ira - WordPress.com · Web viewBerriro ere, Erdi Aroan zerura begira egon ondoren, gizakia izango...

92
[email protected] Pentsamenduaren ildotik Koldarra izaki, zenbat aukera galdu izan dudan ispiluaren aurrean. Gaur goizean, ordea, bizitza osoan galduriko ausardia guztiak batera berreskuratu izan banitu bezala, «nor haiz hi?», galdetu diot. Ez al zarete inoiz egon ispiluaren aurrean mila galdera egingo zenizkioketenean, eta ausartzen ez? «Nor haiz hi?» edota «nor naiz ni?» Itaun bera da, ispiluaren aurrean. Ezagutzen al dugu ondo, goizero bizarra ebakitzerakoan, gure aurrean jartzen den gizasemea? Ondo ez ezik erdizka ere! Izenez, bai, ezagutzen dugu, baina ez hala izanez. Ni, adibidez, izenez Rufino naiz; izanez ez dakit nor naizen. Alabaina, izena eta izana, neurri handi batean, elkarri loturik daude. Nire izena Lander izan balitz, nire izana ere ez zatekeen oraingo hau izango. Hasteko, bi izen horiek ez dagozkio momentu historiko berari. Izena guztiz zirkunstantziala dela? Badakit, ni «ni eta nire zirkunstantziak» naizela dakidan bezalaxe. Sarritan pentsatu izan dut ispiluak engainatu egiten ote nauen, hain gaizki landua azaltzen bainaiz. Baina gizakia hain dago zirkunstantzien mende, non nik nire lagunak aukera ditzakedan, baina neure burua ez. Bizitzak ez dit eskaini animalia edo landare izateko paradarik ere. Ez naiz erdipurdiko gizona baizik. Etxeko bainugelan nago, ispiluaren aurrean. Naizena ez dut ikusten eta ez-naizena ikusten ari naiz. Ispiluari kolpe eman eta, naizena eta ez-naizena, akabo biak. Bainugelaren ondoan, logela dago, sala dago, sukaldea dago… denen artean etxebizitza osatzen dute. Ni bizi naizen etxeak etxebizitza asko ditu. Etxe askok herria osatzen dute, herri askok nazioa, nazio askok mundua, eta mundu askok unibertsoa. Eta 1

Transcript of ira - WordPress.com · Web viewBerriro ere, Erdi Aroan zerura begira egon ondoren, gizakia izango...

Page 1: ira - WordPress.com · Web viewBerriro ere, Erdi Aroan zerura begira egon ondoren, gizakia izango da zentro eta erreferentzia, humanismo errenazentistaren sorrera eta kontzeptuaz

[email protected]

Pentsamenduaren ildotik

Koldarra izaki, zenbat aukera galdu izan dudan ispiluaren aurrean. Gaur goizean, ordea, bizitza osoan galduriko ausardia guztiak batera berreskuratu izan banitu bezala, «nor haiz hi?», galdetu diot. Ez al zarete inoiz egon ispiluaren aurrean mila galdera egingo zenizkioketenean, eta ausartzen ez? «Nor haiz hi?» edota «nor naiz ni?» Itaun bera da, ispiluaren aurrean.

Ezagutzen al dugu ondo, goizero bizarra ebakitzerakoan, gure aurrean jartzen den gizasemea? Ondo ez ezik erdizka ere! Izenez, bai, ezagutzen dugu, baina ez hala izanez. Ni, adibidez, izenez Rufino naiz; izanez ez dakit nor naizen. Alabaina, izena eta izana, neurri handi batean, elkarri loturik daude. Nire izena Lander izan balitz, nire izana ere ez zatekeen oraingo hau izango. Hasteko, bi izen horiek ez dagozkio momentu historiko berari. Izena guztiz zirkunstantziala dela? Badakit, ni  «ni eta nire  zirkunstantziak» naizela dakidan bezalaxe.

Sarritan pentsatu izan dut ispiluak engainatu egiten ote nauen, hain gaizki landua azaltzen bainaiz. Baina gizakia hain dago zirkunstantzien mende, non nik nire lagunak aukera ditzakedan, baina neure burua ez. Bizitzak ez dit eskaini animalia edo landare izateko paradarik ere. Ez naiz erdipurdiko gizona baizik.

Etxeko bainugelan nago, ispiluaren aurrean. Naizena ez dut ikusten eta ez-naizena ikusten ari naiz. Ispiluari kolpe eman eta, naizena eta ez-naizena, akabo biak. Bainugelaren ondoan, logela dago, sala dago, sukaldea dago… denen artean etxebizitza osatzen dute. Ni bizi naizen etxeak etxebizitza asko ditu. Etxe askok herria osatzen dute, herri askok nazioa, nazio askok mundua, eta mundu askok unibertsoa. Eta unibertso askok? Infinitua. Eta infinitu askok? Infinitua, definizioz, bakarra da.

Gainera, infinitua dagoen tokian ez dago beste ezer. Beraz, ni ere infinituaren zatia naiz. Infinituaren zati izanik, betiko instalaturik al nago egoitza honetan? Bai eta ez Materia aldakorra naizen aldetik bai, baina naizenaren kontzientziarik gabe. Kontzientzia hori transzendentea ote den da galdera, hau da, erabat hilko ote naiz?  Gizonik gehienek penagarritzat daukate erabat hiltzea. Bai, beharbada, injustu samarra da. Harrigarria ere bai bizia eta heriotza, txanpon beraren aurpegi diferenteak bailiran, elkarrengandik hain hurbilekoak izatea.

Zertarako eman bizia, norbaitek ematen badigu noski, ostera ere berehala kentzeko? Ez al da umeekin jolasean aritzea bezala? Gozokia eman eskura eta segituan kendu atzera. Alde horretatik, bizitzaren zentzu bila hastea alferrikakoa da. Pentsamendu horiek aparte utzirik, pasa beharreko mundualdi laburra ahalik eta zoriontsuen igarotzea da helburua. Haatik, ez da zentzugabea misterioa ulertu nahi izatea, nahiz eta guztiz konprenitzera inoiz ez garen iritsiko.

1

Page 2: ira - WordPress.com · Web viewBerriro ere, Erdi Aroan zerura begira egon ondoren, gizakia izango da zentro eta erreferentzia, humanismo errenazentistaren sorrera eta kontzeptuaz

Bizitzak berekin dituen enigma handien aurrean bi postura nagusi daude erreakzionatzeko: «utzi ero kontu horiek bakean eta goazen trago bat jotzera» esan eta egin edota bizitzarekin konprometitu. Bizitzarekin konprometitzeko ere, halabeharrez, bi era daude. Asko dira enigma eta kreazioaren kontu osoa jainko baten esku uzten dutenak. Hori da beren konpromisoa. Egia esan, jarrera hori, besterik baino gehiago, eskuak garbitzeko modu aparta baizik ez da. Beste batzuek, beren indar oroz eta arrazoiaz baliatuz, buru-belarri murgiltzen dira misterioaren azterketan eta hausnarrean.

Gogorrena, agian, azkeneko hori da. Zer abantaila ditu sail honetakoa izateak?  Nire ustez, batere ez. Lehen ez al dugu esan gizakiak ez duela bere burua aukeratzen? Gehiago esango dizuet orain: gizonak bere pentsamenduak ere ez ditu aukeratzen. Esan dezakegun gauza bakarra hauxe da: estimuluaren aurrean erreakzionatzeko modu diferenteak daude. Badira pertsonak lasai bizi direnak, ikusten dugunaren eta ez dugunaren aurrean ezer galdetzeko premiarik gabe. Ni ez naiz horietakoa, eta zuetako gehientsuenak ere ez.

Begi-bistakoa da asma dezakegula unibertsoaren sorrerari buruzko erantzuna. Horretarako, ordea, bi erantzun eman behar: aldioroko forma aparte utzita, betitik existitu da ala momentu jakin batean sortu da, hau da, Jainkoak kreatu du?. Lehenengo erantzunaren aldeko argudio bila hasirik, berriro ere galderak amiltzen dira gure buru gainera. Zer da zailagoa: edota zerbait  betitik imajinatzea ala ezereza  irudikatzea?

Ezereza zerbait baino posibleago ote?  «Ez-izatea» ba ote «izate» bihurtzerik? Hortaz zer? Onartu egingo al dugu betitik izan dela zerbait? Jainkoaren obra baldin bada, gauza batzuk argi litezke, baina ez denak. Beste batzuk, aitzitik, ez ote dira gehiago konplikatzen? Jainkoak mundua ezerezetik sortu zuela onartzen badugu, ezereza existitu dela onartzen ari gara inplizitoki. Zein propietate ditu ezerezak? Denboran zehar existitu ote da? Elkargarria ote Jainkoarekin?

Jainkoak zertarako sortu ote gintuen? Edo zergatik? Borondate hutsez? Jainkoak beste atributu asko izan litzake, baina, adibidez, Jainkoaren borondateaz hitz egitea ez al da absurdu samarra? Jainkoak Berak ez al du bere burua anulatzen? Izan ere, hasiera eta amaierarik ez duen istant horretan burutu behar izan zuen Jainkoak plan osoa, gero berritu eta aldatzeko modurik gabe, bestela ez al ziokeen Jainko izateari utziko? Jainko izaten segitu eta planak aldatu ez dauzka batera egiterik. Ondorioz, hasiera eta amaierarik gabeko istant horretatik kanpo Jainkoak ez dezake egin plan berririk,  zeren eta orduan desio berri bat azalduko luke, eta perfekzio absolutuak ez dezake ezer deseatu, jainko izateari utzi gabe.

Iritzi eta galdera gehiegi dira errazegi erantzuteko. Izan dira pertsona azkarrak munduan, eta eman dute arrazoi borobilik; sarritan kontraesanezkoak izatea, horixe txarra. Baina jakinduriak ere ibilbide luzea egin du. Gizonaren pentsamenduak historia luzea du.

MitoarenaHasieran mitoen bidez erantzuten zien gizakiak galdera, enigma eta misterioei. Gainera, mito asko eta askok oraindik oraintsu arte iraun du. «Jainkoaren zigorra», «Jainkoaren haserrea» ez dira, ez, aspaldi-aspaldikoak. Ez da hain zaharra trumoia eta tximista Jainkoaren haserretzat hartzea. Orduan, etxe inguruan ur bedeinkatua isurtzen zen, eta suari erramua ematen. Erlijioak sortutako erritual mitikoa zen, dudarik gabe.

2

Page 3: ira - WordPress.com · Web viewBerriro ere, Erdi Aroan zerura begira egon ondoren, gizakia izango da zentro eta erreferentzia, humanismo errenazentistaren sorrera eta kontzeptuaz

Antzina, dena esplikatzen zen mitoen bidez. Esate baterako, Tor-en mitoa oso ezaguna zen Europan, kristautasuna indartu aurretik. Jendeak uste zuen Tor zalgurdian zebilela zeruan barrena. Emankortasunaren jainkoa zen herriarentzat. Tor-ek mailua zeukan, eta hura astintzen zuenean trumoi eta tximistaka erasotzen zion. Trumoi eta tximistarekin batera euria egiten zuen, eta euria egiten zuenean uzta bikain hazten zen, urtabe ona seguru zuten nekazariek. Bada Tor-i mailua ostu zioteneko historia luze bat. Berriro mailua eskuratu arteko onik ez zuen izan Tor-ek, ezta ingurumarian bake handirik ere; eta mila maina eta artea erabili behar izan zituen mailua berreskuratzeko.

Ez da literatura hutsa edo kapritxoz sortutako ipuina. Lehortea zenean jendeak esplikazioak nahi zituen. Ez al da izango Tor-i mailua lapurtu diotelako ez duela euririk egiten?

Filosofiaren egunsentiaMitoen bidezko esplikazioen ondotik, filosofoak etorriko dira. Hasierako filosofo haiek esplikazio naturalak nahi zituzten naturako fenomenoentzat. Filosofo horiek ere, gu oraintsu arte aritu garen antzera, galdezka hasi ziren. Esan daiteke: haien ideia nagusia zela: «Ezerezetik ez daiteke ezer sor». Eta galdera funtsezkoa eta sakona egiten zioten beren buruari: «Ba ote dago beste guztia bere gainean eraikitzeko bide eman duen oinarrizko materiarik?».

Mileton gaude. Baziren hiru filosofo. Tales zen horietako bat. Talesen ustez, ura zen beste gauza guztien jatorri edo iturburu. Gaur egun ez diogu horrelako garrantzirik ematen, batez ere Darwinena jakin ostean, baina orduan esateko ikaragarria iruditzen zait. Beraz harriak, landareak, abereak eta pertsonak, oinarrian, ura dira. Hori esan nahi ote zuen Talesek? Nik uste horrela interpretatu behar dela.

Anaximandro datorkigu gero. Hura ere Miletokoa. Hark uste zuen gure mundu hau beste hainbesteren tartean bat gehiago baizik ez zela. «Indefinituan» jaio eta hiltzen diren mundu asko horietako bat. Zer esan nahi ote zuen «indefinitu» hitzarekin? Ez da erraza jakitea. Dena dela, Anaximandorentzat oinarrizko materia ez zen ezaguna, «indefinitua» baizik. Harrigarria da gizon horiek erakusten duten berezko sena eta intuizioa.

Anaximenes dugu hirugarrena. K. a.ko 560-530 ingurumari horretakoa da. Haren ustez gauza guztien jatorria airea edo lurruna (lainoa) zen. Anaximenesek, seguruenik, ezagutzen zuen Talesen urari buruzko teoria. Baina harago jo zuen. Bazekien laino beltzen ondotik euria egiten zuena. Beraz, ura aire kondentsatua zen filosofo honentzat. Ura, kondentsatzen zenean, haren ustez, lur bilakatzen zen. Sua, aldiz, aire diluitua zen. Anaximenesen iritziari jaramon egitekotan, lurra, ura eta sua airetik zetozen.

Miletoko hiru filosofoak gauza batean datoz bat: beste guztien oinarri den ZERBAITi buruz dira mintzatzen.

Beste zenbait filosofo, K. a.ko 500. urte inguruan, Elean, Italiako hegoaldean, bizi izan zen. Ezagunenetarikoa Parmenides genuen. Parmenidesek uste zuen existitzen den guztia betitik izan dela. Ideia hori greziarren artean nahikoa sartuta zegoen. «Ezerezetik ez da ezer sortzen» da Parmenidesen iritzian, eta «existitzen den zerbait ez daiteke ezerez bilaka». Beraz, munduan DENA betikoa da.

Nolanahi ere, Parmenidesek bazekien natura etengabe aldatzen ari zela. Sentimenen bidez ikusi ahal zuen gauzen aldaera, baina hori ez zetorkion bat arrazoiak aditzera ematen zionarekin. Azkenean, sentimenari ala arrazoiari, bietako bati, arrazoi eman

3

Page 4: ira - WordPress.com · Web viewBerriro ere, Erdi Aroan zerura begira egon ondoren, gizakia izango da zentro eta erreferentzia, humanismo errenazentistaren sorrera eta kontzeptuaz

beharrean aurkitu zenean, arrazoiaren alde jarri zen. Gizonak bere uste osoa arrazoian ipintze honi arrazionalismoa deitzen zaio.

Heraklito ere sasoi honetakoa da. Honek Parmenidesek baino fede gehiago zuen sentimenetan. Mugimendua ikusten zuen alde guztietan eta dena mugimenduan ikusten zuen. «Behin ez zintezke bainatu ibai berean eta ni neu ere ez naiz gaur atzoko hura bera». Beste teoria inportante bat ere luzatu zuen: kontrarioen arteko elkar laguntza bizitzaren arkitekturan. Inoiz gaixo jarriko ez bagina, nola jakin osasuna preziatzen?. “Hotzik egin ezean, nola gozatu eguzkiaz? Heraklitok Jainkoa ere ikusten zuen kontrarioez inguraturik: eguna eta gaua, negua eta uda, gerra eta bakea…

Kontrarioen arteko eraginaren (dialektika?) kontzeptua, beraz, Marxen materialismo dialektikoa baino askoz lehenagokoa da. Ez gara ari Heraklito eta Marx konparatzen; zilegi bekigu, ordera, halako kointzidentzia bat badagoela esatea. «Jainkoa» hitzaren ordez, maiz asko, «logos» (arrazoia) darabil Heraklitok. Eta uste zuen egon behar zuela «arrazoi unibertsal» bat eta horrek gidatzen zuela natura osoa. «Arrazoi unibertsal» edo «lege natural» hori denoi dagokigu eta beharturik gaude. jarraitzera. Ordea, naturaren aldaketa eta kontraesan guztien tartean, Heraklitok ikusten zuen osotasun bat egilea ere. Ororen oinarri zen zerbait. «Jainkoa» edo «Logos» deitu zion horri.

Kontraesanen gainean ari ginelarik, tokitara joan gara, Parmenides eta Heraklitori segika. Lehenengoaren ustez: ezer ez da aldatzen, eta sentsazioez ez gintezke fidatu. Heraklitoren iritziz, aldiz, mundua aldaketa da, eta sentsazioez fidatu egin behar dugu.

Ea Enpedoklesek ipintzen dituen gauzak bere tokian. Saiatu, saiatu zen; ez dakigu txapela berarekin bi buru tapatu nahiak fruiturik eman zion. Enpedokles K. a.ko 480 urte alde horretan. bizi izan zen. Siziliarra genuen. Salomoniko samarra suertatu. zitzaigun; gauza banatan eman zien arrazoi: Parmenidesek arrazoi omen zeukan «ezer ez da aldatzen» zioenean. Eta Heraklitok, berriz, honetan zuen arrazoi: «gure sentimenez fidatu egin behar dugu». Bestalde, Enpedoklesen ustez, ura ez zitekeen inolaz ere arrosa bihurtu. Ondorioz, elementu bakarraren ideia hori baztertu egin behar da. Eta, gutxienez, lau elementu zeudela erabaki zuen: lurra, airea, sua eta ura. Azkenik, bi indar kontrako eta eragile aipatu zituen: amodioa eta gorrotoa. Amodioak batzen gaitu eta gorrotoak banantzen.

Ibilian-ibilian iritsi gara Anaxagorasenganaino. K. a.ko 450. urte inguruan zen intelektualki heldua. Anaxagorasek esan zuen natura begiez ikus ez zitezkeen pieza txikiz zegoela osatua.Edozein gauza zati daiteke eta txikiago bihurtu, baina, bestalde, pentsatzen zuen  zatirik txikienak ere izan behar zuela osotasunaren zantzurik Zatirik txikien horiei ernamuin edo hazia deitzen zien Anaxagorasek. Lore, arbola, abere eta pertsonak sortzen zituen indar kreatzaile batean ere sinisten zuen. Indar hori espiritua edo adimena deitu zion.

Atenasko lehen filosofoa genuen berau; edota, hobeto esan, 40 urte inguru zituela instalatu zen hiri horretan. Ateotzat hartu zuten eta, azkenean, alde egin behar izan zuen. Beste gauza askoren artean, zera zioen: eguzkia ez zela jainko bat, sutan zegoen masa handia baizik, Pelopenosoko penintsula baino handiagoa. Irizten zion astro guztiak Lurraren material berberaz zeudela eginak. Meteorito bat aztertu ondoren iritsi zen konklusio horretara. Beste planetetan pertsonarik ba ote zegoen galdetuta, ez zuen ezezkorik esaten. Berak esplikatu zuen ilargiak argi propiorik ez zuela ere; baita eguzkiaren eklipseak zergatik gertatzen ziren.

Ikus daitekeenez, ez zen berriketako jakituria gizon horrena. Sarri askotan pentsatu izan dut hasierako filosofo haien sen eta intuizioak asko erraztu zutela ondorengoen lana

4

Page 5: ira - WordPress.com · Web viewBerriro ere, Erdi Aroan zerura begira egon ondoren, gizakia izango da zentro eta erreferentzia, humanismo errenazentistaren sorrera eta kontzeptuaz

Aurreko guztia kontuan hartu gabe jardungo bagenu, ez genuke ezer askorik aurreratuko.

Eman ditugu jakinduriaren ibilbidean lehen urratsak. Ikasi ote dugu filosofiarik? Baina filosofia ikasten al da ba? Ala filosofiak pentsatzen irakasten du? Dena dela, goazen filosofiaren egunsenti honetako azken filosofoa ezagutzera.

«Demokritoren orena» esango lukete Iparraldeko euskaldunek. K. a.ko 400. urte aldera bizi izan zen Demokrito. Egeo itsasoaren iparraldeko hiri batetik heldua zen. Gauza batean bat zetorren bere aurrekoekin. Haren uzten, gauzen aldaketa-itxura ez da benetako aldaketa. Egokiago zeritzon gogoeta beste bide batetik eramateari: juzkatzen zuen dena pieza txiki eta ikusiezin batzuez egina zegoela, eta pieza txiki horietako bakoitzak, bidenabar, aldaezin eta betierekoa izan behar zuen. Pieza txiki horiei atomos deitu zien. «Atomo» hitzak, hain zuzen, zatiezina esan nahi du.

Bestalde, ezinbestekoa zen, Demokritorentzat, atomo denak berdinak ez izatea Bestela, atomo guztiak «identikoak» izanez gero, nola esplikatu hain gauza diferenteen presentzia: garia, haritza, behia, harria, ilea… Beraz, ezin kontatu ahala atomo desberdin egon behar du naturan. Forma eta ente diferenteak sortzeko elkartzen dira atomo horiek. Ahuntza, edo behorra, akabatu eta desintegratzen denean, atomoak zabaldun egiten dira, inoiz ere ez desegin; horregatik beste ente batzuk osatzeko balio lezakete. Demokritoren teoriak zuzena dirudi, eta haren esanari

kasu egitekotan, neguan ospelak ateratzen zaizkidan nire belarri puntaren puntako zelularen barnean aurkitzen den hidrogeno atomoa behiala Afrikan bizi izan zen uroaren buztanaren puntaren puntako zurdakoa izana izan liteke. Edota berdin egon zitekeen noizbait basurde zahar baten mutur luze eta uxartzailea gaur zure biriketan aurkitzen den karbono-atomoa.

Egia da, aro berri honetan, zientziak aurkikuntza harrigarriak egin dituela. Gaur badakigu atomoak ere zati daitezkeena, protoi, neutroi eta elektroiak liberatu. Baliteke

partikula horiek ere zatitu ahal izatea, baina fisiko guztiak bat datoz honako honetan: mugaren batek egon behar du, gehiago zatitzerik ez dagoen neurririk minimumeko partikula txiki batzuez egon behar du osaturik munduak.

Beste behin gehiago, gure harridura neurrigabea azaldu beharrean aurkitzen gara. Inolako aparaturik gabe, bere adimenaren indarrez soil-soilik, aurrerabide izugarria da Demokritorena. Demokritorentzat ez zen existitzen munduari, motorra bailitzan, eragiten zion inolako indar edo espiriturik. Pentsatzen zuen ez zegoela atomoak eta espazio hutsa baizik. Beraz, Demokrito ez ote genuen lehenengo materialista?

Atomoak mugimenduan «ikusten» zituen, baina ez zegoen inolako intentzio determinatzailerik mugimendu horren atzetik. Gertatzen den oro naturako lege aldaezinen arabera gertatzen da. Gure sentsazio asko ere atomo-teoriaren bidez esplikatzen zituen: zerbait ikusten dugunean, zerbait horren atomoek nire begia atzeman dutelako da.

Demokritok esan zuen, bestalde, “arima-atomoez” osaturik zegoela arima. Pertsona bat hiltzen denean, arima-atomoak zabaldu egiten dira, eta sortzekotan dagoen arima berrian sar daitezke.

Budaren birgorpuztearen (reencarnacion) teoria dirudi, baina ez. Demokritorentzat ez dago nirvanarako biderik. Demokritok atomoak salbatzen ditu, auskalo hurrengoan zerekin, non eta nola uztartzeko; ez, ordea, kontzientziarik. Dena dela, gaur ere ez da

5

Page 6: ira - WordPress.com · Web viewBerriro ere, Erdi Aroan zerura begira egon ondoren, gizakia izango da zentro eta erreferentzia, humanismo errenazentistaren sorrera eta kontzeptuaz

falta Demokritok bezala pentsatzen duenik: zenbaitentzat arima zerebroari lotua dago, eta ez dezakegu inolako kontzientziarik izan zerebroa desintegratzen denean.

SofistakBagoaz aurreraka. Atenasko kulturan murgilduko gara orain, Sokrates gure gelan errezibitu aurretik. Presokratikoek, batez ere, natura ikertu zuten beren teoria filosofikoetan. Ea zer dakarkiguten Atenasera uholdean datozen jakintsu berriok. Bai, jakintsu edo sofistekin egingo dugu topo aurrez aurre. Atenasen demokraziaren zantzuak hasi berriak ziren, herri-asanblada eta justizia-epaitegiak barne. Ezinbestekoa zen herria zerbait jakitunxeago izatea, prozesu berriak atarramentu onik egingo bazuen.

Eta, esan bezala, Greziako hainbat koloniatatik filosofoak iritsi ziren, sofistak alegia. «Sofista» hitzak pertsona abila esan nahi. Eta hala ziren hauek. Hitzaren bertutea zuten eurekin.. Erretorika-zaleak ziren. Egia urri antzean izanda ere

jendea konbentzitzen bazuten, horrekin konformatzen ziren. Gaur egun oraindik, «sofisma» deitzen zaio egia-itxurako baina duda-mudakoa den argudioari. Bestalde, ez ziren fio galdera filosofikoei gizonak erantzun ziezaiekeenik; konkretuago esanik,

unibertso eta naturako misterioak inoiz argituko zituenik. Beraz, ez al ziren eszeptiko samarrak gure sofista hauek?

ProtagorasHalako teatraltasun apur batekin baldin badiot, diot Protagoras sofisten maisu genuelako. K. a.ko 440. urte inguru horretan zebilen jantzien burutik. Gizakia omen gauza guztien neurria. Uste zuen ona ala txarra, zuzena ala okerra, gizakiaren premien arabera baloratu behar zela. Greziako jainkoengan sinesten al zuen galde egin ziotenean, hara zer erantzun zien: «Arazo hau oso konplikatua da eta bizitza txit laburra». Gaur egun ez al genioke agnostiko deituko Protagorasi?

Mundu asko korritutako gizonak ziren sofistak. Kultura eta ohitura diferente asko ikusi bide zuten bazterretan. Hori dela eta, eztabaida interesgarria piztu zuten Atenasen: zenbat ote da naturak determinatzen duena eta zenbat kulturak eragiten duena edo gizarteak berak sortzen duena?

Lotsakizun iruditzen zaizkigun gauzak, adibidez, larrugorritan ibiltzea, ez omen dira berezkoak. Ez bide da inork ahalke sortzetik, gizarteko ohiturek bihurtzen gaituzte hala. Hori horrela izanik, normala arau absoluturik ez zegoela aldarrikatzea. Ikus daitekeenez, ez ziren kamuts ibili hitzaren maisu hauek, sofistak.

Sokrates (470-399 K.a)Sokratesentzat existitzen ziren, ordea, arau absolutu eta unibertsal batzuk. Protagoras baino hogeiren bat urte gazteagoa izango genuen Sokrates, beraz elkar ezagutu zuten, duda handirik gabe. Gizon harrigarria hauxe ere, inon harrigarririk bada. Txikia eta itsusia zela esaten du zenbaitek. Guri bost axola! Ezta geu hamalau bagina ere! Atenasen bertan jaioa zen. Hango plaza eta zirkiluetan aurkitzen zuen jendearekin hitz egiten ematen zuen denborarik gehien, garai bateko apaiz asko baserritarrekin aritzen zen modutsuan edo. «Arbolek zer irakats diezadakete?», esaten zuen maiz.

6

Page 7: ira - WordPress.com · Web viewBerriro ere, Erdi Aroan zerura begira egon ondoren, gizakia izango da zentro eta erreferentzia, humanismo errenazentistaren sorrera eta kontzeptuaz

Beste batzuetan orduak eta orduak pasatzen omen zituen gogoetan, zutik eta geldi. Enigmatiko sona zeukan. Ezta gutxiagorako. Hain zuzen ere, bere izaera enigmatikoa eta anbiguotasuna ongi aprobetxatu zituzten beste batzuek, beren soroan hazia ereinarazteko.

Sokratesi buruz dakiguna Platonen bidez dakigu. Berak ez zuen ezer idatzi. Platonek elkarrizketa filosofiko asko idatzi zuen, protagonista Sokrates harturik. Ez dakigu Platonek Sokratesi atxikitzen zion guztia harena zen; askotan ez da samurra batarena eta bestearena bereiztea. Dena dela, hain inportantea al da zeinek zer esan zuen jakitea? Ez al da garrantzizkoagoa zer esan zuten jakitea? Nolanahi ere Sokrates, Platonek hari buruz utzi digun irudiari esker, pentsalari handitzat hartu du historiak, joan deneko 2.500 urteotako historiak.

Badirudi, irakatsi ordez, ikasi egiten zuela jendearengandik. Irakasten bazuen ere, hitz eginez irakasten zuen. Beraz, inori entzuten zekiena zen. Horrek ez al zion lagunduko filosofo handia izaten? Beste ideia bat ere bazegoen haren barrenean: jendeari pentsatzen laguntzea omen zeukan helburu. Jakinduriak norbere barrendik atera behar du, eta jakinduri klase hori bakarrik omen benetakoa. Burua erabilarazten zion jendeari, bere kabuz ase eta horni zedin jakinduriaren iturritik.

