uztaien erritmoan · 2017. 8. 26. · ASTEKO ASMAKIZUNA berria GAZTETXOEN ASTEKARIA 738. ZENBAKIA...

8
ASTEKO ASMAKIZUNA berria GAZTETXOEN ASTEKARIA 738. ZENBAKIA LARUNBATA, 2017KO ABUZTUAREN 26A Bere aurrean jarri eta barrenean ageri. Ezetz igarri! m a n t a n g o r r i Erantzuna: Ispilua. Asmakizunaren jatorria: Auskalo! Igarkizun eta aho-korapiloak liburutik, Xabier Olaso / Agurtzane Villate (Pamiela). JAIZKI FONTANEDA / ARGAZKI PRESS Musika, uztaien erritmoan

Transcript of uztaien erritmoan · 2017. 8. 26. · ASTEKO ASMAKIZUNA berria GAZTETXOEN ASTEKARIA 738. ZENBAKIA...

  • ASTEKO ASMAKIZUNAberria

    GAZTETXOEN ASTEKARIA 738. ZENBAKIA LARUNBATA, 2017KO ABUZTUAREN 26A

    Bere aurrean jarrieta barrenean ageri.

    Ezetz igarri!

    m a n t a n g o r r iErantzuna: Ispilua.

    Asmakizunaren jatorria: Auskalo! Igarkizun eta aho-korapiloak liburutik, Xabier Olaso / Agurtzane Villate (Pamiela).

    JAIZKI FO

    NTAN

    EDA / ARG

    AZKI PRESS

    Musika,uztaien erritmoan

  • m a n t a n g o r r i2 LARUNBATA, 2017KO ABUZTUAREN 26A berria

    ZORiON AGURRAK

    Zorixonak, Nerea!!! 9 urte eder zeure ondoan. Musu pila bat Garazi,ama eta aitaren partez. Asko maite zaitugu!!!

    Zorion agurrak argitaratu ahal izateko, gogoan izan mezuak asteartearratsaldea baino lehen jaso behar ditugula.Asteartetik aurrera jasotzen diren mezu guztiakhurrengo asteko zenbakian argitaratuko ditugu.

    Anuk Vecino

    Manex Vazquez

    Eneko Olaizola

    Kaixo!!! Zumaiako Herri Eskolakoikasleok uztailean erakutsi genizkizuenakuarelarekin egin genituen marrazkiak. Hauek

    ez dira akuarelarekin egindakoak, baina ez al

    dira dotore askoak? Gozatu!

  • m a n t a n g o r r i 3berria LARUNBATA, 2017KO ABUZTUAREN 26A

    ZU ERE ARTiSTA

    Bidali zure gutunak helbide hauetara Helbide elektronikoa: [email protected]. Egoitza nagusia: BERRIA. MANTANGORRI. Gudarien etorbidea, z/g. 20140 Andoain.

    Argitaratzailea: Euskal Editorea SM Lege Gordailua: SS-616/05 Zuzendaria: Martxelo Otamendi Koordinatzailea: Nagore Etxeberria PikabeaEgoitza: Martin Ugalde kultur parkea. Gudarien etorbidea, z/g. 20140 Andoain Harpidetzak: (0034) 943-30 43 45 ISSN: 1699-728x

    Kaia Martinez

    Ibai Odriozola

    Oihan Goikoetxea

    Mattin Intxaurrondo Eider Dominguez

  • m a n t a n g o r r i4 LARUNBATA, 2017KO ABUZTUAREN 26A berria

    ERREPORTAJEA ‘Tangentziak’ tailerra

    Testua: Julen Aperribai

    Musika klasikoa-ren zale dire-nentzat garaioparoa izatenda abuztua.Donostiako

    Musika Hamabostaldiak goi maila-ko musikariak eramaten ditu Gi-puzkoako hiriburura. Egitaraua,kontzertuek ez ezik, bestelako jar-duerek ere betetzen dute, eta ho-rien artean badira haurrentzakoakere. Haurren Hamabostaldiaren ba-rruan, hilabete osoan izan dira tai-lerrak eta ipuin musikatuak. Eta ezDonostian bakarrik, beste ingurubatzuk ere busti baititu hamabos-taldiak. Oñatiko (Gipuzkoa) Aran-tzazu auzoan, santutegiaren goial-dean dagoen Gandiaga eraikinean,Tangentziak tailerra egin zutenorain gutxi, besteak beste.

