LEHEN SOROSPENAK - ehu.eus · PDF file4-5 cm. jarraian 100/minutuko erritmoan . Aireztapenak...

89
LEHEN SOROSPENAK

Transcript of LEHEN SOROSPENAK - ehu.eus · PDF file4-5 cm. jarraian 100/minutuko erritmoan . Aireztapenak...

LEHEN SOROSPENAK

Aurkibidea

¨ Sarrera ¤ Larrialdia eta lehen sorospenak ¤ BAS jarrera

¨ Bihotz-biriketako bizkortzea ¨ Bestelako larrialdiak

¤ Eztarriko trabamendua ¤ Traumatismoak (odoljarioak, erredurak…) ¤ Sindrome koronario akutua ¤ Larrialdi neurologikoak ¤ Arnasketa larrialdiak

¨ PRAKTIKA J

Larrialdia

BEREHALAKO ARRETA BEHAR DUEN EGOERA

¨ Lehen sorospenak:

¤ Laguntza goiztiarrena eman, biktimaren egoera orokorra edo bere lesioak larriagotu gabe

¤ Lekuan bertan

¤ Gaixoa egonkor mantendu laguntza trebatua heldu arte

Lehenik eta behin…

BAS jokabidea

¨ Babestu ¨ Abisatu ¨ Sorotsi

B A S

BABESTU gertaeraren tokia, beste istripurik gerta ez dadin.

Helburua: biktima kopurua areagotzea (soroslea barne) edo daudenak larriagotzea saihestea.

B A S

Abisatu à

112ra deitu

¨ Toki eta helbide zehatza.

• Nork deitzen duen eta zenbakia.

• Gertatutakoaren deskribapena.

• Kaltetuen kopurua.

• Egiten dizkiguten galderei lasaitasunez erantzun.

• Ez eskegi hala adierazten diguten arte.

B A S ¨ Sorotsi: behar dutenei laguntza eman

osasun-langileak heldu arte.

Honi buruz ikastaroan zehar arituko gara, baina aurreko bi pausoak ez dira INOIZ ahaztu behar.

Has gaitezen kasu batekin…

¨ “En un lugar de la Mancha de cuyo nombre no puedo acordarme, caminaba por la calle una valiente estudiante de magisterio. Ante sus ojos, una de las viandantes sucumbe repentinamente y cae al suelo”.

¨ Zer egingo ote du gure ikasle ausartak?

Bihotz-biriketako berpiztea Cardiopulmonar

Bihotz-biriketako berpiztea

Larrialdizko  prozedura  bat  da,  pertsona  batek  arnasteari  eta  bihotzak  taupadak  egiteari  utzi  dionean  egiten  dena,  arrazoia  edozein  dela  ere  (deskarga  elektriko  bat,    bihotzekoa,  itolarria).    Bere  helburua  oxigenazioa  mantentzea  da,  sintoma  klinikoak  

lehengoratu  ditzakeen  laguntza  medikoa  heldu  arte.  

“BIZIRIK MANTENDU LAGUNTZA IRITSI ARTE”

Heriotza klinikoa eta biologikoa Heriotza klinikoa edo itxurazkoa bihotz-taupada eta arnasketa gelditzean datza, garun-zeluletan oraindik lesiorik gertatu gabe. Heriotza biologikoa edo erreala garun-neurona guztien heriotza da, normalean 6 minutu baino gehiagotan izan den oxigeno eta odol gabezia dela eta; konponezina da.

BBBaren hasiera eta amaiera HASIERA Normalki arnasten ez duen konorterik gabe dagoen edozein pertsona. Kasu hauetan izan ezik:

• Denbora gehiegi geldialdian (itoaldi edo hipotermia kasuetan salbu, batez ere umeengan).

• Gaixotasun sendaezin baten amaiera. • Gaixoak heriotza zantzu garbiak ditu.

AMAIERA

BBBa geldituko dugu kasu hauetan:

• Gaixoak berezko arnasketa berreskuratzea. • Arduratuko den osasun-langileak heltzea. • Mediku batek biktimaren heriotza egiaztatzea. • Soroslea erabat akitzea, bestelako alternatibarik gabe.