Aldi berean zirikatzailea ere bazen, nori zer aterako jarduten zuena. Hori horrela, ez da harritzekoa zenbaitentzat; adibidez, agintean zeudenentzat, amorragarri eta deserosoa izatea. «Etzanean dagoen zaldi makala da Atenas eta, ni, zirikatu eta jaikiarazi nahi duen mandeulia naiz», esaten zuen.

Ezin isilik egon, eta nahi gabe suertatzen zen aztoratzaile sutsu. Esaten zuen Mintzo zerutiarra zeramala barnean. Konparazio baterako, gogor egiten zuen protesta norbait heriotza-zigorrera kondenatzen parte hartu beharraren kontra. Ez zuen onartzen kontrario politikoak salatzea.

Bizitzaren paradoxak! Kontu hauek eta beste batzuengatik azkenean zikuta hartu beharrean aurkitu zen, heriotza-zigorrera kondenatu zuten. Jainko berriak asmatzea eta gazteriari bide txarrak erakustea egotzi zioten. 500 lagunez osaturiko epaimahaiaren aurrean eman behar izan bere «delituen» berri. Erdiak baino zerbait gehiagok erreduntzat jo zuten.

Alabaina, eskatu izan balu, klementzia lortuko zukeen, baina gauza batek zion eragozten horrelako portaera klaudikantea. Larrua salbatuko zuen, baldin eta Atenasetik desterraturik bizitzea onartu izan balu. Orduan, ordea, bere buruari, hobeto esan, bere kontzientziari traizio egingo ziokeen. Argi dagoenez, kontzientzia jarri zuen biziaren gainetik. Dirudienez, artean ez zekien astoak kontzientzia berdea zenik, eta jateke zeukan.

Gero ere izan dira horrelako adibideak historian zehar. Hor daukagu Miguel Servet, Calvinok sutara kondenatua. Honi ere eskaini zioten sutan erretzea baino heriotza duina; esaterako ezpataz hiltzea; horretarako, ordea, uko egin beharra zeukan bere pentsamenduari (Hirutasun Santuaren ukazioa eta haurren bataioaren kontra egotea) Nahiago izan zuen sutan erre zezaten, bere kontzientziari traizio egitea baino.

Irakaspen ederrak dira  bien ala bienak. Txalogarria  da kontzientziari jaramon egitearren bizia ematea, baina kontuz ibili beharreko kontua da dogmatismoetan erori gabe; bai, berdin-berdin eror liteke bat fanatismoan martiri izanez, aipatu ditugun bi horien kasua ez bada ere. Tentuz bide labainetan!

7

Page 8: ira - WordPress.com · Web viewBerriro ere, Erdi Aroan zerura begira egon ondoren, gizakia izango da zentro eta erreferentzia, humanismo errenazentistaren sorrera eta kontzeptuaz

Jesus bera eta jende gehiago ere hil da bere egiaren izenean. Kasu miresgarriak dira benetan, eta egiaren argia zutela ikusteko ez dago historian zehar izan duten eragina eta jarraitzaile sailari begiratu besterik. Hemen dago klabea: inori eraso eta inor hil baino nahiago izan zuten beren buruak sakrifizio-aldarean eskaintzea, dela zikuta hartuta, dela gurutzean hilda. Gauza askorekin gertatzen da hau: hobe da biktima izatea borrero izatea baino.

Norbaitek erantzungo dit Calvinok jarraitzaile gehiago duela Servet baino. Baina Serveten eraginez, Calvinoren dotrina ondo purifikatuta gero.

Eman ditugun daten arabera, erraza da ondorioztatzea  Sokrates eta sofistak batera bizi izan zirela. Sofistak bezala, gizakiaz eta honen bizitzaz arduratu zen Sokrates. Baina bazegoen alderik sofistak eta Sokratesen artean. Sokrates ez zen sofista kontsideratzen, ez zeukan bere burua jakintsutzat. Sofistek ez bezala, kobratu gabe irakasten zuen. Sokrates filosofoa zen, hau da, jakinduriaren bila dabilena.

Mende batzuk geroago, hala zioen Ciceronek: «Sokratesek zerutik lurrera jaitsi zuen filosofia, hiriko bizitzan partaide izan zedin nahi izan zuen, saiatu zen sukalde-txokoetan toki egin  ziezaioten, giza jendeak bizitzari buruz galde zezan, ohituretan arreta jarri eta gaizkia eta ongiaren gainean gogoeta egin zezan».

Sokratesek, besteak beste, benetako filosofo eta sasi-filosofoaren artean dagoen aldeaz jabearazten gaitu. Orain egingo dudan oharra ez dut uste tokiz kanpo dagoenik horrenbeste orojakile ikusten ohitu garen honetan. Bada, benetako filosofoak hauxe daki beste gauza guztien gainetik: oso gutxi dakiela, eta, nola ez, ikasi egin nahi duela.

Hau ere Sokratesek esana da: «Gizakia erantzun zaileko galdera askoren aurrean aurkitzen da». Oro har, pertsonak bitan banatzen dira: egiaren jabe bailiran, ziurtasun osoz mintzatzen direnak edota indiferentzia baizik erakusten ez dutenak. Bien ala biak ere arriskutsuak, noski.. Sokrates ez zen: ez batekoa eta ez bestekoa. Hark zekiena zen ezer ez zekiela. Nolabait esateko, Sokratesek egiten duena da galdetzen ikasi, eta galdetzeko oinarria aurkitu eta horren gainean eraiki jakintza. Eta uste izan zuen oinarri hori gizonak bere barnean zeramala: arrazoia. Beraz, arrazionalista genuen, ezta?

Sokratesek uste izan zuen barneko  mintzoak  gidatzen zuela eta horrek esaten zion zer zegoen ondo eta zer gaizki. «Ongi zer dagoen dakienak ongi ongia ereingo du», aldarrikatzen zuen. Esan nahi zuen ezaupide zuzenek ekintza zuzenetara garamatzatela, zuzenean. Hain zuzen ere, ongi zer zegoen eta gaizki zer adieraziko zuten definizio argi eta unibertsalen bila zebilen.

Sofistei kontra eginez,  zera zioen gaizkia eta ongia bereizteko gaitasuna gizakiaren arrazoian, eta gizartean, zegoela.

Baina niri gogor eta bortitz azpimarratzea interesatzen zaidana hurrengo hau da:  Sokratesek zera zeritzon, alegia, ezinezkoa zela zoriontsu izatea norberak uste eta sinesten duenaren kontra jokatuta. Ez zioen ez dena! Neuk zenbat aldiz esan dudan nola egon litekeen hainbeste jende bere ideiak defendatzeko gai ez dena, lotsatzen dena, klaudikatzen duena. Norbere ideiak defendatzeak sakrifizioa esan nahi du, baina nortasun sendoaren seinale ere bada, eta, azken finean, luzera begira, zorion iturri bakanetakoa.

Azkena: Sokratesek uste zuen esklaboak noble batek adinako gaitasuna zeukala arrazoitzeko. Hala ere, objekzio bat nire aldetik: «Odolkiak eta apaizak egiten diren bezalakoak» Eta kontzientzia ere bai, hein handian. Mutiko nintzela, gure herrian dirudun batek etxeak egin zituen. Horietako bat artzainak erosi zuen, ukuilu eta guzti.

8

Page 9: ira - WordPress.com · Web viewBerriro ere, Erdi Aroan zerura begira egon ondoren, gizakia izango da zentro eta erreferentzia, humanismo errenazentistaren sorrera eta kontzeptuaz

Ustez, ukuilu eta guzti, zeren bajera haiek almazenetarako baizik ez zitezkeen erabil. Menditik etorri eta zaldia lehenengo aldiz sartu bezain laster kexa eman zioten bizi lagunek. Orduan, nola ez, artzainak etxea saldu zionari egin zion protesta. Eta etxegileak erantzun:

–Horrenbeste jakin behar huen

–Horrenbeste jakin behar nuela? Zerria galanta zu.

–Nik ez zeukat gauza horrekin kontzientziako kargarik.

–Kontzientziako kargarik ez? Kontzientzia behar, halakoa!

Platonen ideiakPlatonek 30 urte inguru zituen Sokrates pozoia hartzera behartu zutenean. K. a.ko 430. aldera jaioa zen. Jakinduri maila hartako gizona era hartan kondenatzeak egundoko astinaldia eman zion Platonen barrenari. Hain handia, Sokratesen jarraitzaile izatea erabaki zuen eta, bide batez, hark utzitako hutsunea bete. Platonek Lehenengo egin zuena da Sokratesek epaileen aurrean bota zuen diskurtsoa publikatu. Horrez gain, Platonek hainbat gauza idatzi zuen, eta, zorionez, jasota daude gehienak edo printzipalenak.

Gainera, eskola sortu zuen Akademo heroiari dedikaturiko lorategian zegoen eta Plantonek eskolari hari «Akademia» deitu zion. Akademian, filosofiaz aparte, matematika eta gimnasia ere irakasten zen. «Irakatsi» hitza ez dakigu egokia den, zeren eta han hizketa eta eztabaida giroan murgiltzen baitziren ikasleak, jakinduriaren oihan zarbatsuan. Horregatik, ez da harritzekoa Platonek bere izkribuetan molde bezala elkarrizketa erabiltzea.

Platoni gauza hauek interesatzen zitzaizkion: naturan betiko eta aldaezina dena, eta moral kontuan eta gizartean betiko eta aldaezina dena; aldez edo moldez, gauza bera omen dira. Aldaezin eta desegiten denaren arteko erlazioaz ere jardun zigun.

Platonek esango digu ukitu eta sentitu dezakegun guztia iragazkorra dela. Platonek uste duenez, mundua ez dago disolbatzen ez diren lehengai bakar batzuen gainean sustraitua. Sentimenen bidez atzematen dugun guztia denborak ajatu eta suntsitu egiten du. Aldi berean, ordea, betiko eta aldaezina den moldean dago burutua den oro.

Gure asto zaharrak, Igartzetako Felipek saldu zuenak, guztiz desintegraturik behar du honez gero. Baina asto zaharraren “ideiak” bizirik dirau. Asto bakoitza, partikularra, joango da, baina astoaren moldea betikoa da. Asto guztiek daukate zerbait komunean eta komunean daukaten horri esker ez dugu izango inolako problemarik zaldiarengandik bereizteko.

Horixe esan nahi zuen Platonek: betiko eta aldaezina dena ez da oinarrizko materia fisikoa; aldaezin eta betikoak direnak dira eredu espiritual eta abstraktuak, eta horien eraginpean dago burutua dena.

Gogora gaitezen presokratikoek nola hitz ziguten materia-zatirik txikiena edo piezarik txikien haietaz, eta nola elkarrekin konbinaturik sortzen ziren pieza handiagoak. Hitz joko bat ametitzen badidazue, aldaketarik gabeko aldaketa deituko genioke. Alabaina, ez ziguten esplikatu elkarketa hori nola zitekeen posible. Ez ziguten esan nola uztar zitezkeen, handik denboratara, asto edo idi berria sortzeko moduan.

9

Page 10: ira - WordPress.com · Web viewBerriro ere, Erdi Aroan zerura begira egon ondoren, gizakia izango da zentro eta erreferentzia, humanismo errenazentistaren sorrera eta kontzeptuaz

Platonek, behintzat, gauza bat bazeukan argi: ezinezkotzat jotzen zuen pieza txikien horiek (atomoak) «itastoa» edo «astidia» sortzeko moduan konbinatzea. Planteamendu horretatik ekin zion gogoeta filosofikoari.

Platonek pentsatzen zuen gure sentimenen bidez atzematen dugunaren gainetik egon behar zuela beste errealitaterik, eta ideien mundua deitu zion errealitate horri.. Hor daude naturan gertatzen diren fenomeno guztien irudi/eredu aldaezin eta  betikoak. Kontzeptu harrigarri horri esaten zaio: Platonen ideia-teoria .Harrigarria esan dugu. Oraingoz ez naiz ausartzen besterik esatera. Bego horretantxe.

Lehen esan dugun eran, Platonek aldaezin eta betikoa den zerbait atzeman nahi zuen. Haren ustez, naturaren inguruan ikus dezakegun guztia, hau da, sentitu eta ukitu dezakegun guztia ur-aparra bezain iheskorra da, aldakorra da. Ez dezakegu inolako ziurtasunik izan aldioro eta etengabe aldatzen ari den hartaz. Alegia, sentimenen esparruari dagokionari buruz oso segurtasun gutxiko eta axaleko hipotesiak bakarrik luza ditzakegu. Arrazoiarekin ikusten dugunaren gainean bakarrik izan dezakegu ezaupide ziurrik.

Platonen argudioa honela esplika daiteke: begiez atzeman dezakeguna, objektu horren pertzepzioa, alda daiteke pertsona batengandik beste batengana, baina arrazoiarekin beti izan behar dugu fio, zeren eta arrazoia bat eta bera baita pertsona guztientzat.

Ez dakit beti eta osotara tesi hori egiatzat har litekeen, baina egia da ondoren aitortuko duguna. Argiñanok prestatzen duen plater horietako bat ematen baldin badiegu hamar laguni, dasta dezaten, seguru gaude denetarikoak izango direla: hatzak eta behatzak jateko modukoa zegoela edo begiekin ere jan zitekeela esango dutenak, ba, hainbestean»,  esan eta isilduko direnak, ez zaiela gehiegi gustatu aurpegiratuko dizutenak, baita goragaleak eman eta ezin jan izan dutela esango dutenak ere.

Zapore eta gustuen gainean ez dago, dirudienez, erantzun bakarraren espektatibarik sekula. Hamar lagun horiei, horrenbeste jakin behar dutela suposatzen

delako noski, 10 bider 10 zenbat den galdetzen baldin badiegu, erantzuna bat eta bera izango da kasu guztietan. Hemendik ateratzen den ondorioa da arrazoia betiko eta unibertsala dela, eta, neurri batean, iritzi eta usteen kontrakoa.

Matematikak ere erruz interesatzen zitzaizkion Platoni, izan ere matematika-erlazioak ez dira inoiz aldatzen. Hortaz, matematikari esker ezagutza segurua eskuratzen dugu: zirkulu baten angeluen balioa 360º izango da beti.

Laburbilduz, sentitzen dugunari buruz nola-halako ideia bat izan dezakegu, baina ez ziurtasunik. Baina arrazoiaren bidez barneratzen dugun ezagutza ziurra izango da. Triangeluaren graduen batuketak beti 180º emango dizkigun bezalaxe, astoaren “ideiak” beti lau hanka izango ditu, munduko asto guztiak hankamotz bilakatuko balira ere.

Ez ote da posible astoaren espeziea egunen batean bi hankako bihurtzea? Eboluzioak handiak egin ditu lehen ere. Zer gertatuko litzateke orduan? Geometri figura berriaren aurrean aurkitzea bezala izango litzatekeela?

Platonen arimaGogoratuko gara, noski, naturan nola aurkitu genituen bi izate: bata iragazkor eta aldakorra, sentimenen mundua; bestea, iraunkor eta aldaezina, ideien mundua. Gizakia ere bitan banatu zuen Platonek. Batetik, gure gorputza, iragazkorra, sentimenen munduari lotua. Bestetik, arima hilezkorraren jabe da gizakia; arima hilezkorra,

10

Page 11: ira - WordPress.com · Web viewBerriro ere, Erdi Aroan zerura begira egon ondoren, gizakia izango da zentro eta erreferentzia, humanismo errenazentistaren sorrera eta kontzeptuaz

arrazoiaren habia, ideien munduarekin uztartua. Gainera, Platonek pentsatzen zuen gure soinean sartu aurretik bazela, existitzen zela, arima; eta ideien erresuman zen, beste guztiekin batera.

Harrigarriaren harrigarria! Arima pertsonaren soinean esnatu zenean, zeharo ahaztu zen lehengo ideia perfektu haietaz eta benetako prozesu liluragarriari ekiten dio: naturako forma inperfektuak ikusi ahala, nolabaiteko oroitzapen ilun bat hasten da esnatzen arimaren baitan. Ardi beltz inperfektu bat ikusten du, eta horrek ideien munduan ezagutu zuen ardi perfektuaz oroitarazten du, oroitzapen lausoa bada ere. Horrekin batera, arima irrikan dago lehen berea izan zen bizitokira itzultzeko. Itzulmin horri “eros” (maitasuna) deitzen dio Platonek. Hemendik aurrera hutsal iritziko dio arimak gorputz-kutsu eta mundu-giroko guztiari, eta, gorputzaren kartzelatik askaturik, benetako bizitokirantz hegan egin nahiko du.

Platonen koba-zuloaPlatonek uste du naturako fenomeno guztiak ideia eternalen errainuak baizik ez direla. Kobazuloko mitoa. Giza-emakume sail bat kobazuloan dago loturik, aurreko hormara begiratu beste erremediorik ez duela, sarrerari bizkar emanda. Atzean harresi handia dago. Harresi gainetik, harat-honat, giza figura batzuk dabiltza joan-etorrian. Figura horien atzealdean sua egiten badugu, kobazuloko horman giza irudi eta errainuak islatuko dira. Giza-emakume horiek ikus dezaketen bakarra errainu-antzerkia da. Besterik ezagutzen ez dutenez, usteko dute errainuak direla dagoen errealitate bakarra.

Giza-emakume horietako bat, amarrak hautsirik, kobazulotik atera baledi, distirak eragindako itsualdia gainditu ostean, txunditurik geratuko litzateke. Lehenengo aldiz ikusi ahal izango lituzke benetako irudiak eta koloreak, benetako pertsonak, abere eta loreak, kobazulokoak kopia eskas eta txartzat joko lituzke. Orduan galderak trumilka hasiko litzaizkioke buruan: abereak, loreak… nondik ote datozen. Orduan ikusi ahal izango lituzke zerua, eguzkia…

Naturako edertasunen dastatzaile berriak Olentzeroren papera hartzen du, eta kobazuloan geratu diren lagunei  «Berri ona» esplikatzera itzuli da. Ekin eta segi ez da nekatzen izan duen esperientzia zoragarriaren berri koitaduei ematen; hormako irudiak errainu hutsak baino ez direla adierazten die behin eta bitan. Baina alferrik. Ez dute sinesten, kobazuloko horma seinalaturik, erantzungo diote hura dela den errealitate bakarra. Azkenean hil egiten dute.

Mito honekin, Platonek ez zuen filosofoak erabiltzen duen bidea azaltzea beste helbururik. Sokrates ere ez ote zuten hil kobazuloko lagunek? Ez ote zen gertatu epaileek errainuak baizik ikusten ez zituztelako? Ulertzen ez ziotelako?

Platonek nahi du kobazuloaren mitoa irakaspen izatea. Kobazuloko iluna eta kanpoko argiaren artean dagoen aldea bera dago natura eta ideien munduaren artean. Ez dugu uste Platonek naturari ilun eta triste irizten zionik, baizik eta ideien munduko argi distiratsuaren ondoan iluna zela.

Platonen utopiaPlatonek uste du filosofoek gobernatu behar dutela Estatua. Arrazoiak ematerakoan, gizakia osaturik dagoen oinarritik ekingo dio. Platonen dioenaren arabera, hiru partetan dago banatua: burua, bularra eta sabela. Parte hauei arimaren trebetasun bana dagokie.

11

Page 12: ira - WordPress.com · Web viewBerriro ere, Erdi Aroan zerura begira egon ondoren, gizakia izango da zentro eta erreferentzia, humanismo errenazentistaren sorrera eta kontzeptuaz

Buruan arrazoia dago; bularrean, borondatea; eta sabelean, desioa. Arimaren trebetasun horiek, gainera, bakoitza bertute banarekin lotua dago: arrazoiak jakinduri bila jo behar du; borondateak ganora erakutsi behar du; eta desioari neurrian eutsi behar zaio, moderatua izan dadin. Gizakiaren hiru zatiek batera, uztarri bakarrean bezala, funtzionatzen badute, orduan lortuko dugu gizaki harmoniatsu eta prestua.

Gizaki ideal horretan begiak ipinita diseinatu zuen Estatuaren funtzionamendua ere. Alegia, pertsonak burua, bularra eta sabela dituen bezalaxe, Estatuak ditu gobernariak, soldaduak eta produktoreak. Justizian oinarrituriko Estatu batean, makina osatzen duten piezen antzera, erabakia dago bakoitzari zein betebehar dagokion.

Gaineratiko filosofia osoan ikusten den modu berean, arrazionalismoaren zantzu eta lorratz garbiak ikusten dira Platonen Estatuaren osaeran ere. Hil ala bizikoa da, Estatu on bat sortzeko, Estatu hori arrazoiak gidatzea. Buruak gorputza gidatzen duen moduan gidatu behar dute filosofoek gizartea.

Hotzean begiratuta,  esango nuke nolabaiteko kasten konsagrazioa aldarrikatzen duela, eta Platonen Estatuari oztopoak jartzen hasteko tentazioak jo gintzake. Baina badago lapitz handiarekin azpimarratu beharreko zerbait. Platonek adierazi zuen emakumeak izan zitezkeela Estatuaren gobernari, pentsatzen baitzuen arrazoiak behar zuela nagusi eta emakumeek gizonezkoek bezainbat gaitasun zeukaten arrazoitzeko, baldin eta heziketa berbera eman, eta ume zaintze eta etxeko lanetatik liberatzen baldin baziren. Hain zuzen, familia deuseztaturik, haurren heziketa oso garrantzitsutzat jotzen zuen, edozeinen esku utz ez zitekeena. Horretaz Estatua arduratzea jotzen zuen egokiena. Haurtzaindegi eta heziketa publikoaren alde hitz egin zuen lehena izan zen.

Bestalde, Platonek ez zuen nahi Estatuaren gobernariek eta soldaduek jabego pribaturik izan zezaten.

Egundoko aztoramen politiko eta desilusioen ondotik, beste Estatu mota bat aldarrikatu zuen: Estutu legala, on eta egokitasunean bigarren tokia zegokiona. Orain jabego pribatuaren eta familiaren alde azaltzen da. Horrela, bistakoa denez, emakumearen askatasuna murrizturik geratzen da. Dena dela, zera dio: emakumeak hezi eta entrenatzen ez dituen Estatua esku bakarrarekin gimnasia egiten duen gizakiaren antzekoa dela. Oro har, iritzi ona zuen emakumeei buruz.

Aristotelesen zientziaAristoteles mazedoniarra zen. K. a.ko 350. urte aldera zen sasoiko gizona. Platonen Akademian ibili zen urte luzetan. Mediku ospetsu baten semea zen; beraz, zientzialari baten semea. Horrek izango zuen eraginik, hala dirudi behintzat, Aristotelesen teoria filosofikoetan. Batez ere. naturaz arduratu zen. Horrek kezkatzen bide zuen. Adituek diotenez, Greziako azken filosofoa ez ezik Europako lehen biologoa ere bagenuen.

Platon ez bezala, naturaren aldaketa edo prozesuez arduratu zen. Lurrean harrapatu zituen bitxo guztiei segika ibili zen, haien aldaketak eta prozesuak estudiatu nahian.

Platonek adimena zuen bere santu-hartua. Aristotelesek sentimenak ere oso aintzat hartu zituen.

Aristotelesen garaian ere ahozko  jarduera  zen filosofia, nahiz eta hark erruz idatzi zuen, asko eta asko galdu badira ere. Batez ere «klasea» emateko idazten zuen. Platonen hizkera poetikoarekin konparatuta, estilo lehor samarreko idazlea bazen ere,  hori aski justifikaturik dago, zientzia-hizkuntza moldatu beharrean aurkitu zen eta. Aristotelesek

12

Page 13: ira - WordPress.com · Web viewBerriro ere, Erdi Aroan zerura begira egon ondoren, gizakia izango da zentro eta erreferentzia, humanismo errenazentistaren sorrera eta kontzeptuaz

garaiko zientzia gehienen gainean idatzi zuen. Azkenik, sarrera gisako honetan, presokratikoek naturari buruz esan zutena laburbildu zuen Aristotelesek.

Gogora gaitezen Platonek nola jartzen zigun astoaren ideia. Aristotelesek pentsatzen zuen haragizko astoaren aurretik. Platonek gauza guztiei buelta eman ziela. Aristotelesek bazekien, onartzen zuen, munduko asto edo zaldi guztiak egunen batean desagertu egingo zirena. Onartzen du “zaldiaren moldea edo ideia” eternala eta unibertsala dela. Baina  Aristotelesek kontzeptua deituko dio «zaldiaren ideia» horri. Eta kontzeptu hori zaldi asko ikusi ondoren gizakiak barneratu zuen zerbait besterik ez da. Beraz, zaldiaren formak  ez du bere izate propiorik. Aristotelesen hitzetan esateko, zaldi espeziearen kualitateak baizik ez dira. Zehatzago izanez, esan dezagun zaldi guztiek komunean dituzten ezaugarriei deitzen diela.

Gauzen forma eta gauzen kualitate espezifikoak kontu bera dira. Horrek esan nahi du Aristoteles ez zetorrela bat Platonekin: “oiloaren ideia” ez da oiloa baino lehenagokoa. Aristotelesek  “oiloaren forma” deitzen diona oilo guztiengan dago: oiloaren kualitate espezifikoak. Adibidez, oilo guztiek, printzipioz eta zientziak esplikatzen duen arrazoiren batengatik ez bada, arrautzak errun behar dituzte. Aristotelesentzat oiloa eta  oiloaren forma  banandu ezinak dira, arima eta gorputza bereizezinak diren modu berean.

Platonentzat errealitatearen mailarik gorena arrazoiarekin atzematen duguna da. Aristotelesek, ordea, ez du bururik makurtu nahi; eta errealitatearen mailarik altuena sentimenen bidez eskuratzen dena da, harentzat. Platonek esaten zuenarekin alderatuta, honako hau baino iritzi kontrajarriagorik ez da asko izango: Aristotelesen ustez, gure buruan dauden ideiak ez dira naturan ikusten dugunaren isla baino. Platonentzat, esan dugunez, alderantziz zen. Aristotelesen iduriko, Platon mitoen mundutik apenas askorik mugitu zen. Mundu horretan, jakina, gizonak sorturiko kontzeptuak erraz nahasten dira errealitatearekin. Hitz batean, Aristotelesek esan zuen gure buruan ez dagoela aurretik gure sentimenetan egon ez den ezer. Eta Platonek bikoiztu egiten omen zituen gauzak.

Horrek ez du esan nahi arrazoiaren premiarik ez dugunik. Hain zuzen, sentimenen bidez iristen zaiguna arrazionalizatu daukagu egin beharra. Badu gizakiak, sentsazioak moldatu eta ordenatuz, hainbat kontzeptu sortzeko gaitasunik: mendia, zaldia, txerria, lorea…

Arrazoia da, bai, Unamunok hala uste ez bazuen ere, pertsonaren ezaugarririk nagusiena. Guztiarekin ere, gure adimena zeharo hutsik dator mundu honetara. Ordenadore batekin konparatu nahi izanez gero, ez da etsenplurik okerrena. Datuak sartu ahala doa betetzen, eta programa eta klabe batzuen bidez badaki informazioa nola antolatu. Gizakia bizitzak hornituko du datuz sentimenei esker, eta gero arrazoimenaren bidez prozesatuko du informazioa; horrela joango da gure adimena betetzen eta osatzen, munduaren ikuspegi gero eta zabalagoa lortu arte.

Ez al duzue sentsazio arraro samarra eduki Platon hizketan ari zitzaigunean? Ez al da, gaur egunerako bederen, Platonen pentsatzeko era hori harrigarri samarra, sinesgaitz antza? Ni neroni nahasten bezala ari nintzen. Ipuin politak, baina ez hain onargarriak. Uste dut Aristotelesekin gauzak bere tokirago itzuli zaizkidala. Abentura polita izan da Platonekin egin dudan bidaia, ametsetan, ordea. Orain bidaia berri bati ekin diot. Guztiarekin ere, gu hezi gaituen kristau dotrinari al dario Platon usain handia?

Aristotelesen hilemorfismoa

13

Page 14: ira - WordPress.com · Web viewBerriro ere, Erdi Aroan zerura begira egon ondoren, gizakia izango da zentro eta erreferentzia, humanismo errenazentistaren sorrera eta kontzeptuaz

Hitz samurragoetan esanik, materia eta forma batera tratatzen dituen alorrari deitzen diogu goiko izen arraro hori: hilemorfismoa. Materia  da gauzak zerez osatuta dauden adierazten diguna; osatzeko behar izan diren materialen bilduma. dira, aldiz, gauzaren kualitate espezifikoak edo ezaugarriak.

Azoka da gaur Tolosan. Lehenengo umezko biga daukat aurrealdean, umea ondoan duela. Zeinen polita den txahal jaioberria! Marru egin du bigak, errapea karga-karga egina dauka. Adaje dotorea du bigak. Bigaren izatea, hain zuzen ere, horixe da: ume egitea, marru egitea, esnea ematea, adarduna izatea… Bestela esan da, biga espeziearen kualitate espezifikoak dira. Biga zahartu, ume egiteari utzi, adarrak erori, errapea zimurtu eta akabatzen denean, bigaren forma joan da pikutara; materia bakarrik geratuko da.

Badakigu, lehen ere aipatu baitugu, naturan gertatzen ziren aldaketez arduratzen zela Aristoteles. Materiak  beti eskaintzen du  forma jakin bat lortzeko posibilitatea. Materia  saiatzen da bere baitako posibilitatea errealitate bihurtzen. Aristotelesek hala dio: naturan ematen diren aldaerak ez dira materiak posibilitatetik errealitatera egiten duen transformazioa baino.

