Listeria monocytogenes - Elika monocytogenes.pdf · LM hazi ahal da zelula plantoniko gisa edo...

26
Listeria monocytogenes Agiriaren data: 2006ko martxoa

Transcript of Listeria monocytogenes - Elika monocytogenes.pdf · LM hazi ahal da zelula plantoniko gisa edo...

Listeria monocytogenes

Agiriaren data: 2006ko martxoa

Pág.1 de 13ELIKA – Granja Modelo, z/g. 01192. Arkaute(Araba). 945 122 170. [email protected]

1.- SARRERA

Listería monocytogenes (LM) sortu ahal den patogenoa da. Bakteria horieksortzeko prozesu batzuk oso larriak izan ahal dira, eta umeki, jaioberri, haur etaadinekoen artean bizi osorako kalteak eragin ahal dituzte eta heriotzarainoeraman ahal dituzte. LM bakteria naturan zehar dago sakabanatuta. Bakteriaelikagaietan aurkitu ahal dugu, ingurumenean ere zenbait lekutan bizi da eta:lurra, zerbitzaturiko ura, eginkariak, landareak, siloak eta elikagaiak ekoiztekoingurunea. Hori dela eta, nahiko erreza dirudi elikagaiak kutsatzea.

Listeriosia elikagaien bidez transmititzen da. Noizbehinka kasuren bat edo besteagertzen da, eta, batzuetan, broteak agertzen dira. 80ko hamarkadarenhasieran, LM elikagaien bidez sortu ahal den patogenotzat hartu zen. Etabadirudi gizakiak hozte prozesua era estentsiboan erabiltzeagatik agertu delabakteria hau. Elikagaiak kontserbatzeak eta industrializatzeak hainbat aldaketaeragin ditu. Aldaketa horiek direla eta, Listeria bakteriaren brote masiboak eraginditu (ez noizbehinkako kasuak).

LM bakteriak eragiten duen gaixotasuna dela eta, oso heriotza kopuru altuadugu. Ondorioz, osasun arloko profesionalak, industria buruak eta gobernuak osokezkatuta daude.

2.- LISTERIA ETA L. MONICYTOGENES GENEROKOBAKTERIAK

Listeria generoaren barruan, Gram-positiboak diren bakteria talde bat dugu.Bakteria horiek beste genero batzuetako bakteriekin daude erlazionatuta:Bacillus, Clostridium, Enterococcus, Streptococcus eta Staphylococcus. Listeriageneroko mikroorganismoak bazilo anaerobiko fakultatiboak dira, ez duteesporarik sortzen eta ez dute kapsularik. Mikroorganismo horiek isolatu ahal dirahurrengo lekuetatik: lurra, ura, efluenteak, hainbat elikagai eta pertsonen zeinanimalien eginkariak. Abeletxeko hausnarkariek oso paper garrantzitsua duteListeria spp.k landa ingurunean bizirik irauteko. LM endemiko bihurtu ahal daelikagaiak prozesatzeko industrietan.

Listeria generoan, gaur egun, sei espezie ditugu: L. monocytogenes, L. ivanovii,L. seeligeri, L. innocua, L. welshimeri eta L. grayi. Espezie horietako bi, LM eta L.ivanovii, patogenoa izan daitezke gizakiarentzat zein animalientzat; eta eragitenduten gaixotasunari listeriosia deritzo. LM patogeno oportunista da, eta heriotzatasa %20-30 bitartekoa da. LMren andui guztiak patogenoak dira, baina osobirulentzia maila zabala izan dezakete. 13 serobar patogeno ezagutzen dira LMriburuz. Horien artean, elikagaiek eragindako listeriosian zerikusi handienadutenak ondoko hauek dira: 4b (%37-64), ½b (%10-35), ½ª (%15-25) eta ½c(%0-4). LM mikroorganismo psikotrofoa da, erraz garatzen da hozte-tenperaturan eta oso baldintza gogorretan iraun ahal du bizirik (mikroorganismoesporadun askok ez dute irauten).

Listeria bakteria, ofizialki, 1929. urtean aurkitu zen. Geroago, 1940. urtean, L.monocytogenes izena gomendatu zen. Eta listeriosi lehenengo kasuak

Pág.2 de 13ELIKA – Granja Modelo, z/g. 01192. Arkaute(Araba). 945 122 170. [email protected]

Danimarkan antzeman ziren 1929. urtean. Era berean, urte askotan, listeriabakteria isolatu egin zen, baina isolatze kasu horiek laborategiko aurkikuntzatzatjo ziren, eta gaixotasunaren epidemiologia konponduko gabeko misteriotzat. Halaere, 70eko hamarkadaren amaieran eta 80koaren hasieran, Listeria bakteriarenisolatze kasu gehiago egin ziren elikagaien artean. Hori dela eta, 1983. urtetikaurrera, listeriosi brote epidemiologikoak agertu ziren gizakien artean, eta argiikusi ahal izan zen elikagaiek eragindakoak izan zirela.

LMk eragindako patogenotasun mekanismo molekularrak

80ko hamarkadan, LM elikagaien bidez sor zitekeen patogenotzat hartu zen.Horrez gain, berorren birulentziari buruzko ikerketak hasi ziren. Bakteriarenjarduera hemolitikoa aztertu zen, eta ikusi ahal izan zen jarduera hori anduipatogenoen birulentzia faktorea zela. Ikerketa horri esker, hiru ekintzaidentifikatu ahal izan ziren: jardueraz arduratzen den genea (hly); fagosomenbarruan Listeria ez desagertzeko funtzioa eta zelulen arteko bakteria-proliferazioa. Genea birulentziaren lehenengo faktore identifikatua izateaz gain,ostalariaren zelula eukariotoen barruko bakteriek bizirik irautea ahalbidetzenduten lehenengo bakteria-genea izan zen. Hly genea identifikatzeari esker, genehori LMren genoman oso azkar aurkitu ahal izan zen. Horrela, 9,4 kb-ko gene-zatiaren ondoan dauden geneen ezaugarriak ere ezagutu ahal izan ziren (LMrenbirulentziari lotutakoak). Gene zati horrek oinarrizko funtzioak ditu zelulen arteanbizirik iraun ahal izateko. Gainera, gene zati horrek hainbat funtzio ditu: inIA etainIB geneak ditu, internalinak ekoizteko prozesuan zerikusia dutenak (IntA etaIntB); makrofago eta hepatozitoen erasoa ahalbidetzen dutenak; hly eta plcgeneak ditu, listeriolisina O eta fosfatidil inositol fosfolipasa C (PI-PLC)kodifikatzen dutenak, gene horiek oso garrantzitsuak dira bakuolen lisian etazelulen arteko dibisioan; actA genea du, ActA ekoizten duena, aktinapolimerizatzean, LMren mugimendu intrazitoplasmatikoa errazten duena. PlcBgeneak ditu, C fosfolipasa (PC-PLC) ekoizten duena, mpl genearenmetaloproteinari esker, C fosfolipasa hidrolizatu egiten duena eta beste zelulaeukarioto baten protrusioa, zelulen lisia eta fagozitosia errazten dituena. Eta prfAgenea du, PrfA proteinak LMren birus-operoi osoa erregulatzen duena.