    Artearen eta arkitekturaren in-guruko Maushaus ideia laborate-

    Uztaiak,musikarenlagunTamaina askotako uztaiekin jolastuz, tangentziak zer diren ikasi, etaegitura geometriko konplexuak eraiki dituzte hainbat haurrek Arantzazun.Donostiako Musika Hamabostaldiak haurrentzako egitarauaren barruanantolatu du tailerra, Maushaus ideia laborategiaren eskutik.

  • m a n t a n g o r r i 5berria LARUNBATA, 2017KO ABUZTUAREN 26A

    giak dinamizatu zuen tailerra, ha-mabostaldiko antolatzaileen eska-riz. Hango kideek geometriaren etamusikaren arteko harremana zeinestua izan daitekeen erakutsi zie-ten haurrei, haiek azalpenak adi-adientzuten zizkieten bitartean. «Ma-rra zuzenak okertu eta kurba bihur-tzen direnean, eta kurba horrekbeste zerbait ukitzen duenean sor-tzen dira tangentziak», Judith Blaz-quez Maushauseko kidearen hitze-tan. Kontzeptu horretatik abiatuta,hiru dimentsioko eskultura eraikizuen Manu Muniategiandikoetxeak,eta Musika Hamabostaldiko karte-lean txertatu zuen. Hark egin beza-la, tangentziak sortu, eta elkarrekinharremanetan jarri zituzten Aran-tzazun elkartu ziren arkitekto gaz-teek.

    Zenbait kontzeptu geometrikoondo ulertu beharra zegoen, ezer-tan hasi baino lehen, eta, horreta-rako, jolasean aritu ziren tamainadesberdinetako uztaiekin. Bi ilara-tan jarrita uztaia elkarri pasatuz, le-henik, besoen inguruan bueltakaibiliz, ondoren, eta uztaiak elkarrensegidan jarri, eta haien barrutik iga-roz, azkenik. Tamaina desberdine-tako zazpi uztai zituzten eskura,eta, hain zuzen ere, zazpi dira pen-tagramako notak ere. Abestiak sor-tzeko notak elkarrekin lotu behardiren bezala, uztaiak elkarrekin ha-rremanetan jartzean, tangentziaksortzen dira. Paralelismo hori irudi-katu zuten. Ez uztaiekin soilik, baitatailerrak iraun bitartean lagun izanzituzten musika klasikoko piezekinere.

    Uztaiekin lehen kontaktua izaneta gero, oinetakoak erantzi, etalurrean zegoen paper zuri batengainean elkartu ziren. Han, tangen-tziak irudikatu zituzten. Uztaiakerabiliz, zirkunferentziak marraztuzituzten zuriaren gainean. Jarraian,marraztutako borobilen kurbengainean ibiltzen hasi ziren. Bi per-tsonak puntu berean, ukipen pun-tuan, topo egiten zutenean elkarribostekoa ematea, hori zen jolasa.Hala, ukipen puntuak, lurreko ma-

    rrazkian ez ezik, euren artean erebadaudela ikusi ahal izan zuten. Ezzen leku handirik paper zuriarengainean denentzat, eta leku asko-tan topo egin zuten.

    Oinarrizko nozioak barneratuta,egitura geometriko lauei bolume-na eman zieten haurrek. Taldekabanatuta jardun zuten, uztaiak el-karren barruan sartuz, uztai txikie-netik hasi eta handieneraino. Uki-pen puntuetan uztaiak elkarrekinlotu zituzten, aska ez zitezen. On-doren, eraikitako egiturak sabaitikzintzilik jarri zituzten, edozein mu-seotako eskulturak balira bezala.

    Handikoa, txikira

    Ez zen hor amaitu tailerra. Gela

    handian egindako prozesu beraegin zuten alboko gela txikian,amaierako zenbait pauso aldatuta.Tailerreko gidariek orri zuri banaeman zieten haurrei, eta, zirkunfe-rentziez lagunduta, tangenteakmarrazteari ekin zioten haiek. Ja-rraian, norberak aukeratutako ko-lorearekin, zirkuluen barrua kolo-reztatu zuten, tenpera erabiliz.Oroigarri gisa, marrazkia etxeraeraman zuten haurrek.