Gure aitona uztargilea zen. Goiz batean, idiak loturik, mendira abiatu zen. Gauean itzuli zen menditik, gurdian egundoko pago puska zuela. Hurrengo egunean, aizkora eta opa-aitzur, han ari zen enbortzarrari kolpeka. Baina ez zen sutarako txikitzen ari.. Jardun hura ez nuen parte onekotzat jotzen. Handik egun batzuetara joan nintzaion aitonari mandiora, eta gure ideiei askotan ikusi nien uztarri berbera zirudiena atera zuen aitonak pago hartatik, lore eta apaingarri klase ugarirekin.

Nik ordura arte uztarriak eginda egoten zirela uste nuen. Urrutiren batean berez sortzen zirela halaxe. Aristotelesek esplikatzen du ederki gure aitonak pago hartatik uztarria zergatik atera zuen. Bergarako UNEDen ikasten nenbilela jakin ahal izan nuen. Gure aitonak enborraren barruan uztarriaren forma ikusi omen zuen. Izan ere, enborrak bere baitan zeraman uztarri bilakatzeko posibilitatea. Aristotelesek zionez, naturako gauza guztiek dute forma jakin bat  hartzeko posibilitatea. Baina gure mandioan aizkorapean hartzen ziren enbor guztiak ez ziren uztarri bilakatzen; batzuek, ezpal eginik, sutan amaitzen zuten.

Beraz, materiak forma  asko har ditzake. Baina baditu bere mugak ere, adibidez, okilaren arrautza ez da sekula kuku bihurtuko. Posibilitate hori ez dago. Hortaz, gauza baten formak, aldi berean, bi informazio mota ematen dizkigu: posibilitateen berri eta mugen aditzera.

Aristotelesen kausakKausa asko aipatzen ditu Aristotelesek eta oso ikuspegi berezia ote zeukan nago. Gertaera bat zergatik gertatzen den esatea da gertaera horren kausa esplikatzea. Baina aztertzen ari garen gure maisuak gauzak nahikoa zail ipini zizkigun. Esateko baterako, helburuzko kausa aipatzen digu. Hori ez da gauza hau zergatik gertatzen bakarrik, baizik eta zertarako gertatzen den.

Niri, momentu honetan, norbaitek galde egingo balit, orri hauek zergatik ari naizen idazten, pantailan ezartzen, erantzuna ez da hain zaila, horretarako propio egindako teklatua zapaltzen dudalako; horrela, kausaz kausa, nahikoa urrunera irits gintezke.

14

Page 15: ira - WordPress.com · Web viewBerriro ere, Erdi Aroan zerura begira egon ondoren, gizakia izango da zentro eta erreferentzia, humanismo errenazentistaren sorrera eta kontzeptuaz

Kasu horretan, oso normala da zertarako ari naizen galdetzea ere. Ziur ez badakit ere, erantzuna, gutxi gorabehera, izan liteke: hobby hutsez, klaserako materiala izateko, publikatzeko… eta segi genezake helburu bakoitzaren barruan beste hainbat ipintzen..

Harrigarria da, agian, filosofiak helburuzko  kausaz galdetzea. Baina harrigarriagoa oraindik naturako fenomeno guztietan helburuzko kausa aurkitu nahi baldin badugu. Bada, Aristotelesentzat ez, dirudienez. Lau kausa aipatzen ditu: a) kausa materiala, b) kausa eragilea, c) kausa formala, d) helburuzko kausa.

Txindokiko puntan harri tzar handia dago aski solte. Haize zurrunbilo ikaragarria etorri eta harriari egundoko astindua eman dio. Harria maldan behera dator, beheko sakonuneraino, mila puskatan zatiturik. Harri puskak primeran datozkio aldameneko baserritarrari, uholdeen beldur, harresi berria egiten ari baita.

Ea nola moldatzen garen Aristotelesen lau kausak adibide honetan aurkitzeko. Txindokiko puntan harria ia erorian egotea da materiala.. Momentu horretan haize zurrunbiloa sortzea izango litzateke kausa eragilea. . Harria pirikan etorri eta txikitzea izan liteke  kausa formala. Eta, azkenik, baserritarrak harri horren premia zuelako gertatu da; horra, bada, helburuzko kausa.

Ez al da absurdu samarra azkeneko kausa hori aipatzea? Ez al da harriari intentzioa egoztea? Gaur egungo zientziak, noski, ez luke horrela arrazoituko. Geu ere, seguru aski, Txindokitik behera harria erortzen ikusi ondoren, honelatsu mintzatuko ginateke: «Ez zaiok gaizki etorri harresia egiteko, ia erorian zegoen harri soltea, haizeak goitik behera bota eta txikiturik ate ondoan presentatu izana». Harri hori beharrezkoa zuen baserritarrak etxeari bizitzeko baldintza egokietan eusteko, baina harriak ez zeukan inolako intentziorik horretarako.

Hori baino gehiago esango nuke: ni ez nago os ziur mundu honetan naturako ezerk inolako helburu espezifikorik duenik. Derrigorrezko izate baten ondorioa baizik ez dut nik jotzen bizitza, eman lekiokeen zentzurik zabalenean hitz eginda. Gehienez ere, izatea da helburu bakarra. Ez dut ikusten beste zentzu eta helbururik.

Aristotelesen logikaLogika esplikatzerakoan ere  materia  hitzarekin segitzen du. Baserritarra izaki, gure etxean baziren behiak, idiak, ardiak, behorrak, astoak, txerriak, oiloak, konejuak…Txiki askoa nintzela jarri nien ukuiluko behi guztiei izen bana: Plantta, Xordoa, Motza, Noble… Horrek esan nahi du behi bakoitza diferentea zela. Baina behirik ez genuen inoiz behorraren askan lotzen edo txerritegian sartzen. Behiak behiekin, ardiak ardiekin, txerriak txerriekin… ordenatu eta sailkatzen genituen. Horrek esan nahi, inolaz ere, behi guztiek, txerri guztiek, asto guztiek… bazutela talde bereko zirela ikustarazten zigun zerbait. Zaldi bakoitzarengan, ardi bakoitzaren baitan… diferentea edo partikularra dena  materian sartzen da. Eta berdina den hura, talde bereko dela jakinarazten diguna,  formari  dagokio.

Era berean, badakigu liburuak, harriak, loreak, pilotak, gizakiak, abereak… bereizten. Naturako gauza guztiak sail eta azpisail jakin batzuetan banatzen zirela demostratu nahi izan zuen Aristotelesek.

Guk bagenuen katu zahar bat Mustafa zeritzona, nik behin bertsoak jarri nizkiona. Zehatz-mehatz sailkatu nahiko banu, honelako ilara egin beharko nuke: biziduna da, animalia, ornoduna, ugaztuna, katua, siamesa, emea… Erruki dut nire burua egunen

15

Page 16: ira - WordPress.com · Web viewBerriro ere, Erdi Aroan zerura begira egon ondoren, gizakia izango da zentro eta erreferentzia, humanismo errenazentistaren sorrera eta kontzeptuaz

batean inon sailkatu ezin dudan objekturen batekin topo egiten badut. Zoratu egingo naiz.

Aristoteles zorrotza izan zen bere lanbidean eta  ez sekula nekatu gizakiok maneiatu beharreko kontzeptuetan ordena jartzen. Horrela jokaturik sortu zuen logika deritzan zientzia. Arau tinko eta zehatzak eman zituen logika ongi aplikatua zegoen ala ez jakiteko. Honako hau da bidea, beste hitz batzuetan silogismoa esaten zaion problema hori soluzionatzeko: lehenengo premisa baldin bada, bizidun guztiak hilkorrak direla, eta bigarrena, Mustafa biziduna dela, orduan, konklusioa erraz atera dezakegu, Mustafa hilkorra da.

Baina kontuz ibili beharko dugu eta tentuz jokatu premisa faltsurik ez ipintzeko edota konklusio faltsurik ontzat ez emateko. Esate baterako, honako hau gaizki planteatua dago: balea itsasoan bizi da, balea ugaztuna da, beraz ugaztun guztiak itsasoan bizi dira. Hori ez da zuzena.

Aristotelesek honela taldekatu zituen naturako gauzak:

01. Bizigabeak: harria, ura, sua…

02. Bizidunak: landareak, animaliak, gizakia

02.01. Gauza biziak: loreak, arbolak, belarra…

02.02. Izaki biziak: pertsona, zaldia…

02.02.01. Animaliak: zaldia, behia…

02.02.02. Gizakiak: pertsona

Naturako fenomenoak banatzeko, gauzek zer egiten duten aztertzetik hasten da. Bizidun guztiek betetzen dituzte funtzio hauek: jaio, elikatu, hazi eta ugaldu. Izaki biziek, gainera, sentitu egiten dute. Azkenik, gizakiak arrazoitu edo pentsatu egiten du. Naturako piramidearen erpinean, eskalaren gorenean, gizona dago, landareak bezala hazi, abereak bezala sentitu eta mugitu, eta, gainera, arrazionalki pentsatzen duen izakia. Unibertsoko nagusi kutsu nabaria du gizonak.

Alabaina, Aristotelesek gizonaren gainetik beste eskailera maila bat ipini zuen. Behar omen zuen gizonaren gainetik jainkoren bat egon. Hark paratu bide zuen natura martxan. Kasu horretan, jainko hori izango zatekeen goren mailako edo absolutua.

Adierazi zuen izar eta planeten mugimenduek gobernatzen zutela mundua. Baina astroak martxan ipintzeko behar da zerbait. Zerbait horri, lehen motorrari, jainkoa deitu zion. Lehen motorra bera ez omen da mugitzen, baina bera da astro, gaineratiko planeta eta Lurreko mugimendu guztien hasiera-hasierako kausa edo eragile.

Ez dakigu, etika edo gizakia zoriontsu bizitzeko artea, zer irakatsi nahi izan zigun hurrena. Ez al dira biak bat izango? Aristotelesen ustez, zer egin behar du, ba, gizonak zoriontsu izateko? Bere esku edo beregan dituen gai eta posibilitate  guztiak egoki erabili. Hiru egoera, estadio edo arima omen ditu gizakiak: bejetala, aberekoia eta arrazionala. Beraz, hirurak ongi erabili behar zoriontsu izateko.

Bestalde, hiru zorion klase omen daude: a) dibertsio eta plazer-bidetik erdiesten dena, b) pertsona libre eta ardurako izanez eskuratzen duguna, c) filosofia eta ikerlaritzaren iturritik edanez lortzen dena. Gainera, agindu zuen hiru iturrietatik batera edan behar zela. Beraz, denetik pixka bana, onena.

Inorekiko harremanetan nola jokatu ere erabakirik laga zuen. Bertutea erdian dagoeneko hori ondo berea da. Ez du izan dugu behar ez koldarrak eta ez zoroputzak, adoretsuak

16

Page 17: ira - WordPress.com · Web viewBerriro ere, Erdi Aroan zerura begira egon ondoren, gizakia izango da zentro eta erreferentzia, humanismo errenazentistaren sorrera eta kontzeptuaz

baizik. Era berean, ez elkorregi eta eskuzabalegi izateko gomendatu zigun. Bestalde, gehiegi jatea txarra omen, gutxiegi ere bai. Lastima hemen ez dagoela Legorretako «Jainkoak» lanarengatik esan zuena esaterik, alegia, «baterez onena». Beraz, moderatuak izatearekin konformatu beharko dugu. Aristotelesek ere horixe zioen, moderazioaren bidez lortuko dugula zoriontsu eta geure buruarekin adiskide bizi izatea.

Eta politikan zer? Esaten zuen gizona abere politikoa zela. Behar txikien asegarria familiatik etor zitekeen, baina Estatua ezinbestekoa da behar handiak asebetetzeko.

Gobernu molde bat baino gehiago aipatu zituen. Bata monarkia da, buruzagi bakarraren agintaritza. Kontuz ibili behar da tirania bihur ez dadin, hau da, ongi begiratu behar buruzagi bakar horrek agintea bere onerako bakarrik erabil ez dezan. Bestea aristokrazia da, dirudun talde baten gobernua. Arrisku handia dago oligarkian erortzeko. Hirugarrena demokrazia izango litzateke. Gobernu molde honek ere badu zertatik zaindu: demagogian eror liteke.

Zergatik ez badakigu ere, emakumearenganako ez zuen izan begirune handiegirik; ez zeukan, bederen, Platonek bezain iritzi baikorra. Emakumeari zerbait falta zitzaiola uste zuen, erabat osatu gabeko gizona deitu zion. Emakumearen rola, konparazio baterako ugalketa kontuan, zeharo pasibotzat jotzen zuen. Defenditzen zuen haurrak aitaren ezaugarriak bakarrik heredatzen zituela, eta horiek gizonaren esperman zeudela. Emakumeak, lurraren antzo, gizonak ereindako hazia gorde eta zaindu baizik ez du egiten. Bere teoriei hurbilagotik lotzeko, gizonak ematen dio forma, emakumeak materia aportatzen du.

Penagarri samarra da iritzi hori. Platon ezagutu ez bagenu, justifika zitekeen beste garai batzuk zirela argudiatuta, baina Aristotelesek nola eta zergatik eman zuen atzerapauso hori?

Gaienera, badago beste kasualitate bat ere. Esate baterako, beste kontu batzuetan Platoni nahikoa hurbiletik segitu zion kristautasunak puntu honetan Aristotelesen iritzia hartu zuen erreferentziatzat. Kristautasunak esan ordez Elizak esatea, apika, zuzenago izango da; konkretuago, Erdi Aroko Elizak, ez baitugu uste hasierako kristauek emakumeaz hain ikuspegi negatiboa edukiko zutenik, badakigu-eta Jesus ez zela emakumeen kontrarioa.

Antistenes: zinismoaNahastu gabe ibili behar dugu, zinismo  hitzak ez baitu esanahi bera gaur egun eta Antistenesen garaian, nahiz eta lotura beti egoten den. Hala ere, hobe zinismoaz baino zinikoen filosofiaz mintzatu.

Esan bezala, Antistenes dugu isuri filosofiko horren gidari edo maisu. Atenasen jaioa genuen, K. a.ko 440 urte inguruan. Badirudi Sokratesen ikasle izan zela. Bere maisuaren apaltasunez mintzatu ohi zen sarri. Zinikoen ustez, bertutean datza zorionaren oinarria; eta zoriona ez dago luxu, aginte politiko eta osasun onaren baitan. Hain zuzen ere, horien baitan ez dagoelako, denok lor dezakegu. Bere grinak eta beharrak gainditu dituen gizona da jainkoen antzik gehien duena.

Zinikorik ezagunena Diogenes dugu, kupel batean bizi zena. Bisaje hartan ikusirik, zerbait nahi al zuen galdetu omen zion Alejandro Magnok. Diogenesek eskatu omen zion eguzkiaren paretik pixka bat kentzeko, behar zuen guztia huraxe zela eta, inor baino aberats eta zoriontsuago zela erakutsi nahian edo.

17

Page 18: ira - WordPress.com · Web viewBerriro ere, Erdi Aroan zerura begira egon ondoren, gizakia izango da zentro eta erreferentzia, humanismo errenazentistaren sorrera eta kontzeptuaz

Zinikoen iritziz, gizonak ez zeukan zertan kezkaturik sufrimendu eta heriotzaz, ez norberarenaz eta ez beste inorenaz.

EstoikoakTxipretik Atenasa heldu zen Zenon izan zen estoikoen maisu. K.a.ko 300. urte aldera hasi zen hedatzen filosofi korronte hori. Pentsatzen zuten gizaki oro dela logos unibertsal beraren zati. Estoikoek uste zuten pertsona bakoitza mikrokosmo bat zela. Gaineratuko zuten, gure esku zer zegoen eta zer ez zegoen bereiztea zela morala.  Gizonaren eskubide naturala aldarrikatu zuten. Eta eskubide horren babesetik ez zuten inor baztertu; ailegatu zuten  esklaboek ere bazutela eskubide hori. Ez zuten onartzen espiritu eta materiaren arteko kontrakotasuna ez zuten onartzen. Haien esanean, natura bakarra da; monistak ziren.

Bestalde, estoikoen arabera, prozesu natural guztiek naturak ezarritako legeak obeditzea baizik egiten ez dutenez, patuaren aurrean ez dago onartu beste ezer egiterik. Beraz, ezbeharra ere patxada eta lasaitasunez hartu behar. .

Geuk ere ez al dugu estoiko bat baino gehiago ezagutu geure inguruan? Semea edo alaba gaixo jarri, hil eta behin baino gehiagotan entzun izan ditugu honelako esaldiak: «Sendatzea ez zen komeniko eta. Jainkoak hala nahiko zuen eta».

Estoizismoaren aztarnak Senekaren bidez hedatu ziren Erromara. Kristorekin bateratsu jaiotako (K. a.ko 4. urtean)  Bere garaiko jakintsurik handienetarikoa genuen. Unibertsoaren ikuspegi tristeak ingurumariari errukiz begiratzen irakatsi zion; anaiatzat jotzen zituen denak, esklaboak barne. Kontsolamenduaren filosofia dei geniezaioke Senekaren planteamenduari. Gizonak bere patua pazientziaz darama, heroismoz.

Epikuro Egia esatekotan, ondoren aipatuko dugun ideia hau ez dakigu ziur Epikuro ala Aristiporena den. Nolanahi ere, esate duenak ez baino esaten denak daukala garrantzia pentsatzen dutenetakoa naiz ni. Hain zuzen, korronte filosofiko honek izena Epikurori zor badio ere, Aristipok ipini zuen lehenengo zimentarria. Sokratesen dizipulua zelarik, esan zuen plazer sentsualari toki egin behar zitzaiola bizitzan. Honela formulatu zuen: «Aberastasunik handiena nahikundea da, eta okerrik nagusiena oinazea».

K.a.ko 300. urte aldera hartu zuen Epikurok, bere esku, Aristipok suturiko zuzia. Aristipok aldarrikaturiko plazeraren etika landu eta Demokritoren teoria atomistarekin uztartu zuen. Aspaldi samar utzi genuen Demokrito, baina oraindik gogoan izango dugula uste dut: arima-atomoak nola aldentzen ziren, eta bizitza honen ostean besterik ez zegoela, etab.

Badirudi epikureoak izeneko filosofo hauek lorategi batean biltzen zirela, eta, sarrerako langa gainean, honela omen zioen idazkiak: «Kanpotar, hemen ongi sentituko zara. Hemen plazera da lehenengo baldintza».

Epikurok, nik behintzat uste, matizatzen ere bazekien. Ekintza edo jardunaldi plazertsua egoki aztertzea behar-beharrezkotzat jotzen zuen. Uste zuen ondorioak neurtu egin behar zirela . Pastelak jatea zeinen eta ekintza plazertsua den, gehiegi jaten badituzu, gonbitoka jardun behar izateko arriskua dago. Ondoren datorren sufrimenduak konpentsatzen al du hasierako plazera? Ez dut uste. Horixe zen Epikurok esan nahi zuena.

18

Page 19: ira - WordPress.com · Web viewBerriro ere, Erdi Aroan zerura begira egon ondoren, gizakia izango da zentro eta erreferentzia, humanismo errenazentistaren sorrera eta kontzeptuaz

Epe luze eta motzeko plazeren gainean ere hitz egin zuen Epikurok. Dilema baten aurrean aurkitzen da pertsona sarritan: edota momentuan momentukoari heldu eta horretan gozatu ala momentukoa baztertu eta denboraren poderioz plazer sakonago eta luzeagoa lor genezakeen neurtu eta baloratu.

Bestalde, Epikuro Aristiporen kontzepzioetatik apur bat aldendu egin zen. Adierazi zuen plazerak ez zeukala sentsuala zertan izanik. Adiskidantza eta artearen kontenplatzea ere plazeraren kategorian kokatzeko moduko baloreak zirela ailegatu zuen. Gustura bizi eta bizitzaz disfrutatzeko, greziarren ideial zaharrak ere ontzat ematen zituen, hala nola, autodominioa, moderazioa, sosegua…, hau da, nahikundeari hesia ipini.

Psikologo edo apaiz funtzioa ere betetzen zuen apur bat Epikurok. Bazekien angustiaren kontrako errezetak ondo saltzen. Zoriontsu izateko, ezinbestekotzat jotzen zuen heriotzari beldurrik ez izatea. Arrazonamendu xelebre samarra, baina zentzuduna erabili zuen: “Heriotzak ez gaitu afektatzen. Bizi garen arte heriotzaren zantzurik ez dugu ikusten, eta heriotza  etortzen denerako, berriz, gu hemen hauetatik joanak izango gara.”. Beraz, heriotzak eta guk ez dugu elkarrekin topo egiten.

Epikurotarrak ez ziren gehiegi interesatu politika eta gizarte-bizitzaz. Gaurko terminologia aplikatuta,  esan genezake pasota samarrak zirela.

Laburpen gisaGreziarren kultura eta hizkuntzak gaina hartu zieten beste guztiei. Garai horri Greziaren aroa edo  helenismoa deitzen zaio. Aldi horrek 300 bat urteko iraupena izan zuen.  Mazedonia, Siria eta Egipton barrena zabaldu zuen bere eragina. Alejandro Magnoren garaipenek zerikusi handia dute hedakuntza horretan.

Dena dela, K. a.ko azken mendean Erroma ageri da nagusi politika eta gai militarretan. Apurka-apurka Greziaren mendean zeuden erresumak konkistatu zituen, eta Erromako kultura eta latina ezarri zituen alderik alde, Espainiatik hasi eta Asiara bitarteko guztian.

Oso kontutan izan behar da, ordea, Erroma ere oso helenizaturik zegoela; eta Greziako kulturak luzaz iraun zuen Erroman, nahiz eta politiko eta militarki aspaldi galdu greziarrek agintea Erroman.

Helenismoak herri eta kultura diferenteen arteko muga asko hautsi egin zuen, eta, ondorioz, erlijio, pentsamolde eta zientziari buruzko ideia diferenteen arteko nahaspila ikaragarria da.

Testuinguru horretan,  hiria estatu  kontzeptua bazterturik, eta babesa galdurik, zenbait erlijio berri (harritzekoa al da?) sortu zen. Erlijio nahasketa horri, hitz tekniko eta modernoagoetan, sinkretismoa deitzen zaio.

Helenismoak bultzaturiko erlijio horiek bazuten elkarrekin halako uztarketa modu bat: pertsona betiko heriotzatik libratzeko bideak aurkitzen eta moduak egiten ahaleginduko ziren. Bazituzten beren teoriak, eta teoriak zioen ikasbidea barneratzeaz gain erritu batzuk eginez gero, pertsonak erdiets zezakeen arima hilezkorra, eta arima horrentzat betiko bizitza.

Erlijioak ez ezik filosofiak ere esperantza eta bozkarioa ekarri behar zizkion gizonari, beldurra usatzen lagundu. Zientzia-arloan ere kultura desberdinen arteko orea nabari zen. Dena dela, Atenasek filosofi kontuetan buru izaten segitzen zuen. Alejandria, aldiz, zientziaren hiriburu bilakatu zen.

19

Page 20: ira - WordPress.com · Web viewBerriro ere, Erdi Aroan zerura begira egon ondoren, gizakia izango da zentro eta erreferentzia, humanismo errenazentistaren sorrera eta kontzeptuaz

Filosofia heleniarrak Sokrates, Platon eta Aristotelesen ideiak eta planteamenduak lantzen segitzen du; ez zen, beraz, hain orijinala ere. Hirurak ibili ziren egokien bizi eta hiltzeko modurik egokienaren bila. Beste hitz batzuetan, etika deituko genioke horri. Eta etikak galdera honi erantzun behar zion oinarri-oinarrian: zertan datza benetako zoriona eta nola eskura genezake? Orain arte planteatutakorekin galdera horri, aldez edo moldez, erantzun diogula uste dut, hobeto esan, filosofoek erantzun diotela. Baina bizitzak aurrera segitzen du, eta guk ere bai beste planteamendu batzuekin.

Plotinoren Platon

Plotino, ideia aldetik, Platonen jarraitzailea zen. Jakina, Plotinok bazuen alde pixka bat adinean. Bosten bat mendek separatuko zituen bata eta bestea. Plotino K. o. 250. urte aldera bizi izan zen. Logika osoarekin historiak neoplatonismoa deitu dio Plotinoren filosofiari

Plotinok pentsatzen zuen mundua bi indarren artean zebilela igeri. Mutur batean argi absolutua, argi zerutiarra, aurkituko litzateke, eta, bestean, ilun absolutua. Lehenari «Bata» edo «Jainkoa» deitzen dio. Zehatzago esanda, ilunak ez du izaterik, argirik eza baino ez da. Den bakarra Bata edo Jainkoa da.

Plotinoren iritziz, arima Jainkoaren argiz jantzirik dago; eta materia, aldiz, iluna da, hau da, inolako izaterik ez duena. Dena dela, naturako forma orok du Jainkoaren halako argi-isla geldo bat bederen. Den guztiaren baitan dago halako ukitu edo misterio zerutiar bat.

Aszetaren filosofiaMeditazioaren bidez-edo, norbera izateari utzirik, Jainkoarekin edo arima unibertsalarekin elkartzeari deitzen zaio aszetismoa. Itsasoaren efektua edo antzeko zerbait izango litzateke. Hara iristen den euri-tanta bakoitza itsaso bihurtzen den eran, arima Jainko bilakatzen da Harengana iristen denean. Erlijio handi guztietan ageri dira aszetikari buruzko aipamenak.

Hegoaldeko mistizismoan, hau da, judaismo, kristautasun eta islamaren barruan, mistikoak Jainko pertsonalarekin egiten du topo. Izan ere, nahiz eta Jainkoa naturan eta pertsonaren ariman ere han dagoen, aldi berean munduaren gainetik dago.

Ekialdeko mistizismoan, hots, hinduismo, budismo eta Txinako erlijioan, sarriago entzungo diezu mistikoei Jainkoarekin edo arima unibertsalarekin bat eginez izan dela enkontrua.

Erlijiorik gabeko jendearen artean ere gertatu izan dira, inoiz, horrelako esperientziak. “Kontzientzia kosmikoa” eta horrelako ideiekin espresatzen dute esperientzia hori. Denboraren eraginpetik libraturik, mundua betikotasunaren hegitik ikusi izan balute bezala kontatzen dute.

Jesusi jarraitzenJesus judutarra zen. Eta zibilizazio semitikoa zen judutarrena Grezia eta erromatarrak, aldiz, zibilizazio indoeuroparrekoak ziren. Beraz, Europaren zibilizazioa bi zimentarriren gainean dago eraikia.

20

Page 21: ira - WordPress.com · Web viewBerriro ere, Erdi Aroan zerura begira egon ondoren, gizakia izango da zentro eta erreferentzia, humanismo errenazentistaren sorrera eta kontzeptuaz

Semitek, jatorriz, penintsula arabiarrean dituzte sustraiak, baina zibilizazio semitikoa mundu osoan zehar hedatu da, izan ere judutarrak, bi mila urtetik gora, beren jaioterritik urrun bizi izan baitira. Kristautasunak lagundu du gehien kultura semitikoa ezagutu eta hedatzen Islamaren bidez ere zabaldu da semiten ezaupidea.

Mendebaldeko hiru erlijioek, judaismoak, kristautasunak eta islamiarrak, oinarri eta kutsu semitikoak dauzkate. Korana eta Testamentu Zaharra elkarren gertuko hizkuntza semitikoetan idatzi ziren. Kristautasunari dagokionez, gauzak apur bat aldatzen dira. Honek ere baditu sustrai semitikoak, baina Testamentu Berria grezieraz idatzi zen. Beraz, kristau teologia, zalantzarik gabe,  grekoak eta latinak erruz markatu zuten eta, ondorioz, baita filosofia helenistikoak ere.

Semitak, indoeuroparrak ez bezala, oso garaiz lotu zitzaizkion Jainko bakarraren ideiari, monoteismoari. Hain zuzen, judaismo, kristautasun eta islamismoak Jainko bakarraren teoria garatu zuten, eta hori da erlijio horien oinarrizko ideietako bat.

Semiten beste asmakizunetako bat historiari hasiera eta amaiera ezartzea da: Jainkoak sortu zuen mundua eta orduantxe hasi zen historia. Baina amaitu egingo da. Azken Judizio Egunean amaituko da, Jainkoak, egun horretan, biziak eta hilak epaituko ditu..

Bestalde, hiru erlijio horien arabera, Jainkoa beti presente dago historian eta Hark eragiten dio historiari. Hain zuzen, Jainkoak bere borondatea bete dezan existitzen da historia.

Semitek Jainkoaren eskua historiari hain hertsiki lotua ikusten baldin bazuten, ez da harritzekoa historia idaztera dedikatzea: «Historia sakratua».

Aipatu eta aipatu ari garen hiru erlijio handi horien sustrai komunez apur bat gehiago jabe gaitezen, ez daukagu Jerusalem aldera begirada bat botatzea baino.. Gehiegi esatea ote munduko zentro erlijiosorik inportanteena bera dela esatea? Non daude beste toki batean hainbeste kristau-eliza, judutarren sinagoga eta meskita islamiar?.

Gero ikusiko dugunez, indoeuroparrek ikusmenari ematen zioten garrantzia; semitek, aldiz, entzumenari. Hiru erlijioetan ematen zaio berebiziko inportantzia Jainkoaren hitza entzuteari.Hain zuzen ere, erlijio horietan egiten diren elizkizunek, besteak beste, ezaugarri hau oso berea dute: ozen irakurri edo errezitatu.