Era berean, Listeriaren birus-geneak, beste bakteria patogeno batzuen antzera,unitate genetikoetan aurkituko ditugu: “patogenotasun irlak” deritze (PAI´s).Horiek, baliteke transferentzia genetiko horizontal batean harrapatzea, balitekeere elementu genetiko mugikorrak izatea, eta, ziur aski, bakteriaren birulentzianoso paper garrantzitsua izango dute. 1. irudian, LMren birulentziazko gene-erregioaren (LIPI-1) antolaketa fisikoa eta transkripziozkoa erakutsiko ditugu.Era berean, Listeriaren beste espezie batzuen egitura ere erakutsiko dugu. 2.irudian, LMren gene eta gene-produktuen eskema azalduko ditugu (horiekzelulen arteko mugimendua ahalbidetzen dute). 3. irudian, LMren gene etagene-produktuen eskema azalduko ditugu (infekzioari lotutakoak); eta 4.irudian, LMren zelula-barneko zikloaren etapak azalduko ditugu.

Pág.3 de 13ELIKA – Granja Modelo, z/g. 01192. Arkaute(Araba). 945 122 170. [email protected]

Gordailuak eta zerikusia duten elikagaiak

LM edonon aurkitu ahal dugu. Animalien pertsona eramaileen hesteetan aurkituahal dugu. Naturan ere erraz aurkitu ahal dugu, luzaroan iraun baitezaketebizirik: lurzoruan, urtean, efluenteetan, larreetan, siloetan. Elikagaiakprozesatzeko lantegietan (lurzoru, horma, ekipoetan) ere aurkitu ahal dugu. Etakontsumitzeko prest dauden elikagaietan (RTE) ere isolatu egin da. Elikagaihoriek landare, esne, itsas edo haragi jatorrizkoak izan ahal dira. Era berean,entsalada eta frutetan ere aurkitu izan da. Kontsumitzeko prest daudenelikagaiak (RTE) dauden bezala kontsumitzen dira, hau da, inolakotratamendurik eman gabe (mikroorganismo kaltegarriak murrizteko erabiltzendiren teknikak erabili gabe - berotu edo sukaldaritzako tratamendurik gabe -).

Gauzak horrela, jarraian Listeriak kutsatu ahal dituen elikagaiak zehaztukoditugu:

1. Hausnarkari, gizentzeko azienda eta hegaztien haragia: LMrenprebalentzia oso bestelakoa da haragi batzuetatik beste batzuetara. Hala ere,hainbat ikerketen arabera, aztertutako produktuen artean %92koa daprebalentzia. LMren presentzia kanaletan larrutze prozesuari egozten zaio,bertan kutsatzen baita. Gizentzeko aziendaren kopuru handia (%11-52)eramaile osasuntsuak dira. Hiltegietan, LMren presentzia endemikoa izandaiteke, efluenteetan eta lurzoruetan bereziki.

2. Esnea eta esnekiak: Esne, esneki eta produktu horiek prozesatzekolantegietan deskribatu egin da LM. Era berean, produktu pasteurizatuetan etaeratorri freskoetan ere antzeman izan da, eta baliteke pasteurizatu osteankutsapena gertatu izana. Esne pasteurizatu edo ez-pasteurizatuarekinegindako gaztei dagokienez, LM ez egotea berezko faktoreen (aw,azidotasuna, peptido antimikrobianoak, etab.) eta kanpo faktoreen (Tª,hezetasuna, berriro kutsatzea, etab.) menpe dago. Dena dela, LMrenpresentzia beti izaten da arazoa, oso ahalmen handia baitu baldintzagogorretan bizirik irauteko.

3. Arrain freskoa, izoztua eta ketua: Ez da oso ohikoa LMren presentzia ezarrain freskoan, ez izoztuan. Baina arrain ketuan, ketzeko teknika zein izanden (hotza edo beroa), kezkagarria izan daiteke.

4. Frutak eta barazkiak: Kontsumitzeko prest dauden barazkien %10-20 LMkkutsatuta egon daitezke. Horren barruan hazi ernamuinduak (kimuak),letxugak, errefauak, kipulak, tomateak, pepinoak, azaloreak eta landatutakoperretxikoak hartu behar ditugu kontuan. Izan ere, listeriosi kasu batzukproduktu horiei lotuta egon dira. Baina bereziki kezkatu behar dugu produktuekologikoen aurrean, simaurrez ongarrituta badaude. Izan ere, simaurra LMkkutsatu ahal du animali gaixoen bidez.

5. Arrautzak eta berorren produktuak: ez da oso arrunta arrautzak edoberorren produktuak kutsatzea. Baina baliteke oskolaren bidez edo prozesatuaretoetako tresnen bidez kutsatu ahal izatea.

