPUINAK

Adeleren pianoa

Bazen behin neska bat Adel deitzen zena.

Bederatzi urteko neska bat zen eta Afrikatik

zetorren. Bera beltzarana zen eta arabieraz hitz

egiten zuen.

Orduan, Adel ikastola batera joan zen eta hor

euskeraz hitz egin ikasi zuen. Adeli asko gustatzen

zitzaion musika eta horregatik nota oso ona atera-

zen zuen musikan. Bera kontzerbatoriora joaten

zen eta hor pianoa jotzen zuen.

Adelek beti musikalari ona izan nahi zuen eta

bera beti eskenatoki batera igotzea eta pianoa

jotzea nahi zuen baina, uste zuen inoiz ez zuela

egingo.

Egun batean, bere etxera gutun bat bidali

zioten eta hor esaten zuen eskenatoki batera igo

behar zuela eta pianoa jo.

Adel oso pozik jarri zen eta korrika joan zen

bere amari esatera. Orduan, eguna ailegatu zen

eta Adelek jo zuen pianoa.

Azkenik, Adel oso ondo pasatu zuen eta berak

nahi zuena lortu zuen.

Page 11: IPUINAK
Page 12: IPUINAK

ROBERTO JOKALARIA

Bazen- behin ume bat Roberto zuena izena. Roberto

atsegina zen eta gainera ume oso argala zen. Robertori asko gustatzen zitzaion saskibaloia. Horrexegatik joaten zen Caja Laboralen partida guztietara. Bere ametsa zen Caja Laboralen jokalari bat izatea. Umeak 20 urte zituen. Berak ez zuen lan egiten. Egun batean Roberto joan zen saskibaloia ikustera eta jokalari bati orkatila apurtu zitzaion.Orkatila ezin zen konpondu, horrexegatik eskatu zuten beste jokalari bat egoteko klubean. Hurrengo egunean Roberto joan zen korrika, Caja Laboralen bulegora. Esan zion bera izan ahal zela beste jokalari bat. Bulegokoak esan zion:

- Bale, izan ahal zara baina metro bat eta laurogei

baino gehiago neurtu behar duzu.

- Bale- esan zion Robertok.

Baina arazo bat zegoen. Robertok ez zuen neurtzen

hori. Joan zen bere amaren etxera eta esan zion:

-Neurtuko duzu gehiago jaten baduzu.

- Bale ama, ezkerrik asko.

Hasi zen gehiago jaten eta egun batean neurtu zuen

bi metro.

Beste egun batean Roberto joan zen Caja Laboralen

bulegora eta esan zioten jokalaria izan ahal zela.

Page 13: IPUINAK

Azkenean Roberto jokalaria izan zen eta oso ondo

jolasten zuen.

Amaiera

Page 14: IPUINAK

BASO MIRAGARRIA

Orain dela denbora gutxi gazte bat baso batean bizi zen. Gazte hori Pedro deitzen zen. Altua zen, begi horiak zituen eta horregatik itxura berezia zeukan.

Hogei urte zeuzkan baina jendeak pentsatzen zuen hamazazpi urte zituela. Basoan lan handia egiten zuen esta horri esker oso indartsua zen.

Etxe polit polita zen ia-ia dena eskuz eta egurrez eginda zeukan. Bakarrik bizi zen bere gurasoek etxetik kanporatu egin zutelako. Gauza txar-txarra gertatu zen orain dela hamar urte, Pedrok gurasoen etxea erre egin zuen nahita. Pedroren izaerariburuz hitz egin ondoren, basoan gertatu zenariburuz hitz egingo dut.

Egun batean Pedro herrira joan zen ogia erostera. Etxe aurrean zegoen, otso bat ikusi zuen bere etxetik irteten. Pedro zuhaitzaren atzetik eskutatu zen, beldurrez beteta. Otsoak Pedroren gauzak eramaten zituen bere etxera eta gehien eramaten zuen gauza janaria zen. Otsoa alde egin zuenean, Pedrok bere etxera hurbildu zen eta ikusi zuenean hau esan zuen:

- Etxe polita, zer gertatu zaizu?Zer egin dizute?(Negar egiten)

- Otsoa izan da.Berak egin dit hau dena.

Biok artean:

- Ze gaiztoa da otsoa!

Pedro ogia erostera joan zen berriro baina ez zen izan horrela. Zuhaitz atzetik eskutatu zen ikusteko berriro otsoa etortzen den. Pedrok otsoa ikusi zuen berriro eta Pedrok poliziari deitu zion. Otsoa kartzelara sartu zuten.

Pedrok bere gauzak berrezkuratu egin zituen. Azkenean Aitor ametsetik esnatu zen

eta hauxe esan zuen:

-Kaka zaharra, lokartu egin naiz! Orain Anderenak errieta egingo dit!