Indoeuroparrekin konparatuta, ikonografian ere badago alderik. Indoeuroparrek etengabe eraiki dituzte beren jainkoen irudiak. Semiten artean hori debekaturik zegoen. Testamentu Zaharrak agintzen du gizonak ez duela egin behar Jainkoaren irudirik. Judaismoak eta islamismoak, oraindik ere, errespetatzen dute agindua. Batez ere, islamiarrak oso gogorrak dira horretan, “gizonak ez baitu Jainkoarekin lehiatu behar sormen kontuan”.

Kristau-erlijioan, ordea, ugari dira Jainkoaren, Kristoren, Ama Birjina eta santuen irudiak. Izan ere, lehenago esan dugunez, Greziak eta Erromak eragin handia izan dute kristautasunean. Baina zehatzago esan behar dira gauzak, eta ikonografiaren ugaritasuna Eliza Katolikoaren ezaugarria da. Eliza Ortodoxoan debekaturik daude.

Azkenik, mendebaldeko hiru erlijioak bat datoz honetan: alde gaindiezina dago Jainkoa eta haren kreazioaren artean. Helburua ez da arimen transmigraziotik libratzea, hoben eta bekatuaren atzaparretatik baizik. Bestalde, praktika erlijiosoa, hemen, lotuago dago otoitz, prediku eta Bibliaren irakurketari. Ekialdean, berriz, autokontenplazio eta meditazioari ematen zaio garrantzia.

21

Page 22: ira - WordPress.com · Web viewBerriro ere, Erdi Aroan zerura begira egon ondoren, gizakia izango da zentro eta erreferentzia, humanismo errenazentistaren sorrera eta kontzeptuaz

Indoeuroparrak esaten dugunean, hizkuntza horietakoren bat mintzatzen duten herrialdeei buruz ari gara. Europako hizkuntzarik gehienak indoeuroparrak dira. Laponiera, finlandiera, estoniera, hungariera eta euskara dira salbuespen.

Kaspio eta Itsaso Beltzaren inguruan bizi ziren indoeuroparrak Kristo baino mila pare bat urte lehenago. Eta handik hasi ziren alde guztietara banatzen: India, Italia, Ingalaterra, Errusia, eta abarretara.

Horrek esan nahi du Indiako «Veda» izeneko idatziak eta Greziako filosofia elkarrekin uztarturiko hizkuntzetan idatzi zirela. Sarri askotan, antzeko hizkuntzetan pentsamoldea ere antzekoa izan ohi da. Adibidez, mundua gidatzen duten ongia eta gaizkiaren arteko borroka. Politeismoa zen indoeuroparren ezaugarri nagusienetako bat. Jainkoen izen eta erlijio-adierazpide bertsuak errepikatzen dira indoeuroparren artean, zenbait kasutan.

Indoeuroparren irrika natura ezagutzea zen. Semitikoentzat inportantea entzutea bazen, indoeuroparrek ikusteari ematen diote garrantzia. Zenbait herrialdetako literatura, germaniarra, greziarra eta indiarra, adibidez, errealitatearen ikuskera kosmikoaz mintzatzen da etengabe.

Lehen esan dugun eran, joera berezia zuten mitoetan kontatzen zena eta beren jainkoak irudietan azaltzeko.

Indoeuroparrentzat historiak hasierarik izango ez balu bezala da; gurpilean bueltaka dabilen zerbait da. Beraz, bukaerarik ere ez.

Hinduismoa eta budismoak jatorri indoeuroparra daukate, eta, harritzekoa ez denez, paralelismo asko dago bien artean. Baita horiek eta Greziako filosofiaren artean ere.

Bi erlijiook, maiz asko, den guztiari halako jainko-izaera bat atxikitzen diote. Hitz modernoagoetan esanik, panteismoa da hori. Bestalde,  aitortzen dute pertsonak, ezagutza erlijiosoen bidez, Jainkoarekin bat egin dezakeela. Lehen aipatu dugun autokontenplazioa eta meditazioa sartuko lirateke hemen. Grezian ere baziren, arima salbatzeko, aszetismora jotzea beharrezkoa zela uste zutenak. Erdi Aroko komentuen sorrerak, agidanez, baleukake zerikusirik kultura greko-erromatarrak bultzaturiko ideia horiekin.

Indoeuroparren artean indar handiko sinestea izan da arimen transmigrazioa deritzona. Hinduen xedea arimaren ihesetik libratzea izan da urte luzetan. Ez ahaztu Platonek ere sinesten zuela arimaren transmigrazioan.

Uste du Jesusen etorreraren aurretikoez mintzatzea sobera antzean egongo dela, zeren iruditzen zait gai hau, kristautasunean kulturizaturiko gizarte honetan, aski jorratua dagoela. Guztiarekin ere, aipamen bat edo beste egin egingo dugu.

Israelgo herria, apurka-apurka, indarra galtzen hasi zen.Hortxe K. a.ko 700. urte inguru horretan hasi eta K. a.ko 500. urte aldera arte juduek gogor nozitu zituzten beren lurraldearen zatiketa eta hortik iritsitako ondorioak. Gero ere kanpotarren mendean egon ziren luzaro. Hainbeste ezbehar ikusirik, erabaki zuten Jainkoaren zigorra zela.

Gauzak horrela, igarleen aroan sartzen gara. Esaten hasi ziren Israelgo herriak Jainkoaren aginduak ez betetzearen ondorioa zela zigorra Eta egun batean epaitu egingo omen zuen Jainkoak: Azken Judizio Eguna

Beste profeta batzuek zioten herriaren parte bat salbatu egingo zela,  eta Jainkoak bakearen printzea igorriko omen zuen, Daviden erreinua berreraiki eta herriak bakea goza zezan:

22

Page 23: ira - WordPress.com · Web viewBerriro ere, Erdi Aroan zerura begira egon ondoren, gizakia izango da zentro eta erreferentzia, humanismo errenazentistaren sorrera eta kontzeptuaz

Salbazioaren Mintzoa. Mesias edo Jainkoaren Semeak herria salbatu, Israel berrosatu eta Jainkoaren erreinua hedatuko zuen.

Mesias edo Jesusen etorrera, hasieran, klabe politikoan interpretatu zen. Asko ziren Jesus buruzagi politiko, militar eta erlijioso moduan imajinatu zutenak. Juduak erromatarren mendetik askatuko zituen heroiaren koroapean ikusi nahi zuten.

Baina bazen pixka bat harago begiratu eta gauzei ikuspegi zabalagotik erreparatzen zienik ere, Kristok, Israel ez ezik, mundu osoa salbatuko zuela predikatzen ari izan ziren profetak, eta salbatu ere bekatu eta heriotzatik salbatuko zituela gizon eta emakume guztiak.

Jesus etorri zen, eta baita berarekin batera, hein handian, eskandalua eta dezepzioa ekarri ere. Bere buruari  «Jainkoaren Seme», «Mesias»… deitzeaz aparte, «Nire erreinua ez da mundu honetakoa» adieraziko zuen.

Hutsa, ordea, hori bakarrik esan izan balu. Bekatuak barkatzeko ahalmena aitortzen zion bere buruari, eta Jainkoari «Aita» esaten zion. Hori gehiegi zen orduko juduentzat, eta berehala hasi ziren Jesusen aurkako erasoak.

Jesusen aldarrikatzen zituen ideialak ezezagunak ziren juduen artean. Lagun hurkoaganako maitasuna, gaixo eta pertsona txiroenganako arreta, bekatarientzat barkamena ziren ideial horiek. Esango du lagun hurkoari ez ezik etsaiei ere barkatu egin behar zaiela , eta ez behin bakarrik, ezta zazpi aldiz bakarrik ere, zazpi aldiz zazpi hamarreko baizik.

Hor daude gero Maria Magdalenarekin izandako jokabidea, seme galduaren parabola, samaritar onarena, artegiko ehun ardik baino galdu eta berriro aurkitutakoak ematen duen poz handiagoa…

Azkenik, gurutzean hil eta denentzat barkamena eskaturik, Jesusek etsenpluarekin predikatu zuen.

Fededun ala ez, kristau kulturan hezi garenok, buruz dakizkigu Kristoren heriotzaren osteko gertakizunak. Inportanteena igande goizekoa da. Maria Magalena eta beste emakume batzuk joaten dira hilobira, baina “Jesus ez dago hemen, piztu egin da” esaten die aingeruak.

PauloKristautasunaren oinarria hauxe. Kristo hil eta laster konbertitu zen Paulok hala dio: «Kristo piztu ez baldin bada, gure mezua hutsala da, eta gure sinesmenak ez du zentzurik».

Lehenengo kristau haiek berehala hasi ziren itxaropenezko mezu berria lau haizetara hedatzen. Ezagunak dira Paulok lehengo kristau elkarteei egindako gutun eta gomendioak eta Atenasera egindako bisitaldia eta predikuak. Badirudi Atenaseko filosofoak ere arduratu zirela Paulok zekarren mezu berriaz. Berria zen Jainkoa gizonari azaldu zitzaiola esatea; beste gainontzean Jainkoaren bila saiatzea (Orixerena gogoratuz) bere-berea eta betikoa du gizonak, pentsatzen hasi zenetik beretik.

Eta horrela, Pauloren bidez, hasten da kristautasuna mundu greko-erromatarrean sartzen. Burla-barre eta irri gaizto asko egin omen zioten batzuek, baina ba omen zen hizketan segi zezan nahi zuenik ere, eta berehala inguratu omen zen jarraitzailez, eta

23

Page 24: ira - WordPress.com · Web viewBerriro ere, Erdi Aroan zerura begira egon ondoren, gizakia izango da zentro eta erreferentzia, humanismo errenazentistaren sorrera eta kontzeptuaz

horien artean emakumeak erruz omen ziren. Judaismotik pasa gabe zuzenean kristau izateko aukera eskaintzen zien Paulok. Laster osatu ziren kristau-elkarteak Greziako hiririk nagusienetan eta lurralde erromatarretan. Laurehun bat urteren buruan zeharo kristauturik geratu zen kultura helenistikoak hartzen zuen lurralde osoa.

Ez da aski erlijio berria bere egingo duen jende asko edukitzea. Hasierako ilusioaren ondotik, arrazionalizatze prozesuak hasten dira arlo guztietan. Ideiak finkatu egin behar dira, eta sakondu ahala duda eta zalantza asko ager daiteke. Horregatik, kredoaren bidez mugatu eta laburbilduko da kristau dotrinaren edukirik printzipalenak eta dogmak. Oso inportantea zen hori bai barruko kohesioari begira eta bai beste erlijioetatik bereizteko. Dogmarik inportanteenetakoa zen Jesus, aldi berean, benetako Jainkoa eta benetako gizona zela.

Data garrantzitsu bat aipatzearren, esan dezagun, urte luzez pertsegitu eta debekaturik egon ondoren, Erromako Inperioak, Konstantinoren agindupean, IV. mendean, 313. urtean, onartu  eta libre eman zuela kristautasuna.

Erdi Aroko gazi-gezakZerbait txartzat jo eta arbuiatu nahi dugunean, berehala konparatzen dugu Erdi Aroarekin. Feudalismoa, Elizaren aginte neurrigabea eta horrelako kontuak bururatzen zaizkigu segituan. Baina zenbait historialarik positibotzat jotzen du komentuen ekarpen kulturala.

Erromaren agintaldi politikoa IV. mende aldera amaitu zen. Ondorioz edo, ez dakigu, kulturak ere beherakada handia egin zuen. Dena dela Erromako apezpikua berehala bihurtu zen Eliza katolikoaren buruzagi. «Aita Santu» izena hartu zuen, eta, pixkana-pixkana, Jesusen ordezko Lurrean  izendatu zuten.

Erdi Aroan, kulturaren espektroari dagokionez, panorama hau daukagu: Europako mendebaldean, Erroma hiriburu zela, latinez mintzatuko den kristau kultura; Europako ekialdean, Konstantinopla hiriburu zela, grekozko kristau kultura finkatu zen, gero bizantziarra deituko zitzaiona. Afrikako iparraldean eta Erdi Ekialdean, arabieraz mintzatuko den kultura musulmana nagusitu zen. Espainian ere utzi zuen arrastorik kultura musulmanak. Meka, Jerusalen eta abarrez gain, Alejandriara ere iritsi zen kultura musulmana; horrela, Greziako zientziaren parte bat arabiarren eskuetara pasa zen. Erdi Aroan arabiarrak ziren nagusi matematika, kimika, astronomia, medizina, eta abarretan.

Dena dela, kultura greko-erromatarra ez zen desegin, baizik eta, beste kultura batzuetan txertaturik, iraun egin zuen.

San AgustinErdi Aroko filosofia galdera sakon baten inguruan planteatzen da: arrazoiaren bidez atzeman ote zitezkeen kristau fedeak aldarrikatzen zituen egiak? uztargarriak ote ziren Bibliako hitza eta arrazoia?

San Agustin dugu Erdi Aroko filosofo garrantzitsuenetako bat. Afrikako Tagaste hirian jaio zen, 354. urtean, eta Hiponan hil zen 430. urtean. Hiri honetako apezpiku zen. Kartagon estudiatu eta Erroman eta Milanen ere egona zen. Ondorengo datu hau ematea oso garrantzitsua da.

24

Page 25: ira - WordPress.com · Web viewBerriro ere, Erdi Aroan zerura begira egon ondoren, gizakia izango da zentro eta erreferentzia, humanismo errenazentistaren sorrera eta kontzeptuaz

San Agustin ez zen beti kristau izan. Pentsamolde erlijioso eta filosofi iturri askotan edan zuen kristau bihurtu aurretik. Gainera, gaztetan, ezertaz askorik kezkatu gabe, eszeptizismoan murgildurik bizi izan zen.

Hasieran Maniren dotrina edo manikeismoa izan zen San Agustinen bidea, hau da, bi printzipiok zerabiltela mundua: ongiarena, bata; gaizkiarena, bestea. Baina laster aldendu zuen ideia hori, eta den guztiak Jainko-kutsua edo izatea daukala deliberatu zuen.

San Agustinen kristautasunak, arrazoitzeko moduan, platonismoaren arrasto eta zantzu asko eta handiak dauzka. Horrela, Greziako kulturarekin eten gogorregirik sortu gabe, pentsamolde eta filosofia zaharra aro berrian txertatu ziren, San Agustin eta beste Eliz Guraso batzuen bidez. Bidenabar, Platon eta kristautasunaren arteko aldeak murrizturik geratu ziren. Nolabait esateko, San Agustinek Platon kristautu egin zuen.

Dena dela, Platonek esandakoaren kontra eta Genesiari jarraiki, San Agustinek dionez, arimak ez zituen ideiak kontenplatu lehenagoko beste bizitza batean, baizik eta arima ezerezetik sortua da. Jainkoak ezartzen ditu gure espirituan ideia unibertsalak, ideia horiek Jainkoaren pentsamenduan betidanik, mundua sortu aurretik, existitzen ziren San Agustinentzat. Ez zen batere tontoa! Platonen ideia eternoak, gisa horretan, uztargarriak dira San Agustinek proposatzen duenarekin.

Gaizkiari dagokionean ere neoplatoniko agertzen zaigu San Agustin. Plotinoren eran, pentsatzen du gaizkia Jainkoaren absentzia baizik ez dela. Eza da, eta gizonen desobedientzian du oinarria. «Borondate ona Jainkoaren obra da; borondate txarra Jainkoaren obratik urruntzea».

Gauza mingots eta bihurriak ere badira San Agustinen pentsamenduan. Dudarik  gabe, pertsona orok Jainkoarekin elkartzen duen arima du, baina gizadiak galbidean egin zuen zilipurdi jatorrizko bekatuaren bidez. Hala eta guztiz ere, Jainkoak batzuk salbatu egingo ditu Denak zergatik ez? San Agustinen ustez, inork ere ez dugu merezi salbatzerik. Okerrena da, zein salbatuko den eta zein ez aldez aurretik erabakirik daukala Jainkoak.

Niri sarritan bururatu izan zaidan ideia berbera azaltzen du San Agustinek. Badirudi hala orratz batekin-edo jaiotzen garela, eta orratz hori ari dela markatzen pertsona bakoitzaren bizitzako takografoan bide zuzen ala okerretik goazen. Guk kontrola izan dezakegu, txit paradoxiko eta ironikoa bada ere, zeren eta, azkenean, erabakirik dagoena gertatuko baita gure bizitzarekin. San Agustinek esaten duen guztia hauxe da: bide zuzenetik goazela ohartzeko moduan bizitzeko. Ez al da tristea edozein momentutan oker gaitezkeen kezkaz bizitzea?

Salbazio eta galbideari dagokionean, Biblian sustraitzen da San Agustin. «Jainkoaren Erresuma» izeneko obran sakontzen du bere pentsamendua. Gizonaren askatasuna ez du oztopatzen, baina Historiaren jostorratzari Jainkoak sartzen dio haria: azkenean, Kristoren Eliza aterako da garaile. uste du Historia dela  «Jainkoaren Erresuma» eta «Lurreko erresumaren» arteko borroka. Jainkoaren Erresuma Elizaren baitan legoke; Lurreko Erresuma Estatu politikoei dagokie.

Urteen poderioz Jainkoaren Erresuma Elizarekin zeharo identifikatu zen, «Elizatik kanpo ez dago salbaziorik» entzuteraino. Erreforma iritsi arte, XVI. mendera arte, inor ez  zen ausartu Jainkoaren grazia eskuratzeko Elizatik ez zegoela pasa beharrik esatera.

Santo Tomas

25

Page 26: ira - WordPress.com · Web viewBerriro ere, Erdi Aroan zerura begira egon ondoren, gizakia izango da zentro eta erreferentzia, humanismo errenazentistaren sorrera eta kontzeptuaz

Santo Tomasen ustez, arrazoiaren zein fedearen bidez irits zitekeen Jainkoarengana. San Agustinek Platon kristautu baldin bazuen, Santo Tomasek gauza bera egin zuen Aristotelesekin. Filosofoak kristautzeak esan nahi, haien pentsamendua, kristau pentsamenduari kalterik ez egiteko moduan interpretatu eta aurkeztea.

Erdi Aro osoan, arabiarrak Aristotelesen irakaspenetan murgildurik bizi izan ziren. Italiara ere heldu ziren,  baita Aristotelesen idatziak latinera itzuli ere. Normala denez, fenomeno horrek zientzi gaietarako interes nabarmena esnarazi zuen; baita, bidenabar, kristau dotrina eta Greziako filosofiaren arteko polemika berpiztu ere. Zientzi kontuan Aristotelesi men egin behar zitzaion, baina zer gertatzen zen haren filosofiarekin?

Goi Erdi Aroko filosoforik garrantzitsu eta sonatuena Akinoko Tomas izan genuen. 1225etik 1274ra arte bizi izan zen. Fraide dominikoa zen. Bolada batean, filosofi irakasle izan zen Parisen. Filosofoa baino areago ez ote zen, ordea, teologoa? Izan ere, garai hartan ba al zegoen filosofia eta teologia bereizterik?

Santo Tomasentzat ez zegoen kontraesanik filosofiak adierazten zuenaren eta fedearen artean. Sarri askotan kristautasunak eta filosofiak gauza bera esan digu. Orduan? Bibliak kontatzen dizkigun egia berberak atzeman ditzakegula arrazoiaren bidez. «Berezko egia teologikoak» deitzen die, adibidez, Jainkoa existitzen dela. Santo Tomasek aurrerago jo zuen oraindik. Adierazi zuen, Aristotelesen filosofian oinarriturik, Jainkoaren existentzia froga zitekeela.

Hain zuzen, Aristotelesek ere hitz egin zuen «lehenengo kausaz». (kausatu gabeko azkeneko kausa) Arrazoiaren bidez jabetzen gara horretaz. Beraz, Jainkoa bi eratara azaldu da gizonen aurrera: arrazoiaren bidez eta Bibliaren bidez.

Moralari buruz ere gauza bera esan daiteke: Bibliak garbi esaten du gizonak nola bizi behar duen, eta, aldi berean, Jainkoak, ongia eta gaizkia bereiz ditzagun, kontzientzia eman dio pertsonari. Nahiz Bibliarik sekula santa ez irakurri, kontzientziaren bidez garbi asko dakigu lagun hurkoari kalte egitea gaizki dagoela. Baina Bibliak esan egingo digu: «Joka ezazu lagun hurkoarekin, hura zurekin portatzea nahiko zenukeen moduan».

Beste era batean esanda, natura behatuta erraz ohar gintezke horien gainetik Kreatzaile bat dagoena. Baina Kreatzailearen gaineko informazioa Biblian aurkituko dugu.

Aristotelesek Jainkoa jartzen du kreazio-katearen puntako. Eskema hau kristau teologiarekin erraz uztartzen denez, Santo Tomasek, Elizaren ikusmoldearekin kontraesanik erakusten ez zuen kasuan bederen, Aristotelesen filosofia bere egin zuen, adibidez, ezagutzaren filosofia eta naturaren filosofia.

Santo Tomasen bilakaera-katea  honelakoa da: landareak, animaliak, pertsonak, aingeruak eta Jainkoa. Pertsona aberea ere bada, baina arrazoiduna.

Emakumearen kasuan ere, zoritxarrez, Aristotelesi jarraitu zitzaion Santo Tomas. Aristotelesek zioen emakumearen izaera hartzaile eta pasiboa ondo ezkontzen zen Bibliako hitzekin, non esaten baita Jainkoak emakumea gizonaren saihets-hezurretik atera zuela. Nolanahi ere, Aristotelesekin konparatuta, kontsolamendu apur bat badute emakumezkoek Santo Tomasekin, zeren eta emakumeak fisikoki bakarrik omen gutxiago. Emakumearen arimak gizonarenak beste balio du. Zeruan gizon eta emakumeak berdinak dira, sexuen arteko aldeak desagertu egiten omen dira eta.

Kristau eta juduen artean bazen halako sineste bat. Sineste horren arabera, Jainkoa ez zen zeharo gizona, baizik eta bazuen halako emakume-kutsu edo ama-izaera bat. Emakumeak ere ez al dira, bada, Jainkoaren irudira eginak? Jainkoaren alde femeninoari «Sophia» (jakinduria) deitzen zitzaion.

26

Page 27: ira - WordPress.com · Web viewBerriro ere, Erdi Aroan zerura begira egon ondoren, gizakia izango da zentro eta erreferentzia, humanismo errenazentistaren sorrera eta kontzeptuaz

Kontzepzio horrek Erdi Aroan indar pixka bat izan zuen judu eta ortodoxoen artean, baina Mendebaldean ez zen aintzat hartu, Hildegarda mojak (Bermersheim 1098-Rupertsberg 1179) halako bultzada bat eman baldin bazion ere. Mistikoa, botanikoa eta predikaria zen moja hau.

San FrantziskoOtsoa, adiskidea ez ezik, anaia zen San Frantziskorentzat. Baina frantziskanismoa ez zen beti gozo-gozoa izan Elizarentzat, ez Santo Tomasen jarraitzaile itsuentzat. Asisko Frantziskoren ideiala natura eta Kreazio osoarenganako maitasuna zen, Jainkoaren obra baita. Kreatzailearen perfekzioari kantari, ez da isilduko. Karitatea eta umiltasuna ezarriko dira xedetzat anaia frantziskotarren artean. San Buenabentura eta Duns Eskoto dira filosofia frantziskotarraren ordezkaririk nagusienak. Arrazoiaren bidez Jainkoaren gainean jakin dezakeguna gutxi da. Gogora dezagun fedea eta arrazoia uztartzen nola ahalegindu zen Tomas Akinokoa. Fedearen bidez ere ez hainbeste. Beste bizitzan aseko gara, benetan, Jainkoaz. Baina Jainko gosea edo ezagutu nahia bere-berea du gizonak, eta filosofiak lagun diezaguke horretara iristen  “Itinerarium mentis in Deum” (Adimenaren ibilbidea Jainkoaganantz) du izena gauza horien guztien gainean mintzatzen den San Buenabenturaren obrak.

Tomas Akinok zioenaren kontra (borondatea ezagutza arrazionalaren ondoren, etab.), Eskotok esan zuen borondateak bere kabuz hartzen zituela erabakiak, bera zela moralaren oinarri eta gizonaren ahalmenetan lehenengoa. Naturako legeak eta arau moralen balioa Jainkoaren borondateak hala nahi izatea besterik ez da. Ez daiteke esan irrazionalak direnik, baina beste arau batzuk ezar zitzakeen Jainkoak.

Politena da Maria Sortzez Garbiaren tesia defendatzeko zer argudio erabili zituen. Santo Tomasen ustez, Ama Birjina Sortzez Garbia zela artean ez baitzen dogma, jatorrizko bekatuak denak afektatuko beharko zituzkeen. Eskotok, Amabirjina Sortzez Garbia zela ikusteko, honela erabaki zuen auzia: Jainkoak ahal zuen, nahi zuen eta egin egin zuen.

Buridanen (Buridan Eskotoren dizipulua zen) guztiz asto arrazoitsuaren ipuina kontatuz amaitu behar dugu. Goseak lehertzen zegoelarik, bi gaitzerukada gari ipini zizkioten aurrean, baina, arrazoi bidetik jota, batetik nahiz bestetik hasi berdin zenez, erabaki ezinik gosez hil zen. Jateko borondateari bakarrik kasu egin izan balio, ez zuen diskisizio horietan bere burua galduko. Gaitzeru batetik edo bestetik, bietako batetik hasi izan balitz, non edo handik hasi behintzat, orduan astoaren jokabide horri kontingentismoa edo boluntarismoa deituko geniokeen.

Errenazimenduaren jaiotzaGezurra badirudi ere, momentu jakin batean, harkaitzaren antzo, hain irmo eta tinko egon arren, historiak erasan egiten dio gauzarik sendoenari ere. Ez dago denborak suntsitzen ez duenik. Obra handiekin bezala gertatzen da kultura, ideia eta gizarte-egiturekin.

Santo Tomas hil ostean, luzaro baino lehen, dena mendean eduki zuen kristau kulturaren etxolan pitzadurak hasi ziren. Filosofia eta zientzia gero eta aldenduago zeuden Elizaren irakaspen teologikoetatik. Garai horretan, fedea eta arrazoiaren arteko lotura ere hausten hasi zen. Gero eta gehiago ziren Jainkoarengana arrazoiaren bidez ez zitekeela heldu esan eta aldarrikatzen zutenak; izan ere, ikusmolde berriaren arabera, Jainkoa atzemanezina zen gizonaren pentsamenduarentzat. Garrantzitsuena ez zen kristau

27

Page 28: ira - WordPress.com · Web viewBerriro ere, Erdi Aroan zerura begira egon ondoren, gizakia izango da zentro eta erreferentzia, humanismo errenazentistaren sorrera eta kontzeptuaz

misterioa ulertzea, Jainkoaren borondatea betetzea baizik. Ondorioz, zientziaren ikuspegia, metodo berriak estreinaturik,  eta fedearena, biak aldatu ziren. Hortik etorri ziren  XV. eta XVI. mendean sortu ziren bi mugimendu garrantzitsu: Errenazimendua eta Erreforma.

Errenazimenduarekin adierazi nahi dena da, goian aipatu ditugun mende horietan, Italiatik hasirik, Europa osoan kulturak izan zuen loratze izugarria.

Berriro ere, Erdi Aroan zerura begira egon ondoren, gizakia izango da zentro eta erreferentzia, humanismo errenazentistaren sorrera eta kontzeptuaz hitz egiteraino. Antzinako humanismo eta moldeetara itzultzea esan nahi Errenazimenduak; antzinako irudi eta letra zaharren gainean aztarrika egiteko ordua da. Grekoa ikastea modan jarri da, eta, horrekin batera, Greziako kultura zaharraren ikerketa berria dator, eta helburu pedagogikoak heziketa klasikoa eta horrelako kontuak aipatzen dira

Ez dago ahazterik aro honetan plazaratu ziren hiru asmakizun: iparrorratza, bolbora eta inprenta. Iparrorratzari esker, itsasoko ibilera, nabigazioa, erruz samurtu zen, hitzaren adierarik zabalenean. Eta handik hara aurkitu ziren lur berriak.

Bolborak ere ez zuen berriketako aurrerapena ekarri. Horrek esan nahi zuen Europa, Asia eta Amerikaren aurrean, militar kontuan nagusi zela.

Inprentak zer esanik ez. Ideia humanista-errenazentista berrien hedakuntzan zenbat egin zuen ez dago esan ere egiterik. Aldi berean, Elizari muturreko dezentea eman zion, zeren eta ideia eta jakinduriaren transmisore moduan zeukan monopolioa galdu egingo du (Elizak).

Beste zenbait asmakuntza ere aipatzekoak dira, adibidez, katalejua, astronomiari hainbat eragin ziona.

Ekonomiaren aldaketa ere ez dago isilpean pasatzerik. Trukea eta labore-ekonomia bazterturik, moneta-ekonomia eta banka jaioko dira. Erdi Aroaren amaieran, jadanik, baziren hiriak, berriak noski, artesau eta merkataritzara dedikatzen diren gizon eta emakumez osaturikoak, eta produktu berriak saltzen zituztenak.

Ekonomi modu berri horri esker, beti naturara begira egon beharrik gabeko langintzari esker alegia, sortuko da klase berri bat: burgesia. Bizigaiak diruz eros zitezkeen handik aurrera.

Aurrerabide horrek, nola ez?, asko indartu zituen pertsonaren irudimena eta sormena eta esperientzia berriak bizi beharra.

Bidenabar, Errenazimendu garaiko burgesak feudalismoaren atzaparretatik eta Elizaren kateetatik libratzen hasi ziren.