6. Kontsumitzeko prest dauden elikagaiak (RTE): 80ko hamarkadarenhasieran, listeriosi lehenengo broteak agertu ziren ortuari eta gazta freskoenkontsumoari lotuta. Hortik aurrera, elikagaiek eragindako toxiinfekzioen

Pág.4 de 13ELIKA – Granja Modelo, z/g. 01192. Arkaute(Araba). 945 122 170. [email protected]

mikroorganismotzat (TIA) hartu izan da LM. Gainera, elikagai batzukgaixotasuna transmititu ahal direla baieztatu zen. Hori dela eta, listeriosibroteei lotutako elikagairik ohikoenak honako hauek dira: (i) kontsumitzekoprest dauden elikagaiak (RTE) landare-, esne-, haragi zein arrain ketu-jatorrizkoak, (ii) hozte prozesuan luze iraun ahal duten elikagaiak, (iii)kontserbazio edo prozesatuan listeria hiltzeko tratamendurik jaso ez dutenelikagaiak, (v) prozesatu ostean kutsatu ahal diren elikagaiak, (vi) dituztenosagaiak direla eta, LM gara dadin ahalbidetzen duten elikagaiak eta (vii)arazo inmunologikoak dituzten pertsonek edo haurdun dauden emakumeekjaten dituzten elikagaiak. Haragi txikitutik eratorriko produktuei eta prestatzeedo maneiatze lan handiak dituzten emultsionatuei dagokionez, oso altua dabalizko kutsatze prozesua. Haragi hartzituaren deribatuei dagokienez, LMrenpresentzia baliteke baxuagoa izatea, baina bizirik iraun ahal du.

Kutsatzea

Gaixotasunaren kontaminazioak jatorria izan ahal du:

(i). Bertikala (ama - seme-alaba) (ii). Zoonotikoa (gaixorik dauden animaliekin kontaktua izateagatik) eta (iii). Nosokomiala (ospitalean harrapatzeagatik), (iv). Gaur egun, listeriosi giza kasu gehienak (%99) elikagaiek eragiten

dituzte.

Beraz, arreta berezia eskainiko diegu pertsonen transmisioan parte hartzenduten elikagaiei.

Biziraupenari eta biderketari eragiten dizkieten faktoreak

LM elikagaietan haztea produktuaren berezko ezaugarrien (pH, ur-aktibitatea),produktuaren kanpo ezaugarrien (biltegiratzeko tenperatura, hezetasunerlatiboa) eta elaboratzean erabilitako prozesatu tekniken araberakoa da(kuzinatzea, prozesu termikorik ez erabiltzea).

1. taulan (FSAI) bakteriaren biziraupenari eta biderketari buruzko parametrobatzuk agertuko ditugu.

Bakteriaren biziraupenari eta biderketari buruzko parametro nagusiaktenperatura, pH eta aw dira. Beste bakteria batzuekin gertatzen den bezala,ingurumeneko baldintza batzuek (prozesatuaren edota biltegiratzearenbaldintzak) erraztu egiten dute LM haztea; eta horrelakoetan, LMren tolerantziahandiagoa da. Hala ere, kontrako baldintzak jasan ahal dituzten zelula batzuk(tratamendu termikoa aplikatu baino lehen, bakteriarentzako tenperaturasubletala izatea) gogorrago bihurtu ahal dira muturreko baldintzetan.

LM ugaltzeko tenperatura egokiena 30-37 °C-koa da, pH neutroan edo pixka batalkalinoa denean. Hala ere, LM ugaldu ahal da hozteko tenperaturan: < 5 °C.Baina tenperatura eta bestelako faktore batzuen arabera, sortzeko denbora(hazkuntza tasak populazio bikoitzarekin) aldatu ahal da: 1,1etik 131ra ordubitartean.

Pág.5 de 13ELIKA – Granja Modelo, z/g. 01192. Arkaute(Araba). 945 122 170. [email protected]

1. taulan adierazitako mugak (biziraupenari eta biderketari buruzkoak)laborategiko ikerlanetatik jaso dira. Esan behar da elikagaietako mugek ez dutelazertan berdinak izan. Izan ere, elikagaietako elkarreraginak konplexuagoak dira.Baina baldintza jakin batzuetan LM ez da hazten elikagaietan:

1. pH 5etik 5,5era eta aw < 0,952. pH< 5 eta edozein aw

3. aw < 0,92 eta edozein pH

Inguruko biziraupena eta biderkatzea: LMk bizirik iraun eta ugaldu egin ahal da tenperatura eta pH maila zabalean, etahori jakitea oso garrantzitsua da elikagaiak prozesatzean. Lehen aipatu bezala,kontrako baldintzapean luzaro egotean (tenperatura subletalak edo giroazidoak), LMk erantzuteko ahalmena izan ahal du baldintza horien aurrean. Horioso garrantzitsua da elikagaiak ekoiztean bakteria kontrolatu nahi badugu.Horrela, kontzentrazio subletalezko desinfektatzaileak erabiliz gero, bakteriakerresistentzia garatu ahal du horren aurrean.

Gainazaleko geruza edo Biofilm: LM hazi ahal da zelula plantoniko gisa edo biofilm gisa. LM azalerei erantsi ahalzaie, eta koloniak sortu ahal ditu. Kolonia horiek zelulaz kanpoko polisakaridozosatutako geruzak babestuko ditu (geruzak biofilm du izena). Horrela LMkerresistentzia handiagoa izango du eragile kimiko eta fisikoen aurrean. Hori delaeta, luzaro bizi ahal izango da oso nutriente gutxirekin. Biofilmez babestutakokolonia hauek ikusmen txarreko lekuetan edo garbitzea zaila den lekuetanaurkitu ahal ditugu. Horregatik LMk edozein unetan iraun ahal du bizirikelikagaien artean (kutsadura etengabeko fokua da).

Gaixotasunari buruzko klinika-seinaleak. Arrisku populazioa

Listeriosia ez da ohiko gaixotasuna, baina oso larria da; izan ere, bestelakotoxiinfekzioekin (TIA) alderatuz gero, pertsona asko hiltzen dira gaixotasunakjota (%20-30) eta minberatasun handiko herritarrei eragiten die. Hori dela eta,LM mikroorganismo oportunista da eta inmunodeprimituta daudenei eragiten die(minbizia, diabetea, alkoholzaleak, HIESa, transplantea izan dutenak, gaixokronikoak,...), bai eta haurdun dauden emakume, jaioberri eta adinekoei ere. 2.taulan, listeriosiarekiko sentikortasun maila azalduko dugu herritarren artean. 5.irudian azalduko dugu adinak nolako eragina duen gaixotasunean. Osogaixotasun larria denez eta prozesaturiko elikagaiekin lotura duenez(gaixotasuna agertzean bereziki), giza eta ekonomia inpaktua handienetakoa daTIAren artean. 3. taulan EAEko populazioaren segmentu batzuk jaso ditugu,arrisku taldeekin lotura dutenak hain zuzen.