B A S

GOGORATU…

1) Konorte-maila baloratzea

Egiaztatu biktimarengan erantzunik dagoen:

• Ondo al dagoen galdetu

• “Kolpetxo” batzuk eman

• EZ astindu!!

Gaixoak erantzuten badu:

• Galdetu zer gertatu zaion. • Ahal izanez gero, dagoen posizioan utzi. • Odoljario eta shock zantzuak bilatu. • Lesioak aurkitzeko bigarren mailako esplorazioa egin,

zauritua ahalik eta gutxien mugituz, egon litezkeen lesio posibleak larriagotzea saihesteko.

• Aldizka, biktimaren konorte-egoera kontrolatzen jarraitu. • 112ra deitu beharrezkoa balitz. • Beharrezkoa ez den arriskua saihestu.

Gaixoak EZ badu erantzuten:

Laguntza eskatu eta jarduteko prestatu

2) Lehen mailako balorazioa

A

B C

Arnasbideak ireki

Aireztatzea

Zirkulazioa

A – Airway (arnasbidea)

¨ Arnasbidea iragazkorra dela ziurtatu ¤ Arnasbidea zabaltzea Kopeta/kokots maniobra.

1) Esku bat kopetan 2) Beste esku bat kokotsean 3) Burua arinki atzerantz bota

4) Kokotsetik tira eginez ahoa zabaldu

B – Breathing (arnasketa)

¨ IES (GEHIENEZ: 10 segundo) ¤ IKUSI – Toraxeko arnas-mugimenduak. ¤ ENTZUN – Arnasketa. ¤ SENTITU – Hatsa masailean.

C – Circulation (Zirkulazioa)

¨ EZ da beharrezkoa pultsua hartzea

¨ à EZ badu arnasten = Ez dauka pultsurik (edo ez du berehalakoan izango)

¨ à Ohi bezala arnasten badu = ASP eta ZAINDU ZAINDU ETA GEHIAGO ZAINDU + 112

Gaixoak arnasten badu:

ASP: Albokako segurtasunezko posizioa

112ra deitu

Zaindu, anbulantzia heldu arte

Albokako segurtasunezko posizioa

¨ Gonbitoa irenstea saihesteko

¨ Konstanteak badituzten konorte gabeko gaixo guztiak (arnasketa pultsoa)

¨ Mantekin (edo arroparekin) estali hipotermia saihesteko

¨ ZAINDU

Gaixoak EZ badu arnasten:

112

OHARTARAZI 112 sorospen zerbitzuei

Bakarrik baldin bagaude biktima unetxo batez UTZI BEHAR DUGU sorospen zerbitzuak aktibatzeko

BIHOTZ-MASAJEA HASI + AIREZTAPENAK

Bihotz-masajea (x30 konpresio) Gaixoak EZ du erantzuten eta ez du normal arnasten 30 konpresio toraziko

Eskuak bularraren erdian jarri, bi areolen artean, bularrezurraren gainean.

Eskuen posizioa: bata bestearen gainean, goikoa behekoari tiraka.

Bihotz-masajea (x30 konpresio) Gaixoak EZ du erantzuten eta ez du normal arnasten 30 konpresio toraziko

Gorputzaren posizioa:

-Biktimaren albo batera, belauniko -Bizkarra zuzen

-Besoak zabalik, gorputzaren pisua sorbaldetan jarriz

Azalera gogor batean

4-5 cm. jarraian 100/minutuko erritmoan

Aireztapenak (x2)

30 konpresio torazikoen ondoren

Seg. 1eko 2 aireztapen (ahoz

ahokoa) suspertzailearen ohiko bolumenarekin eta

azkar konpresioetara itzuli

1) Kopeta/kokotsa egitea gogoratu (arnasbidea zabaldu) 2) Sudurra kopetako eskuarekin estali 3) Ezpainak ahoaren inguruan, zigilatuz 4) Ohiko abiadura eta bolumenarekin putz egin toraxa altxatu arte 5) 2 haize-emate EGIN 6) Azkar-azkar konpresioetara itzuli

Zenbait gogoeta • Ez eten berpiztea, biktimak normal arnasten duela

susmatzean izan ezik. • Suspertzaile bat baino gehiago badaude, 2 minuturo

ordezkatu behar dira nekea ekiditeko. • 2 minutu 5 ziklo dira, gutxi gorabehera. • Suspertzaile bat nahi ez badu edo ezin badu ahoz ahoko

arnasketa egin, konpresio torazikoak bakarrik eman behar dira. Baina egokiena bi teknikak bateratzea da.