Errenazentista humanistek fede osoa zuten gizonarengan; fede berria, nahi bada. Gizona ez da, jadanik, Erdi Aroko bekatari huts hura. Gizona zerbait handi da orain. “Ezagut ezazu zeure  burua, gizakiz jantziriko Jainko-leinuko horrek!” egingo du garrasi Fizinok. «Gizonaren duintasunari buruzko elkarrizketa» idatziko du beste batek. Hori, Erdi Aroan, ezinezkoa zen. Orduan Jainkoa zen abiapuntu; oraingo humanistek gizona ipini dute hor.

Antzinatera itzultzea dela esan dugu Errenazimendua. Baina orduan baino indibidualismo handiagoa nabari da orain. Gizon errenazentista axola zaigu orain, bizitzaren arlo guztietan (zientzia, artea) parte hartuko duena.

Gizonaren ikuspegi berriak anatomian ere izan zuen eraginik. Hildakoak disekatu dira, antzinatean bezalaxe, gorputzaren berri hobeto jakiteko. Medizina nahiz arte-lanerako

28

Page 29: ira - WordPress.com · Web viewBerriro ere, Erdi Aroan zerura begira egon ondoren, gizakia izango da zentro eta erreferentzia, humanismo errenazentistaren sorrera eta kontzeptuaz

ondo etorri zen hori. Biluztasunak ez du lotsatu eta gorritzen gizakia; alderantziz baizik: nor izaten laguntzen dio.

Gizonak libre da, orain, bere gaitasunak gara ditzan. Ez dago mugarik; eta baldin badago, pasa dezake muga hori. Orain ez da hitz egiten, antzinate hartako humanismoan bezala, serenitate, moderazio eta kontrolaz.

Humanista berriok ez genituen batere moderatuak, ez. Arteak, literaturak, zientziak, musikak, arkitekturak, filosofiak… denek egin zuten aurrerabide itzela.

Badakigu Erdi Aroan Erroma lur jota geratu zela. Erromaren eraikuntza errenazentista askoren xede politiko eta kultural bihurtu zen. Obrarik nagusiena San Pedro eliza izango da. Ia-ia berrehun urte pasa zituzten eliza eta plaza amaitzen.

Errenazimenduak natura, nolabait esateko, gizona hobeto bizi dadin, atondu egiten du. Gizakia adiskide dabil orain bere izatearekin. Mundua ez da jadanik exerzizio espiritualak egin eta zerua irabazteko tokia soilik. Orain, natuari positiboan begiratzen zaio. Askok eta askok uste zuten Jainkoa bertan dagoela. Izan ere infinitua baita, beraz toki guztietan egon behar du. Panteismoarekin egiten dugu topo. Erdi Aroko filosofoek Jainkoa eta haren Kreazioaren artean zegoen leizearen handia ikaragarria zela esan eta esan ez ziren gelditu. Eta, orain, naturak Jainko-kutsua zuela edo, areago, natura Jainkoaren jarraipena zela entzun behar!

Elizak ez zituen beti gogo eta begi onez ikusi ideia berriok. Giordano Brunok badaki egia mingots horren berri. Jainkoa naturan presente zegoela esateaz gain, espazioa infimitua zela ailegatu zuen. Eta bizi-bizirik erre zuten gizona, gizona!

Bai Elizak gogor astindu zuen hauspoa, sorginak eta herejeak erretzeko suari eragiteko. Eliza eta Estatu guztiz autoritarioak sortu ziren. Humanismo libreak kontrako iritziei ere eragin zien, nonbait; eta anti-humanismoa dei geniezaiokeen mugimenduak ere zabaldu zituen bere atzapar gogor eta zorrotzak.

Aipa ditzagun, ez baitira aipatzeke uztekoak, garai horretan izandako zenbait gehiegikeria: lehen esan dugun legez, sorgin eta herejeen erreketak, magia eta sineskerien kontrako erasoak, erlijio-gerra odoltsuak, eta, azkenik, Amerikaren konkista basatia. Hori ikusita, esan al daiteke arantzarik gabeko arrosarik izan ahal denik? Hau komeria! Ona eta txarra beti nahasi.

Errenazimenduarena da metodo zientifiko berria ere: enpirismoa. Gauzak esperimentatuz ezagutzea esan nahi du enpirismoak. Aristotelesek berak ere behaketen bidez gauza inportante asko aurkitu zuen naturan. Baina esperimentu sistematikoa gauza berria da. Zientifiko izateaz gain, esaldi borobilak sortzen ere artistak izan batzu-batzuek. Konparazio baterako, «neurtu ahal dena neurtu eta ezin dena bihur ezazu neurgarri», esan zuen Galileok. Honako hau ere berea da: «Naturaren liburua hizkera matematikoan dago idatzia». Hain zuzen, Galileo XVII. mendeko zientifikorik garrantzitsuenetakoa izan zen.

Bai, gizakia hasi zen natura manipulatu eta menderatzen. Jokabide hori ere berria zen. Jakintzaren baliagarritasuna justifikatu nahian-edo, Bacon filosofoak honako hau bota zuen: «jakitea agintea da».

Gero historian zehar ikusi dugunez, aurrerapen zientifikoek faktura era pasa diote behin baino gehiagotan gizonari: makina berriak, langabetu berriak; kotxea, kutsadura; labore gehiago, lurra pobreago; medizina berriak, gaitz berriak; arma berriak, gerra krudelagoak… Dena dela, orain arteko balantzea positiboa izan dela esango nuke nik. Ea Lurraren desertizazio totaletik libratzen garen.

29

Page 30: ira - WordPress.com · Web viewBerriro ere, Erdi Aroan zerura begira egon ondoren, gizakia izango da zentro eta erreferentzia, humanismo errenazentistaren sorrera eta kontzeptuaz

Mundua non dago?Erdi Aroan inork ez zeukan duda txikienik ere: Lurra zen unibertsoaren zentro. Geldi zegoen eta gaineratiko izarrak haren jiran zebiltzan bueltaka. Munduaren ikuspegi geozentrikoa deitzen diogu horri.

1543an liburutxo txit deigarria plazaratu zen. «Zeruko izarren jira-biren gainean» (De revolutionibus orbium caelestium). Koperniko, astronomo poloniarra, da egilea. Kanonigoa izanik ere, Elizaren zentsura beldurrez, ez zuen nahi izan liburua bera hil baino lehen argitara zedin.

Kopernikok ikusi eta adierazi zuen eguzkia munduaren jiran ez, baizik eta Lurra zebilela eguzkiaren jiran. Munduaren ikuspegi heliozentrikoa deitzen zaio. Lurrak errotazio-mugimendua zeukalako ematen zuela eguzkia Lurraren jiran zebilela erantsi zuen Kopernikok. Baina hark ere, harritzekoa ez denez, oker txiki bat izan zuen: Lurra kendu eta eguzkia hartu zuen unibertso osoaren zentrotzat. Hori ere ez da egia. Gaur egun badakigu, eguzkia, unibertsoan dauden miloi edo bilioika astroren artean bat gehiago baino ez dela. Gainera, uste zuen astroak zeharo borobilak eta beren mugimenduak guztiz zirkularrak zirela.

Nolabait esateko, Kepler arduratu zen, XVII. mendearen hasieran, Kopernikoren teoria eta iritziak osatzeaz. Mila behaketa, mugimendu eta datu ikertu ondoren, planetek orbita eliptikoak zituztela erakutsi zigun. Gainera, beste gauza inportante bat ere esan zuen: eguzkitik zenbat eta hurbilago egon planeta bat, orduan eta bizkorrago ibiliko da; eta alderantziz: zenbat eta urrunago egon, hainbat eta astiroago. Baina ez da hemen amaitzen Keplerren jarioa. Lurra beste planeta guztien berdina zela esan zuen, eta lege fisiko berberek agintzen zutela unibertso osoan. Galileok teleskopioarekin lan egiten zuen. Harekin apuntatu eta ehizatzen zituen astroak. Ilargiaren kraterrak estudiatu zituen, eta han ere, Lurrean bezalaxe, mendi eta sakonuneak zeudela erakutsi zigun. Jupiter planeta Galileok aurkitu zuen, bere lau satelite eta guzti, nahiz eta gaur egun ezagutzen ditugun hamaseitarako dezente falta zitzaizkion.

Baina Galileok egin zuen gauzarik inportanteena da inertziaren legea deskubritu eta formulatzea. Honela dio: «Gorputz batek lortzen duen abiadurak bere horretan iraungo du, hots, konstantea izango da, baldin eta kanpotiko azelerazio edo dezelerazio kausarik ez badago».

Galileok beste teoria bat ere frogatu zuen, isuridun planoa eta kanikekin: «Gorputz bati bi indarrek aldi berean eragiten diotenean, hau bere ibilbidean orbita eliptikoa deskribatuz mugitzen da».  Esan ezin halako inportantzia izan du lege horrek gizakiaren historian. Ausarta izatea bazen hori. Aristotelesen erorketa bertikala hankaz gora jartzea baitzen, izan ere Aristotelesek uste zuen goraka zeiharka botako balak, aurrena, halako arku txiki baten forma hartzen zuela eta, gero, goitik behera zuzenean jausten zela.

Newtonek (1642-1727), bestalde, Galileoren dinamika aprobetxaturik, eguzki sistema deskribatu eta planetak zergatik mugitzen ziren azaldu zuen.

Horrela, grabitazio unibertsalaren legea  formulatu zuen Isaak Newtonek: «Edozein objektuk beregana erakartzen du beste bat, zenbat eta objektu handiagoak izan orduan eta indar gehiagorekin, eta zenbat eta handiagoa izan elkarren arteko distantzia hainbat eta indar gutxiagorekin».  Lege horrek unibertso osorako balio du.

Problema serio askoa badago hemen, hala ere. Newtonen sagarra lurrera erori baldin bazen, adibidez, ilargia zergatik ez da erortzen? Inertziaren legea gogoratu beharko genuke, berriro, horretarako. Eguzki sistema sortu zenean berebiziko indarrarekin

30

Page 31: ira - WordPress.com · Web viewBerriro ere, Erdi Aroan zerura begira egon ondoren, gizakia izango da zentro eta erreferentzia, humanismo errenazentistaren sorrera eta kontzeptuaz

aldendu zen ilargia Lurrarengandik. Aire eta erresistentziarik gabeko espazioan dabilenez, ilargiak eternitate osoan eutsiko dio indar horri. Baina beste indar bat dago tarteko: Lurraren grabitate-indarra, eta horrek bereganantz erakartzen du. Bi indarrak konstanteak dira eta biek aldi berean eragiten diotelarik, ilargiak Lurraren jiran segituko du.

Esan bezala, Newtonek Galileoaren bi lege horietan oinarriturik egin zituen bere demostrazioak. Gogora dezagun lehenengoa, Newtonen bertsioan: “Gorputz batek egonean jarraitzen du edota bere mugimendu zuzen eta urnifomearekin segitzen, harik eta kanpoko indarrek egoera hori aldatzera behartu arte”.

Bigarren legea, zilegi bekigu, errepikatu egingo dugu: «Gorputz bati bi indarrek aldi berean eragiten diotenean, hau bere ibilbidean orbita eliptikoa deskribatuz mugitzen da».

Honela, esplikaturik geratzen da planetak, bi indar diferenteri esker, eguzkiaren jiran orbita eliptikoetan nola dabiltzan: sortu zirenean eragin zien mugimendu zuzen eta uniformea, bata; eta, grabitazioa dela bide, eguzkiaren aldera eragiten diena, bestea.

Munduaren ikuspegi heliozentrikoa, behin betiko, konfirmaturik geratzen da. Goian eta behean, zeruan eta lurrean,lege berberek agintzen dutela erakutsi zuen Newtonek, nahiz eta Elizak, gero Darwinek gertatuko zen bezalaxe, gogor egin borroka egoera berriaren kontra.

Ondo pentsatzen jarrita, ez dakigu Eliza zergatik larritu zen horrenbeste, gauza guztiok ikusi eta esan zituenaren fedeak, hau da, Newtonen fedeak lehenean bazirauen. Natura, Jainko ahalguztidun bat existitzen zeneko seinaletzat hartu zuen Newtonek.

Ikuspegi berria dela eta, bi erreakzio edo ondorio ikus genitzake Errenaziemendu garaiko gizonarengan. Batetik, Kreazioaren zentrotik baztertze horrek, logikaz, sortuko duen egonezina edo angustia. Espazio amaigabean beste planeta bat baino ez da Lurra, eta kasualitate hutsez bizi da hor gizona.Baina, bestalde, astronomoek unibertsoan zentro absoluturik ez zegoela adierazi zutenez, pertsona bakoitza izan zitekeen bere buruaren zentro.

Jainkoarekiko harremanetan ere etorriko da aldaketarik. Jainkoa eta “nire” arteko erlazio zuzena Elizarekiko erlazioa baino askok ere inportanteago bihurtuko da. Esate baterako, ordura arte latina zen Elizaren hizkuntza ofiziala, fraide eta apaizek bakarrik leitzen zuten Biblia. Baina Errenazimendutik aurrera, ordea, hebraiera eta latinetik herri hizkuntzetara itzuliko da Liburu Santua. Martin Lutero eta Erreforma garaian gaude.

Lutero arrunt urrundu zen Erdi Aroko elizaren tradizio eta usadioetatik. Hasierako kristautasunera itzuli nahi izan zuen, Testamentu Berrian oinarriturik. «Idatzi santuak baino ez», esan zuen.  Konsigna horrekin, Luterok kristautasunaren sustraietara jo nahi zuen, nola Errenazimenduko humanistek  jo nahi zuten Antzinateko arte eta kulturara.

Luterok pentsatzen zuen gizakiak ez zituela eskuratzen absoluzioa eta salbamena Elizako errituen bidez. Aitzitik, gizakiak salbamena lortzen du guztiz doan, fedeari esker.

Berriz ere DemokritoAspaldi samar hitz egin genuen Demokritoren gainean. Baina berriz ere zerbait esan beharrean gara. Demokritok defenditzen zuen gizakia eta animalia nahiko antzekoak zirela, izan ere bai pertsona eta bai aberea atomoz osatua zegoen. Gainera, pentsatzen

31

Page 32: ira - WordPress.com · Web viewBerriro ere, Erdi Aroan zerura begira egon ondoren, gizakia izango da zentro eta erreferentzia, humanismo errenazentistaren sorrera eta kontzeptuaz

zuen: ez animaliak eta ez gizakiak zutela arima bat eta bera hilezkorra. Demotrikok zioenez, arima ere atomoz osatua zegoen (lehen ere aipatu dugu), eta atomo horiek oilo-lumen gisa barreiatzen ziren pertsona hiltze zenean. Pentsatzen zuen, bada, gizakiak arima garunari estuki lotua zegoela.

Baina nola, ordea, egon daiteke arima atomoz osatua, arima ez baita ukigarria (tangiblea) beste gorputz-atalen eran. Arima espirituala da.

BarrokoaSartu gara XVII. mendean, barrokoaren aroan. «Barrokoa» izen arraroa, inon baldin bada. Bere esanahia hau da: «Perla irregularra». Garai horretako konsignetako bat hau zen: carpe diem. Noski, latinezko hitza eta hauxe esan nahi du: «gozatu gaurko eguna». Baina, ez dakit, horren kontrapuntu gisara edo jarraipen moduan, beste esaldi bat ere entzute handikoa zen: memento mori (gogoratu hil behar duzula).

Testuinguru askotan, nola zegoen ikusia barrokoaren aroa? Askoren ustez, banitatea eta kurtsileria ziren nagusi. Baina beste askorentzat suntsikortasuna adierazten zuen, hau da, gauza guztiak amaitu eta desegin egingo zirela. Gauza ederrenak ere denborarekin ezerezean geratuko ziren.

Politikan ere kontraste askoren garaia zen aro barrokoa. Europa beldurrez airean bizi zen, hainbeste gerra tarteko. Denetan okerrena Hogei eta Hamar Urteko Gerra deiturikoa izan zen, triskantza ikaragarriak egin zituena 1618tik 1648ra. Batez ere, Alemaniak nozitu zituen ondoriorik makurrenak. Frantzia, aldiz, Europako pontentzia nagusi bilakatu zen.

Oro har, protestanteen eta katolikoen arteko gerra izan zen. Baina botere politikoa ere ez dago ahanzterik.

Bestalde, XVII. mendean izugarrizko aldean zeuden aberastasunean: oso aberatsak eta oso pobreak. Entzunak izango ditugu Frantziako nobleak  eta Versallesko gortea, baina ez dakigu hainbeste hitz egin zaigun garai hartako jendearen pobreziari buruz. Gustavo III.ak agintzen zuen Frantzian; garai honi honela deitu zioten: despotismo ilustratua. Ordukoa da beste hau ere: “Bizitza antzerkia da”.

Shakespearek ere harrapatu zuen barrokoa. 1600. urte aldera idatzi zituen obrarik famatuenak. Beraz, zandalatraba bizi izan zen Errenazimendua eta Barrokoaren artean. Entzungo zenuen, noski, esaldi famatu hau: izan ala ez izan. Hori da afera. Neurri batean, bizitza ametsa zen Shakespearentzat: «Ametsak eginak dauden material berarekin eginak gaude; gure bizitza sotila ametsez inguratua dago».

Eta Calderon zer? Hain zuzen, 1600ean jaio zen. Famatua bere La vida es un sueño.

Filosofia barrokoanFilosofiaren arloan ere tentsio handiak ziren garai hartan: pentsamolde oso kontrajarriak. Batzuek uste zuten existentziak izate espirituala zuela. Ikuspegi horri idealismoa deitzen zaio.

Kontrakoa, berriz, materialismoa. Horrek esan nahi du naturako fenomeno guztiak magnitude fisiko konkretuetan esplikatzen direla. Materialismoak, nola ez, defendatzaile handiak zituen XVII. mendean. baliteke inportanteena Tomas Hobbes izatea. Hobbesek esan zuen fenomeno guztiak, baita gizakiak eta animaliak ere,

32

Page 33: ira - WordPress.com · Web viewBerriro ere, Erdi Aroan zerura begira egon ondoren, gizakia izango da zentro eta erreferentzia, humanismo errenazentistaren sorrera eta kontzeptuaz

materiazko partikulaz baino ez zeudela osatuak. Ez hori bakarrik, baizik eta gizakiaren kontzientzia ere, edo bere arima, garuneko partikula txikien mugimenduari  lotua zegoela.

Newtonengana itzuli beharren aurkitzen gara. Pentsatzen zuen naturan gertatzen ziren aldaketa guziak, hau da, Lurrean eta espazioan gertatzen diren aldaketa guztiak grabitateari eta gorpuzkien mugimenduari esker gertatzen zirela. Bestela esanda, naturako lege zorrotzei edo “mekanikari” esker.

Baina luzamendurik gabe esan dezagun ez Hobbesek eta ez Newtonek ikusi zutela kontraesanik munduaren ikuspegi mekanikoa eta Jainkoarenganako fedearen artean.

Lamettrie mediku eta filosofo frantziarrak L’Homme machine izeneko liburua idatzi zuen. Honako hau da bere tesi nagusia: hankek, ibiltzeko, muskuluak zituzten bezalaxe, garunak pentsatzeko “muskuluak” dauzka.

Laplace matematiko frantziarrak honako hau esan zuen: adimenak momentu jakin batean materiaren partikula guztien egoeraren berri jakin izan balu, ez litzateke gauza desegurrik, eta bai lehena eta geroa argi eta garbi ikusiko lituzke. Ideia horrek zera azaltzen du: aldez aurretik erabakia dagoela dena. Idatzia dago «zer gertatuko den».  Kontzeptu horri determinismoa esaten zaio.

XIX. mendean, zenbait materialista alemaniarrek ozen esan ohi zuen pentsamendua garunarekin uztartua zegoela nola pixa giltzurrunekin edo bilisa gibelarekin.

Bada istorio polit bat neurologo kristau eta astronauta errusiar baten artekoa. Hala esan zion astronautak: «Askotan izan naiz espazioan, baina ez dut ikusi ez jainkorik eta ez aingerurik». Orduan neurologoak erantzun zion: «Nik adimen handiko garun askori egin diet ebakuntza, baina inoiz ez du ikusi pentsamendu bakar ere».

Leibniz ere handia zen filosofian. XVII. mendeko handienetakoa. Honek zioen honetan zegoela «materia» eta «espirituaren» arteko aldea: materiala zati daiteke puska txikietan, baina ez, horratik!, arima.

DescartesGizon honen buruhausteak! Descartesentzat liburu zaharrek ez zuten balio. Ez zen fio zentzumenek adierazten ziotenarekin ere. Badago hari bat Sokratesengandik Platonengana, San Agustinekin jarraitu eta Descartesenganaino iristen dena: filosofo horiek guztiak arrazionalistak ziren.

Descartes honako konklusio honetara iritsi zen: Erdi Arotik zetorren jakintza ez zela, nahitaez, fidatu beharrekoa. Esan dezakegu Descartesek sortu zuela garai modernoetako filosofia. Ideiak sistema batean biltzeko premia larria ikusi zuen. Horrela sortu sistema filosofiko berria, bera izan sistematizatzailerik handiena; ondoren, gehiagok ere jarraitu zioten: Leibniz berak, Spinozak, Humek, Kantek…

Descartesentzat hil ala bizikoa zen gure jakintzaren ziurtasuna argitzea. Bigarren gaia, berriz, hau zen: arima eta gorputzaren arteko erlazioa. Eszeptiko askorekin egin zuen topo, uste zutenak gizakiak inoiz ez zuela ezer askorik jakingo. Baina ez zuen etsi. Metodo bat nahi zuen filosofiaren gainean gogoeta egiteko, eta galdezka eta bila jarraitu zuen.

XVII. mendera arte ez zen ikusi bereizketa nabarmenik arima eta gorputzaren artean. Aristotelesen ustez, organismo guztiek zuten arima; bizitzaren hasiera deituko zion. Normal-normal aipatzen zituen zuhaitzaren arima, animaliaren arima edo gizakiaren

33

Page 34: ira - WordPress.com · Web viewBerriro ere, Erdi Aroan zerura begira egon ondoren, gizakia izango da zentro eta erreferentzia, humanismo errenazentistaren sorrera eta kontzeptuaz

arima. Platonek ez zion erantzun galdera honi: nola afektatzen du gorputzak arima edo nola arimak gorputza?

Honenbestez, Descartesen Metodoaren diskurtsoa-rekin egiten dugu topo. Esango digu ez dezakegula jakin gauza bat egia den, garbi eta argi demostratzen ez bada. Horretarako, problema konplexua parte txikiagotan banatu beharko zen, eta errazenetik hasi. Esan liteke ideia bakoitza «neurtu« eta «pisatu« egin beharko litzatekeela.

Descartesek metodo matematikoa erabili nahi izan zuen gogoeta filosofikoan. Horrekin batera, arrazoia ere erabili nahi izan zuen, hau da, zenbakiekin ari garenean erabiltzen dugu erreminta bera. Haren ustez, arrazoiak bakarrik gureganatzen du jakintza segurua.

Eta zeinek ez du ezagutzen harako esaldi famatu hura: cogito ergo sum.

Eta zer diozu Descartesen ideia argi eta garbi haren gainean? Izaki pefektuaren ideiaz ari naiz. “Izaki perfektuaren ideia ez daiteke etor inperfektu batek eskutik. Hau da, izaki perfektuaren ideiak Izaki horrengandik berarengandik etorri behar du; bestela esanda, Jainkoarengandik. Laburbilduta, Descartesek esaten duena da denok dugula gure barnean izaki perfektu baten ideia, eta ideia hori baldin  badugu benetan existitzen delako dela. Jainkoaren ideia berezkoa da gure baitan, barne-barnean daramaguna jaio orduko.

Descartesek, Sokrates eta Platonek bezalaxe, uste du erlazio osoa dagoela pentsamenduaren eta existentziaren artean. Gauza bat zenbat eta nabarmenagoa izan pentsamenduarentzat, orduan eta ziurragoa da gauza hori existitzea.

Egia da kanpoko errealitateari buruz ditugun ideiak izan litezkeela ametsak edo ametsetan sortutako irudiak. Baina gugandik at dagoen errealitateak baditu kualitateak gure arrazoiak baiezta ditzakeenak. Erlazio matematikoak dira horiek, hau da, luzera, zabalera, sakonera… neurtu ahal izatea. Ezaugarri «kuantitatibo» horiek argiak eta nabarmenak dira arrazoiarentzat. Bestalde, ezaugarri «kualitaitboak»: kolorea, usaina zaporea… zentzumenekin daude erlazionatuak eta ez dute benetan kanpoko errealitatea adierazten.

Gure arrazoiak zerbait garbi eta argi antzematen duenean, kasurako kanpoko errealitatearen erlazio matematikoak, orduan, inolako zalantzarik gabe, horrela izan behar du.

Descartes konklusioa da: berak pentsatu egiten duela, badela gutaz kanpoko errealitate bat, eta Jainkoa ere badela.

Ondoren, bi sustantziaz mintzatzen hasten zaigu: sustantzia bat pentsamendua edo “arima” da; bestea, berriz, materia edo “estentsioa”,

Descartesen arabera, bi sustantziak Jainkoarengandik datoz, Jainkoa bakarrik baita independientea eta loturarik gabea. Baina, nahiz eta biak Jainkoarengandik etorri, independienteak dira elkarrekiko. Pentsamendua guztiz librea da materiaren ondoan, eta alderantziz: prozesu materialak guztiz independienteak dira pentsamenduarekiko.

Gizakiak bakarrik dauka arima. Animaliak errealitate estentsoren erresumakoak dira. Animalien bizitza eta mugimenduak mekanikoak dira.

Gizakia bitarikoa (dual) da Descartesentzat: pentsatzen duena eta espazioa okupatzen duena. Aristotelesek eta San Agustinek aspaldi esan zuten horrelako zerbait. Haien uztez, gizakiak, animaliek bezalaxe, berdin-berdin du gorputza, baina baita arima ere aingeruek bezala.

34

Page 35: ira - WordPress.com · Web viewBerriro ere, Erdi Aroan zerura begira egon ondoren, gizakia izango da zentro eta erreferentzia, humanismo errenazentistaren sorrera eta kontzeptuaz

Gorputz-prozesuek ez dute askatasunik, baizik eta beren lege propioen arabera funtzionatzen dute. Baina arrazoiarekin pentsatzen dugun ez da gertatzen gorputzean, ariman baizik, eta arima guztiz libre dago estentsiotik.

Nolanahi ere, Descartesek ez zuen baztertzen animaliek ere pentsa zezaketela. Orduan “pentsamendua” eta “estentsioa”ren arteko banaketa balio behar du animalientzat ere.

Ez zuen baztertzen, ezta ere, halako uztarketa bat arimaren eta gorputzaren artean. Irizten zion arima gorputzari lotua zegoela garunean “glandula pinealaren” bidez.  Beraz, alternantzia badago “espirituaren” eta “materiaren” artean.

Descartesen iritziz, arrazoia bera da arima.

Spinoza Buruch Spinoza 1632an jaio eta 1677an hil zen. Amsterdameko komunitate judutarrekoa zen. Baina laster eskomulgatu zuten, eta sinagogatik bota bere heterodoxiagatik. Pentsatzen zuen kristautasunari nahiz judaismoari bizirik eusten ziotenak dogma zaharkituak eta errituak zirela. Lehenengoa izan zen Biblia beste ikusmolde batetik aztertzen, hau da, ikusmolde «kritiko-historikotik». Ukatu egin zuen Biblia Jainkoak inspiraturiko liburua zenik.

Jesusek «arrazoimenaren» edo «arrazoizko» erlijioa predikatu zuen: maitasuna ipintzen zuen gauza guztien gainetik, eta Spinozak bai Jainkoarengako eta bai hurkoarenganako maitasuna aipatzen ditu. Baina kristautasuna ere berdin geratu zen dogma zaharkituetan galdua eta azaleko errituetan murgildua.

Gauzak oker joan ziren Spinozarentzat. Familiak ere baztertu egin zuen, desheredatu bere heterodoxiagatik. Baina benetan paradoxikoa da hori guztia, izan ere inork ez zituen defenditu Spinozak adina adierazpen-askatasuna eta tolerantzia erlijiosoa. Hala ere, lasai bizi izan zen, bizitza osoa filosofiari eskainirik. Lenteak pulitzen ateratzen zuen bizimodua.

Spinozak txiste errazak egiteko bidea ematen du, beste perspektiba batetik gauzak ikustea baizen haren lema, hau da, eternitatearen angelutik.

Bestalde, Spinozak ez zuen esan bakarrik existitzen zen guztia natura zela, baita hau ere, alegia, Jainkoa eta natura gauza bera zirela. Jainkoa ikusten zuen existitzen zen guztian, eta Jainkoagan existitzen zen guztia.

Etika ordena geometrikoaren arabera. Horixe da bere libururik garrantzitsuena. «Bizitzeko artea» ere deitu zion etikari. Liburu horretan hauxe demostratu nahi izan zuen: naturako legeek baldintzatzen dute gizakiaren bizitza.

Esan dugu Descartesek bi sustantzia aipatzen zituela: «pentsamendua» eta «estentsioa». Baina Spinozak ez zuen onartzen bereizketa hori. Irizten zion sustantzia bakarra dagoela. «Existitzen den guztiak jatorri bera du», esaten zuen. Monista zen. Batzuetan «Sustantzia» hitzaren ordez «Natura» eta «Jainkoa» erabiltzen zituen. Edozein erabiltzen zuela ere ZEN guztia adierazi nahi zuen.