Era berean, gaixotasunaren seinaleak kategoria bitan laburbil daitezke: (i),"infekzio gogorrak", "listeriosi sistemikoa" edo "listeriosi zauriduna" eta (ii),"gastroenteritis sukartsua" edo "zauri gabeko listeriosia". Gaixotasunarenpatogenia hasiko da LM traktu gastrointestinalera heltzen denean eta berorizeharkatzean. Beraz, oso garrantzitsua izango da zenbat mikroorganismoahoratzen diren kontuan hartzea, bai eta ostalariak nolako minberatasun mailaduen eta organismoaren birulentzia ezagutzea ere. Inkubazio-aldia luzea izatenda. Batzuetan 2-3 aste, eta beste batzuetan 3 hilabete. Ondoren, (6. irudia)ostalariaren egoera inmunilogikoaren arabera, LMk fagozitoei erasoko die eta

Pág.6 de 13ELIKA – Granja Modelo, z/g. 01192. Arkaute(Araba). 945 122 170. [email protected]

hainbat organotara helduko da, batez ere hurrengoetara: umetokira, odolera etaNerbio Sistema Zentralera. Organo horietan hainbat gaixotasun eragingo ditu:jaiotza inguruko infekzioak (43), meningitisa (%24) eta gaixotasunarenbestelako aldaera ezohikoak (%4). Baina denak oso hilkorrak izango dira. Halaere, azken urteotan badirudi izugarri aldatu dela gaixotasunaren epidemiologia.Izan ere, jaiotza inguruko infekzioak gutxitu egin dira (%11-31), eta, bestegaixotasun batzuek jota dauden gaixoen artean, aldaera septizemikoak areagotuegin dira (%66). Listeriosiak eragindako ondorioak ere (kasuen %11-33) osokezkagarriak dira, batez ere umeen artean eta Nerbio Sistema Zentraleko (SNC)gaixotasunak jota daudenen artean. Zauri gabeko listeriosiaren aldaerak ereantzeman izan dira gastroenteritisa garatu duten gaixoen artean. Gaixo horiensintomak ondoko hauek izaten dira: beherazkoa, sukarra, buruko mina etamialgiak (inkubazio aldi laburra igaro eta gero). Oro har, pertsona osasuntsuekLMaren dosi altuak ahoratzean agertzen dira brote horiek. Dena dela,gaixotasunaren intzidentzia eta gaixotasunaren garapenean zerikusia dutenfaktoreak ez dira oso ondo ezagutzen. Antibiotikoen bidezko oinarrizkotratamenduan penizilina erabiltzen da. Hainbat kasutan, penizilina hartubeharrean, anpizilina gehi gentamizina erabiltzen da. Tratamendu alternatibogisa trimetropina gehi sulfametazola erabiltzen da.

4. taulan LMk sorraraziko gaixotasunak sailkatu ditugu ostalariaren egoera,transmisio, larritasun maila eta inkubazio aldiaren arabera. Estimazioen arabera,pertsonen %20 gutxi gorabehera arrisku handieneko taldearen barruan daude,eta gaixotasunaren aldaerarik aktiboenak garatu ahal dituzte.

Infekzio-dosia eta dosia/erantzuna erlazioa

Oro har, elikagaietan antzemandako LM maila 103 ufc/g-tik gorakoa da (5.taula) (FDA/FSIS 2003). Era berean, patogenoen aurrean populazioak duenerantzuna oso bestelakoa da. Erantzun hori ostalari, patogeno eta elikagaiarenaraberakoa izaten da. Hori dela eta, onena izango litzateke dosia/erantzunaerlazioaren eredu matematikoa lortzea. Hala ere, LM eta listeriosiari dagokienez,(i), epidemiologia-informazio osatugabea (ii), esperimentazioko animaliekinlortutako emaitzak gizakien mailara extrapolatzea (iii), pertsonen ingesteiburuzko daturik ez izatea (iv), mikroorganismo patogenoaren aurrean populaziobatzuk beste batzuk baino kalteberagoak izatea eta (iv), eredu matematikoeiburuzko zalantzak oso faktore mugatzaileak dira, eta zalantza handiagoaksorrarazten dituzte dosia/erantzuna erlazioaren ereduetan.

Dena dela, hainbat azterlan egin dira aspaldi, esate baterako: 1) WHO/FAOkegindakoa (2004) Aditu Panelaren ahaleginetan oinarrituta; edo 2) Buchanan etal., (1997), Linquist eta Westoo (2000) eta FDA/FSISek egindakoak (2001).Azterlan horien ondorioen arabera, 7. irudian agertzen diren bezalako ereduak(dosi-erantzuna eredu esponentzialak) hartu ahal dira lan-eredutzat. LMdosiarekiko eta kalteberak diren edo ez diren pertsonekiko infekzioarenprobabilitatea deskribatu egiten dute lan-eredu horiek (listeriosi zauriduna).

Pág.7 de 13ELIKA – Granja Modelo, z/g. 01192. Arkaute(Araba). 945 122 170. [email protected]

Epidemiologia-datuak

A. BroteakAspaldi dira ezagunak listeriosiaren broteak. 6. taulan LMk eragindako listeriosibrote batzuk azalduko ditugu kokapen, sintoma, gaixo, elikagai eta arriskufaktoreen arabera. Eta 7. taulan elikagai eta lesio moten arabera. 8. taulan,kaltetutako pertsonen kopuru, heriotza eta lesio motak azalduko ditugu. 9.taulan, zauri gabeko listeriosi kasuak aipatuko ditugu. Kasu horietan agertzendiren sintomak ondoko hauek izaten dira: digestio arazoak, hotzikarak, sukarra,beherazkoa, buruko mina, tripalak eta mialgiak. 10. taulan, 1991-2002epealdian Europan identifikaturiko broteak aipatuko ditugu. Horietako 18listeriosi zauriduna izan ziren, eta 3 zauri gabeko listeriosi kasuak edogastrointestinalak, eta kasu bat sintomatologia zauriduna eta gastrointestinala.Brote bat dela ziurtatzeko gutxienez bi edo kasu gehiago jatorri berekoak izanbehar dira. Kasu esporadikoei dagokienez, analisien bidez identifikatu behar dazein den infekzioaren eragilea.

