Leire Arandia - Ikastetxeaurdaneta.ikastetxea.net/files/Elikadura.pdfdaritza ikastaroa antolatu...

12
D’ ELIKATUZ BIZI 5.000 lagun inguru izan dira Ordiziako Délikatuz zentroan orain urtebete, martxoaren 17an bere ateak zabaldu zituenetik. Harrez gero, zentroak au- rrera eraman dituen ekintzak ugariak izan dira, hala nola, ikerketa lanak, ikastaroak, inkestak, ... Aurten, elikadura desegokiak dakartzan osasun- arazoak (obesitatea, kolesterola, bihotzeko hainbat gaitz, ...) ikusita, D’elikatuz bizi kanpaina martxan jarri dute Euskal Herriko gastronomia ezagutaraz- teko eta elikadura osasungarria zabaltzeko helbu- ruarekin. Egitasmo hau martxoan aurkeztu zuten, abendu arte izango da eta Gi- puzkoako ikastetxe guztiei zu- zenduta dago. Kanpaina honen barruan ere Sukal- daritza ikastaroa antolatu zuten, platera eta menu osasungarriak egi- ten ikasteko helburuarekin. Aipaturiko ikastaroa Gi- puzkoako bost Sukaldaritza Eskoletan egin zuten; Goierrin, Lanbide Eskolan izan zen, hain zuzen, Pedro Llamas irakaslearekin. Hau “D’elikatuz bizi” kanpai- naren barruko lehenengo ekitaldia izan zen eta Mar- txoa eta apirila bitartean egin zen, sukaldaritzako oinarrizko ezagutza eskaintzeko as- moz. Marta eta Iñaki EDITORIALA Kaixo, lagunok! Oraingo honetan elikadura hartu dugu gai nagusi, gure osasunerako oso ga- rrantzi handikoa baita. Izan ere, era egokian jan behar dugu osasuntsu bizi- tzeko, bestela gaixo jar- tzeko arriskua dugu. Lan handia egin dugu ho- nen inguruan, hainbat al- biste, elkarrizketa, inkesta eta abar txertatuz. Honela eta, gure egunkaria zuen gustukoa izatea es- pero dugu. Agur eta ondo pasa!!! Sukaldaritza ikastaroa martxan da. 1. Azala: D’ elikatuz bizi. 2. D’ elikatuzeko arduradunarekin solasean. 3. D’ elikatuzeko arduradunarekin solasean. 4. Inkesta: Gosaltzea. 5. Mercedes Alba nutrizio-medikuarekin hizketan. 6. Mercedes Alba nutrizio-medikuarekin hizketan. 7. Inkesta: Litxarkeriak. 8. Inkesta: Eskolan bazkaltzea. 9. Gure aisialdian: Eskola kirola. 10. Gure iritziz: Litxarkeriarik ez, mesedez! 11. Sukaldaritza ingelesez. 12. Atzeko azala: Albisteak eta fitxa teknikoa. 1.

Transcript of Leire Arandia - Ikastetxeaurdaneta.ikastetxea.net/files/Elikadura.pdfdaritza ikastaroa antolatu...

Page 1: Leire Arandia - Ikastetxeaurdaneta.ikastetxea.net/files/Elikadura.pdfdaritza ikastaroa antolatu zuten, platera eta menu osasungarriak egi-ten ikasteko helburuarekin. Aipaturiko ikastaroa

D’ ELIKATUZ BIZI

5.000 lagun inguru izan dira Ordiziako Délikatuz zentroan orain urtebete, martxoaren 17an bere ateak zabaldu zituenetik. Harrez gero, zentroak au-rrera eraman dituen ekintzak ugariak izan dira, hala nola, ikerketa lanak, ikastaroak, inkestak, ... Aurten, elikadura desegokiak dakartzan osasun-arazoak (obesitatea, kolesterola, bihotzeko hainbat gaitz, ...) ikusita, D’elikatuz bizi kanpaina martxan jarri dute Euskal Herriko gastronomia ezagutaraz-teko eta elikadura osasungarria zabaltzeko helbu-ruarekin. Egitasmo hau martxoan aurkeztu zuten, abendu arte izango da eta Gi-puzkoako ikastetxe guztiei zu-zenduta dago. Kanpaina honen barruan ere Sukal-daritza ikastaroa antolatu zuten, platera eta menu osasungarriak egi-

ten ikasteko helburuarekin. Aipaturiko ikastaroa Gi-puzkoako bost Sukaldaritza Eskoletan egin zuten; Goierrin, Lanbide Eskolan izan zen, hain zuzen, Pedro Llamas irakaslearekin. Hau “D’elikatuz bizi” kanpai-naren barruko lehenengo ekitaldia izan zen eta Mar-txoa eta apirila bitartean egin zen, sukaldaritzako oinarrizko ezagutza eskaintzeko as-moz.