Baina gero begira nola konpontzen duen pertza: Spinozaren ustez, gizakiok Jainkoaren bi kualitate edo azaltzeko era ezagutzen ditugu, eta Jainkoaren «atributuak» deitzen die. Zein direla uste duzue? Bada, «pentsamendua» eta «estentsioa».  Gero esango du balitekeela Jainkoak askoz kualitate gehiago izatea, baina  gizakiok ez ditugu ezagutzen aipaturiko bi horiek baizik.

35

Page 36: ira - WordPress.com · Web viewBerriro ere, Erdi Aroan zerura begira egon ondoren, gizakia izango da zentro eta erreferentzia, humanismo errenazentistaren sorrera eta kontzeptuaz

Eguneroko bizitza aurkitzen ditugun fenomenoak dira atributuaren modu edo forma ezberdinak,  adibidez landare bat edo bertso bat. Landare bat da “estentsioa” atributuaren forma bat, eta bertsoa “pentsamendua” atributuarena. Baina bi gauzak azken finean, Spinozarentzat, Sustantziaren, Naturaren edo Jainkoaren espresioa dira.

Spinozak apur bat konplikatzen dizkigu gauzak. Nik esan dezaket nik pentsatzen dudala edo ni mugitzen naizela. Baina ez daiteke espresatu honela ere: naturak pentsatzen ditu nire pentsamenduak edo natura de nire baitan mugitzen dena. Esate baterako, begiratu batera ni librea naiz eta besoa mugi dezaket. Baina besoa ezingo du mugitu natuaren legeetatik kanpora: ezingo gauean, oherakoan, kendu eta goizean, jaikitzean, ipini. Spinozak pentsatzen zuen Jainkoa eta naturako legeak direla gertatzen den guztiaren barneko kausa. Jainkoa espresatzen da naturako legeen bidez bakarrik. Spinozak, naturari buruz, ikuspegi determinista zeukan: derrigorrez gertatzen da naturan gertatzen den guztia. Spinozaren arabera, arbola bat librea da bere posibilitateak gara ditzan, baina sagarrondoa bada ez dauka aranak edo gaztainak emateko posibilitaterik.

Spinozak dio izaki batek libreki joka dezakeela, bakar-bakarrik, “bere buruaren kausa” denean. Jainkoak edo Naturak bakarrik izan dezake era horretako askatasuna.

Locke: enpirismoaEsan dugu XVII. mendeak arrazionalismoak agintzen zuela filosofian. Era berean, hitz egin dugu Erdi Aroko arrazionalismoaz ere. Eta berdin Sokrates eta Platoni buruz hitz egiterakoan. Baina XVIII. mendean kritika handiak izan zituen. Filosofo asko azaldu ziren ideia honen alde: zentzumenen bidezko esperientziarik ez dugun bitartean gure kontzientzian ez dago inolako edukirik. Ikusmolde horri enpirismoa deitu zioten. Garrantzi handiko kontua zen ideiak aztertzea eta benetako esperientziaren bidez demostra zitezkeen ala ez ikustea.

John Locke izan zen lehenengoa. 1632an jaio eta 1704an hil zen. Bere lanik inportanteena hau da: Ensayo sobre el conocimiento humano (Giza jakintzari buruzko saiakera). 1690ean argitaratu zen. Hau da lehenengo galdera: gizakiak nondik jasotzen ditu ideiak eta kontzeptuak? Bigarren, jakin nahi du ea fida ote gaitezkeen gure zentzumenek adierazten digutenarekin.

Locke konbentziturik dago gure baitan ditugun pentsamenduak eta kontzeptuak ez direla ikusi eta entzun dugunaren isla baino. Zentzumenen bidez zerbait bereganatu aurretik «tabula rasa» edo «letrarik gabeko arbela» da gizakiaren kontzientzia.

Zentzumenen bidez jasotakoari «ideia sinpleak» esango dio Lockek. Ondoren, gure barruan egosten ditugu ideia sinple horiek, pentsamendu, arrazoiketa, fede eta zalantzaren bidez. Orduan, Lockek honela deitu die: “zentzumenen ideia hausnartuak”.  Beraz, bereizi egiten ditu “sentitzea” eta “hausnartzea” . Izan ere,  kontzientziak ez du hartzen pasiboki iristen zaion guztia. Baizik hausnartu eta berregin egiten ditu kontzientziara apurka-apurka iristen zaizkion sentsazio guztiak.   Horrela, pixkana-pixkana osatzen ditugu kontzeptuak: sagarra, gaztaina, intxaurra… Beraz, sentsazio sinpleen bidez iristen ez zaizkigun ezagutzak okerrekoak dira, eta, ondorioz, baztertu beharrekoak.

Lockek bereisketa hau egiten zuen: zentzumenen “lehenengo” eta “bigarrengo” kualitateak. Hauek dira “zentzumenen lehenengo kualitateak”: gauzaren estentsioa: pisua, forma, mugimendua, kantitatea…

36

Page 37: ira - WordPress.com · Web viewBerriro ere, Erdi Aroan zerura begira egon ondoren, gizakia izango da zentro eta erreferentzia, humanismo errenazentistaren sorrera eta kontzeptuaz

Baina dira beste kualitate batzuk ere: gazia/geza, beroa/hotza, zuria/beltza… Horiek zentzumenen bigarrengo kualitateak esaten zien  Lockek. Bigarrengo kualitateak (kolorea, usaina, zaporea…) ez dira “benetako” kualitateak edo “objetiboak”, baizik eta kanpoko errealitateak ere badu eragina zentzumenen gainean.

Lehenengo kualitateei buruz berehala jar gintezke ados, gauza batek horiek bere baitan baitaramatza. Baina bigarrengo kualitateak (kolorea, zaporea, usaina…) aldakorrak dira pertsona batengandik beste batengana, bakoitzaren zentzumenen arabera.

Locke honetaz ere mintzatu zen: «ezagutza intuitiboa» edo «demostratiboa».  Irizten zion, adibidez, denontzat daudela oinarrizko arau batzuk, eta «eskubide naturala» aipatu zuen. Hori, zalantzarik gabe, zantzu arrazionalista da.

Bestalde, irizten zion gizakiak Jainkoaren existentzia aitortzea arrazoiaren lana dela.

Hau ere esan zuen, alegia, emakumea gizonaren mende egon behar zuelako ideia gizakiak sortua zela. Hain zuzen, Locke izan zen lehenengoa gizona eta emakumearen arteko arazoez arduratzen. Eragin handia izan zuen beste filosofo batzuengan ere; esate baterako, John Stuart Mill-engan.

Lockek, oro har, ideia liberal asko aurreratu zituen, gero, Ilustrazio garaian, XVIII. mendeko Frantzian indartuko zirenak. Hark aipatu zuen lehenengo aldiz botereen banaketa: legislatiboa, judiziala eta exekutiboa (batez ere legislatiboa eta exekutiboa); azkenik, forma Montesquieu-k eman bazion ere.

Hume 1711n jaio eta 1776an hil zen. Bera da enpiristen artean garrantzitsuena. Ilustrazio garaian bizi izan zen, Voltaire eta Rouseau bezalako pentsalari handien aro berean. Asko bidaiatu zuen Europan barrena. Libururik inportanteena hau du: Tratado acerca de la naturaleza humana (Gizakiaren izaerari buruzko tratatua). 28 urte besterik ez zituen argitaratu zuenean.

Haren ustez, portaera-arauak emateko ez zegoen beste biderik, baizik eta eguneroko bizitza hausnartzea eta horretan oinarritzea.

Harena da hau ere: «Ekuetara liburu bat iristen zaigunean galdetu, ba al dakar tamainuari edo zifrei buruzko arrazonamendu abstraktuen bat? Ez. Ba al dakar arrazonamenduren bat gertaera eta existentziaren gaineko esperientziari buruz? Ez. Orduan bota sutara, pendanteriaz eta kimeraz betea dago eta».

Gizakiak bi eratako ideiak dauzka: inpresioak eta ideiak. «Inpresioarekin» adierazi nahi du gauzen (kanpo errealitatearen) aurrez aurreko edo bertatik bertarako pertzepzioa.  «Ideiarekin» esan nahi du inpresio horretaz gero oroitzea. Adibidez, bihurgune batean autoarekin istripua izaten baduzu, momentu horretan inpresio bat jasoko duzu; eta, dudarik gabe, ez zaizu inoiz ahaztu. Horiexek dira inpresioa eta ideia.

Humek, gainera, esaten du bai inpresioak eta bai ideiak izan litezkeela sinpleak eta konposatuak. Humek egin nahi duena da ondo aztertu kontzeptu bakoitza ea nola osatua dagoen, adibidez ea bat datorren errealitatearekin edo ea aurkitzen dugun errealitatean. Izan ere, kontzientziak sor litzake ideia eta kontzeptu okerrak. Batez ere, argitu nahi du ea zein diren kontzeptu konposatu bat osatzen duten “ideia sinpleak”.

Humeren garaian (gero ere asko izan dira) jende asko zegoen oso ideia garbiduna: Zeruari buruz… Ez ahaztu Descartesek zioena: «Zerbait buruzko ideia garbi eta argiak zerbait horren existentzia bermatzen du».

37

Page 38: ira - WordPress.com · Web viewBerriro ere, Erdi Aroan zerura begira egon ondoren, gizakia izango da zentro eta erreferentzia, humanismo errenazentistaren sorrera eta kontzeptuaz

Zerua. Da ideia bat arrunt konposatua. Zeruan bada atari bat perlaz josia, badira urrezko kaleak, aingeruak… Frogatu behar duguna da zeruari buruz dugun ideia ere ideiaz sinplez osatua dagoela. Halaxe da: perla, urrea, ataria, kalea…Orain galde dezakegu horiei dagokien «inpresio sinpleak» ezagutu ditugun ala ez. Bai, ezagutu ditugu. Baina zer gertatu da? Gure irudimenari gehiegi eragin diogula eta kanpotik eragin digutela, eta inpresio sinple horiekin guztiekin ametsezko irudia osatu dugula. Hala ere, sekula urrerik ikusi ez duenak ez du inoiz urrezko kalerik irudikatuko.

Humek badio zerbait Jainkoaren ideiari buruz ere. Demagun Jainkoka honela irudikatzen dugula: izaki bat guztiz adimentsu, jakintsu eta ona.  Horra bada ideia konposatu bat Jainkoaren gainean. Humeren ustez, sekula ezagutu ez bagenitu adimena, onberatasuna, jakinduria, inoiz ez genuen edukiko horrelako kontzepturik Jainkoari buruz.

Ikusten dugunez, Humek gogor erasotzen die sentsazio jakin batean oinarritzen ez diren korrespondentziarik ez duten ideia eta pentsamendu haiei.

Hume urrunago ere joan zen. Ez zuen hasi nahi izan arimaren hilezkortasuna edo Jainkoaren existentzia frogatzen. Ez du esan nahi hipotesi gisa bata zein bestea erabat baztertu zituenik, baina disparate bat iruditzen zitzaion fede erlijiosoa arrazoiaren bidez froga zitekeela sinestea.  Hume ez zen kristaua, baina ez ateo konbentzitua ere. Esan dezakegu agnostikoa zela.

Ez zituen baztertu kristautasuna eta bere fedea, ezta mirarien posibilitatea ere. Baina bi gauza horiek, hain zuzen, fedeari dagozkio eta ez arrazoiari. Esan dezakegu Humek hautsi zuela fedearen eta arrazoiaren arteko azken uztarria.

Mirarien posibilitatea onartu ala ez, tinko jarraitzen zuen naturako legeen alde, nahiz gauza bitxiak esaten zituen: askotan ikusi omen zuen harria erortzen, baina ez omen zeukan beti eroriko zen ziurtasunik, ez omen zuen izan horrelako esperientziarik.

Naturako lege haustezinak. Horrela deitzen zaie kausa bati ondorio berdina izango duela uste duela. Adibidez, harria botatzen badu, erori egingo da. Humek esaten zuen fenomenoa pertzibitzen zuela, harria erortzearen esperientzia bazuela, baina ez zuela pertzibitzen zergatik erortzen zen. Beraz, naturako fenomenoak pertzibitzen dira, baina fenomenoak eragiten dituzten legeak ez.

Argibide honekin oraindik gehiago argitzen du: pertzibitzen du bola beltzak bola zuria jo duela, eta hau mahai gainean bueltaka hasi dela. Baina kausa ez da pertzibitzen. Ikusten dugu, beraz, gertaera batek bigarren gertaera bat dakarrela, baina ezin dugu pertzibitu lehenengo gertaera bigarrengoaren kausa denik.

«Naturako legeei» buruz edo «kausa eta efektuez» hitz egiten dugunean hitz egiteko moduari eta pertsonen ohiturei buruz ari gara, eta ez, inola ere, zerbait «arrazionalari» buruz. Naturako legeak ez dira ez arrazionalak eta ez irrazional, DIRA eta kito! Ez gara jaiotzen munduari buruzko espektatiba batzuekin. Mundua den bezalako da, eta ikasiko dugu bere berri pixkana-pixkana.

Aurrera. Bizitza osoan bele beltzak baino ikusi ez baditugu ere, horrek ez esan nahi bele zuririk ez dagoenik. Oso garrantzitsua da, bai zientzialariarentzat eta filosofoarentzat, bele zuria existitzeko posibilitatea ez baztertzea. Areago oraindik, uste dugu «bele zuriaren» bila atsedenik gabe jardutea dela zientziaren benetako lana.

Etika eta moralari dagokionez ere Hume arrazionalisten aurka jaiki zen. Arrazionalistek esan zuten arrazoiak bere baitakoa zuela ongia eta gaizkia bereiztea. Ideia hori ibili da bueltaka mendez mende Sokratesengandik Lockerenganaino. Baina Humeren arabera,

38

Page 39: ira - WordPress.com · Web viewBerriro ere, Erdi Aroan zerura begira egon ondoren, gizakia izango da zentro eta erreferentzia, humanismo errenazentistaren sorrera eta kontzeptuaz

arrazoiak ez du erabakitzen zer esan behar eta zer egin behar dugun. Gure sentimenduek erabakitzen dute. Premian dagoen norbaiti laguntzea erabakitzen badugu, Norbaiti laguntzea erabaki badugu, ez da arrazoia horretara bultzatzen gaituena, sentimendua baizik. Zenbat aldiz ez dugu esan: “ez dik asko merezi baina… Arrazoiari kasu eginez gero, askotan ez genioke lagunduko, izan ere posible bere kulpaz egoera txarrean aurkitzen dena izatea. Denok sentitzen dugu errukia besteengatik, baina horrek ez dauka zer ikusirik arrazoiarekin.

Humek baditu aldarrikapen bitxiak ere. Bitxiak diot gure pentsamenduarekin alderatuta: ez da zilegi esaldi deskriptibo batekin esaldi normatibo batera iristea. Adibidez, «horrek ere bizitza maite du, beraz ez dezakezu hil». Hori arrazionalki disparatea omen da, zeren berdin esan dezakegu «jende askok egiten du iruzurra, orduan nik ere bai».

Baina nik esango nuke nolabaiteko akordioren batera iritsi beharra dagoela hurkoarekin, elkar errespetatzeko, elkarri kalterik ez egiteko eta elkarri laguntzeko.

Humek, berriz, ere harritu egiten nau. Arduratsu jokatzea  ez omen da arrazoia zorroztea, baizik eta sentimenduak zorroztea. Ez omen da arrazoiaren kontra jotzea, adibidez, mundua desegin dadin nahiago izatea behatz potoloan urradura bat eduki baino. Humeren kontuak, ez umeenak!

Alde batera, ez al du arrazoi? Naziak, kondenatzea lortu zituztenak, ez omen zituzten kondenatu «irrazionalak» zirelako, «krudelak» izan zirelako baino. Jakina, krimen bat egin duen inor ez dute absolbitzen sentimendu ezagatik, baina bai burutik (arrazoimenetik) momentu horretan gaizki zegoelako.

 

Berkeley

Irlandarra zen. Gotzaina. 1685ean jaio zen, eta 1753an hil. Irizten zion munduko gauzak, hain zuzen, sentitzen genituen bezalakoak zirela, baina ez zirela «gauzak». Berkeleyren esanetan, den bakarra da guk hautematen duguna,  baina «materia» ez dugu hautematen. Pentsatzen zuen gure ideien kausa gure kontzientziatik at zegoela, baina kausa horrek ez du izaera materiala, espirituala baizik. Ukatu egiten du, gure kontzientziatik at,  mundu materialik denik

Begira noraino iritsi zen: Jainkoaren existentzia garbiago hautematen omen zuen gizakiarena baino. «Ikusten eta sentitzen dugun guztia Jainkoaren indarraren ondorioa da», esaten zuen.

Berkeleyk ez du ipintzen zalantzan materia bakarrik, baita ere «denborak» eta «espazioak» ba ote duten beren kabuzko izaera absolutu eta independienterik.  Beraz, litekeena da denborari eta espazioari buruzko gure bizipena gure kontzientzian baino ez egotea.

IlustrazioaZientzia natural berriek erakutsi zuten natura arrazionalki antolatua zegoela. Ilustrazioko filosofoek pentsatu zuten bere egitekoa zela moralarentzat, erlijioarentzat eta etikarentzat oinarria eraikitzea, eta eraikitzea arrazoiaren baitan, pertsonaren arrazoi aldaezinaren arabera.

Herri xehea ilustratzen, orain, egiteko nagusia, hori baitzen oinarria gizarte hobea sortzeko. Pentsatzen zuten ezjakintasuna eta superstizioa zirela zapalkuntza eta

39

Page 40: ira - WordPress.com · Web viewBerriro ere, Erdi Aroan zerura begira egon ondoren, gizakia izango da zentro eta erreferentzia, humanismo errenazentistaren sorrera eta kontzeptuaz

miseriaren oinarria. Beraz, kontu serioa zen haurren heziketa eta, oro har, herri osoarena.

Ilustrazioko obrarik esanguratsuena entziklopedia da. 28 liburukitan atera zen 1751 eta 1772 bitartean, ilustrazioko filosofo guztien ekarpenekin. “Hemen dago dena”, esaten zuten, “orratz bat nola egiten adieraztetik kanoia nola eraikitzen den azaltzeraino.

Rousseau-rena da konsigna: «Naturara itzuli behar dugu».  Natura ona baita, eta gizakia ere ona da izatez.

Jakina, baziren materialista kontsekuente batzuk, eta ez zuten sinesten Jainkoagan, Baina Ilustrazioko filosofo gehienek pentsatzen zuten irrazionala zela Jainkorik gabe mundua onartzea. Baina, aldi berean, filosofo horiek berek eskatuko dute kristau erlijioko dogma irrazionalak baztertzea; alegia, Elizaren historian zehar Jesusen irakaspen sentziloei erantsitako dogmak baztertzea.

Hala ere, Jainkoaren kontzeptua aski murriztua geratuko da: «Handiena litzateke, gizakia baino handiagoa; ordea, naturako legeen bidez baino ez du erakusten bere burua, hau da, ez da azaltzen modu sobrenaturalean».

Ilustrazioko filosofoek gogor borrokatu zuten «eskubide naturalen» alde. Lehenengoa zen zentsuraren aurka egitea, eta inprentaren askatasuna aldarrikatzea. Gizabanakoak libreki pentsa zezala; hori zen bermatu beharrekoa. Eman zezala lasai bere iritzi moralaren, erlijioaren eta etikaren gainean. Gainera, gogor borrokatu zen beltzen esklabutzaren kontra eta gaizkileen tratu gizatiarragoa ematearen alde.

Bazen Condorcet izeneko filosofo bat. Honek, 1787an, emakumeen eskubideei buruzko idatzia argitaratu zuen. Pentsatzen zuen emakumezkoak gizonezkoaren «eskubide natural» berdinak zituela. 1789ko iraultzan, emakumezkoek aktiboki hartu zuten parte. Baina, ordena sozial berriaren baitan gauzak lasaitu zirenean, berriz ere “zaharrak berri”; berriz ere lehengo gizarte matxista bera nagusitu zen.

Noruegan, adibidez, emakumezkoak ez zuen lortu «sufragio unibertsala» 1913ra arte.

Bestalde, ez dezagun ahaztu Gouges Marie Olynpe (1748-1793), idazlea eta iraultza garaian arazo sozialei buruzko idatziak antzerki- lanak egina. Besteak beste, 1791ean, lan hau argitaratu zuen: «La declaración de los derechos de la mujer».  Hala ere, exekutatu egin zuten, Luis XVI.a defenditu eta Robespierreri erasotzeagatik.

KantEmmanuel Kant 1724an jaio zen Königsberg hirian, Prusiako ekialdean. Oso familia kristaua zen berea. Bere erlijiotasun propioa ere garrantzizkoa da haren filosofiaren barruan. Harentzat, Berkeleyentzat bezalaxe, oso inportantea zen fede kristauaren ardatzari eustea.

Kantek irizten zion, pertzepzioa nahiz arrazoia, biak zirela oso garrantzizkoak mundua hautemateko garaian.

Kantek, neurri batean, arrazoi ematen zien  Humeri eta enpiristei: pertzepzioen bidez hautematen dugu munduari buruzko gure jakintza osoa. Baina ez zen horrekin bakarrik konformatzen. Gero, arrazionalistengana hurbiltzen da: gure arrazoiak ere zer esan handia du mundua nola hautematen dugun jakiteko. Badira gaitasun batzuk gizakiaren buruan, munduaren gainean dugun kontzeptua determinatzeko.

40

Page 41: ira - WordPress.com · Web viewBerriro ere, Erdi Aroan zerura begira egon ondoren, gizakia izango da zentro eta erreferentzia, humanismo errenazentistaren sorrera eta kontzeptuaz

Ikusten dugun guztia honela hautematen dugu: espazioan edo denboran zehar gertatzen den fenomeno gisa. Kantek honela deitzen die Denbora eta Espazioari: «gizakiaren sentsibilitatearen bi formak». Eta azpimarratzen du gure kontzientziako bi forma horiek edozein esperientzia baino lehenagokoak direla. Horrek esan nahi du esperimentatu baino lehenago badakigula dena delakoa hautemango dugula denboran zehar eta espazioan gertatzen den fenomeno gisa. Ez baita posible arrazoiaren «betaurrekoak» kentzea.

Gauza oso diferenteak ikusiko ditugu, adibidez, Txinan edo Kanadan jaiotzen bagara. Baina edozein lekutan (ez dago beste modurik), espazioaren eta denboraren baitako prozesu gisa ikusten dugu mundua.  Aldez aurretik esan dezakegun zerbait da hori.

Kanten ideia da denbora eta espazioa gizakiaren osaerarekin uztartuak daudela. Denbora eta espazioa, batez ere, gure arrazoiaren kualitateak dira, eta ez kanpokoak edo munduarenak. Horrek esan nahi du gizakiaren kontzientzia ez dela arbel pasibo bat, kanpotik iritsitako sentsazioak jaso baino egiten ez duena. Gauzak aktiboki moldeatzen dituen entea da. Gure kontzientziak gogor lan egiten du munduren kontzeptua osatzen. Agian, urarekin konpara genezake: urak, ontzira botatzen dugunean, ontziaren forma hartzen du. Era berean, gure sentsazioak moldatu egiten dira «sentsibilitate formetara».

Kantek zioen ez zela bakarrik gure kontzientzia gauzetara moldatzen, baizik eta gauzak ere moldatzen zirela gure kontzientziara. Kantek deitzen zion giza jakintzaren gaineko “bira kopernikarra” Hori adibide bat besterik ez zen. Adierazi nahi zuen ideia oso berria zela, Kopernikok Lurra Eguzkiaren bueltan biraka zebilela, eta ez alderantziz, esan zuenean bezalakoa.

Arrazionalistak ahaztuxeak ziren esperientziaren garrantziaz. Enpiristek ez zuten ikusi nahi gure arrazoiak ere baduela zerikusirik munduaren pertzepzioarekin. Humeren ustez, “kausa-efektu” legea hautemanezina zen gizakiarentzat; Kanten arabera, berriz, giza arrazoiaren partea da.

Gogoratu Humek zioena: ez zitekeen hauteman billarreko bola beltza zenik bola zuria mugimenduan hastearen kausa. Baina, hain zuzen, Humek  ezin probatuzkotzat jotzen zuena, Kantek giza arrazoiaren kualitatetzat hartzen du. Kausaren legeak modu absolutuan agintzen du, zeren giza arrazoiak gertatzen den guztia hautematen baitu kausa-efektu erlazio gisa.

«Gauza hori berez zer den» eta «niretzat zer den» bereizten ditu Kantek. Horixe izan zen Kanten ekarpenik handienetakoa. Inoiz ere ez dezakegu jakin gauzak bere baitan nolakoak diren, baizik eta jakin dezakeguna da guri nola azaltzen zaizkigun, guk nola ikusten ditugun. Alabaina, edozein esperientziaren aurretik esan dezakegu gizakiaren arrazoiak nolatsu hautematen dituen gauzak.

Mendira joatekotan bagara, aldez aurretik ezin dezakegu jakin han zer ikusiko dugun, baina badakigu, ikusten duguna ikusten dugula, denbora eta espazioaren baitan ikusiko dugula. Gainera, hau ere badakigu: kausaren legea gainean daramagula, gure kontzientziari itsatsita daramagula.

Kantek bi elementu aipatzen ditu: «ezagutzarako «materiala» eta «ezagutzaren forma». Zer ote dira? Batak esan nahi kanpoko baldintzak eta ez dakigu ezer horietaz, hautematen ditugun arte. Besteak adierazten ditu gizakiaren barne baldintzak, hau da,  dena hautematen dugula denboran zehar eta espazioan ematen den gertakari gisa, eta, gainera, lege kausal haustezinari jarraitzen zaizkiola prozesu horiek. Honi deitzen zaio “ezagutza-forma”.

41

Page 42: ira - WordPress.com · Web viewBerriro ere, Erdi Aroan zerura begira egon ondoren, gizakia izango da zentro eta erreferentzia, humanismo errenazentistaren sorrera eta kontzeptuaz

Kantek esan zuen hau ere, alegia zeharo zehazturik dagoela gizakiak arrazoiaren bidez jakin dezakeena. Badakigu, noski, Kanten aurreko filosofo haiek zein gai sakonak tratatzen zituzten, adibidez gizakiak arima hilezkorrik ba ote duen, jainkorik baden, natura partikula zatiezinez osatua ote zegoen, edo unibertsoa finitua ala infinitua ote zen.

Kantek uste zuen gizakiak ez dezakeela lor jakintza ziurrik gai horiei buruz, baina ez du baztertzen planteatzea bera. Pentsatzen zuen arrazoiak gizakiaren jakintza-muga baino harago jotzen zuela. Aldi berean, gizakiaren izaerak edo arrazoiak bere-berea eta berezkoa du arazo horiei buruz galdetzea.

Baina mundua nondik datorren galdetzen dugunean eta erantzunak eztabaidatzen ditugunean, gure arrazoia «hutsik» dago, ez baitauka inolako materialik (zentzumenen materialik) aztertzeko, ez dauka inolako esperientziarik. Izan ere, inoiz ez dugu hauteman (ez hemendik eta ez handik) errealitate ikaragarri hori, geu ere errealitate horren parte txiki bat baikaren.

Dena dela, gure arrazoiaren kualitate bat da gauzak nondik datozen galdetzea. Eta ahaleginik handiena egingo dugu azken galdera zailei erantzuten; ordea, inoiz ez dugu aurkituko erantzun ziurrik, gizakiaren arrazoiak ez dauka-eta erantzuteko materialik.

Munduak hasiera baduela esatea bezain zentzuduna da ez duela  esatea; bata zein bestea irudikagaitzak baitira arrazoiarentzat. Hemen hesi batean korapilatuta bezala geratzen gara: existitu al daiteke zerbait inoiz hasierarik izan ez duena?, baina ezer sor al daiteke ezerezetik? Ba al dago inor galdera horiei erantzuteko kapaz denik?

Azkenik, porrota segurtatua daukagu, baldin eta arrazoiaren bidez Jaikoaren existentzia argitu nahi badugu. Badakizue Descartesek zer esaten zuen: bada Jainkoa, nik badudalako izaki perfektu baten ideia. Aristotelesek eta Akinoko Santo Tomasek, berriz, argudio hau erabili zuten: Jainkoak izan beharra dauka, gauza guztiek hasierako kausa bat behar baitute. Kantek ez zuen onartzen Jainkoaren existentziari buruzko bi froga horietatik batere. Horrela, erlijioak eta fedeak betetzen dute esperientziak eta arrazoiak uzten duten hutsunea.

Hala ere, Kant ez zen horretan geratu, ez zen konformatu bi argudioak baztertzearekin, eta arazoa fedearen esku uztearekin. Kantek (ere) pentsatu zuen ezinbestekoa zela gizakiaren moralerako hau suposatzea: gizakiak badu arima hilezkor bat, bada Jainko bat, eta gizakiak askatasuna du nahi-eran jokatzeko askatasuna (libre albedrío).

Beraz, nolabait esateko, Kantek atzeko atetik sartzen du Jainkoa. Baina ez da arrazoia gauza horiek argitu dizkiona, fedea baizik. «Postulatu praktikoak» deituko die. Horrekin esan nahi zuen beharrezkoa zela zerbait onartzea gizakiaren moralerako, eta zioen: “moralki behar-beharrezkoa da Jainkoa badela suposatzea”. Mundu honetan pertsona onak eta gaiztoak daude, eta, askotan, hemen ez da justiziarik egiten, perbertsoa litzateke eman zaigun lege moralak bere baitan justiziaren bermerik ez izatea.

Humek esan zuen ezin zela frogatu ona zer eta txarra zer zen, ezin delako deskripzio hutsetik (da) derrigorrezko izan beharrera iritsi (hala izan behar du). Humeren ustez, ez arrazoiak eta ez gure zentzumenek esan zezaketen ona eta txarra zer ziren, baizik eta sentimendu kontua da.