Emaitzen arabera, hurrengo ondorioetara heldu ahal gara: (i), listeriosi broteenkopurua nahiko baxua da (ii), kasuen kopurua ere (analisien bidez egiaztatutakoinfekzioak) baxua da; dena dela, heriotza tasa altua da eta (iii), sintomak osobestelakoak dira.

Aipagarria da 1999ko azarotik 2000ko abuztura bitartean sorturiko brotea: 18kasu identifikatu ziren Bizkaian, hau da, epealdi horretarako 15.8 kasu milioibakoitzeko tasa izan zen.

B. Jakinarazitako kasuakListeriosia ez da ohiko gaixotasuna. Listeriosiaren urteko giza intzidentzia aldatuegiten da: 0,1etik 11 kasura 1.000.000 pertsonako (Notermans et al., 1998).Europan, urtero, 0,3-7,5 kasu agertzen dira milioi pertsonako, eta Australian 3kasu agertzen dira milioi pertsonako. AEBetan, ordea, GaixotasunakKontrolatzeko eta Zaintzeko Zentroaren (CDC) datuen arabera (ElikagaiekEragindako Gaixotasunen Zaintza Aktiboko Sarearen (Foodnet) bidezerregistratutako datuak), 1998. urtean, 5 kasu erregistratu ziren milioipertsonako. Hala ere, elikagaiek eragindako gaixotasun eta heriotzei dagokienez,2003. urtean, Foodneteko datuen arabera, listeriosi kasuak murriztu egin ziren:3,3 kasu milioi pertsonako (11. taula). 12. taularen emaitzek erakutsiko diguteTIA batzuen intzidentzia. 13. taularen emaitzen arabera, TIAren artean,listeriosiaren intzidentzia baxuenetakoa da. Hala ere, heriotza tasa altuenetakoadu listeriosiak (11. taula). Dena dela, giza listeriosiari dagokionez, EuroparBatasunak deskribatutako datuen arabera (8. irudia), noizbehinkako kasuakgero eta ugariagoak izan ziren 1995-2003 epealdian. Baliteke Erresuma Batuan,Alemanian eta Belgikan antzemandako kasuek horrekiko zerikusia izatea.

Pág.8 de 13ELIKA – Granja Modelo, z/g. 01192. Arkaute(Araba). 945 122 170. [email protected]

Gaixotasunari buruzko intzidentzia

1989-1998. urteetan, Mikrobiologiari buruzko Informazio-Sistemaren bidez, 208listeriosi kasu jakinarazi zitzaizkion Zaintza Epidemiologikoaren Sare Nazionalari.Horrek esan nahi du 20,8 kasu gertatu zirela urtean. Kasu horiek populaziototalaren artean zatitzen baditugu, 4,81x10-7 edo 0,48 kasu izango lirateke milioibiztanleko eta urteko. Epe horretan, EAEn jakinarazitako listeriosi kasuak 4 izanziren urteko. Kasu horiek populazio totalaren artean zatitzen baditugu, 1,87x10-7

edo 0,18 kasu izango lirateke milioi biztanleko eta urteko. Azken urteotan,Mikrobiologiari buruzko Informazio-Sistemari jakinarazitako azken datuakhurrengoak izan dira: 16 (1998), 32 (1999), 35 (2000), 57 (2001), 49 (2002),52 (2003) eta 100 (2004). Horrek esan nahi du 2004. urtean antzemandakokasuak populazio totalaren artean (43.197.684 biztanle) zatitzen baditugu,2,31x10-6 edo 2,38 kasu izango liratekeela milioi biztanleko eta urteko.

EAEn hurrengo datuak erregistratu ziren: 13 (2003), 22 (2002), 20 (2001), 21(2000), 16 (1999), 10 (1998). 2003-1998 epealdian, batez beste 13,6 kasuerregistratu ziren urteko. EAEn 2.100.000 biztanle daudela kontuan hartzenbadugu, lortutako tasa ondoko hau izango da: 6,4 kasu/urte/milioi biztanle. 9.irudian EAEko probintzien listeriosi kasuak jaso ditugu.

Era berean, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako datuen arabera (C.Castells, 2003. urteko LMri buruzko jardunaldietan), 1994tik 1998ra bitartean,Bizkaian, Listeriosiaren urteko intzidentziak gorabeherak izan zituen bi balorerenartean: 0tik 3,5era bitartean.

Urdaiazpiko egosiari eta gaztari dagokionez, LMren esposizioa egiaztatzekohurrengo faktoreak hartu behar dira kontuan: abere ekoizpenaren faseak,hiltegiko faseak eta produktua kontsumitzeko prestatze faseak.

10. eta 11. irudietan urdaiazpiko egosia eta gazta ekoizteko faseak jasoditugu, hurrenez hurren.

LMren prebalentzia animalien artean

Europar Batasunean, 2003. urteko LMren prebalentzia datuak behi-aziendariburuz (Zoonosien Epidemiologiarako Erkidego mailako ErreferentziazkoLaborategia) ondoko hauek dira:

Ustiategiak: Positiboak: %5,3 Animaliak: Positiboak: %3,7

Esne behi-aziendari dagokionez, ustiategi positiboak %8,8 dira gutxigorabehera, eta animaliak %3,55. Ardien kasuan, ustiategi positiboak %10 diragutxi gorabehera, eta animaliak %9,74. Ahuntzei dagokienez, ustiategipositiboak %14 dira gutxi gorabehera, eta animaliak %7,4. Txerrien kasuan,aldiz, animalien %20k positibo ematen dute LMren aurrean.

Pág.9 de 13ELIKA – Granja Modelo, z/g. 01192. Arkaute(Araba). 945 122 170. [email protected]

LMren prebalentzia elikagaien artean

Europar Batasunean (EC, 2003), LMren presentziak esnekien artean gorabeherakditu hurrengo baloreen artean: %0tik %2.1era bitartean.

Espainian (EC, 2003), aldiz, RTE esnekiei dagokienez, 1 eta 25 gramoko laginenartean egindako ikerketa baten arabera, laginen %5 positiboak izan ziren. Iturriberaren arabera, eta AESAren datuekin alderatuta, 25 gramoko laginen %45,5positiboak izan ziren.