BBBa HELDUENGAN

Gertaeren lekua babestea

Konortea baloratzea Hitz egin eta estimulatu

Erantzuten du Ez du erantzuten

KONORTERIK GABE Bigarren mailako balorazioa

Oihukatu laguntza eskatuz

A – Arnasbidea zabaldu

B – Arnasketa egiaztatu Arnasten du Ez du arnasten

ASP 112ra deitu

(aurretik inork ez badu deitu)

ETENGABEKO ZAINKETA 112ra deitu

(aurretik inork ez badu deitu)

BBB 30-2

Norbait badator, dei dezala 112r

BBBa umeengan (helduekiko desberdintasunak) ¨ 5 erreskate aireztapen

egiten dira

¨ 15-2 egiten da, 30-2 ordez ¨ Larrialdietara deitu aurretik ¨ minutu bateko BBBa egin

Minutu batez BBBa egin ondoren à deitu 112ra

BBB teknika umeengan

¨ Konpresioak: Neurriaren arabera ¤ Ume handiak = helduak ¤ Ume txikiak= esku bat ¤ Bularreko haurrak = 2 hatz edo “besarkada”

¨ Aireztapenak ¤ Ume nagusia à ahoz ahokoa ¤ Bularreko haurra (umetxoa):

n Ahoz ahokoa/sudurra n Kopeta kokotsa: posizio neutroan à EZ bota burua atzeraka

Ohiko zenbait larrialdi

Gorputz arrotzek eragindako arnasbidearen buxadura

Arnas traktuan airea igarotzea ekiditen duen gorputz arrotz bat dago.

Erabatekoa: aire igarotzea erabat ekiditen denean.

• Eskuak lepora, kolore moretua, EZ DU EZTULKA EGITEN, EZ DU ARNASA HARTZEN, EZ DU HITZ EGITEN

Osatugabea edo partziala : airea oraindik igarotzen denean, nahiz eta kantitate askoz txikiagoan.

• EZTULKA EGIN, zaratatsua

GARRANTZITSUA!!!: BIKTIMAK INDARTSU EZTUL EGIN BADEZAKE EDO HITZ EGIN, EZ DA OZTOPATU BEHAR

BIKTIMAREKIN GERATU ETA BERE EGOERA KONTROLATU, ETA BUXADURAK JARRAITZEN BADU LAGUNTZA MEDIKOA BILATU

ERABATEKO buxaduraren zantzuak

-Asfixiaren zeinu unibertsala.

-Entzuteko moduan hitz egin edo negar egiteko ezintasuna. -Eztul ahula eta alferrikakoa.

-Soinu zoliak edo inolako soinurik ez arnasa hartzerakoan. -Arnasteko zailtasun gorakorra

-Zianosia

OVACE - Helduak

BUXADURAREN

ZORROZTASUNA

BALORATU

LARRIA (ERABATEKOA) PARTZIALA

Eztul ez eraginkorra

Eztul eraginkorra

BERE KORDEAN EZTUL EGITEKO ESAN

KORDE GABE 5 kolpe bizkarrean

Etengabe birbaloratu

BBB hasi 5 Heimlich konpresio

Bularrezurren arteko kolpeak

Biktimaren bizkarraren alde batera jarriko gara, eta toraxa esku batekin hartuz eta makurtuta mantenduz, 5 zaplada kementsu edo kolpeak emango dizkiogu omoplatoen artean.

5 kolperen ondoren arazoa konpontzea lortu ez badugu konpresio abdominalak edo Heimlich maniobra hasi.

Heimlichen maniobra

Arnasbidean erabateko buxadura dagoenean egiten den teknika.

