Kudeabide eta VIRTUALWARE kasua: Kudeaketa funtsezkoa da enpresa bat sostengarria izateko, eta...

5
“Kudeaketa funtsezkoa da enpresaren iraunkortasunerako, eta horretarako, tresnak eduki behar dira, eta horixe da Kudeabidek ematen duena” Jardunbide egokiak 2014-2015

Transcript of Kudeabide eta VIRTUALWARE kasua: Kudeaketa funtsezkoa da enpresa bat sostengarria izateko, eta...

Page 1: Kudeabide eta VIRTUALWARE kasua: Kudeaketa funtsezkoa da enpresa bat sostengarria izateko, eta horretarako tresnak behar dira, Kudeabidek ematen duena, hain zuzen

“Kudeaketa funtsezkoa da enpresaren iraunkortasunerako, eta horretarako, tresnak eduki behar dira, eta horixe da Kudeabidek

ematen duena”

Jardunbide egokiak 2014-2015

Page 2: Kudeabide eta VIRTUALWARE kasua: Kudeaketa funtsezkoa da enpresa bat sostengarria izateko, eta horretarako tresnak behar dira, Kudeabidek ematen duena, hain zuzen

Kudeabide 2014-2015 programan parte hartzen duten enpresak VIRTUALWARE

2

Enpresa

Enpresaren izena VIRTUALWARE

Webgunea www.virtualwaregroup.com

Harremanetarako pertsona Asier Extremo

Zuzendaritza Usausuaga Kalea, 7. 48970 Basauri (Bizkaia)

Jarduera sektorea Software aplikazioen garapena

Enplegua 32 lagun.

Produktu/zerbitzu nagusiak

Neurrirako konponbideak Osasun eremurako (farmazeutikoak), Marketin eremurako (museoetarako eta abarretarako edukiak garatzea), SMART eremurako (industriarako datuak ikusaraztea, industria 4.0 garapenak), Learning eremurako (prozesu simulazioak, hezkuntza materiala), Hardware eremurako, interaktibotasun gaietarako (ukimen mahaiak, videowall eta abar). Virtualware-ek produktu propioa dauka iktus, esklerosi anitz eta abarrek jotako pertsonak birgaitzeko.

Intereseko merkatua Estatukoa, Latinoamerika (Mexiko, Txile, Kolonbia, bertan baitaude sortuta enpresa gisa), Panama, Peru, Argentina, UK, Alemania, Australia, Errusia, Saudi Emirerriak, Arabia.

Bezeroak Respsol, Iberdrola, IDOM, Vidrala, Sisteplant, Merck, Börimberg, Nutricia, GENZYME, FUCHOSA, TECNALIA, etab.

Fakturazioa Gutxi gora behera 2.900.000 € 2015ean (2.200.000 € estatuko merkatuan)

Proiektua

Proiektuaren izenburua Parte hartzeko eremuak eta dinamikak integratzea, enpresa nazioartekotzeko prozesuak definitzeko.

Proiektuaren iraupena 7 hil

Landu den Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren elementuak

Estrategia- Bezeroak-Pertsonak

Helburuak

Nazioartekotze prozesuak babesteko kudeaketa ereduak garatzea. Lidergo eredua garatzea eta langileen garapen profesionala kudeatzea Enpresako intereseko taldeen (bezeroak bereziki) igurikapenak eta beharrak jasotzea.

Kudeabideren bidez lortutako emaitzak

Desdoikuntzak konpontzea, lan egiteko eretan, proiektuak definitzean, komunikatzeko eretan, eta abarretan. Hori dela-eta sistematizatu dira prozesuak, funtsezkoa baita atzerrian lan egin behar baita. Eredua garatzeko, 3 garapen plan garatu behar dira: Enpresaren garapen plana, Taldeak garatzeko plana eta Garapen pertsonalerako plana, hau da, enpresaren estrategia

Page 3: Kudeabide eta VIRTUALWARE kasua: Kudeaketa funtsezkoa da enpresa bat sostengarria izateko, eta horretarako tresnak behar dira, Kudeabidek ematen duena, hain zuzen

Kudeabide 2014-2015 programan parte hartzen duten enpresak VIRTUALWARE

3

mailaka zabaltzen da eta garden ezagutarazten da. Hori ordainsari sistema aldakorrarekin lotu da. Horri esker, sailek euren helburuak bete dituzten egiazta daiteke eta hobekuntza zein zuzenketa ekintzak inplementa daitezke. Enpresan, ateak zabalik jardunaldiak egitea bezeroekin, euren igurikapenak, beharrak eta abar eremu ez hain zurrunean ezagutzeko eta enpresaren plan estrategikoa aurkezteko.