3.LISTERIA MONOCYTOGENESEK ERAGIN LITZAKEENGAIXOTASUN-ARRISKUA MURRIZTEKO BALIABIDEAK

Osasun Publikoko Neurriei buruzko Europar Batasuneko Albaitaritza ZientziaBatzordeak txosten bat argitaratu zuen 2000ko apirilaren 12an. TxostenaElikagaiek kutsatutako Zoonosiei buruzkoa da, eta ezagutu beharreko hainbataipamen jasotzen ditu:

• Giza listeriosi kasuak murrizteko ahaleginak gorabehera, lau faktorekareagotu ahal dute maiztasuna: (i), infekzioarekin kaltebera den populazioaareagotzea (Estatu Kideen populazioaren %25) (ii), kontsumitzeko prestdauden elikagai hoztuen (RTE) eta bizi erabilgarri luzea duten elikagaienerabilera areagotzea (iii), listeriosi gastrointestinalaren kasuak areagotzeaeta (iv), LM ingurumenean zein elikagaiak ekoizteko lantegietan osozabalduta egotea.

• LM gainazaleko geruza edo biofilm gisa aurkitu ahal dugu elikagaiakekoizteko lantegien ekipo, hozkailu eta lurzoruetan. Eta horrek zaildu egitendu hiltzea edo ez aktibo uztea.

• LMk prozesatuaren muturreko tenperaturen aurrean bizirik iraun ahal du.

• Hotz-katearen erabilera arruntak ez du ekiditen LM garatzea. Hori dela eta,kutsaturik ez dauden lehengaiak erabiltzea garrantzitsua da, bai etaelikagaiak prozesatu osteko kutsadura saihestea ere.

• Badirudi komenigarria dela herritar kalteberei jakinaraztea zein den LMrenarriskua, eta, batez ere, arrisku taldeei: haurdun dauden emakumeak,pertsona inmunokonprometituak eta adinekoak.

• Biltegiratzeari dagokionez eta talde kalteberak kontuan izanda,komenigarria da tenperatura (T) eta denbora (t) gogorragoak erabiltzeaelikagaietan.

• Elikagaiak ekoizteko instalazio batzuetan ez dago LM arriskurik, baina bestebatzuetan bai. Hori dela eta, komenigarria da higiene neurri eta APPCCsistema zorrotzak ezartzea instalazio guztietan.

• Ikerkuntzaren aldetik, ahalegin handiagoak egin beharko liratekemonitoreen bidez LM azkarrago antzemateko, denbora errealean etaprozesatze instalazioetan.

Pág.10 de 13ELIKA – Granja Modelo, z/g. 01192. Arkaute(Araba). 945 122 170. [email protected]

• Formulako elikagai eta elikagai prozesatuei dagokienez, LM garatzekoaurresateko ereduak garatu beharko lirateke.

4.- LISTERIOSIAREN ARRISKUAK MURRIZTEKOBESTELAKO GOMENDIO BATZUK

Hiru estrategia garatu dira elikagaiek eragindako listeriosiaren arriskuamurrizteko: (i), LMk eragindako kutsadura aldez aurretik ekiditea (ii), LMrenkontzentrazio altuak elikagaietan saihestea eta (iii), pertsona kalteberenei edoberaien zaintzaileei zientzia eta hezkuntzari buruzko mezuak helaraztea.

Dosi-erantzun ereduek ziurtatzen dute listeriosiaren arriskua gero etahandiagoa dela listeria kopurua elikagaietan areagotzean. Beraz, LMrengarapena aldez aurretik ekiditeko elikagai-jatorriko kasuak murriztu beharkolirateke, batez ere, herritar kalteberenei begira.

LM kontrolatzeko estrategia eraginkorrenak elikagaien artean ondoko hauekdira:

(a). Fabrikazio praktika egokiak, garbiketa eta desinfekzio prozeduraeraginkorrak eta arriskuak kontrolatzeko programak ezartzea (APPCC).Horrela, LMren ingurumeneko kutsadura murriztuko litzateke etaprozesatze, zatitze eta saltzeko instalazioen kutsadura gurutzatuasaihestuko litzateke,

(b). Arriskurik handiena duten elikagai instalazioei dagokienez, lagin programaintentsiboa garatzea LMren ingurumeneko kutsadura antzemateko etakontsumitzeko prest dauden elikagaiak kutsa daitezen saihesteko,

(c). Kontsumitzeko prest dauden elikagaiak banatzeko eta biltegiratzekoorduan, denbora eta tenperatura kontrol eraginkorragoak ezartzea. Horrenbarruan, LM kopuru altua garatu ahal duten elikagaiei dagokienez, bizierabilgarriaren zentzuzko denbora zehaztea,

(d). LMren presentzia aldez aurretik ekiditeko edo atzeratzeko elikagaiakberriro formulatzea, eta,

(e). Elikagaiak ontzietan sartu eta gero hainbat tratamendu ematea LMrenzelula biziak ez aktibo uzteko.

Arrisku gehien duten taldeek informazioa eta laguntza jaso beharko lituzkete

elikadura osasuntsuari buruz. Informazio horren barruan ondoko aspektuakjaso beharko lirateke: elikagairik arriskutsuenak kontsumitzea saihestea,kuzinatze tekniken bidez arriskua murrizteko teknikak azaltzea, kutsaduragurutzatua saihestea, kontsumitzeko prest dauden elikagaiak hoztea(kontrolpean).

2005eko irailaren 29an, araudi berri bat onetsi zen elikagaietako irizpidemikrobiologikoei buruzkoa. Araudian bi irizpide mota azaldu ziren: batzukElikagaien Segurtasunari buruzkoak; eta besteak, prozesua kontrolatzekoirizpideei buruzkoak. Elikagaien Segurtasuneko helburu orokorretako batondoko hau da: elikagai prozesatuetan LMrik ez egotea edota elikagaiakontsumitzeko garaian LMren presentzia 100 ufc/g-tik gorakoa ez izatea.