Helburua diafragma bortizki uzkurtzea lortzea da, horrela biriken bat-bateko konpresioa lortzeko eta airea abiadura handian irteteko, horrek sartutako objektuarekin jo eta kanporantz atera dezan.

EZ ERAGINKORRA emakume haurdunengan eta pertsona gizenengan.

Konpresio torazikoa

Haurdunentzako eta gizenentzako

Konpresio torazikoak

OVACE – Umeak

EZTARRI-TRABATZE LARRIA

EZTUL EZ ERAGINKORRA

KORDERIK GABE KORDEAREKIN

Arnasbidea ireki 5 kolpe bizkarrean

BBBa hasi 5 Heimlich

konpresio

(bularreko torazikoak)

EZTUL ERAGINKORRA  

 EZTUL  EGITEKO  ESAN  Jarraitu  buxadura  

Askatu  arte  edo  eztula  Ez  eraginkorra  izan  arte    

EZTUL ERAGINKORRA

EZTUL EGITEKO ESKATU Jarraitu buxadura libratu arte edo eztula alferrikakoa izan arte

GELDITZEN BADIRA BBB PROTOKOLOA HASI

Helduak: ABC à

112 à

30-2

Umeak: ABC à

5 aireztapen à

Minutu 1 15-2 à

112 à

BBB gehiago

Kontusioak

¨ 1. Gradua. ¤ Mina ¤ Aldearen hantura arina

¨ 2. Gradua ¤ Hodi nagusien lesioa (hematoma) ¤ Erliebeduna

¨ 3. Gradua ¤ Min handia ¤ Kaltetutako gorputz-adarraren hantura eta gogortzea ¤ Inpotentzia funtzional nabaria

Kontusioen tratamendua

• Hotz lokala aplikatzea.

• Gorputz-adarren kasuan areagotu.

• 3 gradukoak inmobilizatu, hotz lokala jarri gabe

• Osasun-zentro batera eraman, beharrezkoa bada

Erredurak ¨ Egoera honetan lehentasunezko xedea gaixoaren eta agente

kausalaren arteko kontaktu denbora gutxiagotzea da.

¨ Erretako aldearen edozein hozte metodo oso erabilgarria izan daiteke, orokorrean, aldea ur txorro batekin hoztea oso eraginkorra da (produktu kimikoek eragindako erreduren kasuan izan ezik)

¨ Agente askok eragin dezakete (sugarrak, olioa, ura irakiten...) baina hasierako maneiua antzekoa da.

Sailkapena

¨ LEHEN GRADUA ¤ Eritema, mina, hantura.

¨ BIGARREN GRADUA ¤ Babak. Mina.

¨ HIRUGARREN GRADUA ¤ Ehuna desegitea. ¤ MINIK EZ.

Erreduren tratamendu orokorra

• Agente kausala itzali edo moztu ondoren kontuz hurbildu (autobabesa) • Sugarrak itzali itolarri mekanismoaren bidez (mantak)

• Egoera orokorra baloratu eta bizi-konstanteak mantentzea ziurtatu (ABC)

• 15-20 minutuz erredura hoztu ur hotzeko txorro indargabe batekin • Molestatzen duen arropa, eraztun, eskumuturrekoak… kendu

• Ez kendu azalari itsatsitako arropa, salbu kaustikoz edo irakiten dauden

likidoz blaituta badago • Aldea konpresa hezeekin estali • Ez ziztatu babak • Zauritua mantarekin bildu • Bigarren mailako balorazioa

Erredura arinen tratamendua

• Tratamendu orokorraren oinarrizko arauak aplikatu. • Aldea hoztu, presioa egin edo igurtzi gabe .

• Pomadak ematea ekidin sendagileek miatu behar

badute.

• Eguzkiarekiko esposizioak eragindako lehen graduko erreduretan, hidratatu. Min lokala arindu daiteke krema hidratatzailea aplikatuz.

• Ez apurtu babak. Lehertu egin badira, zauri baten

antzera tratatu.

Erredura larrien tratamendua

• Erreduren tratamendu orokorrean deskribatutakoa aplikatu.

• Aldea hoztu ur askorekin.