Marta eta Iñaki

EDITORIALA Kaixo, lagunok! Oraingo honetan elikadura hartu dugu gai nagusi,gure osasunerako oso ga-rrantzi handikoa baita. Izan ere, era egokian jan behar dugu osasuntsu bizi-tzeko, bestela gaixo jar-tzeko arriskua dugu. Lan handia egin dugu ho-nen inguruan, hainbat al-biste, elkarrizketa, inkesta eta abar txertatuz. Honela eta, gure egunkaria zuen gustukoa izatea es-pero dugu. Agur eta ondo pasa!!!

Sukaldaritza ikastaroa martxan da.

1. Azala: D’ elikatuz bizi. 2. D’ elikatuzeko arduradunarekin solasean. 3. D’ elikatuzeko arduradunarekin solasean. 4. Inkesta: Gosaltzea. 5. Mercedes Alba nutrizio-medikuarekin hizketan. 6. Mercedes Alba nutrizio-medikuarekin hizketan. 7. Inkesta: Litxarkeriak. 8. Inkesta: Eskolan bazkaltzea. 9. Gure aisialdian: Eskola kirola. 10. Gure iritziz: Litxarkeriarik ez, mesedez! 11. Sukaldaritza ingelesez. 12. Atzeko azala: Albisteak eta fitxa teknikoa.

1.

Page 2: Leire Arandia - Ikastetxeaurdaneta.ikastetxea.net/files/Elikadura.pdfdaritza ikastaroa antolatu zuten, platera eta menu osasungarriak egi-ten ikasteko helburuarekin. Aipaturiko ikastaroa

Beste behin Ordiziako D’ elikatuz zentrora bertaratu gara Urdaneta ikastetxeko ikasle batzuok. Zentro honek martxoaren 17an urtebete egin zuen, bere ateak lehenengo aldiz zabaldu zizkigunetik. Harrez gero, milaka bisitari izan dira honetan. Gu bertako arduradunarekin, Leire Arandiarekin, hain zuzen izan gara solasean eta ondoko galderak egin dizkiogu. Ea elkarrizketa zuen gustukoa den! Jarraian gure galderak eta berak emandako erantzunak:

1. Zer da D’ elikatuz? D’ elikatuz zentroak bi zati ditu, bata turismoari zuzendua dago eta bestea eli-kadura eta gastronomia zentroa dugu. D’ elikatuz izena dator Delikatesen, kali-tatearekin lotutako izena, eta elikatuz izenaren nahasketa batetik.

2. Noiz sortu zen? Martxoaren hamazazpian inauguratu zen. Oraintxe bi hilabete egingo du.

3. Nola sortu zen D’ elikatuz zentroa egiteko ideia? Ordizian elikadurak eta bertako pro-duktuek garrantzi handia dutenez, hauekin lotutako zentro bat egitea proposatu zen. Honekin lotuta, turis-moa erakarriko zuen gunea izaki, Goi-erriko Interpretazio Zentroa egitea eta eskualdeko turismo bulegoa ber-tan kokatzea erabaki zen.

4. Zein da bere helburua? Goierrira turismoa erakartzea eta eli-kadura eta gastronomia munduan erreferentziazko zentro bat izatea.

5. Zergatik aukeratu zuten Ordizia ber-tan D’elikatuz zentroa eraikitzeko? Ordizia historikoki Goierrin oso herri garrantzitsua izan delako, elikadura osasuntsua eta bertako produktuen alde betidanik egin duen lanagatik eta eraikin aproposa zeukalako.

6. Zenbat pertsonak egiten duzue lan bertan? Momentuz bi pertsonak.

7. Bisitari asko izan al duzue? Bai, bost mila pertsona inguru pasa direla esan daiteke.

D’elikatuz zentroaren kokapena

Leire Arandia

2.