    Gela handian ez bezala, gela txi-kian banaka aritu ziren laneanumeak. Aurreko jolasak elkarrekinegin bazituzten ere, barneratuta-koa desberdin irudikatu zuen pa-perean euretako bakoitzak. Horixeda, hain zuzen, tailerraren alde po-sitibo nagusietako bat, Blazque-

    zentzat: «Asko gustatzen zait ikus-tea zein den haur bakoitzak duenikuspuntua, jolas guztiak egin etagero. Hasieran, denek gauza beraegiten dute, baina paper txikiarenaurrean jartzen direnean ikus dai-teke nola haietako bakoitzak gau-za desberdin bat duen buruan».

    Haurrek tangentzien jokoareneta musikaren arteko harremanaegin dezaten saiatzen badira ere,Maushauseko kide Anabel Varonakonartu zuen musikak ez diela guz-tiei berdin eragiten. «Batzuk egitendute nolabaiteko lotura, bainagehienak aztoratu egiten ditu mu-sikak. Asko dantzan hasten dira.Estimulatu egiten ditu musikak;horretarako, behintzat, balio du»,azaldu zuen.

    Tangentziak zer diren ikusi ahal izan zuten haurrek, baina, batez ere, uztaiekin jolastuz gozatu zuten gehien. Uztaiak dantzan jarriz hasi zuten tailerra,

    eta amaitu, berriz, uztaien laguntzaz marraztutako borobilak koloreztatuz. JAIZKI FONTANEDA / ARGAZKI PRESS

  • m a n t a n g o r r i6 LARUNBATA, 2017KO ABUZTUAREN 26A berria

    DENBORA-PASAK

    1. Osatu marrazkia. Amaiak marrazki erdia egin du, baina,lagunekin hondartzara joateko geratu denez, egin gabe utzi dubeste erdia. Lagunduko al diozu bukatzen?

    2. Nor ote da? Nekanek etaGaizkak zenbait osagarri ateradituzte armairutik. Zeinekerabili ohi dituhalakoak?

  • berria LARUNBATA, 2017KO ABUZTUAREN 26A

    Erantzunak: 2.-Mekanikaria. 3.- C,

    m a n t a n g o r r i 7

    3.Dominoa. Hurrengohiru piezetatik bakarra daegokia dominoaosatzeko. Jakingozenuke zein?

    A B C

    ?

    ?

    Miren AmurizaIDAZLEA

    «Askotan hegoakmozten dizkieguumeei eta haienirudimenari»

    Estualdi batetik ihesi, bainuon-tzian gotortuko da Mara. Beha-rrezkok al dira horrelakogotorlekuak? Kasu honetan ume bat agertzenda, baina guk adierazi nahigenuen, izan txiki zein handi, guz-tiok behar ditugula horrelakoespazioak, eta zein garrantzitsuaden, gainera, horrelako espazioakinguru hurbilean aurkitzea.Batzuek hegazkinak hartu etabeste norabait joan behar izatendute lasai egoteko, baina etxeanhorrelako babesguneak izateagarrantzitsua da. Gurasoen errietetatik ihes egi-teko teknika gisa erabiltzen aldute haur askok?Nik egiten nuen moduan, pentsa-tzen dut haur askok egiten dutenzerbait izango dela.Bainuontzi bat dagoen lekuanitsasoa ikus daiteke, irudimenapur bat erabilita? Umearen eta helduaren begirada-ren arteko desberdintasuna era-kusten da. Badira, irudimenetik,mundua beste modu batera ikus-ten duten helduak, baina baitagauzak diren moduan ikustekojoera dutenak ere. Askotan, hego-ak mozten dizkiegu umeei etahaien irudimenari. Erdi gizaki eta erdi arrain bihur-tuko da ur azpian Mara. Hori alda bere desioa?Bai, hori da. Uretan murgildu, etatransformazio bat izango du, etaarrain bihurtuko da, pixkanaka. Urazpian, berak nahi duena izan dai-teke Mara.