• Eskuetako hatzak eta oinetako behatzak kaltetzen dituztenetan, gaza bustiak jarri hatzen artean eta esku edo oinak altxatuta mantendu.

• 112RA DEITU

• Erredura zabala bada, mantekin estali hipotermia ekiditeko.

Zauriak ¨ Zauria azalaren edo mukosen osotasuna galtzerakoan

gertatzen da; ez da traumatismoa bezain larria, eta ehunaren egituraren eta zauriaren barrualdearen (ordurarte antzua) eta kanpoaldearen arteko komunikazioaren etenaldia eragiten du.

¨ Zaurien ondorioak:

• Infekzio arriskua

• Odoljarioak

• Ehunen edo alboko organoen lesioa

SAILKAPENA Intzisoak

Kontusoak Ziztatzaileak Zintzilikarioa duten zauriak Urratuak Substantzia-galera

Nola aritu

• Gaixoaren hasierako ebaluazioa (bizi-konstanteak) ABC

• Zauriaren balorazioa - Zauri sinpleak edo azalekoak - Zauri larriak edo sakonak

KONTUZ: zauri ziztatzaileak dirudiena baino larriagoak izan daitezke.

Zauri arinak • Asepsia mantendu: Eskuen garbiketa, ur eta xaboiarekin, eskularruak eta

material esterila.

• Zauria garbitu ur-zurrustarekin. • Barrutik kanpora garbitu (ezabatu traba egiten duena) gaza esterilekin

(kotoirik ez). • Antiseptiko koloregabea (povidona iodatua edo clorhexidina): Alkoholik

ez zaurian. (El H2O2ak garbitzeko balio du, ez desinfektatzeko). • Apositu esteril batekin estali eta esparatrapuarekin. Egunean behin

aldatu

• Eguneroko garbiketa.

• •

Prebentzio antitetanikoaà

C.Tetani

Kontuz zauri zorrotzekin!!!! ¨ (zalantzarik edukiz gero

à larritzat hartu)

Zauri larriak

ZALANTZARIK EDUKIZ GERO: Zauria larritzat jo

• Lehen mailako ebaluazioa

• Odoljarioa uzkurtu à ZAURIA BUXATU.

• Ez atera iltzatutako gorputz arrotzik eta ez miatu zauriaren barruan.

• Apositu esterilarekin okluitu (gasa) eta bendekin finkatu.

• Sorospen katea aktibatu (112!!) eta konstanteak zaindu.

• Ez kendu hesgailuak, aldean inurridura edo sorgortasuna ez badago.

ANPUTAZIOAK • Zauri larri bat bezala tratatu (Hasierako ebaluazioa, odoljarioaren

kontrola). Anputatutako aldea zaindu ( berrezarpena):

¤ Serum fisiologikoarekin garbitu

¤ Apositu esterilarekin estali

¤ Plastikozko poltsa baten barruan sartu izotzean sartu aurretik

Odoljarioak Odol-hodietatik odola irtetea, bat-batean edo nahita egindako hausturagatik eta oparoa edo ez oso oparoa.

Odoljario baten larritasuna honen araberakoa da nagusiki: Odola galtzeko abiadura, galdutako odol kopurua eta, baita, kaltetutako pertsonaren egoera fisiko eta adina.

MOTAK ¨ Hodiaren arabera:

¤ Zain-hodiak ¤ Arteria-hodiak ¤ Hodi kapilarrak

¨ Tokiaren arabera ¤ Barnekoak (Ezin dira ikusi) ¤ Kanpokoak (Ikus daitezke) ¤ Azaleratutako odoljarioak: zulo naturalak

Shocka ¨ Ehun-hipoperfusioaren agerpen klinikoa.

Hauek dira bere ezaugarriak: ¤ Takikardia ¤ Izerdia ¤ Zurbiltasuna ¤ Konorte maila murriztea ¤ Takipnea ¤ Tentsio arteriala jaistea

Kanpoko odoljarioak

Odoljarioaren jatorria aurkitu

ZAURIAN PRESIO ZUZENA APLIKATU

• Ahal bada, erabili eskularruak. • Apositu esteril ahalik eta garbiena jarri odoletan dagoen tokiaren gainean. • Ez kendu lehen apositua odolez blai eginda badago, jarri beste bat gainean.