Page 3: Leire Arandia - Ikastetxeaurdaneta.ikastetxea.net/files/Elikadura.pdfdaritza ikastaroa antolatu zuten, platera eta menu osasungarriak egi-ten ikasteko helburuarekin. Aipaturiko ikastaroa

8. Zer da jendeari gehien gustatzen zaiona? Helduei gehien bat audiobisualak eta nik uste dut haurrei elikadura solairua gustatzen zaiela.

9. Eta gutxiena? Ez dakit, nik uste dut jendea inpresio onarekin ateratzen dela.

10. Garestia izan al da proiektua aurrera eramatea? Inbertsio garrantzitsua egin da, baina uste da gero izango duela onura bai he-rriarentzako eta bai Goierrirentzako.

11. Badakigu hemen hiru solairu daudela, zer dago lehenengo solairuan? Lehenengo solairuan Goierriko Interpretazio Zentroa dago.

12. Eta bigarrenean? Elikadura solairua. Bertan elikadurarekin lotutako hainbat gune daude.

13. Eta hirugarrenean? Gastronomia solairua da eta hiru gune daude. Bat Ordiziako azokari buruzkoa, beste bat Idiazabal gaztarena eta azkenik Euskal Sukaldaritzari dagokiona.

14. Pozik al zaudete jendeak museoari egin dion harrerarekin? Bai, pozik gaude. Hasieran jendeak ez zekien nolakoa zen museoa, baina orain jendea pozik irteten da museotik.

15. Ondo portatzen al dira haurrak bertan? Haurrak haurrak dira eta batzuetan gaizki portatzen dira, baina orokorrean ondo egoten dira.

16. Zenbat denbora behar da museoa ondo ikusteko? Nire ustez, ordu eta erdi gutxienez. 17. Euskal produktu gehiago salduko al dira zentroaren lanari esker? Bai, hori ere gure helburua da, bertako produktuen promozioa egitea. Gure as-moa salmenta-puntu bat jartzea da. Ho-nez gain, erakusketak, ikerketa-lanak, ... egingo dira. Eta, nire iritziz, guzti ho-rrek euskal produktuen salmentan era-gingo du.

18. Museoaren lanak eraginik izango al du Ordiziako azokan? Bai, hau ere gure beste helburu bat da, Ordiziako azokara jende gehiago etor-tzea eta horrela izango dela uste dugu.

19. Zentro honekin Euskal Herriko turismoa gehiago zabalduko dela uste duzu? Bai, izan liteke zentroak kanpotik jendea erakartzea.

20. Zein txango proposatuko zeniguke 3. zikloko ikasleoi? D’ elikatuz ikustea eta gero nahi duzuena.

21. Zer esango zenioke jendeari D’ elikatuz zentrora etortzeko? Ikusteko asko dagoela eta gustatuko zaiela.

Agur, Leire, eta mila esker gure galderak erantzuteagatik!

D’ elikatuz zentroa, Ordizian

3.

Page 4: Leire Arandia - Ikastetxeaurdaneta.ikastetxea.net/files/Elikadura.pdfdaritza ikastaroa antolatu zuten, platera eta menu osasungarriak egi-ten ikasteko helburuarekin. Aipaturiko ikastaroa

Elikadura egokia oso garrantzitsua da osasuntsu eta indartsu bizitzeko, horregatik egunero ondo gosaldu behar dugu.

1. Zer gosaltzen duzu? 2. Non gosaltzen duzu normalean? 3. Zenbat denbora ematen duzu gosaltzen? 4. Zergatik uste duzu ondo gosaltzea beharrezkoa dela?

LEIRE BEGIRISTAIN 1. Esnea gailetekin. 2. Etxean. 3. 10 minutu gutxi gora behera. 4. Egun osorako energia behar

dugulako.

AMAIA CARO

1. Cola-Cao gailetekin. 2. Etxean. 3. Gutxi, 5 minutu. 4. Energia lortzeko.

KLAUDIA AYASTUI

1. Esnea zerealekin. 2. Etxean. 3. 5 minutu eta asteburuetan

ordu erdi bat edo. 4. Gauean ezer jan gabe denbora

asko egoten garelako.

MAITANE BALLUERKA

1. Cola-Cao gailetekin. 2. Etxean. 3. 10 minutu. 4. Eskolan energia edukitzeko.

LAIDA GOIBURU

1. Cola-Cao gailetekin. 2. Etxean. 3. 15 minutu. 4. Energia edukitzeko.

ANE AGUIRRE

1. Fruta eta yogurra. 2. Etxean. 3. 10 minutu. 4. Goizean energia gehiago gasta-

tzen dugulako.