    Bainuontzian sartu aurretikirakurtzeko liburu aproposaizan daiteke, beraz. Bai, izan daiteke. Bainera barrura,behintzat, ez dezala inork sartu. Hitzek baino espazio gehiagohartu dute marrazkiek. Saiatuzarete ideiak motz eta argiematen?Bestelako liburuetan testuak etairudiek informazio bera ematendute, baina album ilustratuarenberezitasuna horixe da: testualaburra eta iradokitzailea dela, etairudietan agertzen dela testuanez dagoen informazio osagarria. Marrazkiak edo hitzak; zer egindituzue lehenago?Durangoko denda batean erakus-keta bat jarri zuen Iratik, eta ber-tan jarri zuen liburuan agertzenden azken ilustrazioa. Nik ikusi etaerosi egin nuen, harena zela jakingabe. Jakin nuenean, bertso sortabat egin nion, eta hari oparitunion. Hortik aurrera, elkarrekinsortzeari ekin genion; nik bertso-ak prosara eraman nituen, eta Ira-tik, berriz, ilustrazio gehiago sortuzituen. Biok aldi berean joan garaproiektua eraikiz. Lehen elkarlana izan da, beraz.Zer moduz moldatu zarete?Oso ondo. Lehendik ezagunakginen, eta, proiektu honi esker,lagun egin gara. Hasieratik osoerraz konektatu genuen, eta jadabagabiltza beste saltsa batzuetanpentsatzen ere.

    AZOKALIBURUAK

    d Izenburua: ‘Bainera bete

    itsaso’.

    d Testuak: Miren Amuriza

    d Marrazkiak: Irati Eguren.

    d Orrialde kopurua: 24.

    d Adina: 5 urtetik gorakoentzat.

    d Argitaletxea: Elkar

  • m a n t a n g o r r iberria

    GAZTETXOEN ASTEKARIA LARUNBATA, 2017KO ABUZTUAREN 26A

    ABESTIA

    Kaian nabil sardinak saltzenotarra buru gainean dudalakaian nabil sardinak saltzenerosi nahi al dituzu?(Elkarrizketa)Ba goazen biok batera

    [dantzaratralai laila tralai laorain tori otarra zuretzateta ni banoa, agur

    DATUAK

    Partaide kopurua: Gu-txienez 5 (hobeto gehiago).Espazioa: EdozeinBaliabideak: Audioa esku-ragarri www. urtxintxa.euswebgunean (Jolasgunea ata-lean).

    1Jolaskideak bi ilaratan aurrezaurre ipiniko dira. Beste bat

    sardina saltzailea izango da, eta biilaren artean ibiliko da, otar batburu gainean duela antzezten.

    2«Erosi nahi al dituzu?» abes-tean, sardina saltzaileak ila-

    retako haur batekin elkarrizketahau izango du: Sardina saltzailea: «Erosi nahi al di-tuzu?»Aukeratutako haurra: «Bai»Sardina saltzailea: «Zenbat?»Aukeratutako haurra: «Hiru» (nahiduen zenbakia esango du)Sardina saltzailea: «Tori bat, bi etahiru». Otarretik hiru sardina emandizkiola antzeztuko du.Aukeratutako haurra: «Zenbat da?»Sardina saltzailea: «Bi euro» (nahiduen kopurua esango du).

    Aukeratutako haurra: «Tori bat etabi», dirua ematearen keinua eginez.

    3Sardina saltzailea eta aukera-tutako lagunak elkarri beso-

    tik heldu, eta erdian biribilketan ari-tuko dira, ilaratan daudenak txalojo, eta abestiaren bigarren zatiaabestu bitartean.

    4«Orain tori otarra zuretzat»esaterakoan, sardina saltzai-

    leak aukeratutako bikotekideariemango dio otarra (edo hori antzez-tuko du behintzat) eta ilara bateansartuko da «eta ni banoa, agur» esa-nez. Otarra duenak hasieratik hasibeharko du.

    5Elkarrizketan ezezko eran-tzuna eman daiteke. Hau da,

    «erosi nahi al dituzu?» galdetzerako-

    an «ez» erantzun daiteke.Hala bada, «sardina sal-tzaileak» abestia hasie-ratik errepikatu behar-ko du, sardinak beste

    bati saltzeko.Eroslea edozein izan daiteke, bestemodu batera jolastuta. Kasu horre-tan, erdiko elkarrizketa hasi aurre-tik sardina saltzaileak oihu egin de-zake: «sardina freskue! Nork nahiditu?». Ilarako edozeinek esan deza-ke «nik nahi ditut» eta elkarrizketabi hauen artean egingo da.

    Jolasa azkarrago egin daiteke er-diko elkarrizketa egin gabe. Orduan,abestiak «erosi nahi al dituzu?» esa-terakoan, sardina saltzaileak ilarandagoen lagun bat aukeratuko du,eta honek baiezkoa edo ezezkoaemango dio. Baiezkoa bada, zuze-nean besotik helduko dio eta abes-tiaren bigarren zatia egingo dute.Ezezkoa bada, sardina saltzaileakhasieratik hasi beharko du.

    JOLASA

    Kaian nabil