KONPRESIO-HESGAILUA APLIKATU EZ Gelditu da

odoljarioa? PRESIO ZUZENA APLIKATU ZAURIAREN GAINEAN

BAI

BILATU LAGUNTZA MEDIKOA SHOCKA AGERTZEA SAIHESTU

ZAURIA ZAINDU

Presio zuzena zauri gainean • Egin  presioa  odoletan  dagoen   toki   gainean,   ahalik   eta   garbien  dagoen   apositu   bat   erabiliz   (gaza   esterilak),   10   minutuz  gutxienez.  

• Zauritua   etzan   konorte-­‐galtzeak   eragindako   lesioak  ekiditeko  .  

• Beharrezko   bada   jarri   beste   apositu   bat   aurrekoa   kendu  gabe.  

• 10  minutuak  igarota  presioa  arindu,  baina  ez  kendu  SEKULA  aurreko  apositua.  

• Zaurian  presio  zuzena  eginez  odoletan  jarraitzen  badu,  jarraitu  

presio  lokala  egiten  eta  konpresio-­‐hesgailua  jarri.  

Barneko odoljarioak ¨ Organismoaren  barnean  egoten  diren  odoljarioak  dira,  kanpoaldera  odolik  isuri  gabe,  hortaz,  ez  dira  ikusten.  Honela  sortu  ohi  dira:  

¤ Traumatismoak  edo  kolpe  gogorrak.

¤ Suzko-­‐armen   jaurtigaiek  edo  arma  zuriek  eragindako  zauriak.  

¤ Bat-­‐bateko   odoljarioak.   Odol-­‐hodiak   hondatu   edo  dilatatzeagatik  apurtzea.  

¤ Hausturak.  

Barneko odoljarioen tratamendua

¨ Zauritua  lasaitu  ahal  den  neurrian  

¨ Lesioak  tratatu,  ahal  bada.  

¨ Estutzen  duen  guztia  lasaitu  

¨ Estali

¨ Ez  eman  ez  jatekorik  ez  edatekorik.  

¨ Antishock  jarrera,  lesioek  uzten  badute  (Etzanda)  

¨ Bizi-­‐zantzuak  kontrolatu  aldizka  

Sorospen-­‐katea  aktibatu  premiaz  eramateko

Kanpoko odoljarioak

¨ Otorragia

¤ Belarritik odola irtetea. Arina bada, garbitu. Larria bada, ez buxatu, odoletan dagoen belarriaren alderantz etzan, 112ra deitu.

¨ Epistaxia ¤ Sudurretik odola irtetea.

Epistaxia

Odoljarioaren jatorria aurkitu

Eseri biktima pixka bat makurtuta aurrerantza, odola eztarrira sartu ez dakion

Sudur-zuloak bi hatzekin estutu bost minutuz

Odoljarioa gelditu da? SI

EZ

Berriz ere estutu sudur-zuloak bost

minutuz

Odoljarioa gelditu da? BAI

EZ

Aurreko buxadura bat egin

Odoljarioa gelditu da?

EZ SI

Joan zaitez osasun-zentro batera BUKAERA

Hausturak

¨ Motak: Itxiak vs. Irekiak

¨ Zantzuak: Hantura, mina, forma-anormaltasuna, inpotentzia funtzionala, hematoma…

¨ Tratamendua: Ez ukitu!!! Ez mugitu (ez mugitu zeuk eta ez utzi gaixoari mugitzen).

¨ Odoljarioa ugaria bada à

LEHENTASUNA: Odoljarioa uzkurtzea.

¨ 112ra DEITU edo larrialdietara eraman (larritasunaren arabera).

“Bihotzeko krisia” ß ¨ Bihotzeko krisia deitu ohi zaio bularreko anginari

eta miokardioko bihotzekoari.

¨ Arteria koronario baten buxadura da, eta bihotzerako odol-fluxua mugatzen du. ¤ Buxadura partziala: Bularreko angina, arindu egiten

da ¤ Erabateko buxadura: Miokardioaren infartua, lesio

konponezina sortzen du bihotzean

¨ Bihotzeko arazoren bat izan duten gaixo askok erreskate medikazioa daukate badaezpada,

beste bat izaten badute.