LEIRE MARTINEZ

1. Zumoa eta yogurra. 2. Etxean. 3. 10 minutu. 4. Egunean zehar energia izateko.

ANDREA PAOLA

1. Cola-Cao eta madalenak. 2. Etxean. 3. 10 minutu. 4. Energia edukitzeko.

4.

Page 5: Leire Arandia - Ikastetxeaurdaneta.ikastetxea.net/files/Elikadura.pdfdaritza ikastaroa antolatu zuten, platera eta menu osasungarriak egi-ten ikasteko helburuarekin. Aipaturiko ikastaroa

Mª Mercedes Alba La Torre medikua da eta gure eskolako Maitane eta Maria ikaskideen ama. Oso emakume lanpetua da; hala ere, denbora aurkitzen du beti gure eskolako menuak azter-tzeko. Gaur berarekin izan gara solasean eta elikadura-ren hainbat puntu ukitu ditugu. Berari esker orain pixka bat gehiago ezagutzen dugu hona ekarri gaituen gaia.

1. Non egiten duzu lan? Goizean Andoaingo anbulatorioan egiten dut lan, mediku orokor bezala , eta arratsaldean kontsulta batean obesitatea, jatearen inguruko arazoak ano-rexia, bulimia, diabetesa, kolesterol altua eta horrelako gauzak lantzen ditut. 2. Zenbat urte daramazu lanean? Asko, hamalau bat urte. 3. Nola bururatu zitzaizun mediku izatea? COU egiten ari nintzela, ez dakit orain nola deitzen diozuen, DBHko 2. Maila uste dut, Biologia asko gustatu zitzaidan. Gure Biologia irakaslea oso ona zen eta asko gustatu zitzaidan. Orduan nire buruari honekin lotuta zerbait egin behar nuela esan nion, zelula, animaliekin konparaturiko anatomia, ..., oso gustuko bainituen. Nire ustez, horrelako gauzak oso hotzak ziren. Horregatik erabaki nuen mediku izatea, pertsonekin harremanak edukitzeko. 4. Gustuko al duzu zure lana? Bai, asko-asko gustatzen zait. 5. Zer ikasi zenuen mediku izateko? Medikuntza egin nuen. Hiru urte eman nuen Leioako Unibertsitatean, Bilbo-tik gertu. Gero Donostiara joan nintzen eta han beste hiru urte gehiago egin nuen. Azkenik, Burdeosa, Frantziara, joan nintzen Elikadura ikastera. 6. Zer hartzen duzu kontutan eskolako menua aztertzeko? Nik janarien karbono hidratoak, koipe eta proteinak kontuan hartzen ditut. Ez dakit zer diren koipeak jakingo duzuen. Gurina, olioa, hori dena. Proteinak animalien deribatuak dira, hau da, haragia, arrainak, arrautzak eta esnekiak. Beste guztiak karbono hidratoak dira: frutak, barazkiak, lekaziak, pasta eta arroza. Elikagai horiek ondo banatu beharra dago eta hauxe hartzen dut nik kontutan menuak aztertzerakoan.

Mercedes Alba, nutrizio-medikua

5.

Page 6: Leire Arandia - Ikastetxeaurdaneta.ikastetxea.net/files/Elikadura.pdfdaritza ikastaroa antolatu zuten, platera eta menu osasungarriak egi-ten ikasteko helburuarekin. Aipaturiko ikastaroa

7. Nola dakizu menuak guretzako egokiak diren? Beno, horretarako ikasi nuen Elikadura, momentu bakoitzean zein elikagai diren egokienak jakiteko.

8. Zenbat denbora behar duzu eskola me-nuak aztertzeko? Gutxi gora behera, ordubete edo. 9. Zein janari dira osasuntsuenak? Janari osasuntsuenak fisikoki ondo sentiarazten gaituztenak dira. Horretarako karbono hidratoak, koipeak eta proteinak ondo banatuta egon behar dira: lau ele-mentu karbono hidratoko, bi proteinako eta bat koipea. 10. Eta zeintzuk txarrenak?