Pág.11 de 13ELIKA – Granja Modelo, z/g. 01192. Arkaute(Araba). 945 122 170. [email protected]

5.- BIBLIOGRAFIAREN ERREFERENTZIAK

Allos, B.M., M.R. Moore, P.M. Griffin y R.V. Tauxe (2004). Surveillance forsporadic foodborne disease in the 21st century: the FoodNet perspective.Clinical Infectious Diseases, 38(Suppl 3): S115-S120.

Anonynous (2005), Preliminary FoodNet data on the incidence of infectionwith pathogens transmitted commonly through food, 10 sites, UnitedStates, 2004. NMWR Weekly, 54: 352-356.

Brown, M. y M. Stringer (2002). Microbiological Risk Assessment in FoodProcessing. CRC Pres, New Cocido.

Buchanan, R.L., W.G. Damert, R.C. Whitting y M. Schothorst (1997). Useof epidemiologic and food survey data to estimate a purposefullyconservative dose-response relationship for LMlevels and incidence oflisteriosis. Journal of Food Protection, 60: 918-922.

Castells, C. Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila (2003). LMri buruzkojardunaldiak.

C.N.E, Epidemiologiako Zentro Nazionala. http://193.146.50.130/htdocs/mortal/mortal2001/entradaweb.htm

Cossart, P. (2002). Molecular and cellular basis of the infection by Listeriamonocytogenes: an overview. International Journal of Medical Microbiology,291: 401-409.

Charpentier, E. y P. Courvalin (1999). Antibiotic resistance in Listeria spp.Antimicrobial Agents and Chemotherapy, 43: 2103-2108.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak (1991). Dieta Totalari buruzko ikerketaEAEn 1991. urtean.

European Commission - Health and Consumer Protection DirectorateGeneral (2000). Opinion of the Scientific Committee on VeterinaryMeasures relating to Public Health on Food-Borne Zoonoses. 12 april, 2000. http://europa.eu.int/comm/food/fs/sc/scv/out32_en.pdf

European Commission - Health and Consumer Protection DirectorateGeneral (2003). Trends and sources of zoonotic agents in animals,feedingstuffs, food and man in the European Union and Norway in 2003.

http://europa.eu.int/comm/food/food/biosafety/salmonella/zoonoses_reps_2003_en.htm.

FDA/FSIS (U.S. Food and Drug Administration/USDA Food Safety andInspection Agency) (2001). Draft assessment of the relative risk topublic health from foodborne LMamong selected categories of ready-to-eatfoods. Center for Food Safety and Applied Nutrition (CFSAN) and Food SafeyInspection Inspection Service (FSIS-USDA). http://www.foodsafety.gov/~dms/lmrisk.html

FDA/FSIS (U.S. Food and Drug Administration/USDA Food Safety andInspection Agency) (2003). Quantitative assessment of the relative riskto public health from foodborne LMamong selected categories of ready-to-eat foods. Center for Food Safety and Applied Nutrition (CFSAN) and FoodSafey Inspection Inspection Service (FSIS-USDA). http://www.foodsafety.gov/~dms/lmr2-toc.html

FSAI (Food Safety Authority of Ireland) (2005). The Control andManagement of LMContamination of Foods. Food Safety Authority ofIreland. Dublin.

Pág.12 de 13ELIKA – Granja Modelo, z/g. 01192. Arkaute(Araba). 945 122 170. [email protected]

FSIS/USDA (Food Safety and Inspection Service, U.S. Department ofAgriculture) (2003). Draft FSIS Risk Assessment for LMin Ready-to-EatMeat and Pultry Products.http://www.fsis.usda.gov/OPHS/lmrisk/DraftLm22603.pdf

Gahan, C.G.M. eta C. Hill (2005). Gastrointestinal phase of LMinfection: Areview. Journal of Applied Microbiology, 98: 1345-1353.

Hernández, G., A. Torres, P. Ordoñez eta C. Cevallos (2005). Elikagaiektransmitituriko gaixotasun-broteak. Espainia, 1993-2002 (urari lotutakobroteak izan ezik). Asteko Buletin Epidemiologikoa, 12 (26): 289-296.

ILSI Research Foundation/ Risk Science Institute, Expert Panel onListeria monocytogenes in Foods (2005). Achieving continuosimprovement in reductions in foodborne listeriosis - a risk-based approach.Journal of Food Protection, 68: 1932-1994.

ICSMF (2004). Microorganismos de los Alimentos 7. Análisis Microbiológico enla Gestión de la Seguridad Alimentaria. Acribia argitalpena, Zaragoza.

INE (2005), Estatistikako Institutu Nazionala. www.ine.esLindquist, R y A. Westoo (2000). Quantitative risk assessment for LMin

smoked or grvad salmon/rainbow trout in Sweden. International Journal ofFood Microbiology, 58: 181-196.

McLauchlin, R.T. Mitchell, W.J. Smerdon eta K. Jewell (2004). LMandlisteriosis: a review of hazard characterisation for use in microbiological riskassessment of foods. International Journal of Food Microbiology, 92: 15-33.

Mead, P.S., L. Slutsker, V. Dietz, L.F. McCraig, S. Bresee, C. Shapiro, P.M.Griffin eta R.V. Tauxe (1999). Food-related ilness and death in theUnited States. Emerging Infectious Diseases, 5:607-625.

Neiker (2005). Prebalentziari eta patogeno bakterianoei buruzko ikerketaelikakateko oinarrian. SEGALDAP.

Notermans, S., J. Dufrenne, J. Teunis eta T. Chackraborty (1998). Studieson the risk assessment of Listeria monocytogenes. Journal of FoodProtection, 61: 244-248.

Portnoy, D.A., V. Auerbuch eta I.J. Glomski (2002). The cell biology ofLMinfection: the intersection of bacterial pathogenesis and cell-mediatedimmunity. The Journal of Cell Biology, 158: 409-414.

Roccourt, J. (1996). Risks factors for listeriosis. Food Control, 7: 192-202.Rocourt, J. eta P. Cossart (1997). Listeria monocytogenes. En: Food

Microbiology: Fundamentals and Frontiers. Doyle, M.P., L.R. Beuchat etaT.J. Montville (Eds). ASM Press, Washington.