Zantzuak eta sintomak ¨ Bular erdian lepora,

sorbaldetara, besoetara, bizkarrera eta masailezurrera hedatu daitekean mina.

¨ Arnasa hartzeko zailtasuna, itomen sentsazioa.

¨ Azal hotza, zurbila, izerditsua. ¨ Zianosia: azal eta mukosen

kolore urdina

¨ Irregulartasunak pultsuan

¨ Azkenean, konorterik eza, bihotz- eta arnas gelditzea

Zer egin ¨ Jarduera fisikoa gelditu eta atsedenaldi egoeran gera dadila. ¨ Lasaitzen saiatu. ¨ Erdieserita mantendu, horrela arnasketa errazten baita.

¨ Lepoa edo abdomena estutzen dion edozein jantzi lasaitu. ¨ Biktimari bere botikak hartzen lagundu, bere medikuak aurretik

botikarik agindu badio.

¨ Larrialdi sistema aktibatu bihotzeko krisiaren edozein zantzutan.

¨ Etengabe zaindu

Min torazikoarekiko jarrera.

2 minutu irauten duen bularreko mina

Bihotzeko krisiaren zantzu eta sintomak antzeman

Biktimari mugitzea galarazi eserita edo etzanda egon dadila Ba al dakizu

EZ

bihotz-gaixotasunik duen edo botikak hartzen dituen? BAI

Bilatu zainketa Berak edo bere

medikoa: senitartekoek

Larrialdiko zerbitzu medikora deituz

adierazten dizuten botika eman

Istripu garunbaskularra/ Iktusa

¨ Tronbo edo enbolo batek garuneko arteria bat buxatzea.

¨ Burmuinaren alde batean odol-fluxua falta da

¨ Ez bada fluxua goiz lehengoratzen ondorio iraunkorrak sortuko dira

Askotariko sintomak egon daitezke: ¨ AURPEGIAREN ASIMETRIA: Aurpegi erdia eroria dago, lerdea

dario. ¨ GORPUTZ-ADAR BATEN AHULTASUNA: Beso bat altxatu ahal

ez izatea, ibiltzerakoan estropezu egitea, indarra galtzea esku edo hatzetan.

¨ SENTSIBILITATEAREN ASALDURA: gorputz erdia lokartuta, inurridurak.

¨ HIZKUNTZAREN ASALDURAK ¤ Afasia: hizketa ulergaitza/ez hitz egitea ¤ Disartria: ahoskatzeko zailtasuna

¨ Ikusmena erabat edo pixka bat galtzea ¨ Bertigoa, ezegonkortasuna, koordinaziorik gabeko mugimendua

¨ Bat-bateko buruko min bizia ¨ Konortearen asaldura

Istripu garunbaskularraren diagnostikoa

Cincinnatiko irizpideak

Ø Aurpegiko simetria (esan gaixoari irribarre egiteko edo hortzak erakusteko)

§ Normala: aurpegiaren aldeak simetrikoki mugitzen dira.

§ Anormala: aurpegiaren alde bat ez da bestea bezain ondo mugitzen

Ø Besoa jaitsi (esan gaixoari begiak ixteko eta mantendu bi besoak aurrera luzatuta 10 segundoz)

§ Normal: bi besoak berdin mugitzen dira edo ez dira batere mugitzen.

§ Anormal: beso bat ez da mugitzen edo erori egiten da. Ø Hizkera

§ Normala: gaixoak hitz egokiak erabiltzen ditu farfuilatu gabe

§ Anormala: gaixoak totelka hitz egiten du, hitz desegokiak erabiltzen ditu edo ezin du hitz egin.