Koipe asko duten elikagai guztiak bihotzerako kaltegarriak dira, hala nola, gurina, olioa eta beste hainbat gauza, kantitate handitan. Beraz, industrial opi-lak, madalenak, patata frijituak; guzti horiek oso kaltegarriak dira. Bazkarietan olio gehiegi botatzea ere txarra da. 11. Zer iruditzen zaizu gure eskolako jangela? Nire ustez, zorte handia daukazue zuen sukaldariekin. Badakit bazkaria mimo handiz egiten dizuetela. Beste eskola batzuetan, berriz, bezperan egiten da, hozkailu handi–handitan gordetzen dute eta bazkaltzeko momentuan bertan berotzen dute. Hemen, berriz, etxean be-zala jartzen dizuete. 12. Eta eskolako menua? Nire ustez, menuak primeran eginda daude. Nahiz eta gehienak elikadurari buruzko oinarrizko gauzak jakin, begi bis-tan dago, honez gain, zuen irakasleak zuen osasunaz ondo arduratzen direla eta hau asko nabaritzen da menuak egiterakoan. Eskerrik asko, Mercedes, gurekin izateagatik eta gure galde-rak erantzuteagatik!!!

Eskolako sukaldea

Haur txikien jangela

6.

Page 7: Leire Arandia - Ikastetxeaurdaneta.ikastetxea.net/files/Elikadura.pdfdaritza ikastaroa antolatu zuten, platera eta menu osasungarriak egi-ten ikasteko helburuarekin. Aipaturiko ikastaroa

Litxarkeriak jatea ez da komenigarria gure osasunerako. Izan ere, txantxa-rra, obesitatea, ..., sortzeko arriskua dago.

1. Litxarkeriarik jaten al duzu? Zenbat? 2. Noiz jaten dituzu litxarkeriak normalean? 3. Zer litxarkeria mota jaten duzu? 4. Zure gurasoak ados al daude litxarkeriak jatearekin?

Mikel Rodríguez

1. Bai, gutxi. 2. Larunbatetan. 3. Denetik. 4. Ez, txarra delako.

Aitor Bolinaga

1. Bai, baina gutxi. 2. Igandean. 3. Txikleak. 4. Bai, oso txarrak ez dire-

lako.

Xabier Zurutuza 1. Bai, gutxi. 2. Ostegunetan. 3. Paketeak. 4. Bai, batzuetan gozoak

direlako.

Jon Fajardo

1. Bai. gutxi. 2. Asteburuetan. 3. Paketeak. 4. Ez, hortzak zikintzen dire-

lako.

Asier Lobato 1. Bai, gutxi. 2. Asteburuetan. 3. Pipak. 4. Bai, batzuetan ona delako.

Alain Pérez

1. Bai, asko. 2. Astean zehar. 3. Txokolatezko gauzak. 4. Bai, batzuetan, gozoak di-

relako.

Carlos Alarcia 1. Bai. 2. Asteburuetan. 3. Patata frijituak. 4. Ez, hortzentzat txarra

delako.

Mikel Zabalegi 1. Bai, asko. 2. Asteburuetan. 3. Denetik. 4. Bai, batzuetan, gozoak di-

relako.

7.

Page 8: Leire Arandia - Ikastetxeaurdaneta.ikastetxea.net/files/Elikadura.pdfdaritza ikastaroa antolatu zuten, platera eta menu osasungarriak egi-ten ikasteko helburuarekin. Aipaturiko ikastaroa

1. Gustatzen al zaizu eskolan bazkaltzea? 2. Zergatik? 3. Nola portatzen zara jangelan? 4. Eta besteak? 5. Zer proposatuko zenuke hobetzeko?

Asier Aseginolaza 1. Bai. 2. Lagunekin egoten naizelako. 3. Ondo. 4. Gaizki. 5. Ez dakit.

Iñigo Aseginolaza 1. Bai. 2. Lagunekin egoten naizelako. 3. Ongi. 4. Ondo. 5. Ogirik ez botatzea.

Mikel Telleria

1. Bai. 2. Ondo ematen dutelako. 3. Beno. 4. Batzuk bai, beste batzuk

ez. 5. Patata gehiago jartzea.

Oier Calvillo

1. Bai. 2. Bazkaria goxo dagoelako. 3. Ondo. 4. Ondo. 5. Patata gehiago jartzea.

Andrea Herrera

1. Bai. 2. Bazkaria gustuko dudalako. 3. Ondo. 4. Ondo. 5. Patata gehiago jartzea.

Aritz Rubio 1. Bai. 2. Patioa daukagulako. 3. Beno. 4. Ni bezala. 5. Patata gehiago jartzea.