Ross & Sumner, Risk Ranger. http://www.foodsafetycentre.com.au/RiskRanger.xlsSánchez,L.P.(1998).Listeriosia. Asteko Buletin Epidemiologikoa ,6(31):297-

308.Schmid, M.W., E.Y.W. Ng, R. Lampidis, M. Emmerth, M. Walcher, J. Kreft,

W. Goebel, M. Wagner eta K.H. Schleifer (2005). Evolutionary historyof the genus Listeria and its virulence genes. Systematic and AppliedMicrobiology, 28: 1-18.

Vázquez-Boland, J.A., G. Domínguez-Bernal, B. González-Zorn, J. Krefteta W. Goebel (2001). Pathogenicity islands and virulence evolution inListeria. Microbes and Infection, 3: 571-584.

Vázquez-Boland, J.A., M. Kuhn, P. Berche, T. Chakraborty, G. Domínguez-Bernal, W. Goebel, B. González-Zorn, J. Wehland eta J. Kreft (2001).Listeria pathogenesis and molecular virulence determinants. ClinicalMicrobiology Reviews, 14: 584-640.

Pág.13 de 13ELIKA – Granja Modelo, z/g. 01192. Arkaute(Araba). 945 122 170. [email protected]

WHO/FAO (World Health Organization/ Food and AgricultureOrganization of the United Nations) (2004). Risk Assessment of LMinReady-to-Eat Foods: Technical Report. Microbiological Risk AssessmentSeries 5. ISSN 1726-5274.

Pág.14 de 13ELIKA – Granja Modelo, z/g. 01192. Arkaute(Araba). 945 122 170. [email protected]

6.- ERANSKINA: IRUDIAK ETA TAULAK

1. irudia. LMren birulentziazko gene-erregioaren antolaketa fisiko eta transkripziozkoa, eta Listeriarenbestelako espezie batzuen egiturarena.

2. irudia. Zelulen arteko propagazioa ahalbidetzen duten LMren gene eta gene-produktuen irudi

eskematikoa.

Pág.15 de 13ELIKA – Granja Modelo, z/g. 01192. Arkaute(Araba). 945 122 170. [email protected]

3. irudia. Infekzioei lotutako LMren gene eta gene-produktuen irudi eskematikoa.

4. irudia. LMren zelulen arteko zikloko etapak

5. irudia. Listeriosiari lotutako adina eta intzidentzia

Pág.16 de 13ELIKA – Granja Modelo, z/g. 01192. Arkaute(Araba). 945 122 170. [email protected]

6. irudia. L. monocytogenesek eragindako infekzioaren irudi eskematikoa.

7. irudia. Dosi-erantzun kurbak Listeriosiaren aurrean minberatasun aldakorra duten pertsonenentzat

Pág.17 de 13ELIKA – Granja Modelo, z/g. 01192. Arkaute(Araba). 945 122 170. [email protected]

8. irudia. Europar Batasuneko giza listeriosiaren intzidentzia, 2003an

9. irudia. Listeriosiaren bilakaera EAEn (1994-2003)

Pág.18 de 13ELIKA – Granja Modelo, z/g. 01192. Arkaute(Araba). 945 122 170. [email protected]

10. irudia. Urdaiazpiko egosia ekoizteko faseak

Txerri abeletxea

Minda maneiatzea Animalia maneiatzea Elikadura

Hiltegia

Garraiatzea Kanalen kutsadura

kentzea Higienea: kanala lortzea

ZikinkeriaGarraiatzea

Banatze prozesua

HarreraBiltegiratzea

ZatikatzeaEgoste prozesua prestatzea

Egostea

Ontziratzea

Xerratzea

Ontziratzea

Banatzea

Hozt

e ka

tea

Sukaldaritzakolektiboa

Etxeak

Kontsumo zuzena

ELIKA – Granja(Araba). 945 1

11. irudia. Gazta ekoizteko faseak

Hausnarkarienabeletxea (behiak,ardiak, ahuntzak)

Simaurra maneiatzea Animalia maneiatzea Elikadura

Jeztea

Hoztea

Banatzea

Prozesatzeko aretoa

Esnpa

Ga

e gordinez edo bero-tratamendua izan duen esneaz edosta gogorrez (edo ez) egindako gaztazta freskoa

Pág.19 de 13 Modelo, z/g. 01192. Arkaute22 170. [email protected]

Ontziratzea

Banatzea

ELI(Ara

1. taula. LMk bizirik irauteko eta ugaltzeko mugak

2. taula. Bestelako arazoak dituzten pertsonei dagokienez, listeriosiaren minberatasuna.

3. taula. EAEko populazioa. Arrisku taldeak.

EAEko populazio estimatua guztira: 2.100.000

0-4 urte bitarteko taldea: %4

> 65 urteko taldea: %18

Urteko jaiotzak: %1

Inmunodeprimituak: Ezezaguna

Pág.20 de 13KA – Granja Modelo, z/g. 01192. Arkauteba). 945 122 170. [email protected]

Pág.21 de 13ELIKA – Granja Modelo, z/g. 01192. Arkaute(Araba). 945 122 170. [email protected]

4. taula. LMk eragindako gaixotasunak.

5. taula. Gaixotasuna eragin ahal duten gutxieneko dosiak

6. taula. LMk eragindako listeriosi broteak

Pág.22 de 13ELIKA – Granja Modelo, z/g. 01192. Arkaute(Araba). 945 122 170. [email protected]

7. taula. LMk eragindako listeriosi broteak

8. taula. LMk eragindako listeriosi broteak

Pág.23 de 13ELIKA – Granja Modelo, z/g. 01192. Arkaute(Araba). 945 122 170. [email protected]

9. taula. LMk eragindako listeriosi broteak

10. taula. Europako listeriosi broteak, 1991-2002

Pág.24 de 13ELIKA – Granja Modelo, z/g. 01192. Arkaute(Araba). 945 122 170. [email protected]

11. taula. Mikroorganismoak eragindako intzidentzia eta heriotza-tasak, FoodNet 2003

12. taula. Elikagaiek eragindako toxiinfekzioei dagokienez, mikroorganismoei buruzko intzidentzia etaadina, FoodNet 2003

Pág.25 de 13ELIKA – Granja Modelo, z/g. 01192. Arkaute(Araba). 945 122 170. [email protected]

13. taula. Elikagaiek eragindako hainbat toxiinfekziori buruzko intzidentzia estimatua

14. taula. LMren prebalentzia Europar Batasuneko elikagaien artean, 2003