Page 15: IPUINAK

AMAIERA

Page 16: IPUINAK

SUSTOA

Bazen behin mutiko bat Diego deitzen zena .Diegori asko gustatzen zitzaizkion kotxeak eta egun batean galdetu zion bere aitak: - Zer nahi duzu zure urtebetetzerako? - Ba, formula bateko lasterketa batera joan nahi dut. - Bale, saiatuko naiz.

Orduan, egun batean ustekabe bat eman zion eta lasterketa batera joan ziren. Berak esan zion bere buruari: -Ni handia izango naizenean formulako gidaria izango naiz.

Urte batzuk pasatu eta gero, Diego handia izan zen eta lehenengo lasterketan oso urduri zegoen eta galdu zuen. Entrenamendu asko egin eta gero, hasi zen lasterketak irabazten. Modu honetan, ospetsua egiten hasi zen eta formulako pertsona batzuek deitu zioten froga batzuk egiteko eta gainditzen bazituen formulako gidaria izango litzateke.

Orduan, frogak gainditu zituen. Lasterketa batean bostgarren bueltan istripu bat izan zuen ; kolpe bat eman zion beste kotxe batek eta kanpai-buelta eman zuen. Orduan bandera gorria atera zuten pentsatzen zutelako bera hil zela. Baina ez, ez zen hil, bakarrik hanka bat apurtu zuen eta moztu behar zioten.

Ospital batera eraman zuten bere hanka mozteko eta galdetu zuen bere aitak: - Orain,nola ibiliko da?- galdetu zion erizain bati. - Ba..gurpil-aulkiekin ibiliko da. - Ez!! Hori ez da posible- esan zuen. bere aitak. - Orain gogoratzen naiz nire lagun batek metalezko hankak egiten dituela.

Page 17: IPUINAK

Hilabete batzuk geroago, bere lagunarengana joan zen. Aitak galdetu zion: - Egin ahal didazu metalezko hanka bat mesedez? - Baina, zertarako izango da? - Nire semeak istripu bat izan zuen eta hanka bat galdu zuen . - Bale…orduan etorri zure semearekin eta ikusiko dugu ea zer egin ahal izango dugun. -Eskerrik asko. Orain Diegok hanka berri bat du eta bere kotxearekin frogak egiten ari da. Denborarekin Diego berriro lasterketan ikusiko dugu.

Page 18: IPUINAK

SUPER TXIMINOA Super tximinoa oso ausarta zen. Tximinoak Monkey zuen

izena.

Monkeyek metro bat neurtzen zuen eta gustatzen zitzaizkion

asko bananak. Monkey oso ausarta da.

Monkey joan da ikastolara eta bost lagun ditu.

Patioan esan diote Monkeyri:

- Nahi duzu jolastu gurekin?

- Bale.

- Ze ondo ari naiz pasatzennnnnnnnnnnnnnnn!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

- Zu eramaten duzu!

- Orain, zu eramaten duzu!

- Nik ez dut eramaten!

Rin rin rinnnnnnnnnnn entzuten da.

- Denok klasera.

- Gaur gehiketak ikasiko ditugu.

- Monkey, badakizu zenbat den hiru gehi bost?

- Bai zortzi da.

- Oso ondo Monkey.

- Denok bazkaltzera.

Monkey eta bere lagunak joaten dira bazkaltzera jantokira.

Page 19: IPUINAK

Monkeyk eta bere lagunek garbitzen dute eskuak. Gero mahaiara

joaten dira eta esaten du Monkeyk:

- Lehenengo platera oso gozoa da!!!!

Bukatu dute eta gelara joaten dira.

- Ze ona zegoen dena!

Bi ordu pasa eta gero...

Orain Monkey etxera doa.

AMAIERA

Page 20: IPUINAK

JOSEPAREN ALDIZKARIA

Josepa oso mutil jatorra da.Egun batean Josepa aldizkari oso

polit bat erosi zuen kiosko batean .Oso polita iruditzen

zitzaionBaina egun batean galdu zuen.

-Non dago nire aldizkari polita?Non dago?-galdetu zuen negarrez.

Hurrengo egunean Josepa bilatu zuen etxe osoan baina ez zuen

aurkitu.

Hurrengo egunean berdin eta ere ez.Baina ez zen konturatu bere

ama hartu zuela.”Zergatik?”Amak bururaino zegoelako aldizkari

horrekin.

Beste egunean Josepa negar-negarrez zegoen eta amak ia eman

aldizkaria.Galdetu zuen Josepak:

-Ama, zergatik kendu didazu aldizkaria?-

-Ba, izan ere bururaino negoen aldizkari horretaz!

-Bale, ez dut hartuko astean zehar.

-Orain ondo Josepa.Bakarrik asteburuetan.

Amaiera!