Garazi Korta

1. Bai. 2. Bazkaria goxoa delako. 3. Ondo. 4. Batzuk ondo, beste batzuk

gaizki. 5. Zintzo ibiltzea.

Olatz Unanue

1. Bai. 2. Bazkaria gustukoa dudalako. 3. Ongi. 4. Batzuk ondo, beste batzuk

gaizki. 5. Jendea hobeto portatzea.

Eskolako jangela eta sukaldea

8.

Page 9: Leire Arandia - Ikastetxeaurdaneta.ikastetxea.net/files/Elikadura.pdfdaritza ikastaroa antolatu zuten, platera eta menu osasungarriak egi-ten ikasteko helburuarekin. Aipaturiko ikastaroa

Kirola gustuko al duzu? Gure eskolan 4:30etatik aurrera kirola egiteko aukera dugu. Honi eskola kirola esaten diogu eta honetan ikasle askok parte hartzen dugu. Honetan parte hartzeko gure Soinketako irakasleari eman behar zaio izena. Eskola ki-rola 3. mailatik aurrera egiten da, hau da, 9 urte inguruan hasten da. 2. Zikloan bi kirol mota egin deza-

kegu: futbola eta saskibaloia. 3. Zikloan, ordea, bi hauek eta beste bi gehiago, eskubaloia eta sofbola. Guri eskola kirola egitea asko gustatzen zaigu. Orain, hi-ruhileko honetan, saskibaloia egiten dugu. Batzuetan gim-nasioan jolasten dugu eta beste batzuetan kanpoko zelai-gunean. Gure entrenatzailea Oihane da. Bera gaztea da eta berarekin oso ondo moldatzen gara, neska jatorra baita. Eskolako ikasle gehienok parte hartzen dugu eskola ki-rolean. Batzuetan partiduak jokatzen ditugu beste eskola batzuen aurka. Haue-tan, normalean, ondo pasatzen dugu, ez gara haserretzen eta lagun berriak egin ditugu. Eskola kirola egitea oso ona da, onura asko baititu: • Osasunerako oso egokia da. • Lagun berriak egiteko aukera ematen dizu. • Ondo pasatzen duzu. • Kirola egiten duzun bitartean zure kezkak eta penak uxatzen dituzu. • Figura mantentzeko ona da. • Arintasuna lantzeko gomendagarria da.

Ikusten duzuenez, eskola kirola egitearen abantailak asko dira. Horregatik, gure proposamena eskola kirola egitea da.

ANIMATU ESKOLA KIROLA EGITEN!

Isaac eta Carlos

9.

Page 10: Leire Arandia - Ikastetxeaurdaneta.ikastetxea.net/files/Elikadura.pdfdaritza ikastaroa antolatu zuten, platera eta menu osasungarriak egi-ten ikasteko helburuarekin. Aipaturiko ikastaroa

Litxarkeria gehiegi jatea osasunarentzat kaltegarria da. Izan ere, litxarkeriek koipea,azukrea eta horrelako gauza asko dituzte. Gauza guzti hauek gure gorputzarentzat oso txarrak dira, kalte handia eragiten dutelako. Alde batetik gozokiak eta horrelako gauzak jateak gizendu egiten duelako eta bestetik hainbat arazo sortzen dutelako. Gizentasu-nak gaixotasun asko eragiten ditu: Bihotzeko arazoak, gorputz-malgutasuna galtzea, geroz

eta motelago ibiltzea, autoestima galtzea eta beste hainbeste. Azukre gehiegi duten gauzak jaten baditugu, odolean diabetesa sortzeko arriskua dago eta ho-nek arrisku handia dakar, hiltzeko arriskua alegia. Jende askori litxarkeriak jatea asko gustatzen zaio eta beti jateko prest egoten dira, hauek dakarten kalteak kontuan hartu gabe. Guri ere noizean behin opil industria-lak, palomitak, pipak eta horrelako gauzak jatea gusta-tzen zaigu, baina egunero jateak kalte handia eragiten

du gure gorputzean. Horrega-tik oso gutxitan jaten dugu, astean behin edo. Beste batzuek, ordea, egunero etortzen dira esko-lara litxarkeriekin. Normalean hauek ez dute behar bezala gosaltzen edo meriendatzen eta, horregatik, litxarkeriak jaten dituzte gosea asetzeko. Guk uste dugu hobe dela ondo gosaltzea eta meriendatzea, behar dugun indarra edukitzeko. Beraz,

EZ JAN LITXARKERIARIK, MESEDEZ!!!!!