HORIETAKO BAT ANORMALA BADA: IKTUSA DA

Istripu garunbaskularraren kasuan nola jokatu:

DEITU 112RA BEREHALA

Konortearen balorazioa à

ABC à

BBB… arnasten ez duen eta konorterik gabe dagoen edozein pertsonarekin bezala

Intoxikazioak

¨ Motak: ¤ Halabeharrezkoak (5 urte arteko haurrak) ¤ Halabeharrezkoak ez direnak (nerabeak)

¨ Toxiko ohikoenak ¤ Botikak Paracetamola, polimedikamentosak ¤ Etxeko produktuak Lixiba, xaboiak

Intoxikazioak

Arrastoak

¨ Umea botika kutxen alboan, produktu toxikoen

poteen alboan… aurkitzea. Arretaz begiratu!

¨ Sintomak: ¤ Sabel-mina

¤ Goragalea, gonbitoak

¤ Beherakoa

¤ Sukarra, izerdia

¤ Konorterik eza…

Intoxikazioak

Lehen Sorospenak

¨ BAS, ABC. Atera pilula ahotik oraindik irentsi ez badu

¨ Identifikatu toxikoa eta irentsitako kantitatea

¨ Deitu Toxikologia Zentrora 91 562 04 20 edo 112ra

¨ Jarraitu argibideak

EZ PROBOKATU GONBITOA!!

Konbultsioak Konbultsioak organismoaren muskulu eskeletikoen uzkurdura bortitz eta oharkabekoak dira, nerbio guneen narritadurak sortutako garun-deskargen sekundarioak.

Konbultsioa ez da gaixotasun bat, beste prozesu baten seinalea da: • • • • •

Sukar altua Intoxikazioak Nerbio-sistema zentraleko infekzioak (Meningitisa, tetanoak, sifilisa…) Abstinentzia sindromea (alkohola eta lasaigarriak) • Epilepsia

Krisiaren ostean konorte maila jaisten den fase bat egon ohi da.

Nola  jokatu

• 112 ASISTENTZIA SANITARIOA AKTIBATU

• Ez eutsi biktimari

• EZ sartu gauzarik ahoan: konbultsio batean zauriak eragin daitezke ahoan baina arinak dira, eta ahoan zerbait sartuz asfixia arriskua dago.

• Utzi biktima lurrean etzanda.

• Babestu bere burua lesionatu ez dezan: Jarri objektu bigun bat buruaren

azpian. Lesioak eragin diezazkioketen objektuak baztertu. Arropa lasaitu. Konbultsio osteko aldian:

• Biktima PLS jarreran ipini.

• Arnastea galarazi diezaiokeen gonbitoari adi egon.

• Erorketak eragindako lesio posibleak miatu.

• Azterketa medikoa sistematikoki gomendatzen da.

Asma krisia Sintomak

• Eztula eta espektorazio zurixka

(flemak) • Sudurreko jariatze urtsua (mukiak) • Disnea (“itolarria”, “nekea”, “aire

falta”) • Antsietatea eta hitz egiteko

zailtasuna • Sibilantziak (“txistuak”) • Takipnea eta takikardia • Gehiegizko izerdia

Nola jokatu • Lasaitu ezazu. • Eseriarazi eta • Aireztapen egokia

• Botikak, erabiltzen baditu

bakarrik, ez eman inoiz agindu ez zaion botikarik.

Sinkopea ¨ Zorabio ere deitzen zaio.

¨ Konortea modu labur, azaleko eta igarokor batean galtzea da.

¨ Normalean garunera heltzen den odol-fluxuaren bat-bateko murrizketaren ondorio izaten da.

¨ Konortea galdu aurretiko seinaleekin batera gertatu ohi da, adibidez, zorabio sentsazioa eta hanken ahultasuna.

¨ Sintomak:

¤ Zorabio sentsazioa.

¤ Hanken ahulezia

¤ Belarrian txistuak nabaritzeko sentsazioa, ikusmena hodeitzea.

¤ Zorabioa.

¤ Aurpegiko azala zurbila, hotza eta izerditsua.

¤ Lesio gehiago eduki ditzake erorketaren ondorioz.

Nola jokatu

• Jarri biktima lurrean etzanda eta, ahal bada, giro freskoa duen edo aireztatuta dagoen leku batean ahoz gora

• Lepoa edo gerria estutzen dion edozein arropa lasaitu

• Bere inguruan jendea pilatzea ekidin

• Hankak altxatu (antishock jarrera)

MILA ESKER