Kantek besterik dio. Harentzat ongiaren eta gaizkiaren arteko aldea nabarmena zen. Kasu horretan, bat zetorren arrazionalistekin: gizakiaren arrazoiak berezkoa du (arrazoiaren kualitate bat gehiago da) ongia eta gaizkia bereizten jakitea. Kanten

42

Page 43: ira - WordPress.com · Web viewBerriro ere, Erdi Aroan zerura begira egon ondoren, gizakia izango da zentro eta erreferentzia, humanismo errenazentistaren sorrera eta kontzeptuaz

esanetan, gizaki guztiok dugu «arrazoi praktikoa», hau da arrazoitzeko gaitasuna, eta horrek esaten digu, une bakoitzean, moralki ona eta moralki txarra zer den.

Kantena da lege moral unibertsalaren kontzeptua. Lege horrek fisikako legeen balio bera dauka. Balio du pertsona guztientzat, edozein gizartetan eta garai guztietan. Beraz, ez digu esaten nola jokatu behar dugun halako edo bestelako egoeran aurkitzen bagara, baizik eta nola jokatu behar dugun beti, egoera guztietan. Eta derrigorrezkoa da betetzea (betebehar kategorikoa da).

Gero ohar batzuk egin zituen. Oharrak edo formulazio diferenteak. Beti honela jokatu behar duzu: a) zure jokabidea lege unibertsal bihur dadin nahi izan behar duzu, b) pertsona tratatu behar duzu bere baitan helburu balitz bezala eta ez beste gauza baterako bitarteko gisa, c) zeu burua ere ez dezakegu erabili zerbait lortzeko bitarteko huts bazina bezala.

Ez al da gure artean beti esan izan dena: ez iezaiozu inori egin zeuretzat nahi ez duzunik?

Kantentzat lege morala da kausalitatearen legea bezain absolutua eta guztiz orokorra; bide batez esanda, arrazoiaren bidez frogatu ezin dena, baita bazterezina.

Kantek lege morala deskribatzen duenean, gizakiaren kontzientzia deskribatzen ari da. Ez dezakegu frogatu kontzientziak dioena, baina badakigu.

Zerbait egiten baldin badugu, gure betebehar morala dela uste dugulako, orduan ekintza morala da. Horregatik, Kanten etikari deitzen zaio betebeharraren etika.

Kanten esanetan, jarrera da erabakigarria ekintza moral baten aurrean gauden ala ez jakiteko. Guk intentzio ona-edo esaten dioguna. Gauzak ondo atera ez arren, saiatu bazara ondo egiten, moralki ondo jokatu duzu. Intentzio onaren etika izango litzateke hori.

Descartesen antzera, Kantek ere gizakia bitan banatzen du: gorputza eta arrazoia. Zentzumenen jabe garenez, Kanten ustez, lege kausal haustezinen mende bizi gara. Geuk ez dugu erabakitzen zer hauteman; pertzepzioak gure baimenik gabe iristen zaizkigu, baina gure izaeran eragiten digute. Baina ez ditugu zentzumenak bakarrik, arrazoia ere badugu.

Gure «arrazoi praktikoa» betetzen dugunean bakarrik egin ditzakegu aukera moralak, eta orduan hitz egin dezakegu albedrio libreaz.

ErromantizismoaXVIII. mendearen azken aldera hasi zen, XIX. mendearen erdi ingurura arte iraun zuen. Hauek ziren lema berriak: sentimendua, irudimena, bizipenak eta iraganarekiko lotura. Erromantiko askok Kanten oinordekotzat hartu zuten euren burua. Oroitzen garenez, Kanten esan zuen ez dakigula gauzak bere baitan nolakoak diren. Bestetik esan zuen oso garrantzitsua de «nire» ekarpena jakintzarentzat. Beraz, indibiduo bakoitzak askatasun osoa zeukan existentzia interpretatzeko. Erromantikoek ederki aprobetxatu zuten libertate hori, sekulako kultua eskaini zioten NIari. Horrek balioztatu egin zuen gremio artistikoa.

Esate baterako, Beethoven kreatzaile librea zen, Barrokoko musikari handiak ez bezala, adibidez Bach eta Handel. Haiek Jainkoaren omenez konposatu zituzten euren obrak eta, askotan, oso arau zorrotzen barruan.

43

Page 44: ira - WordPress.com · Web viewBerriro ere, Erdi Aroan zerura begira egon ondoren, gizakia izango da zentro eta erreferentzia, humanismo errenazentistaren sorrera eta kontzeptuaz

Errenazimenduaren eta Erromantizismoaren artean antzeko zantzu asko daude, batez, bai batak eta bai besteak arteari eta horren esanahiari ematen dioten garrantziagatik, gizakia ezagutzeko. Kantek egin bere ekarpenik. Bere estetikan ikertu zuen zer gertatzen zerbait liluratzen gaituenean. Artistak libreki jokatzen ezagutzeko gaitasunarekin. Schiller poeta alemaniarrak Kanten ideiak garatzen jarraitu zuen. Idatzi duen artistaren jarduna jolasaren antzekoa dela, gizakia bakarrik da libre jolasten duenean; orduan bere lege propioak egiten baititu. Erromantikoek uste zuten arteak baizik ez gintuela eramanago inefablearen ondora.   Batzuk oso urrutira joan ziren, eta Jainkoarekin konparatu zuten artista.

Zeren artistak bere errealitate propio sortzen du, Jainkoak mundua sortu zuen modu berean. Esaten zen artistak izugarrizko irudimen-indarra duela, “mundua eraikitzeko”. Bere entusiasmo artistikoa hain zen handian, senti dezakeen ametsaren eta errealitatearen arteko muga deseginda. Novalisek, jenio bat bera, esan zuen mundua amets bilakatzen zela, eta ametsa mundu.

Batzuk iraganaren egarri ziren, adibidez Erdi Aroa. Baita urruneko kulturen gose eta egarri ere; adibide ekialdea eta hango misterioak. Bereziki erakartzen zituzten gauak, egunsentiak, eraikin eroriek eta naturaz gaindikoak. Esan dezakegu asko arduratzen zirela existentziaren gauza ilunez; hau da, gauza enigmatikoez, tetrikoez eta misteriotsuez.

Fenomeno urbanoa zen erromantizismoa. Erromantiko tipikoak ziren gazteak, asko eta asko ikasleak, nahiz eta ez ziren gehiegi arduratuko ikasketez. Mentalitate antiburgesa zuten, eta «filisteoak» eta «etsaiak» deitzen zieten poliziari eta beren etxe-jabeei.

Kultura hippierekin bazuten antzik, nahi eta hori 150 urte geroago gauzatu. Esan izan da alferkeria dela jenioaren ideiala eta pereza bertute erromantikoa. Erromantikoaren «betebeharra» zen bizitzea, amets egitea gogo ez zuen bizitzatik urruntzeko. Filisteoen gauzak ziren eguneroko lana eta eginkizunak.

Zahartzarora iritsi zirenek 30 urte inguru horretan utzi zioten erromantiko izateari. Asko eta asko oso burges eta kontserbadore bilakatu ziren.

Erromantizismoaren ezaugarri nagusietako bat zen naturarekin uztartu nahia eta naturaren mistika. Esan izan da Erromantizismoak bilatzen zuela antzinako kontzientzia kosmikoa. Esan nahi du natura unitate bat kontsideratu izan zela. Puntu horretan, bat zetozen Spinozarekin; baina baita Plotinorekin eta Errenazimenduko filosofo hauekin ere: Bhöme eta Giordano Bruno («ni» zerutiarra naturan). Erromantikoek espresio hauek ere erabiltzen zituzten: «arima unibertsala», «espiritu unibertsala».

Filosofo erromantiko ospetsuena Schelling (1775-1854) izan zen. Goitik jo zuen kukurruku: «espiriruaren» eta «materiaren» arteko bereizketa bera birrindu nahi izan zuen. Natura osoa, gizakiaren arima, errealitate fisikoa bezalaxe, Jainko bakarraren espresioak eta «espiritu unibertsalarenak» dira.

Schellingek «espiritu unibertsala» ikusi zuen naturan, baina, era berean, espiritu hori bera ikusi zuen gizakiaren kontzientzian. Horrela, bada, natura eta gizakiaren kontzientzia gauza beraren espresioa dira. Estudioan eserita poema ederrak idazten aritzea eta loreen eta mineralen konposizioa ikertzen aritzea dira gauza beraren bi alde.

Erromantikoek organismo bakartzat hartu zuten natura, hau da, unitate balitz bezala, eta etengabe garatzen ari da bere berezko posibilitateak.

44

Page 45: ira - WordPress.com · Web viewBerriro ere, Erdi Aroan zerura begira egon ondoren, gizakia izango da zentro eta erreferentzia, humanismo errenazentistaren sorrera eta kontzeptuaz

Herderrek (1744-1803) esaten zuen historiaren ezaugarriak hauek direla: testuingurua, hazkuntza eta norabidea. Beraz, historia dinamikoa zen Herderrentzat, prozesu gisa ulertzen zuen.

Bestalde, esan zuen garai historiko bakoitzak bere balio propioa duela, herri bakoitzak bere berezitasunak edo «arima herrikoia» dauzkan bezalaxe. Arazoa da ea gai ote garen beste kultura batzuen izaerarekin identifikatzeko.

Erromantizismoak asko lagundu zuen bakoitzak bere herriarenganako sentimendua indartzen. Ez da kasualitatea nazionalitateek indenpendienteak izan nahia erakustea, horretarako bideak urratzen hastea.

Beraz, bi Erromantizismo hedatu ziren: unibertsala: naturaz arduratzen zena, arima unibertsalaz eta jenio artistikoaz hitz egiten zuena. Bada beste Erromantizismo mota bat, Erromantizismo nazionala, batez ere Heidleberg hirian loratu zena. Erromantizismo nazionala arduratzen, batez ere, herriaren historiaz, herriaren hizkuntzaz eta, oro har, kultura herrikoiaz.

Han eta hemen hedatu zen hitz magiko eta kohesionatzaile bat: organismoa. Edozein gauza «organismo» bilakatu zen: erromantikoek orri bat nahiz herri bat organismo bizitzat hartzen zuten; horrela, jakina, literatur obra bat ere organismo bizia zen. Hizkuntza organismoa; natura bera organismo bakartzat hartzen zen. Beraz, ez dago ondo definituriko alderik Erromantizismo unibertsalaren eta Erromantizismo nazionalaren artean. Espiritu unibertsala han zegoen herriaren baitan, kultura herrikoian, naturan eta artean bezalaxe.

XIX. mendearen erdi aldetik aurrera, jendea hasi zen, ostera ere, paganismoa garaiko mito zaharrak berreskuratzen. Europako konpositore guztiak hasi ziren bere konposizioetan musika folklorikoa sartzen.

Erromantikoek izugarri landu zuen ipuingintza. Erromantikoak jainkoketan jolas zezakeen, bere irudimenez sorturiko munduan.

Filosofo erromantikoek «arima unibertsala» ulertu zuten “ego” bat bezala, egoera onirikoan, eta egoera horretatik munduko gauzak sortzen. Fichte filosofoak esango du natura datorrela jarduera irudimentsu, goitiar eta  inkontzientetik  Schellingek esan zuen “mundua Jainkoarengan zegoela”. Pentsatzen zuen Jainkoa kontzientea zela gauza batzuekiko, baina bazirela, ordea, naturan aspektu batzuk Jainkoren inkontzienteari dagozkionak. Jainkoak  ere bai baitauka “alderdi ilun bat”.

Antzera pentsatzen zuten autorea bere obrarekin, erlazio bertsua atxikitzen zioten. Ipuinak aukera bikaina eskaintzen zion autoreari “irudimenaren indarrarekin” jokatzeko.  Baina sortze-ekintza ez zen beti kontzientea. Idazleri gerta zekiokeen idazten ari zena barruko eta berezko indar batez bidez burutzea. Batzuetan, idazten ari zenean, hinoptizaturik bezala egon ohi zen.

HegelGeorg Wilheim Friedrich Hegel (Stuttgard 1770-Berlin 1831). Hegelek hitz egiten du gizakiaren bizitzaz, gizakiaren ideiaz eta gizakiaren kulturaz.

Esan zuen «egia subjektiboa» zela; horrela, ez zuen onartu «egiarik» gizakiaren arrazoimenaren gainetik edo kanpotik. Iritzi zion jakintza oro giza jakintza zela.

Ez dago hitz egiterik Hegeli buruz gizadiaren Historiaz mintzatu gabe. Hegelen  aurreko sistema filosofiko guztiek irizpide eternoak finkatu nahi izan zituzten gizakiak munduaz

45

Page 46: ira - WordPress.com · Web viewBerriro ere, Erdi Aroan zerura begira egon ondoren, gizakia izango da zentro eta erreferentzia, humanismo errenazentistaren sorrera eta kontzeptuaz

jakin zezakeenaren gainean. Hegelentzat ez da «egia eternorik». Ez dago «arrazoi eternorik». Filosofoak atxiki dezakeen puntu finko bakarra historia da.

Hegelentzat historia da ibai baten antzekoa. Urak puntu jakin batean egiten duen mugimendua aurrez determinaturik dago: goragotik datorren urak eta zurrunbiloek determinatzen dute. Baina ibaiaren egoerak berak ere (harriak, formak) determinatzen dute.  Era berean, pentsamendu guztiak gure aurrekoengandik datozkigu, haien usadioetan oinarriturik; dena den, gure garaiko baldintza materialek eta giroak determinatzen dute nire pentsamoldea. Beraz, ez dago esaterik ideia bat zuzena denik betiko, bizi naizen garai eta tokian zuzena bada ere.

Horrek esan nahi testuinguru historikoak erabakiko duela zerbait ona ala txarra den. Adibidez, orain ehun urte ez zen inolako burugabekeria baso erre eta zelai edo soro bihurtzea. Baina hori, gaur egun, egundoko astakeria da. Zer gertatu da? Ehun urte hauetan asko ikasi dugula, eta, batez ere, aldakuntza handiak izan zirela ekologian.

Hegelek esan zuen arrazoia dinamikoa zela. Egia dago prozesuaren barruan. Ez dago inolako irizpiderik, prozesu historikotik kanpora, garbi esateko zer den «egiazkoa» eta «arrazoizkoa».

Ez da zuzena ideia batzuk hartu Antzinatetik, Erdi Arotik, Errenazimendutik edo Ilustraziotik eta esan: hau eta hura ez dira zuzenak, beste hura bai, etab. Era berean, ez dago esaterik Platon erratu egin zenik edo Aristotelesek arrazoi zuenik; ezta ere Hume oker zegoenik eta Kant edo Schellingek dena asmatu zuenik. Horrela pentsatzeari deitzen zaio: pentsatzeko modu ez-historikoa.

Hegelek esan zuen espiritu unibertsalak gero eta kontzientzia handiagoa hartzen zuela bere izateari buruz. Hgelen hitzetan, Historiak espiritu unibertsala esnarazi egiten du astiro-astiro, bere buruan kontzientzia hartzeko. Mundua hemen egon da beti, baina, kulturari esker eta gizakiaren jardueraren bidez, espiritu unibertsala gero eta kontzienteago da bere izateaz.

Hegelen arabera, Historia aztertzen badugu, ikusiko dugu gizadia aurreraka doala, gero eta arrazionaltasun eta askatasun handiagoarekin. Horrek esan nahi du, zailtasunak zailtasun, eboluzio historikoa aurrera egiten ari dela. Esaten dugu historiak «gainditu egiten dituela bere mugak» eta baduela «xedea».

Historia zehaztasunez ikertzen badugu, azkar ikusiko dugu ideia bat beste aurreko ideia baten gainean eraikia dagoela. Ideia bat dugunean, etorriko bat beste lehengoaren kontra dagoena, eta halako fusio bat gertatuko da pentsatzeko bi moduen artean. Ondoren tentsio hori desagertu egingo da, hirugarren ideia bat sortzen denean eta azkeneko horrek aurreko bi ikuspuntuetako bakoitzetik onena hartzen duenean. Horri Hegelek honela deitzen dio: «»bilakaera dialektikoa”.

Ezagutzaren hiru faseei honela deitu zien: tesia, antitesia, eta sintesia. Adibidez, Descartesen arrazionalismo tesia litzateke; Humeren enpirismoa antitesia, eta Kanten sintesia letorke gero, hau da, arrazionalismoaren eta enpirismoaren arteko tentsioa apurtuko duena. Kantek, gauza batzuetan, arrazionalistei ematen zien arrazoi eta beste batzuetan enpiristei. Baina historia ez da hor amaitzen: Kanten «sintesiarentzat» izango da beste «antitesi» bat

Eztabaida batean oso zaila batek izatea arrazoi osoa. Normalean, egia eta arrazoia banaturik egoten dira. Eta horrelako eztabaidan batean beti ez da erraza argitzea zer zentzuzkoena. Historiari dagokio ona eta txarra zer diren demostratzea. Baina zilegi

46

Page 47: ira - WordPress.com · Web viewBerriro ere, Erdi Aroan zerura begira egon ondoren, gizakia izango da zentro eta erreferentzia, humanismo errenazentistaren sorrera eta kontzeptuaz

bedi hau esatea: zentzuzkoenak dauka aurrera ateratzeko posibilitaterik gehiena, egoera normal batean behintzat.

Egia dinamikoa da, eta ebidentzia batek bestea gaindituz egiten aurrera historiak.

Zenbat eta estremistagoak izan kontrarioak, orduan eta erantzun gogorragoak jasoko dituzte.

Errealitatea kontraesanez betea dago, beraz errealitatearen deskripzioa ere halaxe egongo da. Niels Bohr ez zen batere superstiziosoa. Baina zaldi-ferra bat zeukan etxeko atean jarrita. Lagun baten esan zion: «Hik ez duk gauza hauetan sinestuko, ala?», eta erantzun zion: «Ez, baina entzun diat oso efikazak direla».

Bohr-ek esaten zuen bi eratako egiak daudela: azaleko egiak, eta sakoneko egiak. Azaleko egietan begi-bistakoa da kontrakoa ez dela zuzena; sakoneko egietan, aldiz, kontrakoa ere zuzena da. “Bizitza laburra da/bizitza luzea da”, biak dira egiak.

Gogora dezagun erromantikoak indibidualistak zirela. Hegelen filosofia antagonikoa da alde horretatik. Hegelek botere objektiboak aipatzen ditu, eta dira familia eta estatua. Pentsatzen zuen gizabanakoa komunitatearen zati organikoa zela. “Arrazoia” edo “espiritu unibertsala” ikusiezina da gizakien artean elkarreraginik gabe.

Arrazoia, batez, ere hizkuntzan azaltzen da. Mundura etortzen gara, baina baita «hizkuntza» batera ere. Pertsona batek ez du sortzen hizkuntza, baizik hizkuntzak sortzen du pertsona. Baina hizkuntza batera «etortzen» den eran, etortzen da baldintza historiko batzuetara ere. Utopikoa da esatea harreman guztiz librea izango dudala baldintza historikoekiko. Estatuan bere tokian aurkitzen ez duen pertsona da pertsona «ez-historikoa». Ideia hori oso garrantzizkoa zen Atenasko filosofoentzat ere. Ez dago Estaturik hiritarrik gabe; bada, Hegelentzat ez dago hiritarrik Estaturik gabe.

Hegelentzat hiritarren multzoa baino zerbait gehiago da Estatua. Ez da posible gizartetik “baja” ematea. “Bizi den gizartearekin ezer jakin nahi ez eta bere buruaren bila dabilela pailazo bilakatzen da”.

Hegelen ustez, ez da gizabanakoa bere burua aurkitzen duena, baizik eta “espiritu unibertsala”.

Lehenik, espiritu unibertsala bere buruaz kontzientziatzen da gizabanakoarengan; Hegelek arrazoi subjektiboa deitzen dio. Familian, gizartean, Estatuan, espiritu unibertsalak kontzientzia handiagoaren jabe egiten da. Hegelek arrazoi objektiboa deituko dio. Zeren da arrazoi bat pertsonekiko interakzioan ari dena.

Autoezagutza modurik goitiarrena arrazoi absolutuan lortzen du espiritu unibertsalak. Eta “arrazoi absolutu” hori dira artea, erlijioa eta filosofia. Eta “arrazoi absolutuari” lotuena, filosofia; zeren espiritu unibertsalak, filosofian, gogoetan egiten du honi buruz: bere jarduera Historian. Esan genezake filosofia dela espiritu unibertsalaren ispilua.

Kierkegaard      (1813-1855)

Kierkegaard, batez ere, Hegelen aurka altxatu zen. Pentsatzen zuen erromantikoen filosofia unitarioak eta Hegelen historizismoak ito egin zutela gizabanakoak bere bizitzari buruz behar zuen ardura. Kierkegaardentzat antzekoak ziren erromantikoak eta Hegel.

Ez zen gizon baikorra. «Europa osoa porrotera doa», esan zuen. Pentsatzen zuen bizi zela inork ezertarako gogorik ez zuen garai batean. Batez ere, elizaren suhartasun

47

Page 48: ira - WordPress.com · Web viewBerriro ere, Erdi Aroan zerura begira egon ondoren, gizakia izango da zentro eta erreferentzia, humanismo errenazentistaren sorrera eta kontzeptuaz

faltaren aurka erreakzionatu zuen, eta gogora krititatu zuen guk «igandeetako erlijioa» deituko geniokeena.

Kierkegaardentzat erlijioa eta arrazoia ziren sua eta ura bezala. Ez da aski “egiazkoa” kristautasuna dela. Kristau fedea da Kristoren lorratzak jarraitzea.

Adierazi zuen Hegelen «egia objektiboek» ez zutela inolako garrantzirik gizabanakoaren bizitzan. Kierkegaardentzat hil ala bizikoa zen: «niretzako egia». Uste zuen Hegel ahaztu egin zela bera ere gizakia zela. Funtsezkoa da bakoitzaren existentzia. Gizakiak jardunean ari denean eta, batez ere, erabaki handiak hartzen dituenean erlazionatzen da bere izatearekin.

Budak bezalaxe, Kierkegaardek kontzientzia argia zeukan biziaren laburraz. Hau ere esan zuen: “Egia subjektiboa da”. Baina argi horrekin zer esan nahi zuen, hauxe: benetako egiak pertsonalak direla. Horiek bakarrik dira “niretzako egiak”.

Bi gauza bereizi behar dira: arazo teoriko-filosofikoa, Jainkorik baden, eta arazo horren aurrean hartzen dugun jarrera edo horrekiko erlazioa. Arrazoiaren bidez jakin ditzakegun gauzak hutsalak dira.

Paradoxa bat. Badakigu 4+8=12. «Gure arrazoiaren egiak». Descartesen ostean, filosofo guztiak ardurati dira era horretako egiez. Baina hilzorian aurkitzen garenean egia horiek kezkatuko gaituzte? Ez, noski. Era horretako egiak «egia objektiboak» eta «unibertsalak» dira, baina niri bost axola nire existentziaz mintzo naizenean.

Ez dakigu beste pertsonak maite ote gaituen ala ez. Hor ez dago beste erremediorik: sinetsi edo esperantza izan. Baina horrek kezkatzen gaitu, eta ez triangeluaren angeluen batuketa 180º ote den. Inork ez du pentsatzen “lege kausaletan” eta “forma kontzeptualetan lehenengo musua ematean.

Kierkegaardek honela idatzi zuen: «Jainkoa objektiboki uler badezaket ez dut sinesten; baina, hain zuzen ere, ezin dudalako sinesten dut». Ez al zuen Arrazoi osoa? Funtsezkoa ez da egiazkoa eta benetakoa kristautasuna den ala ez, baizik niretzat zer den egiazkoa.

Batzuetan, zorrotzegia ere bazen. Honelakoak jaulki ohi zituen sarritan: «multzoa gezurra da, egia beti gutxiengoan dago».  Hiru fase aipatzen zituen: estetikoa, etikoa eta erlijiosoa.

Fase estetikoak bizi dena momentuan momentukoa bizi nahi eta beti plazer bila dabil. Ona da: ederra, politika eta atsegina. Zentzumenen munduan bizitzea da hori.

Angustia ere izan omen daiteke kasik positiboa. Bat egoera existentzialean dagoen seinale.

Fase etikoa. Seriotasuna eta hautapen kontsekuenteak irizpide moralen arabera. Funtsezkoa da batek jakin dezala jarrera egokia «zuzenaren» eta «okerraren» aurrean.

Beste batzuek fedea hautatzen dute plazer estetikoa eta arrazoiaren aginduen aurretik.

Marx

Nola Kierkegaardek ala Marxek, Hegel hartu zuten abiapuntu, nahiz modu ezberdinean. Biak daude Hegelen idealismoaren aurka, edo bere «espiritu unibertsalaren» kontra. Modu orokor batean esateko, sistema filosofiko handiak Hegelekin amaitzen dira. Gero etorriko dira «filosofia existentzialista» edo «filosofia ekintzailea». Marxek ikusi zuen filosofoek, ordura arte, ez zutela egin mundua interpretatu baino; orain egin behar dena da aldatu. Hortaz, Marxen filosofiak dauka xede praktikoa eta politikoa.

48

Page 49: ira - WordPress.com · Web viewBerriro ere, Erdi Aroan zerura begira egon ondoren, gizakia izango da zentro eta erreferentzia, humanismo errenazentistaren sorrera eta kontzeptuaz

Marx filosofo materialista zen, baina ez Antzinateko atomistak edo XVII. eta XVIII. mendeko materialismo mekanizistan babestua. Alabaina, pentsatzen zuen gizarteko baldintza materialek erabakitzen zutela pentsamoldea. Era berean, historikoki eboluzionatzeko erabakigarriak ziren baldintza materialak.

Baldintza materialek sortzen dituzte baldintza espiritual berriak. Marxek bereziki azpimarratu zuen hau: gizarteko indar ekonomikoek eragiten dituzte aldakuntzak, eta horrela egiten diote bultza Historiari.

Produkzioa esklaboen lanean oinarriturik zegoen. Horregatik, hiritar esku-txuriek ez zeukaten produkzioa hobetu beharrik asmakuntza praktikoen bidez. Horixe da adibide bat, non garbi ikusten den baldintza materialek nola pentsarazten duten gizarteari buruz.

Marxek gizartearen ardatza deitu zien gizarteko baldintza material, ekonomiko eta sozialei. Bestetik, gainegitura deituko die gizartearen pentsaerari, erakunde politikoei, legeei, eta bereziki erlijioari, moralari, arteari, filosofiari eta zientziari, zein eratakoak diren kontuan harturik.

Marxek irizten zion baldintza materialek josten zituztela, aldez edo moldez, gizartean dabiltzan pentsamendu eta ideiak. Baina onartzen zuen badagoela erlazioa oinarriaren eta gainegituraren artean; ondorioz esaten dugu Marx materialista dialektikoa zela.

Gizartearen oinarrian hiru estadio bereizten zituen: a) produkzio-baldintzak, b) produkzio-indarrak, c) produkzio-erlazioak.

Lehenengo puntuan, zer baldintza eta baliabide natural dauden aztertzen du. Nolabait esateko, klima eta lehen gaiei buruz ari da. Horrek guztiak osatzen du gizartearen zimentarria, eta garbi mugatzen du gizarte horrek zer-nolako produkzioa izan dezakeen. Horrekin batera, garbi ikusten da gizarte mota horrek zer eratako kultura izatera irits daitekeen ere.

Bigarren puntuan, Marxek gogoratzen dizkigu lanabes eta makina-motak.

Hirugarren puntuan, zera aztertuko du: ea nor den produkzioko medioen jabea, zer lan-antolaketa dagoen, hau da, lanaren banaketa eta jabetzarekiko lotura.

Ondorioz, esan dezakegu gizartearen produkzio-moldeak erabakitzen dituela baldintza politikoak eta ideologikoak. Ez da kasualitatea gaur ezberdin pentsatzea, moral desberdina izatea, feudalismoaren garaiarekin konparatuta.

Marxek, bestalde, esan zuen klase menderatzaileak erabakitzen zuela zer den ona eta zer den txarra. Izan ere, historia osoa klase-borrokan oinarritua dago. Hau da, historiak erakusten du, beste gauza guztien gainetik, produkzioko medioen jabea nor izango den.

Egia da Marxek onartu zuela gainegitura oinarriarekin erlazionaturik zegoela eta ideiek izan zezaketela halako eragin bat, baina ez zuen onartzen gainegiturak bere kasako historia zuenik.

Historiaren fase guztietan eman da bi klase sozial gorenekoen arteko antagonismoa: antzinatean, hiritar librea eta esklaboaren artekoa; Erdi Aroan, jauntxoen eta morroien artekoa; geroago, noble eta burgesen artekoa; eta, azkenik, kapitalismoaren eta langileen artekoa. Hau da, antagonismoa dago beti produkzio-medioen jabe direnen eta ez direnen artean. Goiko klaseak boterea edo aginpideari uko egin nahi ez dionez, iraultza da bide bakarra aldaketa sortzeko.

«Esadazu zer lan-mota egiten duzun, eta esango dizut nor zaren»

49

Page 50: ira - WordPress.com · Web viewBerriro ere, Erdi Aroan zerura begira egon ondoren, gizakia izango da zentro eta erreferentzia, humanismo errenazentistaren sorrera eta kontzeptuaz

Argitu behar da Marx bere garaiaren produktua zela, eta orduko testuinguruan ulertu behar direla gauza asko.