Kudeaketa aurreratuaren hurrengo pausoak

2014ko proiektua kontuan izanda, 2015ean, enpresa Euskalit-eko Kudeaketa Aurreratuaren sarira aurkeztu ze. 2016An, 2 B eskaera bat aurkeztu dugu, 3 mailatan lan egiteko: 1) Prozesuak hobetzea, alor eta zerbitzu berriak sortzea enpresaren barruko prozedurak ari baita aldatzen eta nazioarteko osagaia gehitu behar da; 2) Lidergo gaitasuna lantzea, pertsonak helburu jarrita (2 A proiektua), enpresarentzako berarentzako ikuspegi erkidea ezarriz; 3) Enpresaren barruko berrikuntza prozesuak sistematizatzea, kanpoko baliabideak hobeto aprobetxatuz, bezeroak kontuan izanda.

Enpresak zergatik erabaki zuen INNOBIDEAK-Kudeabide programan parte hartzea?

Kudeaketa aurreratuko eredua ezagutu genuen eta ikusi genuen enpresa kudeaketa alorrean garatzen ari zen jarduketekin lotura handia zuela eta enpresak horren alde egin zuela (pertsonak, lidergoa, lan giroko inkestak, koordinazio bilerak, estrategien plangintza eta abar). Hori dela eta erabaki genuen parte hartzea eta kontrastea egin genuen lehenengo eta behin.

Zer eskaini dio INNOBIDEAK-Kudeabide programak enpr esari?

Enpresari egokitutako kudeaketa ereduaren osagaiak “paperean” batu eta ordenatzeari esker, enpresaren filosofiarekin bat datorren gida argia eskuratu ahal izan da. Gurea enpresa txikia da, eta horrexegatik da hain garrantzitsua kontrastea: goiz bateko ebaluazioari esker, enpresaren kudeaketa egoera ikus daiteke eta orainaldiari eta geroari buruzko hausnarketa egin daiteke. 2B proiektuak aukera apartak dira Kudeaketa aurreratuko ereduarekin lotutako kudeaketa sistema garatu ahal izateko. Halaber, KUDEABIDEk behartzen du epe batzuk ezartzera, ukiezinagoak diren jarduera mota horien jarraipena egitera eta abar.

Kudeaketa aurreratuak zer-nolako eragina duela uste duzu enpresen hobekuntza lehiakorrean?

Nire ustez, kudeaketa aurreratua abantaila da zure berdina (produktu berdinak, zerbitzu berdinak) egiten duten beste enpresa batzuei begira. Kudeaketa aurreratua egitea da zaila eta epe luzerako apustua da, baina laguntzen du egoera hobea izaten merkatuan eta proiektu eta arrisku berriei aurre egitea ahalbidetzen du.

Zergatik gomendatuko zenieke INNOBIDEAK-Kudeabide b este enpresa batzuei?

Argi eta garbi gomendatu ahal izateko. Enpresaren filosofiak bat egin behar du kudeaketa aurreratuko ereduarekin. Hori kontuan izaki, gomendatu egingo nuke, KUDEABIDE prozesua, oro har, erraza delako eta kudeaketa ezinbestekoa delako enpresen iraunkortasunerako, eta horretarako, KUDEABIDEk eskaintzen dituen tresnak eduki behar dira. Horrez gain,

1

1

1

Page 4: Kudeabide eta VIRTUALWARE kasua: Kudeaketa funtsezkoa da enpresa bat sostengarria izateko, eta horretarako tresnak behar dira, Kudeabidek ematen duena, hain zuzen

Kudeabide 2014-2015 programan parte hartzen duten enpresak VIRTUALWARE

4

bateragarria da beste sistema batzuekin, esaterako, ISOrekin eta abarrekin. Halaber, beste enpresa batzuen jardunbide onak edo kudeaketa bideak ezagut daitezke.

“Kudeaketa aurreratuko ereduari esker, enpresaren kudeaketa hobetzeko gida dago eskura.”

Page 5: Kudeabide eta VIRTUALWARE kasua: Kudeaketa funtsezkoa da enpresa bat sostengarria izateko, eta horretarako tresnak behar dira, Kudeabidek ematen duena, hain zuzen

Kudeabide 2014-2015 programan parte hartzen duten enpresak VIRTUALWARE

5