Ane eta Maider

10.

Page 11: Leire Arandia - Ikastetxeaurdaneta.ikastetxea.net/files/Elikadura.pdfdaritza ikastaroa antolatu zuten, platera eta menu osasungarriak egi-ten ikasteko helburuarekin. Aipaturiko ikastaroa

11.

INGREDIENTS

• 175g flour • 175g sugar • 11/2 teaspoons baking powder • 2 eggs • 125g butter • 3 tablespoons milk • 1 pinch salt • 90g icing sugar • 3 tablespoons lemon juice

1. Put the ingredients for the cake together in a bowl.

2. Beat them together well. 3. Pour the mixture into a cake tin. Cook at

175º C for one hour. 4. Remove the cake tin from the oven and prick

the cake with a fork. 5. Icing: heat the lemon juice and icing sugar. 6. Pour the mixture over the cake. Let it cool.

Koldo Armendariz

INGREDIENTS

• 300g flour, • 300g butter, • 300g sugar, • 1 tablespoon baking

power, • 4 eggs, • 105g chocolate

power.

1. Mix the sugar and the eggs in a big bowl. Add the softened butter and mix well.

2. Add the flour and baking powder. Mix well. Di-vide the mixture in two. Mix the chocolate powder with half the mixture.

3. Pour the chocolate mixture into a greased cake tin.Then add the rest of the mixture.

4. Cook for 40 minutes at 180º (mark 6).

Mikel Alejo Barcina

Page 12: Leire Arandia - Ikastetxeaurdaneta.ikastetxea.net/files/Elikadura.pdfdaritza ikastaroa antolatu zuten, platera eta menu osasungarriak egi-ten ikasteko helburuarekin. Aipaturiko ikastaroa

Ikastetxea: Urdaneta Herri Ikastetxea Maila: 5. eta 6. maila Irakaslea: Marian Santofimia Egileak: 3. Zikloko talde bat

Gaur egun gure gizartean elikadurak gero eta garrantzi handiago duela eta. hainbat ikastaro eta hitzaldi antolatu zituzten honen in-guruan. Honela eta, Ordiziako Merkatari Elkarteak elikaduren kali-tateari buruzko ikastaroa antolatu zuen.

Ikastaroa Barrena kultur etxean egin zuten maiatzaren 15, 22 eta 29an. Ane Agirre

Goierriko Baratzak elikadurari buruzko ikastaroa eta hitzaldiak an-tolatu zituen Ordizian. Ikastaroa sukaldaritza makrobiotikoari bu-

ruz izan zen eta Estefanie Seidenberger irakasleak emango zuen. Lehenengo saioa maiatzaren 11n izan zen. Egun horretan makrobiotikaz hitz egin ziguten Ordi-ziako D'elikatuz zentroan arratsaldeko 19:00etan. Bestalde, jaten ikasteko ikastaroa ere antolatu zuten. Hau 18an hasi

zen Javier Arozenak emandako hitzaldiarekin. Javier Arozenak Zuaitzo enpresa sortu zuen 1981. urtean, tofu eta seitan elikagaietan Espainian aitzindari izan dena. Tofu so-jaz egindako gazta da eta seitan gariz eginiko landare-haragia da. Bi elikagai hauek oso osasungarriak dira eta, guretzat be-rriak izan arren, Ekialdean betidanik jan dituzte hainbat era-tara prestatuta.

Maider Cámara

tofua edo soja-gazta

Seitaneko hanburgesa

Lehengo igandean, maiatzak 7, Gazta Eguna ospatu zuten Idiazaba-len. Bertara jende asko hurbildu zen gazta nola egiten den ikusi eta hau dastatzeko asmoz. 400 kilo gazta jan zuten. Jaialdi honetan Idia-zabal gazta eta beste mota batekoak ere dastatzeko aukera izan zu-ten. Jendearen boto gehien jaso zuen gazta Nafarroako Unanua Ergoienarena izan zen.

Ane eta Maider

12.