Darwin

Shrewsbury  hirian jaio zen Darwin, 1809an, eta Londresen hil zen, 1882an. Marx, halabeharrez, hurrengo urtean hil zen. Ordukoa da Engelsen komentario hau: «Darwinek natura organikoaren legeak aurkitu zituen bezala, Marxek aurkitu zituen gizadiaren garapen historikoaren legeak».

XIX. mendearen erdi aldera naturalismoak agintzen zuen. Naturalismoa esaten denean esan nahi da ez dela onartzen beste errealitaterik baizik eta natura eta mundu hautemangarria. Ikertzaile naturalista bat naturako gertaeraz arduratzen da, eta ez espekulazio arrazionalistetan eta ez inolako errebelaziotan.

Hitz hauek dira klabeak: natura, ingurugiroa, historia, eboluzioa eta hazkuntza. Marxek esan zuen gizartearen oinarri materiala zela gizakiaren ideologiak eragiten zituena. Darwinek demostratu zuen gizakia zela garapen biologiko luzearen ondorioa, Freudek, bere aldetik, erakutsi zuen, subkontzientearen azterketaren bidez, gizakiaren jokamolde asko, sarritan, gure animalia-instintutik datozela.

Marxek eta Freudek esplikazio mitologikoei aurre egin behar izan zien bezalaxe, Darwinek aurre egin behar izan zion Elizaren ikuspegiari, hau da, Elizak gizakia eta animalien sorkuntzari buruz zuen pentsamoldeari.

Espezieen jatorria liburuan, Darwinek bi teoria edo tesi aurkeztu zituen: batetik, esan zuen gaurko landare eta animalia guztiak aurreko forma primitiboetatik datozela; beraz, eboluzio biologikoaren bideari eutsi zion; bestetik, selekzio naturalaren teoria aldarrikatu zuen.

Animalia-espezieak aldaezinak zirela aspaldiko kontua zen, Aristotelesen garaikoa, bere filosofiaren zutabe nagusia. Baina Darwinen garaian ikerketa eta aurkikuntza garrantzitsuak egin ziren; berriro ere koloka geratu ziren ideia tradizionalak.

Geologorik gehienek “krisiaren teoria” defenditu zuten. Hau da, Lurra behin baino gehiagotan suntsitua izan zela uholde, lurrikara eta beste hondamendi batzuen bidez, eta hemengo bizitza zeharo desagerrarazi zutela. Bibliak ere kontatzen du horrelako katastrofe bat: Dilubio unibertsala.

Esan ohi da euri-tantak ez duela zulatzen harria kolpearen indarragatik, baizik eta urte luzeetako jardunari esker. Lyellek pentsatzen zuen aldaketa txiki eta mailaz mailakoek, denbora luzeko jardunean, natura zeharo alda zezaketela.

Darwinek 300 milioi urte bota zizkion Lurrari. Eta behar zuen denbora hori, bestela Lyellen eta Darwin beraren teoriek ez zeukaten zentzurik, zeren denbora luzearen premia erabatekoa baitzen naturan aldaketak izateko. Gaur egun badakigu Lurrak 4.600 milioi urte dituela.

Darwinek ikusi zuen, eta bere begiekin ikusi ere, lurralde batetik bestera, animalia-espezien artean oso alde txikiak zeudela. Galapagoak irletan egin zituen behaketa garrantzitsuenak. Irla horietan tortoka erraldoiak topatu zituen, baina berehala ohartu zen irla batetik bestera aldeak zeudela tortoka artean, alde txikiak baina aldeak. Jainkoak nahi ote zuen irla bakoitzerako tortoka mota diferentea sortzea?

50

Page 51: ira - WordPress.com · Web viewBerriro ere, Erdi Aroan zerura begira egon ondoren, gizakia izango da zentro eta erreferentzia, humanismo errenazentistaren sorrera eta kontzeptuaz

Oraindik harrigarriagoa da pintzoiekin (txoriak) egin zuen ikerketa. Esate baterako, mokoaren forma diferentea dute batzuek eta besteek irla honetan edo hartan, segun eta jateko zer harrapatu behar duten. Beraz, pintzoi bakoitza bere mediora moldatu zen.

Darwinen puntu klabea hau da: ez dago behi edo ardi berdinik, ez dago garagar edo gari-ale igualik., ez zakurrik edo belerik eta zozorik. Espezie bakoitzaren barruan indibiduoak daude, eta ez dago elkarren berdinik.

Darwin eboluzioaren mekanismo unibertsalaren bila zebilen, eta, azkenean, aurkitu zuen. Selekzio naturala da klabea. Bizitzaren lehian ingurura ongien moldatzen denak dauka bizirauteko posibilitaterik handiena, eta horrek aterako du aurrera bere arraza.

Borrokarik gogorrenak gertatzen dira elkarrengandik gertuen dauden espezieen artean; izan ere, elikadura bera behar dute eta hori banatu egin behar. Zenbat eta gogorragoa izan existitu nahiak eragindako borroka, orduak eta azkarragoa izango da eboluzioa.

Baina ez da elikadurarena bakarrik; oso garrantzitsua de beste animalia batzuen harrapakina ez izatea ere. Ez da kasualitatea cactus asko pozoitsuak izatea. Basamortuan kasik cactusa baino ez da hazten, eta ona balitz hango abereek laster irentsiko lukete.

Selekzioa etengabea da, eta inguru jakin batera ongien moldaturik daudenek iraun egiten dute. Dena dela,  toki batean abantaila dena, derrigorrez ez da hala beste batean. Galapagoak irletako pintzoi batzuentzat oso garrantzizkoa zen hegan arin egitea. Baina ez litzateke hain garrantzizkoa izango baldin eta janaria lurretik bildu beharko balute.

Esa dezakegu bizitzaren eboluzioan dagoen «lehen gaia» dela espezie bereko indibiduoen artean izaten diren etengabeko bariazioak eta umaldi bakoitzean egiten dituzten kume-sail handiak. Izan ere, asko jaio behar, horietatik gutxi ateratzen baitira bizirik. Selekzio naturala da eboluzioaren indar eragilea, existitu nahiaren borroka bipilean. Selekzio naturalaren ondorioa nabarmena da: indartsuenek edo ongien moldatzen direnek egiten dute aurrera.

Mutazioez zerbait esateko garaia da. Kopiatzen den zelula ez guztiz berdina ama-zelularekiko. Normalean, mutazio horiek ez dute garrantzirik, baina batzuetan izan litezke gaitz-sortzaileak. Baina hau ere esan behar da: mutazioak, sarritan, izan daitezke positiboak ere, bizi behar duen habitatera hobeto moldatu eta existitu nahiak berekin duen borrokan hobeto defenditzeko.

Gauza bat bitan banatzen den guztian, mutazioak dira kausa eta espezie berriak sortzen dira. Horrela, urte askoren poderioz, sortu diren animalia mota diferenteak. Gaur egun, milioi bat espezie baino gehiago bizi dira, eta hori ez da Lurrean bizi izan diren animalien zati bat baino.

Landareak ere, seguruenik, hasierako zelula primigenia hartatik datoz. Darwinek filosofatzen aritu zen lehenengo zelulari buruz; esaten zuen balitekeela lehenengo zelula materia inorganikotik sortzea. Eta idatzi zuen: «… irudika ahal bageneza urmael bat amoniako, fosforo, argi, elektrizitate eta abarrekin eta kimikoki osagai proteiniko bat sortu urmael horretan, aldaketa konplexuagoak murgiltzeko prest legokeena…».

Gaurko zientzialariek arrazoi eman diote Darwini. Hain zuzen ere, uste dute biziaren hasiera urmael horretan dagoela.

Lur honetako bizitza oro, landareak eta animaliak, sustantzia beraren inguruan osatua dago. Biziaren definiziorik errazena hau da: sustantzia bat, disoluzio nutritibo batean bi parte berdinetan zatitzeko gaitasuna duena. Prozesu honen arduraduna da ADN deitzen diogun sustantzia. ADNren bidez adierazten dira zelula bizi orotan dauden kromosomak

51

Page 52: ira - WordPress.com · Web viewBerriro ere, Erdi Aroan zerura begira egon ondoren, gizakia izango da zentro eta erreferentzia, humanismo errenazentistaren sorrera eta kontzeptuaz

edo material genetikoak. Era berean, ADN molekula ere esaten zaio. Hain zuzen ADNa da molekula oso konplexua edo makromolekula bat. Arazoa da nola sortu ote zen lehenengo ADN molekula.

Azken gauzatxo bat. Darwin bera ere izugarri harritu zuen begiak. Ez zitzaion buruan sartzen begia bezalako gauza ikaragarri bat nola zitekeen gara selekzio naturalari esker, besterik gabe.

 

NietzscheRöcken-en, Lützen-etik gertu, jaio zen Nietzsche, 1844an, eta 1900ean hil zen, Weimar-en. Kritika zorrotza egin zien bere garaiko erlijio eta filosofiari.

Gainditu beharreko gauza zen, haren ustez, Europan nagusi zen moral judu-kristaua. Sokrates jotzen zuen moral horren erruduntzat. Balore guztiak berrikusi nahi zituen. Hau da, indarrean dagoen morala gogor kritikatzen du.

Nietzscheren arabera, bai kristautasunak eta bai tradizio filosofikoak bizkarra eman zien mundu errealari. «Izan leialak Lurrarekiko, kasurik ez egin zeruko esperantzekin datozkizuenei», esan zuen.

Bestetik, gogoan izango dugu, noski, Nietzscheren espresio hura: «Hil da Jainkoa»

Hauek dira Nietzscheren libururik garrantzitsuenak: «Horrela hitz egin zuen Zaratustrak» eta «Moralaren genealogia».

Arrazoi logiko eta zientifiko guztien kontra azaltzen da Nietzsche. Hori dela eta, zorrotz kritikatuko ditu arrazoi espekulatiboa eta Mendebaldeko kultura osoa, arlo guztietan: erlijioa, morala, filosofia, zientzia, artea…

Berak aldez aurretik egindako galderei erantzun nahi die Moralaren genealogiak: Zein baldintzatan asmatu zituen gizakiak «balore-juizio» horiek? Zer balio dute beren baitan? Orain arte zer egin dute: garapena oztopatu ala indartu?  Zeren seinale da: txirotasunarena, pobreziarena, bizitzaren degenerazioarena?

Nietzschek bi klase bereizten ditu: jauntxoena eta esklaboena. Jauntxoen klasea, aldi berean, bi kastaz osatua dago:  gerlari eta apaizak. Bigarrena lehenengoaren ondorioa da, eta haren antitesi bihurtu da. Izan ere biek oinarri desberdinetatik abiatzen dira: gerlari-kastak gorputzaren bertuteak lantzen ditu; apaiz-kastak, berriz, ezina du izate eta espiritua asmatu du.

Bi kasta horiek arerioak dira. Areriotasun horretatik dator jauzia: jauntxoen moraletik esklaboen moralera, zeren apaizek esklaboak  (ahulak, gaixoak) mobilizatzen dituzte gerlarien (klase menderatzailea) kontra. Mobilizazio hori ez da posible baloreei buelta emanda baino, esklaboen morala sortuta (juduekin hasten da esklaboen morala), eta kristautasunak bere egin eta onartu egin zuen. Horrela baino ez daiteke jar apaiza gerlariaren gainetik.

«Ona eta Txarra». Hori kristautasunaren psikologia da. Horrek eragiten dut erresumin-espiritua balore natural eta nobleen aurka.

Kontzientziaren psikologia:  «erruduntasuna», «kontzientzia txarra», etab. tratatzen ditu. Ateismoa da jainkoekin zorrik ez izatea: bigarren inozentzia batean. Kulturaren oinarririk zaharrenetarikoa da krudelkeria.

52

Page 53: ira - WordPress.com · Web viewBerriro ere, Erdi Aroan zerura begira egon ondoren, gizakia izango da zentro eta erreferentzia, humanismo errenazentistaren sorrera eta kontzeptuaz

Apaizaren psikologia:  Zer esan nahi ideial aszetikoak? Aszetismoa da norbere eta beste guztien kontrako krudelkeria. Orain arte ez da izan ideial aszetikoa baino. Baina orain ideial berria dago: Supergizona.

Ahulek ahultasuna aukeratu dute. Horrela, ezkutuan gordetzen dute beren ezina, merituz mozorrotuta. Ezinari ontasuna deitzen diote; doilorkeriari umiltasuna, ausardiarik ezari pazientzia. Diote beren miseria proba bat dela, zoriona, aukera. «Erruduntasun» hitza darabilte hitzetik hortzera, baina eurak “errugabeak” dira.

Eurak dira “justuak”  eta gorroto diote injustiziari. Euren mendeku-esperantzari hau deitzen diote: Jainkoaren garaipena ateoen aurka. Beste munduko justiziaren itxaropean daude, azken judizioaren zain.

Bizitza ukatzen duen moralak Jainkoa du justifikazio, eta Nietzschek hori gizadiaren atzeraka bezala ikusten du. Nietzsche bitalista da, bizitzari baietz esan nahi dion gizona; bizitza, mozorrotu beharrik gabe, den bezalaxe onartzen duena, bizitzeak edo bizitzak berekin alaitasuna esperimentatzeko prest dagoena. Horren darama moralari buruz gogoeta egitera; izan ere, moral horrek ez baitu egin mozorrotu, degeneratu eta bizitza ukatzea besterik.

Erredentorea gizaki sano bat izango da, botere-nahiduna, ez da izango ez da izango bizitza eta gizakiari uko egiten dion gizaki aszetiko edo zientifikoa. Erredentoreak zentzua itsatsiko dio bizitzari, munduaren edertasuna eta munduko zoriona ukatu gabe, ez ditu ukatuko aldaketa eta etorkizuna.

Zaratustraz baliatzen da Nietzsche bere obra lau elementua garatu eta elkarlotzeko: Jainkoaren heriotza, supergizona, botere-nahia, gauza berberen etengabeko itzulera.

Zaratustra ermitaua zen, mendian bizi zen. Han, mendiko isiltasun eta bakardadean, gizakiaren bizitzaz eta naturaz egiten du gogoeta. Garaia etorri zela iritzi zionean, mundura itzultzea deliberatzen du, ikasi duenaren emaitza jakinarazteko: Okitua nago jakinduriaz, ezti gehiegi egin zuen erlearen antzera, esku luzeen premia dut.

Zaratustra mesias bat da, gizakiaren salbamena aldarrikatzen duen mesiasa; Juan Bataiatzailek Jesusen etorrera iragarri zuen bezalaxe, Zaratustrak supergizonaren etorrera aldarrikatzen du.

Nahiz eta argumentu nagusia supergizona izan, Jainkoaren heriotza ezinbesteko baldintzatzat jotzen du supergizona sortzeko: «Jainko guztiak hil dira, supergizona bizi dadin nahi dugu orain».

“Jainkoaren heriotzak” esan nahi du gizakia iritsi dela heldutasunera, giza izateari  arauak eta mugak ipiniko dizkion jainkoa, hau da, morala, baztertzeko tenorea dela. Morala irrazionaltasunari lotua ikusten du, oinarririk gabeko sinesteei atxikia, hau da, Jainkoari lotua, moralaren ardatza erlijioa, fede axiomatikoa, den neurrian. Iritzi kritikoa desagertu egin da, jauntxoen interesen eta jende xumearen fanatismoaren mesedetan. Nietzscheren ustez, egiak hartu behar du moralaren tokia, hau da, gizakia bere zerbitzu propioan, bere izatearen mesedetan: bere existentziaren kontsumazioari eskainirik.

Beste mundu eta paradisu zerutarraren beharrik gabea izango da supergizona, lurrari itsatsia, hau da, bere destino eta errealitateari lotua.Mendebaldeko moralaren kaskarkeria, kristautasunak ekarria, gainbehera hasiko da behin betiko.

53

Page 54: ira - WordPress.com · Web viewBerriro ere, Erdi Aroan zerura begira egon ondoren, gizakia izango da zentro eta erreferentzia, humanismo errenazentistaren sorrera eta kontzeptuaz

Jainkoa desagertzear dago. Aurrerantzean ez da izango balore faltsuen euskarri. Ez Jainko bakarra, baizik eta jainko guztiak desagertuko dira, eta absentzia horri eskeri gizakiak bere osotasuna lortuko du.

“Bizia” biziko du, eta bizitza  beti, gezurrak eta moral faltsuak estaltzen dutenean, botere-nahia da. Bizi gehiagoaren nahia; gertaerak diren bezala hartu eta maitatu ohi ditu, eta aurrera egitea du helburu.

AforismoakBizitzeko zergatik bat duena kapaz da edozein nola soportatzeko.

Ez zaio bati eraso egiten kalte egitearren bakarrik, menderatzeko soilik, batzuetan baita “nire” indarraren kontzientzia izateko desio hutsarengatik ere.

Bihotzak lasaitzeko sortu zen kristautasuna, baina gero, segituan, aztoratu egin zituen, ondoren berriro kontsolatzeko.

Memoria txarrak abantaila handiak ditu: gauza berak gozatzen dituzu behin eta berriz “lehenengo aldiz”.

Gu naturan hain gustura egotearen arrazoia badakizue zein den? Naturak ez duela guri buruzko iritzirik.

Ez duzue izan behar gorrotoa beste ezer merezi ez duen etsairik; ez izan etsai mespretxagarririk: harro egon behar duzue zuen etsaiez.

Gaiztoek egin dezaketen txarkeria edozein dela ere, onek egin dezaketena da gaitz guztietan kaltegarriena.

“Ona” ala “txarra” esaten diogu gauza bati, ez gauza horrekiko berarekiko erlazioan, baizik geurekiko erlazioan.

Gizakia batez ere da animalia epaitzailea.

Tximuak onegiak dira, gu haiengandik eratorriak izateko.

Independiente izatea gutxiengo txiki baten kontua da, indartsuen pribilegioa.

Freud1856an jaio zen, Austriako Pribor-en, Moravia-n, (Gaur Txekiako lurraldea); eta Londresen hil zen, 1939an. Medikuntza ikasi zuen, Vienako unibertsitatean. Laster espezializatu zen neurologian. XIX. mendearen azken aldera eta XX. mendean, landu zuen «psikologia sakona» edo «psikoanalisia» deritzona.

«Psikoanalisia» deitzen diogu, alde batetik, gure buruaren deskripzioari; eta, bestetik, nerbioetako gaixotasun eta gaitz psikikoak tratatzeko metodoari.

Freuden ustez, beti dago tentsioa edo gatazka gizakiaren instintu eta beharren, eta inguratzen duen munduak dituen eskakizunen artean.

Beti ez da arrazoimenak gidatzen gure egintzak. Hau da, gizakia ez da izaki arrazional bat, XVIII. mendeko arrazionalisten irudikatu zuten antzera. Batzuetan, bulkada irrazionalek erabakitzen dute zer pentsatu, zer amestu edo zer egin behar dugun. Bulkada horiek izan daitezke hortxe barru-barruan ditugun instintu eta behar sakonen adierazle. Adibidez, instintu sexuala txit beharrezkoa du gizakiak; haurtxoak txupatzea bezain beharrezkoa.

54

Page 55: ira - WordPress.com · Web viewBerriro ere, Erdi Aroan zerura begira egon ondoren, gizakia izango da zentro eta erreferentzia, humanismo errenazentistaren sorrera eta kontzeptuaz

Oinarrizko behar horiek mozorrotu eta gorde daitezke. Oraindik aurrerago jo zuen. Esan zuen haur txikiek ere badutela sexualitate gisako bat. Vienako burgesia biziro haserrarazi zuen demostrazio horrekin.

Beste behaketa garrantzitsu bat hau izan zen: neurosi mota edo gaixotasun psikiko batzuk etor zitezkeela haurtzaroan izango gatazketatik. Freuden arabera, iraganeko oroipenak barruan oso gorderik izaten ditugu. Baina senda daiteke esperientzia traumatikoari kontzientziara irtenarazita.

Jaiotzen garenean ez dakigu inhibitzea zer den. Inhibiziorik gabe egiten diegu aurre gure behar fisiko eta psikikoei. Negar egiten dugu pixoihala bustitzen bazaigu edo hurbiltasun fisikoa eta berotasuna nahi ditugunean. Gure barruko instintuen edo plazerraren  printzipioari  BERA –J. A. Marinaren hitzetan NI okurrentea– deitu zion Freudek.

Gero, instintuak errealitate printzipioarekin adosten ditugu. Freudek dio funtzio erregulatzaile hori duen EGOa –J. A. Marinaren hitzetan NI exekutiboa –eraikitzen dugula. Horrela, nahiz eta zerbaiten desio handia izan, ez gaitezke garrasika hasi, nahi edo behar dugun hori lortu arte.

Baina Freudek egin zion toki beste entitate bati ere gure buruan: super-EGOa. Honela esplikatu zuen: txiki-txikitatik egiten dugu topo gure gurasoek eta inguruak ezarri nahi diguten moralarekin. Zerbait gaizki egiten dugunean, segituan esango digute: «Ez, horrela ez!». «Ez zara batere ongi portatzen!». Hazten garenean ere hor daramagu barrenean hitz edo esan eta gaitzespen horien oihartzuna. Inguruko moral-espektatibak barrenean sartu eta geure parte edo zati bilakatu izan balitzaigu bezala da.

Norbere kontzientzia ere sartzen da super-EGOan. Dena dela, Freudek irizten zion super-EGOak abisatzen digula desio «lizun» edo «desegokiak» ditugunean. Batez ere, desio erotiko eta sexualei dagokie.

Hortik dator erruduntasun sentimendua, sexuarekin erlazionaturiko erruduntasun-sentimendua. Erruduntasun-sentimendu hori super-EGOan geratzen denez, pertsona askok, Freuden arabera, beren barrenean daramate bizitza osoan sexuarekin erlazionaturiko erruduntasun-sentimendua.

Freud honako konklusio honetara iritsi zen: gure buruaren zati txiki bat baino ez da kontzientea, icerbergaren muturra bezala. Kontzientearen azpian subkontzientea dago. Ez ditugu gordetzen kontzientean gure esperientzia eta bizipen guztiak. Pentsatu edo bizi izan eta, saiatuz gero, gogoratzen ditugun horiei «prekontzientea» deitu zien. Erreprimitu  ditugun gauzak izendatzeko erabili zuen «subkontziente» hitza, hau da, «desatsegin», «zatar» edo «higuingarritzat» jotzen ditugulako ahaztu nahi izan ditugun gauzak izendatzeko. Kontzientziarentzat edo super-EGOarentzat jasanezinak diren desio eta fantasiarik izaten badugu, sotora bultza egiten diegu, begien bistatik kentzeko.

Mekanismo horrek pertsona sano guztiengan funtzionatzen du. Baina batzuei hainbeste kostatzen zaie pentsamendu desatsegin edo debekatuak kontzientziatik urruntzea, nerbioetako gaixotasunak eragiten dizkiete.

Erreprimituriko pentsamenduak, ordea, ez dira erraz kukiltzen: etengabe presionatzen dute subkontzientetik irteteko. Batzuetan, egin izan ditugu gauzak benetan «intentzio» hori eduki gabe. Beraz, erreakzio subkontzienteek gida ditzakete gure sentimenduak eta ekintzak.

«Erreakzio okerrak». Esan nahi batzuetan egiten edo esaten ditugula egun batean erreprimitu genituen gauzak. Inoiz, arrazionalizatzera jotzen dugu; esan nahi dugu

55

Page 56: ira - WordPress.com · Web viewBerriro ere, Erdi Aroan zerura begira egon ondoren, gizakia izango da zentro eta erreferentzia, humanismo errenazentistaren sorrera eta kontzeptuaz

egiazkoak ez diren arrazoiak ematen ditugula; hain zuzen ere, benetako arrazoiak aski deseroso sentiarazten gaitu.

«Proiekzioa». Esan nahi du beste batzuei transferitzen dizkiegula geure baitan erreprimitu nahi ditugun kualitateak.  Adibidez, pertsona zikoitzak laster hartu du beste bat zikoitz gisa.

Freudek bazioen hau ere: ohikoa zela totelka hitz egin eta oso normalak diruditen lapsusak izatea. Erantsiko dio lapsusa inoiz ez dela uste dugun bezain kasuala eta errugabea. Sintoma gisa hartu behar direla zioen. «Jardun oker» edo «ekintza kasual» horiek izan daitezke gure barruko sekretuen seinale.

Sanoena da kontzientzia eta subkontzientearen artean atea erdi irekirik uztea.

Neurotikoa da gauza «desatseginei» kontzientziatik urrun eusten energia gehiegi darabilena. Sarritan esperientzia edo bizipen bereziak dira, eta erreprimitu behar larria dauka batek. Freudek «traumak» deitzen die esperientzia eta bizipen horiei.

Asoziazio libreen teknika garatu zuen. Honetan zetzan: pazientea postura erosoan eserarazten eta hitz egin zezala burura etortzen zitzaion guztiaz, hizketaldi hori nahiz eta insustantzial, desatsegin, kasual eta deserosoa izan. Helburua zen traumen gaineko estalia edo kontrola desegitea. Hain zuzen, traumek dute garrantzia pazientearentzat, gelditu gabe ari baitzaizkio zirika, baina ez kontzientzian.

Freudek defenditzen zuen ametsak desioren baten seinale zirela. Hori erraz antzematen omen da haurrengan, izozki eta gereziekin egiten zuten amets. Helduengan sarritan gertatzen da desioak ametsetan betetzen direla, baina, aldi berean, mozorrotuta daude. Lo gaudenean zentsura gogorra daukagu gainean eta horrek erabakitzen du zer daukagun permitituta.

«Ametsaren ideia sorrak» «ametsaren eduki ageriko» bihurtzeari ametsaren lana deitu zion. Ametsak benetan adierazi nahi duenaren mozorrotze edo kodifikatzea da. Horregatik, ametsaren motiboari mozorroa kendu edo motibo hori birkodifikatu egin behar da, ametsaren benetako haria aurkitzeko.

Freuden teoriek (psikoanalisiak) eragin handia izan zuten poeta eta pintoreengan. Haiek ere beren indar subkontzienteak erabili nahi izan zituzten beren obretan. Adibidez, hori da surrealisten kasua. Artistentzat ere garrantzizkoa da kontzientziaren zentsura gainditzea, hitzak eta irudiak aske heda daitezen.  Freudek frogatu zuen gizakiak oro artistak ginela, izan ere ametsa artelan txiki bat da.

Ordu asko ematen ditugu ametsetan. Horrek esan nahi omen du gizakiok badugula berezko premia natural bat gure egoera existentzialari buruzko espresio artistikoa lantzeko.

Bere pazienteekin egin zuen lanaren bidez, Freudek demostratu zuen gure kontzientziaren sakonen batean hor dugula jasoa bizi izandako guztia, eta inpresio horiek guztiak kanpora daitezke. Zerbait gogoratu ezin, baina «mingainaren puntan» izan eta «bat-batean gogoratzen dugunean», hain zuzen subkontzientean zegoen zerbaiti buruz ari gara.

Gure aroaExistentzialismoa. Paul Sartre (1905-1980) izan zen ezagunena existentzialisten artean. Sartrek esan zuen existentzialismoa humanismoa zela, hau da, abiapuntutzat gizakia hartzen dutela.

56

Page 57: ira - WordPress.com · Web viewBerriro ere, Erdi Aroan zerura begira egon ondoren, gizakia izango da zentro eta erreferentzia, humanismo errenazentistaren sorrera eta kontzeptuaz

Existentzialismoaren filosofia honela denifi daiteke: “gizakiaren egoeraren analisi errukigabea, “Jainkoa hil denean”.  Espresio hori Nietzscherena da. Gizakia da izaki bakarra bere existentziaz kontzientzia duena. Pertsona izatea oso ez berdina da arroka izatetik.

Sartrek dio gizkaiaren existentzia beste edozein esanahiren aurrekoa dela. Beraz, nire existentzia nire esentziaren aurrekoa da.

Sartreren ustez, geuk erabaki behar dugu nola bizi nahi dugun; inprobisatzera kondenaturik gauden antzerkiko aktoreak gara.

Gizakia ohartzen denean bizi dela, baina hil egin behar duela, eta zeri heldurik ez duela, orduan horrek angustia sortzen dio. Gogora dezagun Kierkegardek ere hitz egin zigula angustiaz.

Sartre haratago joan zen. Gizakia atzerrritar sentitzen da zentzurik gabeko munduan: (alienazioa). Munduan atzerritarra izateak honako sentimendu hauek sortzen ditu: desesperazioa, asperdura, nazka eta absurdoaren sentimendua.

Sartreren ustez, gizakia egin duen guztiaren erantzule da.

Sartre ez da nhilista bat; uste du bizitzak izan behar duela zentzuren bat, eta hori geuk aurkitu behar dugu.

Ez da estatu bateko hiritar, soilik; zibilizazio planetarioan bizi gara.

 

Leherketa itzelaGertatzen da unibertsoko galaxia guztiak mugimenduan daudela, eta bata bestearengandik urruntzen ari dira, eta abiadura handian. Horrek esan nahi du galaxien arteko distantzia gero eta handiagoa dela. Globo zuri bat bagenu puntu beltzekin, globoa puztu ahala puntu beltzak urrundu egingo lirateke elkarrengandik.

Behin batean, orain dela 15 mila milioi urte inguru, unibertso osoko materia zona txiki batean kontzentraturik zegoen. Materia hori hain zen konpaktua, grabitateak zeharo berotu zuen, eta lehertu egin zen; leherketa horri big bang deitu zioten. Leherketa horrek norabide guztietan jaurtiki zuen materia, eta hoztu ahala osatu ziren galaxiak, izarrak, ilargiak eta planetak.

57